21
Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek lurra astintzen dute, eta magmak, labak, ur beroak eta lurrunak lurraren azaletik kanporako bidea egiten dute, emaitza ikusgarriekin. Kapitulu honetako esperimentuek gertaera “lur-suntsitzaile” horien azpian dauden oinarri fisikoei begirada azkar bat emateko aukera eskaintzen dute. Sukaldeko osagaiak, sukaldeko oinarrizko tresnak eta baita gozokiak ere lagungarriak izan daitezke oinarrizko indar horietako batzuk azaltzeko.

Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

Kontu nagusiakLurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek lurra astintzen dute, eta magmak, labak, ur beroak eta lurrunak lurraren azaletik kanporako bidea egiten dute, emaitza ikusgarriekin. Kapitulu honetako esperimentuek gertaera “lur-suntsitzaile” horien azpian dauden oinarri fisikoei begirada azkar bat emateko aukera eskaintzen dute. Sukaldeko osagaiak, sukaldeko oinarrizko tresnak eta baita gozokiak ere lagungarriak izan daitezke oinarrizko indar horietako batzuk azaltzeko.

Page 2: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

ZIENTZIA GUZTIZ ARDURAGABEA!18 |

Kolazko geyserraEsperimentu gogoangarrienetako batzuk batere “zientifiko” ez diruditen osagaiak erabilita egin daitezke. Esate baterako, Old Faithful* geyserraren bertsio bat egiteko, gozoki ezagun bat eta are ezagunagoa den freskagarri bat nahas ditzakezu. Nahaste lurrunkorrak 15 metroko luzerainoko geyser bat sortzen du.

BEHARKO DUZU• Kolazko edari light baten 2 litroko plastikozko botila bat• Kartoi mehe zati bat

(5 cm x 5 cm)• Mentos gozoki-pakete bat• Saio-hodi bat

METODOA1. Jarri 12 Mentos gozoki saio-hodi

batean eta eutsi kartoiari saio-hodiaren alde irekian.

2. Zabaldu kolazko edari light-aren botila eta jarri saio-hodia buruz behera botila irekiaren goialdean, baina kartoia kendu gabe.

3. Pentsatu ongi zein aldetara aterako zaren korrika.

4. Kendu kartoia bizkor, gozokiak botilara eror daitezen.

5. Egin korrika eta behatu nola lehertzen den kola botilatik kanpora.

* Itzultzailearen oharra: Old Faithful Yellowstoneko Parke Nazionaleko geyserrik ospetsuena da.

Page 3: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

Kontu nagusiak | 19

Une bateko poza 2 minutu baino

gutxiago

ZIENTZIA-AITZAKIAErreakzio leherkor hori gertatzen da karbono(IV) oxidoa bat-batean askatzen delako; karbono(IV) oxidoa edari eferbeszenteei eferbeszentzia ematen dien gasa da. Normalean, karbono(IV) oxidoa freskagarrian disolbatuta egoten da, ez dagoelako nukleazio-gunerik, hau da, ez dagoelako irregulartasunik haien inguruan burbuilak sor daitezen. Mentos gozoki bakar batek, hurbiletik begiratuta, azal malkartsua du, hau da, ehunka nukleazio-gune. Horrelako dozena bat gozokik, denak aldi berean botata, karbono(IV) oxidoaren askatze masiboa eragiten du, eta kola botilatik kanpora aterarazten du, suziria balitz bezala. Kola light-a bada, esperimentua hobeto ateratzen da; izan ere, light ez diren kolek arto-ziropa erabiltzen dute, eta ziropa horrek burbuilen sorrera oztopatzen du.

KONTUZ!Egizu esperimentua kanpoan, ore likatsu bihurtzea nahi ez duzun edozertatik (eta edozeinengandik) urrun.

Page 4: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

Etxe inguruko Vesuvio Erreakzio kimiko baten erakustaldi bizi hau ez da arriskutsua, baina, oso-oso zikina denez, lekua irabazi du liburu honetan. Ez dago esan beharrik kanpoan egiteko esperimentua dela; beraz, aukeratu ezazu egun lehor bat laba-jario izugarriak egiteko. Eta gauzak ondo egiteko gogoz sentitzen bazara, eskalan egindako etxeak erants ditzakezu sumendiaren oinarrian. Kontuz ibili, eta ez egin txalo suntsitzen direnean.

BEHARKO DUZU• Zurezko xafla bat (75 cm x 75 cm, edo handiagoa)• Litro bateko botila huts bat (kristalezkoa edo plastikozkoa)• Plastilina edo harri-kartoia

(“kono bolkanikoa” osatzeko adina; 40 cm inguruko zabalera oinarrian)

• 1 koilaratxo sodio bikarbonato• 15 ml detergente likido• Janari-koloratzaile gorria edo

horia• 60 ml ozpin

METODOA1. Ipini botila hutsa zurezko xaflaren

erdian. Hori sumendiaren erdigunea izango da.

2. Eraiki sumendia botila horren inguruan, plastilina edo harri-kartoia erabilita.

3. Landu eta apaindu sumendia bigun dagoen bitartean; zizelkatu ubideak eta trokak, laba jariatu ahal izateko.

ZIENTZIA GUZTIZ ARDURAGABEA!20 |

Page 5: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

4. Amaitu ondoren, sumendiak denbora beharko du lehortzeko.

5. Bota sodio bikarbonatoa, detergente likidoa eta koloratzaile-zurrustatxo bat botila hutsaren barrura.

6. Neurtu ozpina eta bota botilaren barrura.7. Egin atzera naturaren indarrek euren lana egiten duten bitartean!

ZIENTZIA-AITZAKIAErupzioa sortzen da aurretik prestaturiko nahasteari ozpina (azidoa) eransten diogulako; nahaste hori, berez, basikoa da, sodio bikarbonatoa duenez. Ozpina gehitzean, “azido-base neutralizazioa” eragiten da, kimikariek esango luketen bezala. Zehatzago esanda, erreakzio horretan, azido karbonikotik abiatuta, ura eta karbono(IV) oxidoa lortzen dira; askatutako karbono(IV) oxidoak eragiten du apar ikusgarri horren sorrera.

KONTUZ!Esperimentu honen arazorik handiena zera da, sor daitekeen zikinkeria, baina horri buruzko segurtasun-ohar larregi ematea gehiegizkoa izango litzateke, ezta?

Kontu nagusiak | 21

Zortzi orduko eguna 1-8 ordu

Page 6: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

Bonba-poltsa Umeek —eta baita heldu askok ere— pentsatuko dute, beharbada, azidoak eta baseak zientzialari mantal zuridunek giltzapean gordetzen dituzten gai kimiko arriskutsuak direla. Esperimentu erraz honen bidez, sukaldeko armairuan horrelako “agente sekretu” ugari daudela erakutsiko dugu. Denboran eta ekipamenduan apur bat inbertitzea nahikoa da sekulako etekina ateratzeko.

BEHARKO DUZU• Neurketak egiteko pitxer bat• 120 ml ozpin• 1 1/2 koilaratxo sodio bikarbonato• Izozkailurako plastikozko poltsa kremaileradunak• Sukaldeko papera• 60 ml ur epel

METODOA1. Esperimentua ondo ateratzeko,

plastikozko poltsak ez du zulorik izan behar. Begiratu ea zulorik duen; horretarako, bete erdiraino urez, itxi ondo eta jarri buruz behera harraskaren gainean.

2. Urik ateratzen ez bada, ondo dago. Hustu poltsa.

3. Egin 15 cm x 15 cm-ko karratu bat sukaldeko paperarekin.

4. Bota sodio bikarbonatoa sukaldeko paperaren erdigunera eta bildu papera gutun-azal moduko bat egiteko, hautsa barruan daukala.

ZIENTZIA GUZTIZ ARDURAGABEA!22 |

Page 7: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

5. Bota poltsa barrura ozpina eta ur epela.6. Kontuz baina bizkor, sartu sukaldeko paperaz egindako “gutun-azala”

poltsan eta itxi.7. Eragin apur bat poltsari, jarri lurrean eta egin atzera.8. Poltsa puztu egingo da, eta, gero, lehertu egingo da danbada polit

batekin.

ZIENTZIA-AITZAKIAOzpinak eta sodio bikarbonatoak gogor eta bizkor erreakzionatzen dute, eta, horren ondorioz — eta hain bizkor—, karbono(IV) oxidoa sortzen da. Karbono(IV) oxido horrek poltsa betetzen du jarraian, eta orduan, josturetan indarra egin ondoren, leherrarazi egiten du, danbada batekin.

KONTUZ!Esperimentu honetan ez da inor zaurituko, baina zikinkeria sor dezake. Esperimentua egiten hasi aurretik, itxi gela kontu handiz, ezer —edo inor— goitik behera busti edo zikindu ez dadin.

Kontu nagusiak | 23

Bost minutuko harridura 2-5 minutu

Page 8: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

Surik hartzen ez duen puxikaHonako hau ere “gutxiago gehiago da” moduko esperimentua da. Oso diru gutxi gastatuta (zenbat balio du, bada, puxika batek?) eta ia prestakuntzarik gabe, esperimentu bat benetan txundigarria egin dezakezu. Puxikak etengabe lehertzen dira, ezta? Beraz, zergatik ez da lehertuko honako hau, sugarraren ondoan jartzean?

BEHARKO DUZU• Puxika bat (urari eusteko bezain gogorra)• Kandela bat• Pospoloak• Ura• 2 litroko botila bat, urez betea (hautazkoa)

METODOA1. Bete puxika urez, gutxi gorabehera laranja baten tamaina izan arte.

Horretarako, txorrotaren muturra puxikaren ahoan sar dezakezu. Bestela (sukaldetik urrun bazaude), gauza bera egin dezakezu botila baten ahoarekin.

2. Lotu puxika korapilo seguru batekin eta eragin, sobera dauden tantak eror daitezen.

ZIENTZIA GUZTIZ ARDURAGABEA!24 |

Page 9: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

3. Piztu kandela eta ipini leku seguru batean.4. Eutsi puxikari, korapiloari atximurka eginez, eta eraman sugarraren

ondora.5. Eutsi puxikari sugarraren ondoan segundo batzuk, eta gero baztertu.6. Errepikatu prozesua; badirudi puxikak ez duela surik hartzen!

ZIENTZIA-AITZAKIAEsperimentu honek bero-xurgapenari buruzko informazio ugari ematen digu. Puxika “normal” bati (airez betea) sugarraren ondoan eutsiz gero, berehala lehertuko litzateke. Sugarraren beroak goma ahulduko luke, harik eta goma hori barruko airearen presioari eusteko gai ez izan arte. Urak, ordea, oso ondo xurgatzen du beroa. Hau da, puxikaren barruko urak sugarraren beroa xurgatzen du, eta gomak ez du ia kalterik jasaten.

KONTUZ!Itzali kandela esperimentua egin ondoren.

Kontuz pospoloekin! Esperimentu honetan pospoloak erabili behar dira, eta heldu arduratsu baten gidaritzapean soilik egin behar litzateke.

Kontu nagusiak | 25

Bost minutuko harridura 2-5 minutu

Page 10: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

Atlantidako itsasargia Atlantidako zibilizazio aurreratua olatuen azpian desagertu zen antzinako greziarren garaia baino lehen. Kondairak dioenez, harekin batera jakintza handia galdu zen, inoiz berreskuratuko ez dena. Baina, beharbada, ez dira gaitasun haiek guztiak desagertu. Nola azaldu dezakezu, bestela, kandela batek ur azpian ere piztuta irautea? Handik behetik datorren mezuren bat izan behar du.

BEHARKO DUZU• Nahaste-ontzi txiki bat (gardena, ahal dela)• Kandela bat (katiluaren altuera berekoa)• Pospoloak• Ura

METODOA1. Berotu kandelaren oinarria eta finkatu ondo nahaste-ontziaren barruan,

erdigunean.2. Kontu handiz, bete ontzia urez, kandelaren ertzeraino.

3. Piztu kandela eta begiratu.4. Kandelaren metxa erre egiten da, baita ur-mailatik behera ere, eta

argizarizko tximinia bat eratzen da haren inguruan.5. Sugarrak, tximiniak babestuta, erretzen jarraitzen du denbora batez ur-

mailatik behera.

ZIENTZIA GUZTIZ ARDURAGABEA!26 |

Page 11: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

ZIENTZIA-AITZAKIAGatzak uraren izozte-tenperatura jaisten du (horregatik, neguan, gatza botatzen da errepideetan). Kasu honetan, gatzak koskorraren gainaldeko izotza urtarazten du. Soka lehorrak ur gazia xurgatzen du; hartara, koskorraren gainaldeko ura berriro izozten da. Kasu honetan, ordea, soka-zati bat harrapatuta geratu da du izotz-geruza berriaren azpian.

KONTUZ!Sokaren muturrak kontu handiz igo behar dira; azkar tiratuz gero soka, ziurrenik, askatu egingo da bera babesten duen izotz-geruzatik.

Kontu nagusiak | 27

Ordubete doi Ordu bat, asko jota

Page 12: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

ZIENTZIA GUZTIZ ARDURAGABEA!28 |

Eutsiko diozu, mesedez?Esperimentu zientifiko guztietan magia apur bat dago, bai partikularik ñimiñoenei buruzkoetan, bai espazio infinituan dabilen argiaren abiadurari buruzkoetan ere. Esperimentu hau mirarien eta misterioen herri hartakoa da; enigma gisa hasten da, eta, oro har, txalo-zaparrada batez eta barre-algaraka amaitzen da. Hobe izango da erronka gisa hartzea: gai zara atzamarrak busti gabe platertxo horretako izotz-koskorra hartzeko?

BEHARKO DUZU• Aluminio-paperezko platertxo bat• 15 cm-ko soka bat• Izotz-koskor bat• Gatz arrunta

METODOA1. Kendu ura izotz-koskorrari eta ipini aluminio-paperezko platertxoaren

gainean.2. Jarri soka izotz-koskorraren zabaletara.3. Hautseztatu izotz-koskorra gatzez; gatz gehienak sokaren gainean edo

haren inguruan erori behar du.

Page 13: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

Kontu nagusiak | 29

Une bateko poza 2 minutu baino

gutxiago

ZIENTZIA-AITZAKIAGatzak uraren izozte-tenperatura jaisten du (horregatik, neguan, gatza botatzen da errepideetan). Kasu honetan, gatzak koskorraren gainaldeko izotza urtarazten du. Soka lehorrak ur gazia xurgatzen du; hartara, koskorraren gainaldeko ura berriro izozten da. Kasu honetan, ordea, soka-zati bat harrapatuta geratu da du izotz-geruza berriaren azpian.

KONTUZ!Sokaren muturrak kontu handiz igo behar dira; azkar tiratuz gero soka, ziurrenik, askatu egingo da bera babesten duen izotz-geruzatik.

4. Itxaron 15 segundo eta heldu soka bi muturretatik.5. Astiro, igo soka, eta sokak izotz-koskorrari eutsiko dio.

Page 14: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek
Page 15: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

Elementuak erabiltzen“Bohemian Rhapsody” kantuan “thunder-bolts and lightning*, very very frighten-ing” abesten zuenean, Freddie Mercuryk bete-betean asmatu zuen. Historiaren hasiera-hasieratik, elementuen indarrak neurri berean liluratu eta ikaratu du gizakia. Egun fenomeno horiek antzinako greziarrek baino hobeto azaldu ditzakegun arren, oraindik ere asko kostatzen zaigu indar horien eta gure inguruko eguneroko indarren arteko lotura egitea. Hurrengo esperimentuetan, osagai ezagunak erabiliko ditugu —irina, ura, platertxoak, bolalumak— eguraldiaren funtzionamendua ezagutzeko.* Itzultzailearen oharra: “trumoiak eta oinaztarriak, oso-oso beldurgarriak”

Page 16: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

Etxean egindako tximistaNola hitz egin daiteke eguraldiari buruz, esaten duguna han edo hemen apur bat puztu barik? Ados; ziur-ziurrenik, benetako tximistak bilioika aldiz indartsuagoak dira, baina esperimentu honek tximista bat —deskarga elektriko bat— sorrarazten duen zientziaren bihotz-bihotzean jotzen du. Benetako tximisten kasuan, deskarga hodeitik hodeira joaten da. Hemen, distantzia eta eskala askoz ere apalagoak dira, azazkal baten zabalerakoak. Baina argiak itzali eta azalpenak ondo emanez gero, jendea pozik uzteko modukoa izan daiteke.

BEHARKO DUZU• 30 cm x 10 cm x 3 cm-ko poliestirenozko

bloke bat• Bolaluma bat• Itsasgarria• Txintxeta bat • Aluminio-paperezko platertxo bat• Artilezko galtzerdi bat

METODOA1. Sartu txintxeta aluminio-paperezko

plateraren erdigunean, atzealdetik aurrealderantz.

2. Sartu txintxetaren iltzea bolalumaren mutur batean (idazteko bola ez duen muturrean), eta, behar izanez gero, kolarekin itsatsi.

3. Igurtzi poliestirenozko blokea bizkor artilezko galtzerdiarekin.

4. Altxatu platertxoa bolalumarekin (platera bera ukitu barik).

ZIENTZIA GUZTIZ ARDURAGABEA!32 |

Page 17: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

Elementuak erabiltzen | 33

5. Kontu handiz, ipini platertxoa poliestirenozko blokearen gainean.6. Itzali argia eta hurbildu atzamarra platertxora, gero eta gehiago.7. Txinparta txiki bat ikusi, entzun eta sentitu beharko zenuke.

ZIENTZIA-AITZAKIAIgurztean, elektroiak (karga negatiboa dute) artiletik poliestirenora igarotzen dira, eta poliestirenoa negatiboki kargatzen dute. Antzeko kargek (positiboa eta positiboa, edo negatiboa eta negatiboa) aldaratu egiten dute elkar; horregatik, poliestirenoko elektroiek platertxoko elektroi batzuk aldarazten dituzte. Platertxotik kanpora ihes egiteko zain daude, baina ezin dira mugitu bolaluman zehar (isolatzailea delako). Nolanahi ere, giza gorputzean zehar mugitu eta, bien arteko hutsune txikia gaindituta, esperimentu-egilearen atzamarrera hel daitezke.

KONTUZ!Ondoko hau ez da segurtasun-ohar bat (hauxe da liburu honetako esperimenturik seguruena). “Egin kasu esperimentua ondo ateratzea nahi baduzu” atalean sailkatu dezakezu. Platertxoa poliestirenoaren gainean jartzen duzunean, bolalumari heldu behar diozu. Horrela egin ezean, sobera dauden elektroi gutxi joango dira poliestirenotik platertxora eta handik atzamarrera.

Bost minutuko harridura 2-5 minutu

Page 18: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

Sargori? Lurraren berotzea, karbono-emisioak, ozono-geruza… badirudi dena apur bat arrarotuta dagoela, batez ere zientziari buruzko jakintza erlatiboki txikia duen jende gaztearentzat. Baina aukera ematen badiezu karbono(IV) oxidoa sortzeko —eta ikusteko kontuan hartzeko moduko indarra dela—, beharbada karbonoaren oreka apur bat serioago hartzen has litezke. Gainera, gure inguruko indar ikusezinak beti dira apur bat ikaragarriak. Egizu zuk zeuk balantza bat etxean, eta egiaztatu karbono(IV) ikusezina aire era berean ikusezina baino astunagoa dela.

BEHARKO DUZU• Plastikozko 2 poltsa garden

(izozkailurako poltsen neurrikoak)• Zinta itsasgarria• 30 cm-ko erregela bat• 3 koilaratxo sodio bikarbonato• Txintxeta bat• 100 ml ozpin• Edalontzi bat

METODOA1. Finkatu txintxeta azal batean

(gora begira), mahaiaren ertz baten ondoan.

2. Itsatsi plastikozko poltsak erregelaren mutur banatan (utzi zabalik gora begira dagoen zati on bat).

3. Kontu handiz, orekatu erregela txintxetaren gainean, etxean egindako balantza osatzeko.

4. Nahastu ozpina eta sodio bikarbonatoa edalontzian.

ZIENTZIA GUZTIZ ARDURAGABEA!34 |

Page 19: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

5. Nahastea aparra ateratzen hasten denean, okertu edalontzia kontu handiz plastikozko poltsa ireki baten gainean. Ez isuri ez likidorik ez aparrik.

6. Edalontzi okertuaren azpiko poltsak behera egin beharko luke apurka, osagai berri ikusezinaren pisuaren eraginez.

ZIENTZIA-AITZAKIAZientzia-ikasle arretatsu bat laster ohartuko da ozpina eta sodio bikarbonatoa nahastea dela modurik onena –eta errazena– karbono(IV) oxidoa ekoizteko. Karbono(IV) oxidoa azidoaren (ozpinaren) eta basearen (sodio bikarbonatoaren) arteko erreakzioaren azpiproduktu bat da. Bestalde, karbono(IV) oxidoa airea baino astunagoa da. Horregatik isur daiteke, likidoa isuriko bagenu bezala, poltsa baten barrura, balantza okerraraziz.

KONTUZ!Ozpina eta sodio bikarbonatoa nahasi ondoren, edalontzia kontu handiz okertu behar da. Balantza hauskor hori egiteko lana hartu ondoren, ez duzu nahi izango esperimentua zapuztu likidoa poltsa barrura isurita; kontua da poltsak gas ikusezinaren pisuagatik hondoratu behar duela!

Elementuak erabiltzen | 35

Ordubete doi Ordu bat, asko jota

Page 20: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

Elektrizitate estatikozko lokatzaHonako hau esperimenturik onena da zientzialari gazteenentzat; izan ere, lokatzez eta elektrizitatez osaturiko konbinazio narras eta itxuraz arriskutsu hau erabat erakargarria da haientzat. Ikusi ea zenbat “azkar ustekok” igartzen duen zer gertatzen ari den. Arrasto bat emateko, lehenik saia zaitezte Etxean egindako tximista esperimentua egiten.

BEHARKO DUZU• 20 cm x 20 cm x 3 cm-ko poliestirenozko bloke bat• 500 ml landare-olio• Edalontzi handi bat (litro erdi ingurukoa)• 100 g arto-irin• Artilezko galtzerdi bat• Hozkailua

METODOA1. Nahastu olioa eta arto-irina edalontzian.2. Utzi nahastea hozkailuan ondo hoztu arte.3. Atera hozkailutik eta eragin (ez arduratu

nahastea bereizi bada).4. Utzi nahasteari berotzen, jariakorra izan

dadin; lokatzaren antzekoa izango da.5. Igurtzi poliestirenozko blokea artilezko

galtzerdiarekin (edo ilearekin, ez baduzu galtzerdirik eskura).

6. Okertu lokatzaren edukiontzia eta ipini elektrizitatez kargaturiko poliestirenoa lokatzetik 2 cm ingurura. Iruditu beharko luke jariatzeari utzi diola eta gel bihurtzen dela.

ZIENTZIA GUZTIZ ARDURAGABEA!36 |

Page 21: Kontu nagusiak - Elhuyar...Kontu nagusiak Lurrak, batzuetan, txiki duen berokia kendu nahian okerka-mokerka ari den umea dela ematen du. Amildegiak zabalduta, lurrikarek eta dardarek

7. Saiatu poliestirenoari eragiten: lokatz-zati batzuk apurtu egin daitezke, eta poliestirenoari jarraitu.

8. Esperimentu hau egin ostean, lokatza edukiontzi itxi batean sartu eta hozkailuan gorde dezakezu.

ZIENTZIA-AITZAKIAIgurztean, poliestirenoak artileko (edo ileko) elektroiak erakartzen ditu, eta negatiboki kargatzen da. Bitartean, olioa eta arto-irina nahastu egiten dira, eta koloide deritzon substantzia osatzen dute. Poliestireno kargatua koloidera hurbiltzen denean, arto-irina lerrokatu egiten da, eta olio likidoaren jarioa oztopatzen du. Poliestirenoa aldentzean, nahasteak, berriz ere, likido normal baten portaera izango du.

KONTUZ!Esperimentu hau aski segurua da, eta erreparo gutxirekin gomendatzeko moduko bakan horietako bat da. Gogoratu behar duzun bakarra da edalontziak olioz eta arto-irinez osatutako nahastea sartzeko bezain handia izan behar duela.

Elementuak erabiltzen | 37

Zortzi orduko eguna 1-8 ordu