3
LEHEN HEZKUNTZAKO IKASKETEN ALDERAKETA Haizeari eta Mikeli modu klasikoan irakatsi zioten, mahaiak binaka eta ilaraka kokaturik eta irakasleak beti liburuen bitartez erakusten zioten. Irakasleak “txapa” botatzen zuen, ariketa batzuk bidaltzen zituen, eta ariketa horiek bukatzen ez baziren, etxeko lan bezala geratzen ziren. Irakasleek laguntzeko zeuden baina ez ziren euren lagunak. Ainhoa eta Estitxuk aldiz herri txikiagokoak izaki, gehienetan, bestelako ekintzak egiten zituzten, bi mailetako ikasleak egoten ziren, eta maila bakoitzaren arteko elkarlana eta laguntasuna bultzatzen zituen. Lehen Hezkuntza hasieran irakaslea ez genuen oso urrutiko pertsona bat ikusten baina urteen poderioz pentsamendu hori handiagotzen hasi zen eta azkeneko urteetan irakaslea jada ez zen hain gertuko pertsona. Ebaluazioa egiteko, lana eta esfortzua kontutan hartzen zen hasiera batean, baina azterketek indar handia hartu zuten eta hauek bilakatu ziren oinarrizko ebaluazio metodo. Hau da, garrantzi gehiena azterketei ematen zitzaion, non, adibidez, azterketan 7 bat ateratzen bazenuen, zure nota 7 bat izango zen. Ikasgaietan, hizkuntzan adibidez, eguneroko lana ebaluatzen zen, hau da: jarrera, etxeko lanak, klasean parte hartzea … Hiru hilabetearen bukaeran egiten zuten azterketa bat. Oro har denek antzeko materiala erabiltzen zuten. Liburuak oso erabiliak izaten ziren irakaslearengandik klasean emateko garaian. Liburuez gain, guk idazteko materiala eta koadernoak izaten genituen, eta baita ere marrazkiak margotzeko margoak. Bestalde,

Lh alderaketa

  • Upload
    xingola

  • View
    323

  • Download
    6

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Lh alderaketa

LEHEN HEZKUNTZAKO IKASKETEN ALDERAKETA

Haizeari eta Mikeli modu klasikoan irakatsi zioten, mahaiak binaka eta ilaraka

kokaturik eta irakasleak beti liburuen bitartez erakusten zioten. Irakasleak “txapa”

botatzen zuen, ariketa batzuk bidaltzen zituen, eta ariketa horiek bukatzen ez baziren,

etxeko lan bezala geratzen ziren. Irakasleek laguntzeko zeuden baina ez ziren euren

lagunak. Ainhoa eta Estitxuk aldiz herri txikiagokoak izaki, gehienetan, bestelako

ekintzak egiten zituzten, bi mailetako ikasleak egoten ziren, eta maila bakoitzaren arteko

elkarlana eta laguntasuna bultzatzen zituen.

Lehen Hezkuntza hasieran irakaslea ez genuen oso urrutiko pertsona bat ikusten baina

urteen poderioz pentsamendu hori handiagotzen hasi zen eta azkeneko urteetan irakaslea

jada ez zen hain gertuko pertsona.

Ebaluazioa egiteko, lana eta esfortzua kontutan hartzen zen hasiera batean, baina

azterketek indar handia hartu zuten eta hauek bilakatu ziren oinarrizko ebaluazio metodo.

Hau da, garrantzi gehiena azterketei ematen zitzaion, non, adibidez, azterketan 7 bat

ateratzen bazenuen, zure nota 7 bat izango zen. Ikasgaietan, hizkuntzan adibidez,

eguneroko lana ebaluatzen zen, hau da: jarrera, etxeko lanak, klasean parte hartzea …

Hiru hilabetearen bukaeran egiten zuten azterketa bat.

Oro har denek antzeko materiala erabiltzen zuten. Liburuak oso erabiliak izaten

ziren irakaslearengandik klasean emateko garaian. Liburuez gain, guk idazteko materiala

eta koadernoak izaten genituen, eta baita ere marrazkiak margotzeko margoak. Bestalde,

geometria ikastean, figurak erabiltzen ziren; ordenagailuak eta herriko baliabideek bere

lekua zuten. Soinketako (baloiak, sokak, zankoak, txirristak, koltxonetak ...) erabiltzen

zituzten. Plastikan ere beste material desberdin batzuk erabiltzen ziren, buztina besteak

beste.

Haizeak, irakasgai gehienak ikasgela barruan izaten zituen, eta Soinketa, plastika

eta informatika beste gela batzuetan. Irteerak ere egiten zituen beste txoko batzuk ikusi

ahal izateko. Bestalde, Estitxu eta Ainhoak ez zituzten eguneko ordu guztiak gela

berdinean igarotzen; ingeleseko gela, musika, instrumentuak zeuden gela, informatika

gela zituzten eta ordutegiaren arabera batetik bestera mugitzen ziren. Soinketari begira, bi

kurtsotan bi hilabetetan igerilekura joaten ziren hiruak.

Page 2: Lh alderaketa

Ordutegia nahiko ondo koordinatua zegoen, eta denboraren antolaketa egokia zen.

Gutxi gora behera denek antzeko ordutegia zeukaten. Goiz eta arratsaldez izaten zuten

eskola, tartean hamaiketakoa egiteko eta bazkaltzeko tarte bat zutelarik. Denborari

dagokionez, ordea, klaseak oso motzak ziren 45 minutu, gainera, astean egun batez

arratsaldez jai izaten zuten Mikel eta Estitxuk.

Bizitzan baliagarriak izaten diren gauza dezente ikasi zituzten. Esaterako,

laguntasuna eta elkartasuna balioesten.Balore edo printzipio batzuk ere bereganatu

zituzten. Hala nola, eta gaur egun beraien izaeran garrantzia dutenak, laguntasuna eta

errespetua dira. Honez gain idazten eta irakurtzen ikasi zuten eta hau oso erabilgarria izan

da ikasten jarraitu ahal izateko. Aitorrek, bera Ermuarra denez, bullying eta arrazakeriaren

aurkako jarrera ikasi zuen, azkeneko hau oso zorrotz eramana. Ermua immigrazio dezente

duen herria da, eta ikasleak oso gaiztoak izatera iritsi daitezke. Horregatik ikasleek jarrera

eta balio egokiak barneratzea lortu nahi da eskolan.

Konturatu bazarete desberdintasun nabaria da herri handiko eskolen eta herri

txikiko eskolen artean, Beasainen ikasitako ikaslearen eta Legorretan edo Errezilen

ikasitako ikasleen kontakizunetan zenbait desberdintasuna daude. Herri handiagoan edo

txikiagoan denek oroitzapen atseginak dituzten beren lehen hezkuntzako etapaz.