38

Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Neguko Unibertsitatean jasotako edukien mamia bildu dugu aldizkari honetan, modu dibulgatiboan. Kronikak, protagoniesten artikuluak...

Citation preview

Page 1: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria
Page 2: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

Iratzar FundazioaZuatzu Enpresa parkea

Ulia 1,1.

20018 Donostia (Euskal Herria)

www.Iratzar.eus

[email protected]

Lege Gordailua – Dep. Legal : SS 197-2015

F U N D A Z I O A

w w w . i r a t z a r . e u s

Neguko Unibertsitateko bideoak aukeranhttp://iratzar.eus/eu/neguko-unibertsitatea

Page 3: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

Editoriala

1. Estatuaren krisiak itxikeria aregotu du - Carles Riera - Sabino Cuadra

2. Ezker berriaren arnasak prosesu iraultzaileetarako - Luismi Uharte - Emir Sader

3.- Lurraldea, Nazioa eta Herritartasuna: hegemoniarako estrategiak - Eneritz Zabaleta - Unai Apaolaza

#NUeztabaida

Floren Aoiz:”Etorkizunaren erronken aurreko uzta emankorra”

Naroa Iturri eta Iñaki Sotoren eskutik elkarrizketa Hasier Arraizi

4

85

10

12

1417

18

2021

22

26

28

AURKIBIDEA

Page 4: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

Eztabaida franko izan dira militanteen artean, praktika ala teoria ote den garrantzitsuagoa. Euskal Herrian, ezker abertzaleak, sarri teorizazio handi gabe praktikaren bidez ireki izan ditu ateak eta eraiki diskurtso hegemonikoak. Alta, horrek ez du albo batera uzten, praktikak eta estrategiak garai berrietara egokitzearekin batera, horietatik ikasiz eta teorietatik edanez, kontzeptu eta teoria zaharrak berrikusi eta ordenatzeko beharra, guztiari zentzu bat eman eta iparra ez galtzeko. Finean, erreminta teoriko berriek ahalbidetuko baitigute estrategia eta bide berriak irekitzea ere.

Beraz, ez gara sartuko inportanteagoa zer ote den eztabaida antzu horretan. Biak dira beharrezko. Baina egia da arrazoi bat edo beste medio, ezker abertzalean nahi eta behar baino gutxiago landu izan dela trebakuntza politikoa.

Iratzar Fundazioak bere Eskola Politikoaren baitan martxan jarri duen ekimena izan da Neguko Unibertsitatea. Hausnarketa sakon eta zabala egin nahi izan dugu, era iraunkorrean, eta Neguko Unibertsitatea Sorturen ekarpena da denon artean egin beharreko hausnarketa horretan.

Eskola Politikoaren bidez hausnarketa eta trebakuntza politiko kolektiboa bultzatu nahi izan dugu. Izugarrizko aldaketarako energiak daude Euskal Herrian, esperientzia luzea batetik eta berrikuntzarako gaitasuna bestetik, Euskal Herri hobea eraikitzeko baliatu behar ditugunak.

Une garrantzitsua da nazioarteko esparruan eta gertuen dugun agertokietan eta ongi erantzun behar dio errealitate honi. Horretarako, bi mailatako hausnarketa bultzatu nahi izan dugu, batetik, nazioarteari begira, munduan eta batez ere esparru

EDITORIALA

Page 5: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

gertuenetan gertatzen ari dena aztertzeko, eta guzi hori aintzat hartuta, gure herriari begira.

Aldaketa handiak atzematen ari dira munduan: polaritate anitza, boterearen inguruko lehiak, presioak, gatazkak, estatuen lerrotzea, Europaren krisi sakona, Estatu Batuak eta Europaren arteko Itun Komertzial berria... Hau dena aintzat hartu behar dugu.

Kapitalismo neoliberalaren erasoa erraldoia da eta dena aldatzen ari da. Milioika lagunen bizitza eta lan baldintzak pikutara doaz, pobrezia zabaltzen da nonahi gutxi batzuen aberastasuna biderkatzen delarik: mundua gero eta injustuagoa da, ezberdintasunak gero eta handiagoak. Joko arauak ere aldatzen ari dira eraso honen ondorioz eta politika kapitalen menpe dago.

Gauzak horrela, jendeak erreakzionatu egin du erasoaren aurrean, era ezberdinetan, eragile berriak, protestak, aukerak Amerika Latinan eta beste hainbat lekutan, eta, era berezian, estatua eta soberania berrirakurtzen ari dira: argi dago estaturik gabe ez dagoela eraso honen aurrean eta mundu mailako aldaketan bizirauterik.

Haserrea, mugimendu berriak eta Eskozian, Katalunian

zein Grezian gertatzen ari dena testuinguru honetan kokatu behar dira. Nabarmena da espainiar eta frantziar estatua krisi larrian daudela, eta batez ere ez direla euskal herritarrontzat tresna onuragarriak. Euskal Herrian pentsatu behar dugu non kokatu nahi dugun gure burua eta nora joan nahi dugun. Menpekotasunak kalte egiten digu, egoera honetan, soberania berreskuratu behar dugu eta demokrazia eta justiziaren aldeko mundu mailako mugimendu anitzean parte hartu behar dugu.

Neguko Unibertsitatean gako horien inguruan hausnartu nahi izan dugu. Galdera nagusi bati erantzun nahi izan diogu 2015eko Neguko Unibertsitatean: eta Euskal Herriak zer?

Finean, mundu zabalean eta mundu hurbilean gertatzen ari dena ongi aztertu eta gure buruari galdetu nahi izan diogu non kokatu nahi dugun Euskal Herria eraso neoliberalaren aurrean, demokraziaren inguruko lehian, eredu sozioekonomikoen eztabaidan eta, era berezian, estatu eta soberaniaren inguruko eztabaidan.

Ondoko orrietan mahai hiru astean zehar garatutako 13 mahai inguruek eman dutena bildu nahi izan dugu, ondorio nagusi batzuk ateratzearekin batera.

Page 6: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

6

Urtarrilaren 26tik 29ra Neguko Unibertsitatearen lehen zikloa egin zen “Espainiar Estatuaren krisia: herrien ordua?” titulupean. Alba Nogueira Galiza Sempre Fundazioko kideak, Carles Riera CIEMEN Fundazioko presidenteak eta Sabino Cuadra Amaiurreko Parlamentariak Estatuaren krisiaz eta birzentralizazio prozesuaz eta subiranotasunaren auziaz demokratizaziorako bide gisa jardun zuten hitzartzeetan.

Birzentralizazio prozesu gogorra bizitzen ari gara Alba Nogueiraren ustez. Prozesu hori bi eremutatik ematen ari da gainera: batetik Europar Batasunetik. Politika sozialak zehaztea krisia hasi aurretik Estatu bakoitzari edo autonomiei zegokien. Gaur egun ordea, subiranotasun maila hori ebatsi du EBk Nogueiraren ustez, zorra eta defizita kontrolatzearen izenean. “Horren adibide da Espainiako Konstituzioan 135. atalean egin zuten aldaketa”.

“Herrien subiranotasuna txikitu nahi dute”, Sabino Cuadrak adierazi zuenez. EB eta AEB negoziatzen ari diren TTIP akordioa ere subiranotasunaren aurkako eraso latza izango da Alba Nogueira eta Carles Rieraren ustez. Estatuen subiranotasuna eta arautzeko gaitasuna zalantzan jarriko baita multinazionalen mesedetan ISDS sistemaren bidez.

Bestetik, Espainiar Estatuan ere birzentralizazio prozesua gauzatzen ari direla dio Nogueirak. Horren adibide dira Udal administrazioen legea edo LOMCE legea esaterako, konpetentziak Estatuen esku uzten dituena. Baita autonomien defizita kontrolatzeko hartu diren neurriak ere. Horrek bi arrazoi izan ditzake: batetik, egungo agintariek Estatu zentralista eta homogeneoa dutelako proiektu gisa. Krisia baliatzen ari dira atzerapausoak emateko. Baina bestetik, TTIPen logika berari helduaz, merkatuek ere ahalik eta muga administratibo gutxien nahi dituztelako. “Errazagoa da gauza bat behin negoziatzea hamazazpi aldiz negoziatzea baino” Nogueiraren esanetan.

Beraz, dilema baten aurrean gaude galiziarraren ustez: globalizazio basatiaren korronteari jarraitu edo herrien burujabetzan sakondu, benetako demokrazia eraikitzeko. Carles Rierak beste elementu berri bat gehitu nahi izan du ordea puntu honetan, Kataluniako esperientziatik: Estatu ahulen eraikuntza, Estatu erabat neoliberalak. Kataluniako eskuin independentista merkatu eta botereen aurrean aukera hori ari dela saltzen azaldu du.

1Estatuaren krisiak itxikeria areagotu du

Page 7: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

7

Estatuaren krisia, aukera“Duela lau urte imajinatu ere ezin genuen egin gaur

egun egoera honetan egongo ginenik: Katalunia ospa egiteko bidean, Errege Etxea zilegitasuna galduta eta erreleboa eman beharrean, jendartearen birpolitizazio erabatekoan, konstituzioaren inguruko eztabaida irekia eta abar”, azaldu du Sabino Cuadrak. 78an espainiar alderdi politiko gehienek eta elite ekonomikoek adostutako erregimena zalantzan dago. Guzti hori ez da kasualitatea izan Cuadraren ustez. M15, mareak edo hipoteken aurkako mugimenduek eragin dute besteak beste.

Nafarroan ere gauza bera gertatu da parlamentariaren ustez. Borrokaren eraginez UPN-PSN-PP eta elite ekonomikoek urteetan zaildutako erregimena kolokan jarri da lehen aldiz eta Nafarroaren erabakitzeko eskubideaz hitz egiten da egun.

Alta, Estatuarentzat “torpedoa” Kataluniako prozesu independentista izan da. Erregimenaren krisia izan zitekeenak Estatu krisi itxura hartu du, Espainiaren lurralde batasun betierekoa zalantzan jarri baitu.

Cuadra zein Rieraren ustez hor dago gakoa. “Espainiak eta bertako indar politikoek ez badute herrien aldebakarreko erabakitzeko eskubidea onartzen, ez da hausturarik egongo, eta beraz benetako demokraziarik ere ez.”

Rieraren ustez, Espainiak krisi politiko eta demokratiko sakona eta krisi ekonomiko larriaz gain, estatu-nazio izaeraren krisia ere badu. “Estatu-nazioak krisian daude.” Estatu baten zeregin nagusia kataluniarraren esanetan, herritarren beharrak asetzea eta barne arazoak modu demokratikoan konpontzeko gai izatea da. Espainiar Estatua ez da horretarako gai. “Porrot egin duen Estatua da.”

Deskonexio prozesuakEredu neoliberalaren erasoaldiaren aurrean,

subiranotasuna lehen lerroko auzia da. Merkatuen agintearen mesedetan, politika husten ari da, dena kontu teknikoa bailitzan. “Aldaketen motorra dira herriak. Gatazken munduko mapan beti dago herriaren subiranotasuna zapaltzen ari den Estatu edo agintariren bat” Rieraren esanetan. Nogueiraren ustez, globalizazio prozesua homogeneizatzailea da eta beraz borroka identitarioa borroka soziala da.”

Baina hortik harago, subiranotasunaren berreskuratzea eta prozesu independentistak demokrazia berrasmatzeko aukera dira. Politikari bere zentzua itzuliz, boterea herritarrei itzultzeko prozesuak izan daitezke, demokrazia parte hartzailearen bideari helduz, demokraziaren erradikalizazioan sakonduz.

Cuadraren ustez, egoera iraultzeko hiru ardatz planteatu behar dira: demokraziaren erradikalizazio erabakitzeko eskubidea oinarri, askapen prozesua eta prozesu soziala lotzea independentzia herritarron bizimodua eta eskubideak hobetu eta defendatzeko bide gisa markatuz eta hirugarrenik, munduko herrien arteko elkartasunean sakontzea .

“Estatu eredu berria eraiki behar dugu. Altuera gutxiago eta oinarri zabalagoarekin. Kooperazioan oinarrituko dena eta ez lehian.”

Norabide berean, Carles Rieraren ustez burujabetzaren bidea prozesu gisa ulertu behar da, fase ezberdinak izango dituena. Deskonexio prozesuak izango direla dio berak: estatuarekiko deskonexioa, Europar Batasunarekiko deskonexioa, merkatuekiko deskonexioa eta abar. Hargatik, independentzia prozesuak munduko herrien kalitate demokratikoa hobetzeko prozesuak dira eta beraz, ez dira prozesu independentistak baztertu behar “hori baita arazo sozialei aterabidea eman behar dien prozesua.”

Page 8: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

Nazioarteko planotik hasiko naiz. Gure independentziarako bideak konponbiderako determinanteak izan daitezkeen nazioarteko botere, instantzia eta estatuen legitimazioaren beharraren eta, maila geopolitikoan, ekonomikoan, sozialean eta politikoan euren babesak ekar dezaketen inposatze, konpromiso eta kontzesioen artean dabiltza. Maila honetan aipatu nahi nituzke, adibide gisa, EBko, NATO edo TTIPeko kide izateari buruzko eztabaida, modu paradoxikoan, nazioarteko estatu eta organismo batzuen babesa eskuratu nahi bada saihesteko zailak diruditenak baina era berean, herri subiranotasun erreal eta demokratikoa ez izateko berme direnak eta jendarte proiektu justu, libre eta demokratikoak materializatzeko nazio berriak eraikitzeko aukerak zailtzen dituztenak.

Prozesuen barneko eremura joz, kontuan izan beharreko hainbat tentsio seinalatu nahi nituzke, erabakitzeko eskubidearen legitimaziorako transbertsalitatearen auziarekin eta aliantza politikoen auziarekin zerikusia dutenak. Gertatutakoak ikusita, badirudi erabakitzeko eskubidearen aldeko kontsentsu politiko zabalak lortzeak eta transbertsalitate sozial handia eskuratzeak hainbat kontzesio eta kontraesan dakartzala: marko nazionalari pixkanaka uko egitea (Euskal Herria vs Euzkadi eta Països Catalans vs Catalunya) ; subiranisten batasunaren mesedetan eremu sozial eta ekonomikoko konfrontazioa subordinatzea edo geroratzea, lehenik independentzia lor dezagun eta ondoren pentsatuko dugu zer nolako herria nahi dugun maximaren baitan; herri proiektuaren desnazionalizazioa maila kultural eta linguistikoan hiritartasun huts edo ekonomizista baten mesedetan; mobilizazio sozialaren etengabeko errekuperazio eta kapitalizazio dinamika jarraituak instituzioen partetik; eta azkenik, autodeterminazio eta independentzia kontzeptuei uko egitea erabakitzeko eskubidea eta subiranotasuna besarkatzeko, Estatu Egiturak kontzeptu berria barne.

Aipatutako kontraesan horien harira, harrigarria da orain arte ez bezala nola ari diren aurrera egiten indarrez Catalunya

eta Euzkadiko prozesu independentistak, nola ari den teorizatzen orain arte ez bezala marko nazionalen

erlatibizatzeaz, subjektuen dibertsitateaz eta eraikuntza nazionaleko eta autodeterminazio

prozesuen gradualizatzeaz. Era berean, hausnartzekoa da nola Estatu Espainiarraren aurrean subiranisten batasunaren mesedetan

agenda soziala eta ekonomikoa geroratzeak, legitimatzen dituen eliteak eta oligarkia

neosubiranistak, toleratzen duen euren politika neoliberal etengabea eta

honek bereganatzen duen etorkizun

Independentziarako trantsizio eta herri subiranotasunerako deskonexio prozesuak

CARLES RIERA

Page 9: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

9

nazionalaren imajinarioaren hegemonia kulturala. Finean, transbertsalitaterako funtsezko elementu bati uko egiten dio –are gehiago Erregimenaren eta Estatuaren krisi garaian-: herri berri justu, berdinzale eta inklusiboago baten aukerari. Erreferentzia kultural eta linguistiko kolektiboen disoluzioaren bidez kontsentsu zabalagoak bilatzeari buruz, ekonomizismoan edo hiritartasun hutsean oinarritutako Estatu berriarekiko kidetasuna proposatzeko, etorkizun ez oso urrunean Nazio gabeko Estatuaren paradoxarekin aurki gintezke; bere kultur memoria identitate askotariko eta demokratiko kolektiboetan eutsi eta berritu ezin dezakeena eta, kultura kapitalista global eta urbanoan homogeneizatuta amaitu ez dezan potentzia eta berezitasunik gabea. Gerorako utziko dut independentziaren nozioaren erlatibizatzeari eta mugimendu eta instituzioen arteko dialektikari buruzko balorazioa.

Estatu Espainiarrarekiko harremanaren dinamikaren planoan, tentsioa honako elementuen artean ematen da: batetik, Espainiako Gobernuaren eta gainontzeko Estatuko instituzioen egungo itxikeria aldarrikapen eta gatazken konponbide demokratikoaren eta erreferendumaren aukeraren aurrean, ez baita espainiarra ez den bestelako ezein subjektu politiko aitortu nahi. Bestetik, Espainiako botere exekutibo eta legegileetan aldi batez eman litezkeen gehiengoen aldaketen ostean, Estatuaren eta Konstituzioaren erreformari ateak irekitzeko aukeraren itxaropena dago, honela akordio autonomiko berri baten bidez autogobernu maila handiagoa eskuratuz. Estatu mailako indar politiko berrien diskurtsoak eta proposamenak ikusita ez dirudi eskala espainiarrekoak ez diren erreferendumen alde egingo dutenik. Gauzak horrela, oraingoz, autodeterminazioa gauzatzeko bide bakarra aldebakarrekoa dela dirudi. Alta, gobernu autonomikoetan egun dauden gehiengoak ez daude aldebakarreko neurri definitiboak hartzeko prest.

Halako bidegurutzeen aurrean, zein dira ezker independentistek dituzten erronkak? Esan gabe doa, autodeterminazio eskubidearen aldeko gehiengo soziala eta beraz subjektu politiko gisa espainiarra ez den bestelako nazio baten existentzia aitortzen duten herri sektoreen eta bloke sozialaren garapena bultzatzea, eta era berean gehiengo horren baitan independentziari buruzko balizko erreferendumean baiezkoak irabazteko beste bozkatzaile potentzial nahikoa kontsolidatzea. Erronka honen harira garrantzitsua deritzot ezker independentistek ez galtzea autodeterminazio eta independentzia kontzeptuen nozioa erabakitzeko eskubidea eta subiranotasunaren aurrean eta, ez uztea alde batera eskubide guztien jabe den subjektu politiko nazional baten existentziaren aldarrikapena. Funtsezkoa deritzot baita ere erreferentziazko marko

nazionala ez abandonatzeari, egungo autonomien mapak asimilatutako ustezko subjektu nazionalen aurrean. Lurralde ezberdinetan eman daitezkeen prozesu ezberdinak ez lirateke nazio proiektu osoa alde batera uzteko aitzakia izan behar, estrategiak Herri osoaren nazio askapena eta eraikuntza kontenplatu behar dituela insistitzen jarraitu behar da, eta lurralde batzuetan gailentzen diren prozesu independentistek nazioaren lurralde osoan eragiteko balio behar dute. Hemen gako garrantzitsua da mugimenduaren eraikuntza, artikulazioa eta garapena indartzea Nazio osoan, eremu lokaletik abiatuta, eta instantzia nazional auto-antolatuak eraikitzea, kontra-botere eta kontra-hegemonia prozesuak sendotzeko. Jarraian, azpimarratzekoa deritzot aipatzea, nahiz eta gure botere instituzionala handitzea helburu inportantea den, garrantzitsua edo garrantzitsuagoa dela espazio publikoan eta espazio publikoaren alde kontra-hegemonia eraikiko duen herri mugimendua indartzea, beti ere auto-antolakuntza maila handiarekin, aldaketa politiko sakonerako ezinbesteko baldintza baitira. Nire ustez, gehiengoen, kontra-boterearen eta kontra-hegemoniaren halako erronkak eskuratzeko ez da agenda sozioekonomikoa baztertu behar. Are gehiago, plano nazionalaren maila berean jarri behar da. Bestetik, independentzia eskuratzean izango dugun Herria, bidean eraiki duguna izango da neurri batean eta ezin dugu eginkizun hori neoliberalen eskuetan soilik utzi. Azkenik, ezin ditugu ahaztu borroka kulturala eta linguistikoa. Euren dibertsitatean aktibo bat aitortu eta kapitalismoaren masa kulturaren homogeneizazioaren aurrean proiektu kultural propioaren berri eman dezaketen nazio multikultural eta multilinguistiko berriak eraikitzeko modu bakarra, gure nazio hizkuntzak komunitate linguistiko ezberdinen arteko hizkuntza komun gisa aldarrikatzea da. Eta era berean, gure memoria eta herri kulturak beste ekarpen batzuekin elkarrizketatzeko modu gisa azaltzea, testuinguru global kapitalistan gure berezitasuna eta iraupena eutsi eta garatzeko edozein berrikuntza, sorkuntza eta eguneratze prozesutarako.

Erronka hauek eskuratu ahala, autodeterminazio, independentzia, nazio erakuntza, aldaketa sozioekonomiko eta gure herrien demokratizazio prozesu errealei modu eraginkorrean egin ahal izango diegu ekarpena. Hala, hegemonia ere eskuratu ahal izango dugu eta honela benetako herri subiranotasuna eskuratu ahal izateko deskonexio prozesuei ekin aliantza geopolitiko berrien markoan, beharrezkoa bada aldebakartasunez, bai Estatu Espainiarrarekiko zein EBrekiko, NDFrekiko, TTIPekiko edo NATOrekiko, beste instantzia batzuen artean.

Page 10: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria
Page 11: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

1. Nazioarteko marko berri batII. Mundu Gerraren ostean sortutako instituzioek

(NBE, OME, UNESCO, UNICEF…) amore eman dute kapitalaren eta potentzia handien menpe dauden beste batzuen aurrean (NDF, MME, G-8,…). Europar Batasunak berriz eduki sozial eta demokratikoak galdu ditu eta finantza erakundeek hartu dute agintea. Horren adibide dira nazioarteko merkataritza itun ezberdinak eta bidean den TTIP akordioa ere. Herrientzat eta herritarrentzat subiranotasunaren defentsa nazioarteko ordena berri honen aurkako funtsezko elementuak dira.

2. Estrategia independentista birpentsatzeaGure askapen prozesua hiru norabidetan sakondu

beharko litzateke:

a) Demokrazia osoa, ez elektorala soilik. Hauteskunde igandeetarako eta baita lan egunetarako ere. Auzoetan, lantokietan eta heziketa zentroetan. Demokrazia munizipalista, gertukoa, gardena eta parte hartzera irekia. Oinarri zabaleko eta altuera gutxiko instituzioak. Kontsulta, erreferendum eta baliogabetze demokrazia. Demokrazia kalean eta etxean.

b) Euskal Herri justu eta solidarioa, interes komunean, gizarte ongizatean eta bizimodu onean (buen vivir) oinarritua. Kooperazioan eta elkartasunean eraikitako ekonomia eta ez irabazi asmoan eta lehiakortasunean oinarritua: sektore publiko indartsuduna, ekonomiaren motor. Lurraldean eta bere jendean oinarritua eta, etxeko lanak zein zaintza lanak eta lan “produktibo” deituak berdintasun legal, ekonomiko eta sozialean oinarritzen dituena.

c) Munduari irekitako Euskal Herria eta munduko herriekin elkartasuna duena. Zuhaitz itxurako Euskal Herria, sustraiak gure lurrean dituena eta adarrak

berriz euren askatasuna eta subiranotasunaren alde borrokatzen duten herriei irekiak. Giza eskubideetan, herrien subiranotasunean eta existitzen diren ezberdintasunak desegingo dituen nazioarteko ordena berri baten defendatzailea.

3. Prozesu Eratzailea, Errepublika, Euskal Bidea.

Estatu Espainolaren krisia sistemikoa da. Bere instituzio nagusiei eragiten die. Krisi hori ez dator ordea zerutik. Bere arrazoiaren jatorria azken urteetako herritarren mobilizazio indartsuetan dago.

Krisi honen aurrean, Prozesu Eratzaileaz mintzo gara pluralean: Prozesu Eratzaileak. Herri kataluniarrak, euskaldunak…, ez dituzte euren erritmoak estrategia estatalen menpe jarri behar. Erabakitzeko eskubidea gure herriek duten eskubide gisa ulertzen dugu eta ez “kontzesio demokratiko” gisa edo estatu prozesu baten ondorio gisa. Trantsizioan bezalako iruzur gehiago ez.

Errepublika zaleak gara, bai, eta Errepublika defendatzen dugu. Baina guztiaren gainetik Euskal Errepublika defendatzen dugu, sekula izan ez dugun hori. Erabakitzeko eskubidea gauza txikietan, ertainetan eta baita handietan ere; arlo politikoan eta sozialean; gaurko eta biharko askatasunean. Autodeterminazioa konponbiderako. Independentzia bizitzeko.

Gure helburu estrategikoa ezin da izan, begibistakoa denez, imitatzeko moduko ereduak aurkitzea: Kuba, Bolivia, Eskozia, Katalunia,… baizik eta herri horiek egin dutena egitea: gure herriaren ezaugarrietan (historikoak, kulturalak, soziologikoak, politikoak…) oinarritutako bide propioa egitea. Norabide argi batekin: askatasuna, demokrazia eta justizia soziala. Euskal Bidea.

Herrien ordua da

SABINO CUADRA

Page 12: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

12

Neguko Unibertsitatearen bigarren zikloa, otsailaren 9an hasi zen. Lehen zikloan Espainiar Estatuaren egoeraz jardun ostean, bigarrenean zooma zabaldu eta munduko prozesu askatzaileei begiratua eman nahi izan genien “Ezkerra eta askapenaren bideak” titulupean. Mundu zabaleko zein Euskal Herriko gonbidatuak izan genituen horretarako: Raul Zelik, Errikos Finalis, Yolanda Rojas, Emir Sader, Luismi Uharte, Maite Ubiria, Karmelo Landa, Gorka Elejabarrieta eta Xabier Olano.

“Europan ezkerra nekatua dago eta zaharkituago geratu da Latinoamerikan baino. Ez da gai izan ilusioa transmititzeko.” Hala adierazi zuen behin baino gehiagotan Errikos Finalis SYRIZAko kideak. Berlingo harresia erori ostean, bi joera nagusitu ziren greziarraren ustez: batetik, zatiketa mordoa eta nostalgia zaharra eta bestetik berriz, sistemaren absortzio bidean jarri zen ezkerra. Biak ere inoperatiboak aldaketa prozesuetarako.

Raul Zelikek Erik Olin Wright soziologo eta analista marxistaren hitzak ekarriz esan zuenez, XX. Mendeko ezkerrean hiru bide edo estrategia nagusitu ziren: iraultzailea, erreformista eta mugimendu autonomo edo anarkistek sustatutakoak. Hirurek porrot egin dute Zeliken e sanetan.

Lehenengoak, herritarren bizi kalitatea hobetu ezin zuenez, autoritarismo berria sortu zuelako. Bigarrenak, sisteman erabat integratu direlako eta hirugarrenek, “botereari bere dimentsio guztietan aurre egiteko planteamendurik inoiz garatu ez dutelako”.

Karmelo Landak esan zuenez, Europako ezkerrak hiru zulo beltz ditu: proiektu inperialistarekiko menpekotasuna, Estatu eta herriek Europan izan beharreko paperaren inguruko jarrera eta egitura zein molde zaharkituak.

Lehengoari dagokionez, Pikettyk proposatzen dituen bost puntuak baliagarri izan daitezkeela aitortuta, horiekiko ere kritiko izan beharra azaldu zuen, ez baitute hausturarik planteatzen. Zeliken ustez, Europar Batasunaren aukera ez da hau desegitea, berau eraldatuko duten prozesu eratzaileak egitea baizik, baina egun ez dagoela horretarako baldintzarik ere azaldu zuen.

Bigarren puntuari lotuta, herrien subiranotasuna aitortzen ez duen ezkerrik ezin duela ulertu azaldu zuen Landak. Ustez sistema berdinzalea dena, aparheith sortzailea dela gaineratu zuen.

Azkenik egiturei dagokienez, errepresentazio sistemak aldaketarako blokeo sistema bilakatu direla gaitzetsi zuen, “baita gure mugimendu, alderdi eta sindikatuetan ere.” Egiturak malgutu eta demokratizatu beharra defendatu zuen Landak.

Latinoamerikako esperientziei begiratuz, XX. mendeko ezkerraren estrategien autokritika egin eta hiru bide horiek sintetizatu izana da Zeliken eta Uharteren esanetan arrakastaren gakoa. Haustura elementuak, elementu kontinuista edo erreformistak eta herri boterea artikulatzeko balio izan duen lan komunitarioa konbinatzen jakin izana da gakoa. “Euskal Herrian

2Ezker berriaren arnasak, prozesu iraultzaile berrietarako

Page 13: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

13

esperientzia handia duzue horretan”, azpimarratu zuen Zelikek, nahiz eta ez den sekula horri buruz teorizatu.

Hala, erreforma/iraultza dikotomia zaharra gaindituz berrasmatu da ezkerra, hegemonia berriak eraikiz demokraziaren erradikalizazioa elementu zentral gisa hartuta.

Neoliberalismoaren aurrean, demokrazia eta Prozesu Eratzaileak

Emir Saderrek Brasildik esperientzia postneoliberalaz jardun zuen. Finean, aldaketa prozesuetan, ze fase politikotan zauden jabetu eta sozialismorako bidean, “neoliberalismoaren aurkako borroka aldaketa sozialistarako antikapitalismoaren enbrioia izan daitekeela azaldu zuen.”

Uhartek eta Zelikek defendatu zutenez, prozesu iraultzaile horretarako gakoak iraultza eta demokrazia bateratu izana da. Herritarren ahalduntzearen bidetik, herri boterea artikulatu, Gobernuak eskuratu eta “demokrazia birdemokratizatu dute prozesu parte hartzaileen bidez”. Prozesu horietan garrantzitsuenak Konstituzio berriak idazteko egindako Prozesu Eratzaileak izan dira. Prozesu horien bidez, herri sektoreek Konstituzioa aldaketarako tresna gisa erabili dute.

Demokrazia parte hartzailea aldaketarako bide bilakatu dute errepresentazio sistemak inpugnatuz baina kopuru batzuetatik aurrera errepresentazio sistema beharrezkoa dela aitortuta.

Zelikek prozesu horien izaera anbibalentea azpimarratu zuen. “Prozesu hegemonikoak anbibalenteak eta kontraesankorrak izan behar dira, nahiz eta ezkerrak etengabe eztabaidatu eta zalantzan jarri behar dituen elementu horiek.” Hegemonia eratzeko prozesuan sortutako kontraesanak prozesuarekin bakarrik askatu edo argitu direla gaineratu zuen, dogmatismoak alde batera utzita. Alta, “afera ez da soilik kontra-hegemoniaz aritzea, imajinario eta ilusio berriak sortzea baizik.”

Era berean, Finalis, Sader, Zelik zein Uhartek, prozesuen motorra subjektu berriak izan izana azpimarratu zuten. Prozesu hauen motorra, ez direla ezkerreko intelektualen liburuetan idatzitako subjektuak izan, baizik eta pobreak, emakumeak… Rojasek gogorarazi zuenez, eraldaketarako gakoa, kaltetuenak diren subjektuei euren izaera aitortzea eta ahalduntzeko bideak eskaintzea da.

Herri boterearen artikulazioa, Estatua eta hegemonia

Luismi Uhartek Latinoamerikako prozesu iraultzaileetan Herri Botere kontzeptua berreskuratu izana aipatu zuen. Herri mugimenduak zein instituzioetako borrokak herri botere kontra-

hegemonikoa artikulatzea izan dute xede, nahiz eta sarri hauen artean kontraesanak sortzen diren.

Errikos Finalisen ustez, Grezian ezkerra berritzeko eta egungo egoerara iristeko gakoa “masen leherketa modu positiboan hartu eta demanda horiek bere egiten jakin izana” da, nahiz eta sektore batzuentzat aldarrikapenak ez izan iraultzaileak. Aldaketa masa herritarraren mobilizazioak ekarri duela eta “ez ezkerraren planek” adierazi zuen.

Saderrek Latinoamerikan, Foro Sozialaren inguruan izandako esperientzia ekarri zuen gogora. Herri mugimenduek sarri aldaketari uko egin izan diotela adierazi zuen, gobernua konkistatzeko borrokari muzin egin eta alderdiak mugimenduetatik kanpo utzita.

Alta, “ez badituzu zuk botatzen, ez doa inor” gogorarazi zuen, Bolibiako adibidea gogora ekarriz. Aldaketak gauzatu eta hegemonizatzeko gobernua eskuratzea elementu inportantea dela adierazi zuten hizlariek.

Maite Ubiriaren hitzetan, “bidea, gobernuak eskuratu, neoliberalismoaren gorputz sinboliko guztia desegin eta eraldaketaren bidean jartzea da, zentzu komun berria eraikiz. Handira jokatu behar da.” Bide hori, herritarrekin batera egin beharra azpimarratu zuen Finalisek. Herritarrak prest daudenean egin behar da aurrera, neoliberalismoaren aurrean gobernuak bakarrik herri babesik gabe ezer gutxi egin baitezake.

Saderren ustez ere Gobernua eskuratu eta Estatuak balioen hegemonia berriak eraikitzeko baliatu behar dira. “Dominazio ideologikoa suntsitzailea da. Dena merkantilizatu daitekeen ideia hori, amets amerikarrarena.” Zentzu horretan, borroka dialektikoa ez da hainbeste publiko/pribatua. Neoliberalismoaren ideia “guztiaren merkantilizazioarena da. Gurea ez da izan behar eredu estatalaren defentsa, publikoaren eta komunaren defentsa baizik.”

Errikos Finalisen hitzetan, merkatuak eta Troikak ezarritako kolonialismo berriaren aurrean, subiranotasuna berreskuratzeko tresna dira gobernuak eta Estatua.

Beraz, Uhartek gogorarazi zuen gisan, Estatu Sozialaren ideia berreskuratzeaz gain, prozesu demokratiko eta parte hartzaileen bidez herri sektore eta komunitateak ahaldunduko dituen bideak sortzea ere inportantea da.

Zelikek esan zuenez, “Estatua beti izango da dominazio aparatua eta beraz beharrezkoa da horren kritika etengabea egitea, nahiz eta ezinbesteko tresna izan aldaketarako.”

Page 14: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

Latinoamerika XXI. mendean: eraldaketa prozesuen zazpi ekarpenLUISMI UHARTE

Page 15: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

15

Latinoamerika eraldaketaren ortzi mugak irekiz sartu zen XXI. mendean herri mugimenduen erresistentzia eta proposamenen eskutik eta, neoliberalismoaren gau luzea gainditzea proposatu zuten gobernu berrien eskutik. 15 urte beranduago, “gure Iparra Hegoa da” leloak inoiz baino garrantzia handiagoa hartu du eta Europa –amets gaizto neoliberal amaigabean murgilduta dagoena- bere “iparrorratz politikoa” hegora orientatzera behartu du, latitude urrun horietatik ikuspegi kritikoarekin ikasi eta jasotzeko asmoz.

Hiru bosturteko latinoamerikar hauek ideia eta praktiken laborategi emankorra izan dira. Gehiengoaren aldeko aldaketa errealak frogatu ahal izan dira eta, nola ez, edozein eraldaketa prozesuk dituen kontraesan eta mugak ere ikusi ahal izan dira. Modu oso laburrean, prozesu hauen zazpi ekarpen aipatuko ditugu.

Demokrazia eta iraultza. 90eko hamarkadako pentsamendu liberal dominanteak Demokrazia eta Iraultzaren arteko antagonismo teorikoa inposatzea erdietsi zuen. Diktadura militarretatik izaera liberaletako erregimenetarako trantsizioa herrialde hauetako “demokraziaren” garaipen gisa saltzen ziren. Norbert Lechner intelektual txiletarraren “De la Revolución a la Democracia” testuak, bi kontzeptu hauen bateraezintasunaren teoriaren oinarriak ezarri eta proposamen iraultzaileen “arrisku autoritarioaz” kasu ematen zuen. Gosea zuen demokraziak hala izaten segi zezakeen demokrazia liberala zen artean.

1998an mugimendu bolivariarrak Venezuelan izandako garaipenak ez zuen soilik izaera herritarreko ziklo politiko berria ireki; ‘Iraultza’ kontzeptua erreskatatu zuen, honen eta ‘demokraziaren’ arteko harreman sinbiotikoa planteatuz. ‘Demokraziak’ demokratikoa izateko, iraultzailea izan behar zuen eta ‘iraultza’, iraultzailea izateko, demokratikoki eraiki behar ziren. Hargatik bautizatu zen Venezuelako aldaketa prozesua “Iraultza Bolivartarra” gisa. Ondoren, Boliviako prozesua eta Ekuadorreko prozesua “Iraultza demokratiko-kultural” eta “Iraultza herritar” gisa izendatu ziren, hurrenez hurren.

Demokrazia holistikoa. Pentsamendu liberalaren 90eko hamarkadako beste garaipen ideologiko partzial bat demokrazia eite politiko-teknikoetara murriztea izan zen (joko arauak, pluripartidismo formala, ustezko botere banaketa, etab.). Demokraziari bere eduki sozial, ekonomiko eta kulturalak ebatsi zizkioten. Beste behin ere, demokraziaren definizio liberala inposatzen zen arropa zientifikoz mozorrotuta.

Latinoamerikako eremu askotan emandako herri altxamenduek, demokrazia hala izan dadin, beste hainbat gauzaren artean, ‘demokrazia sozialaren’ kategorian oinarritu behar dela seinalatu zuen. Erregimen batek ez bazuen serioski planteatzen eskubide sozialak bermatzea (osasuna, hezkuntza, etxebizitza, elikadura, gizarte segurantza, etab.), ezin zela demokratikotzat jo esan nahi zuen horrek. Ikuspegi honek, gobernu progresistak eta ezkerrekoak ‘demokrazia soziala’ agenda politikoko lehentasun gisa markatzera behartu zituen eta zerbitzu sozialak oinarrizko printzipio gisa onartzera behartu zituen; ez merkantzia gisa baizik eta herritarren eskubide gisa.

Demokrazia parte hartzailea eta protagonikoa. Prozesu latinoamerikarren ekarpen handienetako bat ‘demokrazia liberal’ deiturikoen ‘ordezkagarritasun’ kontzeptuaren inpugnazioa izan da. Ideal horrek herritarren parte hartzea ohiko zita elektoraletan parte hartzera mugatzen zuen. Herri mugimenduen papera funtsezkoa izan da parte hartze politikoa modu jarraituagoan egin ahal izateko espazio eta mekanismoak eskatzeko. Baina ez soilik parte hartzeko, gertakari politikoen protagonista izateko baizik.

‘Ordezkagarritasunaren’ inpugnazioa (eskala nazional edo estatalean) ez da izan berau ezabatzeko, baizik eta desmitifikatzeko eta batez ere praktika politiko horizontalagoekin osatzeko. Demokrazia parte hartzailearen mugarri garrantzitsuenetakoak Venezuela, Bolivia eta Ekuadorreko prozesu eratzaileak izan dira, milaka pertsonari edozein herrialdetako

Page 16: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

16

legerik garrantzitsuenaren eztabaidetan parte hartzeko aukera eman baitzieten: Konstituzioaren idazketa. Seinalatu beharreko beste esperientzietako bat ‘herri boterea’ kontzeptuaren erreskatea eta hau materializatzeko Kontseilu Komunalen eta Venezuelako Komunen ahalegina da.

XXI. mendeko sozialismoa. Demokraziaren ikuspegi holistiko edo integral hori arlo ekonomikoan ere agertzen da (demokrazia ekonomikoa). Aldaketa prozesuek demokratizazio ekonomikoaren terminoetan egin zuten aurrera agenda post-neoliberalen aldeko apustuarekin. Baina aurrerapen kualitatibo handiena, zalantzarik gabe, 2005ean Venezuelan Chavez presidenteak goratu zuen “XXI. mendeko Sozialismoaren” proposamena izan zen.

XX. mendean izandako eredu sobietarreko sozialismoaren inplosioa eragin zuten akats handiei egindako beharrezko kritika batetik abiatzen den proposamena da; autoritarismo politikoari eta hiper-estatismo ekonomikoari egindako kritika zorrotzetik. Dogmekin eta iraganeko arau itxiekin hausteko bertutea duen sozialismoa da; ikuspegi pluralagoa eskaintzen duena eremu ekonomikoan eta demokrazia erradikala eremu politikoan.

Estatu berria. Latinoamerikako mende berriak Estatuaren berdefinizio erradikala ere proposatzen du helburu estrategiko gisa. Batetik, neoliberalismoaren Estatu ‘minimoaren’ – edo ‘merkatariaren’- aurrean bere betebehar soziala aintzatesten du. Bestetik, ‘Estatu esku-hartzailearen’ perfila berreskuratzen du arlo ekonomikoan, 90eko hamarkadako Estatu ‘ausentearen’ aurrean.

Era berean, eta hau da bere ekarpenik handiena, termino kulturaletan berdefinitzen hasten da, barne kolonialismoa gainditu beharra planteatuz. Honen itzulpena Estatu nazio-bakar europarraren eta homogeneizatzailearen filosofiaren inpugnazioa izan da. Konstituzioan euren lurraldeen nazio-aniztasunari Bolivia eta Ekuadorreko Estatuek egindako aitortzaren bidez osatutako berfundazio politikoa da adibiderik onena. Plano legalean irudikatzen den aitortza izateaz gain, botere politikoko zirkuluetan, herrialdearen ordezkaritza sinbolikoetan, etab. ere islatzen ari da –oraindik hasiberria bada ere-. Finean, barne deskolonizaziorako bide luzearen hasiera.

Buen Vivir. Latinoamerikak azken urteetan egin digun ekarpen iraultzaileena Buen Vivir proiektua -Sumak Kawsay quechua kulturarentzat eta Suma Qamaña aymarentzat- da. Uste dut hau dela apusturik iraultzaileena, mendebaldeko “garapen” kontzeptuarekiko eta bere inguruko mitoekiko

(garapena, hazkundea, etab.) haustura epistemologiko erradikala planteatzen duelako. Hasteko, garapenaren ideiari egiturazko kritika egiten dio hau Naturaren zapalkuntza eta dominazioan oinarritzen delako eta egungo krisi ekologiko globala ikuspegi horren fruitua dela ohartarazten du. Beraz, kapitalismoaren praktika eta baita XX. mendeko sozialismoaren praktika ere gidatu dituen Mendebaldeko Modernitatearen oinarrizko printzipio batzuei kritika sakona da hau.

Buen Vivir-a beraz, elkarbizitzarako proposamen ezberdin gisa agertzen da, ongizatean pentsatzeko modu gisa etengabeko “garapenaren” eta “hazkundearen” beharrik gabe. Oinarrizko printzipio gisa, Naturaren eta gizakiaren arteko armoniaren bilaketa du, hauek eskubidedun subjektu gisa aitortuz. Ekuadorreko Konstituzio berria mundu mailan erreferentzia bilakatu da Natura eskubidedun subjektu gisa aintzakotzat hartzeagatik.

Munduko ordena berria. Latinoamerika irakaspen konkretu eta ukigarriak ematen ari bada, hori nazioarteko politiketan da. Hasteko, ezin da zalantzan jarri eskualdea mundu multipolar berriaren eraikuntzan jokatzen ari den paper garrantzitsua. Gogoan izan behar da, 90eko hamarkadaren hasieran SESBn erorketak ondorio gisa mundu unipolarra eta AEBen dominazio globala ekarri zuela. Latinoamerikaren kasuan (‘gringoen atzeko patioa’) goiko potentziaren sartze inperialista are handiagoa ekarri zuen. Hargatik, azken boladan eskualdeko zenbait gobernuk mundu multipolarraren alde egin duten apustuak, kateak hautsi eta Washingtonekiko dependentzia murrizten hastea ahalbidetu die. Agertu diren sozio estrategiko berriak (Txina, Errusia, etab.), gakoa izaten ari dira arkitektura geopolitiko berria eratzeko. Horrek, Rafael Correa presidentearen hitzak ekarriz, “garai aldaketaren” ispilu dira eta ez “aldaketa garaiarena”.

Latinoamerikak gainontzeko mundu kideoi azaltzen digun beste irakaspen handia, eskualdearen integraziorako prozesua da. Maila politiko zein ekonomikoak azken urteetan eratzen ari diren instituzioek –ALBA, UNASUR, CELAC eta Petrocaribe besteak beste- mundu kapitalista global honetan, subiranotasunaren erreskatea helburu duten nazioarte mailako kontra-botererako erremintak sortzea posible dela erakusten dute. Apusturik iraultzaileena Gure Ameriketako Herrientzako Aliantza Bolivartarra (ALBA) izan da, ez baitzen soilik subiranotasuna indartzeko jaio, baizik eta herrialdeen arteko bestelako integrazio ekonomiko eta komertziala ezartzeko, oinarrizko printzipio gisa elkartasuna eta lankidetza edukita, lehiakortasuna eta kapitalaren metaketan oinarritzen diren integrazio eredu kapitalisten aurrean.

Page 17: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

Egungo mundua ulertzeko oinarrizko erreferentziak AEBn inperioaren hegemoniatik eta eredu neoliberal dominatzailetik datoz. Ezkerrekoa izatea aro neoliberalean mundu multipolarraren alde eta neoliberalismoa gaindituko duen eredu baten eraikuntzaren alde borrokatzea da, eredu postneoliberal baten alde.

Gure herri eta herrialde guztiei eragiten dieten erreferentzia globalak dira, edozein izanda ere horiek kokatzen diren kontinenteak. Gerra Hotzaren amaierak, jada bere dominazioa gauzatzeko mugarik ikusten ez zuen AEBen hegemonia inperialaren menpeko mundu unipolarra izan zuen emaitza gisa. Pax Americanaren garaia kontinente guztietako jendearen bizitzei eragiten dieten gerra gehiagoren sasoia da, modu zuzenean edo zeharkakoan. Gatazkak indarraren bidez konpontzeko, hauen militarizazioa bilatzen duen botere baten sasoia da.

Eredu neoliberala, kapitalismoaren zabaltze ekonomikoko ziklo handienaren garaia markatu zuen korporazio handiek sustatutako garapen industrialaren ereduaren agorpenetik sortu zen.

Ezkerra eredu neoliberalaren eta inperialismo estatubatuarraren aurrean eusteko berrantolatu zen, arrakasta ezberdinekin. Latinoamerika neoliberalismoa gehien eta bere modu erradikalenetan hedatu zen kontinentea izan bazen, justu bertan izan zen erresistentzia eta erreakzio indartsuena horren aurrean. 1994ko Mexikoko, 1999ko Brasilgo eta 2001/2002ko Argentinako krisien ostean –ekonomia handienak-, eredu neoliberalaren porrotak eta erresistentzia borrokek Venezuela, Brasil, Argentina, Uruguay, Bolivia eta Ekuadorren gobernu postneoliberalak hautatzeko aukera ekarri zuten. Egun euren herrialdeak zuzentzen jarraitzen duten gobernuak.

Hala, Gerra Hotzaren ostean munduan emandako eraldaketa atzerakoi eta handien testuingurua eta eredu neoliberalaren gorakada ekarri zuten borroka baldintza berrien ulerkera barneratu duen ezker berri bat eratu zen. Hugo Chavez, Lula, Nestor Kirchner, Evo Morales eta Rafael Correa bezalako liderrak ezker berri horretako kide dira.

Ez zen gauza bera gertatu Latinoamerikako beste herrialde batzuetan; Mexiko da kasurik esanguratsuena, neoliberalismoa sartu zuen Latinoamerikako herrialde aitzindarietakoa. Herrialdeak sufritu du eta sufritzen jarraitzen badu

ere, bere ezkerrak ez du lortu oraindik gobernura iristea. Ez zuten lortu –kontinenteko beste herrialde batzuek ez bezala- eredu neoliberala eta bere porrotak eztabaidaren erdigunean ezartzea, eskuineko alderdien alternantziari mesede eginez, garaipena erdietsi beharrean.

Nazioarteko eskalan Latinoamerikako ezkerreko indar eta gobernu horiek nolabaiteko isolamendu bat bizi dute, izan dituzten lorpenak izanda ere, ez baitute lortu indar horiek izan duten ulermena munduko beste eskualde batzuetara barreiatzea, bereziki ezker europarrera. Izan ere, nazioarteko testuinguruan neoliberalismoak bizirauten du, eta hori da hain justu gobernu horien ahuldadeetako bat, nahiz eta ez dagoen euren esku.

Hau izan zen munduak bizi izan dituen aldaketen biktima kontzentratuetako bat. SESBen amaierarekin, bere eraginak ezkerreko aliantzetan, eta sozialdemokraziaren neoliberalismoarekiko atxikimenduak, erabat desitxuratu du aurreko hamarkadetan Europan ezkerra nola eratu izan zen historikoki. Horren emaitza ezkerrak aspaldiko garaietan izan ez duen bezalako ahultasun egoera izan da. AEBen hegemonia inperialaren paperaren ulermen eza dela eta, edo, neoliberalismoak ezarrita erori den tranpak direla eta, XXI. mendeko ezkerra, postneoliberala, orain arte ez da hasi Grezia edo Espainia bezalako herrialdeetan eratzeko lehen urratsak ematen, beste batzuen artean.

Ezker berriaren sektore ezberdinetako –XXI. mendekoa, postneoliberala- indartze, eratze eta artikulazioaren menpe dago AEBen hegemonia inperialaren eta eredu neoliberalaren gainditzea.

Ezker berria aro neoliberaleanEMIR SADER

Page 18: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

18

Otsailaren 23tik 26ra Neguko Unibertsitatearen azken zikloa ospatu zen. “Hobe gurea, euskal bidea” titulupean, Euskal Estatua eraikitzeko garatu beharreko estrategiez jarduteko aukera izan zuten hizlariek eta parte hartzaileek. Tartean, orain arteko zenbait totem zalantzan jartzeko aukera ere izan zen, bide berriak irekiz eta horiek sortzen dituzten zalantzak eta beldurrak azaleratuz.

“Abertzaleok nazioaren izaera uniformea erreproduzitzen saiatu izan gara euskal adjektiboarekin”. Eneritz Zabaleta zuzenbide irakasleak hala hasi zuen bere hitzartzea. Baina estrategia egokia ote da hori Euskal Estatua eraikitzera bidean, gehiengoak bildu eta artikulatzeko?

Julen Zabalo soziologoak adierazi zuenez, nazio sentimendu ezberdinak bizi dira Euskal Herria deitzen dugun lurralde eremuan. Eta hala datoz zenbait galdera burura: “Euskal Estatua nazio bakarra izan behar da? Nazio-Estatu klasikoa izan behar da? Euskal Estatua nazio-anitza bada, ze eskubide izango lituzke nazio bakoitzak?”.

Zabaletak planteatutako lurraldearen kontzeptualizazioak zenbait pista eman ditzake. Bere esanetan, lurralde kontzeptua demokrazian sakontzeko kontzeptu gisa indarra hartzen ari da. “Ez dio axola herritarrak ze naziotakoak sentitzen diren, lurralde eremu batean bizi diren guztien onura bilatzen da”,

Katalunia eta Eskoziako ereduak gogora ekarriz. Herritartasuna da beraz indarra hartzen duen subjektua.

Zentzu horretan, zubiak eraiki behar dira bi zentzutan: nazio sentimendu ezberdina dutenen arteko zubiak, horren kudeaketa demokratiko bat eginez Floren Aoizen hitzetan. Unai Apaolaza filosofiako irakaslearen ustez nazionalismoak ez du balio ordea horretarako gaur egun. “%80ko independentismoa sortu daiteke? Egungo lanabesekin ez.”

Bere ustez, abertzaletasunak egun ez du balio gehiengo independentistak osatzeko. Hegemoniaren logikari heldu behar zaio horretarako. Logika horretan, subjektu ezberdinak artikulatzeko, subjektua ez da aurrez definitzen, borondatean oinarritzen delako “eta horrek subjektua zabaltzeko potentzialtasun ikaragarria ematen dio independentismoari.”

Zabaloren ustez, herritartasuna zein naziotasuna borondatean oinarritu behar dira, Euskal Estatuaren alde gehiengoak “konbentzitzeko”.

Zubiak eraiki behar dira lurralde ikuspegitik ere ordea. Euskal Herriak duen lurralde zatiketa gainditzeko zubiak. “Ipar Euskal Herrian bada lehen aldiz hegoaldearekin harremanak garatzeko nahia, ez nazioaren ikuspegitik baizik eta lurraldearen garapenaren ikuspegitik.”

3Lurraldea, nazioa eta herritartasuna: hegemoniarako estrategiak

Page 19: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

19

Lurralde koherenteaIzan ere, Imanol Esnaola Gaindegiako kidearen

esanetan, Euskal Herriak “badu berezko lurralde koherentzia bat, badu indarrean den lurraldetasuna zatiketen gainetik”. Koherentzia horri esker eusten dio Euskal Herriak bere ustez. Baina araudi guztia koherentzia horren kontra dago antolatuta eta hori desegiten bada, Euskal Herriak lurralde gisa bere zentzua galduko du.

Gaur egungo egitura instituzionala aho biko labana da. Aoizek adierazi zuenez, “elkarri sorbalda emanda” garatu izan dira azken urteetan politikak eta ondorioz “lurralde zatiketa neurri handian barneratu dugu”, nahiz eta herri mugimenduaren imaginarioan Euskal Herriak eutsi dion.

Aoizen ustez, erronka, instituzio horiek estatugintza logikarako baliatzea da. Imanol Esnaolaren ustez ere, aztertu gabe dago instituzionalizazioak zatiketa modu funtzionalean gainditzeko ematen dituen aukerak. “Azterketa egin behar da maila teorikoan eta praktikoan. Aztertu gabe dago esaterako, Euskal Herriko Merkataritza Ganbara nola eraiki daitekeen.”

Zabaletak gaineratu zuenez, Ipar Euskal Herrian zatiketa gainditzeko behar da instituzionalizazioa. “Instituzioa nahi da hegoaldearekin kooperatzeko.”

Baina zein izango da nazio hegemonikoa?Onintza Odriozola historialariak bestelako

ikuspuntua eman nahi izan zuen ordea, hegemoniaren gaiari eta nazio-aniztasunaren gaiari helduz: “Nazioa eta Estatua ez doaz beti bat, baina Estatu guztiek dute nazio hegemoniko bat.” Odriozolaren ustez Estatua zertarako nahi ote dugun galderari erantzun behar zaio.

Odriozolak azaldu zuenez, “nazioa etnia politizatua da.” Estatua beraz, euskal nazioa hegemonizatzeko tresna izan beharko litzateke eta borondatearen auziak hori nolabait lausotu egiten du. “Ez badugu gai hau problematizatzen,

inertziek egungo nazio hegemonikoaren alde egin lezakete, Euskal Estatuak ahalbideratu behar lukeenaren kontra.” Zentzu horretan, besteak beste euskarak izan beharreko estatusaz eztabaidatu beharra dago eta euskara nazioaren elementu zentral gisa hartuta, izaera inklusiboa eman behar zaio eta ez baztertzailea.

Estatua, nazioa hegemonizatzeko eta… eredu sozial berria eraikitzeko

Beste ikuspegi bati helduz, Mikel Zuluagaren ustez ez du zentzurik Estatu modernoa eraikitzeak “ez badugu eredu sozial postkapitalista bat eraikitzen.”

Alta, Igor Arroyo LABeko kidearen ustez, “ez gara guztiz asmatzen ari askapen nazionalerako eta sozialerako borrokak uztartzen.” Arroyoren ustez, jende askok eguneroko beharrak lehenesten ditu eta hori horrela, Espainiaren baitako erreforma batekin bere bizimodua hobetu litekeela uste du.

Aldiz, independentismoa hegemoniko bilakatzeko gakoetako bat, burujabetzaren aldeko borroka eguneroko behar horiei erantzun eta bizimodua hobetzeko erreminta gisa lantzea dela uste du LABeko kideak. “Independentzia da langileen egunerokotasuna eraldatzeko tresna.”

Prozesu Eratzailea abian jartzea funtsezkotzat jo zuen Arroyok, “praktika eraldatzaileak garatzeko.” Zuluagak gogorarazi zuenez, kapitalismoa ez baita “hor kanpoan dagoen zerbait. Eraldaketa bidea da eta ez helburua.” Jarrera kontua dela iritzi zion.

Bide hori garatzeko, Miren Larrionek, herri mugimenduen paper eraikitzailea aldarrikatu zuen, protesta eta erresistentzia eskemetatik harago. Instituzioen eta herri mugimenduen arteko elkarlana defendatu zuen, eraldaketa prozesuak eraginkorrak izateko.

Page 20: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

Nola aztertu lurralde eta nazio kontzeptuak gaur egungo Euskal Herrian ? Nola elikatzen du batak bestea ? Non ezarri behar dugu arreta ? Nazioa eraiki behar dugu ? Ala herria ? Galdera hauek ez dute erantzun errazik. Lurraldea eta nazioa aztertzeko izan ditugun moldeetan, irakurketa berri bat galdegiten dute.

XIX. Mendean osatu, egonkortu eta sustraitu ziren Estatu-Nazio zaharrak norbanakoaren eta kolektiboaren arteko harreman jakin baten gainean eraiki ziren. Norbanakoa eskubide iturri bihurtu zuen hiritartasunaren kontzeptu juridikoa, komunitate kolektiboa errotu nahi zuen Nazioaren kontzeptu politikoan urtu zen. Hiritarren batuketaren emaitza zen Nazioa. Nazioak irudikatzen zuen norbanakoen autonomia indibidualak koherentzian jarri nahi zituen proiektu politiko komuna. Eta proiektu horrek legitimatzen zuen Estatua.

Tradizio filosofiko eta politiko horrek urteetan baldintzatu du Estatu-Nazioen eta Estaturik gabeko nazioen arteko talka. Bi proiektu nazional kontrajarri, bi Estatu proiektu kontrajarri dituztenak ondorio. Euskal Herrian, erraterako, « Nazio eraikuntza » izan da indar abertzaleen lehentasun. Eraiki dezagun euskal Nazioa, euskal Estatua eraiki ahal izateko.

Baina, nazioa Estatua legitimatzen duen komunitate politikoa izateaz gain, sentimendu

bat ere bada. Bi – edo hiru – sentimendu nazional

lehian egon diren herri honetan, mapa konplexu batera iritsi gara, talka horren ondorioz. Batzuk

euskal nazioaren parte sentitzen dira. Beste

batzuk espainiar edo frantses nazioaren parte.

Beste zenbait ere, aldi berean euskal eta espainiar/

frantziar nazionaltzat daukate haien

burua.

Testuinguru horretan, euskal Estatu-Nazio batek balio al digu ? Naziotasuna al da, modu bakar eta zurrunean, irizpide egokia euskal Estatu bat eraikitzeko ? Euskal Herriko sentimendu nazional konplexuak, eta Europako testuinguruak ezezko erantzunera naramate.

Ukaezina da XIX. Mendeko Estatu-Nazioa krisian dagoela. Norbanakoaren eta kolektiboaren arteko artikulazio berriak agertzen ari dira. Geroz eta gehiago, hiritartasuna, naziotasunari baino gehiago, lurraldeari atxikitzen zaio. Hiritarrak, sentimendu nazionalari baino gehiago, bizi diren herriari, lurrari atxikita daude. Atxikimendu horrek, prozesu subiranistak logika berrietan eraikitzera darama.

Azken urteetan Europan garatu diren prozesu subiranistek, Eskozian eta Katalunian adibidez, hiritarrean, herrian ezarri dute fokoa. Eskozian, adibidez, eskoziar sentimendu nazionalaren gaia bazterrean utzi dute independentistek. Gakoa ez zen: eskoziar Nazioa Estatu bihurtu dezagun. Gakoa zen: Estatu batekin, eskoziar hiritarrak hobeki biziko ala gara ? Gure lurraldeak irabazteko ala galtzeko dauka independentziarekin ?

Euskal Herriaren kasuan, paradigma berri horrek, pista interesgarriak irekitzen ditu. Zein da gure komunitatea ? Euskal nazioaren partaide sentitzen direnen komunitatea ? Ala Euskal Herrian bizi diren hiritarrena ? Nola egin, sentimendu nazionalak direnak izanki, euskal Herrian, hots, euskal lurraldean oinarritzen den proiektu komun bat eraikitzeko ?

Galdera hauek, Euskal Herriaren lurraldetasunaren desafioa uzten digu mahai gainean. Nola gainditu asimetria instituzionalak, kultura estatal eta politiko desberdinak ? Nola sakondu Euskal Herriaren koherentzia territorialWean ? Nola eraiki/indartu gure arteko zubiak ? Agian, Euskal Herriaren eraikuntzak, prozesu subiranista legitimatu/elikatu dezake. Beste gisa batera erranez, Euskal Herria eraikiz, euskal Estatua eta, zergatik ez, euskal Nazioa eraikitzen ari gara.

Lurraldeazeta naziotasunazENERITZ ZABALETA

Page 21: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

Abertzaletasunetikindependentismora

UNAI APAOLAZA

200 urtez mundua ulertzeko eta ondorioz eraldatzeko izan ditugun modu eta erremintak, azken hiru hamarkadetan desegite prozesuan sartu dira. Hondoratzen ari da mundu zaharra eta bere hondakinen artean gabiltza igeri, ontzi berria eraiki nahian.

Euskal independentismoa, beste alor asko bezala, ez da krisi honetatik salbu. Bere burua egituratzeko erabili duen estrategiak, nazionalismoak, eta bere erremintak, nazioak, ezin baitute estatua lortzeko indarra izango duen independentismorik sortu. Horrelako egoeratan sarri gertatzen den moduan, aterabidea erreminta helburu bilakatuz bilatu genezake, hau da, nazioa independentismoa egituratzeko tresna dela kontsideratu beharrean, independentzia nazioa babesteko tresna dela baieztatuz. Baina hau egitea krisira ekarri gaituen bidean sakontzea litzateke.

Nola atera gero eta gehiago hondoratu gaitzakeen zurrunbilotik? Nola sortu estatua lortzeko gaitasuna izango duen independentismoa? Euskal jendartearen gehiengo oso zabala barnebilduko duen independentismo aktiboa sortzeko esentzien logikatik hegemoniaren logikarako jauzia egitea ezinbestekoa dugu. Abertzaletasunak egiten duen moduan independentismoa a priori definitzetik (mugatzetik) a posteriori definitzera pasatu behar dugu. Nor da independentista? Independentziaren alde dagoen edonor. Postura sinple bezain indartsua.

Hegemoniaren logika erabiltzea lagungarri zaigu, mundua klasifikatzeko (ulertzeko) nagusi den moduari buelta emateko; indarrean dagoen modua baita gauzen egoera bere horretan iraunarazteko ezinbesteko betaurrekoa. Jendartea euskaldun/espainiar, eskuindar/ezkertiar, gizonezko/emakumezko… klasifikazioek jada gauzak aldatzen baino gauzak bere horretan mantentzen laguntzen dute; sistemak erabat asimilatuak eta kontrolatuak dituen klasifikazioak baitira.

Independentismoak, beste edozein mugimendu askatzailek bezala, klasifikazio berri eta eraginkorrak sortu

behar ditu: Jendartearen gehiengoa independentzia positibotzat, zentzuzkotzat jotzera eramango duten klasifikazio berriak.

Baina hegemonia lortu nahi duen edozein mugimendu, kontrahegemonikoa izango da bere ikuskera jendarteko gehiengoaren betaurrekoak izatera iritsi bitartean. Independentismoak hegemonia berri bat sortu behar du, normaltasun berri bat. Baina zaila da, baliabide urriak baititu (komunikabideak, estatu egiturak …). Zer egin? Konfrontazioa da bidea. Independentismoak hegemonikoa izan nahi badu, etekina atera dezakeen konfrontazio-guneak zehaztu beharko ditu, hori egin ezean gauzen egoerak bere horretan jarraituko baitu.

Page 22: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

22

#NUeztabaida

Page 23: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

23

Page 24: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

24

Page 25: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria
Page 26: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

Etorkizunaren erronken aurreko uzta emankorraFLOREN AOIZ

Page 27: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

27

Etorkizunaren erronken aurreko uzta emankorra

Iratzar Fundazioaren lehen hausnarketa saio publikoa izan da 2015eko Neguko Unibertsitatea. Ongi egin nahi genuen abiatzea eta egitarau ausarta prestatu genuen, mahai inguruak, hitzaldiak eta hausnarketa tailerrak barnean zituena, jendaurreko ekimenak eta barne mailako hausnarketak uztartuz. Helburua ezker independentistaren askapen estrategiaren gakoen inguruko gogoeta zen eta hiru galdera nagusien arabera antolatu genuen: zer gertatzen ari da espainiar estatuan?, zer gertatzen ari da askapen mugimenduetan eta ezkerrean? eta, nondik nora euskal bidea? Hiru ziklo izan ziren, kanpoko esperientzia eta begiradak aintzat hartuta Euskal Herriaren erronka nagusiak gogoan hartzeko asmoz.

Zorionez, emaitzaz pozik gaudela aitortu behar. Izan ere, ongi joan gure lehenbiziko Neguko Unibertsitatea. Ongi herritarren erantzuna ona izan zelako. Arreta piztu zuen ekimenak eta oihartzun zabala izan zuen, interneten nahiz bestelako komunikabideetan. Aipatzekoa da parte hartze zuzena, jende aunitz hurbildu baitzen antolatutako ekitaldietara, baita eztabaidan parte hatu ere.

Biziki onuragarria izan zen gonbidatuen ekarpena, edukiak biltzen dituzten idazki ezberdinetan nahiz bideoetan atzeman daitekeenez. Eskertzekoa da egindako ahalegina, bereziki Euskal Herritik kanpo etorri zirenena, etxekoak ahantzi gabe, jakina! Ideia interesgarriak jarri ziren mahai gainean, sakontasun maila handia izan zen eta agerikoa izan zen pentsamendu kritikoaren taupadaren bizitasuna.

Munduan atzematen diren saio eraldatzaileei erreparatu diegu, herrien askapen prozesuak eta eraldaketa sozial egitasmoak aintzat hartuz, espainiar estatuan balizko bigarren trantsizio saioa aztertuz, sozialismoa eta ezkerraren bide berriak, teorian eta, bereziki, jarduera zehatzei begira jarri gara, eta aintzat hartu ditugu, halaber XXI. mendeko independentziarako bideak: Eskozia, Katalunia, Quebec…

Eta, era berezian, munduko bidaia horietatik bueltan, Euskal Herriari begira jarri eta ikasgai interesgarriak bildu ditugu. Euskal Bidea indartu eta sakontzeko garaia da, zalantzarik gabe. Badugu, beraz, hausnarketarako lana: iraultza demokratikoa, erabakitzeko ahalmena, demokraziaren erradikalizazioa, gure estrategia, lurralde fusioa, auto-eraketa…

Berrikuntza emankorrak gertatzen ari dira ezkerraren nahiz herri askapen jardueretan, estrategian, antolakuntza ereduetan, ideien borrokan, mezuetan…; eta Euskal Herria mundu mailako berpizte horretan badago indar handiz. Besteak beste erresistentzia nagusitzen den ereduetatik eraldaketa eta eraikuntzara pasatzeko beharraz aritu gara Neguko Unibertsitatea, Grezia, Eskozia edota Venezuelako ibilbideak aztertuz. Jardueran ez ezik teorian eta joeran ere aldaketa erraldoia eskatzen du honek, ez baita erraza urteetan zehar errotutako inertziak gainditzea.

Nabarmena da, bestalde, etengabean mugitzen den mundu honetan zaila dela ziurtasunak aurkitzea. Ziurgabetasunaren kudeaketa bilakatzen da, hortaz, eraldaketaren gakoetako bat. Eta gauza bera gertatzen da ezker eta mugimendu eraldatzaileen aniztasunaz. Aniztasunaren kudeaketa indarra bilakatzen duen eredua behar dugu, irekia, integratzailea, pasio politiko emankorrak pizteko gai izanen dena, eraldaketaren kultura politiko berria zabaltzeko. Pasioak eta arrazoiak, aldaketaren ilusioa eta injustiziaren salaketa, instituzioak eta herri mugimenduak, aniztasuna eta ziurgabetasuna aintzat hartuta, mundua aldatzeko era berriak aurkitu behar ditugu eta erronka honetan herri bakoitzak bere bidea ireki behar du.

Uzta oparoa ekarri digu lehen Neguko Unibertsitateak. Euskal Herriaren askapen bidea indartu nahian, neuronak ere lanean jarri behar ditugu, zorroztasun gehiagoz pentsatzeko, estrategia fintzeko eta munduan gertatzen denari erreparatzeko. Badugu lana, beraz!

Page 28: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

28

Elkarrizketa

HASIER ARRAIZUrtarrilaren 29an, Neguko Unibertsitatearen lehen zikloaren baitan, Iñaki Soto GARA

egunkariko zuzendariak eta Naroa Iturri Hamaika Telebistako erredakzio buruak Hasier Arraiz Sortuko presidentea elkarrizketatu zuten. Euskal Bidearen proposamena aurkeztu berria zen EH Bildu. Elkarrizketan proposamenaz eta etorkizun hurbilerako beste hainbat gakoz jardun zuten luze eta zabal: herri mugimenduaz, militantzia ereduaz…

Elkarrizketaren lehen zatiko galdera batzuk kendu egin ditugu, elkarrizketa egin zeneko testuinguruari oso lotuak zirelako eta beraz gaurkotasuna galdua dutelako. Dena den, hemen ikusi dezakezue nahi baduzue osorik:

(Iñaki Soto) Lehenengo parte batean Euskal Bideaz hitz egin nahiko genuke, hori delako gaurkotasun handiena daukan gaia. Zuekin egonda, proposamenarekin asmatu duzuela dirudi, batez ere hitz egiterakoan transmititzen duzuelako beste batzuetan transmititzen ez duzuen asebetetze maila bat edo satisfazio puntu bat proposamen honekin. Honela da eta honela baldin bada zergatik da bereziki sentsazio hori asmatu egin duzuenarena?

Aspaldiko partez aukera izan dugu gauzak ondo egiteko edo beste batzuetan baino hobeto egiteko. Kalkulu politiko guztiek eskatzen zuten akaso proposamenaren aurkezpena agian Gabonak baino lehenago izatea ,orain jende guztiak uste duelako edo nabarmena delako, hauteskunde atari batean gaudela. Baina egia da barne mailan gauzak ondo egin nahi izan ditugula ,eta ez Sorturen baitan baizik eta EH Bildu-ren baitan ,hau da lau alderdien baitan, eta gero EH Bai-rekin ere. Horrek eskatu du batzuetan eztabaida moteldu behar izatea, guztiok batera egin ahal izateko. Baina egia da poz-pozik gaudela emaitzarekin ,pentsatzen dugulako nahiko borobila dela edo momentu honetan behintzat egin genezaken borobilena dela. Nik uste dut ,zuk esan duzun bezala, hori ere koalizioari bere osotasunean nabaritzen zaiola bai.

(Naroa Iturri) Iñakik esan duen bezala ,asebete sentsazio hori, baino oztopoak ere egon badira. Zeintzuk ikusten dituzue Euskal Bidearen oztopo handienak edo agian hor izan ditzakeen gabezia handienak?

Seguruenez, jende guztiak eta kazetari guztiek elkarrizketa guztietan galdetzen digutena: bale erabaki dugu espainiar eta frantziar estatuen jarrerak kontuan hartuta, beraiekin ezin dela ezer egin, ez gaituztela nazio gisa inoiz aitortuko eta ondorioz gure bidea egin behar dugula. Baina EH Bildu-k norekin egingo du bide hori? Eta ikusita ze nolako jarrerak topatzen ditugun arku politikoan ,EAJ-rengandik hasita, edo arku sindikal-sozialean, egia da ez dirudiela bidelagun gehiegi ,eragile politiko eta sozialen artean, lehenengo momentuan behintzat izango ditugunik. Ez dirudi hala izango denik eta seguruenez hori da guztiek aipatzen diguten ahulgune nagusia. Guk horri erantzun dioguna izan da guretzako herritarrak direla hori guztia ikusita proposamenaren hartzaile nagusiak eta pentsatzen dugu gainera herritarrak izan behar direla prozesu honen motor nagusia eta herritarren mugimenduen bitartez akaso lortuko dugula eragile politiko eta sozial horien nolabait mugimenduak eta biltzea prozesu honetara.

(N.I) “Akordioa ezean, konfrontazio politikoaren aroa” irekiko da. Nola ulertzen da konfrontazio politikoa?

Maratoi bat egitera goazela mentalizatu behar gara eta era berean ilusioa transmitituwww.iratzar.eus/eu/neguko-unibertsitatea

Page 29: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

Elkarrizketa

HASIER ARRAIZEsaten da behin eta berriz herritarren parte hartzea, herri ekimenak bultzatzea, desobedientzia... Terminoak ez zaizkigu ezezagunak egiten ,ezagunak egiten zaizkigu, baina hori praktikara eramatea nola ikusten duzue Euskal Bidearekin bat eginez?

Euskal Bide horren baitan hori guztia bide bat izango da. Guk planteatzen duguna da gehiengo sozial berriak sortu behar direla, azkenean jendartean dagoelako gure itxaropena, gure ilusioa eta gure indarra. Horretan planteatzen dugu akordio politiko berriak egiteko aukerak sortzea eta argi eta garbi planteatzen duguna da menpekotasunerako diseinatu ziren erakunde horiek baliatzea insubordinazio demokratikorako. Hau da, hemengo erakundeetan erabakiak hartuz ,gainera gehiengo sozial zabal batek babesten baldin bagaitu, espainiar estatuak inposatzen duen legearen aurka egitea eta aurrera egitea hemen erabakiko dugunarekin. Neurri batean orain arte behintzat Katalunian planteatu diren eszenatokiak. Guk planteatzen dugu hemen Euskal Herrian ere halako eszenatokiak ahalbidetu behar ditugula eta pentsatzen dugu gainera konfrontazio demokratikorako eszenatoki bakoitzak prozesua bera indartuko duela eta bizkortuko duela.

Guk pentsatzen dugu prozesu hau garrantzitsuegia dela batetik eta zailegia dela indar politikoen edo erakundeen baitan sortzen diren indar harremanen esku uzteko. Edo herri bat dago hau guztia bultzatuz ,eta herri bat esan nahi du milaka eta milaka herritar konpromiso ezberdinekin baina guztiok aurrera eginez norabide berean, edo bestela zailegia izango da. Ezin dugu bakarrik alderdi politikoen esku utzi. Eremu horretan PNV eta beste batzuk ,erabakitzeko eskubidea aipatzen dutenak baina gero ezer egiteko prest ez daudenak behintzat momentuz, erosoegi daudelako.

(I.S) Proposamenean ,agian proposamenean baino gehiago erreakzioetan, garrantzia handia eman zaio lurraldetasunaren auziari; agian aurretik esan dituzuenak entzun ez dituztelako, baina bai nolabait ere bertan egituratu egiten delako modu borobilago batean aurretik aipatu dituzuen zenbait erabaki . Euskal Bidearen aurretik Nafar Bidea aurkeztu zenuten ,batez ere hango testuingurua berezia delako, baina irakurrita zalantza geratzen zait ea egongo ote diren hemendik aurrera

Bilbotar Bidea, Arabar Bidea, Gipuzkoar Bidea... Batez ere Nafar Bidea bereziki egokia iruditzen zaidalako erakusten duelako proposamen orokor horren haritik badagoela proposamen zehatz bat errealismo politikotik baina txertatu egiten dena Euskal Bidearen proposamen horretan. Eta ikusten ditudalako egoera zailagoak agian Fronte Zabal honentzat Araban gaudela hemengo perspektibak hobeagoak dirudite adibidez Bilbokoak baino. Agian Bilbotar Bide bat eskaini behar duzue?

Lehenengo kontua da Nafarroa. Nik hasi nahiko nuke ezker abertzaleko kide gisa autokritika batekin. Guk duela hamar urte pasatxo Batasuna sortu behar genuen prozesu horretan, hausnarketa bat egin genuen eta ondorio nagusietako bat izan zen estrategia nazionala behar genuela eta estrategia nazionala osatu genuen. Igual pixka bat exageratuko dut eta igual karikatura egin ere bai, baina orduan estrategia nazionala ulertzen genuen Euskal Herriko zazpi lurraldeetan eta txoko guztietan gauza bera egitea, gutxi-gorabehera. Hemen gauden arabarrok horretaz asko hitz egin dugu, ze planteamendu egiten diren eta zein den gure errealitatea eta nola ezkondu

Herritarrak dira proposamenaren hartzaile nagusiak eta pentsatzen dugu herritarrak izan behar direla prosesu honen motor nagusia.

Page 30: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

elkarrengandik hain urruti dauden gauza horiek. Igual estrategia nazionala zen baina ez zen oso eraginkorra.

Orain estrategia nazionalaren beharraz erabat sinetsita gaude, pentsatzen dugu ezinbestekoa dela zazpi lurraldeetatik ipar-orratz bakarrarekin argi izatea nora goazen nolabait arnas luzeko ibilbide bat egin behar dugula zazpi lurraldeetatik, baina errealitateak oso desberdinak dira, Euskal Herrian dauzkagun errealitateak zeharo ezberdinak dira. Eta Nafarroak adibidez frogatu digu lurrari atxikitako politikak askoz ere eraginkorragoak direla. Nafarroan gauza asko egin ditugu, baina azken urteetan batez ere borroka sozialetan erabat murgilduta egon gara eta horrela erregimenaren oinarriak kolokan jartzea lortu dugu. Gainera kapazak izan gara gurekin bat egiten ez zuten herritar mordoa gurekin elkarlanean egoteko. Hori Nafarroan oso emankorra izan da. Estrategia nazionala bai ,zazpi lurraldeetarako badakigu nora goazen, baino Nafarroatik Nafarroarako egindako estrategia hori oso eraginkorra izan da.

Ipar Euskal Herrian ere gauza berdina gertatu da azken urteetan, politika hori uztartu da fase politiko berriarekin; hau da, Aieteko Konferentziatik irekitzen den fase politikoarekin eta fruituak bertan ere oso ikusgarriak izan dira. Ondorioz pentsatzen dugu estrategia nazionala bai, baina toki bakoitzean funtsezkoa da bertatik bertarako politika egitea. Eta nik esango nuke adibidez Araban ,gure txikitasunetik eta batzuetan gure ahulezietatik gainontzeko herrialdeetan baino jende gutxiago izaten ginelako, horretan ere asmatu dugula gure txikitasun horretan ere gure errealitatetik politika propioak sortuz eta garatuz.

Nik uste dut Bilbotar Bide hori horretan txertatzen dela. Bilbo handia estrategikoa da Euskal Herri osoarentzat edo Bilbo handian irabazten dugu ,politikoki ari naiz, edo bestela ezingo dugu inoiz independentzia

irabazi herri honentzako. Hori kontuan hartuta nik uste dut badela garaia ,ezker abertzaletik hasita

baina EH Bildu osoak, horretan pentsatzeko eta Bilbotik Bilborako estrategiak eta politika zehatzak planteatzeko.

(N.I) Zuek esan duzue azken 35 urteetan ezker abertzalea sprint batean ibili dela eta orain batzuetan akaso iruditu diezaiokeela jendeari motelegi doala eta horrek etsipena sortzea ,jendeak esatea ez da aurrerapausorik ikusten, eta aurrera begira horrek ere kalte bat eragitea, bai Sorturi bai koalizioari.

Nik uste dut hemen gudenotatik asko eta askok urte luzetan militatu izan dugu eta badakigu zer den ezker abertzalean militantzia politikoa egitea eta zer suposatu

Handira jokatzeko momentua da baina batzuetan koalizioaren baitan ere txikira jokatzen jarraitzen dugu.

Page 31: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

31

duen hamarkada hauetan hori guztia egitea. Oso gogorra izan da ,borroka horrelakoa izan delako, eta guk nolabait tarteka gure estrategia horren baitan planteatzen genuen sprint bat bazetorrela. Sprint horiek normalean lotzen ziren negoziazio uneekin; hau da sor daiteke negoziazio aukera bat eta goazen sprinta egitera eta sprint horrek dena eskatzen zuen, dena ematen genuen sprint horretan, iristen ginen arnasestuka eta gertatu zaiguna izan da negoziaketa horiek normalean ez dutela eman guk nahiko genukeena, hor errefluxu bat zetorren eta berriro sprint berri bat hurrengo arte. Horrela hiru hamarkada eman ditugu, horrek dakarren neke guztiarekin.

Orain Euskal Bide hau planteatzen dugunean ez dugu inor engainatu nahi, ez dugu ipuinik kontatzen. Bere xehetasun eta xumetasun guztiarekin oso ariketa zintzoa egin dugula eta planteatzen dugu seguruenez herri honek baduela bere aurrean maratoi bat eta maratoi-korrikalarien mentalitatea nolabait guregain hartu behar dugula. Noski tarteko helmugak egongo dira eta egon behar dute ,funtsezkoak dira prozesua bere horretan indartzeko eta bizkortzeko, baina planteatzen ari gara arnas luzeko ibilbide bat, zalantzarik gabe. Nik uste dut gure korrika egiteko modua aldatu behar dela, jakinda ezer ez dela gaurtik biharko izango, baina horrekin batera beste momentu batzuetan izan dugun ilusioari ere heldu eta eutsi behar diogu eta gainera behintzat militanteak garenok kapazak izan behar dugu gure baitan sentitzen dugun ilusio hori gainontzeko jende guztiari transmititzeko eta kutsatzeko.

Horretan aipatuko nuke ,eta nik behintzat horrela sentitzen dut, oso gogorra izan dela pasatu duguna ,oso emankorra ere bai asko ikasi dugu, baina egin dugun guztiak eta beste batzuk egin duten guztiak, balio izan du honaino heltzeko, aukera hau sortzeko. Ni behintzat pribilegiatua sentitzen naiz partidu hau jokatzeko aukera dudalako. Eta egia da batzuetan bertigoa sentitu daitekeela eta egia da partidua ez dela batere erraza eta ipuinik kontatzen ez dugunez ez dugu kontatuko Mirandesen aurka jokatuko dugula ,ez da egia. Aurrean dagoena ez dakit F.C.Barcelona edo Real Madril nor den, baina sekulako taldea da ,eta agian esango nuke talde bat baino gehiago ere badirela eta gure bankiloa ez dakit motzegia ez den, baina partida hau daukagu. Aukera hau daukagu jokatzeko eta nik behintzat neure buruari ez diot partidu hori jokatzeko aukera ukatuko. Beste batzuk eta guk geuk egindako borrokaren bidez lortu dugu aukera hau sortzea eta orain gure herriari aukera eman behar diogu hori guztia borobiltzeko eta lana amaitzeko.

(I.S) Ez da bertan aipatzen proposamenean, baina testuinguru honetan aurreko agerraldi batean indar handia eman zenion Fronte Zabalaren ideiari. Planteatzen zenuen bide honetan aurrera egiteko koalizio bat baino zerbait gehiago behar zela, Fronte Zabal hori osatzen joan behar zela.

Kanpotik begiratuta egia da koalizioak indargune batzuk badauzkala ,gaitasun eta balio handiak demostratzen dituela, baina Fronte Zabal bat izateko oraindik falta zaiola ere ikusi egiten da. Zergatik ez da azkarrago egiten eta nola eragingo dio ziklo elektoral luze honek horri?

Gaurko joko-zelai honetan ,Euskal Bidea egiteko, gure ustez funtsezko osagaiak dira; batetik herri mugimendua eta guk herri mugimendu zabal, sendo eta indartsu bat nahi dugu, prozesuari taupada emateko eta guk behintzat honetan bi lehentasun ikusten ditugu. Batetik erabakitzeko eskubidearen aldeko herri dinamika indartsu eta zabal bat ,izen-abizenik jarri gabe, eta gero beste alde batetik eskubide sozialen aldeko herri mugimendu edo herri dinamika zabal eta indartsu bat. Ulertzen dugulako gainera bi horiek izan behar direla halako prozesu baten hankak. Horien artean guk kokatzen dugu Fronte Zabala, Fronte Zabala nolabait mugimendu zabal horren espresio politiko, soziopolitiko eta instituzionala. Baina Fronte Zabalaren lehenengo ezaugarrietako bat izan behar da

Estrategia nazionala behar dugula erabat sinetsita gaude, pentsatzen dugu ezinbestekoa dela zazpi lurraldeetatik argi izatea nora goazen, baina kontuan izanda errealitateak oso ezberdinak direla.

Page 32: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

,eta hori koalizioan hitz eginda daukagu gero iritsiko da momentua hori frogatzeko, mugimendu soziopolitikoa izatea eta ez instituzionala; instituzionala izatea izan behar da mugimendu soziopolitikoa izatearen ondorioa. Egia da bat batean adibidez hiru urte hauetan ,denok badakigu nondik gentozen, topatu gara instituzio pila batekin hauteskunde pila batekin eta kostatu zaigu hori guztia egitea eta gehienbat instituzioetan edo instituzioetara egon gara. Baina guk uste dugu beste pauso batzuk eman behar direla.

Fronte Zabalarekin zer planteatzen dugun? Guk uste dugu EH Bildu-k nortasun propioa hartu behar duela, nortasun propioa hartzea da mezu eta jarduera propioa izateko aukera eta gaitasuna izatea. Horretarako egitura propioak izan behar ditu EH Bildu-k eta orduan egongo dira bakarrik EH Bildu-rekin bakarrik bat egiten duten pertsonak ,ez Sorturekin ez EArekin ez Aralarrekin ez Alternatibarekin bat egin gabe, bakarrik EH Bildu-rekin identifikatzen diren pertsonak; guk pertsona horiei guztiei ateak zabaldu nahi dizkiegu ,gaur egun ate horik itxita daude. Hori da gauza bat funtsezkoa, martxan jarri behar dena. Gainera hori guztia baliatu nahiko genuke kultura politiko berri bat sortzeko, antolakuntza kultura politiko berri bat sortzeko, horretan eraberritzeko eta

ezker abertzaleak oraindik ere egin ez duena egiteko. Beste alde batetik, horrek

ekarriko duen ondorio zehatza izango da koalizioa osatzen duten alderdi

politiko horiek burujabetza maila bat EH Bildu-ren esku utziko dutela eta guk hori gertatzea

nahi dugu. Horretan Sortuk bere burua kokatzen du barrutik lana eginez dinamizazioa eginez, baina

gaur egun alderdiek daukaten papera hartu gabe.

Eta zailtasunak? Duela urte bete hausnarketa hori jarri genuen mahiaren gainean, gure ustez behar hori bazegoelako ,momentu horretan igual ez zegoen egiteko presarik edo urgentziarik, baina guk antzematen genuen inportantea zela egiten hastea eta hala eta guztiz ere kostatu da. Kostatu da, gauzak askotan ez direlako guk nahiko genituzkeen bezain errazak. EH Bildu-ko alderdien artean lortu dugu elkar-ulertze maila ona eta egokia, baina nik uste dut oraindik ez gaudela egon beharko genukeen mailan. Ni uste dut oraindik nork bereari gehiegi begiratzen jarraitzen duela. Lehengo egunean Ficoban egindako aurkezpenean EH Bildu-ren izenean hitz egitea suertatu zitzaidan eta nik emandako mezu bat gutxienez bazen EH Bildu osoarentzat eta momentu horretan esan nuen guztiok nork bere onena eta guztiok batera herri gisa neurria emateko garaia da baina horrekin batera ere esan nuen ez dela txikira jokatzeko momentua eta batzuetan koalizioaren baitan ere txikira jokatzen jarraitzen dugula. Adibidez orain hauteskunde aurreko etapa hori bizitzen ari gara eta horiek izaten dira txikira jokatzeko momentuak. Besteei eskatu aurretik ,nik nire buruari Sorturi eskatzen diot, neurria ematea eta gauza horien gainean egotea. Benetan ardura hori dugulako, guk benetan Fronte Zabala sortu nahi dugulako eta guk gainera Euskal Herrian independentzia eta justizia soziala lortuko dituen Fronte Zabal hori ,EH Bildu hori, eraiki nahi dugulako.

(N.I) Behin eta berriz Euskal Bidean

aipatzen da herri m u g i m e n d u a ,

parte hartzea, a u t o n o m o a k

izan behar d i r e l a

Page 33: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

33

bakoitzak eta instituzioei muga bat jarri behar zaiela; pixka bat Katalunian gertatzen dena, azken finean alderdiak gelditzen direla edo gelditu beharko liratekeela mugatuak herriak nahi duenari. Orain nola ikusten duzu mailakatze hori, herri mugimenduen nondik norakoa, instituzioekiko eta alderdiekiko daukaten nortasun hori?

Euskal Herrian nik esango nuke herri mugimenduari buruz hausnarketa bat edo hausnarketa batzuk egitea badaukagula, batzuetan gure hausnarketak oso zaharkituta gelditu direlako edota beste batzuetan gure jarduerak ere oso zaharkituta gelditu direlako. Guztion artean ,eta batez ere herri mugimenduan daudenak protagonista izanik, pentsatu behar dugu Euskal Herriak XXI. mendean zer nolako herri mugimendua behar duen benetan eraginkorra izateko, benetan erakargarria izateko eta herritarren aktibazioa aipatzen dugunean benetakoa izan dadin. Kontua ez da deialdiak egitea, kontua ez da mobilizazioak deitzea. Mobilizazioak deitzea errax xamarra da, gutxi batzuen artean egin dezakete mobilizazio baterako deialdia. Kontua da lortu behar dugula jendea aktibo egotea, gustura sentitzea eta parte hartzen sentitzea. Horretarako konpromiso maila ezberdinak egon behar dira eta horretarako beste bide batzuk erraztu behar dira. Nik uste dut oraindik gure moduak gure bideak zaharkituta gelditzen ari zaizkigula eta nik behintzat pozik ikusten dut egiten ari diren saiakerak gauza berriak egiteko eta badela jendea burua nekatzen hasi dena behintzat gauza berriak asmatzeko eta jendea beste modu batean mugitzeko.

Guk egin dugun seguruenez akatsetako bat izan da askotan jendea gugana etortzea nahi izan dugula. Eta planteatu dugu nola erakarriko dugu jendea? Nik uste dut gaur egun ,gainera euskal jendartearen bilakaera ikusita, hasi behar dugu pentsatzen nola egingo dugun gu jendearengana hurbiltzeko, jendea gaur egun bere kezken inguruan dagoelako. Guk kezka horietara jo behar dugula hortik nolabait enpatia bat konexio

bat lortzeko jendearekin eta jende horrek erabaki ahal izateko gurekin bat egitea eta mugimenduan hastea. Baina pentsatzen baldin badugu jende guztiak gauzak egin behar dituela guk nahiko genukeen bezala edo gu garena bezalakoa nik uste dut oker gabiltzala.

(I.S) Dokumentuan herri mugimenduaren ezaugarrietako bat autonomia izan behar dela aipatzen da, herri mugimendu autonomo bat behar duela bide honek. Baina zuek alderdia zarete ,koalizioa zarete, zuek ere autonomo jokatuko duzue mugimendu horiekiko? Askotan iruditzen zait mugimendu horiek bihurtu direla zuen aurkako lobby bat agenda bat markatzeko eta autonomia hori eskatzen denean ez da asumitzen autonomia horrek ere ematen dizuela zuei autonomia erabakiak hartzeko eta politika zehatzetan ,gutxienez alde instituzionala duen mugimendu soziopolitiko horrek, ezin dituela esan herri mugimenduak esaten dituen gauzak edo ez duela zertan asumitu behar agenda hori. Kontuan hartu behar duela, harreman bat egon behar dela, baina autonomoa baldin bada bi norabideetan izan behar dela.

Konplexua da gaia. Teorian behintzat ados nago. Autonomia onartu behar bazaio herri mugimenduari ,eta nik uste dut aitortu behar zaiola eta errespetatu behar zaiola, alderantziz ere izan beharko luke eta gero horretan harreman dialektiko bat sortu beharko genuke batzuen

eta besteen artean. Kontua da gero Euskal Herrian gainera sekulako joera izaten dugula gure

arteko desadostasunak dramatizatzeko eta muturreraino eramateko. Momentu

batean desadostasuna baldin badago data batengatik

mobilizazio baten inguruan ea nork deitu

behar duen edo, horrek amai dezake zisma batean, nolabait esatearren. Guztiok bizi izan ditugu horrelako gauzak, nik behintzat alde bietan.

Nire ustez horretan ere asmatu beharko dugu. Egia da Fronte Zabalaren baitan herri m u g i m e n d u e t a n dauden kideek egon behar dutela eta gustura sentitu behar dute bertan

Page 34: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

34

Fronte Zabaleko partaide direlako. Egia da ere EH Biduk harreman berezia behar duela herri mugimenduekin, gu ez garelako eta ez dugu inoiz izan behar gainontzeko alderdiak bezalakoa; guk gauza berezi bat izan behar dugu seguruenez herri mugimenduaren eta alderdi politiko baten arteko gauza bat izan behar dugu ,mugak non dauden ez dakit oso ondo, baina esparru horretan mugitu behar dugu. Hala ere nire ustez inportanteena litzateke egoera horiek dramarik gabe bizitzen hastea. Batzuetan ados egongo gara eta sintonia ezin hobea izango da eta beste batzuetan ez gara gauza guzti-guztietan ados egongo eta horrek ez du esan nahi batzuk erreformista hutsak bilakatu direnik edota besteak taliban batzuk direnik, horrek ez du esan nahi ez bata ez bestea. Muturreko kategorizazio horietatik ihes eginez, gure buruari aukera eman behar diogu gauzak beste modu batera egiteko. Harreman dialektiko horiek izango dira tirabirak direlako batzuetan harago eta beste batzuetan honago. Horretan guztiok ikasi beharko, baina nik uste oraindik hortik urruti gaudela.

Iruditzen zait momentu honetan herri mugimendu batzuetako jendearentzat ,garaia oso ona ez delako herri mugimendu horientzako ahulezia egoera batean egoteagatik, nolabait sentitzen dute indar politikoa eman baino kentzen diela eta nik uste dut hori zaindu behar dela. Lehen aipatu dut herri mugimendua izateko modu berriak planteatu behar direla gure Euskal Herri honetan eta iruditzen zait horretan ezin dugula joan beste joera batera eta da ekimen guztiak handi-handiak eta espektakulu ezin hobeak izatea. Nik uste halakoak behar ditugula, herri honek gertakariak behar ditu eta herri mugimenduak sortutakoak badira are hobeto ,baina ekimen txikiak behar-beharrezkoak dira. Egunero ahalik

eta toki gehienetan ekimen txikiak bere eragite gaitasun txiki baina garrantzitsu horrekin inportanteak dira. Horretan ikasi behar dugu guztiak mugitzen, inork bere agenda inori inposatu nahi gabe, posible baldin bada. Egia da gu zentzu horretan transatlantiko bat garela eta gure agenda batzuetan zapaltzaile xamarra ere badela

(N.I) Orain dauden herri mugimenduen artean besteak beste erabakitzeko eskubidearen inguruan Gure Esku Dago, lehenagotik ere Independentistak independentziaren bide horretan, dispertsioaren aurkako mugimenduan Sare ikusten dugu. Euskal Herrian ez gara hainbeste ,hiru milioi geografikoki, baina ez gara hainbeste orokorrean lan egiteko gaudenak, ondorioz talde eta herri mugimendu asko dago. Beraz, mugimendua egon badago, baina guzti hori nola txertatu, nola bateratu?

Herritako eta auzoetako jendeak behin baino gehiagotan esaten digu: gure herrian edo gure auzoan Sarekoak daude, Gure Eskukoak daude, gu ere bagaude eta guztiok joaten gara jende berberaren bila eta guztiok nahi dugu jende berbera toki guztietan. Egia da arazo hori dagoela. Baina nik uste dut garai honen gakoetako bat dela mugitzen den jendea ez egotea toki gehiagotan, baizik eta mugitzen ez den jendea mugitzen hastea, hori da lortu behar duguna. Nik uste dut Gure Esku Dagok autonomia osoarekin, Sarek zer esanik ez autonomia osoa, EH Bilduk besteok eta, bilatu behar dugu momentuz etxean ezer egin gabe dagoen jendea kalera jaistea, hori da bilatu behar duguna. Horretarako bideak igual ezberdinak izango dira ,askotan nahiko antzekoak gauza gehienak asmatuta daudelako, baina nik uste dut gakoa dela jende gehiago inplikatzea. Benetan lortzen ez baldin badugu orain gaudenok baino jende gehiago inplikatzea

Page 35: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

35

Ezker abertzalean militatu dugunok badakigu zer den motxila ugari izatea bizkarrean. Uste dut motxilak banatzea dela gakoa.

lan ildo ezberdinetan benetan zaila izango da prozesu hau bere konplexutasun guztian aurrera joatea. Nik ez dakit Oreretan zenbat jende mugitzen ari den gauza batean ,bestean ,EH Bilduren batzarretan eta abar. Baina benetan lortu behar dugu jende gehiago egotea toki bakoitzean, bestela ezinezkoa izango da lan guztia egitea. Gainera, ezker abertzalean militatu dugunok badakigu zer den motxila bat ez ,bi motxila hiru motxila edo lau motxila bizkar gainean eramatea, badakigu zer den hori, baina badakigu horrek ere ematen duela ematen duena. Hortaz, nik uste dut motxilak banatzea dela kontua.

(N.I) Lehenago esan duzu mobilizazioak egun batean zerbait egiteak baduela garrantzia, baina horri bide bat eman behar zaiola. Adibidez presoen aldeko manifestazioa Bilbon egindakoa hor ere egon zen hausnarketa bat. Egia da urtez urte gindoazela goi bat jotzen eta bat batean 80.000 eta hor hausnarketa bat egon zen jendartean. Hori zergatik, zergatik jaitsiera hori? Jendearen etsipena da? Argi dago nire ustez PNV joan ez zelako ez dela, baina horrelako gauzekin hor ikus daiteke jendearen desmobilizazio hori?

Bilboko manifestazioaren inguruan hitz egiten baldin badugu nik uste dut manifestazio horrek gora-behera txikiekin baina bere sabaia jo duela, azken urteetan jo zuela. Pixka bat gorago edo pixka bat beherago egin dezake, baina askoz jende gehiago egun batean gure Euskal Herri honetan ez dakit posible izango den biltzea formatu horretan behintzat “denok Bilbora, denok Bilboko kaleetara”. Horrek agian pentsarazi behar digu beste gauza batzuk beste modu batera egin beharko ditugula jende gehiago bildu ahal izateko egun bakar batean. Gero nik pentsatzen dut noski iaz egindako manifestazioa berezia izan zela oso; lehenik debeku batetik gentozen eta debeku hori gainditzeko aukera egon zen azken momentuan eta horrek berez uholde berri bat ekartzen dizu. Gero PNV bera deialdian egoteak jende gehiago ekarri zuen, PNV-k ekarritakoa eta gero beste sektore batzuk ,nik esango nuke EH Bilduren ingurukoak, igual beste momentu batean joango ez direnak baina PNV-k deialdia eginez animatzen direnak pentsatzen dutelako benetan egoera berezia dela eta bere burua horretan kokatu nahi dutela .Nik uste dut ,beraiek esan zuten bezala, salbuespenezko egora bat izan zela eta langa hori gainditzea berez zaila dela. Mobilizazio edo molde horri begira nik uste dut buelta batzuk eman beharko dituztela Sarekoek eta beraiek erabaki beharko dute zer egin, baina nik uste dut mobilizazio horren mugak nabarmenak direla gaur egun; onerako diot sekulakoa egin dugulako eta orain normala iruditzen zaigulako hori lortzea, erreza balitz bezala edonork bere esku izango balu bezala.

(I.S) Honekin jarraituz, askotan hitz egiten dugu baldintza subjektibo eta objektiboen arteko harreman batzuetan arraro horretaz. Egia baldin bada ere Bilboko manifestazioaren ondorengo horretan jende askoren artean sentsazioa ez zela oso positiboa edo etsipen puntu bat bazegoela, astebete beranduago Donostian 33.000 pertsona bilduta jende horren sentsazioa askoz ere positiboagoa zen. Arrazoiak asko izan daitezke eta ezin da horren orokorpen bat egin, baina iruditzen zait hein handi batean erakusten duela existitu egiten dela tradizio bat non jendea askoz erosoagoa sentitzen den nahiz eta objetiboki beti hobe den 90.000 33.000 baino zerbaiten alde. Hori horrela da, nahiz eta astebete beranduago Euskal Herrian baldintza horietan jende hori biltzeak berezko balio bat baduen, baina iruditzen zait baduela elementu subjektibo bat. Aipatu duzunaren harira, bide honek behar du militantzia eredu berri bat edo gutxien-gutxienez zabaldu behar ditu dauden militantzia moduak. Ez dakit badaukazuen buruan ,zuen erakundeetarako propioak diren militantzia eredu horietaz aparte, nola garatu daitekeen Euskal Bidean ekarpenak egingo dituen jende horrek militantzia boluntarioagoak eta horiek balioan jartzeko moduak; ze nire ustez sentsazio horietan asko da ere zertara gauden ohituta eta zer jartzen dugun balioan eta batzuetan ere nahiago dugula gutxi baina onak asko baino ezberdinak egotea baino.

Lehenik eta behin manifestazioetara joko dut eta nire bizipen pertsonaletik. Ni neu, nire tradizio propioarekin ni nator natorren tokitik eta aski

Page 36: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

36

ezaguna da, eta hori guztia kontuan hartuta ,Bilboko manifestazioan argi izpiak altxatuz, nik esan behar dut arraro sentitu nintzela. Arraro sentitu nintzen ,ez zen manifestazioa izan, bakarrik pixka bat ibili ginen eta gainera gu okertu ginen jendea hasi zelako eskua altxatzen eta gu ere hasi ginen eta ez zen momentua, beranduago egin behar zen. Onartu behar dut arraro sentitu nintzela eta begiratu azken aldian gauza arraroak egiten ari garela: mosaikoa, kamiseta laranjekin manifak, kantetan, dantzan... erregistroak nolabait zabaltzen ari gara eta hala eta guztiz ere batzuk oraindik arraro sentitzen gara. Gero Donostiako manifan zuk aipatu dituzun sentsazioak; kolpea jaso ondoren erantzuna, erantzun sendoa. Ni ez nintzen egon ,espetxean nengoelako, baina esan zidaten Bateragunerekin egindako maniaren antzekoa luzerari dagokionez, nahiko mani indartsua.

Lehenengoa ,Bilbokoa kokatzeko, burua behar izan nuen: hemen gaude, hau da beste jende batentzako, jende gehiago izan nahi dugu.. argudioak eta arrazoiak. Bigarrena bizi izan nuen eta interpretatu nuen bihotzarekin, azalpenik gabe. Nik uste dut zuk aipatu duzuna dela, baina nik maniak eta hurrengo gauza guztiak garaipen egunera arte beste jende batekin egin nahi ditut, ez bakarrik nire lagunekin ez bakarrik honaino etorri garenokin, horiek izango dira nire lagun-minenak noski, baino beste batzuekin ere egin nahi dut bide hori, bestela ezinezkoa izango delako egitea. Asko eta asko izan behar dugu, benetako gehiengo bat izan beharko dugu Euskal Herri osoan benetan gure helburuak lortzeko. Horretarako beharko dugu gu bezalakoa ez den jendea, eta gu bezalakoa ez den jendea etorriko da edo gu beraiengana joan beharko dugu beste gauza batzuk eginez eta gauzak beste modu batzuetan planteatuz. Batzuetan ikasi beharko dugu tradizio berriak sortuz eta

horietan gustura sentitzen eta abar, hori guztia gertatu beharko da eta bide hori egin beharko dugu.

Orain Euskal Bidea planteatu dugu eta Euskal Bidearen baitan filosofia hori guztia dago. Gehiengoa izan nahi dugu, herri hau independentziara eta justizia sozialera eramateko. Benetan guztiok herri honetan aske eta gure eskubide sozial guztien jabe duintasunez bizi ahal izateko. Hori da gure helburua, nola egingo dugu hori? Lehen aipatu dut herritarrak etorkizunaren jabe ez orainaldiaren protagonista nahi ditugula, guk planteatzen dugu pertsona horiek guztiak gurekin edo proposamen honekin bat egiten dutenak eta gainera konpromiso pertsonalen bat hartzeko prest daudenak bidelagun bilakatu nahi ditugu. Euskal Bide horren baitan milaka eta milaka bidelagun egotea nahi dugu eta gainera bidelagunen komunitate hori antolatzea nahi dugu, bere kabuz antola dadila. Seguruenez batzuk euskalgintzatik etorriko dira, beste batzuk feminismotik, beste batzuk ekologismotik, beste batzuk beste toki batzuetatik etorriko dira, baina konpromiso pertsonal zehatzen bitartez prozesu hau bultzatuz. Nik uste dut horretan dagoela gakoa, ea asmatzen dugun horri daukan potentzial guztia ematen eta asmatuko bagenu nik uste dut sekulakoa egingo dugula.

(I.S) Berez ari dira etortzen ,etortzen ari dira beste alderdi batzuetatik eta tartean etortzen ari dira Ezker Batutik, etortzen ari dira Alderdi Sozialistatik. Ez dakit hori ere balorean jartzeko kapaz izaten ari garen, zalantza hori daukat. Alegia, manifestazio horietan egotea orain arte parez pare egon dan jende hori eduki behar du balio bat eta ez dakit diskurtsoetan asmatzen ari den erabat hori mahaigainean jartzen. Askotan jendearen bizipen partikularrak ,agian buruarekin ulertzen dugu baina askotan bihotzarekin ez dugu berdin sentitzen, eta horrek behar du askotan planteatu duzuen beste hizkuntza baten behar hori.

Nire ustez horren oinarrian dagoena da oraindik ez dugula sinisten ze nolako gaitasuna daukagun beste sektore horiek erakartzeko eta beste sektore horietatik jendeak gurekin bat egiteko eta askotan jotzen dugu pentsatzera betikoak garela eta betikoak izaten jarraituko dugula. Nere ustez horretan dago akatsa. Hori nahiko onartuta daukagu eta adibidez oraindik Fronte Zabalaren ikuspegi horretatik Sortukoei ,lehen pertsonan diot, EA-koekin batera egotea arraro egiten zaigu, EA-koei ezker abertzalekoekin edo besteekin egotea gauza bera. Gertatzen zaiguna da gauza gehiegi ikasi behar izan dugula edo ikasi behar dugula denbora laburrean eta denak bere denbora behar duela, bere denbora eta jakina saiatua izatea. Pausoak ematen ditugu, baina batzuetan gure ohiko jarrerak edo inertziek salatzen gaituzte eta oraindik neurri baten jarraitzen dugula betiko moduan. Azkenean ez dugulako sinesten zer nolako

Ez dugu sinesten benetan guk eta gure proiektuak beste sektore batzuk erakartzeko duen gaitasuna.

Page 37: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

37

gaitasuna daukagun edo zer nolako gaitasuna daukan gure proiektuak jende berria erakartzeko eta benetan gehiengo horiek sortzeko. Bestela altxa dezala eskua hauteskunde emaitzekin harrituta gelditu ez den inork. Ikusten ditugu hauteskunde emaitzak Araban-Gasteizen eta gu gara txundituta gelditzen garen lehenak, zergatik? Ez dugulako sinesten benetan gaitasun hori daukagula gure proiektura hainbeste jende biltzeko. Nik uste dut ikasi beharko dugula eta horren arabera jokatzen hasi. Handiak gara, batzuetan guk pentsatzen dugunak baina handiagoak gara eta txikiari dagozkion dohainak galdu gabe beste jokabide batzuk, beste hitz batzuk, beste jarrera batzuk ere barneratu behar ditugu.

(N.I) Lehen esan duzu garrantzia ematen diozuela jendea erakartzeari, jende ezberdina lotzeari eta abar. Egia da Katalunian ,nahiz eta ezin den konparatu Katalunia eta Euskal Herriko bidea ez urteetan zehar ez egun dagoen egoera, egia da Katalunian ikusi dugula askotan orain bide berri honekin esaten jende askori ni federalista nintzen eta orain independentista naiz. Katalunian askok esaten dute bide sozioekonomiko bat aldarrikatuz hasi zirela eta agian identitatea alderatuz, orduan sozio-ekonomia jarraituz eta identitatea alde batera utziz. Euskal Herriaren testuinguruan jendea indar metaketa horren baitan lotzeko ez dakit alde sozioekonomikoa, identitarioa edo biak batu beharko liratekeen?

Dena erabaki nahi dugu eta dena Euskal Herrian erabaki nahi dugu eta horretarako nahi dugu erabakitzeko eskubidea. Ideia polita eta eslogan erraza izan daiteke, kapazak ez baldin bagara hori guztia garatzeko. Lehen aipatu dut, nire ustez sekulako aukera daukagu erabakitzeko eskubidea ulertzeko modu berri horrekin, benetan pentsatuz tresna bat dela euskal herritarron bizi baldintzak duintzeko eta hobetzeko eta hori gainera justizia sozialaren norabidean jartzeko. Nire ustez sekulako aukera daukagu; horretan asmatuko bagenu parez pare zabaltzen zaizkigu ate asko, hain zuzen ere inoiz abertzaleak izan ez direnen ateak. Aukera dago gure Euskal Herri honetan ere inoiz abertzalea izan ez den jendea independentista bilakatzeko. Nik bat gutxienez ezagutzen dut, Oskar Matute, diot ondoan izaten dudalako. Zalantzarik gabe askoz Oskar Matute gehiago daude Euskal Herrian eta konbentzituta nago askoz gehiago izan daitezkeela.

Adibidez lehen aipatu dugu Bilbo Handia eta Bilbotik Bilborako estrategia eta politika zehatzak, hori batez ere Euskal Herriko hiriguneetan ezinbestekoa da. Hemen egin behar diren politika sozial eta ekonomikoak funtsezkoak dira eta erabakitzeko eskubidearekin erabat uztartzen da, burujabetzarekin. Hori Grezian izan da Syrizak egin duena, egiten ari dena; batetik justizia sozialaren aldeko borroka eta hori uztartuta nazio

burujabetzaren defentsarekin; hau da, erabakigune arrotz horien aurrean nazio burujabetza tresna bezala jarriz justizia soziala sortzeko.

Grezian lortu dute alternatiba antineoliberal hori gobernura iristea, sekulakoa da eta horrek ere aukera berriak zabaltzen ditu gutxi-gutxienez Europako hegoalde osoan eta nik uste dut gure betebeharra dela aldaketa haize horiek Euskal Herrira ekartzea. Zentzu horretan, EH Bildu izan behar da hemengo Syriza hemengo Fronte Zabala, ezkerretik aldaketa horiek egiteko eta gainera erabat uztartuta nazio burujabetzarekin.

(I.S) Katalunia aipatu da eta proposamenean bertan agertzen da estatuaren deskonposizio prozesu horrek ekarri dezakeela erreformarako proposamen berri bat eta badirudi EAJ horren alde dagoela edo gutxienez bere planteamendua dela orain arte daukaguna ez galtzearen mantra hori. Syriza aipatu duzue eta Grezian ere ikusi behar da ze deskonposizio punturaino heldu behar izan den estatua honelako indar bat indartzeko. Gaur bertan PP-k eta PSOE-k egin dute lehenengo akordio bat hain zuzen ere Kode Penalaren inguruan. Badirudi Podemosek egiten duena egiten duela, Katalunian gertatzen dela gertatzen dela edo Euskal Herrian ematen diren urratsak ematen direla, badirudi oraindik Koalizio Handiaren bitartez eta abar estatuak eduki dezakeela erresistentziarako gaitasun bat. Zeintzuk dira lehentasunak bide honetan lehenbailehen egoera horiek ematen baldin badira prest egoteko?

Lehenengo kontua da baieztapen bat egitea eta da egia dela 78ko erregimena erortzen ari dela ;hau da,

Espainiar Estatuan prozesu eratzailerik ez bada, Kataluniakoak eta gureak aurrera egiten dutela ziurtatu behar dugu.

Page 38: Neguko Unibertsitatea - Aldizkaria

38

Espainiako Trantsizioa sustatu zuten akordio politiko horiek pikutara doazela, sintoma guztiak agertzen ari direlako. Ez ditut guztiak aipatuko, baina argi eta garbi dago ekonomiaren krisiak guztia azkartu duela, baina atzetik zetorrela, hor dago bipartidismoaren krisia eta sortzen ari diren fenomeno guztiak. Horien baitan gu elementu berri bat kokatzen ari gara eta hori da autokolpearena. Ikusten ari gara argi eta garbi gainera gaur egun estatuan dagoen nora ez horretan sektore atzerakoienek erabakiak hartzen hasi direla, zeintzuk pentsatu dute ez dela posible gertatzen ari dena eta nolabait honi eusteko modurik eraginkorrena dela atzera egitea. Horretarako sektore horiek ,gurdia zibila bera, epaile batzuk, komunikabide batzuk, Alderdi Popularraren sektore handi bat, horiek guztiak ari dira horretan. Hasi dira mugitzen eta nik uste dut hauteskunde orokorretara arteko urte hau oso luzea egingo zaigula eta oso gogorra izango dela sektore horiek martxan daudelako. Hori batetik.

Gero egia da gaur egun espainiar estatuan itxaropen bat sortzen ari dela ,nik ez dakit ilusio faltsua den baina egia da itxaropen hori egon badagoela, eta hori da akaso aldaketa politikoa gerta daitekeela espainiar estatu mailan eta agian prozesu eratzaile berri bat martxan jartzeko aukera egongo dela, konstituzioa bera aldatuko duena eta beste aldaketa batzuk ekarriko dituena. Beste alde batetik, badakigu lurralde ereduaren inguruan arazoak baino gehiago dauzkala Espainiak Kataluniarekin, Katalunian prozesu independentista bat abian dagoelako. Egoera horretan gaude momentu honetan eta guk horregatik egoera honetan jarri dugu martxan proposamena gure prozesu eratzailea abiarazteko. Horretan sortzen zaigun egoera da aukera egon daitekeela espainiar estatuan prozesu eratzaile hori egoteko ,ikusiko dugu egongo den ala ez. Katalunian badago bat, hemen Euskal Herrian behar dugu gurea eta guk nahiko genuke aldaketa demokratikoa gerta dadin posible baldin balitz hiru prozesu horiek elkar bizitzea. Iruditzen zaigulako biderik eraginkorrena eta errazena izango litzatekeela 78an posible izan ez zena orain posible egiteko. Egia da diktadura oso atzean gelditu dela, egia da sableen zarata nolabait apaldu dela, baina badakigu frankista horiek guztiak faxista horiek guztiak jarraitzen dutela beraien trintxeretan ,hori ere ezin dugu ahaztu, eta

aiduru daude. Gauzatzen ez baldin bada prozesu eratzaile hori espainiar estatuan ,ilusio faltsu batez ari baldin bagara, behintzat ziurtatu behar dugu Kataluniak eta gureak bat eginda aurrera egingo dutela eta bien arten kuña demokratiko bat osatuko dutela espainiar estatuaren kartzela hori ireki ahal izateko.

Guk horretan jarri behar duguna da gure prozesu propioa martxan jartzea. Egia da EAJ momentu honetan ez dagoela batere interesatuta eta Madrilera begira dagoela. Urkulluk argi eta garbi esan du Madrilen lasai egoteko bera dagoen bitartean ez garela inora joango, baina egia da PNV-rentzako ere egoera deskontrolatu daitekeela epe laburrean eta guk hori espero dugu. Akaso aukera egon daiteke ,eta hori PNV-rekin hitz eginda dago beste gauza bat da ea gauzatuko den ala ez, prozesu eratzaile baten filosofiaren ikuspegitik indarrak batzeko ea konstituzioaren aldaketa hori iristen den eta momentu horretan ahalik eta presio gehien egiteko estatuari eta estatua behartzea Euskal Herriari dagokion erabakitzeko eskubidea txertatzeko bere konstituzioan. Hori izan liteke abertzaleen imaginarioan Maltzaga berri bat, baina PNV-koek argi eta garbi esan digute momentu horretan espainiar estatuak ezezkoa ematen badu beraiek atzerako bidea egingo dutela beraientzako inportanteagoa delako daukagunari eustea. “Ez da gutxi daukaguna”, hori egingo du PNV-k.

Gu kapazak izango ginateke momentu horretan beraiek baino indar gehiago biltzeko eta indar horiekin guztiekin joatea aldebakarreko bidera? Posible litzateke momentu horretan ,beraiek atzera eginda ere, guk jendea gure atzetik ekarri eta aldebakarreko bide horretara eraman Katalunian bezala? Nik uste dut hori saiatu behar dugula, baina kasu guztietan eta hori da nire ustez proposamen honen ahulgune nagusia eta horrekin batera bere indargune nagusia dena gure esku dagoela; gure gaitasunen arabera eta ea kapazak garen herritar gehiengo berri horiek osatzeko eta gurekin batera eramateko gure ustez objetiboki beraientzako onena den proiektu politikora, baina ez dakit kapazak izango ote garen. Hor dago erronka, nik uste dut herri honek frogatu duela gaitasun eta ahalmen nahikoa dituela hori egiteko eta nik behintzat nire herriarengan dut konfiantza osoa eta espero dut ezker abertzalea motorra izatea prozesu horretan eta kapaza izatea hori guztia bultzatzeko eta laguntzeko.