Upload
eh-bildu-elortzibar
View
245
Download
5
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Â
Citation preview
2011n hasi eta 2015ean bukatuko denlegegintzaldiaren balantzea egitea helburu duenElortzibarko EHBilduk idatzitako buletina duzuesku artean. Elortzibar berri baten alde lanegiten duen koalizioa da EHBildu. Aldaketarenalde. Gutxi batzuen interesen defentsa,aginduak, iluntasuna edo goitik beherako politikabaztertuko duen aldaketa. Zerbitzu publikoak,gardentasuna, berdintasuna edo herritarronhitza oinarri izanen dituen aldaketa. Balantzebuletin honetan, 4 urte hauetan gertatutakoguztia aztertzea ezinezkoa litzateke. Horregatik,gai zenbait aukeratu dugu, gure ustezherritarrentzat interesgarriak, adierazgarriakedota kezkagarriak izan daitezkeen gaiak.
Agurra
ELORTZIBAR BERRIAREN ALDE
2. orrialdea Kaleanuso, etxean otso
3. orrialdeaKiroldegia etaNoaingo Udalekokirol instalazioak
4. orrialdea Europarhauteskundeak,aldaketa ate joka
5. orrialdea Alkatejaunaren soldata
6. orrialdea Gizartezerbituetako dirua
Sumario
Alkate jaunaren hitzak ziren, Noaingo jaietako egitarauan
irakurriak. Hitz hauei auzokide eta lagun on bat izatearen bere
desioa ere gaineratzen zuen.
34. udal-ordenantza, jokaera egokiak eta eremu publikoen
babesaren ingurukoak kalean kartelak jartzea galarazten du,
horretarako ezarritako panelak salbuetsita. Ez-ohiko kasuetan,
kartelak, pankartak eta banderak jartzeko baimena eman liteke.
Ordenantza honek ez du funtzionatzen, dauden panelak ez dira
nahikoak. Egunero kartelak, iragarkiak eta propagandak ikusten
ditugu, eremu publikoetan, udal-bandoak, patronatuak, gizarte
zerbitzua… barne.
Iragan jaietan, goian idatzitako agur
eskuzabal horren ondoren, alkateak isun
bat jarri zion auzokide bati, elkarretaratze
legal bat iragartzeko kartel batzuk
jartzeagatik.
Jaietan edozer gauza iragartzeko beharra
handitzen da: menuak, jarduerak,
berdintasun kanpainak… Baita zezen-
jarduera baten kartel erraldoiak ere, kale-
argietan, industrialdeetan zein
errotondetan ikusi ahal izan genituenak.
Alkate jaunari eman beharreko baimenak
emanak zituen galdetu genion eta ezetz aitortu zigun.
Udaltzaingoak ere ez zuen ezer egin, nahiz eta errotondetan
kartelak jartzea orain arte inork egina ez zuen zerbait izan.
Ez dugu jende guztiak isunak jasotzea nahi, ezta edozein jarduera
iragartzea galarazita egotea ere.
Herritar guztiek tratu berdina jasotzea exijitu nahi dugu,
bazterkeriarik gabe. Kartel guztien artean soilik horiek izan ziren
salatuak.
GEHIENGO OSOAEDO ERREALITATEA
DISTXURATZEA
Lourdes
Del
Rio
Bilduko
zinegotzia
Udaletxe batean gehiengo osoak edukitzeak ez
luke zertan beste alderdiekiko larderiaz jokatzea
adierazi. Joan den ekainaren 17ko ez-ohiko udal
batzarrean PSN eta Bilduko ordezkariek (I-E eta
NaBaiko faltan) alkateari eta mahaia osatzen
duten beste kideei planto egin zioten eta aretorik
atera ziren, udalbatza hasi baino lehen, beraien
aldarrikapena zein azalpenak egin ondotik.
Aurretik behin baino gehiagotan gertatu bezala,
hedabide batek udalbatzaren edukia eta puntu
batzuen onarpena iragartzen
zuen, bilkura baino lehen.
Aurreko alditan ere gure
protesta adierazita genuen.
Oraingoan, bi egunkarik
jorratu beharreko zenbait
gai, onarpena barne, iragarri
zituzten, datu zehatzak eta
helburu zehatz batzuetarako
bideratu behar ziren diru
kopuru batzuk emanez.
Helburu hauek egun hartan
bertan, eguerdiko 12etatik aurrera eztabaidatu
behar ziren.
Alkateak ez zuen barkamenik eskatu eta, hori
gutxi balitz, berak emandako informazioa
kazetariek noiz argitaratzen duten ez dagoela bere
esku gaineratu zuen (gehiengo osoa izanda, zer
axola?)
Ba bai, axola du, eta asko. Mahaia osatzen dugun
beste alderdiok errespetatuak izatea merezi
dugulako, ordezkari politiko, pertsona eta Noain-
Elortzibar izena duen proiektu komun baten
lankideak garen heinean.
“…erabat sinetsirik bainago denok berdinak garela…baldintza oro edozein izanik ere…”
"Mahaiaosatzen dugunbeste alderdiokerrespetua
merezi dugu.. .Noain-
Elortzibarizena duenproiektu
komun batenlankideakgaren
heinean."
KALEAN USO, ETXEANOTSO
"Ez dugu jendeguztiak isunakjasotzea nahi,ezta edozeinjarduerairagartzeagalaraztea.Herritar
guztiek tratuberdina
jasotzea exijitunahi dugu,
bazterkeriarikgabe."
KIROLDEGIA ETA NOAINGO UDALEKO KIROL-INSTALAZIOAK, UDALEKOAK OTE?
GESPORT S.L. enpresa izan zen,
Lehiaketa Publikoaren bidez, Noaingo
Kirol-instalazioetako Enpresa Maizterra
eta Kudeatzailea, eta, horretarako,
Baldintza Juridiko, Ekonomiko eta
Administratiboen Agiria sinatu zuen.
Izan ere, Agiri honek kiroldegiko
kudeaketa osoaren errentamendua
esleitzeko lehiaketa zuzenduko du,
igerileku estalia eta udakoa barne
daudelarik. Halaber, Udaleko Kirol-
Patronatuaren menpeko udal
instalazioetako begiraleak eta ikastetxe,
futbol-zelai eta Bidezarra pilotalekuko
udal-instalazio deportiboak zaindu eta
garbitzeko ardura kudeatuko du.
Bestalde, bi alditan (2013 eta 2014
urteetan) errentamendu-kontratua ez
luzatzeko eskatu du.
Bietan, UPN-k batetik, Baldintzen
Agiria urratu ezezik bete ere ez zuen
bete, eta bestetik, GESPORT SM
enpresak jarritako baldintza larri eta
murriztaileak onartu zituen. Hona
hemen baldintza horiek:
.-Harpidedun guztiak behartu zituen
muskulazio-gela edo gimnasioa diruz
laguntzera, nola eta ezarria zeuden
kuotak garestituz, arrazoi mediku edo
pertsonalak zirela eta harpidedun askok
horiek erabiltzeko asmorik ez bazuten
ere.
.-Igerileku estalien itxiera orokortu
zuen uztail eta abuztuan.
.-Instalazioetako ordutegia aldatu zuen.
.-Kiroldegiko pistaren okupazio-
araubidea aldatu zuten.
.-Kirodegiaren mantenimenduen
baldintzak aldatu zituen.
.-Harpidedunak leial bihurtzeko
inbertsioak optimizatu zituen.
.-Publizitate estatikoaren diru-sarrerak
maizterrak bilduko zituela onartu zuen.
UPNk ez daki nola konpondu egoera hau
eta kalte egiten digu, azken finean,ez
baita ezer gertatzen. Zergatik ez du
UPN-k sinaturiko “Baldintzen Agiria”
betetzen eta zergatik bultzatzen ditu
GESPORT SM enpresaren interes
ekonomikoak?
Noaingo kirol-instalazioak erabiltzen
dituzten herritarrek ezezik instalazio
horiek erabiltzen ez dituztenek ere
ordaintzen dute diru gehiago UPN eta
GESPORT SM enpresak onura politiko
eta ekonomikoak lor ditzaten, herritar
hauek diru publikoaz laguntzera
behartuta baitaude.
Legealdi honetan, Bildu Ellortzibarrek
Noain eta Elortzibarko kirol-instalazioen
zuzeneko kudeaketa defendatu eta
eskatu du beti, helburu hori duen udal-
enpresa publikoa sortuz. Zuzeneko
kudeaketa honek UPNren erabateko
gaitzespena du, beti ere gehiengo osoaz
baliatuz.
UPNk herritarren eta interes orrokorren
aurka jokatzen du eta eta ez ditugu
jarduera mota horiek ahaztu behar,
aldez aurretik pentsatu eta gehiengo
osoz ezarritako jarduera hauek baitira
UPN Udalean egon den azken urteetako
jarduerak. 2015. Urtea erronka berezia
da guztiontzat gure Udala kanpotik eta
barrutik berritu, eta jarduera irekiagoak
bultzatu eta sustatu ahalko ditugulako.
UPN alkatetzan baldin badago, ez dago
guztiok merezi dugun errespetua.
Gainera, irabazi asmorik gabeko
zuzeneko kudeaketaren bidez udal-
kiroldegi eta udaleko kirol-instalazioak
edukitzea lor daiteke.
"Sinatutako “BaldintzenPliegoa” errespetatu gabe,
UPNk onura politikoaklortzen ditu eta hau
irtenbide bakarra ezezikguztion egitasmorako oso
onuragarria ere izanen delasinestarazi nahi digute,GESPORT SM-k onuraekonomiko handiagoak
lortzen dituen bitartean."
UPN-ko Noaingo zinegotziak gaur egun kirol instalazioetan dugun kudeaketa pribatu eta osoaren erantzuleak dira GESPORT
enpresa adjudikaziodunaren aldetik, bai Noaingo Udal Kiroldegi bai Noaingo udal igerilekuei dagokinez.
EUROPAR HAUTESKUNDEAK: ALDAKETA ATE JOKA
Europar hauteskundeen azterketari Nafarroan ñabardura asko
gehitu behar bazaizkio ere (UPN eta Geroa Bairen faltak
edozein ondorio desitxuratzen du), ideia ukaezina dugu begi
bistan: hasi berria den urte honetan aldaketa ate joka dugu
eta ezkerretik dator, zalantza izpirik gabe.
Lehenengo aldiz, erregimenaren alderdiek (PP eta PSOE kasu
honetan) aldaketaren aldeko indarrek lortutako emaitzen
erdia lortu zuten. EHBildu izan zen aldaketaren aldeko indar
horien aitzindaria, lehenbizikoz eskuinari aurrez aurre
begiratuz.
Hilabete batzuk pasatu ondoren, eta erregimenaren
gainbehera zein UPNk boterean ematen dituen bere azken
hilabeteak kudeatzeko gaitasun eza ikusita (Barcinaren ihesa
barne), nafarrek UPNrengan zuten konfiantza agortu dela
pentsatu dezakegu, PSN aldaketaren aldeko edozein
pertsonarentzat erakargarria ez dela ere ikusten dugun
bitartean.
Hauteskundeek Elortzibarren utzitako emaitzak aztertuta,
ondorioak antzekoak dira, ondoko irudian ikus daitekeen
bezala. EHBildu bigarren indarra izan ginen. Baina emaitzak
orokorrean aztertuz gero, ibarreko ezkerreko botoaren
gorakada nabaria ikus dezakegu. Ezkerreko lehenengo hiru
indarren botoak batuta (EHBildu, Podemos eta Izquierda-
Ezkerra) PP eta PSOE 200 botoetan gaindituko genituzkeela
argi geratzen da.
Nafarroan aldaketaren garaia da, baita Elortzibarren ere. Aski
esateko unea da. Beste motatako politika egitea posible dela
esateko unea eta, instituzio hurbilenak diren udaletxeetatik
hasita, politika denon artean egin beharreko zerbait dela
esateko unea.
Joan den urteko europar hauteskundeek emaitza itxaropentsuak utzi zituzten Nafarroan etaElortzibarren, herritarren aldaketa gogoa erakutsiz.
GURE ESKUDAGO
Ekainak 8. Sentsibilitate politiko
desberdinetako pertsonak Noaindik
abiatu ziren El Toro ostatuaren
ingururantz. Helburu bakarra
zuten: erabakitzeko eskubidea
(eskubide demokratiko eta
unibertsala, nazioarteko legediak
bilduta, baina Madrilek eta Parisek
ukatuta) aldarrikatzea, 3 ideietan
oinarrituta: Herri bat gara;
Erabakitzeko eskubidea dugu;
Herritarron garaia da.
LEGEGINTZALDIAREN
BALANTZEA
Une oro, gure ideien alde, gugan beren konfidantza
jarri zuten pertsonen alde eta Noaingo eta
Elortzibarko biztanle guztien alde lan egiteko gure
prestutasun irmoa argi izan dugu.
Gehiengo osoarekin agintzen duen alderdi batekin
mahaia konpartitzea ez da erraza. Baina gure indar
guztiak jarri ditugu denok garrantzitsuak garela
erakutsi eta konbentzitzeko lanean; batasunak eta
aniztasunak taldeak aberasten dituztela argi uzteko
lanean; politika ona norberaren emaitzetan
oinarritzen dela, eta ez besteen akatsetan,
erakusteko lanetan.
Proposamenak egin ditugu, kiroldegiaren beste
kudeaketa desberdin bat, besteak beste, guk ditugun
arazo berdinak konpondu dituzten beste udalerri
batzuk adibide jarrita. Baina konplexuek eta
harrotasunak ez dituzte besteen arrazoiak onartzen.
Era berean, hainbat mozio aurkeztu ditugu, beti giza
eskubideetan, justizian, adierazpen askatasunean,
berdintasunean, errespetuan, ustelkeriaren
oinarrizko beharren murrizketen errefusatzean
oinarrituta eta benetako demokrazia baten aldeko
apustua egin dugu beti.
Udal gobernuaren akatsak ez ditugu lau haizetara
zabaldu, ezta gehiengo osoak errazten duen larderia
edota kudeaketako hanka-sartzeak ere, gure politika
beti eraikitzailea izan dela, badela eta izanen dela.
Gure karguak eskatzen dizkigun konpromisoak bete
ditugu, beste alderdiak errespetatuz.
Krisialdi garaian gaude eta egoera honek gure
ikuspegia aldarazi digu, zentzu askotan, pertsona
kaltetuen eta ahulenen inguruan batez ere. Garai
berriei aurre egin behar diegu, asko dago egiteko.
EHBildun etorkizunari begira jarrita gaude, gogotsu
eta lan egiteko eta helmuga berriak lortzeko
itxaropentsu. Haize berri eta politika berriengan
jarrita dugu gure esperantza. Batzuk dioten moduan
poligrafo bakarra den denborak arrazoia emanen
digulakoan gaude.
Pertsona asko lan duina eta bizirik iraun ahal izateko soldata
izateko irrikan daude. Pertsona asko beren soldatak justifikaziorik
gabeko murizketek ez jaisteko eta urtero pixka bat igotzeko irrikan
daude, baina ezagutu beharreko bestelako egoera eta errealitateak
daude.
Oscar Arizcuren jaunak Noain-Elortzibarko alkate-kargua utzi zuen
aldi baterako 2013ko irailean eta Sebastián Marco jauna arduraldi
partzialeko alkate-karguaz jabetu zen behin-behinean. Honi
5981,97 euroko soldata esleitu zitzaion, aurrekontuko partidan
onartu zen diru-kopuru finkoa, 2013ko irailaren 09tik 2013ko
abenduaren 31ra iraungo zuena.
Sebastián Marco jaunak, Noain-Elortzibarko Udaleko jarduneko
alkate gisa, denbora partzialeko arduraldiari zegokion 5.981,97
euroko ordainsaria jaso behar zuen 2013ko irailaren 09tik 2013ko
abenduaren 31ra. Aitzitik 2013ko azaroaren 6an egin zen Osoko
Ohiko Bilkuran UPNk Alkate berriari denbora osoko arduraldia
ematea onartu zuen duen gehiengoaz baliatuz. Horren ondorioz,
2013ko azaroaren 7tik aurrera alkatearen urteko lansaria 41.000
eurokoa izango zela onartu zuten.
Matematika-eragiketa sinplea eginen dugu jakiteko zenbatekoa den
Alkate Jaunaren lansaria. Hona hemen: hasieran, denbora
partzialeko arduraldia zuen lau hilabetez, eta denbora gutxitan
urteko denbora osoko arduraldia izatera pasatu zen. Denbora
partzialeko 5.981,97 euroak bider 2 eginez gero, denbora osoko
arduraldiari dagokion lansaria ateratzen da, hau da, 11.963,94 €.
Kopuru hau lauhileko bati dagokio eta 3 lauhilekoz biderkatzen
badugu 35.891,82 € diru-kopura dugu; hortaz, kopuru honetatik
41.000 eurora 5.108,18 euro daude.
Matematikek ez dute gezurrik esaten. Bestalde, honako hau ere
kalkula dezakegu: zer alde dagoen 2013ko azaroaren 7aren
aurretiko eta osteko Alkatearen lansarien artean: azaroaren 7aren
aurretik 35.891 euroko lansaria zuen urtean 14 ordainsaritan
banatuta, hots, 2563,70 € hilean; aldiz, azaroaren 7az geroztik,
41.000 € urtean 14 ordainsaritan banatuta, 2928,57 € hilean, hau
da, 364,87 € gehiago hilean. Azkenean 9273,88 € gehiago ordaindu
behar izan ditugu aipaturiko epean.
Sebastián Marco Jaunak 2.928,57 € jasoko ditu hilean Noaingo-
Elortzibarko Udaleko Alkate gisa; horrez gain, bi aparteko
ordainsari jasoko ditu, osotara 41.000 € urtean, alegia. Argi dago:
Noaingo UPNren Alkatetza urtero 5.108.18€ gehiago kostatzen
zaigu legealdiaren hasieran baino.
Krisialdian gaude? Krisia, norentzat? Nork bere ondorioak atera
ditzan.
Legegintzaldi honetan Bildu bigarren indarpolitikoa izan da.
ALKATE JAUNAREN SOLDATA
Nola kalkulatu zuen soldata Noain-ElortzibarkoUdaleko Alkate jaunak?
Gizarte zerbituetako dirua xahutzen aridira?
Interesgarria. Noain aldeko Gizarte Zerbitzuen
Mankomunitatea (Elortzibar, Ibargoiti, Beriain, Biurrun, Elo,
Tebas, Untzue eta Galarko Zendea) udalerri hauek herri
txikiago batzuek osatzen dituzte (Kontzejuak).
Hezkuntza, prebentzioa, formazioa eta arretako programak
emateko zerbitzuak zabalak eta ongi egituratuak dira.
Mankomunitatearen batzarra udalerri guztietako ordezkariez
osatuta dago, ordezkarien kopuruak biztanleriaren arabera
zehaztuta daudelarik. Ordezkari hauek presidentea aukeratu
behar izaten dute legegintzaldiaren hasieran.
Ordezkaritza zabalena Noain-Elortzibarko udalarena da,
biztanleri kopuru altuena duelako. Presidentearen izendatzea
alkatearena da. Azken legegintzaldi honetan oposizioko
alderdi guztiei betoa jarri zitzaigun, PPri (oposizioak?) izan
ezik, agintean daudenetik edukitzen
duten presidentzia lortzeko arriskurik
ez izateko.
Presidentzia eskuratuta eta
legegintzaldiaren bigarren urtean
oposizioari atea ireki zitzaigun.
Beraien agindupean, lan egiteko
aukera genuen.
Udalerri bakoitzeko ordezkariez gain,
mahaiaren burua presidenteak (UPNko
zinegotzia), idazkariak (Galarkoa),
kontu-hartzaileak (Noain-Elortzibarkoa) eta Gizarte
Zerbitzuko koordinatzaileak osatzen dute. 2012tik kontratu
berri bat sortu zen lan zama eta beharrei erantzuteko.
Batzarren maiztasuna legegintzaldi osorako bertan erabaki
beharrekoa da eta inork ez du bertaratzeagatik ordainsaririk
jasotzen, idazkariak eta kontu-hartzaileak izan ezik (2700
€/Urte), nahiz eta beren lan jardunaren barnean egon eta
dagokien soldata kobratzen aritu. Bi hauetaz gain,
presidenteak ere kobratzen du, presidentea izateagatik, nahiz
eta urtez urte Gizarte-Funtsaren partidak larriki handitzen
ikusten dituen Gizarte Zerbitzuak izan.
2012. urtea--------------- 24.000€
2013. urtea--------------- 31.668€
2014. urtea--------------- 40.000€
Eta inolako konplexurik gabe,
presidenteak 2014ko aurrekontuetan
bere ordainsaria handitzea erabaki
zuen 1332 €tik 2750 €ra, idazkaria
eta kontu-hartzailea baino gutxiago
ez izateko.
Badakigu dieten birusa familiakoa
bezalakoa dela UPNn eta okerrena da
batzuk oraindik ere txalotzen
dituztela.
Krisialdi garaian egonda eta gero eta pertsona gehiagok aurrera egiteko dirurik ez edukita ere, badagooraindik bere zilborrari begira baino ez dabilena.
"Urtez urte Gizarte-Funtsarenpartidak larriki handitzen ikusten
dituen Gizarte ZerbitzuenMankomunitatean soilik
idazkariak, kontu hartzaileak etapresidenteak (UPN) kobratzendute eta azken honek bere
ordainsaria handitzea erabakidu…"