4
26 2013KO IRAILAREN 15A 80KO HAMARKADAN hain anti-sistema izanda- ko punk, hardcore, crust taldeak Andoain, Egia, Azkoitia, Arrasate, Lekeitio eta Oñatiko Gaztetxeetan jotzen aritu ziren 90eko hamar- kadaren erdialdera arte. Sasoi horretan, bir- moldatutako diskoteka eta kontzertu aretoe- tara joaten hasi ziren horietariko talde asko. Hori guztia jakinda, oso zaila da gaur egun musika estilo bat (edo batzuk) kokagune zehatz bati lotzea, eta batasun horrek ekarri dezakeen aberastasuna galdu egiten da. Horren salbuespena, hardcore-crust estiloen inguruan bereziki Gipuzkoan sortutako zir- kuitu iraunkorra dugu. Getariako Gaztetxea, Zarauzko Putzuzulo eta, batez ere, Trintxer- peko Mogambo kontzertu areto autoeratua dira horren enbor garrantzitsuenak, nahiz eta badiren tartera, halako kontzertuak antola- tzen dituzten beste Gaztetxe eta ekimen batzuk Eibarren, Urretxun, Beasainen… Aukeratutako hiruetatik Mogambo da beteranoena (20 urtetik gora), baina Getaria- ko eta Zarauzko Gaztetxeek ere urte asko daramate ia astero hardcore-punk eta crust emanaldiak antolatzen, bertako zein kanpoko taldeei plazaratzeko aukera ematen eta musi- ka zale askori eskaintza aberatsa eskuragarri jartzen. Kasu horietan guztietan, jakina, DIY formula da nagusi (zuk zeuk egizu!), inongo etekin ekonomikorik bilatzen ez dela. DIY formula gauzatu ahal izateko, jende askok egiten ditu lan. Hiru lagunengana jo dugu. Batetik, Fres dugu, Mogamboko pro- gramazioaz arduratzen da, eta Etengabeko Zarata jardunaldien antolatzailea ere bada, eta dozenaka taldetan parte hartu du –gaur egun zazpi taldetan dabil, ezagunenak RAS eta Humilitate–. Bestetik, Juanma, 90eko hamarkada erdian Lasarteko Eskola Okupa- ERDIKO KAIERA | IKER BARANDIARAN | Argazkiak: Juanma eta Ariane Prieto MUSIKA 70eko eta 80ko hamarkadetan gaur egun baino askoz musika estilo gutxiago entzuten zen, eta zaleak askoz fidelagoak (eta itxiagoak) ziren hautatutako musika motarekiko. Gerora, 90eko hamarkadan, beste musika estilo batzuk lantzen hasi ziren, eskaintza zabaldu egin zen eta “tribuen” eragina arindu egin zen. Pop, rock, hardcore edo trash zaleak, punkyak, heavyak, siniestroak, gero eta errazago nahasten ziren eta, lehen ez bezala, edozein gaztetxe, taberna, diskoteka edo aretotan aurkitzen ziren estilo horietako taldeen proposamenak. Ordutik hona, gauzak ez dira askorik aldatu. Gutxi dira estilo jakin bati lotutako eszenak. Hardcore-Crust zirkuituak gogor dirau Gipuzkoan Mundo Muerto taldea (AEB),

MUSIKA Hardcore-Crust zirkuituak gogor dirau Gipuzkoan · 2013. 9. 12. · ko punk, hardcore, crust taldeak Andoain, Egia, Azkoitia, Arrasate, Lekeitio eta Oñatiko Gaztetxeetan jotzen

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: MUSIKA Hardcore-Crust zirkuituak gogor dirau Gipuzkoan · 2013. 9. 12. · ko punk, hardcore, crust taldeak Andoain, Egia, Azkoitia, Arrasate, Lekeitio eta Oñatiko Gaztetxeetan jotzen

26 � 2013KO IRAILAREN 15A

80KO HAMARKADAN hain anti-sistema izanda-ko punk, hardcore, crust taldeak Andoain,Egia, Azkoitia, Arrasate, Lekeitio eta OñatikoGaztetxeetan jotzen aritu ziren 90eko hamar-kadaren erdialdera arte. Sasoi horretan, bir-moldatutako diskoteka eta kontzertu aretoe-tara joaten hasi ziren horietariko talde asko.

Hori guztia jakinda, oso zaila da gaur egunmusika estilo bat (edo batzuk) kokagunezehatz bati lotzea, eta batasun horrek ekarridezakeen aberastasuna galdu egiten da.Horren salbuespena, hardcore-crust estiloeninguruan bereziki Gipuzkoan sortutako zir-kuitu iraunkorra dugu. Getariako Gaztetxea,Zarauzko Putzuzulo eta, batez ere, Trintxer-peko Mogambo kontzertu areto autoeratuadira horren enbor garrantzitsuenak, nahiz etabadiren tartera, halako kontzertuak antola-tzen dituzten beste Gaztetxe eta ekimenbatzuk Eibarren, Urretxun, Beasainen…

Aukeratutako hiruetatik Mogambo dabeteranoena (20 urtetik gora), baina Getaria-ko eta Zarauzko Gaztetxeek ere urte askodaramate ia astero hardcore-punk eta crustemanaldiak antolatzen, bertako zein kanpokotaldeei plazaratzeko aukera ematen eta musi-ka zale askori eskaintza aberatsa eskuragarrijartzen. Kasu horietan guztietan, jakina, DIYformula da nagusi (zuk zeuk egizu!), inongoetekin ekonomikorik bilatzen ez dela.

DIY formula gauzatu ahal izateko, jendeaskok egiten ditu lan. Hiru lagunengana jodugu. Batetik, Fres dugu, Mogamboko pro-gramazioaz arduratzen da, eta Etengabeko

Zarata jardunaldien antolatzailea ere bada,eta dozenaka taldetan parte hartu du –gauregun zazpi taldetan dabil, ezagunenak RASeta Humilitate–. Bestetik, Juanma, 90ekohamarkada erdian Lasarteko Eskola Okupa-

ERDIKO KAIERA

| IKER BARANDIARAN |Argazkiak: Juanma eta Ariane Prieto

MUSIKA

70eko eta 80ko hamarkadetan gaur egun baino askoz musika estilo gutxiago entzuten zen,eta zaleak askoz fidelagoak (eta itxiagoak) ziren hautatutako musika motarekiko. Gerora,90eko hamarkadan, beste musika estilo batzuk lantzen hasi ziren, eskaintza zabaldu eginzen eta “tribuen” eragina arindu egin zen. Pop, rock, hardcore edo trash zaleak, punkyak,

heavyak, siniestroak, gero eta errazago nahasten ziren eta, lehen ez bezala, edozein gaztetxe,taberna, diskoteka edo aretotan aurkitzen ziren estilo horietako taldeen proposamenak.

Ordutik hona, gauzak ez dira askorik aldatu. Gutxi dira estilo jakin bati lotutako eszenak.

Hardcore-Crust zirkuituakgogor dirau Gipuzkoan

Mundo Muertotaldea (AEB),

Page 2: MUSIKA Hardcore-Crust zirkuituak gogor dirau Gipuzkoan · 2013. 9. 12. · ko punk, hardcore, crust taldeak Andoain, Egia, Azkoitia, Arrasate, Lekeitio eta Oñatiko Gaztetxeetan jotzen

2013KO IRAILAREN 15A 27�

tuetan kontzertuak antolatzen zituen, gauregun Getariako Gaztetxean dihardu, eta HellDivision eta Dictadura taldeetako abeslariaere bada. Azkenik, Putzuzulon Zaratazarautzekimenaren bitartez kontzertuak antolatzeazgain, Erantzun! eta Humilitate taldeetakokide den Hodei.

DIY kasu ia guztietan bezala, hiru lagunhauek musika zaletasunagatik eta laguneimesede egitearren hasi ziren kontzertuakantolatzen. “Guk antolatu ezean ez zegoengustuko taldeak ikusteko modurik”, aitortudigu 1986an lehen kontzertua Estigia eta Al-Kappot taldeekin antolatu zuen Fresek. Juan-maren kasuan, 90eko hamarkada erdian punketa hardcore taldeak diskoteka eta areto han-dietan ikusteaz nazkatuta, Lasartera hardcoretaldeak eramaten hasi zen. Hodei gazteagoada eta Erantzun! taldearen bitartez ezagututa-ko kanpoko taldeei harrera egiten hasi zenbigarren milurtekoaren hasieran. “Kanpoanguk kontzertuak egiteko laguntzen zigutenguzti haiei keinua egiteko modua da”.

Eskaintza ikaragarriaAstero programatzen dituzte kontzertuak,askotan aste barruan. Gainera, bertatik pasa-tako taldeek oso gogoan dituzte lekuok etajendea. “Atzerrian izan garenean askotanaipatu digute gurean egonak direla. Nik usteerakutsi dugula, inoren zain egon gabe, gau-zak norberak eginda, nahi dena lor daitekee-la”, ondorioztatu du Hodeik. Juanmak, gaine-ra, eszena honetako talde etaikusle-partehartzaileen jarrera nabarmendunahi du, kontzertua-berdin-mozkorraldiakontzeptuarekin erabat apurtzen duelako:“Antolatzen ditugun kontzertuak askotanaste barruan dira eta jendeak nahiko ondoerantzuten du. Asteburuko kontzertu-moz-korraldi loturatik aparte gaude gu; zaleekbeste interes bat erakusten dute”.

Badira parrandazaleak, hala ere, baina orohar jende langilea da eta esan beharra dagolur-azpiko mugimendu honek disko eta kase-teak ekoitzi, banaketa-sarea osatu, fantzineak

kaleratu, irrati libreak gidatu eta, jakina, auto-eratutako espazioetan lan egiten duela, guz-tiek musutruk arituta, jendeari oso preziomerkeetan bertako eta kanpoko talde interes-garri ugari ezagutzera emaneko.

Jatorriz DIY punkarekin eta, halabeharrez,hardcore eta crustarekin estu lotuta egonbada ere, salbuespenak ere badirela aitortudigute; eta era berean prestatzen duten

Goitik behera,Infernöh (Suedia) etaAccidente (Madril);DSB (Japonia),Vitamin X(Herbehereak)TrintxerpekoMogambon.

VIC

Page 3: MUSIKA Hardcore-Crust zirkuituak gogor dirau Gipuzkoan · 2013. 9. 12. · ko punk, hardcore, crust taldeak Andoain, Egia, Azkoitia, Arrasate, Lekeitio eta Oñatiko Gaztetxeetan jotzen

28 � 2013KO IRAILAREN 15A

eskaintzan ez direla estilo jakin horietarabakarrik mugatzen. Fresek oso argi duMogambora kontzertuak egitera etortzenden taldeetako askok, aukera izanez gero, bal-dintza komertzialagoetan aritzea hobestuko

lukeela: “Zenbait taldek haien zerbitzurakolanean ari garela uste dute; mainstream wan-nabe zenbaitekin egin dugu topo. Eta, aldiz,estilo horietatik kanpo dauden talde batzuekDIY kontzeptua oso barneratuta dute. Horida funtsean garrantzitsuena”.

Juanmak gogoratu digunez bestelako esze-narik ere bada Euskal Herrian: “PuskarraRecords eta Barduliaren inguruan sortutakoskinhead eta Oi! mugimenduan ere, zirkuitukomertzialetik kanpoko diskoetxe, banaketa,fanzine, irratsaio eta kontzertuak egitendituzte”.

Lan egiteko DIY ereduari esker lortutako-az harro daude hirurak. “Gurean hartzenditugun musikarien esker ona ezin da diruzordaindu”, laburbildu du Hodeik. Eta badabesterik ere: “Zarata jendearengana gerturatueta horren atzean musika ona dagoela desku-britzen laguntzea lorpen ikaragarria da”.

Getarian hilean bizpahiru emanaldi anto-latzen dituzte, Putzuzulon astean behin etaMogambon “asterokoa bira mugatzen”saiatzen dira. Dagoenako ehunka talderenkontzertuak antolatu dituzte eta zerrendaamaiezina da. Aipagarrienen artean, Dis-charge, Extreme Noise Terror, Poison Idea,Seein Red… Baina hiru lagunon ustez,garrantzitsuena elkarlana, musika eta jendejatorra ezagutzea da. Gauza txiki hauek ase-tzen dute Fres. “Bizitzako lagun onenenarteko asko kontzertuak eginez ezagutuditut”, diosku Hodeik. Juanma ere harrodago lortutakoaz, baina nonbait argia pizte-ko premia ikusten du: “Bertako hc/punkmugimendua sasoitsua bada ere, zahartuzdoa, eta belaunaldi berri baten premiadugu”.

Atzerrikoentzat leku kuttunaNazioarteko banda ugari etorri ohi da ia aste-ro, antolatzen diren kontzertuetara. Antzina-tik gertatzen dela dio Fresek: “Andoainenkontzertuak egiten hasi zirenetik izaten duguatzerriko bisita ugari; izan ere, geografikokioso ondo kokatuta gaude”. Eta hemengogune autoeratuen eskaintza ezohikoa ereaipatu digu Juanmak: “Espainian ez bezala,hemen halako gune ugari ditugu, inon bainogehiago. Eta hori, hein handi batean, gureaurreko belaunaldiek egindako lan eskergarizor diogu”.

Eta zer aurkitzen dute gurean talde horiek,bata besteari kontatu eta luzaroan hainbestebisita izateko? AEBetatik etorritakoak zur etalur gelditzen dira kontzertu autoeratuak egi-teko dugun gaitasuna dela eta, han ez baitagohalakorik, azaldu digu Hodeiek. Eta europa-rrek, berriz, gustuko dute hemengo giro etaparranda-gogoa. Juanma harago doa; bere

24 Ideas (Bartzelona), Mogambon.

Bi Marks (AEB), Putzuzulon.

Juanma eta Hell Division taldearen jarraitzaile bat, Getariako gaztetxean.

Page 4: MUSIKA Hardcore-Crust zirkuituak gogor dirau Gipuzkoan · 2013. 9. 12. · ko punk, hardcore, crust taldeak Andoain, Egia, Azkoitia, Arrasate, Lekeitio eta Oñatiko Gaztetxeetan jotzen

2013KO IRAILAREN 15A 29�

HARDCORE-CRUST - ERDIKO KAIERA

ustean, atzerritarrei hemengoenadeitasunak eta diskoak erostekogrinak harritzen ditu, eta askokgure hizkuntza eta kulturari buruz-ko jakin-mina izan ohi dute.

Uzta emankorra ZarautzenUrte asko pasa dira aipatutako esti-loetako musika taldeak moduiraunkorrean etortzen hasi zirene-tik, eta Getarian nahiz Trintxerpeinguruan ez bezala, ZarautzenGipuzkoako (eta seguruenik Eus-kal Herri osoko) hardcore-crusttalde multzo handiena dago. “Argidago kontzertu asko ikusi eta tal-deen joan-etorriak gertutik bizi-tzeak biziki errazten duela taldeberriak ateratzea, baina Zarauzkotaldeok jotzeko toki iraunkorrik ezzutenean hasi ginen lanean”, azaldu diguHodeik. Halaber, horrek DIY ereduan sakon-tzera eraman zituen.

Zarata gustuko duten hainbat lagunek osa-tzen dute Zaratazarautz. Bertako musika tal-deak batu eta kontzertuak antolatzen dituztePutzuzulo Gaztetxean. Horrekin batera, izenbereko irratsaioa egiten dute astearteroPutzuzulon dagoen Arraio irratian –Internetbidez edonon entzun daiteke– eta webguneaere badute.

Eta nolatan dago hainbeste talde itxurabatean udatiarrena den herri honetan?Honatx Hodeien erantzuna: “Agian horrexe-gatik, herri aberats, udatiar eta pijo bateanbizi izanda, beste herri askotan baino arrazoigehiago ditugulako mugimendua sortu etaegoera aldatuko duten espazioaksortzeko. Gainera, dagoenekoherrian beste askori ere kutsatudiegu lan egiteko modu hau; etahori oso garrantzitsua da”. n

Bartzelonako Las Otras taldea eta Erresuma Batuko Geriatric Unit taldea (behean). Biak, Zarauzko Putzuzulon.