20
www.kontsumobide.eus Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun! Autobuseko bidaiak Datu pertsonalen babesa Ezagutu zeintzuk diren Europako araudi berriaren berritasunak Substantzia horiek elikagaien etiketetan nola ezagutu erakutsiko dizugu Zure eskubideak zurekin doaz: zeintzuk diren azalduko dizugu KONTSUMOKO EUSKAL INSTITUTUA INSTITUTO VASCO DE CONSUMO kontsumo BIDE ALDIZKARIA 32. zk MAIATZA-ABUZTUA 2018

kontsumoBIDE · Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

www.kontsumobide.eus

Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak

MUGIKORRAREKIN ORDAINDU:

DIRU-ZORRO BERRIA

gehigarriak: begira zer jaten duzun!

Autobuseko bidaiak

Datu pertsonalen babesaEzagutu zeintzuk diren Europako

araudi berriaren berritasunak

Substantzia horiek elikagaien etiketetan

nola ezagutu erakutsiko dizugu

Zure eskubideak zurekin doaz:

zeintzuk diren azalduko dizugu

KONTSUMOKO EUSKAL INSTITUTUA

INSTITUTO VASCODE CONSUMO

kontsumoBIDEALDIZKARIA

32. zk MAIATZA-ABUZTUA 2018

Page 2: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

EDUKIAK

4 Kontsumoa gaur

8 Artikuluak

Gehigarriak: begira zer jaten duzun!

Mugikorrarekin ordaindu

Ibilgailuak konpontzeko tailerrak

13 Gaurko gaia

Autobuseko bidaiak

Focus Group eta Case Study

16 Prestakuntza

Datu pertsonalak babesteko

neurri berriak

17 Araudia

18 Kontsultak

Sasoiko bertako produktuak

19 Infografia

32

kontsumoBIDE

ALDIZKARIA

Page 3: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

MUGIKORRAREKIN ORDAINDU

GEHIGARRIAK:begira zer jaten duzun!

IBILGAILUAK KONPONTZEKO TAILERRAK

10 8

17

13

12

Zure oporrak prestatzen ari zara? Europar Batasunean barrena bidaiatzeko

autobusa aukeratzen baduzu, jakin ezazu zure eskubideak ere zurekin doazela.

autobuseko bidaiak

DATU PERTSONALEN BABESA: NOBEDADEAK

Page 4: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

4

Badator eguraldi ona, eta harekin batera, aisialdian jendeak gehien eskatzen duen aukeretako bat: kontzertuak eta musika jaialdiak. Zu ere jaialdizalea bazara eta sarrerak

Internet bidez erosteko asmoa baldin baduzu Bilbao BBK Live, Azkena Rock Festival

jaialdira edo ezinbesteko hitzorduren batera joateko, gomendatzen dizugu webgune ofizialetan erostea, horrela ez duzu ezustekorik izango. Azkenean webgune ez ofizial bat aukeratzen baduzu, honako jarraibide hauek kontuan hartzea gomendatzen dizugu:

Kontsumitzailea al zara?

Erreparatu ea webak sarrerak zuzenean saltzen ote dituen, edo partikularren arteko truke-plataforma mo-duan funtzionatzen ote duen. Kasu horretan, orriak bere erantzukizuna muga dezake arazoren bat izanez gero.

Egiaztatu enpresaren helbidea eta irakurri baldintza orokorrak: informazioa bilatu ea sarrerak ezeztatu edo aldatzeko aukera ote duzun jakiteko, edo ea konpainiak salmenta-baldintzak aldatzeko eskubidea gordetzen ote duen, esaterako.

Sarrera beste herrialde bateko webgune batean erosten baduzu, bila ezazu zein legedi aplikatuko den eragozpenen bat izanez gero. Baita zein auzitegitara jo beharko duzun ere salaketarik jarri nahi izanez gero.

Egin erosketa presiorik gabe. Ez egin jaramonik honelako mezuei: “sarreren % 90 baino gehiago saldu dira” edo “eskaria oso handia da”. Helburu bakarra zuk azkar jokatzea da, pentsatu gabe.

Ordaindu baino lehen, erreparatu ongi ea azken prezioa den edo, gero, BEZa edo bestelako gastu estraren bat gehitu beharko diozun. Ez sartu zure txartelaren datuak ziur egon arte.

Arazoren bat baduzu, jar ezazu erreklamazioa.

Alabaina, ez zara kontsumitzaile -eta ez dituzu izango dagozkizun eskubideak-

baldin eta produktu edo zerbitzu bat erosi eta produkzioko, merkaturatzeko edo zerbitzuak emateko prozesu batean sartzen baduzu, nahiz eta ekintza horrekin zuk zeuk zuzeneko etekinik ez atera.

Telefono bat erosten

baduzu zure enpresarako

Askotan aipatzen ditugu kontsumitzaileak, baina zerk bihurtzen zaitu kontsumitzaile?

Kontsumitzailea zara, partikular gisa, ondasun higigarriak, higiezinak,

produktuak edo zerbitzuak erosten edo erabiltzen dituzunean, zu zeu bazara azken hartzailea. Betiere enpresa batek, profesional batek edo administrazioak eskaintzen badizkizu, zuzenbide priba-tuko jardunean. Horixe dio EAEko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Esta-tutuaren 6/2003 Legeak.

Telefono bat erosten baduzu zuk, partikular moduan, erabiltzeko

Kontzertu eta jaialdiak: sarrerak erosteko gomendioak

KontsumoaGAUR

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 5: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

5

Ez ireki e-mail hau! Nola bereizi mezu arriskutsuak

Antibirusek milioka mezu elektroniko arriskutsu detektatzen dituzte hilero, baina bat edo beste

zure sarrerako ontzira irits daiteke. Zure ekipoan infekziorik izan nahi ez baduzu, informazio

konfidentziala lapurtzerik ez baduzu nahi, edo zure diru-zorroak ondorio tamalgarririk izatea nahi ez baduzu, egin kasu gomendio hauei:

Babestu zure gailua antibirus batekin eta egunera itzazu sistema eragilea, aplikazioak, nabigatzaileak, eta abar. Hartara, mezu elektroniko arriskutsuak jasotzeko aukera txikiagoa izango duzu. Dena den, erne ibili beti, eta susmorik txikiena izanez gero, jarri harremanetan mezuaren igorlearekin baina beste bide bat erabilita:

Ezagutzen al duzu?Dei iezaiozuEnpresa bat al da?Sartu enpresaren web ofizialean eta bilatu harremanetarako datuak

da, konpentsazio ekonomiko bat lortuko duzula hitz ematea: “lehiaketako saria irabazi duzu” edo “milioi askoko herentzia bat jaso duzu”.

Datu pertsonalak. Enpresek edo bankuek ez dizute inoiz eskatuko zure erabiltzaile-izenari, zure pasahitzari edo zure txartel-zenbakiari buruzko informaziorik mezu elektroniko bidez.

Erantsitako agiriak. Erne jarrarazi beharko zin-tuzkete luzapen hauek dituzten fitxategiek: .exe, .com edo .bat. Adi, batzuetan, luzapen ohikoagoak ere ager daitezke: .doc edo .pdf. Zalantzarik izanez gero, ez ireki.

Estekak. Zenbait URL helbidek itxuraz benetakoak ematen dute, baina gezurrezko helbideak ezkutatzen dituzte. Hori jakiteko, pasa ezazu saguaren erakuslea helbidearen gainetik, klik egin gabe, eta jatorrizko URL helbidea agertuko zaizu. Laburtutako esteka bada –esaterako, Bitly–, estekak luzatzeko zerbitzuren bat erabili: https://unshorten.me.

Ez erantzun mezuei. Erantzuten baduzu, zure helbidea benetakoa dela egiaztatuko diezu eta zure datuak eskuratzeko aukera emango diezu. Ez birbi-dali mezuak, e-mail arriskutsuen katerik sor ez dadin.

Igorlea. Mezua bidali dizuna ezezaguna bada, ez fidatu. Ezaguna bada, kontuz ibili. Espero al zenuen e-mail hori? Ba al du zentzurik? Kontuan izan, batzuetan, birusak igorlearen posta kutsatzen duela eta automatikoki bidaltzen diela mezu maltzurra haren kontaktu guztiei.

Enpresa ezagunen baten izena erabiltzean datza zibererasoa, komunikazio ofiziala jasotzen ari zarela sinestarazteko. Arreta handiz aztertu edukiaren xehetasun guztiak.

Testua. Idazkera ez da oso ulergarria izaten eta ortografia-akatsak izan ditzake. Batzuetan, esamolde inpertsonalak erabiltzen dituzte, hala nola “erabiltzaile hori” edo “jauna/andrea”. Kontuz ibili zure izena erabiltzen duten mezuekin: horiek ere automatikoki sortuak izan daitezke.

Gaia. Larrialdi-kutsua ematen diote mezuari datu pertsonalak eskatzeko. Eta ondorio kezkagarriren bat aipatzen dute; esaterako, isuna jartzea. Halaber, irreala eman dezakeen mezua ere helaraz diezazuke, hau

Gogoratu:

Mezu arriskutsuak detektatzeko zantzuak

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 6: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

6

Hozkailua da etxean elektrizitate gehien kontsumitzen duen etxetresna elektrikoetako bat, beti martxan baitago.

Energia aurreztu nahi baduzu, kontuan hartu:

Erreparatu hozkailuaren etiketa energetikoari. A+++ klasekoak efizienteagoak dira eta fakturan gehiago aurreztu ahal izango duzu.

Hozkailuaren tamaina eta prestazioak aukeratzeko garaian, emango diozun erabileraren arabera egin ezazu.

Aukeratu no-frost modeloak, izotza sortzea saihesten dutenak.

Ez ipini hozkailua bero-iturri batetik hurbil, hau da, labearen edo erradiadore baten ondoan. Energia gehiago behar izango du barrualdean tenperatura egokia izateko.

Instalatzerakoan, atzeko aldetik aireak zirkulatzeko tokia izan dezala, eta utzi tarte bat goian edo alboetan, aire beroa ateratzeko.

Doitu termostatoa fabrikatzailearen argibideei jarraituz. Hozkailuan gordetzen dituzun elikagaiek ez dute behar 5 gradutik beherako tenperaturarik, eta izozkailuan -18 gradutan kontserba daitezke.

Ireki atea soilik beharrezkoa denean eta ahalik eta denbora gutxienean. Irekitzen duzunean, barruko tenperaturak gora egiten du eta hozkailuak energia gehiago behar du lehengo mailara berriro iristeko.

Elikagai beroak sartzen badituzu, hozkailuak energia gehiago kontsumitzea eragingo duzu. Hozkailuan sartu aurretik, itxaron hoztu arte.

Kendu izotza noizean behin. 3 milimetro lodiko izotz-geruza batek energia-kontsumoa % 30 ere areagotu dezake. Handik gutxira izotza agertzen bada berriro, baliteke ateak hermetikoki ez ixtea.

Egiaztatu ateetako gomak egoera onean daudela.

Mantentze- eta garbiketa-lanak behar bezala eginez gero, hozkailuaren bizitza-baliagarria luzeagoa izango da eta energia aurreztuko duzu. Garbitu atzeko sareta, gutxienez, urtean behin.

Denboraldi luze batez etxeak hutsik egon behar badu, hozkailua hustu, garbitu eta atera entxufea. Alferrikako gastua saihestuko duzu.

Hozkailuarekin energia aurrezteko trikimailuak

TRIKIMAILUA: jarri orri bat gomen artean, eta itxi atea. Paperari tira egitean erraz ateratzen bada, ez du hermetikoki ixten.

KontsumoaGAUR

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 7: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

7

Zer egin enpresa batekin arazoren bat izanez gero

atxikitako enpresen zerrenda kontsulta dezakezu webgune honetan: www.kontsumobide.eus.

Baina, nola eska dezakezu arbitrajea? Eskaera-orria bete eta hemen aurkeztu behar duzu:

Enpresa arbitraje-sistemari atxikita baldin badago jada, lehendik bitartekotza egongo da akordio batera irits zaitezten. Ez baduzue akordiorik lortzen, arbitraje-prozedura abiaraziko da.

Enpresa ez badago atxikita, arbitraje-sistema onartzera gonbidatuko da. Ez badu onartzen, eskaera artxibatu egingo da eta auzitegietara jotzea izango da zure aukera bakarra.

Kontsumobide

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB)

Kontsumitzaileen Elkarteak

Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea

Zapatilak erosi dituzu, baina jantzi dituzun bigarren aldian zolaren

zati bat bidean galdu zaizu. Kasu horretan, ohikoena

izaten da dendara joatea zer gertatu zaizun azaltzeko

eta konponbide bat eskatzeko. Baina, batzuetan, gerta daiteke dendariarekin akordiorik ez lortzea eta erositakoa itzultzeko edo ordaindutako dirua berreskuratzeko aukerarik ez ematea. Zer egin dezakezu egoera horren aurrean?

Bada gatazkak konpontzeko sistema sinple bat, doakoa dena: kontsumoko arbitrajea. Baliabide arin eta eraginkorra da (gehienez 90 eguneko epean erabaki bat hartzen da). Prozedura hori borondatezkoa da, baita loteslea ere.

Gatazkak arbitraje bidez konpontzeko konpromisoa hartu duten enpresek bereizgarri ofiziala izaten dute ikusgai erakusleihoan. Dena den, Euskal Autonomia Erkidegoan

Seme-alaben bizitza sare sozialetan partekatzeko moda

daitezke. Adibidez, enpresa bat zure alabari edo semeari buruzko informazioa bilatzen ari bada sarean, bertan lan egiteko elkarrizketa bat egin ostean.

Horregatik, garrantzitsua da Interneten argitaratzen duzun informazioa nork eskura dezakeen jakitea, baita informazio hori nola kontrolatu jakitea ere. Gainera, ez ahaztu intimitatea izateko eskubidea pertsona guztiontzat berdina dela.

Zuen azken oporraldian alabari ateratako argaz-kiak Facebook-en, semea izozkia jaten aurpegia zikin-zikin duela Instagram-en, baita lehenengo ekografia ere. Zure burua identifikatzen duzu?

Egun, haurren bizitza sare sozialen bitartez partekatzea ohikoa da, baina denok ez gara jabetzen ‘Sharenting’ egiteak (argazkiak partekatzearen moda) dakartzan arriskuez. Baliteke irudi horiek Google-n agertzea urte asko igaro ondoren, eta agian gutxien espero duzun horren eskutara irits

Konfiguratu pribatutasunaren ezarpe-nak. Zuk erabaki nork nahi duzun zure argazkiak ikustea.

Ez igo adingabea biluzik agertzen den argazkirik, nahiz eta hondartzan edo bainuontzian izan.

Ez eman pistarik kokapena ahalbidetzeko.

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 8: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

GEHIGARRIAK

8

Koloratzaileak, antioxidatzaileak, kontserbagarriak, zapore-emaileak… elikagaien gehigarrien talde garrantzitsuenetako batzuk dira. Etiketetan nola ezagutu ditzakezun azalduko dizugu.

Begira zer jaten duzun!

Baina, nola bereiz daitezke?

Europar Batasunean erabiltzen diren gehigarri guztiek ebaluatuta eta baimenduta egon behar dute. Seguruak izan behar dute erabili ohi diren kantitateetan, eta zer eginkizun betetzen duten adierazi behar dute.

Legez, etiketan aipatu egin behar dira. Horregatik da hain garrantzitsua erosten dituzun produktuen etiketetan agertzen den informazioari erreparatzea. Gehigarriak kode baten bidez adierazten dira: E letra eta jarraian 3 edo 4 zenbaki agertzen dira, baina soilik izena ere ager daiteke (azido zitrikoa, edo kaltzio karbonatoa, esaterako).

E likagaien gehigarriek ez dute produktua aberasten nutrienteei dagokienez;

produktuaren kualitateei eusteko edo hobetzeko erabiltzen dira, edo bestela, transformazio-prozesuan galdu dituztenak berreskuratzeko. Badira hainbat motatakoak: elikagaiari aroma edo kolorea ematen diotenak; zaporea indartu, nabarmendu edo areagotzen dutenak; testura hobetzen dutenak; elikagaiaren bizitza baliagarria luzatzeko direnak… Gehienak seguruak dira, baina den-denak ez dira beharrezkoak. Gainera, hainbat gehigarri osasunarentzat kaltegarri ere izan daitezke gehiegi kontsumitzen badira. Beraz, gehigarriak dituzten elikagaien kontsumoa mugatzea gomendatzen da.

Artikulua

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 9: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

9

E letrak bermea ematen du gehigarri horrek Europar Batasunean erabiltzeko onartua izan dela, segurtasun-kontrolak gainditu dituelako.

Lehen zenbakiak gehigarriari dagokion kategoria adierazten du. Horrela, bada, E 1XX koloratzaileak dira, eta E 2XX kontserbagarriak.

Bigarren zenbakia familiari dagokio. Koloratzaileen kasuan, zer kolore den eta antioxidatzaileen kasuan, zer talde kimikotakoak diren.

Gainerako zenbakiak substantzia identifi-katzeko erabiltzen dira.

KB aholkua!

Koloratzaileak: elikagai bati kolorea

ematen dioten substantziak, dela kolorerik

ez zuelako, dela prestatze-prozesuaren

faseren batean kolorea galdu zuelako.

Antioxidatzaileak: Elikagaia ez oxidatzeko

edo herdoiltzeko eta zenbait propietate ez

galtzeko erabiltzen dira, hala nola kolorea

eta itxura.

Edulkoratzaileak: elikagaiei zapore gozoa

emateko erabiltzen dira.

Publizitatean

Konturatuko zinen zenbait produktu-ren iragarkietan “ k o n t s e r b a g a -rririk eta kolo-ratzailerik gabe” aipatzen dutela, eta marka askok, gainera, “natura-la” hitza erabiltzen dutela produktuetan, baina horrek ez du esan nahi gehigarririk erabili ez dutenik.

Erreparatu ongi etiketari!

Naturala edo gehigarriekin?

Aukerarik osasungarriena elikagai naturalak eta gehigarri artifizialik gabekoak kontsumitzea da. Esate baterako, koloratzaileak ez dira ezinbestekoak eta alde batera utz daitezke. Elikagai prozesatuetan egoten dira eta, kasu askotan, lehengaiaren jatorrizko itxura aldatzeko erabiltzen dira, eskaintzen den produktua bisualki erakargarriagoa edo deigarriagoa izan dadin.

Gehigarriak dituzten elikagaien kontsumoa mugatu nahi baduzu, erosi produktu naturalak, aldatu edo eraldatu gabekoak. Ahal dela, ez hautatu elikagai prozesatuak, ezta osagaietan gehigarrien zerrenda luzea dutenak ere.

Hona hemen gehigarri ohiko batzuk:

Aluminioa E 173Maltitolak E 965

Amonio karamelua E 150c

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 10: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

Bidali Jaso

Samsung Pay, Apple Pay edo Android Pay (laster Google Pay bihurtuko da) dira, besteak beste.

Instalatu ondoren, zure kreditu- eta zordunketa-txartelei alta eman diezaiekezu aplikazioan, sistema hori onartzen duen datafonoa duten dendetan ordainketak egiteko. Nola funtzionatzen duten jakin nahi baduzu, zerbitzu bakoitzaren webgunean irakur ditzakezu baldintzak.

Gainera, beste sistema batzuen bitartez, partikularren artean dirua bidaltzeko edo eskatzeko aukera ere badago; horietako bat da Bizum*. Finantza-erakunde gero eta gehiagok onartzen dute ordainketa-sistema hori.

*Nola funtzionatzen du? Zure mugikorreko kontaktuen zerrendatik hautatu egin behar duzu dirua zein pertsonari bidali edo eskatu nahi diozun. Tresna erraza eta segurua da. Laster erosketak online egiteko eta dendetan ordaintzeko aukera ere eskainiko du.

10

Mugikorrarekin ordaindu:diru-zorro berriaErosketetara zoazenean, nola ordaintzen duzu? Dirutan edo txartelarekin egiteko

aukerez gain, mugikorra gero eta jende gehiagok erabiltzen du ordaintzeko. Izan ere,

aplikazio asko daude horien bitartez edozein motatako erosketak egin ahal izateko.

ORDAINDU

Faktura

€€

Bizum webgunean sartuz gero, sistema hori erabiltzen duten finantza-erakundeen zerrenda aurkituko duzu. Kutxabank Pay eta Laboral Kutxa Pay sistemen kasuan, esaterako, dirua bidali eta jaso egin dezakezu zerbitzuaren bitartez. Gainera, erosketak ordaintzeko aukera ere ematen dute, telefono mugikorrekin ordainketak egiteko prestatutako contactless datafonoak dituzten dendetan. Sar zaitez zure erakundearen webgunean, eta jakingo duzu zein aukera dituzun.€

Artikulua

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 11: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

11

Telefonia-enpresen aplikazioak

Erosketak telefono-fakturaren bitartez: kontuz hirugarrenei zuzendutako ordainketekin

Ustekabeko zordunketa bat egin dizutela ikusten baduzu:

Telefono-enpresetako app batzuek ere ahalbidetzen dizute erosketak egitea. Finantza-erakundeen antzera funtzionatzen dute; izan ere, txartelak mugikorrarekin lotzeko aukera ematen dute contactless sistemaren bitartez ordainketak egiteko.

Transakzio tradizionalak ez diren beste aukera bat hirugarrenei zuzendutako ordainketak dira; telefono-konpainiek sustatzen dute sistema hori. Kasu honetan, aplikazio eta eduki digitalak eros ditzakezu edo zerbitzuetan harpidetu zaitezke, eta ez duzu kreditu-txartelaren daturik edo kontu-

Galdetu telefono-konpainian ea zerbitzu hori aktibatuta ote duzun. Hala baldin bada eta ez baduzu erabiliko, eskatu baja.

Hirugarrenei zuzendutako ordainketen bitartez egindako erosketa bakoitzeko SMS mezu bat jasoko duzu. Mezuan, zerbitzuaren kostua zenbatekoa den agertuko zaizu eta baja nola hartu.

Aplikazio bat deskargatu baino lehen, egiaztatu doakoa den ala ez.

Erne egon banner edo publizitateko guneekin.

Produktu edo zerbitzu bat kontratatzen baduzu, irakurri baldintzak arreta handiz. Zenbait kasutan aldizkako harpidetza egin behar izaten da.

Kontu izan adingabeei mugikorra uzten badiezu edukiak ikusteko. Zerbitzuetako harpidetzak aktiba ditzakete nahi gabe.

Ez itzuli faktura, arazo gehiago izango dituzu bestela. Jarri erreklamazio bat. Izan ezazu kontuan litekeena dela telefono-konpainiak erantzutea ezin dizula zenbatekoa itzuli, berak kontratu digitalak eskaintzen dituen enpresaren eta zure arteko bitartekari huts gisa jarduten duelako.

Faktura

zenbakirik eman beharrik izango. Zordunketa telefono-fakturan zuzenean egiteko, horreta-rako dagoen aukera hautatzea besterik ez duzu.

Aukera hori bidezkoa da baina badu arazo bat: batzuetan, kontsumitzaileak ez du jakiten aukera hori gaitua duenik telefono-kontratuan, eta ezusteko karguak topa ditzake.

Faktura baten zenbatekoa uste duzuna baino handiagoa baldin bada, aztertu ongi ea hirugarrenei zuzendutako ordainketa-zerbitzuren bat ote den. Ez baduzu gogoan horrelako zerbitzuren batean izena eman duzunik, baliteke automatikoki aktibatu izana banner batean klik egitean edo Interneten zabaldutako leiho bat ixtean.

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 12: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

Erabateko askatasuna duzu aukeratzeko:

Tailer independenteak. Ez daude fabrikatzaile bati lotuta eta, beraz, ezin dute marka jakin bat zuzenean aipatu.

Tailer ofizialak. Ibilgailua fabrikatu duen markari lotuta daude.

Bermealdian, ez duzu ezer ordaindu behar

Konponketen bermealdia hau da, gutxienez:

Hiru hilabete edo ibilitako 2.000 kilometro.

15 egun edo ibilitako 2.000 kilometro ibilgailu komertzialen kasuan.

Erabilitako piezek epe luzeagoa baldin badute, eperik luzeenak du nagusitasuna.

Ibilgailua jasotzen duzun unean hasiko da bermealdia indarrean. Honako elementu hauek sartzen dira: materialak, eskulana eta gastu gehigarri guztiak, hala nola ibilgailuaren garraioa edo langileen joan-etorriak. Aipatutako epean izango da balekoa, betiere autoa hirugarrenek konpondu edo manipulatzen ez badute.

Eskatu beti faktura bermea baliatu ahal izateko, eta gorde dokumentazio guztia.

Aurrekontua eta gordailuaren frogagiria

Tarifek argi azaldu behar dute; erreparatu.

Aldez aurreko aurrekontu bat idatzita jasotzeko eskubidea duzu. Gutxienez 12 egun baliodunetarako balio izan behar du. Ez baduzu

Enpresa kontzesionarioari ez dagozkion marketako autoak onartzeko eskubidea gorde dezakete. Derrigorrezko informazio hau nahitaez eman behar dute:

Konponketak egiteko erabiltzen dituzten piezen tarifak eta katalogo eguneratuak.

Laneko denborari buruzko informazioa eta aldez aurretik zehatz daitezkeen konponketen prezioa.

Erreklamazio-orriak. Bat betetzean, ibilgailua jasotzen duzunetik edo bermealdia amaitzen denetik kontatzen hasita, gehienez bi hilabeteko epean aurkeztu beharko duzu.

12

Ibilgailuak konpontzeko tailerrak:

jakin beharrekoakZure autoak behar bezala funtzionatuko duela bermatu nahi baduzu eta errepidean arriskurik ez izan, aldizka azterketak egin beharko dizkiozu eta matxurak konpondu

onartzen, tailerrak autoa zuk utzi bezala itzuli behar dizu.

Autoa uzten duzunean, eskatu frogagiria honako datu hauekin: autoa zergatik uzten duzun, noiz uzten duzun eta zenbat kilometro dituen.

Konponketa egiten ari direla matxura edo akats berriak detektatzen badituzte, gehienez 48 orduko epean eta kostua zein den esan behar dizute. Zuk baimena emanez gero baino ezin izango dute konpondu.

Kontsumobide, zuregandik gertu

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 13: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

13

AUTOBUSEKO BIDAIAK

Zure oporrak prestatzen ari zara? Europar Batasunean barrena

ibiltzeko autobusa aukeratzen baduzu, kontuan izan zeure eskubideak

ere zurekin doazela. Jakin zeintzuk diren zeure eskubideak, eskatzeko.

esate baterako Donostia-Cádiz bidaiaren kasuan, edo hurbilago dauden lekuetara joateko, esate baterako Bilbo-Gasteiz ibilbidea.

Dena den, Europar Batasunean, enpresak bidaiari eta zeure es-kubideei buruzko informazioa eman behar dizu. Horrez gain, txartel bat eman beharko dizu, fisikoa edo elektroni-koa, eta txartel hori bidaia-ren amaiera arte gorde beharko duzu. Kontuan izan ezin dizutela gehia-go kobratu zure nazio-nalitatearengatik edo erosi duzun lekuarengatik: diskriminazio bat izan-go litzateke.

Gainera, desgaitasuna edo mugikortasun urria duten pertsonek eskubide berak dituzte eta haien txartelek ezin dute kostu gehigarririk eduki.

Opor hauetan Europar Batasunean barrena ibiltzeko garraiobide

gisa autobusa erabiltzea erabaki baduzu, komenigarria da zer eskubide dituzun aldez aurretik jakitea. Ezer baino lehen, jakin behar duzu eskubideak alda daitezkeela zerbitzu motaren arabera. Ez da gauza bera ordutegi jakin batzuetan ibilbide bera egiten duen linea arrunteko txartel bat erostea edo noizean behin bidaia bat eskaintzeko jarduten duen zerbitzu pribatuko txartel bat erostea. Era berean, ez da gauza bera garraio-linea arrunt bat erabiltzea 250 kilometroko edo gehiagoko distantzia batera dauden helmugetara joateko,

Gaurko gaia...

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 14: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

14

Zure maskotaren dokumen-tazioa eraman behar duzu, eta txartela erosi aurretik, komenigarria da zure maskota zer baldintzatan joango den galdetzea: konpartimentu ego-kiturik izango duen, ibilgailuan nola sartuko duten eta ibil-gailutik nola aterako duten, eta abar.

Ekipajea

Eskuko ekipaje gisa edo autobusaren sotoan gehienez ere 30 kilo garraiatzeko

eskubidea duzu. Ekipajea galdu edo hondatu egiten bada, ekipaje kilo bakoitzeko aldez aurretik ezarritako zenbateko finko batekin ordainduko dizkizu kalteak enpresak, gehienez ere 14,50 euro kilo bakoitzeko.

Nahigabeko egoerak

Ibilaldia ezarritako denboran egiteko betebeharra du autobus-konpainiak. Bidaia asko atzeratzen bada edo bertan behera uzten bada, kontratua ez da bete, eta egoerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea duzu, baita izandako kalteengatik konpentsazio bat eskatzeko ere. Erreklamazioa egin dezakezu, betiere ezustekoa ez bada aparteko kausengatik gertatu, esate baterako, errepidea kolapsatzen duen istripu batengatik.

Eta nire maskotarekin bidaiatu nahi badut?

Kontsulta itzazu konpainiaren baldintzak txartela erosi aurre-tik. Oro har, maskotek ekipajeen konpartimentuan joan behar dute. Enpresa batzuek, adibidez, debekatzen dute animaliak bidaiarien eserlekuetan joa-tea. Salbuespen bakarra laguntzarako txakurrak dira, horiek kostu gehigarririk gabe bidaia baitezakete eta erdiko korridorean jarri behar dute.

Ezagutu itzazu zeure ESKUBIDEAK

Jatorria edo helmuga Europar Batasuneko herri-alde bat izanik, 250 kilometroko edo goragoko distantzia batera kokatuta dagoen helmuga batera joaten bazara, honako eskubide hauek dituzu:

Informaziorako eskubidea. Bidaia bertan behera uzten bada edo irteera atzeratzen bada, lehenbailehen jakinarazi behar dizute gertatutakoa eta programatutako irteera-ordua baino 30 minutu geroago, beranduenez. Gainera, gutxi gorabeherako irteera-ordua ere jakinarazi behar dizute, dakitenean. Gorabehera horren ondorioz, loturaren bat galtzen baduzu, beste lotura batzuen berri eman beharko dizute.

Laguntzarako eskubidea. Bidaiarako aurreikusitako iraupena hiru ordutik gorakoa bada eta bidaia bertan behera uzten bada edo 90 minututik gorako atzerapena badago, enpresak honako hau eskaini beharko dizu dohainik:

Aperitiboak, janaria edo mokadua, horrelakorik izanez gero edo zentzuzko moduan lortzeko aukera badu.

Gehienez ere bi ostatu-gau, gau bakoitzeko kostua gehienez 80 eurokoa izanik.

Ostatura eramatea.

Gaurko gaia...

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 15: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

Enpresak aurreikusten badu bidaia bertan behera utziko duela, geltoki batetik irteteko orduan 120 minututik gorako atzerapena izango duela edo txartelen gainsalmenta (overbooking) izango dela, aukera hauetakoren bat eskaini beharko dizu:

Enpresak ez badizu uzten dirua itzultzearen eta ordezko ibilbidearen artean aukeratzen,

Kontratua betetzeko eskubidea: bidaiarekin jarraitzea edo ordezko ibilbide bat erabiltzea azken helmugaraino ahal den bezain laster eta kostu gehigarririk gabe.

Kontratua suntsiarazteko eskubidea: txartelaren prezioa itzultzea 14 eguneko epean, eta, hala badagokio, autobusez itzultzeko doako zerbitzu bat.

15

Enpresa garraiolariari egin diezaiokezu erreklamazioa hiru hilabeteko epean gertaera jazotzen den egunetik aurrera. Enpresak hilabeteko epean jakinarazi beharko dizu erreklamazioa onartu duten, baztertu duten edo oraindik ere aztertzen ari diren. Behin betiko erantzuna jaso beharko duzu hiru hilabeteko gehieneko epean. Eman dizuten erantzunarekin gustura geratzen ez bazara, dagokion herrialdeko erakunde eskudunarekin harremanetan jar zaitezke.

Espainian bazaude, Garraioko Arbitraje Batzordean jarri beharko duzu erreklamazioa, betiere egindako garraioaren jatorrizko edo helmugako lekua edo kontratua sinatu den lekua Batzordeak eskumena duen lurraldean badago. Autonomia-erkidego guztiek daukate horrelako batzorde bat, eta Euskadiren kasuan, erakunde espezifiko bat dago Araban eta eskumena duen beste bat dago Bizkian eta Gipuzkoan.

Batzorde horiek guztiek hiriko, hiriarteko edo nazioarteko lurreko garraioari buruzko erreklamazioak ebazten dituzte (errepidekoak, trenbidekoak…); baita merkantzien edo bidaiarien garraioari buruzkoak ere.

Euskadiko Garraioko Arbitraje Batzordea

Elcano 10 - 1. solairua

48011 Bilbao

94 450 93 25 94 423 71 55

[email protected]

kalte-ordaina eskatzeko eskubidea duzu. Kalte-ordain hori txartelaren prezioaren % 50 izango da. Zenbateko hori eskaera aurkeztu ondorengo hila-beteko epean ordaindu beharko dizute.

Autobusak bidaian matxuraren bat izaten badu, enpresak aukera bat bilatu beharko dizu zure ibilbidearekin jarraitu ahal izateko helmugaraino.

Istripu bat baduzu, ekipajea galtzeagatik edo hondatzeagatik kalte-ordain bat jasotzeko eskubidea duzu. Kalteak gurpil-aulkietan edo mugikortasun-ekipoetan gertatzen badira, haiek ordezteak edo konpontzeak eragiten duen kostua estali beharko du kalte-ordainak.

Arabako Garraioko Arbitraje Batzordea

Probintzia plaza 4, Barne-Behea

01001 Vitoria-Gasteiz

945 18 18 18 945 18 19 05

[email protected]

Araba Bizkaia eta Gipuzkoa

Non egingo dut erreklamazioa?

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 16: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

16

Ez zaitzatela ikaratu Shakespeareren hizkuntzan dituzten izenek. Focus Group eta Case Study izenen atzean 12-20 pertsona helduz osatutako taldeentzat bideratutako 90 minutuko bi prestakuntza-jarduera ezkutatzen dira.

egoera partikularrak azaltzen laguntzen duelako. “Saioa garatuz landu diren eta sortu diren edukiak interesgarriak eta baliagarriak iruditu zaizkigu”, azaldu dute.

Iritzi berekoa da Legazpiko Iratzarri Emakumeen Elkartea ere. Iruditu zaie Focus Group-a “askoz ere modu praktikoagoa” dela hornidurak bezalako gai bat lantzeko, “benetako kasuak eta fakturak aztertuz”. Eguneroko zereginetan baliagarria izateaz gain, taldean lan egiteko eta ezagutzak partekatzeko bidea ireki die “ulertzen den hizkuntza erabiliz”.

bitartean, iraganean zer bizipen izan dituzten eta zer egoerei egin behar izan dieten aurre azal dezakete, egon litezkeen konponbideak jaso ahal izateko.

Case Study-n murgildu den taldeetako bat Santurtziko San José de Calasanz zentroa da, Enplegurako Lanbide Heziketa ikastarotik eratorritako parte-hartzaileekin. Talde horrek erreklamazioen gaia aukeratu zuen eta azken emaitza oso balioespen positiboa izan zen; izan ere, talde horren ustez, kasu jakin batzuk eta errealitatetik hurbil daudenak lantzeak “kontzeptuak eta ideiak hobeto finkatzen laguntzen du”.

Prestakuntza praktikoa eta

lankidetzan oinarritutakoa:

Focus Group eta Case Study

Ba al dakizu esperientziak eta ideiak partekatzea ikasteko modurik entretenigarrienetako

bat dela? Kontsumobiden argi daukagu; horregatik, kontsumitzaile arduratsuagoa eta

informatuagoa izaten lagunduko dizuten parte hartzeko metodologiak dauzkagu.

FOCUS GROUP

Elkarlanean ikasteko metodologian oinarritutako saio bat da, hautatutako gaiarekin (telefonia, hornidurak edo erreklamazioak) lotutako alderdiei buruzko gogoeta egitea eta haien inguruan eztabaidatzea ahalbidetzen duena.

Saio horretan parte hartu duten taldeak pozik geratu dira. Halaxe gertatu zaio Lasarteko HHI zentroari; 60 urtetik gorako pertsonez osatutako kolektibo batek horniduren arloa aukeratu zuen gaitzat, eta esperientziaren ondoren, kolektibo horrek uste du dinamika hori oso egokia dela,

CASE STUDY

Talde-dinamika bat da, zeinetan, eguneroko bizitzan gertatzen diren benetako kasuen bitartez, parte hartzen duten pertsonek kontsumo-arazoak konpontzeko modu desberdinak ikasten dituzten. Focus Group-ean bezala, kolektiboek hiru gai hauetako bat aukera dezakete: telefonia, hornidurak edo erreklamazioak. Saioak irauten duen

Kontsumoko prestakuntza

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 17: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

17

Arau horrek ahalmen handiagoa ematen die pertsonei informazio pertsonala sare sozialetan, online zerbitzuetan edo gailu mugikorretan kudeatzeari dagokionez

Enpresekin eta erakundeekin harremanetan jartzen zarenean, ohikoa da izaera

pertsonaleko informazioa ematea: izena, abizenak, helbidea, banku-kontua… Aurrerapen teknologikoa dela medio, datu horiek zure pribatutasuna urra dezaketen arriskuen eraginpean daude gero eta gehiago. Horregatik, Europako araudiaren funtsezko helburua datu horiek babestea da. Ildo horretan, datorren maiatzaren 25ean Datuak Babesteko Araudi Orokor (DBEO) berria aplikatzen hasiko dira. Espainian, gainera, Datuak Babesteari buruzko Lege Organiko berriaren Proiektu (DBLO) bat izapidetzen ari dira egungo xedapena araudiko neurri berrietara egokitzeko.

Europako erregulazioa 2016an onartu zen eta aurreikusi zen bi urteko egokitzealdia beharko zela. Denbora-tarte horretan, enpresek eta erakundeek aldaketa horien berri eman behar izan diete erabiltzaileei. Facebook enpresak, adibidez, beste enpresa askok bezala, horren berri eman die pertsonei pribatutasunaren konfigurazioan eguneratzeak berrikusteko.

Arau horrek pertsonek beren datu pertsonalei buruzko erabakiak hartzeko eta kontrolatzeko ahalmena hobetzen duten elementu berriak ezartzen ditu; elementu horiek, gainera, lehendik ezagutzen diren sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideei gehitu behar zaizkie.

Ahazteko eskubidea. Eskatu ahal izango duzu zure datuak erregistro batzuetako baseetatik desagertzea datu horiek biltzeko xede izan zen helbururako beharrezkoak ez direnean edo legez kontra lortu direnean.

Datu pertsonalak babesteko neurri berriak

2016/679 Araudia (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena

Zure datuak nola erabiltzen dituzten jakin nahi baduzu, ezer sinatu aurretik irakur itzazu “hitzak eta baldintzak” eta “pribatutasun-politika”.

Zer berrikuntza aurki ditzakezu?

Gainera, eskubide horri esker Interneteko bilatzaileetako emaitzen loturak blokeatzea eska dezakezu. Adibidez, informazio zaharkitua, osatugabea, faltsua edo garrantzirik gabekoa dutenak.

Datuen eramangarritasunerako eskubidea sortu da; eskubide horrek ahalbidetuko dizu eramangarritasuna berreskuratzea eta beste erakunde batera eramatea. (Esate baterako, telefonia-konpainia batetik beste batera aldatzen zarenean).

Webgune batek, enpresa batek edo pertsona fisiko batek zure datuak eskatzen badizkizu hirugarren batek erabili ahal izateko, baimena eskatu beharko dizu.

Datu pertsonalen segurtasuna urratzen bada, enpresak jakinarazi egin beharko dio kontroleko agintaritzari urraketa horren berri ondorengo 72 ordutan beranduenez.

Kontsumoko araudia

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 18: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

Zure konpainiak, telefonia finkoko deien banakapenean, fakturatutako dei guztien xehetasuna bildu behar du, doako deienak eta kostu txikikoenak izan ezik. Metropoli-deiak, minutu bakoitzeko 3 zentimotik beherakoak direnak eta dei bakoitzeko 20 zentimotik beherakoak direnak dira kostu txikikoak.

IBILGAILUAK ALOKATZEA - Atzerapenez entregatzea

BANKUA - Banku-txartela blokeatzea

Txartela baliogabetzen bada, berriro eskatu behar da. Bankuek txartela aldi baterako blokeatzeko aukera ematen dute; hori oso baliagarria izan daiteke zuretzat, litekeena delako txartela berriro aurkitzea.

Ez dut nire kreditu-txartela aurkitzen, ez dakit galdu ote dudan edo lapurtu ote didaten; baliogabetu egin behar al dut zuzenean?

Bi orduko atzerapenarekin itzuli dut autoa eta egun osoa kobratu nahi didate; hori legezkoa al da?

TELEFONIA FINKOA - Fakturaren banakapena tokiko deietan

Ordu batzuen atzerapenarengatik egun oso bat fakturatzea goranzko biribiltzea eta eman ez den zerbitzu batengatik kobratzea da. Kontratuan azaltzen bada, abusuzko klausula bat da, kontratuari gehitu zaion eta indibidualki negoziatu ez den baldintza orokor bat delako.

Baina baldintza orokor bat abusuzkotzat hartzea kontsumitzaileen eremura mugatuta dagoenez, ez da abusuzkoa izango alokatzen duena profesional bat bada eta bere jarduera betetzen ari bada.

18

Nire konpainiari eska al diezaioket faktura tokiko deietan banaka dezala?

Kontsultak

Kontsulta iezaguzu

Lurralde Zerbitzuan edo gure webgunean: www.kontsumobide.eus

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 19: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

19

erosten dituzu

LAGUNTZENdiezu ekoizleei

eta bertako ekonomiari

Zure inguruneko

berdeguneei EUSTEN laguntzen duzu

Produktuek BERE HORRETAN

eusten diete baldintza

ORGANOLEPTIKOEI

(usaina, zaporea, testura...)

Ingurumen-inpaktu txikiagoa

AHALBIDEZEN duzu.

Distantzia luzeetako

garraioak

CO2 emisio handiak SORTZEN DITU

PRODUKTUFRESKOAK

HELTZE-PROZESUAK

bere ziklo naturalarijarraitzen dio

Nutrizio-propietateakMANTENTZEN

DITUZTE

KONTSUMITZEAREN ONURAK

PROdUKTUAK Sasoiko bertako

CO2

kontsumoBIDE aldizkaria 32.zk

Page 20: kontsumoBIDE ·  Ezagutu zure telefonoarekin erosketak egin ahal izateko aplikazioak eta tresnak MUGIKORRAREKIN ORDAINDU: DIRU-ZORRO BERRIA gehigarriak: begira zer jaten duzun!

BILBAORecalde Zumarkalea 39 A

Tel. 94 403 15 [email protected]

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNEaso 10

Tel. 943 02 25 [email protected]

VITORIA-GASTEIZSantiago 11

Tel. 945 06 21 [email protected]