Upload
luditoys-factory-sl
View
242
Download
6
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Luditoysek DIBERTSIO HEZITZAILEA eskaintzen du
Citation preview
KATALOGOA 2011
LUDITOYS FACTORY S.L.
KATALOGOA 2011
1
BAZEN BEHIN … BIZITZA
Erreferentzia: BBB01
EAN Kodea: 3760102490174
Aztertu “Bazen behin… giza gorputza” izeneko telesail ospetsuko Maisua eta pertsonaiak, eta jabetu giza
gorputzaren sekretu guztietaz. Jolasak 2.200 galdera-erantzun baino gehiago ditu, 5 ataletan banatuta:
zirkulazio-aparatua, nerbio-sistema, digestio-aparatua, inmunitate-sistema eta gaixotasunak.
Jolas kooperatiboa da; izan ere, parte-hartzaile guztiak Kira gazteari oxigenoa ematen saiatuko dira,
birus gaiztoen eraginez gaixotu aurretik.Kirak beharrezkoa duen oxigenoa garraiatzea lortzen baldin
badute, partida irabaziko dute; baina lortzen ez badute, Kirak hotzeria bat besterik ez du harrapatuko.
FITXA TEKNIKOA:
Deskribapena: 4 zailtasun-mailatako galdera eta erantzunen bidez, haurrek gurasoekin jolasteko mahai
jolasa, euskaraz.
Edukia: Taula, kolore ezberdinetako lau panpina, dado bat, 30 puxtarri gorri (birusak) eta 30 puxtarri zuri
(oxigenoa), eta 2.200 galdera baina gehiago 550 galdera-txarteletan banatuta, 4 zailtasun maila
desberdinen artean aukeratu daitekeelarik.
Partidaren hasieran jokalari bakoitzak bere galdera maila aukeratu beharko du.
HAURRENTZAKO GALDERAK:
HASIBERRIAK: Etxeko txikienentzat.
JARRAITZAILEAK: Giza gorputzaren zenbait ezaugarriren berri duten haurrentzat.
NAGUSIENTZAKO GALDERAK:
ADITUAK: Nabot doktoreak prestatutako galderak, gurasoentzat.
PROFESIONALA: Giza gorputzak ez dauka inolako sekreturik jokalari hauentzat; galdera zailak.
KATALOGOA 2011
2
Ezaugarri Psikopedagogikoak: Sozializazioa, elkarlana, kontzentrazioa, estrategia eta antolaketa
taktikoa, euskara, eta abar lantzeko oso aproposa.
Neurriak: 33,50 x 27,0 x 7,0 cm (kaxa) 93 x 46 cm (taula)
Argitaratze urtea: 2010
KATALOGOA 2011
3
RORY´S STORY CUBES
Erreferentzia: STC001
EAN kodea: 0837654603970
IRUDIEK ZURE IMAGINAZIOA ESNATU DEZATELA!
Deskribapena: 9 irudiak lotuko dituen istorio bat asmatu al dezakezu?
RORY´S STORY CUBES, irudien bidez adin guztietako pertsonen imajinazioa estimulatzen duen istorio
sortzailea da. Bakarka edo taldean jolastu, hau ez da lehiaketa bat.
9 dadoak bota. “Bazen behin …” esaldiarekin hasi eta agertutako 9 irudiak beraien artean erlazionatzen
dituen istorioa asmatu ezazu. Atentzioa deitzen dizun lehenengo irudiarekin hasi zaitez. Burmuinak
iruditan pentsatzen du eta, honek, hauek beraien artean elkarlotzeko bidea aurkituko du. Zenbat eta
gehiagotan jolastu, orduan eta errazagoa izango da istorio luzeagoak eta garatuagoak sortzea.
Generazio desberdinekoen artean jolasteko, edozein adinarentzako aproposa da.
Gaur egun, terapeuta, psikologo, irakasle, ilustratzaile, antzezlan ikasle eta gehiagoren artean asko
erabiltzen dute.
Edukia:
Kaxa
Kartoizko bilgarria
9 dado (54.000 konbinazio posible)
Azalpen orriak 6 hizkuntzatan (ingelesa,
frantsesa, alemana, gaztelera, italiera eta
holandesa)
Ezaugarri psikopedagogikoak:
Hitz jarioa eta hizkuntza trebetasuna
hobetzeko jolas aproposa. Imajinazioa
kanporatzen laguntzen du, eta istorio
desberdinak elkarlotzeko trebetasuna
areagotzen du. Aldi berean, talde giroa
sendotzen lagunduko du.
Neurriak: 7,5 x 8 x 2,8 cm
Argitaratze urtea: 2011
KATALOGOA 2011
4
Erreferentzia: PTG001
EAN kodea: 3760153500532
SEGUNDO GUTXI BATZUK IKASTEKO!
SINPLEA ETA SOFISTIKATUA
KONTZENTRAZIOA, IKUSPEGIA ETA ESTRATEGIA
1. KANIKA BAT EDOZEIN LEKUTAN JARRI
2. EDOZEIN KOADRANTERI BIRA EMAN
3. 5 LERROAN LORTU ETA IRABAZI!
Deskribapena:
PENTAGO estrategia jolasa da.
Haurrentzako eta helduentzako egokia da; aldi berean sinplea eta sofistikatua. Taula etengabe
transformatzen denez, erronka dirudiena baina handiagoa da.
Funtzionamendua:
2 jokalariren artean jokatuko da eta helburua zure koloreko kanikekin “5 lerroan” lortzea izango da.
Txanda bakoitzean jokalariak kanika bat jarriko du eta taulako 4 koadranteetako bati 90ºko bira emango
dio, edozein norabidetan. Ondoren, beste jokalariak prozedura errepikatuko du, kanika bat jarri eta
koadranteetako bati bira eman.
5 lerroan lortzen lehenengoa izango da irabazlea!
Edukia:
4 pieza birakaridun taula (pieza bakoitzak 9 zulo dauzka)
36 kanika (18 txuri eta 18 beltz)
Azalpen orriak 19 hizkuntzatan
Ezaugarri psikopedagogikoak:
PENTAGOrekin erabiltzaileak bere espazio-orientazioa, begi-eskua koordinazioa, logika eta problemak
ebazteko gaitasuna hobetuko ditu. Kontzentrazioa eta estrategia landuko ditu.
Neurriak:
Kutxa: 24,8 x 24,8 x 5,5 cm
Taula: 16 x 16 x 1,5 cm
Argitaratze urtea: 2009
KATALOGOA 2011
5
CAMINOS
Erreferentzia: CAM001
EAN kodea: 760102490174
Deskribapena: Caminos hiru dimentsioko estrategia-jokoa da, bi jokalarientzat , edo bi taldetan
banatutako lau jokalarirentzat. Jokalariak beren fitxekin taularen aurkako bi alde lotzen saiatu behar
dira. Aukeratutako taularen arabera lotu daitezkeen alde-kopurua aldatzen da, bai eta ertzen forma ere
(zuena edo sigi-saga doana).
Edukia: Aurpegi biko bi taula (4 taula mota, guztira), 28 fitxa (14 fitxako bi multzo, bakoitza kolore
batekoa, eta 4 forma ezberdin), 2 fitxa neutral urdin (jokoaren aldaerarako) eta instrukzio orriak 5
hizkuntzatan (euskara, gaztelera, katalana, galegoa eta portugesa).
Nola jolastu: Jokalarien artean fitxa guztiak banatzen dira, jokalari bakoitzari kolore batekoak ematen
zaizkiolarik. Jokalari bakoitzak bere txandan bere koloreko pieza bat taulan jarriko du. Pieza taularen
edozein lekutan jarri daiteke, beti ere honek taula ukitzen badu eta piezaren azpiko aldean hutsunerik
uzten ez bada. Goitik begiratuta alde batetik bestera bere koloreko bidea egiten duenak irabazten du.
Jolasten den lehen aldian taula karratua aukeratzea
gomendatzen da.
Ezaugarri psikopedagogikoak: Espazio-orientazioa,
kontzentrazioa, imajinazioa, estrategia eta abar
garatzeko oso aproposa.
Neurriak: 22 x 22 x 4,5 cm
Argitaratze urtea: 2010
KATALOGOA 2011
6
Erreferentzia: COL001
EAN kodea: 3760200280523
FAMILIA GUZTIARENTZAKO MEMORIA ETA ESTRATEGIA JOLASA!
Deskribapena:
“COLORIO” koloreak erakusten edo ezkutatzen oinarritzen da. Hausnartu, memorizatu, mugitu, ezkutatu
eta zure aurkariak harrapatu. Kolore berdineko bosgarren piezaren tapoia kentzen duena partidatik
kanpo geratuko da eta jokalari bakarra geratzen den arte jarraituko da. AZKEN JOKALARIAK IZANGO DA
IRABAZLEA!
Funtzionamendua:
Zulo guztiak tapatzen dira eta 5 tira koloredunak nahi den
zirrikituan sartu.
Txandaka, eta partida osoan zehar, jokalari bakoitzak 3 tapoi
desberdin altxatu beharko ditu, bata bestearen atzetik. Hau da, 3
aldiz jarraian, taulatik tapoi bat altxatuko du eta kolore bat
agertuko da (tirako koloreetako bat).
Jokalariak, behin tapoia eskuan duela, bi aukera dauzka:
- “Colorio” bat tapatuko du (kendu duen zuloan ezin
du jarri).
- Tapoia taulatik kenduko du (beretzako hartuko du).
Jokalari bakoitzak, gutxienez, kendutako 3 tapoietatik 1 taulatik
kanpo utzi beharko du.
Edukia:
25 zulodun plastikozko taula
Plastikozko 5 tira koloredun
Plastikozko 25 tapoi
Azalpen orriak 3 hizkuntzatan (gaztelera, ingelesa eta frantsesa)
Ezaugarri psikopedagogikoak:
Edozein adinetan, oroimena eta estrategia garatzeko jolas aproposa.
Neurriak: 24,8 x 24,5 x 5,7 cm
Argitaratze urtea: 2010 (ABADISen 3. argitalpena)
KATALOGOA 2011
7
OZTOPO LASTERKETA
Erreferentzia: OZT001
EAN kodea: 8437006605298
Hau komeria! Zenbat traba, froga eta amarru korrikaldia irabazteko!
Ausartuko al zara ?
Deskribapena: Froga bidezko ibilbide-lasterketa mahai jolasa, euskaraz.
Oztopoak jarri, eman beharreko bira kopurua
erabaki eta ekin lasterketari!
Dadoa bota eta agertzen den zenbakiak
zenbat kasila aurreratu behar ditugun esango
digu. Heldu garen lekuan oztoporik edo
hesirik baldin badago, gure ezkerrean dagoen
jokalariak (edo bi taldetan ari ba gara, beste
ekipoko kide batek) dagokion multzotik txartel bat aterako du. 5 froga mota daude: bista proba,
buruketa azkarrak, zorroztasun froga, desinhibitze ariketa eta memoria froga.
Froga pasatu behar duen jokalariak haren esanetara jarri eta txartelean dioena ebatzi beharko du
areazko ordulariak emango digun epean.
Proba gainditzen badu, pauso bat egingo du aurrera eta hurrengoari emango dio txanda. Froga
gainditzen ez ba du, lehengo tokira (dadoa bota aurretiko laukira) itzuli beharko du eta hurrengoak
botako du dadoa.
Edukia:
Taula
Dado 1
Kartoizko 60 oztopo
400 froga txartel
Hondarrezko erlojua (30 seg)
Lupa magikoa (laukizuzen gorria)
6 peoi
Ezaugarri psikopedagogikoak:
Sozializazioa, arreta, kontzentrazioa, desinhibizioa, azkartasuna, memoria, etab. lantzeko jolas aproposa.
Jokalariaren jakintza maila ez da garrantzitsuena.
Neurriak: 37,2 x 26,2 x 4,3 cm
Argitaratze urtea: 2010
KATALOGOA 2011
8
MIHILUZE 2010 (3. EDIZIOA)
Erreferentzia: MIH003B
EAN kodea: 8437006605281
“Esamesak”ekin ingurukoak aho zabalik utzi nahi dituzu?
“Eroglifikoak” deszifratzeko bezain ero al zaude?
Hemen duzu Mihiluze berrituarekin gozatu eta barre egiteko aukera!
Deskribapena: Galdera-erantzun bidezko jolasa, euskaraz. Frogek BI ZAILTASUN MAILA dituzte, Horma
frogak izan ezik. Bakarka edo taldeka jolastu daiteke. Frogetan lortutako puntuek ibilbidean aurrera
egiteko balioko dute, hau da, puntu batekin kasila bat aurrera egingo duzu.
Edukia:
Taula
500 froga-txartel
4 peoi
Zakua
Hondar ordularia (1 min)
Arau orria
Ezaugarri psikopedagogikoak: Oroimena, kontzentrazioa, hausnarketa, arrazonamendua eta
sozializazioa garatzen ditu. Estrategia eta antolaketa taktikoa ere bultzatzen ditu eta euskara lantzeko
jolas aproposa da.
Neurriak: 26,8 x 26,8 x 4 cm
Argitaratze urtea: 2010
KATALOGOA 2011
9
BADAKIT MAHAI JOLASA
Erreferentzia: BAD004
EAN kodea: 8437006605243
FAMILIAREKIN, LAGUNEKIN, OPORRETAN, IKASTOLAN… EDONON JOLASTU!
Natura eta geografia, telebista eta ikuskizunak, ariketak, kirola, hizkuntza eta literatura, eta kultura.
Kolore ezberdinetako frogak gainditu beharko dira partida irabazteko. Kolore guztiak osatzen dituen
lehen jokalariak irabaziko du. Jolasa euskaraz da.
Bi zailtasun maila aurkituko ditugu, bai txartelei dagokionez, baita DVDari dagokionez ere:
Zailtasun txikiko 600 galdera.
Zailtasun ertain edo handiko 1.200 galdera.
TXARTEL bidez ari bagara, lauki koloredunetan aurkituko ditugun frogak galderak izango dira, hiru
erantzun posible izango dituztelarik.
DVD bidez ari bagara, bestelako frogak ere azalduko zaizkigu: irudian agertzen den pertsonaiaren edo
gauzaren izena asmatu, bi irudien arteko ezberdintasunak aurkitu, hotsa ezagutu, letrak ordenatu…
Deskribapena: Bi zailtasun mailako galdera-erantzun bidezko jolasa, euskaraz.
Edukia: Taula, 300 txartel (1.800 galdera), 6 peoi, dadoa, minutu bateko hondar ordularia eta telebistan
jokatzeko DVDa.
Ezaugarri psikopedagogikoak: Oroimena, kontzentrazioa, sozializazioa, estrategia eta antolaketa
taktikoa garatzen ditu. Euskaraz gai unibertsalak lantzeko jolas aproposa da.
Neurriak: 26,8 X 26,8 x 4 cm
Argitaratze urtea: 2009
KATALOGOA 2011
10
ARDIBIDEZ
Erreferentzia: ARD001
EAN kodea: 847006605021
ERROMES BILAKATU ZAITEZ ETA EUSKAL HERRIKO
DONE JAKUE BIDEA EZAGUTU EZAZU!
Done Jakue bidea Euskal Herrian barna ezagutzeko hainbat bitxikeria, ipuin eta istorio.
Kukuxumuxurekin elkarlanean egindako mahai jolasa duzu hau. Hartu zure ardia eta ibilbidea jarraituz
segi Jakue bidean beeeeeera.
Jolasa euskaraz da.
Edukia:
Taula
6 ardi
2 dado
6 godalet
64 irakurgai fitxa
Ezaugarri psikopedagogikoak: Kontzentrazioa eta arreta lantzeko instrumentu egokia. Aldi berean
hausnarketa eta antolakuntza landuko dira.
Neurriak: 33,5 x 23 x 5,5 cm
Argitaratze urtea: 2005
KATALOGOA 2011
11
ZIZTADAK
Erreferentzia: ZIZ003
EAN kodea: 8437006605069
Irakurtzen ez dakitenek ere erleen bizimodua ulertuko dute ZIZTADAK mahai jolasarekin. Kaxa berean
hiru jolas daude bakoitza tablero banarekin: Erlamandoen lasterketa, Erlauntzara itzulera eta Erlezain
burutsua. Eta gehiago jakin nahi dutenek liburuxkan aurkituko dute erleen bizimoduaren berri. Egin
zaitez ZIZTADAKekin erle esploratzaile prestua. Jolasa euskaraz da.
Edukia:
3 taula
6 peoi
6 fitxa
Liburuxka
Ezaugarri psikopedagogikoak: Taldean jolasteko aukera eskaintzen du. Erleen bizimodua gertutik
ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, hizkuntza eta komunikazioa lantzeko baliagarria.
Neurriak: 25,8 x 26,2 x 5,3 cm
Argitaratze urtea: 2006
KATALOGOA 2011
12
KIROLAZ BADAKIT
Erreferentzia: KBB001
EAN kodea: 8437006605083
Kirolzale amorratua zarela erakutsi nahi? Hemen
duzu 1.500 galdera-txartel eta CD-ROMa dituen
galdera-erantzun jolasa. 6 multzotan banatuta daude
galderak: talde kirolak, banakako kirolak, itsas kirolak,
herri kirolak, neguko eta arrisku kirolak, eta kirol
errekorrak. Betiko BADAKIT mahai jolasaren taula
erabilita, presta zaitez taldean edo bakarka
lehiatzeko. Jolasa euskaraz da.
Neurriak: 24,5 x 26,2 x 4 cm
Edukia: 250 txartel eta CD-ROMa
Argitaratze urtea: 2006
MOKOGORRI
Erreferentzia: MOK001/002 EAN kodea: 9788493266905/9788493266936
Gorria: 25 hirukiak alkartuz, eskatutako hiruki handi bat osatu behar duzu. Berdea: 9 hexagono eta 16 hiruki dituzu. Hexagonoak eta hirukiak elkartuz, eskatutako irudia lortu behar duzu. Ezaugarri psikopedagokikoak: Kontzentrazioa, irudimena eta espazioak eta formak garatzeko jolas aproposa.
Neurriak: 19,5 x 15 x 1,5 cm (kaxa)
Argitaratze urtea: 2003
KATALOGOA 2011
13
NAIROBITARRA
Erreferentzia: NRB1
EAN kodea: 9788493266981
AUKERATU KONTINENTEA ETA IBILBEA, BOTA DADOA ETA EKIN IBILBIDEARI!
Hogei urte eta milioi bat kilometrotan pilatutako esperientziak eta baloreak jaso nahi ditu jokoak. Fitxak
aurrera eta atzera mugituz, jokalariak aukera izango du bidaietan gertatzen diren ezusteko onak eta
txarrak jasotzeko, urrutiko herrialdeak hobeto ezagutu eta bertako biztanleen berri izateko.
Galdera bidez kontinente bakoitzari buruzko zehaztasunak ezagutzeko aukera izango du, galderak
jokalariak dauden kontinentearekin lotuta daudelako.
Deskribapena: Galdera-erantzun bidezko mahai jolasa, euskaraz.
Edukia: Taula, taularen tamainako 5 kontinenteen mapak, 1.000 txartel, dadoa eta Nairobitarraren
historiaren 16 orrialdetako liburuxka.
Ezaugarri psikopedagogikoak: Munduko kontinenteen eta bertako herrien kulturaren inguruko ezagutza
lortzeko balio du. Ahozko ulermena eta sozializazioa bultzatzeko mesedegarria da. Memoria, gogoeta
gaitasuna eta arrazonamendu logikoa garatzen ditu.
Neurriak: 43,7 x 30,8 x 5,5 cm
Argitaratze urtea: 2004
KATALOGOA 2011
14
MUNDUKO IPUINAK
Erreferentzia: NRB2
EAN kodea: 9788493266998
HEMEN DUTE ETXEKO TXIKIENEK LEHENENGO BIDAIA EGITEKO AUKERA!
Zortzi eskualdeetako ipuin bana euskaraz. Sahara, Laponia, Patagonia, Andeak, Himalaia, Euskal Herria,
Alaska eta Australiako umeen ahotik euren bizimodua ezagutuko dute haurrek. Non bizi diren, beren
etxea nolakoa den, zer animalia dituzten, nolako ohiturak dituzten eta abar.
Mundua ezagutzeko, zabaldu ateak Nairobitarra autobusari.
Deskribapena: Haur txikiei irakurtzeko ipuinak. Irakurketa lantzeko instrumentua da, gainera.
Edukia: Kartoizko autobusa eta barruan 8 ipuin, euskaraz.
Ezaugarri psikopedagogikoak: Hizkuntza eta komunikazioa lantzeko tresna egokia. Munduko beste
herrialde batzuetako haurren bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Neurriak: 35 x 14,7 x 8,5 cm
Argitaratze urtea: 2004
KATALOGOA 2011
15
KOSMOJET
Erreferentzia: KOS001
EAN kodea: 8437006605151
ESPAZIO-PILOTU BILAKATU ZAITEZ!
EGUZKI-SISTEMA KONSKISTA EZAZU ZURE MISIO SIDERALEAN
ZURE MISIOA: LURRA PLANETARA ITZULTZEA
Egun 5777. urtea da. Duela 3.000 urte eguzkiak eztanda egingo zuela
uste zuten zientzialariek eta gizateriak Eguzki-sistematik alde egin
behar izan zuen. Gizateria osoari babesa emango zion planeta
egokirik ez zen ezagutzen, beraz, lau konboietan banatu zituzten
gizakiak eta lau norbide desberdinetan aldendu ziren. Ondorioz, lau
imperio desberdin sortu ziren eta eguzki-sistemaz eta beraien
jatorrizko planetaz ahaztu egin ziren.
Lau inperioek Lurra eta eguzki-sistema birkonkistatzeko plana egin
dute, baina bakoitzak bere aldetik, besteekin kontatu gabe.
Gizakiaren etxerako bidea gerran amaituko dela dirudi.
Deskribapena: Estrategia mahai jolasa euskaraz.
Edukia: Taula, kartoizko lau espazio-ontzi, 80 planeta-txartel, 9 eraikuntza-panel, 14 kalte fitxa, 24
kolonia fitxa, dado 1, dado berezi 1 eta arau orria.
Ezaugarri psikopedagogikoak: Oroimena, kontzentrazioa, hausnarketa, arrazonamendua, sozializazioa
eta esku trebetasuna garatzen ditu. Estrategia eta antolaketa taktikoa ere bultzatzen ditu eta euskara
lantzeko jolas aproposa da.
Neurriak: 26,8 x 26,8 x 4 cm
Argitaratze urtea: 2008
KATALOGOA 2011
16
ATLANTIKA
Erreferentzia: ATL001E
EAN kodea: 8437006605175
Arkeologo talde bat irla ezezagun batera iritsi da hegazkin
istripu baten ondorioz. Eguna argitzean txunditurik geratu
dira irla osoa antzinako zibilizazio desberdinen tenplu eta
herrixkaz beterik dagoela ikustean.
Baina egoera ez da arkeologoek uste bezain ona. Zibilizazio
desberdinetako jainkoak liskarturik dabiltza irlaren jabetza
norena den erabaki ezinik. Egoera baretu dezakeen gauza
bakarra aspaldian galdutako objektu magiko bat da: Kriptoa.
Arkeologoek milaka abentura biziko dituzte objektu
magikoaren bila izaki mitologiko eta jainko maltzurrei aurre
eginez. Kriptoa ez badute aurkitzen edo ez badute bere kode
ezkutua argitzen ATLANTIKAn geratu beharko dute betirako!
Deskribapena: Bilaketa jolasa euskaraz.
Edukia: Taula, kartoizko lau pertsonaia, 51 jainko karta, 16 gertakizun
karta, 50 xaman karta, 9 misterio orri, kriptoa, dadoa eta arau orria.
Ezaugarri psikopedagogikoak: Jokalariek antzinako zibilizazioen historia eta kultura ezagutuko dituzte,
haiei buruzko galdera-erantzun txartelen bidez eta baita pertsonaien txartelen bidez ere, beti ere
euskara hutsean. Gainera, estrategia landu beharko dute ibilbide egokiena aukeratuz eta hainbat
kasutan kooperatiboki jokatu beharko dute jolasaren helburua lortzeko.
Neurriak: 26,3 X 37 X 6 cm
Argitaratze urtea: 2008
KATALOGOA 2011
17
DATE EL BOTE MAHAI JOLASA
Erreferentzia: DBT001
EAN kodea: 8437006605175
Referencia: DAT001G
EAN kodea: 8437006605236
Deskribapena: Telebistako programan bezala, hainbat fase gainditu behar dira finalera iristeko;
lehenengo taldeka eta gero bakarka. 2 jokalariren artean, edo 5 jokalariko 2 talde eta aurkezle baten
artean jolasteko aukera ematen du. Jolasa gazteleraz da.
Edukia: Taula, koloretako 10 peoi, 2 liburuxka galdera-erantzunekin eta 2 minutuko hondar ordularia.
Ezaugarri psikopedagogikoak: Oroimena, algara eta sozializazioa garatzen ditu. Une dibertigarriez
gozatzeko jolas paregabea da honako hau.
Neurriak: 37 x 26 x 4 cm
Argitaratze urtea: 2009