10
informazioa 2011ko urtarrila 2. zbk mutua Mutualia Euskalit- eko buru izango da hurrengo hiru urteetan Elektrizitate estatikoa bulegoetan Istripu eta gaixotasun profesionalen ikerketei buruzko jardunaldia Euskalit-eko Patronatuak, presidentzia berria aukeratzeko hiru urteetako epea ezarrita dauka, eta oraingo honetan, 2011 – 2013 eperako Mutualia hautatu du presidentzia gain hartuko duen entitatetzat. Elektrizitate estatikoa material jakin batzuek, normalean marruskaduragatik, metatzen duten gehiegizko karga elektrikoa da, material horietatik ihes egin ezin izaten duena. Pertsona batek elektrizitate estatikoz kargatuta dagoen objektu bat edo beste pertsona bat ukitzen duenean, litekeena da elektrizitate hau lurrerantz deskargatzea pertsonaren bitartez, kontaktu elektrikoaren sentsazioa sorraraziz. Eragozpen hauek saihesteko ze neurri har daitezkeen azalduko dugu ondoren. Datorren otsailerako Mutualiak prestakuntza-jardunaldi bat antolatu du gai honi buruz: «Istripu eta gaixotasun profesionalen ikerketa» eta irakasleak lan arriskuen prebentzioko goi mailako teknikariak izango dira, gure Prebentzio Saileko kideak. segurtasun eta osasun kontseilua hurrengo ekitaldiak kalitatea Sueskola: su itzalketarako prestakuntza- jarduerak prestakuntza Mutualiak 8,27 puntu lortu ditu aholkularitzen gogobetetze- mailaren ebaluazioan Aholkularitza Kolaboratzaileen hautematea eta zerbitzuen igurikimena kontrastatzea da Mutualiako estrategian ezarritako helburua eta beraien gogobetetzea da horretarako bidea. Mutualiaren gogobetetze orokorra 8,27 puntuetakoa izan da. www.mutualia.es 900 50 60 70 Lan-istripua gertatzen deneko derrigorrezko komunikazioen garrantzia Aldi baterako ezintasun egoeren ondorioak oporraldietan Oporraldian zehar gertatutako bat-bateko baja egoeran, gerora oporraldia izateko eskubidea al dago? Ala, alderantziz, baja egoeran igarotako egun horiek opor eguntzat hartzen dira? Gaixotasun profesionala: definizioa, prozedura eta erantzukizunak legeak mutua gaur egun kasu praktiko Lan-erreforma Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen

Mutua Informacion 2 Eusk

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Mutua Informacion 2 Eusk

i n f o r m a z i o a2 0 1 1 k o u r t a r r i l a 2 . z b k

mutuaMutualia Euskalit-eko buru izango da hurrengo hiru urteetan

Elektrizitate estatikoa bulegoetan

Istripu eta gaixotasun profesionalen ikerketei buruzko jardunaldia

Euskalit-eko Patronatuak, presidentzia berria aukeratzeko hiru urteetako epea ezarrita dauka, eta oraingo honetan, 2011 – 2013 eperako Mutualia hautatu du presidentzia gain hartuko duen entitatetzat.

Elektrizitate estatikoa material jakin batzuek, normalean marruskaduragatik, metatzen duten gehiegizko karga elektrikoa da, material horietatik ihes egin ezin izaten duena. Pertsona batek elektrizitate estatikoz kargatuta dagoen objektu bat edo beste pertsona bat ukitzen duenean, litekeena da elektrizitate hau lurrerantz deskargatzea pertsonaren bitartez, kontaktu elektrikoaren sentsazioa sorraraziz. Eragozpen hauek saihesteko ze neurri har daitezkeen azalduko dugu ondoren.

Datorren otsailerako Mutualiak prestakuntza-jardunaldi bat antolatu du gai honi buruz: «Istripu eta gaixotasun profesionalen ikerketa» eta irakasleak lan arriskuen prebentzioko goi mailako teknikariak izango dira, gure Prebentzio Saileko kideak.

segurtasun eta osasun kontsei lua

hurrengo ekita ld iak

kal i tatea

Sueskola: su itzalketarako prestakuntza-jarduerak

prestakuntza

Mutualiak 8,27 puntu lortu ditu aholkularitzen gogobetetze-mailaren ebaluazioan

Aholkularitza Kolaboratzaileen hautematea eta zerbitzuen igurikimena kontrastatzea da Mutualiako estrategian ezarritako helburua eta beraien gogobetetzea da horretarako bidea. Mutualiaren gogobetetze orokorra 8,27 puntuetakoa izan da.

www.mutualia.es 900 50 60 70

Lan-istripua gertatzen deneko derrigorrezko komunikazioen garrantzia

Aldi baterako ezintasun egoeren ondorioak oporraldietan

Oporraldian zehar gertatutako bat-bateko baja egoeran, gerora oporraldia izateko eskubidea al dago? Ala, alderantziz, baja egoeran igarotako egun horiek opor eguntzat hartzen dira?

Gaixotasun profesionala: definizioa, prozedura eta erantzukizunak

legeak

mutua gaur egun

kasu prakt iko

Lan-erreforma

Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen

Page 2: Mutua Informacion 2 Eusk

i n f o r m a z i o amutuaa z a l a

u r t a r r i l a 2 0 1 1

Mutualia Euskalit-eko buru izango da hurrengo hiru urteetanEuskalit-eko Patronatuak, presidentzia berria aukeratzeko hiru urteetako epea ezarrita dauka, eta oraingo honetan, 2011 – 2013 eperako Mutualia hautatu du presidentzia gain hartuko duen entitatetzat.

Euskalit-ek, Kalitatearen Sustapenerako Euskal Fundazioak, mutuak azken urteetan “bikaintasunarekin izan duen konpromiso nabarmena” izan du arrazoi hautaketa egiteko garaian: 2005an zilarrezko Q lortu zuen, 2008an urrezko Q eta 2009an Kalitatearen Sari Iberoamerikarra.

Pasatako abenduaren 28an hautaketa Euskalit-eko patronatua osatzen duten 23 entitate publiko eta enpresa pribatuek egin zuten eta kalitatean jorratutako bide hau izan da Mutualia aukeratu izanaren arrazoiaren “oinarrizko eragilea”.

Miguel Angel Lujua, Mutualiako Zuzendari-kudeatzailea, izango da Euskalit-eko presidente berria. Azkeneko 3 urteetan kargua izan duen Txema Gisasola ordeztuko du, gaur egun Fagor Etxetresna Elektrikoen Zuzendari Orokorra eta MCC-ko (Mondragon Korporazio Kooperatiboa) Etxe Mailako Presidenteordea dena.

ka l i tatea

a z a l a

Page 3: Mutua Informacion 2 Eusk

i n f o r m a z i o amutuaa z a l a

u r t a r r i l a 2 0 1 1

Mutualiak 8,27 puntu lortu ditu aholkularitzen gogobetetze-mailaren ebaluazioanAholkularitza Kolaboratzaileen hautematea eta zerbitzuen igurikimena kontrastatzea da Mutualiako estrategian ezarritako helburua eta beraien gogobetetzea da horretarako bidea. Mutualiaren gogobetetze orokorra 8,27 puntuetakoa izan da.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Madrilen A.K.-en gogobetetze-maila 2010ean lehen aldiz neurtzen denez ezinezkoa zaigu beste ariketetako emaitzekin konparatzea. Hala ere, A.K.-en balorazioa eta puntuaketak emaitza onak eta balorazio altuak agertzen dizkigute eta, bide batez, zein arlotan hobetu dezakegun argitarazten digute.

A.K.-ek emandako balorazioak kontuan hartuta, gehien zenbatesten den blokea MUTUALIAko langileen ENPATIA dela ikusi dugu. Puntu hau, JASOTAKO TRATUAREN KALITATEAN barne hartzen da.

Ondoren, lehenengo edizio honetan lortutako zenbait emaitza agertzen ditugu:

Aholkularitza Kolaboratzaileen Gogobetetze Orokorra

Emaitza eta iruzkin guztiak aztertu ondoren plan bat zehaztu dugu. Plan hau ekintza jakinek osatzen dute eta ondorengo puntutan ardaztuko dira: l Eskaintzen ditugun zerbitzuen ezagutza zabaldu eta indartzea. l A.K.-ekiko komunikazio eta igorpen erremintak hobetzea.

Mila esker inkesta bete duzuen ia 600 aholkularitzei, mila esker hobetzen laguntzeagatik.

mutua gaur egun

a z a l a

8,27

8,16 8,19

8,42

8,71

7,8

8,0

8,2

8,4

8,6

8,8

GipuzkoaBizkaiaArabaMutualia Madrid

0

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

GipuzkoaBizkaiaArabaMutualia Madrid

8,27 8,16 8,19 8,428,71

BLOKEAK Gogobetetze-indizea

2010

Zerbitzuen ezagupena eta gogobetetze-maila 7,98

Informazioa/dokumentazio kalitatea 8,38

Kudeaketetan arintasuna 8,32

Jasotako tratuaren kalitatea 8,47

Balorazio Orokorra 8,21

Page 4: Mutua Informacion 2 Eusk

i n f o r m a z i o amutuaa z a l a

u r t a r r i l a 2 0 1 1

Elektrizitate estatikoa bulegoetanElektrizitate estatikoa material jakin batzuek, normalean marruskaduragatik, metatzen duten gehiegizko karga elektrikoa da, material horietatik ihes egin ezin izaten duena. Pertsona batek elektrizitate estatikoz kargatuta dagoen objektu bat edo beste pertsona bat ukitzen duenean, litekeena da elektrizitate hau lurrerantz deskargatzea pertsonaren bitartez, kontaktu elektrikoaren sentsazioa sorraraziz. Eragozpen hauek saihesteko ze neurri har daitezkeen azalduko dugu ondoren.

Hainbat intentsitate mailatako deskarga desatsegin hauek batzuetan maiz eta hainbat pertsonengan gertatzen dira. Hori eragiten duten funtsezko kausak bi dira: l Material batean edo pertsona batengan

elektrizitate estatikoa sortu edo metatu izana. l Pertsona bat eta elektrizitate estatikoz kargatutako

puntu baten arteko kontaktuagatik, lurzorurantz desbideratze edo deribazio bat gertatu izana.

Honako neurri hauek eraginkorrak izan daitezke: l Tresna elektriko guztiek lurrerako hartunea

izatea eta hauek lurrerako hartune orokor bati konektatuta edukitzea.

l Hezetasun erlatiboa altu samarra izatea komeni da (% 50 eta % 70 artean egon beharko luke). Hezetasunaren igoera hau areto bateko aireztapen hodien barruan kokatutako hezegailuen bidez lor daiteke edota hezegailu eramangarrien bitartez; hezetasun erlatiboaren maila beti jakin daiteke higrometroen bidez.

l Larruzko zola duten oinetakoak erabiltzea gomazkoa dutenen ordez. l Akrilikoa ez den arropa, edo akriliko gutxi duena, erabiltzea. l Ona izango litzateke pertsonek noizean behin pareta ukitzea «deskargatzeko» eta hala elektrizitate estatikoak

eragindako txinpartak saihesteko. l Metalezko armairu, mahai edo tiraderarik ez erabiltzea, edota behintzat lurrerako hartunea izan dezatela.

Azkenik, komenigarria da jakitea batzuetan neurri horietako bat baino gehiago hartu behar izaten dela, bakar batek ezin baitu arazoa konpondu.

a z a l a

segurtasun eta osasun kontsei lua

Page 5: Mutua Informacion 2 Eusk

i n f o r m a z i o amutuaa z a l a

u r t a r r i l a 2 0 1 1

Topaketa honetan istripuen ikerketa osoa egiteko behar diren metodologia eta prozedurak ezagutzeko aukera izango da (eratorritako kostuak barne), baita indarrean dagoen legedia betetzeko behar den dokumentazioa ezagutzekoa ere. Gure bazkide diren enpresetan arriskuen prebentzioan ardura duten pertsona guztiei zuzenduta dago, nagusiki erdi mailako arduradunei.

Jardunaldiaren ordutegia 9:00etatik 12:00etara izango da honako egunetan eta lekuetan: l Otsailaren 8an Gasteizen (Zumarren hiribidea 1) l Otsailaren 15ean Donostian (Camino doktorearen kalea 1) l Otsailaren 22an Bilbon (Henao kalea 26)

Interesgarri izango zaizulakoan, zu bertan izatea espero dugu. Interesa baduzu edo izena eman nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 94 404 21 05 telefonoan, [email protected] helbide elektronikoan edo www.mutualia.es orrian.

Istripu eta gaixotasun profesionalen ikerketei buruzko jardunaldia

a z a l a

hurrengo ekita ld iak

Datorren otsailerako Mutualiak prestakuntza-jardunaldi bat antolatu du gai honi buruz: «Istripu eta gaixotasun profesionalen ikerketa» eta irakasleak lan arriskuen prebentzioko goi mailako teknikariak izango dira, gure Prebentzio Saileko kideak.

Page 6: Mutua Informacion 2 Eusk

i n f o r m a z i o amutuaa z a l a

u r t a r r i l a 2 0 1 1

Lan-istripua gertatzen deneko derrigorrezko komunikazioen garrantziaLaneko istripua jakinarazteko ereduak ezartzen dituen eta haiek betetzeko eta izapidetzeko jarraibideak ematen dituen 1987ko abenduaren 16ko Aginduaren arabera, baja eragiten duten laneko istripuak DELTA Sistemara bidali beharko dira bost lanegun baino lehen, istripua gertatu zen egunetik edo medikuaren bajaren egunetik zenbatzen hasita. Bajarik gabeko laneko istripuen jakinarazpenak DELTA Sistemara egingo dira hurrengo hilaren lehenengo bost lanegunen barruan.

Aurreko laneko istripuak garaiz eta behar bezala ez jakinaraztea arau-hauste arina izango da laneko arriskuak prebenitzeko arloan eta 40 € eta 2.045 € bitarteko isunarekin zigortuko da.

Lantokian edo lanaldian zehar egindako joan-etorrietan gertatutako istripuen kasu berezian, langilearen heriotza gertatzen bada, edo istripu larria edo oso larria bada edo lantokian gertatutako istripuak lau langile baino gehiagori eragiten badio, nahiz eta guztiak enpresako langileak ez izan, enpresaburuak dagokion eredua betetzeaz gain, gehienez hogeita lau orduko epean (jaiegunak kanpo utzita), gertakari hau telegrama edo antzeko beste komunikabide baten bidez jakinaraziko dio istripua gertatu den probintziako Lan Agintaritzari, edo itsasontzia porturatzen den lehen portuan edo hegazkina lurreratzen den lehen aireportuan, istripua gertatu den lantokia itsasontzi bat edo hegazkin bat balitz, hurrenez hurren. Jakinarazpenak enpresaren sinadura eta zigilua beharko ditu, eta honako informazioa jaso beharko du: l Sozietatearen izena – IFK – KKK l Istripua izan duenaren izena eta abizenak – NAN – NAF l Data – ordua – istripua gertatu den lekuaren helbide osoa l Istripuaren deskripzio laburra l Harremanetarako telefonoa:

Laneko istripuak jakinarazteko eredu berriak ezartzen dituen eta haiek elektronikoki igortzea ahalbidetzen duen azaroaren 19ko TAS/2926/2002 Aginduak premiazko jakinarazpena DELTA sistemaren bidez egiteko aukera ematen du, adierazitako Aginduaren 3. artikuluak ezartzen duenaren arabera. Premiazko jakinarazpen honek ez du istripua DELTA sistemaren bidez adierazi beharra saihesten, garaiz eta behar bezala, lehenengo atalean adierazitako moduan.

Premiazko jakinarazpena ez bada garaiz egiten, arau-hauste larria ekarriko du laneko arriskuak prebenitzeko arloan eta zigorra 2.046 € eta 40.985 € bitarteko isuna izango da.

Jakinarazpen hauek EAEko Lan Agintaritzaren honako helbideetara bidaliko dira:

Gainerako probintziak hemen kontsulta daitezke: http://www.delta.mtas.es/delta2web/gtmp/help/ayudafax.html

Beste alde batetik, aldi baterako ezintasun prozesuei dagozkien bajaren parte medikoak, eta bajaren eta altaren konfirmazioa euskarri telematikoan aurkezteari buruzko otsailaren 12ko TAS/399/2004 Aginduaren lehenengo artikuluak ezartzen duenaren arabera, RED sisteman sartu diren enpresek aipatutako prozedura informatikoa erabili beharko dute erakunde kudeatzaileari edo Gizarte Segurantzako laneko istripu eta gaixotasun profesionalen mutualitateari langileek aurkezten dizkieten bajen parte medikuen, bajen konfirmazioen eta alten kopiak bidaltzeko,, baita aldi baterako ezintasunari dagozkion prestazio ekonomikoen kudeaketa eta kontrolaren hainbat alderdiri buruzko apirilaren 18ko 575/1997 Errege Dekretuak garatzen duen Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1997ko ekainaren 19ko Aginduak ezarritakoak ere. Jakinarazpen hau ez betetzea arau-hauste arintzat hartuko da eta 60 € eta 625 € bitarteko isunarekin zigortuko da.

Beraz, enpresak nahitaez egin beharreko jakinarazpenak dira horiek, eta aldi berean egin beharko dizkie bi sistemai: DELTA eta RED.

legeak

a z a l a

Lan eta Gizarte SegurantzakoOrdezkaritza ArabaSamaniego 2, 2.01008 GasteizT: 945 017 030F: 945 017 031

Lan eta Gizarte SegurantzakoOrdezkaritza BizkaiaKale Nagusia 85, 7. 48011 BilboT: 944 031 216 - 944 031 239F: 944 031 212

Lan eta Gizarte SegurantzakoOrdezkaritza GipuzkoaVitoria-Gasteiz 3, 3., 220018 DonostiaT: 943 023 224F: 943 023 201

Page 7: Mutua Informacion 2 Eusk

i n f o r m a z i o amutuaa z a l a

u r t a r r i l a 2 0 1 1

Aldi baterako ezintasun egoeren ondorioak oporraldietanOporraldian zehar gertatutako bat-bateko baja egoeran, gerora oporraldia izateko eskubidea al dago? Ala, alderantziz, baja egoeran igarotako egun horiek opor eguntzat hartzen dira?

Auzitegiek gai honi emandako erantzunei erreparatuta, auzitegiak baitira azken finean halako eskubiderik badagoen hala ez ezartzen dutenak, agerian geratzen da erantzunak era askotakoak izan direla, eta batzuetan baita kontraesankorrak ere.

Egoera guztiak sistematizatzeko, oinarrizko bi kasu bereiztea komeni da: a) Baja opor egunak baino lehen gertatzen da eta b) baja opor egunetan gertatzen da.

Lehenengo kasuan (baja opor egunak baino lehen), irizpidea erabat bateratu du Europako Erkidegoko Justizia Auzitegiak 2009-01-20an emandako epaiak (EEJA 2009, 7), eta ondoren 2009-09-10eko epaian berretsia (EEJA 2009, 261). Azken epai honek, 2003/88 Zuzentarauaren 7.1 artikulua interpretatuz, kontra egiten dio herrialdeko zenbait xedapen edo hitzarmen kolektibori, baldin eta haiek ezartzen badute enpresako oporren egutegian ezarritako oporraldian zehar aldi baterako ezintasun egoeran dagoen kontratupeko langileak ez duela eskubiderik, medikuak alta eman ostean, bere urteko oporrak hasieran ezarritako epea ez den beste batean baliatzeko.

Gure herrialdean, aipatutako irizpidea Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du eta, ordura arte mantendu zuen doktrina zuzenduz (SS. 2007-10-03koa [rcud 5068/05] eta 2007-12-20koa [rcud 75/06]), aipatutako irizpidea bere egin du eta 2009-06-24ko epaian ezarri du (RJ 2009\4286), geroztik beste epai batzuetan berretsia, 2010-02-08koan (Rec. 1782/09/JUR 2010\111733) eta 2010-07-06koan (Rec. 519/10), itundutako lan egutegian ezarritako oporraldiaren ondoren oporrak hartzeko eskubidea, finkatutako egunen aurretik langileak aldi baterako ezintasun egoera bat hasiko balu.

Beraz, aipatutako lehen kasuan (baja opor egunak baino lehen) alta jaso ondoren oporrak hartzeko eskubidea dago.

Bigarren kasuan, berriz, oraindik ez dago behin betiko erantzunik (baja opor egunetan).

Orain arte ezezko irizpidea gailendu da, pentsatu izan baita enpresaburuaren betebeharra dela oporraldia ematea baina ez langilearen osasuna bermatzea aldi horretan.

Zentzu honetan hainbat erabaki daude, adibidez Kanarietako Justizia Auzitegi Nagusiak hartutakoa 2009-03-20an (492/2005/JUR 2009\2444 erregu errekurtsoa), honako hau dioena: baja oporraldian gertatu ezkero, ez dago oporrak hartzeko eskubiderik aldi baterako ezintasun batekin batera, halako egoera batean, langileak bere gain hartu behar duen arriskua da eta.

Baina aurkako irizpidea hedatzen ari da, hain zuzen ere aipatutako Europako Erkidegoko Justizia Auzitegiaren epaiekin bat datorren espirituan oinarrituta, oporren helburua errespetatu eta gailentzeko irizpidea, alegia, lanean nekatu den langilearen indarberritzea.

Horrela ikusten du Auzitegi Nazionalak 2009-11-23ko epaian (AS 2009\2492), non esaten duen badela oporrak hartzeko eskubidea aldi baterako ezintasun batekin batera, baja oporraldian gertatu ezkero, aintzakotzat hartuz kasu honetan ere aplikagarriak direla Europako Erkidegoko Justizia Auzitegiak azaldutako interpretazioa eta irizpidea.

Auzitegi Nazionala bezalako Auzitegi Nagusi bat, oporretan baja bat gertatu delako, hartu ez den oporraldiaren eskubidearen alde argi eta garbi agertzea datu esanguratsua da, bai Auzitegiaren garrantzi eta aginpideagatik bai daukan oinarriagatik. Honek aurreko joera orekatzen du eta Auzitegi Gorenak edo Europako Erkidegoko Justizia Auzitegiak behin betiko doktrina emateko zain egon behar gara.

Aipatutako zalantzen erantzunak laburbilduz, zera daukagu: finkatutako oporraldia baino lehen baja gertatzen bada, alta jaso ondoren oporrak hartzeko eskubidea dugu, aldiz erabaki kontraesankorrak hartzen dira baja enpresan programatutako opor-garaian gertatzen bada Auzitegi Nagusiek finkatuko duten behin betiko irizpide baten zain gaudelarik.

legeak

a z a l a

Page 8: Mutua Informacion 2 Eusk

i n f o r m a z i o amutuaa z a l a

u r t a r r i l a 2 0 1 1

Gaixotasun profesionala: definizioa, prozedura eta erantzukizunak

Gaixotasun profesionalaren definizioa Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 116. artikuluak biltzen du: «Besteren edo norberaren kontura egindako lanaren ondorioz hartutako gaixotasunak (laneko gertakariak kontratatuta daudenean) Lege hori aplikatzen eta garatzen duten xedapenek onartutako taulan agertzen diren jardueretan, baldin eta taula horretan gaixotasun profesional bakoitzerako aipatutako elementuen edo substantzien eraginagatik sortu badira».

Definizio honen arabera, gaixotasun bat profesionaltzat hartzeko honako elementu hauek batera gertatu behar dira: 1. Gaixotasun profesionalen taulan deskribatutako agente batek eragindako gaixotasuna izatea (azaroaren 10eko

1299/2006 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren sisteman gaixotasun profesionalen taula onartzen duena eta haiek jakinarazteko eta erregistratzeko irizpideak ezartzen dituena).

2. Langileak egiten duen jarduera gaixotasun profesionalen taulan azaldu behar da zehazturiko patologiarekin lotuta.

3. Patologiak gaixotasun profesionalen taulan bilduta egon behar du.

Laneko esposizioaren eta gaixotasun profesionalen taulan agertzen ez den gaixotasun baten artean kausazko erlazio bat aurki badaiteke, gaixotasun legez lan istripu gisa har daiteke.

TAS/1/2007 Agindua onartzearekin batera, gaixotasun profesionalak jakinarazteko obligazioa , enpresatik kasu bakoitzean laneko gertakariak bere gain hartuko dituen Erakunde Kudeatzailera edo Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutualitatera pasa da, eta mutuako medikuntza zerbitzuko sendagileek gaixotasun profesionalaren diagnostikoa egingo dute jakinarazpenaren aurretik. Gaixotasun profesional bat hainbat egoeratan antzeman daiteke: A. Langileak ondoeza jasaten duenean eta ondoez horrek bere lanarekin zerikusia izan dezakeela susmatzen

badu, bere Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutualitatera joko du eta bertan sendagileak, lehen aipatutako lau elementuak betetzen direla egiaztatu ondoren, dagokion Gaixotasun Profesionala deklaratuko du. Deklarazioa egiteko, Gaixotasun Profesionalaren partea betetzeko langilearen oinarrizko datuak eskatuko dizkio Mutuak enpresari.

B. Osasun Sistema Publikoko mediku batek profesionala izan daitekeen gaixotasun baten berri izanez gero, jatorria lanean duela susmatzen duenean, diagnostiko bat egingo du laneko jatorriaren susmoak adieraziz (bajarekin, baldin eta langilearen osasun egoera lan egiteko egokia ez bada), eta Mediku Ikuskaritzari igorriko dio, Osasun Sistema Publikoko autoritate hierarkiko zuzena den aldetik, eta hark, Lan Osasunaren Unitatearen laguntza izango du, halakorik balego. Aipatutako susmoaren diagnostikoa egin ondoren, autonomia erkidegoko osasun autoritateak (mediku-ikuskaritzaren bidez, lan-osasunaren unitatearen bidez edo beste baliokide baten bitartez) susmo hori estalduraz arduratzen den Mutuari bidaliko dio, honek, bidezkoa bada, dagokion partea egin dezan.

C. Halaber, Prebentzio Zerbitzuetako medikuei susmoaren berri emateko aukera dauka. D. Nolanahi ere, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala (INSS) da, erakunde kudeatzaile gisa, azken hitza duena,

eta honek gertakariaren zehaztapenaren ebazpena igor dezake. E. Epai juridiko batek horrela agintzen duenean.

Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legeak (LAPL) enpresaburuari betebehar batzuk ezartzen dizkio lanean segurtasuna eta osasuna bermatzeko eta langileari arlo honetan babes eraginkorra izateko eskubidea aitortzen dio. Horren haritik:

Enpresaburuak zigor arinak edo larriak jaso ditzake, gaixotasun profesionalaren larritasunaren arabera, Lan Agintaritzari deklaratutako gaixotasun profesionalen berri garaiz eta behar bezala ez emateagatik, indarrean dauden xedapenek agindutakoari jarraiki, edo langileen osasuna kaltetuta egonez gero ikerketa ez egiteagatik, edo segurtasun neurriak eskasak diren aztarnak izateagatik.

Lan istripuekin gertatzen den bezala, prestazioen errekargua gerta daiteke lan arriskuen prebentziorako hartu beharreko neurriak bete ez badira, betiere enpresaren jardueraren edo ez betetzearen eta gaixotasun profesionalaren emaitza kaltegarriaren arteko kausalitate harremana frogatzen bada.

Beste alde batetik, Lan Ministerioak ALERTA ZERBITZUA jarri du martxan, finkatutako ALERTA mugak gainditzen dituzten enpresak denbora errealean antzemateko aukera ematen duena. Horretarako, ezbehar kopuruen muga batzuk finkatu dira gaixotasun profesional talde bakoitzarentzat; horren helburua, gaixotasun berberak errepikatzen diren enpresak detektatzea da. Sistema hau aplikatzeak berekin dakar enpresa batek ezarritako mugaren bat gainditzen duen unean, denbora-tarte jakin batean, enpresa automatikoki azalduko dela CEPROSS aplikazioaren alerta moduluaren pantailan. Egoera horrek Lan Ikuskaritzaren bisita ekarriko du.

legeak

a z a l a

Page 9: Mutua Informacion 2 Eusk

i n f o r m a z i o amutuaa z a l a

u r t a r r i l a 2 0 1 1

Lan-erreforma

kasu prakt iko

a z a l a

l 2009ko uztailean, aldi baterako lan kontratu bat kontratu mugagabe bihurtu zela jakinarazi zen (PE 183, 189. Kodea).

l Aldi baterako langileak finko mugagabe baldintza eskuratuko du, bonifikatu gabeko eta lanaldi osoko kontratu baten bidez.

l Langilearen finkotasuna kontratu mugagabe arrunt baten bidez artikulatu da, kontratuari Kontratazio Mugagabea Sustatzeko Kontratua arautzen duen uztailaren 9ko 12/2001 Legearen 1. Xedapen Gehigarria ez aplikatzea aukeratu baita. Kasu honetan, bihurketa 2009ko uztailean egin denez, 2008ko urtarrilaren 13tik 2010eko ekainaren 17ra indarrean egon zen testua hartu behar da kontuan.

Lan harremana amaitzeko kaleratze objektiboa erabiltzeko aukera aintzat hartuko da, eta zalantzan jarriko da kasu honetan egokia ote litzatekeen enpresaburuak onartzea kaleratze objektibo hori bidegabea dela, zerbitzu urte bakoitzarengatik 33 eguneko kalte-ordaina ordaintzeko xedez, eta urtebete baino gutxiagoko aldiak hilabeteka hainbanatuta, betiere 24 hileko mugarekin.

Erregulazioa

Bihurketarako erabilitako kontratu mota Langileen Estatutuko (LE) 15. artikuluko kontratu mugagabe arrunta da, eta ez 12/2001 Legearen 1. Xedapen Gehigarrian araututako kontratazio mugagabea sustatzeko kontratua. Kasu honetan 12/2001 Legearen 1. Xedapen Gehigarriko 4. idatz-zatia aplikagarri izatea baztertzen du horrek, zeinak adierazten baitu kaleratze objektiboa bidegabea izanez gero, kalte-ordaina 33 egunekoa izango litzatekeela zerbitzuko urte bakoitzeko, urtebete baino gutxiagoko aldiak hilabeteka hainbanatuta, betiere 24 hileko mugarekin.

Horrenbestez, kasu honetan eman beharreko kalte-ordaina, kaleratze objektiboa bidegabea dela joz gero, LEko 53.5 eta 56.1 artikuluetan aurreikusitakoa litzateke: 45 egun zerbitzu urte bakoitzeko, urtebete baino gutxiagoko aldiak hilabeteka hainbanatuta, eta 42 hileko mugarekin.

LEko 53.5 artikuluan aurreikusitakoak pentsarazi arren soilik agintari judizialek dutela ahalmena kaleratze objektibo bat bidegabea dela aitortzeko, behin eta berriz agertzen da, LEko 56.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, enpresaburuek kaleratze objektiboaren bidegabetasuna aitortzeko ahalmena dutela onartzen duena jurisprudentzia bat, diziplinako kaleratzearen baldintza beretan (2007-3-15eko epaia, Andaluzia-Malagako Justizia Auzitegi Nagusia; 2006-12-4ko epaia, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusia). Hori bat dator, era berean, beste egitate honekin: 10/2010 Errege Lege Dekretuak eta 30/2010 Legeak (3. artikulua) –azken lan erreforma artikulatzen duten arauak, hain zuzen– berriz ere ezarri dute enpresaburuek ahalmena dutela kaleratze objektiboaren bidegabetasuna aitortzeko, kontratazio mugagabea sustatzeko kontratuarentzat; baina betiere arau horiek indarrean jarri ondoren (2010eko ekainaren 18a) izenpetutako kontratuen kasuetarako.

Kalte-ordainak epailearen zainpean jartzea

Aurrekoaren arabera, baldin eta enpresak kasu honetan aitortuko balu kaleratze objektiboa bidegabea dela, 33 eguneko kalte-ordaina langilearen esku jarriko balu, eta, ez jasotzekotan, epailearen zainpean jarriko balu 48 orduko epean, akats bat baino gehiago egingo lituzke: l Akatsa kalte-ordainaren zenbatekoan: kasu honetan berez dagokiona baino gutxiago ordainduko luke. l Epailearen zainpean jartzeak ez luke salbuetsiko izapide aldiko soldatak ordaintzetik, zenbatekoa kasu honetan

dagokiona baino askoz ere txikiagoa izango baitzen; eta, beraz, akats hori ezin izango litzateke «akats desenkusagarritzat» jo.

Ondorioak:

l Si la empresa opta por extinguir la relación laboral por medio de un despido objetivo, la indemnización que debe poner a disposición del trabajador será la prevista en el 53.1.b) ET: 20 días por año de servicio, prorrateándose por meses los períodos inferiores a un año, y límite de 12 mensualidades.

l A fin de evitar una posterior declaración judicial de improcedencia, deberá tener especial cuidado en el cumplimiento de las formalidades establecidas en el artº 53 ET, entre las que se incluye la definición del motivo del despido objetivo, dentro de las alternativas contempladas en el art. 52 ET.

l La empresa puede reconocer la improcedencia del despido objetivo, pero simultáneamente deberá ofrecer o consignar, a efectos de enervar los salarios de tramitación, la indemnización de 45 días por año de servicio, prorrateándose por meses los períodos inferiores a un año, y con límite de 42 mensualidades.

l La consignación errónea de una indemnización de 33 días, implicaría sin duda la posterior declaración judicial de insuficiencia de la indemnización, imponiendo a la empresa no sólo el abono de la suma restante, sino también los salarios de tramitación, ya que en este caso no podría aducirse un error de cálculo calificable como “error excusable”.

l La aceptación de la indemnización ofrecida por la empresa y la firma del finiquito en ningún caso excluye que el trabajador pueda instar conciliación y posterior demanda interesando declaración de nulidad ó, en caso de reconocimiento empresarial de improcedencia, de insuficiencia de la indemnización ofrecida o consignada, además de los salarios de tramitación. A lo sumo, las cantidades percibidas serían detraídas de la indemnización judicialmente fijada en caso de estimación de su demanda.

Page 10: Mutua Informacion 2 Eusk

i n f o r m a z i o amutuaa z a l a

u r t a r r i l a 2 0 1 1

Sueskola: su itzalketarako prestakuntza-jarduerak

prestakuntza

a z a l a

Jakinarazten dizugu MUTUALIAk SUESKOLArekin akordio bat sinatuta duela; SUESKOLA su-itzalketa eta beronen prebentzioari loturiko prestakuntza teoriko-praktikoan espezializaturiko prestakuntza zentroa da. Akordio honi esker gure enpresa elkartuak % 10eko deskontuaren etekina jaso ahal izango dute ondorengo prestakuntza jardueratan:

l Suteak itzaltzeko oinarrizko ikastaroa l Arnasketa ekipo autonomoen ikastaroa l Suteak itzaltzeko ikastaro aurreratua l Bezeroaren beharren araberako “ad-hoc” ikastaro ezberdinak

Nori zuzendua: enpresetako pertsonal guztiari, lehenengo eta bigarren esku-hartzeko taldeari, pertsonal teknikoari, su-itzalketa publiko eta pribatuen zerbitzuei, etab.