29

Maitasun keinu bat besterik ez - Erein argitaletxeaAzalekoirudia: Erein Azalaetaliburuarendiseinua: Iturri Maketazioa: Erein ©HasierArraiz ©EREIN.Donostia2019 ISBN:978-84-9109-338-1

  • Upload
    others

  • View
    13

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Maitasun keinu bat besterik ez

Azaleko irudia:Erein

Azala eta liburuaren diseinua:Iturri

Maketazioa:Erein

© Hasier Arraiz© EREIN. Donostia 2019ISBN: 978-84-9109-338-1

L. G.: SS-417/2019EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107

20018 DonostiaT 943 218 [email protected]

www.erein.eusInprimatzailea: Itxaropena, S. A.Araba kalea, 45. 20800 Zarautz

T 943 835 008 F 943 130 822e-mail: [email protected]

www.itxaropena.net

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, le-geak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu,jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

1. argitalpena: 2019ko maiatzean

Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.

Maitasun keinu bat besterik ez

Hasier Arraiz

Antxon BerrostegietariZu izan zarelako, haiek badira.Maite zaitugu.

Aurkibidea

I. IDAZLE BELAUNALDI BERRIAEUSKAL NARRATIBA GARAIKIDEAN ...................................................... 13

1. EUSKAL NARRATIBA GARAIKIDEARENIDAZLE BELAUNALDI BERRIA............................................................................ 27Belaunaldi berriaren ezaugarri nagusi batzuk.................................................. 37

Testuei dagozkien ezaugarriak .................................................................................. 37Testuinguruei dagozkien ezaugarri batzuk ................................................... 41

2. BELAUNALDI BERRIKO IDAZLEAK ............................................................. 53Harkaitz Cano (Lasarte, 1975) ...................................................................................... 54Eider Rodriguez (Errenteria, 1977)........................................................................... 66Mikel Peruarena Ansa (Hernani, 1978)................................................................ 69Unai Elorriaga (Algorta, 1973) ...................................................................................... 72Ixiar Rozas (Lasarte, 1972)................................................................................................. 76Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) ........................................................................................... 81Ur Apalategi (Paris, 1975)................................................................................................... 84Lander Garro (Errenteria, 1975).................................................................................. 86Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984)....................................................................................... 88Katixa Agirre (Gasteiz, 1981) .......................................................................................... 90

3. KIRMEN URIBE, BELAUNALDI BERRIARENBIDEA URRATUZ ................................................................................................................... 93Kirmen Uriberen biografia baterako ohar batzuk....................................... 96Kirmen Uriberen ahots poetikoaren garrantzia,ahots narratiboa eraikitzerakoan ......................................................................... 99Poesia narratiboa ................................................................................................................ 101Irudiek marraztutako poemak ............................................................................... 102Hizkera arrunta eta ahozko literaturaren eragina .............................. 103Oroimenaren garrantzia.............................................................................................. 104Poetaren jarrera.................................................................................................................... 105Intertestualitatea ................................................................................................................. 106

Mundu mailako literatur joera garaikideek KirmenUriberen narratiban utzitako arrasto nagusiak .................................. 107Postmodernitateranzko hurbilpena: bizi eta batez ere

irakurri egin genueneko garai hura.......................................................... 107Narratiba postmodernoaren ezaugarri nagusiak................................... 109Eta postmodernismoaren ondoren, zer? .......................................................... 115

Kirmen Uriberen narratiba, eleberriz eleberri.............................................. 122Bilbao-New York-Bilbao (Elkar, 2008) ....................................................... 122Mussche (Susa, 2012) .................................................................................................... 132Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016) ................................................... 143

Kirmen Uriberen narratibaren etorkizuneko norabidea:berriro New York.............................................................................................................. 158

II. ORAINDIK SORTU EZ DEN MUNDUBERRIAREN PAISAIA NARRATIBOEN BILA .............................. 161

4. MUNDU ZAHAR-BERRIAN GURE TOKIAREN BILA ......... 169Jamesonen urratsen atzetik, mundu osoan narratiba berrien bila..... 170Grezia, Espainia eta Katalunia ..................................................................................... 174Donald Trump, garai berriko munduaren ikonoa baino gehiago..... 188Antikapitalismoa dugu jarrera etiko zilegi bakarra ................................. 195

Jarduera antikapitalista efikazen bila............................................................. 197Ozeano neoliberalaren baitako uharte komunalak,

uhinak uretan bezala zabaltzen diren jarduerak........................ 200Gure mundua atzera kontuan dago dagoeneko:

post-postmodernitatea ........................................................................................... 203Kontratu sozial berritua............................................................................................... 209Etorkizuneko alternatibak: ausardia, gogoeta eta sormena ......... 213

5. BAKEA ETA ELKARBIZITZA ERAIKITZEKONARRATIBA..... 2192011/10/21: kontakizun lehiaren hasiera ........................................................ 221Kontakizun politikoa eta literatura......................................................................... 226Lagun izoztuaren autokritika ........................................................................................ 229Sara Cobben bitartekaritza eredua eta kontakizunenerabilgarritasuna................................................................................................................ 238

Cobben Eredu Narratibo Zirkularra....................................................................... 240Sara Cobben Eredu Narratibo Zirkularretik ateraditzakegun ikasbide batzuk.................................................................................... 242

Ondorio labur gisa................................................................................................................... 247

6. EUSKAL GIZARTEA KONTATZEKOMODU BERRI BAT......... 251Nolakoa da euskal gizartea: mitoen arabera sortutako ereduak....... 253Nolakoa da euskal gizartea: mito modernoak.............................................. 255Nolakoa da euskal gizartea: gizartearen eta kulturaren artekohartu-emanak....................................................................................................................... 257

Nazio kontakizun berria behar dugu .................................................................... 265Nazio kontakizun berria: koherentzia / kohesioa................................. 271Nazio kontakizun berriaren beharra konfrontazio

zikloaren amaieran ................................................................................................. 273Nazio kontakizun berria sortuz: nolakoa nahi dugueuskal gizartea...................................................................................................................... 275Euskarari buruz................................................................................................................... 275Xedeei eta ikuspegiei buruz ....................................................................................... 276Komunitateari eta identitateari buruz .......................................................... 278Gure arteko mundu berriaren ernamuinei buruz ............................... 280Narratiba berrien zereginari buruz .................................................................. 282

BIBLIOGRAFIA ................................................................................................................................ 291

BISITA

Heroina larrua jotzea bezain gozoa zelaesaten zuen garai batean.

Medikuek esaten dute okerrera ez duela egin,eguna joan eguna etorri, eta lasai hartzeko.Hilabetea da berriro esnatu ez delaazken ebakuntzaz geroztik.

Hala ere egunero egiten diogu bisitaArreta Intentsiboko Unitateko seigarren kutxara.Aurreko oheko gaixoa negar batean aurkitu dugu gaur,inor ez zaiola bisitara agertu diotso erizainari.

Hilabetea arrebaren hitzik entzun ez dugula.Ez dut lehen bezala bizitza osoa aurretik ikusten,esaten zigun,ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi,maitasun keinu bat besterik ez.

Amak eta biok soilik hitz egiten diogu.Anaiak lehen ez zion gauza handirik esaten,orain ez da agertu ere egiten.Aita atean geratzen da, isilik.

Ez dut gauez lorik egiten, esaten zigun arrebak,beldur diot loak hartzeari, beldur amesgaiztoei.Orratzak min egiten didate eta hotz naiz,hotza zabaltzen dit sueroak zainetan zehar.

Gorputz ustel honi ihes egingo banio.

Bitartean heldu eskutik, eskatzen zigun,ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi,maitasun keinu bat besterik ez.

KIRMEN URIBE(Bitartean heldu eskutik, 2001, Susa)

– I –

Idazle belaunaldi berriaeuskal narratiba garaikidean

Duela berrogei urte luze jaio zen belaunaldia osatzen duten gi-zonezko eta emakumezkoak ez dira dagoeneko gazteak, seguruasko beren burua ispiluan oraindik horrela ikusi nahi baduteere. Franco azken hatsa ematear ala eman berri zela mundu ho-netara sortu zirenei, Euskal Herriaren alde honetan, Trantsi-zioaren belaunaldia –adin bera duten Espainiako gizonezko etaemakumezkoekin disimulurik gabe batuz– ala autonomiaren(autonomien) belaunaldia deitzen zaie. Ez zuten frankismoaia ezagutu eta, Joseba Sarrionaindiak deskribatu bezala, bal-dintzapean jaio (eta halaxe garatu den) Espainiako “demo-kraziarekin” batera doa beren bizialdia.

Aurreko belaunaldiak baino prestatuago izateko bal-dintzak gozatu dituzte. Hein handi batean, kontsumismoarenaroan bizi izanda, aurreko gizaldiak baino babestuago egon di-relako ere bai, hazteko eta mundu errealera jalgitzeko nagia-goak dira maiz. Jaio zireneko hamarraldian nagusi zen idea-lismoa ere heredatu zuten nonbait, sarri askotan jarrerajarduera bainoago, pragmatiko hutsak ez badira ere.

15

Nahiz eta euskaraz ikasteko eta bizi izateko aukera osoaizan ez, horretatik hurbilen izandako lehenengo belaunaldie-tako bat da. Hala, euskara ez da beraientzat aldarrikapena edoxedea, egunero bizi izateko baliabidea baizik.

Honela zioen garai hartan musikaren munduan hasi be-rria zen Eibarreko talde batek ezagutarazi zuen abestiak: “Jaioginen, bai, guda baten erdian…”. Eta halaxe zirudien, gudaez bazen, 90eko hamarraldiko hainbat bizipenek enfrenta-mendu militar gogor batekoak ematen zuten. Hein handi ba-tean, bizipen gogor haiek euskal gizartea alde batera edo bes-tera lerrarazi zuten, baita gazteak ere. Han edo hemen. Gurekinedo haiekin. Halaxe gertatu zen, iritzien eta egitasmo politikoengainetik samindura etxe gehienetan nagusitu zenean. Eta sa-mindurek gizartea bolada luze batez hautsi zuten, aurrez au-rreko lubaki gaindiezinak eraikiz.

Euskal Herrian, lubakiaren alde bateko gazteen belau-naldia, ni neu haien artean, bitan kondenatua izan zen. Le-henengo aldiz, gizonezko gazte asko eta asko antimilitarista iza-teagatik kondenatu gintuzten. Intsumisioaren garaia izan zen.Ondoren, belaunaldiko gazte asko eta asko kondenatuak (etagaitzetsiak) izan ziren militarista izateagatik. “Dena ETA da”garaia izan zen. Kasu askotan, batarengatik eta bestearengatik,pertsona berberak zigortu gintuzten, batean nahiz bestean an-tzeko ekintzak eta jarduerak egiten bagenituen ere. Agian ho-rregatik ere, nire belaunaldiko gazte gehienek ez zuten sekulaEstatua –eta, askotan, baita Estatu horren mende sortutako eus-kal instituzioak ere– oso lagun izan; eta euskal instituzio ho-riek ere ez, botere zapaltzaileak Euskal Herrian bereganatzenzuen gorpuzkera zirelakoan.

Belaunaldi honetako idazle gehien-gehienak unibertsita-teetan ikasitakoak badira ere, hezkuntza sentimentala esparru

16

alternatiboei dagokie, eta haien kultura askotan kontrakulturaizan da. Urteen poderioz, nahi zutenaren eta zirenaren artekokontraesanak handitu ahala, haietan ito gabe nola edo hala ige-rian dihardute, eta maiz haien buruari esanez kontraesanik ezduenak mendekotasuna onartu izanagatik dela.

Harreman eredu berriak saiatuak dira, feminismoa gaz-tetan mamitutako belaunaldia izanda. Orain, guraso gisa,seme-alabak nola hezi edo nola ez hezi burua hausten dute, ba-tzuetan gehiegi ere bai, askotan, ustekabean, beren ahotikamaren edo aitaren hitzak adituz. Helduak dira, sasoian daudeeta oro har pertsona jantziak dira, baina oraindik –hainbestezereginek astirik uzten dietenean– beren buruaren bila jarrai-tzen dute, batzuetan oraindik noraezean.

17

Aldaketa garaia da, munduan eta literaturan. Euskal litera-turan eta, oro har, munduko literaturan ere. Munduan pa-radigma literario nagusiak aldatzen ari dira, eta euskal na-rratiba garaikidean dagoeneko idazle belaunaldi berri bateratu da. Euskal idazleen belaunaldi berri horrek azken ur-teetan paradigma literarioaren aldaketari ekin dio.

Azkenaldian, mundua zeharo aldatzen ari da, bizkorbaino bizkorrago, gainera. Eta aldaketa gehienak ez dirabatere zuzenak, ez doaz gizadiaren aurrerabidearen norabi-dean. Demokraziaren paradigma zahar gehienak ere kolokandaude, eta datorrena ez da, hain zuzen, gizarte aske eta jus-tuagoa izatea amestu genuenon mundu berria; eta hala ere,egunez egun begien aurrean dugunak ez du pasa den men-dearen amaieran ezagutu genuen munduarekin ia zerikusi-rik. Berria zaigu, baino arrotza.

Literaturak ez du mundua eraldatzerik, besteak beste,gizakiok ez diogulako halako ahalmenik eman. Baina sarri-tan literaturak, eta fikzioak, zehatz-mehatz, mundua ulertzen

19

laguntzen digu. Askotan, errealitatetik aldenduz adieraztenasmatzen duelako literaturak filosofiak, soziologiak edo bestezientzia batzuek azaltzerik ez dutena. Mundua aldatzenbada, literaturak ere aldatu behar luke. Fredric JamesonekXX. mendearen amaieran bere azterketen ondorioz azalduzuen postmodernitatea, neoliberalismoa ulertzen lagundu ezezik, haren eredu kultural gisa agertzen zen. Gaur egunpostmodernitateak ez du mundu berri hau azaltzerik, da-goeneko berea ez duelako. Horregatik literaturan ere, ezin-bestean, paradigma aldaketa dator. Baina nork azaldukodigu mundu berri hau? Nork lagundu diezaguke mundua bi-lakatzen ari den mehatxuen eta erasoen korapilo erraldoi hauulertzen?

Euskal Herrian, gure neurriko mundu horren ispilutxikian, azken urteotan aldaketak bizkor gertatzen ari dira.Azkenaldian, badirudi euskal gizarteak bere burua ispiluanezagutzeko arazo franko dituela, agian, indarkeriaren zikloaitxitakoan, geure buruari buruz genuen hainbat irudi behin-goz desitxuratzeari utzi izanak gure oinarrizko ziurtasungehienak ere kolokan utzi dituelako. Edo beste modu batezesanda, gizarte gisa, norberaren heroi eta antiheroien sasoiaamaitutakoan, epika gehiena behin betiko atzean geratu de-nean, seguru asko uste genuena baino arruntagoak garelaohartu garelako.

Gure tradizio literarioa laburra da, jakina denez. Etahala ere, zoragarria da azken hamarraldietan kosta ahalakosta lortutakoa. Euskal narratiba garaikideak, bere urratsaksustatzeko ia tradiziorik gabe, oraindik ere bere lurraldean gu-txituta dagoen hizkuntza batean sortuta, inguruko literatu-ren kalitatearen parean dauden lanak eman ditu. Alde guz-tietatik etorritako haize gogorren eta maiz sortzen zaizkigun

20

inertzien kontra ere, itzela izan da ahalmen kolektiboarenondorioa. Oso urte gutxian hizkuntza berreskuratzeko, hiz-kuntzaren estandar jasoa landu eta finkatzeko, bere erabilerazabaltzeko, eta sistema literario txiki eta hauskor batetikmunduko beste literatura batzuetan nabarmendutako joeranagusien maila bereko adierazpide ederrak sortzeko talentuaagertu du euskal narratiba garaikideak. Autokonplazien-tziarik gabe, ez ditut gaur egun bizirik dirauten arrisku etamehatxu gehienak ukatuko, ezta gure miseria txikiak ere;baina utz iezadazue, mesedez, beste une labur batez euskalhiztunok munduari egindako ekarpen xume eta eder honiberriro behatzen.

Jakina, ahalmen kolektiboa izan arren, autore batzuensormena eta talentua ezinbestekoak izan dira, azken batean,literatura idazle bakoitzaren lanaren ondorio zehatza baita.Dena den, eteterik ez duten harietan bezala, aldez aurretikbeste idazle batzuk egindako lanaren ondorioa ere bada eus-kal narratiba garaikidean idazle belaunaldi berri bat eratuizana. Belaunaldi honetako idazleak beren aurrekoak iraku-rriz hazi baitziren, seguru asko aurreneko aldiz gure tradizioliterario laburrean. Gainera, gaur egun haiekin batera idaz-ten eta argitaratzen ari dira. Zentzu horretan, hainbat idazlebelaunaldi batera aritzea euskal narratibari inoiz izandakoabagunerik oparoena ematen ari zaio.

Hala eta guztiz ere, euskal idazleen profilari dagokio-nez, Mari Jose Olaziregi UPV-EHU unibertsitatean euskalliteraturako irakasle eta kritikariak honako hau idatzi zuenduela hogei urte inguru euskal idazleen profilaren berriemateko: “(…) %90 gizonezkoak dira eta %10 emakumez-koak soilik. Adinaren batez bestekoa 49 urtekoa da, gehien-goa, %70 gutxi gorabehera, 30 eta 50 urtetako adinen artean

21

dago, beraz, gaur egun sormen literario jardueran idazle be-launaldi desberdinak batera bizi dira”. Gaur egun 80ko ha-marraldian jaiotako idazleak beren lanak argitaratzen hasidira, eta izenik ezagunenak –oraindik ibilbide literarioa sen-dotzeke, jakina– emakumezkoenak dira. Beraz, Olaziregikberak azpimarratzen duen bezala, gaur egun euskal narrati-ban batera idazten duten hainbat belaunalditako idazleakdaude, baina horrez gain, azken urteetan gure sistema lite-rario txikia era nabarmenean gaztetzen eta emakumetzen aridela erants dezakegu.

Urte gutxiko epean gertatutako aldaketa horiek azpi-marratzeko modukoak badira ere, ikuspegi kualitatibo ba-tetik, dagoeneko euskal idazleen belaunaldi berria eratuizana da aldaketarik nabarmenena. Zeintzuk dira, bada,idazle horiek? Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970), HarkaitzCano (Lasarte, 1975), Eider Rodriguez (Errenteria, 1977),Ixiar Rozas (Lasarte, 1972),Unai Elorriaga (Algorta, 1973),Karmele Jaio (Gasteiz, 1970),Mikel Peruarena Ansa (Ere-ñotzu, 1978), Ur Apalategi (Paris, 1975) eta Lander Garro(Errenteria, 1975) dira euskal narratiba garaikidearen be-launaldi berria.

Agian belaunaldi bereko adar berantiar gisara ala hu-rrengo belaunaldiaren buru –edo hanka bat honetan etabestea hurrengoan–, Katixa Agirre (Gasteiz, 1981) eta ba-tez ere, Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) aipatu nahiko ni-tuzke. Geroago jaio baziren ere, aurretik aipatutako idazlegehienekin batera argitaratzen hasi izana aintzat hartzea me-rezi du, nire ustez.

Baina, zertaz ari gara belaunaldi literarioa direla adie-razten dugunean? Hamarraldi berean jaioak diren idazleei bu-ruz ari gara? Edo jaiotze data baino ezaugarri gehiagok batzen

22

dituen idazle talde bati buruz ari gara? Kasu horretan, zein-tzuk dira ezaugarri edo irizpide horiek?

Euskal narratiba garaikidean idazle belaunaldi berriaeratu izanaren ideia egiaztatzeko, Julius Petersenen lan kla-sikora jo dut, 1930. urtean Philosophie der Literaturwissen-chaft [Literatur zientziaren filosofia] saiakera bildumarenbaitan argitaratutako lanera, hain zuzen ere. Petersenen ara-bera, zortzi dira belaunaldi literarioa definitzen duten ezau-garriak, honako hauek: oinordetza, jaiotze data, hezkuntza,talde izaera, bizipenak, aitzindaria, hizkuntza eta aurrekobelaunaldiaren zahartzea. Petersenek berak zentzu biologi-zistago batean proposatu arren, oinordetza taldekideek al-darrikatutako literatura ondare komun gisa interpretatzendugu gaur egun, tradizio literario beraren seme-alabak sen-titzen ote diren halaber, ea guztiek tradizio horren baitannorbaiten lana bereziki aldarrikatzen ote duten. Jaiotze da-tari dagokionez, Petersenek dio belaunaldiko kiderik zaha-rrenaren eta gazteenaren artean hamabost urteko tartea izanbehar lukeela gehienez. Datei dagokienez, nik pentsatzen dutjaiotze datarekin batera aurreneko lanaren argitaratze data ereoso kontuan hartu behar dugula, idazle talde bat osatzera-koan, jaiotze data bera baino argigarriagoa delakoan maizidazle gisa noiz sortu zen jakitea. Petersenen iritziz, garran-tzitsua da oso taldekide guztiek antzeko hezkuntza jasoizana, beraien idazkeren arteko antzekotasunak biderkatzendituelakoan, baita lurraldea bera gainditzen duen komunitatebateko kidea sentitzea ere. Horri nik talde izaera deritzot,baina ez dut elkarte mugatu gisa interpretatzen, idazle taldeabera baino zabalagoa den osotasun bateko partaidetza gisabaizik. Bizipenei dagokienez, Petersenen ustez, belaunaldiaosatzeko funtsezkoa da kanpoko gertakariren batek taldekide

23

guztiak gogorki eragin izana, maiz halako gertakariek ga-rai bereko idazle askoren pentsaera eta, ondorioz, idazkeraere baldintzatzen dutelako. Aitzindariaren figura norma-lean taldekideen artean bilatzeko joera izaten bada ere, sa-rritan gidaritza edo lidergo lan hori taldetik kanpo koka-tzen da. Badago idazle talde baten etorria aurrekobelaunaldi bateko idazle jakin baten aitortzaren inguruanala filosofo edo pentsalari jakin baten lanean kokatzea,edo Historian galdutako pertsonaia baten bizipenetan.Nolanahi ere, taldekideen gaineko lidergo espiritual gisaulertu behar da aitzindaritza, halakorik baldin balego.Hiz-kuntzari dagokionez, berezko idazkeraz ari gara. Jakina, tal-dekideen estiloak desberdinak dira, baina belaunaldi bataintzat hartzeko behar-beharrezkoa da haien idazkerak ba-tzen eta beste batzuengandik bereizten dituzten ezaugarriakizatea. Azkenik, belaunaldi bat edo mugimendu estetikobat aurrekoaren aurkakotasunez sortzen da; hots, berenproposamen berriak oraindik argitzeke badituzte ere, idaz-leek badakite, jakin, ez dutela gustuko aldez aurretik topatudutena edo behinik behin aldatu nahiko luketena. Beraz,aurkakotasun hori proposamenak eraberritzeko motorbihurtzen da. Aurreko belaunaldiaren proposamenak za-harkitzen ari direlako zantzuak agertzen direnean, belau-naldi berriaren ernamuina prest omen dago.

Jakina, Petersenen irizpideak ere eztabaidagarriak dira,baina normalean eztabaidagarriagoa suertatzen da haienaplikazioa kasu zehatzetan. Ikuspegi abstraktu batean onar-garriak badira ere, kasu bakoitzean aplikatzerakoan emaitzakez dira horren argiak izaten. Gainera, literatur belaunaldikontzeptua erabiltzeak baditu berezko arriskuak. Nire iritziz,honako hauek dira nagusiak:

24

–Historizismoa: literaturaren historia aztertzearen etaikastearen aurkakoek pentsatzen dute literatura bera azter-tzeari uko egiten zaiola haren historiaren ikasketa lehenetsiz.Zentzu horretan, belaunaldi literarioak aztertzeko ahaleginakikuspegi historizistari dagozkio.

–Nazionalismoa: historia bera nazio baten izatea, alaharen izaterik eza, justifikatzeko erabiltzen da. Halaber, lite-raturaren historia ikasketak ezagutzaren nazionalizazio pro-grama izaten dira, zenbait adituren iritziz. Argudio horrenatzean “literatura nazionalen” gainetik Literaturaren beraren“autonomia” babesten dutenak izaten dira.

–Moralismo elitista: idazle taldeak patroi moral edoideologiko zehatzen arabera eratzeko arriskuari dagokio, etaarrazoi estraliterarioak gailentzen dira beraz.

–Marketin literarioa: kultura –eta haren baitan litera-tura– industria bilakatu zenez geroztik,marketin direlako sal-menta-teknikak gero eta garrantzi handiagoa ari dira hartzen.Batzuetan “literatur belaunaldiak” sor daitezke, idazle eza-gunak horren ezagunak ez diren idazleekin bilduz, idazleezezagunen lanak saltzen laguntzeko xedeaz.

–Are kezkagarriagoak izan daitezkeen aplikazio prak-tikoen arrisku nagusiak: lehen aipatu dugu maiz eredu teo-rikoek eztanda egiten dutela praktikan aplikatzen ahalegin-tzen garenean, seguru asko bizitzaren gainerako eremuetanbezala. Honako hauek izaten dira arazo nagusiak:

• Gehiegi orokortzeak idazle bakoitzaren gutxiespena era-kar dezake, talde batean sartuz bere bakartasuna –origi-naltasuna, berezitasuna…– urtzeko arriskua nagusituta.• Talde eta batez ere taldekide hautaketa oro eztabai-dagarria izaten da. Jakina, guzti-guztiak subjektiboakizanez, arbitrarioak dira beti.

25

• Datu edo ezaugarri ugarik kontrakoa baietsi arren, al-dez aurretik ikuspegi ideologiko jakin baten itzalpeanegindako tesiarekiko mendekotasunarengatik, datubihurri hori(ek) bazterrean uztea.• Aztergaia denboran oso hurbila izateak, are gehiago,idazten jarraitzen duten idazle garaikideei buruzkoaizateak perspektiba zeharo baldintzatzen du. Kasuhorietan, denborak bakarrik erabaki dezake tesiakasmatu duen ala ez.

Arrisku horiek guztiak, eta seguru asko aipatu ez diren bestebatzuk, eta guztiak egiazkoak izanda ere, prebentzio gisa for-mulatu nahi izan ditut. Hala ere, prebentzioak prebentzio,euskal narratiba garaikidean idazle belaunaldi bat agertu delaesatera ez ezik, belaunaldi hori erabat eratuta dagoela adie-raztera ausartzen naiz.

26

1

Euskal narratiba garaikidearenidazle belaunaldi berria

Belaunaldi berri hau ere ez da idazle talde homogeneoa, eztagutxiago ere. Ez dut uste inork belaunaldi kontzeptua taldehomogeneo ideiaren baliokide gisa erabiltzen duenik, bainaadinari dagokion antzekotasunez gain1, beste batzuk (ideo-logikoak, estetikoak, eragin kulturalenak, joerak, zenbaitgertaerak eragindakoak…) aurkitzea espero dugu.

Egia da idazle hauek guztiek narratiba era batean edobestean landu dutela, baina lantzeko moduak ere desberdin-tzen ditu. Esaterako, Karmele Jaiok eta Eider Rodriguezek–lehenengoak dagoeneko bi eleberri argitaratu dituenarren– ipuin eta narrazio laburrekiko bokazio handia era-kutsi dute; Unai Elorriagak batez ere eleberriak idatzi ditu,

27

1. Petersenek, esaterako, belaunaldiak zehazteko –taldekideen artean adin mugakjartzeko– hamabost urteko epea darabil. Gaur egun, aldiz, dena azkarrago ger-tatzen delarik, literaturan ere hamabost urteko epean auzi gehiegi jazo daitezke(gaztelaniazko itzulpenean, Ermatinger, E. [ed.], [1984], Petersen, J., “Las ge-neraciones literarias” in Filosofia de la ciencia literaria,Mexico D.F: Fondo de Cul-tura Económica.

SPrako tranbia (Elkar, 2001) aurreneko eleberriak izandakoarrakasta bizkorraren ondoren; eta Harkaitz Cano da, seguruasko, Kirmen Uriberen antzera, generoei dagokienez, gehiendibertsifikatu dituena. Hala ere, ipuingile bikaina izan arren,momentuz Twist (Susa, 2011) eleberriak ekarri dio Canoriidazle gisa sonarik handiena.

Euskal narratiba garaikidean belaunaldi berria agertueta eratu izanaren tesia errealitatearen egiaztapena ala nahi-keria hutsa ote den zehazteko asmoz, aurretik aipatutako Pe-tersenen irizpideetara jotzea erabaki dut: oinordetza, jaiotzedata, hezkuntza, talde izaera, bizipenak, aitzindaria, hiz-kuntza eta aurreko belaunaldiaren zahartzea, hurrenez hu-rren. Belaunaldi berriaren oinordetza aipatzerakoan, beraiekhalaxe aitortuta, Atxaga, Sarrionaindia, Izagirre, Lertxundi,Urretabizkaia eta gainerakoen lanak irakurriz hazi ziren, baitahaiek irakurtzen zituzten idazleenak ere, esate baterako, Cor-tázar, Calvino, Borges, Faulkner, Pessoa, Carver, Sebald etaabar. Baina belaunaldi honek aitor lezakeen oinordetzarik na-barmenena postmodernismoa dela aipatuko nuke, postmo-dernismoa izan baita idazleon garaiko joera kulturalik edojoera kulturalen sortarik nabarmenena. Seguru asko, be-raiena da, gainera, postmodernitatearen azken belaunaldia,edo horixe da behintzat nire ikuspegia, nire iritziz, belaunaldihonetako idazleok eredu kulturalaren aldaketan –paradigmaliterarioaren aldaketan, nahi bada– parte hartzera deituta bai-taude. Jaiotze datari dagokionez, guztiak 70eko hamarkadanjaioak dira, Agirre eta Alberdiren salbuespenekin, baina lehenaipatu dudan bezala garrantzitsuagoa iruditzen zait idazleonaurreneko lanen argitarapen data aintzat hartzea. Liburuak ar-gitaratzeari dagokionez, Harkaitz Canok gainerakoei aurreahartu zien, alde handiz gainera –1994an argitaratu baitzituen

28

Kea behelainopean bezala poema bilduma eta Pavloven txa-kurrak narrazio bilduma–, gainerakoek 2000ko hamarral-diaren hastapenetan argitaratu zuten aurreneko lana eta be-launaldiko gazteenek hamarraldi beraren bukaera aldean;esaterako, taldeko idazlerik gazteenek 2007an argitaratu zu-ten aurreneko lana. Beraz, Harkaitz Cano alde batera uztenbadugu, lehenengo lan narratiboaren argitaratze datari da-gokionez, gehien-gehienez bost-sei urteko aldea dago ba-tzuen eta besteen artean.

Hezkuntzari dagokionez, belaunaldi honentzat lotunenagusietako bat izan daitekeen gako baten aurrean gaudelapentsatzen dut, zeren eta guztiak baitira ikastoletan heziak–eta horretan lehenengo belaunaldia da–. Guztiek haur hez-kuntzatik unibertsitate ikasketak burutu arte euskaraz ikas-teko aukera izan zuten, eta horren ondorioz, haien kasuan,hautua baino gehiago jarduerarik naturalena izan da euska-raz idaztea. Zeresanik ez, talde gisa nolako homogeneotasunaeman behar duen kide guztiek antzeko hezkuntza jaso izanak–euskara hutsean eta garai hartako pedagogia aurrerakoien bi-dez–. Zentzu horretan, “ikastoletako belaunaldia” dela esandezakegu. Horri lotuta agertzen zaigu talde izaera edo ko-munitatea ere; heziketa prozesua ikastoletan egiteaz gainera,garai hartan euskal gazteen kulturaguneak sarri askotan kon-trakultura guneak izaten ziren, instituzioek bultzatzen eta di-ruz hornitzen zuten kultura ofizialaren bazterrean (eta maizkultura ofizial horri kontrajarria izaten zen). Halaber, urte lu-zeetan euskaraz sortu den kultura adierazpen ugariak gune al-ternatiboetan sortu edo erakutsi dira, baita askotan mains-tream gisa ingelesez, gaztelaniaz edo frantsesez adieraztenden kulturarekiko alternatiba gisa ere. Jakina, ez dut esangobelaunaldi honetako idazleok ikuspegi kontrakultural batetik

29

idazten dutenik, egia ez delako, baina belaunaldi honetakoidazleen jarduerak –instituzioek ematen dituzten sariakonartu arren, salbuespenak salbuespen, 2 eta instituzioek an-tolatzen dituzten ekintzetan parte hartuta ere– esparru kul-tural alternatiboak era natural batean hartzen ditu beretzat.Izan ere, idazle hauek beren lanak halako esparruetan era-kustera ez ezik, gehienetan beren gustuko esperientzia artis-tiko eta kultural desberdinez gozatzera ere joan dira3. Anto-latzaile gisa ere maiz ikusi ditugu herri ekimenez sortutakokultura ekintzetan, sortzaile eta eragile kulturalaren rolakbat eginda. Ez dut uste gehiegikeria denik adieraztea idazleizaera gainditzen duen eragile kultural izaera horrek belau-naldikide bakoitzaren mundu afektiboa zabaltzen lagunduduela (zinemagileez, antzerkigileez, musikariez, dantzariez,bertsolariez, artista plastikoez eta abarrez zabaltzen joan denmundu afektiboaz ari naiz, azken batean, idazle taldea beragainditzen duen belaunaldi zabalago baten izaera osatzenbaitu).

Petersenen arabera, eta badirudi oso irizpide logikoadela, idazleen inguruko bizipen edo gertakarien eragina fun-tsezkoa da taldea belaunaldi gisa aintzat hartzeko. Nire iritziz,Euskal Herritik kanpoko gertakariei dagokienez, idazle hauenhaurtzaroaren amaierari Sobietar Batasunaren gainbeheraeta harekin batean sozialismo erreala zeritzotenaren eta, on-dorioz, bi polo nagusiko munduaren amaiera lotzen zaizkio.

30

2. 2015ean Mikel Peruarena Ansa idazle ereñotzuarrak uko egin zion Euskadi Li-teratura Sariari, Su zelaiak (Susa, 2014) eleberriarengatik irabazi eta gero.

3. Kontzertuak, antzezlanak, erakusketak eta instalazioak, bertso saioak… kulturaekintza ugari egiten dira Euskal Herrian bizirik sendo dirauen gune alternatiboensare zabalaren baitan, gure lurraldea bera eta gure populazioa txiki samarrak di-rela aintzat hartuta.

Irailaren 11ko New Yorkeko atentatuek eta terrorismoarenaurkako gerraren izenaren pean mundu osoan disidentzia po-litiko ororen aurkako jazarpen itzelak idazle hauen gaztaroabaldintzatu zuen. Halaber, 2008ko krisi finantzario orokorrakbelaunaldi honen heldutasunaren oinarriak astindu zituen.Euskal Herriko gertakariei dagokienez, ordea, eragin zuze-nagoa eta batzuetan are gogorragoa izan dute. Lehenengo etabehin, 90eko hamarraldiak euskal gizartea erabat zatitu zuelagogoratu behar dugu. Euskal gizartea bi muturretako inda-rrak tenkatzen ari ziren soka gisa irudikatuz, ez zen zaila ga-rai hartan soka noiznahi hausteko arriskuari antzematen: de-mokratak eta biolentoak, kolore desberdineko xingolaksoinean, aurrez aurreko elkarretaratzeak, eta oro har herriz he-rri, auzoz auzo liskar giro itogarria. Lubakien garaia izanzen, han eta hemen, ñabardurarik gabe, anbiguotasunerakobeta handirik gabe. ETAk, herri ordezkarien aurka atentatuhilgarriak eginez, euskal gizartearen zati zabal bat mehatxu-pean sentiarazi zuen. Estatuak, errepresioa gogortzearekinbatera, ETA ez ziren ezker abertzaleko beste antolakunde etakideengana zabaltzea erabaki zuen, halaber, eta errepresioa-ren mugak gero eta lausoagoak egin ziren. Euskara eta eus-kal kultura, oro har, susmopean geratu ziren, “Dena ETAda” dotrina politiko-juridiko bereziaren arabera, hizkuntzabera askotan lubaki zehatz batera indarrez mugatuta. Ha-laber, beren tokia biolentoen lubaki hartan ez zegoela argi etagarbi uzteko asmoz, sortzaile eta eragile kultural batzuek ka-meleonismo politikoko ariketa bitxiak egiten zituzten, bes-teak beste, errepresioa bideratzen zuen boterearen begietansusmagarriago bihurtuz duintasun pertsonal hutsarengatikhalakorik egiteko prest ez zeudenak eta, horregatik, ba-tzuetan sortzaile gisa egoera zailetan jarrita. Bide batez,

31

beste aldekoek anbiguo samarrak ziruditen sortzaileak etaeragileak aurreko lubakirantz bultzatu zituzten, haiekin ETA-ren indarkeriari buruz ados ez zeudelako. Nire iritziz, bor-tizkeriaren zurrunbilo ankerrak guztiok bultzatu gintuendualismoak agindutako jokabide zitaletara –alde baten zeinbestearen kolpe bakoitzak ñabardura eta jarrera gizatiar gehie-nak ere desagerrarazi zituen–. Gutako gehienok –lubaki ba-tean zein bestean eroso sentitzen ziren guztiek, eta beren bu-rua ez han ez hemen ikusten ez zutenek– ontzat emangenituen garai itzel hartan gertakari onartezinak, edo, ontzateman ezean, ez genuen aurkakotasuna adierazteko benetakoahaleginik egin.

2003. urtean Euskaldunon Egunkariaren aurka egin-dako polizia operazio hark, ordea, euskararen kultura mun-dua goitik behera astindu zuen, lurrikara txiki bat gertaraziz.Lurrikarak lubakiak mugiarazi zituen, euskal herritar askok,aurreneko aldiz, batera jardun baitzuten, publikoki: ETArenindarkeriaren aurkako zenbaitek eta Estatuaren errepresioa-ren aurkako hainbatek. Kultura euskaraz sortzen zuen mun-dua erasota sentitu zen; horregatik, gizarte gehiengo zabal ba-tek euskara bera erasota sentitu zuen eta, ondorioz, bereburua ere bai. Nago hamarraldi luze hartan bizi izandako guz-tiak belaunaldi honetako idazleei pertsona guztiei dagozkiengiza eskubideen garrantziari buruzko gogoeta sakona eraginziela, haien lanetan irakurri dugun bezala. Baina, Francohiltzearekin batera edo urte batzuk geroago jaio izanda, idazlehauek ez zuten seguru asko inoiz pentsatu beren identitatea(hizkuntza, kultura) babesteko adorerik bildu behar izangozutenik, aldez aurretik beren guraso eta aitona-amonei ger-tatu bezala. Beste hitz batzuekin esanda, euskal gizarteak ja-sandako gatazka ETA izan da, eta jakina, ETAk eragindako

32

bortizkeria eta samindura, baina gatazka ez zen ETArekinhasi, Euskal Herrian aldez aurretik indarkeria eta oinazeakizan baitziren, eta, ETA izanda ere, ETAk eragindakoa bainobortxakeria eta sufrimendu gehiago ere izan da, eta gauregun oraindik bada. Azken bi hamarralditan bizi izanda-koak, baina batez ere gaur egun aspaldiko partez bakea eta el-karbizitza eraikitzeko abagunea izateak, Kirmen Uribe, Har-kaitz Cano, Ixiar Rozas, Uxue Alberdi, Eider Rodriguez,Karmele Jaio, Unai Elorriaga eta gainerakoak aurreko belau-naldietako idazleek izan ez duten aukeraren aurrean jartzenditu, onerako ala txarrerako, ardura ere ez baita makala.

Aitzindariari dagokionez –Julius Petersenen tesiarenarabera, berebiziko garrantzia duen faktorea da–, belaunaldihonen kasuan bi aipatuko nituzke: Harkaitz Cano eta Kir-men Uribe. Canoren kasuan, agian idazten ez, baina argita-ratzen zalantzarik gabe lehena izateagatik, eta, batez ere,gazte-gaztetatik erakutsitako jarrera ausartarengatik. Nahiz etaZuzenbidea ikasi, bazekien hasieratik idazlea izan nahi zuela.Gainera, ideiak argi eta garbi izanda, gaztetan jo zuen profe-sionalizaziora, idaztea bera ogibide bihurtzeko telebistarakoeta irratirako gidoiei, prentsako artikuluei, kronikei eta besteeginkizun askori ekinez, baina idatziz beti ere. Haren adinekobeste idazle batzuk aurreneko lanak argitaratzen hasi zirenean,Harkaitz Canoren ibilbidearen zati luze bat eginda zegoen etaidazle ezaguna zen ordurako euskal literaturan.

Kirmen Uribe aitzindari dugu idazle gisa euskal litera-turaren baitan aspalditik zegoen zenbait muga gainditzekolana bere gain hartu duelako; batetik, haren poesiak eta berenarratibak lortutako onespen handiarengatik –irakurleennahiz kritikarien partetik–, eta, bestetik, euskal literaturaatzerrira eramateko ahaleginarengatik, literaturaren bidez

33

leihoak han eta hemen zabalduz mundu osoan euskarari, etagainera, lehenengo aldiz, itzulpengintzari dagokionez, gaz-telania bitartekari gisa erabili gabe. Eta azkenik, esan beharda Uribek mundu mailan nagusi diren hainbat literatur jo-era garaikide gure tradiziora naturaltasunez ekarri dituela.Uriberen literaturaren bilakaera, gainera, zentzu anitzetanbere belaunaldiaren paradigmatzat hartzera ausartzen naiz, ze-ren eta postmodernismo berantiarraren alaba gisa jaio bazenere, gaur egun bide berri bat(zuk) urratzen ari den narratibabaita. Estepan Urkiaga Lauaxetak bere garaian bezala, aurre-koen eskutik jasotakoa galdu gabe honako abagune hau“bide-barrijak” saiatzeko tenorea baita. Idazle bakoitzari da-gozkion ezaugarriak eta berezitasunak ukatu gabe, faktore ho-rien ondorioz, Kirmen Uribek eta bere idazkerak bere be-launaldiari nortasuna eman diotelakoan nago.

Hizkuntzari dagokionez, garrantzi handia dauka, aldezaurretik Euskaltzaindiak eta beste idazle batzuk egindako la-nari esker, belaunaldi honek idazten hasterakoan euskara es-tandarra hizkuntza literario gisa finkatuta topatu izanak.Izan ere, idazleon idazkerak ez dira oro har estandarretik ate-ratzen, Mikel Peruarena Ansaren bi eleberrietan izan ezik;hala, Ez obeditu inori (Susa, 2009) eleberrian estandarra XX.mende hasierako Donostialdeko hizkerara egokitu zuen, etaSu zelaiak (Susa, 2014) eleberrian, trebezia literario handiz,lapurteraren moldera. Agian literatura sortzeko baliabidegisa funtsezkoa den euskara estandarra talde honetako idazlebatzuen aurkako faktore bilaka daiteke, gaur egun batez erehedabideek –eta bereziki idatzizko prentsak– baliatzen dutenidazkera neutroa gainditzerik ez badute. Gakoa, edo erronkanagusia behinik behin, estandarraren baitan idazle bakoitzakerregistro desberdinak erabiliz bere ahots propioa eta berezia

34