Upload
others
View
1
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Orrialdea | 1
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
COVID-19aren osasun-krisiari aurre egiteko
Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua
Noiz eguneratua:
2020/12/16
NAFARROARAKO
GABONETAKO
PREBENTZIO NEURRIAK
Orrialdea | 2
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
AURKIBIDEA
1. Mugikortasuna
- Alarma-egoera
- Konfinamendu perimetrala
- Bilerak eremu publikoan eta pribatuan
- Mugikortasunari buruzko beste galdera batzuk
2 Prebentzio neurri ezohikoak - Gabonetako jarduerak
- Ostalaritzako establezimenduak eta jatetxeak
- Turismoko ostatuak
- Alkoholaren salmenta
- Elkarte gastronomikoak eta peñak
- Garraioa
- Haurren jolastokiak eta aire zabaleko kirol eremuak
- Ezkontzak, bataioak, jaunartzeak eta bestelako ekitaldiak
- Hileta eta beilak eta gurtza-lekuak
- Txikizkako merkataritza establezimenduak eta lokalak, eta jarduera
eta zerbitzu profesionalekoak, jendearentzat irekita daudenak
- Hipermerkatuak, saltoki ertain eta handiak, merkataritza-gune edo
merkataritza-parkeak, eta haien parte direnak
- Azoka txikiak
- Ekitaldietarako erabilera aniztuneko espazioak dauzkaten
establezimenduak
- Adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzak
- Akademiak, autoeskolak, eta irakaskuntza ez-arautuko ikastetxeak
eta prestakuntza zentroak
- Kirola, eta kirol eta jostetarako instalazioak
- Igerilekuak
Orrialdea | 3
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
- Liburutegiak, artxiboak, erakustaretoak, monumentuak eta museoak
- Zinemak, antzokiak, auditoriumak, karpadun zirkoak, aire zabaleko
esparruak eta antzeko guneak
- Biltzarrak, topaguneak, hitzaldiak, ekitaldiak eta antzekoak
- Akziodunen eta elkargo profesionalen batzarrak, negozio bilerak eta
hitzaldiak
- Turismo-gidariak, eta turismo aktiboko eta naturako irteerak
- Joko eta apustuetarako lokalak
Orrialdea | 4
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
1 Mugikortasuna Alarma-egoera
1. G- Alarma-egoerak indarrean jarraitzen du?
E- Bai. Espainia guztian alarma-egoerak indarrean egoten jarraitzen du, SARS-CoV-2ak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.
Kongresuak alarma-egoeraren deklarazioa maiatzaren 9ra arte
luzatzea onartu zuen. Egoera epidemiologikoak hobera egiten badu, lehenago altxatu daiteke.
Nafarroan, Komunitateko lehendakaria da eskuordetutako agintari
eskuduna.
2. G- Etxeratzeko agindua dago?
E- Bai.
Ezin da zirkulatu 23:00etatik 06:00etara bitartean, gau hauetan
izan ezik:
2020ko abenduaren 24tik 25era bitarteko gaua
2020ko abenduaren 31tik 2021eko urtarrilaren 1era
bitarteko gaua
Izan ere, gau horietan baimentzen da 23:00etatik 01:30era
bitartean zirkulatzea etxetik kanpo afari bat egin ondoren etxera
itzultzeko.
3. G- Kasuren batean etxetik atera naiteke etxeratzeko agindua
dagoen bitartean?
E- Bai. Salbuespen batzuk daude etxeratzeko aginduari lotuta.
23:00etatik 6:00etara bitartean, jarduera hauek egiteko
bakarrik zirkulatzen ahalko da Nafarroako Foru Komunitateko erabilera
publikoko bide edo espazioetatik:
Orrialdea | 5
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
- Sendagaiak, osasun produktuak eta premia biziko beste ondasun
batzuk erostea.
- Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joatea.
- Larrialdiko arrazoiengatik albaitaritzako zentroetara joatea.
- Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo lege arloko
betebeharrak betetzea.
- Ohiko bizilekura itzultzea, apartatu honetan aurreikusitako
jardueretako batzuk egin ondoren.
- Adinekoei, adingabeei, mendekotasuna dutenei, desgaitasuna
dutenei edo bereziki kalteberak direnei arreta ematea eta haiek
zaintzea.
- Ezinbesteko edo premiazko kasuetan.
- Antzeko beste edozein jarduera egitea, behar bezala egiaztatuta.
- Gasolindegietan edo gasolina-zerbitzuguneetan depositua
betetzea, aurreko paragrafoetan aurreikusitako jarduerak egiteko
beharrezkoa denean.
4. G- Zer ordutara arte egoten ahal da kalean Gabon gauean eta
Urtezahar gauean?
E- Honako gau hauetan:
2020ko abenduaren 24tik 25era bitarteko gaua
2020ko abenduaren 31tik 2021eko urtarrilaren 1era
bitarteko gaua
Kalean egoten ahalko da 23:00etara arte. Hala ere,
baimentzen da 01:30era arte zirkulatzea, baina bakarrik
etxetik kanpo afari bat egin ondoren etxera itzultzeko.
Gainerako egunetan, pertsonak ezin izanen dira zirkulatu
erabilera publikoko bide edo espazioetatik 23:00etatik 6:00etara
bitartean, aurreko galderan aipatutako kasuetan egon ezean.
5 G- 1:30ean etxean egon behar dut ala ordu horretan atera
naiteke Gabon gauean eta Urtezahar gauean afaltzen ari garen
etxetik?
Orrialdea | 6
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
E. 1:30ean bizi zaren etxean egon behar duzu. Hau da, joan-etorrian
zenbat denbora beharko den aurreikusi behar da.
Konfinamendu perimetrala
6 G- Konfinamendu perimetralak indarrean jarraitzen du
Nafarroan?
E- Bai, Nafarroak konfinamendu perimetralak indarrean izaten jarraitzen
du, jarraian adierazten diren salbuespenetan izan ezik. Hau da,
mugatuta dago pertsonak Nafarroara sartu eta bertatik ateratzea.
Hala ere, bi aldi ezartzen dira, non konfinamendu perimetrala altxatzen
den. 2020ko abenduaren 23tik 26ra eta 2020ko abenduaren
30etik 2021eko urtarrilaren 2ra, baimenduta dago sartu eta
ateratzea mugitzen direnen ahaideak edo gertukoak bisitatzeko,
baina bete beharko dira bileretarako ezartzen diren mugak.
Nolanahi ere, kontaktuen eta joan-etorrien kopurua mugatzea
gomendatzen da. #OpariEderrenaGeureBuruaZaintzeaDa
7. G- Nafarroatik atera eta sartu gaitezke zenbait kasutan?
E- Bai. Salbuespen batzuk daude konfinamendu perimetralari
lotuta.
Baimentzen da pertsonak Nafarroako Foru Komunitatean libreki sartu
eta bertatik ateratzea, arrazoi hauetako batengatik egiten diren eta
behar bezala justifikatuta dauden joan-etorrietan:
- Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joatea.
- Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo lege arloko
betebeharrak betetzea.
- Unibertsitateetara, ikastetxeetara eta heziketa zentroetara
joatea, barne direla haur hezkuntzako eskolak eta irakaskuntza
ez-arautua ematen duten akademiak, autoeskolak barne.
- Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea.
Orrialdea | 7
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
- Adinekoei, adingabeei, mendekotasuna dutenei, desgaitasuna
dutenei edo bereziki kalteberak direnei arreta ematea eta haiek
zaintzea.
- Mugakide diren lurraldeetako finantza eta aseguru
entitateetara edo gasolina-zerbitzuguneetara joatea.
- Organo publikoen, judizialen edo notarioen aurrean eskatutako
jarduketak edo presako jarduketak egitea.
- Baimenak eta agiri ofizialak berritzea, bai eta atzeratu ezin
diren beste administrazio-izapide batzuk ere.
- Atzeratu ezin diren azterketa edo proba ofizialak egitea.
- Honakoetan parte hartzen duten kirol taldeak, kirolariak,
teknikariak eta arbitroak:
- Estatuko txapelketa ofizial ez-profesionaletan eta
Espainiako kirol federazioen menpeko nazioarteko
txapelketetan. Haiei aplikatuko zaie Kirol Kontseilu
Gorenak Estatuko 2020-2021eko denboraldiko txapelketa
ofizial ez-profesionaletara itzultzeko prestatu duen
jarduteko protokoloa.
- Autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizialak.
- Maila eta errendimendu handiko kirolariak, apartatu
honetan aipatzen diren lehiaketa ofizialak prestatzeko
kontzentrazioetan parte hartzen dutenak.
- Ezinbesteko edo premiazko kasuetan.
- Antzeko beste edozein jarduera egitea, behar bezala
egiaztatuta.
8 G- Gabonetan Nafarroara sartu edo Nafarroatik irten
daiteke ahaideak edo gertukoak bisitatzeko?
E- Bai. Salbuespenezko bi aldi edo “leiho” ezartzen dira konfinamendu
perimetrala altxatzeko.
Honako egun hauen bitarteko aldietan:
- 2020ko abenduaren 23tik 26ra
- 2020ko abenduaren 30etik 2021eko urtarrilaren 2ra
Baimentzen da Nafarroara sartu eta bertatik ateratzea mugitzen direnen
ahaideak edo gertukoak bisitatzeko.
Hala ere:
Orrialdea | 8
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
- Foru Komunitatean eremu publiko eta pribatuko bilerei buruz
ezarritako mugak bete beharko dira.
- Nafarroatik kanpora egiten diren joan-etorrietan, bete eginen dira
helmugako autonomia erkidegoan bilera, pertsona kopuru eta
taldeei buruz aplikatzen diren mugak.
- Dokumentu honen eranskinean jasotako erantzukizunpeko
adierazpenerako ereduaren arabera frogatu beharko dira
bidaia horiek.
Nolanahi ere, kontaktuen eta joan-etorrien kopurua mugatzea
gomendatzen da. #OpariEderrenaGeureBuruaZaintzeaDa
9 G- Eguberriak beste erkidego bateko ahaide edo
gertukoekin igaro nahi ditut. Egun horietan abiatu behar dut?
Noiz itzuli beharko nuke?
E- Nafarroan bizi diren eta beste erkidego batzuetan ahaideak
edo gertukoak bisitatu nahi dituzten pertsonen kasuan:
- Aldi horietan bakarrik ateratzen ahalko dira
- 2020ko abenduaren 23tik 26ra
- 2020ko abenduaren 30etik 2021eko urtarrilaren 2ra
- Hala ere, beren ohiko bizilekura (Nafarroa) itzul daitezke
nahi dutenean.
10 G- Ahaideak edo gertukoak ditut Kantabrian. Abenduaren 23tik
26ra bitartean edo 2020ko abenduaren 30etik 2021eko
urtarrilaren 2ra bitartean joan behar al dut bisitan, baina
edozein unetan itzul naiteke nire bizilekura (Nafarroa)?
E.- Bai.
Orrialdea | 9
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
11 G.- Nafarroara bisitan etortzen zaizkigun ahaide edo gertukoei
dagokienez, noiz iritsi eta joan behar dute?
E.-
- Nafarroara ahaideak edo gertukoak bisitatzera etortzen diren
pertsonek abenduaren 23tik 26ra eta/edo abenduaren 30etik
urtarrilaren 2ra bitartean iritsi behar dute, baina beren ohiko
bizilekuetara itzul daitezke nahi dutenean.
- Ezin dira Nafarroara etorri oporretan, ahaideak edo gertukoak
bisitatzera baizik.
Nolanahi ere, kontaktuen eta joan-etorrien kopurua mugatzea
gomendatzen da.
#OpariEderrenaGeureBuruaZaintzeaDa
12 G- Aldietako data horiek erabil ditzaket oporretara joateko
edo nire bigarren etxebizitzara joateko?
E- EZ.
Konfinamendua aldi hauetan altxatuko da:
- 2020ko abenduaren 23tik 26ra
- 2020ko abenduaren 30etik eta 2021eko urtarrilaren 2ra
Eta aldi horiek erabiltzen ahalko dira ahaideak edo gertukoak
bisitatzeko bakarrik, ez oporretara joateko edo bigarren etxebizitzara
joateko, arauan aurreikusitako salbuespenen bat ez bada.
13. G- Baimenduta egon arren, Nafarroarako sarrerak eta
irteerak justifikatu behar dira?
E- Bai.
- Beharrezkoa da Nafarroatik ateratzeko eta bertara sartzeko
egiaztagiria izatea.
- Administrazioek ez dute berariazko salbokondukturik emanen.
Orrialdea | 10
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
Nola justifikatzen den:
- Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joatea:
- Mediku-hitzorduaren bidez
- Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo lege arloko
betebeharrak betetzea:
- Enpresaren ziurtagiriaren bidez. Aurkeztu beharreko eredua
jasotzen duen eranskina erantsi da.
- Langile autonomoak: EJZn alta eman izanaren egiaztagiria
(azken ordainagiria edo autonomo gisa inskribatuta dagoela
egiaztatzen duen beste edozein agiri, instalatzaile ofizialaren
txartela, etab.) eta enkargu-oharra, halakorik badago, edo
bezeroak egindako zerbitzuaren eskaeraren irudia (argazkia).
- Hitzorduen frogagiria.
- Unibertsitateetara, ikastetxeetara eta heziketa zentroetara joatea,
barne direla haur hezkuntzako eskolak eta irakaskuntza ez-arautua
ematen duten akademiak, autoeskolak barne.
- Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak: matrikulazio-orria edo
ikastetxeak emandako dokumentua.
- Unibertsitate-ikasketak: unibertsitate-txartela.
- Haur Hezkuntzako eskolak: matrikulazio-orria edo ikastetxeak
emandako dokumentua.
- Irakaskuntza ez-arautuak ematen dituzten akademiak,
autoeskolak barne: ikastetxeak emandako dokumentua.
- Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea.
- NANa edo erroldatze-ziurtagiria.
- Ohiko etxebizitza ez badator bat NANean agertzen denarekin,
orduan aurkeztu behar da errentamendu-kontratua,
etxebizitzaren eskriturak, horniduren ordainagiriren bat, etab.
- Adinekoei, adingabeei, mendekotasuna dutenei, desgaitasuna dutenei
edo bereziki kalteberak direnei arreta ematea eta haiek zaintzea.
- Ziurtagiri sozialen edo medikoen bidez.
- Ziurtagiri sozial edo medikorik ez duten adinekoei dagokienez,
arreta jasoko duen pertsonaren NANaren fotokopia.
- Mugakide diren lurraldeetako finantza eta aseguru entitateetara edo
gasolina-zerbitzuguneetara joatea.
Orrialdea | 11
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
- Hitzorduaren egiaztagiria, hitzordurik balego, kudeaketa
egiaztatzen duen dokumentua, edo entitateak egindako dokumentua.
- Organo publikoen, judizialen edo notarioen aurrean eskatutako
jarduketak edo presako jarduketak egitea.
- Hitzorduaren egiaztagiria, hitzordurik balego, edo kudeaketa
egiaztatzen duen dokumentua.
- Baimenak eta agiri ofizialak berritzea, bai eta atzeratu ezin diren
beste administrazio-izapide batzuk ere.
- Hitzorduaren egiaztagiria, hitzordurik balego, edo kudeaketa
egiaztatzen duen dokumentua.
- Atzeratu ezin diren azterketa edo proba ofizialak egitea.
- Zentroak emandako dokumentua edo onartuen behin betiko
zerrendak aurkeztea
- Kirol taldeak, kirolariak, teknikariak eta arbitroak.
- Izen-ematea, tasen ordainagiria (egonez gero), lehiaketaren
egutegi ofiziala edo beste edozein egiaztagiri.
- Ezinbesteko edo premiazko kasuengatik, eta antzeko beste edozein
jarduerarengatik, behar bezala egiaztatuta.
- Beharraren kausa edo egoera egiaztatuz
- 2020o abenduaren 23tik 26ra bitartean eta 2020ko abenduaren
30era 2021eko urtarrilaren 2ra bitartean ahaideak edo gertukoak
bisitatzeko sarrerak eta irteerak
- Agiri honen eranskinean jasota dagoen erantzukizunpeko
adierazpenerako ereduaren bidez.
14 G- Hegazkin-txartel bat erosi dut bidaiatzeko. Bertan behera
utzi behar dut?
E.- Kontuan hartuko da zein den bidaia egiteko arrazoia:
– Bidaiaren arrazoia aisialdia bada, ezin duzu bidaiatu eta, beraz,
hegaldia baliogabetu behar duzu.
Hau da, ezin da Nafarroatik irten oporretara joateko.
Orrialdea | 12
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
– Ahaideak edo gertukoak bisitatzeko Nafarroatik kanpora eginen den
bidaia bada eta bidaia hori abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren
30etik 2021eko urtarrilaren 2ra bitartean egiten bada, bidaia egin
dezakezu.
– Arauan jasotako salbuespenen batengatik bada (4. galdera) eta
justifikatuta badago, hegaldia egiten ahalko duzu.
15 G- Atzerrian bizi diren ahaideak edo gertukoak bisitatzera
joan naiteke?
E.- Abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik 2021eko urtarrilaren
1era bidaiatzen baduzu, Nafarroatik irten edo sartzen ahalko zara,
betiere arrazoia ahaideak eta gertukoak bisitatzea bada; ez du axola
zein den bidaiaren helmuga edo jatorria.
Baina beste herrialde batera bidaiatzen baduzu, herrialde horretan
ezarritako sarrera-baldintzak ezagutu eta bete behar dituzu:
PCR proba, berrogeialdia, etab. Informazio hori helmugako
herrialdeetako enbaxadetan edo kontsuletxeetan kontsultatu daiteke
Halaber, itzulerarako, Espainiako Gobernuak ezarritako baldintzak bete
beharko dituzu.
Nolanahi ere, kontaktuen eta joan-etorrien kopurua mugatzea
gomendatzen da.
#OpariEderrenaGeureBuruaZaintzeaDa
16 G- Errepidez zirkulatzean Nafarroa zeharkatu al daiteke?
E- Nafarroa gurutzatzen duten errepideetan eta bideetan zirkulatzea
baimenduta dago, baldin eta bidaiaren jatorria eta destinoa Nafarroatik
kanpo badaude.
Orrialdea | 13
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
Bilerak eremu publikoan eta pribatuan
17 G- Zenbat pertsona bil gaitezke kalean?
E- Gehienez ere sei pertsona, bizikideak izan ezik.
Erabilera publikoko eremuetan, bilerak
- gehienez ere sei pertsonatara mugatuko dira, salbu eta
bizikideak badira.
- Elkarrekin bizi diren edo ez diren pertsonak biltzen ahalko
dira, baldin eta gehienez ere sei badira
Jendearentzat zabalik dauden bulego, instalazio eta establezimenduei
dagokienez ezartzen diren salbuespenak ezertan eragotzi gabe.
Hori bai, gizarte esparruan, harremanak mugatzea gomendatzen da.
18 G- Zenbat pertsona bil gaitezke bilera pribatu batean?
E-
2020ko abenduaren 17tik 2021eko urtarrilaren 14ra bitartean, erabilera
pribatuko eremuetan
- bi bizikidetza-unitate desberdinetako sei pertsona
elkartuko dira gehienez ere; bizikidetza-unitatetzat jotzen da
etxe berean bizi diren pertsonen taldea, zaintzaileak eta
laguntzakoak barne.
Ez dira sartuko aurreikusitako mugan:
- Laneko edo erakundeetako jarduerak, garraioarenak edo
Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 3. artikuluko
irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeenak, unibertsitateko
irakaskuntza barne; era berean, ez dira sartuko aplikatzekoak
diren arauetan berariazko neurriak ezarriz arautzen diren horiek.
Hori bai, harremanak mugatzea gomendatzen da.
Orrialdea | 14
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
19. G- Zenbat pertsona bil gaitezke Eguberrietako bazkari eta
afarietan?
E-
Ahaideekin edo gertukoekin bilerak egiten badira Eguberrietako
bazkariak eta afariak egiteko, 2020ko abenduaren 24an, 25ean eta 31n
eta 2021eko urtarrilaren 1ean,
- gehienez ere hamar pertsona elkartuko dira, gehienez ere
bi bizikidetza-unitatetakoak; bizikidetza-unitatetzat jotzen da
etxe berean bizi diren pertsonen taldea.
Hamar pertsonako gehieneko muga horretatik kanpo daude bizikidetza-
unitate bakarra osatzen duten talde handiagoak.
Nolanahi ere, kontaktuen kopurua mugatzea gomendatzen da.
#OpariEderrenaGeureBuruaZaintzeaDa
20. G- Eguberrietako bazkari eta afarietarako 10 pertsona
elkartzea baimentzen da. Baina haurrak eta adingabeak barnean
hartzen dira?
E.- Bai.
Abenduaren 24ko eta 25eko eta abenduaren 31ko eta urtarrilaren 1eko
ospakizunetarako, hamar pertsona elkartuko dira gehienez, eta bi
bizikidetza-unitate gehienez, haurrak eta adingabeak barne.
21. Errege egunean edo aldi horretako beste egunen batean
familiakoak (10 pertsona/2 bizikidetza-unitate) elkartu gaitezke
bazkaldu edo afaltzera ?
E.- EZ.
Abenduaren 24ko eta 25eko eta abenduaren 31ko eta urtarrilaren 1eko
ospakizunetarako bakarrik elkartzen ahalko dira gehienez hamar
pertsona eta gehienez bi bizikidetza-unitate.
Egun horietatik kanpo, erabilera pribatuko eremuetan bi bizikidetza-
unitate desberdinetako sei pertsona elkartuko dira gehienez ere;
Orrialdea | 15
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
bizikidetza-unitatetzat jotzen da etxe berean bizi diren pertsonen
taldea, zaintzaileak eta laguntzakoak barne.
22. Familia bisitan etorriko zaigu ezarritako aldietan. Ostatu
eman diezaiokegu gure etxean?
E.- Bai, baina gehienez sei pertsona eta bi bizikidetza-unitate
bazarete.
23 G- Lantokian 6 lagun baino gehiago bil gaitezke?
E- Bai. Hala ere, kontu handiz ibili behar da: maskara erabili, pertsonen
arteko 1,5 metroko tartea utzi, eskuak garbitu, dokumentuak ez
partekatu, etab., eta maiz aireztatu.
On line bilkurak lehenestea gomendatzen da.
Mugikortasunari buruzko beste galdera batzuk
24 G- Har dezakegu ostatu landetxe batean? Zenbat lagunek,
gehienez?
E- Bai. Nolanahi ere, kontuan izan alderdi eta betebehar hauek:
Gelaka alokatzen diren landetxeak, apartamentu turistikoak, eta
osorik alokatzen diren etxebizitza turistikoak
- Bi bizikidetza-unitate desberdinetako sei pertsona joanen
dira gehienez ere; bizikidetza-unitatetzat jotzen da etxe berean
bizi diren pertsonen taldea, zaintzaileak eta laguntzakoak barne.
- Abenduaren 24 eta 25eko eta abenduaren 31ko eta urtarrilaren
1eko ospakizunetarako, gehienez hamar pertsona eta
gehienez bi bizikidetza-unitate elkartzen ahalko dira; baina,
adi: afaritarako eta bazkaritarako soilik, hau da, hamar
pertsonak ezin izanen dute leku berean lo egin.
Gelaka alokatzen diren landetxeak
- Gainerako hotel-establezimenduetan bezala jokatuko da.
- Hoteletako eta ostatu turistikoetako eremu komunetan,
okupazioak ezin izanen du gainditu baimendutako gehieneko
Orrialdea | 16
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
edukieraren %50, eta uneoro mantendu beharko da 1,5 metroko
segurtasun-tartea pertsonen artean.
25 G- Bidaiatzen ahal dugu elkarrekin autoz, furgonetaz eta
abarrez bizikideak ez garenok?
E- Bai. Baina ez da aholkatzen behar-beharrezkoa ez bada.
Nahitaezkoa da maskara erabiltzea eta higiene-neurri guztiak hartzea,
baita maiz aireztatzea ere.
Gizarte esparruan, bizikideak ez direnekin harremanak mugatzea
gomendatzen da.
26 G- Kalean erre daiteke?
E- Debekatuta dago bide publikoan edo aire zabalean erretzea,
baldin eta ezin bada gorde 2 metroko gutxieneko tartea
pertsonen artean. Muga hori bera aplikatuko da tabakoa arnasteko
beste edozein gailu, ur-pipak, pipak edo antzekoak erabiltzeko.
27 Espetxeetara joateko aukera dago?
Bai, baldin eta Espetxe Agintaritzak emandako baimena baduzu.
28 Joan naiteke beste autonomia erkidego bateko hileta batera?
E.- Hildakoarekin bigarren mailara arteko odol-ahaidetasuna edo
ezkontza-ahaidetasuna justifikatuz gero, bertaratzeko aukera dago.
Dena den, galdetu beharko duzu zein diren helmugako autonomia
erkidegoan ezarritako neurriak.
29 IATko hitzordu batera joan naiteke beste autonomia erkidego
batera?
E.- EZ, ezin duzu, egiaztatu ezean Nafarroako IATetan hitzordurik ez
dagoela IATa amaitu baino lehen.
Orrialdea | 17
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
30 Animaliak ditut beste autonomia erkidego bateko finka
batean. Joan naiteke jaten ematera?
BAI, jaten ematera eta zaintzera joan zaitezke.
Ahal izanez gero, pertsona bakar batek joan beharko du, eta zeregin
horiek egiteko behar den denborarako baino ez. Animalien jabea nor
den eta non bizi diren egiaztatu beharko da.
31 Atera dezaket txakurra paseatzera etxeratzeko aginduaren
ordutegian?
EZ. Hala ere, salbuespen hau egin daiteke:
Lan-ordutegiengatik justifikatzen baduzu zure animaliak etxetik
irten gabe egon behar duela denbora tarte luze batean,
etxeratzeko aginduaren ordutegian atera ahalko zenuke. Hala
ere, honako hauek egin behar dituzu:
o Ibilaldi laburrak egitea, animaliaren behar fisiologikoak
asetzeko behar den denboran eta etxetik gertu.
o Beste animalia eta/edo pertsona batzuekin kontakturik ez
izatea.
o Enpresaren ziurtagiri bat eramatea, lan-ordutegia
adierazten duena, eta egiaztatzea bakarrik bizi zarela edo
bizikidetza-unitateko beste inork ezin duela animalia atera.
32 Auto bat erosi dut beste komunitate batean. Horren bila joan naiteke?.
Hasiera batean, ez legoke justifikatuta beste erkidego bateko kontzesionario
batean ibilgailu pertsonal edo familiar bat jasotzea. Hala ere, Nafarroatik irteteko
arrazoiak egon daitezke:
- Kentzeko epeak ezartzen dituen portu franko batean dago ibilgailua.
Orrialdea | 18
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
- Ibilgailua lanerako edo baimendutako beste jarduera batzuetarako
beharrezko elementua da, adibidez: adinekoak, adingabeak edo
desgaituak artatzeko.
Orrialdea | 19
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
2 Prebentzio neurri ezohikoak
Neurri hauek indarrean egonen dira 2020ko abenduaren 17tik
abenduaren 30era bitarte, bi egunak barne, eta, uneko egoera
epidemiologikoaren arabera, luzatu, aldatu edo bertan behera uzten
ahalko dira.
Gabonetako jarduerak
33 G- Gabonetako jarduerak antola daitezke?
E-
- Pertsonen osasuna babesteko eta SARS-CoV-19 birusaren
transmisioa prebenitzeko, ez dira baimenduko betiko olentzeroak,
erregeen kabalgatak, desfileak, kalejirak, San Silbestrea edota
publikoarekin –eta, beraz, jendea pilatzeko arriskuarekin– kaleetan
egiten den ospakizunik.
- Nolanahi ere, Gabonetako azoka txikiak, aire zabalekoak, jaiotzen
erakusketak eta Gabonetako ospakizunak, formatu ez
tradizionalean egiten badira, tokiko osasun agintaritzak espresuki
baimendu beharko ditu, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan
Osasunaren Institutuak ezartzen dituen jarraibideen esparruan.
Ostalaritzako establezimenduak eta jatetxeak
34 G- Ireki al daiteke barnealdea ostalaritzako
establezimenduetan eta jatetxeetan?
E- Bai.
Kontsumoa baimentzen da taberna berezi, ikuskizunetarako kafetegi,
taberna, kafetegi eta jatetxe gisako lizentzia duten establezimenduetan,
baimendutako gehieneko edukieraren %30ean.
- Mahaien arteko tartea 2 metrokoa izanen da, mahaien
ertzetik neurtuta.
Orrialdea | 20
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
- Establezimenduen ate nagusietan, bai barrualdean bai
kanpoaldean, kartelak jarri beharko dira, gutxienez ere DIN A3
tamainakoak, eta horietan adierazi beharko dira lokalaren
gehieneko edukiera eta foru agindu honek baimentzen duena.
- Ahal dela, gomendatzen da establezimenduek aireztapen
naturala izatea, edo mekanika behartua, airearen
birzirkulaziorik gabe.
- Maskara erabiltzea nahitaezkoa izanen da beti, salbu eta
edateko edo jateko unean. Kontrolatuko da bezeroek maskara
behar bezala erabiltzen dutela.
35 G- Barran kontsumi dezakegu?
E- Ez.
Mahaian eta eserita eginen da kontsumoa. Kontsumitzaileek barrak
erabiltzen ahalko dituzte edariak eskatu eta jasotzeko.
36 Zenbat pertsona elkartu gaitezke mahai baten inguruan,
ostalaritzako establezimenduen eta jatetxeen barnealdean?
Taberna berezi, ikuskizunetarako kafetegi, taberna, kafetegi eta jatetxe
gisako lizentzia duten establezimenduetan
- mahaiaren edo mahaien inguruan ezin izanen dira lau
pertsona baino gehiago elkartu. Salbuespen gisa, gehienez
ere sei lagun elkartzen ahalko dira, baldin eta mahaiaren
edo mahai multzoen neurriek 1,5 metroko segurtasun-
tartea bermatzen badute pertsonen artean.
- Maskara erabiltzea nahitaezkoa izanen da beti, salbu eta edateko
edo jateko unean.
37 G- Zer ordutan itxi behar dute ostalaritzako
establezimenduek eta jatetxeek?
E- 22:00etan, establezimendua husteko lanak barne.
38 G- Ireki al daitezke terrazak ostalaritzako
establezimenduetan eta jatetxeetan?
E- Bai.
Orrialdea | 21
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
- Baimentzen da taberna berezi, ikuskizunetarako kafetegi,
taberna, kafetegi eta jatetxe gisako lizentzia duten
establezimenduek eremu publikoan dituzten aire zabaleko
terrazak irekitzea.
39 G- Zertaz ari gara “terrazak” aipatzean? Zer ezaugarri izan
behar dute?
E- Aire zabalean dauden terrazak honakoak dira:
- Gehienez ere bi hormak, paretak edo paramentuk inguratua,
gehieneko azalera itxia aldeko perimetroaren %50ekoa duena,
terraza atxikia duen eraikinaren fatxada barne, halakoa bada.
- Ez dira paramentutzat hartzen espazio fisikoak mugatzeko
erabiltzen diren eta airearen zirkulazio librea ahalbidetzen duten
elementuak, finkoak nahiz mugikorrak, altuera edo bolumen
gutxikoak (gehienez ere metro batekoak).
- Lehendik dauden eta baimenduta dauden terrazetan ez dira
paramentutzat hartuko garaiera handiagoko elementuak, finkoak
edo mugikorrak, baldin eta ez badira 1,60 metrotik gorakoak.
40 G- Zer baldintza bete behar dituzte terrazek ostalaritzako
establezimenduetan eta jatetxeetan?
E- Terrazak baldintza hauek betez irekiko dira:
- Mahaien arteko tartea 2 metrokoa izanen da, mahaien
ertzetik neurtuta.
- Establezimenduetako titularrek seinaleak egin beharko dituzte
lurrean, mahaiak kokatu behar diren tokietan, segurtasun tartea
errespetatze aldera.
- Maskara erabiltzea nahitaezkoa izanen da beti, salbu eta
edateko edo jateko unean.
- Kontrolatuko da bezeroek maskara behar bezala erabiltzen dutela.
- Terrazetan debekatuta egonen da erretzea 2 metroko
segurtasun-tartea gordetzea bermatzerik ez badago.
- Toki-erakundeei gomendatzen zaie aukerak azter ditzatela aire
zabaleko terrazarako eremuak handitzeko, baina beti bermatu
beharko da mahaien arteko eta pertsonen arteko segurtasun-
tartea.
Orrialdea | 22
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
41 Zenbat pertsona bil gaitezke terraza batean?
E-.
- Mahai bakoitzaren bueltan, gehienez ere, lau pertsona egonen
dira. Salbuespen gisa, gehienez ere sei lagun elkartzen
ahalko dira, baldin eta mahaiaren edo mahai multzoen
neurriek 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatzen badute
pertsonen artean.
- 70 cm baino gutxiagoko aldea edo diametroa duten
mahaien eta/edo upelen bueltan gehienez ere bi pertsona
egonen dira eta, kasu guztietan, eserita.
- Mahaian eta eserita eginen da kontsumoa.
42 G-. Maskara jantzi behar dugu ostatuko edo jatetxeko
terrazan?
E-. Bai. Maskara erantzi ahal duzu soilik kontsumitzen duzun unean.
43 G-. Erre al dezakegu ostalaritzako establezimenduetako eta
jatetxeetako terrazan?
E-. Terrazetan debekatuta egonen da erretzea 2 metroko
segurtasun tartea gordetzea bermatzerik ez badago.
44 G-. Handitu al dezakegu aire zabaleko terrazarako eremua?
E-. Toki-erakundeei gomendatzen zaie aukerak azter ditzatela aire
zabaleko terrazarako eremuak handitzeko, baina beti bermatu beharko
da mahaien arteko eta pertsonen arteko segurtasun-tartea.
45 G- Ostalaritzako establezimenduek eta jatetxeek prestatu
eta zerbitza dezakete etxera eramateko janaria?
E- Bai.
Janariak prestatu eta zerbitzatzen ahalko dituzte, etxera eramateko edo
aurretiko hitzordua izanda establezimenduan hartzeko, 22:30ak arte.
Ez irekitzea erabakitzen duten establezimenduek ezin izanen dute
alkoholik saldu, salbu eta eramateko menu, bazkari edo
afariaren parte bada.
Orrialdea | 23
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
Turismoko ostatuak
46 G- Turismoko ostatuak irekita daude?
E- Bai. Turismoko ostatuen jarduera ez dago geldiarazia Nafarroan.
Hotelak
- Hoteletako eta ostatu turistikoetako eremu komunetan,
okupazioak ezin izanen du gainditu baimendutako gehieneko
edukieraren %50, eta uneoro mantendu beharko da 1,5 metroko
segurtasun-tartea pertsonen artean.
- Hoteletako eta ostatu turistikoetako kirol-instalazioei dagokienez
(adibidez, igerilekuak eta gimnasioak), instalazio horietarako
berariazko neurriak aplikatu beharko dituzte.
Aterpetxeak
- Aterpetxeak: baldin eta logeletan ohatzeak badaude eta, beraz,
ezin bada pertsonen arteko gutxieneko segurtasun tartea gorde,
okupazioa baimenduriko gehieneko edukieraren ehuneko
hogeita hamar izatea baimenduko da.
- Pertsonen arteko gutxieneko segurtasun tartea bermatzea
ahalbidetzen duten oheak dituzten logelak edo logela bereiziak
dituzten aterpetxeetan, okupazioa baimenduriko gehieneko
edukieraren ehuneko berrogeita hamar izatea baimenduko
da.
- Establezimenduaren titularrek antolamendu neurri batzuk ezarriko
dituzte, egokiak direnak pilaketak saihesteko eta barnealdean
pertsonen arteko segurtasun tartea gordetzen saiatzeko. Bestela,
babes fisikorako beste neurri batzuk ezarriko dituzte bezeroak
elkarrengandik zein langileengandik behar bezala babesteko,
maskara janztea ekarriko dutenak.
- Establezimenduan jatetxe edo ostalaritzako zerbitzu motaren bat
ematen bada, zerbitzuak foru agindu honetan establezimendu
horietarako ezarritako baldintzak beteko ditu.
Orrialdea | 24
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
Alkoholaren salmenta
47 G- Zer ordu arte saltzen ahal da alkohola?
E
Debeku da alkohola saltzea 21:00etatik 8:00etara bitarte, publikoari
saltzen dioten mota guztietako establezimenduetan, edozein dela ere
duten lizentzia, salbu eta lizentzia hauek dituzten establezimenduetan:
taberna berezia, ikuskizunetarako kafetegia, tabernak, kafetegiak eta
jatetxeak.
Elkarte gastronomikoak eta peñak
48 G- Elkarteek itxita jarraitu behar dute?
E- Bai.
Bertan behera dago elkarte gastronomikoen eta peñen jarduera, eta
itxita egon behar dute.
Etenaldi horretatik salbuetsita daude kafetegi, jatetxe edo tabernarik
ez dagoen bostehun biztanle baino gutxiagoko udalerri txikietan
kokatutakoak, herri guztia elkartzeko lokal bakarrak badira. Kasu
horietan, eta salbuespen gisa, alkateek baimena eman dezakete horiek
irekitzeko, baldin eta eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte eta
osasun arloko prebentzio neurri guztiak betetzen badira.
Garraioa
49 G- Zer baldintza bete behar ditu garraioak?
E.-
Iruñerriko bidaiarien hiri-garraio erregularreko ibilgailuen
okupazioa murriztu eginen da baimendutako gehieneko edukieraren
%50era, ordu-tarte guztietan, betiere flotaren gehieneko edukierak
horretarako aukera ematen badu.
Orrialdea | 25
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
Ibilgailuetan, baldintza hauek bete beharko dira:
- Ireki daitezkeen leihatilak izanez gero, horien erdiek
gutxienez irekita egon beharko dute airearen zirkulaziorako.
- Sarreran eta irteeran gel hidroalkoholikoaren banagailuak
paratuko dira, eta erabiltzaileei gogoraraziko zaie komeni dela
eskuak garbitzea autobusera sartzean eta horretatik ateratzean.
- Hiriarteko garraioari dagokionez, eskatuko da autobusetan
gel hidroalkoholikoa egotea sarreran zein irteeran, eta
erabiltzaileei gogoraraziko zaie komeni dela eskuak garbitzea
autobusera sartzean eta horretatik ateratzean.
- Aurretik aipatutakoa ez zaio eskola-garraioari aplikatuko, jada
aplikagarriak zaizkien osasun-babeserako neurriak ezertan
eragotzi gabe.
Haurren jolastokiak eta aire zabaleko kirol eremuak
50 G- Joan gaitezke jolastokietara edo aire zabalean dauden
erabilera publikoko kirol eremuetara?
E- Bai, haurren jolastokiak eta aire zabaleko kirol eremuak erabiltzen
ahal dira, baldin eta ez bada gainditzen baimendutako gehieneko
edukieraren %75.
21:00etan itxiko dira beranduenez.
Ezkontzak, bataioak, jaunartzeak eta bestelako ekitaldiak
51 Ezkontzak, bataioak, jaunartzeak eta beste ospakizun sozial,
familiar, erlijioso edo zibil batzuk
- Kultu-lekuetan egiten badira, leku horietarako ezarritako
edukieren arabera arautuko dira.
- Gurtza-lekuak ez diren lokaletan ospatzen direnen kasuan,
pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun-tartea errespetatu
beharko da (hots, 2,25 metro koadro pertsona bakoitzeko) lokal
horien barnean.
Orrialdea | 26
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
- Zeremoniaren ondotik ospakizunak egiten badira ostalaritzako
establezimenduetan edo jatetxeetan, errespetatu beharko dira 1,5
metroko segurtasun-tarteak pertsonen artean, eta ez da behin
ere gaindituko 12 pertsonaren kopurua, gehienez,
establezimenduen barruan, eta 20 pertsonarena, kanpoan
bada. Ez dago baimenduta dantzatzeko pista edo horretarako
prestatutako eremua erabiltzea. Horrez gain, ostalaritzari eta
jatetxeei buruz ezarritakoa ere bete beharko da.
Hileta eta beilak eta gurtza-lekuak
52 G- Zer baldintza bete behar dira hileta eta beiletan?
E- Hiletetan eta beiletan gehienez ere 25 pertsona biltzen ahalko
dira aire zabalean direnean, eta 10 pertsona gehienez toki
itxietan direnean. Hileten segizioan 25 pertsona elkartzen
ahalko dira gehienez.
53 G- Edukieraren zer ehuneko bete daiteke gurtza-lekuetan?
E- Gurtza-lekuetan, ezin izanen da gainditu baimendutako
gehieneko edukieraren %30, eta, betiere, 150 pertsona
gehienez; sarrerak eta irteerak mailakatuak izanen dira, eta
saihestuko da jendea pilatzea, bai gurtza-lekuen barruan bai
sarbideetan eta irteeretan.
Ebidentzia zientifikoa baitago adierazten duena kantuaren bidez
kutsatzeko arriskua handitzen dela, gomendatzen da ospakizunetan
ez kantatzea.
Txikizkako merkataritza establezimenduak eta lokalak eta
jarduera eta zerbitzu profesionalekoak, jendearentzat irekita
daudenak.
54. G- Edukieraren zer ehuneko bete daiteke txikizkako
merkataritza establezimendu eta lokaletan eta jarduera eta
zerbitzu profesionalekoetan, jendearentzat irekita badaude?
E-
Orrialdea | 27
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
- Ezin izanen da gainditu baimenduriko gehieneko edukieraren
%50.
- Establezimenduen ate nagusietan, bai barrualdean bai
kanpoaldean, ongi ikusten den kartel bat jarri beharko da,
gutxienez ere DIN A3 tamainakoa, eta horretan adierazi
beharko dira lokalaren gehieneko edukiera eta orain
baimentzen dena.
- 21:00etan itxiko dira beranduenez.
Hipermerkatuak, saltoki ertain eta handiak, merkataritza-gune
edo merkataritza-parkeak, eta haien parte direnak.
55 G- Zer neurri bete behar dira hipermerkatuetan, saltoki
ertain eta handietan, merkataritza-gune edo
merkataritza-parkeetan, eta haien parte diren guneetan?
E-
- Hipermerkatuetan, saltoki ertain eta handietan eta merkataritza-
gune edo merkataritza-parkeetan, ezin izanen da gainditu
baimenduriko gehieneko edukieraren %40 bertako
merkataritza lokal bakoitzean.
- Irekita egoteko ordutegia 21:00ak artekoa izanen da
beranduenez.
- Merkataritza-guneetako establezimenduen ate nagusietan, bai
barrualdean bai kanpoaldean, ongi ikusten den kartel bat edo pantaila bat edo antzekoa jarri beharko da, eta horretan
adierazi beharko da lokalaren gehieneko edukiera. Kartela, pantaila edo antzekoa gutxienez ere DIN A3 tamainakoa izanen
da.
- Establezimenduen ate nagusietan, ongi ikusten den kartel bat eta/edo antzeko pantaila bat jarri beharko da, gutxienez ere 70 x
120 cm izanen dituena, eta hor adieraziko da zein den
establezimenduaren gehieneko edukiera orokorra (merkataritza-gunean dauden establezimendu guztietan baimendutako
edukieren batura).
- Ez da utziko bezeroak gune komunetan egotea, barne direla
atsedenguneak, saltokien arteko joan-etorrietarako ez bada.
- Josteta eremuak itxita egon beharko dira, hala nola haurren
Orrialdea | 28
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
jolastokiak edo antzekoak.
- Ostalaritza- eta jatetxe-jarduerari, bai eta puntu honetan aipatutako establezimenduetan dauden zinema- eta jolas-aretoei,
jarduera bakoitzerako ezarritako arau eta ordutegi berariazkoak aplikatuko zaizkie.
- Puntu honetan aipatzen diren establezimenduetako arduradunak behartuta daude, une oro, sartzeko ateetan kontrola eta
zenbaketa-sistema egitera, establezimenduan onartzen den gehieneko %40ko edukieraren kontrola eta bermea izatera, bai
eta bezeroak gune komunetan ez daudela kontrolatu eta bermatzera ere, joan-etorrietarako izan ezik.
Azoka txikiak
56 G- Zer baldintza bete behar dituzte azoka txikiek?
E-
Bide publikoan, aire zabalean nahiz salmenta ez-sedentarioan aritzen
diren azoketan, hots, azoka txikiak deitu ohi diren horietan:
- Saltokiak aurrez aurre bereizita egon beharko dira
igarobide baten bidez, erabiltzaileak handik igaro daitezen.
Igarobide horrek gutxienez ere 4,5 metroko zabalera izan
beharko du, eta bermatu beharko du erabiltzaileen artean
gutxienez ere 1,5 metroko tartea gordetzen ahal dela.
- Elkarren ondoko bi saltokien artean elementu
isolatzaileak paratu beharko dira, elkarren artean
independente izan daitezen; halakorik ez bada, 1,5 metroko
tartea egon beharko da, gutxienez.
- Erabiltzaileak ezin izanen dira inolaz ere saltokien
alboetatik ibili. Barrutiak sartzeko gune bat eta irteteko
beste bat edukiko ditu, eta biak ongi bereizita egonen dira.
- 21:00etan itxiko dira beranduenez.
Orrialdea | 29
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
Ekitaldietarako erabilera aniztuneko espazioak dauzkaten
establezimenduak
57 G- Ireki daitezke ekitaldietarako erabilera aniztuneko
espazioak dauzkaten establezimenduak?
E- Baimenduta egonen da establezimendu hauen jarduera, salbu
ospakizun familiarrak, sozialak, lagunen artekoak edo aisialdikoak
badira, jatekoak eta/edo edatekoak tarteko, horiek debekatuta egonen
baitira.
Establezimendu horietako jabeak arduratuko dira osasun arauak
betetzen direla bermatzeaz.
Akademiak, autoeskolak, eta irakaskuntza ez-arautuko
ikastetxeak eta prestakuntza zentroak.
58 G- Edukieraren zer ehuneko bete daiteke akademia,
autoeskola eta irakaskuntza ez-arautuko ikastetxeetan eta
prestakuntza zentroetan?
E- Akademia, autoeskola, eta irakaskuntza ez-arautuko ikastetxeetan
eta prestakuntza zentroetan, jarduera aurrez aurrekoa izaten ahalko
da, baldin eta gainditzen ez bada baimendutako gehieneko
edukieraren %40 eta bermatzen bada 1,5 metroko segurtasun-tartea
pertsonen artean.
21:00etan itxiko dira beranduenez.
Kirol-jarduerak eta -instalazioak
59 G- Zer neurri bete behar dira kirol jardueretan eta
instalazioetan?
E-
Orrialdea | 30
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
- Kirol-jardueretarako edukierak, barnealdean nahiz kanpoaldean
egiten direnetarako, Kirolaren Institutuko zuzendari
kudeatzailearen ebazpen baten bidez ezarriko dira.
- Debekatuta dago aldagelak, dutxak, iturriak, saunak, bainu
turkiarrak edo antzekoak erabiltzea.
- Aldagelak erabiltzen ahalko dira bakar-bakarrik zuzendutako kirol-
jarduera fisikoetan, baita baimendutako entrenamendu eta
lehiaketetan ere.
- Dutxak baimendutako lehiaketetan baino ez dira erabiltzen
ahalko. Zuzendutako kirol-jarduera fisikoetan eta
entrenamenduen kasuan, dutxak banaka erabiltzen ahalko dira,
eta ezin izanen dituzte pertsona batek baino gehiagok erabili aldi
berean.
- Gimnasioetan kirol-jarduera egiteko, hitzordua eskatu beharko da
aurretik. Mugitzea eskatzen duten jardueretarako, 20 m²-ko
espazioa gordeko da pertsona bakoitzeko. Mugitu gabe egiten
diren jardueretan, berriz, 8 m²-ko espazioa mantenduko da
pertsona bakoitzeko. Nolanahi ere, nahitaezkoa izanen da
maskara erabiltzea.
- Lehiaketa ez-profesionalak eta kirol-ekitaldiak ikusleekin egiten
ahalko dira, baldin eta ez bada gainditzen baimendutako
gehieneko edukieraren %50. Instalazio itxietan, 200 lagun joaten
ahalko dira gehienez publiko gisa, eta beti errespetatu beharko da
1,5 metroko segurtasun-tartea pertsonen artean eta maskararen
erabilera egokia.
- Lehiaketa ez-profesionalen eta aire zabaleko instalazioetan egiten
diren kirol-ekitaldien kasuan, 400 lagun joaten ahalko dira
gehienez publiko gisa, eta beti errespetatu beharko da 1,5
metroko segurtasun-tartea pertsonen artean eta maskararen
erabilera egokia.
- Barrualdean 200 pertsona baino gehiago eta kanpokoetan 400
pertsona baino gehiago biltzen dituzten jardueretarako,
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren
txosten loteslea beharko da.
- Nolanahi ere, debeku da jatea eta edatea kirol-lehiaketa eta -
ekitaldietan.
- 21:00etan itxiko/bukatuko dira beranduenez. Hala ere, lehiaketa
profesionaletan, estatu mailako lehiaketa ofizialetan eta ez-
profesionaletan eta autonomia erkidegoen arteko lehiaketetan
parte hartzen duten taldeek 21:00etatik aurrera erabiltzen ahalko
dituzte kirol-instalazioak lehiaketak egiteko, baldin eta
horretarako baimena ematen badu instalazioaren titularrak.
Orrialdea | 31
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
60 G- Nola egin behar dira zuzendutako kirol-jarduera fisikoak
espazio itxietan?
E-
Honako hauek jotzen dira zuzendutako jardueratzat:
- aisialdiarekin, prestakuntza fisikoarekin eta osasunarekin
zerikusia duten jarduera fisikoak oro, partaideen adina
edozein delarik ere.
- Ez dira sartzen jarduera horien barruan kirol modalitate
bateko entrenamenduak edo kirol hastapeneko eskolak.
Baldintzak
- Zuzendutako kirol-jarduera fisikoak espazio itxietan egiteko taldeetan, ez dira arituko 6 pertsona baino gehiago, eta
Nafarroako Kirolaren Institutuak xedatutakoaren arabera arautuko dira.
- Edonola ere, zuzendutako kirol-jarduera fisikoak hamabosnaka egiten ahalko dira espazio itxietan, instalazioak 8 metro koadro
baldin baditu parte-hartzaile bakoitzeko, mugikortasun txikiko jardueretarako, eta 20 metro koadro baditu parte-hartzaile
bakoitzeko, berriz, mugikortasun handiko jardueretarako, aireberritze naturala badu edo behartua (mekanikoa), airearen
birzirkulaziorik gabe.
- Kirol-jarduera fisikoak salbuetsirik daude baldin eta egiten badira Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 3. artikuluan aipatutako
irakaskuntzen babesean.
- Nahitaezkoa izanen da maskara erabiltzea instalazioetako sarbide eta joan-etorrietan, bai eta kirol-jardueretan ere, intentsitate
txikiko modalitateak badira. Kirol-praktika mota bakoitzaren modalitatea arautuko da Nafarroako Kirolaren Institutuan
xedatutakoaren arabera.
- 21:00etan itxiko dira beranduenez.
Orrialdea | 32
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
Igerilekuak
61 G- Edukieraren zer ehuneko bete daiteke igerilekuetan eta
zer neurri hartu behar dira?
E- Aisialdiko igerilekuetan edukieraren %50eko muga gorde beharko
da, hala haietara sartzeko nola aisialdiko jardueretan bertan.
Baimentzen da aldagelak erabiltzea, eta dutxak banaka erabiliko dira,
eta ezin izanen dituzte pertsona batek baino gehiagok erabili aldi
berean.
Nafarroako Kirolaren Institutuak arautuko du kirol-jardueretarako
igerilekuen erabilera.
21:00etan itxiko dira beranduenez.
Liburutegiak, artxiboak, monumentuak, erakustaretoak eta
museoak
62 G- Edukieraren zer ehuneko bete daiteke liburutegietan eta
zer neurri hartu behar dira?
E- Liburutegiek (titulartasun publikokoak zein pribatukoak izan) beren
jarduerei lotutako zerbitzuak emanen dituzte, baina ezin izanen da
gainditu baimenduriko gehieneko edukieraren %50.
Sustatuko da erabiltzaileek zerbitzuak telematikoki erabiltzea.
Liburutegi eta ludoteketan haurrentzako jarduerak egiten ahalko
dira, gehienez ere sei partaideko taldetan.
Artxiboek (titulartasun publikokoak zein pribatukoak izan) beren
jarduerei lotutako zerbitzuak emanen dituzte, baina gehieneko
okupazioak ezin izanen du gainditu baimenduriko gehieneko
edukieraren %50.
21:00etan itxiko dira beranduenez.
63 G- Zer neurri bete behar dituzte monumentu, erakustareto
eta museoek?
E-
Orrialdea | 33
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
- Museoetan eta erakustaretoetan egiten diren jardueretan, ezin
izanen da gainditu baimendutako gehieneko edukieraren %50.
- Inaugurazioak eta ekitaldi sozialak egiten ahalko dira, baldin eta jatetxe zerbitzurik ez badago, eta segurtasun-tarteak bermatzen
ahal badira. Edukiera %50ekoa izanen da, eta jarlekuak aurretik esleituko dira. Jarduera zutik egiten bada, edukiera irizpide honi
jarraikiz kalkulatuko da: 3 metro koadro pertsonako.
- Bisita edo jarduera gidatuak gehienez ere hamabi pertsonako
taldeetan eginen dira. - 21:00etan itxiko dira beranduenez.
Zinemak, antzokiak, auditoriumak, karpadun zirkoak, aire
zabaleko esparruak eta antzeko guneak
64 G- Edukieraren zer ehuneko bete daiteke zinema-areto,
antzoki, auditorium, karpadun zirko eta antzekoetan, aire
zabaleko esparru eta antzeko beste lokal batzuetan, eta
ikuskizun publikoetarako eta jostetako edo aisialdiko
jardueretarako establezimenduetan?
E-.
Zinemak, antzokiak, auditoriumak, karpadun zirkoak eta
antzekoak:
- Beren jarduera gauzatzen ahalko dute aurretik esleitutako
eserlekuak erabilita, baldin eta areto bakoitzean baimendutako
edukieraren %50 gainditzen ez bada.
- Nolanahi ere, gehieneko edukiera ezin izanen da 200
pertsonatik gorakoa izan.
- Debeku da jatea eta edatea puntu honetan aipatzen diren
ikuskizun edo jardueretan.
- 22:00etan itxiko dira beranduenez.
Aire zabaleko esparruetan eta antzeko lokaletan egiten diren
jardueretan, eta ikuskizun publikoetarako, josteta edo aisia
jardueretarako aire zabaleko establezimenduetan egiten
direnetan,
- ezin izanen da gainditu baimendutako gehieneko edukieraren
%50; edonola ere, 400 lagun bilduko dira gehienez.
Orrialdea | 34
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
Barrualdean 200 pertsona baino gehiago eta kanpokoetan 400
pertsona baino gehiago bildu nahi dituzten jardueretarako,
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren
Institutuaren txosten loteslea beharko da.
Biltzarrak, topaguneak, hitzaldiak, ekitaldiak eta antzekoak.
65 G- Biltzarrak, topaguneak eta hitzaldiak egiterik bada?
E- Lehenetsiko da biltzarrak telematikoki egitea. Beste modalitate edo
formatu batean egin nahi izanez gero, Nafarroako Osasun Publikoaren
eta Lan Osasunaren Institutuari jakinarazi beharko zaio aurretik.
Topaketak, akziodunen eta elkargo profesionalen batzarrak,
negozio bilerak, hitzaldiak, ekitaldiak eta antzekoak.
66 G-Topaketak, akziodunen eta elkargo profesionalen
batzarrak, negozio bilerak, hitzaldiak, ekitaldiak eta antzekoak
egin daitezke?
E- Topaketak, akziodunen batzarrak, lanbide-elkargoen bilerak,
negozio-bilkurak, hitzaldiak, ekitaldiak eta antzekoak egiten ahalko dira, baldin eta ez bada gainditzen baimendutako gehieneko
edukieraren %50, eta betiere 200 lagun gehienez; horiek eserita egon beharko dute, 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatuz horien
artean. Horrek ez du galaraziko modalitate telematikoa gomendatzea.
Bozketarik egin behar bada, pertsonak mugitzea saihesten duten bozketa sistemak erabiliko dira.
Turismo-gidariak, eta turismo aktiboko eta naturako irteerak
67 G- Zer baldintza bete behar dituzte turismo-gidariek, eta
turismo aktiboko eta naturako irteerek?
E-
Orrialdea | 35
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
Turismo-gidariak
- Jarduera horiek, barnean zein kanpoan, ahal dela, aldez aurretik
hitzordua eskatuta eginen dira eta taldeak, gehienez ere,
hamabi lagunekoak izanen dira.
- Jarduera egiten den bitartean, saihestuko da jende-pilaketak sor
daitezkeen eremu edo tokietatik ibiltzea. Halaber, errespetatu
beharko dira monumentuak eta bestelako kultur ekipamenduak
bisitatzeko baldintzak, foru agindu honetan ezarritakoaren
arabera.
Turismo aktiboko eta naturako irteerak
- Turismo aktiboko eta naturako irteerak hamabi laguneko
taldeendako ere onartuko dira, aldez aurretik erreserba
eginda, enpresa edo gidari profesionalekin.
Bingoak, joko- eta jolas-aretoak.
68 G- Zein neurri bete behar dira joko eta apustuetarako
lokaletan?
E-
Bingoek eta joko-, apustu- eta jolas-aretoek beren jarduera gauzatzen
ahalko dute, baldin eta ez bada gainditzen baimenduriko edukieraren
%30.
Establezimenduen ate nagusietan, bai barrualdean bai kanpoaldean,
kartelak jarri beharko dira, gutxienez ere DIN A3 tamainakoak, eta
horietan adierazi beharko dira lokalaren gehieneko edukiera eta orain
baimentzen dena.
Establezimendu hauek 22:00etan itxiko dira, lokalak jendez hustu
ondoren.
Edatekoak edo jatekoak emateko zerbitzua baldin badute,
bezeroendako soilik, sektorerako ezarritako arau berariazkoak
aplikatuko zaizkie.
Orrialdea | 36
NAFARROARAKO PREBENTZIO
NEURRIAK
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPEN EREDUA
Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua joan-etorriak justifikatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abenduaren 14ko 29/2020 Foru Dekretuaren esparruan.
ADIERAZPENAREN ARDURADUNA
Joan-etorria egiten duten pertsona guztien izen-deiturak:
NFK-ko Lehendakariaren 29/2020 FDaren 2.2 artikulua:
NFK-ko Lehendakariaren abenduaren 14ko 29/2020 Foru Dekretua, 2.2 artikulua. Nafarroako Foru Komunitatean sartzeko eta bertatik irteteko mugak.
Helbidea:
Harremanetarako telefonoa:
Joan-etorriaren helmuga:
Joan-etorriaren arrazoia/ Ahaidetasun harremana:
Familiako bat bisitatzea Hurbileko pertsona bat bisitatzea "X" bat idatzi behar den tokian
Eguna:
Sinadura:
BISITATUKO DEN FAMILIAKO EDO HURBILEKO PERTSONA
Izen-deiturak:
NANa:
Helbidea:
Harremanetarako telefonoa:
Erantzukizunpeko adierazpen honetan jasotzen den edozein datu edo informazio zehatza ez bada edo faltsua bada, ezin izango da jarraitu eragiten dion eskubidea edo jarduera gauzatzen, egitate horiek jakiten diren unetik aurrera, hargatik eragotzi gabe sor daitezkeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.