3
NOLA ESAN ME GUSTARIA EUSKARAZ: Hona hemen gure hizkuntzan sartutako beste erabilpen berri bat, erdarazko “me gustaria”k bultzatutakoa: Jatea gustatuko litzaidake Joatea gustatuko litzaidake Egia esan, ezin uka daiteke hau gero eta zabalduago dugula gure artean, baina hurrengo adibideetan ikusiko dugun bezala, usadioaren kontrakoa da eta neurri berean aztertu beharrekoa. Euskarak esanahi hori adierazteko beste baliabide batzuk ditu: 1. (Aditza) + nahi izan (gura / gogo) + geroaldi hipotetikoa Ez nuke hil nahi Zurekin bizi nahi nuke Ez nuke Malagara joan nahi Zuk kantatzea nahi genuke No me gustaría morirme 2. Aditza + geroaldi hipotetikoa (batez ere galderetan) Palaz arituko zinateke? Izozkirik jango genuke? Herrira itzuliko nintzateke ¿Te gustaría jugar a pala? 3. (Pozik, gustura...) + aditza bera + geroaldi hipotetikoa Gustura itzuliko ginateke Evorara Pozik egingo nuke hori Gustura edango nuke garagardo bat Pozik joango nintzateke zinemara Nos gustaría volver a Evora 4. Baldintza hipotetikoa Aberatsa banintz... Bere sasoia banu... Ahal banu, esango nioke Bukatu baino lehen, bi ohar egin nahi nituzke: 1. Esandako guztiak ez du zer ikusirik erdarazko “me gusta” kasuarekin, hots modu erreal batez ondo erabilita dago: Irakurtzea gustatzen zait Telebista ikustea gustatzen zait 1

Nola esan me gustaria euskaraz

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Nola esan me gustaria euskaraz

NOLA ESAN ME GUSTARIA EUSKARAZ:

Hona hemen gure hizkuntzan sartutako beste erabilpen berri bat, erdarazko “me gustaria”k bultzatutakoa:

Jatea gustatuko litzaidakeJoatea gustatuko litzaidake

Egia esan, ezin uka daiteke hau gero eta zabalduago dugula gure artean, baina hurrengo adibideetan ikusiko dugun bezala, usadioaren kontrakoa da eta neurri berean aztertu beharrekoa.

Euskarak esanahi hori adierazteko beste baliabide batzuk ditu:

1. (Aditza) + nahi izan (gura / gogo) + geroaldi hipotetikoa

Ez nuke hil nahiZurekin bizi nahi nukeEz nuke Malagara joan nahiZuk kantatzea nahi genuke

No me gustaría morirme

2. Aditza + geroaldi hipotetikoa (batez ere galderetan)

Palaz arituko zinateke?Izozkirik jango genuke?Herrira itzuliko nintzateke

¿Te gustaría jugar a pala?

3. (Pozik, gustura...) + aditza bera + geroaldi hipotetikoa

Gustura itzuliko ginateke EvoraraPozik egingo nuke horiGustura edango nuke garagardo batPozik joango nintzateke zinemara

Nos gustaría volver a Evora

4. Baldintza hipotetikoa

Aberatsa banintz...Bere sasoia banu...Ahal banu, esango nioke

Bukatu baino lehen, bi ohar egin nahi nituzke:

1. Esandako guztiak ez du zer ikusirik erdarazko “me gusta” kasuarekin, hots modu erreal batez ondo erabilita dago:Irakurtzea gustatzen zaitTelebista ikustea gustatzen zait

2. Beraz, noiz eta nola erabili behar da ditxosozko “gustatuko litzaidake” hori? Agi denez, jateko edo dastamenarekin zer ikusia duten kasuetan erabil daiteke, adibidez:Babarrunak probatuko bazenitu, gustatuko litzaizkizuke

1

Page 2: Nola esan me gustaria euskaraz

ARIKETAK:

1. Jar itzazu beste era batez hurrengo esaldiak:

Emakume izatea gustatuko litzaidake

_________________________________________________________________________

Fraka gorriak erostea gustatuko litzaidake

_________________________________________________________________________

Itsasoan bainatzea gustatuko litzaidake

_________________________________________________________________________

Mikelekin hitz egitea gustatuko litzaioke

_________________________________________________________________________

Euririk egitea gustatuko litzaizuke?

_________________________________________________________________________

Botila bat garagardo edatea gustatuko litzaiguke

_________________________________________________________________________

2. Itzul itzazu hurrengo esaldiak:

Nos gustaría pasar el verano en Ibiza

_________________________________________________________________________

No le gustaría llegar tarde

_________________________________________________________________________

Me gustaría saber tocar la txalaparta

_________________________________________________________________________

Me gustaría ser feliz

_________________________________________________________________________

No nos gustaría que se fuese

_________________________________________________________________________

No me gustaría beber solo

_________________________________________________________________________

2