4
KONPARAZIOA KONPARAZIOA Euskaraz konparazioak egiteko bide desberdinak erabiltzen dira. 1. Desberdintasunezko konparazioak ( AB) “-AGO” “-EGI” “-EN” 2. Berdintasunezko konparazioak. ( A=B) BESTE /ADINA BEZAIN 1. Desberdintasunezko konparazioak ( AB) “-AGO”. Gehiagotasuna adierazteko. Adjektibo, adberbio eta partizipioekin erabil daiteke. Kasu-markak eta artikulua “-AGO”. Atzizkiaren atzean jartzen dira. Hau handia da, baina nirea handiagoa da Bihar beranduago etorriko naiz. Honek ez du balio; luzeago bat behar dugu. “-EGI”. Gehiegitasuna adierazteko. Adjektibo, adberbio eta partizipioekin erabil daiteke. Kasu-markak eta artikulua “EGI”. Atzizkiaren atzean jartzen dira. Hori handiegia da niretzat. Esnea beroegi dago edateko. Gaur nekatuegi nago ezer egiteko. “-EN”. Gehientasuna adierazteko. Adjektibo, adberbio eta partizipioekin erabil daiteke. Kasu-markak eta artikulua “EN”. Atzizkiaren atzean jartzen dira. 1

KONPARAZIOA

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: KONPARAZIOA

KONPARAZIOAKONPARAZIOA

Euskaraz konparazioak egiteko bide desberdinak erabiltzen dira.

1. Desberdintasunezko konparazioak ( AB)“-AGO”“-EGI”“-EN”

2. Berdintasunezko konparazioak. ( A=B)BESTE /ADINABEZAIN

1. Desberdintasunezko konparazioak ( AB)

“-AGO”. Gehiagotasuna adierazteko. Adjektibo, adberbio eta partizipioekin erabil daiteke. Kasu-markak eta artikulua “-AGO”. Atzizkiaren atzean jartzen dira.

Hau handia da, baina nirea handiagoa daBihar beranduago etorriko naiz.

Honek ez du balio; luzeago bat behar dugu.

“-EGI”. Gehiegitasuna adierazteko. Adjektibo, adberbio eta partizipioekin erabil daiteke. Kasu-markak eta artikulua “EGI”. Atzizkiaren atzean jartzen dira.

Hori handiegia da niretzat.Esnea beroegi dago edateko.

Gaur nekatuegi nago ezer egiteko.

“-EN”. Gehientasuna adierazteko. Adjektibo, adberbio eta partizipioekin erabil daiteke. Kasu-markak eta artikulua “EN”. Atzizkiaren atzean jartzen dira.

Nire ustez, hauek dira onenak.Zegoen txikiena hartu duzue.

Guztien artean horixe dago apurtuen..

Bestalde, atzizki hau izen-sintagmari eransten zaionean, maiz, izena partitiboan jartzen da.

Munduko neska(rik) jatorrena da.

1

Page 2: KONPARAZIOA

Zenbatasuna adierazteko

Funtsean aurreko egitura bera erabiltzen da, Baina gehiago eta gutxiago zenbatzailearen laguntzaz.

A + B + (-N) BAINO … GEHIAGOA + B + (-N) BAINO … GUTXIAGO

Gaur inoiz baino gehiago edan dutPisu honek besteak baino hiru gela gutxiago dauzka.

Zenbaitetan, egitura hau deklinatu egiten da. Halakoetan kasu-markak zenbatzaileen atzean jartzen dira eta mugagabean.

Gaur atzo baino jende gehiagoK deitu duNik zuk baino gehiagoTAN esan diot.Batekin baino gehiagoREKIN hitz egin dut.

Konparatzen ari garen osagai bien arteko aldea azpimarratu nahi denean, askoz (ere) esapidea tartekatzen da.

Gaur atzo baino askoz (ere) jende gehiagoK deitu du.

GOGORATU:

A) Konparazioetan osagai biak kasu berean jartzen dira beti: nik zuk….,

guri zuei…

B) Gehiago eta gutxiago-ren aurrean jartzen den hitza mugagabean

jartzen da, kasu markarik gabe: diru_, jende_...

2

Page 3: KONPARAZIOA

2. Berdintasunezko konparazioak (A=B)

“-N BEZAIN” / “-N BESTE ( adina) “

Egitura hauek berdintasunezko konparazioak egiteko erabiltzen dira: “-N BEZAIN” nolakotasuna adierazteko eta “-N BESTE ( adina) “ zenbatasuna adierazteko.

a. Nolakotasuna : “-N BEZAIN”

A + B + (-N) BEZAIN + …

Egitura hau adjektibo, adberbio nahiz partizipioarekin erabil daiteke.

Miren ez da dirudien bezain gogorra.Ni ez naiz zu bezain altua.Gaurko partidua lehengo egunekoa bezain ona izan da.

b. Zenbatasuna: “-N BESTE ( adina) “

A + B + (-N) BESTE + …

Euskalkien arabera BESTEren ordez, beste zenbat forma erabiltzen dira: adina, adinbat, bezainbat, bezainbeste.

Behar duzun beste har dezakezu.Gaur ez da atzo beste jende etorri.Etxean hemen beste liburu daukat.

GOGORATU:

A) Konparazioetan osagai biak kasu berean jartzen dira beti: nik zuk….,

guri zuei…

B) Besteren atzean jartzen den hitza mugagabean jartzen da, kasu

markarik gabe: liburu_, jende_..

3