Upload
others
View
2
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
MD010301-Deialdia
2019-2020ko PRESTAKUNTZA PLANA
PRESTAKUNTZA JARDUERARAKO DEIALDIA
Izenburua: “Erlijio eskolak berritzen”
Modalitatea: ikastaroa.
Etapa: etapa guztiak. Hartzaileak: Erlijio Hezkuntzako irakasleak, Nafarroako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergokoak.
Antolatzailea: Iruñeko ILZ.
Justifikazioa:Bi saio proposatzen dira: proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza-POI (II) eta gamifikazioa (blog bat sortzea erlijio eskolarako); bien izaera batez ere praktikoa da, bai edukian, bai erabilitako metodologian. Asmoa da irakasleek prestakuntza praktikoa eskuratzea, ikasgelan aplika daitekeena eta pedagogia arloko berrikuntza berrietara egokitzen dena.
Helburuak:
Helburu nagusia:● Berrikuntza pedagogikoko elementu batzuk, erlijio eskolara egokituak, erabiltzen ikastea.
Berariazko helburuak:● Erlijio eskolan POI erabiltzen ikastea, irakasgaiaren berezko curriculuma txertatuta.● Erlijio eskolarako iradokitzailea eta hezigarria den bloga sortzen ikastea.● Blog baten beharra oinarritzea.● Blogen doako hainbat plataforma eta haien abantailak eta desabantailak ezagutzea.● Googleko kontu batek eskaintzen dizkigun aukerak jakitea.
Edukiak:
● POI ikasgelan aplikatzea. Saio osoa praktikoa izanen da. ● Blogerako irudiak diseinatzea, programa sinpleak eta doakoak erabilita.● Blogerako audioak editatzea doako programen bidez.
I. saioa: ● 2020ko urtarrilaren 18a, larunbata. Tokia: Iruñeko Elizbarrutiko Apaizgaitegiko
ekitaldi-aretoa. 10:00 – 14:00. ● Hitzaldia: Proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza-POI (II). Hizlaria: Francisco
Javier Navarro, teologian lizentziaduna eta katekesiko gerentea.
II. saioa:● 2020ko otsailaren 1a, larunbata. Tokia: Iruñeko Elizbarrutiko Apaizgaitegiko ekitaldi-
aretoa. 10:00 – 14:00
MD010301-Deialdia
● Hitzaldia: Gamifikazioa ikasgelan: erlijio eskolarako bloga. Hizlaria: María Carmen Blázquez, irakasle-ikasketetan lizentziaduna, erlijio eta musika irakaslea La Natividad itunpeko ikastetxean, eta eduki digitalen editatzaile ohia.
Eraman beharreko materialak
II. saioa. Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailua eraman beharko du.
Metodologia:
● Erakusketak eta ikus-entzunezko erakusketekin osatutako iruzkinak, hizlarien eta bertaratutakoen arteko elkarrizketak ere jasotzen dituztenak.
Hizlariak:
Francisco Javier Navarro, teologian lizentziaduna eta katekesiko gerentea.
María Carmen Blázquez, irakasle-ikasketetan lizentziaduna, erlijio eta musika irakaslea La Natividad itunpeko ikastetxean, eta eduki digitalen editatzaile ohia.
Arduraduna: Elena Pueyo Mayayo; Aholkularitza Zientifiko-Teknologikoa, Iruñeko ILZ. 848 430 394 [email protected]
Tokia: Iruñeko Elizbarrutiko Apaizgaitegiko ekitaldi-aretoa. Egunak: urtarrilaren 18a, larunbata, eta otsailaren 1a, larunbata.
Ordutegia: 10:00 - 14:00.
Iraupena: 8 ordu.
Izena emateko epea: Izena emateko azken eguna 2020ko urtarrilaren 14a izanen da; esteka honetan egin behar da: http://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/web/eu/inscripciones-3/
Hautatzeko irizpideak:
● Erlijio Hezkuntzako irakasleak, Nafarroako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergokoak.
Hizkuntza: Gaztelania.
Oharrak:
● Aurrerantzean prestakuntza jarduerekin zerikusia duten ohar zein mezu guztiak Hezkuntzako Sare Publikoko irakasleek duten PNTE kontu ofizialera bidaliko dira ([email protected]). Ikastetxe pribatu eta itunduetako irakasleei Educan ezarria duten helbide elektronikora iritsiko zaizkie abisu eta jakinarazpenak.
● Izena emateko epea amaituta, ahalik eta lasterren argitaratuko da jarduera honetarako onartuen zerrenda, honako web-orri honetan:
MD010301-Deialdia
http://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/web/eu/onartuen-zerrenda/● Jardueren ziurtagiriekin zerikusia duten galderak ILZko idazkaritzak erantzunen ditu;
tel.: 848 424775, 848 424776, 848 426232; [email protected].
● Irakasle bat jarduera egiteko onartua izan bada, baina ezin baldin badu egin, mezu elektronikoz jakinarazi beharko dio deialdian ageri den arduradunari, hasi baino lehen baja emateko. Bestela zehapen-prozesua abiaraziko da, eta irakaslea ezin izanen da 5 hilabetez sartu izena emateko plataforman; ondorioz, galdu eginen du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak antolatzen dituen prestakuntza jardueretan izena emateko aukera. Zehapena jasotzen duenak berdin-berdin izanen du ikasturtean prestakuntzako 35 orduak egin beharra.
● PNTEren urrutiko prestakuntzako ikastaroei dagokienez, ikastaroa hasten den egunetik 15 eguneko epean irakasleak ez badu "Nahitaezko lana: aurkezpena" izenekoa egin eta entregatzen, automatikoki baztertuko da ikastarotik. Baztertuz gero, gorago aipatutako zehapen-prozesu bera aplikatuko zaio.
● Prestakuntzarako eskubidea izateko, jardunean egon behar dute irakasleek, eta haiei baizik ez zaie ziurtatuko; salbuespena amatasun, adopzio eta harreraren ondoriozko lizentzia duten irakasleak dira, abuztuaren 23ko 71/2017 Foru Dekretuan ezarri bezala. Aldi baterako ezintasun-egoeran egonez gero, ezinezkoa da prestakuntzara joatea.
● Ziurtagiria eskuratzeko, bertaratu beharreko saioen %85era joan beharko da, eta saio bakoitzaren sinaduren orrian bolaluma ezabaezinarekin sinatu. Ez da kontuan hartuko sinatu ez den saiorik; hau da, ez da onartuko bestelako bertaratze-ziurtagiririk. Prestakuntzaren diseinuan lan praktiko bat egitea sartuta badago, bertaratzeaz gain, nahitaezkoa izanen da lanak aurkeztea ziurtagiria lortzeko.