5
Laura Aguilar, Artea eta bitxia

Laura Aguilar eusk - Oarsoaldea aguilar eusk.pdf · Laura Aguilar eusk Author: aitziber.larrarte Keywords: DAD_T_Fukp0,BAI0EbiBD_g Created Date: 6/16/2020 9:14:47 AM

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Laura Aguilar eusk - Oarsoaldea aguilar eusk.pdf · Laura Aguilar eusk Author: aitziber.larrarte Keywords: DAD_T_Fukp0,BAI0EbiBD_g Created Date: 6/16/2020 9:14:47 AM

Laura Aguilar, Artea eta bitxiaE K I N T Z A I L E T Z A . O A R S O A L D E A

Laurak, Errenteriako HABIAN! Inkubagailuan kokatutako ekintzaileak,

pieza bakoitza sortzen du, xehetasun bakoitza zainduz eta

iraunkortasuna goratuz, guztiz artisaua den produktu batekin serie

mugatuak eginez, "Dena azkar eta korrika egin behar izatea"ren gure

aro honi aurre eginez, lasaitasunez alderdi guztiei erreparatu eta

eskuz egindako lanak dakarren alkimiaz gozatuz. Krisi-egoera honek

behar zuen bultzada eman dio eta bere burua berrasmatu eta bere

online denda abian jarri berri du.

www.larteyjoya.com

Page 2: Laura Aguilar eusk - Oarsoaldea aguilar eusk.pdf · Laura Aguilar eusk Author: aitziber.larrarte Keywords: DAD_T_Fukp0,BAI0EbiBD_g Created Date: 6/16/2020 9:14:47 AM

Laura Aguilar-Artea eta Bitxia, arte eta artisau proiektuen multzoa da, eta ondo

bereizitako hiru diziplinatan biltzen dira: pintura, egile-bitxigintza eta argazkigintza

analogikoa.

Horiek lotzen dituen haria, batez ere, obrek duten diskurtso artistikoa da, gehienbat

memoriari, jendea bizi den lekuari eta ibilbideari buruz hitz egiten baitute. Gainera, pieza

bakoitza eskuz egina dago, xehetasun bakoitza zainduz eta iraunkortasuna goratuz, guztiz

artisaua eta kalitatezkoa den produktu batekin serie oso mugatuak eginez,

informatizazioaren eta "dena azkar eta korrika egin behar izatearen"  gure aro honi aurre

eginez, lasaitasunez alderdi guztiei erreparatu eta eskuz egindako lanak dakarren

alkimiaz gozatuz.

1.  Zein da zure enpresa?

Page 3: Laura Aguilar eusk - Oarsoaldea aguilar eusk.pdf · Laura Aguilar eusk Author: aitziber.larrarte Keywords: DAD_T_Fukp0,BAI0EbiBD_g Created Date: 6/16/2020 9:14:47 AM

Oso txikitatik, eragin artistiko handia izan dut

nire familia eremuan; aita arkitekto eta ama

dekoratzaile izanik, artearekin izan dudan

harremana arnastea bezain naturala izan da.

Hamasei urterekin, mundu hau sakonago

ezagutzen hasi nintzen, batxilergo artistikoa

Sevillako arte eskolan eginez. Arte Ederretako

bigarren mailean metalaz maitemindu nintzen,

lanerako elementu gisa. Orduan, neure diskurtso

artistikoa bolumenaren eta espazioaren bidez

deskubritzen hasi nintzen, eta azkenean

erabaki nuen Kordobara joatea, Orfebriaren eta

zilargintzaren teknika tradizionalak aztertzera.

J. Oteizaren eta E. Chillidaren lanek nigan

betidanik izan duten eraginak bultzatuta,

Donostiara joan nintzen bizitzera 2017ko irailean.

Hemen, hiriaren, industria-paisaiaren eta

naturaren garbitasun basatiaren arteko

erdibidean, oreka perfektua aurkitu dut

ekintzailetza-ibilbideari ekiteko.

"Laura Aguilar-Artea eta Bitxia"

proiektu paregabe bihurtzen dituen

ezaugarri nagusia, lehen galderan aipatu

dugun bezala, diziplina-amalgama eta

artelanen arteko lotura da, diskurtso

artistikoaren eta piezen estilo zakarraren

bidez, itxuraz ia amaitu gabea.

Horrek guztiak identitate-zigilu bat

eratzen du, eta horrek, berez, antzeko

ezaugarriak dituzten beste enpresa

batzuekiko desberdintasuna adierazten du.

3.   Zerk bereizten zaitu

zurearen antzeko

enpresetatik?

2. Nola sortu zen ideia?

Page 4: Laura Aguilar eusk - Oarsoaldea aguilar eusk.pdf · Laura Aguilar eusk Author: aitziber.larrarte Keywords: DAD_T_Fukp0,BAI0EbiBD_g Created Date: 6/16/2020 9:14:47 AM

Heiddegerrek zioen bezala, "Artea, berez, egia

praktikan jartzea da". Bitxiek, artelanek bezala,

istorio bat kontatzen dute, nire egia.

Baina istorioak ez dira soilik kontatzen

dituenarenak, entzuten dituenarenak ere badira.

Piezak ez dira osatzen erosten duenak egin arte.

Azken batean, pieza guztiak nire buruaren isla

dira, nola pentsatzen dudan, nire kezka eta

gogoetak... Ikusleak horien bidez komunikatu eta

ezagutu nazake. Nire enpresak gizarteari

eskaintzen diona nire zintzotasuna da, ni

ezagutarazteko eta bakarrik ez gaudela

deskubritzeko.

Hasiera batean, pertsona askori bezalaxe,

bizi dugun egoera hau handiegia zela

iruditzen zitzaidan (bat-batean tailerrik

gabe geratzea, lan egiteko materialik

gabe...) baina, esan beharra dut krisi

honek nire proiektua webgunera

hedatzeko behar nuen bultzada eman

didala. Aste honetan bertan nire online

denda abian jarri dut. Aspaldian egin

nahi nuen baina ez nintzen animatzen.

Egoera honetan beharrezkoa dela ikusi dut

eta neure burua berrasmatzeko aukera

bikaina izan da.

4.   Zure ustez, zer eskaintzen dio zure enpresak

gizarteari?

Nahiz eta orain hemen oso gustura

nagoen eta nire proiektuak hazten ikusten

ditudan, nire burua Sevillan denda txiki

bat irekitzen irudikatu dut beti, nire

bitxigintzako eta arteko bildumekin,

baina espazio txiki batekin beste

sortzaile batzuen erakusketetarako eta

kultura-jardueretarako (poesia-

errezitaldiak, performancea, etab.). Artea

eta artistak konektatuta eta herritarren

zerbitzura egongo den gune bat sortuz.

6. Nola aldatu zaitu alarma-

egoerak?

5. Non eta nola ikusten duzu

zure burua 5 urte barru?

Page 5: Laura Aguilar eusk - Oarsoaldea aguilar eusk.pdf · Laura Aguilar eusk Author: aitziber.larrarte Keywords: DAD_T_Fukp0,BAI0EbiBD_g Created Date: 6/16/2020 9:14:47 AM

Horrez gain, denbora gehiago izan dudanez, oso gustuko ditudan eta inoiz egiteko

astirik ez dudan beste jarduera mota batzuk egiteko aukera izan dut, besteak beste,

papiroflexia edo trikotea. Aldi berean, eskuekin egitearen plazeraz gehiago hausnartu

dut, gure arbasoen lanbide ia galduetara itzuliz eta etorkizuneko proiektuetarako

inspiratuz.

7. Zer laguntza jaso dituzu?

Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, Errenteriako HABIAN! Ekintzailetzako

lankidetza-inkubagailuan kokatzeko aukera izan dut. Bertan, nire jarduera bereko

beste pertsona batzuekin partekatutako lan-tailer bat dut, nire proiekturako

prestakuntza eta aholkularitza jasotzen dut. Gainera, nire esperientziak parteka

ditzaket eta beste diziplina batzuekin lankidetzan aritu, hala nola arkitektura edo

marketin digitalarekin.

8.  Non aurkitu zaitzakegu?

Gaur egun, Errenteriako "Habian!" espazioan.

Nahi duzuen guztietan gonbidatuta zaudete, bai

tailerrera, han ikusi ahal izango gaituzue lanean,

bai han bertan prestatu dugun show-room gunera,

bertan baitaude jada amaituta dauden eta

zuzenean saltzeko prest dauden piezak.

Baita, jakina, instagram bidez, "@larteyjoya"

kontuan edo nire webgunean ere:

www.larteyjoya.com

Laura Aguilar

Arte y Joyaa

Han espero zaituztet!!