609
Eibarko euskara Morfologiako alor baten azterketa: izen sintagmaren deklinabidea, adjektibo sintagma eta adberbio sintagma Jakintza-arloa: Hizkuntzalaritza Egilea: NEREA ARETA AZPIRI Urtea: 2002 Zuzendaria: ROSA MIREN PAGOLA Unibertsitatea: UD-DU ISBN: 978-84-8438-327-7

nerea areta hitzaurrea · 2015-11-09 · Lan hau 2001-2002 ikasturtean aurkeztutako doktorego tesia da. ... Tesia bera hitz bitan aurkezteko, ... eta fraseologia-ipuin mailako emaitzak,

Embed Size (px)

Citation preview

  • Eibarko euskara Morfologiako alor baten azterketa: izen sintagmaren deklinabidea, adjektibo sintagma eta adberbio sintagma

    Jakintza-arloa: Hizkuntzalaritza

    Egilea: NEREA ARETA AZPIRI Urtea: 2002 Zuzendaria: ROSA MIREN PAGOLA Unibertsitatea: UD-DU ISBN: 978-84-8438-327-7

  • Hitzaurrea Lan hau 2001-2002 ikasturtean aurkeztutako doktorego tesia da. Deustuko Unibertsitatean Bikain Cum Laude lortu zuen Rosa Miren Pagola doktorearen zuzendaritzapean burututako Eibarko euskara. Morfologiako alor baten azterketa: izen sintagmaren deklinabidea, adjektibo sintagma eta adberbio sintagma tesiak. Epaimahaian Pello Salaburu, Patxi Goenaga, Orreaga Ibarra, Patxi Altuna (Pax) eta Juan Manuel Etxebarria jaun-andreak egon ziren. Tesia bera hitz bitan aurkezteko, edukien mamiari eta euskarri fisikoari erreparatuko diogu: alde batetik, paperean aurkeztu nuen aukeratutako gaiaren azterketa linguistikoa (geografia linguistikoaren eta soziolinguistikaren ekarpenez), marko teorikoaren eta metodologikoaren ondoan, azterlan guztia lekukoen hainbat adibide errealen transkripzioz hornituta, eta ondorioekin batera. Beste alde batetik aurkeztu nituen eranskin guztiak, CD-ROM baten: edonorako balio izan dezakeen galdekizun linguistikoa; Corpusa: galdekizunaren erantzunak eta jardun askeko testuak; eta tesia lantzerakoan sortutako bestelako emaitzak: hainbat azterketa fonetiko-akustiko, iruzkinekin; lekukoen eta egile askoren iritzi pertzeptualak eta metalinguistikoak; eta lexiko eta fraseologia-ipuin mailako emaitzak, besteak beste. Oraingoan aurkeztutako bertsioan zuzenketa txikiren bat egin dut, eta atal nagusien hasieran laburpen gisako taulak ezarri ditut, baina mamia originalaren berbera da. Ikerlan hau sortu eta gorpuztu bazen hainbat alderdik horretarako lagundu zutelako izan zen. Batetik, betidanik etxean eta inguruetan entzun dudan Eibarko euskara etxeko euskara izan dudalako. Bestetik, txikitatik bestelako euskara ereduak ezagutzerakoan konturatu nintzelako eskolan ikasitakoaren eta jardun arruntetan erabilitakoaren artean bazela alde handia, eta hainbat gogoeta eta jarrera sortu zitzaizkidan piskaka-piskaka. Eskolako eredu normalizatuaz gain, herri bakoitzeko euskara ereduak ere bitxi eta interesgarri gertatu ohi zaizkit beti, baina beti ere Eibarkoarekiko atxikimendu bereziz. Txikitako gogoeta eta jarrera horiek helduz joan dira ikasketen eta euskararen egoera, historia eta barne egituren ezagutzaren puruan. Euskal Filologiako ikasketak euskararen inguruko jakingura goseak bultza eginda egin nituen eta Eibarko euskara tesi baterako adinakoa ote zen sortu zitzaidan zalantza gisa. Euskalkiak eta hizkerak zehatz aztertu behar direla hainbat egilek aldarrikatzen dutenez, duda edo beldur horri aurre egin nion. Gainera, lantzean behin beste herri batzuetako monografiak sortuz joan dira, eta Eibarko euskara nola edo hala jorratu duten lanen ezagutza ere lagungarri izan da ahozko hizkera ahalik zehatzen ezagutzeko nahia eta gogoa indartzeko. Egindakoa eginda, hemengo hau dugu hainbat lanen emaitza. Euskal Filologiako ikasketak burutu, eta doktoradutza kurtsoak hasterakoan, Patxi Altuna izan nuen laguntzaile lan honen zuzendari den Rosa Miren Pagola-ren eskuetan uzteko bidea urratu baitzuen. Lehenengoa beti gogoan izango dut zuzendari zorrotz eta era berean lagun izan denarengana igortzearren. Bigarrenarekiko esker oneko ez ezik zordun ere ikusten dut nere burua, bere eten gabeko ohar eta iruzkinak barik ez nukeelako egin dudan lana egingo. Bestalde, txarki eginak neure hobenez dira.

  • Beraz, geroago aurkeztuko dugun metodologia aukeratu genuen eta maila bakoitza gauzatzea hasierako helburuetara lotuta egon da une oro. Nolanahi ere, ikuspegi eta jarrera abardurak aldatuz joan ziren, denboraren joanean berezko eta ikasketaren ondoriozko bilakaera legez. Izan ere, prestakuntzaren iturri nagusia bibliografia izan bazen ere, aipatu beharrekoa da aukera izan nuen guztietan ikerketa lanean lagun zezaketen Eibarko Instituzioetako, Unibertsitateetako eta osterantzeko pertsona partikularrekin harremanak sendotuz joan nintzela. Unibertsitateetako irakasleengandik, Euskaltzaindiko kideengandik eta beste aditu euskaldun batzuengandik argitaratu gabeko informazioa, aholkuak eta materiala jaso ahal izan nituen. Aipatzekoa ere bada nire hasiera-hasierako asmoa ia utopikoa ere bazela: hasi umeen hizketak aztertzetik (ikaste prozesua barne dela), eta azterketa soziolinguistiko zehatzak egiteko asmoa ere banuelako. Baina tesi baterako baino, hiru edo lau tesirako adinako gaia ere bazen hori guztia; bai behintzat azterketa monografiko ugarirako. Beraz, helburuak murriztu egin behar izan ziren, bai jasoketa eremu mailan (nahiz eta gramatikako alor gehienak jaso ziren azkenerako), bai azterketa mailan, oinarrizkoena hautatu nuelakoan. Beraz, aztergai izan den corpusa erdietsitakoan corpora ere dei diezaioke, ahozkoaren azterketa batez ere maila linguistikoan egin zen, soziolinguistika eta pragmatika bigarren mailan baino ez direla ageri. Handik hona zortzi urte luze joan dira, luzeak bezain oparoak nire bizitzan. Tesia amaitu zenean, praktikoki bihotzean eta buruan ez delako agortzen inoiz, eta gaztetan ekindako asmoei eten barik heltzen zaie oharkabean bada ere, nire laneko ikerbideak bestelako joera batzuetan murgildu dira, oraindik ere corpus artean jarraitzen dudan arren. Baina tesia begiratzen, kontsultatzen, aztertzen dudan bakoitzean, orduan garratz egindako lanaren damurik ez dut, eta une hartan ahal izan nuen ondoen egin nuen lana orain nekez hobetuko nukeela sarritan pentsatzen dut, beti ikaste prozesuan gauden arren, eta zenbait azalpenerako kontzeptu zehatzagoak erabil zitezkeela pentsatu arren. Tesi lanaren emaitzen ikerketari dagokionez, Partizipioari eskainitako atal batek Eusko Ikaskuntzaren beka jaso zuen, eta argitaratu ere egin dute oraintsuan: Eibarko aditzaren zenbait berezitasun: partizipioen forma eta zenbait erabilera, in Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura (2009). Tesiko bestelako emaitzak ere osterantzean argitaratu dira erabiltzaileentzat: garrantzitsuena, Deustuko Unibertsitatearen eta Eibarko Udalaren artean 2003. urtean atera zuten liburua izan da: Eibarko euskara: izen sintagmaren deklinabidea (Euskal Herria Saila, 21), baina han tesi osoaren zatitxo bat baino ez zen kaleratu. Hango Aurkezpenean R.M. Pagola-k adierazitako hitz batzuk ekarriko ditut hona, besteren hitzez esateko zein balio izan dezakeen lan honek: Onartu beharra dago lan hau zientifikotasun eta zorroztasun handiz egina dela eta hagitz emankorra gerta daitekeela nahiz hizkuntzaren

  • deskribapen-azalpenerako, nahiz dialektologiarako, nahiz edozein gramatika normatibotan hizkuntza mintzatuaren aberastasunak izan lezakeen eragina kontuan hartzeko. Horrenbestez, erraz ohar daiteke lana ez dela denbora-pasakotzat hartzekoa, baina bai ustiagarria, eredu bezala jarraigarria eta, lan eskerga den aldetik, hagitz eskergarria ere. Deustuko Unibertsitatean, bestalde, Internet helbidean 68 erregistro fonetiko-akustiko argitaratu zituzten. Tesiko emaitzen artean alderdi lexikologikoa ere aipatu denez, esatekoa da T. Etxebarria-ren Lexicn del euskera dialectal de Eibar lana aberasteko iturrietariko bat izan zela tesiko datu-base lexikala: horren emaitza da gaur egun sarean http://www.eibarko-euskara.com/ helbidean kontsultatu daitekeen Hiztegia, baita askoren artean egindako Eibarko hiztegi etnografikoa liburua ere (2003). Beste alde batetik, tesirako egindako grabazioak digitalizatzeko ardura (ehundaka orduak) Badihardugu Euskara Elkartekoek hartu dute, Eibarko Udalaren laguntzaz. UEU-ren ekimenez datorren edizio digital honekin borobiltzen da tesiaren gaur arteko ibilbidea, eta oraindik ere tesi osoaren paperezko edizioa eskatzen duenik badenez, neuri ere osasuna, indarra eta baliabideak eskatzea zilegi bekit, aurrez eskerrak emanez zeregin guzti hauetan laguntzen dutenei.

    Nerea Areta 2010

    http://www.eibarko-euskara.com/

  • 1 . LIBURUARENA

    A) ATARIKOAK 11 . AURKEZPEN OROKORRA 32. OINARRIZKO TERMINOLOGIA 53. LABURDURAK 53 .1 . Terminologia orokorrean 53 .2. Datu baseko tauletan 63 .3 . Bibliografian 64. HELBURUAK 74.1 . Nagusiak 74.2 . Orokorrak 74.3 . Zehatzak 85. GAIA 85.1 . Jasotako mailak 85.2. Aztertutako maila 95 .3 . Gaiaren ezaugarriak 9

    B) SARRERA TEORIKOA 111 . TEORIA EREMU OROKORRENEI HURBILKETA 131 .1 . Dialektologia orokorraren aurkezpena 131 .2 . Hizkuntza geografiaren aurkezpena 171 .3 . Soziolinguistikaren aurkezpena 202. EUSKAL DIALEKTOLOGIAREN JOERA NAGUSIAK 232.1 . Sarrera 232.2 . Euskal dialektologiaren historia 242.3 . Euskalkien jatorria 262.4 . Landutako alorrak 272.4.1 . Euskalkien sailkapena 272 .4.1 .1 . Euskal idazle zaharrenen kontzientzia 272 .4.1 .2 . L.L. Bonaparte-ren aurretiko egileen sailkapenak 282 .4.1 .3 . L.L. Bonaparte-ren lana euskal dialektologian 282 .4.1 .4 . L.L. Bonapartez geroko sailkapen lanak 302 .4 .2 . Gramatika mailak 312.4.3 . Beste alor batzuekiko loturak 322.4 .4 . Monografiagintza 322.5 . Gaurko euskal dialektologiaren egoera eta etorkizuna 353. EUSKAL HIZKUNTZA GEOGRAFIA 364. BIZKAIERA EUSKAL DIALEKTOLOGIAN 384.1 . Euskalkien sailkapeneko bizkaieraren lekua 394.2 . Bizkaiera landu duten lanak 454.2.1 . Monografiagintza 454.2.2 . Euskal dialektologiako eta euskarazko lan orokorrak : bizkaieraren lekua eta tratamendua454.2.3 . Bereziki bizkaierazko lanak 474.2.3 .1 . Lan orokorrak 474 .2.3 .2 . Gramatika lanak 484 .2.3 .2 .1 . Gramatika osoa 484 .2.3 .2 .2 . Gramatika zatiak, atalak : fonetikoa 494 .2.3 .2 .3 . Gramatika zatia : morfosintaktikoa 494 .2.3 .2 .3 .1 . Morfosintaxia, orokorki 494 .2.3 .2 .3 .2 . Morfologia, orokorrean nahiz atalka 50

    AURKIBIDEA

  • 4.2 .3 .2 .3 .3 . Gramatika zatiak: sintaktikoa 524.2 .3 .2 .4 . Gramatika zatiak : lexikoa; hiztegiak; toponimia 524.2 .3 .2 .5 . Hizkuntza geografia 534.2.3 .2 .6. Soziolinguistika 534.2.3 .2 .7 . Didaktika 534.2.3 .2 .8 . Ortografiarako eta idatzizko erregistrorako normalizazio lanak 544.3 . Emaitza literarioak, bizkaieraz idatzitakoak, "in dialect.. . 555. EIBARKO EUSKARAREN AZTERKETAREN EGUNGO EGOERA555.1 . Eibarko hizkuntzaz kanpoko ezaugarri orokorrak : aurkezpena 555 .1 .1 . Datu geografikoak eta komunikazioak 555.1 .2 . Datu demografikoak eta egoera soziolinguistikoa 575 .1 .3 . Datu sozio-ekonomikoak eta historikoak 595 .1 .3 .1 . Datu sozio-ekonomikoak 595 .1 .3.2 . Datu historikoak 595 .1 .4 . Euskararen lekukotza 625 .2 . Eibarko euskararen lekua euskal ikerketetan, "on dialect .. . 655 .2 .1 . Erreferentziako lanak, bibliografia aipamenen bildumak 665 .2 .2 . Lan orokorrak 675 .2 .3 . Gramatikako atalak 695 .2 .3 .1 . Alor fonikoa 695 .2.3 .1 .1 . Fonetika-fonologia 695 .2.3 .1 .2 . Grabaketak 715 .2.3 .2 . Morfosintaxia 725.2.3 .2 .1 . Morfologia 725.2.3 .2 .2 . Sintaxia 755.2.4 . Lexikoa 755.2.4 .1 . Hiztegiak, hitz bildumak 755.2.4 .2 . Toponimia 785 .2.4 .3 . Antroponimia, onomastika 805 .2.5 . "Soziolinguistika" : Eibarko euskararen soziologia 805 .2.6 . Etnografia 815 .2.7 . Testu azterketa 825 .2.8 . Apologia eta "gutxiespena-txarrespena" 825 .2 .8 .1 . Aldeko lanak 825 .2 .8 .2 . Aurkako lanak 845.2.9 . Irakaskuntza 845.2.10. Ortografia 855 .3 . Tesi honen antzerako asmoen aldarrikapenak, aitzindariak 855.3 .1 . Aipamen orokorrak 865.3 .2 . Tesiaren izaera monografikoaren justifikazioa 865.3 .3 . Hizkera "jatorrak" batzeko premia 87

    C) METODOLOGIA 911 . METODOLOGIA OROKORRA 931 .1 . Oinarri teorikoen ezarpena 931 .2 . Azterketagaiaren izaeraren mugaketa 941 .3 . Galdekizunak 951 .3.1 . Galdekizun nagusia 951 .3.1 .1 . Eraketa 951 .3 .1 .2 . Frogaketa: aurreinkesten aldia 971 .3.1 .2 .1 . Aurreinkesten aldiaren emaitza 981 .3 .1 .3 . Behin betiko galdekizun nagusiaren erabateko prestaketa 991 .3 .1 .4 . Behin betiko galdekizun nagusia 991 .3 .2 . Gai askeak lantzeko galdetegia 1001 .3 .3 . Dialektologia pertzeptuala "jasotzeko" galderak 1001 .3 .4 . Galdekizunez eta solasaldi askez lortutako materialen balioa 100

  • 1 .4 . Lekukoak 1011 .4 .1 . Kontuan hartu diren aldagarri edo bariableak 1011 .4.1 .1 . Adina 1011 .4 .1 .2.Sexua 1011 .4 .1 .3 . Alderdi geografikoa 1011 .4 .1 .4 . Hezkuntza, ikasketak 1021 .4.2 . Bete beharreko baldintzak 1021 .4 .3 . Lekuko kopurua 1031 .4 .3 .1 . Galdekizunerako 1031 .4.3 .1 .1 . Aurreinkesten aldikoak 1031 .4.3 .1 .2 . Behin betiko grabaketaldi sistematikokoak 1041 .4.3 .1 .3 . Lekuko nagusien ingurukoak 1051 .4.3 .2 . Besteak 1061 .4.4 . Lekuko guztien zerrenda 1061 .5 . Kanpo-lana : material bilketa, korpusaren eraketa 1071 .5 .1 . Grabaketak 1081 .5 .1 .1 . Galdekizuna landu deneko aldia 1081 .5 .1 .2 . Bestelako grabaketak 1081 .5 .1 .2 .1 . Tesigileak grabatutako beste zinta batzuk 1081 .5 .1 .2 .2 . Beste bidez lortutako grabazioak 1081 .5 .2 . Grabatu gabeko materiala 1091 .5 .2 .1 . Grabatu gabeko apunteak 1091 .5 .2 .2 . Bestek eginiko transkribaketak 1101 .6 . Informazioaren prozesaketa 1101 .6 .1 . Korpusarena 1101 .6 .2 . Lekukoena 1121 .6 .3 . Galdekizunarena, transkribaketak bideratzeko 1121 .6 .4 . Taulen diseinua eta eraketa-osaketa 1131 .6 .4 .1 . Taula bereziki metodologikoak 1131 .6 .4 .2 . Hizkuntza datuak (transkripzioak) gordetzeko taulak 1131 .7 . Transkripzioak 1131 .8 . Korpus osoaren berrikusketa orokorra 1172. EMAITZAK 1182.1 . Lekukoen eta beste zenbaiten iritzien multzoa 1182.2 . Espektrogramak, emaitza akustikoak 1182.3 . Lexikoa 1192.4 . Ahozko ondarea 1193.AZTERKETA 119

  • D) MORFOLOGIAKO ALOR BATENAZTERKETA: IZENSINTAGMARENDEKLINABIDEA, ADJEKTIBO SINTA GMA E TAADBERBIO SINTAGMA 123

    1 . DEKLINABIDEA 1251 .1 . AURKEZPENA 1251 .1 .1 .Kasuak; azter eremua ; atalen egitura 1251 .1 .2.Atal berezietan jasotako mailak 1261 .1 .3.Orokortasunak 1271 .2 . DEKLINABIDEA KASUZ KASU. IZEN-SINTAGMA: IZEN ARRUNTAK1271 .2 .0 . AMAIERA MUGAGABEAK 1281 .2 .0 .1 . -a itsatsiaren zenbait kasu 1281 .2 .0 .1 .1 . Eibarko euskaran euskara arautuko formak betetzea 1281 .2.0 .1 .2 . Eibarren -a itsatsiduna egiten duten berba batzuk 1291 .2.0 .1 .3 . Euskara arautuko -a itsatsia ez gordetzea 1291 .2.0 .1 .4 . -a /-e alternantzia 1291 .2.0 .1 .5 . Mugatuan batzuetan izen berezi legez funtzionatzen duten hitzak ("ama/amia")1301.2.0 .1 .6 . Lekuko batzuen erabileran -a itsatsia duten berbak 1311 .2.0 .1 .7 . Mailegu batzuen joera 1331 .2.0 .1 .8 . -ia amaieradun berba batzuk. Maileguak eta euskal jatorrikoak1331 .2.0 .1 .9 . Leku izenak, batez ere -ia/ixa eta -ua amaieradunak 1341.2 .0 .2 . Mugatzaile singularra erantsitakoan neutralizatutako amaierak 1351 .2.0 .3 . Amaieran -i bokal sabaikari soila duten berbak 1351 .2.0 .4 . -o /-u amaierak 1361 .2.0 .5 . Diptongoak berba amaieran 1371 .2.0 .5 .1 . Amaierako diptongoen alternantzia 1371 .2.0.5 .2 . Diptongo batzuen jokaera mugatzailea hartzerakoan 1381 .2.0.6 . Hiatoak 1421 .2.0.7 . Bokal luzeak 1421.2.0.8 . Amaierako hiru bokalen elkarketa 1431 .2.0.9 . Kontsonanteak 1431 .2.0.10 . Amaiera kontsonantikoaren eta bokalikoaren arteko alternantzia1451 .2.1 . NOMINATIBOA (0) 1461 .2 .1 .1 . Alderdi formala 1461 .2 .1 .1 .1 . Mugagabea 1461 .2 .1 .1 .2 . Mugatu singularra 1461 .2 .1 .1 .2 .1 . Amaiera arruntak, jokaera nagusiak 1461 .2 .1 .1 .2 .2 . Gertakar i bitxiak 1491 .2 .1 .1 .3 . Mugatu plurala 1501 .2 .1 .2 . Erabilera 1511 .2.1 .2 .1 . Erabilera arruntak 1511 .2.1 .2 .2 . Erabilera bitxiak 1511 .2 .1 .2 .2 . I .Mugagabean 1511 .2.1 .2 .2 .2 . Mugatu singularrean 1531 .2.1 .2 .2 .3 . Mugatu pluralean 1551 .2 .1 .3 . Ondorioak 1561 .2.2. PARTITIBOA (-(r)ik(an)) 1561 .2 .2 .1 . Alderdi formala 1571 .2.2 .1 .1 . Amaiera bokalikoei erantsita 1571 .2.2 .1 .2 . Amaiera kontsonantikoei erantsita 1581 .2.2 .1 .3 . Aditzarekiko komunztadura 1591 .2.2.2 . Erabilera 1591 .2.2.2 .1 . Ezezko perpausetan 1591 .2.2 .2 .2 . Galderetan 1591 .2.2 .2 .3 . Moduzko esaldietan 1601 .2.2 .2 .4 . Baldint7a7.ko esaldietan 160

  • 1 .2 .2 .2 .5 . Konparaketetan 1601 .2 .2 .2 .6 . "Nola" galdekariarekin erlazionaturiko zenbait perpausetan 1611 .2 .2 .2 .7 . Ezeztapena esan nahi duten egituretan 1621 .2 .2 .2 .8 . "Asko" eta "gitxi" erako zenbatzaile-aditzondoekin egiten diren perpausetan1621 .2 .2 .2 .9 . Partitibo kasu markaz esanahi berezia hartzen duten berbak 1621 .2 .2 .2.10 . Baiezko esapide adierazkorretan 1631 .2.2 .2 .11 . Ezeztapenaren eta baieztapenaren kurutzaketaz 1641 .2.2 .2 .12 . Jakineko egitura duten esaldietan 1641 .2.2 .3 . Ondorioak 1641 .2 .3 . ERGATIBOA (-(e)k) 1651 .2 .3 .1 . Alderdi formala 1651 .2.3 .1 .1 . Mugagabean 1651 .2.3 .1 .2 . Mugatu singularrean 1661 .2.3 .1 .3 . Mugatu pluralean 1661 .2.3 .1 .4.Kasuen arteko sinkretismoa 1661 .2.3 .2 . Erabilera 1671 .2.3 .2 .1 . Objekturik eskatzen ez duten aditzekin 1671 .2.3 .2 .2 . Data adierazteko 1681 .2.3 .2 .3 . Ergatiboa zergatia adierazteko : 1681 .2 .3 .2 .4 . Singularraren erabilera "bitxiak 1681 .2.3 .3 . Ondorioak 1681 .2 .4 . DATIBOA ( -(e)(r)i) 1691 .2 .4 .1 . Forma 1691 .2 .4 .1 .1 . Mugagabean 1691 .2 .4 .1 .2 . Mugatu singularrean 1701 .2 .4 .1 .3 . Mugatu pluralean 1711 .2.4.2 . Erabilera 1721 .2.4.2 .1 . Aditzarekin komunztadura gordeta 1721 .2.4.2 .2 . Postposizio eta lokuzio batzuen lehenengo atalean 1721 .2.4.2 .3 . Egitura berezi batzuetan 1731 .2.4 .3 . Ondorioak 1731 .2.5 . EDUTEZKO GENITIBOA (-(r)(e)n) 1731 .2 .5 .1 . Alderdi formala 1731 .2.5 .1 .1 . Mugagabean 1731 .2.5 .1 .2 . Mugatu singularrean 1751 .2.5 .1 .3 . Mugatu pluralean 1751 .2.5 .1 .4 . Hurrenkera 1751 .2.5 .2 . Erabilera 1761 .2.5 .2 .1 .Edutezko genitiboa - leku-denborazko genitiboa nahaste 1761 .2.5 .2 .2 . Perpauseko kasu marka ondoko izenari edo izenlagunari txertatuta1771 .2.5 .2 .3 . Norbaiten etxe, leku, talde . . . esanguraz 1781 .2.5 .2 .4 . Jabego-erlazioa adierazten ez duten erabilerak 1791 .2.5 .2 .5 . Data adierazteko 1791 .2.5 .2 .6 . Esakune batzuetan, errepikapenez 1791 .2.5 .2 .7 . Esangura zehaztugabez, -(r)(e)n bat egitura 1791 .2.5 .2 .8 . Zergatizko balioz 1801 .2 .5 .2 .9 . Jabetza adierazten ez diren erabilerak 1801 .2 .5 .2 .10 . Edutezko genitibo marka beste kasu marka batzuetan barrena1811 .2 .5 .3 . Ondorioak 1811 .2 .6 . LEKU-DENBORAZKO GENITIBOA ( -(e)(ta)ko/go) 1821 .2 .6 .0 . Leku-denborazko kasuez zenbait ohar 1821 .2 .6 .1 . Alderdi formala 1821 .2 .6 .1 .1 . Mugagabean 1831 .2 .6 .1 .2 . Mugatu singularrean 1851 .2 .6 .1 .3 . Mugatu pluralean 1861 .2 .6 .1 .4 . Hurrenkera 186

  • 1 .2 .6 .2 . Erabilera 1871 .2 .6 .2 .1 . Edutezko genitiboa - leku-denborazko genitiboa nahaste . . 1881 .2 .6 .2 .2 . Izenlaguna izenari dagokion kasu markaz . . . . . . .1891 .2 .6 .2 .3 . "Nungo galdetzailea + izena deklinatuta / -ko izenlaguna" egitura1901 .2.6 .2 .4 . Esanahiaren araberako formak oinarritzat . . . . 1901 .2 .6 .2 .5 . "Nongo (norako)" galderari erantzunak 1911 .2 .6 .2 .6 . Gorputzeko atalei erantsita, nonbaiteko "mina" edo gaixotasuna adierazteko1931 .2 .6 .2 .7 . Jakineko egituretan: "-ko seme/alaba ( . . .)" . 1941 .2 .6 .2 .8 . Jakineko egituretan: "lekutakua" 1941 .2.6 .2 .9 . "Noizko" galderari erantzuna 1941 .2.6 .2 .10 . "Noiz" esanguraz 1971 .2.6 .2 .11 . "Zertarako", helburuzko zentzua 1971 .2.6.2.12 . Aditz izenetan oinarrituta, izenak sor daitezke 1981.2.6.2.13 . "Zelako"/"zenbateko" galderei erantzuna 1991 .2.6.2.14 . "Zereko" galderari erantzuna 2011.2.6.2.15 . Kasu marka erator atzizki legez 2011 .2.6.2.16 . Egitura superlatiboak sortzeko 2031 .2.6.2.17 . Adberbio esapide batzuetan 2031 .2.6.2.18 . Deklinabide beste kasu markak har ditzake (berdeklinazioa) 2031 .2.6.2.19 . Balio banakariz 2041 .2.6.2.20 . -kos/-gos aldaera 2051 .2.6 .2 .21 . Defmizioetan 2051 .2.6 .2 .22 . Postposizio batzuetan 2051 .2.6 .2 .23 . Leku izenetan txertatuta 2061 .2.6 .2 .24 . Data adierazterakoan 2071 .2.6 .2 .25 . Osterantzeko titulu, aipamenetan 2071 .2.6 .3 . Ondorioak 2071.2.7 . INSTRUMENTALA (-(e)s)1 .2.7.1 . Forma 2081 .2.7.2 . Erabilera 2081 .2.7.2 .1 . "Zerez" galderari erantzuten 2081 .2.7.2 .2 . "Zertaz" galderari erantzuten 2091 .2 .7 .2 .3 . Postposizio batzuen aurrekari 2091 .2 .7 .2 .4 . "-(r)(e)n/-gaitxikpreguntes ibili/egon/jardun" erako egituran 2101 .2.7 .2 .5 . Zergatia adierazteko 2101 .2.7 .2 .6 . Frekuentatiboa adierazteko 2101 .2.7 .2 .7 . "Zertan", ekintza adierazteko 2111 .2.7.2 .8 . Adberbio eta lokuzio adberbialak sortuz 2111 .2.7 .2 .9 . Aditzari txertatuta 2131.2.7.2.10 . Egitura berezi batzuetan 2131.2.7.2.11 . Bestelako erabilerak, iritzia edo ustea adierazteko 2141.2.7.2.12 . Instrumentalari leku-denborazko genitiboaren marka erantsirik (-sko)2151.2.7.2.13 . -ska(s) atzizkian 2151.2.7 .3 . Instrumentala ordezkatzeko bideak 2161 .2.7 .3 .1 . Nominatiboa 2161 .2 .7 .3 .2 . Postposizio batzuen bitartez 2161 .2 .7 .3 .3 . Inesiboa 2161 .2.7 .3 .4 . Soziatiboa 2171 .2.7 .3 .5 . Motibatiboa 2181 .2.7 .3 .6 . Edutezko genitiboz osatutako egiturak : "-n/re preguntia ei" 2181 .2.7 .3 .7 . Ablatiboa 2181 .2.7.4. Ondorioak 2181.2.8 . SOZIATIBOA (-(r)(e)kin /-(e)(g)as) 2191 .2.8 .1 . Alderdi formala 2191 .2.8 .1 .1 . Mugagabean 2201 .2 .8 .1 .2 . Mugatu singularrean 221

  • 1 .2 .8 .1 .3 . Mugatu pluralean 2211 .2.8 .2 . Erabilera 2221 .2.8 .2 .1 . Kidetasuna adierazteko 2221 .2.8 .2 .2 . Zergatia adierazteko 2221 .2.8 .2 .3 . Modua adierazteko : "zelan" 2221 .2.8 .2 .4 . Nolakotasuna adierazteko, "zelako"-ren galderei erantzun zuzenak2231 .2.8 .2 .5 . Denbora adierazteko 2241 .2.8 .2 .6 . Berdeklinazioa 2241 .2.8 .2 .7 . Komunztaduraz 2241 .2.8 .2 .8 . Jakineko egitura batzuetan 2251 .2.8 .2 .9 . Inesiboaren ordez 2261 .2.8 .2 .10 . Esanahi bereziak : hizketagaia adierazteko 2261 .2.8 .3 . Ondorioak 2261 .2.9 . MOTIBATIBOA (-(re/n)(g)aitxik/(g)aittik(an)) 2271 .2.9 .1 . Forma 2271 .2.9 .1 .1 . Mugagabean 2281 .2.9 .1 .2 . Mugatu singularrean 2291 .2.9 .1 .3 . Mugatu pluralean 2291 .2.9 .2 . Erabilera 2301 .2.9 .2 .1 . Zergatiaz galdetzeko galdetzaileak eta egiturak 2301 .2.9 .2 .2 . Zergatia adierazteko 2311 .2.9 .2 .3 . Zentzu kontzesiboz 2311 .2.9 .2 .4 . Hizketagaia adierazteko 2311 .2.9 .2 .5 . Jarrerak adierazteko 2311 .2.9 .2 .6 . Beste kasu marka batzuen lekuan. Kurutzaketak 2311 .2.9 .2 .7 . Modua adierazteko 2321 .2.9 .2 .8 . Denbora adierazteko 2321.2.9 .2 .9 . Osterantzeko erabilerak 2321 .2.9 .3 . Ondorioak 2331 .2.10 . DESTINATIBOA ( -(r)(e)ndako/-retako //-ntzat/-retzat //-ntzako/-(re)tzako)2331.2.10.1 . Forma 2331.2.10.1 .1 . Mugagabean 2341.2.10.1 .2 . Mugatu singularrean 2351.2.10.1 .3 . Mugatu pluralean 2351 .2.10.2 . Erabilera 2351.2.10.2 .1 . Destinatiboko subjektuaren arabera . Kurutzaketak 2351.2.10.2 .2 . Destinatiboaren eta -rako markadun adibideen esangura banaketa2381.2.10.2 .3 . Adizlaguna den ala izenlaguna den ere, nahastea sor daiteke 2381.2.10.3 . Ondorioak 2381 .2.11 . PROLATIBOA (-tzat/-tzako) 2391.2.11 .1 . Forma 2391 .2.11 .1 .1 . Formaren bestelako aldaerak 2401 .2.11 .2 . Erabilera 2401 .2.11 .2 .1 . Erabilera arrunta 2401 .2.11 .2 .2 . Prolatiboaren balioak, esangurak 2401 .2.11 .2 .3 . Zein beste bidez ordezkatzen den 2411 .2.11 .3 . Ondorioak 2411 .2.12 . INESIBOA (-(e)(ta)n ; -(e)gan //-(e)n/-re(n) gain) 2421 .2.12.1 . Alderdi formala 2421 .2.12.1 .1 . Bizidunak-bizigabeak, deklinabidea 242-Bizidunen eta bizigabeen deklinabideko kurutzaketak leku-denborazko kasuetan242-Bizidunen inesiboko formak 2451 .2.12.1 .2 . Mugagabean 2481 .2.12.1 .3 . Mugatu singularrean 2491 .2.12.1 .4 . Mugatu pluralean 2501 .2.12.2 . Erabilera 251

  • 1 .2.12.2 .1 . Animalia izenen deklinabidea 2511 .2.12.2 .2 . Eguraldi eta hozbero fenomenoak 2521 .2.12.2 .2a . Bestelako mugagabeak 2521 .2.12.2 .3 . Inesiboa postposizioetan 2531 .2.12.2 .4 . Denbora adierazteko 2531 .2.12.2 .5 . Jarduera adierazteko 2571 .2.12.2.6. Helburuzko esanguraz 2591 .2.12.2 .7 . Modua adierazteko 2591 .2.12.2 .8 . Kopurua adierazteko 2611 .2.12.2.9 . Zerbaiten balioa -salneurria- adierazteko 2611 .2.12.2.10 . Inesibo kasu marka beste kategoria batzuei ezarririk 2611 .2 .12 .2 .11 . Askotasuna edo ugaritasuna adierazteko 2621 .2 .12.2.12 . Inesiboa bestelako esapideetan 2621 .2 .12.2.13 . Errepikapenetan 2631 .2 .12.2.14 . Toponimoetan 2631 .2 .12 .2 .15 . Inesiboaren galdetzailea determinatzaile legez 2641 .2 .12 .3 . Ondorioak 2641 .2 .13 . ABLATIBOA ( -(e)(ta)tik//-(r)(e)(n)(g)andik) 2661 .2.13 .1 . Forma 2661 .2.13 .1 .1 . Mugagabean 2671 .2.13 .1 .2 . Mugatu singularrean 2691 .2 .13 .1 .3 . Mugatu pluralean 2701 .2.13 .2 . Erabilera 2711 .2.13 .2 .1 . Bizidunen formak osatzeko ordezko bideak 2711 .2.13 .2 .2 . Berdeklinazioa 2711 .2.13 .2 .3 . Erabilera edo esangura nagusiak 2721.2.13 .2 .4 . Ablatiboaz eta adlatiboaz osatutako egiturak 2731.2.13 .2 .5 . Denbora puntuala, "noiz", adierazteko 2741.2.13 .2 .6 . Leku zehatza, "non", adierazteko 2741 .2.13.2 .7 . "Non zehar" adierazteko 2751 .2.13.2 .8 . "Nola", modua adierazteko 2751 .2.13.2.9. Ablatibo kasu marka lexikoan 2751 .2.13.2.10 . Jatorria, sorrera adierazteko 2751 .2 .13.2.11 . Mota adierazteko 2761 .2 .13 .2 .12 . Aditzondo batzuetan 2761 .2 .13 .2 .13 . Atzizkien kurutzaketaz 2761 .2 .13.2.14 . Aldi osoak adierazteko 2761 .2 .13 .2 .15 . Proportzioak, zatikiak adierazteko 2761 .2 .13 .2 .16 . Errepikapenezko egituretan 2771 .2 .13 .3 . Ondorioak 2771 .2.13 .3 .1 . Formari dagokiona 2771.2.13 .3 .2 . Erabilerari dagokiona 2791 .2.14 . ADLATIBOA ( -(e)(ta)ra //- (e) (n) (g)ana) 2791 .2.14.1 . Forma 2791.2.14.1 .1 . Mugagabean 2801.2.14.1 .2 . Mugatu singularrean 2821 .2.14.1 .3 . Mugatu pluralean 2831.2.14.2 . Erabilera 2841 .2.14.2 .1 . Adlatiboa erator bide legez 2841 .2.14.2 .2 . Ekintzaren denbora tartea adierazteko 2841 .2.14.2 .3 . Leku tartea adierazteko 2841 .2.14.2 .4 . Inesiboaren edo instrumentalaren "ordez 2841 .2 .14.2 .5 . Modua adierazteko 2841 .2 .14.2 .6 . Leku zehatza adierazteko 2851 .2 .14.2 .7 . Kokapen edo leku aldaketa adierazteko 2861 .2.14 .2 .8 . "Zertara" adierazteko 286

  • 1 .2 .14.2 .9 . "Nora" eta "zertara, zeren bila, zer ekartzera" adierazteko 2861 .2.14.2.10 . Egitura berezi batzuetan 2871 .2 .14.2.11 . Ekintza adierazteko 2881 .2 .14.2.12 . "Noren traza, antza" adierazteko 2881 .2 .14.2.13 . "Norenganako" galdekariari dagozkion formak 2881 .2 .14.2.14 . Adlatiboa bestelako egituretan 2881 .2 .14.2.15 . Adlatiboaren beste erabilera batzuk 2891 .2 .14 .3 . Ondorioak 2891 .2 .14.3 .l . Formari dagokiona 2891 .2 .14.3.2 . Erabilerari dagokiona 2901 .2.15 . ADLATIBO BUKATUZKOA ( -(e)ra(i)o(k) /-(e)rarte //(-(e)(n)gana(i)o(k))2901 .2.15 .1 . Alderdi formala 2901 .2.15 .1 .1 . Mugagabean 2931 .2.15 .1 .2 . Mugatu singularrean 2941 .2.15 .1 .3 . Mugatu pluralean 2941 .2.15 .2 . Erabilera 2941 .2.15 .2 .1 . Eskatzen dituen aditzak 2941 .2.15 .2 .2 . Kasu markari leku-denborazko genitiboa gehituta, izenlagun bihurtuta2951 .2.15 .2 .3 . Esapideetan 2951.2.15 .2 .4 . Zein beste bidez ordezkatzen den 2951.2.15 .3 . Ondorioak 2951.2.15 .3 .1 . Formari dagokiona 2951 .2.15 .3 .2 . Erabilerai dagokiona 2961 .2.16 . ADLATIBO BIDE ZUZENEZKOA (-(e)ru(n)tz /(-(e)(n)gan(ar)utz))2971 .2.16.1 . Forma 2971 .2.16.1 .1 . Mugagabean 2981 .2.16.1 .2 . Mugatu singularrean 2981 .2.16.1 .3 . Mugatu pluralean 2981 .2 .16.2 . Erabilera 2981 .2 .16.2 .1 . Leku zehatza adierazteko 2991 .2 .16 .2 .2 . Lekuaz gaindiko kontzeptuak adierazteko 2991 .2 .16 .2 .3 . Denbora zehaztugabea adierazteko 2991 .2 .16 .2 .4 . Leku-denborazko genitiboaren kasu marka erantsita 2991 .2.16 .2 .5 . Inesibo marka gehituta 2991 .2.16 .2 .6 . Zein beste bidez ordezkatzen den 3001 .2.16.3 . Ondorioak 3001 .2.17 . BOKATIBOA 3011 .2.17.1 . Mugatzailez edota determinatzailez 3011.2.17.2 . Mugagabez 3031.2.17.3 . Deklinabide kasu markaz 3041.2.17.4 . Ondorioak 3061.3 . BESTELAKO BUKAERA BATZUEN DEKLINABIDEA: -E(E)-REN EREDUA3061.3 .1 . Forma mugagabeak 3081 .3 .3 . Forma mugatu pluralak 3081 .3.4 . Ondorioak 3091 .4 . KASU ARRARO BATZUEN DEKLINABIDEA : METAHIZKUNTZA, MAILEGU BATZUK,ETA ABAR 309

    1 .4 .1 . Metahizkuntzazko forma batzuk 3091 .4 .1 .1 . Kontsonante izenak 3091 .4 .1 .2 . Bokal izenak 3111 .4 .2 . Mailegatutako hitz batzuen deklinabidea 3111 .4 .2 .1 . -a itsatsia duten berbak 3111 .4 .2 .2 . Bestelako maileguak: "t, sof" 3121 .4.3 . Ondorioak 3121 .5 . MUGAGABEA. SINGULARRA ETA PLURALA 3131 .5 .1 . -tzu(k) atzizki pluralgilea egitura mugagabeetan 313

  • 1 .5 .2 . Determinatzailearen ondoko forma mugatuak 3141 .5 .3 . Mugagabearen eta mugatu singularraren arteko nahasketa 3141 .5 .4. Ondorioak 3141.6 . FORMA MUGATUAK: ERABILERA 3141 .6.1 . Arrunki mugagabe erabiltzen diren egituretan 3151 .6.2. Singularraren erabilera 3151.6.3 . Pluralaren erabilera 3161 .6.4 . Ondorioak 3171 .7 . ARTIKULU GRADU HURBILEKOAZ MUGATURIKO DEKLINABIDE EREDUAK 3171 .7 .1 . Lehenengo graduko artikuluaz mugaturikoak : mugatu singularra (-au)3181 .7 .1 .1 . Alderdi formala 3181 .7 .1 .2 . Erabilera 3191 .7.2 . Bigarren graduko artikuluaz mugaturikoak: mugatu singularra (-o(r)i)3191 .7.2 .1 . Forma 3191 .7 .2 .2 . Erabilera 3201 .7.3 . Gradu hurbileko artikuluaz mugaturiko deklinabide ereduak : plurala3211 .7 .3 .1 . Forma 3211 .7 .3 .2 . Erabilera 3221 .7 .4 . Ondorioak 3231 .8 . IZEN BEREZIEN DEKLINABIDEA 3231 .8 .1 . Lagun izenak 3231 .8.1 .1 . Bokalez amaitatutakoak 3241 .8.1 .2 . Kontsonantez amaitutakoak 3241 .8.2 . Leku izenak 3251.8.2 .1 . Bokalez amaitatutakoak 3251 .8.2 .2 . Kontsonantez amaitutakoak 3261.8.2 .3 . Zalantzazko leku izenak 3271.8.2 .3 .1 . Amaieran -i(a) edo -u(a) dutenak 3271 .8.2 .3 .2 . Forma anitz hartzen dituzten leku izenak 3281 .8.2 .3 .3 . Euskarazko beste aldaki batzuetan ez bezala egiten diren beste leku izen batzuk3291 .8 .2 .4 . Leku izenak esapideetan 3291 .8 .3 . Ondorioak 3291 .9 . ADIZLAGUNAK SORTZEKO GALDETZAILEETATIK ERATORRITAKO EGITURAK 3301 .9 .1 . Errepikapenez 3301 .9.2 . Galdetzaile bikoteez: "nundik-nora" 3311 .9 .3 . Galdetzaileei partikulak erantsirik 3321 .9.3 .1 . -baitx-erantsita 3321 .9.3 .2 . -nai osagaia ondorik erantsita 3321 .9.3 .3 . edo- partikula aurretik erantsita 3331 .9.3.4 . "Ezezko" formak, i- osagaia aurretik dutela 3331 .9.4 . Bestelakoak 3341 .9.5 . Ondorioak 3351 .10 . ERAKUSLEAK 3351 .10 .1 . Izenordain legez erabilitako erakusleak 3351.10.1 .1 . Arruntak 3351 .10.1 .1 .1 . Forma singularrak 3361 .10.1 .1 .1 .1 . Kasuz kasuko ezaugarri orokorrak 3361 .10.1 .1 .1 .2. Formazko orokortasunak 3401 .10.1 .1 .2 . Forma pluralak 3401 .10.1 .1 .3 . Erakusle arrunten erabilera 3421 .10.1 .1 .3 .1 . Gradue n arteko erabilera, bereizketa 3421 .10.1 .1 .3 .2 . Forma arrunten eta indartuen erabilera 3441 .10.1 .1 .3 .3 . Bestelako erabilera duten erakusleak 3441 .10.1 .1 .3 .4 . Egitura konplexuagoetako partaide 3461 .10.1 .1 .3 .5 . Egitura adierazkorretan 3461 .10 .1 .1 .3 .6 . Galdera "erretorikoetan" 348

  • 1 .10 .1 .1 .3 .7 . Zuzeneko estiloan 3491 .10 .1 .1 .3 .8 . Osterantzeko erabilerak: "aren baten, orrenbaten" egiturak 3491 .10 .1 .1 .3 .9 . Erakusleak solasaldiko laguntzaile, komodin gisa 3491 .10 .1 .1 .4 . Ondorioak 3501 .10 .1 .2 . Indartuak 3521 .10 .1 .2 .1 . Singularreko formak 3531 .10 .1 .2 .1 .1 . -(t)xe atzizkiaz indartutako formak (1 .- modua) 3531 .10 .1 .2 .1 .2 . a- aurrizkiaz indartutako formak (2 .- modua) 355l .10 .1 .2 .1 .3 . eu- aurrizkiaz indartutako formak (3 .- modua) 3561 .10 .1 .2 .1 .4 . a . . -(t)xe aurrizki-atzizkiz indartutako formak (4.- modua)3571 .10 .1 .2 .1 .5 . ber- aurrizkiz indartutako formak (5 .- modua) 3571 .10 .1 .2 .1 .6 . ber- aurrizkiz indartutako formak pertsona izenordain legez3591 .10 .1 .2 .1 .6 .1 . "Bera" 3 . pertsona izenordaina 3591 .10 .1 .2 .1 .6 .2 . "Berori" 2 . pertsona izenordaina 3631 .10 .1 .2 .1 .7 . Erakusle a errepikatzerakoan : "erakusle arrunta + ber- aurrizkiz indartutako gradu bereko

    erakuslea" (6 .- modua) 3631 .10 .1 .2 .1 .8 . Erakusle a errepikatzerakoan : "-(t)xe atzizkiz indartutako erakuslea + ber- aurrizkiz

    indartutako gradu bereko erakuslea" (7 .- modua) 3641 .10 .1 .2 .1 .9 . ber- aurrizkiz eta -(t)xe atzizkiz indartutako formak (8 .- modua)3641 .10 .1 .2 .2 . Pluraleko formak 3651 .10 .1 .2 .2 .1 . 1 .- modua 3651 .10 .1 .2 .2 .2 . 2 .- 4 .- eta 5 .- moduak 3661 .10 .1 .2 .2 .3 . 3 .- modua 3661 .10 .1 .2 .2 .4 . 6 .- modua 3671 .10 .1 .2 .2 .5 . 7 .- modua 3671 .10 .1 .2 .2 .6 . 8 .- modua 3681 .10 .1 .2 .3 . Forma indartuen erabilera 3681 .10 .1 .2 .3 .1 . Forma arruntek betetzen dituzten moduko funtzioetan 3681 .10 .1 .2 .3 .2 . Forma indartuek bereziki betetzen dituzten funtzio eta erabilerak3691 .10 .1 .2 .4. Ondorioak 3701 .10.2 . Erakusleak determinatzaile gisa 3711 .10.2 .1 . Singularreko forma arruntak 3751 .10.2 .2 . Pluraleko forma arruntak 3781 .10.2 .3 . Forma indartuak 3801.10.2 .4 . Formazko ezaugarri orokorrak 3821 .10.2 .4 .1 . Determinatze 1 .-moduaren eta bere aldaeren inguruko iruzkinak3821 .10.2 .4 .2 . Formazko eta erabilerazko orokortasunak 3821.10.2 .5 . Ondorioak 3841 .10.3 . Balio erakuslea duten adberbio kategoriako formak 3851 .10.3 .1 . Forma arruntak 3851.10.3 .2 . Forma indartuak 3881.10.3 .2 .1 . 1 .- moduaz indartutakoak 3891.10.3 .2 .2 . 2 .- moduaz indartutakoak 3901.10.3 .2 .3 . 3 .- moduaz indartutakoak 3911.10.3 .2 .4 . 4 .- moduaz indartutakoak 3911.10.3 .2 .5 . 5 .- moduaz indartutakoak 3921 .10.3 .2 .6 . 6 .- moduaz indartutakoak 3921 .10.3 .2 .7 . 7 .- moduaz indartutakoak 3921 .10.3 .3 . Erabilera 3931 .10.3 .3 .1 . Solasaldirako laguntzaile edo komodin gisa 3931 .10 .3 .3 .2 . Jakineko egitura adberbialetan 3941 .10 .3 .3 .3 . Esapideetan 3941 .10.3 .3 .4 . Erakusleen funtzioa beteaz 3971 .10.3 .4 . Ondorioak 3971 .11 . ZENBATZAILEAK . . . . . 3981 .11 .1 . Zenbatzaile zehaztuak 398

  • 1 .11 .1 .1 . Zenbaki kardinal batzuen deklinabidea 3991 .11 .1 .1 .1 . Bat, batzu(e)k 3991 .11 .1 .1 .1 .1 . Formari dagokiona 3991 .11 .1 .1 .1 .2 . Erabilera 4011 .11 .1 .1 .2 . Bi 4061 .11 .1 .1 .2 .1 . Forma 4061 .11 .1 .1 .2 .2 . Erabilera 4081 .11 .1 .1 .3 . Bost 4101 .11 .1 .1 .3 .1 . Alderdi formala 4101 .11.1 .1 .3 .2 . Erabilera 4111 .11 .1 .2 . Zenbatzaile zehaztuez orokorki 4111 .11 .1 .2 .1 . Zenbaki kardinalak orokorrean 4111 .11 .1 .2 .2 . Ordinalak 4141 .11 .1 .2 .3 . Banakariak 4151 .11 .1 .2 .4 . Bestelako ezaugarri eta erabilerak 4161 .11 .1 .3 . Ondorioak 4211 .11 .2 . Zenbatzaile zehaztugabeak 4231 .11 .2 .1 . "Asko"-ren deklinabidea 4241 .11 .2 .2 . Zenbatzaile zehaztugabeak orokorrean 4251 .11 .2 .3 . Ondorioak 4331 .11 .3 . Zenbatzaile orokorrak 4331 .11 .3 .1 . "Dana" 4331.11 .3 .2 . "Guzti(x)a" 4351 .11.3 .3 . "Osua, oso bat 4361 .11 .3 .4 . Orokortasuna, erabatekotasuna adierazteko beste zenbatzaile eta bide batzuk4371 .11 .3 .4 .1 . Izatez zenbatzaileak ez diren beste kategoria batzuetako formak4371 .11.3 .5 . Ondorioak 4391 .12 . IZENORDAINAK 4391 .12.1 . Pertsona izenordain arruntak 4401 .12.1 .1 . Lehenengo pertsona singularreko izenordaina: "ni 4401 .12 .1 .2 . Bigarren pertsona singularreko lagunarteko izenordaina : "i 4421 .12 .1 .3 . Bigarren pertsona singularreko errespetuzko izenordaina (edo neutroa) : "zu"4421 .12 .1 .4 . Lehenengo pertsona pluraleko izenordaina: "gu" 4431 .12 .1 .5 . Bigarren pertsona pluraleko izenordaina: "zuek" 4441 .12 .1 .6 . Hirugarren graduko izenordainak 4451 .12.1 .7 . Ondorioak 4451.12.2 . Pertsona izenordain indartuak 4461.12.2 .1 . Forma indartu soilak 4471.12.2 .2 . Errepikapenez lortutako formak 4481.12.2 .3 . Ondorioak 4491.12.3 . Izenordain bihurkariak 4501 .12.3 .1 .Ondorioak 4521.12.4 . Izenordain elkarkariak 4521 .12.4 .1 . Ondorioak 4531 .13 . IZENORDAIN ZEHAZTUGABEAK 4531 .13 .1 . Galdetzaileak 4531 .13.1 .1 . "Nor, nortzuk" 4541 .13 .1 .1 .1 . Mugagabean 4541 .13 .1 .1 .2 . Pluralean 4551 .13 .1 .2 . "Sein, seintzu(e)k" 4551.13 .1 .2 .1 . Mugagabean 4561 .13 .1 .2 .2. Pluralean 4571.13 .1 .2 .3 . Galdetzailearen determinatzaile erabilera 4571 .13 .1 .3 . "Se(r), sertzu(e)k" 4581.13 .1 .3 .1 . Galdetzailearen (izenordain zehaztugabearen) mugagabea 4581 .13 .1 .3 .2 . Mugagabe plurala 459

  • 1 .13 .1 .3 .3 . Erabilera 4591 .13.1 .4 . Ondorioak 4631 .13 .2 . Galdetzaileetatik eratorritako izenordain mugagabeak 4641 .13.2 .1 . Errepikapenez 4661 .13.2 .2 .1 . -baitx erantsita 4661 .13.2 .2 .2 . Edo-/ero- erantsita, 4661 .13.2 .2 .3 . E-/i- erantsita 4671 .13.2 .2 .4 . -bera erantsita 4691 .13.2 .2 .5 . "Beste"-z osatutako perifrasietan 4691 .13 .2 .2 .Atzizki eta aurrizki erako partikulak erantsirik 4701 .13 .2 .3 . Ondorioak 4702. ADJEKTIBO SINTAGMA 4702.1 . Izenondoak 4712.1 .1 . Hurrenkera eta mugatzaileak 4712.1 .1 .1 . Izenarekiko hurrenkera eta mugatzaileen banaketa 4712.1 .1 .2 . Izenondoen arteko hurrenkera 4732.1 .2 . Izenondoak juntaduran 4742.1 .3 . Izenondoz eratutako egiturak 4742.1 .4 . Partizipioa eta izenondoa 4752.1 .5 . Izenondoen osagarriak 4762.1 .6 . Izenondo bereziak 4762.1 .6 .1 . "Utz" 4762.1 .6 .2 . "Beste" 4772.1 .6 .3 . "Edar/eder" 4792.1 .6 .4 . "On" 4812 .1 .6 .5 . Koloreak 4822 .1 .6 .6 . Beste batzuk 4842 .1 .7 . Izenondoen generoa 4892 .1 .8 . Ondorioak 4902 .2 . Aposizioa 4912.2.1 . Aposizio ez-murrizgarriak 4922.2.2 . Aposizio murrizgarriak 4932.2.3 . Aposizioak eta kasu markak 4942.2.4 . Bestelako egiturak 4942.2.5 . Ondorioak 4953. ADBERBIO SINTAGMA 4963 .1 . Adizlagunak 4963 .1 .1 . Postposizioak edo atze-hitzak 4963.3 . Aditzondoak 5103.3 .1 . Sailkapen formala 5103.3 .1 .1 . Bakunak 5103.3 .1 .2 . Eratorriak 5113.3 .1 .3 . Konposatuak 5133.3 .2 . Sailkapen semantikoa 5143.3 .2 .1 . Zirkunstantziaren bat adierazten dutenak 5143 .3 .2 .2 . Nozioren bat adierazten dutenak 5143 .3.2 .3 . Iritzi-adberbioak 5143 .3.3 . Kategoria-aldaketak 5173 .3.3 .1 . Adberbio lexikalizatuak 5173 .3 .3 .2 . Izenondoa adberbio gisa 5173 .3 .3 .3 . Partizipioa adberbio gisa 5183 .3 .3 .4 . Zenbatzaileak adberbio gisa 5203 .3 .3 .5 . Aditzondoak izenondo gisa 5213 .3 .3 .6 . Esaera adberbialak 5213 .4 . Nahaste semantiko-pragmatikoak 5213 .5 . Ondorioak 522

  • 4. ADJEKTIBOEN, ADBERBIOEN ETA BESTE OSAGAI BATZUEN MAILAKATZEA5234.1 . Marka fonetikoak erabilita 5234.1 .1 . Bokalak luzatuta 5234.1 .1 . Kontsonanteak luzatuta 5234.1 .3 .Kontsonante bustiduraz 5244.2.Marka morfologikoak erabilita 5254.2.1 .Atzizki bidez 5244.2.2 . Errepikaketaz 5254.3 . Maila adberbioak 5274.3.1 . Goi maila, osotasuna adierazteko 5274.3 .2 . Erabatekotasuna adierazteko 5294.3 .3 . Erabateko ezeztapena, ukapena adierazteko 5294.3 .4 . Nahikotasuna adierazteko 5294.3 .5 . Gutxitasuna, ez-nahikotasuna, adierazteko 5304.3 .6 . Beste zenbait 5304.4 . Konparazioa 5304.4.1 . Desberdintasunezko konparazioa 5304.4 . 1 . 1 . Gehiagotasuna adierazteko 5304.4.1 .2 . Gehiegitasuna adierazteko 5324.4.1 .3 . Gehientasuna adierazteko 5334.4.2 . Berdintasunezkoa 5344.4.2 .1 . Nolakotasuna, modua adierazterakoan 5344.4.2 .2 . Zenbatasuna, kopuruak adierazterakoan 5354.5 . Harridura perpausak eta izenondo, aditzondo eta bestelakoen maila 5354.6 . Zehaztasuna eta zehaztasun eza adierazteko 5364.7 . Gaztelerazko atzizkiak eta egiturak 5364.8 . Ondorioak 536

    E) ONDORIOAK 539

    F) BIBLIOGRAFIA, ERREFERENTZIAK 559 BIBLIOGRAFIA 561

    KONTSULTATUTAKO INTERNET GUNE NAGUSIAK : 588

    ERABILITAKO DOKUMENTAZIOA 588

    2. TAULENA

    1 . Taula: Biztanleria 1996 582. Taula: Hizkuntza-gaitasuna(>=5 urte) 1981-1986-1996 58

    3 . taula. Hizkuntza-bilakaeraren tipologia 58+4. taula. Etxeko hizkuntzaren erabileraren tipologia 59Lekukoen taula orokorra 101Ezaugarrien konbinatoria lekuko bakoitzarentzat 102Lekuko guztien taula kodeka antolatuta 106Transkripzio zeinuen taula 114

  • 1

    A) ATARIKOAK

  • 2

  • 3

    1. AURKEZPEN OROKORRA

    Tesi hau sortu eta gorpuztu bada hainbat alderdik horretarako lagundu dutelako izan da. Batetik,

    tesigileak betidanik etxean eta inguruetan entzun duen Eibarko euskara etxeko euskara izan duelako.

    Bestetik, txikitatik bestelako euskara ereduak ezagutzerakoan konturatu zelako eskolan ikasitakoaren eta

    jardun arruntetan erabilitakoaren artean bazela alde handia, eta hainbat gogoeta eta jarrera sortu

    zitzaizkiolako piskaka-piskaka. Eskolako eredu normalizatuaz gain, herri bakoitzeko euskara ereduak ere

    bitxi eta interesgarri gertatu ohi zaizkio beti, baina beti ere Eibarkoarekiko atxikimendu bereziz.

    Txikitako gogoeta eta jarrera horiek helduz joan dira ikasketen eta euskararen egoera, historia eta barne

    egituren ezagutzaren puruan. Euskal Filologiako ikasketak euskararen inguruko jakingura goseak bultza

    eginda egin zituen tesigileak eta Eibarko euskara tesi baterako adinakoa ote zen sortu zitzaion zalantza

    gisa. Euskalkiak eta hizkerak zehatz aztertu behar direla hainbat egilek aldarrikatzen dutenez, duda edo

    beldur horri aurre egin zaio. Gainera, lantzean behin beste herri batzuetako monografiak sortuz joan dira,

    eta Eibarko euskara nola edo hala jorratu duten lanen ezagutza ere lagungarri izan da ahozko hizkera

    ahalik zehatzen ezagutzeko nahia eta gogoa indartzeko. Egindakoa eginda, hemen tesi hau hainbat lanen

    emaitza.

    Tesia nola burutu, ordea, ez da bapateko erabakien emaitza izan. Tesia asmo moduan ezarri

    baino lehenago ere, tesigileak hainbat ohar eta apunte eginak zituen, ahoz besteri entzundako berbak,

    formak, egiturak... papereratuz, baina kasik sistematizaziorik gabe hori bai, lekukoaren eta dataren berri

    ongi adierazirik. Edozelan ere, ikerketa lan sendorik, hauxe tesi hau da tesigilearen lehenengoa.

    Euskal Filologia burutu, eta doktoradutza kurtsoak hasterakoan, Patxi Altuna izan zen

    tesigilearen laguntzaile lan honen zuzendari den Rosa Miren Pagola-ren eskuetan uzteko bidea urratu

    baitzuen. Lehenengoari eskerrak eman behar dizkiot zuzendari zorrotz eta era berean lagun izan

    denarengana igortzearren. Bigarrenarekiko esker oneko ez ezik zordun ere ikusten dut nere burua, bere

    eten gabeko ohar eta iruzkinak barik ez nukeelako egin dudan lana egingo. Bestalde, txarki eginak neure

    hobenez dira.

    Horrenbestez, tesiko proiektua garatuz joan gara aldian aldiko egoera eta eskakizunei aurre

    eginez. Tesigilearentzat laguntza handikoa izan da Eusko Jaurlaritzak lau urtez emandako beka, bai diru

    iturria suposatu izan duelako, bai planifikazioa eta lanak zehatz jorratzen lagundu izan duelako.

    Beraz, geroago aurkeztuko dugun metodologia aukeratu genuen eta maila bakoitza gauzatzea

    hasierako helburuetara lotuta egon da une oro. Nolanahi ere, ikuspegi eta jarrera abardurak aldatuz joan

    dira, denboraren joanean berezko eta ikasketaren ondoriozko bilakaera legez.

    Izan ere, tesigilaren prestakuntzaren iturri nagusia bibliografia izan bada ere, aipatu beharrekoa

    da aukera izan duen guztietan tesi lanean lagun dezaketen Eibarko Instituzioetako, Unibertsitateetako eta

    osterantzeko pertsona partikularrekin harremanak sendotuz joan dela. Unibertsitateetako

    irakasleengandik, Euskaltzaindiako kideengandik eta beste aditu euskaldun batzuengandik argitaratu

    gabeko informazioa, aholkuak eta materiala jaso dira.

    Aipatzekoa ere bada tesigilearen hasiera-hasierako asmoa ia utopikoa ere bazela: hasi umeen

    hizketak aztertzetik (ikaste prozesua barne dela), eta azterketa soziolinguistiko zehatzak egiteko asmoa

  • 4

    ere baitzuen. Baina tesi baterako baino, hiru edo lau tesirako adinako gaia ere bazen hori guztia; bai

    behintzat azterketa monografiko ugarirako. Beraz, helburuak murriztu egin behar izan dira, bai jasoketa

    eremu mailan (nahiz eta gramatikako alor gehienak jaso), bai azterketa mailan, oinarrizkoena hautatu

    delakoan.

    Beraz, aztergai izan den korpusa erdietsitakoan corpora ere dei diezaioke, ahozkoaren

    azterketa batez ere maila linguistikoan egin da, soziolinguistika eta pragmatika bigarren mailan baino ez

    direla ageri.

  • 5

    2. OINARRIZKO TERMINOLOGIA

    ALDABERATASUN /ALDAKORTASUN: variabilidad. ALDAERA: variante. ALDAGARRI: variable. ALDAGARRITASUN: variabilidad. ALDAKETA: cambio. ALDAKI: variedad. ALDAKOR: aldatzeko joera duena, variable. ALDAKUNTZA: variacin, variabilidad. ALFABETIZATU: euskaraz alfabetizatua. BARIETATE: variedad. DETERMINATZAILE1: edozein izenen eremu orokorrena mugatzen duen kategoria-funtzioa. Funtzio hori, besteak beste, betetzen dutenen artean mugatzailea, erakusleak, zenbatzaileak, galdetzaile batzuk eta abar ditugu. GLIDE: bai goranzko bai beheranzko diptongoetan gune silabikoa ez den erdi-kontsonantea zein erdi-bokala, yod zein wau. JATOR: euskarari dagokionez, Eibarkoari bereziki, zentzu subjektiborik gabe daragilbu, ohikoa, betikoa, tradiziozkoa, molde zaharrekoa adierazteko, eta ez ona, zuzena esanguraz. HIZKERA: jakineko leku bateko hizkuntzaren erabilera, zentzu dialektologikoz. Lekukoen hitz egiteko era, zentzu idolektikoagoz. HIZKETA: parole, Saussure-k ezarritako zentzuz nagusiki. HIZKUNTZA: langue, Saussure-k ezarritako zentzuz; idioma. KURUTZAKETA: guk sinkretismo, ordezkaketa eta alternantzia gertakariak izendatzeko hitz orokortzat aukeratu dugu. LEKUKO NAGUSI: galdekizun nagusia bete duen lekukoa, edozein adinekoa. LEKUKO ZAHAR: adinez, 60 urte baino gehiagoko lekukoa. MUGATZAILE: artculo.

    3. LABURDURAK

    3.1. Terminologia orokorrean

    abl.: ablatiboa adib.: adibidez adl. b. zuz.: adlatibo bide zuzenezkoa adl. buk.: adlatibo bukatuzkoa adl.: adlatiboa aip. lib.: aipatutako liburua (opus citatus) arg.: argitalpena, argitarapena Bizk.: bizkaiera(z) dat.: datiboa dest.: destinatiboa e.a.: eta abar ed. gen.: edutezko genitiboa EE: Eibarko euskara erg.: ergatiboa erref.: erreferentzia

    1 Interesgarria litzateke EUSKALTZAINDIA-k iragarrita duen X. ARTIAGOITIA-ren eskutik gai horren inguruko hitzaldia ezagutzea: Oharrak determinatzaileen inguruan (erreferentzia hemendik hartu da: EUSKALTZAINDIA, 2001). Aurretik ere egile horrek badu zerbait idatzia (1998, adibidez) izen sintagmako determinatzaileen inguruan, ikuspegi teorikoz, determinatzaileek eurek sintagma nagusia osatzen dutelakoan eta sintagma horren burua determinatzailea delakoan. Edonola ere, ez dugu jarrera hori geureganatu lan honetarako.

  • 6

    hur.: hurrengoa(k) ibid.: ibidem (arestian aipatutako leku berean) ines.: inesiboa inst.: instrumentala iz.: izena izlag.: izenlaguna izond.: izenondoa izord.: izenordaina kom.: komuna, euskarazkoa orokorrean komunz.: komunztadura leku-denb. gen.: leku-denborazko genitiboa mot.: motibatiboa mugag.: mugagabea mugat.: mugatua nom.: nominatiboa oh.: oharra or.: orria, orrialdea or. eta hur.: orria/orrialdea eta hurrengoak part.: partitiboa pl.: plurala prol.: prolatiboa sing.: singularra soz.: soziatiboa

    3.2. Datu baseko tauletan

    Fenomenoa eremuan zeinu hauek ditugu besteak beste (deklinabide kasuen izenen laburdurak

    ez ditugu ipiniko, oso erraz identifika daitezkeelakoan):

    m: mugagabe s: singular p: plural ind: indartu 1: erakusleen inguruan, lehenengo gradukoa 2: erakusleen inguruan, bigarren gradukoa 3: erakusleen inguruan, hirugarren gradukoa Adizki jokatuen tauletan, erantzun alokutiboen aurrean bi marka egon daitezke:

    g: gizonezkoa n: andrazkoa

    3.3. Bibliografian eta informazio iturrietan

    ...: izenburuan, hasierako hitza edo hitzak bakarrik aipatzen ditugunean darabilgu (adib.: EUSKALTZAINDIA: Nazioarteko..., 1992) -A.S.J.U.: Anuario del Seminario de Filologa Vasca Julio de Urquijo aldizkaria -B.R.S.B.A.P: Boletn de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pas aldizkaria -Euskal G. O.: Euskal Gramatika Orokorra (E. ZUBIRI, I. ZUBIRI; 1995) -EHHA: Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa (EUSKALTZAINDIA) -EHU: Euskal Herriko Unibertsitatea Universidad del Pas Vasco

  • 7

    -F.L.V.: Fontes Linguae Vasconum aldizkaria -TE I-II-II-IV T. EUA, TEF, 19/87: Toribio ETXEBARRIA, IV TOMOS LEXICN DIALECTAL DEL EUSKERA EIBARRS, Eibarko Udal Artxiboa, Toribio Etxebarria Fondoa, 19/87 (dokumentazioa) -TE APUNTES, EUA, TEF, 19/87: Toribio Etxebarria, APUNTES SOBRE FORMAS VERBALES EN EUSKERA EIBARRS, Eibarko Udal Artxiboa, Toribio Etxebarria Fondoa, 19/87 -TE FICHAS, EUA, TEF, 19/87: Toribio Etxebarria, FICHAS PREPARATORIAS DEL LEXICN, Eibarko Udal Artxiboa, Toribio Etxebarria Fondoa, 19/87

    4. HELBURUAK

    4.1. Nagusiak

    Oraingo lan hau, dialektologikotzat har badaiteke ere, lekua bakarrik ardatz moduan hartuta

    lekukoengandiko ezaugarriak jasotzea ez ezik, badu eremu osoago bat: Eibarko hizkera jatorraren hizkuntz-

    sistema bereizlea (inguruko herrietakoekiko) lortzeko bidea sortu nahi dugu, eta ondoren, azterketa sinkroniko

    estrukturalaren bidez morfologiako alor baten sistema azaltzea, sistema hori osatzen duten aldaeretatik

    abiatuz. Gainera, Eibarrek udalerri legez osatzen duen unitate administratibo-territorialak gure ustez badu

    pareko unitate linguistikoa2 eta oinarri horien gainean eraikitzen da lan hau.

    Herrian herriko euskararen deskribapen zeregin hori, bestalde, beste toki batzuetan jadanik egina

    dago, baina Eibarko hizkerari dagokionez, egiteko dago oraindik, hizkera honen ezaugarri nagusiak

    erabiltzeari utzi baino lehenago, besteak beste, Administraziotik batez ere jarraitzen den euskararen arautze

    eta normalizazio prozesuaren ondorioz.

    Eibarko euskararen gai hau aztertu duten egileen lanetan nabari den osotasun eza, teoria eta praktika

    linguistikoaren ildotik egingo den lan estrukturatu eta sistemiko honetan beteko da. Bide horretatik ikerketa

    lanaren norabidea ikuskatzen joan gara, zientziaz eta zorroztasunez zatikako lan guzti horiek bateratu eta

    elkarren arteko loturak ezarri nahiez, lan oso baten hizkuntz-sistema osatuz, gainditzeko; zati bati edo besteari

    bakarrik erreparatu gabe, guztia batuz baino. Geroago, gaur egungo joerekin adosago diratekeen proiektu eta

    egitasmoentzat beharrezko diren oinarri eta irizpideak ezarri nahi genituzke.

    Beraz, goikoa lortu ahal izateko, aurren-aurrenez gure tesiaren helburu zehatzak jarri dira, bai

    orokorrak bai zehatzak.

    4.2. Orokorrak

    Ikerketa lan oso baten, Eibarrek historikoki izan duen eta duen ondasun linguistiko jatorra jasotzea.

    2 Unitate handiagoak hartuz gero, hala ere, ez da gauza bera gertatzen: gaur egungo eskualdekako zatiketa administratiboa (gure kasuan, Deba Goiena eta Deba Barrena, Deba Bailara osatuz) ez dator bat azpidialektotan egin den sailkapen tradizionalarekin, gaur egun administratiboki Gipuzkoa den lur zati hori, Bizkaieraren edo Mendebaldeko euskararen zati baita. Dena dela, gogoan izan behar dira dialektologia orokorraren mailan diren dialekto edo geolektoen eremuen eta mugen inguruko iritziak eta azalpenak.

  • 8

    Azterketa sinkroniko estrukturalaren bidez, herriko aberastasun kultural linguistikoa jasotzea; eta,

    era berean, euskal hizkuntzan egiten ari diren ikerketa linguistikoetan laguntzea ikergai eta ikuspegi berriak

    ekarriaz.

    Eibarko hizkeraren morfologiako zati baten sistema linguistiko berezia eratzea.

    Beste egileen lanak, dagoeneko Eibarko deklinabidearen zenbait arlo era batera edo bestera

    aztertuta dituztelarik, ikerlan oso baten sartzea: eremu linguistikoaren alderdi inmanentea ez ezik, eragina

    duten hizkuntzaz kanpoko faktoreak ere (soziolinguistiko eta geografikoak, esaterako) aintzakotzat hartuta.

    Gerora, egungo joerekin adosago diratekeen proiektu eta lan linguistikoentzat, tresna eta irizpide

    erabilgarri eta funtzionalak ezartzea.

    Badu gainera, ekarri onuragarria herriko mugak gainditzen dituen ondasun kultural baten

    berreskurapenerako: oinarrizko nortasunaren definitzaile den memoria historikoa gordetzeko eta ikertzeko,

    hain zuzen ere.

    4.3. Zehatzak

    Eibarko euskara inguru linguistiko eta administratiboan kokatzea.

    Azpieuskalki mailako gaur eguneratutako sailkapena aurkeztea, Eibarkoa ardatz-tzat hartuta.

    Maila linguistikoei dagokienean, deklinabidea sistematikoki biltzea eta aztertzea, Eibarko sistema

    ezartzeko asmoz; baita sistema orokor hori osatzen duten azpisistemak eratzea ere. Deklinabidearekin lotuz,

    adjektibo eta adberbio sintagmak aztertzea.

    Aldaeretan eragina duten aldagarri geo-soziologiko nagusiak aipatzea; gure oraingo lana alderdi

    kualitatiboan finkatuz.

    Metodologia zientifikoa bitarteko dela, herri mailako nahiz maila kultoan daudekeen aurreiritziak

    baieztatu edo gezurtatzea.

    Sistema linguistiko mailan, Eibarko euskara berezia dela egiaztatzea, bai ezaugarri eta elementu

    mailan, bai sisteman sortzen diren harremanen arloan. Inguruko herrietako aldakiekiko eta euskararekiko

    orokorrean ezaugarri amankomunak badituelarik, bertakoak baduela kualitate (eta kantitate) berezia agertzea.

    5. GAIA

    Tesirako aukeratu dugun gaia batetik murritza da; baina bestetik zabala ere bai, eta horrek

    ondorioak dakartza; beraz, Eibarko hizkeraren azterketan ekitera goazen lehen hurbilketa honetan, aurrez

    egin beharreko zenbait ohar azaltzeari bidezkoa deritzogu. Izan ere, lan hau askoz ere eremu zabalago baten

    kokatzen baita euskal dialektologia, euskal hizkuntzalaritza eta areago hizkuntzalaritza orokorra aintzat

    hartzen baditugu.

    Eremu murritza diogu, tesi lanerako hautatu den aztergaia gogoan izanez gero. Gaiari dagokionez

    bi maila bereizten dira:

  • 9

    5.1. Jasotako mailak

    Eibarko hizkera jasotzeko eratu dugun tresna galdekizuna gai aldetik murritza da gramatikako

    zati batzuk bakarrik jasotzen dituelako:

    Fonetika eta fonologia segmentalak:

    .-Fonologia: bokalen eta kontsonanteen bikote minimoak.

    .-Fonetika: gertakari fonetikoetara hurbilketa.

    Morfologia:

    .-Deklinabidea: izena, adjektiboa, izenordainak, erakusleak, zenbatzaileak; adberbioak.

    .-Aditza: adizki jokatuak, adizki jokatugabeak, aditz tratamenduak, neutralizazioak

    (fonetiko-morfologikoak), komunztadura, forma pasiboak, aditz nagusi-aditz laguntzaile

    harremana, aditz izena, partizipioa, aditz bereziak, eta abar.

    Sintaxia:

    .-Koordinazioa.

    .-Menderakuntza.

    .-Bestelako testu-loturak (lokailuak).

    Gai horiei dialektologia pertzeptualari dagokion atala ere gehitu diegu, eta bidenabar lexiko maila

    ere jaso dugu3.

    5.2. Aztertutako maila

    Egin den hizkuntza azterketari dagokionez, gaia areago murriztu dugu eta morfologiara mugatu

    gara, galdekizun osoaren hiru atal bereziki aztertuz. Izen sintagmaren deklinabidearen ondoan adjektibo eta

    adberbio sintagmak ere jorratu ditugu; izenlagunak eta adizlagunak dira aztertutako eremu horien arteko

    zubi. Maila horietan jasotako aldaera guztiak kontuan izan ditugu eta horrek hizketa maila zehatz jorratzera

    eraman gaitu, hizkuntza mailako abstrakzio eta orokortasunen oinarrian.

    5.3. Gaiaren ezaugarriak

    Jasoketa eta azterketa soziolinguistikaren ekarriez egin dugu, lekuko bakoitzaren jatorri

    geografikoaz gain, sexua eta adina kontuan hartuta. Hizkuntzalaritzaren alorrean barne zenbaitek lagunga-

    rri-edo direla ere esango luke, baina ez gara hemen eta orain hauen arteko mugen gora-beheren barna abia-

    tuko hizkuntzalaritzari, dialektologiari eta soziolinguistikari so gaude oraingoan preseski eta gehienbat,

    bestelako sail eta jakintzak erabat bazterturik utzi gabe, noski. Hizkuntzalaritzari dagokionez, ikuspegi

    estrukturalista hartu dugu batez ere.

    Bestelako mugak ere, agian garrantzitsuagoak, lehenengotik aipatzea zuzena eta argigarria dela

    dirudi: kronologia aldetik, azterketa sinkronia mailan egin da, Eibarko hizkeraren gaur egungo nolabaiteko

    3 Hori guztiori CD-ROM-ean aurkezten dugu, geroago azalduko denez. Galdekizunez jasotzeke utzi ditugu hainbat gai: arlo fonikoan, ez dugu suprasegmentalak aztertzeko galderarik egin. Ezaugarri segmentalak jaso baditugu ere, ez dugu inolaz ere azterketa fonetiko akustiko-artikulatorioak eskaintzen dituen azter eremu guztietan barrena ikertu. Geroko lanetan transkripzio fonetiko zehatzak beharko lirateke, horrenbestez, eta helburuak, noski, guztiz bestelakoak beharko dute izan. Lexikoaren arloan ere ez dugu lexikologia-lexikografia lanik burutu. Semantikan ere ez dugu sakondu. Hizkuntzalaritzak beste zientziekin batera aztertuko lukeena ere ez dugu zehazki arakatu: esaterako, soziolinguistika ardura zaigu, baina hurbilketa gisakoa egin dugu bakarrik;

  • 10

    egoera azaltzekotan; aztertutako korpusak ahozko izaera du nagusiki4, eta erregistro aldetik lagunarteko

    askea5 aukeratu da. Lagunarteko ahozko erregistroa ez dugu, baina, zeharo landu: kanpoan utzi ditugu

    solasaldi biribilduak (kantuak, ipuiak, errefrauak eta abar); lexikalizazio bidean diren lokuzio eta esaera

    batzuk, ostera, kontuan izan ditugu. Tesiko korpusaren izaera hizkuntza erregistro erreala da, lekukoen

    ekoizpenetan oinarrituta baitago. Ikusi dugunez, hizketa-hizkuntza6 bikote ezaguna ere kontuan hartu beha-

    rrekoa da. Azkenik, eta duda dugu muga objektibotzat har daitekeen, lekukoek eurek ezarri dute lanaren

    norabidea, betiere tesigilearen kontzientzia sozio-linguistikoaren galgatik iragazita, inoren oharrak eta

    argitasunak kontuan hartuta.

    Nolanahi ere, gure lana ez da gramatikalari teoriko hutsa, eta badakigu ez dugula ikerketa eremua

    zeharo agortuko. Ziur gaude, bestalde, atal bakoitzak merezi dituela azterketa monografiko zabal, zehatz

    eta sakonak (elipsia aztertzeko adibidez, nahiz hitzen hurrenkera...). Guk bidea zabaldu dugu Eibarko

    euskararen ahozko jardun jatorraren ikerketan, erregistro lauan jardun duten lekukoen ekoizpenak

    aztertzerakoan.

    pragmatika ere ez dugu landu, ez eta testu-gramatika ere (azken bi horiek anaforiko eta balio erakuslea duten osagai eta egituretan balio izan digute); psikolinguistika ere ez dugu baliatu (komunztaduraren ataleko adibideren batzuk azaltzeko bakarrik). 4 Maila idatzia ahozkora zeharo makurtuta erabili da. 5 Ahozko bapateko solasaldiaren ezaugarri batzuk hauek dira (tesirako ardura dutenak, behinik behin): unitate-zati foniko motzak eratzen dira eta hori, alde batetik, arnasa hartzeko etenak egin behar direlako da; grabaketa denbora errealean da (nahiz eta geroko azterketa arte denbora iragan); aurrez-aurre jarduten da: in praesentia gertatzen da ekoizpena eta harrera ere bai; elkarrizketa izaten da, hizlarien jardun proportzioa aldatu arren; gramatikak badu zer aztertu eta argitu baina pragmatikak ere bai, interpretazio bidean; intonazioak interpretatzeko lagundu egiten du; hizlariek inguruaren gaineko hainbat isileko eta entzulearekiko baterako suposizio azaltzen dute hizketaldian; solasaldiko konektoreak ere bereziak dira, eta askotan ingurukoari erreferentzia isilez adierazten da, keinuz eta abarrez: grabazioan, beraz, ezinezkoa da horiek antzematea eta derrigorra da grabaketaldiko unearen oroimenera jotea baina hala ere, hizkuntza konektoreak ere badira, noski (testu loturak lokailuak, anaforikoak, kataforikoak...): solasaldian esanak indartzekoak, aurreko gaia jarraitzekoak, ondoriozkoak, gaia aldatu edo amaitzekoak, eta abar (gu geu, hurbildu baino ez gara egin alor horretara); etenaldiak eta soinuen luzapenak izaten dira: zalantza kasuetan, oroimenari astia emateko, indartzeko...; informaziorik gabeko komodin gisako soinuak eta keinuak erabiltzen dira: bokalak, kontsonanteak, zaratak.... gehienak sistematikoak dira (jakineko esangura eta funtzioa dutenak), batzuk fisiologikoak ere badiren arren; esaldiak-solasaldiko unitateak ez dira beti erabat burutzen: errepikapen asko, aurresuposizioak eragindako elipsiak...; aurretik esandakoen zuzenketa sarri egiten da; kate fonikoaren laburketa. L.M. LARRINGAN-ek eta I. IDIAZABAL-ek alderdi hori jorratu zuten Ahozkoari antza hartzeko hiru gogoeta berbaldian (EUSKALTZAINDIA-ren Biltzarrean barrena, 2001); G. BIZKARRONDO-ren Gramtica y lengua coloquial ere (in I. TURREZ, A. AREJITA, C. ISASI, 1998, 35-47) ezagutzekoa da, besteak beste. 6 Ohar hau korpusa burututakoan sortu dugu, horrek eragin digun hausnarketa dela medio: beti edo ia beti sistematikoa eta linguistikoa denari erreparatzen zaion arren (hori irizpide gisa, zein forma, erabilera... onartu edo ezesteko erabiliz, batez ere), ez-sistematikoa, bakana, arraroa denari ere erreparatu behar zaiolakoan gaude, izan ere, horixe da erreferentzia nagusi bat sistema bera definitzeko: forma, erabilera, egitura arraro edo bakanak ez baleude, nola definitu sistematikoa eta linguistikoa dena? Horregatik, eta lekukoekin lanean jardun eta gero konturatu gara sistema bera benetan abstrakzio oso handia dela, errealitatetik oso urrun dagoela, eta errealitatea, maila horretatik begiratuta, ekoizpen ez-linguistiko arraro eta bakanez osatuta dago, besteak beste. Orduan zein da sistemaren balioa?: zertarako balio du?, zergatik?... Zergatik gutxietsi benetakoa dena?; zergatik errealitateko ekoizpenak salbuespenez eta azal ezinezko egitura-forma-erabilerez josita badaude hain garrantzi handia eman arau orokorrenei?...; zergatik ez balio berbera eman salbuespen eta arrarotasun horiei?... Zein harreman dago hizkuntza-hizkuntzalaritza eta ekintza linguistiko komunikatibo-komunikazioaren artean ulermenaz gain?...

  • 11

    B) SARRERA TEORIKOA

  • 12

  • 13

    1. TEORIA EREMU OROKORRENEI HURBILKETA

    Tesiaren gaia eta gorputza kokatze aldera eratu da atal hau, dagokion inguruan ezarri asmoz. Alderdi

    teoriko orokorrenen aurkezpenak egingo ditugu, dialektologiarenak, hizkuntza geografiarenak eta

    soziolinguistikarenak alegia. Ondoren, euskal dialektologiaren joera nagusiak aztertu ondoren

    (monografiagintza bereziki), euskal hizkuntza geografiaren emaitzak arakatuko dira, eta horren ostean

    bizkaiera edo mendebaldeko euskara aztertu duten lanei lotuko gatzaizkio, azkenik Eibarko euskararen

    azterketaren gaur egungo egoera ezartzeko.

    1.1. Dialektologia orokorraren aurkezpena

    Gure lanaren sarrera gisa ezinbestekoa da dialektologia orokorrari so egitea. Hala ere, hain eremu

    zabala denez, alperrikakoa litzateke hau bezalako tesi baten zientzia horretan aztertu eta jorratzen diren alor

    guztiei begirada kritikoz erreparatzea; dialektologiaren historian eta emaitzetan eragina izan duten zenbait

    kontzeptu nagusi ekarriko ditugu hona. Guk geure prestakuntza oinarri sendoen gainean ezarri asmoz zehatz

    jaso ditugu tesian baliagarri zaizkigun gai eta kontzeptu batzuen gaineko iritzi, ikuspegi eta azalpenak, baina

    hemen azaltzeak ez du zentzurik ez baikenuke berrikuntzarik ekarriko alor horretarako.

    Gaur egungo dialektologiaren egoera hizkuntzalaritzaren barruan batzuek nahasi-tzat hartzen

    badute ere, gure iritziz ez du zertan horrela izan: aztergai jakina du dialektoak7 eta aldaki edo

    barietateak edozein hizkuntza bizitan daude, bai oso indartsu, bai galzorian direnak ere; izan ere,

    hizkuntzak aldakuntza eta aldaketak berezkoak ditu. Besteak beste, gainera, dialektologoak hizkuntzalari

    izan behar du. Besterik da ikergaia tradizioz kontuan hartu den alderdi geografikora mugatu behar den ala

    beste alderdi batzuk ere, soziologikoa kasu, kontuan hartu behar diren hainbat egilek gaur egun

    aldarrikatzen dutenez. Aztergaiaren ahozko edo idatzizko izaera, estilo aldetiko faktoreak, erregistroak eta

    abar ere kontuan hartu beharrekoak dira dialektologian barrena abiatutakoan, beti ere helburuak hasieratik

    ongi zehaztuta.

    Aldagarritasunari dagokionez, hizkuntzan bertan (dialektoetan aplikatzekotan aipatzen dugu hemen),

    inmanenteki begiratzen badiogu gai horri, aldatzeko joera handiagoa edo txikiagoa duten atalak ditugu:

    morfologia mailan, esaterako, izenorde pertsonalak noyaux durs et peu volutifs dira horrela azaltzen du

    J.B. ORPUSTAN-ek euskaraz ditugun genitibo arkaikoak, esate baterako8; beste mailetan, fonikoan eta

    lexikoan, aldatzeko joera handia dela dirudi. Nolanahi ere, dena bilduz, W.N. FRANCIS-en (1989, 148) zita

    dakargu: dialect variation is evinced in all parts of language: in phonology, morphology, syntax, semantics,

    and lexicon. No part of language is proof against change, and differential diachronic change is the source of

    synchronic variation. Hizkuntzaren dimentsio estruktural eta historiko horiei geografikoa gehituz gero,

    dialektologia tradizionalaren aurrean geundeke; horiei dimentsio soziala eta estilistikoa erantsi, eta alderdi

    soziolinguistikoa bete-betean ezarriko genioke azterketa dialektalari. Dena den, W.N. FRANCIS-ek dioenez,

    7 Dialekto kontzeptua bera arazotsua da batzuek ukatu egin/egiten dutelako, eta darabiltenek era askotara definitzen dutelako, besteak beste, zein faktoretan erreparatzen duten. Ondorioz, terminologiari dagokionean, dialekto-ren ondoan -lekto-dun berba asko aurki daitezke: soziolekto, idiolekto, basilekto, isolekto, geolekto eta abar. 8 in G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 553).

  • 14

    Actually no study has attempted to deal with all five as yet9, alderdi linguistikoa, geografikoa, denporazkoa,

    soziologikoa eta estilistikoa batzen duena, alegia.

    Azpimarratu nahi dugu aldagarritasunak hizkuntza orokorrean joten duela, eta dialektoena kasu bat

    baino ez da (gero, egile bakoitzak dialektoaz zein kontzeptu duen ere alda daiteke): W.N. FRANCIS nola

    hurbiltzen den gai honi ikusi baino ez dago hori argi ikusteko, zeren eta bariazio dialektala beste bariazio

    moten artean kokatzen baitu, beste azpisailkapen bat ere eginez10. Aipagarria da, hizkuntza aldakuntza

    (dialektala barne) gertatu arren, nola azaltzen duen komunikazioa ez eteteko ematen dituen arrazoiak11:

    hizkuntza naturalaren erredundantzia da bata, eta the ability of the hearer to adapt his interpretative faculties

    to the language he is receiving. (...) consciously or unconsciously12 bestea.

    Ikusi denez, aldaketetarako faktore batzuek eragina izan behar dute, eta gehienetan hizkuntzaz

    kanpokoak izaten dira, adibidez: hiztunen jarrerak, prestigioa agerikoa nahiz azpian dagoela igartzen dena;

    aldaketaren sorreraren jatorri geografikoa eta soziala; zein datu edo informaziotan oinarritzen den aldaketaren

    ikerketa lana; populazioari dagokionez, noiz hasi den aldaketa, zein distantzia dagoen aldaketa hedatzen den

    talde batetik bestera; aldaketa leku anitzetan batera hasi den...; hizkuntza ukipenak nahiz hizkuntza edo

    barietateren baten isolaketa; faktore politikoak, kulturalak, eta abar.

    Dialektologiaren historiara hurbilketa laburra eginez gero, dialektologiaren lehen aztarnetatik

    egiptiarren, sumeriar-akadiarren, indiarren eta hebraiarren artean13 eta gaur egunera arteko bilakaera azaldu

    beharko litzateke. XVI. mendera arte dialektoen eta aldakien kontzientzia zen arren, hortik aurrera hasi ziren

    lan dialektologikoak garatzen baina metodo zehatzik ezartzeke.

    XIX. mendean etorri ziren teoria eta metodo aldetik lorpen handiak, lan erkatzaileetatik jakineko

    metodoz eratutako lanetara. Neogramatikoen lanak erabakiorrak izan ziren dialektologiaren sorrerarako,

    zientzia legez; areago, dialektologiaren eta hizkuntzalaritzaren sorrera oso estu lotuta etorri zen. Baina hiru

    egilek hartu zuten batez ere dialektologia zientzia gisa, Ascoli-k, Schuchardt-ek eta P. Meyer-ek.

    Dialektologiaren geroko bilakaera guztiz baldintzatu zuen Schuchardt-en ekarrietariko batek, dialektoen

    arteko mugen arazoa planteatzeak hain zuzen, ondorioz, polemika sortu baitzen hizkuntzalarien artean:

    emaitza nagusia isoglosen kontzeptu-tresna izan zen. Mende horren joanean gorpuztuz joan zen

    dialektologiaren tresna metodologiko nagusitzat hartu izan den adarra, hizkuntza geografia hain zuzen, eta

    kartografiaren bidez lehenengo atlas dialektologikoak sortzen joan ziren. Horretarako, galdekizunak eta

    inkestak landu ziren. Metodoak ez ezik, teknikak ere aurreratuz eta hobetuz joan ziren, fonetika

    esperimentalaren ildotik, adibidez. P. Rousselot izan zen monografia dialektalak egiten ekin ziona, batez ere

    herriguneak zituela aztergai; horrela, dialektoen eremuen arazora berrikuntza ekarri zuen, apez horrek burutu

    zituen beste hainbat lanen eta lorpenen artean. XX. mendean, dialektologia hizkuntza geografia

    9 Aip. lib., 195. 10 (1989, 15-47). 11 Aip. lib., 16-19. 12 Aip. lib., 18. 13 R.M. PAGOLA-ri hartu zaio datu hori (1991, 14).

  • 15

    hizkuntzalaritza estrukturala hirukoteak guena jo zuela baiaezta daiteke, egun ere erabiltzen den metodologia

    sortarazi zuenetik14. Dialektologia tradizionaltzat hartzen denaren sorrera izan zen hori.

    XX. mendearen hasieran hitzak eta gauzak joera gailendu zen jarrera etimologikoa sortuz.

    Saussure-ren ikuspegi teorikoek berrikuntza ekarri zuten bai hizkuntzalaritzara bai dialektologiara.

    Orokorrean, baina, K. ROTAETXE-k dioenari jarraiki, fonetika, lexiko eta geografia linguistiko mailan eta

    oro har dialektologia lanetan egiten ziren lanak burutzeko zientzia naturaletako eredua erabiltzen zen,

    orduko dialektologoen iritzia halakoa zelako; gaurko egoerara jauzi eginez, behar bada, oraindino ere bada,

    batzuen kasuan, hizkuntz ikasketak (...) sozialak izan arren, eta ez naturalak15. Bilakaera piskaka etorri da,

    estrukturalisten hainbat ekarrirekin, hala nola sustrato eta diasistema kontzeptuak16. Nolanahi ere, lehenago

    ere azpimarratu denez, azterketa dialektologikoetarako gero eta gehiago aldarrikatzen da beste faktore

    batzuen azterketa, soziolinguistikoa bereziki. Areago, gaur egun oso erabilia den beste kontzeptu batek ere

    ezinbesteko lekua du gaur egungo lanetan, polimorfismoak17 hain zuzen, bai sistema mailan (polimorfismo

    dialektala) bai lekuko bakoitzaren mailan (polimorfismo idiolektala) bai gizartearenean ere (polimorfismo

    soziala).

    Dialektologiaren ibilbide horretan zerikusia izan duen beste kontzeptu bikote bat aipatuko dugu,

    hizkuntza literarioak-dialektoak harremana hain zuzen. Dialektoaren definizioa berez zaila bada, hizkuntza

    literarioen kontzeptua ondoan ezarritakoan ez da zailtasun hori saihesten. Dialektoen bilakaeran eragin handia

    izan du zein jarrera hartu izan den horien aurrean: hizkuntza literarioak onetsi eta dialektoak gaitzetsi, ala biak

    onartu bakoitza bere mailan. Gaur egun, azken fase horretan gaudela dirudi.

    Dialektologiaren barne, baditugu azterketetarako azpiarloak, dialektoak handik edo hemendik

    ikertzen dituztenak. Maila gramatikalei dagokienean, dialektologiako lanetan maila fonologikoa morfologia

    morrontzan hartuta gailendu izan dela dirudi, nahiz eta ia aztertu gabeko alorra ere baduen,

    suprasegmentalena hain zuzen; maila lexikoa usu aztertu izan da; alderdi morfosintaktikoa ostera, oso gutxi

    landua izan da lan dialektologikoetan, batetik kartografiatzeko zaila delako eta bestetik isoglosak

    ezartzerakoan emankortasun txikia duelako. Baiezpen hori indarturik geratzen da J.K. CHAMBERS-ek eta P.

    TRUDGILL-ek isoglosa motez diotenarekin:

    Ambos tipos de isoglosa gramatical [morfologikoak eta sintaktikoak] son bastante raros, y, de hecho, su aparicin, incluso en las ms voluminosas recopilaciones de datos dialectales, es probablemente tan escasa y espordica que con muy poca frecuencia han sido estudiados con detenimiento. No existen ni tan siquiera aproximaciones sobre cmo se deberan ordenar entre s o con respecto a los otros tipos de isoglosas (1994, 151).

    Nolanahi ere, alderdi hori jaso eta aztertzeko aldarrikapenak badaude18. Dialektologiaren beste iker

    eremu batzuk: maila soziolinguistikoa, dialektologia pertzeptuala19; maila etnografikoa.

    14R.M. PAGOLA-k (1991, 26) lan bi dakartza eredugarri: PENNY, R. J.: El habla pasiega. Ensayo de dialectologa montaesa, London, Tamesis Books Limited, 1970 (1969); eta MARTINET, A.: Description phonologique du parler Franco-Provenal d'Hauteville (Savoie), Revue de Linguistique Romane, XV, 1939, fonetika arloan zehazki. Frantziako Atlas Linguistikoak (ALF) ere mugarria ezarri du dialektologiaren alorrean. 15 In G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 55). 16 Erabakiorra izan zen U. WEINRICH-en artikulua (1954). 17 Polimorfismoa bera betikoa den arren, bere azterketa ez da hain aintzinakoa, nahikoa berria baino. Ikus horren berri: R.M. PAGOLA (1991, 64); G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 180). 18 Ikus, adibidez, G. SALVADOR-en iritziak (1987, 33-34).

  • 16

    Metodologiaren aldetik, bilakaera hau izan du funtsean: XIX. mendean hizkuntzalaritza

    historikoaren eta konparatistaren laguntzaile izatetik metodo edo disziplina hutsa zen, XX. mendean

    zientzia maila lortu zuen arte.

    XX. mende hasierako hainbat joera gainditu dira: deskribapen soilak, dialekto sailkapenak, bereziki

    lexikoan oinarritutako lanak...; eta estrukturalisten eraginez maila fonikoari garrantzi handiagoa ematen

    hasten zaio, besteak beste. Estrukturalismoak erabili izan duen terminologiaren gako hitzak, dialektoen

    arteko aldeei erreferentzia eginez, honako hauek dira, besteak beste: Inbentarioa, distribuzioa, inzidentzia,

    alofonia20. Azken finean, dialektologia-estrukturalismoa ez daude elkarren lehian, elkar-lanean jarduteko

    moduan baino, J.J. MONTES-ek erakusten duenez, no se trata de un dilema: estructuralismo o dialectologa,

    sino de una conjuncin: dialectologa y estructuralismo (1995, 111). Dena den, zehazkiago aipatzen du

    metodo estrukturalistak dialektologiarentzat duen ekarria, el estructuralismo es aplicable sobre todo en las

    ltimas etapas de la investigacin dialectal (las de ordenacin, presentacin e interpretacin del material),

    aunque, naturalmente, desde las primeras etapas debe tenerse en cuenta que los materiales han de servir para

    evidenciar las relaciones estructurales y, por consiguiente, dar prelacin a lo que tiene carcter sistemtico21.

    Izan ere, dialektologia egiteko eretariko bat da estrukturala.

    Egun, dialektologian diharduten zenbaitek G. REBUSCHI-ren esana dakargu oraingoan22,

    dialektologian jarrera bi bereizten dituzte: dialekto intercomprehnsible multzo baten barrena, dialekto

    bakoitzaren deskripzio zientifikoa egin, lan monografikoak, alegia (dela maila linguistiko guztiak aztertzen,

    dela maila bakan bat bereiziki) aipaturiko egileak beharrezko eta oinarrizkotzat joten du zeregin hau, baina

    ez nahikoa dialekto multzoaren azterketa agortzeko. Honenbestez, beste jarrera deskripzio globala egitea

    da.

    Dialektologiari gramatika sortzailearen ikuspegitik hainbat egilek begiratu diote23, eta joera horrek

    estrukturalismoa gainditu du abstrakzio maila handiagoa egiten den neurrian24; dialektoen arteko aldeak

    azpiko egituran, transformazio erregeletan zein azaleko egituran izan baitaitezke. Gainera, alderdi

    sinkronikoa eta diakronikoaren uztardura agertzen da egitura, osagai eta erregelen artean, nahiz eta

    Honek ez du esan nahi, ordea, azpiko egiturak eta fonologiazko erregelak hizkuntz aldaketen

    bilakaerarekin beti bat datozenik, jakina denez25. Bide horrek ere jaso ditu kritikak, nolanahi ere26.

    19 Tesi honetan bilketa maila soilean landu dugu gai hori. 20 In G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 74). 21 Ibid. 22 In G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 32-33). 23 Ikus, esate baterako, G. REBUSCHI-ren eta X. FALCON-en azalpenak (in G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN; 1992); W.N. FRANCIS-enak (1989, 171-192); F. GIMENO-renak (1993, 126-134); eta K.M. PETYT-enak (1980, 171-185). 24 Joera horren barruan kokatzen den minimalismoaren bidetik, badirudi hizkuntza arau unibertsalen bila joateak aplikazio jakinak lantzea duela helburu, hala nola hizkera naturala gaztelaniazko lenguaje natural delakoa: ez da, dirudien arren, ahozkoa mintzaira horretakotzat hartzen dena hizkuntzalaritza joera horretan lantzeko programa informatikoetan erabiltzeko, eta abar. Adibidetzat jar daiteke EHU-k eskaini zuen Ikastaroa (1997b). Guk geuk ez dugu ezagutzen dialektologiako aplikaziorik egin denik metodo edo ikuspegi horri jarraiki, ez euskalkietan behintzat. 25 G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN (1992, 74). Dialektoek erregela kopuru ezberdina izan dezaketela onar dezakegu; sinkronikoki deskribatzen ari garenean erregelen aplikazioaren hurrenkera aldagarria dela ere bai; baina harritzen gaituena azken puntu hori diakronia eta sinkronia batzeko erabiltzea da. Alegia, jatorrizko forma zaharrago batetik abiatuta, egungo egoera azaltzeko, erregelek aldaketak gertatu diren hurrenkera ez gordetzea eta hala ere ontzat hartzea. Tesigilearen ustez horrek metodoari balioa kentzen dio egiantzekotasunaren aldetik, benetako bilakaeraren eta erregelen aplikazioaren emaitza bat bera izan arren (gogoan izan W.N. FRANCIS-ek ere horixe azpimarratzen zuela (1989, 182)). 26 Ikus adibidez: W.N. FRANCIS (1989, 181); J.J. MONTES GIRALDO (1995, 113); K.M. PETYT (1980, 185).

  • 17

    Bai estrukturalismoaren bai generatibismoaren gainetik legoke soziolinguistikaren jarrera eta

    azterketa-emaitzak27.

    W.N. FRANCIS-ek fonologiaz mintzo zelarik ere, orokorrean ere har daitekeelakoan gaude,

    aurrekoa sintetizatuz, lau eskola bereizten ditu, bata bestearen ondorik sortuak gainera:

    The traditional approach is diachronic and item-centered; the structural approach is synchronic and system-centered; the generative approach is panchronic (ie both synchronic and diachronic) and rule-centered; the sociolinguistic approach is panchronic and speaker-centered (1989, 149).

    F. GIMENO-k beste sintesis mota bat egiten du:

    Desde un punto de vista terico, dialectologa es el estudio de la variedad y variacin diatpica y diastrtica de la lengua (en los varios estados de lengua, y estilos), y no dispone de un mtodo propicio y especfico para recoger y estudiar sus materiales. De manera que si se nos pidiera un campo de la lingstica romnica que haya mostrado un progreso terico y metodolgico ininterrumpido, no dudaramos en aludir a la dialectologa: dialectologa tradicional, geografa lingstica, dialectologa histrica, dialectologa estructural, dialectologa social y dialectologa transformativa (1993, 17).

    Honela laburtzen du R.M. PAGOLA-k gaur egungo egoera:

    Teknologiaren garapena iritsi zaio, bestalde, gure gai honi ere, eta horrek metodologiaren eguneratzea ekarri du. Linguistika konputazionalak eta matematikoak dialektologian lortzen dute, hain zuzen ere, erabilerarik onurakorrena. Frekuentzien indizeek eta horren ondorioek, erabat automatizaturik, geografia linguistikoa eta geolinguistika aztergairik interesgarrien bihurtzen dituzte. Hauek horrela izanik ere, ordea, ardatz nagusietan ez dute aldaketarik izan gai hauek (1991, 31).

    1.2. Hizkuntza geografiaren aurkezpena

    Lehendabizi egin beharreko abardura, dialektologia / geografia linguistikoa bikotearen artekoa

    litzateke. Aipagarria da liburuetan zein tratamendu izan duten bai batak bai besteak (maila teorikoaz nahiz

    praktikoaz):

    Dialektologiako lan soilak, hizkuntza geografia lantzen ez dutenak ditugu batetik.

    Oso arrunta da izenburuak dialektologia (maila orokorrean) aipatzen duenean, liburuaren egituran

    atalen bat hizkuntza geografiarentzat edo bere emaitzentzat atalen bat eskaintzea, bestetik.

    Beste hainbat lan bakarrik hizkuntza geografiaz dira: dela teoria edo historia; dela emaitza praktiko

    puntuala (teoriaren aplikazioa); dela aurrekoaz eginiko ondorengo lanen bat edo lanen bilduma...

    Beste batzuek, dialektologia eta hizkuntza geografia, biak aurkezten dituzte lehenengotik

    izenburuan.

    Alde horretatik, hizkuntza geografia batzuetan bereiziki lantzen denez, lan ugariago dugu

    dialektologiaren sail zabalean printzipioz dirudikeena baino. Tesi honetan ez da hizkuntza geografia egin,

    baina horren metodoak eta tresnak erabili dira laguntzaile gertatu diren neurrian.

    27 Arestian azaldutako aipamen orokorren ondoan beste erreferentzia batzuk ere jarriko ditugu, metodologia lantzen edo azaltzen dutenez. Ikus daitezkeen lanak besteak beste ez dugu aipamenen zerrenda agortuko, baina ikertzaile legez nora jo daitekeen azaldu nahi dugu; izan ere, metodologia aipamenak hainbat lekutan sakabanatuta aurki daizteke liburuetan, hauek dira27: G. SALVADOR (1987; 15. or. eta hur., 21, 22, 23, 32, 38. or. eta hur., 43, 46. or. eta hur., 49, 87, 110, 112, 122-123, 126, 164, 233); J. FISIAK (1988; 58, 423, 435. or. eta hur., 477, 647, 667. or. eta hur.); A.R. THOMAS (1988; 1. or. eta hur., 89, 109, 154, 187. or. eta hur., 220, 225. or. eta hur., 241, 251, 279, 286. or. eta hur., 362. or. eta hur., 373. or. eta hur., 464. or. eta hur., 510. or. eta hur., 52. or. eta hur., 569. or. eta hur., 586. or. eta hur., 586, 600.

  • 18

    Egileen ikuspegiak, izan ere, aldakorrak dira alor horiei dagokienean. Jarraian egile batzuenak

    azalduko ditugu, goikoaren erakusgarri:

    R.M. PAGOLA-ren hitzak jasoz, biak XIX. mendearen erdi aldean sortu ziren28, baina, batzuen

    iritziz, Bi adar hauen artean ez dago bereizketa garbirik, eta Aski arrunta eta onartua da geografia

    linguistikoaren ikuspegi hori, hots, herrialde konkretuetan jasotzen den informazio linguistikoa mapetara

    aldatzearena29, Gertakizun bakoitza mapa batetara aldatzen delarik, eta ondorioz atlas linguistikoek

    (mapen multzoak) hizkuntza maila guztietako gertaerak bilduko ditu30; dialektologiaren zeregina, nagusiki,

    leku bakoitzeko hablas locales31 hizketen azterketa konparatiboa egitea den bitartean, eta maiztasun

    gutxiagoz, leku bakoitzeko deskripzioak burutzea inguruko hizketekin harremanetan jarri gabe. G.

    SALVADOR-ek erdibidetik joten du, hasiera baten Cuando yo hablo de Dialectologa hablo de Geografa

    lingstica (1987, 23) dioen arren, jarraian desde luego la Geografa lingstica no puede sustituir a los

    estudios monogrficos y pormenorizados de las hablas locales (...) No se trata, pues, creo, de investigaciones

    de naturaleza distinta, sino de diferente concentracin y, por supuesto, de presentacin muy diversa32 baitio.

    T. NAVARRO TOMAS-engan ere antzerako ikuspegia ageri da, bai dialektologiak bai hizkuntza geografiak

    herri hizkerak aztertzen dituzten bitartean, azken horren zeregin nagusia gertakizun dialektalen eremuak eta

    mugak ezartzea zela uste baitzuen33. K.M. PETYT-ek honela dakusa arazoa: `Linguistic geography' is

    properly a sub-division of dialectology; it is concerned with the regional distribution of linguistic varieties and

    their particular elements. Usually its goals are to show up such distributions on maps and also to establish the

    causes of particular geographical distributions (1980, 30), bere ikuspegitik dialektologiak eskualdekako

    barietateak baino urrunago joten duen bitartean hots, alderdi geografikoa eta soziala aztertuz.

    F. GIMENO-ren ustez hizkuntza geografiak iker eremu jakina du34. Dialektologiak ez du

    materialak jaso eta aztertzeko bere metodo berezia; bai ordea geografia linguistikoak: metodo dialektologikoa

    eta konparatiboa da, jakineko lurralde baten inkesta bidez jasotako datuak mapetan islatzen dituena, zehazki.

    Horrenbestez, hizkuntza geografia No debe entenderse, pues, como relaciones entre el contexto geogrfico y

    la lengua, sino como relaciones entre el espacio geogrfico y la difusin (y disposicin espacial) de los hechos

    lingsticos. Ni se ocupa, por consiguiente, de las fronteras entre comunidades idiomticas, sino de la

    extensin y distribucin de fenmenos particulares (fonemas, lexemas...), dentro de una o ms comunidades,

    y de los lmites entre las reas ocupadas por tales fenmenos, los cuales slo en casos especiales pueden

    coincidir con los lmites de la lengua o lenguas estudiadas35.

    G. SALVADOR-engandik36 jarrera estrukturalistaz idazten du hartzen dugu E. COSERIU-ren37

    ikuspegia: dialektologia ez da dialektoen deskribapena dialektoak entitate beregainak bailiran, dialektoen

    arteko harremanena baino; horregatik, dialektologiak duen metodo egoki bakarra hizkuntza geografiarena da.

    or. eta hur., 650, 685); K.M. PETYT (1980; 49. or. eta hur., 89, 101. or. eta hur., 110. or. eta hur., 117. or. eta hur., 130, 135, 141, 145, 148, 171. or. eta hur., 187, 208 9. oh., 210 28. oh., 211 29. oh., 223); eta gehi daitekeen abar luzea. 28 (1991, 35-36). 29 Aip. lib., 36. 30 Aip. lib., 202. 31 Ibid. 32 Ibid. 33 (1975, 9). 34 (1993, 80-81). 35 Ibid. 36 (1987, 40).

  • 19

    Dena den, badirudi inoiz hizkuntza geografia dialektologiaz landa, hizkuntzalaritzarekin zuzenean

    lotu izan dela. K. JABERG-en hitzak dakartzagu hori argitzeko: la investigacin lingstico-geogrfica (...)

    disciplina especial de la lingstica (1995, 71)38. Baina lotura hori jada hizkuntza geografiaren sorreran

    bertan egina zen, 1918an, J. GILLIRON-en hitzetan, La gographie linguistique n'est peut-tre qu'une

    humble servante de la linguistique, mais una servante qui souvent fait marcher la maison en l'absence

    frquente des autres membres et dont la voix doit toujours tre coute mme en leur prsence (W.N.

    FRANCIS, 1989, sarreraren aurreko orrialdea). Honelako iruzkina egiten du mende bat geroago W.N.

    FRANCIS-ek, dialektologia soziolinguistikaren ekarriez hornitzen bada, Then linguistic geography will no

    longer be the humble handmaid in the linguistic household, as Gilliron designated it in the rather ironic

    statement (...), but a fullfledged member of the linguistic family39.

    Bestalde, jakinekoa da hizkuntza geografiaren emaitza nagusia atlasak direla; baina emaitza

    horiek hizkuntzalarientzat40 ez eze, beste arlo batzuetan dihardutenentzat ere baliagarri gerta daitezke:

    historialarientzat; geografoentzat; folklorea lantzen dutenentzat; ekonomian dihardutenentzat; erdi mailako eta

    goi mailako hezkuntzan; elebitasuna aztertu nahi dutenentzat; antropologoentzat; narratologiako edota

    semiotikako espezialistentzat; dialektologia pertzeptualari dagozkion hainbat alderdi argitzeko;

    soziologoentzat; erabilera dokumentaletan, didaktiko eta pedagogikoetan...

    Nolako eremuetako hizkuntza ezaugarriak ezarri atlasetan?: badirudi joera orokorra eremu

    handietako eta eremu txikietako atlasak bereiztea dela41, erdibideak daudelarik ere, baina ezin denez dena

    arakatu, atlasen ikuspegiak sintetikoa izaten beharko du jarraitu (G. AURREKOETXEA, X. VIDEGAIN;

    1992, 479). Izan ere, isoglosa multzoekin lan egitea aurrerapauso handia izan da, baina arazoa isoglosak,

    fenomenoak aukeratzerakoan sortzen dira.

    Hizkuntza atlas hauek egiteko-osatzeko metodologia, garaiekin batera aldatzen doa, eta bai datuak

    batu eta tratatzeko orduan, bai atlasaren beraren soportean, beste iker arloetan gertatzen den antzera,

    informatika da gaur eguneko ezinbesteko bitartekoa: hizkuntza atlas informatikoak horren adibide garbiak

    dira.

    Nolanahi ere, oinarrizko kontzeptuak dialektologiako atalean aurkeztutakoak dira: mugak,

    eremuak, isoglosak, esaterako. Kartografiaketara makurtu dakizkion gaiak ere, gramatikazkoez gain,

    etnografiazkoak, soziolinguistikazkoak eta abar izan daitezke.

    Terminologiari gagozkiolarik, H. GOEBL dakargu hona: berak erabat sinonimotzat joten ditu

    golinguistique eta gographie linguistique42, disjunzioaren marka ezartzen baitie43 (bigarrena, gainera,

    parentesi artean sartuta).

    37 COSERIU, E.: Los conceptos de `dialecto', `nivel' y `estilo de lengua' y el sentido propio de la dialectologa, Lingstica Espaola Actual, III, 1981 (1-32), lana hartzen du oinarritzat G. SALVADOR-ek (1987, 38). 38 69. orrialdean ere antzerako iradokizuna egiten du. 39Aip. lib., 214. Badirudi, edozein modutan ere, hizkuntza geografia eta dialektologia ez dituela bereizten ohar horiek egiterakoan. 40 K. JABERG hizkuntzalari zientifikoez ari da; zehazkiag