20

Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Gizakiok milaka urte daramagu drogak erabiltzen, eta aldian aldiko agintariek haiekiko agertu duten jarrera ez da beti berdina izan. Historian zehar, ezagutzen ditugun droga guztiak, tabakoa eta kafea barne, debekatuta egon dira noizbait eta nonbait; baina zalantzarik gabe bizitzen ari garen aroa da debekuzaleena. Horrek ekarri dituen ondorioez, nola debeku oro ezabatzeak ekarriko lituzkeen abantaila edo desabantailez, luze hitz egin da dagoeneko. Ondoko erreportajean politika horien jatorria eta garapena aztertuko ditugu, batez ere Antonio Escohotado pentsalariaren lanean oinarrituta. Amaieran, debekuari eusten dioten indarrez ere mintzatuko gara. Substantzia psikoaktibo asko legez kanpoko izendatzea askoz okerragoa suertatu da konpondu nahi zen arazoa baino; hala ere, drogari buruzko ez-jakintasunak eta zenbaitzuk status quo honi esker lortzen dituzten mozkinek asko zailtzen dute egoera iraultzea.

Citation preview

Page 1: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak
Page 2: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

Gezur farmakologikoak eta interes ilunak

Gizakiok milaka urte daramagu drogak erabiltzen, eta aldian aldiko agintariekhaiekiko agertu duten jarrera ez da beti berdina izan. Historian zehar,

ezagutzen ditugun droga guztiak, tabakoa eta kafea barne, debekatuta egon diranoizbait eta nonbait; baina zalantzarik gabe bizitzen ari garen aroa da debekuzaleena.Horrek ekarri dituen ondorioez, nola debeku oro ezabatzeak ekarriko lituzkeenabantaila edo desabantailez, luze hitz egin da dagoeneko. Ondoko erreportajeanpolitika horien jatorria eta garapena aztertuko ditugu, batez ere Antonio Escohotadopentsalariaren lanean oinarrituta. Amaieran, debekuari eusten dioten indarrez eremintzatuko gara. Substantzia psikoaktibo asko legez kanpoko izendatzea askozokerragoa suertatu da konpondu nahi zen arazoa baino; hala ere, drogari buruzkoez-jakintasunak eta zenbaitzuk status quo honi esker lortzen dituzten mozkinek askozailtzen dute egoera iraultzea.

� Unai Brea

156. zka. 2011ko uztaila

2

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.287. zenbakiarekin banatua, 2011ko uztailaren 31n)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

2009ko maiatzean, ARGIAren 2.182 zenbakian,Britainia Handiko Transform Drug PolicyFoundation elkarteak argitaratutako txostenbaten berri eman genizuen. Kopuru zehatzakerabilita, txostenak agerian uzten zuen drogaguztiak legeztatzeak, bestela ere argi ikustendiren onurez gain –kriminalitatea murriztea,milaka atxiloketa eta espetxeratze saihestea,pozoitutako suzedaneoak kaletik desager-tzea...–, alderdi ekonomikotik ere mesede egin-

go liokeela estatuari. Horrela erantzun zionTransform Drug Policy Foundation-ek apurbat lehenago Londresko Gobernuak esandako-ari: legeztatzearen abantaila batzuk ukaezinakizanda ere, horrek sortuko lukeen gastua han-diegia litzatekeela, eta horregatik ez zutela hala-korik sustatuko, ez etxean eta ez nazioartean.Gobernuko arduradunek, baina, ez zituztenmahai gainean ipini euren baieztapena justifika-tzen zituzten zenbakiak.

Aurreko Larrunaren azalean oker jarri genuen zenbakia. 155.a zen eta ez 156.a, guk ipini bezala.

Page 3: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

Aipatutako txostena adibide bat baino ezda. Azken hamarkadetako droga politikarenondorioak aztertzeko hainbat ikerlan indepen-dente egin dira, eta denek ondorio bera emandute: zenbait substantzia legetik kanpo uztekoestrategiak ez du bere helburua bete, aurkakoabaizik –alegia, kontsumoa, gutxitu beharrean,handitu egin da–, eta gainera, debekuak beste-lako arazo batzuk sortu ditu.

DUELA MENDE BAT

EZ ZEGOEN PROBLEMA

Antonio Escohotado egile espainiarra haragodoa: debekuak arazoa sortzen du lehen arazo-rik ez zegoen lekuan. Madrildarraren eskuarizor zaio drogari buruz inoiz idatzi den lanikosoenetakoa, zehatzenetakoa eta zalan-tzarik gabe mardulena: Historia gene-ral de las drogas (Drogen historiaorokorra). Beste gauza asko-ren artean, bertan esaten duXX. mende hasieran, garaihar tan ezagun zirendroga guztiak –gauregun baino askozgutxiago– farmazietanlibreki eros zitezkee-nean, haien kontsu-moa ez zela konpon-bidea behar zuen gaitzsoziala. Ez zegoenArazorik, letra larriz,eta izatekotan zenbaiterabiltzailek, ez gehie-gik, izango zuten droga-rekiko harreman desego-kia. “Zalantzarik ez dabazirela opioaren, morfina-ren eta heroinaren mendeko-

ak, baina fenomenoak, bere osotasunean –hauda, kontsumoa neurrian zein neurriz kanpoegiten zutenen batura–, oso gutxitan eskura-tzen zuen hedabideen arreta, eta inoiz ez epaileeta poliziena. Droga ez zen gai juridiko, politi-ko edo gizarte-etikakoa”.

Alabaina, Escohotadoren esanetan beti ere,bazen, sasoi hartan, egoeragatik protesta egitenzuenik. Esan daiteke orduan hasi zela ernetzenhamarkada batzuk geroago gaur egun inda-rrean dagoen debekuarekin burutu zen proze-sua. Gurutzada farmakologikoa, deitzen diomadrildarrak.

Gero eta indar handiagoa hartu zuten taldehaiek AEBetan. Puritanismoa zuten ezaugarrinagusi, eta begi txarrez ikusten zuten substan-

tzia psikoaktiboen kontsumoa; haientzat,bizioa baino, krimena eta gaixotasun

kutsagarria zen. Fenomenoakzerikusia du talde haien jarrera

arrazista, xenofobo eta fun-damentalistekin. Hala,

droga bakoitza gizataldezehatz batekin lotzenzuten: opioaren ingu-ruko lehen alarmasoziala txinatarreiegotzitako adinga-been korrupzioarentestuinguruan piztuzen; kokainarena, bel-tzek egiten omenzituzten delituekin

lotuta; marihuanarena,mexikar etorkin oldeak

agertzearekin batera;alkoholarena, irlandar eta

judutarren ustezko moralita-te ezarekin.

Drogen debekua / Erreportajea

3

Heroina 1883an aurkitu zuten Bayer-eko kimikariek; hari eta aspirinariesker, alemaniar enpresa txikia multinazional erraldoi bihurtu zen. He-roina hamarkada askotan saldu zen farmazietan, baita errezetarik gabeere. Umeen eztula sendatzeko gomendatzen zuten, besteak beste.

Page 4: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

Bitxia bada ere, beste substantzia psikoakti-bo batzuk, aipatu ditugunak baino askoz toxi-koagoak, barbiturikoak esaterako, ez ziren lotuinolako talderekin, eta estigmaz libre, geroraetorriko zen debekutik kanpo geratuko ziren.

1895ean sortu zen AEBetan Anti-SaloonLeague, luze gabe milioika kide bildu zituen

elkartea. “Amerika horditasunetik, jokotik etaharagizko bekatutik garbi”, horra bilatzenzuten helburua. Drogei dagokienez, hasierabatean taldeak alkoholaren aurka baino ez zuenegiten, baina laster hasi ziren gainerako subs-tantzien aurka ere. Horren arrazoia izan zenpuritanoek bidaidea aurkitu zutela: mediku etafarmazialari elkarteak, XIX. mende amaieratikbelar-saltzaile eta petrikiloen kontrako gerranzebiltzanak murgilduta, drogen kontrola esku-ratzeko.

Talde bien arteko aliantza 1903an gauzatuzen. Orduan esandakoak dira honakoak: “Far-mazia batean saldu ez den drogaren bat bestebati ematen dionak, haren arima suntsitzendu”; “morfina deabrukeria da, baina bedeinka-pen bilaka daiteke terapeuta diplomatuek bana-tzen badute”.

156. zka. 2011ko uztaila

4

“---------------------------

XX. mendeko lehen hamarkadetan, opio,morfina eta heroinaren ohiko hartzailegehienak helduaroan edo zahartzaroansartutako herritarrak ziren, beren egune-roko egitekoak betetzeko inolako arazo-rik ez zeukatenak

XIX. mendeko Txinako opio erretoki bat.

Page 5: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

DROGA HARTZAILEAK,

“GANORAZKO” HERRITARRAK

1905ean, opioa eta morfina AEBetako farmako-rik salduenetakoak zirenean, talde hauetako zen-bait buruk esan zuten substantzia horien salmen-ta askeak kriminal bihurtuko zituela mutikoak, etaprostituta neskatoak. Baina profezia hark eraba-teko debekua iritsi arte itxaron behar izan zuenbete ahal izateko. Bien bitartean, eta hala izangozen oraindik hainbat hamarkadatan, droga bihorien eta heroinaren ohiko hartzaile gehienakhelduaroan eta zahartzaroan sartutako herritarrakziren, beren lanbideak eta bestelako eginkizunsozialak inolako arazorik gabe betetzen zituzte-nak, Escohotadok azpimarratzen duenez.

Europan, berriz, egoera antzekoa zen, bainaare gutxiago hitz egiten zen gaiaz. Drogak kon-

tsumitzea edo ez kontsumitzea antzerkira joa-tea edo ez joatearen, edota arrain asko ala gutxijatearen parekoa zen; norberaren hautu bat,besterik gabe. Hala eta guzti, noizean behinhedabideek kezka agertzen zuten. Juan CarlosUsó valentziar historiagile eta soziologoak lanmardula du egina drogen historia aztertzen,beti ere Espainiako Estatua hartuta eremu;

Drogen debekua / Erreportajea

5

“---------------------------

AEBetan, puritanismoaren eta medikueta farmazialari elkarteen arteko alian-tzaren presioak lortu zuen drogen erabi-lera murrizteko lehen legea ezartzea,1914an

SAN

TI

RU

IZ

Page 6: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

honela mintzatu zaigu garai hartaz: “XIX.mende amaieratik hasita, espainiar egunkarieknoizean behin zerbait esaten zuten Parisekomorfina kontsumo neurrigabeaz, edo Irlanda-ko herritar baztertuenen artean eterrak zeukanarrakastaz. Ez zuten inoiz Espainiako adibide-rik aipatzen. Bitxia da, bestalde, kezkarik han-dienetakoa eterraren gehiegizko kontsumoakeragiten zuela, alegia, gaur egungo droga ludi-

koen zerrendetan agertzen ez den substan-tziak”.

Edonola ere, farmazietan askatasun osozeros zitezkeen substantziez ari gara, Usók gogo-rarazi duenez. “Droga haien efektuak eta aplika-zio terapeutikoak ondo ezagunak ziren; kezkaeta harridura eragiten zituena pertsona batzuekhelburu ez-terapeutikoekin hartzea zen”.

156. zka. 2011ko uztaila

6

JUNKIAK,

DEBEKUAREN SEME-ALABAK

Substantzia psikoaktiboen alderdi txar guztienikur nagusi heroina bilakarazi zutenez gero, ezda harritzekoa junkiaren figura erabili izanadrogara “hurbiltzeak” dituen arriskuen eredu.Escohotadok 50eko hamarkadan kokatzen dujunkien agerpena, AEBetan nola ez. Debe-kuak sortutako pertsonajea da, ordura arteezezaguna. “Lehen, opioaren eratorriak har-tzera ohituta zeudenak beren eguneroko egin-kizunak hobeto betetzeko energia iturri modu-ra hartzen zuten droga. Kontsumitzaile motaberri honek guztiz aurkakoa bilatzen zuen:hartzaile tradizionalek baino askoz drogakopuru txikiagoak hartu arren, ez zuen helbu-rutzat bere ardurak hobeto betetzea, bereburua arduragabe izendatzea baino”. Junkiaezaugarri bik definitzen dute, Escohotadoreniritziz: xiringaren erritualarekiko atxikimenduaeta biktima rola jokatzea. “Bestalde, ez daukazentzu handirik pentsatzeak hartzen dutendena delako horren %5 bakarrik heroina izan-da, benetako heroinomanoak direnik”. Horrenarabera, junkiak bere drama antzeztu nahi du,bizitzak ezarritako beteharretatik ihesi, etaxiringaren askoz behar handiagoa dauka xirin-ga barruan dagoenarena baino. Droga hartzenhasi aurretik, eta ez drogaren erruz, arazoakzituen pertsona da. Beste era batera esanda:heroina kontsumitzeak ez zaramatza ezinbes-tean junkia izatera, hori izan arren uste zabal-duena.

ISM

AE

LV

ILLA

ME

Z

Page 7: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

DEBEKUZALE GUZTIAK

EZ ZIREN ESKUINDARRAK

Drogen aurkako erreakzioa estatubatuar purita-nismoak abiarazi zuen arren, Usók ez du ustehaien tesi debekuzaleak azkenean mundu osoangailendu izana pentsamolde kontserbadorearengaraipena izan zenik, “agian guztiz kontrakoare-na baizik”. Adibide modura, Espainiako Esta-tuan drogaren kontrako kanpaina egin zutenlehen egunkari biak ekarri ditu gogora: “Bartze-lonako egunkari bik gobernuari eskatu ziotenzerbait egin zezan kokainaren erabilera ludikoa-ren zabalpena geldiarazteko; 1915ean egin zuenbatak, 1917an besteak, artean kokaina farmazie-tan saltzen zenean. Bada, biak ziren ezkerrekoargitalpenak, batez ere Germinal, bere burua erre-publikazale erradikaltzat definitzen zuena”. Usó-ren esanetan, zenbait egilek uste dute AEBekberen gurutzada mundu osora zabaltzea lortuzutela garai hartan politika modernotzat hartua

izan zelako, ez kontserbadoretzat. “Kontserba-dorea, une horretan, jendeari nahi zuena egiteauztea zen, eta estatuak esku hartzea berriz, aurre-rakoia”. Esku hartze hura, hasiera batean, ez zenerabateko debekua izan, kontsumoa mugatzeabaizik.

NAZIOARTEKO LEHENENGO

HITZARMENAK

AEBetan, puritano-mediku-farmazialari hiruko-teak bere nahiak lege bihurtzea lortu zuen azke-nean: 1914an onartu zen Harrison Legea. Aurre-rantzean, debekatuta egongo zen opioa,morfina, heroina eta kokaina errezetarik gabekontsumitzea. Garai bertsuan, munduko besteherrialde batzuetan estatubatuar tesiak zabaltzenhasi ziren. Hau da, “dieta farmakologikoa”,Escohotadoren berbak erabilita, estatuak arautubeharreko zerbait zela. Hagako Hitzarmenetan

Drogen debekua / Erreportajea

7

TO

NY

GA

RC

ÍA

Page 8: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

156. zka. 2011ko uztaila

8

(1912, 1913 eta 1914), zortzi herrialdek HarrisonLegearen antzeko zerbait adostu zuten, baina ezhain gogorra. Besteak beste, aipatutako drogen–heroina izan ezik– kopuru txikiak zeuzkatenkonposatuen salmenta librea baimendu zuten.Hitzarmenetako garailetzat AEBak jo bazitez-keen ere, estatubatuar ordezkaritzak ez zituenatseginez hartu hain neurri epelak. Pozago jarri-ko ziren 1919an, Versaillesko Tratatuaren letratxikian Hagako Hitzarmenak gehitu eta ia mun-duko herrialde guztiek onartzea lortu zutenean.

AEBek gehiago nahi zuten, hala ere, eta bestenazioarteko batzar bat deitu zuten 1925ean,Genevan, baina amaitu baino lehenago alde eginzuten, haserre. Orduko akordioek ez zutenberrikuntza handirik ekarri hamarkada bat lehe-nagokoekiko. Batetik, heroina eta kalamua gehi-tu zitzaizkion kontrolatu beharreko substantzienzerrendari. Bestetik, sinatzaileek konpromisoahartu zuten kontrolatutako drogak debekatutazeuden herrialdeetara ez esportatzeko (une har-tan AEBak ziren egoera horretan zegoen mun-duko estatu bakarra), eta trafiko ez-zilegiarenaurkako legeak sortzea edo ez deliberatzeko.Zigor bakartzat, substantzia konfiskatzea aurrei-kusten zen.

Neurri bigun horiek isekatzat hartu zituztenestatubatuarrek, baina Escohotadoren araberabat zetozen gainerako herrialdeetako egoerare-kin: “Espainiako kasuak –bai Hagan bai Gene-van sinatzaileetako izan zen– hala erakusten du:1920 eta 1930 artean, bertako farmazietanopioa, morfina eta kokaina errezetarekin edoerrezeta gabe ematen zirenean, sei pertsonabaino ez ziren hil droga horien gaindosiagatik;horietatik bost, beren buruaz beste eginda”.Nolanahi ere, Genevako Hitzarmenaren onarpe-nak purutasun txikiko drogen merkatu beltz batsorrarazi zuen, nola hamar urte lehenago AEBe-tan.

Sei urte geroago, eta berriz Genevan, Esco-hotadok “espiritu debekuzalearen lehen garai-

pen” modura definitzen duena gertatu zen:1925ean sortutako Hitzarmenaren BatzordeIraunkorrari toxikomaniaren kontra borrokatze-ko boterea eman zitzaion. “Hala ezarri zirenoinarriak nazioarteko erakundeen sare konple-xua eratzeko, zeinak denbora igaro ahala milakafuntzionario izango baitzituen”. 1936an, azke-nik, zigor-neurriak ezarri ziren, hori ere Gene-van eta H.S. Anslinsgerren gidaritzapean. Hiruurte lehenago bertan behera utzitako LegeLehorra betearazteko zeregina zuen agenteetakobat zen Anslinger, drogen debekuaren historiangarrantzi handiko pertsonaia. Genevako hiruga-rren hitzarmenean estatu guztiek polizia zerbi-tzu espezializatuak sortzea lortu zuen. Gainera,lortu zuen sinatzaile guztiek bai droga trafikoabai jabetza espetxeaz zigortzeko konpromisoahartzea.

AEBek, bitartean, barne legedia gogortzenjarraitu zuten hurrengo urteetan. 1956an Narco-tics Control Act delakoa promulgatu zen, heroi-na saldu edo edukitzeagatiko zigorra bizikigogortu zuen legea. Urte hartan, estatubatuarkartzeletan apenas ziren 1.000 lagun presoheroina ukaiteagatik; erdia beltzak, mexikarraketa Puerto Ricokoak ziren. Betidaniko kontsu-mitzaileak –zuria, 40 urtetik gorakoa, jendarteanposizio errespetagarri baten jabe–, errepresioa-ren eraginez, beste droga (legezko) batzuetanaurkitu zuen ordezkoa. Asko lagundu zion horriXX. mendeko 30eko hamarkadatik aurrera aur-kitu edo sintetizatu zen substantzia berrienoldeak. Substantzia haietako askok ibilbide luzeaegiten zuten farmazietan, libreki erostekomoduan, debekatutakoak bezain arriskutsuak –edo are gehiago– zirela agerikoa izan arte.Orduan, kontrolatu beharrekoen zerrendara era-maten zituzten.

Narcotics Control Act indarrean jarri etalau urtera, heroina jabetzagatik espetxeratuta-koen kopurua 10.000raino iritsia zen, etakalean beste 50.000 zebiltzala kalkulatzenzuten erakundeek.

Page 9: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

Drogen debekua / Erreportajea

9

DEBEKUA JUSTIFIKATU

ZIENTZIARI BIZKARRA EMANDA

Artean, ondo definitu gabe zeuden droga adikzio-sortzaileak. Osasunaren Mundu Erakundeakbazuen halako substantziez arduratzen zen AdituBatzorde bat, zeinak, 1953an, aldarrikatu egin bai-tzuen mota horretako drogak zirela ohitura, tole-rantzia eta mendekotasun fisikoaren batura eragi-ten zutenak. “Ez zegoen, ordea –dio AntonioEscohotadok–, definizio horretan kalamua etakokaina sartzerik, ez eta alkohola, barbiturikoaketa beste asko kanpoan uzterik ere”. Farmakolo-goen eta beste askoren protestak bultzatuta, adi-tuek definizioa “gaurkotu” zuten 1957an, zeraesanez: debekatutako drogek adikzioa sortzendute; debekatuta ez daudenek, ohitura besterik ez.

Bereizketa horrek ez zeukan inolako zerikusi-rik farmakologia serioarekin, eta protestak ezziren isildu, kontrakoa baizik. “Debekagarria defi-nitzen saiatzeaz nazkatuta, ordurako debekatuta-ko substantzien zerrenda bat zeukala esku artean[Escohotado 1963. urteaz ari da dagoeneko],

Aditu Batzordeko idazkariak adierazi zuen ‘ezi-nezkoa zela korrelaziorik ezartzea biologiarendatuen eta neurri administratiboen artean”.Azkenerako, adituek proposatu zuten “adikzio”eta “ohitura” terminoak baztertu eta haien ordez“mendekotasuna” erabiltzea.

INFORMAZIO EZAREN LAINOAN

GALDUTA

“Biologiaren datuekin” zerikusia ez duten lege-diek ezaugarritu dute azken bost hamarkadetakodroga-politika. Erabateko debekuaren aroa hori-xe dela esan dezakegu. Edo izaten ari dela. Horibai, hasierako urteetan, arazoaren tamaina txikiazen. Escohotadok aipatzen duen kalkuluarenarabera, 1960an,“200.000 hiritar zibilizatuk har-tzen zituzten opioa, heroina, kokaina eta kala-mua AEBetan eta Europan; txikikeria bat, ehun-ka milioi biztanlerekin konparatuta”. Urtebetegeroago sinatu zen, New Yorken, Drogei Buruz-ko Hitzarmen Bateratua, gaur egungo nazioarte-ko legediaren oinarri nagusia.

XX. mendean zehar, laborategiek barra-barra ekoitzi dituzte droga legalak, neurri handi batean debekatutakoenalternatiba bihurtu direnak.

Page 10: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

156. zka. 2011ko uztaila

10

Debekuak debeku, laborategiek etengabeekoizten zituzten alternatiba legalak, eta mun-duko farmaziak mota askotako drogaz betetazeuden. Bertan erositako produktu bat hartze-ko ohitura zutenen kopurua debekurik gabekogaraikoaren zortzi edo hamar halako zen, bainahorietako askok ez zuen uste ere egiten farma-ko psikoaktibo batenganako mendekotasunazuenik. Egoera horrek berdin jarraitzen dugaur egun: adibide bakarra aipatzearren, ben-tzodiazepinak eta bestelako lasaigarriak tonakasaltzen dira errezeta sinple baten eta oso dirugutxiren truke. Substantzia horietako askokopioaren eratorriek baino askoz kalte handia-goa egiten diote osasunari denbora luzean har-tuz gero, eta haien abstinentzia-sindromeak,herritar xeheari sinesgaitza egingo zaion arren,askoz arriskutsuagoak dira heroinarenak baino.Berdin esan daiteke alkoholarenaz, bide batezesateko. Horien hartzaileek, hori bai, ez dara-mate bizkar gainean “drogazale” estigmarenzama.

Merkatu beltzean zebiltzan mafiak, bestal-de, loratu egin ziren debekuarekin, eta horriesker, gorago aipatutako 200.000 haiek askozgehiago ziren 70eko hamarkadaren amaiera iri-tsi zenerako. 1972an, AEBetako fiskal nagusiakalarma piztu zuen: “1961ean 50.000 inguruheroinomano geneuzkan. Gaur egun 560.000direla uste dugu”. Europan antzeko jauzia egonzen, baina hamarkada bat geroago.

HEROINA

GAINDOSIAREN MITOA

Heroinomano haiek ez zuten gehiegi fidatze-rik hartzen zuten drogaren kalitateaz. 70ekoeta 80ko hamarkadetako ikur bihurtu zirenustez heroina gaindosiz hildakoak. Escohota-dok gogorarazten duenez, ez da oso zentzuz-koa pentsatzea asko jota %10eko purutasunaduen heroina zainetan sartzeagatik hil dena,heroina gaindosiz hil denik, baina ofizialkihala sartu ziren estatistiketan xiringa besoeta-tik zintzilik zutela aurkitutako milaka hilotz.Beste gezur farmakologiko bat. Opioaren edo-zein eratorrik, gaindosiz hilko bazaitu, hainbatordu beharko ditu horretarako, ez minutubatzuk. Dena den, era horretan hildakoekaspaldi utzi zioten alarma soziala eragiteari,haien kopurua ikaragarri jaitsi delako azkenhamarkada bietan. Escohotadorentzat, drogakontuetan herritarrak beren kasa, estatuarentutoretzarik gabe, ederki moldatzen dakitelademostratzen duen beste argudio bat da aipa-tutako adibidea.

INTERES EKONOMIKOAK,

LEGEDIA ALDATZEKO OZTOPO NAGUSIA

Zenbait droga legez kanpo uzteak ekarri dituenondorio latzak ondo ezagunak dira. Ikusi dugu,gainera, substantzia batzuk denda arruntera,beste batzuk farmaziara eta gainerakoak girokriminaletara bideratu dituen sailkapena ez delafarmakologiarekin koherentea. Zergatik man-tentzen da, orduan, hain argiro porrot egiteazgain arazo berriak sortu dituen nazioartekolegedia?

Itxuraz funtsik gabekoa eman dezakeenarren, inertzia hutsa izan daiteke arrazoietakobat, Juan Carlos Usóren ustez behinik behin.Orain dela mende bat lehen debekuzaleekdefendatutako arrazoi moralek ere hor segitzendute hein batean. Drogen ondorioei buruzko

“Antonio Escohotado

“Biologiaren datuekin zerikusia ez dutenlegediek ezaugarritu dute azken bost ha-markadetako droga-politika”

Page 11: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

ez-jakintasunak ere laguntzen dio horri; zailada 80ko hamarkadaz ondo gogoratzen dennorbaiti sinestaraztea heroina ez dela berezsubstantzia maltzurra, eta modu egokian erabildaitekeela eta erabiltzen dutela milaka herritaranonimok. Datu zehatzak ematea ez da erraza,drogaren erabilera arazoekin lotuta dagoeneanbakarrik bihurtzen delako ikusgarri. Balio bezaadibide honek: 70eko hamarkadan AEBetanegindako inkesta baten emaitzak txunditutautzi zituen bertako agintariak. Bi milioi estatu-batuarrek esan zuten heroina hartu zutelaaurreko astean; kopuru hori poliziak egindakokalkulurik okerrena baino lau aldiz handiagoazen. Horrek hankaz gora uzten zuen bertsioofiziala, alegia, inor ez zela gai bere burua kon-trolatzeko heroina bezalako droga bat hartuzgero. Izan ere, 1972an kontsumitzai leen%0,18k besterik ez zuen eskatu bere adikzioazsendatzea.

Dena den, beldurrik gabe esan daitekedebeku politikek irautearen arrazoi nagusiahaiei esker loratu diren negozioak direla. KoldoCallado EHUko Farmakologia Saileko irakas-learen berbetan, “debekua sustengatzen duteninteres guztiak ez dira ekonomikoak izango,baina haiek existituko ez balira askoz errazagoalitzateke hau guztiau normalizatzea”. Callado-rentzat oso zaila da ulertzea tabakoa legezkoaizatea eta kalamua ez, “munduko gobernuenatzean dauden botere faktikoek negozioa bana-tzen dutela pentsatu gabe”. Horri gehitu eginbehar zaizkio arriskuen prebentzioan, adiktoenerreabilitazioan, substantzien kontrolean edobesterik gabe jazarpenean diharduten ehunkaerakunde eta taldeak. Antolakuntza handiegia,egun batetik bestera desmuntatzeko.

Europako herrialde askotan Calladok aipa-tutako normalizazio horretaranzko urratsakeman dira de facto. Zailagoa ematen du herrial-deren bat nazioarteko hitzarmenetatik atera-tzeak, horrek, besteak beste, AEBen presiohandiak eragingo lizkiokeelako. Frogatu egin

da, ordea, akordioak urratu gabe estatubatua-rrenak baino politika zentzudunagoak jar dai-tezkeela martxan. Hala, arrisku gutxitzea daEuropako herrialde askotan nagusitu den filo-sofia. Horrek ez du eragozten espetxeetakomaizterren erdia baino dezente gehiago drogatrafikatzaile txikiak izatea –handiak, ia bat ereez–, baina kontsumitzaileari arnasa apur batematen dio. Zenbait estatutan, izan ere, kontsu-moa eta jabetza zigorgabetu dira, eta horrek ezdu ekarri zenbaitzuk iragarritako egoera katas-trofikoa. Zentzu horretan Europako herrialdeliberalena den Holandan, berbarako, kalamuhartzaileen portzentajea txikiagoa da bere ingu-ruko herrialde guztietan baino. Debekua izanda debekatutakoaren kontsumoan gorakadaeragin duena, kontsumo problematikoan bede-ren.

“Drogaren erabilera gaixotasun eta delitugisa agerraraztea XX. mendeko negozio han-diena bihurtu zen”, dio Escohotadok. “Nego-zio horrek, irauteko, drogak beren ondoriozehatzengatik ez bereiztea behar du, berenkategoria legalagatik baizik”. Sailkapen arbitra-rioaren atzean, merkatu biren –zuriaren eta bel-tzaren– logika ikusten du espainiar egileak.“Merkatu zurian dauden produktuetatik, osogutxik edukiko lukete arrakasta klandestinita-tean. Baina droga desiragarrienak merkatu bel-tzean edukita, mozkin izugarriak lortzen dituztebaimendutako suzedaneoen zein debekatutakojatorrizkoen saltzaileek”. Gero eta ahots gehia-gok eskatzen du egungo droga politikak errotikaldatzea, baina ez dute lan erraza: indar handie-giei egin behar diete aurre. �

Drogen debekua / Erreportajea

11

“Antonio Escohotado

“Droga desiragarrienak merkatu bel-tzean edukita, mozkin izugarriak lortzendituzte baimendutako suzedaneoen zeindebekatutako jatorrizkoen saltzaileek”

Page 12: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

156. zka. 2011ko uztaila

12

“Ez dago drogak legeztatzeari buruzkoeztabaida egiteko asmorik ez girorik”

Gaurko egoeraz duzun iritzia ezagutzen hasi nahinuke, modu orokorrean...

Lehenik eta behin zera argitu nahi dut: drogabat ona edo txarra izatea ez du haren estatuslegalak ezartzen. Ez dugu gustuko alkoholare-kin eta tabakoarekin gertatzen ari dena, zenbaitbaldintzatan batez ere, gazteak daudenean tar-tean. Orain, toki itxietan erretzea ez dugu onar-tzen. Batzuek diote alkohola ez dela droga,horixe delako beraiek hartzen dutena. Jarrerahori nahikoa ergela da. Droga da nerbio-siste-

ma zentralari eragiten dion printzipio aktiboadaukan zerbait. Multzo horretan sartzen diraalkohola, tabakoa, kafea, sendagaiak... eta legezkanpoko drogak, zeintzuetatik batzuk legezko-ak diren osasungintzaren esparruan erabiltzendirenean. Kontzeptu horiek nabarmendu nahinituzke. Eta bestalde, legearen barruko drogakere araudi baten menpe daude: ezin da 18 urtebete arte erre eta edan, ezin daitezke substan-tzia jakin batzuk hartu mediku batek errezetatu-ta ez bada... Izan ere, tabako, alkohol eta farma-koen merkatu beltza egon badago.

� Unai Brea

Iruinsemea, 1993tik dago gaur egundaukan karguan. Droga guztiak

legeztatzeari buruz muturreko jarrerarik ezdaukala aldarrikatzen du, ez alde bateko ezbestekoa. Zail ikusten du gai horretazbenetako eztabaida soziala abiatzea, bainaedozein kasutan, patxada handiz eginbeharko litzatekeela dio, asko baitirakontuan hartu beharreko faktoreak.

Fermin Castiella Nafarroako Droga-mendekotasun Foru Planaren zuzendari teknikoa

DIA

RIO

DE

NO

TIC

IAS-

EK

UT

ZIA

Page 13: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

Fermin Castiella / Elkarrizketa

13

Gaur egungo sailkapen horrek (legezkoak, legezkanpokoak...) mesede edo kalte egiten du?

Kalte egiten duen droga norberak hartzenduena da. Argi dago eskuragarritasunak, preziobaxuak eta gizartearen tolerantziak erabileraareagotzen dutela. Baina nik ez dut esango era-bilera hori ona ala txarra den; droga bat har-tzen duena eragin positibo baten bila dabil. Etagero, kalteak daude. On edo txar, norberak era-baki behar duen pertzepzioa da, nik ez dut era-bakiko inoren ordez.

Baina estatuak dagoeneko erabaki du gure ordezzer den kaltegarria eta zer ez.

Nik ez daukat hain argi estatuak hala egitenduen. Nire aldetik, epaitu behar banu drogekegiten diguten kalterik handiena zein den, alko-holak eragindakoa dela esango nuke, gainera-koek baino askoz handiagoa.

Baina –barka tematzea– estatuak deliberatu dualkohola ez dela hain txarra, legezkoa dela ebatzibaitu.

Kontua ez da on/txar bereizketa egitea.Estatuari tabakoak eragiten dion osasungintzakogastua tabako salmentarekin lortzen duenaren bihalako da. Erabaki hori hartu duena leloa dela

“Alkoholak, droga legezkoetan legezkoenak, sortzen du kalte gehien”.

SILV

IAA

RC

AS

Page 14: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

156. zka. 2011ko uztaila

14

esan liteke. Baina nik ez dakit estatuak benetanerabakitzen duen ala ez; beste garai batzuetanhartu ziren erabakien zama daramagu bizkar gai-nean. Tierno Galvanek, Madrilgo alkatea zenak,kalamuaren apologia egin zuen droga hori bereunean modernitate elementua zen heinean,aurreko erregimenarekiko hausturaren ikurrazelako. Ez zuen hitz egin kalamuak osasunerakoizan ditzakeen ondorioez. Gaur ez genioke esa-nahi hori emango substantzia horri, baina ordu-ko ondorioen zama daramagu. Oso gai konple-xuak dira eta ezin dugu erredukzionismozjokatu.

Lehengo galderara itzuliko naiz, nolanahi: inda-rrean dagoen substantzien sailkapenak mesedeaedo kaltea dakar?

Uste dut biak dakartzala. Droga legezkoetanlegezkoenak sortzen du kalte gehien. Zer egindezakegu? Mahasti guztiak suntsituko bagenitu,lortuko genuke alkoholismoa desagertzea?Orain, tabakoaren lege berria dela-eta, askokdiote: hain kaltegarria bada, legez kanpo utz

dezatela. Baina ezin dituzu legetik at utzi bostedo sei milioi espainiar, erokeria litzateke. Aldiz,honezkero legez kontrakoak direnekin zer egin,legeztatu ala ez? Uste dut legeztatzeari buruzkoeztabaida egin behar dela, baina elementu guz-tiak kontuan izanda, eta patxadaz.

Ez dago halako eztabaidarik, ordea...

Egia da, ez da ematen ari. Batzuk oso sutsukiagertzen dira legeztatzearen alde –“heldua nai-zenez gero, utzidazi nahi dudana egiten”–, etabeste batzuk, berriz, sutsuki aurka daude, “horitxarra delako zure osasunerako, eta nik babestuegin behar zaitut”. Bagaude “ez bata eta ez bes-tea” esaten dugunok, arazoa aztertu eta abantai-la eta desabantaila guztiak gogoan hartuta zeregin behar den erabakitzearen alde gaudenok.

Eta zergatik ez da eztabaidatzen?

Nire ustez, interes moral batzuk daudelako,eta jendeari ez zaiolako interesatzen analisia

“Orain, tabakoaren lege berria dela-eta, askok diote: hain kaltegarria bada, legez kanpo utz dezatela. Baina ezindituzu legetik at utzi bost edo sei milioi espainiar, erokeria litzateke”.

WW

W.H

EA

LTH

YLI

FES.C

OM

Page 15: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

Fermin Castiella / Elkarrizketa

15

egitea. Bestalde, batzuen eta besteen jarrerakoso elkarren aurkakoak dira; ez dago eztabaidahotz eta lasaia egiteko ez asmorik ez girorik,nire iritziz.

Zergatik da hain zaila indarrean dagoen drogariburuzko legediaren defentsa irmoa publikokiegingo duen inor aurkitzea?

Bada, Gobernuko ordezkariak egin beharkoluke, bere lanbideagatik hala dagokio eta. Nikegin dizudan lehen argipena izan da ez ditudalagustuko ez egoera bat eta ez bestea, osasunpublikoaz den bezainbatean. Dagokidan ere-muan kokatzen dut nire burua, eta ulertzen dutjendeak harremana daukala drogekin, gureartean egon direlako eta badaudelako, eta gai-nera egotea nahi dugulako, beraz ez gara tema-tuko desagertu daitezen. Baina batzuoi ez zaigugustatzen gertatzen ari dena. Alkoholak eragin-dako egoera ikaragarriak ditugu, eta orain ikus-ten ari gara oso jende gazteak kalamua hartzenhastearekin harremana duten patologiak.

Droga ordena publikoko arazoa da oraindik?

Ez, dagoeneko ez gaude 80ko hamarkadan,egunero lapurretak eta gaindosiz hildakoakzeuden garai hartan. Orain, droga kontsumoa,baita legez kanpokoena ere, beste testuingurubatean gertatzen da: jendeak bere lana edo bes-telako beharrak betetzen ditu astelehenetikostiralera.

Haatik, datuek diote espetxean daudenen osoportzentaje handia drogarekin zerikusia dauka-ten delituengatik daudela preso.

Bai, dirua erraz lortzeko modu bat delako,eta hala norberaren kontsumoa ordaindu daite-ke. Legez kanpoko drogen kontsumoak jarraituegingo du, eta poliziaren jardunak merkatu bel-

tza desagerraraztea lortuko ez badu ere –ezbaitu sekula lortu–, logikoa da eginkizun horre-tan luzaroan dabiltzanak azkenerako atxilotuakizatea.

Kalamua da azken urteetan ikerketa gehien era-gin duen droga, haren kalteak azpimarratzekohain zuzen. Aldi berean, askok diote kalamuabera izan daitekeela laborategirik onena, bestedroga ilegalak arautzeko probasaioa egiteko. Ezda kontraesana?

Bereizi egin behar dira erabilera terapeuti-koa eta ludikoa. Ez dute elkarrekin zerikusirik.Pertsona batzuk, 40 edo 50 urte dauzkatela,gaizki sentitzen dira, eta konturatzen diramarihuana errez gero hobera egiten dutela,ondo egiten dutela lo... eta beren bizimoduantxertatzen dute substantzia. Jokabide horrekgizartearen onespena dauka, seguru. Eta hori,medikuak esan gabe ere. Halako batean aku-puntura deskubritzearen parekoa litzateke.Gizarteak, oro har, ez du hori deitoratuko.Jolas-erabilera besterik da. Tolerantzia handiaegon da droga horrekiko eta orain ondorioaknozitzen ari gara: zenbait patologia psikiatrikogora egiten ari da, eta hori eragin duten fakto-reen artean, bakarra ez bada ere, kalamu kon-tsumoa dago. Erabilera ludikorako kalamuadespenalizatu aurretik, arreta handiz aztertubeharko lirateke kontu hauek.

Zer irudituko litzaizuke merkatu legal baina kon-trolatu batean heroina, kokaina eta halako subs-tantziak sartzea?

Onurez eta kalteez eztabaidatu beharkolitzateke aurrena. Niretzat, heroina oso drogaarriskutsua da, baita kokaina ere. Oso kontrol-peko zerbait izan beharko litzateke. Baina ezdiot uko egiten horretaz hausnartzeari eta ezta-baidatzeari. �

Page 16: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

156. zka. 2011ko uztaila

16

Historia unibertsala hainbat ikuspuntu-tatik azter daiteke, nork egiten duen.Sistema bat izan liteke aztertzea, antzi-narotik gaur egun arte, drogei –izan psi-koaktiboak ala ez– eman diegunerabilpena. Kontsumo motari eta subs-tantzia jakin bakoitzari erreparatuta,ibilbidea egin dezakegu historiaurretikgaur arte, gure historiaren zati izandiren kulturetan (antzinako Egipto, Erro-matar Inperioa, Grezia, Islamismoa...)drogek izandako lekua aztertuz.

Zoritxarrez, ibilbide bera egin daiteke dro-gen kontsumo eta erabilerak eduki duen trata-mendu juridiko-penalari begiratuta. Substan-tzion erabilera ez du beti modu berean onartuunean uneko jendarteak. Esan gabe doa, onar-pen horretan eragina izan duela kultura bakoi-tzean nagusi izan den moral motak.

Egipto, Erroma edo Grezia bezalako kultu-ra aurreratuetan, substantzia psikoaktiboak era-biltzea ohikoa zen, jendarteko goi-mailen pribi-

lejioa bazen ere. Aldiz, demokrazia eskasa etasistema politiko ahul eta baldarrak izan direnbeste aro batzuetan, drogen erabilera kontrol-pean izan da, eta herri xeheak ukan zezakeenezein plazer zantzu, zigortua.

Bitxia da pentsatzea gaur libre gaudela sasoiantidemokratiko horietan jatorria duen edozeinnahasmendu moralez; izan ere, gaur egun exis-titzen da inoiz baino debeku gehien. Surrealistada behatzea nola ustezko segurtasun orokorrakzilegi bihurtzen duen banakoaren etengabekoazpiratzea, eta nola, horren ondorioz, jendar-tearen gehiengoari gogaikarri suertatzen zaionedozein jarduera behin eta berriz debekatzenden.

Joan den ekainaren 21ean 40 urte bete zirenNixonek besteen ordez pentsatzea erabaki etaDrogei Gerra deklaratu ziela. Une hartan hasizen gaur egun planetaren bazter guztietansufritzen dugun nazioarteko drama. Milioikaheriotza, antolatutako krimenaren hazkundeikaragarria, gainezka dauden espetxeak etaherrialde gehienek sustengatu ezin duten osa-sun-gastua eragin ditu drama horrek.

Debekuaren politika,estatu-krimena

Pedro Quesada

Abokatua, nazioarteko ENCOD elkartekoBatzorde Eragileko kidea.

PED

RO

QU

ESA

DA

KU

TZ

IA

Page 17: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

Nixonek Latinoamerika inbaditzea erabakizuenean, narkotrafikoa desager raraztekoasmoz, seguruenik ez zen jabetzen nazioarteaneragingo zuen oinazeaz; bestela esanda, egitenari zen hanka-sartzeaz.

Bost urte irauteko programatutako gerrakgaur arte dirau, milioika biktima sortu ditu,hala nola drogaren eskaintzaren eta eskaerarenetengabeko igoera, merkatu beltzarekin lotuta-ko kriminalitatearen hazkundea, eta denok ongiezagutzen ditugun gainerako ondorioak.

Lotsagarria da ikustea, denbora honetanlortu diren emaitzak lortuta ere, oraindikbadaudela drogen aurkako gerraren aldekopolitikari eta legegileak. Gaiaz aparte bizi den,eta beraz benetako informaziorik ez duen jen-dartearen zatian, zabalduta daude halako iri-tziak. Alabaina, datu objektibo guztiak eskue-tan dauzkatenen ahotik zenbait diskurtsoentzutea nekez zuritu daiteke.

Hanka eta bururik gabeko gerra horreksortu dituen interesak handiegiak dira; askata-sunez iritzia ematea galarazten dute. Ezbairikgabe, mafia handiek kontrolatzen dituzte poli-tika egiteaz arduratzen direnen erabakiak, etamafia horien artean kokatzen dut oraingo ego-

era mantentzeko interes handiena daukana: far-mazeutikoa.

Gerra bidegabe honen ondorioak nekezdesaktibatu daitezkeen txostenetan jasotadaude, eta txosten horiek munduko txoko guz-tietan egin eta egiten dira. Ondorioen arteandaude, besteak beste, AEBetako Gobernuak2,5 bilioi dolar gastatu izana, eta 40 milioi per-tsona baino gehiago atxilotu izana, narkotrafi-koarekin eta substantzien jabetzarekin zeriku-sia duten delituak leporatuta.

Azken 40 urte hauek, honenbestez, drogarenkontrako borroka esaten zaion horren porrotaekarri dute. Orain gutxi arte, sektore jakinek alda-rrikatzen zuten publikoki porrot hori, bainahonezkero Nazio Batuen Erakundea bezalako era-kundeek ere baieztatu dute. Gauza bera egin du,ahapeka eta erdizka besterik ez bada ere, Bruselak.

Droga politikak berraztertu daitezen jendar-teak behin eta berriro egiten duen eskariakmugiarazi egin du nazioarteko zenbait erakun-de. Hala, erabiltzaileen etengabeko zigorreanoinarritzen diren eta narkotrafikatzaile handieneta farmazia-multinazionalen interes ilunakukitzen ez dituzten politika errepresibo horienemaitzak aztertu dituzte erakundeok. Emaitzaberbera da gaiari buruz egindako txosten guzti-guztietan; objektibotasun zorrotzaz egindakotxostenak, bidenabar. Emaitzok, baina, ezindeserosoagoak dira, onartzeko zailak.

Egoera hain da txarra, ia ezinezko bihurtubaita ilegaltasunaren mugan dauden jarrerakdefendatzen jarraitzea eta beste alde baterabegiratzea, politika negargarriak ezartzen direnbitartean.

Jakina, politika horiek ez dira toki guztietanmodu berean aplikatzen. Aldeak daude demo-kratiko esaten zaien herrialdeen eta hain demo-kratikoak ez direnen artean. Haatik, politikahauek, itxuraz zibilizatuagoak izan arren, orain-

Pedro Quesada / Iritzia

17

“---------------------------

“Azken 40 urte hauek drogaren kon-trako borroka esaten zaion horren po-rrota ekarri dute. Orain gutxi arte,sektore jakinek aldarrikatzen zutenpublikoki porrot hori, baina honezkeroNBE bezalako erakundeek ere baiez-tatzen dute. Gauza bera egin du, aha-peka eta erdizka besterik ez bada ere,Bruselak”

Page 18: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

156. zka. 2011ko uztaila

18

dik jazartzen eta torturatzen dituzte askatasu-nez drogaren erabilera arduratsua egitea eraba-ki duten pertsonak. Politika horien ohikoondorioa izaten da erabiltzailea merkatu beltze-ra jotzera kondenatzea, bere borondatearenaurka delinkuentzian eroriz, eta hasiera bateannahi zituen substantzien ordez beste batzukeskuratuz. Horrek ondorio suntsigarriak dauz-ka erabiltzaileen osasunean, delinkuentziarengurpilean murgiltzea gaitz txikia balitz. Esanda-koa ageri-agerikoa da drogaren eremuan dabil-tzan langile guztientzat.

Azken urteotan nazioartean sona izan dutentxostenen artean Reuter Trautmann izenekoadago; Europako Batzordeak eskatu zuen2008an. Emaitzak baieztatu egiten zuen, zalan-tzarako betarik utzi gabe, azken hamar urteota-ko droga politiken erabateko porrota, eta argi-ro aipatzen zituen, horren adibide modura,Europar Batasunak bere estatuen bitartezabian jarritako estrategiak.

Txostenak berebiziko garrantzia dauka Bru-selaren –eta are NBEen– etorkizuneko estrate-gietan aldaketaren bat eragite aldera, bainaNazio Batuen Drogari Buruzko Gailurra eginbaino astebete lehenago argitaratu zen, etahorregatik ez zen astirik izan organismo horre-tan eztabaidatzeko. Hala ere, eta askok ustezutenaren kontra, NBEk agiri bat plazaratuzuen, non esaten baitzuen txostenaren ondo-rioak ontzat ematen zituela eta gaur egungopolitiken porrota aitortzen baitzuen.

Horrek ez zion aterik ireki, jakina, drogarenbalizko legeztatzeari, edo haren merkatuarenarautzeari, baina behintzat, denbora luzezdebekuaren aurkako taldeek mahai gaineanjarri duten begien bistako errealitatea onartuzuten Nazio Batuek.

Bruselak, berriz, Europako Batzordearenbitartez, txostenaren balioa zalantzan jarribaino ez du egin, argudio gisa emanez ez dago-

ESP

AIN

IAK

OG

UA

RD

IAZ

IBIL

A

Page 19: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak

Pedro Quesada / Iritzia

19

ela praxian oinarrituta. Hala, lehenbiziko txos-tena baieztatuko duen bigarren bat eskatu du,baina kasu honetan praktika gehituz teoriari,ikerketa egitean. Historia bera nahikoa ez balitzbezala porrota erabat frogatzeko.

Interes ilunek sortutako gurpil-zoro erge-lean jarraitzen dugu. Politika hauek aldatzekoaukera daukaten bakarrak estatu burujabeakdira, eta argudio hori aitzakia, Europar Batasu-nak inolako gomendiorik egiteari uko egin dio.Aldiz, estatuek europar erabaki baten sosten-gua behar dute lehen urratsak egin ahal izateko.

Nazioarteko Zigor Arloko Gortearen Erro-mako Estatutuaren arabera, estatu-krimenarenbarruan daude hiltzea; deuseztatzea; deporta-tzea; espetxeratzea; torturatzea; bortxatzea;prostituitzera behartzea; antzutzea; arrazoipolitiko, erlijioso, ideologiko, arrazazko, etnikoeta abarrengatik jazartzea... eta sufrimenduhandia eragiten duten edo osasun fisiko edomentalari erasotzen dioten bestelako ekintzak,betiere ekintza horiek herritarren sektore batenaurkako eraso sistematiko eta orokor batenbarruan egiten badira, eta erasotzailea horrenjakitun bada.

Ia estatu burujabe guztiek eta zenbait nazio-arteko erakundek babestuta indarrean daudendroga politiken ondorioez hausnartzen badu-

gu, badirudi emaitzak bat egiten duela Nazioar-teko Zigor Arloko Gorteak ematen duen esta-tu-krimenaren definizioarekin.

Drogen aurkako gerra honen hastapenetik,begien bistakoa izan da ustelkeriaren, krimena-ren, bazterkeriaren, pobreziaren eta beste arazosozial batzuen gorakada. Estatubatuarren poli-tika zentzugabeak lehen bost urteetan porrotegin zuela agerikoa bazen ere, ordura arte lor-tutakoa aztertu beharrean estrategia gogortzeaizan zen hautatutako bidea. Helburua absurduazen: gizateriaren eboluzio historikoan betida-nik egon den ohitura desagerraraztea. Huts his-toriko horrek oraindik dauka, sortu diren inte-resen erruz, gutxiengo baten diskurtsoarenbabesa. Zoritxarrez, gutxiengo horren eskudago politikak diseinatzearen ardura.

Ez du ematen irtenbidea epe motzean eto-rriko denik. EBko estatuen mekanismo politi-ko eta legislatibo zentzugabeak ez du aukerarikematen berehalako aldaketa erradikal baterako.Droga politiken aldaketa sakona abiatzeko pro-zesuak egoera sozial jasanezin baten beharradauka, ia-ia.

Bitartean, antolatutako krimenak eta motaguztietako mafiek linbo juridiko honetaz goza-tzen jarraitzen dute. Kalkulaezinezko dirukopuruak poltsikoratzen dituzte erabiltzaileenbizkarretik, eta erabiltzaile horiek dira, gainera,gupidarik gabeko jazarpena jasan behar dute-nak. Jazarpena, besterik gabe, substantzia bathartzea hautatu dutelako libreki; gehienetan,kontsumo hori era naturalean egiten da, eta tra-dizioaren bermea du. Mafiek, berriz, sortutakoegoera ikusita, atsedenik gabe dihardute kon-tsumo boluntario eta arduratsua aukeratu ezduten erabiltzaile berrien bila. Erabiltzailehoriek bultzatuak dira auskalo nondik eta noladatozen substantziak hartzera, eta kasurik one-netan baztertuta amaitzen dute, nola jendar-tean hala lantokian. Eta ez gutxitan, heriotza dabidaiaren azken geltokia. �

“---------------------------

“Ia estatu burujabe guztiek eta zenbaitnazioarteko erakundek babestuta in-darrean dauden droga politiken ondo-rioez hausnartzen badugu, badirudiemaitzak bat egiten duela NazioartekoZigor Arloko Gorteak ematen duen es-tatu-krimenaren definizioarekin”

Page 20: Larrun (156): Drogak, debekuaren gakoak