8
NAFARROAKO HITZA BERRIA Gobernua ez da bermatzen ari paperik gabekoen osasun arretarako eskubidea, gobernuz kanpoko hainbat erakundek salatu dutenez b Osasun Departamentuko kideek ukatu dute irregulartasunak gertatu direla b 2-3 Burokraziaren korapiloa Gizartea Luis Garbaiok liburu batean eman du Maria Lakunza lehen emakume abokatuaren berri 5 Kultura Menades liburu dendak bete du Auzolanek Iruñeko Alde Zaharrean hutsik utzitako tokia 4 Ostirala 2019ko maiatzaren 3a X. urtea 397. zenbakia www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

NAFARROAKO HITZA - berria.eus · etan txartela edo arreta ukatzeko mezuak jasotzen badituzte, guk zer emanen diogu gobernuari? Gobernuak ez dio aurre egin da-goen egoerari», nabarmendu

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: NAFARROAKO HITZA - berria.eus · etan txartela edo arreta ukatzeko mezuak jasotzen badituzte, guk zer emanen diogu gobernuari? Gobernuak ez dio aurre egin da-goen egoerari», nabarmendu

NAFARROAKOHITZA

BERRIA

Gobernua ez da bermatzen ari paperik gabekoen osasun arretarakoeskubidea, gobernuz kanpoko hainbaterakundek salatu dutenez bOsasunDepartamentuko kideek ukatu duteirregulartasunak gertatu direla b 2-3

Burokraziarenkorapiloa

Gizartea Luis Garbaiok liburu

batean eman du Maria Lakunza

lehen emakume abokatuaren berri

5Kultura Menades liburu dendak

bete du Auzolanek Iruñeko

Alde Zaharrean hutsik utzitako tokia

4Ostirala

2019ko maiatzaren 3aX. urtea397. zenbakia

[email protected]

Page 2: NAFARROAKO HITZA - berria.eus · etan txartela edo arreta ukatzeko mezuak jasotzen badituzte, guk zer emanen diogu gobernuari? Gobernuak ez dio aurre egin da-goen egoerari», nabarmendu

2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3aAstekoa

Edurne Elizondo Iruñea

Harritu gaitu

agerraldiak; ez

da egia irregu-

lartasunak ger-

tatu direnik».

Horixe eran-

tzun diote Nafarroako Osasun

Departamentuko arduradunek

herrialdeko gobernuz kanpoko

hainbat erakundek jendaurrean

egindako salaketari. Paperik ga-

beko migratzaileen osasun arreta

ez direla behar bezala bermatzen

ari utzi dute agerian Nafarroako

Osasun Plataformak, SOS Arra-

zakeriak, Paperak Denontzat era-

kundeak eta Munduko Medi-

kuek, hedabideen aurrean elka-

rrekin agertu eta gero.

Zehazki, salatu dute osasun

etxeetan erroldatuta egoteko es-

katzen dietela paperik gabeko

migratzaileei, herrialdean bizi di-

rela erakusteko; osasun etxeeta-

ko gizarte langileek aldeko txos-

tena egin behar dutela, herrialde-

an gutxienez hiru hilabete egin

dituztela ezin froga dezaketen

migratzaileek osasun txartela es-

katzen dutenean; faktura bidal-

tzen dietela larrialdi zerbitzu guz-

tietan artatu eta gero; adingabeak

eta haurdunak ez dituztela bere-

hala sartzen Nafarroako Osasun

Sisteman; eta pasaportea eska-

tzen dietela, edo, agiri hori ez ba-

dute, dokumentaziorik gabekoen

izen-emate zedula. Azken hori

Espainiako Poliziak ematen du,

eta, ondorioz, paperik ez duten

migratzaileek ez dute eskatzen,

kanporatzeko agindua jasoko ote

duten beldur izaten direlako.

Egindako salaketei eutsi diete

gobernuz kanpoko erakundeek,

Nafarroako Gobernuak bere

erantzunaren berri eman eta

gero. «Errealitatea ukatzea ez da

bide egokia; ez dira osasun arreta

unibertsala bermatzen ari, eta

horrek izan beharko luke Osasun

Departamentuaren lehentasu-

na», erran du SOS Arrazakeriako

Beatriz Villahizanek.

2012tik, kolokanPaperik gabeko migratzaileen

osasun arreta 2012. urtetik egon

da kolokan. Urte horretan, PPren

agintaldian, Espainiako Gober-

nuak dekretu bidez erabaki zuen

paperik ez zutenak osasun arreta-

rik gabe uztea. Hiru salbuespen

zehaztu zituen dekretuak: larrial-

diak, haurdunak eta adingabeak.

Nafarroan, 5.700 inguru dira pa-

perik ez dutenak. Gutxi gorabe-

herako kopuru bat da, zehazteko

zaila baita.

2012ko dekretu horri lege bate-

kin erantzun zion Nafarroak,

2013. urtean. Parlamentuak

onartutako arauaren bidez, per-

tsona guztien osasun arreta ber-

matu zuten. Herrialdean bizitzea

nahikoa zen horretarako. 2018.

urte hasieran, ordea, lege hori

bertan behera utzi zuen Espainia-

Nafarroako Osasun Plataformak, Paperak Denontzat erakundeak, SOS Arrazakeriak eta MundukoMedikuek salatu dute Nafarroako Gobernua ez dela bermatzen ari paperik gabekoen osasunarretarako eskubidea. Departamentuko arduradunek ukatu dute irregulartasunak gertatu direla.

Dekretu artean harrapatuta

Osasun publikoaren eta unibertsalaren aldeko protesta bat, Nafarroako Ospitale Gunean, atxiboko irudi batean. LANDER ARROIABE / FOKU

Page 3: NAFARROAKO HITZA - berria.eus · etan txartela edo arreta ukatzeko mezuak jasotzen badituzte, guk zer emanen diogu gobernuari? Gobernuak ez dio aurre egin da-goen egoerari», nabarmendu

3AstekoaNAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3a

emanda ez egoteagatik. Hemen

bizitzeko baimena duen bertze

emakume bati larrialdietako

arretaren faktura bidali zioten;

faktura baliogabetzeko eskubidea

zuela erran zioten, baina ez zuen

bere osasun etxeko gizarte langi-

learekin zita lortu, hiru aldiz eska-

tu arren, hiru hile baino gutxiago

joan zirelako erroldatu zenetik.

Gobernuz kanpoko erakunde-

ek salatu dute ere ospitalean erdi-

tu zen paperik gabeko emakume

bati jasotako arretaren faktura bi-

dali ziotela; indarkeria matxista

sufritu zuen bertze bati exijitu

ziotela gutxienez hiru hilabetez

erroldatuta egon zela erakutsi be-

har zuela, osasun txartela jaso

ahal izateko; eta bertze erkidego

bateko bikote bati, Nafarroan bizi

arren, dagokien osasun etxean

arreta ukatu egin ziotela, bertze-

ak bertze.

Arartekoaren aholkuak«Ez da exijitzen gutxienez hiru

hilabetez erroldatuta egotea osa-

sun arreta jasotzeko eskubidea

bermatzeko», erran dute Osasun

Departamentuko kideek. Onartu

dute, halere, gobernuz

kanpoko erakundeek

Arartekoarengana jo eta

gero, haren bulegotik

hainbat gomendio hela-

razi zizkiotela gobernua-

ri. Arartekoak erakundeon eska-

erak bere egin zituen, eta Osasun

Departamentuko arduradunei

eskatu zien hiru hilabeteko epe

hori bertan behera uzteko, proze-

durak eta tramiteak errazteko eta

arintzeko, eta fakturarik ez bidal-

tzeko. «Osasun arreta jasotzeko

eskubidea bermatzeko tramiteak

arintzeko neurriak hartu ditugu,

eta, ondorioz, hasieran egindako

gomendioa bazter utzi du Ararte-

koak», azaldu dute Osasun De-

partamentuko arduradunek.

ko eskubidea bermatzeko. SOS

Arrazakeriako bozeramaile Bea-

triz Villahizanek erdigunean jarri

nahi izan zuen orduan, jada, es-

kubideen auzia, eta gobernuari

eskatu zion indargabetutako le-

gerearen bidetik, baldintzarik

ezar ez zezala arreta jasotzeko.

«Oinarrizko giza eskubideez ari

gara, eta ezin digutu baldintzekin

mugatu», erran zuen. Eta mezu

bera berretsi du orain.

Gobernuz kanpoko erakunde-

ek argi utzi zuten adi izanen zire-

la. Urtebete joan da araudi berria

onartu zenetik, eta erakundeok

jendaurrean agertu dira, zituzten

kezkak egia bilakatu direla sala-

tzeko. Hainbat migratzaileren ke-

xak jaso dituzte. Argi dute gehia-

go izanen direla, baina anitzek ez

dutela salatzen, beldur direlako.

Nafarroako Hitzasaiatu da behar

bezalako arreta jaso ez dutela sa-

latu duten pertsonekin hitz egi-

ten, baina ez du lortu.

SOS Arrazakeriaren, Munduko

Medikuen eta gainerako erakun-

deen esku utzi dituzte, hala ere,

bizi izandakoen kontakizunak.

«Kasu horiek erakusten dute ad-

ministrazioan nolabaiteko kaosa

badela, eta horrek ekartzen du

pertsona anitzen eskubideak zin-

tzilik gelditzea».

Erakundeok mahai gainean ja-

rri dituzten kasuetako bat da gai-

xotasun kronikoa duen eta Nafa-

rroan bizi den emakume batena.

Herrialdean bizitzeko baimena

badu, eta, mediku familiak artatu

eta gero, espezialistarengana bi-

deratu zuen. Joan aurretik bertan

behera utzi zioten kontsulta, or-

dea, Gizarte Segurantzan izena

Onartu dute, beraz, osasun arreta

bermatzeko prozesua argitzeko

neurriak hartu behar izan dituz-

tela.

Nafarroako Gobernuak nabar-

mendu du, hala ere, gobernuz

kanpoko erakundeek ez diotela

zuzenean eman Osasun Departa-

mentuari elkarrekin egindako

agerraldian ezagutarazitako ka-

suen berri. Erditu eta gero faktura

jaso zuen emakumea aipatu dute

gobernuko kideek, zehazki.

«Erakundeekin izandako bilere-

tan eskatu genien horren inguru-

ko eta gainerako kasuen inguru-

ko informazioa bidaltzeko, baina

ez dugu deus jaso», azaldu dute.

Errandakoari eta agerian utzi-

takoari eutsi diote erakundeok.

«Gobernuari eman diogu guk

dugun informazioa; osasun etxe-

etan txartela edo arreta ukatzeko

mezuak jasotzen badituzte, guk

zer emanen diogu gobernuari?

Gobernuak ez dio aurre egin da-

goen egoerari», nabarmendu du

Villahizanek.

SOS Arrazakeriako kideak argi

du administrazioak denbora be-

har duela osasungintzaren gisako

alor bateko protokoloak araudie-

tara egokitzeko, baina herrialde-

an onar daitekeen edozein epe

gainditu dela salatu du. «Proto-

koloak aldatu badira, informa-

zioa ez da behar bezala helarazi

osasun etxeetara eta larrialdi zer-

bitzuetara. Gobernuak hartutako

neurriek ez dute funtzionatzen».

Osasun arreta bermatzeko eskatu

du, bertze behin.

ko Auzitegi Konstituzionalak, Es-

painiako araudiarekin bateraga-

rria ez zelako, sententzia sinatu

zuten epaileen ustez.

2018ko udan, Pedro Sanchez

sozialistak hartu zuen Espainiako

Gobernuaren ardura, PPko Ma-

riano Rajoyren aurkako zentsura

mozioak aurrera egin eta gero.

Dekretu berria onartu zuen go-

bernu horrek, berehala, osasun

gaiei buruz. Nafarroako Osasun

Plataformak, Paperak Denontzat

eta gainerako gobernuz kanpoko

erakundeek ohartarazi dute iazko

dekretuak ez zituela 2012ko arau

guztiak indargabetu, halere. Era-

kundeok nabarmendu dute, ba-

tez ere, iazko dekretuak 2012an

ezarritako erabiltzailearen figu-

rari eutsi diola, eta horrek ekarri

duela osasun arreta eskubide gisa

galtzea.

Espainiako Auzitegi Konstitu-

zionalak Nafarroako osasun legea

bertan behera utzi eta gero, lasai-

tasun mezua zabaldu zuen Osa-

sun Departamentuak, eta iragarri

zuen arau berria onartuko zutela

herritar guztien osasun arretara-

Erizain bat pertsona bat artatzen, osasun etxean. IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroako Gobernuak onartudu Arartekoaren gomendioakjaso zituela, eta neurriak hartudituela tramiteak arintzeko

Page 4: NAFARROAKO HITZA - berria.eus · etan txartela edo arreta ukatzeko mezuak jasotzen badituzte, guk zer emanen diogu gobernuari? Gobernuak ez dio aurre egin da-goen egoerari», nabarmendu

Ane Eslava Iruñea

Orain dela urtebe-

te Auzolan liburu

denda itxi zute-

nean, Iruñeko li-

teraturazale asko

«umezurtz» geratu ziren; hiriko

erreferentziazko kultur espazio

bat galdu zuten, berrogei urteren

ostean. Baina, haien zorionerako,

orain, beste liburu denda batek

okupatu du aurrekoaren lekua;

berpiztu egin da San Gregorio ka-

leko 3. zenbakiko kultur oasia.

Menades du izena espazio be-

rriak, eta Pilar Escalada eta Marta

Martinez dira haren jabeak. Iazko

udaren aurretik eskuratu zituz-

ten lokaleko giltzak, eta azaroan

ireki zituzten ateak berriro.

Escalada eta Martinez liburu

saltzailea eta editorea dira, eta li-

buruen munduan izandako har-

tu-emanarengatik ezagutzen zu-

ten elkar. Literatura bizitzeko

modu ezberdinak zituzten, baina

«bateragarriak». Escalada iruin-

darra da, baina Zaragozan bizi

izan da urte luzez, eta Iruñera

itzuli nahi zuen; Martinez katala-

na da, baina Iruñera etorri nahi

zuen bizitzera. Hain zuzen ere,

Auzolan izandako tokia errentan

ipini zuten une berean. «Hori ja-

kin genuenean, gure aukera zela

ikusi genuen; polita iruditu zitzai-

gun kultur espazio bat irekitzea

beste bat ixten zuten tokian»,

adierazi du Escaladak. Hala,

proiektua martxan jarri zuten.

Tokia berregokitzeko lanekin

hasi bezain laster, kartel bat jarri

zuten lokalaren kanpoaldean,

aditzera emanez liburu denda be-

rri bat irekiko zutela. Azkar heldu

zen iruindarren eskertzea: egun

batean, atea zabaltzerakoan, es-

kuz idatzitako ohar bat aurkitu

zuten lurrean; norbaitek atearen

azpiko tartetik sartu zuen. «Ate-

ak noiz irekiko dituzuen zain, ilu-

sioz, Auzolanen umezurtz bat»,

zioen oharrak. Hizkiak ez ziren

ongi irakurtzen, hezetasunak

hondatu baitzuen papera, eta hitz

bakar bat mantentzen zen bere

horretan: ilusio. «Hain ederra

iruditu zitzaigun, gorde egin bai-

kenuen, eta zabaltzean, markoa

ipini eta paretan zintzilikatu ge-

nuen», kontatu du Escaladak.

Hor jarraitzen du oharrak.

Auzolanen espazio berean dago

denda, baina ez da denda bera.

Atetik sartu bezain laster suma

dezake hori bisitariak: Auzolan

argitsua eta koloretsua zen; Me-

nadesen, berriz, kolore zuria na-

barmentzen da, eta dekorazioa

soilagoa da. Escaladak azaldu

duenez, proiektua aurrera atera-

tzea erabaki zutenean, pentsatu

zuten toki berezi bat sortu behar

zutela; beren izaeraren zati bat

izan behar zuela dendak. «Eta

emaitzan argi ikusten da emaku-

meen liburu denda bat dela».

Emakumeen liburu denda bat

da, izenetik beratik hasita: Mena-

deak greziar mitologiako izaki fe-

meninoak dira, eta eromenarekin

eta estasiarekin lotutako Dioniso

jainkoarekin erlazionatuta dau-

de. Teoria batzuen arabera, Dio-

nisioren jarraitzaileak, Bakante-

ak, estasian sartzen direnean,

Menade bihurtzen dira. Beste teo-

ria batzuek, berriz, diote Menade-

ak erdi jainkosak direla, eta bo-

rrokan hasten direnean guztia

suntsitzen dutela. «Iruditu zitzai-

gun irudi klasiko bat zela, baina

baita indartsua eta femeninoa

ere: borrokalaria», azaldu du Es-

caladak.

Bestalde, haien helburu nagu-

sietako bat izan da egungo kon-

tsumo gizartearen zurrunbilotik

ateratzea; erritmoa moteltzea.

Izan ere, egun bizitzako esparru

askotan dagoen abiadura azka-

rrak kutsatu egin ditu liburu de-

nak ere, eta argitaletxe talde han-

diek ito dituzte txikiak, Escaladak

azaldu duen moduan: «Orain,

argitaletxe handi batek 200 pro-

duktu berri izan ditzake hilabete-

an, eta liburuen ibilbidea

oso laburra da: lehen, li-

buru berri batek hilabete

bat iraun zezakeen ma-

haian; orain, astebetean

aldatu behar duzu, eta,

ondorioz, lan on asko ez

dira nabarmentzen».

Horren aurrean, haiek

erritmoa mantsotu nahi

dute; liburuei denbora

eskaini; argitaletxe txi-

kiei tokia egin; bezeroe-

kin hitz egiteko tartea

hartu. Finean, ohitura

zaharrak berreskuratu.

Liburuen artean poesiakoei

egin diete tokirik handiena, hu-

tsune bat ikusten baitzuten hor:

«Poesia beherantz doa; badirudi

orain boom txiki bat gertatzen ari

dela, baina idazle on asko ez dira

nabarmentzen». Haiei tokia es-

kainiz eta klasikoak berreskura-

tuz osatu dute liburu dendaren

funtsa. Poesiaz bestalde, saiakera

da Menadesen bigarren indargu-

nea, eta umorezko liburu ilustra-

tua eta narratiba ere badute.

Baina, liburuak saltzeaz gain,

kultur militantzia ere egin nahi

dute Menadesen. Horretarako,

aurkezpenak, topaketak eta ira-

kurle klubak antolatu dituzte,

besteak beste. Hainbat idazle era-

man dituzte dendara dagoeneko:

Gemma Pierola, Ana del Paso,

Emma Southon, Flavita Banana…

Escaladak eta Martinezek «ga-

rrantzitsu» ikusten dute bertako

egileei oihartzuna ematea, baina,

horretaz gain, kanpokoak ere

eraman nahi dituzte, «Iruñea

mapan kokatzeko». Alor horre-

tan, Auzolanen lekukoa hartu

dute, Foro Auzolan egitasmoare-

kin antzekoa egiten baitzuten.

Baina, Auzolanen ez bezala, haiek

dendaren atzeko aldean egiten

dituzte liburuen aurkezpenak;

eserlekuak jarri dituzte, eta egon-

gela itxura eman diote espazioari,

jendea eroso egon dadin. Aurkez-

penak «oso arrakastatsuak» izan

dira, Escaladaren esanetan, eta,

hortaz, pozik daude, halakoak

antolatzea «errusiar erruletara

jokatzea» bezala delako: «Inoiz

ezin duzu jakin zein izango den

erantzuna».

Bi irakurle klub ere abiatu di-

tuzte. Hilean behin elkartzen

dira; batekin, goizez, eta, bestea-

rekin, arratsaldez. Goizeko talde-

rako askotariko liburuak aukera-

tu dituzte, eta, Escaladak esan

duenez, erantzuna «oso ona»

izan da. Arratsaldekoa berezia da:

Aitortzen dut izena jarri diote, eta

bizitzan irakurri behar diren libu-

ru klasikoak irakurriko dituzte;

«zeren, aitortzen dugu, ez ditugu

irakurri». Klasikoen zerrenda bat

egin zuten denda zabaltzean, eta

irakurleek aukeratu dituztenak

irakurtzen ari dira: Gerra eta Ba-

kea, Mendi magikoa, Lolita, Su-

minaren mahatsak… «Oso inte-

resgarria izaten ari da».

Proiektua martxan jarri zute-

nean, Escaladak eta Martinezek

bazekiten ez zela erronka makala,

ez baitira garai errazak liburu

denda txikietarako. Azkenaldian,

Iruñean urteak zeramatzaten

denda asko itxi dituzte, saltoki

txikiek zailtasunak dituztelako

kate handien dinamikei aurre

egiteko, eta oztopoak areagotzen

dira kulturaren esparruan.

«Gure kasuan, zabaltzera gindo-

azenean, batzuek esaten ziguten

zoratuta geundela», aitortu du

Escaladak. Baina haiek eskar-

mentua dute liburuaren mun-

duan, eta bazekiten nora zihoa-

zen; horregatik, ez zuten zalan-

tzarik izan. Eta pozik daude

erantzunarekin: «Onarpena izu-

garria izan da, eta bizilagunak po-

zik daude, tristea delako ikustea

betiko dendak galtzen ari direla».

Liburu saltzaileen sareaDenda ireki behar zutenean gai-

nontzeko liburu saltzaileengan-

dik jaso zuten babesa ere aipatu

du Escaladak: «Iruñean liburu

saltzaile izugarriak daude, eta

haiek esan ziguten aurrera egite-

ko, denontzako tokia zegoela».

Izan ere, salmentek erakusten

dute itxi dituzten liburu dendeta-

ko bezeroak ez direla besteetara

joan; hortaz, eskaria zegoen. Li-

buru denden espezializazioak

eragin zuzena du horretan, Esca-

ladaren ustetan: «Hiriko liburu

dendak elkarren osagarriak gara;

gauza ezberdinetan espezializa-

tuta gaude, eta bakoitzak bere be-

zeroak ditu». Dendariek elkarri

bidaltzen dizkiete bezeroak, eta

harreman ona dago haien artean.

«Liburu denden sare polita dago

Iruñean». Orain, sare horretan

bada kide berri bat, eta luzerako

etorri da.

Menades liburu denda zabaldu dute Iruñean,lehen Auzolan zegoen lekuan. Poesian etasaiakeran espezializatuta dago, eta jabeek«kultur militantziarako tokia» izatea nahi dute.

Kultur espaziobat, berpizturik

Menades liburu dendak dekorazio soil eta berezia du. Argazkian, eserita, Pilar Escalada . JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Lehen, liburu berri batekhilabete bat iraun zezakeenmahaian; orain, astebeteanaldatu behar duzu»

«Iruñeko liburu dendakelkarren osagarriak gara;gauza ezberdinetanespezializatuta gaude»Pilar EscaladaLiburu saltzailea

‘‘

4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3aGaiak

Page 5: NAFARROAKO HITZA - berria.eus · etan txartela edo arreta ukatzeko mezuak jasotzen badituzte, guk zer emanen diogu gobernuari? Gobernuak ez dio aurre egin da-goen egoerari», nabarmendu

Eider Goenaga Lizaso

Maria Lakunza,ikasgelan, RosaParks autobu-sean bezala iru-dikatzen du

Luis Garbaio idazle eta kazetariak(Lizarra, 1956): bakar-bakarrik.Izan ere, bere ikasketa prozesuosoan emakume bakarra izan zengelan; bakarra batxilergoan, ba-karra zuzenbide ikasketetan...Ibilbide profesionalean ere La-kunzak (Iruñea, 1900-1984) «ge-nero bakardade izugarria» paira-tu zuela dio Garbaiok. Nafarroan emakumezko lehen

abokatua izan zen Lakunza.1927ko urtarrilean kolegiatu zen;garai hartan, berrogei abokatuaritzen ziren Iruñean. Hurrengoemakumea, Julia Alvarez Resano,1933an sartu zen elkargoan. Nafa-rroan ez ezik, Gipuzkoan ere arituzen abokatu Lakunza; han ere le-hen emakumea izan zen.Garbaiok Nafarroako aboka-

tuen elkargoaren 200. urteurre-nerako lan bat egiten ari zela jakinzuen Lakunzaren berri. Aitzinda-ria izan zen arren, ohartu zen ha-ren izena ez zuela inoiz entzun.«Garai hartako beste emakumeabokatuen izenak ezagutzen ni-tuen, baina Mariari buruz ez zego-en ezer. ‘Hemen istorio bat dago’,pentsatu nuen, eta ikertzen hasinintzen». Horrela konturatu zenGipuzkoan ere lehen emakumeaizan zela abokatuen elkargoan. Garbaiok zerbait egitea erabaki

zuen, eta liburu hau da emaitza:Un momentu en la luz (Momentubat argitan). Gipuzkoako zein Na-farroako abokatuen elkargoarenlaguntzaz argitaratu du. Garbaiokez du erraza izan Lakunzaren bio-grafia idaztea. «Haren eskutikidatzitako ia ezer ez dago, eta on-dorengoei ez zien inoiz hitz egingerra aurreko bizimoduaz. Hil os-tean semea amaren gauzetan be-giratzen hasi zenean aurkitu zu-

ten, adibidez, Mariaren toga».Testigantza zuzenik ezean, artxi-boetan miatuz eta testuinguruarierreparatuz eraiki du GarbaiokLakunzaren biografia. II. Errepublikaren aurretik, Es-

painiako Estatuan soilik sei ema-kume aritu ziren abokatu: ClaraCampoamor, Victoria Kent, Ma-tilde Huizi, Concha Peña, Ascen-sion Chirivella eta Lakunza bera.«Euren militantzia politikoaga-tik, besteek proiekzio publikoaizan zuten gerora ere. Mariarenkasuan, badirudi abokatu gisa jar-dutea zuela asmo bakarra, bainanik jakin nahi nuen zer gertatuzen harekin».

Ohiz kanpokoaEmakume batek ikastea «ohizkanpokoa eta salbuespenezkoa»zen garai batean ikasi zuen La-kunzak. «Batxilergoko urteetan,Maria izan zen institutuan gelakoneska bakarra. Zuzenbideko le-hen ikasturtean, Zaragozan, fa-kultateko emakume bakarra izan

zen, eta Madrilen, hurrengo lauurteetan, berdin». Ikasketak berekasa egiten ari zen beste emaku-me nafar bat ere bazen Madrilen,Matilde Huizi, baina hura ez zeneskoletara joaten. Huizi ez zen Na-farroan kolegiatu, Madrilen bai-zik. Garbaioren ustez, «genero ba-

kardadeari» aurre egin izanakerakusten du Lakunzarentzat Zu-

zenbidea ikasteak zuen garran-tzia. Ikasketek, ordea, ez zuten bi-dea guztiz irekitzen: gizonak epai-le, fiskal eta abar izan zitezkeen;emakumeak, soilik abokatu. Do-nostiako bulego batean eta Iruñe-ko beste batean aritu zen Lakunza1927tik 1931ra, eta ofiziozko kasubakan batzuk baino ez zituen era-man. «Abokatu izan zitezkeenarren, inork ez zituen kontrata-tzen». 1927ko uztailaren 29an egin

zuen debuta, Aurizberriko gizonbat defendatzen; beste gizon batsuzko arma batekin zauritzeaegozten zioten. Bilorian, Lana iba-rrean gertatutako hilketa bikoitzbat izan zen Lakunzaren kasu en-tzutetsuena. Baina apenas egitenzuen lanik, ez Gipuzkoan eta ezNafarroan. 1927tik 1933ra, Gipuz-koan kasu bakarra eraman zuen,eta lau bakarrik Nafarroan. Garbaioren arabera, irteera

profesional bila joan zen LakunzaMadrilera, bide pribatutik zeregi-nik ez zuela ohartu ostean. «Or-duko emakume abokatuetakobakar bat ere ez zen bizi abokatuizatetik: denek beste lanen bat zu-ten». Ekainaren 25ean iritsi zenMadrilera, Errepublikak bi hila-bete baino ez zituela, eta, 1932koapirilaren 30ean, Nekazaritza Mi-nisterioan hasi zen lanean. Uztailean, funtzionario izateko

oposizioak egin zituen. Bigarrenpostua lortu zuen, eta hori izanzen goranzko bidearen hasiera.Urtean 2.500 pezeta (15 euro) ko-bratzetik 1937an 7.500 kobratzerairitsi zen. 1933tik NekazaritzaErreformarako Institutuan (IRA)aritu zen lanean, eta Europakonekazaritza erreforma ikuskatze-ra ere bidali zuten, idazkari gisa,pasaporte diplomatikoarekin.

Maria Lakunza Nafarroako lehendabizikoemakume abokatua izan zen, eta baitaGipuzkoakoa ere. Liburu bat egin du hariburuz Luis Garbaiok, eta hark bizi izaniko«genero bakardadea» azpimarratu du.

Argi izpi batbakardadean

Maria Lakunza, Victor Jorge Herrera semearekin, 1950ean. ‘UN MOMENTO EN LA LUZ’

5NAFARROKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3a Gaiak

1936ko abenduan, MadrildikValentziara deitu zuten lanera,gerraren ondorioz han baitzuenegoitza Errepublikako Gober-nuak. 1939an funtzionario publi-koen depurazioa sufritu beharizan zuen, eta prozesuan bere bu-rua defendatu zuen. «Auzibideanberak ukatu egin zuen arren, nikuste dut garai hartan haren ideiakezkerraren gertukoak zirela». Zi-gor gisa, hainbat kargu betetzekoinhabilitazioa ezarri zioten, etaSevillara bidali zuten. «Uko eginzion Sevillara joateari eta, horre-kin batera, bere ibilbide profesio-nala eraikitzeko egindako ahale-gin guztiari». Lakunza Valentzian bizi izan

zen, 1984an hil zen arte: «Pena da,nola egin zion uko aurretik egin-dako guztiari. Hain gogorra izanzen harentzat, nahiago izan zuenerabat ahaztu, nik uste».

«Harentzat hain gogorraizan zen, nahiago izanzuen ahaztu, nik uste,eta senideei ere ez zien ezer kontatu»Luis GarbaioLakunzari buruzko liburuaren egilea

Page 6: NAFARROAKO HITZA - berria.eus · etan txartela edo arreta ukatzeko mezuak jasotzen badituzte, guk zer emanen diogu gobernuari? Gobernuak ez dio aurre egin da-goen egoerari», nabarmendu

RHURBILDU ETA LAUSaioa Alkaiza

Demagun

Demagun herrialde ba-

tean bizi zarela, lan

egiten duzula, familia

bat duzula, teilatupe

bat duzula behar duzunerako,

beheko dendako dendaria agur-

tzen duzula eta zure izenez dei-

tzen zaituela. Edo ez.

Demagun herrialde batean bizi

zarela, lanik ere ez duzula eta ba-

karrik zaudela eta ingurukoek ez

zaituztela agurtzen.

Demagun azal zuria duzula,

baina jaio zinen herria ez dagoela

Europako Batasunean eta Espai-

niako Estatua deritzoten horreta-

ra ailegatu zarela.

Demagun azal beltza duzula,

ilea nola, laztutako eskuak pape-

rik gabe egindako lanarengatik.

Demagun aspaldi etorri zinela,

orain hogei urte. Edo agian orain

dela urtebete baino ez zinen iritsi.

Funtsean, zerk eginen zintuz-

ke nor?

Demagun botoa emateko au-

kera izan zenuela. Demagun. Zer

gertatuko ote zen? Zer gertatuko

zen Nafarroan botoa emateko es-

kubiderik gabe dauden 50.000

pertsona migratuek botoa ema-

teko eskubidea izan balute? Ber-

din leudeke banaturik eserle-

kuak? Horren zuria litzateke Es-

painiako Kongresua? Eta horren

etnozentrikoa? Gogoa legoke

bestelako subjektibotasunei hitza

emateko? Eta beharra? Migrazioa

izanen ez balitz «olatua, krisia,

erasoa edota oldarraldia» eta

«egoera, behar, aukera, erabakia

edo aukera» balitz, zer?

Izan ere, askok uste dutenaren

kontra, gurasoen herritartasunak

zehazten du eskubidea, ez jaiotze

lekuak.

Horren harira, Africa United,

Flor de Africa, Paperak Denon-

tzat eta SOS Arrazakeria taldeek

elkarretaratzea egin zuten, He-

men bizi naiz, hemen bozkatzen

dut lelopean, herritartasuna na-

zionalitatearen eta egoera admi-

nistratiboaren arabera erabaki-

tzen dela salatzeko. Hau da,

pertsona migrante askori botoa

emateko eskubidea ukatzen

zaiola agerian uzteko. Bazterketa

juridikoaren kontra.

Gizarte baten ordenamendu

juridiko guztiak betetzera derri-

gorturik daude pertsona migra-

tuak, gu pribilegiatuok baino

betebehar gehiagorekin, baina

eskubide gutxiagoren jabe.

Demagun kapaz garela ikuste-

ko zeinen injustua den gure au-

zokoak eskubiderik ez izatea bizi

den herriaren inguruko iritzirik

emateko.

Imajina ezazu zer izanen den

eztabaida politikoen erdigunean

egotea, besteek erabakitzen du-

ten bitartean herrialde batean

nor izatea merezi ote duzun; era-

bakitzen duten bitartean CIEeta-

ko itxaronaldiak luzatu beharko

ote liratekeen, deportazioak az-

karrago egin beharko ote lituzke-

ten, zure kulturaren defentsa

beste baten konkista ote den edo,

besterik gabe, komunitate baten

iraupena.

Imajina ezazu zer izanen den

eztabaida politikoaren erdigune-

an egotea eta, hala ere, subjektu

ez izatea. Periferia erdigunean,

zurion zirku sozialdemokratan.

Eskuin muturraren jopuntuan.

Adibidez, ba ote zenekien Es-

painiako Estatuan jaiotakoek ez

dutela berez herritartasuna? Mi-

granteen seme-alabek prozesu

luze bat pasatu behar dutela es-

kuratzeko eta beraz botoa emate-

ko? Ba al zenekien, hemen jaiota

ere, 20 urteren bueltan dauden

askok ezin dutela botorik eman?

Memoria historikoarekin lotutako seitoki izendatu ditu Nafarroako Gobernuak

IRUÑEA bNafarroako Gobernua memoria historikoarekin lotutako to-

kien zerrenda osatzen ari da; gisa horretako sei toki erregistratu ditu

jada Nafarroako Memoria Historikoaren Lekuen Erroldan , eta bertze

zazpi sartzeko prozesua martxan jarri du. Oraingoz, memoriaren toki

izendatu dituzte: Sartagudako Memoriaren Parkea, Otsoportilloko lei-

zea, Olabeko hobia, Igari eta Bidankoze arteko errepidean dagoen

oroitarria, Erreniegako hobien memoriala eta errepresioa jasan zuen

Azkoiengo emakumea gogoratzeko eskultura.

6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3aIritzia

Zer gertatuko zenNafarroan botoa

emateko eskubiderikgabe dauden 50.000pertsona migratuek

botoa ematekoeskubidea izan

balute?

Irudiab Baigorri

Nafar guztien eguna ospatu duteNafarroaren Eguna ospatu zuten igandean Baigorrin. Nafar guztiek bat egiteko besta da, eta Baigorrira joanda-

ko herritarrek herriko karrikak hartu zituzten aurten ere. Sumatu zen, halere, Espainiako Gorteetarako hautes-

kundeen eragina, ohi baino jende gutxiago joan baitzen Baigorrira Nafarroa Garaitik. Herrian bat egin zutenek

eguraldia lagun izan zuten, eta dantzaz eta musikaz betetako egitaraua gozatzeko aukera izan zuten. Xalbado-

rren hitzak gogoratu, eta argi utzi zuten: «Nafarroa bat da bakarra». GUIILAUME FAUVEAU

41NUP-EK IRAILEAN IZANEN DITUEN BEREZKO IKASKETAK Nafarroako Unibertsitate Publikoak osatu du datorren ikasturterako

eskaintza: 2019-2020rako, berezko 41 ikasketa eskainiko ditu denera;

hau da, ia bikoiztu eginen du egun dituen ikasketen kopurua, 27 baitira.

Bertzeak bertze, Zientzia Kulturaren masterra izanen du NUPek.

Armadaren etorbidearen izena aldatu duudalak, eta Katalina Foixkoa da orain

IRUÑEA bIruñeko Udalak asteon burutu du Armadaren etorbidearen

izena aldatzeko prozesua: Armadaren etorbidea izena kendu, eta Ka-

talina Foixkoa etorbideada astelehenetik, karrikaren izena jasotzen

duten plaka berriak jarri eta gero. Udalak urtarrilean hartu zuen izena

aldatzeko erabakia. Nafarroako konkista aurreko azken erregina izan

zen Katalina Foixkoa.

«Puntuei begira, garaipen batfalta zaigu igotzeko; guresentsazioak kontuan hartuta,hagitz hurbil gara; sekulakourratsa egin dugu»

Jagoba ArrasateOsasunako entrenatzailea

Page 7: NAFARROAKO HITZA - berria.eus · etan txartela edo arreta ukatzeko mezuak jasotzen badituzte, guk zer emanen diogu gobernuari? Gobernuak ez dio aurre egin da-goen egoerari», nabarmendu

MUSIKA

ALTSASUGolden Apple Quartet. bBihar, 19:30ean, kultur etxean.

ATARRABIANafarroako AkordeoiOrkestra.

bBihar, 12:30ean, kultur etxean.

ATARRABIAShuarma. bBihar, 19:00etan, Totemen.

ATARRABIAMarduk, Valkyrja eta Survival is Suicide.

b Igandean, 19:00etan, Totemen.

ANTSOAINSuakai: Raíces. bBihar, 20:00etan, antzokian.

BERAModus, Ufestuek etaTxemak.

bBihar, 20:00etan, Katakun.

BURLATAMaiatza Rock: Los Rosis.bBihar, 19:00etan, Euskalherria

peñan.

BURLATABurlatako musika banda.bBihar, 20:00etan, kultur etxean.

BURLATAMaiatza Rock:Leihotikan, Konfussion, Gandalf

eta Rokanrolaris.

bBihar, 22:00etan, Euskalherria

peñan.

IRUÑEAVictor Manuel. bGaur, 20:30ean, Baluarten.

IRUÑEAOperaren LagunenGaiarre Elkarteko abesbatza

eta bakarlariak.

bBihar, 13:00etan, Udaletxe plazan,

herriko etxeko balkoietatik.

IRUÑEAVanesa Martin. bBihar, 21:00etan, Baluarten.

IRUÑEAAna Curra.bGaur, 21:30ean, Zentral aretoan.

IRUÑEAPamplonesa musikabanda.

b Igadean, 12:00etan eta

19:00etan, Gaiarre antzokian.

IRUÑEA Iñaki Fresan.b Igandean, 19:30ean,

Kondestablearen jauregian.

IRUÑEAMark Knopfler.b Igandean, 21:00etan,

Nafarroa Arena pabiloian.

LARRAGAOi! for Javi:BrigadaCriminal, Kaleko Urdangak,

Des-Kontrol, Brigade Loco, Rude

Pride eta Javiren Lagunak: Rotten

XIII, Arkada Social, Hell Beer Boys,

Patada Oi!, Dinamita eta Jaleo

taldeetako kideak.

bBihar, 17:00etatik aurrera,

La Laguna elkarteanean.

TAFALLANafarroako OrkestraSinfonikoa.

bGaur, 20:30ean, kulturgunean.

BERTSO SAIOAK

IRUÑEABertso afaria: MaddalenArzallus eta Sustrai Colina.

bGaur, 20:00etan, Biltokin.

ANTZERKIA

ATARRABIADabitxi Zirkoa: La máquina y yo.

bBihar, 18:00etan, kultur etxean.

BERAPirritx, Porrotx etaMarimotots: Musua

bBihar, 17:00etan, Altzate auzoan.

BURLATABarañaingo AlaitzBatxilergo Institutua:

Psinkomunikatuak.

bGaur, 19:30ean, kultur etxean.

BURLATALa Trocola Circ:Emportats.

b Igandean, 18:00etan,

kultur etxean.

ETXARRI ARANATZLogelaMultimedia: Drag-e uraren bila.

bBihar, 17:30ean, kultur etxean.

IRUÑEAMundo Obrero. Luis

Bermejo, Lola Botella, Pilar Gomez

eta Alberto San Juan aktoreekin.

bGaur, 20:00etan, Gaiarre

antzokian.

IRUÑEABeheko Larraine:Manifestu bat.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Nafarroako Antzerki Eskolan.

LESAKALogela Multimedia:Drag-e uraren bila.

b Igandean, 18:00etan, kultur etxean.

TUTERALola Herrera:Cinco horas con Mario.

bBihar, 20:30ean, Gaztanbiden.

ERAKUSKETAK

IRUÑEAArtea Oinez. bKondestablearen jauregiko lehen

solairuan, hilaren 12ra bitarte.

DANTZA

IRUÑEALarrain dantza:

Nafarroatik lau haizeetara.

bBihar, 20:00etan, Gaiarren.

BERTZELAKOAK

BURGIAlmadiaren Eguna. b10:00etan hasita, egun osoz.

herriko karriketan.

7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3a Agenda

Gure proposamenab Iruñea

Mark Knopfler, Nafarroa ArenanMark Knopfler musikariak kontzertu bat emango du etzi, 21:00etan hasita, Nafarroa Arena pabiloian. Hamar

musikarik osatutako bere bandarekin ariko da Knopfler Iruñeko emanaldian. Azaroaren 16an, Down The Road

Wherever izenburuko disko berria kaleratuko du, eta lan hori aurkezteko bira da musikaria Iruñera ekarri duena,

hain zuzen ere. Apirilean hasi zuen, eta irailean amaituko du. Datozen hilabeteotan, beraz, herriz herri izanen da

Knopfler bere bandarekin, abesti berriak aurkezten. ANDONI CANELLADA / FOKU

Page 8: NAFARROAKO HITZA - berria.eus · etan txartela edo arreta ukatzeko mezuak jasotzen badituzte, guk zer emanen diogu gobernuari? Gobernuak ez dio aurre egin da-goen egoerari», nabarmendu

Edurne Elizondo Iruñea

Etxebizitzaren esparruan nabar-menak izan dira 2008. urtean ez-tanda egin zuen krisiaren ondo-rioak. Eta arazoa ez da konpondu.Egitura ekonomikoa aldatu beharda hori lortzeko, Raquel Rodri-guezek eta Mario EspinozakDe laespeculación al derecho a la vi-

vienda liburuan jaso dutenez. Es-pinozak (Madril, 1980) Katakrakliburu dendan aurkeztu berri du.Oraindik ere konpondu gabeko

arazoa da etxebizitza. Zergatik?

Arrazoi anitz daude hori azaltze-ko. Tartean dauden interesak diraarrazoi horietako bat, baina badi-ra bertze kontu batzuk egituraz-koak direnak. Estatuak duen ara-zo nagusia da etxebizitza politi-ken helburua ez dela izanherritarrek esparru horretan di-tuzten eskubideak bermatzea,baizik eta eredu ekonomikoarimesede egitea. Horrek ondoriogarbi bat du: etxebizitza eskubi-dea interes ekonomikoen menpegelditzen dela.Eta interes horiek etxebizitza

eskubidearekin kontrajarrita

daude?

Hala da. Arazo nagusia da Espai-niako egitura ekonomikoak oina-rri duela higiezin eta finantza ere-du bat. Eredu hori ez da hutseangelditu azken krisiaren ondotik;indarrean jarraitzen du. Arazonagusia, beraz, egituran dago;eredua aldatu behar dugu. Etxe-bizitza politikak aldatzen ere hasibehar dugu, beren xede sozialakbete ditzaten. Politika horiek ezindute jarraitu mesede egiten ban-kuei eta espekulatzaileei.2008ko krisiak agerian utzi zuen

etxegabetzeen drama; gizarte-

ak ez du lezioa ikasi?

Argi dago erakundeek badutelaaukera etxebizitza eskubideabermatzeko neurriak hartzeko;bertze gauza bat da hori egitekoborondatea izatea, edo gai izateahigiezinen arloko finantza eliteenpresioei men ez egiteko. Elitehorien eta administrazio publi-koen interesak kontrajarriakdira. Nik uste dut arazoa dela gukez dugula krisiaren lezioa ikasi,eta finantza eta ekonomia ere-duak bai; ikasi du, eta merkatuberrira moldatzeko gai izan da.Gakoa jada ez da mugarik gabeazpiegiturak eta etxebizitzakeraikitzea, baizik eta hirietakoerdiguneetara itzultzea, eta turis-tifikazioaren eta gentrifikazioa-ren bidez erdiguneetan daudenaktiboak espoliatzea.Nola egiten dute hori?

Turismoarekin lotutako jardue-rak eta espazioak bereganatzendituzte, errentagarri bilakatzeko.

Auzoetako bizitza ere ekonomia-ren arloko aktibo bilakatzen duteenpresek; merkaturako salgai bi-lakatzen dituzte auzo horiek.Horren ondorio da, adibidez,

alokairuen prezioaren igoera,

hiri anitzetan gertatzen ari

dena?

Hori da. Etxebizitzak produzitubeharrean, hirietako erdigunee-tan eta auzo jakin batzuetan dau-den errentak bereganatzen dituz-te. Horregatik igotzen diraalokairuak, bertzeak bertze. Ikasidute ezin dutela aurrekoarengisako produkzio ziklo bat bul-tzatu, mailegatzeko dirurik ezdagoelako, eta, horren ordez,burbuila hirietako erdiguneraeraman dute.Alokairuen igoerak jo ditu herri-

tar anitz. Drama ez da amaitu?

Ez, inondik inora. Alokairuen in-guruko legearen 2013ko aldake-

tak ekarri du, hain zuzen ere,orain arteko higiezinen ereduaoraingo egoerara egokitu ahalizatea, haren interes ekonomiko-ari eutsi ahal izateko. Aldaketahorren arabera, alokairuek goraegin dezakete hiru urtero, eta ho-rrek erakarri ditu Socimi elkarte-ak eta putre funtsak, alokairuenbidez errentagarritasun handia

eskuratzen ahal dutelako. Norkgaltzen du? Etxe horietan bizi di-ren herritarrek, argi eta garbi, be-ren etxeetatik botatzen dituztela-ko, errenta ordaintzeko aukera-rik ez dutelako. Hirietako erdiguneak erakus-

leiho bilakatzen ari dira, eta

errenta altukoentzako espazio.Bartzelonan eta Madrilen horigertatu da; ikaragarria da. Erdi-gunetik urrun diren auzoetan erehasi dira alokairuen prezioa izu-garri igotzen. Beldurgarria da.Iruñean ere gerta liteke?

Funtsezkoa da gauza bera ez ger-tatzeko neurriak hartzea. Nafa-rroako etxebizitzaren legeak, gai-

nera, ematen du neurrihoriek hartzeko aukera.Alokairuen prezioarenkontuan, nik uste duthiriak ari direla aurreanduten arazo bati ahal

duten moduan aurre egiten.Iruñean bertze hainbat hiritanagerian gelditu diren lezioak ikasibeharko lituzkete, argi baitut gai-tasuna dutela higiezinekin etaturismoarekin lotutako kapitalaerakartzeko. Orain, Iruñean ezdago Madrilen edo Bartzelonan

dagoen saturazioa, baina argi duthemengo Alde Zaharra kapitalbilakatzeko aukera badagoelaSocimi elkarteen eta gisakoenburuan.Zer egin daiteke?

Hasteko, uste dut funtsezkoadela, bertzeak bertze, turismora-ko etxebizitzek alokairuaren pre-zioan duten eragina aztertzea etaneurtzea. Anitzek uste dute turis-moa beti dela jarduera on bat;kontua da gauza bat dela turis-moa eta bertze gauza bat dela tu-ristifikazioa. Gisa horretako etxe-bizitzek neurririk gabe egiten ba-dute gora, hirietatik botakogaituzte herritarrok. Ongi aztertubehar da halako jarduerek pre-zioetan eta herritarren toki alda-tzeetan duten eragina. Alokairuen prezioa kontrolatze-

ko neurriak hartu beharko lituz-

kete erakunde publikoek?

Bai, eta badute horretarako auke-ra. Hori egiten ez bada, agian bi urteko epean berandu izanliteke edozer neurri hartzeko.Iruñeko sanferminek, adibidez,etxebizitzei etekina ateratzekoaukera ematen dute, eta, bestakaktibo bilakatzen badira, arazoakokerrera egin lezake; eta azkargainera. Gentrifikazioak aurrerajarraitzen badu, sanferminengisako ekinaldi batek Socimielkarteak erakartzen ahal dituerdigunera.Alokairuen igoerak karrikan uz-

ten ahal ditu herritar anitz, orain-

dik ere.

Bai, egoerak okerrera egiten ahaldu, eta herritar anitz etxebizitza-rik gabe gelditu. Hainbat arazokegiten dute bat, gainera. Etxebizi-tzaren arazoa ez da konpondu,eta, enpleguaren arloko legeekekarri dute lana gero eta preka-rioagoa izatea. Langile pobreakditugu orain. Bide beretik jarrai-tzen badugu, benetako honda-mendia gertatzen ahal da; hiriakklaseen arabera banatzen ari dira,eta prekaritateak gora eginen du.Finean, krisia ez da inoiz amaitu.Etxegabetze bat gertatu baino le-hen, erakundeen ardura da hu-tsik dauden etxeak behar dituzte-nen esku jartzea. Estatuan, 3,4milioi etxe huts dago.Egungo egoera larriagoa litzate-

ke Hipotekek Kalte Egindakoen

Plataformaren edo maizterren

sindikatuen gisako erakundeek

egindako lana gabe?

Bai, zalantzarik gabe. Lan handiaegin dute etxebizitzaren arazoasozializatzeko, eta erantzun ko-lektiboa emateko beharra jarridute mahai gainean. Bazterketariburuzko datuak anitzez ere oke-rragoak lirateke herri mugimen-duak egindako lan hori gabe.

«Guk ez dugu krisiarenlezioa ikasi, bainafinantza ereduak bai»

Mario Espinoza b Filosofian lizentziaduna eta gizarte ikerlaria

Etxebizitza herritar ororen eskubide bat dela, Espainiako Konstituzioanere jasota dago; baina eguneroko errealitateak paper huts bilakatzen dubaieztapen hori. Espekulazioaren indarraz aritu da Espinoza Iruñean.

JAGOBA MANTEROLA / FOKU

NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko maiatzaren 3a

Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.

Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010

www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

«Aurrekoaren gisakoprodukzio ziklo bat bultzatuordez, burbuila hirietakoerdigunera eraman dute»