3
CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU LHI KORRIKA 17. Zer da korrika? Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. Nork antolatzen du? AEK-k, euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntze a xede duen erakundeak. Hori lortzeko helduen euskalduntze eta alfabetatze alorrak jorratzen ditu: euskara eskolak, ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza irakasleak prestatzeko ikastaroak, kultur ekitaldien antolakuntza, euskara erabiltzeko mintzalagun programak, lantegi eta erakundeen normalizazio planen diseinu eta gauzapena, eta euskararen aldeko kontzientziatze kanpainak Aurtengo Korrikaren mezua Euskal Herrian bizi dena euskal herritarra bada eta euskalduna euskaraz dakiena, nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari? AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini nahi diete Korrika 17rekin: euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA¹ da: Euskalakaria da lehenengo hitza euskaraz egiten duen dendaria Euskaraz sortzen duen artista. Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria. Euskara sustatzen duen herritarra. Euskararen aldeko neurriak hartzen dituen herri-ordezkaria. Euskaraz lan egiten duen kazetaria, kirolaria, iturgina… Euskalakaria da hitz egin ez baina ulertzen duenari euskaraz egiten diona. Euskalakaria da ikasten ari dena, eta ikasten ari denarekin mintzo dena. Euskalakaria da haurrari dakien beste euskara egiten dion gurasoa. Euskalakaria alaia da. Euskalakaria baikorra eta ekintzailea da. Euskalakaria bizizalea da. Euskalakaria naiz ni. Euskalakaria haiz hi Euskalakaria da bera. Euskalakariak gu gara. Euskalakaria zara zu. Euskalakariak zuek zarete. Euskalakariak haiek dira.

korrika txikia Santutxun

Embed Size (px)

DESCRIPTION

cep luis brñas santutxu, korrika txikia. Mitxelen gela

Citation preview

Page 1: korrika txikia Santutxun

CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU LHI

KORRIKA 17. Zer da korrika?

Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

Nork antolatzen du?

AEK-k, euskararen

berreskuratzea eta Euskal Herriaren

berreuskalduntzea xede duen

erakundeak. Hori lortzeko helduen

euskalduntze eta alfabetatze alorrak jorratzen ditu: euskara eskolak,

ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza irakasleak prestatzeko

ikastaroak, kultur ekitaldien antolakuntza, euskara erabiltzeko

mintzalagun programak, lantegi eta erakundeen normalizazio planen diseinu

eta gauzapena, eta euskararen aldeko kontzientziatze kanpainak

Aurtengo Korrikaren mezua Euskal Herrian bizi dena euskal herritarra bada eta euskalduna euskaraz dakiena, nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari? AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini nahi diete Korrika 17rekin: euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA¹ da: Euskalakaria da lehenengo hitza euskaraz egiten duen dendaria Euskaraz sortzen duen artista. Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria. Euskara sustatzen duen herritarra. Euskararen aldeko neurriak hartzen dituen herri-ordezkaria. Euskaraz lan egiten duen kazetaria, kirolaria, iturgina… Euskalakaria da hitz egin ez baina ulertzen duenari euskaraz egiten diona. Euskalakaria da ikasten ari dena, eta

ikasten ari denarekin mintzo dena. Euskalakaria da haurrari dakien beste euskara egiten dion gurasoa. Euskalakaria alaia da. Euskalakaria baikorra eta ekintzailea da. Euskalakaria bizizalea da. Euskalakaria naiz ni. Euskalakaria haiz hi Euskalakaria da bera. Euskalakariak gu gara. Euskalakaria zara zu. Euskalakariak zuek zarete. Euskalakariak haiek dira.

Page 2: korrika txikia Santutxun

CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU LHI

Korrika egiteko, grina eduki, oinez jakin eta abiatu egin behar da. Erortzeko beldurrik gabe. Euskaraz egiteko, maitatu, ikasi eta aritu egin behar da. Hanka sartzeko beldurrik gabe.

Tipi-tapa, tipi-tapa… Euskal Herria euskalduntzeko herritar bakoitzaren egitekoa, garrantzia eta protagonismoa aldarrikatu nahi ditugu.

Tipi-tapa, tipi-tapa… Bakoitzaren abiapuntua zeinahi dela ere, herritar guztiak euskalakari izango diren Euskal Herria da Korrikaren azken helmuga. Euskal Herri euskalduna da AEKren azken helburua.

Maitatu, ikasi, ari… euskalakari!

Korrika 17ren ibilbidea Euskalherrian zehar. 2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte. Hemen daukazue Korrika 17k egingo duen ibilbidea, herriz herri eta orduz ordu zehaztuta http://www.korrika.org/wp-content/uploads/korrika17.kml

KORRIKA SANTUTXUN Korrika, apirilaren 15ean. ostiralean pasatu zen Mahatserritik eta Berbalagunok zita berezia izan zuten egun horretan. Lekukoa Santutxuko auzokide batzuek eraman zuten, horietatik hiru Alemanian, Bosnian eta Andaluzian jaioak.

Santutxuko ibilbidea. KORRIKA TXIKIA SANTUTXUN.Korrika txikia ikastetxeek antolatzen

duten umeentzako korrika da, eskola ordutegian. Aurten Korrika apirilaren 15ean Santutxun pasatzen zenez, gure korrika txikia egun horretan

antolatu genuen.Goizeko 09:30etan, guneko ikastola, eskola eta instituto

guaztiak Basarrate enparatzan bildu ginen. Aurretik, geletan petoak prestatu genituen eta aurtengo korrikaren abestia entseatu egin ere egin genuen. 09:30etan eta oso ordena handi batean abiatu ginen zirkuitua betetzera. Zirkuitua amen batean bete genuen: Luciano Bonaparte kalean hasi eta Partikular de Allende eta , Iturriaga

Page 3: korrika txikia Santutxun

CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU LHI

kaletik Karmelo kaleraino ailegatu ginen. Aurten, ekonomi krisialdia dela eta, dirulaguntza gutxi izan genuen, Karmeloko enparantzako

emanaldietarako. Baina nahi eta mikrofonoak ez zuten funtzionatu eta muska oso baxu entzuten zen, oso giro ona lortu zen, eta ordu erdi batez dantzan egon ginen.

Ondo pasatu genuen eta 11:00etan eskolan bueltan baginen