488
Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa Jakintza-arloa: Zuzenbidea eta jurisprudentzia Egilea: EUNATE PRIETO ETXANO Urtea: 2004 Zuzendaria: IñAKI AGIRREAZKUENAGA ZIGORRAGA Unibertsitatea: UPV-EHU ISBN: 978-84-8438-125-9

Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa

Jakintza-arloa: Zuzenbidea eta jurisprudentzia

Egilea: EUNATE PRIETO ETXANO Urtea: 2004 Zuzendaria: IñAKI AGIRREAZKUENAGA ZIGORRAGA Unibertsitatea: UPV-EHU ISBN: 978-84-8438-125-9

Page 2: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

Hitzaurrea 2004ko abenduaren 20an, “Musika-irakaskuntzen erregimen juridikoa” izenburu duen doktore-tesiaren defentsa-ekitaldian, azken hausnarketa gisa, hitzok aipatzen nituen:

“(…) zentzuzkoa dirudi pentsatzea, inoiz, etorkizun batean, goi-mailako musika irakaskuntzak arautuko dituen lege bat eztabaidatzeari ekingo zaiola Parlamentuan, Europar Batasuneko ereduen ildo beretik. Nolanahi ere, esan beharra dago, gai honetan gaur egundaino egon den inertziak eraginda, litekeena dela, etorkizuneko une hori denboran geroratzea”.

Haatik, ia hiru urte beranduago, etorkizun hori ez da iritsi. Bien bitartean, espainiar hezkuntza-sistema arautzen duen lege berriak (LOEk) argia ikusi du, baita unibertsitate legearen (LOU) erreformak ere. Halaber, LOEk irakaskuntza artistikoei oro har, eta musika-irakaskuntzei zehazki, atalburu bat eskaini die; eta ordura arte ez bezala, goimailako ikasketak gainerakoetatik bereizi ditu —bereizketa hori goi-mailako hezkuntza arautzen ez duen lege batek egiten badarrai ere—. Ildo beretik, LOEren aurreikuspenak garatuz, goi-mailako irakaskuntza artistikoen kontseilu nagusia —nolabait ere, unibertsitate-mailako koordinazio-kontseiluaren parekoa— arautu da. Eta orobat, unibertsitate-mailako gradu ondoko tituluen baliokideak izango liratekeen gradu ondoko musika-ikasketak eskaintzeko aukera aurreikusi da. Aldaketa hauek ordea, formazkotzat baino ezin dira jo; eta ageri diren aurreikuspen nahiz aurrerapauso herabetiak, ez dira oraindaino errealitate bilakatu. Honenbestez, doktore-tesian musika-irakaskuntzei buruz azaldutako egoerak, edukiari dagokionez, funtsean bere horretan darraiela esan genezake. Berebat, etorkizunari begira eginiko proposamenak eta aipatutako erronkak —bereziki, Boloniako prozesuaren baitan, goi-mailako musika-irakaskuntzen espainiar ereduaren egokitzapenari dagozkionak— ez dira oraindik gauzatu. Eta inoiz gauzatzeko bidean, ez da oraino urrats aipagarririk eman.

Page 3: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

MMUUSSIIKKAA--IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZEENN

EERRRREEGGIIMMEENN JJUURRIIDDIIKKOOAA Eunate Prieto Etxano Tesiaren Zuzendaria Iñaki Agirreazkuenaga Zigorraga

Page 4: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

Nire sendiari

eta adiskideei

«Hezkuntzarik bikainena

musikaren bitartez jasotakoa da,

erritmoa eta harmonia

arimaren barruraino sartzen baitira,

apal eta duin bihurtuz» (Sokrates)

Page 5: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

3

AAUURRKKIIBBIIDDEEAA

LLAABBUURRDDUURRAAKK..-- ..........................................................................................................................................9 SSAARRRREERRAA..-- ...............................................................................................................................................11 LLEEHHEENNEENNGGOO AATTAALLBBUURRUUAA..-- MMUUSSIIKKAA--IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZEENN BBIILLAAKKAAEERRAA..-- .............................................................................................................................................16 I. MUSIKA-IRAKASKUNTZEN BILAKAERA XIX. MENDERA ARTE ...........................................17 II. MUSIKA-IRAKASKUNTZAK, 1812KO CADIZKO KONSTITUZIOTIK,

1970EKO HEZKUNTZA LEGE OROKORRERAINO .......................................................................18 II.1. 1812ko Cadizko Konstituziotik 1857ko Moyano Legera:

Madrilgo erret musika eta deklamazio-kontserbatorioaren eraketa ........................................19

II.2. 1868ko Severo Catalina Dekretua eta musika-ikasketen ondorengo bilakaera unibertsitatetik at: kontserbatorioetako ikasketa-planak...........................................................22

A) 1968ko Severo Catalina Dekretua eta musika-ikasketen ondorengo bilakaera unibertsitatetik at.......................................................................................................................22

B) Kontserbatorioetako ikasketa-planak..........................................................................................24

a) Musikako eta deklamazioko ikasketa-planak: 1917koa eta 1942koa .....................................25

b) 1966ko musika ikasketa-plana.................................................................................................29

c) 1970eko kantu ikasketa-plana ...............................................................................................35

III. 1970EKO HEZKUNTZA LEGE OROKORRA ETA ONDORENGO GARAPENA, 1/1990 LEGE ORGANIKOA (LOGSE) ONARTU BITARTEAN ...................................................37 IV. LOGSE: ARAUKETA BERRIAREN ETA GAUR EGUNDAINOKO BILAKAERAREN EZAUGARRI OROKORRAK ...........................................................................45 BBIIGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA..-- MMUUSSIIKKAA--IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZAA OORROOKKOORRRRAAKK ......................................................................50 I. GIZAKIEN HEZIKETAN MUSIKAK DUEN GARRANTZIA ........................................................50

II. MUSIKA-IRAKASKUNTZAK, ARAUBIDE OROKORREKO IRAKASKUNTZAK

EGITURATZEN DIREN MAIALATAN............................................................................................57

II.1. Musika-irakaskuntzak, araubide orokorreko irakaskuntza bezala ............................................58

A) Lehen hezkuntzan eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan ............................................................61

B) Batxilergoan ..................................................................................................................................65

Page 6: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

4

II.2. Araubide bereziko musika-irakaskuntzak, araubide orokorreko irakaskuntzetan .................69

A) Lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako irakaskuntzak, araubide bereziko

musika-irakaskuntzekin uztartzeko neurriak: baliozkotzeak, curriculumaren egokitzapenak eta musika-batxilergoa .......................................................................................74

B) Etorkizuneko erronka: ikastetxe integratuak ..............................................................................88

III. MUSIKA-IRAKASKUNTZAK UNIBERTSITATEAN...................................................................94

III.1. Unibertsitate-mailako musika-tituluak..........................................................................................95

A) Lehenengo zikloko ikasketak: musika- hezkuntza espezialitatean maisu-diplomatura ...........96

B) Bigarren zikloko ikasketak: historia eta musika-zientzietan lizentziatu-titulua eta musikologiakoa ..................................................................................................................97

C) Hausnarketa, goi-mailako musika-irakaskuntzen bikoiztasunaren egokitasunari buruz ........103

III.2. Espainiatik kanpo lortutako goi-mailako musika-tituluen balioa ............................................106

A) Europar Batasunean lortutako tituluen onarpen profesionala ..................................................107

B) Europar Batasunean eta Europar Batasunetik at lortutako tituluen homologazioa eta baliozkotzea................................................................................................108

III.3. Tituluaren europar gehigarria ......................................................................................................116

HHIIRRUUGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA..-- MMUUSSIIKKAA--IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZAA EEZZ AARRAAUUTTUUAA ......................................................119 I. MUSIKA-IRAKASKUNTZA MUSIKA-ESKOLETAN ..................................................................120

I.1. Musika-eskolak Europan: Europako Musika-Eskolen Batasuna (EMU) ....................................121

I.2. Espainiako musika-eskolaren eredua: bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko

musika-eskolak .................................................................................................................................126

II. GOI-MAILAKO MUSIKA-HEZIKETA ..........................................................................................135 II.1. Administrazioek eratutako ikastetxeetan .....................................................................................136 II.2. Fundazio pribatuek kudeatutako ikastetxeetan ...........................................................................142 LLAAUUGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA..-- OOIINNAARRRRIIZZKKOO MMAAIILLAAKKOO EETTAA MMAAIILLAA EERRTTAAIINNEEKKOO AARRAAUUBBIIDDEE BBEERREEZZIIKKOO MMUUSSIIKKAA--IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZAAKK ..............................................................................................................................147 I. OROKORTASUNAK ........................................................................................................................147 II. IKASKETEN ANTOLAKUNTZA AKADEMIKOA .......................................................................156

II.1. Mailak, zikloak eta iraupena .........................................................................................................156

II.2. Curriculuma .....................................................................................................................................158 III. IKASKETETARA SARBIDEA .......................................................................................................164 IV. TITULUAK ...............................................................................................................165

Page 7: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

5

BBOOSSGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA..-- GGOOII--MMAAIILLAAKKOO AARRAAUUBBIIDDEE BBEERREEZZIIKKOO MMUUSSIIKKAA--IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZAAKK:: IIKKUUSSPPEEGGII OORROOKKOORRRRAA,, AANNTTOOLLAAKKUUNNTTZZAA AAKKAADDEEMMIIKKOOAA EETTAA IIKKAASSKKEETTEETTAARRAA SSAARRBBIIDDEEAA ......................................................................................................................................................................................................169 I. GOI-MAILAKO ARAUBIDE BEREZIKO MUSIKA-IRAKASKUNTZAK, ORO HAR .............169

II. ANTOLAKUNTZA AKADEMIKOA .............................................................................................176

II.1. Mailak, zikloak eta iraupena ........................................................................................................176 II.2. Curriculuma ...................................................................................................................................184

A) Curriculumaren osagaiak akademikoki neurtzeko sistema berria: kreditu-sistema ................187

B) Espezialitateen eta irakasgaien antolakuntza ..........................................................................193

a) Derrigorrezko irakasgaiak .................................................................................................195

b) Hautazko irakasgaiak ..........................................................................................................195

c) Aukera askeko irakasgaiak ...................................................................................................196

III. IKASKETETARA SARBIDEA ....................................................................................................... 197

III.1. Baldintza akademikoak betetzen dituzten ikasleei zuzendutako prozedura ..........................199 III.2. Baldintza akademikorik betetzen ez duten ikasleei zuzendutako prozedura .........................202

III.3. Ikasketa-plan zaharren arabera goi-mailako musika-irakaskuntzak egiten jarraitzea ........207

III.4. LOGSEn araberako goi-mailako musika-irakaskuntza berriei ekitea ...................................211 SSEEIIGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA..-- GGOOII--MMAAIILLAAKKOO AARRAAUUBBIIDDEE BBEERREEZZIIKKOO MMUUSSIIKKAA--IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZEENN TTIITTUULLUUAAKK EETTAA LLAANN--AAUUKKEERRAAKK ..............................................................................................217 I. GOI-MAILAKO MUSIKA-TITULUAK ..........................................................................................218 I.1. Oraingo tituluak: LOGSE ondoren, goi-mailako araubide bereziko

musika-irakaskuntzen amaiera egiaztatzen duten tituluak.........................................................218

A) Unibertsitate-lizentziatu tituluaren baliokidea den goi-mailako musika-titulua ....................... 219 B) Doktore-titulua.............................................................................................................................225 I.2. Lehengo tituluak: LOGSE aurreko tituluak eta euren baliokidetza, LOGSEk ezartzen dituen goi-mailako titulazio berriekin ...........................................................................236 A) 1542/1994 Errege Dekretua .......................................................................................................238

B) 1120/2000 Errege Dekretua .......................................................................................................244 I.3. Espainiatik at lortutako musika-tituluen balioa ............................................................................245

A) Europar Batasunean lortutako tituluen onarpen profesionala ...................................................246

B) Europar Batasunean eta Europar Batasunetik at lortutako tituluen

homologazioa eta baliozkotzea ...............................................................................................257

Page 8: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

6

I.4. Tituluaren europar gehigarria .......................................................................................................263

II. LAN-AUKERAK ................................................................................................................................264

II.1. Goi-mailako titulua ezinbesteko baldintza izan ohi ez denean .................................................266

II.2. Goi-mailako titulua ezinbesteko baldintza izan ohi denean .....................................................270

ZZAAZZPPIIGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA..-- MMUUSSIIKKAA--IIKKAASSTTEETTXXEE OOFFIIZZIIAALLEENN EERRRREEGGIIMMEENN JJUURRIIDDIIKKOOAA ..................................................................................................................................................................................................................................277 I. MUSIKA-IKASTETXEEI BURUZ ESTATUAK ONARTUTAKO ARAUDIA ...........................280

I.1. Musika-ikastetxeen gutxieneko ukanbeharrak ............................................................................280

I.2. Musika-ikastetxeetako barne antolakuntza eta funtzionamendua .............................................289 A) Gobernu-organoak .....................................................................................................................294

B) Parte-hartze organoak ................................................................................................................297

II. OINARRIZKO MAILAKO ETA MAILA ERTAINEKO MUSIKA-IKASTETXEEN IZAERA JURIDIKOA .......................................................................................................................300

III. GOI-MAILAKO MUSIKA-IKASTETXEAK ..................................................................................305 III.1. Ikastetxeen izaera juridikoa: lehen hurbilketa ..........................................................................305

III.2. Ikastetxe-eredu bakoitzaren azterketa berezia...........................................................................312

A) Autonomia Erkidegoetako hezkuntza-Administrazioen menpe dauden musika-kontserbatorioak .........................................................................................................312

B) Irakaskuntza artistikoen Aragoiko institutua organismo autonomo bezala............................318

C) Administrazioek sortzen dituzten fundazioak goi-mailako musika-ikastetxeak

kudeatzeko...............................................................................................................................322

a) Kataluniako ESMUC ..........................................................................................................322 b) Balear uharteetako goi-mailako musika-kontserbatorioa...................................................326 c) Euskal Herriko MUSIKENE ..............................................................................................328

D) Fundazio guztiz pribatuak: Liceuko kontserbatorioa..............................................................338 ZZOORRTTZZIIGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA..-- MMUUSSIIKKAA--IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZAA OOFFIIZZIIAALLEETTAAKKOO IIRRAAKKAASSLLEEEENN EERRRREEGGIIMMEENN JJUURRIIDDIIKKOOAA ............................................................................................................................................................................342 I. IRAKASLE-FUNTZIONARIOEN ERREGIMEN JURIDIKOA ....................................................344

I.1. Oinarrizko araudiaren esparrua ..................................................................................................347

A) Musika-irakasleen kidegoak ....................................................................................................348

a) Irakasleen kidegoetan sartzeko aurre baldintzak ................................................................353

Page 9: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

7

b) Irakasleen kidegoen espezialitateak..................................................................................355

B) Musika-irakasleen kidegoetan sartzeko hautapen-prozedurak eta musika

irakasle-funtzionarioen administrazio-karrera .........................................................................361

a) Irakasleen kidegoetan sartzeko hautapen-prozedurak ...................................................361

b) Irakasle-funtzionarioen administrazio-karrera:musika-katedradunen kidegora iristea eta hutsik dauden lanpostuen horniketa.............................................................364 I.2. Autonomia Erkidegoetako araudia ...............................................................................................369

A) Oinarrizko mailako eta maila ertaineko musika-kontserbatorioetako

irakasle-funtzionarioak: bereziki, Euskal Autonomia Erkidegokoak .....................................371

a) Musika-irakasleen kidegoan integratutako funtzionarioak eta euren espezialitateetara atxikitzeko prozesua ....................................................................373

b) Musika-irakasle funtzionarioen lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak zehazteko irizpideak ............................................................................................................381

B) Goi-mailako musika-kontserbatorioetako irakasle-funtzionarioak ..........................................385

C) Ordezko musika-irakasleak ......................................................................................................388 II. IRAKASLE ESPEZIALISTEN ERREGIMEN JURIDIKOA ............................................................393 II.1. Estatuko araudiaren esparrua .......................................................................................................393 II.2. Irakasle espezialisten ezaugarriak Autonomia Erkidegoetako araudian .................................394 III. FUNDAZIOEK KUDEATZEN DITUZTEN GOI-MAILAKO

MUSIKA-IKASTETXEETAKO IRAKASLEEN ERREGIMEN JURIDIKOA ............................403

III.1. Balear uharteetako goi-mailako musika-kontserbatorioko irakasleak ...................................404

III.2. ESMUC eko irakasleak Katalunian ...........................................................................................409

III.3. MUSIKENEko irakasleak Euskal Herrian ...............................................................................412

BBEEDDEERRAATTZZIIGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA..-- BBOOLLOONNIIAAKKOO PPRROOZZEESSUUAANN ZZEEHHAARR,, ZZEEIINN DDAA GGOOII--MMAAIILLAAKKOO MMUUSSIIKKAA--IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZEENN TTOOKKIIAA?? ........................................................................................422

I. BOLONIAKO DEKLARAZIOAREN ONDORIOAK, GOI-MAILAKO MUSIKA-IRAKASKUNTZEN EREMUAN ....................................................................................423 I.1. Europar Batasunean goi-mailako irakaskuntzen konbergentziarantz ....................................423 I.2. Boloniako Deklarazioaren helburuak, goi-mailako musika-irakaskuntzen

eremuan.................................... .....................................................................................................430 II. GOI-MAILAKO MUSIKA-IRAKASKUNTZAK ZUZENBIDE KONPARATUAN,

NOLA INTEGRATZEN DIRA UNIBERTSITATEAN? ................................................................434

Page 10: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

8

II.1. Unibertsitate-lerrunik ez duten goi-mailako musika-irakaskuntzak ........................................435

II.2. Unibertsitatean integratuta dauden goi-mailako musika-irakaskuntzak .................................437 A) Zuzenean integratuta daudenak ..............................................................................................438 B) Unibertsitate artistikoak ..........................................................................................................439

C) Unibertsitate-lerruna duten Akademiak .................................................................................440

III. ESPAINIAR SISTEMA JURIDIKOAN, GOI-MAILAKO MUSIKA-IRAKASKUNTZAK UNIBERTSITATEAN INTEGRATU AL DAITEZKE? .................................................................441

KKOONNKKLLUUSSIIOOAAKK..-- ..................................................................................................................................................................................................................................................................444488 AAIIPPAATTUUTTAAKKOO AARRAAUUDDIIAA..-- ................................................................................................................465 AAIIPPAATTUUTTAAKKOO JJUURRIISSPPRRUUDDEENNTTZZIIAA..-- ..............................................................................................475 EESSTTAATTUU--KKOONNTTSSEEIILLUUAARREENN IIRRIIZZPPEENNAAKK..-- ....................................................................................476 IINNTTEERRNNEETTEEKKOO HHEELLBBIIDDEEAAKK..-- .........................................................................................................477 BBIIBBLLIIOOGGRRAAFFIIAA..-- ............................................................................................................................478

Page 11: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

9

LLAABBUURRDDUURRAAKK

art. artikulua

AJDA Actualité Juridique Droit Administratif

Azdi. Aranzadiko Jurisprudentzia Bilduma

BO Aldizkari Ofiziala

BOC Kanarietako Aldizkari Ofiziala

BOCAN Kantabriako Aldizkari Ofiziala

BOCM Madrilgo Komunitateko Aldizkari Ofiziala

BOCyL Gaztela eta Leongo Aldizkari Ofiziala

BOE Estatuko Aldizkari Ofiziala

BOCG Gorte Orokorretako Aldizkari Ofiziala

BOIB Balear uharteetako Aldizkari Ofiziala

BOJA Andaluziako Juntako Aldizkari Ofiziala

BOLR Errioxako Aldizkari Ofiziala

BON Nafarroako Aldizkari Ofiziala

BOPA Asturiasko Printzipatuko Aldizkari Ofiziala

BORM Murtziako Erregioko Aldizkari Ofiziala

CE Espainiar Konstituzioa

DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

DOCE Europar Komunitateko Aldizkari Ofiziala

DOCM Gaztela la Mantxako Aldizkari Ofiziala

DOE Extremadurako Aldizkari Ofiziala

DOG Galiziako Aldizkari Ofiziala

DOGC Kataluniako Generalitateko Aldizkari Ofiziala

DOGV Valentziako Generalitateko Aldizkari Ofiziala

DS Bilkuren Aldizkaria

EHAA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

G Gazeta

JO Journal Oficiel

LGE Hezkuntzari buruzko Lege Orokorra

LOCE Hezkuntzaren Kalitateari buruzko Lege Organikoa

LODE Hezkuntza Eskubidea arautzen duen Lege Organikoa

LOGSE Hezkuntza-sistemaren Antolamendu Orokorrerako Lege Organikoa

LOPEG Ikastetxeetan parte hartzea, ebaluazioa eta gobernua arautzen duen Lege

Organikoa

LORU Unibertsitatearen Erreformarako Lege Organikoa

LOU Unibertsitateen Lege Organikoa

MEC Hezkuntza eta Zientzia/Kultura Ministerioa

Page 12: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

10

MECD Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren Ministerioa

orr. orria

RAP Revista de Administración Pública

RVAP Revista Vasca de Administración Pública

STC Konstituzio Auzitegiaren Epaia

STS Auzitegi Gorenaren Epaia

Page 13: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

11

SSAARRRREERRAA

Musika arte bat da, soinuak eta denbora bat egiten dituena1; aspaldidanik, garai eta

herrialde guztien kulturari hertsiki lotuta egon den osagaia, hain zuzen ere.

Aitzinako Greziara jo behar dugu musika kontzeptuaren jatorri etimologikoaren bila:

hots, musiké hitz grekora. Greziarrentzat ordea musiké ez zen Euterpe edo musikaren

musa bakarrik. Ez, musikék, musa edo arte oro biltzen zuen; Euterpe ezezik, ondokoak

ere bai: Klio (historiarena), Talia (komediarena), Melpomene (tragediarena), Terpsikore

(dantzarena), Erato (elegiarena), Polimnia (poesia lirikoarena), Urania

(astronomiarena) eta Kaliope (elokuentziarena)2. Izan ere, musiké oro har, artea zen

greziarrentzat.

Ukaezina da gizakiok musikaz inguratuta bizi garela. Lehenik eta behin, izadiak berak

sortzen dituen eta orkestra-zuzendari bat bailitzan gidatzen dituen soinuek inguratzen

gaituzte. Honela, txoriño baten txirulirua, suge baten txistua, suaren txinparta, haizearen

ufada, trumoien burrunba, haserre den itsasoaren marruma, basamortuko isiltasuna,...

Euterpen adierazpenak baino ez dira. Eta gizakiok ondoren, gure irudimenari eta

sentimenduei jarraiki, soinu horiek guztiak antzeratu egin ohi ditugu pentagrama

batean.

Musika orobat, edonoren entzumenarentzat atsegingarria da; nork ez du zirrararik

sentitu soil soilik musika entzunez? Aldiz, entzumenaren maila gainditu eta entzuten ari

garen musika horretan melodiarik, erritmorik, armoniarik ala tinbrerik badela ere

ohartzen garenean, orduan, musika adimenarentzat plazer estetiko bilakatuko zaigu.

Jakina, ulermenaren mailara ez da nornahi iristen; bakarrik, gutxieneko heziketa estetiko

bat jaso duena. Izan ere, Euterpe eskolatzea eta gizakiok musikan heztea ezinbestekoa

izanen da entzuten dugun musika, halaber ulertu ahal izateko.

1 Ikus besteak beste, “Enciclopedia Salvat de los grandes temas de la música”, Salvat, Bartzelona, 2004. 2 Ikus besteak beste, “Diccionario de mitología griega y romana” (zuzendaria: DUDIN, René Martín; itzultzailea: GALLARDO LAUREL, Alegría), Espasa-Calpe, Madril, 2004.

Page 14: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

12

PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea

izan zen. Honetara, proposatu zuen hezkuntza-ereduaren lehenengo maila, derrigorrez

irakatsi beharreko bi diziplinek osatzen zuten: gimnasiak eta musikak, alegia.

Gimnasiak, gorputza suspertzea zuen helburu; musikak berriz, arima apaltzea3.

Esanak esan, XXI. mendearen atarian, PLATONek proposatutako hezkuntza-ereduak ez

du jadanik indarrik galdu, neurri batean bederen. Alderantziz, sendotuta ageri zaigu.

Frogatua baitago, musikan heztea funtsezkoa dela gizakion garapen pertsonalerako,

sozialerako, intelektualerako, kulturalerako, estetikorako, sormenekorako,

emozionalerako, moralerako, fisikorako, psikologikorako, ... .

Nolanahi ere, esku artean daukagun ikerketa-lan honen xedea ez da, kulturaren

adierazpen gisa, musikak daukan balioan sakontzea; ez eta, gizabanakoan nahiz

gizartean musikak zer nolako eragina duen aztertzea ere. Izenburuan erreparatuz gero,

agerikoa da musikaren irakaskuntza izanen dugula ikergai. Eta hain zuzen, musika-

irakaskuntzak, hertsiki, ikuspegi juridiko batetik aztertuko ditugula.

Bederatzi atalburutan banatzen den ikerketa-lan honen abiapuntua beraz, musika-

irakaskuntzek gaur egundaino izan duten bilakaeraren azterketa izango da. Hots,

hezkuntza-sistema ezberdinetan —funtsean, azken bi mendeetan barna hezkuntzari

buruzko espainiar ordenamendu juridikoak ezagutu dituen hiru hezkuntza-sistema

nagusienetan— Administrazioak musika-irakaskuntzak nola antolatu dituen ikusiko

dugu.

Zalantza izpirik gabe, egungo musika-irakaskuntzen ikuspegitik bederen, hezkuntza-

sistema horien artean garrantzitsuena, 1990 urtean, hezkuntza-sistemaren antolamendu

orokorrari buruzko Lege Organikoak (LOGSEk) taxutuko duena da. Bertan, bi

irakaskuntza mota bereizten dira: araubide orokorrekoak eta araubide berezikoak,

alegia. Eta indarrean dirau —2002 urtean, hezkuntzaren kalitateari buruzko Lege

Organikoak (LOCEk) zenbait aldaketa eragingo duen arren—. Horregatik, gainerako 3 PLATONen aburuz, Estatuaren helburua ondokoa zen: hiritarrak justizian eta bertutean heztea, zoriontsu izan zitezen. Bada, helburu hori lortzearren, bi mailatan taxututako hezkuntza-sistema bat proposatu zuen: lehenengo maila, derrigorrezkoa eta hiritar ororentzat komuna zena —20 urtera arte zirauena—; bigarrena berriz, etorkizunean agintari izango zirenei bideratutakoa eta, matematikak nahiz dialektikak osatzen zutena —35 urtera arte zirauena—. Ikus “La República”, (itzultzaileak: PABÓN S. DE URBINA, J.M. eta FERNÁNDEZ GALIANO, M.), Alianza, Madril, 2004.

Page 15: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

13

zortzi atalburuetan zehar aztertuko dugun musika-irakaskuntzen erregimen juridikoaren

oinarria eta ardatza LOGSEk ezartzen duen arauketa da.

Bigarren atalburuan bada, musika-irakaskuntza orokorrak izango ditugu aztergai. Eta

azterketa honi ekingo diogu, unibertsitate-mailakoa ez den hezkuntzatik abiatuz. Maila

honetan hain zuzen, araubide orokorreko irakaskuntzak egituratzen diren etapa

ezberdinetako curriculumetan, helburu profesionalik ez duten musika-irakaskuntza

orokorrak nola antolatzen diren ikusiko dugu. Izan ere, LOGSEk, berrikuntza gisa,

araubide orokorreko irakaskuntzen baitan musika-irakaskuntza orokorren presentzia

sendotzea du helburu —gaztetxoen heziketan musikak duen garrantzia aintzat hartuz—.

Halaber, unibertsitate-mailakoa ez den hezkuntzari dagokionez, LOGSEn zioen

azalpenean komenigarritzat jotzen da araubide orokorreko eta araubide bereziko

irakaskuntzak konektatzea. Hortaz, lotura puntu hori gauzatzeko Administrazioek

hartutako neurri anitzak izango ditugu ikergai. Eta aipatu neurrien artean, ikastetxe

integratuen sorrerari ipiniko diogu arreta berezia. Izan ere, bigarren atalburuan zehar

emango diren arrazoi ezberdinak direla medio, ondorio gisa, etorkizuneko erronkatzat jo

daiteke aipatu ikastetxeen sorrera.

Azkenik, musika-irakaskuntzak unibertsitatean nola antolatzen diren aztertzeko parada

izango dugu, baita bertan lortzen diren musika-titulu ezberdinetan sakontzeko ere;

funtsean hauexek: historia eta musika-zientzietan lizentziatu-titulua nahiz

musikologiakoa, eta musika-hezkuntza espezialitatean maisu-diplomatura, alegia.

Hirugarren atalburuan berriz, musika-irakaskuntza ez arautuak izango ditugu ikergai.

Hau da, hezkuntza-sistematik at antolatzen diren musika-ikasketak —sarritan,

hezkuntza-sistemaren osagai diren musika-irakaskuntzekin hertsiki lotuta daudela

egiaztatuko dugun arren—. Bada, arautu gabeko musika-irakaskuntzen baitan, bi maila

bereiztuko ditugu. Bata, LOGSEk, kultura hedatzeko eta hiritarrak musikan hezteko —

printzipioz helburu profesionalik gabe— aurreikusten duen aukerari dagokiona: musika-

eskolen bitartez abian jarriko dena, hain zuzen ere. Bestea berriz, goi-mailako musika-

heziketari dagokiona. Hots, araubide bereziko musika-irakaskuntzen helburua

etorkizuneko musikaren profesionalak maisutasunez eta kalitatez trebatzea da. Haatik,

goi-mailako musika-irakaskuntzak jadanik amaitu dituzten ikasleek, sarritan hezkuntza-

Page 16: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

14

sistemak dituen hutsuneak edo gabeziak osatzearren, hezkuntza-sistematik kanpo

antolatzen diren goi-mailako heziketa-ikastaroak burutu ohi dituzte, beti ere benetako

maisu diren musikaren profesional ospetsuekin.

Laugarren atalburuan, hasiera hasieratik norabide profesionala hartzen duten eta

LOGSEk, musika-irakaskuntzen historian lehenengo aldiz, hezkuntza-sistemaren osagai

egiten dituen araubide bereziko musika-irakaskuntzetan sakontzeari ekingo diogu.

Aipatu irakaskuntzek borondatezko izaera dute eta LOGSEk hiru gradutan banatuko

ditu: oinarrizkoa, ertaina eta goi-maila, alegia. Bada, aipatu atalburuan zehazki,

oinarrizko mailako eta maila ertaineko musika-irakaskuntzen antolakuntza akademikoa,

ikasketetara sarbidea eta ikasketak amaitu ostean eskura daitezkeen tituluak aztertuko

ditugu.

Araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzei ordea, bosgarren eta seigarren

atalburuak eskainiko dizkiegu. Bertan, laugarren atalburuko eskema berbera jarraituz,

aipatu irakaskuntzen antolakuntza akademikoa, ikasketetara sarbidea eta ikasketak

amaitu ostean eskura daitezkeen tituluak ñabarki ikertuko ditugun arren, goi-mailako

tituluei arreta berezia jarriko diegu. Izan ere, LOGSEk —unibertsitate-mailakoa ez den

hezkuntza antolatzen duen Legeak, hain zuzen— iraultzatzat har daitekeen sekulako

urratsa emango du: hots, berak taxututako ikasketa-plana jarraituz lortu ahal izango

diren goi-mailako musika-titulu berriei eta ugariei unibertsitate lizentziatu-tituluaren

baliokidetza —akademikoa zein profesionala— aitortuko die. Ondorioz, goi-mailako

musika-titulu bat eskuetan duen orok —ordura arte ez bezala— doktorego-ikasketak

burutu ahal izango ditu. Jakina, beste aukeretako bat, jarduera profesional bat burutzea

izanen da. Beraz, honen harian, goi-mailako musika-tituluek zer nolako lan-aukerak

eskaintzen dituzten ikusiko dugu ere.

Zazpigarren atalburuan araubide bereziko musika-irakaskuntzak irakasten dituzten

ikastetxe anitzen erregimen juridikoa aztertzeko parada izango dugu. Honela, irakasten

den gradu akademikoa, titulartasuna eta kudeatzeko era aintzat hartuz, mota eta izaera

juridiko ezberdina duten musika-ikastetxe ofizialekin eginen dugu topo: funtsean,

kontserbatorioekin eta baimendutako ikastetxe pribatuekin. Nolanahi ere, bereziki goi-

mailako musika- ikastetxeei helduko diegu, eta euren izaera juridikoaren azterketari

ipiniko diogu arreta gehien. Hain zuzen, salbuespenak salbu, unibertsitate-mailako

Page 17: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

15

ikasketen parekoak diren goi-mailako musika-irakaskuntzak irakasten dituzten

ikastetxeen artean, bigarren hezkuntzako ikastetxeak bailiran antolatzen dituen ereduak

nagusi izaten darraielako. Eta honek, nahasmendu puntu bat gehitzen dio goi-mailako

musika-irakaskuntzen bilakaera juridiko normalari.

Bestalde, aurreko atalburuan aztertutako musika-ikastetxe ofizialen eta bertan lan egiten

duten irakasleen artean, hiru motatako harreman juridikoak bereiz daitezke: funtzio

publikoari dagokiona, administrazio-kontratu baten araberakoa eta lan-kontratu

bidezkoa. Bada, zortzigarren atalburuan, aipatu harreman juridikoen menpe lan egiten

duten hiru motatako irakasleen erregimen juridikoan sakonduko dugu: irakasle-

funtzionarioena, irakasle espezialistena eta fundazioek kudeatzen dituzten goi-mailako

musika-ikastetxeetako irakasleena, alegia. Irakasle funtzionarioei dagokienez zehazki,

kontraesaneko egoera ezberdinekin eginen dugu topo; horien artean aipagarriena

ondokoa: LOGSEk, musika-katedradunen kidegoa bigarren hezkuntzako irakasleen

kidego bat bailitzan eratzen du, aipatu kidegoaren zeregina izanik, unibertsitate-

lizentziatu tituluaren baliokidea den goi-mailako musika-titulua lortzeko burutu

beharreko irakaskuntzak irakastea.

Honenbestez, bederatzigarren atalburuan, 1999ko Boloniako deklarazioak bultzatuta

bereziki abian jarriko den prozesua izango dugu ikergai. Prozesu honek bada, 2010

urterako goi-mailako irakaskuntza orok —hau da, unibertsitarioak direnak eta ez

direnak— Europan esparru komun bat eduki dezaten lortzea du xede, eta goi-mailako

musika-irakaskuntzak antolatzeko Espainian dagoen eredua —hots, LOGSEk

ezarritakoa— bete-betean ukitzen du. Horregatik, inoiz Espainian erreklamatu baldin

bada goi-mailako musika-irakaskuntzen egokitzapena —batik bat, unibertsitatean

integratuz—, benetan, goi-mailako ikasketen statusa eta antolakuntza izan dezaten,

Boloniako deklarazioaren ostean, moldaketa hori premiazkoa izaten ote darraien ikusi

beharko dugu; baita bere kasuan ere, Boloniako prozesuan zehar zein aukera leudekeen

goi-mailako musika-irakaskuntzak unibertsitatean integratzeko. Honetarako bada,

nahitaezkoa izanen da aldez aurretik Zuzenbide konparatura jotzea, beste Estatu batzuen

egoera zein den aztertzeko.

Page 18: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

16

LLEEHHEENNEENNGGOO AATTAALLBBUURRUUAA

MMUUSSIIKKAA--IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZEENN BBIILLAAKKAAEERRAA

Espainiar Estatuan, XIX. eta XX. mendeetan zehar, musika-irakaskuntzek bilakaera

berezia izan dutela agerikoa da. Izan ere, aipatu mendeetan abian jarritako hezkuntza

nahiz kultura-politikek eraginda, musika-irakaskuntzak hezkuntzari buruzko

ordenamendu juridiko orokorretik at garatzen joango dira —araututako irakaskuntzekin

inolako harremanik gabe—, ikasketa-plan espezifikoei jarraiki.

Historian atzera eginez ordea, hezkuntzari buruzko ordenamendu juridiko orokorrean

musika-irakaskuntzei aipamen egiten dion araurik ediren dezakegu. Bertan, kulturaren

ikuspegitik, musika-irakaskuntzek duten garrantzia azpimarratzen da. Halaber, musikari

goi-mailako ikasketen statusa onartzen zaio. Aitzitik, inguruabar hauek ez dute

oihartzunik izanen ia XX. mende bukaeraraino. Hots, batik bat, LOGSEk, araubide

bereziko irakaskuntzak izenpean, musika-irakaskuntzak hezkuntza-sistema orokorraren

osagai bihurtzen dituenera arte, aldi berean, goi-mailako musika titulua, ondorio

guztietarako, unibertsitate-mailako lizentziatu-tituluarekiko baliokidea dela aitortuz.

Bada, atalburu honetan, musika-irakaskuntzek historian zehar izan duten bilakaera

aztertuko dugu, lau epe nagusi bereiztuz: XIX. mendera artekoa (I); 1812ko Cadizko

Konstituziotik 1970eko Hezkuntza Lege Orokorra onartu bitartekoa (II); 1970eko

Hezkuntza Lege Orokorretik abiatuz, 1990ean LOGSE onartu arteko bilakaerari

dagokiona (III); eta azkenik, LOGSE onartzen denetik gaur egundainokoa (IV).

Page 19: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

17

I. MUSIKA-IRAKASKUNTZEN BILAKAERA XIX. MENDERA ARTE

Espainiar Estatuan, musika-irakaskuntza ofizialak era antolatuan irakatsiko dituzten

lehenengo ikastetxeak XIX. mendean sortuko diren arren, euren jatorriaren bila, atzera

egin behar dugu historian: Erdi Arora, alegia. Ezen, aro honetan, erlijio-gune ziren

monasterioetan nahiz katedraletan irakatsi ohi zitzaien musika, eguneroko lanetan

laguntzen zuten gaztetxoei1.

Gerora, XVIII. mende bukaeran, erlijio-eremutik kanpo, musika irakasteko ardura euren

gain hartuko duten beste erakunde batzuk sortuko dira; funtsean hauexek: herri-

adiskideen elkarte ekonomikoak eta elkarte filarmonikoak, alegia. Bada, elkarte horien

menpe zeuden eskoletan edo akademietan musika irakasten zen; eta hain zuzen ere,

aipatu eskola nahiz akademia ugari, gaur egundaino luze iraun duten musika-

kontserbatorio bihurtuko dira XIX. mende bukaeran2.

Musika-kontserbatorioak ditugu beraz, espainiar Estatuan, musikaren irakaskuntza

espezifikoa era antolatu batean eta oso osorik —goi-mailako ikasketak barne—

irakasteko ardura euren gain hartuko duten lehenengo ikastetxeak. Alabaina, jarraian

ikusteko parada izango dugun legez, hezkuntzari buruzko ordenamendu juridiko

orokorretik at eginen dute.

Musika-kontserbatorioak sortu bitartean, beste ikastetxe batzuetan ere irakatsi ohi zen

musika, irakasgai gisa: unibertsitateetan, alegia. Hala egingo da behintzat Salamancako

Unibertsitatean, bost mendeetan zehar: alegia, Salamancako Unibertsitatearen arauak

onartzen dituen 1254ko maiatzaren 8ko Errege Zedulak, aipatu unibertsitatean irakasten

1 Chantrea eta kapera-maisua arduratzen zen euren musika-hezkuntzaz eta ikasitakoa praktikan jartzen zuten monasterioetako eskolanietan nahiz katedraletako abesbatzetan abestuz; baita gerora ere, Barrokoan sortuko diren katedraletako orkestretan musika-tresnak joaz. 2 Elkarte ekonomikoei dagokienez, euren jarduera ekonomikoaz gain, kulturaren eremuan ere makina bat ekintza burutu zuten. Hain zuzen, gisa honetako elkarteetan dago Valentziako edo Sevillako kontserbatorioen jatorria. Elkarte filarmonikoak berriz, musikaren adiskideek sortu ohi zituzten. Bartzelonako Liceuko Kontserbatorioak edo Malagakoak esaterako, honelako elkarteetan dute euren jatorria. Dena den, azpimarratu beharra dago, Kontserbatorio hitzaren jatorri etimologikoa ez dugula musikaren eremuan topatuko. Izan ere, italieraz, umezurztegiei Kontserbatorio deitu ohi zitzaien, abandonatuta utzitako haur txiroak kontserbatzeaz edo zaintzeaz arduratzen zirelako. Bada, hasera batean, Italian, soilik honelako umezurztegietan irakasten zen musika. Horregatik, XVIII. mende bukaeran musikaren irakaskuntza ofiziala bilakatzen denean, espezifikoki musika irakasteko sortuko diren ikastetxeek, izen berbera jasoko dute, bai Italian, baita hedaduraz beste herrialdeetan ere.

Page 20: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

18

diren irakasgaien artean musika aurreikusten duenetik3, 1868 urtera arte4. Izan ere urte

horretantxe Severo Catalina Dekretua onartuko da. Eta hain zuzen, aipatu Dekretuak,

Madrilgo kontserbatorioa erregimen berezi baten arabera berrantolatuko du, orobat,

musika-ikasketak unibertsitateko antolakuntza akademikotik kanporatuz.

II. MUSIKA-IRAKASKUNTZAK, 1812KO CADIZKO KONSTITUZIOTIK,

1970EKO HEZKUNTZA LEGE OROKORRERAINO

Jarraian aztertzeari ekingo diogun eta kasik bi mende besarkatzen dituen epe honi

dagokionez, lehenik eta behin, zera azpimarratu behar da: garai honetan musika-

irakaskuntzek hartuko duten norabidea izanen dela, gaur egun goi-mailako musika-

irakaskuntzek bizi duten kontraesaneko egoeraren arrazoietako bat.

Nolanahi ere, lerrootan egiaztatuko dugun moduan, XIX. mendean, hezkuntzari buruzko

ordenamendu juridiko orokorrean, musika- ikasketei goi-mailako irakaskuntzen statusa

aitortzen dien araurik ageri zaigu. Garrantzitsuenak hauexek: Cadizko Konstituzioa eta

Moyano Legea, alegia. Haatik, 1830. urtean, Madrilgo kontserbatorioa eratzearekin

batera, musika-irakaskuntzek beste norabide bat hartuko dute —Moyano Legeak

baieztatuko duena— (II.1).

Gerora, aipatu norabidea 1868ko Severo Catalinaren Dekretuak berretsiko du, musika-

ikasketak unibertsitateko antolakuntza akademikotik kanpo uzten dituenean (A). Bada,

1868 urtez geroztik, hezkuntza-sistema orokorretik at eta gainerako araututako

irakaskuntzekin inolako loturarik gabe, kontserbatorioetako ikasketa-plan espezifikoei

jarraiki —batik bat XX. mendean zehar— garatuko dira musika-irakaskuntzak (B).

3 Antso X ak Toledon onartutakoak. Gerora, 1313ko Clemente V ren Bula batetan esango zaigu, Salamancako unibertsitatean magistriei eta doctoreei dagokiela musika irakastea. 1600 urte aldera berriz, Salamancako unibertsitatean dauden katedren artean, musikakoa ageri zaigu. Salamancako unibertsitatean ezezik, Alcalá de Henaresekoan ere, 1510 urtetik aurrera, beste irakasgai batzuekin batera, musika irakatsiko da. 4 Praktikan ordea, 1842 urtera arte irakatsiko da musika unibertsitatean, irakasgai gisa. Izan ere, urte horretan hil zen orduraino musikari zegokion katedra —azkena— bere eskuetan izan zuen Manuel DOYAGÜE irakaslea (1775-1842). Aipatu irakaslea, halaber, konpositorea zen, baita Salamancako katedraleko kapera-maisua ere. Eta 1831 urtean, Madrilgo erret musika-kontserbatorioko ohorezko maisu izendatu zuten.

Page 21: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

19

II.1. 1812ko Cadizko Konstituziotik 1857ko Moyano Legera: Madrilgo erret

musika eta deklamazio kontserbatorioaren eraketa

Arestian esan bezala, XIX. mendean, hezkuntzari buruzko ordenamendu juridiko

orokorrean, ageri zaigu musika-ikasketei goi-mailako irakaskuntzen statusa aitortzen

dien araurik. Aipatu arauen artean lehenengo urratsa emango duena, 1812ko

martxoaren 18ko Cadizko Konstituzioa dugu5. Cadizko Konstituzioak bada, IX.

Tituluan (366-371 art.ak) —instrukzio publikoari buruzkoa izenburu duena—

hezkuntza arautzen du, bi mailotan taxutuz: oinarrizko maila eta goi-maila, alegia. Eta

hain zuzen, 367 art.ak zera aurreikusten du:

“Asimismo, se arreglará y creará el número competente de Universidades y otros establecimientos de instrucción que se juzguen convenientes para la enseñanza de todas las ciencias, literatura y bellas artes”.

Beraz, aurreikuspen garrantzitsu honetatik —batik bat, Konstituzio berak jasotzen

duelako—, zera ondoriozta genezake: musika, arte ederren adierazpen gisa,

unibertsitatean irakatsiko liratekeen ikasketen artean legokeela.

Gerora, ildo beretik, zenbait ikasketa-plan orokor onartuko da; honatx aipagarrienak:

Quintana Txostena deiturikoaren bitartez ezarri nahi dena; txosten honek hezkuntza hiru

mailatan taxutuz —lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena, alegia—, musika, hirugarren

hezkuntzak besarkatzen dituen diziplinen artean jasotzea aurreikusten du6. Rivas

Dukearen Plana, hirugarren hezkuntza deiturikoaren baitan, besteak beste, Arte

Ederretako eskola bereziak biltzen dituena7. Edo, José Pidalen ikasketa-plan orokorra,

ikasketa bereziak izenburupean, besteak beste, Arte Ederrak jasotzen dituena8.

5 Martxoaren 19ko Gazetan argitara emana. 6 Irakaskuntza publikoa konpontzeko Irizpena eta Dekretu Egitasmoa, 1814ko martxoaren 7an argitaratuko da. Hain zuzen, V. Titulua hirugarren hezkuntzari buruzkoa da (36-67 art.ak). Alabaina, aipatu egitasmoa ez da Dekretu bihurtuko, hilabete batzuk beranduago jazoko den Estatu kolpe baten ondorioz boterea eskuratuko duen Gobernu berriak, bai Cadizko Konstituzioa baita Gorteetako Dekretu guztiak ere, indargabetuko baititu. 7 1836ko abuztuaren 4ko Errege Dekretuz Instrukzio publikoari buruzko plan orokorra edo Rivas Dukearen Plana deiturikoa onartuko da. III. Titulua hirugarren hezkuntzari buruzkoa da. 8 1845eko irailaren 17ko Errege Dekretuz onartzen dena. Hain zuzen, IV. Tituluak aipatu ikasketa bereziak arautzen ditu.

Page 22: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

20

Honenbestez, bilakaera honetan azken urrats garrantzitsua —XIX. mendeari

dagokionean, alegia— 1857ko irailaren 9ko Legeak edo Legea deiturikoak emanen

du9. Ezen, gaur egun unibertsitate-mailako irakaskuntzatzat hartuko genituzkeen

ikasketen maila berean10 kokatuko ditu goi-mailako irakaskuntza gisa11, besteak beste,

Arte Ederrak12. Honetara bada, zera xedatzen du Moyano Legeko 47 art.ak:

“Son enseñanzas superiores: la de ingenieros de Minas; la de ingenieros de Montes; la de ingenieros agrónomos; la de ingenieros industriales; la de Bellas Artes; la de Diplomática; la del Notariado”.

Eta hain zuzen, gaur egun zentzu zabalean irakaskuntza artistiko bezala ezagutzen

ditugun pintura, eskultura, arkitektura eta musika, Arte Ederrak izenpean bilduko ditu,

honela:13

“En la carrera de Bellas Artes se comprenden las de Pintura, Escultura, Arquitectura y Música.”14

9 Irailaren 10eko Gazetan argitara emana. 10 Alegia, Moyano Legearen arabera, ikasketa hauek Fakultatean egin daitezkeenak dira, eta 31-46 art. bitartean arautzen ditu (hots, III. Tituluko 1. sekzioko, lehenengo kapituluan). 11Moyano Legeak, goi-mailako ikasketak, unibertsitate-mailako ikasketen maila berean kokatzeaz gain, goi-mailakotzat jotako ikasketei dagokienez, berezitasun batzuk aurreikusten ditu. Alegia, Fakultateetan matrikulatzeko esaterako, ondoko baldintza ezartzen du 26 art.ak: “Para matricularse en las Facultades se requiere haber obtenido el título de bachiller en artes”. Aldiz, goi-mailako ikastetxe batean sartu ahal izateko, ondokoa xedatzen du 27 art.ak: “Para ingresar en las escuelas superiores, los reglamentos determinarán si ha de exigirse el mismo grado, o en su lugar una preparación equivalente de estudios generales o de aplicación de la segunda enseñanza. Estos estudios no durarán menos de los seis años que se requieren para el bachillerato en artes”. Adibidez, irakasleen kasuan, 223 art.ak Gobernua baimentzen du, besteak beste, musika irakasten duten irakasleei dagokienez erregelamendu berezi bat onartzeko (eta beraz, fakultateetako katedradunei dagokien erregimena, 219 art.ak jasotzen duena, ez ezartzeko). Eta ikastetxeen antolakuntzari buruz esate baterako, 270 art.ren arabera, Fakultate bakoitzeko buru dekanoa izanen da, errektorearen proposamenez (alegia, Katedradunen artean hautatuz) Gobernuak izendatuko duena. Alabaina, 271 art.ri jarraiki, goi-mailako ikastetxeetako buru Gobernuak izendatutako zuzendaria izango da, eta zuzendari kargua eskura lezake ikastetxeko irakasle batek. 12 Ikus Moyano Legeko III. Tituluko 1. sekzioa, Fakultateei, goi-mailako irakaskuntzari nahiz irakaskuntza profesionalari eskainitakoa. Bada, bigarren kapituluan arautzen ziren aipatu goi-mailako irakaskuntzen baitan, Moyano Legeak Arte Ederrak (47 art.) jaso zituen. 13Ikus Moyano Legeko 55 art. . 14Honetara, zera du iritzi EMBID IRUJO, A.k: “Bellas Artes es, efectivamente, una expresión que comprende variados contenidos pero, evidentemente, hay que incluir dentro de ella la Música, tanto como representación o espectáculo como su misma enseñanza. Se trata además, de una expresión utilizada por la Ley Moyano de 1857, para referirse a una parte de la enseñanza «superior» allí regulada y que comprende a la Música además de a otras artes como la Pintura, la Escultura y la Arquitectura”. “Un siglo de legislación musical en España (y una alternativa para la organización de las enseñanzas artísticas en su grado superior)”, RAP 153 zkia., 2000, 475 orrian aipatua.

Page 23: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

21

Alabaina, Moyano Legeak soilik ikastetxe baten esku utziko du musika irakasteko

zeregina: hots, jadanik 1830ean eratu zen Madrilgo Maria Cristina erret musika eta

deklamazio-kontserbatorioaren esku15. Izan ere, zera xedatzen du aipatu Legeko 137 in

fine art.ak:

“Habrá en Madrid una Escuela de Bellas Artes para los estudios superiores de Pintura, Escultura y Grabado además de las elementales, otra de Arquitectura y un Conservatorio de Música y Declamación”.

Orobat, bertan irakasten diren ikasketei16 dagokien guztia erregelamendu berezi batek

arautuko duela aurreikusten du Moyano Legeko 58.2 art.ak, honela:

“Un reglamento especial determinará todo lo relativo a las enseñanzas de música vocal e instrumental y declamación, establecidas en el Real Conservatorio de Madrid, como asimismo a los estudios preparatorios, matrículas, exámenes, concursos públicos y expedición de los títulos propios de estas profesiones”.

EMBID IRUJOren aburuz, horixe izan liteke goi-mailako musika-irakaskuntzak

unibertsitate-sisteman integratzeko bidean izan duten oztopoetako bat17. Izan ere, zuzen

dago zera uste duenean:

“Sólo un lugar de España, es sede de las enseñanzas artísticas de nivel superior en su modalidad de música, escasez y limitación de la trascendencia social de estas enseñanzas que puede estar en el origen del freno o retraso que experimentará la

15 Ikastetxe honen historiari buruz, aipagarria da SOPEÑA IBÁÑEZ, F.ren ondoko lana: “Historia Crítica del Conservatorio de Madrid”, MEC, Dirección General de Bellas Artes, 1967. 16 Honetara, Moyano Legeko 58.1 art.tik ondoriozta daiteke, aipatu kontserbatorioan konposizio ikasketak burutu daitezkeela, zera baitio: “Los estudios de maestro compositor de música son los siguientes: Estudio de la melodía; Contrapunto; Fuga; Estudio de la instrumentación; Composición religiosa; Composición dramática; Composición instrumental; Historia crítica del arte musical; Composición libre”. 17 Ikus “Informe sobre la conveniencia de promulgar una Ley Orgánica reguladora de la organización en régimen de autonomía de las Enseñanzas Superiores Artísticas en España”, Revista MÚSICA Y EDUCACIÓN, 27 zkia., Madril, 1996, 92. orrian aipatua. Txosten hau goi-mailako musika kontserbatorioetako Zuzendari Kontseiluak eskatuta egin zuen. Eta Txostenaren eranskin gisa, egileak, goi-mailako irakaskuntza artistikoak autonomiazko erregimen batean arautuko lituzkeen Lege Organiko baten zirriborroa idatzi zuen. Soilik aipatu txostenaren lehenengo zatia dago argitaraturik. Halaber ikus egile beraren ondoko lana: “Un siglo de legislación musical en España (y una alternativa para la organización de las enseñanzas artísticas en su grado superior)”, RAP 153 zkia., 2000.

Page 24: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

22

inserción de estas enseñanzas en el nivel universitario respecto a otras, a ellas equiparadas en el seno de la misma Ley de 9 de septiembre de 1857.”

Bada, oraintsu esan bezala, 1830ean, uztailaren 15eko Errege Dekretu bitartez, espainiar

Estatuko lehenengo kontserbatorioa eratuko da Madrilen: hots, Maria Cristina erret

musika eta deklamazio-kontserbatorioa. Aipatu Errege Dekretuarekin batera,

ikastetxeko lehenengo barne erregelamendua onartuko da18. Haatik, XIX. mendean

zehar erreforma ugari izango ditu bai kontserbatorioak baita barne erregelamenduak ere.

Honela, 1857ko abenduaren 14ko Errege Dekretuaren bitartez eta 1857ko irailaren

9ko Moyano Legearen onarpenak eraginda, barne erregelamendu berri bat onartuko da.

1868ko ekainaren 17ko Errege Dekretuak ostera —Severo Catalina sustapen

Ministroak onartutakoak—, 1857ko barne erregelamendua aldatuko du, jarraian ikusiko

dugun bezala.

II.2. 1868ko Severo Catalina Dekretua eta musika-ikasketen ondorengo bilakaera

unibertsitatetik at: musika-kontserbatorioetako ikasketa-planak

A) 1868ko Severo Catalina Dekretua eta musika-ikasketen ondorengo bilakaera

unibertsitatetik at

Severo Catalina sustapen Ministroak 1868ko ekainaren 17an onartutako Errege

Dekretuak zera du helburu: Madrilgo musika-kontserbatorioa erregimen berezi baten

arabera berrantolatzea. Hau da, jadanik Moyano Legeko 58.2 art.ak aipatzen zuen

erregelamendu bereziarekin bat eta unibertsitateko antolakuntza akademikotik kanpo19.

Hortaz, 1868an, musika-ikasketek goi-mailako ikasketen statusa galduko dute, eta

1984 urtera arte soilik unibertsitatetik at —funtsean musika-kontserbatorioetan—

18 1830eko irailaren 16an argitara eman zen aipatu kontserbatorioaren Errege Dekretu eratzailea, eta barne erregelamendua berriz 1831ko urtarrilaren 9an argitaratu zen. 19 Izan ere, Severo Catalina Dekretuak, musika-ikasketek —unibertsitatean ikasten diren gainerako ikasketekin alderatuz— akademikoki duten izaera bereziari aipamen eginez, musika-ikasketak unibertsitateko antolakuntza akademikotik aldentzeko, “pisuzko” arrazoiok ematen ditu: “la naturaleza y aplicación artística se aleja tanto de la educación universitaria como difieren y alejan los vuelos de la imaginación y las creaciones de la fantasía del pausado procedimiento y discurso de la razón serena”. Bada, 1868ko urriaren 25eko Dekretuan (Ruiz Zorrillarena) —bigarren hezkuntza eta fakultateak berrantolatzen dituena— musika ez da jadanik ageri unibertsitateko irakasgai bezala.

Page 25: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

23

burutu ahal izango dira, kontserbatorioetako ikasketa-plan espezifikoei jarraiki —batik

bat, XX. mendean zehar—, balio akademiko ofizialarekin eta araututako

irakaskuntzekin inolako loturarik gabe20.

Beraz, Severo Catalina Dekretuaren arabera, Madrilgo musika-kontserbatorioa

berrantolatzearekin batera musika-ikasketek beste norabide bat hartuko dute. Aitzitik,

1868ko abenduan hain zuzen ere, Ruiz Zorrilla sustapen Ministroak, Madrilgo erret

musika eta deklamazio-kontserbatorioa ezabatuko du. Alegia, abenduaren 15eko

Dekretu bidez, aipatu kontserbatorioa desegingo da, bere ordez Musika-Eskola

Nazionala eratuz. Ostera, 1868ko abenduaren 22an, aipatu Eskolako lehenengo

erregelamendua onartuko da, 1871ko uztailaren 2ko Erregelamenduz aldatuko dena21.

Gauzak honela, mende berriaren hasierarekin batera, ordura arteko egoera aldatzeari

ekingo zaio. Bada, 1901eko irailaren 14ko Errege Dekretu bitartez, Instrukzio

Publikoko eta Arte Ederretako Ministroak22 Erregelamendu berri bat onartuko du, 1

art.an zera xedatuz:

“La actual Escuela Nacional de Música y Declamación se denominará desde la publicación de este Decreto, Conservatorio de Música y Declamación. En él se darán las enseñanzas que determina el reglamento aprobado por el presente Decreto”

Argi dago, erregelamendu berria onartu ezezik, jatorrizko deitura ere berreskuratuko

duela Madrilgo ikastetxeak. Nolanahi ere, aipatu erregelamenduak, XIX. mendean zehar

onartutakoen ildo beretik, ez du inolako planik taxutzen kontserbatorioan burutuko

20 Izan ere, —bigarren atalburuan ikusiko dugun legez— 1984ean, Oviedoko Unibertsitateko Geografia eta Historiako Fakultateak, Musikologiako espezialitateko ikasketa-plana onartuko du, musika, unibertsitate-ikasketen curriculumetako osagai berriro bihurtuz (1984ko urriaren 8ko Agindua, abenduaren 17ko BOEn). Dena den, ikasketa-plan honen arabera soilik musika-irakaskuntza orokorrak ikasi ahal izango dira unibertsitatean. Musika-irakaskuntza bereziak ordea, unibertsitatetik kanpo ezezik, hezkuntza-sistematik kanpo ere irakatsiko direlako LOGSE onartu arte. Alegia, infra III eta IV ataletan egiaztatu ahal izango dugu, 1970eko Hezkuntza Lege Orokorraren aurreikuspenak —bigarren xedapen iragankorreko laugarren atalean jasotzen direnak— antzu geratuko direla musika-kontserbatorioetan burutzen diren ikasketei dagokienez. Eta LOGSE onartu arte, aipatu ikasketak ez direla hezkuntza-sistemaren osagai bihurtuko. 21 Musika-Eskola Nazionalak eta 1871ko Erregelamenduak 1901 urtera arte iraungo dute. 22 Gogoratu, 1900ko apirilaren 18ko Errege Dekretuak Sustapen Ministerioa ezabatuko duela, bere ordez bi Ministerio berri sortuz: bata, Instrukzio Publikoari eta Arte Ederrei dagokiena; bestea berriz, Nekazaritza, Industria, Merkataritza eta Lan-publikoena, alegia.

Page 26: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

24

diren musika nahiz deklamazio ikasketentzako23. Eta 1905eko ekainaren 16an onartuko

den Dekretuak ere berbera eginen du, edukiari dagokionez emango duen urratsa

azpimarragarria izan arren. Alegia, 1905 urtera arte, soilik Madrilgo musika-

kontserbatorioan burututako ikasketek zeukaten balio akademiko ofiziala. Halaber, 1944

urtera arte, aipatu ikastetxea izanen da goi-mailako musika-irakaskuntzak irakatsiko

dituen bakarra24.

1905eko Dekretuak ordea, balio berdina aitortuko die zenbait musika-

kontserbatorioetan nahiz eskoletan —probintziako ala udal Administrazioarenak—25

burututako oinarrizko mailako ikasketei, besteak beste, ondoko baldintzak betez gero:

aipatu ikastetxetako irakasleak Madrilgo kontserbatorioan lortutako tituluen jabe

izatea26; ikastetxe horietan burutzen diren ikasketak orobat, Madrilgo kontserbatorioko

ikasketa-plan ofizialen arabera antolatzea; eta Madrilgo kontserbatorioaren

ikuskapenaren menpe egotea27.

B) Kontserbatorioetako ikasketa-planak

1868 urtean, jadanik goi-mailako ikasketen statusa galduta, musika-irakaskuntzek

ordura arteko norabidea aldatzen dutenean, kontserbatorioetan ezarritako ikasketa-plan

espezifikoen —baina aldi berean nahasi xamarrak direnen— arabera antolatuko dira.

23 1901eko irailaren 14ko Errege Dekretuz onartzen den Erregelamenduaren 1 art. ak, Musika eta Deklamazio-Kontserbatorioan burutzen diren ikasketak zehazten ditu, honela: “El Conservatorio (...) está destinado a la enseñanza de la música vocal e instrumental, a la declamación lírica y declamación dramática”. 24 Aurrerago ikusiko dugun moduan, 1944ko urtarrilaren 26ko Dekretuz (otsailaren 16ko BOEn) Bartzelonan goi-mailako musika eta deklamazio-kontserbatorioa eratzen denera arte (1 art.) 25 Bada, aurreikuspen honi jarraiki, gerora, apurka-apurka ondoko musika-kontserbatorioetan nahiz eskoletan burututako ikasketei aitortuko zaie balio akademiko ofiziala: Bilboko kontserbatorio probintzialekoei (1927ko abuztuaren 30eko Agindua); Cartagenako udal kontserbatoriokoei (1928ko ekainaren 6ko Agindua eta 1933ko martxoaren 9ko Dekretua); Valladolideko musika-eskolakoei (1928ko ekainaren 4ko Agindua); Zaragozako kontserbatoriokoei (1933ko uztailaren 8ko Agindua); Oviedoko kontserbatorio probintzialekoei (1935eko apirilaren 3ko Agindua); Santanderreko kontserbatorio probintzialekoei (1936ko martxoaren 19ko Agindua); Santa Cruz de Tenerifeko kontserbatorio probintzialekoei (1936ko martxoaren 26ko Agindua). 26 1925eko azaroaren 4ko eta 1933ko maiatzaren 2ko Aginduek, aipatu tituluak ondoko Kontserbatorioetan ere lor daitezkeela xedatzen dute: alegia, Valentziakoan, Kordobakoan, Murtziakoan eta Malagakoan. 27Aipatu baldintzak 1905eko Dekretuko 2 art.ak jasotzen ditu.

Page 27: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

25

XIX. mendean zehar ordea, ez da ikasketa-programa nabarmenik taxutzen. Hortaz, XX.

mendera arte itxaron beharko dugu ikasketa-plan gisa definitu daitezkeen arauzko

testuak kausitzeko; lehenengoa, 1917ko abuztuaren 25eko Dekretua, alegia. Madrilgo

musika eta deklamazio-kontserbatorioaren erregelamendua onartzen duen Dekretu

honek bada, musikako eta deklamazioko ikasketa-planak finkatuko ditu, 1942ko

abuztuaren 25eko Dekretuak indargabetzen dituenera arte. Izan ere, 1942ko Dekretuak

musika eta deklamazio-kontserbatorioak berrantolatzearekin batera, egitura berriarekin

bat datozen programa berriak taxutuko ditu musika eta deklamazio ikasketentzako (a).

Haatik, 1952 urtez geroztik, musika-ikasketak deklamazio- ikasketetatik bananduta

daudela-eta, soilik musika-ikasketentzako plan espezifiko bat taxutzen duen arau berri

bat onartuko da: hots, 1966ko irailaren 10eko Dekretua. Ikusteko parada izango dugun

legez, aipatu Dekretuak, ordura arte gaiari buruz onartutako araudia testu bakarrean

bildu eta berrantolatu eginen du (b). Azkenik, 1970eko urriaren 23ko Aginduak abian

jarriko du kantuan espezialdutako ikasketa-plan bat, 373/1970 Dekretu bitartez

Madrilen eratutako goi-mailako Kantu-eskolan (c). Azter ditzagun bada aipatu ikasketa-

planak banan bana.

a) Musikako eta deklamazioko ikasketa-planak: 1917koa eta 1942koa

1917ko abuztuaren 25eko Dekretuak28 Madrilgo musika eta deklamazio-

kontserbatorioaren barne erregelamendua onartuko du, arestian aipatu Moyano Legeko

58.2 art.ko aurreikuspenei jarraiki. Dena dela, soilik Madrilgo kontserbatorioaren barne

antolakuntza eta funtzionamendua arautzea xede duela dirudien arren, esan beharra

dago, 1942ko ikasketa-plana onartu arte, praktikan bederen, gainerako kontserbatorio

guztiei ere ezarriko zaiela aipatu erregelamendua. Hots, Estatuko Administrazioaren

menpekoak diren kontserbatorioei baita ez direnei ere.

1917ko Dekretuaren arabera, gainerako ikastetxeen aurrean Madrilgo kontserbatorioa

juridikoki nagusi da. Izan ere, musika nahiz deklamazioa irakasteko eginkizunaz gain,

1917ko Dekretuak, besteak beste, ondoko zeregina esleitzen dio: ikasketa ofizialak

28 Abuztuaren 30eko Gazetan argitara emana.

Page 28: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

26

irakasten dituzten ikastetxe ororen —kontserbatorioak nahiz eskolak, alegia—

erregimena eta funtzionamendua ikuskatzekoa, hain zuzen29.

Madrilgo kontserbatorioaren deiturarekin bat, 1917ko Dekretuak, argi eta garbi, bi

sekziotan banatzen ditu kontserbatorioan irakatsiko diren ikasketak: hots, musikari

dagokiona eta deklamazioari dagokiona. Musika-sekzioaren baitan orobat, hiru karrera

bereizten dira: konpositorearena, musika-tresna jolearena eta abeslariarena30.

1917ko Dekretuko 5 art.ak finkatzen ditu, karrera ala sekzio bakoitza osatuko duten

ikasgaiak31; hain zuzen, ikasgaiak antolatzeko egitura honek, aldaketa txiki batzuekin

—gero aztertuko dugun 1966ko Dekretuak eragindakoak—, LOGSE onartu arte iraungo

du. 1917ko Dekretuko 6 art.ak berriz taxutzen du, karrera ala sekzio bakoitzari

dagokion titulua eskuratu ahal izateko burutu beharreko ikasgaiak antolatzen dituen

ikasketa-plana32. Bada, ikasketa-plan honetan nabarmena da, bai konposizio karreran,

baita musika-tresna jolearen karreran ere —zehazki, pianoan eta harizko musika-

tresnetako ikasketetan—, bi gradu edo maila bereizten direla: oinarrizkoa eta goi-maila,

alegia.

Honenbestez, karrera-amaierako azterketa gainditzen duten ikasleei, burututako

karrerari dagokion gaitasun diploma emango zaie33.

29 1917ko Dekretuko 2.e) art. . Aurretik, 1905eko Dekretuak ere zeregin berbera esleitu zion (1 art.). 30 1917ko Dekretuko 4 art.ren arabera. Halaber, aipatu artikuluak zehazten ditu musika-tresna joleari dagokion karreran ikas daitezkeen musika-tresnak; alegia: pianoa, arpa, biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, flauta, oboea, klarinetea, fagota, tronpa, tronpeta, tronboia, organoa eta armonioa. 31 Musika-sekzioak besarkatzen dituen hiru karreretan, irakasgai komunak dira ondokoak: solfeoa, musikaren teoria eta musikaren historia, hain zuzen ere. Gainerako irakasgaiak berriz, karrera bakoitzari espezifikoki dagozkio. 32 Honela, solfeoa eta musikaren teoria hiru ikasturteetan zehar burutu behar dira, eta beti ere, musika-ikasketa orori ekin aurretik. Armoniak eta kantuak berriz, lau ikasturteetako iraupena dute. Konposizioari dagokion karrera bi gradutan banatzen da —lehenak hiru ikasturte irauten ditu eta bigarrenak ordea, bi— eta karrerari ekiteko, armoniako baita piano ikasketetako lehenengo gradua ere gaindituta izatea galdatzen da. Azkenik, musika-tresna jolearen karrerari dagokionez, organo ikasketek sei ikasturteetako iraupena dute, baita haizezko musika-tresnei dagozkienek ere; arpa ikasketek berriz zazpi ikasturteetako iraupena dute; eta pianoa nahiz harizko musika-tresnen ikasketak bi gradutan banatzen dira —oinarrizkoak bost ikasturte irauten ditu eta goi-mailak berriz, hiru—. 33 1917ko Dekretuko 63 art. .

Page 29: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

27

Bestalde, musika eta deklamazio-kontserbatorioak berrantolatzea xede duen 1942ko

ekainaren 15eko Dekretua,34 1917ko Dekretuarekin alderatzen badugu, zera

nabarmentzen da: 1942ko Dekretuak formalki bederen, hiru motatako musika eta

deklamazio-kontserbatorio ofizialak bereizten dituela —alegia, oinarrizkoak,

profesionalak eta goi-mailakoak—; eta ikastetxe bakoitzari halaber, dagokion ikasketa

maila edo gradua —hots, oinarrizkoa, ertaina eta goi-maila— irakasteko zeregina

esleitzen diola35. Honetara, zera xedatzen du 1 art.ak:

“Los conservatorios oficiales de música y declamación se dividirán en tres clases: superiores, profesionales y elementales. Pertenece a la primera el Real Conservatorio de Madrid, que consevará la categoría de centro de enseñanza superior. Serán profesionales aquellos en que se curse la plenitud de los estudios necesarios para obtener un título profesional. Y elementales, los que sólo pueden expedir certificados de aptitud para los estudios que en ellos estén establecidos”.

Agerikoa da 1942ko Dekretuak Madrilgo kontserbatorioaren nagusitasuna

azpimarratzen duela, soilik bertan lortu ahal izango delako irakasle titulua36. Dena den,

gogora ekarri behar dugu, 1944ko urtarrilaren 26ko Dekretuak, Bartzelonan beste goi-

mailako musika eta deklamazio-kontserbatorio bat eratuko duela —Estatu osoan

bigarrena—37.

Bada, dagokion espezialitatean aipatu irakasle titulua lortu ahal izateko, Madrilgo

kontserbatorioan bi ikasturteetan zehar goi-mailako musika ala deklamazio-ikasketak

34 1942ko uztailaren 4ko BOan argitara emana. Honetara, zera dio zioen azalpenean: “El Real Decreto de 16 de junio de 1905 ha servido, desde entonces, de norma para la creación de conservatorios de tipo diferente, sin plan fijo unitario ni verdaderamente pedagógico. Es pues urgente la reforma, que será el punto básico de partida para la reorganización de todos los conservatorios españoles”. 35 Haatik, bereizketa hori materialki antzu geratuko da zazpigarren atalburuan aztertzeko parada izango dugun 1220/1992 Errege Dekretua onartu arte. Alegia, praktikan musika-kontserbatorioen eraikinak ez dira bananduko —ez eta bertan lan egiten duten irakasleak ere—. Ondorioz, ikastetxe bakarrean, musika-irakaskuntzen hiru mailak —oinarrizkoa, ertaina eta goi-maila, alegia— irakatsiko dira. 36 Ikus 1942ko Dekretuko 2 art.ko bigarren lerroaldea. Orobat, 3 art.ak zehazten ditu Madrilgo kontserbatorioan burutu ahal izango diren ikasketak, bi taldetan banatzen direnak: hots, katedra numerarioak (A) —musikan eta deklamazioan—, eta eskola bereziak (B). 37 Alabaina, aipatu kontserbatorioak musika irakasteko duen zereginaz, musika udal-eskola eta Bartzelonako Liceuko kontserbatorioa arduratuko dira. Deklamazio nahiz dantza ikasketak berriz, Bartzelonako Diputazioaren titulartasunekoa den Institut del Teatren esku geratuko dira (1942ko Dekretuko 2 art.). Aipatu bi ikastetxeak Estatuko Administrazioaren menpekoak ez diren arren, Estatuaren titulartasuneko ikastetxeen ikasketa-plan berbera ezartzeko betebeharra daukate (3 art.).

Page 30: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

28

burutu beharko dira —hizkera arruntean “virtuosismo” izenarekin ezagutzen zirenak,

euren helburua zegokion espezialitatean hobetzea baino ez zelako—38.

Titulu profesionala lortu ahal izateko berriz, kontserbatorio profesional batean burutu

beharko dira maila ertaineko musika ala deklamazio-ikasketak hiru ikasturteetan zehar.

Honetara, 1917ko ikasketa-planaren egitura jarraituz, aipatu kontserbatorioek tituluok

eman ahal izango dituzte: musika-ikasketei dagokienez, konpositorearena, musika-

tresna jolearena (dagokion espezialitatean), eta abeslariarena. Eta deklamazio ikasketei

dagokienean berriz, antzezle-titulua, alegia.

Oinarrizko mailako kontserbatorioetan azkenik, gaitasun ziurtagiriak bakarrik lortu ahal

izango dira. Aipatu ziurtagiriak eskuratu ahal izateko beraz, hiru ikasturteetan zehar,

oinarrizko mailari egokitutako ikasketak burutu beharko dira39 .

Gauzak honela, 1952ko martxoaren 11ko Dekretu bitartez40, 1942ko Dekretua

aldatzeari ekingo zaio, soilik ondoko helburuarekin: tradizioz elkartuta egon ziren

kontserbatorioetako musikako eta deklamazioko sekzioak banatzea, hain zuzen ere41.

Honetara, zera xedatzen du 1952ko Dekretuko 1 art.ak:

“Las enseñanzas de música y declamación, que actualmente figuran unidas en los conservatorios, quedan separadas a partir de la publicación de este Decreto, reservándose las de música para los conservatorios y las de las secciones de declamación de los mismos para las escuelas de Arte Dramático”.

Dena dela, 1942ko Dekretuari jarraiki, musika-kontserbatorioek hiru motatakoak izaten

darraite —oinarrizkoak, profesionalak eta goi-mailakoak—. Alabaina, Madrilgo

38 Haatik, ondoko espezialitateetan zegoen aipatu “virtuosismo” ikasketak burutzeko aukera: biolinean eta pianoan. Dena dela, orkestra zuzendaritzako, musikologiako, kantu gregorianoko, erritmikako eta paleografiko espezialitateak ere goi-mailako ikasketatzat jotzen ziren eta amaitu ostean, irakasle titulua lortzen zen. 39 1942ko Dekretuko 5 art.ri jarraiki, oinarrizko mailako kontserbatorioetan ondoko ikasketen oinarrizko maila soilik irakatsiko da: solfeoa, kantua, pianoa, biolina eta armonia, alegia. 40 1952ko apirilaren 1eko BOan argitara emana. 41 Praktikan ordea, banaketa hori soilik Madrilgoan gauzatuko da, gainerako kontserbatorioetan laurogeiko hamarkadaraino ez baita burutuko.

Page 31: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

29

kontserbatorioa ezezik42, beste kontserbatorioak ere goi-mailako bilakatzeko aukera

aurreikusten da. Horretarako, aipatu kontserbatorioek baldintzok bete beharko dituzte:

Dekretu bitartez goi-mailako kategoria eskuratu ondoren, goi-mailari dagozkion

ikasketa guztiak irakastea, alegia.

Epe honekin amaitzeko, aipagarria da halaber — sinbolikoki bada ere— Arte

Ederretako Zuzendaritza Orokorraren 1959ko abenduaren 28ko Ebazpena. Ezen, aipatu

Ebazpenak zera onartzen du: goi-mailako kontserbatorioetan lor daitekeen irakasle

tituluarengatik ordaindu beharreko tarifa, unibertsitate-lizentziatu tituluarengatik

ordaindu beharrekoaren parekoa dela43.

b) 1966ko musika ikasketa-plana

2618/1966 Dekretua dugu, ordura arte gaiari buruz onartutako araudia testu bakarrean

bilduz eta berrantolatuz, musika-kontserbatorioen erregelamendu orokorra onartuko

duen eta soilik musika-ikasketentzako plan espezifiko bat —hain zuzen, denboran

gehien iraungo duena— taxutuko duen araua. Izan ere, bosgarren atalburuan aztertzeko

parada izango dugun legez, 2002-2003 ikasturtean iraungiko da behin-betiko —

LOGSEn ezarpen egutegiarekin bat— aipatu ikasketa-plana44.

42 Madrilgo Kontserbatorioak, 1952 ondoren, Erret Musika-Kontserbatorio izena jasoko du (1952ko Dekretuko 2 art.). Arte dramatikoko eskolei dagokienez, hauek ere, kontserbatorioak bezalaxe, hiru motatakoak izango dira, banatutako sekzioa zein taldetako kontserbatorioaren menpekoa den kontuan hartuta. Nolanahi ere, 1952 Dekretuko 3 art.ren arabera, goi-mailako kategoria izango dute soilik Madrilgoak —Arte Dramatikoko Erret Eskola deituko dena— eta Bartzelonako Institut del Teatrek —izan ere, jadanik 1944ko urtarrilaren 26ko Dekretuz, Bartzelonako goi-mailako kontserbatorioko deklamazio-sekzioari zegozkion ikasketak bere gain hartu zituen. 43 Sinbolikoki diot, praktikan ez baitu inolako eraginik izango tituluen balioaren parekatzearen ikuspegitik LOGSE onartu arte. Bada, 1959ko Abenduaren 28ko Ebazpenak (1960ko urtarrilaren 19ko BOan) zera dio hitzez hitz: “Vistas las consultas formuladas por algunos Conservatorios de Música sobre la aplicación del Decreto 1639/1959, de 23 de septiembre (BO de 26), en cuanto a la clase de la tarifa que establece la citada disposición aplicable a los títulos, certificados y diplomas que expiden los referidos Conservatorios; y teniendo en cuenta que, conforme a los Decretos de 15 de junio de 1942 y 11 de marzo de 1952 existen tres clases de Conservatorios de Música y de Escuelas de Arte dramático (elementales, profesionales y superiores), y que en el Decreto 1639/1959, de 23 de septiembre, se incluyen expresamente los diplomas y certificados de aptitud que expiden los Conservatorios y Escuelas elementales, sin hacer expresa mención de los títulos que puedan expedir los profesionales y superiores, porque estos se hallan tácitamente comprendidos entre los asimilados a los títulos de Enseñanza media y a los centros superiores respectivamente. Esta Dirección General ha tenido a bien resolver con carácter general dichas consultas en sentido de declarar que (...) el Título de profesor en las distintas especialidades que pueden expedir los Superiores (se halla comprendido) en la clase II, como asimilado al título de Licenciado universitario”.

Page 32: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

30

1966ko ikasketa-planak, 1917ko eta 1942ko planekiko alderatuz ezberdintasun

nabarmenik ez duen arren, berrikuntza gisa, lehenik eta behin aipagarria da, musika

ikasteko ohiko bide profesionalaz gain, bide ez profesional bat eratzeko aukera ere

aurreikusten duela, honela45:

“Además de la profesional, los conservatorios están autorizados a tener una sección de enseñanza no profesional. Los programas de ésta serán de menor contenido y profundidad. Los cursos aprobados carecerán de validez para pasar a la profesional y en toda la documentación con ella relacionada deberá constar textualmente «enseñanza no profesional»”

Haatik, aurreikuspen honek ez du kasik emaitzarik emanen, eta inertziaz, egoerak bere

horretan jarraituko du 1990 urtean LOGSE onartzen denera arte.

Bada, 1942ko Dekretuaren ildo beretik eta aintzat hartuz irakasten den ikasketa-maila

baita lor daitekeen titulua ere, 2618/1966 Dekretuaren arabera musika-kontserbatorioak

hiru motatakoak izan daitezke: alegia, oinarrizkoak, profesionalak eta goi-mailakoak.

Orobat, aipatu musika-kontserbatorioak, ofizialak eta ez ofizialak izan daitezkeela dio

2618/1966 Dekretuak46.

Musika-kontserbatorio ofizialei dagokienez, halaber, bi motatakoak izan daitezkeela

aurreikusten du 2618/1966 Dekretuak: hots, Estatuko Administrazioaren menpekoak

direnak eta ez direnak. Honetara, zera xedatzen du 2618/1966 Dekretuko 1 art.ak:

“1. Los conservatorios de música con validez académica oficial de sus enseñanzas podrán ser estatales o no estatales47.

44 Ikus 2618/1966 Dekretua, irailaren 10ekoa (urriaren 24ko BOEn argitara emana). Dekretu honek, arestian aipatu 1905ko, 1942ko eta 1952ko Dekretuak oro har indargabetzen ditu (lehenengo azken xedapenari jarraiki, Arte dramatikoko Eskolei dagokien zatia ez beste). Bosgarren atalburuan ikusiko dugun bezala, LOGSEn ezarpen egutegiari jarraiki halaber, zenbait espezialitateetan, 2004-2005 ikasturtera arte luzatuko da 1966ko ikasketa-planaren araberako titulua lortzeko aukera, beti ere helburu horretarako eginen diren aparteko proben deialdien arabera. 45 Ikus 2618/1966 Dekretuko 8 art. . 46 2618/1966 Dekretuko 3 eta 4 art.en arabera. 472618/1966 Dekretuko seigarren xedapen iragankorraren arabera, 1966 urtean, Estatuko kontserbatorioen artean, musika-ikasketa ofizialak irakasten zituen goi-mailako musika-kontserbatorio bakarra Madrilgoa zen (A,a), eta Estatukoak ez ziren goi-mailako kontserbatorioen artean berriz, Bartzelonakoa (B,a). Alabaina, 1968 urtez geroztik, zenbait musika-kontserbatorio profesionalei goi-mailako kategoria aitortuko zaie, eta ondorioz goi-mailako musika-ikasketa ofizialak irakatsi ahal izango dituzte. Horrela gertatuko da esaterako, Sevillako kontserbatorioan [ikus 3223/1968 Dekretua, abenduaren 26koa,

Page 33: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

31

2. Estatales son los que, creados y sostenidos por el estado, están servidos por profesores de las correspondientes plantillas presupuestarias del mismo. 3. No estatales son los que, creados y sostenidos por corporaciones locales u otras entidades públicas, hayan obtenido el reconocimiento estatal de la validez académica oficial de sus enseñanzas en el grado correspondiente48. No perderán este carácter aunque reciban alguna subvención del Estado.”

Eta, musika-kontserbatorio ez ofizialak berriz, onartutakoak eta baimendutakoak izan

daitezkeela xedatzen du. Alabaina, kontserbatorio hauei ez zaie 2618/1966 Dekretuak

arautzen duen erregimen orokorra ezarriko, irakaskuntza artistikoak irakasten dituzten

ikastetxe ofizialak arautzen dituen 1987/1964 Dekretuak ezartzen duen erregimen

berezia baizik49.

2618/1966 Dekretuak taxutzen duen ikasketa-plan berriari dagokionez, goi-mailako

musika-kontserbatorioetako ikasketa-plana hiru graduk osatuko dute: hots, oinarrizkoak,

ertainak eta goi-mailakoak. Musika-kontserbatorio profesionaletakoa berriz bi graduk

osatuko dute: oinarrizkoak eta ertainak, alegia. Eta azkenik, oinarrizko mailako

kontserbatorioetako ikasketa-plana gutxienez gradu bakarrekoa izanen da: oinarrizkoa,

hain zuzen.

Nolanahi ere, 2618/1966 Dekretuak zera aurreikusten du: kontserbatorio profesionaletan

salbuespenez baimen litekeela, balio ofizialarekin goi-mailari dagozkion zenbait ikasgai

irakastea. Eta oinarrizko mailako kontserbatorioetan ordea, baimen litekeela maila

(1969ko urtarrilaren 14ko BOEn) eta 1969ko ekainaren 16ko Agindua (uztailaren 11ko BOEn] baita Valentziakoan ere [ikus 3224/1968 Dekretua abenduaren 26koa (1969ko urtarrilaren 14ko BOEn) eta 1969ko abenduaren 10eko Agindua (1970eko urtarrilaren 9ko BOEn]. 48Honetara, 2618/1966 Dekretuko 2.1 art.ak zera dio: “La concesión de validez académica oficial a las enseñanzas de un conservatorio no estatal sólo podrá hacerse por Decreto y previo informe del Consejo Nacional de Educación”. Bada, 2.1 art.ak zerrendatzen ditu aipatu ofizialtasuna eskuratzeko espedientea izapidetu ahal izateko ezinbestekotzat jotzen diren ukanbeharrak. 491987/1964 Dekretua, ekainaren 18koa (uztailaren 14ko BOEn argitara emana). Honetara, aipatu Dekretuko 1 art.ak zera xedatzen du: “se consideran centros no oficiales de enseñanzas artísticas los que, organizados por personas privadas o públicas distintas del Estado, realicen actividades docentes de Bellas Artes (plásticas, musicales y escénicas —declamación y danza—), o de Artes Aplicadas y Oficios Artísticos sin el reconocimiento de plena validez académica oficial de sus enseñanzas”. Halaber, 3 art.ak gehitzen du, onartutako ikastetxe kategoria Ministro Kontseiluak onartutako Dekretuz aitortzen dela, eta baimendutako ikastetxe kategoria berriz, Ministerioaren Aginduz.

Page 34: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

32

ertainari dagozkion ikasgai batzuk irakastea, beti ere, irakasleek horretarako galdatzen

den titulazioa edukiz gero50.

Bestalde, musika-kontserbatorioetan irakasten diren ikasgaiak ikasturtetan banatuko

dira, aipatu ikasturteak berebat, hiru gradutan bilduko direlarik: oinarrizkoa, ertaina eta

goi-mailakoa, hain zuzen ere. Aurreko planekin alderatuz, 1966ko ikasketa-planak

espezialitate bakoitzean ikasi beharreko ikasturteen kopurua hedatu eginen du; dena

dela, aurreko ikasketa-planetan gertatzen zen moduan, 1966ko ikasketa-planean ere,

ikasketen iraupenaren arabera, kategoria ezberdinak bereiztuko dira. Honela, pianoko,

biolineko eta biolontxeloko karrerak dira luzeenak, hamar ikasturteetako iraupena

baitaukate. Gainerako harizko musika-tresnetako karrerek ordea, zortzi ikasturte irauten

dute; baita kantuko karrerak, plektrodun musika-tresnetako karrerek nahiz haizezko

musika-tresnetakoek ere. Organo ikasketek zazpi ikasturteetako iraupena daukate eta

perkusio ikasketek berriz bost ikasturteetakoa. Orobat, iraupen ezberdineko makina bat

ikasgai dago, batzuk gainera karrera guztietan derrigorrez burutu beharrekoak51.

Honenbestez, 2618/1966 Dekretuak ezartzen duen ikasketa-planari jarraiki, musika-

kontserbatorio ofizialetan aipatu ikasketak burutu ostean lor daitezkeen diploma nahiz

tituluei dagokienez, 10 art.ak ondoko sailkapena jasoko du:

• Oinarrizko Diploma: kantuari ala musika-tresna bati dagokio eta edozein

kontserbatoriotan lortu ahal izango da.

• Musika-tresna jole Diploma —2618/1966 Dekretuko 5 art.an zerrendatzen diren

edozein musika-tresnatakoa—; eta Abeslari-Diploma. Aipatu Diplomak

kontserbatorio profesionaletan nahiz goi-mailakoetan eskuratu ahal izango dira.

50 2618/1966 Dekretuko 6 art.ren arabera. 51 Ikus 2618/1966 Dekretuaren 5 art.. Hain zuzen ere, artikulu honetatik zera ondoriozta daiteke: espezialitatearen arabera, ikasturteak gradutan biltzeko modua aldakorra izanen dela. Honela, hamar ikasturte irauten duten karreretan, lehenengo lau ikasturteak oinarrizko mailari dagozkio, ondorengo lauak maila ertainari, eta azkeneko biak, goi-mailari. Zortzi ikasturteetako karreretan ordea, lehenengo hiru ikasturteak oinarrizko mailari dagozkio, ondorengo hiruak maila ertainari, eta azkeneko biak, goi-mailari. Zazpi eta bost ikasturte irauten duten karreretan berriz, azkeneko bi ikasturteak goi-mailari dagozkio eta gainerako ikasturteak oinarrizko mailaren eta maila ertainaren artean banatzen dira.

Page 35: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

33

• Irakasle-titulua: alegia, Solfeokoa, Musikaren teoriakoa, Transposizio eta

akonpainamendukoa, Kantukoa, Armoniakoa, Kontrapuntukoa, Konposiziokoa,

baita 2618/1966 Dekretuko 5 art.an zerrendatzen diren edozein musika-tresnatakoa

ere. Aipatu Titulua kontserbatorio profesionaletan nahiz goi-mailakotan eskuratu

ahal izanen da52.

• Goi-mailako irakasle-titulua: hau da, Solfeokoa, Musikaren teoriakoa, Transposizio

eta akonpainamendukoa, Kantukoa, Armoniakoa, Kontrapuntukoa, Konposiziokoa,

Orkestra eta abesbatzen zuzendaritzakoa, Musikologiakoa, Eliza-musikakoa,

Ganbara-musikakoa, Musikaren pedagogiakoa, baita 2618/1966 Dekretuko 5 art.an

zerrendatzen diren edozein musika-tresnatakoa ere. Aipatu Titulua soilik goi-

mailako kontserbatorioetan eskuratu ahal izanen da53.

Argi dago beraz, aurreko ikasketa-planekin alderatuz, jadanik bazeuden tituluak sendotu

ezezik, titulu berriak ere sortuko dituela 2618/1966 Dekretuak.

Titulu nahiz diploma horiek guztiek eskuratu ahal izateko tasa bat ordaindu behar dela-

eta, berriro gogora ekarri behar dugu —sinbolikoki bada ere—, arestian aipatu

1639/1959 Dekretuarekin bat, 2618/1966 Dekretuko 15 art.ak onartzen duen

parekotasuna ordaindu beharreko tarifei dagokienez. Honetara, 1966ko ikasketa-

planeko irakasle-tituluarengatik ordaindu beharreko tarifa unibertsitate-lizentziatu

tituluarengatik ordaindu beharrekoaren parekoa izanen dela aurreikusten da. Eta goi-

mailako irakasle-tituluarengatik ordaindu beharrekoa berriz, doktore-tituluarengatik

ordaindu beharrekoaren parekoa izango dela, alegia54.

Halaber, 2618/1966 Dekretuko 14 art.ak zehazten du, aipatu diploma eta tituluek zein

lanbide egikaritzeko gaituko duten. Honela, musika-kontserbatorio profesionaletan eta

52 Irakasle-titulua deitzen den arren, ez da ageri irakasteko gaitasuna badela egiaztatzen duen ikasgairik aipatu titulua lortu ahal izateko gainditu beharreko curriculumean. Alegia, goi-mailako irakasle titulua lortu ahal izateko gainditu beharreko ikasgai multzoan, irakasle-praktikak edo pedagogia bezalako ikasgaiak ageri dira; haatik, deiturarengatik paradoxikoa dirudien arren, irakasle-titulua lortu ahal izateko ez da halako ikasgairik gainditu behar. 53 Eta 2618/1966 Dekretuko 12 art.ri jarraiki, Hezkuntza Ministerioari dagokio ematea. 54 Haatik, seigarren atalburuan egiaztatuko dugun bezala —1194/1982 eta 1542/1994 Errege Dekretuen edukia aztertzen dugunean—, parekatze honek ez du inolako eraginik izango tituluen balioaren parekatzeari dagokienez.

Page 36: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

34

goi-mailakotan, irakasle berezi ala katedradun bezala, musika-ikasketa ofizialak irakatsi

ahal izateko, Goi-mailako irakasle-titulua edukitzea galdatuko da. Irakasle-titulu soila

berriz galdatuko da, ikastetxe publikoetan zein pribatutan musika irakasteko, oinarrizko

musika-kontserbatorioetako irakasle izateko eta kontserbatorio profesionaletako nahiz

goi-mailakoetan irakasle laguntzaile bezala jarduteko. Musika-tresna jole edo abeslari-

Diplomak galdatuko dira musika-erakunde profesionaletan lan egin ahal izateko. Eta

azkenik, gutxienez oinarrizko Diploma edukitzea galdatuko da, musika-liburutegietan

nahiz diskoteketan jarduteko.

Amaitzeko bada, kontuan izanik 2618/1966 Dekretua indarrean sartzen den unean

aurreko ikasketa-planen arabera musika-ikasketak burutzeari ekin zion ikaslerik

bazegoela, baita aipatu planen araberako tituluak jadanik eskuratuta zuenik ere,

2618/1966 Dekretuak erregimen iragankor bat arautuko du. Erregimen honen helburua

hauxe da: 2618/1966 Dekretua indarrean dela, ikasleek aukera dezatela zein ikasketa-

planaren arabera jarraitu nahi duten musika-ikasketak burutzen; hots, 1942koaren

arabera ala 2618/1966 Dekretuak taxutzen duen plan berriari jarraiki55.

55 Erregimen iragankor hori 2618/1966 Dekretuko bigarren xedapen iragankorretik bosgarrenera arautzen da. Eta ikasleei aitortzen zaien aukera eskubidearen norainokoak berriz, 1967ko maiatzaren 5eko Agindu batek arautuko ditu (maiatzaren 17ko BOEn argitara emana). Hain zuzen ere, aipatu aukera eskubidearen norainokoei buruz mintzatzen da Auzitegi Gorenaren 1992ko uztailaren 20ko Epaia (Azdi. 6602) bere aurrean apelatutako epaiarekin guztiz bat etorriz. Honetara, zera adierazten zuen Madrilgo Justizia Auzitegiak 1989ko urtarrilaren 20an lehenengo instantzian emaniko Epaiak (2. Zuzenbidezko oinarrian):

“En efecto, la Disposición Transitoria segunda del citado Decreto 2618/1966 dispone que «Los alumnos que en el momento de la entrada en vigor de este Reglamento hayan iniciado ya sus estudios en un Conservatorio podrán optar entre continuarlos conforme a la legislación anterior o de acuerdo con el régimen que en este Decreto se establece», haciendo así una clara referencia indiferenciada y genérica a «estudios en un conservatorio», incluyendo por tanto todos los estudios musicales que el propio Reglamento regula sin hacer mención específica alguna a especialidades o estudios concretos que dieran lugar a carreras diferentes dentro de la de Música; y a la misma conclusión de interconexión entre los diversos estudios de una única Carrera de Música, sin perjuicio de sus diversas ramas o especialidades, se llega a través del examen comparativo de los arts. 5.º y 7.º del citado Reglamento que, al regular los estudios que deben haberse realizado para acceder a otros ponen de manifiesto, concretamente el art. 7, que los diversos estudios regulados no constituyen compartimentos estancos, sino muy al contrario, enseñanzas interdependientes, admitiendo el acceso de unos a otros indistintamente sin más limitación que el cumplimiento de los requisitos que el propio precepto enumera. Por consiguiente, al reconocer la Administración que el interesado ostenta el Título Profesional de Piano expedido con posterioridad a la entrada en vigor del Decreto 2618/1966 (el 14-11-1966), conforme al Plan de Estudios de 1942, es claro, por la interconexión aludida, que había ya iniciado sus estudios de música a la entrada en vigor del Decreto de 1966, por lo que cumplía el primero de los requisitos que la Disposición Transitoria de referencia exigía para poder acogerse a la legislación anterior constituida por el precitado Plan de 1942; sin que pueda admitirse la separación tajante que entre los estudios de Piano por un lado, y los de Composición, Instrumentación y Dirección de Orquestas por otro, se sostiene en la resolución recurrida, puesto que dicha separación, como se acaba de exponer, no corresponde a la concepción que de los estudios a realizar en los Conservatorios de Música hace el Reglamento de 1966. Siendo, por lo demás, el criterio que se desprende del informe del Inspector General de Conservatorios del Ministerio de Educación y Ciencia obrante en el Expediente Administrativo favorable a la autorización de continuar los estudios del caso por el plan que el recurrente venía realizando.

Page 37: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

35

Honenbestez, azken hausnarketa gisa, 2618/1966 Dekretuak ezartzen duen ikasketa-

planari buruz zera azpimarratu beharra dago: musika-irakaskuntzak helburu profesional

batekin burutzeko hiru gradu ezartzen diren arren, ikasketetan aurrera egin ahala, hauen

zailtasun edo konplexutasun akademikoari dagokionez, ez dela inolako mailakatze

argirik ageri —irakaskuntza orokorreko ohiko mailetan esaterako, argi eta garbi

agertzen den moduan—. Izan ere, maila ertainak, goi-mailakoak liratekeen makina bat

eduki bereak egiten ditu, eta hain zuzen, inguruabar honek, goi-mailako musika-

irakaskuntzen statusaren gutxiespena lekarke. Halaber, goi-mailako musika-ikasketen

gutxiespena eragingo luketen arrazoien artean, ondokoa aipa liteke: maila guztiak

ikastetxe berean irakasten direla.

Nabarmena da ere, 1966ko ikasketa-planak musika-irakaskuntzen helburu profesionalari

baino ez diola arreta jartzen. Alabaina, 2618/1966 Dekretuak antolatzen dituen

irakaskuntzak afizionatuentzat gehiegizkoak diren bitartean, musikaren profesional

bihurtu nahi dutenentzat motz geratuko dira, ez baitiete behar adina heziketarik

eskaintzen —batik bat ikuspegi pedagogikotik—56. Azken finean, kontuan izan behar

dugu 2618/1966 Dekretuak taxutzen duen musika-irakaskuntzen antolakuntzak, aipatu

ikasketak errez bateragarriak egiten dituela edozein jarduera akademikorekin nahiz lan-

jarduerarekin. Hortaz, musika-ikasketak, osagarritzat hartzeko joera ageri da, eta nekez

ordea, jarduera profesional nagusi bat burutzeko gaituko luketen ikasketak bailira.

c) 1970eko kantu ikasketa-plana

Etorkizunean abeslari bezala jardun nahi dutenei heziketa espezialdu bat emateko

xedearekin, 313/1970 Dekretuak goi-mailako Kantu-Eskola eratuko du Madrilen57.

Honetara, aipatu Dekretuaren 5 art. ak zera xedatzen du:

Y siendo ello así, ha de apreciarse que, aun no constando documentalmente en los términos del art. 1.º de la O. 5-5-1967 (Ministerio de Educación y Ciencia, BO 17) el ejercicio del derecho de opción por parte del recurrente, éste fue, sin duda, efectivamente ejercitado desde el momento que, por la propia Administración se expide a su favor en el año 1978 (esto es, doce años después de la entrada en vigor del Decreto regulador del nuevo plan de estudios de 1966) un título profesional de piano, conforme al plan de 1942 que, desde 1966 y salvo su vigencia transitoria en virtud del aludido derecho de opción, estaba suprimido. Dicho en otros términos, de no haberse ejercitado la opción, ningún sentido tendría el que la Administración otorgara en 1978 un título académico con arreglo al plan de 1942.”

56 Izan ere, 2618/1966 Dekretuak musika-ikasketak formalki baino ez ditu arautzen, irakaskuntzaren alderdi pedagogikoan erreparatu gabe. 57 Ikus 313/1970 Dekretua, urtarrilaren 29koa (otsaileko 16ko BOan argitara emana).

Page 38: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

36

“La Escuela se regirá por un Reglamento especial que determinará el plan de estudios, los exámenes y la organización de la misma. Dicho Reglamento establecerá su relación con los estudios de canto de los Conservatorios oficiales”.

Madrilgo goi-mailako Kantu Eskola eratu aurretik ordea, arestian ikusi bezala, kantu

ikasketak musika-kontserbatorioetan egin ohi ziren, musika-irakaskuntzentzat

onartutako ikasketa-plan ezberdinen arabera. 313/1970 Dekretua onartzerakoan ostera,

opera-abeslari profesional gisa jardun nahi dutenei aukera emango zaie euren heziketa

osoa, musika ikasketa-planetatik at, ahozko musikan espezialduta dagoen ikastetxe

berezi batean jasotzeko: Madrilgo goi-mailako Kantu-Eskolan, alegia58.

Bada, 313/1970 Dekretuaren aurreikuspenei jarraiki, ikasketa-plan espezifiko bat

jarriko du abian 1970eko urriaren 23ko Aginduak59. Honetara, Madrilgo goi-mailako

Kantu-Eskolan irakatsiko diren ikasketak ondoko hiru sekziotan banatuko dira:

abesbatzako abeslari-sekzioan, opera-abeslari sekzioan eta bakarlarien sekzioan, hain

zuzen ere60. Sekzio bakoitzak halaber, bere ikasketa-programa darrai61. Beraz, programa

hori gaindituz gero, kasuan kasu dagokion diploma eskuratuko da: abesbatzako

abeslari-diploma, opera-abeslari diploma ala bakarlari-diploma, alegia. Aipatu

lehenengo bi Diplomak ematea Kantu-Eskolari dagokio, eta bakarlariarena berriz,

Hezkuntza Ministerioari62.

Nolanahi ere, 2618/1966 Dekretuak taxutzen duen ikasketa-planaren arabera ere badago

kantua orokorrean ikasterik, musika-kontserbatorio ofizialetako ikasgai bat izaten 58 Madrilgo goi-mailako Kantu-Eskolan sartu eta espezialdutako aipatu heziketa jaso nahi duten ikasleek baldintza batzuk bete beharko dituzte; honatx: gizonezkoek 18 urte bete edo betetzeko izatea eta emakumezkoek berriz 14 urte; lehen mailako ikasketen ziurtagiria edukitzea edo baliokidea den beste ziurtagiri bat; gaitasun-azterketa bat gainditzea (313/1970 Dekretuaren 3 art.). 59 1970eko azaroaren 12ko BOan argitara emana. 60 Abesbatzako abeslari-sekzioan nahiz opera-abeslari sekzioan sartu ahal izateko baldintzak 1970eko urriaren 23ko 8 art.an ezartzen dira; eta bakarlarien sekzioan sartu ahal izateko ukanbeharrak berriz, 9 art.an. 61 1970ko urriaren 23ko Aginduaren 3 art.ak jasotzen du abesbatzako abeslari-sekzioaren ikasketa-programa; 4 art.ak berriz, opera-abeslari sekzioari dagokiona; eta 5 art.ak azkenik, bakarlarien sekzioarena. 62 1970eko urriaren 23ko Aginduaren 16 art.ri jarraiki. Diplomak lortzeko ordaindu beharreko tasei dagokienez, 2618/1966 Dekretuko 15 art.ak ezarritako tarifen parekotasuna ere —arestian aipatu duguna— ezargarria izango da.

Page 39: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

37

darraielako. Eta jakina, 1966ko ikasketa-planari jarraiki, kantu-ikasketa orokorrak

ikasteari ekin diotenei, aukera ematen zaie beti ere ikasketa horiek burutzen jarraitzeko

Madrilgo goi-mailako Kantu-Eskolako espezialdutako ikasketa-planaren arabera,

1970eko Aginduak finkatutako ukanbeharrak betez gero63.

Honenbestez, bosgarren atalburuan ikusteko parada izango dugun legez, LOGSEn

araberako musika ikasketa-plana onartu eta gero ordea, hezkuntza-sistema berria

ezartzen duen egutegiari so egiten badiogu, kantu ikasketak soilik aipatu plana jarraituz

ikasi ahal izango dira.

III. 1970EKO HEZKUNTZA LEGE OROKORRA ETA ONDORENGO GARAPENA,

1/1990 LEGE ORGANIKOA (LOGSE) ONARTU BITARTEAN

Musika-irakaskuntzak oro har taxutzeko moduan lehenengo aldaketa zantzuak XX.

mendean, 1970ko Hezkuntza Lege Orokorra (LGE) onartzearekin batera agertuko

zaizkigu64. Izan ere, 1857ko Moyano Legez geroztik, XIX-XX. mendeetan barna,

hezkuntza-sistema orokorraren osagai diren irakaskuntzak aipatu Legean baino ez dira

oinarrituko. Eta musika-irakaskuntzak berriz —aurreko ataletan ñabarki aztertzeko

parada izan dugun legez—, hezkuntza-sistematik at eta kontserbatorioetako ikasketa-

plan espezifikoen arabera garatuko dira. Bada, 1970eko Hezkuntza Lege Orokorraren

eduki berriei so eginez gero, ondokoaz jabetuko gara: aipatu Legeak hezkuntza-

sistemaren egitura modernizatzeko nahia agerian uzten duela.

63Honetara, 1970eko urriaren 23ko Aginduak zera dio (12 art.): “Los alumnos de Canto de los Conservatorios de Música podrán solicitar el ingreso en la Escuela Superior de Canto, siempre que cumplan los requisitos de edad y titulación cultural general (...). La Dirección de la Escuela Superior de Canto determinará las pruebas generales a que ha de someterse el aspirante y a la vista de sus resultados podrá dispensarle de aquellos estudios comprendidos en los planes del Centro en los que acredite que su preparación es igual o superior a la requerida para ser declarado apto, señalando en cada caso los cursos y estudios que ha de completar para la obtención del correspondiente Diploma. En ningún caso podrán ser dispensados de los estudios correspondientes a la Sección de Solista Especializado”. Ikus orobat 3 art. . 64 Ikus 14/1970 Legea, abuztuaren 4koa (bigarren xedapen iragankorreko laugarren atala). Ikuspegi akademikotik Lege garrantzitsua da, ordura arte, hezkuntza-sisteman zeuden kontraesanak gainditzea xede baitu. Dakigun bezala, LGEk, hezkuntza lau mailatan taxutzen du: aurre-eskola: oinarrizko heziketa orokorra (OHO), maila ertaineko hezkuntza (Batxilergoa) eta unibertsitate-mailako hezkuntzak

Page 40: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

38

Hain zuzen, musika-irakaskuntza orokorrei dagokienez, ordura arteko egoerarekiko

aldaketaren adierazgarri diren —eta aldi berean, LOGSE onartu ostean abian jarriko

den erreforma sakonaren aurrekari diren— aurreikuspenok azpimarra daitezke:

oinarrizko heziketa orokorraren baitan, hezkuntza artistikoaren arloko ikasgaia

bihurtuko dela musika65; eta batxilergoko lehenengo ikasturtean berriz, derrigorrezko

ikasgai bilakatuko dela musika, alegia66.

Goi-mailako musika-ikasketetan ordea, egoera bestelakoa izanen da; ikus dezagun.

1857an Moyano Legea onartzen denetik —eta 1868ko Severo Catalina Dekretuak

dakarren norabide aldaketa tartean dela—, mende oso bat itxaron beharko dugu

ondorengo urratsa eman dadin, goi-mailako musika-irakaskuntzak unibertsitateko

antolakuntza akademikora berriro gerturatzeko ibilbidean. Alegia, 1970eko Hezkuntza

Lege Orokorrak, bigarren xedapen iragankorrean espresuki aurreikusten duenera arte,

musika-kontserbatorioak unibertsitate-mailako hezkuntzan integratuko direla, honela67:

“Las escuelas superiores de Bellas Artes, los conservatorios de música y las escuelas de arte dramático se incorporarán a la educación universitaria en sus tres ciclos en la forma y con los requisitos que reglamentariamente se establezcan.”

Bada, Hezkuntza Lege Orokorraren aipatu aurreikuspena bete egingo da Arte

Ederretako ikasketetan68; hain zuzen ere, 1432/1990 Errege Dekretuak Arte Ederretan

unibertsitate-lizentziatu titulu ofiziala ezartzen duenean69. Aitzitik, musika-

kontserbatorioei buruz dakarren aurreikuspena ez da gauzatuko Legearen iraunaldian.

65 Ikus 14/1970 Legeko 17 art. baita bere edukia garatzen duen 1981eko urtarrilaren 17ko Agindua ere (urtarrilaren 21eko BOEn). 66 Ikus 14/1970 Legeko 24 art. baita bere edukia garatzen duen urtarrilaren 23ko 160/1975 Dekretuko 5 art. ere (otsailaren 13ko BOEn argitara emana). 67 Ikus 14/1970 Legeko bigarren xedapen iragankorreko laugarren atala. 68 Baita, oro har, Moyano Legearen arabera goi-mailako irakaskuntzatzat jotzen zen ikasketen gehiengoarekin ere beteko da aurreikuspen hori, LGEko bigarren xedapen iragankorrari jarraiki. 69 Ikus 1432/1990 Errege Dekretua, urriaren 26koa (1990eko azaroaren 20ko BOEn argitara emana) eta aipatu Errege Dekretua aldatzen duen 1267/1994 Errege Dekretua, ekainaren 10ekoa (ekainaren 11ko BOEn). Bada, 1432/1990 Errege Dekretuak Arte Ederretan unibertsitate-lizentziatu titulu ofiziala ezarri ezezik, aipatu titulua eskuratu ahal izateko burutu beharreko ikasketa-planetako ildo orokorrak ezartzen ditu ere. Arte Ederretako ikasketa-plana bi ziklok osatzen dute eta burutu ostean, unibertsitate-titulu ofizialen Katalogoan dagoen Arte Ederretako lizentziatu-titulua —dagokion espezialitatean— eskura liteke.

Page 41: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

39

Eta LOGSE onartu ostean ere ez da beteko, formari dagokionez bederen —zazpigarren

atalburuan egiaztatzeko parada izango dugun legez—.

Nolanahi ere, bien bitartean, Hezkuntza Lege Orokorraren aurreikuspenetan oinarritzen

den ekimenik egon, egongo da. Hots, bai 14/1970 Legeko 46 art.rekin bat, irakaskuntza

artistikoei orokorrean eta musika-irakaskuntzei zehazki —goi-mailako ikasketak

barne— tratamendu berezi bat ematearen aldeko jarrera agertzen dutenak. Baita,

oraintsu aipatu 14/1970 Legeko bigarren xedapen iragankorreko laugarren atalaren ildo

beretik, goi-mailako musika-irakaskuntzak unibertsitatean integratzearen aldeko jarrera

adierazten dutenak ere. Ekimen hauei buruzko egungo planteamendua bederatzigarren

atalburuan xehetasunez aztertzeari utzi gabe, ikus dezagun jarraian, laburki bada ere,

zertan datzaten.

1982 urtean hain zuzen, oraintsu aipatu 14/1970 Legeko bigarren xedapen

iragankorreko laugarren atalak musika-kontserbatorioei buruz jasotzen zuen

aurreikuspena bete ez zela, eta gauzatzeko epea jadanik amaituta zegoela70, irakaskuntza

artistikoak espezifikoki arautzea helburu duen Lege baten onarpena sustatuko da.

Egitasmoa 14/1970 Legeko 46 art.an oinarritzen da; honatx:

“1. Son enseñanzas especializadas aquellas que, en razón de sus peculiaridades o características, no estén integradas en los niveles, ciclos, grados que constituyen el régimen común. 2. Reglamentariamente se determinarán los requisitos para el acceso a estas enseñanzas, sus efectos y su conexión con el resto del sistema educativo. Corresponderá al Gobierno (...) la regulación de las enseñanzas especializadas.”

Irakaskuntza artistikoei buruzko Legearen aurre egitasmoa beraz, Hezkuntzaren

Kontseilu Nazionalari igorriko zaio, nahitaezko irizpena eman dezan. Eta hain zuzen

ere, Hezkuntzaren Kontseilu Nazionalak emaniko irizpenak zera baieztatuko du

irakaskuntza artistikoei buruzko Lege aurre egitasmoaren alde71 :

“Evidentemente las enseñanzas comprendidas en el anteproyecto hubiesen tenido la correspondiente ubicación de acuerdo con lo dispuesto en la disposición transitoria

70Aipatu xedapeneko lehenengo ataletik 10 urteetako epea dela ondoriozta daiteke. 71 Ikus Hezkuntzaren Kontseilu Nazionalaren Osoko bilkuraren Erabakia, 1982ko apirilaren 20koa (iradokizun orokorren seigarren atala), irakaskuntza artistikoei buruzko Legearen aurre egitasmoa zela-eta hartutakoa (49.481 zenbakidun espedientea).

Page 42: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

40

segunda de la Ley General de Educación, de 4 de agosto de 1970, pero entre otras circunstancias, el hecho mismo de que a pesar de que casi hayan transcurrido 12 años sin que se haya dado cumplimiento a la citada disposición legal, demuestra la falta de viabilidad de la norma y la necesidad de buscar un nuevo camino, una vía más adecuada, dentro del propio contexto de la Ley General de Educación, el de las Enseñanzas Especializadas que el artículo 46 define como aquellas que, en razón de sus peculiaridades o características, no estén integradas en los niveles, ciclos y grados que constituyen el régimen común (...). No se trata de integrarlas en el régimen común sino dictar para ellas una regulación especial y determinar su conexión con el resto del sistema educativo”.72

Adierazpen hauen argitan, ukaezina da, musika-irakaskuntzak berezitutzat jotzen direla,

LGEko 46.1 art.ak irakaskuntza berezituei buruz emaniko definizio orokorrari egokitzen

zaizkiolako. Dena dela, esan beharra dago ere, musika-irakaskuntzei, ikasketa berezien

tratamendua eman nahi izatea ez dela berrikuntza bat; ordura arte, erregimen berezi

baten arabera eta hezkuntza-sistematik kanpo antolatu baitziren. Honetara, gogora ekarri

baino ez ditugu arestian aipatu 1857ko Moyano Legeaen eta 1868ko Severo Catalina

Dekretuaren xedapenak.

Non dago ordura arteko egoerarekiko ezberdintasuna? Bada, 14/1970 Legeko 46.2

art.ak xedatutakoari jarraiki, ahalmen erregelamendugileari esleituko zaiola, besteak

beste, ikasketa berezituek hezkuntza-sistemarekiko duten konexioa zehazteko zeregina.

Alabaina, berezitutzat jotzen diren gainerako irakaskuntzetan, oro har, gertatuko ez den

bezala73, musika-irakaskuntzei dagokienez, ez da LGEko 46.2 art.ko aurreikuspena

72 Aukera honi buruz ordea zera iritzi du PERELLO DOMÉNECH, V.k.: “Si bien el Anteproyecto de Ley de Enseñanzas Artísticas nunca alcanzó el rango de norma legal, lo cierto es que hemos venido gozando, en los últimos veinte años, de un régimen académico singular que en nada ha beneficiado los estudios musicales y que, en cambio, ha propiciado otras iniciativas académicas relacionadas con la música en el seno de la Universidad. En ningún caso se habría planteado la creación de una licenciatura con contenidos musicales si los conservatorios de música se hubieran incorporado a la Universidad en cumplimiento de la Ley 14/1970, de 4 de agosto, General de Educación”. Ikus “La enseñanza musical en la Comunidad Valenciana”, Valentzia, 2003, 89. orrian aipatua. Hain zuzen, aipamen egiten ari zaio, bigarren atalburuan aztertuko dugun Historia eta Musika-Zientzietako Lizentziaturari. 73 Besteak beste, zeharo heterogeneoa den ikasketa andana hau ere joko da berezitutzat: gemologia; graduatu soziala; maila ertaineko agintaritza (industrian, administrazioan, merkataritzan, nekazaritzan eta itsaso-arrantzan); polizia; turismo-ikasketak; gizarte-terapia; harreman publikoak; uretako arrantzan heziketa; kriminologia; enpresen zuzendaritza eta administrazioa; nekazari-trebakuntza; marketinga; delineazioa; hizkuntza-ikasketak;... . LGEko 46.1 art.ak ordea, ez du irakaskuntza berezituen inolako zerrendarik ematen, eta hain zuzen, 46.2 art.an ahalmen erregelamendugileari esleituko dio aipatu irakaskuntzen ezaugarriak eta norainokoa zehazteko zeregina. Bada, horixe egingo dute esaterako, arauok: graduatu sozialetan 921/1980 Errege Dekretuak, maiatzaren 3koak (maiatzaren 17ko BOEn); turismo-ikasketetan berriz, 865/1980 Errege Dekretuak, apirilaren 14koak (maiatzaren 9ko BOEn); maila ertaineko ikasketetan, 1690/1980 Errege Dekretuak, uztailaren 18koak (irailaren 3ko BOEn);... . Irakaskuntza berezituei buruzko informazio xehetua —sartzeko ukanbeharrak, iraupena, ikasketen plangintza, zein ikastetxeetan ikas daitezkeen eta dagozkion titulazioak— ondoko lanetan aurki daiteke:

Page 43: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

41

gauzatuko. Beraz, hezkuntza-sistemarekiko musika-irakaskuntzen lotura puntu hori ez

da lortuko irakaskuntza artistikoei buruzko Lege aurre egitasmoa Hezkuntzaren

Kontseilu Nazionalera igorri aurretik. Ez eta ondoren ere; aipatu Kontseiluak emaniko

Irizpena Lege aurre egitasmoaren aldekoa izanen den arren, azkenean ez baita Lege

bihurtuko.

Eta egoerak bere horretan jarraituko du, LOGSE onartu arte bederen. Izan ere, bai

LOGSEk, baita LOGSE onartu aurretik hezkuntza-sistemaren erreformarako 1989an

argitara emango den Liburu Zuriak ere74, musika-irakaskuntzek hezkuntza-sistemarekin

inoiz izan zuten konexio hori berreskuratzea izango dute helburu. Honetara, zera dio

aipatu Liburu Zuriak75:

“La reforma de la enseñanza debe contemplar la articulación de estas enseñanzas con los nuevos ciclos y tramos educativos (...) a fin de evitar la perpetuación de una separación que se manifiesta como estéril, tanto para las enseñanzas artísticas, como para las enseñanzas ordinarias. De esta manera pueden resultar claramente beneficiadas, tanto las enseñanzas artísticas, al restablecer una conexión perdida con el sistema educativo ordinario, como las enseñanzas regladas ordinarias, al

“Monografías profesionales” bilduma, Fundación Universidad-Empresa, Madril; “Estudios en España. II. Nivel universitario”, MEC, Secretaría General Técnica, Madril, 1985, 191-211 orr.; “Enseñanzas artísticas y otras pendientes de integrar en el sistema educativo” izenburu duen Txostena, MECeko Estatistika ikerketen Kabineteak prestatukoa, 1983an. 74 Eta aipatu Liburu Zuriaren aurretik Hezkuntza Ministerioak argitaratuko duen makina bat dokumenturen xedea ere. Ikus honetara “Documentos para la reforma de las enseñanzas musicales: Líneas básicas para la reforma de las enseñanzas musicales”, MEC, 1986. 75 Ikus “Libro blanco para la reforma del sistema educativo”, MEC, 1989, 171 orrian aipatua (XI atala). Eta ildo beretik, honatx zer dioen, aurretik, Parlamentu-talde Mistoak, Izquierda Unidak eta Esquerra Catalanak, Diputatuen Kongresuko Mahaiari aurkeztutako Legezkoa ez den Proposamenak, musika-irakaskuntzei buruz (Ikus, BOCG, Diputatuen Kongresua, III. Legealdia, D atala, 164 zkia., 1988ko martxoaren 22koa): “Esta regulación tendría por objeto regular de forma global la enseñanza musical, integrándola en los cauces ordinarios del sistema educativo en igualdad con otras disciplinas, para sacarla de su secular ostracismo. Es imprescindible un gran esfuerzo de coordinación con todos los niveles de la enseñanza”. Halaber, premiazkotzat jotzen da goi-mailako musika-irakaskuntzei dagokienez ondokoa: “Los estudios superiores de música tienen que ser urgentemente regulados para preparar a los profesionales especializados que impartan la enseñanza musical en los distintos niveles y cubran las diversas áreas de la demanda de música. Actualmente hay intereses cruzados de los conservatorios, escuelas de profesorado y ciertas facultades de geografía e historia. Es muy urgente regular y coordinar las diversas iniciativas para evitar interferencias, enfrentamientos y duplicaciones. Tanto a los pedagogos especializados en música como a los musicólogos, ha de exigírseles una sólida preparación musical, que hoy pasa necesariamente por los conservatorios”. Bada, Kongresuko Mahaiak 1988ko azaroaren 18an onartu eginen du aipatu Legezkoa ez den Proposamena (Ikus, BOCG, Diputatuen Kongresua, III. Legealdia, D atala, 251 zkia., 1988ko azaroaren 18koa; eta DS, Diputatuen Kongresua, III. Legealdia, 372 zkia., 1988ko abenduaren 16ko bilkura). Haatik, ez du onartuko CDS Parlamentu-taldeak aurkeztutakoa. Bertan, musika ikasketa-planak gaurkotzea eta musika-ikasketak derrigorrezko hezkuntzan integratzea eskatu ezezik, goi-mailako musika-kontserbatorioak unibertsitatean integratzea ere eskatuko da (ikus BOCG, Diputatuen Kongresua, III. Legealdia, D atala, 208 zkia., 1988ko ekainaren 29koa; 215 zkia., 1988 irailaren 12koa; eta 251 zkia., 1988ko azaroaren 18koa).

Page 44: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

42

incorporar en sus distintos niveles (...) contenidos que inicien a la población escolar en el lenguaje, sensibilidad y la creación artística.”

Bestalde, arestian esan dugu, 14/1970 Legeko bigarren xedapen iragankorraren

laugarren ataleko aurreikuspenak gauzatuko ez diren arren, aipatu aurreikuspenen ildo

beretik, goi-mailako musika-irakaskuntzak unibertsitatean integratzearen aldeko jarrera

adierazten duten ekimenik egongo dela, atal honetan aztergai dugun LOGSE onartu

aurreko epean behintzat.

Hain zuzen, 1988ko abenduan76, Musika unibertsitatean integratzeko Sustapen

Batzordea deiturikoa eratuko da Madrilen, arteen, kulturaren eta letren arloko pertsonaia

ospetsuak bilduko dituena. Bada, aipatu Batzordea idatzi baten bitartez, Hezkuntza

Ministerioari zuzenduko zaio, musika-irakaskuntzak unibertsitatean integratzeko

proposamen bat luzatuz. Honatx77:

“PROPUESTA PARA LA INCORPORACIÓN DE LA MÚSICA A LA UNIVERSIDAD 1. EL DERECHO A LA EDUCACIÓN MUSICAL El valor cultural, artístico e intelectual de la música es hoy incuestionable. La música es una actividad fundamental para la vida cultural de una nación desarrollada. Hoy la música es, en su más amplio y justo sentido, la primera demanda cultural de los españoles. Esta sed de música demuestra que la demanda es muy superior a la oferta. La presión social es lógica, saludable y esperanzadora, y está teniendo como consecuencia un impresionante aumento de las actividades musicales con importantes consecuencias socio-económicas. En Francia, las actividades musicales generan el cinco por ciento del Producto Interior Bruto. A pesar de tan favorables circunstancias, la educación musical está en España en una deplorable situación que se caracteriza por el caos estructural, la degradación académica y el persistente desinterés político. Además, la enseñanza musical es sumamente restrictiva, lo cual se traduce en una bajísima rentabilidad social, académica y económica. Los conservatorios españoles apenas producen los titulados necesarios para cubrir las necesidades mínimas, y la sociedad española continúa sumida en la ignorancia musical. Las actividades musicales, que se desarrollan sin el apoyo de una buena educación musical, están

76 Hilabete batzuk lehenago, CDS Parlamentu-taldeak, musika-irakaskuntzei buruz aurkeztutako Legezkoa ez den Proposamen batean, zera eskatuko dio Gobernuari: “Renovar los planes de estudio y la organización de los conservatorios, integrando el nivel superior de los mismos en la universidad”. Alabaina, ez da onartuko aipatu proposamena (ikus BOCG, Diputatuen Kongresua, III. Legealdia, D atala, 208 zkia., 1988ko ekainaren 29koa; 215 zkia., 1988 irailaren 12koa; eta 251 zkia., 1988ko azaroaren 18koa). 77 Ekimen bezala daukan garrantziagatik hitzez hitz transkribatzen den proposamen hau, Música y Universidad aldizkarian, 1988ko abenduan argitaratu zen.

Page 45: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

43

alejándose progresivamente de los auténticos valores culturales, artísticos e intelectua-les. La música se ve así degradada y convertida en un alienante producto de consumo. Es necesario ofrecer una buena educación musical que nos permita a los ciudadanos ejercer la libertad de escoger y protegernos del constante y nefasto bombardeo sonoro al que estamos sometidos. La fuerza cultural, social y económica de la música es tan importante, que la educación musical asume hoy un papel determinante en la defensa de la libertad y de la democracia. Actualmente se está reformando nuestro sistema educativo. La ocasión es idónea para acometer de una vez por todas la urgente reforma de la enseñanza musical. Por eso, y con el máximo respeto a la autonomía de las universidades, pedimos la integración de la música en los estudios universitarios. 2. VOCACIÓN UNIVERSITARIA DE LA MÚSICA La estructura de la universidad española ha quedado definida en la Ley de Reforma Universitaria (LRU, 11/1983) y dentro de este marco se manifiesta la vocación universitaria de la música. A partir de cierto grado, los estudios musicales son, en todos sus aspectos, de nivel superior. En España, respondiendo a nuestra tradición y de acuerdo con nuestro contexto educativo, la enseñanza superior se identifica con la enseñanza universitaria. La LRU establece en su artículo primero que «el servicio público de la enseñanza superior corresponde a la universidad», del mismo modo que ya lo hizo en 1970 la Ley General de Educación (LGE, art. 12). Son funciones de la nueva universidad, según el artículo segundo de la LRU, «la creación, transmisión y crítica de la ciencia, de la técnica y de la cultura, y la preparación para el ejercicio de actividades profesionales que exijan la aplicación de los conocimientos y métodos científicos, o para la creación artística». La música, cuya incorporación a la universidad ya se dispuso en la LGE (disp. tran. 4,2) aunque nunca se llevó a efecto, queda hoy otra vez implícita y necesariamente asumida por la universidad española78. 3. VENTAJAS DE LA INCORPORACIÓN La incorporación de la música a la universidad supone un importante beneficio para ambas partes. Los estudios musicales quedarían ordenados en el marco universitario, encontrando así su normalización, y serían para la universidad una aportación enriquecedora y una garantía de que se cumplen de verdad algunos de los más importantes objetivos de la reforma universitaria, como son: (a) aprovechar al máximo el margen de libertad y flexibilidad que las universidades pretenden conquistar; (b) racionalizar los contenidos teóricos y reducir la carga lectiva a favor del trabajo individual y de las actividades de tipo práctico; (c) aprovechar la oferta académica de las universidades a una importante realidad social, laboral y cultural, potenciando la interdisciplinariedad y la creatividad; y (d) mejorar, el aprovechamiento de los recursos ya existentes, estableciendo vínculos con otras instituciones, y favoreciendo así la rentabilidad y la apertura de la universidad.

78 Jadanik indarrik ez duen unibertsitateen erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoak ezezik (irailaren 1eko BOEn), aipatu Legea aldatuko duen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak (abenduaren 24ko BOEn) ere berbera eginen du, bosgarren eta seigarren atalburutan egiaztatzeko parada izango dugun bezala.

Page 46: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

44

4. INCONGRUENCIA DE LA ALTERNATIVA NO UNIVERSITARIA En los Presupuestos Generales del Estado de 1988, por Memorias y Objetivos, se afirma que el grado superior de la enseñanza musical se integrará en un nivel de enseñanza superior no universitaria. Esta solución, propia de algunos países europeos, es contraria a nuestro contexto educativo, a nuestra tradición y a lo que establece la LRU. Es una situación excepcional condenada a perpetuar la marginación a la que desde siempre han estado sometidas las enseñanzas musicales, con las tristes consecuencias que conocemos, y que solo beneficia a los sectores más reaccionarios, que en su automarginación ocultan intereses inconfesables. La excepcionalidad sólo ha supuesto inconvenientes para la enseñanza musical, relegada a un horario extraescolar que obliga a los estudiantes de música a simultanear los estudios musicales con los de otra carrera "más seria", en perjuicio de un buen aprovechamiento de ambas. Ello supone un gravoso derroche de esfuerzo para los estudiantes y para el Estado que soporta tal situación de subdesarrollo educativo, situación que hay que erradicar, otorgando el mismo rango a los estudios musicales que a las otras carreras superiores. Las propuestas excepcionales son una demora para la reforma de las enseñanzas musicales que demuestran la ignorancia y el miedo con que las autoridades tratan el problema de la educación musical. También reflejan el temor de la universidad a una verdadera renovación como la que exigiría la incorporación de la música. 5. FORMA Y ESTRATEGIA DE LA INCORPORACIÓN Los estudios musicales deberían incorporarse a la universidad a través de un departamento o instituto universitario propio, dando lugar a una titulación genérica de licenciado en música. Compatible con una oferta de especializaciones internas y diversificaciones intra curriculares propuestas por cada universidad de acuerdo con sus necesidades y posibilidades, atendiendo a la cambiante demanda social y laboral. No todas las variantes profesionales exigen un título específico homologado por decreto. (En nuestro campo, por ejemplo, la musicología no representa, ni mucho menos, una necesidad prioritaria, aunque si constituye una actividad esencial para la vida musical). El modelo departamental es especialmente apto para potenciar la interdisciplinariedad, y son muy interesantes las posibles vinculaciones que se podrían establecer entre la música y algunas materias como, por ejemplo, bellas artes, pedagogía, telecomunicaciones, física, acústica, matemáticas, historia, filosofía, estética, sociología, ciencias políticas y empresariales, informática, documentación y biblioteconomía, idiomas, educación física, medicina o fisioterapia, dando libertad al estudiante para configurar su propio perfil académico. En la reforma del sistema educativo, la administración ha procedido en orden inverso al comenzar por la universidad. Hay que aprovechar la ocasión para incorporar la música a la universidad, pero sin perder de vista, al igual que ocurre en otras disciplinas, la estrecha vinculación que en su momento habrá de establecerse con los otros niveles de la enseñanza. La reforma de la educación musical tiene que adaptarse a la reforma general de la enseñanza, enriqueciendo el debate y mejorando el modelo que surja. En ningún caso se debe posponer aún más la urgente reforma de la educación musical.”

Page 47: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

45

Honenbestez, proposamenak ez du eztabaidarik eragingo Hezkuntza Ministerioaren

baitan79. Nolanahi ere, bederatzigarren atalburuan egiaztatuko dugu, Boloniako

prozesua abian den une hauetan ere, gaurkotasunik galdu ez duen gaia dela goi-

mailako musika-irakaskuntzaren integrazioa unibertsitatean; eta batik bat hizpide

izaten darraiela afektatutako sektoreen artean: hots, funtsean, irakasleen eta ikasleen

artean.

IV. LOGSE: ARAUKETA BERRIAREN ETA GAUR EGUNDAINOKO

BILAKAERAREN EZAUGARRI OROKORRAK

1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorra ezartzen

duenak (LOGSE)80 berebiziko urratsa emango du, espainiar Estatuko hezkuntza-

sistemaren historian lehen aldiz, musika-irakaskuntzak, araubide bereziko

irakaskuntzak izenpean81, hezkuntza-sistema orokorraren antolakuntza berriaren osagai

egiten dituenean (38-42 art.ak). Izan ere, LOGSEn arabera, hezkuntza-sistemak bi

irakaskuntzok besarkatzen ditu: araubide orokorrekoak eta araubide berezikoak,

alegia82. Aipatu inguruabarrak beraz, musika-irakaskuntzen ordura arteko egituraketan

79 PLIEGO DE ANDRÉS, V. ek egiaztatzen du, honela: “No ha existido ningún otro debate, ni siquiera en el seno del Consejo de Universidades. A este respecto, la Secretaría General del Consejo de Universidades explicaba en una carta con fecha de 18 de febrero de 1989, que dicho órgano «sólo emite informes a petición del órgano competente de la Administración educativa». El Ministro de Educación y Ciencia ha indicado, por su parte, en una carta de 31 de marzo de 1989, que «corresponde al Consejo de Universidades realizar la propuesta que entienda conveniente». Las autoridades administrativas han tomado hace tiempo la decisión unilateral e irreversible de no incorporar la música a la Universidad. Alfredo Pérez Rubalcaba, Secretario de Estado de Educación, ha llegado a decir que, meter la música en la universidad sería como «plantar coles en un rosal».” Ikus “Guía para estudiar música”, Arte Tripharia, Madril, 1991,102 orrian aipatua. 80 Ikus hezkuntza-sistema berriaren ezarpenari buruz, besteak beste, ondoko lanak: LÓPEZ MORENO, J, “La LOGSE. Hacia un nuevo sistema educativo”, La LEY 3 zkia., 1991; de PUELLES BENITEZ, M., “Educación e ideología en la España contemporánea”, Labor S.A., Bartzelona, 1991; FERNÁNDEZ FARRERES, G., “El sistema educativo”, RVAP 57 zkia., 2000. 81 Irakaskuntza mota honen lehen hurbilketa bat ondoko lanetan ikus daiteke: “Enciclopedia Jurídica Básica”, EMBID IRUJO, A., ahotsa: “Enseñanza de Régimen Especial”; Cívitas, 1995; eta “Enseñanza no universitaria”, Obra colectiva de IUStel.com, Portal Derecho S.A., 2001 (http://www.iustel.com). 82 Ikus LOGSEko 3.1 art., eta gaur egun, aipatu xedapena aldatzen duen Hezkuntzaren Kalitateari buruzko 10/2002 Lege Organikoaren (LOCE) 7.3 art. . Hain zuzen, LOCEko 7 art.ak zera xedatzen du: “El sistema educativo comprende la educación preescolar, las enseñanzas escolares y la enseñanza universitaria. (...) Las enseñanzas escolares son de régimen general y de régimen especial. (...) Las enseñanzas escolares de régimen especial son: Enseñanzas Artísticas; Enseñanzas de Idiomas; Enseñanzas Deportivas. El Gobierno, previa consulta a las Comunidades Autónomas, podrá establecer nuevas enseñanzas de régimen especial, si la demanda social y las necesidades educativas lo

Page 48: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

46

baita aipatu irakaskuntzak irakasteko printzipio metodologikoetan ere aldaketak

eragingo ditu83.

Halaber, LOGSE onartu ostean, musika-irakaskuntzak hiru norabide ezberdinen

inguruan taxutuko dira. Hau da:

1. Profesionala eta borondatezkoa: hots, araubide bereziko musika-irakaskuntza

deiturikoei dagokiena —eta laugarren atalburutik bederatzigarrenera, biak barne,

xehetasunez aztertzeko parada izango duguna—.

2. Ez profesionala eta borondatezkoa: hain zuen, musika-eskolek zabalik utziko

duten bidea, oro har, kultura hedatzeko eta hiritarrak musikan hezteko —

hirugarren atalburuan ikusiko dugun bezala—.

3. Ez profesionala eta derrigorrezkoa: alegia, derrigorrezko hezkuntzako mailatan

helburu profesionalik ez duten musika-irakaskuntza orokorrei edo Araubide

Orokorrekoei dagokiena —eta LOGSE ondoren euren presentzia sendotu

eginen dena, bigarren atalburuan egiaztatuko dugun legez—.

Bada, ondorengo atalburuetan norabide bakoitza ñabarki aztertzeari utzi gabe, uneotan

laburki aipatu baino ez ditugu egingo, LOGSEk musika-irakaskuntzei buruz ezartzen

duen arauketa berriaren ezaugarri orokorrak —bereziki, nabarmenenak—, baita orduz

geroztik gaur egundaino musika-irakaskuntzek izan duten bilakaerarenak ere —

LOGSE osteko legedi organikoaren eta garapenezko araudiarekin bat—. Honatx:

• Hezkuntza-sistemaren osagai izatea.

• Araubide orokorreko irakaskuntzei lotuta edo konektatuta egotea; baina beti ere,

musika-irakaskuntzen berezitasunak aintzat hartuz, malgutasunez antolatzea84.

requiriesen”. Eta LOGSEko 38 art.ak araubide bereziko irakaskuntza artistikoak zeintzuk diren adierazten digu, honela: “Las enseñanzas artísticas tendrán como finalidad proporcionar a los alumnos una formación artística de calidad y garantizar la cualificación de los futuros profesionales de la música, la danza, el arte dramático, las artes plásticas y el diseño”. 83 Ikus ZALDIVAR GRACIA, Alvaro, “La LOGSE en los Conservatorios”, I alea, Real Musical, 1992.

Page 49: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

47

• Araubide orokorreko irakaskuntzekin bateragarriak izatea eta bi irakaskuntza moten

aldiberekotasuna bermatzearren, ikastetxe integratuak deiturikoak sortzeko aukera

aurreikustea.

• Irakaskuntza profesionala eta ez profesionala argi bereiztea (alegia, musika-

ikastetxe ofizialetan eta musika-eskoletan irakasten dena).

• Adina, musika-irakaskuntzak burutu ahal izateko muga ez izatea.

• Musikarako trebetasuna duela egiaztatzen duenak ikasketak burutu nahi baldin

baditu, titulu ofizialik ez edukitzea ez dadila oztopo izan.

• Goi-mailako musika-tituluari unibertsitate-lizentziatuarekiko baliokidetza

akademikoa zein profesionala aitortzea85. Ondorioz, goi-mailako musika-

irakaskuntzen egitura nahiz funtzionamendua unibertsitateko antolakuntza

akademikoari gehiago hurbiltzea, eta goi-mailako musika-tituludunei doktorego-

ikasketak burutu ahal izateko aukera ematea.

• Musika-ikastetxeek nahitaez bete beharreko gutxieneko ukanbehar espezifikoak

zehaztea86.

84 Irakaskuntzen antolakuntza akademikoan ezezik, ikastetxeen barne antolakuntzan baita irakasleen erregimenean ere funtsezkoa da musika-irakaskuntzen berezitasunak aintzat hartuz malgutasunez jardutea. Bada, LOGSEn ezezik, gerora onartuko den Legedi organikoan ere [alegia, ikastetxeen parte hartzeari, ebaluaziori eta gobernuari buruzko 9/1995 Lege Organikoan, azaroaren 20koan (azaroaren 21eko BOEn); eta hezkuntzaren kalitateari buruzko 10/2002 Lege Organikoan, abenduaren 23koan (abenduaren 24ko BOEn)] ageri da gisa horretako aurreikuspenik. Jakina, beste kontu bat da, aurreikuspen horiek gauzatzea. 85 LOGSEko 42.3 art.ak onartzen duen baliokidetza musika-irakaskuntzen historian erreboluziotzat jo daitekeen arren, ondorengo atalburutan egiaztatzeko parada izango dugun legez, sarritan, eztabaida iturri baino ez da izan —afektatutako sektoreen artean, behintzat—. 86 Dakigun bezala, Konstituzioko 27 art. ak hezkuntzari dagokionez ezartzen dituen printzipioak garatzea du xede hezkuntza eskubidea arautzen duen 8/1985 Lege Organikoak (uztailaren 3koa, uztailaren 4ko BOEn). Konstituzioko 27 art.ri buruz baita hezkuntza eskubideari eta irakasteko askatarunari buruz espainiar doktrinan lan sakonak eta bikainak topa daitezke. Lan hauen artean, besteak beste, hauek azpimarratuko nituzke: EMBID IRUJO, A., “El contenido del derecho a la educación”, REDA 31 zkia., Cívitas, Madril, 1981; “Las libertades en la enseñanza”, Tecnos, Madril, 1983; “Derecho a la educación y derecho educativo paterno”, REDC 7 zkia., 1983; “Los principios de la jurisprudencia ordinaria sobre la enseñanza tras la STC sobre la LODE”, RAP 116 zkia., 1988. FERNÁNDEZ-MIRANDA CAMPOAMOR, Alfonso, “De la libertad de enseñanza al derecho a la educación”, Centro de Estudios Ramón Areces, Madril, 1988. FERNÁNDEZ-MIRANDA CAMPOAMOR, Fernando eta SÁNCHEZ NAVARRO, Ángel J. (zuzendaria ALZAGA, Oscar), “Comentarios a la Constitución Espalola de 1978. Tomo III,”, Artículo27 CE, ENSEÑANZA, Edersa, Madril, 1997. GARCÍA PARDO,

Page 50: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

48

• Irakasle espezialistak —atzerritarrak barne— kontratatzeko aukera aurreikustea,

funtsezkoa izango baita ikasleen heziketarako.

Nolanahi ere, musika-irakaskuntzak LOGSEk ezartzen duen marko orokorraren baitan

normalizatzen hastea ez da lan erraza izanen. Abiapuntu gisa, gogoan hartu behar dugu

LOGSEk ez duela inondik inora azaltzen araudi bereziko musika-irakaskuntzak

deiturikoak zergatik dauden araubide orokorreko irakaskuntzei lotuta edo konektatuta,

eta ez dauden ordea, irakaskuntza orokorretan guztiz integratuta. Honetara, LOGSEn

zioen azalpenak —oro har, irakaskuntza artistikoei aipu eginez eta zehazki, araubide

bereziko musika-irakaskuntzei— zera baino ez du esaten:

“Diversas razones aconsejan que estén conectadas con la estructura general del sistema y que, a la vez, se organicen con la flexibilidad y especificidad necesarias para atender a sus propias peculiaridades (...).”

Zeintzuk dira arrazoi horiek, ordea? Agian, aurreko hezkuntza-sistemari jarraiki —

14/1970 Legearen 46.1 art.ren arabera, alegia—, musika-irakaskuntzak inoiz

berezitutzat jo izana? Alabaina, ez dirudi argudio oso sendoa denik. Eta are gutxiago,

ohartzen garenean, LGEn arabera makina bat irakaskuntza jotzen zela berezitutzat, eta

gerora, euren bilakaera arras bestelakoa izan dela. Hots, gaur egun, araubide orokorreko

irakaskuntzei konektatuta egon ordez, araubide orokorreko irakaskuntza bihurtu direla

—funtsean, lanbide heziketako eta unibertsitate-irakaskuntza, hain zuzen ere—87.

David, “La libertad de enseñanza en la jurisprudencia del Tribunal Supremo”, Mc Graw Hill, Madril, 1998. MARTÍNEZ DE PISÓN, J., El derecho a la educación y la libertad de enseñanza, Dykinson, Madril, 2003. MARTÍNEZ LÓPEZ-MUÑIZ, J.L., “El art. 27 de la CE: análisis de su contenido. Doctrina jurisprudencial. Tratados internaciones suscrtos por España”, Cuadernos de Derecho Judicial 17 zkia., CGPJ, Madril, 1993. RUBIO LLORENTE, Francisco (egile ugarirekin lankidetzan), “Derechos fundamentales y principios constitucionales (doctrina jurisprudencial)”, art. 27 CE 1978, Ariel, Bartzelona, 1995. SÁNCHEZ FERRIZ, R, “El art. 27.2 de la CE. Contenido y fines de la educación”, Revista General de Derecho 609 zkia., 1995. SATORRAS FIORETTI, R.M, “La libertad de enseñanza”, Marcial Pons, 1998; ... . 87 Honela, esaterako, graduatu sozialeko ikasketak unibertsitate-diplomatura bihurtuko dira, 1524/1986 Errege Dekretuaren, ekainaren 13koaren bitartez (uztailaren 28ko BOEn). Gizarte-terapia Diplomatura berriz, 1420/1990 Errege Dekretuak, urriaren 26koak eratuko du (azaroaren 20ko BOEn). Enpresen zuzendaritza eta administrazio Lizentziatu-titulua ostera, 1421/1990 Errege Dekretuak, urriaren 26koak eratuko du (azaroaren 20ko BOEn). Goi-mailako turismo-ikasketei dagokienez, unibertsitatean sartuko dira 259/1996 Errege Dekretuaren, otsailaren 16koaren bitartez (martxoaren 5eko BOEn). Dena dela, unibertsitate-diplomatura diren turismo goi-mailako ikasketaz gain, badaude Ostatu eta Turismoaren lanbide-familian goi-mailako heziketa-zikloak direnak ere, lanbide-heziketan dagokion teknikari titulua lortzeko aukera ematen dutenak hain zuzen —bidai agentzietan, alojamenduan, informazio eta komertzializazioan, sukaldaritzan eta animazioan, alegia— (honetara, ikus abenduaren 17ko 2215-

Page 51: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

49

Bada, arrazoi argirik —edo pisuzkorik bederen— eman gabe musika-irakaskuntzak

araubide orokorreko irakaskuntzekin konektatzeak eta, konexio puntu hori aitzakiatzat

hartuz, LOGSEn zioen azalpenak aipatzen duen malgutasunik gabe, musika-

irakaskuntzei mimetikoki araubide orokorreko irakaskuntzak antolatzeko ereduak

ezartzeak —batik bat goi-mailako irakaskuntzetan— zera dakar: zenbait aspektutan

musika-irakaskuntzen normalizazio prozesua konplexuagoa eta gatazkatsuagoa izatea.

Halaber, musika-irakaskuntzen bilakaera normalari konplexutasuna gehituko dion beste

aspektuetako bat ondokoa dugu: ikasketen nahiz graduen aniztasuna; baita ikastetxeen

eta euren titulartasunena ere. Titulartasun aniztasuna gainera areagotu eginen da

unibertsitate-mailakoa ez den irakaskuntzaren deszentralizazio prozesua dela-eta —

1999an amaituko dena, alegia—88.

2218/1993 Errege Dekretuak baita otsailaren 25ko 274/2000 Errege Dekretua ere). Bestalde, gaur egun, nekazaritza-jardueren lanbide-familian, maila ertaineko eta goi-mailako heziketa-zikloen titulu eta gutxieneko ikasketak uztailaren 12ko 1711-1717/1996 Errege Dekretuek ezartzen dituzte. Itsaso-arrantzako jardueren lanbide-familian aldiz, apirilaren 22ko 721-727/1994 Errege Dekretuek. 88 Deszentralizazio prozesu honen arabera, Autonomia Erkidegoek, besteak beste, euren lurralde esparruko musika-kontserbatorioen titulartasuna eskuratuko dute. Hain zuzen, arauon bitartez: Euskal Herrian (2808/1980 eta 3195/1980 Errege Dekretuak, abenduaren 30ekoak, 1981eko apirilaren 15eko BOEn); Katalunian (2809/1980 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, abenduaren 30eko BOEn); Galizian (1763/1982 Errege Dekretua, uztailaren 24koa, uztailaren 31ko eta abuztuaren 13ko BOEn); Andaluzian (3936/1982, abenduaren 29koa, 1983ko urtarrilaren 22ko BOEtik apirilaren 12kora); Nafarroan (1070/1990 Errege Dekretua, abuztuaren 31koa, irailaren 1eko BOEn); Kanarietan (2091/1983 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, abuztuaren 6ko BOEn); Valentzian (2093/1983 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, abuztuaren 6ko BOEn); Balear Uharteetan (1876/1997 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, 1998ko urtarrilaren 16ko BOEn); Errioxan (1826/1998 Errege Dekretua, abuztuaren 28koa, irailaren 26ko BOEn); Aragoin (1982/1998 Errege Dekretua, irailaren 18koa, urriaren 23ko BOEn); Kantabrian (2671/1998 Errege Dekretua, abenduaren 11koa, 1999ko urtarrilaren 20ko BOEn); Madrilen (926/1999, maiatzaren 28koa, ekainaren 23ko BOEn); Murtzian (938/1999 Errege Dekretua, ekainaren 4koa, ekainaren 30eko BOEn); Gaztela eta Leonen (1340/1999 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, irailaren 1eko BOEn); Extremaduran (1801/1999 Errege Dekretua, azaroaren 26koa, abenduaren 21eko BOEn); Gaztela la Mantxan (1844/1999 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, abenduaren 29ko BOEn); eta Asturiasen (2081/1999 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, 2000ko otsailaren 4ko BOEn). Gaur egun, MEC lurraldea deiturikoa Ceutak eta Melillak soilik osatzen dute. Hain zuzen, badirudi, deszentralizazio prozesu honek eragingo duela, Hezkuntza Ministerioaren baitan 2000 urtera arte egon zen Irakaskuntza Artistikoen Zuzendaritza ordea desagertzea [ikus honetara, jadanik ia guztiz indargabetuta dagoen 1331/2002 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Hezkuntza Ministerioaren egitura organikoa ezartzen duena (uztailaren 8ko BOEn); gaur egun, Hezkuntza Ministerioaren egitura organikoa ondoko arauak ezartzen du: 1553/2004 Errege Dekretuak, ekainaren 25ekoak, (ekainaren 26ko BOEn argitara emana)]; ikus honetara EMBID IRUJO, A., “Un siglo de legislación musical en España (y una alternativa para la organización de las enseñanzas artísticas en su grado superior”, RAP, 153 zkia., 2000, 504 orria; “La descentralización en la enseñanza. Marco jurídico y problemas pendientes”, “La descentralización de la enseñanza”, (Koord. Asociación española para el estudio del Derecho y la Política de la Educación), Zaragoza, 1999, 15-53; eta “La enseñanza en España en el umbral del siglo XXI”, Tecnos, Madril, 2000, 23-70 orriak.

Page 52: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

50

BBIIGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA

MMUUSSIIKKAA--IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZAA OORROOKKOORRRRAAKK

I. GIZAKIEN HEZIKETAN MUSIKAK DUEN GARRANTZIA

Arteak oro har —eta musika arte bezala—, gizakiaren sormenaren adierazpenak diren

heinean, ukagaitza da, antzinatik, garai eta herrialde guztien kulturari hertsiki lotuta

egon direla bere osagai aktibo gisa1.

Gaur egungo gizarte garatuetara bagoaz ordea, nabarmena da, arteek, jatorrizko izari

kulturala gainditu dutela eta beste arlo batzuetara hedatu direla. Hots, begi-bistakoa da,

arteek, kulturazko dimentsioa ezezik, ekonomikoa nahiz instituzionala ere badutela.

Bada, arteen hedadura berri honek, indartu eginen du gizakion heziketan arteen

irakaskuntzak duen garrantzia. Izan ere, frogatua dago, sentiberatasunaren gaiak —

arteak adibidez—, gizakion oreka indibidualari nahiz kolektiboari mesede egiten

diotela. Baita ezagutzarenak bezain funtsezkoak eta erabilgarriak direla ere. Tamalez

1 Jakina, antropologiaren ikuspuntutik. Izan ere, kultura, ikuspegi ezberdinetatik aztertu den terminoa dugu, eta esan liteke, gutxienez, ikuspegiak adina definizio dagoela kulturari buruz. Bada, Kultura terminoa polisemikoa dela ukaezina da. Hain zuzen ere, ikuspegi juridikotik kultura aztertu duten egileen artean, besteak beste, ondokoak azpimarra daitezke: VAQUER CABALLERÍA, M., “Estado y Cultura: la función cultural de los poderes públicos en la Constitución Española”, Centro Estudios Ramón Areces, Madril, 1998; PADRÓS REIG, C., “Derecho y Cultura”, Atelier, Bartzelona, 2001. PONTIER, J.M; RICCI, J.C; BOURDON, J., “Droit de la Culture”, Paris, Dalloz, 2ª ed., 1996. PRIETO DE PEDRO, J., “Cultura, culturas y Constitución”, Congreso de los Diputados eta CEC, Madril, 1992; OPPERMANN, T., “Kulturverwaltungsrecht”, J.C.B. Mohr (Paul Siebeck), Tübingen, 1969; AGIRREAZKUENAGA: “Cultura, lengua y hecho diferencial”, “Estado Autonómico y Hecho Diferencial de Vasconia”, Lankidetzan bilduma, 15 zkia., 2000; eta egile beraren “Cultura y Deporte”, Autonomies, Revista Catalana de Derecho Público, 26 zkia., 2000; MARTÍN REBOLLO, L., “Cultura y Derecho (perspectiva europea y perspectiva estatal)”, “El Derecho Administrativo en el umbral del siglo XXI, Libro Homenaje al profesor Martín Mateo”, ( koord. F. Sosa Wagner), Tirant lo Blanch, Valentzia, 2000; RUIZ ROBLEDO, A., “La Constitución cultural española”, La Ley 4751 zkia., 1999. CAPELLA HERNÁNDEZ, J.R., “Las raíces culturales comunitarias”, Cuadernos de Derecho Judicial VI, Madril, 1998; TAJADURA, J., “La constitución cultural”, Revista de Derecho Político 43 zkia., Madril, 1997.

Page 53: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

51

ordea, botere publikoek arteak alboratzeko joera izan ohi dute edo behinik behin, ez ohi

diete eman arteei gizartean merezi duten lekua. Sarritan gainera, “baliagarritasun edo

etekin” arrazoietan oinarrituz2.

Alabaina, XX. mendeko azken hamarkadetan batik bat, hainbat faktorek gizartean izan

duen isla dela-eta —besteak beste, teknologia berrien etengabeko sorrerak eta eraginak,

galdapen artistikoak eta estetikoak nagusitzeak industria nahiz aisialdiaren sektoretan,

finantza eta administrazio-neurriak abian jartzeak...—, Europako herrialde ezberdinetan,

arte-irakaskuntzak oro har eta musika-irakaskuntzak zehazki, etengabeko sendotze

prozesu batean murgildurik daudela agerian uzten duten daturik badago.

Esaterako, 1995. urtean, Europako Kontseiluak bultzatuta, inkesta bat bidali zitzaion

aipatu erakundearen kide-Estatuetako Kultura- Batzordeetako ordezkaritza orori.

Helburua ondokoa zen: egitasmo bat abian jartzea —gaur egun Kultura, Sormena eta

Gazteria izenburu duena—, Europako herrialde ezberdinetako hezkuntza-sistema

orokorren baitan, eta derrigorrezkoak diren lehen eta bigarren hezkuntzan zehazki,

arteen irakaskuntzak lekurik ba ote zuen jakiteko —kontuan izanik, gizakion heziketan

irakaskuntza horiek duten garrantzia—.

Bidalitako galdera sortari hogei kide-Estatuk —Espainiak barne— erantzun zioten.

Bada, bildutako informazioarekin, jarraian ikerketa konparatu bat egin zen, eta aipatu

ikerketa-lanaren emaitzak “Irakaskuntza Artistikoak Europan” izenburu duen

txostenean bildu ziren3.

Honatx, laburbilduz, ikerlan horretatik ondoriozta daitekeena:

2 Honetara, adierazgarria da ARISTOTELEk Politikari buruzko VIII Liburuan esaten zuena; alegia: “Está claro que hay cierta educación que debe de darse a los hijos, no por ser útil y necesaria, sino por ser liberal y hermosa (...). Además de que incluso en algunas de las enseñanzas utilitarias hay que instruir a los niños no sólo con vistas a la utilidad (por ejemplo, en el aprender a leer y escribir), sino porque permiten llegar con su ayuda a otras enseñanzas”. Aipamena, ondoko lanean jasota agertzen da: L. DEL ÁLAMO, “Aristóteles versus Pilar del Castillo y la enseñanza utilitaria”, Revista Música y Educación, 46 zkia., 2001 ekaina, 165-166 orriak. 3Ikus ROBINSON, K., “Culture, Creativity and the Young. Arts Education in Europe: a Survey”, Council of Europe-Conseil de ´Europe, Culture, CC-ARTSED (97) 4.

Page 54: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

52

Lehenengoz, arteen irakaskuntza funtsezkoa dela gizakion garapenerako —alegia,

garapen intelektualerako, emozionalerako, kulturalerako, moralerako, estetikorako,

sormenekorako, fisikorako, psikologikorako, pertsonalerako, sozialerako..., eta abar—.

Bigarrenez, badela froga nahiko baieztatu ahal izateko, arte-irakaskuntzen ohiko

ikuskerak, azken urteetan, hezkuntza alorrean hedatze bati ekin diola. Izan ere,

egitasmoan lankidetzan jardun zuten kide-Estatu ezberdinetako hezkuntza-sistemen

profilei arreta ipintzen badiegu, ohar gaitezke, badela arte-irakaskuntzen makina bat

definizio nahiz deskripzio. Honetara, Europa iparraldeko herrialdeetan esaterako, arteak

beste kontzeptu orokorrago baten zatitzat jotzen dira; hau da, sormen-hezkuntzaren atal

gisa. Frantzian adibidez, 1988an irakaskuntza artistikoei buruzko Legea onartu zenetik,

arte-irakaskuntzen kontzeptu ofiziala edo ohikoa zabaltzen hasi zen, gai anitz

besarkatzeko: hala nola, musika, plastika-arteak, arte aplikatuak, arkitektura, antzerkia,

zinema, ikus-entzutekoaren adierazpena, zirkoa, ikuskizun arteak eta dantza (1.2 art.)4.

Hirugarrenez eta azkenik, arte-irakaskuntzen gai bakoitzean, kide-Estatuen artean,

badagoela ezberdintasunik. Honetara, nabarmena da, dantza-ikasketak, zenbait

hezkuntza-sistemek derrigorrezko hezkuntzan barneratu ohi dituztela. Antzerkia,

hezkuntza-sistemek nekez besarkatu ohi duten arlo bat dela. Edo eta, musika-

irakaskuntzak direla, herrialde gehienetako derrigorrezko hezkuntzan —Espainiakoan

barne— arte-irakaskuntzen artean gehien irakasten direnak —plastika nahiz

ikusmenaren arteekin batera—.

Oraindaino aipatutako guztia agerian utziz bada, Europako Kontseilua ezezik, Europar

Batasuneko erakundeak —Parlamentua eta Kontseilua, alegia—, baita UNESCO bera

ere inoiz mintzatu izan dira.

4 Ikus 6 janvier 1988, Loi nº 88-20 relative aux enseignements artistiques (JO du 7 janvier 1988 et rectificatif, JO du 15 janvier 1988). Halaber, ikus PONTIER, J.M., “L´ État et les enseignements artistiques”, AJDA, 20 mai 1989; eta RIOU, A., “Le droit de la culture et le droit à la culture”, ESF éditeur, 2e édition (mise à jour et augmentée), Paris, 1996, 201-212 orr. .

Page 55: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

53

Honetara, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak, 1981eko urriaren 8an,

Gomendio bat onartu zuen, “musika-irakaskuntza guztientzat” izenburupean. Hona

hemen, laburbilduz, azpimarra daitekeena5:

“Believing music, in all its forms, to be an important means of human expression and also an accepted part of the cultural heritage of Europe; (…) Convinced that music education, in addition to the provision of special training for particularly gifted children, should be recognized as forming a continuous part of general education in all countries; Stressing the importance of music education and the discipline of music training for the development of the individual's total personality and cultural behaviour; Pointing out also the contribution music can make in remedial education, and underlining its positive social value as a leisure pursuit; (…) Regretting, however, the low priority placed on music education in many member countries, and particularly concerned lest present provision for music education in primary and secondary schools be cut back in the interests of reducing government spending; (…) Recommends that the Committee of Ministers: a. prepare a recommendation on music education for all, calling on member governments to ensure: (…) ii. that music education is provided on a continuous basis in all schools from preschool to the end of secondary education; (…) iv. that the teachers and facilities in such specialized schools are also made available to assist music education in general schools;”

Halaber, Europako Parlamentuak, 1988ko martxoaren 10ean Ebazpen bat onartu zuen.

Europar Komunitatean musikaren irakaskuntza eta sustapena zituen mintzagai, eta zera

zioen6:

“Considerando que, a pesar de presentar ese balance positivo, todavía existen muchos problemas en Europa en el campo de la organización de la vida musical, de las estructuras y de la enseñanza de la música en los centros escolares: Valorando la función cada vez más importante de la música en la sociedad moderna y su presencia cada vez mayor en la vida cotidiana de los ciudadanos: (...) Convencido de que se debe fomentar el acceso a la vida musical y la participación activa en ella de un público cada vez más numeroso, sobre todo de jóvenes. y de que se debe, por ello, intensificar la educación musical, sobre todo en los centros

5 Ikus 929 (1981) Gomendioa, urriaren 8koa, Kultura eta hezkuntzari buruzko Komisioaren txostena aintzat hartzen duena (4740 dok). Ikus bereziki ondoko atalak: 2,4,5,6,12 eta 16 (II eta IV). 6 Ikus A 2-220/87 dokumentua, 1988ko martxoaren 14ko C 068 DOCEn argitara emana (B,C,H eta 2-3. puntuak). Halaber, ikus ildo beretik, Europar Komunitatean antzerkia eta musika sustatzeari buruzko Ebazpena (A 3-262/91 dokumentua, 1991ko azaroaren 25eko C 305 DOCEn argitara emana).

Page 56: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

54

escolares, partiendo asimismo del principio de que la educación musical es un derecho del ciudadano europeo: (...) Pide que se lleve a cabo una aproximación de las legislaciones nacionales de la Comunidad en materia de enseñanza musical que garantice la enseñanza de la música en todos los centros escolares en la etapa obligatoria y la organice como optativa en las etapas siguientes. Considera que dichas legislaciones deberán tener como objetivos primordiales: asegurar la prospección efectiva de talentos, facilitar las diferentes carreras musicales, intensificar la presencia de la música y de la cultura musical en la formación y en la vida de todos los ciudadanos de la Comunidad.”

Ildo beretik, baina oraingoan Europar Batasuneko Kontseilua, 1997ko abenduaren

18an, musikak Europan daukan egitekoari buruz mintzatu zen. Honatx, laburbilduz,

Ondorioetan esaten zuena7:

“Considerando que la música es un elemento fundamental de las culturas y de la historia de nuestros países y constituye uno de los modos de expresión artística individual y colectiva mas importantes y presentes en la vida cotidiana de los ciudadanos (...) Consciente de que el proceso de creación musical se basa en un ciclo que va de la composición a la difusión de la obra al público y de que la música, como modo de expresión artística y cultural, no puede disociarse, pues, de su papel eminentemente social, ni de la importancia del sector económico que a través de ella se manifiesta, y que abarca en Europa una gama infinita de talentos, de conocimientos técnicos y de oficios, constituyendo por ello un yacimiento de empleo que debe tomarse en consideración, en particular por lo que a los jóvenes respecta; (...) Apreciando la actuación ya desarrollada por el Consejo de Europa en el ámbito musical y recordando que la Comunidad y los Estados miembros fomentan la cooperación con dicha organización, así como con las demás organizaciones internacionales competentes en el ámbito de la cultura, de conformidad con lo dispuesto en el apartado 3 del artículo 128 del Tratado constitutivo de la Comunidad Europea, y garantizan la complementariedad de los instrumentos aplicados, respetando al mismo tiempo la identidad propia y la autonomía de acción de cada institución y organización; (...) Invita a la Comisión: a que, en el marco de la Decisión del Consejo, de 22 de septiembre de 1997, relativa al futuro de la actuación cultural en Europa, le presente propuestas en favor de la música, encaminadas a completar la actuación de los Estados miembros con medidas relativas en particular a los ámbitos siguientes: la mejora del acceso de un público más amplio a la música, con especial atención a la educación musical desde la edad más temprana, apoyando acciones innovadoras y

7 Ikus 1997ko abenduaren 18ko Europar Batasuneko Kontseiluaren Ondorioak (1., 3. eta 6. puntuak), musikak Europan daukan egitekoari buruzkoak [98/C 1/04, 1998ko urtarrilaren 3ko DOCEn argitara emana)].

Page 57: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

55

ejemplares que pongan de relieve el cometido básico e integrador de la música en la sociedad;(...)”

Azkenik, UNESCOren Konferentzia Orokorrak, 1999ko azaroaren 16an Ebazpen bat

onartu zuen “Promoción de la educación artística y la creatividad en la escuela en el

marco de la construcción de una cultura de paz” izenburupean. Bada, bertan zera

zioen8:

“Reconociendo la necesidad de una educación más equilibrada en cuanto a las disciplinas científicas, técnicas y deportivas, las ciencias humanas y las artes en las diversas etapas de la escolaridad, con el objetivo de que los niños y los adolescentes sean más receptivos a las diversas formas del conocimiento y desarrollen las facultades individuales de creación, Destacando la función de la cooperación internacional en el campo de la educación artística para la promoción de una cultura de paz a través del conocimiento de los valores artísticos y culturales de los diversos países y civilizaciones, (...) Suscribe el llamamiento del Director General en favor de la promoción de la educación artística y la creatividad en la escuela en el marco de la construcción de una cultura de paz, que figura en el anexo de esta resolución, (...) Anexo. Llamamiento del Director General en favor de la promoción de la educación artística y la creatividad en la escuela en el marco de la construcción de una cultura de paz. En la actualidad tenemos una conciencia más clara y sólida de la importante influencia que tiene el espíritu creativo en la configuración de la personalidad humana, que permite expresar todo el potencial de los niños y adolescentes y mantener su equilibrio emocional, factores que propician un comportamiento armonioso. En una época en que la familia y las estructuras sociales están cambiando, a menudo con efectos adversos sobre los niños y los adolescentes, la escuela del siglo XXI debe ser capaz de anticipar las nuevas necesidades concediendo un lugar especial a la enseñanza de los valores y temas artísticos a fin de estimular la creatividad, que es un atributo distintivo de la especie humana. La creatividad es nuestra esperanza. Se necesita ahora un tipo de educación más equilibrado, que ponga las disciplinas científicas, técnicas y deportivas, las ciencias humanas y la educación artística en un pie de igualdad en las diversas etapas de la escolaridad, durante las cuales los niños y adolescentes deben tener posibilidades de acceso a un proceso de aprendizaje más ampliamente beneficioso para su equilibrio intelectual y emocional. (...) Ha llegado la hora de proporcionar a todos los niños escolarizados los beneficios de esa enseñanza.

8 Ebazpen honetako Eranskinean jasotzen den deialdia, 1999ko azaroaren 3koa da, eta garai hartan Zuzendari Orokorra zen F. MAYOR ZARAGOZA jaunak egin zuen. 1999ko urriaren 26tik azaroaren 17ra bitartean Parisen ospatu zen UNESCOren Konferentzia Orokorraren 30. bilerako Akten lehenengo alea (Ebazpenak jasotzen dituena, alegia), interneteko helbide honetan eskura liteke: http://www.unesco.org.

Page 58: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

56

La Constitución de la UNESCO afirma que, puesto que «la amplia difusión de la cultura y la educación de la humanidad para la justicia, la libertad y la paz son indispensables a la dignidad del hombre», todas las naciones tienen la obligación de velar, en un espíritu de asistencia mutua, por que esta tarea se cumpla cabalmente. En consecuencia, en nombre de la Organización de las Naciones Unidas para la Educación, la Ciencia y la Cultura, hago un llamamiento solemne a los Estados Miembros de la UNESCO9 para que tomen las medidas administrativas, financieras y legislativas apropiadas a fin de asegurar que la enseñanza de las artes, que abarcan disciplinas tales como la poesía, las artes visuales, la música, el teatro, la danza y el cine, sea obligatoria a lo largo de la vida escolar, es decir, desde el jardín de infancia hasta el último año de la educación secundaria. (...) Invito a los profesores de todas las disciplinas a mancomunar sus esfuerzos y trabajar para eliminar las barreras que dividen la enseñanza de las materias científicas, técnicas, generales, literarias y artísticas. Este enfoque interdisciplinario es fundamental para permitir a los jóvenes comprender la naturaleza universal del mundo (...)”

Honenbestez, nabarmena da oso, musikak betetzen duen funtzio soziala. Agerikoa den

bezala, adin goiztiarrenetatik hasita, gizakiei musikan heztea zein garrantzitsua izan

daitekeen10. Hain zuzen ere, heziketa hori eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa izango

da Administrazioek esku har dezatela musika-irakaskuntzaren arloan.

Bigarren atalburu honetan bada, aztergai izanen dugu, espainiar Estatuan, hezkuntza-

sistemaren maila ezberdinetan, Administrazioak nola esku hartzen duen musika-

irakaskuntza orokorren eremuan. Honetara, zera ikusiko dugu: batetik, LOGSE

abiapuntu bezala hartuz eta LOCEn aldaketak aintzat hartuta, araubide orokorreko

musika-irakaskuntzen egituraketa, unibertsitate-mailakoa ez den hezkuntzako etapa

ezberdinetan (II)11. Eta bestetik berriz, musika-irakaskuntzak unibertsitate-mailako

hezkuntzan nola antolatzen diren (III). Ekin diezaiogun beraz.

9 Gogoratu, Espainia, UNESCOren kide-Estatu dela 1953ko urtarrilaren 30 geroztik (1945eko azaroaeren 16an, Londresen izenpetu zen UNESCOren Komenio eratzailea, 1946ko azaroaren 4an indarrean sartu bazen ere). 10 SOKRATEk zera zioen: “Thus education by the means of music is most excellent, as rhythm and harmony may reach the centre of the soul most deeply and lend her grace and dignity”. Bada, hitzok guregana iritsi zaizkigu europar historiaren nahiz kulturaren eraginez. Eta gaur egun ere baliozkoak izaten darraite, makina bat ikerketa-lanetan hala dela egiaztatu baita. 11 Europako herrialde ezberdinetan musika-irakaskuntza orokorrak nola antolatzen diren jakiteko, gaiaren lehen hurbilketa bat ondoko lanetan topa daiteke: CONSEIL DE LA MUSIQUE DE LA COMMUNAUTE FRANÇAISE DE BELGIQUE, “Musique et Réforme”, Orphée Apprenti, nº 11, juin 1991. Ikus bereziki, BRUNEAU, D., “L´enseignement de la musique en Europe” (96-102 orrietan).

Page 59: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

57

II. MUSIKA-IRAKASKUNTZAK, ARAUBIDE OROKORREKO

IRAKASKUNTZAK EGITURATZEN DIREN MAILATAN

Dagoeneko, jakin badakigu, araubide orokorreko musika-irakaskuntzak direla,

araubide berezikotzat jotzen ez direnak; eta badakigu ere, LOGSE ondoren, bi

irakaskuntza motak hezkuntza-sistema orokorraren barruan burutu ahal izango direla.

Non dago bada, euren arteko ezberdintasuna? Gai bera irakasteko antolatu den

hezkuntza-sistemaren norabidean edo finkatu diren helburuetan, hain zuzen ere.

Honela, araubide orokorreko musika-irakaskuntzak deiturikoak, hezkuntza-sistemaren

derrigorrezko mailatan —lehen eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan— nahiz

borondatezko mailatan —batxilergoan eta unibertsitate-irakaskuntzan— burutzen dira.

Bada, euren antolakuntzari nahiz edukiei so egiten badiegu, zera ondoriozta daiteke:

batetik, araubide orokorreko musika-irakaskuntzek, ez dutela heziketa osatu bat

ematen, ez derrigorrezko hezkuntzan ez eta batxilergoan ere. Bestetik —eta aurrerago

ñabardurak egiteari utzi gabe—, esan daiteke, unibertsitate-mailako musika-

irakaskuntzek adina heziketa edo gehiago ematen dutela, euren baliokideak diren goi-

mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzek.

Hau da, derrigorrezko hezkuntzan nahiz batxilergoan bederen, aipatu ikasketen xedea

ikasleei musikan heztea bada ere, ikuspegi praktiko batetik egiten dute. Inolaz ere,

etorkizunean musikaren profesionalak izan nahi dutenei trebatzeko helburuarekin, ez

unibertsitate-mailako musika-irakaskuntzak egin ahal izan ditzaten, ez eta euren

baliokideak diren goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzei ekin ahal izateko

ere. Ezen, musika-irakaskuntza orokorren izate arrazoia, unibertsitate-mailakoa ez den

hezkuntza orokorrean behintzat, honakoxea da: musikak daukan garrantzia —

kulturaren zein lengoaia artistikoaren adierazpen gisa— gizabanakoaren bilakaera osoa

izan dadin. Hau lortzeko beraz, ezinbestekoa izanen da, derrigorrezko hezkuntza

egituratzen den maila guztietako curriculumen osagai izan daitezela musika-

irakaskuntzak.

Halaber, egile beraren lan hau ere ikus liteke: “L´enseignement de la musique et de la danse en Europe”, édition IPME, La Villette, Paris, 1991.

Page 60: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

58

Aitzitik, laugarren atalburutik aurrera xehetasunez aztertuko ditugun araubide bereziko

musika-irakaskuntzei dagokienez, euren norabidea bestelakoa da oso. Alegia, ikasleei

musikan trebakuntza berezitu bat emanez, etorkizunean musikaren profesionalak izango

direnei, arlo guztietan heztea dute helburu. Gainera, araubide orokorreko musika-

irakaskuntzek ez bezala, ez dute derrigorrezko izaerarik. Hau da, oinarrizko mailatik

goi-mailaraino, arras borondatezkoak dira. Eta ez hori bakarrik. Araubide orokorreko

irakaskuntzak ezezik, araubide bereziko musika-irakaskuntzak ere aldi berean burutzea

hautatu duten ikasleen kasuan behinik behin, araubide bereziko musika-irakaskuntzen

oinarrizko maila eta maila ertaina halaber, araubide orokorreko irakaskuntzekiko

osagarriak izan ohi dira.

Honenbestez bada, ikus dezagun nola antolatzen diren akademikoki musika-

irakaskuntzak, unibertsitate-mailakoa ez den hezkuntzan, araubide orokorreko

irakaskuntzak egituratzen diren etapa ezberdinetan. Hain zuzen ere, maila honetan,

musika-irakaskuntzak antolatzeko bi era bereiz daitezke. Bata, musika-irakaskuntzak,

araubide orokorreko irakaskuntzak bailira taxutzen dituena, lehen hezkuntzako nahiz

bigarren hezkuntzako curriculumetako osagai bihurtuz (II.1). Bestea berriz, LOGSE

41.1 eta 2 art.etako aurreikuspenei jarriki, araubide orokorreko irakaskuntzak —lehen

hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza eta batxilergoa— eta araubide bereziko

oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko musika-irakaskuntzak uztartzen dituena (II.2).

Izan ere, hainbat hezkuntza-Administrazio dagoeneko neurriak hartzen hasia da, bi

irakaskuntza motak aldi berean burutzea hautatzen duten ikasleei, irakas-zama arintzeko

edo malgutzeko.

II.1. Musika-irakaskuntzak, araubide orokorreko irakaskuntza bezala

1990ean, LOGSE onartzearekin batera, abian jarriko da, unibertsitate-mailakoak ez

diren irakaskuntzen antolakuntzan eragina izango duen erreforma sakon bat. Honela,

LOGSEk finkatzen duen hezkuntza-sistema berria ezarri ahal izateko onartuko den

egutegiaren arabera12, ordura arte 1970eko Hezkuntza Lege Orokorrak taxutzen zuen

hezkuntza-sistema, mailaz mailaka iraungitzeari ekingo zaio.

12 Ikus 986/1991 Errege Dekretua, ekainaren 14koa, hezkuntza-sistemaren antolakuntza berria ezartzeko egutegia onartzen duena (1991ko ekainaren 25eko BOEn), baita gerora, hurrenez-hurren, izan dituen

Page 61: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

59

Zeintzuk dira erreforma honen erronkarik nagusienak? Bada, funtsean, hauexek:

unibertsitate-mailakoak ez diren irakaskuntzak berrantolatzea —oinarrizko heziketa

orokorra (OHO), batxilergo balioanizdun bateratua (BBB) eta unibertsitatera

bideratzeko ikasturtea desagertuz (UBI)—; eta derrigorrezko eskolatzea hamasei

urtetaraino hedatzea, hain zuzen ere.

Jakina, aldaketa honek araubide orokorreko musika-irakaskuntzak ere bete-betean

ukituko ditu. Izan ere, LOGSEn helburuen artean baitago, hezkuntza-sistemaren

derrigorrezko mailatan bederen, musika-irakaskuntzaren presentzia sendotzea13.

Nolanahi ere, zera azpimarratu beharra dago: derrigorrezko oinarrizko heziketak irauten

dituen hamar urteetan zehar, helburu praktiko batekin irakasten den musika-

irakaskuntza, ez dela inolaz ere izango hautabide bat, araubide bereziko oinarrizko

mailako nahiz maila ertaineko musika-irakaskuntzen aurrean. Ezen, oraintsu esan

bezala, araubide orokorreko musika-irakaskuntzen izate arrazoia honakoxea da:

hezkuntzaren ikuspegitik, artearen adierazpen oro —musika barne— balio handikoa

dela gizabanakoaren garapena erabatekoa izan dadin. Jakina, egia da ere, helburu hori

lortzeko, gutxieneko heziketa bat bermatu behar zaiola ikasleari.

Alabaina, LOGSEn ezarpen prozesua ia amaitzear dagoela, eta aipatu prozesuaren

emaitzak neurtzeko betarik eman gabe, 1996ko hauteskunde orokorren ondoren

gobernatuko duen alderdi Popularrak hainbat aldakuntza jarriko du abian. Hain zuzen,

2000 urte bukaeran Humanitateen Erreforma delakotik hasi, eta hezkuntzaren kalitateari

buruzko 10/2002 Lege Organikoaren onarpena barne hartzen duela, 2003-2004

ikasturtea amaitu arte luzatuko dira aipatu aldakuntzen eraginak14.

aldaketa sakonak ondoko Errege Dekretuen bitartez: 535/1993, 1487/1994, 1468/1997, 173/1998, 1112/1999 eta 835/2002. 13 Ildo honetatik hain zuzen ere, Estatuko Eskola-Kontseiluak, 1993-1994 ikasturteari zegokion Txostenean, zera azpimarratzen zuen: “El consejo Escolar del Estado considera muy importantes las Enseñanzas artísticas, y quiere insistir sobre la necesidad de que se potencie, no sólo su impartición en centros específicos, sino dentro del sistema educativo general, de manera que se dote de recursos y especialistas a los centros docentes. Fomentando las enseñanzas artísticas en el sistema educativo general, considera este Consejo que también se fomenta el descubrimiento y desarrollo de muchas cualidades y potencialidades individuales que quedarían perdidas si no se les hiciera llegar este tipo de conocimientos”. Ikus honetara, “Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1993-1994”, MEC, Consejo Escolar del Estado, 1995 (196-197 orrietan aipatua).

Page 62: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

60

Bada, hezkuntza-sistemaren hara-hona horiek guztiek isla izango dute lehen eta bigarren

hezkuntzan irakasten diren araubide orokorreko musika-irakaskuntzetan. Eta

paradoxikoa dirudien arren, euren kaltean izanen da gainera, musikaren irakaskuntzari

ordura arte esleitutako ikastorduen urritze bat baitakarte aipatu erreformek —aurrerago

xehetasunez egiaztatzeko parada izango dugun legez—.

2004ko apirilaz geroztik ordea —2004ko martxoaren 14ko hauteskunde orokorren

ondorioz—, alderdi Sozialista dago Gobernuan. Eta aipatu alderdiak, bere aurreko

agintaldian onartu zuen LOGSEk finkatutako hezkuntza-sistema bere onera ekarriko

du, LOCEn ezarpen egutegia denboran geroratzen duen arau bat onartuz: 1318/2004

Errege Dekretua, alegia15.

Izan ere, LOCEn ezarpen egutegiari jarraiki —827/2003 Errege Dekretuak finkatu

zuena16—, LOCEn araberako irakaskuntza komun berriak —horien artean, araubide

orokorreko musika-irakaskuntzei dagozkionak—, 2004-2005 ikasturtetik aurrera abian

jartzea aurreikusten zen. Haatik, 1318/2004 Errege Dekretua onartu eta gero, gutxienez

2006-2007 ikasturteraino, ez dira ezarriko aipatu irakaskuntza komunak.

14 Eta hain zuzen ere, ez dira guztien atseginerako izango. Honen isla ditugu, 10/2002 Lege Organikoaren zenbait xedapenen aurka jarritako helegiteak, euren Konstituzioarekiko bat ez etortzea agertuz. Ikus honetara, Aragoiko, Andaluziako , Extremadurako, Gaztela la Mantxako eta Balear uharteetako Gobernuek jarritako helegiteak (2003ko apirilaren 23ko BOEn argitara emanak); Kataluniakoak jarritakoa (2003ko maiatzaren 17ko BOEn argitara emana); eta Asturiasekoak jarritako helegitea (2003ko uztailaren 1eko BOEn argitara emana). Dena dela, uneotan, helegindako makina bat xedapenen ezarpena geroratua dago, LOCEn jatorrizko ezarpen-egutegia aldatzen duen 1318/2004 Errege Dekretuaren onarpena dela-eta. 15 Ikus 1318/2004 Errege Dekretua, maiatzaren 28koa (maiatzaren 29ko BOEn argitara emana). Dakigun bezala, arau honen onarpenak, oposizioan dagoen alderdi Popularraren gaitzespena izan du. Alabaina, bai Kongresua —PSOEk aurkeztutako legezkoa ez den proposamen bat onartuz— bai Senatua —PSOEn mozio bat onartuz—, baita Estatu Kontseilua ere —Errege Dekretuaren aldeko Irizpena emanaz (ikus 1298/2004 zenbakidun espedientea) eta Madrilgo Autonomia Erkidego Gobernuak eginiko kontsultari erantzunez, aipatu Errege Dekretua derrigorrez bete beharrekoa dela— LOCEn ezarpena geldiaraztearen alde agertu dira. Bestalde, alderdi popularrak gaur egun agintzen duen zazpi Autonomia Erkidegok (Madrilgoak, Valentziakoak, Balearetakoak, Murtziakoak, Gaztela eta Leongoak, eta Galiziakoak), 1318/2004 Errege Dekretuaren aurka Auzitegi Gorenaren aurrean helegitea jarri (Auzitegi Gorenak, 1318/2004 Errege Dekretuaren kautelazko esekipenari uko egin ondoren) eta Auzitegi Gorenak 2004ko uztailaren 7an emaniko Auto baten bitartez, berritsi egingo du LOCEn ezarpenaren geldiarazpena. Nolanahi ere, badirudi, Gobernu berriaren asmoa, epe laburrean —printzipioz, 2005 urterako— LOCE aldatuko duen lege berri bat onartzea dela. 16 Ikus 827/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa, 10/2002 Lege Organikoaren arabera, hezkuntza-sistemaren arauketa berria ezartzeko egutegia finkatzen duena (ekainaren 28ko BOEn).

Page 63: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

61

Honenbestez, ikus dezagun jarraian, azken urteetan, gorabehera politikoek eraginda,

hezkuntza-sistemak izan dituen erreforma guztiek nola ukitu dituzten araubide

orokorreko musika-irakaskuntzak, bai lehen hezkuntzan nahiz derrigorrezko bigarren

hezkuntzan (A), baita batxilergoan ere (B).

A) Lehen hezkuntzan eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan

LOGSE onartu ondoren, hezkuntza artistikoa —musika eta plastika barne hartzen

dituelarik— lehen hezkuntzako hiru zikloetan —ziklo bakoitzeko ikasturte bina

dituena— derrigorrez irakatsi beharreko arloa bihurtuko da17. Bada, LOGSE garatuz,

lehen hezkuntzako irakaskuntza komunak ezarriko dituen 1006/1991 Errege Dekretuari

jarraiki, lehenengo zikloan, aipatu arloari 140 ikastordu esleituko zaizkio eta gainerako

ziklo bakoitzari berriz, 105 ikastordu18.

LOCE onartu eta gero ordea19, lehen hezkuntzari dagozkion irakaskuntza komunak

830/2003 Errege Dekretuak finkatuko ditu. Hain zuzen ere, Errege Dekretu honek,

1991ko Errege Dekretuaren aldean, ikastorduen %25eko murriztapena dakar. Izan ere,

lehen hezkuntzak barneratzen dituen hiru zikloetan, hezkuntza artistikoa deituriko

arloari, 105 ikastordu baino ez zaizkio esleitzen20. Orobat, hezkuntza artistikoaren arloa

izanen da, lehen hezkuntzako arlo guztien artean, murriztuko den bakarra.

17 LOGSE 14.2.b art. ren arabera. 18Honetara, ikus 1006/1991 Errege Dekretua, ekainaren 14koa (ekainaren 26ko BOEn), II. Eranskina. Halaber, I. Eranskinak hezkuntza artistikoa deituriko arloaren eta zehazki, musika irakasgaiaren helburuak deskribatzen ditu, honela: “En el área de Educación Artística están comprendidas diversas formas de expresión y representación —plástica, musical y dramática— mediante las cuales se aprehenden, expresan y comunican diversos aspectos de la realidad exterior y del mundo interior del niño y la niña. (...) Semejante a otras artes, en tanto que es forma de expresión, representación y comunicación, la música se caracteriza por basarse en la ordenación temporal de sonidos de una cierta cualidad. Su mayor difusión y presencia en la experiencia cultural de nuestro tiempo, gracias al auge de los medios de reproducción audiovisual, reclama una formación musical como elemento indispensable de la educación básica. Con ella se aspira a educar al alumnado, a observar, a analizar y a apreciar las realidades sonoras, en particular la realidad musical producida tanto por instrumentos, como por la propia voz humana. Se aspira también a formar al niño y la niña para participar en actividades musicales, de escucha activa, y de producción o interpretación propia, iniciándole en la música como fuente de experiencia gozosa”. 19 Ikus arestian aipatu LOGSEko artikulua indargabetzen duen LOCE 16.2.b) art. . 20 Ikus 830/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa (uztailaren 2ko BOEn), II. Eranskina. Halaber, I. Eranskinak, hezkuntza artistikoa arloaren helburuak, oro har, deskribatzen ditu, honela: “La Educación Primaria es el momento idóneo para desarrollar en el niño los conocimientos, experiencias y hábitos que

Page 64: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

62

Nolanahi ere, LOCEn ezarpen egutegia atzeratzeko berriki onartu den 1318/2004 Errege

Dekretuaren arabera, 2006-2007 ikasturtean jarriko lirateke abian 830/2003 Errege

Dekretuko irakaskuntza komunak —827/2003 Errege Dekretuaren aurreikuspenekiko

bi ikasturtetako atzerapenarekin—21. Hortaz, aipatu ikasturtera arte, indarrean jarraituko

dute, lehen hezkuntzarentzat 1006/1991 Errege Dekretuak finkatutako irakaskuntza

komunek baita eurei esleitutako ikastorduek ere.

Derrigorrezko bigarren hezkuntzari dagokionez, zein da musika-irakaskuntzen egoera

maila honetan22?

Dakigun bezala, LOGSE onartu ondoren, derrigorrezko bigarren hezkuntza

(aurrerantzean DBH), bigarren hezkuntza deiturikoa osatzen duten hiru etapen artean,

lehena izanen da23. Derrigorrezko bigarren hezkuntza, jarraian datozen borondatezko

etapen aldean —ikaslearen aukeran, batxilergoa ala maila ertaineko lanbide-heziketa,

alegia— derrigorrezkoa izanen da.

Bada, DBHk barneratzen dituen bi zikloetan zehar —guztira, lau ikasturte—, lehen

hezkuntzan, hezkuntza artistikoa deitzen zen irakasgaiaren edukia zehaztuko da. Eta

musika, derrigorrez irakatsi beharreko arloen artean egongo da24. Halaber, LOGSE

forman el área de Educación Artística en las vertientes de Plástica y Música. En proceso de continuidad con la edad infantil, se tratará de ir avanzando desde presupuestos de juego a planteamientos más reflexivos. (...). El alumno de Primaria aprenderá a utilizar y a entender la Plástica y la Música como formas específicas e insustituibles de la expresión y de la representación de ciertos aspectos de la realidad, fundamentales en el conjunto del saber. Las imágenes y los sonidos del mundo que nos rodea pueden ser la materia prima de las manifestaciones artísticas y requieren procesos de sensibilización, entendimiento y expresión que desde el Área de Educación Artística pueden favorecer el desarrollo de una personalidad completa y equilibrada”. 21 Ikus 1318/2004 Errege Dekretuko xedapen bakarreko lehenengo puntuko b) hizkia. Baita 827/2003 Errege Dekretuko 5 art. ere. 22Eurydice sarearen web gunean eskura litekeen lan honetan halaber (http://www.eurydice.org interneteko helbidean) ikus liteke, Europar Batasuneko kide-Estatuetako hezkuntza-sistemetan, ikasleek “eskuduntza-giltza” deiturikoak lortzearren, zein den derrigorrezko bigarren hezkuntzaren baitan musika-irakaskuntzari ipintzen zaion arreta: “Las competencias clave : un concepto en expansión dentro de la educación general obligatoria”, Eurydice, 2002. 23 LOGSE 17.a) art. ren arabera. 24 LOGSE 20.2.h) art.

Page 65: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

63

garatuz, 1007/1991 Errege Dekretuak, derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ikasketa

komunak finkatuko ditu25.

Haatik, 2000 urte bukaeran, Humanitateen Erreforma deiturikoa dela-eta, 1991ko

Errege Dekretua aldatuko duen arau berri bat onartuko du Gobernu popularrak:

3473/2000 Errege Dekretua, hain zuzen ere26. Bertan, besteak beste, musikaren

irakaskuntzari ordura arte esleitutako ikastorduen murriztapena aurreikusten da —beste

irakasgai batzuen ikastorduak zabaltzearen ondorioz—. Zehazki, %50eko gutxitzea

egongo da, arau berriak, ziklo bakoitzeko, 35 ikastordu esleitzen baitizkio musikaren

irakaskuntzari. Aipatu ikastorduak, bi ikasturtetako iraupena izanen duen curriculum

batean banatuko dira. Beraz, aldaketaren ondorioz, musikari dagozkion irakaskuntza

komunak irakatsi ahal izateko, ikasturteko, 17´5 ikastordu baino ez dira egongo —hots,

lau ikasturtetan, guztira 70 ikastordu—27.

3473/2000 Errege Dekretuari so egiten badiogu, deigarria da paradoxak dituen arau bat

dela. Hots, kontraesanekoa da derrigorrezko izaera duen irakasgai bati28 hautazko bati

baino ikastordu gutxiago esleitzea; baita ebaluagarriak ez diren jarduerei —ikasketa edo

tutoretza jarduerak esaterako— baino gutxiago esleitzea ere29.

Eta kontraesanak ezezik, derrigorrezko musika-irakaskuntzei esleitutako ikastorduen

murriztapenak ere areagotu egingo dira LOCE garatuz30, derrigorrezko bigarren

hezkuntzarentzat irakaskuntza komun berriak finkatuko dituen 831/2003 Errege

25 1007/1991 Errege Dekretua, ekainaren 14koa (ekainaren 26ko BOEn).

26 3473/2000 Errege Dekretua, abenduaren 29koa (2001eko urtarrilaren 16ko BOEn). 27 3473/2000 Errege Dekretua izango zena, egitasmo bat baino ez zenean, Estatu Kontseiluak emaniko Irizpenean (3778/2000 zenbakidun espedientea), aipamen egiten zaio, 1998ko ekainean, Hezkuntza Konferentziak eskatuta, lan-talde batek eginiko irizpen bati (bigarren hezkuntzan, humanitateen irakaskuntzaren egoera aztertzen zuena). Hain zuzen ere, aipatu irizpenak zera dio: “Se insta a las Administraciones educativas para que fomenten la formación musical, la creación de grupos corales e instrumentales, las audiciones y los conciertos”. Beraz, nabarmena da, 3473/2000 Errege Dekretuak ez ziola jaramonik egin irizpenari, gai honetan bederen. 28 Musikak DBHko lehenengo hiru ikasturtetan derrigorrezko izaera dauka. Laugarren ikasturtean ordea, ikastetxeak derrigorrez eskaini behar duen irakasgaia izan arren, ikasleentzako hautazkoa izanen da. 29 Ikus 3473/2000 Errege Dekretuko II. Eranskina. 30 LOCE 21-32 art. bitartean arautzen da derrigorrezko bigarren hezkuntza.

Page 66: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

64

Dekretua onartzearekin batera31. Izan ere, aipatu Errege Dekretuaren I. Eranskinean zera

esaten da32:

“La asignatura de Música en la Educación Secundaria Obligatoria se concibe como continuidad de la enseñanza musical en Primaria, y por ello debe profundizar en los conocimientos, capacidades y actitudes de esta primera etapa”.

Aitzitik, 831/2003 Errege Dekretuaren II. Eranskinean, musikaren derrigorrezko

irakaskuntzari 35 ikastordu baino ez zaizkio esleitzen —3473/2000 Errege Dekretuak

esleitutakoaren erdia—. Eta ikastordu hauek gainera, soilik eta paradoxikoki, bigarren

ikasturteari dagozkio, lehenengoari izan ordez33. Hortaz, DBHko hirugarren eta

laugarren mailatan, musika ikasteko aukera, ikasleak hautatutako ibilbidearen arabera

egonen da34. Honela, hirugarren ikasturtean soilik musika ikasi ahal izango da, zientzien

nahiz humanitateen heziketa-ibilbidea hautatuz gero35; eta laugarren ikasturtean berriz,

Autonomia Erkidegoetako hezkuntza-Administrazioek, hautazko irakasgai gisa, musika

ikasteko aukera eskaintzen duten heinean36.

LOCEn ezarpen egutegia atzeratzen duen 1318/2004 Errege Dekretua onartu ostean,

zein izango da musika-irakaskuntzen egoera derrigorrezko bigarren hezkuntzan? Bada, 31Ikus 831/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa (uztailaren 3ko BOEn). 32 Aipatu eranskinean, besteak beste, musika-irakaskuntza komunen helburuak zehazten dira. 33Izan ere, ikuspegi pedagogiko batetik, logikoagoa izango litzateke, lehen hezkuntzako ikasketen jarraipen gisa, DBHko lehenengo ikasturtean irakastea. Nolanahi ere, ikasturte bakarrean metatu beharreko 35 ikastordurekin, nekez lor daitezke, 831/2003 Errege Dekretuko I. Eranskinak, derrigorrezko musika-irakaskuntzari egokitzen dizkion helburuok: “La música tiene, sin duda, una importantísima presencia en la vida cotidiana del adolescente y, en consecuencia, ha de tenerla en la educación. Por tanto, es necesario insistir en la trascendencia de la cultura musical en la formación del individuo. Su enseñanza contribuye a formar su sensibilidad artística y a comprender las manifestaciones culturales a lo largo de la historia. El estudio de esta asignatura debe plantearse como una consolidación de la formación musical del alumno, al tratarse de la última etapa en la que esta materia es obligatoria. La enseñanza debe orientarse, así pues, hacia un afianzamiento de la percepción y la sensibilidad musical del alumno, hacia un dominio de los fundamentos de la expresión musical y hacia un entendimiento de la música como un fenómeno imbricado en la historia y la sociedad”. 34 Ezen, ikasleak, ibilbide baten edo beste baten aldeko aukera egin ohi du, etorkizunean zein motatako ikasketak burutu nahi dituen aintzat hartuz. 35 831/2003 Errege Dekretuko 9.1 art.ri jarraiki, DBHko hirugarren mailan bi ibilbide daude: bat teknologikoa, eta bestea berriz, zientzia nahiz humanitateetakoa. 36Laugarren ikasturtean hain zuzen ere, zientzia eta humanitateetako heziketa-ibilbidea bitan zatitzen da (831/2003 Errege Dekretuko 9.1 art.). Beraz, Autonomia Erkidegoek zientzietako nahiz humanitateetako ibilbidetan eskain lezakete musikaren irakaskuntza.

Page 67: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

65

2006-2007 ikasturtera arte gutxienez, 1007/1991 Errege Dekretua aldatzen duen

3473/2000 Errege Dekretuak finkatutako irakaskuntza komunak, eta hauei esleitzen

dizkion ikastorduak egongo direla indarrean37.

Dena dela, 3473/2000 Errege Dekretuak, 831/2003 Errege Dekretuaren aldean,

musikaren irakaskuntzari ikastordu kopuru bikoitza esleitzen dion arren, zalantza izpirik

gabe, ikastordu murritz horrek beste mailatako araubide orokorreko musika-

irakaskuntzetan izanen du oihartzuna: bai batxilergoan —jarraian, infra B) ikusiko

duguna—; bai lanbide-heziketan; baita unibertsitate-mailako musika-irakaskuntzetan

ere. Izan ere, eskolaz kanpoko jarduera osagarri gisa musika-irakaskuntzak burutu

ezean, aipatu irakaskuntzei heziketa eskasago batekin ekingo zaielako38.

B) Batxilergoan

LOGSE onartu eta gero, Batxilergoa —maila ertaineko lanbide heziketarekin batera—

bigarren hezkuntza osatzen duten etapen artean, azkena dugu. Bi ikasturtetako iraupena

dauka eta borondatezkoa da39. Bada, LOGSEn garapenez, 1700/1991 Errege Dekretuak

37 Ikus 1318/2004 Errege Dekretuko xedapen bakarreko, lehenengo puntuko c) hizkia. Baita, 827/2003 Errege Dekretuko 5 art. ere . Gogoratu, 3473/2000 Errege Dekretuaren edukia abian jartzeko finkatu zen egutegiaren arabera (ikus xedapen iragankorra), aipatu Errege Dekretuko II. Eranskinean ezartzen zen eskola-ordutegia 2001-2002 ikasturtean jarri zela abian; irakaskuntza komunei dagokienean berriz, 2002-2003 ikasturtean jarri ziren abian 1. eta 3. mailei zegozkienak, eta 2003-2004 ikasturtean ostera, 2. eta 4 mailei zegozkienak. 38Honatx, taula batetan azalduta, 1006/1991 Errege Dekretuak musikaren irakaskuntzari DBHn esleitutako ikastorduen arabera, Autonomia Erkidego bakoitzak, musikaren irakaskuntzari esleitutako ikastorduak 2000-2001 ikasturtean (1006/1991 Errege Dekretuaren araberako ikastorduak ezarriko diren azken ikasturtea, alegia): Autonomia Erkidegoak

DBHko 1. zikloan musika-irakaskuntzari esleitutako ikastorduak

DBHko 2. zikloan musika-irakaskuntzari esleitutako ikastorduak

ANDALUZIA 87,5 52,5 ARAGOI 136 68 ASTURIAS 140 70 KANARIAK 68 68 GAZTELA ETA LEON

140 70

EXTREMADURA 140 70 MADRIL 136 68 ERRIOXA 140 70 ZEUTA 108 72 KATALUNIA 70 35

Page 68: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

66

taxutuko du batxilergoaren egitura eta 1178/1992 Errege Dekretuak berriz,

batxilergoaren ikasketa komunak finkatuko ditu40.

Oraintsu aipatu Humanitateen Erreformak ordea, bigarren hezkuntza oro har aldatzea

izanen du helburu. Eta batxilergoari dagokionez zehazki, 3474/2000 Errege Dekretuaren

bitartez, arestian aipatu Errege Dekretuetan zenbait aldakuntza egiteari ekingo zaio41.

Aldaketok jakina, DBHn jazotzen den bezala, eragina izango dute araubide orokorreko

musika-irakaskuntzetan. Alabaina, ondorio ezberdinekin izanen da, esan bezala,

batxilergoak ez baitauka derrigorrezko izaerarik.

Bada, LOGSE nahiz bere edukia garatzen duten Errege Dekretuei jarraiki, —eta

aurrerago, beste batxilergo mota bat bailitzan, LOGSE 42.2 art.ko musika-batxilergoa

aztertzeari utzi gabe— funtsean, lau batxilergo modalitate daude: artistikoa, natura

nahiz osasun zientziena, humanitate nahiz gizarte-zientziena, eta teknologikoa. Halaber,

modalitate bakoitza, hiru irakasgai multzok osatzen du: irakasgai komunak, batxilergo

modalitate zehatz bakoitzak berezkoak dituen irakasgaiak eta hautazkoak, hain zuzen

ere42.

VALENTZIA 130 65 GALIZIA 85 56 NAFARROA 99/56 66 EUSKAL HERRIA 70 35

Ikus “Sistema estatal de indicadores de la educación: 2002”, Instituto Nacional de Calidad y Evaluación, MEC-INCE, Madril, 2003, 123 orr. . Aipatu dokumentua interneteko helbide honetan eskura liteke: http://wwwn.mec.es/mecd/estadisticas/index.html. Taulari so eginez egiazta daitekeen legez, Euskal Autonomia Erkidegoak, beste Autonomia Erkidegoen aldean, ikastordu gutxi eskaintzen dizkio musikaren irakaskuntzari DBHn. Hain zuzen ere, gai honi buruz, zera zioen Euskadiko Eskola-Kontseiluak, http://www1.hezkuntza.ej-gv.net interneteko helbidean eskura daitekeen dokumentuan, “El consejo escolar de Euskadi cuestiona la modificación de las enseñanzas mínimas de la ESO y el Bachillerato” izenburupean (Humanitateen Erreforma dela-eta, 2001eko urtarrilean idatzitakoa): “La reducción en una hora del horario de Música no afecta a nuestra Comunidad Autónoma, porque ya se había reducido desde el principio, de acuerdo con las posibilidades que ofrecía la normativa vigente”. 39 LOGSE 24-29 art.ak. 40Ikus hurrenez hurren, 1700/1991 Errege Dekretua, azaroaren 29koa (abenduaren 2ko BOEn) eta 1178/1992 Errege Dekretua, urriaren 2koa (urriaren 21eko BOEn). 41Ikus 3474/2000 Errege Dekretua, abenduaren 29koa (2001eko urtarrilaren 16ko BOEn). 42 1700/1991 Errege Dekretuaren 3 eta 5 art. en arabera.

Page 69: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

67

Musika irakasten den batxilergo mota bakarrera mugatzen bagara —hau da,

humanitateen nahiz gizarte zientzien batxilergora—43 ondokoaz ohar gintezke:

3474/2000 Errege Dekretuak, aipatu modalitateko berezko irakasgai gisa, musikaren

historia eratzen duela44. Eta hain zuzen ere, irakasgai berri honi, 70 ikastordu esleituko

dizkiola45. 3474/2000 Errege Dekretuaren edukia ezarriko duen egutegiaren arabera,

aipatu irakaskuntzaren edukiak, 2002-2003 ikasturtean jarri ziren abian46.

LOCEn edukia garatuz47 batxilergoaren irakasgai komunak ezarriko dituen 832/2003

Errege Dekretua onartu ostean48, musika-irakaskuntzen egoera batxilergoan ondokoa

dugu: aurrerago, beste batxilergo mota bat bailitzan, LOGSE 42.2 art.ko musika-

batxilergoa aztertzeari utzi gabe, lau batxilergo mota izan ordez, hiru batxilergo

modalitate daude: artistikoa, zientzia nahiz teknologiarena, eta humanitateena nahiz

gizarte-zientziena, hain zuzen ere. Bada, 3474/2000 Errege Dekretuak ezarri zuenaren

ildo beretik, humanitate nahiz gizarte-zientzietako batxilergo modalitateak berezkoa

duen irakasgaia izaten darrai musikaren historiak. Ezberdintasun txiki bat dago ordea:

musikaren historia batxilergoko lehen ikasturtean ala bigarrenean irakasten den arabera,

70 ala 80 ikastordu esleituko zaizkio49.

43Izan ere, arteen batxilergoan, deitura hori izan arren, ez baita musika irakasgai gisa ageri. Soilik, plastika arteetara mugatzen den batxilergo modalitate bat da. Horregatik, zuzenagoa izango litzateke, batxilergo artistikoa deitu ordez, plastika-arteetako batxilergoa deitzea. Noski, beste aukera bat izan liteke, musikaren irakaskuntzaren aldeko makina bat asoziaziok sarritan eskatu duen bezala, batxilergo artistikoan ere, arteetako beste adierazpenak —horien artean musika— barneratzea. Ikus honetara BARGUEÑO GÓMEZ, E., “El bachillerato: la modalidad de artes. Las enseñanzas artísticas de régimen general”, Tarbiya 4 zkia., 1993. 44 Ikus 3474/2000 Errege Dekretuko 1.4 art., 1700/1991 Errege Dekretuaren 9 art. aldatzen duena. 3474/2000 Errege Dekretua egitasmo zenean, Estatu Kontseiluak emaniko Irizpena gogora ekarriz (3777/2000 zenbakidun espedientea), bertan aipamen egiten zaio —2473/2000 Errege Dekretu egitasmoari buruz emaniko Irizpenaren ildo beretik (3778/2000 zenbakidun espedientea)— 1998ko ekainean, Hezkuntza Konferentziak eskatuta, lan-talde batek eginiko irizpenari (bigarren hezkuntzan, humanitateen irakaskuntzaren egoera aztertzen zuena). Hain zuzen ere, aipatu irizpenak zera dio: “Se insta a las Administraciones educativas para que fomenten la formación musical, la creación de grupos corales e instrumentales, las audiciones y los conciertos”. Beraz, nabarmena da, 3474/2000 Errege Dekretuak ere ez ziola jaramon gehiegirik egin irizpen horri, gai honetan behinik behin.

45Ikus 3474/2000 Errege Dekretuko II. Eranskina. 46 3474/2000 Errege Dekretuko xedapen iragankor bakarraren arabera. 47 LOCE 33-37 art. bitartean arautzen da Batxilergoa. 48 832/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa (uztailaren 4ko BOEn).

Page 70: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

68

Alabaina, LOCEn ezarpen egutegia atzeratzen duen 1318/2004 Errege Dekretuari

jarraiki, 2006-2007 ikasturtera arte gutxienez darraite indarrean 3474/2000 Errege

Dekretuak musikaren historiarentzat finkatutako helburuek baita esleitutako ikastorduek

ere50. Nolanahi ere, zera azpimarratu beharra dago: 70 ikastordutan, nekez lor

daitezkeela aipatu Errege Dekretuaren I. Eranskinak zehazten dituen helburuok:

“La enseñanza de la materia de Música en Bachillerato pretende formar al alumno a través del análisis, la compresión y la valoración de las manifestaciones musicales que se han producido en el pasado y en el presente y crear una actitud crítica y abierta ante la creación, difusión y consumo de la música en la sociedad actual. (...) Esta enseñanza debe contribuir a la formación del alumno y permitir abordar otras materias en las que se afronte el análisis de la historia, las manifestaciones culturales o la evolución de la sensibilidad artística. Asimismo, la música en este curso debe ser un pilar fundamental para aquellos que deseen acceder a estudios superiores relacionados con esta disciplina.”

Izan ere, eskola orduz kanpo, jarduera osagarri gisa, musika-irakaskuntzak burutu

ezean, oso maila eskasarekin ekingo zaie, musikan aurre heziketa sendo bat galdatzen

duten goi-mailako zenbait irakaskuntzei: hots, lanbide-heziketakoei —bereziki,

soinuarekin zerikusia duten ikasketak51—; baita unibertsitate-mailakoei ere —funtsean,

infra III.1) aztertuko ditugun Musika-hezkuntza espezialitateko maisu-diplomatura,

nahiz Historia eta musika-zientzietako bigarren zikloko ikasketak—.

49Ikus 832/2003 Errege Dekretuaren II. Eranskina. Izan ere, batxilergoko lehenengo ikasturtean, modalitateko hiru ikasgaiei oro har 210 ikastordu esleitzen zaizkie; eta bigarrengo ikasturtean ostera, 240 ikastordu. Euskal Autonomia Erkidegoan esaterako, urtarrilaren 21eko 6/2003 Dekretuak (martxoaren 23ko EHAAn argitara emana), 3474/2000 Errege Dekretuak xedatutakora egokitzearren, 180/1997 Dekretua aldatzen duenak (abuztuaren 29ko EHAAn), V. Eranskinean azaltzen du, musikaren historia, batxilergoko bigarren ikasturtean irakatsi ohi den irakasgaia dela. 50Ikus 1318/2004 Errege Dekretuko xedapen bakarreko lehenengo puntuko c) hizkia, baita 827/2003 Errege Dekretuko 5 art. . 51 Hain zuzen ere, lanbide-heziketako irakaskuntzei dagokienez, soinuan goi-mailako teknikari titulua lortu ahal izateko burutu beharreko heziketa-zikloei ekingo litzaieke heziketa eskasarekin. Ezen, aipatu heziketa-zikloaren curriculumaren edukiak finkatzen dituen 446/1996 Errege Dekretukoaren (martxoaren 8koa, apirilaren 17ko BOEn argitara emana) I. Eranskinean, ageri da lanbide-modulu bat musika-grabaketei buruzkoa (ikus hirugarren lanbide-modulua). Eta bere edukiari so egiten badiogu, nabarmena da, aipatu modulua egin ahal izateko, aldez aurretik musikan heztea oso lagungarria izan litekeela.

Page 71: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

69

II.2. Araubide bereziko musika-irakaskuntzak, araubide orokorreko

irakaskuntzetan

Aurreko atalean egiaztatzeko parada izan dugu, araubide orokorreko musika-

irakaskuntzek, lehen hezkuntzatik hasi eta batxilergoa amaitu bitartean, ikasleari

ematen dioten heziketa-maila urria dela oso. Bada, helburu profesional batekin musika-

irakaskuntzak burutu nahi dituenak, hezkuntza-sistema nola dagoen antolatua ikusirik,

aukera bakarra dauka: aldi berean, araubide orokorreko irakaskuntzak eta araubide

bereziko musika-irakaskuntzak burutzea. Jakina, araubide bereziko musika-

irakaskuntzak, eskolaz kanpoko jarduera osagarri bezala eginez52.

Aukera honek dakarren ondorio zuzena zein da? Bada, pedagogiaren aurkakoa den

eskola-ordutegi hori dela-eta, sei eta hamasei urte bitartean izaki eta derrigorrez

eskolatu behar duen ikaslearen irakas-zama nabarmenki hazten dela53. Halaber,

batxilergoan arazo berbera dago —maila hau derrigorrezkoa ez den arren—. Izan ere,

kontuan hartu behar dugu, LOGSEn zioen azalpenak komenigarritzat jo zuela, oro har,

araubide bereziko irakaskuntzak hezkuntza-sistemaren egitura orokorrari lotuta egotea.

Horregatik, adinari dagokionez bederen, bi irakaskuntza moten bilakaera aldiberekoa

izan ohi da. Hots, araubide orokorreko irakaskuntzak eta araubide bereziko musika-

irakaskuntzak aldi berean burutzea hautatzen duen lehen hezkuntzako ikasle batek,

araubide bereziko oinarrizko mailako musika-irakaskuntzak burutu ohi ditu; eta

52 INCEn 2002 urteko datuen arabera, musika-irakaskuntzak, eskolaz kanpoko jarduera bezala, kirolaren eta hizkuntzen ondoren, ikasleek gehien egin ohi dituztenak dira. Izan ere, bataz beste, ikasleen 30% ak egin ohi ditu. Honetara, zera dio zehazki: “Las actividades extraescolares, en razón de los porcentajes de alumnos que las realizan de forma regular, quedan ordenados de la misma manera en las dos etapas de enseñanza obligatoria; el deporte es la actividad más realizada con el 77% y 62% respectivamente en ambas etapas educativas, le siguen los idiomas con porcentajes reducidos aproximadamente a la mitad, 34% y 28%, música con el 24% y el 18%, informática con el 21% y 16% y, por último, el ballet y/o danza con porcentajes muy bajos, 13% y 6% respectivamente”. Ikus “Sistema estatal de indicadores de la educación: 2002”, Instituto Nacional de Calidad y Evaluación, MEC-INCE, Madril, 2003, 160 orr.. 53 Eta ikasleari gehiegizkoa gertatzen zaion irakas-zamak lekarkeen beste ondorioa hauxe litzateke: ikasleak, araubide bereziko musika-irakaskuntzak egiteari utzi egin ohi diola. Honetara, zera dio PERELLÓ V.k: “Del análisis de la actual situación académica, consideramos que el descenso de la matrícula en los conservatorios tiene varias causas. La más importante, según hemos venido señalando, es consecuencia de la excesiva carga lectiva que deben asumir los alumnos que cursan simultáneamente los estudios reglados de música y la enseñanza obligatoria o el Bachillerato. El desproporcionado esfuerzo que realizan los alumnos que cursan ambos regímenes de enseñanza, propicia un menor rendimiento de los estudiantes cuyo resultado final es el abandono de los estudios musicales a los que, en general, les dispensan una consideración de actividad extraescolar complementaria de su formación integral”. Ikus “La enseñanza musical en la Comunidad Valenciana”, Generalitat Valenciana, 2003, 299 orrian aipatua.

Page 72: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

70

derrigorrezko bigarren hezkuntzako nahiz batxilergoko ikasle batek berriz, maila

ertaineko araubide bereziko musika-irakaskuntzak egin ohi ditu.

Beraz, arestian esan dugu bi irakaskuntza motak aldi berean egitea hautatzen duen

ikaslearen irakas-zama izugarri hazten dela; baina zenbat zehazki? Ikus ditzagun

kopuruak.

Honetara, jo dezagun, esate baterako, Euskal Autonomia Erkidegoan, oinarrizko

mailako eta maila ertaineko araubide bereziko musika-irakaskuntzen curriculuma

finkatzen duen 288/1992 Dekretura. Bada, aipatu arauaren arabera, biolineko

espezialitatean adibidez, araubide bereziko musika-irakaskuntzen oinarrizko mailako

lehenengo bi ikasturteak burutuz gero, astero, hiru eskola-ordu gehitu beharko

litzaizkieke lehen hezkuntzako ikastorduei; eta azken bi ikasturteetan berriz, bost

eskola-ordu. Araubide bereziko musika-irakaskuntzen maila ertainari dagokionez —eta

biolinaren espezialitatearen adibidearekin jarraituz— lehenengo zikloan, bost eskola-

ordu eta erdi gehitu beharko litzaizkieke DBHko ikastorduei; bigarren zikloan ostera,

sei eskola-ordu eta erdi; eta hirugarren zikloan, zortzi eskola-ordu eta erdi gehitu

beharko litzaizkieke batxilergoko ikastorduei54. Jakina, eskola-ordu hauek guztiak,

etxean, biolinaren ikasketari gehitu beharreko ikastorduak aintzat hartu gabe55.

Egoera honen aurrean beraz, premiazkoa da hezkuntza-Administrazioek neurriak

hartzea, bi irakaskuntza motak aldi berean egiteak dakarren irakas-zama arintzeko edo

malgutzeko. Azken finean, bi irakaskuntza motak modu egokian uztartzea ezinbesteko

beharra bihurtzen da56. Eta LOGSE 41 art.ak, hain zuzen ere, bi irakaskuntzak uztartu

ahal izateko aurreikuspenak jasotzen ditu, honela:

54 Ikus 288/1992 Dekretua, urriaren 27koa (abenduaren 16ko EHAAn), I.a) eta II.a) eranskinak. Ikus daitekeen moduan, espezialitateen arabera, ikastorduak aldakorrak dira. 55 Eta halaber, kontuan hartu gabe, biolineko curriculuma osatzeko, beste musika-tresna bat ikasi behar izaten dela: pianoa, alegia. 56 Hain zuzen ere, 1999an Hezkuntza sektore-konferentziaren baitan, lan-talde bat eratu zen, irakaskuntza artistikoei buruz ikerketa bat egin asmoz. Ikerketa honen emaitzak “Las enseñanzas artísticas a examen. Evolución histórica, panorama actual y perspectivas” izenburu duen lanean bildu ziren. Bada, lan honen ondorioetan, ildo beretik mintzatu zen aipatu lan-taldea, honela (114-115 orrietan aipatua):

“Los avances en la orientación profesionalizante de las enseñanzas correspondientes al grado medio deberían acompañarse de fómulas integradas para los estudios artísticos y los del sistema general que

Page 73: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

71

“1. Las Administraciones educativas facilitarán al alumnado la posibilidad de cursar simultáneamente las enseñanzas de música o danza y las de régimen general. A este fin se adoptarán las oportunas medidas de coordinación respecto a la organización y ordenación académica de ambos tipos de estudios, que incluirán, entre otras, las convalidaciones y la creación de centros integrados.

2. Los alumnos que hayan terminado el tercer ciclo del grado medio de las enseñanzas de Música y Danza obtendrán el título de Bachiller si superan las materias comunes del bachillerato y la correspondiente prueba general de Bachillerato.”57

permitan a los alumnos especialmente dotados optimizar el uso de su tiempo de formación. Sin perjuicio de la implementación de las soluciones previstas en el art. 41 de la LOGSE —consistentes en convalidaciones y en la creación de centros integrados—, resulta necesario concluir el desarrollo normativo de las enseñanzas integradas con incidencia en la ordenación académica, en la organización escolar y en la admisión de alumnos, que afectará a los centros coordinados en los que se hayan de implantar estas enseñanzas integradas de ambos regímenes, general y especial. Igual consideración merece la regulación de las modalidaes del Bachillerato de Música y del Bachillerato de Danza.”

Halaber, zentzu berean, Euskadiko Eskola-Kontseiluak, 1994-2000 epeari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan irakaskuntzaren egoera aztergai zuen Txostenean (2001ekoa), zera zioen [“Informe sobre la situación de la enseñanzas en la CAPV (1994/2000), Euskadiko Eskola-Kontseilua, Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila, Vitoria-Gasteiz, 2001, 127 orrian aipatua]:

“La necesidad de acceder al Grado Superior con una preparación especializada de alta calidad y la importancia, decisiva en la mayor parte de las especialidades instrumentales, que tiene la edad quienes aspiran al acceso, plantea la simultaneidad forzosa de los estudios de la enseñanza obligatoria con los de las de régimen especial. La ley prevé la posibilidad de obtener el título de Bachiller para quienes hayan terminado el tercer ciclo del Grado Medio de Música si superan las materias comunes del Bachillerato. Así mismo, encomienda a las Administraciones Educativas que establezcan las medidas necesarias para coordinar la organización y ordenación académica de ambos tipos de estudios. Con ello se pretende liberar a favor de la enseñanza especializada el máximo tiempo disponible para conseguir: • Un horario escolar adaptado a las necesidades específicas de este alumnado, de tal modo que el

tiempo lectivo de los dos regímenes de enseñanzas se agrupe en una franja horaria más corta que permita el tiempo suficiente de trabajo individual.

• Un proyecto curricular adecuado a las características de este alumnado, con objetivos propios que

reúnan y armonicen las exigencias de ambas enseñanzas. Así, determinadas materias de régimen general pueden adecuarse, en este marco, a las exigencias de la enseñanza específica.

• Un profesorado consciente de las necesidades específicas del alumnado con el que cuenta y con la

consecución de los objetivos que se persiguen con un proyecto de esta índole. • La posibilidad de coordinación de los centros de régimen general con los Conservatorios.”

57 LOGSE 41.2 art., LOCE ko 2. azken xedapeneko bigarren atalak aldatu zuen, batxilergo proba orokorraren baldintza gehitzeko. Hortaz, LOCE garatuz, 832/2003 Errege Dekretuko seigarren xedapen gehigarriak berbera xedatzen du. Dena dela, gogoan izan behar dugu, 1318/2004 Errege Dekretuaren arabera, batxilergo proba orokorra, ez litzatekeela 2007-2008 ikasturtera arte abian jarriko. Izan ere, 827/2003 Errege Dekretuak 2005-2006 ikasturtean abian jartzea aurreikusi zuen, baina 1318/2004 Errege Dekretuak bere ezarpena bi ikasturtez atzeratu du.

Page 74: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

72

Aurreikuspenon edukia garatuz orobat, honatx 756/1992 Errege Dekretuko

hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duena58:

“1. Las Administraciones educativas facilitarán al alumnado la posibilidad de cursar simultáneamente las enseñanzas de música y las de régimen general a través de la creación de centros integrados y de la coordinación en la organización y ordenación académica de ambos tipos de estudios. A tales efectos adoptarán las medidas oportunas para la aplicación de las convalidaciones que apruebe el Ministerio de Educación y Ciencia en relación con las áreas y materias de enseñanzas de régimen general y las enseñanzas de música reguladas en el presente Real Decreto. Asimismo, las Administraciones educativas podrán establecer convalidaciones cuando éstas afecten a las materias optativas de educación secundaria obligatoria o Bachillerato, y regular, en el ámbito de sus competencias, adaptaciones curriculares encaminadas a facilitar la simultaneidad de estudios.

2. De acuerdo con lo establecido en el artículo 41.2 de la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, de Ordenación General del Sistema Educativo, los alumnos que hayan superado el tercer ciclo de grado medio de música y las materias comunes de Bachillerato obtendrán el título de Bachiller.

3. El Bachillerato específico a que se refiere el apartado anterior recibirá la denominación de Bachillerato en Música, y se considerará integrado por las asignaturas de tercer ciclo de grado medio en la especialidad correspondiente y, además, únicamente, las materias comunes de Bachillerato.

4. Las enseñanzas recogidas en el apartado anterior podrán cursarse simultáneamente. Asimismo, podrán realizarse los estudios de las citadas materias comunes de Bachillerato con posterioridad a la superación del tercer ciclo de grado medio de música.”

Bada, 2000-2001 ikasturtean guztiz amaitu zen LOGSE ikasketa-planaren maila

ertaineko araubide bereziko musika-irakaskuntzen ezarpen prozesua. Aitzitik, uneotan

ez daukagu LOGSE 41.1 art.ak aipamen egiten dien ikastetxe integratuen eredu

orokorrik edo euren ezaugarriei buruzko ildo orokorrik. Ezen, badirudi, LOGSE 41.1

art.ko aurreikuspenak garatzea hezkuntza-Administrazioen eskuduntza litzatekeela.

Horixe ondoriozta daiteke behintzat, aipatu artikuluaren irakurketatik59, baita LOCEko

58 Ikus 756/1992 Errege Dekretua, ekainaren 26koa, oinarrizko mailako eta maila ertaineko araubide bereziko musika-irakaskuntzen curriculuma finkatzen duena (abuztuaren 27ko BOEn).

59 Eta ez bakarrik aipatu art.ren irakurketatik. Izan ere, ikastetxe integratuen sorrera dela-eta, Diputatuen Kongresuko Mahaiari ondoko galdera egiten zion, 1994ko urriaren 24ean, IU-IC parlamentu-taldeko diputatu batek: “¿Qué medidas ha tomado o piensa tomar el Gobierno para facilitar al alumnado la compatibilización de sus estudios musicales ( en escuelas de música y conservatorios) y de régimen general (primaria y secundaria)? ¿Cuál es la naturaleza y el número de centros integrados que se van a crear?” (galdera 1994ko azaroaren 8ko BOCG, D-159 zkian. argitaraturik dago). Bada, hezkuntza ministroak zera erantzuten zion abenduaren 27an (ikus 1995eko otsailaren 7ko BOCG, D-188 zkia.): “El Ministerio de Educación y Ciencia está fomentando, con resultados positivos, la coordinación entre los

Page 75: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

73

65.2 art.tik ere60. Ikusiko dugun legez ordea, gisa honetako ikastetxeak sortzeko

ekimenik edo saiakerarik, egon, egon da. Jakina, kasu bakanak dira. Dena den, eratu

diren ikastetxe isolatu horiek —publikoak zein pribatuak—, zentzu hertsian, ikastetxe

integratuak ote diren ere, aztertu beharreko gaia litzateke. Eta eginen dugu.

Berebat, zer gertatu da, LOGSE 41.1 art. ak eta 756/1992 Errege Dekretuak

xedatutakoari men eginez, araubide orokorreko irakaskuntzen eta araubide bereziko

musika-irakaskuntzen artean baliozkotzeak finkatzeari dagokionean? Bada, 2001 urtera

arte, Hezkuntza Ministerioak ez duela onartuko aipatu irakaskuntzen artean

baliozkotzeak ezartzen dituen arau orokorrik.

Noski, esan beharra dago ere, bien bitartean —eta ikastetxe integratuen nolabaiteko

eredu orokor bat eratu arte— zenbait Autonomia Erkidegok, 756/1992 Errege

Dekretuak emaniko ahalmenaz baliatuz, neurriak hartu dituztela, bi irakaskuntza motak

aldi berean eta era malguago batean ikasi ahal izateko. Honetara, arau batzuk onartu

dituzte, besteak beste, bigarren hezkuntzako hautazko irakasgaiekiko baliozkotzeak

finkatzeko, edo euren eskuduntzen esparruan curriculumen egokitzapenak egin ahal

izateko.

Azkenik, LOGSE 41.2 art.ko musika-batxilergoari dagokionez zer? Bada, uneotan

laburki aipatu baino ez, hezkuntza-Administrazio guztiek aurreikusi dutela, beste

batxilergo modalitate bat bailitzan, batxilergo mota hori egiteko aukera. Azken batean,

baliozkotzeen edo curriculumen egokitzapenen ildo beretik, zera du helburu musika-

conservatorios y los colegios e institutos de su entorno, en aras de la consecución de los objetivos establecidos en la Ley. En cuanto a los centros integrados, dentro de su ámbito de gestión, están en ejecución y en fase de proyecto dos centros con sede, respectivamente, en Madrid y Asturias y ello coordinadamente con los responsables educativos de las respectivas Administraciones autonómicas. Asimismo, se señala que no corresponde al Gobierno asumir las competencias que una Ley (artículo 41.1 de la LOGSE) atribuye a las Administraciones educativas”.

60 Izan ere, LOCE 65.1 art.ak ikastetxe motak zerrendatzen ditu, honela: “Tipología de centros. Los centros docentes, en función de las enseñanzas que impartan, podrán ser de: a) Educación Infantil; b) Educación Primaria; c) Educación Secundaria Obligatoria; d) Bachillerato; e) Formación Profesional; f) Enseñanzas Artísticas; g) Enseñanza de Idiomas; h) Educación Especial”. Eta 65.2 art.ak zera gehitzen du: “La adaptación de lo preceptuado en esta Ley a los centros que impartan enseñanzas no comprendidas en el apartado anterior, así como a los centros que abarquen dos o más de las enseñanzas a que se refiere este artículo, se efectuará por las Administraciones educativas”.

Page 76: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

74

batxilergoak: ikastetxe integratuen eredu orokor bat eratu bitartean, aldi berean araubide

bereziko musika-ikasketak burutzen dituzten ikasleei irakas-zama arintzea.

Honenbestez bada, jarraian zera ikusiko dugu: alde batetik, LOGSE 41.1 art.ren arabera,

ikastetxe integratuaren eredu orokor bat eratu bitartean, zelako neurriak hartu dituzten

hezkuntza-Administrazioek bi irakaskuntza moten aldiberekotasuna era malguago

batean bermatu ahal izateko, bai lehen hezkuntzan, baita bigarren hezkuntzan ere —

derrigorrezko bigarren hezkuntza eta batxilergoa barne dituela— (A). Bestetik, LOGSE

41.1 art.ak aurreikusten baditu ere eta oraindik eredu orokorrik ez daukagun arren —

bai ordea kasu isolatuak—, etorkizuneko erronketako bat diruditen ikastetxe integratuak

izanen ditugu ikergai (B).

A) Lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako irakaskuntzak, araubide bereziko

musika-irakaskuntzekin uztartzeko neurriak: baliozkotzeak, curriculumaren

egokitzapenak eta musika-batxilergoa

Oraintsu esan bezala, 2001eko urtarrilaren 2an61 Hezkuntza Ministerioak Agindu bat

onartuko du: DBHko zenbait ikasketen eta araubide bereziko musika-irakaskuntzen

artean baliozkotzeak finkatzen dituena, hain zuzen ere. Estatu osoan ezarri beharrekoa

den arau honek, LOGSE 41.1 art.an aurreikusten dena eraginkorra egitea baino ez du

helburu; hots, ikastetxe integratuaren eredu orokor bat eratu bitartean, ikasleei

erraztasunak ematea, aldi berean araubide bereziko musika-irakaskuntzak eta DBHko

ikasketak burutu ditzaten —ikastetxea publikoa ala baimendutako pribatua den kontuan

hartu gabe—. Izan ere, zera dio Aginduaren zioen azalpenak:

“La Educación Secundaria Obligatoria incluye en su currículo las áreas de Música y de Educación Física, cuyos objetivos, sin ser idénticos, coinciden en parte con los establecidos respectivamente para las enseñanzas de régimen especial de Música y de Danza. Ello hace aconsejable que los alumnos que cursan de forma simultánea el grado medio de dichos estudios con la Educación Secundaria Obligatoria puedan beneficiarse, si así lo consideran conveniente, de convalidaciones entre ambas enseñanzas que, sin afectar en lo esencial a la Educación Secundaria Obligatoria, aligeren la carga lectiva a la que deben someterse, y permitan compatibilizar, siempre con el adecuado nivel de rendimiento en ambas, las respectivas enseñanzas.

61 2001eko urtarrilaren 6ko BOEn argitara emana.

Page 77: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

75

Todo ello es coherente con lo previsto en el artículo 41.1 de la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, y en el punto primero de la disposición adicional tercera del Real Decreto 756/1992, de 26 de junio.

Para hacer todo ello plenamente eficaz y hasta tanto se generalice el modelo de centro integrado previsto en el citado artículo 41.1 de la Ley Orgánica 1/1990 (...) lo dispuesto en la presente Orden deberá completarse con una serie de medidas complementarias de coordinación respecto de la organización de grupos y de horarios en aquellos centros de enseñanza general que las Administraciones educativas determinen (...)”

Honetara, Aginduaren I. Eranskinak, baliozkotze-taula hau ezartzen du:

DBHko maila edo zikloa

Baliozkotzen den maila ertaineko araubide bereziko musika-irakasgaiaren maila

Lehen zikloko (lehenengo eta bigarren mailako) musika- arloa

Musika-tresna edo kantuko lehenengo maila

Hirugarren mailako musika-arloa

Musika-tresna edo kantuko bigarren maila

Laugarren mailako musika-arloa

Musika-tresna edo kantuko hirugarren maila

Bada, Agindua onartu zenetik gaurdaino, bertan ezarritakoa betearazteko, zenbait

hezkuntza-Administraziok ekin dio neurriak hartzeari; hauexek aipa litezke:

Extremadurakoa, Galiziakoa, Gaztela eta Leongoa, Gaztela la Mantxakoa, Madrilgoa

eta Murtziakoa62.

62

• Extremaduran: 2001eko maiatzaren 29ko Aginduaren bitartez (ekainaren 9ko DOEn): Agindu honek, Hezkuntza Ministerioaren 2001eko Aginduari jarraiki, soilik DBHko zenbait arlorekin baliozkotzeko aukera aurreikusten du.

• Galizian 2001eko maiatzaren 15eko Aginduaren bitartez (ekainaren 26ko DOGen): Agindu

honek, Hezkuntza Ministerioaren 2001eko Aginduari jarraiki, DBHko zenbait arlorekin baliozkotzeak ezartzeaz gain, beste baliozkotze batzuk ere ezartzen ditu: 756/1992 Errege Dekretuari jarraiki, hautazko irakasgaiekiko egin daitezkeenak, hain zuzen ere. Halaber, 756/1992 Errege Dekretuarekin bat, curriculumaren egokitzapenak egin ahal izateko aukera aurreikusten du.

• Gaztela eta Leonen: 2001eko apirilaren 4ko Aginduaren bitartez (apirilaren 11ko BOCyLen):

Agindu honek, Hezkuntza Ministerioaren 2001eko Aginduarekin bat soilik DBHko zenbait arlorekin baliozkotzeko aukera aurreikusten du.

Page 78: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

76

Halaber, Autonomia Erkidego horien artean, zenbaitzuetan, beti ere 756/1992 Errege

Dekretuarekin bat, aukerok aurreikusi dira: DBHko hautazko irakasgaiekiko

baliozkotzeak finkatzekoa; eta, curriculumaren egokitzapenak egin ahal izatekoa, hain

zuzen ere63.

Baliozkotze neurriei dagokionean —derrigorrezko nahiz hautazko irakasgaiekiko—

aipatu neurriak benetan eraginkorrak izan daitezen, beharrezkoa izanen da, orobat,

eskola-orduen antolakuntzan neurri gehigarriak hartzea. Eta halako neurriak hartu

dituen Autonomia Erkidegorik badago. Esate baterako, Murtzian, eskola-orduen

antolakuntza zein koordinazioa xehetasunez arautzen den gaia da, eta zera aurreikusten

• Gaztela la Mantxan: 2001eko otsailaren 19ko Aginduaren bitartez (martxoaren 2ko DOCMen): Agindu honek, DBHko zenbait arlorekin baliozkotzeak ezartzeaz gain, beste baliozkotze batzuk ere ezartzen ditu: 756/1992 Errege Dekretuari jarraiki, hautazko irakasgaiekiko egin daitezkeenak. Halaber, 756/1992 Errege Dekretuarekin bat, curriculumaren egokitzapenak egin ahal izateko aukera aurreikusten du.

• Madrilen: 2001eko urriaren 16ko Aginduaren bitartez (urriaren 31ko BOCMen): Agindu honek,

DBHko zenbait arlorekin baliozkotzeak ezartzeaz gain, beste baliozkotze batzuk ere ezartzen ditu: 756/1992 Errege Dekretuari jarraiki, hautazko irakasgaiekiko egin daitezkeenak, hain zuzen ere. Halaber, curriculumaren egokitzapenak egin ahal izateko aukera aurreikusten du, aipatu 756/1992 Errege Dekretuarekin bat.

• Murtzian: 2003ko martxoaren 18ko Aginduaren bitartez (apirilaren 2ko BORMen). Agindu

honek, 2001eko ekainaren 14an emaniko Agindua indargabetzen du (ekainaren 22ko BORMen). Aginduaren zioen azalpenaren arabera, egokitzat jotzen da arau zabalago eta malguago bat onartzea, egoera pertsonal anitzak besarkatu ahal izateko. Izan ere, 2001eko Agindua motz geratzen zen. 2003ko Aginduak bada, Hezkuntza Ministerioaren 2001eko Aginduarekin bat, DBHko zenbait arlorekin baliozkotzeak ezartzeaz gain, beste baliozkotze batzuk ere ezartzen ditu: 756/1992 Errege Dekretuari jarraiki, hautazko irakasgaiekiko egin daitezkeenak, hain zuzen ere. Halaber, beste neurri batzuk aurreikusten dira aipatu Aginduan, bi irakaskuntza moten aldiberekotasuna erraztearen. Neurri horien artean, berezitasun gisa —beste Autonomia Erkidegoetan halakorik aurreikusi ez delako—, aipagarriak dira ondokoak: irakasgaien dispentsak, baita ikasturteen zatikatzeak ere. Aipagarria da ere, eskola-orduak antolatzeari dagokionez, jasotzen diren neurriak.

Amaitzeko, Asturiasen, oraindik, Hezkuntza Ministerioaren 2001eko Agindua ezartzen duen araurik onartu ez den arren, 2001eko ekainaren 7ko Ebazpen batean (ekainaren 22ko BOPAn), araubide orokorreko irakaskuntzen eta araubide bereziko musika-irakaskuntzen aldiberekotasuna errazteko neurriok arautzen dira: DBHko hautazko irakasgaiekiko baliozkotzeak eta honi lotuta, bi irakaskuntza moten eskola-orduak koordinatzeko neurriak —neurri hau gainera, xehetasunez arautzen da—. Eta Euskal Autonomia Erkidegoan berriz, 2004ko abenduaren 3ko Agindu batek (2005eko urtarrilaren 4ko EHAAn argitara emanikoak), bigarren hezkuntzako ikasketak maila ertaineko araubide bereziko musika-irakaskuntzekin aldi berean burutu ahal izatea erreztea eta irakasgaiak bikoiztea sahiestea helburu duten hainbat neurri arautzen du: zehazki, baliozkotzeak —DBHko derrigorrezko nahi hautazko irakasgaiekin— eta curriculumaren egokitzapenak, hain zuzen ere. 2004ko Agindu honek Hezkuntza Ministerioaren 2001eko urtarrilaren 2ko Agindua ezartzen duenik ez du adierazten. Alabaina, aipagarria da —aurrerago egiaztatu ahal izango dugun bezala—, DBHko derrigorrezko irakasgaien eta araubide bereziko musika-irakaskuntzen maila ertaineko irakasgaien artean ezartzen duen baliozkotze-taula, Hezkuntza Ministerioaren Aginduak I. Eranskinean jasotzen duenaren berbera dela. 63 Ikus aurreko oin-oharra.

Page 79: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

77

da musika-ikasketei denbora gehiago eskaini ahal izateko: baliozkotu diren DBHko

irakasgaien eskoletara agertu behar ez izateaz gain, ikasleei aukera ematea beste eskola-

ordu batzuk ere euren kasa xedatu ahal izateko, aipatu eskola-ordu horietan ikastetxetik

alde egiten utziaz —jakina, horretarako guraso edo tutoreen baimena izanez gero—64.

Curriculumaren egokitzapenei dagokienez, esan beharra dago, neurri hau soilik hartu

ahal izanen dela, ikasleak, dagokion irakasgaiak baliozkotu diezazkioten eskatu, eta

lortzen ez duenean. Bada, ikastetxeak curriculumean egokitzapenak egin ditzan,

ikaslearen guraso edo tutoreek eskabide bat luzatu beharko diote. Zertan datza zehazki,

aipatu curriculumaren egokitzapenak? Bada, DBHko musika-arloari dagokion

curriculumaren edukia zabaltzean —jatorrizko curriculumean agertzen ez diren gaiak

irakatsiz—. Honela, egokitzapena eskatu duen ikaslearen heziketa musika arloan

osatuagoa izanen da, eta araubide bereziko musika-ikasketei, etekin gehiago atera ahal

izango die.

Orobat, aipatu neurri horiek guztiez gain, eta berriro ere Murtziara joaz, Autonomia

Erkidego honetan, DBHko eta araubide bereziko musika-irakaskuntzen

aldiberekotasuna malgutzeko beste neurririk ere aurreikusi da: hain zuzen ere,

dispentsak65.

64 Ikus arestian aipatu 2003ko martxoaren 18ko Agindua, 5-7 art. ak eta bigarren xedapen gehigarria.

65 Honetara, 2003ko martxoaren 18ko Aginduaren 3.1 eta 3 art. ek zera xedatzen dute:

“Los alumnos que, mediante la superación de la correspondiente prueba de acceso, ingresen en un curso del grado medio de Música distinto del primero estarán dispensados, de forma provisional, de cursar el Área de Música y la materia optativa del curso de la Educación Secundaria Obligatoria o la materia optativa del curso de Bachillerato en el que estén matriculados, en espera de que se les apliquen las convalidaciones que les pudieran corresponder según la presente Orden. En el caso del Área de Música, cuando se convalide la de un curso superior se harán efectivas las de cursos precedentes que estuvieran dispensadas temporalmente; mientras tanto, estas áreas no se computarán a efectos de promoción. Por el contrario, la dispensa de la materia optativa de cualesquiera de las dos etapas deberá resolverse al término del curso académico.

En caso de que no se superen las asignaturas de las enseñanzas de Música y de que, por tanto, no sea posible aplicar las citadas convalidaciones, los alumnos estarán obligados a cursar con evaluación positiva las áreas o materias dispensadas de la Educación Secundaria Obligatoria o de Bachillerato, sin perjuicio de la aplicación de los criterios de promoción y titulación establecidos por la normativa en vigor. (...)

Los alumnos que simultaneen las enseñanzas recogidas en la presente Orden y que no puedan acogerse a las convalidaciones establecidas en el artículo 2 debido a la sincronía entre los niveles de estudios que cursan, estarán dispensados de forma provisional de cursar las áreas o materias de la Educación Secundaria Obligatoria o del Bachillerato objeto de posible convalidación, en tanto no obtengan calificación positiva en las asignaturas de las enseñanzas artísticas que les hagan acreedores de las

Page 80: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

78

Hezkuntza Ministerioak arestian aipatu 2001eko Agindua onartu aurretik ordea, orain

arte ikusitako zenbait neurri hartu zituen hezkuntza-Administraziorik ere bazegoen.

Ezen, 756/1992 Errege Dekretuak hezkuntza-Administrazioei aukera ematen zien

DBHko hautazko irakasgaiekiko baliozkotzeak finkatzeko ezezik, curriculumaren

egokitzapenak egin ahal izateko ere.

Hain zuzen ere, hezkuntza-Administrazio horien artean, Euskal Autonomia Erkidegokoa

zegoen66. Ikus ditzagun bada jarraian, zeintzuk diren Autonomia Erkidego honetan

hartzen diren neurrien ildo orokorrak.

Euskal Autonomia Erkidegoan 288/1992 Dekretuak, oinarrizko maila eta maila

ertainetako araubide bereziko musika-irakaskuntzen curriculuma finkatzen du. Eta

halaber, arautzen ditu, hautazko irakasgaien baliozkotzeen nahiz curriculumaren

egokitzapenen bitartez, araubide orokorreko irakaskuntzen eta araubide bereziko

musika-irakaskuntzen aldiberekotasuna sustatzea xede duten irizpideak67. 288/1992

Dekretuko aipatu irizpideak —jatorrian 1997ko urriaren 27ko Agindu batek garatzen

zituenak— gaur egun 2004ko abenduaren 3ko Agindu batek garatzen eta osatzen ditu68.

mismas. Una vez obtenida la calificación positiva se harán efectivas las oportunas convalidaciones, incluidas las de las áreas de Música y Educación Física de cursos precedentes que estuvieran temporalmente dispensadas; mientras tanto, estas áreas no se computarán a efectos de promoción. Por el contrario, la dispensa de la materia optativa de cualesquiera de las dos etapas deberá resolverse al término del curso académico.

En caso de no superar las asignaturas de las enseñanzas artísticas y no poder, por tanto, aplicar dichas convalidaciones, los alumnos estarán obligados a cursar con evaluación positiva las áreas o materias de Educación Secundaria Obligatoria o de Bachillerato que no hubieran realizado, sin perjuicio de la aplicación de los criterios de promoción y titulación establecidos por la normativa vigente.”

66 Baita, besteak beste, ondoko Autonomia Erkidegoetako hezkuntza-Administrazioek ere: Kataluniakoa (331/1994 Dekretua, irailaren 29koa, abenduaren 28ko DOGC); Andaluziakoa (358/1996 Dekretua, uztailaren 23koa, abuztuaren 17ko BOJA); Valentziakoa (1996ko uztailaren 12ko Agindua, irailaren 30eko DOGV, eta 1998ko ekainaren 4ko Agindua, uztailaren 9ko DOGV); Nafarroakoa (268/2000 Foru Agindua, ekainaren 29koa, abuztuaren 18ko BON); Kantabriakoa (ikus 2000ko martxoaren 6ko Agindua, martxoaren 17ko BOCAN),... . 67 Ikus 288/1992 Dekretua, 1.3 art. eta III. Eranskina. 68 Alegia, 1997ko urriaren 27ko Agindu batek, 288/1992 Dekretuko 24-26 art.en edukia garatuz (azaroaren 14ko EHAAn), DBHko lehenengo bi zikloetako hautazko irakasgaiak araubide bereziko musika-irakaskuntzen lehenengo bi zikloetako irakasgaiekin baliozkotzeko aukera arautzen zuen. Haatik, 2004ko abenduaren 3ko aipatu Aginduak (2005eko urtarrilaren 4ko EHAAn argitara emanak) indargabetu egin du 1997ko Agindua eta neurri gehigarriak arautzen ditu, oro har bigarren hezkuntzako irakasgaien eta maila etaineko araubide bereziko musika-irakaskuntzen aldiberekotasuna erreztea xede dutenak.

Page 81: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

79

Hau da, 2004ko Aginduari jarraiki, bi baliozkotze-neurri mota aurreikusten dira:

bigarren hezkuntzako —DBH eta batxilergoa barne daudela— derrigorrezko

irakasgaiekiko eta hautazko irakasgaiekiko, alegia. Bada, hauek lirateke derrigorrezko

irakasgaiekiko ezartzen diren neurriak:

“Convalidaciones de materias obligatorias. 1.- El área de Música de la Educación Secundaria Obligatoria será convalidada por las asignaturas del grado medio de las enseñanzas de régimen especial de Música que para cada ciclo y, en su caso, curso se establecen en el Anexo I.”69

Eta hauek berriz, hautazko irakasgaiekiko ezarritakoak:

“Convalidación de las asignaturas optativas. 1.- Las asignaturas de las enseñanzas regladas de grado medio de música (...), recogidas en el Decreto 288/1992 (BOPV de 16 de diciembre) (...) tendrán la consideración de materias optativas del espacio de opcionalidad de Educación Secundaria Obligatoria y de Bachillerato, de acuerdo con lo establecido en los artículos 7.4 del Decreto 213/1994, por el que se establece el currículo de la ESO, y 3.2 del Decreto 180/1997, por el que se aprueba el currículo de Bachillerato, respectivamente. 2.- Por ello se concederá la convalidación de una o más materias optativas de cualquier curso de Educación Secundaria Obligatoria o del Bachillerato por asignaturas del grado medio de las enseñanzas de Música (...),, a quien acredite haber superado un número de éstas cuya carga lectiva total, descontada la correspondiente a las materias indicadas en el artículo 2 de esta orden, iguale o supere la de las optativas que pretende convalidar del curso de Secundaria en el que se encuentre matriculado.”70

69 Ikus 2004ko abenduaren 3ko Aginduaren 2.1 art. . Hain zuzen, aipatu Aginduaren I. Eranskinak jasotzen duen taularen arabera —eta arestian aztertutako Hezkuntza Ministerioaren 2001eko urtarrilaren 2ko Aginduaren I. Eranskinak jasotzen duenaren berbera dena—, DBHko 1. eta 2. mailetako musika-irakasgaia, araubide bereziko musika-irakaskuntzen maila ertaineko musika-tresna edo kantuko 1. mailarekin baliozkotuko da; DBHko 3. mailako musika-irakasgaia ostera, araubide bereziko musika-irakaskuntzen maila ertaineko musika-tresna edo kantuko 2. mailarekin; eta azkenik, DBHko 4. mailako musika-irakasgaia, araubide bereziko musika-irakaskuntzen maila ertaineko musika-tresna edo kantuko 3. mailarekin, alegia. 70Ikus 2004ko abenduaren 3ko Aginduaren 3 art. . DBHko curriculuma Euskal Autonomia Erkidegoan 213/1994 Dekretuak, ekainaren 21 ekoak (abuztuaren 17ko EHAAn) arautzen du. Baina 5/2003 Dekretuak aldatu du (martxoaren 21eko EHAAn), 3473/2000 Errege Dekretuaren aurreikuspenei egokitzearren. Aipatu curriculumean hautatzekoak liratekeen eremuak berriz, 1996ko uztailaren 17ko Agindu batek (abuztuaren 9ko EHAAn), eta Agindu hori aldatzen duen 2000ko azaroaren 16ko beste Agindu batek (2001eko urtarrilaren 19ko EHAAn) arautzen dituzte. Batxilergoko curriculumari dagokionez berriz, urtarrilaren 21eko 6/2003 Dekretuak (martxoaren 23ko EHAAn argitara emana), 3474/2000 Errege Dekretuak xedatutakora egokitzearren, 180/1997 Dekretua aldatzen duela izan behar dugu gogoan (abuztuaren 29ko EHAAn). Ikus halaber, 288/1992 Dekretuko 24 art. .

Page 82: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

80

2004ko Aginduak orobat, curriculumaren egokitzapenak egin ahal izateko aukera

arautzen du, honela71:

“Adaptaciones curriculares. 1.- Para los alumnos/as de Educación Secundaria Obligatoria y Bachillerato que cursen simultáneamente enseñanzas de régimen especial de Música (...), y que no tengan la convalidación indicada en los artículos anteriores, podrá adaptarse el currículo de las asignaturas de Música (...). 2.- Estas adaptaciones consistirán en la adecuación de los objetivos educativos, la eliminación o inclusión de determinados contenidos y actividades educativas, y la consiguiente modificación de los criterios de evaluación. Y estarán dirigidas a mejorar su rendimiento en las enseñanzas de régimen especial, y/o a preservar o compensar el desarrollo de la parte anatómica relacionada con sus estudios de Música (...).”

Nori zuzendu behar zaio baliozkotze ala curriculumaren egokitzapen-eskabidea?

DBHko ikastetxea publikoa bada, baita ikastetxe publiko bati atxikitako ikastetxe

pribatua denean ere, ikastetxe publikoaren zuzendaritzari. Aldiz, ikastetxe pribatua ez

badago atxikita ikastetxe publiko bati, dagokion hezkuntza-ordezkaritzari luzatuko zaio

aipatu eskabidea72.

2004ko Aginduarekin bat, DBHko irakasgaiak baliozkotu zaizkion ikaslea salbuetsita

geratuko da, aipatu irakasgaietako eskoletara joatetik. Aitzitik, curriculumaren

egokitzapenen kasuan, ikasleak joan beharko du ikasgaietako eskola guztietara73.

Honenbestez, aipatu neurri guztiak eraginkorrak izan daitezen, eskola-ordutegia era

egokian antolatzea ezinbestekoa izango da; bada, horixe helburu duten aurreikuspenak

ere jaso ditu 288/1992 Dekretuak74.

Atal honekin amaitzeko, ikus dezagun zein neurri hartu diren, batxilergoko ikasketen

eta araubide bereziko musika-irakaskuntzen aldiberekotasuna bermatzeko. Honetara,

abiapuntua, LOGSE 41.2 art. dugu.

71 Ikus 288/1992 Dekretuko 26 art., baita 2004ko abenduaren 3ko Aginduaren 4 art. ere. 72 2004ko abenduaren 3ko Aginduaren 5.1 art.ren arabera. 73 2004ko abenduaren 3ko Aginduaren 6.3 art.ri jarraiki. 74 288/1992 Dekretua 27 art. .

Page 83: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

81

Dakigun bezala, LOCEri jarraiki, hiru batxilergo mota dagoen arren, Gobernuak

batxilergo mota berriak era ditzake, baita LOCEk definitutakoak —hiru, alegia—

aldatu ere75.

Alabaina, hasiera-hasieratik, LOGSE 41.2 art.ak beste batxilergo mota bat sortu ahal

izateko ateak zabalik utziko ditu, zera xedatzen duenean: araubide bereziko maila

ertaineko musika-irakaskuntzak gainditu dituzten ikasleek batxilergo-titulua eskura ahal

izango dutela, batxilergoari dagozkion irakasgai komunak76 gaindituz gero. Bada,

batxilergo modalitate honi, musika-batxilergoa deitzen zaio.

Gogoan izan behar dugu halaber, Hezkuntzaren Kalitateari buruzko Lege Organikoak,

LOGSE 41.2 art. aldatu eginen duela, Batxilergo Proba Orokorraren ukanbeharra

gehitzeko77. Eta, LOCEn aurreikuspenei jarraiki, 1741/2003 Errege Dekretuaren bitartez

finkatuko du Gobernuak aipatu Batxilergo Proba Orokorra78.

Araubide bereziko musika-irakaskuntzei dagokienez bada, batxilergo proba orokorra

egin ahal izateko aurre baldintza izanen da, batxilergoko irakasgai komunak nahiz

75 Ikus LOCEko 35.3.a) art. baita 35.4 art. ere. Aurretik, LOCEko 35.4 art.ak ordezkatzen duen LOGSEko 27.7 art.ak ere aukera berbera aurreikusten zuen. 76LOCE garatzen duen 832/2003 Errege Dekretua indarrean sartu bitartean, batxilergoari dagozkion irakasgai komunak, LOGSE garatzen duen 1700/1991 Errege Dekretuko 6.1 art.an zehazten dira, eta hauexek ditugu: Gorputz-hezkuntza; Filosofia; Historia, Gaztelera, dagokion Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza ofiziala nahiz Literatura; eta atzerriko hizkuntza. 77 Ikus LOCEko bigarren azken xedapeneko bigarren puntua, LOGSE 41.2 art. aldatzen duena, Batxilergo Proba Orokorraren ukanbeharra gehituz. Halaber, ikus LOCEn araberako batxilergoa arautzen duen 832/2003 Errege Dekretuko seigarren xedapen gehigarria, araubide bereziko musika-irakaskuntzak burutzen dituzten ikasleek batxilergo-titulua eskuratu ahal izateko aukera aurreikusten duena. Eta azkenik, ikus 1741/2003 Errege Dekretua, abenduaren 19koa, Batxilergo Proba Orokorra arautzen duena (2004ko urtarrilaren 22ko BOEn). Hain zuzen ere, 1741/2003 Errege Dekretuaren 10.1 art.ak zera ezartzen du musikako ikasleei dagokienez: “Los alumnos que hayan superado las asignaturas comunes del Bachillerato y el tercer ciclo del grado medio de Música o Danza tendrán que realizar la prueba general para la obtención del título de Bachiller”. 78 LOCE 37.1 art.ak xedatzen du proba horren oinarrizko baldintzak Gobernuak finkatuko dituela. Eta halaxe egin du 1741/2003 Errege Dekretuaren bitartez. Proba berri honek xede du, batetik, batxilergo-titulua eskuratu ahal izateko ikasle guztiei galdatuko zaizkien baldintzei dagokienez, berdintasuneko oinarri batzuk homologatzea eta bermatzea — ezen, batxilergo-tituluak, Estatu osoan baliozkoak diren ondorio akademikoak zein profesionalak ditu—. Bestetik, arau honen helburua da, espainiar hezkuntza-sistema, Europar Batasuneko kide-Estatuen hezkuntza-sistemekin homologatzea (izan ere, Espainia eta Grezia ziren, batxilergoaren amaieran, gisa honetako proba bat egiten ez zuten Estatu bakarrak), ikasleen mugikortasuna erraztu eta areagotzeko.

Page 84: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

82

araubide bereziko musika-irakaskuntzen maila ertaina gaindituta izatea. Batxilergo

Proba Orokorrak bi zati nagusi dituen arren, ukanbehar horiek betetzen dituzten ikasleek

—hots, musika-batxilergoa egin dutenek— soilik probaren lehenengo zatia osorik egin

beharko dute79. Kasuan kasu hiru edo lau ariketek osatzen duten lehengo atal horrek

xede du, ikasleen heziketa orokorra eta heldutasuna egiaztatzea80.

Dena dela, LOCEn ezarpen egutegia bi ikasturtez atzeratuko duen 1318/2004 Errege

Dekretua dela-eta, badirudi 2006-2007 ikasturtera arte ez litzatekeela indarrean sartuko

batxilergo proba orokorra81.

Bada, baliozkotzeen edo curriculumen egokitzapenen ildo beretik, zera du helburu

musika-batxilergoak: musika-batxilergoarentzat curriculum integratu bat taxutu

bitartean, aldi berean araubide bereziko musika-ikasketak burutzen dituzten ikasleei

irakas-zama arintzea82. Hau da, neurri honen bitartez, ikasleak ikastordu gehiago eskaini

79 Ikus 1741/2003 Errege Dekretuko 6, 2.2 eta 10.1 art.ak. Gerta liteke ordea, musika ikasten ari den ikasle batek Batxilergo-titulua eskuratu nahi izatea, musika-batxilergoa deiturikoa ez den beste modalitate baten arabera; alegia, batxilergoa arautzen duen 832/2003 Errege Dekretuaren 7 art.ri jarraiki, ondoko modalitate baten arabera: a) arteak b) zientziak eta teknologia eta c) humanitateak eta gizarte-zientziak. Beraz, kasu horretan, batxilergo proba orokorraren lehenengo zatia ezezik, hautatutako modalitateari dagozkion irakasgai espezifikoei buruzko azterketa bat ere egin beharko du. 80 Batxilergo Proba Orokorraren lehenengo zatiari buruzko xehetasunak, 1741/2003 Errege Dekretuaren 7 art.ak ematen ditu. Beraz, xedapen honen arabera, lehenengo ariketak historiari edo filosofiari buruzko testu edo beste iturri baten azterketa nahiz iruzkina egitean datza, baita gaiari buruz eginiko galdera batzuk erantzutean ere. Bigarren ariketan berriz, gaztelerazko literatura testu baten azterketa egin beharko du ikasleak, baita hizkuntza zein literaturari buruzko galdera batzuei erantzun beharko die ere. Hirugarren ariketa, ikasleak Batxilergoan hautatu duen atzerriko hizkuntzari buruzkoa izanen da, eta idatzizko nahiz ahozko atal bik osatzen dute. Gaztelerarekiko ezberdina den berezko hizkuntza koofiziala duten Autonomia Erkidegoetako ikasleek halaber, laugarren ariketa bat ere egin beharko dute hizkuntza horri buruzkoa. Ariketa bakoitza burutu ahal izateko, ikasleei ordu eta erdi emango zaie. 81 Alegia, gogoan izan behar dugu LOCEn araberako Batxilergo-titulua lortzeko gainditu beharreko Batxilergo Proba Orokorra (edo revalida deiturikoa) 2005-2006 ikasturtean abian jarriko dela aurreikusi bazuen ere 827/2003 Errege Dekretuak (6.d art.), Errege Dekretu hau, oraintsu aipatu 1318/2004 Errege Dekretuak aldatuko duela. Bada, 1318/2004 Errege Dekretuaren xedea da, LOCEn hainbat aspektu gatazkatsuren ezarpena atzeratzea denboran —besteak beste, batxilergo proba orokorraren ezarpena—. Honetara 1318/2004 Errege Dekretuko bigarren puntuaren arabera, aipatu proba bi ikasturtez atzeratuko litzateke, eta 2007-2008 ikasturtean jarriko litzateke abian. Dena den, badirudi, azkenean ere, ez omen dela abian jarriko batxilergo proba orokor hori. Izan ere, Gobernuaren benetako eta hurbileko helburua, LOCE indargabetzea baino ez litzateke izanen. Eta jakina, baita ondorioz, bere edukia ezartzen eta garatzen duten arauak indargabetzea ere; hauen artean, Batxilergo Proba Orokorra egun arautzen duen 1741/2003 Errege Dekretua, Gobernua ez baitator bat ikasleek bi proba egin behar izatearekin. 82 1318/2004 Errege Dekretuaren aldaketen ostean, printzipioz 2006-2007 ikasturtera arte indarrean sartuko ez den arren, 832/2003 Errege Dekretuko bosgarren xedapen gehigarriko hirugarren atalak zera aurreikusten du aipatu irakas-zama arintzeko neurri gisa: “El Ministerio de Educación, Cultura y Deporte establecerá con efectos generales las equivalencias entre las enseñanzas de régimen especial de Música y

Page 85: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

83

ahal izango die, helburu profesional batekin burutzen ari den araubide bereziko musika-

irakaskuntzei. Eta era berean, goi-mailako araubide bereziko musika-ikasketei ekingo

die, unibertsitate-mailako ikasketei ekiten dieten ikasleen maila akademiko

berberarekin83.

LOGSE onartu arte ordea, ez zegoen maila honetan inolako loturarik irakaskuntza

orokor eta musika-irakaskuntza berezituen artean. Ikasleek bi heziketa motak parez pare

burutu ohi zituzten eta ez zitzaien inolako ordutegi erraztasunik ematen. Jakina, esan

beharra dago ere, LOGSE aurretik, derrigorrezko eskolatzea hamalau urte betetzean

amaitzen zela, eta musika-ikastetxeek ikasleei ez zietela galdatzen oinarrizko heziketa

orokorra gainditua zutela ziurtatzen zuen inolako diplomarik. Bada, ondorioz,

derrigorrezko hezkuntza amaitu ahala, ikasleak bere heziketa orokorra amaitutzat jo ohi

zuen, eta ez zituen batxilergoko ikasketak burutzen.

LOGSEk arazo honi aurre egiteari ekingo dio musika-batxilergoaren eraketa

aurreikusiz. Honenbestez bada, LOGSE 41.2 art.rekin bat, baita 756/1992 Errege

Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko aurreikuspenekin ere, dagoeneko

Autonomia Erkidego orok aurreikusi du musika-batxilergoa egiteko aukera beste

batxilergo modalitate bat bailitzan. Eta zehaztasun gehiagorekin edo gutxiagorekin

arautu dute aipatu batxilergoa84.

de Danza, correspondientes al tercer ciclo de grado medio, y las enseñanzas de Música y Educación Física de Bachillerato”. 83 Gogoratu, 1966ko musika ikasketa-planari jarraiki, goi-mailako musika-ikasketei ekiteko ez zela batxilergo-titulurik galdatzen. Jakina, gero goi-mailako titulua eskuratu ahal izateko, beharrezkoa zen batxilergo-titulua edo baliokidea zen titulu bat edukitzea. 84 Esan bezala, dagoeneko Autonomia Erkidego orok, musika-batxilergoa, beste batxilergo modalitate bat bailitzan egiteko aukera aurreikusi badute ere, 2000-2001 ikasturteari zegokion Txostenean, zera zioen Estatuko Eskola-kontseiluak gai honi buruz: “Asimismo resulta fundamental seguir facilitando a los alumnos la compatibilidad entre los estudios de Grado Medio de las Enseñanzas de Música con la Enseñanza Secundaria, para lo cual se debería contemplar la posibilidad de poder implantar las modalidades de Bachillerato de Música en función de la demanda social existente”. Ikus “Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 2000-2001”, MEC, Consejo Escolar del Estado, 2002, interneteko helbide honetan: http://www.mec.es/cesces.

Page 86: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

84

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez zehazki, musika-batxilergoa ondoko

Dekretuetan arautzen da: oraintsu aipatu 288/1992 Dekretuan, baita batxilergoko

curriculuma finkatzen duen 97/1997 Dekretuan ere85.

Aitzitik, badago Euskal Autonomia Erkidegoarekin alderatuz, ñabardura gehiagorekin

musika-batxilergoa arautu duen Autonomia Erkidegorik86. Guztien artean, Nafarroako

Foru Erkidegoa aipa liteke, 334/2000 Foru Aginduaren bitartez xehetasunez arautu

duelako musika-batxilergoa87. Berebat, neurri gehigarriak jaso dituen Autonomia

Erkidegorik ere badago: Murtzia esaterako. Izan ere, bi irakaskuntza moten

aldiberekotasunak dakarren irakas-zama arintzearren, musika-batxilergoa ezezik,

batxilergoko ikasturte bat edo biak zatikatzeko aukera aurreikusten du ere88.

85 Ikus 288/1992 Dekretua, 24 art. eta 97/1997 Dekretua, apirilaren 29koa (maiatzaren 7ko EHAAn) hirugarren xedapen gehigarria. Hain zuzen ere, Euskadiko Eskola-Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan, 1994-2000 epeari dagokionez, irakaskuntzaren egoerari buruz eginiko Txostenean (2001ekoak), zera zioen: “Tras la publicación en octubre de 1992 de los Decretos por los que se establecen los currículos del Grado Elemental y del Grado Medio de las Enseñanzas Musicales y del Grado Elemental de Danza, se ha regulado el Bachillerato de Música y el modo de simultanear las enseñanzas musicales con los de la ESO” [“Informe sobre la situación de la enseñanzas en la CAPV (1994/2000), Euskadiko Eskola-Kontseilua, Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila, Vitoria-Gasteiz, 2001, 124 orrian aipatua]. 86 Autonomia Erkidego horien artean, ondokoak aipa litezke: Kanariak (53/2002 Dekretua, maiatzaren 8ko BOCen); Galizia [2001eko maiatzaren 15eko Agindua (ekainaren 26ko DOGen) eta 2002ko uztailaren 4ko Agindua (uztailaren 29ko DOGen)]; Balear uharteak (2001eko apirilaren 10eko Agindua, apirilaren 24ko BOIBen), Aragoi (2000ko ekainaren 14ko Agindua, ekainaren 28ko BOAn); edo Kantabria (martxoaren 6ko Agindua, martxoaren 17ko BOCANen).

87 Ikus 334/2000 Foru Agindua, abuztuaren 28koa, musika batxilergo-titulua lortu ahal izateko burutu beharreko ikasketak erregulatzen dituzten arauak onartzen dituena (irailaren 18ko BONen). Hain zuzen ere, zioen azalpenean, foru-Aginduak bere edukiaren azalpen zehatza ematen digu, honela: “La presente Orden Foral regula las condiciones de tipo académico y organizativo en las que determinados alumnos podrán cursar simultáneamente las enseñanzas del grado medio de música con las materias comunes de Bachillerato, con la finalidad de obtener el título de Bachillerato en Música, en el que las enseñanzas musicales sustituyen a las materias de modalidad y optativas del Bachillerato cursado en cualquiera de las modalidades oficialmente establecidas. Se contempla también la posibilidad de cursar las asignaturas comunes de Bachillerato con posterioridad a la superación del Grado Medio de Música. Esta Orden Foral contiene, asimismo, las instrucciones necesarias para realizar las adaptaciones curriculares correspondientes al Area de Educación Física para los estudiantes de Música. Por último, la disposición adicional determina las condiciones en las que estos alumnos podrán concurrir a las pruebas de acceso a la universidad”. Gai berberari buruz, ikus halaber, 252/2000 Foru Dekretua, uztailaren 17koa, batxilergoa burutzeko baldintzak izaki eta musika-batxilergoa egitea hautatzen duten ikasleei, batxilergoko irakasgai komunetan matrikulatzeko baimena ematen diena (abuztuaren 30eko BONen).

88 Honetara, zera xedatzen du 2003ko martxoaren 18ko Aginduaren, 3.4 art.ak: “Los alumnos que se encuentren cursando el grado medio de las enseñanzas de Música podrán, si así lo solicitan, fragmentar uno o los dos cursos de cualesquiera de las modalidades de Bachillerato recogidas en el Decreto 113/2002, de 13 de septiembre, por el que se establece el currículo del Bachillerato en la Comunidad Autónoma de la Región de Murcia.”

Page 87: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

85

Honenbestez, musika batxilergo-tituluak zein aukera eskaintzen ditu? Bada, LOCE

ondoren dauden hiru batxilergo modalitateek bezalaxe, gaituko du, hala unibertsitate-

mailako ikasketak89 nola goi-mailako lanbide-heziketa egin ahal izateko. Eta jakina,

araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzei ekiteko ere balioko du90.

Alabaina, gogoan izan behar dugu, unibertsitate-mailako ikasketak nahiz araubide

bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzak egin ahal izateko, halaber, sarrera proba bat

gainditu behar izaten dela. Araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzei ekiteko

sarrera proba xehetasunez aztertzeko parada izanen dugu bosgarren atalburuan. Beraz,

ikus dezagun uneotan, zer nolako proba gainditu behar izaten duten unibertsitate-

mailako ikasketei ekin nahi dieten ikasleek.

LOCE garatzen duen 1742/2003 Errege Dekretua onartu arte91, unibertsitate-mailako

ikasketei ekin ahal izateko, aldez aurretik sarrera proba bat gainditu behar izaten zen:

selektibitatea, alegia. Aitzitik, unibertsitate-mailako ikasketa ofizialei ekiteko oinarrizko

araudia ezartzen duen aipatu Errege Dekretuak indargabetu eginen du ordura arte

sarrera proba hori arautzen zuen araudia: hots, 1640/1999 Errege Dekretua92.

89 Nahiz eta hain zuzen ere, kontrakoa iritzi duen PERELLÓ, V.k, zera dioenean: “Una contradicción evidente, que afecta negativamente a los alumnos de grado medio que alcanzan el título de bachiller, tras superar las materias comunes de bachillerato y el título profesional de música, es la imposibilidad de optar por otras carreras universitarias. La vulneración de los derechos de este colectivo de alumnos, supone un flagrante agravio comparativo respecto del resto de alumnos de Bachillerato que, según lo dispuesto en el art. 29 de la LOGSE, el título de bachiller, sin excepción alguna, faculta para acceder a la formación profesional de grado superior y a los estudios universitarios”. Ikus “La enseñanza musical...”, 303-304 orrietan aipatua. 90 1318/2004 Errege Dekretuaren aldaketen ostean, printzipioz, 2006-2007 ikasturtera arte abian jarriko ez bada ere, ikus 832/2003 Errege Dekretuaren 19.4 art. Izan ere, art. honetan, LOCE 37.3 art.an ez bezala (eta aurretik, LOGSE 29.2 art.an ez bezala) espresuki esaten batxilergo-tituluak araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzei ekiteko gaitzen duela. Dena dela, bosgarren atalburuan ikusteko parada izango dugu, badagoela araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzei ekiterik inolako titulurik gabe ere. 91 Ikus 1742/2003 Errege Dekretua, abenduaren 19koa, unibertsitate-mailako ikasketa ofizialei ekiteko oinarrizko araudia ezartzen duena (2004ko urtarrilaren 22ko BOEn). 921640/1999 Errege Dekretua, urriaren 22koa (urriaren 27ko BOEn). Errege Dekretu hau ezezik, bere edukia aldatzen eta osatzen duten ondoko Errege Dekretuak ere indargabetzen ditu: alegia, 990/2000 Errege Dekretua, ekainaren 2koa (ekainaren 3ko BOEn ); eta 1025/2002 Errege Dekretua, urriaren 4koa (urriaren 24ko BOEn).

Page 88: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

86

Beraz, 1742/2003 Errege Dekretua onartu eta gero, unibertsitate-mailako ikasketei ekin

ahal izateko arau orokorra hauxe izango litzateke93: aski dela batxilergo-titulua edo

baliokidea den titulu bat edukitzea94. Honetara, LOCEn nahiz LOGSEn arabera

lortutako Batxilergo-tituluek balioko lukete unibertsitate-mailako ikasketei ekiteko.

Orobat, LOGSE aurreko ikasketen arabera lortutako Batxilergo-tituluek balio lezakete,

baldin eta 1742/2003 Errege Dekretuari jarraiki, LOGSE batxilergo-tituluaren

baliokidetzat jo diren.

Nolanahi ere, 1742/2003 Errege Dekretuko bigarren xedapen iragankorra aintzat hartu

behar da, LOCE aurretik Batxilergo ikasketak burutzen hasitako ikasleei zuzendutako

aurreikuspen bat jasotzen duelako. Hain zuzen ere, aipatu xedapenak zera ezartzen du:

1640/1999 Errege Dekretuak araututako unibertsitatera sartzeko proba 2005eko irailera

arte egin ahal izango dela, eta ondorioz, selektibitatea gainditu beharko duela, 2005-

2006 ikasturtea hasi aurretik unibertsitatean sartu nahi duen ikasle orok.

Haatik, 1318/2004 Errege Dekretuak Batxilergo Proba Orokorraren ezarpenean eragin

dituen aldaketak aintzat hartzen baditugu, baliteke oraindik 2007ko irailera arte gainditu

behar izatea aipatu selektibitatea eta beraz, ordura arte 1640/1999 Errege Dekretuaren

iraunaldia luzatzea —noski, bien bitartean beste aldaketarik egon ezean—.

Bada, hala balitz, oraintsu esan bezala, unibertsitate-mailako ikasketei ekin ahal izateko,

1640/1999 Errege Dekretuak arautzen duen aipatu proba gainditu beharko lukete,

2007ko irailera arte printzipioz, LOGSEn araberako batxilergo-titulua lortu duten ikasle

guztiek —jakina, LOGSE 41.2 art.ri jarraiki, musika batxilergo-titulua eskuratu

dutenek barne—95.

Musika batxilergo-titulua dutenei dagokienean zehazki, 1640/1999 Errege Dekretuaren

9 art.ren arabera, aipatu Errege Dekretuko 8.2 art.ak ezartzen dituen bide bat edo bi bide

jarraituz burutu beharko dute selektibitatea96. Alegia, ondoko bost bideetatik, bat edo bi

93Ikus 1742/2003 Errege Dekretua, 3.1 eta 4.1 art.ak. 94 Jakina, LOU 42.3 art. jarraituz, unibertsitateek, titulazioaren arabera, unibertsitatera sartzeko prozedura orokor horrekiko osagarriak eta espezifikoak liratekeen beste prozedura batzuk ezartzeari utzi gabe). 95 Ikus 1640/1999 Errege Dekretua, 2 eta 9 art.ak.

Page 89: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

87

jarraituz: zientzia eta teknologiari dagokiona, osasun zientziena, humanitateena, gizarte-

zientziena eta arteena.

Honek zera lekarke: musika-batxilergoa egin duten ikasleek, eurak burututako ikasketei

ez dagozkien irakasgaiei buruzko azterketak egin behar izatea97. Haatik, 1640/1999

Errege Dekretua egitasmo bat baino ez zenean, Estatu-Kontseiluak emaniko

irizpenean98 zenbait ohar egin zizkion 1640/1999 Errege Dekretuko 9. art.ri, ez

baitzetorren bat, musika-batxilergoa egin zuten ikasleei emaniko trataera ezberdin

horrekin. Hona hemen bada, zer iritzi zuen Estatu-Kontseiluak:

“En el artículo 9 se regula el acceso de los alumnos de Música o Danza a los estudios universitarios, disponiéndose una peculiaridad en la segunda parte de la prueba, pues únicamente deberán examinarse de las materias vinculadas a la vía o vías elegidas (frente al resto de los alumnos). No constan en el expediente razones que justifiquen este trato diferenciado, que se traduce en una ventaja para los alumnos de Música o Danza frente al resto de los alumnos, pues, como se ha destacado, únicamente deberán realizar dos exámenes en la segunda parte de la prueba de acceso (las relativas a las materias vinculadas a la vía de acceso elegida), frente al resto que deberá someterse a tres ejercicios (las dos materias vinculadas y la libremente elegida entre las propias de la modalidad). Si efectivamente no existe una justificación objetiva para tal trato diferenciado, habría que modificar el artículo 9, así como el artículo 14.4, ambos del proyecto.”

Gobernuak ordea, ez zituen aintzat hartu iruzkin horiek99.

96 1640/1999 Errege Dekretuko 8 art.ak selektibitateari dagokion bigarren atala arautzen du. Gainontzeko ikasleek ordea, aski dute artikulu horretan ezarritako bideetako bat hautatzea.

97Kontraesaneko egoera hau medeatzearren, honatx zer aurreikusi zuen Nafarroako Foru Erkidegoan, arestian aipatu 334/2000 Foru Aginduak (ikus lehen eta bigarren xedapen gehiagarriak):

“Los alumnos que se encuentren en posesión del título de Bachiller en Música que deseen acceder a estudios universitarios, lo harán por una o dos de las vías de acceso establecidas en el artículo 8.2 del Real Decreto 1640/1999, de 22 de octubre, por el que se regula la prueba de acceso a estudios universitarios, elegidas libremente en el momento de la inscripción. Estos alumnos realizarán completa la primera parte de la prueba; de la segunda, se examinarán únicamente de las materias vinculadas a la vía o vías elegidas.

Sin perjuicio de lo establecido en el apartado anterior de esta disposición adicional, alternativamente, los alumnos que hayan superado el Bachillerato en Música y deseen presentarse a la prueba de acceso a la universidad, podrán matricularse, en el régimen nocturno o en el de a distancia, de las materias de modalidad de segundo curso correspondientes a las modalidades impartidas en dichos regímenes, necesarias para completar las materias de las que deberán examinarse en la segunda parte de la prueba conforme a lo establecido en el artículo 8 del Real Decreto 1640/1999 de 22 de octubre y en el artículo único del Real Decreto 990/2000, de 2 de junio.”

98 Ikus 3071/1999 zenbakidun espedientea, III. puntua. 99 Halaber, Gobernuak ez dio men egiten Estatu-Kontseiluaren Lege Organikoak 2.6 art.an xedatzen duenari. Izan ere, aipatu art.ak zera ezartzen du: “Las disposiciones y resoluciones sobre asuntos

Page 90: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

88

B) Etorkizuneko erronka: ikastetxe integratuak

Aurreko atalean egiaztatzeko parada izan dugu, LOGSE 41 art.ko aurreikuspenei

jarraiki, uneotaraino, hezkuntza-Administrazioek makina bat neurri hartu dutela, hala

hautatzen duen ikasleak, araubide orokorreko irakaskuntzak eta araubide bereziko

musika-irakaskuntzak aldi berean ikas ditzan, baina irakas-zama bikoiztu gabe. Eta

zalantza izpirik gabe, neurri horiek guztiak txalogarriak dira. Haatik, irtenbide bat baino

ez dira, LOGSE 41.1 art. ak aurreikusten dituen ikastetxe integratuen eraketa orokortu

bitartean.

Esan liteke, araubide bereziko musika-irakaskuntzen ikuspegitik bederen, LOGSEk

jasotzen dituen aurreikuspenen artean, ausartenetakoa eta aurrerakoienetakoa dugula

aipatu ikastetxeen sorrera. Izan ere, ikastetxe integratuak lirateke etorkizuneko erronka

eta irtenbiderik egokiena, berez euren artean inolako loturarik ez daukaten bi

irakaskuntza mota, gehiegizko irakas-zamarik eragin gabe, era globalean uztartzeko.

Orobat, neurririk aproposena lirateke, musikaren profesionala izan nahi duenari,

araubide bereziko goi-mailako musika-ikasketei ekin diezaien erraztasunak emateko:

hots, bi irakaskuntza motak aldi berean burutzeak lekartzakeen irakas-zama arinduz,

musikaren ikasketa berezituari denbora gehiago eskaini ahal izateko100.

Helburu hauek lortu ahal izateko bada, zein nolako baldintzak bete beharko lituzke

ikastetxe integratu batek? Arestian esan dugu, oraindik ikastetxe integratuen eredu

orokorrik ez badaukagu ere, espainiar Estatuan badela gisa horretako ikastetxeen kasu

isolaturik. Ikastetxe bakan horiek ordea, benetako ikastetxe integratuak al dira? Ikus

dezagun.

informados por el Consejo expresarán si se acuerdan conforme con el dictamen del Consejo de Esto o se apartan de él. En el primer caso se usará la fórmula «de acuerdo con el Consejo de Estado»; en el segundo, la de «oído el Consejo de Estado».” Eta Gobernuak berriz, Estatu-Kontseiluak iritzi bezala, 1640/1999 Errege Dekretuko 9 eta 14.4 art. en idazkera aldatzen ez duen arren, ondoko formula darabil: “de acuerdo con el Consejo de Estado”. 100 Hain zuzen ere, Estatuko Eskola-Kontseilua, 1998-1999 ikasturteari zegokion Txostenean, Gobernuari eta hezkuntza-Administrazioei zuzentzen zitzaien, honela: “El Consejo Escolar del Estado insta al Gobierno y a las Administraciones educativas a acometer el desarrollo de los temas pendientes de regulación tras una década de aplicación de la LOGSE: (...) Regulación de centros integrados de música y enseñanza general”. Ikus “Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1998-1999”, MEC, Consejo Escolar del Estado, 2000, interneteko helbide honetan: http://www.mec.es/cesces.

Page 91: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

89

Batetik, argi dago, araubide orokorreko irakaskuntzak eta araubide bereziko musika-

irakaskuntzak era integratuan burutzea aukera ematen duten ikastetxeek izaera eta

ezaugarri bereziak eduki behar dituztela. Honetara, ikastetxe integratu batek bete

beharko lituzkeen gutxieneko baldintzak, arauotan zehazten dira: 1004/1991 eta

389/1992 Errege Dekretuetan101, hain zuzen ere.

Bestetik, ikastetxe integratua ez da soilik, bi irakaskuntza motak eraikuntza berean

irakasten dituen ikastetxe bat; alegia, irakaskuntza orokorrak eskola-ordutegi arrunt

batean irakasten dituena, eta aparteko ordutegi batean berriz, musika-irakaskuntza

berezituak. Eta are gutxiago, geografikoki gertu dauden eta pedagogikoki koordinaturik

dauden bi ikastetxe —bata, araubide orokorreko irakaskuntzak irakasten dituena, eta

bestea berriz, musika-irakaskuntza berezituak—. Ez horixe.

Aitzitik, Ikastetxe integratu batean zera da ezinbestekoa: bi irakaskuntza moten

curriculumak, hezkuntza-egitasmo bakarrean integratzea. Hau da, ikastetxe integratu

baten antolakuntza akademikoaren ardatza, curriculum global edo curriculum integratu

bat izan beharko litzateke. Izan ere, bakar bakarrik era honetara bermatu ahal izango

baitu ikastetxe integratuak, ikaslearen heziketa orokorra ezezik, musika-heziketa

berezitua ere.

Halaber, funtsezkoa da, ikastetxe integratuan irakasten diren irakaskuntzak antolatzea,

ikaslearen behar espezifikoei egokitzen zaien eskola-ordutegi bakar baten arabera.

Alegia, eskola-ordutegi bakar horretan burutu behar dira irakaskuntza orokorrak eta

musika-irakaskuntza berezituak. Eta jakina, eskola-ordutegiak ez du gehiegizkoa izan

101 Honetara, zera dio 389/1992 Errege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriko lehenengo atalak: “Los requisitos mínimos que deberán reunir los centros integrados de música o danza a que se refiere el artículo 41.1 de la Ley Orgánica 1/1990 (...), serán los recogidos en el Real Decreto 1004/1991, de 14 de junio y en el presente Real Decreto, con excepción de lo relativo a instalaciones y condiciones materiales, que se ajustará a lo especificado en los apartados siguientes”. 1004/1991 Errege Dekretuak, ekainaren 14koak (ekainaren 26ko BOEn), ezartzen ditu unibertsitate-mailakoak ez diren araubide orokorreko irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak. Eta 389/1992 Errege Dekretuak, apirilaren 15ekoak (apirilaren 28ko BOEn) berriz, finkatzen ditu, irakaskuntza artistikoak irakasten dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak. Zehazki, lehen hezkuntza eta musika-irakaskuntzetako oinarrizko maila aldi berean irakatsiko lituzketen ikastetxe integratuek, 1004/1991 Errege Dekretuko 20 art.an eta 389/1992 Errege Dekretuko 12.1 art.an ezarritako ukanbeharrak bete beharko lituzkete. Eta DBH, batxilergoko irakasgai komunak nahiz musika-irakaskuntzetako maila ertaina aldi berean irakatsiko lituzketenek ostera, 1004/1991 Errege Dekretuko 25 eta 26 art.etan eta 389/1992 Errege Dekretuko 15.1 art.an ezarritakoak.

Page 92: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

90

behar, kontuan hartu behar delako, eskola-ordutegia amaitu ostean, ikasleak bere kasa

ikasi beharko duela musika-tresna edo delakoa102.

Honenbestez, ukaezina da, araubide bereziko musika-irakaskuntzei dagokienez,

irakaskuntza hauek era ofizialean irakatsi ohi dituzten ikastetxeen aldean —hots,

kontserbatorioak nahiz baimendutako ikastetxe pribatuak— aukera ezin hobea

litzatekeela, LOGSE 41.1 art.ri jarraiki, ikastetxe integratuen eredu orokor bat

eratzea103.

Hungarian esaterako, 1960ko hamarkadaz geroztik daude abian gisa honetako

ikastetxeak, eta euren emaitzei begiratu baino ez dago. Hortaz, ikastetxe integratuak

behiala arrakastarekin abian jarri dituzten beste herrialdeei so egitea interesgarria izango

litzateke —eta herrialde horien artean Hungariari bereziki— aipatu ikastetxeak nola

antolatzen diren eta nola jarduten duten aztertzeko, eta espainiar Estatuan ere, gisa

horretako ikastetxeak sortu ahal izateko.

Oraintsu esan dugun legez, espainiar Estatuan, zenbait egitasmo isolatu abian jarri da,

behintzat, bi irakaskuntzak ikastetxe berean, era integratuan, ikas daitezen.

Honela, Nafarroan esaterako, 1992 urtean, Vázquez de Mella ikastetxe publikoa,

musika-ikastetxe integratu izenarekin eratu zen. Iruñeako ikastetxe honetan, haur

hezkuntzako eta lehen hezkuntzako eskola-ordutegian, musikaren oinarrizko heziketari

arreta berezia jartzen zaio. Bada, irakaskuntza orokorrarekin uztatzen den musika-

102 Eta ANGULO, M. rentzat orobat, zera da beharrezkoa: “una meticulosa distribución de las materias generales —con alguna reducción de tiempo— que se compense con los beneficios que aporta la música”. Honetara, adibide bezala Hungarian gertatzen dena azaltzen du, eta zera dio: “Allí, la clase de matemáticas reduce algo su tiempo normal porque está constatado que al llegar los alumnos desde la clase de coral-solfeo, su disposición es más propicia a un mayor rendimiento”. Ikus “La educación musical: nuevas alternativas”, Revista Música y Educación, 37 zkia., 1999, 76 orrian aipatua. Berebat, ondoko lana ikus liteke: PERELLÓ DOMÉNECH, V., “La enseñanza musical en la Comunidad Valenciana”, Generalitat Valenciana, 2003, 149-153 orriak. 103 Ildo beretik, zera dio PERELLÓ, V.k : “Esta circunstancia nos induce a cuestionar la actual organización de los estudios musicales en España. La planificación de la enseñanza de la música, su aplicación y la evaluación del rendimiento de los alumnos, en ningún caso será efectiva en un modelo de centro en el que el alumnado apenas se siente vinculado, debido a la escasa relación que guarda con él. Es precisamente esta realidad (...), la que nos lleva a la conclusión de que los estudios musicales de grado elemental y medio, deben ser impartidos en centros integrados que permitan una organización escolar que contribuya a perfeccionar el proceso formativo de los estudiantes, a través de lo que denominamos el currículo integrado”. Ikus “La enseñanza musical...”, 304-305 orrietan aipatua.

Page 93: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

91

hezkuntzari, aipatu ikastetxeak —ikastetxe arrunt baten edo musika-ikasketak

integratzen ez dituenaren aldean—, ohi baino ordutegi zabalagoa eskaintzan dio.

Alabaina, Nafarroa osoan bakarra zen esperientzia honek 2002-2003ko ikasturtera arte

iraungo du. Izan ere, 2003-2004 ikasturtetik aurrera, Foru-Administrazioak, esperientzia

hori, LOGSE 41.1 art.ko ikastetxe integratuen aipamenean oinarritzeari utzi eta,

legezko beste marko batean kokatuko du: LOCEko 66.1 art.an, alegia. Artikulu honek

bada, curriculum espezialdua duten ikastetxeak arautzen ditu, zera xedatuz:

“Centros docentes con especialización curricular

Los centros docentes, en virtud de su autonomía pedagógica y de organización establecidas en la presente Ley, y de acuerdo con el procedimiento que establezcan las Administraciones educativas, podrán ofrecer proyectos educativos que refuercen y amplíen determinados aspectos del currículo referidos a los ámbitos lingüístico, humanístico, científico, tecnológico, artístico, deportivo y de las tecnologías de la información y de las comunicaciones.”104

Dena dela, esan beharra dago, LOCEko 66.2 ar.ren arabera, nekez lor litezkeela

integrazio baten helburu berberak. Izan ere, zera xedatzen du aipatu artikuluak:

“La autorización de una especialización curricular podrá incorporar, en su caso, la ampliación de los horarios para desarrollar los correspondientes proyectos de especialización”.

Valentzian berriz, bi esperientzia pilotu —ekimen pribatukoak— jarri dira abian

dagoeneko: bata, 1997-1998 ikasturtean, Llirian dagoen Unió Musicalekoa; eta bestea

berriz, Alacuasen dagoen Colegio Mare de Deu de l´Olivar-Unió Musicalekoa, hain

zuzen ere. Baimendutako ikastetxeak dira biak eta bertan, aldi berean, curriculum

integratu batekin, lehen hezkuntzako eta araubide bereziko oinarrizko mailako musika-

irakaskuntzak burutu daitezke105.

Katalunian ere badago, aldi berean, irakaskuntza orokorrak eta musika-irakaskuntza

berezituak irakasten dituen beste ikastetxe bat: Collegi d´Educació Primària,

104 Oraindik garapenik izan ez duen aurreikuspen honen arabera, badirudi gainera, hezkuntza-Administrazioek, gisa horretako ikastetxeei laguntza ekonomiko berezia eman beharko dietela (LOCE 66.5 art.). 105 Bi ikastetxeek hezkuntza Conselleria ren diru-laguntzak jasotzen dituzte.

Page 94: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

92

Secundària i Artística (CEPSA) Oriol Martorell deituriko ikastetxea, alegia106.

Ikastetxe publiko hau, Generalitatearen babesarekin, 1997-1998 ikasturtean jarri zen

abian. Bada, hasera batean, aipatu ikastetxean, lehen hezkuntza eta oinarrizko mailako

musika-irakaskuntzak aldi berean ikas zitezkeen arren, 2000-2001 ikasturtetik aurrera,

EDUCACIÓ 2000-2004 deituriko programari esker107, bigarren hezkuntzako eta maila

ertaineko musika-irakaskuntzak ere aldi berean ikasi ahal izanen dira108. Dena dela, ez

dira bi irakaskuntzak curriculum bakarrean integratzen eta horregatik, irakas-zama ohi

baino astunxeagoa da.

Musika-batxilergoa eginez, euren ikasketak era integratuan burutzen jarraitu nahi duten

ikasleek ordea, oraindik ez daukate aukera hori Katalunian. Izan ere, Oriol Martorell

ikastetxean musika-ikasketa integratuak burutu dituztenek, 2004-2005 ikasturtetik

aurrera, batxilergoko ikasketa orokorrak Jaume Belmes IES ean burutu beharko dituzte

goizeko ordutegian; eta arratsaldetan ordea, musika-ikasketa berezituak burutu ahal

izateko, Bartzelonako udal musika-Kontserbatoriora joan beharko dute.

2000-2001 ikasturtetik aurrera ordea, ez da hori gertatzen Euskal Autonomia

Erkidegoan. Izan ere, 2000-2001 ikasturtez geroztik musika-batxilergo integratua

106 Ikastetxe honi buruz, ikus VILA D´ABADAL, L., “Un mandat de la LOGSE: els ensenyaments integrats”, “Congrés de Música a l´Escola i a les Escoles de Música” (talde-lanean), Llibre d´actes del Congrés organitzat pel Consell Cátala de la Música i l´Associació Catalana d´Escoles de Música, Bartzelona, 1997, 375-376 orriak. 107 Zera zioen honetara, http://www.gencat.es interneteko helbidean eskura daitekeen programak (ikus 17 orria): “Es crearà un centre integrat de grau mitjà de música i d’ensenyament secundari. Així mateix, es regularà l’organització i s’impulsarà la possibilitat de cursar alhora els ensenyaments de música i dansa de grau mitjà en centres específics i els ensenyaments secundaris en centres d’educació secundària.” 108 Orobat, Oriol Martorell ikastetxean, dantza-ikasketa integratuak burutu daitezke: lehen hezkuntzako eta maila ertaineko dantza-irakaskuntzak aipatu ikastetxean burutzen dira; eta maila ertaineko dantza-ikasketen kasuan, Institut del Teatreren maila ertaineko dantza-Kontserbatoriora joan behar izaten dute ikasleek ikasketa horiek burutzera, bi ikastetxeak koordinaturik baitaude. Oriol Martorell ikastetxean musika-ikasketa integratuak ala dantza-ikasketa integratuak burutu nahi dituzten ikasleei, aipatu ikastetxeak, onartu aurretik, gaitasun proba bat egin ohi die, musika nahiz dantza alorrean euren heziketa maila egiazta dezaten. Ikastetxe honi buruzko informazioa lor liteke interneteko helbide honen bitartez: http://www.gencat.es. Halaber, informazio zabala lor liteke, 2002ko apirilaren 11eko Kataluniako Parlamentuko Diari de Sessionsen (C atala, 321 zkia., 34. batzarraldia, 36-49 orrietan). Izan ere, bertan jasotzen da, une horretan aipatu ikastetxeko zuzendaria zenak (M. Aparicio i Tenas andereak), Kultura-politikaz arduratzen zen Batzordearen aurrean eginiko agerraldia, xehetasun osoz esperientziari buruzko azalpenak emanaz.

Page 95: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

93

irakasten duen ikastetxe bat dago: Leioako maila ertaineko musika kontserbatorioa,

hain zuzen ere109.

Eta zentzu hertsian, benetako ikastetxe integratutzat jo dezakegu Leioako maila

ertaineko musika-kontserbatorioa. Hau da, LOGSE 42.2 art. arretaz irakurtzen badugu,

ohar gaitezke, musika-batxilergoa, funtsean, bi era ezberdinetara antolatzeko aukera

legokeela: bata, elkarren artean koordinaturik dauden bi ikastetxeen bitartez —arestian

ikusi dugun legez, Autonomia Erkidego gehienek hautatu duten bidea hauxe

litzateke—; bestea berriz, ikastetxe bakarrean, curriculumak integraturik.

Bada, bigarren era honen aldeko aukera egin du Leioako maila ertaineko musika-

kontserbatorioak. Honela, ikastetxe edo eraikuntza bakarrean —kontserbatorioan,

alegia— eta curriculum integratu bakar baten arabera, antolatzen dira aldi berean,

batxilergoko ikasketak eta maila ertaineko musika-irakaskuntzak. Ondorioz, musika-

batxilergo integratu honek, beste edozein batxilergo modalitatek bezalako irakas-zama

izango luke, eta ez ia bikoitza110.

Azkenik, 73/2003 Dekretu bitartez, El Escorialen (Madril) eratutako ikastetxe

integratuari egin behar diogu aipamen: hots, musika-irakaskuntza profesionalen eta,

lehen nahiz bigarren hezkuntzako araubide orokorreko irakaskuntzen ikastetxe

integratuari 111.

Aipatu ikastetxearen sorrerak ordea, “Padre Antonio Soler” musika-kontserbatorio

profesionalaren112 iraungipena ekarriko du 2002-2003 ikasturtea amaitzearekin

batera113. Izan ere, kontserbatorio honetan, 1994-1995 ikasturtez geroztik, LOGSE 41.1

109 Nolanahi ere, uneotan, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, Bilbon maila ertaineko musika-kontserbatorioaren egoitza berria eraikitzen hasiak dira. Eta badirudi, etorkizun hurbil batean, musika-batxilergo integratua bertan ikasi ahal izango dela. 110 Esperientzia honi buruzko informazio xehetua, ondoko lanean eskura daiteke: “Bachillerato Musical en Leioa”, Revista Música y Educación, 47 zkia., 2001, 151-164 orr.ak. 111Ikus 73/2003 Dekretua, maiatzaren 22koa (ekainaren 5eko BOCM). 1121904/1982 Errege Dekretua, uztailaren 30ekoaren arabera, balio ofiziala aitortu zitzaien aipatu kontserbatorioan irakasten ziren oinarrizko mailako eta maila ertaineko musika-irakaskuntzei. 113 Ikus 73/2003 Dekretuko 2. xedapena.

Page 96: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

94

art.rekin bat, abian zegoen “aulas integradas” deituriko egitasmoa. Eta, egitasmo

horren arabera, 2002-2003 ikasturtera arte era integratuan irakatsi ziren, lehen nahiz

bigarren hezkuntzako araubide orokorreko irakaskuntzak eta araubide berezko musika-

irakaskuntzak. Bada, esperientziaren emaitzak aztertu ondoren, eta hezkuntza aukera

honek, irakas-zamaren ikuspegitik, zekartzan abantailetan erreparatuz, Padre Antonio

Soler musika-kontserbatorioa ikastetxe integratu bihurtzeari ekingo dio Madrilgo

hezkuntza-Administrazioak.

Eta horixe eginen du, oraintsu aipatu 73/2003 Dekretuaren arabera baita LOCEko 65.2

art.ak galdatzen duenari men eginez ere. Hau da, LOCEko 65.2 art.ri jarraiki, bi

irakaskuntza mota aldi berean irakasten dituzten ikastetxeetan egin beharreko

egokitzapenak, hezkuntza-Administrazioei burutzea dagozkio. Egokitzapen hori

bideratzeko bada, 73/2003 Dekretua onartuko du.

Hortaz, El Escorialeko ikastetxe integratuak, 2003-2004 ikasturtetik aurrera, ondoko

irakaskuntzak irakatsiko ditu balio akademiko osoarekin: era integratuan, bai araubide

bereziko musika-irakaskuntzetako oinarrizko maila nahiz maila ertaina, baita araubide

orokorreko irakaskuntzetako lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta

musika-batxilergoko ikasketak114. Halaber, era ez integratuan irakatsi ahal izango ditu:

oinarrizko mailako eta maila ertaineko musika-irakaskuntzak, hain zuzen ere115.

Honenbestez, etorkizunari itxarotea baino ez zaigu geratzen, oraindaino aztertu ditugun

egitasmo hauek guztiek zer nolako emaitzak ematen dituzten aztertzeko, eta ondorioak

ateratzeko.

III. MUSIKA-IRAKASKUNTZAK, UNIBERTSITATEAN

Unibertsitate-mailakoa ez den hezkuntzaren etapa ezberdinetan musika-ikasketa

orokorrak nola antolatzen diren ikusi eta gero, atal honetan berriz, zera aztertuko dugu:

musika-ikasketa orokorrak unibertsitate-mailako irakaskuntza gisa nola antolaten diren,

alegia. Honetara, lehenik, 1983ko Unibertsitate Legea abiapuntutzat hartuz, gaur egun

indarrean dagoen Unibertsitate Legea onartu bitartean eratu diren bi tituluen gora 114 73/2003 Dekretuko 3. eta 5. xedapenen arabera. 115 73/2003 Dekretuko 4. xedapenaren arabera.

Page 97: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

95

beherak izango ditugu ikergai (III.1). Bigarren, Espainiatik at lortutako goi-mailako

musika-tituluei espainiar hezkuntza-sistemak aitortzen dizkien ondorioetan sakonduko

dugu (III.2). Eta hirugarren eta azkenik, Boloniako prozesua dela-eta, tituluaren

Europar Gehigarriari, aipamen labur bat baino ez diogu eginen (III.3). Ekin

diezaiogun, bada.

III.1.Unibertsitate-mailako musika-tituluak

Seigarren atalburuan ñabarki aztertzeko parada izango dugun legez, gaur egun,

araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzak amaitu ostean eskuratzen diren

tituluak ez dira ageri, 1983ko Unibertsitate Legearen aurreikuspenekin bat116 eratu zen

eta egun, 2001eko Unibertsitate Lege Organikoa indarrean dela, behin-behinekoz

indarrean dirauen unibertsitate-mailako titulu ofizialen katalogoan117.

Izan ere, lehenengo atalburuan egiaztatu ahal izan dugu, musika-irakaskuntza berezituak

unibertsitatean integratu ahal izateko makina bat saiakera egon dela; haatik, guztiak

antzuak izan dira.

Nolanahi ere, bada unibertsitatean irakasten den musika-irakaskuntzarik eta hortaz,

unibertsitate-mailako titulu ofizialen katalogoan agertzen den musika-titulurik.

Funtsean, hauexek dira: musika-hezkuntza espezialitatean maisu izateko diplomatu-

titulua (A); eta, historia eta musika-zientzietako lizentziatu-titulua (B). Hortaz, jarraian,

aipatu irakaskuntzen xehetasunak aztertzeari ekingo diogu, eta amaitu ostean, galderon

inguruan hausnartuko dugu: zentzuzkoa ote den eta zerk eragiten duen, materialki

parekoak diren goi-mailako musika-irakaskuntzak bikoiztea, formalki ezberdinak diren

bi titulu eratzeko —bata, unibertsitate lizentziatu-tituluaren baliokidea dena, eta bestea

berriz, unibertsitate-mailakoa— (C).

116 11/1983 Lege Organikoaren 28 art.rekin bat, alegia. 117 Ikus, Estatu osoan ofizialak eta baliozkoak diren unibertsitate-tituluen ikasketa-planen jarraibide orokor komunak ezartzen dituen 1497/1987 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, (1987ko abenduaren 14ko BOEn), lehenengo xedapen gehigarria, behin-behinekoz indarrean dirauena, 55/2005 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriarekin bat (urtarrilaren 21ekoa, urtarrilaren 25eko BOEn).

Page 98: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

96

A) Lehenengo zikloko ikasketak: Musika- hezkuntza espezialitatean maisu-diplomatura

Lehen-hezkuntzan araubide orokorreko musika-irakaskuntzak irakatsiko dituzten

maisuei trebatzeko helburuarekin118, eratuko du 1440/1991 Errege Dekretuak musika-

hezkuntza espezialitateko maisu-diplomatura119. Irakasle-eskoletan irakasten den lehen

zikloko unibertsitate-mailako ikasketa honetan bada, hiru ikasturteetan zehar, gutxienez

180 kredituetako irakas-zama banatu beharko da.

Musikaren pedagogian trebatzea xede duen diplomatura honen curriculumaren osagai

diren derrigorrezko irakasgaiei dagokienez, euren herena gutxi gora behera,

musikarekin harremana duten irakasgaiek osatuko lukete. Eta irakasgai horiei esleitzen

zaien kreditu kopuruaren zenbaketa berriz, diplomatura osoari gutxienez esleitutako

kreditu kopuruaren bostena baino ez litzateke izanen120.

Esan bezala, musika-heziketa espezialitatean maisu diplomatu-tituluak, soilik araubide

orokorreko musika-irakaskuntzak lehen hezkuntzan irakatsi ahal izateko gaitzen du.

Bada, musikaren irakaskuntzari dagokionez, oso aukera mugatuak eskaintzen dituen

titulu bat da. Jakina, aukera horiek zabal litezke. Ikus dezagun.

Batetik, bosgarren atalburuan xehetasunez azalduko dugun sarrera-proba gaindituz gero,

araubide bereziko goi-mailako pedagogiako espezialitatea burutu liteke, esaterako. Izan

118 LOGSEk lehenengo aldiz aurreikusiko du musika-hezkuntzan espezialdutako maisuaren figura. Honetara, zera xedatzen zuen 16 art. ak: “La educación primaria será impartida por maestros, que tendrán competencia en todas las áreas de este nivel. La enseñanza de la música, de la educación física, de los idiomas extranjeros o de aquellas enseñanzas que se determinen, serán impartidas por maestros con la especialización correspondiente”.Gaur egun, LOCEko 11.1 art.ak berbera xedatzen du, honela: “El nivel de Educación Infantil, que tiene carácter voluntario y gratuito, estará constituido por un ciclo de tres años académicos, que se cursará desde los tres a los seis años de edad. Será impartida por maestros con la especialidad correspondiente”. Gai honi buruz, ikus ORIOL DE ALARCÓN, N., “La formación del profesorado de música en la enseñanza general”, Revista Música y Educación, 37 zkia., 1999, 49-68 orriak.

119 Ikus 1440/1991 Errege Dekretua, abuztuaren 30ekoa (urriaren 11ko BOEn) eta aipatu araua aldatzen duen 1561/1997 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa (azaroaren 4ko BOEn). 1201440/1991 Errege Dekretuaren V.en eranskinean zehazten dira irakasgai horiek eta ondokoak ditugu: musika-adierazpenaren didaktika; musika-tresnetan heziketa; musika-taldeak; ahotsaren eta entzumenaren heziketa; musika eta folklorearen historia; eta musika-lengoaia. Eurei guztiei esleitutako kreditu-kopuruaren baturak 36 kreditu emango lituzke. Euskal Herriko Unibertsitatean esaterako, musika-hezkuntza espezialitateko maisu-diplomatura 207 kreditutan antolatzen da eta musikarekin zerikusia duten curriculumeko derrigorrezko irakaskuntzei esleitutako kreditu-kopuruaren baturak 44 kreditu ematen ditu guztira.

Page 99: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

97

ere, aipatu espezialitatean lortutako tituluak, bigarren hezkuntzan araubide orokorreko

musika-irakaskuntzak irakasteko ezezik, musika-irakaskuntza berezituak irakasten diren

ikastetxeetan irakasteko ere gaituko luke. Lau ikasturte irauten dituen espezialitate

horren edukiei begiratu baino ez dago, zalantza izpirik gabe, zera ondorioztatzeko:

pedagogiako ikasturte bakarra burutzeak ere ematen duen heziketa-mailak, gainditu

egingo lukeela, musika-maisu diplomatura osoa burutuz gero lortuko litzatekeena121.

Bestetik, musika-hezkuntza espezialitateko maisu-tituluak, lehen zikloko edozein tituluk

bezalaxe, unibertsitate-mailako bigarren zikloko ikasketei ekiteko aukera ematen du122,

gehienetan, horretarako, heziketa osagarriak burutu behar izaten diren arren. Bada,

unibertsitate-mailako titulu ofizialen katalogoaren osagai diren tituluen artean,

curriculumean musikari buruzko edukiak dituen bigarren zikloko titulu bakarra, hain

zuzen ere jarraian aztertuko dugun Historia eta Musika-zientzietako lizentziatu-titulua

da.

B) Bigarren zikloko ikasketak: historia eta musika-zientzietan lizentziatu-titulua eta

musikologiakoa

Historia eta Musika-zientzietako lizentziatu- titulua 616/1995 Errege Dekretuak eratzen

du123, aipatu titulua erdietsi ahal izateko burutu beharreko ikasketak, bigarren zikloko

121Pedagogiaren baitan halaber, aukera bikoitza dago: bata, Lengoaia eta musika-hezkuntzari dagokion pedagogia —617/1995 Errege Dekretuak, 230 kreditu esleitzen dizkio aukera honi—; bestea berriz, kantuari eta musika-tresnei dagokien pedagogia —617/1995 Errege Dekretuak 200 kreditu esleitzen dizkio— (ikus 617/1995 Errege Dekretuko I. Eranskina). Aukera bakoitzaren eduki zehatza 617/1995 Errege Dekretuko II. Eranskinean zehazten da. Honetara, lengoaia eta musika-hezkuntzari dagokion pedagogiaren curriculuma oinarrizko irakasgaiok osatzen dute: azterketa (18 kreditu), aplikatutako konposizioa (12 kreditu), abesbatza (9 kreditu), musikaren didaktika (12 kreditu), musika-tresna taldearen didaktika (9 kreditu), aplikatutako zuzendaritza (9 kreditu), ahots-hezkuntza (12 kreditu), etnomusikologiaren oinarriak (9 kreditu), musikaren historia (9 kreditu), inprobisazioa eta laguntza (9 kreditu), musika-tresna nagusia (6 kreditu), mugimendua (9 kreditu), piano osagarria edo bigarren musika-tresna (4,5 kreditu), irakasle-praktikak (9 kreditu) eta, psikopedagogia (9 kreditu). Kantuari eta musika-tresnei dagokien pedagogiako curriculuma berriz, ondoko oinarrizko irakasgaiek osatzen dute: azterketa (18 kreditu), aplikatutako konposizioa (9 kreditu), abesbatza edo orkrestra/taldea (9 kreditu), espezialitateari dagokion didaktika (9 kreditu), musikaren didaktika (12 kreditu), musikaren historia (9 kreditu), inprobisazioa (9 kreditu), mugimendua (9 kreditu), ganbara-musika (9 kreditu), piano osagarria (9 kreditu), irakasle-praktikak (9 kreditu) eta, psikopedagogia (9 kreditu). 122 Musika-hezkuntza espezialitateko maisu-tituluaren kasuan bereziki, besteak beste, ondoko bigarren zikloko ikasketei ekiteko aukera legoke: gizarte eta kultura antropologia, ikus-entzuneko komunikazioa, kazetaritza, publizitatea, Asia ekialdeko ikasketak, linguistika, dokumentazioa, humanitateak, pedagogia, psikopedagogia, literatura, itzulpengintza, historia eta musika-zientziak, ... .

Page 100: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

98

ikasketak bezala taxutuz. Bi ikasturte irauten dituen ikasketa honetan, gutxienez, 120

kredituetako irakas-zama banatu beharko da. Halaber, 1995eko irailaren 21eko Agindu

batean124 zehaztuko dira lizentziatura honi ekin ahal izango dioten lehenengo zikloko

titulazioak nahiz ikasketak, baita lizentziatura honi ekin ahal izateko galdatzen diren

heziketa osagarriak ere.

Honetara, aipatu Aginduak xedatzen du, historia eta musika-zientzietako bigarren

zikloko ikasketei ekiterik izanen dutela: unibertsitate-mailako edozein ikasketetako

lehenengo zikloa gainditu dutenek edo lehenengo zikloko edozein titulu dutenek. Bada,

honek esan nahi du, ez dela kontuan hartzen aurretik burututako lehenengo zikloko

ikasketetan, ikasleak musikan heziketarik jaso ote duenentz. Edo beste era batean

esanda: unibertsitate-mailako titulu ofizialen katalogora jotzen badugu, musika-

hezkuntza espezialitateko maisu diplomatu-titulua da, bere curriculumean musikari

buruzko edukiak jasotzen dituen lehenengo zikloko titulu bakarra, eta hala eta guztiz

ere, inguruabar hau ez da aintzat hartzen. Gainera, historia eta musika-zientzietako

bigarren zikloko ikasketei ekin ahal izateko burutu beharreko heziketa osagarriak

guztientzako berdinak dira125. Bada, honek ez dirudi logika gehiegi duenik126.

Orobat, oraintsu aipatu Aginduak zera xedatzen du: historia eta musika-zientzietako

bigarren zikloko ikasketei ekin ahal izango dietela ere, musika-kontserbatorioetan goi-

123 Ikus 616/1995 Errege Dekretua, apirilaren 21ekoa (ekainaren 2ko BOEn). Gaur egun ondoko unibertsitateetan ikas daiteke bigarren zikloko ikasketa hau: Bartzelonako Autonoman, Granadan, Errioxan, Madrilgo Complutensen nahiz Autonoman, Oviedon, Salamankan eta Valladoliden. 124 Ikus 1995eko irailaren 21eko Agindua (irailaren 28ko BOEn). 125 Edozein diplomatu-titulua izaki eta bigarren zikloko ikasketa honi ekiteko burutu beharreko heziketa osagarriak, 1995eko irailaren 21eko Aginduko lehenengo atalak zehazten ditu. Heziketa osagarri horien artean, musikari buruzko ondoko irakasgaiak leudeke: musika-lengoaiaren egiturak; eta musika-estiloen historia, alegia. Halaber, atal honetan ere esaten zaigu, unibertsitateek badutela proba bat gainditzea galdatzerik, bigarren zikloko ikasketa honi ekin nahi dioten ikasleei. Bada, proba honen antolakuntza nahiz edukiak dagokion unibertsitateak zehaztuko ditu eta zera du helburu: teorian eta praktikan ikasleek daukaten musika-heziketa maila egiazta dezatela. 126 Dena dela, gero unibertsitate bakoitzak ezartzen dituen sarrera baldintzei begiratu behar zaie. Honela, esaterako, Bartzelonako Autonoman, lehenengo zikloko edozein ikasketa ofizial burutu duenak ekin badiezaioke ere historia eta musika-zientzietako bigarren zikloko ikasketei, aldez aurretik —logika osoarekin gainera— araubide bereziko maila ertaineko musika-titulurik ez duenak sarrera proba bat gainditu beharko du. Halaber, jatorrizko titulazioa zein den kontuan hartzen da, eta honen arabera, heziketa osagarriak burutu beharko dira edo ez (ikus http://www.uab.es).

Page 101: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

99

mailako musika ikasketen lehenengo hiru ikasturteak gainditu dituztenek. Honetarako,

aldez aurretik, Aginduan zehaztutako heziketa-osagarriak burutu beharko dira127.

Beraz, 1995eko irailaren 21eko Agindu honen aurrean, ondoko hausnarketa egin

dezakegu: batetik, nolabaiteko baliokidetza ezarriko lukeela unibertsitate-

diplomaturaren eta araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzetako lehenengo

hiru ikasturteen artean. Noski, zera azpimarratu behar da —arestian egiaztatu baitugu—:

musika-heziketa espezialitateko maisu diplomatu-tituluak baino heziketa maila

handiagoa ematen duela, oro har, araubide bereziko goi-mailako musikako edozein

tituluk, eta bereziki pedagogiako tituluak.

Bestetik, adierazi beharra dago ere, aipatu Aginduak, unibertsitate-mailako ikasketak

nahiz araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzak zuzen-zuzenean uztartzeko

urrats juridiko garrantzitsua ematen duela. Ildo beretik, EMBID IRUJOk zera

baieztatzen du:

“Sin duda una norma como ésta sólo es comprensible dentro de una evolución coherente del ordenamiento jurídico español a quien, no obstante, le falta dar los últimos pasos necesarios para que las enseñanzas artísticas de nivel superior ocupen, realmente, el rango que les corresponde en función de la consideración que los principios generales inmanentes a esa evolución del ordenamiento les otorgan”128.

Alabaina, itaunoi buruz gogoetan jardun beharra legoke ere —eta aurrerago egiteko

parada izanen dugu—: alegia, beharrezkoa ote zen goi-mailako bi irakaskuntzak

uztartzeko urrats hori ematea, eta hortaz, beharrezkoa ote zen goi-mailako musika-

irakaskuntzak bikoiztea edukiei dagokienez, bederen.

127 Ikus aipatu Aginduaren lehenengo xedapenaren 1. eta 2. puntuek. Hain zuzen ere, humanitateei buruzko heziketa-osagarriok burutu behar dira: Latina, Paleografia, Erdi Aroko Artearen Historia, Gaur egungo Artearen Historia, Aro Modernoko Artearen Historia, Aitzinako Historia, Erdi Aroko Historia, Historia Modernoa, Gaur Egungo Historia, Filosofiaren Historia eta, Espainiar Literatura eta Estetika-ideien Historia. 1995ko Aginduak aldaketa txiki batzuk izan zituen 1999ko abenduaren 17an (1999ko abenduaren 24ko BOEn). 128 Ikus EMBID IRUJO, A., arestian aipatu lana “Informe sobre la conveniencia de promulgar una Ley Orgánica reguladora de la organización en régimen de autonomía de las Enseñanzas Superiores Artísticas en España”, Revista MÚSICA Y EDUCACIÓN, 27 zkia., Madril, 1996, 102. orrian aipatua.

Page 102: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

100

Izan ere, historia eta musika-zientzietako lizentziaturaren osagai diren derrigorrezko

irakasgaiei so egiten badiegu129, nabarmena da, eurak burutu ahal izateko, beharrezkoa

dela aldez aurretik musikan heziketa sakon bat jaso izatea. Eta espainiar hezkuntza-

sisteman musikaren irakaskuntza orokorra nola antolatzen den ikusteko aukera izan

dugun legez, ukaezina da, heziketa maila hori, bakar bakarrik, araubide bereziko

musika-irakaskuntzak aldez aurretik burutuz gero lor litekeela130. Gainera, praktikak

adierazten du ere, historia eta musika-zientzietako lizentziaturari ekiten dion ikasleen

gehiengoa, musikan heziketa berezitua jaso duena izan ohi dela.

Eta ez hori bakarrik. Araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzetako

musikologiako eta etnomusikologiako espezialitateetara jotzen badugu, eta euren

curriculumei begiratzen badiegu, ohar gaitezke, irakasgai komunei dagokienez, lau

ikasturteetan zehar humanitateei buruzko ia irakasgairik ez dagoen arren131, gainerako

irakasgai guztiak —musikari dagozkionak hain zuzen ere—, edukiz ia berdinak direla

eta irakas-zama handiagoa dutela. Ezen, espezialitate bakoitzaren irakas-zama orokorra

230 kredituetakoa da132. Halaber, ohar gaitezke, etnomusikologia, espezialitate bat dela

129 616/1995 Errege Dekretuaren arabera derrigorrezkoak dira ondoko irakasgaiok (ikus eranskina): etnomusikologia (8 kreditu), musika-pentsaeraren historia (6 kreditu), musikaren historia (18 kreditu), notazioaren historia eta argitalpen teknikak (8 kreditu), musikan ikertzeko metodoak eta teknikak (4 kreditu), espainiar eta iberoamerikar musika-ondarea (4 kreditu), eta musika-teknologia (4 kreditu). 130Errixoako unibertsitatean esaterako, ondoko aholkuak ematen zaizkie historia eta musika-zientzietako ikasketei ekin nahi dieten ikasleei: “A los alumnos que inicien sus estudios en la Licenciatura de Historia y Ciencias de la Música se les presupone un buen nivel de conocimientos musicales de carácter técnico, tanto de solfeo como de armonía y contrapunto. Estos conocimiento son imprescindibles para cursar satisfactoriamente algunas asignaturas, en particular Historia y Técnica del Análisis Musical I y II e Historia de la Notación y Edición I y II. Igualmente, algunos módulos de Historia de la Música I, II, III y IV pueden tener un contenido técnico importante. Por tanto, es responsabilidad del alumno poseer previamente los conocimientos mínimos, que pueden adquirirse parcialmente cursando los complementos de formación en música (Estructura del Lenguaje Musical e Historia de los Estilos Musicales) del plan de estudios” (ikus http://www.unirioja.es) Bartzelonako unibertsitate Autonoman esaterako, aholkatzen da musikari buruzko oinarrizko heziketa-maila bat edukitzea (ikus http://www.uab.es). 131 Noski, bosgarren atalburuan ikusi ahal izango dugun moduan, oinarrizko curriculum hau osa liteke, hautazko irakasgaiekin eta hautapen askeko irakasgaiekin. Eta hain zuzen ere, 617/1995 Errege Dekretuari jarraiki, azken irakasgai horiek, goi-mailako beste ikastetxeetan burutzeko aukera legoke —beste irakaskuntza artistikoak irakasten dituztenetan nahiz unibertsitateetan, alegia—. 132 617/1995 Errege Dekretuaren II. Eranskinaren arabera, musikologiako espezialitatearen curriculuma oinarrizko irakasgaiok osatzen dute: azterketa (18 kreditu), armonia ( 6 kreditu), kantu gregoriarra (6 kreditu), kontrapuntoa (12 kreditu), abesbatza (9 kreditu), musikaren historia (36 kreditu), tekladun musika-tresna osagarria edo bigarren musika-tresna (4,5 kreditu), ikerketaren metodologia (9 kreditu), ahozko tradizioko musika (18 kreditu), notazioa (13,5 kreditu) eta, organologia eta akustika (9 kreditu). Eta Etnomusikologiako espezialitatearen curriculumari dagokionez berriz, ondoko oinarrizko irakasgaiek osatzen dute: etnomusikologiari buruz ikertzeko metodologia (36 kreditu), azterketa (18 kreditu),

Page 103: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

101

eta ez ordea irakasgai bat, historia eta musika-zientzietako lizentziaturan jazotzen den

moduan.

Hala eta guztiz ere, araubide bereziko goi-mailako musikologiako ala

etnomusikologiako hiru ikasturteak burutu dituenak, historia eta musika-zientzietako

bigarren zikloko ikasketei ekin nahi badie, humanitateei buruzko heziketa osagarriak

burutu ezezik, sarrera proba bat ere gainditu beharko du, hala galdatzen badio dagokion

unibertsitateak. Eta aipatu ikasketei ekin ondoren, ikaslearen heziketa-maila sakonagoa

izan arren, eduki berberak burutu beharko ditu gainera, ez baitago araututa irakasgaien

artean inolako baliozkotze-sistemarik, edukiz berdinak diren irakasgaiak berriro ikasi

behar ez izateko.

Jakina, irakasgaien arteko baliozkotze-sistema hori ezartzeko ez legoke inolako arazo

juridikorik —akademikoki, balio bera duten ikasketa eta tituluei baitagozkie—. Eta ez

egiteko arrazoia oinarrizkoa da: Administrazioaren borondate eza, alegia. Bada, 1995 ko

irailaren 21eko Aginduaren edukitik ondoriozta daiteke, gisa horretako neurriak

hartzeko ahalmena, unibertsitate bakoitzaren diskrezioaren esku uztea nahiago izan

dela.

Bestalde, gogora ekarri behar dugu, 1998ko abuztuaren 28ko Agindu baten bitartez133,

1995 urtez geroztik unibertsitate-tituluen katalogo ofizialaren osagai den historia eta

musika-zientzietako lizentziatu- tituluari, honako unibertsitate-tituluak —bigarren

ziklokoak— homologatu zitzaizkiola: bata, Geografian eta Historian lizentziatu- titulua,

Musikologiako espezialitatean (artearen historiari dagokion sekzioan); bestea berriz,

Filosofia eta Letretan lizentziatu-titulua, Musikologiako espezialitatean (artearen

abesbatza (9 kreditu), musikaren historia (18 kreditu), organologia eta akustika (9 kreditu), piano osagarria (4,5 kreditu), musikaren soziologia (9 kreditu) eta, landa-lana eta transkripzioa (18 kreditu). 133 Ikus 1998ko abuztuaren 28ko Agindua (irailaren 7ko BOEn). Agindu honek dagoeneko unibertsitate-tituluen katalogo ofizialeko osagai diren hainbat tituluri, beste titulu batzuk homologatzen dizkio. Honetara, aipatu Aginduaren bigarren xedapenak zera dio: “Se incluyen en el apartado IV, Humanidades, del Catálogo de Títulos Universitarios Oficiales, los títulos de Licenciado en Geografía e Historia (Especialidad Musicología), de Licenciado en Geografía e Historia (Sección Historia del Arte: Especialidad Musicología) y de Licenciado en Filosofía y Letras (Especialidad Historia del Arte: Musicología), como homologados o equivalentes al título de Licenciado en Historia y Ciencias de la Música, establecido en virtud del Real Decreto 616/1995, de 21 de abril, y que de acuerdo con lo preceptuado en el artículo 4º del Real Decreto 1954/1994, de 30 de septiembre, se considera incluido en el catálogo de Títulos Universitarios Oficiales anexo al mismo”. Gogoratu, uneotan, 1954/1994 Errege Dekretuak, behin-behinekoki indarrean darraiela.

Page 104: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

102

historiari dagokionez). Bada, musikologia, unibertsitate-titulu ofizialen katalogoko

aipatu lizentziaturatan dagoeneko ikasketa-plan propioa zuen espezialitatea zen, eta

unibertsitate-titulu ofizialen katalogoko beste titulu bati homologatuko zaio: historia eta

musika zientzietako lizentziatu-tituluari, alegia. Eta halaxe egingo da, Gobernuak hala

nahi izan zuelako, besterik gabe.

Musikologia, unibertsitate-mailako zenbait irakaskuntzetako espezialitate gisa eratzeko

neurri akademikoaren aitzindaria hain zuzen ere, Oviedoko Unibertsitateko Geografia

eta Historiako Fakultatea izan zen, 1984an Musikologiako espezialitateko ikasketa-

plana onartu zuenean134. Gerora, ondoko unibertsitateek ere euren ikasketa-plana

eratuko dute: Salamancakoak, Granadakoak eta Valladolidekoak, alegia135.

Gogoratu ordea, gaur egun LOGSEn araberako musika ikasketa-plana abian badago ere,

ezarpen-egutegiari jarraiki iraungitzear dagoen 1966ko musika ikasketa-planean, goi-

mailako tituluen artean ageri zela musikologiako goi-mailako irakasle-titulua (estetika

eta musikaren historia, folklorea, kantu gregoriarra, erritmika eta paleografia barne

hartzen zituela). Aipatu titulua ematea soilik goi-mailako kontserbatorioei zegokien136.

Honenbestez bada, historia eta musika-zientzietako nahiz musikologiako lizentziatu-

tituluek, zein lanbide aukera eskainiko lukete?

134 Ikus 1984ko urriaren 8ko Agindua (abenduaren 17ko BOEn). Hain zuzen ere, musikaren irakaskuntza unibertsitate-eremuan berriro sartzeari buruz zera zioen TÉLLEZ, E.k: “La impartición del título de Licenciado en Musicología, por su parte, supuso la reincorporación de la enseñanza de la música al ámbito universitario con el mismo tratamiento legal que el resto de las titulaciones, después de más de un siglo de alejamiento de las aulas universitarias. En efecto, en 1842, con la muerte del Catedrático de la Universidad de Salamanca Manuel Doyagüe (1775-1842), se va a interrumpir un largo periodo durante el cual la música estuvo integrada entre las materias que impartía la Universidad y comienza un periodo en el que “las relaciones entre música y Universidad van a estar presididas por un profundo desencuentro”. IkuS “Reflexión en torno a la enseñanza de la música en la Universidad”, Revista MÚSICA y EDUCACIÓN nº 29, 1997. 135 Ikus hurrenez hurren: Salamankan, 1990eko urtarrilaren 19ko Ebazpena (otsailaren 6ko BOEn); Granadan, 1990eko irailaren 1eko Ebazpena (urriaren 23ko BOEn) eta aipatu Ebazpena aldatzen duen 1992ko apirilaren 6ko Ebazpena (maiatzaren 6ko BOEn); eta Valladoliden, 1993ko maiatzaren 12ko Ebazpena (ekainaren 14ko BOEn). 136Ikus 2618/1966 Dekretuaren 10.d) art. .

Page 105: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

103

Bada, batetik, sektore ezberdinetan, lanbideok burutzeko gaituko lukete: musika-

irakasle lanbidean jarduteko, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan137, baita araubide

bereziko goi-mailako musika-ikastetxeetan nahiz unibertsitateetan ere; musika-ondarea

kudeatu nahiz katalogatzeko; komunikabideetan musika-kritikari bezala jarduteko;

musikan espezialdutako argitaletxetan, artxiboetan, liburutegietan nahiz museoetan lan

egiteko; komunikabideetan eta kultura-erakundeetan (entzutegi, antzerki,....) parte

hartzeko musikari buruzko egitarauak eratzen eta hedatzen; disketxeetan, grabaketa-

estudioetan, irrati-instalazioetan,...lan egiteko.

Eta jakina, bestetik, aukera legoke unibertsitatean hirugarren zikloko ikasketak burutu

eta doktore-titulua lortzeko138.

C) Hausnarketa, goi-mailako musika-irakaskuntzen bikoiztasunaren egokitasunari buruz

Aurreko ataletan egiaztatu dugu, espainiar hezkuntza-sisteman, materialki ia parekoak

diren goi-mailako musika-irakaskuntzak bikoiztu egin direla, formalki ezberdinak diren

bi titulu eratzeko: bata, unibertsitate lizentziatu-tituluaren baliokidea dena, eta bestea

137 Gai honi buruz, ikus ORIOL DE ALARCÓN, N., “La formación del profesorado de música en la enseñanza general”, Revista Música y Educación, 37 zkia., 1999, 49-68 orriak. Halaber, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan araubide orokorreko musika-irakaskuntzak irakasteari dagokionez, esan beharra dago, bai ikastetxe publikoetan baita pribatuetan ere araubide orokorreko musika-irakaskuntzen irakasle izateko galdatzen diren titulazio baldintzak berberak direla, arau ezberdinetan jasotzen diren arren. Honetara, bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan araubide orokorreko musika-irakaskuntzen irakasle izateko galdatzen diren titulazio baldintzak, eskola-irakaskuntzak irakasten dituzten irakasleen kidegoetan sartzeko, kidegoen artean gora egiteko edo promozionatzeko eta espezialitateak eskuratzeko Erregelamendua onartzen duen 334/2004 Errege Dekretuan, otsailaren 27koan (otsailaren 28ko BOEn) ezartzen dira (bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko titulazio baldintzak 13.c.1 art.an eta katedradunen kidegoan sartu ahal izateko galdatzen direnak 13.b.1 art.an). Bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatuetan araubide orokorreko musika-irakaskuntzen irakasle izateko galdatzen diren titulazio baldintzak berriz, 1995eko uztailaren 24ko Agindu batek ezartzen ditu (abuztuaren 4ko BOEn argitara emana). Esan bezala, aipatu bi arauetan titulazio baldintza berberak galdatzen diren arren, 1995eko uztailaren 24ko Aginduaren I. eranskinean espresuki aipatzen da goi-mailako musika-tituluak ezezik Historia eta Musika-zientzietan lizentziatu- tituluak ere gaitzen duela araubide orokorreko musika-irakaskuntzak irakasteko. 334/2004 Errege Dekretuan berriz, orokorrean zera esaten da: lizentziatu-tituluak nahiz irakaskuntza ondorioetarako bere baliokidea den tituluak gaitzen duela araubide orokorreko musika-irakaskuntzak irakasteko. Gai honi buruz Epaiok ikus litezke: Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiaren Epaia, 2000ko apirilaren 8koa (JUR 2000\157202); Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren Epaia, 2001eko urriaren 6koa (JUR 2001\92145); eta Gaztela la Mantxako Justizia Auzitegi Nagusiaren Epaia, 2001eko abenduaren 27koa (JUR 2002\69580).

138 Historia eta musika-zientziei buruz doktorego ikasketak antolatzen, Madrilgo unibertsitate Autonoma dugu aitzindari. Izan ere, bertan, 1987-1988 ikasturtez geroztik, aipatu ikasketei dagozkien hirugarren zikloko ikasketak burutu daitezke, 1997an (urriaren 21eko Ebazpen baten bitartez, azaroaren 15eko BOEn argitara emana), aipatu ikasketak ofizialki onartu baziren ere.

Page 106: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

104

berriz, unibertsitate-mailakoa, hain zuzen ere. Zentzuzkoa al da eta zerk eraginda

sortzen da egoera hau?

Izan ere, ezin dugu ahantzi, oraintsu aztertu ditugun unibertsitate-mailako musika-

tituluak eratu zirela, dagoeneko, LOGSEn arabera, goi-mailako musika-tituluek,

ondorio guztietarako, unibertsitate-mailako titulueiko baliokidetza aitortuta zutenean.

Noski, egia da goi-mailako musika-tituluak, espainiar hezkuntza-sistemaren arabera,

unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxe batzuetan eskuratzen direla. Baina, egia da

ere, bosgarren atalburuan aztertuko dugun 617/1995 Errege Dekretuari139 erreparatzen

badiogu, ondokoaz jabetuko garela: araubide bereziko goi-mailako musika-

irakaskuntzek, unibertsitate-mailakoen aldean, sakontasun gehiagorekin trebatzen dutela

bai zientifikoki baita teknikoki ere140. Honetara, begiratu baino ez dago, 617/1995

Errege Dekretuak, arestian aipatu ditugun musikologia, etnomusikologia edo pedagogia

bezalako goi-mailako irakaskuntza berezituen oinarrizko curriculumak finkatzen

dituenean, espezialitate bakoitzari esleitzen dizkien eskola-ordu edo kreditu kopuruari.

Orobat, kontuan hartu behar dugu, espainiar hezkuntza-sisteman, unibertsitate-mailako

musika-irakaskuntzak ez direla eratzen, aurreko mailatan zehar —derrigorrezko

hezkuntzan nahiz batxilergoan, alegia— izan duten progresio baten ondorio bezala.

Hortaz, unibertsitate-mailako musika-irakaskuntzei ekiten dien ikasleen profila, aldez

aurretik, musika-irakaskuntza berezituak burutu ohi dituenarena da. Izan ere, musikan

trebakuntza osagarririk jaso ezean —soilik, derrigorrezko hezkuntzan eta batxilergoan 139 617/1995 Errege Dekretuak, araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzen oinarrizko curriculuma finkatzen baitu. 140 Eta 617/1995 Errege Dekretuaren zioen azalpenak aurreratzen digu zein den irakaskuntza hauek izanen duten maila, zera dioenean: “El presente Real Decreto por el que se determina los aspectos básicos del currículo del grado superior establece y organiza, junto con las materias específicas de cada especialidad, otras basadas en la profundización en contenidos teórico-humanísticos que, lejos de suponer una mera complementariedad, imprimen a este tramo de los estudios un verdadero carácter de enseñanza superior, siguiendo con ello el ejemplo de las diferentes instituciones europeas en las que estos estudios están avalados por una experiencia tan larga como satisfactoria, al tiempo que se evita basar su planteamiento en una mera extensión del tradicional concepto de «virtuosismo», centrado casi exclusivamente en el perfeccionamiento de lo estrictamente relacionado con la propia especialidad.(...). De este modo, las enseñanzas que se establecen en la presente norma responden a los cuatro grandes ámbitos en que el arte musical puede expresarse: el de la composición, el de la interpretación —incluyendo en éste, además del estudio de los diferentes instrumentos y el canto, la dirección de coro y la dirección de orquesta—, el de la musicología, y el de la pedagogía”.

Page 107: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

105

jasotako heziketa eskasarekin— nekez burutu ahal izango lituzkeelako unibertsitate-

mailako musika-ikasketak.

Jakina, teorian ere zera gerta liteke: selektibitatea gainditu duen edonork musika-

hezkuntza espezialitatean maisu-diplomaturari ekitea, honetarako ez baita aurre

baldintza, musikan heziketa berezirik jaso izana. Aski litzateke, besterik gabe, heziketa

orokor bat edukitzea. Eta berbera gerta liteke, teorian behinik behin, historia eta musika-

zientzietako bigarren zikloko ikasketekin. Ezen, ikusi dugun moduan, aipatu ikasketei

ekin ahal izateko, oro har, aski izango litzateke edozein diplomatu-titulu edukitzea.

Hau da, zenbait unibertsitatek, historia eta musika-zientzietako ikasketei ekin nahi dion

ikasleari, musikan daukan ezagutza maila egiaztatzeko balio duen proba zorrotz bat

gainditzea galdatzen badio ere, ez dio eskatzen diplomatu-titulu espezifikorik. Eta

gogoan izan behar dugu ordea, unibertsitate-mailako titulu ofizialen katalogoan ez

dagoela lehen zikloko titulurik —musika-hezkuntza espezialitatean maisu-diplomatura

kenduta— bere curriculumean, musikarekin zerikusia duten edukiak jasotzen dituenik.

Alabaina, bosgarren atalburuan ikusiko dugun moduan, goi-mailako araubide bereziko

musika-irakaskuntzei ekiteko —batxilergo-titulua izaki edo ez—, zera da ezinbestekoa:

aurreko hamar ikasturteetan zehar burutu diren musika-irakaskuntza berezituei etekina

atera zaiela eta, aurrerantzean, goi-mailako musika-irakaskuntzak burutu ahal izateko

gaitasun nahiko badela egiaztatzen duen proba espezifiko bat gainditzea.

Honenbestez, zera baieztatu behar dugu: edukiari nahiz antolakuntza akademikoari

dagokienez parekoak diren goi-mailako musika-irakaskuntzak eta tituluak bikoiztea,

zentzugabea dela. Azken batean, artifizialtzat jo daitekeen egoera hau, araubide

bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeen eta

irakasleen egungo erregimen ez unibertsitarioak bortxatuta sortzen baita. Hau da,

LOGSEk araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzei, ondorio guztietarako,

unibertsitate lizentziatu-tituluekiko baliokidetza aitortzen badie ere, zazpigarren eta

zortzigarren atalburuetan ikusteko parada izango dugun legez, aipatu irakaskuntzen

antolakuntzan ageri da ordea osagairik, unibertsitate-mailakoa ez dena edo unibertsitate-

sistemako ereduei gerturatzen ez zaiona: hala nola, oraintsu aipatu ditugun ikastetxeen

antolakuntza eta irakasleak.

Page 108: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

106

Nolanahi ere, zalantza izpirik gabe, aurreko ataletan aztertu dugun guztiak adierazten

digu, araubide bereziko goi-mailako musika-ikastetxeak, baita bertan lan egiten duten

irakasleak ere, gaituta daudela: bai musika-hezkuntza espezialitateko maisu izateko

lehen zikloko unibertsitate-irakaskuntzetan, baita historia eta musika-zientzietako nahiz

musikologiako bigarren zikloko unibertsitate-irakaskuntzetan ere irakasten diren eduki

berberak irakasteko. Eta ez hori bakarrik; berebat adierazten digu, gaituta daudela,

etorkizunean musikaren goi-mailako profesionalak izan nahi dutenei, zientifikoki eta

teknikoki erabat trebatzeko.

Izan ere, gaur egun, araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzek duten

antolakuntza akademikoak aukera nahikoa ematen du, oinarrizko musika-

irakaskuntzekiko osagarriak izan litezkeen ikasketa horiek burutu ahal izateko soilik —

humanitateei buruzkoak, esaterako—, beste goi-mailako ikastetxeetara joan behar izan

gabe —hauen artean, unibertsitateetara—. Eta halaber, aukera ematen du, ikasleak,

unibertsitate lizentziatu titulua lortu nahi duenean, araubide bereziko goi-mailako

musika-irakaskuntzak burutuz sakontasunez ikasi dituen musikari buruzko edukiak ez

baztertzeko eta unibertsitatean errepikatu behar ez izateko141.

Hortaz, ezinbestekoa da, zentzurik ez duen goi-mailako musika-irakaskuntzen

bikoiztasun hau ekiditearren, irakaskuntza hauen antolakuntza birformulatzea. Jakina,

honetarako proposamenik ez da falta. Bada, zazpigarren eta bederatzigarren

atalburuetan ñabarki aztertzeari utzi gabe, uneotan aipatu baino ez, azken hamarkadan,

funtsean, bi proposamen nagusi mahai gaineratu izan direla. Honatx: goi-mailako

musika-irakaskuntza berezituak unibertsitatean integratzearen aldekoa bata; eta, goi-

mailako musika-irakaskuntza berezituak unibertsitatetik at, autonomiazko erregimen

baten arabera antolatzearen aldekoa, bestea.

III.2. Espainiatik kanpo lortutako goi-mailako musika-tituluen balioa

Espainiar Estatua Europar Batasunean sartzearekin batera, goi-mailako irakaskuntza

ukituko duten zenbait politika komunitario aintzat hartu beharko da: funtsean, hezkuntza

141 Iritzi berekoa da PERELLÓ, V. . Halaber, ikuspegi ekonomiko batetik, zera gehitzen du: “(...) la duplicación de titulaciones académicas de similares contenidos, debería evitarse en orden a una más adecuada optimización de los recursos”. Ikus “La enseñanza musical...”, 96 orrian aipatua.

Page 109: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

107

politika eta pertsonen joan-etorrietarako askatasuna, hain zuzen ere. Bada, seigarren

atalburuan xehetasun osoz aztertuko dugunez, aipatu politiken elkar ekintzak nola

eragiten duen, ondorio guztietarako unibertsitate-mailako lizentziatu-tituluen baliokide

diren goi-mailako musika-tituluetan, atal honetan, lehenengoz, aipamen labur bat baino

ez diogu eginen, politika horien elkar ekintzak, unibertsitate-mailako musika-tituluetan

duen eraginari. Izan ere, Europar Batasuneko kide-Estatu batetako hezkuntza-sistemari

jarraiki, hiritar komunitario batek lortutako goi-mailako musika-titulu orori, espainiar

hezkuntza-sistemak efektu berberak aitortzen dizkio (A).

Bestalde, Europar Batasuneko hezkuntza politikaren kariz, ikasle komunitarioen joan-

etorria areagotu egin dela ukaezina da. Baina halaber, agerikoa da, Europar

Batasunekoak ez diren atzerriko ikasleen mugimendua ere nabarmenki hazi dela. Beraz,

bigarrenez, zera aztertuko dugu: Europar Batasunean eta Europar Batasunetik at dauden

herrialdeetako hezkuntza-sistemen arabera eskuratutako goi-mailako musika-tituluei,

espainiar hezkuntza-sistemak, zein efektu aitortzen dizkien: akademikoak, profesionalak

ala biak (B).

A) Europar Batasunean lortutako tituluen onarpen profesionala

Seigarren atalburuan ñabarki aztertuko dugun gai honen aurrerapen gisa, uneotan labur

labur, zera adierazi behar dugu: 1754/1998 Errege Dekretua onartu ostean142, Espainian,

erregulatutako profesio bihurtuko dela musika-irakaskuntza ofizialen musika-irakasle

lanbidea. Bada, mota guztietako goi-mailako musika-tituluei dagokienez, ondorioak

hauexek izanen dira: Europar Batasuneko kide-Estatu batean eskuratutako musika-

titulu bat daukan biztanle komunitario orok, kide-Estatu horretan, aipatu tituluak

egikaritzea gaituko liokeen lanbidea —musika-irakaskuntza ofizialen irakaslearena—

Espainian ere egikaritzerik izango duela. Eta hori egin ahal izango du, Espainian

profesio hori burutzeko gaituko lukeen titulua lortu duenaren baldintza berdinetan.

Noski, horretarako, beharrezkoa izango da, titulua lortu den kide-Estatuan ere

erregulatuta egotea Espainian burutu nahi den profesioa.

142 Ikus 1754/1998 Errege Dekretua, uztailaren 31koa (abuztuaren 7ko BOEn). Errege Dekretu honek, Direktibon transposizioa egiten du espainiar ordenamendu juridikora: 95/43/CE eta 97/38/CE Direktibena, hain zuzen ere. Halaber, Errege Dekretu biren eranskinak aldatuko ditu: alegia, 1665/1991 eta 1396/1995 Errege Dekretuenak.

Page 110: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

108

Honetara, espainiar Estatuan, non eta nola eskura liteke musika-irakaskuntza ofizialen

irakasle-lanbidea egikaritzeko gaituko lukeen titulu hori? Bada, gaur egun, bideok

jarraituz lortu ahal izango litzateke: nagusiki, musika-irakaskuntza ofizialak burutuz,

unibertsitate-mailakoak ez diren goi-mailako musika-ikastetxeetan; alegia, zazpigarren

atalburuan aztertzeko aukera izanen dugun legez, goi-mailako musika-

kontserbatorioetan eta baimendutako goi-mailako ikastetxe pribatuetan. Alabaina,

aurreko ataletan egiaztatu dugu, aipatu titulua eskura litekeela ere unibertsitatean. Ezen,

historia eta musika-zientzietan zein musikologian lizentziatu-tituluak erdietsiz ere

egikari liteke musika-irakaskuntza ofizialen irakasle-lanbidea.

Honenbestez, 1754/1998 Errege Dekretua onartu ostean, biztanle komunitario batek ez

du kide-Estatu batean eskuratutako titulua homologatu beharko, bere helburua soilik

ondokoa baldin bada: espainiar hezkuntza-sistemak titulu horri ondorio profesionalak

aitortzea, araubide bereziko musika-irakaskuntza ofizialen irakasle bezala jardun ahal

izateko. Nahikoa izanen da 1665/1991 Errege Dekretuak araututako prozedura

jarraitzea. Gainera, biztanle komunitario batek, Europar Batasuneko kide-Estatu batean

lortutako titulu bat profesionalki onar diezaioten jarraitu beharreko prozedura —eta

seigarren atalburuan ikusiko duguna— arinagoa eta laburragoa denez, titulu berbera

homologatzeko jarraitu beharko duen eta segidan ikusiko dugun prozeduraren aldean,

litekeena zera da: tituluari soilik ondorio profesionalak aitortzearen aldeko aukera

egitea143.

B) Europar Batasunean eta Europar Batasunetik at lortutako tituluen homologazioa eta

baliozkotzea

Europar Batasunean lortutako goi-mailako titulu baten baliokidea Espainian,

unibertsitate-mailako titulu bat denean, homologazioaren ikuspegitik atzerrikotzat

jotzen den titulu horrek Espainian balio ofiziala nahiz ondorio akademikoak eduki

143 Alegia, bai 86/1987 Errege Dekretuak, urtarrilaren 16koak (urtarrilaren 23ko BOEn) nahiz aipatu araua indargabetzen duen 285/2004 Errege Dekretuak, otsailaren 20koak (martxoaren 4ko BOEn) arautzen dutenaren aldean ere. Honetara, 1665/1991 Errege Dekretuak gehienez lau hilabeteko epea ezartzen du titulua profesionalki aitortzeko eskabidea ebazteko (12.1 art.). 86/1987 Errege Dekretuak (5-11 art.ak) baita 285/2004 Errege Dekretuak ere (15 art.), gehienez sei hilabetetako epea. Halaber ikus, 285/2004 Errege Dekretuaren 21 art.; izan ere, aipatu xedapenean, aurrerago ikusiko dugun bezala, biztanle komunitarioei homologazio prozedura erraztea helburu duten aurreikuspen espezifikoak jasotzen dira.

Page 111: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

109

ditzan, salbuespenak salbu, 285/2004 Errege Dekretuak arautzen dituen prozedurak

jarraituko dira. Eta prozedura berberak erabiliko dira, biztanle komunitario batek —

espainiarrak barne— baita atzerritarra denak ere, atzerrian lortutako goi-mailako titulu

edo ikasketa bat homologatu edo baliozkotu ahal izateko.

Nolanahi ere, esan dugun moduan, badago salbuespenik. Honela, atzerriko unibertsitate-

mailako titulua edo ikasketa, Espainiako, Alemaniako edo Italiako hezkuntza-sistemen

arabera lortu edo egin denean, zenbait kasuetan ez da beharrezkoa izanen 285/2004

Errege Dekretuak arautzen duen prozedura jarraitzea. Izan ere, Estatu horietan lortutako

tituluei edo eginiko ikasketei ondorio akademikoak aitortu ahal izateko, aipatu

Estatuekin Espainiak izenpetuta dituen aldebiko Komenio zehatzak daude. Haatik,

Espainian, Alemanian edo Italian lortu edo egin den unibertsitate-mailako titulu edo

ikasketa bati ondorio akademikoak aitortzeak, ez lekarke, inolaz ere, ondorio

profesionalen onarpenik.

Zertarako balio du orduan aipatu Komenioei jarraiki lortuko litzatekeen onarpen

akademikoak? Bada, oro har, Espainian, Alemanian edo Italian unibertsitate-mailako

titulu bat lortu edo ikasketa bat burutu duenari, Estatu horietako batean ikasten jarrai

dezan, erraztasunak emateko144.

Azken finean, goi-mailako tituluei zein ikasketei soilik ondorio akademikoak aitortzeko

dagoen aukera hori, seigarren atalburuan jorratuko dugun tituluen onarpen

profesionalaren eta uneotan aztertzen ari garen goi-mailako tituluen nahiz ikasketen

144 Alemaniari dagokionez, ikus 1994ko azaroaren 14ko Komenioa (1995eko maiatzaren 24ko BOEn argitara emana), ondoko Akordioek aldatzen dutena: 1995ko azaroaren 27ko eta 1996ko urriaren 28ko Akordioek (1996ko azaroaren 29ko BOEn). Bada, Espainiak Alemaniarekin izenpetutako aldebiko Komenio hau goi-mailako ikasketei nahiz gradu akademikoei baliokidetza akademikoa onartzeari buruzkoa da eta hiru aukera aurreikusten ditu: 1) Goi-mailako ikastetxe batean burututako ikasketen eta azterketen onarpena, ondoren ikasketa horiek dagokion herrialdean egiten jarraitu ahal izateko. 2) Gradu akademikoen baliokidetza akademikoa deklaratzea, ondoren dagokion herrialdeko goi-mailako ikastetxe batean datozen ikasketak egin ahal izateko, horretarako inolako azterketa osagarririk gainditu behar izan gabe; dena dela, baliokidetza deklarazio honek ez du lanbidea “effectus civilis” egikaritzeko eskubiderik ematen. Eta, 3) Doktore graduaren elkar onarpena, ondorio akademikoetarako; baliokidetza deklarazio honek ere ez du lanbidea “effectus civilis” egikaritzeko eskubiderik ematen. Italiaren kasuan berriz, ikus 1999ko uztailaren 14ko Komenioa (2000ko azaroaren 18ko BOEn). Goi-mailako titulu eta ikasketak soilik akademikoki aitortzearren, Espainiak Italiarekin izenpetutako aldebiko Komenio honek, hiru aukerok aurreikusten ditu: 1) Unibertsitate-tituluen nahiz gradu akademikoen aitorpena —ondorio profesionalik onartu gabe—, dagokion herrialdean ikasketak egiten jarraitu ahal izateko. 2) Ikasketen eta azterketen onarpena, dagokion herrialdean ikasketak egiten jarraitu ahal izateko. Eta, 3) doktore tituluen elkar onarpena ondorio akademikoetarako —ondorio profesionalik aitortu gabe—.

Page 112: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

110

homologazio sistemaren bide osagarri bat baino ez litzateke. Halaber, neurri batean,

285/2004 Errege Dekretuak ikasketen baliozkotze bezala definitzen duenari hurbilduko

litzaioke145.

Aipatu Komenioak ezarri ahal izateko ordea, ez dago arau espezifikorik. Ondorioz, era

ordeztaile batean, 2005eko martxoaren 1etik aurrera, 285/2004 Errege Dekretuak

Europar Batasuneko hiritarrentzat aurreikusten duen prozedura —eta geroxedago

ikusiko duguna— hartuko litzateke erreferentzia gisa146.

Bada, salbuespen hauek kenduta, gainerako kasuetan, biztanle komunitario batek

atzerrian lortutako goi-mailako titulu bat147 homologatzeko, 285/2004 Errege Dekretuak

arautzen duen prozeduretara jo beharko du —edo aipatu Errege Dekretuko zenbait

aspektu eta prozedura indarrean sartu bitartean, baita kasu batzuetan 86/1987 Errege

Dekretura ere irangankorki—. Dena dela, azpimarratu beharra dago, 285/2004 Errege

Dekretuak dakartzan berrikuntzen artean, Europar Batasuneko kide-Estatuetan lortutako

tituluei zuzenduta dagoen aurreikuspen espezifiko bat legokeela. Aurreikuspen honek,

hain zuzen ere, Europar Batasuneko kide-Estatu batean lortutako tituluak

homologatzeko prozedura erraztea du helburu148.

145 Honetara, 285/2004 Errege Dekretuko 3.c art.ak zera xedatzen du: “A efectos de este Real Decreto, se entiende por: c) Convalidación: el reconocimiento oficial de la validez a efectos académicos de estudios superiores realizados en el extranjero, hayan finalizado o no con la obtención de un título, respecto de estudios universitarios españoles parciales, que permitan proseguir dichos estudios en una universidad española”. 146 Ikus 285/2004 Errege Dekretuko 21 art. . Prozedura hau atzerritar batek jarraitu beharko lukeena baino errazagoa da, zenbait izapide ez baita bete behar. Halaber, ikus 1830/2004 Errege Dekretua, abuztuaren 27koa (abuztuaren 31ko BOEn), 285/2004 Errege Dekretuko artikulu zehatz batzuk (hots, 1.b, 3.b, 10-12, 13.b, 18-21 art.ak eta hirugarren xedapen gehigarria) indarrean sartzeko epe berri bat ezartzen duena (ikus artikulu bakarra). Izan ere, geroratze hau gertatu izan ez balitz, 285/2004 Errege Dekretuko 21 art.ko prozedura (II.kapituluko 2. sekzioakoa), 285/2004 Errege Dekretuak arautzen dituen beste prozedurekin batera (II.kapituluko 1. sekziokoa eta III.kapitulukoa, alegia), 2004ko irailaren 5etik aurrera indarrean egongo zatekeen. Beraz, honek esan nahi du, 2005eko otsailaren 28ra arte, iragankorki, 86/1987 Errege Dekretuak arautzen duen prozedura jo beharko litzatekeela. 147 285/2004 Errege Dekretuko 3.d) art.ak honela definitzen du atzerriko goi-mailako titulua:“Cualquier título, certificado o diploma con validez oficial, acreditativo de la completa superación del correspondiente ciclo de estudios superiores, incluido, en su caso, el período de prácticas necesario para su obtención, expedido por la autoridad competente de acuerdo con la legislación del Estado al que pertenezcan dichos estudios”. 148 Europar Batasuneko kide-Estatu batean eskuratutako titulua homologatzeko prozedura (eta arestian esan bezala, 1830/2004 Errege Dekretuak ezartzen duen epe berriaren arabera, 2005eko martxoaren 1etik aurrera indarrean egongo dena) 285/2004 Errege Dekretuko 21 art.ak arautzen du, zera xedatuz: “Homologación a grado académico. Cuando se solicite la homologación de un título correspondiente a enseñazas realizadas conforme a sistemas educativos de países de la Unión Europea, a un grado

Page 113: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

111

Bestalde, azpimarragarria da, 285/2004 Errege Dekretuak taxutzen duen homologazio-

sistema berriak, homologazioaren ulermenaren aldaketa dakarrela. Alegia, tituluak edo

ikasketak homologatzeak ez du galdatzen, heziketa-egitarauen deiturak edo edukiak

berberak izan daitezela. Hala balitz, homologazio-eskabide gehienak ukatu egingo

bailirateke. Aitzitik, tituluak edo ikasketak homologatu ahal izateko, nahikoa da

heziketak euren artean baliokideak izatea.

académico español, se seguirá el procedimiento recogido en la sección 2ª del capítulo II de este Real Decreto. La resolución de homologación tendrá en cuenta únicamente los criterios establecidos en los apartados 1.c) y 2 del artículo 19”. Hau da ondokoa xedatzen du 19.1.c)art.ak: “La correspondencia entre el grado académico de los estudios conducentes a la obtención del título extranjero y el correspondiente grado académico español al que se solicita la homologación; eta zera gehitzen du 19.2art.ak: “Para la homologación al grado académico español de Licenciado, Arquitecto o Ingeniero, el título extranjero debe permitir en el país de procedencia el acceso a estudios de posgrado”. Ildo beretik, halaber, 285/2004 Errege Dekretuaren zioen azalpenak zera dio: “Simplificar la homologación de los títulos expedidos en Estados miembros de la Unión Europea a los títulos y grados españoles, cuando el solicitante cuente con el reconocimiento de los efectos profesionales de su titulación, es una vía que este Real Decreto deja abierta, para ir avanzando en la medida que el derecho comunitario lo vaya estableciendo. De este modo se favorece la movilidad europea no sólo en el plano profesional, sino en el ámbito académico”. Honetara, une hauetan gogora ekarri behar dugu, 285/2004 Errege Dekretu egitasmoak biztanle komunitarioek Europar Batasuneko kide-Estatu batean lortutako tituluak homologatzeko prozedura bat arautzen zuela, honela: “Cuando el interesado haya obtenido en España reconocimiento profesional de un título extranjero de educación superior, podrá solicitar, en los casos en que el acceso a esa profesión esté vinculada a la posesión de un título concreto del Catalogo de Títulos Universitarios Oficiales, la homologación al título español de que se trate. Cuando el acceso a esa profesión no esté vinculado a un título concreto de los establecidos en el citado Catálogo Oficial, el reconocimiento profesional permitirá al interesado solicitar la homologación al grado académico que corresponda. En ambos casos, la homologación no exigirá más requisitos que el previo reconocimiento profesional del título extranjero de educación superior”. Haatik, Estatu Kontseiluak, zera iritzi zuen homologazio prozedura automatiko honi buruz (ikus 2004ko otsailaren 5ean emaniko Irizpena, 78/2004 zenbakidun espedientea):

“En otro orden de cosas, es importante destacar que este artículo 22.2 del proyecto establece una suerte de homologación automática de los títulos de la Unión Europea con los títulos españoles, que sólo exigirán el previo reconocimiento profesional del título, sin necesidad de seguir el procedimiento establecido con carácter general para la homologación de títulos. Realmente, no se entienden bien las razones de esta regulación, pues la normativa comunitaria siempre ha distinguido nítidamente entre el reconocimiento profesional de títulos, que es una consecuencia derivada de la libre prestación de servicios, y la homologación de títulos, derivada de la armonización de criterios académicos, sin que en ningún momento se hayan vinculado necesariamente ambos planos. Además, una vez obtenido el reconocimiento profesional del título, en principio no es necesaria su homologación para el ejercicio de dicha profesión, salvo que se pretenda a otros efectos, por ejemplo, los académicos, supuesto en el que, lejos de concederla automáticamente, sería preferible contrastar que existen los requisitos académicos mínimos para dicha homologación a través del procedimiento regulado con carácter general en este proyecto de Real Decreto (o, si acaso, en otro de carácter más simplificado). Por ello, el Consejo de Estado entiende que debería reconsiderarse la homologación prevista en el artículo 22.2 del proyecto de Real Decreto, salvo, naturalmente, para aquellos supuestos en que el derecho comunitario así la impusiera al regular procedimientos concretos de homologación de títulos o al armonizar mediante Directivas los requisitos para la obtención de determinados títulos en el ámbito europeo”.

Bada, Estatu Kontseiluaren Irizpenari jarraiki, gaur egun 285/2004 Errege Dekretuak ez du arautzen gisa horretako homologazio prozedura automatikorik —arestian aipatu Errege Dekretuaren zioen azalpenean, prozedura horri ateak zabalik uztez zaizkiola esaten den arren—.

Page 114: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

112

Halaber, 285/2004 Errege Dekretuak badakar beste berrikuntza bat: tituluak

homologatzeko bigarren aukera bat arautzen du. Izan ere, sarritan, lan egin ahal izateko,

titulu akademiko baten jabe izatea galdatzen da. Hortaz, titulu akademiko hori lortzeko

erraztasunak ematearren, homologazio aukera biok aurreikusten dira 285/2004 Errege

Dekretuan: bata, unibertsitate-titulu ofizialak zerrendatzen diren katalogoko titulu bati

homologatzea; bestea berriz, LOUren 37 art.an aurreikusitako gradu akademiko bati

homologatzea149. Hain zuzen ere, bigarren homologazio-bidea da aipatu Errege

Dekretuak dakarren berrikuntza. Homologazio eskabideei azkarrago erantzutea xede

duen aukera honek —1830/2004 Errege Dekretuaren ondorioz ordea, 2005eko

martxoaren 1era arte indarrean sartuko ez litzatekeena—150 ordura arte gaiari buruz

indarrean zegoen erregimen juridikoa nabarmenki aldatuko du151.

149 Honetara, 285/2004 Errege Dekretuko 1 art.ak zera dio:

“Este Real Decreto regula:

a) Las condiciones y el procedimiento para la homologación de títulos de educación superior, obtenidos conforme a sistemas educativos extranjeros, a los correspondientes títulos españoles del Catálogo de títulos universitarios oficiales a que se refiere el artículo 34 de la Ley 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, o a aquellos que pudieran sustituirlos en virtud del artículo 88 de la citada Ley.

b) Las condiciones y el procedimiento para la homologación de títulos de educación superior, obtenidos

conforme a sistemas educativos extranjeros, a los grados académicos de Diplomado Universitario, Arquitecto Técnico, Ingeniero Técnico, Licenciado, Arquitecto, Ingeniero y Doctor, a que se refiere el artículo 37 de la Ley 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, o a aquellos que pudieran sustituirlos en virtud del artículo 88 de la citada Ley”.

Eta 3 art.ak berriz, aipatu homologazio-sistema bakoitza definitzen du, honela:

“A efectos de este Real Decreto, se entiende por:

a) Homologación a un título del Catálogo de títulos universitarios oficiales: el reconocimiento oficial de la formación superada, para la obtención de un título extranjero, como equivalente a la exigida para la obtención de un título español de los incluidos en el citado catálogo.

b) Homologación a grado académico de aquellos en los que se estructuran los estudios universitarios en

España: el reconocimiento oficial de la formación superada para la obtención de un título extranjero, como equivalente a la exigida para la obtención de un grado académico inherente a cualquiera de los niveles en que se estructuran los estudios universitarios españoles y no a un título concreto”.

150 Arestian esan bezala, 1830/2004 Errege Dekretuak, 285/2004 Errege Dekretuko zenbait artikulu indarrean sartzeko epe berri bat ezartzen du, sei hilabetez atzeratuz euren indarrean sartzea. Hain zuzen, geroratze hori honela bidezkotzen du 1830/2004 Errege Dekretuko zioen azalpenak: “En cuanto al procedimiento de homologación a grados académicos de los establecidos en el artículo 37 de la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, la conveniencia de su aplazamiento viene determinada por el hecho de que aún no se ha desarrollado dicho artículo mediante los oportunos reales decretos que regulen la estructura de las enseñanzas universitarias y los estudios universitarios de grado y postgrado. No parece adecuado poner en funcionamiento los mecanismos conducentes a la homologación de grado con carácter general, sin que previamente se haya definido y estructurado convenientemente esta figura con la dimensión que le otorga la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, que introduce un concepto substancialmente distinto del que hasta hoy se le ha venido siendo asociado”.

Page 115: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

113

Oraindaino esan dugun guztiaren arabera beraz, 285/2004 Errege Dekretuak arautzen

dituen prozedurak bakar-bakarrik jarraitu ahal izango dira: atzerrian lortutako goi-

mailako musika-titulu bat homologatu daitekeenean, Espainian, goi-mailako zenbait

musika-irakaskuntza orokor burutu ostean lor daitezkeen tituluekin edo graduekin. 151 Estatu Kontseiluak, 285/2004 Errege Dekretu egitasmoa aztertu ondoren, 2004ko otsailaren 5ean Irizpena eman zuen aho batez (78/2004 zenbakidun espedientea). Alabaina, Estatu Kontseiluaren aburuz, Errege Dekretuak badakar arazo garrantzitsu bat: hots, atzerriko tituluak LOUren 37 art.ak aurreikusitako gradu akademikoekin homologatzeko aukera arautzea. Izan ere, 285/2004 Errege Dekretuak, homologazio-bide hori aurreikusiaz, kategoria instituzional berri bat sortzen du, Unibertsitateen Lege Organikoak hirugarren zikloko ikasketei ekiteko aukera bezala soilik arautzen duena, eta ez ordea, kasu guztietan erabiltzeko. Gainera, Estatu Kontseiluaren aburuz, gisa horretako kategoria berri baten sorrerak Lege-lerruna galdatuko luke. Alegia, LOUk ahalmen erregelamendugileari goi-mailako atzerriko tituluak homologatzeko baldintzak arautzeko ahalmena esleitzen dio eta ez ordea, ondorio akademikoak nahiz profesionalak aitortzen dituzten figura berriak sortzekoa. Dena dela, Estatu Kontseiluaren iritziz, aipatu homologazio-bidea LOUk taxutzen duen unibertsitate-sistemaren funtzionamenduarekin bat etor liteke, beti ere, bakar-bakarrik, ondorio akademikoak aitortuko balitu; hau da, Espainian goi-mailako unibertsitate-ikasketak egiten jarraitzeko aukera emango balu, eta inolaz ere, lan egiteko aukera. Beraz, zera dio hitzez hitz Estatu Kontseiluak aipatu Irizpeneko laugarren atalean:

“El problema más importante que plantea el proyecto es la denominada homologación de los títulos extranjeros con los grados académicos españoles enumerados en el artículo 37 de la Ley 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades (Diplomado universitario, Arquitecto Técnico, Ingeniero Técnico, Licenciado, Ingeniero, Arquitecto o Doctor). En la memoria justificativa se explica que esta previsión tiene por objeto "que titulados extranjeros en especialidades que no tenían una correspondencia en España puedan obtener homologación de su formación universitaria con los efectos que en el sistema español se le otorga al grado académico siempre que se cumplan los requisitos de nivel académico exigido para el acceso, de duración de la formación, de correspondencia de nivel académico de los estudios conducentes a la titulación extranjera. Se da respuesta así a quienes necesitan contar con un grado académico homologado para desempeñar un trabajo en el que no se requiere titulación específica o para continuar estudios en España". Se trata, sin duda, de una innovación de gran calado, que modifica sustancialmente el régimen jurídico actualmente vigente en la materia. A través de esta previsión normativa se está creando una nueva figura con efectos profesionales y académicos —la de "diplomado", "licenciado", "ingeniero" y "arquitecto", a secas, sin referencia a titulación específica alguna—, que el proyecto de Real Decreto denomina "grado académico", a pesar de esta categoría institucional, con tal denominación y efectos, no está contemplada en la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, salvo para el acceso a tercer ciclo. En realidad, la genérica remisión a la potestad reglamentaria que se realiza en el artículo 36.2.b) de la mencionada Ley Orgánica, permite regular las "condiciones de homologación de títulos extranjeros de educación superior", pero en ningún caso habilita para introducir nuevas figuras institucionales, con plenos efectos no sólo académicos sino también profesionales, cuya conveniencia, por más que pudiera encontrarse justificada en la necesidad de potenciar la movilidad e integración de la población extranjera, debe ser discutida en sede parlamentaria a través de una norma con rango de ley, sin que pueda solventarse a través del ejercicio de la potestad reglamentaria. Otra cosa es que esta pretendida "homologación a grado académico" se circunscriba a un reconocimiento del título extranjero "a los solos efectos académicos", es decir, para continuar los estudios universitarios superiores en España (normalmente de postgrado), tratando así de dar cobertura jurídica a lo que, de hecho, ya vienen haciendo un buen número de estudiantes extranjeros, en ocasiones con no pocos problemas, y que puede admitirse pacíficamente dentro de las reglas de funcionamiento del sistema universitario español. Desde esta perspectiva, puede mantenerse la regulación proyectada siempre que se diga expresamente en el artículo 3.2, 18 y 21 que la homologación a grado académico "sólo tendrá efectos académicos y en ningún caso habilitará para el ejercicio de la profesión para la que legalmente se exija dicho grado" ”.

Honenbestez, badakigu kasu hauetan Estatu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrari kontsulta egitea derrigorrezkoa dela. Alabaina, aipatu organoak emaniko irizpena ez da loteslea, eta Gobernuak ez darrai, gai honetan bederen, Estatu Kontseiluaren iritzia. Hortaz, 285/2004 Errege Dekretuak arautzen dituen bi homologazio-prozedurei jarraiki homologatzen diren goi-mailako atzerriko tituluei, ondorio berberak aitortzen zaizkie; hots, espainiar titulu edo gradu akademiko homologoak onartuko lituzkeen berberak (285/2004 Errege Dekretuko 4 art.).

Page 116: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

114

Honetara, historia eta musika-zientzietako lizentziatu-titulua, 1497/1987 Errege

Dekretuko lehenengo xedapen gehigarrian jasotzen den unibertsitate-titulu ofizialen

katalogoko osagai denez152, atzerrian lortutako goi-mailako musika-titulua berekin

homologatu liteke. Orobat, aipatu katalogoko osagai diren geografia eta historiako nahiz

filosofia eta letretako lizentziatu-tituluekin homologatu liteke atzerriko goi-mailako

musika-titulua, lizentziatura horien espezialitatea delako musikologia.

Aitzitik, seigarren atalburuan ikusteko parada izanen dugu, atzerrian eskuratutako goi-

mailako musika tituluaren homologoa Espainian, unibertsitate-mailako titulu bat edo

ikasketa bat ez denean, homologatu nahi den atzerriko tituluak edo ikasketak Espainian

balio ofiziala nahiz ondorio akademikoak eduki ditzan, 104/1988 Errege Dekretuak

arautzen duen prozedura jarraitu beharko dela.

Halaber, 285/2004 Errege Dekretuak ezartzen duen homologazio-sistema bikoitzaren

arabera, atzerrian lortutako goi-mailako musika-titulu bat, Espainiar hezkuntza-

sistemaren arabera eskuratutako lizentziatu nahiz doktore-tituluekin homologatzeko

aukera egongo da ere. Ezen, LOCEk aurreikusten du, besteak beste, lizentziatu-titulu

batek gaituko lukeela araubide bereziko musika-irakaskuntzen irakasle bezala

jarduteko153.

Honenbestez, atzerrian eskuratu den titulu bat edo eginiko ikasketa bat homologatu edo

baliozkotu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da aipatu titulua edo ikasketa ofiziala

izatea154. Bada, kasuan kasu, homologazio ala baliozkotze eskabidea aurkeztu155, eta

152 Gogoratu LOUren 34 art.ak aipatzen duen Katalogoa ez duela oraindik Gobernuak onartu eta ondorioz, iragankorki, 1497/1987 Errege Dekretuak ezarritakoa dagoela indarrean, unibertsitate-irakaskuntzen egitura ezartzen duen eta graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak arautzen dituen 55/2005 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera. 153 Ikus LOCEko hamabigarren xedapen gehigarriko hirugarren atala. Aitzitik, xedapen berberarekin bat, ez luke gaituko araubide bereziko musika-irakaskuntza ofizialak irakasteko, ez musika-hezkuntzako espezialitatean maisu diplomatu-tituluarekin homologatzeak —unibertsitate-tituluen katalogo ofizialeko osagai denak— ez eta, orokorrean, diplomatu-tituluarekin homologatzeak ere. 154 Hala ondoriozta daiteke contrario sensu, 285/2004 Errege Dekretuko 5.2.a) art. tik. Orobat, 86/1987 Errege Dekretua ezartzen zuen otsailaren 11ko ECD 272/2002 Aginduak (otsailaren 15eko BOE) zera zioen (5.a xedapena): “Los documentos expedidos en el extranjero deberán ajustarse a los requisitos siguientes: a) Deberán ser oficiales y estar expedidos por las autoridades competentes para ello, de acuerdo con el ordenamiento jurídico del país de que se trate”. ECI 3686/2004 Aginduak, azaroaren 3koak (azaroaren 15eko BOEn), 2002ko Agindua indargabetu egin duen arren, ECI 3686/2004 Aginduko 5.a) xedapenaren edukia, indargabetutako Aginduaren 5.a) xedapenaren berdina da.

Page 117: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

115

formazko nahiz edukizko156 baldintza oro betetzen delarik, Hezkuntza Ministerioko

organo eskudunak dagokion espedientea ebatzi beharko du, gehienez sei hilabetetako

epean. Honetara, homologazio espedienteetan, aipatu espedientea ebatzi ahal izateko

aintzat hartuko da ikasleak atzerrian jaso duen heziketa157. Baliozkotze espedienteetan

berriz, Unibertsitateen Koordinazio- Kontseiluak kasuan kasu finkatutako irizpideei so

egin beharko zaie158.

Zeintzuk dira atzerriko goi-mailako titulu edo ikasketa bat homologatzearen ondorioak?

Bada, espainiar titulu edo gradu akademiko homologoak ondorio akademiko eta

profesionalak aitortzen baditu, atzerriko tituluari ere ondorio berberak onartuko

zaizkiola159.

Noski, ezin dugu zera ahantzi: bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko zein pribatuetan

araubide orokorreko musika-irakaskuntzak irakatsi ahal izateko, beti galdatuko dela

espezializazio didaktikoko titulua edukitzea160. Eta bigarren hezkuntzako irakasleen

kidegoetan sartzeko bereziki, derrigorrezkoa izanen dela titulu horren jabe izatea.

Alabaina, ikastetxe publikoetan zein baimendutako pribatuetan, araubide bereziko

musika-irakaskuntzen irakasle bezala jardun ahal izateko aukerari dagokionez, gaur

egun, 1318/2004 Errege Dekretuaren aldaketen ostean, beharrezkoa ez bada ere

155 Bata ala bestea aurkeztu behar da 285/2004 Errege Dekretuko 24.2 art.rekin bat. 156 Hain zuzen ere, edukizko baldintzei aipamen egiten zaie 285/2004 Errege Dekretuaren 17 art.an. Bertan, homologazio eskabideei dagokienez, aipatu homologazioa lortu ahal izateko burutu beharreko heziketa-osagarriak arautzen dira. 157 Ikus 285/2004 Errege Dekretuko 9 art. . 158 Ikus 285/2004 Errege Dekretuko 23 art. . 159 Ikus 285/2004 Errege Dekretuko 4 art. . Dena dela, gogoratu gai honi buruz, Estatu Kontseiluaren iritzia zein (ikus arestian aipatu Irizpena, 2004ko otsailaren 5ekoa, 78/2004 zenbakidun espedientea). Bestalde, 86/1987 Errege Dekretuaren 1 art.ri so egiten badiogu, erraz ohar gaitezke, aipatu arauak aurreikusten zituen homologatzeko aukerak eta homologazioari aitortzen zizkion ondorioak, mugatuagoak zirela 285/2004 Errege Dekretuak gaur egun aurreikusten eta aitortzen dituenekin alderatuz; alegia: “La homologación de títulos extranjeros (...) supone el reconocimiento en España de la validez oficial a los efectos académicos de los títulos de educación superior obtenidos en el extranjero”. 160 Seigarren atalburuan aztertuko dugun aipatu titulua, soilik Espainian eskura liteke. Ikus espezializazio didaktikoko tituluari buruz iragankorki (alegia, 1318/2004 Errege Dekretuaren eraginez) indarrean dirauten 1692/1995 Errege Dekretuaren edukiak, baita aipatu araua indargabetzen duen 118/2004 Errege Dekretua ere.

Page 118: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

116

espezializazio didaktikoko titulua edukitzea, arau berberaren arabera, printzipioz,

aipatu titulua lortzea derrigorrezkoa izango litzateke 2007ko irailaren 1etik aurrera.

Nolanahi ere, espezializazio didaktikoko titulua lortzearen galdapenak izan du eta badu

oraindik ere salbuespenik. Honela, 1692/1995 Errege Dekretuaren iraunaldian, ez

maisu-titulua dutenei —musika-hezkuntza espezialitatekoa barne—, ez eta pedagogian

lizentziatu direnei ere, ez zitzaien galdatzen aipatu titulurik; eta 118/2004 Errege

Dekretua indarrean dela ere, ez zaie galdatuko161.

Bestalde, atzerriko goi-mailako tituluak espainiar titulu bati edo gradu akademiko bati

homologatu ezin zaizkion kasuetan, beti ere aukera legoke, 285/2004 Errege Dekretuak

aurreikusten duen prozedurari jarraiki, atzerrian burututako goi-mailako ikasketak

baliozkotzeko162. Eta zeintzuk dira baliozkotzearen ondorioak? Bada, ikasketak

baliozkotzeko prozeduraren arabera, atzerrian burututako goi-mailako ikasketei

ofizialki aitortuko litzaieke, espainiar ikasketa unibertsitario partzialen balio akademiko

berbera. Noski, ondoren, espainiar unibertsitate-mailako titulua lortu ahal izateko,

beharrezkoa izanen da, baliozkotu diren ikasketa horiek espainiar unibertsitate batean

ikasten jarraitzea, amaitu arte163.

III.3. Tituluaren Europar Gehigarria

Aurreko ataletan ikusi ondoren Europar Batasunean lortutako goi-mailako tituluak

profesionalki onartzeko dauden bideak, baita atzerrian lortutako tituluak eta ikasketak

homologatzeko edo baliozkotzeko daudenak ere, gaia osatzeko, jarraian, tituluaren

Europar Gehigarriari eginen diogu aipamen.

1611692/1995 Errege Dekretuko 2.4 art. ak hala zioen. Gaur egun berbera xedatzen dute 118/2004 Errege Dekretuko 1.4 art.ak nahiz 334/2004 Errege Dekretuko 13 art.ko b)-k) hizkietako 2. atalek. 162 285/2004 Errege Dekretuko 24.2.a) art.rekin bat. 163 Ikus 285/2004 Errege Dekretuko 2 eta 3.c) art.ak. .

Page 119: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

117

Tituluaren Europar Gehigarria deiturikoa (Diploma Supplement) 1977an sortu zen

Lisboan, Europako Kontseiluak, UNESCOk eta Unibertsitateen Europako Elkarteak

sustaturik. Gaur egun, Boloniako prozesuaren oinarrizko tresnetako bat dugu164.

Tituluaren Europar Gehigarriaren izate arrazoietako bat, goi-mailako irakaskuntzen

nahiz titulazio ofizialen aniztasuna litzateke, baita hauek elkar onartzeko zailtasuna ere.

Izan ere, tituluek ez ohi dute eman elkarren arteko onarpena erraz lezakeen adina

informazio; edo eman ohi duten informazioa ez da gardenegia izaten165. Berebat,

tituluaren Europar Gehigarriaren eraketa sustatu duten arrazoien artean, ondokoa dugu

aipagarri: Europar Batasunean barna, goi-mailako titulu ofizialak dituzten hiritarren

mugikortasuna areagotu izana.

Bada, Unibertsitateek, tituluaren Europar Gehigarria eman ahal izateko prozedura

arautzen duen 1044/2003 Errege Dekretuak, europar herrialdeetan lor daitezkeen goi-

mailako titulu anitzak, akademikoki nahiz profesionalki elkarren artean errazago onar

daitezela izango du helburu166.

1044/2003 Errege Dekretua, oraintsu ezan bezala, Boloniako prozesuaren markoaren

baitan kokatu behar dugu; eta zehazki, LOUren aurreikuspenei jarraiki167, Gobernuak

hartutako neurrien artean, espainiar hezkuntza-sistema, goi-mailako irakaskuntzarentzat

eratu nahi den Europar esparru komun horretan guztiz integratu dadin.

Haatik, aipatu Errege Dekretuak arautzen duen prozedura, iragankorra da168. Hau da,

soilik ezarriko da, unibertsitate-mailako tituluetan kreditu-sistema abian jartzen ez den

bitartean, baita kalifikazio sistema nahiz ikasketen egitura ziklikoa aldatzen ez den

bitartean ere. 164 Honela egiten zion aipamen tituluaren Europar Gehigarriari 1999ko Boloniako deklarazioak: “La adopción de un sistema comprensible y comparable de titulaciones, con la implantación de un Diploma Supplement, que permita promover el empleo de los ciudadanos europeos y la competitividad internacional del sistema de educación superior europeo” 165 Alegia, ez da gardenegia, tituluaren mailari nahiz edukiei dagokionez. 166 Ikus 1044/2003 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa (irailaren 11ko BOEn), unibertsitateek tituluaren Europar Gehigarria eman ahal izateko prozedura arautzen duena. 167 LOUren 88 art.ko aurreikuspenei jarraiki, hain zuzen ere. 168Ikus 1044/2003 Errege Dekretuaren zioen azalpena.

Page 120: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

118

Honenbestez, unibertsitate-mailako tituluetaz ari garenez, tituluaren Europar

Gehigarriak, aurreko ataletan aztertu ditugun unibertsitate-mailako musika-titulu

guztiak bete-betean ukitzen ditu. Ez du eraginik ordea, seigarren atalburuan aztertuko

ditugun goi-mailako musika-tituluetan.

Page 121: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

119

HHIIRRUUGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA

MMUUSSIIKKAA--IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZAA EZ ARAUTUA

Aurreko atalburuan ikusi dugu dagoeneko, hezkuntza-sistemaren barruan, musika-

irakaskuntza orokorrak nola antolatzen diren. Eta datozen atalburuetan ostera, luze eta

zabal sakontzeko parada izanen dugu, LOGSE onartu eta gero, hezkuntza-sistema

orokorrean integratuko diren musika-irakaskuntza berezituen —edo araubide bereziko

deiturikoen— antolakuntzan.

Alabaina, musika-ikasketak burutu litezke ere hezkuntza-sistematik kanpo. Bada,

atalburu honetan, hezkuntza-sistematik at, era antolatu batean ikas daitezkeen musika-

irakaskuntza ez arautuak izanen ditugu aztergai1. Honetara, batetik, kultura sustatzeko

nahiz hedatzeko bide berri bat irekitzearren, eta printzipioz, hiritarrak era ez-profesional

batean musikan hezi daitezen, LOGSE 39.5 art.ak aurreikusten duen ekimenik

nagusienetakoan sakonduko dugu: musika-eskoletan, alegia (I)2. Bestetik, helburu

profesional batekin edo behintzat, musika-titulu bat jadanik badutenei —ondorio

akademikoak, profesionalak ala biak dituena, alegia— mailarik gorenean trebatzeko edo

hezteko xedearekin antolatzen diren goi-mailako musika-ikasketak jorratuko ditugu (II).

Ekin diezaiogun beraz.

1 Izan ere, irakaskuntza orokorretan gertatzen ez den bezala, eskola partikularrak jasoz, musikaren arloan maisu direnekin ikasi duenik ere badago. 2 Europako herrialde ezberdinetan musika-eskolen antolakuntza nolakoa den jakiteko, gaiaren lehen hurbilketa bat lanotan topa daiteke: CONSEIL DE LA MUSIQUE DE LA COMMUNAUTE FRANÇAISE DE BELGIQUE, “Musique et Réforme”, Orphée Apprenti, nº 11, juin 1991. Ikus bereziki, BRUNEAU, D., “L´enseignement de la musique en Europe” (96-102 orrietan). Halaber, egile beraren lan hau ere ikus liteke: “L´enseignement de la musique et de la danse en Europe”, édition IPME, La Villette, Paris, 1991.

Page 122: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

120

I. MUSIKA-IRAKASKUNTZA MUSIKA-ESKOLETAN

1966ko musika ikasketa-planarekin alderatuz —lehenengo atalburuan aztertu duguna—,

LOGSEk dakarren berrikuntza nagusienetako bat ondokoa da: derrigorrezko izaerarik

ez duten musika-irakaskuntzak irakasteko ezberdinak diren bi bide arautuz3, musikaren

irakaskuntzari norabide berri bat emango diola —bere plangintzari nahiz berekiko

botere publikoek dituzten eskuduntzei dagokienez, alegia—.

Honetara, batetik, araubide bereziko musika-irakaskuntzak izenpean, LOGSEk,

musikaren irakaskuntza arautua hiru mailatan antolatuko du —oinarrizkoa, ertaina eta

goi-mailakoa, alegia—4. Laugarren atalburutik zortzigarrenera, biak barne, xehetasunez

aztertuko dugun musika irakasteko bide hau jarraituz bada, balio ofiziala —eta bere

kasuan, balio akademikoa nahiz profesionala— duten musika-tituluak eskuratu ahal

izango dira. Musika ikasteko bide profesional hau halaber, atal honetan jorratuko

dugunaren osagarria izan liteke.

Alegia, bestetik, LOGSEn erronketako bat da, profesionala ez den musikaren

irakaskuntza5 abian jartzea. Xede honekin beraz, musikaren kultura oro har

hedatzearren, eta hiritarrak, printzipioz, helburu profesionalik gabe musikan heziketa

jaso dezaten, LOGSEk, hezkuntzaren erregimen komunetik at dagoen berariazko

ikastetxe nahiz irakaskuntza baten sorrera aurreikusiko du: publikoak ala pribatuak izan

daitezkeen musika-eskolena, eta bertan irakatsiko diren musika-irakaskuntza ez

arautuena6, hain zuzen ere. Honetara, zera xedatzen du LOGSEKO 39.5 art.ak:

3 Ikus LOGSE 39 art. . 4 LOGSE 38-42 art.etan, oro har, arautzen da musikaren irakaskuntza profesionala, dantzaren irakaskuntza profesionalarekin batera. 5 Lehenengo atalburuan ikusi bezala, 2618/1966 Dekretuaren 8 art.ak baimena ematen zien musika-kontserbatorioei, euren baitan, sekzio ez profesional bat eratzeko. Eta 9 art.ak berriz, aukera ematen zien, izaera ofizialarekin edo ez, ikastaro laburrak antola zitzaten. Halaber, 9 art.ak musika-kontserbatorio guztiei behartzen zien, ikasleen musikarekiko zaletasuna sustatzearren, koru-kantuari buruzko aurre ikastaroak antola zitzaten, batik bat, abesti herrikoiak lantzeko. Haatik, aurreikuspen hauek guztiek ez zuten ia emaitzarik eman, eta inertziaz, egoerak bere horretan jarraitu zuen LOGSE onartu arte. 6 Irakaskuntza ez arautuen kontzeptuari dagokionez, Konstituzio Auzitegiaren 147/1992 Epaia, urriaren 16koa (1992ko azaroaren 17ko BOEn) ikus liteke. Konstituzioaren interpretatzaile gorenaren arabera, irakaskuntza ez arautuak lirateke: “(...) las enseñanzas no incluidas en el régimen educativo común (..) enseñanzas que por definición escapan al sistema educativo establecido por el Estado, integrado éste por enseñanzas de régimen general y por enseñanzas de régimen especial”.

Page 123: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

121

“Con independencia de lo establecido en los apartados anteriores, podrán cursarse en escuelas específicas, sin limitación de edad, estudios de música o de danza, que en ningún caso podrán conducir a la obtención de títulos con validez académica y profesional y cuya organización y estructura serán diferentes a las establecidas en dichos apartados. Estas escuelas se regularán reglamentariamente por las Administraciones educativas.”

Aurreikuspen hau ordea, ez da hutsetik sortzen. LOGSE onartzean, espainiar Estatuan

bederen, musika-eskolek musika irakasteko irekiko duten bidea urratzeke egon arren,

Europako herrialde gehienetan dagoeneko makina bat musika-eskola baitzegoen abian.

Izan ere, horretarako oinarrizko azpiegitura bazuten: Europako Musika-Eskolen

Batasuna, alegia.

Beraz jarraian, zera ikusiko dugu: batetik, Europako Musika-Eskolen Batasunaren

babesean, nola antolatzen diren musika-eskolak Europan (I.1). Eta bestetik, LOGSEn

aurreikuspenekin bat, nola antolatzen diren oro har Espainian, eta zehazki Euskal

Autonomia Erkidegoan (I.2).

I.1. Musika-eskolak Europan: Europako Musika-Eskolen Batasuna (EMU)

Oraintsu esan bezala, LOGSE onartzen denean, Europako herrialde gehienetan jadanik

hainbat musika-eskola dago abian, ondoko Elkarteak babesturik: hain zuzen, 1973an

Saarbrückenen (Alemanian) Europako hamaika herrialdeen ekimenez eratu zen

Europako Musika-eskolen Batasunak (The European Music School Union edo EMU)7.

Izan ere, uneotan Europako hogeita bi herrialdeetako musika-eskolen elkarteak bazkide

dituen8 federazio honen Estatutuetan, zera esaten zen9:

7 Egoitza Liestalen (Suitzan) duen Zuzenbide pribatuko Elkarte honi buruzko informazio zabala eskura liteke bere web gunean, alegia, http://www.musicschools-emu.net interneteko helbidean. Musika Eskolen Europar Batasuna, Nazioarteko Musika-Kontseiluaren (IMC) kide da, baita 1982 urtez geroztik, Europako Kontseiluaren kontsulta-organoa ere. 8 EMUko Estatutuen arabera (IV art.), herrialde bakoitzeko, erakunde bakarra izan daiteke EMUren bazkide. Bada, uneotan, Europako 22 herrialdeotako musika-eskolen elkarteak ditu bazkide EMUk (eta guztira, 5000tik gora musika-eskola ordezkaturik leudeke): Austriako Konferenz der österreichischen Musikschulwerke; Belgikako Association de l'Enseignement Musical Subventionné eta Deeltijds Kunstonderwij; Suitzako Verband Musikschulen Schweiz; Kroaziako Hrvatsko drustvo glazbenih i plesnih pedagoga; Txekiar Errepublikako Základni umeclecká šKola; Alemaniako Verband deutscher Musikschulen; Danimarkako Sammenslutningen af Danske Musikskoler; Espainiako Unión de Escuelas de Música y Danza; Estoniako Eesti Muusikakoolide Liit; Frantziako Fédération Française de l'Enseignement Musical, Chorégraphique et Théâtral; Finlandiako Suomen musiikkioppilaitosten liitto; Liechtensteingo Liechtensteinische Musikschule; Erresuma Batuko Federation of Music Services; Hungariako Hungarian Association of Music Schools; Italiako Associazione Italiana delle Scuole di Musica; Irlandako Irish Association of Music Schools; Luxenburgeko Association des Écoles de Musique;

Page 124: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

122

“The Union of Music Schools has the following objectives: a) To promote music education and music practice b) To co-operate by exchanging information on all questions concerning music schools c) To promote exchanges of student delegations, teachers, pupils, orchestras, choirs, other music groups and the like d) To raise the interest of the competent authorities and the public on questions of music education in general and to encourage amateur music10 and music studies e) to help creating and developing nation-wide federations of music schools f) to keep up systematic contacts with interested international lnstitutions such as the United Nations Educational Scientific and Cultural Organisation (UNESCO), the International Music Council (IMC) and its international organisations”.

Jakina, denboraren poderioz, EMUk, jatorrizko helburuei, xede berriak ere gehitu

dizkie. Ezin baitugu ahantzi, sortu zenetik gaur egundaino, aldaketa ugari jazo dela

Europan. Esanguratsuenak, Europar Batasunaren eraketa eta Europa ekialdeko

herrialdeetara irekiera, hain zuzen ere. Halaber, EMUk, urtean behin bildu ohi den

Batzar Orokorrean, Europako erakunde ezberdinei zuzendutako deklarazio ugari egin

ditu. Hauen artean, edukiari dagokionez, aipagarriena, 1999ko urrian Weimaren Lituaniako Association of leaders of Latvian Musical Educational Establishments; Norvegiako Norsk Kulturskoleråd; Herberehetako De Kunstconnectie; Suediako Sveriges Musik- og Kulturskoleråd; Esloveniako Musikschulgemeinschaft Republik Slovenien; eta Eslovakiako Asociácia ucitelov hudby Slovenska. 9 Ikus helburuak aipatu Estatutuen II art. an. Estatutu hauek eskuragarri daude EMUren web gunean. 10 Hain zuzen ere, gerora, musikarako zaletasuna duten edozein adinetako hiritarrei, helburu profesionalik gabe, musikan hezteak duen garrantziari buruz, mintzatu izan dira Europako Kontseilua, Europako Parlamentua, baita UNESCO bera ere. Zehazki, Europako Kontseiluari dagokionez, bere Parlamentu Biltzarrak urriaren 8an onartutako 929 (1981) Gomendioa, EMUren kide-Estatuetako musika-eskoletako araudi guztien oinarrietako bat da, “musika-irakaskuntza guztientzat” izenburupean, musika-eskolei aipamen egiten dielako, honela: “Believing that the number of music schools in member countries is inadequate to meet the need for specialised vocal and instrumental training alongside primary and secondary education”(14. puntua). Halaber, Europako Parlamentuak zera zioen 1988ko martxoaren 10ean onartutako Ebazpen batean (A 2-220/87 dokumentua, 1988ko martxoaren 14ko C 068 DOCEn argitara emana): “Convencido de que se debe fomentar el acceso a la vida musical y la participación activa en ella de un público cada vez más numeroso (...) partiendo asimismo del principio de que la educación musical es un derecho del ciudadano europeo”(H puntua) eta “Propone que (...) se cuide también la enseñanza musical a los aficionados”(5. puntua). Azkenik bada, UNESCOren Konferentzia Orokorrak, 1999ko azaroaren 16an onartutako Ebazpen batean zera zioen: “La Conferencia General, en el marco de las actividades relacionadas con «Cultura y Desarrollo», en el marco del Programa «Promoción de las culturas vivas», autoriza al Director General a: ejecutar el plan de acción que corrsponde a este programa con objeto de: promover la educación artística formal y no formal (...), en particular en el campo de la música” (ikus 1999ko urriaren 26tik azaroaren 17ra bitartean Parisen ospatu zen UNESCOren Konferentzia Orokorraren 30. bilerako Akten lehenengo alea, 25.4.a.i puntua).

Page 125: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

123

eginikoa dugu. Izan ere, besteak beste, zera aldarrikatzen zen bertan: musika-eskolen

bitartez egi bihur daitekeela, UNESCOk giza eskubidetzat jotzen duen “kulturaren

hezkuntza”11; musika-eskolak, Europar nortasunaren euskarrietako bat direla; musika-

eskolak, botere publikoen erantzukizunetako bat direla,...12.

11 Eta zehazki, haurren eskubidea ere. Ikus honetara, haurren eskubideei buruzko Konbentzioa, 1989ko azaroaren 20koa (31 art.). 12 Gainerako dokumentuak bezalaxe, EMUren web gunean eskura daitekeen Weimarko Deklarazio honetan, “Music Schools in Europe”, izenburupean, EMU, Europako Parlamentuari eta Europako Kontseiluari zuzentzen zaizkio, zera eskatuz: Weimarko deklarazioarekin bat, euren esku dagoen guztia egin dezatela, Europan, musika-eskolen sustapenari ehusteko. Honetara, besteak beste, zera dio aipatu deklarazioak:

“1. Cultural education - a human right made possible by music schools. (...) As institutions providing cultural education, music schools make these basic rights a reality. (...) The EMU calls upon the European Union and the national governments to implement the UNO Convention (rights of the child) and the UNESCO postulate (rights of all persons to education, art and culture), to recognise, formulate in policy and establish firmly in the education system, the great significance which cultural and, specifically, musical education has in the context of society. Music training —both in schools providing general education and in music schools— is an intrinsic component of the general education, which it is the State's obligation to guarantee. 2. Music schools are a building block of the European identity. (...) Music schools constitute one of the building blocks of Europe's common cultural tradition. (...) The EMU requests, that music schools be recognized for the role they play in nurturing Europe's cultural dimension which provides the foundation for political and economic co-operation. They do not only serve the specific interests of the individual; they also play a role in society, indeed they represent the interests of the community in a unified Europe. In order to discharge this function, music schools need to be protected and promoted by means of legislation at national level. (...) 4. Music schools - a pan-European idea. (...) Music schools have developed in the different European countries from various traditions which consist of imparting serious education and training in the field of music: the conservatories, school music and "youth music". Today, the educational goals of all of these traditions flow into the objectives pursued by Europe's music schools, in the field of musical education:i) bringing music to large groups of the population;ii) empowering large numbers of people to make music actively themselves; iii) discovering talented young persons and nurturing them all the way up to professional studies in music. (...) The marks of quality which distinguish the European music schools also include the consistent further development and innovation of their activities, their teaching methods, the further training of teaching staff as well as technical and professional discussion and exchange. (...) The EMU requests, that it be given a mandate by the European Commission as a supranational organization, furnished with the corresponding financial support, in recognition of its efforts to achieve a consensual "harmonization" of the work of music schools in Europe. 5. Music schools are a public responsibility. (...) Every person who has the corresponding inclination and perhaps even talent should be able to attend a music school. The financial burden on the pupil may not be allowed to become too onerous. (...) In the interest of safeguarding their public support and the widespread recognition they enjoy, the music schools will continue to increase and consolidate the quality of their services and activities. Alongside their technical skills, they will also be increasing their economic efficiency. (...) The EMU requests, i) that music schools be recognized by those who are politically responsible, as an integral part of the basic cultural input to which every citizen may lay claim, and thus as an indispensable public responsibility; ii) that music schools continue to be the subject of cultural, educational and social policy and that politicians and public administrations do not shirk their responsibility for shaping this public task which music schools embody; iii) that it be recognized that, although private sponsorship is welcome, it does not constitute a reliable basis for planning. Music schools cannot fulfil their educational mandate without public funding. The fees should not be such that they deter anyone.”

Page 126: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

124

Bada, Deklarazio hau, aho batez onartu zuten EMUren bazkide diren herrialde

guztietako musika-eskolen elkarteen ordezkariek. Orobat, gerora EMUri atxiki zaizkion

herrialdeetako musika-eskolen elkarteek ere izenpetu dute.

Honenbestez, zein da EMUk biltzen dituen musika-eskolen profila? Ba al dago Europan

musika-eskolaren eredu komunik? Galdera hauen erantzuna, funtsean, “Music Schools

in Europe” izenburupean EMUk argitara eman zuen eskuliburuan aurki daiteke; baita,

aldizka argitaratu ohi dituen estatistiketan nahiz txostenetan ere13. Hona hemen beraz,

laburbilduz, ezaugarririk eta daturik azpimarragarrienak:

Herrialde gehienetan, hezkuntza orokorreko ikastetxeekin batera, musika-irakaskuntzaz

—eta batik bat musikaren alderdi praktikoaz— arduratzen diren berariazko ikastetxeak

daude14. Ikastetxe hauei, ia herrialde guztietan, musika-eskola deitu ohi zaie.

Oro har, musika-eskola batek bildu beharko lituzkeen gutxieneko ezaugarririk ez dago

finkatua. Haatik, EMUri atxiki nahi zaion musika-eskolak, ukanbehar batzuk bete

beharko ditu; besteak beste, antolakuntzari, helburuei, edukiei, irakasleen heziketa-

mailari,... dagozkionak, hain zuzen ere.

Honela, esaterako, europar musika-eskola baten helburu nagusiak bi izan ohi dira: bata,

ikasleari musikan heziketa berezitu bat ematea, nahi izanez gero, ondoren, helburu

profesionala duen musika-irakaskuntzari ekin ahal izateko. Bestea berriz, musikarako

13 EMUk bere bazkide diren herrialdeetako informazioa bildu ohi du, eta 1995 urtean, informazio hori guztia biltzen zuen aipatu eskuliburua argitaratu zuen; alegia: “Music Schools in Europe”, Handbook of the European Union of Music Schools, ed. Schott, 1995. Halaber, aldizka, musika-eskolen jarduerari buruzko estatistikak argitaratu ohi ditu (azkena, 2000 urtekoa, EMUren web gunean eskura liteke). Aipatu ere, 2003ko otsailean, Espainiako Hezkuntza Ministerioarekin nahiz Espainiako musika-eskolen elkartearekin lankidetzan, EMUk lehenengo europar kongresua antolatu zuela Madrilen (eta bigarrena dagoeneko burutu du ere Malmön, 2004ko maiatzean). Madrilen burututako kongresuaren xedea ondokoa zen: Europar Batasuneko hezkuntza-politiken baitan, musika-eskolek duten etorkizunari buruz jardutea, baita musika-eskolen garapenerako europar gune baten eraketari buruz eztabaidatzea ere (kongresu honetako emaitzak biltzen dituen txostena ere EMUren web gunean eskura liteke). Ezen, EMUren ekimenez ez bada, argi dago Komisioak bederen, gai hauei ez diola arreta gehiegirik jartzen. Honen adierazgarri dugu, 2000ko ekainaren 21ean Sanders-ten Holte Europako legebiltzar-kideak Komisioari eginiko galdera (E-1963/00 idatzitako galdera), Komisioaren izenean Reding andereak emaniko erantzuna (2000ko irailaren 7an), eta uneotaraino egin dena: deus ere ez (galdera eta erantzuna argitaraturik daude 2001eko martxoaren 13ko DOCEn, C 81 E/143). 14 Musika-kultura handia duten herrialdeetan ordea (Hungarian, esaterako) musikaren irakaskuntza, hezkuntza orokorrean guztiz integratuta dagoenez, ez dago musika-eskolen elkarterik. Dena dela, herrialde hauei, EMUren bazkide izateko aukera ere ematen zaie.

Page 127: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

125

zaletasuna duen orori, ikuspegi praktiko batetik musikan heztea, baina kualitatiboki

jasoa den heziketa-maila bat emanez15.

Irakasleen heziketa-mailari dagokionez adibidez, europar musika-eskola batetako

irakasleek, musika-kontserbatorio, goi-mailako eskola edo unibertsitate batean burutu

dituzte musika-irakaskuntzak —lauzpabost ikasturtetako iraupena dutenak— , eta

dagokion titulua eskuratu dute16.

Aipatu ditugun ezaugarri eta datu horiek guztien arabera beraz, ukaezina da, EMUk

sustatzen duen europar musika-eskolaren eredu horrek, kulturaren eta hezkuntzaren

ikuspegitik burutzen duen zeregina aparta dela. Ukaezina den bezalaxe, musika-eskolen

egitekoa abian jarri ahal izateko, ezinbestekoa dela musika-eskolen antolakuntza

araututa egotea.

Honetara, EMUren kide diren musika-eskola ia guztiek daukate euren burua antolatzen

duen arau bat17. Egon, badago, musika-eskolak arautzeko Estatu-mailako Lege bat

onartu duen herrialderik ere (Liechtenstein eta Norvegia, esaterako). Baina hau ez da

ohikoa izanen. Zein da honen arrazoia? Bada, herrialde gehienetan, musika-eskolen

ardura ez dela Estatuarena. Hots, departamentuei, kantoiei, länderrei, erregioei,

konderriei,....esleitzen diete Estatuek eurak antolatzeko eskuduntza. Eta jarraian ikusiko

dugun legez, Espainian berbera gertatzen da, LOGSEko 39.5 art.ak, musika-eskolak

15 Ikasleak jasotzen duen heziketa-maila kalitatezkoa dela egiaztatzearren, musika-eskola gehienek, lantzean behin, ikasleari euren ezagutza neurtzeko balio duten kontrolak egini ohi dizkiote (Danimarkan, Suedian eta Norvegian ez beste). 16EMUren estatistiketan jasotzen diren datuen arabera (azkenak, 2000 urtekoak): Espainian esaterako, musika-eskoletako irakasleen %95ak Kontserbatorio batean burutu ditu musika-ikasketak eta %0´5 ak berriz, unibertsitate batean. Eta oro har, herrialde gehienetan hala gertatzen da. Badago ordea salbuespen nabarmenik: Alemaniaren kasua, alegia; izan ere, herrialde honetan, %49ak unibertsitatean burutu ohi ditu musika-ikasketak, %9ak goi-mailako eskola batean eta %4ak berriz kontserbatorio batean. Halaber, aipagarria da Europa iparraldeko herrialdeen egoera: Norvegiaren, Finlandiaren eta Danimarkaren kasuak, hain zuzen ere. Honela, Norvegian, %28ak unibertsitatean burutu ohi ditu musika-ikasketak, %23ak goi-mailako musika-eskola batean eta %22ak berriz, kontserbatorio batean. Danimarkan ostera, %46ak kontserbatorioan burutu ohi ditu musika-ikasketak, %23ak goi-mailako eskola batean eta %5ak unibertsitatean. Eta Finlandian azkenik, %36ak kontserbatorio batean burutu ohi ditu musika-ikasketak eta %35ak unibertsitate batean. Gainerako herrialdeetan (Hungaria, Luxenburgo, Herbehereak, Eslovenia, Suedia eta Suitzan, alegia), musika-eskoletako irakasleek ez ohi dituzte musika-ikasketak unibertsitatean burutu. 17EMUren estatistiken azken datuan arabera (2000 urteari dagozkionak), Suedian, Herbeheretan eta Italian ez legoke musika-eskolei buruzko araudirik.

Page 128: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

126

eratzeko ahalmena Autonomia Erkidegoetako hezkuntza-Administrazioei esleitzen

baitie.

Nolanahi ere, musika-eskolen jarduera antolatzen duten arau horiek guztien gainetik,

nazioarteko dokumentu baten eragina nabarmena da oso. Alegia, arau orok men egin dio

Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak 1981ean onartu zuen Gomendio bati.

Izan ere, aipatu Gomendioan, “musika-irakaskuntza guztientzat” izenburupean,

musika-eskolei aipamen egiten zien Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak,

honela:

“Believing that the number of music schools in member countries is inadequate to meet the need for specialised vocal and instrumental training alongside primary and secondary education” 18.

Gomendio honekin bat, gaur egun, EMUk, 5000tik gora musika-eskola ordezkatzen ditu

Europa osoan barna. Eta horien artean daude, Espainian, Unión de Escuelas de Música y

Danza Elkarteak (UEMYD)19 ordezkatzen dituen ia 500 musika-eskolak. Guztiak,

LOGSE onartu zenetik gaurdaino sortzen joan direnak, hain zuzen ere.

I.2. Espainiako musika-eskolaren eredua: bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko

musika-eskolak

Aurreko atalean ikusteko parada izan dugun europar musika-eskolaren profilari jarraiki,

Espainian, LOGSEko 39.5 art.ren babesean eratuko diren musika-eskoletan —

publikoetan zein pribatuetan— irakatsiko diren musika-irakaskuntzek ez dute,

printzipioz, helburu profesionalik izanen. Dena dela, azpimarratu beharra dago, musika-

eskolen bitartez juridikoki nahiz pedagogikoki malguki taxutuko diren musika-

irakaskuntzek aipatu norabidea hartuko ez duten arren, ikasleak bertan jasoko duen

18 Ikus 929 (1981) Gomendioa, urriaren 8koa (14. puntua), Kultura eta hezkuntzari buruzko Komisioaren txostena aintzat hartzen duena (4740 dok). Dokumentu hau, Europako Kontseiluaren web gunean eskura liteke, interneteko helbide honetan: http://asambly.coe.int. 19 Honetara, uztailaren 30eko Aginduak, MEC lurraldean musika-eskolak eratzen dituenak (abuztuaren 28ko BOEn) zera zioen lehenengo xedapen gehigarrian: “El Ministerio de Educación y Ciencia favorecerá el asociacionismo entre las Escuelas, especialmente a fin de potenciar la formación de una asociación de carácter nacional, miembro de la Unión Europea de Escuelas de Música”.

Page 129: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

127

heziketa, berezituagoa eta sakonagoa izanen dela, araubide orokorreko irakaskuntzetan

jaso ohi denaren aldean.

Musika-eskola batean musika-irakaskuntzak burutzen dituenak, aipatu ikasketak egin

dituela egiaztatzen duen ziurtagiririk eskura dezakeen arren, ez du balio ofiziala duen

titulurik eskuratzerik izango. Izan ere, musika-eskoletan ikasten diren musika-

irakaskuntzek, oro har, musikaren kultura zabaltzea eta hiritarrei ikuspegi praktiko

batetik musikan heztea baino ez dute helburu.

Berebat, ikasketa mota honetan ez da aintzat hartzen ikaslearen adina20. Aitzitik, zera da

garrantzitsuagoa: ikaslearen musikarekiko zaletasuna piztea, eta bidenabar, ikaslea

ohartzea, benetan musikarako talenturik ba ote duen. Jakina, musikarako gaitasun hori

musikaren irakaskuntza profesionalera bideratzeko aukera beti egongo da zabalik

musika-eskoletan. Horretarako, musika-eskoletan musika-ikasketak antolatu ohi diren

lau mailatako edozeinetan, ikasleak, bere ezagutza-maila neurtuko duen proba bat

gainditu beharko du.

Azken batean, musika-eskolen eraketarekin zer da lortu nahi dena? Bada, batetik,

musikaren balore nahiz zeregin anitzak kontuan harturik —atalburu honetan zehar

sarritan errepikatu ditugunak—, musikan hezteko aukera hiritar orori hedatzea. Edo

beste hitz batzuetan esanda: musika-hezkuntzaren globalizazioa. Bestetik, ekidin nahi

da, musikarako zaletasuna eta gaitasuna izan arren, norabide profesionala hartzen duen

irakaskuntzari aurre egiteko gai ez den ikasleak, musikaren jarduna —profesionala eta

ez-profesionala— behin-betiko uztea21.

20 Bigarren atalburuan ikusi dugu ordea, araubide bereziko musika-irakaskuntzak, ikaslearen adinaren arabera, araubide orokorreko irakaskuntzekiko parez pare eta aldi berean antolatzen direla. 21Zentzu honetan, oso adierazgarriak dira Hezkuntza Ministerioaren datuok baita egoerari irtenbidea emateko, proposatzen duena ere (ikus, arestian aipatu “Las enseñanzas artísticas a examen. Evolución histórica, panorama actual y perspectivas”, 77. orrian aipatua):

“La solución de las Escuelas de Música. Los datos disponibles en relación con los resultados obtenidos por el grado elemental desde su implantación muestran un índice de abandonos en los primeros años que llega a alcanzar, en algunos casos, hasta un 25% del alumnado que inicia estas enseñanzas. Desde el punto de vista de la planificación, los datos estadísticos relativos al grado elemental y al grado medio resultan muy reveladores. Como se ha destacado en el Capítulo II, los 48.000 alumnos del grado elemental (LOGSE) se reducen a 5.000 en el grado superior (Plan del 66), lo que muestra el significado real que para muchos alumnos posee dicho grado elemental, más próximo a la formación cultural que a la enseñanza orientada hacia el mundo profesional.

Page 130: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

128

Izan ere, bigarren atalburuan egiaztatu dugu, bereziki bigarren hezkuntzako

irakaskuntza orokorrekin batera, araubide bereziko maila ertaineko musika-

irakaskuntzak burutzea hautatzen duenak, pilatzen zaion irakas-zama izugarriari nekez

egin diezaiokeela aurre22. Eta benetako ikastetxe integratuen eraketa orokortzen ez den

bitartean, egoerak bere horretan jarrai dezakeela.

Eta ez hori bakarrik. Berebat, aintzat hartu behar da, araubide bereziko musika-

irakaskuntzen egungo antolakuntza akademikoak, oinarrizko mailatik hasita, bete-

betean, norabide profesionala hartzen duela. Eta ikasketa horiei ekiten dion ikaslearen

adina oso goiztiarra denez, ikasketa mota horren aldeko aukera ikaslearena izan ordez,

gehienetan bere gurasoena izan ohi dela. Beraz, baldintza horiekin, ikuspegi pedagogiko

batetik, nekez susta liteke ikaslearen musikarako zaletasuna. Hain zuzen ere, sarritan

aurkako joera piztea baino ez da lortuko.

Hortaz, hau guztiarekin justifikatua geratuko litzateke, juridikoki zein pedagogikoki era

malguan taxutzen den musika-irakasteko bide honek, eratu zenetik, izan duen harrera,

Las Escuelas de Música y Danza permiten llegar a más amplios sectores de la población y posibilitan el descubrimiento de talento y vocación en aquellos alumnos que, posteriormente, se orientarán hacia la enseñanza especializada. Las Escuelas de Música y Danza tienen como finalidad hacer efectivo el principio de «música para todos», desde una formación especializada, democratizando el acceso de amplios sectores de la población a estas disciplinas artísticas y posibilitando el descubrimiento de talento y vocación a aquellos alumnos que. posteriormente, se orientarán hacia la enseñanza profesional.”

Halaber, ildo beretik baina Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, ikusi besterik ez daude Euskadiko Eskola-Kontseiluak emaniko datuak (1994-2000 epeari dagozkionak), Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan irakaskuntzaren egoera aztergai zuen Txostenean (2001ekoa). Honetara, zera zioen: “El número de alumnos total (enseñanza reglada y no reglada) pasa de 24.695 alumnos en el curso 95/96 a 27.258, con un incremento del 9,4%. La correlación entre ambos tipos de enseñanzas es inversa: al tiempo que las no regladas experimentan un importante crecimiento (36%), las regladas bajan en un 45%. Por territorios, Gipuzkoa está a la cabeza en número de alumnos matriculados en enseñanzas musicales no regladas, mientras que Bizkaia ocupa la primera posición en enseñanzas regladas” [“Informe sobre la situación de la enseñanzas en la CAPV (1994/2000), Euskadiko Eskola-Kontseilua, Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila, Vitoria-Gasteiz, 2001, 127 orrian aipatua].

22 Honen isla zuzena izango litzateke, esaterako, Bartzelonako Liceuko Kontserbatorioak —aurrerago aztertuko duguna—, “denboraldi ez osoko ikasleak” deiturikoentzat antolatu ohi dituen irakaskuntza ez arautuak. Alegia, araubide bereziko maila ertaineko irakaskuntzei dagokien curriculuma oso-osorik burutu beharrean — denboraldi osoko ikasle batek egin beharko lukeen bezala—, denboraldi ez osoko ikasleari ondoko aukera ematean zaio: aipatu curriculumeko irakasgai askeak burutzeko —nahi dituenak—, bere neurrikoa den curriculum bat taxutuz. Haatik, curriculum horretako irakasgaiak, berez, arautuak diren maila ertaineko musika-irakaskuntzei badagozkie ere, esan bezala, irakaskuntza horiek ez dira arautuak izanen. Honekin zer lortu nahi da? Bada, musika-eskolen ildo beretik, eta araubide bereziko maila ertaineko irakaskuntzen aldean malgutasun gehiagorekin, printzipioz helburu profesionalik ez duten ikasleei aukera ematea, musika-eskoletako irakasgaiek baino profesionaltasun maila handiagoa duten irakasgaiak burutu ahal izateko.

Page 131: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

129

bultzada eta gorakada, hain zuzen ere, laugarren atalburutik aurrera aztertuko dugun

bidearen aldean.

Bestalde, arestian esan dugu, LOGSEko 39.5 art.ak, musika-eskolen arauketa

hezkuntza-Administrazioei esleitzen diela, beraien eskuduntza baita oso-osorik. Honela,

musika-eskolak dagoeneko arautu dituzten Autonomia Erkidegoei dagokienez23, euren

arteko ezberdintasunak ugariak diren arren —batik bat, kontuan hartzen badugu,

irakaskuntza eredu berri honek eskaintzen dituen aukerak, arras anitzak direla24— ageri

da ordea, ezaugarri komunik. Ezen, arau guztiek men egiten diete arestian aztergai izan

23 Une hauetantxe, ondoko Autonomia Erkidegoetan daude araututa musika-eskolak:

• Aragoin: ikus 183/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa (ekainaren 12ko BOAn) eta aipatu Dekretua aldatzen duen 126/2004 Dekretua, maiatzaren 11koa (maiatzaren 26ko BOAn).

• Gaztela la Mantxan: ikus 30/2002 Dekretua, otsailaren 26koa (martxoaren 1eko DOCMen) eta

aipatu Dekretua garatzen duen 2002ko urriaren 18 Agindua (azaroaren 15eko DOCMen).

• Errioxan: ikus 7/2001 Dekretua, otsailaren 2koa (otsailaren 6ko BOLRen).

• Balear uharteetan: ikus 37/1999 Dekretua, apirilaren 9koa (apirilaren 20ko BOIBen).

• Andaluzian: ikus 233/1997 Dekretua, urriaren 7koa (urriaren 11ko BOJAn);

• Valentzian: ikus urtarrilaren 4ko Agindua (urtarrilaren 31ko DOGVen) eta aipatu agindua aldatzen duen 1995eko azaroaren 7ko Agindua (abenduaren 1eko DOGVen). Halaber, ikus 2/1998 Legea, maiatzaren 12koa, musikari buruzkoa (maiatzaren 14ko DOGVen).

• Kanarietan: ikus 179/1994 Dekretua, uztailaren 29koa (abuztuaren 26ko BOCen).

• Katalunian: ikus 179/1993 Dekretua, uztailaren 27koa (abuztuaren 4ko DOGCen);

• Galizian: ikus 1993ko martxoaren 11ko Agindua (apirilaren 22ko DOGen).

• Nafarroan: ikus 42/1992 Foru Dekretua, abenduaren 21ekoa (1993ko urtarrilaren 22ko BONen).

• Euskal Herrian: ikus 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAAn).

• Hezkuntza Ministerioaren lurralde esparruan (MEC lurraldean): ikus 1992ko uztailaren 30eko

Agindua (abuztuaren 22ko BOEn). 24 Besteak beste, aukerok eskainiko lituzke musika-eskola batek: haurtzarotik hasita musikarekiko zaletasuna sustatzea eta mantentzea; ikaslearen zaletasunaren eta gaitasunaren arabera egokitutako heziketa; bakarka nahiz taldean musika lantzea; musika klasikoa ezezik, beste mota eta estilo guztietako musika lantzea ere; gaitasun berezia duten ikasleei, helburu profesionala duen musika-irakaskuntza burutu ahal izateko trebatzea; araubide orokorreko irakaskuntzekin lankidetzan jardun ahal izatea, baita hezkuntzarekin nahiz kulturarekin harremana duten erakundeekin ere; helduen heziketa;... .

Page 132: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

130

ditugun Europako Musika-Eskolen Batasunaren ebazpenei25. Beraz, ezaugarri komun

horiek, funtsean, ondoko bi aspektu nagusiei dagozkie: heziketa-eskaintzari eta

jarduteko baldintzei, alegia.

Honetara, heziketa-eskaintzaren egiturari dagokionez, musika-eskola guztietan, batik

bat haurrei bideratuta dagoen oinarrizko heziketa eskaintzen da. Halaber, bakarka nahiz

taldeka, musika-tresnak nahiz ahotsa lantzen dira.

Jarduteko baldintzei dagokienean berriz, musika-eskoletako irakasleei galdatzen zaien

tituluari egin behar diogu aipamen. Bada, musika-eskola batean irakasle bezala lan egin

ahal izateko goi-mailako musika-titulua galdatu ohi den arren, oraindik, zenbait

eskoletan onartzen da ere 1966ko ikasketa-planeko irakasle- titulua26.

Honenbestez, gai honi amaiera emateko, jo dezagun Euskal Autonomia Erkidegoan

dauden musika-eskolen antolakuntza nahiz jarduera arautzen duen 289/1992 Dekretura,

eta ikus ditzagun bada, bere edukiaren alderdi adierazgarrienak.

Hezkuntza Ministerioaren lurralde esparruan musika-eskolak eratzeko eta euren

jarduteko baldintzak arautzen dituen 1992ko uztailaren 30eko Agindua onartu ostean,

Euskal Autonomia izango da, musika-eskolak arautuko dituen lehenengo Autonomia

Erkidegoa. Honetarako, gaia xehetasunez arautuko duen oraintsu aipatu 289/1992

Dekretua onartuko da.

Bada, Dekretu honi jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoan eratuko diren musika-

eskolak, publikoak ala pribatuak izan daitezke27. Musika-eskola hauek eraiki eta jardun

25 Honetara, espresuki aipamen egiten dio arestian aipatu EMUren Weimarko deklarazioari, Gaztela la Mantxan, musika-eskolak arautzen dituen 30/2002 Dekretua garatzen duen 2002ko urriaren 18ko Aginduak, honela: “La música es una herramienta de comunicación universal que debe estar al alcance de todos los ciudadanos. La Comunidad de Castilla-La Mancha se suma a las intenciones recogidas en la Declaración de Weimar de octubre de 1999, auspiciada por la Unión Europea de Escuelas de Música, pues considera que éstas han de ser un vehículo para el desarrollo de la educación personal, cultural y social, en conexión con otras artes” (ikus zioen azalpena). 26 Izan ere, seigarren atalburuan ikusi ahal izango dugun legez, 1542/1994 Errege Dekretuaren arabera, aipatu titulua, lizentziatu-tituluaren baliokidea da (ikus honetara gaur egun LOCEko 58 art.), irakasle lanetan jarduteko bederen —printzipioz soilik oinarrizko mailan eta ertainean, eta ahaztu gabe, LOGSEko 14. xedapen gehigarriko lehenengo ataleko a) hizkiak aurreikusten duena—. 27 Honetara, 289/1992 Dekretuaren 26.4 art.ak zera xedatzen du: “Estos centros recibirán la denominación genérica de Escuelas de Música, seguida del carácter de su titularidad: Pública, si su

Page 133: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

131

ahal izateko, aldez aurretik administrazio-baimena beharko dute28. Halaber, musika-

eskolek 289/1992 Dekretuak aurreikusten dituen eskubideak, dirulaguntzak nahiz

onurak eskuratu ahal izan ditzaten, ezinbesteko baldintza izanen da musika-eskolen

erregistro berezi batean izena ematea29.

Musika-eskolen eraketa dela-eta, aipamen egin behar diogu berebat, 289/1992

Dekretuak arautzen duen birmoldaketa prozesuari. Izan ere, araututako musika-

irakaskuntza irakasten duten ikastetxeei —kontserbatorioei nahiz baimendutako

ikastetxe pribatuei, alegia— aukera emango zaie musika-eskola bilakatzeko bertan

ezarritako prozedurari jarraiki30.

titular es cualquier Administración pública, bien directamente, bien a través de otras fórmulas legales como Patronato, Fundación u otras, y Privada, si su titular es persona física o jurídica de carácter privado o de carácter público extranjero que se ajuste a la legislación vigente, a los acuerdos internacionales o, en su caso, al principio de reciprocidad”. Eskola publikoei dagokienez, aipatu Euskal Autonomia Erkidegoan sortu direnak oro har udal-Administrazioen menpe daudela. 28 Ikus 289/1992 Dekretuaren 26.2 art.. Jakina, dagokion hezkuntza-Administrazioak musika-eskolari jarduteko baimena eman diezaion, gainerako ikastetxeek bezalaxe, musika-eskolak ere gutxieneko ukanbehar batzuk bete beharko ditu, bai eraikuntza nahiz baldintza materialei dagokienez (8-12 art. bitartean zehazten dira), baita irakas-eskaintzari dagokionean ere (15 art.ak finkatzen ditu gutxieneko irakaskuntza hauek). Aipatu baimenaren aldaketaren nahiz iraungipenaren inguruabarrak 34-41 art. bitartean arautzen dira. 29 289/1992 Dekretuaren 32 art.ren arabera, musika-eskolen erregistro berezi hori, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren menpe dagoen ikastetxeen erregistroaren baitan egongo da. 30289/1992 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorretik bosgarrenera arautzen dira birmoldaketaren prozesua eta baldintzak. Honetara, birmoldaketa prozesua arautzen duen lehenengo xedapen iragankorrak, zera dio:

“Los actuales centros de Enseñanza Musical Reglada, sean Conservatorios o Centros no Oficiales Reconocidos o Autorizados, podrán reconvertirse en Escuelas de Música según el siguiente procedimiento:

1. Centros de Grado Elemental.

a) Podrán mantener su actual estructura física sin precisar su adecuación a los mínimos establecidos en el artículo 8 del presente Decreto.

b) Podrán impartir los Niveles siguientes: 2 o de Iniciación. 3 o de Afianzamiento.

c) Las ramas y especialidades no conformadoras de rama para las que quedan autorizados con carácter automático serán las correspondientes a las especialidades que imparten al momento de su reconversión.

2. Centros de Grado Medio.

a) Podrán mantener su actual estructura física sin precisar su adecuación a los mínimos establecidos en el artículo 8 del presente Decreto.

b) Podrán impartir los Niveles siguientes: 2 o de Iniciación. 3 o de Afianzamiento. 4 o de Actividad Preferente.

Page 134: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

132

Honetara, Euskadiko Eskola-Kontseiluaren datuen arabera, aipatu birmoldaketa

prozesua dela-eta, udal ekimeneko musika ikastetxe gehienak —hots, 289/1992

Dekretua onartu aurretik oinarrizko mailako edo maila ertaineko kontserbatorio

zirenak— musika-eskola bilakatuko dira31.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa saileko Ikastetxeen

Zuzendaritzaren (irakaskuntza espezializatuei dagokiena) datuen arabera halaber, gaur

egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 77 musika-eskola daude. Hauetatik 39,

musika-eskola publikoak dira, eta 38 berriz, musika-eskola pribatuak32.

Euskal Autonomia Erkidegoko musika-eskoletan irakasten diren irakaskuntzen

antolakuntzari dagokionez, lau heziketa-mailatan taxutzen dira ikasketak: lehen maila

edo harrerakoa (4-7 urte bitarteko haurrei bideratuta dagoena); bigarren maila edo

haserakoa; hirugarren maila edo gotortzekoa; eta laugarren maila edo lehentasunezko

jarduerakoa, alegia33.

c) Las ramas y especialidades no conformadoras de rama para las que quedan autorizados con carácter automático serán las correspondientes a las especialidades que imparten al momento de su reconversión.”

31Hain zuzen ere, birmoldaketa prozesu honi buruz zera dio Euskadiko Eskola- Kontseiluak, 1994-2000 epeari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan irakaskuntzaren egoera aztergai zuen txostenean (2001ekoa): “Tras la implantación de la reforma de las enseñanzas musicales, la mayoría de los centros de enseñanza musical de iniciativa municipal, que anteriormente era Conservatorios Elementales o Medios, se convirtieron en Escuelas de Música, cuya función es la de acercar la educación musical a cuantos lo deseen: deben ofrecer un plan abierto en el que tengan cabida todas las capacidades, adecuándose a las distintas posibilidades de formación y acogiendo distintos tramos de edad. El Decreto 289/1992, regula las normas básicas por las que se rigen las Escuelas de Música de la CAPV” [“Informe sobre la situación de la enseñanzas en la CAPV (1994/2000), Euskadiko Eskola-Kontseilua, Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila, Vitoria-Gasteiz, 2001, 121 orrian aipatua]. 32 Lurralde Historiko bakoitzari dagokionez, honatx datuak: Bizkaian 16 musika-eskola publiko daude eta 8 pribatu; Gipuzkoan berriz, 17 musika-eskola publiko eta 27 pribatu; eta Araban azkenik, 6 musika-eskola publiko eta 3 pribatu daude. Musika-eskola hauetariko gehienak (50 inguru) Euskal Herriko musika-eskolen Elkartearen (EHME) bazkide dira. Elkarte hau 1994ko abenduan eratu zen eta arestian aipatu Unión de Escuelas de Música y Danza (UEMYD) elkarte espainiarren kide da (baita ondorioz, UMEren kide ere). Euskal Autonomia Erkidegoan dauden musika-eskolei buruz oro har eta EHMEri buruz zehazki, ikus LLORENTE, J.A., “Breve reseña de la situación de la educación musical especializada en la CAPV”, “Congrés de Música a l´Escola i a les Escoles de Música”, Llibre d´actes del Congrés organitzat pel Consell Cátala de la Música i l´Associació Catalana d´Escoles de Música, Bartzelona, 1997, 584-591 orriak.

33 289/1992 Dekretuko 4 art.ren arabera. Halaber, aipatu artikuluak, heziketa-maila bakoitza gaindituz gero ikasleak lortu beharko lukeen eskuduntzaren eta araututako musika-irakaskuntzak burutuz gero lortuko litzatekeenaren artean parekotasun bat ezartzen du. Honela: “Nivel 1 o de contacto, de 4 a 7 años: No habrá nivel de competencia. Nivel 2 o de iniciación. (...) La competencia a conseguir será la de un alumno que supera el Grado Elemental de Conservatorio. Nivel 3 o de afianzamiento. El alumno

Page 135: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

133

Musika-eskolek ziurtagirien bitartez egiazta dezaketen arren, ikasleek aipatu heziketa-

mailak gainditu dituztela, ziurtagiri horiek ez dute inolaz ere titulu ofizialaren baliorik

izanen34.

Berebat, musika-eskolek, aipatu heziketa-maila bakoitzeko programa antolatu ahal

izateko autonomia osoa izanen dute35. Izan ere, musika-eskola bakoitzari dagokio bere

pedagogia-plan orokorra finkatzea, eta ez ordea hezkuntza-Administrazioari. Plan hori

gainera, musika-eskolaren barne antolakuntza- erregelamenduak, gutxienez jaso

beharreko eduki bilakatzen da36.

Eta, Euskal Autonomia Erkidegoko musika-eskoletan, irakasle izateko, zein titulu

galdatzen da? Bada, oro har, heziketa-maila guztietan irakasteko, LOGSEn araberako

goi-mailako musika-titulua edo bere baliokidea den titulu bat edukitzea galdatu ohi den

arren37, zenbait ñabardura egin behar da.

Honela, lehenengo heziketa-mailan, aipatu titulua ezezik, 4-7 urteetako haurrei irakatsi

ahal izateko espezialdutako pedagogia-ikastaroak burutu izana egiaztatzea ere galdatuko

adquirirá una competencia instrumental o de Canto equiparable al alumno que supera el 2.º Ciclo de Grado Medio de Conservatorio. Nivel 4 o de actividad preferente. No tiene más límite de competencia que la que el interés, dedicación y capacidad del alumno le marquen. Competencia que se potenciará, con carácter general, a través de la participación en los conjuntos de la Escuela”.

34 Argi eta garbi ezartzen du hau 289/1992 Dekretuko 22.4 art.ak, honela: “Las Escuelas de Música podrán acreditar los estudios cursados por sus alumnos, sin que, en ningún caso, su texto o formato pueda inducir a confusión con los certificados y títulos con validez académica y profesional”. 35 289/1992 Dekretuko 18 art. . 36289/1992 Dekretuaren 25 art.ren arabera, barne erregimeneko erregelamendua ere musika-eskola berari egitea dagokio. 37 Alegia, seigarren atalburuan aztertuko dugun 1542/1994 Errege Dekretuaren 1 art.ri jarraiki, LOGSEn araberako goi-mailako tituluaren baliokide diren ondoko goi-mailako musika-tituluek ere balio dute: 1966ko ikasketa-planeko goi-mailako titulua; 1942ko ikasketa-planeko titulu profesionala eta aurreko ikasketa-planetako gaitasun diplomak. Eta jakina, 1120/2000 Errege Dekretuaren 1 art.ren arabera ere, LOGSEn araberako goi-mailako tituluaren baliokide den ondoko kantu-tituluak ere balio du: 1970eko kantuko ikasketa-planeko goi-mailako bakarlari-diplomak, alegia. Halaber, 1966ko ikasketa-planeko irakasle-tituluak ere balio lezake, 1542/1994 Errege Dekretuaren 2 art.ri jarraiki, lizentziatu-tituluaren baliokidea baita —eta beraz, zeharka, LOGSEko goi-mailako tituluaren baliokidea ere izango litzateke—; haatik, printzipioz, ikastetxe publiko zein pribatuetan, oinarrizko mailako eta maila ertaineko musika-irakaskuntzak irakasteko soilik balioko luke —baina beti ere ahaztu gabe LOGSEko 14. xedapen gehigarriko lehenengo ataleko a) hizkiak aurreikusten duena—. Eta 1120/2000 Errege Dekretuaren 2 art.ren arabera, 1970eko kantuko ikasketa-planeko opera abeslari-diplomari dagokionez, berdina gertatuko litzateke.

Page 136: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

134

da38. Halaber, lehenengo heziketa-mailatik hirugarrenera irakasteko, laugarren

atalburuan aztertuko dugun LOGSEn araberako maila ertaineko tituluak edo titulu

profesionalak ere balio lezake. Honetarako beharrezkoa izango da, aldez aurretik,

pedagogian espezialdutako heziketa-ziklo bat burutzea39. Azkenik, laugarren heziketa-

mailari dagokionez, sendotutako ikasleak deiturikoei irakasteko40, printzipioz, soilik,

LOGSEn araberako goi-mailako musika-tituluak eta bere baliokideak diren goi-mailako

tituluek gaitu lezakete41.

289/1992 Dekretuaren arabera orobat, zenbait irakasgaietarako, irakasle espezialistak

edo aparteko irakasleak ere kontratatu ahal izango dira42. Honetara, 289/1992

Dekretuak, ondoko irakasleei gaitzeko aukera aurreikusten du: atzerrian titulua lortu

dutenei; araututako irakaskuntzan irakasten ez diren espezialitateetako profesionalei;

38 289/1992 Dekretuko 23 art.ri jarraiki, Hezkuntza sailari neurtzea dagokio aipatu ikastaroen egokitasuna; eta zeregin honetan beti ere Musika-irakaskuntzen Aholku-Batzordeari entzun beharko dio —musika-eskolari baimena eman aurretik, alegia—. Hain zuzen, aipatu Aholku-Batzordea 22/1988 Dekretuak, otsailaren 9koak (otsailaren 18ko EHAAn) eratu zuen. Eta gaur egun Hezkuntza sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 16ko 222/2001 Dekretuko 2.2 art.ren arabera (urriaren 24ko EHAAn), aipatu sailaren organo kolegiatu bezala agertzen zaigu Musika-irakaskuntzen Aholku-Batzordea. 39289/1992 Dekretuaren zazpigarren xedapen iragankorraren arabera.

40 289/1992 Dekretuko 19 art.ren arabera, sendotutako ikaslea izango litzateke, araututako musika-irakaskuntzak egin ahal izateko gaituta legokeen ikaslea Bada, zera dio aipatu artikuluak: “Alumnos reforzados: cuando, por disponer de algún/os alumno/s de unas cualidades, interés y aprovechamiento especiales se juzgue por su profesor, y así lo apruebe el órgano competente del centro, que conviene intensificar su progreso con vistas a su incorporación al régimen reglado, se comunicará a la Administración educativa, a través de la correspondiente Inspección, los datos personales de dicho/s alumno/s, la planificación del refuerzo que se le/s impartirá e instrumento/s que ejerce/n y siempre bajo los criterios siguientes: 1. Este alumnado reforzado recibirá la formación precisa para garantizarle los conocimientos exigidos en las pruebas de acceso a cualquiera de los ciclos del grado medio o al grado superior del sistema reglado. 2. Al objeto de facilitar esta formación, diversas escuelas podrán organizar conjuntamente su oferta a fin de formar grupos de alumnos homogéneos, disposición del adecuado profesorado por titulación y competencia docente u otras causas pedagógicas u organizativas que así lo aconsejen. 3. El alumnado de refuerzo deberá encontrarse dentro de los baremos de edad siguientes: Nivel 2 o iniciación, lo iniciará con un máximo de edad de 16 años. Nivel 3 o afianzamiento, 19 años. Nivel 4 o perfeccionamiento, 21 años. En las disciplinas de contrabajo y canto los límites máximos de edad de iniciación serán de 18 y 23 años respectivamente”.

41Alegia, honek esan nahi du printzipioz ez lukeela balioko 1966ko ikasketa-planeko irakasle-tituluak. Dena den, 289/1992 Dekretuko seigarren xedapen iragankorrak arautzen dituen baldintzetan balioko luke; hots, lehenengo xedapen gehigarriak aurreikusten duen birmoldaketa prozesuari jarraiki, musika-eskola bihurtu diren ikastetxeen kasuan zehazki, balio lezake. 42 Ikus 289/1992 Dekretuko 23.1 art.ko azken lerroaldea. Irakasle espezialistak deiturikoen erregimena 1560/1995 Errege Dekretuak arautzen du eta zortzigarren atalburuan aztertuko dugu. Euskal Autonomia Erkidegoan ezezik, Andaluziako nahiz Gaztela la Mantxako musika-eskolei buruzko araudiek ere aurreikusi dute aipatu irakasle espezialistak kontratatzeko aukera.

Page 137: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

135

titulurik eduki ez arren, araututako irakaskuntzan irakasten den espezialitate batean

meritu nabarmenak dituztela egiaztatzen duten profesionalei; unibertsitate-mailako

tituludunei —diplomatu nahiz lizentziatuei—, edozein espezialitate irakasteko

ezagutzarik badutela egiaztatuz gero; baita araubide bereziko musika-tituludunei ere,

egiaztatu gero, eurena ez den espezialitatea irakatsi ahal izateko gaitasuna badutela43.

II. GOI-MAILAKO MUSIKA-HEZIKETA

Seigarren atalburuan egiaztatzeko parada izango dugun legez, musikaren profesioa, oro

har, profesio tituluduna da. Alabaina, zenbait jarduera burutzerakoan —profesioaren eta

artearen erdibidean daudenak, zehazki— goi-mailako musika-tituluaren balioa

erlatiboa bihurtu ohi da. Izan ere, jarduera burutzeko printzipioz gaituko lukeen goi-

mailako musika-titulua, gehienetan ez ohi da galdatu, aipatu jarduera burutzeko

ezinbesteko baldintza izan ohi ez delako.

Musikaren profesional batek burutu ditzakeen jarduerak mailakatu beharko bagenitu

euren errekonozimendu soziala aintzat harturik, ziurrenik gailurrean kokatuk

genituzkeela ondokook: musika tresna baten bakarlaria izatea, abeslaria, orkestra-

zuzendaria, orkestra batetako kidea, ganbara-musika talde batetakoa,... . Hain zuzen ere,

profesioaren eta artearen erdibidean dauden jarduera hauek guztietan, tituluaren

aurrean gailentzen dena musikaren profesionalaren maisutasuna da.

Bada, hezkuntza-sistemaren barruan eta hezkuntza-sistematik at antolatzen diren

musika-irakaskuntza mota oro aztertzen ari garela-eta, jarraian egin beharreko galdera

hauxe litzateke: aipatu maisutasuna ikas al daitekeen eta hala izanik, zein ikasketa

motaren bitartez egin daitekeen; hots, aurreko atalburuan aztertu ditugun araubide

orokorreko musika-irakaskuntzak burutuz? ondorengo atalburutan ikergai izango

ditugun araubide berezikoak ikasiz? edo atalburu honetan aztergai ditugun musika-

irakaskuntza ez arautuen bitartez?

Itun honi erantzunez, zera adierazi behar dugu: zalantza izpirik gabe, abiapuntu gisa,

musikarako doe berezia izatea funtsezkoa dela. Baina ukaezina da ere, gaitasun bera

43 289/1992 Dekretuko zortzigarren xedapen iragankorraren arabera.

Page 138: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

136

bezain garrantzitsua dela, trebetasun hori lantzen eta ongi bideratzen dakien maisu

batekin ikastea. Musikan maisu diren pertsona hauek ordea, salbuespenak salbu —eta

zortzigarren atalburuan ikusteko parada izango dugun legez—, ez ohi dira izan —

espainiar Estatuan bederen— goi-mailako musika-ikastetxe ofizialetako irakasle44.

Nolanahi ere, maisu horiek sarritan euren profesioa irakaskuntzarekin uztartu ohi dute

eta batik bat, araututa ez dagoen irakaskuntzarekin. Alegia, musika-titulu bat jadanik

baduten profesionalei mailarik gorenean trebatzeko xedearekin antolatzen diren goi-

mailako musika-ikasketa ez arautuekin.

Gaur egun, espainiar Estatuan, goi-mailako musika-heziketa ez arautua antolatzeko bi

era nagusi bereiz daitezke: bata, Administrazioek eratutako ikastetxeetan antolatzen

dena (II.1); bestea berriz, fundazio pribatuek kudeatzen dituzten ikastetxeetan

antolatutakoa (II.2), alegia. Azter ditzagun beraz bi antolakuntza ereduak.

II.1. Administrazioek eratutako ikastetxeetan LOGSE ondoren, hezkuntza-Administrazioek eratu dituzten goi-mailako musika-

ikastetxe ofizialetan, geroz eta ohikoagoa bihurtu da, musika-irakaskuntza arautuak

irakasteaz gain, ez arautuak ere irakastea. Hau da, aipatu ikastetxeetan, araubide

bereziko musika-irakaskuntzak irakatsi ezezik, irakaskuntza horiek amaitu dituzten

ikasleei bideratuta dauden ikastaroak —edo master eskolak deiturikoak— antolatu ohi

dira; baita berezko tituluak lortzera bideratuta dauden gradu ondoko ikasketak ere —

inolako balio akademikorik nahiz profesionalik ez duten tituluak, alegia—.

Honen adibide dugu, zazpigarren atalburuan aztertuko den Kataluniako Escola Superior

de Musicak (ESMUC), bere departamentu ezberdinen bitartez, antolatu ohi dituen goi-

mailako heziketa ikastaroak45. Edo esaterako, zenbait Autonomia Erkidegotan, goi-

44 Salbuespenak salbu, izan ere, zortzigarren atalburuan aztertuko dugun irakasle espezialistaren figura euren izaerarekin ongi uztartzen da; halaber, fundazioek kudeatzen dituzten goi-mailako musika-ikastetxe ofizialetako irakasleen artean, maisu hauek ere egon ohi dira.

45 Adibidez, ESMUCeko interneteko helbidean (http://www.esmuc.net) ikus liteke, 2004-2005 ikasturterako, Musikologiako sailak zenbait heziketa-ikastaro antolatu duela, ondoko informazioa emanaz: “Cursos de Formació en Musicología:: Són itineraris destinats exclusivament a llicenciats o diplomats universitaris que amplien els seus estudis o completen la seva formació acadèmica. Aquests

Page 139: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

137

mailako musika-kontserbatorioek, euren araudiarekin bat —batik bat, aipatu

kontserbatorioen antolakuntza eta funtzionamendua arautzen duena, baita goi-mailako

musika-irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena ere—, antola ditzaketenak: hala nola,

Extremaduran, Murtzian, Aragoin, Nafarroan edo Balear uharteetan46 gertatzen den

bezalaxe.

Halaber, goi-mailako ikasketa ez arautuak izango lirateke, berriro ere ESMUCera

itzuliz, bertan, denboraldi ez osoko ikasle deiturikoek burutu ditzaketen ikasketak.

ESMUCeko departamentu ezberdinek antolatzen dituzten ikasketa hauek goi-mailako

tituludunei, profesionalei eta oro har, maila handia duten ikasleei bideratuta daude.

Baina, ikastaro edo master eskolekiko bereizten dituena, euren jarraitasuna da. Alegia, itineraris flexibles tutorats donen dret a un títol propi de l’Escola on constarà un descriptor de l’àrea de matèries que s’han estudiat i una relació concreta de la llista d’assignatures cursades amb els corresponents professors i nombre de crèdits/hores. Alguns exemples de programes possibles, que poden ser adequats a graus més grans d’especificitat: 1) Formació en músiques del segle XX- 66 crèdits. 2) Formació en etnomusicologia- 90 crèdits. 3) Formació musicològica i pràctica en les edats medieval i moderna - 72 crèdits”.

46 Hain zuzen, Extremaduran, goi-mailako musika-kontserbatorioen antolakuntza eta funtzionamendua arautzen duen 2000ko maiatzaren 30eko Ebazpen batek (ekainaren 3ko DOEn) zera xedatzen du laugarren ataleko 3.1 puntuan: “Enseñanzas no académicas: cursos, talleres, ciclos de conferencias y clases magistrales. Los centros, en el ejercicio de su autonomía, podrán organizar las actividades formativas —cursos, talleres, ciclos de conferencias, clases magistrales y de postgrado, conciertos— que consideren necesarias para complementar la formación de los alumnos. Dichas actividades en ningún caso supondrán la expedición de diplomas o certificaciones que induzcan a error sobre su validez académica oficial, si bien podrá dejarse constancia documental de la participación de los interesados en las mismas”. Murtzian berriz, ildo beretik, goi-mailako musika-irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 2001eko azaroaren 22ko Aginduaren (abenduaren 18ko BORMen) 20.1 art.ak zera dio: “Los centros que impartan el grado superior de Música podrán impartir también cursos de formación permanente y de postgrado en los ámbitos relacionados con la Música, destinados a titulados superiores. Los citados cursos habrán de ser autorizados por la Consejería de Educación y Universidades, que establecerá igualmente las condiciones para su impartición”. Aragoikoan ere goi-mailako musika-irakaskuntzen curriculuma finkatzen duen uztailaren 8ko Aginduak (uztailaren 24ko BOAn) zera esaten du lehenengo xedapen gehigarrian: “Convenios para la realización de las asignaturas de libre elección. Con el fin de enriquecer la oferta de asignaturas de libre elección, así como de facilitar su realización, el Departamento de Educación y Ciencia podrá establecer convenios con otros centros superiores tanto de enseñanzas artísticas como universitarias. Dichos convenios lo serán de manera prioritaria para la convocatoria y realización de postgrados, estudios que, conducentes a titulaciones propias sin validez académica o profesional —si bien podrán establecerse las correspondientes convalidaciones para su reconocimiento académico— deberán potenciarse en el Centro para así asegurar el permanente perfeccionamiento y actualización profesional de sus graduados superiores”. Nafarroan halaber, goi-mailako musika-irakaskuntzen curriculuma finkatzen duen 423/2002 Foru Aginduaren (urriaren 11ko BONen) 12.1 art.ak ondokoa xedatzen du: “Los centros que impartan el grado superior de Música podrán impartir también cursos de formación permanente y de postgrado en los ámbitos relacionados con la Música, destinados a titulados superiores. Los citados cursos habrán de ser autorizados por el Departamento de Educación y Cultura, que establecerá igualmente las condiciones para la admisión de alumnos y para su impartición”. Edo azkenik, Balear uharteetako goi-mailako musika-kontserbatorioaren antolakuntza eta funtzionamendua ezartzen duen 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenak (maiatzaren 22ko BOIBen), 3 art.an zera dio: “Impartición de estudios. También podrá impartir estudios de especialidades en forma de titulación propia del centro y cursos de formación permanente y de postgrado”.

Page 140: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

138

ez dira haiek bezala lantzean behin burutzen; baizik eta ohiko eskola-ikasturtean,

denboraldi batean zehar egingo lituzke ikasleak. Nolanahi ere, heziketa espezializatu

honek ez dauka iraupen zehatzik; heziketa motaren eta ikaslearen helburuen arabera,

aldakorra izanen da. Berebat, heziketa hori denboran luza daiteke, ikaslea hautatu duen

batzordeak egokitzat jotzen badu. Izan ere, denboraldi ez osoko ikasle gisa ESMUCek

ikasi nahi duen ikasle orok, hautapen-batzorde baten aurrean burutuko den hautapen

proba bat gainditu beharko du —Generalitateko hezkuntza-sailak ezarritako, alegia—.

Denboraldi ez osoko ikasleak, heziketa-epeak dirauen bitartean tutore bat izango du.

Aipatu epea amaitzerakoan, ikastetxeak ziurtagiri edo diploma bat emango dio

ikasleari47.

Espainiar Estatuan ordea, badago beste ikastetxe bat, Administrazio batek eratutakoa,

soilik musika-irakaskuntza ez arautuak irakasteko helburuarekin: Galiziako Autonomia

Erkidegoaren titulartasunekoa den eta 270/1997 Dekretu bitartez sortu zen Escola de

Altos Estuios Musicais (EAEM)48, hain zuzen ere. Ikus ditzagun beraz, aipatu

ikastetxearen antolakuntzari buruzko xehetasunak, baita bertan irakasten diren ikasketen

ezaugarriak ere.

Egoitza Santiago de Compostelan duen eta Galiziako Real Filharmonía orkestrari49

hertsiki lotuta sortzen den Escola de Altos Estuios Musicais, Galiziako Xuntako kultura,

gizarte-komunikazio eta turismo sailaren menpe dago. Abian jarri zenetik —1998-1999

ikasturtean— aipatu sailari atxikita dagoen organismo autonomo batek kudeatzen du:

Musika eta eszena-arteetako Galiziako Institutuak (IGAEM), alegia.

Zein da Escola de Altos Estuios Musicaisen bitartez errealitate bihurtu nahi den

egitasmo pedagogiko honen helburua? Bada, araututako hezkuntza-sistematik kanpo

maila goreneko musika-irakaskuntzak irakatsiz, galiziar musikariei profesionalki

47 ESMUCek gehienez eduki ditzakeen 600 ikasle ofizialentzako ikasle-postuen artean, departamentu bakoitzak, ikasle-postu horien kopuru bat denboraldi ez osoko ikasleei erreserbatuko dizkio. Ikasketa mota honi buruzko informazio zehatza eskura liteke ESMUCeko web orrian, interneteko helbide honetan: http://www.esmuc.net . 48 270/1997 Dekretua, irailaren 18koa (urriaren 3ko DOGen). Halaber, ikastetxeari buruzko informazio zabala eskura daiteke bere web orrian, interneteko helbide honetan: http://www.xunta.es/conselle/cultura/igaem/ igaem.htm. 49 Galiziako Xuntaren eta Santiago de Compostelako hiriko partzuergoaren babesarekin eratu zen orkestra profesional hau 1996an. Bere egoitza Galiziako Auditorioan dauka.

Page 141: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

139

prestakuntza handiagoarekin trebatzea. Eta hain zuzen ere, helburu hori burutzeaz

arduratuko da —aurrerako ikusiko dugun bezala— ikastetxea egituratzen den bi

sekzioetako bat: hots, espezializazio sekzioa.50 Honetara, zera dio 270/1997 Dekretuko 4

art.ak:

“Sección de especialización. Tiene como finalidad impartir una formación concreta dirigida a la especialización de los que quieran dedicarse profesionalmente a la música y tengan finalizados sus estudios en el conservatorio o logren unos requisitos específicos y siempre que demuestren el nivel suficiente para pasar las pruebas de admisión”.

Jakina, aldi berean, funtsezkoa izanen da aipatu sekzioko irakasle-plantila osatzen duten

musikari ospetsuen lana —besteak beste, Galiziako Real Filharmonía orkestran

nabarmentzen diren musikariena—.

Escola de Altos Estuios Musicaisen barne antolakuntzari dagokionez, ondoko organo-

errektoreek osatzen dute ikastetxea: zuzendaritza-kontseiluak, batzorde teknikoak,

eskolako klaustroak, zuzendariak, zuzendari-laguntzaileak eta ikasketa-buruak51. Euren

egitekoak dira oro har, ikastetxea egituratzen den bi sekzioen bitartez —espezializazio-

sekzioa eta heziketa iraunkorraz arduratzen dena, alegia— burutzen diren jarduerak

planifikatzea, koordinatzea eta ikuskatzea.

Bada, zuzendaritza-kontseilua organo-errektoreen artean organo gorena dugu eta bere

osaera guztiz publikoa da. Izan ere, zuzendaritza-kontseiluaren presidentea kultura

sailburua da, lehenengo presidente ordea Santiago de Compostelako alkatea, eta

bigarrena berriz IGAEMeko presidentea. Halaber, hiru bokalek osatzen dute

zuzendaritza kontseilua —pertsona bakarreko aipatu organoek bana hautatakoak—.

Funtsean, Zuzendaritza-kontseiluaren egitekoak dira, eskola-jardueren programazioa

onartzea baita aipatu jarduerak ikuskatzea ere52.

50 270/1997 Dekretuaren 1-3 art.en arabera. 51 270/1997 Dekretuaren 9 art. . 52 270/1997 Dekretuaren 10 art. .

Page 142: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

140

Batzorde teknikoa berriz, eskolako zuzendariak, zuzendari-laguntzaileak, ikasketa

buruak eta IGAEMeko gerenteak osatzen dute. Hain zuzen, organo honi esleitzen

zaizkio ikastetxearen barne funtzionamenduari dagozkion egitekorik garrantzitsuenak53.

Bestalde, arestian esan dugu, Escola de Altos Estuios Musicais Galiziako Real

Filharmonía orkestrari lotuta eratu zela. Bada, orkestra honetako zuzendari titularrari

egokitzen zaio aipatu ikastetxearen zuzendaritza. Zuzendariaren funtsezko egitekoen

artean, besteak beste, hauek azpimarra daitezke: irakasleen nahiz ikasleen hautaketa

prozesuan esku hartzea, eta irakas-programak ikuskatzea. Berebat, ikastetxeko

zuzendariak, zuzendari laguntzaile bat izanen du, eta berari dagokio zuzendaria

ordezkatzea bere egiteko guztietan, aipatu zuzendaria ez dagoenean edo bere kargua

hutsik dagoen bitartean54.

Batzorde teknikoak eta ikastetxeko irakasle orok, ikastetxeko klaustroa osatzen dute.

Batzorde teknikoak klaustroa biltzeko deialdia eginen du sei hilabetean behin

gutxienez55. Azkenik, ikasketa buruaren ardura da, pedagogiarekin nahiz musikarekin

zerikusia duten ikastetxeko jarduera oro koordinatzea. Halaber, ikasleen diziplina eta

probetxua kontrolatzea dagokio56.

Honenbestez, nola antolatzen da Galiziako Escola de Altos Estuios Musicaiseko

ikasketa-plana? Bada, bi sekzioren inguruan: heziketa iraunkorraz arduratzen den

sekzioa eta espezializazio sekzioa, alegia.

53 270/1997 Dekretuaren 11 art.ak batzorde teknikoari dagozkion egitekoei buruz zera xedatzen du: “Corresponde a la comisión técnica las siguientes funciones: a) Ejecutar los acuerdos adoptados por el consejo de dirección. b) Aplicar el régimen disciplinario y sancionador en relación con los profesores y alumnos. c) Determinar la duración del curso de la Sección de especialización y intervenir en las pruebas de admisión convocadas para el mismo. d) Integrar el comité de selección al que se hace referencia en el artículo 7º. e) Elevar al consejo de dirección la programación y las sugerencias pertinentes para el mejor funcionamiento de la escuela. f) Convocar regularmente el claustro de la escuela. g) Cualquier otra competencia precisa para el correcto funcionamiento de la Escuela de Altos Estudios Musicales de Galicia y no atribuida expresamente a alguno de los otros órganos rectores de la misma”.

54 270/1997 Dekretuaren 12 art.ri jarraiki. 55 270/1997 Dekretuaren 14 art. . 56 270/1997 Dekretuaren 13 art. .

Page 143: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

141

Heziketa iraunkorraz arduratzen den sekzioak xede du musikaren profesionalen

ezaguerak —alegia, kontserbatorioetako, abesbatzetako nahiz bandetako

profesionalenak— osatzea nahiz eguneratzea, eta honetarako ikastaroak antolatu ohi

ditu. Orobat, musikaren profesionalak izan gabe musikarekiko zaletasuna dutenentzat,

musika sustatzeko eta zaletasuna areagotzeko ekintzak antolatzeaz arduratzen da57.

Espezializazio sekzioa berriz, ikastetxeko sekziorik garrantzitsuena da, ikastetxeko

gunerik nagusiena azken finean. Eta arestian esan bezala, ikastetxeak bere helburuak

sekzio honen bitartez burutuko ditu, baita sekzio honetako irakasle-plantila osatzen

duten musikari ospetsuekin ere. Honetara, irakasleak hiru taldetan sailkatzen dira:

irakasle-tutoreak, irakasle laguntzaileak, eta irakasle gonbidatuak alegia58.

Bada, irakasle-tutoreak Galiziako Real Filharmonía orkestrako musikari-bakarlariak

dira. Irakasle hauek bakarkako eskolak ematen dizkiete ikasleei, eta halaber, hauetariko

bakoitzaren tutore dira. Irakasle laguntzaileak edo ganbara-musikako irakasleak berriz,

Galiziako Real Filharmonía orkestrako musikariak diren arren, ez dira musikari-

bakarlariak. Euren egitekoa da, lantzean behin, Escola de Altos Estuios Musicaiseko

ikasleek osatutako ganbara-talde ezberdinekin lan egitea eta ikasleei kontzertuak

prestatzen laguntzea. Azkenik, irakasle gonbidatuak ditugu, eta izenak adierazten duen

moduan, ikasturtero ikastetxeak gonbidatu ohi dituen ospe handiko profesionalak dira.

Batzorde teknikoak programatutako ikastaro espezializatuak nahiz eskola magistralak

ematen dizkiete ikasleei, eta orkestra-zuzendaritza lanetan jarduten dute.

Escola de Altos Estuios Musicaiseko ikasketa-plana bi ikasturteetan zehar antolatzen da.

Dena dela, salbuespenez eta beti ere Batzorde teknikoaren proposamenez, luza daiteke

beste ikasturte batez. Bada, ikasturte hauetan zehar ikasleek ondoko eskolak jaso ohi

dituzte: bakarkakoak, ganbara-musikakoak, eskola teorikoak eta orkestrarekin praktikak

egitea helburu dutenak59; berebat, noizean behin, ikastaro espezializatuak eta eskola

magistralak ere jaso ohi dituzte60.

57 270/1997 Dekretuko 5 art. . 58 270/1997 Dekretuko 8 art. . 59 Honetara 270/1997 Dekretuko 7 art.ak zera dio: “Orquesta de cuerda. Durante el primer curso de la sección de especialización de la escuela funcionará una orquesta de cuerda compuesta por alumnos. El

Page 144: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

142

Ikastetxean hamabi espezialitate ikas daitezke, guztiak orkestra bat osatu ohi duten

musika-tresnei dagozkienak; alegia, biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, txirula,

oboea, klarinetea, fagota, tronpa, tronpeta, tronboia eta perkusioa.

Honenbestez, ikasturtero bataz beste 30 ikasle biltzen dituen ikastetxe honetan ikasi

nahi duenak, zer nolako baldintzak bete beharko ditu? Bada, lehenik eta behin, sarbide-

proba bat gainditu beharko du61. Proba hauek ikastetxean bertan burutuko dira eta

epaimahai batek neurtuko ditu, objektibotasun, meritu eta gaitasun printzipioei men

eginez62. Goi-mailako musika-titulua duten hautagaiek zuzenean sarbide-proba burutu

ahal izango dute; gainerako hautagaiek ordea, aldez aurretik dagokion deialdian

galdatutako ukanbeharrak egiaztatu beharko dituzte. Azkenik, ikasle bezala onartutako

hautagaiek ikasketa-beka bat jaso ahal izango dute.

II.2. Fundazio pribatuek kudeatutako ikastetxeetan

Zazpigarren atalburuan xehetasunez aztertzeko parada izango dugu, LOGSE onartu

ostean, araubide bereziko musika-irakaskuntzak irakatsi ahal izango dituzten

ikastetxeen erregimen juridikoa: hots, zuzenean ala zeharka, Autonomia erkidegotako

hezkuntza-Administrazioen menpe dauden ikastetxeena, eta pertsona pribatuek —

fisikoek ala juridikoek— eratutako baimendutako ikastetxeena. Hain zuzen, pertsona

pribatuek eratutako nahiz kudeatutako baimendutako goi-mailako musika-ikastetxeetan,

araututako musika-ikasketak ezezik, ez arautuak direnak ere irakatsi ohi dira —

hezkuntza-Administrazioen menpe dauden goi-mailako musika-ikastetxeetan egin ohi

den moduan—. repertorio, que será progresivo, tendrá como fin único la consolidación del grupo orquestal y la didáctica de sus aspectos básicos. La orquesta, no obstante, dará algunos conciertos como parte de su programa formativo. Los alumnos, en función de sus avances, podrán incorporarse a algunos programas de la orquesta Real Filharmonía de Galicia como culminación de sus prácticas orquestales. La selección se realizará por un comité formado por la comisión técnica y por los profesores de instrumento designados por ésta”. 60 Ikus 270/1997 Dekretuko 4 art. . Besteak beste ondoko gaiei buruz: musika-tresnaren pedagogia, XX. mendeko musika, musika-tresna historikoak, erlaxazio eta kontzentrazio teknikak,... 61 270/1997 Dekretuaren 6 art.ren arabera, aldez aurretik eta ikasturte bakoitzean, IGAEMek, Espezializazio sekzioan hutsik dauden ikasle-plazak bete nahi dituztenei zuzendutako deialdi bat argitara emango du. Hain zuzen ere, 2004-2006 promoziorako ikasleak hautatzeko hautapen-proben deialdia 2004ko otsailaren 26ko Ebazpen baten bidez egin zen (martxoaren 23ko DOGen argitara emana). 62 270/1997 Dekretuaren 6 art.ri jarraiki, epaimahaia ondoko kideek osatuko dute: batzorde teknikoko hiru kidek eta aipatu batzordeak izendatutako bi irakaslek (6 art.).

Page 145: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

143

Bada, honen adibide argia dugu, Bartzelonan dagoen Liceuko kontserbatorioak —

Conservatori del Liceu fundazio pribatuak63 kudeatzen duen eta espainiar Estatuan

bakarra den goi-mailako baimendutako musika-ikastetxe pribatuak, alegia—64, gradu

ondoko ikastaroak izenburupean antolatu ohi dituen ikastaro monografikoak nahiz

eskola magistralak65, besteak beste, ondoko arlotan: interpretazioan, orkestra

zuzendaritzan, konposizioan, musikologian, etnomusikologian, musika-tresnen

didaktikan,... .

Liceuko kontserbatorioko irakasle asoziatuek ematen dituzten ikastaro hauek, goi-

mailako edozein ikaslek burutu ditzakeen arren, batik bat, jadanik goi-mailako musika-

titulua baduten musikaren profesionalei bideraturik daude. Izan ere, aipatu ikastaroen

helburu nagusia da, musikaren profesionalak trebatzea musikan maisu diren profesional

ospetsuekin66.

63 1995eko azaroaren 17ko Justizia kontseilariaren Ebazpenaren arabera, Conservatori del Liceu Fundazio pribatua inskribatu zen Kataluniako Generalitateko legediaren menpeko fundazio gisa. 64 Estatu osoan mota honetako ikastetxe bakarra izateagatik, bere erregimen juridikoa bereziki aztertuko da zazpigarren atalburuan. 65 Hain zuzen, aipatu ikastetxearen web orrian, http://www.conservatori-liceu.es interneteko helbidean, Cursos de Postgrado loturan, aipatu ikastaroen helburua zein den adierazten zaigu, honela: “Para asegurar y desarrollar la formación integral contemplada en el plan de estudios, y ofrecer a los estudiantes de música la posibilidad de perfeccionarse y responder así —con agilidad y visión de futuro— a las necesidades de especialización que requiere la rica y cambiante realidad profesional de la música dentro de nuestra sociedad, el Conservatorio Superior de Música del Liceo abre un capítulo de Cursos de Postgrado y Perfeccionamiento. Con el formato de Clases Magistrales y Cursos Monográficos se tratarán una serie de materias y aspectos diversos, en los campos de la Interpretación, Dirección de Orquesta, Análisis, Composición, Historia y Estética Musical, Musicología, Didáctica del Instrumento o Etnomusicología. El trabajo periódico con los Profesores Asociados del Conservatorio del Liceo constituyen una parte esencial de las actividades lectivas del Grado Superior, pero ahora también se abre a otros estudiantes y profesionales de la música en forma de cursos y clases magistrales para facilitar el contacto e intercambio de los alumnos del Liceo con los de otros centros.” 66Goi-mailako tituludunei nahiz musikaren profesionalei bideratuta dauden ikastaro eta maisu-eskola hauetaz gain, Liceuko kontserbatorioan, beste maila batean, baina beti ere hasiera-hasieratik heziketa espezializatu bat emanez, ondoko irakaskuntza ez arautuak burutu daitezke: kantua (Goi-mailako Kantu Eskolak daukan berezko curriculumaren arabera); gitarra flamenkoa (Goi-mailako Gitarra flamenkoaren Eskolak taxututako berezko curriculumari jarraiki); eta musika modernoa eta jazza (1978 urtez geroztik abian den Musika Modernoaren eta Jazzaren Aula deiturikoak darraien programa eta sistema pedagogikoaren arabera). Ikasketa hauei buruzko informazio zabala eskura daiteke oraintsu aipatu Liceuko Kontserbatorioaren interneteko helbidean. Nolanahi ere, ikasketa horietako baten bat burutu duen ikasleak, gerora, goi-mailako musika-titulua eskuratu nahiko balu, edozein ikaslek bezala, araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzei ekin ahal izateko dagokion hautapen-proba gainditu beharko luke, eta dagokion espezialitatean —hots, kantua, gitarra flamenkoa, musika modernoa eta jazza— LOGSE ikasketa-planaren araberako goi-mailako musika-irakaskuntzak burutu beharko lituzke.

Page 146: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

144

Eta hain zuzen ere, xede berberarekin sortu zuen 1991ean Isaac Albéniz Fundazio

pribatuak —baina soilik maila goreneko musika-irakaskuntza ez arautuak irakasteko—

Reina Sofía Goi-mailako Musika-Eskola ospetsua67. Beraz, gai honekin amaitzeko, ikus

dezagun jarraian aipatu ikastetxeak abian jartzen duen asmo handiko hezkuntza-

proiektu bakan honek zer nolako ezaugarriak dituen.

Madrilen egoitza duen Reina Sofía Goi-mailako Musika-Eskolak, talentu handiko

musikari gazteak mailarik gorenean trebatzea du helburu, maisu diren musikari

ospetsuenen eskolak jasoz —eta beraz, elitezko heziketa bat emanez—. Izan ere,

ekimen honen bitartez, ikastetxeak saihestu nahiko du, urte askotan espainiar musikari

gazteek egin behar izan dutena: espainiar musika hezkuntza-sistema zaharkituan

agerikoak ziren hutsuneen aurrean, atzerrira joatea musikan maisu diren profesional

ospetsuekin ikasi ahal izateko .

Jakina, halako egitasmo handi batek finantzaketa sendoa galdatzen du. Bada, Isaac

Albéniz Fundazioak, erakunde publikoen nahiz sektore pribatuko enpresa

garrantzitsuenen diru-laguntzak jasotzen ditu.

Ikastetxea lau organo-errektoreen bitartez antolatzen da: ikastetxeko Patronoen

batzarra, batzorde akademikoa, zuzendaritza-batzordea eta irakasleen klaustroa, alegia.

Ikastetxeko Patronoen batzarra, Isaac Albéniz Fundazioko Patronoen batzarraren

menpe dagoen organo-errektore nagusia dugu, eta 1991 urtean eratu zen. Hainbat

erakunde publiko zein pribatu ordezkatzen dituzten berrogeita hamar kidek osatzen dute

67 1987ko azaroaren 13ko Agindu baten bitartez (abenduaren 30eko BOEn argitara emana), onartuta, klasifikatuta eta inskribatuta geratu zen kultura-Fundazio pribatu bezala —baita sustapeneko izaera eta ongintzazko helburuak dituena ere—, Isaac Albéniz Fundazioa. Eta hau guztia, ondoko arauei jarraiki: 1970eko Hezkuntza Lege Orokorra; 2930/1972 Dekretua, uztailaren 21ekoa; eta 1762/1979 Errege Dekretua, ekainaren 29koa —jadanik indargabetua dagoena otsailaren 23ko 316/1996 Errege Dekretuaren bitartez—. Hain zuzen, 1996ko azaroaren 22an, Notario-eskritura bitartez, Isaac Albéniz Fundazioaren jatorrizko Estatutuak aldatuko dira, Fundazioei buruzko 30/1994 Legera, azaroaren 24kora egokitzearren. Gaur egun, Isaac Albéniz Fundazioak bere jarduera lau programen bitartez burutzen du: Paloma O´Shea Santanderreko nazioarteko piano-lehiaketa, Albéniz artxibo eta dokumentazio-zentroa, Musikaren eta Akademiaren Santanderreko topaketa, eta Reina Sofía Goi-mailako Musika-Eskola, alegia. Izan ere, Estatutuaren 4 art.ri jarraiki, Fundazioaren helburu bezala hauexek azaltzen dira: “(...) promocionar la música, su estudio y enseñanza, editar publicaciones periódicas y ediciones unitarias y cualquier otra actividad en beneficio de dichos fines”. Bada, jarduera guztiei buruz eta bereziki, goi-mailako musika-eskolari buruz, informazio zabala eskura daiteke bere web orrian, interneteko helbide honetan: http://www. fundacionalbeniz.com.

Page 147: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

145

eta Ohorezko presidentzia Espainiako Erreginaren esku dago. Ikasturtea amaitu ahala,

Patronoen batzarra bildu egiten da ikasturteari dagokion txostena aurkezteko eta aurreko

bileraren akta irakurtzeko. Batzorde akademikoak berriz, aholkulari gisa dihardu.

Horregatik, bere kide dira, musikaren irakaskuntzan eta oro har humanitateetan, entzute

handia duten hainbat musikari, kritiko nahiz Akademiko. Zuzendaritza-batzordea,

ikastetxeko zuzendariak, zuzendari akademikoak, koordinatzaile akademiko-artistikoak

eta gerenteak osatzen dute68. Eta azkenik, irakasleen klaustroa, artean eta hezkuntzan

maisu diren irakasle ospetsuek osatzen dute. Irakasle hauei gehitu behar zaizkie orobat,

eskola magistralak emateko ikastetxeak ikasturtero gonbidatu ohi dituen irakasleak

ere69.

Reina Sofía Goi-mailako Musika-Eskola ondoko printzipioek zuzentzen dute:

irakaskuntza pertsonalizatua, irakasleen eta ikasleen bikaintasuna, katedra askatasuna,

heziketa orokorra, esperientzia artistikoa eta gizarte-justizia70, hain zuzen.

Izan ere, ikasle bakoitzaren izaera eta beharrei egokitzen zaien curriculum edo ikasketa-

programa bat taxutzen du ikastetxeak. Halaber, ikaslearen ikasteko ahalmenaren

arabera, bere egonaldia ikastetxean aldakorra izanen da; alegia, egonaldi hori bi, hiru

edo lau ikasturtez luzatzea aurreikusten bada ere, egonaldi hori berez amaituko da,

irakasleak —bere katedra askatasunaren arabera— zera uste duenean: ikasleak

artistikoki heldutasuna lortu duela.

Ikastetxearen heziketa plan orokorra, lau sailon bitartez gauzatzen da: interpretazioaz

arduratzen dena —musika-tresnei edo kantuari dagokiona—, sail akademikoa, sail

artistikoa eta ikaslearen heziketa osagarriaz arduratzen dena71, alegia. Sail hauen artean,

68 Organo errektore honi dagokionez, Isaac Albéniz Fundazioaren Estatutuen 16 art.an zera esaten da: “La Junta de Patronos podrá crear uno a varios Consejos de Dirección relativos a los diferentes centros de actividad de la Fundación y regular su funcionamiento interno”. 69 Eskola magistral hauek ikasturtean zehar ikastetxean bertan ematen dira, baita udan ere, Fundazioak Santanderren duen beste egoitzan antolatzen diren udako ikastaroetan. 70 Ikasleek esperientzia artistikoa eskuratu ohi dute, ikasturtean zehar ikastetxeak antolatzen dituen makina bat kontzertu eta emanaldien bitartez. Gizarte-justizia printzipioa berriz, ikastetxeak antolatu duen beka-sistema baten bidez —matrikula nahiz egoitza gastuak ordaindu ahal izateko— gauzatzen da. Izan ere, ikastetxearen helburua da talentu handiko musikari gazteak maisutasunez trebatzea eta honetarako euren egoera ekonomikoa ez dadila muga bat izan.

Page 148: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

146

interpretazioaz arduratzen dena nabarmentzen da, bertan biltzen baitira ikastetxean

irakasten diren katedrarik edo espezialitaterik nagusienak —hots, biolina, biola,

biolontxeloa, kontrabaxua, kantua, pianoa, oboea, tronpa eta ganbara-musika— eta

euren titularrak diren irakasle ospetsuak.

Ikasturtero, Reina Sofia Goi-mailako Musika-Eskolan laurogei ikaslek gutxi gora

behera ikasi ohi du, sarbide proba zorrotzak gainditu ondoren hautatuak izan direnak72.

Ikasleen gehiengoak goi-mailako musika-titulua izan ohi duen arren, salbuespenez,

talentu goiztiarra agerian uzten duten ikasle gaztetxoei ere harrera egiten zaie.

71 Sail akademikoak, artistikoak eta heziketa osagarriaz arduratzen denak, heziketa orokorraren printzipioa gauzatzea dute helburu. 72 Hautapen-proben deialdia ikasturtero egiten da eta hautagaiei espediente akademiko bikaina edukitzea galdatzen zaie.

Page 149: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

147

LLAAUUGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA

OOIINNAARRRRIIZZKKOO MMAAIILLAAKKOO EETTAA MMAAIILLAA EERRTTAAIINNEEKKOO

AARRAAUUBBIIDDEE BBEERREEZZIIKKOO MMUUSSIIKKAA--IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZAAKK

I. OROKORTASUNAK

LOGSE onartzearekin batera, hezkuntzaren historian lehenengo aldiz, irakaskuntza

artistiko berezituak —alegia, 1970eko Hezkuntza Lege Orokorraren 46.1 art.ri jarraiki,

hezkuntzaren erregimen komunaren osagai ez zirenak— hezkuntza-sistema orokorraren

osagai bihurtuko dira. Ondorioz, LOGSE onartu bitartean musika-irakaskuntza

berezituak izandakoak, LOGSEk taxutuko duen hezkuntza-sistema berriari lotuta

geratuko zaizkio1.

Unibertsitate-mailakoa ez den sistema berri horrek, bi irakaskuntza mota desberdinduko

ditu: araubide orokorrekoak eta araubide berezikoak2, alegia. Eta ordura arteko

hezkuntza-sistemaren arabera musika-irakaskuntza berezituak izan zirenak, hain zuzen

ere, aipatu bigarren taldeko irakaskuntzen artean izendatuko ditu LOGSEk, araubide

bereziko musika-irakaskuntza gisa. Bada, araubide bereziko musika-irakaskuntzak

izenpean, musikaren irakaskuntza profesionala edo arautua —araubide orokorreko

irakaskuntzek ez bezala derrigorrezko izaerarik ez duena— hiru mailatan antolatzeari

ekingo dio LOGSEk: oinarrizko maila, maila ertaina eta goi-maila, alegia.

Bestalde, hirugarren atalburuan dagoeneko ikusi dugu, LOGSEn erronka nagusiak

zeintzuk izan diren, norabide profesionalik ez duten musika-irakaskuntzei dagokienez:

hau da, hezkuntza-sistemaren derrigorrezko mailatan, musika-irakaskuntzen presentzia

1 Honetara, ikus LOGSEko Zioen Azalpena, zera dioenean: “Diversas razones aconsejan que estén conectadas con la estructura general del sistema (...)”. 2 LOCEk araubide bereziko eskola-irakaskuntza bezala izendatuko dituen arren, euren oinarrizko araudia, aldaketa txiki batzuekin bada ere, LOGSEko II. Tituluan egoten darrai.

Page 150: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

148

sendotzea eta, hezkuntza-sistematik kanpo, hiritarrei aukera ematea musikaren kulturan

hezi daitezen.

Atalburu honetan berriz, ikusiko dugu, norabide profesionala hartzen duten araubide

bereziko musika-irakaskuntzei dagokienean LOGSEn erronka printzipala, ondokoa

dela: arauketa berri baten bitartez, euren statusa berrantolatzea eta birdefinitzea, hain

zuzen.

Izan ere, 1966ko ikasketa-planaz geroztik LOGSE onartu arte, araubide bereziko

musika-irakaskuntzen edukietan nahiz antolakuntzan ez zen inolako aldaketarik gertatu.

Alabaina, LOGSEk era berezian ukituko ditu. Eta 39-42 art. bitartean —araubide

bereziko dantza-irakaskuntzekin batera eta parez pare— araubide bereziko musika-

irakaskuntzen oinarrizko arauketa orokorra jasoko du, alderdiok arautuz: antolakuntza

akademikoa, ikasketei ekiteko sarrera-baldintzak, tituluak, ikastetxeak eta irakasleak,

alegia3.

Zein da arauketa berri honen xedea? Bada, LOGSEko 38 art.rekin bat4, etorkizuneko

musikaren profesionalei trebatzea, araubide bereziko musika-irakaskuntzen oinarrizko

mailatik hasita goi-mailaraino, bete-betean norabide profesionala hartzen duen

espezialdutako heziketa bat emanez.

Honek esan nahi du, jadanik ikusi dugun musika-eskoletako irakaskuntza-ereduaren

aldean, zeharo ezberdina dela, musika-kontserbatorio publikoetan nahiz baimendutako

musika-ikastetxe pribatuetan irakatsiko den irakaskuntza motaren izaera. Ezen,

zazpigarren atalburuan aztertuko diren musika-ikastetxe espezifiko horietan irakasten

den musika-irakaskuntza, selektiboa edo gutxiengo bati bideratuta legokeena baino ez

litzateke izango.

3 Ikus BRUNEAU, D., “L´enseignement de la musique et de la danse en Europe”, édition IPME, La Villette, Paris, 1991, 107-118 orrietan. 4 Orokorrean, araubide bereziko irakaskuntza artistiko guztiei aipamen eginez, LOGSE 38 art.ak zera xedatzen du: “Las enseñanzas artísticas tendrán como finalidad proporcionar a los alumnos una formación artística de calidad y garantizar la cualificación de los futuros profesionales de la música, la danza, el arte dramático, las artes plásticas y el diseño”.

Page 151: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

149

Dagoeneko egiaztatu dugu ordea, musika-eskoletako irakaskuntza-eredua oso

bestelakoa izan arren —helburu profesionalik gabe, ikuspegi juridikotik zein

pedagogikotik arras malguki taxutzen baititu musika-irakaskuntzak— abian jarri zenetik

gaurdaino, sekulako harrera, bultzada eta gorakada izan duela. Berdina gertatu al da

LOGSEk goitik behera berrantolatzen dituen araubide bereziko musika-

irakaskuntzekin? Ikus dezagun, Hezkuntza Ministerioaren estatistiketako azken

urteetako datuak abiapuntutzat harturik5.

Hain zuzen ere, 2003-2004 ikasturteko datuei so egiten badiegu, ohartuko gara, ikasturte

horretantxe, espainiar Estatuko musika-eskoletan, guztira 113.284 ikasle dagoela

matrikulaturik (2001-2002 ikasturtean baino 6.522 ikasle gehiago)6. Araubide bereziko

musika-irakaskuntzei dagokienez ostera, honatx egoera: oinarrizko mailan guztira

40.795 ikasle dago matrikulatuta (2000-2001 ikasturtean baino 35.398 ikasle gutxiago);

maila ertainean 36.661 ikasle (2000-2001 ikasturtean baino 7.961 ikasle gutxiago); eta

goi-mailan berriz, 3.413 ikasle (2000-2001 ikasturtean baino 2659 ikasle gutxiago eta

2001-2002 ikasturtean baino 1580 gehiago)7.

5 Ikus “Estadísticas de la Educación en España. Estadísticas de las Enseñanzas no universitarias” izenburu duen bilduma, interneteko helbide honetan: http://www.mec.es/mecd/estadisticas. 6 Musika-eskolei dagokienez, ez da 2000-2001 ikasturteko daturik ageri. 7 Hezkuntza Ministerioaren estatistiken web gunean, 2004ko uztailean argitaratu ziren datuei jarraiki, honatx, 2003-2004 ikasturtean, Autonomia Erkidego bakoitzean, araubide bereziko musika-irakaskuntzen oinarrizko mailan nahiz maila ertainean matrikulatutako ikasle kopurua (ikus http://www.mec.es/mecd/estadisticas interneteko helbidean “Estadísticas de la Educación en España, 2002-2003. Estadísticas de las Enseñanzas no universitarias”, MEC, 2004): AUTONOMIA ERKIDEGOAK

OINARRIZKO MAILA

MAILA ERTAINA

ANDALUZIA 12.142 7.421 ARAGOI 1.896 1.112 ASTURIAS 847 1.032 BALEAR UHARTEAK

722 581

KANARIAK 750 959 KANTABRIA 675 373 GAZTELA ETA LEON

3.238 2.416

GAZTELA LA MANTXA(*)

1.973 1.542

KATALUNIA 0 1.870 VALENTZIA 6.619 7.628 EXTREMADURA 1.116 841

Page 152: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

150

Honenbestez, zenbaki andana hauen aurrean, zera azpimarratu beharra dago: zalantza

izpirik gabe, espainiar Estatuan oro har, musika-eskoletako irakaskuntza-ereduaren

arrakasta nabarmena izan dela, araubide bereziko musika-irakaskuntzen aldean8. Jakina,

datu adierazgarri horien aurrean, halaber itaunok egitea saihestezina da: zergatik

gertatzen ote den beherakada hori araubide bereziko musika-irakaskuntzetan —eta

batik bat, oinarrizko mailan—; non ote dagoen arazoa, baldin badago,... .

Bada, araubide bereziko musika-irakaskuntzek egun bizi duten egoeraren gakoa

topatuko dugu, atalburu honetan ikergai izango ditugun araubide bereziko oinarrizko

mailako nahiz maila ertaineko musika-irakaskuntzetan, eta zehazki, LOGSEk, aipatu

mailak berrantolatuko eta birdefinituko dituen eran.

Izan ere, hausnartu beharra legoke, LOGSEk, bere helburuei jarraiki, aipatu

irakaskuntzentzat ikuspegi juridiko batetik egokiena bezala taxutzen duen plangintza

akademikoa, egokiena ote den ere ikuspegi pedagogiko batetik.

Noski, ukaezina da —eta bosgarren atalburuan egiaztatzeko parada izanen dugu—,

plangintza berri horren arabera, goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzei

ekinez gero eta ikasketak amaitu ostean, arestian aipatu LOGSEko 38 art.ren helburua

beteko litzatekeela. Alabaina, aldez aurretik, goi-mailako araubide bereziko musika-

GALIZIA 4.206 3.281 MADRIL 3.259 3.115 MURTZIA 1.134 1.470 NAFARROA 100 472 EUSKAL HERRIA 1.419 1.263 ERRIOXA 412 408 ZEUTA 105 116 MELILLA 182 124

(*) 2002-2003 ikasturteari dagozkion datuak. 8 Eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, berbera baiezta daiteke. Izan ere, ikusi besterik ez daude Euskadiko Eskola-Kontseiluak emaniko datuak (1994-2000 epeari dagozkionak), Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan irakaskuntzaren egoera aztergai zuen Txostenean. Bada, Txosten honetako datuei jarraiki, epe horretan, musika-eskoletan musika-irakaskuntzak burutzeko matrikulatutako ikasleen kopuruak gora egiten du %36 batean; eta araubide bereziko musika-irakaskuntzak burutzeko, epe berdinean matrikulatutako ikasleen kopuruak berriz, %45 batean egiten du behera [“Informe sobre la situación de la enseñanzas en la CAPV (1994-2000), Euskadiko Eskola-Kontseilua, Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila, Vitoria-Gasteiz, 2001, 127 orrian aipatua].

Page 153: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

151

ikasketei ekingo dioten ikasleak trebatu behar dira. Eta hori, printzipioz, araubide

bereziko oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko musika-irakaskuntzak burutuz

lortuko litzateke.

Non dago arazoa orduan? Hain zuzen, LOGSEk egituratzen duen hezkuntza-sistemak,

araubide bereziko oinarrizko mailako zein maila ertaineko musika-irakaskuntzak

burutzeko, ikasleari ezartzen dizkion baldintzetan. Ikus dezagun.

Esan dugun legez, LOGSEk, hezkuntza-sistema orokorraren baitan, araubide

orokorreko irakaskuntzekin batera, araubide bereziko musika-irakaskuntzak antolatuko

ditu. Eta ezin uka, hezkuntza-sisteman integratzea, araubide bereziko musika-

irakaskuntzen bilakaera normalarentzat baikorra izango denik.

Haatik, egokia ez dirudiena zera izango litzateke: integratzeko modua, alegia. Izan ere,

araubide orokorreko irakaskuntzen derrigorrezko etapa berriekin batera eta parez pare,

oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko araubide bereziko musika- irakaskuntzak

gradu akademikoetan egituratzen ditu LOGSEk. Eta ez hori bakarrik. Orobat, araubide

bereziko oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko musika-irakaskuntzak antolatuko

ditu, araubide orokorreko irakaskuntzen hezkuntza-printzipio berdinetan oinarriturik9;

eta ez ordea, bere zioen azalpenean aditzera ematen duen malgutasunarekin.

Hau guztiaren ondorioa zein da? Bada, bigarren atalburuan sarritan azpimarratu duguna:

ikasleari astunegia gertatu ohi zaiola pilatzen zaion irakas-zama, ezin izan ohi dituela

aldi berean burutu bi irakaskuntzak, eta ondorioz, musika-irakaskuntza profesionalak

burutzeari utzi egin ohi diola. Badirudi gainera, aipatu egoerak bere horretan jarraituko

duela, irtenbide aproposik ediren ezean. Izan ere, bigarren atalburuan behin eta berriro 9 Gaiaren azterketa juridikoa osatzeko, ikuspegi pedagogiko batetik, interesgarria litzateke PERELLÓ, V.k iritzi duena: “Si bien la LOGSE integra las enseñanzas musicales dentro del organigrama del sistema educativo, la realidad es que su planificación ignora totalmente los principios pedagógicos del sistema y propicia el fracaso escolar de los alumnos que cursan los grados elemental y medio de música. La LOGSE diseña las enseñanzas musicales basándose en los mismos principios educativos que las enseñanzas de régimen general, llevando a cabo un cambio radical en la concepción del proceso de enseñanza y aprendizaje, en los criterios metodológicos que deben regir la práctica docente y, muy especialmente, en el carácter que otorga a la evaluación de los aprendizajes de los alumnos, así como a la elaboración de las programaciones didácticas de los profesores, cuya coordinación deben asegurar los proyectos curriculares de grado”. Ikus “La enseñanza musical en la Comunidad Valenciana”, Generalitat Valenciana, 2003, 67-68 orrietan aipatua.

Page 154: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

152

esandakoa gogora ekarriz, ikastetxe integratuen sorrera izango litzateke irtenbiderik

egokiena eta etorkizuneko erronka.

Ikusi dugun bezala berebat, ikastetxe mota edo eredu hori orokortu bitartean ordea,

hezkuntza-Administrazioek azken urteetan hainbat neurri hartzeari ekin diote, hala

hautatu duen ikasleari, bi irakaskuntzak aldi berean burutzeak lekarkiokeen irakas-zama

nolabait arintzearren10. Aipatu neurriek, modu batera edo bestera, eragina izan ohi dute

araubide orokorreko irakaskuntzetan, eta ez horrenbeste araubide berezikoetan.

Hala eta guztiz ere, arestian aipatu ditugun emaitzak hor daude eta adierazgarriak dira

oso. Hain zuzen, zera azaltzen digute: araubide orokorreko irakaskuntzetako

derrigorrezko etapak, araubide bereziko musika-irakaskuntzen oinarrizko mailarekin

zein maila ertainarekin uztartzeko, orain arte LOGSEk erabili duen formula ez dela

arrakastatsuegia izan; ez eta LOGSEn aurreikuspenei jarraiki, hezkuntza-

Administrazioek hautatukoa ere.

Jakina, halaber, emaitza horien beste irakurketarik ere egin liteke —batik bat oinarrizko

mailari dagokionez—: alegia, hasiera-hasieratik, norabide profesionala hartzen duten

musika-irakaskuntzak burutu ahal izateko, egungo hezkuntza-sistemak eskaintzen

dituen aukera mugatuak eta zurrunak ikusita, ikasleak nahiago izan duela musika-

eskolen eredu malguagoaren arabera musika-irakaskuntzak burutzea. Nahiz eta

irakaskuntza hauek —gaur egun dauden baliabideekin bederen— ez lioketen emango,

goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzei ekin ahal izateko gaitasun adina,

edo behinik behin, araubide bereziko musika-irakaskuntzak burutzeak emango

lioketena.

Orobat, araubide bereziko musika-irakaskuntzen oinarrizko mailari ekin ordez, aurretik

musika-eskolen aldeko aukera egiteak zera bermatuko luke: jarraian oinarrizko mailako

edo maila ertaineko araubide bereziko musika-irakaskuntzei ekitea erabaki duen 10 Hezkuntza-Administrazioek ezezik, baimendutako ikastetxe pribatuek ere ekimenak badituzte. Honetara, aipa liteke Liceuko Kontserbatorioak, maila ertaineko baimendutako ikastetxe pribatu bezala, “larunbata musikalak” izenpean, eskaintzen duen aukera. Bada, batxilergoko ikasketa orokorrak eta araubide bereziko musika-irakaskuntzen maila ertaineko 5. nahiz 6. zikloei dagozkien ikasketak aldi berean burutu nahi dituzten ikasleei bideratuta legokeen aukera honek ondokoan datza: aipatu musika-ikasketen maila ertaineko 5. eta 6.zikloei dagokien irakas-zama osoa larunbatetan metatzean, alegia —goizeko zein arratsaldeko ordutegi trinko batean—. Ekimen honi buruzko informazioa eskura liteke Liceuko Kontserbatorioaren interneteko helbidean: hots, http://www.conservatori-liceu.es .

Page 155: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

153

ikasleak, erabaki hori hartu duela, benetako musikarako zaletasuna ezezik, ikasketa

horiek burutzeko gaitasunik baduelako ere11.

Honenbestez, zera izango litzateke komenigarria: LOGSEn ezarpen egutegiari jarraiki,

araubide bereziko oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko musika-irakaskuntza berrien

ezarpen prozesua jadanik amaituta dagoela kontuan hartuta12, baita hamarkada bateko

esperientziak eman dituen emaitzak ere aintzat hartuz, LOGSEk eta bere edukia

garatzen duten arauek aipatu irakaskuntzak antolatzeko taxutu duten plangintza

birproposatzea. Izan ere, ezin dugu ahaztu, LOGSEn zioen azalpenak zera esaten duela,

oro har, irakaskuntza artistikoei aipamena eginez eta zehazki, araubide bereziko musika-

irakaskuntzei:

“Diversas razones aconsejan que estén conectadas con la estructura general del sistema y que, a la vez, se organicen con la flexibilidad y especificidad necesarias para atender a sus propias peculiaridades (...)”

Haatik, zein punturainokoa izango litzateke malgutasun hori? Agian, aipatu

birproposamenari jarraiki, araubide bereziko oinarrizko mailako musika-irakaskuntzak

desagerrarazteko punturainokoa? Izan ere, ez dirudi oso aproposa denik LOGSEk

11 Halaber, dagoen eskaera ikusita, badirudi ekonomikoki ere errentagarriagoa izango litzatekeela musika-eskolen aldeko aukera. Ikus honetara zer dioen PERELLÓ, V.k: “Debemos resaltar el enorme esfuerzo económico que supone crear y sostener conservatorios profesionales, cuyo modelo de enseñanza estimamos que no responde a los intereses de un elevado porcentaje de alumnos matriculados en los conservatorios e imposibilita, a causa de la limitación de recursos, que la Administración educativa dedique los medios necesarios para actualizar y modernizar los conservatorios profesionales y superiores que se requieran para atender la demanda de enseñanza profesionalizada de la música y, a su vez, prestar una mayor atención a las escuelas de música, llamadas a escolarizar a los alumnos sin aspiraciones académicas y profesionales (...). En este sentido, abogamos por la conveniencia de potenciar la alternativa a la enseñanza reglada que contempla el art. 39.5 de la LOGSE” (ikus “La enseñanza musical (...)”, 302-303 orrietan aipatua). 12 Hezkuntza-sistemaren antolakuntza berria ezartzeko jatorrizko egutegia finkatuko duen 986/1991 Errege Dekretuak (1991ko ekainaren 25eko BOEn), onartu zenetik, makina bat aldaketa izan du. Guztiek izan dute helburu jatorrizko egutegiaren atzerapen berri bat burutzea. Dena dela, oinarrizko mailari dagokionez, egutegiak ez du atzerapenik izan eta 986/1991 Errege Dekretuko 25 art.ren arabera, 1992-1993 ikasturtean jarri ziren abian oinarrizko mailako lehenengo eta bigarren ikasturteak. Maila ertainean ordea, egutegiak atzerapenak izan ditu; honela, jatorrizko egutegiaren 26 art.ri jarraiki, 1993-1994 ikasturtean maila ertaineko lehenengo hiru ikasturteei ekitea aurreikusten bazen ere, hiru urtetako atzerapenarekin ekin zitzaion maila ertaineko lehenengo ikasturteari —alegia, 1995-1996 ikasturtean— 535/1993 Errege Dekretuak, apirilaren 12koak (maiatzaren 4ko BOEn) jatorrizko egutegian eragindako aldaketen ondorioz (27 art.). Eta 1487/1994 Errege Dekretuaren aldaketen eraginez (uztailaren 1ekoa, uztailaren 28ko BOEn argitara emana), ondorengo ikasturteetan, banan-banan, gainerako ikasturteak ezartzea aurreikusten da, hain zuen ere, 2000-2001 ikasturtean, seigarrena eta azkena ezartzen denera arte (27 art.).

Page 156: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

154

oinarrizko mailari esleitu dion izaera profesionalizatzailea13. Batik bat aintzat hartzen

badugu aipatu ikasketei ekiten dieten ikasleen adina; baita ikasketa horiek burutzeko

erabakia ere, sarritan, ikaslearena izan ordez, euren gurasoena izaten delako. Gainera,

musika-eskolak egonik, ez legoke arazorik aipatu eskolen ardurapean lagatzeko, gaur

egun, araubide bereziko musika-irakaskuntzen oinarrizko maila irakasten duten

kontserbatorioek burutzen duten funtzioa.

Jakina, oinarrizkoa izango da halaber, musika-eskolak behar bezainbat baliabiderekin

hornitzea —ekonomikoak barne—. Eta gai honetan bereziki, hezkuntza-

Administrazioek badute zer eginik. Proposamen honen helburua ez baita, musika-

eskolek huts-hutsean ordezka dezatela oinarrizko mailako musika-kontserbatorioen

zeregin profesionalizatzailea. Funtsezkoa izanen da berebat, musika-eskola batean

musika-irakaskuntzak burutzeko norabide profesionala hautatzen duen ikasleari,

irakaskuntza mota horrek galdatuko lukeen adina heziketa espezialdua bermatzea.

Eta, araubide bereziko maila ertaineko musika-irakaskuntzei dagokienez, zein izan

liteke LOGSEk aipatzen duen malgutasun horren neurria; akaso, oinarrizko mailan

bezalaxe, musika-eskolen esku uztea maila ertaineko musika-irakaskuntza

profesionalak? Edo apika, aproposagoa izan liteke, matrikula askearen eredua

berreskuratzea? Hain zuzen, LOGSE aurreko ikasketa-planetan aukera hori bazegoen.

Alabaina, egungo hezkuntza-sistemaren arabera, ikasturte bakoitzeko matrikulatu

beharra dago eta ondorioz, ikasturteari dagozkion curriculumeko irakasgai guztiak

burutu behar izaten dira14.

13 Ildo beretik, zera zioen Hezkuntza Ministerioak “Las enseñanzas artísticas a examen. Evolución histórica, panorama actual y perspectivas” izenburu duen txostenean (1999 urtekoa): “En el caso de las enseñanzas de música se advierte una distorsión del sentido profesional del grado elemental (...)”, (67 orrian aipatua). 14 Honetara, hara zer zioen Estatuko Eskola-Kontseiluak, 1998-1999 ikasturteari zegokion Txostenean: “El Consejo Escolar del Estado insta al Gobierno y a las Administraciones educativas a acometer el desarrollo de los temas pendientes de regulación tras una década de aplicación de la LOGSE: (...) Regulación de la enseñanza libre o a distancia (...)” (ikus “Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1998-1999”, MECD, Consejo Escolar del Estado, 2000, interneteko helbide honetan: http://www.mec.es/cesces). Ildo beretik, PERELLÓ, V.k zera dio: “A diferencia del plan de estudios de 1966, en el que se permite a los alumnos matricularse por asignaturas, en la nueva ordenación se exige a los alumnos que la matricula se formalice por cursos completos, ignorando no sólo las horas lectivas semanales de permanencia en los centros que, preceptivamente, tienen que cumplir los alumnos que cursan los estudios de educación primaria y secundaria, sino las horas de dedicación al estudio privado del instrumento” (ikus “La enseñanza musical (...)”, 130-131 orrietan aipatua).

Page 157: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

155

Edo, besterik gabe, araubide bereziko oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko musika-

irakaskuntzen curriculumetako edukiak murriztea ere izan liteke LOGSEk aipatzen

duen malgutasun horren babesean har litekeen beste neurri egoki bat. Izan ere, kontuan

eduki behar dugu, LOGSEn araberako irakaskuntzen iraupena, 1966ko ikasketa-planeko

ikasketen aldean, askoz ere luzeagoa dela. Bada, iraupen honek aukera eman lezake

curriculuma malgutasun gehiagorekin taxutzeko eta behar izanez gero, edukiak

zertxobait laburtzeko ere.

Gainera, bereziki maila ertainean, hori egiteko arrazoirik ez da falta. Hots, bosgarren

atalburuan ikusiko dugun legez, LOGSE ondoren —eta 1966ko ikasketa-planarekin

gertatzen ez den bezala—, goi-mailako araubide bereziko musika-ikasketei ekin ahal

izateko arau orokorraren arabera, derrigorrezko baldintzetako bat, batxilergo titulua

edukitzea da. Eta titulu hau lortu ahal izateak, araubide orokorreko irakaskuntzak,

araubide berezikoekin batera aldi berean burutzea lekarke. Beraz, araubide orokorreko

irakaskuntzetan, bi irakaskuntza moten aldiberekotasuna erraztearren dagoeneko hartzen

diren neurriak ezezik, egokia izan liteke ere, oraintsu esan dugun legez, maila ertaineko

curriculumaren edukiak malgutasunez murriztea.

Halaber, aipatu neurriaren aldeko aukera, ondoko inguruabarrak justifika lezake: hain

zuzen, 1966ko ikasketa planeko maila ertaineko tituluaren balioaren aldean —seigarren

atalburuan aztertuko duguna—, LOGSE ondoren, araubide bereziko maila ertaineko

musika-irakaskuntzak burutu ostean lortuko litzatekeen maila ertaineko titulu berriari

ematen zaion balio urriak. Ezen, aurrerago ikusi ahal izango dugun moduan, LOGSEk

soilik ondorio akademikoak aitortzen dizkio aipatu tutuluari15; alegia, batxilergo

tituluarekin batera, araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzei ekin ahal

izateko gaituko luke soilik. Dena den, hirugarren atalburuan jadanik aipatu dugu,

zenbait Autonomia Erkidegoetan, musika-eskoletan irakasteko ere gai lezakeela

LOGSEn araberako maila ertaineko musika-tituluak.

15 Balio akademiko honi buruz hain zuzen ere, zera zioen Hezkuntza Ministerioak “Las enseñanzas artísticas a examen. Evolución histórica, panorama actual y perspectivas” izenburu duen txostenean (1999koa): “En el caso de las enseñanzas de música se advierte (...) una desviación de la concepción académica del grado medio LOGSE por la hipertrofia de la especialidad de piano que cuestiona la orientación profesional de dicho grado”. Alabaina, LOGSEk ez dio aitortzen gaitasun profesionalik maila ertaineko musika-tituluari. Balio hori zenbait hezkuntza-Administrazioek eman diote, soilik musika-eskoletan irakatsi ahal izateko bada ere.

Page 158: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

156

Honenbestez bada, araubide bereziko oinarrizko mailako zein maila ertaineko musika-

irakaskuntzek gaur egun bizi duten egoeraren giltzak azaldu ondoren, sakondu dezagun

jarraian xehetasunez, LOGSEk maila bakoitzean taxututako irakaskuntza-plangintza

berriari jarraiki, aipatu egoera eragin duten osagaiok: ikasketen antolakuntza

akademikoa (II) —mailak, zikloak, iraupena (II.1) eta curriculuma (II.2) barne hartzen

dituela—; ikasketetara sarbidea (III); eta titulazioa (IV), hain zuzen ere.

II. IKASKETEN ANTOLAKUNTZA AKADEMIKOA

II.1. Mailak, zikloak eta iraupena

LOGSEko 39.1 art.ak araubide bereziko musika-irakaskuntzak hiru mailatan edo

gradutan egituratzen ditu: oinarrizkoa, ertaina eta goi-maila, alegia. Goi-mailaren

egituraketa bosgarren atalburuan aztertuko dugunez, uneotan ikus dezagun araubide

bereziko musika-irakaskuntzen oinarrizko mailaren eta maila ertainaren egitura ziklikoa

nahiz iraupena nola antolatzen diren.

Bada, oinarrizko mailak lau ikasturteetako iraupena dauka. Maila ertainak berriz sei, eta

bi ikasturteetako iraupena izango duten hiru zikloetan egituratzen da16.

Dena dela, LOGSEk aurreikusten du, salbuespenez, ikasleek badutela ikasturte bat

baino gehiagotan matrikulatzerik, euren ikasteko gaitasunak horretarako aukera ematen

dien heinean17. Araubide orokorreko irakaskuntzetan ordea, ez legoke gisa honetako

aurreikuspenik. Noski, beti ere ahaztu gabe bosgarren atalburuan aipatuko dugun

LOCEko 43 art.ak xedatzen dituen neurriak —hots, araubide orokorreko nahiz

16 LOGSEko 39.1.a) eta b) art.en arabera, baita, aipatu xedapenaren oihartzuna baino ez den 756/1992 Errege Dekretua, ekainaren 26koaren 1 art.rekin bat (abuztuaren 27ko BOEn). Aipatu Errege Dekretuak, oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko curriculumaren oinarrizko aspektuak ezartzen ditu. Aurreko ikasketa-planarekin alderatuz, LOGSEk oinarrizko mailaren nahiz maila ertainaren iraupena, hasiera-hasieratik, luzatu hedatu egiten du. Bada, honetara zera esaten da 756/1992 Errege Dekretuaren zioen azalpenean: “(...) la nueva estructura del grado elemental y medio, amplía, en su totalidad, la duración de este periodo de estudios en relación con el sistema anterior y permite, en primer lugar, una nueva organización de los contenidos desde el comienzo del grado elemental, que asegura la mejor adaptación de los mismos al proceso psicoevolutivo de los alumnos y posibilita un desarrollo más gradual del conocimiento del lenguaje y de la práctica instrumental”. 17 LOGSEko 39.2 art.ak hala xedatzen du —baita 756/1992 Errege Dekretuko 17 art.ak ere—. Dena dela, aurreikuspen honek maila guztietarako balio du —goi-mailarako barne—.

Page 159: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

157

bereziko irakaskuntzetan, intelektualki aparteko talentua duten edozein adinetako

ikasleei zuzendutakoak—18.

Arestian esan dugun bezala, oinarrizko mailak lau ikasturteetako iraupena dauka eta

maila ertainak berriz, sei ikasturteetakoa. Aitzitik, gradu nahiz ikasturte bakoitzean

ikasleak gehienez iraun dezakeen denborari dagokionez, badago mugarik.

Honela, oinarrizko maila burutzeko, gehienez bost urte izango ditu ikasleak; eta aipatu

gradua osatzen duen ikasturte bakoitzean, gehienez bi urtez egon daiteke. Maila ertaina

burutzeko ostera, gehienez zortzi urte izango ditu ikasleak; eta aipatu gradua osatzen

duen ziklo bakoitzean, gehienez hiru urteetan zehar egon daiteke, eta ikasturte

bakoitzean berriz, bi urtez gehienez19.

Zeintzuk dira ikasturtez igo ahal izateko baldintzak? Bada, aztergai ditugun bi mailatan,

ikasleak ezingo du hurrengo ikasturtera igaro, aurreko ikasturteko bi irakasgai gutxienez

gainditu ez baditu20.

Bestalde, ebaluazioari dagokionez, jarraitua izanen da, izaera integratzailea dauka eta

curriculumetan jasotzen diren helburuak nahiz irizpideak aintzat hartuz burutu ohi da21.

Haatik, 756/1992 Errege Dekretuaren zioen azalpenak azpimarratzen du, aipatu

helburuen betetze-maila malgutasunez neurtuko dela. Ezen, musika-irakaskuntzen

oinarrizko graduan nahi gradu ertainean, ebaluazioaren funtzioa ondokoa da: ikaslearen

heziketa-maila neurtzeko balio duen adierazle bat izatea, hain zuzen ere.

18 Izan ere, LOCEko 7.5 art.ak xedatzen du, araubide orokorreko nahiz araubide bereziko eskola irakaskuntzak hezkuntza-behar espezifikoak dituzten ikasleei egokituko zaizkiela. LOCEko 43 art.ak hain zuzen, egokitzapen hori lortu ahal izateko neurri batzuk arautuko ditu, eta ostera, aipatu neurriak garatu asmoz, 943/2003 Errege Dekretua onartuko du Gobernuak (uztailaren 18koa, uztailaren 31ko BOEn). 19 Hala ezartzen du 756/1992 Errege Dekretuko 16.1 art.ak. Dena dela, 16.2 art.ri jarraiki, salbuespenez, hezkuntza-Administrazioek erabaki lezakete, maila bakoitzeko, urte betez luzatzea ikaslearen iraunaldia. 20 756/1992 Errege Dekretuko 16.3 art. . 21 Oinarrizko mailari dagozkion helburuak 756/1992 Errege Dekretuko 4 art.ak zehazten ditu, eta maila ertainarenak berriz 8 art. ak.

Page 160: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

158

Berebat, ebaluazioa ezberdina izanen da, ondoren ikusiko ditugun curriculumen osagai

diren irakasgaien arabera22.

II.2. Curriculuma

Hezkuntzaren kalitateari buruzko Lege Organikoak honela definitzen du curriculuma23:

“A los efectos de lo dispuesto en esta Ley, se entiende por currículo el conjunto de objetivos, contenidos, métodos pedagógicos y criterios de evaluación de cada uno de los niveles, etapas, ciclos, grados y modalidades del sistema educativo.”

LOGSEko 39.4 art.ak ezartzen duenarekin bat, Gobernuak araubide bereziko oinarrizko

mailako nahiz maila ertaineko musika-irakaskuntzen curriculuma finkatzen duen

756/1992 Errege Dekretua onartuko du. Aipatu Errege Dekretuaren zioen azalpenari

jarraiki —eta aurreko ikasketa-planetan ez bezala—, ezarritako curriculuma ez da

huts-hutsean ikasketen programazio bat izanen; eta, malgutasuna aipatzen da ezaugarri

bezala, beti ere, ikasle zein ikastetxe bakoitzaren beharretara egokitzearren.

Halaber, curriculum honen helburuak bat datoz, LOGSE 38 art. ak, maila guztietako

musika-irakaskuntzentzat oro har finkatutako xedeekin. Hortaz, hasiera-hasieratik

norabide profesionala hartzen duten araubide bereziko musika-irakaskuntza berri hauen

funtzioa zeharo bereizita geratzen da, LOGSEk taxutzen duen hezkuntza-sistema

berriak, musikan hezteko arautzen dituen gainerako beste bideetatik: alegia, bigarren eta

hirugarren atalburuetan aztertu ditugun araubide orokorreko musika-irakaskuntzak,

baita musika-eskoletan burutzen direnak ere.

22 756/1992 Errege Dekretuaren 15.1 eta 2 art.en arabera. Halaber, 756/1992 Errege Dekretuko 13.2 eta 18 art.ek aurreikusitakoarekin bat, oinarrizko mailako eta maila ertaineko musika-irakaskuntzak ebaluatzeko txostenen oinarrizko osagaiak, 1995eko maiatzaren 29ko Agindu batek ezartzen ditu (ekainaren 7ko BOEn). Bada, aipatu Aginduaren hirugarren atalak ezartzen du maila bakoitzean, azken ebaluazioaren emaitza nola adieraziko den, zera xedatuz: “1) En el grado elemental de las enseñanzas de música (...) los resultados de la evaluación final de las distintas asignaturas se expresarán mediante los términos «apto» y «no apto». 2) En el grado medio de las enseñanzas de música los resultados de la evaluación final de las distintas asignaturas se expresarán mediante la escala numérica de 1 a 10 sin decimales, considerándose positivas las calificaciones iguales o superiores a cinco y negativas las inferiores a cinco”. 1996ko urtarrilaren 15eko Ebazpen batek, aipatu 1995eko maiatzaren 29ko Agindua garatzen du, musika-irakaskuntzei dagokienez (otsailaren 2ko BOEn).

23 Ikus 10/2002 Lege Organikoaren 8.1 art. . Aurretik, LOGSE 4.1 art.ak berdina xedatzen zuen.

Page 161: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

159

Bada, 756/1992 Errege Dekretuan, Gobernuak zehazten ditu Estatu osorako

irakaskuntza komunak24 bilakatuko diren curriculumaren oinarrizko aspektuak. Hain

zuzen, araubide bereziko oinarrizko mailako zein maila ertaineko musika-irakaskuntzen

curriculumaren oinarrizko aspektuak finkatzearen helburua honakoxea da: ikasle orori

bermatzea, gutxieneko heziketa homogeneo edo komun bat jasoko duela.

Izan ere, gogoan izan behar dugu, araubide bereziko musika-irakaskuntza berriek

espezialitate anitz besarkatzen dituztela. Eta halaber, Autonomia Erkidego bakoitzari

dagokiola —behin Gobernuak irakaskuntza komunak zehaztuz gero—, bere lurralde

esparrurako irakaskuntzen curriculuma finkatzea25. Noski, berariazko curriculum horren

edukiaren osagai izanen dira beti ere, 756/1992 Errege Dekretuan Gobernuak ezarritako

irakaskuntza komunak26.

Zenbait Autonomia Erkidegok dagoeneko onartu du bere lurralde esparrurako

curriculuma27. Guztien erregulazioa nahiko antzekoa dela esan daitekeen arren, aurki

24 8/1985 Lege Organikoaren lehen xedapen gehigarriko 2.c) atalaren arabera, irakaskuntza komunak zehazteko eskuduntza Estatuarena da. Gogoratu beharra dago, LOCEko hirugarren azken xedapeneko 2. puntuak honakoa ezartzen duela: “Todas las referencias realizadas en las disposiciones vigentes al término «enseñanzas mínimas» quedan sustituidas por el término «enseñanzas comunes».” Hain zuzen ere, irakaskuntza komunen osagai diren edukiak, helburuak eta ebaluazio irizpiedeak, 756/1992 Errege Dekretuko I eranskineko a) eta b) hizkietan jasotzen dira (12 art.). Eta II. Eranskinean berriz, irakaskuntza komunei esleitutako ikastordu kopurua (13 art.). 25 Gaur egun Autonomia Erkidegoena delako eskuduntza hori. 1966ko ikasketa-planarekin ordea, musika-irakaskuntzen maila guztietan gertatuko den bezala, 2618/1966 Dekretuak finkatutako irakasgaiak berdinak izango dira Estatu osoko kontserbatorioetan. 26 10/2002 Lege Organikoaren 8.3 art. (aurretik, LOGSE 4.3 art.ak berdina xedatzen zuen) eta 756/1992 Errege Dekretuko 2.1 art. en arabera. 27 Araubide bereziko oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko musika irakaskuntzen curriculuma onartu ezezik, maila horiei ekin ahal izateko sarbide-proba dagoeneko arautu duten Autonomia Erkidegoen artean, hauek aipa litezke:

• Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren lurralde-esparrua: 1992ko abuztuaren 28ko Agindua, musika-irakaskuntzen oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko curriculuma ezartzen duena, eta aipatu mailetara sarbidea arautzen duena (irailaren 9ko BOEn).

• Euskal Autonomia Erkidegoan: 288/1992 Dekretua, urriaren 27koa, musika-irakaskuntzen

oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko curriculuma ezartzen duena, eta aipatu mailetara sarbidea arautzen duena (abenduaren 16ko EHAAn). Halaber, 1997ko urriaren 27ko Agindu batek (azaroaren 14ko EHAAn argitara emana), 288/1992 Dekretua garatzen du.

• Katalunia: 322/1993 Dekretua, azaroaren 24koa, musika-irakaskuntzen oinarrizko mailako

curriculuma ezartzen duena (1994ko urtarrilaren 12ko DOGCen); eta 331/1994 Dekretua,

Page 162: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

160

daiteke espezifikotasunik, batik bat, aurrerago aipatuko ditugun musika-tresnetako

espezialitateei dagokienez, beraien curriculumak finkatzerakoan.

Euren lurralde esparrurako curriculuma oraindik onartu ez duten Autonomia

Erkidegoetan ostera, curriculum hori onartu eta ezarri bitartean, Hezkuntza eta Kultura

Ministerioak bere lurralde-esparrurako, 1992ko abuztuaren 28ko Agindu bitartez

finkatu zuena ezarriko da behin-behingoz.

Bestalde, arestian esan dugu, araubide bereziko musika-irakaskuntzek, hastapenetatik,

norabide profesionala hartzen dutela bete-betean. Hain zuzen, helburu profesional

honekin bat etorriz eta hasiera-hasieratik, oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko

musika-irakaskuntzetan, curriculumetako ardatz nagusi bihurtuko da, ikasleak hautatu

duen musika-tresnari dagokion espezialitatearen ikasketa28.

irailaren 29koa, musika-irakaskuntzen maila ertaineko curriculuma ezartzen duena eta aipatu mailara sarbidea arautzen duena (abenduaren 28ko DOGCen).

• Galizia: 253/1993 Dekretua, uztailaren 29koa, musika-irakaskuntzen oinarrizko mailako nahiz

maila ertaineko curriculuma ezartzen duena, eta aipatu mailetara sarbidea arautzen duena (urriaren 25eko DOGen). Halaber, 2001eko otsailaren 5eko Aginduak, 253/1993 Dekretuak ezarritako maila ertainetako musika-irakaskuntzetara sarbide-proba arautzen du (otsailaren 27ko DOGen). Eta 179/2003 Dekretuak, otsailaren 27koak berriz, 253/1993 Dekretua aldatu nahiz zabaldu egiten du (martxoaren 14ko DOGen).

• Valentzia: 151/1993 Dekretua, abuztuaren 17koa, musika-irakaskuntzen oinarrizko mailako

nahiz maila ertaineko curriculuma ezartzen duena, eta aipatu mailetara sarbidea arautzen duena (irailaren 2ko DOGVen). Halaber, batetik, 94/1994 Dekretuak, maiatzaren 24koak (ekainaren 10eko DOGVen) 151/1993 Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriko bigarren atala indargabetzen du; eta bestetik, 72/1996 Dekretuak, apirilaren 2koak (apirilaren 19ko DOGVen) 151/1993 Dekretua aldatzen du, baita 216/1997 Dekretuak, uztailaren 30ekoak ere (abuztuaren 27ko DOGVen).

• Andaluzia: 127/1994 Dekretua, ekainaren 7koa, musika-irakaskuntzen oinarrizko mailako

curriculuma ezartzen duena (uztailaren 27ko BOJAn); eta 358/1996 Dekretua, uztailaren 23koa, musika-irakaskuntzen maila ertaineko curriculuma ezartzen duena (abuztuaren 17ko BOJAn).

• Nafarroa: 34/1995 Foru Dekretua, otsailaren 13koa, musika-irakaskuntzen maila ertaineko

curriculuma ezartzen duena, baita aipatu irakaskuntzetara sarbidea ere (ekainaren 9ko BONen). 75/1999 Foru Dekretuak, martxoaren 8koak, 34/1995 Foru Dekretua aldatzen du (martxoaren 19ko BONen). 217/1996 Foru Dekretuak berriz, maiatzaren 20koak, musika-irakaskuntzen oinarrizko mailako curriculuma ezartzen du (uztailaren 12ko BONen).

• Canariak: 215/1996 Dekretua, abuztuaren 1ekoa, musika-irakaskuntzen oinarrizko mailako

nahiz maila ertaineko curriculuma ezartzen duena (irailaren 9ko BOCen) 28 756/1992 Errege Dekretuko 13.2 art.rekin bat, musika-irakaskuntzetako oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko ikasturte guztietan, musika-tresnaren irakaskuntzari, astero ordu bete gutxienez esleitzen zaio. 756/1992 Errege Dekretuan finkatzen diren irakaskuntza komunen gutxieneko ikastorduak, II eranskinean zehazten dira.

Page 163: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

161

Hau da, jada oinarrizko mailako lehen ikasturtetik, ikasleak, aukeratu duen musika-

tresna jotzen ikasteari ekingo dio. Eta helburu bikoitz batekin izango da: alegia, batetik,

bi graduetan zehar oinarrizko heziketa bat jasotzea, goi-mailako irakaskuntzei ekiten

dien unean, musika-tresna horri buruzko espezialdutako ikasketak burutu ahal izateko

adina gaitasun eduki dezan. Bestetik, ikasleak hautatu duen musika-tresnaren ikasketa,

beste ibilbide batzuei ekin ahal izateko oinarri izan dadila.

Honenbestez, 756/1992 Errege Dekretuak, araubide bereziko musika-irakaskuntzen

oinarrizko maila eta maila ertaina antolatuko ditu, gradu bakoitzari dagokion

curriculumaren osagai diren espezialitate ezberdinak aintzat hartuz.

Bada, oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko curriculumak musika-tresnetako

ondoko hogeita bi espezialitateetan taxutzen dira: eskusoinua, arpa, klarinetea, klabea,

kontrabaxua, fagota, zeharkako txirula, piccoloa, gitarra, plektrodun musika-tresnak,

oboea, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronpa, tronpeta, tronboia, tuba, biola, da Gamba

biola, biolina eta biolontxeloa29.

Halaber, maila ertaineko curriculumari bereziki, hiru espezialitateok gehitu behar

zaizkio: kantua, Berpizkunde nahiz Barroko garaietako hari pultsatuzko musika-tresnak,

eta organoa30.

Azkenik, oinarrizko curriculuma osatzen duten espezialitateekin amaitzeko, 756/1992

Errege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriari egin behar diogu aipamen, zera

xedatzen baitu:

“La relación de especialidades contenida en los artículos 5 y 9 podrá ser ampliada con las correspondientes al currículo de instrumentos que, por su raíz tradicional o grado de interés etnográfico y complejidad de su repertorio, o por su valor histórico en la cultura musical europea y grado de implantación en el ámbito territorial correspondiente, requieran el tratamiento de especialidad”.

Beraz, aurreikuspen honen arabera, oinarrizko curriculumari dagokionez 756/1992

Errege Dekretuan finkatzen den espezialitateen zerrenda, dagoeneko bitan zabaldu da: 29 756/1992 Errege Dekretuko 5 art.rekin bat. 30 756/1992 Errege Dekretuko 9 art.ak ezartzen duenaren arabera.

Page 164: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

162

1463/2001 eta 2194/2004 Errege Dekretuen bitartez, alegia. Honetara, 1463/2001

Errege Dekretuak ondoko hiru espezialitateei dagozkien oinarrizko mailako nahiz maila

ertaineko curriculumen oinarrizko aspektuak finkatuko ditu: gaita, gitarra flamenkoa

eta txistua, alegia. Eta beste hiru espezialitateotan berriz, soilik maila ertaineko

curriculumari dagozkionak: flabiol i tamborí, tenora eta tiblea. 2194/2004 Errege

Dekretuak ostera, dultzainako espezialitatean, maila ertaineko curriculumari egokitzen

zaizkion oinarrizko aspektuak finkatuko ditu31.

Dena dela, arestian esan dugu, berariazko curriculuma jadanik ezarrita duten Autonomia

Erkidegoen artean espezifikotasunik topa daitekeela, batik bat, musika-tresnetako

espezialitateei dagokienez, beraien curriculumak finkatzerakoan. Bada hain zuzen ere,

1463/2001 Errege Dekretua onartu aurretik, zenbait Autonomia Erkidegok, 756/1992

Errege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak aurreikusten zuenarekin bat, euren

lurralde-esparruko curriculumetan jaso zituzten, oraintsu aipatu 1463/2001 Errege

Dekretuan zerrendatzen diren espezialitate batzuk.

Hots, Euskal Autonomia Erkidegoan baita Nafarroako Foru Erkidegoan ere, txistua,

bertako oinarrizko mailako zein maila ertaineko curriculumetako espezialitate bezala

gehitu zen; Galizian berbera egin zen gaitari dagokionez; eta Andaluzian berriz, gitarra

flamenkoarekin 32.

Jakina, gerora, Galiziak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Andaluziak hain zuzen,

euren jatorrizko curriculumak egokituko dituzte, 1463/2001 Errege Dekretuak

ezarritako curriculumaren oinarrizko aspektuetara. Orobat, Madrilgo Autonomia

31 Ikus 1463/2001 Errege Dekretua, abenduaren 27koa (2002ko otsailaren 12ko BOEn) eta 2194/2004 Errege Dekretua, azaroaren 25ekoa (abenduaren 13ko BOEn). Aipatu Errege Dekretuek arautzen ez dituzten aspektuetan, 756/1992 Errege Dekretuak araututakoa ezarriko da (1463/2001 Errege Dekretuko 7 art.ren eta 2194/2004 Errege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriaren arabera). 32 756/1992 Errege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen duenari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoan, 288/1992 Dekretuak aurreikusi zuen, txistuaren espezialitatea, bertako oinarrizko mailako zein maila ertaineko curriculumetako osagai izango zela (bigarren xedapen gehigarria). Nafarroan berbera aurreikusi zuten 34/1995 nahiz 217/1996 Foru Dekretuek (bigarren xedapen gehigarria). Galizian berriz, 253/1993 Dekretuak, gaitako espezialitatea gehitu zion bertako oinarrizko mailako eta maila ertaineko curriculumari, aintzat hartuz, euren musika-tradizioan gaitak daukan garrantzia, baita Europako musika-kulturan daukan balio historikoa ere. Eta Andaluzian, berbera egin zuten, 127/1994 nahiz 358/1996 Dekretuen bitartez oinarrizko mailako eta maila ertaineko curriculumei gitarra flamenkoa gehituz.

Page 165: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

163

Erkidegoak, 1463/2001 Errege Dekretuaren babesean, bere lurralde-esparrurako

berariazko curriculuma onartuko du gitarra flamenkoaren espezialitateari dagokionez33.

Nola antolatzen dira espezialitate bakoitzari dagokion curriculuma osatuko duten

irakasgaiak?

Bada, oinarrizko mailan nahiz maila ertainean, irakasgaiak bi kategoriatan antolatzen

dira. Alde batetik, ziurtagiri ala titulu berdina lortzera bideratuta dauden curriculum

guztietan, derrigorrez ikasi beharreko irakasgaiak ditugu. Eta bestetik berriz,

Autonomia Erkidegoek euren berariazko curriculuma finkatzerakoan

diskrezionaltasunez zehatz ditzaketen irakasgaiak daude.

Maila ertainean ordea, derrigorrezko irakasgaiak, halaber ondoko bi motatakoak izan

daitezke: irakasgai komunak eta espezialitate bakoitzari dagozkion berariazko

irakasgaiak, hain zuzen ere. Honela, ikasgai komunak ikasle orok burutu behar ditu,

espezialitate gisa hautatu duen musika-tresna edozein izanik. Espezialitate bakoitzari

dagozkion berariazko ikasgaien kasuan aldiz, hauek ere derrigorrez burutu beharrekoak

izanen dira, baina soilik dagokion espezialitatean34.

33 Galizian, arestian aipatu 179/2003 Dekretuak, aldatu eta zabaldu eginen du, jatorrian, bere lurralde-esparrurako berariazko curriculuma finkatu zuen 253/1993 Dekretua (martxoaren 14ko DOGen). Era honetara bada, jatorrizko curriculum hori egokitu ahal izango du, 1463/2001 Errege Dekretuak gaitaren espezialitateari dagokionez ezarritako curriculumaren oinarrizko aspektuetara. Euskal Autonomia Erkidegoan berriz, 66/2003 Dekretuak, martxoaren 18koak (apirilaren 2ko EHAAn), 1463/2001 Errege Dekretuaren babesean, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparrurako, txistuaren oinarrizko mailako eta maila ertaineko curriculuma finkatuko du. Madrilen, 5097/2003 Aginduak, irailaren 5ekoak (irailaren 18 BOCMen), 1463/2001 Errege Dekretuaren babesean, gitarra flamenkoaren espezialitateko oinarrizko mailan eta maila ertainean, bere lurralde-esparrurako curriculuma ezarriko du. Eta Andaluzian azkenik, 488/2004 Dekretuak, irailaren 14koak (irailaren 29ko BOJAn) Madrilgo Komunitatearen bezala, 1463/2001 Errege Dekretuaren babesean, gitarra flamenkoaren espezialitateko oinarrizko mailan eta maila ertainean, bere lurralde-esparrurako curriculuma ezarriko du. Jakina, arau guztiak 1463/2001 Errege Dekretuaren babesean onartzen badira ere, aipatu Errege Dekretuak, hezkuntza-Administrazioei aukera ematen die, bertan jasotzen diren espezialitateen berariazko curriculumak onartzerakoan, diskrezionaltasunez, beste irakasgai batzuek ezarri ahal izateko ere (1463/2001 Errege Dekretuko 3.2 eta 4.2 art.ak). 34 756/1992 Errege Dekretuko 6, 7, 10 eta 11 art.ekin bat. Oinarrizko mailan, derrigorrezko irakasgaiak hauexek dira: dagokion musika-tresna eta musika-lengoaia, alegia. Maila ertainean berriz, derrigorrezko irakasgai komunak ondokoak dira: dagokion musika-tresna, armonia eta ganbara-musika. Eta derrigorrezko berariazko irakasgaiak, kasuan kasu, hauxek: orkestra eta abesbatza, alegia. Espezialitate eta irakasgai andana honi buruz, zera dio 756/1992 Errege Dekretuko zioen azalpenak: “(...) el conjunto de especialidades instrumentales y asignaturas que se establecen en cada grado, pretende un equilibrio entre el conocimiento teórico, el desarrollo de las destrezas instrumentales y la aprehensión de los principios estéticos que determinan el fenómeno artístico-musical”.

Page 166: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

164

III. IKASKETETARA SARBIDEA

Araubide bereziko musika-irakaskuntzen oinarrizko mailari ekin ahal izateko, LOGSEk

ez du inolako baldintzarik zehazten. Izan ere, hezkuntza-administrazioen esku uzten du

horretarako ukanbeharrak ezartzeko aukera, irizpide gisa, besteak beste, ondokoa

emanez: irakaskuntza horiek burutu ahal izateko egokitzat jotako ikaslearen adina

aintzat hartzea35.

Hortaz, euren lurralde-esparrurako berariazko curriculuma onartu duten hezkuntza-

Administrazioen araudiari so egiten badiogu, ohar gaitezke, batzuek ez dutela inolako

adin mugarik ezartzen. Beste batzuetan ordea —Euskal Autonomia Erkidegoan,

esaterako—, muga zortzi eta hamalau urte bitartean legoke36.

Oro har, Ikasleari aurre ezagutzarik galdatzen ez bazaio ere, kontuan hartuko dira

halaber, erritmoa edo psikomotrizitatea bezalako gaitasunak37.

Araubide bereziko musika-irakaskuntzen maila ertainari ekiteko ere LOGSEk adin

mugarik ezartzen ez duen arren, sarrera-proba espezifiko bat gainditzea galdatzen du.

Berebat LOGSEk xedatzen du —araubide orokorreko irakaskuntzetan gertatzen ez

den bezala— maila ertaineko edozein ikasturteri ekin diezaiokeela ikasleak, aurrekoak

burutu behar izan gabe. Jakina, horretarako ere, sarrera-proba zehatz bat gainditu

beharko du, zera egiaztatzearren: datozen ikasturteak probetxuz burutzeko adina

ezagutzarik baduela38.

35 LOGSEko 40.1 art.ak eta 756/1992 Errege Dekretuko 14.1 art.ak hala xedatzen dute. 36 Ikus 288/1992 Dekretuko 19.1 art.ko bigarren lerroaldea. Halaber, Galiziako curriculuma finkatzen duen araudian adin berbera galdatzen da (253/1993 Dekretua, 19.1 art.). 37 Honetara, zera xedatzen du 288/1992 Dekretuko 19.1 art.ak: “Para el acceso al grado elemental cada centro establecerá las pruebas objetivas a realizar por los candidatos referidas a evaluar las condiciones mínimas auditivas, rítmicas, aptitudinales, de madurez, etc..., para iniciar la carrera musical”. 38 LOGSEko 40. 2 art.ren arabera, baita 756/1992 Errege Dekretuko 14.2 eta 3 art.ekin bat ere.

Page 167: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

165

Bada, ikaslearen heldutasuna, gaitasuna eta ezagutza-maila neurtzea helburu duten

sarrera-proba espezifiko horiek arautzea, hezkuntza-Administrazioei dagokie. Eta

gehiengoak halaxe egin du, oinarrizko curriculuma ezarri duen arau berdinean39.

IV. TITULUAK

Araubide bereziko musika-irakaskuntzetako oinarrizko mailan nahiz maila ertainean,

espezialitate bakoitzari dagokion curriculuma burutu eta aipatu graduak gainditzen

dituen ikasle orok, eskubidea izanen du, kasuan kasu, ziurtagiri bat ala titulu bat

eskuratzeko.

Alegia, LOGSEko 42 art.ak zera xedatzen du:

“1. Al término del grado elemental se expedirá el correspondiente certificado.

2. La superación del tercer ciclo del grado medio de música o danza dará derecho al título profesional de la enseñanza correspondiente”.

Zer nolako balioa aitortzen die LOGSEk aipatu ziurtagiri nahiz tituluei? Bada, soilik

ondorio akademikoak onartzen dizkie.

Alegia, oinarrizko mailan, ziurtagiriak egiaztatzen du, ikasleak aipatu graduari

dagozkion helburuak bete dituela eta beraz, gradu horretako musika-irakaskuntzak

burutuz lortzea aurreikusten den ezagutza-maila baduela. Aitzitik, aipatu ziurtagiriaren

balioa hutsala da. Izan ere, ziurtagiria eduki arren, araubide bereziko musika-

irakaskuntzen maila ertainari ekin nahi dion ikasleari, kasu guztietan, sarrera-proba bat

gainditzea galdatzen zaio40.

39 Ikus 756/1992 Errege Dekretuko 14.3 art. Euskal Autonomia Erkidegoan aipatu sarrera-proba espezifikoa 288/1992 Dekretuko 20 art.an arautzen da eta ondoko hiru atalek osatzen dute: obra baten interpretazioa; epaimahaiak zehaztutako proba teknikoak; musika-lengoaiari buruzko proba teoriko-praktikoa. Halaber, 21 art.an zehazten dira, musika-eskoletako irakaskuntza ez arautuetatik, araubide bereziko musika-irakaskuntzetako maila ertainera igaro ahal izateko gainditu beharreko sarrera-probaren xehetasunak. Proba hau ere —edukiak ezberdinak diren arren— oraintsu aipatu hiru atalek osatzen dute. 40 Jakina, ukagaitza da, sarrera-proba hori gainditu ahal izateko, funtsezkoak eta lagungarriak izango direla oinarrizko mailan ikasleak burutu dituen ikasketak.

Page 168: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

166

Maila ertaina gainditu ostean, dagokion espezialitatean, ikasleak eskuratuko duen titulu

profesionalari ere LOGSEk ondorio akademikoak aitortzen dizkio. Haatik, oinarrizko

mailan ez bezala, maila ertaineko titulua edukitzea oro har, jarraian datorren mailari

ekiteko baldintzetako bat izango da. Ezen, bosgarren atalburuan ikusteko parada izango

dugun legez, titulu honek —beste ukanbehar batzuekin batera—, araubide bereziko

goi-mailako irakaskuntzei ekiteko gaitzen du. Halaber, bigarren atalburuan jadanik ikusi

dugun bezala, musika batxilergo-titulua eskuratu ahal izateko baldintzetako bat da,

LOGSEn araberako titulu profesionala edukitzea.

Jakina, aipatu tituluaren deiturak nahasmenera eraman ez gaitzan, azpimarratu behar

dugu, titulu profesionala deitu arren, LOGSEk ez diola titulu horri inolako balio

profesionalik aitortzen. Dena dela, uneotan gogora ekarriz hirugarren atalburuan

aztergai izan ditugun musika-eskolak eta eurei buruzko araudia, badago hezkuntza-

Administraziorik, LOGSEn araberako titulu profesionalari, balio akademikoa ezezik,

eskuduntza profesionala ere aitortu diona. Hain zuzen, hezkuntza-Administrazio horien

artean Euskal Autonomia Erkidegokoa dago41.

Azkenik, tituluak direla-eta, kontuan izan behar dugu halaber, LOGSEn ezarpen-

egutegiari jarraiki, 1995-1996 ikasturtean amaitu zela LOGSEn araberako araubide

bereziko oinarrizko mailako musika-irakaskuntzen ezarpen-prozesua. Eta 2000-2001

ikasturtean berriz, bukatu zela araubide bereziko maila ertaineko musika-irakaskuntzei

zegokiena. Ondorioz, aurreko ikasketa-planekin bat, oinarrizko mailako zein maila

ertaineko irakaskuntzak burutzeko aukera ikasturte horietantxe agortuko da: alegia,

1966ko ikasketa-planari jarraiki, oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko musika-

irakaskuntzak burutzeko aukera; eta 1970eko ikasketa-planarekin bat, abesbatzako

abeslari-diploma lortu ahal izateko ikasketak burutzekoa42.

41 Bada, 289/1992 Dekretuaren zazpigarren xedapen iragankorraren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko musika-eskoletan, lehenengo heziketa-mailatik hirugarrenera irakasteko, LOGSEn araberako maila ertaineko tituluak edo titulu profesionalak gaitzen du. Honetarako beharrezkoa izango da, aldez aurretik, pedagogian espezialdutako heziketa-ziklo bat burutzea. 42 Ikus 986/1991 Errege Dekretuko 27 art. (1487/1994 Errege Dekretuaren aldaketen ondorioz), baita 32.1 eta 3 art.ak ere.

Page 169: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

167

Dena dela, aipatu ikasketa-planen arabera dagokion titulua ala diploma lortu ahal

izateko aukera, kasuan kasu, 1997-1998 ala 2002-2003 ikasturteetara arte luzatuko da.

Eta bien bitartean, dagokion titulua ala diploma lortu ahal izateko, aparteko probak

antolatuko dituzte hezkuntza-Administrazioek43.

Honenbestez, LOGSE aurreko ikasketa-plan ezberdinetatik LOGSEk finkatuko duen

ikasketa-plan berrira iragateko prozesu luze honek zer lekarke? Bada, LOGSE aurreko

ikasketa-plan ezberdinei jarraiki lortutako tituluak ala diplomak eta, LOGSE ondorengo

titulu berriak, euren artean homologatu beharra, hain zuzen ere.

LOGSE ondorengo musika-irakaskuntzen goi-mailako tituluekiko, 1542/1994 eta

1120/2000 Errege Dekretuek ezartzen dituzten baliokidetza mota oro —akademikoak

zein profesionalak, alegia— seigarren atalburuan aztertuko dira44. Beraz, une honetan,

LOGSE ondorengo musika-irakaskuntzen oinarrizko mailako zein maila ertaineko

tituluekiko, ziurtagiriekiko nahiz diplomekiko ezarritako baliokidetza sistemari hertsiki

mugatuz, zera adierazi behar dugu:

Batetik, 1970eko kantu ikasketa-planeko abesbatzako abeslari-diplomari dagokionez,

aipatu baliokidetza espresuki ezartzen duela 1120/2000 Errege Dekretuko 3 art.ak,

honela:

“Equivalencia del Diploma de Cantante de Conjunto Coral. El Diploma de Cantante de Conjunto Coral, expedido al amparo del Decreto 313/1970, de 29 de enero, se declara equivalente al título profesional de Música, en la especialidad de Canto, a que se refiere el artículo 42.2 de la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre”.

Bestetik, musika-irakaskuntzei dagokienean, 1542/1994 Errege Dekretuak ez duela

inolako baliokidetzarik aurreikusten 1966ko ikasketak-planeko ziurtagirien eta LOGSE

ondorengo oinarrizko mailako ziurtagiriaren artean. Eta, 1542/1994 Errege Dekretuak

ezartzen duen arren, ondorio profesionaletarako, 1966ko ikasketak-planeko irakasle-

43 Musika-irakaskuntzei dagokienez, ikus 986/1991 Errege Dekretuko 33 art. . Eta oro har, musika nahiz kantu irakaskuntzei dagokienez, ikus 409/2002 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa (maiatzaren 28koa BOEn), bosgarren atalburuan xehetasunez aztertuko dena. 44 Ikus 1542/1994 Errege Dekretua, uztailaren 8koa (abuztuaren 9ko BOEn) eta 1120/2000 Errege Dekretua, ekainaren 16koa (uztailaren 5eko BOEn) arabera ezarritakoak (1 eta 2 art.ak).

Page 170: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

168

titulua LOGSE osteko goi-mailako tituluaren baliokidea izanen dela, ez diola titulu

horri inolako baliokidetza akademikorik aitortzen —espresuki behintzat— LOGSE

osteko titulu profesionalarekiko.

Alabaina, LOGSEn ezarpen-egutegia finkatzen duen 986/1991 Errege Dekretuaren III.

eranskinetik, zera ondoriozta liteke: akademikoki baliokideak liratekeela, 1966ko

ikasketa-planeko irakasle-titulua eta LOGSE ondorengo titulu profesionala.

Hau da, oraintsu esan dugu, LOGSE aurreko ikasketa-plan ezberdinetatik LOGSEk

finkatuko duen ikasketa-plan berrira iragateko prozesuaren ondorioa izanen dela,

LOGSE aurreko ikasketa-plan ezberdinen arabera lortutako tituluak ala diplomak eta,

LOGSE osteko titulu berriak, euren artean homologatu behar izatea.

Dena den, hori ez da ondorio bakarra izango; aipatu prozesuak halaber, zera baitakar:

1966ko ala 1970eko ikasketa-planen arabera dagozkion irakaskuntzak burutzen hasi

arren, LOGSEn ezarpen- egutegiak xedatzen duenari men eginez, irakaskuntza horiek

LOGSEn arabera egiten jarraitu beharko dituzten ikasleen kasuan, ikasketa-plan

ezberdinetako irakasgaiak euren artean baliozkotu beharra45.

Honetara, hain zuzen, musika-irakaskuntzen kasuan, 1966ko ikasketa-planeko

irakasgaien eta, LOGSEn garapenez, 756/1992 Errege Dekretuak ezarriko dituen

irakasgai berrien arteko baliozkotze-taula, 986/1991 Errege Dekretuko III Eranskinean

jasotzen da46. Bada, esan bezala, taula horretatik, ondoriozta daiteke, efektu

akademikoetarako bederen, baliokideak izango liratekeela, 1966ko musika-ikasketa

planeko irakasle titulua eta LOGSE ondorengo titulu profesionala.

45 Ikus 986/1991 Errege Dekretuko 29 eta 30 art.ak. 46 Kantu-irakaskuntzei dagokienez, bosgarren atalburuan aztertuko dugun 706/2002 Errege Dekretuko (uztailaren 19koa, abuztuaren 7ko BOEn) III. Eranskinean finkatzen da, LOGSEn garapenez, 756/1992 Errege Dekretuak ezartzen dituen zenbait irakasgaiekiko baliozkotze-taula. Gogoratu, baliozkotze hauek guztiak Estatu osoan ezarri beharrekoak direla, oinarrizko curriculumeko osagai diren irakasgaiekiko ezartzen baitira. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 288/1992 Dekretuaren bitartez onartutako berariazko curriculumaren osagai diren irakasgaiekiko baliozkotze-taula, ondoko Aginduaren eranskinean jasotzen da: 1999ko martxoaren 31ko Agindua (maiatzaren 11eko EHAAn).

Page 171: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

169

BBOOSSGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA

GGOOII--MMAAIILLAAKKOO AARRAAUUBBIIDDEE BBEERREEZZIIKKOO MMUUSSIIKKAA--

IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZAAKK:: IIKKUUSSPPEEGGII OORROOKKOORRRRAA,, AANNTTOOLLAAKKUUNNTTZZAA

AAKKAADDEEMMIIKKOOAA ETA IKASKETETARA SARBIDEA

I. GOI-MAILAKO ARAUBIDE BEREZIKO MUSIKA-IRAKASKUNTZAK, ORO

HAR

Dagoneko egiaztatzeko parada izan dugu, LOGSEk aurrera pauso itzela emango duela,

espainiar Estatuko hezkuntza-sistemaren historian lehen aldiz, musika-irakaskuntzak,

Araubide Bereziko Irakaskuntzak izenpean, hezkuntza-sistema orokorraren antolakuntza

berriaren osagai bihurtzen dituenean.

Aipatu musika-irakaskuntzen goi-mailari dagokionez zehazki, halaber egiaztatu ahal

izango dugu iraultzatzat har daitekeen egundoko urratsa emango duela LOGSEk: alegia,

berak taxututako ikasketa-plana jarraituz etorkizun batean lortu ahal izango diren goi-

mailako musika-titulu berriei eta ugariei —seigarren atalburuan aztergai izanen

direnak—, unibertsitate-lizentziatu tituluaren baliokidetza —akademikoa zein

profesionala— aitortuko baitie.

Bada, horrela, goi-mailako musika-tituluek ezezik, goi-mailako musika-irakaskuntzek

ere norabide berri bat hartuko dute: hots, goi-mailako ikasketen statusa aitortuko zaie.

Eta berebat, ordura arte lanbidetzat jotzen ziren goi-mailako musika-irakaskuntzek,

merezi duten onarpen akademikoa erdietsiko dute.

Alabaina, goi-mailako musika-irakaskuntzetan, arestian aipatu etorkizuna ez da

berehalakoan iritsiko. Izan ere, LOGSEk finkatutako hezkuntza-sistema berria ezartzeko

onartu zen haserako egutegiak, makina bat atzerapen eta aldaketa izan ondoren, 2001-

Page 172: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

170

2002 ikasturtean ekingo dio goi-mailako musika-irakaskuntza ezberdinak irakasteari,

goi-mailako musika-ikastetxeen gehiengoak. Hots, ordura arte 2618/1966 Dekretuaren

arabera musika irakasten zuten ikastetxeek ezezik1, 1970eko urriaren 23ko Aginduak

onartu zuen ikasketa-planaren arabera2, opera-abeslari izan nahi zutenak trebatzen

zituen Madrilgo goi-mailako Kantu-Eskolak ere.

Esan bezala, LOGSE ikasketa-plana jarraituz, goi-mailako musika-espezialitate

ezberdinak irakasteari oro har 2001-2002 ikasturtean ekingo zaio. Eta azken egutegiaren

aurreikuspenekiko urte beteko atzerapenarekin izango da3. Izan ere, hezkuntza-

sistemaren erreforma gauzatzeko Gobernuak 1989an aurkeztu zuen Liburu Zurian jada

proposatzen zen, hezkuntza-sistema berria ezarriko zuen egutegia zabala eta zuhurra

izan zedila. Horregatik, hasera batean, LOGSEk xedatutakoaren arabera4, 1991ean

Gobernuak onartu zuen lehenengo egutegian, goi-mailako musika-irakaskuntza berriei

1 Hala baieztatzen du CASTILLO Ministrak, LOGSEko 3.4 Xedapen Gehigarriari jarraiki, urteko txostena aurkezteko eginiko agerraldian (ikus “Diario de Sesiones del Congreso de los Diputados”, 418 zkia., VII Legealdia, 2002 urtea). Hain zuzen, zera dio: “Por lo que respecta a las enseñanzas artísticas, la implantación de la LOGSE presenta las siguientes circunstancias. En cuanto a música, se ha iniciado en este curso el grado superior en todas las administraciones educativas que tenían centros superiores que impartían enseñanzas conforme al Real Decreto 2618/1966, de 10 de septiembre (...)”. Ikus ildo beretik, “Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 2001-2002”, MECD, Consejo Escolar del Estado, Madril, 2003, 153 orr. (baita http://www.mec.es/cesces interneteko helbidean ere). Halaber, Estatuko Eskola-Kontseiluaren emaitzak baieztatu egiten dira, Hezkuntza Ministerioaren estatistiken web gunean, 2003ko uztailean aurrerapen gisa, 2001-2002 ikasturteari buruz argitara emaniko datuetan ere (ikus http://www.mec.es/mecd/estadisticas interneteko helbidean “Estadísticas de la Educación en España, 2002-2003. Estadísticas de las Enseñanzas no universitarias”, MECD, 2003). Alabaina, esan beharra dago, datu horiek ez direla guztiz zuzenak. Hau da: Nafarroako Foru Erkidegoan eta Kanarietan esaterako 2002-2003 ikasturtean jarri ziren abian goi-mailako musika-irakaskuntzak, eta ez 2001-2002 ikasturtean (ikus datu hau egiaztatzen duten ondoko arauak: Nafarroan, 7/2002 Foru Legeko 1 art., 2002-2003 ikasturtean abian jarriko direla esaten duena, baita 407/2001 Foru Agindua ere, 2001-2002 ikasturtean, Espainiako edo atzerriko ikastetxeetan goi-mailako musika-irakaskuntzak burutzeko beken deialdia ebazten duena; Kanarietan berriz, ikus 137/2002 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriko bigarren atala); edo Euskal Autonomia Erkidegoan adibidez, 2001-2002 ikasturtez geroztik, LOGSEn araberako goi-mailako musika-irakaskuntzak irakasten dituen ikastetxe bakarra dago (eta ez lau), eta goi-mailako aipatu ikastetxea gainera, aurrerago egiaztatu ahal izango dugun bezala, publikoa da (eta ez pribatua, fundazio pribatu deituriko batek kudeatzen duen arren). Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion datu hauek gainera oraindik ez dira zuzendu, ez Estatuko Eskola-Kontseiluak ez eta hezkuntza Ministerioak ere gerora argitaratu dituzten datu zein estatistiketan (ikus “Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 2002-2003”, MECD, Consejo Escolar del Estado, Madril, 2004, http://www.mec.es/cesces interneteko helbidean; eta “Estadísticas de la Educación en España, 2003-2004. Estadísticas de las Enseñanzas no universitarias, datos avance”, MECD, 2004, http://www.mec.es/ mecd/estadisticas interneteko helbidean). 2 Ikus 1970eko urriaren 23ko Agindua (azaroaren 12ko BO en argitara emana). Ikastetxe eta ikasketa-plan honi buruzko argibideak ikus supra lehenengo atalburuan. 3 Ikus 986/1991 Errege Dekretuko 28 art. (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ondoren). 4 Ikus LOGSEko 1. xedapen gehigarria.

Page 173: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

171

1994-1995 ikasturtetik aurrera ekitea aurreikusten bazen ere5, ikasketa horietan eragina

izanen duen jatorrizko egutegiaren azken aldaketak, 2000-2001 ikasturtean ekitea

aurreikusiko du6.

Halaber, LOGSE ezartzeko egutegiaren azken aldaketa horrek aipamen egingo dio,

lehenengo aldiz, 1970 urtez geroztik, kantu-ikasketentzat Madrilgo goi-mailako kantu-

eskolan abian zegoen ikasketa-plan espezifikoaren iraungitze prozesuari eta ondorioz,

kantu-ikasketa berrien ezarpenari7. Alegia, LOGSEn araberako musika ikasketa-plana

onartu eta gero, hezkuntza-sistema berria ezartzen duen egutegiari so egiten badiogu,

gainerako musika-irakaskuntzen moduan, kantu-ikasketak soilik aipatu plana jarraituz

ikasi ahal izango direla ohar gaitezke. Bada, LOGSEn araberako goi-mailako musika-

irakaskuntza ezberdinak ezarri ahala, 1970eko ikasketa-planeko kantu-ikasketak

iraungitzen hasiko dira. Honetara, 1970eko ikasketa-planeko ikasketa ezberdinei ekin

ahal izango zaien azken ikasturtea 2000-2001 izanen da. Orobat, ikasturte horretantxe

LOGSEn araberako goi-mailako kantu-ikasketa berriak irakasteari ekingo litzaioke8.

5 Eta ondorioz, ikasturte horretantxe, 2618/1966 Dekretuak ezarritako ikasketa-plana iraungitzen hastea. Ikus honetara, 986/1991 Errege Dekretuko 30 art. (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ondoren). 6 Jatorrizko egutegia finkatu zuen 986/1991 Errege Dekretuak makina bat aldaketa izan du. Guztiek izan dute helburu jatorrizko egutegiaren atzerapen berri bat burutzea. Goi-mailako musika-irakaskuntzen ezarpenari dagokionez, hurrenez-hurren, hauek izan dira atzerapenak eragin dituzten Errege Dekretuak: 535/1993 Errege Dekretua, apirilaren 12koa (maiatzaren 4ko BOEn): 1995-1996 ikasturtera atzeratu zen goi-mailako musika-irakaskuntzen ezarpena; 1487/1994 Errege Dekretua, uztailaren 1ekoa (uztailaren 28ko BOEn): 1997-1998 ikasturtera atzeratu zen; 1468/1997 Errege Dekretua, irailaren 19koa (irailaren 20ko BOEn): 1998/1999 ikasturtera atzeratu zen; 173/1998, otsailaren 16koa (otsailaren 17ko BOEn): 1999-2000 ikasturtera atzeratu zen; eta 1112/1999 Errege Dekretua, ekainaren 25ekoa (uztailaren 8ko BOEn): 2000-2001 ikasturtera atzeratu zen. Bada, goi-mailako musika-irakaskuntzen ezarpenari dagokienez azkeneko atzerapena 1112/1999 Errege Dekretuak burututakoa izan da. Izan ere, aurretik, 66/1997 Legeak, abenduaren 30ekoak (1997ko abenduaren 31ko BOEn), hamabi urtetara hedatu zuen LOGSEko lehenengo xedapen gehigarriak hamar urtetarako ezarri zuen egutegia. Eta hedapen berri horri egokitzearren, 1112/1999 Errege Dekretuko artikulu bakarrak ezartzen du, oro har, 2000-2001 ikasturtean abian jarriko direla hezkuntza-administrazioek egokitzat jotako musikako goi-mailako ikasketak. Nolanahi ere, aipatu ezarpena 1999-2000 ikasturtera aurrera litekeela ere aurreikusten du, beti ere, hezkuntza-administrazioek egokitzat jotzen badute. Azkenik, gogoratu besterik ez 24/2001 Legeak, abenduaren 27koak (abenduaren 31ko BOEn) hamalau urtetako iraupena izango duen egutegi berri bat onartzea aurreikusi zuela jadanik ezarri gabeko aspektuentzako (84 art.); horregatik, 835/2002 Errege Dekretuak, abuztuaren 2koak (abuztuaren 3ko BOEn) beste aldaketa bat burutu zuen jatorrizko egutegian, goi-mailako musika-irakaskuntzen ezarpenari dagokionez inolako eraginik izan ez zuena. 7 Ikus 986/1991 Errege Dekretuaren 31.2 eta 3 art.ak (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ostean). 8 Hau beti ere 986/1991 Errege Dekretuko 28 art.ko aurreikuspenei jarraiki (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ondoren). Izan ere, 2139/2001 Aginduak, ekainaren 1ekoak (ekainaren 11ko BOCMen argitara emanak) aurreikusten zuen 2001-2002 ikasturtean ekingo zitzaiola LOGSEn araberako goi-mailako musika-irakaskuntzak irakasteari Madrilgo goi-mailako musika kontserbatorioan —alegia, Madrilgo Autonomia Erkidegoan, 1754/2001 Aginduak goi-mailako musika-irakaskuntzentzat finkatzen

Page 174: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

172

Haatik, goi-mailako musika-irakaskuntza horiek guztiak abian jarri orduko, berpiztu

egingo dira LOGSE onartu zenetik igarotako hamarkada luzean, makina batean, oro har

goi-mailako irakaskuntza artistikoei buruz sortutako eztabaidak9. Eta hurbileko

errealitateak eraginda gainera, oraingo honetan, afektatutako sektorearen erantzuna

ozenagoa bilakatuko da, horretarako arrazoirik badelako.

Batetik, hezkuntzari buruzko espainiar ordenamendu juridikoan azken urteetan10 burutu

diren aldaketa sakonek —hurrenez hurren, Humanitateen erreforma deitutakoak,

unibertsitateen Lege Organiko berriak eta hezkuntzaren kalitateari buruzko Lege

Organikoak— ez dute jakin konponbide argi bat bilatzen. Ondorioz, formalki bederen,

kontraesaneko antolakuntza batean murgilduta darraite goi-mailako musika-

irakaskuntzek. Izan ere, irakaskuntzok irakasten dituzten ikastetxe publikoak eta

irakasleak, bigarren hezkuntzako ikastetxeen eta irakasleen kidegoen erregimen

berberarekin antolatzen dira —zazpigarren nahiz zortzigarren atalburuetan egiaztatzeko

parada izango dugun lez—. Eta kontuan izan behar dugu, goi-mailako musika-

irakaskuntzak amaitzen dituen ikasle orok, ondorio guztietarako, unibertsitate

lizentziatu-tituluen baliokideak diren titulu batzuk eskuratuko dituela.

Bestetik, 1999ko Boloniako deklarazioak bultzatuta batik bat, prozesu bat jarri da

abian: Boloniako prozesua —bederatzigarren atalburuan xehetasunez aztertuko

duguna—. Prozesu honek bada, 2010 urterako goi-mailako irakaskuntzek Europan

esparru komun bat eduki dezaten lortzea du xede, eta goi-mailako musika-irakaskuntzak

antolatzeko Espainian dagoen eredua —hots, LOGSEk ezarritakoa— bete-betean

ukitzen du. Beraz, Boloniako prozesuaren helburuetako bat baldin bada Europan duen curriculumeko espezialitate oro—, baita Madrilgo goi-mailako Kantu-Eskolan ere —ikastetxe honetan soilik aipatu curriculumeko kantuko espezialitatea—. Honetara, aurretik, 2052/2001 Agindua, maiatzaren 28koaren bitartez (ekainaren 5eko BOCMen argitaratutakoa), Madrilgo goi-mailako kantu-Eskolan LOGSEn araberako goi-mailako musika-irakaskuntzak ezarri ziren balio ofizialarekin, Kantuko espezialitatean baita Pedagogiakoan ere (Kantuko hautazko irakasgaian). 9 2003ko maiatzaren 12ko El Paísen, “Miles de alumnos de enseñanzas artísticas superiores piden centros universitarios” titularrarekin, ondokoaren berri ematen zen: “La convocatoria de movilización del pasado viernes partió de la Federación de Asociaciones de Alumnos y Centros Superiores de Enseñanzas Artísticas (FEAACSEA). Esta federación, que agrupa a alumnos de música, danza, arte dramático, restauración y diseño, denuncia que aunque la Ley de Calidad cataloga estas enseñanzas como enseñanzas escolares de régimen especial, las comprende como una etapa anterior a la universitaria. Además, critica que la titulación que reciben estos alumnos al acabar sus estudios es equivalente a la universitaria sobre el papel, porque en la práctica es discriminatoriamente inferior”. 10 Alegia, 1996tik aurrera, Gobernuan nagusitu zen alderdi popularrak sustaturik.

Page 175: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

173

orokorrean goi-mailako hezkuntzaren funtzionamendua hobezina izatea, ezinbestekoa

da, herrialde ezberdinetako ikasketa artistikoen antolakuntzan oro har, eta musika-

irakaskuntzen antolakuntzan zehazki, euren arteko bateratasuna edo konbergentzia

lortzea. Jakina, beti ere malguki eta euren aniztasuna errespetatuz.

Horregatik, Espainian inplikatutako sektoreek sarritan erreklamatu badute goi-mailako

arte-irakaskuntzen egokitzapena —musika-irakaskuntzena barne—, ikasketok benetan

goi-mailako ikasketen statusa eta antolakuntza izan dezaten, Boloniako deklarazioaren

ostean moldaketa hori premiazkoa bihurtu da. Izan ere, aipatu deklarazioa izenpetu

zutenek —horien artean, Espainiako hezkuntza ministroak— azpimarratzen zuten goi-

mailako irakaskuntzarentzat europar esparru bat sendotzeko beharra zegoela: alegia,

unibertsitate-irakaskuntzarentzat ezezik, unibertsitarioa ez den goi-mailako

irakaskuntzarentzat ere11. Eta eremu berri hori, esan bezala, 2010 urterako eraiki nahi

da.

Honenbestez bada, goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzek hezkuntzari

buruzko ordenamendu juridikoan gaur egun duten statusa ezagutu eta ulertu ahal

izateko, abiapuntua eta ardatz nagusia LOGSE dugu12.

Alabaina, LOGSE onartu zenetik gaurdaino hezkuntzari buruzko ordenamendu

juridikoak izan duen bilakaeran, goi-mailako musika-ikasketetan zuzenean ala zeharka

eragiten duten beste hiru lege organikok ikusi dute argia: 9/1995 Lege Organikoak,

ikastetxeetan parte hartzea, ebaluazioa eta gobernua arautzen duenak (LOPEG); 6/2001

Lege Organikoak, unibertsitateenak (LOU); eta 10/2002 Lege Organikoak,

hezkuntzaren kalitateari buruzkoak (LOCE), hain zuzen ere. Orobat, LOGSE nahiz

aipatu oinarrizko legedia garatzen duen makina bat arau onartu du Gobernuak. Eta

11 Ildo beretik, ikus daitezke besteak beste: OCDE ren “Redefining Tertiary Education” izenburu duen txostena (1997), Paris, 1998 (http://www.oecd.org interneteko helbidean eskura liteke); UNESCOren 1998ko urriaren 9ko “World declaration on higher education for the twenty-first century: vision and action” (http://www.unesco.org interneteko helbidean eskura liteke); edo “Informe Universidad 2000” (edo Bricall Txostena izenarekin ezagutzen dena eta http://www.crue.org interneteko helbidean eskura daitekeena), batik bat hirugarren atalburuko I.2 atala, unibertsitate-mailakoa ez den goi-mailako irakaskuntza aztergai duena, alegia (147-153 orriak). 12 Hezkuntzaren kalitateari buruzko Lege Organikoak, goi-mailako musika-irakaskuntzak ukitzen dituen aldaketa txiki batzuk eragin dituen arren, LOGSEko 39-42 art. bitartean goi-mailako musika-irakaskuntzei buruz eginiko arauketak bere horretan dirauelako.

Page 176: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

174

Autonomia Erkidegoek ere, euren eskuduntzen esparruan, beraien lurralde eremuan

ezargarria izango den araudia onartu dute.

Beraz, jarraian egin beharreko galdera hauxe litzateke: oinarrizko legedi multzo horrek

nahiz garapenezkoak ba al darraien eta, bere kasuan, sendotzen ote duen, goi-mailako

musika-tituluei LOGSEk aitortzen dien status berriak eraginda, goi-mailako musika-

irakaskuntzek hartuko duten norabidea.

Atalburu honetan bada, itaun horri erantzungo diogu —jakina, ondorengo atalburuetan,

beste gai batzuk jorratuz, erantzuteari utzi gabe— gaiok ñabarki aztertuz: ikasketen

antolakuntza akademikoa (II) —mailak, zikloak, iraupena (II.1) nahiz curriculuma

(II.2.) barne—; eta sarbidea (III).

Hasi aurretik ordea, zera aurreratu gura nuke —eta geroago xehetasunez egiaztatzeko

parada izango dugu—: LOGSE ondoren onartuko den oinarrizko legedian —funtsean

LOPEGen—13 nahiz garapenezko araudian, ageri dela osagairik, LOGSEk goi-mailako

musika-irakaskuntzei emaniko norabidea jarraitu ezezik, ikuspegi ezberdinetatik

sendotuko duena ere. Zalantzarik gabe, osagai horiek guztiek zera adierazten digute:

LOGSEk goi-mailako musika-tituluei aitortuko dien status berriak eraginda —hots,

ondorio guztietarako unibertsitate-mailako tituluen baliokide izatearena—, goi-mailako

musika-irakaskuntzen egitura nahiz funtzionamendua hurbilago dagoela unibertsitate-

mailako hezkuntza-sisteman dauden ereduetatik. Aitzitik, beste gai batzuetan —besteak

beste, ikastetxean eta irakasleen erregimen juridikoa—, nabarmena da, ordenamendu

juridikoak unibertsitate-mailakoak ez diren ikasketei zuzendutako erantzun berberak

ematen dizkiela goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzei.

13 Eta funtsean LOPEGek diot, LOCEk ezer gutxi gehitu diolako goi-mailako irakaskuntza artistikoek LOGSEkin nahiz LOPEGekin eskuratu duten statusari. Izan ere, irakaskuntza artistikoen maila guztiak —beraz, goi-mailako ikasketak ere— inolako bereizketarik egin gabe, eskola-irakaskuntzatzat jotzen ditu LOCEk. Bada, hezkuntza-sistemaren egitura berrituari jarraiki, goi-mailako irakaskuntza mota bakarra, unibertsitate-mailakoa izango litzateke (LOCE 7.1 art.ak ezartzen du, hezkuntza-sistemak barne hartzen dituela: eskola aurreko hezkuntza, eskola-irakaskuntzak eta irakaskuntza-unibertsitarioa). Eta aipatu unibertsitate-mailako irakaskuntzaren erregulazioa hain zuzen ere, arau espezifikoen esku uzten du LOCEk (7.8 art.); alegia, oinarrian, LOUren esku.

Page 177: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

175

Zein da ondorioa? Bada, formalki bederen, ordenamenduaren kontraesan edo

inkoherentzia baten aurrean geundekeela14. Alegia, hemen legegintzazko koherentzia

arazo bat legoke, zeren logikoena izango litzateke unibertsitateari buruzko marko

juridikoan arautzea, unibertsitate-mailakoen baliokideak diren titulu batzuk lortzeko

aukera ematen duen irakaskuntza oro, eta ez ordea, unibertsitate-mailakoa ez den

irakaskuntzari buruzko legedian. Jakina, badakigu ere —eta egiaztatzeko parada izango

dugu—, aukera logikoena edo koherenteena izatea, batzuetan, ez datorrela bat,

juridikoki errazena, egokiena ala arazo gutxien ekarriko lituzkeen irtenbidea izatearekin.

Unibertsitate-lege berriaren elaborazio prozesuan beraz, goi-mailako musika-

irakaskuntzak unibertsitateari buruzko legedian arautzeko eragozpen juridikorik ez

zegoen15. Noski, horretarako borondatea behar zela ukaezina da. Aitzitik, 2001eko

unibertsitateen Lege Organikoan legegilearen aukera goi-mailako irakaskuntza

artistikoak —musika barne— unibertsitate-sistemari buruzko marko juridikoan ez

arautzea izan zen. Ondorioz, une hauetan, goi-mailako musika-irakaskuntzek, goi-

mailako irakaskuntzen erregimen orokorrari, nolabait ere, ihes egiten diotela esan liteke.

Nolanahi ere, LOUren baitan badago atalburu berri bat (XIII), “Espacio europeo de

enseñanza superior” izenburu duena16, eta aurrerago xehetasunez aztertzeari utzi gabe,

orain aipatu baino ez, atalburu horrek ateak zabal ditzakeela etorkizun batean goi-

mailako irakaskuntza artistikoak —musika barne— dagokion legediaren baitan

arautzeko: hots, oro har, goi-mailako irakaskuntzei dagokien araudi zabal eta malgu

batean17, edo apika, unibertsitate-mailako irakaskuntzei dagokien araudi berean.

14Irakaskuntza artistiko guztietan jazotzen den disfuntzio honi buruz jada mintzatu zen Estatuko Eskola-Kontseilua 1997-1998 ikasturteari zegokion Txostenean, honela: “Además, los Grados Superiores de estas enseñanzas, equivalentes a Diplomaturas o Licenciaturas, se ven sujetos a normativas aplicables a las enseñanzas no universitarias, lo que provoca importantes disfunciones”. Ikus “Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1997-1998”, MEC, Consejo Escolar del Estado, 1999, interneteko helbide honetan: http://www.mec.es/cesces

15 11/1983 Lege Organikoaren elaborazio prozesuan ordea ezinezkoa zen halakorik egitea, oraindik goi-mailako irakaskuntza artistikoak ez baitziren unibertsitate-mailako ikasketen baliokide. Beraz, soilik LOGSE onartu eta gero egotz geniezaiokeen LORUri hori egin ez izana. Baina, hemen ere eragozpenik egon ez arren bide horretan urratsak emateko, badirudi borondatea falta zela. 16 Ikus 6/2001 Lege Organikoa, 87-89 art.ak. .

17 Hain zuzen ere, ildo beretik, Estatuko Eskola-Kontseiluak zenbait ikasturteei dagozkien Txostenetan —1997-1998, 1998-1999, 2001-2002 eta 2002-2003 ikasturteei dagozkienak— premiazkotzat jotzen du

Page 178: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

176

II. ANTOLAKUNTZA AKADEMIKOA

II.1. Mailak, zikloak eta iraupena

Araubide bereziko musika-irakaskuntzak akademikoki hiru mailatan antolatzen dira18,

eta goi-maila da ikasleari, ziklo bakarrean zehar, espezializazio gehien eskaintzen dion

hezkuntza-tartea (LOGSE 39.1.c art.). Goi-mailako musika-irakaskuntzak halaber,

euren izaera dela-eta, bakar-bakarrik aurrez aurrekoak izanen dira; hots, soilik burutu

daitezke ofizialki matrikulatuz dagokion ikastetxean —publikoa nahiz baimendutako

pribatua—19.

Esan bezala, goi-mailako musika-irakaskuntzak ziklo bakarrean antolatzen dira. Bada,

antolakuntza horren egokitasunak garai hartako unibertsitateen erreformarako legea

indarrean zegoela zalantzarik sortu zuen. Izan ere, 11/1983 Lege Organikoaren 30

art.ak, unibertsitate-mailako ikasketak gehienez hiru ziklotan antolatzen zituen eta

bigarren zikloa gainditzeak lizentziatu-titulua eskuratzeko eskubidea ematen zuen.

Honen aurrean beraz, edonori galderok otu zekizkiokeen: zuzena ote den unibertsitate-

lizentziatu tituluaren baliokidea den titulu bat eskuratu ahal izateko eskubidea ematen

duten ikasketa batzuk —hots, goi-mailako musika-irakaskuntzak— ziklo bakarrean

antolatzea. Berebat, eta aurreko itaunari lotuta, harrigarria ez ote den LOGSEko 42.4

gisa honetako lege baten onarpena. Honetara, zera dio zehazki: “El Consejo Escolar del Estado considera, por consiguiente, urgente la elaboración de una Ley del Ordenación del Régimen Jurídico de las enseñanzas artísticas, en lo que respecta al grado superior de las mismas” (1997-1998). “El Consejo Escolar del Estado se ratifica en instar a las Administraciones Educativas a que realicen un esfuerzo para potenciar las enseñanzas artísticas y considera urgente la elaboración de una norma, con rango de Ley que regule las enseñanzas artísticas, en especial el grado superior equivalente a Licenciaturas o Diplomaturas ya que actualmente posee una normativa como si se tratase de una enseñanza no universitaria” (1998-1999). “El Consejo Escolar del Estado vuelve a urgir al Ministerio de Educación, Cultura y Deporte, de acuerdo con las Comunidades Autónomas, la necesidad de completar el desarrollo de las Enseñanzas Artísticas establecidas en el artículo 42.3 de la LOGSE” (2001-2002). Eta, “El Consejo Escolar del Estado vuelve a llamar la atención al Ministerio de acuerdo con las Comunidades Autónomas, de la necesidad de tramitar una ley específica para determinar definitivamente el régimen jurídico de los Centros Superiores de Enseñanzas Artísticas a fin de estructurar su pertenencia al ámbito universitario”(2002-2003). Aipatu ikasturteei dagozkien txosten oro eskuragarri dago, Estatuko Eskola-Kontseiluaren web gunean, interneteko helbide honetan: http://www.mec.es/cesces.

18 Aurreko ikasketa-plana finkatu zuen 2618/1966 Dekretuak ere hiru mailatan egituratu zituen musika-irakaskuntza profesionalak. Haatik, ikasketetan aurrera egin ahala, hauen konplexutasun akademikoaren ikuspuntutik, aipatu mailakatzea ez da LOGSE ikasketa-planean bezain argia. 191966ko ikasketa-planarekin ordea bazegoen libreki matrikulatzerik, 2618/1966 Dekretuaren 17 art. ak zera xedatzen baitzuen: “En todos los Conservatorios oficiales estatales y no estatales, existirá matricula oficial y matrícula libre (...)”.

Page 179: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

177

art.ak jasotzen duen aurreikuspena; hau da, hezkuntza-Administrazioei aukera ematen

die unibertsitateekin hitzarmenak sustatzeko, goi-mailako musika-titulua lortu dutenek,

jarraian —bigarren ziklorik egin behar izan gabe, ez baitago—, oro har, hirugarren

zikloko ikasketak eta zehazki, doktoregoko ikasketak egiterik izan ditzaten.

Dena den, harrigarria izan edo ez, aurrerago —seigarren atalburuan — ikusi ahal

izango ditugun arrazoiak direla bide, 1994-1995 ikasturtetik aurrera, LOGSEko 42.4

art.ko aurreikuspenari jarraiki, badago musikako goi-mailan titulua duen jenderik eta

hirugarren zikloko ikasketei ekin diona20.

Aitzitik, 2001ean unibertsitateen Lege Organiko berriak 1983ko Legea indargabetuko

du. Bada, 6/2001 Lege Organikoa indarrean sartu eta gero ondokoa baieztatu beharra

dago: goi-mailako musika-irakaskuntzen ziklo bakarreko antolakuntzaren egokitasuna

6/2001 Lege Organikoaren aurreikuspenekiko ezezik, etorkizun batean, goi-mailako

irakaskuntzentzat eraiki nahi den europar eremu komunetik etorriko diren ildo edo

irizpideekiko ere. Zeren badirudi etorkizunean unibertsitate-mailako ikasketak ziklo

bakarrekoak izanen direla.

Honetara, ikus dezagun zer xedatzen duen LOUren 37 art.ak:

“Los estudios universitarios se estructurarán, como máximo, en tres ciclos. La superación de los estudios dará derecho, en los términos que establezca el Gobierno, previo informe del Consejo de Coordinación Universitaria, y según la modalidad de enseñanza cíclica de que se trate, a la obtención de los títulos de Diplomado universitario, Arquitecto Técnico, Ingeniero Técnico, Licenciado, Arquitecto, Ingeniero y Doctor, y los que sustituyan a éstos de acuerdo con lo dispuesto en el apartado 2 del artículo 88.”

Xedapen honek unibertsitate-ikasketen egitura zikliko berria finkatzen du eta ordura arte

indarrean egon zen LORUren 30 art.ak taxututako egituraren aldean, irekiagotzat jo

daiteke. Hau da, 6/2001 Lege Organikoaren 37 art.ak unibertsitate-ikasketak hiru

ziklotan gehienez egituratzen darraien arren, LORUren 30 art.rekiko badakar aldaketa

20 Jakina, 1994-1995 ikasturtearen aurretik ere ekin dionik badago, baina ez ordea ordura arteko goi-mailako tituluak musikan horretarako gaitzen zuelako. Bestela, zer gerta daitekeen ikus liteke Auzitegi Gorenaren 2001eko uztailaren 9ko Epaian (Azdi. 6903), xehetasunez aztertzeko parada izanen duguna seigarren atalburuan—.

Page 180: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

178

nabarmen bat: ez duela finkatzen ziklo bakoitza gaindituz gero zehazki zein titulu lortu

ahal izango den. Aitzitik, Gobernuaren esku uzten du zeregin hori, baita LOUren 88.2

art.ri jarraiki, titulu horiek ordezkatuko dituztenak finkatzea ere.

Izan ere, espainiar unibertsitate-politikaren lehentasunetako bat bihurtuko da Boloniako

prozesuaren bilakaera. Honetara, LOUk espainiar unibertsitate-sistema aipatu europar

esparru komunean integratzea du helburu eta bide horretatik doazen aurreikuspenak

jasotzen ditu XIII. Atalburuan (87-89 art. bitartean). Horregatik, goi-mailako

irakaskuntzentzat eraikitze prozesuan dagoen europar esparru berri horretatik datozen

eta etorriko diren ildoei egokitzearren, Gobernuari baimentzen dio LOUren 88.2 art.ak

unibertsitate-ikasketen egitura ziklikoa erreformatzea, zera xedatuz:

“No obstante lo dispuesto en el artículo 37, y con el fin de cumplir las líneas generales que emanen del espacio europeo de enseñanza superior, el Gobierno, previo informe del Consejo de Coordinación Universitaria, establecerá, reformará o adaptará las modalidades cíclicas de cada enseñanza y los títulos de carácter oficial y validez en todo el territorio nacional correspondiente a las mismas. Cuando estos títulos sustituyan a los indicados en el citado artículo 37, el Gobierno, previo informe del Consejo de Coordinación Universitaria, determinará las condiciones para la homologación de éstos a los nuevos títulos, así como para la convalidación o adaptación de las enseñanzas que los mismos refrenden.”

Hortaz, zeintzuk dira goi-mailako irakaskuntzentzat eraikitzen ari den europar esparru

horretatik datozen ildo orokor horiek? Ba funtsean, Boloniako deklarazioa

izenpetzearekin batera sendotuta geratu ziren eta orduz geroztik hedatzeari ekin dioten

helburuak ditugu. Hots, Boloniako deklarazioan hezkuntza ministroek premiazkotzat jo

zuten Europar Batasuneko kide-Estatuek, euren herrialdeetan, zenbait ekintza abian

jartzea. Ekintza horien artean ondokoa zegoen: oinarrizko bi maila edo ziklotan

taxututako titulazio-sistema bat ezartzea. Gai honen inguruan, zera zioen hitzez hitz

Boloniako deklarazioak:

“Además de consolidar nuestro apoyo a los principios generales expuestos en la declaración de La Sorbona, nos comprometemos a coordinar nuestras políticas para alcanzar a corto plazo, y en cualquier caso antes del final de la primera década del tercer milenio, los siguientes objetivos (...) La adopción de un sistema basado esencialmente en dos ciclos principales, respectivamente de primer y segundo nivel. El acceso al segundo ciclo precisa de la conclusión satisfactoria de los estudios de primer ciclo, que duran un mínimo de tres años. El título otorgado al final del primer ciclo será utilizable como cualificación en el mercado laboral europeo. El segundo ciclo debe conducir a un título de master o doctorado como en muchos países europeos.”

Page 181: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

179

Ildo beretik baina musikaren arloan, Boloniako Deklarazioari erantzunez, Europako

Kontserbatorioen Elkartearen (AEC) Batzar Orokorrak dokumentu bat idatzi zuen.

Aipatu dokumentuan, AECek ezagutu eta onartu zuen Boloniako prozesuak goi-mailako

irakaskuntza artistikoen etorkizunean izango duen eragina, zera aldarrikatuz21:

“1. La AEC acoge positivamente el principio, propuesto en la Declaración de Bolonia, de establecer un sistema coordinado, de ámbito europeo, de educación superior basado en dos ciclos; Pregrado y Postgrado.

2. La Asociación afirma, basada en una experiencia sustancial en diversos países

europeos, que los programas relativos a la práctica instrumental, vocal y

21Aipatu dokumentua interneteko helbide honetan eskura liteke: http://www.aecinfo.org . Dokumentuan jasotzen den aldarrikapena, AECn Batzar Orokorrak adostu zuen, Bukaresten bildurik, 1999ko azaroaren 8an burututako Kongresuan. Europako Kontserbatorioen Elkartea edo AEC (Association Européenne des Conservatoires, Académies de Musique et Musikhochschulen) 1953an eratu zen, bere bulego nagusiak Utrechten du egoitza eta kultura zein hezkuntzari buruzko europar sare bat da. Gaur egun, 48 herrialdeetan zehar, Europar Batasuneko nahiz beste herrialde batzuetako 200 bat erakunderen ordezkariak biltzen ditu (%80 gutxi gora behera, Europar Batasunean daude kokatuta). Espainian zehazki, ondoko goi-mailako musika kontserbatorioak dira AECn kide: Badajozekoa; Madrilgoa; Murtziakoa; Oviedokoa; Salamancakoa, Valentziakoa eta Zaragozakoa. Halaber, goi-mailako musika-irakaskuntza ofizialak irakasten dituzten, baimendutako ikastetxe pribatuok dira ere kide: Euskal Autonomia Erkidegoan Musikene, eta Katalunian berriz, Esmuc nahiz Liceuko Kontserbatorioa. Azkenik, Isaac Albéniz Fundazio pribatuak kudeatzen duen Madrilgo Reina Sofía Goi-mailako Musika-Eskola ere da AECn kide —bertan, musika-ikasketa ez arautuak irakasten diren arren—. Bada, oro har, helburu profesionalizatzailearekin musika irakasteaz arduratzen diren erakunde horiek guztien interesak ordezkatzen ditu AECek makina bat jarduera burutuz —hala nola, urtero mintegiak nahiz biltzarrak antolatzen ditu; ikerketa-egitasmoak sustatzen ditu, abian jar daitezen SOCRATES, LEONARDO edo CONNECT bezalako Europar Batasuneko programa ezberdinen babesean—. Hain zuzen ere, zenbait ikerketa-egitasmok jada emaitzak eman dituzte, eta besteak beste, ondokoak aipa litezke:

• “Lifelong learning”, Final report of the AEC working group on continuing professional development for musicians in the framework of the Socrates Thematic Network´s Project (TNP) for music, Report by Drs. Rineke Smilde (working group co-ordinator), ACE & Hogeschool van Groningen, Socrates Programme (European Union), Netherlands, 2000.

• “Pre-college music training”, Final report of the AEC working group on pre-college training in

the framework of the Socrates Thematic Network´s Project (TNP) for music, Report by Christopher Bochmann (working group co-ordinator), AEC & Escola Superior de Música de Lisboa, Socrates Programme (European Union), Netherlands, 2000.

• “Promuse. Professional integration of musicians and continuing education in music”, A

European project in the field of music, supported by the Leonardo da Vinci programme of the European Union (Education and Culture), AEC, Netherlands, 2001.

• “The effects of the Bologna Declaration on professional music training in Europe” (Interim

Report) Socrates Thematic Network, Innovation in Higher Arts Education in Europe, AEC (Association Européene des Conservatoires, Académies de Musique et Musikhochschulen, Nr. 10048-CP-1-00-1-BE-ERASMUS-ETN, 2001.

• “Music education in a multi-cultural European society (final project publication”, AEC &

Birminggham Conservatory, A project supported by the Connect Initiative of the European Commision (Education and Culture), Netherlands, 2001.

Page 182: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

180

compositiva, puede llegar a sus máximos niveles de excelencia en ambos niveles anteriormente citados.

3. La Asociación cree esencial para el óptimo funcionamiento de la educación superior

en Europa, que exista y se reconozca la mutua compatibilidad de estudios, lo cual facilitará el progreso y el intercambio de los estudiantes de ambos ciclos. En este contexto, la AEC urge el reconocimiento de países como España, Portugal, Italia y Grecia, para adoptar un modelo de estudios basados en los dos ciclos.

4. La Asociación pone a disposición de los países que así lo requieran, y de sus

ministerios de educación, la experiencia de sus instituciones para la evaluación y control de calidad de los programas de estudios de Pregrado y Postgrado.”

Halaber, Europako Kontserbatorioen Elkarteak eta Arte-Institutuen Europar Ligak22

(ELIA) Boloniako prozesuaren aurrean euren jarrera azalduz, dokumentu bat argitaratu

zuten “Towards a European Space for Higher Arts Education - Vers un espace

européen pour l’enseignement supérieur artistique - Im Sinne einer

Hochschulausbildung in den Künsten im europäischen Raum” izenburupean.

Dokumentu honetan, Boloniako Deklarazioak abian jarritako prozesuan, goi-mailako

irakaskuntza artistikoek oro har burutuko dituzten eginkizunen berri ematen da, baita

irakaskuntza horiek dituzten behar zehatzen berri ere. Bada, Boloniako prozesuak duen

indarra edo ahalmena agerian utzi nahian eta goi-mailako irakaskuntza artistikoen behar

espezifikoei erantzutearren, dokumentuaren hirugarren atalak ziklo bikoitzeko

sistemaren garrantzia azpimarratzen du. Ondorioz, gobernuei aholkatzen die goi-

mailako irakaskuntza artistiko oro sistema horri egokitzea, horretarako neurri aproposak

hartuz23.

22 Arte-Institutuen Europar Liga edo ELIA (The European League of Institutes of the Arts), 1990an sortu zen eta arte-irakaskuntza institutuek osatutako sare independente bat da. 47 herrialdeetan zehar, 320 bat kide biltzen ditu. Espainian zehazki, musikaren arloan, ELIAko kide da Zaragozako goi-mailako musika kontserbatorioa. Alabaina, musika ezezik, artearen adierazpenok ere besarkatzen ditu: dantza, antzerkia, diseinua, arte ederrak, ikus-entzutekoaren arteak eta arkitektura. ELIAren babesleak dira besteak beste: Europar Komisioa, Holandako Hezkuntza Ministerioa eta Europako Kultura Fundazioa. ELIAren web gunea hauxe da: http://www.elia-artschools.org . 23 Aipatu dokumentua (AEC-ELIA position paper), ELIAko presidenteak, J. BUTLERrek aurkeztu zuen, Grazen, 2003ko maiatzaren 29-31 bitartean burutu zen konferentzian —2003ko irailean, Europako hezkuntza-Ministroak Berlinen bilduko dituen konferentziaren aurre prestaketa bezala—. Hain zuzen, Grazeko konferentzia EUAk (Europako Unibertsitateen Elkartea) eta EURASHEk (Goi-mailako irakaskuntza-institutuen Europako Elkartea) antolatu zuten. Bada, aipatu dokumentua interneteko helbide honetan dago eskuragarri ingelesez, frantsesez eta alemanieraz: http://www.aecinfo.org/policy.htm. Eta zera dio hitzez hitz hirugarren atalak musika-irakaskuntzen egitura ziklikoari dagokionez: “To release the potential of the Bologna process and address the particular needs of higher arts education, we underline the following: 3. Academic levels: 3.1 ELIA/AEC support the implementation of the two-cycle system, providing students with professional qualifications at both levels; 3.2 We advise national governments to recognise that the whole sector of higher arts education is eligible to participate fully within the two cycles, provided appropriate quality standards are achieved”.

Page 183: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

181

Gauzak honela, Espainian, LOUren XIII. atalburuko aurreikuspenei jarraiki, 2003ko

otsailaren 12an Hezkuntza Ministerioak dokumentu-marko bat argitaratu zuen “La

integración del sistema universitario español en el espacio europeo de enseñanza

superior” izenburupean24. Dokumentu honek xede eta proposamen multzo bat jasotzen

du, unibertsitateen nahiz Autonomia Erkidegoetako hezkuntza-Administrazioen baitan

egin beharreko hausnarketen abiapuntu izan daitezen. Halaber, dokumentu horrek

ahalbideratu nahi du, integrazio prozesuaren oinarrizko aspektuei buruz behar diren

akordioak lortzea. Eta akordio horiek etorkizunean onartu beharreko arauentzako

jarraibide izanen dira25.

Hezkuntza Ministerioak jarraian, Dokumentu-markoa Unibertsitateen Koordinazio-

Kontseilura26 igorri zuen, organo honek eztabaidatu eta txostena eman zezan27. Eta

24Aipatu Dokumentu-markoa, Interneteko helbide honetan dago eskuragarri: http://www.univ.mecd.es/univ/html/informes/espacio_comun/convergencia_europea_ documento.pdf?id= 265. 25 Honetara, Dokumentu-markoaren 5.2 atalak zera dio hitzez hitz:

“La propuesta que se somete a consideración de las universidades y administraciones educativas de las Comunidades Autónomas es la de armonizar la estructura cíclica de las enseñanzas universitarias con el esquema propugnado por la Declaración de Bolonia y que está vigente en gran parte de los Estados de la Unión Europea y extracomunitarios: Un primer nivel de grado que dará lugar a la obtención de un título con cualificación profesional en el mercado laboral europeo, y un segundo nivel de postgrado, para cuyo acceso será necesario haber superado el primero, y que podrá dar lugar a la obtención del Título de Master y/o Doctorado. El Gobierno, previo informe del Consejo de Coordinación Universitaria, establecerá la modalidad cíclica de cada enseñanza y los títulos oficiales que les correspondan, respetando, en todo caso, las directivas europeas vigentes para una determinada titulación académica o profesional. El primer nivel: el grado Los objetivos formativos de las enseñanzas oficiales de nivel de grado tendrán, con carácter general, una orientación profesional, es decir, deberán proporcionar una formación universitaria en la que se integren armónicamente las competencias genéricas básicas, las competencias transversales relacionadas con la formación integral de las personas y las competencias más específicas que posibiliten una orientación profesional que permita a los titulados una integración en el mercado de trabajo. A este respecto, resultará esencial en el proceso de diseño y elaboración de las enseñanzas oficiales del nivel de Grado no sólo su armonización con las titulaciones consolidadas en otros países europeos en cada uno de los ámbitos científicos, técnicos y artísticos, sino la estrecha colaboración entre los responsables académicos y los de las asociaciones y Colegios Profesionales (...) El segundo nivel: el postgrado De acuerdo con lo establecido en la Declaración de Bolonia, el segundo nivel de las enseñanzas universitarias, para cuyo acceso se requerirá haber superado el primero, conducirá a la obtención de los títulos de Master y/o Doctor(...).”

26 LOUren IV. Atalburuan arautzen den organo honen izaera eta zereginei buruz, ondokoa xedatzen du LOUren 28 art.ak: “El Consejo de Coordinación Universitaria es el máximo órgano consultivo y de coordinación del sistema universitario. Le corresponden las funciones de consulta sobre política

Page 184: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

182

Dokumentu-markoak ezartzen duenaren arabera, ondorengo urratsa izango da LOUren

aurreikuspenak garatzen dituzten errege dekretuak onartzea. Honetara, besteak beste,

unibertsitate ikasketen egitura zikliko berria ezartzen duen eta graduko unibertsitate

ikasketa ofizialak (alegia, lehenengo zikloari dagozkion ikasketak) arautzen dituen

Errege Dekretua onartu beharko du Gobernuak. Eta hain zuzen ere, LOUren 37 art.

garatuz, unibertsitate-ikasketen egitura zikliko berria 55/2005 Errege Dekretuak

taxutzen du, ondokoa xedatuz:

“Estructura general. Las enseñanzas universitarias conducentes a la obtención de títulos de carácter oficial y validez en todo el territorio nacional comprenderán estudios de Grado y de Posgrado y se estructurarán en ciclos, de acuerdo con lo establecido en el artículo 37 de la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades, y en este real decreto”. Enseñanzas de Grado. El primer ciclo de los estudios universitarios comprenderá enseñanzas básicas y de formación general, junto a otras orientadas a la preparación para el ejercicio de actividades de carácter profesional. La superación del ciclo dará derecho a la obtención del correspondiente título, con la denominación que, en cada caso, acuerde el Gobierno.

Enseñanzas de Posgrado. 1. El segundo ciclo de los estudios universitarios estará dedicado a la formación avanzada, de carácter especializada o multidisciplinar, dirigida a una especialización académica o profesional o bien a promover la iniciación en tareas investigadoras. La superación del ciclo dará derecho a la obtención del título de Máster. 2. El tercer ciclo de los estudios universitarios tendrá como finalidad la formación avanzada del estudiante en las técnicas de investigación, podrá incluir cursos, seminarios u otras actividades dirigidas a la formación investigadora e incluirá la elaboración y presentación de la correspondiente tesis doctoral, consistente en un trabajo original de investigación. La superación del ciclo dará derecho a la obtención del título de Doctor, que representa el nivel más elevado en la educación superior, acredita el más alto rango académico y faculta para la docencia y la investigación, de acuerdo con la legislación vigente (...).” 28

universitaria, y las de coordinación, programación, informe, asesoramiento y propuesta en las materias relativas al sistema universitario, así como las que determinen la Ley y sus disposiciones de desarrollo.” 27 2003ko otsailaren 24ean, Unibertsitateen Koordinazio-Kontseiluaren Komisio Akademikoak Zaragozan bilduta, Dokumentu-markoaren aldeko txostena eman zuen. 28 Ikus unibertsitate-irakaskuntzen egitura ezartzen duen eta graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak arautzen dituen 55/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 21ekoa (urtarrilaren 25eko BOEn), 6-8 art.ak. Aipatu Errege Dekretuak ezezik, ondoko Errege Dekretuek ere garatzen dute LOU: 49/2004 Errege Dekretuak, urtarrilaren 19koak, Estatu osoan baliozkoak diren ikasketa-planak nahiz titulu ofizialak homologatzeko prozedura berria arautzen duenak (urtarrilaren 22ko BOEn argitara emana); 285/2004 Errege Dekretuak, otsailaren 20koak, atzerriko goi-mailako titulu zein ikasketak homologatzeko baldintzak arautzen dituenak (martxoaren 4ko BOEn argitara emana); eta gradu ondoko ikasketak arautzen dituen 56/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 21ekoa (urtarrilaren 25eko BOEn argitaratutakoa).

Page 185: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

183

Honenbestez, azalpen hauekin argi geratuko litzateke, ondorengo lerrotan xehetasunez

aztertzeko parada izango dugun 617/1995 Errege Dekretuak29, goi-mailako musika-

irakaskuntzentzat finkatu duen ziklo bakarreko antolakuntza —LOGSE 39.1.c) art.

baieztatuz eta osatuz— ez litzatekeela desbideratuko etorkizun batean goi-mailako

ikasketentzako Europar Batasuneko kide-Estatu guztiek erdiestea xede duten oinarrizko

bi zikloetako antolakuntza eredu horretatik.

Eta halaber, ez litzateke desbideratuko Boloniako deklaraziotik 617/1995 Errege

Dekretuak ziklo bakar horrentzat aurreikusten duen iraupena. Alegia, aipatu arauak

xedatzen du ziklo bakar horren iraupena finkatuko dela ikasketa bakoitzaren ezaugarriak

aintzat hartuz. Beraz, aurreikuspen horri jarraiki, 617/1995 Errege Dekretuak zehazten

du ziklo bakar horrek espezialitate batzuetan lau urte iraungo dituela eta beste batzuetan

berriz, bost urte. Izan ere, Autonomia Erkidegoek badute bost ikasturteetan antolatzerik

aipatu zikloa, konposizioa, abesbatzen zuzendaritza nahiz orkestren zuzendaritza

bezalako espezialitateetan30. Eta hemen ere berriro ekarri behar dugu gogora Boloniako

deklarazioa, zeren bertan ezartzen da goi-mailako ikasketen lehen zikloak gutxienez

hiru urtetako iraunaldia izanen duela.

Nolanahi ere, Boloniako deklarazioarekin bat eginez, argi dagoena zera da: goi-mailako

musika-irakaskuntzen bilakaera erabatekoa izan dadin, ezinbestekoa izango dela goi-

mailako musika-ikastetxeei, lehenengo zikloa ezezik, bigarren zikloko ikasketak ere

antolatzen uztea. Jakina, zazpigarren atalburuan ikusi ahal izango dugun moduan,

honetarako ezinbestekoa izanen da goi-mailako musika-ikastetxeen antolakuntzan

birmoldaketa batzuk egitea, goi-mailako musika-irakaskuntzen LOGSE osteko status

berriari hobe egokitzeko31.

29 617/1995 Errege Dekretua, apirilaren 21ekoa, goi-mailako musika-irakaskuntzen curriculumaren oinarrizko aspektuak zehaztu ezezik, ikasketa horiei ekin ahal izateko sarbide-proba ere arautzen duena (ekainaren 6ko BOEn). 30 Andaluziako Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak esaterako, lau urteetan antolatu dituzte eta gainerakoek berriz bost urteetan. 31 Honetara, zera zioen Europako Kontserbatorioen Elkarteak (AEC), 2002 urteko kongresua burutu ostean (Vilniusen, Lituanian) argitaratutako Txostenean: “En Espagne, les conservatoires ne sont pas légalement autorisés à offrir deux cycles, ce qui est contraire à la Déclaration de Bologne mais s´explique par le statut non-universitaire des conservatoire.” Aipatu Txostena AECn web gunean argitaraturik dago, hots, http://www.aecinfo.org helbidean. Hain zuzen ere, Boloniako deklarazioak bultzatzen duen ziklo bikoitzeko egitura dela-eta, “Innovation dans l’Enseignement Supérieur

Page 186: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

184

II.2. Curriculuma

LOGSEk orokorrean araubide bereziko arte-irakaskuntzetan helburu bi finkatzen ditu:

bata ikasleei kalitatezko heziketa artistiko bat eskaintzea eta bestea, etorkizunean arteen

adierazpen ezberdinetan profesionalak izango direnen prestakuntza bermatzea32.

Zehazki musika-irakaskuntzei dagokienez, goi-mailarekin horixe da erdietsi nahi dena.

Ikasleei kalitatezko heziketa bat eskaintzearren eta musika-irakaskuntzen tarte hau

dagokion espezialitatearen hobekuntza bat soilik izan ez dadin —aurreko ikasketa-

planekin gertatu ohi zen bezala—33, musika-irakaskuntzen goi-maila espezialitate

bakoitzari dagozkion irakasgaiak ezezik, eduki teorikoa zein humanistikoa duten

irakasgaiek osatzen dute ere, europar herrialde ezberdinek egin ohi dutena eredu gisa

hartuz. Halaber, musikaren artea adieraz daitekeen lau eremu nagusienetan ikasleak

etorkizun baterako prestatzea du xede musika-irakaskuntzen goi-maila berritu honek:

hau da, sormenean —konposizioaren bitartez— , interpretazioan —musika-tresna

ezberdinen eta kantuaren ikasketa ezezik, abesbatzen eta orkestren zuzendaritza ere

eremu honen barnean leudeke—, ikerketan —edo musikologian— eta irakaskuntzan

—edo pedagogian—. Eta aipatu prestakuntza edo heziketa hori praktikoa, teorikoa eta

metodologikoa izan behar da.

Bada, LOGSEk proposatzen dituen helburuak lortzearren eta beti ere LOGSEk gaitzen

duela34, Gobernuak arestian aipatu 617/1995 Errege Dekretua onartuko du. Errege

Artistique” SOCRATES/ERASMUS gai-sarearen babesean eta zehazki, “Les effets de la Déclaration de Bologne sur la formation musicale professionnelle en Europe” izenburua duen egitasmoaren barruan, ELIA eta AEC ikerketa-lan bat ari dira burutzen. Ikerketa-lan horretan bada, zera dute aztergai: Europan, goi-mailako musika-irakaskuntzen eremuan, bi zikloetako sistemaren ezarpenak eragin ditzakeen ondorioak. Egitasmo honi buruzko xehetasunak interneteko helbide honetan eskura daitezke: http:// www.bda.ahk.nl . Halaber, gai-sare eta egitasmo berberaren barruan, AECko Bologna lan-taldeak aipatu bi zikloetan zehar, goi-mailako musika-irakaskuntzen helburuak deskribatzen dituen dokumentu bat argitaratu du “Caractéristiques distinctives, modes d’apprentissage et objectifs d’apprentissage” izenburupean. Ikus honetara, arestian aipatu interneteko helbidea: http://www.aecinfo.org. 32 LOGSEko 38 art.rekin bat. 33 Esaterako, 1942 edo 1966ko ikasketa-planetan musika-irakaskuntzen azken tartea hizkera arruntean “virtuosismo” izenarekin ezagutzen zen, bere helburua zegokion espezialitatean hobetzea baino ez zelako. 34 Honetara, ikus LOGSEko 39.4 eta 4.2 art. ak.

Page 187: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

185

Dekretu horretan Gobernuak zehazten ditu Estatu osorako irakaskuntza komunak

bilakatuko diren curriculumaren35 oinarrizko aspektuak.

Berebat, araubide bereziko goi-mailako irakaskuntza berrien espezialitate bakoitzeko

curriculumaren oinarrizko aspektuak 617/1995 Errege Dekretuko II. Eranskinean

zehazten dira, eta ondoko gaiei egiten diete aipamen: espezialitate bakoitzean nahitaez

ikasi beharreko irakasgaiei —halaber, oinarrizko hiru heziketa-arlotan sailkatzen

direnak, hots, teknikoak, teoriko-humanistikoak eta taldekoak—; nahitaezko irakasgai

horien edukiei; eta gutxieneko irakas-zamari36.

Azken finean, goi-mailako musika-irakaskuntzen curriculumaren oinarrizko aspektuak

finkatzeak xede du, ikasle orok gutxieneko heziketa komun bat jasoko duela bermatzea.

Izan ere, batetik, espezialitate anitz dituen irakaskuntza baten aurrean gaude; bestetik,

Autonomia Erkidego bakoitzaren eskuduntza da —Gobernuak irakaskuntza komunak

zehaztu ostean—, bere lurralde esparrurako irakaskuntza horien curriculuma finkatzea.

Jakina, beti ere, curriculum propio horren edukiaren osagai izan beharko dira, 617/1995

Errege Dekretuan Gobernuak jadanik ezarri dituen aipatu irakaskuntza komunak37.

Hortaz, zenbait Autonomia Erkidegok dagoeneko onartu du bere lurralde esparrurako

curriculuma38. Guztien erregulazioa nahiko antzekoa dela esan daitekeen arren, aurki

daiteke espezifikotasunik.

35 Gaur egun, 10/2002 Lege Organikoaren 8.1 art. ak definitzen du curriculuma, honela: “A los efectos de lo dispuesto en esta Ley, se entiende por currículo el conjunto de objetivos, contenidos, métodos pedagógicos y criterios de evaluación de cada uno de los niveles, etapas, ciclos, grados y modalidades del sistema educativo”. Aurretik, LOGSE 4.1 art.ak berbera xedatzen zuen. 36 Ikus 10/2002 Lege Organikoaren 8.3 art. (aurretik, LOGSE 4.3 art.ak berdina xedatzen zuen), baita 617/1995 Errege Dekretuko 5 art. ere. 37 Ikus 10/2002 Lege Organikoaren 8.3 art. (aurretik, LOGSE 4.3 art.ak berdina xedatzen zuen) eta 617/1995 Errege Dekretuko 6.1 art. . 38 Goi-mailako musika-irakaskuntzen curriculuma dagoeneko onartu duten —baita maila horri ekin ahal izateko sarbide-proba arautu ere— Autonomia Erkidegoen artean, hauek aipa litezke:

• Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren lurralde-esparrua: ikus 1999ko ekainaren 25eko Agindua (uztailaren 3ko BOEn).

• Katalunia: ikus 63/2001 Dekretua, otsailaren 20koa (martxoaren 5eko DOGCen). Eta 2001eko

apirilaren 6ko Ebazpena, sarbide-probak arautzen dituena (apirilaren 18ko DOGCen argitara emana; akatsen zuzenketa berriz, ekainaren 13ko DOGCen argitaratu zen).

Page 188: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

186

Hala nola, Andaluzian, 56/2002 Dekretuak bereziki garatzen ditu Flamenkoaren

espezialitateak, Flamenkologia eta gitarra flamenkoaren modalitateei dagokionez,

funtsezkotzat jotzen baitira Autonomia Erkidego horretan —jakina, beti ere gainerako

espezialitateak gutxietsi gabe—. Edo Katalunian esaterako, 63/2001 Dekretu bidez

onartzen den curriculumak beste eremu batzuetako irakaskuntzak jasotzen ditu: zehazki,

“sonologiaren sustapena” eta “sonologiaren kudeaketa” deituriko ikasketak.

Irakaskuntzon berezitasuna da Kataluniarako balio mugatua izango duten diploma eta

ziurtagirien bitartez egiaztatuko direla.

• Madril: ikus 1754/2001 Agindua, maiatzaren 11ekoa (maiatzaren 22ko BOCMen). Halaber, ikus

2001eko ekainaren 6ko Ebazpena, goi-mailara sartu ahal izateko frogen zenbait aspektu garatzen dituena (2001eko ekainaren 18ko BOCMen). Eta ikus, 2002ko ekainaren 21ko Ebazpena, goi-mailako musika-irakaskuntzen hautazko irakasgaiak baimendu ahal izateko prozedura arautzen duena (uztailaren 11ko BOCMen). Bestalde, gogoratu, Autonomia Erkidego honetan dagoela Madrilgo goi-mailako Kantu-Eskola eta bertan eragina izango duela LOGSEn araberako goi-mailako musika-irakaskuntzen ezarpenak, kantuko espezialitateari dagokionez. Horregatik, 2052/2001 Aginduak, maiatzaren 28koak (ekainaren 5eko BOCMen argitaratutakoa), Madrilgo goi-mailako kantu-Eskolan LOGSEn araberako goi-mailako musika-irakaskuntzak ezarriko ditu balio ofizialarekin, Kantuko espezialitatean baita Pedagogiakoan ere (Kantuko hautazko irakasgaian). Eta jarraian, 2139/2001 Aginduak, ekainaren 1ekoak (ekainaren 11ko BOCMen argitara emanak) Madrilgo goi-mailako kantu-Eskola baimenduko du, aipatu Aginduaren eranskinean zehazten den espezialitatea (kantua, alegia) irakatsi ahal izateko, beti ere arestian aipatu 1754/2001 Aginduarekin bat.

• Galizia: ikus 183/2001 Dekretua, uztailaren 19koa (abuztuaren 13ko DOGen). Orobat, ikus

2002ko azaroaren 6ko Agindua, 183/2001 Dekretuak finkatutako ikasketetan, hautazko eta aukera askeko irakasgaiak finkatzen dituena (azaroaren 28ko DOGen).

• Valentzia: ikus 132/2001 Dekretua, uztailaren 26koa (abuztuaren 14ko DOGVen).

• Aragoi: ikus 2001eko abuztuaren 20ko Agindua, esperimentalki, goi-mailako musika-

irakaskuntzen lehenengo ikasturterako curriculuma ezartzen duena (irailaren 9ko BOAn). Halaber, ikus 2002ko uztailaren 8ko Agindua, esperimentali, gainerako ikasturteetarako curriculumaren garapena ezartzen duena (uztailaren 24ko BOAn). Azkenik, 2003ko maiatzaren 6ko Aginduak (maiatzaren 26ko BOAn) honakoa du xede: aipatu 2002ko uztailaren 8ko Aginduak, goi-mailako musika-irakaskuntzen maila guztietarako curriculumean ezartzen zituen zenbait aspektu egokitzea, irakaskuntza hauek bizi duten errealitatera hobe uztartzearren.

• Murtzia: ikus 2001eko azaroaren 22ko Agindua (abenduaren 18ko BORMen).

• Andaluzia: ikus 56/2002 Dekretua, otsailaren 19koa (martxoaren 5eko BOJAn). Aipatu Dekretua

2002ko irailaren 23ko Agindu batek garatzen du (urriaren 17ko BOJAn). Bertan ezartzen dira deialdi kopurua, baita ikaslegoaren ebaluaziorako nahiz sustapenerako irizpideak ere.

• Nafarroa: ikus 423/2002 Foru Agindua, abuztuaren 27koa (urriaren 11ko BONen). Ikus halaber,

262/2003 Foru Agindua, ekainaren 9koa, egiaztatzen duena elkarrekikotasuna dagoela, Nafarroan goi-mailako musika-irakaskuntzen curriculuma osatzen duten irakasgaien eta 617/1995 Errege Dekretuak ezartzen dituenaren artean (uztailaren 18ko BONen). Sarbide-proben deialdia urtero egin ohi da (azkena, 99/2004 Foru Aginduak, apirilaren 22koaren bitartez eginikoa da, maiatzaren 5eko BONen argitara emana).

• Balear uharteak: ikus 2003ko irailaren 1eko Agindua (irailaren 16ko BOIBen argitara emana).

Page 189: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

187

Halaber, irakaskuntzok antolatzeko malgutasuna dago iraupen eta mailari dagokionez,

eta badago beste goi-mailako irakaskuntzetaz arduratzen diren erakundeekin lankidetzan

jardunean ere antolatzerik, aurrerago ikusiko dugun lez.

Euren lurralde esparrurako curriculuma oraindik onartu ez duten Autonomia

Erkidegoetan ostera, curriculum hori onartu eta ezarri bitartean, Hezkuntza eta Kultura

Ministerioak bere lurralde-esparrurako ezarritakoa aplikatuko da behin-behingoz. Hauxe

da adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoan39, Kanarietakoan40 edo Asturiasekoan 41

jazotzen dena.

A) Curriculumaren osagaiak akademikoki neurtzeko sistema berria: kreditu-sistema

617/1995 Errege Dekretuaren garapenez Autonomia Erkidegoek onartu dituzten goi-

mailako musika-irakaskuntzen curriculumetan, ikasketa hauen historian lehenengo

aldiz, unibertsitate-mailako ikasketak antolatzeko ereduari hurbiltzen zaion elementu

berri bat agertuko zaigu: kreditua alegia. Kreditua zera da: aipatu curriculumen osagai

diren espezialitateak, irakasgaiak nahiz ikasturteak akademikoki neurtzeko erabiliko den

unitatea. Unitate hau, funtsean, ikastorduen arabera finkatzen da. Bada, curriculumak

xehetasunez aztertuz gero, ondokoari erreparatuko diogu: Autonomia Erkidego

guztietan kreditu bakoitzaren baliokidea ez dela ikastordu kopuru finko bat izango.

Ondorioz, goi-mailako musika-titulua eskuratu ahal izateko burutu beharreko kredituen

zenbatekoa aldakorra izanen da Autonomia Erkidego batetik bestera. Honetara,

Autonomia Erkidego ia guztietan esaten zaigu kreditu bakoitza hamar ikastorduren —

teorikoak, praktikoak ala euren baliokide direnak— baliokidea dela. Dakigun bezala,

39 73/2001 Dekretuak, apirilaren 24koak (maiatzaren 8ko EHAAn), goi-mailako musika-irakaskuntzak finkatzen dituenak, Zioen Azalpenean esaten du Euskal Autonomia Erkidegoan curriculuma egite prozesuan dagoela eta xedapen gehigarri bakarrak esaten du orobat, aipatu curriculuma ezarri bitartean, aurreko oin-oharrean aipatu 1999ko ekainaren 25eko Agindua aplikatuko dela. 40 137/2002 Dekretuak, irailaren 23koak, Kanarietako goi-mailako musika kontserbatorioa eratzen duenak (urriaren 18ko BOCen), lehen xedapen iragankorrean ezartzen du aipatu 1999ko ekainaren 25eko Aginduak izaera ordeztailea izango duela. 41 2001eko martxoaren 1eko Ebazpenak, goi-mailako musika-irakaskuntza berriak ezarri eta maila horri ekin ahal izateko sarbide-proba arautzen duenak (martxoaren 12ko BOPAn), I Eranskineko 2. puntuan ezartzen du, iragankorki eta aipatu Ebazpenak arautzen ez dituen aspektuei dagokionez, aipatu 1999ko ekainaren 25eko Aginduari men egin beharko zaiola.

Page 190: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

188

unibertsitate-mailako ikasketen antolakuntzan bederen, baliokidetza-sistema hori ez da

berria. 1987. urte geroztik ezarri ohi da, eta oraindik ere indarrean jarraituko du, egungo

unibertsitate-tituluak egokitu bitartean aurrerago aztertuko dugun europar kreditu-

sistemara42.

Alabaina, unibertsitate-mailako irakaskuntzen antolakuntzari hurbiltzen zaion aipatu

baliokidetza, mimetikoki, ia Autonomia Erkidego orok badarrai ere, salbuespenak egon,

badaude. Izan ere, Katalunian bereziki badago aldea, curriculumaren alderdi hori

ñabarki arautu delako43. Eta jakina, esan bezala, honek isla zuzena izanen du dagokion

titulua erdiesteko burutu beharreko kreditu kopuruan: esaterako, Katalunian 300 kreditu

lortu behar dira musika tresna batean goi-mailako titulua eskuratu ahal izateko eta

Andaluzian berriz, 200 kreditu44.

Dena dela, nahiz kopuru bat nahiz bestea, oso adierazgarriak dira, behin eta berriro

errepikatzen ari garena egiaztatu baino ez dutelako egiten: hots, goi-mailako musika-

irakaskuntzen antolakuntza, unibertsitate-mailako ikasketak antolatzeko moduari

hurbiltzen zaiola. Ezen, esaterako, bi ziklotako unibertsitate-lizentziatu tituluen ikasketa

planetako ildo orokorrak ezartzen dituzten hainbat arauetara jotzen badugu —guztiak

LOU aurrekoak—, oro har, aipatu titulua eskuratu ahal izateko gainditu beharreko

42 Hain zuzen ere, 1125/2003 Errege Dekretuak indargabetzen duenera arte, Estatu osoan ofizialak eta baliozkoak diren unibertsitate-tituluen ikasketa planen jarraibide orokor komunak ezartzen zituen 1497/1987 Errege Dekretuko 2.7 art.ak, honela definitzen zuen kreditua eta ondoko ikastorduak esleitzen zizkion kreditu-unitate bakoitzari: “Definiciones. Crédito: La unidad de valoración de las enseñanzas. Corresponderá a diez horas de enseñanza teórica, práctica o de sus equivalencias”. 43 Honetara, arestian aipatu 63/2001 Dekretuko 7.3 art.ak zera xedatzen du: “La carga horaria correspondiente a cada crédito dependerá del tipo de asignatura y de su impartición, según se detalla a continuación: i) proyecto final: un crédito equivale a una hora lectiva; ii) instrumento principal —en cualquiera de los ámbitos—, composición principal/individual y dirección principal: un crédito equivale a 2,5 horas lectivas; iii) instrumento secundario —en cualquier ámbito—: un crédito equivale a 3 horas lectivas: iv) improvisación y acompañamiento de jazz y de música moderna: un crédito equivale a 5 horas lectivas; v) conjunto vocal o instrumental, composición principal/seminario, prácticas de dirección y «prácticums»: un crédito equivale a 15 horas lectivas; vi) asignaturas restantes: un crédito equivale a 7,5 horas lectivas.” 44 Zehatzago, Katalunian 63/2001 Dekretuak ondokoa xedatzen du: “El número de créditos será de 300 para todas las modalidades, excepto para las de los ámbitos de composición y de dirección, que tienen 350, y de musicología y de pedagogía, que tienen 325. El diploma en Sonología y las enseñanzas de promoción y gestión de artes escénicas tienen 150 créditos cada uno.” (7.2 art.). Andaluzian ostera, goi-mailako musika-irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 56/2002 Dekretuak zera dio: “El número de créditos que se requiere para obtener el Título Superior de Música es de 200 para las especialidades instrumentales y de 250 para las especialidades no instrumentales.” (4.4 art.).

Page 191: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

189

irakas-zama orokorra, gutxienez 300 kreditutakoa izanen dela ohar gintezke45. Edo,

soilik bigarren ziklokoak diren unibertsitate-tituluetan adibidez, oro har, gutxienez 120

kreditutako irakas-zama gainditu beharra dagoela46.

Orobat, LOUren 37 eta 88 art.ek jasotzen duten aginduari men eginez, unibertsitate-

ikasketen egitura ezartzen duen eta graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak arautzen

dituen 55/2005 Errege Dekretura jotzen badugu, bertan, lizentziatu-titulua eskuratu ahal

izateko gutxienez 180-240 kreditu bitartean gainditu beharko direla ezartzen da47.

Kreditu-sistema dela-eta, ezin dugu aipatzeke utzi, LOUren XIII.ren atalburuko

aurreikuspenei jarraiki, 2003ko otsailaren 12an Hezkuntza Ministerioak argitaratu zuen

dokumentu-markoa. Arestian aipatzeko parada izan dugun Dokumentu honetan, besteak

beste, espainiar unibertsitate-sistema goi-mailako ikasketen europar esparruan

integratzea xede duten proposamen batzuk jasotzen dira. Eta horien artean, europar

kreditu-sistema —ECTS siglekin ezagutzen dena (European Credits Transfer

System)— ezartzeko proposamena dago. Sistema horrek, ikasleen mugikortasunerako

programa europarretan du sorburua eta bere erabilera Europako herrialde gehienetan,

batik bat, SOCRATES-ERASMUS programarekin orokortu da48.

45 Esaterako, Arte Ederrak edo Artearen Historia bezalako lizentziaturetan. Honetara, ikus 1432/1990 Errege Dekretua, urriaren 26koa (azaroaren 26ko BOEn), Arte Ederretako lizentziatu-tituluari dagokionez; eta 1449/1990 Errege Dekretua, urriaren 26koa (azaroaren 20ko BOEn), Artearen Historiaren lizentziatu-tituluari dagokionez. 46 Esaterako, Historia eta Musika-zientzietako lizentziatu-tituluan. Ikus 616/1995 Errege Dekretua, apirilaren 21ekoa (ekainaren 2ko BOEn argitara emana). 47 Ikus 55/2005 Errege Dekretuaren 10.1 art. . Orobat, aurretik, 2003ko otsailaren 12an, Hezkuntza Ministerioak argitaratutako dokumentu-markoaren 5.2.1.b) puntuan esaten zaigu, kreditu horiek europar-kredituak izango direla.

48 Honetara, Espainiar Unibertsitateen Errektore-Konferentziaren (CRUE) Batzar Orokorrak, 2000ko abenduaren 14an dokumentu bat onartu zuen (http://www.crue.org interneteko helbidean eskura daitekeena), eta besteak beste, zera zioen europar kreditu-sistemari buruz

“Numerosas universidades europeas, gracias a los programas ERASMUS primero y SÓCRATES/ERASMUS posteriormente, han conocido y adoptado el sistema de transferencia de créditos europeos (ECTS) para facilitar el reconocimiento de estudios de sus estudiantes de intercambio. Este sistema de créditos ha mostrado la eficacia de su funcionamiento desde el inicio de su implantación en 1989 como "fase piloto". Actualmente, se quiere llegar a su aplicación generalizada, no sólo para los estudiantes de intercambio, sino para todos los estudiantes de la UE, de tal manera que el trabajo desarrollado por un estudiante sea fácilmente reconocible en cuanto a nivel, calidad y formación en todos los estados.

La adopción del sistema de créditos ECTS, extendidos a toda la población estudiantil Europea, implicará una reorganización conceptual de los sistemas educativos para adaptarse a los nuevos modelos de

Page 192: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

190

Zertan datza goi-mailako araubide bereziko musika-ikasketetan erabiltzen den espainiar

kreditu-sistemaren eta Boloniako prozesuak defendatzen duen49 europar kreditu-

sistemaren arteko ezberdintasunak? Bada, europar kreditu-sistemak, kreditu-unitatea

definitzeko ikastorduak erabili ordez, ikaslearen lan-zama aintzat hartzen duela. Beste

hitz batzuetan esanda: ikasleen ikastaldia hartzen du kontuan eta ez ordea irakasleen

formación continuada a lo largo de la vida. Esto modifica el significado inicial del crédito, como valor establecido fácilmente transferible, añadiendo el factor de acumulación válido para las distintas etapas formativas.

El sistema de créditos ECTS, ampliamente probado en varios centenares de universidades de la UE, ha estado funcionando en paralelo con distinto sistemas de créditos nacionales que, en la mayoría de los casos, no se equivalen en su totalidad a los créditos ECTS.

Según el estudio realizado por Guy Haugh (Trends in Learnig Structures in Higher Education, 1999), más de dos tercios de las universidades de UE/EEA poseen un sistema de créditos, bien introducido por Ley, bien por acuerdo de la propia universidad.

Los sistemas de créditos existentes en la actualidad en los distintos estados parecen ser compatibles con el sistema ECTS, aunque con algunas restricciones importantes puesto que algunos de los sistemas no tienen en cuenta el trabajo real del estudiante (workload), caso de España, y deberán, por tanto, ser revisados.

En algunos estados todavía no existe un sistema de créditos establecido, por ejemplo Francia y Grecia, otros están actualmente planificando la adopción del sistema (Portugal) o acaban de aprobar su adopción por Ley (Italia), pero todos los estados miembros están actualmente revisando sus sistemas para modificarlos de acuerdo a las directrices europeas (...)”

Ikus halaber, kreditu-sistemari buruzko xehetasunak ematen dituen ondoko txostena: “El crédito europeo y el sistema educativo español”, Informe técnico, Madril, 2002ko irailaren 20koa. Hezkuntza Ministerioaren web orrian eskura daiteke aipatu dokumentua.

49 ECTS deiturikoaren ezarpena, 1999ko Boloniako deklarazioak ezezik, 2001eko Pragako deklarazioak ere gomendatzen zuen; honela: Boloniako Deklarazioa

“While affirming our support to the general principles laid down in the Sorbonne declaration, we engage in co-ordinating our policies to reach in the short term, and in any case within the first decade of the third millennium, the following objectives, which we consider to be of primary relevance in order to establish the European area of higher education and to promote the European system of higher education world-wide: (…) Establishment of a system of credits —such as in the ECTS system— as a proper means of promoting the most widespread student mobility. Credits could also be acquired in nonhigher education contexts, including lifelong learning, provided they are recognised by receiving Universities concerned.”

Pragako Deklarazioa

“As the Bologna Declaration sets out, Ministers asserted that building the European Higher Education Area is a condition for enhancing the attractiveness and competitiveness of higher education institutions in Europe. They supported the idea that higher education should be considered a public good and is and will remain a public responsibility (regulations etc.), and that students are full members of the higher education community. From this point of view Ministers commented on the further process as follows: Establishment of a system of credits. Ministers emphasized that for greater flexibility in learning and qualification processes the adoption of common cornerstones of qualifications, supported by a credit system such as the ECTS or one that is ECTS-compatible, providing both transferability and accumulation functions, is necessary. Together with mutually recognized quality assurance systems such arrangements will facilitate students’ access to the European labour market and enhance the compatibility, attractiveness and competitiveness of European higher education. The generalized use of such a credit system and of the Diploma Supplement will foster progress in this direction.”

Page 193: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

191

irakaskuntza. Noski, ondoren, ikasleen lan-zama edo ikastaldi hori, ordu kopuru batean

islatuko da.

Hona hemen zer dioen hitzez hitz Dokumentu-markoak gai honi buruz50:

“El crédito es la unidad de referencia sobre la que se estructuran y organizan los curricula formativos en la mayor parte de los países. En el actual sistema universitario español esta unidad se encuentra fundamentalmente definida en función de las horas de docencia, teórica o práctica, impartidas por los profesores. Ello implica diferencias en aspectos importantes con respecto al significado de la noción de crédito propugnada por la declaración de Bolonia y que está sirviendo de pieza básica en la armonización de las enseñanzas universitarias, por lo que se propone su sustitución por el denominado crédito europeo. El sistema de créditos europeos, conocido como ECTS (European Credits Transfer System), nace y se desarrolla con los programas de movilidad de estudiantes para dar una respuesta a la necesidad de encontrar un sistema de equivalencias y de reconocimiento de los estudios cursados en otros países. La generalización de esta unidad de medida académica para todos los estudiantes es un objetivo fundamental para la creación del espacio europeo de educación superior, de forma que el trabajo desarrollado por un estudiante en cualquiera de las universidades de los estados miembros sea fácilmente reconocible en cuanto a nivel, calidad y relevancia. El crédito europeo debe quedar definido como la unidad de valoración de la actividad académica en la que se integran las enseñanzas teóricas y prácticas, así como otras actividades académicas dirigidas y el volumen de trabajo que el estudiante debe realizar para alcanzar los objetivos educativos. Su introducción en el sistema universitario español implica importantes diferencias con respecto al crédito vigente. Conviene subrayar, al respecto, que el crédito europeo no es una medida de duración temporal de las clases impartidas por el profesor, sino una unidad de valoración del volumen de trabajo total del alumno, expresado en horas, que incluye tanto las clases, teóricas o prácticas, como el esfuerzo dedicado al estudio y a la preparación y realización de exámenes. En resumen, esta nueva unidad de medida debe comportar un nuevo modelo educativo basado en el trabajo del estudiante y no en las horas de clase, o, dicho de otro modo, centrado en el aprendizaje de los estudiantes, no en la docencia de los profesores.”

Bada, Dokumentu-markoan azaltzen diren Gobernuaren asmoak bete dira, eta

dagoeneko indarrean da 1125/2003 Errege Dekretua, europar kreditu-sistema ezartzen

duena51. Errege Dekretuaren zioen azalpenari jarraiki —eta Dokumentu-markoan

aurreikusten den moduan—, goi-mailako ikasketen curriculumen antolakuntzan 50 Ikus Dokumentu-markoaren 5.1 atala, “La implantación del sistema de créditos europeos” izenburu duena. 51 Ikus 1125/2003 Errege Dekretua, irailaren 5ekoa, europar kreditu-sistema ezezik, ofizialak diren unibertsitate titulazioetan kalifikazio-sistema ezartzen duena ere (irailaren 18ko BOEn argitara emana).

Page 194: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

192

aldaketak eragingo ditu arau berriak52. Alegia, printzipioz, europar kreditu-sistemak

zera dakar: zentzu hertsian unibertsitate-mailako titulazio ofizialak direnetan,

kontzeptualki curriculumak berregituratu beharra. Honetara, 1125/2003 Errege

Dekretua indarrean sartu eta gero onartzen diren unibertsitate-mailako titulu berrietan

eragingo du aipatu kreditu-sistemak53.

Eta 1125/2003 Errege Dekretua indarrean sartu aurretik jadanik ezarrita zeuden

unibertsitate-mailako titulazio ofizialei dagokienean berriz —hots, 1497/1987 Errege

Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak eratutako eta behin-behinekoz indarrean

dirauen Unibertsitate-titulu Ofizialen Katalogokoak—54, 2010 urteko urriaren 1era

arteko epea dute 1125/2003 Errege Dekretuak taxututako kreditu-sistema berrira

egokitzeko55.

Kontuan hartzen badugu ordea, europar kreditu-sistema abian jartzea dela derrigorrezko

aurre baldintza, LOUren 88.2 art.ren aurreikuspenen ondorioz etorkizun hurbil batean

52Honetara, kreditu bakoitzari esleitu beharreko ordu kopuruei dagokionez, zera zioen Dokumentu-markoak: “El sistema ECTS establece en 60 créditos el volumen de trabajo total de un estudiante a tiempo completo durante un curso académico. Por lo tanto, un semestre equivale a 30 créditos y un trimestre a 20 créditos. A título orientativo y considerando una actividad académica aproximada de 40 semanas/año y una carga de trabajo en torno a 40 horas/semana, se establece para el crédito europeo un volumen de trabajo entre 25 y 30 horas (1.500-1.800 horas de trabajo del estudiante/año”. 1125/2003 Errege Dekretuak mantendu egin ditu aipatu kopuruak (ikus 4 art.). 53 Ikus 1125/2003 Errege Dekretuko 2 art. . 54 Ikus 1497/1987 Errege Dekretua, Estatu osoan ofizialak eta baliozkoak diren unibertsitate-tituluen ikasketa planen jarraibide orokor komunak ezartzen dituena (1987ko abenduaren 14ko BOEn). Bada, esan bezala, Errege Dekretu horrek jasotzen duen katalogoak behin-behinekoki indarrean dirau. Izan ere, 55/2005 Errege Dekretuak 1497/1987 Errege Dekretua indargabetuko duela esaten duen arren, 55/2005 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak dio (lehenengo atala), unibertsitate-titulu ofizialen katalogoak indarrean darraiela. Eta aipatu xedapeneko hirugarren atalak zera gehitzen du: “Los actuales títulos del catálogo serán sustituidos paulatinamente por los nuevos títulos oficiales que se establezcan en aplicación de este real decreto. El proceso de renovación del Catálogo de títulos universitarios oficiales deberá completarse antes del 1 de octubre de 2007”. 55 Ikus 1125/2003 Errege Dekretuko xedapen iragankor bakarra. 1125/2003 Errege Dekretu egitasmoa zela-eta, Estatu-Kontseiluak nahitaez eman beharreko Irizpenean, hainbat iradokizun egin zuen. Bada, zera zuen iritzi ikasketa-planen bizikidetzari buruz: “(...) la coexistencia de planes de estudios que usan de créditos de uno y otro tipo puede dar lugar a confusiones innecesarias. Resultaría por ello procedente, en orden a prevenirlas, dar una nueva denominación a los créditos actualmente existentes (por ejemplo, «créditos no europeos») o a los contemplados en la norma proyectada (por ejemplo, «créditos europeos», expresión acuñada en el vigente artículo 88.3 de la Ley Orgánica)” (ikus Estatu-Kontseiluaren 2004ko uztailaren 24ko Irizpena, 2354/2003 zenbakidun espedientea).

Page 195: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

193

—2010 urterako— taxutu beharko diren graduko unibertsitate-titulu ofizial berriak

ezarri ahal izateko, goi mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzei dagokienez,

zera esan beharra dago: behin-behinekoki indarrean dirauen unibertsitate-titulu ofizialen

aipatu katalogoan goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzak agertzen ez

direnez —LOGSE geroztik, unibertsitate-mailako ikasketen baliokide diren arren—

une hauetantxe, 1125/2003 Errege Dekretuak ezartzen duen kreditu-sistemak ez liekeela

zuzen-zuzenean ukituko.

Aitzitik, goi-mailako musika-irakaskuntzak, goi-mailako irakaskuntza gisa, zalantza

izpirik gabe bete-betean ukitzen ditu Boloniako prozesuak. Horregatik, ikasketa horiek

Espainian, formalki bederen, titulazioen katalogo berriaren osagai ez izaten badarraite

ere, honakoak ezinbestekoa dirudi: mota guztietako goi-mailako irakaskuntza ororentzat

eratu nahi den europar esparru komun horren barruan egon daitezen, atal honetan

aztergai ditugun goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzen curriculumen

antolakuntza kontzeptualki birformulatzea, europar kreditu-sistemara moldatzearren.

Hori da Europako Kontserbatorioen Elkartea (AEC) eta Arte-Institutuen Europar Liga

(ELIA) bezalako sare edo erakundeek esaterako, etengabe baieztatzen dutena. Eta

uneotan norabide edo ildo horretan behintzat dihardute lanean56.

B) Espezialitateen eta irakasgaien antolakuntza

Zeintzuk dira musika-irakaskuntzen goi-maila osatzen duten espezialitateak eta nola

antolatzen dira?

617/1995 Errege Dekretuaren 3. art.ren arabera hogeita hamabost espezialitateok

osatzen dute goi-mailako musika-irakaskuntzen curriculuma: eskusoinua, arpa, kantua,

klarinetea, klabea, konposizioa, kontrabaxua, abesbatzen zuzendaritza, orkestraren

56 Hots, arestian aipatu “Vers un espace européen pour l’enseignement supérieur artistique” izenburu duen dokumentuaren lehenengo atalean, AECk eta ELIAk baieztatzen dute tituluen gardentasuna eta euren arteko baliokidetza ezartzearen garrantzia. Helburu hori lortzearren, europar-kreditu sistemaren erabilera bultzatzen dute, honela: “Pour dégager le potentiel du processus de Bologne et répondre aux besoins particuliers de l’enseignement supérieur artistique, nous soulignons les éléments suivants : 1 Transparence et équivalences. 1.1 Les institutions ELIA/AEC expriment leur volonté de travailler ensemble vers la reconnaissance commune des programmes d’études, des qualifications et des diplômes; 1.2 Nous soutenons l’utilisation du système européen de transferts de crédits ECTS”. Aipatu dokumentua, interneteko helbide honetan dago eskuragarri ingelesez, frantsesez eta alemanieraz: http://www.aecinfo.org/policy.htm .

Page 196: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

194

zuzendaritza, etnomusikologia, fagota, flamenkoa, zeharkako txirula, txirula txikia

(piccoloa), gitarra, Berpizkunde nahiz Barroko garaiko hari pultsatuzko musika-tresnak,

Aitzinako musika-tresnak, tradiziozko musika eta herri-musika tresnak, plektrodun

tresnak, jazza, musikologia, oboea, organoa, pedagogia, perkusioa, pianoa, saxofoia,

tronpa, tronpeta, tronboia, tuba, biola, biola da gamba, biolina eta biolontxeloa57.

Espezialitate ugaritasun horren aurrean bada, zera aipatu: 617/1995 Errege Dekretuak

ordura arteko irakaskuntzen katalogoa nabarmenki zabaltzen duela. Horrela, aitzinako

musikarekin zerikusia duten espezialitateak agertzen dira, baita musika aditua deitu ohi

denarekin harremanik ez duten beste espezialitate batzuk ere —besteak beste, jazza,

flamenkoa, tradiziozko-musika edo herri-musika—.

Hogeita hamabost espezialitate horiek guztiak aldi berean lau taldetan sailkatzen dira:

alegia, batetik, musika-tresnei dagozkien espezialitateak ditugu —eta hauen barne,

taldean egin beharreko espezialitateak eta bakarrean egin beharrekoak bereizten dira—

eta, bestetik, musika-tresnei ez dagozkien espezialitateak leudeke58.

Espezialitateen edukien antolakuntzari dagokionez aipagarria da, 617/1995 Errege

Dekretuaren garapenez Autonomia Erkidegoek onartu dituzten curriculumetan,

espezialitate bakoitzean ikasi beharreko irakasgaiak unibertsitate-mailako ikasketen

ereduari gehiago gerturatzen zaion modu batean antolatu direla —kredituekin gertatzen

den bezala—59. Ezen, orokorrean, hiru talde nagusitan sailkatu baitira irakasgai horiek.

Honatx:

57 Alegia, araubide bereziko musika-irakaskuntzen goi-mailak, ertainak bezainbeste espezialitate eskaintzeaz gain, hauexek dira gehitzen dituenak: konposizioa, koroen zuzendaritza, orkestrena, etnomusikologia, flamenkoa, antzinako musikako tresnak, ohiko nahiz herri-musikako tresnak, jazza, musikologia eta pedagogia hain zuzen ere. Flamenkoaren eta pedagogiaren espezialitateei dagokienez zehazki, euren baitan orobat, aukera bi daude: flamenkoan, gitarra flamenkoa eta flamenkologia, eta pedagogian berriz, lengoaiaren nahiz musika-hezkuntzaren pedagogia eta kantuaren zein musika-tresnen espezialitate bakoitzari dagokion pedagogia. Ikus 617/1995 Errege Dekretuko 3.2 eta 3 art.ak 58 Eta 617/1995 Errege Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, hezkuntza- Administrazioek euren curriculumetako irakasgaiak hala sailkatu beharko dituzte 389/1992 Errege Dekretuko 20 art.ren aurreikuspenetara egokitzearren. Infra zazpigarren atalburuan aztertzeko parada izango dugun 389/1992 Errege Dekretuak, apirilaren 15ekoak (apirilaren 28 BOEn argitara emana), irakaskuntza artistikoak irakasten dituzten ikastetxeen gutxieneko ukanbeharrak ezartzen ditu, eta 20 art.an zehazki, zera finkatzen du: aipatu ikastetxeetan, irakasle bakoitzeko gehienez, zenbat ikasle egon behar den. 59 Eta hori guztiz logikoa da, izan ere 1966ko ikasketa-planean goi-mailako musika-titulua ez baitzen unibertsitate-mailako titulu baten baliokide eta ondorioz, pentsa ezina zen unibertsitate-mailako ikasketa horien pareko antolakuntzarik. Unibertsitate Lege berriko 35 art. garatzen duen 49/2004 Errege Dekretua

Page 197: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

195

a) Derrigorrezko irakasgaiak

Autonomia Erkidego bakoitzak finkatzen ditu espezialitate bakoitzean zeintzuk diren

nahitaez ikasi beharreko irakasgaiak, beti ere 617/1995 Errege Dekretuko 6.1 eta 6.3

art.ek xedatutakoari jarraiki. Beraz, honek esan nahi du, 617/1995 Errege Dekretuaren

II. Eranskinean zehazten diren irakaskuntza komunak, ikasleak derrigorrez ikasi

beharko dituen irakasgai horien artean egongo direla. Orobat, derrigorrezko irakasgaien

baitan azpi-taldeak agertu ohi dira; funtsean, honakoak: enbor-irakasgaiak eta

espezialitateari dagozkion irakasgaiak, hain zuzen ere. Lehenengoek, ikasleari heziketa

komuna, oinarrizkoa eta orokorra ematea dute xede. Bigarrenek berriz, ikasleak

hautatutako espezialitatean behar-beharrezkoa den heziketa eskaintzea. Bestalde,

Autonomia Erkidegoek zehaztuko dute, ikasleek zenbat ikasturtetan burutu beharko

dituzten aipatu irakasgaiak. Honetara, 617/1995 Errege Dekretuak finkatutako

gutxieneko eskola-epea edo ikasturte kopurua badute hedatzerik. Halaber, Autonomia

Erkidegoei dagokie arautzea ikasleen egonaldia ikastetxe batean gehienez noiz

arterakoa izango den, baita ikasleen ezagutzak ebaluatzeko neurriak eta ikasturte batetik

bestera igarotzeko sustapen neurriak ere.

b) Hautazko irakasgaiak

617/1995 Errege Dekretuaren 6.2 art.ak zera xedatzen du:

“Al establecer el currículo del grado superior de las enseñanzas de Música, las Administraciones educativas fomentarán la autonomía pedagógica y organizativa de los centros, favorecerán el trabajo en equipo de los profesores, y estimularán la actividad artística e investigadora de los mismos a partir de su práctica docente.”

Batetik, xedapenen honi jarraiki, zalantza izpirik ez dago goi-mailako musika-

ikastetxeek ere autonomia daukatela —antolakuntzazkoa zein pedagogikoa— ikasleari,

aukeratutako espezialitatearekin harreman zuzena duten hautazko irakasgai batzuk

eskaini ahal izateko. Ikaslearen heziketaren ezinbesteko osagarri diren ikasketon bitartez

onartu arte, unibertsitate-mailako ikasketen edukia 1497/1987 Errege Dekretuko 7 art.ak arautzen zuen. Haatik, 49/2004 Errege Dekretuak indargabetu egin du 1983ko Unibertsitate Legearen iraunaldian onartu zen aipatu 1497/1987 Errege Dekretua. Ondorioz, gaur egun, LOU onartu osteko unibertsitate-mailako ikasketen edukia ezagutzeko, unibertsitate-irakaskuntzen egitura ezartzen duen eta graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak arautzen dituen 55/2005 Errege Dekretura jo behar dugu.

Page 198: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

196

bada, espezialitate bakoitzak erdiestea helburu duen heziketa eraginkorra bermatu nahi

da. Zenbait Autonomia Erkidegok gainera, zera aurreikusi du: goi-mailako musika-

ikastetxeek hitzarmenak edo akordioak izenpetu ditzaketela goi-mailako beste ikastetxe

batzuekin —orokorrean, artistikoak nahiz unibertsitarioak—, aurrerago aipatuko

ditugun aukera askeko irakasgaien eskaintzaz gain, hautazko irakasgaien eskaintza ere

areagotzeko eta aberasteko asmoz60.

Bestetik, 617/1995 Errege Dekretuko 6.2 art.ak urrats garrantzitsua ematen du LOGSEk

goi-mailako musika-irakaskuntzei aitortutako status ia-unibertsitarioa sendotzeko

ibilbidean. Izan ere, LOGSE ostean, goi-mailako musika-ikastetxeek ondorio

guztietarako unibertsitate-mailakoen baliokideak diren titulu batzuk eman ditzaketen

heinean, une hauetantxe —aurrerago, seigarren atalburuan, gai hau xehetasun

gehiagorekin aztertzeari utzi gabe— zera azpimarratu gura nuke: juridikoki zuzena dela

eta aurrera pauso bat dela aipatu ikastetxeak, unibertsitateekin batera, ikerketa

sustatzeko zein burutzeko zeregina duten eremu gisa aitortzea.

c) Aukera askeko irakasgaiak

Azkenik, 617/1995 Errege Dekretuko 6.4 art.ak aurreikusten du, Autonomia Erkidegoek

badutela curriculuma osatzerik, aipatu Errege Dekretuan ezartzen diren ikasketekin

loturarik ez duten beste irakasgai batzuekin. Curriculuma osatuko duten irakasgai

horiek hautatzea ikaslearen esku dago. Honekin zera lortu nahi da: ikasleak bere

curriculuma era malgu batean taxutzeko aukera izan dezala, bere heziketarentzat

egokitzat jotako irakasgaien bitartez. Gerta liteke ordea, ikasketok ikastetxe berean ikasi

ordez, goi-mailako beste ikastetxe batean ikasi behar izatea. Izan ere, berezko

curriculuma onartu duten Autonomia Erkidego orok aurreikusi du goi-mailako beste

ikastetxe batzuekin —artistikoak zein unibertsitarioak— hitzarmenak edo akordioak

izenpetzeko aukera61. Hona hemen beraz, curriculum integratu bat lortzeko xedearekin,

60 Honetara, ikus Murtzian, 2001eko azaroaren 22ko Aginduaren 3.3 xedapen gehigarria, eta Nafarroan berriz, 423/2002 Foru Dekretuko 3.4 xedapen gehigarria. 61 Autonomia Erkidego horien artean aipa litezke, besteak beste:

• Valentzia: Autonomia Erkidego honetan, aukera askeko irakasgaiak burutzeko hitzarmenei aipamen egiten dion xedapenari jarraiki, urtero eta beti ere matrikulatu aurretik, zein ikastetxerekin hitzarmena izenpetu den adierazten duen zerrenda bat argitaratuko da (ikus 132/2001 Dekretuko bigarren xedapen gehigarria).

Page 199: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

197

goi-mailako musika-irakaskuntzen antolakuntza, unibertsitate-mailako ikasketak

antolatzeko ereduari hurbiltzen zaiola egiaztatzeko balio digun beste elementu bat.

III. IKASKETETARA SARBIDEA

Zein baldintza bete behar dira goi-mailako musika-irakaskuntzei ekin ahal izateko?62

Hain zuzen ere, galdera honi erantzuten diote LOGSE 40.3 eta 4. art.ek —baita

• Galizia: Autonomia Erkidego honetan, goi-mailako ikastetxeekin ezezik —artistikoak zein unibertsitarioak—, izaera kulturala edo/eta profesionala duten erakundeekin ere —bandekin, abesbatzekin edo orkestrekin, adibidez— hitzarmenak izenpetzeko aukera aurreikusten da (ikus183/2001 Dekretuko 8.3 art. eta hirugarren xedapen gehigarria, baita 2002ko azaroaren 6ko Aginduaren 9. eta 10. art.ak ere).

• Murtzia eta Nafarroa: Autonomia Erkidego hauetan, lehenik eta behin, akordio horiek irakasleen

klaustroak baimendu behar ditu eta ondoren, izenpetu aurretik, hezkuntza-Administrazioari jakinarazi behar zaio. Sinatu ostean, ikasturte bakoitzean eta beti ere matrikulazio epea hasi aurretik, aipatu akordioak argitaratu egin behar dira (ikus Murtzian, abenduaren 22ko Aginduaren hirugarren xedapen gehigarria, eta Nafarroan berriz, 423/2002 Foru Dekretuko hirugarren xedapen gehigarria).

• Aragoi: Autonomia Erkidego honetan, Valentziako Generalitatean gertatzen den moduan, aukera

askeko irakasgaiak burutzeko hitzarmenei aipamen egiten dion xedapenaren arabera, urtero eta beti ere matrikulatu aurretik, zein ikastetxerekin hitzarmena izenpetu den adierazten duen zerrenda bat argitaratuko da (ikus 2002ko uztailaren 8ko Aginduko 6.c) art. eta lehenengo xedapen gehigarria). Hain zuzen ere, 17/2003 Legeak, Aragoiko Autonomia Erkidegoan goi-mailako irakaskuntza artistikoak arautzen dituenak (apirilaren 11ko BOAn argitara emana), hamahirugarren xedapen gehigarrian aurreikusten du Zaragozako Unibertsitatearekin hitzarmenak izenpetzeko aukera, besteak beste, unibertsitate horretako ikastetxeetan aukera askeko irakasgaiak burutu ahal izateko. Hain zuzen ere, aipatu Legearen bitartez eratu den goi-mailako irakaskuntza artistikoen Aragoiko Institutuak, eta Zaragozako Unibertsitateak badirudi dagoeneko izenpetu dutela hitzarmen hori (ikus honetara interneteko ondoko helbidea: http://www.consersup.com).

62 Hezkuntza Ministerioaren estatistiken web gunean, 2004ko uztailean argitaratu ziren datuei jarraiki, honatx, 2003-2004 ikasturtean goi-mailako musika-irakaskuntzak burutzeko matrikulatutako ikasle kopurua (ikus http://www.mec.es/mecd/estadisticas interneteko helbidean “Estadísticas de la Educación en España, 2003-2004. Estadísticas de las Enseñanzas no universitarias, datos avance”, MEC, 2004): Autonomia Erkidegoak Ikasleak ANDALUZIA 1.025 ARAGOI 256 ASTURIAS 205 BALEAR UHARTEAK 121 KANARIAK 114 KANTABRIA 36 GAZTELA ETA LEON 237 GAZTELA LA MANTXA (*)

3

KATALUNIA 471 VALENTZIA 978

Page 200: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

198

xedapen horiek garatuz, 617/1995 Errege Dekretuko 7.1 eta 2 art. ek ere—. Aipatu

xedapenek, goi-mailako musika-irakaskuntzetara sartzeko bi modu edo prozedura

aurreikusi dituzte: hots, baldintza akademikoak betetzen dituzten (III.1.) nahiz betetzen

ez dituzten (III.2) ikasleei zuzendutako prozedurak.

Dena dela, sailkapen nagusi hori bikoitz daiteke, aipatu prozeduren baitan badelako

trataera espezifikoa merezi duen aldaerarik. Hau da, LOGSEn araberako goi-mailako

musika-irakaskuntzei ekin ahal izateko jarraitu beharreko prozedurak nahiz galdatzen

diren baldintza akademikoak aztergai ditugun atal honetan, gogoan izan behar dugu

LOGSEn ezarpen prozesua guztiz amaitu bitartean63, aipatu baldintza akademikoak ez

direla galdatuko LOGSE ikasketa-planaren arabera bakarrik. Hau da, hala 2618/1966

Dekretuak musika-irakaskuntzentzat taxututako ikasketa-planaren araberakoak izan

litezke64, nola 1970ko urriaren 23ko Aginduak kantu-ikasketentzat finkatutako ikasketa-

planaren araberakoak ere65.

Honenbestez bada, LOGSEn jatorrizko ezarpen egutegia aldatzen duen 1112/1999

Errege Dekretutik zera ondoriozta daiteke66: LOGSEn ezarpen-egutegia jarraituz,

EXTREMADURA 79 GALIZIA 189 MADRIL 655 MURTZIA 278 NAFARROA 118 EUSKAL HERRIA 228 ERRIOXA 0 ZEUTA 0 MELILLA 0 GUZTIRA 4.993

(*) 2002-2003 ikasturteko datuak. 63Indarrean dagoen araudiaren arabera, printzipioz 2004-2005 ikasturtean. 64 Beti ere ikasketa horien eta LOGSE ondorengo ikasketen tituluen arteko baliokidetza lortuz, seigarren atalburuan xehetasunez aztertzeko parada izanen dugun 1542/1994 Errege Dekretuari jarraiki. 65 Kasu honetan ere titulu berriekiko baliokidetza lortzea ezinbestekoa izango delarik, aurrerago —seigarren atalburuan— aztertuko dugun 1120/2000 Errege Dekretuaren arabera. 66 Ikus 986/1991 Errege Dekretuko 31 art. (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ostean). 1112/1999 Errege Dekretua onartu bitartean, 617/1995 Errege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarria hartu behar zen kontuan. Haatik, xedapen horrek soilik 1966ko ikasketa-planari aipamen egiten zion. Izan ere, LOGSEn jatorrizko ezarpen egutegian 1112/1999 Errege Dekretu bitartez burututako aldaketaren ostean eginen zaio lehenengo aldiz aipamen 1970. urtez geroztik Madrilgo goi-mailako Kantu-Eskolan abian

Page 201: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

199

LOGSE ikasketa-planeko goi-mailako musika-irakaskuntzak abian jartzen diren

ikasturtean (hots, 2000-2001 ikasturtean)67, jadanik 1966ko planaren araberako maila

ertaineko zein goi-mailako musika-irakaskuntzei ekin dien ikaslerik balego, aukera bi

izango lituzkeela; baita 1970eko planaren araberako diplomak lortzeko ikasketei ekin

dien ikasleak ere: alegia, bata, ikasketa-plan zaharren arabera ikasten jarraitzea

litzateke (III.3.); bestea berriz, LOGSEn araberako goi-mailako musika-irakaskuntza

berriak burutzen hastea (III.4.).

Beraz, ikus ditzagun jarraian, goi-mailako musika-irakaskuntzei ekiteko leudekeen bi

aukera nagusien nahiz euren aldaeren xehetasunak.

III.1. Baldintza akademikoak betetzen dituzten ikasleei zuzendutako prozedura

LOGSEri nahiz 617/1995 Errege Dekretuari jarraiki, goi-mailako musika-irakaskuntzei

ekin nahi dien ikasleak bi baldintza akademiko bete beharko ditu 68. Lehenengoa,

batxilergo-titulua izatea da. Alegia, Batxilergo-tituluak gaitzen du, goi-mailako

irakaskuntza artistikoetako goi-mailako gradu zein ikasketei ekiteko —hauen artean,

musika-irakaskuntzak—, kasuan kasu dagokion araudi espezifikoak aipatu ikasketei

ekin ahal izateko ukanbehar gehigarri batzuk ezartzeari kalterik egin gabe69. Hona

hemen beraz, unibertsitate-mailako ikasketak antolatzeko ereduarekiko parekotasuna

islatzen duen beste osagai bat. Ezen, dakigun bezala, batxilergo-tituluak gaitzen du zegoen kantu ikasketa-planaren iraungitze prozesuari, eta ondorioz, LOGSEn araberako kantu-ikasketa berrien ezarpenari. 67Nahiz eta errealitatean, Autonomia Erkidego gehienetan, 2001-2002 ikasturtean abian jarri ziren. 68Ikus LOGSEko 40. 3 art. eta 617/1995 Errege Dekretuko 7.1 art. . 69 1318/2004 Errege Dekretuaren aldaketen ostean, printzipioz, 2006-2007 ikasturtera arte abian jarriko ez bada ere, ikus 832/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa (uztailaren 4ko BOEn argitaratua), 19.4 art. (LOCE 37.3 art.ko aurreikuspenak garatzen dituena). Errege Dekretu honek, LOCE ostean, Batxilergo berriaren arauketa orokorra ezezik, batxilergoko irakaskuntza komunak ere ezartzen ditu. Hain zuzen ere, LOCE 19.4 art.ren azken koma-arteak dionari jarraiki, esaterako Murtziako goi-mailako musika-irakaskuntzen araudi espezifikora jotzen badugu —curriculuma ezartzen duen Agindura alegia—, bertan ondoko ukanbehar gehigarria jasotzen da, euren ama-hizkuntza espainiera ez den hautagaiei zuzendua dagoena (14.6 art.): “En todo caso, la aceptación en las pruebas de acceso y en el ejercicio específico de aspirantes cuya lengua materna no sea el español quedará condicionada a la previa superación de la prueba de idioma que, a estos efectos, establezca el centro. De esta prueba estarán exentos los aspirantes que se encuentren en posesión de, al menos, el Diploma Básico de Español como Lengua Extranjera del Instituto Cervantes o la certificación acreditativa de haber superado el ciclo elemental del primer nivel de Castellano de las escuelas oficiales de idiomas, así como los que acrediten haber superado los estudios españoles de bachillerato o dos cursos académicos en una universidad española.”

Page 202: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

200

unibertsitate-mailako ikasketak burutzen hasteko —baita goi-mailako lanbide-

heziketari ekiteko ere—70.

Bada, LOGSE ikasketa-planaren arabera musika ikasten ari den ikasleak, bi modutara

eskura dezake batxilergo-titulu hori: batetik, soilik dagozkion araubide orokorreko

irakaskuntzak burutuz71. Bestetik, LOGSE 41.2 art.aren aurreikuspenei jarraiki

(LOCEko aldaketen ostean), musika-batxilergoa deiturikoa eginez —bigarren

atalburuan ikusi dugun moduan—.

Eta hain zuzen ere, goi-mailako musika-irakaskuntzei ekin ahal izateko galdatzen den

bigarren baldintza akademikoak aipatu musika-batxilergoarekin lotura izango luke.

Ezen, LOGSEk nahiz 617/1995 Errege Dekretuak galdatzen duten bigarren baldintza

akademikoa hauxe da: musika-irakaskuntzen maila ertaina osatzen duten hiru zikloak

gaindituta izatea eta ondorioz, dagokion irakaskuntzan titulu profesionala edukitzea72.

Halaber, aipatu bi ukanbehar akademikoez gain, Gobernuari zehaztea dagokion proba

bat ere gainditu beharko du ikasleak73. Heldutasun-probatzat har daitekeen azterketa

horren bitartez bada, ikasleak agerian utzi beharko du, hautatu duen espezialitatea

etekinarekin burutu ahal izateko, behar adina ezagutza nahiz gaitasun profesionalik

baduela. Hartara, LOGSE 40.3.c) art.ak Gobernuaren esku utziko duen zeregina

617/1995 Errege Dekretuko 8 art.ak beteko du, goi-mailako musika-irakaskuntzei ekin

ahal izateko sarbide-proba zehatz-mehatz arautuz.

70 Ikus LOUren 42.2 art. baita LOCEko 19.4 art. ere. 71 Kasu honetan, kontuan izan behar da 827/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa, 10/2002 Lege Organikoaren arabera, hezkuntza-sistemaren arauketa berria ezartzeko egutegia finkatzen duena (ekainaren 28ko BOEn), baita, aipatu Errege Dekretua aldatzen duen ondoko Errege Dekretua ere: 1318/2004 Errege Dekretua, maiatzaren 28koa (maiatzaren 29koa BOEn). Izan ere, 827/2003 Errege Dekretuaren 5 art.ren bertsio berriari jarraiki (1318/2004 Errege Dekretuaren lehenengo puntuaren bitartez burututako aldaketaren ostean), LOCE onartu eta gero, 2006-2007 ikasturtean jarriko litzateke abian LOCEn araberako Batxilergoa. Ikasturte horretatik aurrera bada, LOGSE ikasketa-planaren araberako Batxilergoaren lehenengo maila irakasteari utzi, eta LOCEn araberako Batxilergo berria ezartzen joan ahala, ordura arte Batxilergoa arautzen zuten arauen edukia —alegia, 1700/1991 eta 1178/1992 Errege Dekretuena— indargabetzen hasiko litzateke. 72 Ikus LOGSE 42.2 art. . 73 Bigarren atalburuan ikusi bezala, 1640/1999 Errege Dekretuaren iraunaldia amaitu bitartean —1318/2004 Errege Dekretuaren arabera, badirudi 2007ko irailean— unibertsitate-mailako ikasketei ekiteko ere, aldez aurretik sarrera proba bat gainditu behar izaten da: selektibitatea, alegia.

Page 203: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

201

Hezkuntza-Administrazioei dagokie euren eskuduntzen esparruan dauden ikastetxeetan

aipatu proben deialdia egitea, baita probak antolatzea ere. Beti ere, proba horiek

617/1995 Errege Dekretuan xedatutakoari men egin beharko diote. Berebat, hezkuntza-

Administrazioek zehaztuko dute espezialitate bakoitzean hutsik dauden plazen

kopurua74.

Orokorrean hiruzpalau atal izan ohi dituen ariketa bakar batek osatzen du proba hori eta

jakina, aldakorra da espezialitate batetik bestera. Honela, bi talde handi bereizten dira:

bata, musika-tresnei ez dagozkien espezialitateak besarkatuko lituzkeen taldea75; bestea

berriz, musika-tresnei dagokiena76.

Noski, aurreko lerrotan azaldu duguna goi-mailako musika-irakaskuntzei ekin ahal

izateko arau orokorra da. Izan ere, Autonomia Erkidegoetako curriculumak arretaz

aztertzen baditugu, berezitasunik topa daiteke. Esaterako, hara zer xedatzen duen

Katalunian, goi-mailako musika-irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 63/2001

Dekretuak (7.2 art.):

“Para el acceso a las enseñanzas superiores en promoción y gestión de artes escénicas será necesario tener aprobados dos cursos de enseñanzas superiores artísticas o bien tener aprobado un primer ciclo de universidad y tener conocimientos de alguna especialidad artística a nivel superior.”

Xedapen hau azpimarragarria da, batetik, goi-mailako musika-irakaskuntzak nahiz

unibertsitate-mailakoak hertsiki lotzen dituelako; eta bestetik, eszena arteen sustapen eta

kudeaketa ikasketei, bigarren zikloko unibertsitate ikasketen statusa onartuko

liekeelako.

74 Ikus 617/1995 Errege Dekretuaren 12.1 art. . Halaber, ikus supra 38. oin-oharrean berezko curriculuma ezezik, sarbide-proba ere arautu duten Autonomia Erkidegoak zeintzuk diren. 75 617/1995 Errege Dekretuko 8.2 art.ren arabera, talde hori lau espezialitateok osatzen dute: 1) konposizioak; 2) abesbatzen nahiz orkestren zuzendaritzak; 3) musikologiak, etnomusikologiak eta flamenkologiak; eta azkenik, 4) lengoaiaren nahiz musika-hezkuntzaren pedagogiak. 76 617/1995 Errege Dekretuko 8.3 art.ri jarraiki, talde horren baitan ondoko bost espezialitateak daude: 1) musika-tresna gehienak hemen biltzen diren arren, orobat barne leudeke kantua, musika-tresna bakoitzari dagokion pedagogia, herri-musika, tradiziozko musika, eta berpizkunde nahiz barroko garaiko hari pultsatuzko musika-tresnak ere; 2) klabea, organoa eta hauei dagokien pedagogia; 3) gitarra flamenkoa; 4) jazza; eta azkenik 5) aitzinako musika-tresnak.

Page 204: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

202

Edo, hona hemen, aipatu Dekretuko beste xedapen honek ezartzen dituen baldintzak —

araubide bereziko musika-irakaskuntzak araubide bereziko hizkuntza ikasketekin

uztartuz—, ez goi-mailako musika espezialitate bati ekiteko, baizik eta oro har, goi-

mailako musika-irakaskuntzen hirugarren mailari ekin ahal izateko (8.3 art.):

“Para acceder al tercer curso el alumno deberá acreditar el dominio de una lengua extranjera a escoger entre el alemán, el inglés, el francés y el italiano, equivalente al certificado elemental de la Escuela Oficial de Idiomas. El Departamento de Enseñanza determinará las enseñanzas consideradas equivalentes a dichos efectos.”

III.2. Baldintza akademikorik betetzen ez duten ikasleei zuzendutako prozedura

Goi-mailako musika-irakaskuntzei ekin ahal izateko bigarren modalitate hau azaltzeko,

abia gaitezen galdera honetatik: zer gertatuko litzateke arestian aipatu LOGSEko nahiz

617/1995 Errege Dekretuko xedapenek finkatzen dituzten bi baldintza akademikoetatik

baten bat ala biak ez izaki, eta ikasle batek, adin mugarik gabe, ondorio guztietarako

unibertsitate-mailako ikasketen baliokide diren goi-mailako musika-irakaskuntzak

burutu nahiko balitu?

Bada, araubide bereziko irakaskuntzek araubide orokorreko irakaskuntzekiko duten

berezitasun baten aurrean geundekeela. Izan ere, LOGSEko 40.4 art.ko nahiz 617/1995

Errege Dekretuko 7.2 art.ko aurreikuspenen arabera, araubide orokorreko

irakaskuntzekin oro har gertatu ohi ez den legez, goi-mailako musika-irakaskuntzei

ekiterik izango luke ikasleak, baldin eta ukanbeharrok betetzen diren: lehena, 617/1995

Errege Dekretuak 8 art.an zehaztutako aipatu proba gainditzea; bigarrena berriz,

617/1995 Errege Dekretuko 9 art.ak aurreikusten duen azterketa zehatzaren bitartez

ikasleak adieraztea baduela musikako maila ertainean eskatuko litzaiokeen ezagutza

nahiz gaitasunik, baita baduela ere behar adina trebetasunik hautatu duen espezialitatea

etekinarekin burutu ahal izateko.

Azterketa zehatz hori 8 art.an araututako probaren aurretik egin beharrekoa da eta ez da

kanporatzailea izanen. Hautagaiak betetzen ez dituen baldintza akademikoen

kopuruaren arabera —alegia, bakarra ala biak—, ondoko ariketak burutu beharko ditu:

idatzizko ariketa bat, hautagaiaren heldutasun intelektuala neurtzeko balio duena;

Page 205: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

203

edo/eta ariketa teoriko nahiz praktiko bat, hautagaiak musika arloan duen heziketa

orokorra neurtuko duena.

Esan beharrik ez dago 617/1995 Errege Dekretuko 7.2 art.ak aurreikusten duen

prozedurara jotzen duten ikasleen kasuak ez direla ohikoegiak izango errealitatean —

batik bat, bi baldintza akademikoak betetzen ez dituzten ikasleenak—. Nolanahi ere,

teorian bederen, ager liteke suposamendurik; eta aurrerago egiaztatzeko aukera izanen

dugu —infra c) eta d)—, ikasketa-plan ezberdinak aldi berean indarrean egotearen

ondorioz sortzen den egoera iragankorrak ere, eragin dezakeela gisa horretako

balizkorik.

Azter dezagun beraz, 617/1995 Errege Dekretuko 7.2 at.ak aurreikusten duen

prozedurara jotzeko arrazoi izan litekeen beste suposamendu bat —noski, arauketa

espezifikorik ez dagoen bitartean—: hain zuzen ere, intelektualki aparteko talentua

duen ikaslearena litzateke. Alegia, gerta liteke ikasleak adin goiztiarrarekin musikarako

dohain berezia duela adieraztea eta, adinarengatik batez ere, ikasle arrunt bati galdatuko

litzaizkiokeen baldintzak bete ezin izatea. Jakina, balizko hori muturrekoa da;

horregatik, egokiagoa izango litzateke gisa horretako suposamenduak, trataera berezia

emanaz, intelektualki aparteko talentua duten ikasleei bideratuta legokeen araudi

espezifiko batean arautzea.

LOGSEk ez zituen aintzat hartu intelektualki aparteko talentua duten ikasleak, ez eta

LOGSE garatuko duen araudiak ere —araubide orokorreko nahiz araubide bereziko

irakaskuntzei buruzkoak, alegia —. Bada, goi-mailako araubide bereziko musika-

irakaskuntzei ekin ahal izateko sarbide-proba arautzen duen 617/1995 Errege

Dekretuaren aurreikuspenak printzipioz, edozein motatako ikasleri zuzenduta leudeke.

Baita, LOGSE 39.2 art.ko aurreikuspenak ere; honatx:

“Los alumnos podrán, con carácter excepcional, y previa orientación del profesorado, matricularse en más de un curso académico cuando así lo permita su capacidad de aprendizaje”77.

77 LOGSE 39.2 art.ko aurreikuspenak, araubide bereziko musika-irakaskuntza ofizialen maila guztietarako balio du.

Page 206: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

204

Alabaina, hezkuntzaren kalitateari buruzko Lege Organikoak, hezkuntza-sistemaren

egitura berriaren oinarrizko printzipioen artean hauxe jasotzen du: araubide orokorreko

nahiz araubide bereziko eskola irakaskuntzak hezkuntza-behar espezifikoak dituzten

ikasleei egokituko zaizkiela78. Honetara, LOCEko 43 art.ak intelektualki aparteko

talentua duten edozein adinetako ikasleei zuzendutako zenbait neurri xedatzen du, eta

hain zuzen ere neurri horietako bat garatu asmoz 943/2003 Errege Dekretua onartuko

da79.

Arau honetan hezkuntza-sistema osatzen duten hainbat mailen eta etapen iraupena

malgutzeko baldintzak arautzen dira. Araubide bereziko irakaskuntzei dagokienez bada,

irakaskuntza horiek egituratzen diren hainbat gradu, ziklo eta mailen iraupena

malgutzeko helburuarekin, ondoko irizpideak finkatzen ditu 9 art.ak:

“En el caso de las enseñanzas de régimen especial la flexibilización de la duración de los diversos grados, ciclos y niveles para los alumnos superdotados intelectualmente consistirá en su incorporación a un curso superior al que le corresponda por su edad, siempre que la reducción de estos períodos no supere la mitad del tiempo establecido con carácter general. No obstante, en casos excepcionales, las Administraciones educativas podrán adoptar medidas de flexibilización sin tal limitación. Esta flexibilización incorporará medidas y programas de atención específica.”

Neurri edo irizpide horien aurrean zera adierazi beharra dago: batetik, ez dela

aurreikusten espresuki, inolako titulu akademikorik gabe nahiz adin mugarik gabe, goi-

mailako musika-irakaskuntzei ekin ahal izateko aukerarik. Bestetik, musikan bederen

—eta oro har, arteetan—, aparteko talentua duen haur prodijio baten muturreko kasuan,

soilik baldintza akademikoei so eginez bere heziketari arreta espezifikoa eskaintzen

dion araudi malguenak ere ezer gutxi balio lezakeela. Azken batean, goi-mailako titulu

baten gorabeheran haur prodijio horren aparteko gaitasunak ukaezina izaten darraielako.

Honenbestez, azken hausnarketa gisa, zera azpimarratu: goi-mailako musika-

irakaskuntzekin gertatu ohi den bezala, salbuespenak salbu, unibertsitate-mailako

ikasketei ezin zaiela ekin titulu akademikorik ezean, ez eta adin mugarik gabe ere. Hau

egiaztatzearren, ikus dezagun bada, LOUren 42.2 art.ak ezartzen duenari jarraiki80, zer

78 Ikus LOCEko 7.5 art. . 79 Ikus 943/2003 Errege Dekretua, uztailaren 18koa (uztailaren 31ko BOEn).

Page 207: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

205

xedatzen duen unibertsitate-mailako ikasketei orokorrean ekin ahal izateko oinarrizko

araudiak. Honetara, 1742/2003 Errege Dekretuak81 zera dio:

“Para el acceso a los estudios universitarios será necesario estar en posesión del título de Bachiller o equivalente”

Beraz, unibertsitate-mailako ikasketei ekin nahi dion ikasle orori galdatuko zaio

Batxilergo-titulua edo honen baliokidea den beste tituluren bat edukitzea82. Haatik, esan

bezala, arau orokor horrek badu salbuespenik: lehenengoa, hogeita bost urtetatik gorako

pertsona izanik eta batxilergo-titulurik edo baliokidea den titulurik ezean, unibertsitate-

mailako ikasketei ekin nahi dieten ikasleen kasua dugu; bigarrena berriz, egoera berean

dauden berrogeita bost urtetatik gorako pertsonen kasua; eta hirugarren eta azkenik,

intelektualki aparteko talentua duten ikasleena —dagoeneko aipatu duguna, araubide

bereziko eskola irakaskuntzei dagokienez—. Azter ditzagun bada kasuok.

Lehenik, hogeita bost urtetatik gorako ikasleei ez zaie baldintza akademikorik galdatzen

unibertsitate-mailako ikasketei ekiteko. Alabaina, unibertsitatean sartzeko proba bat

gainditu beharko dute, 743/2003 Errege Dekretuak arautzen duena83. Orobat, sarrera

80 LOUren 42.2 art.ak zera dio: “Para el acceso a la Universidad será necesario estar en posesión del título de bachiller o equivalente”. 81 Aipatu beharra dago unibertsitate-mailako ikasketetara sarbidea arautzen duen Errege Dekretu hau egiterakoan aintzat hartu dela Europar Batasuneko kide-Estatuetako unibertsitate-sistemak gaur egun murgilduta dauden bateratasun edo konbergentzia prozesua —Boloniako deklarazioaren emaitza dena—. Halaber, kontuan hartu dira espainiar Estatuak, hezkuntzaren eremu honetan, beste herrialde batzuekin izenpetuta dituen nazioarteko hitzarmenak. 82 Ikus 1742/2003 Errege Dekretuko 3.1 eta 4.1 art.ak. Halaber, ikus 1640/1999 Errege Dekretua. Izan ere, 1742/2003 Errege Dekretuak 1640/1999 Errege Dekretua indargabetzen duen arren, badirudi —1318/2004 Errege Dekretuaren aldaketen ostean— 2007-2008 ikasturtea hasi aurretik unibertsitate-mailako ikasketei ekin nahi dien ikasle orok, batxilergo-titulua edo baliokidea den titulua lortu ezezik, 1640/1999 Errege Dekretuan arautzen den unibertsitatera sartzeko proba edo selektibitatea gainditu beharko duela ere. Gogoan izan behar da orobat, LOCEn araberako batxilergo-titulua lortu ahal izateko nahitaez gainditu beharreko Batxilergo Proba Orokorra —1741/2003 Errege Dekretuak arautzen duena— 2007-2008 ikasturtean jarriko litzatekeela abian, 1318/2004 Errege Dekretuak 827/2003 Errege Dekretuan burutu dituen aldaketen ondorioz (izan ere, 827/2003 Errege Dekretuak 2005-2006 ikasturtean abian jartzea aurreikusten zuen). 83 Ikus 1742/2003 Errege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarria. 6/2001 Lege Organikoaren hogeita bosgarren xedapen gehigarriko lehenengo atalak aurreikusten zuen Gobernuak arautuko zituela aipatu ikasleak unibertsitatean sartu ahal izateko oinarrizko baldintzak. Aurreikuspen honen garapenez bada, Gobernuak 743/2003 Errege Dekretua, ekainaren 20koa onartuko du (uztailaren 4ko BOEn argitara emana). 743/2003 Errege Dekretua, printzipioz, 1318/2004 Errege Dekretuak ukitzen ez duen heinean, 2004-2005 ikasturtetik aurrera burutuko liratekeen sarrera probei ezarriko litzaieke. Bestela, 2006-2007 ikasturtetik aurrera burutuko liratekeenei.

Page 208: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

206

proba hori ere gainditu beharko dute unibertsitatean sartu ahal izateko, adin berarekin,

LOGSE aurreko batxilergo-titulua dutenek, baldin eta unibertsitatean sartu ahal izateko

beharrezkoak diren baldintzak betetzen ez dituzten84. Ukanbehar hauek 1742/2003

Errege Dekretuan arautzen dira. Bada arau horri so eginez, zera ondoriozta daiteke:

1742/2003 Errege Dekretuarekin bat, beharrezkoa dela LOGSE aurreko batxilergo-

titulu hori LOGSE batxilergoarekiko baliokidetzat jotzea, orduan bakarrik gaituko

lukeelako aipatu batxilergo-tituluak unibertsitate-mailako ikasketei ekin ahal izateko85.

Bigarren, berrogeita bost urtetatik gorako pertsonei dagokionez, esan beharra dago

1742/2003 Errege Dekretuaren berrikuntzetako bat dela, lehenengo aldiz egiten zaiolako

aipamen berezia suposamendu honi unibertsitatera sartu ahal izateko baldintzak edo

prozedurak ezartzen diren araudian. Honetara, 1742/2003 Errege Dekretuaren arabera,

ikasle hauei ere unibertsitate-mailako ikasketei ekin ahal izateko baldintza

akademikorik galdatuko ez zaien arren, Gobernuak ezarri beharreko prozedura

espezifiko bat jarraitu beharko dute86.

Hirugarren eta azkenik, intelektualki aparteko talentua duten ikasleen kasuan, arestian

aipatu 943/2003 Errege Dekretuak, araubide orokorreko irakaskuntzak egituratzen diren

hainbat maila, etapa eta graduren iraupena malgutzeko, ondoko irizpide orokorrak

finkatzen ditu 7 art.an:

“1. La flexibilización de la duración de los diversos niveles, etapas y grados para los alumnos superdotados intelectualmente consistirá en su incorporación a un curso superior al que le corresponda por su edad. Esta medida podrá adoptarse hasta un máximo de tres veces en la enseñanza básica y una sola vez en las enseñanzas postobligatorias. No obstante, en casos excepcionales, las Administraciones educativas podrán adoptar medidas de flexibilización sin tales limitaciones. Esta flexibilización incorporará medidas y programas de atención específica. 2. La flexibilización deberá contar por escrito con la conformidad de los padres.”

84 Ikus 743/2003 Errege Dekretuko lehenengo xedapen iragankorra. 85 Ikus 1742/2003 Errege Dekretuko bigarren xedapen iragankorra eta 3.1 art. . 86 Ikus 1742/2003 Errege Dekretuko bigarren xedapen gehigarria. Dena dela, oraindik ez da onartu xedapen honek aurreikusten duen prozedura.

Page 209: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

207

III.3. Ikasketa-plan zaharren arabera goi-mailako musika-irakaskuntzak egiten

jarraitzea

Aukera honen arabera, ikasleak hautatuko luke 1966ko ikasketa-planeko goi-mailako

musika-irakaskuntzak egiten jarraitzea. Eta kantu-ikasketei dagokienez berriz, 1970eko

ikasketa-planeko opera abeslari-diploma ala goi-mailako bakarlari-diploma lortzeko

ikasketak burutzen jarraitzea.

Honetara, aipatu musika nahiz kantu-ikasketei ekiteko azken ikasturtea 2000-2001

izango da87. Eta ikasketa horiekin jarraitzeko aukerari dagokionez, musikaren kasuan,

espezialitateen arabera, 2001-2002 ala 2002-2003 ikasturteak amaitu bitartean egin ahal

izango da 88; kantu-ikasketetan berriz, plan zaharraren arabera ikasten jarraitu gura

duenak, aukera hori 2000-2001 edo 2001-2002 ikasturteak amaitu arte izango du

erabilgarri89. Ikasturte horietan beraz, musikako nahiz kantuko aitzinako planak iraungi

egingo lirateke behin-betiko.

87Ikus 986/1991 Errege Dekretuko 31.1, 2 eta 3 art.ak (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ostean). Gogoratu, 1966ko ikasketa-planeko goi-mailako musika-irakaskuntzei ekin ahal izateari dagokionez, 970/1994 Errege Dekretuak, maiatzaren 13koak (ekainaren 21eko BOEn), 2618/1966 Errege Dekretuaren 7 art.ko II atala aldatuko duela. Zioen azalpenak ondoko arrazoiak ematen ditu: “El Decreto 2618/1966 (...) establece en su artículo 7, apartado II), que para acceder al grado superior de las enseñanzas de música será preciso superar un examen de ingreso a dicho grado, si bien declara dispensado del citado examen a los alumnos que obtengan sobresaliente en el último de los cursos de grado medio de la especialidad correspondiente. En el tiempo transcurrido desde la entrada en vigor del Decreto 2618/1966 se ha producido un incremento de los alumnos que obtienen sobresaliente en el centro donde cursaron el último curso de grado medio, situación que, por aplicación de la referida dispensa, conlleva actualmente el que, en algunos centros y especialidades, el número de aspirantes con sobresaliente exceda al de las plazas ofertadas y, en todo caso, genera una colisión con el derecho de todos los alumnos a participar en una prueba que les permita poder acreditar sus conocimientos y aptitudes para comenzar el grado superior con independencia de los centros de procedencia y de la calificación final otorgada por éstos. En consecuencia, y en tanto se produce la extinción total de la ordenación contenida en el Decreto 2618/1966, de acuerdo con el Real Decreto 986/1991 (...), resulta preciso modificar el procedimiento de acceso regulado en el citado artículo 7, estableciendo un sistema de acceso único mediante prueba, en aras de una mayor seguridad jurídica y de garantizar una igualdad de trato a los aspirantes en función de los principios de mérito, capacidad y concurrencia entre todos los candidatos, procedimiento que, por otra parte, se identifica con el criterio establecido en la Ley Orgánica de Ordenación General del Sistema, para el acceso al grado superior de la nueva ordenación y es coincidente con los aplicados por los centros superiores de los países que constituyen un referente en el sistema formativo musical”.

88 Ikus 986/1991 Errege Dekretuko 32.1 eta 2 art.ak (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ostean). 89 Ikus 986/1991 Errege Dekretuko 32.3 eta 4 art.ak (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ostean).

Page 210: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

208

Alabaina, 1966ko ikasketa-plana iraungi eta ondorengo bi ikasturteetan (alegia,

musikako espezialitate ezberdinak aintzat hartuz, 2002-2003 ikasturtetik hasita 2004-

2005 ikasturtera arte izan liteke), 1966ko ikasketa-planaren araberako goi-mailako

irakasle titulua oraindik ere eskuratu ahal izateko aparteko proben deialdiak egingo

dira90. Kantuaren kasuan ordea, 1112/1999 Errege Dekretuak aparteko probak egiteko

aukerarik aurreikusten ez duenez, hutsune hori betetzeko helburuarekin besteak beste,

Gobernuak 409/2002 Errege Dekretua onartuko du.

Beraz, arau honen aurreikuspenei jarraiki, 1970eko ikasketa-plana iraungi eta

ondorengo bi ikasturteetan (hots, diploma ezberdinak kontuan hartuz, 2001-2002

ikasturtetik hasita 2003-2004 ikasturtera arte izan liteke), Madrilgo goi-mailako Kantu-

Eskolako diploma ezberdinak lortu ahal izateko aparteko proben deialdiak eginen dira91.

Izan ere, aurreikuspen horrekin, irakaskuntza artistiko orori trataera homogeneoa eman

nahi zaio.

Orobat, 409/2002 Errege Dekretuak, kantu ikasketa-plan zaharren araberako diploma

ezberdinak lortu ahal izateko aparteko probak antolatuko ditu. Baita, musika-

irakaskuntzei dagokienez ere, aurreko ikasketa-planaren araberako titulu ezberdinak

eskuratu ahal izateko92; ezen 1112/1999 Errege Dekretuak ikasketa hauetan aparteko

probak egiteko aukera aurreikusi bazuen ere, ez zituen proba horiek antolatu93.

90 Ikus 986/1991 Errege Dekretuko 33 art. (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ostean). Honetara, Euskal Autonomia Erkidegoan esaterako, 2003ko urtarrilaren 15eko Ebazpen batek (otsailaren 26ko EHAAn argitara emana), musika kontserbatorioak baimentzen zituen aparteko azterketen deialdi bat egiteko, ikasle ofizialek nahiz askeek 2618/1966 ikasketa-planaren araberako tituluren bat lortu ahal izateko (baldin eta maila edo karrera amaitzeko gehienez hiru irakasgai gainditzeke bazituzten), zehazki ondoko espezialitateei dagokienez: Zuzendaritzan —orkestra nahiz abesbatzena—, Pedagogian, Musikologian eta Eliz musikan. 91 Ikus 409/2002 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa (maiatzaren 28ko BOEn argitara emana), 2 art. . Arau honek, Madrilgo goi-mailako Kantu-Eskolako diplomak lortu ahal izateko aparteko probak ezartzen ditu (1970eko ikasketa-plana iraungi ostean). Halaber, besteak beste, kantuan nahiz musika-irakaskuntzetan, tituluak eskuratu ahal izateko aparteko probak arautuko ditu. 92 Eta ez hori bakarrik, 409/2002 Errege Dekretuak ikasketotan ere aparteko probak antolatuko ditu: aplikatutako arte eta lanbide artistikoetan, ikasketa-plan zaharren araberako tituluak lortu ahal izateko; baita dantza-ikasketetan ere, amaiera-ziurtagiria eskuratzeko (1 art.). 93 Ikus musika-irakaskuntzei dagokienez 986/1991 Errege Dekretuko 33 art. (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ostean).

Page 211: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

209

Autonomia Erkidegoei dagokie hala proben deialdia egitea, nola proben bilakaera eta

edukia zehaztea ere, jakina, 409/2002 Errege Dekretuaren bitartez Gobernuak finkatzen

dituen gutxieneko baldintza komunei men eginez94.

Bada, ikasturte bakoitzeko gehienez aparteko proben bi deialdi egingo dituzte

Autonomia Erkidego eskudunek. Aparteko proba horiek egin ahal izateko

derrigorrezkoa dute ikasleek, ikasketa-plan zaharra iraungi baino lehen, aipatu ikasketa-

planaren araberako titulua eskuratu ez izana, eta jakina, LOGSE ikasketa-planaren

arabera ikasten jarraitu ez izatea95.

94 Alderdi honi dagokionez, Kataluniako Autonomia Erkidegoaren aburuz, jada araututa dauden titulu batzuk eskuratu ahal izateko proben deialdia egitea ez legoke Estatuari erreserbatutako eskuduntzaren barruan, eta ondorioz, Errege Dekretu egitasmoa oinarrizko arautzat kalifikatzeak, hezkuntza alorrean Kataluniako Autonomia Erkidegoari dagozkion eskuduntzak bortxatuko lituzke. Bada 409/2002 Errege Dekretuaren egitasmoaren aurrean Kataluniako Autonomia Erkidegoak eman zuen Txostenean eginiko iradokizunak zirela-eta, zera zioen Estatu-Kontseiluaren 2002ko martxoaren 7ko Irizpenak (359/2002 zenbakidun espedientea), 409/2002 Errege Dekretuaren egitasmoa aztertu ondoren:

“En este aspecto, se observa que en el texto definitivo sometido a consulta se han introducido determinadas variaciones dirigidas (...) a excluir la calificación del proyecto como «norma básica», por considerar que se dicta al amparo de la competencia exclusiva y plena del Estado relativa a las condiciones de obtención, expedición y homologación de los títulos académicos y profesionales; No se ocultan las dificultades que en la práctica se presentan en ocasiones para delimitar los dos títulos competenciales —de alcance diverso— contenidos en el artículo 149.1.30ª de la Constitución, dada la imbricación entre lo que constituye la competencia para dictar las «normas básicas» de desarrollo del artículo 27 de la Constitución y la competencia (exclusiva y plena) para la regulación de las condiciones de obtención, expedición y homologación de títulos académicos y profesionales. A pesar de estas dificultades, en el presente caso, atendiendo al contenido concreto del proyecto, se estima procedente que el mismo se dicte al amparo del título competencial del Estado, no simplemente para dictar «normas básicas» de desarrollo del artículo 27 de la Constitución, sino para la regulación de la obtención, expedición y homologación de títulos académicos, tal y como efectivamente se recoge tanto en su preámbulo como en su disposición final primera. El proyecto no pretende regular el contenido de las enseñanzas artísticas a las que afecta (Música, Danza, y Artes Aplicadas y Oficios Artísticos), sino que se limita a establecer unas pruebas extraordinarias que permitan la obtención de los correspondientes diplomas (con validez en todo el territorio nacional) por parte de aquellas personas que hayan seguido las enseñanzas conforme a unos planes a extinguir, anteriores a la nueva ordenación del sistema educativo derivada de la LOGSE. A su vez, se establecen determinadas condiciones mínimas relacionadas con dichas pruebas, con el fin de alcanzar la homogeneidad mínima indispensable en la obtención de tales diplomas. El proyecto, sin embargo, deja un amplio margen a las Administraciones educativas competentes, que deberán convocar las pruebas (en los dos años académicos siguientes a las fechas de extinción del antiguo plan de estudio), a la vez que serán las responsables del desarrollo y contenido de las mismas (con respeto al mínimo común señalado en el proyecto), incluyendo la designación de los Tribunales, cuya composición, según la última versión del proyecto, no se predetermina absolutamente, sino que se establece una composición mínima. En definitiva, se estima adecuada la referida mención (con el alcance expuesto) al art. 149.1.30ª de la Constitución.”

95Alderdi honi buruz, zera zioen Estatu-Kontseiluaren 2002ko martxoaren 7ko Irizpenak (359/2002 zenbakidun espedientea), 409/2002 Errege Dekretuaren egitasmoa aztertu ondoren (4. aurrekaria):

Page 212: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

210

Aparteko probak burutuko diren tokiari dagokionez, ikasketak iraungitzen diren une

horretantxe, ikasleak espedientea irekita duen Autonomia Erkidegoaren lurralde

eremuan dauden eta Administrazioak zehaztu dituen ikastetxe publikoetan egingo dira.

Alabaina, aparteko proben bitartez gainditu nahi diren ikasketak irakasten dituen

ikastetxe publikorik ez balego aipatu Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan,

Administrazio eskudunak erabaki lezake aparteko proba horiek beste ikastetxe

batzuetan burutzea.

Aparteko probak amaitu eta gainditu ondoren, ikasleak bere jatorrizko ikastetxeari eska

diezaioke dagokion titulua (musikaren kasuan) zein diploma (kantuaren kasuan) eman

diezaiola.

Demagun, iraungitzear dauden ikasketa-plan zaharren arabera ikasketak amaitzea

hautatu duela ikasle batek, eta aukera oro agortu ondoren —hauen artean azkenekoa,

aipatu 409/2002 Errege Dekretuak ezartzen duen aparteko proba—, 1966ko ikasketa-

planeko irakasle titulurik ez duela lortu, edo 1970eko ikasketa-planeko abeslari

diplomarik —abesbatzakoa nahiz operakoa— eskuratu ez duela. Edo demagun,

batxilergo-titulurik ez duela.

Balizko horiek 986/1991 Errege Dekretuko 31.5 art.an aurreikusten dira96. Bada, aipatu

xedapena aztertu ondoren, bistan da LOGSE ikasketa-planaren araberako goi-mailako

musika-irakaskuntzei ekin nahi dienak, baldintza akademikorik betetzen ez duen

ikasleei zuzenduta dagoen prozedura —hots, 617/1995 Errege Dekretuko 7.2 art.ak

“En cuanto a las personas que podrán participar en las pruebas extraordinarias, (...) el artículo 4.1 impide concurrir a dichas pruebas a aquellos alumnos que en algún momento de sus estudios se incorporaron a los estudios regulados en la Ley Orgánica 1/1990, pues si así lo hicieron fue una decisión voluntaria dirigida a obtener su titulación de acuerdo con los nuevos planes de estudios, entendiéndose, por tanto, que renunciaron a la posibilidad de obtener el título conforme al plan de estudios anterior. Además, si el proyecto permitiera al alumnado presentarse a las pruebas extraordinarias para la obtención del mismo título que ya han obtenido por el nuevo plan de estudios o que se encuentran en fase de obtener, podría darse la circunstancia de que la Administración estaría expidiendo al mismo alumno dos titulaciones de distintos planes de estudio pero en el mismo grado de especialidad. Por lo demás, si bien es cierto que algunos títulos, diplomas y certificados, a cuya obtención conduce la realización de las pruebas extraordinarias, conlleva efectos profesionales de los que carecen los correspondientes títulos de la nueva ordenación, ese extremo fue conocido por los interesados en el momento de realizar su opción de estudios”.

Ikasketa-plan zaharren arabera lortutako tituluei, diplomei nahiz ziurtagiriei aitortzen zaizkien ondorioak laugarren eta seigarren atalburuetan aztertzen dira. 96 Ikus 986/1991 Errege Dekretuko 31.5 art. (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ostean).

Page 213: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

211

arautzen duena— jarraitu beharko duela. Alegia, 617/1995 Errege Dekretuko 8 art.ko

heldutasun-proba nahiz 9. art.ko ariketa espezifikoa burutu beharko ditu.

Eta zein izango litzateke LOGSE goi-mailako ikasketei ekiteko jarraitu beharko duten

prozedura, iraungitzear dauden ikasketa-plan zaharren arabera ikasketak amaitzea

erabaki ondoren, 409/2002 Errege Dekretuak ezartzen dituen aparteko probak egiteko

aukera guztiak agortu eta oraindik ikasketa-plan zaharretako goi-mailako titulurik ala

diplomarik —musikan goi-mailako irakasle-titulua eta kantuan berriz, goi-mailako

bakarlari-diploma — eskuratu ez duten ikasleek? Indarrean dagoen araudian behar

adina argitasunarekin ihardesten ez zaion itaun honen erantzuna97, ondoko lerrotan

xehetasunez aztertzeko parada izanen dugun 706/2002 Errege Dekretuko 5 art.an

legoke98.

III.4. LOGSEn araberako goi-mailako musika-irakaskuntza berriei ekitea

LOGSEn araberako goi-mailako musika-irakaskuntzak abian jartzen diren ikasturtean

(2000-2001ean), dagoeneko 1966ko ala 1970eko ikasketa-planetako ikasketei —maila

ertainekoak nahiz goi-mailakoak— ekin dien ikasleak izango lukeen bigarren aukera,

honakoa litzateke: 986/1991 Errege Dekretuaren 31.4 art.ri jarraiki, musika zein kantuko

plan zaharretako goi-mailako ikasketak egiteari utzi eta arestian aipatu 617/1995 Errege

Dekretuko 8 art. an ezartzen den sarbide-proba gainditu ondoren, LOGSEn araberako

goi-mailako musika-irakaskuntzak burutzen hastea lehenengo mailatik. Hauxe da hain

zuzen ere 617/1995 Errege Dekretuak 7.1 art.ak aurreikusten duen prozedura. Dena

dela, sarbide-proba horretan ikasleak egiaztatutako ezagutzen arabera, baita ondorio 97 Izan ere, 986/1991 Errege Dekretuko 31.5 art.ak (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ostean) xedatzen duenari so egingo bagenio, nahasmenera garamatzan aurreikuspen batekin eginen dugulako topo. Hau da, aipatu 31.5 art.ak zera dio: “Los alumnos que no hubieran concluido los estudios a que se refieren los apartados 1 y 2 de este artículo (...) concurrirán a la citada prueba de acceso en las condiciones previstas en el artículo 7.2 del Real Decreto 617/1995”. Zein ikasle eta ikasketei egiten zaie aipamen bada, 986/1991 Errege Dekretuko 31.1 eta 2 art.tan (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ostean)? musikaren kasuan 1966ko ikasketa-planeko maila ertainean egonik, plan bereko irakasle titulua edo goi-mailako irakasle titulua eskuratu nahi duten ikasleei; eta kantuaren kasuan berriz, 1970eko ikasketa-planeko abesbatzako nahiz opera abeslari-diploma lortzea erabaki dutenei aipu egiten zaie, hain zuzen ere. Aitzitik, 1970eko ikasketa-planeko goi-mailako bakarlari-diploma eskuratu nahi duten ikasleei ez zaie aipamenik egiten 31.1 eta 2 art.etan, 31.3 art.an baizik. Eta honek badu bere logika; ez ordea, 1966ko ikasketa-planeko goi-mailako irakasle titulua eskuratu nahi duten ikasleei aipamen egiteak. 98 Ikus 706/2002 Errege Dekretua, uztailaren 19koa, goi-mailako musika-irakaskuntzei ekin ahal izateko baldintza zehatz batzuk arautzen dituena, baita ondorio akademikoak dituzten baliokidetzak finkatzen dituena ere, iraungitzera doazen ikasketa-planetako musika, kantu nahiz dantza-ikasketen artean eta LOGSEn arabera abian jarri direnen artean (abuztuaren 7ko BOEn).

Page 214: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

212

akademikoetarako finkatu diren ikasketen arteko baliokidetzak aintzat hartuz ere,

lehenengoa ez den beste maila bati ekiterik izango luke, dagoeneko ezarrita balego99.

Alabaina, hala 1112/1999 Errege Dekretuak, nola aurretik 986/1991 Errege Dekretua

aldatu zuten arau ezberdinek100, ez zuten finkatu ikasketa-plan zaharren eta LOGSE

ikasketa-planaren araberako goi-mailako ikasketen arteko inolako baliokidetzarik101.

Honen arrazoiak azalduz, ikus dezagun zer erantzun zuen Ikastetxeen Zuzendaritza

Orokorrak, 1112/1999 Errege Dekretua egitasmo bat baino ez zenean, Estatuko Eskola-

Kontseiluak aipatu egitasmoaren edukiari buruz emaniko Txostenaren aurrean102:

“(...) los currículos están actualmente en fase de elaboración, de tal manera que, de establecerse en estos momentos unas equivalencias, todo lo más que podía llegarse es a una correspondencia entre asignaturas del grado superior del plan de 1966, así como del grado medio de dicho plan necesarias para la obtención de diferentes títulos superiores, y el porcentaje de los tiempos lectivos de las materias de los aspectos básicos del nuevo grado superior que se determinase. Por tanto, no se trata tanto de establecer equivalencias académicas entre estudios o grados terminales anteriores que llevaban aparejados diplomas o títulos, y los correspondientes de la nueva ordenación (como se hizo en el Real Decreto 986/1991), sino de regular una serie de convalidaciones entre asignaturas de ambos planes de estudios que en ningún caso garantizarían por sí mismas el derecho a una titulación.

99Ikus 986/1991 Errege Dekretuko 31.4 art. (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ostean) eta 34 art. . 100 Hain zuzen ere, 1112/1999 Errege Dekretuak jatorrizko 986/1991 Errege Dekretuaren erabateko indargabetzea lekarke (jakina, kontuan izanik aurretik ere lau bider aldatu zela 986/1991 Errege Dekretuaren edukia). Ondorioz, Estatu-Kontseiluak, 1112/1999 Errege Dekretu egitasmoaren aurrean 1999ko ekaiaren 3an emaniko irizpenean (1647/1999 zenbakiduna), komenigarritzat jo zuen, LOGSEn ezarpen egutegia oso-osorik jasoko lukeen beste testu berri bat onartzea. Eta ez legezkotasun arrazoiengatik, baizik eta arauaren erabiltzaileen lana erraztearren. 101Ikus 986/1991 Errege Dekretuko 34 art. . Artikulu honen eta bertan aipatzen den III. eranskinaren egungo idazkera 535/1993 Errege Dekretuaren emaitza da. Hain zuzen ere, aipatu eranskinean 2618/1966 ikasketa-planeko eta LOGSE ikasketa-planeko irakaskuntzen arteko baliokidetzak finkatzen dira, baina soilik oinarrizko maila eta maila ertainari dagozkion ikasketen artekoak. Izan ere, eranskin horretan esaten zaigu goi-mailako musika-irakaskuntzen curriculumaren edukiak finkatu bitartean ez dela goi-mailako musika-irakaskuntzen arteko baliokidetzarik ezarriko. Goi-mailako musika-irakaskuntzen oinarrizko curriculum hori bada 617/1995 Errege Dekretu bitartez finkatuko du Gobernuak, eta arau horren onarpenak derrigorrezkoa egingo du iraungitzear dauden ikasketa-plan zaharretako irakasgaien eta 617/1995 Errege Dekretuan ezartzen diren irakasgai berrien arteko baliokidetza zehaztea. Haatik, 986/1991 Errege Dekretua 1995 urtez geroztik aldatuko duten arau ezberdinek —horien artean 1112/1999 Errege Dekretuak— ez dute goi-mailako musika-irakaskuntzen arteko baliokidetzarik ezarriko. 102 Ikus 1112/1999 Errege Dekretu egitasmoaren aurrean Estatu-Kontseiluak 1999ko ekainaren 3an eman zuen Irizpena (1647/1999 zenbakiduna). Bertan esaten zaigu Ikastetxeen Zuzendaritza Orokorraren erantzuna 1999ko apirilaren 26an emaniko txosten batean agertzen dela. Orobat esaten zaigu, Estatuko Eskola-Kontseiluaren batzorde iraunkorrak berriz, 1999ko apirilaren 20an eginiko batzarrean, 1112/1999 Errege Dekretu egitasmoaren aurrean Txostena eman zuela (4/1999 zenbakiduna).

Page 215: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

213

El posterior desarrollo curricular del grado superior por parte de cada Administración educativa, podría llevar a un desglose de las materias básicas en asignaturas que podrían diferir sensiblemente de unas Administraciones a otras, tanto en la propia denominación, como en los contenidos, los tiempos lectivos y el curso en que deba realizarse. (...) carece de sentido técnico elaborar una norma básica de ese calibre hasta tanto no se disponga de la normativa autonómica completa sobre el grado superior, único medio de cumplir con los requisitos de objetividad, equidad y homogeneidad establecidos para la regulación de las convalidaciones en todo el Estado.”

Bada, hutsune hori betetzera datorkigu 706/2002 Errege Dekretua. Eta zehazki, zera

xedatzen du 5 art.ak103.

“Condiciones para la incorporación de alumnos del grado superior de los antiguos planes de estudios al grado correspondiente de la nueva ordenación del sistema educativo. Los alumnos que no habiendo finalizado los estudios del grado superior de música regulados en el Decreto 2618/1966, de 10 de septiembre, o los correspondientes al grado superior de la Escuela Superior de Canto, según lo previsto en la Orden de 23 de octubre de 1970, que opten por continuar sus estudios en el grado superior de las enseñanzas de música de la nueva ordenación del sistema educativo, podrán incorporarse a un curso distinto del primero de acuerdo con el nivel demostrado en la prueba de acceso a dicho plan de estudios y con las equivalencias académicas establecidas en la presente norma.”

Musika-irakaskuntzen kasuan aipatu baliokidetzak II. eranskinean ezartzen dira eta

kantu-ikasketenak berriz, IV. eranskinean 104. Bada, noiztik aurrera izanen dira

eraginkorrak edo sortuko dituzte akademikoki ondorioak baliokidetza horiek? ikasleak

aipatu sarbide-proba gainditu ostean, LOGSE ikasketa-planaren arabera, dagozkion

irakasgaietan matrikulatzen den une beretik. Ikastetxeko zuzendariari dagokio

baliokidetza aitortzea, eta horretarako dagokion hezkuntza-Administrazioak finkatutako

prozedura jarraituko du105.

103 706/2002 Errege Dekretuko 5 art.ak azken finean 986/1991 Errege Dekretuko 31.4 art.ko (1112/1999 Errege Dekretuaren aldaketen ostean) aurreikuspen berberak jasoko lituzke, baina gehigarri batekin: aipatu ikasketen arteko baliokidetza akademikoak 706/2002 Errege Dekretuko eranskinetan finkatzen direla. Hain zuzen ere, 1998-1999 ikasturteari zegokion Txostenean, Estatuko Eskola-Kontseilua Gobernuari nahiz hezkuntza-Administrazioei zuzentzen zitzaien gisa honetako arauketa baten beharra agertuz, honela: “El Consejo Escolar del Estado insta al Gobierno y a las Administraciones educativas a acometer el desarrollo de los temas pendientes de regulación tras una década de aplicación de la LOGSE:(...) Convalidaciones de las materias aprobadas en el plan antiguo de cara a los nuevos planes”. Ikus honetara, “Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1998-1999”, MECD, Consejo Escolar del Estado, 2000, interneteko helbide honetan: http://www.mec.es/cesces. 104 Ikus 706/2002 Errege Dekretuko 2.2 art. musika-irakaskuntzei dagokienez eta 2.4 art. berriz, kantu-ikasketei dagokienez.

Page 216: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

214

Halaber, arestian esan bezala, 706/2002 Errege Dekretuko 5 art.ak xedatzen dituen

ukanbeharrak betez ekin ahal izango diote goi-mailako musika-irakaskuntza berriei,

iraungitzear dauden ikasketa-plan zaharrak jarraituz ikasketak amaitzea erabaki

ondoren, 409/2002 Errege Dekretuak ezartzen dituen aparteko probak egiteko aukera

guztiak agortu eta oraindik ikasketa-plan zaharretako goi-mailako titulurik ala

diplomarik eskuratu ez duten ikasleek.

Honetara, 617/1995 Errege Dekretuak 7.1 art.an aurreikusten duen prozedurari jarraiki,

lehenik eta behin 617/1995 Errege Dekretuko 8 art.an arautzen den sarbide-proba

gainditu beharko dute. Ondoren, proba horretan egiaztatutako ezagutzen arabera eta beti

ere 706/2002 Errege Dekretuan taxutzen diren baliokidetza akademikoak aintzat hartuz,

LOGSE ikasketa-planeko lehenengo mailari edo beste bati ekingo diote —jakina, azken

kasuan, maila hori ezarrita balego—.

Bestalde, aipatu beharra dago 706/2002 Errege Dekretuak oinarrizko izaera duela eta

ondorioz, bertan ezartzen diren baliokidetzek irakaskuntza komunak baino ez dituztela

ukitzen: hots, 617/1995 Errege Dekretuak finkatu zituenak goi-mailako musika-

irakaskuntza berrientzat. Haatik, kontuan hartzen badugu Autonomia Erkidegoek euren

lurralde esparrurako curriculum espezifikoak onartzeko eskuduntza dutela —beti ere

617/1995 Errege Dekretuak ezarritako aipatu irakaskuntza komunak barneratuz— eta

jadanik zenbait Autonomia Erkidegok ikasketa-plan propioa duela, ikasketa-plan

aniztasun honek gaiari konplexutasun ukitua ematen dio. Eta konplexutasuna areagotu

egiten da orobat, Autonomia Erkidego horiek onartutako berezko curriculumetan

706/2002 Errege Dekretuko eranskinetan agertzen ez diren irakasgaiak azaltzen

direnean, eta ikasle batek eurak baliozkotzea eskatzen duenean, 706/2002 Errege

Dekretuak horretarako aukera ematen baitu106.

Nori dagokio irakasgai horiek baliozkotzea? 706/2002 Errege Dekretuak arautzen ez

dituen kasuetan, baliozkotze guztiei trataera homogeneoa emango zaiela bermatzeko

helburuarekin, 706/2002 Errege Dekretuak batzorde baten sorrera aurreikusten du. Eta 105Ikus 706/2002 Errege Dekretuko 3. art. . Honetara, Valentziako Generalitatean esaterako, 2003ko otsailaren 10eko Ebazpen baten bitartez (otsailaren 25eko DOGVen argitaratua) onartu zen prozedura hori; Kataluniako Generalitatean berriz, 2003ko urriaren 7ko Ebazpen baten bitartez (urriaren 20ko DOGCen argitara emana); edo Murtzian adibidez, 2004ko otsailaren 26ko Agindu baten bitartez (martxoaren 18ko BORMen argitara emana). 106 Ikus 706/2002 Errege Dekretuko 4.1 art. .

Page 217: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

215

hezkuntza sektore-konferentziaren baitan dagoen batzorde horri esleituko dio aipatu

arauen baliozkotzeen arteko homogeneotasuna bermatuko duen irizpide zein ildoak

proposatzeko zeregina, ostera, baliozkotze-taulak egin ahal izateko. Taula horiek

onartzea hezkuntza Ministerioari dagokio eta ondoren, Autonomia Erkidegoek

oinarritzat hartu beharko dituzte ikasketa plan-zaharretako eta berriko ikasketak

baliozkotzerakoan, hala xedatzen baitu 4.2 art.ak.

Hain zuzen ere, 706/2002 Errege Dekretua egitasmo bat baino ez zenean eta Autonomia

Erkidegoei aipatu egitasmoaren edukiaren egokitasunari buruz kontsulta egin

zitzaienean, Kataluniako Autonomia Erkidegoak txosten bat eman zuen, kontrakotasuna

agertuz 4.2 art.an xedatutakoaren aurrean. Aipatu artikulua ezabatu egin behar zela

zeritzon. Izan ere, bere aburuz, Autonomia Erkidegoen eskuduntza da Errege Dekretu

egitasmoaren eranskinean agertzen ez diren irakaskuntzak —euren berezko

curriculumetatik eratortzen direnak, alegia— baliozkotzeko zeregina107.

Hartara, 706/2002 Errege Dekretu egitasmoa aztertu ondoren Estatu- Kontseiluak eman

zuen Irizpenean, zera zioen 4.2 art. ri buruz108:

“Se observa que se ha producido una oposición por parte de la Generalidad de Cataluña al artículo 4.2 del proyecto, por considerar que la convalidación de asignaturas y cursos de la antigua ordenación que no forman parte del Anexo del proyecto, es competencia de las Comunidades Autónomas. En este sentido debe destacarse que, como se refleja en el preámbulo del proyecto, éste circunscribe expresamente las equivalencias académicas a las asignaturas o materias que forman parte de las «enseñanzas mínimas» establecidas por el Estado (en uso de las competencias que le son propias). Ninguna duda se ha planteado en lo que se refiere a la procedencia —también desde la perspectiva de la distribución de competencias— de que sea el Estado el que establezca las convalidaciones que afectan a las referidas enseñanzas mínimas. Las dudas han surgido en relación con la convalidación de asignaturas que no forman parte de dichas enseñanzas mínimas, toda vez que su configuración corresponde a las Comunidades Autónomas, en los términos establecidos en el artículo 4 de la LOGSE109.

107 Hain zuzen ere, aurreko oin-oharrean aipatu 2003ko urriaren 7ko Ebazpeneko bigarren eranskinean agertzen dira 63/2001 Dekretuak, Kataluniako Autonomia Erkidegoaren lurralde esparrurako, finkatzen duen curriculumetik eratortzen diren baliokidetzak. Eta lehenengo eranskinean berriz agertzen dira 617/1995 Errege Dekretuak finkatzen dituen irakaskuntza komunekiko baliokidetzak. 108 Ikus 2002ko martxoaren 14an Estatu-Kontseiluak aho batez eman zuen Irizpena (431/2002 zenbakidun espedientea).

Page 218: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

216

En efecto, el artículo 4.2 del proyecto no pretende alterar (y no podría hacerlo) el régimen que deriva del aludido artículo 4 de la LOGSE, en el sentido de que a las Comunidades Autónomas les corresponde fijar las enseñanzas (que forman parte del currículum) que no constituyan «enseñanzas mínimas».

En realidad, la finalidad del artículo 4.2 parece circunscribirse exclusivamente a garantizar la homogeneidad mínima indispensable en trance de convalidar asignaturas y cursos de los planes de estudios establecidos por las Comunidades Autónomas. La multiplicidad de supuestos y el necesario trasvase ordenado desde los planes de estudios que se extinguen hacia los nuevos, permiten considerar aceptable el establecimiento de una Comisión, en el marco de la Conferencia Sectorial de Educación, de la que formarán parte representantes de las Comunidades Autónomas, cuya misión consistirá en proponer criterios y directrices que garanticen la homogeneidad de las convalidaciones, lo que permitirá, entre otros aspectos, una mayor movilidad de los alumnos por todo el territorio nacional. Sin embargo, habría que modificar la redacción del citado artículo 4.2., a los efectos de disponer que la Comisión aprobará las citadas directrices como «criterios orientativos», excluyendo, por tanto, la aprobación por el Ministerio prevista en la actual redacción. Con tal modificación, el artículo 4.2 del proyecto respeta la competencia de las Administraciones educativas para diseñar —con los límites señalados— sus propios planes de estudios, a la vez que se les reconoce competencia para acceder o denegar convalidaciones. Cuestión distinta es que, en trance de realizar dichas convalidaciones, tomen en consideración los criterios y directrices orientativos propuestos por la aludida Comisión creada en el marco de la Conferencia Sectorial de Educación, lo que, como se dice, permitirá la homogeneidad mínima indispensable en un sistema en sí mismo complejo.”

Dakigun bezala, kasu honetan Estatu-Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrari kontsulta

egitea nahitaezkoa den arren, emaniko Irizpena ez da loteslea izanen110. Bada,

Gobernuak ez zuen aipatu Irizpena jarraitu eta 706/2002 Errege Dekretuko 4.2 art.

bere horretan argitaratu zen111.

109Gogoan izan, gaur egun 10/2002 Lege Organikoaren 8.3 art.ak taxutzen duela eskuduntzen banaketa gai honetan. 110 Ikus 3/1980 Lege Organikoa, apirilaren 22koa (apirilaren 25ko BOEn), Estatu-Kontseiluarena, 22.3 eta 2.3 art.ak. 111 Estatu-Kontseiluak Kataluniako Autonomia Erkidegoak ordea ez zuen eskuduntza gatazkarik jarri.Halaber, zera ohartarazi behar da: Gobernuak ez diola men egiten Estatu-Kontseiluaren Lege Organikoak 2.6 art.an xedatzen duenari. Izan ere, Gobernuak, Estatu-Kontseiluak iritzi bezala, ez du aldatzen 706/2002 Errege Dekretuko 4.2 art. ren idazkera, eta modu okerrean, ondoko formula darabil: “de acuerdo con el Consejo de Estado”.

Page 219: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

217

SSEEIIGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA

GGOOII--MMAAIILLAAKKOO AARRAAUUBBIIDDEE BBEERREEZZIIKKOO MMUUSSIIKKAA

IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZEENN TTIITTUULLUUAAKK EETTAA LLAANN--AAUUKKEERRAAKK

Lerroon bitartez ekiten diogun atalburu berri honetan, ikergai nagusienetakoa zera

izango da: goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzak amaitu ostean, ikasketa

horiek burutu direla egiaztatzen duten titulu ezberdinak (I).

Honetara, lehenik, LOGSE ikasketa-plana abian jartzen denetik aurrera eskuratu ahal

izango diren titulu berrien xehetasunetan sakonduko dugu (I.1); alegia, unibertsitate

lizentziatu-tituluaren baliokideak diren musika-tituluetan (A) eta doktore-tituluan (B),

hain zuzen ere.

Dena den, gogoan izan behar dugu, LOGSE ikasketa-plana indarrean jartzeak baduela

eraginik LOGSE onartu aurreko ikasketa-planen arabera erdietsitako tituluetan: hots,

musikaren kasuan, 1917, 1942 eta 1966ko ikasketa-planen arabera lortutako goi-

mailako tituluetan; eta kantuari dagokionean berriz, 1970eko ikasketa-planari jarraiki

eskuratutako diplometan. Izan ere, hezkuntza-sistema berria abian dela, aipatu titulu

zein diplomek ondorioak eduki ditzaten —akademikoak, profesionalak ala biak—,

beharrezkoa izanen da LOGSEn araberako tituluekin homologatzea. Bada bigarrenez,

LOGSE aurreko musika zein kantu-ikasketen amaiera egiaztatzen duten goi-mailako

titulu anitzei helduko diegu, zera jorratzeko helburuarekin: hezkuntzari buruzko

ordenamendu juridiko berriak ezarri duen baliokidetza-sistema, aipatu tituluen eta

LOGSE ondorengo goi-mailako tituluen artean (I.2).

Goi-mailako musika-tituluei dagokienez, hirugarren, honakoa izango dugu aztergai:

espainiar hezkuntza-sistemak aitortzen dien balioa, oro har, atzerriko hezkuntza-

Page 220: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

218

sistemen arabera lortutako tituluei1. Hots, Europar Batasuneko kide-Estatuetako nahiz

Europar Batasunetik at dauden herrialdeetako hezkuntza-sistemei jarraiki eskuratutako

tituluei, zein motatako ondorioak onartzen dizkien espainiar hezkuntza-sistemak:

akademikoak, profesionalak, ala biak (I.3). Eta hori guztia aztertuko dugu, Europar

Batasuna eta Boloniako prozesua zutabe ditugula. Izan ere, ezin dugu ahaztu, espainiar

nahiz kanpoko ikasleen joan-etorria areagotu egin dela, batik bat, Espainia Europar

Batasunean sartu zenetik. Halaber, kontuan hartzekoa da —bederatzigarren atalburuan

ñabarki aztertuko dugun gaia izan arren— Boloniako prozesua abian jarri zenetik, goi-

mailako tituluen ikuspegi ezberdinak ukitzen dituen araudia, aldakuntzaz betetako epe

berri batean murgilduta dagoela.

Hartara, prozesu horren isla zuzena dugu, besteak beste, unibertsitateek tituluaren

Europar Gehigarria eman ahal izateko prozedura ezartzen duen araua, laugarren eta

azkenik aztertuko duguna, laburki eta —atalburu honetan behintzat— soilik goi-

mailako musika-tituluei dagokienez (I.4).

Bestalde, atalburu honetako bigarren ikergai nagusia ondokoa izango da: arestian aipatu

titulu guztiek eskain ditzaketen lan-aukerak (II). Hortaz, ikusiko dugun lez, titulu

horiek, zenbait lanbide burutu ahal izateko ezinbesteko baldintza izan ohi ez diren

bezala (II.1), beste lanbide batzuetan ordea, ezinbesteko ukanbehar izan ohi dira (II.2).

I. GOI-MAILAKO MUSIKA-TITULUAK

I.1. Oraingo tituluak: LOGSE ondoren, goi-mailako araubide bereziko musika-

irakaskuntzen amaiera egiaztatzen duten tituluak

Goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzen curriculumaren oinarrizko

aspektuak ezartzen dituen 617/1995 Errege Dekretuak, aipatu ikasketak hogeita

hamabost espezialitateetan taxutzen dituela ikusi dugu dagoeneko. Bada, espezialitate

bakoitzaren ikasketa-plana osatzen duen curriculuma burutuz, goi-mailako musika-

irakaskuntzak gainditzen dituen ikasle orok, eskubidea izanen du ikasitako 1 Espainiatik at dauden hezkuntza-sistemen arabera lortutako tituluen izendegi hau lagungarria izan liteke gairen aurre hurbilketa baterako: “Glossaire européene de l´education: examens, diplômes et titres”, 1. alea (2. argitalpena), Eurydice, 2004.

Page 221: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

219

espezialitateari dagokion goi-mailako titulua lortzeko. LOGSE ikasketa-planari

jarraiki2, goi-mailako lehenengo tituludunak 2005eko promoziokoak izanen dira.

Hain zuzen ere, goi-mailako titulu horri dagokionez, erreboluziotzat har daitekeen

berebiziko urratsa emango du LOGSEk: unibertsitate-lizentziatu tituluaren

baliokidetzat joko du goi-mailako musika-titulua, eta ondorio guztietarako gainera;

hots, akademikoetarako nahiz profesionaletarako (LOGSE 42.3 art.).

Aurrekoari lotuta, halaber, goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzak burutu

eta dagokion titulua eskuetan izanik, musika-ikasketetan sakondu nahi duen orori,

LOGSEk bide berri bat urratzeko aukera emango dio: unibertsitatean ikerketan

jardunez, hirugarren zikloko ikasketak burutzekoa, alegia (LOGSE 42.4 art.).

Beraz, laburbilduz, LOGSEk, goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzen

amaiera egiaztatzen duten titulu biok lortzeko aukera eskaintzen du: batetik,

unibertsitate lizentziatu-tituluaren baliokidea den titulua (A); bestetik, doktore-titulua

(B). Ekin diezaiogun aipatu tituluak banan bana aztertzeari.

A) Unibertsitate lizentziatu-tituluaren baliokidea den goi-mailako musika-titulua

LOGSE osteko goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzen abiapuntua eta

ardatz nagusia arestian aipatu LOGSE 42.3 art. da, eta zera xedatzen du, hitzez hitz:

“Quienes hayan cursado satisfactoriamente el grado superior (...) tendrán derecho al título superior en la especialidad correspondiente, que será equivalente a todos los efectos al título de Licenciado Universitario.” 3

2 Bosgarren atalburuan ikusi bezala, Autonomia Erkidego gehienetan 2001-2002 ikasturtean jarri zen abian aipatu plana. 3 Halaber, LOGSE 42.3 art.ren oihartzuna baino ez den 617/1995 Errege Dekretuko 2 art. ak, zera xedatzen du:“De acuerdo con lo establecido en el art. 42.3 de la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre quienes hayan superado el grado superior de las enseñanzas de música tendrán derecho al Título superior de Música, en el que constará la especialidad cursada que será equivalente a todos los efectos al título de Licenciado Universitario”. Gogoratu ordea, 1986ko apirilean, garai hartan Hezkuntza eta Zientzien Ministerioaren baitan zegoen Arte-irakaskuntzen Zuzendaritza orde Orokorrak [gaur egun ordea ez da existitzen, 1331/2000 Errege Dekretuak, uztailaren 7koak (uztailaren 8ko BOEn) ezabatu baitzuen] “Documentos para la reforma de las enseñanzas musicales: Líneas básicas para la reforma de las enseñanzas musicales” izenburupean, zenbait dokumentu idatzi zuela, musika-irakaskuntzen erreformari ekin ahal izateko oinarrizko ildo batzuk ezarriz. Bada, dokumentu horien zazpigarren puntuari so egiten badiogu —alegia, tituluei eta euren arteko baliokidetzari buruzkoa— ondokoaz ohar gaitezke:

Page 222: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

220

Zeintzuk dira baieztapen honen ondorioak?

Batetik, hezkuntzaren historian zeharo berria eta apartekoa den baieztapen honen

bitartez, LOGSEk amaiera emango dio, neurri batean, hezkuntzari buruzko araudi

orokorrak historian zehar izan duen bilakaeran —lehenengo atalburuan ikusi bezala,

funtsean, 1857ko Moyano Legetik hasita 1970eko Hezkuntza Lege Orokorreraino—,

goi-mailako musika-irakaskuntzak, ikasketa unibertsitarioen maila berean koka daitezen

egon den makina bat saiakera antzuri.

Bestetik —eta hauxe da ondoriorik garrantzitsuena—, goi-mailako musika-

irakaskuntzei goi-mailako irakaskuntzen statusa aitortuko zaie4. Hau da, dakigun

bezala, LOGSE onartu eta gero, irakaskuntza artistikoak oro har, eta musika-

irakaskuntzak zehazki, aipatu Legeak dakarren hezkuntza-sistema berriaren osagai

bihurtuko dira, araubide bereziko irakaskuntzak izenpean. Ondorioz, musika-

irakaskuntzen maila oro LOGSEk taxutuko duen hezkuntza-sistemaren baitan kokatuta

geratuko da; alegia, unibertsitate-mailakoa ez den sistema baten barruan.

Alabaina, goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzak burutuz gero eskuratu

ahal izango diren tituluak, esan dugun legez, unibertsitate-lizentziatu tituluaren

goi-mailako musika irakaskuntzak antolatzeko orduko jarraibideak ez datozela guztiz bat, ikusi dugun bezala, LOGSEk goi-mailako musika-irakaskuntzak taxutzeko hautatuko duen ereduarekin. Izan ere, zera esaten zuen aipatu zazpigarren puntuak hitzez hitz: “Al término del primer ciclo del grado superior, se obtendrá el título de Diplomado en Música, equivalente a todos los efectos al de Diplomado Universitario, siempre que se haya cursado el tronco común del Bachillerato” (3. atala); berebat, hauxe zioen: “Al concluir el segundo ciclo del grado superior, se obtendrá el titulo de Licenciado en Música, equivalente a todos los efectos al de Licenciado Universitario” (4. atala). 4 Bigarren hezkuntza ondorengo edo hirugarren mailako irakaskuntza deiturikoa, unibertsitate-mailako irakaskuntzak ezezik, beste ikasketa batzuek ere osatzen dute. Bada, ikasketa horiek, hiru taldeotan sailka litezke: (i) Unibertsitate-mailako tituluen baliokideak diren tituluak lortzeko gaitzen duten ikasketak izan arren, euren izaera berezia dela-eta, unibertsitateetatik at irakasten direnak: talde honetan leudeke esaterako, aipatu araubide bereziko goi-mailako irakaskuntza artistikoak —musikan, dantzan, arte dramatikoan, kultura-ondareen zaintze nahiz zahar berritzean, beiran, diseinuan eta zeramikan—; goi-mailako irakaskuntza militarra ere, talde honetakoa da. (ii) Goi-mailako lanbide-heziketa: bigarren hezkuntza ondorengo titulu bat eskuratzeko aukera ematen du, baina unibertsitate-mailako edozein tituluren azpitik legoke. Talde honen barruan leudeke esaterako, goi-mailako kirol-teknikarien ikasketak, goi-mailako lanbide-heziketako goi-mailako teknikari tituluaren baliokidea den titulu bat eskuratzeko gaitzen baitute. (iii) Legedi berezia duten gainerako irakaskuntza berezituak: sarritan ikasketa pribatuak izaten dira eta mota ezberdinetako berezko tituluak eskuratzeko gaitzen dute. Titulu horiek ez dira beti ofizialak izaten (alegia, soilik, hezkuntza Ministerioak baimentzen eta aitortzen dituenean). Bada, titulu ofizialak eskuratzeko gaitzen duten ikasketen artean, hauek aipa litezke: etxe barruko arkitektura, pilotu zibilarena, detektibe pribatuarena, diseinua eta moda, harreman publikoak, edo marketinga. Nolanahi ere, ikasketa hauek, ahal den neurrian, unibertsitate-sistemari atxikitzeko joera dagoela esan daiteke.

Page 223: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

221

baliokide izanen dira. Beraz, titulu horiei esker, goi-mailako araubide bereziko musika-

irakaskuntzek eskuratuko dute benetako goi-mailako ikasketen kategoria.

Zera azpimarratu beharra dago ordea: paradoxikoa diruen arren, aipatu ikasketak ez

direla unibertsitatean integratuta geratuko. Eta goi-mailakoak badira ere, bakarrik,

unibertsitate-mailako ikasketen parekoak izanen direla.

Hau da, LOGSE ondoren eskura litekeen titulua dela bide, zentzu zabalean, goi-mailako

araubide bereziko musika-irakaskuntzak unibertsitate-mailako ikasketen pare jar litezke

eta nolabait ikasketa unibertsitarioen kutsua dutela esan genezake. Zentzu hertsian

berriz, soilik titulazioaren ikuspegi materialetik jarriko dira goi-mailako araubide

bereziko musika-irakaskuntzak unibertsitate-mailako ikasketen parean, eta bakar-

bakarrik ikuspegi horretatik izango dute unibertsitate-ikasketen ukitua.

Berebat, egia da esan dugula, goi-mailako musika-irakaskuntzak burutzeak, ondorio

guztietarako unibertsitate-mailako tituluen baliokideak diren tituluak erdiesteko gaitzen

duela. Aitzitik, ezin dugu baieztatu baliokidetza horrek unibertsitate-tituluen status

berbera aitortzen dienik eremu guztietan goi-mailako musika-tituluei. Ez horixe. Zer

gertatzen da ordea? Bada, zalantza izpirik gabe, LOGSE ondoren, goi-mailako musika-

tituluak formari dagokionez unibertsitate-mailako tituluen baliokide izanen direla; eta

materialki edo edukiari dagokionez berriz, unibertsitate-mailako titulu bihurtuko direla.

Aitzitik, inertziagatik unibertsitate-mailako tituluak ez direla dirudi. Izan ere,

unibertsitate-mailako tituluen barruan, bigarren mailakoak bailira agertzen zaizkigu goi-

mailako musika-tituluak; edo tamalez, ez dira inondik inora agertzen. Hots, behin eta

berriro unibertsitate-legediak ahaztu egin ditu edo alde batera utzi ditu: LOGSE onartu

aurretik 1983ko unibertsitate Legeak eta LOGSE onartu ostean, baita uneotan indarrean

dagoen 2001eko Unibertsitate Legeak ere5. Ondorioz, gaur egun, goi-mailako araubide

5 Haatik, ezin genezake berbera baieztatu goi-mailako musika-irakaskuntzen antolakuntzari dagozkion beste aspektu batzuei buruz: hala nola, ikastetxeak ala irakasleak. Izan ere, aurrerago —zazpigarren eta zortzigarren atalburuetan— ikusi ahal izango dugun lez, kasu hauetan, ikuspegi juridiko formaletik aukera koherenteena izatea ez letorke bat juridikoki gatazka gutxien sortuko lituzkeen aukera izatearekin.

Page 224: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

222

bereziko musika-irakaskuntzak ez dira unibertsitateetan irakasten, eta eurak burutu

ostean lortutako tituluak ez dira ageri unibertsitate-mailako titulu ofizialen katalogoan6.

Bada ordea, aipatu katalogoan agertzen den goi-mailako musika-titulurik; hain zuzen

ere, dagoeneko bigarren atalburuan aztertu ditugun unibertsitate-mailako tituluok:

Musika-Hezkuntza espezialitatean Maisu izateko diplomatu-titulua; Historia eta

Musika-zientzietako lizentziatu-titulua; eta azken titulu honi homologatutako bigarren

zikloko tituluok: bata, Geografian eta Historian lizentziatu-titulua, Musikologiako

espezialitatean (Artearen Historiari dagokion sekzioan); bestea berriz, Filosofia eta

Letretan lizentziatu-titulua, Musikologiako espezialitatean (Artearen Historiari

dagokionez), hain zuzen ere.

Honenbestez, honek adierazten digu, unibertsitate-legediak urratsak eman dituela beste

mota batetako musika-irakaskuntzak, orokorragoak direnak alegia, unibertsitate-

munduan integratuak egon daitezen. Ezen, kasu hauetan —goi-mailako araubide

bereziko musika-irakaskuntzetan ez bezala— inertzia arazorik ez da egon. Hau da,

hasieratik unibertsitate-titulu berri bezala eratu dira eta unibertsitate-titulu diren

heinean, automatikoki, unibertsitate-titulu ofizialen katalogoaren osagai bihurtu dira.

Edo, unibertsitate-titulu ofizialen katalogoko hainbat lizentziaturatan, ikasketa-plan

propioa zuen espezialitatea izaki, eta aipatu unibertsitate-titulu ofizialen katalogoko

beste titulu batzuei homologatu zaizkio. Bada, halaxe egin da, Gobernuak horrela egin

nahi izan duelako, besterik gabe.

6 Ikus 1497/1987 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, Estatu osoan ofizialak eta baliozkoak diren unibertsitate-tituluen ikasketa-planen jarraibide orokor komunak ezartzen dituena (abenduaren 14ko BOEn). Bada, aipatu Errege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak jasotzen duen katalogoak behin-behinekoz indarrean dirau. Izan ere, 55/2005 Errege Dekretuak, unibertsitate-irakaskuntzen egitura ezartzen duenak eta graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak arautzen dituenak, 1497/1987 Errege Dekretua indargabetzen duen arren, aipatu 55/2005 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak zera dio: “Inscripción de nuevos títulos en el Catálogo de títulos universitarios oficiales 1. El Catálogo de títulos universitarios oficiales subsiste y se rige por los criterios establecidos en el Real Decreto 1954/1994, de 30 de septiembre, sobre homologación de títulos a los del Catálogo de títulos universitarios oficiales, creado por el Real Decreto 1497/1987, de 27 de noviembre. 2. Los nuevos títulos oficiales de Grado establecidos con arreglo a lo dispuesto en este Real Decreto deberán ser inscritos en el Catálogo de títulos universitarios oficiales. 3. Los actuales títulos del catálogo serán sustituidos paulatinamente por los nuevos títulos oficiales que se establezcan en aplicación de este Real Decreto. El proceso de renovación del Catálogo de títulos universitarios oficiales deberá completarse antes del 1 de octubre de 2007”. Beraz, 1497/1987 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrira jotzen badugu eta bertan jasotzen den unibertsitate-titulu ofizialen katalogoari so egiten badiogu, errez konturatuko gara ez dela bertan ageri araubide bereziko musika-ikasketetan lizentziatu-titulurik.

Page 225: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

223

Dena dela, dagoeneko abian den Boloniako prozesuaren eraginez eta bereziki,

Espainiarekin batera prozesu horretan murgilduta dauden Europako beste herrialdeetan,

goi-mailako musika-irakaskuntza berezituak burutuz gero lor daitezkeen tituluak,

formalki, unibertsitate-mailakoak diren heinean, litekeena zera da: oso urrun ez dagoen

etorkizun batean —akaso, 2010 urtetik aurrera— Espainian ere, goi-mailako musika-

tituluak formalki unibertsitate-mailako titulu bihurtzea —euren baliokide izan ordez—.

Ondorioz, goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzak amaitu ostean lortuko

litzatekeen titulua, unibertsitate-tituluen katalogo ofizialeko osagai izango litzateke eta

goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzei, zentzu guztietan, ikasketa-

unibertsitarioen statusa aitortuko litzaieke.

Izan ere, legegintzaren ikuspegitik koherenteena eta, duda barik, titulazioaren ikuspuntu

formaletik arazorik gutxien ekarriko lukeen aukera, goi-mailako musika-tituluak

unibertsitate-mailako irakaskuntzari dagokion marko juridiko berean arautzea izango

litzateke. Eta honetarako oztopo juridikorik ez legoke. Haatik, arestian esan dugun

moduan, aipatu unibertsitate-legeek, goi-mailako musika-tituluak unibertsitate-

sistemaren osagai gisa esplizituki aintzat ez hartzearen aldeko aukera egin dute.

Bien bitartean, goi-mailako musika-tituluen eta unibertsitate-mailako tituluen arteko

baliokidetza, oraintsu esan bezala, unibertsitate-mailako hezkuntzari ez dagokion lege

batek ezartzen du: LOGSEk alegia7. Eta Hortaz, uneotan, ebatzi gabe edo solte geratzen

7 Espainiar Konstituzioko 149.1.30 art.ak Estatuari esleitu zionetik titulu akademiko zein profesionalak lortu, eman eta homologatzeko eskuduntza esklusiboa, eta Funtzio Publikoari buruzko 30/1984 Legeak, unibertsitate-mailako titulu ofizialen baliokideak diren hainbat titulu jaso zituenetik, makina batean, arau bakanen bitartez tituluen arteko baliokidetzak deklaratu izan dira. Eta honen adibide dugu LOGSE 42.3 art.ak egin zuena goi-mailako musika-tituluak, unibertsitate-lizentziatu tituluaren baliokide direla aldarrikatu zuenean. Baliokidetza hori, gehienetan, maila akademiko ofizial batekiko egin ohi den arren —goi-mailako musika-tituluaren kasuan egin zen bezala—, badago baliokidetzarik, unibertsitate-mailako titulu ofizialen katalogoaren osagai den unibertsitate-titulu zehatz batekiko egin dena ere. Dena dela, 1272/2003 Errege Dekretua onartu arte, hezkuntzari buruzko ordenamendu juridikoan ez da arau orokorrik onartu, goi-mailako tituluak —unibertsitate-mailakoak direnak nahiz ez direnak— unibertsitate-mailako titulu ofizialekiko baliokideak direla aldarrikatu ahal izateko prozedura eta baldintzak arautzen dituenik. Beraz, LOU 36.2.a) art.ren aurreikuspenak garatuz, Gobernuak 1272/2003 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa (urriaren 24ko BOEn) onartu zuen. Jakina, Errege Dekretu honek ez du ukitzen LOGSEk aldarrikatu zuen baliokidetza. Eta ez 1272/2003 Errege Dekretuko bigarren xedapen gehigarriak hala dioelako (izan ere, dagoeneko indarrean dauden baliokidetzei egiten die aipamen); arauzko hierarkia printzipioarengatik baizik. Nolanahi ere, gogoan izan behar dugu 1272/2003 Errege Dekretuaren lehenengo azken xedapenak aldatu egiten duela, unibertsitateen, ikastetxeen eta ikasketen Errolda nazionala arautzen duen abenduaren 5eko 1282/2002 Errege Dekretuaren (abenduaren 20ko BOEn) 1.2 art., d) hizkia gehituaz, honela: “Se modifica el apartado 2 del artículo 1 del Real Decreto 1282/2002, de 5 de diciembre, por el que se regula el Registro nacional de universidades, centros y enseñanzas, que

Page 226: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

224

diren formazko aspektu batzuen kariaz, goi-mailako musika-tituluak oraino ez daude

formalki, esplizituki edo de iure unibertsitate-sisteman integraturik eta ondorioz, ez

dute unibertsitate-mailako tituluen status berbera.

Alabaina, zera azpimarratu beharra dago: goi-mailako musika-tituluak materialki,

esplizituki edo de facto, unibertsitate-mailako tituluak direla, euren baliokide diren

heinean. Beraz, edukiari dagokionez, unibertsitate-mailako tituluen balio berbera

dutelako —oraindik unibertsitate-mailako titulu ofizialen katalogoko osagai ez diren

arren—, goi-mailako musika-tituluek, unibertsitate-mailako titulu batek adina gaitasun

akademiko zein profesional aitortuko dute. Ez gehiago eta ez gutxiago, hala behar baitu

izan.

Noski, egia da ere, goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzen antolakuntzan

ageri dela osagairik, unibertsitate-mailakoa ez dena edo unibertsitate-sistemako

ereduei gerturatzen ez zaiona: hala nola, ikastetxeen antolakuntza eta irakasleak

—jarraian, zazpigarren eta zortzigarren atalburuetan aztertuko ditugunak—. Izan ere,

gaur egun, araubide bereziko musika-irakaskuntza ofizialak burutuz gero lor daitekeen

goi-mailako titulu hori, soilik unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxe batzuetan

eskura daiteke: alegia, goi-mailako musika kontserbatorioetan nahiz baimendutako goi-

mailako ikastetxe pribatuetan. Eta ikastetxe hauetako irakasleak hain zuzen ere —batik

bat, goi-mailako musika-kontserbatorio publikoetakoa— ez da unibertsitate-mailako

irakasleen kidegoetakoa.

Bada, nahasmendu puntu bat gehituko dio goi-mailako musika-irakaskuntzen bilakaera

juridiko normalari, unibertsitate lizentziatu-tituluaren baliokidea den titulu baten eta,

aipatu osagaien arteko bizikidetzak. Honetara, adierazgarriak dira EMBID IRUJOren

hitzok:

queda redactado como sigue: 2. El citado registro estará constituido por cuatro secciones: a) Universidades. b) Centros y estructuras. c) Enseñanzas. d) Enseñanzas declaradas equivalentes a las universitarias”. Bada, unibertsitate-mailako irakaskuntzen baliokide diren irakaskuntzak aipatu Erroldaren osagai bihurtzea urrats garrantzitsua izanen da, araubide bereziko goi-mailako musika-tituluek, materialki ezezik formalki ere, unibertsitate-tituluen status berbera izan dezaten.

Page 227: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

225

“Ello, además de contradictorio, es, sin duda, perturbador, pues el ordenamiento ofrece respuestas propias del nivel no universitario para unas enseñanzas a las que el mismo ordenamiento jurídico recubre, desde variadas perspectivas, de características semejantes a las universitarias. El resultado de esta suerte de esquizofrenia jurídica no puede ser otro que el de la insatisfacción del testigo de tal falta de coherencia del ordenamiento (...)”8.

Alabaina, asaldura guztien gainetik, kontrajarritako aspektu horiek guztiek ez diote goi-

mailako musika-tituluari gaur egun duen balioa kentzen. Ezen, esan bezala,

unibertsitate-lizentziatu titulu baten baliokidea da ondorio guztietarako, eta

unibertsitate-lizentziatu titulu batek adina gaitasun aitortzen du.

Orobat, LOGSE ikasketa-plana abian dela, jarraian onartuko diren lege nahiz

erregelamenduek, aipatu baliokidetza aldarrikapenaren eragina agerian utziaz,

unibertsitate-sistemarekiko hurbiltasun edo unibertsitate kutsu hori sendotu egingo dute

goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzen antolakuntza akademikoari

dagozkion hainbat osagaietan: esaterako, curriculumaren egitura ziklikoan edo kreditu-

sisteman —dagoeneko, bosgarren atalburuan, egiaztatzeko parada izan dugun bezala—.

B) Doktore-titulua

Arestian esan dugu, goi-mailako musika-titulua eskuetan izanik, burututako ikasketak

sakonean aztertu gura duen orori, LOGSEk, ibilbide berri bati ekiteko aukera eskainiko

diola. Alegia, LOGSE aurreko ikasketa-planen araberako goi-mailako musika-titulu bat

eskuetan izaki, eta titulu horrek 1994 urtera arte gaitzen ez zuelako, hauta ezin zitekeen

bide berri bat urratzeko aukera emango dio LOGSEk: unibertsitatean hirugarren

zikloko ikasketak burutzekoa, hain zuzen ere.

8 Ikus EMBID IRUJO, A., “Un siglo de legislación musical en España (Y una alternativa para la organización de las enseñanzas artísticas en su grado superior)”, RAP 153 zk., 2000, 496-497 orritan aipatua. Eta ildo beretik, adierazgarria da orobat, Aragoiko Autonomia Erkidegoan, 17/2003 Legea, martxoaren 24koa (apirilaren 15eko BOAn argitara emana), goi-mailako irakaskuntza artistikoak arautzen dituena. Izan ere, zera dio zioen azalpenean: “Hay que reconocer que esa pervivencia de elementos propios del sistema universitario con otros del nivel no universitario crea situaciones que no solo son paradójicas, sino, al tiempo, perturbadoras para un correcto desarrollo de las enseñanzas que tratamos cuando se pretenden traslados miméticos de las formas organizativas del ordenamiento jurídico general hacia el propio de las enseñanzas artísticas superiores. No se corresponde, así, la forma de organización de los centros superiores de enseñanzas artísticas, que es legalmente la propia de los institutos de enseñanza secundaria, con la que debería ser la más apropiada para los centros que imparten enseñanzas que conducen a titulaciones semejantes a las universitarias.”

Page 228: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

226

Honetara, zera xedatzen du LOGSE 42.4 art.ak, hitzez hitz 9:

“Las Administraciones educativas fomentarán convenios con las universidades a fin de facilitar la organización de estudios de tercer ciclo destinados a los titulados superiores a que se refiere el apartado anterior.”

Berezko curriculuma onartu duen zenbait Autonomia Erkidegok gainera, dagoeneko

aurreikusi du, LOGSE 42.4 art.rekin bat, goi-mailako musika-irakaskuntzak

unibertsitate batean osatu ahal izateko aukera, hirugarren zikloko edozein ikasketa

eginez: hala nola, doktoregoa, masterrak ala gradu ondoko ikastaroak10.

Bada, jakin badakigu, gaur egun espainiar hezkuntza-sisteman, doktorego ikasketak

unibertsitateetan burutzen direla. Hortaz, goi-mailako musika-titulu bat izaki eta, aipatu

tituluak aukera ematen duelako, doktorego ikasketei ekin eta aipatu ikasketak burutzen

dituen orok, bete-betean unibertsitate-mailakoa den titulu akademiko ofizial bat

eskuratu ahal izango du: doktore-titulua, alegia. Titulu honek, irakaskuntzarako ezezik,

ikerketan jarduteko ere gaitzen du11.

Esan bezala, LOGSE ikasketa-planaren arabera lortutako goi-mailako musika-tituluak,

doktorego ikasketei ekiteko eta doktore-titulua eskuratzeko aukera ematen du. Dena

dela, zera azpimarratu beharra dago: aukera hori ez dela garbiki agertuko, 1983ko

9 Eta goi-mailako musika-irakaskuntzen curriculuma eta sarbidea arautzen duen 617/1995 Errege Dekretuko bigarren xedapen gehigarriak, zera dio: “Según lo previsto en el artículo 42.4 de la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, las Administraciones educativas fomentarán convenios con las universidades a fin de facilitar la organización de estudios de tercer ciclo destinados a los titulados superiores en música”. 10 Honetara, ikus Katalunian, 63/2001 Dekretua, otsailaren 20koa (lehenengo xedapen gehigarria). Murtzian, azaroaren 22ko Agindua (hirugarren xedapen gehigarria, bigarren puntua); eta Nafarroan, 423/2002 Foru Agindua, abuztuaren 27koa (hirugarren xedapen gehiagarria, hirugarren puntua). 11 Ikus, 778/1998 Errege Dekretua indargabetuz, gradu ondoko unibertsitate-ikasketa ofizialak arautzen dituen 56/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 21ekoa (urtarrilaren 25eko BOEn), 10.1 art. . Izan ere, aipatu xedapenak, LOU 34, 37, 38 eta 88.2 art.ekin bat, zera dio hitzez hitz: “El tercer ciclo de los estudios universitarios tendrá como finalidad la formación avanzada del doctorando en las técnicas de investigación. Tal formación podrá articularse mediante la organización de cursos, seminarios u otras actividades dirigidas a la formación investigadora e incluirá la elaboración y presentación de la correspondiente tesis doctoral, consistente en un trabajo original de investigación. La superación del ciclo dará derecho a la obtención del título de Doctor, que representa el nivel más elevado en la educación superior, acredita el más alto rango académico y faculta para la docencia y la investigación, de acuerdo con la legislación vigente”.

Page 229: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

227

Unibertsitate Legea garatzen zuen eta 56/2005 Errege Dekretua onartu arte bizirik

iraungo duen 778/1998 Errege Dekretua onartu arte.

Alegia, LOGSE onartu zenean, hirugarren zikloko ikasketak 185/1985 Errege

Dekretuak arautzen zituen12. Bada, LOGSEko 42.3 eta 4 art.en argitan, 185/1985 Errege

Dekretua zentzu zabalean interpretatu beharra zegoen, goi-mailako musika-tituluak,

doktorego ikasketei ekiteko eta doktore-titulua eskuratu ahal izateko gaitzen zuela

ulertzeko. Izan ere, zera xedatzen zuen 185/1985 Errege Dekretuko 1 art. ak:

“Para la obtención del título de Doctor será necesario estar en posesión del título de Licenciado, Arquitecto o Ingeniero (...).”

Gerora, 185/1985 Errege Dekretuak makina bat aldaketa izanen du, eta aldaketa horiek

guztiak testu bakarrean bilduko dituen arau berri bat onartuko da: 178/1998 Errege

Dekretua, hain zuzen ere. 56/2005 Errege Dekretuak berriki indargabetu duen aipatu

Errege Dekretuari so egiten badiogu beraz, ez dago zalantza izpirik: lizentziatu-

tituluaren baliokidea den titulu bat duen orok, doktorego ikasketei ekin diezaioke eta

doktore-titulua eskura dezake. Izan ere, zera xedatzen zuen dagoeneko indarrean ez

dagoen 178/1998 Errege Dekretuko 1 art.ak13:

“Para la obtención del título de Doctor será necesario estar en posesión de título de Licenciado, Arquitecto, Ingeniero o equivalente u homologado a ellos (...).”

Alabaina, goi-mailako musika-titulu batek gaitzen duela, LOGSEko 42.4 art.ko

aurreikuspenari jarraiki, hirugarren zikloko ikasketei ekingo dion ikaslerik ez da egongo

1994-1995 ikasturtera arte.

12Ikus 185/1985 Errege Dekretua, urtarrilaren 23koa (otsailaren 16ko BOEn), doktore-titulua eta gradu ondoko beste ikasketa batzuk arautzen dituena. 13 Ikus 178/1998 Errege Dekretua, apirilaren 30ekoa (maiatzaren 1eko BOEn argitara emana). Alabaina, gaur egun, gradu ondoko unibertsitate-ikasketa ofizialak arautzen dituen 56/2005 Errege Dekretuaren arabera, doktore-titulua eskuratu ahal izateko aurre baldintza, 10.3 art.ak urreikusitakoa betetzea da; alegia: “El estudiante, una vez obtenido un mínimo de 60 créditos en programas oficiales de Posgrado o cuando se halle en posesión del título oficial de Máster, podrá solicitar su admisión en el doctorado, siempre que haya completado un mínimo de 300 créditos en el conjunto de sus estudios universitarios de Grado y Posgrado”.

Page 230: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

228

Zerk eragiten du atzerapena? Bada, galdera honen erantzunaren giltza, 1994an,

Gobernuak onartuko duen 1542/1994 Errege Dekretuan topa dezakegu. Aurrerago

xehetasunez aztertzeko abagunea izango dugun lez, 1542/1994 Errege Dekretuak,

LOGSE aurreko eta ondorengo hainbat musika-tituluren arteko baliokidetza finkatzen

du14.

Noski, 1542/1994 Errege Dekretua indarrean sartu baino lehen, LOGSE aurreko musika

ikasketa-planei jarraiki eskuratutako goi-mailako musika-titulurik zuenik, egon,

bazegoen. Haatik, aipatu ikasketa-planekin bat lortutako titulu horiek, unibertsitate-

lizentziatu tituluaren baliokide izan arren, baliokidetza hori ez zen efektu guztietarako.

Hots, 1542/1994 Errege Dekretuak ezarriko duen baliokidetza-sistema abian jarri baino

lehen, LOGSE aurreko ikasketa-planen arabera lortutako goi-mailako tituluak,

1194/1982 Errege Dekretuarekin bat, unibertsitate lizentziatu-tituluaren baliokide baino

ez ziren, ondorio profesional zehatz baterako: bakar-bakarrik, Batxilergoan irakatsi ahal

izateko, Auzitegi Gorenak 1992ko ekainaren 19an emaniko Epai batetik ondoriozta

daitekeen legez15.

Bada, LOGSE aurreko ikasketa-planen arabera lortutako goi-mailako musika-tituluek ez

zuten gaitzen doktore-titulua lortzeko: hau da, dagokion unibertsitateak antolatutako

ikerketa-programa arrakastaz burutu arren16, doktore-titulua eskuratu ahal izateko aldez

aurretik bete beharreko aurre izapiderik ezin zen gainditu, LOGSE aurreko ikasketa-

planen arabera eskuratutako goi-mailako musika-titulu batekin17.

141542/1994 Errege Dekretua, uztailaren 8koa (abuztuaren 9ko BOEn). 15 Bai 1194/1982 Errege Dekretuaren edukia (maiatzaren 28koa, ekainaren 14ko BOEn argitara emana), baita Auzitegi Gorenaren 1992ko ekainaren 19ko epaiarena (Azdi. 5352), aurrerago, dagokion atalean, —atalburu honetako infra I.2— ikusiko dugu. 16Alegia, 185/1985 Errege Dekretuaren arabera, 32 kreditu lortu arren. 17 Hain zuzen ere, 2001eko uztailaren 9an emaniko Epai batean (Azdi. 6903), Auzitegi Gorenak argi eta garbi azaltzen du, noiztik aurrera sortzen dituen ondorioak, 1542/1994 Errege Dekretuak finkatutako baliokidetza-sistemak. Eta halaber, zer gerta daitekeen, LOGSE aurreko ikasketa-planen araberako goi-mailako musika-titulu bat izaki, eta doktorego-ikastaroak egin arren, doktorego-tesia irakurri ahal izateko, aldez aurretik bete beharreko izapideei dagokienez (ikus 6. oinarri juridikoa):

“El artículo 42.3 de la LOGSE establece que quienes hayan cursado satisfactoriamente el grado superior de las enseñanzas de música y danza tendrán derecho al título superior en la especialidad correspondiente, que será equivalente a todos los efectos al título de Licenciado Universitario. Se disipan,

Page 231: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

229

1542/1994 Errege Dekretua indarrean sartu eta gero ordea —1994-1995 ikasturtetik

aurrera zehazki—, LOGSE aurreko ikasketa-planen arabera lortutako goi-mailako titulu

bat izanik, doktore-titulua erdiestearren, unibertsitate ezberdinek eskainitako doktorego-

programetan matrikulatutako ikasleek, ez dute, oro har, inolako arazorik izanen aipatu

izapideak gainditzeko.

Haatik, aitortu beharra dago, hasera batean, doktoregai berri horien aurrean,

unibertsitate ororen jarrera ez dela berdina izango. Honela, badago arestian aipatu

185/1985 Errege Dekretua zentzu hertsian interpretatuz neurri murriztaileak hartzen

dituen unibertsitaterik. Izan ere, arestian esan dugu, 185/1985 Errege Dekretuak ez

duela aurreikusten —778/1998 Errege Dekretuak ez bezala—, lizentziatu-tituluaren

baliokidea den titulu batek gai dezakeenik doktore-titulua eskuratu ahal izateko.

Jakina, badago ere unibertsitaterik —besteak beste, Madrilgo Autónoma, Complutense,

eta Carlos III unibertsitateak, Bartzelonako unibertsitate Zentrala, Alacanteko

unibertsitatea, Valladolideko unibertsitatea, Valentziako unibertsitate Politeknikoa,

Elcheko Miguel Hernández unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, UNED, ... —,

1542/1994 Errege Dekretua indarrean sartu ondoren, sail ezberdinek antolatutako

de este modo, las dudas que ofrecía la precedente normativa sobre el alcance de la equiparación de los estudios de música, al disponerse expresamente y sin excepciones que el título superior de dichas enseñanzas, obtenido conforme a la LOGSE, se equipara a la licenciatura universitaria «a todos los efectos», y por ende también a efectos del acceso al tercer ciclo. Ahora bien, debe matizarse que la equivalencia de titulación que la LOGSE regula en este precepto sólo se produce directamente —esto es, desde la misma entrada en vigor de la Ley— respecto de quienes hayan cursado esas enseñanzas de grado superior de música a que se refieren los artículos 39 y ss., pues para las titulaciones obtenidas con arreglo al antiguo sistema educativo dispone la Disposición Adicional Cuarta, apartado 7º, que «el Gobierno establecerá las equivalencias de los demás títulos afectados por esta Ley», habiéndose aprobado dichas equivalencias mediante el Real Decreto 1542/1994, de 8 de julio, «por el que se establece las equivalencias entre los Títulos de música anteriores a la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, de Ordenación General del Sistema Educativo, y los establecidos en dicha ley», en cuyo artículo 1 se declara equivalente a todos los efectos, al título superior de música a que se refiere el artículo 42-3 LOGSE, el título de profesor superior expedido al amparo del Real Decreto 2618/1966, de 10 de septiembre, que es el ostentado por la recurrente. Por tanto, la titulación de la actora no podía considerarse equivalente, al tiempo de los hechos, a la licenciatura universitaria, al no ser aún plenamente aplicable a la misma la previsión legal del artículo 42-3 LOGSE, por no haberse aprobado todavía el régimen de equivalencias de dichos estudios con los que la LOGSE regula. De esta constatación se desprende la corrección del criterio de la Universidad demandada en cuanto comunicó a la actora la imposibilidad de obtener, en aquel momento, el reconocimiento de suficiencia investigadora como trámite previo para la defensa de la tesis doctoral, por cuanto que el RD 1194/1982, entonces aplicable, establecía —siempre antes de la LOGSE y el RD 1542/1994— una equivalencia de títulos limitada a las enseñanzas medias y no proyectable sobre la docencia universitaria, sin que esta diferenciación normativa engendrase una discriminación contraria al artículo 14 de la Constitución, por no ser comparables las situaciones de hecho al venir referidas a titulaciones obtenidas con arreglo a marcos normativos distintos y por ende de imposible equiparación apriorística e incondicionada.”

Page 232: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

230

doktorego-programetan, goi-mailako musika-titulua duten doktoregai berriei harrera

egiten diena inolako arazorik gabe18.

Bestalde, arestian esan dugun bezala, gaur egun, espainiar hezkuntza-sisteman,

doktorego-ikasketak soilik unibertsitatean burutu daitezke eta ondorioz, doktore-gradua,

bakar bakarrik, unibertsitatean eskura liteke19. Aitzitik, honek ez du esan nahi,

etorkizunari begira, ikerketa-gune bakarra unibertsitatea izan behar denik.

Hain zuzen ere, ikerketa-gune bezala, Unibertsitateen errolari buruz —Unibertsitate

terminuak, Komisioaren aburuz, besteak beste, “Fachhochschulen”, “Polytechnics” eta

“Grandes Ecoles” deiturikoak goi-mailako ikastetxeak besarkatuko lituzkeelarik— zera

esango du Komisioak, “El papel de las universidades en la Europa del conocimiento”

izenburupean eginiko Komunikazioan20:

“La presente Comunicación pretende iniciar un debate sobre el papel de las universidades en la sociedad y la economía del conocimiento en Europa y sobre las condiciones en las que podrán desempeñar efectivamente dicho papel. El crecimiento de la sociedad del conocimiento depende de la producción de nuevos conocimientos, su

18 Ikus TELLEZ, E., “Reflexión en torno a la enseñanza de la música en la Universidad”, Revista MÚSICA y EDUCACIÓN, 29 zkia., 1997, 25-44 orriak. Halaber, bigarren atalburuan ikusi dugun bezala, Madrilgo unibertsitate Autonoman esaterako, 1987-1988 ikasturtez geroztik, Historia eta Musika-Zientzietako unibertsitate-mailako ikasketen hirugarren zikloko ikasketak burutu daitezke, 1997an (urriaren 21eko Ebazpen baten bitartez, azaroaren 15eko BOEn argitara emana), aipatu ikasketak ofizialki onartu baziren ere. Filosofia eta Letretako Fakultatearen baitan, Soziologia eta Antropologia Sozialeko Sailak koordinatzen duen Doktorego-programa honi ekin ahal izateko, goi-mailako musika-titulua edukitzea galdatzen da. Edo Valladolideko unibertsitatean esaterako, espainiar musikari buruz antolatu ohi den doktorego-ikastaroa egin ahal izateko finkatzen diren hautapen irizpideen artean, zera esaten da: lehentasuna izanen dutela Musikologian lizentziatu-titulua duten ikasleek, baita araubide bereziko goi-mailako musikologiako espezialitatean titulua dutenek ere. Euskal Herriko unibertsitatean eskaintzen den doktorego-ikastaroari dagokionez, Musikeneren (Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastetxearen) eta Eresbilen (Euskal konpositoreen Artxiboa) lankidetzarekin antolatzen da eta musikologian lizentziatuei nahiz goi-mailako musika-titulua duten ikasleei bideratuta dago. 19 LOU 38 art.ak, doktoregoa arautzen du, zera xedatuz: “Los estudios de doctorado, conducentes a la obtención del correspondiente título de carácter oficial y validez en todo el territorio nacional, que tienen como finalidad la especialización del estudiante en su formación investigadora dentro de un ámbito del conocimiento científico, técnico, humanístico o artístico, se organizarán y realizarán en la forma que determinen los Estatutos, de acuerdo con los criterios que para la obtención del título de doctor apruebe el Gobierno, previo informe del Consejo de Coordinación Universitaria. En todo caso, estos criterios incluirán el seguimiento y superación de materias de estudio y la elaboración, presentación y aprobación de un trabajo original de investigación”. Ikus halaber, arestian aipatu 56/2005 Errege Dekretuko III. Atalburua (10-14 art.ak). 20 Ikus COM (2003) 58 zenbakidun dokumentua, behin-betikoa, Bruselan, 2003ko otsailaren 5ean eginikoa.

Page 233: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

231

transmisión a través de la educación y la formación, su divulgación a través de las tecnologías de la información y la comunicación y su empleo por medio de nuevos procedimientos industriales o servicios. Las universidades son únicas en este sentido, ya que participan en todos estos procesos a través del papel fundamental que desempeñan en los tres ámbitos siguientes: la investigación y la explotación de sus resultados, gracias a la cooperación industrial y el aprovechamiento de las ventajas tecnológicas, la educación y la formación, en particular la formación de los investigadores, y el desarrollo regional y local, al que pueden contribuir.”

Bada, AECek, zera erantzungo du aipatu Komunikazioaren aurrean, adieraziz, musika-

irakaskuntza profesionalak goi-mailako irakaskuntzaren osagai direla, eta ondorioz,

bertan ere ikerketan jardun daitekeela21:

“In this document, the Association Européenne des Conservatoires, Académies de Musique et Musikhochschulen (AEC) responds to the Communication circulated by the European Commission, which proposes several points of discussion on the future role of universities in the European context. (…) IV. A future agenda for institutions for professional music training in Europe The challenges faced by professional music training institutions in the overall debate on higher education in Europe can be summarised by the following points:11. Recognition of professional music training studies at higher education level There are major differences on how professional music training fits into the national educational structures in European countries: most institutions are part of the national higher education systems, either in the university or in other higher education sectors. However, in some European countries, institutions for professional music training do not have higher education status, which has serious implications for the recognition of studies and qualifications in music. EU member states should ensure that professional music training is part of higher education structures in all European countries, including possibilities for music studies not only at Bachelor’s level, but also on the levels of Masters and PhD.”

Halaber, 2003ko maiatzean, Grazen, EUAk (The European University Association),

goi-mailako ikastetxeen II. Konbentzioa ospatuko du, eta bertan, ondokoa erantzungo

dio aipatu Komisioaren Komunikazioari, bere aburuz unibertsitatetzat zer ulertu behar

den adieraziz22:

21 Ikus honetara, ondoko dokumentuaren IV ataleko 11. puntua: “Response to the Communication from the European Commission on “The role of the Universities in the Europe of Knowledge”, http://www.aecinfo.org interneteko helbidean argitara emana. 22 Erantzuna eskuragarri dago, EUAren web orrian, interneteko helbide honetan: http://www.eua.be/eua. Ikus erantzunaren II.1 atala.

Page 234: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

232

“Universities in Europe. Preliminary Remarks: Defining the term «University»: EUA uses the term “university” to refer to institutions «with full power to award doctoral degrees» (cf EUA Articles of Association , Article 2.1). With their “twofold traditional vocation of research and teaching” (cf. page 3 of the Communication), universities defined in terms of this integral link form our core constituency. This understanding of the term “universities” underlies all further comments made. While all higher educations institutions have an important role in fulfilling some of the processes essential for creating the European knowledge society, only the universities have a central role to play in terms of all four of the different but interdependent elements described in the Communication as being at the centre of the developing European knowledge society, namely the production of knowledge, its transmission, its dissemination and its use in technical innovation.”

Alabaina, EUAren erantzun honen aurrean, ELIA-AEC erakundeek ezadostasuna

azalduko dute. Eta, hain zuzen ere, zera du iritzi ELIA-AEC erakundeen

orderazkariak23:

“The landscape of higher arts education Higher arts education is provided in over one thousand schools across Europe including: specialist academies, such as Conservatoires, or the Ecoles des Beaux-Arts, Academia di Belli Arti, departments of universities, Hochschulen and Hogescholen, with or without university status, as well as in private art schools. This is not a fixed situation anymore: the boundaries of academic and professional training are increasingly becoming blurred and increasingly arts schools become universities or acquire university status. Of course there are different profiles and different levels of excellence. But recent research also revealed that there is no significant difference whether arts education is delivered in university structures, or specialist academies.

23 Ikus honetara, Speech ELIA President John Butler at the Convention of European Higher Education institutes Graz, 29-31 May 2003, on the ELIA-AEC Bologna position paper, interneteko helbide honetan eskura daitekeena: http:// www.bda.ahk.nl . Izan ere, urte batzuk lehenago baina ildo beretik, ELIA-AEC erakundeek, Boloniako prozesuaren aurrean euren jarrera azalduz, “Towards a European space for higher arts education” izenburupean argitara eman zuten dokumentuan (interneteko helbide honetan eskura daitekeena, ingelesez, frantsesez eta alemanieraz: http://www.aecinfo.org/policy.htm), argi eta garbi azaltzen zuten goi-mailako irakaskuntza artistikoek gaitasun osoa zutela doktorego-mailan aritzeko. Honetara, zera zioten hitzez hitz (ikus honetara, aipatu dokumentuaren hirugarren eta bosgarren atalak):

“3. Academic levels. 3.3 We anticipate that discussions on a European space for Higher Education will extend to the PhD level. We advise governments to recognise that all accredited higher arts education is eligible to participate fully at this level. 5. Artistic development and research. 5.1 The teaching and learning environment in higher arts education is based on artistic development and research. In some countries, artistic development in this context is recognised as a form of research. Artistic development and research taking place in higher arts education have to be recognised on a level equivalent to all other disciplines of higher education. Dedicated funding and incentives are needed in order to develop further the research/artistic development dimension in higher arts education.”

Page 235: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

233

What is significant is that a large percentage of our institutions are not what the EUA defines as a university institution, with “full power to award doctoral degrees” and their “twofold traditional vocation of research and teaching”. (See EUA paper Response to the Communication from the Commission – The Role of the Universities in the Europe of Knowledge page 2), but many of them have the four interdependent elements – production of knowledge, its transmission, its dissemination and its use in technical innovation - described as being necessary to play a central role in developing the European knowledge society. We hope the EUA, the Ministers of Education and the European Commission recognise the level of these institutions and sees the value of including them in a ‘united voice’ of Higher Education in the European Area. Similarly, we hope that the EUA, in the particular challenges it identifies (see EUA paper Response to the Communication from the Commission – The Role of the Universities in the Europe of Knowledge page 7 “), also recognises and demonstrates the importance of research in the arts as it does for the social sciences and humanities”.

Honenbestez, berriro Espainiara itzuliaz, dagoeneko egiaztatzeko parada izan dugu —

bosgarren atalburuan, alegia— 617/1995 Errege Dekretuaren 6.2 art.ak, juridikoki

zuzena den urrats garrantzitsu bat ematen duela LOGSEk goi-mailako musika-

irakaskuntzei aitortutako status ia-unibertsitarioa sendotzeko ibilbidean. Ezen, goi-

mailako musika-ikastetxeak, unibertsitateekin batera, ikerketa sustatzeko zein burutzeko

zeregina duten eremu gisa onartzen ditu. Hilabete batzuk beranduago gainera, 9/1995

Lege Organikoak lege lerruna aitortuko dio aipatu 617/1995 Errege Dekretuko 6.2

art.ak xedatutakoari, zera dioenean24:

“De los centros superiores de enseñanzas artísticas. Los centros superiores de enseñanzas artísticas fomentarán los programas de investigación en el ámbito de las disciplinas que les sean propias.”

Jakina, egia da, goi-mailako musika-ikastetxeen antolakuntza aldatzen ez den bitartean

—zazpigarren atalburuan ikusiko dugun moduan—, baita, gai honi hertsiki lotuta

dagoen irakasleen erregimena aldatzen ez bada ere —zortzigarren atalburuan aztertuko

dugun lez—, 617/1995 Errege Dekretuak eta 9/1995 Lege Organikoak xedatutakoa, goi-

mailako musika-irakaskuntzen garapen normalarentzat adoretsua izan arren, asmo

hutsean baino ez dela geratuko25. Ezen, ikasketen antolakuntza akademikoari

24 Ikus ikastetxeen parte hartzea, ebaluazioa eta gobernua arautzen duen 9/1995 Lege Organikoa, azaroaren 20koa (azaroaren 21eko BOEn), laugarren xedapen gehigarria. 25 Nahiz eta, dagoeneko, 1998-1999 ikasturteari zegokion Txostenean, Estatuko Eskola-Kontseiluak Gobernuari nahiz hezkuntza-Administrazioei, besteak beste, zera gogora arazten zien: “El Consejo

Page 236: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

234

dagokionez, goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzek unibertsitate-mailako

ikasketen makina bat elementu eskuratu badituzte ere, oro har, goi-mailako musika-

ikastetxeek, bigarren hezkuntzako ikastetxeen erregimen berbera izaten darraite. Eta

irakasleekin, berdin-berdina gertatzen da.

Hortaz, goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzen bilakaera erabatekoa izan

dadin, abiapuntu gisa, zera izango da beharrezkoa: Boloniako deklarazioak bultzatzen

duenari jarraiki, goi-mailako musika-irakaskuntzak bi zikloetako egiturara egokitzea —

honek ikastetxeen antolakuntzan zein irakasleen erregimenean eragingo lituzkeen

aldaketekin—, eta ondorioz, bigarren zikloko edo gradu ondoko aipatu ikasketak —edo

egungo doktorego-ikasketak, alegia— antolatzeko ahalmena, goi-mailako musika-

ikastetxeei esleitzea26.

Bien bitartean, paradoxikoki, goi-mailako musika-ikastetxeen zeregina soilik mugatuko

litzateke unibertsitatean burutuko den ikerketa sustatzera. Izan ere, gaur egun Espainian

dagoen goi-mailako hezkuntza-sistemaren arabera bederen, unibertsitateak bailirateke

ikerketa-gune bakarrak27, baita musika-alorrean ere28.

Escolar del Estado insta al Gobierno y a las Administraciones educativas a acometer el desarrollo de los temas pendientes de regulación tras una década de aplicación de la LOGSE: (...) Regulación del tercer ciclo en los conservatorios”. Ikus “Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1998-1999”, MECD, Consejo Escolar del Estado, 2000, interneteko helbide honetan: http://www.mec.es/cesces. 26 Ikus honetara, Europako Kontserbatorioen Elkarteak (AEC), 2002 urteko kongresua burutu ostean (Vilniusen, Lituanian) argitaratutako Txostena (bosgarren atalburuan aipatua).

27 Honetara, zera xedatzen dute LOU ren 39 eta 40 art.ek:

“Artículo 39. La investigación, función de la Universidad.

1. La investigación, fundamento de la docencia, medio para el progreso de la comunidad y soporte de la transferencia social del conocimiento, constituye una función esencial de las Universidades.

2. Se reconoce y garantiza la libertad de investigación en el ámbito universitario.

3. La Universidad asume, como uno de sus objetivos esenciales, el desarrollo de la investigación científica, técnica y artística, así como la formación de investigadores, y atenderá tanto a la investigación básica como a la aplicada.

Artículo 40. La investigación, derecho y deber del profesorado universitario.

1. La investigación es un derecho y un deber del personal docente e investigador de las Universidades, de acuerdo con los fines generales de la Universidad, y dentro de los límites establecidos por el ordenamiento jurídico.”

Page 237: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

235

Esan bezala ordea, egoera hori paradoxikoa da; eta berebat, zeharo artifizialtzat jo

daiteke ere. Azken finean, goi-mailako araubide bereziko ikastetxeen nahiz irakasleen

egungo erregimen ez unibertsitarioak bortxatuta sortzen delako. Hau da, bigarren

atalburuan egiaztatu dugun legez, edukiari dagokionez parekoak diren goi-mailako

musika-irakaskuntzak artifizialki bikoizten dituen hezkuntza-sistema batek eraginda

sortzen den egoera bat baino ez litzateke izango.

Alabaina, ezin dezakegu berbera baieztatu, Europako hainbat herrialdeetan bizi den

egoerari dagokionez. Izan ere, herrialde horietan, unibertsitateek ezezik, goi-mailako

musika-ikastetxeek ere —euren kasa edo unibertsitate batekin lankidetzan jardunez—

eskaintzen dituzten doktorego-ikasketarik badelako. Hauxe da, esaterako, Austrian,

Alemanian, Erresuma Batuan, Estonian, Finlandian, Norvegian, Suedian, Txekiar

Errepublikan, edo Ukrainan jazotzen dena uneotan29.

Ikus gai honi buruz, CUETO PÉREZ, M., “Régimen jurídico de la investigación científica: la labor investigadora en la Universidad, Editorial CEDECS, 2002; eta “Régimen jurídico de la investigación en la universidad: novedades de la LOU”, Revista de Administración Pública, 161 zkia., 2003. Hain zuzen ere, azken artikuluan, zera dio egileak: “A nuestro juicio, la LOU es continuista con lo dispuesto en la LRU, si bien presenta una mayor prolijidad a la hora de regular la investigación en la Universidad, ya que el Título VII de la Ley se dedica exclusivamente a esta labor, lo cual ya supone un reconocimiento individualizado que se echaba de menos en la legislación precedente” (487-488 orrietan aipatua).

28 Hau hala dela egiaztatzearren, International Society for Music Education (ISME)ko espainiar sailari atxikita dagoen SEM-EE erakundearen (Sociedad para la Educación Musical en el Estado Español) web orriari begirada bat ematea aski da, http://www.musica.rediris.es/sem-ee/invest interneteko helbidean. Izan ere, bertan argitaratuta agertzen dira, besteak beste, azken urteetan irakurri diren doktorego-tesiak, burutu diren ikerketa-lanak, eratu diren ikerketa-taldeak, eta abar luze bat. 29 Honatx, taula batean adierazita, aipatu herrialdeetan, zein goi-mailako musika- ikastetxeetan burutu daitezkeen doktore-ikasketak: AUSTRIA *University of Music and Dramatic Arts (GRAZ): www.kug.ac.at

(Ondoko unibertsitateekin lankidetzan antolatuta: Geisteswissenschaftlichen Fakultät eta Naturwissenschaftlichen Fakultät - Karl-Franzens-Universität) *Universität Mozarteum (SALZBURGO): www.moz.ac.at (Salzburgoko Unibertsitatearekin lankidetzan antolatuta)

ALEMANIA *Staatliche Hochschule für Musik und Darstellende Kunst Mannheim (MANNHEIM): www.muho-mannheim.de

ERRESUMA BATUA

*Guildhall School of Music and Drama (LONDON): www.gsmd.ac.uk (Londoneko City University rekin lankidetzan antolatuta) *Royal Academy of Music: www.ram.ac.uk *Royal College of Music: www.rcm.ac.uk

ESTONIA *Estonian Academy of Music (TALLINN): www.ema.edu.ee FINLANDIA *Sibelius Academy (HELSINKI): www.siba.fi NORVEGIA *Norwegian Academy of Music (OSLO): www.nmh.no

Page 238: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

236

I.2. Lehengo tituluak: LOGSE aurreko tituluak eta euren baliokidetza, LOGSEk

ezartzen dituen goi-mailako titulazio berriekin

Laugarren atalburuan ikusteko parada izan dugu, oro har, goi-mailako edo amaiera-

tituluak ez direnei dagokienez, LOGSE ikasketa-plana indarrean jartzeak baduela

eraginik LOGSE onartu aurreko ikasketa-planen arabera erdietsitako titulu horietan.

Izan ere, hezkuntza-sistema berria abian jarri ahala, aipatu tituluek ondorioak eduki

ditzaten —akademikoak, profesionalak ala biak—, beharrezkoa izanen da LOGSEn

araberako tituluekin homologatzea.

Hortaz, atal honetan aztergai izanen dugu, hezkuntzari buruzko ordenamendu juridiko

berriak finkatutako baliokidetza-sistema, tituluon artean: musika zein kantu-ikasketei

dagokienean, LOGSE aurreko ikasketa-planei jarraiki lortutako titulu anitzen30 eta,

LOGSE ondorengo goi-mailako tituluen artean, hain zuzen ere. Ekin diezaiogun, bada.

SUEDIA *Malmö Academy of Music (MALMÖ): www.mhm.lu.se

(Ondoko ikastetxeekin lankidetzan antolatuta: Theatre school eta Art Academy) TXEKIAR ERREPUBLIKA

*Academy of Performing Arts in Prague - Hudebni'Fakulta-Music Faculty (PRAGA): www.hamu.cz *Janáček Akademy of Music and Performing Arts (BRNO): www.jamu.cz

UKRAINIA *Ukrainian National Tchaikovsky Academy of Music (KYIV) *Staatliche Musikakademie Odessa (ODESSA)

Ikus honetara, “An overview of Doctoral Courses” izenburua duen txostena. AEC erakundeak, Hagakako Erret-Kontserbatorioak nahiz Leidengo unibertsitateak eskatuta, 2003 urtean eginiko inkesta baten arabera bildutako informazioarekin eginiko lan-txosten bat da, eta ez dago argitaraturik. Laburbilduz, bertatik zera azpimarra liteke:

• Deigarria da, doktorego-ikastaroak, batik bat, Eskandinaviako, Europa ekialdeko nahiz Europa erdialdeko herrialdeetan dauden goi-mailako musika-ikastetxeetan eskaini ohi direla. Honen arrazoia izan liteke, aipatu herrialdeetan, musikaren profesionala izateko ikasleek jasotzen duten heziketaren mailak, “Bachelor” deituriko gradua gainditu eta, haruntzago joan ohi dela.

• Doktorego-ikasketek iraun dezaketen ikasturteen bataz bestekoa, 3-4 urtetakoa da. • Oro har, aipatu ikasketei ekiteko goi-mailako Master-titulua edukitzea galdatu ohi da. • Taulan agertzen diren ikastetxe guztien artean, soilik batek darabil ECTS deituriko kreditu-

sistema —bosgarren atalburuan aztergai izan duguna—: Grazeko University of Music and Dramatic Arts ek, hain zuzen ere.

Azken ohar bezala, aipatu txostenean zera adierazten da: interneten aroan gauden arren, musikaren alorrean dauden doktorego ikasketei buruzko informazioa nekez aurki daitekeela sarean. Eta nik egiaztatzeko parada izan dut, espainiar Estatuan bederen, unibertsitateek eskaini ohi dituzten musika doktorego ikasketei buruko informazioa topatzeko zailtasunak izan baititut.

Page 239: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

237

Baliokidetza-sistemak finkatzea ez ohi da izan lan erraza, eta are gutxiago, afektatu

guztien gustukoa izatea edo euren nahiak asetzea —aurrerago egiaztatzeko parada

izanen dugun bezala, Auzitegi Gorenaren 1998ko urtarrilaren 20ko Epaia aztertzen

dugunean—. Hain zuzen, goi-mailako musika-tituluak direla-eta aztertuko dugun

baliokidetza-sistema, lotuta dago, LOGSE aurreko ikasketa-plan ezberdinetatik —lau

zehazki—, LOGSEk finkatuko duen ikasketa-plan berrira iragateko prozesuari. Zalantza

izpirik gabe beraz, gai konplexua ezezik, gatazkatsua bada ere, kontuan hartuz gero

sarritan zeharo ezberdinak diren ikasketa-plan batzuekin eginen dugula topo. Alegia,

sarrerari, iraupenari, irakasgai kopuruari, euren edukiari, irakasgaien izendapenari..., eta

abarri dagokionez, ezberdinak direnekin31.

Bada, LOGSEk agindutakoari jarraiki, baita Espainiar Konstituzioari nahiz LODEri

ere32, Gobernuak aipatu baliokidetza-sistema finkatzeari ekin zion, ondoko Errege

30 Dena dela, gogoan izan behar dugu, aipatu 1966ko nahiz 1970eko ikasketa-planak, LOGSE ikasketa-planarekin batera egongo direla indarrean. Izan ere, 1970eko kantu ikasketa-planeko zenbait diplomen kasuan —horien artean, kantu-ikasketei amaiera emango liekeen espezialdutako bakarlariarena— 2003-2004 ikasturtera arte luzatuko da eurak lortzeko aukera; eta 1966ko musika ikasketa-planaren araberako goi-mailako irakasle- titulu batzuk berriz, 2004-2005 ikasturtera arte eskuratu ahal izango dira. 31 Honetara, zera zioen Estatu-Kontseiluak, 1542/1994 Errege Dekretua egitasmo bat baino ez zenean, 1994ko ekainaren 9an emaniko Irizpenean (418/1994 zenbakidun espedientea): “La Memoria del proyecto ha llevado a cabo un análisis cuidadoso, del que resultan como criterios principales para declarar la equiparación los siguientes: exclusión del "diploma elemental"; equivalencia al "título superior" de los diplomas de capacidad de 1917 y del título de "profesor superior" de 1966; distinción de situaciones y especialidades en cuanto a los restantes títulos de 1942 y 1966. Estos criterios, que la propia Memoria califica como resultado de "un equilibrio entre un tratamiento flexible y generoso para con la disparidad de títulos existentes, y la necesaria objetividad y rigor en la ponderación de los requisitos previos y la formación global general imputable a las distintas titulaciones", resultan razonables aun habida cuenta de las dificultades que plantea la homogeneización de situaciones tan dispares”. . Ikus gai honi buruz, PRIETO ETXANO, E., “Equivalencia entre los títulos de música anteriores y posteriores a la LOGSE: enseñanzas medias y superiores”, RVAP 54 zkia., 1999, 234-240 orretan; baita ondoko lana ere: “Irakaskuntza artistikoak egungo hezkuntza-sisteman”, RVAP 61 (II) zkia., 2001, 249-317 orrietan. 32 Alegia, LOGSEko laugarren xedapen gehigarriko zazpigarren atalari; Konstituzioko 149.1.30 art.ri; eta 8/1985 Lege Organikoko, lehenengo xedapen gehigarriko 2.c atalari. Hain zuzen, Konstituzioko zein LODEko xedapen hauen arabera, Estatuari dagokio, Estatu osoan baliozkoak izango diren titulu akademikoak —alegia, ikasketa ofizialak irakasten dituzten ikastetxeetan eskuratutako ezagutzak egiaztatzen dituztenak— nahiz profesionalak —profesio bat burutzeko gaitzen dutenak— lortu ahal izateko, emateko eta homologatzeko baldintzak arautzeko eskuduntza esklusiboa. Izan ere, dakigun bezala, Konstituzioak hezkuntzaren antolakuntzarentzat funtsezkoa den alderdi bat arautzen du: deszentralizazio printzipioa, alegia. Aipatu printzipioaren arabera bada, hezkuntzari buruzko eskuduntzak Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen artean banatuko dira eta ondorioz, hezkuntza-Administrazioek eskuratu ahal izango dituzte, euren eskuduntzen esparruan, hezkuntza-sistema arautzeko eta administratzeko eskuduntzak. Alabaina, aipatu printzipioak badu salbuespenik: Estatuari erreserbatutako eskuduntzak ezingo dituzte eskuratu hezkuntza-Administrazioek. Eta hain zuzen ere, Estatuari erreserbatutako gai horien artean legoke, Estatu osoan baliozkoak izango diren titulu akademikoak nahiz profesionalak lortu ahal izateko, emateko eta homologatzeko baldintzak arautzeko eskuduntza esklusiboa,

Page 240: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

238

Dekretuak onartuz: 1542/1994 Errege Dekretua, LOGSE aurreko eta ondorengo

musika-tituluen arteko baliokidetzak ezartzen dituena (A)33; eta 1120/2000 Errege

Dekretua, Madrilgo goi-mailako kantu-eskolan eginiko ikasketak egiaztatzen dituzten

Diplomen eta LOGSEk ezarritako tituluen arteko baliokidetzak ezartzen dituena (B),

alegia34.

Aipatu Errege Dekretu hauen helburua, funtsean, hauxe izango da: aurreko ikasketa-

planen arabera titulu bat lortu zutenak ere, musika-irakaskuntzak hezkuntza-sistema

berriaren osagai bihurtzeak eragindako ondorio baikorren onuradun izan zitezela.

Jarraian beraz, bi Errege Dekretuak banan bana aztertuko ditugu, soilik, LOGSE 42.3

art.ko goi-mailako musika-tituluarekiko, zuzenean nahiz zeharka, finkatu diren

baliokidetzetan erreparatuz —LOGSE osteko gainerako mailetako tituluekiko

baliokidetzei, jadanik laugarren atalburuan ipini baitzaie arreta—.

A) 1542/1994 Errege Dekretua

1542/1994 Errege Dekretuaren 1 art.ak taxutzen du, LOGSE aurreko ikasketa-planen

arabera lortutako amaiera tituluen eta LOGSE 42.3 art.an arautzen den goi-mailako

musika-tituluarekiko baliokidetza-taula, zera xedatuz:

“Se declaran equivalentes, a todos los efectos, al Título superior de Música a que se refiere el artículo 42.3 de la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, los siguientes títulos:

a) Título de Profesor y Título profesional, expedido al amparo del Decreto de 15 de junio de 1942, y Diplomas de Capacidad correspondientes a planes de estudios anteriores.

baita Konstituzioko 27 art. garatzeko oinarrizko arauak onartzekoa ere. Dena dela, Konstituzio Auzitegiaren 122/1989 Epaian jasotzen den doktrinaren arabera, zera eduki behar da kontuan: jarduera profesional bat burutu ahal izateko, titulua edukitzea ezinbesteko baldintza den kasuetan bakarrik izango dela Estatutaren eskuduntza esklusiboa titulu hori lortu, eman edo homologatzeko baldintzen arauketa. Aldiz, profesio bat burutzeko ezinbesteko baldintza ez denean titulu ofizial bat edukitzea, Autonomia Erkidegoek arautu ahal izango dituzte, profesioa egikaritzeko baimena emateari buruzko baldintzak. 33 Gogoratu beharra dago ordea, 1542/1994 Errege Dekretuak ez dituela titulu guztien arteko baliokidetzak arautzen. Besteak beste, 1966ko ikasketa-plana jarraiki lortutako zenbait Diplomekikoak ez ditu finkatzen. Honek jakina, legezko hutsunea lekarke. Halaber, euren tituludunei kaltea eragiten die, ez baitie inolako baliokidetzarik aitortzen, ez ondorio profesionaletarako ez eta akademikoetarako ere. 34 Ikus 1542/1994 Errege Dekretua, uztailaren 9koa (abuztuaren 9ko BOEn) eta 1120/2000 Errege Dekretua, ekainaren 16koa (uztailaren 5eko BOEn).

Page 241: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

239

b) Título de Profesor Superior expedido al amparo del Decreto 2618/1966, de 10 de septiembre.”

Beraz, dagokion musika-espezialitatean35, LOGSE osteko goi-mailako musika-

tituluaren baliokide dira ondorio profesional zein akademikoetarako, eta hortaz,

unibertsitate-lizentziatu tituluaren baliokide ere, ondorio berberei dagokienez: 1917ko

ikasketa-planeko Gaitasun diploma; 1942ko ikasketa-planeko Irakasle-titulua nahiz

Titulu profesionala; eta, 1966ko ikasketa-planeko goi-mailako Irakasle- titulua zena.

Zer ondoriozta liteke baliokidetza-sistema honetatik?

Bada, lehenik, aurrean duguna, tituluen homologazio bat baino ez litzatekeela izanen;

hots, aipatu titulu guztiei, LOGSE ondorengo goi-mailako musika-tituluaren balio

akademiko berbera aitortzen zaie, baita aipatu tituluari atxikitako ondorio profesionalak

onartu ere.

Halaber, zortzigarren atalburuan xehetasun gehiagorekin ikusi ahal izango dugun lez,

tituludun horiek guztiek, irakasleen funtzio publikoan sartu ahal izango direla, musika

eta eszena-arteetako irakasleen kidegoan ezezik, katedradunen kidegoan ere36 .

Hirugarren eta azkenik, zalantza izpirik gabe, 1542/1994 Errege Dekretua mesedegarria

izango dela LOGSE aurreko ikasketa-planen arabera amaiera tituluak eskuratu

zituztenentzat. Izan ere, 1542/1994 Errege Dekretuak taxutzen duen baliokidetza-

sistema abian jarri baino lehen, LOGSE aurreko ikasketa-planen arabera lortutako

amaiera tituluak, 1194/1982 Errege Dekretuarekin bat37, unibertsitate lizentziatu-

35 Hala ezartzen du 1542/1994 Errege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriak. Eta dakigun bezala, goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzen espezialitateak —hogeita hamabost, alegia—, bosgarren atalburuan aztertu dugun 617/1995 Errege Dekretuak finkatzen ditu. 36 Ikus zehazki, 334/2004 Errege Dekretua, otsailaren 27koa (otsailaren 28ko BOEn), eskola-irakaskuntzak irakasten dituzten irakasleen kidegoetan sartzeko, kidegoen artean gora egiteko edo promozionatzeko, eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelemendua onartzen duena, 13.g.1) eta 13.h.1) art.ak. Halaber ikus litezke, LOGSEko hamabosgarren xedapen gehigarriko lehenengo atala; LOCEko hamaikagarren xedapen gehigarriko lehenengo atala, hamabigarren xedapen gehigarriko bigarren nahiz hirugarren atalak eta 58 art. 37 1194/1982 Errege Dekretua, maiatzaren 28koa, musika-Kontserbatorioek emaniko tituluen baliokidetza ezartzen zuenaren (1982ko ekainaren 14ko BOEn) artikulu bakarrak zera zioen: “A los efectos de impartir la docencia de las enseñanzas musicales en Centros públicos y privados, para la que se exija la

Page 242: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

240

tituluaren baliokide baino ez ziren, ondorio profesional zehatz baterako: bakar-bakarrik,

Batxilergoan irakatsi ahal izateko. Halaxe ondoriozta daiteke behintzat, Auzitegi

Gorenak 1992ko ekainaren 19an emaniko Epai honetatik, zera dioenean:38

“Habiéndose de interpretar las normas jurídicas conforme a lo que dispone el art. 3-1, del vigente Código Civil, «según el sentido propio de sus palabras, en relación con el contexto, los antecedentes históricos y legislativos, y la realidad social del tiempo en que han de ser aplicadas, atendiendo fundamentalmente al espíritu y finalidad de aquéllos»; y, habida cuenta de la reiterada referencia que se hace en la exposición de motivos y articulado del Real Decreto objeto de interpretación, a los «Profesores de Bachillerato», Cuerpos de Catedráticos y de Profesores Agregados de Bachillerato, Plan de Estudios de Bachillerato, con especial cita de normas que se refieren a este Profesorado; sin mentar para nada a los Cuerpos docentes o Planes de Estudios de la Universidad, atendiendo al fin que se expresa en dicha norma; es claro, que de la misma se infiere su sola referencia a la impartición de estudios de bachillerato, nunca a docencia universitaria. Por lo que la equiparación de títulos que dicho Real Decreto establece, no alcanza a impartir enseñanzas universitarias como el recurrente pretende; por lo que careciendo éste de titulación suficiente, fue correctamente excluido de tomar parte en el concurso de actual referencia”.

Hortaz, tituludun horiek ezin zituzten doktorego ikasketarik egin, ez eta Doktore-titulua

edukitzea galdatzen zen irakas-postu edo kargu akademikorik burutu39. Gaur egun

ordea, arestian ikusi bezala, egoera bestelakoa da.

Bestalde, 1542/1994 Errege Dekretuko 2 art. ri egin behar diogu aipamen, bertan

xedatzen baita 1966ko musika ikasketa-planeko maila ertaineko tituluaren —irakasle-

titulua— eta LOGSE ondorengo tituluen arteko baliokidetza. Bada, oraintsu ikusi

ditugun tituluak ez bezala, 1966ko ikasketa-planeko irakasle-titulua ez da amaiera titulu

bat. Haatik, 1542/1994 Errege Dekretuko 2 art.ak aitortzen dizkion ondorioen arabera,

titulación académica prevista en los arts. 102, 112 y concordantes de la Ley General de Educación, así como para el acceso a los Cuerpos docentes correspondientes, se declaran equiparados al título de Licenciado Universitario los títulos de Profesor Superior a que se refiere el art. 10, d), del Decreto 2618/1966, de 10 de septiembre, sobre Reglamentación General de los Conservatorios de Música, los títulos profesionales de la especialidad correspondiente expedidos por estos mismos Centros según el Decreto de 15 de junio de 1942 («Boletín Oficial del Estado» de 4 de julio), y los Diplomas de Capacidad correspondientes a Planes de Estudios anteriores”. Hain zuzen ere, 1970eko Hezkuntza Lege Orokorreko 102.b) eta 112 art.ek galdatzen zuten gutxieneko titulazioa, lizentziatu-tituluarena baino ez zen. Azkenik, zera hartu behar da kontuan: unibertsitate-lizentziatu tituluarekiko baliokidetza soilik ondorio profesionaletarako denez, eta ondorioz, titulua unibertsitate-mailakoa ez denez, aipatu titulua lortu, eman eta homologatzeko baldintzak, 1564/1982 Errege Dekretuak, ekainaren 18koak (uztailaren 17ko BOEn) arautzen dituenak izango direla. 38 Ikus Auzitegi Gorenaren 1992ko ekainaren 19ko Epaia, bigarren oinarri juridikoa (Azdi. 5352). 39 Honetara, ikus esaterako, garai hartan indarrean zegoen 1983ko Unibertsitate Legeko 18, 21 eta 36-38 art.ak.

Page 243: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

241

arestian aipatu tituluak bezalaxe, zuzenean lizentziatu-tituluaren baliokidea izanen da,

eta zeharka berriz, LOGSEko 42.3 art.an arautzen den goi-mailako musika-tituluaren

baliokidea ere izango litzateke, zera xedatzen baitu:

“El título de Profesor, expedido al amparo del Decreto 2618/1966, de 10 de septiembre, se declara equivalente, únicamente a efectos de la impartición de las enseñanzas de música en los grados elemental y medio en centros públicos o privados, a las titulaciones a que se refiere el artículo 39.3 de la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, sin perjuicio de lo que se regule en relación con las materias pedagógicas necesarias para ejercer la docencia a que hace referencia dicho artículo.”40

Jakina, onartzen zaizkion ondorioak soilik profesionalak izateaz gain, mugatuak dira

ere. Ezen, printzipioz, 1966ko ikasketa-planeko irakasle-tituluak, bakarrik ikastetxe

publikoetan zein pribatuetan, oinarrizko mailako eta maila ertaineko musika-

irakaskuntzak irakasteko gaituko lukeelako.

Eta printzipioz halaxe da; baina honakoa aipatzeari utzi gabe: 1966ko ikasketa-planeko

irakasle-titulua dutenek, 1542/1994 Errege Dekretuak aitortutako ondorioak direla-eta,

irakasleen funtzio publikoan sartu ahal izango direla, musika eta eszena-arteetako

irakasleen kidegoan41. Bada, hain zuzen, kidego honetako musika-irakasleek, aipatu

oinarrizko maila nahiz maila ertaina ezezik, LOGSEko hamalaugarren xedapen

gehigarriko aurreikuspenekin bat, salbuespenez, goi-mailako musika-irakaskuntzak ere

irakatsi ahal izango dituzte42.

40 Gogan izan, LOCE ondoren, LOGSEko 39.3 art. indargabeturik dagoela. Beraz, bere ordez, ikus LOCEn hamabigarren xedapen gehigarriko hirugarren atala eta 58 art., baita 334/2004 Errege Dekretua ere. 41 Alegia, 334/2004 Errege Dekretuko 13.h.1) art.ak zera xedatzen du: “(...) quienes aspiren a participar en los procedimientos selectivos regulados en este título deberán reunir los requisitos específicos siguientes: Cuerpo de Profesores de Música y de Artes Escénicas: 1º Estar en posesión del título de Doctor, Licenciado, Ingeniero, Arquitecto o equivalente a efectos de docencia”. Ikus halaber, LOCEko hamabigarren xedapen gehigarriko bigarren nahiz hirugarren atalak eta LOGSEko hamabosgarren xedapen gehigarriko lehenengo atala.

42 LOGSEko hamalaugarren xedapen gehigarriko lehenengo ataleko a) hizkiak zera dio: “Los funcionarios que impartan las enseñanzas de música y artes escénicas pertenecerán a los siguientes cuerpos docentes: Cuerpo de Profesores de Música y Artes Escénicas, que impartirán, de acuerdo con sus especialidades, las enseñanzas correspondientes a los grados elemental y medio de música (...) y, excepcionalmente, aquellas materias de grado superior de música (...) que se determinen”.

Page 244: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

242

Honenbestez, LOGSE aurreko ikasketa-planetako amaiera tituluekin gertatzen den

moduan, nabarmena da 1542/1994 Errege Dekretuak mesede egiten diela, 1966ko

ikasketa-planaren araberako irakasle-tituluaren jabe zirenei ere. Noski, baldin eta

alderantzen ditugun, LOGSEn araberako maila ertaineko titulua —edo titulu

profesionala deiturikoa— eskuratuko dutenekin. Izan ere, 1542/1994 Errege

Dekretuaren bitartez Gobernuak erabakiko du, 1966ko ikasketa-planeko aipatu

tituludunei, LOGSE aurreko statusa mantentzea —era honetara, 1966ko ikasketa-

planak jadanik aitortzen zizkien eskubideak errespetatuz—; eta ez ordea, LOGSE

araberako maila-ertaineko tituludunei espresuki parekatzea43.

Hain zuzen ere, gai honi buruz mintzatzen da Auzitegi Gorenaren 1998ko urtarrilaren

20ko Epaia —araubide bereziko musika-irakaskuntzei buruz topa daitekeen

jurisprudentzia laburrean—, auzi-jartzaileek helegindako 1542/1994 Errege

Dekretuaren 1 art.ak xedatutakoa berretsiz. Ikus dezagun beraz, zer nolako argudioak

ematen dituen Auzitegi Gorenak, helegileek alegatutako nagusikeriarik ez eta

berdintasun printzipioaren urrapenik ere ez dagoela arrazoitzeko44:

“Cuando se trata de establecer la correspondencia de los títulos obtenidos en los sistemas anteriores a la LOGSE, con los en ella creados, ante la coexistencia de tres planes de estudios, disímiles en cuanto al acceso, duración, intensidad e incluso nomenclatura, cuales eran los de 1917, 1942 y 1966, el legislador se encontraba, respecto del título de Profesor de 1966 -como se señala en la Memoria Justificativa del Proyecto de Real decreto impugnado-, con las siguientes circunstancias: 1.º) que era diferente, tanto a nivel legal como de formación adquirida, con el de Profesor Superior de 1966, lo que hacía improcedente y carente de justificación que se equipararan,

43 Hala egin izan balu, soilik ondorio akademikoak izango lituzkeelako. Alegia, dagoeneko laugarren atalburuan ikusi dugu, LOGSEn araberako maila ertaineko tituluari LOGSEk ez dizkiola ondorio profesionalik aitortzen; soilik akademikoak (ikus 986/1991 Errege Dekretuko III. Eranskina). Dena den, orobat ikusi dugu, zenbait hezkuntza-Administraziok ondorio profesionalak aitortu dizkiola aipatu tituluari, musika-eskoletan irakatsi ahal izateko bada ere. 44 Ikus Auzitegi Gorenaren 1998ko urtarrilaren 20ko Epaia (Azdi. 910), hirugarren eta laugarren oinarri juridikoak. 1994ko urriaren 4an, musika-kontserbatorioetako 2251 tituludunen izenean, 1542/1994 Errege Dekretuaren 1 art.ren aurka, Administrazioarekiko helegite kontentziosoa jarri zen. Helegileen xedea honakoa zen: ondorio guztietarako, LOGSE 42.3 art.ko tituluarekiko baliokidea izan zedila 1966ko ikasketa-planeko irakasle-titulua; eta ez ordea, soilik ondorio profesional mugatu batzuetarako, 1542/1994 Errege Dekretuaren 2 art.ak xedatuko duenarekin bat. Bada, auzi-jartzaileek, jarritako helegitearen arrazoi bezala, zera alegatuko dute: 1542/1994 Errege Dekretuko 1 art.ak xedatzen duenari dagokionez, nagusikeria egoteaz gain, berdintasun printzipioa urratzen dela ere, eta ondorioz, baztertu egin zaiela. Ezen, euren aburuz, 1942ko ikasketa-planaren araberako titulu profesionalaren aldean, 1966ko ikasketa-planari jarraiki lortutako irakasle-tituluak gehiago trebatzen du, bai ikasketa-mailarengatik baita gainditu beharreko irakasgai kopurua aintzat hartuz ere. Aipatu Auzitegi Gorenaren Epaiaren iruzkina ondoko lanean ikus liteke: PRIETO ETXANO, E., “Equivalencia entre los títulos de música anteriores y posteriores a la LOGSE: enseñanzas medias y superiores”, RVAP 54 zkia., 1999.

Page 245: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

243

dándole a ambos la de Título Superior LOGSE; 2.º) al Profesor Superior de 1966 no podía subírsele a la categoría de Doctor Universitario, al haberse pronunciado en contra de ello la Sentencia de esta Sala de 3 enero 199245, dictada en recurso extraordinario de apelación en interés de la Ley; y 3.º) no se podía desconocer el derecho que atribuía el título de Profesor de 1966, que desde su creación ha habilitado para la docencia en grado elemental o medio, y a opositar al Cuerpo de Profesores de Música de Conservatorios Públicos46.

Ante esta perspectiva, se opta: a) por una parte, habilitar al título de Profesor de 1966 tanto para impartir el grado elemental y medio de las enseñanzas de música, como para acceder a la función pública docente en el Cuerpo de Profesores de Música y Artes Escénicas, es decir, mantener el «status pre LOGSE», utilizando para ello la cobertura de «titulación equivalente a efectos de docencia», establecida en el artículo 39.3 de la LOGSE; y b) por otra, no establecer una equivalencia expresa con el Título Profesional LOGSE.

De esta forma se respetan derechos adquiridos y legítimas expectativas de lograr mejorar en su carrera musical, y se les coloca estatutariamente por debajo de los Profesores Superiores de 1966, cual ocurría anteriormente, al ser este último el título terminal en el referido Plan. No puede hablarse, por tanto, de arbitrariedad, al ser la solución razonable y ajustada a los derechos que hasta ese momento poseían.

Los actores se sienten discriminados respecto de los que ostentan el Título Profesional del Plan de 1942, a los que el Real Decreto impugnado los equipara al Título Superior de Música. Invocan una mayor preparación que éstos, tanto por nivel de estudios, como por número de asignaturas.

45 Hain zuzen ere, zera esaten zuen Auzitegi Gorenak, 1992ko urtarrilaren 3ko Epaiko hirugarren oinarri juridikoan (Azdi. 1): “El título de Doctor para el cual se exigen unas pruebas una vez obtenido el título de licenciado consistentes en superar un programa y la elaboración de una tesis (Real Decreto 185/1985, de 23 de enero; BOE de 16 de febrero ), no puede equipararse a los títulos expedidos por los Conservatorios Superiores de Música en su grado máximo, aunque éste habilite para el ejercicio de una función docente que para los restantes profesores se exige el título de Doctor; sin que la igualdad en la cuantía de las Tasas devengadas para uno y para otro título sea transcendente, pues la finalidad presupuestaria que contempla la norma fiscal no guarda relación alguna con la naturaleza de uno y otro título académico”. Haatik, Auzitegi Gorenak aipatzen dituen tasei dagokinez, zera ondoriozta liteke 2618/1966 Dekretuko 15 art.tik: goi-mailako musika-irakasle titulua unibertsitate-doktore tituluaren baliokidea izango litzatekeela; musika irakasle-titulua unibertsitate-lizentziatu tituluaren baliokidea; eta musika-tresna jole zein abeslari-diplomak berriz, merkataritzako peritoaren nahiz lehenengo hezkuntzako maisuaren baliokidea izango liratekeela.

46 Alegia, 2618/1966 Dekretuko 14 art.ak ezartzen du, irakasle-titulua derrigorrezkoa izango dela: ikastetxe publiko zein pribatuetan musika irakasteko, oinarrizko mailako musika-kontserbatorioetako irakasle izateko, baita musika-kontserbatorio profesionaletako nahiz goi-mailakoetako auxiliarra izateko ere. Gerora, LOGSEko hamalaugarren xedapen gehigarriko lehenengo atalak zera ezarriko du: “Los funcionarios pertenecientes al cuerpo de Profesores Auxiliares de Conservatorios de Música, Declamación y Escuela Superior de Canto se integran en el cuerpo de Profesores de Música y Artes Escénicas”, eta beraz: “impartirán, de acuerdo con sus especialidades, las enseñanzas correspondientes a los grados elemental y medio de música (...) y, excepcionalmente, aquellas materias de grado superior de música (...) que se determinen”. Hain zuzen ere, 1542/1994 Errege Dekretuko 2 art.ak aitortuko dien baliokidetzak, horretarako gaituko ditu.

Page 246: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

244

Partiendo de lo razonado en el fundamento anterior, en el que hemos expuesto la justeza de la equivalencia del título que se les atribuye con el que poseían, reconocer la pretensión de los actores, sería tanto como mejorar su situación automáticamente, por el simple hecho del cambio de sistema educativo, lo que indudablemente no sería congruente con el principio de mérito que debe presidir la jerarquía de títulos.

Cabría oponer, que tal lesión se produce en referencia al Título Profesional de 1942. Sin embargo, ello no es así, porque, a parte de que podría decirse que la igualdad no es aplicable en la ilegalidad, hay un dato que hace quebrar el paralelismo entre los términos enfrentados: el Título Profesional de 1942, junto con el Diploma de Capacidad de 1917 y el Título de Profesor Superior de 1966, constituyen, a diferencia de lo que ocurre con el Título de Profesor de 1966, el nivel último o título terminal de sus respectivos Planes de estudio; lo que comporta, al margen del mayor o menor número de asignaturas de cada uno de ellos, la plenitud de conocimientos en cada instante. Lógica consecuencia es que les corresponda el máximo nivel de titulación en el sistema que se instaura en la LOGSE; esto es, el Título Superior de Música, a que se refiere su artículo 42.3.

Lo anterior no se contradice con el hecho de que en el Plan de 1942 hubiera un título superior al de Profesional, esto es, el de Profesor47; y no lo contradice, porque, como se indica en la memoria «tanto en su concepción inicial como en su desarrollo ulterior, en los dos años que constituyeron el soporte temporal del título de Profesor, se cursaba una única asignatura en cada curso, la de la especialidad correspondiente, con lo que se configuró como un "virtuosismo" en piano o violín (y así ha sido coloquialmente conocido), lo que le ubicaba más en un master o postgrado de perfeccionamiento en el dominio técnico del instrumento que en un plan de estudios integral en que tuviesen cabida otras asignaturas formativas; igual planteamiento es predicable en las especialidades de dirección de orquesta, musicología, canto gregoriano, rítmica y paleología»”.

B) 1120/2000 Errege Dekretua

1542/1994 Errege Dekretua onartu zenean, aipatu arauak bazuen hutsunerik. Alegia,

lehenengo atalburuan ikusi bezala, etorkizunean opera-abeslari bezala jardun nahi

zutenei heziketa espezialdu bat emateko xedearekin, 313/1970 Dekretuaren bitartez

Madrilen goi-mailako Kantu-Eskola eratu zen. Madrilgo goi-mailako Kantu-Eskola

eratu aurretik ordea, kantu-ikasketak musika- kontserbatorioetan egin ohi ziren,

musika-irakaskuntzentzat onartutako ikasketa-plan ezberdinen arabera. Bada, aipatu

Kantu-Eskola eratu zuen 313/1970 Dekretuaren aurreikuspenei jarraiki eta 1970eko

urriaren 23ko Aginduaren bitartez, ikasketa-plan espezifiko bat jarriko da abian kantu-

ikasketak burutzeko —jakina, nahi zuenak, musika-irakaskuntza planen arabera kantu-

ikasketak egin ahal izateko aukera baztertu gabe—.

47 1194/1982 Errege Dekretuak ez zion aipamenik egiten titulu honi; 1542/1994 Errege Dekretuak bai ordea, titulu profesionalaren status berbera onartuz gainera.

Page 247: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

245

Honenbestez, 1542/1994 Errege Dekretuaren aipatu hutsuneen artean, 1970eko kantu

ikasketa-planeko bakarlari-diploma zegoen; hots, espezialdutako kantu-ikasketei

amaiera emango liekeen titulua. Bada, hutsune hori bete egin behar zen, hezkuntza-

sistema berriari egokituz, aipatu tituludunen egoera normalizatzeko48. Eta horixe eginen

du 1120/2000 Errege Dekretuak, 1 art.an zera xedatuz:

“Equivalencia del Diploma superior de Especialización para Solistas. Se declara equivalente, a todos los efectos, al título superior de Música, en la especialidad de Canto, a que se refiere el artículo 42.3 de la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, el Diploma superior de Especialización para Solistas, expedido al amparo del Decreto 313/1970, de 29 de enero.”

Halaber, 1542/1994 Errege Dekretuak aurreikusten ez zituen tituluen artean, 1970eko

kantu ikasketa-planeko opera abeslari-diploma zegoen. Eta hutsune hori berriz,

1120/2000 Errege Dekretuko 2 art.ak beteko du, honela:

“Equivalencia del Diploma de Cantante de Opera. El Diploma de Cantante de Opera, expedido al amparo del Decreto 313/1970, de 29 de enero, se declara equivalente, únicamente a efectos de la impartición de la docencia de las enseñanzas de música en los grados elemental y medio en centros públicos o privados autorizados, a las titulaciones a las que se refiere el artículo 39.3 de la LOGSE, sin perjuicio de lo que se regule en relación con las materias pedagógicas necesarias para ejercer la docencia a que hace referencia el citado artículo”.

Hortaz, aipatu bi xedapenek arautzen dutenari dagokionez, jadanik aztertzeko parada

izan dugun 1542/1994 Errege Dekretuaren 1. eta 2. artikuluetatik ateratako ondorio

berberak errepikatu beharko genituzke.

I.3. Espainiatik at lortutako musika-tituluen balioa

Espainiar Estatua Europar Batasunean sartu ahala, hezkuntza arloari dagokionean, goi-

mailako irakaskuntza ukituko duten zenbait politika komunitario aintzat hartzea 48 Honetara, hain zuzen ere, Estatu-Kontseiluak, 1999ko irailaren 30ean emaniko Irizpenean (2555/1999 zenbakidun espedientea), zera zioen: “Se afirma en la Memoria justificativa que la Escuela Superior de Canto de Madrid, creada al amparo del Decreto 313/1970, de 29 de enero, ha venido expidiendo regularmente los correspondientes diplomas establecidos de acuerdo con el Decreto fundacional. Dada la falta de las disposiciones legales correspondientes, dichos diplomas, indicativos de la cualificación profesional de sus titulares, no fueron tenidos en consideración a efectos de establecer homologaciones con respecto al resto de las titulaciones existentes con relación a las enseñanzas musicales. El proyecto tiene como objetivo normalizar dicha situación y reconocer así la validez académica oficial de los estudios cursados en la Escuela Superior de Canto de Madrid, estableciendo las equivalencias entre los mencionados diplomas y los títulos de música establecidos en la LOGSE”.

Page 248: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

246

derrigorrezkoa izango da; funtsean hauexek: hezkuntza politika eta pertsonen joan-

etorrietarako askatasuna. Bada, atal honetan, lehenik eta behin, zera aztertuko dugu:

aipatu politiken elkar ekintzak nola eragiten duen goi-mailako musika-tituluetan. Hau

da, ikergai izanen dugu, Europar Batasuneko kide-Estatu batetako hezkuntza-sistemari

jarraiki, hiritar komunitario batek lortutako musika-tituluak, zein balio izango duen

espainiar hezkuntza-sistemaren ikuspegitik. Edo beste era batetan esanda: zer nolako

ondorioak aitortzen dizkion espainiar hezkuntza-sistemak musika-titulu horri (A).

Bestalde, arestian aipatu Europar Batasuneko hezkuntza politikaren kariz, ikasle

komunitarioen joan-etorria izugarri areagotu bada azken hamarkadan, Europar

Batasunekoak ez diren atzerriko ikasleen mugimendua ere asko hazi da. Beraz,

bigarren, zera aztertuko dugu: Europar Batasunean eta Europar Batasunetik at dauden

herrialdeetako hezkuntza-sistemen arabera eskuratutako musika-tituluei, espainiar

hezkuntza-sistemak zein ondorio aitortzen dizkien: akademikoak, profesionalak ala

biak (B).

A) Europar Batasunean lortutako tituluen onarpen profesionala

Dakigun bezala, Europar Batasunean, goi-mailako irakaskuntzan eragina duten politika

bakarrak ez dira hezkuntzari buruzkoak49. Alegia, gaiaren lehen hurbilketa batean eta

beti ere azaletik eginiko interpretazio baten arabera, badirudi goi-mailako irakaskuntza

bakar-bakarrik Europar Batasunaren hezkuntza-politikaren helburu bat dela. Aitzitik,

eremu horretan, hezkuntza-politikak ezezik, beste politika batek ere eragiten du:

pertsonen joan-etorrietarako askatasunak hain zuzen ere. Aipatu politika orobat

oinarrizko askatasun batzuetan gauzatzen da —Europar Batasunaren oinarri direnak—

49 Europar Batasunak goi-mailako hezkuntzaren eremuan abian jarritako politikek izan duten bilakaeraren ondorioz —nagusiki, SOCRATES/ERASMUS programarekin— ikasleen joan-etorria Europan barna nabarmenki areagotu egin da azken hamarkadan. Izan ere, Europar Batasunaren ekintza osagarriaren xedeen artean zegoen hezkuntzarentzat europar esparru bat eratzea. Bada, goi-mailako irakaskuntzarentzat zehazki, asmo hori errealitate bihurtzeko, Europan abian jarriko den tresnarik garrantzitsuena SOCRATES programak besarkatzen duen ERASMUS ekintza dugu. ERASMUS goi-mailako irakaskuntzaz arduratzen da. Honetara ikus, SOCRATES programaren lehenengo fasea (1995-1999) nahiz bigarrena (2000-2006) ezartzen duten ondoko Erabakiak: Europako Legebiltzarraren eta Europar Batasuneko Kontseiluaren 819/1995/CE Erabakia, martxoaren 14koa, SOCRATES I ezartzen duena (DOCE L 87, apirilaren 20koan argitaratutakoa); baita gaur egun indarrean dagoen 253/2000/CE Erabakia, urtarrilaren 24koa, SOCRATES II ezartzen duena ere (DOCE L 28, otsailaren 3koan argitara emana). SOCRATES II programak zortzi ekintza barneratzen ditu (Eranskineko II. Atala) eta goi-mailako irakaskuntzaz zehazki, ERASMUS ekintza arduratzen da.

Page 249: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

247

eta hauetariko batzuk, zuzenki eragiten dute ere goi-mailako irakaskuntzan: zehazki,

kokapen askatasunak eta zerbitzu emate askatasunak50. Ezen, azken batean, hezkuntza-

politikak aipatu oinarrizko askatasun horien zerbitzuan baino ez leudeke.

Nola eragiten du beraz, goi-mailako tituluetan oro har, eta musika-tituluetan zehazki,

Europar Batasunaren hezkuntza-politikaren nahiz pertsonen joan-etorrietarako

politikaren arteko elkar ekintzak?

Tituluei ondorio profesionalak aitortzeari buruzko araudi komunitarioak, Europar

Komunitatea eratzen duen Itunean dauka bere oinarria eta hain zuzen ere, arestian

aipatu kokapen askatasuna nahiz zerbitzu emate askatasuna arautzen diren

artikuluetan51. Askatasun horien egikaritza eraginkorra izan dadin, arau multzo bat

onartuko da, Europar Komunitatea eratzen duen Ituneko aurreikuspenak garatzea xede

izanen duena. Araudi hori, funtsean, hainbat Direktibek eta Errege Dekretuk osatzen

dute.

Honetara, Europar Batasuneko Kontseiluaren 89/48/CEE Direktiba izango da onartuko

den lehena. Direktiba honetan goi-mailako tituluei ondorio profesionalak onartzeko

sistema orokor bat arautzen da, tituluoi bideratuta dagoena: gutxienez hiru urtetako

iraupena duten goi-mailako ikasketak burutu ostean eskuratuko direnei52. Profesionalen

joan-etorri askea sustatzeko xedearekin eratzen den sistema orokor hau bada,

50 Pertsonen joan-etorri askerako politika, Europar Komunitatea eratzen duen Itunaren III. Ataleko III. Tituluan arautzen da (ikus Amsterdameko Itunaren aldaketak jasotzen dituen bateratutako bertsioa). Europarentzat Konstituzio bat ezartzen duen Itunari dagokionez, pertsonen joan-etorri askerako politika III. Ataleko III. Tituluko bigarren sekzioan arautzen da. Europarentzat Konstituzio bat ezartzen duen Ituna (CIG 87/2/04 dokumentua, 2004ko urriaren 29koa) interneten eskuragarri dago, Europar Batasuneko atarian, ondoko helbidean: http://europa.eu.int. 51 Europar Komunitatea eratzen duen Itunaren III. Ataleko III. Tituluaren baitan, kokapen eskubidea bigarren atalburuan arautzen da (43-48 art.ak) eta zerbitzu ematea berriz hirugarren atalburuan (49-55 art.ak). Europarentzat Konstituzio bat ezartzen duen Itunari dagokionez, III. Ataleko III. Tituluaren barne, kokapen eskubidea nahiz zerbitzu ematea, lehenengo atalburuaren 2. sekzioan arautzen dira. Zehazki, kokapen eskubidea 2. azpi sekzioan (137-143 art.ak) eta zerbitzu ematea berriz, 3. azpi sekzioan (144-150 art.ak). Ikus honetara, Europarentzat Konstituzio bat ezartzen duen Ituna (CIG 87/2/04 dokumentua, 2004ko urriaren 29koa), interneten eskuragarri dagoena, Europar Batasuneko atarian, ondoko helbidean: http://europa.eu.int. 52 Gogoratu orobat, tituluak aitortzeko sistema orokorra arautzen duten direktibez gain, badagoela makina bat sektore-direktiba ere, profesio espezifikoei dagozkionak; hala nola: sendagileei, erizainei, albaitariei, arkitektoei, abokatuei,... .

Page 250: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

248

elkarrekiko konfiantza printzipioan oinarritzen da. Alegia, printzipio honen arabera,

jatorrizko Estatuan lortutako titulu batek gaitzen badu bertan profesio bat burutzeko,

harrera Estatuan ere, titulu horrexek gaitu beharko luke lanbide berbera egikaritzeko.

Izan ere, goi-mailako tituluei ondorio profesionalak aitortzeko sistema orokorrak,

heziketen arteko armonizazioaren bitartez, Europar Batasuneko kide-Estatu

ezberdinetan lortutako tituluak, zuzenean, elkarren artean onar daitezela aukera ematen

du, horretarako ezarriko diren prozedurei jarraiki. Sistema hau beraz, Europar

Batasuneko kide-Estatuetako hiritar direnen joan-etorrietarako askatasuna mugatuko

lukeen makina bat oztopo ezabatzeko bidean, gerora emango diren urratsen abiapuntu

izango da53.

Jakina, dakigun bezala, 89/48/CEE Direktiban aurreikusitakoa ez da kide-Estatuetan

zuzenki ezargarria. Hortaz, bere edukia espainiar Estatuan ezarri ahal izateko, arau bat

onartuko da: 1665/1991 Errege Dekretua, hain zuzen ere54. 1665/1991 Errege

Dekretuaren xedapenak, edozein biztanle komunitariori bideratuta daude eta ondoko

tituluei ezarriko zaizkie: Europar Batasuneko kide-Estatu batean lortutako tituluei, baita

Europar Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa izenpetu duten kide-Estatu batean

eskuratutakoei ere55.

Beraz, demagun, aipatu Estatuetako batean, biztanle komunitario batek goi-mailako

titulu bat eskuratu eta, 1665/1991 Errege Dekretuak arautzen duen prozedura jarraituz,

53 Gai honenetara aurre hurbilketa bat ikus liteke ondoko lanean: del VALLE PASCUAL, J.M., “Introducción al problema de reconocimiento de títulos europeos”, La Ley, nº 5005, de 3 de marzo, 2000. 54 1665/1991 Errege Dekretuak, urriaren 25ekoak (azaroaren 22ko BOEn), Europar Batasuneko Kontseiluaren 89/48/CEE Direktibaren transposizioa eginez Espainiar ordenamendu juridikora, Europar Batasuneko kide-Estatuetako goi-mailako tituluak aitortzeko sistema orokorra arautzen du. Halaber, Europar Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa izenpetuta duten kide-Estatuetako goi-mailako tituluak aitortzeko sistema orokorra ere arautzen du. Gerora, 1396/1995 Errege Dekretuak, abuztuaren 4koak (abuztuaren 18 BOEn), Estatu horietako lanbide-heziketak aitortzeko bigarren sistema orokor bat onartuko du, 1665/1991 Errege Dekretuak jadanik arautzen zituenak osatuz. 55 Alegia, gaur egun, Europar Batasuneko kide-Estatu hauetan lortutakoei: Alemania, Austria, Belgika, Txipre, Danimarka, Erresuma Batua, Espainia, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika eta Suedia. Eta Europar Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa izenpetuta duten kide-Estatu hauetan eskuratutakoei: Norvegia, Islandia eta Liechtenstein. Halaber, herrialde hauek guztiei Suitza gehitu behar diogu, 2002ko ekainaren 1ean Europar Batasunarekin izenpetu zuen aldebiko hitzarmen baten arabera.

Page 251: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

249

zera lortzen duela: espainiar hezkuntza-sistemak titulu horri ondorio profesionalak

onartzea.

Zein lanbide burutzeko gaituko lioke ordea, edozein? Ez, printzipioz56, jatorrizko nahiz

harrera Estatuan erregulatuta dagoen profesio bat egikaritu ahal izateko soilik. Hau da,

norbere kasa edo hirugarren baten menpe jardunez, Espainian, diplomatu, lizentziatu

edo euren baliokidea den titulu bat edukitzea galdatzen duen erregulatutako profesio

bat burutzeko, hain zuzen ere. Eta gainera, biztanle komunitarioak aipatu

erregulatutako profesioa burutu ahal izango du, erregulatuta dagoen lanbide hori

egikaritzeko gaituko lukeen titulua Espainian lortu duenaren baldintza berdinetan57.

1665/1991 Errege Dekretua, geroago, sarritan aldatu eta osatuko da. Goi-mailako

musika-tituluen ikuspegitik aldaketarik garrantzitsuena alabaina, 1754/1998 Errege

Dekretuaren bitartez gauzatutakoa izango da58. Ezen, musika-irakaskuntza ofizialen

musika-irakasle lanbidea, erregulatutako profesioa bihurtuko da Espainian.

56 Printzipioz diot, ikusiko dugun bezala, 2001/19/CE Direktibaren eta espainiar ordenamendu juridikora bere transposizioa egiten duen 1171/2003 Errege Dekretuari jarraiki, gaur egun aski delako heziketa bera erregulatuta egotea (eta ez profesioa). 57Ikus 1665/1991 Errege Dekretuaren 2 art. . Halaber, Errege Dekretu honek arautzen duen prozedura jarraitu beharko du Europar Batasuneko kide-Estatu batetako nazionalak, zera egiaztatu nahi badu: hiru urtetik gorako goi-mailako heziketa bat jaso duela Espainian, eta heziketa honek beste kide-Estatu batean erregulatuta dagoen profesio bat burutzeko gaitzen diola. 58 Ikus 1754/1998 Errege Dekretua, uztailaren 31koa (abuztuaren 7ko BOEn). Errege Dekretu honek, Direktibon transposizioa egiten du espainiar ordenamendu juridikora: 95/43/CE eta 97/38/CE Direktibena, hain zuzen ere. Halaber, Errege Dekretu biren eranskinak aldatuko ditu: alegia, 1665/1991 eta 1396/1995 Errege Dekretuenak. Dena den, 1754/1998 Errege Dekretua onartu geroztik ere, makina bat aldaketa eta garapen izango du 1665/1991 Errege Dekretuak: hots, 1999ko abuztuaren 23ko eta 2000ko abenduaren 27ko Aginduen bitartez; baita 411/2001, 784/2001, 253/2003 eta 1171/2003 Errege Dekretuen bidez ere. Hain zuzen, 1171/2003 Errege Dekretua, irailaren 12koak (irailaren 19ko BOEn) Europako Parlamentuaren eta Europar Batasuneko Kontseiluaren 2001/19/CE Direktibaren (2001eko maiatzaren 14koa, uztailaren 1eko DO L 206 zkian. argitara emana) transposizioa egiten du espainiar ordenamendu juridikora. Halaber, profesioen onarpenari buruz, aurretik emaniko Direktibak, baita dagozkion Errege Dekretuak ere aldatzen ditu (hauen artean, Europar Batasuneko Kontseiluaren 89/48/CEE Direktiba eta 1665/1991 Errege Dekretua). Dena dela, badirudi, 1171/2003 Errege Dekretuaren iraunaldia laburra izanen dela. Hala ondoriozta daiteke behintzat, Errege Dekretu honen Egitasmoari buruz Estatu-Kontseiluak emaniko Irizpenetik (1207/2003 zenbakidun espedientea, 2003ko ekainaren 26koa). Honetara, zera zioen: “Pese al reducido horizonte temporal de aplicación que previsiblemente tendrá el Real Decreto proyectado, su aprobación resulta necesaria teniendo en cuenta el efecto directo vertical que en su caso podría tener la Directiva 2001/19/CE (que debió ser completamente transpuesta el 1 de enero de 2003), así como la eventual responsabilidad del Estado español por los daños que en su caso pudiera causar el retraso en el cumplimiento de la Sentencia del Tribunal de Justicia de las Comunidades Europeas de 16 de mayo de 2002, con base en la jurisprudencia del Tribunal de Justicia de las Comunidades Europeas desde la sentencia de 19 de noviembre de 1991 (asunto Francovich y Bonifaci)”. Eta 2001/19/CE Direktibaren iraunaldiari dagokionez ere berdina esan liteke. Izan ere, 2002ko martxoaren 7az geroztik, kualifikazio profesionalen onarpenari buruz, Europako

Page 252: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

250

Alegia, aipatu 1754/1998 Errege Dekretuak, besteak beste, Europar Batasuneko kide-

Estatuetako goi-mailako tituluei ondorio profesionalak aitortzeko sistema orokorra

arautzen duen 1665/1991 Errege Dekretuko I eranskina aldatuko du59. Ondorioz,

musika-irakaskuntza ofizialen irakasle-lanbidea, kultura-sektoreko60 erregulatutako

profesio bilakatuko da eta profesio horretarako gaitzen duen tituluak nahiz lanbide

berak, Hezkuntza eta Kultura Ministerioarekin izanen du harremana61.

Parlamentuaren eta Europar Batasuneko Kontseiluaren Direktiba berri bat ari da izapidetzen [ikus Direktiba proposamena, COM (2002) 119 - C5-0113/2002 - 2002/0061 (COD) erreferentzia duen dokumentua, uztailaren 30eko C 181 E zki.dun DOCEn argitara emana. Ikus halaber, Direktiba Proposamenari buruz, 2003ko abenduaren 15ean Europako Parlamentuak emaniko txostena (A5-0470/2003 erreferentzia duen dokumentua). Eta azkenik, ikus Europako Parlamentuaren Ebazpen legegilea (P5_TA-PROV(2004)0086 erreferentzia duen dokumentua)]. Badirudi aipatu azken Direktiba hemendik bi edo hiru urte barrurarte ez dela indarrean sartuko. Nolanahi ere, azken Direktiba honek, besteak beste, zera izango luke helburu: bata, kualifikazio profesionalei buruzko testu juridiko oro bateratzea —honek, gaiari buruz dauden direktiba guztiak indargabetzea galdatuko duelarik—; bestea berriz, 1997ko apirilaren 11ean, Lisboan eginiko Gailurraren ondorioei jarraiki, zerbitzu emate askatasuna egikaritzeko erraztasunak areagotzea —honek prozedurak erraztu beharra ekarriko duelarik— (ikus honetara “Convention on the recognition of qualifications concerning higher education in the european region”, The European Treaty Series, n°165, Council of Europe - UNESCO joint Convention). 59 Ikus 1754/1998 Errege Dekretuko A eranskina. 60Honetara, Europar Batasuneko Kontseiluaren 1999ko abenduaren 17ko Ebazpen batek, kultura-sektorean lan egiten duten pertsonen joan-etorri askea sustatzeari buruzkoak [(2000/C 8/02), 2000ko abenduaren 1eko DOCEn argitara emana], zera zioen:

“Cree firmemente que la libre circulación de las personas que trabajan, estudian o se forman en el sector cultural fomenta y diversifica el acceso de los ciudadanos al arte y a la cultura, incrementa la cooperación y la interacción entre los agentes del sector cultural, estimula la vida cultural, fomenta la diversidad de las culturas europeas y alienta la ciudadanía activa y la conciencia europea; Observa que uno de los objetivos del programa propuesto Cultura 2000 es fomentar la movilidad de los profesionales del sector cultural y aumentar los intercambios culturales, y de que algunos programas comunitarios, por ejemplo en los ámbitos audiovisual y educativo, también ofrecen oportunidades de movilidad;(...) Invita a la Comisión a que, en consulta con los artistas y demás profesionales del sector de la cultura, realice un estudio que incluya:la evaluación general de la movilidad de las personas que trabajan, estudian o se forman en el sector cultural, y la revisión integral de los obstáculos jurídicos, administrativos y prácticos que dificultan actualmente la aplicación del principio de libre circulación en el sector cultural, y a que, a la luz de dicho estudio, considere, si procede, propuestas de medidas destinadas a suprimir los obstáculos a la libre circulación y a rectificar las deficiencias que se observen (...)”

Bada, gonbidapen honi jarraiki, 2001eko uztailaren 23ko Ebazpen batean [Europar Batasunaren hedapena dela-eta, artista profesionalen egoerari buruzkoa, (2001/C 213/02), 2001eko uztailaren 31ko DOCEn argitara emana)], Europar Batasuneko Kontseiluak gogora arazten zuen, Komisioak ekin ziola ikerketa-lan bat egiteari, kultura-sektorean lanean dabiltzan pertsonen joan-etorri askatasunari buruz. Orobat, ildo beretik, baina oraingoan Europako Parlamentuak, 1999ko martxoaren 9ko Ebazpen batean [Europar Batasunean artisten egoera eta funtzioari buruz, A4-0103/99, 1999ko ekainaren 21eko DOCE C 175 n argitara emana)], zera eskatzen zion Komisioari (10. puntua): “Pide a la Comisión que prosiga sus esfuerzos en favor del pleno reconocimiento de los títulos y de los períodos de estudios en la Unión (...)”. 61 Ikus 1665/1991 Errege Dekretuko III. Eranskina. Hezkuntza eta Kultura Ministerioarekiko harreman hori, besteak beste, 1665/1991 Errege Dekretuko 8 art. ak aurreikusitako ekintzetan gauzatuko litzateke: alegia, aipatu Ministerioari dagokio, aitortzea eskatzen den titulua egiaztatzea, edo bere kasuan, ziurtatuko lan-esperientzia frogatzea.

Page 253: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

251

Laburbilduz, 1754/1998 Errege Dekretua onartu eta gero, Espainian erregulatutako

profesio bihurtzen denez musika-irakaskuntza ofizialen musika-irakasle lanbidea, goi-

mailako musika-tituluei dagokienez, ondorioak hauexek dira: Europar Batasuneko

kide-Estatu batean eskuratutako musika-titulu bat daukan biztanle komunitario orok,

kide-Estatu horretan aipatu tituluak egikaritzea gaituko liokeen lanbidea —musika-

irakaskuntza ofizialen irakaslearena— Espainian ere egikaritu ahal izango duela,

Espainian profesio hori burutzeko gaituko lukeen titulua lortu duenaren baldintza

berdinetan. Jakina, horretarako, beharrezkoa izango da titulua lortu den kide-Estatuan

ere erregulatuta egotea Espainian burutu nahi den profesioa62.

Bada, gaur egun, espainiar Estatuan, musika-irakaskuntza ofizialen irakasle-lanbidea

burutzeko gaituko lukeen titulu hori, non edo nola eskura liteke? Funtsean, bideok

jarraituz: nagusiki —eta zazpigarren atalburuan ñabarki aztertzeko parada izenen dugun

lez— musika-irakaskuntza ofizialak burutuz, unibertsitate-mailakoak ez diren goi-

mailako musika-ikastetxeetan; alegia, goi-mailako musika-kontserbatorioetan eta

baimendutako goi-mailako ikastetxe pribatuetan. Alabaina —bigarren atalburuan ikusi

bezala— aipatu titulua eskura liteke ere unibertsitatean. Hots, historia eta musika-

zientzietan zein musikologian lizentziatu-tituluak erdietsiz ere egikari liteke musika-

irakaskuntza ofizialen irakasle-lanbidea. Dena den, aitortu beharra dago ere, hori ez dela

izaten, aipatu lanbidea egikaritzen duen gehiengoak dagokion titulua lortu ahal izateko

jarraitu ohi duen bidea63.

Eta goi-mailako musika-irakaskuntza ofizialen irakasle bezala jarduteko gaitzen dion

tituluaren jabe denak, non egikari lezake lanbide hori? Musika-irakaskuntza ofizialen

musika-irakasle lanbidea, gaur egun Espainian erregulatuta dagoen profesio bat izan

arren, azpimarratu beharra dago, ezin dela musika irakasten den edozein ikastetxe

motatan egikaritu. Soilik, araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntza ofizialak

irakasten diren ikastetxeotan burutu liteke: alegia, goi-mailako musika-

kontserbatorioetan, eta baimendutako goi-mailako musika-ikastetxe pribatuetan. Izan 62 Honetara, 1665/1991 Errege Dekretuko 4 art. ak zera xedatzen du: “Se reconocen en España, para el acceso a las actividades de una profesión regulada, con los mismos efectos que el correspondiente título español, los títulos obtenidos en los Estados miembros que faculten para ejercer en ellos esa misma profesión”. 63Arestian esan bezala, lizentziatura hauek ikasteari ekiten dion gehiengoak, araubide bereziko maila ertaineko nahiz goi-mailako musika-irakaskuntzak burututa izan ohi ditu.

Page 254: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

252

ere, ikastetxe hauetan irakasten dira bakarrik titulu ofizial bat eskuratzeko ahalmena

ematen duten aipatu musika-irakaskuntzak. Aitzitik, araubide orokorreko irakaskuntza

gisa, musika irakasten den ikastetxeetan —alegia, unibertsitateetan nahiz unibertsitatetik

at daudenetan— oro har musika-irakasle bezala aritzeko aukera egon arren, ikastetxe

horietan ezingo litzateke musika-irakaskuntza ofizialen irakasle bezala jardun.

Honenbestez, 1754/1998 Errege Dekretua onartu ostean, goi-mailako musika-tituluei

ere goi-mailako titulu komunitarioak elkar onartzeko sistema ezarriko zaie. Eta aipatu

tituluen jabe diren Europar Batasuneko kide-Estatuetako hiritarrek ez dituzte titulu

horiek zertan homologatu behar, Espainian musika-irakaskuntza ofizialen irakasle

bezala lan egin ahal izateko.

1754/1998 Errege Dekretua onartu aurretik ordea, orduantxe indarrean zegoen 850/1993

Errege Dekretuaren arabera, musika-irakasleen kidegoan sartzeko aski bazen ere soilik

ondorio profesionalak zituen titulu baten jabe izatea, ezinbestekoa zen ordea, titulu hori

homologatzea atzerriko titulu bat bailitzan —aurrerago, atal honetako infra B, ikusiko

dugun moduan—. Alegia, modu honetan bakar-bakarrik, espainiar hezkuntza-sistemak

aipatu tituluari ondorio profesionalak onar ziezazkiokeen 64.

Gaur egun ere, indarrean dauden 10/2002 Lege Organikoaren eta 334/2004 Errege

Dekretuaren arabera —atalburu honetako infra II atalean ikusiko dugun bezala—,

nahikoa da soilik ondorio profesionaletarako goi-mailako titulu baten baliokidea den

titulu baten jabe izatea musika-irakasleen kidegoan sartu ahal izateko65. Aitzitik, egun,

ondorio hori lor liteke titulua homologatu behar izan gabe, soilik 1665/1991 Errege

Dekretuak, goi-mailako titulu komunitarioak elkar onartzeko ezartzen duen sistemari

jarraiki. 64 850/1993 Errege Dekretua, ekainaren 4koaren (ekainaren 30eko BOEn) 17.4 art.ak zera xedatzen zuen: “Además de las condiciones generales que se establecen en el artículo anterior, los candidatos al ingreso en cada uno de los cuerpos docentes deberán reunir los requisitos específicos siguientes: Cuerpo de Profesores de Música y de Artes Escénicas: a) Estar en posesión del título de Doctor, Licenciado, Ingeniero, Arquitecto o equivalente a efectos de docencia”. Bada, biztanle komunitario batek, Europar Batasuneko kide-Estatu batean eskuratutako musika-titulu bat izaki eta aipatu kidegoan sartu nahi bazuen, titulua homologatu beharra zeukan, aurrerago ikusiko dugun moduan, 86/1987 ala 104/1988 Errege Dekretuei jarraiki. 65 Ikus LOCE 58 art. eta 334/2004 Errege Dekretuko 13.h) art., xedapen gehigarri bakarreko hirugarren atala, baita VI. Eranskina ere.

Page 255: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

253

Azken batean, goi-mailako musika-titulua nahiz musika-irakaskuntza ofizialen irakasle

lanbidea, 1665/1991 Errege Dekretuak, berari dagokionez, tituluari66 nahiz

erregulatutako profesioari67 buruz emaniko oinarrizko kontzeptuon barne leudeke:

“Título: Cualquier título, certificado u otro diploma o conjunto de ellos, expedido por una autoridad competente en un Estado miembro, que acredite que el titular ha superado un ciclo de estudios postsecundarios de una duración mínima de tres años, o de una duración equivalente a tiempo parcial, en una universidad, en un centro de enseñanza superior o en otro centro de un nivel de formación equivalente y, en su caso, que ha cursado con éxito la formación profesional requerida, además del ciclo de estudios postsecundarios, y que posee las cualificaciones profesionales requeridas para acceder a una profesión regulada en dicho Estado miembro, siempre que la formación haya sido adquirida principalmente en la Comunidad o el titular tenga una experiencia profesional de tres años acreditada por el Estado miembro que haya reconocido el título.” “Profesión regulada: La actividad o conjunto de actividades profesionales para cuyo acceso, ejercicio o alguna de sus modalidades de ejercicio se exija directa o indirectamente un título y constituyan una profesión en un Estado miembro”.

Demagun ordea, Espainian erregulatuta dagoen profesioa, jatorrizko kide-Estatuan ez

dela erregulatuta dagoen lanbide bat. Eta, hala eta guztiz ere, kide-Estatu horretan

lortutako titulu baten jabe denak, titulu horri Espainian ondorio profesionalak onar

diezazkiotela eskatzen duela, aipatu tituluak jatorrizko Estatuan, Espainian burutu nahi

duen profesio erregulatu berbera burutzeko gaituko liokeelako. Bada, kasu horretan ere,

profesio hori Espainian egikaritzeko aukera egon liteke, baldintzotako bat betez gero:

aipatu profesioa erregulatuta ez dagoen edozein kide-Estatu batean hartuko lan-

esperientzia egiaztatzea68; ala, Europar Batasuneko kide-Estatu batean lortutako

tituluak, erregulatutako heziketa bat onestea69.

66 Aintzat eduki behar da, 1171/2003 Errege Dekretuaren aldaketen ostean (1.1 art.), 1665/1991 Errege Dekretuko 1.a art.ak tituluari buruz ematen duen kontzeptua. 67 Ikus 1665/1991 Errege Dekretuko 1.b) art. . 68 1665/1991 Errege Dekretuaren 4.2 art.ri jarraiki, kasu honetan zehazki, aipatu profesioa Espainian burutu ahal izateko eskubidea aitortzea eskatzen duen nazionalari zera galdatuko zaio: profesio hori erregulatua ez dagoen edozein kide-Estatu batean, azken hamar urteetan hartu duen bi urtetako lan-esperientzia egiazta dezala. Izan ere, 2001/19/CE Direktibak (SLIM Direktiba izenarekin ezagutzen denak —Simplificación de la Legislación del Mercado Interior—, barne merkatuko legedia sinplifikatzea xede baitu) eta Direktiba honen transposizioa egiten duen 1171/2003 Errege Dekretuak, aintzat hartzen dute lan-esperientziaren garrantziari buruz mintzatzen den Europako Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia (C- 340/89, Vlassopoulou; C-154/93, Tawil-Albertini; eta C-319/92, Haim Arazoak).

Page 256: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

254

Noski, edozein kasutan, ezin dugu ahaztu, biztanle komunitario batek, orobat, jabe den

titulua homologatzeko aukera ere izango lukeela, eta erabil lezakeela —aurrerago infra

B ikusiko dugun bezala—. Izan ere, espainiar Hezkuntza Ministerioak titulua

homologatuz gero, titulu horrek balio profesionala ezezik, akademikoa ere izango

bailuke. Gainera, homologatutako titulu horrek ez luke soilik balioko musika-

irakaskuntza ofizialen musika-irakasle lanbidea burutzeko; ez. Goi-mailako musika-

titulu bat edukitzea galdatzen den edozein lanbide egikaritzeko balioko luke.

Bada, une hauetantxe, ikus dezagun, zein prozedura jarraitu beharko duen Europar

Batasuneko kide-Estatu batean lortutako titulu baten jabe den biztanle komunitario

batek, soilik musika-irakaskuntza ofizialen musika-irakasle lanbidea Espainian egikaritu

ahal izatea xede badu:

Lehenik eta behin, eskabide bat aurkeztu beharko dio Espainiako Hezkuntza eta Kultura

Ministerioari: alegia, bere titulua profesionalki onar dezala eskatu beharko dio aipatu

Ministerioari70. 1665/1991 Errege Dekretuari jarraiki, interesatuak dokumentazio guztia

aurkezten duen une beretik, aipatu Ministerioak, gehienez, lau hilabetetako epea izanen

du prozedura amaituko lukeen ebazpen motibatu bat emateko71.

69 1665/1991 Errege Dekretuko 4.2 art.ko bigarren lerroaldearen arabera (1171/2003 Errege Dekretuaren bitartez gehitutakoa), kasu honetan, aipatu profesioa Espainian burutu ahal izateko eskubidea aitortzea eskatzen duen nazionalari ez zaio bi urtetako lan-esperientziarik galdatuko, heziketa erregulatuta egotea aski delako. Eta hauxe da 2001/19/CE Direktibak dakarren berrikuntza nabarmenetako bat. Erregulatutako heziketaren kontzeptua 1171/2003 Errege Dekretuak hedatu egiten du (tituluaren osagai berberak erabiliz), honela definituz 1.f) art.an: “Formación regulada: toda formación que esté directamente orientada al ejercicio de una profesión determinada, y comprenda un ciclo de estudios postsecundarios de una duración mínima de tres años, o de una duración equivalente a tiempo parcial, en una universidad, en un centro de enseñanza superior o en otro centro de un nivel de formación equivalente y, en su caso, la formación profesional, período de prácticas profesionales o práctica profesional requerida además del ciclo de estudios postsecundarios. Tendrán la consideración de formación regulada en España aquellas enseñanzas que, cumpliendo dichos requisitos, conduzcan a la obtención de un título oficial con valor en todo el territorio nacional, en los correspondientes niveles del sistema educativo.” 70 Hona hemen adibide gisa, 2002ko azaroaren 8ko Agindu bat (azaroaren 14ko EHAAn argitara emana), Euskal Autonomia Erkidegoko musika eta eszena- arteetako irakasleen kidegoan sartu ahal izateko hautapen-proben deialdia egiten zuena. Hain zuzen ere, sarbide libreko prozeduran parte hartu ahal izateko, Europar Batasuneko hiritarrek bete beharreko berariazko baldintzei dagokienez, zera zioen aipatu deialdiko oinarrien 2.2.5 idatz-zatiak: “En el caso de que dichas titulaciones se hayan obtenido en el extranjero, deberá haberse concedido (...) su reconocimiento al amparo de lo establecido por la Directiva 89/48/CEE, y el Real Decreto 1665/1991, de 25 de octubre, en cuanto sean de aplicación”. 71 Ikus 1665/1991 Errege Dekretuko 12 art. . Musika-irakaskuntza ofizialen musika-irakasle lanbidearen kasuan, eskabidea aurkeztu ahal izateko eredua eskuragarri dago interneteko helbide honetan: http://www.mec.es/mecd/titulos. Web gune honetantxe ematen dira orobat, sistema orokorrak

Page 257: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

255

Alabaina, goi-mailako tituluak elkar onartzeko sistema orokorra arautzen duten

direktibetan —profesio zehatzei dagozkien sektore-direktibetan ez bezala—, ez da

aurretiaz heziketen arteko koordinaziorik gertatu. Ondorioz, Europar Batasuneko kide-

Estatu batean lortutako titulu baten jabe den hiritar komunitarioak, Espainiako

Hezkuntza eta Kultura Ministerioari bere titulua profesionalki onar diezaiola eskatzen

dioenean —musika-irakaskuntza ofizialen musika-irakasle lanbidea Espainian egikaritu

nahi duelako—, aipatu Ministerioak, aldez aurretik, titulu horrek jatorrizko kide-

Estatuan onesten duen heziketa aztertu egin beharko du.

Zer gertatuko litzateke ordea, azterketa egin eta gero, Hezkuntza Ministerioa ohartuko

balitz, kide-Estatu horretan lortu den tituluak onesten duen heziketa, Espainian jasoko

litzatekeen heziketarekiko nabarmenki ezberdina dela? Bada, kasu hauetan, tituluari

ondorio profesionalak aitortu ahal izateko, konpentsazio neurri batzuk betetzea galda

liteke. 1665/1991 Errege Dekretuak konpentsazio mekanismo bi aurreikusten ditu eta

horietatik bat hautatu eta bete beharko du eskabidea aurkeztu duenak, tituluari ondorio

profesionalak aitortu aurretik: alegia, gaitasun proba bat gainditu beharko du, ala epe

batean praktiketan aritu beharko du72.

erregulatutako profesioen kasuan, tituluaren onarpena eskatu ahal izateko galdatzen den oinarrizko dokumentazioaren inguruko xehetasunak. 72 Honetara, ikus funtsean, C- 340/89, Vlassopoulou; C-154/93, Tawil-Albertini; eta C-319/92, Haim Aferak. Arazo hauetan Europako Justizi Auzitegiak zera baieztatu zuen: kide-Estatuak ez daudela derrigortuak, beste kide-Estatu batean lortutako tituluak aitortzera, titulu horiek onesten duten heziketa, harrera kide-Estatuan jasoko litzatekeen heziketarekiko nabarmenki ezberdina denean. Hori dela-eta, harrera kide-Estatuek, bertan lan egin nahi dutenei, konpentsazio neurriak inposa diezazkiekete. Honetara, Espainian esaterako, 1665/1991 Errege Dekretuko 5.b) art.ak zera xedatzen du hitzez hitz: “Tan sólo si concurren las circunstancias especiales que a continuación se precisan podrá además exigirse para el reconocimiento de los títulos a los que se refiere el artículo anterior lo siguiente: b) Someterse a una prueba de aptitud o realizar un período de prácticas, a elección del solicitante, en aquellos casos que la formación recibida por él comprenda materias sustancialmente diferentes de las cubiertas por el título español requerido, o cuando la correspondiente profesión abarque en España una o varias actividades profesionales que no existan en esa misma profesión en el país de origen, y esta diferencia se caracterice por una formación específica exigida en las disposiciones españolas aplicables, y se refiera a materias sustancialmente diferentes de las cubiertas por los títulos que presente el solicitante. En los casos en los que se considere necesaria la imposición de medidas compensatorias, la autoridad competente analizará, antes de adoptar una resolución definitiva, si los conocimientos adquiridos por el solicitante en el transcurso de su experiencia profesional compensan total o parcialmente la diferencia sustancial contemplada en el párrafo anterior.”

Page 258: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

256

Nolanahi ere, une hauetan gogora ekarri beharrean gaude Europako Justizi Auzitegiaren

jurisprudentzia73, ondokoa baieztatzen duenean: aipatu konpentsazio neurriak bete

ordez, harrera kide-Estatuek kontutan eduki beharko luketela edozein kide-Estatutan

hartutako lan-esperientzia. Hain zuzen ere, 1171/2003 Errege Dekretuak,

jurisprudentzia hori berea egin du74.

Beraz, ikusi dugun bezala, tituluen onarpen profesionala, azken finean, tituluaren

homologazio bat litzateke, baina soilik ondorio profesionalak izango lituzkeena. Hots,

tituluen onarpen profesionalak soilik erregulatutako lanbide zehatz bat egikaritzeko

baimentzen du baina ondorio akademikorik aitortu gabe.

Hori dela-eta, zer egin dezake Europar Batasuneko hiritar batek, kide-Estatu batetako

hezkuntza-sistemari jarraiki lortu duen musika-tituluak edo burutu dituen musika-

irakaskuntzek, espainiar hezkuntza-sistemaren arabera balio ofiziala nahiz akademikoa

eduki dezaten? Edo, kide-Estatu batean eginiko musika-irakaskuntzei, Espainian

ikasketa horiek izango luketen balioa eman nahi badie, etorkizun batean dagokion

espainiar musika-titulua lortzearren, goragoko maila duten musika- ikasketak Espainian

egiten jarraitu ahal izateko?

Bada, biztanle komunitarioak, zera egin beharko du: salbuespenak salbu, Europar

Batasunetik at lortutako titulu batekin edo burututako ikasketekin egin beharreko

berbera. Edo, salbuespenak salbu, biztanle komunitario ez denak, Europar Batasunean

nahiz Europar Batasunetik kanpo lortutako titulu bati edo eginiko ikasketei, espainiar

hezkuntza-sistemak balio akademikoa eta ofiziala aitor diezaion egin beharreko

berbera75. Hau da, jarraian datorren atalean ikusiko dugun lez, musika-titulua edo

ikasketa homologatu edo baliozkotu egin beharko du.

73 Alegia, bereziki, arestian aipatu C- 340/89, Vlassopoulou; C-154/93, Tawil-Albertini; eta C-319/92, Haim Arazoak. 74 Izan ere, 1171/2003 Errege Dekretuaren bitartez, 1665/1991 Errege Dekretuko 5 art.ri bigarren lerroalde bat gehitu zaio, hitzez hitz zera xedatzen duena: “En los casos en los que se considere necesaria la imposición de medidas compensatorias, a las que se refieren los párrafos a) y b) anteriores, la autoridad competente analizará, antes de adoptar una resolución definitiva, si los conocimientos adquiridos por el solicitante en el transcurso de su experiencia profesional compensan total o parcialmente la diferencia sustancial contemplada en el párrafo anterior”. 75 Hain zuzen ere, aurrerago ikusiko dugun moduan, salbuespen hauek ECD/3305/2002 Aginduan ezarritakoak dira. Alegia, aipatu Aginduan, homologazio nahiz baliozkotze prozedurak erraztea xede

Page 259: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

257

Ezen, homologazioaren eta baliozkotzearen ikuspegitik, harrera Estatutik kanpo lortzen

den titulu edo egiten den ikasketa oro, atzerriko titulutzat edo ikasketatzat hartzen da.

Eta atzerriko titulu edo ikasketa gisa, salbuespenak salbu, titulu edo ikasketa horrek

trataera berdina jasoko du.

B) Europar Batasunean eta Europar Batasunetik at lortutako tituluen homologazioa eta

baliozkotzea

Europar Batasuneko hiritar batek nahiz Europar Batasunetik kanpo bizi denak, atzerrian

lortutako titulua homologatzeko edo ikasketak baliozkotzeko jarraitu beharreko

prozedurak aztertzerakoan, lehenik eta behin, abiapuntu bezala, zera hartu behar da

kontuan: jarraitu beharreko prozedura ezberdina izanen dela, atzerrian lortutako

tituluaren edo eginiko ikasketen mailaren arabera ezezik, atzerrian lortutako tituluaren

edo eginiko ikasketen baliokidea Espainian, unibertsitate-mailako titulu bat edo ikasketa

bat den edo ez den arabera ere.

Ondorioz, atzerrian lortutako goi-mailako tituluaren edo eginiko ikasketen baliokidea

Espainian, goi-mailako titulu bat edo ikasketa bat denean —dagoeneko bigarren

atalburuan xehetasunez aztertzeko parada izan dugunez—, salbuespenak salbu,

285/2004 Errege Dekretuak, atzerriko goi-mailako tituluak homologatzeko eta ikasketak

baliozkotzeko arautzen dituen prozedurak jarraitu beharko dira.

Aldiz, atzerrian lortutako tituluaren edo eginiko ikasketen baliokidea Espainian,

unibertsitate-mailako titulu edo ikasketa bat ez denean, 104/1988 Errege Dekretuak,

atzerriko tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko arautzen duen prozedura

jarraitu beharko da76. Ikus dezagun, bada.

duen aurreikuspen bat ageri zaigu, homologatu edo baliozkotu nahi den atzerriko titulua edo ikasketa, Europar Batasuneko kide-Estatu batean lortu edo egin den kasuan. Halaber, salbuespen berbera ezarri ahal izanen da, Europar Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa izenpetu duten kide-Estatu batean eskuratu diren tituluen edo burutu diren ikasketen homologazio edo baliozkotze prozeduretan. 76 104/1988 Errege Dekretuak, urtarrilaren 29koak (otsailaren 17ko BOEn), unibertsitate-mailako tituluak ez direnak homologatzeko eta baliozkotzeko baldintzak arautzen ditu. Kontuan izan behar dugu, 104/1988 Errege Dekretua, baita hau ezartzeko onartzen den 1988ko martxoaren 14ko Agindua (martxoaren 17ko BOEn) LOGSEn aurrekoak direla. Beraz, araubide bereziko musika-irakaskuntzei dagokienez LOGSEk taxututako ordenamendu juridiko berrira egokitzearren, 104/1988 Errege Dekretuak eta 1988ko martxoaren 14ko Aginduak, hainbat aldaketa izan dituzte, Aginduon bitartez: 1996ko apirilaren 30ekoa (maiatzaren 8ko BOEn) eta 2002ko abenduaren 16ko ECD/3305/2002 (abenduaren

Page 260: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

258

Arestian esan dugu, 1754/1998 Errege Dekretua onartu eta gero, biztanle komunitario

batek ez daukala kide-Estatu batean eskuratutako titulua homologatu beharrik. Hau da,

bere helburua baldin bada, espainiar hezkuntza-sistemak titulu horri ondorio

profesionalak aitortzea, araubide bereziko musika-irakaskuntza ofizialen irakasle bezala

jarduteko, nahikoa izanen da 1665/1991 Errege Dekretuak araututako prozedura

jarraitzea. Beraz, kontuan hartzen badugu, biztanle komunitario batek, Europar

Batasuneko kide-Estatu batean lortutako titulu bat profesionalki aitortzeko jarraitu

beharreko prozedura arinagoa eta laburragoa dela titulu berbera homologatzeko jarraitu

beharko lukeen prozeduraren aldean77, litekeena da, tituluari soilik ondorio

profesionalak onartzearen aldeko aukera egitea.

Alabaina, 1754/1998 Errege Dekretua onartu aurretik, Espainiatik kanpo lortutako

musika-titulu orok tratamendu berbera zuen. Hots, atzerrian lortutako titulu bat zen.

Ondorioz, biztanle komunitario batek, Europar Batasuneko kide-Estatu batean lortutako

musika-titulua homologatu beharra zuen —Europar Batasunetik at eskuratutako titulu

batekin egin beharko zukeen bezalaxe—, Espainian goi-mailako musika-titulua

edukitzea galdatzen zuen lan bat burutu ahal izateko oro har, eta musika-irakaskuntza

ofizialen irakasle bezala jardun ahal izateko, bereziki.

28ko BOEn). Zehazki, ECD/3305/2002 Aginduaren zioen azalpenean zera esaten da: “Se establece con mayor precisión cuáles son los documentos que deben aportarse, contemplando específicamente la documentación preceptiva para la homologación o convalidación por estudios españoles de Formación Profesional o de enseñanzas de Régimen Especial, dado el incremento reciente que están experimentando las solicitudes correspondientes a estas enseñanzas, así como el significativo cambio de la estructura de las mismas derivado de la Ley de Ordenación General del Sistema Educativo”(ikus orobat, agindu honen atal bakarreko hirugarren puntua). Tituluak homologatzeko prozeduraren xehetasunak, baita homologazio eskabidea aurkeztu ahal izateko galdatzen den dokumentazioarenak ere, interneteko helbide honetan topa daitezke: http://www.mec.es/mecd/titulos. Azkenik, musika-tituluen homologazioa eta baliozkotzea dela-eta, gogoratu, Europako Parlamentuak, 1988ko martxoaren 10ean Ebazpen bat onartu zuela, Europar Komunitatean, musikaren irakaskuntza eta sustapena mintzagai zituela (ikus A 2-220/87 dokumentua, 1988ko martxoaren 14ko C 068 DOCEn argitara emana). Bada, aipatu Ebazpenean zera eskatzen zuen Parlamentuak: “Pide que se llegue lo más pronto posible a la convalidación de diplomas y títulos de música, mediante la armonización de los programas de estudios dentro de la Comunidad”. Eta aurretik, ildo beretik, Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarrak onartutako Gomendio batean [929 (1981), urriaren 8koa)], zera eskatzen zion Europako Kontseiluko Ministro-Batzordeari: “Recommends that the Committee of Ministers: prepare a recommendation on music education for all, calling on member governments to ensure: that agreement be reached on the recognition of equivalences of music degrees and diplomas throughout Europe”(ikus aipatu Gomendioaren 16.a.viii atala). 77 Honetara, 1665/1991 Errege Dekretuak gehienez lau hilabeteko epea ezartzen du titulua profesionalki aitortzeko eskabidea ebazteko (12.1 art.). 104/1988 Errege Dekretuak berriz, kasuaren arabera (8-11 art.), gehienez sei ala zazpi hilabetetako epea ezartzen du. Halaber ikus, ECD/3305/2002 Aginduaren atal bakarraren 4. puntua.

Page 261: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

259

Dena dela, gaur egun ere gerta liteke, biztanle komunitario batek zera nahi izatea:

Europar Batasuneko kide-Estatu batean lortutako musika-tituluari edo eginiko musika-

irakaskuntzei, espainiar hezkuntza-sistemak balio akademikoa aitortzea, hain zuzen ere.

Alegia, aipatu musika-titulua espainiar musika-titulu bati homologatu nahi izatea —

atzerrian lortutako tituluekin edo eginiko ikasketekin egin beharko lukeen bezalaxe,

baita atzerritar batek atzerrian lortutako titulu edo eginiko ikasketa ororekin egin

beharko lukeen moduan—. Edo esaterako, gerta liteke ere, biztanle komunitario batek

bere herrian eginiko musika-irakaskuntzei, Espainian ikasketa horiek izango luketen

balioa eman nahi izatea, etorkizun batean dagokion espainiar musika-titulua lortzearren,

goragoko maila duten musika- ikasketak Espainian egiten jarraitu ahal izateko.

Bada, titulu edo ikasketa homologoa Espainian, unibertsitate-mailako titulu bat edo

ikasketa bat ez denean, atzerriko titulu edo ikasketa horrek Espainian balio ofiziala

nahiz ondorio akademikoak eduki ditzan, arestian aipatu 104/1988 Errege Dekretuak

arautzen duen prozedura jarraitu beharko da, kontraesana badirudi ere78.

Alegia, jadanik egiaztatzeko parada izan dugu hala gertatzen dela Espainian araubide

bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzekin; izan ere, aipatu ikasketak burutu ostean

lortuko den titulua ondorio akademiko zein profesionaletarako unibertsitate-lizentziatu

tituluaren baliokidea den arren, titulu hori ez da zentzu hertsian unibertsitate-mailako

titulu bat. Nolanahi ere, ikuspuntu formaletik koherenteegia ez diruen arren,

unibertsitate lizentziatu-tituluaren ondorio berberak aitortzen zaizkio. Beraz, ondorio

horiek dira balio dutenak eta aintzat hartu behar ditugunak.

Zeintzuk dira 104/1988 Errege Dekretuaren arabera egingo litzatekeen homologazioaren

edo baliozkotzearen ondorioak? Bada, homologazioaren bitartez, atzerriko tituluari edo

ikasketari, dagokion espainiar tituluarekiko baliokidetza aitortuko zaio. Noski, espainiar

titulu homologoak ondorio akademikoak ezezik, ondorio profesionalak ere aitortzen

78 Gogoan izan behar dugu honetara, 86/1987 Errege Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriak aurreikusten zuena; hots: “La homologación de títulos extranjeros de educación superior correspondiente a estudios españoles que, teniendo reconocida su equivalencia con los niveles superiores de la educación en España, no estén integrados en la Universidad, se regirá por sus disposiciones específicas”. Dakigun bezala, goi-mailako musika-tituluen kasuan baliokidetza hori LOGSE ondorengoa da. Alabaina, LOGSE ondoren, goi-mailako musika-tituluak homologatzeko xedapen espezifikorik ez zen ezarri. Bada, goi-mailako musika-tituluak zentzu hertsian unibertsitate-mailako tituluak ez direnez, unibertsitate-mailako tituluak ez direnak homologatzeko, 104/1988 Errege Dekretuak arautzen duen prozedura jarraitzen da.

Page 262: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

260

baditu, atzerrian lortutako tituluari ondorio berberak aitortuko zaizkio79. Halaber,

104/1988 Errege Dekretuari jarraiki, atzerriko ikasketa bati espainiar ikasketa batekiko

baliokidetza aitortzen zaionean, baliozkotze horrek aukera ematen du espainiar

hezkuntza-sistemaren arabera, gorago dagoen maila batetako ikasketak egiten

jarraitzeko.

Jakina, atzerrian lortutako titulu edo eginiko ikasketa bat homologatzeko edo

baliozkotzeko interesa duenak, lehenik eta behin, eskabide bat aurkeztu beharko du

hainbat dokumenturekin batera. Eskabideari atxikitako dokumentu horien artean dago

bada, homologatu edo baliozkotu nahi den atzerriko titulua edo ikasketa. Dena dela,

atzerriko dokumentu bat homologatu edo baliozkotu dadin, dokumentu horrek baldintza

batzuk bete behar ditu.

Honetara, ezinbestekoa izango da, aipatu dokumentuak eskuratu den Estatuko

hezkuntza-sisteman akademikoki balio ofiziala edukitzea80. Orobat, beharrezkoa izanen

da, homologatu edo baliozkotu nahi den atzerriko tituluaren edo ikasketaren eta,

erreferentziatzat hartzen den espainiar tituluaren edo ikasketaren artean, baliokidetza

nahikoa egotea, nola maila akademikoari dagokionez, hala iraupenari nahiz edukiei

dagokienez ere. Ezin da homologatu edo baliozkotu ikasgairik; soilik guztiz gaindituta

dauden atzerriko tituluak edo ikasketak baizik81.

79 1754/1998 Errege Dekretua onartu aurretik, biztanle komunitario batek, Europar Batasuneko kide-Estatu batean lortutako titulua Espainian homologatu ahal izateko, 104/1988 Errege Dekretuari jarraiki egin beharreko homologazio eskabideak aztergai diren Entzutegi Nazionalaren Epaiok ikus daitezke: 2000ko abenduaren 12koa (JUR 2001\73468); eta 2001eko otsailaren 20koa (JUR 2001\182897), hain zuzen ere. Bietan, Frantzian lortutako musika-titulu batzuk aztertzen dira, euren jabe direnek (lehenengo Epaian espainiar bat eta bigarrenean berriz, frantziar bat), espainiar goi-mailako musika-titulu batzuekin (1966ko ikasketa-planaren araberakoak) homologatzea eskatzen dutelako. Bada, bi kasuetan, 104/1988 Errege Dekretuko 10 art.ri jarraiki, baliozkotze taula baten osagai ez direnez homologatzea eskatzen diren tituluak, iritzia eskatuko dio atzerrian eginiko musika-ikasketetan aditua den Batzordeari, Hezkuntza Ministerioko Tituluen, Baliozkotzeen eta Homologazioen Zuzendaritza-orde Orokorrak. Aipatu Batzordeak ostera, homologazioaren aurkako irizpena emango du. Halaber, arrazoi berdinengatik, Suitzan, espainiar batek lortutako musika-titulu baten homologazioa ukatzen duen egintza aztertzen den Entzutegi Nazionalaren 2002ko otsailaren 7ko Epaia (JUR 2002\144089) ikus daiteke; baita, Italian, espainiar batek lortutako musika-titulu baten homologazioa ukatzen duen egintza aztertzen den Auzitegi Gorenaren 2001eko uztailaren 10eko Epaia ere (RJ 2001\7745). 80 ECD/3305/2002 Aginduaren 4. puntuaren aldaketaren ostean, (1988ko martxoaren 14ko Aginduaren zazpigarren ataleko a) hizkiak zera dio: “Los documentos expedidos en el extranjero deberán ajustarse a los requisitos siguientes: a) Deberán ser oficiales y estar expedidos por las autoridades competentes para ello, de acuerdo con el ordenamiento jurídico del país de que se trate”.

Page 263: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

261

ECD/3305/2002 Agindua onartu eta gero, halaber, atzerriko dokumentuak araubide

bereziko espainiar ikasketekin homologatzeko edo baliozkotzeko eskabideei

dagokienez, eskabidearekin batera, zera egiaztatu beharra dagoela xedatzen du aipatu

Aginduaren 3. puntuak82:

“Cuando se trate de la homologación o convalidación por estudios españoles (...) de enseñanzas de Régimen Especial, debe acreditarse también: a) Los requisitos académicos previos exigidos en el sistema educativo de procedencia

para poder iniciar los estudios cuya homologación o convalidación se solicita, así como los estudios efectivamente realizados por el solicitante.

b) La duración oficial del plan de estudios seguido, así como la carga horaria total

de cada una de las materias cursadas.

c) La realización de prácticas preprofesionales o la experiencia laboral, en su caso.” Atzerrian lortutako dokumentu oro legalizatuta aurkeztu beharra dago. Alabaina,

ECD/3305/2002 Aginduan, homologazio eta baliozkotze prozedura erraztea xede duen

aurreikuspen bat ageri zaigu. Izan ere, ez zaie galdatuko dokumentuak legalizatzea,

homologatu edo baliozkotu nahi den atzerriko titulua edo ikasketa, Europar Batasuneko

kide-Estatu batean lortu edo egin dutenei, ez eta Europar Esparru Ekonomikoari

buruzko Akordioa izenpetu duten kide-Estatu batean eskuratu edo burutu dutenei ere83.

Bada, baldintza oro betetzen delarik, titulua edo ikasketa homologatzeko edo

baliozkotzeko eskabidea aurkeztuko da, organo eskudunak izapidetu eta ebazpen

proposamena eman dezan. Haatik, espedientea izapidetuko eta ebazpen proposamena

81 Ikus 1996ko apirilaren 30eko Agindua. Honetara, hirugarren atalak zera xedatzen du: “La convalidación de estudios y la homologación de certificados, títulos o diplomas obtenidos en uno o más sistemas educativos extranjeros exigirá la superación completa de todos y cada uno de los cursos anteriores al curso objeto de homologación o convalidación, además de la de este último (...)”. 82 Ikus ECD/3305/2002 Aginduaren 3. puntuaren aldaketaren ostean, 1988ko martxoaren 14ko Aginduaren laugarren ataleko 2. lerroaldea. Halaber, lanbide heziketako titulu nahiz ikasketen kasuan, baldintza berberak galdatzen dira. 83 ECD/3305/2002 Aginduaren 4. puntuaren aldaketaren ostean, 1988ko martxoaren 14ko Aginduaren zazpigarren ataleko b) hizkiak zera xedatzen du: “Los documentos expedidos en el extranjero deberán ajustarse a los requisitos siguientes: (...) b) Deberán presentarse legalizados por vía diplomática o, en su caso, mediante la apostilla del Convenio de La Haya. Este requisito no se exigirá a los documentos expedidos en los Estados miembros de la Unión Europea o signatarios del Acuerdo sobre el Espacio Económico Europeo por las autoridades competentes de dichos Estados”.

Page 264: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

262

emango duen organo eskuduna ezberdina izanen da, homologatu edo baliozkotu nahi

diren tituluak edo ikasketak, Hezkuntza Ministerioak onartutako baliokidetzen taula

batean jasotan dauden edo ez dauden arabera.

Atzerriko tituluak edo ikasketak baliokidetzen taula batean jasota daudenean, bertan

xedatutakoarekin bat etorri beharko du homologazio edo baliozkotze espedientearen

ebazpenak84. Baliokidetzen taula batean ageri ez badira ordea, homologazio edo

baliozkotze espedientearen ebazpen proposamena ematea ondoko organoari dagokio:

Tituluen Baliozkotzeen eta Homologazioen arduraduna den Zuzendaritza orde

orokorrari85.

Hain zuzen ere, musika-tituluen eta ikasketen kasuan, baliokidetzen taularik egon ohi ez

denez, Tituluen Baliozkotzeen eta Homologazioen arduraduna den Zuzendaritza orde

orokorrari dagokio espedientea izapidetu eta ebazpen proposamena ematea. Organo

honek halaber, ebazpen proposamena eman aurretik eta beti ere gaiari buruz Espainiak

izenpetutako eta ezargarria litzatekeen nazioarteko hitzarmenik ezean, adituen batzorde

bati irizpena eska diezaioke86.

84 ECD/3305/2002 Aginduaren 7. puntuan (1988ko martxoaren 14ko Aginduaren 11. atala aldatzen duena) zehazten dira aipatu baliokidetzen taula dagonean zeintzuk diren organo eskudunak espedientea izapidetu eta ebazpen proposamena emateko. 8. puntuan berriz zehazten da (1988ko martxoaren 14ko Aginduaren 12. atala aldatzen duena) aipatu taula ez dagoenean nor den organo eskuduna. 85 Ondokoa xedatzen du 3305/2002 Aginduaren 8. puntuak (1988ko martxoaren 14ko Aginduaren 12. atala aldatzen duenak), hitzez hitz: “ Cuando no proceda la aplicación de las tablas a que se refiere el apartado anterior, la tramitación y propuesta de resolución corresponderán, en todo caso, a la Subdirección General de Títulos, Convalidaciones y Homologaciones, dependiente de la Secretaría General Técnica del Ministerio de Educación, Cultura y Deporte”. 86 104/1988 Errege Dekretuko 10 art.an eta 1988ko martxoaren 14ko Aginduaren 13. atalean arautzen da aipatu adituen Batzordea. Bada, zera dio batzorde horri buruz Aginduaren 13. atalak: “1. En los supuestos en que no resulten aplicables Tratados ni Convenios Internacionales en los que España sea parte, ni tablas de equivalencias, la Subdirección General de Títulos, Convalidaciones y Homologaciones podrá someter los expedientes a informe de las Comisiones de expertos previstas en el artículo diez del Real Decreto 104/1988, de 29 de enero, antes de proceder a formular las propuestas de resolución pertinentes. 2. Las Comisiones mencionadas en el párrafo anterior estarán integradas por expertos en las materias propias de los estudios y títulos de que se trate, se constituirán cada vez que su asesoramiento sea necesario para el análisis de los expedientes pendientes de resolución y sus miembros serán designados por el Secretario General Técnico del Departamento”. Aurreikuspen hauei jarraiki, hain zuzen ere, gaiari buruz arestian aztertu den Jurisprudentzian egiazta daiteke kasu guztietan jo duela Tituluen homologazioaz eta baliozkotzeaz arduratzen den Zuzendaritza orde orokorrak, irizpena eske, musikan aditua den Batzordera. Besteak beste, Auzitegi Gorenaren 2001eko uztailaren 10eko Epaia ikus liteke (RJ 2001\7745).

Page 265: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

263

Azkenik, homologazio edo baliozkotze espedientea, Hezkuntza Ministerioak emaniko

Agindu baten bitartez ebatziko da.

I.4. Tituluaren Europar Gehigarria

Europar Batasunean lortutako goi-mailako tituluak profesionalki aitortzeko nahiz

atzerrian lortutako tituluak eta ikasketak homologatzeko edo baliozkotzeko dauden

prozedurak aztertu ondoren, uneotan, oso laburki bada ere, ezin dugu utzi aipatzeke,

besteak beste, tituluen onarpen akademikoa zein profesionala erraztea helburu duen

honako osagaia: tituluaren Europar Gehigarria, hain zuzen ere.

Bigarren atalburuan esan bezala bada, Boloniako prozesuaren markoaren baitan kokatu

behar dugu, espainiar unibertsitateek, tituluaren Europar Gehigarria eman ahal izateko

prozedura iragankorra arautzen duen 1044/2003 Errege Dekretua.

Dena dela, tituluaren Europar Gehigarria unibertsitate-mailako musika-tituluen

osagarri bada ere, ez du une hauetan goi-mailako musika-titulurik ukitzen, ondorio

guztietarako unibertsitate-lizentziatu tituluaren baliokide izan arren. Hau da, Europar

Gehigarria ez da euren osagarria izango, unibertsitate-mailako titulu bihurtzen ez diren

heinean. Edo beste era batean esanda, unibertsitate-titulu bezala, goi-mailako musika-

tituluak unibertsitate-mailako titulu ofizialen katalogoaren osagai bihurtzen ez diren

bitartean. Izan ere, zera xedatzen du 1044/2003 Errege Dekretuaren 2.2 art.ak:

“El Suplemento Europeo al Título podrá ser emitido para aquellos títulos universitarios de carácter oficial y validez en todo el territorio nacional que se expidan a partir de la entrada en vigor de este Real Decreto.”

Bada, argi dago, espainiar Gobernuak hertsiki ulertu zituela, tituluaren Europar

Gehigarriari buruzko xehetasunak emanaz, Komisioak argitaratu zuen dokumentuaren

glosategian agertzen diren definizioak, bai goi-mailako irakaskuntzari buruz, baita goi-

mailako ikastetxeei buruz ere. Honatx87:

87Tituluaren Europar Gehigarriaren xehetasunak ematen dituen Komisioaren dokumentua,interneteko helbide honetan eskura daiteke: http://europa.eu.int/comm/education/policies/rec_qual/recognition/ diploma_en.html.

Page 266: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

264

“Higher Education: all types of courses of study, or sets of courses (programmes), training, or training for research at the post secondary level which are recognised by the relevant authorities as belonging to its higher education system. Higher education builds on the level of competence, knowledge and skills generally acquired through secondary education. Higher education normally comes after secondary education in time and is normally offered through higher education programmes at higher education institutions. However, it should be noted that higher education institutions may give courses of study that are not higher education level. Conversely, institutions which are not considered as belonging to the higher education system may offer some higher education programmes. The exact definition of higher education and higher education institutions vary from country to country. For example, in some countries, nursing is considered to be a field of higher education, whereas in other countries, nursing is considered to be part of post-secondary education without being higher education. Higher education institution: an establishment providing higher education and recognised by the competent authorities as belonging to its system of higher education.”

Alabaina, goi-mailako musika-tituluaren jabe denak, unibertsitate-mailako doktore

titulua erdietsiz gero, badirudi tituluaren Europar Gehigarriak eraginik izan lezakeela

aipatu tituluan. Ezen, 1044/2003 Errege Dekretuko II. Eranskinak aurreikusten du

unibertsitate-mailako doktore-tituluaren Europar Gehigarria.

II. LAN-AUKERAK

Musikaren profesioa Espainian88, kolegiatzea galdatzen ez duen profesio liberal bat da.

Halaber, profesio tituluduna ere bada89, hainbat jarduera profesional90 burutzeko, balio

88 Gai honi lotuta, “Vías para una revalorización de las profesiones de la música en España” izenburupean, http://www.educaweb.com interneteko helbidean argitaratutako artikulu labur batean, hara zer iritzi zuten Kataluñako Goi-mailako Musika Eskolako bi arduradunek (kanpo-harremanen buru den Nuria SEMPEREk eta ikasketa-buru den Josep M. VILARrek), musika-profesioei buruz:

“Una de las razones de la infravaloración que tienen las profesiones de la música en algunos ámbitos, tradiciones y estilos, radica en la poca incidencia que el ejercicio de las mismas tiene en la vida de sus usuarios. La situación actual es fruto de un largo desencuentro entre los gustos y demandas musicales mayoritarios de nuestra sociedad y la orientación preferente —en ocasiones exclusiva— que el sistema educativo ha dado a la formación de los profesionales de la música. De modo resumido podríamos decir que el sistema educativo se ha centrado preferentemente o exclusivamente en aquellos estilos que tienen menos implantación social; éstos coinciden con los que —desde el siglo XIX— han venido desarrollando una autoimagen de arte autónomo, sin necesidad de vinculación alguna a funcionalidad o uso. Por ello durante décadas, la música —en realidad muy poco más que la "música clásica— ha sido enseñada y transmitida exclusivamente como arte, como disciplina artística y muy poco como una disciplina que una vez aprendida se desarrolla profesionalmente en un espacio sometido a las leyes de mercado de forma muy semejante a como ocurre con el resto de profesiones.

Page 267: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

265

akademiko eta ofiziala duen goi-mailako musika-titulua edukitzea galdatu ohi den

heinean.

Atalburu honi amaiera emateko beraz, ikus dezagun jarraian, aurreko atalean aztertu

ditugun titulu guztiek eskain ditzaketen lan-aukerak baita zein jarduera profesional

burutzeko gaituko luketen ere.

Honetara, lehenik eta behin, zera azpimarratu beharra dago: LOGSE ondoren, goi-

mailako musika-tituluak balio duela, lizentziatu-titulua edukitzea galdatzen den lan-

Es en ellos en quien pensamos mayoritariamente cuando nos referimos a las profesiones de la música, como alguien que ha seguido un programa formativo que le ha llevado al ejercicio profesional. Por su parte, los profesionales de la composición y de la interpretación musical en los estilos más populares, que son los que son impensables sin unos conocimientos de aplicabilidad, contextualización y funcionalidad muy específicos (precisamente los que ha infravalorado o despreciado la enseñanza de la música clásica) a menudo se han formado fuera del sistema educativo. Igualmente, los profesionales de la música que están detrás del escenario o cuyo nombre y cara no aparecen en la portada de ningún CD —los productores, «managers», representantes, gestores musicales en general— no han gozado de unos caminos para una formación específica y han debido construirla en forma de puzzle, una de cuyas piezas importantes a menudo ha sido el propio ejercicio profesional. Seguramente ésta es una de las razones por las que el mercado profesional de la música está aún mucho menos articulado que el de otros sectores profesionales, y por supuesto mucho menos que en otras sociedades en las que el sistema educativo ha sabido responder con más presteza a las demandas sociales de formación de profesionales muy específicos como los dedicados al «music business».”

89 Ikuspegi teoriko batetik, GÁLVEZ MONTES, J.ek profesio liberalen baitan ondoko azpi kategoriak bereizten ditu: profesio librea eta profesio tituluduna; ikus “La organización de las profesiones tituladas”, Consejo de Estado - Boletín Oficial del Estado, Madril, 2002, 31 orrian aipatua. Orobat, SOUVIRÓN MORENILLA, J.M.k profesio tituludunen baitan, profesio irekiak eta profesio itxiak bereiztu izan ditu; ikus “La configuración jurídica de las profesiones tituladas en España y en la Comunidad Económica Europea”, Madril, 1988, 28 orria eta ondorengoak. Gai honi buruzko jurisprudentziari dagokionez, Konstituzio Auzitegiaren 330/1994 Epaia, abenduaren 15ekoa azter liteke (4. Oinarri juridikoa). Epai honetan, Konstituzioko 36 art. interpretatuz, aurreko epaietan finkatutako jurisprudentzia zehazten du (alegia, 43/1979, 83/1984, 42/1986, 122/1989 eta 111/1993 Epaietan). Bestalde, kolegiatzea galdatzen ez duten profesio tituludunei dagokienez esan beharra dago, legegileak ia arretarik jarri ez dion gai bat izan arren, Euskal Autonomia Erkidegoan ordea, araututa dagoela. Honetara, Konstituzioko 36 art.ak ezartzen duen Lege erreserbari men eginez, 18/1997 Legean arautzen dira profesio tituludunak (ikus 18/1997 Legea, azaroaren 21ekoa, profesio tituludunen, kolegio eta kontseilu profesionalen jarduera arautzen duena, abenduaren 11ko EHAAn argitara emana). Bada, aipatu Legeak honela definitzen eta sailkatzen du profesio tituluduna (2 art.): “1. Tiene el carácter de profesión titulada aquella que se manifiesta mediante el ejercicio y la aplicación de conocimientos y técnicas propios de una ciencia o rama del saber, cuya aptitud venga acreditada en un título académico universitario o en otro legalmente establecido o reconocido por las autoridades competentes. 2. Las profesiones tituladas pueden ser colegiadas y no colegiadas”. 90 Profesioaren kontzeptu juridiko bat emateko helburuarekin, Konstituzio Auzitegiak 386/1993 Epaian, abenduaren 23koan, profesioaren eta jarduera profesionalaren arteko ezberdintasunak finkatu zituen (3. Oinarri juridikoan). Alabaina, jurisprudentzian ezartzen den ezberdintasun horrek, doktrinan, arrazoiarekin, izan du makina bat kritika; izan ere, artifizialtzat jo duen egilerik badago. Honetara, besteak beste, ikus litezke MARTÍN RETORTILLO, L., “El papel de los colegios en la ordenación de las profesiones y en el control y vigilancia del ejercicio profesional”, “Los colegios profesionales a la luz de la Constitución” lanean, Madril, 1996, 294-295; edo MARTÍNEZ DE AZAGRA, “La constitucionalidad de la Ley de Auditoría de Cuentas y la nueva doctrina del Tribunal Constitucional sobre el art. 36 de la Constitución (la STC 386/1993, de 23 de diciembre)”, RAP 134 zkia., 1994.

Page 268: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

266

eskaintza guztietara aurkeztu ahal izateko. Izan ere, sarritan errepikatu dugun bezala,

goi-mailako musika-titulua unibertsitate-lizentziatu tituluaren baliokidea da ondorio

akademiko zein profesionaletarako.

Halaber, goi-mailako musika-titulua edukitzea ezinbestekoa izango da, enpresa batek

ezarritako lan-baldintzatan, lan bat burutu ahal izateko ezinbesteko ukanbehartzat

galdatzen denean.

Alabaina, atal honetan egiaztatzeko parada izango dugun lez, musikarekin harremana

duten lanbide batzuk burutu ahal izateko, enpresa askok goi-mailako musika-titulua

edukitzea ez ohi dute galdatu ezinbesteko baldintza bezala (II.1).

Jakina, orobat, egiaztatuko dugu, kasu zehatz batean, goi-mailako musika-titulua

edukitzea ezinbesteko baldintza izan ohi dela: irakasleen funtzio publikoan, goi-mailako

araubide bereziko musika-irakaskuntza ofizialen irakasle izateko, hain zuzen ere (II.2).

II.1. Goi-mailako titulua ezinbesteko baldintza izan ohi ez denean

Musikaren profesional batek egikari ditzakeen jardueren artean mailaketa bat egin

beharko bagenu euren errekonozimendu soziala irizpidetzat hartuz, ziurrenik, gailurrean

kokatuta agertuko liratekeela profesioaren eta artearen erdibidean dauden jarduerok91:

hala nola, musika tresna baten bakarlaria izatearena; abeslariarena; musika-talde

batetako kide izatearena —besteak beste, orkestra, banda, abesbatza edo ganbara-

musika talde batetakoa—; zuzendaritza; konposizioa... 92.

91 GÁLVEZ MOTES, J. ek, bereiztu egiten ditu profesioa eta artea, honela: “La profesión (...) se distingue del arte a partir de sus respectivas finalidades. En efecto, aunque ambas actividades responden a la idea de un alibre creación sobre una base de conocimientos y aptitudes, aquélla presupone aplicación práctica de conocimientos o técnicas a favor de un tercero, como es el cliente; por el contrario, el arte agota su razón de ser en la propia técnica de actuación expresiva según cánones estéticos, tradicionales o subjetivos, sin pretender un efecto práctico que satisfaga necesidades materiales del destinatario”. Ikus “La organización de las profesiones tituladas”, Consejo de Estado - Boletín Oficial del Estado, Madril, 2002, 28 orrian aipatua. Profesioaren kontzeptuari dagokionez zehazki, SAINZ MORENO, F.ren aburuz, Konstituzioaren 36 art.ak profesioaren oso kontzeptu zabala jasoko luke; bada, bere ustetan, Konstituzioaren 36 art.ren arabera, zera litzateke profesioa: “Cualquier actividad lícita y duradera que una persona elige como actividad propia, tanto si constituye un medio de vida como si sólo es expresión de su personalidad”. Honetara, ikus “Comentario al art. 36 de la Constitución”, EDERSA, Madril, 1983, 512 orrian.

Page 269: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

267

Alabaina, jarduera horiei guztiei buruz zera azpimarra daiteke: musikaren profesioa, oro

har, profesio tituluduna izan arren, aipatu jarduerak burutzeko orduan, goi-mailako

musika-tituluaren balioa erlatiboa bihurtu ohi dela. Edo, beste era batean esanda:

lanbidea burutzeko printzipioz gaituko lukeen goi-mailako musika-titulua, gehienetan,

ez ohi dela galdatu, lanbidea burutzeko ezinbesteko baldintza izan ohi ez delako93.

Zer da orduan, aipatu jardueratan aintzat hartu ohi dena? Bada, batetik, dagokion

musika-espezialitatea menperatzea —funtsean, helburu hori lortzera bideratuak

leudekeelako goi-mailako musika-irakaskuntzak—; bestetik, musikarako talentua eta

dohain berezia izatea —alegia, musika egiteko nahiz adierazteko maisutasuna eta

entzuleari zirrara eragiteko gaitasuna izatea—. Ezen, artearen adierazpenak diren

irakasgaietan behinik behin, aipatu bertuteak ez dira sarritan titulu batekin erdiesten —

titulu hori oso goi-mailakoa bada ere—. Alegia, heziketa berbera jaso duten

profesionalen arteko lehian, maiz, arrakasta lortzeko giltza ez da titulua, berezko

talentua baizik.

Berebat, goi-mailako musika-tituluak, musikaren profesional gisa, jarduerok

egikaritzeko gai lezake: artxibo zainarena; dokumentalistarena; irrati zein telebistako

musika-esatariarena; musika-kritikariarena; musika-historialariarena; musikologoarena;

musika-editorearena; eragile sozio kulturala izatearena... . Jarduera hauek guztietan —

musika-profesioaren eta artearen erdibidean leudekeen arestian aipatu jardueretan

bezalaxe— tituluaren balioa erlatibizatzeko joera dela-eta, eurak burutzeko ez ohi da

92Azken finean, artistaren lanbidean egikari daitezkeen jarduera multzo bat baino ez litzateke izango. Bada, hain zuzen ere, Europako Parlamentuak zera zioen artisten lanbideari buruz, 2001ko uztailaren 15ean, hedatu berri zen Europar Batasunean, oro har eszena-arteek zuten garrantziari buruz mintzatzen zen Txosten batean (A5-024/2002 zenbakidun dokumentua): “Un empleo frágil y precario El empleo de los artistas es, por definición, aleatorio, aunque algunos países tienen compañías permanentes, como es el caso de Alemania. Los artistas y técnicos pasan a menudo por períodos de inactividad entre dos producciones. En algunos Estados, por ejemplo, los Países Bajos, Suecia, Eslovenia, Islandia, Finlandia, Hungría, Estonia y Austria, se han tomado medidas para que los artistas perciban algo parecido a un salario mínimo. La contratación ilegal es un problema inherente a las profesiones circenses. En el caso de la música se ha desarrollado en el Este algo parecido a un dumping social”. 93Bakarlari bezala jarduteko ez da titulurik galdatzen. Ez eta gehienetan, musika-talde antolatuen kide izateko ere. Honetara, ikus litezke esaterako, Espainian dauden orkestra ospetsuenek argitaratzen dituzten lan-eskaintza deialdien oinarriak. Sarritan edo gehienetan ez da inolako titulurik galdatzen orkestra horietako kide izateko —ez sekzio bakoitzeko bakarlari moduan, ez eta tutti moduan ere—. Eta eskatzekotan, musikan titulu-profesionala —LOGSE 42.2 art.ri jarraiki, maila ertaineko musika-irakaskuntzak burutzean lortuko litzatekeena— edukitzea eskatu ohi da, baina nekez, goi-mailako musika-titulua. Aipatu lan-eskaintza deialdiak aurki daitezke, besteak beste, Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkartearen web gunearen bitartez; alegia, http://www.aeos.es interneteko helbidean.

Page 270: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

268

galdatu goi-mailako musika-titulurik, aipatu titulua edukitzea, ezinbesteko baldintza

izan ohi ez delako.

Aitzitik, musika-profesioaren eta artearen erdibidean leudekeen jardueretan gertatu ohi

ez den bezala, jarduera hauek, beste titulu baten jabe direnek ere egikari ditzakete.

Alegia, Historian eta Musika-zientzietan ala Musikologian lizentziatu-titulua lortu

dutenak esaterako —bigarren atalburuan ikusi dugun bezalaxe—, jaso duten

heziketagatik, trebatuak egon litezke aipatu profesio gehienetan jarduteko. Noski, egia

da ere, unibertsitate-mailakoak diren musika-irakaskuntza horiei ekitea erabakitzen

duenak, aldez aurretik, araubide bereziko musika-irakaskuntzak egin dituelako edo

amaitu dituelako izan ohi dela gehienetan.

Azkenik, aipatu jarduera-multzo honen barne egongo litzatekeen arren, hurrengo atalean

aztergai izango den gaiarekin hertsiki lotuta dagoelako, bereiztuta aipatuko dudan beste

jarduera bat badago ere: musika-irakaslearena, alegia.

Bada, goi-mailako musika-tituluak, printzipioz, musika-irakasle bezala lanean aritzeko

gaituko lukeela ezin dugu ukatu. Dena dela, zenbait kasuetan, lanbide hori burutzeko

aipatu titulua ez ohi da izan ezinbesteko baldintza; hau da, gerta liteke esaterako, beste

titulu baten jabe direnek egikari ahal izatea musika-irakasle lanbidea. Edo baliteke ere,

salbuespen gisa, musika-irakasle bezala lan egin ahal izateko, inolako titulurik ez

galdatzea. Ikus dezagun suposamendu bakoitza arretaz, adibide zehatzak emanez.

Esaterako, araubide bereziko musika-irakaskuntza ofizialak irakasten diren

baimendutako ikastetxe pribatuetan —zazpigarren atalburuan aztergai izango direnak—

, musika-irakaskuntza ofizialen irakasle bezala lan egin ahal izateko, ziurrenik, musika-

titulua, oro har, edukitzea galdatu ohi dela, aipatu ikastetxeei buruzko araudiak,

espresuki ukanbehar horri aipamenik egiten ez badio ere94. Aitzitik, goi-mailako

musika-titulua edukitzea ez ohi da izan ezinbesteko baldintza aipatu ikastetxeetan lan

egin ahal izateko95.

94 Ikus irakaskuntza artistikoak, oro har, irakasten dituzten baimendutako ikastetxe pribatuen erregimena arautzen duen 321/1994 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa (apirilaren 6ko BOEn). 95 Nahiz eta, Nazioarteko Musika-Kontseiluak (International Music Council edo IMC) eta UNESCOk eskatuta, Nazioarteko Musikarien Federazioak (International Federation of Musicians edo FIM siglekin

Page 271: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

269

Edo, musika-irakaskuntza ez-ofizialak irakasten diren musika-eskoletan —publiko zein

pribatuetan— adibidez. Hirugarren atalburuan egiaztatzeko aukera izan dugu, ikastetxe

hauetako irakasle izateko, oro har, musika-titulua edukitzea galdatzen dela. Ia musika-

eskola guztietan gainera, goi-mailako musika-titulua edukitzea eskatu ohi dela.

Alabaina, aipatu titulua ez da ezinbesteko baldintza izanen, batzuetan maila ertaineko

musika-titulu bera ere aski izango delako. Alegia, Euskal Autonomia Erkidegoan

esaterako, oro har, goi-mailako musika-titulua galdatu ohi da. Aldiz, Hezkuntza

Ministerioaren lurralde eremuan dauden musika-eskoletan, aski litzateke maila

ertaineko musika-titulua edukitzea96.

Eta, araubide orokorreko musika-irakaskuntzak irakasten diren lehen hezkuntzako ala

bigarren hezkuntzako ikastetxe batean, musika-irakasle izateko, zein titulu galdatuko

litzateke? Bada, zalantza izpirik gabe, goi-mailako musika-tituluak gaituko luke lanbide

hori egikaritzeko —batik bat pedagogiako eta musikologiako espezialitateetan

lortutakoak—. Haatik, kasu honetan ere ez ohi da izan ezinbesteko baldintza, bigarren

atalburuan ikusi bezala, unibertsitate-mailako musika-titulu batek ere lanbide hori

egikaritzeko gaitu lezakeelako. Honetara, lehen hezkuntzako ikastetxeetan, Musika-

hezkuntzako espezialitatean maisu-titulua edukitzea —diplomatu-tituluaren baliokidea

dena— aski litzateke. Bigarren hezkuntzako ikastetxeetan berriz, Historia eta Musika-

zientzietako nahiz Musikologiako lizentziatu-tituluek ere gaituko lukete.

Azkenik, zortzigarren atalburuan ñabarki aztertuko dugun bezala, salbuespen gisa,

baliteke ere, musika-kontserbatorio batean, araubide bereziko musika-irakasle bezala

lan egin ahal izateko, inolako titulurik ez galdatzea —hurrengo atalean ikusiko dugun

arren, orokorrean, goi-mailako musika-titulua edukitzea ezinbesteko baldintza izan ohi

dela —. Bada, hauxe gerta liteke, irakasle espezialista deiturikoei dagokienez.

ezaguna dena) prestatu zuen txosten batean —UNESCOk, artisten estatusari buruz jarduteko antolatu zuen Kongresua zela-eta— (1997ko ekainean), zera zioen: “Professional Status: Music degrees: A music degree is required to teach in public institutions (including during the school year) . But this is rarely the case in private schools. In Europe, it is only compulsory in Switzerland and Spain”.Aipatu txostena eskura daiteke FIMen web orrian, interneteko helbide honetan: http://www.fim-musicians.com/esp/index.html 96 Ikus esaterako, Euskal Autonomia Erkidegoan, 289/1992 Dekretuaren 23 art. Eta MECen lurralde eremuari dagokionez berriz, 1992ko uztailaren 30eko Aginduaren 8 art. .

Page 272: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

270

II.2. Goi-mailako titulua ezinbesteko baldintza izan ohi denean

Musikaren profesioak, profesio tituludun bezala, irakaskuntza publikoaren eremuan

dauka bere adierazpenik nagusiena. Izan ere, jarraian ikusiko dugun bezala, iraskas

funtzio publikoan97, araubide bereziko musika-irakaskuntza ofizialen irakasle bezala lan

egin nahi duen orori, oro har, musika-titulu bat edukitzea galdatu ohi zaio.

Hala ondoriozta daiteke behintzat, Hezkuntzaren Kalitateari buruzko Lege Organikotik,

zera xedatzen duenean98:

“Para ejercer la docencia de las enseñanzas escolares de régimen especial será necesario estar en posesión del título de Licenciado, Ingeniero, Arquitecto, o titulación equivalente, a efectos de docencia, y del título de Especialización Didáctica a que se refiere el artículo 58 de esta Ley.”

Eta honatx, irakasleen kidegoetan sartzeko erregelamendua onartzen duen 334/2004

Errege Dekretuak ezartzen duena (13 art.)99:

“(...), quienes aspiren a participar en los procedimientos selectivos regulados en este título deberán reunir los requisitos específicos siguientes:

g) Cuerpo de Catedráticos de Música y Artes Escénicas:1º Estar en posesión del título de Doctor, Licenciado, Ingeniero o Arquitecto. 2º Estar en posesión del título de Especialización Didáctica a que se refiere el artículo 58 de la Ley Orgánica 10/2002, de 23 de diciembre, de Calidad de la Educación (...)

h) Cuerpo de Profesores de Música y de Artes Escénicas: 1º Estar en posesión del título de Doctor, Licenciado, Ingeniero, Arquitecto o equivalente a efectos de docencia. 2º Estar en posesión del título de Especialización Didáctica a que se refiere el artículo 58 de la Ley Orgánica 10/2002, de 23 de diciembre, de Calidad de la Educación (...)”

97Izan ere, zortzigarren atalburuan ikusiko dugun legez, ikastetxe publiko batean lan egiteko, Lan-Zuzenbideko ala Administrazio-Zuzenbideko erregimenaren arabera kontratatutako irakasle espezialista deiturikoei, titulurik galdatu ohi ez zaie. Honetara, ikus 1560/1995 Errege Dekretua, irailaren 21 ekoa (urriaren 21 eko BOEn), irakasle espezialisten kontratazio erregimena arautzen duena (3 art.), baita 334/2004 Errege Dekretua ere (13.h art.). 98 Ikus 10/2002 Lege Organikoaren hamabigarren xedapen gehigarriko hirugarren atala eta 58 art. . Dakigun bezala, LOCEk indargabetu zuenera arte, gai hau LOGSE 39.3 art.ak arautzen zuen. 99 Ikus musika-irakasleen kidegoari dagokionez 334/2004 Errege Dekretuko 13.h.1) art., LOCEko hamabigarren xedapen gehigarriko bigarren nahiz hirugarren atalak eta LOGSEko hamabosgarren xedapen gehigarriko lehenengo atala. Musika-katedradunen kidegoari dagokionez berriz, ikus 334/2004 Errege Dekretuko 13.g.1) art. eta LOCEko hamaikagarren xedapen gehigarriko lehenengo atala.

Page 273: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

271

Aipatu arauan xedatutakoaren aurrean —eta gai hau beste ikuspegi batetik zortzigarren

atalburuan berrartzeari utzi gabe—, uneotan zera azpimarratu beharra dago: soilik goi-

mailako musika-titulua edukitzea ezinbesteko baldintza izan ohi dela, goi-mailako

musika-kontserbatorio batean, musika eta eszena-arteetako katedradunen kidegoan

sartu, eta goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzen irakasle bezala lan egin

ahal izateko100.

Alegia, 334/2004 Errege Dekretuko 13.g) art.ak argi eta garbi adierazten du, musika eta

eszena-arteetako irakasleen kidegoan sartu ahal izateko, aski izango litzatekeela,

irakaskuntzarako gaituko lukeen lizentziatu-tituluaren baliokidea den musika-titulu bat

edukitzea. Bada, honek zera esan nahi du: bai 1966ko musika ikasketa-planeko maila

ertaineko titulua edo irakasle titulua deiturikoa, baita, 1970eko kantu ikasketa-planeko

opera-abeslari diploma ere aski izango liratekeela. Ezen, titulu eta diploma horiek,

LOCE 58 art.an aipatzen den lizentziatu- tituluaren baliokideak dira, irakasle lanetan

jarduteko bederen —soilik oinarrizko mailan eta ertainean alegia—101.

Honenbestez, laburbilduz; musika eta eszena-arteetako katedradunen kidegoan sartu

ahal izateko eta aipatu kidegoko irakasle-funtzionario gisa, araubide bereziko goi-

mailako musika-irakaskuntzak irakasteko, tituluok edukitzea ezinbesteko baldintza izan

ohi da: LOGSE 42.3 art.an arautzen den goi-mailako musika-titulua ezezik, 1542/1994

eta 1120/2000 Errege Dekretuen arabera, ondorio guztietarako, LOGSE 42.3 art.an

arautzen den aipatu tituluaren baliokideak diren, LOGSE aurreko musikako nahiz

kantuko ikasketa-planetako tituluak ere.

100 Irakasleen funtzio publikoari dagokionez, LOCEk indargabetu ez dituen xedapenen artean, besteak beste, LOGSEko 14. xedapen gehigarria dago. Bada, xedapen honek, aipatu musika-katedradunen kidegoari buruz zera ezartzen du lehenengo ataleko b) hizkian:

“Los funcionarios que impartan las enseñanzas de música y artes escénicas pertenecerán a los siguientes cuerpos docentes: b) Cuerpo de Catedráticos de Música y Artes Escénicas, que impartirán, de acuerdo con sus especialidades, las enseñanzas correspondientes al grado superior de música y danza y las de arte dramátic”.

Atal berdineko a) hizkian ordea, zera esaten zaigu: musika-irakasleen kidegokoei dagokiela oro har oinarrizko maila eta maila ertaineko musika-espezialitateak irakastea, eta salbuespenez soilik, hala zehaztutako goi-mailako musika-espezialitateak.

101 Ikus 1542/1994 eta 1120/2000 Errege Dekretuetako 2 art. ak (LOCEko 58 art.ko aldaketarekin). Ikus orobat, 334/2004 Errege Dekretuko xedapen gehigarri bakarreko hirugarren atala, baita VI. Eranskina ere.

Page 274: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

272

Baina ez hori bakarrik. Oro har, araubide bereziko musika-irakaskuntza ofizialak

irakatsi ahal izateko, eta irakaskuntzen maila edozein izanik, LOCE 58 art.rekin bat,

halaber, izaera profesionala duen beste titulu baten jabe izan behar da102. Titulu hau

lortzea gainera, ezinbesteko ukanbeharra da.

Hain zuzen ere, Espezializazio didaktikoko tituluari103 aipamen egiten ari gatzaizkio.

Prestakuntza pedagogikoko ikastaro bat gainditu ostean104 lortuko litzatekeen titulu

honek xede du, irakasleen aurre heziketa ezezik, etengabeko heziketa ere hobetzea. Eta

LOCE ondoren, 118/2004 Errege Dekretuak arautzen du105.

Ikus dezagun beraz, zeintzuk diren LOCE 58 art.ko eta 118/2004 Errege Dekretuko

arauketaren ondorioak, batik bat, araubide bereziko musika-irakaskuntza ofizialen

irakasle bezala jardun ahal izateko.

Bada, LOGSEn aurreikuspenak garatzen zituen 1692/1995 Errege Dekretua onartu

ostean, baita gaur egun ere LOCE indarrean dela, bigarren hezkuntzako ikastetxe

publiko zein pribatuetan araubide orokorreko musika-irakaskuntzak irakatsi nahi

dituztenei galdatuko zaie espezializazio didaktikoko titulua. Eta bigarren hezkuntzako

irakasleen kidegoetan sartzeko bereziki, derrigorrezkoa izanen da titulu horren jabe

izatea106.

102 Baita araubide orokorreko musika-irakaskuntzak irakatsi ahal izateko ere. Honetara, 10/2002 Lege Organikoaren 58 art.ak zera xedatzen du: “Para impartir las enseñanzas de la Educación Secundaria, de la Formación Profesional de grado superior y las enseñanzas de régimen especial, además de las titulaciones académicas correspondientes, será necesario estar en posesión de un título profesional de Especialización Didáctica”. Eta LOCEko hamabigarren xedapen gehigarriko bigarren atala garatuz, 334/2004 Errege Dekretuko 13. art.ko b),c), g) eta h) hizkietako bigarren lerroaldeek, berbera galdatzen dute, honela: “2º Estar en posesión del título de Especialización Didáctica a que se refiere el artículo 58 de la Ley Orgánica 10/2002, de 23 de diciembre, de Calidad de la Educación (...)”. 103 1970 urtez geroztik indarrean zegoen CAP deiturikoa (Certificado de Aptitud Pedagógica) ordezkatuko duena. 104 LOCE 58.2 art. ren arabera, ikastaro hau bi epek osatzen dute: bata akademikoa eta bestea berriz praktikoa (irakasle-lanetan jardunez burutu beharrekoa, alegia). 105Ikus 118/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 23koa (otsailaren 4ko BOEn argitara emana). 106 Zera dio hitzez hitz, espezializazio didaktikoko titulua arautzen duen 1692/1995 Errege Dekretuak, urriaren 20koak (azaroaren 9ko BOEn), 2 art.an: “Carácter y efectos del título profesional de especialización didáctica. 1). De acuerdo con lo establecido en los artículos 24.2, 28 y 33.1 de la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, de Ordenación General del Sistema Educativo, para impartir las enseñanzas de la educación secundaria obligatoria, del bachillerato y de la formación profesional específica será necesario estar en posesión, además del título de Doctor, Ingeniero, Arquitecto, Licenciado o equivalente a efectos de docencia, del título profesional de especialización didáctica. 2). De

Page 275: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

273

Araubide bereziko musika-irakaskuntzen kasuan ordea, egoera hauxe da: LOCEk

lehenengo aldiz agintzen du ikasketa hauek irakatsi ahal izateko espezializazio

didaktikoko titulua edukitzea beharrezkoa dela107. Berebat, 334/2004 Errege Dekretuak

xedatzen du, bereziki, musika eta eszena-arteetako irakasleen kidegoetan —irakasleen

nahiz katedradunena, alegia— sartu ahal izateko titulu hori beharrezkoa dela108.

118/2004 Errege Dekretuari so egiten badiogu ordea, ondokoaz jabetuko gara: araubide

bereziko musika-irakaskuntzei dagokienez, espezializazio didaktikoko tituluaren

galdapena ez dela derrigorrezkoa bilakatuko 2007eko irailaren 1era arte. Hau da, bien

bitartean —2005-2006 ikasturtera arte— indarrean egongo da 1692/1995 Errege

Dekretua. Eta Errege Dekretu honi jarraiki, musika eta eszena-arteetako irakasleen

kidegoetan —irakasle zein katedradunena— sartzeari dagokionez, espezializazio

didaktikoko titulua edukitzea ez da derrigorrezkoa izanen109. Hots, soilik aintzat

hartuko da eta puntu bat balioko du edo balio lezake110.

acuerdo con lo establecido en el apartado 2 de la disposición adicional undécima de la mencionada Ley, para el ingreso en el cuerpo de Profesores de Enseñanza Secundaria será necesario estar en posesión, además del título de Doctor, Ingeniero, Arquitecto, Licenciado o equivalente a efectos de docencia, del título profesional de especialización didáctica y superar el correspondiente proceso selectivo”. Dakigun bezala, LOCE onartu eta gero, 1692/1995 Errege Dekretua indargabetuko duen Errege Dekretu berri bat onartuko da, espezializazio didaktikoko tituluari dagozkion LOCEn aurreikuspenak garatzeko. Bada, 118/2004 Errege Dekretuak, urtarrilaren 23koak (otsailaren 4ko BOEn), 1692/1995 Errege Dekretuaren ukanbehar berbera galdatzen du bigarren hezkuntzan araubide orokorreko musika-irakaskuntzak irakatsi ahal izateko (ikus 118/2004 Errege Dekretuko 1.1 eta 1.3 art.ak), baita bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoetan sartzeko ere [ikus 334/2004 Errege Dekretuko 13 art.ko b) eta c) hizkietako 2. atalak]. 107 LOCEn aginduari men eginez, hara nola bidezkotzen duen 118/2004 Errege Dekretuaren zioen azalpenak, araubide bereziko ikasketak irakatsi ahal izateko espezializazio didaktikoko titulua edukitzearen beharra: “la extensión que se viene produciendo últimamente en las enseñanzas de régimen especial, cada vez más generalizadas, aconsejan también profundizar en la formación didáctica de su profesorado, exigencia que ha de acompañar, necesariamente, a cualquier ampliación de las demandas educativas”. Halaber, urte batzuk lehenago, 1998-1999 ikasturteari zegokion Txostenean hain zuzen, zera zioen Estatuko Eskola-Kontseiluak gai honi buruz: “El Consejo Escolar del Estado insta al Gobierno y a las Administraciones educativas a acometer el desarrollo de los temas pendientes de regulación tras una década de aplicación de la LOGSE: (2) Materias pedagógicas requeridas para el ejercicio de la función docente en los conservatorios. Ikus honetara “Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1998-1999”, MEC, Consejo Escolar del Estado, 2000, interneteko helbide honetan: http://www.mec.es/cesces. 108 LOCE 58.1 art.ren arabera, baita 334/2004 Errege Dekretuaren 13 art. ko g) nahiz h) hizkietako 2. atalei jarraiki ere. 109 118/2004 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorreko b) hizkiaren arabera, baina 1318/2004 Errege Dekretuaren aldaketak kontuan hartuta. Alegia, ikus honetara, 1318/2004 Errege Dekretuko lehenengo puntua, 827/118/2004 Errege Dekretuko bigarren xedapen gehigarria aldatzen duena. Izan ere, 827/2003 Errege Dekretuko bigarren xedapen gehigarrian esaten zen 2004-2005 ikasturtean 1692/1995 Errege Dekretuaren araberako ikasketak antolatzeari utziko zitzaiola. Alabaina, 1318/2004 Errege Dekretuko lehenengo puntuaren aldaketaren ostean, 1692/1995 Errege Dekretuaren araberako ikasketak antolatzeari 2006-2007ikasturtean utziko litzaiokeela ulertu behar da. Bada, honek eragina izango luke 118/2004 Errege Dekretuko bigarren xedapen iragankorrean (nahiz eta oraindik ez den inolako

Page 276: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

274

1692/1995 Errege Dekretuaren araberako espezializazio didaktikoko titulua indargabetu

ondoren —2007ko irailaren 1etik aurrera alegia— zer gertatuko da? Bada, ordura arte,

1692/1995 Errege Dekretuaren arabera lortutako espezializazio didaktikoko titulua,

118/2004 Errege Dekretuaren arabera lortuko litzatekeen tituluaren baliokidea izanen

dela111. Halaber, espezializazio didaktikoko titulu berriaren baliokidetzat joko da, ordura

arte irakasle lanetan aritzeagatik hartutako esperientzia112.

Honenbestez, amaitzeko, zein izango litzateke, Europar Batasunean edo Europar

Batasunetik at eskuratutako musika-tituluetan, aipatu neurriak —espezializazio

didaktikoko tituluaren derrigorrezko galdapena araubide bereziko musika-irakaskuntza

ofizialak irakatsi ahal izateko, alegia— izango lukeen ondorioa? Alegia, demagun,

hiritar komunitario batek edo atzerritar batek, lortu duela, espainiar hezkuntza-sistemak,

aipatu tituluei ondorio akademikoak, profesionalak ala biak aitor diezazkion. Edo beste

era batean esanda: suposa dezagun, Europar Batasunean edo Europar Batasunetik at

lortutako musika-titulua, espainiar hezkuntza-sistemak, profesionalki aitortu egin diola

ala homologatu egin diola. Hortaz, profesionalki aitortutako ala homologatutako titulu

horren jabe denak, araubide bereziko musika-irakaskuntza ofizialen irakasle bezala

Espainian lan egiteko aukerarik izango al luke?

aldaketarik burutu espresuki). Ondorioz, 2007ko irailaren 1etik aurrera izan beharko litzateke derrigorrezko galdapena, 118/2004 Errege Dekretuaren araberako espezializazio didaktikoko titulua edukitzea araubide bereziko musika-irakaskuntza ofizialak irakatsi ahal izateko.

110 Honetara, 1692/1995 Errege Dekretuko laugarren xedapen gehigarriak zera xedatzen zuen: “Efectos de la calificación obtenida en el curso de cualificación pedagógica. 1) El apartado I.5 del anexo I del Real Decreto 850/1993, de 4 de junio, por el que se regula el ingreso y la adquisición de especialidades en los Cuerpos de Funcionarios Docentes a que se refiere la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, de Ordenación General del Sistema Educativo, queda redactado de la manera siguiente: «5. Título de especialización didáctica. 5.1. Para el ingreso en los Cuerpos de (...) Profesores de Música y Artes Escénicas, se valorará la posesión del título de especialización didáctica con: un punto. 5.2. Para el ingreso en los Cuerpos no comprendidos en el apartado anterior, las convocatorias podrán establecer una puntuación de hasta un punto, en correspondencia con la calificación media alcanzada en el título de especialización didáctica, siempre que ésta sea superior a "aprobado"”.

111 Ikus 118/2004 Errege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriko bigarren atala. 112 Honetara, zera xedatzen du 118/2004 Errege Dekretuko lehenengo xedapen iragankorrak: “1) La acreditación de una experiencia docente previa durante dos cursos académicos completos o, en su defecto, durante 12 meses ejercidos en períodos discontinuos, en centros públicos o privados de enseñanza reglada debidamente autorizados, adquirida con anterioridad al 1 de septiembre de 2005, será reconocida como equivalente a todos los efectos al título de Especialización Didáctica o a la cualificación pedagógica reconocida como equivalente en este real decreto. 2) La experiencia docente adquirida a partir del 1 de septiembre de 2005 no podrá sustituir al título de Especialización Didáctica o, en su caso, a la cualificación pedagógica reconocida como equivalente en este real decreto”.

Page 277: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

275

Galdera honen aurrean, lehenik eta behin, azpimarratu beharra dago, litekeena zera

dela: espezializazio didaktikoko tituluari buruzko arauketa, baita aipatu titulua lortu ahal

izateko burutu beharreko ikasketak ere, egokitu behar izatea, espainiar hezkuntza-

sistema goi-mailako irakaskuntzen europar esparruan erabat integratu dadin

etorkizunean onartuko diren xedapen berriei. Hala aurreikusten du behintzat

espezializazio didaktikoko titulua arautzen duen 118/2004 Errege Dekretuak113.

Egokitzapen hori jazo bitartean, gerta liteke langile komunitarioen joan-etorrietarako

askatasuna nahiz kokapen askatasuna urratzea, onarpen profesionala ezezik,

espezializazio didaktikoko titulua ere lortu behar izatearen galdapenak. Eta are gehiago,

gogoan badugu, espezializazio didaktikoko titulua lortu ahal izateko gainditu beharreko

lehenengo epea — akademikoa, alegia— printzipioz, Espainiako unibertsitate batean

egin daitekeela. Izan ere, espezializazio didaktikoko titulua lortu ahal izateko burutu

beharreko epe akademikoa antolatzeko ahalmenari dagokionez, 118/2004 Errege

Dekretua soilik unibertsitateei zuzentzen zaie114. Honetara, unibertsitate batean burutu

liteke epe akademiko hori, dagokion titulua eskuratu ondoren ala unibertsitate-mailako

ikasketekin batera, aldi berean burutuz115.

113 Honetara, 118/2004 Errege Dekretuko zioen azalpenak zera dio: “Con la estructura de la formación inicial que ahora se plantea en este Real Decreto, los futuros profesores obtienen la titulación troncal, propia de unos estudios facultativos, pero también el «complemento de diploma», que definirá una especialización concreta, en este caso la docente, dentro de la Unión Europea, pudiendo, además, poder definir su perfil docente durante los estudios de la educación superior, al disponer también de la posibilidad de obtener en un posgrado esta especialización didáctica”. Izan ere, ildo beretik, bigarren xedapen gehigarriak zera xedatzen du: “Con el fin de cumplir las líneas generales que emanen del espacio europeo de enseñanza superior, se adaptarán las enseñanzas conducentes al título de Especialización Didáctica reguladas en este Real Decreto a las disposiciones que se establezcan para la plena integración del sistema español en el espacio europeo de enseñanza superior”. 114 118/2004 Errege Dekretuko 5.1 art.ren arabera, bigarren epea, irakasle-praktiketan jardutekoa alegia, ikasketa mota bakoitzari dagokion ikastetxean burutuko da. 115 Ikus epe akademikoa burutzeko aukerei dagokienez, 118/2004 Errege Dekretuko 3.1 eta 2.4 art.ak. Hain zuzen ere, unibertsitate-mailako ikasketekin batera epe akademikoa egin ahal izateko aukera (2.4 art.) 118/2004 Errege Dekretuak dakarren berrikuntzetako bat da. Bada, ikasketak irakasle-lanbidera bideratu nahi dituen ikasle orok hauxe luke biderik aproposena espezializazio didaktikoko titulua eskuratzearren, epe akademikoa gainditu ahal izateko. Izan ere, bide honek, unibertsitate-mailako ikasketekin batera, aldi berean, aipatu titulua lortzera bideratuta leudekeen hautapen askeko irakasgaiak unibertsitatean bertan egin ahal izateko aukera ematen baitu. Jakina, eztabaidagarria litzateke, aukera hau egokiena ote litzatekeen araubide bereziko ikasketen irakasle bezala jardun nahi dutenen kasuan. Alegia, bai LOCEk baita 118/2004 Errege Dekretuak ere, zera xedatzen dute: espezializazio didaktikoko titulua eskuratzeko gainditu beharreko ikasketa-plana, aipatu ikasketen berezitasunei egokituko zaiela (LOCE 58.7 art. eta 118/2004 Errege Dekretuko 7.1 art.). Bada, aurreikuspen honen aurrean ezinbestekoa da, goi-mailako musika-irakaskuntzei dagokienez, ondoko galdera egitea: araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeak gai badira lizentziatu-tituluaren baliokideak diren tituluak emateko, zergatik ez dira gai izanen, agian, etorkizun batean, ikastetxe horietan irakasle-lanetan jardungo duten irakasleen aurre-heziketaz arduratzeko?

Page 278: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

276

Balizko arazo honi buruz ordea, ez digute argibiderik ematen 118/2004 Errege

Dekretuak, ez eta 1665/1991 Errege Dekretuak ere (azkenak, 1171/2003 Errege

Dekretuaren aldaketen ostean). Horregatik, premiazkoa zera litzateke: langile

komunitarioei, euren jatorrizko Estatuan 2007ko irailaren 1a aurretik irakasle gisa

burututako lana, esperientzia-profesionaltzat aitortzea, lan-esperientzia hori

espezializazio didaktikoko tituluaren baliokidetzat jotzeko helburuarekin bederen.

Langile espainiarren kasuan behintzat hala egingo dela argi eta garbi azaltzen du

118/2004 Errege Dekretuko lehenengo xedapen iragankorrak.

Gainera, badakigu, arestian aipatu 1171/2003 Errege Dekretuak (SLIM izenarekin

ezaguna den 2001/19/CE Direktibaren transposizioa egiten duenak) aintzat hartu duela

lan-esperientziaren garrantziari buruz mintzatzen den Europako Justizia Auzitegiaren

jurisprudentzia116. Egia da, oraingoz, onarpen profesionala lortzeari dagokionez hartu

dela kontuan lan-esperientzia: hots, bai Espainian burutu nahi den erregulatutako

profesioa, kide-Estatu batean erregulatutako profesioa ez den kasuetan; baita heziketa

bera ere erregulatua ez dagoenean 117. Beraz, ez legoke arazorik, modu berean, lan-

esperientzia aintzat hartzeko ere, Espainian galdatzen den espezializazio didaktikoko

tituluaren baliokidetzat jo ahal izateko. Noski, profesioa ala heziketa erregulatuta

dagoen kasuetan inolako zalantzarik gabe. Baina baita, hala gertatzen ez den kasuetan

ere.

116 Ikus honetara, arestian aipatu C- 340/89, Vlassopoulou; C-154/93, Tawil-Albertini; eta C-319/92, Haim Aferak. 117 Ikus 1665/1991 Errege Dekretuko 4.2 art. .

Page 279: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

277

ZZAAZZPPIIGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA

MMUUSSIIKKAA--IIKKAASSTTEETTXXEE OOFFIIZZIIAALLEENN EERRRREEGGIIMMEENN JJUURRIIDDIIKKOOAA

LOGSEk ez ditu musika-ikastetxeak arautzen. Alabaina, araubide bereziko musika-

irakaskuntzetan LOGSEk abian jartzen duen berrantolaketak zera galdatzen du: ordura

arteko musika-ikastetxeak berregituratzea, euren itxuraketa eta baldintza materialak

musika-irakaskuntzen helburu berriekin bat etor daitezen1.

Izan ere, LOGSE onartu arte, musika-ikastetxeak, funtsean, arauoi jarraiki antolatzen

ziren: 2618/1966 Dekretua, musika-kontserbatorioen edo musika-ikastetxe ofizialen

erregelamendu orokorra onartu zuena; 1987/1964 Dekretua, musika-ikastetxe ez

ofizialak arautzen zituena; 1970eko urriaren 23ko Agindua, Madrilgo goi-mailako

kantu-eskolako erregelamendua onartu zuena; eta 2732/1986 Errege Dekretua, musika-

ikastetxe publikoetako gobernu-organoei buruzkoa, hain zuzen2.

Bada, oraintsu esan bezala, LOGSEk musika-ikastetxeei ez die aipamenik egiten; ez eta

hezkuntza eskubidea arautzen duen 8/1985 Lege Organikoak (LODE) ere —I. Tituluan,

orokorrean ikastetxeak arautzen dituen arren—. Ezin baitugu ahantzi, LOGSE onartu

aurretik, musika-irakaskuntzak ez zirela hezkuntza-sistema orokorraren osagai.

LOGSE onartu ostean ordea, musika-irakaskuntzak hezkuntza-sistemaren osagai

bihurtzen dira eta LOGSEk argi adierazten du araubide bereziko musika-irakaskuntzek

xede dutela ikasleei kalitatezko heziketa bat ematea, baita etorkizuneko musikaren

1 Ikus CEBRIÁ GENOVÉS, P., “La nueva organización de los Conservatorios de música”, ed Musicales, Madril, 1999. 2 2732/1986 Errege Dekretua, abenduaren 24koa (1987ko urtarrilaren 9ko BOEn) irakaskuntza artistikoak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako gobernu-organoei buruzkoa. 2732/1986 Errege Dekretuak indargabetu egingo ditu arauok: 2618/1966 Dekretuko 32-25 art. ak eta 1970eko urriaren 23ko Aginduaren 23 art., alegia. Zenbait aldaketen ostean, gaur egun, ikastetxe publikoetako gobernu-organoen gaia oro har LOCEn arautzen da.

Page 280: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

278

profesionalen prestakuntza bermatzea ere3. Beraz, helburu horiek betetzearren eta

LODEk orokorrean ikastetxeei buruz jasotzen dituen aurreikuspenak garatuz, 389/1992

Errege Dekretuak arautuko ditu musika-ikastetxeek bete beharreko gutxieneko

baldintzak4.

Halaber, LODEkin eta 389/1992 Errege Dekretuarekin bat —eta noski, Autonomia

Erkidegoek, euren eskuduntzen arabera, beraien lurralde-esparruan ezargarria den

araudia onartzearen kalterik gabe—, Gobernuak gainerako araudia onartuko du:

funtsean, 1815/1993 Errege Dekretua, 2732/1996 Errege Dekretua egokituz, soilik goi-

mailako musika-irakaskuntzak irakasten dituzten goi-mailako musika-

kontserbatorioetako eskola-kontseilua eta hauteskunde-batzarra arautzen dituena5; eta

321/1994 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuei musika-irakaskuntzak irakatsi ahal

izateko baimena emateko prozedura arautzen duena6.

Azkenik, musika-ikastetxeei buruz ari garela-eta, aipatu ikastetxeen barne antolakuntza

eta funtzionamenduari dagokionean, ezin dugu aipatzeke utzi, LODE eta LOGSE ostean

—euren edukia aldatuz nahiz osatuz— onartu den ondoko legedi organikoa:

ikastetxeetako parte hartzea, ebaluazioa eta gobernua arautzen duen 9/1995 Lege

Organikoa (LOPEG) —uneotan, zati handi batean indargabeturik dagoen arren—; eta

batik bat, 10/2002 Lege Organikoa, hezkuntzaren kalitateari buruzkoa (LOCE).

Honenbestez, atalburu honetan musika-ikastetxe ofizialen erregimen juridikoa

aztertzeari ekingo diogu, musika-ikastetxeei dagokienean Estatuak onartutako arauditik

abiatuz (I), gaioi buruz: musika-ikastetxeen gutxieneko ukanbeharrak (I.1) eta, musika-

ikastetxeen barne antolakuntza eta funtzionamendua (I.2), alegia.

Hain zuzen, araubide bereziko musika-irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeei —

edo musika-ikastetxe ofizialei— buruzko araudi horri so egiten badiogu, zera nabarmen

daiteke: ikastetxean irakasten den maila akademikoaren arabera —hots, oinarrizkoa,

3 LOGSEko 38 art.ren arabera. 4 389/1992 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa (apirilaren 28ko BOEn). 51815/1993 Errege Dekretua, urriaren 18koa (azaroaren 6ko BOEn). 6 321/1994 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa (apirilaren 6ko BOEn).

Page 281: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

279

ertaina edo goi-mailakoa—, ikastetxe mota anitz dagoela. Alegia: oinarrizko mailako,

maila ertaineko eta goi-mailako musika-kontserbatorioak; maila bereko baimendutako

musika-ikastetxe pribatuak; eta Madrilgo goi-mailako kantu-Eskola.

Orobat, ikastetxearen titulartasuna eta kudeatzeko era aintzat hartzen baditugu, izaera

juridiko ezberdina duten ikastetxeekin eginen dugu topo.

Honetara, Administrazio publiko baten menpe dauden eta Administrazio berak zuzenean

kudeatzen dituen musika-ikastetxeak ageri zaizkigu: hots, udal-Administrazioaren,

probintziakoaren ala Administrazio autonomikoaren menpeko hiru mailatako musika-

kontserbatorioen kasuan gertatu ohi den legez. Alabaina, musika-ikastetxeen

gehiengoaren titularra Administrazio publiko bat izan arren, eta zuzenean Administrazio

berak kudeatzen baditu ere, badaude Administrazioa titularra izanik, zeharka kudeatzen

dituen musika-ikastetxeak. Adibidez, organismo autonomoei atxikitako ikastetxe

publikoak —Aragoiko goi-mailako musika-kontserbatorioarekin gertatzen den bezala—

. Udal-patronatuek kudeatzen dituztenak —oinarrizko nahiz maila ertaineko musika-

kontserbatorio ugarirekin gertatzen den moduan—. Edo esaterako, hezkuntza-

Administrazioek guztiz finantzatutako fundazioek kudeatzen dituztenak —hala nola,

Balear uharteetako maila ertaineko nahiz goi-mailako musika-kontserbatorioak; edo

formalki pribatuak diren Kataluniako Esmuc eta Euskal Herriko Musikene—.

Berebat, badago pertsona guztiz pribatuen titulartasunekoa den baimendutako

ikastetxerik ere —adibidez, Bartzelonako Liceuko kontserbatorioaren Fundazioak

kudeatzen dituen maila ertaineko nahiz goi-mailako musika-ikastetxeak—7.

7 Hezkuntza Ministerioaren estatistiken web gunean, 2004ko uztailean argitaratu ziren datuei jarraiki, honatx, 2003-2004 ikasturtean araubide bereziko musika-irakaskuntzak irakasten zituzten ikastetxeen kopurua (ikus http://www.mec.es/mecd/estadisticas interneteko helbidean “Estadísticas de la Educación en España, 2003-2004. Estadísticas de las Enseñanzas no universitarias, datos avance”, MEC, 2004):

IKASTETXE PUBLIKOAK

IKASTETXE PRIBATUAK

AUTONOMIA ERKIDEGOAK

OINARRIZKO MAILA

MAILA ERTAINA

GOI-MAILA

OINARRIZKO MAILA

MAILA ERTAINA

GOI-MAILA

Andaluzia 67 18 4 5 2 0 Aragoi 8 7 1 9 2 0 Asturias 4 4 1 7 1 0 Balear uharteak 3 3 1 2 0 0

Page 282: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

280

Bada, Estatuak musika-ikastetxeei buruz onartutako araudiarekin bat, ikastetxean

irakasten den maila akademikoa aintzat harturik, atalburu honetan halaber zera izanen

dugu ikergai: oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko musika-ikastetxeen izaera

juridikoa (II), baita goi-mailakoena ere (III).

I. MUSIKA-IKASTETXEEI BURUZ ESTATUAK ONARTUTAKO ARAUDIA

I.1. Musika-ikastetxeen gutxieneko ukanbeharrak

Araubide bereziko musika-irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeen LOGSE osteko

egituraketa berriaren oinarria, LODEko aurreikuspenen garapenez Gobernuak onartzen

duen 389/1992 Errege Dekretua dugu. Izan ere, LODEko 14.1 art. ak zera xedatzen du:

“Todos los centros docentes deberán reunir unos requisitos mínimos para impartir las enseñanzas con garantía de calidad. El Gobierno establecerá reglamentariamente dichos requisitos mínimos”.

Hain zuzen, LOGSEk, gerora, kalitatezko heziketa artistiko bati eginen dio aipamen.

Beraz, helburu hori lortzearren, ordura arteko musika-ikastetxeak berregituratu beharra

dago. Eta horri ekingo dio 389/1992 Errege Dekretuak, araubide bereziko musika- Kanariak 3 3 2 2 2 0 Kantabria 2 2 0 2 0 0 Gaztela eta Leon

12 11 1 7 4 0

Gaztela-La Mantxa (*)

11 9 1 1 0 0

Katalunia 0 10 1 0 2 1 Valentzia 38 37 3 24 13 0 Extremadura 6 7 1 0 0 0 Galizia 30 26 2 14 11 0 Madril 11 12 3 20 12 0 Murtzia 3 7 1 6 1 0 Nafarroa 1 1 1 0 0 0 Euskal Herria 4 7 0 15 7 1 Errioxa 3 3 0 0 0 0 Zeuta 1 1 0 0 0 0 Melilla 1 1 0 0 0 0 GUZTIRA 208 169 23 114 57 2

Page 283: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

281

irakaskuntzak irakasten dituen ikastetxe orok bete beharreko gutxieneko baldintzak

zehaztuz.

389/1992 Errege Dekretutik argi eta garbi ondoriozta daiteke, araubide bereziko

musika-irakaskuntzak soilik ikas daitezkeela ofizialak diren bi ikastetxe motatan: alegia,

musika-kontserbatorio publikoetan; eta baimendutako musika-ikastetxe pribatuetan8.

Aitzitik, ordura arte, musika-ikasketa berezituak bi ikastetxe motatan ikas zitezkeen:

musika-kontserbatorio ofizialetan —2618/1966 Dekretuari eta, gerora, 2732/1986

Errege Dekretuari jarraiki ere antolatzen zirenak—; eta ofizialak ez ziren musika-

ikastetxeetan —hots, 1987/1964 Dekretuan arautzen zirenak eta pertsona pribatuek ala

Estatua ez ziren pertsona publikoek era zitzaketenak—9.

389/1992 Errege Dekretuak badakar beste berrikuntza garrantzitsu bat: musika-

ikastetxeek salbuespenak salbu, maila akademiko bakarra irakatsi ahal izango dutela,

alegia. Honela, oinarrizko mailakoek soilik oinarrizko mailako musika-irakaskuntzak

irakatsi ahal izango dituzte. Ikastetxe profesionalek (edo maila ertainekoek) berriz,

maila ertaineko irakaskuntzak eta bere kasuan, baita oinarrizko mailari dagozkionak ere.

Eta goi-mailakoek, soilik goi-mailako musika-irakaskuntzak irakatsi ahal izango

dituzte10.

(*) 2002-2003 ikasturteko datuak. 8 Izan ere, 389/1992 Errege Dekretuaren 2 art. ak zera dio: “Los centros públicos de enseñanzas artísticas recibirán las denominaciones genéricas de Conservatorios, cuando impartan enseñanzas de música (...) acompañando a esta denominación la correspondiente al nivel y a las enseñanzas que imparta el centro (...). Los centros docentes privados a que se refiere el artículo 1.2 del presente Real Decreto se denominarán genéricamente centros autorizados, acompañándose esta denominación de la correspondiente a la enseñanza y grado que, en su caso, imparta el centro”. Gogoan izan, egun LOCEk indargabetzen (eta 64.2 art.ak ordezkatzen) duen LODEko 10.2 art. ak zera zioela oro har —Konstituzioko 27.6 art.an aitortzen den printzipioa garatuz— ikastetxe publiko eta pribatuei buruz: “Son centros públicos aquellos cuyo titular sea un poder público. Son centros privados aquellos cuyo titular sea una persona física o jurídica de carácter privado”. Izan ere, espainiar Konstituzioko 27.6 art.ak zera xedatzen du: “Se reconoce a las personas físicas y jurídicas la libertad de creación de centros docentes, dentro del respeto a los principios constitucionales”. 9 1987/1964 Dekretua, ekainaren 18koa (uztailaren 14ko BOEn), 321/1994 Errege Dekretuak indargabetu zuen. 10 389/1992 Errege Dekretuko 9 art.ko a), b) eta c) hizkiak. Dena dela, kontuan harturik 389/1992 Errege Dekretuak dakarren berrikuntzarik garrantzitsuenetakoa dela gradu ezberdinetako musika-ikastetxeak banantzea, ez dirudi oso aproposa denik, 389/1992 Errege Dekretuko 9.b) art.ak salbuespen moduan aurreikusten duen aukerara —oinarrizko mailako eta maila ertaineko irakaskuntzak elkarrekin kontserbatorio profesionaletan irakatsi ahal izatea, alegia—, sistematikoki jotzea Autonomia Erkidego gehienetan —oro har, Katalunian eta Euskal Autonomia Erkidegoan ez ezik—. Azken batean, joera honek zera adieraziko bailuke: zaharkiturik dauden aurreko ikasketa-planetako egitura monolitikora

Page 284: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

282

Halaber, maila bakoitzeko musika-ikastetxeei dagokienez, gutxieneko batzuk zehazten

ditu 389/1992 Errege Dekretuak, aspektuotan: hots, irakatsi beharreko espezialitateetan;

eskola-postuetan; eta, instalazio nahiz baldintza materialetan.

Bada, gutxienez, laurogei ikasle-postu izango dituzten oinarrizko mailako musika-

ikastetxeetan pianoa irakatsiko da, baita gutxienez ere, beste bost espezialitate

sinfoniko. Gutxienez ehun eta laurogei ikasle-postu izanen dituzten ikastetxe

profesionaletan berriz, pianoa irakatsiko da, baita gutxienez ere, ganbara orkestra bat

osatuko luketen harizko eta haizezko musika-tresnak. Dena den, ikastetxe profesional

hauetan, maila ertaineko irakaskuntzak ezezik, oinarrizko mailari dagozkionak ere

irakatsiko balira, orduan, aipatu ikasle-postuei, oinarrizko mailako ikastetxeei

dagozkien laurogei ikasle-postuak ere gehitu beharko litzaizkieke. Azkenik, gutxienez

berrehun eta berrogei ikasle-postu dituzten goi-mailako musika-ikastetxeetan, gutxienez

orkestra sinfoniko bati dagozkion musika-tresna oro irakatsiko dira, baita ondoko

espezialitateetatik bi ere: kantua, konposizioa, zuzendaritza, musikologia edo

pedagogia.

389/1992 Errege Dekretuak xeheki arautzen ditu ikastetxe bakoitzaren instalazio eta

baldintza materialek bete beharreko gutxieneko ukanbeharrak. Aipatu ukanbeharrak

maila guztietako ikastetxeetan errepikatzen diren arren, ikastetxean irakasten den maila

akademikoan gora egin ahala, neurriek eta kopuruek ere gora egiten dute11. Nolanahi atzera egiteko borondatea baino ez; hots, musika-ikasketetara hastapena eta espezializazio profesionala elkar nahastea lekarke. Beraz, komenigarria izango litzateke, aipatu musika-kontserbatorio profesionalen zeregina argi eta garbi zehaztea; alegia, funtsean, ikasleari musika-batxilergo titulua lor dezan prestatzea, jarraian araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzei ekin diezaien. Eta are gehiago, kontuan hartzen badugu, LOGSE ondoren, musika-ikasketetara hastapena bi ikastetxeon ardura litzatekeela: oinarrizko mailako musika-kontserbatorioena eta musika-eskolena, hain zuzen. Baina inolaz ere, musika-kontserbatorio profesionalena. 11 Oro har, ikus 389/1992 Errege Dekretuko 10-20 art.ak. Instalazio eta baldintza materialei dagokienez, honatx, eredu bezala, goi-mailako musika-ikastetxe batek bete beharreko gutxieneko ukanbeharrei buruz zer dioen 18 art.ak:

“En los centros superiores de enseñanza de música serán necesarios, como mínimo, los siguientes requisitos referidos a instalaciones y condiciones materiales:

1. Espacios docentes con independencia del número de alumnos: a) Un aula de una superficie mínima de 150 metros cuadrados, para actividades de coro y orquesta; b) Un espacio-seminario por Departamento.

2. Espacios docentes dependientes del número de puestos escolares cuyo número será el preciso para que, de acuerdo con el número de puestos escolares y la relación numérica profesor-alumno pueda garantizarse el horario lectivo que se establezca en el plan de estudios: a) Aulas de enseñanza instrumental individual, con una superficie mínima de 20 metros cuadrados; b) Aulas de enseñanza de música de cámara, con una superficie mínima de 30 metros cuadrados; c) Aulas para enseñanzas no instrumentales, con una superficie mínima de 30 metros cuadrados.

Page 285: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

283

ere, 389/1992 Errege Dekretuko laugarren xedapen iragankorrak zera aurreikusten du:

eskuduntzak dituzten Autonomia Erkidegoek, goi-mailako musika-ikastetxeetan,

instalazio eta baldintza materialei dagozkien ukanbeharrak egokitu ahal izango

dituztela12.

Berebat, orain arte ikusitakoaren ildo beretik, 389/1992 Errege Dekretuak arreta jartzen

dio irakasle/ikasle artean mantendu beharreko proportzioari. Aipatu proportzioa maila

guztietako eskoletan berbera bada ere, aldakorra izanen da irakasten den

espezialitatearen arabera. Honela, musika-tresnei ez dagozkien espezialitateetako

eskoletan, 1/15ekoa izango da neurri hori —eskola praktikoak badira, aipatu neurria

murrizteko aukera aurreikusten den arren—. Taldeko eskoletan berriz —hots, ganbara

musikakoak, orkestrakoak, abesbatzakoak,...— taldearen arabera zehaztuko da

proportzioa edo, bere kasuan, curriculuma finkatzen duen arauak ezartzen duenari men

egin beharko zaio. Azkenik, musika-tresnei dagozkien banakako eskoletan,

irakasle/ikasle arteko proportzioa 1/1ekoa izanen da13.

Las Administraciones educativas, en desarrollo del presente Real Decreto, podrán determinar, con carácter general, el número de aulas necesarias por puestos escolares en los supuestos anteriores, de acuerdo con el currículum que establezcan.

3. Biblioteca, videoteca y fonoteca. Deberá permitir, en el conjunto de sus secciones, la utilización simultánea de, al menos, un 5 por 100 del número total de alumnos previstos. Dispondrá de sala de lectura, sala de audición y vídeo, archivo y sistema de préstamo. Quedará garantizado el número de volúmenes y grabaciones necesario para el correcto desarrollo de las enseñanzas que se impartan y su uso en soporte no convencional, así como de las principales revistas científicas relacionadas con el ámbito de dichas enseñanzas.

4. Auditorio. Con una capacidad mínima de 300 plazas y un escenario no inferior a 100 metros cuadrados.

5. Cabinas de estudio. Los centros deberán disponer de una cabina de estudio con una superficie mínima de 10 metros cuadrados por cada 25 puestos escolares.

6. Espacios para órganos de gobierno y servicios administrativos.

7. Aseos y servicios higiénico-sanitarios en número adecuado a la capacidad del centro, tanto para alumnos como para profesores.

8. Exigencias especiales. En el caso de impartirse, de acuerdo con lo previsto en el artículo 16, la especialidad de Composición o de Pedagogía deberá garantizarse respectivamente: a) Laboratorio de Música electroacústica con una superficie mínima de 75 metros cuadrados; b) Aula condicionada para actividades relacionadas con la técnica corporal y la danza con una superficie mínima de 70 metros cuadrados”.

12Kataluniako Autonomia Erkidegoa da 389/1992 Errege Dekretuko laugarren xedapen iragankorreko aurreikuspenari jarraiki, aipatu egokitzapena burutu duena, maiatzaren 27ko ENS 181/2002 Aginduaren bitartez (ekainaren 4ko DOGCen). 13 389/1992 Errege Dekretuko 20 art.ko a), b) eta c) hizkien arabera.

Page 286: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

284

Honenbestez, arestian esan bezala, 389/1992 Errege Dekretuak galdatzen du, ikastetxe

orok bete behar izatea bertan xedatzen diren gutxieneko ukanbeharrak14. Beraz, honek

esan nahi du, baldintza horiei egokitu beharko zaizkiela ez bakarrik etorkizunean

sortuko diren musika-ikastetxe berriak, baita ere, araubide bereziko musika-

irakaskuntzak irakasten jarraitu gura duten ordura arteko musika-ikastetxe publikoak

zein pribatuak. Egokitzapena jakina, LOGSEn ezarpen egutegiak zehaztutako epeen

barne burutu beharko da15.

Musika-ikastetxe pribatuen kasuan gainera, 389/1992 Errege Dekretuak ezartzen dituen

gutxieneko ukanbeharrei beste bat gehitu behar zaie: alegia, administrazio-baimena

lortu behar izatea, ikastetxe pribatua ireki eta abian jartzeko. Izan ere, ezin dugu ahantzi,

LODEko 23 art.ak orokorrean zera xedatzen duela16:

“La apertura y funcionamiento de los centros docentes privados que impartan enseñanzas, tanto de régimen general como de régimen especial, se someterán al principio de autorización administrativa. La autorización administrativa se concederá siempre que reúnan los requisitos mínimos que se establezcan con carácter general de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 14 de esta ley. La autorización se revocará cuando los centros dejen de reunir estos requisitos”.17

Hain zuzen, musika-ikastetxe pribatu bati aipatu administrazio-baimena eman ahal

izateko aurre baldintza ondokoa izanen da: LODE 14 art. garatuz 389/1992 Errege

Dekretuak finkatzen dituen gutxieneko ukanbeharrak betetzea —aurreko lerroetan

aztergai izan ditugunak—18. Horregatik, ikastetxeak aipatu ukanbeharrak betetzeari

uzten dionean, administrazio-baimena iraungi egingo da.

14Hain zuzen, Estatuko Eskola-kontseiluak urtero, ikasturte amaieran, emaniko txostenean, zera errepikatu ohi die hezkuntza-Administrazioei: zorrozki bete dezatela 389/1992 Errege Dekretua, alegia. 15 Honetara, ikus 389/1992 Errege Dekretuko bigarren, hirugarren eta bosgarren xedapen iragankorrak musika-ikastetxe pribatuei dagokienez, eta zazpigarren xedapen iragankorra berriz, musika-ikastetxe publikoei dagokienean. 16 LOGSEko seigarren xedapen gehigarriaren aldaketaren ostean. 17Gai honi buruz, ondoko lana ikus liteke: DÍAZ LEMA, J.M, “El régimen de las autorizaciones de los centros privados de enseñanza no universitaria”, RAP 133 zkia., 1994. 18 389/1992 Errege Dekretuko 1.1 art.ren eta 321/1994 Errege Dekretuko 1.3 art.ren arabera.

Page 287: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

285

Bada, musika-ikastetxe pribatuek, araubide bereziko musika-irakaskuntzak irakatsi ahal

izateko, administrazio-baimena lortu beharko dute. Aipatu baimena lortu ahal izateko

prozedura —LODEk, LOGSEk eta 389/1992 Errege Dekretuak xedatutakoarekin

bat—, lehenengo aldiz, hezkuntza Ministerioaren lurralde-esparruan ezargarria den

321/1994 Errege Dekretuak arautuko du19.

321/1994 Errege Dekretuaren edukiak, funtsean, prozedurazko izaera duenez, sarritan

30/1992 Legera igorri ohi da. Eta hain zuzen, Lege honekin bat, 321/1994 Errege

Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriak dio, bertan arautzen diren prozedura

ezberdinak dagokion epean ebatzi ezean, eskabidea gaitzetsitzat jo ahal izanen dela20.

19 Gerora, oro har 321/1994 Errege Dekretuaren ildo beretik eta LODEko 23 art.rekin bat, ondoko Autonomia Erkidegoek ere onartu dute euren araudia: alegia, Kataluniakoak, araubide orokorreko edo araubide bereziko irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxe pribatuei baimena emateko erregimena arautzen duen martxoaren 8ko 55/1994 Dekretuaren bitartez (martxoaren 23ko DOGCen); Galiziakoak, irakaskuntza artistikoak irakasten dituzten ikastetxe pribatuei baimena emateko prozedura arautzen duen irailaren 29ko 253/1995 Dekretuaren bitartez (urriaren 11ko DOGen), baita aipatu Dekretua garatzen duen 1995eko abenduaren 5eko Aginduaren bitartez ere (1996ko otsailaren 7ko DOGen); eta Andaluziakoak, irakaskuntza artistikoak irakasten dituzten ikastetxe pribatuei baimena emateko prozedura arautzen duen uztailaren 29ko 193/1997 Dekretuaren bitartez (abuztuaren 9ko BOJAn). Dena dela, badago Autonomia Erkidegorik, gaiari buruzko berezko araudirik ezean, 321/1994 Errege Dekretuak arautzen duen prozedurara jotzen duenik. Esaterako, Asturiasekoak [hala dio behintzat, maiatzaren 16ko 67/2002 Dekretuak, (ekainaren 4ko BOPAn)]; edo adibidez, Euskal Autonomia Erkidegokoak [aurrerago aztertuko dugun Musikeneren irekiera eta funtzionamendua baimentzen duen 2002ko azaroaren 29ko Aginduan ezartzen den bezala, (2003ko urtarrilaren 9ko EHAAn)]. 20 Hain zuzen, 321/1994 Errege Dekretua egitasmo bat baino ez zenean, Estatu Kontseiluak emaniko Irizpenean, zera iritzi zuen gai honi buruz (1494/1993 zenbakidun espedientea):

“(...) se ha suscitado la admisibilidad o no del contenido de la disposición adicional primera del proyecto, en cuanto establece que la falta de resolución expresa dará lugar a la aplicación del silencio administrativo negativo. En este sentido, debe destacarse que, en efecto, la nueva Ley 30/1992 ha dejado un amplio margen para que las normas sectoriales puedan disponer la aplicación del silencio en su sentido positivo o negativo, si bien, en caso de que falte referencia alguna al respecto, se aplicará —novedad introducida por la citada Ley 30/1992— el silencio positivo [artículo 43.2 apartado c)]. Sin embargo, dicho margen de opción en modo alguno es absoluto, sino que la propia Ley 30/1992 ha establecido determinados ámbitos a los que necesariamente les será de aplicación el silencio positivo o negativo, según los casos. Precisamente, uno de ellos, al que se aplica necesariamente el silencio positivo, es el relativo a las solicitudes "cuya estimación habilitaría al solicitante para el ejercicio de derechos preexistentes" [artículo 43.2 apartado b)], lo que podría inicialmente dar lugar a entender que toda autorización, que en una concepción tradicional supone un derecho preexistente, comporta necesariamente la aplicación del silencio positivo, con su consecuencia aneja consistente en que, ante la falta de resolución expresa, el interesado podrá entender adquirido aquello que solicitó, en este caso la obtención de la autorización pertinente. Sin embargo, a juicio de este Consejo no cabe hacer una lectura de dicho precepto legal que lleve sin más a tal conclusión, fundamentalmente por dos razones: a) Porque dentro del género "autorización" se incluyen categorías jurídicas no rigurosamente homogéneas, que incluso en ocasiones llegan a formar lo que algún autor denominó como

Page 288: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

286

Nortzuk eskura dezakete, 321/1994 Errege Dekretuari jarraiki, musika-ikastetxe pribatu

bat irekitzeko administrazio-baimena? Bada edozein pertsona pribatuk —fisikoa ala

juridikoa denak—, bere naziokotasuna edozein dela ere; hots, espainiarra, Europar

Batasuneko kide-Estatu batetakoa ala atzerriko kide-Estatu batetakoa21. Jakina,

atzerritarren kasuan, beharrezkoa izanen da indarrean dagoen legediak eta nazioarteko

hitzarmenek ezarritakoari men egitea, edo bere kasuan, elkarrekikotasun

printzipioarekin bat etortzea22.

"autorizaciones-concesionales", figura intermedia entre la autorización y la concesión. No es preciso entrar en las sensibles diferencias que pueden encontrarse entre los distintos tipos de autorizaciones, lo que impide un tratamiento unitario sin más del género "autorización" también en este aspecto del silencio administrativo. b) Y porque el artículo 43.2 apartado b) incluye determinados límites a la aplicación del silencio positivo en relación con la remoción de obstáculos a "derechos preexistentes", como es que el silencio positivo no se aplicará (y, por tanto, deberá entenderse desestimado por silencio negativo cuando falte resolución expresa) a las solicitudes cuya estimación habilitaría al solicitante para el ejercicio de derechos preexistentes cuando "tuvieran como consecuencia que se transfieran al solicitante o a terceros facultades relativas al dominio público o al servicio público". Sin necesidad de ahondar en esta cuestión, inicialmente cabe concluir que las concesiones, tanto de dominio público como de servicio público, quedan incluidas en dicha salvedad, de tal manera que les será de aplicación siempre el silencio negativo (a salvo, por supuesto, una norma de rango legal posterior). Ello no significa que toda autorización (frente a la concesión) quede sin más dentro del ámbito de aplicación del silencio negativo, sino exclusivamente aquellas que comporten "transferencia al solicitante o a terceros de facultades relativas al dominio público o al servicio público". Es cierto que la utilización de conceptos jurídicos indeterminados da lugar a situaciones de una cierta inseguridad jurídica, toda vez que no es fácil delimitar, por ejemplo, el alcance de la expresión "servicio público". Pero por lo que interesa a los efectos del proyecto objeto de dictamen, cabe señalar que la expresión "servicio público" utilizada en el citado artículo 43.2 apartado b) no debe ser interpretada como la exigencia de un servicio público monopolizado. Partiendo de esta base, cabe fácilmente llegar a la conclusión de que el servicio de educación es un servicio público (o servicio de interés público si se quiere), sin necesidad de entrar en si se trata de un servicio público monopolizado (en el sentido de que la titularidad —no necesariamente el ejercicio— pertenece en exclusiva a la Administración Pública) o en qué concretos aspectos existe dicho monopolio, toda vez que, en cualquier caso, cabría entender incluida dentro de la salvedad prevista en dicho artículo 43.2 apartado b) de la Ley 30/1992 la autorización para apertura y funcionamiento de los Centros Docentes Privados que impartan enseñanzas artísticas.”

Katalunian ere, 55/1994 Errege Dekretuak —30/1992 Legearekin bat— isiltasunari ondorio berberak aitortzen dizkio; aldiz, Andaluzian, 193/1997 Dekretuaren arabera, isiltasunak eskabidearen onespena lekarke. 21Alderatu ordea, LODEko 21.1 art.ak xedatzen duenarekin; hots: “Toda persona física o jurídica de carácter privado y de nacionalidad española tiene libertad para la creación y dirección de centros docentes privados (...)”. 22 Alegia, 321/1994 Errege Dekretuaren 2 art.ri jarraiki. Haatik, musika-ikastetxe pribatuen titularrak izan ezin duten pertsonak 3 art.ak zerrendatzen ditu, honela: “No podrán ser titulares de centros docentes privados: a) Las personas que presten servicios en la Administración educativa estatal, autonómica o local; b) Quienes tengan antecedentes penales por delitos dolosos; c) Las personas físicas o jurídicas expresamente privadas del ejercicio de este derecho por sentencia judicial firme; d) Las personas jurídicas en las que las personas incluidas en los apartados anteriores desempeñen cargos rectores o sean titulares del 20 por 100 o más del capital social”.

Page 289: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

287

Halaber, 389/1992 Errege Dekretua aztertu dugunean esan bezala, baimendutako

musika-ikastetxeak, irakasten duten mailaren arabera, hiru motatakoak izanen dira:

oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak ala goi-mailakoak, alegia.

Musika-ikastetxe pribatu bat ireki eta abian jarri nahi duen pertsona orok beraz, lehenik

eta behin, eskaera luzatu beharko dio Administrazioari, 321/1994 Errege Dekretuak

arautzen duen prozedurari jarraiki23. Eskaera honek 321/1994 Errege Dekretuak

zehaztutako ukanbeharrak betetzen baditu, baita 389/1992 Errege Dekretuak finkatutako

gutxieneko ukanbeharrak ere, orduan, aipatu Administrazioak baimena eman eta

ebazpena ikastetxeko titularrari jakinaraziko dio. Ebazpen honek administrazio-bidea

ixten du. Baimena lortu ondoren, musika-ikastetxe pribatuak ikastetxeen erregistroan

inskribatuko dira.

Nolanahi ere, baimen-eskaera ebazteko, epe ezberdinak aurreikusten ditu 321/1994

Errege Dekretuak. Hau da, Administrazioak gehienez lau hilabete dauzka —eskaera

egin zenetik zenbatzen hasita— ikastetxea izango den eraikina aldez aurretik baldin

badago eta aipatu eraikina egokitzeko lanik egin behar ez bada. Alabaina, ikastetxe

berria eraikitzeko edo zegoena egokitzeko lanak egin behar direnean, gehienez hiru

hilabeteko epea izanen du Administrazioak —egokitze-lanak amaitu direla jakinarazten

zaion une beretik zenbatzen hasita24—.

Administrazio-baimena eraginkorra izanen da ebazpenaren dataren hurrengo ikasturtetik

aurrera. Dena den, baimendutako ikastetxearen titularrak eska dezake ikastetxearen

abian jartzea geroratzea. 321/1994 Errege Dekretuari jarraiki administrazio-baimena

lortzen duten ikastetxe pribatu oro, administrazio-ondorioetarako, ikastetxe publiko bati

atxikita geratuko da25.

Administrazio-baimenak zenbait datu jaso behar du. Honatx: ikastetxearen titularraren

izena; ikastetxearen egoitza, udalerria eta probintzia; ikastetxearen deitura espezifikoa;

baimendutako irakaskuntza mota nahiz maila; eta eskola-postuen kopurua, alegia. 23 Prozedura oro har, 321/1994 Errege Dekretuko 5-9 art. bitartean arautzen da. Eskaera orriari atxiki beharreko datu zein dokumentuak zehazki, 5.2 art.an zerrendatzen dira. 24 321/1994 Errege Dekretuko 6-7 art.en arabera.

Page 290: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

288

Hauetako edozein datu aldatu ahal izateko, 321/1994 Errege Dekretuak arautzen duen

prozedura izapidetu beharko da.

Hain zuzen, baimena aldatu beharra —baita baimen berri bat eskatu beharra ere—

lekartzaketen inguruabarrak 321/1994 Errege Dekretuak zerrendatzen ditu26. Bada,

hauetariko inguruabarren bat jazoz gero, interesatuaren eskariz edo, bere kasuan,

ofizioz, baimena aldatzeko prozedura abian jarriko da. Prozedura ebazteko gehienez

hiru hilabeteetako epea izanen du Administrazioak. Ondoren, administrazio-bideari

amaiera ematen dion ebazpena interesatuari jakinarazi beharko zaio.

Azkenik, administrazio-baimena iraungi daiteke, beti ere 321/1994 Errege Dekretuak

arautzen duen prozeduraren arabera27. Bada, aipatu prozedura, interesatuaren eskariz

hasiko da, ikastetxearen titularrek jarduera eteten dutenean. Eta kasu honetan,

iraungipena eraginkorra izango da, Administrazioak baimena iraungitzea erabakitzen

duen dataren hurrengo ikasturtetik aurrera. Aldiz, prozedura ofizioz hasiko da,

ikastetxeak betetzen ez duenean 321/1994 Errege Dekretuak edo 389/1992 Errege

Dekretuak ezarritako ukanbeharretako bat; baita baimendutako ikastetxean irakasten

diren ikasketak egokitzen ez zaizkionean ere dagokion ikasketa-planari edo programari.

Iraungitze-prozeduraren ebazpenak administrazio-bidea ixten du eta titularrari

jakinaraziko zaio. Halaber, baimena iraungi ondoren, inskripzio bitartez, ikastetxeari

bajaz eman beharko zaio ikastetxeen erregistroan.

25 321/1994 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren arabera. 26 Honetara, 321/1994 Errege Dekretuaren 10 art.ak zera dio:

“1. Se consideran circunstancias que dan lugar a la modificación de la autorización las siguientes: a) Cambio de denominación específica del centro; b) Modificación de las instalaciones en los siguientes supuestos: 1.º Alteración de las dimensiones de los espacios que fueron tenidos en cuenta para otorgar la autorización. 2.º Cambio en el uso o destino de dichos espacios; c) Ampliación o reducción del número de puestos escolares, derivadas de una modificación del horario de funcionamiento del centro u otras causas; d) Modificación de las enseñanzas cuando se realice con carácter experimental, manteniéndose el mismo grado o nivel para el que fue autorizado el centro; e) Ampliación, reducción o sustitución de especialidades u opciones en el caso de centros que impartan música, danza, arte dramático y enseñanzas superiores de artes plásticas y diseño, manteniéndose el mismo grado o nivel para el que fue autorizado el centro; f) Ampliación, reducción o sustitución de enseñanzas en el caso de centros que impartan ciclos formativos de artes plásticas o diseño; g) Cambio de titularidad del centro.

2. Se consideran circunstancias que dan lugar a una nueva autorización las siguientes: a) Cambio de domicilio del centro por traslado de instalaciones; b) Cambio en el grado o nivel para el que fue autorizado el centro, salvo lo dispuesto en el párrafo f) del apartado anterior”.

27 321/1994 Errege Dekretuko 12-15 art.tan arautzen da iraungitze-prozedura.

Page 291: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

289

I.2. Musika-ikastetxeen barne antolakuntza eta funtzionamendua

Estatuak musika-ikastetxe ofizialei buruz onartutako araudiaren azterketarekin

amaitzeko, oro har, musika-ikastetxe publikoetako barne antolakuntza eta

funtzionamenduari aipamen egitea baino ez zaigu geratzen, eta zehazki, antolakuntza

eta funtzionamendu horren ardatz diren gobernu-organoei nahiz parte-hartze organoei,

alegia. Gaur egun, aipatu organoak 10/2002 Lege Organikoan, hezkuntzaren kalitateari

buruzkoan arautzen dira (LOCE)28. LOCE onartu aurretik ordea, ikastetxeetako parte

hartzeari, ebaluazioari eta gobernuari buruzko 9/1995 Lege Organikoaren (LOPEG) II.

tituluan arautzen ziren29.

Haatik, ikusiko dugun bezala, LOCEk indargabetu eginen du LOPEGeko II. titulua oso-

osorik, ordura arteko egoera sakonki aldatuz. Zalantza izpirik gabe, aldaketa honek

eragina izango du musika-ikastetxeen barne antolakuntzan eta funtzionamenduan. Izan

ere, eremu honetan, LOCE onartu arte bederen, indarrean zirauten gaiari buruz Estatuak

onartutako arau espezifiko bi: LODEko 11.2 art.ko aurreikuspenak garatuz, LODEko

III. Tituluan arautzen ziren gobernu-organoak, irakaskuntza artistikoak irakasten

zituzten ikastetxeen berezitasunetara egokitzen zituen 2732/1986 Errege Dekretua eta,

aipatu araua aldatuko duen 1815/1993 Errege Dekretua, alegia.

Bi Errege Dekretuak, Hezkuntza Ministerioaren lurralde-esparruko musika

kontserbatorioetako gobernu-organoak arautzeko onartu ziren arren, gerora, zenbait

Autonomia Erkidegok ere ezarriko dituzte, berezko araudirik ezean30.

28 Alegia, LOCEko 77-85 art. bitartean arautzen dira ikastetxe publikoetako gobernu-organoak, parte-hartze organoak eta koordinazio-organoak. 29 Eta LOPEG onartu aurretik berriz, 8/1985 Lege Organikoaren III. tituluan arautzen ziren. LOPEGeko II. tituluak ordea, LODEko III. titulua ordezkatuko du. 30 Esate baterako, Extremaduran, hala dio espresuki 2000ko maiatzaren 24ko Ebazpenak (maiatzaren 27ko DOEn), oinarrizko mailako eta maila ertaineko musika-kontserbatorioen antolakuntza eta funtzionamendua arautzen duenak (bigarren atala). Edo Errioxan ere esaterako, hala aurreikusten du 57/2003 Aginduak, urriaren 30ekoak (azaroaren 4ko BOLRen), araubide bereziko irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeetako eskola-kontseiluak arautzen dituenak. Valentzian ere, 1999ko azaroaren 11ko Ebazpenak hala dio (azaroaren 15eko DOGVen), Dena dela, Valentzian, soilik 1815/1993 Errege Dekretua ezarriko da goi-mailako musika-kontserbatorioetako eskola-kontseiluen osaerari dagokienez, oinarrizko mailako eta maila ertaineko musika-kontserbatorioetan ordea, ondoko Dekretuak arautuko baitu eskola-kontseiluen osaera; alegia, 90/1986 Dekretuak, uztailaren 8koak, irakaskuntza espezializatuak deiturikoak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako gobernu-organoen erregelamendua onartzen duenak (uztailaren 30eko DOGVen). Edo azkenik Balear uharteetan, non musika-kontserbatorio

Page 292: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

290

Bada, oraintsu esan bezala, jatorrian, 2732/1986 Errege Dekretuak LODEko 11.2 art.ko

aurreikuspenak garatzen zituen, LODEko III. Tituluan xedatutakoa musika-

kontserbatorioetara egokituz31. LOPEG onartzen denean ordea, LOPEGeko II. tituluak,

LODEko III. Titulua ordezkatuko du —2732/1986 eta 1815/1993 Errege Dekretuak

indargabetu gabe—, zera aurreikusiz: LOPEGek gobernu-organoei buruz xedatutakoa,

hezkuntza-Administrazioek egokituko dutela, besteak beste, araubide bereziko

irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeen berezitasunetara32.

Alabaina, LOPEG indarrean dela, salbuespenak salbu33, hezkuntza-Administrazioek ez

dute burutuko halako egokitzapenik. Nolanahi ere, egoerari aurre egiteko, LOPEG

onartu ostean, iragankorki, aurreko araudiaren arabera eratutako gobernu-organoen

agintaldia denboran luzatuko da34. Orobat, halakorik gerta zitekeela-eta, LOPEGekin

profesionalaren erregelamendu organikoa onartzen duen 120/1994 Dekretuak, abenduaren 15ekoak (abenduaren 29ko BOIBen) esaten duen, aipatu kontserbatorioak, besteak beste, 2732/1986 Errege Dekretuarekin bat, maila ertaineko musika-irakaskuntzak irakatsiko dituela. Gerora, aipatu erregelamenduaren zenbait artikulu aldatuko ditu 58/1997 Dekretuak, apirilaren 25ekoak (maiatzaren 13ko BOIBen). Eta goi-mailako musika-kontserbatorioaren erregelamendu organikoari dagokionez, ohiko musika-kontserbatorioen antolakuntza eta funtzionamendu eredutik aldentzen den 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenak onartuko du aipatu erregelamendua (maiatzaren 25eko BOIBen), aurrerago infra III.C.c) aztertuko duguna. 31 Alegia, jatorrian, 8/1985 Lege Organikoaren 11.2 art.ak zera xedatzen zuen: “La adaptación de lo preceptuado en esta ley a los centros que impartan enseñanzas no comprendidas en el apartado anterior, así como a los centros integrados que abarquen dos o más de las enseñanzas a que se refiere este artículo, se efectuará reglamentariamente. Bada, egokitze hori 2732/1986 Errege Dekretuak burutu zuen. Gerora, LOGSEko seigarren xedapen gehigarriak LODEko 11.2 art.ren edukia zertxobait aldatu zuen. Eta LOCEk azkenik, indargabetu eginen du LODEko 11.2 art., bere edukia 65.2 art.an jasoz. 32Gaur egun (LOCE ondoren, alegia) indargabeturik dagoen LOPEGeko 10.4 art.ak zera xedatzen zuen: “En los centros específicos de educación infantil, en los incompletos de educación primaria, en los de educación secundaria con menos de ocho unidades, en centros de educación permanente de personas adultas y de educación especial, en los que impartan enseñanzas de régimen especial, así como en aquellas unidades o centros de características singulares, la Administración educativa competente adaptará lo dispuesto en este artículo y en el artículo 9, letra b), a la singularidad de los mismos”. Alegia, LOPEGeko 9 art. ak bi gobernu-organo mota jasotzen zituen: kolegiatuak (a) eta pertsona bakarrekoak (b). 10 art.ak berriz, gobernu-organo kolegiatuei dagokienez, ikastetxeetako eskola-kontseiluaren osaera arautzen zuen. 33 Salbuespenen artean hain zuzen, Kataluniako Autonomia Erkidegoa dugu. Alegia, LOPEGen II. titulua garatuz, azaroaren 7ko 352/2000 Dekretuak arautuko ditu, araubide orokorreko irakaskuntzak ala araubide berezikoak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako gobernu-organoak (azaroaren 10eko DOGCen). Haatik, LOCEk LOPEGeko II. titulua indargabetuko duela-eta, LOCEn aurreikuspenak garatzen dituen 317/2004 Dekretuak, ekainaren 22koak (ekainaren 25eko DOGCen) arautzen ditu gaur egun, aipatu ikastetxe publikoetako eskola-kontseiluak —orain, parte-hartze organo bezala— baita gobernu-organoak ere. 34 Izan ere, LOPEGeko bigarren xedapen iragankorreko bigarren atalak horretarako aukera ematen zuen, honela: “Duración del mandato de los órganos de gobierno. (...) Las Administraciones educativas podrán prorrogar el mandato de los órganos de gobierno que estuvieran ejerciendo sus cargos a la entrada en vigor de esta Ley, por un período máximo de nueve meses, para que la finalización de dicho

Page 293: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

291

bat, bigarren hezkuntzako institutuen erregelamendu organikoa onartzen duen 83/1996

Errege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriak zera aurreikusiko du35:

“El Reglamento orgánico tendrá carácter supletorio para todos los centros docentes que impartan cualquiera de las enseñanzas establecidas en la Ley Orgánica 1/1990 de Ordenación General del Sistema Educativo. Asimismo tendrá carácter supletorio para los centros docentes cuya titularidad corresponda a aquellas Comunidades Autónomas, que se hallen en el pleno ejercicio de sus competencias, en tanto no dispongan de normativa propia y en todo lo que les sea de aplicación”.

Beraz, bien bitartean, subsidiarioki eta analogiaz, 83/1996 Errege Dekretuaren bitartez

onartzen den erregelamendu organikoa ezarriko da oinarrizko mailako eta maila

ertaineko musika-kontserbatorio gehienetan. Hots, euren araudia LOPEGek II. Tituluan

xedatutakora egokitu ez dutenetan —gehiengoa—. Baita, salbuespenak salbu36,

LOPEGen arabera, euren musika-kontserbatorioen barne antolakuntzari nahiz

funtzionamenduari dagokienez berezko araudia onartuko duten Autonomia Erkidego

bakanetan ere37.

mandato pueda coincidir con la del curso”. Bada, Hezkuntza Ministerioaren lurralde-esparruan behinik behin, 2732/1986 eta 1815/1993 Errege Dekretuen edukia LOPEGera egokitu bitartean, aipatu Errege Dekretuetan xedatutakoari jarraiki hautatutako gobernu-organoen agintaldia denboran luzatuko da Aginduon bitartez: 1996ko ekainaren 12koa (ekainaren 14ko BOEn), pertsona bakarreko gobernu-organoen agintaldia luzatzen duena; eta 1997ko apirilaren 3koa (apirilaren 17ko BOEn), eskola-kontseiluen agintaldia denboran luzatzen duena, alegia. 35 83/1996 Errege Dekretua, urtarrilaren 26koa (otsailaren 21eko BOEn), Hezkuntza Ministerioaren lurralde-esparruan kokatuta dauden bigarren hezkuntzako institutuen erregelamendu organikoa ezartzen duena (aurreko araudiaren arabera onartu zen 929/1993 Errege Dekretua, ekainaren 18koa indargabetuz). 36 Oraintsu esan bezala, Katalunian alegia. 37 Esaterako, Aragoiko, Gaztela Leongo, Extremadurako edo Andaluziako Autonomia Erkidegoetan gertatu den bezalaxe. Honetara, Aragoiko Autonomia Erkidegoan ikus 2002ko abuztuaren 26ko Agindua (irailaren 9ko BOAn), oinarrizko mailako eta maila ertaineko musika-kontserbatorioen antolakuntzari nahiz funtzionamenduari dagozkion instrukzioak ezartzen dituena (bigarren xedapena). Gaztela Leongoan berriz, ikus 2001eko urriaren 15eko Agindua (urriaren 19ko BOCyLen), araubide bereziko irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeetan eskola-kontseiluak partzialki berritzeko eta hutsuneak betetzeko prozedura arautzen duena. Extremaduran, ikus 2000ko maiatzaren 30eko Ebazpena (ekainaren 3ko DOEn), goi-mailako musika-kontserbatorioen antolakuntza eta funtzionamendua arautzen duena. Azkenik, Andaluziakoan, ikus 1996ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 27ko BOJAn), araubide bereziko irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeen antolakuntzari nahiz funtzionamenduari dagozkion zenbait aspektu arautzen dituena, 83/1996 Errege Dekretua osatuz eta zenbait egokitzapen burutuz.

Page 294: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

292

Dena den, premiazkotzat jotzen da hezkuntza-Administrazioek, beraien menpeko

musika-kontserbatorioen berezitasunetara egokitzen diren erregelamendu organikoak

onar ditzatela. Eta hala esan du behin baino gehiagotan Estatuko Eskola-Kontseiluak38.

Gauzak honela, hezkuntzaren kalitateari buruzko Lege Organikoa onartu ahala, aipatu

Legeak indargabetu eginen ditu bai LODEko 11 art., baita LOPEGeko II. titulua ere39,

ordura arteko egoera sakonki aldatuz. Hortaz, 2732/1986 nahiz 1815/1993 Errege

Dekretuen legezko oinarriak jadanik indargabeturik daudela, LOCEk aipatu Errege

Dekretuak espresuki indargabetzen ez dituen arren, zentzuzkoena indargabetutzat jotzea

izango litzateke40.

Alabaina, LOCEko 81.7 art.ak zera aurreikusten du: araubide bereziko irakaskuntzak

irakasten dituzten ikastetxeei dagokienean, hezkuntza-Administrazioek ikastetxe horien

berezitasunetara egokituko dutela, gobernu-organoei eta parte-hartze organoei buruz

LOCEk xedatutakoa41. Beraz, honek esan nahi du, egokitzapena jazo bitartean,

iragankorki bederen, agintean jarraituko luketela aurreko arauekin bat haututako

organoek42; halaber, iragankorki eta subsidiarioki, LOCEk indargabetzen ez duen

83/1996 Errege Dekretua —bigarren hezkuntzako ikastetxeen erregelamendu orokorra

onartzen duena— ezarriko litzatekeela43.

38 Hain zuzen, gai honi buruz mintzatu zen 1998-1999 ikasturteari zegokion Txostenean, honela: “El Consejo Escolar del Estado insta al Gobierno y a las Administraciones educativas a acometer el desarrollo de los temas pendientes de regulación tras una década de aplicación de la LOGSE: (...) Reglamento orgánico de centros artísticos”. Baita, 1999-2000 ikasturteari zegokion Txostenean ere, zera esanaz: “Este Consejo Escolar considera necesaria y urgente la regulación del marco legislativo de ordenación y organización de estas enseñanzas mediante la aprobación de los correspondientes Reglamentos Orgánicos de Centros”. Aipatu Txostenak eskuragarri daude Estatuko Eskola- Kontseiluaren web orrian, interneteko helbide honetan: http://www.mec.es/ cesces. 39 LOCEko xedapen indargabetzaile bakarraren hirugarren eta bosgarren atalen arabera. Aipatu xedapenen edukia, LOCEko V. tituluan arautzen da (ikastetxeei eskaintzen diena, alegia). 40 Hala ondoriozta daiteke behintzat LOCEko xedapen indargabetzaile bakarreko seigarren ataletik, zera dioenean: “Asimismo, quedan derogadas cuantas disposiciones de igual o inferior rango se opongan a lo dispuesto en la presente Ley”. 41 Ikus LOCEko 81 eta 78 art.ak. 42 Esaterako, aurreko araudiaren bat eratutako eta hautatutako gobernu-organoen agintaldia denboran luzatzen duten neurri iragankorrak hartuz — LOPEG onartu zenean egin zen moduan—. 43 Ez baita oraindik onartu LOCEra egokitzen den erregelamendu organikorik.

Page 295: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

293

Nolanahi ere, azpimarratu beharra dago, LOCEko 81.7 art.ri jarraiki LOCEn eduki

berrietara egokitzea, bere garaian LOPEGeko edukietara egokitzea izan zitekeena baino

premiazkoagoa dela44, eta iragankortasun egoerak ezin duela luzaroan iraun. Ezen,

LOPEGen arauketarekin alderatuz, LOCEk nabarmenki aldatzen du ikastetxeetako

barne organoen egitura baita eurak hautatzeko modua ere45.

Honenbestez, jarraian zera aztertuko dugu: LOCEn berrikuntzak aintzat harturik eta

arestian aipatu 2732/1986 nahiz 1815/1993 Errege Dekretuen arabera, zein den, oro har,

musika-ikastetxeetako barne antolakuntza eta funtzionamendua, eta zehazki,

antolakuntza eta funtzionamendu horren ardatz diren barne organook: gobernu-

organoak (A) eta parte-hartze organoak (B), alegia.

Bada, LOCEk, ikastetxe publiko guztietako barne organoei dagokienez, oinarrizkoak

diren printzipiook ezartzen ditu, honela46:

“En los centros docentes públicos existirán órganos de gobierno y órganos de participación en el control y gestión de los mismos.

Los órganos de gobierno y de participación en el control y gestión de los centros velarán para que las actividades de éstos se desarrollen de acuerdo con los principios y valores de la Constitución, por la efectiva realización de los fines de la educación establecidos en las disposiciones vigentes, y por la calidad de la enseñanza.

Además garantizarán, en el ámbito de su competencia, el ejercicio de los derechos reconocidos a los alumnos, profesores, padres de alumnos y personal de administración y servicios y velarán por el cumplimiento de los deberes correspondientes. Asimismo, favorecerán la participación efectiva de todos los

44 Hain zuzen, LOPEGeko 10.4 art.ak aurreikusten zuen aipatu egokitzapena, baina nekez burutu zen. 45LOCE indarrean dela, bere edukira egokitzeko hezkuntza-Administrazioen ekimenak oraingoz urriak izan dira; honatx: batetik, Errioxako 57/2003 Aginduan, zera aurreikusten da: araubide bereziko irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeetako eskola-kontseiluak erregulatzeko berezko araudirik onartzen ez den bitartean, 2732/1986 eta 1815/1993 Errege Dekretuak ezarriko direla bere lurralde-esparruko musika-ikastetxeetan, beti ere euren edukia LOCEra egokituta. Kataluniakoak berriz, LOCEn edukira egokitzen den 317/2004 Dekretuaren bitartez erregulatzen du, araubide bereziko irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeetako eskola-kontseiluen eraketa eta osaera, zuzendariaren hautapena, baita gainerako gobernu-organoen izendapena nahiz kargu-uztea ere. Azkenik, Kanarietakoak, 2004ko uztailaren 27ko Ebazpen baten bitartez (irailaren 30eko BOCen), oinarrizko mailako musika-ikastetxe ofizialen —hots, musika-kontserbatorioak nahiz baimendutako ikastetxeak— antolakuntzari eta funtzionamenduari buruzko instrukzioak argitara emango ditu. Bada, aipatu Ebazpenean aurreikusten denaren arabera, gobernu-organoak LOCEkin bat arautuko dira, baita bigarren hezkuntzako ikastetxeen erregelamendu organikoa onartu zuen 129/1998 Dekretuarekin bat ere (abuztuaren 6koa, abuztuaren 24ko BOCen) —jakina, LOCE onartu ostean, indarrean dirauten xedapenei jarraiki—. 46 Ikus LOCEko 77 art. .

Page 296: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

294

miembros de la comunidad educativa en la vida del centro, en su gestión y en su evaluación”.

Hain zuzen, barne organoen banaketa hori dugu LOCEk dakarren berrikuntza

nabarmenetako bat. Izan ere, ordura arte, ikastetxe publikoetan soilik gobernu-organoak

zeuden; eta hauek orobat, kolegiatuak ala pertsona bakarrekoak izan zitezkeen. LOCE

onartu ostean ordea, gobernu-organo kolegiatuak zirenak —hots, eskola-kontseilua,

irakasleen klaustroa eta hezkuntza-Administrazioek zehaztutako gainerako organoak —

ikastetxearen kontrolean eta kudeaketan parte hartuko duten organo bihurtuko dira. Eta

pertsona bakarreko gobernu-organoak zirenak berriz —ikastetxeko zuzendaria,

ikasketa-burua, idazkaria eta hezkuntza-Administrazioek zehaztutako gainerako

organoak, alegia—, gobernu-organo bihurtuko dira —edo azken batean, ikastetxeko

zuzendaritza-taldea osatuko dutenak—47.

A) Gobernu-organoak

Zuzendaria, hezkuntza-Administrazioak ikastetxean daukan ordezkaria da. Bada,

zuzendariaren hautapen prozedura eta izendapena ditugu, ikastetxeen barne

antolakuntza eta funtzionamenduari dagokienez, LOCEk dakarren beste berrikuntza

aipagarria. Izan ere, ordura arte, ikastetxeko eskola-kontseiluak hautatzen zuen bertako

kideen gehiengo absolutuz, eta jarraian, zegokion hezkuntza-Administrazioak

izendatzen zuen48.

LOCE indarrean dela ordea, 86 art.an ezartzen dira zuzendariaren hautapenari eta

izendapenari buruzko printzipio orokor berriak, honela49:

“La selección y nombramiento de Directores de los centros públicos se efectuará mediante concurso de méritos entre profesores funcionarios de carrera de los cuerpos del nivel educativo y régimen a que pertenezca el centro.

La selección se realizará de conformidad con los principios de publicidad, mérito y capacidad”.

47 LOCEko 78.1.a) eta b) art.ren arabera. 48 2732/1986 Errege Dekretuko 4 eta 7 art.en eta LOPEGeko 17 art. ren arabera. 49 Zuzendariari esleitzen zaizkion eskuduntzei dagokienez, lehen eta orain, funtsean berdinak dira. Ikus honetara LOCEko 79 art. eta 2732/1986 Errege Dekretuko 11 art. .

Page 297: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

295

Merituen lehiaketan parte hartu ahal izateko, zuzendari-hautagaiak ondoko

ukanbeharrak bete beharko ditu: dagokion kidegoko irakasle-funtzionario bezala,

gutxienez bost urteetako antzinatasuna edukitzea; epe berean, karrerako funtzionario

gisa, maila eta erregimen bereko ikastetxe publiko batean zuzenean eskolak eman izana;

eta deialdia egiten duen hezkuntza-Administrazioaren esparruan dagoen ikastetxe

publiko batean, dagokion mailan eta erregimenean, deialdia argitaratzen den unean,

gutxienez ikasturte batetan zehar irakasle lanetan jardunean egon izana50.

Arestian esan bezala, zuzendaria hautatzeko eta izendatzeko, hezkuntza-

Administrazioek, aldez aurretik, merituen lehiaketa deialdi bat eginen dute.

Zuzendariaren hautapena, Batzorde baten esku egongo da51. Hautatuak izan direnek

aurre heziketa-programa bat gainditu beharko dute52. Eta azkenean, hezkuntza-

Administrazioak, aipatu programa gainditu duen hautagaia, zuzendari izendatuko du

hiru urteetarako. Hauxe da beraz, zuzendaria izendatzeko ohiko prozedura.

Bada, hiru urte horietan zehar, zuzendari bezala burututako lana ebaluatu eginen da, eta

aipatu ebaluazioa aldekoa izanez gero, dagokion maila eta erregimeneko zuzendari

kategoria eskuratuko du hautagaiak. Kategoria honek hezkuntza-Administrazio

guztietako esparruan ondorioak eragingo ditu. Zuzendari izendapena berritu daiteke eta

hortaz, hiru urteetako agintaldia epe berdinerako luzatu ere, aldez aurretik jakina,

aurreko agintaldi-epearen ebaluazioa positiboa izan bada53.

Zer gertatuko litzateke ordea, zuzendari hautagairik ez balego, ala arestian aipatu

Batzordeak hautagairik aukeratuko ez balu? Bada, kasu hauetarako LOCEk

zuzendariaren aparteko izendapena aurreikusten du. Aparteko prozedura honen arabera,

hezkuntza-Administrazioak zuzendari izendatuko du, hiru urteetarako, dagokion

ikastetxeko irakasle funtzionario bat, gutxienez ondoko ukanbeharrak betetzen baditu:

dagokion kidegoko irakasle-funtzionario bezala, gutxienez bost urteetako antzinatasuna

50 LOCEko 87 art.ren arabera (lehen, LOPEGeko 18 art.). 51 LOCEko 88 art.ri jarraiki, aipatu Batzordea ondoko kideek osatuko dute: hezkuntza-Administrazioaren ordezkariek eta ikastetxeko ordezkariek (azken hauen artean irakasle-klaustroko kideak daudelarik). 52 LOCE 89.1 art.ri jarraiki, aipatu aurre heziketa-programa, bi atalek osatzen dute: alegia, heziketa-ikastaro teoriko batek eta praktika epe batek. 53 LOCEko 89.1-2 eta 90 art.en arabera.

Page 298: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

296

edukitzea; eta bost urteetan zehar karrerako funtzionario gisa, maila eta erregimen

bereko ikastetxe publiko batean irakasle bezala jardutea. Hain zuzen, irakaskuntza

artistikoak irakasten dituzten ikastetxeetan, zortzi irakasle baino gutxiago badituzte,

hezkuntza-Administrazioak zera erabaki dezake: hautagaiari aipatu ukanbeharrak

betetzeaz salbuestea54.

Zuzendari-kargua utzi ohi da agintaldia bukatzearekin batera, edo bere kasuan,

agintaldiaren luzapena amaitzerakoan. Haatik, hauetariko arrazoi batengatik ere, kargua

uztea jazo liteke: arrazoitutako kargu-uzte batengatik; eratorritako ezintasun fisiko edo

psikologikoa dela medio; edo zuzendari izendatu zuen hezkuntza-Administrazioak

izendapena errebokatzeagatik, zuzendari karguari dagozkion zereginak larriki bete ez

direlako55.

Zuzendariak agintaldia amaitu ostean —bere kasuan egon litezkeen agintaldiaren

luzapenak barne— zuzendari zereginak burutzen jarraitu nahiko balu, berriro ere

merituen lehiaketa batean parte hartu beharko luke. Zuzendari zereginetan jardun izana

batik bat baloratuko da, irakasleen funtzio publikoan lanpostuak hornitzerakoan56.

Bestalde, ikastetxeko zuzendaritza-taldeko gainerako kideak —alegia, ikasketa-burua

eta idazkaria—, hezkuntza-Administrazioak izendatuko ditu, zuzendariak izendapen

proposamena aldez aurretik irakasleen klaustroari nahiz eskola-kontseiluari jakinarazi,

eta hezkuntza-Administrazioari luzatu ondoren. Zuzendaritza-taldeko kideen kargu-

uzteari dagokionez berriz, aipatu kideek euren zereginak utzi ohi dituzte agintaldia

amaitu ahala, baita zuzendariak kargua uzten duenean ere. Halaber, hezkuntza-

Administrazioak aipatu kideetako edonori bere kargua utz arazi diezaioke, zuzendariak

aldez aurretik eskola-kontseiluari jakinarazi eta hezkuntza-Administrazioari kargu-uztea

proposatu ondoren57.

54 LOCEko 91 art.ri jarraiki. 55 LOCEko 93.1 art.ren arabera. Hain zuzen, errebokazioagatik kargu-uztea gertatzen denean, hezkuntza-Administrazioak zehaztutako epean, irakasleak ezingo du inolaz ere merituen lehiaketetan parte hartu. 56 LOCE 93.2 eta 94 art.ekin bat.

Page 299: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

297

B) Parte-hartze organoak

Ikastetxe publikoen barne antolakuntza eta funtzionamenduari dagokionean LOCEk

dakarren berrikuntzen artean, ondokoa dugu aipagarri: eskola-kontseilua, gobernu-

organo kolegiatu nagusi izateari utzi, eta ikastetxearen kontrolean eta kudeaketan parte

hartzen duen organo nagusi bihurtzen dela58. Izan ere, bertan parte hartzen dute eskola-

komunitatea osatzen duten kide orok; alegia, arestian aipatu zuzendaritza-taldeak

ezezik, ondoko kideek ere euren ordezkarien bitartez parte hartzen dute: irakasleek,

gurasoek, ikasleek, ikastetxeko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak, eta

ikastetxea kokatuta dagoen udalerriko udaletxeak59.

Eskola-kontseiluko kideak hautatzeko prozedurari dagokionez, LOCEko 81.6 art.ak

hezkuntza-Administrazioen esku uzten du eskola-kontseilua osatzen duten sektore

ezberdinetako ordezkariak hautatzeko prozeduraren arauketa. Uneotan, aurreikuspen

hau garatu duen hezkuntza-Administraziorik badago: Kataluniakoa eta Errioxakoa

alegia. Gainerakoetan, aurreikuspen hori garatzen ez den bitartean, badirudi, iragankorki

bederen, LOPEGeko II. titulua indarrean zegoela onartu zen araudia ezarriko dela, eta

subsidiarioki beti ere, 83/1996 Errege Dekretuko II. tituluak arautzen duen prozedura

—LOCEk ez baitu indargabetu—. Noski, LOCEk dakartzan aldaketen ostean, aipatu

araudi autonomikoa LOCEn edukira egokitzea premiazkoa izango litzateke60.

57 Ikus LOCEko 80 art. Berebat, ikasketa-buruari nahiz idazkariari esleitutako eskuduntzei dagokienez, ikus 2732/1986 Errege Dekretuko 15-16 art.ak. 58 Eskola-kontseiluari esleitzen zaizkion eskuduntzei dagokienez, ikus LOCEko 82 art. . 59 Ikus LOCEko 81 art., hain zuzen, Konstituzioko 27.7 art.ak jasotzen duen printzipioa garatzen duena. Izan ere, zera xedatzen du Konstituzioak: “Los profesores, los padres y, en su caso, los alumnos intervendrán en el control y gestión de todos los centros sostenidos por la Administración con fondos públicos, en los términos que la ley establezca”. 60 Arestian ikusi bezala, Errioxak, Kataluniak eta Kanariak LOCEko 81.6 art.ko aurreikuspena garatuz, neurri ezberdinak hartu dituzte. Dena dela, LOCEn edukira hertsiki egokitzen den bakarra Kataluniako 317/2004 Dekretua da. Izan ere, Kanarietako 2004ko uztailaren 27ko Ebazpenak aurreikusten du aurretik bigarren hezkuntzako ikastetxeetako erregelamendu organikoa onartu zuen 129/1998 Dekretua ezarriko dela, LOCEra egokituta eta indarrean dirauten xedapenekin bat. Eta Errioxan berriz, 57/2003 Aginduaren arabera, LOCEra egokituta, aurretik indarrean zegoen araudia ezarriko da, LOCEra egokituta: hots, 2732/1986 nahiz 1815/1993 Errege Dekretuak, eta subsidiarioki 83/1996 Errege Dekretua. Lehenago, LOPEGek ere aipatu aurreikuspena jaso zuen 10.3 art.an eta aurreikuspen hori garatu zuen hezkuntza-Administraziorik egon zen: Valentziakoa, Andaluziakoa, Extremadurakoa, Gaztela eta Leonekoa edo Aragoikoa, esaterako.

Page 300: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

298

Beraz, eskola-kontseiluak, bi urtean behin eta dagokion ikasturtearen lehenengo hiru

hilabetekoan, bere kideen erdiak berritu ohi ditu. Hain zuzen, eskola-kontseiluko kideak

hautatzeko prozedura antolatzeko helburuarekin, hauteskunde-batzorde bat eratuko da61.

Aipatu batzordea, bai LOCE aurreko araudiari jarraiki, baita LOCE ondorengoari ere,

salbuespenak salbu, ondoko kideek osatu ohi dute: ikastetxeko zuzendariak, guraso

batek, ikasle batek, eta ikastetxeko administrazioko nahiz zerbitzuetako pertsonalaren

ordezkari batek62.

Hau da, musika-kontserbatorioetako eskola-kontseiluaren nahiz hauteskunde-

batzordearen osaerari buruz ari garela-eta, zera hartu behar dugu kontuan: batetik, gai

hau espezifikoki erregulatuko duen lehenengo araua onartzen denean —hots,

2732/1986 Errege Dekretua—, 1966ko ikasketa-planeko musika-kontserbatorioen

ereduan oinarrituz egin zela —jada zaharkiturik geratu dena—; eta bestetik, arestian

ikusi dugun 389/1992 Errege Dekretuak, musika-kontserbatorioen egitura berri bat

ekarriko duela —goi-mailako musika-kontserbatorioei soilik araubide bereziko musika-

irakaskuntzen goi-maila irakatsi ahal izateko eskuduntza emanik—. Beraz, honek esan

nahi du, 2732/1986 Errege Dekretuko arauketa eguneratu eta osatu beharra zegoela,

batik bat LOGSE osteko goi-mailako musika-kontserbatorioen egituraketa berrira

egokitzearren. Eta horixe eginen du 1815/1993 Errege Dekretuak.

Hezkuntza Ministerioaren lurralde-esparruan ezargarria den 1815/1993 Errege

Dekretuak, soilik goi-mailako musika-irakaskuntzak irakasten dituzten

kontserbatorioetan, eskola-kontseiluaren nahiz hauteskunde-batzordearen osaera

arautzen du, 2732/1986 Errege Dekretuak gaiari buruz ordura arte xedatutakoa aldatuz

eta osatuz. Ezen, 2732/1986 Errege Dekretuak ez zuen aurreikusten bakar-bakarrik goi-

mailako musika-irakaskuntzak irakasten zituzten kontserbatorioak egon zitezkeenik63.

61 Hauteskunde-batzorde honi esleitutako eskuduntzak 2732/1986 Errege Dekretuko 27 art.an jasotzen dira, baita 83/1996 Errege Dekretuaren 10.2 art.an ere. 62 2732/1986 Errege Dekretuko 26.1 art.ren eta 83/1996 Errege Dekretuko 10.1 arte.ren arabera. Hauteskunde-batzordeko kide hauen hautaketa 2732/1986 Errege Dekretuko 29-47 art. bitartean arautzen da, baita 83/1996 Errege Dekretuko 11-15 art.etan ere. 63 2618/1966 Dekretuko musika-kontserbatorioaren ereduari jarraiki, goi-mailako musika-kontserbatorio berean, maila oro ikas zitekeen: oinarrizkoa, ertaina eta goi-maila, alegia.

Page 301: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

299

Ondorioz, 1815/1993 Errege Dekretuak ezabatu eginen du goi-mailako musika-

kontserbatorioetako eskola-kontseiluetan eta hauteskunde-batzordeetan, 2732/1986

Errege Dekretuaren arabera, ikasleen gurasoek parte hartzeko zeukaten aukera64.

Salbuespenak salbu, printzipioz ez litzatekeelako bat etorriko goi-mailako ikastetxe

horietako ikasleek edukiko luketen adinarekin; hots, adinez nagusi izango lirateke65.

Bada, datu honek berriro ere zera uzten du agerian: unibertsitate-mailako ikasketen

parekoak diren goi-mailako musika-irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeak,

bigarren hezkuntzako ikastetxeak bailiran antolatzea66, kontraesanen iturri baino ez

dela, eta nahasmendu puntu bat gehitzen diola goi-mailako musika-irakaskuntzen

bilakaera juridiko normalari.

Hain zuzen ere, goi-mailako musika-ikastetxeen antolakuntzari dagokionean

kontraesanak saihestea helburu duten neurri gehigarriak agertzen hasi dira LOGSE

ikasketa-planaren araberako goi-mailako musika-irakaskuntzak abian jarri ahala eratu

diren goi-mailako musika-ikastetxeetan. Bai hutsetik eratu direnetan, baita ordura arteko

egiturak eraberritu dituztenetan ere.

Honela, une hauetantxe aurrera dezagun esaterako —infra III ñabarki aztertzeari utzi

gabe—, ohiko ereduari —bigarren hezkuntzako ikastetxeak bailiran antolatzen

64 Ikus 1815/1993 Errege Dekretuko 1-2 art.ak. Izan ere 2732/1986 Errege Dekretuko 21.a) art.ak zera zioen: “El número de representantes de los padres de alumnos en el Consejo Escolar del Centro será el siguiente: a) En los Conservatorios Superiores de Música, tres padres de alumnos matriculados en los grados elemental y profesional”. Eta 26.1 eta 3 art.ek berriz, zera zioten: “A efectos de la organización del procedimiento de elección, se constituirá en cada Centro una Junta compuesta por los siguientes miembros: El Director del Centro, un Profesor, un padre, un alumno y un representante del personal de Administración y de Servicios, siendo designados por sorteo los cuatro últimos (...). En los Conservatorios superiores de Música, el padre deberá serlo de un alumno matriculado en el grado profesional o elemental”. Gerora, hezkuntza-Administrazioek onartuko dituzten arauetan, modu berean, ezabatu eginen da goi-mailako musika-kontserbatorioetako eskola-kontseiluetan nahiz hauteskunde-batzordeetan ikasleen gurasoen parte hartzeko aukera (ikus honetara esaterako, Errioxan 57/2003 Agindua, eta Katalunian berriz 317/2004 Dekretua). 65 Alegia, kontuan hartzen badugu, ikasleak oinarrizko mailari (lau ikasturte irauten dituena) printzipioz 8 urterekin ekingo liokeela, eta maila ertainari berriz (sei ikasturte irauten dituena) 12 urterekin, goi-mailari 18 urterekin ekingo lioke. Ikus gai honi buruz halaber, EMBID IRUJO, A., “Un siglo de legislación musical en España (y una alternativa para la organización de las enseñanzas artísticas en su grado superior)”, RAP, 153 zkia., 2000, 495 orria. 66 Ikastetxe hauen erregimen juridikoa dugu aztergai ondoko lanean: AGOUES MENDIZABAL, C., “El régimen jurídico de los centros docentes de educación no universitaria”, Comares, Granada, 2000.

Page 302: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

300

dituenari, alegia— ihes egiten dioten goi-mailako musika-kontserbatorioak eratzen hasi

direla; hots, oraintsu aipatu 1815/1993 Errege Dekretuaren ildo beretik, ez da bakarrik

aldatu eskola-kontseiluaren osaera goi-mailako musika-kontserbatorioetan. Halaber,

Balear uharteetako, Kanarietako edo Aragoiko goi-mailako musika-kontserbatorioetan

adibidez, eskola-kontseilurik ez dago jadanik; aitzitik, bertan irakasten diren

irakaskuntzen mailarekin eta eskura daitezkeen tituluekin bat datozen gobernu-organo

batzuk eratu dira; azken batean, unibertsitateen barne antolakuntzari hurbiltzen zaizkion

organoak, alegia. Eta arrazoi gehiagorekin, berbera egin dute baimendutako ikastetxe

pribatu bezala eratu diren Esmucek (Katalunian) eta Musikenek (Euskal Herrian). Eta

zer esanik ez, Bartzelonako Liceuko Kontserbatorioak.

Honenbestez, ohiko musika-kontserbatorioen ereduari jarraiki antolatzen diren

ikastetxeetako eskola-kontseilura berriro itzuliz, zera esan: bertako kideak hautatu eta

gero, azken urratsa, eskola-kontseilua eratzea eta funtzionamenduan hastea izanen

dela67.

Amaitzeko, aipatu, musika-kontserbatorioetan, eskola-kontseiluaz gain, badago beste

parte-hartze organo bat: irakasleen klaustroa, alegia. Bada, ikastetxeko irakasle orok

osatzen duen organo honen bitartez, irakasleek ikastetxean parte hartzen dute.

Klaustroko buru, ikastetxeko zuzendaria izanen da. Oro har, hiru hilabetean behin bildu

ohi da, baina bildu liteke ere, zuzendariak deialdia egiten duen bakoitzean edo

klaustroko kideen heren batek gutxienez hala eskatzen duenean. Dena dela, bai

ikasturtearen hasieran baita amaieran ere, derrigorrez bildu behar du irakasleen

klaustroak. Halaber, klaustroko kideek derrigorrez agertu behar dute bileratara68.

II. OINARRIZKO MAILAKO ETA MAILA ERTAINEKO MUSIKA-IKASTETXEEN

IZAERA JURIDIKOA

Atalburu honen sarreran esan dugu, musika-ikastetxeen titulartasuna eta kudeatzeko era

irizpidetzat hartuz gero, oinarrizko mailako eta maila ertaineko araubide bereziko

67 2732/1986 Errege Dekretuaren 53 art.ri jarraiki, baita 83/1996 Errege Dekretuaren 19 art.ri ere, eskola-kontseiluaren bilerak burutuko dira, bertan ordezkaturik dauden sektore ororen agerraldia bermatzen den egunean eta orduan. 68 Oro har irakasleen klaustroari buruz ikus LOCEko 83-84 art.ak eta zehazki, 2732/1986 Errege Dekretuko 61-64 art. ak.

Page 303: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

301

musika-irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeei dagokienean —eta infra III ikusiko

dugun legez, goi-mailako musika-ikastetxeekin gertatzen den bezalaxe—, izaera

juridiko ezberdina duten ikastetxeak ageri zaizkigula. Izan ere, arestian aztertu dugun

389/1992 Errege Dekretuak, horretarako aukera ematen du.

Honela bada, Administrazio publiko baten menpe dauden musika-ikastetxeekin eginen

dugu topo —alegia, udal-Administrazioaren, probintziakoaren ala Administrazio

autonomikoaren menpekoak direnekin—. Administrazio publiko baten

titulartasunekoak diren ikastetxeek osatzen duten talde honen baitan orobat, bi motatako

ikastetxeak bereiz ditzakegu: batetik, Administrazio berak zuzenean kudeatzen dituen

musika-ikastetxeak. Eta bestetik, Administrazioak zeharka kudeatzen dituenak —esate

baterako, organismo autonomoen bitartez edo hezkuntza-Administrazioek guztiz

finantzatutako fundazioen bitartez—69.

Bestalde, badaude ere pertsona fisiko pribatuen zein pertsona juridiko pribatuen70

titulartasunekoak diren oinarrizko mailako eta maila ertaineko baimendutako musika-

ikastetxeak .

Alabaina, arestian aipatu Hezkuntza Ministerioaren estatistikei so egiten badiegu,

agerikoa da, oinarrizko mailako eta maila ertaineko ikastetxeei dagokienean bederen,

nagusitu egiten dela musika irakasteko eredu publikoa. Izan ere, musika-ikastetxeen

gehiengoaren titularra Administrazio publiko bat da. Zehazki, musika-kontserbatorio

profesionaletan —edo maila ertainekoetan— aipatu titularra Administrazio 69 Balear uharteetako goi-mailako musika eta dantza-kontserbatorioa kudeatzeko eratzen den Fundazioarekin gertatzen den bezala. Dena dela, aipatu Fundazioa eratzen duen, eta aipatu Fundazioaren Estatutuak onartzen dituen 2001eko ekainaren 1eko Erabakiaren arabera (ekainaren 19ko BOIBen argitara emana), Fundazio berak kudeatuko ditu araubide bereziko oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko musika-irakaskuntzak irakasten dituen musika-kontserbatorio profesionala, baita goi-mailakoa musika-kontserbatorioa ere. Alegia, zera dio 5.b) art.ak: “Para el desarrollo de los objetivos fundacionales la Fundación tendrá encomendadas las siguientes funciones: Gestionar el mencionado centro, administrar el edificio y las instalaciones del Conservatorio que acoge el Conservatorio Superior de Música y Danza de las Illes Balears y el Conservatorio Profesional de Grado Elemental y Medio de Música y Danza de Mallorca, velar por su buen funcionamiento y realizar las obras, servicios y trabajos necesarios para conservarlo y mantenerlo”. Ondorioz, edukiak ez errepikatzearren, aipatu Fundazioa infra III.C.c) atalean aztertuko dugu.

70 Esaterako, arestian aipatu Kataluniako 55/1994 Dekretuarekin bat eratzen den Bartzelonako Liceuko maila ertaineko baimendutako musika-ikastetxe pribatua, nortasun juridikoa duen Conservatori del Liceu fundazio guztiz pribatuak kudeatzen duena. Fundazio honek ordea, besteak beste, baimendutako goi-

Page 304: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

302

autonomikoa izan ohi den arren, badago probintziako Administrazioa edo udal-mailakoa

titularra den ikastetxerik ere. Aldiz, oinarrizko mailako musika-kontserbatorioen

titularra udal-Administrazioa izan ohi da71.

Gogoan izan behar dugu ordea, oraintsu aipatu 389/1992 Errege Dekretuaren

aurreikuspenak abian jartzen diren arte, espainiar Estatuan dagoen musika-ikastetxe

eredua —publikoa zein pribatua— oso bestelakoa dela. Izan ere, ordura arte, oinarrizko

mailako eta maila ertaineko musika-irakaskuntza berezituak bi motatako ikastetxeetan

ikas zitezkeen: musika-kontserbatorio ofizialetan eta ofizialak ez ziren musika-

ikastetxeetan.

Musika-kontserbatorio ofizialei dagokienez halaber, hasera batean soilik bi motatakoak

zeuden: Estatuko Administrazioaren menpekoak zirenak, eta ez zirenak —probintziako

Administrazioaren ala udal-Administrazioaren titulartasunekoak, alegia—. Baina

laurogeiko hamarkadatik aurrera, Estatuak Autonomia Erkidegoei funtzio eta zerbitzuak

eskualdatzeari ekingo dio —horien artean, besteak beste, musika-kontserbatorioen

titulartasuna—. Beraz, orduz geroztik, Administrazio autonomikoak titularrak diren

musika-kontserbatorioak ere izango ditugu72. Ofizialak ez ziren ikastetxeei dagokienean

berriz —alegia, pertsona pribatuek ala Estatua ez ziren pertsona publikoek era

mailako musika-ikastetxea ere kudeatzen du. Bada, edukiak ez errepikatzearren, infra III.D) atalean izanen dugu aztergai aipatu Fundazioa. 71 Alegia, supra 6. oin-oharrean dagoen taulan ikus daitekeen bezala, 2003-2004 ikasturtean, guztira, 208 oinarrizko mailako musika-kontserbatorio zeuden eta 114 baimendutako musika-ikastetxe pribatu. Maila ertainekoei dagokienez berriz, 169 musika-kontserbatorio zeuden eta 57 baimendutako musika-ikastetxe pribatu. Nolanahi ere, Autonomia Erkidego batzuetan ez da hain argia eredu publikoaren nagusitasuna. Hain zuzen ere, hala gertatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan. Honela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-saileko interneteko helbidean (hots, http://www1.hezkuntza.ej-gv.net) eskuragarri dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko musika-ikastetxeen zerrendan, ondoko datuak ageri zaizkigu: araubide bereziko musika-irakaskuntzen oinarrizko maila irakasten duen kontserbatorio bakarra dago (udal-Administrazioarena) eta baimendutako 10 ikastetxe pribatu ordea. Beraz, oinarrizko mailan eredu pribatua dugu nagusi. Araubide bereziko musika-irakaskuntzen oinarrizko maila irakasten duten ikastetxeei dagokienean berriz, 7 kontserbatorio daude (3 Administrazio autonomikoaren menpekoak eta 4 udal-Administrazioarenak), eta baimendutako 7 ikastetxe pribatu. 72 Hain zuzen, unibertsitate-mailakoa ez den irakaskuntzaren deszentralizazio prozesua 1999 urtean amaituko da. Bada, aipatu deszentralizazio prozesuaren ondorioz, maila ertaineko eta goi-mailako musika-kontserbatorioak batik bat Autonomia Erkidegoetako hezkuntza-Administrazioetako ikastetxeen sare publikoan integratuko dira. Eta integrazio prozesu honek orobat, eragina izango du, musika-irakasle funtzionarioetan. Integrazio prozesu honen adibide bezala, zortzigarren atalburuan, zera aztertuko dugu: Euskal Autonomia Erkidegoko maila ertaineko hiru musika-kontserbatorioetan nola burutzen den integrazio hori, baita bertako irakasleena ere.

Page 305: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

303

zitzaketenak—, hauek ere bi motatakoak izan zitezkeen: hots, Estatuak onartutakoak eta

Estatuak baimendutakoak73.

389/1992 Errege Dekretuaren aurreikuspenak abian jartzen direnean, ordea, aipatu

musika-ikastetxe orok, baita etorkizunean sortuko direnak ere, 389/1992 Errege

Dekretuak finkatzen dituen gutxieneko ukanbeharrei men egin beharko dio. Zein da

ondorioa? Bada, 389/1992 Errege Dekretuak dakarren berrikuntza

garrantzitsuenetakoari jarraiki, araubide bereziko musika-irakaskuntzak ondoko

ikastetxeetan irakatsi beharko direla: oinarrizko mailako musika-irakaskuntzak,

oinarrizko mailako ikastetxe publikoetan zein pribatuetan —hau da, oinarrizko mailako

musika-kontserbatorioetan zein oinarrizko mailako baimendutako ikastetxeetan—; dena

dela, salbuespenez, maila ertaineko ikastetxe publikoetan zein pribatuetan ere irakatsi

ahal izango dira —hots, kontserbatorio profesionaletan nahiz maila ertaineko

baimendutako ikastetxe pribatuetan—. Araubide bereziko maila ertaineko musika-

irakaskuntzak berriz, musika-kontserbatorio profesionaletan eta maila ertaineko

baimendutako musika-ikastetxe pribatuetan irakatsiko dira.

Honek guztiak zera dakar: batik bat, ordura arte musika-irakaskuntza berezituak

irakasten zituzten ikastetxeak eta etorkizunean ere oinarrizko mailako edo maila

ertaineko araubide bereziko musika-irakaskuntzak irakasten jarraitu gura duten

ikastetxeak, berregituraketa prozesu batean murgilduko direla. Izan ere, egokitu beharko

zaizkie 389/1992 Errege Dekretuak finkatzen dituen gutxieneko ukanbeharrei. Nolanahi

ere, egokitzapena ezberdina izango da musika-ikastetxea publikoa ala pribatua den

arabera.

Alegia, 389/1992 Errege Dekretua indarrean sartzerakoan Estatukoak ziren musika-

kontserbatorioek, 389/1992 Errege Dekretuak finkatutako gutxieneko ukanbeharrak bete

73 Ikastetxe ez ofizialak arautzen zituen arestian aipatu 1987/1964 Dekretuaren arabera, onartutako ikastetxe kategoria Dekretuz aitortzen zen eta baimendutako ikastetxe kategoria berriz, Agindu bitartez. Onartutako ikastetxe kategoria eskuratu ahal izateko zera galdatzen zen: mota eta gradu bereko musika-ikastetxe ofizialetan irakatsi ahal izateko galdatzen zen gaitasun berbera zeukaten sei irakasle egotea gutxienez; eta baimendutako kategoria lortzeko ostera, baldintza berdinekin, gutxienez bi irakasle egotea. Onartutako ikastetxe ez ofizialetan ikasten zuten ikasleek, ikasturte amaierako azterketa ikastetxean bertan egiten zuten, baita gradu amaierako azterketa ere —aipatu azterketa, hezkuntza Ministerioak izendatutako epaimahaia baten aurrean burutuz, alegia—. Baimendutako ikastetxe ez ofizialetan ikasten zuten ikasleek berriz, azterketa oro, ikastetxea atxikita zegoen musika-ikastetxe ofizialean burutu behar zuten —baimendutako ikastetxeko irakasle bat, epaimahaikide izan zitekeelarik—.

Page 306: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

304

beharko dituzte, beti ere, LOGSEn ezarpen egutegiak zehaztutako epeen barne.

Estatukoak ez ziren musika-kontserbatorioei berriz —edo ikastetxe publikoei—

ofizialtasuna onartu ahal izateko, aipatu ikastetxeek dagokion hezkuntza-

Administrazioarekin hitzarmen bat izenpetu beharko dute74.

Musika-ikastetxe pribatuei dagokienez, egokitzapen prozesua berebat ezberdina izanen

da, 1987/1964 Dekretuari jarraiki, ikastetxea onartutakoa edo baimendutakoa den

arabera. Honela, 389/1992 Errege Dekretua indarrean sartzerakoan oinarrizko musika-

irakaskuntzak irakasteko onartuta zeuden ikastetxeei, maila bereko musika-irakaskuntza

berriak irakatsi ahal izateko baimena emango zaie. 389/1992 Errege Dekretua indarrean

sartzen den unean maila ertaineko musika-irakaskuntzak irakasteko onartuta zeuden

ikastetxeek berriz, maila ertaineko ikasketa berriak irakatsi ahal izateko baimena eskatu

beharko dute. Azkenik, 389/1992 Errege Dekretua indarrean sartzen den momentuan

jadanik baimendutako ikastetxeak zirenei, oinarrizko mailako musika-irakaskuntza

berriak irakasteko baimena eman ahal izango zaie —dagozkien ukanbeharrak betetzen

dituzten heinean—. Haatik, aipatu baimena ematen ez zaien bitartean, ikastetxe horiek

soilik bere garaian baimendu zitzaizkien irakaskuntzak irakatsi ahal izango dituzte,

LOGSEn ezarpen egutegiaren arabera, iraungitzen diren arte.

Oinarrizko mailako eta maila ertaineko musika-kontserbatorio orok halaber, musika-

kontserbatorioetako gobernu-organoei buruz aztergai izan dugun araudiari men egin

beharko dio. Eta hain zuzen, aipatu arauditik ondoriozta daiteke, maila ertaineko

musika-kontserbatorioek batik bat, bigarren hezkuntzako ikastetxeen antolakuntza eta

funtzionamendu berbera dutela. Bestalde, musika-ikastetxe pribatuek, kasuan kasu

egokitutako araudiaren arabera, aldez aurretik dagokion Administrazioari baimena

eskatu beharko diote abian jarri nahi baldin badute75.

74 389/1992 Errege Dekretuko zazpigarren xedapen iragankorraren arabera. 75 389/1992 Errege Dekretuko bigarren, hirugarren eta bosgarren xedapen iragankorrei jarraiki.

Page 307: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

305

III. GOI-MAILAKO MUSIKA-IKASTETXEAK

III.1. Ikastetxeen izaera juridikoa: lehen hurbilketa

Goi-mailako musika-ikastetxeei ezargarria zaien araudia aztertu eta gero, zera

ondoriozta dezakegu: aipatu ikastetxeen jatorria berbera dela eta beraz, aztertutako

araudian duela oinarri. Alegia, azken batean, goi-mailako musika-ikastetxeak

Administrazioen menpeko kontserbatorio gisa antolatu ohi zirela, ez baitzegoen ia beste

aukerarik. Eta 389/1992 Errege Dekretua onartu arte bederen, egoerak bere horretan

jarraituko du.

Gaur egun, goi-mailako musika-ikastetxeak nagusiki kontserbatorio bezala antolatzen

badarraite ere, ez da ordea aipatu ikastetxeak antolatzeko erabiltzen den modu bakarra.

Izan ere, LOGSEn ezarpen egutegiaren arabera goi-mailako musika-irakaskuntzak

2001-2002 ikasturtean abian jarri zirenetik gaurdaino, agerikoa da, zenbait Autonomia

Erkidegotan, goi-mailako musika-ikastetxeak antolatzeko, formula pribatuen edo

behintzat formalki pribatuak direnen aldeko erronka egin dela. Hain zuzen, formula

pribatu hauen ezaugarrietako bat ondokoa dugu: ikastetxeek autonomia maila

handiagoa daukatela; ezen, euren burua antolatzeko eredu bezala hartu ohi dira beste

goi-mailako ikastetxe batzuk —unibertsitarioak barne— antolatzeko erak, edo aipatu

ikastetxeak antolatzeko moduei hurbiltzen zaizkien formulak erabili ohi dira.

Une hauetantxe ordea, ez gara eztabaidatzen hasiko goi-mailako musika-irakaskuntzak

behin-betiko unibertsitatean integratu behar ote direnentz, gai hau bederatzigarren

atalburuan hizpide izanen baita. Dena dela, axaletik bada ere, zera aurrera dezakegu:

goi-mailako musika-irakaskuntzak noizbait unibertsitatean formalki integratuko balira,

amaitu egingo litzatekeela goi-mailako musika-ikastetxeen izaera juridikoari buruzko

eztabaida eta arazo espezifikorik ez litzatekeela egongo gai horren inguruan. Hau da,

inoiz halakorik gertatuz gero, goi-mailako musika-ikastetxeek, edozein unibertsitate-

eskolaren edo fakultateren izaera juridiko berbera izango lukete. Eta soilik, ikastetxe

publikoak ala pribatuak direnak bereiztea baino ez litzaiguke geratuko.

Nolanahi ere, ukaezina da, aipatu eztabaidaren abiapuntua ondokoa dela: Espainian

oraindik ere, araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzak amaitu ostean

Page 308: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

306

eskuratu ahal izango den titulua, unibertsitate lizentziatu-tituluaren baliokidea izatea

ondorio guztietarako —seigarren atalburuan aztertu dugun LOGSEKO 42.3 art.rekin

bat—. Aitzitik, indarrean dagoen legediak ez die unibertsitate statusik aitortzen, goi-

mailako musika-irakaskuntzak irakasteko zeregina dagokien goi-mailako musika-

ikastetxeei.

Beraz, ez dirudi ezbaian jar daitekeenik anormaltasun zantzurik baduela, aipatu goi-

mailako musika-ikastetxeak unibertsitate-mailakoa ez den legediari jarraiki antolatzeak

eta arautzeak. Anormaltasun hori agertu izan den antzeko kasuetan, zein erabaki hartu

da? Bada, azkenean, irakaskuntzak eta ikastetxeak unibertsitatean integratzea. Hortaz,

ezin dugu baztertu, goi-mailako musika-irakaskuntzei nahiz ikastetxeei dagokienez ere,

halako erabakirik hartzeko aukera egon litekeela hurbileko etorkizun batean. Izan ere,

Gorte Orokorretan jadanik aurkeztu da ildo horretako legezkoak ez diren hainbat

proposamen76.

Gainera, ohikoa bihurtu da, Hezkuntza-ministro berri bakoitzak, kargua hartu ahala

aditzera emaniko asmoen artean, aipamen egitea anormaltasun egoera horri aurre

egiteko nahiari. Esaterako, hala egin zuen alderdi popularreko DEL CASTILLO

ministra ohiak, 2000ko ekainaren 14an, Diputatuen Kongresuaren aurrean eginiko

agerraldian77. Baita SAN SEGUNDO ministra sozialista berriak ere, 2004ko ekainaren

76 Ikus esaterako, Parlamentu-talde sozialistak aurkeztutako Legezkoa ez den Proposamena (1996ko abenduaren 23ko BOCGen, D saila, 89 zkia, 9. orrian). Bada, aipatu proposamena onartu egin zen, 1999ko otsailaren 24an Kongresuko Hezkuntza eta Kultura Batzordean eztabaidatu ondoren (1999ko martxoaren 4ko BOCGen, D saila, 388 zkia., 8 orrian). 77 Honetara, zera zioen aipatu Ministrak: “Las enseñanzas artísticas merecen una mención propia. En la actualidad se caracterizan por su reciente implantación. La función que compete al Estado es la de coordinar la implantación del grado superior en las distintas comunidades autónomas. Como propuesta de la normativa básica para perfeccionar la ordenación de estas enseñanzas, se va a presentar un proyecto de ley de centros superiores de enseñanzas artísticas”. Ikus Diputatuen Kongresuko Batzarren Aldizkaria, VII Legealdia, 2000, 30 zkia., 481 orrian aipatua. Halaber, ildo beretik, zera esaten zuen 2000ko abenduaren 21ean Diputatuen Kongresuan agertu zenean: “Las enseñanzas musicales, tanto por su implantación como por la complejidad de los estudios y su ordenación, requieren, a mi entender y al del equipo del Ministerio, una atención especial (...). La escasa relevancia, en términos cuantitativos, de las enseñanzas artísticas frente a las de régimen general contrasta con la enorme importancia que tienen estas enseñanzas para cualquier sociedad desarrollada. La calidad de la formación artística constituye desde luego una meta importante para las administraciones educativas. (...) Esta consideración se hace especialmente oportuna cuando se refiere a los grados superiores en general y al de música en particular. Un conservatorio superior de música no podrá tener menos de 240 alumnos ni impartir menos de 20 especialidades. Junto a estos requisitos materiales de calidad, las condiciones reales de funcionamiento de los centros y el grado de excelencia de su profesorado tienen que garantizar un alto nivel formativo de estos centros superiores perfectamente homologables, por sus resultados, al de otras instituciones análogas de los países más avanzados de nuestro entorno económico y cultural; por tanto,

Page 309: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

307

1ean, Diputatuen Kongresuan agertu zenean —berak eskatuta—, bere Departamentuak

jarraituko duen politikaren ildo orokorren berri emateko78.

Izan ere, ezin dugu ahaztu, Estatuko Eskola-Kontseilua behin eta berriro mintzatu dela

gaiari buruz eta sarritan ohartarazi duela Hezkuntza Ministerioa. Azkenekoz hain zuzen,

2002-2003 ikasturteari dagokion txostena (azkena) argitara eman duenean, honela79:

“El Consejo Escolar del Estado vuelve a llamar la atención al Ministerio de acuerdo con las Comunidades Autónomas, la necesidad de tramitar una ley específica para determinar definitivamente el régimen jurídico de los Centros Superiores de Enseñanzas Artísticas a fin de estructurar su pertenencia al ámbito universitario.”

Bada, zalantza izpirik gabe, gaurkotasuna izaten darraien eta oraindaino behar bezala

ebatzi ez den arazo baten aurrean gaude. Nolanahi ere, zenbait Autonomia Erkidego

dagoeneko hasi da konponbideen bila. Esaterako, Aragoiko Gorteek goi-mailako

irakaskuntza artistikoak arautzen dituen 17/2003 Legea onartu dute80. Bere edukia infra

III.2.B) atalean ñabarki aztertuko dugun arren, uneotan ezin ditugu azpimarratzeke utzi,

aipatu Legearen zioen azalpenean zehar garatzen diren ideiak. Sekulako

zorroztasunarekin adierazten baitute, zeintzuk diren gaiak dakartzan anormaltasun

arazoak. Honatx, hitzez hitz81:

tienen que asemejarse a ellas los resultados. Por todo ello, el Ministerio considera necesario emprender una serie de actuaciones, incluidas las oportunas modificaciones normativas en relación con estas enseñanzas. En la primera comparecencia que tuve en esta Cámara ya anuncié que era un objetivo del Ministerio proponer una ley sobre las enseñanzas artísticas (...)”. Ikus Batzarren Aldizkaria, VII Legealdia, 133 zkia., 3864 orrian aipatua. 78 Hain zuzen, zera esaten zuen aipatu Ministrak: “El ministerio pretende hacer un análisis de conjunto de la situación de las titulaciones en el ámbito de las enseñanzas artísticas. A tales efectos promoverá la constitución de un grupo de trabajo para que lleve a cabo este análisis (...). El diagnóstico de la situación actual se acompañará de las propuestas de actuación que parezcan más adecuadas como resultado del análisis. El estudio que se propone debe tener un doble objetivo: por un lado, se trata de situar las titulaciones de las enseñanzas artísticas en el ámbito del espacio europeo de la educación superior, a cuyo efecto se hará un estudio comparativo de estas titulaciones en los países de la Unión Europea, y por otro lado, se trata de situar el ejercicio profesional correspondiente a estas titulaciones dentro de las reglas incluidas a estos efectos en las directivas de la Unión Europea sobre libre circulación de profesionales. Ikus Batzarren Aldizkaria, VIII Legealdia, 39 zkia., 8.orrian aipatua. 79 Ikus “Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 2002-2003”, MEC, Consejo Escolar del Estado, 2004, interneteko helbide honetan eskura daitekeena: http://www.mec.es/cesces. 80 2003ko martxoaren 24koa (apirilaren 11ko BOAn argitara emana). 81 Oro har, ideia hauek guztiak aurreko atalburuetan ezezik, esku artean dugun honetan ere azpimarratu dira, ñabarki aztertuz.

Page 310: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

308

“La historia de lo que hoy llamamos enseñanzas artísticas en España es muy compleja y está influida en su desarrollo por distintos vectores y tendencias. Por un lado, es relativamente sencillo encontrar referencias en el ordenamiento jurídico histórico, y ello hasta en normas del más elevado nivel, al papel fundamental de estas enseñanzas para la concepción y estado cultural de España, pero, por otro, esas afirmaciones no se corresponden ni mucho menos con una clara inserción de esas enseñanzas en el ordenamiento educativo general, lo que ha ocasionado que durante mucho tiempo hayan permanecido alejadas de los parámetros normales de evolución del conjunto de la enseñanza reglada en España y, con ello, de su mínima consideración jurídica y del consiguiente esfuerzo inversor público mínimamente significativo (...). Dentro del conjunto de la regulación de las enseñanzas artísticas, se debe advertir que la LOGSE otorga una posición singular a su grado superior. Esa posición singular se fundamenta en un dato muy simple: en que ese texto legal predica de las titulaciones que pueden alcanzarse cursando ese grado superior un exacto nivel de equivalencia con las titulaciones reguladas por el ordenamiento jurídico propio del sistema universitario, licenciado y diplomado. Es esta una afirmación capital en la historia educativa española, absolutamente singular y novedosa y que viene apoyada en una firme evolución normativa que desde sus comienzos ya apuntaba coherentemente hacia esa dirección y que, al tiempo, conecta con realidades bien conocidas de distintos países europeos en los que la forma de organización y titulación de estas enseñanzas se encuentra ubicada dentro del sistema universitario, con las peculiaridades propias, obviamente, de las tradiciones y concepciones particulares del sistema universitario de cada país82 (...). El ordenamiento jurídico educativo español no ha dado, sin embargo, el salto decisivo que debía recorrer para ser enteramente coherente con la afirmación de titulación semejante a la universitaria que recoge la LOGSE. Efectivamente, no debe olvidarse que es el texto legal propio de la organización de la enseñanza no universitaria, la LOGSE, el que recoge la afirmación de que la titulación a alcanzar en el marco de unas enseñanzas que se imparten dentro de su paraguas normativo es semejante a la universitaria, lo que, aun valorable, no deja de ser ciertamente algo paradójico, dificultad que se acrecienta a la hora de desarrollar la posibilidad reconocida legalmente de realización de labores investigadoras en los centros que las imparten. Y hay que reconocer que esa pervivencia de elementos propios del sistema universitario con otros del nivel no universitario crea situaciones que no solo son paradójicas, sino, al tiempo, perturbadoras para un correcto desarrollo de las enseñanzas que tratamos cuando se pretenden traslados miméticos de las formas organizativas del ordenamiento jurídico general hacia el propio de las enseñanzas artísticas superiores. No se corresponde, así, la forma de organización de los centros superiores de enseñanzas artísticas, que es legalmente la propia de los institutos de enseñanza secundaria, con la que debería ser la más apropiada para los centros que imparten enseñanzas que conducen a titulaciones semejantes a las universitarias. La misma evolución de la normativa estatal posterior a la LOGSE tuvo que sacar apresuradamente consecuencias de este hecho, permitiendo una configuración de los consejos escolares de un tipo de estos centros con rasgos propios y separados de los aplicables a los institutos de enseñanza secundaria (muestra de lo cual es el Real Decreto 1815/1993, de 18 de octubre, por el que se regula la composición del Consejo Escolar y de la Junta Electoral en los conservatorios superiores que impartan, únicamente, el grado superior) por el simple hecho de que los alumnos de los centros

82 Hain zuzen, gai hau bederatzigarren atalburuan aztertzeko parada izanen dugu.

Page 311: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

309

superiores de enseñanzas artísticas —en el caso normativo narrado, de los conservatorios superiores— son, salvo excepciones bien contadas y no significativas, mayores de edad, cosa que, obviamente, no sucede con los alumnos de los institutos de enseñanza secundaria, lo que tiene que llevar consigo determinadas consecuencias en este plano de lo meramente organizativo. Pero no es solo una cuestión de la composición de un concreto órgano de gobierno la que presenta disfunciones con las líneas generales de la concepción de este grado de enseñanza, sino que los problemas se extienden a otros muchos ámbitos. Por ejemplo, al desarrollo de la función docente que está, lógicamente, presidida por principios generales propios de la docencia no universitaria cuando las mismas Normas estatales recogen —nueva paradoja a hacer notar— hasta la posibilidad de realización de una función investigadora en estos centros. Igualmente se plantean diferentes problemas cuando no es posible sacar las lógicas consecuencias desde el punto de vista de la autonomía organizativa, económica y pedagógica de unos centros que imparten titulaciones equivalentes a las universitarias y que, sin embargo, están sometidos a los rígidos controles más bien propios de la enseñanza no universitaria(...). No parece presentar muchas dudas, en absoluto, la lógica conclusión de que en un momento determinado el ordenamiento jurídico estatal acabará afrontando esa ineludible tarea de adecuación para la que, en concreto, se han producido ya diversos intentos que, por variados motivos, no han llegado todavía a fructificar. En tanto llega ese necesario cierre del sistema normativo creado, cuyos pilares básicos ya están firmemente asentados, la Comunidad Autónoma de Aragón, por medio del ejercicio de su potestad legislativa y dentro del marco que le permiten sus competencias sobre enseñanza y organización de la Administración Pública establecidas estatutariamente, quiere colaborar en la consecución de los objetivos que marca la LOGSE, y en estricta sintonía con la letra y el espíritu de su articulado (...)”.

Honenbestez, LOGSEri jarraiki, Aragoiko Autonomia Erkidegoak Organismo

Autonomo bat eratuko du: Goi-mailako irakaskuntza artistikoen Aragoiko Institutua

deiturikoa, alegia. Aipatu erakundeari atxikiko zaizkio, administrazio-antolakuntzari

dagokionez, irakaskuntza artistikoen goi-mailako ikastetxeak, eta hauen artean,

Aragoiko goi-mailako musika-kontserbatorioa.

Beste Autonomia Erkidego batzuetako Legebiltzarrek gisa horretako legerik onartu ez

duten arren, Gobernu autonomikoek ordea, ildo beretik, Fundazioak eratzeko erabakiak

hartu dituzte. Honela, Eusko Jaurlaritzak adibidez, 2001eko maiatzaren 2an eginiko

batzarrean ondoko Erabakia hartu zuen83 —EHAAn argitaratzen ez bada ere, Euskal

Herriko goi-mailako musika-ikastetxerako (Musikene) Fundazio Pribatua eratzen duen

eskriturari gehitzen zaiona—:

Page 312: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

310

“La Ley orgánica 1/1990, de 3 de octubre, de Ordenación General del Sistema Educativo, ha creado las enseñanzas de grado superior de música, equivalentes a todos los efectos al título de licenciado universitario. La Administración General del País Vasco, en el ejercicio de las competencias que en materia de Educación, Universidades e Investigación le otorga el Estatuto de Autonomía, considera necesario tomar las medidas adecuadas para que se impartan estas enseñanzas en el País Vasco, reguladas en los artículos 38, 39, 40, 41 y 42 de la mencionada Ley orgánica, dando así satisfacción a la demanda e interés social y cultural, tutelando la creación del Centro Superior de Música del País Vasco. La naturaleza de estas enseñanzas hace imprescindible que el Centro goce de un alto grado de autonomía que le permita un funcionamiento flexible y ágil y una óptima utilización de los recursos, para lo que resulta adecuada la constitución de una fundación privada a la que se le encomiende su creación y gestión.

Dado que la Administración del País Vasco tiene personalidad jurídica única, corresponde al Gobierno la capacidad para constituir la mencionada Fundación. Por las razones expuestas y de acuerdo con la Ley 12/1994 de 17 de junio de Fundaciones del País Vasco, a propuesta del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, el Consejo de Gobierno adopta el siguiente, ACUERDO Primero.- Autorizar la constitución de la Fundación privada para el Centro Superior de Música del País Vasco, cuyo objeto será la promoción, sin ánimo de lucro de las iniciativas y actividades relacionadas con la enseñanza de la música de grado superior, y que estará ubicado en Donostia-San Sebastián. Segundo.- Para el desarrollo de este objetivo la Fundación tendrá encomendada, como función principal, la creación del Centro Superior de Música del País Vasco. A estos efectos, habrá de solicitar, la correspondiente autorización del Departamento de Educación, Universidades e Investigación.

Tercero.- La representación del Departamento de Educación, Universidades e Investigación en el Patronato habrá de ser mayoritaria. Las personas al servicio del Departamento de Educación, Universidades e Investigación que sean designadas como patronos actuarán en representación e interés Administración General del País Vasco. Cuarto.- La Fundación para el Centro Superior de Música del País Vasco será objeto de control financiero, mediante auditoría por parte de la Oficina de Control Económico del Gobierno Vasco. Quinto.- El Centro Superior de Música del País Vasco ha de impartir los estudios que conduzcan a la obtención del título de grado superior de música de acuerdo con el curriculum que establezca el Gobierno Vasco y según el calendario de implantación de las referidas enseñanzas. Sexto.- Podrá tener acceso al Centro Superior de Música del País Vasco el alumnado que cumpla los requisitos establecidos en la normativa vigente para acceder a los

83 Hona hemen aipatu Erabakiaren izenburu zehatza: “Acuerdo por la que se autoriza la constitución de la Fundación para el Centro Superior de Música del País Vasco y se establece el marco en el que se desenvolverá su actuación”.

Page 313: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

311

estudios de grado superior de música, sin ningún tipo de discriminación por razón de nacimiento, raza, sexo, religión, opinión o cualquier otra condición o circunstancia personal o social. Séptimo.- El precio de la matrícula de los estudios reglados que se cursen en el Centro Superior de Música del País Vasco se establecerá con referencia a los precios establecidos para la prestación de servicios académicos universitarios. Octavo.- El Departamento de Educación, Universidades e Investigación ejercerá el control de las actividades, el seguimiento y la inspección del Centro Superior de Música del País Vasco, ,sin perjuicio de las funciones del Protectorado del País Vasco de acuerdo con la Ley 12/1994, de 17 de junio de Fundaciones del País Vasco. A estos efectos, los órganos de la Fundación habrán de dar cuenta de sus actuaciones y colaborar con el Departamento de Educación, Universidades e Investigación y con el Protectorado en las tareas de inspección y en todo lo que requiera para garantizar el buen funcionamiento del Centro. Noveno.- El Centro Superior de Música del País Vasco ha de comunicar al Departamento de Educación, Universidades e Investigación y al Protectorado las modificaciones que se produzcan en sus normas de organización y funcionamiento y en su situación patrimonial. Décimo.- Se aprueba la aportación por parte del Gobierno Vasco de 299.000.000 pesetas (1.797.026,19 euros), a cuenta de las partidas presupuestarias correspondientes, que se destinará a capital fundacional. En las Leyes de Presupuestos anuales se fijarán las dotaciones para financiar las actividades de la Fundación constituida. Undécimo.- Se Faculta al Consejero de Educación. Universidades e Investigación para llevar a término los actos y suscribir en nombre del Gobierno Vasco los documentos necesarios para la efectividad de este acuerdo.”

Denboran atzera eginez, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurretik, Kataluniako

Generalitateko Gobernu-kontseiluak antzeko Erabaki bat hartu zuen 2000ko urriaren

10ean. Hain zuzen, aipatu Erabakiak Kataluniako goi-mailako musika-eskolarako

(Esmuc) Fundazio pribatuaren sorrera baimentzen zuen. Azkenik, Balear uharteetako

Hezkuntza eta Kultura Sailak 2001eko ekainaren 1ean hartutako Erabaki baten bitartez,

goi-mailako musika-Kontserbatorioaren sorrera eta aipatu kontserbatorioa kudeatuko

duen Fundazioaren Estatutuak onartuko dira84.

Beraz, ez dirudi aipatu hiru Autonomia Erkidegoek —Euskal Herrikoak, Kataluniakoak

eta Balear uharteetakoak, alegia— halabeharrez hautatu dutenik, kasik aldi berean,

fundazio batzuk eratzea, printzipioz, bertako goi-mailako musika-ikastetxeei autonomia

emateko. Batik bat, euren eraketa-estatutuei so egiten badiegu, ia berberak direla ohar

84 2001eko ekainaren 19ko BOIBen eman zen argitara aipatu Erabakia.

Page 314: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

312

baikaitezke. Noski, ondorengo ataletan ikastetxe-eredu bakoitza aztertzen dugunean,

egiaztatzeko parada izanen dugu, garapenezko araudian ezberdintasunik ageri dela

euren artean. Halaber, hiru fundazioek badute ezaugarri komun bat: formalki izaera

juridiko pribatua erantsi nahi zaien arren, materialki ordea, publikoak direla. Eta ez dira

nahastu behar Bartzelonako Liceuko Kontserbatorioa kudeatzen duen fundazioarekin;

izan ere, eraketari, antolakuntzari eta finantzaketari dagokionez, Conservatori del Liceu

Fundazioa ez dago Kataluniako hezkuntza-Administrazioaren menpe.

III.2. Ikastetxe-eredu bakoitzaren azterketa berezia

A) Autonomia Erkidegoetako Hezkuntza-Administrazioen menpe dauden goi-mailako

musika-kontserbatorioak

Dakigun bezala, 389/1992 Errege Dekretuaren arabera, araubide bereziko goi-mailako

musika-irakaskuntzak bi motatako ikastetxeetan burutu daitezke: goi-mailako musika-

ikastetxe publikoetan —edo goi-mailako musika-kontserbatorioetan— eta

baimendutako goi-mailako musika-ikastetxe pribatuetan. Arestian aipatu Hezkuntza

Ministerioaren estatistikei so egiten badiegu ordea, nabarmena da, gainerako mailatan

bezalaxe, goi-mailako musika-irakaskuntzak irakasteari dagokionean, eredu publikoa

dugula nagusi85.

Eta aipatu egoerak bere horretan jarraituko du, LOGSEk hezkuntza-sistema aldatzen

duenera arte bederen. Ezen, goi-mailako musika-ikastetxeak aztergai ditugun atal honen

hasieran esan dugu, 389/1992 Errege Dekretua onartu aurretik, goi-mailako musika-

irakaskuntzak irakasten zituzten ikastetxeak, kontserbatorio bezala antolatu ohi zirela.

Halaber, goi-mailako musika-kontserbatorio horiek, Administrazioaren

titulartasunekoak izateaz gain, Administrazioak zuzenean kudeatu ohi zituela. Hain

zuzen, Administrazio publiko hori hasiera batean Estatukoa izango da86. Alabaina,

85 Supra 6. oin-oharrean jaso dugun taulak adierazten digu, 2003-2004 ikasturtean, guztira, 23 ikastetxe publiko zeudela eta 2 ikastetxe pribatu. 86 Izan ere, XIX. mendean, Madrilgo goi-mailako erret musika-kontserbatorioa sortu zenean, Estatuko musika-kontserbatorio bakarra bazen ere, gerora, XX. mendean zehar, gainerako goi-mailako musika-kontserbatorio garrantzitsuenen gehiengoa (alegia, hiriburutan zeudenak) Estatuari atxikitzen joango zaizkio, Estatuko Administrazioaren menpeko bihurtuz. Hala gertatuko da esaterako, ondoko goi-mailako musika-kontserbatorioekin: Valentziakoa (1917ko azaroaren 16an); Kordobakoa (1925eko maiatzaren

Page 315: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

313

gerora —batik bat laurogeiko hamarkadatik aurrera— unibertsitate-mailakoa ez den

irakaskuntzaren deszentralizazio prozesua dela-eta, Autonomia Erkidegoetako

hezkuntza-Administrazioen menpekoak diren eta eurak zuzenean kudeatzen dituzten

goi-mailako musika-kontserbatorioekin ere eginen dugu topo87.

Gaur egun, deszentralizazio prozesua jadanik amaituta dagoela, goi-mailako musika-

kontserbatorioen gehiengoa dagokion Autonomia Erkidegoko hezkuntza-

Administrazioaren titulartasunekoa da eta aipatu Administrazioak zuzenean kudeatzen

du88. Bada, ezaugarri horiek betetzen dituzten goi-mailako musika-kontserbatorioak

hauek ditugu: Madrilgo Erret musika-kontserbatorioa (María Cristina), Salamancakoa,

Kordobakoa (Rafael Orozco), Malagakoa, Sevillakoa (Manuel Castillo), Granadako

Erret musika-kontserbatorioa (Victoria Eugenia), Oviedokoa (Eduardo Martínez

Torner), Kanarietakoa, A Coruñakoa, Vigokoa, Nafarroakoa (Pablo Sarasate),

Murtziakoa (Manuel Massotti Littel), Valentziakoa (Joaquín Rodrigo), Alacantekoa

(Oscar Esplá) eta Castelló de la Planakoa.

1ean); Murtziakoa (1931ko irailaren 11an); Malagakoa (1931ko uztailaren 10ean); Sevillakoa (1933eko abuztuaren 26an); Granadakoa (1948ko maiatzaren 14an); Alacantekoa (1974an); Salamancakoa (1979an); Zaragozakoa (1985ean),... . Ikus honetara, PÉREZ GUTIÉRREZ, M., “Los conservatorios españoles”, Revista Música y Educación, 15 zkia., 1993, 17-48 orriak. 87Gogoratu zera xedatzen duela Konstituzioko 148.1.15 art.ak: “Las Comunidades Autónomas podrán asumir competencias en las siguientes materias: (...) conservatorios de música de interés para la Comunidad Autónoma”. Bada, EMBID IRUJO, A.k ikuspegi juridiko-instituzionaletik, oso garrantzitsutzat jotzen du aipatu xedapena. Ikus honetara, “Un siglo de legislación musical en España (...)”, RAP, 153 zkia, 2000, 485-487 orriak. Ikus halaber, irakaskuntzarekin harremanetan jartzen denean deszentralizazio kontzeptuak daukan eduki anitzari buruz, egile beraren lanok: “La descentralización en la enseñanza. Marco jurídico y problemas pendientes”, “La descentralización de la enseñanza”, (Koord. Asociación española para el estudio del Derecho y la Política de la Educación), Zaragoza, 1999, 23 orrian aipatua; eta “La enseñanza en España en el umbral del siglo XXI”, Tecnos, Madril, 2000, 25 orrian aipatua. Bertan zera esaten zaigu: “Al revés de lo que suele suceder en otras materias, la palabra descentralización no sugiere (...) sólamente un componente de dispersión territorial del poder sobre la estructura y el sistema educativo sino que, igualmente, está implícito en el concepto un contenido de entrega de poder y, consiguientemente, de responsabilidad a las mismas instituciones propias del sistema escolar, a los diversos centros docentes de los distintos niveles educativos”. 88 Badajozeko goi-mailako musika-kontserbatorioaren titularra ordea, bertako Aldundia da. Halaber, aurrerago ikusi ahal izango dugun bezala —infra III.2.B eta C)—, badaude goi-mailako musika-kontserbatorioak, Administrazioak zeharka kudeatzen dituenak: hots, Aragoiko goi-mailako musika-kontserbatorioa, Organismo Autonomo baten bitartez; eta Balear uharteetako goi-mailako musika-kontserbatorioa berriz, fundazio baten bitartez.

Page 316: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

314

Aipatu kontserbatorio ia guztiak gainera, XIX. Eta XX. mendeetan zehar sortutakoak

dira89. Haatik, 389/1992 Errege Dekretua indarrean sartzearekin batera, bere edukiari

men egin beharko diote LOGSEn araberako araubide bereziko goi-mailako musika-

irakaskuntzak irakatsi ahal izateko. Beraz, 389/1992 Errege Dekretuak goi-mailako

musika-kontserbatorioen egituraketa akademikoari buruz xedatutakora egokituz, aipatu

kontserbatorio gehienak bitan banatuko dira, eta salbuespenak salbu, bi kontserbatorio

berri eratuko dira: profesionala eta goi-mailakoa, alegia90.

Jakina, bitan banatze honek musika-kontserbatorioetako gobernu-organoetan izango du

eragin zuzena. Izan ere, hala baieztatzen digu, 389/1992 Errege Dekretuak

xedatutakoarekin bat, berehala onartuko den 1220/1992 Errege Dekretuak eta ondorioz,

2732/1986 Errege Dekretua aldatuko eta osatuko duen 1815/1993 Errege Dekretuak ere.

Alegia, 1220/1992 Errege Dekretuak, Madrilgo goi-mailako erret musika-

kontserbatorioaren eta Salamancako goi-mailako musika-kontserbatorioaren egitura

akademikoa eraldatzeari ekingo dio91. Hortaz, Madrilen, kontserbatorio bakarretik, goi-

mailako musika-kontserbatorioa ezezik, beste hiru musika-kontserbatorio profesional

89 Castelló de la Planakoa ez beste. Izan ere, 25/1999 Dekretuak, otsailaren 9koak (otsailaren 16ko DOGVen) eratu zuen eta 1998-1999 ikasturtez geroztik abian da. Gainerako goi-mailako musika-kontserbatorioei dagokienez, euren sorrera eta bilakaerari buruzko informazio zabala ematen zaigu arestian aipatu lanean: PÉREZ GUTIÉRREZ, M., “Los conservatorios españoles”, Revista Música y Educación, 15 zkia., 1993, 17-48 orriak. 90Honela gertatzen da esaterako, Madrilgoan eta Salamancakoan (1220/1992 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, urriaren 22ko BOEn); Murtziakoan (645/1996 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, apirilaren 26ko BOEn); Valentziakoan (156/1997 Dekretua, apirilaren 22koa, apirilaren 29ko DOGVen); Alacantekoan (24/1999 Dekretua, otsailaren 9koa, otsailaren 18ko DOGVen); Nafarroakoan (7/2002 Foru Legea, martxoaren 27koa, apirilaren 8ko BONen); Asturiasekoan (78/2002 Dekretua, ekainaren 13koa, ekainaren 28ko BOPAn); A Coruñakoan eta Vigokoan (2003ko apirilaren 11ko Agindua, apirilaren 23ko DOGen); edo Sevillakoan (190/1999 Dekretua, irailaren 14koa, irailaren 18ko BOJAn). Malagakoan, Kordobakoan eta Granadakoan. Aldiz, Kanarietan, ikastetxe bakar (eta barruti bakarrekoa) bezala sortuko da Kanarietako goi-mailako musika-kontserbatorioa (137/2002 Dekretua, irailaren 23ko, urriaren 18ko BOCen). Izan ere, lehen goi-mailako bi kontserbatorio zeuden: Las Palmas de Gran Kanarietakoa eta Santa Cruz de Tenerifekoa, alegia [apirilaren 17ko 50/1998 Dekretuaren (apirilaren 27ko BOCen) eta maiatzaren 11ko 74/1998 Dekretuaren bitartez (ekainaren 5eko BOCen argitara emana), Kanarietako hezkuntza-Administrazioak bere gain hartuko dituenak]. Bada, Kanarietakoa goi-mailako ikastetxe bakar bezala eratu ostean, aipatu bi ikastetxeak, musika-kontserbatorio profesional bihurtuko dira. Kanarietako goi-mailako musika-kontserbatorio berriak bi egoitza ditu: bata Gran Kanarian, eta bestea berriz Tenerifen (137/2002 Dekretuaren 5 art.). 91 Deszentralizazio prozesua amaitu gabe zegoela, garai horretan hezkuntza Ministerioaren lurralde-esparrua osatzen zuten gainerako Autonomia Erkidegoetan, 1220/1992 Errege Dekretuaren ildo beretik, berbera egingo dute arauok: 1980/1994 Errege Dekretuak, irailaren 30ekoak (urriaren 25eko BOEn), Zaragozako goi-mailako musika-kontserbatorioari dagokionez; eta 645/1996 Errege Dekretuak, apirilaren 15ekoak (apirilaren 26ko BOEn) berriz, Murtziako goi-mailako musika-kontserbatorioari dagokionean.

Page 317: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

315

ere eratuko dira. Eta Salamancan berriz, bertako kontserbatorioaren banaketa dela-eta,

goi-mailakoaz gain, profesional bat ere sortuko da92.

Bada, 389/1992 eta 1220/1992 Errege Dekretuekin bat, soilik araubide bereziko goi-

mailako musika-irakaskuntzak irakatsiko dituzten lehenengo ikastetxeak sortuko dira

Estatuan. Haatik, arestian aipatu 2732/1986 Errege Dekretuak ez zuen aurreikusten

bakar-bakarrik goi-mailako musika-irakaskuntzak irakasten zituzten kontserbatorioak

egon zitezkeenik. Eta hain zuzen, 1815/1993 Errege Dekretuak 2732/1986 Errege

92 1220/1992 Errege Dekretuaren 1, 2 eta 3 art.en arabera. Hain zuzen ere, badago 1220/1992 Errege Dekretuaren izaera aztertzen duen Auzitegi Gorenaren Epai bat, 1997ko urtarrilaren 28koa (Azdi. 534). Bada, aipatu Epaiaren arabera, 1220/1992 Errege Dekretua, erregelamendu independente bat da eta beraz, Estatu Kontseiluaren irizpena ez da beharrezkoa. Zera dio zehazki Auzitegi Gorenak (2. eta 3. Zuzenbideko Oinarrietan):

“SEGUNDO.- En el caso que resolvemos, el reglamento impugnado merece la calificación de reglamento independiente, por las siguientes razones:

1.ª) La Ley Orgánica 1/1990, de 3 octubre de Ordenación General del Sistema Educativo, dedica el Capítulo Primero del Título II a las enseñanzas artísticas. Y tras disponer que las enseñanzas artísticas tienen como finalidad proporcionar a los alumnos una formación artística de calidad y garantizar la calificación de los futuros profesionales de la música, la danza, el arte dramático, las artes plásticas y el diseño (art. 38 de la citada Ley Orgánica), dedica a la música (y también a la danza) los artículos 39 al 42, ambos inclusive, que constituyen la primera sección del Título y Capítulo consignados. Por lo que se refiere a la música, dichos preceptos especifican: los grados que comprende la enseñanza de la música; los títulos que pueden alcanzar quienes estudien dicha materia, y los requisitos necesarios para ejercer la docencia y haber cursado las materias pedagógicas (art. 39 apartados 3 y 4, y artículo 4 de la citada Ley Orgánica). El desarrollo del contenido de dichos preceptos y concordantes de la Ley Orgánica 1/1990, lo realizó el Real Decreto 389/1992.

2.ª) El Real Decreto impugnado no se dictó en desarrollo de los preceptos legales referidos a la enseñanza de la música, es, como razona la Administración al resolver el recurso de reposición que interpusieron los actores en vía administrativa, sino que se trata de una disposición de carácter organizativo. Por el Real Decreto impugnado, transforma la estructura académica administrativa de los Reales Conservatorios Superiores de Música de Madrid y Salamanca: la transformación de los Centros de Enseñanza de Música dichos, exigía, al mismo tiempo la creación de nuevos Conservatorios Profesionales. La finalidad del Real Decreto impugnado es la siguiente: procurar que los profesionales de la música, con la nueva organización administrativa y pedagógica, adquieran una formación cualificada. Respecto al Conservatorio de Música de Madrid, la Administración razonó en su Resolución de fecha 4 marzo 1994 (resolución también impugnada) era necesario articular la infraestructura administrativa y organizativa necesarias para una correcta atención al alumnado. Y lo mismo cabe decir respecto del Conservatorio Superior de Música de Salamanca.

3.ª) Toda la prueba practicada en el proceso, a instancia de los actores, pone en relieve el actuar de la Administración para adaptar los edificios dedicados a la enseñanza de la música.

Mediante el reglamento impugnado, la Administración hizo uso de su potestad organizatoria.

TERCERO.- Razonado, pues, que estamos ante un reglamento independiente, hemos de afirmar, con la jurisprudencia de esta Sala (SSTS 27 enero 1992 y 20 mayo 1993), que en la elaboración de los reglamentos independientes, no es preceptivo el dictamen del Consejo de Estado, con lo que no puede hablarse de que se haya vulnerado el artículo 22.3 de la Ley Orgánica 3/1980, de 22 abril, del Consejo de Estado”.

Page 318: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

316

Dekretuaren edukia aldatu eta osatu eginen du —goi-mailako musika-

kontserbatorioetako eskola-kontseiluetan eta hauteskunde-batzordeetan, 2732/1986

Errege Dekretuaren arabera, ikasleen gurasoek parte hartzeko zeukaten aukera

ezabatuz— ikastetxe eredu berrira egokitzearren.

Argi dago, 1815/1993 Errege Dekretuak dakarren aldaketa urrats garrantzitsua izango

dela. Baina ez da nahikoa, goi-mailako musika-irakaskuntzak irakasten dituzten

ikastetxeen barne antolakuntza eta funtzionamendua arautzeko, bigarren hezkuntzako

ikastetxeentzako onartu diren barne erregelamenduak eredutzat hartzen diren heinean.

Edo goi-mailako musika-ikastetxeentzako berezko araudirik ezean, subsidiarioki, aipatu

bigarren hezkuntzako ikastetxeen barne erregelamenduak ezartzen diren bitartean.

Hauxe da ordea, goi-mailako musika-kontserbatorio gehienek hautatu duten bidea93.

Nolanahi ere, salbuespenik badago. Honetara, jarraian ikusiko dugun legez, goi-mailako

musika-ikastetxeetan —batik bat, hezkuntza-Administrazioen titulartasunekoak izan

arren, Administrazioek zuzenean kudeatzen ez dituztenetan— onartzen hasi dira euren

barne erregelamenduak. Eta hain zuzen, barne erregelamendu hauetan, aipatu

ikastetxeetan irakasten diren irakaskuntzen mailarekin baita eskura daitezkeen tituluekin

ere bat datozen gobernu-organoak eratzen dira. Alegia, unibertsitateen barne

antolakuntzari hurbiltzen zaizkion organoak, azken batean.

Une hauetan ordea, badago ere hezkuntza-Administrazio batek zuzenean kudeatzen

duen goi-mailako musika-kontserbatorio bat, hezkuntza-Administrazioek zuzenean

kudeatzen ez dituzten aipatu ikastetxeen ildo beretik, ohiko ereduari ihes egiten diona94:

Kanarietako goi-mailako musika-kontserbatorioa, hain zuzen. Izan ere, Kanarietako goi-

mailako musika-kontserbatorioa eratzen duen 137/2002 Dekretuak barne erregelamendu

bat onartzea aurreikusten badu ere, zera xedatzen du 7 art.ak:

“Organización y funcionamiento.

1. La organización y funcionamiento del Conservatorio Superior de Música de Canarias se regulará mediante el correspondiente Reglamento, que será aprobado

93 Arestian ikusi bezala, Gaztela eta Leongo, Extremadurako edo Andaluziako goi-mailako musika-kontserbatorioetan esaterako, gertatzen den moduan. 94 Alegia, aipatu ikastetxe hauek guztietan, gobernu-organoen baitan ez da Eskola-kontseilurik ageri.

Page 319: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

317

por el Gobierno, a propuesta del Consejero competente en materia de educación, oído el Consejo Rector.

2. En todo caso, serán órganos de gobierno del Conservatorio Superior de Música de Canarias, al menos, los siguientes:

A) Órganos colegiados: El Consejo Rector, que será el máximo órgano de gobierno y participación, en el que estarán representados los diferentes sectores de la comunidad académica: profesorado, estudiantes y personal de administración y servicios. Este órgano ejercerá sus funciones sin perjuicio de las competencias que correspondan a otros órganos colegiados o unipersonales. El Equipo de Dirección, que será el máximo órgano ejecutivo, responsable de la dirección, organización y desarrollo de la planificación general del Conservatorio, en todos sus aspectos. El Claustro, que será el órgano propio de participación del profesorado, teniendo encomendadas las competencias pedagógicas y docentes que se determinen. La Junta de Departamentos, que será el máximo órgano de coordinación docente e investigadora del Conservatorio.

B) Órganos unipersonales: El Director; el Vicedirector; los Jefes de Estudio (uno por cada sede territorial); los Jefes de Departamento; el Secretario Académico; el Secretario Adjunto.

3. Cada uno de dichos cargos ejercerá las funciones que se le atribuyan reglamentariamente.

4. De igual forma, podrán ser órganos colegiados o unipersonales los que se establezcan reglamentariamente”.

Honenbestez, zalantza izpirik gabe, gisa honetako arauak —baita jarraian ikusiko

ditugunak ere—, itxaropentsuak dira. Baina batik bat, aurrera pausu nabarmentzat hartu

behar ditugu, araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzen bilakaera juridikoa

normalizatzeko bidean.

Autonomia Erkidegoetako hezkuntza-Administrazioen menpe dauden goi-mailako

musika-ikastetxeekin amaitzeko, arestian aipatu goi-mailako musika-kontserbatorio

zerrendari, beste ikastetxe bat gehitu behar diogu: Madrilgo goi-mailako Kantu-Eskola,

alegia. Izan ere, 1970 urtean eratu zen ikastetxe honetan, 2001-2002 ikasturtez geroztik,

LOGSEn araberako goi-mailako musika-irakaskuntzak irakasten dira, Kantuko

espezialitatean baita Pedagogiakoan ere (Kantuko hautazko irakasgaian)95. Bada, goi-

mailako musika-ikastetxe bezala, 389/1992 Errege Dekretuak finkatutako ukanbeharrak

bete behar ditu. Eta ikastetxe publiko bezala, izaera juridiko hori duten ikastetxeen

barne antolakuntzari eta funtzionamenduari buruzko araudiari ere men egin beharko dio.

95 Bosgarren atalburuan aipatu Aginduon arabera: 1754/2001, 2052/2001 eta 2139/2001.

Page 320: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

318

B) Irakaskuntza artistikoen Aragoiko institutua organismo autonomo bezala

Arestian aipatu 17/2003 Legeak, goi-mailako irakaskuntza artistikoen Aragoiko

Institutua, organismo autonomo bezala eratzen duenak, zera du helburu: Aragoiko

Autonomia Erkidegoko goi-mailako irakaskuntza artistiko oro antolatzeko eredu berezi

bat sortzea96.

Irakaskuntza artistikoen Aragoiko Institutua, funtsean organook osatzen dute:

Presidenteak, Zuzendariak eta Zuzendaritza Kontseiluak, hain zuzen ere97.

Institutuaren barne antolakuntzaren ardatza Zuzendaritza Kontseilua dugu. Zuzendaritza

Kontseiluaren presidentzia, Aragoiko Gobernuko hezkuntza-Kontseilariari esleitzen

zaio eta zuzendaritza berriz, Aragoiko Gobernuan goi-mailako irakaskuntza artistikoez

arduratzen den Zuzendari orokorrari, alegia98. Zuzendaritza Kontseilua halaber, bokal

bezala, ondokoek osatzen dute: Hezkuntza nahiz Kultura departamentuetako zenbait

ordezkarik; irakaskuntza artistikoen goi-mailako ikastetxeetako zuzendariek; irakasleen,

ikasleen eta administrazioko nahiz zerbitzuetako pertsonalaren ordezkariek; eta

irakaskuntza artistikoen Aragoiko Kontseiluaren presidenteak99.

96 Honetara esaterako, 17/2003 Legeko lehenengo eta bigarren xedapen gehigarriek zera diote: “1) Escuelas de Artes. Las enseñanzas artísticas superiores que ahora se imparten en las Escuelas de Arte de Huesca, Teruel, y Zaragoza se integrarán en el Instituto Aragonés de Enseñanzas Artísticas Superiores. 2) Propuesta de integración en el Instituto Aragonés de Enseñanzas Artísticas Superiores de determinados centros de titularidad municipal. Dentro del plazo de un año desde la entrada en vigor de esta Ley, el Gobierno de Aragón propondrá al Ayuntamiento de Zaragoza el inicio de un proceso que conduzca a la integración dentro del Instituto Aragonés de Enseñanzas Artísticas Superiores de aquellos centros de titularidad municipal susceptibles de convertirse en centros superiores de Danza o Arte Dramático”. 97 17/2003 Legeko 8.1 art. . 98 Presidentearen zereginak 17/2003 Legeko 9 art.an zerrendatzen dira eta zuzendari orokorrarenak 10 art.an. Presidenteari dagokio Institutuaren legezko ordezkaritza. Eta Zuzendariari orokorrari berriz, besteak beste, ondoko egitekoak esleitzen zaizkio: Zuzendaritza Kontseiluaren erabakiak betearaztea eta, Institutua zuzendu, kudeatu eta koordinatzea, hain zuzen ere. 9917/2003 Legeko 11 art.ren arabera. Irakaskuntza artistikoen Aragoiko Kontseiluari dagokionez zehazki, 17/2003 Legeko IV tituluan arautzen da aipatu organoa, aholku-organo bezala. Bere zereginak goi-mailako irakaskuntzetara ezezik, maila eta gradu guztietako irakaskuntzetara ere hedatzen dira. Nolanahi ere, bosgarren xedapen gehigarriak aurreikusten duen arren 17/2003 Legea indarrean sartzen denetik urte beteko epean eratuko dela Irakaskuntza artistikoen Aragoiko Kontseilua, dagoneko urtea igaro da eta une hauetan oraindik ez da sortu. Honetara ikus, 375/04 Galdera, Chunta Aragonesista parlamentu-taldeko

Page 321: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

319

Zeintzuk dira irakaskuntza artistikoen Aragoiko Institutuaren zereginak100? Bada,

nagusiki eta oro har, zera dagokio: Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioari

goi-mailako irakaskuntza artistikoen inguruan egokitzen zaizkion egitekoak nahiz

eskuduntzak autonomiazko erregimen baten arabera burutzea. Eta bereziki, Aragoiko

goi-mailako irakaskuntza artistikoen onarpen soziala nahiz profesionala sustatzea, baita

aipatu irakaskuntzak amaitu ostean eskura daitezkeen tituluena ere. Orobat, goi-mailako

irakaskuntza artistikoen Aragoiko Institutuari, berezko nortasun juridikoa eta jarduteko

gaitasun osoa daukan organismo autonomo bezala, zera esleitzen zaio: Aragoin zehar,

goi-mailako irakaskuntza artistikoak hedatzeko zeregina.

Irakaskuntza artistikoen Aragoiko Institutuak hitzarmenak izenpetzeko ahalmena dauka,

berari dagozkion gaiei inguruan interesa daukaten erakundeekin oro har, eta Zaragozako

Unibertsitatearekin bereziki101. Hitzarmen horien helburua ondokoa litzateke: goi-

mailako irakaskuntza artistikoak burutzen ari diren ikasleak pixkanaka Aragoiko

unibertsitate-sisteman integratzen joan daitezela. Eta aldi berean, unibertsitateak erabil

ditzala irakaskuntza artistikoen goi-mailako ikastetxeek eskaintzen dituzten zerbitzuak.

17/2003 Legeak aurreikusten du, Aragoiko Autonomia Erkidegoko irakaskuntza

artistikoen goi-mailako ikastetxeak —hauen artean, Aragoiko goi-mailako musika-

kontserbatorioa—, administrazio-antolakuntzaren ikuspegitik, Aragoiko Institutuari

atxikiko zaizkiola102. Izan ere, gogoan hartu behar dugu, 17/2003 Legearen arabera,

aipatu Institutuari dagokiola irakaskuntza artistikoen goi-mailako ikastetxeetan

autonomia pedagogikoa, antolakuntzazkoa eta kudeaketazkoa areagotzea.

Hain zuzen, aipatu goi-mailako ikastetxeen barne antolakuntza organikoa arautzen du

17/2003 Legeak, bi motatako organoak bereiztuz; honatx: pertsona bakarrekoak —

zuzendaria, idazkaria eta ikasketa burua— eta kolegiatuak —gobernu batzordea eta

diputatu batek 2004ko maiatzaren 18an eginikoa, aipatu epea ez betetzeari buruz (Aragoiko Gorteetako Aldizkari Ofiziala, 2004ko ekainaren 3koa, 61 zkia., 2620 orria). 100 Ikus 17/2003 Legeko 5 art. . 101 17/2003 Legearen 7 art.ren eta hamahirugarren xedapen gehigarriaren arabera. 102 17/2003 Legearen 6 art.rekin bat. Eskola-komunitateak klaustroaren bitartez parte hartzen du. Eta zenbait ikastetxetan, Zuzendaritza Batzordeak izendatutako administratzaile batek burutuko ditu idazkariaren zereginak.

Page 322: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

320

klaustroa—103. Beraz, nabarmena da, irakaskuntza artistikoen goi-mailako ikastetxeetan

irakasten diren irakaskuntzen mailarekin eta eskura daitezkeen tituluekin bat datozen

gobernu-organo batzuk eratu direla; azken batean, unibertsitateen barne antolakuntzari

hurbiltzen zaizkion organoak, alegia.

Berebat, 17/2003 Legeak zera aurreikusten du: bere edukia garatzen duen

erregelamendu organiko bat onartuko dela104. Aipatu erregelamendu organikoan hain

zuzen, irakaskuntza artistikoen goi-mailako ikastetxe orok bete beharreko gutxieneko

komunak finkatuko dira. Bada, 17/2003 Legearen arabera, irakaskuntza artistikoen goi-

mailako ikastetxeei dagokie, ondoren, euren barne erregelamenduak onartzea, beti ere

aipatu erregelamendu organikoa oinarritzat hartuz. Barne erregelamenduen helburua

ondokoa da: 17/2003 Legeak nahiz erregelamendu organikoak aurreikusitako egitura

garatzea eta egokitzea ikastetxe bakoitzak dituen beharretara. Horregatik, barne

erregelamenduetan hala xedatuz gero, arestian aipatu barne organoei, zuzendari

ordearen figura gehituko genieke. Zuzendari ordeak erregelamenduan zehaztutako

zereginak burutuko ditu, baita zuzendariak eskuordetutakoak ere105.

Irakaskuntza artistikoen goi-mailako ikastetxeen kudeaketa ekonomikoari dagokionez,

17/2003 Legeak xedatzen du, erregelamendu bitartez onartuko dela aipatu kudeaketaren

norainokoa. Bada, aipatu erregelamenduarekin bat, Aragoiko Institutuaren Zuzendaritza

Batzordeak zera eginen du: irizpideak finkatu, dagozkien lanen, zerbitzuen eta

horniketen kontratazioa ikastetxeetako zuzendaritza organoei eskuordetu ahal izateko.

Jakina, eskuordetzearen egikaritzak beti ere Administrazio publikoetako kontratazio-

legediari men egin beharko dio. Hortaz, ikastetxeetako zuzendariek eremu honetan

103 Gai honi III. Titulua eskaintzen dio Legeak. 104 Ikus 17/2003 Legeko 21.6 art. . Honetara, lehenengo azken xedapenak zera dio: “El Gobierno de Aragón dictará, dentro del plazo de un año desde la entrada en vigor de esta Ley, las Normas reglamentarias necesarias para la ejecución, aplicación y desarrollo de la misma”. Ildo beretik, laugarren xedapen gehigarriak zera aurreikusten du: “Aprobación de los estatutos del Instituto Aragonés de Enseñanzas Artísticas Superiores. Dentro del plazo de un año desde la entrada en vigor de esta Ley, se aprobarán los estatutos del Instituto Aragonés de Enseñanzas Artísticas Superiores conforme a lo dispuesto en el Texto Refundido de la Ley de la Administración de la Comunidad Autónoma de Aragón”. Haatik, dagoeneko urte bete igaro da eta oraindik ez da onartu garapenezko erregelamendurik, ez eta estatuturik. Hain zuzen, Estatutuei dagokienez, aipatu epea ez betetzeari buruz Aragoiko Gorteen aurrean Chunta Aragonesista parlamentu-taldeko diputatu batek eginiko galderok ikus litezke: 373/04 eta 374/04 zenbakidun galderak, 2004ko maiatzaren 26koak (Aragoiko Gorteetako Aldizkari Ofiziala, 2004ko ekainaren 3koa, 61 zkia., 2619-2620 orriak). 105 17/2003 Legeko 21.7 art.ren arabera.

Page 323: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

321

hartutako erabakien aurka helegiteak jarri ahal izango dira, 30/1992 Legeak

ezarritakoari jarraiki.

Irakaskuntza artistikoen goi-mailako ikastetxeek halaber, berezkoak dituzten jardueren

bitartez sarrerak lor ditzaketela dio 17/2003 Legeak. Baita, sarrera horiek, euren

funtzionamendu gastuei aurre egin ahal izateko erabiliko direla ere. Nolanahi ere,

beharrezkoa izango da irakaskuntza artistikoen Aragoiko Institutuari, aldian-aldian,

lortutako sarreren nahiz eginiko gastuen berri ematea, 17/2003 Legea garatzen duen

erregelamenduak xedatutakoarekin bat106.

Honenbestez, 17/2003 Legearen xedapen gehigarrietan zera ageri zaigu: goi-mailako

irakaskuntza artistikoak eta ikastetxeak, unibertsitateko antolakuntzari hurbiltzeko

hainbat saiakera. Honela esaterako, 9/1995 Lege Organikoaren laugarren xedapen

gehigarrian xedatutakoarekin bat, 17/2003 Legeak ondokoa aurreikusten du: Aragoiko

Autonomia Erkidegoak etorkizunean egingo dituen ikerketa-proiektuen eta beken

deialdietan, goi-mailako irakaskuntza artistikoei buruzko eskaera espezifikoak ontzat

hartuko direla107.

Halaber, Aragoiko Autonomia Erkidegoak irakaskuntzari buruz dauzkan eskuduntzen

egikaritzan, irakaskuntza artistikoen goi-mailako ikastetxeetan ikasten duten ikasleek

eska ditzaketen beken kudeaketa eta unibertsitate batean ikasten dutenena parekatu

eginen dira108.

Amaitzeko, irakaskuntza artistikoen Aragoiko Institutuak eta Zaragozako

Unibertsitateak izenpetzea aurreikusten den hitzarmenari dagokionez, zera du helburu

aipatu hitzarmenak: aurrenik, irakaskuntza artistikoen goi-mailako ikastetxeetako

106 17/2003 Legeko 22 art.ri jarraiki. 107 Ikus 17/2003 Legeko hamaikagarren xedapen gehigarria. 108 Hain zuzen, 17/2003 Legeko hamabigarren xedapen gehigarriak ondoko diru-laguntzak eta bekak aurreikusten ditu goi-mailako irakaskuntza artistikoen ikastetxeetan ikasten duten ikasleentzat: (...) se establecerá un sistema de ayudas a la movilidad semejante al previsto en el ámbito universitario. Para los estudiantes con deficiencia de medios económicos podrá instaurarse también un sistema de préstamos que los estudiantes podrán reembolsar con cargo, entre otras formas, al ejercicio por su parte de actuaciones de extensión cultural de la forma que regule el ordenamiento jurídico que se establezca”.

Page 324: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

322

ikasleek erabili ahal izatea Zaragozako Unibertsitateak bere ikasleei eskaintzen dizkien

zerbitzu berberak —oro har, liburutegiak, gizarte-zerbitzuak, kirol-instalazioak,...—; eta

kontraprestazio bezala berebat, Zaragozako Unibertsitate-erkidegoak sarrera izatea

Aragoiko Institutuak kultura arloan burutzen dituen jardueretara eta eskaintzen dituen

zerbitzuetara. Bigarrenez, irakaskuntza artistikoen goi-mailako ikastetxeetako irakasleei

eta ikastetxe horietan titulua lortu duten ikasleei, hirugarren zikloko ikasketetara

sarbidea erraztea du xede aipatu hitzarmenak. Hirugarrenez, unibertsitateko ikasleei aldi

berean, ondoko aukera ematea: irakaskuntza artistikoen goi-mailako ikastetxeetan egin

ahal izatea hirugarren zikloko ikasketetan integratutako ikastaroak —beti ere, aipatu

ikastetxeetako irakasleek indarrean dagoen legediak galdatutako titulazio-baldintzak

betetzen dituzten heinean—. Laugarrenez, Zaragozako Unibertsitateak bere ikasleei

eskaintzen dizkien hautapen askeko irakasgaien zerrendan integratzea, irakaskuntza

artistikoen goi-mailako ikastetxeek antolatutako irakaskuntza-jarduerak. Eta

bosgarrenez eta azkenik, irakaskuntza artistikoen goi-mailako ikastetxeetako ikasleei

halaber, ondoko aukera ematea du helburu oraintsu aipatu hitzarmenak: hautapen

askeko irakasgaiak Zaragozako Unibertsitateko ikastetxeetan burutu ahal izatea,

alegia109.

C) Administrazioek sortzen dituzten Fundazioak goi-mailako musika-ikastetxeak

kudeatzeko

a) Kataluniako ESMUC

Administrazio publiko batek, goi-mailako musika-ikastetxe bat kudeatzeko sortzen duen

lehenengo Fundazioa dugu kronologikoki110. Izan ere, arestian esan bezala, Kataluniako

109 Ikus 17/2003 Legeko hamahirugarren xedapen gehigarria. Badirudi dagoeneko, goi-mailako irakaskuntza artistikoen Aragoiko Institutuak izenpetu duela aipatu hitzarmena (ikus honetara interneteko ondoko helbidea: http://www.consersup.com). 110 Fundazioen gaiari buruz oro har, besteak beste, ondoko lanak ikus litezke: BERMEJO LATRE, J.L., “Las fundaciones privadas de iniciativa pública y la huída del Derecho Administrativo, “El Derecho administrativo en el umbral del siglo XXI, Libro homenaje al profesor Dr. D. Ramón Martín Mateo”, I. alea, (koord.. F. Sosa Wagner), Tirant lo Blanch, Valentzia, 2000, 935-960 orriak. PIÑAR MAÑAS, José Luis, “Fundaciones constituidas por entidades públicas. Algunas cuestiones”, REDA 97 zkia., Civitas, Madrid, 1998; “Tercer sector: sector público y fundaciones”, “La enseñanza del Derecho Administrativo. Tercer sector y fundaciones. Rutas temáticas e itinerarios culturales”, Cedecs, Bartzelona, 2002. PIÑAR MAÑAS, J.L., eta REAL PÉREZ, A., “Derecho de Fundaciones y voluntad del fundador”, Marcial Pons, Bartzelona, 2000. VALLE PASCUAL del, Juan Manuel, “Las fundaciones universitarias (I y II)”, La LEY, 4945-4946 zkiak.,1999. SOCÍAS CAMACHO, Joana Mª, “Breve

Page 325: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

323

Generalitateko Gobernu-kontseiluak, Kataluniako goi-mailako musika-eskolarako

(Esmuc) Fundazio pribatuaren eraketa baimentzen duen erabaki bat hartuko du 2000ko

urriaren 10ean. Ondoren, azaroaren 20an, Fundazioa sortzeko batzarra eginen da eta

bertan Fundazioaren estatutuak onartuko dira. Hain zuzen, batzar honetan zera

erabakiko du Fundazioko Patronatuak: Kataluniako goi-mailako musika-eskola (Esmuc)

eratzea; eta ikastetxearen koordinatzaile orokorrari eskuordetzea, aipatu ikastetxea ireki

ahal izateko beharrezkoak diren kudeaketa oro egikaritzeko zeregina.

Bada, 2001eko otsailaren 7an, Esmucerako Fundazioa, Generalitateko fundazioen

erregistroan inskribatuko da ekimen publikoko fundazio pribatu bezala. Eta azkenik,

2001eko abenduaren 3ko Ebazpen batek, Kataluniako goi-mailako musika-eskolaren

irekiera baimenduko du, baimendutako ikastetxe pribatu gisa111.

Esmucerako Fundazioa organook osatzen dute: Patronatuak —bertako kideen

gehiengoa Generalitateko Hezkuntza-departamendukoa delarik—; musikaren eta arteen

munduko pertsona ospetsuek osatutako Aholku-batzorde batek112; eta Koordinatzaile

orokorrak, alegia113. Orobat, 2002ko abenduaren 2ko batzarrean Fundazioko

comentario sobre las fundaciones del sector público en el nuevo proyecto de Ley de Fundaciones”, Revista General de Derecho 1 zkia., Iustel, 2002 (http://www.iustel.com). AGOUES MENDIZÁBAL, C., “La Fundación como instrumento de participación de los centros de formación profesional”, UNED, Boletín de la Facultad de Derecho 22 zkia., 2003. LÓPEZ-MEDEL BASCONES, J., “La nueva Ley de Fundaciones”, La LEY, 5725 zkia., 2003. 111 2001eko abenduaren 10eko DOGCen argitara emana. Gogoan izan, Kataluniako Fundazioei buruzko 1/1982 Legea, maiatzaren 2ko 5/2001 Legeak indargabetu zuela (ekainaren 5eko DOGCen). 112 Esmucerako Fundazioaren Estatutuen 27 art.an hala ezartzen baita. Hain zuzen, Esmuceko web gunean (http://www.esmuc.es interneteko helbidean) argitara ematen da aipatu Aholku-batzordea osatzen duten kideak banan bana agertzen diren zerrenda. 113 Esmucerako Fundazioaren Estatutuen 26 art.ren arabera, ondoko zereginak dagozkio Koordinatzaile orokorrari: “a) Elaborar la memoria anual de las actividades de la Fundación y presentarla al patronato para que la apruebe; b) Proponer el Plan de actuaciones de la Fundación al patronato para que lo apruebe; c) Ejecutar los programas para cumplir los objetivos del Plan de actuaciones; d) Proponer al patronato, cuando correspondan, las medidas que crea oportunas para la buena marcha de la Fundación; e) Proponer a la presidencia del patronato los nombramientos de los miembros de los tribunales de selección del personal; f) Ejercer las facultades que le sean otorgadas por el patronato, de acuerdo con la normativa vigente; g) Proponer al presidente la relación de asuntos para formar el orden del día de las convocatorias del patronato; h) Proponer al patronato el organigrama directivo de la Escuela Superior de Música de Cataluña y la creación de otros cargos de la Fundación; i) Elaborar los correspondientes anteproyectos de presupuesto y los programas de actuación, de inversiones y de financiación; j) Autorizar gastos hasta el límite que establezca el patronato; k) Ejercer las funciones de responsable en el área de personal por delegación del patronato; l) Informar de su gestión al patronato”.

Page 326: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

324

Patronatuak onartutako Esmuceko Erregelamendu Orokorrean zehazten dira: Esmucen

helburuak114, bere eskuduntzak115 baita bere gobernu-organoak ere.

Hain zuzen ere, Esmuceko gobernu-organoen artean ondokook bereiz daitezke: organo

kolegiatuak —hots, Eskola-kontseilua, Zuzendaritza-kontseilua, Koordinazio

orokorrerako kontseilua eta Departamentu-kontseilua— eta pertsona bakarreko

organoak —zuzendaria, zuzendari ordea, ikasketa burua, idazkari akademikoa, kanpo

harremanetarako nahiz sustapenerako burua, eta departamentu burua, alegia—.

Bada, pertsona bakarreko organo hauek guztien baturak, oraintsu aipatu Esmuceko

Zuzendaritza-kontseilua osatzen du. Eskolaren pedagogia eremuan jarduten duen

gobernu-organo honetan parte har dezake halaber Fundazioko koordinatzaile orokorrak

—hitzarekin baina bozkatzeko ahalmenik gabe—. Koordinazio orokorrerako 114 Bada, Erregelamendu Orokorraren 6 art.ren arabera, Esmucen helburuak hauxek dira: “a) Organitzar i impartir els ensenyaments de grau superior de música, d’acord amb els plans d’estudis, encaminats a l’obtenció d’un o de diversos títols; b) Organitzar, desenvolupar i avaluar les activitats docents relatives a les matèries pròpies de l’àrea o àrees de coneixement que tingui atribuïdes, d’acord amb els requeriments del Consell de Coordinació General, del Consell de Direcció i del currículum oficial aprovat pel Govern de la Generalitat; c) Cercar l’excel·lència en la docència i en la recerca en tots els camps de la música, i en la cultura musical en general; així com la major qualitat en la prestació dels serveis; d) Proposar i organitzar estudis dirigits o no a l’obtenció de diplomes, cursos d’especialització, de perfeccionament i actualització de coneixements propis de la seva àrea; e) Ordenar els estudis, mitjançant l’elaboració del Projecte de Centre i el seu seguiment, d’acord amb les directrius fixades amb caràcter general pel Consell de Coordinació General; f) Organitzar, desenvolupar i avaluar la investigació relativa a l’àrea o àrees de coneixement de la seva competència; g) Cercar la inserció efectiva del seu personal docent i investigador en la comunitat científicomusical internacional i promoure’n l’intercanvi de coneixements i informacions; h) Coordinar i supervisar l’activitat docent dels departaments, tot vetllant pel compliment de la programació i la qualitat de la docència; i) Participar en la millora del sistema educatiu i promoure activitats de formació permanent i culturals; j) Administrar els serveis, els equipaments i els recursos del centre; k) Elaborar propostes de creació, modificació o supressió de plans d’estudi, ensenyaments i titulacions, d’acord amb el que s’estableix en aquest Reglament; l) Assistir adequadament els estudiants pel que fa a l’accés i la permanència al centre; m) Portar a terme la gestió administrativa de l’activitat acadèmica de tot l’estudiantat del centre; n) Elaborar propostes d’intercanvi i mobilitat de l’estudiantat; ñ) Col·laborar en la inserció dels titulats al mercat laboral; o) Participar en el progrés i el desenvolupament de la societat mitjançant la difusió i la crítica del saber musical; p) Impulsar i facilitar l’actualització i innovació musical (científica, artística, metodològica i pedagògica) i la formació permanent dels seus membres; q) Fomentar el lliure associacionisme de tots els membres de la comunitat educativa del centre”. 115 Hain zuzen, Erregelamendu orokorreko 7 art.ak zera dio: “Són competència de l’Escola Superior de Música de Catalunya: a) Desenvolupar plans d’estudis reglats i proposar-ne de no reglats i de recerca, d’acord amb les línies d’actuació i el pressupost aprovats pel Patronat; b) Participar en la selecció del personal docent i investigador i d’administració i serveis, i establir-ne la formació i la promoció; c) Establir i aplicar el règim d’admissió i de permanència dels estudiants, així com l’avaluació dels aprenentatges i els ensenyaments que es realitzen al centre, d’acord amb la legislació vigent; d) Elevar propostes al Patronat per a la confecció del pressupost; e) Proposar la reforma del Reglament de Règim General i elevar-la al Patronat per a la seva aprovació; f) Aquelles competències que el Patronat vulgui delegar a qualsevol dels seus òrgans de govern, tant unipersonals com pluripersonals.”

Page 327: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

325

Kontseiluak berriz, besteak beste, eskolaren bilakaera estrategikoa taxutzen du, urteko

txostena Patronatuari aurkezten dio, baita aurrekontuen proposamena ere116. Aipatu

organo kolegiatua ondoko pertsonek osatzen dute: eskolako zuzendariak nahiz

zuzendari ordeak, eta Fundazioko koordinatzaile orokorrak. Departamentu- kontseilua

bestalde, eskolako departamentu bakoitzeko gobernu-organo nagusia dugu eta dagokion

departamentuko irakasleak biltzen ditu —arduraldi osorako irakasle guztiak eta

gainerako irakasleen %30—.

Azkenik, Eskola-kontseiluak, eskola edo fakultate-batzorde bat bailitzan, ikastetxeko

estamentu guztiak ordezkatzen ditu. Beraz, ondoko pertsonek osatzen dute: ikastetxeko

zuzendariak —aipatu kontseiluaren buru da eta biltzeko deialdia berak egiten du—;

departamentu buruek; eta, irakasleen, ikasleen eta administrazio nahiz zerbitzuetako

pertsonalaren ordezkaritza batek, alegia. Eskola-kontseiluari dagokio, besteak beste,

ikastetxeko diziplina araudia onartzea, baita organo eskudunei luzatzea ere, indarrean

den eskolako erregelamendua aldatzeko proposamena.

Pertsona bakarreko organoei dagokienez, Esmuceko Erregelamendu orokorrak euren

zereginak ñabarki zerrendatzen dituen arren, aipatu baino ez, zuzendari bati, zuzendari

orde bati, idazkari bati edo ikasketa-buru bati esleitu ohi zaizkion egitekoak direla117.

Alabaina, zera azpimarratu beharra dago: Esmucen zuzendaritza irakaskuntza jarduerak

burutzea, guztiz bateragarria dela ikastetxetik kanpo egikari daitezkeen jarduera

profesionalekin118.

116 Koordinazio orokorrerako Kontseiluaren zereginak Esmuceko Erregelamendu orokorreko 25 art.an zerrendatzen dira. Eta aipatu zereginen artean, besteak beste, hauexek azpimarra daitezke: “Complir i fer complir en l’Escola les lleis i les altres disposicions vigents...Vetllar perquè les diverses unitats, serveis i òrgans de govern compleixin les funcions que els són pròpies...Establir i aprovar el procediment de selecció i designació dels caps de Departament...Desenvolupar la política de professorat de l’Escola d’acord amb el que estableixen els acords del Patronat de la Fundació i elaborar i modificar la planificació plurianual del personal acadèmic i d’administració i serveis, a proposta del coordinador o coordinadora general....Establir i aprovar el procediment de selecció del professorat....Aprovar la normativa d’admissió dels estudiants ...Fer el seguiment dels acords i dels convenis de collaboració i intercanvi entre l’escola i altres universitats o entitats públiques o privades que hagi establert el Patronat de la Fundació.......” 117 Zuzendariaren egitekoak Esmuceko Erregelamendu orokorraren 28 art.an zerrendatzen dira, zuzendari ordearenak 30 art.an, ikasketa buruarenak 32 art.an eta idazkariarenak berriz, 34 art.an. 118 Hain zuzen, gai honi buruz mintzatu zen Generalitateko Gobernua —CiUkoa orduan— Kataluniako Parlamentuan, talde sozialistako zenbait parlamentariok, zuzendariaren izendapenari eta irakasleen egoerari buruz eginiko galdera bati idatziz erantzunez. Bada, erantzun honetan Gobernuak Esmuceko zuzendariaren izendapena arrazoituko du, zera esanaz: Fundazioko patronatuak aho batez izendatu zuela,

Page 328: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

326

Honenbestez, azpimarratu beharra dago, Esmuceko Erregelamendu orokorrak, eskolako

departamentu ezberdinei eta euren buru direnei esleitzen dizkien zereginak,

unibertsitate-eremuan organo berdinek egikaritzen dituzten egitekoen berberak direla

guztiz119.

b) Balear uharteetako goi-mailako musika-kontserbatorioa

Arestian esan bezala, Balear uharteetako Hezkuntza eta Kultura Sailak 2001eko

ekainaren 1ean hartutako Erabaki baten bitartez, goi-mailako musika-

Kontserbatorioaren sorrera eta aipatu kontserbatorioa kudeatuko duen Fundazioaren

Estatutuak onartuko dira. Fundazioaren helburu nagusia beraz, aipatu kontserbatorioa

ezartzea izanen da120.

Hain zuzen, 2001eko ekainaren 1eko Erabakiak zera dio: Autonomia Erkidegoak

Fundazioko Patronatuan daukan ordezkaritza, gehiengoa duena izan behar dela.

Honetara, Hezkuntza eta Kultura Sailaren zerbitzuan lan egiten duten pertsonak —baita

beste Sailetakoak ere— aipatu Fundazioaren Patronatuko kide izendatuz gero, Balear

uharteetako Administrazioa ordezkatzeaz gain, beti ere bere interesean jardun beharko

dute121. Dena dela, Hezkuntza eta Kultura Sailari dagokio goi-mailako musika-

kontserbatorioaren jarduera kontrolatzea, jarraitzea eta ikuskatzea122. Ondorioz,

oraindik zuzendari bezala darraien Gerard CLARET biolin-jole ospetsua. Ikus honetara talde sozialistako zenbait parlamentariok eginiko galdera 2001eko otsailaren 12ko Kataluniako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (147 zkia., 23 orrian); eta Gobernuaren idatzizko erantzuna berriz, ikus 2001eko martxoaren 13ko Parlamentuko Aldizkarian (160 zkia., 52 orria). 119Ikus honi buruz Esmuceko erregelamendu orokorreko 37-42 art.ak, baita 45-52 art.ak ere. 120 2001eko ekainaren 19ko BOIBen eman zen argitara aipatu Erabakia eta hain zuzen, lehenengo bi ataletan zera erabakitzen da: “1) Constituir la Fundación para el Conservatorio Superior de Música y Danza de las Illes Balears, cuyos objetivos serán la promoción y el apoyo, sin afán de lucro, de las iniciativas y actividades relacionadas con la enseñanza de la música la danza de grado superior. 2) Para el desarrollo de este objetivo la fundación tendrá encomendada, como función primordial, la implantación del Conservatorio Superior de Música Danza de las Illes Balears”. 121 Nolanahi ere, Estatutuen 1 art. ak zera xedatzen du: “Con la finalidad de promover la participación privada y pública en las actividades de interés general de naturaleza docente y cultural, el Gobierno de las Illes Balears crea la entidad denominada Fundación para el Conservatorio Superior de Música y Danza de las Illes Balears, de carácter docente, sin ánimo de lucro(...)”. 122 Fundazioei buruzko 30/1994 Legearen arabera (azaroaren 24koa, azaroaren 25eko BOEn), baita gerora onartuko den 50/2002 Legetik (abenduaren 26koa, abenduaren 27ko BOEn) eratortzen den oinarrizko legediari jarraiki ere, Balear Uharteetako Administrazioko Protektoratuari dagozkion funtzioen kalterik gabe. Izan ere, goi-mailako musika-kontserbatorioaren Fundazioaren Estatutuen 7 art.ak zera dio: “La

Page 329: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

327

Fundazioaren organoek euren ekintzen kontu eman beharko diote Hezkuntza eta Kultura

Sailari. Halaber, aipatu Sailarekin lankidetzan jardun beharko dute; baita

Protektoratuarekin ere ikuskapen-zereginetan, eta oro har, ikastetxearen

funtzionamendua egokia izan dadila bermatzearren, onuragarritzat jotako jarduera

guztietan.

Fundazioari, besteak beste, ondoko zereginak esleitzen zaizkio bere helburuak burutu

eta lor ditzan: goi-mailako musika-kontserbatorioa akademikoki kudeatzea Estatuko

oinarrizko legedi organikoarekin bat123; ikastetxea bera kudeatzea, baita eraikuntza

administratzea ere124; goi-mailako musika-kontserbatorioaren zuzendaritza nahiz

kudeaketa egokia eta zuzena izan dadila zaintzea, beti ere ikerketa eta ikasteko

askatasunen bitartez adierazten dena katedra askatasunarekin bat; heziketa prozesuak

ahalik eta kalitate gehien izan dezala bermatzeko, behar adina ekintza burutzea125;... .

Azkenik, Fundazioaren Estatutuekin bat, 2003ko apirilaren 28ko Ebazpen baten

bitartez126 onartuko da Balear uharteetako goi-mailako musika-kontserbatorioaren

Fundación, de acuerdo con la disposición adicional primera del Decreto 45/1998, de 14 de abril, queda sometida al Protectorado de la Administración de la comunidad autónoma de las Illes Balears a través de la Consejería de Educación y Cultura o de la Consejería que en su caso se determine”.

123Balear uharteetako goi-mailako musika-kontserbatorioa, 40/1999 Dekretuak, apirilaren 23koak sortu zuen (maiatzaren 1eko BOIBen). Kontserbatorioaren kudeaketa akademikoari buruz hain zuzen, zera dio 2001eko ekainaren 1eko Erabakiak: “(...) se deberá regir por la Ley Orgánica 8/1985, de 3 de julio, reguladora del derecho ala educación, por la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, de ordenación general del sistema educativo, por las normas que la desarrollen y complementen, por el resto de normativa que sea de aplicación y por sus propias normas de organización y funcionamiento. El Conservatorio Superior tiene que impartir las enseñanzas que conduzcan a la obtención del título de grado superior de música y de danza, de acuerdo con los currículum establecidos y según el calendario de implantación de las mencionadas enseñanzas y aplicará como precio de matrícula lo que establece para cada curso académico la normativa del Gobierno de las Illes Balears que fija los precios para la prestación de servicios académicos universitarios” (5.a art.). 124Kontserbatorioaren eraikinak, goi-mailako musika-kontserbatorioa ezezik, oinarrizko mailako eta maila ertaineko kontserbatorio profesionala ere biltzen baitu. Bada, aipatu helburua lortzeko zera egin behar du Fundazioak 2001eko ekainaren 1eko Erabakiarekin bat: “ (...) velar por su buen funcionamiento y realizar las obras, servicios y trabajos necesarios para conservarlo y mantenerlos; promover y organizar actividades, reuniones de especialistas, cursos, seminarios y congresos relacionados con el ámbito de las enseñanzas que le son propios” (5.b eta c art.ak). 125 Honetara, zera xedatzen du 2001eko ekainaren 1eko Erabakiak: “A cuyo efecto, el personal docente propio del Conservatorio Superior de Música y Danza de las Illes Balears se seleccionará de acuerdo con los principios de publicidad, igualdad, mérito y capacidad y se procurará la formación permanente del personal docente, investigador, técnico y administrativo del Conservatorio Superior de Música y Danza de las Illes Balears” (5.f art.). 126Maiatzaren 22ko BOIBen argitara emana.

Page 330: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

328

antolakuntza eta funtzionamendu akademikoa arautuko duen erregelamendu berria127.

Bada, aurreko ataletan aztertzeko parada izan dugun goi-mailako musika-ikastetxeen

barne antolakuntzaren ildo beretik, zera nabarmentzen da Balear uharteetako goi-

mailako musika-kontserbatorioaren barne antolakuntzari dagokionez: kontserbatorioan

irakasten diren irakaskuntzen mailarekin eta eskura daitezkeen tituluekin bat datozen

gobernu-organo batzuk eratzen direla. Eta hain zuzen ere, eurei esleitutako zereginei so

egiten badiegu, unibertsitateen barne antolakuntzari hurbiltzen zaizkion organoak baino

ez direla ohar gaitezke128.

c) Euskal Herriko MUSIKENE

Eusko Jaurlaritzak, 2001eko maiatzaren 2an eginiko batzarrean, Euskal Herriko

musika-ikastetxerako Fundazio pribatua —Musikene deiturikoa— eratzeko Erabakia

hartu zuen129. Gerora, 2001eko ekainaren 7an, notario aurrean, aipatu Fundazioaren

eraketa-eskritura formalizatuko da, aipatu eskriturari halaber, eranskin gisa,

Fundazioaren Estatutuak atxikiz. 2001eko uztailaren 11ko Agindu bitartez ostera,

Euskal Herriko Fundazioen erregistroan inskribatuko da Goi-mailako musika-

ikastetxerako Fundazio Pribatua deiturikoa —Donostian egoitza duena—130. Eta

azkenik, LOGSEn argitan, baita bere garapenezko araudiari jarraiki ere —zehazki,

atalburu honen hasieran aztertu diren 389/1992 Errege Dekretua eta 321/1994 Errege

Dekretua, alegia—, 2002ko azaroaren 29ko Agindu batek zera baimenduko du:

127Hain zuzen, 2001eko ekainaren 1eko Erabakiaren 22.l) art.ak (Fundazioaren Estatutuak) Fundazioko Patronatuari esleitzen dizkion zereginen arabera; alegia: “Aprobar y, si procede, modificar el reglamento del Conservatorio Superior de Música y Danza de las Illes Balears, que deberá tener el informe preceptivo y vinculante de la Consejería de Educación y Cultura”. 128 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenaren 10 art.ak zera xedaten du: “Los órganos de gobierno pueden ser colegiados y unipersonales. Se consideran: a) Órganos colegiados: el Consejo Ejecutivo, los departamentos. b) Órganos unipersonales: el director, el jefe de estudios, el secretario, el jefe de producción y los jefes de los departamentos”. Bada, gobernu-organo hauek guztiak —eurei esleitutako zereginak barne— aipatu Ebazpenaren 12-27 art.etan arautzen dira xehetasun osoz. 129 Ikus aipatu Erabakia oso osorik, supra III.1 atalean. 130 2001eko uztailaren 11ko Agindua, Justizia, lana eta gizarte segurantzako kontseilariarena (irailaren 5eko EHAAn). Hain zuzen, Aginduko seigarren aurrekarian zerrendatzen dira Fundazioko Patronatuko kideen izenak. Eta Aginduaren bigarren atalean berriz, zera erabakitzen da: Euskal Herriko Fundazioen eta Protektoratuaren antolakuntzari eta funtzionamenduari buruzko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 14 art.ak ezarritakoarekin bat eta Fundazioaren helburuak aintzat hartuz, Euskal Herriko Fundazioen Erregistroaren 1. sekzioan inskribatzea —hots, irakaskuntzara eta ikerketara bideratuta dauden Fundazioei dagokiena—.

Page 331: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

329

Musikene deituriko goi-mailako musika-ikastetxe pribatuaren irekiera eta

funtzionamendua131.

Hain zuzen, Musikene irekitzeko eta abian jartzeko baimena dela-eta, sortuko zaigu

lehenengo arazo juridiko nabarmena. Izan ere, aipatu baimenik gabe ireki eta jarriko da

abian Musikene 2001-2002 ikasturtean —eta beraz, baimen hori urte bete beranduago

emanen da, oraintsu aipatu 2002ko azaroaren 29ko Agindu bitartez—. Bada, Eusko

Legebiltzarrean gaiari buruz eginiko galdera baten aurrean, honela justifikatuko du

Hezkuntza-kontseilariak irregulartasuna132 :

“Arrazoi objektibo bat izan zen zirkunstantzia hori egiaztatzeko: atzerapenez bukatzea Musikenek betetzen duen Miramar Jauregiaren zatia birmoldatzeko obrek. Baimena tramitatzen ari zen eta Musikeneko arduradunek klaseak ahalik eta azkarren ematen hasteari eman zioten lehentasuna, ikasleei kalterik ez egiteko”.

Bigarrenez ondoko arazo juridikoa ere ageri zaigu: Musikene juridikoki ikastetxe

pribatu bat izanik, ikastetxea kudeatzeko sortuko den Fundazioa, jatorriz Eusko

Jaurlaritzako hezkuntza-Administraziokoak diren kidez osatuta dagoela gehiengo

batean. Eta orobat, ikastetxearen finantzaketa-iturri ia bakarra, hezkuntza-

Administraziotik eratorritakoa dela, ondoko salbuespenarekin: ikasleek kredituko

ordaintzen duten matrikularen prezioa, alegia133. Bada, honetara, hezkuntza eskubidea

arautzen duen 8/1985 Lege Organikoak zera xedatzen du argi eta garbi:

“No podrán ser titulares de centros privados las personas que presten servicios en la Administración educativa estatal, autonómica o local”134.

131 2002ko azaroaren 29ko Agindua, Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa kontseilariak emanikoa (2003ko urtarrilaren 9ko EHAAn). 132 Ikus, Parlamentu-talde popularreko kide den Fernando Maura Barandiaranek, 2004ko maiatzaren 5ean eginiko galdera (Eusko Legebiltzarreko Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 21ekoa, VII. Legegintzaldia, 149 zkian argitara emana.). Hezkuntza-kontseilariak ostera, 2004ko ekainaren 11an erantzungo dio idatziz galderari (ikus 07\10\05\03\1604 zenbakidun espedientea; erantzunaren jatorrizko testua, 149/19194 zenbakiduna, 2004ko maiatzaren 21ko Legebiltzarreko Aldizkarian argitara emango da). 133 Musikenen ezarritako matrikularen prezioak, unibertsitate-eremuan finkatutako kredituen sistema darrai. Honela, 2004-2005 ikasturtean, kredituko 16,39 euro ordaindu behar da. Beraz, matrikularen prezio osoa aldakorra izango da, ikasle bakoitzak dagokion espezialitatean burutzen dituen irakasgai ezberdinen arabera —derrigorrezkoak, hautazkoak eta hautapen askekoak, alegia—. 134Ikus LODEko 21.1.a) art. . Halaber, Musikene fiskalizatzeko txostena dela-eta (2001 urteari dagokiona), antzeko eragozpena aditzera ematen dute Euskal Herriko Kontu-Epaitegiko bi kontseilarik, botu partikular batean. Ikus honetara, Euskal Herriko Kontu-Epaitegiaren Osokoaren Erabakia, behin-betiko onirizten duena Musikeneren Fundazio pribatuaren fiskalizazio-Txostena (2004ko urtarrilaren

Page 332: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

330

Fundazioaren Estatutuen edukiari dagokionez, lehenik eta behin, azpimarratu baino ez

Esmucen Estatutuen ia berberak direla. Honela, Musikeneko Fundazioaren helburuak

hauexek lirateke: goi-mailako musika-ikastetxea kudeatzea; musika-irakaskuntzen

inguruan ekintzak, bilerak, ikastaroak, kongresuak..., antolatzea eta sustatzea;

ikastetxearen zuzendaritza nahiz kudeaketa egokia eta eraginkorra izan dadila

bermatzea; heziketa prozesuak ahalik eta kalitate gehien izan dezan, behar adina

ekintza burutzea;... . Honetara, Musikeneko langile ororen heziketa iraunkorra

bermatukoa da —hots, irakasleena, ikertzaileena, teknikariena eta administrazioaz

arduratzen den pertsonalarena—.

Fundazioaren organoei dagokienez, Estatutuetan hauexek aipatzen dira: Patronatua,

Koordinatzaile orokorra eta Aholku-kontseilua, alegia. Patronatua gutxienez hemeretzi

kidek osatuko dute. Bere presidentzia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-kontseilariari

dagokio eta honek halaber, hamar bokal izendatuko ditu —hezkuntza-Sailari atxikitako

pertsonen artean hautatuko dituenak—. Patronatuko gainerako kideen artean, besteak

beste, hauek aipa litezke: Kultura-sailak izendatutako kide bat, Bilboko nahiz Euskadiko

orkestretako zuzendariak, Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari bat, Donostiako

Orfeoiko presidentea,... .

Koordinatzaile orokorra izendatzea berriz, Patronatuari dagokio135. Baita Aholku-

kontseiluko kideen izendapena onartzea ere —Patronatuaren presidenteak kideak

proposatu ondoren—. Aholku-kontseiluko kideak hain zuzen, musikaren eta arteen

munduko pertsona ospetsu eta prestigiodunak dira.

26ko bilkuran hartutakoa) eta aipatu Erabakiaren Eranskin gisa argitara ematen dena 2004ko irailaren 30eko EHAAn. 135 Koordinatzaile orokorrari esleitutako zereginei dagokienez, hona hemen Estatutuen 25 art.ak xedatzen duena: “Corresponde al Coordinador General: a) Elaborar la memoria anual de las actividades de la Fundación y presentarla al patronato para su aprobación. b) Proponer el plan de actuaciones de la Fundación al Patronato para su aprobación. c) Ejecutar los programas para cumplir los objetivos del plan de actuaciones. d) Proponer al patronato, cuando corresponda, las medidas que crea oportunas para la buena marcha de la Fundación. e) Proponer a la presidencia del Patronato los nombramientos de los miembros de los tribunales de selección de personal. f) Ejercer las competencias que le sean delegadas por el Patronato, de acuerdo con la normativa vigente. g) Proponer al Presidente la relación de asuntos para formar el orden del día de las convocatorias del Patronato. h) Proponer al Patronato el organigrama directivo del Centro y la creación de otros cargos de la Fundación. i) Elaborar los correspondientes Anteproyectos de Presupuestos y los programas de actuación, de inversiones y de financiación. j) Autorizar gastos hasta el límite que establezca el Patronato. k) Ejercer las funciones de responsable en el área de personal por delegación del Patronato. l) Dar cuentas de su gestión al Patronato.”

Page 333: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

331

Arestian esan dugun legez, Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastetxearen

finantzaketa-iturri ia bakarra, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-

Administraziotik eratorritakoa da. Bada, 2001 urtean, Musikene kudeatuko duen

Fundazioa eratzen denean, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen hasierako diru-

hornidura 1.797.026 eurotakoa izanen da (299 milioi pezetakoa)136. Halaber,

Gipuzkoako Batzar Orokorrek onartutako 17/2001 Foru Arauak137, aipatu hasierako

diru-hornidurari 631.062,71 euro (105 milioi pezeta) gehituko dizkio, ondoko

helburuarekin: diru horrekin Donostiako Miramar Jauregia egokitzea, Musikeneren

behin-behineko egoitza izan dadin.

Gainerako urteetarako (2002-2004 alegia) Musikeneri esleitutako diru-hornidurei

dagokienez, honatx taula batean adierazita, Fundazioaren eskriturei atxikitako

dokumentuan abiapuntu gisa aurreikusten diren diru-hornidurak —kontzeptuko milioi

pezetatan—, zera aintzat harturik: goi-mailako musika-irakaskuntzek oro har lau

ikasturteetako iraupena daukatela eta piskanaka —2002-2004 urteetan zehar— jarriko

direla abian.

KONTZEPTUAK 2002 2003 2004 IRAKASLEAK 437 767 1.097 TALDE ZUZENTZAILEA 31 32 33 IRAKASLE EZ DEN PERTSONALA

22 23 24

EKIPAMENDUA 150 150 150 FUNTZIONAMENDU GASTUAK 50 50 50 GUZTIRA 690 1.022 1.354

Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastetxerako Fundazioaren Estatutuen 21.1 art.ak

berebat zera aurreikusten du: Fundazioaren Patronatuari dagokiola ikastetxearen

Erregelamendua onartzea. Hortaz, 2003ko irailaren 5eko batzarrean, Musikeneren barne

Erregelamendua onartu zen.

136 2001 urtean, aipatu diru-hornidura honela banatzen da pezetetan: 15 milioi ikastetxeko talde zuzentzailearentzat bideratzen da; irakasleentzat berriz, 107 milioi; gainerako pertsonalarentzat 7 milioi; ekipamendu erosteko 150 milioi bideratzen dira; eta azkenik, funtzionamendu gastuetarako 20 milioi. 137Ikus 17/2001 Foru Araua, ekainaren 29koa, 2 art. (irailaren 11ko EHAAn).

Page 334: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

332

Hain zuzen, barne Erregelamendu honetan, bi motatako organoak bereiz daitezke: ez-

akademikoak eta akademikoak. Honela, akademikoak ez diren organoen artean, arestian

aipatu Koordinatzaile orokorraz gain138, lehenik eta behin Batzorde Zuzentzailea ageri

zaigu. Bada, Musikeneren Batzorde Zuzentzailea ondokoek osatuko dute: Fundazioaren

Koordinatzaile Nagusiak, Zuzendari Artistikoak, Zuzendari Teknikoak, Komunikazio

Arduradunak eta Musikeneren Zuzendari Kudeatzaileak (Idazkari lanetan jardungo

duena), alegia. Halaber, Batzorde Zuzentzaileari esleitutako eginkizunei dagokienez,

zera xedatzen du Musikeneren barne Erregelamenduko 5.1 art.ak139:

“Musikeneren Zuzendaritza Batzordeak honako eginkizunak izango ditu: Fundazioaren eta Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren (Musikene) organoen arteko elkargunea izatea. Hori den heinean, bertan bi instituzio hauen baterako funtzionamenduarekin zerikusia duten gaiak eztabaidatuko dira, Musikeneren martxa Fundazioaren Patronatuaren, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzaren edota Koordinatzaile Nagusiaren aginduetatik eratorritako kudeaketa-irizpide orokorren arabera joan dadin”.

Organo ez-akademikoekin jarraituz, bigarrenez, Musikeneren Zuzendari kudeatzaileari

egin behar diogu aipamen. Organo hau zuzenean Koordinatzaile orokorrak izendatzen

du eta bere menpe dagoela, ondoko zereginak burutuko ditu: kudeaketa ekonomikoa,

pertsonalaren burutza —irakasle denarena eta ez denarena—, aurrekontuen aurre

138 Koordinatzaile orokorrari buruz zera xedatzen du Musikeneren barne Erregelamenduko 2.1 art.ak: “Koordinatzaile Nagusia Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren ordezkaria da eta honen Estatutuetan bilduriko eskumenak ditu, eta baita Araudi honek ematen dizkionak ere. Bere eginkizunak garatzeko Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren (Musikene) egitura organikoa osatzen duten organoen laguntza izango du”. 139 Orobat, zera gehitzen du aipatu barne Erregelamenduko 5.2 art.ak: “Adierazpen gisa eta sakondu gabe, ondoko gaiak aztertuko dira eta horiei buruzko txostenak egingo dira: a) Aurrekontuen Aurreproiektua. b) Langileak —irakasleak zein ez-irakasleak— hautatzeko Politika. c) Ordainketa Politika, irakasleena zein ez-irakasleena. d) Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegiaren (Musikene) antolamendu-egituraketarako proposamenak. e) Barne-erregimeneko arauen proposamenak. f) Musikeneren organoen artean sor litezkeen eskumenei buruzko ezadostasunak. Kasu guztietan, ezadostasun horiek betearazteko ebazpena Koordinatzaile Nagusiak soil-soilik emango du, organo horiei formalki eman zaizkien eskumenak kontuan izanda. g) Material eta zerbitzu zuzkidura, erosi edo kontratatu nahi den horren zenbatekoa 12.000 €-koa baino handiagoa denean. h) Musikeneren programazio orokorra eta kudeaketa akademikoaren martxa, eskolako jarduerei zein eskolaz kanpokoei dagokienez, eskumeneko organo akademikoek bidaliriko txostenen bidez, ekimen propioz edo Koordinatzaile Nagusiak eskatuta. i) Aurrekoekin zerikusia duten guztiak, bai eta Koordinatzaile Nagusiak berak erabakita edo kideetako batek eskatuta Batzordearen menpean jarririkoak ere. Kasu honetan, Koordinatzaile Nagusiak erabakiko du, hala badagokio, planteaturiko gaia dagokion bileraren gai-zerrendan txertatzea”. Batzorde Zuzentzailearen funtzionamendua 6 art. an arautzen da.

Page 335: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

333

egitasmoa egitea, kontratazio espedienteak izapidetzea, erregistro orokorra antolatu eta

zuzentzea,... 140.

Organo ez-akademikoen artean berebat, hirugarrenez eta azkenik, Komunikazio

arduraduna dugu. Koordinatzaile orokorrak izendatzen duen organo honi esleitutako

zereginen artean, besteak beste, hauexek aipa litezke: Fundazioaren kanpo harremanak

plangintzatzea eta koordinatzea —batik bat komunikabideekin—, eskolaz kanpoko

jarduerak antolatzea, irakaslea den eta ez den pertsonalaren bidaiak koordinatzea,... 141.

Organo akademikoen artean berriz, bi talde bereiz daitezke: bata, pertsona bakarreko

organoei dagokiena —eta zuzendari artistikoa, zuzendari teknikoa, ikasketa burua,

idazkari akademikoa, departamenduko zuzendaria, departamentuaren koordinatzailea

eta nazioarteko egitarauen koordinatzailea, barne hartzen dituena—; bestea berriz,

organo kolegiatuei dagokiena —Zuzendaritza Batzordea nahiz ikastetxeko Kontseilua

biltzen dituelarik—, hain zuzen ere.

Zuzendaritza Batzordea, Musikeneren jardueren jarraipen zuzena egingo duen organo

kolegiatua alegia, ondokoek osatzen dute: zuzendari artistikoak, zuzendari teknikoak,

ikasketa buruak eta idazkari akademikoak. Zuzendaritza Batzordeak, era berean,

Musikeneren irakasteko lanaren diseinu, planifikazio, gauzatze eta ebaluazio tresnak

onartuko ditu betearazteko; baita aipatu tresnak gauzatzeari buruzko dagozkion

txostenak ere. Zuzendaritza Batzordeak, hala badagokio, Musikeneko irakasleen

zerbitzu-harremanaren iraungitzearen berri emango du, zerbitzu-harreman hori behin-

behinekoa edo mugagabea izanik ere142.

Ikastetxeko Kontseilua ostera, Musikeneren ordezkaritza-organo gorena da. Aipatu

organo kolegiatua beraz, ondokoek osatzen dute: zuzendari artistikoak, zuzendari

teknikoak, ikasketa buruak, idazkari akademikoak, irakasleen bi ordezkarik, ikasleen bi

ordezkarik, eta irakaslea ez den pertsonalaren ordezkari batek. Bada, Musikeneren

140 Ikus Musikeneren barne Erregelamenduen 7 art. . 141 Ikus Musikeneren barne Erregelamenduen 8 art. . 142 Musikeneren barne Erregelamenduen 9 art.ren arabera.

Page 336: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

334

barne Erregelamenduak esleitzen dizkion zereginen artean, besteak beste, honakook

aipa daitezke: Musikeneren programazio orokorraren diseinuan eta ebaluazioan parte

hartzea; eskola-jarduera osagarrien programazio eta garapen ildoen lantze-prozesuan

parte hartzea; instalazioak eta eskola-ekipamendua berritzeko beharren berri ematea eta

haien kontserbazioa zaintzea; ikastetxearen jarduera orokorraren berri ematea,

administrazio eta ikasketa alderdiei dagokienez;... .

Dena dela, Ikastetxeko Kontseiluari esleitutako eginkizunen artean, aipamen berezia

merezi duenik badago, eta ondokoa dugu: gatazkak ebaztea eta hutsune larriagatiko eta

oso larriagatiko zigorrak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez

kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko 160/1994

Dekretuan aurreikusitakoari jarraiki; edo kasuan kasu, ezargarriak diren arauetan

aurreikusitakoarekin bat143. Izan ere, harridura baino ez du eragiten, ia unibertsitariotzat

jo daitekeen eremu batean —alegia, goi-mailako musika-irakaskuntzei dagokien

eremuan— espresuki aipamen egitea unibertsitate-mailakoa ez den diziplina-arau bati;

eta ez ordea, unibertsitate-eremuan ezarriko litzatekeen araudiari —Musikeneko

ikasleen adinari zein heziketari hobe egokituko litzaiokeena, alegia—144.

Honenbestez, pertsona bakarreko organoei dagokienez, Musikeneko barne

Erregelamenduak xehetasun osoz arautzen ditu organo bakoitzari esleitutako

zereginak145.

Honela, Patronatuak izendatzen duen Zuzendari artistikoari, besteak beste, zera

egokitzen zaio: Musikenen ordezkaritza hartzea, harreman artistikoen eta

irakaskuntzazkoen eremuan, Koordinatzaile Nagusiari Fundazioaren Estatutuek esleitu

dizkion arduren arabera dagozkionak utzi gabe; ikastetxearen antolamendu eta

irakaskuntza proiektuak diseinatzeko eratzen diren lan-taldeen zereginak zuzentzea eta

koordinatzea; eskolaz kanpoko jarduera osagarrien programazioa zuzentzea; pertsona

bakarreko organoak —Zuzendari teknikoa izan ezik— izendatzea eta, hala badagokio,

bere eginkizunetik kentzea, ezartzen diren mekanismoen bidez, Fundazioaren

143 160/1994 Dekretua, apirilaren 19koa (ekainaren 9ko EHAAn). 144 Ikus Musikeneren barne Erregelamenduaren 14 art. . 145 Hain zuzen, 16- 21 art. bitartean arautzen dira egiteko hauek guztiak.

Page 337: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

335

Koordinatzaile Nagusiak onartu ondoren; ikastetxeko organo kolegiatu ororen ekitaldi

akademikoen eta bileren deialdia egitea eta horien buru izatea, baita bere eskumenaren

eremuan onarturiko akordioak betearaztea ere;... .

Koordinatzaile orokorrak zuzenean izendatzen duen Zuzendari teknikoari berriz, zera

dagokio funtsean: Musikeneri atxikitako langile guztien buru izatea, irakasle-zereginei

dagokienez. Ikasketa buruak ostera, ikastetxeko egutegiak eta ordutegiak taxutuko ditu.

Idazkari akademikoak aldiz, bileren aktak jaso eta ziurtagiriak emanen ditu, baita

deialdi, ikastaro, beka, programa eta abarri buruzko informazioa argitara emango du

ere146.

Departamentuko zuzendariek bestalde, dagokien departamentuko jarduera akademikoak

zuzenduko dituzte —bilerak barne—. Eta Departamentuko koordinatzaileek berriz,

irakasgaien edukiak koordinatu ezezik, ordutegiak nahiz taldeen eraketa kudeatuko dute

ere147.

Nazioarteko programen koordinatzaileari dagokionez, aipatu organoa, zuzenean,

Zuzendari Teknikoaren menpe dago eta, besteak beste, eginkizunok esleitzen zaizkio:

programen kudeaketaren arduradun gorena izatea; nazioarteko programekin eta horien

146 Aipatu bi organoei dagokienez, Musikeneren barne Erregelamenduaren hirugarren eta seigarren xedapen gehigarriek zera diote: “Ikasketa Burutzari eta Idazkaritza Akademikoari dagozkien lanpostuak Zuzendari Artistikoak Musikeneren irakasleen artetik libreki hautatu eta kenduko ditu. Aldez aurretik, Koordinatzaile Nagusiaren onarpena beharko du. Hala izendaturikoek beren lanaldia luzatuko dute goi-mailako titulua duten ez-irakasleentzako indarrean dauden xedapenetan biltzen diren aurreikuspenak bete arte. Koordinatzaile Nagusiak onarturiko ordainsari osagarria eta beharrezkoa bada, irakasle-lanetik ordu-liberazioa izango dute. Koordinatzaile Nagusiak Fundazioaren Patronatuari horren berri emango dio. (...) Araudi honetan eta aurreko xedapenetan aurreikusitakoa aparte utzi gabe, Ikasketa Burutzari, Idazkaritza Akademikoari eta Nazioarteko Programen Koordinatzaileari esleituriko ardurak, osorik edo zati batean Musikeneren plantillaz kanpoko profesionalek garatu ahal izango dituzte”. 147 Aipatu bi organoei dagokienez, zera dio Musikeneren barne Erregelamenduaren laugarren xedapen gehigarriak: “Sail Zuzendarien eta Sail Koordinatzaileen lanpostuak Zuzendari Artistikoak deituriko eta ebatziriko prozedura publiko baten bidez beteko dira. Lanpostu hauek ikasturte baterako beteko dira. Ikasturtea bukatutakoan, Zuzendari Artistikoak beste prozedura baterako deialdia egitea edo izendapenaren indarraldia beste ikasturte batez luzatzea erabaki ahal izango du. Gehienez bi luzapen egin ahal izango ditu, eta horiek bukatutakoan beste hautaketa-prozesu bati ekin beharko zaio. Sail Zuzendariek Koordinatzaile Nagusiak onarturiko ordainsari osagarria izango dute. Koordinatzaile Nagusiak Fundazioaren Patronatuari emango dio horren berri. Sail Koordinatzaileek beren eginkizunak garatzeko astean bi orduko lanaldi-murrizketa izango dute edota, Musikeneren beharren arabera, Koordinatzaile Nagusiak onarturiko ordainsari osagarri bat. Honek Fundazioaren Patronatuari emango dio horren berri”.

Page 338: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

336

hartzaileekin zerikusia duten jarduerak kudeatu behar dituzten Musikeneren organo

guztien jarduerak koordinatzea; Musikenek parte hartzen duen nazioarteko programetan

diharduten ikasleen ikaskuntzaren goragoko kontrola eta jarraipena egitea;... . Hau da,

gogoan izan behar dugu, Musikenek ERASMUS programan parte hartzen duela. Bada,

lehenengo mailan matrikulatua dauden ikasleei salbu, gainerakoei aukera ematen zaie,

aipatu programan parte hartzen duten beste herrialdeetako ikastetxeetan ikasketa-epe

bat igarotzeko (3-12 hilabete bitartekoa)148.

Atal honekin amaitzeko, zera aipatu beharra dago: Musikeneren Fundazio pribatuari

buruz, Euskal Herriko Kontu-Epaitegiak eginiko fiskalizazio-Txostenean, legea

betetzeari dagokionez, zera iritzi duela aipatu Kontu-Epaitegiak149:

“Zuzenbide pribatuko fundazioak bezalako erakundeei ez zaie administrazio publikoen jarduera arautzen duen ondasun eta zerbitzuak kontratatzeko eta pertsonala kontratatzeko araua aplikatzen. Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak sortu duela, finantziazioa publikoa dela, Administrazioak bere gobernu-organoak kontrolatzen dituela eta zerbitzu publiko bat eskaintzen duela kontuan izanda, Fundazioak, pertsonala kontratatzean berdintasun, meritu eta gaitasuneko printzipioak errespetatu behar ditu, bai eta ondasunak eta zerbitzuak kontratatzean publizitate- eta lehia-printzipioak ere.”150

148Hain zuzen, ERASMUS programan, ikastetxeok elkartzen zaizkio Musikeneri: Conservatorio de Bolonia (Italia); Joseph Haydn Conservatorium (Eisenstadt, Austria); Sibelius Academy (Helsinki, Finlandia); Unity of performing Arts, (Central Ostrobothnia Polytechnic, Kokkola, Finlandia); Lemmensinstituut Leuven (Bélgica); Malmö Academy of Music (Suecia); Norges Musikhogskole (Oslo, Noruega); Conservatoire Supérieur de Paris (Francia); Hochschule für Musik Stuttgart (Alemania); Estonian Academy of Music (Tallinn, Estonia); Turku Polytechnic/ Arts Academy (Turku, Finlandia). 149 Ikus honetara, Euskal Herriko Kontu-Epaitegiaren Osokoaren Erabakia, behin-betiko onirizten duena Musikeneren Fundazio pribatuaren fiskalizazio-Txostena (2004ko urtarrilaren 26ko bilkuran hartutakoa) eta aipatu Erabakiaren Eranskin gisa argitara ematen dena 2004ko irailaren 30eko EHAAn (II.1 atala). 150 Eta lehenengo oharrak halaber, zera dio: “Zuzenbide pribatuko sozietateei dagokien arloan kontratu publikoei buruzko araudi europarra gure zuzenbidean ondo ez txertatu izana behin-betiko baieztatu du Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiaren 2003ko maiatzaren 15eko Epaiak. Horren eraginez, Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legeak Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen Testu Bateratua aldatu du eta bere ezarpen esparruan barne hartu ditu merkataritza sozietateak, industria edo merkataritza aiurria ez duten interes orokorreko beharrizanak berariaz asetzeko sortutakoak. Nolanahi ere, kontratu publikoei buruzko zuzenbide komunitarioaren esparruan zuzenbide publikoko erakundeak definitzeko erabili ohi den interpretazio funtzionala gogoan hartuta, Legeak orain hainbat merkataritza sozietateri egiten dien berariazko aitzin-oharpenak ez du zuzentarau hauek beste erakunde mota bati ezartzea baztertzen, zeinak, ekimen publikoko fundazioak bezala, administrazio publikoek sortuak, finantzatuak eta kontrolatuak baitira”.

Page 339: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

337

Beraz, irakasleak kontratatzerakoan legea urratu dela salatzeaz gain —berdintasun,

argitalpen, meritu eta gaitasun printzipioak baztertu direlako, alegia—151, halaber,

Musikeneren talde zuzentzailea kontratatzeari dagokionez, zera salatzen da:

“(...) zuzendari artistiko, zuzendari gerente eta komunikazioarduradunaren aukeraketa Patronatuaren irizpidearen arabera egin da, lehia publikoa ahalbidetzeko prozedura irekirik ezarri gabe. Hiru kasuetan lan-kontratu mugagabeak izenpetu ziren”152.

Eta administrazio pertsonala deitutakoari dagokionez berriz, ondokoa:

“(...) ikasketa-buruaren, dokumentazio- eta administrazio-zentroko arduradunen plazak lan-kontratu mugagabeekin bete dira, aukeraketa-prozesurako deialdirik egin gabe. Aukeratutako pertsonek, Fundazioko Patronatuak ezarritako aldez aurreko esperientziari buruzko baldintzak betetzen zituzten”153.

Bada, ekintza hauek ukatu gabe, Euskal Herriko Kontu-Epaitegiaren behin-behineko

Txostenaren emaitzen aurrean, Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa Sailak eginiko

alegazioetan zera esaten zaigu:

“(...) ikasturtea hasteko (2001eko abuztuaren 1a) bi hilabete falta zirela koordinatzaileak eta zuzendari kudeatzaileak osaturik zegoen gizataldea. Abuztuaren 8an, udaren gorrian, ikasketa burua, liburuzaina eta administrari bat hasi ziren lanean. Denek batera, lan-ordutegi trinko eta mugagabekoarekin —jorratu beharrekoak ere hala eskatzen zuelako— taxutu zuten, hasiera-hasieratik, geroagarrenean Musikene izango zena. Egoera horrelakoa izanik, pertsonala aukeratzeko sistemak publikoa eta irekia —berdintasun, merezimendu eta kapazitate printzipioak frogatuz— behar zuela izan esatea, guztiz bidegabekeriatzat jotzen dugu, ezinezkoa baitzen. HKEEk argi izan behar du bidera-ezina dela printzipio horietan oinarritutako prozesua burutzea, epeen kontua aintzat hartzen badugu, batik bat, ondorio modura Jaurlaritzaren agindua ez bete izatea ekarriko bailuke horrek. Laneratu nahi zen pertsonalak, bestalde, frogatutako eskarmentu nahikoa eduki behar zuen berari legozkiokeen erantzukizun eremuetan, modu azkar eta eragingarrian aurre egin ahal izateko lehentasunezko helburua lortzeko eman beharreko urratsei, hau da: LOGSEn eta garapen xedapenetan ezarritako eduki akademikoak onartzea ekarriko lukeen egunean hastea ikasturtea”154.

151 Gai honi buruz, ikus zehatzago zortzigarren atalburuko III.3 atala. 152 Ikus aipatu Txostenaren jatorrizko eta behin-behineko bertsioa (A.5 Eranskina, 19 orria). Aipatu dokumentua Eusko Legebiltzarrera 2004ko otsailaren 9an iritsi zen eta eskuragarri dago bere web gunean, interneteko helbide honetan: http://parlamento.euskadi.net. 153 Ikus honetara aipatu Txostenaren jatorrizko eta behin-behineko bertsioa (A.5 Eranskina, 19 orria). 154 Ikus behin-betiko Txostena (2004ko irailaren 30eko EHAAn argitara emana), a).2.1 atala.

Page 340: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

338

Azkenik, talde zuzentzailearen ordainsariei dagokienez, Hezkuntza-Sailak alegazioak

egingo ditu, ondoko galderaren eta erantzunaren bitartez:

“(...) legezkoa al da HKEEren ustez herri diruz finantzatutako fundazio pribatu batek zuzendari artistikoaren lansari-zenbatekoa finkatzea, edo zuzendari kudeatzaileak bere kontratuan duen kalte-ordain klausula izendatzea?. Fundazio honek badu bere iritzia: kontratazioetarako eta administrazio publikoetako pertsonala aukeratzeko irizpide orokorrak herri diruz finantzatutako fundazioei aplikatzea ezin da beste gai batzuetara hedatu; eta hedatuko balitz ere, horren legezkotasuna aldarrikatuko genuke zalantza izpi barik”155.

Erantzun harrigarri honen aurrean bada, zera azpimarratzea baino ez zaigu geratzen:

Administrazio publiko batek sortzen eta kudeatzen dituen Fundazioetako pertsonala

kontratatzerakoan, derrigorrez errespetatu behar direla berdintasun, argitalpen, meritu

eta gaitasun printzipioak. Izan ere, aipatu printzipioak baztertzeak, Legea urratzen du

zalantza izpirik gabe.

D) Fundazio guztiz pribatuak: Liceuko Kontserbatorioa

Bartzelonako Liceu goi-mailako baimendutako ikastetxe pribatuaren (Conservatori del

Liceu edo Liceuko Kontserbatorioa deiturikoa) erregimena guztiz berezia da, benetan

Fundazio pribatu gisa eratzen den goi-mailako musika-ikastetxe bakarra delako156.

Liceuko Kontserbatorioa 1837 urtean sortu zen, hain zuzen ere, bartzelonar talde bati

—Manuel GIBERT i SANS buru zela— otu zitzaionean erakunde bat sortzea,

Bartzelonako hirian kultura sustatzeko, baita musika, kantua eta deklamazioa ikasteko

aukera eskaintzeko ere. Beraz, azken bi mendeetan barna, Liceuko Kontserbatorioan

musika-irakaskuntza maila nahiz mota oro irakatsi izan da: hots, oinarrizko mailatik

155 Ikus honetara, behin-betiko Txostena (2004ko irailaren 30eko EHAAn argitara emana), 2.3 atala. 156 Gogoan izan esaterako, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetatik, lehengo pezetetako 1300 milioi jaso dituela 2004 urtean Musikenek (Euskal Herriko Kontu-Epaitegiaren Txostenaren arabera); eta Liceuk ordea, aurrekontu publikoetatik lehengo pezetetako sei milioi inguru (zehazki, 34.047,34 euro) baino ez duela jaso urte berean (ikus honetara, 995/2004 Ebazpena, apirilaren 14koa, apirilaren 23ko DOCGen). Jakina, Liceuko kontserbatorioaren mezenasak ondokoak dira (ikus honetara aipatu kontserbatorioaren web gunea, interneteko helbide honetan: http://www.conservatori-liceu.es): La Caixa, Caixa de Catalunya, Credit Suisse, Winterthur, Volumetric, Roviralta, Adagio, Habitat, eta Gran Teatro del Liceu, hain zuzen ere.

Page 341: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

339

hasita goi-mailaraino; eta, ohiko musika klasikotik abiatuz —eta musika modernotik

iraganez— jazzeraino157.

1995 urtera arte, Liceuko Kontserbatorioa elkarte bat zen. Haatik, urte horretantxe,

Fundazio bihurtuko eta, Generalitateko Justizia kontseilariaren 1995eko azaroaren 17ko

Ebazpen baten bitartez, dagokion erregistroan inskribatuko da, Kataluniako

Legediarekin bat. Bada, bere Estatutuen 3 art.ak zera xedatzen du Fundazioari

esleitutako helburuei dagokienez:

“La finalidad de la Fundación es en un sentido amplio, la realización, promoción y apoyo a todo tipo de actividades y entidades relacionadas con las artes y en especial las relacionadas con la música, el canto, el baile y la danza, así como la enseñanza de estas materias”.

Liceuko Kontserbatorioko Fundazioaren gobernu-organoak bi dira: Patronatua eta

Batzorde exekutiboa, alegia. Patronatua, Fundazioa ordezkatzen duen gorbenu-organoa

dugu eta bere zereginak, besteak beste, hauexek dira: Fundazioaren helburuak betetzen

direla zaintzea, kontuen emaitzak onartzea, Batzorde exekutiboko kideak izendatzea, eta

hala badagokio, Fundazioaren Estatutuak aldatzea (bi hereneko gehiengoarekin).

Patronatuak gutxienez hamaika kide izango ditu eta bere erabakiak batzarrean bildutako

kideen gehiengoz hartuko dira —legeetan edo estatutuetan besterik esaten ez den

bitartean—. Patronatuko kide ezin dira izan ordea, Fundazioarekin lan-harremana

daukaten pertsonak, ez eta Liceuko Kontserbatorioan ikasketak burutzen ari diren

ikasleak ere.

Batzorde exekutiboak berriz, Patronatuaren eskuordetzez jarduten du. Patronatuko

kideen artean izendatzen diren bederatzi pertsonek osatzen dute gehienez. Halaber,

Batzorde exekutiboan parte hartuko du Zuzendari orokor batek —hitzarekin baina

bozkatzeko ahalmenik gabe—. Aipatu zuzendari orokorra beraz, Fundazioaren ohiko

157 Hain zuzen Liceuko Kontserbatorioaren aipatu web gunean adierazten zaigu, ikastetxean, besteak beste, ondoko irakasle ospetsuek eskolak eman dituztela: Mariano Obiols (ikastetxeko lehenengo zuzendaria izango dena, alegia), Engelberg Humperdinck, Joan Lamote de Grignon, Higini Anglés, Pau Casals, Joaquim Zamacois, Antoni Ros Marbà, ... . Halaber, adierazten zaigu, besteak beste, musikaren munduan entzute handiko pertsonok ere bertan ikasi dutela: Lamote de Grignon, Zamacois, Frank Marshall, Frederic Mompou, Victória de los Ángels, Montserrat Caballé, Manuel Ausensi, Joan Pons, Joan Guinojan, Lluis Claret, ... .

Page 342: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

340

kudeaketaz arduratuko da eta burututako ekintzen kontu eman beharko die bai Batzorde

exekutiboari baita Patronatuari ere.

Egungo goi-mailako musika-ikastetxeari dagokionez, Generalitateko Hezkuntza-

Sailaren 1933/2002 Ebazpenaren bitartez zera baimentzen da: LOGSEn araberako goi-

mailako musika-irakaskuntzak irakatsiko dituen Liceu baimendutako ikastetxe pribatua

irekitzea158, eta 2002-2003 ikasturtetik aurrera abian jartzea159. Bada, LOGSE ikasketa-

planari jarraiki Liceuko Kontserbatorioan irakatsiko diren espezialitateak, bosgarren

atalburuan aztergai izan den 63/2001 Dekretuan arautzen dira160. Eta gerora, hainbat

158 Ikus 1933/2002 Ebazpena, ekainaren 27koa (uztailaren 5eko DOGCen). Aurretik, 297/1991 Dekretuak, abenduaren 24koak (1992ko urtarrilaren 29ko DOGCen) luzatu du Liceuko Kontserbatorioan irakatsitako irakaskuntzei behin-behinekoki, balio akademiko ofiziala aitortzen zien aurreko arauaren eraginkortasuna —hots, uztailaren 7ko 307/1983 Dekretuarena (uztailaren 27ko DOGCen)—, zera xedatuz (1 art.): “Se prorroga para los cursos 1987-1988, 1988-1989, 1989-1990 y 1990-1991 el reconocimiento de la validez académica oficial de las enseñanzas impartidas por el Conservatorio Superior de Música del Liceo, de acuerdo con las directrices establecidas por el D 307/1983 de 7 julio”. Halaber, aipatu 297/1992 Dekretuak zera aurreikusten du (ikus 3-4 art.ak): “De acuerdo con la disposición adicional 6.ª de la LO 1/1990 de 3 octubre de ordenación general del sistema educativo, que modifica el art. 23 de la LO 8/1985, de 3 julio, reguladora del derecho a la educación, se autoriza provisionalmente para el curso 1991-1992 el funcionamiento del Conservatorio Superior de Música del Liceo como centro privado de enseñanzas musicales de grado superior con facultades académicas plenas. La autorización se extenderá al período transitorio de extinción de las enseñanzas musicales reguladas por el D 2618/1966. Esta autorización, provisional y transitoria, se entenderá condicionada al cumplimiento de los requisitos mínimos establecidos al efecto para los centros de enseñanza musical que se explicitan en los DD 1987/1964, de 18 junio y 2618/1966, de 10 septiembre. Para impartir las enseñanzas musicales de la nueva ordenación prevista en la LO 1/1990, de 3 octubre, de ordenación general del sistema educativo, que irán sustituyendo progresivamente a los anteriores planes de estudio, el Conservatorio Superior de Música del Liceo deberá presentar la solicitud correspondiente y acreditar que reúne los requisitos mínimos que se establecerán reglamentariamente al efecto”.

159 Hain zuzen 1933/2002 Ebazpenak, honela arrazoitzen du baimena ematea: “Dado que se ha comprobado en el expediente mencionado el cumplimiento de los requisitos que exige la normativa vigente, en concreto la Ley orgánica 8/1985, de 3 de julio, reguladora del derecho a la educación; la Ley orgánica 1/1990, de 3 de octubre, de ordenación general del sistema educativo; el Real decreto 389/1992, de 15 de abril, por el que se establecen los requisitos mínimos de los centros que impartan enseñanzas artísticas; el Decreto 55/1994, de 8 de marzo, sobre el régimen de autorización de los centros docentes privados, y la Orden ENS/181/2002, de 27 de mayo, por la que se adecuan los requisitos mínimos de las instalaciones y las condiciones materiales de los centros de enseñanza superior de música que existían a la entrada en vigor del Real decreto 389/1992, de 15 de abril, Resuelvo: Autorizar la apertura del centro privado autorizado de grado superior de música Liceu, de Barcelona, en los términos que se especifican en el anexo de esta Resolución, con efectos a partir del inicio del curso 2002-03”.

160 Honetara, zera xedatzen du oraintsu aipatu 1933/2002 Ebazpenaren bigarren atalak: “Este centro impartirá todas las especialidades instrumentales de la orquesta sinfónica y, asimismo, dos de entre las siguientes especialidades: canto, composición, dirección, musicología o pedagogía. Estas especialidades están reguladas por el Decreto 63/2001, de 20 de febrero, por el que se establece la ordenación curricular del grado superior de las enseñanzas de música y se regula la prueba de acceso a estos estudios”.

Page 343: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

341

Ebazpenen bitartez, Liceuko Kontserbatorioan goi-mailako musika-irakaskuntzak

burutu ahal izateko sarrera-proben deialdiak eginen dira161.

Amaitzeko, zera azpimarratu beharra dago: Liceuko Kontserbatorioari —arestian

aztertu dugun Esmuceri bezalaxe— unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxe pribatuei

dagokien baimen-erregimena ezartzen zaiola162. Izan ere, bertan irakasten diren musika-

irakaskuntzak, LOGSEk —unibertsitate-mailakoa ez den hezkuntza-sistemari dagokion

Legeak— goi-mailako musika-irakaskuntzentzat taxutzen duen ikasketa-planaren osagai

baino ez dira.

161 Gaur egundaino, aipatu deialdiak 2002, 2003 eta 2004 urteetan egin dira. Honetara ikus 1942/2002 Ebazpena, ekainaren 28koa (uztailaren 8ko DOGC); 495/2003 Ebazpena, otsailaren 27koa (martxoaren 19ko DOGC); eta 771/2004 Ebazpena, martxoaren 19koa (martxoaren 31ko DOGC), baita aipatu Ebazpena aldatzen duen ondokoa ere: 1393/2004 Ebazpena, maiatzaren 20koa (maiatzaren 28ko DOGC). 162 Hots, 55/1994 Dekretuak, martxoaren 8koak ezartzen duen baimen-erregimena (martxoaren 23ko DOGCen argitara emana).

Page 344: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

342

ZZOORRTTZZIIGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA

MMUUSSIIKKAA-- IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZAA OOFFIIZZIIAALLEETTAAKKOO IIRRAAKKAASSLLEEEENN

EERRRREEGGIIMMEENN JJUURRIIDDIIKKOOAA

Musika-irakaskuntzei dagokienez LOGSEK abian jartzen duen berrantolakuntzak,

bete-betean ukitzen ditu musika-irakasleak, batik bat, musika irakasteko galdatuko zaien

prestakuntzari edo kualifikazioari dagokionez. Orobat, musika-irakaskuntzen

birmoldaketa horrek zuzenean eragiten du musika-ikastetxeen eta musika-irakasleen

arteko harremanetan.

Bada, aurreko atalburuan aztertu ditugun musika-ikastetxe ofizialen eta bertan lan

egiten duten irakasleen artean hiru motatako harreman juridikoak bereiz daitezke:

funtzio publikoari dagokiona, administrazio-kontratu baten menpe dagoena eta lan-

kontratu bidezkoa, hain zuzen ere. Hauetariko harreman juridiko bakoitzak adierazten

digu, kasuan kasu ezberdina izanen dela, irakaslea ikastetxeari —edo ikastetxea

kudeatuko duen antolakuntzari— atxikitzeko edo lotzeko erabiliko den tresna. Aipatu

harreman juridiko bakoitza halaber, bat etorri ohi da ikastetxearen izaerarekin: publikoa

ala pribatua, alegia.

Honela, guztiz pribatuak diren ikastetxeetan —Liceuren maila ertaineko nahiz goi-

mailako baimendutako musika-ikastetxeetan gertatzen den bezalaxe—, baita

finantzaketa guztiz publikoa izan arren, formalki pribatuak diren musika-ikastetxeetan

ere —hots, aurrerago ikusiko ditugun Esmucen eta Musikenen jazotzen den moduan—,

salbuespenak salbu, harreman juridikoa lan-kontratu baten bitartez formalizatu ohi da1.

Musika-ikastetxe publikoetan —edo kontserbatorioetan— berriz, nola formalizatzen da

aipatu harremana? Bada, araubide bereziko musika-irakaskuntzen hiru mailatako

edozeinetan, musika irakatsiz, iraunkorki zerbitzuak betetzen dituzten karrerako

1 Izan ere, salbuespenez, merkataritzako-Zuzenbideko erregimenaren menpekorik ere ageri delako.

Page 345: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

343

irakasleak, dagokien kidegoko funtzionario izendatuz —hots, musika-irakasleen

kidegokoa ala musika-katedradunen kidegokoa—.

Musika-ikastetxe publikoetan, funtzio publikoa nagusi izaten badarrai ere, badago ordea

administrazio-kontratuen menpeko irakaslerik. Alegia, LOGSEko 33.2 art.ak zera

aurreikusten du: printzipioz, irakaskuntzaren eremutik at euren jarduera burutzen duten

profesionalak kontratatzeko aukera, aipatu ikastetxe publikoetan irakats dezaten.

Irakasle hauek, irakasle espezialista izenarekin ezagunak dira (irakasle asoziatua).

LOGSEn aurreikuspen horiek hezkuntza-Ministerioaren lurralde-esparruan garatuko

dituen 1560/1995 Errege Dekretua aurrerago aztertzeari utzi gabe, uneotan, aurrera

dezagun laburki, aipatu Errege Dekretuari jarraiki —gaia garatzen duen lehenengoa,

alegia—, oro har, denboraldi baterako, arduraldi osorako ala ez osorako, eta

Administrazio-Zuzenbidearen arabera musika irakasle espezialistak kontratatzeko

aukera dagoela. Alabaina, atzerriko musika-irakasle espezialistak kontratatzen direnean,

iraunkorki eta Lan-Zuzenbidearen menpe ere izan daiteke.

Azkenik, musika-irakasleen erregimen juridikoa aztergai dugun atalburu honetan,

laburki bada ere, ezin ditugu utzi aipatzeke irakasle emerituak. Alegia, oraindik

garatzear dagoen aurreikuspen bat izan arren, LOGSEk xedatzen du, goi-mailako

musika-irakaskuntzei dagokienez, Gobernuak irakasle emerituaren figura ezarriko

duela2. Hain zuzen, aurreikuspen hori aipagarria da, zera adierazten duelako: LOGSEk

goi-mailako musika-tituluei aitortzen dien status berriak eraginda —hots, ondorio

guztietarako unibertsitate-mailako tituluen baliokide izatearena—, goi-mailako musika-

2 LOGSEko hamabosgarren xedapen gehigarriko zazpigarren atalak jasotzen duen aurreikuspen bat da, LOPEGeko bigarren azken xedapeneko hirugarren atalak LOGSEn eragindako aldaketen ondorioz. Gogoratu, irakasle emerituaren figura, unibertsitate eremurako aurreikusita dagoela. Izan ere, 30/1984 Legeko zazpigarren xedapen gehigarriak aurreikusten zuen Gobernuak unibertsitate-irakasle emerituaren figura arautuko zuela. Bada, hain zuzen, unibertsitate-irakasleen erregimenari buruzko 898/1995 Errege Dekretuko 22 art.an arautzen da (apirilaren 30ekoa, ekainaren 19ko BOEn). Gaur egun LOUren 54.1 art.ak egiten dio aipamen irakasle emerituei, honela: “Las Universidades públicas podrán contratar con carácter temporal, en régimen laboral y de acuerdo con lo establecido en los Estatutos, profesores eméritos entre funcionarios jubilados de los cuerpos docentes universitarios que hayan prestado servicios destacados a la Universidad”.

Page 346: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

344

irakaskuntzen egitura nahiz funtzionamendua hurbilago dagoela unibertsitate-mailako

hezkuntza-sisteman dauden ereduetatik3.

Honenbestez, orain arte esandakoarekin bat, jarraian datozen hiru ataletan zehar, gaiotan

sakontzeko parada izanen dugu: irakasle-funtzionarioen erregimen juridikoan (I);

irakasle espezialisten erregimen juridikoan (II); eta fundazioek kudeatzen dituzten goi-

mailako musika-ikastetxeetako irakasleen erregimen juridikoan, alegia4.

I. IRAKASLE-FUNTZIONARIOEN ERREGIMEN JURIDIKOA

Hezkuntzaren kalitateari buruzko Lege Organikoaren zortzigarren xedapen

gehigarriaren arabera5, irakasle-funtzionarioen estatutu- erregimenaren oinarriak

3 Ildo beretik, ikus EMBID IRUJO, A.k irakasle emerituaren figurari egiten dion aipamena, ondoko lanean: “Un siglo de legislación musical en España (y una alternativa para la organización de las enseñanzas artísticas en su grado superior”, RAP, 153 zkia., 2000, 494 orrian aipatua. 4 Hezkuntza Ministerioaren estatistiken web gunean, 2004ko uztailean argitaratu ziren datuei jarraiki, honatx, 2003-2004 ikasturtean araubide bereziko musika-irakaskuntzak irakasten zituzten irakasleen kopurua (ikus http://www.mec.es/mecd/estadisticas interneteko helbidean “Estadísticas de la Educación en España, 2003-2004. Estadísticas de las Enseñanzas no universitarias, datos avance”, MEC, 2004): Autonomia Erkidegoak Irakasleak ANDALUZIA 1.755 ARAGOI 480 ASTURIAS 310 BALEAR UHARTEAK 239 KANARIAK 291 KANTABRIA 103 GAZTELA ETA LEON 695 GAZTELA LA MANTXA (*) 457 KATALUNIA 826 VALENTZIA 1.942 EXTREMADURA 208 GALIZIA 823 MADRIL 1.248 MURTZIA 390 NAFARROA 119 EUSKAL HERRIA 625 ERRIOXA 91 ZEUTA 22 MELILLA 28 GUZTIRA 10.652

(*) 2002-2003 ikasturteko datuak. 5 Ikus aipatu xedapeneko lehenengo atala.

Page 347: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

345

legeotan jasotzen dira: oro har, funtzio publikoa erreformatzeko neurriei buruzko

30/1984 Legean; eta zehazki, LOGSEn nahiz LOCEn bertantxe ere6. Hain zuzen,

irakasle-funtzionarioen estatutu-erregimenaren oinarrien bitartez, gaiok arautzen dira:

sarrera; mugikortasuna irakasleen kidegoen artean; kidegoen nahiz eskalen

berrantolaketa; nazio-eremuko lekualdatze-lehiaketen bitartez hutsik dauden lanpostuen

horniketa; eta Zuzendari kategoriaren erdiespena, alegia7.

Berebat, oraintsu aipatu xedapenak, Gobernuari esleitzen dio, irakasle-funtzionarioen

estatutu-araubidearen oinarri diren gai horiek erregelamendu bidez garatzeko ahalmena.

Berriki, ahalmen hori erabili du Gobernuak, eta 334/2004 Errege Dekretuaren bitartez,

LOCEk jasotzen dituen oinarriak garatzen dituen erregelamendua onartu du8.

Bestalde, jakin badakigu, Autonomia Erkidegoek, Lege bidez, euren funtzio publikoa

oro har antolatzeko ahalmena daukatela9. Honetara, Euskal Autonomia Erkidegoan,

funtzio publikoa 6/1989 Legean arautzen da10. Irakasleen funtzio publikoari dagokionez

zehazki, zera esleitzen die gaur egun Autonomia Erkidegoei LOCEko zortzigarren

xedapen gehigarriak: euren irakasle-funtzionarioak antolatzeko ahalmena11, alegia.

Jakina, Autonomia Erkidegoek, ahalmen horren erabileran badute mugarik: beraien

eskuduntzen esparruan jardun behar dute eta arestian aipatu ditugun oinarriei begirunea

6 Izan ere, gogoan izan behar dugu, 30/1984 Legeko (abuztuaren 2koa, abuztuaren 3ko BOEn) 1.2 art.ak aurreikusten duela, irakasle funtzionarioen berezitasunei egokitzearren, arau espezifikoak onartu ahal izango direla. Unibertsitate-mailakoak ez diren irakasleen kidegoen kasuan, arau espezifiko horiek funtsean LOGSEk eta LOCEk jasotzen dituztenak izango lirateke; eta unibertsitate-mailakoak diren irakasleen kidegoetan berriz, LOUk jasotzen dituenak (56-60 art.ak). 7 Espainiar Konstituzioaren 149.1.18. art.ren arabera, funtzionarioen estatutu-erregimenaren oinarriak Estatuari esklusiboki dagozkion gaien artean daude. Ondorioz, aipatu oinarriak Administrazio publiko guztietako pertsonalari —hezkuntza-Administraziokoari barne— ezarriko zaizkio. 8 Dakigun bezala, 334/2004 Errege Dekretuak, otsailaren 27koak (otsailaren 28ko BOEn), LOCEn bederatzigarren azken xedapenari jarraiki, LOCE garatzen du, besteak beste, ondoko alderdiak arautzen dituen erregelamendua onartuz: eskola-irakaskuntzak irakasten dituzten irakasleen kidegoetan sartzeko prozedura, beheko kidegotik goikora iristekoa, baita espezialitate berriak eskuratzekoa ere. 334/2004 Errege Dekretua onartu arte, LOGSEn garapenez, gai horiek ondoko Errege Dekretuetan arautzen ziren: 575/1991 eta 850/1991 Errege Dekretuetan, alegia. Haatik, 334/2004 Errege Dekretuak indargabetu eginen ditu. 9 Hala dio 30/1984 Legearen 1.3 art.rekin bat, funtzionarioen estatutu-araubidearen oinarri den 30/1984 Legeko 11 art.ak. 10 Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.4 art.rekin bat, eusko Legebiltzarrak 6/1989 Legea, uztailaren 6koa onartu zuen (uztailaren 28ko EHAAn). 11 Berbera egiten du 30/1984 Legeko hamabosgarren xedapen gehigarriko hamargarren atalak.

Page 348: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

346

zor diete12. Hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan, aurrerago aztertuko dugun

2/1993 Legeak, muga horien barne arautzen ditu unibertsitate-mailakoak ez diren

irakaskuntzetako irakasleen kidegoak13.

Azkenik, LOCEn zortzigarren xedapen gehigarriari jarraiki ere, hezkuntza-

Administrazioek, aldizka, nazio-eremuko lekualdatze-lehiaketa deialdiak egingo dituzte.

Deialdi horien helburua, beraien menpeko ikastetxeetan hutsik dauden lanpostuak

hornitzea izanen da. Alabaina, goi-mailako irakaskuntza artistikoak irakasten diren

ikastetxeetan, hutsik dauden lanpostuak hornitzeko eran salbuespenik egon, badago:

izan ere, aipatu irakaskuntzak irakasten dituzten irakasle-funtzionarioek, hutsik dauden

lanpostuak —aurrerago ikusiko dugun bezalaxe— lehiaketa espezifikoen bitartez

hornituko dituzte14.

Honenbestez, orain arte ikusi dugu, irakasle-funtzionarioen estatutu-araubidearen

esparrua osatzen duten arauak orokorrean zeintzuk diren —oinarrizkoak eta

autonomikoak, alegia—. Beraz, azter dezagun xehetasunez jarraian, musika irakasten

duten funtzionarioei dagokienean bereziki, aipatu arau orokorren edukia ezezik, euren

erregimen juridikoari buruzko arau espezifikoena ere.

Lehenik, musika irakasten duten funtzionarioen erregimen juridikoari buruzko

oinarrizko araudia izango dugu ikergai (I.1). Oinarrizko araudi horren baitan halaber,

gaiok jorratuko ditugu: batetik, musika-irakasleen kidegoak (A). Eta bestetik, irakasleen

kidegoetan sartzeko prozedurak eta irakasle-funtzionarioen administrazio-karrera (B).

Bigarrenez, Autonomia Erkidegoetako araudia izango dugu ikergai (II.2). Bada, araudi

honekin bat, musika irakasle-funtzionarioak nola antolatzen diren ikusiko dugu: alegia,

Euskal Autonomia Erkidegoan bereziki, oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko

musika-kontserbatorioetan irakasten dutenak (A); goi-mailako musika-kontserbatorioak

dituzten Autonomia Erkidegoetakoak (B); eta ordezko musika-irakasleak (C). 12 Ikus aipatu xedapeneko bigarren atala. 13 6/1989 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarrian jasotzen den aginduari men eginez, 2/1993 Legea, otsailaren 19koa onartuko da (otsailaren 25eko EHAAn). 14LOCEn zortzigarren xedapen gehigarriko hirugarren eta laugarren atalen arabera.

Page 349: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

347

I.1. Oinarrizko araudiaren esparrua

Hezkuntzaren kalitateari buruzko Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarritik

zera ondoriozta daiteke: irakasle-funtzionarioen estatutu-araubidearen oinarriak oro har,

LOGSEn, LOCEn, eta 334/2004 Errege Dekretuan jasotzen direla15.

Orobat, uneotan bereziki musika irakasten duten funtzionarioen erregimen juridikoa

aztertzeari ekin diogula-eta, oinarrizkoa den arau multzo horri, oinarrizkoa den beste

arau bat gehituko diogu: 989/2000 Errege Dekretua, hain zuzen16. Izan ere, bertan,

musika-irakasleen kidegokoari dagozkion espezialitateak ezartzen dira17, laugarren

atalburuan ikusi dugun oinarrizko mailako zein maila ertaineko araubide bereziko

musika-irakaskuntzen antolakuntza akademikoaren arabera eta bereziki, aipatu graduen

oinarrizko curriculumekin bat18.

15 Dena den, azpimarratu beharra dago, 334/2004 Errege Dekretuko bigarren azken xedapenaren arabera, Errege Dekretu osoak ez daukala oinarrizko izaera. Honetara, zera dio aipatu xedapenak: “El reglamento aprobado por este Real Decreto, que se dicta en uso de las competencias que atribuye al Estado el artículo 149.1.1ª, 18ª y 30ª de la Constitución y en virtud de la habilitación que confiere al Gobierno la disposición adicional octava.1 de la Ley Orgánica 10/2002, de 23 de diciembre, de Calidad de la Educación, tiene carácter básico, salvo lo dispuesto en los artículos 3.2; 5; 6; 7. 5, 6 y 7; 8.1 y 2; 10.2; 11; 16.2; 27.1; 36.3, párrafo segundo; 40.3.b), párrafo segundo; 45.2, párrafo tercero, y 46.3, párrafo cuarto”. Halaber, gogoratu, 364/1995 Errege Dekretuak, martxoaren 10ekoak (apirilaren 10eko BOEn), Estatuko Administrazioaren menpeko pertsonala funtzio publikoan sartzeko, lanpostuak hornitzeko eta profesionalki gora egiteko edo promozionatzeko erregelamendu orokorra onartzen duenak, 1.3 art.ren arabera, izaera subsidiario duela —baita beste Administrazio publikoetako funtzionarioekiko ere—. Haatik, ez da oinarrizkoa —arautzen dituen aspektuak funtzionario publikoen estatutu-araubidearen oinarri badira ere—. 16 989/2000 Errege Dekretuak, osorik, oinarrizko izaera dauka. Izan ere, lehenengo azken xedapenak zera dio: “Carácter básico de la norma. El presente Real Decreto, que se dicta en virtud de la habilitación que confiere al Gobierno la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, en sus disposiciones adicionales novena, apartado 1, y decimocuarta, apartado 4, y en uso de la competencia estatal para la ordenación general del sistema educativo, recogida expresamente en la disposición adicional primera.2 a) de la Ley Orgánica 8/1985, de 3 de julio Reguladora del Derecho a la Educación, tiene carácter de norma básica”. 17 Ikus LOGSEn hamalaugarren xedapen gehigarria garatzen duen 989/2000 Errege Dekretua, ekainaren 2koa (ekainaren 22ko BOEn). 18Alegia, 756/1992 Errege Dekretuak ezartzen dituenekin bat. Halere, 989/2000 Errege Dekretuko V. Eranskinak jasotzen ditu, goi-mailako musika-irakaskuntzetako curriculuma ezartzen duen 617/1995 Errege Dekretuak finkatutako zenbait irakasgai, ikasketa-plan zaharren araberako espezialitateen tituludun direnek irakatsi ahal izango dituztenak. Izan ere, 989/2000 Errege Dekretuko hirugarren xedapen iragankorrak zera dio: “Impartición de determinadas materias del grado superior de música. Hasta tanto se determinen las especialidades del Cuerpo de Catedráticos de Música y Artes Escénicas y se establezcan las materias de grado superior de música y de danza que podrán ser impartidas por el Cuerpo de Profesores de Música y Artes Escénicas, los titulares de las antiguas especialidades que se relacionan en el Anexo V podrán impartir las materias del grado superior de música del nuevo plan de estudios que se establecen en dicho Anexo”.

Page 350: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

348

A) Musika-irakasleen kidegoak

1/1990 Lege Organikoaren arabera, musika-irakasleen kidegoak bi dira: musika-

irakasleena eta musika-katedradunena, alegia. Izan ere, hamalaugarren xedapen

gehigarriak zera dio19:

“1. Los funcionarios que impartan las enseñanzas de música y artes escénicas pertenecerán a los siguientes cuerpos docentes:

a) Cuerpo de Profesores de Música y Artes Escénicas, que impartirán, de acuerdo con sus especialidades, las enseñanzas correspondientes a los grados elemental y medio de música y danza, las correspondientes de arte dramático y, excepcionalmente, aquellas materias de grado superior de música y danza que se determinen.

b) Cuerpo de Catedráticos de Música y Artes Escénicas, que impartirán, de acuerdo con sus especialidades, las enseñanzas correspondientes al grado superior de música y danza y las de arte dramático”.

Beraz, musika-irakasleen kidegoko funtzionarioek, oro har, laugarren atalburuan ikusi

ditugun araubide bereziko musika-irakaskuntzen oinarrizko mailan nahiz maila

ertainean irakatsiko dute. Eta salbuespenez, hala zehaztutako araubide bereziko goi-

mailako irakaskuntzak ere irakatsi ahal izango dituztela xedatzen du LOGSEk20.

Musika-katedradunen kidegoko irakasleek berriz, zein mailatan irakatsiko dute? Bada,

bosgarren eta seigarren atalburuetan aztertu ditugun araubide bereziko musika-

irakaskuntzen goi-mailan egingo dute. Honek esan nahi du, bigarren hezkuntzako

irakasleen kidego bat bailitzan —izan ere status hau baino ez litzaioke aitortuko aipatu

kidegoari, bertan integratu ahal izateko LOGSEk galdatzen dituen titulazio baldintzen

arabera eta beti ere, LOUk galdatzen dituenekin alderatuz21—, LOGSEk eratzen duen

musika-katedradunen kidegoari esleituko zaiola, ondorio guztietarako unibertsitate-

19 Ikus aipatu xedapenaren lehenengo ataleko a) eta b) hizkiak. 20 Oraindik ez dira zehaztu irakasgai horiek. Bada, bien bitartean, ikus arestian aipatu 989/2000 Errege Dekretuko hirugarren xedapen iragankorrak aurreikusten duena. 21 Alegia, aurrerago egiaztatuko dugun legez, musika-katedradunen kidegoan sartzeko, besteak beste, doktore-tituluak gaitzen duen arren, aski da lizentziatu titulua edukitzea (334/2004 Errege Dekretuko 13.g.1) art.ren eta LOCEko hamaikagarren xedapen gehigarriko lehenengo atalaren arabera). Aldiz, LOUk arautzen dituen unibertsitate-kidegoetan sartu ahal izateko —zehazki, unibertsitateko irakasle titularren kidegoan—, doktore-titulua edukitzea galdatzen da (56-60 art.ak). Izan ere, hauei esleitzen die aipatu Legeak, ikasketak burutu ostean lizentziatu titulua lortu ahal izango dutenei irakasteko zeregina.

Page 351: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

349

lizentziatu tituluaren baliokidea den titulua lortu ahal izateko, burutu beharko diren

irakaskuntzak irakasteko zeregina.

Jakina, hau egitea, LOGSEn izaerarekin guztiz bat letorke; izan ere, unibertsitate-

mailakoa ez den hezkuntza-sistema antolatzen duen lege batek, ezin du unibertsitateko

irakasleen kidegorik eratu. Haatik, ez letorke bat, aipatu araubide bereziko goi-mailako

musika- tituluari LOGSEk aitortzen dion statusarekin. Halaber, ez litzateke koherentea

izanen, LOGSEn garapeneko araudiak, goi-mailako araubide bereziko musika-

irakaskuntzei, unibertsitate-sistemara edo egiturara hurbiltzearren, eman dien

unibertsitate kutsuarekin; batik bat antolakuntza akademikoari dagozkion hainbat

osagaien bitartez —alegia, bosgarren atalburuan ikusi ditugun curriculumaren egitura

ziklikoa edo kreditu-sistema bezalako elementuen bidez—.

Zein izango litzateke kontraesaneko egoera honen iturria? Hain zuzen ere, zazpigarren

atalburuan aztertu ditugun goi-mailako musika-kontserbatorioen status ez

unibertsitarioa. Hortaz, musika-katedradunen kidegoko irakasleak, unibertsitate-

mailakoak ez diren goi-mailako musika-ikastetxeetara atxikita dauden heinean,

ikastetxe horien status berbera izango dute. Azken batean, bigarren hezkuntzako

ikastetxeetako irakasleei dagokien kategoria berbera.

Eta esandakoa baieztatzearren, jo besterik ez dugu LOCEko hamargarren xedapen

gehigarrira. Izan ere, aipatu xedapenak, musika-katedradunen kidegoko irakasleei,

bigarren hezkuntzako katedradunen kidegoari esleitutako egiteko berdin-berdinak

esleitzen baitizkie22. 22 Zera dio aipatu xedapeneko laugarren atalak: “Los Catedráticos de Enseñanza Secundaria, (...) realizarán las funciones que se les encomiendan en la presente Ley y las que reglamentariamente se determinen. En todo caso, específicamente se atribuyen a los funcionarios de los Cuerpos de Catedráticos de Enseñanza Secundaria (...) así como a los funcionarios del Cuerpo de Catedráticos de Música y Artes Escénicas, a los que se refiere la disposición adicional decimocuarta.1.b) de la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, de Ordenación General del Sistema Educativo, las siguientes funciones: Con carácter exclusivo, y sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 85.3 de la presente Ley, el ejercicio de la Jefatura de los Departamentos de Coordinación Didáctica, así como, en su caso, del Departamento de Orientación. Con carácter preferente: a) La dirección de proyectos de innovación e investigación didáctica de la propia especialidad que se realicen en el centro. b) La dirección de la formación en prácticas de los Profesores de nuevo ingreso que se incorporen al Departamento. c) La coordinación de los programas de formación continua de los Profesores que se desarrollen dentro del Departamento. d) La presidencia, en su caso, de los tribunales de la prueba general de Bachillerato. e) La presidencia de los tribunales de ingreso y acceso a los respectivos Cuerpos de Catedráticos” [ikus LOCEko hamargarren xedapen gehigarriko laugarren atala, baita hamalaugarren xedapen gehigarriko lehenengo atalako b) hizkia ere].

Page 352: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

350

Bestalde, aipatu LOGSEko hamalaugarren xedapenak berebat, zera aurreikusten du: bai

musika-irakasleen kidegoko irakasle-funtzionarioek, baita musika-katedradunen

kidegokoek ere, araubide orokorreko irakaskuntzak irakatsi ahal izango dituztela. Hain

zuzen, xedapen honek aipamen egiten dio bigarren hezkuntzan irakatsiko liratekeen

musika-irakaskuntza orokorrei —dagoeneko, bigarren atalburuan aztergai izan direnak

—23.

Azkenik, LOGSE aurreko ikasketa-planetatik LOGSEk dakarren ikasketa-planera

iragateko prozesuak, tituluetan ezezik, musika-irakasleen kidegoetan ere izanen dituen

ondorioak aintzat harturik, LOGSEko hamalaugarren xedapen gehigarriak zenbait

aurreikuspen jasotzen du.

Hain zuzen, aurreikuspen horiei jarraiki, LOGSE aurreko ikasketa-planetan —1966koa

musikan eta 1970ekoa kantuan— Estatuko Administrazioaren menpeko

kontserbatorioentzat aurreikusitako musika-irakasleen hiru kidegoetan integraturik

zeuden funtzionarioak —Estatuko Administrazioaren menpeko funtzionarioak,

alegia24—, automatikoki LOGSEk eratuko dituen bi kidego berrietan sartuko dira,

honela: musika-kontserbatorioetako nahiz goi-mailako kantu-Eskolako irakasle

laguntzaileen kidegoko funtzionarioak, musika-irakasleen kidegoan barneratuko dira.

Eta aipatu ikastetxeetako irakasle berezien nahiz katedradunen kidegoetako

funtzionarioak berriz, musika-katedradunen kidegoan integratuko dira.

Alabaina, LOGSE aurreko eta LOGSEk eratzen dituen kidegoen arteko parekatze

prozesua ezingo zaie automatikoki ezarri, LOGSE onartzen den unean Estatuko

23 Lehenengo ataleko azken lerroaldeak zera dio zehazki: “Los funcionarios señalados en este apartado podrán impartir en las condiciones y por el tiempo que se establezca las enseñanzas de régimen general”. Izan ere, bigarren hezkuntzan araubide orokorreko musika-irakaskuntzak irakasteko ez du soilik gaitzen bigarren atalburuan ikusi dugun Historia eta Musika-Zientzietako lizentziatu- tituluak. Alegia, 334/2004 Errege Dekretuaren arabera gaituko luke, lizentziatu-tituluak ezezik, irakaskuntza ondorioetarako bere baliokidea den tituluak ere (13.b.1 eta 13.c.1 art.ak). Beraz, honek esan nahi du, goi-mailako musika-tituluak eta ondorio profesionaletarako bere baliokideak direnak ere gaitzen dutela. 24 Hala ondoriozta daiteke behintzat 2618/1966 Dekretuko 26 arti.tik, soilik Estatuko kontserbatorioetarako aurreikusten baitu musika-katedradunen kidegoa. Hots, aipatu art.ak zera zioen: “El profesorado de los Conservatorios de Música estatales continuará constituido por Catedráticos, Profesores Especiales y Profesores Auxiliares, integrados en sus respectivos Cuerpos”. Gerora, 574/1991 Errege Dekretuak, apirilaren 22koak (apirilaren 23koa BOEn) indargabetu egingo du 2618/1966 Dekretuko 26 art., irakasle berezien eta irakasle laguntzaileen deiturari dagokionez. Hain zuzen, 574/1991 Errege Dekretuak iragankorki arautuko du, LOGSEk eratutako kidegoetara sarrera.

Page 353: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

351

Administrazioaren menpekoak ez diren musika-irakasle funtzionarioei. Hau da, kontuan

izan behar dugu, gaur egun, maila ertaineko eta goi-mailako musika-kontserbatorio oro

dagokion Autonomia Erkidegoko Administrazioaren menpe dagoen arren25, LOGSE

onartu zen unean egoera bestelakoa zela. Izan ere, 2618/1966 Dekretuaren arabera, bi

kontserbatorio mota zegoen: Estatuko Administrazioaren menpekoak zirenak —

gehiengoa—, eta ez zirenak, hain zuzen26.

Bada, oraintsu esan bezala, Estatuko Administrazioaren menpeko kontserbatorioetako

funtzionarioak, Estatuko Administrazioaren menpekoak zirenez, LOGSEk eratuko

dituen kidego berrietan automatikoki integratuko dira. Aldiz, Estatuko

Administrazioaren menpekoak ez ziren musika-kontserbatorioetako irakasle-

funtzionarioen erregimen juridikoa, kontserbatorioa eratu eta mantentzen zuen erakunde

publikoari egokitutako berbera zen. Hots, ez ziren Estatuko kidegoetako funtzionarioak;

funtsean, toki-Administrazioetako kidegoetako funtzionarioak baizik27.

25 Hain zuzen ere, 1999an, unibertsitate-mailakoa ez den irakaskuntzan, funtzio eta zerbitzuen eskualdatze prozesua amaitu zenetik. 26 Alegia, lehenengo atalburuan aztertutako 2618/1966 Dekretuak, bi motatako musika-kontserbatorioak bereizten ditu, honela (1 art.): “Los conservatorios de música con validez académica oficial de sus enseñanzas podrán ser estatales o no estatales. Estatales son los que, creados y sostenidos por el estado, están servidos por profesores de las correspondientes plantillas presupuestarias del mismo. No estatales son los que, creados y sostenidos por corporaciones locales u otras entidades públicas, hayan obtenido el reconocimiento estatal de la validez académica oficial de sus enseñanzas en el grado correspondiente. No perderán este carácter aunque reciban alguna subvención del Estado”. Honetara, Estatuko musika-kontserbatorioak ziren, besteak beste: Madrilgoa, Valentziako, Cordobakoa, Malagakoa, Murtziakoa, Sevillakoa, Zaragozakoa, Salamancakoan,...; eta Estatuaren menpekoak ez ziren kontserbatorioen artean berriz, hauexek zeuden: Donostiakoa, Bilbokoa, Gasteizkoa, Iruñakoa, Oviedokoa, Vigokoa, Santa Cruz de Tenerifekoa, Las Palmasekoa, ... . 27 Hala ondoriozta daiteke behintzat 2618/1966 Dekretuko 31 art.tik zera dioenean: “El régimen del profesorado de los conservatorios no estatales será el propio de la entidad de que dependan, salvo las especialidades que se establecen en el artículo segundo de este Decreto para la concesión y mantenimiento de validez académica oficial de sus enseñanzas”. Honetara, 2618/1966 Dekretuko 2.2 art.ko b, c, eta d hizkiek berezitasunok ezartzen dituzte: “b) Que todo el profesorado del centro tenga la titulación exigida para la docencia en los conservatorios del estado y que la plantilla de profesores del mismo sea análoga a la de éstos; c) Que la retribución del profesorado sea efectivamente no inferior a la establecida en la legislación de régimen local o en la reglamentación laboral de la enseñanza no estatal, según la naturaleza de la entidad pública que sostenga el conservatorio; c) Que la provisión en propiedad de plazas de profesores se haga por oposición o concurso-oposición libre, convocado por la entidad de que dependa el centro y juzgado por un tribunal nombrado por la misma y compuesto por cinco miembros, de los cuales el presidente y dos vocales serán los catedráticos o profesores de los correspondientes cuerpos de conservatorios del Estado u otras personalidades especializadas en la materia, que designe el ministerio de Educación y Ciencia, y los otros dos vocales los que proponga el director del respectivo conservatorio. Las bases de la convocatoria serán iguales que las que rigen el ingreso en los correspondientes cuerpos del profesorado estatal, a cuyo efecto deberán ser previamente sometidas a la aprobación del indicado departamento”.

Page 354: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

352

Ondorioz, LOGSEk eratuko dituen kidegoekiko parekatze prozesua ez da automatikoa

izango eta funtsean, bi modutara gauzatuko da aipatu integrazioa, Lege Osagarriok

gaituta: bata, 42/1994 Legearen aurreikuspenen arabera, Nafarroan esaterako, Iruñako

musika-kontserbatorioko irakasle-funtzionarioei dagokienez jarraituko dena28. Bestea

berriz, 66/1997 eta 24/2001 Legeen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan

(Donostiako eta Gasteizko musika-kontserbatorioetan), Kanarietan (Las Palmas eta

Tenerifeko kontserbatorioetan), Galizian (Vigoko kontserbatorioan) eta Asturiasen

(Oviedoko kontserbatorioan), bertako irakasle-funtzionarioei dagokienez jarraituko

dena29.

28 42/1994 Legeko (abenduaren 30ekoa, abenduaren 31ko BOEn) 63.1 art. ren arabera. Honetara, zera xedatzen du aipatu artikuluak: “Integración de determinado personal en los cuerpos de funcionarios docentes. Podrán integrarse durante el ejercicio de 1995, en los correspondientes cuerpos docentes que deben impartir las enseñanzas a que se refiere la Ley Orgánica 1/1990, de Ordenación General del Sistema Educativo, el personal docente que tenga la condición de funcionario de la subescala técnica de las Administraciones locales, cuando concurran las siguientes circunstancias: a) Estuvieran prestando servicios en un centro docente de titularidad de la Administración local, ya creado a la entrada en vigor de la presente Ley, en el que se impartan enseñanzas de régimen general de carácter obligatorio o postobligatorio, o estudios superiores de música de régimen especial. b) Se produce una transformación de la titularidad del centro docente en favor de la Administración educativa competente, mediante el correspondiente acuerdo que deberá ser vigente en el ejercicio de 1995. c) Tengan la titulación académica requerida según la Ley Orgánica 1/1990, de Ordenación General del Sistema Educativo, o la que en el momento de su ingreso en la Administración local se exigía para el acceso a los cuerpos docentes estatales”. Bada, aurreikuspen honi jarraiki, eta bertan galdatzen diren ukanbeharrak betetzen direlako, Iruñako musika-kontserbatorioan irakasle-titularrak zirenak musika-katedradunen kidegoan sartuko dira eta irakasle laguntzaileak zirenak berriz, musika-irakasleen kidegoan. Ikus RAZQUIN LIZARRAGA eta PÉREZ CALVO, A., M.M., “Manual de Derecho Público de Navarra, Gobierno de Navarra, Iruñea, 2000; eta, RAZQUIN LIZARRAGA, M.M., eta SERRANO AZCONA, A., “Comentarios a la Ley foral de la Administración local de Navarra”, Gobierno de Navarra, Iruñea, 1991. 29 Alegia, 66/1997 Legeko 111.1 art.ak (abenduaren 30ekoa, abenduaren 31ko BOEn) zera dio: “Durante el año 1998, podrá integrarse en el Cuerpo de Profesores de Música y Artes Escénicas el personal docente que tenga la condición de funcionario y preste servicios en los Conservatorios de Música que, siendo titularidad de otras Administraciones públicas, se hayan integrado o se integren en la red de centros docentes públicos de las Comunidades Autónomas del País Vasco y de Canarias, siempre que concurran las siguientes circunstancias: 1. Que se haya producido o se produzca un cambio en la titularidad del centro docente a favor de la Administración autonómica, mediante el correspondiente acuerdo que deberá de tener vigencia en el año 1998. 2. Que tenga la titulación requerida según la Ley Orgánica 1/1990, de Ordenación General del Sistema Educativo, o la que en el momento de su ingreso en la Administración pública de procedencia se exigía para el acceso a los Cuerpos docentes estatales”. Xedapen honek gaituta, Euskal Autonomia Erkidegoan aurrerago aztertuko dugun 9/1998 Legearen arabera burutuko da karrerako musika irakasle-funtzionarioen integrazio prozesua musika-irakasleen kidegoan, eta Kanarietan berriz, 1998ko abenduaren 22ko Aginduaren arabera (1999ko martxoaren 22ko BOEn). Halaber, baina kasu honetan Oviedoko eta Vigoko musika-kontserbatorioko musika irakasle-funtzionarioei espresuki aipamen eginez, berbera xedatzen du 24/2001 Legeak, abenduaren 27koak (abenduaren 31ko BOEn), 85.1 art.an. Eta aipatu irakasle-funtzionarioen integrazio prozesua musika-irakasleen kidegoan burutuko da, ondoko Aginduei jarraiki: Galizian (Vigon) ECD/1789/2002 Agindua, ekainaren 12koa (uztailaren 13ko BOEn), eta Asturiasen (Oviedon) berriz, ECD/2624/2002 Agindua, irailaren 27koa (urriaren 25eko BOEn).

Page 355: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

353

Non dago ezberdintasuna? Bada, Iruñako Pablo Sarasate musika-kontserbatorioko

karrerako irakasle-funtzionarioak —aipatu ikastetxea Nafarroako Foru-Erkidegoak bere

gain guztiz hartu ondoren, bere menpeko funtzionario bihurtzen direnean30— LOGSEk

eratutako kidegoen arabera, kasuan kasu, musika-irakasleen kidegoan ala musika-

katedradunen kidegoan integratuko direla. Eta gainerako musika-kontserbatorioetako

karrerako irakasle-funtzionario guztiak berriz —aipatu ikastetxeak dagokion hezkuntza-

Administrazioak bere gain hartu eta hortaz, bere menpeko funtzionario bihurtzen

direnean— LOGSEk eratutako bi kidegoen arabera, musika-irakasleen kidegoan

integratuko dira. Izan ere, ezargarri zaien araudiak ez du funtzionario horiek musika-

katedradunen kidegoan sartu ahal izateko aukerarik aurreikusten —aurrerago

xehetasunez, Donostiako musika-kontserbatorioa eta bertako irakasle-funtzionarioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean integratzeko prozesua

aztertzerakoan ikusiko dugun bezalaxe—31.

Honenbestez, ikusi dugu LOGSEk eratzen dituen musika-irakasleen bi kidegoak

zeintzuk diren, baita kidego bakoitzari irakastea egokitzen zaizkion irakaskuntza-mailak

ere. Bada, azter ditzagun jarraian, aipatu kidego bakoitzean sartu ahal izateko hautagaiei

galdatuko zaizkien aurre baldintzak (a), baita kidego bakoitzari dagozkion

espezialitateak ere (b).

a) Irakasleen kidegoetan sartzeko aurre baldintzak

Musika-irakasleen eta musika-katedradunen kidegoetan sartu ahal izateko, hautagaiei

aurre baldintza batzuk galdatuko zaizkie; hots, funtzio publikoan sartu nahi duen orok

30 Nafarroako Foru Gobernuak Pablo Sarasate musika-kontserbatorioa bere gain hartuko du guztiz, 149/1989 Foru Dekretuaren bitartez (ekainaren 16koa, ekainaren 26ko BONen). 31 Alegia, Donostiako musika-kontserbatorioak, 2618/1966 Dekretuaren 26 art.rekin bat, Estatuko kontserbatorioen antolakuntza eredu berbera jarraituko du —aurrerago infra I.2.A.a) ikusiko dugun bezala, 1998an, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren ikastetxeen sare publikoan integratzen denera arte, alegia—. Alabaina, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak 2002ko abenduaren 2an emaniko Epai batetik ondoriozta daitekeen arabera (JUR 2003\106740), antolakuntza horrek soilik ad intra ondorioak izanen ditu eta ez dakar LOGSEk eratutako musika-katedradunen kidegoarekiko inolako parekotasunik, ez baitira horretarako ukanbeharrak betetzen. Halaber, ildo beretik, Entzutegi Nazionalaren 2004ko urtarrilaren 27ko Epaia ikus liteke —Oviedoko musika-kontserbatorioko musika irakasle-funtzionario batek jarritako apelazio-helegite bat ebazten duena— (JUR 2004\132456).

Page 356: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

354

bete beharrekoak32 eta, aipatu kidegoetan sartu nahi dutenei espezifikoki galdatuko

zaizkienak. Hain zuzen ere, aurre baldintza espezifikoak, 334/2004 Errege Dekretuak

zehazten ditu eta hauexek dira33:

“g) Cuerpo de Catedráticos de Música y Artes Escénicas:1º Estar en posesión del título de Doctor, Licenciado, Ingeniero o Arquitecto. 2º Estar en posesión del título de Especialización Didáctica a que se refiere el artículo 58 de la Ley Orgánica 10/2002, de 23 de diciembre, de Calidad de la Educación (...)34. h) Cuerpo de Profesores de Música y de Artes Escénicas: 1º Estar en posesión del título de Doctor, Licenciado, Ingeniero, Arquitecto o equivalente a efectos de docencia. 2º Estar en posesión del título de Especialización Didáctica a que se refiere el artículo 58 de la Ley Orgánica 10/2002, de 23 de diciembre, de Calidad de la Educación (...)”

Adierazgarria da, bi kidego izan arren, dagokion kidegoan sartzeko galdatutako titulazio

aurre baldintzen arabera, funtzionario oro talde berekoak direla: A taldekoak, alegia35.

Nabarmena da orobat musika-katedradunen kidegoari dagokionez, bertan integratu ahal

izateko aurre baldintza bezala aski izatea lizentziatu-titulua edukitzea. Izan ere, gogoan

izan behar dugu, LOGSEk batik bat eurei esleitzen diela, ondorio guztietarako

unibertsitate-mailako tituluaren baliokidea den goi-mailako musika-titulua lortu ahal

izango dutenei irakasteko zeregina36.

32 Aurre baldintza orokorrak 334/2004 Errege Dekretuko 12 art.an zehazten dira. 33 334/2004 Errege Dekretuko 13 art.an aipatu bi kidegoetan sartzeko aurre baldintza espezifikoak jasotzen dira. Musika-irakasleen kidegoari dagokionez ikus 334/2004 Errege Dekretuko 13.h.1) art., xedapen gehigarri bakarreko hirugarren atala, baita VI. Eranskina ere; LOCEko hamabigarren xedapen gehigarriko bigarren nahiz hirugarren atalak; eta LOGSEko hamabosgarren xedapen gehigarriko lehenengo atala. Musika-katedradunen kidegoari dagokionez berriz, ikus 334/2004 Errege Dekretuko 13.g.1) art. baita LOCEko hamaikagarren xedapen gehigarriko lehenengo atala ere. 34Dakigun bezala, 334/2004 Errege Dekretuak, ordura arte LOGSEk eratutako kidegoetara sarrera arautzen zuen 850/1993 Errege Dekretua indargabetuko du. Haatik, 334/2004 Errege Dekretuak, 850/1993 Errege Dekretuak ez bezala, musika-katedradunen kidegora sarrera arautzen du. Izan ere, 850/1993 Errege Dekretuko 2.1 art.ak zera zioen: “Quedan exceptuados de lo previsto en el artículo anterior los procedimientos de ingreso en el Cuerpo de Catedráticos de Música y Artes Escénicas, a que se refieren los apartados 4 y 5 de la disposición adicional decimosexta de la Ley Orgánica de Ordenación General del Sistema Educativo, para los que se dictarán normas específicas”. Hain zuzen, aipatu aurreko artikuluak zera zioen (1 art.): “El presente Real Decreto será de aplicación a los procedimientos de ingreso en los cuerpos que deben impartir las enseñanzas a que se refiere la Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, de Ordenación General del Sistema Educativo (...)”. Aurretik, LOCEk, LOGSEko hamaseigarren xedapen gehigarria oso-osorik indargabetuko du. Eta aipatu, LOGSEko hamaseigarren xedapen gehigarriko laugarren atalean hain zuzen, katedradunen kidegora sartzeko titulazio baldintzen artean, ondorio profesionaletarako doktore edo lizentziatu tituluen baliokidetza onartzen zen. 35 Ikus, 30/1984 Legeko 25 art. . 36 Alderatu LOUk unibertsitate-kidegoetan sartu ahal izateko galdatzen dituen titulazio baldintzekin.

Page 357: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

355

Bestalde, Araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzak amaitu ostean eskura

daitekeen goi-mailako musika-tituluari buruzko xehetasunak seigarren atalburuan eman

direnez, baita espezializazio didaktikoko tituluari buruzkoak ere, aipatu atalburura

igorriz, labur-labur, zera azpimarratu baino ez:

Batetik, etorkizunean espezializazio didaktikoko titulua galdatzeari utzi gabe37, uneotan

behinik behin, ukaezina dela, LOGSEko 42.3 art.ko tituluak ezezik, ondorio

guztietarako —akademikoak zein profesionalak— bere baliokideak diren aurreko

ikasketa-planen arabera lortutako tituluek ere, bi kidegoetako edozeinetara sartzeko

gaitzen dutela.

Bestetik, eta zehazki musika-irakasleen kidegora sartzeari dagokionez, jadanik egiaztatu

dugula, aurreko ikasketa-planetako titulu bat, goi-mailako titulua edo amaiera titulua

izan ez arren, aski dela LOGSEko 42.3 art.ko tituluarekiko baliokidetzat jotzea ondorio

profesionalei begira, titulu horrek gai dezan musika-irakasleen kidegoan sartzeko. Eta

inolako zalantzarik egon ez dadin, honatx, 334/2004 Errege Dekretuak xedatzen

duena38:

“Para el ingreso en el Cuerpo de Profesores de Música y Artes Escénicas, podrán ser admitidos quienes, aun careciendo de la titulación exigida con carácter general, estén en posesión de alguna de las titulaciones o documentos acreditativos que se relacionan en el anexo VI”.

b) Irakasleen kidegoen espezialitateak

Arestian aztertu dugun LOGSEko hamalaugarren xedapen gehigarriaren arabera39,

musika-irakasleen nahiz musika-katedradunen kidegoetako irakasleek, bertan

37Izan ere, seigarren atalburuan esandakoaren arabera, araubide bereziko musika-irakaskuntzei dagokienez, espezializazio didaktikoko tituluaren galdapena ez da derrigorrezkoa bilakatuko 2007eko irailaren 1era arte. Hau da, bien bitartean —2005-2006 ikasturtera arte— indarrean egongo da 1692/1995 Errege Dekretua. Eta Errege Dekretu honi jarraiki, musika eta eszena-arteetako irakasleen kidegoetan —irakasle zein katedradunena— sartzeari dagokionez, espezializazio didaktikoko titulua edukitzea ez da derrigorrezkoa izanen Hots, soilik aintzat hartuko da eta puntu bat balioko du edo balio lezake. 38 Ikus honetara, 334/2004 Errege Dekretuko xedapen gehigarri bakarreko hirugarren atala eta VI eranskina. Hain zuzen, eranskin honetan jasotzen diren tituluak hauexek dira: 1966ko musika ikasketa-planeko irakasle-titulua, eta 1970eko kantu ikasketa-planeko opera abeslari-diploma, alegia. 39 Aipatu xedapeneko lehengo atalari jarraiki, alegia.

Page 358: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

356

zehaztutako irakaskuntza mailatan irakatsiko dute, euren espezialitatearekin bat.

Zeintzuk dira eta non zehazten dira espezialitate horiek?

Hain zuzen, LOGSEko hamalaugarren xedapen gehigarriko laugarren atalak Gobernuari

esleitzen dio musika-irakasleen kidegoetako funtzionarioak atxiki beharreko

espezialitateak zehazteko zeregina. Eta 989/2000 Errege Dekretuaren bitartez agindu

hori beteko du Gobernuak, baina soilik, musika-irakasleen kidegoari dagokionez40.

Bada, uneotan garatzeke dago LOGSEko aipatu hamalaugarren xedapen gehigarriak,

musika-katedradunen kidegoari dagozkion espezialitateak zehazteko Gobernuari

esleitzen dion zeregina.

Esandakoaren arabera beraz, 989/2000 Errege Dekretuak soilik musika-irakasleen

kidegoari dagozkion espezialitateak zehaztuko ditu, beti ere, araubide bereziko musika-

irakaskuntzen oinarrizko mailarentzat nahiz maila ertainarentzat 756/1992 Errege

Dekretuak taxutzen duen antolakuntza akademikoa aintzat hartuz. Eta bereziki,

756/1992 Errege Dekretuak, irakaskuntza maila horientzat finkatzen duen oinarrizko

40 989/2000 Errege Dekretua egitasmo bat baino ez zenean, Estatu-Kontseiluak emaniko irizpenean (146/2000 zenbakidun espedientea), hara zer zioen aipatu araua onartzeko premiari buruz:“ (...) el proyecto ha sido insistentemente reclamado por todo el sector y que, una vez concluida la ordenación de las enseñanzas por todas las Administraciones educativas (paso obligado por tratarse de una norma que afecta a un aspecto tan importante como es el de la movilidad del profesorado por todo el territorio nacional), no hay motivo para retrasar su tramitación”. Haatik, Estatuko Eskola-Kontseiluak 1999-2000 ikasturteari dagokion Txostenean, argi utziko du, jadanik, 989/2000 Errege Dekretuaren edukia arazoen iturri izan dela eta erreformatu beharko litzatekeela. Zera dio zehazki: “El Consejo Escolar del Estado considera que el desarrollo del Real Decreto 989/2000, de 2 de junio, por el que se establecen las especialidades del Cuerpo de Profesores de Música y Artes Escénicas y adscribe a las mismas a los profesores de dicho Cuerpo, pone en evidencia las dificultades que ya se preveían, para configurar las plantillas de los centros, no sólo con personal funcionario, sino que también para la contratación de interinos, además de los problemas derivados de la desaparición de determinadas especialidades y la acumulación a otras, de materias que no guardan relación directa con la especialidad por la que se había opositado. Por todo ello, el Consejo Escolar del Estado cree necesario el inicio de negociaciones para la reforma de este Real Decreto, en la Mesa Sectorial. Ikus “Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1999-2000”, MECD, Consejo Escolar del Estado, 2001, interneteko helbide honetan: http://www.mec.es/ cesces. Azkenik, gogoratu, musika-irakasleen kidegoari dagozkion espezialitateak zehaztu ondoren, jarraian eman beharreko urratsa ondokoa dela: Hezkuntza Ministerioak, hautapen-probetako oposaketa faseari dagokion gaien zerrenda onartzea —oinarrizko izaera daukana—. Eta horixe eginen du ECD 310/2002 Aginduaren, otsailaren 15ekoaren bitartez (otsailaren 19ko BOEn argitara emana eta ECD 477/2003 Aginduak, martxoaren 5ekoak, martxoaren 6ko BOEn argitara emanikoak aldatzen duena) une hartan indarrean zegoen 850/1993 Errege Dekretuko 22.2 art.ri jarraiki (gaur egun ikus 334/2004 Errege Dekretuko 19.1 art.). Bada, hau guztiaren ondorioz, hezkuntza-Administrazioek antolatu ahal izango dituzte LOGSE onartu zenetik, musika-irakasleen kidegoan sartu ahal izateko lehenengo hautapen probak. Honetara, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez egin zen hautapen-proben deialdia (azaroaren 14ko EHAAn); eta probak gainditu zituzten hautagaien funtzionario izendapena berriz, 2004ko uztailaren 27ko Aginduaren bitartez egin zen (abuztuaren 18ko EHAAn).

Page 359: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

357

curriculumari jarraiki —baita oinarrizko curriculum hori osatuz, 1463/2001 Errege

Dekretuak ezartzen duenari ere —guztiak, laugarren atalburuan aztertu ditugunak—.

Musika-irakasleen kidegoko funtzionarioak atxikiko diren espezialitateak —denetara,

hogeita hamalau—, 989/2000 Errege Dekretuko I. Eranskinean zerrendatzen dira41. Eta

III. eranskinean berriz zera zehazten da: dagokion espezialitatera atxiki ondoren,

espezialitate horren titularra bihurtuko den musika-irakasleen kidegoko funtzionarioari

esleituko zaizkion irakasgaiak —jakina, oinarrizko mailakoak eta maila ertainekoak—.

Bada, aipatu eranskinari so eginez ohar gaitezke, musika-tresna bati dagokion

espezialitatearen titularrak direnak, musika-tresna nagusia ezezik, musika-tresnaren

talde-irakaskuntzak nahiz musika-tresna osagarriari dagozkionak ere irakatsi beharko

dituztela42.

Halaber, dakigun bezala, hezkuntza-Administrazioen euren berariazko curriculuma

onartzeko eskuduntza daukate, eta laugarren atalburuan ikusi dugu, batzuek jadanik

onartu dutela. Demagun ordea, berariazko curriculumeko irakasgai bat ez dela ageri

atxikita I. Eranskineko espezialitate batera, oraintsu aipatu III. eranskinean. Bada,

989/2000 Errege Dekretuaren arabera, kasu horretan, hezkuntza-Administrazioei

dagokie zehaztea, I. Eranskineko zein espezialitateri esleituko zaion, III. eranskinean

agertzen ez den irakasgai hori43.

Honenbestez, nola atxiki I. Eranskinean jasotzen diren espezialitate horietara? Bada,

musika-irakasleen kidegoko aipatu funtzionarioak jadanik titularrak diren

espezialitateen arabera, baita II. Eranskinean jasotzen diren elkarrekikotasunei jarraiki

ere. Gogoan izan behar baitugu, bi egoera daudela: alegia, bata, LOGSE indarrean dela,

LOGSEk eratutako musika-irakasleen kidegoan sartu direnena44. Bestea berriz, LOGSE

41 Ikus 989/2000 Errege Dekretuko 1 art. eta I. Eranskina. Hain zuzen, ondoko espezialitateei dagozkie: eskusoinua, arpa, kantua, klarinetea, klabea, kontrabaxua, abesbatza, fagota, flabiol i tamborí, zeharkako txirula, piccoloa, armoniaren oinarriak, gaita, gitarra, gitarra flamenkoa, musikaren historia, Berpizkunde nahiz Barroko garaietako hari pultsatuzko musika-tresnak, plektrodun musika-tresnak, oboea, organoa, orkestra, perkusioa, pianoa, saxofoia, tenora i tible, tronpa, tronpeta, tronboia, tuba, txistua, biola, da Gamba biola, biolina eta biolontxeloa. 42Ikus 989/2000 Errege Dekretuko 3.1 eta 2 art.ak, baita III. eranskina ere. 43 Ikus 989/2000 Errege Dekretuko 4 art. Baita, aipatu artikuluak xedatutakoa ezartzen duten ondoko Aginduak ere: Andaluzian, 2001eko ekainaren 15eko Agindua (ekainaren 30eko BOJAn); Galizian, 2004ko martxoaren 25eko Agindua (apirilaren 14ko DOGen).

Page 360: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

358

onartu aurretik, aurreko ikasketa-planetako kidegoetako irakasle-funtzionario izaki —

espezialitate batetako titular gisa—, eta LOGSE indarrean sartu ostean, LOGSEk

eratutako musika-irakasleen kidegoan sartu direnena —ondorioz, 989/2000 Errege

Dekretuak ezarritako espezialitate berrietara atxikiz—.

Bigarren egoeran dauden funtzionarioei dagokienez hain zuzen ere, aintzat hartu

beharko dira oraintsu aipatu 989/2000 Errege Dekretuko II. Eranskinean jasotzen diren

elkarrekikotasunak —LOGSE aurreko ikasketa-planetako espezialitateen eta LOGSE

ikasketa-planaren araberako espezialitate berrien artekoak, alegia—.

Alabaina, 989/2000 Errege Dekretu bilakatuko denaren izapidetzan, elkarrekikotasun

horiek finkatzeko orduan arazorik egon zen. Izan ere, ezin dugu ahaztu,

elkarrekikotasunak ezartzeko beharra lotuta dagoela, LOGSE aurreko ikasketa-

planetatik LOGSEk finkatuko duen ikasketa-plan berrira iragateko prozesuari. Beraz,

gaia gatazkatsua bihur liteke, kontuan hartzen badugu, sarritan zeharo ezberdinak diren

ikasketa-plan batzuekin eginen dugula topo eta, 989/2000 Errege Dekretuaren kasu

zehatzean, batik bat, zaila gertatzen delako, parekidetasun bat finkatzea, LOGSEn

arabera trebatuko diren etorkizuneko irakasleen artean eta, LOGSE indarrean sartu

zenean, jadanik jardunean zeuden irakasle-funtzionarioen artean.

Honetara, zera iritzi zuen Estatu-Kontseiluak, 989/2000 Errege Dekretua egitasmo bat

baino ez zenean emaniko Irizpenean:

“El aspecto más complejo de la norma no radica tanto en la determinación de las nuevas especialidades y del perfil del futuro profesorado que se forme dentro de la nueva ordenación, sino de establecer un paralelismo entre el mismo y el profesorado en activo en el momento de su aprobación, con el fin de proceder a la adscripción de

44 Nortzuk daude egoera honetan? Bada, lehenik eta behin kontuan hartu behar dugu oraindik ez dagoela LOGSE ikasketa-planari jarraiki, araubide bereziko goi-mailako musika-ikasketetan titulua lortu, eta titulu berri honek gaitzen duela, LOGSEn araberako musika-irakasleen kidegoko funtzionario bihurtu denik. Bada, bien bitartean, LOGSEk eratutako musika-irakasleen kidegoko irakasle-funtzionario izango dira eta ondorioz, 989/2000 Errege Dekretuan zehaztutako espezialitateei atxikiko zaizkio: aurreko ikasketa-planen arabera lortutako tituluak gaiturik —beti ere, LOGSE tituluekiko dagokion baliokidetza aitortu ondoren— irakasleen funtzio publikoan sartzen direnak, musika-irakasleen kidegoan. Halaber, aipatu kidegoko funtzionario izan litezke ondokoak: Musika eta Historia-zientzietako lizentziatu-tituluaren arabera —eta beti ere araubide bereziko musika-ikasketak burututa izanik—, irakasleen funtzio publikoan sartzen direnak; Eta azkenik, aurreko ikasketa-planei jarraiki goi-mailako araubide bereziko musika-ikasketak burutu ostean, doktorego ikasketak amaitu eta doktore tituluaren arabera, irakasleen funtzio publikoan, musika-irakasleen kidegoan sartzen direnak.

Page 361: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

359

este último a las nuevas especialidades. Por esta razón, y dada la especificidad de estas enseñanzas, para la impartición de determinadas asignaturas de la nueva ordenación se ha considerado oportuno tener especialmente en cuenta la cualificación del profesorado, exigiendo una acreditación específica para la docencia de las mismas, en lugar de adscribirlas a una especialidad concreta”.

Aipatu parekidetasuna bermatzearren beraz, 989/2000 Errege Dekretuak jasotako

neurrien ondorio zuzena hauxe izango da: aurreko ikasketa-planenetan, zenbait musika-

arlo —horien artean, ganbara-musika— espezialitate bezala agertzen zela —eta

espezialitate bezala, bertara atxikitako funtzionarioak zeudela—. Haatik, 989/2000

Errege Dekretuko II. Eranskinean, arlo horiek ez dutela izanen musika-irakaskuntzetako

oinarrizko mailan nahiz maila ertainean baliokidea den espezialitaterik, kontuan

harturik, aipatu mailatako curriculumetan espezialitate bezala jadanik desagertuta

zeudela45.

45 Ganbara-musikaren kasu zehatzean, 989/2000 Errege Dekretuak eragindako egoeraren aurrean, ganbara-musikaren aldeko Espainiar Elkarteak, bere ezadostasuna agertuko dio Estatu-Kontseiluari. Eta, inguruabar hau ager dadin, 989/2000 Errege Dekretu egitasmoaren espedienteari zera gehituko zaio Estatu-Kontseiluaren eskariz: Hezkuntza Ministerioko Ikastetxeen Zuzendaritza Orokorrak eginiko txosten bat, 989/2000 Errege Dekretua onartu ostean, ganbara-musikaren egoera zein izango den azaltzen duena, aipatu Errege Dekretu egitasmoak hartutako neurrien egokitasuna justifikatuz; honela:

“(...) el término "especialidad" puede resultar confuso por cuanto se utiliza en dos acepciones: como sinónimo de "carrera" o estudios conducentes a una titulación y como sinónimo de "asignatura" o "área" que puede configurar una especialidad docente para el acceso a la función pública.

(...) la música de cámara no sólo no está ausente de los currículos, sino que en los grados medios y superior la asignatura de música de cámara resulta enormemente potenciada con respecto a los planes de estudio anteriores. El Título de Profesor Superior de Música de Cámara giraba principalmente en torno a tres especialidades básicas, la de piano, violín y violoncello, con alguna concesión esporádica a otros instrumentos. Como reflejo de esa situación, mantenida durante décadas, el plan de estudios correspondiente a dichos instrumentos se complementaba con un "plus" dedicado a la formación camerística, que no consistía en otra cosa que en la realización de los dos últimos cursos de la asignatura, ya que, fuera de ellas, el resto de la formación era el mismo que para los estudios conducentes al Título de Profesor Superior de los tres instrumentos citados. Se añade que, además, se ha complicado enormemente la organización de los cursos superiores de dicha asignatura, al obligar a restringir la matrícula a alumnos exclusivamente de piano, violín y violoncello, lo que constituía una situación aberrante largamente denunciada por docentes y profesionales que ha sido plenamente corregida en la nueva ordenación de las enseñanzas de música en el marco de la LOGSE.

Por otro lado, la enseñanza de música de cámara pasa de los dos cursos de grado medio generales para todos los instrumentos y los dos de grado superior para las tres especialidades antedichas, en el plan de estudios que se extingue, a una generalización que desea ser reflejo tanto de su incuestionable importancia formativa como del estado de la interpretación y del repertorio camerístico en el actual entorno profesional y artístico. De este modo, la música de cámara es obligatoria para todas las especialidades, que deberán realizar una hora a la semana de dicha práctica durante los ciclos segundo y tercero del grado medio (cuatro cursos escolares). En el grado superior se establece un mínimo de 120 horas para dicha materia en todas las especialidades instrumentales. Resulta de esta manera extraordinariamente potenciada la música de cámara. No tiene ya sentido seguir vinculando el título a las tres únicas especialidades de piano, violín y violoncello, y sería absurdo crear una especialidad de música de cámara vinculada a todas las especialidades instrumentales, dado el peso específico que para todas ellas tiene el estudio del repertorio camerístico en el nuevo grado superior.

Page 362: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

360

Egoera horretan geratuko diren irakasle-funtzioentzat, xedapen iragankor bat jasotzen

du 989/2000 Errege Dekretuak, eta zera dio46:

“Antiguas especialidades no adscritas a las nuevas. Los profesores de las antiguas especialidades para las que no se establece ninguna correspondencia en el Anexo II con las especialidades de nueva creación continuarán desempeñando las mismas funciones que tenían asignadas en el momento de la aprobación del presente Real Decreto, sin perjuicio de que las Administraciones educativas, oídos los interesados, puedan adscribirles a otros puestos o funciones, teniendo en cuenta la formación específica de cada uno de ellos y su adecuación a las necesidades docentes. Estas adscripciones no implicarán la adquisición de ninguna nueva especialidad47”.

Hala eta guztiz ere, 989/2000 Errege Dekretuko II. Eranskinari so egiten badiogu, ohar

gaitezke, aurreko ikasketa-planetako ia espezialitate orok daukala korrespondentzia

989/2000 Errege Dekretuak eratzen dituen espezialitate berriekin. Eta ondorioz, aipatu

espezialitate zaharretara atxikitako funtzionarioei esleituko zaizkiela, espezialitate

(...) en la definición del grado superior de las nuevas enseñanzas se ha evitado escrupulosamente la presencia de titulaciones referidas a géneros musicales. De este modo, ni la música de cámara ni la música sacra (existentes como títulos superiores en el Decreto de 1966) tienen cabida en la nueva ordenación como títulos diferenciados, como no la tienen la música sinfónica, la ópera o la zarzuela.

En el caso concreto de la música de cámara su no incursión como especialidad docente en este proyecto obedece además a que dichas enseñanzas, como la de orquesta, tienen en el grado medio un carácter eminentemente formativo, y no de profundización en un repertorio, lo que es más propio del grado superior. Por ello resulta razonable que su impartición se encomiende al profesor de la propia especialidad instrumental, ya que, además de que todos los titulares han de estar en posesión de conocimientos camerísticos, el tramo de los estudios en que está ubicada la enseñanza de música de cámara en el grado medio hace necesaria su presencia para atender a la solución de los diferentes problemas de técnica instrumental que presenta la programación didáctica. Por todo ello, parece evidente que el lugar propio para crear la especialidad docente de música de cámara no sea el Cuerpo de Profesores, que tiene encomendada la enseñanza de grado medio, sino el Cuerpo de Catedráticos, dado que dicha especialidad docente tiene en el grado superior, lógicamente, su ubicación natural, como hará en su momento el proyecto de Real Decreto de Especialidades de dicho Cuerpo, cuya elaboración está pendiente por el Departamento.

En cualquier caso, el proyecto garantiza que los profesores titulares de música de cámara impartirán, con carácter obligatorio y preferente, dicha enseñanza, así como que tendrán preferencia para ocupar las vacantes que bajo dicha denominación se convoquen en los procedimientos de provisión de puestos de trabajo mediante concurso de traslado. En el Anexo II se les otorga la posibilidad de impartir, además, la enseñanza de su propia especialidad instrumental, lo que no resultaba posible en la regulación anterior.”

46 Bigarren xedapen iragankorra. 47 Kidego berean jarraituz, espezialitate berriak eskuratzeko prozedurari eta baldintzei dagokienez, ikus 334/2004 Errege Dekretuko 44, 46-47 art.ak. Bada, aipatu artikuluei jarraiki, deialdi hauetan soilik parte hartu ahal izango dute, zuzenean, deialdia egiten duen Administrazioaren menpe dauden karrerako funtzionarioek. Oro har, ahozko proba bat gainditu beharko da espezialitate berri bat eskuratu ahal izateko. Eta proba gainditzearen ondorioak hauexek dira: “La adquisición de una nueva especialidad no supone la pérdida de la anterior o anteriores que se pudieran poseer. Quienes tengan adquirida más de una especialidad podrán acceder a plazas correspondientes a cualquiera de ellas a través de los mecanismos establecidos para la provisión de puestos de trabajo de los funcionarios docentes” (47.2 art.).

Page 363: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

361

berriei egokitutako irakasgaiak (III. eranskinean zehazten direnak). Baina ez hori

bakarrik. Halaber, 989/2000 Errege Dekretuaren arabera, funtzionario horiek

derrigorrez eta lehentasunarekin irakatsi beharko dituzte IV. Eranskinean zehazten diren

maila ertaineko irakasgaiak48.

B) Musika irakasleen kidegoetan sartzeko hautapen-prozedurak eta musika-irakasle

funtzionarioen administrazio-karrera

Dakigun bezala, Administrazioak ezin du bildu enpresa pribatu bat bailitzan,

administrazio-funtzioak egikarituko dituen langilegoa. Hots, Administrazioarentzat,

enplegatu publikoen hautapena, meritua eta gaitasuna bezalako irizpide objektibo

batzuen arabera burutzea ezinbestekoa da. Bada, atal honetan, lehenik, musika-

irakasleen kidegoetan sartzeko hautapen-prozedurak aztertuko ditugu (a).

Hautapen-prozedura gainditu ondoren, hautagaia, dagokion kidegoan sartuko da. Beraz,

jada funtzionario delarik, aipatu kidego horretan epe bat igarotzeak aukera eman

diezaioke bere administrazio-karrera abian jartzeko. Nola? Hain zuzen, beheko

kidegotik goikora iritsiz —edo barne promozioaren bitartez—, baita hutsik dauden

beste lanpostu batzuk hornituz ere (b).

a)Irakasleen kidegoetan sartzeko hautapen-prozedurak

LOCEko hamaikagarren xedapen gehigarriarekin bat, irakasleen funtzio publikoan

sartzeko sistema orokorra lehiaketa-oposaketa izango da. Haatik, aipatu xedapenak

ondoko aukera ere aurreikusten du: meritu-lehiaketaren bitartez, profesional ospetsuak,

musika-katedradunen kidegoan sartu ahal izango direla. Aukera hau ahalbideratzeko

baldintzak, Gobernuak, Autonomia Erkidegoekin bat finkatu beharko ditu49 eta oraindik

ordea ez du egin. Bada, bien bitartean, ikus dezagun nola gauzatzen den eta zeintzuk

48 Ikus 989/2000 Errege Dekretuko 3.3 art. eta IV. Eranskina. 49 Ikus aipatu xedapeneko lehenengo atala, baita atal honetako azken lerroaldea ere. LOCEko hamaikagarren xedapen gehigarriak irakasleen karrera arautzen du.

Page 364: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

362

diren bere aipatu lehiaketa-oposaketaren ezaugarriak, 334/2004 Errege Dekretuaren

arabera.

Lehiaketa-oposaketa prozeduran parte hartuko dutenak hautatzea, oro har, epaimahaiei

dagokie50. Zein da euren osaera? Bada, musika-katedradunen kidegoan sartzeko

prozedurak epaituko dituztenak osatzerakoan, lehentasuna izanen dute, musika-

katedradunen kidegoan jardunean dauden karrerako funtzionarioek. Eta halaber, euren

mahaiburu izateko lehentasuna, aipatu kidegoko karrerako funtzionarioei esleituko zaie.

Musika-irakasleen kidegoan sartzeko prozeduretan ordea, deialdiaren arabera, zenbait

epaimahaikide katedradunen kidegokoak izan daitezela erabaki liteke51.

Musika-katedradunen kidegoetan sartzeko deialdien edukiari dagokienez, aipatu

deialdietan, besteak beste, zera adierazi beharko da: musika-irakasleen kidegoko

funtzionarioei erreserbatzen zaizkien plazen kopurua, goian dagoen musika-

katedradunen kidegora iritsi daitezen52.

Hain zuzen ere, aurreikuspen hau guztiz logikoa da eta badu bere izate arrazoia. Hona

hemen: kontuan hartzen badugu musika-irakasleen kidegoko eta musika-katedradunen

kidegoko funtzionario oro talde berekoak direla —hots, A taldekoak—, aurreikuspen

honek zeharka adierazten digu, azken finean, musika-katedradunen kidegora sartzeko

teorian antolatuko litzatekeen hautapen-prozedura —lehiaketa-oposaketa, alegia—,

praktikan, musika-irakasleen kidegotik, goian dagoen musika-katedradunen kidegora

iristeko hautapen-prozedura bilakatuko litzatekeela —jarraian ikusiko dugun bezala,

meritu lehiaketak eta proba batek osatuko luketena—.

Bada, musika-irakasleen funtzio publikoan sartzen dena, musika-irakasleen kidegoan

sartuz egin ohi du, eta ez ordea musika-katedradunen kidegoan barneratuz —noski, beti

ere, profesional ospetsuen kasuan, salbuespenez, merituen lehiaketa bitartez 50 Epaimahai-kideen izendapena eta epaimahaiaren funtzioak 334/2004 Errege Dekretuko 5-6 art.etan arautzen dira. 51 Epaimahaien osaerari buruzko arau orokorra 7.3-4 art.tan arautzen da. Halere, 7.5 art.rekin bat egon liteke salbuespenik; alegia, beste hezkuntza-Administrazioei eska liteke dagokion espezialitateko funtzionarioak proposa ditzatela; edo beste espezialitate batetako funtzionarioek ere osa ditzakete aipatu epaimahaiak.

Page 365: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

363

katedradunen kidegoan zuzenean sartzeko garatzeke dagoen arestian aipatu aukera

ahaztu gabe—.

Honenbestez, LOCEko hamaikagarren xedapen gehigarriaren arabera, musika-

irakasleen kidegoetan sartzeko —berez, musika-irakasleen kidegoan— jarraituko den

hautapen-prozedura, lehiaketa-oposaketa izanen da. Halaber, ildo beretik, zera dio

334/2004 Errege Dekretuko 17.2 art.ak:

“De conformidad con lo establecido en la disposición adicional undécima de la Ley Orgánica 10/2002, de 23 de diciembre, de Calidad de la Educación, el sistema de ingreso en la función pública docente será el de concurso-oposición. Existirá además una fase de prácticas que formará parte del proceso selectivo”.

Musika-irakasleen kidegoan sartzeko prozeduretan, oposaketa fasea bi probek osatzen

dute, eta musika-katedradunen kidegoan barneratu ahal izateko burutuko direnetan

berriz, hiruk53.

Lehenengo proban beraz, hautagaiak adierazi beharko du, irakasle lanetan jardun ahal

izateko ezaguera zehatzak badituela. Proba honek halaber, bi atal ditu: lehenengoa

praktikoa eta bigarrena berriz teorikoa54. Bigarren probak aldiz, zera neurtzea izango du

xede: hautagaiaren gaitasun pedagogikoa, baita irakasle lanetan jardun ahal izateko

behar adina teknikak menderatzen direla ere.

52 Ikus 334/2004 Errege Dekretuko 10.1.c) art. . 53 334/2004 Errege Dekretuko 20.1 art.ren arabera, proba bakoitzak izaera baztertzailea dauka. 54 Ikus 334/2004 Errege Dekretuko 21.1 a) eta b) art.ak. Hain zuzen ere, zati praktiko honi dagokionez, 334/2004 Errege Dekretu egitasmoa izapidetzen ari zela, musika-katedradunen kidegoan 12 urteetan bitarteko irakasle bezala jardunean zeraman irakasle batek, alegazio-idazki bat aurkeztu zuen Estatu-Kontseiluaren aurrean, zera adieraziz: “desde 1990 por impedimento legal no se han podido convocar oposiciones a funcionario de carrera para el mencionado Cuerpo de Catedráticos, por lo que numerosos profesores han venido ocupando plazas como interinos desde hace muchos años. (...) debía haberse previsto una medida excepcional de ingreso para las personas que se encontraran en tales circunstancias, pues la prueba práctica prevista en el Real Decreto proyectado resultará "humillante e injusta", al obligar a profesores interinos de 50 o 60 años a competir con sus antiguos alumnos de 20 o 30 años de edad” (ikus Estatu-Kontseiluaren irizpena, 293/2004 zenbakidun espedientea).

Page 366: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

364

Eta musika-katedradunen kidegoan sartu ahal izateko burutuko den hirugarren eta azken

proban, zer egin beharko du hautagaiak? Hain zuzen, epaimahaiaren aurrean, bere

espezialitateari dagokion gai bat ahoz azaldu55.

Lehiaketa faseari dagokionez, bere bitartez hautagaiaren merituak neurtuko dira, eta

hauen artean, aintzat hartuko dira, jasotako heziketa akademikoa nahiz irakasle-lanetan

izandako esperientzia, alegia56.

Azkenik, oposaketa eta lehiaketa faseak gainditu dituzten hautagaiek, karrerako

funtzionario izendatu aurretik, salbuespenak salbu —alegia, aipatu epea gainditzeaz

salbuetsita geratu diren hautagaiek ez ezik—, praktiketako epe bat ere gainditu beharko

dute.

b) Musika irakasle-funtzionarioen administrazio-karrera: musika-katedradunen

kidegora iristea eta hutsik dauden lanpostuen horniketa

Oposaketa-lehiaketa gainditu ondoren, baita bere kasuan, praktiketan jardun beharreko

epea ere, hautagaia, dagokion kidegoan sartuko da. Bada, arestian esan dugun legez,

kidego batean sartu eta bertan epe bat igarotzeak, ondoko aukera eman diezaioke

irakasle-funtzionarioari: bere administrazio-karrerari ekin eta, funtzionario gisa,

lanpostu ezberdinak burutu ahal izateko aukera. Honela, musika-irakasleen kidegoan

sartu den funtzionario batek, goiko kidegora —hots, musika-katedradunen kidegora—

iristerik izango du. Halaber, edozein kidegotako funtzionario batek, hutsik dagoen

lanpostu bat hornitu ahal izanen du. Azter ditzagun ñabarki bi aukerak.

Arestian esan dugu, musika-katedradunen kidegoetan sartzeko deialdiek, besteak beste,

zera adierazi beharko dutela: musika-irakasleen kidegoko funtzionarioei erreserbatzen

zaizkien plazen kopurua, goian dagoen katedradunen kidegora iritsi daitezen57. Bada,

hain zuzen ere, musika-irakasleen kidegotik, goian dagoen musika-katedradunen

55 Ikus 334/2004 Errege Dekretuko 21.1.c) art. . 56 334/2004 Errege Dekretuko 23.1 art.ren arabera. 57Ikus honetara, 334/2004 Errege Dekretuko 10.1.c) art. eta 38 art.

Page 367: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

365

kidegora iristeko —edo barne promoziorako— aukera aurreikusten du LOCEko

hamaikagarren xedapen gehigarriak58; honatx:

“Asimismo, los funcionarios docentes de los Cuerpos de (...) Profesores de Música y Artes Escénicas (...) podrán acceder a los Cuerpos de (...) Catedráticos de Música y Artes Escénicas (...)”

Noski, deialdi hauetan hautagaiek parte hartzerik izan dezaten, baldintza batzuk bete

beharko dituzte: bata, 334/2004 Errege Dekretuko 13 art.an, musika-katedradunen

kidegoan sartu ahal izateko aurre baldintza bezala jasotzen diren tituluetako baten jabe

izatea; bestea berriz, musika-irakasleen kidegoan karrerako funtzionario bezala,

gutxienez sei urteetan lanean jardun izana59.

Musika-irakasleen kidegotik goian dagoen musika-katedradunen kidegora iristeko

jarraituko den hautapen-prozedura merituen lehiaketak eta ahozko proba batek osatzen

dute. Alegia, merituak baloratzeaz gain, epaimahai baten aurrean, bi ariketek osatutako

ahozko proba bat ere gainditu beharko du hautagaiak60.

Aipatu prozeduraren bitartez musika-katedradunen kidegora iristen diren

funtzionarioek, ez dute praktika-eperik burutu beharko. Berebat, lanpostuen esleipena

hautapen-prozeduran lortutako puntuazioaren arabera egin den kasuetan, aipatu 58Ikus bereziki, aipatu xedapenaren bigarren ataleko laugarren eta bosgarren lerroaldeak, baita xedapen horien edukia garatzen duten 334/2004 Errege Dekretuko 37-40 art.ak ere. Ikus orobat, LOGSEko hamabosgarren xedapen gehigarriko bosgarren atala. Dena dela, gogoratu, xedapen honetan aipamen egiten zaion hamaseigarren xedapen gehigarriko laugarren atalari dagokionez, LOCEk indargabetu egin duela oso-osorik. Hain zuzen, 1998-1999 ikasturteari zegokion Txostenean, gai honi buruz, zera zioen Estatuko Eskola-Kontseiluak: “El Consejo Escolar del Estado insta al Gobierno y a las Administraciones educativas a acometer el desarrollo de los temas pendientes de regulación tras una década de aplicación de la LOGSE: (1) Acceso al Cuerpo de Catedráticos de Música y Artes Escénicas”. Ikus honetara, “Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1998-1999”, MECD, Consejo Escolar del Estado, 2000, interneteko helbide honetan: http://www. mec.es/cesces. 59 334/2004 Errege Dekretuko 39 art. . 60 Zera dio LOCEko hamaikarren xedapen gehigarriko bigarren ataleko bosgarren lerroaldeak hitzez hitz: “En las convocatorias correspondientes se valorarán los méritos relacionados con las actualizaciones científica y didáctica, la participación en proyectos educativos y la labor docente de los candidatos. La evaluación de la función docente será realizada por la inspección educativa. Asimismo, se realizará una prueba oral ante un Tribunal, que constará de dos ejercicios: el primero consistirá en la exposición y debate sobre un tema de su especialidad, elegido por sorteo, de un temario previamente fijado por el Gobierno, y el segundo en la presentación y debate de una memoria elaborada por el candidato”. Xedapen hau orobat, 334/2004 Errege Dekretuko 40 art.ak garatzen du. Gogoratu, hain zuzen 40.3.b) art. ez dela oinarrizkoa (bertan, ahozko probaren bigarren ariketari egiten zaio aipamen).

Page 368: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

366

funtzionarioek, lehentasuna izanen dute lanpostua lortzeko orduan, urte horretako

deialdian kanpotik sartzen diren hautagaien aurrean. Alabaina, deialdian aurreikusitako

merituen arabera neurtu badira hautagaiak, lanpostuak esleituko dira, meritu bakoitzari

dagokion puntuazioa kontuan hartuz61.

Bestalde, oro har lanpostu bat hutsik dagoenean, Administrazioak hornitzeari ekin ohi

dio, helburu horretarako, funtsean, 30/1984 Legeak arautzen dituen bi prozedurei

jarraiki: lehiaketa eta izendapen askea, alegia62.

Alabaina, hutsik dauden irakasle-lanpostuen horniketa-prozedurei dagokienez, LOCEko

zortzigarren xedapen gehigarriko hirugarren atalak zera dio:

“Periódicamente, las Administraciones educativas convocarán concursos de traslado de ámbito nacional, a efectos de proceder a la provisión de las plazas vacantes que determinen en los centros docentes de enseñanza dependientes de aquéllas (...).”

Lekualdatze-lehiaketa deialdien helburua bada, hezkuntza-Administrazioen menpeko

ikastetxeetan hutsik dauden lanpostuak hornitzea izanen da. Lehiaketa hauetan edozein

irakasle-funtzionariok parte hartzeko aukera izango du gainera, aintzat hartu gabe, zein

hezkuntza-Administrazioren menpe dagoen, edo zein hezkuntza-Administraziok eginiko

deialdien arabera sartu den funtzio publikoan. Jakina, beti ere, aipatu lekualdatze-

lehiaketa deialdiek ezarritako baldintza orokorrak nahiz espezifikoak bete beharko ditu

hautagaiak.

Lekualdatze-lehiaketa deialdiak Estatuko Aldizkari Ofizialean eta deialdia egin duen

Autonomia Erkidegokoan argitaratuko dira. Meritu-baremo bakarra jasoko dute eta

merituok hartuko dira kontuan: hautagaiak gainditu dituen heziketa nahiz

61 334/2004 Errege Dekretuaren 40.5 art.ren arabera. 62Honela definitzen ditu aipatu horniketa-prozedurak 30/1984 Legeko 20.1 art.ak: “Provisión de puestos de trabajo. Los puestos de trabajo adscritos a funcionarios se proveerán de acuerdo con los siguientes procedimientos: a) Concurso: Constituye el sistema normal de provisión y en él se tendrán únicamente en cuenta los méritos exigidos en la correspondiente convocatoria, entre los que figurarán los adecuados a las características de cada puesto de trabajo, así como la posesión de un determinado grado personal, la valoración del trabajo desarrollado, los cursos de formación y perfeccionamiento superados y la antigüedad. b) Libre designación: Podrán cubrirse por este sistema aquellos puestos que se determinen en las relaciones de puestos de trabajo, en atención a la naturaleza de sus funciones”.

Page 369: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

367

perfekzionamendu-ikastaroak, meritu akademikoak zein profesionalak, antzinatasuna,

eta kasuan kasu, zuzendari kategoria edukitzea ere.

LOCEko zortzigarren xedapen gehigarriko laugarren atalak berebat, hutsik dauden

lanpostuak hornitzeko beste suposamendu bati ere egiten dio aipamen, honela:

“No obstante, la provisión de plazas por funcionarios docentes en los centros superiores de Enseñanzas Artísticas se realizará por concurso específico, de acuerdo con lo que determinen las Administraciones educativas”.

Lehiaketa espezifikoa zera da: hautagaiaren merituak aintzat hartuz, bi fasek osatzen

duten horniketa-prozedura bat baino ez. Ohiko lehiaketaren aldean, malguagoa da; eta

hautapen askearen aldean berriz, diskrezionalak liratekeen osagaiak murriztu egin ohi

ditu63. Dena dela, lekualdatze-lehiaketaren aldean, lehiaketa espezifikoak traba gehiago

jartzeko aukerak eskaintzen die hezkuntza-Administrazioei.

63 Gai honi buruz, zera dio SÁNCHEZ MORÓN, M., ek: “El Reglamento de Ingreso, Provisión de Puestos de Trabajo y Promoción Profesional ha pretendido, como se ve, objetivar al máximo la celebración de los concursos específicos, dentro de sus características, reduciendo sus elementos discrecionales (...) para eliminar el riesgo de utilización desviada y evitar la desconfianza consiguiente. Ello no obstante, no parece que vaya a sustituir al concurso ordinario como forma normal de provisión”. Ikus, “Derecho de la Función Pública”, Tecnos, 2001, Madril, 164 orrian aipatua. Izan ere, lehiaketa espezifikoa, izaera subsidiarioa duen 364/1995 Errege Dekretuan arautzen da. Eta zera xeda du 45 art.ak:

“Concursos específicos. Cuando, en atención a la naturaleza de los puestos a cubrir, así se determine en las convocatorias, los concursos podrán constar de dos fases. En la primera se valorarán los méritos enunciados en los párrafos b), c), d) y e) del apartado 1 del artículo anterior conforme a los criterios establecidos en el mismo. La segunda fase consistirá en la comprobación y valoración de los méritos específicos adecuados a las características de cada puesto. A tal fin podrá establecerse la elaboración de memorias o la celebración de entrevistas, que deberán especificarse necesariamente en la convocatoria”.

Aurreko artikuluak halaber (44.1 art.ak, alegia), zera dio:

“En los concursos deberán valorarse los méritos adecuados a las características de los puestos ofrecidos, así como la posesión de un determinado grado personal, la valoración del trabajo desarrollado, los cursos de formación y perfeccionamiento superados y la antigüedad, de acuerdo con los siguientes criterios: a) Sólo podrán valorarse los méritos específicos adecuados a las características de cada puesto que se determinen en las respectivas convocatorias. b) El grado personal consolidado se valorará, en todo caso, en sentido positivo en función de su posición en el intervalo del Cuerpo o Escala correspondiente y, cuando así se determine en la convocatoria, en relación con el nivel de los puestos de trabajo ofrecidos. (...) d) Únicamente se valorarán los cursos de formación y perfeccionamiento expresamente incluidos en las convocatorias, que deberán versar sobre materias directamente relacionadas con las funciones propias de los puestos de trabajo. e) La antigüedad se valorará por años de servicios, computándose a estos efectos los reconocidos que se hubieren prestado con anterioridad a la adquisición de la condición de funcionario de carrera. No se computarán los servicios prestados simultáneamente con otros igualmente alegados. El correspondiente baremo podrá diferenciar la puntuación en atención a los Cuerpos o Escalas en que se hayan desempeñado los servicios.”

Page 370: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

368

Azkenik, LOCEKo hamaikagarren xedapen gehigarriak, hutsik dauden lanpostuak

hornitzeko beste aukera hau ere aurreikusten du64:

“Los funcionarios de los Cuerpos (...) de Catedráticos y Profesores de Música y Artes Escénicas (...) podrán acceder a otros cuerpos de funcionarios docentes del mismo grupo y nivel de complemento de destino mediante su participación en los procedimientos que se regulan en este capítulo, sin que se les requiera ningún límite de antigüedad. A estos efectos, deberán estar en posesión de las titulaciones que para el ingreso en los distintos cuerpos se establecen en el artículo 13”.

Zein suposamenduri egiten dio aipamen xedapen honek? Bada, hezkuntza-

Administrazio batean, dagoeneko musika-irakasleen kidegoko ala musika-katedradunen

kidegoko funtzionario denak, beste hezkuntza-Administrazio batean hutsik dauden

lanpostuak —kidego berekoak, talde berekoak eta maila bereko destino osagarria

dutenak, alegia— hornitzeko izango lukeen aukerari. Suposamendu hauetan,

hautagaiari, hutsik dagoen lanpostua hornitzeko antzinatasun mugarik ezartzen ez zaion

arren, dagokion kidegoan sartu ahal izateko 334/2004 Errege Dekretuko 13 art.ak aurre

baldintza bezala ezarritako tituluetako bat edukitzea galdatuko zaio65.

Hutsik dagoen lanpostua hornitzeko jarraituko den hautapen-sistema merituen

lehiaketak eta proba batek osatzen dute66. Honetara, lehiaketa fasea ez da baztertzailea

izanen eta aintzat hartuko da irakasle-lanetan izandako esperientzia67. Hautagaiak

gainditu beharreko probari dagokionez, proba honen edukia ezberdina izanen da,

hornitu nahi den lanpostua, hautagaia titularra den espezialitate berekoa edo beste

espezialitate batekoa den arabera. Aipatu proba ahozkoa izan ohi da. Alabaina, hornitu

nahi den lanpostua, hautagaia titularra den espezialitate berekoa den kasuetan, deialdiak

hala zehaztutako espezialitateetan, gainditu beharreko ahozko proba hori, proba

praktiko batek ordezka lezake68.

64 Ikus LOCEko hamaikagarren xedapen gehigarriko laugarren atala, baita 334/2004 Errege Dekretuko 41-43 art.ak ere. 65 334/2004 Errege Dekretuko 42 art.ren arabera. 66 Ikus 334/2004 Errege Dekretuko 43.1 art. . 67 334/2004 Errege Dekretuko 43.2 art.ri jarraiki. 68 334/2004 Errege Dekretuko 43.3.art.ko a) eta b) hizkien arabera.

Page 371: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

369

Hautapen-prozeduraren honen bitartez hutsik dagoen lanpostu bat hornitzen duten

funtzionarioek bada, ez dute praktika-eperik burutu beharko. Berebat, lanpostuen

esleipena hautapen-prozeduran lortutako puntuazioaren arabera egin den kasuetan,

aipatu funtzionarioek, lehentasuna izanen dute lanpostua lortzeko orduan, urte horretako

deialdian, txanda askearen arabera, kanpotik sartzen diren hautagaien aurrean; eta bere

kasuan, baita beste edozein txanda bati jarraiki sartzen direnen aurrean ere. Alabaina,

deialdian aurreikusitako merituen arabera neurtu badira hautagaiak, lanpostuak

esleituko dira, meritu bakoitzari dagokion puntuazioa kontuan hartuz69.

I.2. Autonomia Erkidegoetako araudia

Dakigun bezala, 30/1984 Legeak Autonomia Erkidegoei euren funtzio publikoa, oro

har, antolatzeko ahalmena esleitzen die; eta zehazki, aurreikusten du, Autonomia

Erkidegoek bertako irakasleen funtzio publikoa ere arautuko dutela, honela70:

“En el marco de las competencias en materia educativa atribuidas por sus respectivos Estatutos de Autonomía, las Comunidades Autónomas ordenarán su función pública docente, de conformidad con lo que se establezca en las normas básicas que regulen los aspectos señalados en el punto 2 de esta disposición adicional.71”

Halaber, ildo beretik, zera dio gaur egun, irakasleen funtzio publikoaren estatutu-

araubidearen oinarriak finkatzen dituen LOCEko zortzigarren xedapen gehigarriko

bigarren atalak:

“Las Comunidades Autónomas ordenarán su función pública docente en el marco de sus competencias, respetando, en todo caso, las normas básicas (...)”.

Izan ere, irakasle-funtzionarioen erregimen juridikoa aztergai dugun atal honen hasieran

dagoneko ikusteko parada izan dugu, irakasleen funtzio publikoaren oinarriak, 30/1984 69 Ikus 334/2004 Errege Dekretuko 43.4 art. . 70 Ikus 30/1984 Legeko 11 art. baita hamabosgarren xedapen gehigarriko hamargarren atala ere. 71 30/1984 Legeko hamabosgarren xedapen gehigarriko bigarren atalak zera dio: “El acceso a la función pública docente, excluido el personal regulado en la Ley de Reforma Universitaria y en la Ley de Fomento y Coordinación General de la Investigación Científica y Técnica , la promoción profesional, la promoción interna y la reordenación de sus Cuerpos y Escalas se regulará por disposición con rango de ley, acorde con la estructura y necesidades del sistema educativo”.

Page 372: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

370

Legean, LOGSEn eta LOCEn jasotzen direla; baita, aipatu Legeak garatzen dituzten

Errege Dekretuotan ere: orokorrean 334/2004 Errege Dekretuan eta musika-irakasle

funtzionarioei dagokienez zehazki, 989/2000 Errege Dekretuan. Hortaz, oinarrizko arau

multzo honekin bat, Autonomia Erkidegoek euren irakasleen funtzio publikoa antolatu

ahal izango dute.

Berebat, gogoratu, LOCEko zortzigarren xedapen gehigarriko hirugarren atalari jarraiki,

hezkuntza-Administrazioek, aldizka, nazio-eremuko lekualdatze-lehiaketa deialdiak

egingo dituztela hutsik dauden lanpostuak edozein irakasle-funtzionariok hornitu ahal

izateko; eta LOCEko zortzigarren xedapen gehigarriko laugarren atalaren arabera berriz,

goi-mailako musika-ikastetxeetan, hutsik dauden lanpostuak, lehiaketa espezifikoen

bidez hornituko direla, hezkuntza-Administrazioek zehaztutakoarekin bat.

Bada, bi kasuetan, berariazko hizkuntza koofiziala daukaten Autonomia Erkidegoetan,

bertako legediari men eginez, irakasleen funtzio publikoan sartzeko aipatu hizkuntza

koofiziala ezagutzea galdatuko da72. Honela, Autonomia Erkidego batzuetan, oro har,

funtzio publikoan sartu ahal izateko aipatu hizkuntza ezagutzea galdatuko den bitartean

(Katalunian eta Balear uharteetan, alegia); beste batzuetan berriz, soilik lanpostu

zehatzak egikaritzeko izanen da galdapena berariazko hizkuntza ofiziala ezagutzea

(Galizian eta Euskal Autonomia Erkidegoan, hain zuzen ere).

Honenbestez, Autonomia Erkidegoek euren musika-irakasle funtzionarioen

antolakuntza nola taxutzen duten ikusiko dugu atal honetan. Bada, lehenik eta behin,

Euskal Autonomia Erkidegoan bereziki, oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko

musika-kontserbatorioetan irakasten duten funtzionarioen antolakuntzaren ezaugarrietan

sakonduko dugu. (A). Bigarren ikergaia, Autonomia Erkidegoen menpeko goi-mailako

musika-kontserbatorioetan, irakasle-funtzionarioak nola antolatzen diren izanen da (B);

eta amaitzeko, ordezko musika-irakasleen antolakuntza zein den aztertzeko parada

izanen dugu (C). Ekin diezaiogun.

72 30/1984 Legko 19.1 art.ko hirugarren lerroaldeak xedatzen duenarekin bat; alegia:“En las convocatorias para acceso a la función pública, las Administraciones Públicas en el respectivo ámbito de sus competencias deberán prever la selección de funcionarios debidamente capacitados para cubrir los puestos de trabajo en las Comunidades Autónomas que gocen de dos lenguas oficiales”.

Page 373: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

371

A) Oinarrizko mailako eta maila ertaineko musika-kontserbatorioetako irakasle-

funtzionarioak: bereziki, Euskal Autonomia Erkidegokoak

Euskal Autonomia Erkidegoan 30/1984 Legeko aurreikuspenei jarraiki eta Autonomia

Estatutuak funtzio publiko arloan esleitutako eskuduntzen esparruan jardunez73, euskal

funtzio publikoa orokorrean arautuko duen 6/1989 Legea onartuko da. Aipatu Legeko

2.3 art.ak ordea, zera aurreikusten du:

“En aplicación de esta Ley podrán dictarse normas específicas para adecuarla a las peculiaridades del personal (...) docente (...)”

Bada, horixe eginen du Eusko Legebiltzarrak: 6/1989 Legeko 2.3 art.ak ahalmenduta,

eta beti ere irakasleen funtzio publikoaren oinarriak errespetatuz, 2/1993 Legea

onartuko du. Lege honek, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, unibertsitate-

mailakoa ez den irakasleen funtzio publikoa antolatu eta arautuko du, berariazko

irakasleen kidegoak eratuz.

Honela, 2/1993 Legeko 11 art.ak zera xedatzen du:

“Los funcionarios que impartan las enseñanzas de música (...) pertenecerán a los siguientes cuerpos docentes: a) Cuerpo de Profesores de Música (...) de la Comunidad Autónoma del País Vasco. b) Cuerpo de Catedráticos de Música (...) de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

El Cuerpo de Profesores de Música y Artes Escénicas impartirá, de acuerdo con sus especialidades, las enseñanzas correspondientes a los grados elemental y medio de música (...) y excepcionalmente, aquellas materias de grado superior de música (...) que se determinen. El Cuerpo de Catedráticos de Música (...) impartirá las enseñanzas correspondientes al grado superior de música (...) de acuerdo con sus especialidades”74.

Jarraian aztertuko dugun eta ia amaitzear dagoen prozesu luze baten ondorioz ordea (a),

Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun soilik musika-irakasleen kidegoan

integratutako funtzionarioak daude. Eta karrerako funtzionario hauek, euren

73 Autonomia Estatutuko 10.4 art.ak esleitutako eskuduntzen eremuan, alegia. 74 2/1993 Legeko 11.1-3 art.en arabera.

Page 374: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

372

espezialitatearekin bat, araubide bereziko oinarrizko mailako eta maila ertaineko

musika-irakaskuntzak irakasten dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio

Orokorraren menpeko ikastetxeen sarean integratuta dauden maila bereko musika-

kontserbatorioetan.

Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago musika-katedradunen kidegoan

integratuta dagoen funtzionariorik75. Jakina, araubide bereziko goi-mailako musika-

irakaskuntzak irakasten dira 2001-2002 ikasturtez geroztik, baina ez goi-mailako

musika-kontserbatorio batean, beste mota batetako ikastetxe batean baizik: hau da,

fundazio batek kudeatzen duen goi-mailako ikastetxe batean —Musikenen—. Ondorioz,

Euskal Autonomia Erkidegoan ez da musika-katedradunen kidegoan funtzionarioak

integratzeko beharrik sortu, Musikeneko irakasleak ez baitira funtzionarioak; euren

erregimen juridikoa beste bat da, aurrerago —infra III.3— ñabarki aztertzeko parada

izango dugun legez.

Bestalde, arestian esan dugu, 2/1993 legeak berariazko irakasleen kidegoak eratzen

dituela Euskal Autonomia Erkidegoan. Haatik, azpimarratu beharra dago, berariazkoak

direla, neurri batean bakarrik. Hots, 2/1993 Legeak eratzen dituen irakasleen kidegoak

oinarrizko araudiak eratzen dituen berberak dira —gainerako Autonomia Erkidegoetan

gertatzen den bezala—. Izan ere, hala behar du izan76. Orobat, aipatu kidegoetan

sartzerakoan ere oinarrizko arauak xedatutakoa errespetatu beharko den arren,

berezitasunik egon liteke, eta Euskal Autonomia Erkidegoan egon badago. Hain zuzen

ere, berezitasunik nabarmenena, hizkuntza-eskakizuna egiaztatu behar izatearena da.

Bada, aurrerago aztertuko dugun 182/2002 Dekretuak hain zuzen, irizpide batzuk

75 Arestian esan dugun legez, beste Autonomia Erkidego batzuetan gertatu den bezala: Kanarietan edo Asturiasen, esaterako. 76 Honetara, zera dio 2/1993 Legeko lehenengo xedapen gehigarriak: “1. Los artículos de esta ley que reproducen total o parcialmente los preceptos por los que se regulan las bases del régimen estatutario de los funcionarios docentes se han incorporado a este texto por razones de sistemática legislativa; en consecuencia, se entenderán modificados en el momento en que se produzca la revisión de aquellos en la normativa básica mencionada. 2. La estructura de cuerpos con la que se ordena la función pública docente de la Comunidad Autónoma del País Vasco se corresponderá en todo caso con la que resulte de la ordenación de cuerpos que se establezca en la legislación básica del Estado”. Honenbestez, kontuan hartu beharko dugu, 2/1993 Legearen edukian aldaketa ugari jazo dela, batik bat LOCE eta 334/2004 Errege Dekretua onartzearen ondorioz.

Page 375: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

373

ezartzen ditu, musika-kontserbatorioetako irakasle-lanpostuei esleitu beharreko

hizkuntza-eskakizunak nahiz derrigortasun-datak zehaztu ahal izateko (b).

a) Musika-irakasleen kidegoan integratutako funtzionarioak eta euren

espezialitateetara atxikitzeko prozesua

Dagoeneko aipatu dugu, 2/1993 Legeak, oinarrizko araudiarekin bat, Euskal Autonomia

Erkidegoan musika-irakasle funtzionarioak bi kidegoetan antolatzen dituela. Aitzitik,

esan dugu ere, gaur egun soilik musika-irakasleen kidegoan integratutako

funtzionarioak daudela eta hauei, musika-irakaskuntzen oinarrizko maila eta maila

ertaina irakastea dagokiela.

Hau guztia, LOGSEn berrantolaketak eraginda abian jarriko den eta ia amaitzear

dagoen prozesu luze baten emaitza baino ez da. Azter dezagun, beraz.

LOGSEk araubide bereziko musika-irakaskuntzak berrantolatu ondoren, Euskal

Autonomia Erkidegoko musika-ikastetxeek, antolakuntza berriarekin bat, irakaskuntza

arautu, publiko eta kalitatezkoa eskaini dezaten, hezkuntza Administrazioaren

lehentasunetako bat bihurtuko da, hiru lurralde historikoetako maila ertaineko musika-

kontserbatorioen titulartasuna bere gain hartzea. Bada, horixe izanen da abiapuntua,

lehenik, aipatu hiru ikastetxeak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio

Orokorraren menpeko ikastetxeen sare publikoan integratzeko, eta jarraian, bertako

irakasle funtzionarioak, 2/1993 Legeak eratutako kidego berrietan sartu ahal izateko.

Gauzak honela, 1985az geroztik, Bilboko maila ertaineko musika Kontserbatorioa,

Administrazio Orokorraren menpeko ikastetxeen sare publikoan sartuta zegoen77. Beraz,

Donostiako eta Gasteizko musika-kontserbatorioekin berdina egin behar zen, eta

horretaz arduratuko da 9/1998 Legea78. 77 49/1985 Dekretua, martxoaren 5ekoaren arabera (martxoaren 6ko EHAAn), Bizkaiko Lurralde Historikoko irakaskuntza arloko zerbitzuak, Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunei transferituko zaizkie. Bada, aipatu Dekretuaren arabera, 1985eko urtarrilaren 1etik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra Juan Crisóstomo de Arriaga musika-kontserbatorioaren eta berari atxikitako funtzionarioen titularra bihurtuko da. 78 9/1998 Legea, apirilaren 3koa (maiatzaren 4ko EHAAn), Donostiako maila ertaineko musika-kontserbatorioa, baita Gasteizkoa ere —Jesus Guridi—, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren menpeko ikastetxeen sare publikoan integratzea helburu duena. Izan ere, ordura arte, Donostiako maila ertaineko musika-kontserbatorioaren titularra Donostiako Udaletxea zen eta honek,

Page 376: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

374

Hiru Lurralde Historikoetako musika-kontserbatorioak, maila ertaineko ikastetxe

bezala, jadanik Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren menpeko

ikastetxeen sare publikoan integratuta egonik —eta beraz, Euskal Autonomia

Erkidegoko Administrazioa euren titularra bihurtu eta gero—, ondorengo urratsa hauxe

izango da: aipatu maila ertaineko musika-kontserbatorioetara atxikitako irakasle-

funtzionarioak, 2/1993 Legeak eratutako Euskal Autonomia Erkidegoko musika-

irakasleen kidegoetan barneratzea, Lege horretan eta 9/1998 Legeko xedapen

gehigarrietan ezarritako baldintzei eta ukanbeharrei men eginez.

Bada, Bilboko maila ertaineko musika-kontserbatoriora atxikitako karrerako

funtzionarioak, 2/1993 Legeen arabera, integratuko dira, ondoko aurreikuspenari

jarraiki:

“Los funcionarios docentes que dependan de la Comunidad Autónoma en el momento de entrada en vigor de esta ley quedarán automáticamente integrados en los cuerpos y escalas docentes de la Comunidad Autónoma que se crean en esta ley”.79

Eta Donostiako maila ertaineko musika-kontserbatorioetara atxikitako karrerako

funtzionarioak berriz, 9/1998 Legeari jarraiki, honela80.

2618/1966 Dekretua onartu ostean, musika-kontserbatorioko pertsonala antolatzeko —plantilak eta titulazioak, alegia— Estatuenak ziren musika-kontserbatorioen eredua jarraitu zuen. Gasteizko maila ertaineko musika-kontserbatorioaren titularra berriz, 1985era arte, partzuergo bat zen, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko udaletxeak erdibana osatzen zutena. Baina urte horretantxe, martxoaren 5eko 30/1985 Dekretuaren bitartez, (martxoaren 6ko EHAAn), Arabako Lurralde Historikoak irakaskuntza arloan zituen zerbitzuak, Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunei eskualdatuko dizkie eta ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Gasteizko udaletxearekin batera, aipatu ikastetxearen titular-kide bihurtuko da. Halaber, 9/1998 Legearekin batera, kontuan hartu behar da 1998ko ekainaren 16ko Agindua (ekainaren 26ko EHAAn argitara emana); izan ere, 9/1998 Legeko xedapen iragankorrak zera zioen: “Los titulares del Conservatorio de Música de Grado Medio de Donostia (Donostia-San Sebastián) y del Conservatorio de Música de Grado Medio Jesús Guridi (Vitoria-Gasteiz) disponen de un plazo de seis meses desde el día de la publicación de esta ley para ejercitar su opción de integración en la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco. La forma del ejercicio de la opción será regulada por el Departamento de Educación, Universidades e Investigación, respetando, en todo caso, lo dispuesto en los artículos 2 y 3 de la presente Ley”. Eta hain zuzen, 1998ko ekainaren 16ko Aginduak arautzen du integratzeko aukera eskubidea egikaritu ahal izateko prozedura. Orobat, 9/1998 Legeko 2 eta 3 art.tan zehazten da, ikastetxeen integrazioak bete beharreko baldintzak, ondasunei nahiz pertsonalari dagokienez (hauen artean, eraikinen jabetza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrari dohain ematea, bertako irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak bere gain hartzea,...). 792/1993 Legeko bigarren xedapen gehigarriarekin bat, integrazioa 1993ko otsailaren 26an burutu zen (kontuan hartu ere, 9/1998 Legearen lehenengo eta hirugarren xedapen gehigarriak). 80Alegia, integrazio prozesu honetan, 9/1998 Legea ezezik, Donostiako musika-kontserbatorioari dagokienez, kontuan hartu behar da halaber, abenduaren 15eko 376/1998 Dekretua (abenduaren 29ko EHAAn argitara emana). Honela, 9/1998 Legeko lehenengo xedapen gehigarriaren eta 376/1998 Dekretuko azken xedapen bakarraren arabera, Donostiako maila ertaineko musika-kontserbatorioko

Page 377: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

375

“La integración del personal docente que ostente la condición de funcionario o funcionaria de carrera del Conservatorio de Música de Grado Medio de Donostia (Donostia-San Sebastián), en el Cuerpo de Profesores de Música y Artes Escénicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se realizará conforme a la legislación vigente, siempre que cumpla los requisitos de titulación exigibles para ello.”

Bestalde, gogoan izan behar dugu, 9/1998 Legea onartu zenean, Bilboko eta Donostiako

maila ertaineko musika-kontserbatorioetan funtzionarioak ezezik, lan-kontratuko

irakasleak —finkoak nahiz aldi baterakoak— ere bazeudela. Eta Gasteizekoan zehazki,

soilik lan-kontratuko irakasleak zeudela81. Bada, 9/1998 Legeko bigarren xedapen

gehigarriak aipamen egiten die lan-kontratuko langile finko horiei guztiei. Eta eurak

funtzionario bihurtzeko aukera aurreikusten du, jarraian, Euskal Autonomia Erkidegoko

musika-irakasleen kidegoan integratu daitezen, helburu horretarako eginiko hautapen-

proba espezifiko nahiz mugatu batzuen arabera. Honetara, zera dio aipatu xedapenak82:

“La integración del personal docente laboral indefinido del Conservatorio de Música de Grado Medio de Donostia (Donostia-San Sebastián) y del Conservatorio de Música de Grado Medio «Jesús Guridi» (Vitoria-Gasteiz), en el Cuerpo de Profesores de Música y Artes Escénicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se realizará conforme a la legislación vigente y mediante la realización de pruebas selectivas específicas y restringidas que, a tal efecto, sean convocadas por la Administración educativa y siempre que reuniera los requisitos de titulación exigibles para ello. La convocatoria se efectuará tras la integración de los conservatorios en la red pública de centros docentes cuya titularidad corresponde a la Administración General

funtzionarioen integrazioa 1998ko abenduaren 31ean burutuko da. Hain zuzen, integrazio prozesu honek Donostiako musika-kontserbatorioko irakasle-funtzionarioak direnetan eragiten dituen ondorioei dagokienez (zehazki, katedradun kategoria duten irakasleetan), Euskal Herriko Justizia Auzitegiaren 2002ko abenduaren 2ko Epaia ikus liteke, 376/1998 Dekretuaren aurka jarritako helegite kontentzioso-administratiboa ebazten duena (JUR 2003\106740). 81 Gasteizko maila ertaineko musika-kontserbatorioari dagokionez, integrazio prozesu honetan, 9/1998 Legea ezezik, 377/1998 Dekretua ere (abenduaren 15ekoa, abenduaren 29ko EHAAn) hartu behar da kontuan. 82 Aurreikuspen horri jarraiki eta beti ere LOCEko zazpigarren xedapen iragankorrak ezarritako epearen barruan, aipatu hautapen-proben deialdia, 2004ko maiatzaren 7an egin zen (Maiatzaren 19ko EHAAn argitara emana). Izan ere, zera dio LOCEko zazpigarren xedapen iragankorrak: “1. Cuando como consecuencia de las transferencias a las Comunidades Autónomas del ejercicio de competencias en materia de educación hubiera resultado necesaria la integración de redes que incluyan centros dependientes de otras Administraciones, el personal laboral fijo que realice funciones docentes en dichos centros podrá acceder a los cuerpos docentes regulados en esta Ley, a través de un turno especial establecido para dicho personal y convocado al efecto por los respectivos Gobiernos de las Comunidades Autónomas, en la forma que determinen los Parlamentos autonómicos, debiendo respetarse, en todo caso, lo establecido en la normativa básica del Estado. 2. Los procedimientos de ingreso a que hace referencia esta disposición sólo serán de aplicación durante un plazo de tres años, a partir de la entrada en vigor de la presente Ley”. Aipatu maiatzaren 7ko Aginduaren araberako hautapen-probak gainditu zituzten hautagaien funtzionario izendapena, 2004ko abuztuaren 11ko Aginduaren bitartez egin zen (abuztuaren 20ko EHAAn).

Page 378: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

376

de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y en la misma se valorarán los servicios prestados y cualesquiera otros méritos encaminados a determinar la aptitud o idoneidad del aspirante, sin perjuicio de aquellas pruebas destinadas a la acreditación de conocimientos que se consideren necesarios. El acceso a la condición de funcionario en virtud de este proceso selectivo determinará la automática transformación de las vacantes, que se integrarán entre las propias a las que hubiera accedido.”83

Musika-irakasleen kidegoan integratutako funtzionarioek, baita lan-kontratuko musika-

irakasle finkoek ere aipatu hautapen-proba gaindituz gero, aurrerantzean, ordura arte

betetzen ari ziren lanpostuetan jarraituko dute —noski, musika-kontserbatorioetako

lanpostuak katalogatzearen ondorioz, euren lanpostuetan egin daitezkeen egokitzapenen

kalterik gabe—. Haatik, aipatu hautapen- proban parte hartzen ez duten edo hautapen-

proba hori gainditzen ez duten lan-kontratuko musika-irakasle finkoei dagokienez,

ondorioa hauxe izanen da: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren

zerbitzuan jarraituko duten arren lehenago zuten harreman berberarekin, euren plazak

etorkizunean iraungi egingo direla84.

Honenbestez, hiru Lurralde Historikoetako maila ertaineko musika-kontserbatorioetako

irakasle-funtzionarioak musika-irakasleen kidegoan integratu ondoren, eta dagokion

lanpostuen zerrenda onartu eta argitaratu ostean85, musika-kontserbatorioetako

irakasleen plantilak arautzeko prozesuaren barruan jarraian eman beharreko urratsa —

eta aztertzen ari garen prozesu luze honetan azkena— hauxe da: aipatu funtzionarioak

atxikitzea, lanpostuen zerrendan aurreikusten diren lanpostu eta espezialitateetara,

alegia.

83 9/1998 Legeko hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalak Bilboko musika-kontserbatorioko lan-kontratuko langile finkoei buruz zera dio: “Al personal docente laboral indefinido del mencionado conservatorio le será de aplicación lo dispuesto en la disposición adicional segunda”. 84 9/1998 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren arabera. Seigarren xedapen gehigarriak berriz, bitarteko irakasleei aipamen egiten die eta zazpigarren xedapen gehigarriak, lan-kontratuko aldi baterako irakasleei. 85 307/2003 Dekretuaren bitartez (abenduaren 16koa, abenduaren 22ko EHAAn) onartu zen lan-kontratuko irakasleentzat eta musika-irakasleen kidegoko funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuen zerrenda. Hain zuzen, lanpostuen zerrenda hori onartu beharra zegoen, lan-kontratuko irakasle finkoak —9/1998 Legeko bigarren xedapen gehigarriaren arabera— funtzionario bihurtu ahal izateko prozesua burutu aurretik. Maila ertaineko musika-kontserbatorioetako lanpostuen zerrenda 370/2003 Dekretuko IV. Eranskinean jasota dago.

Page 379: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

377

Hartara, musika-irakasleen kidegoko espezialitateak ezartzen dituen 989/2000 Errege

Dekretuak aurreikusitakoaren arabera86, 47/2004 Dekretua onartuko da. Hain zuzen,

Dekretu honek zera du helburu: Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko mailako

musika-kontserbatorioetan irakasten duten karrerako funtzionarioak —hots, musika-

irakasleen kidegoan integratuta daudenak— 989/2000 Errege Dekretuak ezarritako

espezialitateetara atxikitzeko, aurrera eraman beharreko prozesua arautzea87. Halaber,

atxikitze-prozesua gauzatzeko irizpideak finkatzen ditu88. Azter dezagun bada, 47/2004

Errege Dekretuaren edukia.

47/2004 Errege Dekretuak ezartzen duen atxikitze-prozesua ezarriko zaie, Euskal

Autonomia Erkidegoko maila ertaineko musika-kontserbatorioetan, behin-betiko titular

gisa, zerbitzuak ematen dituzten musika-irakasleen kidegoko karrerako funtzionarioei.

Prozesu horretan parte hartzeko, irakasleek zerbitzu aktiboan jardun behar dute edo,

horrela izan ezean, behin-betiko destinoa erreserbatzeko eskubidea emango dien egoera

batean89.

86989/2000 Errege Dekretuko bigarren xedapen gehigarriak zera aurreikusten du: “Redistribución del profesorado: La Ministra de Educación, Cultura y Deporte y los órganos correspondientes de las Comunidades Autónomas podrán establecer criterios y procedimientos para la redistribución del profesorado por la implantación de las nuevas enseñanzas, en la forma que determine cada Administración educativa, de acuerdo con las previsiones del presente Real Decreto”. 87 47/2004 Dekretuak, martxoaren 16koak (martxoaren 24ko EHAAn), 989/2000 Errege Dekretuko bigarren xedapen gehigarriak gaiturik arautzen du, musika-irakasleen kidegoko karrerako funtzionarioen atxikipen prozesua 989/2000 Errege Dekretuak ezarritako espezialitateetara. 47/2004 Errege Dekretuak arautzen ez dituen aspektuetan, subsidiarioki, apirilaren 16ko 86/2002 Errege Dekretua ezarriko da (apirilaren 19ko EHAAn), bigarren hezkuntzako eta goi-mailako lanbide-heziketako irakasleak atxikitzeko prozesua arautzen duena. Bada, dagoeneko abian den prozesu hau amaituko da, Euskal Autonomia Erkidegoko musika-irakasleen kidegoan dagoeneko integratuta dagoen karrerako funtzionario oro —hots, aurretik karrerako funtzionario zirenak, baita karrerako funtzionario bihurtzeko prozesua jarraituz, funtzionario bihurtu diren lan-kontratuko irakasle finkoak ere— 989/2000 Errege Dekretuak ezarritako espezialitateetara atxikitzen direnean. 989/2000 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriari jarraiki, orobat, prozesu berbera ere arautu dute dagoeneko zenbait Autonomia Erkidegok; alegia: Murtziakoak 2001eko ekainaren 27ko Aginduaren bitartez (uztailaren 12ko BORMen)]; Valentziakoak [2001eko abenduaren 18ko Aginduaren bitartez (2002ko urtarrilaren 4ko DOGVen)]; Aragoikoak [2002ko uztailaren 2ko Ebazpenaren bitartez (uztailaren 19ko BOAn)]; Kanarietakoak [2003ko ekainaren 19ko Aginduaren bitartez (uztailaren 2ko BOCen) eta 2003ko abuztuaren 4ko Aginduaren bitartez (abuztuaren 21eko BOCen];... .

88 47/2004 Dekretuaren 1 art. . 89 47/2004 Dekretuaren 2 art.ren arabera.

Page 380: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

378

Oraintsu esan bezala, 47/2004 Errege Dekretuak, 989/2000 Errege Dekretuak ezartzen

dituen espezialitateetara atxikitzeko prozesua gauzatzeko irizpide batzuk finkatzen ditu.

Honatx:

Musika-irakasleen kidegoko karrerako funtzionarioak 989/2000 Errege Dekretuko I.

eranskinean aurreikusitako espezialitate berrien lanpostuei atxikiko zaizkie, II.

eranskinean adierazitako elkarrekikotasunen arabera, kasu bakoitzean titularrak diren

lanpostuen espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna kontuan hartuta.

Demagun ordea, aipatutako II. Eranskinean ez dela lehenagoko espezialitate batekiko

elkarrekikotasunik ezartzen. Bada, kasu horretan, lehenagoko espezialitateetako

irakasleek jarraituko dute, 989/2000 Errege Dekretua onartu zenean zituzten funtzioak

betetzen —noski, beste lanpostu edo funtzio batzuetara adskribitu ahal izatearen

kalterik gabe, beti ere, euren prestakuntza espezifikoa eta irakaskuntzaren beharretara

nola egokitzen diren kontuan hartuta—. Dena den, espezialitate berri batera horrela

atxikitzeak ez du espezialitate hori eskuratu denik inolaz ere esan nahi.

Berebat, gerta liteke, ordurik ez egoteagatik, lanpostuen zerrendan behar adina

lanposturik ez egotea, hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-data zehatza duen

espezialitate jakin batean. Beraz, kasu honetan, soilik, dagoen lanpostu adina pertsona

atxiki ahal izango da, beti ere 47/2004 Dekretuak ezartzen duen prozedurari eta

antolamendu irizpideei jarraiki.

Hain zuzen, behar adina lanposturik ez egoteagatik, lanpostutara adskribitu ezin izan

diren irakasleak lekuz aldarazitako irakasle gisa geldituko dira. 47/2004 Dekretuaren

arabera, lekuz aldarazitako irakasleak hauexek lirateke: lanpostuen zerrendan, euren

lanpostua ordurik gabe gelditu den behin-betiko irakasleak. Bada, aipatu irakasleek

egoera horretan jarraituko dute lanpostu bat lortu bitartean — eta beti ere kendutako

pertsonala izatearen aukera egin ezean—, bai 47/2004 Dekretuak araututako

prozeduraren bidez, baita pertsonala hornitzeko ohiko prozeduren bitartez ere90.

90 47/2004 Dekretuko 3 art. .

Page 381: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

379

Atxikitze prozedurari dagokionez, elkarren segidako hiru faseetan burutuko da: alegia,

atxikitze edo finkatze-fasearen, berratxikitze- fasearen eta ezabatze-fasearen arabera.

Ikus ditzagun91.

Atxikitze edo finkatze-fasea: fase honetan, irakasle bakoitzari bere jatorrizko

lanpostuaren espezialitate eta hizkuntza-eskakizuneko lanpostu batera atxikiko zaio,

989/2000 Errege Dekretuak II. eranskinean xedatutako espezialitateen arteko

elkarrekikotasunen arabera. Halaber —geroago— fase honetan finkatuko zaie,

989/2000 Errege Dekretuko II. Eranskinean elkarrekikotasunik ezarri ez zaien

lehenagoko espezialitateetako irakasleei.

Berratxikitze-fasea: prozesuko bigarren fase hau elkarren segidako hiru txandatan

gauzatuko da. Honela, lehenengo txandak, espezialitate berekoa izanik, hizkuntza-

eskakizun ezberdina esleitu zaien lanpostuetara berratxikitzean datza92. Bigarren

txandak berriz, hizkuntzaz aldatzeko aukeran datza93. Eta, hirugarren eta azken txandak

ostera, espezialitate ezberdineko lanpostuetara berratxikitzean94.

91 47/2004 Dekretuko 4 art.ren arabera. 92 47/2004 Dekretuaren 4 art.ko 2.a) atalak lehenengo faseari buruz, ondoko xehetasunak ematen dizkigu: “En este turno el profesorado podrá readscribirse voluntariamente en plazas vacantes de su misma especialidad y de superior perfil lingüístico al de la plaza de la que fuera titular, siempre que estuvieran en posesión del perfil lingüístico correspondiente a la plaza en la que se readscriben. Asimismo, aunque únicamente el profesorado que en esta fase del proceso se encuentre en situación de desplazado, podrá readscribirse en plazas de inferior perfil lingüístico al de la plaza de la que fuera titular. El profesorado que participe en esta fase conformará un grupo único que se ordenará conforme a los criterios previstos en el artículo 5 de este Decreto”. 9347/2004 Dekretuaren 4 art.ko 2.b) atalak zera dio txanda honi dagokionez: “Cuando en un Conservatorio existan plazas vacantes de una determinada especialidad y de perfil lingüístico 1 vencido o de perfil lingüístico 2, las personas de esa misma especialidad que en esta fase del proceso se encuentren en situación de desplazadas y que no posean el perfil lingüístico requerido, podrán optar por la transformación lingüística, adscribiéndose voluntariamente a aquellas vacantes, con los efectos previstos en la normativa vigente. Si llegado el momento previsto para acreditar el perfil lingüístico requerido, estas personas no lo acreditaran, serán removidas de su plaza, pudiendo readscribirse, si las hubiere, en plazas de su especialidad y perfil lingüístico, en concurrencia con el resto de participantes en el correspondiente proceso”.

9447/2004 Dekretuaren 4 art.ko 2.c) atalak txanda honi buruz zera xedatzen du: “Turno III: Readscripción en plazas de diferente especialidad. En este turno el profesorado tendrá la posibilidad de adscripción voluntaria en plazas de especialidad diferente a las del destino definitivo, siempre y cuando se posea esa segunda especialidad. Las transformaciones lingüísticas efectuadas y las readscripciones producidas conforme a lo previsto en el apartado segundo del turno I, quedarán sin efecto cuando, a resultas de las readscripciones efectuadas en este turno III, hubieran quedado vacantes puestos de trabajo de la misma

Page 382: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

380

Kentze-fasea: azken fase honetan hain zuzen ere, 47/2004 Dekretuak araututako

prozesuaren ondorioz lekuz aldarazitakoen egoeran gelditzen den irakasleek, kendutako

pertsonala izatea aukeratu ahal izango dute, euren kontserbatorioan prozesua gauzatu

eta bost laneguneko epean. Aukera honen alde egitearen ondorioz bada, ikastetxe

horrekiko lotura eta horretatik datozen eskubide eta betebeharrak galduko dituzte.

Orain arte ikusitako atxikitze-prozesua musika-kontserbatorio bakoitzean burutuko da,

prozesuak eragindako pertsonez gain, kontserbatorioko zuzendariak, ikasketa-buruak

eta Hezkuntza Ikuskaritzako ordezkari batek parte hartuko duten bilera batean.

Prozesuaren garapena akta batean formalizatuko da. Eta azkenik, atxikitze-prozesuaren

emaitza argitara emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Langilegoaren

Kudeaketarako Zuzendariaren Ebazpenaren bidez.

Honenbestez, zeintzuk izanen dira atxikitze-prozesuaren ondorioak95? Bada, aipatu

prozesuan zehar finkatu edo berratxiki diren irakasleak, eurei dagokien lanpostuaren

behin-betiko jabe bihurtuko dira. Bestalde, prozesua gauzatu ondoren, finkatu eta

berratxiki ezin izan diren irakasleak, horrela erabakiz gero, lekuz aldarazitako ala

kendutako pertsonalaren egoeran geratuko dira.

Hain zuzen, lekuz aldarazitako pertsonalari dagokionez, 47/2004 Dekretuak zera

xedatzen du: langile hauek automatikoki berreskuratuko luketela behin-betiko destinoko

lanpostuaren titulartasun osoa, geroagoko lanpostuen zerrenda batean, euren behin-

betiko destinoaren espezialitate, hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-data bereko

lanposturik sortuko balitz. Haatik, lanpostu berriari beste hizkuntza-eskakizun bat

esleitu bazaio —lekuz aldarazitako pertsonari kendutako lanpostuaren espezialitate

berekoa izan arren—, lekuz aldarazitako pertsonak lanpostu berri horretara borondatez

atxikitzeko aukera izango luke, beti ere dagokion lanpostuari esleitutako hizkuntza-

eskakizuna egiaztatuta edukiz gero. Orobat, lekuz aldarazitako pertsonalari behin-

behineko destino bat emango zaio, behin-betiko destinoa berreskuratu arte, edo

pertsonala hornitzeko ohiko prozeduren bidez, behin-betiko destino berri bat lortu

especialidad, perfil lingüístico y fecha de preceptividad que los del destino definitivo de las personas afectadas por alguna de aquellas situaciones”.

95 47/2004 Dekretuaren 6 art. .

Page 383: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

381

bitartean. Noski, honetarako zera hartuko da kontuan: bere espezialitatea, prestakuntza

espezifikoa eta irakaskuntzaren beharretara nola egokitzen den.

Eta beste horrenbeste gertatuko da kentzearen aukera egin duen pertsonalarekin. Izan

ere, behin-behineko destino bat emango zaio, pertsonala hornitzeko ohiko prozeduren

bidez, behin-betiko destino berri bat lortu bitartean.

Azkenik, 47/2004 Dekretuan arautzen den atxikitzeak, 2003ko irailaren 1etik aurrerako

ondorioak izango ditu. Ez du antzinatasuna zenbatzeari begira inolako eraginik izango,

ez eta eragindako pertsonalaren administrazio-egoeran ere.

b) Musika-irakasle funtzionarioen lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak zehazteko

irizpideak

Dakigun bezala, euskararen erabilpena normalizatzeko 10/1982 oinarrizko Legean96,

euskaraz nahiz gaztelaniaz ikasteko eskubidea aitortzen zaio Euskal Autonomia

Erkidegoko ikasle orori, hezkuntzako maila guztietan.

Halaber, 6/1989 Legeak (euskal funtzio publikoari buruzkoak) zera aurreikusten du:

lanpostuen zerrendek, lanpostu bakoitzerako zenbait betekizun adieraziko dituztela, eta

horien artean nahitaez agertu beharko direla hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-

data, alegia. 2/1993 Legeak ere (Euskal Autonomia Erkidegoan, unibertsitate-mailakoa

ez den irakaskuntzako irakasleen kidegoak eratzen dituenak) berbera aurreikusten du eta

hamabosgarren xedapen gehigarrian zera dio: irakasleen funtzio publikora lehenengo

aldiz sartzen denak 1 edo 2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko duela97.

96 10/1982 Legea, azaroaren 24koa (abenduaren 16ko EHAAn). 97 Oro har, euskal funtzio publikoan sartu ahal izateko euskaraz jakiteko galdapenari buruz, eta zehazki hizkuntza-eskakizuna egiaztatu behar izateari dagokionez, besteak beste, lanok ikus litezke: AGIRREAZKUENAGA, I., “La exigencia del Euskara en el acceso a la función pública: Jurisprudencia y Planificación normativa”, RVAP 25 zkia., 1989; “Reflexiones jurídicas sobre la oficialidad y el deber de conocimiento de las lenguas”. “Estudios sobre la Constitución española. Homenaje al profesor E. García de Enterría”, II. alea, Cívitas, Madril, 1991; “El reto de la normalización del euskara en las Administraciones Públicas vascas”, “Estudios sobre el Estatuto de Autonomía del País Vasco”, Oñati, HAEE/IVAP, I. alea, 1991; “Fundamentos y realidad de la planificación lingüística en las Administraciones Públicas Vascas”, Revista de Llengua i Dret 31 zkia., 1999; “Hizkuntza alorreko oinarrizko printzipioak eta Euskal Administrazio Publikoetako hizkuntza plangintza: oraina eta geroa”, Eleria 5 zkia., 2000; eta “Diversidad y Convivencia Lingüística. Dimensión europea,

Page 384: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

382

Bada, irakaskuntza euskaraz nahiz gaztelaniaz jasotzeko eskubidea ikasleei

bermatzearren, 47/1993 Dekretuak ezarriko ditu hizkuntza-eskakizunak eta

derrigortasun-datak irakasleen lanpostuetan98. Alabaina, 47/1993 Dekretuan hainbat

gairen inguruko irizpideak zehazteke geratuko dira; eta hain zuzen, horien artean,

araubide bereziko irakaskuntzarenak daude. Izan ere, soilik araubide orokorreko

irakaskuntzei dagozkionak arautzen ditu, bere ezarpen-eremutik at utziaz gainerako

irakaskuntzei dagozkienak. Beraz, aipatu hutsunea beteko du 182/2002 Dekretuak

ondokoa ezarriz: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe

publikoetan, araubide bereziko irakaskuntzako irakasleen lanpostuetan oro har, eta

musika-irakaskuntzetako irakasleen lanpostuetan zehazki, hizkuntza-eskakizunak eta

derrigortasun-datak zehazteko irizpideak, alegia99.

182/2002 Errege Dekretuak ezartzen dituen irizpideak aztertzeari ekin aurretik ordea,

zera azpimarratu beharra dago: deigarria dela, musika-irakasleen lanpostuetan,

hizkuntza-eskakizunak esleitzeko dagoen zailtasuna. Hau da, musika-irakaskuntzen

baitan bi ikasgairen irakaskuntza bereiztu behar da: batetik, ikasgai teorikoena —

araubide orokorreko ikasgaiak irakastearekin antzekotasun handia duena—; eta bestetik,

sormen-interpretazioko ikasgaien irakaskuntza, —araubide bereziko irakaskuntzak,

berezi egiten dituena, alegia—. Bada, ikasgai teorikoen testuak euskaraz edo gaztelaniaz

idatzita dauden bitartean, interpretatu beharreko partiturak ordea, musikaren hizkuntza nacional y claves jurídicas para la normalización del Euskara”, “Joaquín Elósegui” sari juridikoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 2003. COBREROS, E., “El régimen jurídico de la oficialidad del euskara”, IVAP, Oñati, 1989; eta “Jurisprudencia del TS relativa al conocimiento del euskara en el acceso a la Función Pública”, RVAP, 22 zkia., 1988; CASTELLS, J.M., “El euskara en el Estatuto vasco”, Cuadernos Autonómicos, 13 zkia., IVAP, Oñati, 1989 eta “Administración Pública y doble oficialidad lingüística en la CAV”, “Euskararen Lege-Araubideari buruzko jardunaldiak”, Oñati, IVAP, 1990. AIZPURUA TELLERIA, X., “Determinación de los perfiles lingüísticos de los puestos de trabajo y criterios de evaluación lingüística en la selección del personal”, Revista de llengua i Dret, 12 zkia., 1995. ERKOREKA, J.I., “Exigencia de preceptividad en los perfiles lingüísticos como requisito de capacidad en el ejercicio de funciones públicas”, RVAP 44 zkia. (II), 1996. LASAGABASTER HERRARTE, “Enseñanza y Estado de las autonomías”, Autonomies (especial “Enseyament”), 17 zkia., 1993; eta “Planificación específica en el sector docente: enseñanza universitaria e infrauniversitaria, RVAP 44(II) zkia., IVAP, 1996, 153-177 orriak. 98 47/1993 Dekretua, martxoaren 9koa (apirilaren 2ko EHAAn). 99 182/2002 Dekretuak, uztailaren 23koak (abuztuaren 13ko EHAAn), araubide bereziko irakaskuntzetako lanpostuetan ezezik, helduen hezkuntzari dagozkion lanpostuetan ere, hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak finkatzen ditu (1 art.). Dena dela, 182/2002 Dekretuaren eraginpeko irakaslegoaren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko prozedura eta salbuespenen araubidea Dekretuotan jasotzen da: 47/1993, 42/1998, martxoaren 10ekoa (martxoaren 24ko EHAAn) eta 263/1998 Dekretuetan, urriaren 6koan (urriaren 23ko EHAAn) hain zuzen ere. 42/1998 Dekretuak 47/1993

Page 385: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

383

unibertsalean daude idatzirik. Arrazoi hori dela-eta, ikasleak, musika-tresna kalitatez

interpretatzen duen profesionala aukeratu ohi du irakasle gisa, eta ez dio horrenbeste

garrantzirik emango hizkuntzari.

Ondorioz, ikasgaien ezberdintasun hori aintzat hartuta, musika-kontserbatorioetako

lanpostuen zerrendetan bederen, hizkuntza-ereduen proiekzio zurruna arintzeko joera

egon ohi da. Izan ere, hori ez egiteak, zera ekar bailezake: musika-tresnaren kalitatezko

irakaskuntza bilatzeko ikasleak dituen aukerak eragoztea, alegia.

Bada, 182/2002 Dekretuaren ezarpen-eremuan sartutako irakasleen lanpostuetan ezarri

beharreko hizkuntza-eskakizunak 1HE eta 2HE izanen dira, eta 47/1993 Dekretuan

daude jasota100.

Lanpostuen hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, Eusko Jaurlaritzak onartu

beharreko lanpostuen zerrendetan zehaztuko da. Eta hain zuzen, derrigortasun-data

horretatik aurrera, hizkuntza-eskakizuna ezinbesteko baldintza bilakatuko da lanpostu

hori lortzeko baita bertan jardun ahal izateko ere. Alabaina, hizkuntza-eskakizuna

lanpostua lortzeko eta betetzeko derrigorrezkoa ez den bitartean, aipatu hizkuntza-

eskakizunak bakar-bakarrik balioko du, euskaraz jakiteari meritu gisa eman behar zaion

balioa erabakitzeko101.

182/2002 Dekretuaren eraginpeko irakasleen lanpostuen hizkuntza-eskakizunaren

derrigortasun-data zehazteko, hamar urteko plangintza-epea aurreikusi da —182/2002

Dekretuaren ondorioz onartutako irakasleen lanpostuen zerrendak argitaratzen diren

egunaren biharamunean zenbatzen hasiko dena—. Aipatu plangintza-epea berebat,

bosna urteko aldi bitan banatuta egongo da.

Honenbestez, zeintzuk dira 182/2002 Dekretuak, araubide bereziko irakaskuntzetako

irakasleen lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko

Dekretuko hirugarren xedapen gehigarria aldatzen du; eta 263/1998 Dekretuak berriz, ezarri, eguneratu eta berretsi egiten ditu EGAren eta irakasleen hizkuntza-eskakizunen arteko baliokidetzak. 100 182/2002 Dekretuaren 2 art.ren arabera. 101 182/2002 Dekretuaren 3 eta 6 art.ak .

Page 386: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

384

finkatzen dituen irizpideak? Bada, hauexek102: a) Ikastetxe bakoitzaren eraginpeko

eskualdearen euskaldunen portzentaia eta beste ezaugarri soziolinguistikoak. b)

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko plangintza, Euskal Autonomia Erkidegoko

bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan, ikasleen ikasteko aukera benetan bermatzearren.

c) Eskualdeko ikastetxeek ematen duten euskarazko hezkuntza-eskaintza. d) Euskarazko

irakaskuntza mailakaturik ezarri nahi izatea ikastetxe guztietan. Eta, e) Ikastetxe

bakoitzaren hezkuntza-proiektuan jasotzen den hizkuntza-tratamendua, berariazko

beharrizanak eta helburuak hobe betetzearren.

Halaber, arestian esan dugu, 2/1993 Dekretuko hamabosgarren xedapen gehigarriarekin

bat, irakasleen funtzio publikoan lehenengo aldiz sartzen denak 1. edo 2. hizkuntza-

eskakizuna egiaztatu beharko duela. Eta berbera xedatzen du 182/2002 Dekretuak.

Haatik, 182/2002 Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriak zera dio, soilik araubide

bereziko irakaskuntzak irakasten dituzten irakasleei dagokienez eta arestian aipatutako

hizkuntza-ereduen proiekzio zurruna arintzeko joera agerian utziz:

“No obstante lo dispuesto en el artículo 5, los profesores interinos y contratados temporales que, a la entrada en vigor del presente Decreto, desempeñen puestos correspondientes a las enseñanzas de régimen especial, podrán acceder a la condición de funcionarios de carrera de los Cuerpos a quienes competen dichas enseñanzas, a plazas de perfil lingüístico 1, aún careciendo de dicho requisito, y dispondrán de un plazo de tres años, desde su nombramiento como funcionarios de carrera, para acreditar el mismo”.

Bestalde, derrigortasun-data geroratuta duten 1. edo 2. hizkuntza-eskakizuneko

lanpostuetan, behin-betiko destinoa duten irakasleei, lanpostua eraldatu eta data

indarrean daukan 2. hizkuntza-eskakizuna jartzen badiete, hiru urteko epea izango dute

— aldaketa jasotzen duen lanpostu-zerrenda argitaratu zenetik zenbatzen hasita—

aipatu 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ahal izateko.

Azkenik, 1. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetan, behin-betiko destinoa duten

irakasleei derrigortasun-epea laburtzen bazaie —beti ere lanpostuak 1. hizkuntza-

eskakizuna izanik eta salbuespen-erregimenean jasotako kasuak izan ezik—, lanpostuari

dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dute derrigortasun-epe berriaren

barruan. Aitzitik, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko epe berria bost urtekoa baino

102 182/2002 Dekretuaren 8 art.an zehazten dira irizpideak.

Page 387: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

385

laburragoa bada —lanpostuen zerrendan aldaketa egiten denetik zenbatzen hasita—,

irakasleak bost urte izango ditu bere lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna

egiaztatu ahal izateko103.

B) Goi-mailako musika-kontserbatorioetako irakasle-funtzionarioak Atalburu honen hasieran aipatu dugu, LOGSEko hamalau xedapen gehigarriko

lehenengo atalari jarraiki, musika-katedradunen kidegoko irakasleei esleitzen zaiela goi-

mailako musika-irakaskuntzak irakasteko zeregina, euren espezialitateekin bat —

musika-irakasleen kidegoko irakasleek ere, salbuespenez, hala zehaztutako goi-mailako

irakasgaiak irakatsi ahal izango dituztela xedatzen den arren—.

Orobat, zazpigarren atalburuan aztertu ditugun ikastetxe moten arabera eta eurak

LOGSEk taxututako ikasketa berriekin bat antolatu ahal izateko, oro har, 389/1992

Errege Dekretuak ezarritako galdapenei jarraiki, zera izan behar dugu gogoan: LOGSEk

araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzak irakasteko eginkizuna esleitu dien

musika-katedradunen kidegoko funtzionarioek, egiteko hori goi-mailako musika-

kontserbatorio batera atxikita burutuko dutela104.

Eta azkenik, gogoratu, LOGSEko hamalaugarren xedapen gehigarriko laugarren atalak,

musika-katedradunen kidegoari dagozkion espezialitateak zehazteko eginbeharra

luzatzen diola Gobernuari.

Alabaina, 2002-2003 ikasturteari zegokion Txostenean, Estatuko Eskola-Kontseilua

Hezkuntza Ministerioari zuzentzen zitzaion, zera eskatuz:

103 182/2002 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren arabera. 104 Alegia, LOGSE onartu aurretik, musika-irakaskuntzen maila oro, goi-mailako statusa aitortu zitzaion musika-kontserbatorio berean burutzen zen. Haatik, 389/1992 Errege Dekretuko 9.c) art.ren arabera, goi-mailako ikastetxeek —goi-mailako musika-kontserbatorioek barne— soilik goi-mailako musika-irakaskuntzak irakatsi ahal izango dituzte. Bada, aurreikuspen honi jarraiki, kontserbatorioek euren egoitzak banandu behar izan dituzte. Banantze hori, LOGSE ikasketa-planeko irakaskuntzak ezartzen joan ahala burutu da eta hain zuzen, banantze honen ondorioz, kontserbatorio bereko irakasle-funtzionarioak une horretantxe integratuta zeuden kidegoaren arabera, maila ertaineko edo goi-mailako musika-kontserbatorioari atxikitzeari ekin zaio. Ikus honetara, adibide gisa, Nafarroako Foru Erkidegoan, 167/2004 Foru Agindua, ekainaren 24koa (uztailaren 23ko BONn argitara emana), musika-katedradunen kidegoko funtzionarioak, 7/2002 Foru Legearen bitartez eratu zen goi-mailako musika-kontserbatorioari behin-betikoz atxikitzen dituena.

Page 388: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

386

“Desde 1990 en que se promulgó la LOGSE el único Cuerpo del que aún hoy no están reguladas las especialidades correspondientes, es el Cuerpo Catedráticos de Música y Artes Escénicas, por ello este Consejo vuelve a instar al Ministerio de Educación a elaborar, con la mayor brevedad posible, el correspondiente Real Decreto de especialidades que permita tanto la adecuación de las plantillas de los centros, como la convocatoria de los pertinentes procedimientos de acceso a dicho Cuerpo”105.

Zein da honen ondorioa? Bada, zalantza izpirik gabe, Gobernuaren ahalmen

erregelamendugilearen jarduera eza honek106 eragina izanen duela aipatu kidegoan

sartu ahal izateko hezkuntza-Administrazioek egin beharreko hautapen-proben

deialdietan. Hau da, espezialitateak zehaztu arte, hezkuntza-Administrazioak ezin

dituzte euren menpe dauden goi-mailako musika-kontserbatorioetako pertsonalaren

plantilak egokitu, eta ondorioz, juridikoki blokeatuta daude hautapen-proben deialdiak

egiteko107.

Hortaz, egokitzear dauden plantila horietan agertzen diren musika-katedradunen

kidegoko irakasleak, LOGSEk hamalaugarren xedapen gehigarriko lehenengo atalean

arautzen duen integrazio-prozesuaren ondorio zuzena baino ez dira —alegia, arestian

105 Ikus “Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 2002-2003”, MEC, Consejo Escolar del Estado, 2004, interneteko helbide honetan: http://www.mec.es/ cesces. Halaber, 2001-2002 ikasturteari zegokion Txostenean, berbera eskatzen zion Hezkuntza Ministerioari. 106 Administrazioaren jarduera eza suposamendu hau, 29/1998 Legeko 29.1 art.an ezartzen den administrazioarekiko helegite-kontentziosoaren bitartez ezin da kontrolatu, aipatu Legean ez baitago aurreikusita ahalmen erregelamendugilearen jarduera ezaren kontrolik. Gai honi buruz, ondoko lana ikus liteke: AGIRREZKUENAGA, I., “Inactividad en la prestación de servicios públicos y control jurisdiccional”, RVAP 57 zkia., 2000, bereziki ikus 154-155 orriak. Bertan, zera dio egileak: “¿Cabe el control de la inactividad reglamentaria mediante el recurso establecido en el art. 29.1 LJ? Evidentemente no, porque no está previsto el control de la inactividad reglamentaria, aunque en dos Sentencias recientes el Tribunal Supremo, partiendo de lo dispuesto en el art. 71.2 LJ , —que dictamina que «los órganos jurisdiccionales no podrán determinar la forma en que han de quedar redactados los preceptos de una disposición general en sustitución de los que anularen ni podrán determinar el contenido discrecional de los actos anulados»— concluye que la posibilidad de nulidad por infracción omisiva es teóricamente posible en dos supuestos: «a) Cuando, siendo competente el órgano titular de la potestad reglamentaria para regular la materia de que se trata, la ausencia de la previsión reglamentaria suponga el incumplimiento, no de una mera habilitación, sino de una obligación expresamente establecida por la ley que se trata de desarrollar o ejecutar; y b) Cuando el silencio del Reglamento determine la creación implícita de una situación jurídica contraria a la Constitución o al ordenamiento jurídico. Y es únicamente en este caso de omisión reglamentaria, en el que el restablecimiento de la supremacía de la Constitución o de la Ley puede consistir en negar simplemente eficacia jurídica al efecto derivado de dicho silencio del reglamento contrario al ordenamiento jurídico (STS de 16 de enero de 1998, Azdi. 566 y STS de 14 de diciembre de 1998, Azdi. 154/1999)»”. 107Honetara, LOGSEko hamalaugarren xedapen gehigarriko laugarren atalak in fine zera dio: “Hasta tanto se produzca tal determinación, los procesos selectivos y concursos de traslados se acomodarán a las actuales especialidades”.

Page 389: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

387

aipatu LOGSE aurreko eta LOGSEk eratzen dituen kidegoen arteko parekatze

prozesuarena—.

Jakina, ezin dugu ahaztu, Autonomia Erkidego gehienetan 2001-2002 ikasturtez

geroztik abian daudela araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzak —

617/1995 Errege Dekretuak finkatzen duen oinarrizko curriculumaren araberakoak,

alegia— eta espezialitate berriak irakatsi beharra dagoela. Bada, musika-

katedradunen kidegoari dagozkion espezialitateak zehaztu bitartean, nolabait ere,

hutsune hori bete egin behar da.

Nola egingo da? oraingoz, musika-irakasleen kidegoari dagozkion espezialitateak

zehazten dituen 989/2000 Errege Dekretuak jasotzen duen neurri iragankor honen

arabera, hain zuzen ere. Alegia:

“Impartición de determinadas materias del grado superior de música. Hasta tanto se determinen las especialidades del Cuerpo de Catedráticos de Música y Artes Escénicas y se establezcan las materias de grado superior de música y de danza que podrán ser impartidas por el Cuerpo de Profesores de Música y Artes Escénicas, los titulares de las antiguas especialidades que se relacionan en el Anexo V podrán impartir las materias del grado superior de música del nuevo plan de estudios que se establecen en dicho Anexo”108.

Nolanahi ere, musika-katedradunen kidegoan integratutako funtzionarioak dituzten

Autonomia Erkidegoetan —gehienetan alegia—, hutsik dauden lanpostuak egon

badaude, eta hornitu egin behar dira. Aitzitik, esan bezala, musika-katedradunen

kidegoari dagozkion espezialitateak zehaztu arte, hezkuntza-Administrazioek ezingo

dute hautapen-probarik antolatu. Bada, bien bitartean, zer nolako neurriak hartu dira

hezkuntza-Administrazioetan hutsik dauden lanpostu horiek hornitzeko? Funtsean

hauxek: bitarteko-irakasleen bidez nahiz zerbitzu-egiteen bidez hornitzea109.

108 989/2000 Errege Dekretuko hirugarren xedapen iragankorraren arabera. 109Bitarteko irakasleen bidez hutsik dauden lanpostuak hornitzeko egin diren deialdiei dagokienez, bakanak direnez, adibide moduan aipa liteke, Murtzian, 2002ko otsailaren 18ko Aginduaren bitartez eginikoa (otsailaren 25eko BORMen). Eta zerbitzu egiteei aipamen egiten die hain zuzen, Nafarroako Foru Erkidegoan, 167/2004 Foru Arauak, ekainaren 24koak (uztailaren 23ko BONen).

Page 390: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

388

Eta, goi-mailako musika-kontserbatorio bat izaki, baina musika-katedradunen kidegoko

irakasle-funtzionariorik ez duten Autonomia Erkidegoetan ordea —Kanarietan edo

Asturiasen esaterako—, zein da egoera? Bada, musika-katedradunen kidegoko

irakasleei dagozkien espezialitateak Gobernuak zehazten ez dituen bitartean aipatu

musika-kontserbatorioetako plantila organikoa finkatu ezin denez, hutsik dauden

lanpostuak hornitu ahal izateko behin-behineko neurriak hartu behar izan dira110.

C) Ordezko musika-irakasleak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen lan-

baldintzak arautzen dituen hitzarmena onartzen duen 228/2002 Dekretuaren 30 art.ak

zera xedatzen du111:

“Egonkortasun konpromisoa. Euskal hezkuntza sistema publikoak ezaugarri bereziak dituenez (izan ere, hainbat eragileren kausaz, ezin dira gauzatu aurrekontuko plantillan ezarrita dauden plaza guztiak), Administrazioak eta sindikatuek adierazi dute, eragile horiek irauten duten bitartean, bitarteko funtzionarioen kopuru egonkorra behar dela sistemaren irakaskuntza beharrizanei heltzeko.”

Honela, ordezkapen-zerrendetan puntuaziorik hoberen daukaten irakasleei esaterako —

1500 irakasleri gehienez—, gaur egun lanpostu bat bermatzen zaie, berriki onartu den

158/2004 Dekretuaren arabera112. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez

110 Hauen artean esaterako, aipa liteke Kanarietan 2003ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bitartez, behin-behinekoki, Kanarietako goi-mailako musika-kontserbatorioan hutsik dauden lanpostuak hornitzeko egiten den deialdia (ekainaren 27ko BOCen argitara emana). Behin-behinekoki hutsik dauden lanpostuak hornitu ahal izateko egiten den deialdi bat izan arren, hautagaiek atal bik osatzen duten hautapen-prozedura bat gainditu beharko dute: alegia, lehena, merituen lehiaketa bat eta bigarren berriz, proba praktiko bat. Halaber, aurrerago ikusiko dugun moduan, behin-behinekoki (2003-2004 ikasturterako, alegia) Kanarietako goi-mailako musika-kontserbatorioan hutsik dauden lanpostuak betetzeko, irakasle espezialistak kontratatzea baimentzen du 2003ko urriaren 27ko Aginduak (azaroaren 13ko BOCen). Baita 2004ko azaroaren 15eko Aginduak ere baimentzen du (abenduaren 1eko BOCen), 2004-2005 ikasturteari dagokionean. Izan ere, Kanarietako goi-mailako musika-kontserbatorioa eratu zuen irailaren 23ko 137/2002 Dekretuko (urriaren 18ko BOCen) 8.6 art.ak kontratazio aukera ugari aurreikusten zuen, honela: “Los tipos de contratación y de dedicación docente serán los que resulten adecuados a los fines establecidos y a las necesidades del Conservatorio Superior. Entre otros tipos contractuales, el Conservatorio podrá disponer de funcionarios docentes en comisión de servicios, de personal docente en adscripción provisional, de profesorado en régimen laboral, de profesorado especialista, así como de las figuras del profesorado invitado, asociado o en cualquier otro régimen de colaboración”. Halaber, 8.3 art.an zera xedatzen zen: “Para la impartición de las enseñanzas superiores de Música, la Consejería competente en materia de educación podrá contratar profesores especialistas (...)”. 111 228/2002 Dekretua, urriaren 1ekoa (urriaren 25eko EHAA). 112 158/2004 Dekretua, uztailaren 27koa (abuztuaren 20ko EHAAn).

Page 391: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

389

kanpoko bitarteko irakasleen egonkortasunari buruzko hitzarmena onesten duen aipatu

arauak, bere zioen azalpenean, zera azpimarratzen du:

“Egonkortasunaren figura estu lotuta dago euskal hezkuntza sistema publikoarekin, eta lagundu egin du ikastetxe publikoen irakasle-klaustroei jarraitutasun handiagoa ematen. Egonkortasunak indar betean dirau egun, benetan diren lanpostu guztiak aurrekontu-plantillan sartzea galarazten duten faktoreek bere horretan dirauten bitartean, behintzat.”

Orobat, 228/2002 Dekretuaren 32 art.ak zera dio:

“Ordezpenak. 1) Bitarteko funtzionario gisa egin behar diren kontratazioetan, funtsean, izangaiak kudeatzeko zerrendak taxutzeko erabiltzen diren irizpideei dagokienez, karrerako funtzionario ez diren irakasleek emandako zerbitzuak aintzat hartuko dira. Halaber, hizkuntz eskakizuna egiaztatu beharko da, (Hizkuntza eskakizunei buruzko martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak ezarritakoarekin bat), eta betetzeko den plazaren araberako gaikuntza eduki. 2) Administrazioa eta sindikatuak etengabe ahaleginduko dira bitarteko irakasle guztien lan-baldintzak hobetzen. Xede horretarako, kudeaketa eraginkorra, baliabideen erabilera ezin hobea eta hezkuntza-sistemak unean-unean eskatzen dituen beharrizanentzako erantzun egokia uztartuko ditu, hezkuntza-sistemaren kalitatea bermatze aldera. Bi alderdiek negoziatuko dute izangaiak kudeatzeko araudia nola eguneratu.”

Hain zuzen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa-

zuzendariaren 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpenak113 onartuko ditu, Euskal Autonomia

Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkapenak egiteko

hautagaien zerrenda kudeatzeari buruzko jarraibideak. Ezen, aipatu Ebazpenaren zioen

azalpenak zera dio hitzez hitz:

“Ebazpen honen abiapuntua da ordezkapenetarako izangaien zerrendak kudeatzeari buruz indarrean dauden jarraibideak bateratu beharra, 1995eko Ebazpenaz geroztik eman diren aldaketak batera bilduz eta terminologia eguneratuz, urriaren 3ko 1/1990 Legeak aldi baterako agindu zuenaren indarraldia amaitu ondoren. Gainera, alde sozialarekin negoziatu diren aldaketak ere sartu nahi dira, azken urteotako esperientziak frogatu duenari jarraiki beharrezko edo egoki iritzi zaienekin batera, ordezkapenetarako izangaien zerrenda horren kudeaketa eraginkorrago, bateratuago eta eragingarriago izan dadin.”

113 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpena (ekainaren 11ko EHAAn argitara emana) eta 1995eko irailaren 13ko Ebazpena (abenduaren 20ko EHAAn), alegia.

Page 392: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

390

Jarraibideen bateratze honen ondorioz beraz, 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren

lehenengo azken xedapenak indargabetu eginen du, besteak beste, une horretaraino

indarrean egon zen 1995eko irailaren 13ko Ebazpena.

Musika-irakaskuntzen kasuan zehazki, aipatu 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren

hiru Eranskinetan agertzen zaizkigu, musika-jarduerari, espezialitateei eta titulazioei

nahiz espezialitateei dagozkien taulak. Eta honek badu bere garrantzia. Izan ere, gisa

honetako arau batean lehenengo aldiz jasotzen da, espezialitateen artean, “musika-

irakaskuntzen maila”. Halaber, 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren lehenengo

xedapen iragankorrak zera aurreikusten du: 2004-2005 ikasturtean, maila ertaineko

musika-kontserbatorioetan ordezkapenik egin behar bada, ikastetxe horietako zerrendan

agertzen diren hautagaiekin bakar bakarrik eginen dela. Eta honetara, aipatu zerrenda

bateratuko dela, 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren 4. artikuluan ezartzen diren

baremazio-irizpideekin bat114. Azkenik zera dio oraintsu aipatu xedapen iragankorrak:

2005eko irailaren 1etik aurrera, musika-kontserbatorioei dagokien zerrendako

izangaiak, ondorio guztietarako sartuko direla, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe

publikoetan ordezkapenak egiteko hautagaien zerrendan.

Praktikan 2004ko martxoaren 21ean ekingo zaio Euskal Autonomia Erkidegoko maila

ertaineko musika-kontserbatorioetan ordezkapenak egiteko izangaien zerrendaren

bateratze eta birbaremazio-prozesuari. Hain zuzen, 2004ko maiatzaren 3ko ebazpen

batek argitara emango ditu, onartutako izangaien zerrenda, baita ikasketa-espedienteari

nahiz musika-jarduerari dagokien puntuazioa ere.

Irakaskuntzako zerbitzuen baremazioa berriz, ikastetxe publikoetan ordezkapenak

egiteko hautagaien zerrendaren urteko birbaremazioaren barruan eginen da. Horretarako

bada, 2004ko ekainaren 4tik ekainaren 8ra bitartean, interesatuen esku jarriko dira

fitxak datu pertsonalekin, hala bada erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Epe horretan,

berebat, eskaera berria aurkeztu ahal izango dute martxoaren 21eko deialdian

eskabiderik aurkeztu ez zuten eta hiru musika-kontserbatorioetako zerrendaren batean

zeuden izangaiek. Izangaiek egindako erreklamazioak eta eskariak aztertu ondoren,

2004ko ekainaren 23an argitaratuko da musika-kontserbatorioetan ordezkapenetarako

114 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren I Eranskinean jasotzen da hain zuzen ere, musika-irakaskuntzen mailari dagokion baremazio zehatza.

Page 393: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

391

izangaien behin-behineko zerrenda eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan argitaratu ere.

Izangaiak puntuazio handienetik txikienera ordenatuta geratuko dira zerrendan, eta

puntuazio hori baremo bat aplikatuz aterako da; hots, Langileriaren Kudeaketa

zuzendariak, 2004ko maiatzaren 26an onartutako Ebazpenaren 3. artikuluan finkatutako

baremoa. Bada, 2004ko ekainaren 24tik 29ra, epe berri bat zabalduko da, behin-

behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Erreklamazioak ebatzi

ondoren, uztailaren 9an argitaratuko da —behin-behineko zerrenda jarri zen leku

berberetan—, 2004-2005 ikasturteari dagokion ordezkapenetarako izangaien behin-

betiko zerrenda, baita baztertuen behin-betiko zerrenda ere.

Hain zuzen, musika-kontserbatorioetan ordezkapenak egiteko hautagaien

merezimenduen birbaremazioari dagokionez hausnartu beharra dago. Izan ere,

irakaskuntzako esperientziaren baremazioa egiteko , 2004ko maiatzaren 26ko

Ebazpenak 3.1 art.an ezartzen dituen irizpideetatik zera ondoriozta daiteke:

Lehenik, Euskal Autonomia Erkidegoan, gainerako autonomia-erkidegoetan edo

Europar Batasuneko kide-Estatuen hezkuntza-sarean, maila ertaineko musika-

kontserbatorioetan, musika-irakaskuntza arautuetan emandako zerbitzuengatik lortutako

esperientzia, honela baloratuko dela: zerbitzu bi hilabete bakoitzeko, puntu banarekin

—puntuazio-mugarik gabe—.

Bigarrenez, administrazio-baimena duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuetan,

edo aipatuez bestelako erakundeen menpeko ikastetxe publikoetan, musika-irakaskuntza

arautuetan emandako zerbitzuengatik lortutako esperientzia berriz, honela baloratuko

dela: urteko 0,5 punturekin —eta gehienez 5 punturekin—.

Hirugarrenez eta azkenik, arautu gabeko musika-irakaskuntzan, lehen edo bigarren

hezkuntzako musika-irakaskuntzan, edo goi mailako musika-ikastetxeetan emandako

zerbitzuengatik lortutako esperientzia ez dela baloratuko.

Honenbestez, irizpide hauek direla-eta, arazo juridiko baten aurrean geundeke: hots,

lehenengo suposamenduan zerrendatzen diren ikastetxeetan emandako zerbitzuengatik

Page 394: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

392

lortutako esperientziaren balorazioa, beste ikastetxeetan lortutakoarekin alderatzen

badugu —batez ere, udal-ikastetxe publikoetan lortutakoarekin—, arbitrarioki neurriz

kanpokoa dela. Orobat, arbitrarioki proportzioz kanpokoa da, lehenengo

suposamenduan zerrendatzen diren ikastetxeetan emandako zerbitzuengatik lortutako

esperientziaren balorazioa, baimendutako ikastetxe pribatuetan lortutako esperientziaren

balorazioarekin alderatuz gero.

Honetara, gogoan izan behar dugu, eskola-irakaskuntzak irakasten dituzten irakasleen

kidegoetan sartzeko, kidegoen artean gora egiteko edo promozionatzeko eta

espezialitateak eskuratzeko Erregelamendua, oinarrizko izaerarekin onartzen duela

334/2004 Errege Dekretuak. Eta, ikastetxeetan emandako zerbitzuengatik lortutako

esperientziaren balorazioari dagokionez, zera xedatzen duela —oinarrizko izaerarekin

ere—, I eranskinak115:

“Por cada año de experiencia docente en especialidades del cuerpo al que opta el aspirante, en centros públicos (se otorgará) 1,000 punto y por cada año de experiencia docente en especialidades del mismo nivel educativo que el impartido por el cuerpo al que opta el aspirante, en otros centros (se otorgará) 0,500 puntos”.

Hortaz, 334/2004 Errege Dekretuko aurreikuspenen aurrean, agerikoa da, puntuazio

bikoitzarekin neur daitekeela, ikastetxe publiko guztietan —ezberdintasunik egin gabe,

alegia— burututako zerbitzuengatik lortutako esperientzia, ikastetxe pribatuetan

lortutako esperientzia beraren aldean. Haatik, arestian aipatu 2004ko maiatzaren 26ko

Ebazpenak, zera ahalmentzen du: puntuazio bikoitzarekin baloratzea, zenbait ikastetxe

publikoetan, bi hilabeteetan zehar zerbitzuak emanez lortutako esperientzia, urte betez

ikastetxe pribatu batean edo beste ikastetxe publiko batzuetan zerbitzuak emanez

lortutakoaren aldean. Gainera, bestelako ikastetxe publikoetan zerbitzuak emateagatik

lor daitekeen esperientziaren neurketa mugatu egiten du aipatu Ebazpenak, gehienez,

bost punturekin baloratu baitaiteke.

Laburbilduz, bigarren suposamendu bezala zerrendatzen diren ikastetxeei dagozkien

baremazio-irizpideekin alderatuz, lehenengo suposamenduan zerrendatzen diren

ikastetxeetan emaniko zerbitzuak baloratzeko, 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpenak 115 334/2004 Errege Dekretuko I. Eranskinak jasotzen ditu, musika irakasleen kidegoetan sartu ahal izateko, aintzat hartzen diren merituen baremoak atxiki beharreko zehazpenak.

Page 395: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

393

ezartzen dituen irizpideak, nabarmenki eta arbitrarioki neurriz kanpokoak dira, eta

beraz, Konstituzioko 23.2 art. ezezik, 334/2004 Errege Dekretuko oinarriak ere

urratzen dituzte116.

II. IRAKASLE ESPEZIALISTEN ERREGIMEN JURIDIKOA

II.1. Estatuko araudiaren esparrua

Aurreko atalean ikusi dugunaren arabera, agerikoa da musika-ikastetxe publikoetan

funtzio publikoa nagusi izaten darraiela. Alabaina, jarraian egiaztatu ahal izango dugun

legez, musika-kontserbatorioetan badago ere administrazio-kontratuen nahiz lan-

kontratuen menpeko irakaslerik. Honetara, LOGSEko 33.2 art.ak zera aurreikusten

du117:

“Para determinadas áreas o materias se podrá contratar, como profesores especialistas, atendiendo a su cualificación y a las necesidades del sistema, a profesionales que desarrollen su actividad en el ámbito laboral. En los centros públicos las Administraciones educativas podrán establecer con estos profesionales, contratos de carácter temporal y en régimen de derecho administrativo”.

Halaber, LOGSEko hamabosgarren xedapen gehigarriak ondokoa gehitzen du118:

“Las Administraciones competentes podrán contratar profesores especialistas para las enseñanzas de música y artes escénicas en las condiciones reguladas en el artículo 33.2 de esta Ley.

En el caso de las enseñanzas superiores de música y artes escénicas se podrá contratar, con carácter eventual o permanente, especialistas de nacionalidad extranjera, en las condiciones reguladas en el artículo 33.2 de esta Ley. En el caso de que dicha contratación se realice con carácter permanente, se someterá al Derecho

116 Honela esaterako, lehenengo suposamenduan zerrendatzen diren ikastetxeetan zerbitzuak emateagatik, hamahiru urtetako esperientzia duen irakasle batek 78 puntu jasoko lituzke; eta aldiz, bigarren suposamenduan zerrendatzen diren ikastetxe publikoetan, baita baimendutako ikastetxe pribatuetan ere hamahiru urteetan zehar zerbitzuak emategatik, soilik 5 puntu jasoko lituzke. 117 LOCEk ere egiten dio aipamen irakasle espezialistak kontratatzeko aukerari, baina ez irakaskuntza artistikoak irakasteko (32.3 art.). 118 Seigarren eta zazpigarren atalek, alegia. Hain zuzen atal hauek 9/1995 Lege Organikoaren bigarren azken xedapenaren bitartez gauzatu zen aldaketaren ondorio dira. Aipatu ere, LOGSEko hamabosgarren xedapen gehigarriko seigarren atalaren jatorrizko bertsioan soilik musika eta eszena arteak irakasteko aurreikusten zela irakasle espezialistak kontratatzeko aukera, eta ez orain bezala, irakaskuntza artistiko oro irakasteko.

Page 396: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

394

laboral. Igualmente para estas enseñanzas de carácter superior el Gobierno establecerá la figura de profesor emérito”.

Bada, laburbilduz: LOGSEn aurreikuspenei jarraiki, hezkuntza-Administrazioek,

irakasle espezialista deiturikoak kontratatu ahal izango dituzte musika-

kontserbatorioetan irakats dezaten. Unibertsitate-mailakoa ez den irakaskuntzan

bederen, aparteko izaera duen figura hau, orokorrean, aldi baterako kontratatu daiteke

eta Administrazio-Zuzenbidearen arabera eginen da. Dena dela, goi-mailako musika-

irakaskuntzak irakasteko, atzerriko espezialistak ere kontratatu ahal izango ditu

Administrazioak, eta bi modutara gainera: aldi baterako eta iraunkorki, alegia. Honela,

aldi baterako baldin bada, Administrazio-Zuzenbidearen arabera kontratatuko dira;

aldiz, iraunkorki baldin bada, Lan-Zuzenbideari jarraiki kontratatuko dira.

Honenbestez, irakasle espezialista deiturikoen erregimen juridikoaren oinarria LOGSEn

topatuko dugu. Alabaina, hezkuntza-Administrazioak LOGSEko aurreikuspenak

garatzen hasiak direnez, jarraian, Autonomia Erkidegoetako araudian, irakasle

espezialistek dituzten ezaugarriak aztertzeari ekingo diogu.

II.2. Irakasle espezialisten ezaugarriak Autonomia Erkidegoetako araudian

LOGSEn aipatu aurreikuspenak garatuz onartuko den lehenengo xedapena, 1560/1995

Errege Dekretua dugu119. Bertan, zera arautzen da: hezkuntza Ministerioaren lurralde-

esparruan dauden ikastetxe publikoetako irakasle espezialisten kontratazio-

erregimena120. Alabaina, lurralde-eremu horretan ez dagoen zenbait Autonomia

Erkidegok ere, berezko araudia onartu bitartean, 1560/1995 Errege Dekretua ezarri du.

Hain zuzen, Aragoiko Autonomia Erkidegoan halaxe egin da 85/2003 Dekretua onartu

bitartean121.

119 1560/1995 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa (urriaren 21eko BOEn). 120 1560/1995 Errege Dekretuaren 1 art.ren arabera. 121 Hain zuzen, 85/2003 Dekretuak, apirilaren 29koak (maiatzaren 19ko BOAn), Aragoiko ikastetxeetako irakasle espezialisten erregimen juridikoa arautzen duenak, bere zioen azalpenean adierazten du, berezko araudia onartu bitartean, abenduaren 22ko 12/1998 Legearen xedapen iragankorrak eginiko igorpenaren arabera (tributu, finantza eta administrazio-neurriei buruzko Legea, alegia), 1560/1995 Errege Dekretua ezarri dela. Halaber, 85/2003 Dekretua, 2003ko maiatzaren 26ko Agindu batek garatzen du (ekainaren 23ko BOAn), soilik irakaskuntza artistikoak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasle espezialistak hautatzeko eta kontratatzeko prozedura arautuz.

Page 397: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

395

Orobat, zenbait Autonomia Erkidegok —Kanarietakoak, Murtziakoak eta Gaztela La

Mantxakoak, alegia— etorkizunean berezko marko juridikoa edukitzearen kalterik gabe,

bien bitartean, azkartasun zein eraginkortasun arrazoiek bidezkotuta, Konstituzioko

149.3 art.ko ordezkotasun klausularen mekanismoa erabili dute. Honela, 1560/1995

Errege Dekretuko arauketa oinarri bezala hartu eta, soilik, euren Autonomia Erkidegoen

menpe dauden ikastetxe publikoetan irakasle espezialisten kontratazioa abian jarri ahal

izateko premiazkoak diren 1560/1995 Errege Dekretuko aspektuak garatu dituzte,

Aginduon bitartez: 1999ko ekainaren 18koa (Kanarietan); 2001eko maiatzaren 16koa

(Murtzian); eta 2002ko uztailaren 31koa (Gaztela La Mantxan)122.

Jakina, badago hezkuntza arloan, Autonomia Estatutuen arabera, eskuduntza osoak

bereganatu dituen Autonomia Erkidegorik. Honela, Valentziakoak eta Madrilgoak,

LOGSEko aurreikuspenak garatuz eta LOGSEko lehenengo azken xedapenaren

bigarren atalak gaituta, euren menpe dauden ikastetxe publikoetako irakasle

espezialisten kontratazio-erregimena arautu dute, Dekretuon bitartez: 296/1997

Dekretuaren (Valentzian) eta 154/2001 Dekretuaren bidez (Madrilen), hain zuzen

ere123. Nafarroak berriz, 260/1999 Foru Dekretuaren124 bitartez arautuko du profesional

122 Alegia, 1999ko Agindua, ekainaren 18koa (abuztuaren 27ko BOCen); 2001eko maiatzaren 16ko Agindua (maiatzaren 29ko BORMen); eta 2002ko uztailaren 31ko Agindua (abuztuaren 9ko DOCMen). Hiru Aginduek, irakasle espezialistak kontratatu ahal izateko prozedurak arautzen dituzte, esan bezala, Konstituzioko 149.3 art.ko ordezkotasun klausularen mekanismoa erabiliz. Honetara, zera xedatzen du Konstituzioko 149.3 art.ak: “La materias no atribuidas expresamente al Estado por esta Constitución podrán corresponder a las Comunidades Autónomas, en virtud de sus respectivos Estatutos. La competencia sobre las materias que no se hayan asumido por los Estatutos de Autonomía corresponderá al Estado, cuyas normas prevalecerán, en caso de conflicto, sobre las de las Comunidades Autónomas en todo lo que no esté atribuido a la exclusiva competencia de éstas. El derecho estatal será, en todo caso, supletorio del derecho de las Comunidades Autónomas”. 123 Alegia, 296/1997 Dekretua, abenduaren 2koa (abenduaren 17ko DOGVen); eta 154/2001 Dekretua, irailaren 20koa (irailaren 28ko BOCMen). Madrilgo Autonomia Erkidegoan berebat, 6194/2001 Aginduak, abenduaren 19koak (2002ko urtarrilaren 2ko BOCMen argitara emanak), 154/2001 garatuz, irakasle espezialistak hautatzeko prozedura arautzen du. Eta esan bezala, aipatu arauak onartzen dituzte, LOGSEko lehenengo azken xedapeneko bigarren atalak gaitzen dielako, honela: “Las Comunidades Autónomas que tengan reconocida competencia para ello en sus respectivos Estatutos de Autonomía o, en su caso, en las correspondientes Leyes Orgánicas de Transferencias de Competencias podrán desarrollar la presente Ley. Se exceptúan, no obstante, aquellas materias cuya regulación encomienda esta Ley al Gobierno o que por su propia naturaleza, corresponden al Estado, conforme a las previsiones contenidas en la disposición adicional primera de la Ley Orgánica 8/1985, de 3 de julio, Reguladora del Derecho a la Educación”. 124260/1999 Foru Dekretua, abuztuaren 2koa (abuztuaren 20ko BONen).

Page 398: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

396

espezialista deitzen dituenen kontratazio-erregimena; izan ere, hori egitea agintzen zion

1999 urterako aurrekontu Legeak125.

Honenbestez, jarraian, 1560/1995 Errege Dekretuaren edukia xehetasunez aztertzeari

ekingo diogu, irakasle espezialisten erregimen juridikoa arautzen duen lehenengoa

izateagatik. Eta halaber, gaiari buruzko Autonomia Erkidegoetako araudiari so egiten

badiogu, nabarmena delako, guztiek oinarri bezala hartu dutela. Hortaz, araudi

autonomikoari soilik aipamen egingo diogu, 1560/1995 Errege Dekretuarekiko

ñabardurak dituen heinean.

Azterketa honetan bada, 1560/1995 Errege Dekretuaren zioen azalpenetik abiatuko

gara, unibertsitate-mailakoa ez den hezkuntzan —eta bereziki, irakaskuntza artistikoei

dagokienez— apartekoa den figura honen sorrera bidezkotzen duten pisuzko arrazoiak

ematen baitira bertan, honela126:

“Para dar respuesta adecuada a las necesidades formativas derivadas del acelerado proceso de cambio cultural, tecnológico y productivo en que se halla inmersa nuestra sociedad, la Ley de Ordenación General del Sistema Educativo atribuye especial relevancia al profesorado y, a tal efecto, establece diversas medidas que permiten abordar la reforma y hacer frente al carácter mutable y complejo de la educación del futuro. Una de dichas medidas reside en la creación de la figura del profesor especialista definida en el artículo 33.2 del texto legal.

El presente Real Decreto desarrolla dicho precepto, estableciendo un marco normativo para la contratación de profesores especialistas que, sin descender a un casuismo que cercene o limite la riqueza de posibilidades que son inherentes a esta figura, contiene las bases generales del régimen jurídico aplicable.

125 Alegia, 21/1998 Foru Legeak, abenduaren 30ekoak, 1999rako aurrekontuak onartu zituena, 17 art.an profesional espezialisten figura arautzea agintzen zion Nafarroako Foru Gobernuari. 126 Estatu-Kontseiluak berriz, ondoko hausnarketa egiten zuen, 1560/1995 Errege Dekretu egitasmoa aztertzeari ekin aurretik (ikus 1560/1995 Errege Dekretu egitasmoari buruzko Irizpena, 1387/1995 zenbakidun espedientea):

“Diversas cuestiones suscita el articulado del proyecto, para cuyo examen se estima preciso formular una breve reflexión inicial. La figura del Profesor Especialista en el ámbito docente no universitario, similar de alguna manera al Profesor Asociado en el ámbito docente universitario, tiene la finalidad específica —y así se reconoce en el propio preámbulo del proyecto— de permitir una mejor formación del alumnado mediante la aportación de la experiencia adquirida en el desarrollo de la actividad o profesión ajenas estrictamente a la propia docencia. Se trata, en definitiva, de que la función propia de los distintos Cuerpos docentes se vea complementada por la experiencia que puedan aportar personas que desarrollen normalmente su actividad profesional fuera de dicho ámbito docente”.

Page 399: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

397

Destaca en dicha regulación el especial énfasis en que el profesor especialista provenga de un ámbito de ejercicio profesional ajeno al de la enseñanza, requisito que responde al espíritu y finalidad de la norma y que va a permitir que el especialista, junto con el Profesorado de los distintos cuerpos y especialidades, coadyuve a que la formación de los alumnos se adapte al constante cambio de conocimientos y procesos productivos y artísticos que se producen en el sector profesional, aportando su cualificación y experiencia adquirida en el mundo laboral.

Ello es especialmente inexcusable en las enseñanzas con las que la Ley conecta esta figura, formación profesional específica (artículo 33.2 de la Ley) y enseñanzas artísticas (artículo 47 y disposición adicional decimoquinta.6 y 7), todas las cuales tienen como objetivo último el de formar profesionales cualificados para incorporarse al ejercicio laboral”.

Honen aurrean, lehenik eta behin, zer azpimarra daiteke, ikastetxe publikoetan musika-

irakaskuntzak irakasteko, hezkuntza-Administrazioek kontratatu ditzaketen irakasle

espezialista deiturikoei buruz? Bada, 1560/1995 Errege Dekretuari jarraiki,

irakaskuntzaren eremutik at euren jarduera profesionala burutu ohi duten eta euren

profesioan nabarmentzen diren pertsonak direla.

1560/1995 Dekretuak halaber, irakasle espezialista gisa kontratatu ahal izateko

baldintza orokor bezala zera ezartzen du: kontratua izenpetu aurretik, gutxienez hiru

urteetan zehar euren profesioan jardunean aritu behar izatea. Haatik, baldintza orokor

honek badu salbuespenik: hain zuzen, aipatu baldintza betetzen ez dela ere, euren

profesioan nabarmentzen diren musika-irakasle espezialistak kontratatu litezkeela

aurreikusten du aipatu errege dekretuak127.

Irakasle espezialistek, irakasleen funtzio publikoan sartu ahal izateko galdatzen diren

baldintza orokorrak bete beharko dituzte. Alabaina, 1560/1995 Errege Dekretuko 3 art.ri

jarraiki, baldintza espezifikorik ez zaie galdatuko. Bada, aurreikuspen honetatik

ondoriozta daiteke, irakasle espezialistak titulazio-baldintzak betetzeaz salbuetsita

daudela128. Izan ere, logikoa dirudi gisa honetako baldintzarik ez galdatzea —batik bat

kontuan hartzen badugu irakasle espezialistak ez direla funtzio publikoan sartuko—,

eta aldiz, beste irizpide batzuk aintzat hartzea edo beste mota batetako baldintza

espezifikoak galdatzea —meritu nabarmena edo esperientzia bezalakoak, esaterako—.

127 1560/1995 Errege Dekretuaren 2 art. . 128 1560/1995 Errege Dekretuko 3 art. igorri egiten da jadanik 334/2004 Errege Dekretuko 13 art.ak indargabetu zuen 850/1993 Errege Dekretuko 17 art.ra. Eta hain zuzen, 17 art. an funtzio publikoan sartu ahal izateko titulazio baldintzak jasotzen ziren.

Page 400: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

398

1560/1995 Errege Dekretuak zera aurreikusten du oro har: aldi baterako, Administrazio-

Zuzenbidearen arabera, eta meritua, gaitasuna nahiz argitalpen printzipioei jarraiki,

irakasle espezialistak kontratatu daitezkeela. Eta hezkuntza beharren arabera, orobat,

denboraldi hori, arduraldi osorako edo ez osorako izan litekeela129.

Goi-mailako musika-ikastetxeetan eta bertan irakasten diren goi-mailako musika-

irakaskuntzei dagokienez ordea, badago berezitasunik. Hau da, aipatu ikastetxeetan

irakasteko oro har, Administrazio-Zuzenbidearen arabera, aldi baterako eta soilik

arduraldi ez osorako, meritu nabarmenak dituzten irakasle espezialistak kontratatzeko

aukera aurreikusten bada ere130, atzerriko irakasle espezialistak kontratatzen direnean,

kontratu hori iraunkorra izan litekeela, eta kasu horretan, Lan-Zuzenbidearen

araberakoa izango dela xedatzen du 1560/1995 Errege Dekretuak. Izan ere, goi-mailako

musika-irakaskuntzak irakasteko bereziki, edozein naziokotasuna duten irakasle

espezialistak —hots, komunitarioak ez direnak barne— kontratatu litezkeela

aurreikusten du aipatu arauak131.

129 1560/1995 Errege Dekretuko 4.2 art.ren arabera. Hain zuzen ere, 1560/1995 Errege Dekretuak, administrazio-kontratua arduraldi osorako izan daitekeela aurreikusten duela-eta, Estatu-Kontseiluak zera iritzi zuen, 1560/1995 Errege Dekretu egitasmoaren inguruan emaniko Irizpenean (1387/1995 zenbakidun espedientea):

“En primer lugar, el artículo 4.2 admite que el Profesor Especialista pueda ser contratado "a tiempo completo". Así se contiene en el artículo 4.2 al afirmar que la contratación de profesionales especialistas "tendrá carácter temporal, a tiempo completo o parcial según las necesidades educativas...", lo que, en cambio, no se admite en el caso de que se trate de Centros que impartan enseñanzas artísticas de nivel superior, en cuyo caso sólo se admite que la contratación sea a tiempo parcial (así se expresa el apartado tres del artículo 4 del proyecto). Pues bien, si, como se dice, la "ratio" de esta figura jurídica consiste en aportar la experiencia que se adquiere externamente a la propia actividad docente, la dedicación exclusiva de los Profesores Especialistas a esta última (con desconexión con su actividad profesional propia) únicamente podría admitirse como excepción a la regla general y con una marcada limitación temporal, precisamente para evitar que se produzca la citada desconexión del Profesor Especialista con su ámbito profesional propio en el que precisamente adquiere los conocimientos que aportar al alumnado. Procedería, por ello, introducir los correspondientes ajustes en el proyecto, en particular en su artículo 4.2” .

130 1560/1995 Errege Dekretuko 4.3 art. . Hain zuzen, 4.3 art.ri buruz zera iritzi zuen Estatu Kontseiluak emaniko Irizpenean (1387/1995 zenbakidun espedientea: “No parece que el artículo 4.3 del proyecto, en cuanto prevé la contratación de personas con "méritos relevantes", deba circunscribirse exclusivamente a enseñanzas artísticas de nivel superior”. 131 1560/1995 Errege Dekretuko 6 art.ren eta LOGSEko hamabosgarren xedapen gehigarriko zazpigarren atalaren arabera.

Page 401: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

399

Adierazgarria da ere, 1560/1995 Errege Dekretuko 7.2 art.ak interes publikoaren

ikuspegitik eta 53/1984 Legearen 3 art.ak ezarritakoaren arabera, bateragarritzat jotzen

duela, irakasle espezialistek aldi berean bi jarduera publiko burutzea. Honela,

1560/1995 Errege Dekretuak zera xedatzen du: ikastetxe publiko batean, Administrazio-

Zuzenbidearen menpe, aldi baterako eta arduraldi ez osorako musika irakasteko

kontratatu daitezkeela irakasle espezialista bezala, aldi berean ondoko jarduera

publikoak burutzen dituzten profesionalak: alegia, titulartasun publikoa duen orkestra,

banda edo abesbatza batean, musika-tresna jole, abeslari edo zuzendari bezala jarduten

duten musikaren profesionalak132.

132 1560/1995 Errege Dekretuko 7.2.a) art. . Hain zuzen, bateraezintasun erregimenaren salbuespen gisa, 1560/1995 Errege Dekretuko 7.2 art.an zerrendatzen diren suposamenduen egokitasuna honela bidezkotzen zuen, 1995eko maiatzaren 23ko txosten batean, garai hartan maila ertaineko pertsonalaren kudeaketaz arduratzen zen Zuzendaritza orde Orokorrak [1560/1995 Errege Dekretua egitasmo bat baino ez zenean, Estatu- Kontseiluak emaniko Irizpenean (1387/1995 zenbakidun espedientea) jasotzen da aipatu txostenaren edukia]:

“ (...) está suficientemente constatado que los profesionales en el ámbito de la música y las artes escénicas, así como en la conservación y restauración de bienes culturales, desempeñan su actividad generalmente en el sector público, dada la fuerte presencia de las diversas Administraciones públicas en el ámbito de la cultura. Consecuentemente, de no establecerse la referida compatibilidad se limitaría excesivamente la posibilidad de contratación de profesionales, quedando gravemente lastrada la figura de los Profesores Especialistas, cuya finalidad es vincular una enseñanza de orientación profesional al ejercicio de la profesión, ya que precisamente aquellos profesionales más prestigiosos -los que ejercen en grandes orquestas, compañías de teatro, danza etc., las cuales son generalmente de titularidad pública- no podrían desempeñar la docencia en los Centros por incurrir en incompatibilidad. Dejando aparte la conveniencia de establecer esta previsión, su inclusión plantea un problema de orden jurídico. La cuestión surge de la necesidad de interpretar sistemáticamente las distintas normas en juego, en lo que respecta a la modalidad de contratación. En el artículo 3.1 de la Ley 53/1984, de Incompatibilidades, se señala que, en caso de declararse compatibilidad de un segundo puesto de trabajo en el sector público por el Consejo de Ministros, la actividad sólo podrá prestarse en régimen laboral. Por su parte, la Ley Orgánica 1/1990, al establecer la figura del Profesor Especialista, regula que las contrataciones se someterán al derecho administrativo. Al incidir estas dos normas sobre la contratación de Profesores Especialistas cuando desempeñan otro puesto público, se llega a una situación contradictoria, ya que si se aplica la Ley 53/1984, la contratación debería someterse al derecho laboral, mientras que la LOGSE establece claramente el régimen administrativo para la contratación de Profesores Especialistas. Ello hace necesario un estudio sistemático de las diversas normas. En este sentido, cuando la Ley 53/1984 se promulga, la figura del contrato administrativo había desaparecido, en aplicación de la disposición adicional cuarta, apartado uno, de la Ley 30/1984. Consecuentemente, la referencia al régimen laboral que realiza la Ley de Incompatibilidades se inscribe en un marco jurídico en el que la relación de servicios con la Administración era bien funcionarial, bien laboral (con excepción de las contrataciones administrativas de trabajos específicos no habituales). Posteriormente, la Ley 23/1988, al adicionar una disposición adicional vigésima a la Ley 30/1984, introduce nuevamente el régimen administrativo para los contratos docentes universitarios de Profesores visitantes, asociados y eméritos, exceptuando únicamente de este régimen a los Profesores extranjeros que fueran contratados con carácter permanente. Se hace notar que los Profesores asociados de Universidad desempeñan en muchas ocasiones otro puesto público, por lo que se trataría de un supuesto de hecho muy cercano al del profesorado especialista exceptuado del régimen de incompatibilidades a que se refiere el presente proyecto.

Page 402: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

400

Hain zuzen ere, zera iritzi zuen Estatu-Kontseiluak eztabaiden iturri izan zen gai honi

buruz, 1560/1995 Errege Dekretu egitasmoa zela-eta emaniko Irizpenean:

“(...) se han suscitado durante la tramitación del expediente dificultades en cuanto a la viabilidad jurídica del contenido del artículo 7 del proyecto, precepto en el que se contiene el régimen de incompatibilidades aplicable a este tipo de profesorado.

El proyecto pretende declarar compatible, por razón de interés público, el desempeño de puestos de trabajo como Profesores Especialistas en Centros Públicos, de conformidad con lo establecido en el artículo 3 de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de Incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas. Las dificultades se han planteado porque el referido artículo 3 señala que, cuando se produzca la declaración de compatibilidad —como se pretende—, la actividad "sólo podrá prestarse en régimen laboral, a tiempo parcial y con duración determinada, en las condiciones establecidas por la legislación laboral", siendo así que la LOGSE (y, congruentemente, también el proyecto) dispone en este aspecto que en los Centros públicos, las Administraciones educativas podrán establecer, con dichos profesionales, "contratos de carácter temporal y en régimen de derecho administrativo" (artículo 33.2), salvo en el caso de contratación de profesores extranjeros con carácter permanente en el ámbito de las enseñanzas superiores de música y artes escénicas" (disposición adicional decimoquinta apartado siete de la LOGSE). Sin necesidad de remontarse a las normas que regulan el profesorado docente universitario, es cierto que se va produciendo una progresiva superación de la dicotomía relación funcionarial - relación laboral del personal al servicio de las Administraciones Públicas (aparte de la existencia de contratos administrativos específicos). Con independencia de que tal superación queda confirmada, por ejemplo, por el contenido de la disposición adicional vigésima de la Ley 30/1984, de Medidas para la Reforma de la Función Pública (según redacción dada por la Ley 23/1988), en el ámbito docente universitario, concretamente en lo que se refiere a los Profesores Especialistas en la docencia no universitaria, el referido artículo 33.2 de la LOGSE explícitamente dispone, como se ha dicho, que serán contratados con carácter temporal y en régimen de derecho administrativo. En definitiva, tales Profesores Especialistas (dejando a un lado la contratación de extranjeros) ni entablan una relación funcionarial permanente con la Administración, ni sus relaciones se someten al derecho laboral, sino que se trata —por disposición legal— de un contrato administrativo. Congruentemente con esta configuración establecida directamente por la LOGSE, y tomando en consideración, asimismo, el propio objetivo y finalidad de la figura del

Una interpretación sistemática de las Leyes citadas lleva a la siguiente conclusión: el espíritu de la Ley 53/1984 es que no pueden desempeñarse dos puestos públicos manteniendo una relación de servicios con la Administración de carácter funcionarial; en el marco legislativo de esa fecha, tal principio significaba que un puesto se desempeñaría en régimen de función pública y otro en régimen laboral. No obstante, al recuperar la Ley 23/1988, y posteriormente la LOGSE, la figura del contrato de Profesores en régimen administrativo, es legítimo y coherente, en el espíritu de la Ley 53/1984, hacer extensivo este régimen a todos los Profesores Especialistas, con independencia de que estén compatibilizando o no un segundo puesto. Por último, desde otro punto de vista, con esta interpretación se consigue dar un tratamiento unitario al régimen jurídico de la contratación del Profesorado Especialista de carácter no permanente”.

Page 403: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

401

Profesor Especialista, cabe llegar a la conclusión de que, como propone la Administración instructora, quepa interpretar el artículo 3 de la Ley de Incompatibilidades en este caso en el sentido de que la compatibilidad declarada permite, en el caso de que desempeñara otro puesto público, que el Profesor Especialista sea contratado —se insiste, congruentemente con lo dispuesto en el artículo 33.2 de la LOGSE— en régimen de derecho administrativo”133.

Bestalde, aldi baterako kontratatzen diren irakasle espezialisten kontratuak gehienez

urte beteko iraunaldia izango du. Dena dela, aipatu kontratua gehienez beste hiru

urteetarako luza daitekeela aurreikusten du 1560/1995 Errege Dekretuak. Kontratuaren

iraungipenari dagokionean berriz, hitzartutako epea agortzean iraungiko da, ondoko

salbuespenarekin: aldez aurretik, alderdiek —1560/1995 Errege Dekretuak

xedatutakoarekin bat— kontratua luzatzea hitzartu dutenean salbu. Nolanahi ere,

hitzartutako epea agortzeagatik aldi baterako kontratua iraungitzeak ez du kalteordaina

jasotzeko eskubiderik aitortzen134.

Irakasle espezialista baten lan-zamak ezin du gainditu ordutan, ikastetxeko lan-zama

osoaren %40135.

Denboraldi baterako kontratatutako irakasle espezialisten eskubideak, betebeharrak eta

diziplina-erregimena, irakasle funtzionarioentzat ezarritakoen berdinak izanen dira, beti

ere irakasle espezialistaren figuraren izaerarekin bateragarriak diren neurrian136.

Eta zenbatekoa izango da irakasle espezialistek jasoko duten soldata 1560/1995 Errege

Dekretuaren arabera? Hiru suposamendu bereizten dira; honatx: kontratua aldi baterako

eta arduraldi osorako baldin bada, irakasle espezialistak ondoko ordainsariak jasoko

ditu: batetik, berari esleitutako espezialitate berbera egokitzen zaion irakasle-kidegoari

dagozkion oinarrizko ordainsariak —hirurtekoak salbu—. Berebat, lanpostuari

dagozkion ordainsari osagarriak ere jasoko ditu —heziketa iraunkorragatik jasotzen den

osagarri espezifikoa ez beste—. Kontratua aldi baterako eta arduraldi osorako ez bada

ordea, ordutan bete beharreko lan-zamarekiko proportzionala izanen da irakasle

133 Ikus Estatu Kontseiluaren Irizpena (1387/1995 zenbakidun espedientea). 134 1560/1995 Errege Dekretuaren 8.1-2 eta 11 art.ak. 135 1560/1995 Errege Dekretuaren 9 art.ri jarraiki. 136 1560/1995 Errege Dekretuaren 10 art. .

Page 404: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

402

espezialistak jasoko duen ordainsaria. Eta salbuespenez, meritu nabarmenak aintzat

hartuz kontratatu diren irakasle espezialistei dagokienez, kontratuan hitzartutako soldata

jasoko dute137.

Honenbestez, hauxe da 1560/1995 Errege Dekretuak irakasle espezialistei dagokienez

ezartzen duen kontratazio erregimena. Eta arestian esan bezala, gaur egun gaia araututa

duten Autonomia Erkidego guztiek, euren araudietan, oinarri edo eredu gisa hartu dute

erregimen hori. Izan ere, euren araudiari so egiten badiogu, besteak beste, zera

nabarmen daiteke: Autonomia Erkidego orotan, kontratazio-prozedura deialdi publiko

baten arabera burutuko dela eta gehienek138, hautapen-batzorde baten esku utzi ohi

dutela hautapen prozedura hori; Autonomia Erkidego guztietan ere, irakasle

espezialistak aldi baterako eta Administrazio-Zuzenbidearekin bat kontratuko direla; eta

atzerriko irakasle espezialistak kontratatzeko aukera aurreikusi duten Autonomia

Erkidegoetan, LOGSEk xedatutakoarekin bat, iraunkorki kontratatu daitezkeela

aurreikusi dela eta kasu horretan, lan-kontratu bat izenpetuko dela; irakasle espezialistei

titulazio baldintzarik ez zaiela galdatuko; salbuespenak salbu, irakasle espezialisten

eskubideak, betebeharrak, diziplina erregimena nahiz ordainsari-erregimena irakasle-

funtzionario direnen parekoak izanen direla; irakasle espezialistek jarduera publiko

bikoitza burutu dezaketela,... .

Nolanahi ere, ñabardurarik ageri da, eta azpimarragarrienak Aragoiko Autonomia

Erkidegoko araudikoak dira. Honatx: 85/2003 Dekretuaren arabera esaterako, soilik

Administrazio-Zuzenbideari jarraiki kontratatu daiteke, eta kontratu hori, Administrazio

Publikoen kontratuen Legeko 5.2.b) art.ak arautzen duen administrazio-kontratu berezia

izanen da139. Goi-mailako musika-ikastetxeetako irakasle espezialistak kontratatzeari

137 1560/1995 Errege Dekretuaren 5 art. . 138 Dena dela, hautapen-prozedurari dagokionez, ageri da ezberdintasunik Autonomia Erkidegoan artean: honela, Aragoikoan esaterako, hautagaien merituak aintzat hartuko dira, hautagaiak proba teoriko-praktiko bat gainditu beharko du eta elkarrizketa bat egingo zaio. Kanarietan ordea, hautapen-prozedura lehiaketa-oposaketa bat izanen da. 139Alegia, 2/2000 Errege Dekretu Legegileak, ekainaren 16koak (ekainaren 21eko BOEn), zera xedatzen du 5.2.b) art.an: “Son contratos administrativos: Los de objeto distinto a los anteriormente expresados, pero que tengan naturaleza administrativa especial por resultar vinculados al giro o tráfico específico de la Administración contratante, por satisfacer de forma directa o inmediata una finalidad pública de la específica competencia de aquélla o por declararlo así una ley”.

Page 405: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

403

dagokionez, 85/2003 Dekretua garatzen duen 2003ko maiatzaren 26ko Aginduak,

hautapen-prozeduran baita kontratua izenpetzeko unean ere, goi-mailako irakaskuntza

artistikoen Aragoiko Institutuari —zazpigarren atalburuan aztertu duguna— ahalmen

ugari esleitzen dizkio. Eta ordainsari erregimenean ere ageri da berezitasunik Aragoiko

Autonomia Erkidegoan: alegia, irakasle espezialista batek ikastordu bakoitzeko

gehienez 30 eurotako ordainsaria jasoko duela aurreikusten du 85/2003 Dekretuak.

Zenbateko hau jakina, berrikusi eta eguneratu ahal izango da.

Hain zuzen, Nafarroako Foru Erkidegoan, Aragoikoan bezalaxe, profesional

espezialistak deiturikoen kontratazio erregimena arautzen duen 260/1999 Dekretuak ere

ez darrai ordainsari-erregimen orokorra —alegia, irakasle-funtzionarioei dagokiena eta

arestian esan bezala, Autonomia Erkidego gehienek jarraitu dutena, salbuespenak salbu,

irakasle espezialistei ere ezartzeko—. Honela 260/1999 Foru Dekretuak zera

aurreikusten du: ikastordu bakoitzeko 4900 pezetatako ordainsaria jasoko duela

profesional espezialista batek —azken finean, eurotan, Aragoikoak ezarritako kopuru

berbera—. Aipatu araua onartu zenean ere aurreikusi zen kopuru hori berrikusi eta

egunera zitekeela.

Azkenik, deigarria da, 1560/1995 Errege Dekretuak ez bezala, ia Autonomia Erkidego

guztietako arauditan zera aurreikusten dela: irakasle espezialistek, lan egiten duten

ikastetxeko zenbait organotan parte hartu ahal izango dutela. Parte hartze horren neurri

zehatza musika-irakaskuntzen kasuan ordea, ikastetxeko erregelamendu orokorrak

ezarri beharko du.

III. FUNDAZIOEK KUDEATZEN DITUZTEN GOI-MAILAKO MUSIKA-

IKASTETXEETAKO IRAKASLEEN ERREGIMEN JURIDIKOA

Fundazio baten babesean eratzen diren goi-mailako musika-ikastetxeetako irakasleen

ezaugarria hauxe dugu: Lan-Zuzenbidearen arabera kontratatzen zaiela, alegia. Beraz,

jarraian, Balear Uharteetako goi-mailako musika-kontserbatorioa, Kataluniako Esmuc

eta Euskal Herriko Musikene kudeatzen dituzten Fundazioetako irakaslea materialki

nola antolatzen den aztertzeari ekingo diogu; alegia, zein eskubide esleitzen zaizkien eta

zer nolako betebeharrak ezartzen zaizkien. Liceuko Kontserbatorioa kudeatzen duen

Fundazioari dagokionez ordea, labur-labur, zera aipatu baino ez: Fundazioaren izaera

Page 406: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

404

berezia aintzat harturik, eta Liceuko Kontserbatorioko irakasleei buruz araudi

espezifikorik onartu ez den heinean, aipatu irakasleei Lan-Zuzenbidearen arabera

kontratatu ohi zaiela, urte baterako eta irakas-orduen arabera, hain zuzen ere140.

III.1. Balear uharteetako goi-mailako musika- kontserbatorioko irakasleak

Balear uharteetako Hezkuntza eta Kultura Sailak 2001eko ekainaren 1ean hartutako

Erabaki batek, goi-mailako musika-Kontserbatorioaren sorrera eta aipatu

kontserbatorioa kudeatuko duen Fundazioaren Estatutuak onartzen ditu141. Hain zuzen,

aipatu Erabakiaren zortzigarren atalak irakasleei egiten die aipamen, zera xedatuz:

argitalpen, berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioei jarraiki hautatu behar dela142 eta

Lan-Zuzenbidearen arabera kontratatuko direla.

Gerora, Balear uharteetako Hezkuntza eta Kultura-Sailaren 2003ko apirilaren 28ko

Ebazpenak143, goi-mailako musika-kontserbatorioaren antolakuntza eta

funtzionamendua arautzen duen Erregelamendua onartuko du —barne

Erregelamendua—. Hain zuzen, Ebazpen honetan xehetasun osoz arautzen da oro har

goi-mailako musika-kontserbatorioko irakasle-ikerlarien erregimen juridikoa, eta

zehazki, irakasle motak, euren eskubideak, betebeharrak eta ordainketa-erregimena144.

Ikus dezagun.

Irakasle motari dagokionez, unibertsitate-terminologia erabiliz, Balear uharteetako goi-

mailako musika-kontserbatorioaren barne Erregelamendua onartzen duen Ebazpenak

lau irakasle mota bereizten du; honatx: lan-kontratu mugagabearekin, arduraldi osorako

kontratatutako irakasle titularrak; mugagabeko lan-kontratuarekin ala epe mugatua 140 Ikus honetara zazpigarren atalburua, izaera guztiz pribatua daukan Liceuko Kontserbatorioko Fundazioaren ezaugarriak bertan aztertzen baitira. 141 2001eko ekainaren 19ko BOIBen eman zen argitara aipatu Erabakia. 142 Fundazioaren Estatutuetako 5.f) art.ak ere berbera dio, ondokoa gehituz: kontserbatorioko langile ororen heziketa iraunkorra bermatuko dela —irakasleena, ikerlariena, teknikariena eta administrazioko langileena, alegia—. 143 2003ko maiatzaren 22ko BOIBen eman zen argitara aipatu Ebazpena.

Page 407: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

405

duen lan-kontratu baten arabera, arduraldi osorako kontratatutako irakasle

kolaboratzaileak; epe mugatua duen lan-kontratu baten arabera, zatiko arduraldirako

kontratatutako irakasle asoziatuak; eta azkenik, irakasle bisitariak.

Balear uharteetako goi-mailako musika-kontserbatorioko barne Erregelamenduak

orobat, zera ezartzen du: katalana, Balear uharteetako berezko hizkuntza bezala,

kontserbatorioko berezko hizkuntza izanen dela ere. Ondorioz, epe mugagaberako

kontratatutako irakasle titularrek nahiz kolaboratzaileek, hautapen-prozedura publikoan,

Balear uharteetako bi hizkuntza ofizialen ezaguera egiaztatu beharko dute eta soilik

prozesu hori gaindituz gero kontratatuko zaie145. Epe mugatuarekin kontratatzen diren

irakasleak ordea, betebehar horretaz salbuetsita gera daitezke, eta hizkuntza baten ala bi

hizkuntzen ezaguera soilik meritutzat joko da.

Balear uharteetako goi-mailako musika-kontserbatorioa kudeatzen duen Fundazioko

Patronatuari onartzea dagokio, irakasle titularrei erreserbatutako lanpostuen katalogoa.

Bada, horietako lanpostu bat eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da, barne

Erregelamenduko 33 art.an zehazten diren baldintzak betetzea. Hau da: gutxienez, hiru

ikasturteetan zehar, musika-ikastetxe ofizialetan —publikoetan zein pribatuetan— goi-

mailako musika-irakaskuntzak irakasten jardun izana; goi-mailako musika-titulua

edukitzea edo LOGSEko 33.2 art.ak aurreikusitako ukanbeharrak betetzea; doktore-

titulua edukitzea; Balear uharteetako bi hizkuntza ofizialen ezaguera egiaztatzea; eta

Balear uharteetako Kalitate-Agentziaren aurrean —edo Fundazioko Patronatuak ontzat

jotako kanpo ebaluazio-organo baten aurrean— meritu artistikoak, irakaskuntzari

dagozkionak nahiz akademikoak egiaztatzea146.

1442003ko apirilaren 28ko Ebazpenaren III. Titulua hezkuntza-komunitateari dagokio, eta aipatu tituluaren lehenengo kapituluak irakasle-ikerlarien erregimen juridikoa arautzen du, honela: irakasle motak 33 art.an; eskubideak 36 art.an, betebeharrak 37 art.an eta ordainketa erregimena 38-39 art.etan. 145 Honetara, zera xedatzen du 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenaren 6 art.ak: “Todo el funcionamiento administrativo, académico y de relaciones internas y externas debe ser en lengua catalana. El personal del Conservatorio contratado con carácter permanente, debe tener la capacitación idónea para poder desarrollar sus tareas profesionales o de relación en cualquiera de las dos lenguas oficiales. Se arbitrarán las medidas necesarias para que el personal ya en ejercicio que no tenga el dominio de ambas lenguas pueda cursar la formación adecuada para alcanzarlo”.

146 Halaber, zera dio 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenaren 33 art.ak: “El Patronato establecerá los criterios para la acreditación de los méritos de los aspirantes. Excepcionalmente podrán acceder a las pruebas de acceso aquellas personas de reconocido prestigio que superen el control de la agencia de calidad. El Patronato de la Fundación establecerá la normativa adecuada en estos casos”.

Page 408: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

406

Irakasle titularrak hautatzeko batzorde bat eratuko da, ondokoek osatuko dutena:

kontserbatorioko zuzendariak, kontserbatorioko irakasle titular batek, eta Patronatuak

izendatutako hiru pertsona entzutetsuk, hain zuzen ere. Idazkari lanetan jardungo du,

Fundazioko koordinatzaile orokorrak.

Bestalde, aipagarria da, 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenak, Balear uharteetako goi-

mailako musika-kontserbatorioko egungo irakasle titularrentzat aurreikusten duen epe

iragankorra, doktore-titulua eskura dezaten. Honetara, bost urteetako epea emango zaie

titulu hori eskuratu ahal izateko. Nolanahi ere, aipatu epea luza liteke salbuespenez

beste urte betera, Patronatuak kasu zehatza aztertu eta gero, egokitzat jotzen badu147.

Azkenik, irakasle titularren betebehar espezifiko bezala, hauexek aipatzen ditu barne

Erregelamenduak: dagokion espezialitateren erantzukizuna bere gain hartzea, baita

tutoretzak eta zenbait programazio koordinatzeko zeregina ere148.

Fundazioko Patronatuari onartzea dagokio halaber, irakasle kolaboratzaileei

erreserbatutako lanpostuen katalogoa. Arestian esan dugun legez, irakasle

kolaboratzaileak arduraldi osorako kontratatuko dira, bi eratara: hots, mugagabea den

ala epe mugatua daukan kontratu baten arabera. Bada, dagokion hautapen-prozedura

publikoa jarraituz, horietako lanpostu bat eskuratu nahi duten hautagaiei ukanbeharrok

betetzea galdatuko zaie: oro har, goi-mailako musika-titulua edukitzea edo LOGSEko

33.2 art.ak aurreikusitako ukanbeharrak betetzea; eta zehazki, mugagabeko kontratu

bidez hornitzeko erreserbatzen diren lanpostuetan, Balear uharteetako bi hizkuntza

ofizialen ezagutza egiaztatzea, baita zenbait sarbide-proba gainditzea ere149.

Mugagabeko kontratuarekin eta arduraldi osorako kontratatuko diren irakasle

kolaboratzaileak hautatzeko, batzorde bat eratuko da. Bere osaera hain zuzen, irakasle

titularrak hautatzeko eratzen den batzordearen berbera da. Epe mugatua daukan kontratu 147 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenaren 35 art.ren arabera. 148 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenaren 37 art. in fine ri jarraiki. 149 Zera xedatzen du 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenaren 33 art.ak aipatu sarbide-probei dagokienez: “El profesorado colaborador con contratación indefinida tendrán que superar las pruebas de acceso, que consistirán, al menos en un ejercicio práctico, una defensa del proyecto docente de la especialidad a la cual se presenta y la valoración del currículum del aspirante por parte del tribunal”.

Page 409: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

407

baten arabera eta arduraldi osorako kontratatuko diren irakasle kolaboratzaileak

hautatzeko eratuko den batzordea ordea, ondoko kideek osatuko dute: kontserbatorioko

zuzendariak eta mugagabeko kontratua daukaten lau irakaslek —Patronatuak

izendatuko dituenak—, alegia. Halaber, Fundazioko koordinatzaile orokorrak idazkari

bezala jardungo du.

Irakasle asoziatuei erreserbatutako lanpostuen katalogoa ere Fundazioko Patronatuak

onartuko du. Arestian esan bezala, irakasle asoziatuak, epe mugatua daukan kontratu

baten arabera, zatiko arduraldirako kontratatuko dira. Gainerako lanpostuetan gertatzen

den moduan, hautapen-prozedura publiko bat burutuko da eta bertan izangaien

curriculumak baloratuko ditu helburu horretarako izendatuko den batzorde batek. Hain

zuzen, batzorde hau, kideok osatzen dute: kontserbatorioko zuzendariak eta

mugagabeko kontratua daukaten lau irakaslek —Patronatuak izendatuko dituenak—,

alegia. Fundazioko koordinatzaile orokorrak idazkari bezala jardungo du.

Azkenik, irakasle bisitariak Balear uharteetako goi-mailako musika-kontserbatorioak

gonbidatuko ditu, beti ere Fundazioaren Kontseilu Exekutiboaren proposamenez.

Arestian esan bezala, irakasle bisitariak, epe mugatuko kontratu baten arabera, arduraldi

partzialerako kontratuko dira. Eta betetzen dituzten zereginen arabera ordainduko zaie.

Honetara, zereginok esleitzen zaizkie: edozein irakasgai irakastea, maisu-eskolak

ematea, baita heziketa-ikastaroak, konferentziak,... ere150.

Honenbestez, Fundazioko patronatuari onartzea dagokio kontserbatorioko irakasleen

plantilla edo katalogoa151.

150 Ikus 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenaren 33 art. . 151 Honetara, zera aurreikusten du 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenaren 34 art.ak: “Aprobación del catálogo de profesorado. Corresponde al Patronato, a propuesta del Consejo Ejecutivo, fijar la plantilla del profesorado del Conservatorio. Se tendrán en cuenta los principios de equidad, eficacia y racionalidad en la convocatoria de plazas según los criterios basados en las exigencias que se derivan de los planes de estudios, el número de alumnos, las necesidades docentes y la investigación. La fijación de plantillas incluirá la categoría de la plaza, el departamento al cual se adscribe y, si procede, el área de conocimiento a la cual pertenece. La relación numérica de entre profesorado titulado y profesorado colaborador o asociado será de un máximo de 1/4. En función de los departamentos didácticos se fijará el número de profesores titulares para cada departamento. A efectos de establecer la relación 1/4 establecido en este artículo se considerará el número dado por las jornadas completas entendidas como suma de jornadas parciales, si es el caso”.

Page 410: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

408

Bestalde, irakasleen betebeharrei dagokienez, Balear uharteetako goi-mailako musika-

kontserbatorioko barne Erregelamenduak, legeek ezarritakoak ezezik, oro har,

ondokoak ere esleitzen dizkio irakasle orori 152:

“a) Cumplir la normativa vigente.

b) Informar al alumnado de todas aquellas cuestiones que sean de su interés.

c) Participar en los procesos electorales del centro.

d) Elaborar la programación de su asignatura y elevarla al Consejo Ejecutivo para su aprobación.

e) Asistir a todas las reuniones y actos académicos donde esté convocado.

f) Garantizar al alumnado las horas lectivas en caso de cambios de clases por razones derivadas de su actividad profesional en el centro o fuera.

g) Responsabilizarse de las instalaciones y de los materiales que utilice”.

Eta zehazki, mugagabeko kontratu baten arabera kontratatutako irakasleei, ondoko

betebeharrak esleitzen dizkie aipatu barne Erregelamenduak: dagokion lanpostuari

egokitutako irakasgaiak irakastea, eta behar izanez gero, baita bere departamenduarekin

bat datozenak ere153.

Balear uharteetako goi-mailako musika-kontserbatorioko irakasleei onartzen zaizkien

eskubideei dagokienean berriz, barne Erregelamenduak irakasle orori, legeek

onartutakoez gain, oro har, hauexek ere aitortzen dizkie154:

“a) Conocer la normativa vigente del Conservatorio.

b) Conocer los acuerdos de los órganos de gobierno del centro y la información de interés general que afecte el centro.

c) Participar en los procesos electorales del centro.

d) Ejercer la libertad de enseñanza.

e) Participar en las diversas actividades del centro.

f) Expresar su opinión.

152 Ikus 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenaren 37 art. . 153 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenaren 35 art.rekin bat. 154 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenaren 36 art.ren arabera.

Page 411: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

409

g) Disponer de las instalaciones y del material didáctico necesarios para la tarea educativa según determine al Consejo Ejecutivo.

h) Solicitar modificaciones especiales de su horario laboral por razones derivadas de su actividad musical y artística fuera del centro.”

Eskubideen artean halaber, lizentziak lortzeko eskubidea legoke. Honetara, barne

Erregelamenduak aurreikusten du, irakasleei lizentzia kopuru mugatua eman ahal

izango zaiela —aurrekontuaren arabera eta aldez aurretik Patronatuak hala erabakiz

gero—, zereginok bete ahal izateko: irakaskuntzari, ikerketari nahiz ikasketari

dagozkionak, baita egiteko artistikoak zein profesionalak burutzeko ere155.

Honenbestez, irakasleei esleitutako eskubideei dagokienez, ordainsaria jasotzeko

eskubideari egin beharko diogu aipamen. Bada, irakasleen ordainsaria finkatzea

Fundazioko Patronatuari dagokio, baita kasuan kasu dagozkion osagarriak ezartzea ere

— esaterako, irakaslea pertsona bakarreko gobernu organo batetako kide izateagatik;

irakaslearen meritu nabarmenak aintzat hartuz,....—. Halaber, irakasleek aparteko

ordainsaria jaso ahal izango dute, beti ere, Patronatuak ezarritakoaren arabera, ondoko

kasuetan: esleitutako ordutegiz kanpo eskolak emateagatik, hobekuntza nahiz

birziklatzeko ikastaroetan, eta homologatuta ez daudenetan, hain zuzen ere156.

III.2. Esmuceko irakasleak Katalunian

Kataluniako Goi-mailako Musika-Eskolarako Fundazio pribatuaren Estatutuek, zera

xedatzen dute: Esmuceko irakasleak ondoko printzipioei jarraiki hautatuko direla:

argitalpena, berdintasuna, meritua eta gaitasuna, alegia. Orobat, Esmuceko langile

ororen —hots, irakasle, ikerlari, teknikari eta administrazioaz arduratzen dena—

heziketa iraunkorra bermatuko dela ere esaten zaigu. Hain zuzen, langile arloan

erantzukizuneko zereginak —Patronatuak eskuordetzen dizkiola— Fundazioko

koordinatzaile orokorrari egokitzen zaizkio157.

155 Ikus 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenaren 35 art. . 156 Ikus honetara, 2003ko apirilaren 28ko Ebazpenaren 38 eta 39 art.ak. 157Ikus 2000ko azaroaren 20an erregistratu ziren aipatu Estatutuen 5.f) eta 26.k) art.ak.

Page 412: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

410

Balear uharteetan gertatzen ez den bezala, Katalunian ez dira Generalitateko Aldizkari

Ofizialean (DOGCen) argitara ematen, ez Fundazioko Estatutuak, ez ikastetxearen

barne antolakuntza eta funtzionamendua arautzen duen erregelamendua, ez eta

irakasleei aipamen egiten dien inolako araurik ere. Alabaina, Esmuceko web orrian

eskura daiteke, irakasleen hautaketa-prozesuan esku hartuko duten batzordeen osaera

eta hautagaiek gainditu beharreko hautapen-probak ezartzen dituen erregelamendua.

Halaber, irakasleen lan-baldintzak azaltzen dira aipatu web orrian158.

Zehazki, irakasleen lan-baldintzei dagokienez, zera adierazten zaigu: hautapen-

Batzordeari dagokiola hautagaiak kontratatzeko proposamena egitea, eta Esmuceko

zuzendariari berriz, ondoren, kontratazioa gauzatzea. Honetara, izenpetuko den

lehenengo lan-kontratuak hamar hilabeteetako iraupena izanen du —irailetik

ekainera—. Eta gerora, ikastetxeak egokitzat jotzen badu, lan-kontratua mugagabeki

berritu daitekeela ere aurreikusten da.

Arduraldi osorako kontratatzen den Esmuceko irakasle bati, asteko hamabost eskola-

ordu esleitzen zaizkio; eta urteko, 27.815 eurotako soldata gordina ordainduko zaio159.

Zatiko arduraldirako kontratatzen den irakasle batek ordea, arduraldi horri dagokion

soldataren zati proportzionala jasoko du. Nolanahi ere, ikasturtea hasi aurretik finkatuko

da irakasleari esleituko zaion eskola-ordu kopuru zehatza, matrikulatutako ikasle

kopuruaren arabera aldakorra izan baitaiteke160.

Kataluniatik at bizi diren irakasleen kasuan, Esmucek bere gain har ditzake —beti ere,

kasuan kasu hitzartutakoarekin bat— irakasleen joan-etorri nahiz egonaldi- gastuak.

Kataluniako Goi-mailako Musika-Eskolan erabiliko den hizkuntzari dagokionean,

katalana izanen da ikastetxeko jarduerak bideratzeko erabiliko den hizkuntza. Dena

dela, zera aurreikusten da: aintzat harturik irakasleen jatorria, baita eskolak emateko era

anitzak ere, egokitze-epeak nahiz ikastaroak antola daitezkeela, Esmuceko irakasle orok

eskolak katalanez eman ditzan. 158 Interneteko helbide honetan: http://www.esmuc.net. 159 2004-2005 ikasturtean, alegia.

Page 413: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

411

Halaber, Esmuceko Erregelamendu Orokorrak161 aurreikusten du, aldizka,

kontratatutako irakasleen jarduera —irakaskuntzari, ikerketari zein kudeaketari

dagokiona, alegia— neurtu beharra dagoela. Bada, honetarako, ikasleek aipatu

jarduerari buruz azaldu duten iritzia kontuan hartuko dela esaten zaigu162.

Bestalde, irakasleen hautaketaz arduratuko diren batzordeen osaera eta hautagaiek

gainditu beharreko hautapen-probak ezartzen dituen erregelamenduak zera aurreikusten

du: Esmuceko irakasleak hautatzeko antolatuko diren probak, Kataluniako Aldizkari

Ofizialean ezezik, ikastetxeko web orrian ere argitaratuko direla. Hain zuzen,

Fundazioko koordinatzaile orokorrari dagokio —Patronatuak eskuordetzen diola,

Esmuceko zuzendariaren proposamenez— irakasleen hautapen-prozesuan esku hartuko

duten epaimahaietako edo batzordeetako kideak izendatzea. Hautapen-batzorde bakoitza

kideok osatuko dute: presidente batek, idazkari batek eta Esmucekoak ez diren zenbait

adituk, alegia.

Hautapen-prozesua, lau probek edo fasek osatzen dute. Proba edo fase bakoitza

gehienez hamar punturekin baloratuko da eta lehenengo hiru probak baztertzaileak

izanen dira. Esmuceko koordinatzaile orokorrari dagokio, proba bakoitzean aintzat hartu

beharreko baremoak zeintzuk diren zehaztea.

Bada, lehenengo fasean, hautagaiaren curriculuma eta irakaskuntza-egitasmoa

baloratuko da; hots; izangaiaren esperientzia profesionala. Bigarren proban berriz,

hautagaiak, irakasgaiaren arabera, obra bat interpretatu beharko du —musika-tresna bati

dagokion irakasgaia baldin bada— ala azterketa-lan bat aurkeztu beharko du —musika-

tresna bati ez dagokion irakasgaia baldin bada—. Errepertorioaren edo gaiaren

hautaketak ariketaren %20 balioko du gehienez, eta interpretazioak edo aurkezpenak

berriz, %80. Hirugarren probak zera du helburu: izangaiaren gaitasun pedagogikoa

neurtzea. Honetara, hautagaiak eskola bat eman beharko dio ikasle bati. Eta azkenik,

laugarren proban, hautagaiari elkarrizketatuko zaio.

160 Gaur egun Esmucen 600 ikaslerentzat lekua dago. 161 2002ko abenduaren 2ko batzarrean, Fundazioko Patronatuak onartu zuena, alegia. 162 Ikus Esmuceko Erregelamendu Orokorreko 61-63 art.ak.

Page 414: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

412

Hautapen-prozesua amaitu eta gero, hautagaien behin-behineko zerrendak argitaratuko

dira, nahi izanez gero, alegazioak aurkeztu ahal izateko. Lanpostu bat hutsik geratuko

balitz, iragankorki, ikasturte baterako, irakasle bat kontratatuko litzateke. Izan ere,

ondorengo ikasturtean, berriro egingo litzateke aipatu lanpostua hornitzeko hautapen-

probaren deialdia.

Salbuespenez, Esmuceko zuzendariak zera egin dezake: musika alorrean entzutetsuak

diren pertsonak zuzenean izendatu eta kontratatu, irakasle bezala. Orobat, zenbait

irakasgaietan, hautapen-prozesu murriztuak antola ditzake, hain zuzen, iragankorki,

irakasgai horiek irakasten ari diren irakasleentzat.

III.3. Musikeneko irakasleak Euskal Herrian

Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastetxerako Fundazio pribatuaren Estatutuak163,

Esmuceko Estatutuen errepikapen hutsa dira. Nolanahi ere, irakasleei dagokienez,

badago ñabardurarik. Hau da, arestian esan dugu, Esmuceko Estatutuen 5.f) art.rekin

bat, bertako irakasleak, argitalpen, berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioei jarraiki

hautatuko direla. Bada, Euskal Herrian, Musikeneren Estatutuetako 5.f) art.ak hain

zuzen ere, ez die inolako aipamenik egiten printzipio horiei eta soilik Esmuceko

Estatutuetako 5.f) art.ko azken lerroaldea egiten du berea, hitzez hitz kopiatuz bertan

esaten dena; alegia:

“(...) se procurará la formación permanente del personal docente, investigador, técnico y administrativo”.

Hori dela-eta, ez da harritzekoa, Euskal Herriko Kontu Epaitegiak, Musikeneren

Fundazio pribatuaren Fiskalizazio-txostenean164 zera adieraztea, oro har, Musikeneren

langileak kontratatzeari dagokionez:

“Zuzenbide pribatuko fundazioak bezalako erakundeei ez zaie administrazio publikoen jarduera arautzen duen ondasun eta zerbitzuak kontratatzeko eta

163 Notario aurrean, 2001eko ekainaren 7an erregistratu zirenak, alegia. 164 Ikus Euskal Herriko Kontu-Epaitegiaren Osokoaren Erabakia, behin-betiko onirizten duena Musikeneren Fundazio pribatuaren fiskalizazio-Txostena (2004ko urtarrilaren 26ko bilkuran hartutakoa) eta aipatu Erabakiaren Eranskin gisa argitara ematen dena 2004ko irailaren 30eko EHAAn.

Page 415: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

413

pertsonala kontratatzeko araua aplikatzen. Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak sortu duela, finantziazioa publikoa dela, Administrazioak bere gobernu-organoak kontrolatzen dituela eta zerbitzu publiko bat eskaintzen duela kontuan izanda, Fundazioak, pertsonala kontratatzean berdintasun, meritu eta gaitasuneko printzipioak errespetatu behar ditu, bai eta ondasunak eta zerbitzuak kontratatzean publizitate- eta lehia-printzipioak ere165. Pertsonala: 1. 2001. ekitaldian lan-erregimenean kontratatutako 49 irakasleen, eta Fundazioaren zuzendaritza- eta administrazio-atalak osatzen dituzten 10 langiletatik 6ren aukeraketa, hautaketa-prozesua argitara eman gabe egin zen; ez ziren, Fundazioak, erakunde publiko bezala, aplikatu behar dituen berdintasun, meritu eta gaitasuneko printzipioak errespetatu. Halaber ez da, merkataritzako kontratu bidez, Fundazioari lotutako hiru irakasle kontratatzeko aukeraketa-prozesu irekia aplikatu. Dena den legeriak kontratazio-mota honetarako aukera ematen badu ere, irakasleak direla kontuan izanda lan-kontratuetan betetzen diren printzipio berberak bete behar direla uste dugu”

Hain zuzen ere, Euskal Herriko Kontu-Epaitegiaren behin-behineko Txostenaren

emaitzen aurrean, Musikenek edo Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa Sailak eginiko

alegazioetan zera esaten zaigu166:

“Musikene Eusko Jaurlaritzak sortu duenez, honako hau da Epaitegiaren iritzia: finantzaketa publikoa dela, gobernu organoen kontrola Administrazioaren esku dagoela, zerbitzu publikoa eskaintzen duela, pertsonala kontratatzerakoan berdintasun, merezimendu eta kapazitate printzipioak errespetatu behar dituela eta, azkenik, ondasunak eta zerbitzuak kontratatzerakoan, publizitate eta konkurrentzia printzipioak bete behar direla.

2.1 Pertsonala aukeratzea (II.1.1). Pertsonala aukeratzerakoan Fundazioak duen jarduera agertzen da —legaltasuna hautsi dela eta— Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenean. Ez da, ostera, ezelango aipamen zehatzik egiten edukia

165 Ikus Musikeneren Fundazio pribatuaren fiskalizazio-Txostena (2004ko irailaren 30eko EHAAn), II. Iritzia (II.1 Legea betetzeari buruzko iritzia). Halaber, zera gehitzen du aipatu Fiskalizazio-Txostenaren 4.III ataleko (Barne kontroleko sistemari eta kudeaketa prozedurari buruzko oharpenei dagokiona) lehenengo oharrak: “Zuzenbide pribatuko sozietateei dagokien arloan kontratu publikoei buruzko araudi europarra gure zuzenbidean ondo ez txertatu izana behin-betiko baieztatu du Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiaren 2003ko maiatzaren 15eko Epaiak. Horren eraginez, Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legeak Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen Testu Bateratua aldatu du eta bere ezarpen esparruan barne hartu ditu merkataritza sozietateak, industria edo merkataritza aiurria ez duten interes orokorreko beharrizanak berariaz asetzeko sortutakoak. Nolanahi ere, kontratu publikoei buruzko zuzenbide komunitarioaren esparruan zuzenbide publikoko erakundeak definitzeko erabili ohi den interpretazio funtzionala gogoan hartuta, Legeak orain hainbat merkataritza sozietateri egiten dien berariazko aitzin-oharpenak ez du zuzentarau hauek beste erakunde mota bati ezartzea baztertzen, zeinak, ekimen publikoko fundazioak bezala, administrazio publikoek sortuak, finantzatuak eta kontrolatuak baitira”. 166 Ikus Musikeneren Fundazio pribatuaren fiskalizazio-Txostena (2004ko irailaren 30eko EHAAn), Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastegirako Fundazio pribatuaren (Musikene) behin-behineko fiskalizazio-txostenaren emaitzei egindako alegazioak. a) Txostenaren emaitzei egindako alegazioak. 2. Legaltasuna ez betetzeaz Epaitegiak duen iritziaren gaineko alegazioak (HKEEko txostenaren II.1).

Page 416: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

414

hautsitako arauei buruz; eta hori ikaragarrizko kontraesana da gure ustez, eta indefentsio itzela dakar. Legaltasunaren zioak aldez aurretik araua —maila nahikokoa eta lurralde eremu egokikoa— indarrean egon beharra dakar, zeinak frogatzeko parametro legetxe balioko baitu. Adierazi denez, ez da aipatu ere egin zein arau ez den bete; eta hori horrela, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan behintzat, Musikineren jarduerak ez du xedapenik hautsi 2001-2002 ikasturterako irakasleak eta gainerako pertsonala aukeratzeko sistema ezartzean.

Aurreko ondorioa hori izanda ere, orain, 2001. urtean Fundazioarentzat lan egiten hasi ziren irakasleak eta gainerako pertsonala aukeratzerakoan kontuan hartu ziren mekanismoak, prozedurak eta arrazoiak aztertuko ditugu”.

Xehetasun gehiagorekin, behin-behineko Txostenean —irakasleei dagokien

eranskinean—, zera dio ordea Euskal Herriko Kontu Epaitegiak167:

“Fundazioak kontratatutako pertsonal guztia aukeratzeko erabilitako prozedurak, eta zuzendaritza- eta administrazio-pertsonalarekin, eta 49 irakasleetatik 11rekin izenpetutako lan-kontratuak aztertu ditugu. Honako alderdi nagusi hauek azpimarratu behar dira: Zuzendaritza-pertsonala: zuzendari artistiko, zuzendari gerente eta komunikazio arduradunaren aukeraketa Patronatuaren irizpidearen arabera egin da, lehia publikoa ahalbidetzeko prozedura irekirik ezarri gabe. Hiru kasuetan lan-kontratu mugagabeak izenpetu ziren. Administrazioko pertsonala: ikasketa-buruaren, dokumentazio- eta administrazio-zentroko arduradunen plazak lan-kontratu mugagabeekin bete dira, aukeraketa-prozesurako deialdirik egin gabe. Aukeratutako pertsonek, Fundazioko Patronatuak ezarritako aldez aurreko esperientziari buruzko baldintzak betetzen zituzten. Gainerako postuak, HAEEko poltsen bidez aldi baterako kontratuekin bete dira. Irakasleak: 2001-2002 ikasturte akademikoari dagozkion eskolak emateko beharrezko irakasleak 2001eko azaroaren 1eko datarekin kontratatu zituzten 2002ko irailaren 30era arteko (eskola-ikasturtearen azken eguna) iraupen mugatuko lan-kontratuen bidez, irakasle horiek aukeratzeko inolako deialdirik egin gabe. 2002-2003 ikasturterako, irakasle ez espezialistak aukeratzeko administrazioaren enplegu-eskaintza egin da. Aukeraketa-deialdirako oinarriak Musikeneren web orrian eta prentsan argitaratu dira. 2002-2003 ikasturtean ere espezialitate-irakasleak lehia publikoko prozedurarik gabe kontratatzen jarraitu dute, Ikastegiaren arrakastarako izen handiko profesionalak kontratatu behar direla uste delako. Lan-kontratuko irakasleez gain, 2001-2002 ikasturtean, hainbat irakasgai emateko hiru merkataritzako kontratu egin ziren beste hainbat irakaslerekin. LOGSEk, irakaskuntza artistikoen kasuan, aldi baterako profesionalak eta lan-esparrutik kanpo kontratatzeko aukera ematen du. Fundazioak ere ez du profesional horiek aukeratzeko irekitako prozedura aplikatu. Profesional horiek jaso beharreko zerbitzu-sariak, Musikeneko gainerako irakasleenekin bat datoz.

167 Ikus aipatu Fiskalizazio-Txostenaren jatorrizko eta behin-behineko bertsioa (A.5 Eranskina, 19 orria). Aipatu dokumentua Eusko Legebiltzarrera 2004ko otsailaren 9an iritsi zen eta eskuragarri dago bere web gunean, interneteko helbide honetan: http://parlamento.euskadi.net.

Page 417: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

415

2001. urtean 12 mila €ko gastua suposatu zuten, “kudeaketako beste hainbat gastu, zerbitzu profesional independenteak” izeneko kontuan kontabilizatuak. 2001-2002 ikasturtean, sortutako lau irakasle-sailetako bakoitzeko buruak behin-behineko izendatzeko aukeraketa-prozedurarako deia egin zuen Fundazioak 2001eko abenduaren 12an. Hautagaien deialdian parte hartu ahal izateko, aurkezten direnek buru izan nahi duten Sailaren barruko zenbait irakasgaietako irakasle izan behar dute. Eskaerak aurkezteko epea 2002ko urtarrilaren 7ra artekoa da. Sailetako buruek, espezialitatekoak ez diren irakasleen ordainsari gordinen %30en ordainsari osagarriak dituzte”.

Bada, Kontu Epaitegiaren Txostenaren aurrean Musikenek —edo Hezkuntza-Sailak—

aurkeztutako alegazioetan, argitalpen printzipioari men egin gabe irakasleak kontratatu

izana arrazoitzeko, oro har, urgentzia eta apartekotasuna aipatzen ditu, eta zehazki,

honela argudiatzen du bere jarduteko era168:

“Lehenengo eta behin: Musikeneko irakasle guztien kontratazioak, 2001ean egindakoak, behin-behinekoak izan ziren, eta horien indarraldiak —irakaskuntzari dagokionez— 2001-2002 ikasturtea hartzen zuen. Egoera hori guztiz da funtsezkoa gure ustez, izan ere, leundu egiten ditu Epaitegiaren ondorioak, Musikenek eremu horretan burututako hautaketetan berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak urratu izanari buruzkoak, hain zuzen ere. Ikuspuntu teknikotik horrek duen garrantzia nabarmena da, batik bat kontuan hartzen badugu Epaitegiaren ikuskaritza jardunak Musikenek 2001ean gauzatutako ekintzak baino ez dituela hartzen.

Hori esanda, Musikeneko arduradunek 2001eko udaran zuten egoera ere aipatu behar da ezer baino lehen, izan ere, eragozpen latzak zituzten udazkenean klaseak normaltasunez hasi ahal izateko. Denborarik ez, baliabide urriak eta esfortzuak barreiatu beharra gauzatu behar ziren jardun guztiei aurre egin ahal izateko; guzti horrek ezinezko egiten zuen hautaketa prozedura publikoetarako deialdiak egitea, zergatik eta horien kudeaketa nahaspilatsua delako eta denbora eta baliabide nahikorik ez zegoelako.

Eragozpen formalak gehitu egiten ziren sarri eragozpen materialak ere bazeudelako: aplikatu nahi zen curriculuma osatzearen zailtasunak, diziplina zenbait berriak izatea eta ikasgai jakin batzuk emateko profesionalak aurkitzerakoan arazoak izatea. Musikene ezin zitekeen bihurtu froga-leku, proiektu horretan jardun nahi zuten profesionalentzat. Irakasleek zailduk izan behar zuten diziplina bakoitzaren irakaskuntzan; eta horrela aritu ezean, irakaskuntzaren kalitatea ez zen arduradunek gura bestean ona, batez ere aintzat hartuz Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak horretan jarrita zituen ilusioa eta baliabide ekonomikoak. Espezialistak non egon, hantxe hautatu nahi ziren; eta gure iritziz lehenengo kurtsorako lortutako irakasle taldeak bete egin zituen hezkuntza proiektuaren hartzaile zirenen igurikimenak; ikasleenak, hain zuzen ere.

168 Ikus Musikeneren Fundazio pribatuaren fiskalizazio-Txostena (2004ko irailaren 30eko EHAAn), Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastegirako Fundazio pribatuaren (Musikene) behin-behineko fiskalizazio-txostenaren emaitzei egindako alegazioak, a) Txostenaren emaitzei egindako alegazioak, 2. Legaltasuna ez betetzeaz Epaitegiak duen iritziaren gaineko alegazioak (HKEEko txostenaren II.1), 2.1 Pertsonala aukeratzea (HKEE txostenaren II.1.1).

Page 418: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

416

Kontu Epaitegiaren ikuskaritza jarduna 2001. urtekoa izan arren, zenbait ohar agertu nahi ditugu hemen, irakasleen hautaketan Musikeneren jarduteko moduari dagokionez.

2002-2003 kurtsotik aurrera deialdi publikoaren bidez aukeratu ditu, oro har, bere irakasleak Musikenek. 2002-2003 kurtsoari zegozkion beharrak betetzeko deialdi publikoa egin zen, zeina, ikastetxearen web orrian agertzeaz gain, prentsan ere argitaratu baitzen. 2003-2004 kurtsorako antzeman diren beharrak beste deialdi publiko batez bete dira, honen aurretik adierazitako moduan argitara eman zena. Konkurrentzia publikoko deialdiak onartzeko ebazpena, Epaitegiak bidezkotzat jo duena —berdintasunaz, merezimenduez eta gaitasunaz Konstituzioan xedatutakoa betetzea, alegia— adierazi aurretik hartu zen. Sistema publikoa erabiltzearen aldeko arrazoiak anitzak dira. Ezaugarri horiek dituen prozedurak aukera ematen du, duda izpirik gabe, egon dauden baliabideetan arakatzeko, eta profesionalik hoberenak Musikenera ekartzeko, irakaskuntzaren kalitatea ahalik hoberena izan dadin; eta hori neurtzeko parametrorik argiena irakasleen kalitatearena da. Printzipio horiek bete beharraz baloraziorik egin gabe, jakina da prozedura ireki batek hautaketa ikuspegi zabalagoa eta emankorragoa eskaintzen duela.”

Honenbestez, ezer gutxi gehi diezaiokegu argudio hauei. Jakina, ikuspegi juridiko

batetik aztertuz gero, Musikeneren arduradunek —lehenaldian bederen— burutu zuten

jarduera, zera ondoriozta dezakegu: lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzak Musikene,

formalki, fundazio pribatu bezala eratu izan ez balu, ezingo zatekeela arrazoitu inolaz

ere bertako irakasleak argitalpen printzipioa alboratuz kontratatu izana.

Dena dela, eta bigarrenez, arestian egiaztatzeko parada izan dugu, Musikeneren

Estatutuetan behintzat, borondate hori agerikoa dela —Kataluniako Esmucek jarraitu

duen ereduan geratzen ez den bezala—. Halaber, ukaezina da, Euskal Herriko Kontu

Epaitegiaren behin-behineko Fiskalizazio-txostenaren aurrean Musikenek —edo

Hezkuntza-Sailak— eginiko alegazioetan, inplizituki baiesten dela, Konstituzioak

aitortzen dituen printzipiook bete beharrekoak direla: hots, berdintasuna, meritua eta

gaitasuna. Noski, printzipio hauei guztiei beste bat erantsi behar diegu: Konstituzioko

9.3 art.ak onartzen duen arauen argitalpen printzipioa, hain zuzen ere. Alabaina,

Musikeneren jarduera —lehenaldikoa behintzat— ezin dugu gardentzat jo. Honela,

Musikene eratu ostean, ez zaigu ageri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aipatu

ikastetxearen jarduerari buruzkoa den araurik169 —salbuespen bakanen bat izan ezik—170, bere finantzaketa, ia guztiz publikoa bada ere171.

169 Gogoratu, Balear uharteetako goi-mailako musika-kontserbatorioa kudeatzen duen Fundazioari buruzko arau oro BOIBen argitaratzen dela. Eta Katalunian berriz, hutsik dauden lanpostuak hornitzeko deialdiak ere, DOGCen argitara ematen direla.

Page 419: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

417

Hirugarrenez, gogora ekarri behar dugu, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren

egitura organikoa ezartzen duen 222/2001 Dekretuak, Unibertsitate eta

Sailburuordetzari esleitutako egitekoei eta jardun-arloei dagokienez, zera dioela172:

“Goi Mailako Musika Ikastegiarekiko harremanak koordinatuko ditu eta, oro har, horren sorreraren ondorioz eratorritako egitekoak bere gain hartuko ditu”.

Eta Unibertsitate Zuzendaritzari egokitutako zereginei dagokienez berriz, hauxe esaten

duela173:

“Musikako Goi Mailako Ikastegiko berezko jardueren garapenaren ebaluazioa eta jarraipena egingo ditu”.

Beraz, honek guztiak adierazten digu, Musikene, materialki, Hezkuntza-Sailaren menpe

egonik, soilik Hezkuntza-Sailaren jakinaren gainean eta bere onarpenarekin kontratatu

ahal izan dituela abian jarri zenetik bertako irakasleak.

Laugarrenez, Musikeneren Fundazioaren eraketa-eskriturari atxikitako

dokumentazioaren artean, badago “Primer Programa de Actuación de la Fundación

para el Centro Superior de Música del País Vasco” izenburu duen dokumentu bat. Eta

hain zuzen, irakasleei aipamen egiten dien atalean, zera esaten da:

170 Jakina, Musikene eratu ostean, ikasleei zuzendutako sartzeko proben deialdiak argitara ematen dituzten Aginduak ageri zaizkigu EHAAn (azkena, 2004-2005 ikasturteari dagozkionez, martxoaren 29ko Aginduak eginikoa eta maiatzaren 10eko EHAAn argitara emana). Halaber, beste iragarki hau ere topa dezakegu, 2003ko maiatzaren 28ko EHAAn: “Centro Superior de Música del País Vasco – MUSIKENE. Anuncio por el que se da publicidad a la página web www.musikene.net en la que se insertarán los procedimientos de adquisición de bienes y servicios. La Fundación privada para el Centro Superior de Música del País Vasco, MUSIKENE, quiere poner en general conocimiento que, sin perjuicio de su eventual inserción en otros medios, los procedimientos de adquisición de bienes y servicios necesarios para el cumplimiento de los fines fundacionales que se inicien a partir de la publicación de este anuncio en el BOPV, se harán públicos en la sección correspondiente de su página web, www.musikene.net. En Donostia-San Sebastián, a 16 de abril de 2003”. 171 Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetatik ezezik, beste fondo publikoetatik ere diru-laguntzak jasotzen ditu. Ikus honetara esaterako, 2003ko abenduaren 3ko Ebazpena, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Akitania-Euskadi Lankidetzarako Fondoaren kontura 2003ko ekitaldirako diru-laguntzak esleitzen dituena (abenduaren 22ko EHAAn). Hain zuzen ere, Musikeneren GARAT proiektuari 7.500 euro esleitzen zaizkio (ikus 1 art., I eranskina, 37). 172 Ikus 222/2001 Dekretua, urriaren 26koa (urriaren 24ko EHAAn), 19.h) art. . 173 Ikus 222/2001 Dekretuko 20.l) art. .

Page 420: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

418

“(...) se está pensando en una plantilla máxima de 45 profesores que puede verse disminuido según la matrícula...y se plantea una dedicación media de 8 horas a la semana de clase. El coste de cada profesor se estima en 8 millones de pesetas e estimando que la necesidad más probable sea de 40 profesores, implicaría un presupuesto de 320 millones por un curso escolar y 107 millones en un cuatrimestre.”

Aitzitik, Euskal Herriko Kontu Epaitegiak, Musikeneren behin-behineko fiskalizazio-

txostenean argitara ematen dituen zenbakietatik eta datuetatik, zera ondoriozta daiteke:

jatorrian aurreikusitako kopuruak, gerora zabalki gaindituko direla. Honetara, aipatu

behin-behineko fiskalizazio-txostenaren arabera, 2001-2002 ikasturtean —Musikene

abian jarri zenean, alegia— 52 irakasle zeuden ikastetxean; eta 2002-2003 ikasturtean

berriz, 114 irakasle izatera iritsiko da174.

Bosgarrenez eta azkenik, irakasleen ordainsariei egin behar diegu aipamen. Izan ere,

Euskal Herriko Kontu Epaitegiaren Fiskalizazio-txostenetik ondoriozta daiteke, irakasle

motaren arabera, bi ordainsari-maila dagoela: alegia, espezialitate-irakasleei dagokien

soldata-maila eta gainerako irakasleei —edo espezialitatekoak ez direnei— dagokiena.

Bada, kontuan izanik 2001eko abenduan, Musikenen 27 espezialitate-irakasle zegoela

eta gainerako irakasleak ordea, 22 baino ez zirela, hona hemen Euskal Herriko Kontu

Epaitegiak esaten duena:

“Irakasleen kasuan, bi ordainsari-maila daude: espezialitate-irakasleak eta gainerako irakasleak. Espezialitate-irakasleak, espezialitate bakoitzaren ezagutza nagusiak eskaintzen dituzten derrigorrezko irakasgaiak ematen dituztenak dira, musika-irakaskuntzen goi-mailaren curriculuma ezartzen duen 1999ko ekainaren 25eko Ministerioaren Aginduan definitzen diren bezala. Bereiztea egiten da, Fundazioko gobernu-organoen ustez espezialitateirakaslearen figurak eragin handia duelako Ikastegiaren arrakastan; izan ere, musikaestudioetan ikasleekin egiten diren banakako lanek garrantzi handia dute. Espezialitatekoak ez diren irakasleen ordainsariak, EHUko irakasle lagun baten antzekoak dira. Espezialitate-irakasleen kasuan urtean jasotzen duten ordainsaria, EHUko katedradunek eskolengatik jasotzen dutena baino %15 handiagoa da. Bi kasuetan urteko ordainsari gordina bete-beteko arduraldiko eregimenean kontratatutako pertsonalarentzat ezartzen da (astero 12 eskola-ordu); ordainsari hori proportzionalki murriztuz joango da lanaldia bete-beteko bezala ezarritakoa baino txikiagoko kasuetan. Bestalde, irakasleak EAEtik kanpo bizi badira, Fundazioak euren

174 Ikus aipatu Fiskalizazio-Txostenaren jatorrizko eta behin-behineko bertsioa (A.3 Eranskina, 16 orria). Aipatu dokumentua Eusko Legebiltzarrera 2004ko otsailaren 9an iritsi zen eta eskuragarri dago bere web gunean, interneteko helbide honetan: http://parlamento.euskadi.net.

Page 421: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

419

etxea eta Donostia bitarteko joan-etorriek eta bertan ostatu hartzeak eragindako gastuak ordainduko ditu. Ostatua, normalean, Unibertsitateko Ikastetxe Nagusi batean hartzen dute. 2001. urtean atal honek eragindako gastuak 31 mila € izan dira gutxi gorabehera.”

Bestalde, 2004ko abuztuan, Musikeneren web orrian OPE deiturarekin, 2004-2005

ikasturterako irakasleak hautatzeko deialdia argitara eman zen175. Orain arte esandako

guztia kontuan hartzen badugu ordea, harridura eragiten duena zera da —edo hain

zuzen ere, agian horrexegatik da—: deialdiaren oinarriak funtzio publikoan egiten diren

oinarrien parekoak direla, edukiari dagokionez bederen. Izan ere, formalki, ez ziren

EHAAn argitara eman176.

Bada, deialdiaren zazpigarren oinarriak hautapen-epaimahaien osaerari egiten dio

aipamen, honela:

“(...) habrá un órgano de selección para cada disciplina a valorar. El órgano de selección estará compuesto por un total de tres miembros. Dos de ellos, Presidente y secretario serán profesores/as de Musikene, de la misma área o en su defecto del área más afín a la plaza ofertada. El tercero será un/a profesional ajeno/a a la estructura de Musikene y como en el caso anterior, de la misma área o del área más afín a las respectivas plazas ofertadas. Para el desarrollo de sus responsabilidades, el órgano de selección estará asistido de los recursos humanos y materiales que se estimen necesarios, y que serán puestos a su disposición por Musikene. La composición concreta de cada uno de los órganos de selección que hubieren de constituirse se hará pública en los tablones de anuncios de Musikene antes del comienzo de las respectivas pruebas.”

Eta zortzigarren oinarriak berriz, zera dio hautapen-sistemari dagokienez:

“(...) se seguirá el esquema de un concurso-oposición libre, de manera que constará de una fase práctica y de una fase de concurso de méritos, que valdrán conjuntamente 30 puntos”.

Hain zuzen ere, fase praktikoak, gehienez 20 puntu balio ditu. Bertan, bi ariketa burutu

beharko dira —jendaurrekoak eta baztertzaileak direnak—. Lehenengo ariketak, 10

175Alegia, interneteko helbide honetan: http://www.musikene.net . 176 Haatik, hautapen-probetan parte hartzeko azaltzen diren ukanbeharren artean, hautagaien naziokotasunari dagokionez, berezitasun bezala, bigarren oinarriaren b) hizkiak xedatzen duena aipa liteke; alegia: “(...) podrán acceder en condiciones de igualdad con los nacionales de Estados miembros de la Unión Europea, también los extranjeros residentes legalmente en España”

Page 422: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

420

puntu balio ditu, irakasgai bakoitzean espezifikoa izanen da, eta zera du xede: irakasgai

zehatz bat irakatsi ahal izateko beharrezkotzat jotzen diren hautagaiaren gaitasun

musikalak eta teknikoak neurtzea. Bada, aipatu ariketa gainditu eta bigarrena egin ahal

izateko, izangaiak gutxienez 5 puntu lortu beharko ditu. Bigarren ariketak berriz, zera

du helburu: hautagaiaren gaitasun pedagogikoa neurtzea. Ariketa honek bi zati ditu.

Honela, lehenengo zatian, dagokion irakasgaiko hezkuntza-egitasmoa azaldu beharko

du hautagaiak. Eta bigarren zatian ostera, irakasgaiaren arabera, ikastetxeko ikasle bati

eskola praktiko bat eman beharko dio —irakasgaia musika-tresna bat denean—, ala

bere irakasgaiari dagokion gai bat azaldu edo eztabaidatu beharko du —irakasgaia

musika-tresna bat ez denean—. Honenbestez, merituen lehiaketa fasera igaro ahal

izateko, beharrezkoa izango da hautagaiak gutxienez 5 puntu lortzea.

Merituen lehiaketa faseak berriz, gehienez 10 puntu balio ditu eta ez da baztertzailea

izanen. Bertan, lehenengo faseko bi ariketak gainditu dituzten izangaien merituak

aztertuko dira. Honetarako, hautapen-organoak aintzat hartuko ditu deialdiari atxikitako

merituen baremoak. Hain zuzen, merituak lau ataletan banatzen dira eta ondoko

aspektuei edo jarduerei dagozkie: curriculum akademikoari, irakaskuntza jarduerari,

ikerketa jarduerari eta jarduera musikalari edo artistikoari, alegia.

Deialdia ebatzi ondoren, hautatako izangaiak kontratatzeari ekingo zaio. Alabaina,

honatx zera esaten duen, aipatu deialdiaren hamargarren oinarriak:

“Contratación de aspirantes seleccionados. El nombramiento como “candidato seleccionado” no genera “per se” un derecho automático a ser contratado por Musikene, estando esta circunstancia condicionada a la verificación de otras variables como la reducción o incluso supresión de la carga lectiva prevista, en función del número definitivo de alumnos matriculados. Lo que sí garantiza evidentemente, es el derecho preferente sobre cualquier otra persona a cubrir la plaza en la que ha sido seleccionado.”

Azkenik, deialdiaren hamaikagarren oinarrian zerrendatzen dira hautatuak izan diren

irakasleen lan baldintzak, honela:

“Condiciones Básicas de Trabajo. Las condiciones básicas de trabajo de los/as aspirantes que sean seleccionados a través del presente procedimiento serán las siguientes:

Page 423: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

421

a) El contrato se formalizará con carácter laboral indefinido a partir del día de inicio del curso 2004-2005, sin perjuicio del correspondiente periodo de prueba que corresponda en función de la legislación laboral vigente. b) El régimen de comparecencia docente será semanal, y sólo en los casos de dedicación lectiva inferior a media jornada la Dirección de Musikene valorará la concesión de un régimen distinto. c) La jornada de docencia completa se establece en 12 horas semanales, sin perjuicio del establecimiento de la dedicación de otras 5 horas no lectivas a la semana, para la atención de las otras obligaciones no docentes. d) El Salario bruto anual se establece en 31.000 € para un profesor a dedicación completa. Los/as profesores/as que no desarrollen la jornada de trabajo completa, percibirán su salario proporcionalmente, en función de su dedicación real a la docencia. En estos supuestos el número de horas de dedicación semanal de carácter no lectivo coincidirá con las de docencia, con un máximo de 5. e) Musikene valorará la posibilidad de asumir los gastos de viaje del profesorado, a través de la fórmula que se apruebe por los órganos competentes de la Fundación.”

Page 424: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

422

BBEEDDEERRAATTZZIIGGAARRRREENN AATTAALLBBUURRUUAA

BBOOLLOONNIIAAKKOO PPRROOZZEESSUUAANN ZZEEHHAARR,, ZZEEIINN DDAA GGOOII--MMAAIILLAAKKOO

MMUUSSIIKKAA--IIRRAAKKAASSKKUUNNTTZZEENN TTOOKKIIAA??

Atalburu honen xedea, une hauetantxe agian zalantzagarria dirudien etorkizun batetako

hainbat kuestiori erantzutea baino ez da. Izan ere, gaur egun, Europan, goi-mailako

irakaskuntzen esparrua sakonki eraldatzen ari da, Sorbonako deklarazioarekin batera

ekin zitzaion konbergentzia prozesua dela-eta. Gerora, Boloniako, Pragako eta

Berlineko deklarazioak egingo dira —eta 2005eko maiatzean Bergenen, beste hainbeste

egitea aurreikusten da—. Guztiek bada, helburu dute, 2010. urtean, Boloniako

deklarazioan finkatutako helburuak gauzatu daitezela. Hau da, bi mailatako titulazio-

sistema bateratu bat ezartzea, kreditu-sistema komuna darabilena, mugikortasuna

sustatzen duena, kalitatezkoa eta europar eremua daukana, hain zuzen.

Honetara beraz, lehenik eta behin, goi-mailako musika-irakaskuntzen eremuan,

Boloniako deklarazioak —eta konbergentzia prozesuak— eragiten dituen ondorioetan

sakonduko dugu (I). Bigarrenez, laburki bada ere, Zuzenbide Konparatua izanen da

ikergai, xede honekin: beste herrialdeetan goi-mailako musika-irakaskuntzen egoera

zein den ikustea —hots, unibertsitatean integraturik ote dauden, edo bere kasuan, zer

nolako integrazio eredua hautatu duten— (II). Hirugarrenez eta azkenik, zera aztertuko

dugu: Boloniako prozesuaren baitan, espainiar ordenamendu juridikoan, goi-mailako

musika-irakaskuntzak unibertsitatean integratzeko aukerarik ba ote dagoen. Edo

unibertsitatean integratu gabe, egokiagoa ote den, goi-mailako musika-irakaskuntzak,

goi-mailako ikasketa autonomo bezala antolatzea; jakina, beti ere, egun bizi duten

egoera paradoxikoa gainditzen duen era batean. Ezen, gaur egun, unibertsitate-mailakoa

ez den hezkuntza antolatzen duen Lege bati dagokio —LOGSEri, alegia— goi-mailako

musika-irakaskuntzak arautzea, eta ondorioz, formalki unibertsitarioak diren

irakaskuntzetatik at kokatuta ageri zaizkigu (III).

Page 425: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

423

I. BOLONIAKO DEKLARAZIOAREN ONDORIOAK GOI-MAILAKO MUSIKA-

IRAKASKUNTZEN EREMUAN

Oraintsu esan bezala, atal honetan, Boloniako deklarazioaren ondorioetan sakonduko

dugu. Honetara, lehenengoz, Europar Batasunean, goi-mailako irakaskuntzen

konbergentzia prozesua abian jartzen den testuingurura hurbilduko gara, prozesu horren

giltzak zeintzuk diren ikusteko (I.1). Jarraian, bigarrenez, zera izanen dugu aztergai:

aipatu konbergentzia prozesuak nola eragin dezakeen edo zer nolako eragina izan behar

duen goi-mailako musika-irakaskuntzetan, hain zuzen ere (I.2).

I.1 Europar Batasunean goi-mailako irakaskuntzen konbergentziarantz

Europar Batasunaren oinarrizko helburuetako bat izaten darrai, arlo ezberdinetan, bere

kide-Estatu direnen politikak eta arauak koordinatzea. Hain zuzen ere, azken

hamarkadan, aipatu helburua, hezkuntzaren eremura hedatu da.

Alegia, dakigun bezala, 1992 tik aurrera eta batik bat Maastrichten izenpetutako

Europar Batasuneko Itunaren bitartez, jatorrizko tratatuei politika berriak gehituko

zaizkie. Eta hauen artean hezkuntzari buruzko politikei eginen zaie leku1. Politikok

etorkizunari begira apustutzat jo daitezkeen arren, abian jarriko den Europar

Batasunaren ekintzak ordea, ez dirudi asmo handikoa izango denik.

Ezen, batetik, Europar Komunitatea eratzen duen Itunaren 149.1 art.tik ondoriozta

daiteke hezkuntzaren eremuan Europar Batasunaren zeregina, funtsean, osagarria izango

1 Hezkuntzari buruzko politika hauek 1992ko otsailaren 7an Maastrichten izenpetuko den Europar Batasunaren Itunaren ostean, Europar Komunitatea eratzen duen Itunaren 126 art.an jasoko dira. Alabaina, 1997ko urriaren 2an Amsterdameko Ituna sinatzeak zenbait aldaketa eragingo ditu berriro ere Europar Komunitatea eratzen duen aipatu Itunaren jatorrizko testuan (alegia, 1957ko martxoaren 25ean Erroman izenpetu zen Itunean). Ondorioz, Europar Komunitatea eratzen duen Itunaren 149 art. an jasoko dira hezkuntzari buruzko politika horiek [ikus Europar Komunitatea eratzen duen Itunaren bateratutako bertsioa —arau baliorik ez duena—, Amsterdameko Itunaren aldaketak jasotzen dituena (1997ko azaroaren 10eko DOCEn)]. Gaur egun Europarentzat Konstituzio bat ezarten duen Itunaren III-282 art.an jasotzen dira hezkuntzari buruzko politikak. Gogoratu, Europarentzat Konstituzio bat ezartzen duen Itun honek indargabetu egiten dituela arestian aipatu Itunak —hots, Europar Batasunekoa nahiz Europar Komunitatea eratzen duena— baita Itun horiek osatu edo aldatu zituzten Itunak ere (ikus honetara, Europarentzat Konstituzio bat eratzeko Itunaren IV-437 art. (aurreko Itunen indargabetzeari buruzkoa). Europarentzat Konstituzio bat ezartzen duen Ituna (CIG 87/2/04 dokumentua, 2004ko urriaren 29koa) interneten eskuragarri dago, Europar Batasuneko atarian, ondoko helbidean: http://europa.eu.int.

Page 426: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

424

dela2, ikasketen edukia eta euren antolakuntza kide-Estatuen eskuduntza izaten

darraielako. Bestetik, Europar Komunitatea eratzen duen Itunaren 149.4 art.ak zera

aurreikusten du: bertan finkatutako helburuak lortzearren, Europar Batasunaren jarduera

soilik sustapen neurriak hartzera mugatuko dela. Aitzitik, har daitezkeen sustapen

neurri horien artean, kide-Estatuen lege zein erregelamenduak bateratzeko aukera

zeharo baztertu egiten da.

Nolanahi ere, kontuan hartzen badugu kide-Estatuen hezkuntza-sistemak euren artean

oso ezberdinak direla —esan bezala, ikasketen edukia eta antolakuntza euren

eskuduntza izaten darraielako—, ez dirudi hain harrigarria, hasera batean bederen, gisa

horretako neurri bat hartzea. Gainera, zentzuzkoa izan liteke politika berri batek bere

ibilbideari emeki eta zuhurki ekitea, aintzat hartu gabe zein izan daitekeen etorkizuneko

bilakaera.

Eta zein izango da hain zuzen ere Europar Batasunak hezkuntzaren eremuan abian

jarritako politikek gerora izan duten garapen hori? Bada, hezkuntza politikek batik bat

goi-mailako irakaskuntza ukituko dutela. Dena dela, Europar Batasunaren ekintzaz

gain, goi-mailako irakaskuntzarentzat europar esparru bat eraikitzeko asmo horretan,

bereziki esanguratsua izango da Europar Batasuneko kide-Estatuen zeregina. Ezen,

kide-Estatuak urratsak ematen hasiko dira, Europar Komunitatea eratzen duen Itunaren

149.4 art.an baztertzen den neurria gainditzeko: alegia, kide-Estatuen lege eta

erregelamenduak bateratzeko aukera3.

2 Gaur egun, Europarentzat Konstituzio bat ezartzen duen Itunaren I-17.e) eta III-282.1 art.etatik ere berdina ondoriozta daiteke; alegia, Europar Batasunak hezkuntza alorrean burutu dezakeen ekintza, kide-Estatuen ekintzarekiko osagarria izanen dela. Ikus Europarentzat Konstituzio bat ezartzen duen Ituna (CIG 87/2/04 dokumentua, 2004ko urriaren 29koa) interneten eskuragarri dagoena, Europar Batasuneko atarian, helbide honetan: http://europa.eu.int. 3 Baita oraindik, Europarentzat Konstituzio bat ezartzen duen Itunean baztertzen dena ere. Hain zuzen ere, Europarentzat Konstituzio bat ezartzen duen Itunaren I. Ataleko III. Tituluak, Europar Batasunaren eskuduntzak zehazten ditu. Bada, eskuduntzen kategoriak sailkatzen dituen artikulura jotzen badugu (I-12 art.), hona hemen zer dioen 5. puntuak: “En determinados ámbitos y en las condiciones que fija la Constitución, la Unión tendrá competencia para llevar a cabo acciones con el fin de apoyar, coordinar o complementar la acción de los Estados miembros, sin por ello sustituir la competencia de éstos en dichos ámbitos. Los actos jurídicamente vinculantes de la Unión adoptados en virtud de las disposiciones de la Parte III relativas a esos ámbitos no podrán conllevar armonización alguna de las disposiciones legales y reglamentarias de los Estados miembros”. Eta I-18.1 art.ak malgutasun klausula bat aurreikusten duen arren (hots, “Cuando se considere necesaria una acción de la Unión en el ámbito de las políticas definidas en la Parte III para alcanzar uno de los objetivos fijados en la presente Constitución, sin que ésta haya previsto los poderes de actuación necesarios al efecto, el Consejo de Ministros, por unanimidad, a propuesta de la Comisión y previa aprobación del Parlamento Europeo, adoptará las disposiciones pertinentes.”), I-18.3 art.ak zera gogora arazten digu: “Las medidas basadas en el presente

Page 427: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

425

Honetara, Frantziak, Alemaniak, Italiak eta Erresuma Batuak, 1998ko maiatzaren

25ean Sorbonan izenpetutako deklarazioarekin, goi-mailako irakaskuntzarentzat

europar esparru komun bat eratzeko eta etorkizun batean kide-Estatuen hezkuntza-

sistemen edukiak bateratu edo armonizatu ahal izateko lehenengo oinarria ipiniko dute4.

Orduz geroztik, Europar Batasuneko kide-Estatuek ezezik Europako hainbat herrialdek

ere neurriak hartzeari ekingo diote, euren unibertsitate-mailako irakaskuntzen egitura

eta antolakuntza erreformatzeko, beti ere arestian aipatu helburua lortzeko asmoz: hots,

goi-mailako irakaskuntzarentzat europar esparru bateratu bat eraikitzea.

Bada, Sorbonako Deklarazioarekin hasitako prozesua, 1999ko ekainaren 19ko

Boloniako Deklarazioak sendotu eta zabaldu egingo du. Hain zuzen ere, aipatu

deklarazioan, Europako hainbat hezkuntza Ministrok5, ondoko ezaugarriak izango

lituzkeen sistema bat ezar dezatela eskatzen diete Europar Batasuneko kide-Estatuei,

honela:

artículo no podrán conllevar una armonización de las disposiciones legislativas y reglamentarias de los Estados miembros en los casos en los que la Constitución excluya dicha armonización”. Honenbestez, III. Ataleko, III. Tituluko, bosgarren kapitulura jotzen badugu eta zehazki, 4. sekzioan dagoen III-282.3 art.ra, aipatu xedapenak hitzez hitz honakoa ezartzen du: “Para contribuir a la realización de los objetivos mencionados en el presente artículo: a) la ley o ley marco europea establecerá medidas de fomento, con exclusión de toda armonización de las disposiciones legales y reglamentarias de los Estados miembros. La ley o ley marco se adoptará previa consulta al Comité de las Regiones y al Comité Económico y Social”. 4 Sorbonako Deklarazioan, aipatu Estatuek, besteak beste, zera diote: “Por la presente, ofrecemos nuestro compromiso para la promoción de un marco común de referencia, dedicado a mejorar el reconocimiento externo y facilitar tanto la movilidad estudiantil como las oportunidades de empleo. El aniversario de la Universidad de París, hoy aquí en La Sorbona, nos ofrece una oportunidad solemne de participar en una iniciativa de creación de una zona Europea dedicada a la Educación Superior, donde las identidades nacionales y los intereses comunes puedan relacionarse y reforzarse para el beneficio de Europa, de sus estudiantes y en general de sus ciudadanos. Nos dirigimos a otros estados miembros de la Unión Europea y a otros países europeos para que se unan a nosotros en esta iniciativa, así como a todas las universidades europeas para que se consolide la presencia de Europa en el mundo a través de la educación continua y actualizada que se ofrece a sus ciudadanos”. Sorbonako deklarazioa interneten eskura daiteke, besteak beste, helbideotan: http://www.mec.es , http://www.crue.org , ... . 5 Deklarazio bateratua, ondoko herrialdeetako 29 hezkuntza-Ministroek izenpetu zuten: Austriakoak, Alemaniakoak, Belgikakoak, Bulgariakoak, Txekiar Errepublikakoak, Danimarkakoak, Estoniakoak, Finlandiakoak, Frantziakoak, Greziakoak, Hungariakoak, Islandiakoak, Irlandakoak, Italiakoak, Letoniakoak, Lituaniakoak, Luxemburgekoak, Maltakoak, Holandakoak, Norvegiakoak, Poloniakoak, Portugalekoak, Errumaniakoak, Eslovakiako Errepublikakoak, Esloveniakoak, Espainiako, Suediakoak, la Suitzako Konfederakuntzakoak, eta Erresuma Batukoak, alegia. Halaber, aipagarria da, Boloniako deklarazioa herrialde horietako hezkuntza-Ministroek askatasunez eta indibidualki izenpetu zutela, eta ez Europar Batasunaren ekimenez. Boloniako deklarazioa interneten eskura daiteke, besteak beste, helbideotan: http://www.mec.es , http://www.crue.org , ... .

Page 428: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

426

“A la vez que afirmamos nuestra adhesión a los principios generales que subyacen en la declaración de la Sorbona, nos comprometemos a coordinar nuestras políticas para alcanzar en un breve plazo de tiempo, y en cualquier caso dentro de la primera década del tercer milenio, los objetivos siguientes, que consideramos de capital importancia para establecer el área Europea de educación superior y promocionar el sistema Europeo de enseñanza superior en todo el mundo: La adopción de un sistema de titulaciones fácilmente comprensible y comparable, incluso a través de la puesta en marcha del Suplemento del Diploma, para promocionar la obtención de empleo y la competitividad del sistema de educación superior Europeo. La adopción de un sistema basado esencialmente en dos ciclos fundamentales, diplomatura (pregrado) y licenciatura (grado). El acceso al segundo ciclo requerirá que los estudios de primer ciclo se hayan completado, con éxito, en un periodo mínimo de tres años. El diploma obtenido después del primer ciclo será también considerado en el mercado laboral Europeo como nivel adecuado de cualificación. El segundo ciclo conducirá al grado de maestría y/o doctorado, al igual que en muchos países Europeos. El establecimiento de un sistema de créditos —similar al sistema de ETCS— como medio adecuado para promocionar una más amplia movilidad estudiantil. Los créditos se podrán conseguir también fuera de las instituciones de educación superior, incluyendo la experiencia adquirida durante la vida, siempre que esté reconocida por las Universidades receptoras involucradas. La promoción de la movilidad, eliminando los obstáculos para el ejercicio efectivo de libre intercambio, prestando una atención particular al acceso a oportunidades de estudio, formación y servicios relacionados, para los alumnos; y al reconocimiento y valoración de los periodos de estancia en instituciones de investigación, enseñanza y formación Europeas, sin perjuicio de sus derechos estatutarios, para los profesores, investigadores y personal de administración. La promoción de la cooperación Europea en aseguramiento de la calidad con el objeto de desarrollar criterios y metodologías comparables. La promoción de las dimensiones Europeas necesarias en educación superior, particularmente dirigidas hacia el desarrollo curricular, cooperación entre instituciones, esquemas de movilidad y programas de estudio, integración de la formación e investigación.”

Gerora, 2001eko maiatzaren 19ko Pragako Deklarazioa izenpetuko duten 32

hezkuntza-Ministroek6, helburu berriok gehituko dituzte: hots, bizitzan zehar ikasten

jardutea; goi-mailako erakundeen nahiz ikasleen eginkizuna aktiboa izan dadila

6 Alegia, Boloniako deklarazioa izenpetu zuten 29 ministroek —eta aurreko oin-oharrean aipatu direnak—, baita Txipre, Turkia eta Kroaziako ordezkariek ere. Pragako deklarazioa interneten dago eskuragarri, besteak beste, helbideotan: http://www.mec.es , http://www.crue.org , ... .

Page 429: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

427

eragitea; eta goi-mailako irakaskuntzarentzat europar esparruaren erakargarritasuna

sustatzea. Bada, honatx aipatu deklarazioan adierazten dutena7:

“Adicionalmente los Ministros hicieron hincapié en los puntos siguientes: Aprendizaje de toda la vida: El aprendizaje de toda la vida es un elemento esencial del Área de Educación Superior Europea. (...) las estrategias del aprendizaje de toda la vida son necesarias para encarar los desafíos de la competitividad y el uso de nuevas tecnologías y para mejorar la cohesión social, la igualdad de oportunidades y la calidad de vida.

Instituciones y estudiantes de educación superior: Los Ministros subrayaron que la participación de las universidades y de otras instituciones de educación superior y de los estudiantes como socios constructivos, activos y competentes en el establecimiento y conformación de un Área de Educación Superior Europea, es necesaria y bienvenida. (...) Promocionando el atractivo del Área de Educación Superior Europea: Los Ministros estuvieron de acuerdo con la importancia de mejorar el atractivo de la educación superior europea para estudiantes de Europa y de otras partes del mundo. La legibilidad y comparabilidad de las titulaciones en la educación superior europea a nivel mundial debería mejorarse mediante el desarrollo de un marco de trabajo

7 Jakina, helburu berriak gehitzeaz gain, jadanik abian den prozesuaren emaitzak ere aztertzen dituzte. Bada, Boloniako deklarazioaren sei helburu nagusienen inguruan lanean jarduteko eta ekintza berriak burutzeko beharra dagoela onartzen dute, honela:

“Transcurridos dos años de la Declaración de Bolonia y tres de la Declaración de La Sorbona, los Ministros Europeos en funciones de educación superior, representando a 32 signatarios, se reunieron en Praga para estudiar el desarrollo alcanzado y para establecer direcciones y prioridades del proceso para los años venideros. Los Ministros reafirmaron su compromiso con el objetivo de establecer el Área de Educación Superior de Europa para el año 2010. La elección de Praga para celebrar este encuentro es un símbolo de su intención para involucrar a toda Europa en el proceso, a la vista de la ampliación de la Unión Europea. Los Ministros dieron la bienvenida y examinaron el informe "Fomentando el Proceso de Bolonia" comisionado por el grupo de seguimiento y encontraron que los objetivos establecidos en la Declaración de Bolonia han sido ampliamente aceptados y utilizados como base para el desarrollo de la educación superior por la mayoría de los firmantes así como también por universidades y otras instituciones de educación superior. Los Ministros reafirmaron que los esfuerzos para promover la movilidad deben continuar para posibilitar a los estudiantes, profesores, investigadores y personal administrativo beneficiarse de la riqueza del Área de Educación Superior de Europa incluyendo sus valores democráticos, diversidad de culturas y lenguas y la diversidad de los sistemas de educación superior. Los Ministros tomaron nota de la Convención de las instituciones de educación superior europea, que se celebró en Salamanca los días 29 y 30 de marzo, y de las recomendaciones de la Convención de Estudiantes Europeos, celebrada en Göteborg los días 24 y 25 de marzo, y apreciaron la participación activa de la Asociación Universitaria Europea (EUA) y las Uniones Nacionales de Estudiantes en Europa (ESIB) en el proceso de Bolonia. Ellos notaron y apreciaron más las otras muchas iniciativas para llevar el proceso más allá. Los ministros también tomaron nota de la ayuda constructiva de la Comisión Europea. Los Ministros observaron que las actividades recomendadas en la Declaración acerca de estructura de las titulaciones han sido intensamente y ampliamente tratadas en la mayoría de los países. Especialmente apreciaron cómo avanza el trabajo en la garantía de la calidad. Los Ministros reconocieron la necesidad de cooperar para dirigir los retos, que son fruto de la educación transnacional. También reconocieron la necesidad de una perspectiva de aprendizaje de larga duración en la educación.”

Page 430: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

428

común de calificaciones, así como mediante la garantía de la calidad coherente y los mecanismos de acreditación/certificación (...)”

Azkenik, 2003ko irailaren 19ko Berlineko Deklarazioa izenpetuko duten 33 hezkuntza-

ministroek8 konbergentzia-prozesua bizkortzea dute helburu. Hortaz, epe laburrean —

2005 urterako, alegia—, Estatuek lortu beharreko helburuak finkatuko dituzte,

lehentasun hauen inguruan: goi-mailako hezkuntzaren kalitatearen egiaztapena; bi

zikloetan oinarritutako sistema baten ezarpena eta; eta gradu zein ikasketa epealdien

elkar onarpena. Honetara, zera diote zehazki:

“Acreditación de la calidad: (...) Los ministros se comprometen a apoyar un amplio desarrollo de la acreditación de calidad a nivel institucional, nacional y europeo. También enfatizan que(...) la responsabilidad inicial para una acreditación de la calidad en la educación superior queda en manos de cada institución (...). Por consiguiente, están de acuerdo que para el año 2005 los sistemas nacionales de acreditación de la calidad nacionales deben incluir: una definición de las responsabilidades de los cuerpos e instituciones involucradas; la evaluación de programas o instituciones, incluyendo la valoración interna, la revisión externa, la participación de los estudiantes y la publicación de resultados; un sistema de acreditación, certificación o procedimientos comparables; la participación internacional, cooperación y redes de trabajo (...) La estructura de grado: la adopción de un sistema esencialmente basado en dos ciclos principales. Los ministros se congratulan al percibir que, siguiendo su compromiso en la Declaración de Bolonia del sistema de dos ciclos, una reestructuración comprensiva del paisaje europeo de educación superior esté en marcha. Todos los ministros se comprometen a haber empezado la aplicación del sistema de dos ciclos para el año 2005.(...) El reconocimiento de grados: La adopción de un sistema de grados fácilmente legible y comparable. Trazan el objetivo de que cada estudiante que se gradúe en el año 2005 debe recibir el Diploma Suplementario automáticamente y gratis. Debiéndose emitirse en un idioma europeo ampliamente hablado. Apelan a las instituciones y empresarios para hacer el más amplio uso del Diploma Suplementario, para aprovecharse de las ventajas de transparencia y flexibilidad de los sistemas de grado de la educación superior para generar empleo y facilitar el reconocimiento académico para futuros estudios (...).”

8 Berlinen egiten den eta goi-mailako irakaskuntzaz arduratzen diren ministroak biltzen dituen konferentziaren komunikatu ofizialean esaten da, Europako 33 herrialdek parte hartu dutela. Halaber, kide berri bezala onartzen dira, herrialdeok: Albania, Andorra, Bosnia Hertzegovina, Errusia, Vatikanoa, Serbia eta Montenegro, eta Mazedoniako jugoslaviar errepublika ohia. Honela, 40 herrialdeetara hedatzen da Boloniako prozesua. Azkenik, ondorengo bilera, 2005eko maiatzean, Bergenen (Norvegian) egitea aurreikusten da. Berlineko deklarazioa interneten lor daiteke, besteak beste, ondoko helbideetan: http://www.mec.es, http://www.crue.org , ... .

Page 431: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

429

Hain zuzen ere, testuinguru honetan kokatu behar ditugu, gaur egun Espainian indarrean

den 2001eko Unibertsitateen Lege Organikoaren (LOU) XIII tituluko aurreikuspenak

—goi-mailako irakaskuntzaren europar esparruari buruzkoak, alegia—, baita gerora,

LOUren aipatu titulua garatuko duten arauak ere9. Horregatik, SAN SEGUNDO

hezkuntza Ministrak, 2004ko ekainaren 1ean Diputatuen Kongresuaren aurrean eginiko

lehenengo agerraldian, bere agintaldiaren erronketako bat konbergentzia prozesua dela

azpimarratzen du. Eta aipatu prozesua burutzeko bi epe bereizten ditu, honela10:

“El proceso de convergencia abarca distintos aspectos que se encuentran en diferentes fases de desarrollo en España. La fase A es la mejora de la transparencia de los estudios en su comparabilidad y reconocimiento entre centros y países diversos, que descansa fundamentalmente en dos tipos de medidas: la implantación del suplemento al diploma o suplemento al título y la adopción de un sistema de créditos comparable. En los últimos meses se aprobaron dos reales decretos que desarrollan estos aspectos; partían del trabajo previo de la Conferencia de rectores y contaron con un amplio consenso en el Consejo de Coordinación, que valoró sus beneficios para titulados y estudiantes en general. Los trabajos de implementación práctica del suplemento al diploma en las diferentes titulaciones oficiales hoy existentes en España se están llevando a cabo en el consejo. Vamos a impulsar y apoyar estos trabajos de manera decidida para conseguir que el suplemento al título sea una realidad en unos meses. Se facilitará así la movilidad de los titulados entre diferentes universidades europeas y el reconocimiento de sus cualificaciones y competencias profesionales en el mercado de trabajo europeo y mundial. La fase b es el establecimiento de un marco normativo que estructure los estudios en los mismos niveles que se van adoptando en Europa: grado, posgrado y heterogeneidad de enfoques y especializaciones de nuestras facultades y escuelas. En las próximas semanas el ministerio revisará los borradores existentes de real decreto de grado y de posgrado, y en un breve plazo incorporará al debate una evaluación actualizada de las reformas realizadas en los diversos países europeos. Las propuestas de textos legales y los documentos de referencia se someterán antes del verano a consideración e informe del Consejo de Coordinación Universitaria y esperamos que puedan estar aprobados al final del presente año. Lo mucho avanzado en diversos proyectos piloto europeos y de comunidades autónomas y en el análisis de las titulaciones debiera permitir que la siguiente fase de diseño de títulos progresase a buen ritmo, sin prisa pero sin pausa, durante los años 2005 y 2006. En la definición de las nuevas titulaciones, como combinación de conocimientos y competencias diversas, debe jugar un papel importante la perspectiva europea de comparabilidad de títulos y de empleabilidad de nuestros egresados en el mercado único. La mejora de la calidad debe ser nuestra meta permanente y los instrumentos de evaluación de la docencia, las titulaciones, el rendimiento académico, los resultados laborales y la producción

9 Oraingoz ondoko Errege Dekretuak onartu dira: 1044/2003, 1125/2003, 1171/2003, 1272/2003, 285/2004, 55/2005 eta 56/2005 Errege Dekretuak, alegia —funtsean, bosgarren eta seigarren atalburuetan aztergai izan direnak—. 10 Ikus Diputatuen Kongresuko Batzarren Aldizkaria (DS), 2004ko ekainaren 1ekoa, VIII Legealdia, 39 zkia, 10 orria.

Page 432: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

430

investigadora deben ponerse al servicio de este objetivo. La convergencia del marco del espacio europeo de enseñanza superior se presenta como la gran oportunidad y a la vez reto para impulsar una nueva modernización y adecuación de las universidades españolas a la sociedad del conocimiento”11.

Honenbestez, erronka hauek guztiak ez daude soilik unibertsitate-mailako

irakaskuntzetara bideratuta; goi-mailako irakaskuntza orotara baizik. Eta zalantza

izpirik gabe, goi-mailako irakaskuntza hauen artean, goi-mailako musika-ikasketak

daude. Horregatik, zera aztertu eta zehaztu beharra dago: goi-mailako irakaskuntzaren

europar esparruaren helburuak zein neurritan ezar daitezkeen goi-mailako musika

tituluei nahiz irakaskuntzei.

I.2 Boloniako Deklarazioaren helburuak, goi-mailako musika-irakaskuntzen

eremuan

Europako Parlamentuak, 2002ko maiatzaren 24ean, ezagutzari buruzko europar

esparruaren osagai diren unibertsitateei eta goi-mailako irakaskuntzei buruz Txosten

bat onartu zuen12. Bada, irakaskuntza artistikoei dagokien atalean —hogeita

laugarrena— zera baieztatzen du Europako Parlamentuak:

“(...) sería conveniente diseñar un modelo de estudios de nivel superior flexible, capaz de acoger, en el ámbito universitario, la formación artística que basa sus cursos fundamentalmente en la práctica, el ejercicio de la profesión y el mérito.”

Eta halaber zera eskatzen die Komisioari nahiz kide-Estatuei13:

“(..) que apoyen la creación de una universidad europea de la cultura, consagrada a las disciplinas artísticas, literarias y filosóficas, así como a las ciencias de la comunicación, a fin de contribuir a la creación de un espacio europeo de investigación para dichas disciplinas y de responder a la exigencia de diálogo intercultural con las demás regiones del mundo”.

11 Aipatu berrikuspena burutu du dagoeneko Hezkuntza Ministerioak. Izan ere, graduko ikasketak —edo lehenengo mailari dagozkionak— 55/2005 Errege Dekretuak arautzen ditu eta gradu ondoko ikasketak —edo bigarren mailari dagozkionak— berriz, 56/2005 Errege Dekretuak. 12 Ikus “Informe sobre las universidades y la enseñanza superior en el espacio europeo del conocimiento” [2001/2174(INI)], A5-0183/2002 zenbakidun dokumentua (behin-betikoa). Aipatu txostena eskuragarri dago Europar Batasuneko atarian, Europako Parlamentuaren web gunean, http://www.europarl.eu.int interneteko helbidean, alegia. 13 Ikus aipatu 2002ko maiatzaren 24ko Txostenaren hogeita zazpigarren atala.

Page 433: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

431

Gerora, Europako Parlamentuaren 2002ko irailaren 5eko Ebazpenak ere, berbera

adieraziko du14. Beraz, agerikoa da, Europako Parlamentuak komenigarritzat jotzen

duela irakaskuntza artistikoak —eta hauen artean, bereziki musika-irakaskuntzak—

unibertsitatean integratu daitezela.

Izan ere, gaia ez da berria eta inoiz izan da hizpide Europar Batasuneko erakundeen

aurrean. Honela, urte batzuk lehenago, espainiar parlamentari zen DÍEZ DE RIVERA

ICAZA andereak, Europako Komisioari galdera bat luzatu zion, goi-mailako musika-

irakaskuntzak unibertsitatean integratzeari buruz15. Bada, garai hartan komisaria zen

CRESSOn andereak, Komisioaren izenean, honela erantzuten zion aipatu itaunari16:

“(...) la estructura y el funcionamiento de los sistemas de enseñanza de los Estados miembros son competencia exclusiva de éstos y que la Comisión no puede intervenir en su modificación. Dicho esto, cabe señalar que la Comisión puede actuar en el ámbito de la enseñanza fomentando la cooperación entre los Estados miembros, lo que podría hacer en el caso de los estudios superiores de música. En concreto, el Programa Sócrates/Erasmus prevé una nueva iniciativa denominada «Redes temáticas» entre las que figura la red «Artes-música». Esta red está formada por once Estados miembros, además de Islandia, Noruega y tres países de Europa Central y Oriental (PECO). En todos ellos, la música está integrada en la enseñanza superior. La finalidad de estas redes es establecer un balance de la situación en el ámbito de estudio, mejorar el nivel de enseñanza y de aprendizaje e identificar y difundir las prácticas correctas. En este contexto es seguro que, gracias a la cooperación entre las instituciones universitarias, la acción Sócrates/Erasmus podría tener una influencia positiva en los Estados miembros que aún no han integrado los estudios de música en la enseñanza universitaria”.

Erantzun honen aurrean hain zuzen ere, gogora ekarri behar dugu, gaur egun Espainian,

goi-mailako hainbat musika-ikastetxek —Euskal Herriko Musikenek bezalaxe,

14 Ikus “Resolución del Parlamento Europeo sobre las universidades y la enseñanza superior en el espacio europeo del conocimiento” [2001/2174(INI)], A5-0183/2002 zenbakidun dokumentua (behin-betikoa). Aipatu ebazpena Europar Batasuneko atarian eskura daiteke, Europako Parlamentuaren web gunean, http://www.europarl.eu.int interneteko helbidean, alegia (24 eta 27 atalak). 15 Honatx Carmen DÍEZ DE RIVERA ICAZA parlamentariak Komisioari egiten zion idatzizko galdera (3618/97 zki.duna, 1997ko azaroaren 10koa): “Las enseñanzas artísticas, como en el caso de la música, siguen sin integrarse en la Universidad en algunos Estados miembros. ¿Podría informar la Comisión si tiene la intención de impulsar la integración de los estudios superiores de música en las distintas Universidades de los Estados de la Unión?” (Ikus 1998ko maiatzaren 25eko DOCE, C 158/165 zkia.) . 16 Ikus 1997ko abenduaren 11an CRESSON komisariak emaniko erantzuna, (1998ko maiatzaren 25eko DOCE, C 158/165 zki.an argitaratutakoa).

Page 434: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

432

esaterako—17, Europar Batasuneko SOCRATES-ERASMUS programan parte hartzen

duela. Beraz, honek adierazten digu, aipatu programan parte hartu ahal izateko, ez dela

beharrezkoa goi-mailako musika-irakaskuntzak zuzenean unibertsitatean irakastea.

Orobat, Boloniako deklarazioak goi-mailako irakaskuntzetan izan dezakeen eraginari

dagokionez, zera da ukaezina: Boloniako deklarazioaren preskripzio oro goi-mailako

musika-irakaskuntzen eremuan ezargarriak direla, kontuan hartu gabe aipatu

irakaskuntzak formalki unibertsitatean integratuta dauden edo ez.

Honetara, ildo beretik, aipagarria da Boloniako Deklarazioari erantzunez, Europako

Kontserbatorioen Elkartearen (AEC) Batzar Orokorrak eginiko aldarrikapena,

Bukaresten bildurik, 1999ko azaroaren 8an burututako Kongresuan adostuko duena —

eta bosgarren atalburuan aztergai izan duguna—. Izan ere, bertan AECek onartzen du

Boloniako prozesuak goi-mailako musika-irakaskuntzen etorkizunean izango duen

eragina18.

Ostera, bi urte beranduago, 2001eko azaroan 17an, AECen Batzar Orokorra

Groningenen bilduko da eta beste aldarrikapen bat eginen du, oraingo honetan,

Mediterraneoko herrialdeetako lan-taldearen ekimenez. Ezen, aipatu herrialdeetan, goi-

mailako musika-irakaskuntzek ez daukate status unibertsitariorik. Zehazki, zera

aldarrikatzen da:

“1.De acuerdo con la Declaración de Bologna, solicitamos que nuestra educación superior musical tenga la misma autonomía académica, financiera, jurídica y administrativa que otorga el status universitario. 2.En este sentido, urge la aplicación de los principios expresados tanto en la Declaración de Bologna como en la Declaración de la AEC. 3.Los ciudadanos de los países europeos a quienes no se les reconozca este status universitario, quedarían relegados y discriminados en este proceso, aún cuando se movilicen a un país que sí tenga este status, con serias consecuencias en las oportunidades profesionales y calidad de vida.

17 Baita Kataluniako ESMUCek, Madrilgo goi-mailako musika-kontserbatorioak, edo Murtziako goi-mailako musika-kontserbatorioak (M.M. Littel) ere. Ikus honetara, http://www.mec.es/consejou/ erasmus/ enlaces_ universidades.htm . 18Ikus bosgarren atalburua supra II.1. Aipatu dokumentua interneteko helbide honetan eskura daiteke: http://www.aecinfo.org .

Page 435: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

433

4.El reconocimiento de los créditos debe estar basado en la comparación de los programas de estudio”.

Honenbestez, Europako Kontserbatorioen Elkarteak eta Arte-Institutuen Europar Ligak

(ELIA) Boloniako prozesuaren aurrean euren jarrera azalduz, dokumentu bat

aurkeztuko dute, 2003ko maiatzean Grazen burutuko den Konferentzian —2003ko

irailean, Europako hezkuntza-Ministroak Berlinen bilduko dituen Konferentziaren aurre

prestaketa gisa—. Aipatu dokumentuaren izenburua hauxe da: “Towards a European

Space for Higher Arts Education - Vers un espace européen pour l’enseignement

supérieur artistique - Im Sinne einer Hochschulausbildung in den Künsten im

europäischen Raum”. Eta bertan zera eskatzen dute AECek eta ELIAk: Boloniako

Deklarazioari atxikitako herrialdeetan, irakaskuntza artistikoak oro har eta musika-

irakaskuntzak zehazki, goi-mailako irakaskuntza bezala onartuak izan daitezela. Bada,

honetara, bost ataletan zehar, zera adierazten dute: 1) Kreditu-transferentzien europar

sistemarekin bat, baliokidetzen sistema argi bat ezartzeko premia dagoela; 2)

irakaskuntza artistikoen oinarria sormena dela aintzat harturik, kalitatezko hezkuntza bat

bermatu beharra dagoela; 3) irakaskuntza artistikoak bi zikloetan antolatu behar direla;

mugikortasuna bermatu behar dela; eta 5) irakaskuntza artistikoen eremuan ikerketa

garatu beharra dagoela eta ikerketa mota honi, gainerako goi-mailako irakaskuntzetan

ikerketak daukan balio berbera aitortu behar zaiola19.

19 Aipatu dokumentua (AEC-ELIA position paper), ELIAko presidenteak, J. BUTLERrek aurkeztu zuen, Grazen, 2003ko maiatzaren 29-31 bitartean burutu zen konferentzian. Hain zuzen, Grazeko konferentzia EUAk (Europako Unibertsitateen Elkartea) eta EURASHEk (Goi-mailako irakaskuntza-institutuen Europako Elkartea) antolatu zuten. Bada, aipatu dokumentua interneteko helbide honetan dago eskuragarri ingelesez, frantsesez eta alemanieraz: http:// www.bda.ahk.nl). Ingelesezko bertsioak hain zuzen, zera dio:

“1. Transparency and comparability: 1.1 The ELIA/AEC institutions express their willingness to work together towards the shared recognition of study programmes, qualifications and degrees; 1.2 We support the use of ECTS compatible credit systems. 2. Quality assurance and enhancement: 2.1 Higher arts education is fundamentally about individual creative development; 2.2 Quality assurance should reflect the shared wisdom of the higher arts education community about the often highly individualised learning conditions that are necessary to realise this fundamental aim; 2.3 Higher arts education is recognised as attaining the same levels of quality as other subjects in higher education. This is increasingly the case as the equivalence of practice-based disciplines to those of a more theoretical nature becomes better understood; 2.4 Quality assurance and quality enhancement need to be built on mutual trust in and between institutions, utilising processes such as peer review and self-evaluation and providing effective support for institutions towards maintaining and raising standards; 2.5 ELIA/AEC are opposed to using the outcome of quality assurance processes for the ranking of individual institutions, but support the creation of informative profiles of higher arts education institutions. 3. Academic levels: 3.1. ELIA/AEC support the implementation of the two-cycle system, providing students with professional qualifications at both levels; 3.2. We advise national governments to recognise that the whole sector of higher arts education is eligible to participate fully within the two cycles, provided appropriate quality standards are achieved; 3.3 We anticipate that discussions on a European

Page 436: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

434

Hain zuzen ere, ezin dugu ahaztu, Berlineko Konferentziaren ostean ikerketa

lehentasunetako bat bihurtuko dela20.

II. GOI-MAILAKO MUSIKA-IRAKASKUNTZAK ZUZENBIDE KONPARATUAN,

NOLA INTEGRATZEN DIRA UNIBERTSITATEAN?

Une hauetan Zuzenbide konparatura joko bagenu, aztertzeko goi-mailako musika-

irakaskuntzak zein neurritan dauden integraturik unibertsitatean, edo zer nolako

harremana daukaten unibertsitate-mailako irakaskuntzekin, eredu anitz eta ezberdinak

topatuko genituzke. Izan ere, beti ez da hain erraza gertatzen jakitea, Estatu guztiek

Unibertsitatetzat zer ulertzen duten21. Nolanahi ere, ikuspegi didaktiko batetik azalpena

errazteko helburuarekin, aipatu ereduen baitan, bi sistema nagusi bereiztuko ditugu.

Honatx:

Lehenengo sistema darraiten herrialdeetan, goi-mailako musika-irakaskuntzak,

unibertsitatean formalki integratuta ez dauden musika-kontserbatorioetan irakasten

dira. Hortaz, ikastetxe hauen antolakuntza eta funtzionamendua, espainiar ikastetxeen

space for Higher Education will extend to the third cycle - PhD level. We advise governments to recognise that all accredited higher arts education is eligible to participate fully at this level. 4. Mobility: 4.1. International student mobility is an integral part of education in the arts. It contributes to a comprehensive learning opportunity, and an inspiring cross-cultural experience essential for a professional career; 4.2. ELIA/AEC will work closely with the ministries to define and address art discipline-specific obstacles to staff and student mobility, such as the mutual recognition of study periods. 5. Artistic development and research: 5.1 The teaching and learning environment in higher arts education is based on artistic development and research. In some countries, artistic development in this context is recognised as a form of research. Artistic development and research taking place in higher arts education have to be recognised on a level equivalent to all other disciplines of higher education. Dedicated funding and incentives are needed in order to develop further the research/artistic development dimension in higher arts education.”

20 Honetara, zera dio BUTLER, J.ek, ELIAren “On the move: sharing experience on the Bologna process in the arts” izenburu duen eskuliburuaren hitzaurrean (2004): “With the publication of this handbook the work of this phase of the ELIA Thematic has been completed, but it is not the end of the story. Hopefully it is a transition phase in which actions should become much more specific in areas such teaching, quality assurance and enhancement, and especially research in and through the arts. Since the Berlin Communiqué, research has become a major priority education and we will definitely take up that challenge in the arts. Aipatu eskuliburua http://www.elia-artschools.org interneteko helbidean lor daiteke. 21 Hain zuzen ere, “El parpel de las universidades en la Europa del conocimiento” izenburu duen Komisioaren 2003ko otsailaren 5eko Komunikazioan, zera adierazten da: Europar Batasunean 3300 goi-mailako ikastetxe inguru dagoela eta Europa osoan gutxi gorabehera 4000 [COM (2003) 58 zenbakidun dokumentua, behin-betikoa, DOCEn argitara eman ez dena]. Halaber, Europan ezezik, beste herrialde batzuetan ere unibertsitate-sistema ugari dagoela egiaztatzen du ondoko ikerketa-saioak: SALABURU, P. (zuz.) (Mees Ludger, Pérez J.I), “Sistemas universitarios en Europa y EEUU”, Academia Europa de Ciencias y Artes, Madril, 2003.

Page 437: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

435

antzekoa da; hots, goi-mailako musika-irakaskuntzak goi-mailako ikasketatzat jotzen

diren arren, ez daude zuzenean integratuta unibertsitate-eremuan (II.1). Bigarren sistema

darraiten herrialdeetan berriz, goi-mailako musika-irakaskuntzak ondorio guztietarako

unibertsitate-mailako ikasketatzat jotzen dira: hau da, zuzenean unibertsitatean

integratuta daudelako —beste edozein goi-mailako ikasketa bezalaxe—; edo

unibertsitate artistikoak daudelako eta bertan musika-irakaskuntzak integratzen

direlako; edo azkenik, goi-mailako musika-irakaskuntzak irakasten dituzten

kontserbatorioei edo akademiei unibertsitate-lerruna aitortzen zaielako, hain zuzen ere

(II.2)22.

II.1. Unibertsitate-lerrunik ez duten goi-mailako musika-irakaskuntzak

Gaur egun, Frantzian, Italian, Belgikan, Txekian edo Irlandan esaterako —Espainian

jazotzen den legez—, goi-mailako musika-irakaskuntzak ez daude unibertsitatean

integratuta ofizialki. Jakina, Musikologia bezalako ikasketak esaterako, unibertsitatean

ere irakasteari utzi gabe —Espainian gertatzen den moduan—: hau da, unibertsitate-

karrera bezala nahiz ikastaro osagarri bezala. Bada, jarraian, aipatu herrialdeetan,

musika-irakaskuntzari dagokionez, indarrean dagoen hezkuntza-sistema laburki

aztertzeari ekingo diogu.

Frantzian Musika-kontserbatorioak Kultura eta Komunikazio Ministerioaren menpe

daude administratiboki —Hezkuntza-Ministerioaren menpe egon ordez—. Musika-

ikastetxerik garrantzitsuenak Frantziako bi kontserbatorio nazionalak ditugu —edo

CNSMC deiturikoak—. Aipatu ikastetxeak Parisen eta Lyonen dute euren egoitza.

Halaber, hogeita hamahiru kontserbatorio erregional edo CNR daude. Baita hamar

22 Honetara, oro har, lanok ikus daitezke: AEC, “Overview by country of professional music training Systems in Europe”, 2004; eta “The Bologna Process in Higher Arts Education: an overview” 2002 (bi lanak eskuragarri daude AECren web gunean, interneteko helbide hauetan: http://www.aecinfo.org/bologna eta http://aec.cramgo.nl). EURYDICE, “Organización de la estructura de la Enseñanza Superior en Europa 2003/2004. Tendencias nacionales en el marco del Proceso de Bolonia”, 2004 (aipatu lana Eurydicen web gunean eskura daiteke, http://www.eurydice.org interneteko helbidean, alegia). AAVV, (ed. J. De Groof, C. D Smet eta H. Penneman), “Art meets Law in Education” (Yearbook of the European Association for Education and Policy), IV alea (1999), Kluwer Law International, The Hague, London, Boston, 2001. Halaber, oraintsu aipatu Eurydicen interneteko helbidean, Europako hezkuntza-sistemei buruz, Eurydicen datu-basea, EURYBASE deiturikoa, ikus liteke. Baita, ELIAren European Guide to higher arts education deituriko gunean ere (http://www.artschools-europe.org interneteko helbidean) informazio zabala lor liteke Europako hezkuntza-sistemei buruz.

Page 438: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

436

CEFEDEM ere: hots, udal kontserbatorioetako nahiz kontserbatorio erregionaletako

irakasle izateko trebatzen duten ikastetxeak. Ikastetxe horiek guztiek ERASMUS-

SOCRATES programan parte hartzen dute, hala erabaki baitzuen Europako Komisioak.

Eta Boloniako deklarazioak galdatutako egitura ziklikoa aipatu ikastetxeei ezartzera

behartzen dien erabakirik onartu ez den arren, dagoeneko abian jarri dute bi zikloetan

oinarritutako sistema.

Italian, 1999an lege berri bat onartzen dela-eta, musika-hezkuntza berrantolatzeari

ekingo zaio. Bada, aipatu Legeari jarraiki, kontserbatorioak, musika-irakaskuntzaz

arduratzen diren goi-mailako erakunde bihurtuko dira eta unibertsitate orokorren

sistema jarraitu beharko dute. Alegia, Boloniako deklarazioaren arabera, goi-mailako

musika-ikasketak, hiru eta bi urteetako iraupena duten bi zikloetan antolatu beharko

dira. Halaber, unibertsitatean sartu nahi duen orok bezala, kontserbatorio batean ikasi

ahal izateko, beharrezkoa izango da bigarren hezkuntzako diploma edukitzea. Horrez

gain, sarbide-proba bat ere gainditu beharko da. Aipatu Legeak ezartzen duen sistema

osorik abian jartzen den bitartean, kontserbatorioetan musika-irakaskuntzen oinarrizko

maila eta goi-maila irakatsiko dira. Eta sistema osorik ezarri eta gero berriz, maila

bakoitza dagokion ikastetxean irakatsiko da: hots, oinarrizkoa, espezialdutako bigarren

hezkuntzako eskoletan, eta goi-maila berriz, goi-mailako kontserbatorioetan.

Belgikako frantziar komunitatean (Wallonian eta Bruselan) musika-trebakuntza

profesionalaz Goi-mailako lau Eskola arduratzen dira: Bruselako, Liejako eta Monseko

erret kontserbatorioak, baita Namurko Musika eta pedagogia-institutua ere. Aipatu

ikastetxeak 2002-2003 ikasturtetik aurrera sakonki eraldatuko dira. Ondorioz, gaiak eta

egitarauak zabaldu eginen dira; kontserbatorioan sartu ahal izateko, aldez aurretik

bigarren hezkuntzako diploma eskuratzea ezinbestekoa izanen da;... . Bestalde, 2004-

2005 ikasturtez geroztik, Boloniako Deklarazioa abian jarriko da. Bada, musika-

ikasketak 3+2 ikasturteetako iraupena daukaten bi zikloetan antolatuko dira; orobat,

doktorego-ikasketak burutu ahal izango dira, beti ere unibertsitateak antolatutakoak

kontserbatorioekin lankidetzan jardunez.

Belgikako flandestar komunitatean (Flandesen) berriz, 1994ko Hogescholendecreet

geroztik, musika-kontserbatorioak (lau guztira) hogescholen deiturikoetan (ikastetxe

politeknikoak) integratuko dira, aipatu ikastetxeen departamentu bilakatuz. Ikastetxe

Page 439: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

437

politeknikoak maila akademikoa duen goi-mailako hezkuntzaz arduratzen dira

(unibertsitateak, goi-mailako hezkuntza akademikoaz arduratzen direlako). Flandeseko

gobernuak onartutako 1994ko dekretuak zehazten du, zein irakasgai antola ditzaketen

ikastetxe politeknikoek —curriculuma taxutzerakoan, kontserbatorioei nolabaiteko

askatasuna ematen zaien arren—; berebat, musika-irakaskuntza profesionala —edo goi-

mailakoa— arautzen du aipatu dekretuak. Hain zuzen, 2004-2005 ikasturtez geroztik,

Boloniako deklarazioari jarraiki, musika-irakaskuntza profesionala 3+2 ikasturteetako

iraupena daukaten bi zikloetan antolatuko da.

Txekian musika-irakaskuntza profesionala kontserbatorioen esku dago. Alabaina,

kontserbatorioak ez dira goi-mailako ikastetxetzat jotzen eta beraz, euren esku ez dago

goi-mailako irakaskuntza. Hortaz, kontserbatorio-ikasketak amaitu ostean, talentua

duten ikasleek, goi-mailako ikastegien statusa daukaten Musika-Akademietan burutuko

dituzte goi-mailako ikasketak (Pragan edo Brnon). Boloniako Deklarazioaren ondorioz

aipatu Akademietan dagoeneko abian da bi zikloetan oinarritutako sistema.

Azkenik Irlandan Hezkuntza-Ministerioaren menpe dauden hiru ikastetxeok arduratzen

dira musika-irakaskuntza profesionalaz: Cork School of Music; Dublingo Institute of

Technology Conservatory of Music & Drama nahiz Royal Irish Academy of Music,

alegia. Europako kontserbatorioen ereduari jarraiki antolatzen dira aipatu ikastetxeak.

Nolanahi ere, oraindik ez da abian jarri Boloniako deklarazioaren araberako bi

zikloetako egitura.

II.2. Unibertsitatean integratuta dauden goi-mailako musika-irakaskuntzak

Herrialde bakoitzean indarrean dagoen hezkuntza-sistemari jarraiki, goi-mailako

musika-irakaskuntzak unibertsitatean integratzeko hautatu den eredua aldakorra izanen

da. Bada, oro har, hiru integrazio-maila bereiztuko ditugu eta euren ezaugarri orokorrak

zeintzuk diren ikusiko dugu, laburki bada ere. Honela, lehenenik, goi-mailako musika-

irakaskuntzak, beste edozein goi-mailako ikasketa bezalaxe, unibertsitatean zuzenean

integratzen dituzten herrialdeetako eredua ikusiko dugu —Suedian, Britainia Handian,

Finlandian edo Errumanian dagoena, esaterako— (A). Bigarrenez, goi-mailako musika-

irakaskuntzak unibertsitate artistikoetan integratu dituzten herrialdeetako eredua —

adibidez, Austrian edo Islandian dagoena— (B). Eta hirugarrenez eta azkenik,

Page 440: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

438

unibertsitate-lerruna duten musika-kontserbatorioen nahiz akademien eredua ikusiko

dugu —hala nola, Alemanian, Lituanian, Letonian edo Estonian dagoena, alegia—(C).

A) Zuzenean integratuta daudenak

Suedian Musika irakaskuntza profesionala unibertsitatean zuzenean integraturik dauden

sei ikastetxeetan burutzen da. Aipatu ikastetxeak Estatuak sortutakoak dira. Bada,

musikari profesional izan nahi duen ikasle baten karrera, kredituetan neurtzen den

hezkuntza-programen edo ikastaroen bitartez antolatzen da. Honela, ikasturte

akademiko bakoitzak 40 kredituetako balioa izanen du eta Boloniako deklarazioarekin

bat, 3+2 ikasturteetan egituratzen da karrera osoa. Ikasturte bakoitzean lortu beharreko

helburuak zeintzuk diren Gobernuari erabakitzea dagokion arren, ikastetxeak taxutzen

du ikasketa-plan zehatza.

Britainia Handian, musikan helburu profesional batekin trebatzea helburu duten

ikastetxeetan —deitura ezberdinak jasotzen dituzten arren, oro har,

kontserbatorioetan— eta unibertsitateetan eskaintzen diren musika-ikastaroak maila

berekoak dira. Hortaz, berdinak dira bi ikastetxe motatan lor daitezkeen tituluak ere —

lizentziatu, master eta doktore-tituluak, alegia—. Nolanahi ere, badago azaleko

ezberdintasunik euren artean. Honela, kontserbatorioetan, ikuspegi praktikoago batekin

trebatu ohi da ikaslea eta unibertsitateetan berriz ikuspegi teorikoago batekin. Erresuma

Batuan bederatzi kontserbatorio daude; hauetatik hiru, unibertsitate-fakultate dira eta

gainerakoak hertsiki lotuta daude unibertsitate bati. Guztietan abian da dagoeneko,

Boloniako deklarazioarekin bat, bi zikloetako egitura.

Finlandian musika-ikasketa profesionalak bi maila ezberdinetako ikastetxeetan

antolatzen dira: hots, kontserbatorioetan eta goi-mailako ikastetxeetan. Hamalau

kontserbatorio daude, eta gehienbat ikuspegi profesional batetik trebatzen dute. Bertan

burutzen diren ikasketek hiru ikasturteetako iraupena daukate eta ondoren, goi-mailako

ikastetxeetan ikasten jarraitu ahal izateko trebatzen dute. Goi-mailako musika-

ikastetxeak berriz, unibertsitateetan nahiz ikastetxe politeknikoetan daude integratuta.

Bi ikastetxe hauetan paraleloki antolatzen dira musika-ikasketak: alegia, unibertsitateen

ardura da alderdi teorikoa (ikerketa) lantzea; eta ikastetxe politeknikoena ostera, alderdi

praktikoa lantzea. Halaber, bi heziketak euren artean osagarriak dira. Finlandian, goi-

Page 441: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

439

mailako musika-ikasketak irakasten dituzte hamar ikastetxe politekniko daude; musika-

unibertsitate bat (Sibelius Akademia); baita fakultate anitz dituzten zenbait unibertsitate

badago ere (eta hain zuzen, fakultate hauetan musika-ikasketak burutu daitezke).

Azkenik, Errumanian unibertsitateetan antolatzen diren goi-mailako musika-

irakaskuntzek, beste edozein unibertsitate-ikasketen iraupen eta maila berbera daukate.

Unibertsitateen ardura da, musikan heziketa espezializatua ematea. 1990eko

hamarkadan, mota honetako hiru ikastetxe baino ez zegoen: Errumaniako unibertsitatea,

George Dima musika-akademia eta George Enescu unibertsitate artistikoa, alegia. Gaur

egun ordea, aipatu ikastetxeez gain, musika-fakultate ugari sortu da, unibertsitate

orokorren barruan. Hauetan soilik lehenengo zikloa (lizentziatura) irakatsi ohi da —lau

ikasturteetako iraupena duena—. Errumanian musika-irakaskuntza unibertsitarioak hiru

zikloetan antolatzen dira —ez baita oraindik abian jarri Boloniako deklarazioaren

araberako bi zikloetako egitura—. Hain zuzen, hirugarren zikloa, doktorego-ikasketei

dagokie.

B) Unibertsitate artistikoak

Austrian 1998ko Arte-Unibertsitateen Antolakuntza Legeak (Kunstuniversitäts-

Organisationsgesetz edo KUOG) arte ederretako ikastetxeak, arte eta musika-

unibertsitate bihurtuko ditu. Austrian gisa honetako sei ikastetxe daude eta horietatik

hiru, musika eta antzerki-unibertsitateak dira (Vienakoa, Grazkoa eta Salzburgokoa,

alegia). Gerora, 2002ko Unibertsitate Legeak, zientzia eta arte-unibertsitateentzat lege-

oinarri komuna eratzeaz gain, unibertsitateak erakunde federalen menpetik askatuko

ditu eta zuzenbide publikoko erakunde bihurtuko dira. Austrian hertsiki betetzen ari dira

Boloniako deklarazioaren helburuak —hain zuzen, bete daitezen, kontrol-prozedura

berezia ezarri delarik—. Izan ere, europar kreditu sistema (ECTS) nahiz diploma

gehigarria dagoeneko abian dira ikastetxe guztietan, baita bi zikloetan oinarritutako

egitura ere23.

23 Austriako unibertsitate-sisteman azken urteetan burutu den eraldakuntza prozesuari dagokionez, besteak beste, lanok ikus daitezke: EINEM, Caspar (Federal Minister or Science and Transport), “White paper on Higher Education in Austria, Federal Ministry of Science and Transport, Vienna, 1998. LANDLER, Frank, “The austrian university system”, Federal Ministry of Science and Transport,

Page 442: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

440

Islandian, 2001 urtera arte, Reykjavikeko Musika-eskolan soilik burutu zitezkeen goi-

mailako musika-irakaskuntzak. Aitzitik ikasketa hauek ez zuten unibertsitate-lerrunik.

2001 urtez geroztik ordea, musika-irakaskuntzak unibertsitate-mailakoak bihurtuko dira.

Izan ere, 1999an, Islandiako Arte Akademia deiturikoa eratuko da, bertan unibertsitate-

mailako irakaskuntza artistikoak irakasteko xedearekin. Aipatu Akademia departamentu

ezberdinek osatzen dute —arteen arlo ezberdinak besarkatuz— eta hain zuzen ere, 2001

urtean, musika-departamentua eratuko da. Akademia pribatua den arren, gobernuaren

diru-laguntzak jaso ohi ditu. Dagoeneko abian da bertan Boloniako deklarazioaren

araberako bi zikloetako egitura.

C) Unibertsitate-lerruna duten Akademiak

Alemanian Musika trebakuntza profesionala, unibertsitate maila duten erakunde

autonomoen esku dago: hots, Staatlichen Musikhochschulenen deiturikoen esku.

Alemania osoan gisa honetako hogeita lau ikastetxe daude. Bundesländeren (Estatu-

federalen) ardura dira eta eurak finantzatzen dituzte. Bada, aipatu ikastetxe batean

musika-irakaskuntzak burutu nahi dituen orok, sarrera azterketa bat gainditu beharko

du, bigarren hezkuntza amaitu ostean burutu ohi dena. Alabaina, gaitasun berezia duten

ikasleek, bigarren hezkuntza burutzen ari diren bitartean, aurre-heziketa jaso dezakete

aipatu Musikhochschulenetan. Bestalde, unibertsitateetan ere, musika-irakaskuntzak

burutu daitezke —musika-zientzia esaterako—. Hain zuzen, zenbait unibertsitateetan,

Boloniako deklarazioarekin bat, dagoeneko abian da bi zikloetako egitura. Haatik,

Musikhochschulenetan ezartzeke dago. Izan ere, abian jarri ahal izateko, nabarmenki

aldatu behar da ikasketen egitura. Bada, une hauetan, eztabaidagai baino ez da.

Lituanian goi-mailako musika-ikasketak unibertsitate-statusa duten ikastetxeetan soilik

ikas daitezke. Mota honetako ikastetxea dugu Lituaniako musika-akademia. Boloniako

deklarazioaren araberako bi zikloetako egitura abian da aipatu ikastetxean eta halaber,

doktorego ikasketak burutu daitezke.

Letonian, soilik Letoniako musika-akademian burutu daitezke goi-mailako musika-

ikasketak —goi-mailako arlo guztiak, musikologian masterra eta doktorego ikasketak

Vienna, 1998. Eta, ÖKS, “Art and Education. Active Art Mediation within Educational Processes (Summary and recommendations)”, ÖKS Österreichischer Kultur-Service, 2001.

Page 443: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

441

barne—. Izan ere, aipatu ikastetxea, unibertsitate-maila duen goi-mailako ikastetxe

bakarra da. Boloniako deklarazioari jarraiki, kreditu sistema abian da jadanik, baita bi

zikloetako egitura ere.

Estonian azkenik, goi-mailako musika-ikasketak, unibertsitate-maila duen Estoniar

Musika Akademian burutzen dira. Aipatu ikastetxean ikasi ahal izateko beharrezkoa da

bigarren hezkuntza gaindituta izatea. Estoniar Musika Akademian lizentziatura,

masterra eta doktoregoa burutu daiteke. Musika-irakasle izateko ikasketak ordea,

unibertsitatean ere burutu daitezke, eta bi unibertsitate daude —Tartun eta Tallinen,

alegia—. Boloniako deklarazioari jarraiki, bi zikloetako egitura abian da Estoniar

Musika-Akademian.

III. ESPAINIAR SISTEMA JURIDIKOAN, GOI-MAILAKO MUSIKA-

IRAKASKUNTZAK UNIBERTSITATEAN INTEGRATU AL DAITEZKE?

Makina batetan errepikatu dugu, LOGSEk iraultzatzat har daitekeen berebiziko urratsa

emango duela, goi-mailako musika-titulua, ondorio guztietarako unibertsitate-lizentziatu

tituluaren baliokidetzat jotzen duenean. Haatik, orain arte aztertu dugunaren arabera,

argi geratu da, gaur egun, goi-mailako musika-irakaskuntzak —goi-mailako ikasketak

izan arren— ez direla unibertsitarioak, eta unibertsitate-mailako irakaskuntzatik at

irakasten direla, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetan, hain zuzen ere.

Dena dela, Boloniako deklarazioarekin bat —baita, arestian aztertu ditugun

Sorbonakoari, Pragakoari eta Berlinekoari jarraiki ere—, nabarmena da, goi-mailako

musika-irakaskuntzei ere —goi-mailako ikasketak diren heinean— Boloniako

deklarazioaren helburuak dagozkiela eta bete-betean ezargarri zaizkiela. Horregatik, ez

litzateke harrigarria izango, etorkizun batean bateratu nahi izatea ere, goi-mailako

musika-irakaskuntzak unibertsitatean integratzeko Zuzenbide konparatuan hautatu diren

formula anitzak.

Hain zuzen, Zuzenbide konparatuan hautatu diren eredu ezberdinen argitan, zera

azpimarra daiteke bitxikeria bezala: oraindik, zenbait herrialdeetan —Espainian

adibidez— goi-mailako musika-irakaskuntzek unibertsitate-lerrunik ez dutela, aipatu

Page 444: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

442

irakaskuntzak amaitu ostean eskura daitekeen titulua, unibertsitateetan lor daitekeen

tituluaren baliokidea izan arren.

Horregatik, zentzuzkoa dirudi, formazko errealitate hau gainditu nahi izatea. Biderik

errazena, goi-mailako musika-ikastetxeei unibertsitate-lerruna aitortzea baino ez da —

beti ere, Boloniako prozesuari egokitzen zaizkion heinean—. Eta hain zuzen, Espainian,

honetarako aski izango litzateke, LOGSEk arautu ordez, dagokion unibertsitate-Legeak

arautzea goi-mailako musika-irakaskuntzen integrazioa hezkuntza-sisteman —xedapen

gehigarri baten arabera, esaterako—. Alabaina, ezagutzen ez diren arrazoiak direla

medio, unibertsitate-lege ezberdinek —LORUk eta LOUk, alegia—, ez dute oraindik

urratsik eman zentzu horretan.

Jakina, irtenbide zailagorik ere egon badago, eta hauta liteke. Adibidez, goi-mailako

musika-kontserbatorioak unibertsitatean zuzenean integratzea, fakultate edo eskola

bezala. Huskeria bat dirudien aukera honen atzean ordea, benetan konplexua den arazo

bat ezkutatzen zaigu: hots, inertziak eraginda, goi-mailako musika-kontserbatorioetako

irakasleen status ez unibertsitarioa. Izan ere, gehiengoak ez dauka doktore-gradurik.

Egia da, hezkuntza fisikoko institutuetan esaterako, inoiz antzeko arazorik ere ezagutu

dela. Eta azkenean, arazoari irtenbidea eman zaiola, aipatu ikastetxeak unibertsitatean

integratuz. Honela, gaur egun, aipatu ikastetxeen gehiengoa, unibertsitatean integraturik

dago erabat. Jakina, integrazio hori ez da berehalakoan gauzatu. Aitzitik, mailakatua

izan da. Katalunian eta Euskal Herrian gainera, atzeratu egin da denboran24.

Azkenik, Gorte Orokorretan, ofizialki, behin baino gehiagotan planteatu den formula,

ondokoa dugu: goi-mailako irakaskuntza artistikoei autonomia aitortuko liekeen balizko

lege bat onartzea, alegia. Jakina, balizko lege honek ez lekarke unibertsitate artistikoen

sorrerarik. Haatik, zera izango luke helburu: goi-mailako ikastetxeei unibertsitate

statusa aitortzea —zeharka bada ere—, unibertsitateen pareko autonomia esleitzen zaien

24 Honetara, aipatu ikastetxeetan planteatzen diren arazoen azterketa, ondoko lanean ikus liteke: AGIRREAZKUENAGA, I., “Intervención pública en el deporte”, Cívitas, Madril, 1998, 162-166 orriak. Halaber, IVEFeak EHUn integratzeari dagokienez, ikus 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, euskal unibertsitate-sistemari buruzkoa (2004ko martxoaren 12ko EHAAn argitara emana), hamargarren xedapen gehigarria.

Page 445: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

443

heinean. Orobat, aipatu legearen arabera, goi-mailako ikastetxe hauetan dagokion

ikasketak amaitu ostean, materialki unibertsite-tituluak direnak lortuko lirateke.

Zehazki, 1996an, Kongresuko talde Sozialistak, legezkoa ez den Proposamen bat

aurkeztu zuen. Eta bertan, zera eskatzen zion Gobernuari:

“(...) regular mediante Ley la autonomía de las enseñanzas artísticas, de modo que se garantice la autonomía de dichas enseñanzas con la creación de una organización administrativa congruente con su condición de estudios superiores y con la finalidad a ese rango inherente”25.

Hain zuzen, 1999ko otsailaren 23an burutu zen batzarrean, Hezkuntza eta Kultura

Batzordean eztabaidatu ondoren, onartu egin zen —aldaketa batzuekin bada ere—.

Hona hemen beraz, aipatu legezkoa ez den Proposamenak esaten duena:

“El Congreso de los Diputados insta al Gobierno a aprobar, de acuerdo con las Comunidades Autónomas, en el plazo máximo de seis meses, un Proyecto de Ley que regule el carácter específico del grado superior de las enseñanzas artísticas”26.

Alabaina, Gobernuak ez du oraindik bete Parlamentuak luzatutako agindua. Dena dela,

interesgarria da oso, legezkoa ez den Proposamena onartu aurretik burutu zen eztabaida.

Izan ere, bertan, alderdi politiko guztiek gaiari buruzko euren jarrera finkatuko dute.

Honela, PSOEko ordezkariak, zera dio:

“La proposición no de ley solicita una ley para regular el estatuto de este tipo de centros superiores de enseñanzas artísticas, dotándoles de una autonomía y de una organización administrativa coherente con ese carácter superior. Así se terminaría con la anacrónica situación de que dependan de las direcciones provinciales de educación, de que sean tratados como centros de enseñanza secundaria unos centros que, de acuerdo con la legislación, son a todos los efectos centros superiores. A ellos, de acuerdo con la Logse, no se puede acceder sin el requisito previo de la titulación de bachillerato. De ellos se sale con un título que en unos casos es licenciatura o equivalente a licenciatura, se dice. En ellos puede haber profesores extranjeros, que son contratados con la denominación de profesor emérito, obviamente una figura sacada de la ley de Reforma Universitaria, y también, según la Logse, se pueden organizar estudios de tercer ciclo de doctorado. Sin embargo, son centros superiores que no tienen una organización administrativa coherente con esta situación”.

25 Ikus 1996ko abenduaren 23ko BOCG, 89 zkia., VI Legealdia, 9-10 orriak.

Page 446: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

444

Helburu berdinarekin halaber, CIUk, oraintsu aipatu legezkoa ez den Proposamenaren

ordezko testu bat aurkeztuko du. Eta azkenean, hein handi batean, onartu egingo da.

Bada, zera adierazten da bertan:

“(...) la Logse no fue aprobada ni ayer ni anteayer, sino el año 1990. Precisamente desde esta fecha no se ha regulado el grado superior de las enseñanzas artísticas, porque la Logse las dejó en una especial ambigüedad. La misma Logse incluyó la enseñanza superior como si esta enseñanza superior no fuera universitaria, porque de otro modo no hubiera tenido cabida en esta Ley. Por ello, el carácter específico que se debe regular necesita un tratamiento muy flexible (...). Esto no indica necesariamente que se deba encuadrar en el sistema, que es muy rígido, de la enseñanza universitaria. Una enseñanza puede ser universitaria y puede no serlo mientras tenga autonomía y sea flexible. (...) No se dice si debe ser universitario o si debe tener una autonomía muy superior a la que tiene ahora el sistema universitario. Se dice simplemente que se regule su carácter específico.”

IUk ostera, zera dio:

“(...) todos compartimos la idea de que efectivamente las enseñanzas artísticas son la gran cenicienta de la Logse; es ese proyecto inacabado siempre por no saber cómo resolverlo aparte de que creo que ha habido una dejación de funciones de gobiernos anteriores. Parece que, efectivamente, don Mariano Rajoy (a la sazón Ministro de Educación), en su primera comparecencia, planteó intervenir sobre ello. La idiosincrasia de las enseñanzas artísticas obliga a abordarlas con un respecto y una exquisitez tremenda. Y yo sería profundamente amiga, desde el marco de cualquiera de las autonomías en el que nos embarcáramos para abordar esta ley, de que entrase antes del verano.”

Honenbestez, azkenik, Alderdi Popularrak —dakigun bezala, garai hartan Gobernuan

zegoenak—, zera gogora arazten du:

“(...) no es necesario reconocerles ahora nada especial para que se les considere de rango universitario, puesto que la propia Logse ya lo hace en aquellos casos en que se tiene la titulación adecuada. Yo, que he pasado muchas horas en la aulas de un conservatorio y que tengo un título de profesor de una especialidad musical, recuerdo cómo, en aquella época en que estaba en las aulas del Conservatorio, muchos compañeros lamentaban que los estudios no fueran universitarios; se comentaba que nosotros dedicábamos mucho más tiempo a los estudios musicales que la mayoría de los estudiantes universitarios a cursar los estudios de sus respectivas licenciaturas. Había un cierto complejo de inferioridad. Pero a mí mi parece que no es ése el problema de las enseñanzas artísticas....Si es por eso, parece que el contenido actual de la ley es suficiente; que se pueda estudiar o no en la universidad es un problema secundario, pero sin perder de vista que el acceso a las enseñanzas universitarias se logra mediante la obtención del título de bachiller. En cambio, difícilmente se puede acceder con un título de bachiller a una enseñanza universitaria, por ejemplo, de música o danza, sin tener previamente unos estudios musicales o de danza, que se empiezan en la infancia, pues, cuando se llega a la edad universitaria, difícilmente

26 Ikus 1999ko martxoaren 4ko BOCG, 388 zkia., VI Legealdia, 8 orria.

Page 447: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

445

puede uno iniciarlos con garantías de obtener un nivel suficiente para merecer un título superior en estas disciplinas. (...) es necesario que haya una ley que las regule. Nosotros diríamos más, es necesario -ya lo anunció la anterior titular del ministerio- incidir en algunos aspectos que prevé la Logse. Y estoy un poco sorprendido de ser yo, el portavoz del Grupo Popular, quien defiende la Logse más que quienes la aprobaron. Es necesario incidir en lo que dice el artículo 41 de la Logse y desarrollarlo: Las administraciones educativas facilitarán al alumnado la posibilidad de cursar simultáneamente las enseñanzas de música o danza y las de régimen general. Eso es importante porque cualquier niño o niña que empieza sus estudios musicales o de danza a los ocho o nueve años, cuando llega a los trece, catorce o quince, que está cursando la ESO, ha adquirido ya un nivel de estas enseñanzas que requiere una dedicación de tiempo tal que difícilmente puede tener un rendimiento adecuado tanto en las enseñanzas generales como en las artísticas. La Logse tenía ahí una previsión y la ley que proponemos que se nos remita como proyecto por el Gobierno sí tiene que jugar un papel importante. Creemos que esto es mucho más importante que incardinarlas o no en la universidad, pues su rango superior está suficientemente garantizado. Yo creo que hay un punto de acuerdo (...).que es la necesidad de un proyecto de ley para regular estas enseñanzas.”

Beraz, esandako guztiaren aurrean, argi geratzen da alderdi politiko guztiak bat datozela

ondokoan: beharrezkoa dela goi-mailako irakaskuntza artistikoak arautuko dituen lege

espezifiko bat onartzea. Jakina, goi-mailako irakaskuntza artistikoak, inoiz,

unibertsitatean formalki integratzeari utzi gabe: zuzenean ala unibertsitate artistiko

espezifikoak eratuz, alegia.

Horregatik, Hezkuntza arloko Ministra arduradunek —PPkoak eta PSOEkoak alegia—,

Diputatuen Kongresuaren aurrean eginiko euren lehenengo agerraldietan adierazi dute

—gerora esandakoa bete ez duten arren—, goi-mailako irakaskuntza artistikoak egungo

errealitateari egokitu egin behar zaizkiola. Honela, 2000ko ekainaren 14an, zera esaten

zuen del CASTILLO VERA Ministrak:

“(...) las enseñanzas artísticas merecen una mención propia...la función que compete al Estado es la de coordinar la implantación del grado superior en las distintas Comunidades Autónomas. Como propuesta de normativa básica para perfeccionar la ordenación de estas enseñanzas se va a presentar un proyecto de ley de centros superiores de enseñanzas artísticas”27.

27 Ikus Diputatuen Kongresuko Batzarren Aldizkaria (DS), 2000ko ekainaren 14koa, VII Legealdia, 30 zkia., 481 orria. Gerora, beste agerraldi batean baina antzera, zera adierazten du aipatu Ministrak: “las condiciones reales de funcionamiento de los centros y el grado de excelencia de su profesorado tienen que garantizar un alto nivel formativo de estos centros superiores perfectamente homologables, por sus resultados, al de otras instituciones análogas de los países más avanzados de nuestro entorno económico y cultural; por tanto, tienen que asemejarse a ellas los resultados. Por todo ello, el Ministerio considera necesario emprender una serie de actuaciones, incluidas las oportunas modificaciones normativas en relación con estas enseñanzas. En la primera comparecencia que tuve en esta Cámara ya anuncié que

Page 448: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

446

Eta gaur egungo SAN SEGUNDO Ministrak ostera, 2004ko ekainaren 1ean Diputatuen

Kongresuaren aurrean eginiko lehenengo agerraldian, zera adieraziko du:

“(...) el ministerio pretende hacer un análisis de conjunto de la situación de las titulaciones en el ámbito de las enseñanzas artísticas. A tales efectos promoverá la constitución de un grupo de trabajo para que lleve a cabo este análisis. Participarán en él directivos del Ministerio de Educación y Ciencia y de las comunidades autónomas que lo deseen, junto con representantes de los sectores profesionales afectados. El diagnóstico de la situación actual se acompañará de las propuestas de actuación que parezcan más adecuadas como resultado del análisis. El estudio que se propone debe tener un doble objetivo: por un lado, se trata de situar las titulaciones de las enseñanzas artísticas en el ámbito del espacio europeo de la educación superior, a cuyo efecto se hará un estudio comparativo de estas titulaciones en los países de la Unión Europea, y por otro lado, se trata de situar el ejercicio profesional correspondiente a estas titulaciones dentro de las reglas incluidas a estos efectos en las directivas de la Unión Europea sobre libre circulación de profesionales”28.

Laburbilduz, zentzuzkoa dirudi pentsatzea, inoiz, etorkizun batean, goi-mailako

irakaskuntza artistikoak oro har, eta musika-irakaskuntzak zehazki arautuko dituen lege

bat eztabaidatzeari ekingo zaiola Parlamentuan —Europar Batasuneko ereduen ildo

beretik—. Nolanahi ere, esan beharra dago, gai honetan gaur egundaino egon den

inertziak eraginda, litekeena dela, etorkizuneko une hori denboran geroratzea. Dena den,

ukaezina da, Espainian, goi-mailako musika-irakaskuntzei ere badagozkiela eta bete-

betean ezargarriak zaizkiela Boloniako deklarazioaren helburuak. Hortaz, unibertsitate-

mailako irakaskuntza ororentzat taxutu diren helburuak lortzearren, goi-mailako

musika-irakaskuntzak ere egokitu egin behar dira zalantza izpirik gabe.

Hain zuzen, doktrinan, zera gogora arazten digute EMBID IRUJOk eta MICHAVILA

PITARCHek29:

“La reforma de los Planes de Estudio de 1987 propició la incorporación de diversas titulaciones de carácter profesional (marina mercante, turismo, enología, relaciones laborales,...) al catálogo de estudios universitarios, atendiendo a aspiraciones de prestigio social, pero no fundadas en razones académicas. Aún no ha acabado ese proceso; un ejemplo de posible nueva manifestación del mismo sería la creación de

era un objetivo del Ministerio proponer una ley sobre las enseñanzas artísticas.” (ikus Diputatuen Kongresuko Batzarren Aldizkaria, 2000ko abenduaren 21ekoa, VII Legealdia, 133 zkia., 3864 orria). 28 Ikus Diputatuen Kongresuko Batzarren Aldizkaria (DS), 2004ko ekainaren 1ekoa, VIII Legealdia, 39 zkia., 8 orria. 29 Ikus honetara, “Hacia una nueva Universidad”, Tecnos, Madril, 2001, 32-33 orrietan aipatua.

Page 449: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

447

centros universitarios artísticos, como medio de incorporación del grado superior de esos estudios (música, danza y arte dramático) a la Universidad, sacándolos de la LOGSE, donde están incluidos de forma asimétrica.”

Bada, eraldaketak ezinbestekoa dirudi. Izan ere, azken urteetan musika-irakaskuntzek

izan duten bilakaerak galdatzen du, aipatu irakaskuntzei erabateko unibertsitate statusa

aitortzea; noski, beti ere malgutasunez eta euren berezitasunak aintzat hartuz —arestian

egiaztatzeko parada izan dugun legez, Europako hainbat herrialdeetan gertatzen den

bezala—.

Honetara, esaterako, Valentziako Autonomia Erkidegoan —eta Generalitateko

Hezkuntza eta Kultura Sailak babesturik— hitzeman da, Valentziako Unibertsitate

politeknikoan (UPV), irakaskuntza artistikoen fakultate berri bat integratuko dela, eta

bertan, gaur egun goi-mailako musika-kontserbatorioetan burutzen diren musika-

irakaskuntzak irakatsiko direla30. Dena dela, halaber, onartzen da, hartutako

konpromisoa erabat gauzatzeko, beharrezkoa dela Hezkuntza Ministerioaren

adostasuna. Eta azkenik, guk zera gehituko genieke aipatu adierazpenei: azken batean,

ezinbestekoa dela legegilearen borondatea, goi-mailako musika-irakaskuntzen oinarri

juridikoa eraldatzeko, eta ondorioz, goi-mailako musika-irakaskuntzak LOGSEk arautu

ordez, unibertsitate-legediak arautu ditzan.

30 Hain zuzen, konpromiso honi dagokionez zera adieraziko du Hezkuntza eta Kultura-Kontseilariak: buru-belarri lanean jardungo duela, goi-mailako musika-irakaskuntzak Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (UPV) integratu daitezen eta unibertsitate statusa lor dezaten. Eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko (UPV) Errektore den J. NIETOK ostera, zera azpimarratuko du: “(...) esta iniciativa permitirá dar dignidad a unos estudios y responder a una oportunidad, a través del proceso de Bolonia”. Ikus adierazpenok interneteko helbide honetan argitara ematen den prentsa digitalean: http://www.lukor.com en, alegia.

Page 450: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

448

KKOONNKKLLUUSSIIOOAAKK

I

Espainiar Estatuan, XIX. eta XX. mendeetan zehar, musika-irakaskuntzek bilakaera

berezia izan dute. Alegia, aipatu mendeetan barna abian jarritako hezkuntza nahiz

kultura-politikek eraginda, musika-irakaskuntzak hezkuntzari buruzko ordenamendu

juridiko orokorretik at garatzen joango dira musika-kontserbatorioetako ikasketa-plan

espezifikoei jarraiki. Izan ere, musika-kontserbatorioak ditugu espainiar Estatuan,

musikaren irakaskuntza espezifikoa era antolatu batean eta oso osorik —goi-mailako

ikasketak barne— irakasteko ardura euren gain hartuko duten lehenengo ikastetxeak.

1812ko Kadizko Konstituziotik abiatuz, 1970eko Hezkuntza Lege Orokorra onartzen

deneraino, musika-irakaskuntzek hartuko duten norabidea izanen da hein handi batean,

gaur egun goi-mailako musika-irakaskuntzek bizi duten kontraesaneko egoeraren

arrazoietako bat. Hau da, XIX. mendean, hezkuntzari buruzko ordenamendu juridiko

orokorrean, musika-ikasketei goi-mailako irakaskuntzen statusa aitortzen dien araurik

egon badago. Haatik, Madrilgo kontserbatorioa eratzearekin batera, musika-

irakaskuntzek beste norabide bat hartuko dute , Moyano Legeak baieztatuko duena.

Gerora, aipatu norabidea 1868ko Severo Catalina Dekretuak berretsiko du, musika-

ikasketak unibertsitateko antolakuntza akademikotik kanpo uzten dituenean eta

ondorioz, musika-irakaskuntzek goi-mailako ikasketen statusa galtzen dutenean.

Musika-irakaskuntzak oro har taxutzeko eran lehenengo aldaketa- zantzuak, 1970eko

Hezkuntza Lege Orokorra onartzearekin batera ageri zaizkigu. Goi-mailako musika-

irakaskuntzei dagokienez zehazki, LGEn aurreikuspenetan oinarritzen dira aipatu

irakaskuntzek goi-mailako ikasketen statusa berreskura dezatela xede duten lehenengo

ekimen garrantzitsuak —antzu geratuko diren arren—.

Page 451: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

449

LOGSEk ordea aurrera pauso itzela emango du, espainiar Estatuko hezkuntza-

sistemaren historian lehenengo aldiz, musika-irakaskuntzak, araubide bereziko

irakaskuntzak izenpean, hezkuntza-sistema orokorraren antolakuntza berriaren osagai

egiten dituenean. Gertaera honek, musika-irakaskuntzen ordura arteko egituraketan

aldaketak eragingo ditu. Honela, LOGSE onartu ostean, musika-irakaskuntzak hiru

norabide ezberdinen inguruan egituratuko dira: profesionala eta borondatezkoa; ez

profesionala eta borondatezkoa; eta, ez profesionala eta derrigorrezkoa, hain zuzen ere.

II

Europako Kontseilua, Europar Batasuneko erakundeak, baita UNESCO bera ere, inoiz

mintzatu dira musikak betetzen duen funtzio sozialaz, eta zera azpimarratu dute: adin

goiztiarrenetatik hasita, gizakiei musikan heztea zein garrantzitsua izan daitekeen. Bada,

LOGSEn helburuetako bat ondokoa dugu: hezkuntza-sistemaren derrigorrezko mailatan

bederen, musika-irakaskuntzaren presentzia sendotzea. Alabaina, gerora, hezkuntza-

sisteman jazoko diren hara hona guztiek —Humanitateen erreforma eta LOCE buru

direla—, aurkako joera adieraziko digute: musika-irakaskuntzei ordura arte esleitutako

ikastorduen urritze bat baino ez dakartela, alegia.

LOGSE ondoren, unibertsitate-mailakoa ez den hezkuntza-sisteman musika-

irakaskuntzak antolatzeko bi era bereiz daitezke: bata, musika-irakaskuntzak, araubide

orokorreko irakaskuntzak bailira taxutzen dituena, lehen hezkuntzako nahiz bigarren

hezkuntzako curriculumetako osagai bihurtuz. Bestea berriz, araubide orokorreko

irakaskuntzak —lehen hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza eta batxilergoa—

eta araubide bereziko irakaskuntzak —oinarrizko mailakoak nahiz maila ertainekoak—

uztartzen dituena.

Helburu profesionalik ez duten araubide orokorreko musika-irakaskuntzen

antolakuntzari nahiz edukiei so egiten badiegu, zera ondoriozta daiteke: heziketa-maila

eskasa ematen dutela, musikan aurre heziketa sendo bat galdatzen duten goi-mailako

zenbait irakaskuntzei ekiteko. Hortaz, helburu profesional batekin musika-irakaskuntzak

burutu nahi dituenak, hezkuntza-sistema nola dagoen antolatuta ikusirik, aukera bakarra

Page 452: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

450

dauka: aldi berean, araubide orokorreko irakaskuntzak eta araubide bereziko musika-

irakaskuntzak burutzea, irakas-zama nabarmenki areagotuz.

Egoera honen aurrean beraz, premiazkoa bihurtu da hezkuntza-Administrazioek

neurriak hartzea, bi irakaskuntza motak aldi berean egiteak dakarren irakas-zama hori

arintzeko edo malgutzeko. Eta hala egin dute hainbat neurri aurreikusiz eta aplikatuz:

hots, baliozkotzeak, curriculumaren egokitzapenak, dispentsak, musika-batxilergoaren

sorrera,... . Zalantza izpirik gabe, neurri horiek guztiak txalogarriak dira. Haatik,

irtenbide bat baino ez dira, LOGSEk aurreikusten dituen ikastetxe integratuen eraketa

orokortu bitartean.

Hain zuzen, araubide bereziko musika-irakaskuntzen ikuspegitik bederen, LOGSEk

jasotzen dituen aurreikuspenen artean, ausartenetakoa eta aurrerakoienetakoa dugu

aipatu ikastetxeen sorrera. Izan ere, ikastetxe integratuak lirateke etorkizuneko erronka

eta irtenbiderik egokiena, berez euren artean inolako loturarik ez daukaten bi

irakaskuntza mota, gehiegizko irakas-zamarik eragin gabe, era globalean edo

integratuan uztartzeko. Orobat, neurririk aproposena lirateke, musikaren profesionala

izan nahi duenari, araubide bereziko goi-mailako musika-ikasketei ekin diezaien

erraztasunak emateko. Nolanahi ere, ikastetxe integratu baten helburuak bermatzeko,

zera da ezinbestekoa: bi irakaskuntza moten curriculumak, hezkuntza-egitasmo

bakarrean integratzea; baita, bi irakaskuntzak antolatzea ere, ikaslearen behar

espezifikoei egokitzen zaien eskola-ordutegi bakar baten arabera.

Bestalde, espainiar hezkuntza-sisteman, materialki ia parekoak diren goi-mailako

musika-irakaskuntzak bikoiztu egin dira, formalki ezberdinak diren bi titulu eratzeko:

bata, unibertsitate lizentziatu-tituluaren baliokidea dena, eta bestea berriz, unibertsitate-

mailakoa, alegia. Bada, bi irakaskuntza moten antolakuntzari eta edukiei so egiten

badiegu, zera ondoriozta daiteke: unibertsitate-mailako irakaskuntzek adina heziketa

edo gehiago ematen dutela, euren baliokideak diren araubide bereziko goi-mailako

musika-irakaskuntzek. Hau da, araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzek,

unibertsitate-mailakoen aldean, sakontasun gehiagorekin trebatzen dute bai zientifikoki

baita teknikoki ere.

Page 453: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

451

Orobat, espainiar hezkuntza-sisteman, unibertsitate-mailako musika-irakaskuntzak ez

dira eratzen, aurreko mailatan zehar izan duten progresio baten ondorio bezala. Hortaz,

unibertsitate-mailako musika-irakaskuntzei ekiten dien ikasleen profila, aldez aurretik

musika-irakaskuntza berezituak burutu ohi dituenarena da. Ezen, musikan trebakuntza

osagarririk jaso ezean —soilik, derrigorrezko hezkuntzan eta batxilergoan jasotako

heziketa eskasarekin— nekez burutu ahal izango lituzke unibertsitate-mailako musika-

ikasketak.

Honenbestez, zera baieztatu behar dugu: edukiari nahiz antolakuntza akademikoari

dagokienez parekoak diren goi-mailako musika-irakaskuntzak eta tituluak bikoiztea,

zentzugabea dela. Azken batean, artifizialtzat jo daitekeen egoera hau, araubide

bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeen eta irakasleen

egungo erregimen ez unibertsitarioak bortxatuta sortzen baita. Beraz, ezinbestekoa da,

zentzurik ez duen goi-mailako musika-irakaskuntzen bikoiztasun hau ekiditearren,

irakaskuntza hauen antolakuntza birformulatzea.

III

LOGSEn beste erronketako bat ondokoa dugu: helburu profesionalik ez duen eta

borondatezkoa den musikaren irakaskuntza abian jartzea. Xede honekin bada,

musikaren kultura hedatzearren, eta hiritarrek, printzipioz ikuspegi praktiko batetik eta

adin mugarik gabe musikan heziketa jaso dezaten, hezkuntzaren erregimen komunetik

at dagoen berariazko ikastetxe mota baten sorrera aurreikusten du LOGSEk: musika-

eskolena, alegia. Bertan musika-irakaskuntza ez arautuak irakasten dira; hots, balio

ofizialik ez duten tituluak lortzeko gaitzen dutenak.

Juridikoki zein pedagogikoki era malguan taxutzen den musika-irakasteko bide honek,

eratu zenetik, sekulako harrera, bultzada eta gorakada izan du, funtsean arrazoiok

eraginda: batetik, helburu profesional batekin musika ikasi nahi duen ikasleari

dagokionez, araubide orokorreko irakaskuntzen eta araubide bereziko musika-

irakaskuntzak aldi berean burutzeak, irakas-zamaren areagotze bat dakarkio. Bada,

ikastetxe integratuen eraketa orokortzen ez den bitartean, egoerak bere horretan jarrai

dezake. Bestetik, araubide bereziko musika-irakaskuntzen egungo antolakuntza

Page 454: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

452

akademikoak, oinarrizko mailatik hasita, bete-betean, norabide profesionala hartzen du.

Eta ikasketa horiei ekiten dion ikaslearen adina oso goiztiarra denez, ikasketa mota

horren aldeko aukera ikaslearena izan ordez, gehienetan bere gurasoena izan ohi da.

Beraz, baldintza horiekin, ikuspegi pedagogiko batetik, nekez susta liteke ikaslearen

musikarako zaletasuna. Hain zuzen ere, sarritan aurkako joera piztea baino ez da

lortuko.

Bestalde, arautuak ez diren goi-mailako musika-heziketa ikastaroek zera dute helburu:

sarritan hezkuntza-sistemak dituen hutsuneak edo gabeziak osatzea. Bada, ikastaro

hauen arrakastaren gakoa ez da amaitu ostean eskura daitekeen titulua, beste hau baizik:

ikaslearen trebetasuna lantzen eta ongi bideratzen dakien maisua.

IV

LOGSE ikasketa-plana abian jarri ahala, borondatezko izaera duten eta hasieratik bete-

betean norabide profesionala hartzen duten oinarrizko mailako eta maila ertaineko

musika-irakaskuntzek ikasle-kopuru aldetik izan duten beherakada nabarmenak zera

adierazten digu: LOGSEk, bere helburuei jarraiki, aipatu mailentzat ikuspegi juridiko

batetik egokiena bezala taxutzen duen plangintza akademikoa, ez dirudiela egokiena

denik ikuspegi pedagogiko batetik.

Ukaezina da, araubide bereziko musika-irakaskuntzak oro har hezkuntza-sisteman

integratzea, aipatu irakaskuntzen bilakaera normalarentzat baikorra izango dela. Haatik,

aproposa ez dirudiena zera da: integratzeko modua. Izan ere, LOGSEk egituratzen duen

hezkuntza-sistemak, araubide bereziko oinarrizko mailako zein maila ertaineko musika-

irakaskuntzak burutzeko ikasleari ezartzen dizkion baldintzak ez dirudite aproposenak.

Alegia, LOGSEk, araubide orokorreko irakaskuntzen derrigorrezko etapekin batera eta

parez pare, oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko araubide bereziko musika-

irakaskuntzak gradu akademikoetan egituratzen ditu. Orobat, araubide bereziko

oinarrizko mailako nahiz maila ertaineko musika-irakaskuntzak antolatzen ditu,

araubide orokorreko irakaskuntzen hezkuntza-printzipio berdinetan oinarriturik.

Page 455: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

453

Bada, egoera honen aurrean zera izango litzateke komenigarria: LOGSEk eta bere

edukia garatzen duten arauek aipatu irakaskuntzak antolatzeko taxutu duten plangintza

birproposatzea, beti ere LOGSEk bere zioen azalpenean aditzera ematen duen

malgutasunarekin.

Honetara, oinarrizko mailako musika-irakaskuntzei dagokienez zehazki, ez legoke

arazorik, aipatu malgutasunaren babesean, musika-eskolen ardurapean lagatzeko, gaur

egun araubide bereziko musika-irakaskuntzen oinarrizko maila irakasten duten

kontserbatorioek burutzen duten funtzioa. Jakina, horretarako funtsezkoa izango da,

musika-eskolak behar bezainbat baliabiderekin hornitzea —ekonomikoak barne—.

Proposamen honen helburua ez baita, musika-eskolek huts-hutsean ordezka dezatela

oinarrizko mailako musika-kontserbatorioen zeregin profesionalizatzailea. Oinarrizkoa

izanen da berebat, musika-eskola batean musika-irakaskuntzak burutzeko norabide

profesionala hautatzen duen ikasleari, irakaskuntza mota horrek galdatuko lukeen adina

heziketa espezialdua bermatzea.

Maila ertaineko musika-irakaskuntzei dagokienez berriz, LOGSEk aipatzen duen

malgutasuna lortzearren, batik bat irtenbide hau joko litzateke egokitzat:

curriculumetako edukiak murriztea, alegia. Neurri honen aldeko aukera gainera,

ondoko inguruabarrak justifika lezake: LOGSE ondoren, maila ertaineko musika-

irakaskuntzak burutu ostean lortuko litzatekeen titulu berriari ematen zaion balio urriak.

Izan ere, LOGSEk soilik ondorio akademikoak aitortzen dizkio aipatu tutuluari; hots,

salbuespenak salbu, batxilergo tituluarekin batera, araubide bereziko goi-mailako

musika-irakaskuntzei ekin ahal izateko gaituko luke bakarrik maila ertaineko tituluak.

V

LOGSEk orokorrean araubide bereziko arte-irakaskuntzetan helburu bi finkatzen ditu:

bata ikasleei kalitatezko heziketa artistiko bat eskaintzea eta bestea, etorkizunean arteen

adierazpen ezberdinetan profesionalak izango direnen prestakuntza bermatzea. Bada,

617/1995 Errege Dekretuak musika-irakaskuntzen goi-mailarentzat taxutzen duen

curriculum berriarekin xede hori lor daitekeenik ezin da ukatu.

Page 456: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

454

Halaber, LOGSEk bere zioen azalpenean aditzera ematen du, musika-irakaskuntzak oro

har malgutasunarekin antolatuko direla, euren berezitasunak aintzat harturik. Hortaz,

aipatu zioarekin bat, adin mugarik gabe eta titulu akademikorik ezean, goi-mailako

musika-irakaskuntzei ekiteko aukera aurreikusten du LOGSEk. Unibertsitate-mailako

irakaskuntzetan ordea, salbuespenak salbu, ez ohi da halakorik gertatzen.

Paradoxikoa dirudien arren, goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzek

hezkuntzari buruzko ordenamendu juridikoan gaur egun duten statusa ezagutu eta ulertu

ahal izateko, abiapuntua eta ardatz nagusia LOGSE dugu: hots, unibertsitate-mailakoa

ez den hezkuntza-sistema arautzen duen Legea. Alabaina, LOGSEk goi-mailako

musika-tituluei aitortuko dien status berriak eraginda —ondorio guztietarako

unibertsitate-mailako tituluen baliokide izatearena, alegia—, zera ondoriozta daiteke:

goi-mailako musika-irakaskuntzen antolakuntza akademikoa hurbilago dagoela

unibertsitate-mailako hezkuntza-sisteman dauden antolakuntza-ereduetatik.

Hain zuzen, honen adierazgarri ditugu goi-mailako musika-irakaskuntzen curriculuma

taxutzen duen 617/1995 Errege Dekretuan ageri zaigun hainbat osagai. Honela, goi-

mailako musika-irakaskuntzen ziklo bakarreko antolakuntza bat letorke LOUren

aurreikuspenekin ezezik, Boloniako deklarazioak finkatzen dituen ildo orokorrekin ere.

Eta 617/1995 Errege Dekretuak ziklo bakar horrentzat aurreikusten duen iraupenari

dagokionez berbera baiezta daiteke. Halaber, espezialitateen edukien antolakuntzaren

kasuan, Autonomia Erkidegoek onartu dituzten curriculumetan, espezialitate bakoitzean

ikasi beharreko irakasgaiak unibertsitate-mailako ikasketen ereduari gehiago gerturatzen

zaion modu batean antolatu dira. Izan ere, orokorrean, hiru talde nagusitan sailkatu ohi

dira aipatu irakasgaiak: derrigorrezkoak, hautazkoak eta hautapen askekoak, alegia.

Goi-mailako musika-irakaskuntzak neurtzeko erabiltzen den kreditu-sistemari

dagokionez ordea, zera azpimarratu beharra dago: oro har, kreditu-sistemaren erabilerak

behin eta berriro adierazten duela, unibertsitate-mailako ikasketak antolatzeko

ereduarekiko hurbiltasuna. Alabaina, une hauetantxe, goi-mailako musika-

irakaskuntzetan ezin da europar kreditu-sistemarik ezarri. Izan ere, kontuan hartu behar

dugu europar kreditu-sistema abian jartzea dela derrigorrezko aurre baldintza, LOUren

aurreikuspenen ondorioz etorkizun batean taxutuko diren graduko unibertsitate-titulu

ofizial berriak ezarri ahal izateko. Bada, goi mailako araubide bereziko musika-

Page 457: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

455

irakaskuntzak behin-behinekoz indarrean dirauen unibertsitate-titulu ofizialen

katalogoan agertzen ez direnez —LOGSE geroztik, unibertsitate-mailako ikasketen

baliokide diren arren—, gaur egun europar kreditu-sistema ez zaie ezargarria.

Honenbestez, formalki bederen, ordenamenduaren inkoherentzia baten aurrean

geundeke. Hau da, logikoena izango litzateke, unibertsitateari buruzko marko juridikoan

arautzea, unibertsitate-mailakoen baliokideak diren titulu batzuk lortzeko aukera ematen

duen irakaskuntza oro, eta ez ordea, unibertsitate-mailakoa ez den irakaskuntzari

buruzko legedian. Nolanahi ere, LOUren XIII atalburuak —goi-mailako

irakaskuntzaren europar esparruari buruzkoak— ateak zabal ditzake etorkizun batean

goi-mailako musika-irakaskuntzak dagokion legediaren baitan arautzeko: hots, goi-

mailako irakaskuntzei dagokien araudi zabal eta malgu batean; ala unibertsitate-mailako

irakaskuntzei dagokien araudi berean.

VI

LOGSEk erreboluziotzat jo daitekeen berebiziko urratsa emango du, musika-

irakaskuntzen historian zeharo berria eta apartekoa den ondoko baieztapenaren bitartez:

goi-mailako musika-titulua, unibertsitate-lizentziatu tituluaren baliokidea dela ondorio

akademiko nahiz profesionaletarako, alegia.

Honela bada, unibertsitate-mailakoa ez den hezkuntza-sistemaren osagai diren goi-

mailako musika-irakaskuntzek, goi-mailako ikasketen kategoria eskuratuko dute.

Alabaina, paradoxikoa dirudien arren, goi-mailako musika-irakaskuntzak ez dira

unibertsitatean integratuta geratuko. Eta goi-mailakoak izan arren, bakarrik,

unibertsitate-mailako ikasketen parekoak izango dira. Hau da, LOGSE ondoren eskura

daitekeen titulua dela medio, zentzu zabalean, goi-mailako araubide bereziko musika-

irakaskuntzak unibertsitate-mailako ikasketen pare jar litezke eta nolabait ikasketa

unibertsitarioen kutsua dutela esan genezake. Zentzu hertsian ordea, soilik

titulazioaren ikuspegi materialetik jarriko dira goi-mailako araubide bereziko musika-

irakaskuntzak unibertsitate-mailako ikasketen parean, eta bakar-bakarrik ikuspegi

horretatik izango dute unibertsitate-ikasketen ukitua.

Page 458: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

456

Era berean, LOGSE onartu ostean, goi-mailako musika-tituluak, formari dagokionez

unibertsitate-mailako tituluen baliokide izanen dira; eta materialki edo edukiari

dagokionean berriz, unibertsitate-mailako titulu bihurtuko dira. Aitzitik, inertziagatik

unibertsitate-mailako tituluak ez direla dirudi. Ezen, behin eta berriro unibertsitate-

legediak ahaztu egin ditu edo alde batera utzi ditu. Ondorioz, gaur egun, araubide

bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzak ez dira unibertsitateetan irakasten, eta eurak

burutu ostean lortutako tituluak ez dira ageri unibertsitate-mailako titulu ofizialen

katalogoan.

Dena dela, dagoeneko abian den Boloniako prozesuaren eraginez, eta bereziki,

Espainiarekin batera prozesu horretan murgilduta dauden Europako beste herrialdeetan,

goi-mailako musika-irakaskuntzak burutuz gero lor daitezkeen tituluak, formalki,

unibertsitate-mailakoak diren heinean, litekeena zera da: etorkizun batean Espainian

ere, goi-mailako musika-tituluak formalki unibertsitate-mailako titulu bihurtzea,

baliokide izan ordez. Ondorioz, goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzak

amaitu ostean lortuko litzatekeen titulua, unibertsitate-tituluen katalogo ofizialeko

osagai izango litzateke eta goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzei, zentzu

guztietan, ikasketa-unibertsitarioen statusa aitortuko litzaieke.

Izan ere, legegintzaren ikuspegitik koherenteena eta, duda barik, titulazioaren ikuspuntu

formaletik arazorik gutxien ekarriko lukeen aukera, goi-mailako musika-tituluak

unibertsitate-mailako irakaskuntzari dagokion marko juridiko berean arautzea izango

litzateke. Eta honetarako oztopo juridikorik ez legoke. Haatik, unibertsitate-legeek, goi-

mailako musika-tituluak unibertsitate-sistemaren osagai gisa esplizituki aintzat ez

hartzearen aldeko aukera egin dute.

Bien bitartean, goi-mailako musika-tituluen eta unibertsitate-mailako tituluen arteko

baliokidetza, unibertsitate-mailako hezkuntzari ez dagokion lege batek ezartzen du:

LOGSEk alegia. Hortaz, uneotan, ebatzi gabe edo solte geratzen diren formazko aspektu

batzuen kariaz, goi-mailako musika-tituluak oraino ez daude formalki, esplizituki edo

de iure unibertsitate-sisteman integraturik eta ondorioz, ez dute unibertsitate-mailako

tituluen status berbera. Alabaina, zera azpimarratu beharra dago: goi-mailako musika-

tituluak materialki, esplizituki edo de facto, unibertsitate-mailako tituluak direla, euren

baliokide diren heinean. Beraz, edukiari dagokionez, unibertsitate-mailako tituluen balio

Page 459: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

457

berbera dutelako, goi-mailako musika-tituluek, unibertsitate-mailako titulu batek adina

gaitasun akademiko zein profesional aitortuko dute.

Honetara, hain zuzen ere, goi-mailako musika-titulua dagoeneko eskuetan izanik,

burututako ikasketak sakonean aztertu gura duen orori, LOGSEk, bide berri bat

urratzeko aukera emango dio: unibertsitatean ikerketan jardunez, hirugarren zikloko

ikasketak burutzekoa, alegia. Bada, jakin badakigu, gaur egun espainiar hezkuntza-

sisteman, doktorego ikasketak soilik unibertsitateetan burutu daitezkeela. Hortaz,

doktorego ikasketei ekin eta aipatu ikasketak burutzen dituen orok, bete-betean

unibertsitate-mailakoa den titulu akademiko ofizial bat eskuratu ahal izango du:

doktore-titulua, alegia. Nolanahi ere, gaur egun, espainiar hezkuntza-sisteman,

doktorego-ikasketak soilik unibertsitatean burutu ahal izateak eta ondorioz, doktore-

gradua, bakar bakarrik, unibertsitatean eskuratu ahal izateak ez du esan nahi,

etorkizunari begira, ikerketa-gune bakarra unibertsitatea izan behar denik. Ezen,

617/1995 Errege Dekretuak, goi-mailako musika-ikastetxeak, unibertsitateekin batera,

ikerketa sustatzeko zein burutzeko zeregina duten eremu gisa onartzen ditu. Eta gerora,

9/1995 Lege Organikoak, lege lerruna aitortuko dio 617/1995 Errege Dekretuak

xedatutakoari.

Jakina, egia da, goi-mailako musika-ikastetxeen antolakuntza nahiz irakasleen

erregimena aldatzen ez den bitartean, aipatu arauek xedatutakoa asmo hutsean baino ez

dela geratuko. Hau da, ikasketen antolakuntza akademikoari dagokionez, goi-mailako

araubide bereziko musika-irakaskuntzek unibertsitate-mailako ikasketen makina bat

elementu eskuratu dituzten arren, oro har, goi-mailako musika-ikastetxeek, bigarren

hezkuntzako ikastetxeen erregimen berbera izaten darraite. Eta irakasleekin, berdin-

berdina gertatzen da.

Hortaz, goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzen bilakaera erabatekoa izan

dadin, abiapuntu gisa, beharrezkoa zera dugu: Boloniako deklarazioak bultzatzen

duenari jarraiki, goi-mailako musika-irakaskuntzak bi zikloetako egiturara egokitzea;

eta ondorioz, bigarren zikloko edo gradu ondoko ikasketak —hots, egungo doktorego-

ikasketak— antolatzeko ahalmena, goi-mailako musika-ikastetxeei esleitzea.

Page 460: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

458

Europar Batasunean eta Europar Batasunetik at dauden herrialdeetako hezkuntza-

sistemen arabera eskuratutako musika-tituluei, espainiar hezkuntza-sistemak aitortzen

dizkien ondorioei dagokienez, zera azpimarratu beharra dago: 1754/1998 Errege

Dekretua onartzearekin batera, Espainian erregulatutako profesio bihurtuko dela

musika-irakaskuntza ofizialen musika-irakasle lanbidea. Ondorioz, goi-mailako musika-

tituluei goi-mailako titulu komunitarioak elkar onartzeko sistema ezarriko zaie.

Atzerriko tituluak homologatzeko eta baliozkotzeko ordea, 104/1988 Errege Dekretuak,

unibertsitate-mailako tituluak ez direnak homologatzeko eta baliozkotzeko arautzen

duen prozedura jarraitu beharko da, kontraesana badirudi ere.

Bestalde, musikaren profesioa Espainian, kolegiatzea galdatzen ez duen profesio liberal

bat da. Halaber, profesio tituluduna ere bada, hainbat jarduera profesional burutzeko,

balio akademikoa eta ofiziala duen goi-mailako musika-titulua edukitzea galdatu ohi

den heinean. Izan ere, sarritan, goi-mailako musika-tituluaren balioa erlatiboa bihurtu

ohi da. Dena dela, musikaren profesioak, profesio tituludun bezala, irakaskuntza

publikoaren eremuan dauka bere adierazpenik nagusiena. Honela, funtzio publikoan,

araubide bereziko musika-irakaskuntza ofizialen irakasle bezala lan egin nahi duen

orori, oro har, musika-titulu bat edukitzea galdatu ohi zaio.

VII

Musika-ikastetxe ofizialei buruzko araudiari so egiten badiogu, honakoaz ohar gaitezke:

ikastetxeetan irakasten den maila akademikoaren arabera, ikastetxe mota anitz dagoela.

Alegia, oinarrizko mailako, maila ertaineko eta goi-mailako musika-kontserbatorioak;

maila bereko baimendutako musika-ikastetxe pribatuak; eta Madrilgo goi-mailako

kantu-Eskola. Orobat, ikastetxearen titulartasuna eta kudeatzeko era aintzat hartuz gero,

izaera juridiko ezberdina duten ikastetxeekin eginen dugu topo: funtsean, ikastetxe

publikoekin eta pribatuekin. Ikastetxe publikoen artean halaber, ondokoak bereiz

daitezke: Administrazioak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxeak, eta zeharka

kudeatzen dituenak —organismo autonomoen eta fundazioen bitartez, alegia—. Eta

pribatuen artean berriz ondokoak: guztiz pribatuak direnak, eta Administrazioak sortzen

dituenak —ikastetxe pribatu gisa edo fundazio bezala—.

Page 461: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

459

LOGSEk ez ditu musika-ikastetxeak arautzen. Aitzitik, araubide bereziko musika-

irakaskuntzetan abian jartzen duen berrantolaketak zera galdatzen du: ordura arteko

musika-ikastetxeak berregituratzea, euren taxutzea eta baldintza materialak musika-

irakaskuntzen helburu berriekin bat etor daitezen. Hortaz, xede horiek betetzearren

389/1992 Errege Dekretuak arautuko ditu musika-ikastetxe ofizial orok bete beharreko

gutxieneko baldintzak.

Hain zuzen, 389/1992 Errege Dekretutik zera ondoriozta daiteke: araubide bereziko

musika-irakaskuntzak soilik ikas daitezkeela ofizialak diren bi ikastetxe motatan: alegia,

musika-kontserbatorio publikoetan eta baimendutako musika-ikastetxe pribatuetan.

Halaber, musika-ikastetxeek soilik maila akademiko bat irakatsi ahal izango dutela.

Baita, musika-ikastetxe ofizial orok gutxieneko batzuk bete beharko dituela ere,

aspektuotan: hots, irakatsi beharreko espezialitateetan; eskola-postuetan; eta, instalazio

nahiz baldintza materialetan. Musika-ikastetxe pribatuen kasuan gainera, aipatu

gutxieneko ukanbeharrei beste bat gehitu behar zaie; honatx: administrazio-baimena

lortu behar izatea, ikastetxe pribatua ireki eta abian jartzeko, alegia.

Musika-ikastetxe publikoetako gobernu-organoei dagokienez, gaur egun LOCEn

jasotzen da oinarrizko araudia, zera aurreikusiz: hezkuntza-Administrazioek, aipatu

ikastetxeen berezitasunetara egokituko dutela, gobernu organoei eta parte hartze

organoei buruz LOCEk xedatutakoa. Alabaina, aurreikuspen hori nekez bete da, eta bien

bitartean, subsidiarioki eta analogiaz, bigarren hezkuntzako ikastetxeentzat onartutako

erregelamendu organikoak ezarri ohi dira. Nolanahi ere, iragankortasun egoerak ezin du

luzaroan iraun. Ezen, LOCEk nabarmenki aldatzen du ikastetxeetako barne-organoen

egitura baita eurak hautatzeko modua ere.

Zehazki, goi-mailako musika-ikastetxeetako gobernu-organoei dagokienean, zera

azpimarratu beharra dago: 389/1992 eta 1220/1992 Errege Dekretuen arabera, soilik

araubide bereziko goi-mailako musika-irakaskuntzak irakatsiko dituzten lehenengo

ikastetxeak sortuko direla Estatuan. Ondorioz, 1815/1993 Errege Dekretuak ezabatu

eginen du, ordura arte, goi-mailako musika-kontserbatorioetako eskola-kontseiluetan eta

hauteskunde-batzordeetan, ikasleen gurasoek parte hartzeko zeukaten aukera. Izan ere,

printzipioz ez litzateke bat etorriko goi-mailako ikastetxe horietako ikasleek edukiko

luketen adinarekin —adinez nagusi izango liratekeelako—.

Page 462: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

460

Bada, inguruabar honek zera uzten du agerian: goi-mailako musika-ikastetxeak bigarren

hezkuntzako ikastetxeak bailiran antolatzea, kontraesanen iturri baino ez dela, eta

nahasmendu puntu bat gehitzen diola goi-mailako musika-irakaskuntzen bilakaera

juridiko normalari. Horregatik, kontraesanak saihestea helburu duten neurriak agertzen

hasi zaizkigu.

Esaterako, musika-kontserbatorioak bigarren hezkuntzako ikastetxeak bailiran

antolatzeko ohiko ereduari ihes egiten dioten goi-mailako musika-kontserbatorioak

eratu dira dagoeneko zenbait Autonomia Erkidegoetan —une hauetantxe, Balear

uharteetan, Aragoin eta Kanarietan, alegia—. Bada, kontserbatorio hauetan ez dago

jadanik eskola-kontseilurik. Aitzitik, bertan irakasten diren irakaskuntzen mailarekin eta

eskura daitezkeen tituluekin bat datozen gobernu-organo batzuk eratu dira; azken

batean, unibertsitateen barne antolakuntzari hurbiltzen zaizkion organoak. Gainera,

Aragoin eta Balear uharteetan, goi-mailako musika-kontserbatorioak autonomia maila

handiagoarekin antolatzeko, Administrazioak zeharkako kudeaketa hautatu du. Honela,

Aragoiko goi-mailako musika-kontserbatorioa organismo autonomo batek kudeatzen du

—Goi-mailako irakaskuntza artistikoen Aragoiko Institutuak, alegia—, eta Balear

Uharteetakoa berriz, Administrazioak eratutako fundazio batek.

Beste hezkuntza-Administrazio batzuk ordea, helburu berdinarekin eta beti ere

zeharkako kudeaketa erabiliz, formalki formula pribatuetara jo dute goi-mailako

musika-ikastetxeak antolatzeko. Hauxe dugu hain zuzen, printzipioz pribatuak diruditen

Kataluniako Esmucen eta Euskal Herriko Musikenen gertatzen dena. Izan ere,

baimendutako ikastetxe pribatu gisa eratu dira.

Honenbestez, Bartzelonako Liceu goi-mailako baimendutako ikastetxe pribatuari (edo

Liceuko Kontserbatorioa deiturikoari) egin behar diogu aipamen, erregimen guztiz

berezia baitauka. Hau da, goi-mailako musika-ikastetxea kudeatzeko, benetan pribatua

den Fundazio bat eratu da, eta beraz, Estatu osoan gisa honetako ikastetxe pribatu

bakarra da.

Page 463: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

461

VIII

Musika-irakaskuntzetan LOGSEK abian jartzen duen berrantolaketak, bete-betean

ukitzen ditu musika-irakasleak, batik bat, musika irakasteko galdatuko zaien

prestakuntzari edo kualifikazioari dagokionez. Orobat, musika-irakaskuntzen

birmoldaketa horrek, zuzenean eragiten du musika-ikastetxeen eta musika-irakasleen

arteko harremanetan. Honela, musika-ikastetxe ofizialen eta bertan lan egiten duten

irakasleen artean, hiru motatako harreman juridikoak bereiz daitezke: funtzio publikoari

dagokiona, administrazio-kontratu baten menpe dagoena eta lan-kontratu bidezkoa, hain

zuzen ere. Hauetariko harreman juridiko bakoitzak adierazten digu, kasuan kasu

ezberdina izanen dela, irakaslea, ikastetxeari —edo ikastetxea kudeatuko duen

antolakuntzari— atxikitzeko edo lotzeko erabiliko den tresna. Aipatu harreman juridiko

bakoitza halaber, bat etorri ohi da ikastetxearen izaerarekin: publikoa ala pribatua,

alegia.

Bada, musika-ikastetxe publikoetan —edo kontserbatorioetan— aipatu harreman

juridikoa formalizatu ohi da karrerako irakasleei, dagokien kidegoko funtzionario

izendatuz: hots, musika-irakasleen kidegokoa ala musika-katedradunen kidegokoa.

Musika-irakasleen kidegoko funtzionarioek, oro har, araubide bereziko musika-

irakaskuntzen oinarrizko mailan nahiz maila ertainean irakatsiko dute. Eta

salbuespenez, hala zehaztutako araubide bereziko goi-mailako irakaskuntzak ere irakatsi

ahal izango dituzte. Musika-katedradunen kidegoko irakasleek berriz, araubide bereziko

musika-irakaskuntzen goi-mailan irakatsiko dute.

Beraz, honek esan nahi du, LOGSEk, musika-katedradunen kidegoari, bigarren

hezkuntzako irakasleen kidegoaren statusa ematen diola, berez, irakasten duen

irakaskuntzaren mailarekin bat, goi-mailako irakasleen kidegoena dagokionean.

Halaber, nabarmena da, musika-irakasleen kidegoen artean nahasketa dagoela. Izan ere,

sarritan, musika-irakasleen kidegoko irakasleek goi-mailako irakaskuntzak irakasten

dituzte; eta alderantziz, musika-katedradunen kidegoko irakasleek, maila ertainekoak.

Horregatik, etorkizunari begira komenigarria izango litzateke, musika-katedradunek

soilik goi-mailako ikasketak irakastea, unibertsitateko irakasle-kidego bailira.

Page 464: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

462

Bestalde, musika-irakasle funtzionarioei dagokienez, funtsezkoa da euren espezialitatea

zehaztuta egotea, eta LOGSEk, zeregin hori Estatuko Gobernuari esleitzen dio. Honela,

989/2000 Errege Dekretuak musika-irakasleen kidegoari egokitutako espezialitateak

zehazten ditu. Aitzitik, katedradunen kidegoei dagozkien espezialitateak oraindik

zehazteke daude. Bada, Estatuko Gobernuaren ahalmen erregelamendugilearen jarduera

eza honek eragina izanen du aipatu kidegoan sartu ahal izateko hezkuntza-

Administrazioek egin beharreko hautapen-proben deialdietan. Hau da, espezialitateak

zehaztu arte, hezkuntza-Administrazioek ezin dituzte euren menpe dauden goi-mailako

musika-kontserbatorioetako pertsonalaren plantillak egokitu, eta ondorioz, juridikoki

blokeatuta daude hautapen-proben deialdiak egiteko. Nolanahi ere, bien bitartean,

Autonomia Erkidegoek mekanismo ezberdinak erabili ohi dituzte hutsik dauden

lanpostuak hornitzeko; funtsean hauxek: bitarteko-irakasleen bidez nahiz zerbitzu-

egiteen bidez hornitzea.

Musika-ikastetxe publikoetan, funtzio publikoa nagusi izaten badarrai ere, badago ordea

administrazio-kontratuen menpeko irakaslerik. Izan ere, LOGSEk zera aurreikusten du:

printzipioz, irakaskuntzaren eremutik at euren jarduera burutzen duten profesionalak

kontratatzeko aukera badagoela, aipatu ikastetxe publikoetan irakats dezaten.

Unibertsitate-mailakoa ez den irakaskuntzan bederen, aparteko izaera duen figura hau,

irakasle espezialista (asoziatua) izenarekin ezaguna da. LOGSEn aurreikuspen horiek

hezkuntza Ministerioaren lurralde-esparruan 1560/1995 Errege Dekretuak garatzen ditu

eta bertatik zera ondorioztatzen da: oro har, denboraldi baterako, arduraldi osorako ala

ez osorako, eta Administrazio-Zuzenbidearen arabera musika irakasle espezialistak

(asoziatuak) kontratatzeko aukera dagoela. Alabaina, atzerriko musika-irakasle

espezialistak kontratatzen direnean, iraunkorki eta Lan-Zuzenbidearen menpe ere izan

daiteke. Honenbestez, irakasle espezialistak titulazio-baldintzak betetzeaz salbuetsita

daude.

Guztiz pribatuak diren ikastetxeetan —Liceuko Kontserbatorioan gertatzen den

bezalaxe—, baita finantzaketa guztiz publikoa izan arren, formalki pribatuak diren

musika-ikastetxeetan ere —hots, Esmucen eta Musikenen jazotzen den moduan—

harreman juridikoa lan-kontratu baten bitartez formalizatu ohi da.

Page 465: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

463

Azkenik, LOGSEk aurreikusten du, goi-mailako musika-irakaskuntzei dagokienez,

Gobernuak irakasle emerituaren figura ezarriko duela. Oraindik aurreikuspen honek

garapenik izan ez duen arren, aipagarria da, zera adierazten duelako: LOGSEk goi-

mailako musika-tituluei aitortzen dien status berriak eraginda, unibertsitateko irakasle

emerituaren figurak, nolabait, goi-mailako musika-irakaskuntzetan ere lekurik baduela.

IX

Europan, goi-mailako irakaskuntzen esparrua erabateko eraldatze prozesu batean

murgildurik dago, Sorbonako deklarazioarekin batera ekin zitzaion konbergentziaren

ondorio bezala. Gerora, Boloniako, Pragako eta Berlineko deklarazioak egingo dira —

eta 2005eko maiatzean Bergenen, beste hainbeste egitea aurreikusten da ere—. Guztiek

bada, xede dute, 2010. urtean, Boloniako deklarazioan finkatutako helburuak gauzatu

daitezela. Alegia: bi mailatako titulazio-sistema bateratu bat ezartzea, kreditu-sistema

komuna darabilena, mugikortasuna sustatzen duena, kalitatezkoa eta europar eremua

daukana.

Erronka hauek jakina, goi-mailako irakaskuntza guztietara hedatzen dira, eta ez bakarrik

unibertsitate-mailakoetara. Hortaz, goi-mailako irakaskuntzaren europar esparruaren

helburuak, goi-mailako musika-tituluei nahiz irakaskuntzei ere ezartzeko, ez legoke

eragozpenik. Hain zuzen, horixe ondoriozta daiteke, Europako Parlamentuak, 2002

urtean, ezagutzari buruzko europar esparruaren osagai diren unibertsitateei nahiz goi-

mailako irakaskuntzei buruz onartutako ebazpenetik

Zuzenbide Konparatura jotzen badugu, musika-irakaskuntzen sistemok topa ditzakegu:

batetik, espainiar sistemaren antzekoa darabilten herrialdeetakoak (Frantziakoa,

Italiakoa, Belgikakoa, Txekiakoa edo Irlandakoa, esaterako). Herrialde hauetan, goi-

mailako musika-irakaskuntzak, unibertsitatean formalki eta zuzenean integratzen ez

diren kontserbatorioetan burutu ohi dira. Bestetik, goi-mailako musika-irakaskuntzak,

unibertsitatean integratuta dauden herrialdeetako sistemekin eginen dugu topo. Eta hain

zuzen, herrialde hauen artean, hiru integrazio-eredu bereiztu ditugu: lehenengoa, goi-

Page 466: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

464

mailako musika-irakaskuntzak beste edozein goi-mailako ikasketa bezalaxe,

unibertsitatean integratzen dituzten herrialdeetakoa (hots, Suediakoa, Britainia

Handikoa, Finlandiakoa edo Errumaniakoa). Bigarrena, goi-mailako musika-

irakaskuntzak unibertsitate artistikoetan integratzen dituzten herrialdeetako eredua

(Austriakoa edo Islandiakoa, adibidez). Eta hirugarrena, goi-mailako musika-

irakaskuntzak kontserbatorioetan edo akademietan irakasten diren arren, aipatu

ikastetxeei unibertsitate-lerruna aitortzen dieten herrialdeetakoa (hau da, Alemanian,

Lituanian, Letonian edo Estonian gertatzen den moduan).

Zuzenbide Konparatuan ageri zaigun egoera honen aurrean beraz, harrigarriena ez da,

unibertsitate-lerruna daukaten edo unibertsitate-fakultateetan integraturik dauden

unibertsitate artistikoak, akademiak edo kontserbatorioak egotea; ondokoa baizik: goi-

mailako musika-irakaskuntzak irakasten dituzten ikastetxeei unibertsitate-lerrunik ez

aitortzea, bertan eskura daitezkeen tituluen maila, unibertsitateetan eskura daitezkeen

tituluen mailaren baliokidea denean.

Honenbestez, goi-mailako musika-irakaskuntzen europar esparruan, halabeharrezkoa

dirudi, konbergentzia prozesuak azkenean zera galdatuko duela: goi-mailako musika-

ikastetxeak eta ikasketak materialki unibertsitariotzat onartzea. Bada, honetarako

formulak anitzak izan daitezke —Zuzenbide Konparatuan gertatzen den moduan—.

Gorte Orokorretan ordea, gaiari buruz eztabaidatu denean, zera adostu da: Autonomia

Erkidegoekin batera, goi-mailako musika-irakaskuntzak arautuko dituen lege espezifiko

bat onartzeko beharra dagoela.

Hortaz, pentsa genezake, Parlamentuan gisa horretako lege bati buruz eztabaidatzeari

noizbait ekingo zaiola —Europar Batasuneko herrialdeetako ereduak aintzat harturik—.

Nolanahi ere, ukaezina zera da: Boloniako deklarazioaren helburuak, Espainian dauden

goi-mailako musika-irakaskuntzetara ere hedatzen direla; eta beraz, unibertsitate-

mailako irakaskuntzarentzat taxutu diren xede horiek lortzearren, goi-mailako musika-

irakaskuntzak ere egokitu beharko direla.

Page 467: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

465

AAIIPPAATTUUTTAAKKOO AARRAAUUDDIIAA

HEZKUNTZARI BURUZKO LEGEDI ORGANIKOA

• 11/1983 Lege Organikoa, abuztuaren 25ekoa (irailaren 1eko BOE)

• 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa (uztailaren 4ko BOE)

• 1/1990 Lege Organikoa, urriaren 3koa (urriaren 4ko BOE)

• 9/1995 Lege Organikoa, azaroaren 20koa (azaroaren 21eko BOE)

• 6/2001 Lege Organikoa, abenduaren 21ekoa (abenduaren 24ko BOE)

• 10/2002 Lege Organikoa, abenduaren 23ko (abenduaren 24ko BOE)

MUSIKA-IRAKASKUNTZEI EGOKITZEN ZAIEN ARAUDIA

Musika-irakaskuntzen bilakaera historikoa

• Kadizko Konstituzioa, 1812ko martxoaren 18koa (martxoaren 19ko Gazeta)

• 1830eko uztailaren 15eko Errege Dekretua (irailaren 16ko Gazeta)

• 1836ko abuztuaren 4ko Errege Dekretua

• 1845eko irailaren 17ko Errege Dekretua

• Moyano Legea, 1857ko irailaren 9koa (irailaren 10eko Gazeta)

• 1857ko abenduaren 14ko Errege Dekretua

• 1868ko ekainaren 17ko Errege Dekretua

• 1868ko urriaren 25eko Dekretua

• 1868ko abenduaren 15eko Dekretua

• 1871ko uztailaren 2ko Erregelamendua

• 1900ko apirilaren 18ko Errege Dekretua

• 1901eko irailaren 14ko Errege Dekretua (irailaren 15eko Gazeta)

• 1905eko ekainaren 16ko Dekretua (ekainaren 17ko Gazeta)

• 1917ko abuztuaren 25eko Dekretua (abuztuaren 30eko Gazeta)

• 1925eko azaroaren 4ko Agindua (azaroaren 17ko Gazeta)

• 1927ko abuztuaren 30eko Agindua (irailaren 13ko Gazeta)

• 1928ko ekainaren 4ko Agindua (ekainaren 9ko Gazeta)

• 1928ko ekainaren 6ko Agindua (ekainaren 12ko Gazeta)

• 1933ko martxoaren 9ko Dekretua (martxoaren 12ko Gazeta)

• 1933ko maiatzaren 2ko Agindua (ekainaren 23ko Gazeta)

• 1933ko uztailaren 8ko Agindua (uztailaren 12ko Gazeta)

• 1935eko apirilaren 3ko Agindua (apirilaren 15eko Gazeta)

• 1936ko martxoaren 19ko Agindua (martxoaren 28ko Gazeta)

• 1936ko martxoaren 26ko Agindua (martxoaren 29ko Gazeta)

Page 468: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

466

• 1942ko ekainaren 15eko Dekretua (uztailaren 4ko BOE)

• 1944ko urtarrilaren 26ko Dekretua (otsailaren 16ko BOE)

• 1952ko martxoaren 11ko Dekretua (apirilaren 1eko BOE)

• 1639/1959 Dekretua, irailaren 23koa (irailaren 26ko BOE)

• 1959ko abenduaren 28ko Ebazpena (urtarrilaren 19ko BOE)

• 1987/1964 Dekretua, ekainaren 18koa (uztailaren 14ko BOE)

• 2618/1966 Dekretua, irailaren 10ekoa (urriaren 24ko BOE)

• 1967ko maiatzaren 5eko Agindua (maiatzaren 17ko BOE)

• 3223/1968 Dekretua, abenduaren 26koa (1969ko urtarrilaren 14ko BOE)

• 3224/1968 Dekretua, abenduaren 26koa (1969ko urtarrilaren 14ko BOE)

• 1969ko ekaiaren 16ko Agindua (uztailaren 11ko BOE)

• 1969ko abenduaren 10eko Agindua (1970eko urtarrilaren 9ko BOE)

• 313/1970 Dekretua, urtarrilaren 29koa (otsailaren 16ko BOE)

• 14/1970 Legea, abuztuaren 4koa (abuztuaren 6ko BOE)

• 1970eko urriaren 23ko Agindua (azaroaren 12ko BOE)

LOGSEn ezarpen-egutegia

• 986/1991 Errege Dekretua, ekainaren 14koa (ekainaren 25eko BOE), eta aipatu Errege Dekretua

aldatzen duten ondokoak: 535/1993, apirilaren 12koa (maiatzaren 4ko BOE); 1487/1994,

uztailaren 1ekoa (uztailaren 28ko BOE); 1468/1997, irailaren 19koa (irailaren 20ko BOE);

173/1998, otsailaren 16koa (otsailaren 17ko BOE); 1112/1999, ekainaren 25ekoa (uztailaren 8ko

BOE); eta 835/2002, abuztuaren 2koak (abuztuaren 3ko BOE)

LOCEn ezarpen-egutegia

• 827/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa (ekainaren 28ko BOE), eta aipatu Errege

Dekretuaren ezarpena geroratzen duen 1318/2004 Errege Dekretua, maiatzaren 28koa

(maiatzaren 29ko BOE)

Musika, araubide orokorreko irakaskuntzetan: curriculuma (araudi orokorra)

• 1006/1991 Errege Dekretua, ekainaren 14koa (ekainaren 26ko BOE)

• 1007/1991 Errege Dekretua, ekainaren 14koa (ekainaren 26ko BOE)

• 1700/1991 Errege Dekretua, azaroaren 29koa (abenduaren 2ko BOE)

• 1178/1992 Errege Dekretua, urriaren 2koa (urriaren 21eko BOE)

• 446/1996 Errege Dekretua, martxoaren 8koa (apirilaren 17ko BOE)

• 3473/2000 Errege Dekretua, abenduaren 29koa (urtarrilaren 16ko BOE)

• 3474/2000 Errege Dekretua, abenduaren 29koa (urtarrilaren 16ko BOE)

• 830/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa (uztailaren 2ko BOE)

• 831/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa (uztailaren 3ko BOE)

• 832/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa (uztailaren 4ko BOE)

Page 469: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

467

Musika, araubide orokorreko irakaskuntzetan: curriculuma (Autonomia Erkidegoetako araudia)

• 213/1994 Dekretua, ekainaren 21ekoa (abuztuaren 17ko EHAA), eta aipatu Dekretua aldatzen

duen, 5/2003 Dekretua (martxoaren 21eko EHAA)

• 97/1997 Dekretua, apirilaren 29koa (maiatzaren 7ko EHAA)

• 180/1997 Dekretua (abuztuaren 29ko EHAA), eta aipatu Dekretua aldatzen duen 6/2003

Dekretua, urtarrilaren 21ekoa (martxoaren 23ko EHAA)

• 1996ko uztailaren 17ko Agindua (abuztuaren 9ko EHAA), eta aipatu Agindua aldatzen duen

2000ko azaroaren 16ko Agindua (2001eko urtarrilaren 19ko EHAA)

Araubide orokorreko irakaskuntzen eta araubide bereziko musika-irakaskuntzen

aldiberekotasuna bermatzeko neurriak (araudi orokorra)

• 2001eko urtarrilaren 2ko Agindua (urtarrilaren 6ko BOE)

Araubide orokorreko irakaskuntzen eta araubide bereziko musika-irakaskuntzen

aldiberekotasuna bermatzeko neurriak (Autonomia Erkidegoetako araudia)

• 1996ko uztailaren 12ko Agindua (irailaren 30eko DOGV)

• 1997ko urriaren 27ko Agindua (azaroaren 14ko EHAA)

• 1998ko ekainaren 4ko Agindua (uztailaren 9ko DOGV)

• 268/2000 Foru Agindua, ekainaren 29koa (abuztuaren 18ko BON)

• 2000ko martxoaren 6ko Agindua (martxoaren 17ko BOCAN)

• 2000ko ekainaren 14ko Agindua (ekainaren 28ko BOA)

• 252/2000 Foru Dekretua, uztailaren 17koa (abuztuaren 30eko BON)

• 334/2000 Foru Agindua, abuztuaren 28koa (irailaren 18ko BON)

• 2001eko otsailaren 19ko Agindua (martxoaren 2ko DOCM)

• 2001eko apirilaren 4ko Agindua (apirilaren 11ko BOCyL)

• 2001eko apirilaren 10eko Agindua (apirilaren 24ko BOIB)

• 2001eko maiatzaren 15ko Agindua (ekainaren 26ko DOG)

• 2002ko uztailaren 4ko Agindua (uztailaren 29ko DOG)

• 2001eko maiatzaren 29ko Agindua (ekainaren 9ko DOE)

• 2001ko ekaiaren 7ko Ebazpena (ekainaren 22ko BOPA)

• 2001eko urriaren 16ko Agindua (urriaren 31ko BOCM)

• 53/2002 Dekretua (maiatzaren 8ko BOC)

• 2003ko martxoaren 18ko Agindua (apirilaren 2ko BORM)

Ikastetxe integratuak

73/2003 Dekretua, maiatzaren 22koa (ekainaren 5eko BOCM)

Batxilergo proba orokorra

• 1741/2001 Errege Dekretua, abenduaren 19koa (2004ko urtarrilaren 22ko BOE)

Page 470: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

468

Intelektualki aparteko talentua duten ikasleentzat neurriak

• 943/2003 Errege Dekretua, uztailaren 18koa (uztailaren 31ko BOE)

Unibertsitate-mailakoak ez diren tituluak

• 104/1988 Errege Dekretua, urtarrilaren 29koa (otsailaren 17ko BOE)

• 1988ko martxoaren 14ko Agindua (martxoaren 17ko BOE)

• 1996ko apirilaren 30eko Agindua (maiatzaren 8ko BOE)

• 3305/2002 Agindua, abenduaren 16koa (abenduaren 28ko BOE)

• 118/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 23koa (otsailaren 4ko BOE), eta 1692/1995 Errege

Dekretua, urriaren 20koa (azaroaren 9ko BOE) indargabetzen duena

Unibertsitate-mailako ikasketetara sarbidea

• 1640/1999 Errege Dekretua, urriaren 22koa (urriaren 27ko BOE), eta aipatu Errege Dekretua

aldatzen duten ondoko Errege Dekretuak: 990/2000, ekainaren 2koa (ekainaren 3ko BOE); eta

1025/2003, urriaren 4koa (urriaren 24ko BOE)

• 1742/2003 Errege Dekretua, abenduaren 18koa (2004ko urtarrilaren 22ko BOE)

Unibertsitate-mailako ikasketak eta tituluak

• 86/1987 Errege Dekretua, urtarrilaren 16ko (urtarrilaren 23ko BOE) eta aipatu Errege Dekretua

indargabetzen duen 285/2004 Errege Dekretua, otsailaren 20koa (martxoaren 4ko BOE)

• 1497/1987 Errege Dekretua, azaroaren 27koa (abenduaren 14ko BOE)

• 1665/1991 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa (azaroaren 22ko BOE), eta aipatu Errege Dekretua

aldatzen duten Errege Dekretuok: 1754/1998 Errege Dekretua, uztailaren 31koa (abuztuaren 7ko

BOE) eta 1171/2003 Errege Dekretua, irailaren 12koa (irailaren 19ko BOE)

• 1997ko urriaren 21eko Ebazpena (azaroaren 15eko BOE)

• 778/1998 Errege Dekretua, apirilaren 30ekoa (maiatzaren 1eko BOE)

• 272/2002 Agindua, otsailaren 11koa (otsailaren 15eko BOE) eta aipatu Agindua indargabetzen

duen 3686/2004 Agindua, azaroaren 3koa (azaroaren 15eko BOE)

• 1044/2003 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa (irailaren 1eko BOE)

• 1125/2003 Errege Dekretua, irailaren 5ekoa (irailaren 18ko BOE)

• 1272/2003 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa (urriaren 24ko BOE)

• 49/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 19koa (urtarrilaren 22ko BOE)

• 1830/2004 Errege Dekretua, abuztuaren 27koa (abuztuaren 31ko BOE)

• 55/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 21ekoa (urtarrilaren 25eko BOE)

• 56/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 21ekoa (urtarrilaren 25eko BOE)

Unibertsitate-mailako musika-tituluak

• 1984ko urriaren 8ko Agindua (abenduaren 17ko BOE)

• 1990eko urtarrilaren 19ko Ebazpena (otsailaren 6ko BOE)

Page 471: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

469

• 1990eko irailaren 1eko Ebazpena (urriaren 23ko BOE) eta aipatu Ebazpena aldatzen duen

1992ko apirilaren 6ko Ebazpena (maiatzaren 6ko BOE)

• 1440/1991 Errege Dekretua, abuztuaren 30ekoa (urriaren 11ko BOE) eta aipatu Errege Dekretua

aldatzen duen 1561/1997 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa (azaroaren 4ko BOE)

• 1993ko maiatzaren 12ko Ebazpena (ekainaren 14ko BOE)

• 616/1995 Errege Dekretua, apirilaren 21ekoa (ekainaren 2ko BOE)

• 1995eko uztailaren 25eko Agindua (abuztuaren 4ko BOE)

• 1995eko irailaren 21eko Agindua (irailaren 28ko BOE) eta aipatu Agindua aldatzen duen

1999ko abenduaren 17ko Agindua (abenduaren 24ko BOE)

• 1997ko urriaren 27ko Ebazpena (azaroaren 15eko BOE)

• 1998ko abuztuaren 28ko Agindua (irailaren 7ko BOE)

Musika-eskolak

• 1992ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 28ko BOE)

• 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA)

• 42/1992 Foru Dekretua, abenduaren 21ekoa (1993ko urtarrilaren 22ko BON)

• 1993ko martxoaren 11ko Agindua (apirilaren 22ko DOG)

• 179/1993 Dekretua, uztailaren 27koa (abuztuaren 4ko DOGC)

• 179/1994 Dekretua, uztailaren 29koa (abuztuaren 26ko BOC)

• Urtarrilaren 4ko Agindua (urtarrilaren 31ko DOGV) eta aipatu agindua aldatzen duen 1995eko

azaroaren 7ko Agindua (abenduaren 1eko DOGV)

• 2/1998 Legea, maiatzaren 12koa (maiatzaren 14ko DOGV)

• 233/1997 Dekretua, urriaren 7koa (urriaren 11ko BOJA)

• 37/1999 Dekretua, apirilaren 9koa (apirilaren 20ko BOIB)

• 7/2001 Dekretua, otsailaren 2koa (otsailaren 6ko BOLR)

• 30/2002 Dekretua, otsailaren 26koa (martxoaren 1eko DOCM) eta aipatu Dekretua garatzen

duen 2002ko urriaren 18 Agindua (azaroaren 15eko DOCM)

• 183/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa (ekainaren 12ko BOA) eta aipatu Dekretua aldatzen duen

126/2004 Dekretua, maiatzaren 11koa (maiatzaren 26ko BOA)

Goi-mailako heziketa-ikastaroak

• 1987ko azaroaren 13ko Agindua (abenduaren 30eko BOE)

• 1995eko azaroaren 17ko Ebazpena

• 270/1997 Dekretua, irailaren 18ko (urriaren 3ko DOG)

Oinarrizko mailako eta maila ertaineko araubide bereziko musika-irakaskuntzak: curriculuma,

ikasketetara sarbidea eta ebaluazioa (araudi orokorra)

• 756/1992 Errege Dekretua, ekainaren 26koa (abuztuaren 27ko BOE)

• 1995eko maiatzaren 29ko Agindua (ekainaren 7ko BOE)

Page 472: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

470

• 1996ko urtarrilaren 16ko Ebazpena (otsailaren 2ko BOE)

• 1463/2001 Errege Dekretua, abenduaren 27koa (2002ko otsailaren 2ko BOE)

• 2194/2004 Errege Dekretua, azaroaren 25ekoa (abenduaren 13ko BOE)

Oinarrizko mailako eta maila ertaineko araubide bereziko musika-irakaskuntzak: curriculuma eta

ikasketetara sarbidea (Autonomia Erkidegoetako araudia)

• 1992ko abuztuaren 28ko Agindua (irailaren 9ko BOE)

• 288/1992 Dekretua, urriaren 27koa (abenduaren 16ko EHAA) eta aipatu Dekretua garatzen duen

1997ko urriaren 27ko Agindua (azaroaren 14ko EHAA)

• 66/2003 Dekretua, martxoaren 18koa (apirilaren 2ko EHAA)

• 322/1993 Dekretua, azaroaren 24koa (1994ko urtarrilaren 12ko DOGC)

• 331/1994 Dekretua, irailaren 29koa (abenduaren 28ko DOGC)

• 253/1993 Dekretua, uztailaren 29koa (urriaren 25eko DOG) eta aipatu Dekretua aldatzen nahiz

zabaltzen duen 179/2003 Dekretua, otsailaren 27koa (martxoaren 14ko DOG)

• 2001eko otsailaren 5eko Agindua (otsailaren 27ko DOG)

• 151/1993 Dekretua, abuztuaren 17koa (irailaren 2ko DOGV), eta aipatu Dekretua aldatzen duten

94/1994 Dekretua, maiatzaren 24koa (ekainaren 10eko DOGV); 72/1996 Dekretua, apirilaren

2koa (apirilaren 19ko DOGV); eta 216/1997 Dekretua, uztailaren 23koa (abuztuaren 27ko

DOGV)

• 127/1994 Dekretua, ekainaren 7koa (uztailaren 27ko BOJA)

• 358/1996 Dekretua, uztailaren 23koa (abuztuaren 17ko BOJA)

• 488/2004 Dekretua, irailaren 14koa (irailaren 29ko BOJA)

• 34/1995 Foru Dekretua, otsailaren 13koa (ekainaren 9ko BON) eta aipatu Foru Dekretua

aldatzen duen 75/1999 Foru Dekretua, martxoaren 8koa (martxoaren 19ko BON)

• 217/1996 Foru Dekretua, maiatzaren 20koa (uztailaren 12ko BON)

• 215/1996 Dekretua, abuztuaren 1ekoa (irailaren 9ko BOC)

• 5097/2003 Agindua, irailaren 5ekoa (irailaren 18ko BOCM)

Goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzak: curriculuma eta ikasketetara sarbidea

(araudi orokorra)

• 617/1995 Errege Dekretua, apirilaren 21ekoa (ekainaren 6ko BOE)

Goi-mailako araubide bereziko musika-irakaskuntzak: curriculuma eta ikasketetara sarbidea

(Autonomia Erkidegoetako araudia)

• 1999ko ekainaren 25eko Agindua (uztailaren 3ko BOE)

• 63/2001 Dekretua, otsailaren 20koa (2001eko martxoaren 5eko DOGC)

• 2001eko apirilaren 6ko Ebazpena (apirilaren 18ko DOGC)

• 2001eko martxoaren 1eko Ebazpena (martxoaren 12ko BOPA)

• 73/2001 Dekretua, apirilaren 24koak (maiatzaren 8ko EHAA)

Page 473: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

471

• 1754/2001 Agindua, maiatzaren 11ekoa (maiatzaren 22ko BOCM)

• 2052/2001 Agindua, maiatzaren 28koa (ekainaren 5eko BOCM)

• 2139/2001 Agindua, ekainaren 1ekoa (ekainaren 11ko BOCM)

• 2001eko ekainaren 6ko Ebazpena (2001eko ekainaren 18ko BOCM)

• 2002ko ekainaren 21ko Ebazpena (uztailaren 11ko BOCM)

• 183/2001 Dekretua, uztailaren 19koa (abuztuaren 13ko DOG)

• 2002ko azaroaren 6ko Agindua, 183/2001 (azaroaren 28ko DOG)

• 132/2001 Dekretua, uztailaren 26koa (abuztuaren 14ko DOGV)

• 2001eko abuztuaren 20ko Agindua (irailaren 9ko BOA)

• 2002ko uztailaren 8ko Agindua (uztailaren 24ko BOA)

• 2003ko maiatzaren 6ko Agindua (maiatzaren 26ko BOA)

• 2001eko azaroaren 22ko Agindua (abenduaren 18ko BORM)

• 56/2002 Dekretua, otsailaren 19koa (martxoaren 5eko BOJA)

• 2002ko irailaren 23ko Agindua (urriaren 17ko BOJA)

• 423/2002 Foru Agindua, abuztuaren 27koa (urriaren 11ko BON)

• 262/2003 Foru Agindua, ekainaren 9koa (uztailaren 18ko BON)

• 99/2004 Foru Agindua, apirilaren 22koa (maiatzaren 5eko BON)

• 2003ko irailaren 1eko Agindua (irailaren 16ko BOIB)

Musika-tituluak

• 1194/1982 Errege Dekretua, maiatzaren 28koa (ekainaren 14ko BOE)

• 1542/1994 Errege Dekretua, uztailaren 8koa (abuztuaren 9ko BOE)

• 1754/1998 Errege Dekretua, uztailaren 31koa (abuztuaren 7ko BOE)

• 1120/2000 Errege Dekretua, ekainaren 6koa (uztailaren 5eko BOE)

• 409/2002 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa (maiatzaren 28ko BOE)

• 706/2002 Errege Dekretua, uztailaren 19koa (abuztuaren 7ko BOE)

• 2003ko otsailaren 10eko Ebazpena (otsailaren 25eko DOGV)

• 2003ko urriaren 7ko Ebazpena (urriaren 20ko DOGC)

• 2004ko otsailaren 26ko Agindua (martxoaren 18ko BORM)

Musika-ikastetxeak

• 307/1983 Dekretua, uztailaren 7koa (uztailaren 27ko DOGC)

• 2732/1986 Errege Dekretua, abenduaren 24koa (1987ko urtarrilaren 9ko BOE)

• 90/1986 DOGV, uztailaren 8koa (uztailaren 30eko DOGV)

• 287/1991 Dekretua, abenduaren 24koa (1992ko urtarrilaren 29ko DOGC)

• 389/1992 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa (apirilaren 28ko BOE)

• 1220/1992 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa (urriaren 22ko BOE)

• 1815/1993 Errege Dekretua, urriaren 18koa (azaroaren 6ko BOE)

Page 474: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

472

• 321/1994 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa (apirilaren 6ko BOE) eta 1987/1964 Dekretua,

ekainaren 18koa (uztailaren 14ko BOE)

• 55/1994 Dekretua, martxoaren 8koa (martxoaren 23ko DOGC)

• 160/1994 Dekretua, apirilaren 19koa (ekainaren 9ko EHAA)

• 1980/1994 Errege Dekretua, irailaren 30ekoa (urriaren 25eko BOE)

• 120/1994 Dekretua, abenduaren 15ekoa (abenduaren 29ko BOIB)

• 253/1995 Dekretua, irailaren 29koa (urriaren 11ko DOG), eta aipatu Dekretua garatzen duen

1995eko abenduaren 5eko Agindua bitartez (1996ko otsailaren 7ko DOG)

• 83/1996 Errege Dekretua, urtarrilaren 26koa (otsailaren 21eko BOE)

• 645/1996 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa (apirilaren 26ko BOE)

• 1996ko ekainaren 12ko Agindua (ekainaren 14ko BOE)

• 1996ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 27ko BOJA)

• 1997ko apirilaren 3ko Agindua (apirilaren 17ko BOE)

• 98/1997 Dekretua, apirilaren 25ekoa (maiatzaren 13ko BOIB)

• 156/1997 Dekretua, apirilaren 22koa (apirilaren 29ko DOGV)

• 193/1997 Dekretua, uztailaren 29koa (abuztuaren 9ko BOJA)

• 50/1998 Dekretua, apirilaren 17koa (apirilaren 27ko BOC)

• 74/1998 Dekretua, maiatzaren 11koa (ekainaren 5eko BOC)

• 129/1998 Dekretua, abuztuaren 6koa (abuztuaren 24ko BOC)

• 24/1999 Dekretua, otsailaren 9koa (otsailaren 18ko DOGV)

• 25/1999 Dekretua, otsailaren 9koa (otsailaren 16ko DOGV)

• 40/1999 Dekretua, apirilaren 23koa (maiatzaren 1eko BOIB)

• 190/1999 Dekretua, irailaren 14koa (irailaren 18ko BOJA)

• 1999ko azaroaren 11ko Ebazpena (azaroaren 15eko DOGV)

• 2000ko maiatzaren 24ko Ebazpena (maiatzaren 27ko DOE)

• 2000ko maiatzaren 30eko Ebazpena (ekainaren 3ko DOE)

• 352/2000 Dekretua, azaroaren 7koa, azaroaren 10eko DOGC)

• 5/2001 Legea, maiatzaren 2koa (ekainaren 5eko DOGC)

• 2001eko ekainaren 1eko Erabakia (ekainaren 19ko BOIB)

• 17/2001 Foru Araua, ekainaren 29koa (irailaren 11ko EHAA)

• 2001eko uztailaren 11ko Agindua (irailaren 5eko EHAA)

• 2001eko urriaren 15eko Agindua (urriaren 19ko BOCyL)

• 7/2002 Foru Legea, martxoaren 27koa (apirilaren 8ko BON)

• 67/2002 Dekretua, maiatzaren 16koa (ekainaren 4ko BOPA)

• 181/2002 Agindua, maiatzaren 27koa (ekainaren 4ko DOGC)

• 78/2002 Dekretua, ekainaren 13koa (ekainaren 28ko BOPA)

• 1933/2002 Ebazpena, ekainaren 27koa (uztailaren 5eko DOGC)

• 1942/2002 Ebazpena, ekainaren 28koa (uztailaren 8ko DOGC)

• 2002ko abuztuaren 26ko Agindua (irailaren 9ko BOA)

Page 475: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

473

• 137/2002 Dekretua, irailaren 23koa (urriaren 18ko BOC)

• 2002ko azaroaren 29ko Agindua (2003ko urtarrilaren 9ko EHAA)

• 50/2002 Legea, abenduaren 26koa (abenduaren 27 BOE)

• 495/2003 Ebazpena, otsailaren 27koa (martxoaren 19ko DOGC)

• 17/2003 Legea, martxoaren 24koa (apirilaren 11ko BOA)

• 2003ko apirilaren 13ko Agindua (apirilaren 23ko DOG)

• 57/2003 Agindua, urriaren 30ekoa (azaroaren 4ko BOLR)

• 771/2004 Ebazpena, martxoaren 19koa (martxoaren 31ko DOGC) eta aipatu Ebazpena aldatzen

duen 1393/2004 Ebazpena, maiatzaren 20koa (maiatzaren 28ko DOGC)

• 995/2004 Ebazpena, apirilaren 14koa (apirilaren 23ko DOGC)

• 317/2004 Dekretua, ekainaren 22koa (ekainaren 25eko DOGC)

• 2004ko uztailaren 27ko Ebazpena (irailaren 30ko BOC)

Musika-irakasleak

• 30/1984 Legea, abuztuaren 2koa (abuztuaren 3ko BOE)

• 30/1985 Dekretua, martxoaren 5ekoa (martxoaren 6ko EHAA)

• 49/1985 Dekretua, martxoaren 5ekoa (martxoaren 6ko EHAA)

• 149/1989 Foru Dekretua, ekainaren 16koa (ekainaren 26ko BON)

• 2/1993 Legea, otsailaren 19koa (otsailaren 25eko EHAA)

• 47/1993 Dekretua, martxoaren 9koa (apirilaren 2ko EHAA), eta aipatu Dekretua aldatzen duten

ondokoak: 42/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa (martxoaren 24ko EHAA) eta 263/1998

Dekretua, urriaren 6koa (urriaren 23ko EHAA)

• 42/1994 Legea, abenduaren 30ekoa (abenduaren 31ko BOE)

• 898/1995 Errege Dekretua, apirilaren 30ekoa (ekainaren 19ko BOE)

• 1995eko irailaren 13ko Ebazpena (abenduaren 20ko EHAA)

• 1560/1995 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa (urriaren 21eko BOE)

• 296/1997 Dekretua, abenduaren 2koa (abenduaren 17ko DOGV)

• 66/1997 Legea, abenduaren 30ekoa (abenduaren 31ko BOE)

• 9/1998 Legea, apirilaren 3koa (maiatzaren 4ko EHAA)

• 1998ko ekainaren 16ko Agindua (ekainaren 26ko EHAA)

• 376/1998 Dekretua, abenduaren 15ekoa (abenduaren 29ko EHAA)

• 377/1998 Dekretua, abenduaren 15ekoa (abenduaren 29ko EHAA)

• 1998ko abenduaren 22ko Agindua (1999ko martxoaren 23ko BOE)

• 1999ko ekainaren 18ko Agindua (abuztuaren 27ko BOC)

• 260/1999 Foru Dekretua, abuztuaren 2koa (abuztuaren 20ko BON)

• 989/2000 Errege Dekretua, ekainaren 2koa (ekainaren 22ko BOE)

• 2001eko maiatzaren 16ko Agindua (maiatzaren 29ko BORM)

• 2001eko ekainaren 27ko Agindua (uztailaren 12ko BORM)

Page 476: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

474

• 154/2001 Dekretua, irailaren 20koa (irailaren 28ko BOCM) eta aipatu Dekretua garatzen duen

6194/2001 Agindua, abenduaren 19koa (2002ko urtarrilaren 2ko BOCM)

• 2001eko abenduaren 18ko Agindua (2002ko urtarrilaren 4ko DOGV)

• 24/2001 Legea, abenduaren 27koa (abenduaren 31ko BOE)

• 310/2002 Agindua, otsailaren 15ekoa (otsailaren 19ko BOE)

• 2002ko otsailaren 18ko Agindua (otsailaren 25eko BORM)

• 86/2002 Dekretua, apirilaren 16koa (apirilaren 19ko EHAA)

• 1789/2002 Agindua, ekainaren 12koa (uztailaren 31ko BOE)

• 2002ko uztailaren 2ko Ebazpena (uztailaren 19ko BOA)

• 182/2002 Dekretua, uztailaren 23koa (abuztuaren 13ko EHAA)

• 2002ko uztailaren 31ko Agindua (abuztuaren 9ko DOCM)

• 2624/2002 Agindua, irailaren 27koa (urriaren 25eko BOE)

• 228/2002 Dekretua, urriaren 1ekoa (urriaren 25eko EHAA)

• 222/2001 Dekretua, urriaren 26koa (urriaren 24ko EHAA)

• 2002ko azaroaren 8ko Agindua (azaroaren 14ko EHAA)

• 2003ko apirilaren 28ko Ebazpena (maiatzaren 22eko BOIB)

• 85/2003 Dekretua, apirilaren 29koa (maiatzaren 19ko BOA) eta aipatu Dekretua garatzen duen

2003ko maiatzaren 26ko Agindua (ekainaren 23ko BOA)

• 2003ko ekainaren 19ko Agindua (uztailaren 2ko BOC)

• 2003ko ekainaren 23ko Agindua (ekainaren 27ko BOC)

• 2003ko abuztuaren 4ko Agindua (abuztuaren 21ko BOC)

• 2003ko urriaren 27ko Agindua (azaroaren 13ko BOC)

• 307/2003 Dekretua, abenduaren 16koa (abenduaren 22ko EHAA)

• 334/2004 Errege Dekretua, otsailaren 27koa (otsailaren 28ko BOE)

• 47/2004 Dekretua, martxoaren 16koa (martxoaren 24ko EHAA)

• 2004ko maiatzaren 7ko Agindua (maiatzaren 19ko EHAA)

• 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpena (ekainaren 11ko EHAA)

• 167/2004 Foru Agindua, ekainaren 24koa (uztailaren 23ko BON)

• 158/2004 Dekretua, uztailaren 27koa (abuztuaren 20ko EHAA)

• 2004ko uztailaren 27ko Agindua (abuztuaren 18ko EHAA)

• 2004ko abuztuaren 11ko Agindua (abuztuaren 20ko EHAA)

Page 477: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

475

AAIIPPAATTUUTTAAKKOO JJUURRIISSPPRRUUDDEENNTTZZIIAA

Europako Justizia Auzitegia

• 1991ko maiatzaren 7ko Epaia (C- 340/89, Vlassopoulou afera)

• 1994ko otsailaren 7ko Epaia (C-319/92, Haim afera)

• 1994ko otsailaren 7ko Epaia (C-154/93, Tawil-Albertini afera)

Konstituzio Auzitegia

• 122/1989 Epaia, uztailaren 6koa

• 147/1992 Epaia, urriaren 16koa

• 386/1993 Epaia, abenduaren 23koa

• 330/1994 Epaia, abenduaren 15ekoa

Auzitegi Gorena

• 1992ko urtarrilaren 3ko Epaia (Azdi. 1)

• 1992ko ekainaren 19ko epaia (Azdi. 5352)

• 1992ko uztailaren 20ko Epaia (Azdi. 6602)

• 1997ko urtarrilaren 28ko Epaia (Azdi. 534)

• 1998ko urtarrilaren 20ko Epaia (Azdi. 910)

• 2001eko uztailaren 9ko Epaia (Azdi. 6903)

• 2001eko uztailaren 10eko Epaia (Azdi. 7745).

Entzutegi Nazionala

• 2000ko abenduaren 12ko Epaia (JUR 2001\73468)

• 2001eko otsailaren 20ko Epaia (JUR 2001\182897)

• 2002ko otsailaren 7ko Epaia (JUR 2002\144089)

• 2004ko urtarrilaren 27ko Epaia (JUR 2004\132456)

Autonomia Erkidegoetako Justizia Auzitegi Nagusiak

• 2000ko apirilaren 8ko Epaia, Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiarena (JUR

2000\157202)

• 2001eko urriaren 6ko Epaia, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiarena (JUR 2001\92145)

• 2001eko abenduaren 27ko Epaia, Gaztela la Mantxako Justizia Auzitegi Nagusiarena (JUR

2002\69580)

• 2002ko abenduaren 2ko Epaia, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiarena (JUR

2003\106740)

Page 478: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

476

EESSTTAATTUU--KKOONNTTSSEEIILLUUAARREENN IIRRIIZZPPEENNAAKK11

• 321/1994 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena (1494/1993 zenbakidun espedientea)

• 1542/1994 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena (418/1994 zenbakidun espedientea).

• 1560/1995 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena (1387/1995 zenbakidun

espedientea).

• 1112/1999 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena (1647/1999 zenbakidun

espedientea).

• 1640/1999 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena (3071/1999 zenbakidun

espedientea).

• 989/2000 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena (146/2000 zenbakidun espedientea).

• 1120/2000 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena (2555/1999 zenbakidun

espedientea).

• 3473/2000 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena

(3778/2000 zenbakidun espedientea).

• 3474/2000 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena

(3777/2000 zenbakidun espedientea).

• 409/2002 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena (359/2002 zenbakidun espedientea).

• 706/2002 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena (431/2002 zenbakidun espedientea).

• 1171/2003 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena (1207/2003 zenbakidun

espedientea).

• 285/2004 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena (78/2004 zenbakidun espedientea).

• 334/2004 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena (293/2004 zenbakidun espedientea).

• 1318/2004 Errege Dekretua izango denari buruzko Irizpena (1298/2004 zenbakidun

espedientea).

1 ITURRIA: Espainiako Estatu-Kontseiluaren web gunea, interneteko ondoko helbidean: http://www.consejo-estado.es .

Page 479: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

477

IINNTTEERRNNEETTEEKKOO HHEELLBBIIDDEEAAKK

• AEC: http://www.aecinfo.org

• AEOS: http://www.aeos.es

• ALBÉNIZ FUNDAZIOA - REINA SOFÍA GOI-MAILAKO MUSIKA-ESKOLA:

http://www.fundacionalbeniz.com

• BARTZELONAKO UNIBERTSITATE AUTONOMA: http://www.uab.es

• ELIA: http://www.elia-artschools.org

• ELIA/AEC-BOLONIA: http:// www.bda.ahk.nl

• EMU : http://www.musicschools-emu.net

• ERRIOXAKO UNIBERTSITATEA: http://www.unirioja.es

• ESCOLA DE ALTOS ESTUIOS MUSICAIS (EAEM):

http://www.xunta.es/conselle/cultura/igaem/igaem.htm

• ESMUC: http://www.esmuc.net

• ESPAINIAKO ESTATU-KONTSEILUA: http://www.consejo-estado.es

• ESPAINIAKO HEZKUNTZA ETA ZIENTZIA MINISTERIOA (MEC) : http://www.mec.es

o ESTATISTIKAK (INCE): http://www.mec.es/mecd/estadisticas

o ESTATUKO ESKOLA-KONTSEILUA: http://www.mec.es/cesces

o UNIBERTSITATEAK: http://www.univ.mecd.es

• ESPAINIAKO UNIBERTSITATEEN ERREKTOREEN KONFERENTZIA:

http://www.crue.org

• EUA: http://www.eua.be/eua

• EUROPAKO KONTSEILUA (PARLAMENTU BILTZARRA): http://asambly.coe.int

• EUROPAR BATASUNEKO ATARIA: http://europa.eu.int

• EURYDICE: http://www.eurydice.org

• EUSKO JAURLARITZA-HEZKUNTZA: http//www1.hezkuntza.ej-gv.net

• EUSKO LEGEBILTZARRA: http://parlamento.euskadi.net

• FIM: http://www.fim-musicians.com

• HEZKUNTZAREN ATARIA: http://www.educaweb.com

• KATALUNIAKO GENERALITATEA - HEZKUNTZA: http://www.gencat.es

• LICEU KONTSERBATORIOA: http://www.conservatori-liceu.es

• http://www.lukor.com (prentsa digitala)

• MUSIKENE: http://www.musikene.net

• OCDE: http://www.oecd.org

• SEM-EE: http://www.musica.rediris.es/sem-ee

• UNESCO: http://www.unesco.org

• ZARAGOZAKO GOI-MAILAKO MUSIKA-KONTSERBATORIOA:

http://www.consersup.com

Page 480: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

478

BBIIBBLLIIOOGGRRAAFFIIAA

AEC, “Lifelong learning”, Final report of the AEC working group on continuing professional development for musicians in the framework of the Socrates Thematic Network´s Project (TNP) for music, Report by Drs. Rineke Smilde (working group co-ordinator), ACE & Hogeschool van Groningen, Socrates Programme (European Union), Netherlands, 2000.

-“Promuse. Professional integration of musicians and continuing education in music”, A European project in the field of music, supported by the Leonardo da Vinci programme of the European Union (Education and Culture), AEC, Netherlands, 2001. -“The effects of the Bologna Declaration on professional music training in Europe” (Interim Report) Socrates Thematic Network, Innovation in Higher Arts Education in Europe, AEC (Association Européene des Conservatoires, Académies de Musique et Musikhochschulen, Nr. 10048-CP-1-00-1-BE-ERASMUS-ETN, 2001.

AEC-BIRMINGGHAM CONSERVATORY, “Music education in a multi-cultural European society (final project publication”, AEC & Birminggham Conservatory, A project supported by the Connect Initiative of the European Commision (Education and Culture), Netherlands, 2001. AEC-ESCOLA SUPERIOR DE MÚSICA DE LISBOA, “Pre-college music training”, Final report of the AEC working group on pre-college training in the framework of the Socrates Thematic Network´s Project (TNP) for music, Report by Christopher Bochmann (working group co-ordinator), AEC & Escola Superior de Música de Lisboa, Socrates Programme (European Union), Netherlands, 2000. AGIRREAZKUENAGA ZIGORRAGA, Iñaki, “La exigencia del Euskara en el acceso a la función pública: Jurisprudencia y Planificación normativa”, RVAP 25 zkia., 1989.

-“Reflexiones jurídicas sobre la oficialidad y el deber de conocimiento de las lenguas”. “Estudios sobre la Constitución española. Homenaje al profesor E. García de Enterría”, II. alea, Cívitas, Madril, 1991. -“El reto de la normalización del euskara en las Administraciones Públicas vascas”, “Estudios sobre el Estatuto de Autonomía del País Vasco”, Oñati, HAEE/IVAP, I. alea, 1991. -“Intervención pública en el deporte”, Civitas, Madril, 1998. -“Fundamentos y realidad de la planificación lingüística en las Administraciones Públicas Vascas”, Revista de Llengua i Dret 31 zkia., 1999. -“Hizkuntza alorreko oinarrizko printzipioak eta Euskal Administrazio Publikoetako hizkuntza plangintza: oraina eta geroa”, Eleria 5 zkia., 2000. -“Cultura y Deporte”, Autonomies, Revista Catalana de Derecho Público, 26 zkia., 2000.

-“Cultura, lengua y hecho diferencial”, “Estado Autonómico y Hecho Diferencial de Vasconia”, Lankidetzan bilduma, 15 zkia., 2000. -“Inactividad en la prestación de servicios públicos y control jurisdiccional”, RVAP 57 zkia., 2000. -“Diversidad y Convivencia Lingüística. Dimensión europea, nacional y claves jurídicas para la normalización del Euskara”, “Joaquín Elósegui” sari juridikoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 2003.

AGOUES MENDIZÁBAL, Carmen., “El régimen jurídico de los centros docentes de educación no universitaria”, Comares, Granada, 2000.

Page 481: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

479

-“La Fundación como instrumento de participación de los centros de formación profesional”, UNED, Boletín de la Facultad de Derecho 22 zkia., 2003.

AIZPURUA TELLERIA, Xabier., “Determinación de los perfiles lingüísticos de los puestos de trabajo y criterios de evaluación lingüística en la selección del personal”, Revista de llengua i Dret, 12 zkia., 1995. ANGULO, Manuel., “La educación musical: nuevas alternativas”, Revista Música y Educación, 37 zkia., 1999. ANNALI DELLA PUBBLICA ISTRUZIONE, “L'insegnamento della musica nei paesi dell'unione europea” (81 zkia., monografikoa) , Studi e documenti degli annali della pubblica istruzione, Firenze, 1997. ARANAGA, Guzmán (traductor), “Informe: Las enseñanzas artísticas especializadas en la Unión Europea”, Eusko Jaurlaritza, 1991. BARGUEÑO GÓMEZ, Eugenio, “El bachillerato: la modalidad de artes. Las enseñanzas artísticas de régimen general”, Tarbiya 4 zkia., 1993. BARRERO RODRÍGUEZ, Mª Concepción, “La organización administrativa de las Bellas Artes. Unas reflexiones de futuro”, Patrimonio cultural y Derecho 1 zkia., BOE, Fundación AENA, Fundación de los Ferrocarriles españoles, Hispania Nostra. Madril, 1997. BERMEJO LATRE, J.L., “Las fundaciones privadas de iniciativa pública y la huída del Derecho Administrativo, “El Derecho administrativo en el umbral del siglo XXI, Libro homenaje al profesor Dr. D. Ramón Martín Mateo”, I. alea, (koord.. F. Sosa Wagner), Tirant lo Blanch, Valentzia, 2000, 935-960 orriak. BRUNEAU, Daniela, “L´enseignement de la musique et de la danse en Europe”, édition IPME, La Villette, Paris, 1991. CAPELLA HERNÁNDEZ, J.R., “Las raíces culturales comunitarias”, Cuadernos de Derecho Judicial VI, Madril, 1998. CAPITÁN DÍAZ, Alfonso, “Educación en la España contemporánea”, Ariel Educación, Bartzelona, 2000. CASTELLS, José Manuel, “El Euskara en el Estatuto vasco”, Cuadernos Autonómicos 13 zkia., IVAP, Oñati, 1989.

-“Administración Pública y doble oficialidad lingüística en la CAV”, “Euskararen Lege-Araubideari buruzko jardunaldiak”, Oñati, IVAP, 1990.

CEBRIÁ GENOVÉS, Pascual, “La nueva organización de los conservatorios de música”, Mundimúsica, Madril, 1999. CERRILLO i MARTÍNEZ, Agustí, “La participación de los ciudadanos en los Consejos Escolares de España”, Revista Aragonesa de Administración Pública, 14 zkia., 1999. COBREROS , Edorta, “Jurisprudencia del TS relativa al conocimiento del euskara en el acceso a la Función Pública”, RVAP 22 zkia., 1988.

-“El régimen jurídico de la oficialidad del euskara”, IVAP, Oñati, 1989.

CONSEIL DE LA MUSIQUE DE LA COMMUNAUTE FRANÇAISE DE BELGIQUE, “Musique et Réforme”, Orphée Apprenti, 11 zkia., 1991.

Page 482: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

480

CUETO PÉREZ, M., “Régimen jurídico de la investigación científica: la labor investigadora en la Universidad, CEDECS, 2002.

-“Régimen jurídico de la investigación en la universidad: novedades de la LOU”, Revista de Administración Pública, 161 zkia., 2003.

DÍAZ LEMA, J.M, “El régimen de las autorizaciones de los centros privados de enseñanza no universitaria”, RAP 133 zkia., 1994. “Diccionario de mitología griega y romana” (zuzendaria: DUDIN, René Martín; itzultzailea: GALLARDO LAUREL, Alegría), Espasa-Calpe, Madril, 2004. EINEM, Caspar (Federal Minister or Science and Transport), “White paper on Higher Education in Austria, Federal Ministry of Science and Transport, Vienna, 1998. ELIA, European League of Institutes of the Arts, “Manifeste pour l´education artistique en Europe/ Manifesto for Arts Education in Europe”, Strasbourg, 1992. EMBID IRUJO, Antonio, “El contenido del derecho a la educación”, REDA 31 zkia., Cívitas, 1981.

-“Las libertades en la enseñanza”, Tecnos, 1983. -“Derecho a la educación y derecho educativo paterno”, REDC 7 zkia., 1983. -“Los principios de la jurisprudencia ordinaria sobre la enseñanza tras la STC sobre la LODE”, RAP 116 zkia., 1988.

-“Enciclopedia Jurídica Básica” (ahotsak: Enseñanza de Régimen General; Enseñanza de Régimen Especial; Profesor de Enseñanza no universitaria; Profesor de Enseñanza universitaria; Administración educativa; Autonomía universitaria; Título académico y profesional), Cívitas, 1995. -“El Consejo Escolar del Estado ante el final del proceso de transferencias educativas. Funciones, composición, expectativas”, REDA 90 zkia., Cívitas, 1996. -“Informe sobre la conveniencia de promulgar una Ley Orgánica reguladora de la organización en régimen de autonomía de las Enseñanzas Superiores Artísticas en España”, Revista Música y Educación, 27 zkia., Madril, 1996. -“La enseñanza privada en España: consideraciones sobre su problemática actual en el marco de la política europea sobre educación”, RAP 142 zkia., 1997. -“La autonomía universitaria y la autonomía de las CCAA”, RAP 146 zkia., 1998.

-“La enseñanza en España en el umbral del siglo XXI. Consideraciones jurídicas”, Tecnos, Madril, 2000.

-“Un siglo de legislación musical en España (y una alternativa para la organización de las enseñanzas artísticas en su grado superior)”, RAP 153 zkia., 2000. -“Enseñanza no universitaria”, Obra colectiva de IUStel.com, Portal Derecho S.A., 2001

(http://www.iustel.com). EMBID IRUJO, Antonio y MICHAVILA PITARCH, Francisco, “Hacia una nueva universidad. Apuntes para un debate”, Tecnos, Madril, 2001. EMU, “Music Schools in Europe”, Handbook of the European Union of Music Schools, Schott, 1995.

Page 483: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

481

“Enciclopedia Salvat de los grandes temas de la música”, Salvat, Bartzelona, 2004. ERKOREKA, J.I., “Exigencia de preceptividad en los perfiles lingüísticos como requisito de capacidad en el ejercicio de funciones públicas”, RVAP 44 zkia. (II), 1996. EURYDICE, “Descriptif des structures de l´enseignement supérieur en Europe (1998/1999)”, Eurydice, Focus, 1999.

-“Private/non-state education in the EU: forms and status: the situation in Spain”, Eurydice, 1999. -“Glossaire européen de l´éducation: Établissements d´enseignement”, II alea, Eurydice, 2000. -“La contribución de los sistemas educativos de los estados miembros de la UE”, Eurydice, 2000.

-“Las cifras clave de la educación en Europa”, Eurydice, 2000. -“Vingt années au service d´une meilleure compréhension des systèmes éducatifs”, Eurydice, 2000.

-“Glossaire européen de l´éducation: Personnel enseignant”, III. alea, Eurydice, 2002. -“Las competencias clave : un concepto en expansión dentro de la educación general obligatoria”, Eurydice, 2002. -“Glossaire européene de l´education: examens, diplômes et titres”, I. alea (2.argitalpena) Eurydice, 2004.

-“Organización de la estructura de la Enseñanza Superior en Europa 2003/2004. Tendencias nacionales en el marco del Proceso de Bolonia”, Eurydice, 2004.

EURYDICE-COMMISSION EUROPÉENE, “Complément à l´étude sur les Structures des systèmes d´enseignement et de formation initial dans l´UE: la situation en Bulgarie, en République tchèque, en Hongrie, en Pologne, en Roumanie et en Slovaquie”, 1997.

- “Supplement to the study on the structure of the education and initial traning systems in the EU: the situation in Estonia, Latvia, Lithuania, Slovenia and Cyprus”, Eurydice & European Commission, 1999.

-“Red de Información en educación en Europa (CD-ROM)”, Eurydice - Comisión Europea (Educación y cultura), 1999.

EUSKO JAURLARITZA-GOBIERNO VASCO, “Informe sobre la situación de la enseñanzas en la CAPV (1994/2000), Euskadiko Eskola-Kontseilua, Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila, Vitoria-Gasteiz, 2001. FERNÁNDEZ FARRERES, Germán, “El sistema educativo”, RVAP 57 zkia., 2000. FERNÁNDEZ-MIRANDA CAMPOAMOR, Alfonso, “De la libertad de enseñanza al derecho a la educación”, Centro de Estudios Ramón Areces, 1988. FERNÁNDEZ-MIRANDA CAMPOAMOR, Fernando eta SÁNCHEZ NAVARRO, Ángel J. (zuzendaria: ALZAGA, Oscar), “Comentarios a la Constitución Espalola de 1978. Tomo III,”, Artículo27 CE, ENSEÑANZA, Edersa, Madril, 1997. FUNDACIÓN UNIVERSIDAD EMPRESA, “Monografías profesionales”, 68 zkia.: Los estudios de Música: conservatorio y canto, Fundación Universidad-Empresa, Madril, 1985.

Page 484: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

482

GÁLVEZ MONTES, J. “La organización de las profesiones tituladas”, Consejo de Estado - Boletín Oficial del Estado, Madril, 2002. GARCÍA PARDO, David, “La libertad de enseñanza en la jurisprudencia del Tribunal Supremo”, Mc Graw Hill, Madril, 1998. LANDLER, Frank, “The austrian university system”, Federal Ministry of Science and Transport, Vienna, 1998. LASAGABASTER HERRARTE, I., “Enseñanza y Estado de las autonomías”, Autonomies (especial “Enseyament”), 17 zkia., 1993.

-“Planificación específica en el sector docente: enseñanza universitaria e infrauniversitaria, RVAP 44(II) zkia., IVAP, 1996, 153-177 orriak.

LÓPEZ-MEDEL BASCONES, J., “La nueva Ley de Fundaciones”, La LEY, 5725 zkia., 2003. LÓPEZ MORENO, J, “La LOGSE. Hacia un nuevo sistema educativo”, La LEY 3 zkia., 1991. LÓPEZ-JURADO ESCRIBANO, Francisco de Borja, “La autonomía de las universidades como derecho fundamental: la construcción del TC”, Cívitas, Madril, 1991. MALLMANN, “Das Recht der Kunsthochschulen und die Freiheit der Kunst”, Festschrift Jahrreiss, 1964. MARTÍN REBOLLO, Luis, “Cultura y Derecho (perspectiva europea y perspectiva estatal)”, en El Derecho Administrativo en el umbral del siglo XXI, Libro Homenaje al profesor Martín Mateo, (coord. F. Sosa Wagner), Tirant lo Blanch, Valentzia, 2000. MARTÍN RETORTILLO, Lorenzo., “El papel de los colegios en la ordenación de las profesiones y en el control y vigilancia del ejercicio profesional”, “Los colegios profesionales a la luz de la Constitución” Madril, 1996. MARTÍNEZ DE AZAGRA, “La constitucionalidad de la Ley de Auditoría de Cuentas y la nueva doctrina del Tribunal Constitucional sobre el art. 36 de la Constitución (la STC 386/1993, de 23 de diciembre)”, RAP 134 zkia., 1994. MARTÍNEZ DE PISÓN, J., El derecho a la educación y la libertad de enseñanza, Dykinson, Madril, 2003. MARTÍNEZ LÓPEZ-MUÑIZ, J.L., “El art. 27 de la CE: análisis de su contenido. Doctrina jurisprudencial. Tratados internaciones suscrtos por España”, Cuadernos de Derecho Judicial 17 zkia., CGPJ, Madril, 1993.

-Fundaciones privadas del sector público: problemas de constitucionalidad”, en “La enseñanza del Derecho Administrativo. Tercer sector y fundaciones. Rutas temáticas e itinerarios culturales”, Cedecs, Bartzelona, 2002.

MEC, “Seminario sobre los problemas actuales de la educación musical en España: la educación musical en la enseñanza primaria”, MEC, 1969.

-“La música en la universidad: Problemas actuales de la educación musical en España (Decena de Música en Sevilla)”, Cuadernos de actualidad artística, 6 zkia., MEC, Dirección General de Bellas Artes, Comisaría General de la Música, Madril, 1970.

-“Cuadernos de actualidad artística”

*3 zkia.: “Problemas actuales de la educación musical en España”, Decena de Música en Toledo, 1969, MEC, 1970.

Page 485: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

483

*8 zkia.: “La educación musical en la enseñanza media”, Segunda Decena de Música en Toledo, 1970, MEC, 1970. *9 zkia.: “La educación musical profesional”, Segunda Decena de Música en Sevilla, 1970, MEC, 1970.

-“Enseñanzas artísticas y otras pendientes de integrar en el sistema educativo: curso 1980-1981”, MEC, Gabinete de Estudios Estadísticos, Madril, 1983. -“Documentos para la reforma de las enseñanzas musicales: Líneas básicas para la reforma de las enseñanzas musicales”, MEC, Madril, 1986.

“Libro blanco para la reforma del sistema educativo”, MEC, 1989. -“Las enseñanzas artísticas a examen: evolución histórica, panorama actual y perspectivas”, Conferencia Sectorial de Educación (MEC), 1999.

MEC-CONSEJO ESCOLAR DE ESTADO

-“Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1992-1993”, MEC, Consejo Escolar del Estado, 1994.

-“Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1993-1994”, MEC, Consejo Escolar del Estado, 1995. -“Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1994-1995”, MEC, Consejo Escolar del Estado, 1996.

-“Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1995-1996”, MEC, Consejo Escolar del Estado, 1997.

-“Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1996-1997”, MEC, Consejo Escolar del Estado, 1998.

-“Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1997-1998”, MEC, Consejo Escolar del Estado, 1999.

-“Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1998-1999”, MECD, Consejo Escolar del Estado, 2000.

-“Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 1999-2000”, MECD, Consejo Escolar del Estado, 2001.

-“Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 2000-2001”, MECD, Consejo Escolar del Estado, 2002.

-“Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 2001-2002”, MECD, Consejo Escolar del Estado, 2003. -“Informe sobre el estado y situación del sistema educativo, curso 2002-2003”, MECD, Consejo Escolar del Estado, 2004.

MEC-INCE, “Sistema estatal de indicadores de la educación: 2002”, Instituto Nacional de Calidad y Evaluación, MEC-INCE, Madril, 2003. MECD, “Cien años de educación en España. En torno a la creación del Ministerio de Instrucción Pública y Bellas Artes”, Fundación BBVA - MECD, Madril, 2001.

Page 486: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

484

-“El sistema educativo español 2000”, MECD, Secretaría General de Educación y Formación Profesional, CIDE, Madril, 2002.

-“Estadísticas de la educación en España. 2001-2002. Estadísticas de las enseñanzas no universitarias. Estadísticas del gasto público en educación. Datos avance. MECD, 2002.

-“Las cifras de la educación en España: Estadísticas e indicadores”, MECD, Madril, 2002.

MONTORO CHINER, María Jesús y SCHÄFFER, Heinz, “Musik und Recht Symposion aus Anlass des 60. Geburtstages von Prof. DDr. Detlef Merten”, Duncker & Humblot, Berlin, 1998. ÖKS, “Art and Education. Active Art Mediation within Educational Processes (Summary and recommendations), ÖKS Österreichischer Kultur-Service, 2001. OPPERMANN, T., “Kulturverwaltungsrecht”, J.C.B. Mohr (Paul Siebeck), Tübingen, 1969. ORIOL DE ALARCÓN, N., “La formación del profesorado de música en la enseñanza general”, Revista Música y Educación, 37 zkia., 1999. ORTEGA ÁLVAREZ, Luis, “Autonomía universitaria”, Cuadernos de Derecho Judicial 17 zkia., CGPJ, Madril, 1993. PADRÓS REIG, Carlos “Derecho y Cultura”, Atelier, Bartzelona, 2001. PEISERT H. Y FRAMHEIN G., “Das Hothschulsystem in der Bundesrepublik Deutschlanbd Funktionsweise und Leistungsfähigkeit”, KlettCotta, Stuttgart, 1979. PERELLÓ DOMÉNECH, V., “La enseñanza musical en la Comunidad Valenciana”, Generalitat Valenciana, 2003. PÉREZ GUTIÉRREZ, M., “Los conservatorios españoles”, Revista Música y Educación, 15 zkia., 1993. PIÑAR MAÑAS, José Luis, “Fundaciones constituidas por entidades públicas. Algunas cuestiones”, REDA 97 zkia., Civitas, Madril, 1998.

-“Tercer sector: sector público y fundaciones”, en “La enseñanza del Derecho Administrativo. Tercer sector y fundaciones. Rutas temáticas e itinerarios culturales”, Cedecs, Bartzelona, 2002.

PIÑAR MAÑAS, J.L., eta REAL PÉREZ, A., “Derecho de Fundaciones y voluntad del fundador”, Marcial Pons, Bartzelona, 2000. PLATON, “La República”, (itzultzaileak: PABÓN S. DE URBINA, J.M. eta FERNÁNDEZ GALIANO, M.), Alianza, Madril, 2004. PLIEGO DE ANDRÉS, Victor, “Guía para estudiar música”, Arte Tripharia, Madril, 1991. PONTIER, J.M: “L´État et les enseignements artistiques”, AJDA, 1988. PONTIER, J.M; RICCI,J.C; BOURDON,J., “Droit de la Culture”, Paris, Dalloz, 1996. PRIETO de PEDRO, Jesús, “Cultura, Culturas y Constitución”, Centro de Estudios Constitucionales, 1992. PRIETO ETXANO, Eunate, “Equivalencia entre los títulos de música anteriores y posteriores a la LOGSE: enseñanzas medias y superiores”, RVAP 54 zkia., 1999.

-“Irakaskuntza Artistikoak egungo hezkuntza-sisteman”, RVAP 61 zkia. (II), 2001.

Page 487: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

485

PUELLES BENITEZ de, Manuel, “Educación e ideología en la España contemporánea”, Labor S.A., Bartzelona, 1991. RAZQUIN LIZARRAGA eta PÉREZ CALVO, A., M.M., “Manual de Derecho Público de Navarra, Gobierno de Navarra, Iruñea, 2000. RAZQUÍN LIZARRAGA, M.M., eta SERRANO AZCONA, A., “Comentarios a la Ley foral de la Administración local de Navarra”, Gobierno de Navarra, Iruñea, 1991. RIOU,A., “Le droit de la culture et le droit à la culture”. ESF éditeur, 2e édition mise à jour et augmentée, Paris, 1996. ROBINSON, Ken, “Arts Education in Europe: a Survey”, “Culture, Creativity and the Young”, Consejo de Europa, Cultura, 1997. RUBIO LLORENTE, Francisco (egile ugarirekin lankidetzan), “Derechos fundamentales y principios constitucionales (doctrina jurisprudencial)”, art. 27 CE 1978, Ariel, Bartzelona, 1995. RUIZ ROBLEDO, Agustín, “La Constitución cultural española”, La Ley 4751 zkia.,1999. SALABURU, P. (dir.) (Mees Ludger, Pérez J.I), “Sistemas universitarios en Europa y EEUU”, Academia Europa de Ciencias y Artes, Madril, 2003. SÁNCHEZ FERRIZ, R, “El art. 27.2 de la CE. Contenido y fines de la educación”, Revista General de Derecho 609 zkia., 1995. SÁNCHEZ MORÓN, M., “Derecho de la Función Pública”, Tecnos, 2001, Madril. SATORRAS FIORETTI, R.M, “La libertad de enseñanza”, Marcial Pons, 1998. SOCÍAS CAMACHO, Joana Mª, “Breve comentario sobre las fundaciones del sector público en el nuevo proyecto de Ley de Fundaciones”, Revista General de Derecho 1 zkia., Iustel, 2002 (http://www.iustel.com) SOPEÑA IBÁÑEZ, Federico, “Historia Crítica del Conservatorio de Madrid”, MEC, Dirección General de Bellas Artes, 1967. SOSA WAGNER, F., “El mito de la autonomía universitaria”, Cívitas, Madril, 2004. SOUVIRÓN MORENILLA, J.M “La configuración jurídica de las profesiones tituladas en España y en la Comunidad Económica Europea”, Madril, 1988. TAJADURA, Javier, “La Constitución cultural”, Revista de Derecho Político, 43 zkia., 1998. TELLEZ, E., “Reflexión en torno a la enseñanza de la música en la Universidad”, Revista Música y Educación, 29 zkia., 1997. VALLE PASCUAL del, Juan Manuel, “Las fundaciones universitarias (I y II)”, La LEY, 4945-4946 zkiak.,1999.

-“Introducción al problema de reconocimiento de títulos europeos”, La Ley, 5005 zkia, 2000. VAQUER CABALLERÍA, Marcos, “Estado y Cultura: La función cultural de los poderes públicos”, Centro de Estudios Ramón Areces, 1998. ZALDIVAR GRACIA, Alvaro, “La LOGSE en los Conservatorios”, I alea, Real Musical, 1992. ZENBAIT EGILE, “La Educación musical en la sociedad del futuro" (Actas del Simposio Nacional), ISME España, Fundación Caja de Madrid, 1992.

Page 488: Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa - euskara.euskadi.net · PLATONen asmoetako bat hain zuzen, musika eskolatzea eta ikastetxeetan irakastea izan zen. Honetara, proposatu zuen

486

ZENBAIT EGILE, "La Educación Musical Elemental" (Actas del Segundo Simposio Nacional), ISME España, Fundación Caja de Madrid, 1993. ZENBAIT EGILE, “La descentralización de la enseñanza”, Asociación española para el estudio del Derecho y de la Política de la Educación (Koord.), Egido, Zaragoza, 1999. ZENBAIT EGILE, (eds. J. De Groof, C. D Smet and H. Penneman), “Art meets Law in Education” (Yearbook of the European Association for Education and Policy), vol. IV (1999), Kluwer Law International, The Hague, London, Boston, 2001. ZENBAIT EGILE, “Congrés de Música a l´Escola i a les Escoles de Música”, Llibre d´actes del Congrés organitzat pel Consell Cátala de la Música i l´Associació Catalana d´Escoles de Música, Bartzelona, 1997.