18
2043A2 /MAIATZA 2013 KONTRATUPEKO MUGIKORRA ERABILTZAILEAREN ESKULIBURUA

KONTRATUPEKO - Euskaltel · 2016. 2. 25. · Nola aktibatu roaming zerbitzua? Atzerrira joan aurretik, begiratu roaming zerbitzua aktibatua duzun, 1717 telefonora deituta edo Euskaltelen

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • 2043

    A2

    /MA

    IATZ

    A 2

    013

    KON

    TRAT

    UPEK

    O

    MUG

    IKO

    RRA

    ERA

    BILT

    ZAIL

    EARE

    NES

    KUL

    IBUR

    UA

  • AU

    RK

    IBID

    EAONGO ETORRI EUSKALTELERA 3

    Ongi etorri Euskaltelen mugikorrera

    DEIAK 4Nola egiten da lehen deia?

    ZERBITZUAK 5Gastu-kontrola Hizkuntza hautatzea Dei-identifikazioa Zenbakia ezkutatzea Agenda Deiak desbideratzea Doako ahots-postontzia Dei-oharra Deiak blokeatzea Deia zain Deia atxikitzea Nazioarteko Roaming-a Fax-postontzia

    MUGIKORRERAKO INTERNETEN KONFIGURAZIOA 13Konfiguratu zure telefono mugikorra Konfiguratu zure posta elektronikoa

    BEZEROARENTZAKO ARRETA ETA FAKTURAZIOA 181717 zenbakiaren bitartez Saldu osteko zerbitzuak Faktura xehatua Faktura elektronikoa

    2

  • ESKERRIK ASKO GU AUTATZEAGATIK.

    Komunikazio-tresnarik aurreratuenak zuri hurbiltzea du helburu gure proiektu handiak, eta zuk proiektu hori ezagutzea eta haren parte izatea nahi dugu.

    Baina, orain, telefonia mugikorreko azken nobedadeak izateaz gain, lantalde bat duzu atzean, gogor lanean zuri zerbitzurik onena emateko.

    Eskuliburu honetan, zure kontratupeko mugikorra ahalik eta gehiena aprobetxatzeko behar duzun guztia duzu. Hala ere, informazio gehiago behar baduzu,deitu lasai Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko doako telefonora (1717), etorri gure 70 saltokietako edozeinetara (Euskadi osoan daude), edo sartu gure webgunean (www.euskaltel.com). Atseginez artatuko zaitugu.

    Espero duzu gurekin aurkituko duzula nahi duzuna. Izan ere, Euskaltelen mugikorra zuretzat da.

    Ongi etorri.

    ONGIETORRI EUSKALTELENMUGIKORRERA

    3

  • DEI

    AK

    1. Sartu SIM txartela mugikorrean.

    2. Zure SIM txartela duen gutun-azalean, PIN eta PUK kodeak aurkituko dituzu. PIN zenbakia zerbitzura sartzeko behar duzun zenbaki pertsonala da, eta PUK zenbakia, berriz, zerbitzua desblokeatzeko zenbakia.

    Oharra:

    PIN kodea hiru aldiz jarraian oker sartzen baduzu, SIM txartela blokeatuta geratuko da. Desblokeatzeko, PUK zenbakia sartu eta hau markatu beharko duzu:

    **05*PUK*PINberria*PINberria#

    PUK kodea 10 aldiz jarraian oker sartzen baduzu, txartela blokeatuta geratuko da, eta ezin izango da berriro erabili.

    3. PIN zenbakia aldatu nahi baduzu, zure telefono mugikorraren jarraibideei segi, edo hau markatu:

    **04*PINzaharra*PINberria*PINberria#

    NOLA EGITEN DA LEHEN DEIA?

    4

  • Zure mugikorraren fakturan ezustekoak saihesteko, Euskaltelek gastu- kontrola jarri du zure eskura. Zerbitzu erabilgarria da; hauek guztiak egin ahal izango dituzu:

    Edozein unetan mugikorren kontsumoa kontsultatu. Hileko kontsumo-muga bat ezarri. Mugikorra ezarritako kontsumo-mugara iristear dagoenean, jakinarazpenak jaso.

    Zeuk hautatutako mugikorretan oharrak jaso, kontsumo horretara iritsi zarela jakinarazteko..

    Muga gainditu duten mugikorretatik egiten diren deiak murriztu.

    Gainera, izapide horiek guztiak webgunean egin ditzakezu, Bezero Gunean.

    Euskaltelen jakinarazpenak zein hizkuntzatan jaso nahi dituzun aukeratzeko, deitu 2262 doako telefonora.

    Euskaltel kontratuko zerbitzuak aktibatzeko eta desaktibatzeko zenbait kode daude. Telefono mugikor guztietan erabil daitezke kode horiek. Hala ere, kontsultatu itzazu zure mugikorraren jarraibideak, mugikorraren menutik ere sar baitzaitezke zerbitzu horietara.

    GASTU-KONTROLA

    HIZKUNTZA HAUTATZEA

    ZER

    BIT

    ZUA

    K5

  • Zerbitzu horri esker, deika ari zaizun pertsonaren mugikorraren zenbakia ikusi ahal izango duzu, eta, deitzen ari zarela, zure zenbakia agertuko da beste mu-gikorretan. Zerbitzu hau erabilgarri dago hasieratik.

    Dei jakin batean zure zenbakia agertzea nahi ez baduzu, egin eragiketa hau:#31#zenbakia Gogoan izan eragiketa hori errepikatu beharko duzula zure zenbakia ez agertzea nahi duzun dei bakoitzean.

    255 sarrera gorde ditzakezu SIM txartelaren memorian. Hala, telefono mugikorra aldatzen duzun bakoitzean ez dituzu gordetako datuak galduko. Zure telefono mugikorraren jarraibideei segi kontaktuak sartzeko, aldatzeko eta ezabatzeko, bai zure telefonoaren memorian, bai SIM txartelaren memorian.

    Zerbitzu honen bidez, zure mugikorrean jasotzen dituzun deiak estatuko beste zenbaki batera (finkoa edo mugikorra) edo haren ahots-postontzira desbideratu ahal izango dituzu. Ezingo duzu desbideratu zenbaki berezietara, larrialdikoetara, doakoetara, tarifa berezikoetara, ezta nazioartekoetara ere. Nahi duzunean eta doan aktiba edo desaktiba ditzakezu desbideratzeak. Kontuan izan zure mugikorretik desbideratu duzun telefono-zenbakirako deiaren kostua zure gain hartzen duzula eta une horretan hautatua duzun tarifa aplikatuko zaizula.Hauek dira egin ditzakezun desbideratzeak, eta horiek egiteko behar diren kodeak:

    DEI- IDENTIFIKAZIOA

    DEIAK DESBIDERATZEA

    ZENBAKIA EZKUTATZEA

    AGENDA

    6

  • DESBIDERATZE-MOTAK:

    Dei guztiak desbideratzea: Zure mugikorrean jasotzen dituzun dei guztiak desbidera ditzakezu aukeratzen duzun telefono-zenbakira.desbideratzeko kodea: 21

    Komunikatuz gero desbideratzea: Hitz egiten ari zarela deitzen badizute, aukeratu duzun zenbakira desbideratuko da deia. desbideratzeko kodea: 67

    Erantzuten ez duzunean desbideratzea: Deitzen dizutenean, 5-35 segundoko tartean ez badiozu deiari erantzuten, aukeratu duzun zenbakira desbideratuko da deia. desbideratzeko kodea: 61 Zerbitzua aktibatu aurretik itxaron behar den denbora konfiguratzeko, markatu ezazu funtzio hau zure mugikorrean: **61zenbakia**denbora#

    Mugikorra itzalita edo estaldurarik gabe dagoenean desbideratzea: Mugikorra itzalita edo estaldurarik gabe duzunean, aukeratu duzun zenbakira desbideratu ahal izango dituzu deiak. desbideratzeko kodea: 62

    Desbideratze guztiak ezeztatzea: Sartu dituzun desbideratze guztiak ezeztatzeko, markatu ezazu funtzio hau: ##002#

    AKTIBATZEKO: **desbideratzeko

    kodea*zenbakia#

    ZERBITZUA EGIAZTATZEK:*#desbideratzeko kodea#

    DESAKTIBATZEKO: ##desbideratzeko kodea#

    7

  • DOAKO AHOTS-POSTONTZIAEuskaltelek doan eta aktibatzeko beharrik gabe eskaintzen dizu ahots-poston-tzia kontsultatzeko zerbitzua; 2242 zenbakira deituta egin dezakezu. Zerbitzu horren bidez, zure mugikorra okupatuta, itzalita edo estaldurarik gabe da-goenean edo erantzun nahi ez duzunean zure mugikorrean utzitako ahots-me-zu guztiak erregistra ditzakezu. Nahi beste aldiz aktiba eta desaktiba dezakezu ahots-postontzia.

    AKTIBATZEKO: **desbideratzeko kodea*2242#

    ZERBITZUA EGIAZTATZEK:*#desbideratzeko kodea#

    DESAKTIBATZEKO: ##desbideratzeko kodea#

    MEZUAK ENTZUTEKO:Zure ahots-postontzian mezuak dituzu-nean, jasotako mezu-kopurua esango dizun SMS bat iritsiko da zure mu-gikorrera, eta 2242 doako zenbakira deitzeko esango dizu, mezuak entzun ditzazun. Hiru aukera dituzu:

    Zure ahots-postontzian gorde diren mezuak estatu barruan entzuteko: 2242

    Zure ahots-postontzian gorde diren mezuak beste telefono batetik entzuteko(1): 688 688 2242

    Zure ahots-postontzian gorde diren mezuak atzerritik entzuteko(1): *34 688 688 2242

    (1) Grabazio batek esango dizu zure telefono-zenbakia eta sarbide-kodea markatzeko. Lehenespenez, 1111 da sarbide-gakoa. Aldatzeko, deitu 2242 zenbakira. Segurtasuna dela eta, aldatzeko gomendatzen dizugu.

    ONGIETORRIKO MEZUA GRABATZEKO ETA EZABATZEKO, ETA MEZUAK GORDETZEKO:Aplikazio horietako edozein gauzatzeko, bete itzazu zure ahots-postontziaren jarraibideak 2242 zenbakian.

    DEIAK ZURE AHOTS-POSTONTZIRA DESBIDERATZEKO:Deiak zure ahots-postontzira desbideratu nahi badituzu, aurreko desbideratzekodeak kontsultatu behar dituzu, baina kontuan izanik kodea eta zenbakia eskatzen duen lekuan 2242 markatu beharko duzula. Aipatutako 5 desbideratze-motetatik edozein desbidera dezakezu zure ahots-postontzira.

    8

  • DEI- OHARRA

    DEIA ZAIN

    Dei-oharren zerbitzuaren bidez, mugikorra erabilgarri ez dagoenean (itzalita edo estaldurarik gabe) jasotzen dituzun dei guztien berri izango duzu. Mugikorra piztean, SMS baten bidez jakinaraziko zaizu deitu dizunaren telefono-zenbakia eta deiaren eguna eta ordua.

    Zerbitzua doakoa da, eta, lehenespenez, aktibatuta dago Euskalteleko mugikor guztietan. Alabaina, ahots postontzia desbideratzekode guztietarako aktibatua ez duten bezeroek soilik erabil dezakete zerbitzua. Erabili nahi ez baduzu, nahi duzunean desaktibatu eta berriz aktiba dezakezu, 2244 doako zenbakira deituta.

    Zure telefono mugikorrak soinu-seinale baten bidez abisatuko dizu hitz egiten ari zaren bitartean norbaitek deitzen badizu. Zerbitzua aktibatu ondoren, auke-ra hauek izango dituzu:

    Oraingo deia zain utziz dei berriari erantzuteko: Sakatu 2

    Oraingo deia amaituz dei berriari erantzuteko: Sakatu 1

    Dei berriari ez erantzuteko eta oraingo deiarekin jarraitzeko: Sakatu 0

    AKTIBATZEKO: *43#

    ZERBITZUA EGIAZTATZEKO: *#43#

    DESAKTIBATZEKO: #43#

    9

  • Zerbitzu honekin, zure mugikorrean egin edo jaso daitezkeen deiak murrizteko aukera duzu. Zerbitzua zure mugikorretik aktibatu, desaktibatu edo egiazta dezakezu, edo, bestela, aurrerago azaltzen diren taulen bitartez. Zerbitzu horietara sartzeko kodea 0000 da, baina kodea pertsonaliza dezakezu funtzio honen bidez:

    **03*kode zaharra*kode berria*kode berria#

    DEIAK BLOKEATZEA

    Irteerako dei guztiak blokeatzea: Zure telefono mugikorretik ezin izango duzu deirik egin, murrizketa hori ezabatu arte. blokeatze-kodea: 33

    Sartzen diren dei guztiak blokeatzea: Zure telefono mugikorrean ezin izango duzu deirik jaso, murrizketa hori ezabatu arte. blokeatze-kodea: 35

    Irteerako nazioarteko dei guztiak blokeatzea: Zure telefono mugikorretik ezin izango duzu nazioarteko deirik egin, murrizketa hori ezabatu arte. blokeatze-kodea: 331

    Roaming-a blokeatzea: Zure telefono mugikorretik ezin izango duzu atzerrira deirik egin, murrizketa hori ezabatu arte blokeatze-kodea: 351

    Blokeatze guztiak ezeztatzea: Blokeatze guztiak ezeztatzeko markatu ezazu funtzio hau: blokeatze-kodea: 330

    BLOKEATZE-MOTAK:

    AKTIBATZEKO: *blokeatze-kodea *kode pertsonala#

    ZERBITZUA EGIAZTATZEK:*#blokeatze-kodea#

    DESAKTIBATZEKO: #blokeatze-kodea*kode pertsonala#

    10

  • DEIA ATXIKITZEA

    Dei batetik bestera igarotzeko: Sakatu 2

    Martxan dagoen deia moztu eta zain dagoen deia berriro hartzeko: Sakatu 1

    Bi deiak batera amaitzeko: Sakatu “eskegi”.

    Zerbitzu honek edonon zaudela ere faxak jasotzeko zenbaki bakarra izateko aukera ematen dizu. Fax-makina orotan inprima ditzakezu fax horiek.Zerbitzu honen hileko kuota 1,50 da. Berreskuratze deien ezartze-kostua 12 zentimo da, eta 6 zent./minutu tarifatzen dira, segundoka lehen minututik aurrera. Inprimatze-tarifak ahots-deiak bezala tarifatuko dira (zeharkako zergak sartu gabe).

    FAX- POSTONTZIA

    Zerbitzu honek aktibatuta dagoen deia atxikitzeko aukera ematen du:

    Uneko deia atxikitzeko: Sakatu 2

    Deia atxiki ondoren, dei berriak egin edo erantzun ditzakezu. Gainera, aukera hauek dituzu:

    11

  • Nola aktibatu roaming zerbitzua? Atzerrira joan aurretik, begiratu roaming zerbitzua aktibatua duzun, 1717 telefonora deituta edo Euskaltelen edozein saltokitan eskatzea.

    Nola jar naiteke Euskaltelekin harremanetan atzerritik? Deitu bezeroarentzako arreta-zerbitzura: 1717 edo 688 688 222. Doakoa da Euskaltelen mugikor batetik deituz gero.

    Nola jasotzen dira deiak atzerrian? Hemen zaudenean markatzen duten zenbaki bera markatu behar dute deitzen dizutenek.

    Nola egiten dira deiak atzerritik? Deiak egiteko, hemen egonik markatuko zenukeen zenbaki bera markatu behar duzu.

    Nola entzuten dira ahots-postontziko mezuak? Hemen egongo bazina bezalaxe: 2242 markatuta.

    Nola bidaltzen dira SMSak atzerritik? SMS bat bidaltzeko, hemen egonik markatuko zenukeen zenbaki bera markatu behar duzu.

    Euskaltelen Nazioarteko Roaming-zerbitzuari esker, munduko herrialde gehie-netatik deiak egin ahal izango dituzu. Roaming-eko akordioa duten herrialde guztietan erabil dezakezu zerbitzua, betiere zerbitzua erabilgarri badago.

    NAZIOARTEKO ROAMING-A

    12

  • MUGIKORRERAKOINTERNETENKONFIGURAZIOA

    Erraz konfigura dezakezu zure telefono mugikorra, teklatuan komando hauek markatuta:

    • INTERNET: *119# • MULTIMEDIA-MEZUAK: *118# • GUZTIAK: *120#

    Deitzeko botoia sakatzean, doako eskaera bat bidaliko da Euskaltelera, eta mugikorra automatikoki konfiguratuko duen mezu bat bidaliko dizugu. Mugikorrak kode bat eskatzen badizu mezu hori irekitzeko, markatu hau: 1111.

    Baliteke zere mugikorrak ez onartzea komando horren bidezko konfigurazioa. Hala bada, pausoz pauso konfiguratuko dizugu mugikorra.

    Gure webgunean www.euskaltel.com ikusiko duzu nola konfiguratu zure Smartphonea pausoz pauso. “Mugikorra” ataleko “Smartphoneak” fitxan ikusiko duzu. Aukeratu zure smartphonearen sistema egilea, eta sakatu “Internet konfiguratzea zure _____”, (e)an” botoia. Ondoren, pausoz pauso azalduko dizugu nola konfiguratu behar duzun mugikorra.

    KONFIGURATU ZURE TELEFONO MUGIKORRA

    13

  • Profilaren izena

    Konektatu honekin

    PROFILAK

    Konexioa

    Proxy erabili

    Proxy helbidea

    Ataka-zenbakia

    Erabiltzailea eta pasahitza

    Internet

    Internet

    Internet

    Ez

    Hutsik utzi

    Hutsik utzi

    Hutsik utzi

    INTERNET

    PARAMETROAK

    Kontuaren izena

    APN edo sarbide-puntuaren izena

    Erabiltzailea

    Pasahitza

    Internet

    Internet.euskaltel.mobi

    CLIENTE

    EUSKALTEL

    Hau da mugikor guztientzako Interneten konfigurazio orokorra:

    14

  • Profilaren izena

    Balio-epea

    Konektatu honekin

    MMS profila

    PROFILAK

    JOAN MENÚ/MENSAJES/AJUSTES/MENSAJES MMS AUKERARA

    Konexioa

    Proxy erabili

    Proxy helbidea

    Ataka-zenbakia

    Erabiltzailea eta pasahitza

    MMSak

    PARAMETROAK

    Kontuaren izena

    APN edo sarbide-puntuaren izena

    Erabiltzailea

    Pasahitza

    MMSak

    Internet.euskaltel.mobi

    MMSak

    EUSKALTEL

    Hala ere, ezin baduzu konfiguratu, deitu 1718 zenbakira edo joan saltoki batera, eta pausoz pauso konfiguratzen lagunduko dizugu.

    MMSak

    MMSak

    MMSak

    Bai

    172.161.18.74

    8080*

    Hutsik utzi

    Gehienezko epea

    MMSak

    15

  • • POP zerbitzaria: pop.gmail.com SSL erabili: Bai Ataka: 995

    • SMTP zerbitzaria: smtp.gmail.com Kautotzea erabili?: Bai SSL erabili: Bai Ataka: 465 edo 587

    • Kontuaren izena: [email protected] Helbide elektronikoa: [email protected] Pasahitza: Zure pasahitza

    EUSKALTEL.NET

    EUSKALNET.NET

    GMAIL

    • POP zerbitzaria: pop3.live.com SSL erabili: Bai Ataka: 995

    • SMTP zerbitzaria: smtp.live.com Segurtasun-mota: TLS Kautotzea erabili?: Bai Ataka: 587

    • Kontuaren izena: [email protected] Helbide elektronikoa: [email protected] Pasahitza: Zure pasahitza

    • ETXEKO MERKATUA POP zerbitzaria: pop3.euskalnet.net SMTP zerbitzaria: smtp.euskalnet.net

    • ENPRESEN MERKATUA POP zerbitzaria: pop3.empresa.euskalnet.net SMTP zerbitzaria: smtp.empresa.euskalnet.net

    • Erabiltzaile-izena: Bezeroaren erabiltzaile-izena (@ ikurraren aurrean dagoena soilik).

    16

    Zure posta elektronikoa konfiguratzeko, hemen duzu ohiko zerbitzuak sartzeko beharko duzun informazioa.

    KONFIGURATU ZURE POSTA ELEKTRONIKOA

  • HOTMAIL

    YAHOO

    • IMAP zerbitzaria: ez du

    • POP zerbitzaria: pop3.live.com SSL erabili: Bai Ataka: 995

    • SMTP zerbitzaria: smtp.live.com Kautotzea erabili?: Bai SSL erabili: Bai Ataka: 587

    • Kontuaren izena: [email protected] Helbide elektronikoa: [email protected] Pasahitza: Zure pasahitza

    Sartu Yahoo posta-zerbitzariaren webgunean, joan “Opciones” aukerara eta hautatu hau: Permitir el acceso POP de tu correo Yahoo.

    • POP zerbitzaria: pop.correo.yahoo.es • SMTP zerbitzaria: smtp.correo.yahoo.es

    Zure posta-zerbitzaria ez bada aipatu ditugun horietako bat, zure posta elektronikoa konfiguratzeko parametro hauek jaso behar dituzu, konfigurazioarekin lagundu zaitzagun:

    • Sarrera zerbitzaria (POP3 edo IMAP) Segurtasun-konfigurazioa (SSL eta ataka beharrezkoak badira)

    • Irteerako zerbitzaria (SMTP) Segurtasun-konfigurazioa (SSL eta ataka beharrezkoak badira)

    • Erabiltzaile-izena

    • Pasahitza

    17

  • SALDU OSTEKO ZERBITZUAK

    18

    BEZEROARENTZAKO

    ARRETA ETA FAKTURAZIOA

    Zalantzarik edo iradokizunik izanez gero, gure Beze-roarentzako Arreta Zerbitzura jo dezakezu 1717 doako telefono-zenbakira deituz.

    Euskaltelen kontratuko bezero izateagatik, hilero jasoko duzu epe horretan egindako kontsumoari buruzko informazioa, egindako dei guztien xehetasunak jakiteko: zer zenbakitara deitu zenuen, zer datatan, zer ordutan, deiak zenbat iraun zuen eta zenbat kostatu zen.

    www.euskaltel.com Euskaltelen web-orriaren bidez kontsultatu dezakezu zure faktura, eta faktura paperean ez bidaltzeko eskatu. Hartara, ingurumena gehiago zainduko duzu.

    SIM txartela galdu, lapurtu edo matxuratuz gero, jarri harremanetan 1717 bezeroarentzako doako arretazerbitzuarekin, eta txartela automatikoki baliogabetuko da une horretan bertan.

    SIM txartelak 24 hilabeteko funtzionamendu-bermea du. Matxurarik izanez gero, 24 hilabeteko bermealdian, beste txartel bat eskatu ahal izango duzu dohainik.

    Euskaltelek saldu osteko zerbitzua eskaintzen dizu EAEn nahiz EAEtik kanpo.

    1717 ZENBAKIAREN BITARTEZ

    FAKTURA XEHATUA

    FAKTURA ELEKTRONIKOA