49
3 Larrua hotz

Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 [email protected] azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

3

Larrua hotz

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 3

Page 2: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

4

Albert Sanchez Piñol (Bartzelona, 1965). Idazle etaantropologo katalana, Afrikako diktadoreei buruzkoPallasos i monstres satira gordina argitaratu zuen 2000.urtean eta, ondoren, Compagnie difficili (Marcello Fois-ekin batera) eta Les edats d’or saiakerak kaleratu zituenitalieraz eta katalanez.Hala ere, lehen eleberriarekin eskuratu zuen arrakasta,Larrua hotzekin (La Campana, 2002). Epe laburrean etainolako laguntzarik gabe, milaka ale saldu, liburua hogeitabost hizkuntza baino gehiagotara itzuli, film proiektu batmartxan jarri eta bi sari erdietsi zituen. Geroztik, Piñolekberezko tokia du idazle katalanen artean.

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 4

Page 3: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

5

Albert Sanchez Piñol

Larrua hotz

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 5

Page 4: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

6

jatorrizko izenburuaLa pell fredakatalanetik itzulpenaLander eta Zigor Garro Perez

lehenengo edizioaTafalla, 2009ko otsaila

© Txalapartak edizio honena© Albert Sanchez Piñolek© obrarena© Lander eta Zigor Garro Perezek© itzulpenarena

Editorial Txalaparta e.m.l.Navaz y Vides 1-278. Posta kutxa31300 Tafalla nafarroaTel. 948 70 39 34Fax 948 70 40 [email protected]

azala eta bildumaren diseinuaEsteban Montorio

maketazioaMonti

inprimaketaRGMIgeltzera poligonoa, 1 bis, A1 pab.48610 Urduliz - Bizkaia

isbn978-84-8136-541-2lege gordailuabi. 402-09

txalaparta[amaiur]

obra honen itzulpenak institut ramon llull-en laguntza jaso du

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 6

Page 5: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

7

1

inoiz ez gaude gorroto ditugunengandik aski urrun.Arrazoi beragatik pentsa genezake, hortaz, maite ditu-gunak ere ez ditugula sobera gertu. Ontziratu nintze-nean, ezagun nuen printzipio lazgarri hau. Baina ba-daude arduratzea merezi duten egiak, eta badaude bestebatzuk, zeinekin ez baitzaigu hartu-emanik komeni.

Goizaldean ikusi genuen irla aurrenekoz. Hogeitahamahiru egun ziren izurdeak gure popan agertzen ezzirela, eta hemeretzi tripulazioak lurrin hodeiak jaul-kitzen zituela ahotik. Eskoziar marinelak ukondoeta-raino igotako eskularruekin babesten ziren. Larru mar-dulak zeramatzaten, mortsen gorputzak gogoraraztenzituztenak. Oinaze-asto hutsak ziren latitude hotz haieksenegaldarrentzat, eta kapitainak uzten zien masaileannahiz kopetan patata koipea babes-makillaje gisa era-biltzen. Urtu, eta begietatik pasatzen zen materia hura.Malkoak isurtzen zituzten, inoiz kexurik egin gabe.

—Zeure irla. Begira ezazu, azken zeruertzean –esanzidan kapitainak.

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 7

Page 6: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

Ez nuen ikusten jakin. Itsaso hotz hura baino ez,beti bezala, urrutiko hodeiek inguratuta. Oso hegoal-dean ibili arren, antartikoko izebergak ez ziren ager-tu zeharkaldian. Inongo izozmendirik ez, norabiderikgabeko erraldoi natural eta ikusgarri haien arrastorikez. Hegoaldearen ankerkeria pairatzen genuen, bainaharen handitasuna debekatzen zitzaigun. Nire patua,bada, inoiz zeharkatuko ez nuen muga izoztu batenatarian zegoen. Kapitainak prismatikoa eman zidan.Eta orain? Ikusten al duzu? Bai, ikusi nuen. Lur apalbat ozeanoaren eta zeruaren grisen artean, apar zu-rizko lepoko batez inguratua. Besterik ez. Ordubetezitxaron behar izan genuen ostera ere. Gero, hurreratuahala, silueta ageriko egiten joan zen.

Hona nire etorkizuneko bizilekua: puntatik pun-tara kilometro eta erdira nekez iristen zen hedadurabat, ele letraren formakoa. Ipar muturra faroak hartu-tako granitozko muino bat zen. Bere kanpandorrearengaraiera nabarmentzen zen. Ez zuen zehazki bere mun-tagatik larderiatzen baina, irlaren murritzak, kon-trastean, trinkotasun megalitikoa ematen zion. He-goaldean, elearen orpoan, irtenune txikiago bat; hanegurats-teknikariaren etxea ageri zen. Alegia, nirea. Bieraikinak ibar estu moduko batez elkartzen ziren, nonlandaredi hezea jori hazten baitzen. Zuhaitzak, elka-rren aurka estututa hazitako piztia andana ziren; ba-ta bestearen gorputzetan habia bilatzen zuten. Go-roldioak babesten zituen. Lorategietako lahar-hesiakbaino goroldio trinkoagoa, belaunetaraino luze: fe-nomeno bitxia, inondik ere. Enborrak orbantzen zi-

8

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 8

Page 7: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

tuen, hiru koloreko legenar batek bezala: urdina, mo-rea eta beltza.

Han-hemenka barreiatutako haitz kozkorrez ingu-ratua zegoen irla. Honek ezinezko egiten zuen etxearenoinetan hedatzen zen hondartza bakarretik hirurehunmetro baino gutxiagora ainguratzea. Horrenbestez, ni-re ekipajea eta ni neu txalupa batean zamatu beste ir-tenbiderik ez zen geratzen. Kapitainak lehorrera la-guntzea, abegikortasunezko keinu eskuzabala zen. Ezerkez zuen behartzen. Bidaian zehar, ordea, aldika belau-naldi ezberdinetako gizonen artean agertu ohi den el-kar ulertze horietako bat izan genuen. Hanburgoko por-tuko auzoetan zuen jatorria, gero ailegatu zen daniaraberrira. Begiek: horiexek definitzen zuten. Norbaiti be-giratzen zionean, munduan ez zen beste ezer. Ento-mologo irizpidez haztatzen zituen norbanakoak, eta adi-tu izaeraz egoerak. Inork gogork eriarekin nahasizezakeen. Nire ustez, hura zuen bere izpirituaren gan-beran ezkutatutako ideia irekiak erabiltzeko modua.Inoiz ez zion lagun hurkoari bere maitasuna hitzez ai-tortuko, baina egintza guztiak eskainiko zizkion. Betijokatu zuen nirekin borrero otzanaren adeitasunez. Ni-gatik ezer egin bazezakeen, egin egingo zuen. Azkenbatean, nor nintzen ni? Gizon bat, aukeran gaztea, hai-ze polarrek zauritu eta baztertutako irla ñimiño bateradestinatua. Han bizi beharko nuen hamabi hilabetez,erbesteko bakardade batean, edozein itsasertz zibiliza-tutik urrun, zeregin monotono bezain ezdeus batekin:haizeen intentsitateaz, noranzkoaz eta maiztasunaz oha-rrak hartzea. Nazioarteko itsas hitzarmenek hala era-

9

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 9

Page 8: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

bakita. Ordainsaria ona zen, jakina. Baina inork ez zuenonartzen halako patua sosen truke.

Kapitaina, ni neu, zortzi marinel eta lau txalupahondartzara iritsi ginen. Puska baterako lanak zituz-ten mutilek, urtebeteko hornigaiak ez ezik, nirekin ne-ramatzan kutxa eta ondasunak deskargatzen. Liburuasko. Ederki nekien denbora soberan edukiko nuela,eta nire bizitzaren azken urteek ukatutako irakurgaiezbete nahi nuen garuna. Tira, esan zuen kapitainak ope-razioa motela izango zela ohartzean, goazen. Honda-rretik hurreratu ginen, horrenbestez, bera eta biok. Go-ra egiten zuen bidexka batek etxera ematen zuen.Aurreko maizterra barandak ezartzen ibilia zen. Itsa-soak kanporatu eta leundutako oholak, modu soil ba-tez iltzatuak. Bai, buru arrazional batek egina zen hu-ra. Eta sinesg aitza badirudi ere, xehetasun harkbultzatu ninduen ordezkatzera nindoan lagunarenganaurrenekoz pentsatzera. Pertsona hura izaki konkre-tua zen, eta une hartantxe berak munduan egin zuenekintzetako bat ikus nezakeen, ustekabekoa izan arren.Harengan pentsatu, eta ozen esan nuen:

—Bitxia da egurats-teknikaria gu hartzera atera ezizana. Pozarren beharko luke ordezkatzeagatik.

Kapitainarekin gertatu ohi zitzaidanez, hitz egineta segundora mingaina hozkatu nuen: bere ideiek tar-te bateko aurrea hartzen zieten nireei. Etxea gure pa-rean zegoen. Teilatu koniko bat, arbelezko teila etaadreilu gorrizko paretekin. Dotoretasun eta harmoniaapurrik ere ez zuen eraikin hark. Alpeetan, mendikoaterpe, basoko ermita edo aduanako kaserna litzateke.

10

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 10

Page 9: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

Mugitu gabe, minutu luze bateko ikerketan galduzen kapitaina, arriskua susmatzen duenaren keinuaz.Ekimen guztia laga nion. Haize goiztiarrak etxebizi-tzaren kantoietako lau zuhaitzen adaxkak mugitzen zi-tuen; Kanadako haritz mota batekoak ziren hauek. Izoz-tua egon g abe ere, airea gog aikarria zen. Tristeziamoduko bat ere bazegoen, hau ere ezezaguna. Arazoaez zen zer zegoen, ezpada zer ez genuen ikusten. Nonzegoen ofiziala? Bere lanbidearen egiteko bati emanalekuren batean? Irlatik paseatzen ari ote zen sinpleki?Gutxika, zantzu txarrak ikusten hasi nintzen. Leihoaktxikiak ziren, beira angeluzuzen lodi-lodiak. Egurrez-ko atarteak irekiak zeuden. Astinduka ari ziren. Ez zi-tzaidan gustatu. Etxetxoa inguratzen, hormak ukitzen,antzinako lorategi bat igarri zitekeen. Erdizka lurpe-ratutako harriekin nabarmendua zegoen muga, elefantebatailoi batek egina bezala.

Oso berea zuen keinu bat egin zuen orduan kapi-tainak: kokotsa jaso zuen, soingaineko urdinaren le-poa arinki itoaraziko balu bezala. Gero, atea bultzatuzuen, eta faraoi hilarri profanatuaren orroaz ireki zen.Ateek hitz egin badezakete, kirrinka hark zera zioen:«Sar zaitezte nahi baduzue, ez da nire ardura izango».Sartu ginen, bai.

Ikuskizunak Afrikako esploratzaileen kronika batgogorarazten zuen. Inurri tropikal ilara batek gune hu-ra suntsitu zuela zirudien, bizitza irentsi eta objektuakalde batera utzi zituztela. Funtsezko altzariak osorikzeuden. Hondamena bainoago, utzikeria. Gela baka-rreko barrutia zen. Ohea bere lekuan zegoen, eta bai-

11

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 11

Page 10: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

ta tximinia nahiz enbor menditxoa ere. Mahaia eroriazegoen. Merkurio barometroa, osorik. Sukalde tresnak,desagertuak –ez dakit zergatik, xehetasun hura mis-terio ikaragarria iruditu zitzaidan–. Nire aurrekoarenzera pertsonalak edota lanbidearen erremintak ez zi-ren inondik ageri. Utzikeria, ordea, erokeria bitxirenbaten emaitza iruditu zitzaidan, hondamendi naturalbatena baino gehiago. Tristea izanik ere, bizitzeko le-ku egokia izaten jarraitzen zuen oro har. Olatuen mar-marra argi iristen zen gugana.

—Non utziko ditugu aire eta haizeen ofizial jau-naren gauzak? –esan zuen etorri berri batek, Sow se-negaldarrak. Marinelek hondartzatik nire ekipajea ekar-tzea lortu zuten.

—Hemen, hemen, hemen barnean nonbait, berdindio –esan nuen kementsu, ezusteko ahots hark era-gindako izua ezkutatzearren. Kapitainak marinelenaurka bideratu zuen egoerak eragiten zion atsekabea:

—Arren, Sow, txukundu dezatela mutilek honda-men hau.

Gizonek kutxak utzi eta guztia atontzeko eginaha-lak egiten zituzten bitartean, kapitainak farora joangintezen iradoki zidan.

—Agian zure aurrekoa aurkituko dugu –esan zi-dan marinelek jada ezin entzun gintzaketenean.

Zekienaren arabera, faroan ere nor edo nor bizizen. Ez zuen zehazki oroitzen herbeheretarrena, fran-tsesena edo norena zen, baina norbaitena bai. Farokoarduraduna egurats-teknikariaren auzokoa izaki, lo-gikoa eta ulergarria litzateke oso, egoerak behartuta

12

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 12

Page 11: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

nolabaiteko adiskidetasuna hasi izana. Alabaina, arra-zonamendu hutsa zen hura, ez itxaropena. Egurats-teknikariaren kokalekua zein zen azaltzen zigun, bai-na ez zuen zuritzen etxea hala egotea. Edozein kasutan,oso aproposa zen hara joatea.

Ibilbide labur hartan sentitu nuen ezinegona ongigogoan dut. Alde batetik, garaiko aldarteari zor niolaegingo nuke. Egia da, halaber, ezohiko oihana zela, gu-txitan ikusten diren horietakoa. Gizaki-pausoek egin-dako bidexendra batek faroraino ginderamatzan, ibil-bide kasik zuzen batez. Goroldio traidoreak lokatz etazuku beltzeko zuloak ezkutatzen zituenean soilik des-bideratzen zen bidezidorra. Zuhaitzen atzealdean ger-tu zegoen itsasoa; kadentzia atono batekin igurzten gin-tuen. Baina okerrena, justuki, isiltasuna zen. Edo hobetoesanda, hotsik eza. Ez zegoen naturari lotutako melo-diarik, ez genuen ez hegazti, ez intsektu oihularirik. En-borretako asko, ez nolanahikoak, haizearen indarrakokertuta hazten ziren. Ontzitik, oihan zinez hertsia iru-ditu zitzaidan. Gizakien nahiz landareen trinkotasunaneurtzean, distantziak engainatu egiten du sarritan. Ezoraingoan. Hain zeuden elkarren ondoan, ezen zailabaitzen zehaztea zuhaitzak sustrai beretik edo apartehaziak ote ziren. Gure bidea hainbat erreka ziztrinekmoztua agertzen zen. Iturri zehatz batetik jariatuak bai-noago, menditik gesaldutako uraren itxura zuten. Pau-so luze bat nahikoa zen haiek saihesteko.

Faroaren punta bat-batean agertu zen, zuhaitz al-tuenen gainetik nabarmen. Basoaren amaieran buka-tu zen bidea. Granito soilduzko harroina ikusi genuen,

13

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 13

Page 12: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

eta, gainean, eraikuntza. Ozeanoak hiru aldetatik in-guratzen zuen. Itsaski egunetan, bortizki joko zuenharriaren aurka. Arkitektoa nornahi zela ere, arretazegindako lana zen hura. Azalera borobildu eta trinkobat itsas kolpeei hobeki eusteko; Erdi Aroko bost ge-zi-leiho ongi banatuak; balkoitxo estu bat baranda be-rrituarekin, mutur zorrotzeko kupula. Bazen ulertze-ko zaila zirudien zerbait: balkoiari erantsitako egiturak.Makila eta taket gurutzatuak, sarritan punta zorro-tzekoak. Konponketa lanak egiteko aldamio bat? Ezgenuen ez astirik ez gogorik ere hartaz gogoeta egi-teko.

—Kaixo! Kaixo! Kaixo! –oihukatu zuen kapitainak,burdinazko atea esku ahurraz kolpatuz. Ez genuenerantzunik jaso, baina bulkada hura nahikoa izan zenatea itxita ez zegoela antzemateko. Pieza sendo-sen-doa zen. Burdinak zehe bateko lodiera zuen eta beru-nezko dozenaka iltze zapalekin indartuta zegoen. Hainziren irmoak bere pisu eta bolumena, ezen biok bate-ra bultzatu behar izan baikenuen baztertzeko. Barruan,argiztapen bitxi bat. Kanpoko argia katedral-ukitua sor-tuz sartzen zen. Kare geruza batek ozta eusten zionoraindik paretetan, eta hauen forma konkaboetan zu-riuneak zabaltzen zituen. Eskailera, azkenik, kiribileanigotzen zen, harriari atzamarkatua. Ikusten genuena-ren arabera, azpialde hura biltegi nagusia zen; tresnaeta zera kopuru ohargarri bat zegoen bertan.

Kapitainak zer edo zer murmurikatu zuen ahape-ka, ez nuen izan entzuterik. Igotzen hasi zen, ausart.Laurogeita hamasei harmailak goiko solairua osatzen

14

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 14

Page 13: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

zuen oholtza baten azpian amaitzen ziren. Tranpa lau-kia bultzatuta, barruan ginen.

Bizileku epela zegoen bertan, primeran ordenatua.Eremu ia borobil haren erdian, ukondo formako tutu-berogailu bat. Atzean, sukaldea izan zitekeena. Zuru-bitxo gehiagok beste solairu batera zeramaten, faroa-ren makina gelara seguruenik. Horraino, dena zenonargarria; inkoherentzia ordenan zegoen, etxea or-denatzeko moldean.

Gauzak xelebreki apailatuak zeuden zoruan, hor-mei jarraituz. Ohikoan mahai edo apaletan ezartzenditugun objektuak, lerrokatuta zeuden. Kutxen gai-nean ez zen pisurik falta, estalitakoetan nahiz estaligabekoetan. Adibidez: zapata kaxa bat, eta, zapatengainean, ikatzezko taula bat. Besterik: petrolio bidoibat, borobila, metro erdi luzekoa, arropa zikinez betea.Gainean, zur zati bat, arropak estutzen zituena. Halataula nola zur zatia, estalki inperfektuak ziren; edo-nola ere, ez zuten kiratsa ezkutatzen, asmoa hori bal-din bazen. Irudi luke jabea beldur zela edukiak txori-txoen moduan ihes egingo zuten, grabitatetik aske, etahorregatik bermatzen zituela bere biltegitxoak zamasendoekin.

Azkenik, ohea. Pieza eder bat, oheburuaren goial-dean burdinaga meheekin. Hiru burusi mardulez es-talia, berriz, gizona.

Loaren erdian harrapatu genuen, dudarik gabe. Gusartzerako, begiak irekiak zituen. Baina ez zuen erre-akzionatzen. Sator begi txikiekin begiratzen zigun,kliskatu gabe. Burusiek sudurreraino estaltzen zuten,

15

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 15

Page 14: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

hartz baten larruazalak bezala. Gela garbi-garbia age-ri zitzaigun, bera ez hainbeste. Babes gabeziaren, utzi-keriaren eta basakeriaren arteko ikuskizuna zen hura.Lastairaren azpian pixontzi bat, pixa hotzez mukuru.

—Egun on, itsas seinaletako teknikaria. Hemenegurats-teknikariaren ordezkoa, zure bizilaguna –esanzuen kapitainak itzulingururik gabe, esku batez etxe-rako bidea seinalatuz–. Ba al dakizu bera non dagoen?

Kapitainaren hitzek oroitarazi zidaten hondartza-tik kilometro bat eta erdi barneratuta ginela. Distan-tzia hura Europa eta irla arteko ibilbide osoa baino lu-zeagoa zela sentitu nuen. Kapitaina berehala joangozela, horixe nire gogoeta.

Ohetik, bilo beltzez estalitako esku bat mugitu zen.Erdibidean, ordea, atzera egin zuen. Gizonaren geldi-tasunak bere onetik ateratzen zuen kapitaina:

—Ez al didazu ulertzen? Ez al duzu nire hizkuntzaulertzen? Frantsesa hitz egiten al duzu? Nederlandera?

Baina gizonak adi-adi begiratzen jarraitzen zuen.Burusia begitartetik kentzeko lana ere ez zuen hartzen.

Jainkoarren! –egin zuen orro kapitainak, ukabilaestutua. Bidaia garrantzitsu bat egin beharra daukat.Bidaia baten erdian nago! Ontzigintza korporazioakeskatuta, nire ibilbidetik desbideratu naiz, gizon hauhemen utzi eta bere aurrekoa eramateko. Ulertzen alduzu hori? Baina egungo egurats-teknikaria ez dago .Ez dago. Non aurkitu jakinarazterik ba al duzu?

Farozainak batari eta besteari begiratzen zigun, hu-rrenez hurren. Besterik ez. Itsutua, aurpegia gorri, ka-pitaina tematu zen:

16

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 16

Page 15: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

—Kapitaina naiz eta zu epaiketara eramateko agin-te osoa dut, ondasun nahiz pertsonen babeserako be-harrezkoa zaidan informazioa ukatzen badidazu. Az-kenekoz errepikatzen dizut: non dago irla honetanjarduten duen egurats-teknikaria?

—Tamalez, ezin diot zure galderari erantzun.Isilune bat sortu zen. Harekin komunikatzeari uko

egitear geundela, hara non harritu gintuen izaki hark,austriar soldadu baten ahoskeraz, bat-batean. Kapi-tainak tonua aldatu zuen, apur bat baretuago.

—Ongi, hobeto dago hori. Zergatik ezin didazuerantzun? Inolako hartu-emanik al duzu egurats-tek-nikariarekin? Noiz ikusi zenuen azkenekoz?

Baina gizona isiltasunean giltzapetu zen berriro.—Altxatu zaitez! –agindu zuen supituki kapitainak.Besteak, pixkanaka, esana bete zuen. Burusiak baz-

tertu eta oinak atera zituen. Egundoko gorpuzkerazuen. Mugitzean, ibiltzen ikasi duen zuhaitz sustrai-gabea gogorarazten zuen. Ohean jarrita geratu zen, lu-rrari begira. Larrugorri zegoen. Biluztasuna erakusteabost axola zitzaion. Kapitainak, ordea, begirada gor-putzetik baztertu zuen, farozainak ezagutzerik ez zuenahalke batek hunkitua. Bularra bilozko alfonbra batezestalia agertzen zen, basa-landareak bezala sorbalde-tan gora egiten zuela. Zilborraren azpialdean basoa-ren trinkotasuna zuten biloek. Gorputz-adar laxo bai-na erraldoi bat ikusi nuen. Hura ere biloz estaliaegoteak, kasik prepuzioraino, espantarazi egin nin-duen. Zertan dira zeure begiak hor, esan nuen nire ar-tean, eta gure solaskidearen aurpegiraino desbideratu

17

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 17

Page 16: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

nituen. Tankera klasikoko bizarra zuen, zaindu gabea.Ile ugariko gizon horietakoa zen: bekain trinkoetatikbi zentimetrora hazten zitzaion. Lastairan zetzan, es-kuak belaunetan bermatuak, besoak jarrera simetrikobatean. Begiak eta sudurra aurpegiaren erdian bildu-ta zituen, eta, mongol itxurako hezurmalarrekin ma-sail zabalak. Galdeketaz ezaxola zirudien. Diziplina-gatik edo sonanbulismoag atik jokatzen ote zuenhorrela, ez jakin. Baina adi-adi begiratuta, imintzio ba-tek bere barne urduritasuna salatzen zuen: ahoa irekieta ixten zuen, saguzar baten moduan. Horrek elka-rrengandik bereizitako hortzak ikusteko aukera emanzidan. Kapitaina gerturatu egin zen, aurpegia bestea-ren belarritik zentimetro gutxi batzuetara eduki arte:

—Erotu egin al zara? Ulertzen al duzu zer eran-tzukizun duzun? Nazioarteko hitzarmenak betetzensaiatzen den misio bat saboteatzen ari zara! Nola esa-ten dizute?

Gizonak kapitainari begiratu zion:—Nor?—Zu! Zurekin ari naiz! Zein da zure legezko izena?—Batis. Batis Caffo.Kapitainak, silabak bereiziz:—Azken aldikoz, Caffo itsas seinaleetako teknika-

ria, agindu bat da: non dago egurats-teknikaria?—Ezinezkoa zait galdera horri erantzutea.—Burutik dago, ziur, burutik dago –amore eman

zuen kapitainak, abere kaiolatua bezala hara eta hona.Gure gizonari ez ikusiarena egin zion ostera, jite poli-zialez oro irauliz. Aldameneko gelatxoan sartu zenean,

18

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 18

Page 17: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

liburu bat ikusi nuen, oheburutik gertu. Lurrean ze-goen, harri batez estalia. Gainetik irakurri nuen. Sola-saldi arinago bat ezartzearren, esan nuen:

—Nik ere ezagutzen dut Frazer doktorearen obra,iritzi sendorik ez badut ere. Ez dakit Adaxka doratuapentsamenduaren jenialtasuna ote den, ala berealdi-ko txatxukeria.

—Liburua ez da nirea, ez dut irakurri.Zein logika xelebrea. Bi gauzak elkarri lotuta ba-

leude bezala esan zuen. Edozein kasutan, hura izanzen dena. Ez nuen lortu hitz egiten jarrai zezan. Ma-mu gartxuaren jarreraz begiratzen zidan, eskuak be-launetatik kendu gabe.

—Utz ezazu horrela, mesedez! –eten zidan kapi-tainak; ez zuen inongo arrasto interesgarririk aurki-tu–. Lagun honek bere lanbidearen araudia ere ez duirakurri. Sutu egiten nau.

Egurats-teknikariaren etxera itzuli besterik ezin ge-nuen egin. Erdibidean, ordea, oihanaren barnean orain-dik, maukatik oratuz geldiarazi ninduen kapitainak.

—Lur hurbilena Bouvet irla da, norvegiarrek eu-rentzat aldarrikatua, hemendik hego-mendebalderaseiehun itsas miliara –eta arrazoizko isilune luze ba-ten ostean–: Seguru al zaude gelditu nahi duzula? Ezdut gustuko. Hau lorontzi bat da, planetako ozeano ba-kartienean galdutako lorontzia, Patagoniako basa-mortuekin latitudea partekatzen duena. Edozein ba-tzorde administratiboren aurrean justifika dezaketlekuak ez zituela betetzen gutxieneko baldintzak. Inorkez dizu ezer aurpegiratuko. Hitzematen dizut.

19

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 19

Page 18: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

Itzuli beharra nuen? Baietz, horixe adierazten zuendenak. Halako kasuetan, ordea, barne arrazoiak era-man gaitzan uzten dugu. Nire irudiko, lotsagarri ge-ratzeko beldurrak behartu ninduen erabakia hartzera:ez nuen mundu erdia zeharkatu iritsi berritan nire pa-tuari uko egiteko.

—Egurats-teknikariaren etxea ongi dago, urte oso-rako hornigaiak ditut eta ezerk ez dit galarazten egu-nerokoak betetzea. Bestetik, litekeena da nire aurre-koa istripu ergel batean hil izana. Agian buruaz bestekoeginda, batek jakin. Baina ez dut uste erantzulea gi-zona denik. Nire iritziz, bere buruarentzat baino ez daarrisku bat. Bakardadeak nahaspilatu egin du, eta, se-guruenik, nire kidearen desagertzea leporatuko dio-gun beldur da. Horrexek azaltzen du bere jarrera.

Hura esanda, egoeraz egindako laburpen bikainakharritu ninduen. Bi alderdi baztertu nituen soilik: niresentimenduak eta nire aieruak. Kapitainak kobra begie-kin begiratu zidan. Gorputza oso arinki kulunkatzen zuen,orain oin baten gainean orain bestearen gainean, eskuaksoingainekoaren atzean. Ez nigatik estutu, tematu nin-tzen. Desengainu batengatik zaude hemen, seguru nago,baieztatu zuen berak. Zalantza baten ostean, batek daki,esan nuen, eta berak erantzun, bai, argi dago baietz, des-tainak jota etorri zara. Besoak zabaldu zituen, bere erru-gabetasuna erakusten duen magoak bezala; partida jo-katzeari uk o egin dion jokalariaren moduan. Zeraadierazten zuen keinua: nik ezin dut besterik egin.

Hondartzara ailegatu ginen. Zortzi marinelak on-tzira itzultzeko agindua entzuteko irrikan zeuden. Ur-

20

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 20

Page 19: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

duritasun epidermiko bat pairatzen zuten, arrazoi zu-zenik gabe. Sow senegaldarrak esku-zarta bat eman zi-dan bizkarrean, animatzearren. Burusoila zen beltzhura, eta bizar zurikoa. Begia kliskatuz, esan zuen:

—Ez mutilei kasurik egin. Berriki errekrutatutakomarinelak dira, Eskoziako lur garaietatik datoz. Yuca-tango kaktus batek eurak baino hobeto ezagutzen dituitsasoko misterioak eta kondairak. Ez bakarrik zuriak,gorriak ere badira. Eta mundu guztiak dakien bezala,arraza hori tabernetako sineskerien menpe bizi da. On-gi jan ezazu, lan asko egin, begira zaitez ispiluan zeureburuaz oroitzeko, ozen hitz egin hitzaren ohitura ezahazteko, eta arduratu zure gogoa asmo xumeekin. Ho-ri da dena. Ongi begiratuta, zer da, Jainkoaren pazien-tziarekin alderatuz, gure bizitzako urte bat?

Txalupetara igo, eta arraunei oratu zieten azkenik.Erruki eta aztoramendu nahasketa batekin begiratzenzidaten marinelek. Aurrenekoz ostruka bat ikustenduen haurrak bezala behatzen zidaten, edo gerratikitzultzen diren zauritu errenkaden aurreko herritar ba-ketsuek bezala. Ontzia gurdi baten mantsotasunezurrundu zen. Zeruertzean puntutxo bat izan arte eznizkion begiak gainetik kendu. Konponbiderik gabe-ko galera zegoen itzaltzen zihoan puntu hartan. Bur-dinazko eraztun moduko bat sentitu nuen, buru he-zurra estutzen zidana. Ezin jakin kaleko oroimenarenoldartzea ote zen, edo presoaren larrialdia, edo, sin-pleki, beldurra.

Tarte batez geratu nintzen hondartzan. Kalari da-gokionez, oso ongi mugatutako ilargi erdia zen. Ezke-

21

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 21

Page 20: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

rrean eta eskuinean harkaitz bolkanikoek inguratzenzuten; gazta bezala zulatutako harri zorrotzak, ertzezbete-beteak, eta euren bolumenak iradoki zezakeenbaino pisu askoz arinagokoak. Hareak intsentsu errau-tsaren itxura zuen, grisa eta trinkotua. Zulo txiki bo-robilek krustazeoen ezkutalekuak salatzen zituzten.Olatuak, haitzen eraginez, hiltzear iristen ziren; aparzuri mintz mehar batek itsasoaren eta lehorraren ar-teko muga marrazten zuen. Dozenaka enbor ageri zi-ren, garbi eta leun, tirainak itsasertzean iltzaturik. An-tzinako zuhaitz lurreratuen sustraiak ziren horietakobatzuk. Artistaren lan zehatza, itsasoak egina; mires-garriak ziren edertasun labirintiko arraro hartako es-kulturak. Zerua kolore tristez agertzen zen zatika, zi-lar gordinez edo, are ilunago, ugertutako armadurarenkolorez. Eguzkia garaiera ertainean eskegitako laran-ja txikia zen, argia atsekabez iragazten zuten betiere-ko hodeiez estalia. Latitudeagatik zenitera inoiz iri-tsiko ez zen eguzkia. Nire deskribapena ez da fidagarria.Hauxe ikus nezakeen, ordea. Baina gizon batek ikus-ten duen paisaia, begiz kanpora, begiz barna ezkuta-tzen duenaren isla izan ohi da.

22

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 22

Page 21: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

2

aldian behin, etorkizuna iraganarekin negoziatzendugu. Harkaitz baztertu batean eserita, hitzarmen baterdiesten ahalegintzen gara; izandakoaren, porrot han-dien, eta oraindik etortzeko dagoenaren artean, bene-tako iluntasuna. Ildo honetan, denboraren, hausnar-ketaren eta urruntasunaren arteko batuketak mirariakegingo zituelako konfiantza nuen. Beste ezerk ez nin-duen eraman. irlaraino.

Goizalde irreal haren hondarrean, puskak hustu,sailkatu eta apailatzen aritu nintzen, kaleko monje ba-ten pentsaeraz. Ongi begiratuta, izan ere, zer izangozen nire bizitza irlan, ermitau enpiriko baten espe-rientziaz beste? Liburu gehienak aurrekoak utzitakoapaletan kabitzen ziren; azken honen berri gehiago-rik ez zen igartzen. Hantxe nituen irin eta kontserbazakuak ere, haragi gazia, ezusteko oinazeentzako eterkapsulak, C bitaminako milaka konprimitu, eskorbu-toa eragozteko behar-beharrezkoak. Neurketa tresnak,

23

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 23

Page 22: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

osorik zorionez, tenperatura erregistroak, bi merku-rio-barometro, hiru modulu diakroniko, eta botikatxoa,bete-betea. Gutunak eta eskakizunak gordetzeko 22-Ekutxan aurkitutako xelebrekeriei dagokienez, hainbatalor zientifiko eta sozialetan egindako ahaleginak ai-patu beharko nituzke.

Bizitza urriko toki hartako egonaldia profitatuz,Kiev-eko unibertsitateko errusiarrek esperimentu bio-logiko bat egiteko eskatu zidaten. Marraskari txikiakederki ugaritzen omen ziren irlaren koordenadetan,zergatia sobera ulertu ez banuen ere. Siberiako arrazanano eta artiletsu bat heztea proposatu zidaten, klimahartarako oso egokia omen zena. Arrakasta edukiz ge-ro, irlara heldutako ontziek haragi freskoa aurkitu ahalizango zuten. Horri buruzko liburu parea utzi zidaten,non, laguntza grafiko handiz, perituei untxitxo artile-tsuak zaintzeko argibideak ematen baitzitzaizkien. Bai-na ez neraman ez kaiola ez untxi: ez artiletsu, eta ezsoildu ere. Oroitu nuen, hori bai, kapitainak eta biokerregosiengatik sukaldaria zoriontzen genuenean harkegiten zuen algaratxoa, eta erregosiok «Untxi errusia-rra Kieveko saltsaz» izenez agertzen zirela.

Berlingo Elkarte Geografikoak formolez betetakohamabost poto erantsi zizkidan. Argibideen arabera,arren eskatzen zitzaidan potoak «tokiko intsektu inte-resgarriz betetzea, betiere Hiprometrido Halobates etaQuironomido Pontomyia motakoak balira, uretik ihesegiten ez duten horietakoak». Ohiko eraginkortasungermaniarra: ohar-bloka zeta iragazgaitzez babestua ze-torren. Nire kultura eleanitza nahikoa zabala ote zen ez

24

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 24

Page 23: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

zekitenez, argibideak zortzi hizkuntzatan idatziak zeu-den, finlandiera eta turkiera barne. Letra gotiko larriz,zera ohartarazten zidaten, formol potoak AlemaniakoEstatuarenak zirela, eta «ontzi baten edo gehiagorenkalteek nahiz hausturek» zegokien zigor administrati-boa izango zutela. Azken orduko eranskin batek, ordea,laguntzaile zientifiko izateak zigorretik libratzen nin-duela esaten zidan; horra lasaitasuna. Indulgentzia han-dia. Zoritxarrez, inolako ataletan ez zitzaidan zehaztenzein itxura zuten Hiprometrido Halobates edo Quiro-nomido Pontomyia horiek, tximeletak ala kakalardoakote ziren, ez eta zeintzuk ziren horien artean ustez in-teresgarri, eta zergatik.

Lyongo merkataritza-enpresa batek, ontzigintza kon-painiaren elkartekidea, mineralogiaren atalean eskatzenzituen nire zerbitzuak. Bere eskakizuna analisirako etaikerkuntzarako tresna txiki batez hornituta zetorren,bai eta hau erabiltzeko eskuliburu batez ere. Ehunekohirurogeiko purutasunaz haragoko urre meategiak aur-kituz gero, «premiaz, albait azkarren» jakinarazteko es-kertzen zidaten; kasu horretan bakarrik. Jakina. Urremeategiren bat aurkituz gero, esan gabe doa, Lyongobulego batzuetaraino joango nintzatekeen, horixe egin-go nukeen, beraiek jabe erregistroa egin zezaten. Mi-siolari katoliko batek, azkenik, aspaldiko idazkera ba-tez, bertako indigenek erantzuteko galdera-sorta batbete nezala eskatzen zidan, «zuhurtasun handiz eta san-tu-pazientziaz» bete ere. «Irlako printze bantuak osoherabeak badira, ez zaitez adoregabetu», gomendatzenzidan. «Predika ezazu adibideaz eta erreza ezazu arro-

25

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 25

Page 24: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

sarioa belauniko. Horrek fedearen ibilbidea jarraitze-ra bultzatuko ditu». Zalantzarik gabe, misiolariak ni-re egitekoari buruzko informazio gabezia larria pai-ratzen zuen, non zaila nuen erreinu edo errepublikabanturik aurkitzea. Azkenik, irekitzeko bi kutxa bes-terik geratzen ez zitzaizkidala, ezusteko azal hura azal-du zen, gutuna.

Irakurri gabe hautsi nuela esatea gustatuko litzai-dake. Ezin izan nuen. Gertakarien ordena ondo oroi-tuko nuen, hainbat egun geroago ere. Zergatik? Bada,gutun hark sortutako amorruaren erruz bi kutxa itxiezahaztu nintzelako. Ez nuen, beraz, haien edukia az-tertu, eta horrek nire heriotza eragin zuen ia.

Nire antzinako gogaideena zen. Gutunak txintikere ez zioela; horrexek atera ninduen gehien nire one-tik. Egiari inolako arrakalarik ez uzten ahalegindu zi-ren egileak; ozarkeria erantsirik ere ez zegoen. Ez zi-daten gorrotorako arrazoirik eman nahi, eta, hain justu,jarrera hura zen gorrotagarriena. Baina okerrena, or-dea, hauxe zen: nolako temaz eta zolitasunez eskatzenzidaten isiltasuna. Zerak estutzen zituen soilik, eurenaurka, etorkizunean, eurekin iraganean egin nuenaegitea. Betiko jarrerari eusten zioten, temati, nire jo-kabide desertorea arbuiatuz. Etxera itzultzea erabakizgero, errehabilitazioa ere eskaintzen zidaten. Nire ha-serrea nahikeria pertsonala zela uste zuten zinez! Gu-tun bat irakurtzen ari nintzelakoan, zikoizkeriaz be-tetako katalogoa irakurri nuen. Bederatzi milakilometrora iraindu nituen, baiki. Ez nintzen tentela,ordea. Nire haserreaz harago, ez nuen jende multzo

26

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 26

Page 25: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

bat madarikatzen, iraganera lotzen ninduten senti-menduak baino. Ez nengoen nire irlatxoan gatibu, ni-re memorian baizik. Irlan aurkitzen baldin banintzen,militantziagatik zen; xelebrea da gero: gutun batekinhasitako militantzia hura, azkenik, beste batekin bu-katu zen.

����

Irlandako umezurtz zorionekoenak Blacktorne Insti-tuzioan sartzen zituzten. Irlandako umezurtzak arris-ku potentzialtzat, matxinatuen kanoi bazkatzat zituenIngalaterrak. Blacktornek, gu arriskurik gabeko pro-letario otzanak bilakatzeko misioa zuen. Marinelak,batik bat. Lanbide sintomatikoa, ezen honela itsasoanbarna bidaltzen baitziren jaiotzez susmagarriak zire-nak, eta, bidenabar, flota ingelesean giltzapetzen zi-tuzten, ur gaineko presondegi. Dohain gehien agertzenzituzten Blacktorneko ikasleei maila ertaineko ikas-ketak egiten uzten zieten. Nirekin hala gertatu zen, etaItsas Logistikako Teknikari bilakatu nintzen, prime-rako ILT erdipurdikoa. First Class nintzen, ordea, Be-re Maiestate Txit Gorenak emandako diploman jaso-tzen zenez. Zintzo izatearren, aitortu beharko genukeBlacktorneko pedagogoak ez zirela horren eskasak.Ozeanografiaren eta meteorologiaren oinarrizko eza-gutzak irakatsi zizkidaten. Bai komunikazioak ere. Hu-ra izan zen okupazio ingelesaren abantaila bakarra:hagitz katoliko agertuta ere, nahiago nuen morsea la-tina baino. Gertatzen zen, ordea, harrokeria ingelesak

27

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 27

Page 26: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

muga guztiak hausten zituela. Ingalaterrak bere kolo-nietako biztanleak txakurrak bezala tratatu ditzakee-la uste du. Are zitalagoa da, ordea, mahaiko papurrakjaten dituzten txakurrei leialtasuna exijitzea. Marinelgisa ontziratu nahi gintuzten, Irlanda osoa hondora-tzen ari zen bitartean. Eguraldi iragarleen modura ze-rura begiratzea nahi zuten, gure denbora eta lurra la-purtzen zizkiguten bitartean. Eta ez zitzaien buruansartzen matxinatu gintezen.

Astean birritan Blacktornetik hirira joaten nintzen;gaelikoko eskoletan izena emana nuen. Berez, eskolakez zitzaizkidan askorik interesatzen. Errepublikanoe-kin bitartekari aritzeko modua ematen zidan, ordea,eta ez nintzen inoiz aurreneko letretatik pasatu. Ni-rekin Tom izeneko mutiko bat etortzen zen. Eritasunsendaezin bat pairatu arren, bazuen umezurtz-etxee-tako izaera alai hori.

—Irlanda osoko tuberkulosorik abertzaleena naiz–esaten zuen, gustuz. Eta barre egiten zuen.

Mezuak eramaten genituen soinean. Txirrinduzjoaten ginen, eta ginena irudi genuen, folklore-taldebaten bilkuretara zihoazen Blacktorneko umezurtz txi-roak. Aldika, soldadu kontrol batek geldiarazten gin-tuen; antzararen kaka koloreko bere uniformeekin,paisaiaren berdetasuna hausten zuen. Sarjentu batoroitzen dut oso ongi, idiaren begirada zuena.

—Geldi. Zenbaki bat nahi dut! Zenbat irlandar ma-lapartatu zarete? –agertzen zuen bere burua, bi artezenbatzen ez baleki bezala.

—Gu bakarrik –erantzuten zuen Tomek tinko.

28

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 28

Page 27: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

Motxila, gaeliko kaier, artilezko txano eta guzti na-hasten zizkiguten, baita zapata eta galtzerdi luzeak ere.Ez zuten inoiz ere ezer aurkitzen. Baina nor edo norksalatu egin gintuen, antza. Egun batez, kontrolaren au-rrean gelditu eta segidan sumatu genuen giro desber-dina. Soldadu eta idi aurpegiko sarjentuaz gain, ofizialingeles bat zegoen. Makila bat baino zurrunago, begigris garden haiekin eta zetazko ahots baten peko an-kerkeria harekin. Tira, ofizial ingeles guztiak bezala-ko ofizial ingeles bat.

—Geldi. Zenbaki bat nahi dut! Zenbat irlandar ma-lapartatu zarete? –esan zuen betiko sarjentuak.

—Gu bakarrik –esan zuen Tomek.—Ez –esan zuen ofizialak –. Zuek eta bizikleta.Hantxe bertan desmuntatu zuten. Nire bizikleta-

ren burdinazko hodiaren barnean gutuna aurkitu zu-ten. Errepublikanoen mezu bat besterik ez zen, bileraklandestino baten atzerapena iragartzen zuena. Nahi-koa zuten.

Epaiketa ikuskizun hutsa izan zen. Epailearen ile-ordeak, belus granateak, kaobazko oholtza; guzti-guz-tia bi umerentzat. Barrokotasunak auzitegia bera be-re epaietatik absolbitzeko funtzioa zuen. Nik zortehandia izan nuen, zorte bidegabea. Abokatuak, Black-torneren soldatapekoa bera, bi bizikleta baina ohar ba-karra zegoela argudiatu zuen. Horrenbestez, bi aku-satuetako batek errug abea behar zuen indarrez.Defentsarako ildoa bainoago, erregua zen, epailearenonginahiari irekitako arrakala bat. Nolabaiteko ondo-rioa izan zuen, ordea. Garai hartan Blacktorne insti-

29

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 29

Page 28: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

tuzio kolaborazionista eredugarri gisa ikusia zegoenoraindik. Ez zioten ospea kendu nahi bere jendailaepaituz. Azkenean, niri zegokidanez, epaileak bistakoumilazio bat besterik ez zuen nahi: irlandar kontuariburuz ezer esatekorik ote nuen galdetu zidan. Horre-kin traizio egitera bultzatzen ninduen.

—Irlanda eta Ingalaterra betirako isobara lerro ber-berengatik lotuak egongo diren uste oso eta irmoa dut.

—Ikusten duzu, jauna? –inprobisatu zuen aboka-tuak–. Blacktorneko ikasle bikain bat, Itsas Logistika-ko Teknikari etorkizunean. Ez genuke utzi behar gaz-taroko harrokeriak bere karrera geldiaraz dezan.

Tom ere irmoagoa izan zen:—Nik uste dut, jauna, isobara lerroek ere ezin izan-

go dutela Irlanda Ingalaterrara lotuta eduki.Abokatuak Tom gaixorik zegoela hutsalki argu-

diatu beste irtenbiderik ez zuen izan. Ni isun batekinzigortu ninduten, errepresalia garbia. Tomi bi urtekokartzela zigorra jarri zioten, Deburghen; hantxe hilzen, biriketatik gaixo. Tirania zibilizatuetan ohikoa dahori. Bi gizaki zuzen sugarrekin mehatxatzen dira au-rrenik, segidan bat askatzen da, eta honela, egon ezdagoen indulgentzia itxurak egiten. Epaiketa hartaz,ordea, beti oroituko dut Tomen jarrera. Bizikletarenjabetzat jo zuen bere burua. Alegia, errudun. Baze-kien presondegiak akabatu egingo zuela eta, ahozkosaioaren ondoren, amorratua zegoen nirekin. Zerga-tik? Nire erantzun baboaz, epailearen gehiegikeriaakuilatuz, bere sakrifizioa alferreko egitera arriskatubainintzen.

30

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 30

Page 29: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

—Irlanda osoko abertzale tuberkulosoena naiz –al-darrikatu zuen epaiketaren bezperan, bere usuzko esal-dia aldatuz. Bera gaixo kronikoa zenez, ni borrokara-ko baliagarriagoa izango nintzen. Arrazonamenduenpiriko honek ez zuen eztabaidarik ametitzen. Beregorputza kausa baten abangoardia baino ez zen, etahorrenbestez, sakrifikagarria. Tomek, beste hainbatekbezala, armatzat zuen bere patu pertsonala: ongi apun-tatzea besterik ez zen behar. Gure garaian, gainera, es-kuzabaltasuna beste bala bat gehiago zen. Atzerakabegiratu eta, oraindik, begi bustiko txita bi ikusten di-tut. Baina ekintzaile onek gaztetasunaren akatsa edu-ki behar dute. Hemeretzi urte genituen.

Blacktornetik ateratzean adin txikikoa nintzen ar-tean eta zaintzaile bat jarri zidaten. Orokorrean zain-tzaileak sendi txirokoak ziren; mutikoa emantzipatubitartean etxean hartzeagatik administrazioak eman-dako diru-laguntza: horrexek pizten zuen euren inte-resa. Zortea izan nuen beste behin. ILT tituluarekin bi-zitzari aurre egin niezaiokeen, baina zaintzaile huragabe ez nintzatekeen inoiz Blacktorneko mutiko batizatetik pasatuko.

Nahiko lagun xelebrea zen; franko-masoia, astro-nomoa, errusierako itzultzaile ona eta poeta txar-txa-rra. Aurreneko egunetik jabetu zen nire baitan habiaegiten zuen izaera matxinoaz. Eginahal handiak eginzituen neroni egun batez armada errepublikanoan sar-tzea galarazteko. Kolaborazionismoagatik? Ez. Aber-tzale isil horietakoa zen, eta, halaber, bortxakeria sa-krilegiotzat zuenetakoa.

31

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 31

Page 30: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

Berak landutako ikasketa programa bukatu arte la-na bilatzen hastea eragotzi zidan. Ezartzen zizkidanariketen artean baziren xelebreak eta bai oso xelebre-ak ere. Idazlan politikoetan, tankera honetako izen-buruak ugariak ziren: «Zesarren, Tsarren, Kaisarreneta britainiar parlamentarismoaren botere politikoajustifikatzeko giza ergelkeriaren oinarriak» edo «Emanitzazu sei arrazoi belgikarrek Estatu bat merezi ez du-tela argudiatzeko eta beste sei quebectarrek Estatu batmerezi dutela arrazoitzeko, eta alderantziz» edo «Al-dera ezazu Monomotapako inperioaren historia gaz-taina batekin». Ez zuen inoiz Irlandaz zuzenean hitzegiten, ordea.

Proba guztiak ez ziren idatziz konpontzen, gehie-nak bakarkako jarduera praktikoak ziren. Bazegoenbat, adibidez, zeina zehazki sei minutu eta hogeita ha-mar segundoz belaze baten erdian jartzean baitzetzan.Bitarte horretan, nire betebehar bakarra, xingola etahariz poliki mugaturiko errektangulu txiki batean zeu-den bizitza forma guztiez oharrak hartzea zen. Has-tapenean belarra baino ez nuen ikusten, baina gutxi-ka intsektu igokari, hegalari eta lurpeko sorta sinesgaitzbat azaltzen hasi zen. Dena bizi zen, baita haizea ere,eta guztiak agertzen zuen hitzez deskribatzea gaitzaden batasun bat. Nire tutorearenak, egun hartan: Seiminutu eta hogeita hamar segundo izan dira, imajinaezazu hogeita hamaikagarren segundoa idatziz. Idaz-lanaren izenburua: «Behatutako errektanguluaren au-sazko elementuak». Ariketa gainditu ezean, berriz egi-narazten zidan, besterik gabe. Infinituraino, hori bai,

32

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 32

Page 31: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

beharrezkoa suertatuz gero. Idazlan hark hiru hilabe-te hartu zizkidan. Behin eta berriz errepikatu nuen,harik eta, egun batez, zera idaztera mugatu nintzen ar-te: «Errektanguluaren ausazko elementu bakarra errek-tangulua bera da».

Gero, errektanguluaren belar txarrak. Poliki gar-bitu beharra zegoen. Belar txarrak landare onuraga-rrietatik bereizteko agindu zidan. Inolakorik ezagu-tzen ez nuenez, errotik edozein atera aurretik berarigaldetzera behartua nengoen. Hau ez da belar txar bat,zioen batzuez, hostoak irakin eta infusioak egin di-tzakegu. Hau ere ez, zioen beste batzuez, basa-zain-zuriak dira eta, horrenbestez, jatekoak, areago, on-onak.Hau ere ez, nolatan uler daiteke belar txar bat izateamaiatzean lore eder-ederrak ematen baditu?

Azkenerako landare bakar bat geratzen zen. Ino-lako baliorik gabekoa zen, inolako sekreturik ezkuta-tzen ez zuena. Hosto ilunak, zorrotzak eta toxikoak,enbor gogor eta itsusia. Hasperen egin zuen: ados, lan-dare ezin txarragoa, baina errotik aterata, zein zentzuedukiko lukete besteek? Inolakoa ez, esan nuen nik.Beraz, ze ondoriotara iristen zara? Belar txarrik ez da-goela. Eman ezazu gainditutzat ariketa.

Beste proba batzuk: bi egunez lagun bati jarrai-tu, norberaren aukerakoa, eta haren hitz, iritzi, jarre-ra, jokabide nahiz intimitate bakoitzaren oharrakhartu. Haurraren gaiztakeriaz, bera aukeratu nuen;ez zuen protestarik egin, eta, azkenean, lagunarenbalorazio kritiko bat egitek o exijitu zidan. Behininor sakonki ezagututa epaitzea ezinezkoa zela eran-

33

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 33

Page 32: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

tzun nuen nik. Eman ezazu g ainditutzat ariketa,izan zen erantzuna.

Mundu honetan bi jokabide mota daudela, horiizan zen erakutsi zidan guztia: bizitza hautatu ala he-riotza hautatu. Gizon bat ikazkinetan umilena izan zi-tekeen eta bizitza hautatu; beste bat bere aberriko etagaraiko literatur gizon famatuena izan zitekeen, eta he-riotzaren bidea hautatu. Ez zuen axolarik. Nik legezkoadin nagusitasuna erdietsi eta hiru egun geroago hilzela oroitzen dut. Hil-ohean agurtu ninduen, negozioemankor bat uzten duenaren patxadaz. Deuseztatzenzuen eritasunaz, besteren obrez ari den kritikaria be-zala hitz egiten zidan.

—Azaldu pittin batez zure etorkizuneko egitas-moak, nire adiskidea –amaitu zuen.

—Nolatan egin diezadakezu hitz modu horretanhiltzen ari zaren bitartean? –aurpegiratu nion, negarmalko berotan.

—Zerk pentsarazten dizu ni bezalako jendea hilegiten dela? –egin zidan errieta.

Egun hartan ate beretik eta betirako atera ginenbiok etxetik.

Gizon haren eginahalak birritan izan ziren alferri-kako, nolabait ere. Ariketekin uztartzen zituen irakur-gaiek, munduaren zakartasunetik babesteko xede zu-tenak, jada meharregia zen larruazal honi sentikortasunaerantsi zioten. Ez zen izan bere errua. Berari esk er, ja-danik ez nintzen Blacktornetik atera zen gaztea. Bainabere irismenetik kanpoko faktorea zen Irlandak lehen-go berbera izaten jarraitzen zuela. Zertarako balio du

34

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 34

Page 33: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

munduko gizonik argienak gauez eguzkia seinalatzeak?Bere pedagogia errealitatearen kontrako noranzkoanzihoan. Hortaz, Tomek bete gabe utzi zuen amodio guz-tiarekin besarkatu nuen kausa errepublikanoa.

Mugimendu errepublikanoak besoak soberan etagarunak faltan zituen. Gazte izanagatik, ikasketak ni-tuen eta baita gizarte kultura arraro bat ere. Zuzenda-ritzak buruz buruko borrokan baino nahiago izan nin-duen logistikan erabili. Beti uste izan dut patudramatikoenak ironiak idazten dituela: BlacktornekoItsas Logistikako Teknikaria, ILT First Classa, TeknikariLogistiko Subertsibo bilakatu zen, TLS aparta, izatez.Klandestinoen munduan sartu nintzen berehala. On-dorengo urteetan, ni harrapatzeko balioko zuen edo-zein arrastorengatik saria eskainiko zuten ingelesek.Aurrenik hamar librako balioa jarri zidaten. Gero ha-mabost izan ziren. Gero hogeita hamabost libra eta ha-mabost xiling doi-doi –ingelesen kontabilitate-zehaz-tasuna oso sofistikatua izan daiteke–, eta, azkenik,berrogeita bost. Lastima. Ez nintzen inoiz berrogeitahamar libra baino gehiago balio zuten buruen klubmurriztuan sartu. Pentsatzen dut ez nuela merezi. Eznintzen, ez ideologo bat, ezta jeneral bat ere. Buruza-gien eta herrialde guztian sakabanatuta zeuden bo-rrokalarien arteko artekaria baino ez nintzen. Baina,ordurako, nire kokapena oso arriskutsua zen. Aldiro,ingelesak iritsi baino minutu eskas bat lehenago egi-ten genuen landetxetatik ihes, lastategiko leihotik, ari-neketan. Arrasti batez tirokatu ere egin gintuzten, ja-da zeruertzean g altzen ari ginela. Gau osoan ibili

35

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 35

Page 34: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

zitzaizkigun segika. Irlanda zaharreko arbaso doha-tsuok, noizbait paisaia betetzen duten harrizko hor-mak eraiki zituzten horiexek: eraikinon atzean babestueta euren labirintoetatik galdu nintzen. Horrek froga-tzen du gerretan iraganeko eta oraineko indarrak bo-rrokatzen direla. Irlandar peto bezala, porrot bakoi-tzaren ostean, hurrengo porrota prestatzen aritzenginen kartsuki. Termitaren tema hura izan zen, ordea,azkenerako etsaiari hatsa lapurtu ziona. Egun zorion-tsua izan zen. Egun hartan, Dublinen paseatzen ari nin-tzela, ulertu nuen ordurako ez neramala kamuflaje jan-tzia, kalek oa baizik. Desberdintasuna ez zegoenjantzietan, ordea, desberdintasuna zen ez nuela bel-durrik. Ingelesak alde egiten ari ziren.

Esan dut egun zoriontsu bat izan zela, bat eta ba-karra. Berehala mundu triste bat azaldu zitzaidan. Gu-re buruzagiek ingelesen ankerkeria simetrikoz gober-natzen zuten. Baina honelako errebelazioek ez dutekolpe batez eztanda egiten; onartzeari uko egiten dio-gu eta mantsoki ezartzen dira. Azken batean, zein des-berdintasun zegoen Buckinghamgo jauregiaren eta go-bernu berriaren biltzarren artean? Boterea edozeiningeles jeneralen irizpide praktiko, anker eta bihotz-gogor berberarekin ezartzen zuten. Hainbeste gaitze-tsi genuen ordenari eutsi besterik ez zuten egin. Eu-rentzat Irlanda ez zen xede bat, gobernua eskuratzekoargudioa baizik. Baina kontraesan larri batekin egitenzuten topo: Tom, Tomen sakrifizioa, Tom guztiena.

Gure aberria ez zen geografia hutsa, etorkizun ideiabat zen. Gure abertzaletasunak ez zuen uste gizon eta

36

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 36

Page 35: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

emakume irlandarrak gizon eta emakume ingelesakbaino hobeak zirenik. Edo irlandar patatak ingeles pa-tatak baino hobeak zirenik. Ez. Ingeles inperioarenmaltzurkeriari mugarik gabeko eskuzabaltasuna kon-trajarri genion. Soldadu etsaiak planetako interes ilu-nenek zuzendutako giza-kartutxoak besterik ez ziren.Askatasunaren kontzientzia handiagoz borrokatzenginen gu. Ingelesak kanporatzea mundu desberdin ba-ten hitzaurrea izan behar zuen horrenbestez, ernea-goa, zuzenagoa. Aldiz, Irlanda berriaren buruzagiakokupatzaileen izenen ordez eurenak jartzera muga-tzen ziren. Zapalkuntzaren koloreak aldatu zituzten,besterik ez. Eldarnio likits bat zen: ingelesak Irlanda-tik ateratzen ari zirela, gobernu berriak bere burkidezaharren aurka tiro egiten zuen.

Nola zitekeen, galdetzen nion neure buruari, In-galaterraren aurkako gerran hamarkadak, mendeakegin ostean, lehen askatasun hatsa elkarren artean aka-batzeko baliatzea? Non ezkutatzen ote zuen gizakiakoinarrizko printzipioak traizionatzeko egundoko ahal-men hori? Administrazio berrian kargu txiki bat erre-fusatu nuen. Ez nintzen borrokatu Britainiar Inperioahalguztidunaren aurka, hura erreplika ñimiño batezordezkatzeko. Ezin nintzen sartu matxino berrien ze-rrendan ere. Gerra zibil bat ez da kausa bat, honda-men bat da: sinesgaitza dirudien arren, Ingalaterra he-rrialdetik kanporatu eta urtebete geroago, azken gudaosoan baino irlandar gehiago hila zen jada. Inork ezzuen pentsatzen bakeaz gozatzean, ez gobernu berriak,ezta matxinoek ere. Bizitza emateko prest izan nin-

37

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 37

Page 36: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

duten haiek erabateko ezezagun bilakatu ziren kolpez.Gizonek armak ezkutatzen zituzten iraganean; orain,ordea, armek gizonak ezkutatzen zituzten. Hain ger-tuko uste izan nituenetatik bereizten ninduen itze-lezko distantziaz ohartzea izan zen jasangaitzena. Ezinnituen gorrotatu. Okerragoa zen: ezin nituen ulertu,sinpleki. Selenitekin hitz egitea bezala zen. Nire abe-rria ez zen inoiz nirea izan. Eta izan zitekeenean, atze-rritar sentitzen nintzen. Lorik gabeko gau batez Tomgogoratu nuen. Zer egingo zukeen berak? Nik bezalapentsatuko zukeen? Matxinadari jarraitu ala, agian,gobernu berriari atxikiko zitzaiokeen? Goizean ondo-rio bakarrera iritsia nintzen: Tom hila zegoela.

Ez nuen kausa bat abandonatu, kausak ni aban-donatu ninduela baiezta daiteke. Nire baitan sinesmensinple bat baino zerbait gehiago hil zen. Itxaropena hi-tzaren esanahi guztiak galdu nituen. Izan ere: Irlan-daren historia beti izan da matxinada baten historia,matxinada zuzenaren agerpen garbiena. Eta irlandarkausak horren gardenki porrot egin bazuen, nekezegingo zuen beste edozein aurrera. Gizakiok halabe-harrez errepikatzen den mekanika ikusezin baten ga-tibu garela frogatzen zuen horrek guztiak.

Hortik aurrera galdera bat besterik ez zitzaidanazaltzen: gizakion zorigaitza betikotzen duen bortxazkozirkuluak zuzendutako munduan gelditu nahi otenuen? Nire erantzuna ezezkoa zen, ez inoiz eta ez inon;horrenbestez, gizakirik gabeko mundu batera ihes egi-tea hautatu nuen. Ez nintzen jada legearen iheslari bat.Gauza handiago, askoz handiago batez nenbilen ihesi.

38

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 38

Page 37: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

����

Irlandatik kontinentera pasatu nintzen. Nora nindoanbaino nondik nentorren nekien hobeto. Frantziatik Bel-gikara eta handik Holandara, mugarririk gabe eta be-tiko nora ezean ibiltzeko burutazio lausoaz. Ez nueninoiz pentsatuko nire ILT tituluak inolako zerbitzurikegin ahal izango zidanik.

Nazioarteko itsas korporazio batek Amsterdamenbertan zuen egoitza. Itsasorako langileak biltzen zi-tuzten, itsasoz haraindiko eginbehar mota ororentzat.Zerrenda luze-luze batean eman nuen izena, baina ILTtituluak eta hautagai faltak itxaronaldia laburtu zuen.

Langileen arduraduna holandar masail gorri batzen, aurpegia kolore moreko zain txikiez betea zuena.Egurats-teknikari postua premiaz bete behar zuen. Non?Hasieran gizonak galdera saihesten zuen. Eta elkarriz-ketak aurrera egin ahala, ohartu nintzen ez nuela nireiaiotasuna frogatu beharrik, nire solaskideak lanpostuasaltzeko eginahalak egiten zituela. Azkenean, atzama-rraren haragian asko sartzen zen beira arrosazko azaz-kal batez, irla seinalatu zuen. Azazkalak huts egitenzuela pentsatu nuen: ez nuen ezer ere ikusten, ez ezertxikirik, ez inolako azalera marrazturik, ez inolako or-bainik ere. Baina euren eskala handieneko hego atlan-tikoko mapa zen. Adi-adi begiratu nuen. Irla koorde-naden bidegurutzean bertan zegoen. Horrexegatik ezinnuen ikusi: hain zen txikia, ezen latitude eta longitu-

39

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 39

Page 38: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

de lerroek tintaren elkargunearen azpian ezkutatzenbaitzuten.

—Eta oso jendetsua al da bertan bizi den talde tek-nikoa? –galdetu nuen.

—Ez duzu bizitza sozial askorik egingo –esan zuenkargudunak.

Nire izena inolako erregistrotan ez egotea izan zenezarri nuen eskakizun bakarra. Hitz egiten bukatu au-rretik onartu zuen. Nire sinadura kontratuan idatziaikusi zuenean, ezin izan zuen poztasuna disimulatu.Engainatzen ari zitzaidala uste zuen berak.

40

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 40

Page 39: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

3

gutuna irakurri ostean ez nuen gogorik paketeak ire-kitzen jarraitzeko. Zurezko aulki batean eseri nintzen,distantzia handiegi bat zeharkatu duenak bezala. Zeregin nezakeen? Tenore txarra abailtzeko. Tristezia ezda geldi egonez konpontzen, hortaz, indarrak mugia-raztea hautatu nuen. Farora hurreratzea ona zatekee-la pentsatu nuen. Kargudunarekin ez nintzen agianberradiskidetuko, baina bederen ariketa egin eta oroi-tzapenak uxatuko nituen. Lagun haren zoramena az-toramendu iragankor hutsa izan zitekeen. Desenku-satzeko prest nengoen. Ongi begiratuta, kapitainabegiramen eskasez eta oilar oihulari baten harropuz-keriaz sartu zen haren etxean. Eta lotan harrapatu ge-nuen. Farozain arduratsuak egunez egiten du lo, etagauez lan, argien iraunkortasuna zelatatuz. Gu, aldiz,ontziko gizakion arteko kontaktu nabarmen eta kasiklikitsera ohituak geunden. Bera ez. Imajinatu dezagun

41

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 41

Page 40: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

zer ustekabea harena bi ezezagun azaltzen ikustean,han, munduaren amaieran.

Irlaren hats guztia oihanera murrizten zen. Bainalandaredi haren barnealdean zenbat eta gehiago ibili,orduan eta gehiago lotzen nuen sor-egoera modukobatean dagoen sasi-bizitza beldurti batekin. Sastrakek,adibidez, adaxka lodi eta itxuraz sendo batzuk aur-kezten zituzten. Okertzean azenarioak bezala haustenziren. Egunen batean, negua iritsi eta elurrak kolpezbirrinduko zituen zuhaitzak. Oihan hark bataila au-rretik porrota sinatzen duen armada gogoraraztenzuen. Erdibidean, ordea, marmolezko lauza bat ikusinuen, brontzezko tutu soil bat zuena, eta gelditu eginnintzen. Pareta natural baten aurka zutitzen zen lau-za, eta goroldio beltz batek inguratzen zuen. Toki onazen, beste goragunerik ezean, lauza hark arro hidrau-liko bat biltzen baitzuen. Ur-turrusta atergabea jaria-tzen zen kanoitik. Haria burdinazko hontzi handi ba-ten gainean erortzen zen. Gainezka egiten zuen. Bestebatek, hutsik, ondoan itxaroten zuen. Faroa hornitzenzuen iturriaren aurrean nengoela ulertu nuen.

Xelebrea da nola aukeratzen ditugun gure begiradaerakartzen duten objektuak. Nire aurreneko paseoan,kapitainarekin, iturria oharkabean pasatu zen. Ez ge-nion begia ipini, goi mailako zeinuak bilatzen baikeni-tuen. Baina orain bakarrik nengoen, guztiz bakarrik,eta ura goitika botatzen zuen brontzezko tutu bat inte-res handiko objektua zen. Hurreratu eta kanoiaren gai-nean letra irregularreko inskripzio bat ikusi nuen. Ho-nela zioen:

42

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 42

Page 41: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

Batis Caffo hemen bizi daBatis Caffok egin zuen iturri hauBatis Caffok idatzi zuen honakoaBatis Caffok badaki bere burua defendatzenBatis Caffok ozeanoak menderatzen dituBatis Caffok nahi duena dauka eta daukana

baino ez du nahiBatis Caffo Batis Caffo da eta Batis Caffo Batis

Caffo daDixit et fecit

Atsekabetu egin nintzen. Adio konkordia itxaro-penei. Hilarri hura gogo zatikatu bezain berreskurae-zin batez ari zitzaidan. Baina ez nuen egiteko hoberik,eta farorako bideari jarraitu nion. Eraikuntzara iriste-rakoan, atea itxita aurkitu nuen. Kaixo, kaixo, oihu-katu nuen, kapitaina imitatuz.

Inork ez zidan erantzun; iristen zitzaidan hots ba-karra harkaitz hurbilenak urratzen zituen olatuenazen. Iturriko hitzetan pentsatu nuen. Gizon hantusteabehar zuela bururatu zitzaidan, bere izenaz hasten bai-tziren idatzitako esaldi guztiak. Nortasun meharregibatek menderatzen zuelako, edo egolatria bizi baten-gatik akaso –bat egin ohi duten akatsak, biak ere–, be-re nortasuna berresteko beharra zuen. Estrategia gehia-goz hasi nintzen laguntza eskatzen, bere izena behineta berriz errepikatuz:

—Batis! Batis! –oihukatu nuen eskuekin tronpetaeginez–. Batis, Batis! Kaixo Batis! Kaixo! Ireki, mese-dez. Egurats-teknikaria naiz.

43

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 43

Page 42: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

Erantzunik ez. Atetik gora, sei edo zazpi metrora,balkoia zegoen. Bere irudia azalduko zen itxaropenazbegiratzen nuen. Horrela ez zenez, beste gauza ba-tzuetan ipini nuen begia. Ikusi nuen, adibidez, bal-koiaren oinarrian egurrak erantsi zituztela. Lehen ikus-taldian oinarrizko aldamio moduko batean pentsatunuen. Oker nengoen. Ez ziren paretaren eta balkoia-ren artean triangelua osatzen duten burdinazko eus-karrien forma berekoak. Taketak puntazorrotzak zirenoso. Balkoi guztia zegoen egitura harekin inguratua,eta horrek eskuz egindako triku baten itxura ematenzion. Haizea zebilen eta kinkila hots bat iritsi zitzai-dan. Lurretik gertuen zegoen faroaren zatia iltze lodizsostengatutako sokaz betea zegoen. Sokatik esekita, la-torri poto hutsak, tarteka bikoteka jarrita. Haizeak el-karren artean edo paretaren aurka joarazten zien, etabehi-zintzarrien doinua sortzen zuten. Oraindik xe-hetasun ulertezin gehiago: harrien arteko junturakpuntaz kanpora jarritako iltzeez beteak zeuden. Iltze-ez gain, beira hautsiak, beira ugari. Eguzkiak berdezeta gorriz dirdirarazten zien. Apur bat gorago, ordea,beira zatiak eta iltzeak desagertu egiten ziren. Pareta-ko harriak, eskailera ertain batekin gizon bat iritsikolitzatekeen tokiraino, kare-mortero inprobisatu bate-kin batuak zeuden, josiak; modu horretan, harresi in-ka baten trinkotasuna erdiesten zuten. Jaioberri batenazazkala ere ez litzateke sartuko. Faroa inguratu nuen:eraikin guztia zegoen lan zentzugabe haiekin babes-tua. Atearen aurrera itzuli nintzenean Batis ikusi nuen,balkoian. Kanoi paralelodun eskopeta batekin apun-

44

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 44

Page 43: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

tatu zidan. Hasierako harriduragatik, ez nintzen ki-kildu:

—Kaixo, Batis. Gogoratzen al zara nitaz? –galdetunion–. Zurekin hitz egin nahiko nuke. Azken batean,auzokoak gara. Auzotasun xelebrea, ez al zaizu irudi-tzen?

—Hurreratzen bazara, tiro egingo dut.Nire esperientziaren arabera, gizon batek beste bat

hil nahi duenean, ez dio mehatxu egiten, eta mehatxuegiten dionean, ez du hil nahi.

—Izan zaitez zentzudun, Batis –tematu nintzen–;hitz adeitsu bat.

Ez zidan erantzun, balkoitik adi-adi apuntatzen zi-dan.

—Noiz arterainoko kontratua duzu? –esan nuen,zerbait esatearren–. Berehala al datorkizu ordezkoa?

—Akabatu egingo zaitut.Gizon batek hitz egin nahi ez duenean, torturaz

baino behartu ezin delako uste osoa nuen, halaber. Etani ez nintzen torturatzailea. Sorbaldak harrotuz aldeegin nuen, presarik gabe. Atzera berriz oihanera sar-tzera nindoala, biratu egin nintzen: oraindik balkoianzegoen, hankak bereiziak eta tiratzaile alpinoaren ja-rrerari eutsiz. Ezker begia itxi eta guzti egiten zuen.

����

Egunaren hondarrek ez dute bestelako garrantzirik.Etxea txukuntzen bukatu nuen. Emozio bitxi bat eto-rri zitzaidan. Beheko ezpaina ausiki nuen odoletan ja-

45

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 45

Page 44: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

rri arte, egiten nuenaren kontzientziarik gabe. Koñakupela hartu nuen, egiten nuenaren kontzientzia osoa-rekin. Erdi horditua, erdi edan gabea, erdi tristea, erdialai, su-tximinia piztu nuen. Erre eta zigarrokinak su-tara botatzen nituen. Poeta ugarik hitz egiten du aberri-minaz. Nik ez dut inoiz jakin arte poetikoa balioesten.Oinazea lengoaiaren aurretiko egoera dela pentsatzendut, eta horrenbestez, norabide horretan eginahal orohutsala dela. Eta jada ez nuen aberririk.

Melankoliaren hausnarketak elikatzen ari nintzenilunpea etorri zenean. Munduko herrialde haietangauak ez zuen bere burua iragartzen, erasoz konkis-tatzen zuen. Izualdi bat: nire bizilekuaren erdi ilun-tasunak argitu egin ziren kolpez, argi zuriko eztandabatekin, zeina segidan desagertu baitzen. Faroa zen.Batisek piztu egin zuen, fokuak bere jira-bueltak ha-si zituen, eta aldi bakoitzean nire leihoetatik sartzenzen. Ez nuen guztiz ulertu. Fokuak zuzen-zuzeneanukitzen ninduen. Horrek esan nahi zuen bere ange-lua oso baxua zela, eta zerbitzu gutxi eskainiko zielaurontzi urrutikoenei. Zein gizon itxia, pentsatu nuen.Onartu nezakeen, adibidez, irlara bakardade bila eto-rri izana. Baina kasu honetan, bere bakardadearenpraktika nirearen oso desberdina zen. Nire ikuspegi-tik egiazko bakardadea barnekoa zen, eta ez zuen era-gozten aldian aldiko auzokoekin kontaktu atseginikedukitzea. Berak, aldiz, gizaki guztiak legenardunakbezala tratatzea hautatzen zuen. Edonola ere, une haie-tan Batisen arrarotasunak oso gutxi interesatzen zi-tzaizkidan.

46

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 46

Page 45: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

Gogoan dut petrolio kink e bat piztu nuela. Ma-haiaren aurrean eseri eta nire ordutegia planifikatunuen. Horrela nengoen. Hondoan, su-tximinia; ni etaidazmahaia etxebizitzaren kontrako aldean. Nire es-kuinean etxeko atea eta ohea, azken hau ontzikoarenoso berdintsua. Beste paretan, kutxa eta kaxak, guztiaoso sinplea. Apur bat geroago, hots irrigarri eta urruti-ko bat entzun nuen. Gutxi gorabehera urruntasuneanahuntz-saldo txiki baten zapasaltoa entzungo bagenubezala. Hasieran euriaren zurrumurruarekin, tanta lo-di eta bakartien hots batekin nahastu nuen. Altxatu etaleiho hurbilenetik begiratu nuen. Ez zuen euririk ari.Ilargi beteak itsasoaren azalera purpurinaz zikintzenzuen. Argia hondartzan iltzatutako enborren gaineraerortzen zen. Gorputz-adar humano estatikoak imaji-natzen nituen errazki, eta multzoak harrizko oihanbat gogorarazten zuen. Baina ez zuen euririk ari. Pen-tsatzeari utzi nion, eta berriro eseri nintzen. Eta huraikusi nuen. Hura. Zoramenak begiak lapurtu dizkit,pentsatu nuen.

Atearen behealdean katu-zulo moduko bat zegoen.Zulo borobil bat, eta hartan pausatua, tranpol mugikorbat. Besoa han barrutik sartzen zen. Beso oso bat, bilu-zi, luze-luzea. Zerbaiten bila zebilen, mugimendu epi-leptikoak eginez. Sarraila agian? Ez zen giza-beso bat.Kinkeak eta suak argi bizirik ematen ez bazidaten ere,ukondoan hiru hezur hauteman zitezkeen, txiki-txi-kiak eta gureak baino zorrotzagoak. Gantz gramo batere ez, muskulatura garbia, marrazo larruazala. Baina

47

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 47

Page 46: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

okerren-okerrena eskua zen. Kasik azazkaletaraino iris-ten zen mintz batek batzen zituen atzamarrak.

Harridurari ikara olatu batek jarraitu zion. Izuz oihu-katu nuen, eta une berean aulkitik jauzi egin nuen. En-tzutean, ahots multzo batek erantzun zidan. Alde guz-tietatik zeuden. Etxea inguratu eta inoiz entzun gabekodoinuaz oihukatu zuten, hipopotamoaren orro eta hie-naren garrasi nahasketa batez. Hainbesteko beldurranuen, ezen nire terrorea ere ez baitzitzaidan sinesgarriasuertatzen. Beste leiho batetik begiratu nuen, gogoa huts.

Ikusi bainoago, sumatu egin nitzakeen. Ni bainoarra bat garaiagoak ziren eta meheagoak. Etxe ingu-ruetatik lasterka ari ziren. Gazelaren bizitasuna zeu-katen. Ilargi beteak euren profilak nabarmentzen zi-tuen. Nire begiek detektatu bezain pronto, leihoakeskaintzen zidan ikus-angeluaren mugatik ihes egitenzuten. Haietako bat gelditu da, kolibriaren bizitasunazmugitu du burua, garrasi egin du, lasterka, itzuli da, pa-re bat erantsi zaizkio eta noranzkoa aldatu dute, aus-kalo zergatik; guztia tximistaren abiadaz. Leherketabat entzun nuen nire atzean: kontrako leihoko beirakhautsi zituzten. Horrek ikusle paperetik biktimarene-ra pasarazi ninduen. Patrick sainduagatik, etxera sar-tzen ari ziren! Euren zentzurik ezak, horrexek bainoez ninduen salbatu. Leihoa errektangulu txiki bat zen,baina gorputz minimoki abil baten pausoa onartukozukeen. Grinak presatu egiten zituen, ordea: deneknahi zuten buruz barnera jauzi egin, eta inbutua sor-tzen zuten. Faroak eszena argitu zuen. Lipar mendrebat, erabateko laztura. Sei, zazpi beso garroak bezala

48

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 48

Page 47: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

mugituz, eta, hauen atzean, sasi-mundu hartako ur le-horreko izakien aurpegiek ulu egiten zuten, arrautzakbezalako begiak, orratzak bezalako begi-niniak, zuloaksudur gisa, bekainik gabe, ezpainik gabe, aho handiz.

Arrazoiz bainoago, senez aritu nintzen. Su-tximi-niatik ilinti lodi bat hartu nuen, eta oihu batez, ina-rrosten ziren besoak kolpatu nituen. Pindarrak, odolurdina, oinaze uhuriak eta zur erre zatiak jausi ziren.Azken besoak alde egin zuenean, ilintia kanpora jaur-ti nuen. Leihoek barne-ateak zituzten. Itxi eta tranga-tzen saiatu nintzen, baina, hartaz profitatuz, azkenatzaparrak lepoa eraso zidan. Izan nuen ernetasunakni ere harritzen nau. Munstroaren eskumuturrari au-rre egin beharrean, atzamar bat oratzea izan zen nireerreakzioa. Hezurra hautsi arte bihurritu nuen. Saltobat atzera egin dut. Su-tximiniatik zaku huts bateztxingarrak jaso eta leihotik jaurti ditut. Euri horrekarao ikusezin batzuk eragin ditu, eta geldialdi horre-tan, zurezko barne-ateak albait eta lasterren itxi ditut.

Artean hiru leiho geratzen ziren, guztiak barne-ateak irekiak. Lasterketa hilgarri bat sortu zen. Leihobatetik bestera jauzi egin nuen, leihotxoak itxi eta tran-ga pasatuz. Beraiek, nola edo hala, egoera ulertu etaetxea kanpotik inguratu zuten, hurrengo leihoa arte.Bero-bero egindako ahotsengatik jarraitu nezakeen eu-ren ibilbidea. Zorionez, eurak baino lehenago iristennintzen. Azkena ixterakoan, auhen luze eta izugarribatez azaldu zen etsipena, aldi bereko uhuri bat, ha-mar, hamaika, hamabi eztarrikoa, ezin jakin, beldurrakkalkulua eragozten du.

49

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 49

Page 48: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

Kanpoan jarraitzen zuten. Etsita, zer egin erabakibitartean, arma bat edo besteren bila hasi nintzen. Aiz-kora, aizkora, aizkora agintzen zidan garunak. Baina eznuen ikusten, ez nuen bilatzeko astirik, eta pala batekinkonformatu nintzen. Munstro mordo batek leihoetakobat jo zuen. Zurak dar-dar egiten zuen, baina tranga sen-doa zen. Ez zuten inolako taktika berezirik jarraitzen,ordenarik eta zentzurik gabe jotzen zuten. Baldintzahaietan ez neukan nola defendatu, auskalo zer itxaronnezakeen. Katu-zuloko besoaz oroitu nintzen: han ja-rraitzen zuen. Nerbio-kolapso batetik oso hurbil senti-tu nintzen hura ikustean. Tentsio metatu guztiaz, ni-gan arrotza zen amorru batez gorputz-atal beldurgarriharen aurka jausi nintzen. Pala borra baten moduanerabiliz jo nuen, gero mozteko jiratu nuen, baina, ho-rrela ere, eutsi egiten zion. Azkenean zain bat moztunion antza, odola presio handiz atera baitzitzaion, etabesoak musker baten antzera egin zuen alde.

Munstro erdi elbarriaren auhenak entzun nituen.Bere kideak ere negarrez ari ziren. Leihoaren aurkakokolpeak gelditu ziren. Isilune bat. Inoiz entzun dudanisiltasunik okerrena. Banekien, segur nengoen, horkanpoan zeudela. Denak batera, denak bat, ulu batzukegiten hasi ziren, sintonian. Miauka ari ziren, doi-doikatutxoek ama etor dadin galdatzen dutenean bezala.Miau, miau, miau labur eta goxo batzuk, triste eta ba-besgabeak. Zera esango balidate bezala: atera zaitez,atera zaitez, guztia gaizki-ulertzea izan da, ez dizuguminik egin nahi. Ez zitzaien sinesgarri izatea axola,izua barreiatu besterik ez zuten nahi. Miau ahul-ahu-

50

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 50

Page 49: Larrua hotz...31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa RGM Igeltzera

lak egiten zituzten, eta iruzurra aldika ateen eta itxi-tako leihoen aurka zarata eginez laguntzen zuten. Ezitzazu aditu, Jainkoarren, ez itzazu aditu, esan nuenneurekiko. Atea kutxekin indartu nuen. Enbor gehia-go ezarri nuen suan, tximinian bortxaz sartzea buru-ratuko ote zitzaien. Ezinegonaz begiratu nion sabaia-ri. Arbelezko lauzaz estalia zegoen. Saiatuz gero ,bazeukaten hura hondatu eta sartzerik. Baina ez zu-ten ez gauza bat ez bestea egin. Gau osoan, jira-bueltabakoitzean, faroaren argi monotonoa arrakalatik sar-tu zen. Izpi mehe eta luze batzuk, erlojuaren zehazta-sunaz joan eta etortzen zirenak. Gau guztian eraso zu-ten, nola leihoak hala ateak ere; erasoaldi bakoitzeansarbideren batek amore emango zuela uste nuen. Ge-ro, isilune luze bat.

Faroa itzali zen. Kontu handiz leiho bat ireki nuen.Ez zeuden. Zeruertzean more eta kuia koloreko ze-rrenda leun bat hedatzen zen. Lurrera amildu nintzen,zaku bat bezala, pala oraindik eskuetan. Nire baitanbizpahiru sentipen berri eta ezezagunek zihardutenlehian. Une bat geroago, uraren gainean zetzan eguz-ki txiki bat ikusgarri egin zen. Hodeien errezelak oin-pean gordetako astro hark baino gehiago berotuko zu-keen kandela batek iluntasunean. Baina eguzkia zen.Latitude austral haietan udak oso gau laburrak zituen.Zalantzarik gabe, nire bizitzako laburrena izan zen.Niri, luzeena iruditu zitzaidan.

51

larru hotza barrukoa-8:hagin mina barrukoa-1 10/02/09 13:58 Página 51