34
3 Lurra, zorua bailitzan

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 3_zorua_bailitzan.pdf · Baina xxia ei den mende honetan, gure Lurra merkatu glo-balizatuaren Zorua bailitzan erabiltzen

  • Upload
    dongoc

  • View
    218

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

3

Lurra, zorua bailitzan

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 3

5

lurra, zorua

bailitzan

Iñaki Petxarroman

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 5

6

lehenengo edizioa

Tafalla, 2011ko otsaila

© Txalapartak© Iñaki Petxarromanek

editorial txalaparta e.m.l.

Navaz Vides, 1-278 Posta-kutxa31300 Tafalla nafarroa

Tel. 948 703 934Faxa 948 704 [email protected]

inprimaketa

gráficas lizarra s.l.

Tafallako bidea, 1 km.31132 Villatuerta - Nafarroa

azala eta bildumaren diseinua

Esteban Montorio

maketazioa

Monti

isbn

978-84-8136-607-5

lege gordailua

na. 465-11

txalaparta

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 6

hitzaurrea

Ez gara hain onak benetan!

eskertzekoa da iñaki petxarromanek liburu honetarako eginduen lana. Izan ere, ez da batere erraza gaur bai eta bihar ereingurumen gaiez prentsan agertu ohi diren berri sakabana-tuak, eta maiz azalegikoak, ardatz batera biltzea. Are zailagoa,ustez ingurumenarekin lotura zuzena ez duten berriak ereardatz horretara uztartzea; usteak ustel, kasu horretan, orrio-tan argitu legez. Liburuaren azaletik hasten da barrenaren fun-tsa iragartzen: Lurra, zorua bailitzan. Hiru hitzeko izenburulaburra, baina sakonaren neurria eskaintzen duena. Lurra etaZorua, gaur indarrean den eredua mutur bitatik ikusi eta uler-tzeko abiapuntu arras kontrajarriak, izan eredu ekonomikoa,izan soziala; izan gertuko eredua, Euskal Herrikoa, izan urru-nekoa. Abiapuntu kontrajarriak, guztiz.

Herrialde batean soziala eta ekonomikoa ingurumenarenmenpe kokatzen dituen ikuspegia eskaintzen digu Lurrak.Herrialde batean ingurumena eta soziala mundu globaliza-tuaren ekonomiaren menpe kokatzen dituen ikuspegia agin-tzen digu Zoruak. Lurrak lekuan lekukoa du oinarri, bertatikbertarakoa, eta bertakoek erabakia. Zoruak, ostera, urruna duhelburu, bertatik urrunerakoa, bertakoa urrunaren mesedetanjarrita, lekukoaz urrunean erabakita. Lurrak demokrazia zuze-

7

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 7

nerako atea irekitzen du. Zoruak urrunaren tiraniaren giltza-rrapoa dakar lekura. Zoruan merkatuak agintzen du. Lurrakazokak eskaintzen ditu. Zorua estatikoa da, zurruna, arrotza.Lurra dinamikoa, bizia, identitatea. Hala ere, Zoruak antzutuegiten du Lurra, garapena ulertzeko pentsamolde bakarrarenizenean. Lurra ingurumena da. Zorua ingurupena. Lurra berez-koa da. Zorua transgenikoa. Lurrak balioak eskaintzen ditu.Zoruak balioak agindu. Lurrak ongarriak behar ditu, neurrianbetiere. Zoruak bonoak, etengabean. Badakizu, burtsa ala hil!

Hau kolpea! Iristea ere elikagaiak Zoruak ematen dituelapentsatzera!; jakiak gero eta urrunagotik, gero eta arinago, ekar-tzen dizkigutenez, merkatua merkatu, kasik ahaztu egin zaiguurruneko nonbait Lurra behar duela izan, eta beharbada neka-zariak ere bai!, eta nahasbide horretan aurrera egiten badugu,arriskua dugu laster batean geure inguruko Lurra bera ere ahaz-teko, eta larriago litzatekeena, Zoruarekin parekatzeko. Aka-bua litzateke Lurraldetasuna aldarrikatzen dugunontzat, Lurral-detasunak Lurraldeak eta Lurraldeak Lurrak behar dituelako,ezinbestean. Guk ez dugu Zorualdetasuna aldarrikatzen, zaz-pi herritakoa balitz ere. Hau ere kolpea! Zoruko burtsetakoekmendean dituzte munduko Lurra eta lurretakoak, baina Lurre-ko nekazariek ez dituzte mendean munduko burtsak, ezta pen-tsatu ere. Parekotasun legeak, horretan ere, betetzen ez direnseinale. Egun munduan goseak hartuta dauden gehienak Lurre-ko nekazariak dira, baina tripontzienak Zorutik elikatzen dira.Amen.

Baina xxia ei den mende honetan, gure Lurra merkatu glo-balizatuaren Zorua bailitzan erabiltzen dugu, edo erabiltzendigute, edo erabiltzen uzten diegu. Bada horretan zer pentsa-tua, eta Iñakiren ahaleginek erronka horretara bultzatzen duteirakurlea. Halabeharrez. Ezinbestean. Gaur ahotik ahora dabi-len Euskal Estatua eraikitzeko orubea ezin da Zoruzkoa izan;Lurrezkoa behar du izan edo, gaur diren Estatuen aldean, ezda oso bestelakoa izango. Eta guk bestelako mundu hori posi-

8

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 8

ble egin, eta ikusi ere, nahi dugu. Badugu, beraz, garaia hain-bat gauza birpentsatzekoa. Garaia eta premia.

Prentsako hamaika berri-zahar ardatz batera bildu. Antzi-nako berriak eguneratu. Berrioi azalkeria kendu, mozorroga-betu, eta ardatz biluzira bildu. Letra txikerrari handiari beste-ko garrantzia eman, eta horrela plazaratu. Horixe ekarpenikhandiena esku arteko bilduma honena. Kazetari kritikoarenkazetaritza, eta ikerketa. Desagertzeko bidean den espeziea,seguruena. Bai, informazio-autobideen gizarte honetan, nonaskoz ere autobide gehiago diren benetako informazioa baino,ez da ohikoa, inondik inora ere, egunkarietan ingurumenareneremu zabal-sakoneko gaietan jakitun, interesatu, aditu denkazetari aritua aurkitzea. Zerikusirik ez ekonomia, sensu stric-toko politika edo kirola ardatz duten atalekin, ezta pentsatuere! Eta zer esan burtsa-orriaz? Akabua! Horietan bai adituak,gero, adimena bera ere krisiaren saskian ipini dutenak. Bainaingurumenaz? Hain hartzen da eremu sinple, azaleko, murritzeta murriztua, non unean une libreago den kazetariaren eskujar daitekeen horren kronika. Arazo gehiago izaten omen daalbistea bera zein sailetan kokatu! Tira, harira!

«Zertzelada motz batzuek nahiko arrazoi ematen dute bir-pentsatzen hasteko. Abiatu garen bidezidorrak guregan eta eto-rriko direnengan izan ditzakeen ondorio larriez gogoetatzenhasteko garaia da». Holaxe dio Iñakik sarrerakoan. Hortaz,Lurra Zoru bihurtzen duen artifizializazio arina, azpiegiturenamaierarik gabeko armiarma sarea, etenik gabe handitzen arigaren aztarna ekologikoa, energia politika zentzugabearenbarrenak, porlanak ezkutatzen dituen interesak eta porlana-rekin euskal herritarrok dugun aparteko mendekotasuna, han-hemengo arrantza lekuen agortze bidean dugun erantzukizu-na, berotegi gasen emisio globalean Euskal Herritik daukagunisuri hazkorra, hirigintzaren negozioa agintzen duen hirukisantua, Lurra agortzea eta Zorua zabaltzea helbide duten lurral-de-antolamendurako planak, arrazoiaren kolpeek erorarazi ezbaina batzuetan pitzatu egiten dituzten pareten gainekoa, Lege-

9

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 9

ak ingurumenarentzat oztopo direnekoa, gatibu egiten gaituenmerkatu librearena, goseak gero eta bezero gehiago duen gara-pen asegaitza…. Euskal Herriaren Hegoaldeko zein Iparralde-ko hamaika zertzelada bildu, bai, baina askoz gehiago dira sor-tzen diren galderak. Eta horiei erantzuteko gonbita da Iñakikdakarrena.

Datuak berez hotzak izaten badira ere, ganorazko labeantratatu, uztartu eta berotzen direnean, erretzera heldu gabebetiere, argigarriak suertatzen dira oso. Inondik inora ere ezkontzientziaren lasaigarriak. Eta datozen orrietako datuak datu,euskal poetak kantatua ekarri behar dugu gogora, ezinbeste-an: euskal herritarrok ez gara hain onak benetan! Honetan etahartan gure instituzioek munduaren aurrean bikaintasunarenerreferente agertu nahi duten garai honetan, euskal herrita-rrok ez gara funtsezko gauzetan erreferente, gure ingurukoiparrekoak beste hondatzaile eta beste isurle baikara, eta gehia-go ere hainbatetan, eta gure hegoko urrunekoen miseria behar-tuaren erantzule ere bai, duda izpirik gabe.

Ate joka dator alternatiba. Horixe liburu honen atalburubat. Bai, zaborra har daiteke gizarte batek egiten dituen apus-tuen iraunkortasunaren benetako ispilu, edo ispiluetariko batbehintzat, funtsezkoa dena, ibaien bazterrekoarekin batera.Esadazu zenbat zabor sortzen duzun, eta zer zaren esangodizut. Abian den atez ateko apustuak lotsagabekeriarik naz-kagarrienaren ateko atarian ipini ditu indarrean den sistema-ren sostengatzailerik sutsuenak, erre ke erre dihardutenak.Zaborren munduan garbiena zaborra bera den seinale. Etahorretan ere datuak argigarri: hemengo herritar bakoitzak, kilo-tan, 1990ean halako bi zabor sortu zuen 2010ean. Zorion-tsuagoak ote gara orain orduko hartan baino?

Biluz dezagun geure iruditeria, gure irudipena, eta jantzdezagun era iraunkor batez, jantzi gutxiagoz betiere, inguru-ko jantziez jantzi ere. Eta egin dezagun atzekoz aurrera, modukolektiboan: zein da gure bidea markatu behar duen utopia?Eta zein horretara hurbiltzen joateko bide-orria? Seguruenik,

10

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 10

orduantxe ulertuko dugu hobeto Iñakik liburuaren hondarre-an aipagai duen mugimendu ekologistaren nahi eta ezinare-na. Bai, ziaboga egin beharrean gara. Gurean hazkundearenmitoa desmitifikatu eta gutxiagorekin hobeto, zoriontsuago,solidarioago, askeago finean, bizi gaitezkeela geuk sinetsi etabesteoi sinesteko bidea eman, horixe erronka. Horretantxedatza deshazkundea deritzona. Beharrak apeta bihurtu gabe,neurrian bizi hemen, mundu zabalean neurrian bizi daitezen.Denok neurri berean. Hortaz, jar dezagun neurria.

On egin dagizuela, zertarako irakurri bestela.

iñaki antiguedad,

Ispasterren 2010eko abenduan

11

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 11

sarrera

1987an ezagutarazi eta zabaldu zen garapen iraunkorrarenkontzeptua, Nazio Batuen Erakundearen (nbe) Brundtland txos-tenean. Definizio hau eman zioten: «Ondorengo belaunaldiengarapena eragotzi gabe, gizarte baten ongizatea bermatzenduen eredu ekonomiko-soziala». Geroztik, terminoak egin dubide, eta agintari politikoen diskurtsoetan ez ezik, gobernu etahauteskunde programetan ere zabaldu da, baita gehien kutsa-tzen duten enpresen publizitate kanpainetan ere.

Dena da garapen iraunkorra, dena ekologikoa eta berdea,denak ingurumen plangintzak, tokiko 21 agendak... Dena hitzhandi eta asmo biribilak. Baina munduak inoiz ez bezalako ara-zo ekologikoak ditu, eta haren etorkizuna bera ere kolokan egondaitekeelako ideia entzuten ari gara zientzialari askoren ahotan.Zeren, diskurtsoen atzean ezkutatzen den errealitatea hauxe bai-ta: azken hiru hamarkadetan, natur baliabideak inoiz baino azka-rrago agortu ditu indarrean den garapen ereduak. Eta, ekono-mian nagusi den hazkundearen mitoak lausotu digu errealitategordin hau: natur baliabideak bukatu egiten dira, muga eta kon-trol sistemak jarri ezean. Dagoeneko bukatzen ari dira.

Munduko biztanle guztiek euskal herritarren kontsumomaila bera balute, eta guk bezainbeste hondakin sortuko bali-

13

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 13

tuzte, hiru planeta beharko genituzke egungo bizimoduari eus-teko. Hori da Ama Lurra gurekin partekatzen duten gainera-ko herritarrei egiten diegun ekarpen solidarioa. Eta ondorioagarbia da: Europako txoko hau hondatzeaz gain, planetakodesorekaren arduradun gara; hots, Euskal Herriaren gehiegi-keria kontsumistak herrialde pobretuen behar gorriarekin egi-ten du talka. Munduko herrialde pobretuen natur baliabideakerabiltzeaz gain –lapurtu esatea litzateke zuzenago, beharba-da–, haiei itzultzen dizkiegu kontsumo horren ondorioz sor-tzen ditugun hondakin kopuru itzelak, besteak beste toxikoaketa nuklearrak.

Aberastasunaren banaketa bidegabeak miseriara zigortuditu munduko herritar gehienak. faoren 2009ko datuen arabe-ra, 1.200 milioi biztanle gosez daude munduan, sei pertsonata-tik bat. Mendeetan natur baliabideak lapurtzearen ondorioz,herrialde aberastuen eta pobretuen arteko aldea gero eta han-diagoa da. xix. mendean, 1-3koa zen alde ekonomikoa. xx. men-dearen erdialdean 1-44koa zen, eta xxi.aren hasieran 1-80koada (Michel Collon, Huracán: Reflexiones sobre lo que nos ense-ña Katrina).

Liburuan sakonduko ditugun zertzelada solteetan laburbildaiteke azken 30 urteotako politika ekonomikoek ingurume-nean izan duten eragin zitala: berotegi efektua sortzen dutengasen isurketa %47 handitu da Euskal Herrian 1990etik 2008ra.Horrek adierazten du, besteak beste, Kyotoko Protokoloareki-ko zer konpromiso hartu duten herri honetako agintariek etaelite ekonomikoek.

Cancuneko bileran lortutako akordioaren arabera, klima gehie-nez bi gradu igo ahal izango da mende honetan. Horretarako,2020rako %25 murriztu beharko dira berotegi efektua eragitenduten gasen isurketak. Bada, helburu hori lortzeko, asko aldatubeharko dira gauzak Euskal Herrian ere. Zeren, gaur-gaurkoz ezbaitago egoera hori aldatzeko aukerarik epe motzean, ez garraio,ez energia ez industria politiketan. Azken finean, etengabeko haz-kundean oinarritutako kontsumo eta garapen eredu ekonomi-

14

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 14

koak indarrean segitzen duen bitartean, ez dago ingurumenabehar den moduan zaintzeko modurik.

Beste datu gordin bat: hiru hamarkada eskasetan hirukoiztuegin da Hego Euskal Herriko lur urbanizatu eta artifizializa-tua. 30.000 hektarea inguru zeuden urbanizatuta 1980ko hamar-kadaren hasieran, eta 90.000 inguru daude dagoeneko. Ez daharritzekoa, azken urteotan Euskal Herri luze-zabalean zabal-du diren hirigune, autobide, industrialde, merkataritza zentroeta porlanezko bestelako egitura ugariak ikusita.

Egunero-egunero 1,23 hektarea lur itotzen dira porlanazpian Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Futbol zelai bat bainogehiagoko azalera, alegia, eta hori askotxo da eremu txikia etabiztanle dentsitate handia duen herrialdean. Abiadura handi-ko trenaren (aht) proiektuak berak bakarrik mendebaldekoprobintzietan zeuden nekazari lurren herenak desagerrarazi-ko ditu –desagerrarazten ari da, dagoeneko–, betiko, Jaurlari-tzak berak aitortu duenez.

Bizkaiko golkoko arrantza ia guztiz bukatu, eta atunketariarmatuetan doaz arrantzaleak munduko hainbat itsasotaraarrain bila, Somalia pareko Indiako Ozeanora, esaterako… Gureaagortuta, besteena agortzera. Bide estuan, estubidean. Afrika-ko eta Amazoniako oihan tropikalen egurrez bete ditugu etxedotoreak, eta errauste plantetan erre gero eta gehiago sortzenditugun era guztietako hondakinak. Eta co2, metal astun, dio-xina eta beste gai kutsatzaile gehiago airera, uretara eta lurre-ra. Kontsumoaren morroi eta gurtzaile. Erregai fosiletan oina-rritutako energia politika suizida baten arduradun eta biktima.Legea nahierara baliatu dugu naturguneak garapen eroarenhankapean hartzeko: Itoitzen, esaterako.

Zertzelada horiek guztiek nahiko arrazoi ematen dute gera-tu eta pentsatzen hasteko. Abiatu garen bidezidorrak gureganeta etorriko direnengan izan ditzakeen ondorio larriez gogoe-tatzen hasteko garaia da. Garapen iraunkorraren kontzeptutikurruti gaudelako. Gure ustezko ongizateak kostu larriak etaatzeraezinak dituelako guretzat eta hurrengo belaunaldientzat.

15

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 15

Atzerako bidaiari ekiteko unea heldu delako –deshazkun-dea deitzen hasi dira batzuk–, gogoetatzeko gonbita egin nahidizu liburu honek; zuri, irakurle; eta, batez ere, zuri, agintari.Utz diezaiozun hitz ederren mozorropean ezkutatzeari, eta hardezazun zure politikak ingurumenean eta herritarrengan dituenondorioen ardura. Ekonomiaren etengabeko hazkundearen ize-nean ezin delako edozein proiektu justifikatu, Lurrari eginda-ko edozein eraso zuritu. Abiapuntu horretatik has gaitezen sor-tu dugun excalestri itxurako labirinto erraldoi honetatik irteten.Etorri garen bezalaxe, irteera aurkitzea berez zaila izango delajakinik ere. Denbora baldin badago, has gaitezen atzera.

16

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 16

1

lurraren artifizializazioa eta gizarte eredua

buruntzako gainean uda amaierako goiz eguzkitsu bat. Begiakhara eta hona, ikuspegiak goibeldu du gogoa. Oria ibaiarenhegoaldera begiratu, eta haraneko lerro urbanizatuta islatzendu etenik gabeko etxe eta lantegi sorta amaigabeak. Haranekolurrak bete, eta pixkanaka mendian gora doa gure garapen ere-du asegaitza. Tontor azpiko harrobi erraldoitik –eta antzekobeste batzuetatik– ateratzen da, nondik bestela, eskualdekoazpiegitura lan ugariak egiteko lehengaia: kareharria. Mendiakduen zuloari erreparatuta, azken urteotako ustiakuntza ez datxikia izan. Ez alajaina!

Beterri, Donostialdeko kostaldeko sagardoaren lurraldea,adiera historikoan: Astigarraga, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Orio, Urnieta eta Usurbil udalerriak barne hartzen ditue-na… Ez da amaitzen errepide eraikuntza basa Txirritaren gora-beheren lekuko izan zen lurraldean: Donostiako bigarreningurabidea, Urumeako autobidea, a-8ren hirugarren bideak,herrietako saihesbideak, merkataritza zentro, hirigune eta indus-trialde berriak… Eta abiadura handiko trenaren zain gaudeoraindik sagardoaren lurralde honetan!

Nola aldatuko da begien parean dagoen Belkoain mendia?Bi ebaki egingo dizkiote ipar-mendebaleko magaletik: n-1eko

17

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 17

ingurabidea egiteko bata, Euskal y-a egiteko bestea. Andatza,ipar-mendebaldean: nola geratuko da usurbildarren eta lasar-tearren mendi kuttuna errauste planta, espetxea eta industrialdeerraldoiak egiten dituztenean? Jaizkibel, ipar-ekialdean. Salba-tuko al da kanpoko portuak bere itsasadar ederrari egiten dionherio mehatxu gordinetik? Onddi, ipar-ekialdean. Nola utzikoditu haren magalak abiadura biziz datorren trenak?

Nahiz eta sagardorik ez den falta, gero eta sagasti gutxia-go dago Kantabriako parte honetan. Eta Gipuzkoako txokoa-ren egoera Euskal Herriko beste hainbat lekutako bera da. Geroeta gutxiago dira artifizializatu ez ditugun eremuak, zoru bihur-tu ez ditugun lur zatiak. Egunero 1,23 hektarea lur natural hon-datzen da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Futbol zelai batek har-tzen duen eremua baino gehiago. Egunero, etenik gabe.Hondeamakinen gupidarik gabe.

Horri gehitu behar zaizkio kontrolik gabeko garapen indus-trialaren ondorioz gai toxikoz eta metal astunez kutsatu ditu-gun lurzoruak, gutxienez Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurzo-ru erabilgarriaren %2,7 Jaurlaritzak berak emandako datuenarabera (1.279 hektarea). Barakaldon lindanoz kutsatutako lur-zoruen kasuak hartu du oihartzun handia azken urteotan, etaJaurlaritzako goi karguak auzipetuta daude Asuako lindanobiltegi «legez kanpo eta klandestinoa» baimentzeagatik. LurMaiteak leporatu die Euskalduna zabortegian lindanoa bota,eta hondakin arriskutsuak Argalariora eraman ondoren, ere-mua behar bezala garbitu gabe Prycari saldu izana. Lur kutsa-tuak arazo badira, naturari kentzen ari gatzaizkion eremua erearazo latz bilakatu da, azken urteotako eraikuntza erritmo eten-gabearen ondorioz.

Greenpeacek emandako datuen arabera, 23.607 hektareazeuden okupatuta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 1987an. EuskoJaurlaritzaren arabera, 57.322 zeuden artifizializatuta 2007an,eta 14.000 hektarea gehiago hartzea espero dute 2020rako. Ale-gia, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurraldearen %10 artifiziali-zatua egongo da hamar urte barru, administrazioek egin dituz-

18

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 18

ten lurralde planak gauzatzen badira. Eta, eraikitzeko gosearieta erritmoari begiratuta, aurreikuspenak beteko direlako zalan-tza gutxi dago.

Zorua badago ugari. Lurra dugu eskas, gero eta eskasago.Frantzian, adibidez, lurraldearen %4,7 dago artifizializatua,eta Espainian %2,1. Hego Euskal Herrian, aldiz, %5,1 dagoe-neko. Beraz, ipar eta hegoaldeko bizilagunen gainetik gaudejadanik, eta Alemania, Danimarka eta Txekia harrapatzekozorian. Proiektuak gauzatzen badira, laster gaindituko ditugu.Araba, Bizkai eta Gipuzkoan gainditu ditugu dagoeneko.

Porlanaren erabilera neurrigabeari erreparatzeko, datu bat:Europa osoa aintzat hartuta, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoanerabiltzen da porlan gehien, pertsona eta urte bakoitzeko. Espai-niako Porlan Ustiatzaileen Patronalak emandako datuen ara-bera, 1.187 kilo kontsumitu zituen herritar bakoitzak mende-baldeko hiru probintzietan 2005. urtean. Italian, adibidez, 789kilo erabili zituen herritar bakoitzak, Finlandian 322, eta Espai-nian 1.168 kilo. Europako Batasuneko porlan erabilera 509 kilo-koa izan zen urte horretan biztanle bakoitzeko.

Arazoaren tamainaz jabetu da Jaurlaritza bera –txosten ida-tzietan, behinik behin–, eta horren berri eman ohi du urtero argi-tara ematen duen Ingurumen Urtekarian. pse-eeren Jaurlaritzakbere asmoen artean sartu zuen lurren artifizializazioaren errit-moa mantsotzea, eguneroko 1,23 hektareatik 0,5era. Lurraldeantolaketari buruzko adituek eta ekologistek, aldiz, lur natura-lak berreskuratu behar direla ohartarazi dute, eta prozesua era-bat eten behar dela, berandu izan baino lehen.

Nafarroan, adibidez, 30.000 hektarea lur daude artifiziali-zatuta dagoeneko. Mende erdian seikoiztu egin da eremu arti-fizializatua herrialde horretan, Gobernuaren enkarguz Traca-sa enpresak egindako ikerlanaren arabera. Nafarroan seikoiztu,eta Hego Euskal Herrian hirukoiztu, 30 urtean. 90.000 hekta-rea daude artifizializatuta dagoeneko–-1980ko hamarkadan30.000 baino ez zeuden–.

19

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 19

Beraz, historia osoan baino hiru aldiz gehiago hondatudugu lur naturala 30 urtean. Eta harrigarria bada ere, izuga-rrikeria hori ez da gertatu hazkunde demografiko handiarenondorioz, 1960ko hamarkadan bezala. Argigarriak dira datuak:1950etik 1975era milioitik gora biztanle gehiago hartu zituenEuskal Herriak bere lurraldean, eta 1.640.000tik ia 2.800.000rapasa zen. Uler daiteke, hortaz, jende hori dena sartzeko etxe-bizitza ugari egin behar izatea, eta lurra okupatzea, toki asko-tan kaos urbanistiko handia eragin arren.

1975etik gaur egunera, ordea, 200.000 biztanle gehiago bai-no ez daude Euskal Herrian. Zeri erantzuten dio, hortaz, azkenurteotako eraikuntzaren anabasa eta sukar horrek? Eraikun-tza enpresek –eta haiek sustatzen dituzten erakunde finan-tzario eta ekonomikoek– izango dute, segur aski, horren eran-tzuna.

Eta ez haiek bakarrik. Euskal Herrian badira bi porlan enpre-sa handi, Cementos Rezola eta Cementos Portland Valderribas.Cementos Portland Valderribas fcc enpresa erraldoi espainia-rraren adar bat da. Euskal Herriko porlan enpresa indartsuenada, eta 15 porlan fabrika ditu, 170 hormigoi planta, 63 harrobieta 18 mortero mundu osoan barreiatuta. Euskal Herriko bereenpresa ezagunenak Olatzagutiakoa eta Lemoakoa dira. Horieketa Cementos Rezolaren Añorgako eta Arrigorriagako plantakdira gure inguruko kutsatzaileenetakoak: ia bi milioi tona co2isuri zituzten lau planta horien artean 2008. urtean, Europakoe-prtr erregistroaren arabera.

Bada, enpresa horretako pertsonarik ezagunenetako batenhitzak ekarriko ditugu hona, arazoaren tamainaz jabetze aldera.Nicolas Gaminde Cementos Lemonako zuzendari nagusi ohiakiazko maiatzaren 9an Deia egunkariari hala esan zion: «Aldebatetik ingurumena dago: hondakinen kudeaketa, kutsadura…Baina badira beste arlo batzuk ere, lurraren gestioa, esaterako.Izan ere, hori da Euskal Herrian dugun arazorik handienetakoa,batez ere eaeko populazio dentsitate eta kontzentrazioaren ondo-rioz. Lur erabilgarria jaten ari gara. Azken 40 urteotako lurraren

20

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 20

erabilera historia osokoaren parekoa da. Martxa honetan lurrikgabe geratuko gara, eta Euskal Herri osoa urbanizatuta izangodugu». Jakina, egoera latz horren arduradun nagusietako batihalakoak irakurtzeak zalantza sortzen du. Izan ere, zer da: zinis-mo hutsa ala erru aitorpen zintzoa? Bata izan edo bestea, kon-tua hauxe da; ekologista batek gauza bera esango lukeela, eta hitzberdintsuekin. Bitxia, behintzat, bada. Eta egoeraren larriarenkonstatazioa.

Zer esanik ez dago zurrunbilo hondatzaileak ondorio ezinkaltegarriagoak dituela ingurumenean, eta larriena da buelta-rik gabeak direla ia gehienak: lurraldea zatikatzen da, eta natur-guneak, ekosistemak eta bioaniztasuna erremediorik gabe gal-tzen; nekazaritzarako lurrik onenak hondatzen eta desagertzenari dira; tenperatura nabarmen berotzen da porlanguneetan,naturguneekin alderatuta; eta, ibaiei dagozkien uholde lurrakeraikinez betetzen direnez, euriteetan askoz ere kalte handia-goak gertatzen dira –horren adibideak gero eta gehiago ditu-gu azken urteotan–.

Bakoitza berera

Lurralde txikia dugu, bi estatutan eta hiru administraziotanbanatua. Lurralde antolaketaren ikuspegitik horrek eragin han-dia du: ez dago herri ikuspegirik, ez dago antolaketa komunik.

Administrazio guztiek nahi dituzte azpiegitura berak, zer-bitzu berak, proiektu berak… Ondokoak daukanak ez du balionorberetzat. Ondokoa zertan ari den ez du axolarik. Bilbon etaBaionan merkataritza portu handiak egoteak ez du balio Gipuz-koako arduradun politikoak konbentzi daitezen Jaizkibelenkanpoko portua ez dela behar, garestiegia dela eta kalte larriaeragingo duela Jaizkibelgo itsaslabarraren ekosistema abera-tsean.

Miarritzen eta Hondarribian, 25 kilometroren tartean, biaireportu egotea administrazio bateratu batek sekula ere onar-

21

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:08 Página 21

tuko ez lukeen zentzugabekeria da. Behin baino gehiagotaneskaini dio Miarritzeko Aireportuak Gipuzkoako Aldundiaribertako bazkide eta akziodun izateko aukera, eta azken horrekuko egin dio beti eskaintzari. Baiona-Donostia eurohiriarenkontuak beste batzuk dira, nonbait. Hondarribikoa luzatu etahanditu beste aukerarik ez dute ikusten, Gipuzkoaren gara-penerako.

Abiadura handiko trena egiten bada, hiriburu guztietanbehar da geltokia. Iruñea eta Paue artean beste autobide batezinbestekoa da, Nafarroako agintarien iritziz, Gipuzkoan barre-na doana ez baita egokia. Donostiatik Gasteizera joateko ez danahikoa gaitasun handiko bide bakarrarekin (n-1), ingurumenkalte handia egin duen beste bat ezinbestekoa zen (Eibar-Gas-teiz), nahiz eta erabilera aurreikuspenak eskasak izan –etaaurreikuspen horiek, agintarien ahaleginak ahalegin, betetzenari dira dagoeneko–.

Administrazio bateraturik ezean, bakoitza berera doa, etaez dira azpiegiturak eta zerbitzuak aprobetxatzen lurrari etaingurumenari kalteak aurrezteko. Ez da lurralde antolaketarenpolitika bateratu eta arrazional baten ikuspegi orokorrik. Haz-kundea da gakoa. Hazkundea da jainkoa. Garraioa ez da sal-gaiak eta pertsonak batetik bestera mugitzeko tresna, ezin-bestez mugak dituena. Garraioa aberasbide bilakatu dute, etahazkundearen ekonomiaren oinarri. Errepideak gainezka dau-de, baina administrazioei bururatzen zaien alternatiba baka-rra errepide gehiago egitea da, daudenak bikoiztu, hirukoiztu:bigarren saihesbidea Donostian, Txorierriko korridorea etaHegoaldeko saihesbidea Bilbon… Errepideak gainezka daude,eta trenaren alternatiba bilatu beharrean, ahta egitea hobetsidu administrazioak, aitortu arren bakarrik herritarren %0,7mugitzen dela egunero hiriburutik hiriburura. Alegia, oso eska-ri txikiari egiten diola aurre… Eta kamioiak ere ez dituela ordez-katuko, ahta ez delako salgaiak garraiatzeko trena, bidaiariakziztu bizian garraiatzekoa baizik. Horri dagokionez, NuriaLopez de Gereñu Jaurlaritzako Garraio sailburu ohiak esan

22

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 22

zuen 1.000 kamioi aterako dituela errepideetatik, eguneroGipuzkoa eta Lapurdi arteko mugatik igarotzen diren 11.000tik.

Udalerriz gaindiko Arloko Proiektuak, Lurraldea Antola-tzeko Artezpideak, Zatikako Lurralde Planak eta Arloko Lurral-de Planak gora eta behera… Hitz ponpoxoak eta euskaldun jato-rrentzako arrotzak… lur naturalaren galera etengabekoarenoinarri izan dira azken hamarkadetan. Udalerriek ez dutelakoinolako arazorik izan nahi beste –eta nonahi– eraikitzeko. Lurraeraikuntzaren euskarri huts bilakatu da. Iñaki Antiguedadhidrologo eta ehuko irakasleak dioen legez, Lurra «gizarte batdagoen ingurumenaren oinarri dinamikoa, baliabide emaileeta haren nortasunaren parte» da (tav, las razones del no). Osoezberdin ikusten dute agintari eta teknokratek, ordea. Haien-tzat Lurra zorua baita, hazkunde ekonomikoaren euskarri huts.

Eraikitzeko ez diren lurren kalifikazioa aldatu besterik ezdute erakundeek, edozein proiektu aurrera eramateko. Ez dagomugarik, ez dago natur edo labore lurrei eusteko apusturik.Ahalik eta gehien, eta ahalik eta azkarren eraikitzea da gakoa,gutxi batzuek ahalik eta etekin ekonomiko handienak lortze-ko. Hori izan da bidea. Eraikuntza motor ekonomikotzat jodute agintariek, eta eraikitzea garapenaren ikur.

Jaitsiera demografikoa izan duten hirietan auzo berri erral-doiak eraiki dira –eta eraikitzen jarraitzen dute–. Hiriak askozabaldu dira hedaduraz: merkataritza zentroak altxatu dituz-te nonahi (Urbil, Garbera, Alcampo, Carrefour, Bilbondo, Artea,Megapark, Mercairuña…), industrialdeekin eta bestelako zer-bitzu eta azpiegiturekin bete ditugu hirien kanpoaldeak –dagoz-kien errepideekin–, herritarrak autoaren morroi bilakatu ditu-gu, eta gizarte sareak eta herritarren arteko harremanak puskatu.

Merkatuaren lege bidegabeak oinarri hartuta, multinazio-nalen esku utzi dugu elikagaien salerosketa, transgenikoen etaplastikozko kontsumo gaien onuretan; pestizidez edo porla-nez antzutu ditugu antigoaleko lur emankorrak; eta baserria,merkataritza txikia, herrietako azokak eta ekoizpen ekologi-koa txerrien askara bota…

23

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 23

Inoiz Bernardo Atxaga idazleak, mundu moderno globali-zatuaren euskal bertsioa asmatu eta Euskal Hiria izenez bataia-tu zuena –ekialdean upnko buruzagiek Nafarroako hiri-eskual-de deitu izan dutena haren baliokidetzat har liteke, oinarrianeta helburuetan bat datozelako– bilakatu da agintarien lelo etaamets, eta eraikitzaileen pagotxa. Eta, lurra, gero eta eskasagoeta zatituago, bitxi preziatu bihurtu zaigu, natur babeslekue-tan gorde beharrekoa. Hurrengo belaunaldiei lapurtu diegujadanik puska handi bat, guri mende askoan kendu digutenbaino askoz ere handiagoa. Eta horretan jarraitzen dugu, temo-so, lurra –baliabide urri eta hauskorra– desagertzeko arriskuanden espezie izendatu behar izan arte, akaso?

Eraikuntza enpresen pagotxa

Baten batek pentsa dezake nahiko eta sobera eraiki ditugulaetxebizitzak azken urteotan. Begiratu besterik ez dago gurehiriguneetara. Gasteizen, Donostian, Iruñean, Barakaldon, Iru-nen, Barañainen eta beste hainbat lekutan auzo handiak egindituzte hirien kanpoaldean: Amara auzoan Donostian, Salbu-ruan Gasteizen, Sarrigurenen Iruñean... Mendebaldeko hiruprobintzietan 20.000 hektarea okupatzen dute, dagoeneko, etxe-bizitzek. Eta, hirigintza planen etenik ez dago, gainera, azkenbi urteotan bizi dugun krisi ekonomiko-finantzarioak eraiki-tze abiada pitin bat moteldu badu ere.

Erakundeen eta udalen hirigintza planei begiratuta, datubat: 200.000 etxebizitza gehiago egiteko adina lur gordeta dau-kate dagoeneko mendebaldeko hiru probintzietan. Eusko Jaur-laritzak ekonomia eta gizarte arloko 70 eragilerekin iaz sina-tutako Etxebizitza Itunaren arabera, 90.000 etxebizitza eraikikodituzte heldu diren 15 urteetan. Nafarroan, berriz, 70.000 etxe-bizitza eraiki nahi dituzte hurrengo hamarkadan.

Etxebizitza berrien sukarraldiak, gainera, ez dio erantzu-ten –lehenik aipatu moduan– hazkunde demografikoari, erai-

24

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 24

kitzaileen interes ekonomikoei eta espekulazioari baizik. Etxe-bizitzak eraikitzea erraztu duen arrazoi bat izan da Araba, Biz-kaia eta Gipuzkoan ez dela lur zorua arautzeko legerik izan 25urteotan. 1980ko hamarkadaren hasieran eskuduntza hartubazuen ere, 2006a arte ez zuten legerik onartu Eusko Legebil-tzarrean. Lege hutsune hori ederki baliatu dute eraikitzaileekmende laurden horretan euren interesak ezartzeko.

Hirigintza eremuen hazkundea lurralde osoan gertatu badaere, kostaldea dago egoerarik arriskutsuenean. Horren adibi-de, datu bat: Bizkai-Gipuzkoetako kostaldean lurraren %20tikgora dago artifizializatua dagoeneko, alegia, Hego Euskal Herri-ko batez bestekoa halako lau eta gehiago.

Bidasoaren iparraldean egoera ez da hobea. Izan ere, IparEuskal Herria garapen desorekatuaren eredu da duela aspal-ditik. Lapurdiko kostaldea giza presio handia jasaten ari da,eta barnealdeak, berriz, husten jarraitzen du. Horrek hizkun-tzan eta kulturan eragin nabariak ditu. Lapurdiko kostaldeaFrantziako udatiarren atsedenleku bilakatu da, hotel eta luxuz-ko txalet agentzien helburu. Horrekin batera, euskara eta eus-kal kultura are eta gehiago zokoratu da, eta frantsesa sendotu.Bitartean, Zuberoako eta Nafarroa Behereko eremu euskaldu-nenak hustu egin dira. Gazteek herritik kanpo joatera behar-tuta ikusi dute euren burua, laborantza gainbeheran-eta, eko-nomikoki eta zerbitzuen aldetik irtenbiderik gabeko tunelbatean sartu baitituzte herri txikiak.

Hego Euskal Herrian ere –Bizkai-Gipuzkoetan, esaterako–,nahiz eta barnealdeko haranetan industrializazio prozesu azka-rrak izan diren hamarkadetan, antzeko prozesurik bada. Ale-gia, maila kulturalean nabaria da eremu erdaldunenak ari dire-la ekonomikoki, politikoki eta demografikoki indartzen;euskaldunak ahultzen ari diren hein berean.

Greenpeacek ohartarazi du «meditarraneartze prozesu» batenaurrean gaudela Bizkai-Gipuzkoetako kostaldean, hirigintzaridagokionez. Horren adibide bat da Bakion dagoen hirigintzaproiektua, esaterako: golf zelai bat egin nahi dute, eta dozena-

25

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 25

ka etxebizitza haren ondoan. Espainiako Mediterraneoan era-biltzen den prozedura bera baliatu dute horretarako: golf zelaiaamarrua da etxebizitzen prezioa garestitzeko. eajko alkateaauzitara eraman dute udal taldeko beste kideek, hirigintza planhorregatik.

Antzeko kasua da Bastidakoa (Araba). Hango alkatea auzi-bidera eraman zuten golf zelai bat eta 750 etxebizitza eraiki-tzeko hirigintza plana aurrera eramateagatik, ustez modu irre-gularrean. Ustelkeria eta irregulartasun kasuak dozenaka dira,eta horietako batzuk baino ez dira iritsi epaitegietara: Eguesi-barko auzian, esaterako, Ignacio Galipienzo upnko alkatea pre-barikazioagatik zigortu zuten. Tolosan 700 etxebizitza egitekoGorostidi-Voith plana legez kanpokoa dela ebatzi du epaileak,eta antzeko kasuak daude Urdaibain (Kanaleko hirigintza pla-na), Bilbon (Zorrozaurreren eraberritzea, esaterako), Ondarroan(Aieriko padurako hirigintza plana), eta beste hainbat lekutan.

Barrikako kasuak, adibidez, ondo islatzen du agintarieknaturarekin agertzen duten errespetu falta, eta baita ere lege-en aurrean adierazten duten axolagabekeria. eaeko JustiziaAuzitegi Nagusiak ebatzi zuen Barrikabason eraikitako 12 txa-let legez kanpokoak direla, salaketa jarri zuen Txipio Bai elkar-te ekologistari arrazoia emanda. Etxeak eraikita daude, eta eaj

buru duen udalak legez kanpo eman dizkie ura eta argindarraetxe horiei azken urteotan. Hori gutxi balitz bezala, eraikitzenjarraitzeko planarekin segitzen du udalak, auzitegiaren epaiaizan ez balitz bezala. Txaletak eraiki ahal izateko, aldundiaklurren kalifikazioa aldatu zuen, babestutako eremua eraiki-tzeko modukoa bilakatzeko. Auzitegien epaien ostean, birka-lifikatze hori baliogabetu zuen aldundiak, eta 97 etxebizitzaegiteko plana bertan behera geratu zen. Eraikitako 12 txalete-kin zer gertatuko den, ordea, inork ez du oraindik azaldu. Auzi-tegien erabakien ostean, eraitsi egin beharko lituzkete.

Urdaibaiko itsasadarra biosferaren erreserba da. BainaUnescoren babes izaerak ere ez dio bermatzen naturaren aur-kako erasoetatik salbu egotea. Industrialde handiak egin nahi

26

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 26

dituzte hurrengo urteotan bertan, besteak beste, Busturian (152hektarea), Muxikan (60 hektarea) eta Bermeon (33 hektarea)…Bidenabar, beste 74 hektarea gordetzea aurreikusten du Lurral-deko Arloko Planak, hurrengo 16 urteotan sor daitezkeen indus-tria jarduerei aurre egiteko. Alegia, badaezpada ere. Errigoitin,biosferaren muga-mugan, basoko zakarren 180.000 tona erre-ko lituzkeen biomasa zentrala egin nahi du Bioforest Bost slu

enpresak, nahiz eta horrek berotegi efektuko gas ugari isurikodituen atmosferara.

Hori gutxi balitz bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak Guggen-heim museo bat egin nahi du Sukarrietan, «natura eta kulturaeskutik helduta» eskaintzeko, aldundiak botatako ideia era-biltzearren. Jakina, urtean milaka ibilgailuk eta errepide nahizzerbitzuetako azpiegitura berriek biosferaren ekosistemari zeronura ekarriko dioten oraindik ez dute azaldu foru aldundikoagintariek, herritarrek ondo ulertzeko moduan, behintzat. Sozia-listen Jaurlaritza proiektuaren aurka agertu bada ere, ikusi eginbeharko da zer jarrera hartzen duen etorkizunean. Izan ere, Gug-genheim markarik ez duen bestelako museo bat egitearen auke-ra aztertzearen alde agertu da.

Ez dira azken urteotan Urdaibain izandako hirigintza proiek-tu bakarrak. eaeko Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen Iba-rrangelun 50 txalet egiteko asmoa, herri horretako itsasada-rrean okupatu behar zuten lurrak legez kanpo birkalifikatuzituelako Eusko Jaurlaritzak. Espainiako Auzitegi Gorenakberretsi egin du epaia, eta ekologistei arrazoia eman. Hala,Kanala hirigintza proiektua bertan behera geratu da betiko.

Ekologistek hainbat proiektu geratzea lortu badute ere,arriskua kostalde osoan dago: Getxon 8.000 etxebizitza eraikinahi dituzte; Donostian 17.000 etxe berri egiteko asmoa dutehurrengo urteotan, Auditz-Akularren, Ulian, Errotaburun, Loio-lan, Martutenen eta hiriko beste hainbat tokitan; Lapurdikohegoaldean 4.000; Baiona-Angelu-Miarritzen 6.000; Ondarro-an 500 –hori ere momentuz eaeko Auzitegi Nagusiak balio-gabetua–; Bakion 2.000; Ugao-Arrigorriagan 24 hektarea oku-

27

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 27

patu nahi dituzte natur babes berezia duen Bentako Errekan,lur batzuk Eroskiri eskaintzeko, harekin udalak duen zor batkitatze aldera. Horregatik, eajko alkate Alberto Ruiz de Azuaauzitegietara eraman dute, prebarikazioa eta eaeko Lur Zorua-ren Legea urratzea leporatuta.

Donostiako Udalaren jarrera adierazgarria da. 2010eanonartutako Hirigintza Plan Nagusian porlanaren aldeko apus-tu sendoa egin du, ingurumenaren ikuspegitik munduarenaurrean Elorza alkateak eman nahi duen irudi berdearekinuztartzen zail samarra, inondik ere. Ez bakarrik hondakinakerrausteko apustua egin duelako. Hori ez ezik, Gipuzkoa oso-ko industrialde handiena egiten hasi da Zubietan, errauste plan-ta eta makro-espetxea barne hartzen dituen 100 hektareakomendi gunea guztiz suntsituz. 17.000 etxebizitza berri egiteajasotzen du, nahiz eta oraindik ere ehunka etxe amaitu gabedituzten –esaterako, Loiolako Erriberan–, krisiak eragindakomotelaldiaren ondorioz. Bigarren ingurabidea zabaldu berri-tan, etorkizunean hura luzatzeko aukera jasotzen du planak.Donostialdea Gipuzkoako lobby eraikitzailearen jo puntu etadesio bilakatu da, eta politikariek haien interesei men eginda,laster beteko dituzte porlanez hiriak eraiki gabe dituen lur sailnatural apurrak. Horren oinarrian, Donostialdeko eta Bidaso-aldeko Lurralde Arloko Plana dago. Porlanez nahiko aseta dago-en eskualdea are eta gehiago zigortzea planteatzen du: indus-trialde, etxebizitza sail, azpiegitura, trenbide, aireportu, errepideeta portu berriak… Egun lurraldearen %15 artifizializatua dago,eta %18raino iritsi nahi dute 15 urte barru. Aspaldi ez bezala,ordea, ehunka eta ehunka herritar elkartzen ari dira haien herrieta haranak porlangintzaren negozioaren hankapean ez dituz-tela utzi nahi esateko.

28

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 28

Hiruki «santua», Gendulainen

Kostaldetik urruti badago ere, aipamen berezia merezi du, atalhonetan, Gendulaingo proiektuak(Nafarroa). Azken urteotakoadreiluaren sukarraren arrimuan, 300 hektarea lur erosi zituz-ten hainbat enpresek Iruñerriko hegoaldean, Zizur Zendeareneskualdean. Egitasmoa handinahia zen, eta hedabideetan titu-lar burrunbatsuak egiteko modukoa. Izan ere, Nafarroako biga-rren hirigune handiena egin nahi zuten Gendulainen, etorki-zuneko hiria: 55.000 bizilagunentzako 19.000 etxe berrieraikitzea zen asmoa, hain zuzen ere.

90 milioi euroren truke erosi zieten 300 hektareako lurraGendulaingo kondearen oinordekoei Desarrollo Sostenible(Garapen Iraunkorra) izenaren pean elkartutako 42 enpresek.90 milioi euroak ez ziren dirutan ordaindu, ordea. Eraikitzekoeskubidea eman zien Nafarroako Gobernuak diruaren truke.Negozio biribilerako urrats ezin hobea zen hori enpresentzat.

Esne saltzailearen kontuak egiten ari ziren operazio urba-nistikoaren bultzatzaileak: etxe guztiak salduz gero, 3.900 milioieuro irabaziko zituzten enpresek. Lurren erosketa hiru kutxa-ren bidez finantzatu zuen Desarrollo Sosteniblek: NafarroakoKutxa, Rural Kutxa eta Euskadiko Kutxa.

Usteak ustel, ordea. Izan ere, finantza krisia eta hirigintzakrisia iritsi ziren –kasualitatez, biak eskutik helduta- eta patri-kak urrez bete nahi zituzten enpresariak, bat-batean, ohartuziren soro zabal batzuk baino ez zituztela. Orduan agertu zirenpolitikariak, haiek salbatzeko prest. 26.000 lanpostu arriskuanegon zitezkeela ohartarazita, lurrak berriz erostea proposatuzuten psnk eta upnk, enpresen zorrak arintzeko. Kasu para-digmatikoa, eta hirigintzaren negozioaren atzean agertu ohiden hiruki santua garbi eta konplexurik gabe erakusten due-na: eraikuntza enpresariak, agintari politikoak eta banketxe-ak… Nonbait Gendulainen urrezko ametsera arrimatu zirenek,merkatu azterketarik gabe, ez zuten kontuan eduki 2002tik2007ra 22.124 etxe berri egin zirela Iruñerrian (Erripagainan,

29

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 29

Lezkairun, Eguesibarren…), eta krisiaren ondorioz, proiektue-tako asko ez aurrera ez atzera geratu zirela. Nafarroako Kon-tuen Ganberaren arabera, 2008ko hasieran 15.304 etxebizitzahutsik zeuden (guztien %20) Iruñerrian. Buztintxuri eta antze-ko beste auzo batzuetan %40raino iristen zen etxe hutsen kopu-rua 2008an. Euskal Herrian 250.000 bat etxe daude hutsik, zen-bait erakundek egindako kalkuluen batuketaren arabera.Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, esaterako, azken urteotan erai-ki dituzten 23.000 etxebizitza hutsik daude, inork ez dituela-ko erosi, eaeko Etxebizitzaren Behatokiaren datuen arabera.

Datuak datu, argi dago hiruki hori osatzen dutenek ez dute-la etxeak betetzea ezinbesteko xede, gutxi batzuen diru kutxakbetetzea baizik. Gendulainen, ordea, kontuak ez dira ondo ate-ra, eta, orain galdutako diru apurrak berreskuratzeko atzerakomaniobran dabiltza enpresari diru-gosetiak, egoera ekonomi-koa aldatu eta haizeak berriz alde noiz joko zain. Eta, hara non,proiektua betiko lurrazpian sartuta zegoela zirudienean, 2009.urtearen hondarretan Nafarroako Gobernuak berriro mahaigainera ekarri zuen, Udalez gaindiko Eragina duen ArlokoProiektu (psis) gisa tramitatuta. Amelia Salanueva GobernukoEtxebizitza kontseilariak aurkeztu zuen proiektua prentsarenaurrean, eta, Gobernuak onartu ostean, informazio publikorazabaldu zutela jakinarazi, helegiteak jasotzeko zain. Proiek-tuaren helburua: Iruñerriko babes ofizialeko etxebizitzen «behareta eskariari» erantzutea da, «epe ertain-luzean». «Gendulai-nek hiri bioklimatiko iraunkorraren erreferente izan nahi du.Europako hirigintza jarduera egokiaren erreferentea, eta I+G+blaborategia, eraikuntza iraunkorra eta eraginkortasun energe-tikoa lortzeko».

Alegia, Nafarroako Gobernuak onartutako Moderna Pla-naren helburuekin bat egiten du proiektuak, «ekonomia ber-dearen aldeko apustuarekin». upnren gobernuak dixit. Proiek-tua tramitatuta, enpresek erositako eraikitzeko eskubideabermatu nahi du Gobernuak. Hots, enpresekiko zorra kitatu.

30

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 30

Handikeria hau zertan geratuko den norbaitek ba al daki,gertatutakoak gertatuta? Argi dago ameskeria dela pentsatzeaadreiluaren kontura aberaspidea bilatu dutenek –eraikuntzaenpresak, banketxeak eta agintariak– erraz etsiko dutela. Seguraski, aldeko haizearen zain geratuko dira oraingoz baztertutadirudien proiektua berriro mahai gainera ekartzeko. Izan ere,ongi ohituta daude: denon ondare den lurra merke-merke har-tu, denok behar ditugun etxebizitzak garesti saldu, eta dirukutxak bete. Orain arte ez zaie gaizki joan, eta kostako da bidehorretatik aldentzea.

1.2. Amaierarik gabeko armiarma sarea

Maite dituzte errekorrak gure inguruko politikariek, prentsa-ri titular loriatsuak eskaintzea: Espainiako onenak garela lan-bide heziketan, mediku gehien eta osasun zerbitzu hoberenditugunak, unibertsitario gehien eta prestatuenak, langabezitasa baxuena, soldatarik handienak... Mila kontu, baina gehie-netan, onenak beti gu. Eta marka hori Europa mailakoa baldinbada, ez dago zoriontasun handiagorik!

Bada, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osatutako EuskalAutonomia Erkidegoak badu Europako errekor handi bat,herrialde independente balitz, behintzat, liburu eta argitara-pen guztietan agertuko litzatekeena, Guinness liburuan ber-tan ere bai, hain segur: kilometro koadroko autobide eta auto-bia kilometro gehien duen Europako herrialdea da EuskalHerriko mendebaldeko txoko hau: 82,9 kilometro autobideditu 1.000 kilometro koadroko.

Hego Euskal Herria erreferentziatzat hartuta, Europakohirugarren herrialdea litzateke gurea autobia eta autobide kopu-ruaren aldetik: 46 kilometro 1.000 kilometro koadroko. Her-behereak (57,5) eta Belgika (55,1) bakarrik daude Hego EuskalHerriaren aurretik. Badute, beraz, zertaz harrotu gure aginta-ri erronkazaleek!

31

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 31

Baina, jakina, horrek ere sortzen ditu arazoak, arazo han-diak. Adituak aspaldi ari dira ohartarazten petrolioan oinarri-tutako energiaren aroak onenak eman dituela, eta, hain zuzenere, petrolioa da garraioan kontsumitzen den energia gai nagu-sia munduan. Hori ikusita, eta autoen zein kamioien gehie-gizko erabilerak hirietan sortzen dituen eragozpenak kontuanhartuta, hainbat herrialdek –Suediak eta Erresuma Batuak, adi-bidez– ahaleginak egin dituzte autoaren erabilera murriztenhasteko.

Bitarte horretan, Euskal Herrian indarrean egon den –etadagoen– joera politikoa izan da errepideak egitea eta errepi-deak egitea, amaierarik gabeko armiarma sarea osatu arte. Gauregun 900 kilometro inguru autobide eta autobia daude EuskalHerrian –Zuberoa da kilometro bakar bat ere ez duen herrial-de bakarra–, eta dozenaka kilometro gehiago izango dira, admi-nistrazioen planak betetzen badira. Errepideek urtero estal-tzen dute lurra porlanez, eta dagoeneko 7.000 hektareaokupatzen dituzte mendebaldeko hiru probintzietan, alegia,lurralde osoaren %1.

Jaurlaritzaren Ingurumen Estrategiak berak aitortu dituindarrean dagoen garraio ereduaren gaitzak eta ondorioak.«Ondorioak hauek dira: azpiegitura berriak egiteko etengabe-ko lur eskaera, erregaiaren kontsumoaren etengabeko gora-kada eta atmosferara igortzen diren gas kutsatzaileen igoera».2009an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atmosferara isuri zirengas kutsatzaileen %23ak garraio sektoreak eragin zituen, etaenergiaren sektorea soilik da hura baino kutsagarriagoa, isur-keten %40arekin, Jaurlaritzaren datuen arabera.

Azken urteotako eraikuntza erritmoari begiratuta, pentsaliteke errepide asko eta gehiegi ditugula jadanik. Hala aitortudute Eusko Jaurlaritzako sailburu batzuek azken urteotan, bes-teak beste, Sabin Intxaurraga eta Esther Larrañaga Ingurumensailburu ohiek (eakoak biak).

Alvaro Amann Herrilan sailburu ohiak (eaj) berak adie-razpen hauek egin zituen Supersur Bilboko Hegoaldeko saihes-

32

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 32

bideari buruz: «Garraioaren irtenbidea ez da errepide gehiagoegitea, baizik eta trenbideak gaurkotzea eta itsasbideen zerbi-tzuak eskaintzea». Eta, beste elkarrizketa batean, autoaren era-bilerari galga jartzeko eskatu zuen: «Lortu behar dugu gidarieideseroso gertatzea autoa egunero erabiltzea». Jaurlaritzak berak,3e-2010 energia estrategiaren txostenean aitortzen du auto pri-batuei murrizketak eta zigorrak ezarri beharko litzaizkiokee-la hurrengo urteotan, «hirietako bizimoduaren kalitatea hobe-tzeko». Horri aurre egiteko, garraio publikoa sustatu beharkolitzatekeela ondorioztatzen du.

Hitzak ekintzak eramaten ditu, ordea, haizeak udazkene-ko hostoak bezala. Edo, esaera zaharrak dioen bezala, esanada erraz eta egina garratz. Zeren, urtetik urtera errepide gehia-go, handiagoak eta azkarragoak egiten ari baitira: Donostianbigarren ingurabidea amaitu dute, eta plan orokor onartuberrian ageri da jadanik etorkizunean hirugarren saihesbidebat egiteko aukera. Bilbon Txoriherriko saihesbidea egin zuten,hiriburuko iparraldeko saihesbide moduan, eta hegoaldekosaihesbidea, Supersur tamalgarria, egiten ari dira orain.

Euskal Herrian bi lagunetik batek auto pribatua du, etaeguneroko desplazamendu gehienak (erdiak-edo) autoz egitendira. %10 herritar bakarrik mugitzen dira autobusez, eta %8trenez. Hirien kanpoaldean daude merkataritza zentroak, indus-trialdeak eta zerbitzu ugari, eta haietara doan garraio publikoaeskasa eta maiztasun txikikoa da. Eskualde batzuetan are etanabariagoa da autoaren menpekotasun hori. Esaterako, Lapur-diko kostaldean. Han hirigintza eredu estatubatuarra sendoa-go dago. Hiriguneek lurralde zabala hartzen dute familia baka-rreko etxe eta txaleten mesedetan. Bada, Baiona-Landetakohirigunearen lurralde koherentziarako erakundeak, Scotek, iazegindako inkestaren arabera, autoan egiten dira mugimenduen%76. Herritarren %16 oinez edo bizikletaz mugitzen dira, eta%4 baino ez garraio publikoan.

Beraz, ondorioa garbia da: autoa da garraiobide errazenaeta eskuragarriena gaur-gaurkoz herritar gehienentzat.

33

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 33

Krisi garaian autoa erosteko diru laguntzak ematen dituz-te gobernuek autogintzako enpresei laguntzeko –Renove pla-nak eta beste–, eta bide berrietan gastatu dira azken urteota-ko zerga bilketako diru puska handienetakoak. GipuzkoakoAldundiak, esaterako, urteak eman ditu bere aurrekontuarenzati handienetakoa ematen errepideak egiteaz arduratzen denBide Azpiegituren Sailari. 2006. urtean, adibidez, 354 milioieman zizkion sail horri, eta aurrekontu osoa 762 milioi euro-koa zen urte hartan.

2009an autogintzak bizi zuen krisiari aurre egiteko, 11milioi euroko diru laguntzak eman zituzten Eusko Jaurlaritzaketa Nafarroako Gobernuak auto berria erosi zutenentzat. Ondo-rioa, 2010eko martxoan 2009koan baino %60 auto gehiago sal-du ziren. Aldiz, Renfek %7 garestitu ditu gertuko trenen txar-telaren prezioak 2010ean –eta %3,1 2011n–, eta, hiri autobusenprezioak ere garestitu egin dira hiri guztietan. Horrela jartzenzaio, nonbait, galga auto pribatuaren erabilerari, eta bultzatzenda garraio publikoaren erabilera.

Iaz Bizkaiko Batzar Nagusiek egindako errepide txostena-ren datuak argigarriak dira, zeren baten batek pentsa baileza-ke indarrean dugun errepide politikak amaiera izan behar due-la nonbait, ezin dela jarraitu armiarma sarea handitzen. Bada,ez. Bizkaiak 3.753 milioi euro gastatuko ditu errepideetan 2018urtea bitartean, alegia, egunero milioi bat euro baino gehiago.«Bizkaian errepide asko dago, gidariek txarto erabiltzen duteautoa, garraio publikoa sustatu behar da, eta ingurumenarengaineko gogoetei garrantzi handiagoa eman behar zaie», diotxostenak. Hori aitortuta, ordea, benetako ondorioa: «Behar-beharrezkoa da eskualde bakoitzak a-8 autobidearekin lotukoduen errepide sarea izatea, gehienez 15 minutuan iritsi ahalizateko bertara».

Hori da aitzakia orain, Bizkaiko herritar guztiek gehienez15 minutura izan behar dutela herrialdeko errepide nagusia,autoz jakina. a-8 beteegia dagoela, eta trafikoa beste bide batzue-tatik desbideratu behar dela izan zen aitzakia Txorierriko korri-

34

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 34

dorea eta Supersurra egiteko. Herriguneetako errepideek herri-tarrei eragozpen handia egiten dietela izan da arrazoia herriakinguratuz errepide berri ugari egiteko azken urteotan.

Bat edo bestea dela, lau autobide berri egitea proposatu dutedatozen urteotan Bizkaian: Markina-Ondarroa-Lekeitio, Zorno-tza-Gernika, Zornotza-Igorre eta Mungia-Bermeo. Orain a-8 etaTxorierriko korridorea lotzeko Bilboko ekialdeko saihesbideaegiten ari dira, autoak Boluetatik eta Santutxu hegoaldetik sarez daitezen. Hego, eki, ipar eta mendebalde… Korridoreak etasaihesbideak, lehena, bigarrena eta laster hirugarrena. Armiar-ma sareari ez zaio amaierarik ikusten, autorik gabeko egunetanagintariek bota ohi dituzten esaldi biribiletatik harago.

Agintarien ohiko kontraesanaren edo jokabide bikoitz eski-zofrenikoaren erakusgarri, Bizkaiko Batzar Nagusien txoste-nak kritika egiten dio indarrean dagoen lurralde antolaketari:«Etxebizitzak, jarduera ekonomikoak eta, batez ere, merkata-ritza gune handiak dauden lekuan egonik (ibilgailuz baino ezindaiteke iritsi), herri eta hirien bizi kalitatea eta bizitasuna gal-duz doa». Ekologistek eurek ere sina lezakete horrelakorik. Bai-na, lehen esan duguna, berriz ere: esana da erraz eta eginagarratz…

Gaitasun handiko bide gehiago, horrek dakarren lurraldeantolaketa ereduarekin eta lur okupazio itzelarekin: errepideeninguruan industrialde berriak eraikiko dira, merkataritza zen-troak, azpiegiturak eta etxebizitzak, porlana lurraren gainetik…Eta lur berriaren eskaria ez da gutxituko, ez auto pribatuarenerabilera ere… Gaur egun, a-8ari begiratu besterik ez dago–Durangotik Basaurira, esate baterako– haren inguru guztiakeraikinez, industrialdez eta bestelakoez bete dituztela ohar-tzeko.

Munduko adituek ohartarazi dute petrolioaren eskaintza-ren murrizketa handi bat gertatuko dela hurrengo hamarka-detan. Horien artean daude sektorea oso ondo ezagutzen dutenmunduko pertsona batzuk –Totaleko zuzendariorde Colin J.Campbell, Iran eta Saudi Arabiako petrolio konpainia nazio-

35

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 35

naletako zuzendari Ali Samsam Bhaktiari, Petroleum Reviewaldizkariko erredaktoreburu Chris Skrebowskik eta WatchEnergy Groupe (Bermejo, La alta velocidad ferroviaria ante elfin de la era de los combustibles fosiles. tav, las razones del no)–.Horrek krisi ekonomiko luze eta sakona eragingo du, eta petro-lioaren menpekotasun handiena duten ekonomiek –gureak, bes-teak beste– jasango dituzte ondoriorik larrienak. Zeren, argisamar baitago petrolioaren ekoizpenaren eta kontsumoarenbeherakada handia gertatuko dela hurrengo hamarkadetan, erre-gai horren iturriak agortu ahala. Horrek, ezinbestean ekarrikodu kontsumo prezioen garestitzea, eta ezinbestean galdera batdator burura: zeinek erabili ahal izango ditu lurraldean zeharmetatu ditugun errepide ugariak gasolio litroa gaur egun bai-no hamar edo hamabost aldiz garestiago izaten denean?

Bitartean, ordea, autoa eta errepideetako garraioa lehe-nesten ditu sistemak, han eta hemen, eta horren adibidea damunduan diru gehien irabazten duten hamar enpresetatikbederatzi petrolioari eta autogintzari lotuak izatea: bost petro-lioari (bp, Exxon, Shell, Chevron eta Total); eta, lau, autogin-tzari (gm, Ford, Toyota eta Daimler-Chrysler). Irabaziak agin-tzen du, enpresa multinazionalek, eta agintariek haien planakdiseinatu eta aurrera eraman ohi dituzte. Ageriko errealitatehorrek azaltzen du, kasu honetan ere, agintariek esaten eta egi-ten dutenaren arteko kontraesana. Enpresa horien interesenarabera agintzen duten bitartean, autoa jaun eta jabe izangoda gurean. Ezin liteke bestela izan. Nahiz eta batzuetan ozen,eta besteetan ahopean, agintariek herritarrei leporatu autoaerabiltzearen erantzukizuna. Herritarrak izango du, noski, eran-tzukizunik. Baina auto pribatuaren eta errepide bidezko garraio-an oinarritzen den politika aurrera eramaten duten agintariekare eta gehiago! Haien esku dago-eta gauzak beste era bateraegiten hastea.

Eta gaur egun pentsaezina dirudien arren, egunen bateannorbaitek jarri beharko dio kaskabiloa katuari. Norbaitek etenbeharko du porlanaren eta kutsaduraren aldeko apustua, bene-

36

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 36

tako garraio alternatibo iraunkorrago bat indartzen hasteko.Petrolioa agortu baino lehen ahal dela, guztion onerako.

Zeren, mugitzea baitu helburu indarrean dugun sistemak,gero eta gehiago eta gero eta urrutiago. Absurduraino erama-ten du joera hori, ekonomiaren hazkundearen lilura eta derri-gortasunaren izenean. Interesgarria da, adibide moduan, egu-neroko elikagaiekin gertatzen denari erreparatzea. Batez beste,1.600 kilometro egiten dituzte oinarrizko elikagaiek gurean,ekoizten den lekutik kontsumitzen den lekuraino iristeko. Ger-tatzen da maiz Euskal Herriko baserri batean ekoitzitako jakiakbitartekarien bidez Madrilera eramatea.

Demagun, kuiatxo edo kalabazin bat. Euskal Herrian sor-tu ondoren, Madrilen metatu, eta merkataritza sare handiakerabakitzen du nora eraman saltzera. Hala, gerta daiteke kala-bazina Andaluziako merkataritza zentro handi batera eramaneta han salgai jartzea. Baina gertatzen da ere, askotan gainera,ostera ere Madrildik Euskal Herrira itzultzea. Hala, baserritiksaltegira dozena bat kilometrora egon arren, kalabazinak milakilometro inguru egin ditu, kalitatea galdu du eta nabarmengarestitu da bitarte horretan.

Beste adibide bat. Herbehereetan gustuko dituzte ganbak.Hango kostaldean jaso eta Afrikara bidaltzen dituzte, enpresaarrazoi nabarmenak direla medio, han azala kendu eta pake-teetan bilduta berriro ere Herbeheretara itzul daitezen, berta-ko merkataritza zentroetan saltzeko.

Absurdua dirudien joan-etorri horrek badu, ordea, arrazoiekonomikorik. Garraioak ekonomia suspertzen du, Barne Pro-duktu Gordina hazten du. Ekonomiaren hazkundea bultzatzendu. Zenbat aldiz ez ote dizkiegu halakoak entzun gure politi-kari eta teknokratei. Horregatik beharrezkoak dira gero etagehiago, urrutiago eta azkarrago, mugitzea ahalbidetzen dutengarraiobideak, autobideak, trenbideak eta logistika zentroak.Energiaren xahutze ikaragarriarekin batera, petrolio enpresak,eraikuntza eta energiaren lobbyak dira garaile, azken fineanenpresa transnazional erraldoiak. Ekoizle txikiak, natura eta

37

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 37

kontsumitzaileak, berriz, galtzaile. Mundu berria eraiki nahiduen gizarte mugimenduak logika hori oinarri duen sistema-ren alternatibak bilatzea beste erremediorik ez du, tokian toki-ko sareak sortuz eta indartuz, ekoizle txikiak eta kontsumi-tzaileak lotuz.

Leitzarandik Pirinioetara

1970eko hamarkadan a-8 autobidea eraiki zutenetik, ahalmenhandiko errepideen aldeko apustua egin dute Euskal Herrikoadministrazioek. Sortu izan dira gatazkak han-hemenka proiek-tuek eragindako ingurumen kaltearen ondorioz. Sonatuene-takoa Leitzarango autobidearena izan zen. Andoain (Gipuz-koa) eta Irurtzun (Nafarroa) arteko autobia proiektua aurkeztuzuten Gipuzkoako Aldundiak eta Nafarroako Gobernuak1995ean. Leitzarango haranetik (gaur egun biotopo babestua)zihoan hasierako proiektua, eta gizartearen erantzun handiaeragin zuen, haran horretan egingo zuen kalte larriarengatik.

Lurraldea koordinakundea sortu zen handik gutxira, etagoi mailako gatazka hasi zen. 1990eko hamarkadako lehenurteotan iritsi zen konfrontazio politiko-soziala goren maila-ra. etak Jose Edmundo Casal hil zuen Valentzian, autobia erai-kitzeko lanetan ari zen Ferrovial enpresaren ordezkaria, etaatentatu kanpaina gogorrari ekin zion. Haietako batean, Espai-niako bi polizia hil zituen bonba gutun baten bidez. Kalekomobilizazioak ere handitzen zihoazen egunetik egunera, etaproiektu ofiziala babesten zutenek gero eta presio handiagoa-ri aurre egin behar zioten.

1991n, lanean ari ziren enpresek atzera egin zuten, segur-tasuna ziurtatu ezinik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bertanbehera utzi zuen haiekin zuen kontratua. Tarte horretan, eareneta eajren arteko banaketa gertatu zen, eta bi alderdien lehiapolitikoa nahastu zen auzian; Gipuzkoan eak zuen nagusita-suna amaitzeko zirrikitua ikusi zuen eajk gatazka honen bidez.

38

maketa lurra-6:maketa el gran arte-2.0 10/02/11 23:09 Página 38