8
Osteguna, 2013ko azaroaren 7a. 1. urtea. 21. zenbakia. www.ataria.info Ibarrako plazaren gune estalia zehazteko parte hartze prozesua abian jarri du udalak Urtea amaitzerako zehaztu eta obra esleitzeko asmoa du udalak; urrian egin zuen lehen bilera herritarrekin, eta ekarpenak jaso ostean, herritarrek hainbat ideien artean aukeratu ahalko dute 6 LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua Auzolan Festaren barruan, Tolosako kultur etxean izango da, gaur, 19:30ean; LAB, ELA eta EILAS sindikatuek parte hartuko dute 4-5 Epaiketen aurkako LIBRE eguna, Tolosan 2 Bizilagunarekin bazkaltzeko aukera Hilaren 17an, bigarrenez egingo da ‘Bizilagunak’ egitas- moa Gipuzkoan, eta Tolosaldeko herritarrek ere parte hartzeko aukera dute. Harreman sareak sortuz, bertako familia batek atzerritik etorritako batekin bazkaltzen du. Dagoeneko iazko familia kopuruak emana du izena, eta parte hartu nahi dutenek horretarako aukera dute. 2 EMOZIOZ BETETAKO ASTE KULTURALA, AMEZKETAN Biharko hitzaldiarekin hasi eta hilaren 17ko Azoka bitartean, era guztietako ekitaldiak izango dira 3 HILIK AGERTU DA IGANDETIK FALTA ZEN GIZONEZKOA 46 urteko billabonatarraren gorpua Hernialdeko errekan topatu zuten larrialdiko zerbitzuek, atzo eguerdian 6

LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua · 2017. 3. 7. · LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua Auzolan Festaren barruan, Tolosako kultur

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua · 2017. 3. 7. · LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua Auzolan Festaren barruan, Tolosako kultur

O s t e g u n a , 2 0 1 3 ko a z a r o a r e n 7 a . 1 . u r t e a . 2 1 . z e n b a k i a . w w w. a t a r i a . i n f o

Ibarrako plazaren gune estalia zehaztekoparte hartze prozesua abian jarri du udalakUrtea amaitzerako zehaztu eta obra esleitzeko asmoa du udalak;urrian egin zuen lehen bilera herritarrekin, eta ekarpenak jasoostean, herritarrek hainbat ideien artean aukeratu ahalko dute 6

LOMCE legeakekarriko dituenondorioen gainekomahai ingurua Auzolan Festaren barruan, Tolosako kulturetxean izango da, gaur, 19:30ean; LAB, ELA eta EILAS sindikatuek parte hartuko dute 4-5

Epaiketen aurkako LIBRE eguna, Tolosan 2

Bizilagunarekin bazkaltzeko aukeraHilaren 17an, bigarrenez egingo da ‘Bizilagunak’ egitas-moa Gipuzkoan, eta Tolosaldeko herritarrek ere partehartzeko aukera dute. Harreman sareak sortuz, bertako

familia batek atzerritik etorritako batekin bazkaltzen du.Dagoeneko iazko familia kopuruak emana du izena, etaparte hartu nahi dutenek horretarako aukera dute. 2

EMOZIOZBETETAKO ASTEKULTURALA,AMEZKETAN

Biharko hitzaldiarekin hasieta hilaren 17ko Azokabitartean, era guztietakoekitaldiak izango dira 3

HILIK AGERTU DAIGANDETIKFALTA ZENGIZONEZKOA

46 urteko billabonatarrarengorpua Hernialdeko errekantopatu zuten larrialdikozerbitzuek, atzo eguerdian 6

Page 2: LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua · 2017. 3. 7. · LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua Auzolan Festaren barruan, Tolosako kultur

Tolosaldea

�2 2013ko azaroaren 7a,osteguna / Tolosaldeko Ataria

ETXEBIZITZA

Salgai: Tolosan etxebizitza bat sal-gai dugu, herrigunetik gertu. Lursai-la ere badauka, gainera. Interesaduen edonork, edo informaziogehiago nahi duenak, dei dezala te-lefono zenbaki honetara: 688 8882 07.Salgai: Goiatzen etxebizitza bat sal-gai dugu, 52.800 eurotan. Interesaduen edonork, galde dezala udale-txean, edo 943 68 11 09 telefonozenbakira deituta.

Iragarki laburrak

ITZEA URKIZU

Herri berean eta leku beretan bizi-modua egin arren, elkar ezagutzenez duten kulturen arteko harremansareak sortzea da, Bizilagunak egi-tasmoaren helbururik behinena.Txekiar Errepublikan duela zortziurte abiarazitako eredua hartuz,SOS Arrazakeriak bigarrenez mar-txan jarri du Gipuzkoan, eta aurtenlehen aldiz Euskal Autonomia Erki-dego osora zabalduko da. Tolosal-dean, 14 familiak izena eman dutejada.

Funtsean bertako familia bat etaatzerritik hona etorritako bat bazkal-tzeko elkartzea da, elkar ezagutueta harreman sareak sortzeko: «Ezdu konpromiso handiegirik eska-tzen, eta era berean, oso eraginko-rra izan daiteke.

Horrela, azaroaren 17an izangoda kulturen elkartrukeari ateak za-baltzeko eguna.

Egitasmoan parte hartzeko, ez dafamilia eredu klasikoa jarraitu beha-rrik, argitu dutenez; bizikidetza uni-tateek izena eman behar dute, ale-

gia. Beraz, ezkongabeek, emakumebikoteek, gizon bikoteek, seme-ala-barik ez dutenek, nahiz bilobek etaaiton-amonek parte har dezakete.

Agerraldian, iaz esperientzia le-hen aldiz bizi izandako Jemaa Be-rrahman eta Marijo Lasa izan dira,eta oso-oso pozik agertu dute eurenburua: «Niri gustatzen zait euskal-dunen izaera, eta gertutik ezagutunahi nituen. Gainera, nire semeekederki pasa zuten», dio Berrahma-nek. Lasak, berriz, elkar ezagutzekodauden aukera bakanetakoa delauste du.

Tolosaldean 14 familiak partehartu zuten iaz, eta zazpi bazkariizan ziren. Aurten iritsi dira zifra ho-rretara, baina izen-ematea zabalikdute oraindik, eta bertako familienbeharrean daude.

Horrela, beraz, hainbat bide dau-de kulturen elkartruke hau saretueta elkarrekin bizitzen ikasteko.www.mugak.eu ataria bisita daite-ke, eta izena eman. Halaber, 943 3218 11 telefonora dei egin daiteke,eta baita [email protected] helbideraidatzi ere.

Elkarrekin bazkaldueta kultura trukeariateak zabalduGipuzkoan bigarrenez izango da ‘Bizilagunak’egitasmoa, eta Tolosaldean iazko arrakastabera izaten ari da izen ematea

Bidaiarien Txokoan egin dute egitasmoaren aurkezpena. I. URKIZU

I. URKIZU TOLOSA

Herriko tabernen auzian dauden To-losa Intxurre, Villabonako Iratzar etaIbarrako Subegi tabernetako ardu-radunei, nahiz Segiko auzian dau-den eskualdeko gazteei elkartasu-na erakusteko helburuz, eskualde-ko LIBRE eguna antolatu dute,Tolosan, larunbat honetan.

Trianguloa plaza izango da egita-rauko erdigunean, goizean barrena.11:30ean batelen arteko lehia etaherri kirolak izango dira, Intxurre,

Subegi eta Iratzarren artean. Aldiberean, gainera, hamaiketakoa etasagardo dastatzea egingo duteTrianguloan, Tolosako Dultzainero-ek lagunduta.

14:30ean bazkari legea egitekoelkartuko dira Zerkausian, eta 12euroren truke txartelak salgai diraOrbelan, Rakun eta Denaken.

Bazkalostean, 18:00ak aldera,triki-poteoa egingo dute Alde Zaha-rrean, eta iluntzean kontzertuakizango dira, 20:00etatik aurrera,Euskal Herria plazako karpan.

LIBRE eguna larunbatean,«epaiketa politikoen aurka»Herriko tabernen eta Segiren auziandauden eskualdeko kideei babesaerakusteko antolatu dute egitasmoa

I. URKIZU TOLOSA

2010eko azaroaren 10ean, milakasaharar bizi ziren Gdeim Izik kanpa-lekua suntsitu zuten marrokiarrek,eta hildakoez gain, ehunka atxilotueta desagertu izan ziren.

Gertakari haren hirugarren urte-muga gogora ekartzearekin batera,Tolosaldea Sahararekin elkarteaketa eskualdeko sahararrek «marro-kiarrek okupaturiko MendebaldekoSaharan giza eskubideak errespeta-tzea eta orduko gertaerak argitzea»eskatuko dute, bihar, 19:30ean,Trianguloko elkarretaratzean.

Tolosaldea Sahararekinelkarteak eta eskualdekosahararrek gertaerakargitzeko eskatuko dute

ElkarretaratzeaGdeim Izikkanpalekukosuntsitzeagogora ekartzeko

AZAROAK 9, LARUNBATA

11:30. Batel eta herri kirol lehia In-txurre, Iratzar eta Subegiren artean,Oria ibaian hasiko da lehia, batele-kin, eta Trianguloan jarraituko duteherri kirolek. Aldi berean, hamaiketakoa eta sa-gardo dastatzea izango da, Triangu-loa plazan, Tolosako Dultzaineroekgirotuta. 14:30. Bazkaria Zerkausian.18:00. Bazkalostean, triki-poteoaAlde Zaharrean. 20:00. Kontzertuak Euskal Herriplazako karpan.

Egitaraua

I. URKIZU TOLOSA

Azaroko zine ziklo berria aste hone-tan abiaraziko dute, eta bonoakgaurtik aurrera eskuragarri izangodira. Leidorreko leihatila 17:00eta-tik 19:00etara zabalik izango da,eta bonoek 15 eta 13 euroko pre-zioa izango dute; azkenarekin igan-de arratsaldeko filma ezingo da iku-si.

Beste askoren artean, El métodoArrieta, Prisioneros, El mayordomo,Gloria, La vida de Adéle nahiz Ende-ren jokoa ikusgai izango dira.

Zine ziklo berriko bonoaksalgai, gaurarratsaldetikaurrera

I. URKIZU TOLOSA

Datorren azaroaren 18an YolandaBarcinari tarta botatzeagatik auzi-petuta dauden lau lagunak epaitukoditu Auzitegi Nazionalak. 5 eta 9urte arteko espetxe zigorrak eska-tzen dituzte eurentzat, eta horrenaurkako mobilizazioak antolatu di-tuzte Euskal Herri osoan.

Tolosan larunbat honetan infor-mazioa banatuko dute Trianguloan,eta jokoren bat ere egingo dute. Az-kenik, 13:00ak aldera, elkarretara-tzea izango da.

AHTaren aurkakotartalarieielkartasunaerakustekoelkarretaratzea

Page 3: LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua · 2017. 3. 7. · LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua Auzolan Festaren barruan, Tolosako kultur

JON ANDER GALARRAGABIOLOGOA

Konpostaje kanpainak urtebe-te egin duen honetan, eta bi-garren konpostaje kanpaina

hasiko den unean, berriro dator eko-kulturaren txoko xume hau konpos-tagailua eta bertako animaliatxo in-teresgarriez hitz egitera. Konturatugabe jada urtebete egin dugu gurehondakinak %20ra murrizten, etanahigabe, etxeko maskotatzak har-tu ditugu konpostagailu barruan,jan eta jan dabiltzan xomorroak. Hu-rrengo zutabetxo hau eta etorriko di-renak, langile ñimiño hauei omen-tzeko izango dira. Gaurko zutabean,Soldadu eulia (Hermetia illucens)dakarkizuet. Euli beltz bat da, euliarrunta baino bi aldiz luzeagoa etaargalagoa. Heldua denean, konpos-tagailu inguruan hegan bueltaka da-bilen arren, kumetxoa denean, kon-postagailu barrenean egoten da bel-dar moduan. Noizbait, konpostagai-luaren alboan ipintzen bazarete etabelarria gerturatzen baduzue, berekras-kras zarata entzungo duzue.Izan ere, xomorro txiki hau jale bikai-na da eta gure konpostagailuko ja-nari freskoa atsegin du. Gainera, ezda bakarrik egoten, bera bezalakoehunka egoten dira aldi berean, be-raien aho txikiekin, materia organi-ko kantitate handiak jaten.

Euli hau, intsektua izanik, gazteadenean beldarra da eta heldua de-nean eulia. Eulia denean gauza soilbatetarako bizi da, ugaltzeko, beraz,ez dauka jaten denbora galtzerik.Hau da, ez dauka ahorik, beraz ezda elikatzen. Beldarra izatetik heldubihurtzen denean, bere barruanbost bat egunetako erreserbak ditu,hauek agortzen direnean… kitto!Ugaldu bada, bikain! Ez bada ugal-du... izorrai! Euli hau, ugaltzeko, le-ku eguzkitsuko hostoen gaineanipintzen da eta edozein tabernetakobarran gertatzen den bezala (Eus-kal Herrian izan ezik), eme bat era-kartzen du bere txokora, eta zirt-zartbatean ugaltzen dira. Minutu exka-xeko amodio honen ostean arra hilegiten da, zorionekoa bera, EuskalHerrian ligatu duen ar gutxietakobat izan da eta! Emea aldiz, konpos-tagailu baten bila doa arrautzakipintzera. Nahiago du konpostagailugainean geratzen den janari umela,eta behin arrautzak ipinita, hau erehil egiten da. Hiruzpalau egunetara,

Bioaniztasunetik

KONPOSTAKO XOMORROAK

arrautza txuri txikitik, beldar txikiaaterako da, eta inguruan duen ma-teria organikoa jateari ekingo dio,baina honek ere, beldar euskaldunaizanik, kuadrilla bat behar du etajaio eta berehala, inguruko soldadueuli emeak erakartzen dituen seina-le kimiko bat isuriko du: «Hemen ba-zeon ze jana! Jarri arrautzek lasai!».Modu honetara, konpostagailu ho-rretan ehunka beldarreko kuadrillasortuko da, jatekoa banatu behar,baina taldean beti ere bizirauteaerrazagoa da… eta pote batzuk har-tzera joan ahal dira, noski!

Jan eta lo ta potolo! Ba horrelaxegertatzen zaio gure beldarrari, gi-zendu eta gizendu egiten dela, etahamar egunen bueltan, konposta-gailu barruko edo kanpoko leku le-hor baten bila joaten da.

Leku lehor eta epel honetan, aho-tik isurtzen duen hari mehe batekin,zakutxo batean biltzen da: honi pu-pa fasea deritzo. Zakutxo honetanegun batzuk egon ostean, apurtueta euli heldu moduan habiatuko dahegan. Zertara? Ugaltzera noski, ze-ren bost bat eguneko bizi laburradauka koitaduak.

Konpostagailuetan barrena nabi-lela, zenbaitetan soldadu-euliarenbeldar mordoa ikusi ditut. Zenbaite-tan, konpostagailu barruko materiaorganikoa mugitu eta dena egitenda, ‘kris-kras’ zaraten artean. Inoiznazka edo beldurra ematen badizu-te, saiatu ez uzten janaririk oso bis-tan, botatzen duzuen oro lurperatuondo, edo tapatu materia egitura-tzailearekin, honela, soldadu-euliemeei ez zaie hain erakargarriaegingo eta arrautza gutxiago ipinikodituzte. Beste metodo bat, oraindikesperimentazioan dagoena, etazuek frogatzea nahi nukeena, tran-patxoa eraikitzearena da. Irakurriduzuen bezala, beldarrak, pupa fa-sean sartzeko, leku lehor eta epelaknahi ditu. Prestatu ezazue zuen kon-postagailu alboan, egur edo plasti-kozko kutxa lehor bat, eta egin bide-txo bat konpostagailutik bertarakartoi edo egur xafla mehe batekin.Beldarrak pupa fasean sartzera do-azenean, zuek eraikitako leku leho-rrera joango dira, honela, guztiakkutxan bilduko dituzue eta beraie-kin nahi duzuena egin, agian bestekonpostagailu batean sartu ahal di-tuzue!

Gu ere beldar hauen moduan, be-ti gara jakin-min gose, beraz, propo-saturiko esperimentu hau frogatzenbaduzue, mesedez, bidali argazkiedo mail batzuk [email protected] era edo @bioaniz-tasunetik Twitter-era. Ea honela,behingoz Euskal Konposta I+Dagentzia sortzen dugun! Badago etapremia!

Alegialdea

�2013ko azaroaren 7a, osteguna / Tolosaldeko Ataria 3

AZAROAK 8, BIHAR

19:00. Salto base, emociones devertigo Diego legazpiarrak eskaini-tako proiekzio hitzaldia. Gazteleraz.

AZAROAK 9, ETZI

09:00-13:00 eta 14:30-18:30.

Kultur etxeko aretoan Autodefentsafeminista tailerra. Talde mugatuadenez 680 84 77 54 zenbakian ize-na eman behar da, eta eguneanbertan, 5 euro ordaindu beharkodira, ikasleek 3.

AZAROAK 10, IGANDEA

12:00. Malabarista madrildarrenJavimalabares ikuskizuna. Ondoren. Tortilla patata lehiaketa.Jarraian. Bentazaharreko mutikoalaiak taldearen eskutik, kalejira.

AZAROAK 11,ASTELEHENA

11:00. Meza San Martin ermitan. Ondoren. Bixente Gorostidi eta Pe-ñagarikano bertsolariak, eta Lajaeta Olarte trikitilariak izango diraSan Martinen. 13:30. Haurrentzat bazkaria ZazpiItturri elkartean.

Egitaraua

14:00. Erretirodunen bazkariaErrekalden, bertsolari eta trikitila-riekin. 15:30. Beldartxo jatuna familiaosoari zuzendutako antzerkia, fron-toian. 17:00. Frontoian haurrentzako gin-kana eta ondoren, merienda.

AZAROAK 12, ASTEARTEA

20:30. Kultur etxeko aretoan Beni-to Lertxundiren kantagintza azter-gai Imanol Artolaren eskutik.

AZAROAK 13,ASTEAZKENA

20:30. Jokin Artolaren bidaia kon-takizuna kultur etxean: Kuba, bigurpilen gainean, buru bat begi bi.

AZAROAK 14, OSTEGUNA

18:00. Emigrazioa Gipuzkoan, ten-dentziak eta arazoak hitzaldia, SOSArrazakeria elkarteko Agustin Unzu-rrunzagaren eskutik. Ondoren. Pintxo-potea.

AZAROAK 15, OSTIRALA

19:30. Kultur etxeko aretoan ideiabilketa, gaia: Pernando jaio zeneko250. urtemugako ospakizunak.

21:00. Kantu afaria. Txartelak uda-letxean daude salgai, 08:00etatik15:00etara, eta liburutegian,17:30etik 19:30era. Ostiraleanizango da txartelak erosteko azkeneguna; 20 eurotan.

AZAROAK 16, LARUNBATA

11:30. II. Kros herrikoi txikia. Izenematea, plazan. Hiru maila. Ondoren. I. Hiruterdiz-aurre pilotatorneoaren finalak. 17:30. Sasturain atzeko aparkale-kutik hasita, Dien ta ez dienan gaumagikoa, herritarrek eskainitakokale antzerkia.

AZAROAK 17, IGANDEA

10:00. Azoka.

ASTE OSOAN ZEHAR

Kultur etxean Sara Gomezen argaz-ki erakusketa.

ASIER IMAZ AMEZKETA

Amezketako Kultur Astea bihar hasi-ko da, Legazpiko Diegoren proiek-zio-hitzaldi ikusgarriarekin. Ezereze-rako jauziak eta emozioak nahastu-ko dira bertan. Ostiraletik aurrera,ekimenak arrapaladan etorriko dira,hilaren 17ra bitarte. Tartean, astele-henean, San Martin eguna ospatu-ko dute.

Kultur Asteko bigarren egunera-ko, larunbaterako, zortzi orduko Au-todefentsa tailerra antolatu dute.Izena emateko aukera irekia dago680 84 77 54 telefonoan. Ikastaroagoiz eta arratsaldez burutuko da.Aurrez mugitu beharra eskatzenduen beste ekitaldia, hilaren 15ekoKantu afaria da. Txartelak udaletxe-an eta liburutegian jarri dituzte, 20eurotan. Hori bai, bertara joan nahiduenak arin ibili beharko du, gaur

amaitzen baita txartelak erostekoeguna.

Hamar eguneko egitarauren ba-rruan Pernando Amezketarraren in-gurukoa azpimarratu behar da.250. urteurrenaren harira, ospaki-zunak antolatzeko probestuko duteaurtengo Kultur Astea. Gauzak ho-rrela, azaroaren 15ean, Kultur etxe-

Emozio handiarekin hasikoda Kultur Astea Amezketan 8 ordu iraungo dituenAutodefentsa tailerraantolatu dute; izenaemateko aukerazabalik dago

an elkartuko dira ideia bilketa egite-ko. Amezketako Udalak herritarreibertara agertzea eskatu die, eta orohar, herrian antolatu diren ekimene-kin bat egitea. Azkenik, aipatu, Kul-tur Asteak irauten duen epean, SaraGomezek erakusketa jarriko duelaKultur Etxean, bere argazkien bildu-mekin.

Pernando Amezketarraren inguruan ariko dira Kultur Astearen barruan. A. IMAZ

Page 4: LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua · 2017. 3. 7. · LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua Auzolan Festaren barruan, Tolosako kultur

Hezkuntza

�2013ko azaroaren 7a, osteguna / Tolosaldeko Ataria 5

Hezkuntza

�4 2013ko azaroaren 7a,osteguna / Tolosaldeko Ataria

LOMCE legearen mehatxuaLaster onartuko du Espainiako Kongresuak LOMCE hezkuntza lege berria. Arauak euskalhezkuntza sisteman ekar ditzakeen ondorio kaltegarriei buruz mahai ingurua izango da gaur19:30ean Tolosako kultur etxean. LAB, ELA eta EILAS sindikatuek hartuko dute parte

AINHOA OIARTZABAL

Espainiako FAES fundazioak(Jose Maria Aznar Espainiakopresidente ohiak gidatzen du )

duela urte batzuk argitaraturikotxosten bat da LOMCE-ren edo Hez-kuntza Kalitatea Hobetzeko LegeOrganikoaren ernamuina. Hala,ikaslearen hezkuntza integrala ber-matuko lukeen hezkuntza ereduaribaino gehiago, helburu neoliberale-kin bat datorren sistemaren aldeegiten du lege proposamenak. Ikas-leei azterketa gehiago egingo zaiz-kie, ebaluazio sistema Madrildikezarriko dute eta oro har, ikastetxe-en eta tokiko hezkuntza komunitate-en erabaki ahalmena nabarmenmurriztuko du. Gainera, ikasleak es-painiartzeko helburua duela ere ai-tortu dute haren sustatzaileek.

Azken 30 urteotan unibertsitatezazpiko ikasketak arautzeko Espai-nian onartu eta Hego Euskal Herrianezartzen duten zazpigarren hezkun-tza legea izango da Wert legea dela-koa, alderdi bakarrak sustatua etadefendatua. Izan ere, EspainiakoPPren Gobernua bakarrik geratuzen joan den urriaren 9an Kongre-suan legea onartzeko eginiko boz-ketan; legearen kontra bozkatu zu-ten oposizioko alderdiek, eta gaine-ra, PPk gehiengoa galtzean, legeakenduko dutela ohartarazi zuten.

Gaur egun Espainiako Hezkuntzaministro den Jose Ignacio Wertekeskola porrota aipatzen du legearendefentsa arrazoitzeko: izan ere, Es-painian, porrotaren datuak kezka-

garriak direla dio (%26k uzten du es-kola), eta emaitza horiek gastu han-dia sortzen dutela. Hego Euskal He-rrian, ordea, askoz ere txikiagoa daeskola uzten duten ikasleen datua:%12-13 (%14 Europan). Eta datuenarteko alde hori, Espainiako etaHego Euskal Herriko hezkuntza sis-temaren arteko diferentziaren adibi-de bat besterik ez da.

Azken aldian bai Hego Euskal He-rrian bai Tolosaldean mobilizaziougari egin dira Wert legea-ren kon-tra. Besteak beste, urriaren 12anBilbon LOMCE-ren kontra antolatuzen manifestazioan hartu zuten par-te Euskal Herrian Euskarazek, Ikas-le Abertzaleek, Ikastolen Elkarteakedota LAB, ELA eta EILAS sindika-tuek. Hain zuzen, hiru sindikatuota-ko ordezkariek hartuko dute partegaur, 19:30ean Tolosako kulturetxean LOMCE legea. Zein ondorioizango ditu gure seme-alaben hezi-keta sisteman? mahai inguruan. Le-geak proposatzen dituen aldaketakesplikatzearekin batera, zer ondorioekarriko dituen eta horri aurre egite-ko zein urrats eman daitezkeenazalduko dute.

Hona hemen legeak ezarriko di-tuen aldaketa nagusienak:

Euskaraz ikasteko eskubideari

eragingo al dio?

Ikasleek gaztelaniaz ikasteko esku-bidea dutela jaso dute legean, bainahorrek, ez du Hego Euskal Herrianaldaketarik eragingo; egungo hiz-kuntza ereduetan jasotzen baitagaztelaniaz ikasteko aukera (A ere-dua). Katalunian aldiz, hezkuntzapublikoan katalana denez irakats-hizkuntza, norbaitek gaztelaniazikasi nahiko balu, hark ikastetxe pri-batuetan gaztelaniaz ikasteagatikordaindu beharreko gastua ordaina-razi nahi diote administrazioari.

Hizkuntzen artean mailaketa egindute: irakats-hizkuntza gaztelania

dela jaso dute. Euskarak maila apa-lagoa izango du. Horrenbestez, etagaztelaniaz ikasteko eskubidea ber-matu behar dela jaso dutenez,egungo hizkuntza ereduak gainditulituzkeen balizko murgiltze ereduari(Kataluniako eredua) ateak ixtendizkio legeak.

Zer aldaketa ekarriko du

edukietan?

Espainiako Gobernuak erabakikodu ikasgai nagusien curriculuma —Historia eta Geografia, Matematika,Gaztelania,...—. Beste ikasgai ba-tzuetan, ordea, erkidegoek izangodute erabakitzeko ahalmen gehia-go. Baina Espainiako, Hego EuskalHerriko, Galiziako eta Herrialde Ka-talanetako ikasleek, curriculuma-ren %65 bat eta bera izango duteeta gainera, ikasi dutela baloratze-ko kanpo azterketak egingo dizkie-te.

Zenbat azterketa berri egin

beharko dira? Zeinek zuzenduko

ditu?

Irakastaldi bakoitza amaitzean, az-terketa bat jarriko dute, eta gaindituegin beharko da titulua jasotzeko —DBHn eta Batxillergoan—. Azterke-tak Madrilek ezarriko ditu eta harkbaloratuko ditu.

Ebaluazio sistema kanpotik eza-rrita, eduki propioak lantzeko auke-ra nabarmen murriztuko da, etaordu asko azterketa hauek presta-tzeko bideratuko dira ikastetxeetan.Ondorioz, ikastetxeek akademienfuntzionamendua har dezakete, etaazterketa prestatzera baino ez da jo-ango eskolara jende asko.

Horrekin batera, DBHa bukatzeko«zailtasunak» dituzten ikasleak Lan-bide Heziketara bideratuko dituzte,Lanbide Heziketan oinarrizko mailasortuko baitute. Finean, «ikasle txa-rrak» bertara bideratu nahi dituztelauste dute legearen aurkako eragile-

ek, eta hamarkadak atzera egiteadela diote.

Noiz jarri nahi dute indarrean?

Espainiako Kongresutik igaro oste-an, Espainiako Senatua ari da legeaaztertzen. Handik berriro Kongresu-ra itzuliko da eta PPren gehiengoa-rekin onartu egingo dela espero da.Hala gauzak, bi ikasturteren buruan

indarrean jartzea espero dute. Denadela, Kataluniako Generalitateakadierazi du legea Auzitegi Konstitu-zionalera eraman nahi duela.

Erlijioak garrantzi handiagoa

izango al du?

Ikasgaiaren pisua areagotu egingodu erreformak, hautazko ikasgaiaizango baita, eta notarako balioko

baitu. Gainera, HerritartasunerakoHezkuntza kendu egingo dute, etakutsu politiko nabariko beste ikas-gai bat jarriko dute.

Autonomia urrituko al zaie

ikastetxeei? Erabaki ahalmena

galduko al dute inguruko eragile-

ek?

Eskola kontseiluen indarra ahuldu

egingo du erreformak: soilik kon-tsultarako izango dira. Beraz, zere-san gutxiago izango dute irakasle-ek, ikasleek eta gurasoek. Zuzenda-riei ahalmen handiagoa emangodiete; besteak beste, langileak har-tu ahal izango dituzte. Zuzendariakaldiz, titulu jakin bat lortu beharkodute zuzendari gisa lan egiteko etaMadriletik erabakiko dira.

Eskualdean hainbat protesta egin dira LOMCE legearen kontra. Irudian, Lizartzan eginiko bat. I. TERRADILLOS

Irudia Tolosa

Gaurko hitzordua, auzolanaren lehen emaitzaGaurko mahai inguruak emango dio hasieraazaroan zehar astero Tolosan euskararen in-gurumarian antolatu diren hitzaldi sortari.Datorren astean Koldo Zuazok emango du hi-

tzaldia, eta datozeenetan komunikabideeiburuz eta hizkuntza normalizazioari buruz ari-ko dira. Ekitaldien azkena azaroaren 30ekoAuzlolan Festa izango da. ATARIA

Ikasle Abertzaleak: «Gure kultura etahizkuntza zapalduak izango dira»

Hezkuntzako eragileekin batera, ikasleak ere kezkatuta daude lege berriarekin. Ikasle Abertzaleek adibidez,hainbat ekimen egin dituzte Lomce legearen kontra. Azkena, joan den urriaren 25ean egin zuten; herri eskole-tan landu zuten gaia, «gizartea sentsibilizatzeko», Eider MIntegi (Lizartza, 1995) Ikale Abertzaleak elkarteko ki-deak TOLOSALDEKO ATARIA-ri adierazi dioenez.Bere ustez, legeak Euskal Herria eta Katalunia bezalako herrien kon-tra joatea du helburu: «Gure kultura eta hizkuntza zapalduak izango dira; ikasgaietan eman beharreko materiaMadrilen erabakia izango baita» Gainera, sexu bereizketa bultzatu duela nabarmendu du; «emakumezkoak etagizonezkoak bereizten dituzten ikastetxeei diru laguntzak emango dizkiete». Bestalde, ikasleak «zapalduak etazapaltzaileak» izateko bereiziko dituztela dio, eta enpresa munduari begira heziko dituztela. Lege honen alter-natiba Euskal Eskola Nazionala dela azpimarratu eta indarrak batzera deitzen dute.

Page 5: LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua · 2017. 3. 7. · LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua Auzolan Festaren barruan, Tolosako kultur

Hezkuntza

�2013ko azaroaren 7a, osteguna / Tolosaldeko Ataria 5

Hezkuntza

�4 2013ko azaroaren 7a,osteguna / Tolosaldeko Ataria

LOMCE legearen mehatxuaLaster onartuko du Espainiako Kongresuak LOMCE hezkuntza lege berria. Arauak euskalhezkuntza sisteman ekar ditzakeen ondorio kaltegarriei buruz mahai ingurua izango da gaur19:30ean Tolosako kultur etxean. LAB, ELA eta EILAS sindikatuek hartuko dute parte

AINHOA OIARTZABAL

Espainiako FAES fundazioak(Jose Maria Aznar Espainiakopresidente ohiak gidatzen du )

duela urte batzuk argitaraturikotxosten bat da LOMCE-ren edo Hez-kuntza Kalitatea Hobetzeko LegeOrganikoaren ernamuina. Hala,ikaslearen hezkuntza integrala ber-matuko lukeen hezkuntza ereduaribaino gehiago, helburu neoliberale-kin bat datorren sistemaren aldeegiten du lege proposamenak. Ikas-leei azterketa gehiago egingo zaiz-kie, ebaluazio sistema Madrildikezarriko dute eta oro har, ikastetxe-en eta tokiko hezkuntza komunitate-en erabaki ahalmena nabarmenmurriztuko du. Gainera, ikasleak es-painiartzeko helburua duela ere ai-tortu dute haren sustatzaileek.

Azken 30 urteotan unibertsitatezazpiko ikasketak arautzeko Espai-nian onartu eta Hego Euskal Herrianezartzen duten zazpigarren hezkun-tza legea izango da Wert legea dela-koa, alderdi bakarrak sustatua etadefendatua. Izan ere, EspainiakoPPren Gobernua bakarrik geratuzen joan den urriaren 9an Kongre-suan legea onartzeko eginiko boz-ketan; legearen kontra bozkatu zu-ten oposizioko alderdiek, eta gaine-ra, PPk gehiengoa galtzean, legeakenduko dutela ohartarazi zuten.

Gaur egun Espainiako Hezkuntzaministro den Jose Ignacio Wertekeskola porrota aipatzen du legearendefentsa arrazoitzeko: izan ere, Es-painian, porrotaren datuak kezka-

garriak direla dio (%26k uzten du es-kola), eta emaitza horiek gastu han-dia sortzen dutela. Hego Euskal He-rrian, ordea, askoz ere txikiagoa daeskola uzten duten ikasleen datua:%12-13 (%14 Europan). Eta datuenarteko alde hori, Espainiako etaHego Euskal Herriko hezkuntza sis-temaren arteko diferentziaren adibi-de bat besterik ez da.

Azken aldian bai Hego Euskal He-rrian bai Tolosaldean mobilizaziougari egin dira Wert legea-ren kon-tra. Besteak beste, urriaren 12anBilbon LOMCE-ren kontra antolatuzen manifestazioan hartu zuten par-te Euskal Herrian Euskarazek, Ikas-le Abertzaleek, Ikastolen Elkarteakedota LAB, ELA eta EILAS sindika-tuek. Hain zuzen, hiru sindikatuota-ko ordezkariek hartuko dute partegaur, 19:30ean Tolosako kulturetxean LOMCE legea. Zein ondorioizango ditu gure seme-alaben hezi-keta sisteman? mahai inguruan. Le-geak proposatzen dituen aldaketakesplikatzearekin batera, zer ondorioekarriko dituen eta horri aurre egite-ko zein urrats eman daitezkeenazalduko dute.

Hona hemen legeak ezarriko di-tuen aldaketa nagusienak:

Euskaraz ikasteko eskubideari

eragingo al dio?

Ikasleek gaztelaniaz ikasteko esku-bidea dutela jaso dute legean, bainahorrek, ez du Hego Euskal Herrianaldaketarik eragingo; egungo hiz-kuntza ereduetan jasotzen baitagaztelaniaz ikasteko aukera (A ere-dua). Katalunian aldiz, hezkuntzapublikoan katalana denez irakats-hizkuntza, norbaitek gaztelaniazikasi nahiko balu, hark ikastetxe pri-batuetan gaztelaniaz ikasteagatikordaindu beharreko gastua ordaina-razi nahi diote administrazioari.

Hizkuntzen artean mailaketa egindute: irakats-hizkuntza gaztelania

dela jaso dute. Euskarak maila apa-lagoa izango du. Horrenbestez, etagaztelaniaz ikasteko eskubidea ber-matu behar dela jaso dutenez,egungo hizkuntza ereduak gainditulituzkeen balizko murgiltze ereduari(Kataluniako eredua) ateak ixtendizkio legeak.

Zer aldaketa ekarriko du

edukietan?

Espainiako Gobernuak erabakikodu ikasgai nagusien curriculuma —Historia eta Geografia, Matematika,Gaztelania,...—. Beste ikasgai ba-tzuetan, ordea, erkidegoek izangodute erabakitzeko ahalmen gehia-go. Baina Espainiako, Hego EuskalHerriko, Galiziako eta Herrialde Ka-talanetako ikasleek, curriculuma-ren %65 bat eta bera izango duteeta gainera, ikasi dutela baloratze-ko kanpo azterketak egingo dizkie-te.

Zenbat azterketa berri egin

beharko dira? Zeinek zuzenduko

ditu?

Irakastaldi bakoitza amaitzean, az-terketa bat jarriko dute, eta gaindituegin beharko da titulua jasotzeko —DBHn eta Batxillergoan—. Azterke-tak Madrilek ezarriko ditu eta harkbaloratuko ditu.

Ebaluazio sistema kanpotik eza-rrita, eduki propioak lantzeko auke-ra nabarmen murriztuko da, etaordu asko azterketa hauek presta-tzeko bideratuko dira ikastetxeetan.Ondorioz, ikastetxeek akademienfuntzionamendua har dezakete, etaazterketa prestatzera baino ez da jo-ango eskolara jende asko.

Horrekin batera, DBHa bukatzeko«zailtasunak» dituzten ikasleak Lan-bide Heziketara bideratuko dituzte,Lanbide Heziketan oinarrizko mailasortuko baitute. Finean, «ikasle txa-rrak» bertara bideratu nahi dituztelauste dute legearen aurkako eragile-

ek, eta hamarkadak atzera egiteadela diote.

Noiz jarri nahi dute indarrean?

Espainiako Kongresutik igaro oste-an, Espainiako Senatua ari da legeaaztertzen. Handik berriro Kongresu-ra itzuliko da eta PPren gehiengoa-rekin onartu egingo dela espero da.Hala gauzak, bi ikasturteren buruan

indarrean jartzea espero dute. Denadela, Kataluniako Generalitateakadierazi du legea Auzitegi Konstitu-zionalera eraman nahi duela.

Erlijioak garrantzi handiagoa

izango al du?

Ikasgaiaren pisua areagotu egingodu erreformak, hautazko ikasgaiaizango baita, eta notarako balioko

baitu. Gainera, HerritartasunerakoHezkuntza kendu egingo dute, etakutsu politiko nabariko beste ikas-gai bat jarriko dute.

Autonomia urrituko al zaie

ikastetxeei? Erabaki ahalmena

galduko al dute inguruko eragile-

ek?

Eskola kontseiluen indarra ahuldu

egingo du erreformak: soilik kon-tsultarako izango dira. Beraz, zere-san gutxiago izango dute irakasle-ek, ikasleek eta gurasoek. Zuzenda-riei ahalmen handiagoa emangodiete; besteak beste, langileak har-tu ahal izango dituzte. Zuzendariakaldiz, titulu jakin bat lortu beharkodute zuzendari gisa lan egiteko etaMadriletik erabakiko dira.

Eskualdean hainbat protesta egin dira LOMCE legearen kontra. Irudian, Lizartzan eginiko bat. I. TERRADILLOS

Irudia Tolosa

Gaurko hitzordua, auzolanaren lehen emaitzaGaurko mahai inguruak emango dio hasieraazaroan zehar astero Tolosan euskararen in-gurumarian antolatu diren hitzaldi sortari.Datorren astean Koldo Zuazok emango du hi-

tzaldia, eta datozeenetan komunikabideeiburuz eta hizkuntza normalizazioari buruz ari-ko dira. Ekitaldien azkena azaroaren 30ekoAuzlolan Festa izango da. ATARIA

Ikasle Abertzaleak: «Gure kultura etahizkuntza zapalduak izango dira»

Hezkuntzako eragileekin batera, ikasleak ere kezkatuta daude lege berriarekin. Ikasle Abertzaleek adibidez,hainbat ekimen egin dituzte Lomce legearen kontra. Azkena, joan den urriaren 25ean egin zuten; herri eskole-tan landu zuten gaia, «gizartea sentsibilizatzeko», Eider MIntegi (Lizartza, 1995) Ikale Abertzaleak elkarteko ki-deak TOLOSALDEKO ATARIA-ri adierazi dioenez.Bere ustez, legeak Euskal Herria eta Katalunia bezalako herrien kon-tra joatea du helburu: «Gure kultura eta hizkuntza zapalduak izango dira; ikasgaietan eman beharreko materiaMadrilen erabakia izango baita» Gainera, sexu bereizketa bultzatu duela nabarmendu du; «emakumezkoak etagizonezkoak bereizten dituzten ikastetxeei diru laguntzak emango dizkiete». Bestalde, ikasleak «zapalduak etazapaltzaileak» izateko bereiziko dituztela dio, eta enpresa munduari begira heziko dituztela. Lege honen alter-natiba Euskal Eskola Nazionala dela azpimarratu eta indarrak batzera deitzen dute.

Page 6: LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua · 2017. 3. 7. · LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua Auzolan Festaren barruan, Tolosako kultur

IÑIGO TERRADILLOS IBARRA

Herritar askoren elkargune da Iba-rrako plaza, eta epe laburrean berri-kuntza nabarmen bat izango du.Izan ere, «egun dagoen hutsuneabetez», gune estali bat jartzeko as-moa du udalak, eta horretarako,parte hartze prozesua jarria du mar-txan.

Iragan urriaren 21ean herritarrakdeitu zituen udalak, plazarako di-tuen asmoen berri eman, herrita-rren eta eragileen beharrak eta ira-

dokizunak entzun, eta ondoren, ho-riek proiektuan txertatzeko.

Lehendabizi aterpea jarriko dutengunean elkartu ziren herritarrak,udaleko ordezkariekin. Udaletxea-ren albo batean, frontoia dagoen gu-nean jarriko litzateke estalpea, etaizan beharko lituzkeen baldintzeninguruan aritu ziren. Udaleko arki-tektoak lehen fase honetako lehen-dabiziko bileran azaldutako infor-mazioa jaso zuen, eta hurrengo fa-serako gune estaliak izangolituzkeen baldintzekin eginiko fitxateknikoa zehaztuko du.

Hanot Karrera udaleko zinego-tziak adierazi duenez, «bigarren fa-sean, lehen fasean azaldutakoideiekin hainbat eredu proposatukodira, eta herritarrek gehien gusta-tzen zaiena aukeratu beharko dute».

Ibarrako plazaren estalpeaurtea amaitzerako zehaztutaHerritarrekin bileraegingo du udalak guneestaliak izan beharkolituzkeen ezaugarriakpartekatzeko

Estalpea frontisaren altueran joan-go litzateke, eta eremu itxia izangolukeen edo ez dago zalantza. «Ez da-kigu azkenean itxi egingo den edoez, baina, aukera hori behintzat gor-detzea nahiko genuke», azaldu duKarrerak.

Aste honetan bertan zehaztukodute bigarren fasearen egutegia.Proiektuari dagokionez, urtea amai-tzerako zehaztu eta obra esleitzeada udalaren helburua.

Karrerak esan duenez, bai udale-tik, bai eta herritarren aldetik «argi»ikusten den hutsunea da. «Edozeinkultur ekintza egiteko eguraldiak la-guntzen ez badu, segituan karpa ja-rri beharra izaten dugu, eta herrita-rren egunerokotasunerako ere ber-din gertatzen da. Plaza hutsikegoten da euria egiten duenean».

Gune estalia frontisaren neurri berean jartzea aurreikusten du udalak. I.T.

I. TERRADILLOS

Larrialdiko zerbitzuek hilda aurkitudute igandeaz geroztik Tolosan de-sagertuta zegoen 46 urteko gizo-nezkoa. Igande arratsaldean joanzen mendira, eta ez zen etxera itzuli.Familiak iluntzean jarri zuen sala-keta, eta haren bila aritu dira ordu-tik.

Montezkue mendi inguruan aurki-tu zuten billabonatarraren autoa,baina ez zegoen gizonaren arrasto-rik. Hala, lau egunez bilaketetan ari-tu ostean, atzo eguerdian aurkituzuten hilotza. Tolosako Babes Zibile-ko taldea, Gurutze Gorria, DYA etatxakurrez hornituriko Ertzaintzarenmendiko erreskate taldea aritu dirabilaketan. Hain zuzen ere, txakurren

Hilik aurkitu dute igandeandesagertu zen billabonatarra46 urteko gizonezkoaren gorputzaHernialdeko errekan topatu zuten atzo eguerdian, larrialdiko zerbitzuek

erreskate taldea izan da gorputzaaurkitu duena. Hernialden topatudute gorpua, udalerri horretakoerrekan. Ertzaintzak ez du zehaztuoraindik heriotzaren arrazoia.

Bestalde, 64 urteko tolosar batenbila ere aritu dira azken egunetan.Larunbat arratsaldean onddo bila ir-ten zen mendira, eta antza, gauez,bere burua galduta aurkitu zuene-an, laguntza eskatu zuen. Nafarroa-ko larrialdi zerbitzuek eta SOSDeiak-ek eraman zuten aurrera bila-keta. Tolosarra 23:30 zirenean lortuzuten aurkitzea, Araban kokaturikomendietan.

Tolosaldea

�6 2013ko azaroaren 7a,osteguna / Tolosaldeko Ataria

Irudia Ibarra

Festetako irudien erakusketa

Ibarrako San Bartolome jaietakoargazkien erakusketa jarri duteikusgai kultur etxean. Udaletikazaldu dutenez, 800 argazki in-guru egin dituzte aurtengo feste-tan, eta nahi duenak, gustuko ar-gazkien kopiak egiteko aukera

izango du, 0,50 euroan, kulturetxeko harreran dagoen eskaeraorria betez. Erakusketa aben-duaren 5era arte bisitatu ahalkoda, 10:30etik 13:00etara goizezeta 16:00etatik 20:30era arra-tsaldez. ATARIA

Bere eguna ospatuko duHerrigintza elkarteak

IKAZTEGIETA. Datorren larunbate-an, hilaren 16an ospatuko du bereeguna Ikaztegietako Herrigintza el-karteak. Arratsalderako krosa anto-latu dute, eta gauean, berriz afaria.Krosari dagokionez, gaztetxoena16:15ean hasiko da, eta horiekamaitzean hasiko dira helduak las-terka. Afaria, berriz, 20:30ean izan-go da. Izena emateko, bazkide zen-bakia, izena eta 35 euro sartu be-harko dira elkartearen buzoain. Eraberean, egun horretan antolaketanlagundu nahi edo ahal dutenek el-kartera azaldu besterik ez dute eginbehar.

Gazta irabazleak zozketatu dituzte

BERASTEGI. Iragan igandean azokaberezia egin zuten Berastegin, kul-tur asteari amaiera emanez. Bada,azokan, beste hainbat lehiaketare-kin batera, gazta lehiaketa egin zu-ten herritarren artean. Urtero mo-duan, irabazle izan diren lehen hiruparte hartzaileen gaztak zozketatuegin dituzte, eta guraso elkartetik ja-kitera eman dituzte gazta horiek es-kuratu dituztenen zenbakiak. Gaztairabazlea 1.384 zenbakidunak es-kuratu du; bigarren geratu den gaz-ta 773 zenbakia duenak, eta hiruga-rren izan den gazta, 792 zebakidu-nak.

12-14 urtekoentzat,bokata tailerra, bihar

VILLABONA. Udaleko kultura sailakantolatuta, bihar bokata tailerraegingo dute, 17:00etan, Irrintzi el-kartean.Basque Culinary Center-enikasten duten Villabonako Javi Rive-rok eta Eneko Amondarainek eman-go dute tailerra, eta 4 euro ordaindubeharko da izena emateko. Kulturabulegoan (943 69 16 55) edota gaz-telekuan (943 69 47 87) eman aha-lako da izena.

Herriko behe solairuenerabilera, aztergai

IBARRA. Udala herriko behe solai-ruen erabileraren inguruko azterke-ta egiten ari da. Bere helburua erabi-lera bultzatu eta gaur egungo beha-rretara egokitzea da. Bada, eginduen azterketaren berri ematekoeta ekarpenak jasotzeko, bileraegingo dute, gaur, 18:00etan, kulturetxean.

Bigarren eskuko materiala, azokarako

AMEZKETA. Hilaren 17an azoka be-rezia egingo dute, eta aurtengoan,berrikuntza moduan, bigarren esku-ko materiala ere izango da eskura-garri. Herritarrek nahi duten mate-riala eman ahalko dute udaletxekoganbarara, 19:00etatik 20:00eta-ra, azokan salgai jartzeko.

Page 7: LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua · 2017. 3. 7. · LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua Auzolan Festaren barruan, Tolosako kultur

#Tolosaldea Txanpions

Handitan bete nahiko luketenamets gozoena betetzenRealeko lehen taldeaz gain, jubenilak ere maila horretakoTxapeldunen Liga ari dira jokatzen, tartean eskualdeko bi gazteMIKEL IRAOLA

Txapeldunen Liga lehiaketa bereziada, handienetan handiena. Europa-ko talde eta futbol jokalaririk hobere-nak batzen ditu, eta izugarrizko zirra-ra pizten du zaleengan. Talde indar-tsuenen helburua kopa irabazteaden bitartean, txikienek handiei ga-raitzearekin amesten dute. Futbolarihasiberri guztiek, noizbait txapelketahonetan jokatzea dute buruan.

Reala bezalako talde txiki eta umi-lek, berriz, noizbait izarren ligan ego-tea dute amets. Zenbaitetan, oso noi-zean behin bada ere, horrelako ame-tsak egi bihurtzen dira, eta gaur, XabiPrieto, Markel Bergara, Imanol Agi-rretxe, Mikel Gonzalez, eta konpai-nia, txikitan behin eta berriz amestuzuten hura bizitzen ari dira. Eta be-raiekin batera, milaka realzale.

Jokalari horiek, heldu izandakoanlortu dute ametsa betetzea, bainabadira gaztetan ere, helduago dire-

nean lortu nahiko luketen hori lortudutenak. Izan ere, txuri-urdinen le-hen taldeaz gain, jubenilen taldeaere maila horretako Txapeldunen Li-gan, Youth League deiturikoan, arida lehiatzen. Tartean dira eskualde-ko bi gaztetxo: Odei Arrieta tolosarraeta Josu Ibarbia ibartarra.

Reala Txapeldunen Ligan sailka-tzeak ekarri zien saria hauei. Txapel-keta bereko taldeen aurka lehiatzenari dira, eta momentuz, ez dihoakiebatere gaizki. Shakhtar, Manchestereta Bayer Leverkusen bezalako tal-deak garaitzeko gai izan da, eta laupartiden ondoren, sailkapeneko bu-ruan da, bakarrik.

Lehen hiru partidak irabazi zituz-ten txuri-urdinek. Asteartean, ordea,ezin izan zuten garaitu ManchesterZubietan. Reala gehiago izan bazenere, ingelesek fisikoa eta izandakoaukera urriak aprobetxatu zituzten0-2 irabazteko.

Txanpain botila prest zuten, izan

ere, irabaziz gero, final zortzireneta-rako txartela eskuratuko lukete. Ezzen posible izan. Aurretik bi partidadituzte, Ukrainian, eta berriz ere, Do-nostian. Txanpainak itxaron egin be-hako du momentuz, baina nork daki,handitan ere txanpaina ateratzekogai izango ote diren...

SAILKAPENA

1. Reala 9p. 2. Shakhtar Donetsk 7p. 3. Manchester United 5p.4. Bayern Leverkusen 1p.

AURREKO EMAITZAK

Reala-Shakhtar 3-2B. Leverkusen-Reala 1-5Manchester-Reala 0-1Reala-Manchester 0-2

YOUTH LEAGUE

IGOR AGIRRE

Talde baten jarraitzaile ororengustuko partidua zen atzokoa:Europako talde ‘handi’ batek

lehen aldiz jokatu behar zuen Anoe-tan, Txapeldunen Ligan. Duela ha-mar urteko Juventusen aurkakonorgehiagokan bezalaxe, partidahistoriko baten aurrean zegoen Re-ala. Oraingoan, Manchester Unitedzen talde donostiarraren arerioaeta zaletu txuri-urdinek leporainobete zituzten Amarako estadioarenharmailak.

Ligako azken partiduetako emai-tzek eta Osasunaren aurkako golfestak lagundurik, esperantza han-diarekin zeuden jokalariak eta ja-rraitzaileak astearteko partidari be-gira. Ez zen gutxiagorako, Old Traf-forden jaun eta jabe izan zirendeabru gorrien aurkako partida Txa-peldunen Ligako zozketa egunetikegutegian seinalatuta baitzuten re-alzaleek. Bartzelona, Real Madrileta Athleticen aurkako partiden pa-reko giroa igartzen zen harmaile-tan: gogotsu geunden zaleak etataldeari inoiz baina gehiago bultza-tzen genion gure oihuekin.

Iritzia

EZ DADILA AZKENPARTIDA IZAN!

Belar gainean, ordea, bi taldeenarteko aldea bistakoa zen. Batzuenesanetan Alex Ferguson entrena-tzailearen erretiroa nabaritzen ariden Manchester ziztu bizian Bravo-ren ate ingurura gerturatzen zen bi-tartean, denbora asko igarotzenzen Realak arrisku izpiren bat ema-ten zuenerako. Horrelako partideta-rako ezinbestekoa den gogo eta gri-nak, ordea, txuri-urdinen gabeziakestali zituen indarrak xahutu zirenbitartean. Beste partidetan kontranizandako zorteak ere zertxobait la-gundu zuen Van Persie-k jaurtitakopenaltia zutoinak geratu zuenean.Azkenean, golik gabeko berdinketabi taldeentzat eta Europako txapel-keta nagusiko lehen puntua Reala-rentzat.

Nork daki noiz errepikatu ahalkoden beste behin horrelako gau be-rezi bat Anoetan. Beharbada, taldehonek jarraipena edukiz gero, ho-rrelakoetara ohitzen hasi beharkogara realzaleak. Momentuz, jarrai-tzaile txuri-urdin guztien oroimene-an geratuko da astearteko lehia. Ezdadila azkena izan! Oraingoz, bestebi geratzen dira, gutxienez.

Tolosaldeko realzaleak Manchesterren aurkako joaneko partidan. ATARIA

Odei Arrieta tolosarra, asteartean, Manchesterren aurkako partidan. M. IRAOLA

Hilberriak eta urteurrenak

ESKELAK

943-65 56 95

[email protected]

�2013ko azaroaren 7a, osteguna / Tolosaldeko Ataria 7

Page 8: LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua · 2017. 3. 7. · LOMCE legeak ekarriko dituen ondorioen gaineko mahai ingurua Auzolan Festaren barruan, Tolosako kultur

2013-11-07OSTEGUNA

Eguraldia: Bihar

Goiza Arratsaldea

22º

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:• Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu,Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Hernialde, Ibarra,Ikaztegieta, Irura, Larraul, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta ZizurkilTolosaldeko Komunikazio Taldea, S.L-ko kideak:

Goiza: Euria Arratsaldea: EuriaBeroena: 18ºHotzena: 11º14º

Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SLLege Gordailua: SS-1323-2013Zuzendaria: Ainhoa Oiartzabal.Egoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18P.E: [email protected] Webgunea: ataria.infoPapereko editorea: Eneritz Maiz. Interneteko editorea: Imanol Garcia Landa.

Irratiko editorea: Jon Miranda.Kudeatzailea: Jon Mujika. Publizitatea: 661 678 818. [email protected] Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo: 687 410 022. villabona-aiztondo @ataria.infoAnoetaldea: 687 410 022. anoetaldea @ataria.infoIbarraldea: 687 410 118. ibarraldea @ataria.info Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @ataria.info

Ataria-k Bai Euskarari

Tolosaldekogizarte eragileak

Bukatu nahi ez duten amets japoniarra

M. IRAOLA TOLOSA

Urriaren 28an Japoniara egindakojauziari iritsi zaio bere amaiera. Bi-daia luzea,kultura berria, eszenato-ki ezezagunak, lagunak, sei kontzer-tu eta hamaika bizipen utzi dizkieGlaukoma talde tolosarreko kideeiherrialde asiarrean bizitako espe-rientziak. «Ahaztezina» diote, eta«itzultzeko penaz» ere badirela onar-tu dute.

25 orduko bidaiaren ostean, Mi-nakami hirian egin zuten lehen gel-dialdia tolosarrek. Shogo eta DJ Txa-ko izan dituzte une hartatik amaie-rara bitarte bidelagun. Lehen egunhartan, Tokioren handitasunak era-gin zien kontrasterik handiena.

Minakamiko mendiak atzean utzieta Euskal Herrian bezala, denboragutxira itsasertzera hurbildu ziren bi-garren egunean. Nigata izan zen hel-

Hamar egunez aritu daGlaukoma Japoniankontzertuak eskainiz.Hona hemen bidalitakokroniken laburpena

Bideoa.

Japoniako birakoargazki eta bideogaleriak, eta kronika guztiak.

Agenda

DEIALDIAK

ADUNA. Hilaren 24an, igandean,azoka egingo dute Adunan,10:00etatik 14:00etara, kulturastearen barruan. Postua jarrinahi duenak, udaletxeko 943 6925 71 telefono zenbakira deitubeharko du. Mahaia eta beharrez-ko gauzak udalak jarriko ditu.

IKAZTEGIETA. Herrigintza elkarte-ak urtero antolatzen duen HerriKrosa hilaren 16an, izango da. El-karteko bazkideek afaria egingodute egun berean, eta gaur da ize-na emateko azken eguna, elkarte-ko postontzian 35 euro sartuz.Lasterketan lagundu nahi dute-nek ere izena eman dezakete.

TOLOSA. Leidor aretoko zine zikloberriko bonoak salgai jarriko di-tuzte gaur. Leidor aretoko leihati-lan. 17:00etatik 19:00etara izan-go da aukera edo bestela zinesaioen aurretik. Azaroa eta aben-duko eskaintzarako dira.

TOLOSA. Pello Lizardirak ordu er-diko elkarretaratzea egingo du,

GaurIbarra: Egunekoa eta gauekoa: Lejeune, L. Euskal Herria kalea, 46.Telefonoa: 943 67 32 74.

gaur, 19:30ean, Trianguloan. Herri-tar guztiei parte hartzeko deia egindiete ekimenetik.

TOLOSALDEA. 2014ko uztailaren11tik 13ra izango da Ehunmilak ul-tratraila eta Goierriko 2 handiak pro-ben V. edizioa. Aurreko urteetan be-zala, aurten ere izen ematea inter-net bidez bakarrik egin ahal izangoda lasterketaren web ofizialean:www.ehunmilak.com. Proba bakoi-tzean 500 parte hartzaileentzakotokia dago.

ZINEMA

TOLOSA. Leidor aretoan izango denzine forumean, 19:15ean eta21:45ean, El metodo Arrieta eskai-niko dute, jatorrizko bertsioan.

Farmaziak

muga berria. Itsasotik 30 metrora ze-goen areto batean eman zuten kon-tzertua. «Aprobetxatu genuen bainubat ere hartzeko».

Hirugarren geldialdia Toyama-negin zuten. «Hiri ederra da». Bertan,beste errealitate batekin egin zutentopo: japoniarrek Fermin Muguruza-ri dioten miresmenarekin. «BertakoDJak etengabe izan ziren bere abes-tiak jartzen, baita Esne Beltza talde-arenak ere».

Nekea nabaritzen hasia zuten,Nagoya-ra iritsi zirenean. Kontzer-tuak egunero, eta errepidean orduasko. Hori izan da bidaia guztian ze-har okerrena eraman dutena: aldebatetik bestera joan-etorrian pasabeharreko orduak.

Bosgarren kontzertua Yokoha-man eman zuten, etxe orratz batenhamabigarren solairuan. Euskal He-rrian ohikoak ez diren kontuak dirahoriek. Tokion eman zuten herene-gun azken kontzertua, eta Tolosara-ko itzulerari ekin zioten. Gaur gaue-an zehar ziren iristekoak.

Egonaldian zehar, bi gauza azpi-marratu nahi izan dituzte glaukoma-tarrek: Japoniarren abegitasuna eta

ikuslegoaren jarrera eta fideltasu-na. «Biran zehar izan ditugun gidek,kontzertu aretoetako teknikoek, ho-teletako langileek, publikoak etaorokorrean alboan izan ditugun guz-tiek, oso gertuko tratua izan dute gu-rekin».

Publikoarekin ere txundituta ge-ratu dira Glaukomako partaideak:«jendeak asko erantzuten du kon-tzertuetan. Talde berriak deskubri-tzera joaten dira, eta dena ematendute kontzertuetan zehar. Eskeronekoak dira». Behin eta berriz na-barmendu dute hori TOLOSALDEKOATARIA-n egunero-egunero JuantxoArakamak idatzi dituen kroniketan:«ez gara hori errepikatzeaz nazkatu-ko». Horrelako bidaiak errepikatzeazere ez dira nazkatuko Glaukomakokideak. Amaitu nahiko ez luketenametsa izan baita Japoniakoa. • [email protected]

Sei kontzertu eman ditu orotara Glaukoma taldeak Japonian. GLAUKOMA

Zorion Agurrak

Zorionak!Uxue Aizpurua (Asteasu).

Zure hamaikagarren urtebetetzean

Zorionak eta muxu handi batetxekoen partetik.