12
Informazio buletina 5 zk. AZAROA 2017 UDAL ETIK LEKEITIOKO LEKEITIO ZEURE ERARA egiteko! Argazkia: KIÑUKA 656702508 facebook.com/LekeitiokoUdala @Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala www.lekeitio.eus Bostgarren kontenedorea San Andres auzoko urbanizazio proiektua Etxebizitza sozialak alokairuan Lekeitioko bonoa Paleolitoa Lekeition Portua oinezkoentzako irabazi da (balorazioa) Herritarrentzako aparkalekuak (balorazioa) Arropaineko espaloi barria Argiteri publikoa Elizatea kale eta gasolindegiko urbanizazio obra U dal gobernutik 2018ko au- rrekontuak lantzen gabiltza, abenduaren bukaeran au- rrekontuok behin betiko onartze- ko asmoarekin. 2018ko aurrekon- tuak 8.294.678,00 eurokoak dira (2017koak 7.824.601,00 eurotakoak) Udal Gobernu honen apustua oina- rrizko eta kalitatezko zerbitzuak ber- matzen eta mantentzen jarraitzea da. Aurten ere, Udal gobernuak herri- tarren ekarpenak, iritziak, proposa- menak kontuan izan nahi ditu urteko plangintza egiterakoan, partehartzea eta gardentasuna bultzatuz, “Lekeitio zeure erara” eraikitzeko. Beraz, Lekeition erroldatuta bazau- de eta adin nagusikoa bazara, aben- duaren 11ra arte egin itzazu zure ekarpenak Udaleko edozein bulego- tan, web orrialdean www.lekeitio.eus partehartzeko udal e-mail helbidean ([email protected]) edota whatsapp bidez (656 702 508). Aurre- kontuak osotasunean www.lekeitio.eus web orrialdean. 2018.urteko AURREKONTUAK PARTE HARTU! [email protected] @

LEKEITIOKO UDALETIK Municipal...historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Ventala-perra (Ka-rrantza), Santima-miñe (Kor-tezubi) eta Arenazako (Galdames) kobeei, oraintsu

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: LEKEITIOKO UDALETIK Municipal...historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Ventala-perra (Ka-rrantza), Santima-miñe (Kor-tezubi) eta Arenazako (Galdames) kobeei, oraintsu

Informazio buletina 5 zk. AZAROA 2017UDALETIK

LEKEITIOKO

LEKEITIO ZEURE ERARA egiteko!

Arga

zkia

: KIÑ

UKA

656702508

facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus

•Bostgarren kontenedorea

•San Andres auzoko urbanizazio proiektua

•Etxebizitza sozialak alokairuan

•Lekeitioko bonoa

•Paleolitoa Lekeition

•Portua oinezkoentzako irabazi da (balorazioa)

•Herritarrentzako aparkalekuak (balorazioa)

•Arropaineko espaloi barria

•Argiteri publikoa

•Elizatea kale eta gasolindegiko urbanizazio obra

Udal gobernutik 2018ko au-rrekontuak lantzen gabiltza, abenduaren bukaeran au-

rrekontuok behin betiko onartze-ko asmoarekin. 2018ko aurrekon-tuak 8.294.678,00 eurokoak dira (2017koak 7.824.601,00 eurotakoak) Udal Gobernu honen apustua oina-rrizko eta kalitatezko zerbitzuak ber-matzen eta mantentzen jarraitzea da.

Aurten ere, Udal gobernuak herri-tarren ekarpenak, iritziak, proposa-menak kontuan izan nahi ditu urteko

plangintza egiterakoan, partehartzea eta gardentasuna bultzatuz, “Lekeitio zeure erara” eraikitzeko.

Beraz, Lekeition erroldatuta bazau-de eta adin nagusikoa bazara, aben-duaren 11ra arte egin itzazu zure ekarpenak Udaleko edozein bulego-tan, web orrialdean www.lekeitio.eus partehartzeko udal e-mail helbidean ([email protected]) edota whatsapp bidez (656 702 508). Aurre-kontuak osotasunean www.lekeitio.eus web orrialdean.

2018.urteko AURREKONTUAK PARTE HARTU!

[email protected]@

Page 2: LEKEITIOKO UDALETIK Municipal...historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Ventala-perra (Ka-rrantza), Santima-miñe (Kor-tezubi) eta Arenazako (Galdames) kobeei, oraintsu

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

2

Para el año 2018 el Ayuntamiento cuenta con 8.294.678,00 euros, algunas partidas no se pueden modificar tales como per-sonal, gastos de funcionamiento, cuotas a otras entidades ( Mancomunidad, agencia desarrollo, escuela pública, UEMA, etc….) La propuesta de presupuestos 2018 está disponible en su totalidad en la secretaría del Ayuntamiento o en la página web del mismo

• Se propone una subida salarial del 1,5% al personal municipal.

• Seguiremos impulsando la accesibili-dad en nuestro municipio. Obras de mantenimiento en distintas calles. Campaña de poda y fumigación de árboles. Campaña de control de ga-viotas y gatos. Puesta en marcha de un sistema que garantice plazas de

aparcamiento a los/as lekittarras en época estival. Nuevo contrato de reco-gida de basura, nuevos contenedores incluidos.

• Avanzar en el Plan General de Ordena-ción Urbana.

• Apostamos por eventos deportivos con retorno económico a los diferentes sectores del municipio. Se organizarán la maratón de spinnig, Mendi martxa y Bizkaia Kopa Trail Lekeitio.

• Se apoyarán actividades culturales en Ikusgarri de la mano de Zinemaza-leak, aumentando la partida y recur-sos. Trabajar con los grupos culturales para elaborar una agenda cultural plural y diversa que tenga repercusión tanto económica como social en el municipio.

• Se propone mantener las aportaciones a los centros escolares del municipio.

• Aumentar las partidas para ayudas de

emergencia social. • Ayudas a la alfabetización en euskera.

Clases de refuerzo para jóvenes mi-grantes en edad escolar.

• Se mejorará la página web del Ayunta-miento para facilitar la transparencia y la participación.

• Elaboración del III Plan de Igualdad.

• Se aumentarán las ayudas económicas para alquiler de vivienda a jóvenes de entre 18 y 35 años. Asimismo se seguirá con el proceso de elaboración de una or-denanza sobre locales juveniles.

PRESUPUESTOS 2018¡PARTICIPA!

2018. urterako Lekeitioko Udalak 8.294.678,00 euro izango ditu. Uda-leko partida batzuk ukiezinak edota alda ezinak dira; pertsonala, herria-ren funtzionamendurako gastuak (kale eta udal eraikinen argiteria, ura, seguruak, garbitasuna, etab.) edota udalak dituen konpromisoak (Lea-Artibai Amankomunazgoko kuota, Garapen Agentziakoa, ikastetxeei ekarpenak, UEMAra ekarpena, musi-ka eskola, musika banda, etab.).

Aurrekontua bere osotasunean ikusi nahi izanez gero, Lekeitioko Udaleko idazkaritzan edo web orrial-dean duzu.

Udal gobernuaren 2018. urteko aurrekontu proposamena lerro na-gusietan hurrengo hau da:

• Pertsonalaren soldatan %1,5eko igoera planteatzen da.

• Herri lanen arloan helburutzat izan dugu herria irisgarriagoa egitea, arazoak sortzen dituzten guneei irtenbidea ematea eta ka-leen mantentze eta hobekuntza lanak burutzea. (zebra bideak, losak, argiteria, barandak, lora-tegiak, zuhaitzen inausketak eta fumigazioak, kalatxorien eta ka-

tuen kontrol kanpainak, lekitta-rrentzat uda sasoian aparkale-kuak ziurtatzeko sistema, etabar.

• Herri Antolamendu Plan Oroko-rrarekin aurrera jarraituko da.

• Herriaren garapenerako onura-garriak eta inpaktu ekonomikoa duten Kirol ekintzak bultzatzen jarraituko da. Udalak besteak beste, Mendi martxa, Spining maratoia eta Bizkaiko kopa trail Lekeitio antolatu edo lagunduko ditu.

• Aurten ere, Ikusgarri Zine Aretoan egiten den zine eta beste ekintza kulturalen programazioa manten-tzeko laguntza jasoko du Zinema-zale elkarteak. Laguntza hau gehi-tu egingo zaio, eta baita baliabide barriak erosiko dira Ikusgarri Are-torako. Urtero bezala Kaleka, Zine-bilera, San Pedro eta San Antolin jaiak bultzatu eta sustatu egingo dira. Azken hauek partida goraka-da bat izatea proposatzen da.

• Herriko Eskola Publikoari, ikas-tolari eta Iturriotz Institutoari egiten zaizkien diru ekarpenak

mantendu egingo dira. Datorren urteko Euskal Eskola Publikoaren jaia lagundu eta babestuko da, “ZAPrAn gAgOZ”!!!

• Kitto merkatari elkartearekin el-

karlana bultzatu eta sakonduko da.

• Turismoari begira material berria argitaratuko da.

• gizarte Larrialdietarako partidak gehitu egingo dira.

• Euskara alfabetatzeko diru la-

guntzak ematen jarraituko da. Ikasle etorkinentzat errefortzuko euskara eskolen kostua beregain hartzen jarraituko du Udalak.

• Web orrialdea eraldatu egingo da Udalaren gardentasuna erakutsiz eta partehartzea erraztuz.

• III. Berdintasun Plana landuko da.

• 18 eta 35 urte bitarteko herriko gazteei zuzendutako etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak erre-pikatu eta partida gehituko da. gazteek erabiltzen dituzten loka-len arautze prozesuari jarraipena emango zaio.

UDAL GOBERNUAREN PROPOSAMENA

Page 3: LEKEITIOKO UDALETIK Municipal...historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Ventala-perra (Ka-rrantza), Santima-miñe (Kor-tezubi) eta Arenazako (Galdames) kobeei, oraintsu

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

3

KONTZEPTUA % 2018Pertsonal gastuak 39,27% 3.257.490,00 €

Gastu arruntak (argiteri publikoa, erregaiak, kale garbitasuna, kirol instalakuntzen garbitasuna, kanpo zerbitzuak, eraikinen mantenua…

35,83% 2.971.683,00 €

Interesak 0,10% 8.140,00 €

Tranferentzia arruntak (Mankomunitatea, Garapen Agentzia, UEMA, Kirol eta Kultur taldeak, Eskola eta Ikastolari aportazioak).

9,58% 794.888,00 €

Inbertsio errealak 9,54% 791.360,00 €Kredituen amortizazioa 5,68% 471.117,00 €

GUZTIRA 100% 8.294.678,00 €

KONTZEPTUA % 2018

Zuzeneko zergak (IAE, IBI, ibilgailuak…) 18,90% 1.567.997,00 €

Zeharkako zergak (obrak) 1,39% 115.212,00 €

Tasak eta bestelako zergak(ura, zaborrak, estolderia…) 18,18% 1.507.700,00 €

Transferentzia arruntak(Aldundiaren aportazioa) 57,01% 4.729.184,00 €

Ondare sarrerak (alokairuak) 0,90% 75.000,00 €

Inbertsio errealen enajenazioa eta bestelako sarrerak (Garajeak…)

2,41% 200.000,00 €

Kapital transferentziak (diru laguntzak)

1,20 99.585,00 €

GUZTIRA 100% 8.294.678,00 €

INBERTSIOAK

Santa Katalina Pasealekua III. Fasea (Bide Berdea) 100.000,00 €

Kirol Instalakuntzak (skatepark, futbol zelaia ikerketa barne) 147.000,00 €

Eskola Publikoak konpoketak (segurtasun neurriak) 60.000,00 €

Arropaingo losa 66.585,00 €

Mendieta Ontziola 45.000,00 €

Abaroa Jauregia 50.000,00 €

Elizatea – gasolindegiaren urbanizazioa II. Fasea 100.000,00 €

Musika Eskola I. Fasea 50.000,00 €

Herriko argiteria aldatu II fasea 30.000,00 €

Ikusgarri Aretoa 25.000,00 €

HAPO 100.000,00 €Oharra: San Andres auzoa barriteko obrak hasiko dira. Zenbatekoa zehaztu gabe

gastuak 2018

sarrerak 2018

Page 4: LEKEITIOKO UDALETIK Municipal...historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Ventala-perra (Ka-rrantza), Santima-miñe (Kor-tezubi) eta Arenazako (Galdames) kobeei, oraintsu
Page 5: LEKEITIOKO UDALETIK Municipal...historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Ventala-perra (Ka-rrantza), Santima-miñe (Kor-tezubi) eta Arenazako (Galdames) kobeei, oraintsu

“Hitzetatik ekintzetara, Lekeitio zeure erara”

HONDAKIN ORGANIKOAKBATZEKO SISTEMA5. KONTENEDORA, MARTXAN JARRIKO DA LEKEITION ABENDUTIK AURRERA

Sistema berria azaltzeko eta ho-nek nola funtzionatuko duen jakinarazteko, herritarrek infor-

matzaileen bisita jasoko dute etxean eta horrela herritarrek ere zuzenean beraien zalantzak, galderak etab adie-razi ahalko diete informatzaileei.

Funtzionamendu berria azaltzeaz gain, hondakinak biltzeko erabi-li behar den 10 litroko ontzi txikia, poltsa konpostagarri sorta bat, edu-kiontzia zabaltzeko tarjeta magnetiko pertsonalizatua, hozkailuan jartzeko pegatina magnetikoa eta hondakinak nora bideratu behar diren zehazten dituzten eskuorriak ere banatuko di-tuzte.

Informatzaileek euren burua aur-keztuko dute eta identifikatuta egon-go dira, Lea-Artibaiko Amankomunaz-goko identifikazioa eramango baitute.

Informazio kanpaina, etxez etxeko bisitez gain, herrian data, kokapen eta ordu zehatz batzuetan jarriko diren informazio puntuek osotuko dute. In-formazio eta material banaketarako karpak egongo dira, herritarrak ber-tara hurbil daitezen.

5. kontenedore sistemak, bai bege-

tala zein animal hondakin organiko guztia batuko du eta nahiz eta bolun-tarioa izan, jendearen laguntza eta inplikazioa eskatzen du Udalak. Ha-sieran sistema berri honek zalantzak ekarriko ditu, bere sasoian kartoi/pa-pera, ontzi arinak, beira, olioak, etab.. ekarri zituen moduan, baina azken hauek egun herritarrek barneratuta dauzkate.

Hondakin bilketaren optimizazioan urrats berri bat eman da Lekeition, sistema berri honekin hondakin gehiago bereizi eta birziklatuko dela-ko. Lea-Artibai izango da bi hondakin organikoak (landare eta animalia) ba-tzen dituen Bizkaiko lehen eskualdea.

Bestalde, herrian iada dauden kon-tenedoreak ere berriztu egingo dira (paper eta kartoia kontenedorea / errefusa kontenedorea).

Lekeitioko Udala, zabor bilketa se-lektiboaren aldekoa da baina beti ere sistema boluntarioa jarriz eta herri-tarrarentzako ahalik erosoena dena baina aldi berean Udalak bilketa se-lektibo eraginkorra bultzatuko du, kontzientziazioan eta herritarren ar-duran oinarrituz.

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

5

COMIENZA LA REGOGIDA DE MATERIA ORGANICA, LLEGA EL 5º CONTENEDORDurante el mes de diciembre se pondrá en marcha el servicio de re-cogida selectiva de la materia orgá-nica mediante el 5º contenedor. Se recogerán los restos orgánicos de origen vegetal y animal mediante los contenedores marrones que se colocarán en la calle.La materia orgánica es el residuo que más generamos en casa y que se puede reciclar más fácilmente.

Para facilitar al máximo la sepa-ración en casa e informaros con todo detalle, próximamente os vi-sitará un/a educador/a ambiental que os entregará los materiales necesarios para poder utilizar el quinto contenedor ( un cubo airea-do, bolsas compostables, una tarje-ta para la apertura del contenedor, etc…).

Además, se instalarán puntos de información y recogida de los materiales necesarios en una car-pa los días 21 de diciembre (feria Santo Tomás), 27 de diciembre (In-dependentzia enparantza), 28 de diciembre ( Atea) y 29 de diciembre ( Eskolape).

Page 6: LEKEITIOKO UDALETIK Municipal...historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Ventala-perra (Ka-rrantza), Santima-miñe (Kor-tezubi) eta Arenazako (Galdames) kobeei, oraintsu

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

6

ETXEBIZITZA SOZIALAKALOKAIRUAN2017ko azaroaren 10ean egindako Tokiko Gobernu Batzordean Udalak dituen etxebizitza sozialak (Aldamiz Etxebarria 28-30) alokairuan esleitzeko prozeduraren oinarriak onartu ziren. Oinarri hauen xedea partzela horretan dauden etxebizitza eta horiei dagokien trasteleku eta garajeak adjudikatzea da txanda ezberdinetan baremazio bidez.Horrez gain, etorkizunean hutsik gera daitezkeen etxebizitzak betetzeko itxa-rote-zerrenda osatuko da.

Oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizia-lean argitaratuta daude eta baita Uda-leko webgunean eskuragarri ere: www.lekeitio.eus

Bestalde, Udaletxean bertan ere es-katu daiteke dokumentazioa edota in-formazio gehiago goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara arte edota [email protected] helbide elektronikoan. Eskaerak aurkezteko azken eguna 2017ko abenduaren 15a izango da.

LEKEITIOKOBONOA 10 euro ORDAINDU, 15 euro GASTATU.

“Lekeitioko bonoa” Lekeitioko Udalak, Kitto Merkatari Elkartearekin eta Learti-bai Garapen Agentziarekin elkarlanean, martxan jarritako ekimena da, besteak beste, herriko merkataritzan kontsu-moa suspertzeko helburuarekin. Bonoa 10 euroren truke eskuratuko da eta 15 euroko balioa izango du eroske-tak egitean.

Guztira 600 bono jarriko dira zirkula-zioan.

Bonoak Lekeitioko BBKko orotari-ko kutxazainean eskuratu ahal izango dira, bono bi kreditu txartel bakoitzeko (Kutxabankeko bezeroek ez dute gain-kosturik izango, gainontzekoek 0,60€ bono bakoitzeko).

Bonoak 2017ko abenduaren 1etik 2018ko urtarrilaren 6era (biak bar-ne) bitartean erabili ahalko dira, atxi-kitako dendetan; hauek erakusleihoan kanpainako kartela izango dute.

Bizkaiko kobazuloetako hor-metan Paleolito garaiko artea dago. Azken urteetan erakun-

de, arkeologo eta espeleologoen lankidetzak, hainbat kobazulotan historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Ventala-perra (Ka-r r a n t z a ) , S a n t i m a -miñe (Kor-tezubi) eta Arenazako (Galdames) kobeei, oraintsu El Rincón (Karran-tza), Askondo (Mañaria), Atxurra (Berritua), Lumentxa eta Armintxe (Lekeitio) edo Morgota (Kortezubi) gehitu zaizkie.

Murgiltze-sistema baten bidez, hiru kobazulo bisitatuko dira era birtualean: Ventalaperra, Santi-

mamiñe eta Armintxe. Sentipen berezia sortzea da helburua. Bi-sitariek Bizkaiko arte adierazpen zaharrenekin gozatzea, banaka eta era intimoan. Horretarako “okulo” batzuk erabiliko dira. Gure begie-tan “okuloak” jarri eta bisita apar-

ta egin daiteke Paleolitoko sor-menaren espa-zioetara.

Miquel Bar-celóren eskutik ikusiko dugu

nola uztartzen diren espazio ba-kar batetan paleolitoko artea, ga-raikidea eta digitala, non hiruren arteko ezberdintasunak urtu egi-ten diren. Bisitaria emozio-giro ezohiko eta berritzaile batetan murgilduko da.

Erakusketa hau Lekeition egongo da, azaroaren 30etik urtarrilaren 7ra arte Barandiaran aretoan. Aste-buruetan zabalduko da barikuetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu-domeketan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Aben-duaren 24an eta 31n goizez zabal-duko da erakusketa.Ikastetxeetako ikasleek ere izan-go dute bisita bereziak egiteko aukera.Informazio gehiago:Lekeitioko Turismo bulegoa

PALEOLITOA ERAKUSKETA LEKEITION

Erakusketa hau Lekeition

egongo da, azaroaren 30etik

urtarrilaren 7ra

Barandiaran aretoan

Page 7: LEKEITIOKO UDALETIK Municipal...historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Ventala-perra (Ka-rrantza), Santima-miñe (Kor-tezubi) eta Arenazako (Galdames) kobeei, oraintsu

SAN ANDRESEKO AUZOKIDEEK EUREN AUZOA BERRIZTATZEKO “A” PROPOSAMENA AUKERATU DUTELekeitioko Udalak auzokideekin batera ha-sitako parte hartze prozesutik irtendako bi proiektu aurkeztu zitzaizkien auzokideei.

2017ko uztailaren 4an auzotarrekin topaketa egin zen. Bertan bildutako informazioa eta ekar-penak jaso eta aztertu ondoren, San Andres au-zoa berriztatzeko bi proiektu proposamen osatu ziren: "A" proposamena eta "B" proposamena. Auzokideekin batera hasitako parte hartze pro-zesutik irtendako bi proiektuok, urriaren 6an, auzokideei aurkeztu eta azaldu zitzaizkien Lekei-tioko Udalak deitutako batzar zabalean.

Urriaren 21ean, San  Andreseko auzokideek egin zuten euren hautua. "A" proposamenak jaso zituen bozka gehien, zehazki 42 bozka. "B" proposamenak berriz, 32 bozka. Partehartzea %94'8 koa izan zen. 78 etxetik, 74k eman zuen bere bozka.

Hori horrela, “A” proiektua  izango da garatuko dena.

Berau behin betiko proposamena izango da beraz eta osotua dagoenean, publikoki aurkez-tuko da bere xehetasunak azaltzeko: itxura, for-ma materialak…

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

7

Page 8: LEKEITIOKO UDALETIK Municipal...historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Ventala-perra (Ka-rrantza), Santima-miñe (Kor-tezubi) eta Arenazako (Galdames) kobeei, oraintsu

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

8

MUSIKA ESKOLA Udalak Musikaia musika eskolarekin hitzarmen bat sinatu du, herriko musikazale guztiek musika mundua ezagutu eta lan-tzeko aukera izan dezaten.

Gainera aurten, abenduaren 22an eleiza nagusian iluntzeko mezaren ondoren, urte amaierako kontzertua entzuteko auke-ra egongo da. 5 urtetik hasi eta 80 urtera arteko 220 musikarik hartuko dute parte, bertan gabon kantak , euskal kantak eta mota desberdinetako abestiak entzuteko aukera egongo da.

Aipatzekoa da kontzertu horretan lehenengoz nagusien abesbatza entzuteko aukera egongo dela, talde hau aurten sortu da eta 100 pertsona inguruk osatzen dute.

Bestalde esan beharra dago Udala gaztegunea kokatzen den eraikenean musika eskolaren egoitza ezartzeko proiektua az-tertzen dagoela, honek azken urteetan dituen beharrizanak asetzeko. Eraikinak aste barruan musika eskolaren funtzioa beteko du eta asteburuetan gaztegunearena.

SANTA KATALINA IBILBIDEA LEKEITIOKO UDALAK SANTA KATALINA IBILBIDEAREN 2. FASEKO LANAK HASI DITULekeitioko Udalak oinezkoentzako zabaldu zuen Santa Katalinako pasealeku be-rriaren ibilbidea eta herriko eraztun berdea osotzen joateko helburuarekin jarraituz,  pasealekua luzatuko du kulunkak edo kolunpioak dauden gunera arte.

Lanok urrian hasi ziren eta eta Gabonetarako amaituko dira. 164.927,26€ko inbertsioa suposatuko dute.

H0NDARTZAKO URA Aurten, Lekeitioko Udalaren helburuetako bat hondartzako dutxetako ur-kontsumoa %5ean jaistea izan da. Hondartzak 82.000 erabiltzaile inguru izaten ditu uda sasoian eta erabil-tzaile bakoitzak gutxi gora behera 22 litro eguneko kontsumi-tzen ditu. Hori horrela, Isuntza hondartzako erabiltzaileei ura-ren erabilera egokia egin zezatela eskatu zitzaien.

Berriki, Bizkaiko Foru Aldundiak Lekeitioko Isuntza hondar-tzako datuak eman ditu eta hauen arabera, 2017ko ekainaren 1etik irailaren 30era arte 85.542 erabiltzaile izan ditu hondar-tzak eta erabiltzaileko ur kontsumoa %31,86an jeitsi da. Beraz denon kontzientziazio eta inplikazioarekin helburua soberan lortu da!! ZORIONAK!!! DENON ARTEAN HELBURUA LORTU DUGU!!!

ARROPAINEKO ESPALOIASAIHESBIDEA ETA ARROPAIN AUZOA LOTZEKO ESPALOIA EGINDO DABizkaiko Foru Aldundiak, Ispasterreko Udalak eta Lekeitioko Udalak ezinbestekotzat ikusten dute BI-2405-Lekeitio errepidearen ezker aldean espaloia egitea. Hori horrela, errepidea kale bilakatuko da eta tarte horretan oinezkoak bertatik igarotzea erraztuko du, hauen segurtasuna bermatuz.

Egingo den losa edo espaloi berriak 258,99 metro izango ditu: 134,45 metro Lekeitioko lurretan eta 124,54 Ispasterreko lurretan.

Hiru erakundeen arteko elkarlanari esker obra hau 2018. urtean gauzatuko da. Guztira 224.671,36 euro-ko inbertsioa egingo da.

Zinemazaleekin hitzarmenaBigarren urtez jarraian udalak urte hasieran hitzarmen bat si-natu zuen Lekeitioko Zinemazaleen elkartearekin. Hitzarmen honen helburua ikusgarri aretoan ekintza kultural desberdinak antolatzea izan da (kontzertuak, antzerkiak, monologoak, hi-tzaldiak…) eta horretan aritu da zinemazaleen elkartea. Esan daiteke oso erantzun ona izan dutela, 2500-2800 herritar hur-bildu dira urtean zehar antolatutako ekitaldietara.

Page 9: LEKEITIOKO UDALETIK Municipal...historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Ventala-perra (Ka-rrantza), Santima-miñe (Kor-tezubi) eta Arenazako (Galdames) kobeei, oraintsu

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

9

Aurtengo udan, herritarrentzako prestatutako aparkaleku zerbitzua martxan jarri da. Ekainaren 28tik

irailaren 10era bitartean (astelehenetik barikura 14:30etik 21:00etara), bereziki herritarrek erabiltzeko aparkaleku gu-neak zehaztu zituen Udalak.

Behin ekimen berri hau bukatuta, ba-lorazioa egin da. Balorazioa, trafiko la-guntzaileek gune hauei egindako jarrai-penean oinarritzen da. Uztailaren 11tik irailaren 1era orduro kontrolatu dira aparkalekuak: zenbat aparkaleku zeuden hutsik edo libre, zenbat ibilgailuk ez di-tuzten arauak bete,.. Guztira 925 kontrol egin dira balorazioa egiteko.

Balorazioa guneka egin da, gune bakoi-tzean ekimenaren eragina ezberdina izan baita:1. Gunea. Paskual Abaroa  etorbidea26-bis-etikTalaraeta SanJuanTalako.Paskual Abaroa etorbidean egin diren jarraipen edo kontrolen arabera, bataz beste, %82,7an aparkatzeko tokiak libre zeuden. San Juan Talako kalean ere an-tzera izan da: %73an aparkatzeko tokia zegoen. Txatxo kaian arratsaldetik aurrera apar-katzeko debekuak ez du gune honetan aurretiaz uste zen inpakturik eduki, kaitik

hurbilen dagoen gunea izanda, ibilgai-luak gune honetara mugituko zirela uste baitzen. Baina balorazioan baieztatu ahal izan denez, gune honetan aparkatzeko lekuak sarritan libre egon dira.

2. GuneaEusebioMariadeAzkue (SanBizente Ferreretik San Andres auzora) eta Basoaldea.Gune honetan egindako jarraipenaren arabera E.M. Azkuen %59,10an aparka-tzeko tokiak libre zeuden eta %40.90ean guztiz beteta. Basoaldean berriz alderan-tzizkoa izan da eragina: %47.90etan tokia libre eta %52,10 guztiz beteta.

3. Gunea. Zumatze-ta,  BuenaventuraZapirain,  Otxoa deUrkiza  eta AgirreSolarte 1etik7ra.Gune honek jasan du okupaziorik han-diena. Kontuan izan behar da, gune hone-

tako kaleak laburrak izanda, aparkatzeko lekua kotxe gutxiagorentzako dagoela eta bestalde herri erdian ere badagoela, baita puntu komertzialak inguruan ere, hau da, azken finean mugimendu asko darabilten kaleak dira. Zumatzeta eta B. Zapirain kaleetan datu onak jaso dira, hala ere aparkaleku libreen portzentaiak lehenengo gunekoarenak baino baxua-goak izan dira: Zumatzetan %69,90 libre eta B. Zapirainen %61. Aipatu Agirre So-larte eta Otxoa de Urkiza kaleak gehiene-tan okupatuta egon direla. Baloraziotik, ondoko ondorioak atera daitezke:

• 1. Guneari dagokionez: udaldiko arra-tsaldeetan kaian aparkatzearen debe-kuak ez du eraginik izan alde zaharre-ko herritarrengan, 1. Gunean sarritan aparkalekuak libre egon baitira. Dato-rren urtera begira, hala ere, 1. gunea handitzea proposatzen da, gunean Merkatutik San Juan talako kalera doan zati guztia ere barneratzea planteatzen da.

• 2. Guneari dagokionez: gune honetan aparkatzea zailagoa izan denez, ingu-ruan toki gehiago markatzea plantea-tzen da.

• 3. Guneari dagokionez: gune hau izan da aparkatzeko toki gutxien izan duena hiru guneetatik, beraz berau zabaltzea beharrezkoa dela ikusten da. Gunea Agirre Solarte kalea 9tik 17ra bi noran-tzetan luzatzea planteatzen da.

• Orokorrean herritarrengan harrera positiboa izan du ekimenak, batez ere logikoa den moduan, gune markatuen inguruan bizi diren herritarrengan.

• Ekimena San Antolin, Aldamiz edo Le-traukuara zabaltzea proposatzen da. Auzo hauetara bideratu baitira arautu-tako hiru guneetan aparkatzea ezinez-koa izan dituztenak.

Aurtengo udan, portua trafikoarentzat itxi egin da astegunetako arratsaldeetan eta asteburuetan egun guztian zehar. Lehenbiziz, uda sasoi osoan portua oi-nezkoentzat gune bihurtu da urteetako

herritarren eskariari erantzunez. Ekimen hau hasieran ekainaren 28tik

irailaren 10era arte irautea aurreikusi zen baina izan duen harrera ona ikusita, urriaren 1era luzatu zen.

Ekimenak arrakasta izan du herritarren artean, oinezkoek herriko gune ikusga-rri hau irabazi dutelako baina bestalde goizetan kaian lanean aritu direnak ere pozik agertu dira, zereginak lasaiago egin ahal izan dituztela adierazi baitute.

Hori horrela, 2018an ere ekimena inda-rrean jarriko du Lekeitioko Udalak baina indarraldiak aldaketa nabarmena izango du: 2018ko ekainaren 1etik aurrera sar-tuko da ekimena berriz indarrean baina urte guztira zabalduko da, ekimenak ez du etenik izango. 2018ko ekainaren 1etik aurrera arratsaldez eta asteburuetan, itsasertzeko aldean (Marina tabernatik komandantzia parera arte) ezin izan-go da aparkatu. Eguerdiko 14:30tik hu-rrengo goizeko 8:00ak arte debekatuta egongo da aparkatzea. Jai egunetan egun guztian zehar egongo da aparkatzeko de-bekua. Astegunetan, goizetan, trafikoari eta zama lanetarako zabalik egongo da.

HERRITARRENTZAKO ARAUTUTAKO APARKALEKU SISTEMA (balorazioa)

PORTUA OINEZKOENTZAT IRABAZI DA (balorazioa)

Page 10: LEKEITIOKO UDALETIK Municipal...historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Ventala-perra (Ka-rrantza), Santima-miñe (Kor-tezubi) eta Arenazako (Galdames) kobeei, oraintsu

656702508facebook.com/LekeitiokoUdala@Lekeitio_Udala youtube.com/LekeitiokoUdala

www.lekeitio.eus [email protected]@

10

HAPOHiria antolatzeko plan orokorra aurrerantz doa.Herriko talde, eragile, bakarkako, alderdi politikoek 2016an eta baita aurreko partehartze prozesuetan egindako ekar-penak aintzat hartuta, aurrerakin dokumentua idatzi zen. Berau 2017ko martxoaren 30ean jendaurrean jarri zen Biz-kaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zelarik eta iradokizunak eta ekarpenak aurkezteko epea maiatzaren 30ean bukatu zen. Iradokizun epea behin igarota, guztira 14 iradokizun jaso dira eta iraila/urria bitartean "Iradokizun-Txostena" de-ritzon dokumentuan, banan-banan erantzun dira.

Orain, “Irizpide eta helburuei buruzko dokumentua” onar-tu eta Udalak HAPO berriaren lanketarako baditu irizpide eta helburuak zehaztuta. Honekin, urte amaierarako HAPO berriaren dokumentua prest egongo da, hasierako onarpe-na emango zaio eta ondoren jendaurrean jarriko da, alega-zioak jasoteko.

Fase honetan (hasierako onarpena edo onespena), HA-POak eremu bakoitzeko parametroak zehaztuko ditu: behin betiko erabilerak, eraikigarritasuna, altuerak, kudeaketa eta abar.

ELIZATEA KALEAGasolindegiKO URBANIZAZIO OBRAUrbanizazio obraren 1goko faseko proiektua jendaurrean jarri da.

Lekeitioko Udalak, abuztuaren 11ko Udal Go-bernu batzordean, Gasolindegi – Elizatea kaleko proiektua berridazteko lanak adjudikatu zituen.

Proiektu honekin gune horretako irisgarritasu-na eta zaharkitutako ingurua hobetzea lortu nahi da, urteetako auzokideen eskariari irtenbidea emateko helburuarekin.

2017ko urriaren 31n argitaratu da proiektua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta beraz jendau-rrean jarri. Pertsona interesatuak berau azter dezaten eta komenigarritzat jotzen dituzten ira-dokizun eta proposamenak aurkezteko 20 egu-neko epea zabalduta dago zeina azaroaren 29an bukatuko den.

Dokumentua osotasunean www.lekeitio.eus web orrialdean edo Lekeitioko Udaleko Bulego Orokorrean dago ikusgai.

Lekeitioko Udalak 2015eko Gasolindegia - Eli-zatea gunea berriztatzeko proiektua berresku-ratzea eta eguneratzea erabaki zuen aurtengo abuztuan.

Hasierako proiektu honi, aldaketak batzuk egin zitzaizkion, berau eguneratze aldera. Egunerake-tetako bat, esku hartzea Elizatea kale osora zabal-tzea (Gazteguneraino) izan da. Izan ere, hasierako proiektuan obrak Elizatea 4 atetaraino bakarrik egitea aurreikusten zen. Bestalde, oinezkoentza-ko losa lekuz aldatuko da eta kotxeentzako bidea eta oinezkoentzako losa maila berean jarri (Atea kaletik Eskolaperaino dagoen moduan).

Obra hau 3 fasetan burutuko da: lehen fasea 2017ko urtea bukatu baino lehen hasiko da, bi-garren fasea 2018an burutuko da eta hirugarren fasearen exekuzioa zehazteko badago ere, azken fase honetan, gasolindegiko eraikina berriztatu eta erabilpen berria emango zaio.

ARGITERI PUBLIKOAAurtengo urtean, urte bukaera baino lehen argiteri publi-koaren zati bat, lehen fasea, aldatuko da. Guztira 71 argi puntu aldatuko dira: Independentzia plaza, Uribarren, Ga-marra, Apalloa, Resurreción Mª de Azkue, Igualdegi, Pas-kual Abaroaren zati bat, Trinitate, Intxaurrondo, Azpiri eta Arranegi zati baten.

Herriko argiteriaren aldaketa zatika egingo da eta alde zaharretik hasiko da. Aurtengoan CM18 kaixa aldatuko du udalak, datorren urtean CM14 kaixa: Santa Elena, Abaroa, Gamarra enparantza, San Kristobal enparantza, Paskual Abaroa zati bat, Beheko zati bat, Dendari, Gerrikabeitia, Santo Domingo, Balendin de Berriotxoa eta Antonio Mª Klaret kalea. Argiteri publikoaren aldaketak helburu honek ditu:• Energia elektrikoaren kontsumoak gutxitzea.• Herriko argien iluminazioaren kalitatea hobetzea.• Puntu-puntuko telekudeaketa instalatzea.

Helburu hauek lortzeko: Sodio-lurrunezko eta indukziozko luminariak Led teknolo-giarekin aldatuko dira.Argien kontrol eta erregulazio sistema jarriko da.

Page 11: LEKEITIOKO UDALETIK Municipal...historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Ventala-perra (Ka-rrantza), Santima-miñe (Kor-tezubi) eta Arenazako (Galdames) kobeei, oraintsu

2018ko UDAL AURREKONTU PROPOSAMENARI EKARPENAK EGITEKO ORRIA(Parte hartzeko baldintzak: Lekeition erroldatuta egotea eta adin nagusikoa izatea)

IZEnA:

ABIZEnAK:

nAn:

HELBIDEA:

TELEFOnO ZEnBAKIA:

HELBIDE ELEKTrOnIKOA:

HArrEMAnETArAKO BESTE MODU BAT:

EKARPENAREN AZALPENA:

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan araututakoaren arabera, jakinarazten dizugu eskaera honetan jasotako datuak, datuon tratamendurako izaera pertsonaleko fitxategi informatizatu batean integratuko direla. Izan ere, fitxategia kudeaketaren funtzionamenduaren onurarako erabiliko da. Aipatu in-formazioaren jasotzailea Lekeitioko Udala izango dela, adierazitako helburuetarako. Fitxategi honen arduraduna Lekeitioko Udala da eta haren aurrean fitxategia erabili, zuzendu, ezabatu edota beraren aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, komunikazioa honako helbide honetara bidaliz: Gamarra kalea 1, 48.280 Lekeitio. Inprimaki hau sinatuz, berariaz baimena ematen duzu zure datuak bertan xedatutakoaren arabera erabiltzeko.

De conformidad con lo previsto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que los datos recogidos en este documento, se integrarán en un fichero informatizado de carácter personal y dichos datos se utilizarán en beneficio de la gestión. Los datos de este fichero serán consultados únicamente por el Ayuntamiento de Lekeitio para los fines anteriormente citados. La entidad responsable de este fichero es el Ayuntamiento de Lekeitio, ante quien usted podrá ejercer sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, dirigiendo una comunicación a la siguiente dirección: Gamarra kalea 1, 48.280 Lekeitio. Mediante la firma de este formulario consiente expresamente el tratamiento de sus datos de acuerdo con lo dispuesto en el mismo.

Orri hau bete ondoren kultur etxean, kiroldegian edo udaletxean entregatu

Data eta sinadura

Page 12: LEKEITIOKO UDALETIK Municipal...historiaurreko artea aurkitzea eta ikertzea ahalbidetu du. Ventala-perra (Ka-rrantza), Santima-miñe (Kor-tezubi) eta Arenazako (Galdames) kobeei, oraintsu

GARAJEAK SALGAI

Atea Kalea 34an (lehengo Garabilleneko eraikinean)

INFORMAZIOALekeitioko Udaletxean

Bulego TeknikoanTel.: 94 603 41 00