3
PRENTSA OHARRA MALUTA, 2011ko argitalpenak Xabi Strubellen lan berria, Lur gorrian barrena disko-liburua, kalean da Maluta argitaletxeak Durangoko Azokan hiru argitalpen berri aurkeztuko ditu aurten: Xabi Strubell musika esparru berri batean sartu da: kantu tradizionaletan oinarrituta, haurrentzako kantak egin ditu, bere estilo pertsonalean doinu berriak eskainiz. Gitarra akustikoaz eta musika tresna gutxi batzuen laguntzaz, haurrei zuzendutako kanta jostariak prestatu ditu. Disko-liburu honetan Xabi Strubellen bederatzi kanta topa ditzakegu, baita hamar narrazio pasarte ere. Diskoan, kantak ipuin batean txertatuta daude. Narrazioa Eneko Haritzak landu eta Ainara Lasak kontatu du. Gainera, liburuan, Yoana Figuerasek marraztutako irudiak

Lur gorrian Barrena

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskal Herria ezagutuz eta animaliekin jolasean egindako bidaia ahaztezin baten kontakizuna, Xabi Strubellek aukeratu, egokitu eta kantatutako euskal tradizioko abesti alaiak eta koloreztatzeko marrazkiak dituen disko-liburuxka honetan.

Citation preview

PRENTSA OHARRA

MALUTA, 2011ko argitalpenak

Xabi Strubellen lan berria,

Lur gorrian barrena disko-liburua, kalean da

Maluta argitaletxeak Durangoko Azokan hiru argitalpen berri aurkeztuko ditu aurten: Xabi Strubell musika esparru berri batean sartu da: kantu tradizionaletan oinarrituta, haurrentzako kantak egin ditu, bere estilo pertsonalean doinu berriak eskainiz. Gitarra akustikoaz eta musika tresna gutxi batzuen laguntzaz, haurrei zuzendutako kanta jostariak prestatu ditu. Disko-liburu honetan Xabi Strubellen bederatzi kanta topa ditzakegu, baita hamar narrazio pasarte ere. Diskoan, kantak ipuin batean txertatuta daude. Narrazioa Eneko Haritzak landu eta Ainara Lasak kontatu du. Gainera, liburuan, Yoana Figuerasek marraztutako irudiak

margotzeko aukera izango dute haurrek. Horrela, kanta, ipuin eta koloreztatzeko irudiz osatutako disko-liburua aurkeztuko du Maluta argitaletxeak: Lur gorrian barrena. Diskoko abesti zati batzuk entzun nahi izanez gero, hona hemen esteka:

Behin joan nintzen (http://www.maluta.eu/strubell/2.BehinJoanNintzen.mp3) Eniken, kaniken (http://www.maluta.eu/strubell/18.EnikenKaniken.mp3)

Honez gain, Maluta argitaletxeak mitologiako pertsonaiekin hasitako sailari jarraiki, aurten Mari eta Tartalo pertsonaiak aurkeztu ditu. Yoana Figuerasen koloreztatzeko irudiz lagunduta, Mari, haitzuloetako dama liburuxkan mitologiako pertsonaia honi buruzko gorabeherak kontatu dizkigu Eneko Haritzak; Tartalo begibakarra liburuxkan, berriz, pertsonaia honen kondaira topatuko dugu, Yoana Figuerasen irudietan eta Eneko Haritzaren hitzetan. Haurrek, ipuinez gozatzen duten bitartean, marrazkiak koloreztatzeko aukera izango dute bi liburu hauekin.

Lur gorrian barrena disko-liburua, eta Mari, haitzuloetako dama eta Tartalo begibakarra liburuak, www.maluta.eu webgunean daude eskuragarri, baita ohiko salmenta lekuetan ere. Horrez gain, aurten ere Ritxi Lizartzak idatzitako Hitanoa, mintza hadi lagun! eskuliburua salgai daukagu. Hitanoa nork bere kasa erraz ikasteko gida da, ariketa liburu batez, abestiz eta hainbat entzungaiz lagunduta.

Gure lan guztiak Durangon erosteko aukera izango da, azken urteetan bezala aurten ere erakusmahaia izango baitugu.

NON: Durangoko Landako erakustazokan, Goienkale 11n

NOIZ: Abenduaren 4tik 8ra ORDUTEGIA: 10:30-20:00

Material berriak Berbaron, Azokako umeen txokoan, aurkeztuko ditugu:

Abenduaren 7an, arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara, Mari haitzuloetako dama eta Tartalo begibakarra koloreztatzeko ipuinak. Aurkezpenaren ondoren, kontakizun erraz batez lagundurik, eta marrazki ederrez horniturik, egilea bera umeekin arituko da, bera istorioa kontatzen eta umeak marrazkiak margotzen.

Abenduaren 8an, arratsaldeko 16:00etatik17:00etara, Lur gorrian barrena

disko-liburua. Aurkezpenaren ondoren, istorioa entzun, agertzen diren marrazki ederrak margotu eta, gainera, Xabi Strubell gure kantagintza tradizionaletik hartutako kantu jostarinak modu akustikoan jotzen entzungo dute.

Bi aurkezpen-saioak 3 eta 8 urte arteko umeentzat dira.

Harremanetan jarri nahi izanez gero, hona gure datuak: Maluta argitalpenak Arduraduna: Sabrina Mizobe Portuetxe bidea 53-B, 109. bulegoa 20018 Donostia Tel.: 943 504 206 / 656 713 583 Hel. elek.: [email protected]