1
32 2010EKO AZAROAREN 21A erdiko kaiera kultura eta aisia Liburuak “BANPIROZALEEI” dago eskainita liburu hau, eta izenburuak berak adierazten duen moduan badu zerikusirik banpiroekin. Erdaraz gazteen artean gero eta indar handiagoa hartzen ari den tematika dugu hori, eta orain, badirudi euskarazko literatu- rara ere iristen ari dela –gogoan izan, esaterako, Beste Gu Mikel Zarate saria irabazi zuen obra ere–. Aitor Aranak idatzitako nobela honek oso egitura berezia du; kapitulu laburretan banaturik dago eta, era berean, narra- tzaileak ere ugari dira. Irakurleak hainbat moduren bidez jaso- tzen du istorioaren haria: protagonista nagusiaren eguneroko- tik, Mikelen ordenagailu mezu laburretatik, kontakizuneko protagonisten inguruan hirugarren pertsonako narratzaile oro- jakilearen aldetik… Hots, ikuspuntu ugari eta protagonista asko batzen duen egitura bizi eta arina lortu du Aranak. Baina horrez gain istorioaren argumentuan asmatu duela esango nuke. Banpiroen istorioa da, banpiroa dela uste duen neska batena, baina hori baino gehiagora doa abentura edo misterioz- ko nobela honen argumentua, izan ere Valatek, banpiroen nagusiak, Joana neskatoa bereganatu nahi du banpiroen eraba- teko nagusitasuna eskuratzeko. Helburu hori lortzeko bidean, baina, Mikel aingerua eta honen nagusia tartekatuko dira nobe- lari amaiera lortua emanez. Vampiria nobelak 2010eko Baporea saria eskuratu zuen. Idaz- lan bizia eta entretenigarria da, arestian aipatu bezala; nahiko erraz eta ongi irakurtzen den lana, baina baita irakurlearen interesa harrapatzen duena ere, eta horretan badu zerikusia Aranaren esti- loak: “Zain geratu naiz, bakarrik, euriari begira. Barruan egonezin handia daukadan arren, euriak lasaitu egiten nau, lurraren eta leihoaren kontra zarra-zarra jotzean egiten duen hots musikalak nire bihotz asaldatua laztantzea lortuko balu bezala” (8. orrialdea). Atseginez irakurtzen den obra baten aurrean gaude, beraz. Irakurlea harrapa dezakeen argumentu interesgarri eta bitxiare- kin; hala ere, batzuetan irakurleak zerbait galtzen ari dela senti dezake, ez duela haria erabat harrapatzen. Amaierak, ordea, airean geratutako ideia horiek lotzen ditu. Poztekoa da, esandakoak esanda, Aitor Aranaren lan hau euskaraz argitaratua ikustea, are gehiago urtean ia-ia libururik plazaratzen ez duen argitaletxean publikatu delarik. Edozein modutan, Aranak epe nahiko laburrean sari hau hiru aldiz ira- bazi izanak kezka puntu bat sorrarazten dit. Ez al dago idazle gehiago? Idazleek ba al dute deialdiaren berri? Baina uste dut kezka hauek –eta beste batzuk– euskal literatura sari gehiagota- ra ere zabaldu beharko genituzkeela. n Vampiria. Aitor Arana. Ikasmina. 117 orrialde. 7,95 euro. kritika Haur eta gazte literatura XabierEtxanizErle Odol xurgatzaileak bogan Hamar urte joan dira Miren Agur Meabek azken poema liburua publikatu zuenetik. Azalaren kodearen ostean haur eta gazte lite- raturan ibilbide sendoa egin du Meabek, baina orain hitz neurtura itzultzea erabaki du. Bitsa eskuetan hiru zatitan banatuta dago: lehenengoan poetak bere izateari buruzko errepasoa egin du; bigarrenean, amaren gai- xotzeaz eta heriotzaz haus- nartu du; eta hirugarre- nean harreman bati buruzko kontaketa jaso du. Meabek liburua aur- keztean esan zuenez, adie- razpen batasuna dago bere bizipenen eta tes- tuen artean. Harre- man horretaz jar- dungo du, besteak beste, datorren asteko A RGIA n publikatuko den elkarrizketan. y Idatz & Mintz. Batzuen artean. Labayru. 118 orrialde. 5,70 euro. Bitsa eskuetan. Miren Agur Meabe. Susa. 90 orrialde. 13,50 euro. Miren Agur Meaberen poema liburu berria Ez baitira egunero 50ak betetzen, zenbaki berezia prestatu dute Labayru ikastegiko literatura sailekoek azkeneko Idatz & Mintz aldizkarirako. 1981ean ikusi zuen argia lehen zenbakiak, baina horren aurretik ere ibilbide luzeko egitasmoa zen. Urte hauetan egindako lanak, aldizkariaz gain plazaratu dituzten liburuak... Horien berri izango duzu ale honi esker. Eta orain artekoaren errepasoarekin batera, kolaboratzaile ugari- ren testuak dakartza aldizkariak. Parte hartu dute, besteak beste, Iratxe Ormatzak, Bin- gen Zupiriak, Amaia Iturbidek, Bene Mar- kaidak, Julen Arriolabengoak, Jon Arretxek, Miren Ibarluzeak, Piarres Xarritonek... Beste 50 ere baietz bete! y ‘Idatz & Mintz’-en 50. zenbakia

Liburuak - argia.eus · horrez gain istorioaren argumentuan asmatu duela esango nuke. Banpiroen istorioa da, banpiroa dela uste duen neska batena, baina hori baino gehiagora doa abentura

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Liburuak - argia.eus · horrez gain istorioaren argumentuan asmatu duela esango nuke. Banpiroen istorioa da, banpiroa dela uste duen neska batena, baina hori baino gehiagora doa abentura

32 � 2010EKO AZAROAREN 21A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

Liburuak

“BANPIROZALEEI” dago eskainita liburu hau, eta izenburuakberak adierazten duen moduan badu zerikusirik banpiroekin.Erdaraz gazteen artean gero eta indar handiagoa hartzen ariden tematika dugu hori, eta orain, badirudi euskarazko literatu-rara ere iristen ari dela –gogoan izan, esaterako, Beste Gu MikelZarate saria irabazi zuen obra ere–.

Aitor Aranak idatzitako nobela honek oso egitura bereziadu; kapitulu laburretan banaturik dago eta, era berean, narra-tzaileak ere ugari dira. Irakurleak hainbat moduren bidez jaso-tzen du istorioaren haria: protagonista nagusiaren eguneroko-tik, Mikelen ordenagailu mezu laburretatik, kontakizunekoprotagonisten inguruan hirugarren pertsonako narratzaile oro-jakilearen aldetik… Hots, ikuspuntu ugari eta protagonistaasko batzen duen egitura bizi eta arina lortu du Aranak. Bainahorrez gain istorioaren argumentuan asmatu duela esangonuke. Banpiroen istorioa da, banpiroa dela uste duen neskabatena, baina hori baino gehiagora doa abentura edo misterioz-ko nobela honen argumentua, izan ere Valatek, banpiroennagusiak, Joana neskatoa bereganatu nahi du banpiroen eraba-teko nagusitasuna eskuratzeko. Helburu hori lortzeko bidean,baina, Mikel aingerua eta honen nagusia tartekatuko dira nobe-lari amaiera lortua emanez.

Vampiria nobelak 2010eko Baporea saria eskuratu zuen. Idaz-lan bizia eta entretenigarria da, arestian aipatu bezala; nahiko errazeta ongi irakurtzen den lana, baina baita irakurlearen interesaharrapatzen duena ere, eta horretan badu zerikusia Aranaren esti-loak: “Zain geratu naiz, bakarrik, euriari begira. Barruan egonezinhandia daukadan arren, euriak lasaitu egiten nau, lurraren etaleihoaren kontra zarra-zarra jotzean egiten duen hots musikalaknire bihotz asaldatua laztantzea lortuko balu bezala” (8. orrialdea).

Atseginez irakurtzen den obra baten aurrean gaude, beraz.Irakurlea harrapa dezakeen argumentu interesgarri eta bitxiare-kin; hala ere, batzuetan irakurleak zerbait galtzen ari dela sentidezake, ez duela haria erabat harrapatzen. Amaierak, ordea,airean geratutako ideia horiek lotzen ditu.

Poztekoa da, esandakoak esanda, Aitor Aranaren lan haueuskaraz argitaratua ikustea, are gehiago urtean ia-ia libururikplazaratzen ez duen argitaletxean publikatu delarik. Edozeinmodutan, Aranak epe nahiko laburrean sari hau hiru aldiz ira-bazi izanak kezka puntu bat sorrarazten dit. Ez al dago idazlegehiago? Idazleek ba al dute deialdiaren berri? Baina uste dutkezka hauek –eta beste batzuk– euskal literatura sari gehiagota-ra ere zabaldu beharko genituzkeela. n

Vampiria. Aitor Arana. Ikasmina. 117 orrialde. 7,95 euro.

kritika

Haur eta gazte literaturaXabier�Etxaniz�Erle

Odol xurgatzaileak bogan

Hamar urte joan dira Miren Agur Meabekazken poema liburua publikatu zuenetik.Azalaren kodearen ostean haur eta gazte lite-raturan ibilbide sendoa egin du Meabek,baina orain hitz neurtura itzultzea erabakidu. Bitsa eskuetan hiru zatitan banatuta dago:lehenengoan poetak bere izateari buruzkoerrepasoa egin du; bigarrenean, amaren gai-

xotzeaz eta heriotzaz haus-nartu du; eta hirugarre-nean harreman batiburuzko kontaketa jasodu. Meabek liburua aur-keztean esan zuenez, adie-razpen batasuna dago bere

bizipenen eta tes-tuen artean. Harre-man horretaz jar-dungo du, besteakbeste, datorrenasteko ARGIAnpublikatuko denelkarrizketan. y

Idatz & Mintz.Batzuen artean. Labayru.118 orrialde. 5,70 euro.

Bitsa eskuetan.Miren Agur Meabe. Susa.90 orrialde. 13,50 euro.

Miren Agur Meaberenpoema liburu berria

Ez baitira egunero 50ak betetzen, zenbakiberezia prestatu dute Labayru ikastegikoliteratura sailekoek azkeneko Idatz & Mintzaldizkarirako. 1981ean ikusi zuen argialehen zenbakiak, baina horren aurretik ereibilbide luzeko egitasmoa zen. Urte hauetanegindako lanak, aldizkariaz gain plazaratudituzten liburuak... Horien berri izangoduzu ale honi esker. Eta orain artekoarenerrepasoarekin batera, kolaboratzaile ugari-ren testuak dakartza aldizkariak. Parte hartudute, besteak beste, Iratxe Ormatzak, Bin-gen Zupiriak, Amaia Iturbidek, Bene Mar-kaidak, Julen Arriolabengoak, Jon Arretxek,Miren Ibarluzeak, Piarres Xarritonek...Beste 50 ere baietz bete! y

‘Idatz & Mintz’-en 50. zenbakia