Upload
others
View
4
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
NAFARROAKOHITZA
GETA
NG
ELSTU
DIO
S
Alicia Aristregi bere senarrak hil zuen, 2002ko apirilean b Indarkeria matxistaren biktimak omentzekoplaka bat dago hil zuten tokian b Aristregiren ama Angeles Berazak arrosekin oroitzen zuen alaba b 2-3
Errotik
moztu
arren
Iritzia Salhaketak eskatu duespetxeak hustea, presoen
eskubideak eta osasuna zaintzeko
6Gizartea Silvano Hernandez 680gramorekin jaio zen; haren etxean
ohikoak dira birusak ezarritako neurriak
4Ostirala
2020ko apirilaren 10aXI. urtea440. zenbakia
Edurne Elizondo Iruñea
Arrosak erama-ten zituen ala-baren hilobi-ra, eta, etxeanere, bi arrosaizaten zituen
beti, haren omenez». Maria An-geles Berazak egiten zuenaz ari daAsier Aristregi. Alicia Aristregirenama zen Beraza, eta Asier Aristre-giren amatxi. Argazkilaria daAsier Aristregi, eta Las rosas nun-ca mueren (arrosak ez dira sekulahiltzen) erakusketa egin zuen2016an, bere familiako bi emaku-me horien inguruan. Biek sufrituzuten indarkeria matxista, amak
eta alabak. «Amatxi Irañetan jaiozen; errotariaren alaba zen. 9 ur-terekin bidali zuten medikuarenetxera lanera. Amatxik kontatzenzigun inoiz ez zuela gurasoen be-rotasuna sumatu; ezkondu zene-an ere, tratu txarrak sufritu zi-tuen», kontatu du Alicia Aristre-giren iloba eta Angeles Berazarenbilobak, Bartzelonatik.«Amatxi eta izeba ziren fami-
liaren euskarri», erantsi du AsierAristregik. Alicia Aristregi beresenar ohiak hil zuen, 2002ko api-rilaren 9an, Atarrabian. MariaAngeles Berazak arrosak erama-ten zituen haren hilobira, eta,etxean ere, bi arrosa izaten zituenbeti alabaren omenez. «Azkene-
koz ikusi nuenean ere, arrosakbaziren amatxiren etxean».2013ko abenduaren 9an zenduzen Beraza, Uharten.
«Iragarritako hilketa»Uharten bizi da oraindik ere Eu-genio Aristregi, Aliciaren neba.2002ko apirilean, Eugenio Aris-tregik gogor salatu zuen epaileenutzikeria, eta «iragarritako hilke-tatzat» jo zuen arrebaren aurka-ko erasoa. Izan ere, urte hartakourtarriletik, hogei salaketa bainogehiago jarri zituen emakumeaksenar ohiararen kontra. Emaztea-rengana ez hurbiltzeko aginduaere bazuen Jesus Gil Pelaezek;baina, hala eta guztiz ere, 2002ko
apirilaren 9an, gizonak labanka-daz hil zuen emakumea. Alicia Aristregik 37 urte zituen,
eta bi semeren ama zen. Semeakeskolan utzi eta gero hil zuen GilPelaezek emakumea, lagun bate-kin billabesaren zain zenean. Gi-zona autoz ailegatu, ibilgailutikjaitsi, eta zuzenean joan zen Aris-tregirengana. Emakumea ihesegiten saiatu zen, baina senarrakiletik heldu zion, eta bihotzeansartu zion eskuan zeraman laba-na. Lehen labankada horrek hilzuen Alicia Aristregi, baina bertzelau eman zizkion Gil Pelaezekemaztearen gorpuari.Alicia Aristregiren hilketak
astindua eman zion Nafarroako
gizarteari. Indarkeria matxista-ren auzia hizpidera ekarri zuen,bere gordinean, eta erakundepublikoek ezin izan zuten bertzealde batera begiratu: mugimendufeministaren aldarriei so eginbehar izan zieten, azkenean.«Hagitz gogorra izan zen AliciaAristregiren hilketa; kolpe latzahartu genuen, eta neurriak har-tzeko beharra agerian utzi zuengertatutakoak», nabarmendu duAstelehen Lilak elkarteko TereSaezek.Jesus Gil Pelaezek 39 urte zi-
tuen emaztea hil zuenean. AliciaAristregiren gorpua karrikanutzi, eta ihes egin zuen. Hurrengoegunean, Foruzaingora deitu
Plaka batek gogoratzen du Jesus Gil Pelaezek Alicia Aristregi bere emaztea labankadaz hil zuen tokia,Atarrabian. 2002. urteko apirilaren 9an gertatu zen hilketa, eta gogor astindu zuen Nafarroako gizartea.Urte hartan onartu zuen Nafarroako Parlamentuak indarkeria matxistaren aurkako lehen legea.
Sekula hiltzen ez diren arrosak
Alicia Aristregiren omenezko plaka, Atarrabian, senarrak hil zuen tokian. Indarkeria matxistaren biktima guztiak omentzeko oroigarria da. IÑIGO URIZ / FOKU
2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 10aAstekoa
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 10a Astekoa
zuen, eta bere burua entregatu.
2003. urtean epaitu zuten, eta 22
urteko espetxe zigorra ezarri zio-
ten. Zinpeko epaimahaiarekin
egindako prozesua izan zen Gil
Pelaezen kontrakoa: lehenengoa,
genero indarkeriako kasu batean.
«Aristregiren hilketa inflexio
puntu nabarmen bat izan zen, eta
ekarri zuen Nafarroako Parla-
mentuak onartzea genero indar-
keriaren aurkako lehendabiziko
legea», erantsi du Saezek. Mugi-
mendu feministak bultzatutako
legea izan zen hori. 2002. urtekoa
da testua, baina 2003an moldatu
zuten, lehen aldiz. Legea garatze-
ko araudia geroago hasi ziren egi-
ten, 2005. urtean, eta 2007ra arte
ez zuten onartu. 2015ekoa da az-
ken berrikuntza: horri esker, jada
ez da ezinbertzekoa emakumea-
ren eta gizonaren arteko bikote
harremana egotea, erasoa indar-
keria matxistatzat hartzeko.
Lege hori lortzeko bidean,
urrats erabakigarria izan dira
Aristregiren hilketak eragindako
amorrua eta protesta. Gakoa izan
da mugimendu feministak eta se-
nideek egin dutela indarra, bate-
ra, Tere Saezen ustez. «Elkarlan
horrek lortu du gaia mahai gaine-
an jartzea, eta erakundeei presio
egitea». Presio hori ez dagoene-
an, indarkeria matxistaren bikti-
mak «zenbaki huts» bilakatzen
dira. Estatistika bateko zati.
2003tik, adibidez, hemezortzi
dira matxismoak hildako emaku-
meak Nafarroan. Kopuru hutse-
tik harago, «pertsonak daude
atzean». Pertsona horien histo-
riak eta istorioak ezagutzeko eta
kontatzeko beharra jarri dute As-
telehen Lilak taldeko kideek age-
rian, eta erakunde publikoei egin
diete deia, emakumeon memoria
berreskuratzeko lan egin deza-
ten, hain zuzen.
Memoria berreskuratzeko ari-
keta bat izan zen Asier Aristregi-
ren Las rosas nunca mueren
2016. urteko erakusketa, neurri
handi batean. Uhartera eraman
zuen bidaia egin zuen, amatxire-
kin eta izebarekin partekatutako
espazioak berriz bizitzeko.
«Amatxiren etxean bazen panpi-
nez betetako gela bat. Panpinen
gela erraten genion haurrok. Ize-
ba gela horretara itzuli zen sena-
rra utzi eta gero».
Indarkeriaz betetako bide bat
atzean utzi, eta hutsetik hasi nahi
izan zuen Alicia Aristregik. Ho-
rregatik itzuli zen Uhartera, sor-
terrira. Bederetzi anai-arrebako
familia batean hazi zen Aristregi;
emakumeen artean gazteena zen;
gizonen artean, berriz, Luis Mari
Aristregi da gazteena, eta haren
seme da Asier Aristregi.
«9 urte bertzerik ez nuen izeba
hil zutenean, baina gogoan dut
haren irria; emakume bizia zen,
eta bera zen familia batzen eta
mugitzen zuena», gogoratu du.
Familia eta lagunak maite zituen
Alicia Aristregik. Musika ere bai.
«Bizitza maite zuen», laburbildu
du haren ilobak.
Dolua egiteko proiektuaJesus Gil Pelaezek labankadaz
akabatu zituen Alicia Aristregiren
proiektu guztiak, duela hemezor-
tzi urte. Hilketak gizarte osoa jo
zuen, baina. berezki, noski, ema-
kumearen familia. Izebaren he-
riotzak zenbateraino eragin dion,
horretaz amatxi hil eta gero kon-
turatu zen Asier Aristregi, halere.
«Orduan ikusi nuen argi. Kontu-
ratu nintzen alabaren hilketak
erabat baldintzatu zuela nire
amatxiren egunerokoa, bai eta
gurea ere, gainerako senideona,
alegia. Horregatik erabaki nuen
erakusketa egitea; doluari aurre
egiteko modu bat izan da, nola-
bait erranda».
Izebaren hilketak indarkeria
matxistaren aurrean kokatu zuen
Asier Aristregi. Eta izeba oroitze-
an, bere familiak jasan duenaren
gisako galerak izan dituztenak
ere gogoratu nahi izan ditu argaz-
kilariak. Alicia Aristregiren hilke-
tak gogor jo zituen Atarrabia eta
Uharte, 2002an. Ez da, tamalez,
herriok eta ingurukoak ukitu di-
tuen kolpe bakarra izan. 2017an,
Burlatan Blanca Esther Marques
hil zuen haren bikotekideak, eta
Ultzama ibaira bota zuen gorpua,
Arren. 2018an, berriz, 38 urteko
Natalya Baluk hil zuen haren se-
narrak Uharten. Abuztuan jazo
zen hilketa. Hilaren 25ean emaz-
tea komunean erori zela erranez
deitu zuen larrialdi zerbitzuetara.
Handik hiru egunera zendu zen
emakumea, eta Foruzaingoak se-
narra atxilotu zuen.
Natalya Baluken hilketak ka-
rrikara atera zituen uhartearrak,
bertze behin. Indarkeria matxis-
taren biktima guztiak omendu
eta gogoratu zituzten herritarrek,
herriko plazan. Biktima guztiak
omendu eta gogoratu nahi ditu
Alicia Aristregiren aldeko plakak
ere, Atarrabian, emakumea hil
zuten tokian. Billabesaren zain
zen Aristregi orduan. Eta billabe-
satik plakari egiten zion so Asier
Aristregik, Nafarroan bizi zenean.
Han ere loreak izaten dira Aristre-
girentzat. Errotik moztuta ere, se-
kula hiltzen ez diren loreak.
Uharten Aristregiren omenez egindako elkarretaratzea, 2003an. LANDER ARROIABE Uharteko emakumeen omenaldia, 2003an, hitzailea epaitu zuten urtean. LANDER ARROIABE
«Konturatu nintzenalabaren hilketak erabatbaldintzatu zuela nireamatxiren egunerokoa,bai eta gurea ere»Asier AristregiArgazkilaria, Alicia Aristregiren iloba
«Hilketa inflexio puntubat izan zen, eta ekarrizuen onartzea generoindarkeriaren aurkakolehen legea»Tere SaezAstelehen Lilak elkarteko kidea
Edurne Elizondo Iruñea
Semea jolasean da,
amak telefonoz hitz
egiten duen bitarte-
an. Tarteka, haurra-
ren algara gailen-
tzen zaio Eva Jimenez Blancoren
kontakizunari. Umeak ere zerbait
erran nahiko balu bezala. Inda-
rrez egiten du oihu eta irri; gura-
soek ere bai. Orain bai: irri egiten
dute umeak indarrez eutsi diola-
ko bizitzari.
Behar baino goizago jaio zen
Silvano Hernandez Jimenez, 680
gremoko pisuarekin. Hiru hilabe-
tez egon behar izan zuen ospitale-
an, eta, etxera joan zenetik, zain-
tza neurri zorrotzak jarraitu be-
har izan dituzte bere gurasoek.
Koronabirusaren pandemiak ha-
sierako garai horiek ekarri dizkie
orain gogora: «Eskuak hamaika
aldiz garbitu behar izatea, maska-
ra jantzi behar izatea, haurra
etxetik ezin ateratzea... Ederki
dakigu zer den hori».
Umea 2019ko urtarrilaren 19an
jaio zen. Larrialdiko zesarea egin
behar izan zioten Eva Jimenez
Blancori, haurdunaldiaren seiga-
rren hilabetean. Tentsioarekin
arazoak zituen amak, eta haurra
ez zen hazten ari umetoki ba-
rruan. Aurrera jarraitzea bientzat
zen arriskutsua, ondorioz. Eba-
kuntza gelara eraman zuten ama,
eta, atera zenerako, Nafarroako
Ospitale Guneko Neonatologiako
Zainketa Intentsiboetako Unita-
tean zen semea. Hiru hilabete
eman zituen ospitalean.
Semea etxera eramateko eguna
«negar batean» eman zuela go-
goratu du Jimenez Blancok. «Le-
hendabiziko aldiz egin behar ge-
nion aurre Silvanoren zaintzari,
ospitaleko medikuak eta erizai-
nak ondoan izan gabe». Amak
uste zuen ez zela gai izanen. Ezin
izanen zuela semea behar bezala
zaindu. Beldurrak eta kezkak
hartu zuten. «Errudun sentitzen
nintzen, gainera, ez nintzelako
gai izan haurdunaldia amaitzeko.
Nire semea behar baino lehen jaio
zen, eta errua nirea zela sentitzen
nuen».
Kosta egin zaio, baina senti-
mendu hori bazter uztea lortu du
Jimenez Blancok, pixkanaka-
pixkanaka. Urtebete pasatu da
semea jaio zenetik, eta egunero-
koak erakutsi dio haurrari behar
duena ematen. Elkarrekin ikasi
dute, eta elkar ezagutuz lortu
dute behar zuten konfiantza.
Amak argi du, halere, semea ez
dela ohiko haurdunaldi baten on-
dorioz jaiotako gainerako hau-
rrak bezalakoa. «Seigarren hila-
betean jaio izanak ekarri du gure
semea ohi baino egoera zaurga-
rriagoan egotea. Finean, haur im-
munodeprimitua da, eta edozer
bakteriok edo birusek kalte han-
dia eragiten ahal diote».
Kezka eta urduritasunaPandemiaren ondorioz ezarrita-
ko alarma egoerak duela urtebete
luzekoak ekarri dizkio gogora Eva
Jimenez Blancori. «Zerbait mugi-
tu zaigu barruan». Oscar Her-
nandez haurraren aitak Nafarro-
ako Ospitale Gunean egiten du
lan, gainera, eta amak onartu du
horrek kezkatzen duela. «Den-
bora batez lan egin gabe egon da,
baina orain berriz joan beharko
du, eta, noski, horrek urduritzen
nau pixka bat».
Azken hamabost hilabeteotan
behin baino gehiagotan sentitu
da Jimenez Blanco urduri. «Ospi-
taletik etxera joan ginenean,
hainbat astez ez genuen bisitarik
jaso. Hasiera gogorra izan zen,
etxeko egunerokora ohitu behar
izan zuelako haurrak. Ospitaleko
girora ohituta zegoen, eta etxean
gauez lokartzea kosta egin zi-
tzaion».
Ospitaletik hiru hilabeterekin
atera zen haurra. Eta bi kiloko pi-
suarekin. Geroztik, hamaika pro-
ba eta azterketa egin dizkiote
umeari. «Entzumena eta ikus-
mena behar bezala garatzen ari
direla jakiteko, bertzeak bertze»,
azaldu du Jimenez Blancok. Le-
hen urteko medikuarenganako
joan-etorri horiek guztiak «go-
gorrak» izan direla onartu du
amak. «Finean, mediku batekin
egoten garen bakoitzean egon be-
har dugu proba bateko edo ber-
tzeko emaitzen zain». Orain arte
dena ongi joan dela nabarmendu
dute Silvano Hernandez Jimene-
zen gurasoek. Txikia baina indar-
tsua dela erakutsi du haurrak.
Ez hori bakarrik. Uharteko
bere etxeko txokoak ederki eza-
gutzen ditu, hasieratik izan baitu
inguruari behatzeko grina. Karri-
kan ere anitz gozatu du haurrak,
orain arte. Itxitako espazioei ihes
egin diete gurasoek haurra jaio
zenetik, halakoetan umearen
osasunari eragiten ahal dioten
elementu gehiago daudelako.
Orain, halabeharrez gelditu be-
har du haurrak etxean. «Ez du
ematen aspertzen denik. Beti ari
da jolasean; hobeki erranda, egun
osoa ematen dugu semearekin jo-
lasean, asper ez dadin», erran du
amak. Sumatu du, halere, ohi bai-
no «suminkorrago» dagoela
egunotan. «Uste dut sumatzen
duela karrikan egoteko falta, no-
labait».
Jimenez Blancok uste du lagu-
nekin eta familiarekin ezin egote-
ak ere kalte egin diola. Gurasoei
ere egin die. «Egunero egiten di-
tugu bideo deiak haurraren aita-
txi-amatxiekin. Haientzat ere go-
gorra da haurra ezin ikustea».
Pandemiak eragindako alarma
egoera atzean uzteko irrikan da
Jimenez Blanco; berriz ere semea-
rekin karrikara ateratzeko gogoz.
Baina argi du orain etxean egon
bertze erremediorik ez duela, jo-
koan zer dagoen ederki baitaki.
Birusaren krisiak «barrua mugi-
tu» diola onartu du, hasierako
zailtasunak gogoratu dituela be-
rriz ere. Baina oraingo ama ez da
haurra ospitaletik etxera eraman
zuen hura. Hasierako ardura bera
du, baina eskarmentu eta kon-
fiantza handiagoa.
Umeak oihu eginez erran dio
amari nahikoa duela telefonoare-
kin. Jolasteko ordua da. Orain
bete beharko zuen Silvano Her-
nandez Jimenezek bere lehen ur-
tea, baina urtarrilaren 19an ospa-
tu zuen lehendabiziko urtebete-
tze besta. «Ongi dago, eta hori da
inportanteena». Haurra ospitale-
an artatu zuten guztiak gogoratu
ditu, bai eta han ezagutu zituzten
gainerako gurasoak ere. Denen
babesa sentitu zuten umea jaio
zenetik, eta hori bereziki eskertu
nahi izan du.
680 gramorekin jaio, eta bi ki-
lorekin ailegatu zen etxera, lehen
aldiz. Orain zortzi kilo inguruko
pisua du Silvano Hernandez Ji-
menezek, eta jarraitzen du bizi-
tzari indarrez eusten. Egun oro.
Urtebete egin zuen urtarrilean SilvanoHernandezek, koronabirusaren krisiarenhasierarekin batera. Behar baino goizagojaio zen, 680 gramoko pisuarekin. Oraingoneurriak ohiko dira bere gurasoentzat.
Indarrez eutsi dio
Silvano Hernandez Jimenezen eskua, aitari eusten. EVA JIMENEZ BLANCO
Haurraren eskua, jaio berritan. EVA JIMENEZ BLANCO
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 10aGaiak
Errudun sentitzennintzen, gainera; semeabehar baino lehen jaiozen, eta errua nirea zelasentitzen nuen»
«Finean, haurimmunodeprimitua daeta edozer bakteriokedo birusek kalte egiten ahal diote»Eva Jimenez BlancoHaur prematuro baten ama
‘‘
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 10a Iritzia
RHURBILDU ETA LAUAmets ArangurenArrieta
Fin dabilkonfinamendua
Egun bat gehiago, edoegun bat gutxiago.«Hau ez da momen-tua» esaldiaren bidez
bazterturiko dena egiteko mo-mentua da oraingoa. Norberakikusiko du etxealdiak/itxialdiakberez sortu duen parentesiarenbarnean zenbat parentesi gehia-go nahi duen ireki, edo itxi. Edoireki eta itxi. Burbuilaren barne-ko burbuilak.Eta bitartean hautua egiten du
balkoietako jendeak: kalekoakagurtu edo egurtu. Zabor poltsaesku batean eta txakurra beste-an. Kirola egiteko egutegi inpri-matu bat, bideo-deiak eta mahai-jokoak mahaian, hautsa kenduberri. Ordutegiak prestatu dituenjendea; horien artean, ordutegiabeteko duen baten bat. Datuak
zorrozki jarraitzen dituztenak,paso egiten dutenak eta zer ger-tatuko den badakitenak. Eta badabazkaltzea ere ahaztu eginenzaionik.Bakarrik hil da Haizegoaren
amatxi zahar-etxeko gelako ohe-an. Gure buruetan irakasleak,erizainak, zaintzaileak, eri dau-denak, musikariak, liburuzai-nak, langile ohi bihurtu direnak.Krak handi bat bizitzaren eske-ma ordenatua dutenen buruetan.Wifi kaxkarra eta hamasei e-mailpilatuta. Baina hau noiz arte da?Burbuilarik ez balego bezala
ari dira saiatzen batzuk bizitzen.Egoerak gainditu du fikzioa. Bar-nean herdoiltzen hasiak direnzauriak ehorzteko balioko die ba-tzuei, ukendua jartzen jarraitze-ko balioko die beste batzuei eta
baita zauri berriak irekitzekobeste zenbaiti ere, zergatik ez.Dena (des)ordenatzeko pausabat.Bertso saio bat 18:30ean, Egu-
nean Behineko berrogeialdikosaio berezia 19:00etan, zuzenekokontzertu bat Instagramen etauso bat gela barruan. IruñekoAlde Zaharrean 20. aldiz entzundugu La jota de tu Navarra. Ber-din zaizun gaurko seigarren bi-deoa heldu zaizu sakelako telefo-nora. Deskargatu gabe hatza iru-diaren gainean segundo batezmantendu eta: ezabatu. Ziur alzaude bideoa ezabatu nahi du-
zula?Bai.Pisukideak esan dizu bere ur-
tebetetzea dela, noiz eta bihar. Zuzara bere opariaren %100aren ar-duradun. Kroketak eta browniea.Kedada sekretua amarekin mer-katuko ilaran. Militarrak kaleak«desinfektatzen». Espainiakoereserkia haien furgoietan(2020).Irakasle batekin duzu gero
Skype, Classroom bidez bidaliko
du etxerako lana, gero Meet-ensartzeko esteka helduko zaizu.Youtuben daude beste ikasgaihorretako ariketak egiteko bide-oak eta telefonoz grabatu behar-ko duzu astearterako muntatzenari zaren pieza, WeTransferrezbidaltzeko. Konposatu beharre-ko baltsak ere bukatua egon be-har du ostiralerako. Eskolako zuzendariaren dei
galdua eta mezu bat: «Dei eginiezadazu, mesedez, ahal duzune-an». Kontratua deuseztatu dizu-te, ERTE batean sartzeko aukera-rik gabe.Etxeko jabeak ez dio deus, ida-
tzi beharko zaio. «Noiz bota zai-tuztete? Denak geratu zarete la-nik gabe? Nola eginen diezue au-rre dituzuen gastuei? Nik ez dutarazorik alokairuan beherapenaegiteko, baina argudio sendoakbehar ditut horretarako». (????)Paso.Eskerrak kantuak ditugun.Fin dabil konfinamendua eta,
beste behin ere, denbora da bidebakarra.
Krak handi batbizitzaren eskemaordenatua dutenen
buruetan. Wifikaxkarra eta
hamasei e-mailpilatuta. Baina hau
noiz arte da?
Ijitoen aurkakoerasoak salatudituzte Gaz KalokoelkarteekMURILLO bIjitoen elkarteen GazKalo federazioak gogor salatuditu alarma egoera indarrean de-netik ijito herriko kideen kontragertatu diren erasoak. Murillonjazo da azkenetako bat. Ijito fami-lia bat seinalatu dute hainbat he-rritarrek, ustez konfinamenduaez betetzeagatik. «Aski da, utzdiezaiotela herritarrek eta heda-bideek ijitoak seinalatzeari».
«Zenbat eta oinarrizkoarreta indartsuagoaizan, orduan etasendoagoa izanen daosasun sistema; horibehar dugu krisiakgainditzeko»David MendazaNafarroako Osasun Plataformako kidea
%49ZENBAT EGIN DUEN BEHERAAIREAREN KUTSADURAKBerrogeialdiaren eragina suma-
tzen hasi da ingurumenean: oina-
rrizkoa ez den jarduera ekonomi-
koa eteteak eta zirkulazioa
nabarmen jaitsi izanak ekarri dute
airearen kutsadurak %49 behera
egitea Iruñean, martxoko
bigarren hamabostaldian. Ekolo-
gistak Martxan taldeak airearen
kalitateari buruzko txosten bat
egin du.
Militarren presentziak haserrea etaprotestak eragin ditu herrialdean
IRUÑEA bEspainiako armadaren presentziak haserrea eta protestakeragin ditu herrialdeko hamaika txokotan. Iruñeko alkate EnriqueMaiak deituta, militarrak Alde Zaharreko karrikak desinfektatzen ari-tu ziren joan den ostiralean. Azken egunotan, bertze hainbat herritanaritu dira. Tuteran, Bardeako tiro eremuko militarrak ibili dira.
Gobernuak baimena eman du foruzainekgauez basurdeak eta untxiak hiltzeko
IRUÑEA bNafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak ehiz-tari bilakatu ditu Foruzaingoko Animaliak Babesteko Taldeko kideak,koronabirusaren pandemiak eragindako alarma egoerak iraun bitar-tean: baimena eman die, gauez, eta autotik, basurdeak eta untxiak hil-tzeko, «nekazarien lurretan kalteak eraginez gero». Hainbat talde antiespezistak gogor salatu dute gobernuaren neurri hori.
Militar bat Iruñeko Alde Zaharrean. IDOIA ZABALETA / FOKU
COVID-19aren krisia kartzelan
Libertad Frances
eta Lorena Aleman
Nafarroako Salhaketa
Talde asko orain dela urte batzu-batzuk hasiginen salatzen eta plaza-ra ateratzen nolakoa denosasun arreta Espainia-ko Estatuko presonde-
gietan, haren egoera kritikoa baitzen COVID-19a iritsi baino lehenago ere.Iruñeko espetxean, zehazki, muturrerainotxartua zegoen urte honen hasieran: hila-bete oso batean ez zuten medikurik izanpresoak artatzeko.Horregatik, ezinbestekoa zen Espetxe
Erakundeen Idazkaritza Nagusiak kartze-letan osasun neurri espezifikoak ezartzea;izan ere, itxialdiaren berezko ezaugarrienondorioz (pertsonak pilaturik egoten dira,elkarrengandik gertu eta kontaktuan),kartzelak toki ezin aproposagoak dira gai-xotasunak zabaltzeko, ez baitira betetzengutxieneko osasun baldintzak distantziari,higieneari eta abarri dagokienez, eta, gai-nera, presoak bereziki ahulak direnez aldesoziosanitariotik begiratuta, are arrisku-tsuagoa da birusak kutsatuta egotea. Hala ere, halako zerbait egin ordez, Es-
petxeen Idazkaritzak oso bestela kudeatudu COVID-19ak sortutako arazo sanita-rioa: hasieratik, beren eskubide eskasakkendu dizkie presoei; murriztu egin dizkiebai gizarteratzeko elementuak, bai fami-liekin eta kanpoko hurbilekoekin dutenharremana; eta mespretxuz tratatu dupresoen osasuna. Aurrena, jarraibide haueman zion kartzeletako pertsonalari, COVID-19aren antzeko sintomak baldinbazituen askatasunaz gabeturiko norbai-tek: pertsona hori bakarturik edukitzeahamalau egunean (horixe da birusa inku-batzeko epea). Martxoaren 6an, EspetxeenIdazkaritzak neurri batzuk hartu zituen,eta, haien ondorioz, presoen komunika-zioak mugatu egin ziren, irteerak debeka-tu, eta espetxeetarako sarbidea zaildu.Neurri horiek presondegi batzuetan baka-rrik ezarri ziren hasieran (Madrilen, Errio-xan eta Araban); martxoaren 12an, ordea,estatuko kartzela guztietara zabaldu, eta,hala, bakartuta utzi zituzten espetxeak. Kartzeletan sartzeko bidea zaildu denez,
funtzionarioak, beste langileak eta espe-txetik kanpoko pertsonala soilik sartzendira, baldin eta haien lana «ezinbestekoa»bada, eta horrek kanpoan uzten ditu go-bernuz kanpoko erakundeak, entitate la-guntzaileak eta beste profesional akredita-tu batzuk; horren ondorioz, etenda daudeespetxe barruko jarduera guztiak, baita gi-zarteratzeko direnak ere: alegia, baita kar-tzela zigorra gizarteratzeko bide bihurtze-
ko direnak, konstituzioan agindutako gi-zarteratze hori lortze aldera. Horrek guz-tiak agerian utzi du Espetxeen Idazkaritza-rentzat gizarteratze jarduerak ez direlaezinbestekoak inondik ere. Martxoaren 15ean, 463/2020 Errege
Dekretua argitaratu zuten: alarma egoeraezarri zuten horren bitartez, baina ez zu-ten ezertarako aipatu alarmak zertan era-gingo zien presondegiei. Nolanahi ere,egun horretan bertan, Barne Ministerioakagindu bat eman zuen, baina kartzeletanmurrizketa gehiago ezarri besterik ez zuenegin, alarma egoera baino lehenagoko bideberean: komunikazioak, baimenak eta ir-teerak eten, eta telefono bidezko komuni-kazioa areagotu. Presoak berak ordaintzendu telefono bidezko komunikazioa, eta,dirurik ez badu, kanpokoekin harremanikizan gabe geratzen da, edo gutxien-gutxie-nekoa besterik ez du. Aginduan, ez zutenezertarako aipatu nola babestu behar denpresoen osasuna, ez zuten azaldu nola etazer tresnarekin zaindu behar den gaixoenosasuna, eta zer prebentzio neurri hartubehar diren osasuntsu daudenentzat: ba-kartzea baino ez.Martxoaren 16an, hamabi bat organiza-
ziok idazki bat bidali genien Barne Minis-terioari eta Espetxeen Idazkaritzari (geroz-tik, hirurogei taldek baino gehiagok emandiote atxikimendua), eta kartzeletan neu-rriak hartzeko eskatu genien presoen bizi-tzeko eskubidea, osasuna eta osotasun fisi-koa babestu eta bermatze aldera, eta eska-tu genien, era berean, ez aplikatzeko zigoredo tratu krudelik, ankerrik edo umiliaga-rririk. Hona hemen eskatu genituen neu-rrietako batzuk: osasun arloko lantaldeasendotzea, kutsatutako gaixoak instalaziomedikoetan bakartzea, gaixo larriak eta 70 urtetik gorakoak kartzelatik ateratzea,arrazoi humanitarioengatik hirugarrengradurako bidea erraztea, erregimen ire-kian daudenak kartzelatik ateratzea, etapresoek kanpokoekin duten komunika-zioa handitzea, telefono deiak dohainik jarrita. Martxoaren 17an, ordea, estatuko kar-
tzeletako osasun auziari heltzeko kontin-gentzia plan bat lantzen aritu beharrean,Barne ministro Fernando Grande-Marlas-kak gutun ireki bat idatzi zien presoei. Gu-tun anakroniko bat, sermoilari batena di-rudiena eta ez ministro batena: funtsean,etsia hartzeko eta ulertzeko eskatu zien.Lotsagarria ezin gehiago.Horregatik, eskaera berberak egin ge-
nizkien Nafarroako Parlamentuari, Dipu-tatuen Kongresuari, estatuko Arartekoarieta Europako Legebiltzarrari. Gizarte tal-deok eskatutako neurrietan, nabarmendudugu osasun arrazoien arabera atera behardirela presoak kartzeletatik, eta ez arrazoijuridikoen arabera, hori baita modurikonena gaixotasunetik babesteko eta pre-
bentzioa lantzeko. Neurri horiek berakproposatu dituzte Europako Kontseilua-ren mendeko Torturaren PrebentziorakoBatzordeak (CTP), Nazio Batuen Goi Man-datariak eta Osasunaren Mundu Erakun-deak (OME). Hain zuzen, herrialde ba-tzuek hartuak dituzte halako neurri ko-lektibo batzuk, hala nola Frantziak etaTurkiak. Badirudi Espetxeen Idazkaritza,poliki-poliki, hasia dela gizarte zibilareneskaera batzuk onartzen, ekin diola hiru-garren gradukoak etxera bidaltzeari(oraingoz, 2.100 laguni bakarrik eman dieaukera hori), eta 200 telefono erosi dituelapresoek komunikazio handiagoa izan de-zaten kanpokoekin, bideo deien bitartez.Zoritxarrez, COVID-19agatik hildako
lehenbiziko presoaren berri eman zutenmartxoaren 24an: 78 urteko emakumebat, Madrid VII espetxean zegoena. Bada-kigu gutxienez 43 lagun kutsatu direla,gehienak funtzionarioak; 300 lagun bainogehiago berrogeialdian daudela, eta 125preso bakarturik daudela espetxe barruan.Egoera argitu nahian, eta behar diren neu-rriak har ditzaten, Nafarroako Salhaketak
kexa bat aurkeztu zion Nafarroako Ararte-koari martxoaren 24an, aktiboki jardundezan Iruñeko espetxeko egoera zertanden jakiteko, egoeraren berri jakinarazte-ko gizarteari, eta Nafarroako Gobernuarenjardunbidea fiskalizatzeko. Zehazki, hau eskatu dugu: 1.- Kontuan
har dezala osasunerako zein arrisku larriaden espetxeetan COVID-19a zabaltzea; be-raz, aktiboki jardun dezala jakiteko zergertatzen den Iruñeko espetxean, eta eskadiezaiela estatuko administrazioari eta Nafarroakoari Europako Kontseiluarenmendeko CPTk onarturiko oinarriak bete-tzeko. 2.- Modu aktiboan eska eta bil deza-la informazioa, jakiteko zertan den Iruñe-ko espetxea alarma egoerak dirauen bitar-tean, eta 3.- Kontrola ditzala zer egiten ari diren Nafarroako Gobernua eta haren de-partamentuak Iruñeko espetxeari eta COVID-19aren pandemiari dagokienez.Gainera, ezinbestekoa da osasun neurri
urgenteak hartzea presoen eskubideak ba-besteko, eta ezinbestekoa, era berean, ego-era honen kudeaketa ez izatea ordenareningurukoa bakarrik, eskubideak modu in-diskriminatuan urratzeko bakarrik. Ezin-bestekoa da abokatuen laguntzaz baliatze-ko eskubidea bermatzea: eskubide hori la-rriki urratu da kartzeletan, etenda baitau-de Lege eta Espetxe Orientabiderako Zer-bitzuak. Dena dela, zerbitzu horiek ematen di-
tuzten abokatuei esker, telefono bidezkolaguntza jasotzen ari dira zenbait kartzela-tan, Iruñekoan besteak beste, baina preso-ek ordaindu behar dituzte deiak, nahiz etazerbitzu publiko eta doakoa den. Era bere-an, presoek familiekin eta lagun hurkoe-kin kontaktua dutela segurtatu beharradago, eta etengabe, zehatz eta zorrotzeman behar zaie kanpoko informazioapresoei, eta presoen inguruko informazioagizarteari. Eta, Osasunaren Mundu Erakundeak
eta Nazio Batuen Goi Mandatariak gomen-datu duten bezala, presoak kartzelatik ate-ratzeko mekanismoak lehenetsi behar di-ra. Krisialdietan, begien bistan geratzendira egituren gabeziak eta ahultasuna. Krisi honek, jakina, agerian utzi du zeinkrudela den kartzela, eta nola sistematiko-ki mespretxatzen diren presoen eskubide-ak eta, batik bat, osasuna. Arduragatik etaelkartasunagatik (guztion ahotan daudeasteotan etengabe), ezin diegu bizkarraeman gehien ahuldutako pertsonei. Koro-nabirusa kartzelan sartzen bada, kartzelakhustu egin behar dira.
ARTIKULUA HONAKO HAUEK ERE
SINATZEN DUTE:
Paz Frances, Iranzu Baltasar, Maje Martinez
Soto, Amelia Gonzalez, Manuel Ledesma,
Ruth Martinez, June San Millan, Maria Rodes,
Javier Martinez eta Irune Juanena.
Krisi honek, jakina,agerian utzi du zein
krudela den kartzela, etanola sistematikoki
mespretxatzen direnpresoen eskubideak eta,
batik bat, osasuna.Arduragatik eta
elkartasunagatik, ezindiegu bizkarra emangehien ahuldutako
pertsonei
6NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2020ko apirilaren 10aIritzia
Edurne Elizondo Iruñea
Kazetaritza ikasi zuen, baina betiizan du gustuko hamaika arlotanaritzea: bertsolaritza, politikagin-tza eta, orain, zientziaren dibul-gazioa. Jon Abril Olaetxea (Bera,1975) Elhuyar fundazioko zuzen-daria da iazko irailetik. Kargu be-rrira «erraz eta agudo» egokitudela nabarmendu du, bertzeakbertze, ondoan duen lantaldeariesker. Egunotan, pantaila bidez-koa dute komunikazioa.Etxetik lanean?
Bai. Lehendik ere ohitura bage-nuen; lanean aukera dugu urtean45 egunez etxetik aritzeko. Tarte-ka egiten nuen. Egia da ez delagauza bera tarteka egitea edoegun oro aritu beharra. Akaso,aurrez aurreko bileretatik bideobidezkoetara pasatzea izan dagauzarik zailenetako bat, aregehiago gai sakonak landu behardirenean. Hala ere, nahiko ongimoldatzen ari gara.Egungo errealitateak agerian
utzi du herritar guztien egoera
ez dela berdina. Harritu zaitu?
Iruditzen zait segurutzat emandugula jende guztia konektatutadagoela, Interneterako sarbideaduela eta ordenagailu bat erabil-tzeko ohitura baduela, bainaoraingo egoerak agerian utzi duezetz. Segur aski, arrakala ustedugun baino handiagoa da. Egiada badirela sistemak arrakala horitxikituz joateko, baina, kanpoangelditzen direnentzat, hausturaanitzez ere handiagoa da. Hainbatudaletan berehala konturatu dirahorretaz, eta ahalegindu dira,adibidez, ikasleen esku jartzenordenagailu bat eta Interneterakosarbidea. Gizarte gisa ere gogoetaegin behar dugu.Zientziak balio beharko luke he-
rritarren arteko desberdinke-
riak hutsean uzteko?
Bai, ezinbertzean. Gu horretan arigara. Zientziak izan behar du es-kuragarria, eta aukera berdinta-suna sustatu behar du, desber-dinkeria areagotu ordez. Zientziaarduratsuaren kontzeptua erabil-tzen dugu guk. Eta horrek errannahi du zientziak ere pertsonakjarri behar dituela erdigunean.Bertzela, pertsonak erdiguneanjartzen ez baditugu eta zaintzalana kontuan hartzen ez badugu,teknologiaren araberako maki-narik aurreratuena gara dezake-gu, baina, pertsonen aurka egitenbadu, horrek niri ez dit deuseta-rako balio.Oraingo alarma egoeran, inoiz
baino garrantzitsuago bilakatu
al da zientzia gaien dibulgazioa?
Bai, garrantzitsua da informaziozehatza eta argia jasotzea, eta eus-
karaz, gainera. Orain, gainera, al-biste faltsu anitz zabaltzen dira,eta ezinbertzekoa da horiei aurreegitea. Anitzetan, botere publiko-etatik ere ailegatzen zaizkigu ge-zur hutsa diren berri horiek, eta,zer erranik ez, zenbait alderdi po-pulistatatik. Kalitatezko kazetari-tza eta dibulgazioa inoiz baino be-harrezkoagoak dira.Jendeak egiten du kalitatezko
informazio hori eskatzeko urra-
tsa?
Guk, egunotan, sekulako harreraona sumatu dugu. Gurearen mo-duko komunitate batean, hurbil-tasunez ari gara, eta euskaraz.Horrek sinesgarritasuna ematendigu. Izan ere, ez da gauza beraFacebooken zerbait irakurtzea,edo BERRIAko kazetari batek edoElhuyarreko dibulgatzaile batekdatuak baliatuz osatutako testuajasotzea. Azken horren atzean zer
lan dagoen badakit, eta badakitgizarteari zerbitzu bat emateadela dagoen interesa.Irailetik zara Elhuyar fundazioko
zuzendari. Zer moduz orain arte-
ko bidea?
Hagitz ongi. Duela zazpi urtetikari naiz Elhuyarren lanean. Erraz
eta agudo egokitu naiz kargu be-rrira, oro har, lantaldeak anitzerraztu baitit prozesu hori. Giroahagitz ona da, eta hori ezinbertze-koa da. Horrek dena errazten du.Oraingo egoerak zenbat iraunenduen ez dakigu; ez dakigu nolabaldintzatuko duen gure lana,baina iazko urte amaiera eta aur-tengoaren hasiera hagitz onak
izan dira, eta baditugu proiektuestrategiko hagitz indartsu ba-tzuk martxan.Adibidez?
Itzultzaile neuronalaren gisakoasmo handiko proiektu bat, adi-bidez, edo berriki aurkeztu du-gun Aditu hizketa ezagutzailea,
edo zientzia arloan hez-kuntza arautuan egitenari garen hainbat proiek-tu... Proiektu horiek guz-tiek agerian uzten duteerakundea sendoa dela
eta lantalde motibatua eta gaituadugula.Kargua hartu zenuenean, ber-
dintasuna eta ingurumena aipa-
tu zenituen barrura begirako
helburu gisa. Zein da asmoa?
Bi arlo horietan lanean ari garajada, baina tradizio handiagoadugu berdintasunaren alorrean,ingurumenarenean baino. Azken
horretan, berde samar gaudeoraindik ere. Orain hasi gara egoi-tza jasangarriago bilakatzekoneurriak hartzen, adibidez. Ber-dintasunaren alorrean, aspaldihasi ginen, bertzeak bertze era-kunde homologatua garelako es-parru horretan, berdintasun zer-bitzu bat badugulako, eta generoikuspegiz lan egiteko ohituranahiko errotua dagoelako, orohar. Hori inportantea da, barruraeta kanpora begira, baina sakon-du egin behar dugu; segitu behardugu lanean eta gure proiektue-tan ikuspuntu hori txertatzen.Zientziak zor handia du emaku-
meekin oraindik ere?
Emakumea zientzian ikusezinizan ohi da. Hagitz esparru mas-kulinizatua da, eta zer erranik ezteknologiarena. Teknopolis saio-aren eta Elhuyar aldizkariarenbidez saiatzen ari gara horri aurreegiten, bertzeak bertze. Bainaalde handiak daude oraindik ere.Eta emakume zientzialariek zail-tasun gehiago dituzte emakumeizateagatik. Arlo horretan urra-tsak egiten ari gara, baita bertzemota bateko desberdinkeriakatzean uzteko ere bai, inklusibo-tasuna bultzatuz.Kazetaritza ikasi zenuen, eta
kultura eta politika alorretan ere
aritu zara. Nolatan zientzia?
Matematikak beti gustatu zaizkitanitz! Baina bai, kazetaritza ikasinuen. Egia da behin ere ez dudalazaletasun berezirik izan zientzia-rekiko. Elhuyarren ere partaide-tzaren eta berrikuntza sozialareninguruko gaiekin aritu naiz orainarte, eta euskararen normaliza-zioaren aldeko gaiekin. Nire be-rezko esparruak izan dira horiek.Kontua da orain gure erakundeakgauza hagitz ezberdinak egitendituela: hizkuntzalariak ditugu,itzultzaileak, hizkuntza teknolo-gietan adituak, zientzia dibulga-zioan aritzen direnak, berdinta-sun gaietan adituak... Guk zien-tzia dibulgazioa egiten dugu;lotura handia du komunikazioa-rekin, eta bide horrek hurbildunau zientziara.Zientzia, finean, ez baita gela itxi
bat, ezta?
Niretzat, adibidez, matematike-tan aritzea beti izan da jostetanaritzea. Letren esparrutik zien-tzialariei eskatu izan zaie ikus-puntu humanistago bat; behar-bada, letretan gaudenok ere eginbeharko genuke hurbiltze lanhori, modu naturalago batean.Gauza batzuk zailak dira uler-tzen, baina gakoa da nola konta-tzen dizkiguten. Dibulgazioak lanhandia egiten du. Jakintzak ezgaitu beldurtu behar, eta ikastekoprest egon behar dugu.
«Zientziak erepertsonak jarri beharditu erdigunean»
Jon Abril Olaetxea b Elhuyar fundazioko zuzendaria
Jon Abril duela zazpi urte hasi zen Elhuyarren lanean, eta, irailetik,fundazioko zuzendaria da. Etxea du orain bulego; argi du egungo alarma egoeran «kalitatezko dibulgazioa» bereziki beharrezkoa dela.
JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko apirilaren 10a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]
«Gure proiektuek agerianuzten dute erakundea sendoadela eta lantalde motibatua eta gaitua dugula»