Upload
others
View
3
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
6. JOLASAK7. LUDOFIT8. HOROSKOPOA9. ERRONKA10 ERREZETA11. JARRAITZAILEENMARRAZKIAK
1. BERRIA: San Marko eguna2. XERPAREN ISTORIOA3. ELKARRIZKETA4. TXISTEAK ETA ASMAKIZUNAK5. ABESTI GUSTUKOA
Asteburu honetan, apirilaren 25ean, San Markoeguna ospatzen da Oarsoaldean etaBidasoaldean. Tradizioz beteriko eguna izatenda hau, bai opilaren kontuarekin eta baita festagiroagatik ere. Baina zer da opilarena eta zerfesta giro hori?
Opilarena, aspalditik dagoen tradizio bat da,bertan, guraso-bitxiek beraien besoetakoei opilaoparitzean datzana. Baina, gaur egun, izebaosabek edo gurasoek oparitzen dizkiguten opilakizaten dira, askotan erosiak eta beste askotanetxean egindakoak. Gainera, aste honetan,etxean nola egin jakiteko, blogean jarri duguazalpena! Anima zaitezte zuena egiten eta zuenartean oparitzen! Egiteko erraza izateaz gain,familian momentu goxo bat igarotzeko aitzakiaere izan daiteke.
Eta zer da festa giro hori orduan? Errenterian,San Marko gotorlekua daukagu, Bizarainmendian kokatuta dagoena, Beraun edoZamalbide auzoetik igo daitekeen mendi bat.Gipuzkoako kostaldeko gotorlekurikgarrantzitsuena izan zen gerra garaian. Izan ere,Oarsoaldea osoa ikus genezake eta baitaharatago ere!
260 metroko altueran dago kokaturik, etagotorlekua XIX. mendean eraiki zen Errenteriadefendatzeko helburuarekin. Militarrekokupatutako lekua izan zen hainbat urteetan eta,gaur egun, edonori zuzenduta dagoen museo batda. Bertan, duela 100 urte gertatzen ari zenasenti genezake eta baita ezagutu ere, bertakokanoiak eta pasadizoak ikusiz.
Baina, badakizue haurrentzako zein gune denhoberena? Kanpo aldean duen parke handi etatxundigarria, gaztelu handi batean bezalasentituko garelako!
Gainera, apirilaren 25etik gertuen dagoenigandean, izugarrizko festa egoten dagotorlekuaren kanpoko eta barneko eremuetan:musika egun osoan zehar, artisauen postuak,janari eta edari postuak adin guztietakopertsonentzako, herri kirolak, haurrentzakotailerrak eta baita jolasak edo antzerkiak ere!
Hurrengo urtean, joateko aukera izan ezkero,guztiz gomendatutako egun pasa perfektuaeskaintzen dizuegu, baina aurten, gureproposamena, zuen opila egitea izango litzateke,ea zein polit eta goxoak egiten dituzuen!
Kaixo berriz ere lagun maiteok! Aurreko astean, nire izena nondik zetorren kontatu nizuen, oraingo
honetan, nire beste abentura txiki bat kontatuko dizuet:
Egun batean, Naiara, berandu etorri zen lanetik eta
dena ilun-ilun zegoela atera ginen paseatzera etxe
ingurutik. Bat batean, buruaren gainetik izaki bitxi bat
pasatu zitzaidan hegan. Zer ote zen hori pentsatzen
geratu nintzen baina ez nion garrantzia handirik eman
eta zelaian korrika eta saltoka jarraitu nuen. Baina, nire
poztasunak gutxi iraun zuen oraingoan ere, izan ere,
zerbait nire buruko ileak orraztu nahiko balitu bezala
pasa zen hegan ia soinurik egin gabe. Baina zer ote
zen? Ez nuen ezer ikusten eta! Usaintzen saiatu
nintzen, baina alferrik, hain azkar pasa zen, ez zidan denborarik ere eman. Halako batean, beste
behin ere, nire buruko ileak orraztera zetorrenean, begirada zorrotzaren begiratu nion eta bere atzetik
korrika hasi nintzen, harrapatu nahian.
Denbora luzez aritu nintzen bere atzetik korrika, baina ez nuen harrapatzen. Mendian goiko alderaino
iritsi ginenean, San Marko gotorlekuan geundela konturatu nintzen; behin edo behin, Naiararekin igoa
nintzen baina ez nintzen barruraino inoiz sartua. Poliki-poliki, bertako pasabideetan murgildu nintzen,
irteera non zegoen jakin ere egin gabe.
Halako batean, bi begi handi ikusi nituen ni zuzen-zuzenean begira.
Beldurrez, isatsa hanka artean sartu nuen eta belarriak behera erori
zitzaizkidan, izugarrizko karga izango balute bezala. Orduantxe,
barre algarak entzun nituen eta begiak niregana hurbiltzen hasi
ziren! Lurrean etzanda jarri nintzen, aurreko bi hankekin belarriak
begien gainean ondo estutuz, ezer ez ikusteko. Barreak geroz eta
gertuago zeuden eta ni geroz eta beldurtuago nengoen! Zer ote zen
niregana hurbiltzen zen izaki bitxi hura?!
Une hura, izugarri luze egin zitzaidan, piztia hura niregana
zetorren eta ez nekien zer egin, kikilduta nengoen! Baina,
orduan, esku txiki-txiki batek behatzak heldu eta eskuak
begien eta belarrien gainetik kendu zizkidan. Begiak ireki
nituenean, nire muturraren gainean, saguzar txiki bat
zegoela ikusi nuen, bere eskuan, argi ziri bat zeramalarik
niri irri eginez.
Hori da hori lasaitua hartu nuena izaki txiki eta polit hori ikusi nuenean! Berriz ere salto batez, lau
hanketan jarri nintzen eta isatsa hanka hartetik ateratzea lortu nuen dardarrik ere egin gabe. "Kaixo
lagun" esan zidan saguzar txikiak eta nik, "Kaixo txiki" erantzun nion poz-pozik. Lagunak egin
ginenean, bere izena Xanti zela jakin nuen.
Bera jarraitzeko esan zidan, eta nik kasu egin nion, berak baizuen bertako berri. San Marko
gotorlekuko txokorik izkutuenak erakutsi zizkidan, kanoiak, zulo sekretuak, leiho ia ikus ezinak...
Bertako labirintutik ateratzeko atea aurkitu arte, txoko guztiez gozatzen ibili ginen!
Xantiri eskerrak eman nizkion bertatik ateratzen laguntzeagatik eta gauetan zelaian nirekin jolasteko
gonbidapena egin nion. Geroztik, gauero, nire buruko ileak orrazten nabaritzen ditudanean, Xanti dela
dakit eta bere atzetik harrapaketetan jolasten ibiltzen naiz, nahiz eta berak abantaila izan, beltza,
txikia eta hegalaria delako eta edozein zuhaitzetako adarretan ezkuta daitekeelako!
XERPA
JURDANA MENDIVE, 31 URTE, ERRENTERIA:
1.ZEIN LUDOTEKETAN EGITEN DUZU LAN?
Erdiguneko ludotekan egiten dut lan.
2.GUSTURA ARITZEN ZARA LUDOTEKANLANEAN?
Noski, asko gustatzen zait nire lana etadisfrutatzen dut. Ludotekako haurrek ere lanapolita izatea egiten dute eta oso ondo pasatzendugu elkarrekin.
3.ZEIN DA ZURE KIROL GUSTUKOENA?ZERGATIK?
Korrika egitea gustatzen zait, baita dantzatzeaere, baina denbora asko ez dudanez, ezin dutnahiko nukeen guztia praktikatu. Dantzatzeatxikitatik gustuko dut musika asko gustatzenzaidalako, eta entzun bezain laster gorputzamugitzeko gogoa sartzen zait!
4.ZEIN DA ZURE JOLAS GUSTUKOENA?ZERGATIK?
Asko ditut gustuko baina aukeratu beharko banu,“Dobble” eta “Nor naiz?” aukeratuko nituzke.
5.ZEIN DA ZURE LIBURU GOGOKOENA?ZERGATIK?
Txikitan “Manolito Gafotas” irakurtzen nuen,dibertigarriak iruditzen zitzaizkidan eta berehalabukatzen nuen irakurtzeaz. Gloria Fuertesidazlearen liburuak ere azkar irakurtzen nitueneta bere olerki batzuk buruz nekizkien. Askogozatzen nuen hauekin.
6.ETA ABESTI KUTTUNENA? ZERGATIK?
Galdera hau erantzutea zaila egiten zait,oso. Aipatu dudan bezala, musika askogustatzen zait eta abesti askorekindisfrutatzen dut, baina Rosalia abeslariarenedozein abesti aukeratuko nuke.
7. ZEIN DA ZURE KOLORERIKGUSTOKOENA? ZER BURURATZENZAIZU LEHENENGO GAUZA KOLOREHORRETAN PENTSATZEN DUZUNEAN?
Arroxa da nire kolorerik gustokoena,alaitasuna trasmititzen dit.
8. GUSTUKO AL ZENUEN IKASTEA?
Bai, gogoko nuen ikastea, batez ere, gauregun burutzen dudan lana egiteko nahinuelako ikasi. Batzuetan kostata ikastennuen, baina lana egin eta gero, dena lortzenda!
9. ETA LUDOTEKAKO ANEKDOTAREN BATKONTATUKO AL ZENIGUKE?
Asko bururatzen zaizkit oraintxe bertan,baina asko ditut “Ludotalent” arratsaldeanegin genuenekoak. Mikrofonoa hartu etaabeslari profesionalen antzera hasi ginenhezitzaileak abesten eta, aldi berean,abestia interpretatzen. Zeinen ondo pasagenuen arratsalde hartan!
10. NOLA DARAMAZU ETXEAN EGOTEA?
Ba hasieran arraro xamar sentitzen nintzen,jende asko bezala, baina lana egiteaz gain, niregustuko gauzak egiten ditut eta horrela ez naizasko aspertzen. Egunero, esnatzean, etxeangelditzen bagara birusa lehenago joango delapentsatzen dut, eta asko animatzen naizhorrekin. Iritsiko da kalera ateratzeko eguna!
11. ZER EGITEN DUZU EZ ASPERTZEKO?IDEIARIK?
Ukelelea hasi naiz jotzen. Orain denbora edukita,aukera dut ikasten hasteko. Liburuak ereirakurtzen ditut, lehen ez nuen denbora askoriketa berrogeialdian horrelako ekintzak egitekoaprobetxatzen ari naiz. Egia esan, aspertzekodenbora gutxi dut orain!
12. ZER DA GEHIEN BOTATZEN DUZUNAFALTAN?
Familia eta lagunak. Nahiz eta maiz eginbideodeiak, asko gogoratzen naizberaiekin. Bestalde, kalera lasai irtetzekoaukera ere faltan botatzen dut.
13. ZEIN DA KALERA IRTETEAN EGINGODUZUN LEHEN GAUZA?
Gurasoak eta amona bisitatzera joango naiz.Ea ordurako besarkadak emateko aukerarikdugun, asko gustatuko litzaidake besarkadaketa musuak ematea.
14. HAURRENTZAKO MEZURIK? ETAHERRIKOENTZAKO?
Haurrei txapeldunak direla esango nieke.Etxean egoteko indar asko ari diraateratzen, baita lanean aritzeko ere.Asko ikas dezakegu beraiengandik.Herritarrei ere animoak eta indarrak bidalikonizkieke. Oso ondo ari gara hau denaaurrera eramaten eta!
• BANPIROAK:
Banpiro batek, ahotik odola dariola ikusi du bere
adiskidea:
- Aizu, baina non lortu duzu halako odol pila?
- Zatoz nirekin, eta ikusiko duzu!
Kaleko horma bat erakusten dio
esanez:
- Ikusi al duzu horma hori?
- Bai! -erantzuten dio adiskideak.
- Ba... Nik ez dut ikusi!
• Baserrian jaio, baserrian hazi, moztutzen
duenari bustitzen zaio begia.
Erantzuna: tipula
GORA HERRIA!
Esaera bat bada zaratak hamalauurrutiko intxaurrak gerturatu ta lau
Gure herrian berriz hogeita hamalauprobatu ez duenak ez daki zer den
hau
Eztarri indartsuak ezin dira itogure lepoan soka ez dago betiko
parre egin gogotik neska ta mutikokantatzen dun herri bat ez da inoiz
hilko
Gora Herria!
Esaera bat bada zaratak hamalauurrutiko intxaurrak gerturatu ta lau
Gure herrian berriz hogeita hamalauprobatu ez duenak ez daki zer den hau
Eztarri indartsuak ezin dira itogure lepoan soka ez dago betiko
parre egin gogotik neska ta mutikokantatzen dun herri bat ez da inoiz hilko
Bat, biBat, bi, hiru, lau
Gora Herria!!!
https://www.youtube.com/watch?v=oz2CyyYCMJA NEGU GORRIAKhttps://www.youtube.com/watch?v=HlG2cVnZmDE GOAZEN!
Lagundu nazazu ondokohitzak hizki zopan bilatzen
Eta orain ausartukoal zara hitz gurutzatuetan
Ludotekak asmatzen?
Lehenik eta behin, zapatilak erantziko ditugu, ezer ere ez zikintzeko eta ezta hausteko
ere.
Bigarrenik, zirkuitua montatuko dugu! Mahaiak eta ahulkiak muga eta oztopo bezala
erabiliko ditugu baina, horretarako, gurasoei baimena eskatuko diegu.
Zirkuitua honakoa izango da:
Sukaldeko mahai azpitik pasa beharko dugu 5 aldiz.
Ondoren, korrika pasilora joango gara.
Bertan, hanka batean saltoka, egongelaraino joango gara. Egongelan, 10 aldiz eseri
eta altsako gara sofatik. Ondoren, pasilora joango gara korrika berriro ere eta, bertatik,
hanka bakarrean saltoka, gure gelara joango gara. Gure gelan, 10 aldiz etzan eta
altxako gara salto batekin lurretik. Hau egin ostean, berriz ere pasilora joango gara
hanka batean saltoka. Komunean, arraskari helduta (indar asko egin gabe!) 10 aldiz
makurtu eta altxako gara. Ondoren, berriro ere pasilora joango gara korrika eta
pasiloan bertan, 10 aldiz egingo dugu alde batetik bestera korrika.
Zirkuitu hau 2 aldiz egingo dugu gutxienez eta nekaturik ez bazaude, jarraitu dezakegu
zirkuitua egiten, nekatu arte!
Animo! Eta eutsi goiari! Kirola egitea ona da eta!
TARTALOUrtarrilaren 20tik otsailaren18ra
Betaurreko eta lentiletan bi begi ditugunon erdiprezioa besterik ez duzu ordaindu beharko, begibakarrarekin gure erdiak behar dituzu eta!
GALTZAGORRIAKOtsailaren 19tik martxoaren 20ra
A zer zortea, ez duzu denbora galtzen zer jantzipentsatzen, beti zure izenak esaten duen bezalagaltza gorriak eramaten dituzu eta!
HERENSUGEAMartxoaren 21etik apirilaren 20ra
San Marko opila egiten baduzu, ez duzu labeaerabili beharko, zure suarekin opil perfektua egingoduzula zihur nago. Niri labea kontrolatzen ez badutopila erreko zait baina zuri puntu-puntuan aterakozaizu!
LAMIA
Apirilaren 21etik maiatzaren 20ra
Sugaarri bere inguruko iskanbilak konpontzenlagundu beharko diozula uste dut; zure hitz egitekogoxotasunarekin eta gaitasunarekin, ziur segituankonponduko dituzuela!
BASAJAUN
Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra
Garai honetan guk ezin dugunez etxetik atera, zukzaindu beharko dituzu gure inguruko mendi etabasoak, une honetan lan gehiagoedukiko duzula uste dut!
BASANDEREEkainaren 21etik uztailaren 20ra
Kobazuloak eta eskalatzeko paretekmantenua behar izaten dute eta zuzaren eskalatzaile bikainarekin, ziurgustura egiten duzula! Nahi izan ezkero, Jentilak zulaguntzeko prest egongo dira, beraien indarrarekinbatera!
GAUEKO
Uztailaren 21etik abuztuaren21era
Akerbeltzekin gau giroan ibiltzea gustoko duzu,festarik festa saltoka zelaietan barrena. BainaBasajaun eta Basanderek ez dizute gaiztakeriakegiten uzten, kontuz beraiekin!
JENTILAK
Abuztuaren 22tik irailaren 22ra
Zeinen erraza litzatekeen zureindarrarekin etxeak, gotorlekuak eta abareraikitzea. Agian, Basanderek eskalatzekopareten mantenua egiteko laguntza eskatukodizu, prest egon!
AKERBELTZIrailaren 23tik urriaren 22ra
Gaueko eta Galtzagorrien artean kontuz ibilibehar duzu, bai beraien gaiztakeriekin eta baitagaizki moldatzen direlako ere. Mugak jarribeharko dizkiezu biei!
MARIUrriaren 23tik azaroaren 22ra
Basajaunek agian laguntza beharko du etaberarekin mendi eta basoak zaintzeko lanetanhasi beharko duzu, gizakiok orain arte eginditugun kalteak konpontzeko!
ZIRIPOT
Azaroaren 23tik abenduaren 20ra
Xerpa eta zure arteko erlazioa osoitxia dela nabari da, zuk erakutsi al zenionipuinak kontatzen? Zure inguruko txikienei etahandienei ipuinak kontatu beharko diezu garaihauetan, indarrak hartzeko eta amets gaiztoak ezedukitzeko!
SUGAARAbenduaren 20tikurtarrilaren 19ra
Akerbeltzi lagundu beharko diozu Galtzagorrieneta Gauekoren arteko iskanbilak goxo-goxokonpontzen! Gainera hitz egiten ona dahorretarako Lamia! Eska iezaiozu laguntza berariere!
URA AHO BARRUAN SARTU!
Materiala: Ur botila bat eta toalla bat busti izanez gero.
Erronka: Ur botila bat urez bete eta lurrean etzanda jarriko gara. Laguntzarekin, norbaitek
ura ahora botako digu pixkanaka bere gerriaren altueratik, gutxi gora behera. Gu, hortaz, ura
ahoarekin edaten saiatu behar gara. Ondoren, gauza bera egingo dugu baina alderantziz; hau
da, guk botako diogu ura ahora beste pertsonari, gure gerriaren altuera ingurutik.
ZUEN MARRAZKIAK HURRENGO ASTEKARIETAN IKUSI NAHI IZAN EZKERO,
[email protected] EMAILERA BIDALI DITZAZKEZUE, ZUEN
IZENAREKIN ETA ASTEKARIAN JARTZEKO DELA ADIERAZIZ!