21

Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,
Page 2: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

2/21

Edukia

1. SARRERA __________________________________________________________________________ 3

2. PACK PYME APLIKAZIOAREN INSTALAZIOA ______________________________________________ 5

2.1. Instalatzeko eta abiarazteko prozesua ............................................................................................... 5

2.2. Pack Pyme aplikaziotik fitxategiak lortzeko modua .............................................................................. 5

2.2.1. Konfigurazio fitxategia ...................................................................................................... 5

2.2.2. Materialen edo dokumentu moten fitxategia ........................................................................ 5

2.2.3. Harpidetuen fitxategia ...................................................................................................... 6

3. ENPRESA HAUTATZEKO LEIHOA________________________________________________________ 7

4. ERABILTZAILEA ETA PASAHITZA ESKATZEKO LEIHOA _______________________________________ 9

5. PACK PYME APLIKAZIOAREN MENUAREN LEIHOA ________________________________________ 10

6. KONFIGURAZIOA IKUSTEKO/EDITATZEKO LEIHOA ________________________________________ 11

6.1. Harpidetzen Fitxategiaren hautaketa ............................................................................................... 12

6.2. Materialen edo dokumentu moten fitxategiaren hautaketa ................................................................. 12

6.3. Pasahitzaren aldaketa ................................................................................................................... 13

6.4. Komunikazio-froga........................................................................................................................ 13

7. BIDALKETEN LEIHOA ________________________________________________________________ 15

8. PAKETEAK PRESTATZEKO ETA BIDALTZEKO LEIHOA _______________________________________ 16

8.1. Lan direktorioa hautatzea .............................................................................................................. 16

8.2. Dokumentu mota hautatzea ........................................................................................................... 17

8.3. Eguneratzea ................................................................................................................................ 17

8.4. Bidali .......................................................................................................................................... 18

9. IGORLEAREN BIDALKETEN EGOERARI BURUZKO KONTSULTA _______________________________ 19

ERANSKINA __________________________________________________________________________ 20

1. eranskina. Ikus Konfigurazio Fitxategia deskargatzeko urratsak................................................................ 20

2. eranskina. Ikus Materialen Fitxategia deskargatzeko urratsak .................................................................. 20

3. eranskina. Ikus Harpidetuen Fitxategia deskargatzeko urratsak ................................................................ 20

Page 3: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

3/21

1. SARRERA

METAPOSTAk egiaztatu duenez, ETE moduko enpresa eta bestelako erakunde askok METAPOSTAn

instalatuta dauden erakunde handietatik bereizten dituzten ezaugarriak dituzte:

- Ez dute informatika-sail handirik METAPOSTArekin integrazio-aplikazioak egiteko.

- Ez dute telekomunikazioei eta METAPOSTAra zuzendutako fitxategien bidalketa telematikoari

buruzko jakintza tekniko handiko langilerik.

- Ez dute Informazioaren Teknologien ustiapenean espezializatutako eta METAPOSTArekin

interfazeak sortzeko prozesu programatuak lantzeko moduko langilerik eta sailik.

Muga horien ondorioz, eta ETEei eta beste erakunde batzuei METAPOSTAn langile eta baliabide

espezializatuez hornitu behar izan gabe integratzeko beharrezkoa den teknologia eskaintzearren,

METAPOSTAn “Pack Pyme” aplikazioa garatzeko aukera planteatu da.

Eskuliburu honetan, sarrera gisa, ETE bat METAPOSTAn integratzeko jarraitu beharreko protokoloa dago

zehaztuta. Ondorengo orrialdeetan, Pack Pyme aplikazioaren funtzionamendua eta erabilera azalduko

dugu.

Page 4: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

4/21

ETEak ALTA HARTZEKO PROTOKOLOA

Onartzen du Ezesten du

ETEa METAPOSTA EJIE - PRODUKZIOA

ETE enpresaren

altaren eskera

Alta-datuak jaso

eta egiaztatu

ETE gisako

altaren ezespena

ETEaren alta

Metapostako

erabiltzaile gisa

ETEaren alta ezetsi

izanaren komunikazioa

ETE erabiltzaile eta igorlearen

alta-kontratuaren jaulkipena

Metapostaren

erabiltzaile-kontratua

Metapostako ETE

igorlearen kontratua

Sinatutako

kontratuak jasotzea

sFTP postontzia sortzea

ETE igorlearentzat

Metapostaren

erabiltzaile-kontratua

SINATUTA

Metapostaren Pyme

igorlearen kontratua

SINATUTA

Enpresaren alta Metapostako

Pyme igorle gisa

Erabiltzaileen

alta Pack

Pyme-an eta

webgunean

ETEari

esleitutako

materialen

berrikuspena

sFTParen

konfigurazioa

webgune

admin

ETEarentzat

Pack Pyme aplikazioaren

Konfigurazio Fitxategia sortzea

Konfigurazio Fitxategia edo deskargatzeko

argibideak partekatzea erabiltzailearen postontzian

Prozesuaren

amaiera

Prozesuaren

amaiera

Pack Pyme

aplikazioaren deskarga

Pack Pyme

aplikazioaren

konfigurazioaren

deskarga

Pack Pyme

aplikazioa

konfiguratzen du

Page 5: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

5/21

2. PACK PYME APLIKAZIOAREN INSTALAZIOA

2.1. Instalatzeko eta abiarazteko prozesua

METAPOSTAk Pack Pyme aplikazioko fitxategiak bilduko dituen ZIP fitxategi baterako sarbidea erraztuko

du. Aplikazio hori kudeatuko duen enpresa edo erakundeko arduradunak dagokion ordenagailuan

instalatuko du, eta bertan egingo du bere lana.

Adierazitako .zip horren barruan dago fitxategia

Pack Pyme

Aplikazioa abiarazteko, nahikoa izango da fitxategi hori exekutatzea.

Exekutatu ondoren, enpresa hautatzeko leihoa agertuko da, hau da, Pack Pyme aplikazioan sartzeko

leihoa.

2.2. Pack Pyme aplikaziotik fitxategiak lortzeko modua

Pack Pyme aplikazioak hiru fitxategi behar ditu operatiboa izateko:

Konfigurazio-fitxategia.

Harpidetuen fitxategia.

Materialen fitxategia.

PackPyme aplikazioaren funtzionamendurako oso garrantzitsua da fitxategi horiek direktorio berean

kokatzea eta, ondoren, eguneratzea edo mantentzea

2.2.1. Konfigurazio fitxategia

METAPOSTAk emango du. Horretarako, erabiltzaileak METAPOSTAn duen postontzira igorriko

du. Deskargatzeko prozesuari buruzko informazio zabalagoa nahi izanez gero, jo honako

honetara: 1. eranskina. Ikus Konfigurazio Fitxategia deskargatzeko urratsak

Erabiltzailea arduratuko da fitxategia Pack Pyme aplikazioaren direktorioan gordetzeaz eta

deskonprimatzeaz.

2.2.2. Materialen edo dokumentu moten fitxategia

METAPOSTAren Pyme igorlearen sarbide murriztuko webgunetik deskargatu ahal izango da

(https://senders.METAPOSTA.com). Horretarako, PACKPYME aplikazioaren erabiltzailea eta

pasahitza idatzi beharko dira. Deskargatzeko prozesuari buruzko informazio zabalagoa nahi

izanez gero, joan honako honetara: 2. eranskina. Ikus Materialen Fitxategia deskargatzeko

urratsak

Page 6: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

6/21

Erabiltzailea arduratuko da fitxategia Pack Pyme aplikazioaren direktorioan gordetzeaz eta

deskonprimatzeaz.

Erabiltzailea arduratuko da fitxategi hori eguneratzeaz, METAPOSTAren bitartez bidaltzen

dituen materialak edo dokumentu motak aldatzen diren bakoitzean. Kasu horretan,

METAPOSTAren Pyme igorlearen webgunera jo, materialen fitxategia berriz deskargatu, eta

aurreko fitxategiaren kokapen berean gorde beharko da. Era horretan, fitxategi berriak zaharra

ordezkatuko du.

2.2.3. Harpidetuen fitxategia

METAPOSTAren Pyme igorlearen webgunetik (https://senders.METAPOSTA.com) deskargatuko

da. Deskargatzeko prozesuari buruzko informazio zabalagoa nahi izanez gero, jo honako

honetara: 3. eranskina. Ikus Harpidetuen Fitxategia deskargatzeko urratsak

Erabiltzailea arduratuko da fitxategia PackPyme aplikazioaren direktorioan gordetzeaz eta

deskonprimatzeaz.

Erabiltzailea arduratuko da fitxategi hori eguneratzeaz, METAPOSTAren bitartez dokumentuak

bidaltzeko aukeratzen dituen harpidetuak aldatzen diren bakoitzean. Kasu horretan,

METAPOSTAren Pyme igorlearen webgunera jo, harpidetuen fitxategia berriz deskargatu, eta

aurreko fitxategiaren kokapen berean gorde beharko da. Era horretan, fitxategi berriak zaharra

ordezkatuko du.

Page 7: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

7/21

3. ENPRESA HAUTATZEKO LEIHOA

Pack Pyme aplikazioaren hasierako leihoa da. Aplikazioa erakunde jakin baterako abiarazten den lehen

aldian, enpresa edo erakunde horri dagokion konfigurazio-fitxategia eskatuko da. Hurrengo aldietan,

berriz, instalatutako konfigurazio-fitxategi horri esker, enpresaren izena agertuko da. Beste ETE

baterako abiarazi nahi izanez gero (hainbat enpresaren kontabilitatea daraman gestoria baten kasuan,

adibidez), arakatzailea erabili beharko da konfigurazio-fitxategi berria hautatzeko.

Page 8: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

8/21

Enpresaz eta/edo konfigurazio-fitxategiaz gain, aplikazioa abiarazteko erabili nahi den hizkuntza

eskatuko da. Hizkuntza hori hizkuntza lehenetsi gisa geratuko da.

Onartzeko botoia sakatuz gero, erabiltzailea eta pasahitza eskatzeko leihoa agertuko da. Irteteko botoia

sakatuz gero, berriz, leihoa itxiko da eta Pack Pyme aplikazioaren leihotik irtengo da.

Page 9: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

9/21

4. ERABILTZAILEA ETA PASAHITZA ESKATZEKO LEIHOA

Erabiltzailea eta pasahitza eskatzeko leihoak Pack Pyme aplikazioan sartzeko aukera ematen du.

Horretarako, erabiltzailea eta pasahitza behar bezala sartu eta onartzeko botoia sakatu behar da.

Hain zuzen ere, Pack Pyme aplikazioko igorlearen webgunean definituta dauden erabiltzaileak sartuko

dira Pack Pyme aplikazioan.

Beste erabiltzaile batzuk gaineratu nahi izanez gero, lehenik eta behin alta eman beharko zaie Pack

Pyme aplikazioko igorlearen webgunean. Ondoren, dagokion erakundearen konfigurazio-fitxategia

“deskargatu" beharko da ordenagailuetara. Pack Pyme aplikazioak behar bezala funtziona dezan,

konfigurazio-fitxategi horrek aurrekoa ordezkatu beharko du. Bestela, aplikazioak ezin izango ditu

identifikatu altan emandako erabiltzaile berriak.

Kontuan izan behar da konfigurazio-fitxategia eguneratzen den bakoitzean erabiltzaileen pasahitzak

METAPOSTAREN web-orriko pasahitzekin hasieratuko direla. Hortaz, Pack Pyme aplikazioan egindako

pasahitz-aldaketa oro galdu egingo da.

Irteteko botoiak aplikaziotik alde egiteko aukera ematen du.

Page 10: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

10/21

5. PACK PYME APLIKAZIOAREN MENUAREN LEIHOA

Pack Pyme aplikazioaren menuak aplikazioaren honako pantaila hauetara jotzeko aukera ematen du:

Konfigurazioa Ikusi/Editatu. Pack Pyme aplikazioa konfiguratzeko pantaila.

Bidalitako paketeak. Bidalitako paketeen historikoa (azken 2 hilabetekoa) agertzen duen

pantaila. Leiho horretatik, paketeak prestatzeko eta bidaltzeko leihora jo daiteke.

Irteteko botoiak aplikaziotik alde egiteko aukera ematen du.

Page 11: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

11/21

6. KONFIGURAZIOA IKUSTEKO/EDITATZEKO LEIHOA

Konfigurazioaren leihoak hasierako pantailan hautatutako igorlearentzako aplikazioaren konfigurazioari

buruzko informazioa erakusten du.

Igorle bat Pack Pyme aplikazioan sartzen den lehen aldian, harpidetzen eta materialen fitxategien

kokapena deskribatzen duten eremuak betetzera behartuko du pantailak. Bete ondoren, aplikazioak

kokapen hori gordeko du. Horretarako, leihotik irten beharra dago onartzeko botoiaren bidez. Fitxategi

horietakoren bat aldatzen denean baino ez da beharrezkoa izango dagokion eremua eguneratzea. Hori

egiten ez bada, aplikazioak ez du aldaketa horien berri izango, eta fitxategi zaharretako informazioa

erabiltzen jarraituko du.

Itzultzeko botoiaren bidez, aplikazioaren menura joan daiteke berriz, aldaketarik egin gabe.

Pantaila horretan agertzen diren lehen datuak informazioa emateko datuak baino ez dira:

Igorlearen kodea: igorleak bidalitako paketeetarako erabiltzen den identifikatzailea

Igorlearen IFK

Enpresaren izena edo izen soziala (gaztelaniaz)

Page 12: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

12/21

Ondoren, konfigurazio-leihoaren funtzionalitateak deskribatzen dira:

6.1. Harpidetzen Fitxategiaren hautaketa

Luparen edo arakatzailearen botoiaren bidez, Pyme igorleari harpidetuak eguneratzeko aukera ematen

dion harpidetzen fitxategia hautatu ahal izango da.

Pyme igorleak bere harpidetuak aldatu direla jakiten duen bakoitzean, METAPOSTAren Pyme igorlearen

webgunera joan beharko du fitxategi berria “deskargatzera”. Komeni da fitxategi hori deskargatzen den

bakoitzean leku berean kokatzea eta, era horretan, aurrekoa ordezkatzea.

6.2. Materialen edo dokumentu moten fitxategiaren hautaketa

Luparen edo arakatzailearen botoiaren bidez, Pyme igorleari materialak edo dokumentu motak

eguneratzeko aukera ematen dion materialen fitxategia hautatu ahal izango da.

Pyme igorleak bere materialak aldatu direla jakiten duen bakoitzean, METAPOSTAren Pyme igorlearen

webgunera joan beharko du fitxategi hori berriz “deskargatzera”. Komeni da fitxategi hori deskargatzen

den bakoitzean leku berean kokatzea eta, era horretan, aurrekoa ordezkatzea.

Page 13: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

13/21

6.3. Pasahitzaren aldaketa

Pantaila horretan, erabiltzailearen pasahitza aldatu ahal izango da. Horretarako, pasahitz berria sartu

beharko da pasahitza idazteko eta pasahitza errepikatzeko eremuetan. Pasahitz berria erabiltzailea Pack

Pyme aplikazioan sartzen den hurrengo aldian erabiliko da. Arestian esan dugunez, pasahitz-aldaketa

horiek Pack Pyme aplikazioan gertatzen dira, baina METAPOSTAren Pyme igorlearen webgunearen

erabiltzaileak ez ditu eraginpean hartzen.

Pyme igorle batentzako konfigurazio-fitxategi berri bat deskargatzen den bakoitzean, erabiltzaileak eta

pasahitzak METAPOSTAren Pyme igorlearen webgunean daudenekin hasieratuko dira. Horrela, beraz,

aplikazioan konfigurazio berriarekin sartzeko, beharrezkoa izango da web-orri honetan agertzen diren

erabiltzaileak eta pasahitzak erabiltzea.

Pasahitza aldatzeko, leiho horretatik irten behar da onartzeko botoiaren bidez.

6.4. Komunikazio-froga

Komunikazio-froga botoiak METAPOSTArekiko ftp konexioarekin proba bat egiteko aukera ematen du.

Paketeak sortu aurretik komunikazio-froga bat egitea gomendatzen da, komunikazioen egoera egiazta

dadin.

Page 14: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

14/21

Proba zuzena izan ez bada, errore-mezu bat agertuko da leihoan, METAPOSTArekin komunikatzeko

ezintasunaren arrazoia adierazita.

Page 15: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

15/21

7. BIDALKETEN LEIHOA

Leiho horretan, Pyme igorleak METAPOSTAra bidalitako paketeen zerrenda bat agertuko da. Pakete

horiek bidalketa-data izango dute adierazita. Bidalketa bakoitzean, lan-direktorioan zeuden eta

arrazoiren batengatik zegokien paketearen barruan bidali ezin izan ziren dokumentuei buruzko

informazioa gaineratzen da.

Azken bi hilabeteetan egindako bidalketak baino ez dira agertuko.

Itzultzeko botoiaren bidez, menura joan ahal izango da berriz, eta Bidalketa berria botoiaren bidez,

berriz, paketeak prestatzeko eta bidaltzeko leihoan sartzeko aukera izango da.

Page 16: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

16/21

8. PAKETEAK PRESTATZEKO ETA BIDALTZEKO LEIHOA

Pantaila horretan, METAPOSTAren bitartez bidaliko diren paketeak sortu ahal izango dira. Leihoan,

harpidetuen azken eguneratzearen data agertuko da, erabiltzaileari fitxategi hori eguneratu behar duela

gogorarazteko. Osterantzean, baliteke bidalketak Pyme igorleak bidalketaren unean dituen harpidetu

guztiei ez iristea.

Pantaila horretan sartzean harpidetuen eguneratze-data oso urruna bada, harpidetuen fitxategia berriz

“deskargatzea” gomendatzen da.

Jarraian, METAPOSTArako bidalketa bat sortzeko beharrezkoak diren urratsak deskribatuko ditugu:

8.1. Lan direktorioa hautatzea

Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan, eta bertan

utzi beharko ditu METAPOSTAren bitartez bidali nahi dituen dokumentuak. Direktorio horretan dauden

dokumentuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

Page 17: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

17/21

1. Dokumentuaren izenak honako forma hau izango du:

IdentifDokZenbakia_DokumentuarenIzena.pdf

Adibidez: 11111111B_ nomina urria 2011.pdf

Izan ere:

IdentifDokZenbakia: METAPOSTAn harpidetutako erabiltzaileen artean dokumentua

bidaltzeko aukeratu denaren identifikazio-dokumentuaren zenbakia da (NAN, ANZ, IFK edo

pasaportearen zenbakia).

DokumentuarenIzena: dokumentuaren izena da (izen horrekin agertuko da hartzailearen

postontzian).

.pdf: fitxategia pdf motakoa izango da.

2. Dokumentuak 600 Kb izango ditu gehienez.

3. pdf motako fitxategiak diren dokumentuak baino ezin izango dira bidali.

Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten dokumentuak ezin izango dira METAPOSTAren bitartez bidali.

Eguneratzeko botoia sakatzen den bakoitzean, aplikazioak lan-direktorioko dokumentuak irakurri eta

baliozkotuko ditu. Baliozkotutako dokumentuak leihoko zerrendan agertuko dira.

Zerrendaz gain, pantailako honako datu hauek eguneratuko dira:

Paketeko dokumentuen kopurua, hau da, zerrendako dokumentu baliozkotuen kopurua.

Direktorioko dokumentuen kopurua, hau da, lan-direktorioan dauden dokumentuen kopurua.

Lan-direktorioan aldaketa bat egiten den bakoitzean, eguneratzeko botoia sakatu behar da, pantailak

aldaketak jaso eta ager ditzan.

8.2. Dokumentu mota hautatzea

Erabiltzaileak bidali beharreko dokumentu mota hautatu beharko du leihoko zerrendatik. Mota

desberdineko dokumentuak bidali nahi izanez gero, bidalketa bat baino gehiago egin beharko dira.

Gogoan izan dagokion erakundeak METAPOSTArekin kontratatuta dituen dokumentu motak daudela

bilduta zerrenda horretan. Pyme igorleak dokumentu mota berriak kontratatzen dituen bakoitzean,

materialen fitxategi berria deskargatu beharko da METAPOSTAren Pyme igorlearen webgunetik.

8.3. Eguneratzea

Eguneratzeko botoiak lan-direktorioan dauden dokumentuak baliozkotzen ditu. Bidalketa bat egin

aurretik, paketeak prestatzeko eta bidaltzeko leihoa eguneratu egin behar da.

Prozesu horren bidez, dokumentuen nomenklatura, tamaina eta mota baliozkotzeaz gain, honako hauek

egiaztatzen dira:

Harpidetuen baliozkotzea. Dokumentuak Pyme igorlearen harpidetuei baino ezin izango zaizkie

bidali. Dokumentu batek Pyme igorlearekin harpidetu gabeko pertsona edo erakunde baten

dokumentu-zenbakia badu, dokumentu hori ez da baliozkotzat hartuko.

Page 18: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

18/21

8.4. Bidali

Erabiltzaileak pantailan agertzen den zerrendan bidali nahi dituen dokumentuak daudela ikusten

duenean, Bidali botoia sakatu beharko du aplikazioak dokumentuak paketa ditzan eta METAPOSTAra

bidal ditzan.

Bidaltzeko botoia sakatzean, bidalketa-prozesuaren egoeraren berri emango duen pop up bat irekiko

da. Leiho horrek, gainera, bidalketa deuseztatzeko botoi bat du.

Bidalketa-prozesua amaitzean, Deuseztatu botoiaren ordez Onartu botoia agertuko da. Horren bidez,

bidalitako paketeen zerrendaren leihora itzuli ahal izango da, eta, bertan, egin berri den bidalketari

buruzko informazioa agertuko da, aurreko bidalketekin batera.

Paketeak prestatzeko eta bidaltzeko leihoko Itzuli botoiak bidalitako paketeen zerrendaren leihora

itzultzeko aukera ematen du, bidalketarik egin gabe.

Page 19: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

19/21

9. IGORLEAREN BIDALKETEN EGOERARI BURUZKO KONTSULTA

Pyme igorlearen webgunean dagoen bidalketen monitoretik, egindako bidalketen egoera berrikusteko

eta bidalitako paketeetan zein postontziratu ezin izan diren dokumentu indibidualetan izandako

erroreak zehatz-mehatz ikusteko aukera izango du igorleak. Kontuan izan bidalketa-prozesuak,

segurtasun-arrazoiak direla-eta, integrazio-denbora bat behar duela. Hortaz, kontsulta ordu batzuk

igaro ondoren egin beharko da.

Erroreak eman dituzten eta, beraz, prozesatu ezin izan diren dokumentu-paketeak gorriz

agertuko dira.

Prozesatu diren, baina uneren batean errorea izan duten dokumentu-paketeak, berriz, laranja-

kolorez agertuko dira

Paketea hautatu ondoren, paketean errorea izan duten dokumentuak zehatz-mehatz ikusi ahal izango

dira.

Page 20: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

20/21

ERANSKINA

1. eranskina. Ikus Konfigurazio Fitxategia deskargatzeko urratsak

METAPOSTAk Pack Pymearen erabiltzailearekin erabiliko du konfigurazio-fitxategia, hark aldez aurretik

METAPOSTAra helarazitako informazioa barnean dagoela. Beraz:

1. Erabiltzaileak konfigurazio-fitxategi hori deskargatuko du, konprimatuta (.zip)

2. Fitxategia Pack Pyme aplikazioarekin lan egiteko sortu duen direktorioan gordeko du,

deskonprimatu ondoren. METAPOSTAn igorlea identifikatzen duen karaktere-kate batez osatutako

izena duen XML fitxategi bat da.

Adibidez: Konfigurazioa_8C1818F9183AC7512FA2A18F694A770F

3. Konfigurazio Fitxategiaren kokapena gogoratu behar da, Pack Pyme aplikazioak kokapen hori

eskatuko baitu enpresa hautatzeko leihoan, Pack Pyme aplikaziora lehen aldiz jotzen denean.

Fitxategi hori gabe, Pack Pyme aplikazioa ez da operatiboa izango.

2. eranskina. Ikus Materialen Fitxategia deskargatzeko urratsak

1. Pyme igorlea METAPOSTAren Pyme igorleen webgunean sartzen da.

2. Hurrengo urratsa igorlearen datuen pantailara jotzean (Igorlearen informazioa) eta materialen XML

fitxategia deskargatzean datza, leihoaren azpian agertzen dena sakatu ondoren.

3. Fitxategia Pack Pyme aplikazioarekin lan egiteko sortu duen direktorioan gordeko du,

deskonprimatu ondoren. METAPOSTAn igorlea identifikatzen duen karaktere-kate batez osatutako

izena duen XML fitxategi bat da.

Adibidez: Materialak_8C1818F9183AC7512FA2A18F694A770F

4. Materialen Fitxategiaren kokapena gogoratu behar da, Pack Pyme aplikazioak kokapen hori

eskatuko baitu konfigurazioa editatzeko leihoan, Pack Pyme aplikaziora lehen aldiz jotzen denean

eta, betiere, bidaltzen den dokumentu motan aldaketa bat gertatu denean. Fitxategi hori gabe, Pack

Pyme aplikazioa ez da operatiboa izango.

3. eranskina. Ikus Harpidetuen Fitxategia deskargatzeko urratsak

1. Pyme igorlea METAPOSTAren Pyme igorleen webgunean sartzen da.

2. Hurrengo urratsa ezkerreko zerrendako azken tokian agertzen den “Kontsultak: harpidetzak”

sarrerara jotzea da. Lan egiteko denbora adierazi ondoren, “Bilatu” botoia sakatu eta harpidetuen

zerrenda agertuko da.

Page 21: Manual de Uso de Web de SENDERS - METAPOSTA · 2018-02-12 · Lan direktorioa hautatzea Pack Pyme aplikazioaren erabiltzaileak lan-direktorio bat izango du sortuta ordenagailuan,

21/21

3. Fitxategia PackPyme aplikazioarekin lan egiteko sortu duen direktorioan gordeko da, deskonprimatu

ondoren. METAPOSTAn igorlea identifikatzen duen karaktere-kate batez osatutako izena duen XML

fitxategi bat da.

Adibidez: Harpidetuak_8C1818F9183AC7512FA2A18F694A770F

4. Materialen Fitxategiaren kokapena gogoratu behar da, Pack Pyme aplikazioak kokapen hori

eskatuko baitu konfigurazioa editatzeko leihoan, Pack Pyme aplikaziora lehen aldiz jotzen denean

eta, betiere, dokumentuen hartzaileak izango diren harpidetuak aldatu direnean. Fitxategi hori

gabe, Pack Pyme aplikazioa ez da operatiboa izango.