5
hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak Edukiontzia edo edukia? kooperatibak edo kooperatibismoa? (I. zatia) 2011ko Maiatza Koldo Saratxaga / K-2k Hunkitzen-Kooperatibetan Aditua. Interesgarria iruditzen zait orain dugun egoeraren gaineko historia pixka bat -egitea. Kooperatiba nork bere borondatez bat -egitea erabaki duten pertsonek osatutako elkarte autonomo bat da. Elkarte demokratikoa da, eta administrazioa eta kudeaketa bazkideek erabaki bezala gauza-tzen da, eskuarki merkatu ekonomiaren -edo -ekonomia mistoaren testuinguruan, nahiz eta ekonomia planifikatuaren modu osagarri gisa ere esperientzia kooperatiborik ere egoten den. Bere asmoa da bazkideen nahi ekonomiko, sozial eta kultural komunei aurre -egitea, enpresa bat erabiliz. Enpresaren xede soziala edo jarduera korporatibizatua bazkideen bateko eta besteko beharrak eta nahiak dira (lana, kontsumoa, elkarrekin merkaturatzea, irakaskuntza, kreditua, -etab.), eta, horien arabera, kooperatiben tipologia askotarikoa da. Kooperatibismoa: lehenengo esperientzia kooperatiboetako bat 1844an -abiatu zen, Rochdalen, Ingalaterran, Rochdaleko Aitzindarien Bidezko So-zietatea izeneko kontsumo kooperatibarekin. Aldi berean, Frantzian, Espainian eta Europako beste zenbait herrialdetan ere beste esperientzia batzuk garatu ziren. Kooperatibismoaren hasierako pentsalarien artean daude Robert Owen, Charles Fourier eta Friedrich Wilhem Raiffeisen, galestarra, frantziarra eta alemana hurrenez hurren; haiek egindako kritikan proposatzen zutenez, arazo sozialen irtenbidea norbanakoen arteko lankidetzaren bidez lor daiteke. Ikus daitekeenez, kooperatibismoaren aitatzat jotzen den Owen, hogeiko urteetan, ehungintzako fabrika bat gidatzen AZKEN ALBISTEAK Mondragonek nazioartekotzeko estrategiekin asmatu du Arlan-ek eta Skunkfunk-ek jaso dituzte hirugarren aldiz banatu diren Bai Euskarari Sariak Euskara eta euskal gaiak protagonistak izan dira Oxforden Euskaltegi berria inauguratu dute Ordizian Basauriko Udalak herria dinamizatzeko ekimen berria ipini du martxan publizitatea: http://lanabesa.net/index.php/iritzia/37-iritzia/615-edukiontzia-edo-edukia-kooperatibak-edo-kooperatibismoa-i-zatia.html

Koldo Saratxaga: «Edukiontzia edo edukia?, kooperatibak edo kooperatibismoa?» (I y II)

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Koldo Saratxaga: «Edukiontzia edo edukia?, kooperatibak edo kooperatibismoa?» Lanabesa http://lanabesa.net/index.php/iritzia/37-iritzia/615-edukiontzia-edo-edukia-kooperatibak-edo-kooperatibismoa-i-zatia.html (I. zatia) http://lanabesa.net/index.php/iritzia/37-iritzia/805-edukiontzia-edo-edukia-kooperatibak-edo-kooperatibismoa-ii-zatia.html (II. zatia)

Citation preview

Page 1: Koldo Saratxaga: «Edukiontzia edo edukia?, kooperatibak edo kooperatibismoa?» (I y II)

hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak

Edukiontzia edo edukia? kooperatibak edo kooperatibismoa? (I. zatia)

2011ko Maiatza

Koldo Saratxaga / K-2k Hunkitzen-Kooperatibetan Aditua.

Interesgarria iruditzen zait orain dugun egoeraren gaineko historia pixka bat ­egitea. “Kooperatiba nork bere borondatez bat ­egitea erabaki duten pertsonek osatutako elkarte autonomo bat da. Elkarte demokratikoa da, eta administrazioa eta kudeaketa bazkideek erabaki bezala gauza­tzen da, eskuarki merkatu ekonomiaren ­edo ­ekonomia mistoaren testuinguruan, nahiz eta ekonomia planifikatuaren modu osagarri gisa ere esperientzia kooperatiborik ere egoten den.

Bere asmoa da bazkideen nahi ekonomiko, sozial eta kultural komunei aurre ­egitea, enpresa bat erabiliz. Enpresaren xede soziala edo jarduera korporatibizatua bazkideen bateko eta besteko beharrak eta nahiak dira (lana, kontsumoa, elkarrekin merkaturatzea, irakaskuntza, kreditua, ­etab.), eta, horien arabera, kooperatiben tipologia askotarikoa da”. Kooperatibismoa: lehenengo esperientzia kooperatiboetako bat 1844an ­abiatu zen, Rochdalen, Ingalaterran, Rochdaleko Aitzindarien Bidezko So­zietatea izeneko kontsumo kooperatibarekin. Aldi berean, Frantzian, Espainian eta Europako beste zenbait herrialdetan ere beste esperientzia batzuk garatu ziren. Kooperatibismoaren hasierako pentsalarien artean daude Robert Owen, Charles Fourier eta Friedrich Wilhem Raiffeisen, galestarra, frantziarra eta alemana hurrenez hurren; haiek egindako kritikan proposatzen zutenez, arazo sozialen irtenbidea norbanakoen arteko lankidetzaren bidez lor daiteke. Ikus daitekeenez, kooperatibismoaren aitatzat jotzen den Owen, hogeiko urteetan, ehungintzako fabrika bat gidatzen

AZKEN ALBISTEAK

● Mondragonek nazioartekotzeko estrategiekin asmatu du

● Arlan-ek eta Skunkfunk-ek jaso dituzte hirugarren aldiz banatu diren Bai Euskarari Sariak

● Euskara eta euskal gaiak protagonistak izan dira Oxforden

● Euskaltegi berria inauguratu dute Ordizian

● Basauriko Udalak herria dinamizatzeko ekimen berria ipini du martxan

publizitatea:

http://lanabesa.net/index.php/iritzia/37-iritzia/615-edukiontzia-edo-edukia-kooperatibak-edo-kooperatibismoa-i-zatia.html

Page 2: Koldo Saratxaga: «Edukiontzia edo edukia?, kooperatibak edo kooperatibismoa?» (I y II)

hasi zen eta, mota askotako hainbat esperientzia saiatu eta gero, kooperatibismoari buruz zuen ikuspegia idazten eta defendatzeari ekin zion. Familia, erlijioa, herentzia eta horrelako instituzioei eraso zien, bere ustez, gizakien askatasuna mugatzen dutelako. Irtenbidea gizartetik bertatik etorriko zela pentsatzen zuen, eta haien ideien gerizpean kontsumo kooperatiba britainiar ugari sortu zen. Owenen ikuspegitik, indibidualismoaren inguruko filosofoen kontra, gizakia produktu soziala da, manufakturatua. Gizakia liburu zuria litzateke, gizarteak, bere eragile sozializatzaileen bidez, idatzi egiten duena. Gizakiaren izaera ingurune sozialaren eta inguruabarren zoriaren ­emaitza da, ez aurrez ezarritako izaera metafisikoa baten emaitza. Arrazoia ahalguztiduna dela uste du eta, ondorioz, bere ­ideologiaren oinarria hezkuntza da. Esan daiteke Owen pentsamendu pedagogikoaren aitetakoa dela. Haren abiapuntuko ideia da bizi baldintzek norbanakoaren norabidea baldintzatzen dutela eta, hori hobetzeko, gizakia bizi den giroa berregituratu egin behar da. Gizakia ona da berez, baina inguruabarrek ez diote izaten uzten (jatorrizko ideia Rousseaurena da, beharbada berak moldatua). Gizakiaren ingurunea hobetu nahi du, ona izan dadin, ontasuna azalera dadin. Gizaki onak hobeto lan egingo du bere borondatez. Interesgarria da kooperatibismoaren hasierako urratsetan zeuden ideiak azter­tzea, sentimenduak, eta horiek oso argi islatzen dira ikurrean adierazi nahi zen esanahian: “Mugimendu kooperatiboaren antzinako banderan ortzadarraren zazpi koloreak zeuden, aldi berean dibertsitatea eta itxaropena islatzeko. Gorriak pertsonak elkartzen dituen sua eta maitasuna ­esan nahi zuen; laranjak egunsenti loria­tsua adierazten zuen; horia argia, beroa ­eta bizia ematen duen eguzkiaren kolorea da; berdea esperantza da; urdin argiak ilusioaren isla adierazten du; urdin iluna edo indigoa bide berriak bilatzera bultzatzen gaituen adorearen adierazlea da, eta, azkenik, moreak apaltasuna eta bertutea esan nahi du”.

erlazionatutako albisteak:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

http://lanabesa.net/index.php/iritzia/37-iritzia/615-edukiontzia-edo-edukia-kooperatibak-edo-kooperatibismoa-i-zatia.html

Page 3: Koldo Saratxaga: «Edukiontzia edo edukia?, kooperatibak edo kooperatibismoa?» (I y II)

hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak

Edukiontzia edo edukia? Kooperatibak edo kooperatibismoa? (II. zatia)

2011ko Uztaila

Koldo Saratxaga / K-2k Hunkitzen-Kooperatibetan Aditua.

Azken urteotan, "kooperatiba" edo "kooperatibismo" terminoa nire belarrietara iristen den bakoitzean, neure buruari galdetzen diot mezuaren ­igorleak nola ulertzen duen hori, ­eta zer esperientzia izan ote duen horri buruz. Beharbada komeni da gaian ditudan bizipenak aurkeztea, ondoren nire iri­tziak arrazoitzeko. 40 urte baino gehiago eman ditut lanean, eta horietatik lehenengo hamalauak Sozietate Anonimoan eman nituen, hogeita bat Kooperatiba Elkarteetan, kooperatiba bat sortuz tartean, eta, une honetan, hamasei Sozietate

Anonimo eta sei Koo­pe­ratiba Elkarte gidatuz, aholkatuz ­eta aldi berean hunkituz, K2K-Emocionando ­osatzen dugun taldean.

Esan behar dut hogeita hamazazpi urterekin, 1984an, grina biziz gidatu nuela kooperatiba baten sorrera, nire ametsa betetzeko aukera bakarra zelakoan, guztion artean sortzeko eta sortutakoa partekatzeko, gizartearekin bat eginda. Une honetan, merkatu ekonomia gainerako alderdi gehienei gailentzen zaie, ­eta alderdi demokratikoak eta ingurunearen gai kulturaletan eta sozialetan eragiteko alderdiak izateko arrazoia galdu dute. Jakina, espirituari buruz ari naiz, ez indarrean dagoen legearen arabera egiten den emaitzen aplikazioari buruz, hori,oro har, minimizatzen saiatzen baitira zenbatekoari dagokionez.

AZKEN ALBISTEAK

● Mondragonek nazioartekotzeko estrategiekin asmatu du

● Arlan-ek eta Skunkfunk-ek jaso dituzte hirugarren aldiz banatu diren Bai Euskarari Sariak

● Euskara eta euskal gaiak protagonistak izan dira Oxforden

● Euskaltegi berria inauguratu dute Ordizian

● Basauriko Udalak herria dinamizatzeko ekimen berria ipini du martxan

publizitatea:

http://lanabesa.net/index.php/iritzia/37-iritzia/805-edukiontzia-edo-edukia-kooperatibak-edo-kooperatibismoa-ii-zatia.html

Page 4: Koldo Saratxaga: «Edukiontzia edo edukia?, kooperatibak edo kooperatibismoa?» (I y II)

“Kooperatibetan izan dudan

esperientzian, konfiantzak erabaki

handiak hartzera eta lorpen handiak erdiestera eraman

gintuen”

Hainbat urtetik hona nire ondorioa da kooperatiba ugari dagoela, baina, praktika moduan, kooperatibismo gutxi. Parte­katzeko eta banatzeko ez dela beharrezkoa administratiboki kooperatiba ­izatea, ezta komunikatzeko eta gardena ­izateko ere. Errealitateak adierazten dit antolamendu egiturak, organigramak eta ordena eta kontrol estiloak erakunde guztien ondarea direla, berdin-berdin, eta horiek zuzentzen edo gidatzen dituztenen estilo pertsonalaren arabera bereizten direla. Horrenbestez, erraz ulertzen da bertan lan egiten duten pertsonek ez izatea lanaren aldeko ilusio berezirik –oro har, eta ongi ­etorriak salbuespenak–.

Kooperatibetan lanean eman dudan 20 urte baino gehiagoan hamaika aldiz en­tzun dut pertsonalki honako topiko hau, gure egoera bikainaren aurrean (Irizar), pantaila gisa edota zuzendari askoren halako eskastasunaren eta ikuspegi faltaren justifikazio gisa: "jakina, kooperatibetan langileek bultza gehiago egiten dute jabeak direlako". Zintzoa izan behar badut, esan beharra daukat hori legenda urbanoa dela. Praktika ez da hori, pertsonengan oinarritutako harreman ereduetaranzko aldaketak egin dituzten eta ilusioa nagusi duten lekuetan izan ezik. Azken sei urteotan izan dugun esperien­tziaren arabera, kudeaketa estilo berdin-berdinekin, hau da, denon artean ereiten eta uzta biltzen, ikusi dugu hainbat per­tsonak kooperatibetan jabe ­edo langile ­izateko hartzen duten jarrera bikoitzak alferrik galdutako energia asko ematea ­eragiten duela, uneko interesen ­arabera, botere kontuen eta itxi gabeko historien arabera, eta energia horiek gero eta beharrezkoagoak dira beste fronte ba­tzuetan, etorkizunari begira berme bat izateko, ­eta erabaki handiak arin hartzeko, askotan konfiantzan oinarrituko direnak, beti ­arrisku dosi bat egongo delako, per­tsona guztiek nekez ulertuko dutenak. Kooperatibetan izan dudan esperien­tzian, konfiantzak erabaki handiak hartzera eta lorpen handiak erdiestera eraman gintuen. Praktikan, aitortu behar dugu oso pertsona gutxi direla, lehenengo lanean ­edo geroagoko aldaketetan, erakundearen xede soziala eta antolamendu eredu teoriko bat lortzeko helburua dutenak. Lan­pos­tuen iragarkiak ikusteak ere erakusten digu lan eskaintzen aukera ez dela oso garrantzitsua. Hau da, pertsonek ahal duten lekuan lan egiten dute, nahi duten lekuan edo sentitzen dutenari begira baino gehiago. Unibertsitateetan ikasketak amaitzen ari diren ikasleekin horri guztiari buruz hitz egiteko aukera izaten dut eta, salbuespen ohoragarri batzuk salbu, ez dut elkartasun baliorik eta Gizartearen aldeko kezkarik sentitzen. Alegia, hobe­tzeko aukera handia daukagu, eta erabateko konfiantza daukat aukera horri buruz.

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

http://lanabesa.net/index.php/iritzia/37-iritzia/805-edukiontzia-edo-edukia-kooperatibak-edo-kooperatibismoa-ii-zatia.html

Page 5: Koldo Saratxaga: «Edukiontzia edo edukia?, kooperatibak edo kooperatibismoa?» (I y II)

Horrenbestez, erakundean bertan eskaintzen diren oportunitateak izango dira pertsona bakoitzak duen onena ematea ­ahalbidetuko dutenak, erakundea erregistroan nola inskribatuta dagoen gorabehera. Horregatik, zalantzarik gabe baiezta­tzen dut garrantzitsuagoa dela mamia forma baino, edukia edukiontzia baino, hau da, ingurune kooperatibo bat sortzea, kooperatiba izateagatik guztiak funtzionatuko duela pentsatzea baino. Lehenengo aukera moduan, beti gomendatuko dut ­erreferentzia gisa estilo kooperatiboaren benetako esentzia hartzea, eta, zalantzak sortzen badira, beste aukera batzuetara aldatzea.

erlazionatutako albisteak:

Lanik ez dela? Sortu egin beharko dugu orduanIñaki Garagorri / OPE Consultores-eko bazkide zuzendari nagusia Peter F. Drucker-ek, bere “Innovation and Entrepreneurship” liburuan, 1965 eta 1985 bita...

Pertsona egokiakAngel Jareño / Uvesco Taldeko Zuzendariorde Orokorra Egia esan behar badut, 2007ko urriaren amaieran duela 180 urte Txinako ipar-mendebaldeko meategi batean...

IRAKURRIENAK

● Etorkizunaren porasuz: euskara enpresetan

● Euskara eta enpresen lehiakortasuna

● Enpresen defentsa aukera legez kontrako estatu laguntzak berreskuratzeko prozeduraren aurrean

● Makina Erremintaren Institutua, Gipuzkoako gainerako sektore ekonomikoentzat eredu

● Edukiontzia edo edukia? kooperatibak edo kooperatibismoa? (I. zatia)

● Talentu eleanitza

● “Gaur bezalako ekimenak eta esfortzuak bultzatzeko prest gaude”

● Ezagutza BPG Bihurtzea

http://lanabesa.net/index.php/iritzia/37-iritzia/805-edukiontzia-edo-edukia-kooperatibak-edo-kooperatibismoa-ii-zatia.html