24
HAMABOSKARIA - 2005eko ekainaren 24an - X. urtea - Usurbil, 208. zenbakia Herritar ugari erritar ugari Patxi S atxi S egur egur olar olar en epaiketan en epaiketan www.noaua.com Badoa San Joan, badator Santixabel Badoa San Joan, badator Santixabel

NOAUA!! 208 alea

  • Upload
    egunea

  • View
    252

  • Download
    7

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: NOAUA!! 208 alea

HAMABOSKARIA - 2005eko ekainaren 24an - X. urtea - Usurbil, 208. zenbakia

HHerritar ugari erritar ugari PPatxi Satxi Seguregurolarolaren epaiketanen epaiketan

ww

w.n

oaua

.com

Badoa San Joan,badator Santixabel

Badoa San Joan,badator Santixabel

Page 2: NOAUA!! 208 alea
Page 3: NOAUA!! 208 alea

3Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

ATA R I KO H A I Z E A

Ekainean sartu gara eta dagoeneko jai giroan murgil-duta gabiltza. Jendeak lehen gehiago parte hartzen

zuela, aurrekoak oraingoak baino sanoagoak zirela, beste-lako sentimendu batekin ospatzen zirela... maiz entzutendiegu helduei. Taberna, diskoteka eta txosna modernorikez zen. Guztiak herriko plazan biltzen ziren. Emakumeakzein gizonak, eskusoinu txikia eta panderoa, edo ttunttuneta danbolina lagun zutelarik plazako protagonistakbihurtzen ziren. Ondoko argazkia horren adibide garbiada. 20-30 hamarkada inguruan aterata dago, Zubietakoerrebote plazan. Bitxia bada ere denak gizonezkoak diraeta batzuk dotore jantzita ageri dira, txapel eta guzti.Gaur egun horrelako argazkiren bat ateratzeko aukerarikizango ote da Zubietako jaietan? Zubietarrek dantza egi-tea gustuko dutela entzun dut, ea ba aukera suertatzenden.

Zaloa Arnaiz Ibarguren

Egilea: Ezezaguna, 20-30 hamarkada ingurua, Zubieta

Jabetza: Kutxa Fototeka

Euskal Herrira!

Euskal presoak

GipuzkoakoForu Aldundiak

diruz lagundutakoaldizkaria

Kultura sailak diruzlagundutako

aldizkaria

4. Orr.

5. Orr.

12. Orr.

Aurkibidea

MIEL ARRASTOA MENDIZALEA

ZUTABEAN, NEREA ZINKUNEGI

17. Orr.ESKUBALOI BI TALDE, KATALUNIAN

HASI DIRA SAN JOANAK KALEZARREN

10. Orr.HERRI ANTZERKIKO IRUDIAK

13. Orr.ENPRESETAN EUSKARA SUSTATZEKO PLANA

15. Orr.XABIN AIZARNAK IKASTOLA UTZIKO DU

Argitaratzailea: NOAUA! Kultur ElkarteaBordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tlf.: 943 36 03 21 / [email protected] www.noaua.com

Koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected] Publizitatea: Maider Alustiza, [email protected]: Lontxo Zubiria, Oxkar Santamaria, MariaAngeles Arruti, Maria Jesus Urbieta, Jone Eizmendi, Ekiñe Olaizola,Iñaki Labaka, Amagoia Mujika, Xabier Arregi, Pako Agudo, AlfontsoVidal, Alazne Begiristain, Ana Urdangarin, Joseba Pellejero, AinaraUribe, Eider Jauregi, Mikel Bengoetxea, Agustin Esnaola, EnekoHarreguy, Salome Portu, Pello Aranburu, Joseba Zubeldia, ImanolGoenaga, Andoni Udabe, Eukene Kamino, Aloña Pulido, IsaakMuñoz, Olatz De Miguel, Iñaki Agirresarobe. Denborapasak:LUMA, O.E.Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]: Aitziber Aranberri.Erredakzio Kontseilua: Imanol Ubeda, Zaloa Arnaiz, MaiderAlustiza, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua.Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman ErrekondoElektrikaria: Iñaki Salsamendi.Tirada: 2.600 aleLege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818Inprimategia: Antza.

NOAUA! hamaboskariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

NOAUA! Kultur Elkarteko jendaurreko ordutegia:10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

AZALAIaz, Santixabeletan ateratako erretratua.

Pasa den asteburuan hasi ziren San JoanakKalezarren. Ekainaren 24an, meza eta gero,duela 35 urteko dantzariak omendukodituzte.

Txirrikitutik

Page 4: NOAUA!! 208 alea

4 Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

HE R O R R E K E S A N

Nerea Zinkunegi

Gaur egungo gazteak diren bezalakoak dira;garaiak, giroak, bizi dugun ekonomia mai-lak, politikak, “inkluso” klimak ere eduki

lezake eraginik beraien izakean, eta jarreran. Kontuizan, noski, orokorkeriatan ari naizela.

Gaur egungo gazteak saldu ezinik dabiltzan lokalakalokatu eta bertan biltzen dira dozenaka. Bertan zertandabiltzan ez dakigu, ezta jakin beharrik ere... Gauregungo gazteak kalean apenas ikusten diren.

Gaur egungo gazteak herriko festak antolatzekogaraia iritsi eta ez omen dira azaldu ere egin beraiengustuko proposamenak egitera: kontzertuak direla,ikuskizunak direla...

Gaur egungo gazteak ajolagabeak omen, arduragabe-ak, alferrak, nagiak, heldutasun gutxikoak, berekoiak,errespetu arrastorik gabekoak... gogoratu berriro ere

orokorkeriatan ari naizela. Gaur egungo gazteak diren bezalakoak dira eta kitto!Ez dute seguru aski alde handirik izango gu geu 15-

25 urte bitartean ginen gazte haiekin. Ahaztu egitenzaigu ordea nolakoak izan garen. Egin dezagun memo-rian atzera... zein ez da inoiz “sobratua” izan? Zein ez dainoiz “jartoa” izan?

Gaur egungo gazteek nahi lituzketen moduko hel-duak ote garen galdetu al diogu inoiz gure buruari?Seme-alabek nahi lituzketen moduko gurasoak otegaren galdetu al diogu inoiz gure buruari?

Ilobek nahi lituzketen moduko izeba-osabak otegaren galdetu al diogu inoiz gure buruari?

Bilobek nahi lituzketen moduko amon-aitonak otegaren galdetu al diogu inoiz gure buruari?

Galdera deserosoegiak agian?

Ainhoa Azpiroz - Aitor Landaluze - Jakoba Errekondo - Luis Aranalde - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregarai

Zutabea

Egungo gazteak... helduon ispilu

Page 5: NOAUA!! 208 alea

5Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

EL K A R R I Z K E TA

Miel Arrastoa, mendizale nekaezina

Mendizale talde bat, urtero,mahai baten inguruan bil-tzen da Aramako elkarte

batean. Tartean, Miel Arrastoa.Maiatzaren 28ko bazkarian, Mielekinbatera ziren Jone Eizmendi, Joxe MariArrospide eta Joxe Ramon Ibarguren.Guztira, 18 bat lagun. Espero ez bazuenere, bazkariko protagonista bilakatu zengure solaskidea. Mendizale lagunek oroi-garri bat oparitu baitzioten. Ez dagutxiagorako. 76 urterekin, fin-fin ibil-tzen da mendian. Hamabi ordutik gora-ko ahalegina eskatzen duen arren, duela23 urtetik hona, urtero, OstegunSantuan egiten den Andatza-Arantzazumartxan hartu du parte.

NOAUA! Zenbatetan osatu duzuAndatza-Arantzazu arteko mendi zehar-kaldia?

Miel Arrastoa. 23 urtez jarraian.Tartean, beste bueltaren bat bai; bainajarraian, 23 urtez.

N. Urtero lagun talde berdinarekin?M. A. 6 edo 7 lagun hasi eta gero

Donostiakoak, Zarautzkoak... hurbiltzenhasi hituan. Baina beti hemendik atera-tzen gaituk, frontoi atzetik, goizeko05:00etan.

N. Dagoeneko abisurik edo kartelikjarri beharrik ez.

M. A. Bezperan, elkarri esaten zioagu,“bihar beti bezala”, eta kitto.

N. Zenbateko iraupena du martxak?M. A. Ibiltzen, 12 ordu. Ibiltzen, geldi-

tu gabe. Orduko 5 kilometro, gutxi gorabehera.

N. Beraz, martxa bizia eramangoduzue.

M. A. Normala. Inportantea dek ezine-an ez joatea. Taldean joaten gaituk bainabakoitza bere erritmoan. Lasai joaten gai-tuk, bidean bazkalduz. Lehen ez. Lehen

motxila bizkarrean hartu, bidean pixkabat jan eta segi!

N. Hamabi ordutan osatzen al duzue? M. A. Goizeko 5:00etan ateratzen gai-

tuk eta iristerako, iluntzeko zazpiak edo.

N. Mendirako joera nondik datorki-zu?

M. A. Gu beti ibili izan gaituk fabrikanlanean (Michelinen). Gero handik ateraeta berriz ere lana egin behar... Duela 30bat urte, ordea, igandetan joaten hasi gin-tuan. Pixkanaka gustatu eta horrela.Aralar aldekoak azken urteotan ezagutudizkiat.

N. 76 urterekin mendian ibiltzeko,sasoi onean izango zara.

M. A. Nik karga zeukeat txikia.Horretan bentaja. Batek esaten zidak,“nik zure karga baneuka!”. Eta nik esatenzioat, “eta nik zure urteak baneuzka!”.Horrela ibiltzen gaituk.

N. Jateko ezer berezirik eramaten alduzu?

M. A. Gauza gutxi. Piko batzuk, gaile-ta batzuk eta txokolate pixka bat. Janariarina.

N. Ura ere, noski.M. A. Ura bai. Baina nik gutxi edaten

diat. Besteak ez, besteak beti ura edaten.Asko edaten ditek. Nik izerdirik ez diatateratzen eta!

N. Lagunek Araman emandako opariaespero al zenuen?

M. A. Ezta pentsatu ere. Nerbiososamar jarri ninduan, berez, hala nauk.Eskertzekoa dek, gauza polita izan huan.

Maiatzaren 28an jaso zuen lagunen esker oneko oparia.

Zizurkilen jaio, Michelinen lan egin

Zizurkilgoa da jaiotzez. Gaztetan,ordea, Michelinen hasi zen lane-

an. Urte eta erdiz, bizikletan osatzenzuen Zizurkildik lantokirako bidea. “Ezhuan, orain bezala, ez kotxerik eta ezautobusik. Bidean ere, enbarazu gutxi”,adierazi digu Miel Arrastoak. 1954an,ordea, Kalezarrera etorri zen, apopilo,Portalea baserrira.

Andatza-Arantzazuko martxa ez ezik,Tolosako XIV ordu ospetsuak maizosatu ditu. Ez da prestaketa berezirikegin behar. Mielek esan digunez,“Tolosakoa ailegatzean preparatzeko etaesaten ditek. Fama zeukak eta jende askoateratzen dek. Batzuk orpoa urratu,beste batzuk jarraitu ezinik... Bainaorain oinetako onak zeudek. Nik sekulaez diat preparatu. Ibiltzea dek inportan-tea. Ibilita egotea”.

Garai batean albarkekin ibiltzen zirenbaina gaur egun, aukeran, botak nahia-go Mielek: “Ni beti botarekin ibiltzennauk. Zapatilak eta ez. Takoiarekinhobeto moldatzen nauk”.

“Karga zeukeat txikia. Horretanbentaja. Batek esaten zidak, `nik zurekarga baneuka!´. Nik erantzun, `etanik zure urteak baneuzka´. Horrela

ibiltzen gaituk”

MIEL ARRASTOA

Page 6: NOAUA!! 208 alea

6 Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

KA L E J I R A N

Auzoko baserritarrak kezkaturik agertu zaizkiguIrabi aldeko lurretan basurdeen arrastoak azal-

du direlako. Azken egunetan hainbat sailetan, basa-pizti hauek arto landareak eta baita ere piper landare-ak zeharo marraskatu dituzte kalteak eraginez.Indartzen ari diren landareak, abere hauek txikituondoren ez dute ezertarako balio. Bapatean duela biurteko kontuak gogoratu dituzte. Orduan, artoa bil-tzeko zegoela, agian mendian jana topatu ezinikbasurdeak txikizio handiak egin zituzten arto saile-tan. Hitz egin zen Diputazioak animaliek eragindakokalteak ordainduko zituela baino dena hutsean buka-tu zen. Orain egindako pikardiak ez dira oso larriakizan, hala ere baserritarrak beldur dira etorkizuneanberoak gogor jotzen badu eta bazter guztiak lehorjarraitzen badute, basurdeak gehiagotan jaitsiko ezote diren menditik jan bila, hau ez ote den izan azke-neko bisita. Ze neurri hartu?

Egunak luzatzen direnean eta eguzkiak gogor bero-tzen duenean, auzoan beste bizitasuna sumatzen da.

Elkarte aurreko plazatxoan urte osoan baino jendegehiago nabarmentzen da, bertako mahaiak beti esti-mazio handia izan dute berriketan eta jan edaneanegoteko. Hemendik aurrera gainera inguruko zuhai-tzek itzala ederra emateko gauza dira, behin hostoakhasi zaizkienean. Bestalde, noizbehinka ezusteko bisi-tak izaten ditugu. Duela aste pare bat Jose Mª ArrateAtlhetic-eko lehendakari ohia gerturatu zitzaigunelkartera taberna zelakoan, baina ezer hartu gabealdameneko jatetxe batera bazkaltzera joan zen.Arratsaldean, berriz, telebistan ikusi genuen AnoetanOlaizola eta Irujo arteko pilota finalean. Ez zuen planmakala egin!

Bukatzeko, urte sasoi honetan ere, AkerraGaztetxean kontzertuak ugaritu egiten dira. Ekaineanbi izan dituzte, azkenekoa 18an. Bertan Sophorosynetaldeak (auzoko gazteak eta beraien lagunak osatua) etaRexinto 19 taldeak jo zuten. Jende dexente hurbilduzen kontzertura gau giro ederra baitzegoen egun guz-tian bero izugarria jasan ondoren.

Basurde arrastoak Irabin

Ekainaren 11 igaro ondoren, atzean gelditu da“Sarrailako giltza”ren prestakizun lana. Joan

den uztailean hirukote bat (Ixabel, Ibai eta hirurok)gidoiaren gaia eta edukina astero prestatzen jardunginen bost hilabetetan. Honen ondoren, errepasobat eman eta hariz ongi josi, herri-antzerkirako ahalden ongien txerta zedin. Eskema eta eszenak, nola-bait egituratuak zeuden.

Gero, atrezzo eta jantzien diseinuaren lana etorri-ko zen. Liburuetan arakatu eta aroari zegokion jan-tziak topatu ostean, oihal egokiak erosi. Lan hone-tan beste 5 hilabetean jardun da beste emakumetalde bat. Gainera, auzolanean, musu-truk alegia.

Bestalde, hormirudiak ere atontzen beste lantalde bat jardun da buruari eta margoketari eragi-nez. Eskenatokiak duen garrantziaz ohartzeko ahalden txukunen aritu dira. Hor ere egon da karteldisenatzailea, musika aukeratzailea eta musikanahastatzailea ere.

Beste lan sakona, entsaioena izan da. Otsailetikekaina bitartean, astean hirutan aritu gara entsea-tzen buru belarri. Batzuetan makal, bestetan ongieta hurrengoan hobekiago. Bere buruhauste etaguzti, nahiko umore onean igaro dira egunak,

berez, lan astuna izan arren.Ahaztu gabe ezin utzi, antzerki sarrerarako parte

hartu duten “bideoklip”eko aktoreak. Eguraldialagun ez izan arren (otsailerako genuen zita), bainapazientzia bai, azkenean, San Isidro egunean graba-tu zen Arabako Arrizala herriko trikuharriareninguruan.

Beraz, egitasmo honen inguruan ibili diren guz-tiei, eskerrik beroenak luzatzea besterik ez zaigufalta. Kulturaz janzten den herria, nortasunaz abe-rasten da.

Urtebeteko lana ordubetean eskainia

IIññaakkiiLLaabbaakkaa

Tx

ok

oal

de

Kal

eber

ri

IIññaakkiiAAggiirrrreessaarroobbee

Page 7: NOAUA!! 208 alea

7Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

KA L E J I R A N

Kaixo irakurle! Egun bereziak dira haue-xek. Egunik luzeenetan gaude, udaran

sartu berriak, ikasleek opor luzeak aurretikdituztela, eguzkitan bero, itzaletan giro… Haugutxi balitz, udarako herriz herriko festazerrendari hasiera ematen murgilduta gaudeauzoko jaietan.

Hasiera bikaina eman zitzaion, eguraldialagun, ume eta helduak festetan parte hartuz:

- Buruhandiak: hauek gabeko festarik ezdago zenbait umeentzat.

- Auzotarren herri kirolak: hasiera lasaiabaina bukaerarako lehiakortasuna nagusi.

- Mendeku Itsuak: Haur Eskola gaineanentseatzen duen taldeak ez nuen uste horren-beste buru eta ezpain mugitzen zituenik.

- Izotz taldea: logurerik ez eta gaua lagungiroan pasatzeko aitzaki polita.

- Herriko dantzariak: ume eta gurasoak ilu-sioz egoten dira, lehenengo saioa izaten bait da.

- Gorritiren Showa: ez dakit GorritirenShowa edo Gorriti bera izaten den showa bina,urtero plaza bete ume.

Egitarau honi jarraipena emateko, San Juanbezperako sua eta eskea izango ditugu. SanJuan eguna beraz, meza, hamaiketakoa, sokadantza… Oilasko Biltze eguna eta bukatzekoUmeen Eguna. Baina oraindik festen erdiakfalta dira, bai lan egiteko, parte hartzeko,jolasteko, ikusteko, entzuteko, ligatzeko, dan-tza egiteko…

Diostesalve…

San Juan

Iritsi dira dagoeneko San Juanak! Gezurrabadirudi ere beste urte bat igaro da eta

berriz ere festetan murgiltzeko prest aurkitzengara. Udaran sartu garela pentsatzean denborazein azkar igarotzen den konturatzen da bat.Herriko festak ere gertu ditugu eta askorengogoa nabarmentzen hasia da. Atxegalden bere-ziki, danborren soinuak gogor entzuten ditugu,herriko txikienak danborrari jo eta jo ibiltzenbaitira. Ea Santixabeletan entsaioetan egindakolanak bere fruitua ematen duen.

Urteko garai hau sentimendu kontrajarrizbeterikoa da askorentzat, zeren lehen aipatubezala festak iristeko gogoa dago, baina ikasleakgarenak badakigu honekin batera azterketak ereetorriko direla. Ea lehen bait lehen bukatzenditugun ditxosozko esaminak eta pake-pakeandisfrutatzen ditugun geratzen zaizkigun parran-da mordoak.

Auzoan ere urtaro aldaketa eta kurtso amaierairitsi direla antzematen hasiko gara hemendikgutxira, haurren iskanbila gehitzen joango baitauda aurrera doan heinean.

Besterik gabe hemen agurtzen naiz guztion-gandik, ea aurtengo festak ahaztezinak diren etaondo pasatzen dugun guztion artean, falta dire-nak gogoan izanik eta muxu bana bidaliz bakoi-tzari.

Jaiak, azterketak, danborrada, oporrak,...

JJoosseebbaaPPeelllleejjeerroo

Ka

lez

ar

AAiinnaarraaAArrnnaaiizz

Atx

egal

de

Page 8: NOAUA!! 208 alea

8

Kaixo lagunak. Gaurkoan, azkeneko nirekronikan jarritakoaren zuzenketan egin

nahiko nituzke. Orduan esan bezala, “UsurbilgoBaserriak eta Baserritarrak” liburua eskuetannuela kontatu nizkizuen Santuenea baserriariburuzko zenbait kontu. Gaur ordea, zuzenketabatzuk egin nahi ditut. Auzoko bizilagun batek,baserri bertan bizi izan zen alabak ain zuzen ereluzatu zigun informazioa eta aukera hau aprobe-txatu nahiko nuke okkerrak zuzentzeko eta eske-rrak emateko auzokiadeari.

1973. urterarte baserrian bizi izan zirenSantuenea baserriko semeak beraien seme alabe-kin.. Urte horretan Santuenea baserritik 5 per-tsona joan ziren Usurbilgo etxe berrietara bizite-ra. Baina esan dezakegu, Santuenean auzotik ere16 bat pertsona joan zirela etxe haietara.

Baserria, 1984an erre zen eta 1973tik 1984urte arte ikuilua erabiltzen zuten bertako semeakanimaliekin. Argazkirik ez zegoela ere esangenuen baina, gaurkoan hemen jartzen dugu

lehen aipatutako auzotarrak bidali bait dizkigubaserriaren argazkiak.

Akaso bada jenderik liburuan beraien baserria-ri buruz irakurritakoa ez dela zehatza ikusi duengehiago ere eta horrela bada ez gelditu penetan.Gure lagun honek egin duen moduan zuek erezuzenketa Noaua!ra bidali eta eskertuko dizuegu.Ea laister batean liburua sarean jartzeko moduangaren eta zuzenketak han jasota geratuko diradatorrenentzat ere.

Okerrak zuzenduz

Udan sartzear gauden honetan, asmatu ezi-nik gabiltz eguraldiarekin. Aurreko larun-

baten egin zuen beroa, nik uste, ez duela inorkatsegin. Baina udari eguraldi ona dagokionez,xirimiri eta eguraldi tristea egitea ere ez zaigugustatzen.

Udarekin oporrak eta jaiak datorzkigu gogora.Denok nahi izaten dugu ateraldiren bat eginoporretan. Aste bete dela, bi aste direla,...Deskonektatzera! Hemen bertan geldituta ere,piszina eta hondartzara joatea izaten da normale-an egiten dena.

Jaiei dagokienez, hasi zizkigu jaiak! San Juanakdirela eta, Kalezar auzoan festak izango dituguastebukaeran. Segida, segidan UsurbilgoSantixabel jaiekin jarraituko dugu. Uztailaamaieran berriz, Zubietako Santioak tokatzendira. Abuztua hasieran, gure auzoko festak etanormaltasunera itzuliak gaudenean, urrian,Agiñako San Praixkuak. Herri txikia izateko,nahiko festa badugu bai inguruetan!

Eguraldi onari lotuta, gure auzoan mugimen-du gehiago somatzen da Jendea parkean egunpasa, haurrak jolasean,... ezkontzak ere bat bainogehiago.

Gure auzo honk, dudari gabe, badu bere xarmaeta antzematen da hori.

Uda

ZZaallooaa LLeeoozz

San

tuen

eaU

rda

iag

a

AAllaazznneebbeeggiirriissttaaiinn

Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

KA L E J I R A N

Page 9: NOAUA!! 208 alea

9Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

KA L E J I R A N

Kaixo denoi! Ni honetan berria nauzue,Oxkarri ideiak amaitu omen zaizkio eta

hemen nator ni erreleboa hartuta ideia berriekin.Aurrekoan Ainhoak aipatu bezala, ekainaren

12an Elgetan, Eskola Txiekien Eguna ospatuzen. Aurtengoan modu ezberdinean antolatubazen ere, ez zuten aspertzeko betarik izan gureherriko haur eta hain haur ez direnik. Goizean,iritsi orduko, adinaren arabera bi taldeetanbanatu zituzten haurrak eta euren jolasei hasieraeman zitzaien. Bi orduz jolasean aritu ondoren,karaokea izan zen eta bertan kantari izan geni-tuen haurrak, batzuk lotsa lotsa eginda abestubazuten ere, baziren lotsagabe, indartsu abestuzutenak ere. Bazkaldu aurretik, berriz, hainbatirakasleri omenaldia egin zitzaien, tarteanAginagako irakasle izan den Arantxa etaZubietan hainbat urtez aritu den Milari, hain-bat urtez lanean aritu ondoren, hauei ere jubila-

tzeko garaia iritsi baitzaie.Arratsaldez ere, ez zuten aspertzeko astirik

izan haurrek; puzgarriak, tailerrak… egon bai-tziren. Egunari amaiera emateko, Tapia etaLeturiarekin erromeria izan zen.

Gai honen inguruan zera aipatu nahiko nuke.Orain urte batzuk, autobus bete jende joatenginen egun hau ospatzera. Gaur egun, ordea,gero eta gutxiago gara egun hau bizitzeko ilusioadugunak. Hemendik, hurrengo urtean, jendearianimatzeko deiadarra luzatzen diot. Aitzakipolita baita, gure eskola txikiei lagunduz eguneder bat pasatzeko.

Eskola Txikiak bizirik, herri txikiak bizirik!Bestalde, aipatu behar, aurten ere Aginagako

gazteek egun pasa polita antolatu dutela ekaina-ren 25erako. Aurten, Errioxako bodega bateraegingo dute bisita. Egun on bat pasa dezazuelaguztiok!

Eskola Txikien Eguna

Hondakinen trataerak hainbat buruhausteekarri dizkigu azken bolada luzean.

San Markoseko mankomunitateak etaDiputazioak Hiri-Hondakinak Kudeatzeko PlanIntegrala aurkeztu zutenetik, nonahi sortu diraaurkako iritziak.

Larritzeko modukoak baitira, izan ere, planhorretan jasotzen diren errauste plantak.

Planta bat Donostian egingo zutela jakindako-an, Odon Elorzak bere alternatiba partikularragizarteratu du. Lehenago, kokapena jakin aurre-tik, ez zuen txintik ere esan, ez zitzaion nonbaithain kaltegarria iruditzen erraustearen kontuhori. Odonek biometanizazio, konpostaje etagasifikatze plantak proposatu ditu errauste-plan-ten ordez.

Orain, berriz, erraustearen aurkakoGipuzkoako plataformak aurkeztuko du bereproposamena. Datorren ekainaren 25ean, larun-batean, egingo da aurkezpena DonostiakoMiramar jauregian, eguerdiko 11:00etan.Hogeiren bat teknikarik hartu dute parte propo-

samen horren lanketan, eta Pello Lozanok koor-dinatu du guztien lana.

Herri mugimenduaren ekarpena den aldetik,oso garrantzitsua da Miramarren herritarrok pre-sente egotea. Askotan leporatu izan digute ezez-koa besterik ez dugula erabiltzen. Besteren lanakritikatzen garela iaioak, baina ez garela gai alter-natibak sortzeko. Horratx ba, hondakinak trata-tzeko plan gidatzaile bat plazaratuko duGipuzkoako plataformak.

Duela hilabete batzuk bukatutzat eman nahizuen eztabaida zenbaitek. Behin eta berriz esanziguten errauste-plantak zirela aukera bakarra.Baina garbi ikusten ari gara oraindik badela zereztabaidatu eta zer erabaki.

Horregatik da garrantzitsua erraustearen aur-kako plataformaren deialdiari erantzutea etalarunbat eguerdian Miramar jauregira joatea.

Herritar xeheak ez ezik, Usurbilgo udalekoordezkariak ere han izango dira seguru asko,informazioa lehen eskutik jasotzeko. Halakoardura edukita, zerbait egin beharko dute!

Hondakinak tratatzeko alternatiba

AAnnee

MMaannzziissiiddoorr

Ag

ina

ga

Zu

bie

ta

XXaabbiieerrAArrrreeggii

Page 10: NOAUA!! 208 alea

10 Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

PI L-P I L E A N

Arrakastatsua baino gehiago

Herri antzerkiak bereziak dira. Apartak, bere horre-tan. Ez dira ohikoak. Zubietako Santio jaietakoazen salbuespen bakarrenetakoa. Baina hura ere

desagertu zen. Gutxitan izaten da horrelako ikuskizunik.Hortik “Sarrailako Giltza” antzezlanak sortu zuen ikusmina.400 eserleku jarri ziren baina beste 400 edo beste 800 ere bete-ko ziren. Arraskatatsua izan zela esatea gutxi esatea da.

Hilabeteetako lana dago ekainaren 11ko emanaldiaren atzean.Lana eta ilusioa. Dena ondo lotuta egon behar zuen. Ez zegoenbigarren aukerarik. Erronka handia zen. Eta aise gailendu zuten.Jendearen erantzuna neurtzea zaila zen. Jendetza bildu zen, ustebaino ikusle gehiago hurbildu baitziren pilotalekura. Soinu eki-poa motz geratu zen, bereziki, atzeko ilaretan zeudenentzat. Halaere, antzerkiko protagonistek batzuen eta besteen txalo zaparra-da jaso zuten. Ez zuten gutxiago merezi.

Jantziak auzolanean egin zituzten.

Usurbilen bizitako pasarte historikoetan oinarritzen da antzezlana.

Ekainaren 11ko antzezlanean 45 lagunekhartu zuten parte.

garraioakZABOR BILKETA

TELF: 943 37 01 46

Page 11: NOAUA!! 208 alea

11Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

PI L-P I L E A N

Herri antzerkiko protagonistakZUZENDARIA: Ixabel Agirresarobe.

GIDOIA: Ibai Esoain, Iñaki eta IxabelAgirresarobe.

AITZIN AROAJurgi Mendiluze, Arkaitz Lizeaga,

Txantxon.

ATXEGA GARAIAA emakumea: Mariaje Furundarena.B emakumea: Ana Urdangarin.Atxega: J.R. Furundarena.Akolitoa 1: Asier Otegi.Akolitoa 2: Enrike Huizi.Mezularia: Ander Izeta, Eneko

Eizagirre, Jon Mikel Azpiazu.Haurrak: Ohiane Juanena, Maddi

Zubeldia, Amaia Zubelzu, NereaZaldua, Iraia Furundarena, Ander Izeta,Haritz eta Beñat Arruti, JosuFurundarena, Miren Izeta, AroaEtxaburua, Ander Etxaburua, GaraziArtola, Mikel Artola, LeireFurundarena, Oinintze Kamino, ManexZubiria, Eneko Eizagirre.

Postularia 1: Aloña Azpiroz.Postularia 2: Lurdes Hueta.Postularia 3: Iratxe Begiristain.Postularia 4: Oxkar Santamaria.Erosleak: Maite Zubeldia, Inma

Balda, Marian Bustamante, JoxepoArtola, Aihert Goia.

1371 URTEAMezularia: Ander Izeta.Gizona 1: Lontxo Zubiria.Gizona 2: Iñaki Agirresarobe.Gizona 3: Aihert Goia.Alkatea: Joxepo Artola.Haurrak: Aurreko guztiak.Postularia: Aloña Azpiroz.Biztanlego guztia: Erosleak, Aihert

Goia, Joxepo Artola...Eskribaua: Jabito Zubiria.

BIZIMODU BERRIAJoxepa: Maitere Alkorta.Maritxu: Mª Jesus Goldarazena.Kontxesi: Kattalin Arzallus.Martin: Joxe Torregarai.Eskribaua: Iñaki Larrañaga.

Manifalariak: Agiñarrak: LontxoZubiria, Iratxe Begiristain, Eli Bruño,Iñaki Aranburu, Oskar Santamaria,Arantxa.

Agiñako ordezkaria: Iñaki Aranburu.Alkatea: Iñaki Agirresarobe.

MAPILGO ONTZIOLAAlkatea: Iñaki Aranburu.Eskribaua: Alberto Pikabea.Usurbildarra: Iñaki Larrañaga.

KARLISTAR GUDAKSantakrutz apaiza: Pako Agudo.Eskribaua: Kepa Unanue.Soldadu A: Asier Otegi.Soldadu B: Erramun Erro.Etxeko andria: Ainara Ullate.Soldaduak: Potro Portularrume, Igor

Uribe, Erramun Erro, Iker Mujika,Enrike Huizi, Asier Otegi, ImanolIkutza “Bulano”.

Neskak: Aitziber Elortza, AinaraUribe, Eva Ugartemendia.

AMAIERAIpuin kontalaria: Ana Arruti.

JOSTUNAKEusebia Atorrasagasti, Kontxi Arruti,

Begoña Iribar, Antonia Rodriguez,Kattalin Arzallus, Bernarda Agirrezabal,Kontxi Kasti, Arantxa Erreniaga, MariKarmen Oroz, Pepi Gorriti, KontxiArruti.

DEKORATZAILEAKMaite Agirresarobe, Ana Lopez,

Aitziber Elorza (kartelaren diseinua),Joxe Luis Elexpe “Pelex” (egurrezko gil-tza).

SONORIZAZIOAEragin.

AROTZAArrona.

BIDEO-GRABAZIOAHaritz Arrizabalaga.

KOLABORATZAILEAKMaitere Arzallus (atrezzoa), Egoitz

Lasa (musika aukeratzea), JoxebaAgirresarobe (musika efektuak),Usurbilgo Eliza (aldagela, jangela),Miren Maioz, Hika Antzerki Taldea(atrezzoa), Mariaje Elexpe eta LoliLizarralde (makilajea).

Irudian ikusten den moduan, pilotalekua txiki geratu zen.

Page 12: NOAUA!! 208 alea

12 Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

HE R R I KO TA L D E A K

Hasi dira San Joanak

Ez da kalitate handiko argazkia.Baina hala ere, esanguratsuada oso. 1970. urtean,

Kalezarren Soka Dantza egin zenekoirudia duzue. Belmont zuen izena tal-deak. Orain, 35 urteren ondoren,herritarren omenaldia jasoko dute.Ekitaldia San Joan egunean bertanizango da, meza bukatu eta berehala.

Jai egitarauan ez duzue ekitaldi hautopatuko. Azken orduan otu zitzaien.Hala ere, aurtengo ekitaldi hunkiga-rrienetakoa izango da.

Irudia abiapuntu, ekimen honen sus-tatzaileak dantzari denekin harremane-tan jarri dira. Ekainaren 24anKalezarren egingo den ekitaldian, biedo hiru ez ezik, Belmont taldeko gai-nontzeko kideak bilduko dira.

Ekitaldiaren ondoren, Antxeta taber-nan elkartuko dira afari eder bateninguruan.

1970. urteko dantzariakIrudia argia ez bada ere, hauek ditu-

zue 1970. urteko Soka Dantzan partehartu zutenak:

Goian, ezkerretik hasita: Jesus MariPagola, Irene Irureta, Angel Matxain,Loli Maiz, Mikel Arriaga eta Iñaki Urkia.

Eserita, ezkerretik hasita: Pako Alkorta,Miguel Mari Izagirre, Enkarni Alkorta,Pedro Mari Matxain eta Elena Irureta.

Lehen lerroan eta eserita: IzaskunZubiria, Jose Manuel Mitxelena etaMaria Jesus Elorza.

Irudian, 1970. urtean San Joanetako soka dantzan aritu ziren lagunak.

EKAINAK 23 OSTEGUNA (SAN JOAN BEZPERA)-15:00 San Joan eskearen irteera.-22:00 San Joan sua, ondoren eskearen jarraipena.

EKAINAK 24 OSTIRALA (SAN JOAN EGUNA)-11:00 Meza nagusia. Ondoren, omenaldia.-12:30 Toka txapelketa.-18:00 Buruhandiak txistulariek alaiturik.-19:00 Auzotarrek eskainitako Soka Dantza, ondoren sardina eta sagardo dastaketa.-23:30 “Trikidantz” taldearekin dantzaldia.

EKAINAK 25 LARUNBATA(OILASKO BILTZAILEEN EGUNA)- Goizean goiz, Oilasko Biltzaileen irteera.

-14:00 Oilasko Biltzaileen bazkaria.-16:00 Mus txapelketa (16:30 izen ematea itxiko da).-18:00 Buruhandiak.-19:00 Auzotarren arteko patata tortila lehiaketa.-22:00 (“Zumarteren emanaldia kiroldegian”).-24:00 “Etxabe Anaiak”ekin erromeria.

EKAINAK 26 IGANDEA (UMEEN EGUNA)-10:00 Krosa.-12:00/14:00 Umeentzako jolasak.-16:30 Tailerrak eta jokoen jarraipena, ondoren txokolatada.-20:00 Buruhandiak jaiei amaiera emanez.

Oharra: Eguraldi ona eginez gero, mangera aterako da.

Bigarren asteburuak ekarriko duena

San Joan egunean

Ekainaren 24an, ostirala,meza nagusiaren ondoren

egingo da ekitaldia. 11:00etanhasiko da meza. Atera kontuak...

Page 13: NOAUA!! 208 alea

13Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

KO N T Z E J U TX I K I A

Zer esanik eman du 2005eko udal aurrekontuak.Kontuak kontu, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialakbehin betikoz onartutzat eman ditu udal aurrekon-

tuak. Ekainaren 16ko boletinean hala jaso zen.

Honela dio boletinean jasotako idatziak: "2005 urtekoAurrekontu Orokorra jendaurrean jartzeko arauzko epeaamaitu delarik eta jasotako erreklamazio bakarra erantzuneta baztertu denez, aipatu Aurrekontua behin betirako onar-tu da, ekainaren 10eko Udalbatza osoko bilkuran". Era bere-an, indarrean dagoen araudian xedatutakoa beteaz, jakina-razten da erabaki honek amaiera ematen diola administraziobideari. Erabaki honen aurka auzitara jo aurretik, interesdu-nak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekur-

tsoa aurkez dezake udalbatza plenoaren aurrean.Eskatzaileak hilabeteko epea dauka horretarako erabakihonen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hila-bete osoa. Bestela, erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez,edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren aurka jokobalu, zuzen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoaaurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horre-tarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetikhasita. Errekurtsoa aurkeztekotan Euskal HerrikoEpaimahai Goreneko Administrazioarekiko AuzialdikoSalara jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekurtsoa eran-tzun gabe utziko balu Administrazioak, interesdunak seihilabeteko epea izango du, errekurtsoa tartekatu zuen data-tik kontatzen hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

Udal aurrekontuak behin betikoz onartutzat jaso ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak

Enpresetan ere, euskaraz

Ikasturtearen hasieran, Buruntzal-deko Udalek eskualdeko enprese-tan euskara planak martxan jartze-

ko egitasmoa onartu zuten. Berehala, lauenpresa izan ziren planarekin bat egiteaerabakia hartu zutenak: Latz kooperati-ba (Andoain), Perfiles Especiales Selak,S.L. (Hernani) eta Usurbilgo VictorioLuzuriaga eta S. Izaguirre SA enpresak.Lau enpresa hauek nork bere udalarekinhitzarmena sinatu zuten, ekainaren 17anHernanin egin zen ekitaldian.

Oraingoz, lau baino ez dira. Baina las-ter gehiago izango dira euskararen erabile-ra plan honekin bat egingo dutenak.Beste 16 enpresak urte honen amaieraaldera helduko diote planari; eta beste22k, aurreraxeago ekiteko asmoa azaldudute.

Buruntzaldeko Udalak pozik azaldudira lehehengo urteko sustapen-lanhonek eman duenarekin eta uda ondorenberriro ekingo diote egitasmo honi.

Hernanin sinatutako hitzarmenaridagokionez, hauxe da bertan jasotzen

dena: Udalak diruz lagunduko dio bereherriko enpresari planak bideratzeko.Diru laguntza bai planaren diseinurakoeta baita inplementazioaren lehenengourterako izango da. Diru laguntzarengehienezko kopurua 3.500 eurokoa izan-go da eta behin bakarrik lagunduko duUdalak enpresa bakoitza.

Enpresak, bere aldetik, euskara planakmartxan jartzeko beste erakunde publikobatzuek ematen dituzten diru-laguntzakjorratzeko konpromisoa hartuko du.

Sindikatuen partehartzeaBuruntzaldeko Udalen egitasmoari

jarraipena egiteko, eskualde mailakobatzorde bat sortu zen lau sindikatutako(ELA, LAB, Langileen Batzordeak etaUGT) ordezkariekin eta LanbideHeziketako ikastetxeen ordezkariekin.

Hernaniko ekitaldian, besteakbeste, Luismari Ormaetxea alkateaeta Luzuriaga eta Izaguirre enpre-

setako kideak izan ziren.

Lanbide Hastapeneko tailerrak, martxan

Eusko Jaurlaritzako HezkuntzaSaila eta eskualdeko hainbat

herrien artean (Andoain, Astigarraga,Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil) ados-turiko lankidetza hitzarmenari esker,Lanbide Hastapeneko tailerreneskaintza zabala da:

Usurbilen- Sukaldaritza / gozogintza.- Ile-apainketa / edergintza.

Lasarte-Orian- Igeltseritza / teknika berriak.- Zurgintza eta egurra.

Andoainen- Automobilaren karrozeria.- Galdaragintza / Soldadura.

Ikastaroek bi urteko iraupena dute.

Nori zuzendua16-21 urte bitarteko gazteak, Usurbil-go herritarrak, ikasten ari ez direnakedota langabezian daudenak.

Izena emateko epeaEkaina, uztaila eta irailaren 15a arte,Udaletxean (943 37 19 51).

“Luzuriaga SA eta Izaguirre SAenpresek euskararen erabilera plana-rekin bat egin dute. Aurretik, besteenpresa batek ere bazuen plan hori

martxan, Fagor-Berriolak”

Page 14: NOAUA!! 208 alea

Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

ER R E P O R TA J E A14

Bai, 11 urte. 11 urte igaro diraherritar askok eta askok PatxiSegurola azkenengoz agurtu zute-

netik. 11 urte herritik urrun, senide etalagunetatik aparte. Azken sei urteak presoeman ditu. Behin behineko presondegian.Epaiketarik gabe. Parisen. 900 kilometro-ra. Fresnes. La Santé. Villepinte. Ziega ilu-netan gatibu. Ukazioen peskizan. Senideeta lagun ugariren bisitarik gabe. 40 minu-tu. Bisita bat. Ez. Hala igaro dira 11 urte.Nahi eta ezinaren arteko borrokan preso.Iritsi da eguna. Azkenean. Patxi ikustekoeguna. 11 urte eta gero. Ez besarkadarik, ezhitzik. Patxi agurtzeko aukera baino ez.Dena den, konforme. Ze erremedio!Begirada eta keinuen morrontzan pasadugu eguna. Eta gu pozik. Oso pozik.

09:00etan iritsi gara Parisko JustiziaEpaitegi aurrera. Astelehena da. Ia 12 orduegin ditugu autobusean. Nekatuta gaude,baina ordubete beranduago Patxi ikusikodugula pentsatzean, ahaztu zaizkigu neke etalogureak. Ordubete. Ordubete baino ez dafalta. Eta hantxe abiatu gara epaitegi barru-ra. 40 lagun. Usurbildarrak, andoaindarrak,baionarrak... Guztiak senide eta lagunakikusteko irrikitan: Patxi Segurola, JonBienzobas, Argi Perurena, Asier Oiartzabaleta Fermin Benito Martinez.

10:00etan hasten da goizeko saioa.Aretora sartu aurretik, banan bana pasa gai-tuzte metal detektagailutik. Pi, pi, pi... guz-tiak egiten du pi.

Aretoa nahiko handia da. Iluna, eta, itxu-sia. Zaharra. Ez dago kristalik, ez kaiolarik.Ez du Espainiako Auzitegi Nazionaleko are-toen antzik. Sartu garenean, oraindik hutsikdago aretoa. Polizia batzuk baino ez daude.Eta bretoiak. Euskaldunekin batera epaitzenari diren bretoiak. Guztira 10 dira, bainahan zazpi daude, beste hirurak espetxeandaudelako.

10:15etarako, guztiak aretoan gaude.Eserita. Urduri gaude, presoak sartu behardituzten atera begira. Atea itxita dago.Halako batean, txirrina jo du. Epaileakdatozela esan nahi du. Eta poliziak altxatze-ko agindu digu.

Sei epaile eta fiskala sartu dira aretora.Baina, ateak itxita jarraitzen du. Halakobatean, ireki da. Eta polizia bat sartu da.Beste inor ez. Epaileak, Yves Jacobek, burua-rekin keinu bat egin dio. Han datoz, bada-toz. Jon da! Eta, atzetik, Patxi, Argi, Asier etaFermin. Bihotzak bor-borka hasi dira. 11

urte eta gero, han dator Patxi. Besoak altxa-tuz sartu dira epaigelara, gu agurtzeko.Ukabilak gora. CRS-eko hamaika poliziadituzte atzetik.

Epailea hizketan hasi da eta lekuko batdeitu du. Akusazioarena, omen. Guri bostaxola! Elkar agurtzen hasi gara eta ondo dau-den eta ondo gauden keinuak egin dizkioguelkarri. Haiek buruarekin baietz. Primerandaudela eta lasai egoteko. Une oro ixilik.Builaka hasteko gogoz, baina, burua hotz.Irriparra ezpainetan. Horrek egiten du kon-trastea gela ilunean.

Banan bana begiratu gaitu Patxik, eta,guztioi agurtu. Batzuk ezagutu ezinik. Ez daharritzekoa! 11 urte igaro dira.

Goiz osoa elkarri begira pasa dugu.Begiradek dute indarra. 12:45ean epaileakgoizeko saioa amaitzeko agindu du. Etagelatik atera dituzte. Gero arte.

Justizia epaitegiaren aldameneko parkebatean bazkaldu dugu. Patxitaz aritu garahizketan. Zenbat argaldu den, ze itxura onaduen, orain gutxi izandako ebakuntzaz,berriro giltzurrunetan atera zaion harriaz.Encarnik, emazteak, txisteak egiten dituharrien kontura: «Usurbildik zerbait eramanbehar, eta Ingemarreko harriak eramanditu». Ez dugu denbora asko pasa bazkal-tzen, 14:00etan hasten baita arratsaldekosaioa. Eta poliki-poliki epaitegi aldera joangara. Orain lasaiago gaude: urduri, bainalasaiago. 14:00ak pasatxo hasi da saioa.Txirrina jo du. Zutik. Eskubiko atea zabal-du da eta han datoz berriz. Arratsaldekosaioa berezia da, gainera. Defentsaren leku-koek deklaratu behar dute. Didier Rougetsartu da aurrena, Parisko Unibertsitateko

Zuzenbidean doktorea eta tortura gaietanaditua. Torturak salatu ditu epailearen aurre-an. Eta Frantziako Gobernuaren jarrera.Torturatzaileek izen-abizenak dituztela esandio. Eta epaileak batzuen izenak esateko gal-degin dio. Eta Didierrek ezetz, bestela beraauziperatuko zuelako.

Ondoren, Jean François Lefort deitu duepaileak. Garzonen aginduz egun Frantzianpreso dagoen Askatasunako bozeramailea.Zutitu egin gara eta agurtu egin dugu.Txaloka ere hasi da norbait. Badaezpada ere,ixildu egin gara. Espainia eta FrantziakoGobernuen errepresioa salatu du, disper-tsioa, espetxetako baldintzak... Eta OihaneErrazkin gogoratu du. Frantziako Fleuryespetxean bere buruaz beste egin zuen gaztea.Gure artean ziren bere gurasoak. Lefort era-maten ari zirela, Oihaneren ama altxatu daeta bi muxu eman dizkio. Poliziak separatzensaiatu dira. Eta ezin. Maitasunaren indarra.Txaloka hasi gara. Eta aretotik bidaltzearekinegin digu mehatxu epaileak. Xabi Larralde,Batasuneko kidea, sartu da gero.

Saioa amaitzen ari da. Amaitzen ari daPatxi ikusteko izan dugun aukera. Epaileabukatzen ari dela, altxatu eta EuskoGudariak abesten hasi gara. Jon, Patxi, Argi,Asier eta Fermin ere altxatu dira eta abestenhasi dira. Epailea builaka hasi da; baina, guribost! Poliziek besotik hartu dituzte, eta kan-pora daramatzate. Oihuka, aupaka... hasigara. Agurtzen. Eta Patxik besarkada handibat bidali digu.

Badoaz. Gu ere. Patxi laster ikusiko dugu-lakoan.

Paristik, Agurtzane Solaberrieta

11 urte eta gero

Parisko justizia epaitegi aurrean aterako argazkia (Argazkia: Zaloa Arnaiz).

Page 15: NOAUA!! 208 alea

Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

EL K A R R I Z K E TA 15

Amaitu da ikasturtea. Oporreiekiteko garaia da. Iraila arte,jai. Datorren ikasturtean,

ordea, beste zuzendari bat izango duUdarregi Ikastolak. Gure artean hiruurte egin eta gero, Donostiako ZurriolaIkastolara itzuliko da Xabin Aizarna.Joan baino lehen, etorri zenetik honaegindakoa laburbiltzeko eskatu dioguXabini. Bide batez, eskerrak ematekoaukera aprobetxatu nahi izan du.

NOAUA! Irailean ez zara Udarreginizango. Orain arte egindakoa laburbil-duko al diguzu?

Xabin Aizarna. Hiru urte hauetanegindako lana honela laburbildu daiteke.

Antolaketa eta egituratze mailan:-0-3 ziklorako baimen administratiboa

lortu eta, gero, bi urteko umeengatik2003-04 ikasturtean hasita, HezkuntzaSailetik diru-laguntzak jasotzen hasi gara.

-Epe motzera, ikastolak behar izangodituen espazioen azterketa egin, eta Udal-Batzarekin plangintza bat adostu da.

-Udarregi Patronatua Kooperatibaneraldatu da, diru-iturri berriak lortzeaahalbidetuz.

-Zerbitzuen eremuan, jangela-zerbi-tzua hobetu da, guraso eta irakasleekeskatzen dutenera hurbilduz.

-Ikastolako Barne Araudia Koopera-tibaren Estatutuekin uztartzeko zirribo-rroa prestatu da.

Hezkuntza mailan:-Lan-taldeen bidez lana egiteko sistema

abian jarri dira: Etorkinen integrazioa,bizikidetza, LH 6. eta DBH 1. mailenarteko koordinazioa, Txanela Proiektua,IKT (informatika alderdia), 0-3 zikloa…

-Lehendik baldin bazeuden ere, etorki-nak integratzeko Plangintzaren MarkoTeorikoa egin da (Mariaje Imazek egindu).

-Ikastolaren Proiektu Curricularra osa-tzeko azken urratsak eman dira (GorputzHezkuntza eta Musika arloetan).

-Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkun-tza etapen arteko koordinazioa hobetuda.

-Orientazioa Departamendua sendotuegin da.

-Ikastolaren Informazio eta Komuni-kazio Teknologien ezarpenarekin jarraituda.

Partehartze eta komunikazio mailan: -Guraso, ikasle eta langileen asebetetze-

maila neurtzeko galdeketa diseinatu,pasa, zuzendu eta ebaluatu da.

Ekonomia eta administrazioa: -Bazkide eta langileei ikastolaren egoe-

ra ekonomikoaz informazio zabal, osatueta zehatza idatziz eman da.

Bestalde, lortu ezin izan denaren arte-an, bi puntu:

-Kudeaketa Pedagogiko eraginkorragoaegiteko egitura sendoa abian ez jartzea.

-Guraso eta langileen partaidetza ikas-tolan gehiagotzea.

N. NOAUA! Txiki orrialdearenbidez, ikasleen jarduera, ikastolarenmartxa gizarteratzea garrantzitsua izanzitekeela ikusi genuen. Helburu nagusihori bete dela uste al duzu?

X. A. Bai. NOAUA! Txiki ekimenaoso interesgarria da. Era honetara ikasle-ek (txiki eta handi) bide dute beraiekegindakoaren berri herriari emateko.Gerora begira eta epe motzera gainera,

ez bakarrik ikasleen jarduera, baizik etabaita ikastolaren nahi eta egitasmoakazaltzeko ere baliabide oso baliagarriaizango da (herriaren hazkunde demo-grafikoak sortuko ditu berri horiek).

N. Zer esango zenieke agur gisa,guraso, ikasle eta irakasleei?

X. A. Lehenik eta behin, eskerrakeman guztioi eskainitako aukera etalaguntzarengatik. Hiru urtez gustura ariizan naiz lanean eta zenbait helburulortu da. Aipatu hiru partaideren eginki-zuna eta ardura ezberdina izan arren,denoi, “ikastolazale” bezala, ikastolare-kin bat egin dezaten eskatuko nieke eta,epe motzera izango duten erronka delaeta, orain arte bezala, tinko jarraitzealanean.

Baina bestalde, beste honetarako ereaukera paregabe hau profitatu nahi dut.Hiru urte hauetan elkarlanean aritutakoguztiei, aurreko eta oraingo udal-batzak,zinegotzi eta udal-langile guztiak,Aizpurua autobusak, Auzo Lagun etagainerako hornitzaileak, Udal HaurEskolako kideak, NOAUAkoak, EPAeta Lanbide Hastapenekoak, Zumarteeta herriko beste elkarteetako kideak,DYA, dendari, tabernari… bene-bene-tan, eskerrik asko.

Ikastola utziko du Xabin Aizarna zuzendariak

Ekainaren 19an ikastolako lagunen agurra jaso zuenSaizar Sagardotegian.

Page 16: NOAUA!! 208 alea

16 Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

I Z E R D I PAT S E TA N

Pilota Astea, txukuna eta oparoa

Xiba Txapelketan, Asteasu nagusi

Pilota Asteak eman duenarekinpozik azaldu dira antolatzaile-ak. Larunbata goizeko bote

luzeko partida ez zen jokatu (Lapurdi-koak ez ziren bertaratu), baina gainon-tzeko ekitaldietan ikusle ugari bildu zen.Bereziki, eskuz binakako pilota partidaprofesionalean. Martin Alustiza finaritu bazen ere, etxean galtzea tokatuzitzaion. Ariznabarreta-Altuna bikoteaizan zen garaile. Baina Pilota Asteakbestelako une gozo asko utzi zituen.

Pilotak baditu milaka aurpegi.Jokamolde ezberdinak ezagutarazi asmozantolatu zen, hain zuzen, Lehen PilotaAstea. Aurtengoa hirugarren edizioa izanda. Hasierako planteamenduari jarraituz,joko eta molde ezberdinak ikustekoaukera izan da. Honakoan aipatzekoa daemakumezkoen partehartzea inoizkohandiena izan dela.

Profesionalekin jolaseanEkainaren 16an hasi zen Pilota Astea.

Pilotari profesionalekin jokatzen arituziren herriko pilotari gazteak. Gutxitanizaten da horrelako aukerarik eta ondoaprobetxatu zuten.

Biharamunean, ostiral gauean, hirupartida jokatu ziren Usurbilgo pilotale-kuan. Partida denak ikusgarriak izanziren, bildu ziren ikusleen gozamenera-ko. Paleta goman, Nafarroako Susana etaMaite bikotea izan zen garaile.

Eskuz binakako pilota profesionalenpartidan, aldiz, Ariznabarreta-Altunabikotea Alustizak eta Elolak osatutakoabaino gehiago izan zen.

Zubietan, jende gutxiLarunbata goizean ez zen bote luzeko

partidarik jokatu. Lapurdiko pilotariekhuts egin zuten. Arratsaldean, erremon-teko profesionalen partidan jende gutxiibili zen. Bero itogarriak, egia esan, ezzuen gehiegi lagundu.

Loidi-Elexpe nagusiIbai Esoainen partez, Iker Artola izan

zen Kerman Errekondoren bikotea.Jokin Sorozabal bertsolaria aritu zen“botillero” lanetan. Hala ere, Unai Loidieta Mikel Elexpe izan ziren nagusi.Azken hauek, Jexux Mari Irazu bertsola-riaren laguntza izan zuten. Unai Agirrekbete zituen epaile lanak.

Andatzpe-Peña Pagola, ZubietakoPelota Elkartea eta Bota PunttubaBertso Eskola izan dira antolatzaileak.Usurbilgo Udala eta GEPE eskertu nahidute, eskainitako babesarengatik. Halanola, honako hauen laguntza azpimarra-tu: Euskadiko Kutxa, Ikaspilota etaNOAUA! Kultur Elkartea.

gaztetxoek Martin Alustiza pilotari profesionalarekin

entrenatzeko aukera izan zuten.

Ka n p o r a k e t e t a nondoen aritu zirentaldeak nabar-

mendu ziren Oiartzunenjokatu zen finalean. Asteasuizan zen nagusi.

Beroa itogarria zen, bainagaraileak bezain gogotsulehiatu ziren Usurbilgoordezkariak.

Kirolari, ikusle eta anto-latzaile artean, 1.300 lagunbildu ziren Oiartzunen.Asteasuren ondoren, Idiazabaleta Zizurkil nabarmenduziren. Segidan, Irañeta,Areatza, Igeldo, Hernani etaEgia sailkatu ziren.

26 taldetik, 13garrenamaitu zuen Usurbilgotaldeak.

Asteasu, Idiazabal eta Zizurkil nagusitu zirenfinalean. Usurbilgo taldea 13garrena izan zen.

Page 17: NOAUA!! 208 alea

Ikasturteari amaiera politaemango diote eskubaloi taldekogazteek. Ekainaren 24tik 28ra,

Granollersen (Katalunian) egingo dennazioarteko txapelketa batean izangodira argazkietan azaltzen diren gazte-ak. Gainera, fisioterapeuta eta guztiabiatuko dira. Guztira, 30 lagunetikgora izango dira Granollersen.

Urte osoan dirua jartzen aritu dira.Horretaz gain, errifa arrakastatsu bategin dute. Ahalegin horri esker, esku-baloi jokalari gazte hauek nazioartekotxapelketa batean parte hartzeko auke-ra izango dute.

Lau egunez KatalunianKadete mailako mutilak eta infantil

mailako neskak gutxitan izango dutehorrelako aukerarik. Lau egunez,nazioarteko beste talde batzuekinneurtuko dituzte indarrak.

Guraso asko animatu diraLigaxka moduko batean jokatuko

dute lehenbizi. Eta talde onenak, fina-laurretara pasako dira. Kasu honetan,ordea, partehartzea da sari nagusiena.

Jokalariekin batera, guraso asko ani-matu dira. Hori bai, toki ezberdinetanaterpetuko dira. Jokalariak, entrena-tzaileak, delegatuak eta fisioterapeutaautobusez abiatuko dira.

Ez da horrelako irteera egiten denlehen aldia. Iaz, Alacanten izan ziren.

Eskubaloiko zozketan saritutako zenbakiaPasa den maiatzaren 27an, ONCE-

ren zenbakiarekin batera, IrulegiMillar-eko lotea zozketatu zen.Zenbaki sariduna 1518 izan da etaoraindik ez da jaberik azaldu.Ekainaren 27an amaitzen da epea.Zenbaki hau duenak kiroldegian utzditzala bere datuak edo bestela e-postahonetara idatzi dezala:

[email protected]

17Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

I Z E R D I PAT S E TA N

Usurbildar gazteak, Granollersen egingo den Nazioarteko Eskubaloi Txapelketan

kadete mailako mutilak. Infantil mailako neskak.

Aizkolarien saioa eta gero, idi-demak egingo dira Santixabel

egunean. Aurrez aurre, SantuenekoEsnaolaren idi-parea eta IbaetakoArgoteren idi-parea.

Aizkolarien saioa arratsaldeko17:00etan hasiko da eta hura amai-tzean hasiko da idi-proba.

Aizkolarien ondoren,Esnaolatarren erakustaldia

Santixabel egunean, EuskalHerriko Aizkolari Txapelketa-ren finalaurrea jokatuko da

Usurbilen. 17:00etan hasiko da finalau-rrea, Dema Plazan. Finala, ordea,Iruñeako San Ferminetan jokatuko da.

Usurbilgo finalaurrean, lan hau osatubeharko dute aizkolariek: 50, 60 eta72ko hiru enbor.

Hauek izango dira aurrez aurre lehia-tuko diren aizkolariak: Javier Aranbarri“Elorriaga”, Luis Mari Belarra, JoseManuel Erasun, Ernesto Ezpeleta, JoseIgnacio Flores, Manuel Cañamares, JuanJose Lopez Azpilikueta, Julen Mendieta,Unai Otaño, Jose Angel Zubiaga, DanielVicente. Lehia amaitzerakoan, dopatzea-ren aurkako kontrola egingo da.

Erasun, faboritoen arteanIaz itzuli egin zen Juan Manuel Erasun

txapelketetara, eta Euskadiko III.Mailako saria irabazi zuen. Ekainaren12an, Gipuzkoako II. MailakoTxapelketa eskuratu zuen Ibarran.

Euskal Herriko AizkolariLehiaketaren finalaurrekoa

Erasunek uztailean apustuajokatuko du Olasagastiren aurka.

Page 18: NOAUA!! 208 alea

2004-2005 ikasturtea bukatu-ta, DBH 4ko ikasleoiUdarregiri agur esateko

ordua iritsi zaigu.

Batzuk 14 urte pasa ditugu ikasto-lan, besteak 10 urte, gutxi batzuk 6urte… pentsatzen jarrita ordu mor-doa da gero baina azken finean denokditugu sentimendu ezberdinakhemendik ateratzeko unean. Batzukerreta bukatzen dute. Besteak, berriz,penaz (bai klase giroagatik, bizitakomomentu ezberdinengatik…). Batezere, mundu berri bat sortu dugulakodenon artean eta orain agur esangodiogulako. Urte asko dira elkarrekineman ditugunak, haserrealdi askobaina baita momentu politak ere.

Jende berria ezagutuOrain, Udarregitik joatean, nahiz

eta batzuk elkarrekin jarraitu, gerorabegira bakoitzak bere bidea aukeratu-ko du.

Aurten, gehiengoa Zarautzko

Oteiza Institutora joango da batxiler-goa egitera, baina badira Lasarte-Oriara, Donostiara eta Erdi Mailakozikloetara doazenak ere; Andoainera,Zubietara, Tolosara…

Jende berria ezagutzeko asmoarekineta ilusioarekin etapa luuuuuze honiamaiera eman eta berri bati hasieraemateko gogoz gaude.

Agur!

Eguraldia, giroa bezain beroaizan genuen Eskola Txikien

Festan. Zubietatik 45 lagunek betegenuen bertara eraman gintuen auto-busa. Goizean 10:00etarako deituakgeunden eta berehala antolatu gin-tuzten txikien eta haundiagoen gune-etara zuzenduz. Aginagako haurrekinbatera, bi talde izan ginen jokuetan.

Benetan, parte hartzailea izatea lor-tzea izan da aurten antolatzaileen hel-burua. Eta lortu dute. Txalogarria!Umeak goiz osoan jokuetan parte har-tzen pasa zuten, gustura. Eta eguer-dirako jubilatzear dauden hiru ande-

renok, tartean gurea; Milak jaso zuenlore sorta, oroigarria eta gure txaloberoa. Ondoren gurasoek prestatuta-ko dantza saioa ikusi eta bazkalondo-rako izan genituen pailazo eta puzga-rriak. Tapia ta Leturia taldearekindantza pixka bat egin eta han utzigenituen jaiak giro ona jario zuelasumatu arren.

Datorren urteko jaia Igeldon izangoda. Eta bi urtera Zubietan. Ordurakoasmatuko dugu antolaketa txukunaegiten, hori bai, listoia altu xamar utzidigute aurten. Baina Zubietan, behi-nik behin, ez du horrek inor kikildu!

Zubietako Gusaro Elkartea

18 Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

NO A U A! TX I K I

Agur Udarregi

Elgeta, jendez beteta

Aurten, gehiengoa, Zarautzko Oteiza Institutora joangoda batxilergoa egitera.

Page 19: NOAUA!! 208 alea

19Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

G A Z I GO Z O GE Z A

Oharrak

EETTXXEEBBIIZZIITTZZAA

-Usurbil edo inguruetan pisua errentan har-tuko genuke. Tf: 645722874.

-Usurbilgo bikote gazte batek pisua alokatunahiko luke Usurbilen. 679 185 102.

SALEROSKETAK / GARAJEAK

-Salgai Enduroko motorra Suzuki DR400-Z Oso egoera onean. 607 457 004(Dani).- Vespa Iris 200 motorra salgai. SS-AL

matrikula. Salneurria 600 euro.Telefonoa: 656 721 158.

- Garaje bat daukat alokairuan jartzekoKale Nagusian (Bizkarreko etxeetan)240 eurotan. 100m2takoa da eta kotxeaerraz sartzen da. 943 458 284.

- Aparkalekuak salgai Bizkarra 1-8 etxe tal-dean, Kale Nagusia 3 zenbakian. 607 905 859 (Imanol).

- Honda Dominator 650 cc motorra egoe-ra oso onean. 667 172 010 (Jon).

- Garaje itxi bat alokatzen da KaleNagusian. Interesatuak: 943 361 235.

LANPOSTUAK

Lan-eskaerak

- Udan umeak zaintzeko prest nago. 943 3712 77 / 685 722 602 (Nerea).

- Udan haurrak zaintzeko esperientziadunneska euskaldun bat eskeintzen da.Egun osoko disponibilitatea.Interesatuak. 658 759 335.

- Lan egiteko gogoa daukat. Kanpotarra naizeta edozein lan egingo nuke: portalak gar-bitu, plantxa egin, kanguro lanak astebu-kaeratan, pertsona helduekin, fregadera-ko lanak... 677 552 258 (Sharon).

- Kamarera euskaldun bat eskaintzen daastelehenetik ostiralera lan egiteko. Telefonoa: 667 694 469.

- Emakume bat eskaintzen da astelehenetikostiralera, pertsona helduak edo ezin-duak zaintzeko. Horrelako lanetan ari-tua. 626 641 155 Mariaje.

- Taberna batean egingo nuke lan edoantzeko zerbaitetan. 652 757 495.

- Portalak eta eskailerak garbitzeko neska

bat eskaintzen da. Esperientzia horrela-ko lanetan. Interesatuak deitu (690 784113).

- Oporretako, ospakizunetako, edozeinmotatako bideoak montatzen dituenprofesionala eskaintzen da. 943 555835/ 617-242660.

Lan-eskaintzak

- Harategian lan egiteko pertsona behardugu, uztailean eta abuztuan. 943 37 2034.

- Emakume heldu bat behar dugu etxeko-lanak egiteko. Eguerdiko lana izangolitzateke. Euskalduna izatea nahikogenuke. Interesatuak mesedez deitu tele-fono honetara: 943 300 518 (MªAngeles).

- Orioko ileapaindegi batean estetizista batbehar da. Interesatuak deitu943832729.

- Zarautzko taberna baterako sukaldaria etazerbitzaria behar dugu. Udarako baka-rrik. Interesatuak: 661 97 26 70.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- Trailerra saltzen da lanarekin. Interesatuakdeitu 649 85 01 31.

- Kalezar azpiko erreka ondoko bide berrianbetaurreko batzuk topatu ditut. Galdubadituzu, NOAUA!tik pasa.

- Itsasoan arrantzan egiteko kainaberabehar dut. Ahal bada teleskopikoa.Zurea erabiltzen ez baduzu, doan edomerke antzean emateko prest bazaude,gustura hartuko nuke. Tel: 676374812.

- Haur baten jertse berde bat galdu duguZubiarrenea kaletik, San Ignaziokoautobus geltoki bitartean. Aurkitu due-nak mesedez NOAUA!ko egoitzan utzdezala. Mila esker.

- Peugeot 306 Break salgai. 2000-HDI.Matrikula, BPF (2001 azaroa). Garajeanegon da beti. Prezioa: 10.500 euro.Telefonoa: 636 36 49 42.

- Baldintza onetan dagoen 49cc dituenmoto Honda bat daukat salgai.

Telefonoa: 943 36 45 54.- Ume baten urrezko pultsera bat galdu

dugu. Ianire izena eta data bat dauzkagrabaturik. Aurkitu duenak deitu:Telefonoa: 667 502 218.

- Ekonomika sukalde bat saltzen da (labeaere badu). 6 urte, ondo zaindua. Prezioanegoziatuko da. 617 242 660 / 943 361751 (Nerea).

- Bideokamara bat saltzen dut, Canon XL1semiprofesionala, bateria eta tripodeabarne. Gutxi erabilia. 943 376 902 -665 749 615 gauez.

- Kanping-karroa salgai, aluminiozko pane-larekin. Karabana bihurtzen da.Telefonoa: 943 55 18 32.

- Pago egur txikitua eta lehorra salgai.Etxera eramaten da. Tf. 615 755 762.

Txerrimunik ordainetan

Zorionak Mikel! Uztailaren 5ean urteak

egingo dituzu eta ez pentsaahaztuta gaudenik. Zorionaketa muxu handi bat etxekoenpartez! Ondo pasa.

JAIOTZAK

-- Izaro Arruti Tapia, ekainaren 2an.

-- Asier Unsain Calvo, ekainaren 9an.

Informazio iturria: Usurbilgo Bake Epaitegia

Oharrak - Txerrimunik ordainetan

doaneko atalak dira

NOAUA! Kultur Elkartea - Borda Berri,

3 Eguzkitzaldea 20170 Usurbil [email protected]

Page 20: NOAUA!! 208 alea

20 Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Eguneko goardiako farmaziak

Bai esan?• Udala............................................... 37 19 51• Udaltzaingoa ........................... 36 11 12• Obrak eta Zerbitzuak..... 37 01 48• Anbulategia............................... 36 20 13• Udarregi ikastola................. 36 12 16• Udarregi (Agerialde)........ 36 38 95• Oiardo kiroldegia............... 37 24 98• Zumarte ...................................... 37 15 94• Etumeta ...................................... 37 20 01• Taxi geltokia............................. 36 21 78• D.Y.A.............................................. 46 46 22• Ertzantza................................................... 112• Suhiltzaileak.......................................... 112• Larrialdiak.............................................. 112• Anbulantziak........................................ 112• Gure Pakea................................ 37 32 28• Gure Elkartea.......................... 37 17 51• Arrate Egoitza......................... 36 63 40• Eusko Tren ................................ 47 09 76• Noaua! aldizkaria................ 36 03 21• Bake epaitegia........................ 37 23 36• Oa farmazia.............................. 37 60 76• Iturralde farmazia............... 36 33 95• Zubietako Batzarra ........... 37 20 77• Argindarra (Iberduero) . 47 09 76

Zubieta-DonostiaTST autobusak

ASTEGUNETANZubieta-Donostia

7:55*/ 9:30(T)/ 13:15(T)/ 14:35*(T)/ 19:15(T) Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

7:15* /9:00/ 12:45(T)/ 13:45*/18:45

LARUNBATETANZubieta-Donostia

8:15(T) / 12:45 / 15:15(T) / 21:35(T)Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T)

JAI EGUNETANZubieta-Donostia

11:25(T)/ 13:30(T)/ 15,30(T)/ 21:35 (T)Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

11:00(T)/ 13:00(T)/ 15:00(T)/ 21:00 (T)

* Eskola egunetan. T Autobus aldaketa beharrezkoa da. 943 361740.

06.03*06.33*07.03*07.3308.0308.33*09.03

10.3311.0312.0512.33*13.0313.33*14.0314.33*15.0315.33*16.0316.33*17.0317.33*18.0318.33*19.0319.33*20.03

21.0322.03

UsurbilDonostia Zarautz06.24*06.54*07.24*07.54*08.2408.54*09.2410.2411.24

12.2412.54*13.2413.54*14.2414.54*15.2415.54*16.2416.54*17.2417.54*18.2418.54*19.2419.54*20.2421.24

22.54

Usurbil06.08*06.38*07.08*07.38*08.0808.38*09.0810.0511.081111..2222//12.0812.38*13.0813.38*14.0814.38*15.0815.38*16.0816.38*17.0817.38*18.0818.38*19.0819.38*20.0821.082222..0077//22.38

Zarautz06.39*07.09*07.39*08.09*08.3909.09*09.3910.3911.391111..4477//12.3913.09*13.3914.09*14.3915.09*15.3916.09*16.3917.09*17.3918.09*18.3919.09*19.3920.09*20.3921.392222..3322//23.09

Donostia

05.47*06.17*06.47*07.1707.4708.17*08.470099..5522//10.1710.4711.5112.17*12.4713.17*13.4714.17*14.4715.17*15.4716.17*16.4717.17*17.4718.17*18.4719.17*19.472200..2211//20.4721.47

06.20*06.50*07.20*07.5008.2008.50*09.201100..2211//10.5011.2212.2012.50*13.2013.50*14.2014.50*15.2015.50*16.2016.50*17.2017.50*18.2018.50*19.2019.50*20.202200..4488//21.2022.20

Eusko Tren-en tren ordutegia

* Astegunetan bakarrik

08.0508.25**08.3509.0509.3009.3510.0510.3511.0511.3512.0512.25**12.3513.0513.3013.3514.0514.30**14.3515.0515.3015.3516.0516.3517.0517.3518.0518.3018.3519.0519.25**19.3520.0520.3020.3521.2521.3522.4522.3523.0500.2502.2504.2506.25

Usurbil

08.25

09.2009.25

10.25

11.25

12.2012.25

13.2013.25

14.2014.25

15.2015.25

16.25

17.25

18.2018.25

19.2019.25

20.2020.2521.2021.2522.3522.2522.55

UrbilDonostia Zarautz

07.10

08.15

09.1509.35

10.1510.35

11.15

12.15

13.1513.35

14.1514.35

15.1515.35

16.1516.35

17.15

18.15

19.1519.35

20.1521.1521.4022.15

07.0507.0507.3508.0508.0508.3509.0509.0509.3010.0510.0510.3011.0511.0512.0512.0513.0513.0513.3014.0514.0514.3015.0515.0515.3016.0516.0516.3017.0517.0518.0518.0519.0519.0519.3020.0520.0521.0521.3522.0523.3501.3503.3505.35

UrbilUsurbil

06.4506.4507.1507.4507.4508.1508.4508.45

09.4509.45**

10.4510.4511.4511.4512.4512.45

13.4513.45

14.4514.45

15.4515.45

16.4516.4517.4517.4518.4518.45

19.4519.4520.4521.1521.4523.1501.1503.1505.15

Zarautz

07.3007.3008.0008.3008.4009.0009.3009.4010.0010.3010.4011.0011.3011.4012.3012.4013.3013.4013.55*14.3014.4015.0015.3015.4015.55*16.3016.4017.0017.3017.4018.3018.4019.3019.4020.0020.3020.4021.4022.0022.4000.0002.0004.0006.00

Donostia

Asteburutan

Larunbatlanegunetan

**Aiaraino*Aiatik dator

Soiliklarunbata gauez

# Larunbatetan, Orionautobus aldaketa Aiara

07.4008.0008.0008.4009.0009.0009.4010.0010.4011.0011.4012.0012.0012.4013.0013.0013.4014.0014.0014.4015.0015.0015.4016.0016.4017.0017.4018.0018.0018.4019.0019.0019.4020.0020.0021.0021.0022.1522.0022.3000:0002:0004.0006.00

08.25

08.5509.25

09.5510.2510.5511.2511.5512.25

12.5513.25

13.55 #14.25

14.5515.25

15.5516.2516.5517.2517.5518.25

18.5519.25

19.5520.25

20.55#21.4521.5523.0522.5523.2500.4502.4504.4506.45

Eusko Tren-enautobus ordutegia

// Zerbitzuberria, egunero

* Astegunetan bakarrik

// Zerbitzuberria, egunero

Ekainak 23, ostegunaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Ekainak 24, ostiralaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Ekainak 25, larunbataOa Kontzeju Zaharra 11 UsurbilUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Ekainak 26, igandeaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Ekainak 27, astelehenaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Ekainak 28, astearteaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Ekainak 29, asteazkenaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Ekainak 30, ostegunaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Uztailak 1, ostiralaGil, Nagusia 24 Lasarte

Uztailak 2, larunbataIturralde, Bordaberri 1 UsurbilOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Uztailak 3, igandeaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Uztailak 4, astelehenaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Uztailak 5, astearteaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Uztailak 6, asteazkenaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Uztailak 7, ostegunaGil, Nagusia 24 Lasarte

Uztailak 8, ostiralaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Uztailak 9, larunbataOa Kontzeju Zaharra 11 UsurbilDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Uztailak 10, igandeaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

GAUEKO GOARDIAKO FARMAZIAKUrte osoan, gaueko goardiako farmazia guztiakHernanin egingo dira. Maria Jose Chucla,Kardaberaz Kalea 48, Hernani (943 55 17 93).

2005eko egutegi osoa noaua.com helbidean

Datorren NOAUA!UU z t a i l az t a i l a

As. Ar. Az. Os. Ost. La. Ig.

Hurrengo alea

7

14

21

28

6

13

20

27

5

12

19

26

4

11

18

25

1

8

15

22

29

331100

11772244

3311

2

9

16

23

30Donostiara autobusez joateko, geltokia San Inazio

errotondako markesina berrian.

Page 21: NOAUA!! 208 alea

21Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

MA J E R A KO KO N D A R R A K

Bazkide egin zaitez!36 euro urte osorako

Izena:1.Abizena:2.Abizena:Helbidea:Herria:Telefonoa:E-posta: Kontu Korrontea:

ASKO DUGU ESATEKO NOAUA! hamaboskaria, Euskal

Txokoak, tren eta autobusen ordutegia,noaua.com, kultur ekitaldien sustapena,euskararen normalizazioa, urteko egutegia,beka deialdiak, NOAUA! Txiki, Fototeka,Plis, Plas, Txalo ta Jolas, “UsurbilgoBaserriak eta Baserritarrak”... Gure bazkide-ak harro egoteko moduan dira. Baina gehia-go eta hobeto lan egin daiteke.

Zure babesa funtsezkoa da kultur elkartehonen sustenguan. Orrialdea bete eta NOAUA!ra ekarri edo telefonoz deitu: 943 360 321.

Page 22: NOAUA!! 208 alea

22 Noaua! - 2005eko ekainaren 24an

I N G O A L D E U?

Musikaren txokoa

Kuraia tal-d e a r e n

disko berria sal-gai dago jada:“Piztu da Piztia”.10" biniloan etaCDan argitara-tua izan dena.

“Kuraia” eta“Iluntasunari Barre” diskoen etabira luze, izerditsu eta jendetsuenondoren, atsedenerako tartea hartuzuten. Baina atsedena ez zen eraba-tekoa izan. Hizpide dugun lana

argitaratzeko denbora hartu dutebehintzat.

Kuraiaren hirugarren grabazioairaupen laburrekoa da (20 minutu),eta sei kantuk eta sarrera batek osa-tzen dute.

Lehen diskoko giroaLan honetan, lehen diskoaren

freskotasuna eta bapatekotasunaberreskuratu ditu laukoteak,“Iluntasunari barre” bigarren laneansoinu trinkoagoak, hertsiagoak etaastunagoak jorratu ondoren.

Piztia hirira iritsi da

AgendaEkainak 25, larunbata

- Santixabel Bertsopaper Lehiaketan parte har-tzeko azken eguna. Bertsoak hona bidali:Usurbilgo Udala (XXIX. Bertsopaper Lehia-keta). Joxe Martin Enparantza. Usurbil 20170.

Egin kontu

Imsersorekin oporretara

Aurreko alean aipatugenuen bezala, Imsersokedadetuentzat antolatzen

duen opor programa martxan da.Izena emateko epea zabalik dagobaina ekainaren 30ean amaituko da.

Aurreko urteetan parte hartudutenek etxean bertan jasoko duteeskaera egiteko inprimakia. Bainalehenengo aldiz joan nahi dutenekudaletxeko Gizarte Zerbitzuetatikpasa behar dute inprimaki horijasotzera.

05/06 ikasturtean, 880.000 per-

tsona baliatuko dira oporraldihauetaz. Aurten, lehen aldiz,Andorra, Frantzia eta nazioartekobeste herri batzuk bisitatzeko auke-ra izango da.

San Joanak 2005EKAINAK 23 OSTEGUNA15:00 San Joan eskearen irteera.22:00 San Joan sua, ondoren eskearen

jarraipena.

EKAINAK 24 OSTIRALA11:00 Meza nagusia.Meza ondoren, 1970. urteko Soka

Dantzako kideei omenaldia.12:30 Toka txapelketa.18:00 Buruhandiak.19:00 Auzotarren Soka Dantza, ondoren sardina eta sagardo dastaketa.23:30 “Trikidantz” taldea.

EKAINAK 25 LARUNBATAGoizean, Oilasko Biltzaileen irteera.14:00 Oilasko Biltzaileen bazkaria.16:00 Mus txapelketa (16:30 izen ema-

tea itxiko da).18:00 Buruhandiak.19:00 Auzotarren arteko patata tortila

lehiaketa.24:00 “Etxabe Anaiak”ekin erromeria.

EKAINAK 26 IGANDEA10:00 Krosa.12:00/14:00 Umeen jolasak.16:30 Tailerrak eta jokoen jarraipena,

ondoren txokolatada.20:00 Buruhandiak.

Oharra: Eguraldi ona eginez gero, man-gera aterako da.

Ekainaren 30ean amaituko da

izena emateko epea.

Page 23: NOAUA!! 208 alea
Page 24: NOAUA!! 208 alea