52
KOMIKIA SARRERA ZER DA SEKUENTZIA BINETAK eta ORRIAREN EGITURA PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK KODIGO ZINETIKOAK, ONOMATOPEIAK eta IKURRAK

Komikia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

komikia hobeto ulertzeko aurkezpena.

Citation preview

Page 1: Komikia

KOMIKIA

SARRERA

ZER DA SEKUENTZIA

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

KODIGO ZINETIKOAK, ONOMATOPEIAK eta IKURRAK

Page 2: Komikia

SARRERA

Arte adierazpide gehienetan (ikurrak, kartelak, koadroak, etab.) irudi bakarra erabiltzen bada, komikian irudi bat baino gehiago erabiltzen da, irudi sekuentzia bat hain zuzen.

Irudi sekuentziaren ezaugarririk nabarmenena denboraren aldaketa adierazteko gaitasuna da.

Page 3: Komikia

SARRERA

Irudiak aldatuz, istorio bat kontatzeko aukera ematen digu komikiak. Honez gain, beste ezaugarri bat erabiltzen du komikiak gehienbat: testua. Testuaren bitartez pertsonaiek pentsatzen edo esaten dutena, edo narratzaile batek deskribatzen diguna ezagutu dezakegu.

Page 4: Komikia

KOMIKIA

SARRERA

ZER DA SEKUENTZIA

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

KODIGO ZINETIKOAK, ONOMATOPEIAK eta IKURRAK

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

Page 5: Komikia

ZER DA SEKUENTZIA

Irudi sekuentzia baten bitartez narrazio bat azaldu nahi denean, ekintzak orden kronologikoan azaldu behar dira istorioaren esanahia ulertzeko. Irudi sekuentzian beraz, egileak ekintza batzuk lehenago eta beste batzuk geroago azaldu beharko ditu narrazioa ongi adierazteko.

Page 6: Komikia

ZER DA SEKUENTZIA

Irudi berdinak erabiliz, baina ordena aldatuz, sekuentziaren esanahia erabat aldatzen da.

Page 7: Komikia

ZER DA SEKUENTZIA - ELIPSIA

Narrazioan denbora egituratzeko erabili ohi den baliabidea elipsia da. Narrazioan garrantzi gutxi duten edo erraz soma daitezkeen pasarteak ezkutatzeari elipsia esaten zaio.

Jon bere neska lagunarekin ezkondu egin zen.

Bi urte geroago... Jonek familia osatu zuen eta Aitor izena jarri zioten semeari.

Page 8: Komikia

Elipsia erabiltzen baldin bada, narrazioan agertzen diren beste irudiek informazio nahikoa eskaini behar dute istorioa era egokian ulertzeko. Elipsiaren bitartez, narrazioaren datu batzuk ez dira erakusten, beraz, sekuentzian agertzen diren irudiek argi adierazi behar dute istorioaren esanahia.

ZER DA SEKUENTZIA - ELIPSIA

Page 9: Komikia

KOMIKIA

SARRERA

ZER DA SEKUENTZIA

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

KODIGO ZINETIKOAK, ONOMATOPEIAK eta IKURRAK

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

Page 10: Komikia

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

Komiki baten bineten formak, komikiak adierazi nahi den helburuaren arabera aukeratu behar ditu egileak.

Binetak mota askotakoak izan daitezke, arruntenak lauki zuzenak izaten dira, baina beste formakoak ere erabili ohi dira komikiari bizitasuna emateko: borobilak, izar formakoak, e.a.

Page 11: Komikia

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

Komikiari bizitasuna emateko, bineta bertikal edo

zeiharrak erabil daitezke, formato

hauek irudiari dinamismoa edo

mugimenduaadierazten diotelako. Orriaren egitura ere, bineten forma bezala

aukeratu behar da, helburuaren arabera.

Page 12: Komikia

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

Egileak batzuetan ez ditu binetaren ertzak marraztu edo zehazten, era honetan, elementuak binetatik kanpo irteteko askatasuna dutela dirudi, mugimendua adierazteko beste modu bat izanik.

Page 13: Komikia

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

Komiki bateko binetaz osatutako orriaren egiturak ere, binetaren formak bezala, komikiaren mezuarekin harremana izan behar du.

Page 14: Komikia

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

1go binetan marrazkia binetatik irteten da. Pertsonaiak, hartu duen ikararen ondorioz, salto handia egiten du. Saltoaren mugimenduak indar gehiago hartzen du marrazkia binetatik irteterakoan. Ohea ere binetatik irteten dela ikus dezakegu.

Page 15: Komikia

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

2garren binetan ere, marrazkia binetatik irteten da. Pertsonaiak eskuan daraman kaskoa eskuineko bazterretik irteten da saltoa edo korrikaren ondorioz.

Page 16: Komikia

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

3garrenean egileak ez du binetaren marra zehaztu, era honetan, motorraren ibilbideak mugarik ez duela dirudi. Motorra hurrengo binetan sartuko dela adierazi nahi du egileak.

Page 17: Komikia

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

Azkeneko binetan, motorrak uzten duen arrastoa ezkerraldetik sartzen da aurreko binetatik. Horretarako motorraren arrastoak binetaren marra zeharkatzen du, mugimendua eta abiadura adierazi nahian.

Page 18: Komikia

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

Page 19: Komikia

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

Page 20: Komikia

KOMIKIA

SARRERA

ZER DA SEKUENTZIA

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

KODIGO ZINETIKOAK, ONOMATOPEIAK eta IKURRAK

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

Page 21: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

Bineta batean agertzen den irudiak, egileak adierazi nahi duen mezua ongi azaldu behar du. Bineta barneko irudiaren eskala plano mota eta angulazioaren arabera neurtzen da. Plano eta angulazio mota bakoitzak bere helburu eta ezaugarriak ditu.

Page 22: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

Binetaren barnean agertzen diren elementuen eskala edo neurriaren arabera zehazten dugu plano mota. Esanahi desberdina izango du bineta batean pertsona bat osorik erakusteak, ala bineta osoa bere aurpegiarekin betetzeak.

Page 23: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

Hauek dira ikasgaian aztertuko ditugun plano motak:

• Plano orokorra. Lekuak edo inguruneak deskribatzeko.

• Talde planoa. Pertsonei dagokio.

• Plano osoa. Pertsonei dagokio.

• Plano ertaina. Pertsonei dagokio.

• Plano hurbila (eta oso hurbila). Pertsonei dagokio.

• Xehetasun planoa. Objektuak, xehetasunak (gauza txikiak) edo pertsonaien atalak erakusteko.

Page 24: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

PLANO OROKORRA inguruneak edo lekuak deskribatzeko erabiltzen da. Leku baten ikuspegi orokorra erakusten digu, normalean pertsonaiak tamaina txikian agertuz.

Page 25: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

Bineta honetan egileak eraikinen goiko aldea (ingurunea) erakusten digu. Plano orokor honen bitartez, egileak ekintza non gertatuko den erakutsi nahi digu. Normalean, plano orokorra sekuentziaren hasieran erabiltzen da, ekintzaren ingurunea ikusleari erakusteko asmoz.

Page 26: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

TALDE PLANOA pertsona talde bat erakusten denean erabiltzen da. Talde honek egiten duen ekintza azaltzen digu eta haien jarrera ikusten da talde edo multzo bezala. Pertsonaiak osorik edo zati bat erakusten ager daitezke talde planoan.

Page 27: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

Egileak bi pertsonaia elkarrekin erakusten dizkigu bineta honetan, talde planoa beraz. Plano honen bitartez, bi pertsonaien arteko harremana edo ekintza azaltzen digu.

Page 28: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

PLANO OSOAk pertsonaia bat osorik erakusten digu. Plano osoak pertsonaiaren ezaugarriak erakusten dizkigu: jantzia, jarrera, egiten ari den ekintza, e.a.

Page 29: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

Bineta honek pertsonaiaren plano osoa erakusten digu. Corto Maltésen jarrera zein den eta zer egiten ari den erakusteko erabili du plano osoa Hugo Pratt marrazkilariak.

Page 30: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

PLANO ERTAINAK pertsonaia gerritik gora erakusten digu. Pertsonaia burutzen ari den ekintzaren interesa gerritik gora gertatzen denan erabiltzen da plano ertaina: elkarrizketa bat, besoen mugimendua, keinu bat, e.a.

Page 31: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

Egileak pertsonaiaren haserrea erakusten digu bineta honetan. Haserrea neskaren keinuaren bitartez adierazten zaigu: burua makurtuta eta besoak aldakan jarrita, horretarako plano ertaina erabili du Tim Sale marrazkilariak.

Page 32: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

PLANO HURBILAk pertsonaia baten burua edo aurpegia erakusten digu. Plano hurbila pertsonaiaren sentimenduak erakusteko erabiltzen da: harridura, beldurra, poza, mina, e.a. Pertsonaiaren sentimenduak aurpegiaren espresioaren bitartez erakusten dira.

Page 33: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

Bineta honek pertsonaiaren plano hurbila erakusten digu. Blueberryren espresioa zein den erakusteko erabili du plano hurbila Jean Giraud marrazkilariak.

Page 34: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

Plano oso hurbilak pertsonaiaren aurpegia edo buruaren atal bat erakusten digu: begiak edo ahoa esaterako. Plano hurbila bezala, pertsonaiaren sentimenduak erakusteko erabiltzen da, baina kasu honetan indar gehiagorekin.

Page 35: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

XEHETASUN PLANOAk istorioaren barnean garrantzia duen elementu baten irudia erakusten du. Xehetasun planoan normalean objektu bat erakusten da, baina pertsonaiaren zati bat ere ager daiteke, eskua edo oina adibidez.

Page 36: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

Egunkarian agertzen den albistea istorioaren barnean garrantzi handia duen elementua denez, marrazkilariak xehetasun planoa erabili du bineta honetan.

Page 37: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

Angulazioak irudiaren ikuspuntua zehazten du. Hau da, binetan agertzen den irudia ze altueratik ikusten dugun zehazten digu. Hiru motako angulazioak aztertuko ditugu: ohikoa edo horizontala, pikatua eta kontrapikatua.

Page 38: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

OHIKO ANGULAZIOA edo HORIZONTALA: irudia aurrez aurre ikusten dugunean, gure begien ikuspuntuaren ohiko altueran. Ohiko angulazioan beraz, gure ikuspuntua horizontalarekiko paraleloa da.

Page 39: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

ANGULAZIO PIKATUA: irudia goitik ikusten dugunean. Txorien ikuspuntua deitzen zaio baita ere, irudia goitik behera ikusten delako. Angulazio pikatuan agertzen diren pertsonaiak gure azpitik ikusten ditugunez, hauei garrantzia kentzeko erabiltzen da.

Page 40: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

Bineta honetan irudia goitik ikusten dugu, hau da, angulazio pikatuan. Irudian hegazkina eta paisaia erakusteko erabili da angulazio hau. Bineta honen bitartez ongi uler dezakegu zergatik deitzen zaion angulazio pikatuari txorien ikuspuntua.

Page 41: Komikia

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

ANGULAZIO KONTRAPIKATUA: irudia behetik ikusten dugunean. Angulazio kontrapikatua angulazio pikatuaren kontrakoa da, hau da, behetik gorakoa. Angulazio kontrapikatuan agertzen diren pertsonaiak gure gainetik ikusten ditugunez, hauei garrantzia emateko erabiltzen da.

Page 42: Komikia

KOMIKIA

SARRERA

ZER DA SEKUENTZIA

PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK

KODIGO ZINETIKOAK, ONOMATOPEIAK eta IKURRAK

BINETAK eta ORRIAREN EGITURA

Page 43: Komikia

KODIGO ZINETIKOAK

Kodigo zinetikoak mugimendua adierazteko erabiltzen diren marrazkiaren ezaugarriak dira. Era askotakoak izan daitezke: hodeitxoak, marratxoak, norabidea adierazteko marrak, marrazkiaren errepikapena edota marrazkiaren dardara dira gehien erabiltzen direnak.

Page 44: Komikia

KODIGO ZINETIKOAK

Bineta berdinean kodigo zinetiko bat baino gehiago erabiltzen denean mugimendua areagotzen da.

Beheko adibidean, Garfielden abenturak, marratxoak, marrazkiaren errepikapena eta norabidea adierazteko marrak erabili ditu egileak.

Page 45: Komikia

KODIGO ZINETIKOAK

Supermanen hegaldiaren norabidea azaltzeko, norabidea adierazteko marrak erabili ditu Tim Sale marrazkilariak. Era honetan, Superman goitik behera doala ulertzen dugu.

Page 46: Komikia

KODIGO ZINETIKOAK

Kamioia eta autoaren norabidea azaltzeko, hodeitxoak eta norabidea adierazteko marrak erabili ditu Hergé marrazkilariak. Era honetan, autoak mugitzen ari direla ulertzen dugu.

Page 47: Komikia

KODIGO ZINETIKOAK

Hegazkinaren hegaldia azaltzeko, norabidea adierazteko marrak eta marra kiribilak erabili ditu egileak. Era honetan, hegazkina mugitzen ari direla ulertzen dugu.

Page 48: Komikia

ONOMATOPEIAK

Onomatopeiak komikian erabiltzen diren soinuaren adierazpen idatziak dira. Batzuetan zaratak edo kolpeak adierazteko erabiltzen dira: BOOM, BANG, CRAASH eta antzerakoak. Mugimendua edo abiadura adierazteko ere onomatopeiak erabili ohi dira: ZOOOM, SHOOOM, e.a.

Page 49: Komikia

ONOMATOPEIAK

Pareta urratzearen zarata adierazteko

SKK..REEEEEEEEEEE onomatopeia erabili du egileak Hulken bineta

hauetan. Zarata handia denez, eta goitik behera

sortzen denez, egileak bi bineten artean idatzi du

onomatopeia.

Page 50: Komikia

ONOMATOPEIAK

Hiru onomatopeia erabili ditu Hergék, Tintínen sortzaileak, bineta honetan: BANG tiroa adierazteko, CRAS botilaren apurketarako eta ZIUUUU balaren abiadurarako.

Page 51: Komikia

IKURRAK

Pertsonaien egoera desberdinak adierazteko, harridurak, ikarak, kolpeak eta antzerakoak, askotan ikurrak erabiltzen dira. Izarrak, galdera ikurrak, harridura ikurrak eta bestelakoak izan daitezke ikur hauek.

Page 52: Komikia

IKURRAK

Bineta honetan ikur desberdinak erabili ditu egileak: izarrak eta marratxoak, gizonak hartzen duen kolpea adierazteko eta tantak (Tintínen buruaren gainean) ikara edo sorpresa azaltzeko. Egileak ere onomatopeiak ere erabili ditu.