12
Menorkara Oporretan! Josetxu Larrazabal

Menorkara oporretan!

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Menorkako Oporren Planifikazioa

Citation preview

Page 1: Menorkara oporretan!

Menorkara Oporretan!

Josetxu Larrazabal

Page 2: Menorkara oporretan!

Hegazkin Bidaiak

Uztailaren 10etik, uztailaren 25era oporrak dituzuela kontuan izanda, 15an joateko (astelehena) eta 21ean bueltatzea (igandea) proposatuko nuke, oso prezio onak baitaude familia osoarentzat.

Page 3: Menorkara oporretan!

Hotela

Santandria Menorca Beach hotelean erosotasun guztiak aurkituko dituzue eta prezio ezinhobean gainera. Hori gutxi balitz, hotela, santandriako kalaren barruan aurkitzen da bista ikaragarriak eskainiz.

Page 4: Menorkara oporretan!

Alokairuko Autoa

Europcar auto alokairuko kompainia internazionalak eskainiko dizkizue Volkswagen Polo eder honen zerbitzuak aste osoan zehar. Autoa, aireportutik irten bezain laster emango zaizue eta berriz ere hegazkina hartu arte ez duzue itzuli beharko.

Page 5: Menorkara oporretan!

Menorkako Planoa

Hona hemen Menorkako planoa eta egin behar duzuen lehenengo bidaia (aurreko diapositiban aipatu dizuedan autoarekin zehazki), hau da, aireportutik (A) hotelera (B).

Page 6: Menorkara oporretan!

Lehenengo Eguna: Hotela

Lehenengo eguna, bidai guztietan bezala, menorkara ailegatzeko eta hotela pixka bat gehiago ezagutzeko aukera aparta izango da. Zuen hegaldia 20:20 heltzen denez irlara, hotelera iristea, ekipaia desegitea eta afari dotore batez familian gozatzea gomendatzen dizuet, horrela, bigarren egunerako pilak guztiz kargatuak izateko.

Page 7: Menorkara oporretan!

Bigarren Eguna: Itzulia Itsasontziz

Astearterako, plan bikaina proposatzen dizuet, egun osoko luxuzko osteratzoa itsasontziz menorkako inguru ezkutuenak eta kala galduenak ere mihatzeko. Itsasontzi turistiko honek, goizeko 8:50 hartuko zaituzte zuen hoteletik, eguerdian paella jateko gealdialdia egingo da, ondoren itasoan bainatzeko aukera izango duzue eta azkenik, 17:30etan, zuen hotelera bueltatuko zaituztete patxadazko arratsaldea izan dezazuen.

Page 8: Menorkara oporretan!

Hirugarren Eguna: AquaCenter Parkea

Bigarren eguna gurasoentzat begira antolatu dudanez gero, hirugarren eguna etxeko gaztetxoei atxikituko diegu. AquaCenter parke akuatikoan egingo duzue eguna ateazkenean, bere atrakzio eta abantaila guztietaz gozatzen. Gainera, ordutegi nahiko zabala du (10:30-18:30) eta jatetxea baitaere arazorik ez izateko jateko orduan.

Page 9: Menorkara oporretan!

Laugarren Eguna: Hondartzan Egunpasa

Osteguna egun itzela izango litzateke ordutegiez ahazteko eta lasai-lasai igarotzeko, baina es edozein modutan noski.

Egun honetan zuen kotxea hartu, eta “Des Grau”-ko kala liliuragarria ezagutzera animatzen zaituztet. Hondartza txiki honek zuentzat egokiena da benetan, oso hondartza barea eta lasai baita familian eguna pasatzeko.

Page 10: Menorkara oporretan!

Bostgarren Eguna:

Ezin duzue inola ere ez Menorka utzi hango kultura pixka bat jaso gabe eta zer aukera hobeagoa Ciutadellako museo munizipala bisitatzea baino. Han, gazteak nahiz nagusiak, asko ikasiko duzue, bertan aurkituko dituzuen zenbait exposizio interesgarriekin, oso prezio ekonomikoan gainera.

Page 11: Menorkara oporretan!

Seigarren Eguna: Murgilketa

Azken egun honetan, zuen lasaitasuna eta erosotasuna izango da garrantzitsuena. Aste osoan zehar hona eta hara ibili ondoren, asko ezkertuko duzue atseden egun hau. Hoteletik inora mugitzeko beharrik ez duzue izango, bertan eskaintzen diren zerbitzuekin guztiz berriztatuak sentituko zarete (masaje batzuen ondoren adibidez) umeak pistina infantilean dibertitzen diren bitartean.

Page 12: Menorkara oporretan!

Zazpigarren Eguna:Menorkatik Bueltan

Zihuraski oso motzak egingo zitzaizkizueten ametsezko oporraldi hauek, baina igandean etxera bueltatu beharko duzue, goizeko 9:30etan ateratzen baita zuen hegazkina. Hegaldia nahiko goiz izan arren, ez duzue inolako arazorik izango aurreko eguna esan nizuen bezala patxadaz hartu eta ondo deskantsatu bazenuten, bestela, lokuluskatxo bat egiteko aukera baduzue ere bidaian.