Upload
others
View
9
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
10090807
20
10
. U
RT
EK
O T
XO
ST
EN
A
Lehendakariaren mezua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2
2010eko jarduerak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4
Ikerketa Propioko ildoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6
Kontratupeko I+G- enpresekin lankidetza. . . . . . . . . . . 14
Produktuaren Garapenerako Unitatea . . . . . . . . . . 16
Diseinu eta Produkzio Prozesuen Unitatea . . . . . 28
Energia Unitatea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 34
Etorkizunera begira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 38
Azpiegitura berriak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 40
Giza baliabideak, finantziazioa eta ekintzen-laburpena . 41
Antolaketa orokorra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 42
Organo sozialak eta zuzendariak . . . . . . . . . . . . . . . . . 43
Enpresa bazkideak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 44
AURKIBIDEA
2 aurkibidea
Bigarren urtea da, jarraian, IKERLAN-IK4ren urteko txostena aurkezteko
ohorea suertatzen zaidala. Txostena beste krisi urte bati dagokio,
2010ari, eta bertan aurrekontuko zailtasunak izan dira, hala esparru
publikoetan nola pribatuetan.
Txosten hau aurkezteak aukera ematen dit Gestio Planeko helburuak
bete izana nabarmentzeko, eta ekitaldi honetako gertaera berezi batzuk
aipatzeko –aipatutako testuinguruan kokatuta egon arren, berez, jardu-
teko jarraibide positiboak baitira–.
Horrenbestez, lehenik enpresei erreparatzen badie-
gu, ikusten da gure bezero batzuek beren produk-
tuen eta zerbitzuen balio erantsia handitzeko apustua
egin dutela, balio katean duten posizioa ezagutza tek-
nologiko propioak eskuratuz eta garatuz hobetzeko.
Enpresa horiek erabaki dute urte anitzeko inbertsio
jarraitua mantentzea eta IKERLAN-IK4rekiko kolabora-
zio egonkorrari eustea.
Beste bezero batzuek erabaki dute beren egungo sare
komertzialak aprobetxatzea eta, horien bitartez, pro-
duktu eta zerbitzu berriak eskaintzea, teknologia
berrietan oinarrituta baina Zentro Teknologikoan sendo
finkatuta.
Aipatzekoa da, era berean, enpresa txiki eta ertain
batzuek, beren produktuen heldutasunaz jabetuta,
errotiko berrikuntza proiektuei ekin dietela IKERLAN-
IK4rekin lankidetzan.
Egoera horietan guztietan, funtsezkoa izan da Zentro
teknologikoak behar ziren ezagutzak edukitzea, baina,
baita ere, enpresari gertutasuna eskaintzen jakitea eta
teknologia osagarrietan erreferenteak diren Zentro tek-
nologikoekin konektibitatea mantentzea. Hiru elemen-
tu horiek egoki konbinatzeak aukera ematen du enpre-
sei balioa ekartzeko, eta gero eta laburragoak diren bizi
ziklo teknologikoetan eguneratuta egotea bermatzeko.
leh
en
da
ka
ria
ren
me
zua
01
3aurkibidea
Bestalde, 2010a oso urte inportantea izan da IK4
Aliantza sendotzeko; hala, estatutuak eta araudia egu-
neratu egin dira, eredu federal batean oinarrituta dago-
en Aliantzaren gobernantza indartzeko. Ekitaldi hone-
tan lortutako emaitzek Europako abangoardiako plata-
forma teknologikoen artean kokatu dute IK4, enpresei
zuzendutako ezagutzaren transferentziaren ranking-
aren buruan.
Era berean, aipatu beharrekoa da Eusko Jaurlaritzako
Industria Sailaren eta IK4ren artean izenpetutako lanki-
detza hitzarmena. Izan ere, hitzarmen horren bidez,
Aliantzak konpromisoa hartu du Sailarekin lankidetzan
jarduteko haren berrikuntza politiken garapenean; eta
Sailak konpromisoa hartu du Aliantzaren jarduera ez-
ekonomikoari egonkortasun finantzarioa emateko.
Eskerrik asko administrazioei, enpresa bazkideei, beze-
roei, hornitzaileei, kolaboratzaileei eta lan bazkideei
ibilbide hau egiten laguntzeagatik.
Ondoren datozen orrietan 2010ean lortutako emaitzen
multzoa aurkezten da, zuentzat interesgarria izango
delakoan.
Iñaki AranburuKontseilu Errektoreko Lehendakaria
4 aurkibidea
Gure Plan Estrategikoaren erdiko lerroa zeharkatzen ari gara. Planaren
hedapenean emandako bi urteak baliagarriak izan dira bertan jasotzen
diren erronken garrantzia eta goranahia berresteko. Hori hala, iragan
denborak eta zenbait gertaerak berresten dutenez, Planak hartutako
norabideak zuzena izaten jarraitzen du.
Hala, gure lehendakariak bere mezuan aipatzen duen legez, trakzio
enpresak bateko, eta enpresa txiki eta ertainak besteko, bai beren jardu-
keta eremu tradizionaletan bai oinarri teknologikoko sektore berrietan,
gure estrategiaren merkatu erronketan jasotako eskaintzarekin bat
egingo duen lankidetza eskatzen dabiltza.
Zientziaren eta teknologiaren munduarekin oro har,
eta IK4 sendotzeari dagokionez bereziki, ikusten da
gure Plan Estrategikoan zehaztutako helburuak eta
Eusko Jaurlaritzak jarraitutako politika bat datozela,
hein handi batean. IK4 Aliantzak administrazioen,
enpresen eta komunikabideen errekonozimendua
dauka gaur egun.
2010eko ekitaldian egindako inbertsioen artean, aipa-
garria da, batetik, Arrasateko gure egoitza zentralean
Potentzia elektronikako laborategia handitzea, eta bes-
tetik, Miñaoko instalazioetan Energia biltegiratzeko
laborategi elektrikoa eraikitzea. Azken hori IKERLAN-
IK4ren eta Estatuko Administrazio Orokorraren (Zientzia
eta Berrikuntza Ministerioa) artean izenpetutako hitzar-
men baten barruan egin da.
Energiaren biltegiratze elektrikoari lotutako espezializa-
zioaren testuinguru horretan, askotariko sektoretan
–esaterako, tren garraioan, jasokuntzan, baterietan edo
energian– liderrak diren enpresekin lanean jarraitu da,
eta ORONArekin lankidetzarako hitzarmen bat izenpe-
tu da, etxebizitza-sektorera bideratutako aplikazioak
garatzeko.
2010ean 20,2 milioi euroko diru sarrerak izan ziren.
Horietatik, 12,7 milioi, enpresekin egindako
Kontratupeko I+G proiektuei dagokie, eta sei milioi,
berriz, gure Ikerketa Propioari lotutako proiektuei;
proiektu horietan, Eusko Jaurlaritzaren, Europar
Batasunaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta
Estatuko Administrazio Orokorraren laguntza izan da.
Kontratupeko I+G
Enpresekin egindako Kontratupeko proiektuek goraka-
datxoa izan dute, eta Gestio Planean ezarritako aurrei-
kuspenak gainditu dira. Nabarmendu beharra dago
Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren CENIT
Programari dagozkion bederatzi proiektutan parte
hartu izana. Era berean, Zentroak Eusko Jaurlaritzaren
ETORGAI programako hamar proiektutan parte hartu
du.
ZAREL eta CIDETEC-IK4 Taldearekin lankidetzan, oinarri
teknologikoko PRESSENSOR, S.L. enpresa berria sortze-
ari ekin zaio. Enpresa horrek politiofenoetan oinarritu-
tako presio sentsoreak hainbat aplikazio eremutan
ustiatzean dihardu, eta bai CIDETEC-IK4k bai IKERLAN-
IK4k beren ezagutza teknologikoak eskaintzen dituzte.
20
10
eko
ja
rdu
era
k02
5aurkibidea
Nazioartean
IKERLAN-IK4k ikerketa proiektuak egiteko 22 proposa-
men aurkeztu du Europar Batasunaren 7. Esparru
Programan; gehienak 2010. urtearen bukaeran.
Proposamen gehienon emaitza oraindik ez badakigu
ere, 2010ean itzulkinen 4 M€-ko zifra metatua man-
tentzen da.
Iaz, guztira 12 ikertzailek parte hartu zuten bertako
zein nazioarteko zentro eta unibertsitate ospetsuekin
egindako iraupen luzeko trukeetan.
Gure Ikerketa Propioa
2010-2013 Espezializazio Planak sei ikerketa ildotan
biltzen du Zentroaren Ikerketa Propioa, eta urteko hel-
buruak gainditu egin dira, bai SCIE argitalpenei dago-
kienez, bai kongresuetan parte hartzeari dagokionez.
IKERLAN-IK4k sortutako ezagutzaren babesari dagokio-
nez, Mikrosistemen jarduerarekin lotutako bi patente
berri izapidetu dira, eta beste bi patente berri balioes-
ten eta prestatzen ari dira, biak ere Mikrosistemen jar-
duerari lotutakoak. Halaber, teknologia disruptiboen
balioa agerian jartzeko metodologia bati lotutako
jabetza erregistro bat ere egin da.
Lankidetzak zientziaren eta teknologiaren munduarekin
IK4 Aliantzaren testuinguruan, nabarmendu behar
da 2011ko Gestio Plana egin dela, ikerketan, merka-
tuan eta irudian zentro guztien arteko koordinazioa
indartzeko.
IKERLAN-IK4k, gainera, akordio berri bat adostu du
Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin potentzi elek-
tronikaren eta makina elektrikoen arloetan lankidetzan
jarduteko; era berean, komunikazioetan, elektronikan
eta doktore tesien lanketan lehendik ezarrita zeuden
lankidetzekin jarraitu da.
Lankidetza globalei dagokienez, aipatu beharra dago
aurreko urteetan EPFL eta IMECekin ezarritakoei,
aurten ISEA, CIGIP-UPV, TU-Viena, Edinburgoko
Unibertsitatea eta Lovainako KUrekin lortutako lanki-
detza hitzarmen berriak gehitu zaizkiela.
Javier MendigutxiaZuzendari Nagusia
6 aurkibidea
IKERLAN-IK4ren 2010-2013 aldirako Espezializazio Planak joan zen eki-
taldian ekin zion bere ibilbideari. Hona hemen plan berria definitzen
duten alderdi nagusiak: ikerketaren jarduera planean zehaztutako ildo-
etara biltzea (erantsitako taulan adierazita); ikerketa indartzea, landuta-
ko doktore tesiei esker; zentro kolaboratzaileen sarea indartzea, eta
IKERLAN-IK4ren ikerketa ildoek emandako balioa enpresa-ehunarekin
eta nazioartean erreferenteak diren ikerketa zentroekin kontrastatzea.
Nabarmentzekoa da energia elektrikoki biltegiratze-ko teknologien garapena indartzeko egin den lana.
Gertaera garrantzitsua izan da biltegiratze elektrikokosistemen laborategi bat eraiki izana.
2010ean egindako ikerketa lanak honako emaitzahauek ekarri ditu:
● SCIE aldizkari indexatuetan 19 artikulu argitaratuizana.
● Nazioko eta nazioarteko kongresuetan 62 txostenaurkeztu izana.
● Bi patente berri mikrosistemen alorrean: bat zelulakhazteko gailuei buruzkoa eta bestea gailu mikro-fluidikoak fabrikatzeko buruzkoa, baita teknologiadisruptiboen balioa agerian jartzeko metodologiabaten jabetzaren erregistroa ere.
● Zortzi doktore tesi irakurri eta beste zazpi hasi izana.
2010eko ekitaldian, IKERLAN-IK4k handitu egin dubere parte hartzea Zentroak zehaztutako espezializa-zioarekin bat datozen ikerketa proiektu berrietan, etahauxe lortu du: proiektu berri bat Zientzia etaBerrikuntza Ministerioaren INNPACTO deialdian; EuskoJaurlaritzako lau ETORTEK proiektu, eta proiektu batAkitania-Euskadi Lankidetzarako Fondoaren barruan.
Gainera, ahalegin handia egin da Europar Batasuneko7. Esparru Programaren barruko deialdietarako hogeitabi proposamen prestatzeko. Deialdiak hauek dira: ICT-Information and Communications Technologies, KBBE –Knowledge-based Bio-economy-, People, Artemis, etaFuture Internet. Horien gaineko azken ebazpena 2011nzehar jakingo da.
IKERLAN-IK4rekin lankidetzan diharduten zentroen sarezientifiko-teknologikoa osatzeari dagokionez, MGEP-MU, IK4, CIC energiGUNE eta CIC microGUNErekingero eta koordinazio handiagoa izateaz gainera, aurre-rapen handiak egin dira, erreferentziazko hainbat uni-bertsitate eta zentrorekin lankidetzarako esparru akor-dioak izenpetu baitira. Hona hemen unibertsitate etazentro horietako batzuk: TU Viena eta EdinburgokoUnibertsitatea, Sistema txertatuen alorrean; KULovaina,Egitura mekatronikoen diseinu, simulazio eta kontrole-an; CGIP taldea-Valentziako Unibertsitate Politeknikoa,Produktu eta zerbitzuen masako pertsonalizazioan;
Ike
rke
ta P
rop
ioko
ild
oa
k03
7aurkibidea
Aachengo RWTH, Potentzia elektronikako sistemenbihurketa eta kontrolean eta Energia elektrikoki biltegi-ratzean.
IKERLAN-IK4ren eta nazioartean erreferenteak direnzentroen artean ikertzaileak trukatu eta alde batetikbestera mugitzeko estrategiak fruituak ematen jarrai-tzen du. Zehatz esanda, IKERLAN-IK4ko 12 ikertzailekegonaldiak egin dituzte Edinburgoko Unibertsitatean,TU Vienan, SOFCPowerren, Suitzako EPFLn, AachengoISEA-RWTHn, KULovainan, Gironako Unibertsitatean,Université Franche Comtén eta Siemensen. Bestalde,IKERLAN-IK4k TU Vienatik, Oviedoko Unibertsitatetik,
Frantziako Tolosako INPT-tik, Stockholmeko KTHtik,Compostelako Santiagoko Unibertsitatetik etaHidrogenoaren eta Erregai Pilen Zentro Nazionaletiketorritako ikertzaileak hartu ditu.
IKERLAN-IK4k eutsi egin dio Europa eta estatuko foroeta erakundeetan parte hartzeko apustuari, izan ere,JTI ARTEMISeko Steering Board-eko kidea, EPOSSeko(The European Technology Platform on SmartSystems Integration) kidea eta Genesis Redeko(Nanoelektronikari eta Sistema AdimendunakIntegratzeari buruzko Teknologia Plataforma) susta-tzailea da.
Ikerketa jarduerak indartu egin dira, inbertsio garran-tzitsuak egin baitira Sistema txertatuen ildoan, Egituramekatronikoen diseinu, monitorizazio eta kontrolarenildoan eta Energia elektrikoki biltegiratzeko ildoan.
Ondoren datozen orrialdeetan, Zentroko ikerketaildoen jarduerak deskribatzen dira.
Ana Martínez EsnaolaIkerketa eta Jakintza Zuzendaria
■ Ikerketa Propioa kofinantzatzen duten entitateak:
2010-2013 Espezializazio Planaren ikerketa-ildoak
● Fidagarritasuna eta metodologia● Erreferentziazko arkitekturak eta plataformak● Konektibitatea eta middlewarea
● Potentzia handiko bihurgailuak● Bihurgailuen eta makinen kontrola
● Konposite materialeko egituren diseinua● Monitorizazio estrukturala● Sistema mekatronikoen kontrola
● DIV arkitekturen diseinua● Mikrofluidoen manipulazioa● Biodetekzio-moduluak● Elektronika organikoko osagaiak● Mikrofabrikazio prozesuak
● Zerbitzuen pertsonalizazioa● Produktu-zerbitzu hornikuntza-sarea
● Euskarri metalikoko stack SOFC baten garapena ● Modelatze elektrokimikoa● Modelatze termikoa. Hozte-soluzio aurreratuen
diseinua● Moduluen kudeaketa-energetikorako sistemak ● Energia biltegiratzeko aplikazioetan potentzia
bihurtzeko sistemak
L1: Sistema txertatuak
L2: Potentzia elektronikako sistemen bihurketa eta kontrola
L3: Egitura mekatronikoen diseinua, monitorizazioa eta kontrola
L4: In vitro diagnostikoa egiteko mikroteknologiak
L5: Produktu eta zerbitzuarenmasako pertsonalizazioa
L6: Energia sortzeko eta elektrikokibiltegiratzeko sistemak
8 aurkibidea
Produktu eta zerbitzuaren masako pertsonalizazioa
Negozio aukera berrien analisia da ikerketa-ildo honek eredu, metodologiak eta pertsonaliza
daitezkeen tresnen testuingurua garatzen ari den eremua. Bere helburua da enpresari merkatuko
aukera berriei heltzeko aukera ematea. Tresna horiek metodologia bat eskaintzen diote enpresari eta
horren bidez enpresak bere zerbitzu propioekin osa dezake bere eskaintza, balio berria erantsiz,
negozio estrategia berrituz eta balio kate optimizatua zehaztuz. Hona hemen 2010ean lortutako
aurrerapen nagusiak:
ZERBITZU PERTSONALIZATUEN DISEINUA
Merkatuari arreta jartzeko kontzeptu estrategikohonetan, zerbitzuetan balio eskaintza bat zehaztekometodoa landu da. Metodo hau TALAI-SAREA®
metodologian sartu da, IKERLAN-IK4k garatua,enpresei sareko berrikuntza aztertzen, diseinatzeneta hedatzen laguntzeko. Gainera, zerbitzueneredu kontzeptuala ere zehaztu da.
ZERBITZUEN INGENIARITZA
Software aplikazioek eskaintzen dituzten zerbitzuakdiseinatzeko metodologian, zerbitzuen erantzun den-bora optimizatzeko tekniken aplikazioa sartu da.
PRODUKTU-ZERBITZU NEGOZIO EREDUAK
Negozio berrien kontzeptuak zehazteko metodo bateta jarduera berrietan esku hartzeko metodo batlandu dira, balio proposamen berriak (produktua-zer-bitzua) ustiatu ahal izango diren negozio kontzeptubihurtzeko.
PRODUKTU-ZERBITZU HORNIKUNTZA-SAREAK
Bai hornikuntza-sarearen diseinu estrategikoarenereduari, bai simulazio plataformari, garraioarenlogistikako eta saiakuntzen editoreko funtzionalita-te berriak gehitu zaizkie.
Nabarmentzekoa da metodologia horiek industri alorre-tan eta osasun zerbitzuetan daukaten aplikagarritasuna,zerbitzuak erabiltzaile bakoitzari modu eraginkorreanpertsonaliza dakizkioke eta.
Ikerketa ildoaren jardunaren barruan, 2010ean teknolo-gia disruptiboen balioa agerian jartzeko metodologiabaten jabetza erregistro bat egin zen.
IKERLAN-IK4k nazioartean erreferentziazkoak diren iker-keta erakundeekin dihardu lanean honako eremuotan:MIT (pertsonaliza daitezkeen zerbitzu ereduak); RWTHAachen University (open innovation sartzeko); MATIA-INGEMA Fundazioaren Institutu Gerontologikoa (etxeanlaguntza emateko eredu berrien pertsonalizazioa);CIGIP-UPV (hornikuntza-sareen diseinu estrategikoa) etaEHU (produktuen/zerbitzuen diseinuan softwarearenproduktu lerroaren kontzeptua sartzeko).
Berrikuntza teknologikotan oinarritutakonegozio berrien diseinua
Lan-taldea zerbitzu pertsonalizatuen metodologia garatzen
8aurkibidea
SIL3 fidagarritasun metodologiari lotutako ziurtagiria IEC61508 estandarraren arabera
SDR erakusgailua(Software DefinedRadio). RF transmisorekognitiboa, kanalaren okupazioaren arabera dinamikoki auto-birkonfiguratzendena
Sistema txertatuak
"Adimen”, komunikazio, ingurunearen sentsorizazio eta segurtasun handiagoa ematen duten
teknologia-aurrerapenak sistema txertatuen zabalkundea sortzen ari dira sektore gehienetara.
2010ean Zentroak halako teknologietan egindako ikerketak emaitza hau izan du: TÜV Rheinland
alemaniar erakundeak IKERLAN-IK4ri emandako ziurtagiria, SIL3 sistema txertatu fidagarriak
IEC61508 arauaren arabera garatzeko; aurrerapen esanguratsuak sortzea ere ekarri du, hala nola:
FIDAGARRITASUNA ETA METODOLOGIA
Jasotako ziurtagiriaz gainera, aurrerapausoak egindira hardware eta softwareko modelaketarako len-goaietan; gainera, SCADE tresna ondo erabiltzenjakiteak SIL3/SIL4 kode automatikoa sortzea ahalbi-detu du. Sistemak produktu familia gisa hartzearidagokionez, SysML modeloen aldakortasunarengestioan lan egin da editore bisualekin.
TXIP BATEAN TXERTATUTAKO SISTEMAK
Fidagarritasunera orientatuta, FPGAetan (FieldProgramable Gate Array) birkonfigurazio partzialdinamikoaren arloko lehen emaitzak lortu dira.FPGAn erabat inplementatutako lehen RF transmiso-re kognitiboa daukagu. Transmisore hori dinamikokiautobirkonfiguratzen da transmisio frekuentzia kana-laren okupazioaren arabera egokitzeko.
ERREFERENTZIAZKO ARKITEKTURAK
INTELeko ATOMen oinarritutako plataforma garatuda FPGAekin (spartan®-6) eta Hypervisor motakobirtualizazio soluzioekin, zeinak, partizioaren bidez,hardware plataforma berberetan funtzio seguruaketa ez-seguruak elkarrekin egotea ahalbidetzenduen.
KONEKTIBITATEA
Aurrera egin da komunikazio mekanismoak sistemakonplexuetan modelatu, ezaugarritu eta simula-tzeko bidean, betiere denbora errealeko eta zerbi-tzuaren kalitateari (QoS) buruzko eskakizunekin.Industria komunikazioetako lehen inplementazioakoperatibo daude: wireless (WirelessHART) eta kable-atuak (EtherCat eta TTEthernet).
MIDDLEWARE(sistema eragilearen eta aplikazioaren arteko software geruza).
DDSrekin (Data Distribution Service) lan egin da.Horrek aukera ematen du datuak denbora errealeansistema txertatu banatuetan izateko eta plataformenarteko akoplamendua murrizteko.
2010ean IKERLAN-IK4k lankidetza akordioak izenpetuzituen TU Viena eta Edinburgoko Unibertsitatearekin,eta lankidetza sendotu zuen IK4ko zentroekin, MGEP-MU eta Otawa unibertsitateekin eta MIT (AEB), IMEC(Belgika) eta FhG IIS (Alemania) zentroekin.
10 aurkibidea
Potentzia elektronikako sistemen bihurketa eta kontrola
Ikerketa ildo honen helburua hauxe da: energia elektrikoa bihurtzeko eta kontrolatzeko sistemak
garatzeko behar diren ezagutzak sortzea –potentzia handikoak, eraginkorrak eta etorkizunean
erabilgarriak–, funtsezkoak izango baitira garraioen sektorean, berriztagarrien sektorean eta halako
sektoreetan, baita sistema elektrikoan bertan ere. 2010ean, bi ikerketa alor nagusi hauek landu
dira: potentzia handiko bihurgailuak eta makina elektrikoen eta bihurgailuen kontrola.
POTENTZIA HANDIKO BIHURGAILUAK
Egindako jardueren artean, aipagarria da tentsioertaineko bihurgailuen diseinu optimorako dizipli-na anitzeko metodologiaren egitura generiko batproposatu izana. Metodologia hori balidatzeko,irteeran 3.3 kV eta 8 MVA duen NPC (Neutral PointClamped Converter) bihurgailu baten potentzianukleoaren adar bat diseinatu da, IGCTetan(Integrated Gate Conmutated Thyristor) oinarritua.Era berean, isolamendua duen DC/DC DAB (DualActive Bridge) bihurgailu bat garatu eta balidatuda, saiakuntza bidez. Bihurgailua 2009an Zentroandiseinatutako frekuentzia ertaineko transformado-rearen prototipoan oinarrituta dago.
MAKINA ELEKTRIKOEN ETA BIHURGAILUEN KONTROLA
Kontrolaren alorrean, sarera konektatutako energiaberriztagarriak sortzeko instalazioetarako kontrol tek-nikak ikertu dira, sarera konektatzeko operazioa egi-teko prozedura berriak betetzera bideratuta. Gainera,hainbat anti-islanding metodo garatu eta balidatudira saiakuntza bidez. Makina elektrikoen alorrean,zuzeneko kontroleko eta kontrol bektorialeko estrate-gien konparaziozko azterketa bat egin da, imaniraunkorreko makina sinkronoetarako. Kontrol horiekbalidatze aldera, IKERLAN-IK4ko tentsio ertainekolaborategia handitu egin da, eta hala, makina asinkro-noen saiakuntzetarako lehendik zegoen plataformaesperimentala osatu egin da makina sinkronoen saia-kuntzetara bideratutako plataforma esperimentalbatekin (110 kW).
Ildo horretan, modu aktiboan kolaboratzen ari gara,bai ikerketa proiektuetan, bai ikertzaileak prestatzekoekintzetan, MGEP-MU, Lausanne-ko EPFL, GrenoblekoG2ELab, Kataluniako UPC, Aalborg-eko IET etaAachen-go ISEA unibertsitateekin. Horretarako, lanki-detzarako esparru akordio bat formalizatu da.
Irteeran 3.3 kV eta 8 MVA duen NPC bihurgailu batenpotentzia nukleoaren adarra, IGCTetan oinarrituta
Makina sinkrono eta asinkronoen saiakuntzetarako plataforma esperimentala
11aurkibidea
Kalte estrukturala detektatzekoalgoritmoen balidazioa aerosorgailu dorre baten maketan
Egitura mekatronikoen diseinua, monitorizazioa eta kontrola
Industriaren oinarrizko eskakizunak egituren segurtasuna, erosotasuna eta kostua dira. Ikerketen
proposamenek material berriak, horien arkitektura eta materialon portaeraren ezagutza zehatza
dituzte jomugan. IKERLAN-IK4k gai horietan ikertzen dihardu eta, zehazkiago esanda, alor hauek
lantzen ari da: konposite materialeko egituren diseinua, sistema konplexuen monitorizazio estruk-
turala eta modelatze dinamikoa, eta kontrol-teknika aurreratuak. Hona hemen aipatutako eremu
horietan 2010ean hedatutako jarduera:
KONPOSITE MATERIALEKO EGITUREN DISEINUAKonpositezko material bitan, woven ehun arkitektu-rarekin, neke kurben karakterizazioa egin da.Gainera, nekearekiko kalte progresiboko modeloenzenbakizko metodo garrantzitsuenetako bat inple-mentatu da, eta kasu akademiko bati aplikatu zaio.Azkenik, norabide anitzeko ijeztuetan lamina artekoakatsa karakterizatzeko helburuarekin, edota itsas-garrietan aurpegi arteko akatsa, matrizeko akatsariburuzko irizpide bat eta ijezte akatsari buruzkobeste bat zehaztu dira.
MONITORIZAZIO ESTRUKTURALAKalte estrukturala detektatzeko, Nullspace-basedfault detection algoritmoak eta metodo autoatzera-korrak inplementatu dira. Horiek aerosorgailu dorrebaten maketa gainean balidatu eta konparatu dira,maketa horretan hainbat kalte mota nahita sartu etagero. Karbono zuntzez indartutako epoxy laminaanitzeko xafla bat oinarritzat hartuz, aldakortasunengaineko azterketa zorrotza egin da, materialarensarrera ziurgabetasunak kuantifikatuz eta aldakorta-sun horiek konposite materialaren portaera estruktu-ralean duten eragina aztertuz.
SISTEMA KONPLEXUEN MODELATZE DINAMIKOA ETAKONTROL-TEKNIKA AURRERATUAKAerosorgailuak kontrolatzeko algoritmoak diseinatueta inplementatu dira. Oinarrizko kontrol probeiproba erantsiak gehitu zaizkie, kontrako haize bal-dintzetan eta asaldu elektrikoen aurrean makina-ren osagaiek jasaten dituzten karga aerodinamikoeta mekanikoak arintze aldera. Algoritmoak sinto-nizatzeko, aerosorgailuaren funtzionamendubitarte osoa hartzen duten modelo dinamiko line-alen multzo batetik abiatuta garatutako tresnakerabili dira. Azkenik, garatutako algoritmoakmodelo dinamiko ez-lineal baten aurrean balidatudira, indarreko araudian zehazten diren kasu guz-tietarako prestazioak egiaztatuz.
IKERLAN-IK4k lankidetzan dihardu, konposite materiale-ko egituren diseinuan, IK4rekin, MGEP-MUrekin,Universitat de Girona-rekin eta Katholieke UniversiteitLeuven-ekin, zeinarekin lankidetzarako esparru akordiobat izenpetu baita. Monitorizazio estrukturalari dago-kionez, Université de Franche-Comtérekin eta UPCrekinari da lankidetzan, eta modelatze eta kontrol-teknikaaurreratuen arloan, berriz, EHUrekin eta ESTIArekin(Ecole Supérieure des Technologies IndustriellesAvancées).
Neke kurben karakterizazioazuntzez indartutako
konpositeetan
12 aurkibidea
In vitro diagnostikoa egiteko mikroteknologiak
Bai merkatuak, bai in vitro diagnostikoa egiteko aplikazioek, egungo egoerarekiko diferentzial argiakdituzten soluzio integralak eskatzen dituzte. Ikerketa ildo honek mikrofluidikaren alorra jorratzen dumaterial polimerikoetan, in vitro diagnostikoa egiteko plataforma integratuak garatzeko eskatzen dendiferentziala ematen duelako, benetako laginekin egindako saiakuntzak barne.
2010ean, arrakastarako bi faktore giltzarri azpimarratu dira: hainbat osagai integratzen dituzten etalagina prestatzea eta detekzioa ahalbidetzen duten txartel mikrofluidikoak diseinatzea, eta fabrikazioprozesu fidagarriak eta oso kostu txikikoak garatzea. Hona hemen emaitza nagusiak:
PATOGENOAK DETEKTATZEKO GANBERA ANITZEKO PLATAFORMATxartel mikrofluidikoa duen plataforma bat garatuda, kontzentrazio eta arazte pausoak eta DNA-renanplifikazio erreakzioa biltzen dituena (PCR on-chip), LabOnaChip batean lagina prestatzeko aha-lik eta pauso kopururik handiena txertatuz.Kontrol eta irakurketa sistemak fluidoen mugi-mendurako mekanismo guztiak, termoziklatua etafluoreszentziaren detekzio optikoa biltzen ditu.
FLUIDOAK KONTROLATZEKO MIKROPONPAKFluidoen kudeaketa diagnostikoak egiteko aplika-zioetan giltzarria da, eta bi ikuspegiotatik jorratu da:batetik, kanalen eta ganberen simulazio kontzeptuenoinarriak jarri dira, betetzea eraginkorra eta homoge-neoa izan dadin; bestetik, balbula integratuen diseinuberritzaileak garatu dira, plastiko injekzio bidez fabri-ka daitezkeen mintz eta egituretan oinarrituta.
MIKROORRATZ POLIMERIKOAKLodiera 25 mikrara murriztu da, ehun biologikoarieragindako kalte posibleak minimizatzeko.Nabarmendu beharra dago neurketarako elektrodosentikorragoak sartu izana, baita neurketa elektrodohorien artean kanal mikrofluidikoak sartu izana ere;hala, mikroorratzen aplikaziorik garrantzitsuenari
erantzun zaio, hau da, botikak eman eta, aldi bere-an, erregistro neuronalak eginez, botiken eraginaneurtzeari.
BIOSENTSOREAKMagnetoinpedantzia Erraldoiko (GMI) materialetanoinarritutako sentsore magnetikoa garatu da, fluxujarraituan nanopartikula magnetikoen kontzentrazioaneurtzeko.
ERDIEROALE ORGANIKOETAN OINARRITUTAKO FOTODIODO ETA ARGI IGORLEAK Igorpenean lortutako emaitza onez gainera, aurreraegin da fotodiodoetarako material egokien identifika-zioan, txip mikrofluidikoetan fluoreszentzia neurtze-ko. Aipagarria da nanopartikulak biltzen dituzten pro-zesuen garapena, osagaien ezaugarri optikoak sinto-nizatzeko.
IKERLAN-IK4 zentroa CIC microGUNEko eta IK4ko partai-dea da, eta horiekin koordinatzen du bere ikerketa jar-duera. Gainera, erreferentziazko erakundeekin ari da lan-kidetzan, esaterako, IMEC (Belgika), Inperial College(Britainia Handia), Southampton-go Unibertsitatea etaCNM-Mikroteknologiako Zentro Nazionalarekin(Espainia), besteak beste.
IKERLAN-IK4k LABONFOIL izeneko europar proiektuagidatzen du eta zutabe teknologikoa da PORTFASTFLUn.
Patogenoak detektatzeko ganbera anitzeko plataformaren erakusgailua
Eraginkortasun-saiakuntzak polimerozkodisplayetan
13aurkibidea
Esperimentu-ikerketa elektriko, termiko eta bizi-iraupenekoak bateria-aukeraketa irizpideak definitzekobere aplikazioaren arabera
Zeramiken esekidura-prozesuaren analisia tutu metalikoen gainean oxido solidozko gelaxkak egiteko
Energia sortu eta biltegiratzea
Energia sortu eta banatzeko iturri tradizionalak, baita erregai fosilez elikatutako motorretan oinarri-tutako egungo garraio moduak ere, eremu hauetara migratzen hasi dira: (i) energia sortu, biltegira-tu eta banatzeko modu berri eraginkorrago, berriztagarri eta iraunkorrak, energiaren hornikuntzasegurua ahalbidetzeko, eta (ii) erregai fosilen kontsumoa minimizatu edo zerora eramango dutengarraio teknologia berriak. Ikerketa ildo hau hiru teknologia giltzarri garatzen ari da trantsizio horiegiteko: biltegiratze elektrikoa, elektrizitatearen eta beroaren sorkuntza eraginkorra, segurua etabanatua, eta kudeaketa termiko eraginkorra. Hona hemen 2010ean egindako aurrerapen nagusiak:
ENERGIA ELEKTRIKOA BILTEGIRATZEAEgindako jardueren helburu nagusia, baterietaneta ultrakapazitateetan oinarritutako biltegiratzeelektrikoko sistema osoak garatzea da. Honahemen jarduerok:
● Baterien modelaketa elektrikoa eta termikoa:Litio-ioi gelaxken modeloen lehen bertsioakgaratu dira, SOC egoera (State of Charge)zehaztera bideratuta.
● Potentzia eta kontrol ekipamenduak garatu dira,biltegiratzearen alorrean eta gestio energetikorakoestrategien alorrean aplikazioak egiteko.
● Bateria eta bihurgailu moduluen gestio termikoeraginkorrerako sistema espezifikoak garatudira: "Oinarriko” hozteko zenbait soluziorenaurre-dimentsionamendua egiteko metodologiaezarri da, balantze termiko geldikorrak erabiliz.
● Hainbat sektoretan aplikatzeko, Litio-ioi moduluerabat funtzionala egin da. Moduluak BMS(Battery Management System) baten lehen bertsioadarama, gelaxkak orekatzeko algoritmoekin.
EUSKARRI METALIKOKO OXIDO SOLIDOZKO ERREGAI PILAKIkerketa nagusia SOFC oxido solidozko erregai gelax-ka baten stack-a lortzera bideratu da, eta hainbataspektu giltzarri optimizatu da, hala nola serieko etaparaleloko loturen iragazgaiztasuna eta aipatutakoSOFC gelaxken ezaugarriak. Stack horri bizi probakegin zaizkio funtzionamendu jarraituan eta piztenahiz itzaltze zikloetan.
Nabarmentzeko moduko beste ekintza bat hauxeizan da: oxido solidozko erregai piletan oinarritutakoeta gas natural bidez elikatutako 2 kWe-ko mikrosor-gailu bat integratzea. Ekipamendu hori arrakastazprobatu da IKERLAN-IK4ren instalazioetan, EuropakoFlame-SOFC proiektuaren barruan.
Ikerketa ildo honetan, IKERLAN-IK4 erreferentziazkoerakundeekin dabil lankidetzan, hala nola: CICenergiGUNE, École Polytechnique Fédérale deLausanne (Suitza), Zaragozako Unibertsitatea,SOFCPower (Italia), Imperial College (BritainiaHandia), KTH (Suedia), IKTS (Alemania) eta Aachen-go ISEA (Alemania); azken horrekin lankidetzarakoesparru akordio bat izenpetu du.
14 aurkibidea
Enpresekin egindako Kontratupeko I+G proiektuak garatzearen ondo-
rioz, 12,7 milioi euroko diru sarrerak izan dira 2010ean. Horrek esan
nahi du gorakadatxoa izan dela eta Gestio Planean ezarritako aurreikus-
penak gainditu egin direla. Atzeraldi ekonomikoak eta ziurgabetasunak
markatutako testuinguru horretan, azpimarratzekoa da, batetik,
Zentroaren bezero nagusiek I+G-aren alde egindako apustu jarraitua
eta, bestetik, enpresek IKERLAN-IK4k egin dezakeen balio ekarpenean
jarri duten konfiantza.
Bezero-mapa
IKERLAN-IK4k lankidetza estu eta eutsian jarraitzen du
enpresa lider eta gainontzekoekin. Horixe da, hain
zuzen, batetik, Kontratupeko I+G-tik eratorritako diru
sarrerei eustea ahalbidetu duten zutabeetako bat; eta,
bestetik, I+G+b estrategiaren garapenean IKERLAN-
IK4k egiten duen ekarpenaz bezeroek egiten duten
balorazio positiboaren isla.
Bezero-mapan, enpresa txiki eta ertain ugari ere ageri
da. Enpresa horiek, Zentroarekin lankidetzan, berebizi-
ko garrantzia izan duten I+G jarduketak egin dituzte
beren negozioen lehiakortasunari eusteko eta etorkizu-
nera begira jartzeko.
Azkenik, Zentroaren babesean oinarri teknologikoko
produktuak komertzialki ustiatzeko sortutako spin-
offen presentzia gero eta handiagoa da bezero oina-
rrian, eta hori ere IKERLAN-IK4 alor horretan hartzen ari
den goranzko protagonismoaren erakusgarria da.
Horren bidez bilatzen dena da inguruneko enpresa ehu-
nak presentzia txikia duen sektoreetan eragin handia
izateko potentziala duten berrikuntzak merkaturatzea.
Produktu-prozesu-zerbitzuan duen eragina
Produktu berritzaileak garatzeko enpresekin izandako
lankidetza indartsua, zalantzarik gabe, IKERLAN-IK4ren
nortasun bereziaren ikurra da eta izan da. Hori hala,
Zentroa, gaur egun, lidertzat jotzen dute gure inguru-
neko enpresekin produktua garatzeko alorrean.
2010. urtea errealitate horren isla izan da, izan ere,
kolaborazio ugari egin da merkatuari eskaintzen dioten
produktuari/zerbitzuari balio erantsia emateko xedea
duten enpresekin, eta, gainera, balio erantsi horretan
teknologiak oso garrantzi handia izan du. Jarduketa
horiek aurrera eramateko, ikuspegi estrategikoa eta
produktua/zerbitzua garatzeko berrikuntza roadmap-
ak dira jarraibide nagusiak, eta gero eta gehiago dira
I+G jarduerak garatzeko bi elementu estrategiko horiei
jarraitzen dieten enpresak.
Produktua/zerbitzua berritzera bideratutako I+G gara-
peneko jarduera horiek osatzeko, proiektu ugari daude,
berrikuntzak enpresa prozesuei balioa emateko xedea-
rekin, enpresen lehiarako beste giltzarri batzuetan era-
gitea bilatuz.
Ko
ntr
atu
pe
ko
i+
ge
np
rese
kin
la
nk
ide
tza
04
15aurkibidea
Kontratupeko I+G sektoreka
Landutako sektoreen mapa beste urte batzuetakoaren
antzekoa da. Hala, nabarmendu beharra dago
Energiaren sektoreak duen garrantzi handia, diru sarre-
ren %24 hartu baitu; eta Garraioaren sektorea, diru
sarreren %21ekin, eta Ekipo-ondasun ez-industrialen
sektorea, diru sarreren %17rekin. Sektoreetan izanda-
ko eraginari buruzko mapa hau osatzeko, hona hemen
Ekipo-ondasun Industrialen sektorea, %12rekin;
Etxetresna elektrikoena, %9rekin; Elektronikarena,
%7rekin; Zerbitzuena, %5ekin eta Osasunarena,
%3rekin. Indarrean dagoen Plan Estrategikoan,
Zentroak lehentasunezkotzat jotzen ditu Osasunaren
eta Energiaren sektoreak, eta horietan izandako eragi-
na sendotuz doa urte batetik bestera, horietara zuzen-
dutako ekintza komertzialen fruitu.
Bezero anitzeko proiektu estrategikoetan parte hartzea
Nabarmendu behar da enpresen eta ikerketa-erakunde-
en arteko lankidetza bultzatzen duten I+G-ko progra-
ma estrategikoetan izandako parte hartzea oso positi-
boa izan dela –esaterako, CENIT eta ETORGAI-.
Zentroak lankidetza estuan jardun du CENIT eta ETOR-
GAI proiektuetan erreferentziazko enpresekin; horien
artean: CAF Taldea, ORONA Taldea, FAGOR GROUP,
ULMA, ALSTOM WIND, AMPO, FAGOR AUTOMATION,
ORMAZABAL, etab. Horiekin guztiekin, IKERLAN-IK4k
erreferentziazko teknologia partner gisa dihardu, eta
urte anitzeko kolaborazio estrategikoak osatzen ditu
I+G+b alorrean.
2010ean, Zentroak aktiboki parte hartu du bederatzi
CENIT proiektutan eta hamar ETORGAI proiektutan,
Zentroaren bezero nagusiekin lankidetzan.
Guillermo IrazokiMarketin Zuzendaria
16 aurkibidea
Merkatuak dagoeneko ez du aintzat hartzen produktuari funtzionaltasunaeskatzen zitzaioneko garaia. Gaur egun, produktu bati honako hau eskatzenzaio: funtzionala izan dadila, araudiak bete ditzala, berritzailea izan dadila etamerkatuan kalitate/prezio erlazio lehiakorra izan dezala; baina, horretaz gaine-ra, eskatzen zaio enpresari balio erantsi bereizgarria sortzeko aukera emateko,kontserbazioa, mantentzea, konektibitatea eta halako zerbitzuetan oinarrituta.
Produktu baten garapenari diziplina anitzeko ikuspegiintegral batetik erreparatzeak abantaila handiak
ditu, produktuaren bizi ziklo osoa identifikatzen baita,eta hasierako etapetatik ikusten baitira produktuak baigarapenean bai gerora merkaturatzean berez izangodituen zailtasunak.
XXI. mendeko edozein enpresa proiektuk heldu beha-rreko erronka nagusietako bat hauxe da: gaitasunpertsonal (konfiantza, autonomia, erantzukizuna…)eta profesional (espezializazioa, talde lana, hizkuntzakjakitea…) handiko pertsonengan oinarritutako hazkun-de iraunkorra. Testuinguru horretan, 2010. urteanzehar, beteranoaren jakintza eta eskarmentua eta gaz-tearen indarra uztartzen dituen profesionalen plantillabat sendotzen jarraitu da; hala, gaitasun eta errendi-mendu handiko proiektu taldeak osatzea lortu da.Horren guztiaren emaitza hau izan da: ProduktuarenGarapenerako Unitatean sei lan bazkide berri finkatudira, eta gure enpresen gogobetetze mailak hoberaegin du.
Ikerketa Propioa
2010-2013 aldirako Espezializazio Planaren lehen urtehonetan, egindako ikerketa lanek eduki teknologikohandia biltzen dutela berretsi da, eta horrek teknologia-ren erakarpenean-sorkuntzan aurrera egiteko aukeraeman du Produktuaren Garapenerako Unitatearen lauIkerketa Ildoetan, hots: L1-Sistema txertatuak; L2-Potentzia elektronikako sistemen bihurketa eta kontro-la; L3-Egitura mekatronikoen diseinua, monitorizazioa
eta kontrola eta L4-In vitro diagnostikoa egiteko mikro-teknologiak. Testuinguru horretan, ErreferentziazkoZentroekin sarean lan egitea ezinbesteko tresna bihurtuda, bai Ikerketa Propiorako, bai enpresekin I+G+b-kolankidetzan jarduteko.
Kontratupeko I+G
Ikerketa Propioko proiektuetan sortutako ezagutza tek-nologiko berrien aplikazioari esker, Unitatean dagoene-ko finkatuta dauden teknologiekin batera, enpresekinlankidetza inkrementala mantentzea lortzen ari da, pro-duktu berri sendo, seguru eta eraginkorragoak garatze-ko. Sektore kopuru handi batean eragina izango dutenproduktu eta zerbitzu berriak dira, diseinu berritzaileenemaitza direnak, eta Unitateak hainbat elementukonbinatuz lortutako esperientziaren emaitza dire-nak: material berriak, sentsoreak, mikrosistemak, sis-tema txertatu fidagarriak, potentzia elektronika etamekatronika.
Urtea itxi arteraino, Unitatearen proiektu zorroa sendo-tu egin da, bai kalitateari bai kantitateari dagokionez.Trakzio enpresak eta kolaboratzaileak ugaritu egin dira,eta CENIT, INNPACTO eta ETORGAI programetan partehartu da.
Azkenik, Zentroa estatuko zein nazioarteko enpresekinmikroteknologietan garatzen ari den aplikazioa nabar-mendu behar da, dispositiboak eta sistemak garatzeko,bereziki osasunaren sektorerako.
pro
du
ktu
are
n
ga
rap
en
era
ko
un
ita
tea
05Marcelino Caballero
Produktuaren Garapenerako UnitatekoZuzendaria
17aurkibidea
Garbiketa-uraren ezaugarriak karakterizatzekosentsoreen prototipoak
Pazientearen parametroen urrutiko monitorizazio-sistema
Fagor Group
Fagor Group Europako bosgarren fabrikatzaile garrantzitsuena da etxetresna elektrikoen eremuan,
eta 130 herrialdetan merkaturatzen ditu bere produktuak. Taldearen plan estrategikoaren hiru
ardatzak berrikuntza, nazioartera hedatzea eta jasangarritasuna dira. IKERLAN-IK4k parte hartzen
du plan estrategiko horretako erronka teknologikoetan, eta arlo hauetan nabarmentzen da 2010.
urteko elkarlana:
GAIXOEN OSASUN-JARRAIPENA ETXEAN BERTAN EGITEKOURRUTIKO MONITORIZAZIO-SISTEMA
Fagor Group, Puerta de Hierro ospitalearekin, MUrekin,B2B 2000rekin eta IKERLAN-IK4rekin elkarlanean gara-tzen ari den urrutiko monitorizazio-sistemak sentsore-sare bat erabiltzen du gaixoen zenbait parametro (arte-ria-presioa, kolesterol-maila eta pisua) etxean bertanmodu errazean neurtzeko, eta zuzenean eta segurtasu-nez gaixoaren historia klinikora igortzeko. Modu horre-tan, mediku-taldeak osasun-zentrotik bertatik egindezake gaixoaren osasunaren urrutiko jarraipena.
IKERLAN-IK4k garatu du etxeko pazienteen osasunarenkudeaketa hobetzeko erabiltzen den teknologia.Garatutako sistemak estandar eta software irekiak era-biltzen ditu. Hauei esker, gailuen informazioa moduerrazean eta etxean bertan jasotzen du, eta eskuragarrijartzen du modu zentralizatuan.
GARBIKETA-SISTEMA ERAGINKOR, EKOLOGIKO ETA ADIMENDUNETARAKO TEKNOLOGIA BERRIAK
Fagor Group CENIT proiektu baten buru da, "Garbiketa-sistema eraginkor, ekologiko eta adimendunetarakoteknologia berriak (SEILA)” izenekoarena. Proiektuhorren helburua da garbigailuek erabilitako detergente-eta ur-kopuruak txikiagotzea.
Proiektu horren bidez, eta IKERLAN-IK4rekin lankide-tzan, garbiketa-prozesuetako parametroak neurtukodituzten sentsore berriak garatzeko teknologia berriakikertzen dira.
Sentsore berri horiei esker, garbiketa-prozesuarenhasieran uraren gogortasun-maila neurtu eta orbanekzer ezaugarri dituzten —koipetsuak, zurigarriak edoentzimatikoak— jakin daiteke. Informazio hori erabili-ko da printzipio aktiboak (tentsioaktiboak, zuritzaile-ak, bahitzaileak, entzimak…) automatikoki dosifikatueta garbiketa-programarik ekologikoena aukeratzeko.
18 aurkibidea
Igogailuaren funtzionamendu-eren grafikoa
Ultrakapazitateetan oinarritutako biltegiratze-sistemarenbalioztatze-probak laborategian
Orona
ORONA taldea liderra da Europan eta izen handikoa nazioartean mugikortasun-irtenbideak
garatzen (igogailuak, eskailera mekanikoak, arrapalak eta korridoreak). 90 herrialde baino
gehiagotan lan egiten du, eta munduko 20 igogailu berritatik bat Orona etxekoa da. Haren
berrikuntza-ereduari ahalik eta ezagutza-ahalmenik handiena gehitzeko helburuarekin, sareko
lankidetza-eredu baten alde apustu egin du ORONAk lan-eredu gisa, eta IKERLAN-IK4k sare horretan
parte hartzen du.
ENERGIA BILTEGIRATZEKO SISTEMAK IGOGAILUETARAKOEnergia gutxiago kontsumituko duten igogailu-sistemakgaratzeko helburuarekin eta IKERLAN-IK4rekin lanki-detzan, energia biltegiratzeko teknologiak ikertzen arida ORONA. Besteak beste, jarduera hauek egin dira2010ean:
● Ultrakapazitateetan oinarritutako energiabiltegiratzeko sistema baten prototipoa. Sistema hori Orona EICren saiakuntza-dorreanbalioztatu dute egiazko igogailuekin, eta,ondorioz, aurreserie bat fabrikatzen hasi dira.
● Litio-ioi baterien bidezko biltegiratze-sistemak. Litio-ioi teknologiaren ezagutzan sakontzekoasmoz, erakusle esperimental bat garatu da.
● Energia-kudeaketarako nodoa. NiMHzko baterien multzo txiki batez osatutakonodo batek energiaren kudeaketa optimizatuaegiten du, eta berreskuratze erdiautomatikoazarduratzen da sarearen akatsen aurrean, eta baitasistemaren elikaduraz ere.
A ENERGIA-MOTAKO IGOGAILU-MANIOBRA ORONA, IKERLAN-IK4rekin lankidetzan, A energia-motako maniobra bat garatzen ari da (50 W bainogutxiagoko kontsumoa, Standby egoeran). Maniobrakizango duen sistemari esker, igogailuaren kontsumoa% 45etik % 80era bitarte txikiagotuko da.
Lehenengo fasean, igogailuaren arkitekturan partehartzen duten hardware gailu guztien analisi oso bategin da; horien artean, hauek: kontrol nagusia, urruti-ko zerbitzurako nodoa, argiztapena, erreskate-siste-mak eta abar. Jarraian, igogailuaren mugimenduagobernatzen duten kontrol-algoritmoak aztertu etadiseinatu dira kontsumoa minimizatzeko. Eta, aldiberean, zirkulazio-algoritmoekin jarraitu da prestazioa-ren eta kontsumoaren arteko erlazio on bat eskainiahal izateko.
Bigarren fasean, instalazio oso baten kontsumoaaztertu da funtzionamendu-era bakoitzean: mugitzen,egonean, standby egoeran eta erreskatean.
Energia eraginkortasun motak eta dagokion kontsumoa standby egoeran
19aurkibidea
IKERLAN-IK4n dagoen saiakuntza bankuan probakegiten
Diseinu berrien azterketa
Orona
IGOGAILU EKOLOGIKO, EROSO ETA SEGURUAGOAK
ORONA, MUrekin eta IKERLAN-IK4rekin elkarlanean,igogailu ekologiko, eroso eta seguruagoak diseinatuahal izateko teknologiak ikertzen ari da. 2010ean, inge-niaritza eta diseinu mekanikoko lan taldeak aurrera egindu materialei, bibroakustikari eta tribologiari lotutakoteknologien garapenean, honako alderdi hauetan:
● Material berrien aplikazioa igogailu arinagoak diseinatzeko. GAIKER-IK4rekin lankidetzan, kabinaren hainbatelementuren bi erakusgailu diseinatu eta garatudira, osagai horien masa nabarmen murrizteaahalbidetu dutenak; horrek esan nahi duinstalazioaren eraginkortasuna hobetu egin delaeta energia gutxiago kontsumitzen dela.
Garatutako erakusgailuaksimulazio modeloen bitar-tez probatu eta kontrasta-tu dira, eta emaitza onaklortu dira.
● Bibroakustika. Egituran kokatutako sentsoreek ematen duteninformaziotik abiatuta, eta analisirako teknikabereziak erabiliz, instalazio baten bibrazioenerosotasuna eta horrek erabiltzaileak hautematenduenarekin duen harremana ebaluatu ahal izatekomodelo bat garatu da. Modeloak instalazio batenbibrazioaren erosotasuna azkar eta erraz ebaluatzeaahalbidetzen du, azelerazio neurrietan oinarrituta.Gainera, hainbat elementu isolatzaile karakterizatueta probatu dira, kabina barruko bibrazioakisolatzeko helburuarekin.
● Tribologia. Atal honetan, IKERLAN-IK4n dagoen saiakuntzabankuaren barruan, gidaketa-sisteman indarrakneurtzeko sistema bat ezarri da, portaeratribologikoa karakterizatu ahal izateko. Horrezgain, saiakuntzako banku bat diseinatu da,esekidura kableen mugako egoerak balioztatuahal izateko.
20 aurkibidea
CIVITY, CAFen tren modularra
CAF taldea
CAF Taldea (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A.) nazioarte-mailan liderra da tren-sisteme-tarako ekipo eta osagaien diseinu, fabrikazio, mantentze-lan eta hornikuntzan.
CAFen Plan Estrategikoaren oinarrietako bat berrikuntza teknologikoa da, eta, hortaz, ikerkuntzabultzatzen duen asmo handiko teknologia-plangintza bat du. IKERLAN-IK4k teknologia-planhorretan parte hartzen du CAF Taldeko zenbait enpresarekin elkarlanean.
CAF-TRAINELEC, IKERLAN-IK4rekin lankidetzan, ikerkuntza-arlo hauek lantzen ari da:
IMAN IRAUNKORREKO ERAGINGAILU SINKRONOAK TRAKZIO-ERABILERETARAKO
CENIT ECOTRANS esparru-proiektuaren barruan, imaniraunkorreko eragingailu sinkronoentzako kontrol-estra-tegia bat garatu dute. Helburua da tren-sistema eragin-korragoak, konpaktuagoak, arinagoak eta soinu-kutsa-dura txikiagokoak erdiestea.
BARRUAN SARTUTAKO ENERGIA-METAGAILUDUN IBILGAILU ELEKTRIKO BATEN ENERGIA-FLUXUAREN KONTROLA SIMULATZEKO TRESNA
CENIT ECOTRANS proiektuaren barruan garatutakotresna horri esker, ibilgailuan bertan energia-metagai-luak daramatzaten ibilgailu elektrikoen energia opti-mizatzeko estrategiak azter daitezke. Tresnaren hel-burua trenaren energia-kontsumoa dimentsionatzeada. Horrela, katenariatik xurgatutako energia minimi-zatzeko estrategiak hobetu daitezke, metagailuenbizitza erabilgarria luza daiteke, potentzia-erpinak txi-kiagotu eta abar.
TRANSFORMADOREDUN DC-DC BIHURGAILUA TREN-TRAM APLIKAZIOETARAKO
TREN-TRAM aplikazioetarako tren-ibilgailuek hiri-tran-bien eta eskualde-trenen ezaugarriak bateratzen dituz-te. Eskakizun horiei erantzuteko, 3000 V-eko (trena) eta750 V-eko (tranbia) katenariak erabiliz ibilgailua elikatu
dezakeen hasierako prototipo bat garatu da. 400 kWav-eko eta 1 MWpk-eko isolamendu galvanikoa duenDC-DC bihurgailu-prototipoari egindako proben bidez,% 97tik gorako errendimendua lortu da.
CIVITY, CAFEN TREN MODULAR BERRIACIVITY da aldiriko eta eskualde-mailako zerbitzuetarakoCAFek garatu duen zoru baxuko tren modularrentzakoplataforma berria. CIVITY Europako merkatura bideratu-ta dago nagusiki. Modulartasun-kontzeptu horretantrakzio-ekipoak ere sartzen dira, eta, hortaz, trakzio-eki-poak elkarri konektatutako PEBB (Power ElectronicsBuilding Block) potentzia-moduluetan oinarritutadaude. Urez hoztutako modulu horien bidez, 1 MWbaino potentzia askoz handiagoak erdiesten dira.CIVITY proiektuaz gainera, modulartasunaren ideiahori Trainelec-en beste zenbait proiektutan ere era-biltzen da, eta sei ardatzeko lokomotora batean era-biltzeko moduko 5,1 MW-era bitarteko potentziakoproiektu bat lantzen ari dira.
TRENEN TRAKZIORAKO MAKINA ASINKRONOEN KONTROL AURRERATUAK
Arlo honi dagokionez, trakziorako makina asinkronoenkontrol-algoritmo aurreratuen diseinuak ikertzen aridira, kontrolei prestazio sendoagoak eta diseinu mal-guagoa emateko asmoz. Proiektu horren emaitzei esker,Trainelec-en eskaintza zabaldu egingo da, eta abiadura-sentsorerik gabeko (sensorless) eta maila anitzeko topo-logiako trakzio-ekipoak eskaini ahal izango ditu.
Barruan sartutako energia-metagailudun ibilgailu elektrikoarenenergia-fluxua kontrolatzeko simulagailuaren interfazea
21aurkibidea
Tren baten agindu-kabina
CAF taldea
TRENEAN ONTZIRATUTAKO SIL4 TRENBIDEETAKO SEINALEZTAPEN-SISTEMA FIDAGARRIA
CAF taldea, CEIT-IK4 eta IKERLAN-IK4rekin lankidetzan,trenbideetako seinaleztapen-sistema fidagarria garatzenari da. Sistema hori tren konbentzionaletan eta abiadu-ra handikotan ontziratzen da, eta Europako estandarre-an (ERTMS/ETCS) oinarrituta dago.
Pasa den ekitaldian, sistemaren eta softwarearen arki-tekturen diseinua egin zen. Elkarreragingarritasun- etasegurtasun-betebeharrak laborategian baliozkotzekotest cases-ak ere zehaztu ziren.
Trenean ontziratutako ERTMS/ETCSa trenaren babesautomatikorako sistema txertatu bat da. Trenak korritu-tako distantzia eta abiadura ikuskatzen ditu, trenbide-azpiegiturak eta gidariak emandako informazioan etabaimenetan oinarrituta.
Sistemaren konputagailua SIL4 plataforma txertatuanoinarritutako hiru konputazio-kanal erredundantezeratua dago. Plataforma hori beste proiektu bateangaratzen ari dira aldi berean.
ENERGETIKOKI ERAGINKORRAK DIREN USTIAPEN- ETAOPERAZIO-SISTEMAK
CAF Taldeko Traintic, S.L. enpresa, IKERLAN-IK4rekin etabeste zentro batzuekin lankidetzan, kontrol-zentrotikbertatik flotak planifikatzeko eta birplanifikatzekosoftware-prototipo esperimental bat garatzen ari da.
Garapen hori “Teknologia ekologikoak hiri-garraiorako”izeneko CENIT-ECOTRANS proiektuaren barruan sartzenda eta CDTIren diru-laguntza du. Proiektu horrek kon-tuan hartzen ditu dagozkion operazio- eta ustiapen-murrizketak (ordutegiak/plangintza betetzea, zirkulazio-arazoak eta abar).
2010ean egindako lanak hauek izan dira: planifikatzai-learen definizio- eta modelizazio-lanak, energetikokieraginkorrak diren abiadura-profilen sorkuntza, kargaontziratuen gestio-algoritmoak eta trena eta lurrarenarteko komunikazio-garapena datu-zerbitzari mugiko-rren bidez.
Trenbide-tarte batenmugimendu-zikloa
ERTMS/ETCS: European Rail Traffic ManagementSystem/ European Train Control System
SIL: Safety Integrity Level
22 aurkibidea
Aerosorgailu baten muntaketa-lanak
“Dorreari tortsioa eragiten dion planotik kanpoko errotorearenmodua"ri dagokion modu propioaren analisia
Alstom
ALSTOMek indartu egin nahi du energia berriztagarrietan duen presentzia. Izan ere, energia
berriztagarriak dira gizarteak mende honetarako behar eta eskatzen duen energia-sorkuntzako
estrategiaren giltzarri nagusi bat. ALSTOMek haize-energiaren alorreko berrikuntza-plan bat du
abian, eta IKERLAN-IK4k parte hartzen du lurreko eta itsasoko aerosorgailuak garatzeko teknologien
ikerkuntzan. 2010ean, proiektu hauek egin dira, besteak beste:
AEROSORGAILUEN KARAKTERIZAZIO DINAMIKOAALSTOM Wind, IKERLAN-IK4rekin lankidetzan, aerosor-gailuen erantzun dinamikoaren ezagutzan sakontzen arida ahalik eta aerosorgailurik sendoen eta eraginkorre-nak garatzeko.
Lanen lehenengo fasean, eta Brüel & Kjaer enpresare-kin elkarlanean, neurketa-kanpaina zabal bat egin daaerosorgailu batean. Horretarako, dozenaka azelero-metro jarri dira dorrean eta gondolan sakabanatuta.Ondoren, Operazio Analisi Modaleko (OMA) teknikakerabiliz, sistemaren parametro modalak identifikatudira bere bibrazioak neurtuz lanean dagoenean, hauekeragin dituzten eszitazioak kuantifikatu beharrik gabe.Datuak prozesatzen jarraituko dute 2011n, eta lortuta-ko emaitzak kontrol-sistema eta egituren diseinuanerabilitako elementu finituen ereduak hobetzeko era-biliko dira.
AEROSORGAILU-DORREEN EGITURA-DISEINUA Sortutako energiaren eta aerosorgailuaren kostuarenarteko erlazioa hobetzeko asmoz, eta IKERLAN-IK4renlankidetzaz, aerosorgailu-dorreak kalkulatzeko eta opti-mizatzeko metodo berriak ikertzen ari da ALSTOM Wind.
Haize-ezaugarri hobeak direla eta, zenbat eta dorrealtuagoa izan, orduan eta handiagoa da aerosorgailua-ren energia-errendimendua. Baina, era berean, dorreaaltuagoa den heinean, fabrikazio- eta instalazio-kostuakere handiagoak dira.
Konpromisorik egokienaren bila, hainbat aplikazio infor-matiko sortu dira dorre-egiturak kalkulatu, dimentsiona-tu eta optimizatzeko. Eta aplikazio informatiko horiekALSTOM Wind-en diseinu-prozedurei gehitu zaizkie.
Tresna horrek dorreen kalkuluko hainbat alderdi biz-kortu eta sakontzen ditu. Horrela, funtzionamendua-ren eta kostuaren ikuspegiak kontuan hartzen dituztendorre berrien diseinurako kudeaketa pertsonalizatuaeskaintzen du.
23aurkibidea
Offshore sistema txertatuen ikerketa eta garapenerako taldea
Kargak murrizteko kontrol-algoritmoen erantzunaren analisia
Alstom
ITSASOKO (OFFSHORE) AEROSORGAILUEN IKUSKAPEN-SISTEMA
ALSTOM Wind, IKERLAN-IK4rekin lankidetzan, aero-sorgailuen ikuskapen-sistemen belaunaldi berri batgaratzen ari da. Ikuskapen-sistema hori berariaz disei-natuta dago itsasoan (offshore) instalatutako aerosor-gailuentzat. Aurten, arlo hauek landu dira:
● Komunikazioak Sisteman txertatutako komunikazio-sistemaberriek EtherCAT teknologia erabiltzen dute.Teknologia horrek erantzun-denbora oso laburrakditu, topologia malguagoa du, eta fidagarritasun-maila hobea du.
● PlataformaSistema eragilearen bertsioa berritu da. Bertsioberriak hobekuntza garrantzitsuak dakarzkioplataformari. Horien artean ditugu garapen-ingurunearen eta urruneko konektagarritasunarenalorreko hobekuntzak.
● Metodologia Software-produktuen azpiegiturari offshore-rakoberariazko funtzionaltasunak gehitu zaizkio,exekuzio-plataforman zein algoritmo-ereduakgaratzeko orduan.
NEURRI HANDIKO OSAGAI MEKANIKOETAN KARGEN ERAGINAK ARINTZEKO KONTROL-ALGORITMOAK
ALSTOM Wind, IKERLAN-IK4rekin lankidetzan, kon-trol-algoritmo berriak diseinatzen ari da. Kontrol-algo-ritmo berrien helburua da aerosorgailuaren osagaimekanikoek jasaten dituzten kargak txikiagotzea.
Pitch-eragingailua erabiliz dorrearen bibrazioak ahaliketa gehien txikiagotzeko irtenbideak ikertu dira2010ean, eta emaitzak simulazio bidez balioztatu dira.Era berean, kontrol-begiztak sintonizatzeko hainbatprozesu ere landu dira. Sintonia horiek simulazio bidezegiaztatu dira, indarreko araudian aipatutako kasubakoitzerako.
Lan horien bidez, energia-erauzpenaren ikuspegia etaaerosorgailuaren kargak murriztearen ikuspegia kon-tuan hartuko dituen kontrol optimizatua egiteko beha-rrezkoak diren parametroak identifikatzen ari dira.
24 aurkibidea
Abener etxeko eguzki-energia termoelektrikoasortzeko instalazioa
AMPO Valves-en kontrol-balbula berria
Ampo Valves
AMPO Valves enpresaren etorkizun-estrategia talde-lanean, berrikuntzan eta zerbitzu pertsonali-
zatuan oinarritzen da.
Bezeroei balio erantsi handiagoa eskainiko dioten industria-balbula berriak garatzeko teknologia-
hobekuntzako plangintza bat garatzen ari da, eta, lan horretan, IKERLAN-IK4ren laguntza du.
Hauek dira 2010ean aurrera eramandako proiektuak:
KONTROL-BALBULA BERRIAK
AMPO Valves-ek, IKERLAN-IK4rekin lankidetzan, kon-trol-balbula berriak garatu ditu emari aldakorreko apli-kazioetarako eskaintza handiagotzeko.
Kontrol-balbula berriak bi motakoak dira: kaiola-kontro-lekoak eta profil parabolikoko kontrolekoak. Balbulahoriek jario-fluxua kontrolatzeko estutze aldakorra era-biltzen dute, eta, azken bezeroaren eskakizunen arabe-ra, irekitze bizkorreko, linealeko edo iso-portzentajezkokurbak erabiltzen dira balbulen diseinuan. Bezeroarenirekitze-eskakizunek finkatzen dituzte fabrikatu beha-rreko balbula-motaren ezaugarriak.
Balbulak diseinatzeko orduan, ezinbestekoa izan da flui-doen dinamika konputazionala kalkulatzeko tresnakerabiltzea. Izan ere, oso konplexua da estugunean flui-do-jarioaren analisi fluidiko-mekanikoa egitea.
KONTROL-BALBULEN KOKAPEN OPTIMOA EGUZKI-ZENTRAL TERMIKOETAN
AMPO Valves-ek, IKERLAN-IK4rekin lankidetzan, ehunbalbula baino gehiagoko instalazioetan kontrol-balbu-lak banatzeko aholkularitza- eta kontsulta-zerbitzuakeskaini ditu. Horretarako, instalazioetan kontrol-balbu-len kokapena eta posizioa optimizatuko dituen diseinubat garatu du.
Bi lan horien emaitza gisa —kontrol-balbulen diseinuaeta aholkularitza—, aplikazio praktiko bat egin dakontzentrazio bidez energia sortzeko eguzki-zentraltermikoetan. Kontrol-balbula berriak Abener-en eguz-ki-zentral termikoetan jarri dira. Ispiluetan jasotakoenergia bildu eta bero-trukagailura eramaten duen olioberoaren emaria kontrolatzeko erabiltzen dira balbulahoriek.
25aurkibidea
Azpiestazio elektrikoen lur-konexio elektronikorakobihurgailu elektroniko integratua
ORMAZABALen transformazio-zentroa
ORMAZABAL liderra da tentsio ertaineko banaketa elektrikoan eta banaketa-sare elektrikoetarako
potentzia-elektronikako irtenbideak garatu eta ekoizten ditu.
Sareetarako ezaugarri aurreratuko sistemak eskaintzeko estrategia horretan, eta IKERLAN-IK4rekin
lankidetzan, potentzia-elektronikako bihurgailu berriak ikertzen ari da. 2010ean, aurrerapauso
hauek eman dira:
Ormazabal
GOI- ETA ERDI-TENTSIOKO TRANSFORMADOREEN LUR-KONEXIORAKO BIHURGAILU ELEKTRONIKOA
ORMAZABALek azpiestazio elektrikoen lur-konexioelektronikorako bihurgailu elektroniko baten prototi-poa egin du.
Prototipo hori IKERLAN-IK4ren lankidetzarekin garatudu, eta sistema elektrikoaren jarduerari hobekuntzagarrantzitsuak dakarzkio prototipoak. Besteak beste,akats-korronteak desagerrarazteko, akatsak kokatzekoeta mantentze-lan prebentiboak egiteko funtzionalta-sunak eskaintzen ditu.
2010eko gertakizunik aipagarrienak hauek izan dira:bihurgailuaren prototipoa bukatu, laborategian doi-kuntzak egin eta sistema azpiestazio elektriko bateaninstalatzea. Hain zuzen ere, azpiestazio horretan,azken balioztatze-lanak egiten ari dira.
BEHE-TENTSIOKO BANAKETA-SAREEN POTENTZIA-KALITATEA HOBETZEKO BIHURGAILU ELEKTRONIKOA
ORMAZABAL, IKERLAN-IK4ren laguntzaz, transforma-zio-zentroan instalatutako bihurgailu elektroniko batgaratzen ari da. Bihurgailu elektroniko horrek aukeraemango du saretik xurgatutako eta bezeroei hornitu-tako potentzia-kalitatea hobetzeko. Bihurgailuakpotentzia-nukleo modular bat du, bihurgailua potentziadesberdinetako (400 kVA edo 630 kVA) transformazio-zentroetara egokitzeko eta sistemaren ezaugarriak ins-talazio jakin batzuen beharrizanetara egokitzeko.
Kontrolari dagokionez, sistemak izango dituen injekta-tutako potentzia kontrolatzeko, tentsioa erregulatzekoeta kontrolaren sinkronizaziorako algoritmoak diseina-tu, eta simulazio bidez balioztatu dira IKERLAN-IK4n.
26 aurkibidea
Ultrasoinuek injekzio-andelean duten hedapenaren analisia, 2D-ko simulazio-teknikakerabiliz
ACCIONA Energía enpresaren Tuterako instalazio fotovoltaikoa
Acciona
INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK SAREAN INTEGRATZEKOKONTROL-ARKITEKTURA ETA -ESTRATEGIAK
ACCIONA Energía, IKERLAN-IK4rekin lankidetzan, ins-talazio fotovoltaikoak lege-esparru berrietara egoki-tzeko kontrol-arkitektura eta -estrategia berriak disei-natzen ari da. Kontrol-sistema horien helburu nagusiada instalazio fotovoltaikoak estatuko elektrizitate-sare-an integratzea gainerako zentral konbentzionalekinbatera, beharrezkoa instalazio fotovoltaikoen tamainahanditzen doan heinean. Integrazio horri esker, zerbitzuosagarriak eskain daitezke, sarearen egonkortasunahobetzeko eta erreserbako energiaren hornikuntzabermatzeko.
Kontrol-sistema berri horiek ACCIONA Energía enpre-saren Tuterako instalazio fotovoltaikoan instalatukodira, eta SAFTek garatutako Litio-ioizko biltegiratze-sis-tema batekin osatuko dira 2011n. Horrela, instalaziofotovoltaikoak emandako energia malgutasun handia-goz kudeatu ahal izango da, eta hobeto integratutaegongo da sarearen operazioan.
MAGNESIOZKO PIEZAK INJEKTATZEKO PROZESUANULTRASOINUZKO SENTSOREAK ERABILTZEA
Fagor Electrónica, IKERLAN-IK4rekin lankidetzan, auto-mobilen piezak fabrikatzeko injekzio-prozesuetan mag-nesio urtuak duen maila neurtzeko sistema berri batgaratzen ari da. Ikerketa horiek CENIT MAGNO proiek-tuaren barruan egiten ari dira (Antolín Taldea du buruproiektu horrek).
Sentsorizazio-sistema horrek ultrasoinu-teknologia era-biltzen du, injekzio-andela betetzeko prozesuan magne-sio urtuak zer maila duen kalkulatzeko. Sistema horrenbidez, dosifikazio-prozesua errepikakorra dela kontrola-tu nahi da, azken produktuaren homogeneotasun han-diagoa lortzeko.
Diseinatutako sistemak aplikazioaren bi eskakizunikzorrotzenak betetzen ditu: muturreko tenperaturekinlan egin dezakeenez, andelaren kanpoko gainazalakerdiets ditzakeen 250 ºC-ei eutsi diezaieke, eta, hortaz,magnesio-mailaren neurketa jarraitua eta kontakturikgabea egin dezake.
Fagor Electrónica
27aurkibidea
Farsens
Fetuaren sexua detektatzeko gailua:
1. Amaren odoletatik DNA ateratzeko kit-a2. Hautemate-gailua3. Analisiaren emaitza
Urruneko sentsorizazioko aplikazioetarakoFarsens-en frogatze-plataforma
Policlínica Gipuzkoa
ODOL-ANALISI ARRUNT BATEN BIDEZ FETUAREN SEXUADETEKTATZEKO MIKROTXIPA
Policlínica Gipuzkoako Genetika Molekularreko unita-tea txip mikrofluidiko batean oinarritutako kit batgaratzen ari da IKERLAN-IK4rekin lankidetzan. Kithorren bidez, eta odol-analisi arrunt bat eginda, fetua-ren sexua antzeman daiteke haurdunaldiaren zortziga-rren astetik aurrera.
Kit horren berrikuntza nagusia da automatizatu egindaitekeela haurdun dagoenaren odoletik zirkulatzenduen fetu-DNAren analisi-protokoloa. Horretarako,Lab On a Chip teknologia erabiliko da. Teknologia horriesker, emaitza ordu gutxitan jakingo da, gaur egunbehar diren hiruzpalau egunekin alderatuta. Gainera,detekzio-prozesuaren kostuak merkatuko ditu, eta kithori edozein laborategi-motatan erabili ahal izangodute gaituak ez diren langileek ere.
Era berean, garatutako teknologia hori jaio aurrekobeste hainbat azterketatan ere erabilgarria izango da,eta beste hainbat teknika inbaditzaile —hala nolaamniozentesia edo korion-biopsia— ordezkatuko ditu.
RFID URRUTIKO SENTSORIZAZIORAKO APLIKAZIOETARAKO PLATAFORMA
Farsens enpresak —RFID teknologia (irrati-maiztasunbidezko identifikazioa) duten zirkuitu integratuendiseinuan espezializatuta dago—, CEIT-IK4rekin etaIKERLAN-IK4rekin batera, urruneko sentsorizaziorakoaplikazioak frogatzeko plataforma bat garatu du.Plataforma horrek, Farsens-en RFID zirkuituez gain,inprimatutako antena eta azelerazio- eta tenperatura-sentsoreak ditu.
Halaber, lan-ingurune espezifikoetarako (hala nola gizagorputza eta objektu metalikoak dituzten inguruneeta-rako) antena konpaktu eta pertsonalizatuak diseinatzendituzte. Horren errendimendua balioztatzeko proze-suan, simulazio elektromagnetikoak eta neurketak egi-ten dira gela anekoikoan.
Lortutako emaitzei esker, Farsens-ek RFID plataformahoriek optimizatzeko aukera izango du funtzionamen-du-ingurune eta irismen-balio eta tamaina ezberdine-tarako.
1
2 3
28 aurkibidea
dis
ein
u-
eta
p
rod
uk
zio
-pro
zesu
en
un
ita
tea
06Juan Carlos Beit ialarrangoit ia
Diseinu eta Produkzio Prozesuen UnitatekoZuzendaria
Enpresek erronka hauei heldu diete: nazioarteko hedapena sendotzea,berrikuntza sistematikoko ikuspegi batetik merkatuan lider izatea, eta gauregun dituzten negozioak dibertsifikatzea; horretarako, balio proposamenberriak, pertsonalizatuak eta bereziak garatzearen aldeko apustua egin dute.
U nitate hau enpresarekiko lankidetzan erreferen-tziazkoa izaten ari da negozio eredu berrien defini-
zioari dagokionez. Ereduok gaitasun teknologikoak etamerkatuko aukerak uztartzen dituzte. 2010ean zehar,enpresarekiko lankidetza alderdi hauek zehaztera bide-ratu da: negozio eredu berriak, roadmapping teknikabidezko berrikuntza estrategiak eta zerbitzuetanoinarritutako balio proposamen berriak. Gainera,zerbitzu sarea osatzen duten eragile guztiek bezeroeierantzungo dietela ziurtatu nahi da.
Enpresaren berrikuntza antolatzea eta sistematizatzea
Roadmapping tekniketan oinarrituz, enpresak berenberrikuntza estrategia berezia zehazten duten giltza-rriak ezartzen ari dira, ekintza eta erabaki estrategikoe-tan zentratutako metodo arinak gehituz (eraginkorrak,malguak eta azkar aplikatzekoak). Horren guztiarenemaitza gisa, Unitateak, Gipuzkoa Berritzen etaInnobasquerekin lankidetzan, I+G-ko unitateentzakoberrikuntza estrategiak zehazteko dosier bat landu du.
Egungo negozioak dibertsifikatzeko (gorantz datozenenergia eta osasun sektoreak), enpresak Diseinu- etaProdukzio-Prozesuen Unitateak garatutako metodoaaplikatzen ari dira -negozio berriak karakterizatu etaebaluatzeko balio du-. Negozioaren logikatik abiatuz,giltzarri diren elementu estrukturalak identifikatu etadimentsionatu egiten dira, emaitza ekonomikoak hain-bat agertokitan simulatzen dira (bideragarritasuna) etanegozio berrietarako aukerak jartzen dira martxan(antolamenduaren garapena eta prozesuak).
Zerbitzu berrien garapena
IKERLAN-IK4k produktuaren-zerbitzuaren pertsonali-zazioan duen esperientzia sektore industrialerako,soziosanitariorako eta etxeko sektorerako zerbitzuplataformen definizioan txertatzen ari da. Osasunarenarloan, plataforma bat garatu da Fagor Group-ekinlankidetzan.
Negozio prozesuak pertsonalizatu eta automatizatzea
Hona hemen enpresek beren jardueran lortu nahi dituz-ten onurak: prozesuak sinplifikatzea, bezeroari ematenzaion erantzuna malgutzea, ezagutzak berrerabiltzeaeta formalizatzea, zerbitzua hobetzea eta bermatzea,produktu eta zerbitzu aldaerak gestionatzea, mantentzejarduerak murriztea eta adituen arteko komunikazioahobetzea. Azpimarratzekoak dira ALSTOM Windekineta Artecherekin lankidetzan egindako aplikazioak,kontrol sistemetan eta transformadoreen gainekokalkuluetan.
Aipagarria da 2010ean Unitateak honako hauetanparte hartu izana: “OPENBASQUE - Kosorkuntzan oina-rritutako berrikuntza eredu ireki baterantz”, ETORTEKproiektu berria; “REMPLANET - Resilient Multi-PlantNetworks”, europar proiektua; “HOUSGAI -Etxebizitzen eta bizilekuen egokitze eskalagarri etapertsonalizatua, arreta zerbitzuen eredu berri bateanzahartze aktiboa sustatzeko” eta “GENESYS -Belaunaldi berriko produkzio handiko eko-prozesuak,seguruak eta osasungarriak", ETORGAI proiektu berribi; eta INGEMA Fundazioarekin lankidetzan aritzekoesparru hitzarmenaren izenpea, “Bizilekuan gailuak etaarreta eredu berriak pertsonalizatzeko”.
29aurkibidea
ArtecheTaldea
Tailer baten dinamika oraingo bide orria (roadmap) landu bitartean
Transformadoreak kalkulatzeko sistemaren interfazea
Orona
SAREKO-BERRIKUNTZARAKO METODO ETA TRESNAAURRERATUAK
ORONA, bere Teknologia-batzordearen bidez –OronaEIC, IKERLAN-IK4 eta MGEP-MUko ikertzaileez osatu-takoa–, sareko-berrikuntzarako gestio integrala egite-ko metodoak eta tresnak garatzen ari da. Alor horre-tan, bi izan dira nabarmentzeko moduko zedarriak:
● ORONAren etorkizuneko teknologia, produktuaketa zerbitzuak garatzeko bide orria lantzea,hausnarketa estrategikoaren helburuekin batetorriz. Era berean, tresna informatiko batgaratu da, eta tresna horrek, hainbat ikuspegirenbidez, informazio eta konpromiso giltzarriakbiltzen ditu berrikuntza-sarea osatzen dutenaskotariko taldeek kontsultak egin ditzaten.
● ORONAren berrikuntza zorroa elikatzen dutenkontzeptu berritzaileak sortzeko prozesua garatzea.Prozesu hori arrakastaz aplikatu da soluzio,produktu eta zerbitzu berrien kontzeptuensorkuntzan, hala etxebizitzetarako igogailuarenalorra nola eskaintza indartzeko.
TRANSFORMADOREAK KALKULATZEKO SISTEMA PERTSONALIZATUA
Arteche Taldeak, IKERLAN-IK4rekin lankidetzan, goi-,erdi- eta behe-tentsioko transformadoreak kalkulatze-ko sistema pertsonalizatu bat garatu du.
Sistema horren laguntzaz, bezero bakoitzaren eskaki-zun teknikoak betetzen dituen, Arteche Taldeak dihar-duen herrialde edo enpresa bakoitzaren ezaugarrieta-ra egokitzen den eta kostuak optimizatzen dituentransformadorerik egokiena zehaztu eta kalkulatu dai-teke bezero bakoitzarentzat. Horretarako, irtenbideoptimoak modu eraginkorrean aurkitzen lagundukoduten algoritmo heuristikoak erabiltzen dira.
Eskaintza- zein eskaera-prozesuetan eta ArtecheTaldeko edozein enpresatatik erabiltzeko diseinatu daaplikazio hori.
Garapen horren abantailarik handiena da interaktibokierabil daitekeela eta beste sistema batzuetan txertatudaitekeela, hala nola produktu/prozesu konfiguratzai-lean (Arteche Taldearen informazio-sistema teknikoa-ren bihotza da).
30 aurkibidea
Egun bateko menua etabere balio nutrizionala
Kolesterolaren eboluzioareneguneko grafikoa
Platerraren fitxa: osagaiak, elaborazioa, kostua,balorazio nutrizionala…
Fagor Group
BIZITZA OSASUNGARRI BATERAKO ELIKADURA- ETA ARIKETA-PLANIFIKATZAILEA
Fagor Group, osasungintzan proposamen berriakeskaintzeko estrategiaren esparruan, etxean egunerokoeta aisialdiko jarduerak norberak kudeatzen laguntzekoproduktuak eta zerbitzuak garatzen ari da.
Ikertzen ari den zerbitzuetako baten helburua da pertso-nei laguntza ematea, elikadura-ohiturak hobetuz eta ari-ketak eginez bizitza osasungarriagoa izan dezaten.
Testuinguru honetan, eta IKERLAN-IK4rekin lankide-tzan, Fagor Groupek asteko elikaduraren eta ariketenplangintzak prestatzeko tresna bat garatu du. Tresna
informatiko horrek, pertsona bakoitzaren ezaugarrifisiologikoak kontuan hartzeaz gainera, nazioartekoerakundeek (OME Osasunerako Munduko Erakundea)gomendatutako elikadura-jarraibide guztiak ere kon-tuan hartzen ditu. Horien artean, hauek: elikagaiakkontsumitzeko maiztasuna (nutrizio-piramidea), ezau-garri fisiologikoen araberako nutrizio-murrizketak etaelikagaien banaketa orekatua (karbono-hidratoak,proteinak…).
Planifikatzaileak aste osorako plangintza prestatzen du,web-sistema baten bidez aurkezteko. Erabiltzailearekinmodu lagunkoiean elkarreraginean aritzeko diseinatutadago sistema, eta pertsonalizatzeko edo bistaratzekohainbat tresna didaktiko eskaintzen ditu, hala nola era-biltzaile bakoitzaren jateko ohiturak eta zaletasunakdefinitzea, aukera bat baino gehiago eskaintzea, eros-keta-zerrenda prestatzea eta abar.
Bestalde, zerbitzu hori (planifikatzailea) beste zerbitzuorokorrago batean txertatuta dago. Zerbitzu orokorhorrek laguntza-zerbitzu hauek eskaintzen ditu: elika-dura-adituak (nutrizionistak), ariketa fisikoetan adituak(fisioterapeutak, etab.) eta osasun-adituak (medikuak),horrela aditu horiek erabiltzailearen asteko plangintzenjarraipena egin ahal izango dute.
Web-sistema
31aurkibidea
Alstom-en 6MWko offshore aerosorgailua
Kodea sortzeko ikusizko tresnen garapena
Alstom
KONTROL-SISTEMETARAKO KODEA AUTOMATIKOKISORTZEKO AZPIEGITURA
ALSTOM Wind, IKERLAN-IK4rekin lankidetzan, kodeaautomatikoki sortzeko azpiegitura bat garatzen ari daaerosorgailuen kontrol-sistemen garapena, doikuntzaeta mantentze-lanak bizkortzeko.
Horretarako, haize-sistemen eremuko beharrizanetaraegokitutako modelatze-lengoaia bat berariaz zehaztuda. Horrez gain, kontrol-elementu ia guztiei erantzunahal izateko modelizazio-kontzeptu berriak ere gehituzaizkio.
Kontrol-alderdi kritikoen modelizazioa egiteko moduhorri esker, ingeniariek konpondu beharreko arazoanjar dezakete arreta guztia, eta ez dute kezkatu behararazoa konpontzeko moduarekin. Era berean, modeli-zaziorako modu komunen erabilera sustatzen du, etasistemaren jakintza gehiago ezagutarazten du enpresabarruan.
Garatutako azpiegitura horri esker, kontrol-elementuberrien eta bukaerako sistemaren garapena bizkortu,eta emaitzak hobetuko dira.
IKUSKAPEN- ETA KONTROL-SISTEMEN ESPEZIFIKAZIO ETA MODELIZAZIORAKO IKUSIZKO TRESNA
ALSTOM Wind-ek ikuskapen- eta kontrol-sistemenmodelizaziorako ikusizko tresnen belaunaldi berri batgaratu du. Tresna horiek, IKERLAN-IK4rekin elkarlane-an garatuak, funtzionaltasun eta abantaila hauekdituzte:
● Espezifikazioak grafikoki zehazteaAipatutako funtzionaltasun hori funtsezkoa daaditu eolikoentzat. Izan ere, funtzionaltasunhorrek aukera ematen die kontrol- etaikuskapen-sistemen espezifikazio-prozesuarenalderdi garrantzitsuenetan arreta jartzeko, eta ezdute programazio-lengoaia konbentzionaletanadituak izan beharrik.
● Pertsonalizazioa eta time-to-market: tresnaren ezaugarri grafikoek eskaintzen dituztenbeste bi abantaila garrantzitsu ditugu. Gainera,hainbat ingeniaritza-arlotako adituen elkarlanaerrazten dute, eta hori ohikoa izaten daekipo-ondasunen kontrol-sistemak diseinatzekoorduan.
32 aurkibidea
Negozio berrien sortze-prozesuaNegozio berrien karakterizazio- eta ebaluazio-metodoa
BERRIKUNTZA-AUKERAK NEGOZIO BERRIEN KONTZEPTUBIHURTZEA
Berritzeko modurik garbienetako bat da berrikuntza-aukerak irabaziak sortzen dituzten negozio berribihurtzea.
Erakunde batek balioa sortu, eman eta atzitzeko duenlogika hori da, hain zuzen ere, negozio-eredua. Etaedozein negozio-plangintza finkatu aurretik negozio-kontzeptuen aukerak aztertzeak bide ematen du fasehorretan ikuspegi eta norabide egokiak finkatzeko.
Horrela, bada, etorkizuneko jardueraren negozio-ere-duaren kontzeptua definitzea da aukera berri bat iden-tifikatzen denetik negozioa martxan jartzen deneraarteko fase garrantzitsuenetako bat.
Kontzeptu-definizio horrek erantzunak emango dizkiegaldera hauei:
● Zer muga izan behar ditu negozioak eta negoziohori non kokatuko da balio-katean?
● Balio-proposamenak zer bereizkuntza-profil izanbehar du?
● Zein dira bezero-segmentu eta sarrera-mekanismonagusiak?
● Nolako harremanak izan behar ditugu bezeroarekineta zer kanal landu behar dugu balio handikobezeroen kapital bat garatzeko?
● Zein dira negozioak garatu beharreko gaitasunkritikoak bereizkuntza-profil egoki bat lortzeko?
● Gaitasun kritiko horiek zer jarduera nagusi eta zerbaliabide eskatzen dituzte?
● Zein da negozioa eraikitzen jarraitzeko espezializazioeta lankidetzako estrategia?
● Negozioaren ebaluazio ekonomikoak ematendigu nahiko konfiantza negozio berriaren sortze-prozesuarekin jarraitzeko?
IKERLAN-IK4k badu galdera horiei guztiei erantzunaemateko lan-metodo bat, dagokion lan-eremuariegokitutakoa. 2010ean, Fagor Group, ORONA, UImaeta Urola etxeek negozio-kontzeptu berri hauek gara-tu zituzten IKERLAN-IK4rekin elkarlanean: etxeanongizate osoa autokudeatzeko soluzioak (FagorGroup), eraginkortasun energetikoa (ORONA), ener-gia biltegiratzeko sistemen berreskurapena (Ulma)eta botilaratze-instalazioak (giltza eskura) (Urola).
• Fagor Group• Orona • Ulma • Urola
33aurkibidea
GipuzkoaBerritzen
Obe Hettich-en burdineria-adibideak
Roadmapping prozesuaren aplikazioa berrikuntza-estrategiaren definizioan
Obe Hettich
BURDINERIA PERTSONALIZATUAREN DEFINIZIOA
Obe Hettich munduko altzari-burdineriaren fabrikatzai-lerik handienetako bat da. MUrekin eta IKERLAN-IK4rekin lankidetzan, produktu pertsonalizatueneskaintza eredu bat garatzen ari da bezeroari eskaintzenzaion balio diferentziala handiagotzeko.
Neurrira egindako diseinu-proiektu horrek bezerobakoitzaren berezko beharrizanei erantzun nahi die.Horretarako, zenbait fasetan landuko den kontzeptuberritzaile bat aukeratu da.
Lehenengo fasean, merkatu-eskaria definitu etamugatu da (funtzioak, gogobetetze-maila, salmenta-bolumenak eta prezioak). Era berean, eskaintza erezehaztu da (ezaugarriak eta aukerak).
Eskaintza horri erantzuteko asmoz, bigarren faseanhainbat kontzeptu-diseinu sortu eta ebaluatu dira, eta,ondoren, gogobetetzearen eta kostuaren arteko erlazio-rik onena izan lezaketenak aukeratu dira garatzenjarraitzeko. Azkenik, industrializazio-plan bat landu da.
BERRIKUNTZA-ESTRATEGIA DEFINITZEKO GAKOAK
Gipuzkoa Berritzen I+Gko foroak, IKERLAN-IK4rekinlankidetzan, mapa teknologikoen eskakizunen etaonuren inguruko hausnarketa bat egin du.
Ekimen horretan, I+G saila duten Gipuzkoako zazpienpresak parte hartu dute. Beren baliabideak optimi-zatzea eta I+G unitatea enpresaren estrategiarekinbateratzea dute helburu.
Analisi hori hainbat enpresak batera eta konfiantza-ingurune batean egiteak bide eman du bakoitzarenkasua taldean ondo kokatzen laguntzeko erreferentzia-esparru bat sortzeko. Lanari dagokionez, hasieranhainbat enpresaren esperientzia praktikoen ingurukoinformazioa partekatu da. Horrela, eta roadmappingteknikak erabiliz, berrikuntza-estrategia bat definitzekogakoak finkatzeko ahalegina egin da.
Talde-lan hori bukatzeko, berrikuntza-estrategiarendefiniziorako gakoak landu dira.
34 aurkibidea
en
erg
ia u
nit
ate
a
07Francisco Javier Blanco
Energia Unitateko Zuzendaria
Gure gizarteak daukan erronka handienetakoa hau da: energiaren sektorean bizidugun trantsizioa, eta horrek industrian, garraioan eta beste sektore batzuetanduen eragina. IKERLAN-IK4ren Plan Estrategikoak lehentasunezko sektoretzatjotzen du energiaren sektorea teknologiaren ikerketan eta sorkuntzan. 2010eanzehar, Unitateko pertsona taldea aipatutako erronka ardazten ibili da, gure industriehuna, sektore honetako hainbat segmentutan, egiten ari den eskari gero etahandiagora egokituko den eskaintza bat osatzeko helburuarekin.
Ikerketa Propioa
Unitate honetako pertsona taldeak Ikerketa Propioanegindako jarduera nagusia 2010-2013 aldirakoEspezializazio Plan berria inplementatzea izan da eta,zehazki, “Energia sortzeko eta biltegiratzeko sistemak”ikerketa-ildoa osoki hedatzea.
2010ean, Unitateak etorkizuneko sektore energetiko-an -bereziki gure enpresa bezeroetan- funtsezkoakizango diren bektoreetako bi garatzeko teknologiagiltzarriak ikertzen eta sortzen jardun du, hots: ener-gia elektriko eta termikoaren sorkuntza eta gestio era-ginkorra, eta energia elektrikoa biltegiratzea. Ikerketahorien emaitzek Unitatearen balio eskaintza indartukodute, diziplina anitzeko produktuen garapenean mer-katuak dituen beharrei erantzuteko.
Nabarmentzekoa izan da, baita ere, Biltegiratze-elektri-koko Laborategi berri bat martxan jarri izana, Zientziaeta Berrikuntza Ministerioak kofinantzatuta.
Kontratupeko I+G
Unitateak enpresarekin lankidetzan jarraitu du energiaelektrikoa eta termikoa sortzeko teknologien aplika-zioan eta energiaren biltegiratzean, sektoreko bektore-rik inportanteenei erreparatuz, hots: eraginkortasunhandiagoa, kutsatzaileen igorpenak murriztea etakostu lehiakorrak.
Azpimarratu behar da stirling motorretan eta SOFCerregai piletan oinarritutako mikrosorkuntza sistemaberriak garatzeko egindako transferentzia teknologi-koa; baita biomasatik abiatutako sorkuntza moduberrietan egindako transferentzia teknologikoa ere,eta, horri dagokionez, aipatzekoak dira bioerregai-mota desberdinen bidez elikatutako galdara berriak etabiomasa pirolisi bidez eraldatzeko modu berriak, zeinakindustriaurreko eskalan balidaturik dauden.
Lan egin da, halaber, gasa erabiliz egosketa teknologiakoptimizatzen, baita hainbat ekipo-ondasunen diseinutermikoa hobetzen ere.
Ikerketa Propioan egindako inbertsio berrien emaitzagisa, Unitatea lankidetzan hasi da biltegiratze elektriko-aren arloan industria proiektu berriak jorratzeko.
Nazioarteko I+G
Energia sortzeko eta eraginkorki gestionatzeko alorre-an, Unitateak nazioarteko hainbat proiektutan pre-sentzia garrantzitsua izan du. Unitatea energia elektri-koari eta termikoari lotutako teknologia eraginkorberriak integratzeko proiektuak garatzen ari da, hain-bat agertokitan: bizitegi auzoak, familia bakarrekoetxeak, etab. Nazioarteko lankidetza horri esker,Unitatea Europan liderrak diren zentro eta enpresekinari da lanean hainbat egoera eta negozio kasutan.
35aurkibidea
• Copreci • Fagor Group • Naturgas Energía • Mondragón Sistemas
Oxido solidozko erregai-pilen erakusgailua
SOFC gelaxkez osatuta dagoen Stack-arenoinarrizko moduluaren balioztatzea CFD modeluan
• Fagor Group• Copreci
OXIDO SOLIDOZKO ERREGAI-PILEN TEKNOLOGIARENGARAPENA
Fagor Group eta Copreci, IKERLAN-IK4rekin elkarlane-an, oxido solidozko erregai-pilen teknologia ikertzenari dira; zehazki, stack-ari eta erregaiaren eraldaketaridagokiona.
Stack-a. Alor horretan, seriean muntatutako azpi-multzoen lehen probak egin dira, eta garatu denserie-loturaren funtzionamendua eta azpimultzoenarteko zigilatze-sistema eta isolamendu elektrikoabalioztatu dira. Prozesu horren bidez, azpimultzoeniraunkortasuna eta ziklo termikoekiko erresistentziahobetu dira.
Erregaiaren eraldaketa. Instalazio-balantzeari dago-kionez, erregai erreformagailuaren funtzionamenduabalioztatu da esperimentu bidez, eta stack-aren ihes-gasak aprobetxatzeko osteko erregailua garatu da.Azkenik, erreformagailuak eta osteko erregailuakosatzen duten multzoa gidatzeko kontrol-sistemaintegratu da.
OXIDO SOLIDOZKO ERREGAI-PILETARAKO OSAGAIEN ETAFABRIKAZIO-PROZESUEN OPTIMIZAZIOA
Copreci, Fagor Group, Naturgas Energía etaMondragón Sistemas, IKERLAN-IK4rekin batera, SOFCerregai-piletarako osagaiak eta fabrikazio-prozesuakgaratzen ari dira. Etxerako kogenerazio-sistema batengarapenean aplikatzea da helburua.
Stack-aren oinarrizko moduluaren diseinu-prozesuakelementuen optimizazioan sakondu du (katodoarenkorronte-interkonektorean, esaterako), kostu txikikofabrikazio-prozesu industrial fidagarri batera moldatze-ko. Diseinu zehaztasun prozesuan, modelatze-teknikakerabili dira eta saiakuntza esperimentalen bidezbalioztatu da.
Aldi berean, fabrikazioan kontrolatu beharreko para-metro esanguratsuenak identifikatu dira, gelaxkek etastack-ek ongi funtziona dezaten, eta horiek kontrola-tzeko metodoak garatu dira.
36 aurkibidea
Sukaldeko upel ke-biltzailearen irudi termografikoa
Buru bero baten tenperatura-mapa
Efficient Home Energy
(EHE)
TENPERATURA ALTUETAN LAN EGITEN DUTEN STIRLINGKOGENERAZIO-SISTEMARAKO BURUAK DISEINATZEA
Efficient Home Energy (EHE) Stirling zikloan oinarrituta-ko etxerako kogenerazio-sistema bat garatzen ari daIKERLAN-IK4rekin batera.
Tenperatura-, presio- eta eskaera mekanikoen kondiziogogorrei eusteko osagai batzuek dituzten funtziona-mendu-betebeharrak ebazteko erronka handiak daudesistema horietan. Bereziki, sistemaren eremu beroan lanegiten duen osagaien multzoa kontu handiz diseinatubehar da, eta material bereziak erabili behar dira.
Elementu horiek diseinatzeko, jarduteko kondizio ter-mofluidikoak zehatz ezagutu behar dira, eta, datuhoriek lortzeko, CFD (Computational Fluid Dynamics)kalkulu-tresna erabili da. Tresna horiei esker, buru-disei-nu eraginkorrenak aztertu dira bezeroaren azkenekobeharrak kontuan hartuta.
GAS-SUKALDE BERRI ERAGINKORRAGOEN DISEINUA
Ceramat, Copreci, Fagor Taldea, Fagor Industrial etaMugaritz jatetxeak osatutako enpresa-taldea,IKERLAN-IK4rekin lankidetzan, eraginkortasun handi-ko gas-sukalde eta sukalde-tresneria berrien garapenaikertzen ari dira.
E-COCINA proiektuak diseinu eraginkorra eta garbitzekoerraztasuna bateratzen ditu. Hasierako fasean, lapiko-aren eta erregailuen arteko bero-trukaketaren hobe-kuntza landu dute. Horretarako, industria-sukaldeeta-rako upel ke-biltzaile bat diseinatu dute. Diseinuhorrek % 7ko energia-aurrezpena dakar, eta janariakprestatzeko denbora % 8 laburtzen du.
Gasezko sukaldean egindako lanean erregailu lauakerabili dira, eta erregailua ahalik eta goren berdindu dasukaldea garbitzea errazteko eta, bide batez, estetikaberritzaile bat emateko.
• Ceramat • Copreci• Fagor Group • Fagor Industrial• Mugaritz
37aurkibidea
Legoriza
Galdara modulagarria eta bioerregai anitzetarakoa, berokuntza eta ur berokozerbitzuak ematen dituenaeta eguzki-panelen bidezko laguntza ezartzeko aukera duena
Hornigailuko ohantze-erreaktorearen prototipoa,azterketa fluido-dinamikoak egiteko
• Tifell • Fagor Electrónica
GALDARA KONBINATU MODULAGARRIA ETA BIOERREGAI ANITZETARAKOA
Tifell-ek eta Fagor Electrónicak, IKERLAN-IK4rekinbatera, bioerregai anitzetarako galdara modulagarribat garatu dute etxeko sektorerako; galdarak bero-kuntza eta ur beroko zerbitzuak ematen ditu.
Galdarak, zeina laster merkaturatuko baitute, ahalmenadu erabil ditzakeen erregaietako bakoitzera moldatze-ko: C gasolioa, horrekin eta biodieselarekin eta/edo lan-dare-olioekin egindako nahasteak eta frijitze-olioak.
Gainera, eguzki-panel termikoetara konekta daitekegaldara berria. Ezaugarri horrengatik, benetako galda-ra “berriztagarria” da, eta erregai fosilen erabileraminimoa du. Halaber, eraginkortasun termiko handiadu kondentsazio-galdara gisa, eta Europako estanda-rrik zorrotzenek (Alemaniako Aingeru Urdinak, esate-
rako) finkatutakoabaino CO-aren etaNOx-ren emisio-tasabaxuagoak ditu.
ERREGAI SINTETIKOAK PIROLISI AZKARRAREN BIDEZ EKOIZTEA
Legoriza, IKERLAN-IK4rekin lankidetzan, hornigailueskalagarriko ohantzeko erreaktore bat garatzen arida, erregai sintetikoak ekoizteko prozesuaren pirolisiazkarreko etapan erabiltzeko.
Hasierako fasean, bideragarritasun teknikoa aztertuda, eta E1:1 eskalako hotzeko prototipo erabilgarri bategin da, orduko 500 kg biomasaz elikatu daitekeena.
Lehenengo saiakuntzetatik aipatzekoa da ohantze-itu-rriaren egonkortasun osoa, batez ere partikulen neurri-tartea oso zabala zelako (mikretatik mm-etara).Nabarmentzekoa da, era berean, biomasa-elikadura-ren fluidizazio-emari ona. Izan ere, ezaugarri horrekenergia-hobekuntza handia erakusten du gainerakoohantze fluidizatuen aldean.
38 aurkibidea
Egungo gizarteetan energia elektrikoa funtsezko zutabea da, bai pertso-nen ongizate sozialari dagokionez, bai herrialdeen garapen ekonomikoaridagokionez. XXI. mendearen hasieratik, sistema energetikoa eraldaketasakon batean murgilduta dago, horretara bultzatu baitute bilakaerateknologikoak, kontzientziazio sozialak eta nazioarteko egoerak, betierehelburu argi honekin: gizartearen behar energetikoei erantzutea moduiraunkorrago eta eraginkorrago batean, ahalik eta ingurumen inpaktu txi-kiena eraginez (energia garbia) eta kanpo mendekotasun txikiagoarekin(dibertsifikazioa eta bertako baliabideak aprobetxatzea).
Eraldaketa hori, nagusiki, elementu hauetan oinarritzen da: energiaberriztagarriak –horien artean, eolikoa eta fotovoltaikoa–, eraginkor-tasun energetikoa eta, etorkizunean, garraioaren sektorean gero etahedatuago egongo den elektrifikazioa, non ibilgailu elektrikoa prota-gonista nagusietakoa izango den.
Funtsezko tresna eraldaketa energetiko eta sozialerako
Egindako kalkuluen arabera, potentzia elektronikako
sistemak munduan modu estentsiboan aplikatzeak
kontsumo elektriko osoaren %15 eta %20 bitartean
aurreztea ahalbidetuko du (hau da, 27 kideko
Europar Batasunaren 2007ko kontsumo elektrikoa-
ren baliokidea).
Energia elektrikoa eraginkortasunez kontrolatzeak
berebiziko garrantzia du sistema energetikoa eral-
datzeko, eta potentzia elektronika, IKTekin uztar-
tuta, funtsezko teknologia da potentzia kontrolatze-
ko sistemak garatzeko.
Gizartearentzako kritikoak diren jardueretan daukaten
zuzeneko inpaktua dela-eta, potentzia elektronika-ko sistemek hainbat sektore ekonomiko eraldatzeko
eta dinamizatzeko ahalmen handia dute. Hala, sor-
kuntza sistema berriztagarrien hedapenean eta inte-
grazio masiboan funtsezko eginkizuna betetzen ari
den gisa berean, etorkizun hurbilean, behin biltegira-
tze teknologiek behar den heldutasun mailara iristen
direnean, hedapena masiboa izango da, eta errotik
aldatuko dira gure energia kontsumitzeko modua
(esaterako, elektrizitatea merkeen dagoenean erosi
eta geroago, prezioa garestiagoa denean, kontsumi-
tzeko “gorde” ahal izango dugu), baita gaur egun
erabiltzeko ditugun garraiobideak ere (auto elektrikoa
hedatzea ahalbidetuz, esaterako).
Pertsonen eguneroko bizimoduan eragin handia izango duen teknologia
Gaur egun kontsumitzen dugun energia elektrikoaren
zati handi bat potentzia elektronikako sistemenbidez kontrolatzen da, eta bere presentzia oso zabaldu-
ta dago, kontsumitzaileengandik gertuen dagoen espa-
rrutik hasita –esaterako, etxean–, baita industrian,
garraioan eta energia berriztagarrietan ere.
Etxeari erreparatzen badiogu, esan behar da poten-
tzia elektronikako sistemek hauxe ahalbidetzen dute-
la: janaria azkar, eraginkor eta garbi prestatzea, induk-
zio bidezko sukaldeen bidez; aire girotuko sistemen
bidez, udako arratsalde beroetan tenperatura atsegi-
nagoa izatea; edo eraikin bateko solairuen artean
modu eroso eta azkarrean ibiltzea, igogailuaren bidez.
Industrian, potentzia elektronikako sistemak prozesu
eta aplikazio asko eta askotan daude (motor elektriko-
en kontrola, berotze elektrikoa, aire girotzea, etab.).
eto
rkiz
un
era
be
gir
a:
po
ten
tzia
ele
ktr
on
ika
ko
sis
tem
ak
08
39aurkibidea
Garraioan, berriz, potentzia elektronikako sistemen
ekarpena funtsezkoa da, bai trenbideko ibilgailu elek-
trikoetan (trenak, tranbiak eta metroak), bai errepide-
ko garraioaren mailaz mailako elektrifikazioan, egun-
go auto hibridoen eta etorkizunean erabat elektrikoak
izango diren autoen eskutik. Azkenik, potentzia elek-
tronikako sistemak giltzarri izan dira, dira eta izango
dira energia berriztagarriak indartsu garatzeko
(eolikoa eta fotovoltaikoa azken urteotan eta baita
etorkizunean ere), hori barik ezinezkoa izango litzate-
ke-eta halako sorkuntza sistemak kontrolatzea eta
sare elektrikora eraginkortasun eta energiaren kalitate
baldintza optimoetan konektatzea.
IKERLAN-IK4ren apustua potentzia elektronikako sistemen alde
Potentzia elektronikako sistemen arloan, IKERLAN-
IK4ren jarduerak 90eko hamarkada erdialdean hasi ziren,
eta taldea handituz joan da, gaur egun 30 ikertzaile izan
arte. Talde horri gehitzen badizkiogu sistema txerta-
tuetako, mekanikako, gestio termikoko eta produk-
tuaren garapeneko taldeak, horiek guztiek eskarmen-
tu handiko diziplina anitzeko talde sendoa osatzen
dute. Eta talde sendo horri dauzkagun laborategi
modernoak erantsiz gero, esan dezakegu IKERLAN-
IK4 dela merkatuari potentziaren bihurketarakosoluzio integralak eskaintzeko ahalmena duenestatuko zentro bakarra. Eskaintza hori honako arlo
hauetan gauzatzen da: aplikazio estatikoetarako,
makina elektrikoetarako eta kW gutxi batzuetatik
hainbat MWd-rainoko energia biltegiratzeko poten-
tzia- eta kontrol-hardwarearen garapena, diseinu
elektromekanikoa, hozketa, kontrol-softwarea eta abar.
Hurbileko ingurune industriala posizio pribilegiatuan
dago potentzia elektronikako sistemen arloan, ekipa-
menduak fabrikatzen dituzten enpresa lider ugarirekin,
eta ekipamenduok beren produktuetan integratzen
dituzten enpresa erabiltzaileekin. Lidergo posizio hori
mantentzeak, eta are indartzeak ere, datozen urteetan
I+Gan esfortzu handia egiten jarraitzea eskatuko du,
ahalegin hori betiere gero eta produktu eraginkorrago-
ak (energia gutxiago kontsumituko dutenak), sendoa-
goak (beren bizialdian matxurarik izango ez dutenak
edo matxurarik izanez gero konpontzen errazak eta
azkarrak izango direnak) eta trinkoagoak (bolumen txi-
kiagokoak) lortzera bideratuta; eta hori guztia prezio
lehiakor batekin, jakina. Eskari horri erantzuteko xedez,
IKERLAN-IK4 hainbat Unibertsitate eta Zentrorekin ari
da lanean, potentzia-produktuen diziplina anitzeko
diseinu- eta garapen-metodologien garapenean.
Horrek aukera ematen dio Zentroari bere bezeroei pro-
duktu optimizatuak eta haien beharretara egokituak
eskaintzeko, egungo merkatu energetikoan eta
garraioan abantaila lehiakorrak emanez; eta hori guztia
oinarri baliagarria da etorkizunean azalduko diren mer-
katu aukerak aprobetxatzeko.
potentzia elektronikako sistemak
40 aurkibidea
azp
ieg
itu
ra b
err
iak
09
Potentzia-elektronikako tentsio-erdiko laborategia
Energia-elektrikoa biltegiratzeko sistemen laborategia
41aurkibidea
208
• Baliabide propioak . . . . . . . . . . . . 0,7
• Beste entitate batzuk. . . . . . . . . . . 1,4
● Langile kopurua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 208
● Formakuntza jasotzen duten pertsonak . . . 46
● Ekipo-ondasun ez-industrialak . . . . . . . . . . 17%
● Energia. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24%
● Garraioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 21%
● Etxetresna elektrikoak. . . . . . . . . . . . . . . . . 9%
● Ekipo-ondasun industrialak. . . . . . . . . . . . . 12%
● Zerbitzuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5%
● Elektronika . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7%
● Osasuna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3%
Milioi euro
INBERTSIOAK . . . . . . . . . 2,1
GIZA BALIABIDEAK
12,7 Milioi euro
20,2 Milioi euro
● Kontratupeko I+G . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12,7
● Ikerketa Propioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6,0
● Beste sarreak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1,5
SARRERAK
KONTRATUPEKO I+G DIRU-SARRERAK SEKTOREKA
• Artikuluak eta ponentziak . . . . . . . 81
• Karrera-amaierako proiektuen zuzend. . 21
• Doktoregaiak . . . . . . . . . . . . . . . . 45
TEKNOLOGIAREN HEDAPENA
46
1,5
12,7
6,0
%17
%24
%21
%9
%12
%5%7
giz
a b
ali
ab
ide
ak
, fi
na
ntz
iazi
oa
eta
ek
intz
en
-la
bu
rpe
na
10
%3
42 aurkibidea
101a
nto
lake
ta o
roko
rra
JAKINTZA ALORRAK
●
●
●
●
●
●
●
●
●
●
●
●
●
Ingeniaritza mekanikoa
Diseinu mekanikoa
Automatika eta potentzia elektronika
Elektronika
Komunikazioak
Sentsoreak
Mikrosistemak
Software-teknologiak
Berrikuntza estrategikoa
Diseinu- eta produkzio-teknologiak
Informazio-teknologiak
Errekuntza-teknologiak eta prozesu termikoak
Sorkuntzarako sistema alternatiboak
DIS
EIN
U E
TA
PRO
DU
KZI
O
PRO
ZESU
AK
ENER
GIA
Mikro-nanoteknologien laborategia (Polo Garaia, Arrasate-Mondragón)
Energia-laborategia(Arabako Teknologia Parkea)
Egoitza Nagusia(Arrasate-Mondragón)
PRO
DU
KTU
AR
EN G
AR
APE
NA
43aurkibidea
org
an
o s
ozi
ala
k e
ta
zuze
nd
ari
ak
102
■ Zuzendari Nagusia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Javier Mendigutxia
■ Marketin Zuzendaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Guillermo Irazoki
■ Produktuaren Garapenerako Unitateko Zuzendaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Marcelino Caballero . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
■ Diseinu eta Produkzio-prozesuen Unitateko Zuzendaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Juan Carlos Beitialarrangoitia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
■ Energia Unitateko Zuzendaria . . . . . . . . . . . . . Francisco Javier Blanco
■ Energia Unitateko Alboko Zuzendaria . . . . . . Ander Laresgoiti
■ Antolamendua eta Baliabideen Zuzendaria . . . . Juan Manuel Pagalday
■ Ikerketa eta Jakintza Zuzendaria . . . . . . . . . . . Ana Isabel Martínez Esnaola
■ Produktuaren Garapenerako eta EnergiaUnitateetako Proiektuen Zuzendaria . . . . . . . . José Luis Larrañaga
■ Finantza Zuzendaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. Agurtzane Garai
ZUZENDARITZA KONTSEILUA
ZAINTZA BATZORDEA
■ Lehendakaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Iñaki Aranburu■ Lehendakariordea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Aron Pujana■ Idazkaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Roberto Pacios■ Kontseilukideak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Vicente Acha
Javier ArancetaIgor ArmendarizJosé Miguel ArreguiIñaki ArriolaXabier EguibarMaría ElejosteXabier GorritxategiFernando IpiñaJuan M.ª PalenciaIban RetolazaPedro Ruiz de Aguirre
KONTSEILU ERREKTOREA
Juan Carlos AstiazaránMari Carmen AyastuyIñigo AranburuJosé Javier Sáenz de Buruaga
44 aurkibidea
■ Itzulpenaren laguntzaileak:
■ Abantail, S. Coop.
■ ABC, S. A.
■ Alecop, S. Coop.
■ Ampo, S. Coop.
■ Ceramat, S. Coop.
■ Conatec, S. A. L.
■ Copreci, S. Coop.
■ Dikar, S. Coop.
■ Embega, S. Coop.
■ Fagor Arrasate, S. Coop.
■ Fagor Automation, S. Coop.
■ Fagor Ederlan, S. Coop.
■ Fagor Electrodomésticos, S. Coop.
■ Fagor Electrónica, S. Coop.
■ Fagor Industrial, S. Coop.
■ Ingeteam Technology, S.L.
■ Irizar, S. Coop.
■ Laulagun Bearings, S.A.
■ Mecalux, S. A.
■ Mondragón Assembly, S. Coop.
■ Orkli, S. Coop.
■ Orona, S. Coop.
■ Osatu, S. Coop.
■ Soraluce, S. Coop.
■ Transcalor, S. L.
■ Ulma C y E, S. Coop.
■ Ulma Forja, S. Coop.
■ Ulma Hormigón Polímero, S. Coop.
■ Ulma Manutención, S. Coop.
■ Wingroup, S. Coop.
■ ZIV Aplicaciones y Tecnología, S. A.
■ Zubiola, S. Coop.
■ Caja Laboral. Euskadiko Kutxa
■ MONDRAGÓN, S. Coop.
■ Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
BAZKIDEAK
BAZKIDE LAGUNTZAILEAK
en
pre
sa
-ba
zkid
ea
k
103
17. eta 40. orrialdeen artean dauden amaierako produktuen argazkiak aipatutako enpresek utzitakoak dira