4
Martiñe Zabala, Eider Uribarri, Maria Salvador Olatz Arrizabalaga 6.maila

MENDI MISTERIOTSUA

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Beldurrezko ipuinak

Citation preview

Page 1: MENDI MISTERIOTSUA

Martiñe Zabala,

Eider Uribarri,

Maria Salvador

Olatz Arrizabalaga

6.maila

Page 2: MENDI MISTERIOTSUA

Hemendik urrun herri txiki-txiki batean hiru ahizpa

bizi ziren.

Ahizpa batek “Keridwen” zuen izena, 10 urte zituen,

ile oso luzea eta gorrixka antzerakoa zuen. Soineko

urdin bat eta zapata berdeak zeramatzan beti.

Tenise bere ahizpa zen, oso ederra zen eta soineko

berdina zeraman baina berea more iluna zen. Ile marroi

iluna zeukan eta bi txirikorda luze zeramatzan beti.

Begi berdeak zituen eta soinean zituen zapatak more

argiak ziren.

Ahizpa txikienak Ranpontxinga zuen izena. Ile-horia

zen eta beti ilea solte zeraman. Begi urdin-berdexkak

zituen eta soineko zuria eta txapel zuri bat zeramatzan

beti. Sei urte zituen eta bere ahizpa Keridwenen antza

zuen.

Hiru ahizpak hainbeste itxarotako eguna heldu zen:

Page 3: MENDI MISTERIOTSUA

Amak etxea kalabazekin apaindu nahi zuen eta hiru ahizpak

solora bidali zituen kalabazen bila.

-Nik ere joan nahi dut!!!-esan zuen Rapontzingak.

-Agur ama!- esan zuten hiru ahizpak

Solora iritsi ziren baina ez zegoen kalabazarik, segituan

gizon bat pasatu zen solotik bi kalabaza zeramatzala. Bidean

gizonari paper zikin eta zahar bat jauzi zitzaion eta zuhaitz

artetik desagertu zen. Keridwenek lurretik papera jaso zuen

eta mapa misteriotsu bat zegoela marraztuta ikusi zuten.

-Jarraituko al dugu mapa honetan dagoen ibilbidea?-galdetu

zuen Rapotzingak.

-Bai!!!-erantzun zuten besteek.

-Goazen ba!!!

Mapa segitu arren ez zuten bidea aurkitzen. Bat-batean

zulo handi batera jauzi ziren. Mapak zioen zulo handi batera

erortzen baziren zulo handiagoa egin behar zela.

-Zergatik egin behar dugu zulo handiagoa?-galdetu zuen

Tenisek.

-Benga, hasi gaitezen zuloa handitzen ia zer gertatzen den!!-

esan zuen ahizpa nagusiak.

Hiru ahizpek zuloa handitzen jarraitu zuten. Zuloa egiten

amaitu zutenean eskailera batzuk zeudela ikusi zuten eta

txikienak esan zuen:

-Ni jaitsiko naiz lehenengoa!!

Jaitsi zenean Tenisek agindu zion:

-Ez jaitsi arriskutsua izan daiteke eta!!!

Page 4: MENDI MISTERIOTSUA

Eskaileretatik gora begiratzean Rapontzinga lurrera erori

egin zen. Ahizpa biak jaitsi egin ziren. Tenise

Rapontzingarengana joan zen eta Keridwen, bitartean, bere

albora begiratu eta lau ate zeudela konturatu zen.

-Zer izango ote diren ate horiek!!

Eta ate batetik sartu ziren. Hiru sorgin itsusi batzuekin

topo egin zuten. Bakoitzak koro bat zeraman buruan eta esan

zuten:

-Gu oso zaharrak gara eta “Halloween” munduko erreginak

gara, nahi al duzue gure koroa hartu eta “Halloween” munduko

erreginak izan?

-Noski baietz!- erantzun zieten denek batera.

-”Halloween” munduko erreginak izan nahi baduzue, zuen

eskuetan dago mirari bat eskatzea — erantzun zieten sorginek.

-Ezin dugu mirari bat eskatu - esan zuen Keriduenek.

Baina Rapontzingak erregutu zuen :

-Bai, mesedez!!!

-Badakit zer eskatu , gure familia hona, Halloweneko mundura,

gurekin bizitzera etortzea.

-Hori eginda dago!-esan zuen sorgin batek.

Eta bat-batean ate magiko batetik beraien familia agertu

zen.