Upload
nguyenhuong
View
231
Download
2
Embed Size (px)
Citation preview
01
MUSIKA GARAIKIDEKO VI. KONTZERTU ZIKLOA
BBVA FUNDAZIOA BILBAO 2015-2016
2016eko mar txoaren 1a
02
Asteartea, 2016eko mar txoak 1
BBVA Fundazioa
San Nikolas Eraikina
San Nikolas plaza, 4
Bilbao
BBVA Fundazioa
Arteen arloko programaren baitan, BBVA Fun-
dazioak arreta berezia eskain tzen dio musika
klasikoari, bereziki xx. mendeko eta mende
honen hasierako konposizioei. Kulturaren oso
esparru gu txik erakusten dute musikak be-
zain garbi etengabe eguneratutako eta abe-
rastutako tradizio oparo baten eta berrikun -
tza erradikalaren arteko oreka, biak izanik
gure garaiko sentikortasunaren fun tsezko
osagaiak, BBVA Fundazioaren programaren
parte nagusia direlarik.
Jardueren tipologiak honako hauek har tzen
ditu barne:
• Lehiaketak eta sariak, hala nola BBVA Fun-
dazioaren Ezagueraren eta Kulturaren Mugak
Saria –Musikaren kategorian– eta Asociación
Española de Orquestas Sinfónicas (AEOS)-en
Konposizio Saria.
• xx eta xxi. mendeetako musikaren in-
terpretazio-zikloak. Horien artean, honako
hauek gailen tzen dira: Erretratuak Zikloa,
PluralEnsemble taldearen ardurapean, Au-
ditorio Nacional de Música de Madrid-en;
Bakarlarien Zikloa, BBVA Fundazioaren Ma-
drileko egoi tzan (Salamancako Markesaren
Jauregia); eta Musika Garaikideko Kon tzertu
Zikloa, BBVA Fundazioaren Bilboko egoi tzan
(San Nicolás eraikina), Gabriel Erkoreka kon-
positorearen zuzendari tzapean.
• El Mundo de Ayer teatro-kon tzertuen
zikloak musika, aktore-lana eta ikus-en -
tzunezkoen sorkun tza bil tzen ditu, José Ra-
món Encinar maisuak zuzendurik.
• Prestakun tza akademiko bikaineko taldea,
Joven Orquesta Nacional de Españari (JONDE)
xedaturiko beka-programa baten bitartez.
Hark Academia Orquesta Nacional de España-
Fundación BBVA-ren sorkun tza eta pedagogia
programa berri bat izango ditu osagai gisa
Orquesta y Coro Nacionales de España-ren
(OCNE) lagun tzarekin, eta horri esker, JONDE-
ko musikariek OCNEren kon tzertuetan parte
hartu ahal izango dute; gainera, Fundación
BBVA Escuela Superior de Música Reina Sofía
Biola Katedrari eta eskola bereko Sinfonietta
de Música Contemporánea-ri lagunduko zaio.
• Interprete Gazteen Zikloak, Fundazioak
Madrilen eta Bilbon dituen egoi tzetan.
• Gure garaiko musikaren audio- eta bideo-
grabaketak eta horien hedapena, batik bat
NEOS-Fundación BBVA seriea eta Espainako
eta Latinoamerikako Gaur Egungo Musika-
ren Konpositoreen Bilduma, BBVA Funda-
zioak Verso zigiluaren lagun tzarekin susta-
tua. Artista gailenen interpretazioen bideo
edo audioen grabaketari buruzko proiektu
bereziak ere egiten dira, besteak beste: Joa-
quín Achúcarro maisuari eskainitako biak
(Opus Arte eta Euroar tsekin); lan edo figura
adierazgarriei eskainitakoak (Tomás Luis de
Victoria, esaterako, BBCrekin); Ecos y sombras
izeneko Carta Blanca, Cristóbal Halffter
maisuari eskainia (Koala Productionsekin);
Lázaro haren operaren mundu mailako es-
treinaldia (NEOSekin); Ginasteraren Panambí
(Deu tsche Grammophon-ekin), Chaikovskiren
Eugene Onegin eta Verdiren Rigoletto ope-
rak (Operaren Lagunen Bilboko Elkartea-
rekin, OLBE); Leticia Morenoren Spanish
Landscapes (Deutsche Grammophon-ekin),
Judith Jáureguiren Aura (BerliMusic-ekin)
eta Roberto Sierraren Boleros y Montunos
(IBS Classical-ekin).
• BBVA Fundazioak azken urteetan honako
hauekin egin ditu elkarlanak: OLBE, Teatro de
la Maestranza de Sevilla, Orquesta y Coro de
la Comunidad de Madrid (ORCAM), Orquesta
Sinfónica de Madrid, Teatro Real de Madrid
eta Gran Teatro del Liceo de Barcelona.
• Espainiako nahiz nazioarteko sor tzaileei
eginiko konposizio-enkarguak, Centro Na-
cional de Difusión Musical-arekin (CNDM),
ORCAM eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoare-
kin bat, zuzeneko beste enkargu ba tzuez gain.
• Publikoari musika-sorkun tzaren esanahia
argi tzea eta heda tzea xede duten hi tzaldi eta
jarduera zikloak. Era berean, BBVA Fundazioak
erreferen tziazko argitalpenak susta tzen ditu
musikaren arloan, Scherzo aldizkaria, adibidez.
BBVA Fundazioak kulturaren beste esparru
ba tzuetan gauza tzen dituen ekin tzen artean,
aipa tzekoak dira El Quijote del siglo xxi:
versión radiofónica eta gaur egungo pinturari
buruzko Punto de fuga programa, bi-biak Radio
Nacional de Españarekin (RNE) elkarlanean.
06
07
EGITARAUA
LEHEN ZATIA:
György Ligeti (1923-2006)
Sechs Bagatellen
· Allegro con spirito
· Rubato. Lamentoso
· Allegro grazioso
· Presto ruvido
· (Béla Bartók in memoriam) Adagio. Mesto
· Molto vivace. Capriccioso
Gérard Pesson (1958)
Récréations françaises
· L’Harmonieux Forgeron
· Solo de clarinette
· Effet de nuit sur...
· Les barricades mystérieuses
· Solo de hautbois
· Knochenmusik
· Hommage à Claire-Jeanne Jézéquel
· Solo de flûte
· Petite danse macabre
Alba S. Torremocha (1993)
Aker
BIGARREN ZATIA:
Eneko Vadillo (1973)
Kaleena
Luciano Berio (1925-2003)
Folk Songs
· Black is the color (Estados Unidos)
· I wonder as I wander (Estados Unidos)
· Loosin yelav (Armenia)
· Rossignolet du bois (Francia)
· A la femminisca (Sicilia)
· La donna ideale (Italia)
· Ballo (Italia)
· Motettu de Tristura (Cerdeña)
· Malurous qu’o uno fenno (Auvernia)
· Lo fiolairé (Auvernia)
· Azerbaijan love song (Azerbayán)
ZIKLOAREN KOORDINAZIOA
Gabriel Erkoreka
INTERPRETEAK
Marifé Nogales, mezzosopranoa
Xare Laborategia [Ho ts]Xabier Calzada, flauta
I tziar Lujanbio, oboea
Jone Bolibar, klarinetea
Rubén Ferreira, fagota
Asier Urreta, tronpa
Elur Arrieta, perkusioa
Gorka Catediano, perkusioa
Oihane Igerabide, arpa
Maddi Arana, biolina
Imanol M tz. Hervias, biola
Iván Casado, biolon txeloa
ZUZENDARIA
Txaber Fernández
08
Programarako oharrak
09
Xare Laborategia [Ho ts] begi-keinua egi-
nez bezala iri tsi da; txikikeria, birsor tze,
haluzinazio, ameskizun eta ame ts utopikoz
betetako soinu- erretilu bat dasta tzeko
eskain tza eginez. Zerbi tzatuko digun pro-
graman, tradizioak eta sinboloak dira xx.
mendeko bigarren erdiaren hasieratik gaur
egunera arteko errepertorio aukeratuaren
aparteko osagaiak.
Kon tzer tua György L iget i ren Sechs
Bagatellen- ekin (1953) irekiko da; bere
ibilbide profesionalaren hasierako pieza txiki
ba tzuk dira, 1956an Hungariatik joatean
berarekin eraman ahal izan zituen eskase-
takoak. Jarraian, beste pieza mul tzo bat da-
tor, Gérard Pessonen bedera tzi Récréations
françaises-ak (1995), eta kon tzertuaren
lehen zatia erritual mitologiko baten ha-
luzinazioek i txiko dute, Alba S. Torremocha
musikagile gazteak sortutako Aker piezakoek
(2014). Etenaldiaren ondoren, ameskizuna-
ren aukera lore-petaloekin birsortuz, Eneko
Vadilloren Kaleena (2011) en tzungo dugu.
Azkenik, kon tzertua ixteko, beste lan-sorta
batek, Luciano Berioren hamaika Folk Songs
piezek (1964) musika tradizionala eta Eu-
ropako 60ko hamarkadako abangoardiaren
ikuspuntutik konposatutako musika uztar-
tuko dituen ame ts utopiko batean barna
bidaia tzera eramango gaituzte.
György LigetiSechs Bagatellen
Musikaren arloan, bagatela batez ari gare-
nean, asmo handirik gabeko pieza instru-
mental laburra eta sarritan pianorako egina
dela ulertu ohi da. Baliteke bagatelak obra
txikiak izatea, baina Mendebaldeko Euro-
pako errepertorioko piezen sortaren barnean
toki bat irabazi dute, Beethovenekin hasi eta
Dvorák, Webern, Bartók eta abarrekin jarrai-
tuz, Ligetirengana iri tsi arte. Azken horrek,
hogeita hamar urte inguru zituenean, Sechs
Bagatellen piezak ida tzi zituen, oraindik ere
Hungarian bizi eta lanean ari zela.
1949an musikako goi-mailako ikasketak
amaitu ondoren, Errumaniara joan zen,
herri-musika azter tzera. Modu horretan
Béla Bartók eta Zoltán Kodály musikarien
pausoei jarraitu zien. Bidaia hartan Transil-
vaniako ehunka herri-kanta jaso zituen eta
Errumaniako musikaren polifonia bokalaren
prin tzipio harmonikoak aztertu zituen. Lan
horrek laster emango zituen lehen emai tzak,
orotariko taldeetarako herri-kantak molda-
tzen hasi bai tzen: pianoa, aho tsa eta pianoa,
ganbera-orkestra, abesba tza, eta Concierto
Rumano (Errumaniako Kon tzertua) izene-
ko orkestra-pieza ere ida tzi zuen. Ricerca
horren ondorioz, Ligeti gazteak 1950. eta
Txikikeriak, birsor tzeak, haluzinazioak, ameskizunak eta ame ts utopikoak
10
1953. urteen artean pianorako hamaika pieza
ida tzi zituen, Musica ricercata izenburupean.
Pieza mul tzo hori, tradizioaren eta maisuen
azterketarekin ez ezik, lengoaia musikal pro-
pioaren bilaketarekin ere lotuta zegoen, eta
bertatik eratorri ziren haize-kinteto klasiko-
rako (flauta, oboea, klarinetea, tronpa eta
fagota) Sei Bagatelak.
Budapesten, oraindik ere gerra usaina ze-
goenean, tradizio klasikoko musika-giroa
nagusi zela eta Mendebaldeko Europako
bestelako korronte kulturalak eta artistikoak
isola tzen hasiak zirela, musikak neurri batean
soilik gaindi tzen zituen interferen tziak. Irrati
bidezko difusioaren iragazkiak en tzunaldia
deforma tzen zuen; piccoloak eta kanpaiak
erremediorik gabe hainbat musikariren lanen
protagonista bilaka tzen zituen, hala nola,
Olivier Messiaen, Luigi Dallapiccola edo Hans
Werner Henzeren lanena, Ligetirengan kurio-
sitatea pizten zuten proposamen berri tzaileak
klandestinoki erreproduzi tzen ziren bitartean.
Musikagileak bere Sei Bagatelak «alegiazko
folklore» gisa definitu zituen, eta horien
artean, Bartók musikariaren erreferen tzia
jaso zuen, zehazki, bosgarren bagatelan.
Bagatela baten ezaugarri orokorrek egitura
formal jakin bat izatea eska tzen ez dutenez,
pieza hauen sorkun tza bestelako alderdi mu-
sikaletan oinarritu ohi da. Kasu honetan,
neurri batean Musica ricercata hartatik
hartutakoak dira. Aipatutako lanean, pieza
bakoi tza tonu talde jakin ba tzuetan oinarri-
tzen da eta ondorengo mugimendu bakoi tzak
aurrekoak baino tonu bat gehiago du. Bestal-
de, piezen antolamendua mugimendu arinak
(1, 3, 4 eta 6) mugimendu motelekin (2 eta 5)
tarteka tzen dituen segida bat da.
Lehenengo estreinaldia 1956ko irailean iri tsi
zen, Budapesteko Franz Liszt Akademian egin
ziren Hungariako musika berriaren inguruko
jardunaldi ba tzuk zirela-eta, Hungariako
Jeney haize-kintetoak interpretatuta. Hala
ere, sei bagateletatik bost bakarrik estreinatu
ziren; seigarrena bere disonan tziak zirela-eta
Hungariako garai hartako musika-giroan har-
tu zuen ospe txarraren biktima izan zen. Sei
Bagatela hauek gaur egun haize-kintetoen
programetan maiz ikusten diren arren, mul-
tzo osoa estreina tzeko 1969ra arte i txaron
behar izan zen. Stockholmeko Orkestra Fi-
larmonikoaren haize-kintetoaren eskutik
estreinatu zen.
Gérard PessonRécréations françaises
1995ean konposatuak, Récréations françaises
flauta, oboe, klarinete eta hari-hirukoterako
bedera tzi bagatela dira. Bagatela hauetan
Gérard Pessonek Fran tziako eta Alema-
niako mende amaierako musikaren arteak
zituen eraginak aztertu zituen. Baden-
Württembergeko Kultura Aferen Ministe-
11
rioaren enkargu bati eran tzunez, Hungariako
Institutu Fran tsesaren lagun tzarekin, Pesson
Fran tziako ohiko musikaren eta Alemaniako
musikaren eragin biziaren artean kokatu zen,
eta metafora gisa, askotariko kulturetan
aurki tzen dugun joko tradizional bat erabili
zuen: txingoa.
Bedera tzi birsor tze hauek, Ensemble
Recherche taldearen tzat ida tziak eta horrek,
urte hartan bertan, Witten-eko Jaialdian
(Alemania) estreinatuak, txingo an tzeko bat
osa tzen dute, non zerua eta lurra Rhin ibaia-
ren bi er tzetan dauden; Sui tzako Alpeetatik
Ipar i tsasorako bidean Fran tzia eta Alemania
urezta tzen dituen ibaiaren bi er tzetan, ale-
gia. txingoa haurren tzako jolas maitagarria
da eta, an tzara jokoaren edo labirintoen
an tzera, zortearekin eta patuarekin lotuta
dago, norbere burua ezagu tzearekin, bideak
egin eta desegitearekin. Existen tziaren harria
erabiliz bedera tzi munduak zeharka tzearekin,
laukiz lauki saltoka, zango baten gainean,
orekari eu tsiz, buelta emanez, marrak za-
paldu gabe.
Bedera tzi Récréations françaises Fran tziako
ohiko elementuen esanahia Alemaniako
ondarearekin uztar tzen duen testuarteko-
tasun-osagai bat dute, eta horren bidez,
erreferentea azter tzera bul tza tzen gaituz-
te. Lehenengoan, L’Harmonieux Forgeron,
tradizioa eta urregin tza gogorarazten ditu,
errementari harmonia tsu baten irudiarekin.
Bigarrena, Solo de clarinette, oboea isildu
eta irrikaz i txarondako hiru haize-instrumen-
tuen bakarkakoak ez direla iri tsiko iragar tzen
duen arnas bat da (un souffle). Hirugarrena,
Effet de nuit sur… Gauaren efektua aipa tzen
du… Nolako interpretazio-gunea halako
efektua... Bilbo. Laugarrenak, Les barricades
mystérieuses, François Couperinen Second
Livre de pièces de Clavecin liburuaren pieza
batetik hartu du izenburua. Den tsitate des-
berdineko hamaika akordez osatutako serie
bat jokoan jarri eta zazpi aldiz errepika tzen
du. Akorde bakoi tzaren instrumentazioa beti
da desberdina, lehenengoarena izan ezik,
lelo moduan manten tzen baita, ziklo bakoi-
tzaren hasiera iragar tzeko. Bosgarrenean,
Solo de hautbois, bakarkakoa oboearena
da. Ar tzain-musikako nota pare bateko
bakarkakoa (une tierce). Mul tzoaren bigarren
eta zor tzigarren piezetan isildu egiten da
oboea; lehenengo, zazpigarren eta bedera-
tzigarren piezetan, berriz, mihirik gabe jo tzen
da. Seigarren birsor tzea Knochenmusik da
–hezurren musika–, larruazalik eta haragirik
gabeko musika, keinua besterik ez du eta
en tzungarria dena desagerrarazten du. Trazu
hauskorreko musika da, arnasketarena edo
arkuaren kontaktuarena, gil tzen soinuak edo
ha tzen muturrek instrumentuaren hariak
edo gorpu tza jo tzeak sortua. Zazpigarren
piezaren ideia, Hommage à Claire-Jeanne
Jézéquel, Senecaren tragedia baten (Tiestes)
an tzezpen batean jaio zen. Bi frekuen tzia
apalek (deux notes) –agian proiektagailu
12
batetik edo an tzokiko aire girotutik zetozen–
sortu zuten eskultore horri eta lurraren arra-
sean jarritako bere objektu zuri, isil, perfektu
eta ia ikusezinei omenaldia egiteko inspira-
zioa. Pessonek horren musikaren arloko balio-
kidea irudikatu zuen: arte absentea, zokaloak
zeharkatuz per tzepzioaren mugek, ikusmena
eta en tzumena berri tzearen bidez, eraku ts de-
zaketena adierazten duena. Zor tzigarren pie-
za, Solo de flûte, flauta-bakarkakoa da. Haus-
tear dagoen flautaren txistu harmonikoen
urruneko melopeia bat da (un sifflet lointain)
eta horri Pessonek Jean Tuffet biolinista desa-
gertua gogorarazteko erabil tzen dituen haria-
ren flauta ku tsuko soinuek eran tzuten diote.
Soinu horiei «kolofonia amaigabe» dei tzen
zien Tuffetek berak, koniferoetatik datorren
anbar koloreko erre txina, garden eta sukoia-
ren irudia erabiliz. Bedera tzigarren eta azken
pieza, Petite danse macabre, Pessonen aurre-
ko seikote baten miniaturizazioa da, Le gel,
par jeu-rena hain zuzen, eta dan tza makabro
an tzeko bat ere bai. Erdi Aroko tradizioa eta
Camille Saint-Saëns har tzen ditu erreferen tzia
gisa, baina Emily Dickinson olerkari estatuba-
tuarraren sormen-uniber tsoari eskainita dago
(und E. D. ist auch dabei...).
Alba S. TorremochaAker
Aker Alba S. Torremochak Musikenen igaro
zuen azken urtean flauta, klarinete, biolin
eta biolon txelorako ida tzi eta jarraian Donos-
tiako San Telmo Museoan estreinatu zuen
lan programatiko eta sinboliko bat da. La-
naren izenburuak euskal basoetan egindako
an tzinako akelarre baten gaia aurrera tzen
digu, Torremochak hiru koadrotan irudika-
tua. Honela, irrika-giroa, dan tza eta eroaldia
dira lana osa tzen duten hiru zatien protago-
nistak. Zati horietan, oroi tzapenen eta irado-
kizunen bidez, erritual katartiko eta estasizko
baten eszenak an tzematen dira.
Lengoaiatik datozen lanaren soinu-elemen-
tuek –hala nola, xuxurlak, oihuak edo osagai
fonetikoak– Manuel Lekuonak Literatura oral
vasca liburuan argitaratutako euskal folklore
tradizionalaren onomatopeiazko olerkietan
dute jatorria. Baga, biga, Xirrixti-mirrixti eta
euskal mitologiako akelarreetako per tsonaia
nagusiari, aker bel tz adar okerrari erreferen-
tzia egiten dion Akerrak adarrak okerrak ditu
aho-korapilo ospe tsua.
Gu erritualean barnera tzeko-edo, lehenengo
zatia ustez erritu horietan izango zen ki tzika-
tze, misterio eta beldur giroa deskriba tzen
saia tzen da. En tzuleak honelako eszena
batera eramateko musikagileak irudikatu-
tako soinuak teknika instrumental zabalen
bidez (aire-soinua, zurdak egurraren kontra
igurztea…) eta interpreteen xuxurlen lagun-
tzarekin sor tzen dira. Soinu-aldaketa baten
bidez, bigarren zatia suaren inguruan egiten
ziren dan tzen ku tsu tribal eta primitiboekin
13
lotuta dago. Musikak mugimenduaren hara-
gizko sedukzioa ekar tzen du gogora eta errit-
moaren lilura gorpu tz-perkusio bilaka tzen da.
Hirugarren zatian, erraietako dan tzaren ener-
giak erritualaren puntu gorenera eramaten
gaitu, klimaxera, sakrifizio magikoaren mo-
mentura. Frenesi eta eroaldi kolektiboko une
hau musikalki irudika tzeko, instrumentuen
artean fortissimoan elkarlotutako motiboak,
interpreteen oihuak edo perkusiozko elemen-
tuak erabil tzen dira. Interpreteak gau magiko
eta sekretu, damugabe eta debekatu baten
anfitrioi izango dituen akelarre bat ikusteko
gonbidapena luza tzen digu musikagileak.
Eneko VadilloKaleena
Obraren izenburuak, Kaleena-k, lore esan
nahi du. Izenburu programatikoa da, are
erabakigarria, fun ts exotikoa duen obra
honetarako. Obraren lehenengo ber tsioa
biola, harpa eta flautarako ida tzi zen, eta
lautarekin, arrabitarekin eta ney flautarekin
analogia tinbrikoak eginez, sufi musikaren
formazio klasikoekin lo tzen saia tzen zen,
Ekialde Hurbilerako soinu-bidaia bat egiten
zuen. Ez zen Eneko Vadillok hainbat tradi-
ziotako ondare kulturaleko baliabideak obra
instrumental baterako egokitu edo erabil-
tzen zituen lehen aldia: Evocación, biolon-
txelo eta musika elektronikorako (Trino Zurita
biolon txelo-jo tzaileak 2013an grabatua) eta
Usul, kanun-erako –Ekialde Hurbileko musika
tradizionaleko hari pul tsatuzko instrumen-
tua – eta orkestra sinfonikorako (Malagako
Orkestra Filarmonikoak 2008an grabatua)
horren bi adibide egoki dira. Hala ere, gaur
gaueko ber tsioa soinu horietatik urrun tzen
da eta mendebaldekoagoa den estetika bat
eskain tzen digu. Obra honen bigarren ber-
tsioa Vadillok New Yorken 2010ean egin-
dako egonaldi artistiko batean sortu zen,
hiri horretako Maya Trio hirukotearekin la-
nean ari zenean, zehazki. Perkusio, harpa
eta flautarako ber tsio bat zen eta 2011ko
apirilaren 28an estreinatu zen, New Yorken.
Ondoren, musikagileak bere lana berrikusi
zuen eta akzio instrumentaletan eta artiku-
lazioan zenbait aldaketa zeha tz egin zituen.
Egungo ber tsioa musikagileak petalo gisa
uler tzen dituen lau mugimenduz osatuta
dago. Honela, obraren izenburua, Kaleena,
piezaren forma uler tzeko moduan, piezaren
diseinuan eta egituran isla tzen da, hau da,
material eta ideia musikalak mugimendu
bakoi tzean isla tzeko moduan.
Mugimenduak petaloak badira, logikoa da
independenteak baina osagarriak direla uler-
tzea. Lau mugimenduek materiala parteka-
tzen dute, baina haietako bakoi tza bakarra
da eta bere edertasun propioa du, beraz,
konposizioaren aldetik berezko nortasuna
du. Hala, lehenengo mugimenduak melodia
eta harmonia ditu arda tz, bigarrenak tinbrea
eta melodia, hirugarrenak erregistroa eta
14
laugarrenak erritmoa eta egitura. Lorearen
estimuluak, Kaleena-n, ame tsezko soinu-es-
pazio batera eramaten gaitu, nostalgiaren
eta oroi tzapenen artean sentimendu musika-
laren hariak irunez, eta petalo bakoi tzaren
sen tsualitatearen bidez edertasun poetikoa.
Luciano BerioFolk Songs
«Musika folklorikoarekin ditudan loturak
emozionalak izan ohi dira. Musika horrekin
lan egiten dudanean, aurkikun tzaren zirrarak
harrapa tzen nau […]. Behin eta berriz i tzul-
tzen naiz musika folklorikora, hori eta musikari
buruzko nire ideiak harremanetan jar tzen saia-
tzen naizelako. Ame ts utopiko bat dut, baina
badakit ezin dela islatu: musika folklorikoaren
eta gure musikaren artean batasun bat sortu
nahi nuke, an tzinako musika, herri-musika sor-
tzeko moduaren eta oso hurbil dagoen egun-
go musikaren eta berau lan tzeko moduaren
arteko benetako kanal bat, hautemangarria,
ulergarria» (Luciano Berio, 1985).
80ko hamarkadaren erdialdean, Luciano
Beriok herri-musikarekiko lotura emozionala
senti tzen zuela azpimarratu zuen eta herri-
musika tradizionala xx. mendeko bigarren
erdian sortutako abangoardiako musikarekin
uztar tzeko desio utopiko bat adierazi zuen.
1985ean esan zuen hori, baina hogei urte
lehenago ere adierazi zuen bere Folk Songs-
ekin: abangoardia eta tradizioa uztar tzeko
ideia horretan oinarritutako pieza-mul tzo
bat zen, garai hartako bere maitea zen musa
bihurri eta aldakorrak inspiratua, Cathy
Berberian abeslariak, alegia. Musikagilea-
ren hi tzetan, musikagileak obra honetan
abeslariaren interpretazio argiei omenaldia
egiten die.
Lana, fun tsean, hamaika herri-kantak osatu-
tako antologia bat da, zenbait kasutan be-
netako herri-musika eta beste zenbaitetan
alegiazko herri-musika aurki tzen dugun arren.
Askotariko jatorriak dituzte pieza hauek: Es-
tatu Batuak, Armenia, Fran tzia (Proventza,
Auvernia), Italia (Sizilia eta Sardinia) eta
Azerbaijan. An tzinako grabaketetan, ida tzizko
antologietan edo lagunek kantatuta aurki-
tu zituen musikagileak. Guztiak integra tzeko
helburuarekin, Beriok kantak berriz ida tzi zi-
tuen erritmo eta harmoniak bateratuz, beraz,
neurri batean, birkonposizio lana izan zen hau.
Abangoardiako musika akademikoaren eta
herri-musika eta folklorikoaren topaketa
honetan, instrumentuen erabilerak fun tzio
erabakigarria dauka. Beriok alde batera u tzi
zuen herri-kantak pianoarekin lagun tzeko
ohitura, kanta bakoi tza eralda tzeko asmoa
bai tzuen baina beren jatorrizko naturaltasu-
na mantenduz, eta soinuarekin mamia bir-
sortuz, kanta bakoi tzak adierazten duenaren
zen tzua babestu, iradoki edo azal tzeko xe-
dearekin. Proposamena aurrera eramateko,
15
kanta bakoi tza bere jatorri, fun tzio, arrazoi
edo sorreraren arabera senti tzea ahalbide-
tzen duen soinu-espektroa eta aukera-sorta
eskain tzen duen taldea behar da. Beraz, Folk
Songs kantak aho tsa eta zazpi instrumentuko
talderako ida tzi ziren: flauta, klarinetea, bi
perkusio-jole, harpa, biola eta biolon txeloa.
Dena den, beranduago, 1973an, musikagi-
leak aho tsa eta orkestrarako egokitu zituen.
Berberian berak 1964an amaitu eta estrei-
natu zituen arren, kanta hauetako bi, La
donna ideale eta Ballo (6. eta 7. zenbakiak),
1947koak dira, eta kanta hauek herri-kanta
egiten dituena ez da beren izaera baizik eta
beren edukia. Biak ere Beriok onduak, La
donna ideale-k Genovako autore ezezagun
baten hi tz jostagarriak kanta tzen ditu emaku-
me perfektuak izan beharreko lau ezaugarriei
buruzkoak, eta bigarrena maitasunaren ero-
menari buruzko Siziliako autore anonimo
baten testuan oinarritua dago. Mul tzoko
lehen bi piezak ere ez dira Estatu Batuetako
herri-kanta jatorrak: Black is the color eta
I wonder as I wander, John Jacob Niles folk
abeslari eta musikagileak ida tzi bai tzituen
Kentucky-n. Black is the color gizon maiteari
eta bere ile bel tzari eskainitako kanta da.
I wonder as I wander kantak berriz zeru az-
piko galdera existen tzialak jaso tzen ditu,
arreta Jesus eta Mariaren misterioan jarriz.
Hirugarren pieza, Loosin yelav, Armeniako
ilargiari zuzendutako kanta da, pen tsaezina
Berberianen Armeniako jatorriekin lotu gabe
eta mendebaldeko Europako ondaretik urrun-
tzen diren bi abestietako bat. Laugarrena,
Rossignolet du bois, Fran tziako herri-kanta
da. Bertan, basoko urre txindorrak badaki
gazte eder baten biho tza nola irabazi. Bos-
garrena, A la femminisca, Siziliako arran-
tzaleen emazteek kanta tzen duten kanta da,
senarren i tzuleraren zain. Lehen aipatutako
La donna ideale eta Ballo kanten ostean, zor-
tzigarrena, Motettu de Tristura, urre txindor
bati abestutako Sardiniako kanta tristea da.
Hurrengo bi kantak, Okzitaniako hizkun tzan,
Joseph Cantelouberen Chan ts d’Auvergne bil-
dumako bi egoki tzeren emai tza dira. Bedera-
tzigarrenak, Malurous qu’o uno fenno, ezkon-
dutakoen paradoxa amaigabea adierazten du
–ez zurekin eta ezta zu gabe ere–, eta hamar-
garrena, Lo fïolairé, irule baten kantua da
bere biho tzeko ar tzainaren musuei buruzkoa.
Azkenik, Canción de amor de Azerbaiyán kan-
tak Europa zaharretik urrun eramango gaitu
berriz ere, Azerbaijaneko kanta baita. Azeriz,
errusieraz eta alegiazko hizkun tza batean
kantatua, i tzuli ezinezko kanta da azken ba-
tean. Kanta honekin gertatu zena izan zen
Berberianek gramofono-disko zahar batean
aurkitu zuela eta en tzuten zuena transkri-
batu zuela, soinuaren aldetik esanahiaren
aldetik baino gehiago.
Elixabete E txebeste
16
1. Black is the colourBlack is the colour of my true love’s hair,
his lips are something rosy fair,
the sweetest smile and the kindest hands;
I love the grass whereon he stands.
I love my love and well he knows,
I love the grass where on he goes;
if he no more on earth will be,
‘twill surely be the end of me.
Black is the colour, etc.
1. Bel tza daBel tza da ene maite kuttunaren ilea;
haren ezpainak, arrosakarak,
eztietan ezti irribarrea, samurretan samur eskuak;
maite dut hark zanpa tzen duen belarra.
Maite dut ene maitea, eta berak ere badaki,
maite dut hura dabilen belardia;
lur honetatik betiko aienatuko bali tz,
ene akabera li tzateke zinez.
Bel tza da, etab.
Folk Songs
17
2. I wonder as I wanderI wonder as I wander out under the sky
How Jesus our Saviour did come for to die
For poor orn’ry people like you and like I,
I wonder as I wander out under the sky.
When Mary birthed Jesus ‘twas in a cow stall
With wise men and farmers and shepherds and all,
But high from the Heavens a star’s light did fall
The promise of ages it then did recall.
If Jesus had wanted of any wee thing
A star in the sky or a bird on the wing
Or all of God’s angels in Heav’n for to sing
He surely could have had it ‘cause he was the king.
2. Ibilian galdezkaGalde tzen dut, zeru azpian alderrai nabilela,
nola etorri ote zen Jesus gure Salba tzailea hona hil tzera
zu eta ni bezalako jende xehearen alde;
hala galde tzen dut, zeru azpian alderrai nabilela.
Jesusez erditu zenean, Maria ukuilu batean zegoen,
gizon jakin tsuz, nekazariz, ar tzainez guztiz inguraturik,
baina Zeru gorenetik izar batek argitu zuen
ani tz mende lehenagoko agindu bat oroitarazteko.
Jesusek edozer gauza nahi izanez gero,
zeruko izar bat, hegaka doan txori bat,
edo Jainkoaren aingeru guztiak Zeruan kantari jar tzea,
egin zezakeen noski, bera bai tzen errege.
3. Loosin yelavLoosin yelav ensaree tz
Saree par tzòr gadaree tz
Shegleeg megleeg yeresov
Pòrve tz kedneen loosni dzov.
Jan a loosin
Jan ko loosin
Jan ko gòlor sheg yereseen
Xavarn arten tchòka tzav
Oo el kedneen tchòga tzav
Loosni loosov hala tzvadz
Moot amberi metch mònadz.
Jan a loosin, etc.
3. Irten da ilargiaIrten da ilargia muino gainetik,
eta muino-gain horretatik
haren aurpegi gorriztak
argi izpiak jaurti tzen ditu lurrera.
Oi, ilargi maite,
oi, zure argi maitea
eta zure aurpegi biribil gorrizta!
Lehen, ilunpetan
zegoen lurra;
orain, berriz, ilargiaren argia
hodei bel tzek estali dute.
Oi, ilargi maite, etab.
18
4. Rossignolet du boisRossignolet du bois,
Rossignolet sauvage,
Apprends-moi ton langage,
Apprends-moi-z à parler,
Apprends-moi la manière
Comment il faut aimer.
Comment il faut aimer
Je m’en vais vous le dire,
Faut chanter des aubades
Deux heures après minuit,
Faut lui chanter: “La belle,
C’est pour vous réjouir”.
On m’avait dit, la belle,
Que vous avez des pommes,
Des pommes de renettes
Qui sont dans vot’ jardin.
Permettez-moi, la belle,
Que j’y mette la main.
Non, je ne permettrai pas
Que vous touchiez mes pommes,
Prenez d’abord la lune
Et le soleil en main,
Puis vous aurez les pommes
Qui sont dans mon jardin.
4. Basoko urre txindorraBasoko urre txindorra
urre txindor basokoa,
eraku tsi zure min tzaira
eraku tsi min tza tzen,
eraku tsi nola
maitatu behar den.
Nola maitatu behar den
esango dizut:
albadak jo behar dira
gauerditik bi ordutara,
honela kantatuz:
“Eder hori, zure a tseginerako”.
Esan didate, eder hori,
sagarrak dituzula
errege-sagarrak
zure bara tzean.
U tzidazu, eder horrek,
haiek uki tzen.
Ez, ez dizut u tziko
nire sagarrak uki tzen;
harrapa lehenik ilargia
eta eguzkia eskuan,
eta izango dituzu gero
nire bara tzeko sagarrak.
19
5. A la femminiscaE Signuruzzu miù faciti bon tempu
Ha iu l’amanti miù’mmezzu lu mari
L’arvuli d’oru e li ntinni d’argentu
La Marunnuzza mi l’av’aiutari.
Chi pozzanu arrivòri ‘nsarvamentu
E comu arriva ‘na littra
Ma fari ci ha mittiri du duci paroli
Comu ti l’ha passatu mari, mari.
6. La donna idealeL’omo chi mojer vor piar,
de quatro cosse de’e spiar.
La primera è com’el è naa,
l’altra è se l’è ben accostumaa,
l’altra è como el è formaa,
la quarta è de quanto el è dotaa.
Se queste cosse ghe comprendi,
a lo nome de Dio la prendi.
7. Ballo La la la la...
Amor fa disviare li più saggi
e chi più l’ama meno ha in sé misura.
Più folle è quello che più s’innamura.
La la la la...
Amor non cura di fare suoi dannaggi.
Co li suoi raggi mette tal calura
che non può raffreddare per freddura.
5. Jaunak eguraldi ona bidali biezaioJaunak eguraldi ona bidali biezaio
i tsasoan dabilen ene maiteari;
haren masta urrezkoa da, zilarrezkoak oihalak.
Birjinak lagundu diezadala
onik i tzul daitezen.
Eta gutun bat hel balekit,
hi tz bi egon bitez ida tzirik
i tsasoan zurekin doala adieraziz.
6. Emakume idealaGizonak emakumearekin ezkondu nahi duenean
lau gauza behar ditu kontuan izan:
lehena, nolako familia duen;
gero, ongi hezia den;
hurrena, zer i txura duen;
laugarrena, zer dote duen.
Lau gauza horiek baditu,
har beza, Jainkoarren.
7. Dan tza La, la, la, la...
Jakin tsuenak ere nahasten ditu amodioak,
eta gehien maite duena burutik egina dago,
gehien maitemin tzen dena zoroetan zoro da.
La, la, la, la...
Maitasunari bost axola min ematea,
haren geziek halako sukarra eragiten dute
non ho tzak ere ezin baitu baretu.
20
8. Motettu de TristuraTristu passirillanti
Comenti massimbillas.
Tristu passirillanti
E puita mi consillas
A prongi po s’amanti.
Tristu passirillanti
Cand’ happess interrada
Tristu passirillanti
Faimi custa cantada
Cand’ happess interrada.
9. Malurous qu’o uno fennoMalurous qu’o uno fenno,
Maluros qué n’o cat!
Que n’o cat n’en bou uno
Qué n’o uno n’en bou pas!
Tradèra ladèrida rèro, etc.
Urouzo lo fenno
Qu’o l’omé qué li cau!
Urouz inquéro maito
O quèlo qué n’o cat!
Tradèra ladèrida rèro, etc.
8. Tristurazko kantaUrre txindor tristea,
baduzu nire an tzik!
Urre txindor tristea,
kon tsola nazazu ahal baduzu
maiteak min egin baitit.
Urre txindor tristea:
lurpera nazatenean,
urre txindor tristea,
kanta ezazu kantu hau,
lurpera nazatenean.
9. MalurusaMalurusa emaztea duena
malurusa emazterik ez duena.
Ez daukanak bat nahi;
daukanak, berriz, ez nahi.
Tralará, tralará, etab.
Emakume urosa
bera maite duen gizona daukana;
are urosagoa
batere ez daukana.
Tralará, tralará, etab.
21
10. Lo fiolairéTon qu’èrè pitchounèlo
Gordavè loui moutous,
Lirou lirou lirou ...
Lirou la diri tou tou la lara.
Obio n’o counoulhèto
É n’ai près un postrou.
Lirou lirou, etc.
Per fa lo biroudèto
Mè domond’ un poutou.
Lirou lirou, etc.
E ièu soui pas ingrato:
En lièt d’un nin fau dous!
Lirou lirou, etc.
10. IruleaHaurra nin tzelarik
ardiak zain tzen nituen.
Liru liru liru ...
Liru la Diri Tu Tu-la lara.
Makila txiki bat neukan
eta ar tzain bati deitu nion etor tzeko.
Liru liru, etab.
Nire ardiak zain tzearren
musu bat eskatu zidan.
Liru liru, etab.
Eta nik, gaiztoa ez izatearren,
bi eman nizkion baten ordez.
Liru liru, etab.
22
11. Azerbaijan love songDa maesden bil de maenaes
di dilamnanai ai naninai
go shadaemae hey ma naemaes yar
go shadaemae hey ma naemaes
sen ordan chaexman boordan
tcholoxae mae dish ma naemaes yar
tcholoxae mae dish ma naemaes
kaezbe li nintché dirai nintché
lebleri gontchae derai gontchae
kaezbe linini je deri nintché
lebleri gontcha de le gontcha
na plitye korshis sva doi
ax kroo gomshoo nyaka mae shi
ax pastoi xanaem pastoi
jar doo shi ma nie patooshi
go shadaemae hey ma naemaes yar
go shadaemae hey ma naemaes
sen ordan chaexman boordan
tcholoxae mae dish ma naemaes yar
tcholoxae mae dish ma naemaes
kaezbe li nintché dirai nintché
lebleri gontchae derai gontchae
nie didj dom ik diridit
boost ni die tz stayoo zaxadit
ootch to boodit ai palam
syora die limtchésti snova papalam.
(I tzulpena: Juan Kruz Igerabide)
23
Andoainen (Gipuzkoa) jaioa, goi-mailako Kan-
tu-ikasketak burutu zituen Musikenen (Euskal
Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia). Mu-
sika-jaialdi ospe tsuetan aritu da, esaterako,
Donostiako Musika Hamabostaldia, Gra-
nadako Festival Internacional de Música y
Danza, Peraladako Festival Castell eta San-
tanderreko Festival Internacional. Zuzendari
garran tzi tsuen zuzendari tzapean kantatu du:
Jesús López Cobos, Miquel Ortega, Friedrich
Haider, Alberto Zedda, Lu tz Köhler, Eduar-
do López Banzo, Renato Palumbo, Teodor
Curren tzis, Giuseppe Finzi eta Jose Ramón
Encinar, besteak beste.
Ondorengo paperak interpretatu ditu:
Flora (La traviata), Maddalena (Rigoletto),
Bigarren dama (Die Zauberflöte), Zerlina
(Don Giovanni), Dorabella (Così fan tutte),
Dido (Dido and Aeneas), Maddalena eta
Melibea (Il viaggio a Reims), Bilboko Arriaga
An tzokian Emilio Sagi eta Alberto Zeddaren
zuzendari tzapean. Halaber, ABAO-aren den-
boraldian parte hartu du Nireno (Giulio
Cesare) eta Cherubino (Le nozze di Figaro)
per tsonaiekin eta Lady Macbeth (Macbeth)
Andrearen paperarekin, Oviedoko Campoa-
mor An tzokian. Nabarmen tzekoa da ere
Miquel Ortegaren La casa de Bernarda Alba
operan izan zuen parte-har tzea eta Madrile-
ko Teatro Real an tzokian izan zuen debuta,
L’italiana in Algeri operan, Jesús López Cobos
eta Joan Fonten zuzendari tzapean. Verdiren
Otello operako Emilia per tsonaia grabatu du
Friedrich Haider-en zuzendari tzapean.
Duela gu txi izan dituen eta dituen etorki-
zuneko konpromisoen artean aipagarriak
dira: El gato montés, Madrileko Teatro de
la Zarzuela an tzokian, Sevillako Teatro de
la Maestranza an tzokian, Oviedoko Teatro
Campoamor an tzokian eta Lisboako Teatro
Nacional San Carlos; Macbeth Madrileko Tea-
tro Real an tzokian; Betulia liberata, Gaetano
Pugnani-rena, Portugaleko Festival Terras
sem Sombra jaialdian; aho ts eta gitarrarako
errezitaldia Bilboko Arriaga An tzokian; La
flauta mágica El Escorialen eta Donostiako
Musika Hamabostaldian; Thaïs Sevillako Tea-
tro de la Maestranza an tzokian; Mozarten
Misa de la Coronación Euskadiko Orkestra
Sinfonikoarekin; Flora (La traviata) Madrileko
Teatro Real an tzokian; Mercedes (Carmen)
Madrileko Teatro de la Zarzuela an tzokian
eta Mahoneko Teatro Principal an tzokian; eta
L’isola disabitata, Manuel Garcíarena, Madri-
leko Teatros del Canal an tzokian. ABAOaren
2015-2016 denboraldian musikari baten pa-
pera interpretatu berri du Pucciniren Manon
Lescaut-en eta maia tzean estreinako aldiz
interpretatutako du Rosinaren per tsonaia
Rossiniren Il barbiere di Siviglia operan.
Marifé Nogales
24
Ganbera-musikaren amorratuak diren mu-
sikari-talde batek sortutako lan-espazioa
da, interpreta tzeko, sor tzeko, iker tzeko,
esperimenta tzeko eta artea zabal tzeko esze-
natokia alegia. Helburua da artearekin kon-
promiso irmoa eta diber tsitate estetikoan
interesa duten musikari hauen proiektuak
eta ekimenak bul tza tzea. Elkarrekin egin du-
ten ibilbidean zehar, hainbat proiektu burutu
dituzte askotariko errepertorio zabal bateko
interpretazioetan aldakortasuna eta indarra
har tzea ahalbidetu dietenak.
Interpretaziotik haratago taldearen interes
nabarmenei harrera ematen dieten bost la-
borategik osa tzen dute proiektua: Ha ts (eus-
kal errepertorio historikoa), Her tz (diziplina
ani tzetako lankide tza), Hi tz (gaur egungo
musikagin tza), Ho ts (programen osaera) eta
Hu ts (sormen esperimentala).
Ho ts laborategiak errepertorio zabala har-
tzen du eta bertan sor tzen den espazioan
obrak garai baten arkitektura eraiki tzeko ma-
terial bilaka tzen dira. Programak ganbera-
musikan zehar ibilbide estetikoa proposa tzen
du, loturak sor tzen dituena eta partekatu-
tako ideia bat bizi tzea ahalbide tzen duena.
Hasieratik parte hartu du, besteak beste,
Gasteizko Santa Maria Katedralaren Fun-
dazioak antola tzen duen Kon tzertuan eta
irekia Zikloan (2011), IX. Bernaola Jaialdian
(2012), «Musikagileak» IV. eta V. Musika
Garaikidearen Zirkuituetan (2013 eta 2014),
Basauriko XVI. Udaberriko Kon tzertuetan
(2014), Hazparneko Primaderako Musika Kla-
siko Gaualdian (2014), «Musikaste» Euskal
Musikaren Astean (2014 y 2015), Baigorriko
Musikaldian (2015), eta Jagoba Astiazaranen
Kataiak ikus-en tzunezko lanaren estreinal-
dian, Elgoibarko Makina Erremintaren Mu-
seoan (2014). Zinemaren alorrean, txaber
Fernándezek Prohibido recordar (2010) doku-
mentalerako ida tzitako musika grabatu zuen,
Donostiako Zinemaldian estreinatu zena, eta
duela gu txi aurkitutako Gure Sor Lekua (1956)
euskarazko lehen filmaren estreinaldi berrian
eta grabaketan parte hartu du, Joserra Sen-
perenak ida tzitako musika zuzenean inter-
pretatuz Hazparneko Zinegin Festibalerako
(2013) eta Donostiako Zinemaldirako (2015)
egokitutako ber tsioan, besteak beste.
Xare Laborategia [Ho ts]
25
Bilbon jaio zen, 1986an. Bere jaioterriko Juan
Crisóstomo de Arriaga Kon tserbatorioan Bio-
lina ikasi zuen, Nicolae Duca eta Fernando
Bravorekin. 2012an, Enrique García Asensio
eta Manel Valdiviesorekin orkestra-zuzendari-
tza ikasi ondoren, Musikenen (Euskal Herriko
Goi-mailako Musika Ikastegia) bukatu zuen
goi mailako prestakun tza.
Zuzendari gisa, abesba tza askorekin lan egin
du, baita Musikeneko Orkestra Sinfonikoare-
kin Donostiako Olatu Talka Jaialdian (2012),
Ciklus Ensemblerekin Donostian egin zen Mu-
sikaren Europako Egunean (2014) edota Bil-
boko Orkestra Sinfonikoarekin Bizkaian zehar
egindako Kon tzertuetan (2015). Erregularta-
sunez lan egiten du SMASH Ensemblerekin
eta haiekin aritu da Festival Internacional
SMASH de Música Contemporánea jaialdia-
ren zor tzigarren eta hamargarren edizioe-
tan (2013 eta 2015), Bilboko BBVA Funda-
zioak antolatutako V. Musika Garaikidearen
Zikloan (2015) edo Suedian eta Danimarkan
barna egindako kon tzertuetan (2015). 2009
eta 2012 urte artean Bilboko Abesba tza eta
Ganbera Orkestraren zuzendari izan zen eta,
gaur egun, Xare Laborategiaren zuzendari
artistikoa eta kide sor tzailea da.
Hainbat musikagileren lanen erabateko es-
treinaldiak eta estreinaldi nazionalak egin
ditu; besteak beste, Jagoba Astiazaran,
Rubén Cid, Ignacio Ferrando, Íñigo Giner,
Félix Ibarrondo, Xabier Mariño, Miguel Ma-
tamoro, Josep Mira, Raül Montalvà, Xabier
Otaolea, Joan Riera, Alba S. Torremocha,
Joserra Senperena eta Carlos Trujilloren la-
nenak. Horrez gain, ikus-en tzunezko hainbat
proiektutan parte hartu du, baita Donostia
Zinemaldian estreinatu zuten Prohibido
recordar (2010) dokumentaleko musikaren
konposizio, zuzendari tza eta grabaketan ere.
Barakaldoko Udal Musika Kon tserbatorio
Profesionaleko Orkestra, Abesba tza eta
Bandako irakaslea izan da (2012-2013).
Orain, Gasteizko «Jesús Guridi» Musika Kon-
tserbatorioko Orkestra eta Banda irakaslea
da, eta (Musikagileak) Euskal Herriko Mu-
sikagileen Elkarteko idazkari tza teknikoaren
arduraduna.
Txaber Fernández
26
Lege-gordailua: BI-309-2016