52

NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko
Page 2: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko
Page 3: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

2014KO EKAINAREN 15A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Bego Zuza. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: Mikel Garcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura:Garbine Ubeda Goikoetxea. Aisia: Unai Brea. Termometroa:Urko Apaolaza, Xabier Letona, Pello Zubiria. Euskara:Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua: LanderArbelaitz. www.argia.com: Gorka Bereziartua, Jon Torner.Multimedia: Axier Lopez. Argazkilaria: Dani Blanco.Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Salmenta eta harpidetzak: Karlos Olasolo. Idazkaritzateknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea: Idoia Arregi, MaiteArrieta, Ixabel Bereziartua, Berdaitz Goia, Olatz Korta, BegoZuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari Karmen Loiarte.Harrera: Jone Arzallus.HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxa: 943 361048. Lapurdi, NafarroaBeherea eta Zuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 476000. Faxa: 559 476001. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 Nafarroa:GaztelukoPlaza 44, 3. eskuina. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. POSTA ELEKTRONIKOA. Komertziala:[email protected]. Harpidetzak: [email protected]: [email protected]. Interneten: www.argia.com.Lege.gordailua: NA 80-1963. ISSN: 0213-909X.Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: Antza S.A.L.Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Hego Euskal Herria: 145 euro. Ipar EuskalHerria: 176 euro. Espainia: 145 euro. Beste atzerriak: 182euro. Airez: 285 euro. Komunikazio Biziagoa S.A.L.Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Azaleko argazkia:ANDONI CANELLADA /ARGAZKI PRESS

Azala: GARBINEUBEDA GOIKOETXEA

ASTEKO GAIAGURE ESKU DAGO Hurrengo urratsa: gizarte mugimendu

zabala eratzea XABIER LETONA / 4

PERTSONAIAEUKEN OSTOLAZA: «Duela hogeita bost urte kontratenorrik

ez zegoen hemen». MIEL A. ELUSTONDO / 12

GAIAKARRAKALA DOKUMENTALA Zu zergatik zara heterosexuala?

SAIOA ALKAIZA GUALLAR / 17PREKARIETATEAREN AURPEGIAK Caritasengatik ez balitz,

kalean nengoke. ITSASO ZUBIRIA ETXEBERRIA / 20

IRITZIAREN LEIHOAAHAL IZAN BEHARKO DUGU, NAHI IZANEZ GERO

GARBIÑE BIURRUN MANCISIDOR / 22ETXEKO LANAK UDARAKO IÑAKI MENDIGUREN / 24PUTTETIKOAK KOLDO ALDALUR / 25GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 23TXANDAN Giza katea. AMETS ARZALLUS / 24BERTSO BERRIAK Gure esku dago.B. GAZTELUMENDI, M. AROZENA, I. ELORTZA / 25ZIRTAK Bolonia: erditze gaitz baten gaitzak. JOXERRA GARZIA / 26

ERDIKO KAIERAGI 631 Urretxu-Zumarragako opera baino gehiago, kultur

ondasuna batu duen ekimena. MYRIAM GARZIA / 27LITERATURA ARITZ GALARRAGA / 30MUSIKA LANDER ARRETXEA BEREZIARTUA / 31DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO, KIKE AMONARRIZ / 32ALEA Zer izan garen eta zer izan nahi dugun, horra

transmisioa. MIKEL ASURMENDI / 33IHESI HONDARRIBIA (GIPUZKOA) Haitzen gibelean, itsaso

gainean. ENERITZ IRAOLA ODRIOZOLA / 34ZIENTZIA JOXERRA AIZPURUA SARASOLA / 36LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 37DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 38

TERMOMETROAELISENDA CASAÑAS: «Eskozian erreferenduma egitea

posible bada, zergatik ez da Katalunian posible izango?». JON ALONSO / 40

GIDABAIMENA EUSKARAZ Gero eta naturaltasun handiagoz.SAIOA LABAKA / 44

EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 47EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 47NET HURBIL Chiapasko indigenek Marcos gabeko aro berriari

ekin diote. PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2014ko ekainaren 15a, 2.419. zenbakia

ARGIAko edukiak kopiatu,moldatu, zabaldu etaargitara ditzakezu, gureegiletza aitortu eta baldintzaberetan eginez gero.

Page 4: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

ASTEKO GAIA

2014KO EKAINAREN 15A4 �

GURE ESKU DAGO

Gure Esku Dago herri ekimenak 150.000 pertsonekin lotu zituen Durango eta Iruñea joanden ekainaren 8an. Zeru urdinaz gain, ederra zen zerbait berria sumatu zen pertsona

katearen gaineko aire horretan. Datozen hilabete eta urteetan ikusiko da zer den.

Hurrengo urratsa: gizartemugimendu zabala eratzea

| XABIER LETONA |

KATEBEGIAK etxeratu eta pausatu ahalahobeto joango da ikusten Gure Esku Dagoekimenak sasoi politiko berri honetara zerekarriko digun, baina dagoeneko kontsen-tsuzko ideia batzuk antzematen ari dira.Lehena igandean gertatutakoa, giza kateaberaren eraketa fisikoari dagokiona da: Eus-kal Herrian azken hamarkadetan izan denherritarren mobilizaziorik handi eta berezie-naren aurrean gaude; ez da bakarrik helbu-rua, hau da, jendetza biltzea, bidea ere klabeadela alegia. Halako ekimenbatek oso maila handiko anto-laketa eskatzen du eta bertanparte hartzen duten herrita-rrek oso ondo ulertzea ideiazer den eta zertarako nahi den.

Bigarrena katearen azpiandagoen oinarrizko ideiarenbueltan egituratzen ari da:Euskal Herrian oso ohituta gaude autodeter-minazioa edo independentziaren aldeko eki-menetara, baina orain erabaki eskubidea aterada kalera, Ibarretxe planaren garaian ez beza-la; eta krisi sasoi honetan herritarrak osoondo ulertzen du erabakitzearena, batez ere,krisia ekarri duten arrazoiak nonbaiten eta ezdemokratikoki hartzearen ondorio direlako,eta herritarrak berak erabaki gura duelako.

Hirugarren ideia gizartearen antolaketaridagokio: erabaki eskubidearen ideia nolazabaldu eta egituratu? Herritarren nahia bul-tzatuko duen gizarte zibil indartsuaren bidez.Bai, hori da Katalunian ANC, eta hemen erehurrengo urratsetan egituratu nahi dena: era-baki eskubidearen ideia alderdien dinamika etaeraginetik at bultzatuko duen elkarte sendo,dinamiko eta bateratzailea. Ez dira bi elkarteberdin eta hemen ere ez da ANC modukoaizango, baina bai ideia beraren gainean eraikia.Udazken aldera emango dira elkartea egitura-

tzeko lehen urratsak, eta bestela neguan edodatorren urtean, baina hori badator.

Ate berri batAte berri bat ireki da giza katearekin, inork ezdaki ongi nora garamatzan, baina bai zerbaitberria ekarriko duela. Egia da igandean bilduziren 150.000 horietatik gehiengo zabal batseguruenik ikuspegi abertzalekoa dela, bainaez da egia txikiagoa egon ziren asko eta askoez zirela bertan nazioaren ideiagatik, demo-

kraziaren ideia soilagatik bai-zik. Hau da, ulertzen dutelakoinposaketarekin baino demo-kraziaren ideian sakonduzhobeto bideratu daitekeelaidentitateen lehia eta herrita-rren nahiak. Espainiako tran-tsizioan autodeterminazioaoso sustraitua zegoen ezkerre-

ko indar guztietan, baita PSOEn ere; gerohamarkadatan alderdi abertzaleek ia bakarrik–Ezker Batua ere hor zen IbarretxerenGobernuan– defenditu duten ideia da; etaorain, berriz ere, abertzale ez diren pertsona

Azken finean, gizarte moduragarrantzitsuena ez baitaindependentzia bai ala ez, horierabaki ahal izatea baizik

Page 5: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

� 52014KO EKAINAREN 15A

eta indar politiko askok bat egin du erabakieskubidearen kontzeptuarekin, EAEko Pode-mos-Ahal Dugurekin gertatu den bezala(Nafarroako Podemosek joatea libre utzizuen, baina ez zuen giza katea sostengatu).

Molde zaharrakBestelako moldeen gorpuzte eta azaleratzeaikusten ari garen moduan, ez dira falta ikus-pegi zaharrak ere. Yolanda Barcinak ekaina-ren 8an bertan UPNren kongresuan esanda-koak dira horren erakusgarri, batetikekimenari buruzkoak: “Giza katea muntaiapropagandistikoa da” edo “nafarrok haute-sontzietan erabaki dugu nafar eta espainiarizan nahi dugula”. Galdera eta ñabarduraasko egin litezke adierazpenei buruz, baina

kasu honetan nabarmentzekoa da moldezaharraren ideiari dagokiona, hau da “que vie-nen los vascos” lelo zahar, higatu eta gero etaeragin gutxiagokoa. Datozen hilabeteetanetengabe entzungo duguna da, eta urtebetebarruko udal eta foru hauteskundeetan bene-tan ikusiko da ea Nafarroako eskuin eta ezkerespainolistak etekinik ateratzen dioten edoguztiz lurperatua geratuko den.

Zikoitzagoa da, aldiz, eta askoz esangura-tsuagoa, etengabe ETAri begiratu beharra.“Kateari ekin zioten lehenak Tomás Caballe-ro edo José Javier Mújicaren hilketak justifi-katu edo isildu zirenak dira”. Bere botoemai-le trinkoenari begira balioko dio–Kongresuko mezu gisa–, baina aurrera begi-ra ez du ezer adierazten, ez baldin bada ira-

HerritarrekETAren su-etenarenaurreko garaiagainditu nahidute etairaganekolokatzaetorkizunabaldintzatzekoerabili nahiduen alderdipolitikoak jaiizango du, baiEAEn baiNafarroan.

JON URBE / ARGAZKI PRESS

Page 6: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

GURE ESKU DAGO

2014KO EKAINAREN 15A6 �

bazle eta galtzaileen eskemari lotutakoa.2011n ETAk armak uztea erabaki zuenetikgero eta argiago dago, herritarrek garai huragainditu nahi dute, eta iraganeko lokatzaetorkizuna baldintzatzeko erabili nahi duenakjai izango du, bai EAEn bai Nafarroan. Gizakatearen izpiritua guztiz alderantzizkoa zen,eta hori erabakigarria da gizartea irabazteko:alaitasuna, elkartasuna, energia positiboa etamolde berriak etorkizunari begira. Zumehoriekin egin daiteke saski sendorik.

Alderdien eskema soilean geratzea eremolde zaharrekoa da, eta horrek balio duezker-eskuin, abertzale edo ez. Gure EskuDagoren mezua argia da alde horretatik, gizar-teak eta herritarrek dute protagonismoa etagero alderdiek eta gizarte eragileek asmatubeharko dute nola. Bistan da instituzioak baka-rrik ez direla nahikoa, eta gizartearen indarrakaskatzen asmatzea giltzarri dela. Nola uler lite-ke bestela Eusko Legebiltzarrak ekainarenhasieran hartu berri duen autodeterminazioa-ren aldeko ebazpenak oihartzun askoz txikia-

goa izatea handik astebetera antolatzen dengiza kateak baino? 600.000 boto baino gehiagoordezkatzen zuten EAJ eta EH Bilduren Lege-biltzarreko botoek, giza kateko 150.000 pertso-nena baino gehiago, baina bigarren ekimenhonek izan du askoz garrantzi handiagoa. Ezdaude kontrajarriak instituzio eta gizarte bul-tzada, baina denak adierazten du haien artekoosagarritasunean ere izango dela aldaketarik,eta seguruenik bien mesederako gainera.

Giza kateak eta datorrenak ez dute alda-tuko identitate talde bakoitzak EuskalHerria ikusteko duen modua, baina baieskaini beharko luke berez gatazkatsua denesparrua aniztasunetik sakontzeko aukera,dagokionean herritarrek erabaki dezatennola egituratu gura duten euren burua. Epelaburrean behintzat EAEn, Nafarroan etaIparraldean, azken finean gizarte moduragarrantzitsuena ez baita independentzia baiala ez, hori erabaki ahal izatea baizik. Etaguk ikusten badugu, lehenago edo geroago,munduak ere ikusiko du. n

Ez daudekontrajarriakinstituzio etagizarte bultzada,baina denakadierazten duhaien artekoosagarritasuneanere izango delaaldaketarik, etaseguruenik bienmesederakogainera.

DA

NI

BLA

NC

O

Page 7: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

GURE ESKU DAGO

Page 8: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

�8 2014KO EKAINAREN 15A

GURE ESKU DAGO

[Giza katetik] “GAURKOAK izan behar du gozatzeko egun bat,zentzumen guztiekin jasotzeko hemengo poz eta ilusioa.Indar hau guztia beharko dugu hemendik aurrera pauso sen-doagoak emateko. Edozein proiektu, edozein motor martxanjartzeko beharrezkoa den gasolina da ilusioa. Garesti egon daorain arte. Aurtengo urtean ez gara aritu kanpoko iturrietatikilusioa nondik jasoko, ez, ez, barrura begiratu, eta bakoitzareniturritik elikatzen hasi gara. Ikasgaia hori izan da, kanpotik zeretorriko zain egon gabe, gure buruari begiratu eta egiteko zerdaukagun ikustea.

Bi norabide genituen gaur. Garrantzitsuena barnera begira-koa: euskal herritarrek sentitzea, ikustea, frogatzea euskalherritarren artean gai garela elkarrekin bildu, batu eta oinarriberaren gainean pausoak emateko, elkarrekin gai garela ilusioasortzeko, elkarrekin gai garela etorkizun bat irudikatzeko...hori zoritxarrez gauza berria izan da. Baina hori jada errealita-te bihurtu da. Milaka herritar aktibo, protagonista, kalera irtendira elkarri eskua ematera eta hor dago gizarte bat hemendikaurrerako lana babesten duena eta oinarritzen duena. Zenbatlagundu duen urte osoan egin den konplizitate lan horrek,elkar ezagutzeak, aurreiritzi guztiak gainditzeak eta batez ereelkarlanak. Gure arteko harremanak oxigenatzeko beharrez-koa genuen.

Eta kanpora begira aukera paregabea daukagu. Aurtenmilioika lagun, milaka kamera eta foko egongo dira Europakobi puntutara begira: Eskozira eta Kataluniara. Euskal herrita-rrok gai izan behar dugu gu ere hor kokatzeko. Testuingurupolitiko horretan gaurko asmoa zen munduari dei egitea ikusidezaten gu ere hemen gaudela eta gure etorkizuna guk eraba-ki nahi dugula. Lurralde honetan bizi gara, sentsibilitate politi-ko desberdinekoak gara, nazio ikuspegi desberdineko jendeagaude, baina elkarrekin gure etorkizuna erabaki nahi dugu.Demokrazia hartuta oinarri, ez dugu zer garen esan nahi, bai-zik zer izan nahi dugun, zer eraiki nahi dugun. Hemen ezdago inor sobran, hemen denon beharra dago. Hemen bizigaren guztion artean erabaki behar dugu gure etorkizuna.Gaur irudikatzen da, sentitzen da, herritarrok eskubide horieta jarrera hori barneratzen hasi garela.

Ekainaren 8tik aurrera zer? Hemen oinarri bat besterik ezda jarri. Dena dago egiteko eta hori oso ona da. Orain artebezala biltzen jarraitu behar dugu, herriz herri, ahalik eta partehartze zabalena lortzen, erabakitzeko eskubidea nola landuaztertzen... oraindik ez gara txoko guztietara iritsi eta guztieta-ra iritsi behar dugu. Hemendik aurrera ere denon esku dagodinamika bat hastea. Ikusten dugu dinamika horrek udazke-nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gunebat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adostekoeta aurrera begira lan egiteko. Ez dut dudarik aurrera begirahonen antzeko ekintzak martxan jarriko ditugula. Honek eli-katu egiten gaitu eta. Pentsatu behar genuke herri mugimendueraginkor batek zer duen eskaintzeko euskal gizarteari. Etaerabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik gauzatzerako pausoakeman behar ditugu serio. Txikira jo beharrean handira jotzekogaraia delako”.

Anjel Oiarbide: «Txikira beharrean handira jotzeko garaia da»

DANI BLANCO

DANI BLANCO

Xabier Euskitze(Urretxutik Deskargarako bidean, 42. kilometroan):

[Giza katea egin zuten diaspo-rako hiri hauetan: Geneva,New York, San Frantzisko,Boise, Buenos Aires, MexikoHiria, Sydney eta Londres].“Gaur giza-katea osatukoduten diasporako hainbatlekutan dezente ibilia naiz.Oso adierazgarria eta hunkiga-rria da ikustea hainbeste milakilometrora dauden euskaldu-nak gure helburuarekin bategiten ari direla”.

Page 9: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

2014KO EKAINAREN 15A 9�

DANI BLANCO

MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS ARGAZKI PRESS

Elkarlanean bi ikus-entzunezko saio lehen aldiz Herri ekimeneko hedabideensektoreak orain arte egin duenelkarlanik zabalenaren bidezkontatu zuen eguna. Horrenemaitza izan ziren, besteakbeste, bi ikus-entzunezko saio:lehenak lau orduz zuzeneankontatu zuen goiza eta biga-rrenak egunaren laburpenaeskaini zuen gauean.

Page 10: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

�10 2014KO EKAINAREN 15A

GURE ESKU DAGO

NazioartekooihartzunaNazioarteko hedabi-deetan giza katearenargazki positiboazabaldu zen:Euronews, ChicagoTri bune , New YorkTimes, Russia Today,The West Australian...Zerrenda osoa ikus-gai Argia.com-en.ARGIAk nazioarteanEuskal Herriaren berri emateari ekin zion, besteak beste, Interneten kroni-ka nagusia ingelesez ere eman zuen.

LAGUNEKIN ama daraman auto-busaren arduradun alaba doa.Bazen garaia edo erreleboa dato-rren seinale, zeuk aukeratu. Mili-tante jubilatua bileretan laguna-ren semearekin koordinatzen.Gurasoen belaunaldikoekin betierraza ez dela entzun zaie gaz-teei, duela 30 urteko fakturabitxiak ateratzen dituzte mahai-ra. Ekintzaile zaharrak urtetanmetatutako azpiegiturak oparitudizkie hasi berriei. Kazetari gaz-teak estudio zentraletik kronikaeskatu dio kalean oinezko erre-portari dabilen zuzendari-ohiari.Segaz belarretan Gure EskuDago zizelkatzen duen aitona-ren irudi helikopterotik bidaliaksemearen adinekoak antolatuditu urrutiko txoko batean,ondoren Interneteratu ditzanbiloba izan daitekeenak, ez abi-sua eman gabe ordenadorea sor-tzen ikusitako beterano horrisinfalta tuiteatu dezala titulua.Aitatxi bizikletan harat-honatpeto berdea jantzirik, amamikroarekin irratiz kontalari,semea bazkarien kantinako eltzeartean. Ospitaletik ilunabarriduintasunez aurre egiten dionosaba R.U. patriarkak bidali dumezua: “Gure eskuak ere. +2Donostiako Ospitaletik“. Egizutenerekin aberri bidea, kantatu duguIruñetik etxeratuta, adinen arte-ko katea ere apurtu dugulakoan:sua bizirik dago, galduak ez gera.

Pello Zubiria

Belaunaldienbostekoa

DA

NI

BLA

NC

O

EK

INK

LIK

EK

INK

LIK

Kike Amonarriz (Beasainen, 57. kilometroan):

“Gure inguruan hizkuntza askoentzun ditugu. Euskara, gaztelera,katalana, Afrikako hizkuntzak...Euskal Herriaren etorkizunean hiz-kuntza desberdinen, jatorri eta pen-tsakera desberdinen kudeaketa izan-go da giltzarria. Herri anitza osatzendugu eta denok argi dugu herrihonetan denontzako lekua dagoelaeta denon esku dagoela gure etorki-zuna erabakitzea”.

Jon Alonso (Elorrio):

“Irlanda ez da Euskal Herria, Katalunia ez da Eskozia, Krimea ez da Koso-vo… Aspertu arte erabili dute pernandokeria hau ilaje guztietako unionistek.Inon ez dago beste baten berdina den herririk, berdinak diren bipertsona inon ez diren bezala. Dauzkaten edo ez dauzkaten esku-bideek berdintzen dituzte. Norberaren estatusa erabakitzekoeskubidearen onarpena, horixe da koxka. Katalunia ez da Esko-zia, ez horixe; batez ere Ingalaterra ez delako Espainia, horra”.

Ómnium elkarte kulturalak Europako zortzi hiriburutan egin zuten castellbana erabakitzeko eskubidearen alde: Paris, Berlin, Brusela, Geneva, Lis-boa, Londres, Bartzelona eta Iruñean.

Page 11: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko
Page 12: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

PERTSONAIA

2014KO EKAINAREN 15A12 �

Ez zaude gustura… Donostian, Europako Kul-tur Hiriburuaren inguruan gertatu direnak ezdituzu kontu gozoak. Hala ere, konponbideanda, nonbait.Konpondu? Bi urte barru egin behar dugu!Hau herri suizidario baten dialektika da,horrelakorik ez da inon gertatzen. Proiektuakeginda egon behar zuen orain dela bost urte,eta orain, lanak bukatzen! Frantzian Marsei-llan egin zuten bezala. Ez dut esan nahi Mar-seillan egin zutena egin behar zenik hemen,baina Marseillan egin dute, portura sartzenzarenean, museo bat… zo-ra-ga-rri-a! Hiriguztiak irabazi du kohesioa. Lanpostuaksortu dira, mordoa. Eta turismo mailan pipe-rrik ere balio ez zuena, helburu turistiko daorain. Hor dira Europaren laguntzak, jakina.Hemen ibili dituzten gatazkak, ordea… Kon-pondu omen dira! Eta zenbat jendek dimititudu? Eta izendatu zuten jendearen artean,zer?... Gurea dialektika suizida hutsa da,zeharo perbertituta gaude. Lasaituko ahalnaiz, hala ere! Parisetik etortzen naizeneanerresuminduta, tristatuta, nazkatuta egotennaiz; gero, baretu egiten naiz poliki-poliki.Nola daiteke Guggenheim egiteko gai denherri bat, Espainia kontra genuen garaian,Donostiakoa egin ezinik…

Parisen zaudela ere, baduzu hemengo berri.Ez da garai batean bezala. Etorkina joatenzen, eta ez zuen etxeko berri. Orain, internetbidez beti hemen sartuta nago. Edo EuskalTelebista ikusten dut, edo hemengo egunka-

riak irakurtzen ditut. Eta Parisen banago ere,urtean hamar aldiz Igeldon naiz ni, EuskalHerrian, bultzia hartuta. Bertan pasatzen ditutopor guztiak. Batzuek galdetu ere egin didate:“Hemen bizi al zara? Etorri al zinen?”. Ez dutezer idealizatu nahi, baina atzerrian zaude-nean, egoera erlatibizatzen ikasten duzu.

Zer esan nahi duzu?Anekdota bat. Anekdotek balio anekdotikoabesterik ez daukate, baina balio bat. Espainia-ko telebista piztu eta: “Andaluziarra naiz…Hori baino gehiago: ni, andaluziarra, eta nirefamilia osoa ere andaluziarra”. Hori euskal-dun batek esango balu, akabo! Arrazista,xenofobo eta gainerako arrosarioa entzun

«Duela hogeita bost urtekontratenorrik ez zegoen

hemen»Mezzosopranoa, sopranoa eta kontraltoa ditugu emakumezkoen ahotsetan. Gizasemeetan,

baritonoa, tenorra eta baxua. Erdian bada eremu bat: kontratenorra, antzinako musikakantatzeko berariazkoa. Horixe landu zuen Euken Ostolazak, gurean horretan inor ari ez zen

sasoian. Tenor ari da gaur egun Parisen.

| MIEL A. ELUSTONDO |

Argazkiak: Dani Blanco

EUKEN OSTOLAZA

Euken Ostolaza Zamora (Donostia, 1961) Kresaladantza taldean hasi zen txistulari; Donostiako Orfeoiareneskolan, musika ikasketak egiten. Lyoneko GoiKontserbatorioan segitu zuen ikasten bi urtez, eta lau urtezVersaillesen. Ikasketak amaitu eta abeslari karrera hasizuen. Bi urte egin zituen Estrasburgoko operan, hiruPariskoan, eta Frantziako Irrati Nazionaleko abesbatzan daorain, Le Choeur de Radio France-n, aldatzeko asmorikgabe. Joxe Mari Usandizaga, Nicanor Zabaleta, euskara,Gernikako arbola, betiereko Nafarroa –betiko euskalestatua–, gure kanta zaharrak… Iritziak ere baditu, etabatere herdoilik ez mihian. Erbestean bizitzeak ematenduen libertate eta freskotasuna ditu lagun.

NORTASUN AGIRIA

Page 13: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko
Page 14: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

beharko luke. Euskaldunok geureganatutadaukagu horrelakorik ez esatea. Hezur mami-raino sartuta daukagu kritikatu egingo gaituz-tela. Eta, orduan, aitatu ere ez. Ez naiz harro-keriaz ari, harrotasunaz baizik. Zentsurariktxarrena autozentsura da, zentsurarik borti-tzena, perbertsoena, pentsamendu kritikoaere galarazten diguna. Euskal Herria maitedudala ere ezin esan!

Ez zaitugu enbaxadore makala.Asko ibili naiz batean eta bestean. Jakinarengainean ari naiz: Europako txokorik oneneta-koa iruditzen zait Euskal Herria. Ez da “iru-ditzen zait”, “da” baizik. Frantziarrari esaneuskalduna zarela eta, automatikoki: “Zeineder! Zoragarria da!”. Frantziarrari zoragarrizaio hau. Eta badakizu zergatik?

Zein da, bada, arrazoia?Halaxe delako: zo-ra-ga-rri-a! Hemengomikroklima, hemengo Pirinioak, itsasoa, bikultura aldamenean –Frantziakoa, batean;Espainiakoa, bestean–… Mikroklima bateanbizi gara, bizitzeko gozotasuna daukaguhemen. Udan, gure itsasoko urak ere laugradu gehiago ditu Asturiasen edo Landetanbaino. Klima gozoa da gurea. Euria daukagu,eta eguzkia. Europa osoan euria daukate,eguzkirik ez. Guk, berriz, bietatik daukagu.Aldiz, hemengo eguraldia txarra dela sartudigute buruan, eta ezin atera. Zoaz Almeria-ra, ikusiko duzu astebetera nola itzultzenzaren. Mila gauza... Gure hizkuntzarekikoerrespetu falta izugarria, adibidez. Guremusikarekikoa.

Atera da zure lanbidea, tenorra baitzara. Ira-kasle ikasketak egiten ari zinela ezagutu zintu-gun. Baina ez zenuen bide hartan aurrera egin.Jendea hitz egiten hasi zen, beti bezala: “Gurepromozioan irakasle asko izango da [1980],lanik ez da izango, haur gutxiago dator…”.Eta, horretan, deialdi bat egin zuen Gipuzko-ako Diputazioak, lehiaketa, eta sartu nintzen.Azterketa egin eta aho batez onartu ninduten.Foruak, karlismoa eta gainerakoak ikasinituen… Marxek karlismoa defendatu zuen,Karl Marxek, ez nik. Baina PSOEko irakasleprogreak hor ziren beti, karlismo guztiak bateginda: Iparragirreren, Sabino Aranaren,Santa Kruzen karlismoak ez du ikustekorikFrancoren garaiko karlistekin. Bi mundu kon-trajarriak dira zeharo: hizkuntza gal, arimagal… Oso onak gara amalgamak egiten.

Tenor bitarteko bidea kontatzen hasi behar duzu.Goizez besterik ez genuen lan egiten diputa-zioan eta, abantaila, arratsaldean DonostiakoOrfeoiaren entsegu guztietara joaten nintzen.

Hango eskolan hasi nintzen ikasten, berandu,27 urte nituela, diputazioan eszedentzia eska-tuta. Oraindik ez naiz itzuli. Handik, Frantzia-ra. Orain Frantziako Irrati Nazionaleko abes-batzan ari naiz, baina txistuari esker nago han.

Txistuari esker?Bai, han sartzeko proba baztertzailea, solfeomodernoa izan zen, ondo jakin behar duzusolfeoa, tonalitate ezberdinak. Irrati Naziona-leko abesbatzan errepertorioa asko aldatzenda, eta ezin ditugu kanta guztiak buruz ikasi.Aste batetik bestera, partiturak ekartzen diz-kigute, eta ondo irakurri behar duzu. Eta niktxistuari zor diot hori. Gero ondu egin dut,jakina, baina txistuari zor diot. 15-16 urteizango nituen Jose Inazio Ansorenarekin hasinintzenean. Hari zor diot. Antzerkia, euskara,gaztelania… Oso maisu ona zen. Larramendiikastetxean eta kontserbatorioan, bietan izannuen. Meritu handiko pertsona. Langileporrokatua. Eta euskaldun berria bera, bainanola ikasi zuen euskaraz!

Nola sartu zinen Orfeoian?Audizioa eginda. Legendako zuzendaria izannuen audizioan, Antxon Aiestaran. Musikairakurtzen nuen, bai, baina ahotsa, berriz,halakoxea neukan. Antxonek, hala ere, aukeraeman zidan. Gero hobetu nuen ahotsa, abes-tuz eta abestuz, eta errepertorio ezberdinakeginez. Horrela egin nuen bidea, Frantziarajoan nintzen arte. Arriskuak gustatzen zaiz-kit, eta, bestalde, batere materialista ez naiz.Etxean asko kostatu zitzaien ulertzea, admi-nistrazio karrera utzi eta kantatzen hasi beharnuela. “Diputazioko postua galduko duzu”,baina nik abestu egin nahi nuen. Zazpi urteeta erdi egin nituen diputazioan, ordenantza,eta oso zoriontsu ere! Jendearekin harrema-netan beti. Hura utzi eta kantatzen hastekoerabakia hartzeko, berriz, eroxka izan beharda, edo zeure buruari “behin bakarrik bizigara” esan behar diozu. Bestela ez dago…

Donostiako Orfeoian sartu zinen…Ahots berezia neukala esaten zidaten, ahotspolita, eta kontratenor hasi nintzen, antzina-ko musika kantatzen. Jakina, esaten zidatennik entzun nahi nuena, kar, kar. Horrela eto-rri zen. Musikari eta artista guztiei gertatzenzaiena gertatu zait niri ere, aurrena esperonuena ez dudala egin. Nik, izan ere, nazioartemailako bakarlari karrera egin nahi nuen.Parisen, nire lana abesbatza profesionaleanlan egitea da, baina, horretaz aparte, solistakarrera txiki bat egiten ari naiz. Lehengobatean, artean maiatzean, Bretainiako Quim-per-en abestu nuen, bakarlari. BernardCavannaren A l’ agité du bocal (Buruz nahastu-

�14 2014KO EKAINAREN 15A

EUKEN OSTOLAZA

Igeldo“Igeldon jaioanaiz, Leku Ederetxean bertan, etaAntiguan hazia.Txikitan, Igeldokoherrira joatenginen. Igeldo etaDonostia, gatazkapolitikoa da,besterik ez.Hemen beti batzukbesteen kontra. 53urte ditut, eta jadaez didazu Donostiakenduko. Kresalandantzari,DonostiakoOrfeoian abesten,Diputazioanlanean… Zeinekesan behar dit nibainodonostiarragoadela?”.

Errespetua“Euskal Telebistapiztu. Nola hitzegiten du jendeakeuskaraz?Frantzian berriz,ipurdia galdubeharrean,frantsesez ondohitz egiteko.Italian berdin. EtaEspainian, ipurdiagaldu beharrean,ahoskera ederrenaerabiltzeko,inflexio egokienakbaliatzeko,seduzigarriizateko… Gurean,jendeak nola hitzegiten dueuskaraz? 250 hitzbaino ez dituguerabiltzen. Horrelaezin duzusentimendurikazaldu ez ezer.Heriotzara goaz!”.

Page 15: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

2014KO EKAINAREN 15A 15�

takoari), Celineren testu baten gainean egin-dako opera. Zuzendariak nahi zuen hirutenorretako bat neu izatea. Horixe ohorea!Musika modernoa abestu nuen, eta abenduanParisen egingo dugu. Lehenago, Parisko ope-ran nengoenean, hainbat paper jokatzennituen, baina txikiak. Hiru urtean, hiru papertxiki. Eta Parisko operatik aparte zerbait eginnahi nuenean, baimena eskatu eta erantzunabeti zen “ez”, sistematikoki. Eta horrela ezinda. Irratian, berriz, hamalau urte daramatzat,eta askotan egiten dut handik aparteko lanik.Hainbatetan baimena eskatuta ere, behinbakarrik esan didate ezetz.

Hortaz, Frantziako Irrati Nazionaleko abesba-tzan ez ezik kantari zabiltza.Proposatzen dizkidaten operak, kontzertuaketa gainerakoak egiten ditut. Baietz esatendiet horrelako proposamenei, beti. Aberasga-rria zait, oso, baita intelektualki ere. Nire lanada irratiko abesbatzan lan egitea, oso ondo,baina horretaz aparte, bakarlari jardutea gus-tatzen zait, oraindik orain Bretainiako operaberri horretan egin dudan bezala.

Intelektualki aberasgarria…Errepertorioa asko aldatzen baita. Askoz eremusika gehiago ezagutzen duzu. Horregatikeskatzen dute oso ondo irakurtzen dakien jen-dea, hizkuntzetan trebea dena, eta tonalitateeta erritmo zailetan ere ondo moldatzen dena.

Kontratenor hasi zinen, baina tenor ari zara orain.Kontratenorrak faltsete ahots naturala du, etahorri edertasuna ematen saiatzen da. Gizase-me oro kontratenor gara, baina ni hasi nin-tzen garaian inork ez zuen hori lantzen.Duela hogeita bost urte Donostian zegoengustu musikalarekin konparatuz gero, ni osoaurrerakoia nintzen. Garai hartan, jendearikontratenor ahotsa lantzeak lotsa emangozion. Niri, berriz, inolako lotsarik ez zidanematen. Niri beti gustatu izan zait antzinako

musika, Erdi Arokoa, barrokoa eta hori dena.Orain normalagoa da, baina duela hogeitabost urte kontratenorrik ez zegoen hemen,jendeak ez zuen ezagutzen ahots tipo hori, ezzen ausartzen. Diputazioan ari nintzela bekabat lortu nuen, eta hasi nintzen.

Eta gaur egun, tenor ari zara.Bai, bestelako erregistroa hartu dut. Kontrate-nor ari nintzen, baina errepertorio handiagoadu tenorrak, dela opera kantatzeko, dela besteedozertarako. “Bai, bai, tenor ahots interesga-rria daukazu”, esaten zidaten nire maisuek. Seibat hilabetean, biak egiten ibili nintzen, kon-tratenor eta tenor. Behin, kontratenor ari nin-tzen azken sasoian, kontzertu bat egin nuen,baina txarra. Hartu eta itzuli egin nuen txekea!Tira, ez nituen nota asko utzi egin gabe, biz-pahiru, baina neure ahotsak esan zidan: “Zeukaukeratu: edo kontratenor izaten jarraitzen

Page 16: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

EUKEN OSTOLAZA

�16 2014KO EKAINAREN 15A

dugu, edo tenor”. Handik atzera tenor hasinintzen; tenor, bakarrik. Serio abestekotan,edo kontratenorra zara, edo tenorra, edo bari-tonoa. Zeure ahotsari dagokion tesitura landubehar duzu, ez besterik. Eta tenorra naiz.Kontratenorra izan nahi izan banu ere, behinere ez nintzen Parisko operan izango. Kontra-tenor ahotsa antzinako musika edota barrokoaegiteko erabiltzen da, ez besterik. Egitura pro-fesionaletan ahots estandarrak besterik ezdituzte onartzen.

Zer eman dizu Parisek, zer Frantziak?Asko. Ikasketak hemen hasi nituen, baina hanbukatu. Dena eman dit: musika, bizia, maita-suna… Oso esker onekoa naiz. Hemen bainodesumanizatuago dago Frantzia, hemenbaino materialistago da jendea. Horixe duFrantziak, Jainkoa hil zuten, eta Jainkoarekinbatera, humanismoaren balio asko ere bai.Eta oso gaizki dabiltza horrela. Konfliktoizugarria dute erlijioarekin. Eta hizkuntzare-kin. Garai batean pentsatzen zuten hizkuntzapatois-ak frantsesaren arerioak zirela. Orainkonturatu dira ezetz, frantsesaren areriobakarra ingelesa dela.

Arerio?Espainian gertatzen den bezala. Ematen dukatalana eta euskara, espainolaren arerio dire-la, baina espainolak ez du areriorik behar.Espainolaren problema da bigarren mailako

hizkuntza bihurtu dela. Inportantea da, bainamamboa dantzatzeko besterik ez du balio.Horrelaxe! Bi edo hiru belaunaldi barru,espainola ama-hizkuntza izatea mundura irte-teko zailtasuna izango da. Guk euskara etaingelesa beharko genuke, eta kito. Bai, espai-nola hizkuntza handia da, baina bigarren mai-lakoa, eta gero eta bigarren mailakoagoa izan-go da. Espainola, zailtasun erantsia da.

Ez alferrik, idatzita dago Euskaldunak etaespainolak, Joxe Azurmendirena. Zein musika-gile interpretatu nahi izaten dituzu?Gero eta gehiago gustatzen zait Verdi, etaPuccini ere bai. Errepertorio alemana ere askoestimatzen dut; Richard Strauss, adibidez, XX.mendekoa… Baina musika ez da musika baka-rrik, musika hizkuntzak ere bada, literatura,mitologia, folklorea, tradizioa.... Horregatik,musika klasikoa interesatzen zaion pertsonaaskoz irekiagoa da, interesatzen ez zaionabaino. Hasteko, hiru hizkuntza dituzu musikaklasikoan: italiera, alemana eta frantsesa. Erre-pertorio ikaragarria dago hiru hizkuntza horie-tan. Errepertorio germanikoa bera zoragarriada. Wagner, esaterako. “Zein abestu nahikozenuke?” galdetuko bazenit, Wagner esangonuke, baina Wagner ez da ahotsa,turbo motorra baizik. Munduanoso gutxi dira Wagner abestudezaketen ahotsak. Horretarakoahotsa, turboa behar duzu! n

Igeldo. Nire herria.Leku Eder. Urterik politenak, unerik saminenak. Gure familia.Donostiako Orfeoia. Ahots ikasketak Isabel Alvarezekin.Bizikizunak, eta bi lagun, betiko. Bidaia ahantzezinak. EtaAntxon Aiestarani esker ona, betiko.Txistua. Zer errepertorio, zer aberastasun!Gipuzkoako Diputazioa. Aldundia. Nik ezagutu nuena, sendi batzen. Santa Rita zaindariaren eguneko bazkaria. Lana, umorez.Donostia. Zenbat eta espainolago, orduan eta probintziala-go. “¡Qué pena!”, en español.Frantzia. Dena eman dit. Haien kultura, tradizioa, aberasta-suna. Gure mentalitate espainolarentzat Frantzia ez da existi-tzen. Guretzat okerrago!Espainia. Mejor no hablar (hobe ez aitatu).Euskal Herria. Independentzia oraintxe, hemendik ordu laur-denera. Eta bizi, eta munduari gure aberastasuna eskaini.Donostiako martxak dioena: Bagera! Ba al gea? Bai, bagara!Musika. Zenbat emozio!Euskara. Nire hizkuntza. Badakizu Bibliak zer dioen: hasieranbazen hitza. Nirea, euskaraz.

Bada hamahiru

GALDE SHORTA

Page 17: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

2014KO EKAINAREN 15A 17�

LARRUA ZEINEKIN JOTZEN DUGUN politikoada. Baita larrua jotzea zeri deritzogun ere.Identitateak ere politikoak dira, edota sexuali-tatearen dimentsioa non kokatzen dugun.Heteroarauak, bizitza publiko eta pribatuarenarautzaile bezala, pertsonak eta praktikakmugatzen ditu; ona eta txarra zer den zehaz-ten du. Sexualitatea ere gatazka politikoa da,beraz. Horregatik, Euskal Herriko BilguneFeministak eta Topatu Gazte ProiektuKomunikatiboak Arrakala, zirrikitu bat hai-tzean dokumentala sortu dute elkarlanean.Hamabost elkarrizketen bitartez, bestelakoaukera identitarioak, bizipenekoak eta sexua-lak hautatu dituzten pertsonen testigantzakjaso dituzte. Haitz zurrun batekin konpara-tzen dute egileek heteroaraua, horren karieta-ra arrakalaren kontzeptua. Zirrikitu bat irekinahi dutelako “haitzean”.

Ekainaren 13an estreinatuko dute doku-mentala, Donostiako Doka Kafe antzokian,19:30ean.

Dokumentaleko bi solaskide elkarrizketatuditugu ondoren:

Ainhoa Etxaide

Zu ama izan zara, baina zure bikotekidea erdituzen umeaz. Uste duzu sozialki berdin baloratuaizaten dela jaioberria mundura ekartzen duenama eta beste ama?

Ez, oraindik bada amatasun bat eta bakarra:erditzen den emakumea, haurdunaldi zorion-tsua duena... Erabateko emakume egitenduen amatasuna. Gero, ematen du badaudelabigarren mailako amatasunak. Badago kons-trukzio hori; nik bizi izan dut. Batetik, jen-deak ez ulertzea uko egiten niola haurdunal-diari. “Nik ez dut eduki nahi”, esan etabazirudien gaixo nengoela. Bestetik, bigarrenama izatea. Bigarren amaren rola diogunean,“bigarren” hori ez da ondoan dagoena, baiziketa azpitik dagoena. Indarrean amatasuneredu nagusi hori dago.

Heteroarauaren inguruko Arrakala dokumentala argitara eman berri dute. Desirak,identitateak, familia ereduak, sexu-genero inposaketa... Horiek dira aletzen dituen gaietakobatzuk. Norma heterozentrista zutabe duen sistema patriarkala ezbaian jarri, eta bestelako

harreman ereduak eraikitzeko aukera dagoela ikusarazten du bideoak.

‘ARRAKALA’ DOKUMENTALA

Zu zergatik zara heterosexuala?

| SAIOA ALKAIZA GUALLAR |

«Bestelako Euskal Herria eraikikobadugu, heteroarauaz ere hitz egin behar da»

LAB SINDIKATUKO idazkari nagusia daAinhoa Etxaide (Hondarribia, 1972), per-tsona aski ezaguna Euskal Herrian. Arra-kala dokumentalean, baina, orain arteplazaratu gabeko hausnarketak eskainiditu. Hiru gai nagusiren bueltan harilkatuditu gogoetak: lesbianismoa, amatasunaeta sindikalgintza.

KA

RLO

SC

OR

BE

LLA

Page 18: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

�18 2014KO EKAINAREN 15A

ARRAKALA DOKUMENTALA

Nola hartu zuten sindikatuan ama izan beharzenuela?Gizartearen argazkia da sindikatua: Sindika-tuaren barruan askatasunez bizitzeko eredubaten aldeko borroka egon badago; baina,egia da, gizartean nagusi diren ikuspuntuakdaudela. Esan nuenean, niri ez zitzaidaneztripa hazten, bazirudien ez zela heltzen haur-dunaldiaren momentua. “Oraindik ez dator”,pentsatuko balute bezala. Eta nik ez nuenumerik barruan! Horrelako egoerek sortzendituzten kontraesanek erakusten dute orain-dik zenbat bide dugun egiteko.

Bideoan esaten duzu “erraza” izan dela lesbianaizatea eta sindikalgintzan aritzea, azken bateanidazkari nagusia zarelako, baina zailagoa delapostu apalagoetan daudenentzat.Nire esperientzia hor dago eta erreali-tate bat islatzen du, baina ez nintzatekeausartuko esatera hori denik errealitatebakarra sindikatuan. Nik arazorik izanez dudalako ez dago jarrera homofobo-rik LAB sindikatuan? Ez dut sinesten.Horrek eramaten nau beste gogoetabatera: seguru errazagoa dela gauzakaskatasunez bizitzea boterea duzunean,aukerak dituzunean, eta tresnak dituzu-nean, beste eremu batzuetan baino.Orokorrean bizitzan, baita sindikatuanere. Idazkari nagusi ikusten naute, etagero, lesbiana izatea ezaugarri bat da.

Adibidez, ziur nago emakume batjoaten denean lantoki batera gizonenartera eztabaidatzera, askotan ikusidutela soilik emakume bat eta ez ardu-radun sindikal bat. Era berean, ziur les-biana batek lantokian bere egoera iku-sarazterakoan, topatuko dituela nik topatu ezditudan zailtasunak.

Euskal Herriko herri mugimendua eta militan-tzia esparruak uste bezain aurrerakoiak dira?Onartu behar dugu askatasunaren aldekoborroka bereziki gure herriarekin lotu izandela, langileriarekin, klase borrokarekin... etahoriei gehitu zaizkie bizimodu askeen aldekoborrokak. Baina gehitu egin zaizkie. Oraindikasko daukagu egiteko. Nik ez dut uste EuskalHerrian besteak baino progreagoak garenik,ezta atzerakoiagoak ere. Hemen arazo horibadago –heteroarauarena–; auzi politikoa da,eta bestelako Euskal Herria eraikiko badugu,horretaz ere hitz egin eta erabakiak hartubehar dira.

Ohituta gaude homosexualitatearen ingurukodiskurtso fatalistekin. Zuk, ordea, dokumenta-lean askatasunarekin eta gozamenarekinlotzen duzu lesbianismoa.

Bai, disidentziak, desobedientziak, egoeraribuelta emateak... aske egiten zaitu. Disiden-tziak sortzen du ilusioa, ikuspegi positiboa,txisteak egin daitezke... Beste kontu bat dadisidentziak batzuetan, askotan, gehienetan,zigorrak dakartzala, edo diskrimatu egitenzaituztela, edo alboratu eta eraso egiten dizu-te. Zigorrean ezer ona ateratzerik ez dago;zigorraren kontra borrokatu egin behar da.Dena den, berez, ezberdintasuna, ezarri nahidizkiguten mugak gainditzea... positibizatubehar dugu. Askoz sufrimendu handiagoa etatristeagoa da burumakur eta esaten dizutenbezala bizitzea. Disidentzia gozagarria da, etaikustea nola apurtzen dizkiozun eskemak jen-deari. Sistemak ezberdina den guztia zigor-tzen du, baina ezberdina izatea da onena.

Zuriñe M. Baztan

ZU

RIÑ

EM

. BA

ZT

AN

EK

UT

ZIA

JAIOTZERAKOAN medikuek erabaki zutenZuriñe M. Baztan (Iruñea, 1964) mutilazela; txikitan, gizon bezala sozializatuzuten. Berak, ordea, emakumetzat izandu betidanik bere burua. Emakumetzat,baina gizartea binarioa delako eta bi auke-ra baino ez dituelako ulertzen. Izan ere,zirkuluaren koadratura egin nahi izatea dabi sexu-generoen bitartez mundua azaldaitekeela pentsatzea.

«Errealitatea binarioa ez balitz, ez nintzateke sailkatuko ez gizon

ezta emakume gisa ere»

Page 19: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

2014KO EKAINAREN 15A 19�

ARRAKALA DOKUMENTALA

Gizon bezala sozializatu zintuzten,baina zu emakume sentitzenzinen.9 urterekin, banekien zerbaitezberdina nuela gainontzekohaurrekin konparatuz. Nikmomentu horretan nire buruaarrebarekin identifikatzen nuen.Zoritxarrez, urte horietan eznekien horri transexualitatea dei-tzen zitzaionik.

Nola erabaki zenuen zure buruaemakume bezala identifikatzenhastea?Hasiera batean, munduarentzatgizona nintzen, eta nik ez nuennire gizon gorputza erakustekobeldurrik; nolanahi ere, ez zitzai-dan deus arraroa nabaritzen!Nahiz eta emakume sentitu, kan-potik ez zen ikusten. Gainera,gizontasunean ezkutatu egin nin-tzen: futbolean aritzen, zakarraizanda, zarpaila... Baina aita hileta gero, eta kartzelan egon ostean intsumi-soa nintzelako, erabaki nuen niri zegokidanbizitza bizi behar nuela, ez jendarteak bilatudidana. Hala, emakumea izateko tratamenduahasi nuen. Ostean, ebakuntzakegin nituen.

Gizon izatetik emakume izaterapasa zinen. Aitzitik, sexu etageneroen binarismoa kritika-tzen duzu. Jendarte hau binarioa da: ema-kumeak eta gizonak daude. Soi-lik bi aukera baldin badaude,nire burua gizon gorputzeanikusi eta nire burua identifikatzen ez dudanez,ni emakumea naiz. Gainera, hautu politikobezala ere hartu dut emakume identitatea.Emakumeen eskubideak eta aldarrikapenak

defendatzeko balio duen heinean,politikoki oso interesgarria da.Errealitatea binarioa ez balitz, nibeste toki batean al nengoke? Ziurasko bai, ez nintzateke sailkatukoez gizon ezta emakume gisa ere.

Finean, anitzak direlako identita-teak.Irudika dezagun horrela: sokabaten mutur batean gizonakdaude, eta bestean emakumeak.Ulertuko bagenu continuum batdagoela, eta ez dugula zertanbazter bat edo bestea izan, izan-go bagina gai konplexuagoa delaikusteko.... Ez da “XY zara”,beraz, zakildun gorputza; beraz,gizona; eta gizona zarenez, mas-kulinitatean hezi beharrekoa...Hori ez da horrela. Ukitzen ezdiren bi linea paralelo bezalaulertzen dugu gizon edota ema-kumea izatea. Ba, ez, inondikinora. Batzuk erdian egongo

ginateke, edo bazterrean, edo inguruan... etasigi-saga ere egin dezakegu, gainera!

Horren harira, nik garai batean ebakuntzaegin nuen. Baina oraingo ikuspegitik ez nago

ziur egingo ote nukeen. Hau da,fikzio politikoa da orain galde-tzea garai hartan ebakuntza egin-go nukeen ala ez, baldin eta gauregun dauden teoria politikoakorduan ezagutu izan banitu.

Garai hartan interbentziokirurgikoa nahi izan nuen, etakito. Presio sozialak zenbaterai-no baldintzatu zuen ebakuntzaegiteko nire eraba-

kia, eta zein puntutaraino ahalkonuke bizi, naizen emakumea izan-da orduko gorputzarekin? Auska-lo, oso zaila da esaten. n

“XY zara, beraz, zakildungorputza duzu; beraz, gizonazara; eta gizona zarenez,maskulinitatean hezibeharrekoa... Hori ez da horrela”

Zuriñe M. Baztan

Page 20: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

�20 2014KO EKAINAREN 15A

PREKARIETATEAREN AURPEGIAK

Olatz Mujika Zubizarreta naiz eta46 urte ditut. Bi seme-alaba nerabedauzkat, eta egoera ekonomikolarria jasaten ari gara. Caritaserajoan behar izan dut laguntza eske.

HILABETEAN lan txiki batzuk egiten ditut haneta hemen, baina ezer gutxi, eta bikotekideohiak seme-alaben elikadurarako ematen diz-kigun 447 euro ditugu hilabetearen bukaerarairisteko. Caritasi esker egiten dugu aurrera,etxearen hipoteka baitaukat ordaintzeko, etaelkarteak laguntzen baitit gastu horri aurreegiten. Horrez gain, astean behin etxe ingu-ruko parrokiatik elikagai batzuk jasotzenditut. Orain urte batzuk, nork esango zidanniri eskean aritu beharko nuenik…

Komertzial lanetan aritu naiz hogei urtez.Orduko bikotekidearen enpresan aritzen nin-tzen beharrean, eta zenbait inbertsio ere egingenituen elkarrekin, nabe industrial bat eros-tea, esaterako. Gure harremanak okerreraegin zuen, baina, eta orain hiru urte bereizita,gaur egun urruntze agindua dauka nire biko-tekide izan zenak. Ez zen, imajinatukoduzuen bezala, separazio normala izan, etaordutik aurrera hasi zitzaizkidan kontu eko-nomikoak okertzen. Hogei urtetan egindakolanaren arrastorik ez dago paperetan, ez bai-nuen langile bezala jarduten, emazte bezalabaizik, eta gaur mila bat egun-edo edukikoditut kotizatuta Gizarte Segurantzan.

Hogei urtez egin nuen lan gizonaren itzal-pean, eta hasteko, ez daukat egindakoagatiktokatzen zaidan langabezia kopurua kobra-tzerik; eta bigarrenik, beste lanen baterakoeskatzen den esperientzia ezin dezaket justifi-katu, eta gainera jakina da 40 urtetik gorako-ek gaur egun ez daukagula lanpostu bat lor-tzeko aukera handiegirik. Horrez gain,seme-alaben zaintzaren ardura daukadanez,etxean geratzeko aukera izan dut, bainaoraindik hipoteka ordaintzeko dagoenez,hori ere izugarrizko karga da hilero.

Laguntza sozialetara jotzeko beharreanikusi dut neure burua, baina horretan ere zail-tasunak ditut, senarraren eta bion izeneandagoen nabe industrial hura baitaukat onda-re. Ez dut zentimo bakar bat ere jasotzeneraikin horretatik, ordea, noizbait edukigenuen negozio hark porrot egin baitzuen.Baina oraindik bion izenean mantentzendenez, arazoak jartzen dizkidate laguntzakjasotzerako garaian.

Beraz, goiz batez erabaki nuen, guztizkonbentzituta ez bazen ere, Caritas bezalakoelkarte batera gerturatzea laguntza eske. Badaurte eta erdi lehen aldiz joan nintzela, etabenetan eskertuta nago ematen ari zaizkidanguztiagatik. Haiengatik izan ez balitz, kaleannengoke dagoeneko, hileroko hipotekaordaindu ahal izaten baitut eurei esker.

Eta zailena, askotan, laguntzaren beharrazjabetzea izaten da: “Nola joango naiz ba niCaritasera?”. Baina egun txarrak bizitzea ego-kitu zaizula eta laguntza behar duzula onar-tzen duzunean ematen da pauso-rik handiena. Hortik aurreraborrokan jarraitu beharra dago,zulotik ateratzen ahalegindubeharra. n

| ITSASO ZUBIRIA ETXEBERRIA |

Caritasengatik ez balitz,kalean nengoke

Page 21: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko
Page 22: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

22 � 2014KO EKAINAREN 15A

IRITZIAREN LEIHOA

ASKOTAN, gutxien espero denean, gauzakezustean aldatzen dira. Europako hautes-kundeei esker –batzuek ez diete ezereskertuko, noski–, panorama politikoaeraldatzen hasi da. Irakurketa asko diraposible, aldagai askoren arabera: lurral-deak, alderdiak, ideologiak... Nik nireaegin dut, ilusioaren eta etorkizunaren ara-bera –hau ere zilegia da eta–.

EAEn emaitzek panorama irekia utzidute: EAJk irabazi du, EH Bildu gertuduelarik. PSOEk eta PPk sekulako jipoiajaso dute eta Ezker Anitzak eta Podemo-sek lortutako bozen kopuruak bermatzendie toki interesgarria etorkizunean.

Nafarroan egoera desberdina da, bainajoera antzekoa: PPk irabazi du, baina EHBildu atzetik gertu doakio. PSOEk–PSNk– kolpe latza hartu du, EAJk emai-tza kaxkarrak lortu ditu, Izquierda Ezke-rra eta Podemosen oso atzetik.

Katalunian oraindik dena erabakitzekodago: ERC, CIUren aurretik jarri da, bienartean %55 gainditzen dute eta Espainia-ko alderdi nagusiek behera egin dutenabarmen.

Espainian, zaila da emaitzak argiagoakizatea: PPk gehi PSOEk 5.000.000 bozkagaldu dute eta bien artean ez dira %50erairisten –%26 eta %23–, Izquierda Pluralek%10 lortu du, Podemosek %8, UPyDk%6,5, Primavera Europeak %2, eta abar.

Europan, nabarmenena, gehien azpi-marratu dena, alderdi ultraeskuin etaxenofoboen igoera izan da. Benetansinestezina da Frantzian, Ingalaterran,Danimarkan edo Austrian alderdi horiekbotoen %10etik %29ra lortu izana.

Oso zaila da ondorio orokorrak atera-tzea, baina argi dago herriak aldaketarenalde egin duela apustua: Europan eskuine-ra jo dute, EAEn eta Nafarroan, Espai-nian bezala, ezker aldera egin da bira. Biera desberdinak herritarron haserreabideratzeko eta oso ondorio desberdinakekar ditzaketenak, noski.

Honaino emaitzak. Baina emaitzahauen ondorioak dira orain eztabaidagai,batez ere Espainian: gehiengo absolutuazGobernuan dagoen PPk botoen %26 bes-terik ez du lortu eta orain gutxira artegobernatu duen PSOEk %23 bakarrik.

PP saiatu da bere porrota ezkutatzen,irabazi duela gogoratuz, baina kolpeagalanta izan da. PSOEk, aldiz, aukera horiez du izan: bere porrota nabarmena izanda, aurrerapauso handia emateko aukerazuela adierazi eta gero. Orain jabetzen arida, derrigorrez, norabide garbirik ezduela, proiekturik gabe dagoela eta aspal-dian uko egin diola politika ezkertiarrari.Hauteskunde hauetan herriak bizkarraeman die, bai bere politikari, baita bereliderrei ere. Lan latza du hemendik aurre-ra –liderra hautatzea gutxienekoa izangodelarik–. PSOEk –PSE eta PSN barne,noski– erabaki sakonak hartu behar ditu,birfundatu behar du, bere rola aukeratueta bere esparrua deliberatu, hau da,herritarron eskubideen alde ala botereekonomikoen eta Espainiako batasuneztabaidaezinaren alde aukeratu behar du.

Gure lurraldean panorama desberdinada, jakina. Ezkerra indartsu atera da hautes-kunde hauetatik –EH Bildu buruan, bainabaita Ezker Anitza eta Podemos ere– etaaliantza berriak espero daitezke etorkizu-nean. Bestalde, EAJ eta EH Bilduren arte-ko lehia ikusgarria izaten ari da, batez ereGipuzkoan, eta urtebete besterik ez dagodatozen udal eta foru hauteskundeetarako.

Halere, hauteskunde hauen ondorio-rik deigarriena hauxe izan da: espazioberriak zabaltzen ari direla, orain artealdaezina eta iraunkorra ziru-dien egoera mugitzen hasidela eta gure etorkizun beltzaaldatzeko gai garela, horrelanahi izanez gero. n

Ahal izan beharko dugu,nahi izanez gero

PP saiatu da bere porrota ezkutatzen, irabaziduela gogoratuz, baina kolpea galanta izanda. PSOEk, aldiz, aukera hori ez du izan:bere porrota nabarmena izan da,aurrerapauso handia emateko aukera zuelaadierazi eta gero. Orain jabetzen ari da,derrigorrez, norabide garbirik ez duela

GarbiñeBiurrunMancisidor �

LEGELAR IA

DA

NI

BLA

NC

O

Page 23: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

2014KO EKAINAREN 15A 23�

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

Asisko Urmeneta �

Page 24: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

IRITZIAREN LEIHOA

2014KO EKAINAREN 15A�24

EZ DAKIT Katalunian mugaz gaindikotasu-na nola lantzen duten, lotura hautsi horiekosatzeko balioko ote duen prozesu politi-ko berriak, perpyniatarren eskurik ba otezen giza kate izugarri hartan. Ez dakit han-gorik, hemengoaz dakidana da herritarrenkemena bereziki mugaz alde batean kon-tzentratu dela, eta aski berant ohartu gare-la gu ekimen horren dimentsioaz eta era-bakitze eskubideak Iparraldean ere izanzezakeen garrantziaz.

Agian, erritmo politikoak ezberdinakdirela oso barneratua dugulako, edo aldebateko dinamikak beste aldera pasatzera-

koan halako aduana mental batek gelditze-ko agintzen digulako; akats historikoakerrepikatzeko ikara. Izango da tartean ez-ezagutze puntu bat ere. Eta baita Iparral-dea hauteskunde giro etengabe bateanmurgildua ibili dela, hasi herriko bozetatiketa Europakoetaraino. Hori dena egia da,baina, hala izanik ere, uste dut bazuelagarrantzia erabakitze eskubidearen mugazgaindikotasuna lantzeak, etabaduela oraindik ere. Seguraski Iparraldekooi dagokigukate horri begi bat eranstea,hark ere gu ikus gaitzan. n

HEMEZORTZI URTE eman ditut aldizkari honetan tar-teka zertxobait idazten. Honezkero batzuk ohartukozineten irakurtzea dudala obsesioetako bat, sarrigomendatu izan baitut libururen bat artikulu hauetan.Izan ere, jakintzak, kulturak egiten gaitu gizaki, etaegin beharko gintuzke pertsona hobeak. Badakitjakintza ez dela liburuetara mugatzen, baina gauregun eta hemen libururik gabe ez dago kulturarik, etaduela gutxi Atxagak gogorarazi zuenbezala, gure gizartean irakurketarikgabe ez dago elkarrizketa aberatsiketa ez dago adiskidantzarik.

Irakurtzea tresna edo baliabide batbesterik ez da. Niri biziki interesatzenzaidana gizabanakoaren eta giza tal-deen funtzionamendua ezagutzea da,alderdi askotatik. Helburu nagusianeure burua ezagutzea da, eta ingura-tzen nauen jendartea ezagutzea. Zer-tarako? Pertsona osoagoak eta kon-tzientzia-maila handiagokoak izateko,eta horrela gure elkar bizitza harmo-niatsuagoa eta emankorragoa izateko.

Horregatik, azken agurreko artikulu honetan, ema-kume bat eta bere liburuak gomendatu nahi dizkizuetudarako. Alice Miller, 1923-2010 (El drama del niñodotado y la búsqueda del verdadero yo. El cuerpo nunca mien-te. La llave perdida. Por tu propio bien; raíces de la violenciaen la educación del niño... Frantsesez ere erraz aurkituko

dituzte Iparraldekoek. Eta noiz euskaraz honelakoliburuak?). Psikoterapeuta honek bizitza gehienaeman zuen haurrek guraso edo helduengandik jasota-ko tratu txarrek –eta tratu txarrak ez dira bakarrikzaplatekoak eta gorputzeko zauriak!– gerora dituztenondorio larriak aztertzen: ondorioak norberarentzathelduaroan eta, beraz, ondorioak gizarte osoarentzat(horren haritik Hitler, Stalin eta beste hainbat pertso-

na publikoren biografiak aztertuzituen).

Gupidarik gabe eta ezin gordina-go astintzen ditu familia, morala,erl i j ioa (“Ohoratu aita-amak.. .”dioen Hamar Aginduetako hori); kri-tikatzen du hezkuntza-sistema eta“pedagogia beltza”; larrutzen dugizartean dugun zigor eta espetxesistema... Gure ohiko iritzi asko han-kaz gora jartzen ditu ausardia han-diz, besteak beste, genero-indarke-riaren sustraiak aztertzen dituenean.Berarekin ados egon edo ez, zer pen-

tsa handia ematen duenik ezin uka. Baina ez da denasuntsitzera mugatzen, baizik eta eraikuntza osasun-tsuak nondik nora joan behar duen eregarbi iradokitzen du. Beraz, animo, eta eazuei ere niri bezain interesgarria gerta-tzen zaizuen emakume hau ezagutzea.Bizi pozik... eta ez adiorik! n

Etxeko lanak udarako

Iñaki MendigurenIDAZLEA ETA ITZULTZA ILEA �

Amets Arzallus�

BERTSOLAR IA

DA

NI

BLA

NC

O

Giza katea

DA

NI

BLA

NC

O

Psikoterapeuta honekbizitza gehiena emanzuen haurrek gurasoedo helduengandikjasotako tratu txarrekgerora dituztenondorio larriakaztertzen

Page 25: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

- IRITZIAREN LEIHOA

� 252014KO EKAINAREN 15A

BAI, PATETIKOAK. Kontua dajakin berri dugula AEBetako golffederazioan oso kezkatuta daude-la azken hilabeteotan laburreanbost milioi lizentzia galdu dituz-telako. Lizentzia bakoitzak diru-tza balio duenez, eta gero golfariizeneko horiek gastu itzela egitendutenez klubetan, normaltzat jobeharko dugu negozio ikaragarrihorren etekina jasotzen dutenakkezkaturik egotea.

Itxura txarrekoa da galtzaileitxura ematea. Imajinatu: materia-lik hoberena eskutan dabilkizu,monitorerik trebeenak gertu,zelairik aproposenak eta milakaentrenamendu ordu zure gainean,eta zure maila hobetu ezin. Zeraipatu behar duzu ibilbidea ehunkolpetik gora amaitu baduzuzelaiaren parra 72 ingurukoa iza-nik. Nora zoaz 30etik gorako han-dikap-a jaitsi ezinik bazabiltza?Nola gin tonic bat gozatu aitzakiaguztiak orain urte batzuk bukatubazitzaizkizun? Erremedio txarra.

Baina ia arazo guztiek omendute hasieran ikusten ez denirtenbidea, eta, hemen ere, aurki-tu dute beraiena: zuloak lau aldizhanditzea. Bai, lau aldiz handia-goak izango diren zuloak egitea.Zertarako ibili sufritzen helbu-ruak lortu ezinik! Eta lau aldizhandituta ere, baldarrek ez badi-tuzte irribarre eder batekin lanakamaitzen, meteorito baten kol-peak utzitakoaren pareko zuloakegin, eta hala ere ez badago gus-tura uzteko modurik, ozono kapabaino handiagoak egin denak,poz-pozik ordain ditzaten kuo-tak, material berriak, monitoreaketa gin tonicak.

Bunkerreko hondarretan itokodira kirolak bere-bereak dituen“baloreak”. Esfortzuaren ondo-rioz lortutako abilidadea, zure

buruari eta gainontzekoei erakus-tea. Ondo penatu ostean, garai-pen txikienak duen zapore gozoabakardadean edo lagun arteandastatzea eta ospatzen jakitea.Zure mugak naturaltasunez onar-tzea. Gainontzekoenak errespe-tatzen ikastea. Harrokeria arra-zoira makurtzea, umiltzea.

Eta honetan ari naizela besteera bateko kirolariak etortzenzaizkit gogora: kirolaz gozatzehutsagatik, umeak oheratu osteaneuritara ateratzen dena korrikasaiotxo bat egitera, esate batera-ko. Inori esplikaziorik emanbeharrik gabe, hanka pausoabehartu gabe eta putzuak saihes-teko inongo asmorik gabe. Goza-menaren truke, korrika. Etahorrelakoak zientoka.

Esaiezu haiei belarriaren ertze-ra euren buruari iruzur egiteko.Seguru ez dakitela kilometroazenbatean egiten duten, kilome-troko zenbat gozatzen dutenbadakite adierazterik ez badagoere.

Eta ez dakit usteltzen ari dengizarte baten isla ez ote den hel-buruak lortzeko esfortzuarenbalioa ahaztu behar hori. Zuloakhanditzean zaila errazago bihurdaiteke, baina besteakengainatzen saiatzenden hark inoiz ez dubere burua engainatu-ko. Ala… bai?. n

Puttetikoak

DA

NI

BLA

NC

O

Koldo Aldalur � KAZETAR IA

Ez dakit usteltzen ariden gizarte baten islaez ote den helburuaklortzeko esfortzuarenbalioa ahaztu behar hori

Zure eskua hartuezkero nireakzeinek gelditu gureametsak, ideak!Ekar ditzala gureeskuzko bideak:bueltan demokraziata eskubideakkatea josiz izangaitezen libreak.

Jaio orduko lotuta gendunjaso ezin den kateabatzuentzako mesede denaeuskaldunentzat kalteaguk ez dugu nahi aterik itxiedo inora joateabakar bakarrik nahi duguna dagu garenak izatea.

Herritarrak ez al dakizer estatus, zer lur zatinola-norekin eraiki?Ekologian, genero aldetikfinantzatan, kulturalkinik gutxiago bozkatu nahi dutta gehiago erabaki. n

Beñat Gaztelumendi�

BERTSO BERRIAK

Gure esku dago

Manolo Arozena�

Igor Elortza�

Doinua: Hamalau heriotzena.

Doinua: Aita Jainkoak egin banindu.

Doinua: Uso xuria errazu.

Page 26: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

26 � 2014KO EKAINAREN 15A

IRITZIAREN LEIHOA - ZIRTAK

INFORMAZIOAREN GIZARTEA esaten zitzaion orain-dik orain; gero, komunikazioarena... Bizi dugun(bizi gaituen) gizarte modu honen funtsa beharbezala azaltzekotan, ordea, arretaren ekonomiarengizartean bizi garela esan behar genuke. Garestidago, bai horixe, jendearen arreta gurean, eta uneo-ro arreta gune berriak sortu eta eskaini behar dira.

Horregatik da zinema eta telebistako errealiza-zioa gero eta zoroagoa, bizpahiru segundotik pasa-tuz gero jendeak arreta galtzen diolako kontakizu-nari; eta kazetaritzan ere beste hainbeste gertatzenda. Bolonia Unibertsitate Planak, esaterako, Mars-hall McLuhan oteiza kanadiarraren iragarpena betez,izan zuen bost minutuko bere ospe tartea; gauregun apenas inork uste duen badela, pastari lagun-tzekoaz gain, beste boloniar saltsarik.

Boloniak, ordea, aurrera darrai, eta aurten du,nik ezagutzen dudan esparruan behintzat, lehenerditze masiboa. Hots, egunotan emango zaie uni-bertsitate titulua duela lau urte unibertsitatean hasi-tako ikasleei.

Arreta eta ganora hain genero urriak ez balira,une egokia litzateke hau, duela lau urte abiatutakoa-ren lehen balantze bat egiteko. Ez dirudi, ordea,horretarako prest inordagoenik, ez unibertsita-tean ez kazetarienartean.

Duela urtebete pasa-txo hartu nuen erretiroa,EHUn hemeretzi urtezirakasle jardun eta gero.Boloniakoa da ezagutududan hirugarren plana.Erretiroa hartzera bul-tzatu nauen ar razoinagusietakoa ere izan daniretzat Bolonia: infernubat, orain karrera amai-tzear dauden ikasleeiesker gainditu ahal izandudana.

U n i b e r t s i t a t e a nlanean ari nintzela,Bolonia krit ikatzeanneure buruaren alde arinintzela interpreta zitekeen, eta horrexe-gatik ez diot orain ar te gaiari heldu.

Orain, berriz, argi eta ozen esan dezaket: Bolonia-koa, aukera galdua ez ezik, disparate latza izan da,eta da, hemen aplikatu den bezala.

Bere bulego ilunean kukututako funtzionariohitsen batek besterik erabaki ez badu, hezkuntzarenhelburu nagusia ikasle jendea mundurako presta-tzea da. Alde horretatik, abagune bikaina zen Bolo-nia, behingoz ikasketak eta gainerako guztiak har-tzaile eta bezeroen interesen arabera antolatzeko.Tamalez, aukera baliatu ordez unibertsitateko jaun-txo-andretxoen interesen arabera antolatu da dena.Unibertsitatearen gaitz zaharrak (formalismoa, kor-poratibismoa, feudalismoa, endogamia...) gaiztoagobihurtu ditu Boloniak.

Gaitz zaharrak gaiztotzea gaitz erdi litzateke,ordea. Izan ere, horrez gain gaitz berriak asmatu etahedatu dira plan berriaren aitzakian. Besteak beste,irakats jarduna hutsaren hurrengo bihurtu digute.EHUn gora egin nahi duenak hobe du eskolak txu-kun ematen segundo bakar bat ez galtzea, nano-gramorik ere ez gastatzea ikasleen beharretara ego-kitzen. Jakina, ikasleak l i luratzea ez omen dairakasleen egitekoa... Ez: boloniar saltsa honetan,irakaslea eta irakaskuntza gaitz erdi bihurtu dira;

ikaslea, berriz, gaitz etaerdi.

Erruki ditut ikasleenesker ona sekula dastatuez duten irakasleak,baina aitortzen dut amo-rratu egiten naizela ustezezkertiar, ustez abertzaleeta ustez abertzale ezker-tiar diren irakasle askoBoloniaren simaurreanaztarrika ikusita, urrezkoezkurra dutela amets.

Horra nire sentimen-dua deklaratu. Etorrikoda, (ez) egon lasai, argu-dio eta ar razoibideengaraia. Eta zuei, Itziar,Josune, Janire, Lorea,H e g o i . . .animo, bada-

kit-eta halaere primeran moldatuko zare-tela munduan. n

Bolonia: erditze gaitz baten gaitzak

Joseba Larratxe

Joxerra Garzia� IDAZLEA

Page 27: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

2014KO EKAINAREN 15A 27�

ERDIKO KAIERA

UR R E T X U-ZU M A R R AG A KOArtea proiektuak produktuasko biltzen ditu herri operazgain. Besteak beste, GI 631 filmlaburra, Jon Plazaolak idatzita-ko gidoiaz osatua eta IñigoSBeltzak zuzendua, eta EdurneIturbe trikitilariak eta Jon Maiakidatzitako abestia; baita diskoaeta bideoklipa ere. Parte hartuduten sortzaile guztiak bailara-koak dira, eta helburu nagusiabertako ondasun kulturalabatzea eta bultzatzea izan da.

Ekainaren 21ean taularatu-ko den herri opera urte osokolanaren emaitza da. 14 musikapieza biltzen ditu herri operak,zenbait estilotakoak, erlijiosoa,Iparragirreren ondarea, rocka, musika elek-tronikoa… Musikarien zerrenda amaigabeada. Secundino Esnaola Musika eskolako ira-kasle eta ikasleak, Herriko Banda eta abesba-tza, txalapartariak, txistulariak, trikitilariak,jazza eta soula lantzen duten taldeak, Dj-aketa rock taldeak ditu tartean. Aniztasuna ber-matuta dago, beraz.

Oholtzan Jon Plazaolak idatzitako antzez-lanak hartuko du protagonismoa. Inguruotanjaiotako bi antzezle profesionalek gorpuztu-ko dituzte pertsonaia nagusiak, Joseba Apao-lazak eta Barbara Rivasek, hain zuzen. Izanere, kanpoan lanean ari diren sortzaileakberriro herrira erakartzea izan baita proiektu

honen beste zutabeetako bat. Gainerako per-tsonaiak herriko talde amateurretako antzez-leek jokatuko dituzte. 700 lagun guztiraproiektuaren alde lanean, nor bere mailan etaneurrian, baina denak musutruk. Herrian,herrikoak, herrirako.

Kultur ondarearen ibilbide luzeaOrain dela urte eta erdi inguru, Gorka Her-mosa musikariak kontzertua eskaini zuensorterrian: “Haren ostean, teknikariekin hiz-ketan ari nintzela, herriko kultur ondasunagertuagotik sentitzeko beharra azaldu nien.Haiek, berriz, herriko sortzaileak proiektubatera biltzeko ideia zerabilkitela erantzun

Urretxu-Zumarragako operabaino gehiago, kultur ondasuna

batu duen ekimena

GI 631

GI 631 herri operak Urretxu-Zumarragako 700 lagunen inplikazioa lortu du, eta musikari,antzezle, gidoilari, irudigile, teknikari eta beste ari da lanean, ilusioz.

Urretxu-Zumarragako Artea deitu diote proiektuari, kultur ondasuna maila guztietanjasotzea eta bultzatzea duelako helburu. Nazioartean ezaguna den musikaria dute

antolatzaile eta gidari: Gorka Hermosa. Indar metaketa honen emaitza egun bakar batezizango da ikusgai, ekainaren 21ean, Gernikako Arbola plazan.

| MYRIAM GARZIA |

Josu Marotorenilustrazioa eta herrioperaren logotipoa.

Page 28: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

2014KO EKAINAREN 15A�28

zidaten. Herri opera bat egiteko asmoabanuen aspaldian, baina ideia besterik ez zen,ideia zoro xamarra, beharbada. Komentatuegin nien, erdi txantxetan, haiek serio hartuordea, eta handik gutxira horren ardura harnezala proposatu zidaten. Lan izugarria izanda, baina egia esan, oso pozik nauka emai-tzak, bertako sortzaileak aurkitu ditut bidean,eta oso gauza interesgarriak egiten dituzte”.

Herriko kultur eragileak elkarrekin laneanjartzea du helburu operak. Gorka Hermosakargi du kultur ondasunari balioa ematea delagarrantzitsua finean: “Gure kulturaren histo-ria kontatu nahi dugu”. Ondasunaz ari dire-nean, estilo guztiak hartzen dituzte kontuan,klasikoa, herri musika edo rocka izan. Bestal-de, arte diziplina ugaritako sortzaileek ereparte hartu dute, eszenografia, argiztapena,jantziak, gidoia eta gainerakoa prest izateko.“Denok batera gaude ikuskizunean, bakoitzabere neurrian”, Hermosaren hitzetan.

CDa grabatu dute dagoeneko, eta entzun-gai dago plaforma digitaletan. Herri operarenabesti ofiziala, berorren hiru bertsio etaAzken Borroka dance abestiak bildu ditu CDak.Herri operaren ereserkitzat hartu dutena,Baina bihotzak dio abestia, Edurne Iturbe triki-tilariak konposatu du eta hitza Jon Maia ber-tsolariarena da. “Maia sortzez inguruotakoada. Ilusio ikaragarria egin zion eskaerak”.

Fikzioa ala errealitate hurbila?Agerraldiko hari narratiboa idaztea Jon Pla-zaolari egokitu zitzaion. GI 631 antzezlana-ren istorioa futurista da, 2383. urtean koka-tua. Etorkizun postnuklearrean, mundusuntsitua Nazio Handia izeneko erakundeakkontrolatzen du. Pentsamendu eta kultura

uniformea ezarrita, tokian tokikonortasunaren ezaugarriak galdu dira.Egun batean, GI-631 eremuko erre-sistentziako bi kidek Irimo mendikogurutzea aurkituko dute, eta aurki-kuntza abiapuntutzat hartuta, bidaiaegingo dute denboran atzera. Biherrietako kultura berreskuratu etaetorkizunera bueltatzea dute helbu-rua, GI-631 berriz ere Urretxu-Zumarraga izan dadin. Baina 027Nazio Handiko Agentea izango duteatzetik, plana galarazteko asmoan.

GI 631 izenak ere badu bere arra-zoia: “Etorkizunean kokatutako isto-rioa denez, gure herriei zenbakiz etahizkiz osatutako izena jarri nahigenien, eta bat-batean hortxe aurkitugenuen izena, Urretxutik Azkoitiaradihoan errepidean”, dio Plazaolak.

Hiru pertsonaia nagusi ditu antzez-lanak: 027 Agentea (Joseba Apaolaza),

315 (Barbara Rivas) eta 281 (Jon Plazaola).Horiez gain, beste bi aktore ere izango dira,trama txiki paralelo batean: 631 (Ines Benitez)eta 010 (Edu Aparecido). Iparragirrerena,berriz, Juanlu Eskuderok egingo du. IñigoSBeltzak zuzendutako film laburrean ere aritudira antzezleok, denak bolondres.

Herritik herrirako egiten den ekimena daherri opera, eta honek grina piztu die Urretxueta Zumarragako biztanleei. “Herriko taber-na denetako oholtzak ezagutu ditut baina haubesterik da. Herri Opera izeneko munstrozoragarri honen atzean 700 inguru lagun arigara buru-belarri, pentsa zein dimentsiotanari garen”, jarraitu du idazleak.

Irudi gaurkotuakGI 631 film laburrak emango dio hasiera etaamaiera herri operari. Irudiak sortzen Vanes-sa Blázquez argazkilaria aritu da: “Nire buruaamateurtzat daukat, eta beraz, Gorka Her-mosa, Josemari Alemán, Jon Maia, JosebaApaolaza eta halako mailako artistekin lanegitea zoragarria da. Izugarri ari gara ikasten.Talde lana zaila da, eta nork bere egoa aldebatera utzi behar du”.

Vanessa Blázquezen aburuz, “700 pertso-na elkartzeko eta hainbeste artisten lanabatzeko, 3 ezaugarri antzeman ditut: umilta-suna, errespetua eta elkarlana. Hori, norbera-ri dagokionez. Ikuskizunaz ari bagara, haste-ko eta behin, istorio on bat behar da.Lehenengo, jendea ez aspertzeko, eta bigarre-nik, osotasunari zentzua emateko. Azkenik,parte-hartzaileentzat erakarri izan dadin”.

Blázquezek herriko beste argazkilari batzu-rekin jardun du. “Herriko argazkilariok musi-ka emanaldietan jokatuko dugu gure rola.

Herri operarenaurkezpena. ZelaiArizti aretoa mukurubete zen.

Page 29: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

URRETXU-ZUMARRAGAKO HERRI OPERA - ERDIKO KAIERA

� 292014KO EKAINAREN 15A

musikariek jotzen duten bitartean, atzealdeangure irudiak proiektatuko baitira. Gure lanagaika banatu dugu: paisaiak, arte erlijioso etazibila, eskultura erlijioso eta zibila, arkitektu-ra... Zerrenda itxi horretan bakoitzak bereikuspuntutik egin ditu argazkiak. Ikusgarriada eraikin bakar bat zenbat eratan aurkez dai-tekeen. Niri zirrara egiten didan lekua Antioda. Badu zer edo zer berezia, beharbada pai-saia: Aizkorri eta Aralarmendikateak, Irimoaurrean... Egusentian etailunabarretan argi magikoadago eta argazkiak atera-tzeko gustukoen dudantxokoa da. Gainera, aipa-tzekoa da Paco Vierbücherargazkilariaren parte-har-tzea, bere argazki zaharrenartxiboa, hori bai altxorra!Berak eta batez ere bereaitak XX. mendeko historiakontatzen digute argazkia-ren bidez. Eskertzekoa daargazki horiek herri operariutzi izana”.

Musikari egun batezSecundino Esnaola Musika Eskolako ikasleeketa irakasleek ere parte hartuko dute. Atalklasikoa onduko dute, Herriko musika bandaeta abesbatzarekin batera. Jon Goenagak(piano eta lengoaia musikaleko irakaslea),Edurne Iturbek (trikitixa irakaslea) eta Edor-ta De Pedrok (Big Bandaren arduraduna),operan aurkeztuko diren obren konponketakegin dituzte. Edurne Iturbek, gainera, musikajarri dio operako ereserkiari.

Grabatzerakoan, bestalde, 48 haurrenahotsak hartu dira kontuan. Eskolakozuzendari Josune Agirrek dioenez, “motiba-garria izan da haientzat, estreinakoz estudio-ra heldu baitira”. 10 urtetik gorako ikasleek

esku hartu dute, eta haien irakasleek. 25-30pertsona inguru izango dira gutxi gorabehe-ra, operan. Bestalde, eskola honetako irakas-le askok dihardute antolaketan, zuzeneanedo zeharka.

Hamalau obra joko dira operan, JosuneAgirrek dioskunez. “Esperientzia aipagarriada, dudarik gabe, horrelako muntaketa bate-ko parte izatea. Nork bere lana erakusteko

aukera ezin hobea da etajendaurrean jotzea zer-nolakoa den jakiteko auke-ra emango die. Urdurita-suna kontrolatzenikasteko era oso egokia da,eta musikariaren bizitzanpasa beharreko abaguneoso positiboa”.Baina musika klasikoak ez

ezik, bestelako musikak ereizango du tokirik. AitorAranguren edo Dj Kizt-ekesate batera, Baina bihotzakdio abestiaren remix-a egindu CDrako eta, eta operanere parte hartuko du: “Pozhandiz, orain arte egin

dudana gainditzeko aukera eman baitit. Izanere, horrelako proiektu batean parte hartzendudan lehenengo aldia izan da. Beste musikamoldeetatik datozen pertsonekin elkarlaneanaritzea berria izan da niretzat, eta, bestalde, ezdut inoiz trikitixaren soinuarekin abestirikegin. Horregatik, erronka izan da; gusturahartutakoa”. Aitorren errepertorioak, batikbat, musika elektronikoa du oinarria; Deep-Tech eta Dub-Techno azpigeneroetan koka-tzen dira, oro har, bere abestiak. Baina biho-tzak dio abestian trikitixarenmelodia eta bere soinuak fusio-natu ditu remixean. Zuzenekoan,Azken Borroka dance abestia sartu-ko du. n

Gorka Hermosamusikariak eramandu proiektuarenardura.

VA

NE

SS

AB

ZQ

UE

Z

Babeslea: Urretxu - Zumarragako udalak

Page 30: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

30 � 2014KO EKAINAREN 15A

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

LITERATURA ZULATUA izateak hori dauka,hutsuneak nolabait bete beharra. Eta sar-tzen direla tarteka tartean bestela nekezsartuko liratekeen gauzak. Adibidez, erdalumore beltzaren antologiak. Luze gabe,Hamairu ate izeneko hau, zenbakiak hatxe-rik ez zeraman garaikoa. Aukeraketarenarduradun, bi: Joseba Sarrionandia etaMitxel Sarasketa, berdin arduradun itzul-penarenak. Argitaratu urteari begira, pre-sondegian ondu zen antologia. Presonde-giko baldintza eskasekin, pentsatzekoa da.Hauxe utzi zuen emaitza: ipuin motz-motzak batzuk, are motzagoak besteak–pentsa, aforismoren bat ere bai noizeanbehin, Francis Picabiaren hau esatera:“Mirestea, gaitzestea bezala, arrazoi txa-rren gainean eraiki ohi da”–; eta guztiakere egiazkoena omen den umoreen arteanbeltzenari dagozkionak. Autore batzukezagunak, Franz Kafka edota GabrielGarcía Márquez. Beste batzuk erreferen-tziazkoak, Ambrose Bierce edota PereCalders. Beste batzuk gehiago ezagutubeharrekoak, Saki edota Max Aub. Etabeste batzuk harrigarriak, Kostas Axelosedota Gonzalo Suarez. Eta gehiago, noskihamahiru guztira. Gainontzekoak desku-britzea –adibidez, Leonora Carrington–,hori bai, utziko dugu irakurlearen eskura.

Segidarik izan ez zuen “Erdal umorebeltza” saileko ale bakarra –lastima!–, liburua berezez da gauza handia; esan nahi dut, erdal umore bel-tzak mereziko lukeela antologia txukunago bat eus-karaz. Adibidez, Anthologie de l’humour noir hartaragerturatuko litzatekeen zerbait, hemengo hitzau-rrean aitortzen den bezala, “klasikoa eta eredua dela-ko, Andre Breton surrealistarena” –hainbesterainoklasiko eta hainbesteraino eredu, hango autore-testubatzuk hemen ere aurkituko ditugula, Picabia,Kafka, Carringtonenak–. Eta Gonzalo Suarezekbadu ipuin bat nabarmena, Non lurra esferikoa dela fro-gatzen den izenekoa. Pere Calders, oro har, beti, da

garantia, eta Trena etaHautsetatik gatoz eta gogo-an hartzeko modukoak.Eta Kostas Axelos izangoda, sorpresa atseginenaizateaz gain, antologiakoguztien artean finena.Baina izenburuak ondoislatzen du antologiarenizaera, orokorrean anto-logia batena: ate bateskaintzea, ate bana, kasu

honetan hamahiru autoreon obra ezagutzeko. Gon-bita da antologia. Eta, hartara, eskuartean dugunakbetetzen du bere funtzioa.

Literatura zulatua izateak hori dauka, hutsuneaknolabait bete beharra. Eta sartu beharrean erdalumore beltzeko ale gailenak zuzenean, sartzen dire-la tarteka tartean bestela nekez sartuko liratekeenantologiak. Ate forman sartu ere, fun-tzioa beteta, hutsunea neurri bateanbetetzera jarrita. n

Aritz Galarraga

Hamairu ateAskoren artean

Itzultzaileak: Joseba Sarrionandia eta Mitxel Sarasketa. Elkar, 1985

Betetzera jarrita

Helduen Literatura

DA

NI

BLA

NC

O

Page 31: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

2014KO EKAINAREN 15A 31�

MUSIKA - ERDIKO KAIERA

“KRISI EKONOMIKOA eta hedabide tradizionalenabizitzea egokitu zaigu, eta bi aukera geneuzkan:etxean gelditzea edo errebelatzea. Bigarren bideahautatu dugu”. Martxelo Otamendiren hitzok ezinhobeto definitzen dute Berria Taldearen apustuausart bezain beharrezkoa: Berria.info eta Badok.infowebguneen berritzea. Ikusmira sortu du nobedadeak,eta gehiago jakin nahian, ia 200 lagunek bete genuenDonostiako San Telmo museoko Abadia.

Euskarri digitalean zein paperean Berriak izan(go)dituen aldaketak zerrendatu zituen Otamendik, ohibezain mihi eta buru biziaz. Baina hitz errenkadahauek kultura saileko (web-)orrian ari zara irakur-tzen, eta ondorengo lerroak Badok.info-ren aurkez-penari eta gaua borobildu zuten musikariei eskaininahi nizkieke; musikari eta musikazaleontzat egunseinalatua izango baita iragan maiatzaren 27a.

Jon Eskisabel da “euskal musikaren atari” berrituakonposatu duen orkestraren zuzendaria, eta hark izanzuen erreminta berria aurkezteko ardura. Bere hitze-tan, “Badok zaharra garai analogikorako egina zego-en, eta oraingoa aldiz, garai digitalera egokitua dago”.Jarraituko du euskal musikagintzaren datu-base osoaizaten, baina izango da hori baino gehiago ere.

Berrikuntza nagusia sarean dagoen euskarazkomusika guztia webgunean bertan entzuteko aukerada: garatu duten teknologiari esker, Soundcloud,Bandcamp, Spotify eta beste hainbat plataformadigitaletan dagoen musika guztia atarira eramandute. 11.000 kantutik gora daude jada entzungai.Badira berrikuntza gehiago ere, baina horiek ezagu-tzeko ataria bera miatzea duzu onena.

Aurkezpenen osagarri, azken urteotan EuskalHerriko eszenatokietan ikusi ditugun aurpegi eta

proiektu (jada ez horren) berriak gonbidatu zituzten,webgunearen ekarpen handietako bat halako taldeakezagutaraztea izango baita.

Jon Basaguren, Izaki Gardenak taldeko ahots etaburua, izan zen gauari doinua jartzen lehena. Finaritu zen, baina hotz xamar, hiru abesti soilik kanta-tu zituenez ez baitzuen berotzeko astirik izan. RuperOrdorikaren Ene Begiak kantaren bertsio ederrarekinagurtu eta lekua utzi zien hurrengo gonbidatuei:Tania de Sousa eta Fermin Bouzari.

Zuloak proiektuan ezagutu genituen Tania deSousa eta bere ahots indartsua, eta bertan ikasitako-arekin bakarkako proiektuari heldu dio orain. SanTelmokoa izan bere abestiak zuzenean entzutekolehenengo aukera, eta duo akustikoan eskaini zituenabesti bakanek gehiago jakiteko gogoz utzi gintuz-ten. Uztailaren 8rako Donostiako Piratek antolatuduten jaialdian talde osoarekin –laukotea dira– ikusiahal izango dugu, Manu Chaoren kontzertu sonatua-ren aurretik. Orduan ezagutuko dugu Tania de Sou-saren lanaren potentziala eta maila.

Hirugarren eta azken emanaldia izan zen ikusleakoholtzara gerturatzea lortu zuen bakarra. Neighborosatzen duten Maite Larburu hernaniarrak eta JoshCheatham estatubatuarrak arratsalde-gaua borobilduzuten. Bizibide duten musika barrokotik urrundu etapop-folk kutsuko diskoa kaleratu zuten pasa denurtean: Ura patrikan. Azken boladan euskal eszenato-kietan izan den agerpen interesgarrienetakoa dira.Oraindik ezagutzen ez badituzu, Badokerabiltzen hastea duzu onena. n

Lander Arretxea Bereziartua

Musikazaleontzako opari errebeldea

Page 32: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

| ANA ZAMBRANO |ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK

2014KO EKAINAREN 15A�32

9 8 1

3 1 4 8 5

6 7 1 3

1 5 2 6 7 9

5 3 6 1

9 4 6 1 8 2

2 3 5 6

5 9 4 1 7

4 2 8

Erraza

Zaila

1 9 5

6 4 7

8 3 4

3 7

8 3 6 2

1 6

6 4 2

2 7 9

9 5 1

Erraza

Zaila

1

2

3

4

5

6

7

8

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Ezker-eskuin:

1. ... egin, hozkatu. Ontzietako haga. 2. Argazkiko herria. Rhesus faktorea. 3. Gar. Higuin, gorroto. 4. Olibaren zukua (pluralean). Nahia, desira. 5. Mila etabostehun, zenbaki erromatarrez. Miau eginez Iskanbila, zalaparta. 6. Joera,zaletasun. Bizikleta lasterketa. 7. Odol ahulezia, globulu gorrien urritzea.Gogoratu. 8. Nafarroako herria. Okertasun.

Goitik behera:

1. Itzulinguru. 2. Orakada. 3. Donari, golardo. Hasi aditzaren infinitiboa. 4. Kilometro. Ospea, entzutea. 5. Doinu, melodia. 6. Miatuz. Bi mila, zenbakierromatarrez. 7. Begirada (alderantziz). Gogo bizia, irrika. 8. Lekuak. 9. Sabelak. 10. Aurpegiaren atala. Enbor. 11. Faltsu. 12. Ukapena. 13. Begiareneraztun. 14. Elkartu. 15. Landare mota.

Ezker-eskuin:1. Kosk, Masta. 2. Aramaio, Rh. 3. Kar, Hastio. 4. Olioak, Opa. 5. Md, Miauka,Buila. 6. Aiher, Ziklokros. 7. Anemia, Oroitu. 8. Otsa, Makurtasun. Goitik behera: 1. Kakomako. 2. Oraldi. 3. Sari,Has. 4. Km, Omena. 5. Ahaire. 6. Miaka, Mm. 7. Aos, Uzia. 8. Tokiak. 9. Tripak. 10. Ahoa, Lor. 11. Bort. 12. Ukoa. 13. Iris. 14. Lotu. 15. Asun.

11 12 13 14 15

129534678

654978123

837612495

362785914

418396257

795241836

986157342

541823769

273469581

298465731

314827965

657913824

183542679

725396148

946178352

871234596

532689417

469751283

Gipuzkoako herri batean fut-bol zelaia berritu nahi zuten, bainaarazo larriak zituzten behar zutendirua lortzeko.

Konponbidea aurkitu nahian,klubeko lehendakariak ezohikobatzarra deitu zuen. Honela hasizuen hitzaldia:

– Bi albiste eman nahi dizki-zuet: bat ona eta bestea txarra.Nondik hasiko naiz?

– Onetik! –bazkide guztiek.– Obrak finantzatzeko behar

dugun dirua badugu…

Bazkide guztiak oihuka eta txa-loka. Bat-batean, aretoan atzekoaldetik galdera:

– Eta txarra?– Behar dugun dirua zuen

patriketan dagoela!

Gurutzegrama Sudokuak

Zelaiaren finantzazioa

Soluzioak

Kike Amonarrizen umorea

JOR

GE

AN

DR

AD

E-C

C B

Y

Page 33: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

2014KO EKAINAREN 15A 33�

ALEA - ERDIKO KAIERA

BADAGO ZER EGINA, badago zerikasia, badago zertaz kexa... Nolaadierazi, ordea? Transmisioa landubehar dugu herritarrok, harrema-nak sakondu, hor dago gakoa. Sus-trai eta Odei urruñar bertsolarienhitzak dira horiek. Izan garena eza-gutu behar dugu, izan nahi dugunazehazteko. Horratx, Urruñako Zin-tzarrotsak ikusgarriak helarazi diz-kigun lemak.

Gaiak ez dira eskas EuskalHerrian, Urruña lekuko: SantaFlora parkea, Conserver XXIenpresa edota Berttoli elkartea ira-ganean, hala AHT, nola Euskaraedo Gaztetxea gaur egun. Sujetakere franko: jauntxo zakilak zeinherritar porrokatuak.

Ttotte Mendigaine laboraria etaSakelbero bankaria entzun genituenAHT karioaren karietara. Laborariakzirtzilak lagun zituen, bankariak jen-darmeak. Jauntxoa Parisera fite joate-ko presaz, herritar xumea ama lurrarilotu beharrez. Entzun genituen hala-ber –euskara auzitan–, Finfin amiñimentsa eta mademoiselle ukatzaileharroputza. Ibai Gorri eta Larregorriherritarrek elkarri mokoka jardunzuten ondoren. Euskara gibelera era-maten gaituen zozoen hizkuntza delazioen frantximentak, gazteak irmoegin zion buru, kolonizatzaileari.

Mari Kutzu andereak istorio ilu-nak ekarri zituen plazara: Santa Florbilakatutako Florenia eta ConserverXXI. Michelle Alliot-Marie minis-troaren arima zitala sumatu genuenairean. Iraganeko eskrokeria edo

iruzurren usainak ez dira plazatikuxatu oraindik ere. Herritar anoni-moa ere mintzatu zen, bere izenaazaltzeko beldur. Berttoli herrikoelkartean izan ziren auziak ez dirakitatuak. Metrailetak ez ezik, misilakere gordetzen omen zituzten bertan.Uxerak –estatuaren prokuradoreakedo fiskalak– ez ditu aise ixten ira-ganeko dosierrak. Egungo gazteriarimesfidantzaz so egiten diote jaun-txoek zein agintariek. Espetxeakhustea eta Gaztetxea eraikitzea eska-tu zituen Iluna gazteak.

Hiru gertaldi jokatu ziren, hainbatgai edo afera epaitu, eta hainbat akto-re aritu. Batzuk hobeto bestetzukbaino euren rolean. Transmisioalandu beharrak ageri. Ikusleen arteanzegoen Antton Luku antzerkigilea-ren eleok burura heldu zitzaizkidan:“Ene kezka transmisioa da, aktoreasortzaile bilakatzea”.

“Ezina ekinez egina” lemak uxatuzituen etsipen lipartxo horiek. Jujea,uxera eta abokatua deliberoa hartze-ra erretiratu ziren plazatik. Zirtzilen

eta hedexurien –jendarmeen– artekoliskarrek bizkortu zituzten ikusleenarimak. Musikarien kantuek berriz,iragana eta geroa uztartu zituztenoraina goxatuz. Dantzariek zintza-rriak inarrosi zituzten kabalkadarenerritmora. Bertsolariek gaiak etahitzak lerroan eman zituzten berrizere: “Esperantza” eta “jakintza” erri-matu zituzten finitu aldera. Erabaki-tzea gure esku dagoela adierazizuten. Eskubideak ez direla aldarri-kapen soilak, eskubideak eguneroekinez gauzatzen direla ezinbestez.

Jujearen deliberoak ezagutu geni-tuen azkenik: herri aldarrikapenenaldekoak, zentzuzkoak. Herritarrokeskubideok geure egiten ikasi behardugu, ordea. Neroni azken epaiamuturrekoa iruditu zitzaidan: jujeakuxera kalitzea agindu zuen. Justiziaez da jujeen esku soilik, ez jakin-tsuen ez mentsen eskuere. n

Mikel Asurmendi

2014 Urruñako Kabalkada Zintzarrotsak

Sortzaileak: Gerard Urrutia,

Joseba Aurkenerena etaZelin Duperou

Non: Urruñako Pilota plazan;(Lapurdi).

Noiz: ekainaren 7 eta 15ean.

MIK

EL

ASU

RM

EN

DI

Zer izan garen eta zer izan nahi dugun, horra transmisioa

Mahai erdian jujea, uxera eta abokatua alboan dituela. Musikariak eta kantariakhondoan. Hedexuriak eta zirtzilak izan ziren animatzaile bizkorrenak.

Page 34: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

ERDIKO KAIERA - IHESI

Ezkerrean, Amuitz uhartea. Eskuinean, Santa Barbara dorrea. Goiko argazkian, Higerko itsasargia.

Euskal Herria ezagutuz

HONDARRIBIA (GIPUZKOA)

Magaletik magalera. Hondarribiko kaitik Pasaiako farolara. Ur tantei so, harkaitzetan barna. Tartean Jaizkibel, haitzezkokutxa zabala. Historiako altxorren gotorlekua. Natura 2000

sareak babesten duen gunea. Bidean itsasargien argi-itzalak,gerren oihartzunak eta naturaren kantu bizi-bizia ditugu zain.Zelaietan igerian, behatzekin itsasoa ukitu litekeen mendian.

Haitzen gibelean,itsaso gainean

HONDARRIBIKO KAIAN hasiko duguibilbidea. Batel ttikiak Tuku-Tuku,Pittar eta Kuku Harri ontzi handienondoan dira dantzan. ArrantzaleenKofradia eskuineko aldean utzitaaurrera egingo dugu, gauetako itsa-sontzien gidariaren bila. Higer lur-muturrean eta itsasargian dugulehenbiziko geltokia.

Gutxik dute aukera itsasargiabarrutik bisitatzeko, baimen bereziabehar delako. Ederra da harrizkoeskaileretan barna igo eta enarenpareko sentitzea. Urdina nagusi etaingurua berdez tindatua, iratzeekjanzten dute Higer. Farolaren goiko

aldetik Amuitz uhartea ttiki bezaineder ageri da. Parez pare, Lapurdikokostalde zabala dugu ikusgai.

Eskaileretan behera, kanpinerantzabiatuko gara, errepidearen amaieranhasten den xendra hartzeko. Itsaser-tzetik goaz aurrerantz, kostaldealotzen duen Talaia bidean. Bidexkaugari aurkituko dugu, erdi ezkutuandauden kaleetara garamatzatenak.Lamien bila hasi nahi baduzue,aurrera, baina adi marea aldaketekin.

Bide nagusiari segika bidegurutzebatera iritsiko gara. Eskuinerantzbehera doan bidexkatik ArtzukoPortura goaz, erromatarren ontzien

atsedenlekua izan zenera. ArtzukoErrota izenez ere ezaguna da ingu-rua, bertan zegoen errotagatik. Kala-ra doan errekaren indarra baliatzenomen zuten garia eta artoa ehotzeko.

Balio ekologiko eta geologikoa Karramarroen gisara atzera egin etabidegurutzera itzuliko gara, bidenagusiari segika Guadaluperantzabiatzeko. Bideak ez du galbideriketa aurrera joan ahala, Jaizkibelenmagaletik goranzko bidea egiten arigarela nabarituko dugu. Nazioar-teak babesten duen eremuan gabil-tza, begiak erne beraz, balio ekolo-

Testua eta argazkiak:

| ENERITZ IRAOLA ODRIOZOLA |

Page 35: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

2014KO EKAINAREN 15A 35�

IHESI: HONDARRIBIA (GIPUZKOA) - ERDIKO KAIERA

giko eta geologiko handia dutenbitxiak ditugulako bazter orotan.

Tipi-tapa, Guadalupeko Gotorle-kura iritsiko gara. Defentsarako erai-kia izan zen 1900ean. Barruandituen sekretu guztiak ezagutzea iaezinezkoa den arren, gotorlekuarenbarrunbeetan bisita gidatua egitekoaukera dugu Hondarribiko UdalarenArma Plaza Fundazioaren eskutik.

Barrutik kanpora begiratuz gero,aski ezaguna da kaskoan XV. men-dean eraikitako Guadalupeko Ama-birjinaren Basilika. Ez da horrenezaguna basilikatik hurbil dagoentabernari buruzko historia. Justizedo Guztiz Ederra izenez ere ezagu-na den baserria, garai batean, AntsoAbarka erregearen babesleku bihur-tu zen, erregea etxe hartako zerbi-tzari batekin maitemindu zelako.

Artzuko Matxinen historiaTabernatik kanpora begiratu etakartel zurian, kolore berdez irakurdezakegu bisitatu beharreko

hurrengo baserriaren izena: Artzu.Bertako seme zen Matxinen balen-triak egin zuen ezagun etxea. 1280inguruan, Frantziako eta Gaztelakoerregeek Hondarribian izandakoborrokaldian, Matxinek gaztelarreilagundu zien. Inguruak ondo eza-gutzen zituen eta gauez soinurik ezegiteko zaldien apatxak estaltzea ereotu zitzaion. Gaztelako tropekmendean hartu zituzten frantsesaketa Matxini esker ona adierazteko,armarri bat oparitu zion Gaztelakoerregeak Artzuko semeari.

Baserriaren aurrealdean keinukaari zaigu Jaizkibelgo gaina. Haraigotzeko Guadalupeko aparkalekunagusira itzuliko gara, eta bertatikipar-mendebalderantz joko dugu.Errepidea zeharkatu eta nabarmenegiten du bideak gora. 1872 eta1876ko Karlistaldian eraikitakodorreak topatuko ditugu bidean.Erramotz gainean, Santa BarbaraDorretik norbait zelatan duguladirudi. Txingudiko badiaren ikuspe-

gi paregabea goza liteke bertandagoen begiratokitik.

Telekomunikazio-antenak age-rian, gailurra gero eta hurbilagodago. Igo ondotik, Xangasikodorrearen eta beste bi dorrerenondotik igaro beharko dugu, etaeskuinera dagoen bidexkan beherajoango gara, errepidera iritsi arte.Mitxintxolako gaina dugu ibilbidekoazken igoera. Bertatik ikus litekePasaiako herria. Mendebalderantzhartu eta marra zuriei segitu beharkodiegu. Gailur malkartsuotan arretahandiz ibiltzea komeni da. Bidearisegika ez dago galbide-rik. Portuko semaforoaketa farolak seinalatukodigute helmuga: Pasaia-ko magal goxoa. n

B i s i t a t uI h e s i . c o m ,a i s i a l d i r a k owebgune parte-hartzailea.

Ezkerrean, Hondarribiko eta Hendaiako hondartzak, Jaizkibeletik ikusita. Eskuinean, Artzu baserria.

Page 36: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

Babeslea: iametza Interaktiboa

36 � 2014KO EKAINAREN 15A

ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA | JOXERRA AIZPURUA SARASOLA |

FUKUSHIMAKO zentral nuklearra lehertu zenetik hainbat bidetatik barreiatuda erradioaktibitatea. Hasieran, leherketa gertatu zenean, atmosferara gasbidez barreiatu zen, baina geroztik ura du garraiobide nagusi.

Hiru urte daramatzate zentraleko bihotz nuklearrak ureztatzen, tenpera-tura kontrolatu nahian. Ur horren zati bat gas bihurtu eta atmosferara isur-tzen ari da. Gehiena, berriz, lurrean zabaltzen da, eta inguruko zorua etaura kutsatu ondoren itsasoratu egiten da, hori ere kutsatuz noski. Urarenzati bat biltzen badute ere, denboraz biltegiak kaltetu eta urak isurtzen segi-tzen du.

Nazioarteko presioari esker eta batez ere AEBen haserreari esker –isuri-tako ura Ozeano Barea zeharkatu eta AEBetara ailegatzen ari baita–, inte-resgarriak izan daitezkeen hainbat neurri teknologiko hartzen ari daTEPCO, Fukushimaren enpresa kudeatzailea. Horietako bat zentralareninguruan izotz geruza bat sortzea da. Ekainaren lehen astean hasiko dira

izotz geruza eraikitzen, eta 2015eko martxoan amaituta behar luke. 1,5kilometroko luzera izango du, eta eraikitzeko 30na metroko luzera duten1.550 hodi lurperatuko dituzte. Horien inguruan diametro txikiagoko tutu-sare bat ezarriko da, likido hoztaileak zirkulatzeko.

Horrela, lur eremu zabal bat izoztea eta horri esker eremu horretako urabertan harrapatuta geratzea espero da. Itxuraz ez da ideia txa-rra, baina gero eta zientzialari gehiagoren arabera, harrapatuta-ko urak lurraren trinkotasuna ahulduko du eta ondorioz gunenuklearreko egituren zutabeak kaltetu egingo dira. Arazo batkontrolatzeko larriago bat sortuko ote dute? n

2 motako diabetesaizateko arriskua neurtudaiteke test baten bidezEuropako populazioaren %5ekbaino gehiagok 2 motatako dia-betesa du, edo garatzeko arriskuhandia du. Frantziako Estatuanlau milioi lagunetik gora dagoataka horretan, eta Espainiako-an hiru milioi baino gehiago.Ondoko loturako test errazarenbidez, gaitz hori izateko duzunarriskua neurtu dezakezu.

ttiki.com/66430(Frantsesez)

Izpi ultramoreetatikbabesten gaituenmekanismoa, argitutaJakina da melaninak gure larrua-zala, begiak eta ilea babestendituela eguzkitik heltzen zaizki-gun izpi ultramoreetatik. Halaere, berriki arte ez da jakin mela-ninaren zer ezaugarrik ematenduen babes hori. Massachuset-tseko Teknologia Institutukoikerlariek egin dute aurkikuntza.

ttiki.com/66431(Euskaraz)

Eguzkiak Lurreaneragiten duen korronteelektrikoaren azterketaEguzkian gertatzen diren leher-keten eragina bizpahiru egunondoren nabaritzen duguLurrean. Lurreko geomagnetis-moak gorabeherak izaten ditueta horien ondorioz lurrazalekoazpiegitura handietan, trenbi-deetan, elektrizitate-sareetan...korronte elektrikoak sortzendira. Batzuetan oso handiakizan daitezke.

ttiki.com/66432(Gaztelaniaz)

Irtenbideek zalantzak sortzendituzte Fukushiman

KY

OD

O/

TH

EJA

PAN

TIM

ES

Sistema esperimental honen bidez, hormak izoztuta dauzkaten hamar metro koadroko zoru zatiak jarriko dituzte.

Page 37: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA

� 372014KO EKAINAREN 15A

Kaixo Jakoba, Valerianella locusta sendabelarrareneuskarazko izena zein ote den jakin nahian gabiltza.Eskertuko genizuke zure laguntza. Mila esker.

Pili Otaegi (Larraul)

Landareei buruzko galderaren bat egin edo gairen bat proposatu nahi badiguzu, bidali mezua [email protected] helbidera eta orrialde honetan bertan irakurri ahal izango duzu erantzuna.

Kaixo Pili. Valerianella locusta-ri gazteleraz “hierba delos canónigos” eta frantsesez “mâche” deitzen diote,beste izen askoren artean. Belar horren landutakoaldaera da gaur egun “canónigo” izen soilaz ezagutzenden entsaladetarako gaia. Galegoz “untxien uraza”,portugesez eta ingelesez “bildotsen uraza”... Euskarazbi izen aurkitu ditut: ardi-mihia eta soldadu-belarra.Lehena da gehien erabiltzen dena. Lakoizketa handiak

1888an idatzi zuen bigarren izena 1793an NafarroaGaraian sartu ziren soldadu frantziarrei zor zaiela.Haiek ekarri zuten belarra, nonbait, eta Bertiz hara-nean izen hori geratu. n

Irakurleak galdezka

HITZ EGITEN duten zuhaitzak.Bai, ba omen dira, bai. Haladiote Michael Pagek eta RobertIngpenek, 1987an argitaratuta-ko Encyclopedia of things that neverwere (Sekula izan gabeko gauzenentziklopedia) liburuan. Beha-tzeko, pentsatzeko eta gogoeta-rako denbora asko dute, etazenbait zuhaitzek erantzun egi-ten omen diote maitatuarenleialtasunaz dituen zalantzakargitzeko galdezka hurbiltzenzaion maitaleari.

Lehenengo euskararako hiz-tegia omen dena egin zuenNicolao Landuchio idazle italia-rrak, 1562an. Bertan garaikoarabar dialektoko hitz bitxiakjaso zituen. Horietako bat da“errexala”. Errexalak “zuhaitza”esan nahi omen du. Ficua erre-xala (pikondoa, Ficus carica),sagarra errexala (sagarrondoa,Malus x domestica), castanea erre-xala (gaztainondoa, Castanea sati-va) eta abar aipatzen ditu. Zurzu-ria edo eltzun zuria (Populus alba)eta makala edo eltzun beltza(Populus nigra) euskaraz “errexalçuria” eta “errexal valça” jasotzen

ditu. Horiek izango ote ziren ara-barrentzat zuhaitzen eredu edonagusi? Bizkaitarrentzat zuhaitzguztiak izendatzeko hitza “hari-tza” izan zela dioten bezala.

Izan ere, zenbat hitz duguzuhaitz esateko! Errexala, zuhai-tza, arbola, zuhamua, zugatza,zuharz, zugamua, zuharrondoa,zuhagua, zumarra, zuhartxa,zuhain, zuhaintze, zuhantz, zur-zai, zugetz, zukoitz, zuhamutze,zunaitz, zuraitz, zurtzai, zuhartz,zuhatz, zugar, zunar, zuharz,zuhartze, xuhatz, xuhartz, zuspil,zuhaixka, zagai, ezkur, eskur...

Zuhaitzaga, zuhaiztegi, zuha-tzo, zuhatzu, zuhazti, zugarraga,zugarreta edo zuhaizti, zuhaitzmultzo ederrak osatuko zituz-ten garai batean. Gero izenenborroka, gaurko “zuhaitz” eta“arbola” parera iristeko.

Afrikar esaera batek honeladio: basoan, zuhaitzen adarrakborrokan ari diren artean, sus-traiak besarkatu egiten dira.Itxuraz, inoiz aurkitu izan da,moztutako zuhaitzen batenipurdia, motzondoa edo epai-tondoa, elikatzeko inolako hos-

tajerik gabe, urtetaneta urtetan bizirik,aldameneko zuhai-tzen elkartasunariesker. n

LÁSZ

LÓSZ

ALA

I

JAV

IER

MA

RT

IN

Errexalen borroka

Makala, Populus nigra.

Page 38: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

38 � 2014KO EKAINAREN 15A

ERDIKO KAIERA - DENBORAREN MAKINA | NAGORE IRAZUSTABARRENA |

SUSSEX, 1924KO APIRILAREN 15A. Patrick Mahonekbere maitale Emily Kaye hil zuen. Kaye 37 urtekomekanografoa zen. Mahon ezkonduta zegoen arren,andrezale amorratua zen, eta ordurako ezaguna zenhainbat lapurreta eta iruzurrengatik. Mahonek elkarre-kin Hegoafrikara ihes egingo zutela agindu zion Kayeri,eta ihesaldia prestatzea aitzakia gisa erabili zuen meka-nografo xaloari aurreztutako sosak eskatzeko. Maho-nek ez zuen hitza betetzeko asmorik, eta maitaleari ahalzuen zuku guztia atera zionean Sussexeko konderrikobungalow batean asteburu erromantikoa igarotzekoproposamena egin zion.

Hurrengo astelehenean Emily ez zen lanera itzuli.Patrick, aldiz, emaztearekin etxera itzuli zen. Baina han-dik egun batzuetara, Mahonen emazteak Waterlookogeltokiko kontsignaren erreziboa aurkitu zuen senarra-ren jaka bateko poltsikoan. Geltokira hurbildu zen,kontsignan senarraren desleialtasunaren frogaren battopatuko zuela pentsatuz, baina Patrick Mahonek odo-lez betetako emakumezko jantziak eta labana handi batgordetzen zituen bertan.

Scotland Yardeko kideek maiatzaren 2an atxilotuzuten Mahon, eta galdeketak Sussexeko bungaloweraeraman zituen. Emily Kayeren gorpua 37 zatitan laur-denkatuta topatu zuten. Zati batzuk kutxa batean gor-

deta zeuden, beste batzuk gaileta kaxetan banatuta, etazati batzuk beheko suan erretzen saiatu zen. Biktimarenburua ez zuten sekula aurkitu.

Patrick Mahonek istripu bat izan zela argudiatu zuen,alferrik. Poliziak egun batzuk lehenago labana eta zerrahandi bat erosi zituela eta, beraz, maitalea hiltzea aurrezpentsatuta zeukala frogatu ahal izan zuen, saltzailearenlekukotasuna medio. Epaileak “sekula ikusi dudan hil-keta anker eta higuingarriena” izan zela adierazi zuen,eta hiltzaileari heriotza zigorra ezarri zion. Urte berekoirailaren 2an exekutatu zuten.

Emily Kayeren gorpuaren zatiak bildu behar izanzituzten poliziek ere haien karrerako krimen higuinga-rriena zela adierazi zuten. Ondorioz, Scotland Yardekoarduradunei eskaera bat luzatu zieten: handik aurreraeskularruak erabili nahi zituzten hilketen gertalekuakprozesatzeko. Hasierako helburua hura ez bazen ere,eskaera hari esker, gomazko eskularruak ezinbestekobihurtuko ziren aztarnak eta frogak ez kutsatzeko.

Hilketa izugarri hark izan zuen beste eraginik. 30 urtegeroago, Rear window (Atzeko leihoa) sus-pense film ezaguna estreinatu zen. AlfredHitchcock zuzendariak berak onartu zuenEmily Kayeren hilketa inspirazio iturri izanzuela maisulana filmatzeko. n

Magenta, gudu-zelaian isuritako odolaren kolorea1859KO EKAINAREN 4AN Magentakogudua (irudian) egin zuten frantziarreketa italiarrek austriarren aurka, Lon-bardia mendean hartu nahian. Bertanisuritako odola gogoan, italiarrak fuk-sina koloreari magenta esaten hasiziren, eta izen berria berehala zabalduzen. Baina Magentakoa ez zen izangaraiko gudu odoltsuenetakoa. Hogei

egun geroago, Solferinokoa askozlatzagoa izan zen, Gurutze Gorria sor-tzea bultzatzeraino. Eta more ukituhandiagoa zuen beste gorri bati solfe-rino esan zioten handik aurrera. Bainamagenta kuatrikomian inprimatzekooinarrizko koloreetako bat da, eta,hala, gudua apalagoa izan arren, solfe-rino baino ospetsuago bihurtu da. n

Zergatik erabiltzen dira eskularruakhilketa baten gertalekuan?

Arrastoak

Ezkerrean, PatrickMahonek Emily Kaye hilzuen bungalowa. Alboan,Rear Window (1954)filmaren bi protagonistanagusiak, James Stewarteta Grace Kelly, etazuzendaria, AlfredHitchcock.

MU

SEO

DE

LR

ISO

RG

IME

NT

OE

AST

SUSS

EX

LIB

RA

RIE

S

PAR

AM

OU

NT

PIC

TU

RE

S

Page 39: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko
Page 40: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

40 � 2014KO EKAINAREN 15A

TERMOMETROA

ELISENDA CASAÑAS

Elisenda Casañas Zuzenbidean lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.Bere tesiak Eskozia-Britainia Handia eta Katalunia-Espainia bikoteak alderatu zituen.

Katalandarra izateak, baina ama eskoziarra edukitzeak modu berezian biribiltzen du berecurriculuma. Edinburgoko Unibertsitateko bulegoan hartu gaitu.

«Eskozian erreferenduma egiteaposible bada, zergatik ez daKatalunian posible izango?»

DOKTORETZA Florentzian eginzuen, Europako Unibertsitate Insti-tutuan. Bere tesia (Judicial Federalismfrom a comparative perspective: Spain, theUnited States and the United Kingdom)zuzenbide konparatuan oinarritzenzen: zehatz esateko, Eskozia-Britai-nia Handia eta Katalunia-Espainiabikoteak alderatzen zituen, boterejudizialaren ikuspegitik, AmerikakoEstatu Batuetako errealitateari ereso eginez. Gaia hauxe zen: boterejudiziala eta nazio anitzeko estatuak.

Bartzelonako UnibertsitateAutonomoan eskolak ematen den-bora batez egon eta gero, egunEdinburgoko Unibertsitateko LawSchool-eko irakaslea da. EuskalHerrian ezaguna dugu, Juan JoseIbarretxe eta beste hainbat aditure-kin batera erabakitzeko eskubidea-ren aldeko mahai-inguruan partehartu baitzuen joan den martxoan.

Eskozia, Katalunia… Ba al da bi pro-zesu hauen sorrera justifikatzenduen ezaugarri historikoren bat?Hasieratik argi utzi behar da bi pro-zesu guztiz ezberdinak direla.Hemen SNPk, minoritarioa izatetikdatorren alderdi baten ideiak, devo-lution prozesuan oinarritutakoak–devolution 1997an Eskoziako Parla-mentua sortzeko izenpetu zenlegea da, eta bere espiritua progre-siboki soberania-kuota handiagoak

lortzearen aldekoa da– eta bereliderraren arrakastak, hau da Sal-monden arrakastak bultzatu duprozesua, han gizarte zibilaren bul-tzada izan da erabakigarria. Gero,nik uste dut hemengoaren eragina,han, begi-bistakoa dela, bat-bateanerreferendumaren posibilitateaerreal bihurtzen delako, katalanda-rrak hona begira jarri eta berenburuari esan diotelako: Eskozianposible bada, zer dela-eta ez daKatalunian posible izango? Lehen-dik ere bazen Quebeceko errefe-rentzia, baina hura askoz urrutiagoikusten zen; aldiz, Eskoziarenkasuak desegin ditu errezelo asko:ez da munduaren amaiera, ez daezer gertatzen, prozesua guztizmodu zibilizatuan gauzatu daiteke,hemen gertatu den bezala... Denaeremu berean gertatzen ari delako,Europan alegia.

Eskoziaren kasua bitxia iruditzenzaigu kanpotik beha gauden askori:erreferenduma egingo zela erabakizenean, ezetza zen nagusi alde han-diz, nahiz eta gero, dirudienez, aldeatxikiagotzen ari den. Harrigarria da,neurri batean: nola hartzen du SNPkerabaki hori, itxura batean gutxie-nez, politikoki oso gaizki ateratzenahal zaion apustua denean?SNP hasieratik izan da alderdiindependentista. Hasieran alderdi

minoritarioa zen; 2007ko hautes-kundeetan gehiengoa lortu zuen,ez gehiengo absolutua, ordea. Halaere, SNPk bere estrategia indepen-dentistarekin segitu zuen. Gerta-tzen dena da Salmonden ideia zela,hasiera batean, bi galderako erre-ferenduma egitea, Katalunianplanteatu den antzera: galdera batdevolution delakoari buruz izangozen, eta bestea, independentziariburuzkoa. Hasierako planteamen-du horrekin inkestak ez zitzaiz-kion hain gaizki ateratzen SNPri,ikusten zelako, kopuruz, hiru taldeantzeko ateratzen zirela: egoerabere hartan jarraitzea nahi zutenentaldea, autonomia handiagoa nahizutenen taldea, eta independentzianahi zutenena. Gauzak horrela, bigaldera horiek eginez gero argigeratzen zen devolution-eko jarrerakirabaziko zuela, independentistenbozkak ere batuko zituelako, beharizatera. Izan ere, hemengo kulturakonstituzionala urratsak hurrenezhurren ematearen aldekoa da, oso,haustura gogorren aldekoa baino.Beraz, gauza independentzia baiedo ez ipiniz gero, inkestak ezziren hain onak Salmondentzat,baina egoera bere osotasuneanbegiratuta, giroa ez zen hain eska-sa. Eta, hara non, 2011ko hautes-kundeetan SNPk gehiengo absolu-tua lortu zuen.

| JON ALONSO |

Page 41: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

2014KO EKAINAREN 15A 41�

ELISENDA CASAÑAS - TERMOMETROA

A ze nolako arrakasta, ezta?Bai, are eta gehiago kontuan hartuzgero hemengo hauteskunde-sistemaaski bihurria dela –ordezkari batzukbarrutika aukeratzen dira, eta bestebatzuk, aldiz, sufragio zuzenarenbidez–, inork gehiengo absolutua ezlortzeko pentsatuta, alderdien arte-ko ituna egitera behartzeko asma-tua. Beraz, alde horretatik Salmon-den arrakasta historikoa izan zen,inork ez zuelako uste gehiengoabsolutu bat litekeena zenik, Esko-zian, sistema horrekin. Orduan Sal-mondek bere burua oso indartsuikusi zuen, eta erabaki zuen nekezedukiko zuela hau bezalako besteaukera bat, eta aurrera egitea erabakizuen. Ez da ahaztu behar aurkeztuzuen programaren barruan zegoelaerreferenduma egitea.

Baina azkenean, zenbat galderaegingo dira? Azkenean galdera bakarra izangoda. Horixe izan zen, hain zuzen,

Erresuma Batuko Gober-nuaren inposizioa: kon-forme, erabaki zuten,emango dizuegu errefe-renduma egiteko eskume-na, baina trukean eska-tzen duguna da galderabakarra izatea, eta eran-tzuna, bai ala ez.

Beraz, erreferenduma egi-teko eskumena ez zego-kion Eskoziako Parlamen-tuari edo Gobernuari.Hori oso argi ez zegoenauzia zen. Hemen, prin-tzipioz, edozein hirita-r rek eskubidea daukaauzitegietara jotzeko edo-zein lege inkonstituzio-nala dela iruditzen zaio-nean. Hori gerta ez zedin,Erresuma BatukoGobernuak Eskoziarierreferenduma egitekoeskumena berariaz emanzion, inork ez zezan auzi-tegira jo.

Zer dio Britainia Handikokonstituzioak estatua osa-tzen duten nazioek dauka-ten soberania-graduariburuz?

Britainia Handiak ez dauka konsti-tuzio idatzi bat. Hemen markokonstituzionala aski malgua da, etaagiri-multzo batek –zenbait legek,jurisprudentziak, zenbait agirik,printzipiok, konbentziok, prakti-kak– eratzen du marko hori. Aldehorretatik, hemen ere zalantzakizan ziren, eztabaida eta ika-mikahandiak, erreferendumari dagokio-nez. Hau da, auzia zen ea Eskozia-ko Parlamentuak edo Gobernuakeskumena zeukan erreferendumaegiteko, edo ez. Izan ere, 1998koScotland Act delakoak horri buruzdioena batera zein bestera interpre-ta zitekeen. Beste batzuek 1707koBatasunaren Ituna hartzen zutenaintzat, erreferendumaren eskume-nari dagokiona konpontzeko–1707ko Batasunaren Ituna Esko-ziaren eta Ingalaterraren batasunaezartzen duena da–. Hortaz, horplanteatu zen eztabaida: ea norizegokion erreferenduma antolatze-ko eskumena, eta zertan oinarrituta

iristen zen ondorio horretara. Denaden, hemen ez dago halako eztabai-dak auzitegietan erabakitzeko kultu-rarik. Esaterako, sekula ez da Esko-ziako Parlamentuaren eta BritainiaHandiko Parlamentuaren edogobernuen arteko eskumen-gatazkabat auzitegietara eraman. Bainaazkenean nahiago izan zuten,batzuek eta besteek, adostasunbatera iritsi, gaiari buruzko juris-prudentziarik ez eta, hobe zelakoan,Auzitegi Gorenera jo baino. Espai-nian halakorik ezinezkoa da.

Legearen aldetik, nola ikusten dituzuEuropar Batasunarekiko harrema-nak, zenbait herrialdek balia zeza-keen beto-eskubidea…Hau ere oso gai eztabaidatua izanzen, eta honetan Salmondek hutstxiki bat egin zuen, demostratuzelako ez zeukala Eskoziak Euro-pako Batasunaren barruan segitu-ko zuela zioen txosten juridiko-rik… Orain, adituen ar tean,gehiengoaren iritzia da, Eskozianbederen, Europar Batasunak ezdizkiela eskubideak estatu kideeibakarrik ematen, Europako hirita-rrei ere eskubideak ematen dizkie-la, eta independentzia prozesubatek, eskoziarrak europar direnez,ez dizkiela europar hiritar moduandauzkaten eskubideak ukatu behar.Hortaz, uste dute negoziazio poli-tiko bat izan daitekeela, eta nego-ziazio horren bidez mekanismoaksortu Europaren barruan segitze-ko. Zeren, gauza bere osotasuneanikusita, ez litzateke Eskozia baka-rrik arazo bat edukiko lukeena.Erresuma Batua ere aldatuko litza-teke, lur raldez, populazioz…Beraz, Erresuma Batuaren izaeraere berregokitu beharko litzatekeEuropar Batasunaren barruan, ezzelako izango lehengoa… Beraz,bi estatu berri izango zirenez, biekberregokitu beharko lukete eurenestatusa negoziazio baten bidez.Aditu askok, esaterako hemen ira-kaslea den eta Europar Batasune-ko Justizia Auzitegiko kidea izanden ospe handiko Sir DavidEdwardek, argi esan du auzi politi-ko bat izango zela, ez duela zen-tzurik dagoeneko Europa denherrialde batek –Eskozia– kanpo-ra joan behar izateak.

Page 42: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

42 � 2014KO EKAINAREN 15A

TERMOMETROA - ELISENDA CASAÑAS

Eta betoa? Badakizu, esaterakoEspainian, horri buruz zer esatenden…Bai, egia da beto-eskubide hori izanbadela. Baina nire iritzia da Espai-niak eskuak lotuta edukiko lituzkee-la, are gehiago dagoen egoeranegonda, britainiarren artean lortuta-ko eta gainerako estatuek onartuta-ko akordio politiko bat atzera bota-tzeko.

Beste gai batera pasatuz: Eskoziazoragarria da, jendea ikaragarriamultsua eta atsegina, baina, nolaeragiten die honek guztiak sentimen-duen arloan? Batek pentsatzen dunolabaiteko haustura-tentsioa topatubehar duela, baina normalitatea era-batekoa da. Ez dirudi une historikobat bizitzen ari direnik.Eskozian gauzak, orokorrean har-tuta, ez daude hain gaizki. Bestealde batetik, Britainia Handianinork ez du sekula ukatu Eskozianazio bat denik. Cameronek ere,hasieratik, eta nahi bada kalkulupolitiko bat eginez, ez du inoizukatu erreferenduma egiteko esku-bidea. Alde horretatik, ez dagokrispaziorako lekurik. Baina unio-nisten kanpaina, hasiera-hasieratik,oso negatiboa izan da. Jendeak“Beldurra proiektua” esaten dio.Ez dute kanpaina positibo bat egin,nazionalistek planteatu dituztenelementuak ukatzera mugatu dira.Salmondek diola ekonomiak hobe-ra egingo duela? Ba, haiek ezetz,baina elementu positiborik plan-teatu gabe. Eta denean horrela.Jarrera hori ekartzen ari da joera-aldaketa inkestetan, hain zuzen ere.Gainera, independentziaren auke-rak ziurgabetasuna sortzen du,baina puntu batetaraino, jendeakez duelako hainbeste zalantzaEskozia independente baten bide-ragarritasunaz.

Gai ekonomikoak: Ipar itsasokopetrolioa, libratik ateratzea, zorra…Hor ere Ingalaterrako Gobernuaziurgabetasunaren baza jokatzenari da. Ez dute esaten zer nolakohitzarmenetara iristeko prest dau-den. Beren jarrera da, konforme,botoa eman ezazue, eta ondoren,alde egitea erabakitzen baduzue,orduan ikusiko dugu zer nolako

hitzarmenetara iristera prest gau-den, baturik segitzeko erabakiahartu dutenen interesen defen-tsan.

Gure ikuspegitik oso harrigarria da,eskoziarren aldetik, zenbait gauzatanegiten duten planteamendua: libratikez ateratzea, erregina eta errege-etxea onartzea…Tira, zenbaiten iritziz Salmondenindependentzia proiektua aski lightedo litzateke. Ez du planteatzenhaustura erabatekorik. Irudi luke bialdeek nahiko lituzketela bildu biaukeren erdian dauden boto-emai-leak. Erregetzari dagokionez, ez daahaztu behar errege-etxe britainia-rra Eskoziako errege-etxea erebadela, hortaz beretzat hartzendute. Baina planteamendua lotutadago lehen aipatu dugun progresi-botasun horrekin. Horregatik bera-gatik, alderdi unionistak hasi diraplanteamendu alternatiboak asma-tzen, konturatuta bestela ez dauka-tela zer eginik. Eskoziari autonomiagehiago ematearen aldeko plantea-

menduak, noski, ezetzak irabaztenduen kasurako.

Eskoziak zergak biltzeko eskumenadauka?2012. urtera arte eskumen gutxizeukan arlo horretan, eta erabiligabe zituen eskumen gutxi horiek.Aurtengo Scotland Act delakoarenazken berrikuntzak, ordea, hainbateskumen ematen dizkie EskoziakoParlamentuari eta Gobernuari zergakontuan, baina eskumen horiekoraindik ez daude indarrean. Horida alderdi unionistak aztertzen aridiren gaietako bat.

Horretaz aparte, uste duzu konpara-garriak direla, esaterako, Katalunia-ren autonomia-maila eta Eskozia-koa?Konparagarriak iruditzen zaizkiteskumenei dagokienez. Baina dife-rentzia handi bat dago: naziotasu-naren aitortza.

Badago jarreren polarizaziorikeskualdearen, erlijioaren edo hizkun-tzaren arabera?Nik ezetz esango nuke. Salmondeneta SNPren kanpaina gizarte ongi-zateari begira dago guztiz, eta hordago egiazko gatazka: gizarte zerbi-tzu gehiago, zerbitzu publiko gehia-go, aberastasunaren banaketa jus-tuagoa, eta abar, sozialdemokraziaideologiaren ikuspuntutik. Eztabai-datzen dena horixe da, finean, inde-pendentziarekin bizi-kalitatea iraba-ziko den edo ez. Hori da funtsa.Gero, polarizazioa aipatu duzunez,bada datu aski bitxi bat: esaten dutegeneroaren araberako diferentziadagoela, hau da, gizonezkoak inde-pendentziaren aldekoagoak direlaemakumeak baino.

Eta hori nola interpretatzen da?Interpretazio batzuen arabera, askiinterpretazio sexista bada ere,emakumezkoei jarrera kontserba-tzaileagoa egozten zaie. Zerenegoera honek hutserako egindakojauzi-sentipenetik ere badauka:alegia, ez gaude hain gaizki, hobe-ki egon gintezke agian, baina, zergertatuko da, benetan, jauzia egi-ten badugu? Beste batzuek egitenduten interpretazioa da emakumeadela gizarte-laguntzaz (gaixo eta

“SNPren kanpainagizarte ongizatearibegira dago guztiz.Eztabaidatzen denahorixe da, finean,independentziarekinbizi-kalitatea irabazikoden edo ez. Hori dafuntsa”

“Eskoziangehiengoaren iritzia daEuropar BatasunakEuropako hiritarrei ereeskubideak ematendizkiela, etaindependentzia prozesubatek ez dizkielaeuropar hiritar moduandauzkaten eskubideakukatu behar”

Page 43: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

ELISENDA CASAÑAS - TERMOMETROA

� 432014KO EKAINAREN 15A

zaharren zaintza, eta beste) gehienarduratzen dena, eta hortik dator-kiela jarrera zuhurragoa izatea, Sal-mondek estatu askoz sozialagobaten promesa egiten baitu, bainoErresuma Batuko Gobernuak esa-ten duelako ez duela dirurik izangobere promesak betetzeko. Denaden, inkesta zehatzago batzuekerakusten dute gai berdintsuekkezkatzen dituztela emakumeaketa gizonak, eta hortaz, diferentziahori izateko arrazoia zein den, ezdago batere argi . Edonola ere,emakumeen botoa funtsezkoa ger-tatuko da.

Zu, katalandarra zaren aldetik, etaEskoziakoa ezagututa, baikorra zara?Biziki kezkatzen nau Kataluniakoegoerak, ikusten dudalako gauzakokertzen ari direla eta azkenean,geratzen diren aukerak oso erradika-lak direla, eta uste dudalako horrekez diola inori mesederik egingo. Mar-txa honetan, ematen du hauteskundeplebiszitarioetara joan beharko dela,eta independentziaren aldeko hau-tuak irabaziz gero, alde bakarrekoindependentzia aldarrikapenera; eta

honek eszenatoki problematiko bate-ra eramango gintuzke.

Negoziazio baten eta konponketabaten aukera baztertzen duzu?Nik uste dut gauzak iritsi diren pun-tura iritsita, oso aukera gutxi gera-tzen dela jendeari esateko, begira,konponketa ekonomiko batera iritsigara, eta beraz, ez duzue bozkatubeharko. Hau ere oso problemati-koa iruditzen zait. Ordea, negozia-zioaren posibilitatea ez da inoiz baz-tertu behar. Beharbada orain,negoziazio baten bidez hitzarmenenbatera iritsiko balitz, horixe aurkez-tu beharko litzaioke herriari, horri

buruzko botoa eman eta prozesuaamaitzeko.

Ez ditugu tankeak ikusiko Graziapasealekuan, ezta?Ezetz espero dezagun. Horixe danik esan nahi dudana: egoera ez daerraza inorentzat. Masek nekezegingo du atzera, gobernu zentralakbere jarreran irauten badu ere, ANCbezalako baseko erakundeak osoindartsu daudelako, eta zalantzakeduki dituen bakoitzean Esquerraknabarmenki gora egin duelako. Gai-nera, erreferendumaren aldekojarrera herritarren artean oso zabal-duta dago; azken hauteskundeetakoemaitzek erreferenduma egitearenaldeko agindu bat suposatu zuten.Baina, bere aldetik, Madrilgo gober-nuak ere ezin ditu irteera errepresi-bo hutsak baliatu. Hain justu, lehenQuebeceko eta orain Eskoziakoprozesuek oso agerian uzten duteMadrilgo jarreraren intolerantzia.Eta bitartean jendea osohaserre dago, sumindu-ta, nazio bezala mereziduen aitorpenaren zain,besteak beste. n

“Eskozia eta Kataluniakonparagarriakiruditzen zaizkiteskumenei dagokienez.Baina diferentzia handibat dago:naziotasunarenaitortza”

Page 44: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

44 � 2014KO EKAINAREN 15A

TERMOMETROA

2009. URTEAN argitaratu zen gida-baimena euskaraz ateratzeko ikas-materiala, Valentziako AEOL argi-taletxearen eskutik. Ordutikdaukate EAEko autoeskola guztiekeuskarazko materiala eskuragarri.Horren guztiaren iturburua Bizkai-ko Igorreko Arratia autoeskolandago. Unai Zulueta bertako buruada euskarazko materialen lehensortzailea eta bultzatzailea. Orainhogei bat urte hasi zen bere kabuzeuskarazko materialak prestatzen,

eta bere lanaren jakitun, Gipuzko-ako Debagoieneko Mankomunita-tea hasi zen bide berean lanean.Euren ar teko elkarlanari eskerlortu zen euskarazko materiala pla-zaratzea.

Harrezkero, trafikoa arautzekoneurriak egokitzen joan dira eta,hain justu ere, oraintsu aldatu duteZirkulazioren Arautegi Orokorra-ren legea. Gaztelaniazko materialak–eskuliburua, multimedia progra-mak, azterketak…– maiztasunez

eguneratzen dituzte, baina ez dagauza bera gertatzen euskarazkoe-kin. AEOL da, egun ere, euskaraz-ko edukiak lantzen dituen argitale-txe bakarra; euskarazko edukieneskaera-merkatua txikia da euren-tzat, eta ikuspegi hori dela eta,materialak bere horretan daude,nolabait esateko. Gai horren harira,Maider Axpe Debagoieneko Man-komunitateko teknikariarekin hitzegin dugu: “Lege berria onartu da,eta iritsi da momentua aurrera egi-

GIDABAIMENA EUSKARAZ

Gero eta gehiago dira gidabaimena euskaraz ateratzeko zerbitzua eskaintzen dutenautoeskolak. Lurraldetik lurraldera datuak asko aldatzen badira ere, ez da ohiz kanpokoa

euskarazko eskaintza. Azterketa teorikoa euskaraz egin daiteke; azterketa praktikoan, berriz,gaztelaniaz entzun behar dira aztertzailearen jarraibideak.

Gero eta naturaltasunhandiagoz

Gipuzkoako Buruntzaldean, iaz, 135 herritarrek egin zuten azterketa teorikoa euskaraz. Argazkia, azterketa euskarazegiteko kanpainan ateratakoa da; autoeskoletako arduradunak euren kotxearekin.

| SAIOA LABAKA |

‘GID

ABA

IME

NA

EU

SKA

RA

Z’ K

AN

PAIN

AK

UT

ZIA

Page 45: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

Babeslea: IVAP

2014KO EKAINAREN 15A 45�

GIDABAIMENA EUSKARAZ - TERMOMETROA

teko; azken denboraldian geldi bai-tago kontua. Materiala eguneratuegin behar da eta erronka gisa hardaiteke lege aldaketa; proiektua sen-dotzera eta hobetzera bultzatubehar gaitu”.

Azterketa praktikoari dagokio-nez, egun, ez dago euskaraz egite-ko aukerarik. Nahiz eta aztertzai-leak euskaraz jakin, azterketakgaztelaniaz egiten dira: “TrafikoBuruzagitzak ez du azterketa eus-karaz egiteko aukerarik ematen.Azterketa euskaraz egin ahal izateaeskubidea da eta Administrazioakhori betetzeko der rigor tasunadauka, baina ez dago borondate-rik”, adierazi digu Unai ZuluetaIgorreko Arratia autoeskolakoburuak. Horrez gain, aztertzaileekTrafiko Zuzendaritzarekin dituz-ten barne/lan arazoak ere ez diralagungarri egoera hobetzeko. Jakindugunez, badira aztertzaile euskal-dunak Gipuzkoan eta Bizkaian.Aztertzaileen hizkuntza-gaitasunaez da arazoaren muina, azterketakbideratzeko jakin beharreko euska-ra maila kontuan hartuta.

Gipuzkoan, iaz, 727 lagunek eginzuten teorikoa euskarazLurralde eta eskualdeetan gidabai-mena euskaraz ateratzeko zeinaukera dauden ezagutu nahi izandugu. Gipuzkoako datu orokorrennondik norakoak azaldu dizkiguAitziber Etxebeste GipuzkoakoAutoeskolen Elkarteko (GAE) eus-kara batzordeko kideak eta Oiar-tzun Autoeskolako buruak. Gipuz-koan 24 bat autoeskola daudeeuskarazko zerbitzua eskaintzendutenak; horien artean badira auto-eskola bat baino gehiago dauzkate-nak. Bestalde, azterketa euskarazegiten duten ikasle kopuruari dago-kionez, 2009an, 30 lagunek eginzuten azterketa teorikoa euskarazeta 2012. urtean, 727 pertsonek.2013ko kopuru zehatzik ez dauka-

gu eskuartean, baina jakin dugunada egindako azterketa teorikoen%15 euskaraz egin zela. Etxebeste-ren ustez, datuak 2012koen antze-koak izango dira.

Arestian esan bezala, Debagoie-nan (Leintz Gatzaga, Elgeta,Antzuola, Eskoriatza, Aretxabaleta,Oñati, Bergara eta Arrasate) aspaldihasi ziren gidabaimena euskarazegiteko bitartekoak jartzen. Egun,bailarako autoeskola guztietan dagoazterketa teorikoa euskaraz presta-tzeko aukera; hamabi autoeskoladaude bertan. Maider Axpe Deba-goieneko Mankomunitateko kideak

jakinarazi digunez, euskara modunaturalean sartu da bertako autoes-koletan; ikasketa guztiak euskarazegiten dituzten gazteek, autoeskole-tako prestakuntza ere euskaraz egi-ten dute, oro har. Egun, Arrasatekoeta Oñatiko udalek gidabaimeneko

azterketa euskaraz egitera animatze-ko kanpaina jarri dute abian etaazterketa euskaraz egitea sarituegingo dute. Oñatin, esaterako,azterketa teorikoa euskaraz egitendutenen artean, 350 euroko sariazozkatuko dute urte amaieran.Herrian gidabaimena euskaraz ate-ratzen dutenen kopuruak gora egindu urtez urte; 2009an %10ak aterazuen gidabaimena euskaraz, eta2013an %64ak.

Gipuzkoako beste eskualdebateko egoera zein den ezagutzekoaukera ere izan dugu. Buruntzal-dean (Andoain, Astigarraga, Her-nani, Lasarte-Oria, Urnieta etaUsurbil) hamaika autoeskola daudeeta guztiek eskaintzen dute euska-razko zerbitzua. Eskualdean,2011n hasi ziren gidabaimena eus-karaz ateratzeko egitasmoarekinburu-belarri eta urte horretan 34lagunek atera zuten azterketa teori-koa euskaraz. 2012an, 112 laguneketa 2013an 135ek. Marifer Goros-tiza Lasarte-Oriako Udaleko Eus-kara Zerbitzuko teknikariak jakina-razi digunez, erantzun ona izan duegitasmoak datuen argitan. Herrimailan egindako lanketa dela kon-tuan hartuta, datu onak direla gai-neratu digu. Aurten ere, martxanjarri dute Gidabaimena euskarazkanpaina. Eskualde honetan ere,gidabaimenaren azterketa teorikoaeuskaraz ateratzea saritu egingodute; her ritar rak animatu nahidituzte esparru horretan ere, eus-kara erabiltzera. 400 euroko zozke-ta batean parte hartzeko aukeraizango dute azterketa euskaraz egi-ten dutenek.

Bizkaian, 50 autoeskolak euska-razko zerbitzua eskaintzen duteBizkaiko egoeraren nondik norako-ak ezagutu nahian, Alkarbide Eus-kara Zerbitzuen Bilgunera jo dugu.2010ean hasi ziren GidabaimenaEuskaraz kanpaina ekimenarekin

Oñatin 2009an %10akatera zuen gidabaimenaeuskaraz, 2013an %64ak

“Gure autoeskolan%75ak ateratzen duazterketa teorikoaeuskaraz. Ez gara,ordea, egoeraorokorraren isla.Bizkaian gidabaimenaeuskaraz ateratzendutenen portzentajeaoso txikia da oraindik.%5a izango da?”

Unai Zulueta, Arratia autoeskolako burua

Page 46: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

46 � 2014KO EKAINAREN 15A

TERMOMETROA - GIDABAIMENA EUSKARAZ

eta autoeskolak euskarazko mate-rialez hornitzeko lanketari ekinzioten. Arrigorriaga, Elorrio,Erandio, Getxo, Mungia, Onda-rroa, Txorierri eta Uribe Kostakoherrialdeek hartu zuten parte egi-tasmoan. 27 autoeskola batu zirenproiektura eta 25 lagunek eginzuten azterketa teorikoa euskaraz.Urtebete geroago, 60 lagunek eginzuten euskaraz azterketa eta2012an 100 lagunek. Iaz, Erandio,Getxo, Uribe Kosta, Leioa etaBasauri izan ziren egitasmoarensustatzaile nagusiak eta, gutxi gora-behera, euskararen aldeko hautuaegin zutenak 150 direla jakinarazidigute. 50 autoeskola ingurukeskaintzen dute egun gidabaimena

euskaraz ateratzeko zerbitzua Biz-kaian. Bizkaiko Autoeskolen Fede-razioak jakinarazi digunez, guztira,81 dira euren elkar tean izenaemandako autoeskolak.

Unai Zuluetarekin hitz egin duguegoeraz: “Gure autoeskolan %75akateratzen du azterketa teorikoa eus-karaz. Orain 20 urte hasi ginen eus-karazko materialekin, eta harrezke-ro jende gehienak euskaraaukeratzen du. Gu ez gara, ordea,egoera orokorraren isla. Bizkaiangidabaimena euskaraz ateratzendutenen portzentajea oso txikia daoraindik. %5a izango da? Gero etagehiago dira euskarazko zerbitzuaeskaintzen duten autoeskolak,baina, orain, esaterako, Barakaldoko

ikasle bat daukagu gurean, euskal-dunberria bera. Gugana etortzen daprestaketa euskaraz jasotzera; 30bat kilometro daude BarakaldotikIgorrera”.

Araba aldean, Aiarako kuadri-llan (Amurrio, Artziniega, Aiara,Laudio eta Okondo) dago gidabai-mena euskaraz ateratzeko aukera;probintziako ipar-mendebaldean.Denboran atzera, eskualde hone-tan egin izan dira gidabaimena eus-karaz ateratzeko kanpainak. Azter-keta euskaraz prestatzekoeskaintza oso murritzada probintzian; han-hemenka galdetzenibili ostean, hiruzpalauizango dira. n

Zenbat denbora daramazue autoes-kolan lanean?2001etik hona, guztira 12 urte.

Noiz hasi zineten gidabaimena eus-karaz ateratzeko zerbitzua eskain-tzen? Hasieratik argi geneukan gure zer-bitzuak erdaraz zein euskarazeskaini behar genituela, konpeten-tziatik bereizteko era ederra irudi-tu zitzaigun.

Nolakoa izan da materialak euska-raz izatearen prozesua? 2001ean ez zegoen euskarazkoeskulibururik. Orduan, gu geu hasiginen artisau lana egiten, testakitzultzen genituen eta erdarazkoliburua erabiltzen genuen. Urtebe-te geroago, Deustuko Artez argita-letxearekin elkarlanean hasi ginen.Zorionez orain dela urte batzueta-tik Valentziako AEOL enpresakmaterial guztiak prestatzen ditu:eskuliburua, multimedia progra-mak eta abar.

Eduki teorikoak eta eskola praktiko-ak euskaraz eskaintzen dituzue?

Bai, momentu honetan bi irakaslegara autoeskolan eta biak euskal-dunak, beraz, gure ikasleek baduteaukera teorikoa eta praktikoa eus-karaz egiteko.

Zenbat dira azterketa euskaraz egi-tea erabakitzen duten ikasleak?

Zentzu horretan, egia esateko,gure eskualdean ikasleek orain-dik “balazta jar rita” daukategidabaimena euskaraz lortzeko.Gehienek gaztelania aukeratzendute.

Zein da joera?Azken urtetan joera gelditu eginda eta ez du hobera egin. Euskaraaukeratzen dutenen kopuruak txi-kia izaten jarraitzen du.

Azterketa praktikoa gaztelaniazegin behar dute ikasleek.Badakit aztertzaileren bat euskaraikasten aritu zela denboraldibatean, baina momentu honetanAraban behintzat ez dago azter-tzaile euskaldunik. Guk klasea eus-karaz ematen dugu, nahiz eta geroazterketa erdaraz egin.

Badakizu zenbat autoeskolekeskaintzen duten azterketa euska-raz ateratzeko aukera Araban?Hiriburuan, Gasteizen adibidez,euskaraz eskaintzen duen eskolabakarra dago. Probintzia osoanhiru garelakoan nago.

JUA

NA

NR

UIZ

/AR

GA

ZK

IPR

ESS

Alberto Egia Amurrio Autoeskola

«Argi geneukan euskaraz ere aritu behar genuela,konpetentziatik bereizteko era ederra iruditu zitzaigun»

Page 47: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

2014KO EKAINAREN 15A 47�

EUSKARA ALBISTEAK - TERMOMETROA| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

‘TOLOSALDEKO ATARIA’K jaso dualbistea. Carlos Urquijo EspainiakoGobernuak EAEn duen ordezkariakbigarren salaketa jarri dio TolosakoUdalari. Kultur jarduerak diruzlaguntzeko oinarrietan euskara bul-tzatzeko irizpideak jarri ditu etahorretara dator salaketa. Udalak adie-razi du legeak ematen dizkion aukeraguztiak baliatzen segiko duela.

Lehen errekurtsoa 2013ko urtehasieran jarri zion Urquijok Udalari.

Ziburuko auzapezak ez dio ez lurrik ez eraikinik eskura jarri nahi ikastolari

BI URTEKO HITZARMENA zutenZiburuko ikastolak eta ZiburukoHerriko Etxeak. Kazeta. in fokemandako albistearen arabera,maiatzaren 30ean, Guy Poulouauzapezak adierazi zien ez duelaakordioa berrituko. Horren ondo-rioa: ikastola lurrik eta eraikinikgabe geratuko da.

Duela bi urte sortu zen Ziburu-ko ikastola, ama eskolako haurrakbiltzeko. Marinelako eskola publi-

Carlos Urquijo, beste behin

koan obrak egin behar zituzten etaeskola horretako ikasleak aisialdizentrora eraman zituzten. Marine-lan bi eraikin prefabrikatu jartzeaadostu zuen Ziburuko ikastolakHerriko Etxearekin. Obrak bukatudira ordea, eta Marinelara itzulikodira eskola publikoko haurrak.Akordioa ere amaitu da, eta berri-tzeko intentziorik ez.

Maiatzaren 30eko bileran, auza-pezak prefabrikatuak SeaskarenPiarres Larzabal kolegioan ezar-tzea proposatu zien, baina Ziburu-ko ikastolaren ustez, kolegioa “txi-kiegia da” eta ez ditu haur rak“oilategian” eduki nahi. Ikastolakbi proposamen luzatu dizkio. Bata,eremu publikoko aparkaleku batuztea prefabrikatuak jasotzeko, etabestea, auzapezak agindu zuenhaur txikientzako poloa horretara-ko erabiltzea. Lehenengoari ezetz,eta bigarrenari, berak ez duelainoiz agindu haurrentzako polorik.

Gauzak aldatzen ez badira,datorren eskola sartzean ez duteeraikinik eta lurrik izango. Egoerasalatzeko, ekainaren 9an elkarreta-ratzea egin zuten eta 200 lagunbildu ziren posta aitzinean. Lehe-nengo urratsak ez badu ondorio-rik, bestelako bideak urratu behar-ko dituztela adierazi digu LaidaMujika Ziburuko ikastolako lehen-dakariak. Litekeena da gurasoekmanifestazioa antolatzea edo erai-kinen bat okupatzea.

BETI IZAN DA SEKRETUA abdikatuberri duen Juan Carlos Borboiko-aren aberastasuna. Errege Etxea-ren eta gobernuen opakotasunasistematikoa izan da. Orain arte,Errege Etxearentzat aurrekontuorokorretan erreserbatutako dirukopurua baino ez dugu jakin, 8milioi euro baino gehiago. Duelahilabete batzuk Erregearen urtekosoldata argitaratu zen, 280.000euro, baita oinordeko Feliperenaere, 140.000 euro. Borboikoarenondare pertsonalaz baina, ez daofizialki ezer esan. Atzerrian zen-bait datu argitaratu izan direnean,ohiko erantzun labur bera jasoizan dute: “Ez dira zuzenak”.Baina sekula ez dute zifra ofizialzuzenik eman.

Bruselako UnibertsitatekoHerman Matthijs-ek, Europakoerrege etxeen aurrekontu etaondareetan adituak, 2012anEspainiako Errege Etxearekinalderatu nahi izan zituen eskurazituen datuak, alferrik baina. Iker-lariak zioen Borboikoaren onda-suna 1.640 milioi eurokoa zela.Datu horrek bat egiten zuen For-bes eta New York Timesek argitara-tutakoekin. Beste iturri batzuekdiote 2.000 milioi eurokoa dela

bere aberastasuna. Antza, 540milioi euro irabazi zituen errentaaldakorrean eta artelanetan egin-dako inbertsioetan; beste 1.000milioi euro hainbat ondasunidagokie. Denek galdera bera egi-ten dute: nola egin ahal izan duhalako dirutzarra, erregetza kasikzerotik hasi bazuen? Susmoakdira, ea zer harreman izan duenmundu arabiarreko enpresekineta aberatsekin.

Judizialki blindatuta egondenez –egoera horretan jarraitunahi du abdikatu eta gero ere–,edozer ikerketari iskin egin dio.Logikoa litzateke, edozein herritarbezala, bera eta bere aberastasunaikertzea. Edonola, halako dirumordoarekin erretiratu ondoren,eskandalua litzateke Gobernuakmonarkarentzako aurrekontuamantentzea, zer eta gure zergenbidez. Aski da “mendekoen” kon-tura aberasteaz. Gainera, ezgenuen inoiz aukeratu. Beste erre-publika baten garaia da, gardena,justiziaren aurrean inor blindatu-ko ez duena. Errefe-renduma orain!

Juan Mari Arregi

Borboi erregearen aberastasuna eta bortxaezintasuna

EKONOMIAREN TALAIAN

Page 48: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

2014KO MAIATZAREN 25A�48

TERMOMETROA - NET HURBIL

El blog de GIAPetik hartutako argazkian,Marcos agur militarra egiten maiatzaren24an, Chiapaseko La Realidad herrian. Lider-goaz esan zuen: “Gure ideian eta praktikan,oldartu eta borroka egiteko ez dago ez lider,ez kaudillo, ez mesias eta ez salbatzailebeharrik. Borroka egiteko lotsa pittin bat,duintasun puska bat eta antolaketa handiabesterik ez da behar. Gainerakoa, edo tal-dearen mesederako da edo ez du balio”. Etamendeku nahiaz: “Xuxurlaka deitoratzenditugu injustuki erori direnen heriotzak.Horrela entzun baititzakegu beste batzuenoinazeak, gure egin besteren amorrua etahorrela jarraitu hori guztiarekin garrasiaosatu eta borroka askatzailea bilatzeko bideluze, zail eta neketsua egiteko. (...) Justiziatxikiak mendekuaren antza handia du. Justi-zia txikiak inpunitatea banatzen du, zerenerrudun bakarra zigortzean gainerakoakabsolbitzen baititu”.

EGIAZ RAFAEL SEBASTIÁN GUILLENbaldin bada Subcomandante Marcospipadunak ezkutatzen duen gizona,1957an Tamaulipasen sortutakointelektuala, 57 urte ekainaren 19anbeteko ditu Lacandona oihanekozokoren batean. Baina maiatzaren24an mundu guztiari aitortu zionMarcosen espektakulu hori denaamarrua izan dela: Mexikokogobernuak bezala hedabide nagu-siek irudi bat nahi zutenez, horieilana errazteko zapatistek ondua.

Interneten eskura dagoen “EntreLa Luz y La Sombra. Ultimas palabrasde Subcomandante Marcos antes de dejarde existir” hitzaldian dio pasartebatean: “Marcos maitatu edogorrotatu dutenek jakin bezateholograma bat dutela maitatu edogorrotatu. (...) Jaio eta hazi nintzenherrian ez da etxe-museorik izanen,ez metalezko plakarik. Inor ez dabiziko Marcos azpikomandante iza-naren kontura. Ez dira heredatukoez bere kargua ez bere izena. Atze-rrian hitzaldi karurik ez. Luxuzkoospitaleetan artatzerik ez. Ez alar-gunik, ez herederorik. Ez hiletarik,ohorerik, estatuarik, museorik, sari-rik, gizabanakoa gurtuz taldea mes-prexatzeko sistemak egiten dutenhorretatik deus ez. Sortu egin zutenpertsonaia eta orain sortzaileek,emakume eta gizon zapatistok, sun-tsitu egin dugu”.

Maiatzaren 24ko elkarretaratzeaEZLNk deitu zuen justu egunbatzuk lehenago bilkura batetiketxerakoan Las Margaritas herrianhil zuten José Luis Solís López Sub-comandante Galeano matxinoarenomenez. Idazle ezkertiar famatua-ren izena bere egin zuen Galeanomaisu gaztea Acción Nacional etaVerde Ecologista (sic) alderdietakokideek hil zuten. Mexikoko Gober-nuaren eta lekuko lurjabe handienmorroi paramilitarrak dira hiltzai-leak, prentsak zabaldu duenez.

Bilkura Marcosek baliatu zuenmunduari adierazteko hemendikaurrera Moises azpikomandanteaariko dela EZLNren bozeramaile.Zapatista historikoa, 1983tik dabilgerrillan sarturik, 1994an burututa-ko eraso famatuan Marcos etaPedro azpikomandanteen –azkenhau gudu hartan hila– alboan arizen eta geroztik sarritan bera edukidute solaskide mundu osotik Chia-paseko iraultza txikia ezagutzerahurbilduek. Maia kulturako tzeltaletniakoa omen da.

Moisesek iragarri zuen dagoene-koz ezagunak direla Galeanorenhitzaileen izenak, justizia egingozela agindu zuen, baina entzuleeieskatu zien beren haserrea ez bide-ratzeko itsutasunez edo diru gosezkapitalista boteretsuen mesedetanhiltzaile izan zirenen kontra, hase-

rrea sistemaren kontra bideratzeko.La Realidad herrian egindako

agerpenaren biharamunean deneta-ko titularrak plazaratu dira: “Subco-mandante Marcos deja la dirigencia delEZLN”, “Reaparece el subcomandanteMarcos en homenaje a Galeano” [esatenbaitzen liderra gaixorik edo are hilaere egon ote zitekeen], “La metamor-fosis del subcomandante Marcos”... Ira-kur daitezkeen kroniken arteanlekukotasun berezia eskaintzen duekitaldian konbidaturik egon zenAlejandro Reyes idazleak (“La reinadel cine Roma” nobelaren egilea, bes-teren artean) zapatistek zabalduduten “Adiós, Subcomandante” kroni-kan, Marcosek paraboletan esanahitz lauagoz laburbilduz.

EZLNren eskualde autonomoa Zapatistek 1994ko gertakizunenondoren hautatu behar izan zuten,dio Marcosek: ez borrokatzearenedo negoziatzearen artean, baiziketa hiltzearen edo bizitzearenartean. Uler daiteke, ahaleginduzirela Mexikoko agintarientzakoerosoa zen aurrez aurreko borroka-ri izkin egiten. Lehentasuna emanziotela armada gerrillari bat eraiki-tzeari ez baina hezkuntza, osasuna,duintasuna, justizia, autonomia...bermatzeko egiturak osatzeari.

Hogei urteotan aldaketa handiakgertatu dira EZLNn, kanpotik begi-

“EZLN ez da mintzatuko gehiago nire ahotik” esanaz amaituzuen hitzaldia Marcos azpikomandanteak maiatzaren 24an

mila indio zapatista eta beste hainbeste kanpotarren aurrean.Bere izarra itzali aurretik, Marcosek azaldu zituen MexikokoChiapasen burutzen den azken urteotako matxinada berezi

eta arrakastatsuenaren ezaugarri nagusiak.

Chiapasko indigenek Marcos gabeko aroberriari ekin diote

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

2014KO MAIATZAREN 18A�48 � 2014KO EKAINAREN 15A�

Page 49: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

ra zeudenek ikusi ez dituztenak.Klase ertain ikasietakoen gidaritzalanak orain laborari indiginek egitendituzte. Arrazaz, zuzendaritza arrasindigena izatera pasatu da. Pentsa-menduz, abangoardia iraultzailea-ren ideiari gaina hartu dio obedituzagintzeak, goiko agintea hartu nahiizateari behetik agintea sortzeak,politika profesionalari egunerokopolitikak, liderrei herriek, generobazterketari emakumeen parte har-tzeak, ezberdinari iseka egiteariezberdintasuna ospatzeak...

Eta Marcosen irudia? AlejandroReyesek laburbildurik, “pertsonaiakbalio izan zuen biziaren alde borro-kan ari zen mugimendua ezaguta-razteko. Baina balio izan zuenaurrekoak nahasteko ere, goikoak

[agintariak] eta hedabide nagusiakpertsonaia eraikitzen eta suntsitzenahalegintzen ziren bitartean, zapa-tistek segitzen zuten bizia eraikitze-ko beren ibilaldian”.

2005ean Lacandona oihanekoVI. Adierazpena plazaratu zutene-rako ohartuak ziren mundu osoanzapatistek bazeuzkatela solaskideegokiak: “Azkenik, bazen jendeaulertzen zuena guk ez genuela bila-tzen ez gidatuko gintuen artzainik,ez guk paradisura eramango genuenartalderik. Ez ugazabarik, ez eskla-borik. Ez kaudillorik, ez bururikgabeko masarik”. Marcos pertso-naiaren beharrik ez zegoen gehiago.

Komandanteordea maiatzaren24an zaldi gainean agertu zen ohikokagulaz, pipaz eta aurikularrez gain

begi gainean zeramala pirataren iku-rrez hornitutako adabakia. Literatu-ran edo komunikazioan adituekinterpretatuko dituzte, agian antro-pologoek, Marcos-Guillenek bereburuaz esandako pasarteak. Bainaazken agurreko mezuak biltzen dituEZLNren urteotako borrokareneta pentsamenduaren hari nagusiak.

Mexiko agintearen eraso gogo-rrak jasan dituzte, sarritan oso baka-rrik sentituz, munduan matxinoonirudi sinpatikoa hedatzen zutenkamerak itzalitakoan, gainean zeuz-katenean militarrak beren makine-ria osoarekin. Hala ere, bizirautehutsetik harago joan dira: 2012koabenduan, munduaren balizko aka-bera edo kataklismoa zela eta esote-rismoaren maitaleek maia jendeamodan jarria zutenean, EZLNkindar erakustaldi handia egin zuen40.000 herritar mobilizatuz.

Marcos azpikomandanteaindioen aspaldiko beste lider batenantzera erretiratu da. “La sal de loscer ros” liburuan Stefano Vareseantropologoak aipatzen du SantosAtahualpa, XVIII. erdialdeanPeruko erdialdeko oihaneko indio-ak elkartu eta lortu zuen misiolarieta militar espainiarrak handik uxa-tzea luzarako. Indioek ez zietenkolonoei irabazi, hauen krudelke-riaren aldean eskuzabal jokatuzborrokatu zuten, eta hala ere inba-ditzaileei kendu zizkieten berrirohaien lurretara hurbiltzeko gogo-ak. Askoz beranduago ere indioekoroimenean zeukatenSantos Atahualpa: “Ezda hil, bere gorputzadesagertu zen keadariola”... n

- TERMOMETROA

� 492014KO EKAINAREN 15A

Page 50: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko

POZARREN hartu zen Egunkariaauziaren atal ekonomikoa bertanbehera geratzearena –oraindik itxie-raren azken urrats judiziala emangabe badago ere, hala izango delauste baita–; eta poztekoa da berezi-ki auzipetuengatik eta haien gertu-koenengatik, beste hamaika balora-zioren gainetik, pertsonak beharduelako lasaitasun maila bat bizitze-ko. Baina pozaren segidan da hase-rrea, amorrua, sumindura, besteakbeste, auziaren bueltan azkenhamarkadan gertatutako kalte askokonponezinak direlako. Torturaezabaezina da, Egunkaria ez daberriz zabalduko, langabezian gera-tutako langileak ez dira 2003kootsailaren 20ko haien lanposturaitzuliko, espetxean igarotako hilabe-teak itzuli ezinak dira…

Eta orduan zer? Orduan kalte-ordaina beharko litzateke, bainajasoko den esperantza handirik ezda, batez ere Espainian gaur egunagintzen dutenekin. Eta hemendikbost edo hamar urtera aginte maki-la esku demokratikoagoetan bale-go? ETAren biktimek aitortza etakalte-ordaina merezi badute, zerga-tik ez Egunkaria-ren aferak harrapa-tutako guztiek? Estatuaren erantzu-na: justizia perfektua ez delako eta,azken finean, amaiera hau beraudelako, justiziaren funtzionamen-duaren erakusgarri. Hori da Eginegunkariaren itxierarekin Madrilekesan zuena, edo Egunkaria auzikoatal nagusiko auzipetuen absoluzio-arenean, edo Espainiako justiziarenbeste hainbat eta hainbat gehiegike-rien ondoren erantzundakoa.

Pertsonen duintasunari eraso-tzeaz gain, zauria irekita uzteazgain, Espainiako demokraziarengabeziak are eta nabarmenagoagertzen dira gisa honetako Esta-tuaren jokabide hauekin. Eta tan-taz tanta, Espainiako Justiziaren

higadurak Estatuaren sinesgarrita-suna jan du euskal gizartean. Nolaez ote dira konturatuko bidehorretan euskal gizartetik gero etaurrutiago daudela? Boterearenajeak dira, agintearen inpunitatea-ren elikagai, baina halakorik ikus-teko gai ez dena gizartearen lehenlerroetatik desagertzen da.

EUSKAL gizarteko indar politikoenartean ez da zalantzan jartzen ETA-ren biktimek behar duten kalte-ordainaz eta aitortzaz, nahiz etahorren gauzatzeari buruzko desber-dintasunak handiak izan. Espainia-ko legediaren izenean, adibidez,preso baten argazkia publikokiagertzea nahikoa da berau ETArenbiktimekiko iraintzat hartu etazigortzeko. Edo askok pentsatzendute ezker abertzalea urrutiagojoan beharko litzatekeela bere auto-kritikan edo… Baina inork ez duzalantzan jartzen kalte-ordaina etaaitortza behar dutela.

Memoriarena beste borrokaesparru bat gehiago da azkenfinean, negoziazioz edo inposake-taz bidera daitekeena. Negozia-zioz egiten bada egonkorrago etasustraituago garatuko da. Inposa-tutakoa noizbait lehertu egingo daeta ez da eraginkorra izango bizi-kidetzari begira. Baina gainera,ezin da guztiz debekatu edo inpo-

satu, herritarren ehuneko esangu-ratsu batek hala gura badu topatu-ko duelako beretarren memoriajorratzeko modu eta lekua, izanAritxulegin, Larrunen edo Anbo-to puntan. Oroitzea baino, nolabaita kontua, eta hobe hori ereelkarrizketaren bidez adostea,Guardia Zibilak zer bai eta zer ezerabakitzea baino. Irlandako ipa-rraldeko kaleetan ibiltzea bera,esaterako, hainbat memoriatanmurgiltzeko egiazko ariketa da.Presoak hurbildu edo askatzekoMadrilgo giltza ezinbestekoa da,baina bake prozesu batek behardituen gainerako osagai guztieta-rako ere bai? Bada sasoia PPk etaPSOEk bake prozesu serio batihel diezaioten eta egiten ez badu-te, gainerako indarren artean eginbeharko litzateke bidea.

Presoen adibidea: Eusko Lege-biltzarrak euskal presoak EuskalHerrira hurbiltzeari buruzko eska-ria onartu zuen iragan astean, zazpi-garrengoz. PP eta PSE aurka. Ados,haiek dute giltza eta haiek erabakiarte hurbilketak jai. Baina ez duteherritarren kontzientziaren giltzariketa hori barik, lehenago edo geroa-go, PPk eta PSEk jai.Bakoitzak bere izaera-rekin, baina bada bakeprozesuarekiko bestelajokatzeko garaia. n

2014KO EKAINAREN 15A�50

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

ARGAZKI PRESS / ANDONI CANELLADA

Kalte-ordaina

Page 51: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko
Page 52: NON ZER - Argia · 2014-06-12 · nera begira bere fruituak eman beharko lituzkeela eta gune bat sortu non gai izan beharko genukeen pausoak adosteko eta aurrera begira lan egiteko