52

NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …
Page 2: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …
Page 3: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Ixabel Bereziartua. Zuzendaria: Xabier Letona.Zuzendariaren albokoa: Pello Zubiria. Astekariko erredak-zio-burua: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: MikelGarcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura: Garbine UbedaGoikoetxea. Aisia: Unai Brea. Termometroa: Urko Apaolaza.Euskara: Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua:Lander Arbelaitz. www.argia.com: Gorka Bereziartua, JonTorner. Multimedia: Axier Lopez. Argazkilaria: Dani Blanco.Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Kudeaketa eta salmenta: Berdaitz Goia. Harpidetzak: KarlosOlasolo. Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea:Idoia Arregi, Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Olatz Korta.Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari Karmen Loiarte.Harrera: Jone Arzallus.HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxak: 943 373403 (erredakzioa),943 361048 (komertziala). Lapurdi, Nafarroa Beherea etaZuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 476000.Faxa: 559 476001. Nafarroa: Gazteluko Plaza 44, 3. eskui-na. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 POSTA ELEKTRONI-KOA. Komertziala: [email protected]. Harpidetzak: [email protected]. Erredakzioa: [email protected]. Interneten:www.argia.com. Lege.gordailua: NA 80-1963. ISSN: 0213-909X. Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: AntzaS.A.L. Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Hego Euskal Herria: 145 euro. Ipar EuskalHerria: 176 euro. Espainia: 145 euro. Beste atzerriak: 182euro. Airez: 285 euro. Komunikazio Biziagoa S.A.L.Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Azaleko argazkia:DANI BLANCO

Azala: GARBINEUBEDA GOIKOETXEA

DEABRUAREN ABOKATUAMIKEL MARTINEZ: «Esaten ditugunak antieuskaldun baten

ahoan mingarriak lirateke». ARITZ GALARRAGA / 4

ASTEKO GAIAEUSKALDUNTZEA EREMU SOZIOEKONOMIKOAN

Liderrak nola baliatu erabileran eragin dezaten.ONINTZA IRURETA AZKUNE / 5

PERTSONAIAIRKUS ROBLES-ARANGIZ: «Artearen industria eta sailkapen

guztietatik kanpo nago». SUSTRAI COLINA / 12

IRITZIAREN LEIHOAIRAGANA, ORAINA ETA ETORKIZUNA

GARBIÑE BIURRUN MANCISIDOR / 18FRACKING ROSA M. MARTÍN SABARÍS / 20ERREPIDEEN FINANTZAKETAZ BI HITZ ESTITXU UGARTE / 21GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 19TXANDAN Amets. AMETS ARZALLUS / 20BERTSO BERRIAK Kode penal berria. MIREN AMURIZA / 21

ERDIKO KAIERABEZ-AREN IGOERA KULTURAN Arte biziak luxu bilakatuko

dituen neurria. MYRIAM GARZIA / 23DONOSTIAKO ZINEMALDIA

SAIL OFIZIALA Goya sarien bezpera. GORKA BEREZIARTUA / 26ZABALTEGI Errelatoak. MIKEL GARCIA IDIAKEZ / 27

LIBURUAK GEMA LASARTE / 28DISKOAK IKER BARANDIARAN / 29EZPALAK JON TORNER / 30ALEA GARBINE UBEDA GOIKOETXEA / 31IHESI ANBOTO Ahuntzen eta Mariren erreinuan.

GORKA AZKARATE / 32ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA JOXERRA AIZPURUA / 36LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 37DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO, KIKE AMONARRIZ / 38DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 39

TERMOMETROAADRIAN ZELAIA: «Handitzeko operazioekin Kutxabank

kiebran legoke». URKO APAOLAZA / 40GUREOLA-CELULOSAS HERNANI Langileek ez dute itotzen

utzi nahi paper fabrika. PELLO ZUBIRIA KAMINO / 44KATALUNIAREN BIDE-ORRIA Nola heltzen da

independentziara? JON TORNER / 46BERO-BEROAN JUAN MARI ARREGI, ONINTZA IRURETA AZKUNE / 47NET HURBIL SILEX teknologiaz erregai nuklearra edonoren

eskueran. PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2012ko urriaren 7a, 2.339. zenbakia

Page 4: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

DEABRUAREN ABOKATUA

2012KO URRIAREN 7A4 �

Ez dok hiru, ez bi: bakarra daantzerki munduan.

«Esaten ditugunakantieuskaldunbaten ahoan

mingarriak lirateke»

Barka Mikel, uste nuen Patxo Telleriarekin eto-rriko zinela...Ez, ez da etorri, baina bere lana egin du.Gidoia pasatu dit, beti bezala: elkarrizketahonen erantzun guztiak; eta nik txintxo-txin-txo ikasita ekarri ditut.

Aktore onen moduan.Bueno, agian apur bat inprobisatuko dut. Betibezala hori ere.

Izan ere izatezko bikoteen aitzindariak izangozarete zuek biok.Nahi bai, baina keba, ez gara bikotera hel-tzen. Azeparea! gehien jota.

Tira, arrazoi duzu; baina ezin kexatuko zara:Patxo Pertsonaia atalean atera genuen; zu,aldiz, Deabruaren Abokatuan.Ez naiz batere kexatzen. Deabrua nahiagosexu eta gatzik gabeko aingerutxoa baino.Eskerrik anitz.

Elkarrizketa hartan irakurria: “Groucho Marxedozein egoeratan zen Groucho, eta Mikel betida Mikel”. Zer esan nahi zuen, ordea, ideiarik ez.Jenialtasunean enkasillatuta nagoela.

Ados, baina zigilua duten aktoreak ez dakit zerdiren: jenialak, edo arrunt alferrak.Post-aktoreak dira, bistan da.

Euskara eta euskaldunaren kontura egitenduzue teatroa; eskuin muturreko hedabideenantzeratsu.

Esaten ditugunak, antieuskaldun baten ahoanmingarriak lirateke, baina euskaldunzalebaten ahoan dibertigarriak eta osasungarriak.

Iturri agortezina duzue gaia, gainera: dekalogiaosatzeko bidean izango zarete honezkero.40ra ere irits gaitezke. Trilogiaren laugarrenaegin berri dugu; beraz, 36 antzerki lan bainoez zaigu falta: miazkatuta dago.

Eta ezer gutxirako balio duen hizkuntza ikastenari dena, zer? Bere kontura barre egitea ere...Bai, gure kontura barre egiten dugu: lotsaga-rria! Eta konturatzen gara euskarak, bestegauza batzuen artean (ligatzeko...), barredexente egiteko balio duela.

Orain esango didazu umoreak zorne kolektibo-ak kanporatzeko balio duela eta kalaka horiguztiori.Esklusiba bat emango dizut. Adi!: “Umoreakzorne kolektiboak kanporatzeko balio du etakalaka hori guztiori”.

Oso da teoria polita, baina esplikaiozu txantxajasotzen duenari.Txantxa jasotzen duenari zaplazteko batesplizitatu behar diogu, batzuetan, barre his-terikoa mozteko.

Gizagaixo hori da benetako super-euskalduna!Super-euskalduna edozein eus-kaldun da, are egin berria bada–neroni bezala– eta, ondorioz,goxo-goxoa. n

MIKEL MARTINEZ

| ARITZ GALARRAGA|

Argazkia: Iñigo Azkona

Page 5: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A 5�

HAS GAITEZEN EraLan proiektua adibidebaten bidez sakontzen. Izaskun enpresa pri-batu bateko zuzendaria da; euskaltzalea, ikas-tolako umea, eta sarri aritzen da euskarazegunerokoan. Lantokiko batzarorokorrean beti gaztelaniaz egi-ten du. Inoiz ez da euskaraz eginbatzarretan eta berak ere ez dusekula aldaketarik proposatu.Bada, Izaskun bere lan esparruanliderra da, enpresako nagusiadelako. Hizkuntz lider izan lite-ke horretarako prestatukobalitz. EraLanen funtsa da,lider sozial horiei tresnakematea linguistikoki ikus-pegi kritikoa izan deza-ten, lan giro horretanhizkuntza ohiturekingertatzen denazjabetu daitezen.Jabekuntzaren ondo-ren etorriko da eral-daketa. Halako lanke-tarik gabe, beti bezalasegiko dute, gaztelaniazjardungo dute batzarretan. EraLan proiektuak bi adarrakuztartzen ditu, teoria etapraktika. Hizkuntz lidergoazer den hausnartzen aridira, eta era berean, admi-nistrazioko eta enpresa pri-

batuetako euskalduntze prozesuetan zuzene-ko esku-hartzeak egin dituzte. Udaleko, dipu-tazioko edo enpresako errealitateak ikusi

dituzte, eta besteak beste, agintari poli-tikoekin, euskara teknikariekin etaadministrazioko sailburuekin egin

dute lan.

Subordinazioari aurre egitekoliderrakLidergoak mila adiera ditu. Era-Lanek aukeratu duen adiera eral-daketarekin dago oso lotua. Hiz-

kuntza komunitatea bezalaeuskaldun norbanakoa,

subordinazio edo mino-rizazio egoeran bizi da.Lidergoaren bidez,eraldaketa bultzatzeada helburua. Nahizeta hiztun gisasubordinazio egoe-ran egon, edonork du

zerbait aldatzeko ahal-mena. Aldaketan mur-

giltzeko, premia sentitubehar du. Hortaz gain, tres-

nak behar ditu aldaketa gauza-tzeko. Enpresaburuak,euskararen aldeko jarreraizanik, batzar orokorretaneuskaraz egiteak duengarrantziaz jabetu behar

ASTEKO GAIA

EUSKALDUNTZEA EREMU SOZIOEKONOMIKOAN

Liderrak nola baliatuerabileran eragin dezaten

EraLan proiektua Soziolinguistika Klusterrak jarri zuen abian 2006an. Gaur egun, hamaikaerakundek osatzen dute egitasmoa. Lan munduko erakundeetan (pribatu eta publiko),

euskalduntze bidea nola eragin aztertzen eta probatzen dute, hizkuntza lidergoaren bidez.Honelako galderak dauzkate esku artean: Nolako ezagutza soziolinguistikoa beharko luke

euskara teknikariak udaleko lankide eta politikariengan lidergotik eragin ahal izateko?Zergatik da inportantea alkateak edo enpresaburuak euskaraz egitea?

| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

Lidergoa autoritatearekin lotu daiteke, baina EraLanproiektuak bestelako adiera eman dio. Lider eraldatzaileak

kontzeptua landu du.

Page 6: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

�6 2012KO URRIAREN 7A

EUSKALDUNTZEA

Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJ taldearenbozeramailea da. Aurreko legealdian Foru Aldundikodiputatu nagusi izan zen eta orduan ezagutu zuenEraLan proiektua, parte hartu baitzuen.

Zer garrantzi dauka diputatua edo batzarkidea euskarazaritzeak?Bi bektore nagusi daude; bat etxera begirakoa. Ardurainstituzionala baldin badaukazu, nik aurreko legeal-dian neukan bezala, talde politikoa eta funtzionariotaldea dauzkazu. Ez dugu ahaztu behar GipuzkoakoForu Aldundiak 2.000 langile dauzkala. Euskararenerabilera indartzeko, horiei begira zuk eragin dezake-zu.

Bigarren bektorea komunikazio publikoarena da,nola aritzen zaren euskaraz gizarteari begira. Ez diraeuskararen inguruko hitz politak bakarrik, ideiak, bai-zik eta praxia, eguneroko dinamika. Daukazun ardu-raren arabera, eragina oso garrantzitsua izan daiteke.

Nola eragin dezake agintari politikoak?Euskal politikagintzan gertatu izan zaigu funtzionariotaldea, udalean edo erakunde handiagokoan, euskal-duna izatea eta arduradun politikoarengatik egunero-ko jarduna gaztelaniaz egitea. Izan daiteke politikariakez daukalako euskaraz erraz-tasunik, euskaraz egiteko ohi-turarik ez daukalako... Alegia,eduki dezakezu esparru bat iaeuskalduna, baina erdarazfuntzionatzen duena, iner-tziaz. Arduradun politikobatek hori puskatzeko eragindezake. Kontrakoa ere egindezake.

Zer gogoratzen duzu EraLanetik?Perfil diferentetako jendea biltzen zen eta bakoitzakbere ekarpena egiten zuen, hausnarketa partekatua zen.Euskalduntzea ez da publikoari begira egin beharrekogauza bakarrik, norberak administrazioko egunerokolanean egin dezake. Euskalduntzea martxan jartzekoorduan irizpide politikoa inportantea da, baina ardura-dun politikoak ezin du bere kasa asko egin.

Inertziak puskatu beharraz hitz egin duzu eta norbera-ren kontzientziaren indarraz.Bikoteak umearen aurrean erdaraz hitz egiten baldinbadu, ezin dio esan euskaraz hitz egiteko, ez da sines-garria. Lehenengo obligazioa da euskara hizkuntzanagusi moduan erabiltzea zure esparru zuzenean, eta

zirkuluak zabaltzen doazen neurrian, zure lehenengohitza euskaraz egitea. Horrek euskalduntzea dakar,inertzia aldaketa. Azkenean, administrazioan etaesparru guztietan harreman pertsonala dago etaharreman hori euskalduntzea oso inportantea da.Dena dela, ez da aski. Dinamika administratiboa erehor dago eta erdaraz egiteko ohitura badago...

Eman iezaguzu adibideren bat.Oker ez banago euskara hutsean funtzionatu zuenlehenengo diputatu kontseilua izan ginen. Horretara-ko gaitasuna geneukan. Batek ez zuen euskaraz egi-ten, baina ulertu bai. Bada, hark gaztelaniaz egitenzuen, baina beste guztion hizkuntza baldintzatu gabe.Inertzia baten haustura izan zen, eta ekarpena.Horrek ez dakar erabateko aldaketa, baina urratsgarrantzitsua da aldaketa eman dadin.

Diskurtso aldetik nola zabiltzate administrazioko agin-tariak eta langileak?Foru Aldundiaren barruan adibidez, euskararekikoardura, diskurtsoa eta sentsibilitatea arduradun politi-ko batzuek zeukaten, eta gainontzeko guztiek ezzuten bere egiten ardura hori. Ez zegoen transbertsa-litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala

zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukanadministrazioan martxan jar-tzeko. Mundu osoaren kontraborroka egitea bezala da, bes-teek ez dutelako beregana-tzen ardura. Gero, transber-tsalitatearen kontzeptuabarneratu genuen eta hainbatprintzipio erakundearen egi-

turan transbertsal bihurtu ziren, hala nola, generoberdintasuna, jasangarritasuna eta euskara.

Liderra eta nagusia ez direla gauza bera diozu.Niretzat lidergoak ez dauka ikuspegi autoritarioa: nikagindu eta besteak obeditu. Lidergoa konfiantzanoinarritzen da, eta adimen emozionalean. Lan giroegokia edukitzen jakin behar duzu, harreman ona iza-ten. Euskararen erabilera ez da agintzen, liderra izan-go zara baldin eta etsenplu ona ematen baduzu. Lide-rra eta nagusia ez dira kontzeptu bera.

Hedabideetan nola jokatu behar du liderrak?Galdera inportantea eta zaila da, urte piloan obsesio-natu nau gai horrek. Arlo politikoan, euskaldun gare-

“Ez dira euskararen ingurukohitz politak bakarrik, ideiak,baizik eta praxia, egunerokodinamika. Daukazun ardurarenarabera, eragina osogarrantzitsua izan daiteke”

Markel Olano, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea

«Liderra izango zara baldin eta etsenplu ona ematen baduzu»

Page 7: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

nok egiten dugun irakurketa da komunikazioa euska-ra hutsean egiten duzunean hautsak harrotzen direla.

Hautsak harrotu?Adibidez, prentsaurrekoan komunikazio alorrekoprofesionalari euskara hutsean egiten badiozu, haren-tzat erasoa da, konturatzen da profesionalki zerbaitfalta zaiola. Askotan ez daude prest profesionaltasunfalta onartzeko.

Beraz, nola jokatu?Derrigorrean gaztelania erabiltzera eramaten zaituhorrek. Euskara hutsean egiten baduzu gaztelaniahiztun profesionala etorriko zaizu eta esango dizu,“errepikatuko mesedez erdaraz?”. Euskal kazetariakarazo bera dauka, komunikazioa erdaraz egitendenean etorri eta, “emango didazu kortea euskaraz?”.Eguneroko dinamika hori da. Dena dela, katalanekedo ingelesek haien hizkuntzan egiten badute, gazte-laniazko medioetan itzuli egiten dute edo azpititulatu.Euskaraz zergatik ez? Zergatik behartzen nau euskaraez dakienak erdaraz egitera? Profesional guztiek ele-bidun izan beharko lukete eta medioek jakin beharkolukete nire prentsaurrekoetara euskalduna bidalibehar dutela.

Baina, egoera diglosikoa aldatzen saiatzen bazarajendea haserretu egiten da. Nire asmoa euskarahutsean egitea zen, baina gero errealitatea dago.Oraingoz ez da posible euskara hutsean egitea. Oraineuskarari espazio duina ematen diot; dena euskaraz,testuingurua eta kazetariarentzako interesekoa denkortea, eta gaztelaniaz kortea baino ez. Edozein kasu-tan, euskararen eboluzioa nabaria da, orain egitendena ez da betelana. Hala ere, ez dakit egin beharrekoguztia egin genuen aurreko legealdian.

Sare sozialetan zabiltza.Ez daukat argi nola funtzionatu, praxi diferenteakdaude. Ezagun batek izen desberdinak dauzka etakontu bat euskaraz eta beste bat gaztelaniaz. Ez zaitgaizki iruditzen. Nik berriz, kontu bakarra daukat etagaztelaniazko eta euskarazko mezuak orekatzen saia-

tzen naiz. Azken finean, eragile zara eta erdaldunaden gunea euskalduntzen saia zaitezke.

Euskararen kontrako erasoak gaitzetsi izan dituzu.Jarrera publikoa inportantea da eta Twitterren etaFacebooken bidez oso erraza daukazu. Lidl super-merkatuak etxeko buzoian astero sartzen duen publi-zitate liburuxkarekin asko haserretu nintzen. Hitzbakar bat ere ez euskaraz. Publikoki esan nuen ni eznintzela joango Lidlera erostera, euskararen trataeraaldatzen ez bazuten.

Beste batean, Kontxako Banderaren bueltan,Radio Nacionaleko Ramon Trecet esatariak tweet batsartu zuen esanez, ikaragarri poztu zela Donibanekopatroia erdaraz hizketan entzun zuelako, aurrerapau-soa zela. Esaldi hura arbuiatzen nuela adierazi nuenTwitterrez.

2012KO URRIAREN 7A 7�

EUSKALDUNTZEA

Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatunagusi zenean ateratako argazkian.

DA

NI

BLA

NC

O

Page 8: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

du. Ondoren bigarren pausoa dator, nolalortu betiko ohiturak aldatzea?

Nekane Goikoetxea Sorguneak ikertegiko(HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea) kideada eta EraLaneko zuzendaria. Prozesuarenamaierako emaitzari begiratzea baino, ikerke-ta-ekintza prozesuan eragindako aldaketakaztertzea garrantzitsuagoa dela adierazi digu.Ez da batere erraza betikotutako ohiturakaldatzea. Eraldatzaileari, hizkuntz liderrari,soziolinguistikaren ikuspegitik begirada kriti-koa, diskurtso landua, edukitzea eskatzen dio.

Azken aldian, Iñaki Martinez de Lunasoziolinguista arabarra proposatzen ari denframing (edo marko) berriaren beharraz hitzegin digu Goikoetxeak. Kontua da zein mar-kotan kokatzen dugun hizkuntzaren arazoaedo egoera. Marko horren arabera jardutendugu gero. Goikoetxearen ustez, orain erabil-tzen dugun markoa sarri, hegemonikoakdiren hizkuntza espantsiboen ikuspegitik erai-kitakoa da, bestearen markotik abiatu eta sor-tzen dugu gure markoa, gure diskurtsoa, gureerreakzioa. Erresistentzia ariketa litzateke,adibidez, hizkuntza hegemonikoarekikoharremanak berrinterpretatzea.

Nekane Goikoetxearen iritziz, hankamotzgabiltza diskurtso eta argumentazioetan:“Askotan diskurtso mota berarekin goaz eus-

kalduntze bidea hartu duten edo hartukoduten erakundeetara. Baina, bakoitzak (izanenpresa, udala edo alderdi politikoa) beremarkoa dauka eta hor kokatzen du hizkuntza.Euskararen profesionalaren lana da bakoitza-ri doitutako diskurtsoak lantzea. Sarri diskur-tso sinpleekin goaz, ez gara argumentatzenhasten, ez dugu bestearen ikuspegia integra-tzen. Diskurtso lanketaren premian gaude,euskararen profesionalak begirada kritikoalandu behar du, diskurtsoak aberastu, botereharremanak eta eraldaketa estrategiakmaneiatzeko trebetasuna izan behar du. Tek-nikariari lan zorrotza eskatzen diogu”.

Diskurtso landu gabeez ari garela, eta eus-kara teknikariengandik agintari politikoeneremura jauzi eginda, lehen lerroko agintaribaten adibidea eman digu Goikoetxeak.Agintariak ibilbide eredugarria egin zuen:euskara ikasi zuen, lotsarik gabe erabiltzendu, gaztelaniaz egindako harreman ugari eus-kaldundu ditu. Alabaina, halako aldaketa zer-gatik egin duen galdetuz gero kosta egitenzaio praktika horren gaineko gogoeta sozio-linguistikoa egitea, eta erantzuna honakoa da:“Euskara maite dudalako, herria maite duda-lako”. Goikoetxearen ustez, politikariak eus-kara ikasi du, baina ez du lehen mailako liderbati dagokion lanketa soziolinguistikorikegin, ez dauka diskurtso landurik, eta nabarida bere ibilbide profesional horretan euska-rak (ez erabilerak, diskurtsoak baizik) ezduela zentraltasunik izan. “Badakigu –dioGoikoetxeak–, agintari askok traje on batiematen dioten adinako garrantzia ematendiotela euskarari, baina kasu asko bestelakoakdira, benetako hizkuntz liderrak dira. Halaere, kamuts dute ikuspegi soziolinguistikoa.Horrek lotura du, dudarik gabe, soziolinguis-tikak duen egituratze faltarekin. Harrigarriada 50 urtetan halako ibilbidea egin duenkomunitatearen kasuan”.

Guardiola, icebergaren erpinaKatalanaren normalizazioan Pep GuardiolaFutbol Club Barcelonako entrenatzaile ohiakjarrera eredugarria erakutsi izan du; hizkuntzliderra zer den ulertzeko adibide baliagarria da.

�8 2012KO URRIAREN 7A

EUSKALDUNTZEA

Nekane Goikoetxearen ustez,orain erabiltzen dugun markoasarri, hegemonikoak direnhizkuntza espantsiboenikuspegitik eraikitakoa da,bestearen markotik abiatu etasortzen dugu gure diskurtsoa,gure erreakzioa

EraLan ikerketa-proiektua da. Soziolinguistika Klusterra dasustatzailea, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakulta-teak zuzentzen du, eta hainbat erakunderen arteko lankide-tzaren bitartez gauzatzen da. Lan-arloan ematen den hizkun-tzen erabilera da proiektuaren aztergai nagusia, eta ikerketaaplikatua eta haren gaineko hausnarketak elkarrekin egitendituzte partaideek.

Proiektua 2006an jarri zuten abian eta 2012-2013 urteetanhirugarren fasea landuko dute. Hiru azpi-talde ari dira hain-bat gai jorratzen: a) hizkuntz lidergoa administrazioko erabi-lera planak berritzeko; b) hizkuntz lidergoa prentsaurrekoeta agerpen publikoetan c) euskararen aldeko portaera akti-boak erakundeen kulturaren argitan.

Ondorengo erakundeek, EraLaneko parte-hartzaileak iza-teaz gain, euren etxeetan egin dituzte hizkuntza lidergoarilotutako interbentzioak.� Bermeo, Eibar, Zumaia, Portugalete, Lasarte-Oria etaDonostiako udalak, eta Bortzirietako mankomunitatea.� Gipuzkoako Foru Aldundia.� Kutxabank.� Bai Euskarari Ziurtagiri elkartea.� Bertsozale Elkartea.� Kontseilua.� Topagunea.� Gasteizko Legebiltzarra.� Emun / Elhuyar / Aek-Ahize / Artez aholkularitzak.

EraLan proiektuaz

Page 9: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A 9�

EUSKALDUNTZEA

Babeslea: HABE

Page 10: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

Bermeoko Udalean EraLan proiektua gauzatzen aridira. Idurre Bideguren aurreko legegintzaldian zine-gotzi izan zen eta orain alkate da. Egitasmoa zuzen-zuzenean bizi ez badu ere, badaki zertaz ari den.

Alkatea zara, lider beraz. Hizkuntz liderra izan zaitezkeudalean bertan, eta herriari begira ere bai.Lider eraldatzailearen kontua oso kontzeptu konpli-katua da. Horra iristeko gaitasun asko izan behardituzu. Lehenengo galdera: Lider sentitzen al zara?Ez, momentuz ni ez naiz lider sentitzen, nahiz etarol bat betetzen dudan eta lidergo maila bat badau-kadan. Liderrak gaitasun asko eduki behar ditu:komunikatzeko gaitasuna, motibatzekoa... Horieklantzen ari gara, baina bada beste gauza bat osogarrantzitsua: udal honen nondik norakoa. Lidergo-aren gaian guk [udal politikariak] baino gehiagodakite langileek. Guk ezagutza hori eskuratu behardugu lehenengo. Bestalde, eredu izan behar dugu etahorretarako hizkuntza ohitura batzuk erakutsi beharditugu.

Ez da beraz, barneratzeko kontzeptu erraza.Ez hizkuntz lidergoa, ezta lidergoa orokorrean ere.Lider izateko moduak daude. Modu bat izan daiteke“boterean gaude eta hemen guk esaten dugunmoduan egiten da lan, euskaraz egiten dugu lan”.Beste modu bat izan daiteke euskaraz natural egitea,normaltasunera jotzea, inor erasotua sentiarazigabe.

Zinegotzi lau urtez eta orain alkate. Euskarari dagokio-nez, zer aurkitu duzu udalean?Sorpresa izan da. Oso erakunde euskalduna topatudut. Ez luke sorpresa izan beharko, baina adibidezBizkaian telefonoaren bestaldean euskaldunak aurki-tzea ez da beti hain erraza eta dokumentuak euskarazizatea ere ez. Bermeoko Udalean zati handi bat euska-raz egiten da, ahozkoan eta idatzizkoan; batzarrak,prentsaurrekoak. Ni natural nabil euskaraz eta taldeaere bai.

Lidergoaren gaia sakon landu dutenek esan dizueteordea, natural euskaraz aritze hori ez dela hain naturala.Bai, hala adierazi digute. Guri, udalean euskaraz egi-tea naturala iruditu arren, ez da hain naturala. Udaleranor datorren, erabilera ildo bat edo beste bat markadezake, boterean dagoenaren arabera langileei eskatu-tako euskara maila txikiagoa edo handiagoa izangoda. Dena dela, batzuetan hizkuntzaren erabileranmarkatzen den lerroa ez da argia, erabakitakoa, baiziketa asko pentsatu gabekoa.

Zuri gertatzen zaizu ohituraz gaztelaniaz aritzen direnekzurekin euskaraz egitea, alkatea zarelako?Niretzako naturala zen, adibidez, halakorekin euska-raz egitea. Baina gero konturatu naiz beste jendeagazgaztelaniaz egiten dutela. Langileek ikusten bazaituztezure inguruan euskaraz zabiltzala, inportantzia pun-tua ematen diote. Hasieran ez nintzen gauza horietazkonturatzen.

�10 2012KO URRIAREN 7A

EUSKALDUNTZEA

Idurre Bideguren, Bermeoko alkatea

«Lider eraldatzaile izatera iristeko gaitasun asko izan behar dituzu»

Nekane Goikoetxeari galdetu diogu atzo arteia egunero hedabideetan ikusi dugun entrena-tzailearen hizkuntza jarreraz: “Icebergarenerpina da. Harengan ikusi dugu eraldaketapotentea egiteko bidea. Bi gauzek egiten dutebat. Batetik, Guardiola bera fenomeno bat da,eta bestetik, klubak berak seguru asko hizkun-tza ikuspegia landua dauka, bere botere sinbo-likoaren jakitun da. Komunikabideen sistemaosoa eraldatzeko indarra izan du. Katalanarizenbait forotan orain arte eduki ez duen esta-tusa eman dio. Erresistentziak izan ditu botereelebakarraren aldetik eta oso modu eraldatzai-lean (jasoan, sofistikatuan) erantzun ditu”.Liderra, oso indartsua, baina berriro azpima-rratu digu egituraren, kasu honetan futbol tal-dearen, egitekoa. Alegia, euskalduntze bideannekez emango ditu pausoak euskara teknika-riak, enpresako zuzendariak edo politikariak,haren etxean euskara erdigunean ez badago.

Administrazioko euskalduntze planen gai-nean kontraesana ikusten du Goikoetxeak:“Gure administrazioan egin den euskaldun-tze bidean kanpo geratu izan dira agintariak,ez die plangintzaldiek ia eragin. Oraingo krisiinstituzionalak agerian jartzen ditu halakokontraesanak. Konparazio baterako, posibleal litzateke erretzeko debekua langileei jartzeaeta agintariei ez? Lider sozial formalengarrantzia handia da”.

EraLanek administrazioan eta enpresamunduan egin duen lanaz aritu gara artikuluhonetan, baina hedabideen eremu korapilatsuaere ari dira lantzen. Jendaurreko agerpenetaneta prentsaurrekoetan ahalik eta euskaragehien erabiltzeko zailtasunei nola aurre eginaztertzen ari dira. Adibidez, nola jokatu deza-ke erakunde bateko komunikazio arduradunakhedabideetara jo behar duenean? Euskarazegitea erabaki eta erresistentziak aurkitzen

Page 11: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

Zer lantzen da lidergoan sakontzeko bileretan?Aurreko saioetan alkatea eta zazpi bat zinegotzi elkar-tzen ziren. Haien kezkak agertzen zituzten, hizkuntzaportaerak aztertu. Adibidez, euskaraz natural egitenduzu bileretan eta halako batean gaztelaniaz egitekoeskatu dizute. Nola jokatu?

Adibide zehatzen bat eman al dezakezu?Etorkinen gaia lantzeko Ikuspegi erakundetik[Immigrazio Behatokia] hizlaria ekarri genuen. Harkeuskaraz prestatu zuen hitzaldia eta guk ere bai aur-kezpena. Saioa bukatzerako gaztelaniaz ari ginendenok. Hainbat jende etorri zen, batzuk etorkinak.Prestatu barik joan ginen, euskaraz egiteko prestatu-ta joan ginen. Aurreikusi egin behar da aurkitukoduzun panorama. Euskaldunoi gertatzen zaiguna dagaztelaniaz badakigula, baita beste hizkuntzakbatzuk ere, eta gaztelaniaz egiteko eskatzen zaigu-nean egin egiten dugula.

Hedabideetan nola egin ere aurreikusi behar duzue.Prentsaurrekoak euskaraz egiten ditugu, batzuetanprentsa oharra egiten da gaztelaniaz. ETBn gaztela-niazko kortea eskatzen dute eta eztabaida izan dugu.Orain hasi dira euskarazko esanak azpititulatuta atera-tzen. Baina euskaraz egiten baduzu ez zaituzte tele-bistan ateratzen edo zati bat baino ez, ez da gauzabera. Gaztelaniaz ematen badiozu dena prest daukate,lan handirik egin gabe. Zuk hor atera nahi baduzu,igoal gaztelaniaz egin behar duzu. Eztabaidatu eginbehar dira horrelakoak.

Udaletik kanpora ere liderrak aurkitu behar direla diozu.Kirol munduan adibidez. Urdaibaiko arraunlarieibehin baino gehiagotan esan diet, Bermeoko traine-rua izanda eta patroia euskalduna, zergatik esatenduen un-dos-tres-acaba eta ez bat-bi-hiru-akaba. Entrena-

tzaileari ere esan diot, eta hark: “galegoak ere badau-de...”, eta euskaldunak ere bai! Hain zaila al da bat-bi-hiru-akaba ikastea? Gaztetxoentzat klabea da haiengustuko esparruan, kirolean, erreferentzia euskaldu-nak izatea.

2012KO URRIAREN 7A 11�

EUSKALDUNTZEA

Urrian abiatuko dute berriz EraLan proiektua BermeokoUdalean. Idurre Bidegurenek alkate moduan hartuko duparte.

AR

GIA

baditu nola erantzungo die horiei? Zer dagoerresistentzia horien atzean? Zein lidertzamodu egon liteke euskal kazetarien artean?

Azken finean, hedabideak lider sozialen

eta herritarren arteko galbaheizaten dira, eta haien leihotik erai-kitzen dira euskara lider ereduga-rriak eta ez hain eredugarriak. n

Page 12: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

Ez zinen une egokienean sortu.Jaio eta zazpi ordura izebak eraman beharizan ninduen Bilbo bonbardatzen ari zirelako.Anaia zaharrena bihotzetik eri zen, eta bizikobazen, Bilbotik ihes egin beste erremediorikez zuela esan zion medikuak amari. OrdurakoBilbotik kanpo zebilen aita, eta halaxe aterazen ama etxetik, dokumenturik hartu gabe,hilabeteko kontua izango zelakoan. Itzultze-rako 15 urte pasa ziren ordea. Hala, Beskoi-tzen hazia naiz ni. 5 urterekin hasi nintzeneskolan, eta orain hitzetik hortzera dabilenbullyng-a gure larruan ezagutu genuen.Komunistak ginela zabaldu zen, gaiztoak, eta“buhame beltza!” edo “español y burrico, tripazaharrean bi ostiko” bezalakoak entzunbehar izaten genituen. Hantxe ikasi nuenborrokan, pataskan, auto-defentsan.

Hamaika neba-arrebako sendi batek, alema-nen okupazio sasoian, beste borroka motabatzuk izango zituen, ala?Autobus bat zegoen herrian, baina autorikinon ez. Orgen karrankek betetzen zutenbidea, zaldiek, astoek, idiek... Gehienek bizi-kleta zeukaten, guk ez. 15 urte arte oinutsikibili naiz etxean. Justu-justuko etxea zengurea: argirik ez, ura orain kaltegarria deladioten burdina-ur gorri-gorri hori, eta afal-tzeko gaztainak eta esnea. Alabaina, gogorta-sun eta laztasun horretara ohiturik, jolasbezala hartzen genuen bizitza. Gose gine-nean sagarrak ebasten genituen, eskolatikitzultzean amak agindutako zereginei ekitengenien, eta estutasunak estutasun, ez zitzai-gun umore eta irudimenik falta. Gure artean

izugarrizko giroa genuen, eta anaia Koldozenak irakasten zizkigun dantza, kantu etaantzerkiekin gure arteko ikuskizunak munta-tzen genituen neguko afalondoak alaitzeko.Gurasoak edo arrebak irriz ikustea aski zengure zorionerako. Hortik dator gure farandu-larako sena. Ez gara punta-puntakoak izanezertan, baina maila onekoak bai, eta ez dameritu makala taxuzko ikasketak egitekoparadarik ez dugula izan kontutan hartuz.

Kontziente zinen alemanen okupazioaren edozuen gurasoen konpromiso politikoaren esa-nahiaz? 6 urte nituela gure aitak Comète Sareko ihes-lariak etxean hartu zituen, eta guk jakin arren,ez genuen ezer esaten. Lagunak etxera josta-tzera etortzen zirenean amak basora tiratzekoesaten zigun, eta disimuluan ibiltzea mundu-ko gauzarik arruntena zen guretzat. Pentsa,zona asketik okupaturako bidean kontrolakpasatzen genituen noiznahi, eta xaxtatzensaiatzen baziren ere, ez ziguten deus atera-tzen. Guk ez genien alemanei beldurrik,

«Artearen industria etasailkapen guztietatik

kanpo nago»Gustu bizia eta bizi gustua elkartzen direnean…

IRKUS ROBLES-ARANGIZ

| SUSTRAI COLINA |

Argazkiak: Gaizka Iroz

Irkus Robles-Arangiz.1937an sortu zen Luisa Bernao-la eta Manu Robles Arangizen semea, Bilbon. 11 neba-arre-bako sendian zortzigarrena, Beskoitzen pasa zuen haurtzaroa,eta nerabezaroan Bilbora itzuli zen. Txinparta antzerki talde-ko, Olaeta dantza konpainiako eta Soroak laukoteko kide,1970eko hamarkadatik landa pintatzeari eman dizkio bereordurik onenak, Euskal Herriko hiriburu guztietan, Madrilen,Mexikon edo Caracasen erakusketak egitera iritsiz.

NORTASUN AGIRIA

PERTSONAIA

2012KO URRIAREN 7A12 �

Page 13: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …
Page 14: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

�14 2012KO URRIAREN 7A

IRKUS ROBLES-ARANGIZ

beste begi batzuekin ikusten genituen.Herrian pelotoi iraunkorra zegoen, eta egunbatez, eskolako leihoak txiki-txiki egin zituz-ten bi bala eskapatu zitzaizkion soldatu bati.Haur guztiak zoratu ziren, negarrak, oihuak,leihotik salto egiteko saiakerak... Gu ez ginenernegatu ere egin. Hazparneko bidean, ale-manek beraien auto blindatuetan igotzekoesaten zigutenean haiekin joaten ginen etxeondoraino, besteak berriz, “hilen haute!”oihukatuz sasien gibelean gordetzen ziren.Guretzat normaltasuna zen. Amak garbikiazaltzen zigun gauza batzuei buruz ezin gine-la inorekin mintzatu eta guk kasu egitengenion, besterik ez. Guk jolas bezala bizi-tzeak, alta, ez du esan nahi alemanen okupa-

zioa goxoa izan zenik. Hiru edolau aldiz etxea hustu eta mudatubehar izan genuen maniobra ere-muan geundelako, eta gauzak zerdiren, gerora jakin dugu errusia-rrei atzemandako “Organo Sta-lin” izeneko armen lehen frogakgurean egin zituztela.

Joan ziren alemanak, pasa zirenurteak, eta halako batean, Bilboraitzuli zineten. Itxuraz, ez ziren faran-dularako sasoi onenak baina...Bilbora heldu eta dena zen espai-niarkeria frankista, militarraknonahi, zezenketak... Itogarriazen guretzat. Bilbora iristeannegar egin nuen. Pentsa, Beskoi-tzetik nentorren, mendian lasaieta euskaraz bizitzetik, eta bat-batean Frankismoak are itogarria-go egiten zuen orduko Bilbobezalako hiri itogarria. Farandu-lan topatu genuen ihesbidea, etaTxinpartak antzerki taldea sortueta Euskaltzaindiaren bulegoetanelkartzen hasi ginen. Arnasa zenguretzat, babesa. Bakoitzak ekar-tzen zuen bere hondar-alea: batekgidoia, besteak kantua, halakoakdantza... Nik gehienbat dekora-tuak eginez eta kantatuz hartzennuen parte. Emanaldi egunetanherrietara joaten ginen trena gurepoltsikotik ordaindurik, handikaritu behar ginen lekura saski-betetraste bizkar gainean hartuta, etabehin antzezpen gunera iritsita,arditegia zelaitu, gortina batzukjarri, eta aurrera bolie. Orduan iaezinezkoa zen euskaraz ezer egi-tea, baina guk ez genuen baimenikeskatzen, egin eta kito. Izugarriazen menditik jaisten ziren artzaiak

edo herritar xumeak seko hunkituta ikustea.

Antzerkiarekin aski ez eta Olaeta dantza tal-dean eta Soroak laukotean ere buru-belarrimurgildu zinen. Olaetatik sortu zen Soroak. Oso nahasketabitxia zen Olaetakoa, aberats notableenalaba-ilobak eta miserikordiako umezurtzakelkartzen zituen, izugarrizko giroa sortuz.Tartean, gitarra ongi dantzatzen zuen TxabiVillaverde zegoen, eta behin Iruñera gindoa-zela, autobusaren atzealdean, gitarraz lagun-durik kantuan hasi eta izugarri ongi sonatzenzuela jabetu ginen. Entseatzeari ekin, abestieuskaldun, aleman, frantses eta latinoameri-karrez osatutako errepertoriotxoa osatu, eta

Page 15: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

handik gutxira Bilboko txalet batean kanta-tzera gonbidatu gintuzten. Arrakasta itzelaizan zen. Pentsa, sei kantu baizik ez geneuz-kan, eta seiak hiruna aldiz errepikatu beharizan genituen! Batak bestea dakarrenez, Mue-bles El Paraisok babestutako asteroko saioaizan genuen Radio Bilbaon hiru urtez. Jen-deak gure errepertorioko kantuak eskatzekodeitzen zuen eta guk zuzenean kantatzengenituen. Txitean-pitean, astebururo Madri-lera joateko aukera sortu zitzaigun. Larunba-tez hegazkinez joan, irratian eta diskotekabatean kantatu, eta igandean gure dirutxoare-kin itzuli. Los Panchosekin kantatu genuen,baita Wellington hotelean ere zinemaren sarinagusien banaketaren karietara. Munduosoan aritzeko eskari eta kontratu proposa-menak izan genituen, baina horretarako Eus-kal Herria uztera kondenatuak ginen, euska-raren presentzia anitz murriztera, etataldearen izpiritua desitxuratzea zatekeen.Horregatik, pixkanaka utzi egin genuen.

Utzi aurretik, alabaina, sekulakoak eta bientzun behar izan zenituzten euskal kantuzaleklasikoenen ahotik. Gure lehen kantuak rekinto batekin, gitarra-txo batekin, eman genituelako hasi zen ezta-baida. Euskal kantua lurperatzen ari ginela,gureak ez zuela izenik, herejeakginela... Beti gertatzen dira hala-koak. Gure argumentua sinpleazen: “Iparragirrek gitarra bate-kin kantatu bazuen, guk zerga-tik ez?”. Zorionez, zuzeneanentzuten gintuen jendea txora-txora eginda itzultzen zen etxe-ra. Gogoan dut Galdakaokofrontoian kantatu genuelabehin, eta sarrera guztiak saldu-rik, munizipalak jendearen ero-mena ezin baretuz ibili zirela.Jendearen harrera beroak urakbere onera ekarri zituen, etaapurka-apurka, jendearen eska-ria kritikarien hitz gogorrei gai-lendu zitzaien. Hori gutxi ez etaMixel Labeguerie bezalako emi-nentzia batek gure kontzertubatetik jalgita “hau da nik eginnahi dudana!” aldarrikatu zuen.Erreferenteak balekotzat jotzenzaituenean fite isiltzen dira baz-terrak.

Hainbeste urte dantza, kantu etaantzerkian iraganda, nola eraba-ki zenuen pintatzen hastea?Txikitan trebea nintzen marraz-ten. Bilbora heldu eta Artes y

Oficios-en marrazketa lantzen hasi nintzen,eta urte batzuen buruan, Firestonen sartunintzen marrazkilari, kartografiara jauzi eginaitzin. Ezkondu, guraso izan, eta etxean den-bora gehiago pasatzen nuenez, nire gauzatxo-ak egiten hasi nintzen inongo pretentsiorikgabe. 1972an, bi margolari ezagutu, eta eure-kin Errioxara joaten hasi nintzen pintatu etaeurek nola pintatzen zuten ikusi eta ikasteko

asmoz. 1973an zabaldu nuen nire lehen era-kusketa eta gaur arte. Ikasi dudan ezer ez diteskolak irakatsi, ez dut irakaslerik izan, ikusidudanak irakatsi dit. Bizimoduan ikasten dengizaldikoa naiz ni. Horregatik marraztenditut zaharrak mahai-bueltan kantuz edoferian. Hori da nik ezagutu dudana, nire bai-tan gelditu den arrasto sentimentala. Zoraga-rria iruditzen zait bizimodu nekeza eta gogo-rra izan arren zein alegera ziren. Orduan

2012KO URRIAREN 7A 15�

IRKUS ROBLES-ARANGIZ

“Amerikanismoa erraietaraino sartu digute,eta artista batek egiten duena baino

garrantzitsuagoa da horren inguruandiskurtsoa sortzeko duen gaitasuna”

Page 16: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

jateko eta lagunartean lasai egoteko beharzen sosa, ez oporretara joateko. Badakit sasoihori ez dela oraingoa, ene denbora pasatuadela, baina ni garai horren erreportaria naiz,eta aro horren testigantza utzi nahi dut. Niregauzak nire estilora eginez gozatzen dut. Zer-gatik pintatu, bestela? Badut bizitzeko bestediru, ez dut gehiago nahi.

Barkatuko didazu baina ez zaitut artearenindustria eta sailkapenetan irudikatzen. Artearen industria eta sailkapen guztietatikkanpo nago. Ez daukat mundu horrekinzerikusirik. Nahi dudana egiten dut eta bostaxola zait non kokatzen nauten. Ez dut jasa-ten arte munduko jende baten hitzezko

kakalarria. Koadro bat ikusita,kritikari edo dena delakoeknola ar raio esan ditzakete“mundu berri baterako giltzaeskaini digu” bezalako txorake-riak, artistak komuneko lapikogainean ukandako okurrentziamarraztu besterik ez baduegin? Artista ezin kaka egindaeta kritikaria inspirazio bulkadabat dela esaten! Gaur egun,margolariek baino gehiagodakite margolariez kritikari etaikerlariek. Artista bakoitzakdauka robot bat ondoan, gaizkisintonizatutako irratia bezala

mintzo, denoi zer pentsatu eta zer sentitubehar dugun esaten. Amerikanismoa erraie-taraino sartu digute, eta artista batek egitenduena baino garrantzitsuagoa da horreninguruan diskurtsoa sortzeko duen gaitasu-na. Pentsa, aurrekoan bezero batek kontatuzidan X artistaren rodilloz pintatutako koa-droa dirutza batean zegoela salgai. Behinkoadro on bat pintatu duzulako edozersaldu dezakezu? %100a bikain pintatzenduten artistarik badea? Ni ez naiz horietarik,pintatzen dudanaren %10-15a oso ona da,%50a ona, eta gainontzekoa, ba... Dena den,zin dagizut askoz hobeki bizi naizela horionartuta, etengabe ondoan robot bat eduki-ta baino.

�16 2012KO URRIAREN 7A

Page 17: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A 17�

Amerikanismoaz ari zarela, aurten hamabosturte betetzen ditu Bilboko Guggenheimek.Hastapenetik uste izan dut Guggenheimeninbertitu zena inbertitu aurretik EuskalHerriarentzat eta bertako kultura eta kultur-gileentzat zer komeni zen eztabaidatu etahausnartu behar zela. Dena ez da dirua etaospea. Guggenheim izan zitekeen bertakoerrealitatea aintzat hartu eta bertako kulturmugimendua hauspotzen duen museoa,baina ez da. Betikoa, handienak nekez egitendio kasu txikienari, sudur-puntan jartzenzaiona egiten du eta kito. Aspaldi esan zuenOteizak Euskal Herrian ez zegoela artistaklaguntzeko sistema justu eta antolaturik.Gurean, artistak erabili egin dira turismo eta

prestigio mota bat erdiesteko. Gobernu guz-tiek diote arterako diru-partida bat daukatela,eta hori hala bada, non dago nire zatia? Buel-tan ez badut ezer jasoko, zergatik ez nautezergak ordaindu beharraz libratzen? Baina ez,denek ordaintzen dugu eta gutxi batzuk bai-zik ez dute jasotzen. Hori horrela da musi-kan, artean, literaturan... Batzuek mundukolaguntza guztiak izan dituzte eta besteak betiizan dira baztertuak.

Alta, bazterretik ekiteko grina sumatzen dizutoraindik.Eta nola! Marrazki zenbait egiten hasia naizIbañetan aurpegi batzuk agerian dituen5.000 kiloko harritzar batean ezartzeko,“Ibañetako batailako garaileak” izenburu-pean. Bai, Rolland-en monumentua hantxedago, baina inork ez dio deus euskaldunez.Horregatik, zizelkari batekin mintzatu naizhalako harritzarra non atzeman genezakeenikusteko, eta norbaitek puskatu nahi badudinamita beharko du. Gainontzean, ahaldudano pintatzen segitzeko asmoa dut, enekoadroen balorea handitzeko jende batekpintatzeari uztea edo hiltzea nahiduela dakidan arren. Badakizu,askorentzat artista ona artistahila da, baina ni hobeki nagobizirik eta pintatzen! n

Gurasoak“Guretzat aita, aita zen, ez Manu Robles-Arangiz. Orduan ez ginenbere dimentsio politikoaz ohartzen. Oso diziplinatua zen, gogorra,eta amak estaltzen gintuen sarri. 12 urterekin arto-bizarra erretzenhasi ginenean gezurretan harrapatzen gintuen, eta astindua emanostean, belarretara bidaltzen gintuen lotara. Biharamunean, hantxeetortzen zitzaigun ama, lagundu eta ikastolara joateko goxatzera.Gaixo ama, lanez gainezka ibiltzen zen beti, ez zen gelditzen, ez zuenia lorik egiten”.

AZKEN HITZA

IRKUS ROBLES-ARANGIZ

Page 18: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A18 �

GARAI GUZTIAK DIRA erabakigarriak.Joandakoa, oraingoa eta datorrena. Aurre-ra egin behar dugu, noski, baina kontuada datorren garaia non oinarritzen denedo nora begira eraikitzen dugun.

Nik ez nuke erantzun bakarra emango.Hartzen dugun ikuspuntuaren araberaizango da. Edota, hobeto esanda, hartzendugun arloarena.

Esango nuke herritar guztion kezkaketa nahiak, egun, hiru arlotan zehaztuditzakegula: bakegintza, normalizaziopolitikoa, lan harremanak eta ongizatea.Ez dut gaur beste esparru soziopolitikogarrantzizkorik ikusten.

Arlo horietan zer balio du iraganak?Guztiz baztertu behar dugu ala guztizberreskuratu eta sendotu? Zer egiten arigara?

Krisi ekonomikoa dela eta, lan harre-manak eta ongizatea dira bere ondorioriknabarmenenak. Arlo honetan argi dagoatzera pausoak ematen ari garela –direla–,ez dakitela aurrera egiten. Edozein arazodela eta hartzen diren lehendabiziko neu-rriak iraganera itzultzeko dira: lan harre-manak desregularizatzea, lan baldintzakmurriztea, babes sozialak txikiagotzea...Iraganak, beraz, badu balio berezia: etor-kizunari begiratu beharrean, joandakogaraia aldarrikatzen eta miresten ari dirapolitikan eta ekonomian agintzen dute-nak. Etorkizun eskasa beraz, eta hausnar-ketarik eza. Ez badugu bide berririk asma-tzen, sistema iraultzen, iragana ikuspegikritikotik irakurtzen eta beste neurririkhartzen, bide honetatik jarraituz gero,

hemendik hogei urtetara egoera berbe-rean aurkituko gara eta berriro ere iraga-nera itzuliko gara, baina, martxa honetan,orduko iragana XIX. mendea izango da.

Normalizazio politikoaren arloan atze-ra begiratzeak ez digu aurrerapenik ekarri-ko. Zergatik? Iraganean –eta egun– Espai-niarekin izan dugun lotura ez delako inoiznormalizatua izan. Osasun oneko gizartebatean harreman pertsonal, sozial etapolitikoak borondatezkoak direlako,noski. Borondaterik gabe ez baitago aska-tasunik. Eta askatasunik gabe ez dagoela-ko sendotasunik. Noiz arte iragana izangoda ispilu? Noiz arte iragana izango daharresi gaindiezina etorkizunarentzat?

Zergatik ezin da etorkizun berri bateraiki, herritarron borondate askean oina-rrituta? Nik apustu hori egiten dut; ez diotinori kalterik egiten eta inoiz egin ez dida-ten oinarrizko galderari erantzun eginnahi diot. Zein dira horren aurka azaldu-ko diren “arrazoiak”? Zein oztopoak?Orain arte entzundakoak araudia aldarri-katzen du eta, beraz, iragan tristea etailuna.

Bakegintzak, aldiz, iragana behar beha-rrezkoa du. Zergatik? Gure sufrimendua,gure jendea eta gure sentimenduak bertandaudelako. Eta gure jarduera politikoa erebai. Norberarena. Nola eraiki talde sozialaske eta osasuntsua jasan dugun sufri-mendua ahaztuz? Nola egin aurrera gerta-tu den guztia aztertu eta arbuiatu gabe?Nola eta zergatik onartu beharko genukepairatu dugun mina hainbat helburu poli-tikoak lortzeko zilegia zela entzun izana?

Denona da iragana, bai, eta denok era-man beharko dugu zama hau. Baina ezingodugu karga hau bidean baztertu, nahiz etahorrela “erosoago” egin dezakegun aurre-ra. Ni prest nago motxila hori gainean era-maten jarraitzeko, baina jende gehiagobagara, denok bagara eta lepo berriakbadaude, zama arinagoa izango da, etabere banaketa, justuagoa.Honela, seguruenik, batzuekzamarik gabe egin ahal izangodute aurrera, nahiz eta bihotzaoraindik negar batean eduki. n

Iragana, oraina eta etorkizunaD

AN

IB

LAN

CO

Ez badugu bide berririk asmatzen, sistemairaultzen, iragana ikuspegi kritikotikirakurtzen eta beste neurririk hartzen, bidehonetatik jarraituz gero, hemendik hogeiurtetara egoera berberean aurkituko garaeta berriro ere iraganera itzuliko gara, baina,orduko iragana XIX. mendea izango da

GarbiñeBiurrunMancisidor �

EPA I L E A ,

EHUKO

Z U Z E N B I D E

I R A K A S L E A

IRITZIAREN LEIHOA

Page 19: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

Asisko Urmeneta �

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

� 192012KO URRIAREN 7A

Page 20: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

20 � 2012KO URRIAREN 7A

EUSKARAREN BIDEAK baditu zenbait sigi-saga. Hernaniko baserri bateko amonak inorhaizea hartzera bidali behar bazuen “joanhadi Lekeition barrena!” esaten omen zion.Esaerak badu bere grazia, eta arrazoi partea,nahiz eta lekeitiar batek antzarrak ferratzerabidaliko lukeen hori asmatu zuena.

Badu harako bide horrek Tom Simpso-nen azken pedalkaden antza. Nik Etxeba-rriko mutiko bat ikusi izan dut, laranjazjantzirik eta bere burua ongi zukutua,Lekeitioko bide horretan barrena, entrena-tzen, bizikleta baten gainean. Ez da berriz

gertatuko. Ez behintzat kolore horretan.Zuntz optiko berria ez da nonbait Etxeba-rriko zokoraino heltzen, edo nahiago duteAsiako merkatua, edo nik dakit ba zergatik,Lekeition barrena bidali dute mutila. Ez duberak hautsik harrotuko, ohitua dago bes-teen esanetara isil-isilik ibiltzen. Lagunen-gatik hesteak bota izan dituen mutila. Hel-mugari baino garrantziagehiago eman izan dio betibideari.

Ez dira nonbait oso modandauden baloreak. n

PRUDEN ARABAKO HERRI txiki batean jaio zen duela68 urte. Bizitza gehiena Gasteizen eman badu ere,erretiratutakoan herrira itzuli eta han bizi da, baratza,facebook eta kartetako lagunen artean. Hirian utziditu Koldo, seme zintzoa, eta Koldoren seme-alabak,Aimar eta Maider.

Koldo kazetaritzan ibili da urtetan, baina orain,komunikabide askotan lagunak eta adiskideak dituela,komunikazio-aholkularitzan eta harreman publikoe-tan izen handi samar bilakatu da.Duela urtebete sekulako kontratualortu du erregaien ustiaketa eta zun-daketa lanak egiten dituen enpresabatekin. Hasieran enpresa honenkomunikazio-beharrak asetzea ez dazaila izan: inork ez zuen ezer argita-ratzen. Baina orain zalaparta hasi da,eta gero eta nekezagoa da lankideizandakoei albisterik ez dagoelaburuan sartzea.

Koldo seme zintzoa da. Ama jubi-latu zenetik ia astebururo joaten dabisitan, amama eta ilobak elkarrekinegon daitezen, eta ondo dagoelako hiriko umeeklurra, baserria eta mendia sentitzea. Larunbaterobezala, irailaren 22an ere, baserrian elkartu dira ama-mak prestatutako bazkariaren aitzakiarekin egun-pasaegitera.

Bazkaltzen hasi orduko hasi da dena okertzen.“Gaur frackingaren aurkako nazioarteko eguna da”,

bota du Prudenek, ustekabean. Eta Koldoren txistualoditzen hasi da. Maider neska galdetsua da. “Zer dafrackinga, amama?”. Koldok ahoa zabaldu bainolehenago, azkar eta gelditu gabe erantzun du Aima-rrek: arbel-gasa dagoela herriko lurzoru guztien azpi-azpian, eta handik ateratzeko lur azpiko harriak apur-tu behar dituztela, eta hausteko ura eta sustantziakimikoak sartuko dituztela. Horregatik deitzen delahaustura hidraulikoa edo frackinga.

Koldo mingaina eta sabaia desitsa-tsi saiatzen den bitartean, Maiderberba-lapikoak hartu du hitza: zenbatlitro beharko litzatekeen harkaitzahausteko, eta aurten egon den lehor-tearekin, ea nondik ekarriko dutenhorrenbeste ur, eta ea gero zer egin-go duten ur kutsatuarekin eta gasare-kin, eta ura eta gasa nola garraiatukoduten, herrira doan errepidea hainestua bada...

“Hori diot nik, hori...” laburbildudu Prudenek.

“Zer da garrantzitsuagoa, aita, uraala gasa?”. Komunera joan behar duela iragarri duKoldok. Atera denean, amama eta ilobak prest daudeherrian emango den hitzaldira joateko.Frackingaren aurka. “Urriaren 6an zue-nean bazkalduko dugu, eta bazkalosteanmanifestaziora!” amaitu du amama Pru-denek. n

IRITZIAREN LEIHOA

Fracking

Rosa M. Martín SabarísEHUKO I R A K A S L E A �

“Gaur fracking-arenaurkako nazioartekoeguna da”, bota duPrudenek,ustekabean. Koldorentxistua loditzen hasida. Maider neskagaldetsua da.“Zer dafrackinga, amama?”

Amets Arzallus�

BE RT S O L A R I A

IÑIG

OA

ZK

ON

A

DA

NI

BLA

NC

O

Amets

Page 21: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

IRITZIAREN LEIHOA

� 212012KO URRIAREN 7A

Gatazka baten legedia daestatuen motorea,zigortu eta zigortzaileen bereizle paregabea.Gizalegezko deritzogunakizan ohi du ohorea,edonorentzat gordea.Euskal Herrian ordea,epaituaren neurrira aldatuzarauaren kolorea,zigor kodeak ezkutatzen dumendekuaren kodea.

Bizi osoa espetxe baten sartuta pasa beharrak,itzali egin litzake haladirauten ororen garrak.Lege berriak saldu dituztebaina dira kontu zaharrak;gobernuen asmo txarrak,ta mugak jarri beharrak.Euskal presoen kondenak diraparadoxiko samarrak,krisialdian murrizketarikizan ez duten bakarrak!

Baina Europa gobernuarierrepikatzen ari da,Parot doktrina behar duelalehen bait lehen erretira,eta gaixorik dauden presoakaske uzteko sikira.Raxoik bizarrari tira,Gallardonek mus partida...Martxa honetan nahi duten denaegiten ohituko dira.Noiz zigortuko ote ditugueurak hormara begira? n

Kode penal berria

XD

Z

MirenAmurizaPlaza

Doinua: Munduan libre bizi izateko.

BERTSOBERRIAK

AZKEN URTEETAN Hego Eus-kal Herrian eta berezikiGipuzkoan eta Bizkaian bide-sarien inguruko benetakodebatea desbideratzeko asmo-arekin argudio sasi ekologistaketa gezurra borobilak erabilidituzte, besteak beste, forualdundiek eta zenbait alderdipolitikok herritarrak bidesa-riak ordaindu behar ditugulajustifikatzeko eta gure herritikigarotzen diren milaka tonamerkantziek eragiten duteningurumen kostua eta kostusozialaren arduraduna garraio-laria dela sinestarazteko.

Haatik, Hiru garraiolariensindikatuak sekulako ahalegi-na egin du bidesari berriakezartzearen alde erabilitakoaitzaki merkeak desmuntatze-ko, merkantzien garraioa zer-bitzu publikoa dela argitzeko,eta finean bidesarien helburunagusia eta bakarra instituzio-en kutxa arazoak konpontzeadela frogatzeko.

Azkenean hala dela aitortubehar izan dute hitzez edoekintzez Gipuzkoako zeinBizkaiko diputazioek. Gipuz-koan Bidegik duen milioikozorra N-1ean bidesari berribaten bidez konpontzeko egi-tasmoa aztertzen ari dira, Biz-kaian berriz hasiera-hasieratikBilboko saihesbidearen obraerraldoia ordaintzeko bidesa-riak inposatzeko beste aukera-rik ez zegoela argitu zuten.

Bidesaria, beraz, azpiegitu-rak finantzatzeko, mantentze-ko eta errepide gehiago eraiki-

tzeko herritarroi ezartzen zai-gun zeharkako zerga mota batda, berrordainketa.

Argi dago. Bidesarien deba-tea gure errepideen finantza-ketari buruzko eztabaida hutsada eta ez du zerikusirik ingu-rumena babestearekin, zirku-lazio arazoak konpontzeare-kin eta are gutxiagomerkantzien mugimenduakordenatzearekin, horiek ezbaitira bidesariak ezarriz kon-ponduko diren arazoak. Beraz, errepideen finantzaketagure herriko politika fiskala-ren eta gure fiskalitate eredua-ren inguruko eztabaidarenparte bat izan beharko litzate-ke osasunaren, hezkuntzarenedo bestelako zerbitzu publi-koen finantzaketarekin gerta-tzen den bezala.

Izan ere, zorionez edo zori-tzarrez errepideak eta azpiegi-turak ondare edo kalte publi-koa dira, her ritar guztiokzuzenean edo zeharka errepi-deak erabiltzen ditugu edoerrepideak behar ditugu, etahorrenbestez gizarte osoakasumitu beharko du errepi-deen ordainketa.

Hori hala izanik, orain fun-tsezko eztabaida da fiskalitatezuzena, progresiboa eta bidez-koaren bitartez finantzatzenditugun gure errepideak edobidesaria bezalako zerga dis-k r i m i n a t z a i l e a ,injustua eta ez pro-gresiboa inposatuzeta zabalduz egitendugun. n

Estitxu Ugarte� HI R U S I N D I K AT UA

Errepideen finantzaketaz

bi hitz

Page 22: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …
Page 23: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A 23�

ERDIKO KAIERA

BEZAREN IGOERA KULTURAN

ABUZTUAN, Espainiako Gobernuakarte biziei aplikatzen zaien zergari 13puntuko igoera ezarriko ziola iragarrizuenean, gogotik haserretu ziren kul-tur sektoreetako eragileak. EspainiakoKultur Industriako enpresen elkar-teak (UAEICE) azterketa bat emanzuen argitara, neurri horren ondorio-ak agertzeko: 4.226 lanpostu zuzengaltzeko zorian, kultur enpresen %20ixtear eta guztira 43 milioi ikuslegutxiago. Etorkizuna ilun ageri da,beraz, dagoeneko ahuleziak jota dago-en sektorean. Krisia eta laguntzapublikoen etengabeko murrizketajasan ditu lehenagotik.

Egun, sektore honek 500.000 lan-gile zuzen ditu Espainiako estatuan,eta barne produktu gordinaren %3,2da. Kultur ekimen hauei ezarri zaienBEZa, %8tik %21eko igoera sonatua,euroguneko kulturaren gaineko zergarikaltuena da, eta ikusle kopuruari ez ezik, kulturkontsumoari ere eragingo dio. Kultur eragi-leek diotenez, neurria ez da uste bezainerrentagarria izango, zergari esker egingo dendiru-bilketa eta sektore honetan gertatukodiren galerak parekatzen badira behintzat.

Euskal Herrira etorrita, kultur arlokoelkarte zenbaitek uztailaren amaieran eginzuen agerraldia medioen aurrean, BEZarenigoera iragarri bezain azkar. Orduan, EuskoJaurlaritzako Kultur sailburuorde AntonioRiverak, “eraso” gisa definitu zuen Espainia-ko Gobernuak hartutako neurria, eta erantsi,datorren urtean arlo honetako enpresen fak-turazioa %78 jaitsiko zela. Halaber, lanpos-tuen %66 kolokan jarriko zirela.

Arte eszenikoak, sokanLuze eztabaidatu da BEZaren igoera honekeragingo duenaz. Kultur eragileek bilerakegin dituzte alderdi politikoekin, eta desados-tasun handiak aurkitu dituzte, ordezkari poli-tikoen artean ez ezik, baita bestela ere. Diru-dienez, tunelaren amaiera ez da ikusten.Areago, tunela bera iluntzen ari da. AmaiaIbañez Eskenako kudeatzailea da –Euskadi-ko Ekoizpen Eszenikoen Enpresa Elkar-tuak–. Bere ustez, “oso kezkagarria da eraba-kia, eta eragin ezkorra izango du gurejarduera kulturalean, bestela ere nahiko ahulabaitzen egoera”. Ibañezek azaldu digunez,“Sarreren prezio igoerak antzerkirako sarbidesozialari eragiten dio lehenik eta behin. Kon-tsumoak behera egingo du, eta ondorioz, sek-

Irailarekin batera, BEZaren igoera heldu zen arte bizietara, hau da arte eszenikoetara,zuzeneko musika saioetara eta zinemara. %8tik %21erako igoera ezarrita, kulturaren gaineko

euroguneko zergarik garestiena inposatu dio Espainiako Gobernuak Hego Euskal Herriari.Kulturan diharduten sektoreek –krisiak ondo gaztigatuta zituen dagoeneko– gogor kritikatu

dute neurria. Mirariak besterik ez ditzake salba.

Arte biziak luxu bilakatuko dituen neurria

| MYRIAM GARZIA |

Ferran Martinek,lainformacion.comwebgunean eginikosatira.

Page 24: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

24 � 2012KO URRIAREN 7A

ERDIKO KAIERA - ZERGA IGOERA KULTURAN

tore honetan lan egitenduten pertsonen kopu-rua murriztuko da”.Euroguneko tasa han-diena aplikatu dela iku-sirik, Eskenako kudeatzaileak garbi du Artea-rekiko eta Kulturarekiko erakutsi den jarrera:“igoera honek agerian uzten du EspainiakoGobernuak arlo honekiko sentitzen duenerdeinua. Portugalen eta Herbehereetan ereegundoko igoera aplikatu zitzaien jardunhauei, eta azkenean zerga murriztu eginbehar izan zuten”. Ibañezen ustez, “neurrihorrek oso ondorio larriak izan zituelako.Espero dugu Espainiako Gobernuak atzeraegingo duela, erabakia bertan behera utzikoduela, eta kulturari zerga murritza ezarrikodiola, inguruko herrialdeetan egin bezala”.

Euskal antzerkigintzan oraindik eta larria-goa izango da pairamena, Ibañezen ustez,“kultura minorizatua den heinean”. Ezegon-kortasuna, lanpostuen galera, berez nahikolarri dauden enpresen itxiera, eta, okerrena,kultura luxuzko ondasun bihurtzea, elitearenproduktu bilakatzea, horiexek ditu arriskurikaipagarrienak. “Gogorarazi behar zaie politi-kariei klutura ez dela entretenimendurakoedo aisialdirako kontua. Gizartea gara dadinbeharrezko tresna dela, gizarte jasangarri etalibrea eraikitzeko beharrezkoa”.

Bilboko Arriaga antzokiak, bidegurutzeanjarri eta BEZaren igoeraren zati bat beregainhartzea erabaki du. Ignacio Malaina bertakozuzendari kudeatzaileak argitu duenez, “ezgenuen nahi sarreran prezioagatik kontsumo-ak behera egitea. Funtsezkoa iruditzen zaigukultura denontzat erakargarria eta eskuraga-rria izatea, ez izatea luxuzkoa”. Amaia Ibañe-zi bezala, Ignacio Malainari ere ez zaio irudi-tzen igoerak eraginkortasun fiskalik izangoduenik, igoera horren lehen ondorioa, hain

zuzen, hori izango baita, kontsumoaren jai-tsiera. Horregatik, “erabakia okerra eta injus-toa” iruditu zaio. Gauzak honela, Arriagaantzokiak zergaren zati bat bere gain hartuta,ez da horrenbestekoa publikoari ordaindua-raziko zaiona. Batez beste, %5-6 garestitukodira Arriaga Antzokiko sarrerak. “Gurepublikoaren alde pentsatu eta kultura moldeeskuragarri baten alde egin nahi izan dugu,gure kultur kalitatea mantenduta gainera”.

Arte eszenikoak bazter utzi gabe, Bilboko6 Pabilioira jo dugu. Ekimen pribatua bainaizaera irekia du areto honek, arte eszenikoeta-ko eragileek eurek bultzatzen dute bertakomartxa. Irene Bau 6 Pabilioiko bazkide da,eta baita aktorea ere. “Akats tamalgarria iru-ditzen zait erabakia –dio aktoreak –. Atzerabotako dutela espero dut. Ez da posible euro-guneko zergarik garestiena izatea, eta igoerahori zuzen-zuzenean ikusleak ordaindu beharizatea”. Bestalde, kultur industriaren kaltera-ko izango dela iruditzen zaio Bauri, “batzueksokan bizi behar beti, kolokan”.

Arte biziak, hilik?Arte biziei ezarri zaie zerga. Adibidez, antzer-kiari eta zuzeneko musikari. Susmo guztienarabera, izugarrizko galera ekarriko du neu-rriak, lehenagotik ere krisi ekonomikoak etadiru-laguntza publikoen murrizketek –kalku-latzen da 2005eko kopurutan dabiltzala unehonetan– ondo astinduta zeukatelako sekto-rea. Berriz ere sortzaileek musutruk lan eginbeharko dutela dirudi.

Iker Arroniz, Gasteizko Jimmy Jazz areto-ko arduraduna da, baita Kultura Live musika

Amaia Ibañez Eskenakokudeatzailearen ustez,erabakiak eragin ezkorraizango du gure kulturjardueran.

Carlos Juarez EuskalZine Ekoizleenelkartekopresidentearenustez, neurri honekelitista bihur dezakezinema.

J.M. Moraren bineta. www.lainformacion.com

Page 25: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A 25�

ZERGA IGOERA KULTURAN - ERDIKO KAIERA

zuzenean eskaintzen dutenHego Euskal Herriko aretoenelkarteko kide ere. Arronizi ereerabat okerra iruditu zaio igoe-ra, “oso altua baita, Europakobeste estatuekin konparatzenbada, altuenetakoa. Kultura sus-tatu nahi bada ezin zaio horrela-ko zergarik ezarri”. Musikaindustriari arte eszenikoei gerta-tzen zaien bezalatsu gertatzenzaio eta neurri honek enpresaritxikien eta sortzaileen egoera larria areagotubesterik ez du egingo. Arronizek dioenez,“zuzeneko emanaldi gutxiago eskainiko dira,sarreraren prezioaren %35etik gora zergakizango direlako. Beraz, bizi dugun egoeradela-eta sarreren prezioa ezin denez gehiagoigo, eskaera eta eskaintza urrituko dira”.Antzerkian gertatuko den bezala, Jimmi Jaz-zeko arduradunaren ustez “zergak bertakomusikari eragingo dio bereziki. Atzerriko tal-deak ikusteko grina handiagoa izan ohi dabeti eta haien zirkuitua ere txikiagoa izatenda. Baina bertako taldeak sustatzeko orainarte egin diren ahaleginak zailak baldin bazi-ren, are zailagoak izango dira aurrerantzean,baldintzek okerrera joko dutelako eta aurreraemandako pausoei (kontratuak, segurtasunbaldintzak, egile eskubideak...) atzeraldia hel-duko zaie”. Amaia Ibañezek bezain ilun ikus-ten du etorkizuna Arronizek. “Geroz eta lan-baldintza kaxkarragoak, soldaten jaitsiera,kontzertuak antolatzeko aukera eskasagoak,bai ikusle kopurua murriztuko delako, baita

kontzertuak antolatzeko beharden mozkina gero eta txikiagoaizango delako. Horixe da dator-kiguna”.

Pirateria nagusiCarlos Juarez Euskal ZineEkoizleen elkarteko presidentea-ren hitzetan “kulturak ezin duluxuzko zerbait izan”. Zinema-gintzak egun ilunak bizi ditu,pirateriak eta telebista publikoek

zein pribatuek kulturarekiko erakusten duteninteres faltak hondora eraman zuen aspaldi.Carlos Juarezek uste duenez, “krisiak denokastindu gaitu, denona da. Zinea lehen maila-ko gaia ez denez, kontsumoak atzera egingodu dudarik gabe, eta ondorioz, Internet izan-go da kontsumorako bidea. Sektorearen kri-sia lehendik dator, baina neurri gabeko igoerahonek elitista bihurtu nahi du zinema”.

Euskal Zine Ekoizleen elkarteko presiden-tearen aburuz, “konplikatua da etorkizuna.Alde batetik, sektoreari emandako diru-laguntzen murrizketa dago. Bestetik, telebistakateek kulturarekiko duten interes falta.Errentagarriagoa zaie Belen Esteban jartzeaeta horrek ere areagotu egin du zine ekoiz-leen egoera. Pirateriari ere ez zaio irtenbide-rik eman, eta gainera zergen igoera. Sekto-reak lanpostu ugari galduko du, eta enpresakitxiko dira”.

Beste diziplinetan bezala, BEZaren igoerahau bertako zinemagintzaren kalterakodator. “Euskal zinemagintzarako berezikiizango da kaltegarria, bestela ere gehienetaninbertsio falta izaten duelako. Bestetik, mer-katua erregulatzeko nahia aspalditik dator,baina gauzek horrela jarraitzen badute, eskugutxitan geratuko da merkatua,zinemagintza estatubatuarrarenmesedetan, noski, eta honenondorioz zine eskaintza murriz-tuko da”. n

“Bertako taldeak sustatzeko orain arte egindiren ahaleginak are zailagoak izango diraaurrerantzean, baldintzek okerrera jokodutelako”

Iker Arroniz, Jimmy Jazz aretoko arduraduna

Gironako Bescanóantzokiak eta PocaCosa antzerkikonpainiak,EspainiakoGobernuakezarritako neurriarimuzin egitea erabakidute. Suicidas obraikusi nahi duenariazenarioa eskainikozaio antzokirakosarreraren ordez, etahala, %4ko BEZabesterik ez zaioaplikatuko.

Page 26: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

26 � 2012KO URRIAREN 7A

ERDIKO KAIERA - DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Goya sarien bezperaMAILA ONEKO SAIL OFIZIALA ikusi duguaurten azken bi urteetakoaren aldean, etabeharbada horregatik, palmaresa ezagutzeraeman denean ez ditu inoren begietako glo-boak leherrarazi. Kontsentsu grisetik gertuote gaude kritika egurkoiak partitzeko hainegokiak ziren Zinemaldiko sarietan? Ez hainazkar. Lotu zaldi hori, bakero.

François Ozonen Dans la maison pelikulaona da, inor lotsaraziko ez duen UrrezkoMaskor bat behingoz –akordatzen iazkoIsaki Lacuestaren Los pasos doblesekin? Ez?Nik baino zorte hobea duzue orduan–.Woody Allenen ildora hurbil daitekeen umo-rea eta tematika, fikzio-mailen arteko jolasa,istorioak kontatzeko beharrari buruzkogogoeta… Literatura irakaslearen bizitzadantzan jarriko duen ikaslearen istorioak ari-keta polita planteatzen dio ikusleari; bainainpresioa dut hori besterik ez dela, ariketabat, eta metafikzioaren hasierako lilura gain-dituta, ez duela ikusi ditugun beste pelikulabatzuek adinako arrastoa utziko.

José Sacristanek El muerto y ser felizen egin-dako lanarengatik irabazi duen ZilarrezkoMaskorra bidezkoa da; gauza bera esan lite-ke Katie Cosenik Foxfirengatik jasotakoaz.Zalantza handiagoa sortzen dit MacarenaGarcíarenak, Blancanieves –barka snob jartzeabaina– gainbaloratutako pieza iruditu bai-

tzait. Eta Fernando Truebak El artista y lamodelon asmatu duela uste dudan arren, osa-gairen bat falta zait palmaresa behar denbezala interpretatzeko.

Espainia da osagai hori, edo hobe esanda,Espainiako zinema industriak urtea joan etaurtea etorri Zinemaldiko sarietan eragitekoerakusten duen gaitasun ez batere harrigarria.Zortzi opari nagusietatik lau zuzendari, peli-kula eta aktore espainiarrentzat izan dira 60.edizioan eta aurtengoek beste urteetakoekbaino meritu handiagoak egin dituzten arren,kromoak bezain erraz aldatuko nituzke izenbatzuk –Costa-Gavrasen Le capital ezer gabegeratzea oso bidegabea da, adibidez–.

Adi, ez bainaiz Espainiako zinemariburuz ari orokorrean, Pancorbotik beherakolobby ilun batzuek bultzatzen duten zinema-gintza mengelari buruz baizik. Eta Blancanie-ves mota horretako ekoizpenen azken aleabesterik ez da, gaur Zinemaldian saritua,bihar Oscarretarako hautagai eta etzi, dudagutxirekin, Goya sorta baten jabe.

Zer beste topatzea esperozenuen ba –diost sorbalda gai-neko deabrutxoak– Goya sarienbezpera bihurtua den festibalbateko palmaresean?

Gorka�Bereziartua

FrançoisOzonen Dans lamaison filmakirabazi duUrrezkoMaskorra etaPabloBergerrenBlancanieves(beheanezkerrean) izanda SailOfizialeko bestegarailenagusia.FernandoTruebak Elartista y lamodelo (goianeskuinean)filmari eskerzuzendarionenarenZilarrezkoMaskorraeskuratu du.Aldiz, SailOfizialekoproposamensendoenak,Costa-Gavrasen Lecapitalek(beheaneskuinean) ezdu saririkeraman.

Sail Ofiziala

Page 27: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A 27�

DONOSTIAKO ZINEMALDIA - ERDIKO KAIERA

ErrelatoakPINOCHETI bi film eskaini dizkio aurtenDonostiako Zinemaldiak, eta ZuzendariBerriak saileko sari nagusia lortu du horieta-ko batek, Fernando Guzzoni txiletarrarenCarne de Perro lanak. Diktadura garaian tortu-ratzaile izan zen protagonista, eta horreksortzen dion oinazearekin bizi behar duorain. Txileko garai ilunetara gerturatu denbeste pelikulak, kritikarien txaloak jasodituen Pablo Larrainen No biribilak, dikta-duraren azken hilabeteak berreskuratu ditu,modu oso originalean. Modernizatzen ariden herrialdea erakusten du Larrainek, eko-nomikoki indartsua azalean, itxuraz aurreradoana, baina atzealde zikina, askatasunikgabea eta krudela ezkutatzen duena. Dikta-duraren hasieraz mintzo den Post Mortem etaune bortitzenei buruzko Tony Manero lanenostean, Pinocheti eskainitako trilogia ixtendu No-k, iragana mahai gainean jarri etaahanzturan galdu ez dadin. Berdin egiten duEliane Raheb zuzendariaren Sleepless Nightsdokumental gordin eta zirraragarriak, Liba-noko gerra zibila protagonisten ahotik kon-prenitu nahian.

Begirada historian pausatu eta berenherrialdetako errelatoa eraikitzen, berrikus-ten eta kontatzen aritu zaizkigu zuzendariak,baina izan da besterik Zabaltegi Sailean. BenLewin estatubatuarraren The Sessions saritudu publikoak, paralisi fisikoa duen gizonbaten sexualitatea umorez eta naturaltasunezjorratzen duen film gomendagarria. Etagozatu ahal izan dugu, adibidez, errealismofantastikoarekin jokatuz emaitza bisual ikus-garria lortzen duen Benh Zeitilinen Beasts ofthe Southern Wild indartsu eta basatiaz, edozahartzaroa, maitasuna eta duintasuna hainmodu sotil eta era berean bortitzean azaltze-ko gai den Michael Hanekeren Amour sako-naz.

Euskal ekoizpenaren saria Iñaki Ochoade Olzaren erreskatea ardatz duen Pura Vidadokumentalak jaso du. Kurioski, sarirako seihautagaiak dokumentalak izan dira, EuskalHerriko lanen artean dokumentalak gailen-du baitira edizio honetan. Bi aipatzearren,emakumez osatutako musika taldea oinarriduen Fermin Muguruzaren Zuloak doku-mental faltsuak zine-aretoak bete ditu ema-

naldi guztietan, eta surrealismo eta jolaskutsu nabarmena duen ezustekoederra izan da Oskar Alegriairuindarraren Emak Bakia Baitadokumental berezia, kritikakgoratua.

Mikel�Garcia�Idiakez

Goitik behera:Carne de PerroZuzendariBerriak sailekopelikulairabazlea; GaelGarcía BernalNo filmekoprotagonista;kritikarenFipresci sariajaso duenAmour lana;eta Emak BakiaBaita, OskarAlegriarendokumentala.

Zabaltegi eta Zuzendari Berriak

Page 28: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

ERDIKO KAIERA - LIBURUAK

2012KO URRIAREN 7A�28

ITSASO MARTINEK bere estreinako nobelan ahotsjolas handiz hainbat gai borobildu nahi izan ditu, bizati aski ezberdinekin osatutako literatur testuan.Bi pertsonaia: Martina eta Vera. Martinak liburua-ren lehen partea betetzen du. Eromena gaineradatorkiola ikusten duen, edo antsietate egoera biziduen, eta ikaraz bizi duen emakume gaztea da Mar-tina. Bigarrenean, Vera, Martinaren birramona 40.hamarkadan erotua, ume askoren ama psikiatrikoansartua. Bi denbora oso ezberdinak, bietan ere ema-kumeak espazio hertsietan kokatuak, bietan ereemakumeak in extremis.

Bi parteak bat egin nahi izan ditu Itsaso Marti-nek ahotsen jokoen bidez. Lehenengo atalean, biga-rren pertsonan hitz egiten duen narratzaile anoni-mo baten ahotsa, eta Martina berarena bereizkribuetan lehen pertsonan agertzen dena agerizaigu. Bigarren atalean, Veraren ahotsa ageri zaigu,Martinaren erraietatik sortua bailitzan eta bi pertso-naiak bat bailiran.

Kontua da Martinak gertatzen zaiona esplikatubehar duela eta eromena eszenifikatu egin beharduela. Hartaz, hiru teknika erabiltzen ditu, hirurakere aski interesgarriak. Lehenik, haren trantzeakidazten ditu eta horretarako lehen pertsona eta egu-neroko antzeko zerbait erabiltzen du. Bigarrenik,eleberriaren gertakizun pare bat oso modu paranoi-

koan ikusarazten ditu. Eta azkenik, bere eromenaezagutzeko Vera, bere birramonaren istorioan sar-tzen da Martina. Hiruak ere teknika erakargarriakeromena modu poliedrikoan edota eskizofrenikoanikusteko.

Niri izugarri interesgarria iruditu zait bigarrenjokoa. Eromena kapituluan landutakoa. Izan ere,erritmo izugarriz ekintza bera hiru modu ezberdi-nez kontatzen baitigu narratzaileak, gertakizunakerabat nahasiz eta irakurlea zorabio honen gatibubilakatuz. Iruditu zait, hortxe harrapatzen duelaItsaso Martinek irakurlea, aski ondo jakin duelakonahasmen egoera batek edonori lekarkiokeena adie-razten, hain juxtu ere.

Beraz, eta bukatzeko, oso nobela interesgarriairuditu zait, agian nobela bi egiteko modukoa, izanere, ni lehen partearekin eta aipatu berri dudan tek-nikarekin geratuko nintzateke. Eta iruditzen zaithorrekin bakarrik aski istorio interesgarria osa zite-keela. Verarena beste nobela eder bat, historikoanahi bada, egiteko utziko nuke. Erome-na, diagnosia, historia gauza asko etaahots ugari jarri dira abian hain orrialdegutxitan makurtzeko. Larre motzerakolarregi, baina biziki interesgarri. n

Gema Lasarte

Ni, Vera. Itxaso Martin Zapirain.

Elkar, 2012.

Helduen literatura | ELEBERRIA

Martina, Vera bera da, baina Vera, ez da Martina bera

Page 29: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

| IKER BARANDIARAN | DISKOAK - ERDIKO KAIERA

� 292012KO URRIAREN 7A

Sasoi batean rock androllak errebeldia adierazinahi zuen. Zuen rock androllak zer adierazi nahi du?Errebeldia garaiek edoaroek behartzen dutenzerbait da eta garai bakoi-tzean musika estilo bate-kin lotzen da. 1950ekohamarkada bukaeran rockand rollari egokituzitzaion, 70ekoan punkaizan zen. Rock and Rollagorputzean eta arimansentitzen den astindua da,alaia, dibertigarria, hori daguk bilatzen duguna.

Gaur egun galbidean bada-go ere, melodiak eta koro-ak zaintzeari garrantziaematen diozue…Melodia da musikangarrantzitsuena, hitzak gehigarriadira, ez dira beharrezkoak.

Orain talde gehiagok abesten dutebizkaieraz, baina zuek lehenetarikoakizan zineten. batuaren/gipuzkerarendiktaduraren kontra?Gatibu gure aurretik zebilen biz-kaieraz (Gernikeraz). Ez gaudeezerren kontra. Zalantzan izan

ginen gazteleraz edo euskaraz,baina euskara aukeratzean, gureeuskaran izan behar zen.

“Hondartzako soinuetatik itsasoko-ak lantzera” pasa zaretela diozue.Ez dago beldurrik itsaso zabaleansartzeko?Itsasoan jaio eta bizi gara, gureama da, ondo ezagutzen dugu,

errespetatu egiten dugu,maite dugu. Surfareninguruko gaietatik alden-duz goaz eta portuagehiago ageri da orain.

“Ilargijek antza gaurkotopau deu bikotie”. Egune-rokotasunean eta gauero-kotasunean inspiratzenzarete hitz hain ganberro-ak idazteko? Autobiografi-koak dira?Asko bai, beste batzuk ez,kasu honetan oso. Egune-ro bizitzen diren istoriotxikietatik, bai dibertiga-rriak direlako, edo maita-sunezkoak, edo ganberra-da hutsak direlako, betiatera daitezke gaiak.

Sakonean rock and roll tal-deak ligatzeko egiten ziren. Zuenhitzetan neskak barra-barra ageridira eta hainbat disko daramazue,baina ligatzen duzue?Batzuek besteok baino gehiago.Egia da agertokiraigotzeak, berez, lanaaurrezten duela, bainaez da hori helburua,beti. n

TximinotanThe Uski’s.

Baga-Biga. Iraupena: 37’13’’. Biniloak 11 euro.

«Rock&Rolla norberari ipurtzuloan jartzen zaiona egitea da»ELANTXOBE ETA IBARRANGELUKOkideek ipurtzuloan jartzen zaiena egi-ten jarraitzen dute, eta batzuentzat pro-posamena arinegia bada ere, beraiekpolbora asmatzearen kontra daude ure-tan busti eta indarra galduko luketela-ko. Horregatik rock and roll klasiko etazuzenenaren alde egiten dute. Itsasokogiroari lotutako laugarren diskoa dugueta Beach Boysen trazako surf-rockarina lehen baino gutxiago ageri da(“Domeka blues” salbuespen dotorea

surf-rockeroagoa da). Horren ordez,balada rockeroak, punk-rocka, countr-ya, pop-rocka, 50ko hamarkadako rockand rolla eta hasierako Hertzainak-enpareko bizitasuna duten kantuak batudituzte hitz lotsagabeekin. Iraganeanrock and rolla ondo pasatzea, munduazbarre egitea eta mutiletan zein nesketanibiltzea bazen, hauek denbora gelditzeanahi dute. n

www.theuskis.com

THE USKI’S

«Melodia da musikan garrantzitsuena, hitzak gehigarria dira»

IKE

RBA

RB

ER

O

Page 30: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

30 � 2012KO URRIAREN 7A

| GARBINE UBEDA GOIKOETXEA |ERDIKO KAIERA - EZPALAK

Urriaren 14an Donapaleura,Deskonkista aldarrikatzera

1512KO UDAN, Frantziaren kontra-ko gerraren aitzakian, Espainiakoarmada Nafarroako Erresumansartu eta mendean hartu zuen.Konkistatzaileengandik ihesi,Donapaleura bildu zirenpatriota asko eta libera-zioaren armada osatzeradeitu zuten urte hartakoirailaren hondarrean. Biaste geroago, Iruñerabidean jarri ziren milakalagun –euskaldunak ezezik, baita gaskoiak etabiarnesak ere–, Nafarro-ako burujabetza berres-kuratzeko ahaleginean.Haiekin batera hiriak etaeskualdeak altxatu ziren.

Gertaera historikoharen 500. urteurrenaoinarri, urriaren 14anDonapaleun elkartzeradeitu du BaxerrabarrekoNafartar Naturalak tal-deak, Nafarroa Bizirikekimena lagun duela.Deskonkista Kolektiboaaldarrikatzea da asmoa.Festa giro koloretsu eta

umoretsua agindu dute. Egun sei-nalatu horretara deitzeko, Lapurdinsuak piztuko dira bezperan, mendikaskoetan. Merindade historikoeta-tik autobus ugari espero da. n

Willis Drummondtaldeak bidean dudisko berriaLAUKOTEAK aurreratuxe du lanberria. Nahasketa faseari heldudioten honetan, Torontoko Bron-co estudioetara jo dute. Bost urte-tan hiru disko plazaratu ostean,laugarren hau Bidehuts-en eskutikhelduko da urtearen amaierabaino lehen. Kilometroak dela eta,urriaren 7an Andoainen eskainikodute kontzertua, eta azaroaren10ean, Barakaldon, Becatu festi-balean. n

ArabakoTxapelketan partehartuko duten bertsolarien zerrenda osatutadagoARABAKO Bertsolari Txapelketakbaditu dagoeneko, bertan partehartuko duten 30 bertsolarien ize-nak. Horietatik 18 iazko txapelke-tan sailkatu ziren: Manex Agirre,Asier Otamendi, Oihane Perea,Ander Solozabal, Iñaki Viñaspre,Zigor Enbeita, Xabier Igoa,Ruben Sanchez, Izar Mendiguren,Alberto Martinez Beitto, Juan MariJuaristi, Unai Mendibil, FelipeZelaieta, Serapio Lopez, RikardoGonzalez de Durana, AinhoaComas, Irati Anda eta AndereArriolabengoa. Aurre-kanporake-tetan sailkatu diren 12 lagunak,berriz, hauexek: Paula Amilburu,Xabi Lopez de Santiago, IñakiTena, Maria Izaga, Orlando Arrei-taunaindia, Unai Bengoetxea, IkerPastor, Beñat Oribe, Iker Olaba-rrieta, Jon Ruiz de Pinedo, Maia-len Saez de Okariz eta JagobaApaolaza.

2013ko urtarrilean hasiko daArabako Bertsolari Txapelketa,eta martxoaren 16an GasteizkoPrincipal antzokian finala joka-tzen den arte luzatuko da. n

“Filmean bide-orria erakusten dazati batean. Erbi batek munduhonetan egunero egiten duen ibiliada. Liluratzen nau. Hieroglifikoarenantzekoa da, kurbaz, zalantzaz, itzu-liz, albo jauziz betea, ez dago pausozuzenik, esango genukeen bezala.Euskal dantzetan ere halamodukozerbait ageri da, Zortzikoetan, esatebatera. Raveli ere eragin zionhorrek, haurra zela Ziburuko pla-zan ikusi zuenetik. Hortik datoz

bere lehen pianorako lanak, ia estro-pezuka emanak. Natura bere fun-tsean. Aurrera egiteko modu inper-fektu horrek, Zatopeken urratsenmoduan, estilorik gabeko mugimen-du horrek, espero ez den tokira era-man zaitzake, ibaiek beren ibilbi-dean egiten duten moduan. Etxebaten bila abiatzea bezalako abentu-ran erritmorik egokiena da.” n

Gara, 2012-09-28

OSKAR ALEGRIA, Emak Bakia baita filmaren zuzendaria

“Errorea zoriaren senidea da”

DA

NI

BLA

NC

O

Hemeroteka

Page 31: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

| GARBINE UBEDA GOIKOETXEA | ALEA - ERDIKO KAIERA

� 312012KO URRIAREN 7A

Argia harrapatzearen lilura

1: Guilhem Senges frantziarrak Iruñeko Contraluzgalerian jarri duen obretako bat. 2 eta 4: AbelBourgeoisen irudiak, Donibane-Garaziko JosetteDacostaren atelierrean ikusgai. 3: Nagore LegarretakOrdiziako azokan eginiko irudia. 5: Sengesenestenopeika, furgoneta zaharra.

ESTENOPEIKA. Hitz jarioari estro-pezu egin arazten dion trakeskeriada kasik, irudiak hartzeko modua-ren izendapena baino gehiago.Ahuntz-erdara dirudi, mordoilokimiko horietako bat. Azido esteari-koa. Kamera estenopeikoa. Antze-koa. Alabaina, kontzeptu sinpleaadierazten du, zulo estua, eta finean,fotografiak jatorrian zuen magiaezin hobeto irudikatzen: argia harra-patzea. Argi-zirrinta kaxa bateanatxikitzea, eta ilunpe horretan, paperfotografikoan proiektatzea, margo-keta-lana egin dezan. Zernahi izanliteke kaxa ilun hori. Esate baterako,kontserba lata. Horixe bera baitu,izatez, gatz-piperra horretan dihar-duenarentzat. Ia hutsetik abiatzea.Eta huskeria bat aski izatea norkbere neurriko tresna liluragarriafabrikatzeko. Lenterik ere ez baitubehar. Sakatzeko botoirik ere ez.

Prozesu osoaren jabe izateakadina, estenopeikaren bidez sortzenden estetikak limurtzen du argazki-

laria. Halaxe aitortu zuen NagoreLegarreta Edipotoa argazki-poesialiburuaren egileak (Banizu nizuke,2012). Eta estetika hori xehatzenhasita, irudien testurak, zuri-beltzenkontraste gogorrak, azaltzen direnorbanak, eta zikinak, eta markak;aplikatzen duen denbora-filtromoduko hori, erretratuak antigoale-koak balira bezala itxuratzeko.

ABEL BOURGEOIS baigorriarrariarte grafikoak interesatu izan zaiz-kio txikitatik, serigrafia, sakongra-batua, inprimatzearekin zerikusiaduten prozedurak, hala nola, gomabikromatua eta XIX. mendeko pik-torialisten teknikak. Artista da.Ikerlaria ere bada. Estenopeikoarenmoldeak liluratu du oraintsu, iakasualitatez deskubritu zuela aitortubadu ere. Josette Dacosta margola-riarekin bat eginda, DonibaneGaraziko panoramika harrigarriaipini du ikusgai, margolariak Nafa-rroa Behereko hiriburuan bertan

duen aretoan –Bi ikuspegi izenburu-pean, urriaren 27ra arte zabalik,asteazken, ostegun, larunbat etaigandeetan, 15etik 19etara–.

GUILHEM SENGES. Herri paisaiakbaino gai ausartagoak maite ditue-nak Guilhem Senges (Orléans,1973) frantziarraren asmamen plas-tikoetara jo dezake. Bere irudime-nak mugarik ez baitu, dena eta edo-zer nahasten du estenopeika edokamera ilun bihurtutako tramanku-luetatik abiatuta –inoiz, furgonetazaharra bera–. Irudi bakoitza sor-tzeko prozesuan, pauso bakoitzabihurtzen du bere horretan artelan.Eskulturak edota dekoratuak ereegiten ditu, argazkian integratzekobeharrezkoak bazaizkio. Emaitza,umorea, rock and rolla, sexua edotapolitika uztartzendituzten irudi sarritansurrealistak. IruñekoContraluz galerian izandira ikusgai. n

1

5

2

4

3

Page 32: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

ERDIKO KAIERA - IHESI

Euskal Herria ezagutuz

ANBOTO

Hamaika bide daude Durangaldeko eta Euskal Herriko mendi miretsienetakoa den Anbotokogailurrera iristeko. Anbotok badauka, hala ere, besteetatik bereizten duen zera bat:

baldintzak egokiak direnean zailtasun ertaineko mendia izanagatik, asko dira, belaunaldienjoanean, gailurretik hurbil dauden igarobide malkartsuetan zorabioak erasanda ez aurrera ezatzera geratu diren txangozaleak. Eta eguraldi traketsarekin gailurra jotzen saiatu izan denbati baino gehiagori amesgaizto bilakatuko zitzaion, zalantzarik ez, ostera mendi magalera

itzultze hutsa bera ere. Anboto, izan ere, Anboto da.

Ahuntzen eta Marirenerreinuan

Testua eta argazkiak:

| GORKA AZKARATE |

Page 33: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A 33�

ANBOTO - ERDIKO KAIERA

URKIOLATIK ABIATUTA Asuntzekolepoa igaro eta Zabalaldiko leporaheldu aurretik pagadian gora egitenduen bidea da gaur egun Anbotoraigotzeko ohikoena. Asko dira, baitaere, Zabalandiko lepotik gora–Olaeta, Ibarra, Arrazola edoBesaidetik heldu ostean– igotzendiren mendizaleak. Arrazola edoAxpetik abiatuz Anboto Sakonaderitzon iparraldeko sakonunea,bestetik, geroz eta ezagunagoa da,Arrazola eta Anboto lotzen dituenAnbotoko Kilometro Bertikala las-terketa gogorraren ondorioz; bide-nabar, urriaren 6an, larunbata, izan-go da aurtengo edizioa.

40 minutu baino gutxiago beharizaten dute lasterketa horretakoonenek Arrazola eta Anbotorenartean dagoen 1.000 metro bainogehiagoko pareta gainditzeko. Erre-portaje honen asmoa ez da, ordea,irakurlea markak ezartzera bultza-tzea, Anboton txango arrunta etaeskalada erraza konbinatzen dutenbide sonatuen arteko bi ezagunenakdeskribatzea baizik: ziur aski zailenaizango den iparraldeko edo Frailia-ko ertza eta Anbotoko Marirenkobazuloa ezagutzeko bidea ema-ten duen ipar-ekialdeko ertz ederra.Ezer gutxi!

Iparraldeko ertza: FrailiaArrazolan gaudela begirada Anbo-toko hormarantz zuzenduko duguezinbestean, eta Frailiako gailurrak,iparraldeko ertzaren hasera marka-tzen duen tontor zorrotzak, eraka-rriko du gehien gue arreta. Iparral-deko ertzak Frailiako gailurraigotzeko aukera eskainiko digu,eskalada erraza eginez, erabateko

gozamenari ateak irekiz. Baina Frai-liako lepotxora heldu nahi badugu,malda gogorrak gainditu beharkoditugu Arrazolatik abiatuta, AnbotoSakona deritzon sakonunean gora.Baso-bide bat baino gehiago dagoAnboto Sakonan sartzeko, bainaFrailia gailurra hartuz erreferentziaeta Larranoko lepora doan bideaeskuinetan utziz, modu nabarme-nean egingo dugu gorantz, harik etaFrailiako lepotxotik jausten denkanala begiz jotzen dugun arte.Kanala pikoa da oso, baina arretapixka bat jarriz zailtasun handirik

gabe igoko dugu. Badago, baita ere,goragotik abiatzen den bidexkaezkutu xamarra, belarrak eta den-boraren joanak ia desagerrarazia.Edozein kasutan, arazo handirikgabe iritsi beharko genuke, batetikzein bestetik, Frailiaren oinera.Eskaladaren ordua iritsi da.

Frailiara igotzeko bi aukeradaude: zuzenean eskala genezakehamabost metro inguruko pareta,punturik zailenean III+ zailtasunmailako pauso trakets xamarra dau-kana. Aukera errazago bat, ekialde-ko isurialdetik metro batzuk jaitsi

Page 34: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

34 � 2012KO URRIAREN 7A

ERDIKO KAIERA - IHESI

eta artzainek ahuntzak jaisteko era-bili izan duten belarrezko kanalaigotzea da, zailtasun handirik gabegailurrera eramango gaituena (kon-tuz belarra bustita badago!). 30metroko sokatxoa eta eskalatzekogogoa motxilan ekarri baditugu,lehenengo aukeraren aldeko hautuaegingo dugu, nola ez. Behe-behetikhasita babestu daiteke eskalada, etabehin gailurrera iritsita, rapel parebat eginaz jaitsiko gara ostera lepo-txora, adrenalina topera daukagula.

Ez dugu, bada, lasaitzeko tarterikizango. Frailiako ertzak, harik etaAnboto Sakonatik datorren bidea-rekin bat egiten duen arte, atsede-nerako tarte gutxi eskaintzen du, etahortzak estutzeko parada bat bainogehiago. Ertzean gora goazela,lehenengo orratza ezkerretik saihes-tuko dugu –zailtasun handikoa daharen jaitsiera–, baina hortik aurre-ra, ertzetik beretik segituko dugumendiari metroak irabazten.

Ertzak bi-hiru metroko horma-txo leunak jarriko dizkigu bata bes-tearen atzetik, eta ez da beti errazaizango esku zein oinentzako sos-tengu egokiak aurkitzea. Batzuetanbehatz puntak baino ezingo ditugujarri, eta bota puntarekin marruska-dura erabiliz itsatsiko gatzaizkiohormari bestetan, izerdi hotza era-

gingo diguten eskalada pauso ede-rrak kateatuz. Ertzaren zati zaile-nean gaude, eta ez dugu arnasa lasaihartzerik izango Anboto Sakonatikdatorren bidearekin bat egitendugun arte. Sokaz laguntzea ere ezda hain erraza izango, Pirinioetanedo beste mendi multzo batzuetanez bezala leuna baita ertza Anbo-ton, eta lanak izango ditugu friendedo zintaren bat mendiari lotzeko.Horratx, ertzaren xarma!

Ipar-ekialdeko ertza: AnbotokoMariren kobazuloaEuskaldunon alegiazko munduan,Anboto mendiaz berba egitea Marisorgina berpiztea da. Aizkorri, Gor-beia, Murumendi eta beste hainbateuskal mendi ezagunetan batera etabestera ibili ohi dela sorgin ezagu-na, halaxe dio kondairak. Anbotondu, ordea, bizilekua, ipar-ekialdekoertzaren zokogune ezkutu batean.Arrazola eta Anboto lotzea, ipar-ekialdeko ertzetik eskalada errazaeginaz igo eta Mariren kobazuloabisitatu ostean, gainera, parajehauetan egin daitekeen zailtasunmaila ertaineko ibilbide ikusgarrie-netakoa da.

Zailtasuna ez da, gainera, mutu-rrekoa, Frailiako ertz zorrotzeanbezala. Eguraldi seguruarekin abia-

tzea komeni, ordea. Ibilaldiarenzatirik handiena bidez kanpo eginbeharko dugu, hori bai, eta eskuakerabiliz zati handi batean. Arrazola-tik hasiko dugu txangoa eta oraingohonetan parez pare izango dugunFrailiako tontorra ezkerraldetikinguratuko dugu. Berehala atze-mango dugu Anbotoko gailurrarieusten dion ipar-ekialdeko gando-rra eta bere oinarrira joko duguzuzenean, Zabalandira doan bideaalbo batera utziz.

Abiadura handiz irabaziko ditu-gu metroak, bidez kanpo, harkaitzaeta belarra uztartzen dituen maldapikoan gora. Poliki-poliki ertzazorrozten joango da, eta GerrikoKobie deritzon igarobide naturalmagikora iritsi bitartean, ertzakbidean jarriko dizkigun zailtasunhandienei aurre egitea tokatukozaigu. Behin Gerriko Kobiera iritsi-ta, Mariren etxeko atarira iritsi gare-la esan dezakegu.

Gerriko Kobie tunela Marirenkobara eramango gaituen xendazorabiagarrira igarotzeko pasabideada. Artaungo Sakona deritzan pilo-taleku natural erraldoira eramangogaitu pasabideak, eta amildegiarenertzean, aurrera egingo dugu, hariketa, 128 metro ibili ostean –neurtu-tako datua– Mariren kobara iritsi

Ezkerreko argazkian, Frailiako ertz osoa, Frailiako tontorretik ikusita. Erdikoan, Frailiako ertzean dagoen eskalada zatirikpiko eta zailena gainditzen. Hurrengo orrialdean, Kurutzeta eta Elgoin inguruko hormatzarrak, Anboto Sakonara bidean.

Page 35: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A 35�

ANBOTO - ERDIKO KAIERA

arte. Tartean pauso zail bat dago,harri leun batek behera egiten duenpuntu batean, eta altuerak beldurtuez gaitzan, soka txiki bat erabiltzeaere ez dago soberan. Esan gabe doa–Mariren gordelekura heltzean sen-tituko dugun zirrara deskribatzeaerraza ez den arren– Euskal Herri-ko txokorik berezienetako bateraheldu izango garela.

Ikuspegi bertikal paregabeazlasai gozatu ostean, atzera ibilbidea-ri segida emateko ordua da; etorri-tako bidexka eseki beretik GerrikoKobie pasa-lekura itzuliko garakontu handiz, eta berau kontrakozentzuan zeharkatu ostean ipar-ekialdeko ertza joko dugu berriz.Gerriko Kobie eta Anbotoko gailu-rra banatzen dituzten azken metro-

ak ez dira teknikoki zailak, eta errazegingo dugu gorantz. Azkenalderaipar-ekialdeko eta iparraldekoertzek (Frailia) bat egiten dute,baita Anboto Sakonetik datorrenohiko bideak ere. Helmuga gertusumatuko dugu dagoeneko etaazken metroez gozatzea baino ezzaigu faltako, Euskal Herriko gailu-rrik bertikalenetako batera heltzeko,1.000 metro baino gehiagoko gora-behera gainditu ostean.

Frailiatik zein Mariren koba gor-detzen duen ipar-ekialdeko ertze-tik, igoera ederra osatu dugu Anbo-toko gailurrera, alde guztietatikmendizale usaina darion igoeralatza. Ostera Arrazolara itzuli etatxango zirkular bikaina osatzeko,aukera anitz dauzkagu: errazenak

Zabalandiko lepora jaitsi eta handikArrazolara itzultzea edo AnbotoSakonatik jaistea lirateke. Ertz batbestearekin kateatu nahiak barrual-dea zirikatzen badigu, ordea, Larra-no lepora jaitsi gaitezke Anbotokogailurreriako lehenengo zatia osatuostean, Kurutzeta eta Elgoin gailu-rretatik igarota. Larranotik Arrazo-lara arazorik gabe jaitsiko gara. Igo-erarako erabili ditugun Frailiako etaAnbotoko Damaren ertzak, ordea,hobe horretarakoxe uztea: igoera-rako. Ertz horietatik jaistea ez dagomendagarria, jaisteak, betiere,igotzeak baino zailta-sun handiagoa daukala-ko. Aukera bat bainogehiago dago: gozatze-ko aitzakiarik ez! n

Page 36: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

Babeslea: iametza Interaktiboa

| JOXERRA AIZPURUA | ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA

2012KO URRIAREN 7A�36

IRAILAREN 19AN Frantziako CriiGen erakundeko ikerlariek Food and chemi-cal toxicology aldizkarian argitara emandako artikuluak hautsak harrotu ditu.

Artikuluan adierazten denez, bi urtean zehar arratoi talde bat Monsan-tok –munduko transgeniko ekoizle handiena– genetikoki eraldatutakoNH603 artoarekin elikatu ondoren, arratoi emeen hilkortasuna bizpahirualdiz handitu da eta arratoi arren nekrosi kopurua bi eta bost aldiz bitar-tean handiagoak izan dira.

Ikerlariek Ipar Amerikan hasi zuten lana, hango hiru eremutan artomota desberdinak landatu baitzituzten: ohiko artoa, ohiko artoa Roundupherbizidarekin nahastua, arto transgenikoa eta arto transgenikoa Roundupherbizidarekin nahastua. Horietako bakoitzarekin kroketak egin zituzten,eta bi urtean horiek izan ziren arratoi taldeen jana.

Arto transgenikozko kroketak jan zituzten arratoiak, ohiko artoarekinelikatu zirenak baino azkarrago hiltzen hasi ziren, hainbat tumoreren eragi-nez. Tumore gehienak titietan eta pituitarioetan garatu ziren emeengan, etakopurua ohikoa baino %50-%80 handiagoa izan zen.

Ikerketa honek hautsak harrotu ditu ikerlarien, ekoizleen eta politikarienartean, eta berehala hasi dira aldeko eta aurkako iritziak plazaratzen. Egiada lehen aldia dela hain denbora luzean aztertzen direla transgenikoen era-ginak, baina egia da ere ikerketak bi puntu ahul dituela: batetik, probetanerabilitako arratoi kopurua txikia izan da, hamar ale baino ez baitira erabili;eta bestetik erabilitako arratoi espezieak tumoreak garatzeko joera du.

Gizartean lortu den efektu mediatikoari buelta ematea zail izango duMonsantok edozein gauza egiten duela ere, batez ere gizakiokbizirauteko dugun senak adierazten digulako transgenikoarenamendetan garatutako eta eboluzionatutako biziaren aurkakoadela. Egindako ikerketaren ildotik ikertzen segitzea da egokie-na, baina nork jarriko du dirua horretarako? n

Afrikako bi etnia gureaitzindariGizakia Afrikan sortu zela ziur-tzat ematen dute zientzialariek,baina hasierako gizakitik gauregun dagoenera bitartean alda-keta ugari gertatu dira eta alda-keta-katearen begi garrantzitsubat Hegoafrikan aurkitu da,Khoi eta San populazioetan. Bietnia horiek orain 100.000 urtehasi ziren bereizten ordura arte-ko gizakiarengandik.

ttiki.com/42581(Gaztelaniaz)

Orain 13.000 urtebirziklatu egiten zen

Kataluniako bi unibertsitatekegindako ikerketa baten arabera,Goi Paleolitoko gizakiak harriz-ko tresnak birziklatzen zituen,hainbat erabileratara moldatze-ko. Azterketa egiteko Molí delSalt-eko aztarnategian aurkituta-ko hainbat tresna erabili dira.

http://ttiki.com/42582 (Gaztelaniaz)

Litio bateriak azkarragokarga daitezkegrafenoaren bidezTelefono eta ordenagailu era-mangarriek eta automobil elektri-koek litiozko bateriak dituzte, etadenok dakigu tresna horiek kar-gatu ahal izateko gutxienez ordu-bete behar dugula. RensselaerInstitutu Politeknikoko (AEB)ikerlariek grafenozko anodoaduen litiozko bateria osatu dute,eta horren bidez karga denborahamar aldiz murrizten da.

ttiki.com/42583 (Gaztelaniaz)

CR

IIG

EN

Arto transgenikoareninguruko argi gorriak

Page 37: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA

� 372012KO URRIAREN 7A

Kaixo Maite eta neba.Prunus persica, mertxikondoaren harra “ekialdeko

beldarra” dela esango nuke, Grapholitha molesta, Asiaekialdeko jatorriak eman dio izen hori. Batez erefruitua berandu ematen duten mertxikondoek sufri-tzen dute. Zaila da oso bere aurkako gudua. Ia betilehen belaunaldiek arbolaren kimuei erasotzen

diete, kiribilduz etaalferrik galduaz.Orduan azti ibilibehar da: kimuakkendu. Harrak hanizango dira eta ezinsortuko dute hurren-go belaunaldirik.Orain harrak erasota-ko fruitu guztiakbildu, ez utzi arbolanedo lurrean harenpean.

Zerbari dagokio-nean, Beta vulgaris var.cic la , berez horiakdiren aldaerak badira,Lyongoa adibidez.Bestela lurrean deso-rekaren bat egon dai-teke, simaur gehie-giak sortutakoa edoberez jakiren batenfalta delako: magne-

sioa, burdina... Zuloei dagokienez harren batekedo barraskilo edo bare txikiek egingo dituzte.Horiei aurre egiteko azpian zerrautsa, sutautsa edokarea jarri eta landareak egun batzuk uretan eduki,bertan xaboia eskuekin igurtziz erantsi eta urhorrekin busti goi eta behe, gain eta azpi, ondobusti. n

Irakurleak galdezka

Landareei buruzko galderaren bat egin edo gairen bat proposatu nahi badiguzu, bidali mezua [email protected] helbidera eta orrialde honetan bertan irakurri ahal izango duzu erantzuna.

GURBEA, Sorbus domestica, landatu beharra daukat.Ea behingoz gustu goreneko sagardo naturala egi-teko gai naizen... Lagun ardogile bati ere barrikabatean lardaskatzen uzteko eskatuko diot. Helbu-rua: sagardoa eta ardoa paregabetasunera eraman,gurbearekin. Horixe paregabea, inork ez baituhonela egiten. Karea nagusi den lur bat topatubeste aukerarik ez dut... Hala ere beste Sorbus jen-dearen aldean ikaragarrizko erraztasuna du lurraeta klima aldetik aproposenak ez dituen beste bal-dintza ekologikoetako tokietara egokitzeko. BereSorbus senideak, estu eta zorrotzak izaki, galbideanditugu Euskal Herrian. Hau hedatzen hasi behar...

Landare garrantzitsua, lehen asko aldatzen zen:aziendarentzako bazka, jendearentzako sendabela-rra, irina egiteko, konfitura eta uxuala gaia... Halaere, fruitu ardogilea zen helburu nagusia: taninoizugarri du eta ardoak argitu edo arazteko, buketaindartzeko eta hobeto iraunarazteko ona. Bainazura ere ez du nolanahikoa: lantzeko erraza etafina, malgua, astuna, trinkoa eta sakadura jasatenduena. Helburu jakin batzuetarako onena, gares-tiena zen. Haritzarenak metro kuboak 700-800kilo eta gereziarenak 550-600 pisatzen badituzte,gurbearena 800-900 kilo tartean dabil. Astuna etatrinkoa. Sona handikoak ziren gurbe zurezkomarrazketa tresnak: erregelak, galgak, eskantilak,jostunen metroak... Mendetan tresna eta lanabe-sen etxeak, armazoiak edo gorputz-egiturak egite-ko erabili izan da, sagarrondoarena baino estimuhandiagoan: arrabota, marrusketa edo garlopa,gilaumea... Errotetako tresnerian ere, engranajekohortzak gurbezkoak izan ohi ziren. Baita torlo-juak, dolare ardatzak, musika tresnak (txirulak...),ontzien brankak... Erabilpen horiek gehienak gal-duak dira, baina oraindik ere zurgintzan izen han-dia du. Gaur egun zur berezia eta topatzen zailada, eta batez ere altzarietan xafla gisa darabilte.Udare suitzarra izenarekin dabil merkatuan etaurre prezioa du. Beste inon ez bezala, Suitzan ber-tan gurbea berreskuratzeko saiotan ari dira.

Taxuzko gurbidirik ez dut ezagutzen, bainajarri beharra dago... Sagardo onarenbidean. Ea zortzi pitxerkadako edohamasei litroko gurbilak betetzenditugun... Eta hiru gurbileko zaha-giak husten! n

Zerba, Beta vulgaris var. cicla.

Gurbe ardatzekodolarea

Kaixo Jakoba. Nebari esan diot beharbada argi-tuko zeniokeela zer egin baratzean duen pare batarazorekin. Lehena, mertxikondoak ematen dionfruituak harra duela zuhaitzetik. Bigarrena, zer-bek ez dutela kolore berdea, horixka baizik, etahorrez gain, hostoak zuloz beteak. Eskerrakaurretik.

Maite Madariaga (Bilbo)

Page 38: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

| ANA ZAMBRANO |ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK

2012KO URRIAREN 7A�38

Sermoiaren garaian, apaizakbegitartea ilundu eta seriodemonio hasi da hizketan:

– Herritarrok! Oso kez-katurik nago azken boladangure herrian ugaltzen aridiren joera batzuengatik.Lehen ez zenuten hainbestejokatzen! Baina krisia delaeta ez dela, gero eta ilaraluzeagoak sortzen dira lote-ria saltzen duten estankoaneta apustu-makina jarri berriduen Josetxoren tabernan!

Eta zuek ongi asko dakizueelizak osotoro debekatzendituela zorizko joko guz-tiak... –ahotsa apalduz–ezkontza izan ezik!

Hitz gezidunak

SoluzioaKike Amonarrizen umorea

Sermoia

NEKOSTA

------------MESPREZA-

GARRI

AGERTZEKO

EKINTZA

------------BIZI GAREN

PLANETA

GOROTZA

------------MUTU

ESKUZ

ERABILI

------------BIZI GAREN

PLANETA

NAFARROA-KO HERRIA

DAMU

------------ALBOTIK

IKUSTEN DEN

AURPEGI-ALDE

NAFARROA-KO HERRIA

------------ELEMENTU

KIMIKO

BIZIKI

------------ATXILOTUA

LURPEKO

KARTZELA

------------EUSKAL

JEINUA

LETRA IZENA

------------PUTZ

UZTA-AZAO

MULTZO

------------ESANA

JAIOTERRIA

------------MUSIKA

TRESNAK EGI-TEN DITUENA

DEUS

------------BIZKAIKO

MENDIA

ZEIN

GAUZATAN

------------IKUZTEN

DUENA

MOLIBDE-NOA

------------ORDEA

UTIKAN!------------MENDIKO

ATEA

ELEMENTU

KIMIKOA

------------GARRAIO-

BIDEA

EKINTZA

BAKOITZAK

BOST

------------IZENA

ELEMENTU

KIMIKOA

------------NONDAR

ATZIZKIA

TIK-...,ERLOJUA

------------LETRA

ERREPIKATUA

ELIZ

KANTARI

------------DEZIMETRO

AZKEN

LETRA

------------… EGIN,

ERABAT ASE

MIRABE

------------NITROGENOA

ATZIZKI

DESTINA-TIBOA

MUSIKA

MOTA

------------ABIZENA

ENERGIA

------------ISLADA

GEHITZEAN

DATZAN

ERAGIKETA

MATEMA-TIKOA

TORIOAREN

SINBOLOA

------------HARRI HANDI

SAMAR

ZERBAITI KEA

DARION ALDI

------------HARTU-EMANA

MZ

DK

ON

TS

ON

AN

-T

EE

RR

EP

IKA

-T

UA

----

----

----

BA

LIO

AI

B

AL

IB

SO

SL

AI

NU

PL

EO

TZ

RR

EA

EE

UL

TZ

I

EI

RU

ÑE

AE

ZE

R

SL

AZ

ER

TA

NM

O

UT

IK

RE

NI

OA

AT

UK

ET

AB

OS

NA

TH

UR

AN

IO

TA

K

TI

AH

ZX

AN

TR

EZ

AE

KL

DI

MO

RR

OI

RR

AH

EM

AN

AR

AK

O

E I B

U K

DA

NI

BLA

NC

OFR

J. B

RA

DLE

Y-C

C B

YSA

Page 39: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A 39�

DENBORAREN MAKINA - ERDIKO KAIERA| NAGORE IRAZUSTABARRENA |

PIG

SIN

BLA

NK

ET

S

ERRESUMA BATUA, 1865. The Loco-motive Act, hau da, mekanikoki pro-pultsatutako ibilgailuen erabileraarautzeko legea promulgatu zuten.Ez zen hura motordun ibilgailueiburuzko lehen araudia, baina1861ekoa zaharkitua geratu zelakoanegin zuten berria. 1861eko zirkulaziolegeak hamabi tonako eta ordukohamasei kilometroko muga ezarrizien ibilgailu mekanikoei. Hala ere,automobilgintza industria jaioberria-ren mesedetan araudi laxoagoa pres-tatu beharrean, 1865eko legeak askozneurri zorrotzagoak ezarri zituen.

Abiadura mugak izugarri murriztuzituzten: 3 km/h hiriguneetan eta 6km/h herri arteko errepideetan.Dena den, abiadura muga horiek ezezarrita ere, ibilgailuek ezin zutenaskoz azkarrago ibili, legearen arauzorrotz eta ezagunena betez gero.

Autopropultsatutako ibilgailubakoitzak, derrigorrez, hiru pertso-naz osatutako taldea behar zuen: bata,gidaria; bestea, sugina edo ikatz bota-tzailea, 1885ean gasolina bidezkolehen konbustio motorraz zebilenautomobila asmatu baino lehen ibil-gailuak lurrun motorraz baitzebiltzan;eta hirugarrena, bandera gorridunkidea. Hirugarren hori ezin duguberez eskifaikidetzat jo, denboragehiago ematen baitzuen oinez ibil-gailuan baino. Ibilgailu mekanikoen

aurretik, 55 metroko distantzian, ibilibehar zuen, bandera gorria edoeskuargia astinduz, oinezkoek, zal-dizkoek edota gurdi gidariek motor-dun makina arriskutsu horietako bat–batez ere gehienezko 6 km/h-koziztu bizian– hurbiltzen ari zela jakinzezaten. Horregatik, herritarrek “ban-dera gorriaren legea” esaten zioten.

Horrenbestez, zirkulazio legezorrotzak asko moteldu zituen ibil-gailu motordun berriak. Salgaiengarraioari dagokionez, horrek mese-de egin zion berez ere izugarri haz-ten ari zen ferrokarrilari. Oztopohandia izan zen, ordea, automobil-gintzarentzat. Baldintza horietan ezzuen merezi motordun ibilgailugarestietan inbertsiorik egitea, eskae-ra izugarri murriztu zen eta, Indus-tria Iraultzaren bihotzean, etorkizunoparoko jarduera moteldu egin zen,legea 1896an bertan behera utziartean.

Gaur egun, Locomotive Act huraindarrean jarri eta ia mende eta erdi-ra, OAI bideak –okupazio altukoibilgailuentzako lerroak– ugaltzen aridira nonahi. Legeek gutxieneko per-tsona kopurua ezartzen dute bidehoriek erabiltzeko. Eta,orain bai, mesedegarriakdira, ez automobil indus-triarentzat, baina baiingurumenarentzat. n

Locomotive Act 1685:ideia ona garai txarrean Euskal, espainiar

ala belgikartortilla?

Patata arrautzopilaren euskaljatorria sustengatzen duendokumentua 1817koa da.Nafarroako Batzar Nagusieta-ra bidalitako idazki batek dioIruñeko biztanleek bi edo hiruarrautza patatekin eta ogi zatie-kin nahasten zituztela bospaseilagunentzat. Batzuen ustez,Tomas Zumalakarregi beraizan zen, beharra medio, arrau-tzopil ezaguna asmatu zuena;armada karlistaren goseamerke eta erraz asetzekomoduko jakia zen.

Berriki, CSICeko zientziala-ri Javier López Linajek, Lapatata en España. Historia y agro-ecología del tubérculo andinolanean, patata tortillaren jato-rria Villanueva de la Serena(Extremadura, Espainia)herrian kokatu du. 1798kodokumentu batean jakia aipa-tzen da, baita ustezko asma-tzailea ere: Joseph de TenaGodoy, Robledoko markesa.

Baina ia 200 urte lehenago,1604an, Lièjeko gotzainarensukaldari Lancelot de Casteaukarrautzak eta patatak nahastenzituen errezeta idatzi zuen,egungo ohiko tortillaren antzahandirik izan ez arren.

Orduan, non asmatu zen?XVII. mendea baino lehen ereziurrenik bati baino gehiagoribururatuko zitzaion lehengaihoriek nahastea. Beraz, ondareunibertsaltzat jo genezake.Merezi du eta. n

Arrastoak

1865ekoLocomotive Actdelakoakderrigortuta,ibilgailuek hirupertsona eramanbehar zituztengutxienez, etahorietako batekbandera gorri batastindu beharzuen, ibilgailuazetorrelajakinarazteko.

NA

TIO

NA

LM

OT

OR

MU

SEU

MU

K

Page 40: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

40 � 2012KO URRIAREN 7A

TERMOMETROA

Independentziak on edo kalte egingolioke Euskal Herriko ekonomiari?Horren modu zehatzean ez duguaztertu. Arlo finantzarioan daudentsunamiak ikusita, garrantzitsua daekonomia erreala indartsu dagoenguneak babestea: enpresak, udalakedo herrialdeak izan. Euskal Herriaekonomia errealaren gune bat da etaikuspegi ekonomiko batetik “gotor-tu” egin behar da. Baina egia da ardu-radun politikoek, ideologia batekoakzein bestekoak izan, ez dutela betihori kontuan izaten eta arazoak etadiagnostikoak nahasten dituztela.

Katalunian independentismoarengorakada egoera ekonomiko zailaren-gatik izan dela diote. Euskal Herrian ezomen da berdin…Ez dakit zein punturaino argi otedauden oinarrizko kontzeptu batzuk.Azken urteotako kontu larrienetakobat Euskal Herriko sistema finantza-rioarekin gertatu da, eta ez da izanalderdi estatalek jarrera bat izan dute-lako eta abertzaleek bestebat. Harago doan gaia da:alderdi abertzaleak ezbadira gai Euskal Herrikoekonomiarako oinarriz-koena dena defendatze-ko… Independentziareneztabaidan sartu aurretikbadaude beste faktorebatzuk.

Europako Banku Zentralak ia bilioi bateuro eman die bankuei, %1eko intere-sarekin baino ez. Zergatik diru hori ezda zirkulazioan jartzen ekonomiaerrealean?Europa osoan borroka dago ekono-mia errealaren eta sistema finantza-rioaren artean. Nolabait sinplifikatuz:sistema finantzarioak behar dituberak ez dituen errekurtsoak aurreraateratzeko, eta estrategia politikoakmartxan jartzen dira errekurtsohoriek atera ahal izateko gobernueta-tik, enpresetatik eta familia ekono-miatik.

Elkargiko presidentearen esanetanenpresek finantzazio falta dute eta for-mula berriak behar dira kredituakeskuratu ditzaten. Zein lirateke zureustez formula horiek?Adibidez, Europako Banku Zentra-lak ez luke laguntzak bideratzekotresna izan behar, Europako Inber-tsio Bankua baizik. Errekurtso gehie-nak EBZtik igarotzen dira, eta

horrek esan nahi du dirua banku sis-temara doala, ez ekonomia errealera.Europako Inbertsio Bankutik igarozgero, aldiz, helburu oso zehatzetara-ko erabiliko litzateke: enpresa txi-kientzako kredituentzat, inbertsioteknologikorako edo zenbait azpiegi-tura egiteko. Badakigu EBZtik egitendiren operazioak sistema finantza-rioa indartzeko eta bere galerak kon-pentsatzeko baino ez direla.

Zer ari da gertatzen EAEko aurrezkikutxen bat egitearekin?Iaz, fusio prozesua bat-batean bankubihurtzeko prozesu bilakatu zen, etaez da aldaketa formal soila izan, bihelburu estrategiko ditu. Alde bate-tik, beste inbertitzaile batzuk sartzea,hori momentuz geldirik dago, bainaez dakigu noiz arte. Eta bestetik,Euskal Herritik kanpoko bankuerraldoi bihurtzea, egoera zaileandauden beste bankuak erosiz. Opera-zio batzuk egin dira, Cajasur-ekinesaterako, eta beste batzuetan eresartu dira: Catalunya Banc, Caja deAhorros Mediterraneo… Eskerrakez direla atera, momentu honetanKutxabank kiebran egongo bailitza-teke.

Ekai Center-en oso kritiko azaldu zare-te prozesu horrekin.Harrigarriena da kritika gehiago ezegotea, eta hori bakarrik ulertu daite-

ADRIAN ZELAIAEKAI CENTER-EKO LEHENDAKARI EXEKUTIBOA

Legelaria, Bilbon jaioa 1959an. Mondragon Unibertsitateko lehendakari eta MCCko idazkarinagusi izana, Adrian Zelaiak Ekai Center-en dihardu egun, ekonomiaren eta politikapublikoen arloan lan egiten duen ikerkuntza zentroan. Europar Batasuneko Industria

Eraldaketarako Aholku Batzordeko kide ere bada.

| URKO APAOLAZA |Argazkiak: Dani Blanco

“Alderdi abertzaleak ez badiragai Euskal Herriko

ekonomiarako oinarrizkoenadena defendatzeko...

Independentziaren eztabaidansartu aurretik badaude beste

faktore batzuk”

«Handitzeko operazioekin Kutxabank kiebran legoke»

Page 41: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A 41�

ADRIAN ZELAIA - TERMOMETROA

ke Kutxabank-ek herri honetan duenpisuagatik; azken batean finantza sis-temaren erdia da eta indar handia dumaileguak eta diru-laguntzak emate-ko orduan. Oraingoz ez dakigu zeindiren asmo zehatzak, baina hilabetehonetan giltzarri izango diren eraba-ki batzuk hartu behar dituzte.

Zeintzuk?Eurotaldearekin sinatutako memo-randum batek irizpide berria jarri dumahai gainean: aurrezki kutxek ezindituztela bankuak kontrolatu.Horren inguruan erabaki behar dute,banku bihurtzeko prozesuaren kon-tra baitoa.

Harrigarria da. Kutxabankek emandituen pausoak derrigorrezkoak zirelaerrepikatu izan dute proiektuarendefendatzaileek, baina Europan bestenorabide batetik doaz…Hori, hemengo finantza estrategiakEspainian gertatzen ari zenarekinkutsatzen utzi ditugulako izan da.Espainian aurrezki kutxek oso ondofuntzionatu dute 90 urtez, baina

azken urteetan gehiegizko zorpetzea-ren tranpan erori dira eta bankuenmentalitatea hartu dute; euren espa-rru naturaletik atera dira. Hori dahain justu kutxek egin behar ez dute-na, kutxek zentzua baitute eskualdebateko merkatuarekin sustraitutaegonez gero. Europan horrela pen-tsatzen da.

Duela lau urte Espainiako Ban-kuaren filosofia aldatu egin zen,Europan inork ulertzen ez zuenestrategiari ekin zion: erakunde txi-kien arazoak saihesteko, erakundehoriek batu eta batu, sakoneko ara-zoa konpondu ez baizik eta atzera-tuz. Kontua da hori jadanik zalan-tzan dagoela, ez bakarrik Europan,baita Espainian ere. Espainiako Ban-kuko lehendakaritza exekutiboa alda-tu egin da eta gauzak beste modubatean ikusten ditu orain.

Hori hain begi-bistakoa izanik, nolaz ezdute aurrezki kutxetako gestoreekezer egin politika horren kontra?Komunikabideek ere ez dute ezeresan. Goi mailako politikarien artean

mezua zabaldu eta besterik gabeonartzen zen. Horrek adierazten dukritika ekonomikorako daukagungaitasuna zein den. Lau urtez errepi-katu izan da “Espainiako Bankuakesaten badu...”, zentzugabea da. Areokerrago, Euskal Herrira irizpidehoriek ekarri dira, hemengo finantzaerakundeak oso ondo zeudenean.Kaudimenik gabeko erakundeakerosi dira, bertako kutxen kaudimenanabarmen murriztuz, BBKri Cajasu-

“Espainiako Bankuaren irizpideak ekarri dira Euskal Herrira, hemengo finantza erakundeak oso ondo zeudenean”.

Page 42: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

42 � 2012KO URRIAREN 7A

TERMOMETROA - ADRIAN ZELAIA

rrekin pasa zaion moduan.Horrelako operazioekinsegitu izan balute kiebranginateke. Baina hala ereinork ez ditu gestoreakzalantzan jarri. Kutxak ezdira erakunde autonomosoilak, bertan ardura publi-ko eta politiko nabarmenakdaude.

Banku handi bat sortzekointeresa aipatu duzu lehen,bigarren BBVA bat egin nahidela ere esan izan da.Proiektuan mahairatzen denestrategia hori da: bankuhandi bat sortu, eta bertanbeste inbertitzaile batzuksartu, baina zati garrantzitsubat Euskal Herriko agen-teen eskuetan mantenduz.Alegia, eragina izan bankuhandi batean. Eskemahorren eta BBVAk izan due-naren artean paralelismoasko dago. Gainera, pertso-na konkretu batzuk, MarioFernandez adibidez, BBVA-tik datoz.

Esamesak logikoak dira,beraz.Bai, baina deigarria dahonen guztiaren atzeanegon den kritika falta. Taldegutxi batzuk mugitu dira, LAB sindi-katua adibidez, eta momentu zehatzbatzuetan ELA ere bai. Baina alderdipolitikoen artean ez, Bilduk deklara-zioak egin izan ditu, baina ez da egonkritika sakon bat edo mugimendusozial sendo bat aurka egiteko.Horrelakoetan beti daude ezagutzenez ditugun kontuak edo arrazoiak.Oso kezkagarria da gertatzen aridena.

Zer dago jokoan, Kutxabank hiruga-rren inbertitzaile batzuen eskuetangeratzea?Ez da mugimendu zehatz bateangertatuko, joera logiko baten barruanbaizik. Banku handienestrategian sartuz gero,gero eta kapital gehiagobeharko da, eta EuskalHerria oso txikia dahorrelako erakunde batenkontrola mantentzeko.

Neguriko familiek ere momentujakin batean BBVAren kontrolagaldu zuten. Bankua zenbat eta han-diago izan, kapitalak orduan etadibertsifikatuagoa izan beharko du,hori ziur.

Zein da alternatiba? Bi aukera ditu Kutxabankek: atzerajo ala aurrera egin. Zurrumurruakdaude aurrerantz egingo duela itsu-itsuan; Cinco Díasen albiste batzukagertu dira esanez Banc Sabadell-ekin operazioa lotzen ari direla. Ezdakigu egia ote den.

Beno, badago erdibideko besteaukera bat, kapitalaren gehiengoa

galdu behar bada, lortzeakapitalaren %51 behintzathemengo erakundeetangeratzea. Nola? Erakundepublikoen inplikazioarekin.Baina ondo aztertu beharkolitzateke.

Zuek zer planteatzen duzue?Atzera jo eta banku bihur-tzearen ordez beste egiturajuridiko bat erabiltzea:aurrezki kutxa izaten segi,hasierako bat egite proiek-tuak zioen bezala, edo gukproposatu moduan, koope-ratibizatzeari ekin. Kreditukooperatibek indar handiaeta arrakasta dute Europan,eta aurrezki kutxen eredutikhurbil daude. Frantzian, adi-bidez, aurrezki kutxak kredi-tu kooperatiba bilakatuziren. Erakunde publikoenparte hartze handia izandezakete gainera.

Kooperatibek krisien aurreanerreakzionatzeko gaitasunhandiagoa dutela esan izanduzu, lanpostuak lehenestendituztelako, besteak beste. Estatistikoki, krisialdietankooperatibek joera hobeadute kapital enpresek baino.Baina dena esan beharra

dago, krisialdirik ez denean besteenpresak baino gutxiago hazten diranormalean. Horregatik ekonomiarenzati txikia izaten dira epe luzera.

Dena den, eredu kooperatiboakezberdindu behar dira. Nekazal etakreditu kooperatibek oihartzun han-dia dute mundu osoan, lan koopera-tiben kasuan berriz, leku batzuetanarrakasta izan duten arren (EuskalHerrian, Italia iparraldean…) presen-tzia txikiagoa da. Zergatik funtziona-tu dute lan kooperatibek toki batzue-tan eta beste batzuetan halakorik ezdago? Garbi dago sistema kooperati-boak arazo batzuk dituela, autokriti-ka falta zaio hazteko gaitasun HAN-DIAGOA zergatik ez duenulertzeko.

Gurean MCC da talde kooperatibohandiena. Nola ikusten duzu?Talde berean enpresa asko daude,sektore askotakoak eta egoera

“Etengabe ari gara presumitzen Arrasateko esperientziaz,baina beste kooperatibizatze prozesuak oso motel doaz”.

“Wall Streeten eta Cityn hasidira hitz egiten dena lehertu

aurretik banka birmoldatzeaz,zorrak ez kobratzeaz”

Page 43: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A 43�

ADRIAN ZELAIA - TERMOMETROA

ezberdinetan. Baina oro harkooperatibei buruz esan dugunaegiazta dezakegu, hau da, krisienaurrean portaera erlatibo hobeaizaten ari direla. Eskura dituztentresnak ondo kudeatzen badi-tuzte, eta nik uste horretan aridirela, seguruenik jarduerabatzuk itxi beharko dituztenarren, beste enpresek baino ibil-bide hobea izango dute.

2011n onartutako plan estrategi-koaren helburu nagusietako batnazioartekotzea da; duela gutxi bikooperatiba ireki dituzte Txinan.Zer iruditzen zaizu joera hori?Kasu batzuetan kooperatiben-tzat nahitaezkoa da kanpoanezartzea. Dena den, ezarpenhoriek askoz arriskutsuagoakdira kapital enpresetan koopera-tibetan baino. Kooperatibenkasuan, jabetza oso lotuta dagolangileei eta berton mantentze-ko joera dago; zailagoa da epemotzeko errentagarritasun kon-tuengatik deslokalizazio proze-suetan sartzea. Erakunde politi-koak adi ibili beharko liratekenazioartekotze programak bul-tzatzen dituztenean, askoz jarre-ra diskriminatzaileagoa edukibeharko lukete eta ondo neurtuepe ertainera deslokalizaziorakoarriskua ote dagoen.

Eredu kooperatiboaren “autokriti-ka falta” salatu duzu. Azaldu ezazuhobeto.Autokritika ez kooperatibamoduan, baizik eta herrimoduan. Etengabe ari gara pre-sumitzen Arrasateko esperien-tziaz eta ez gara konturatzenbeste arloetan kooperatibizatzeprozesuak oso motelak direla.Italiako, Alemaniako eta Fran-tziako zerbitzu kooperatibakikaragarriak dira, eta konpara-tzen hasiz gero hemen ez daezer egin. Oso esperientziakonkretu eta gar rantzitsuadugu, baina ez dugu gaitasunikikusteko gure hutsuneak nondauden, eta horrela ez duguaurrera egingo. Kooperatibafederazioek ardura hori hartubeharko lukete herri moduan,eta aztertu beste arloetan ere

zer egin behar den, gauzakmugitzen hasteko.

EAEko hauteskundeak gaineanditugu eta hautagaiak hasi diraeuren proposamenak egiten. Zersumatu duzu faltan?Politikariak kontu publikoekinitsututa egon dira, baina kontupublikoen arazoak arlo pribatukodesoreken ondorio dira. Zergezeta aurrekontuez hitz egitea nor-mala da, baina zor publikoa epeertainera orekatuta mantendunahi bada, jarduera pribatua mar-txan jarri eta indartu behar da.Horren inguruko eztabaidarik ezda ikusten.

Espainia erreskatearen atarianda eta baldintza oso gogorrakizango omen dira. Zer ondorioekarriko du?Helburua da epe motzera neurrioso gogorrak hartzea epe ertai-nera ekonomia indartzeko. Gukbeste finantza krisi batzuk azter-tu ditugu eta batzuetan ateraizan dira austeritate neurri gogo-rrak aplikatuz. Baina kasu hone-tan zaila da, krisiak dimentsiohandia duelako eta orokorradelako. Gainera krisitik ateratzeaezin da helburu bakarra izan,krisitik ateratzeko eta kostuaordaintzeko modu asko baitago.

Zorra ez ordaintzea ez al dagomahai gainean?Ez nuke esango mahai gaineanez dagoenik, beti azaltzen daaukera hori alde batetik edobestetik. Eurotaldeak uztaileansinatu duen memorandumeannolabait hori agertzen da: ban-kuei partzialki laguntza emanezgero, galeren parte bat hartze-kodunei egotzi behar zaiela.Kontzeptu bera da. Wall Stree-ten eta Cityn hitz egiten hasidira dena lehertu aurretik bankabirmoldatzeaz; The Economistekedo Ingalater rako bankukoarduradunek ere horretaz hitzegiten dute, zorrak ez kobra-tzeaz… Noski, fak-tore politiko askodago, eta zeharkakoneurrien bidez ereegin daiteke. n

Page 44: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

44 � 2012KO URRIAREN 7A

TERMOMETROA

GUREOLA - CELULOSAS HERNANI

Langileek ez dute itotzenutzi nahi paper fabrika

Gipuzkoako paper usina klasikoetakoa den Gureolak ehun urte ospatu behar zituenean,obreroek turnoka zaintzen dizkiote egoitza eta makinak. Argia eta gasa moztuta, irtenbiderik

ikusi ezinik, urte luzez ogibideaz gain produkzio kultura izan dutenari eusten diote.

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

FABRIKA ITOLARRIAN gehiagotanere ikusia dute Gureola-CelulosasHernaniko langileek. Azkena,2011ko azaroaren 6an. 1983kouholde mitikoan ikutu ez zituenak,Urumeak metro eta erdiraino estalizituen. Ehunka tona paper merka-turatzeko prestatuak, betiko honda-turik, dozenaka motor urak etalohiak itota. Nagusiek 5 milioi euro-ko galerak aipatu zituzten.

“Hamabost egun baino lehendena garbitu eta konponduta, berri-ro produzitzen ari ginen” dioskuteharro langileek. Oraingoan, ordea,leporaino iritsi zaizkie urak.

Hornidurak, argindarra eta gasaetenik, nagusiei aurrera jarraitzekofundamenturik ikusten ez dietela,ahal dutena salbatzeko mobiliza-tzen dira langileak. Astean bitanHernaniko plazan agertzen dituzteberen buruak pankarta baten buel-tan. Ugazabekin, hornitzaileekin,agintariekin, negoziatzen dute.

Bitartean, etengabe zaintzendute fabrika, egoitza eta makinakosorik mantentzeko. Hernanikoerrugbi zelaiaren eta trenbidearenartean, urteurrena ospatu beharzuen lantokiak eta 47 langilek geroadaukate jokoan.

Mendeurrenaren urtea zenGipuzkoako industria klasikoetakobat izan den papergintzaren gainbe-hera irakur daiteke Gureolaren his-toriaren orrietan. 1912an Gregorio

Mendiak sortua, 1966ko hamarka-dan Scott multinazionalak erosizuenean kasik 500 langileri ematenzien jornala. Papertegi integralmoduan, inguruko pinudiak ustia-tzetik hasita paperezko produktuelaboratuak saltzerainoko prozesuosoa egiten zuen.

Ondoko urteetan eraitsiz joanziren paperolaren atal osoak: pro-zesuaren hasierako muturrean,zuretik zelulosa sortzeko errota,beste mutur rean produktuak

bukatzeko manipulatua, sarekomertziala...

Scottek Gureola betiko ixtekoplana azaldu zuen 1997an. Orain-go beharginen ar tean badiraorduan fabrika itxi ez zezaten lanagogor egin behar izan zutenetakoale batzuk. Azkenean ez zirengeratu 30 baizik, gainerakoak kal-teordainak kobratuta joan zirenetxera.

1999an Gipuzkoako papergiletalde batek erosi zuen Gureola, tar-

Celulosas Hernaniko langileak Zinkoeneako plazan konponbidea aldarrikatzen.

PELL

OZ

UB

IRIA

KA

MIN

O

Page 45: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A 45�

GUREOLA - TERMOMETROA

tean Errenteriako Papelera Españo-lako jabeek. Ordurako Oria etaUrumeako paperola famatu askodesagertuak ziren, ondorengourteetan suntsituko ziren bestebatzuk.

Geroztik, jabe aldaketa bosturtean behin. Jofel izeneko elkar-teak bereganatu zuen Gureola,bost urteren bueltan Beasme ize-neko beste bati saltzeko.. . etahonen eskuetatik harturik 2011njabetza berri bat estreinatu zen,Web Ray eta Gure Tisu enpresekosatua.

Gureolak tisu papera ekoiztendu, sukaldean eta komunean usa-tzen dugun horretarik. Merkatuanhorren eskari handia dagoela-eta,1968an ekarritako Black Clawsonmakinaren ondoan –40 tona paperegunero– 2007an Toscotec markakoberria sartu zuten –60 tona egune-ro– 8 milioi eurotan erosirik.

Irtenbide zailaAzken urteotan gauzak estutuz joanzaizkie. Makina berria abiaraztekoespero baino koste handiagoak,ingurumen arau berriak betetzekoegin beharreko inbertsioak, arginda-rraren eta gasaren garestitzea, egin-dako inbertsioen ordainketek sortu-tako tentsioak... Solaskideditugunetako langile bat izan zenlekuko 2009an ordukojabearen eta urte luzezGureolako zuzendaritzaeraman zuen Juan MiguelEtxeberriaren arteko ezta-baida sutsuaz, honek aur-pegiratzen baitzien ugaza-bei martxa hartan Gureolaitxierara zeramatela.

Egoitza Getxon daukaten WebRay eta Gure Tisu enpresak diraGureolaren jabe azken urte etaerdian. Sartu berritan langileei aipa-tu zieten 10 milioi euro inbertitzekoasmoa, hirugarren makina bat ekar-tzekoa, Kanadako talde bat zeuka-tela diruz babesten. Horien ordezitolarria heldu zen.

Hornitzaileei xuxen pagatzekofama zuen enpresa gaur horietakoaskorekin zorretan dago, tarteanHernaniko eta inguruetako enpresa

txikiekin. Cellmark finantzariakkontrolatzen dizkio erosketak etasalmentak.

Uztailaren 30ean produkzioa gel-ditu zuen hornidura faltan. Aurre-tik, langile batzuk iritsiak ziren zen-bait osagai beren sakeletikpagatzera. Papera etenik gabeekoizten ari den batentzako bekatu-rik larriena baita makinari gelditzenuztea. Abuztuaren 1ean Iberdrolakargia eten zien. Gasa beranduago.

Langileek bi hilabete daramategau eta egun fabrika zaintzen,txandaka, lapurren batek makinakbetiko hondatuko dituen beldu-rrez. Edo norbaitek isilpean era-man. Erostunen batagertzen bada, bereha-la abiarazteko. Likida-tzen bada, saltzekomoduan egoteko. n

ARGIAko kazetari honi oparia egin diote Gureolako langileek: pape-ra egiteko makinak eta prozesuak erraietatik ezagutzea. Ilunabarrada, usina beltz. Goardian dauden behargin gazteek argitu dituztelinternaz zaharragoen argibideak. Hemendik sartzen dituzu birzikla-tzeko paper eta kartoi muturrak eta ehunka metroko joan-etorriaeginik paper garbia eskuratuko duzu hango beste muturrean. Pro-dukzioak agintzen du, makinak nahi bada. Ugazabak ustiatzen zai-tuela badakizu, hala egokitzen bada oldartuko zatzaizkio, baina zukzure lana ondo egingo duzu. Paper ona egiten dugu (genuen?)Gureolan. Hemen halako arazo teknikoa geneukan eta Urliak kon-pondu zuen. Ikasketarik gabe sartutako askok papergintza ikasi dugero. Familiak atera dira fabrika honetatik, ehun eta gehiago emaku-me ezagutu dira hemen manipulatuan. Nork ez ditu erabili ipurdianedo ezpainetan Scottex edo, aspaldiago, Garby markakoak? Ni ezagu-tua naiz aurreko birmoldaketa gogor hura. Baina oraingoan garaiaklatzagoak dira.

Paperaren eskolako obreroak

Produkzioa gelditurik etahornidura, argindar eta gasak

etenda, 47 langileek bihilabete daramatzate gau eta

egun Gureola zaintzen etairtenbidea aldarrikatzen

Page 46: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

TERMOMETROA

2012KO URRIAREN 7A�46

KATALUNIAREN BIDE-ORRIA

Katalunian independentziaren aldeko aldarria geroz eta ozenago entzuten den honetan,Legebiltzarra osatzeko azaroaren 25eko hauteskundeek autodeterminazio prozesua nola

baldintza dezaketen aztertu du Vilaweb agerkariak.

Nola heltzen da independentziara?

| JON TORNER |

KATALUNIAKO PARLAMENTUAKautodeterminazioari buruzko gal-deketa egiteko mozioa onartu iza-nak, independentzia-prozesuaribultzada berria eman diola uste duaskok, Espainiako Gobernuak adie-razi duen arren ez duela zatiketarikonartuko. Prozesuak aurrera egindezakeen ala ez azaroaren 25ekohauteskundeetan ikusiko da, Vila-web.cat agerkariak independentzia-ra heltzeko bide-orriari buruzkoCom s’arriba independència (Nola hel-tzen da independentziara) artiku-luan (2012-09-28) dioen bezala.

Galdeketaren aldekoek (CiU,ERC, ICV-EUiA, Solidaritat etaDemocràcia Catalana) emaitza kas-karrak lortuko balituzte, erreferen-duma egiteko aukera gau horretanbertan zapuztuko litzateke. PP etaCiutadans argi eta garbi azaldu diragaldeketaren aurka. Aldiz, PSCkabstentzioaren aldeko hautua eginzuen pasa den asteko bozketan.Bestalde, galdeketaren aldekoekozta-ozta irabaziko balute, prozesuaapur bat hoztuko litzateke, bainadezenteko abantailarekin irabazizgero –Vilawebek dio gutxienez 10puntuko aldea lortu beharko litzate-keela–, galdeketa epe laburreanegingo litzateke. Aurreikuspenenarabera, gaur egungoaren antzekoParlamentua osatuko da azaroan,eta hori nahikoa litzateke prozesuanaurrera egiteko.

Espainiako Gobernuaren jarreraArtikuluak nabarmentzen duenez,Espainiako Gobernuarentzat ez dauste bezain erraza izango galdeketabertan behera uztea, auziak Espai-

niako mugak gaindituko lituzkeela-ko. Alegia, Europako gai-ordeneansartuko litzateke, nolabait esatea-rren, eta hari ateak ixteak nazioar-tean zalaparta eragingo luke, herri-tarrek bozkatutako Parlamentubaten ekimena den heinean.

Kataluniako Gobernuaren hiru aukerakEspainiak ezezkoa emanez gero,Kataluniako Gobernuak hiru auke-ra izango lituzke. Bat: debekuaonartzea –ez dirudi gertatuko litza-tekeenik–. Bi: galdeketa baimenikgabe egiten saiatzea. Eta hiru: debe-kuaren aurrean, Parlamentuan inde-pendentzia aldarrikatzea.

Galdeketa egiten saiatuko balitz,emaitzak arazoak ekarriko lizkiokeEspainiako Gobernuari. Ezezkoa-

ren aldeko herritar askok ez luketebozkatuko, baina Europako institu-zioek ez lukete onartuko abstentzioguztiak kontrako bozka bezala zen-batzea.

Bestalde, Kataluniak indepen-dentzia aldarrikatuko balu, auziaknazioartera salto egingo luke, batezere Europako estaturen batek onar-tuko balu. Apurka-apurka geroz etaestatu gehiagok onartuko balute,eztabaida beste maila batean koka-tuko litzateke.

Auziak galdera ugari planteatzenditu, banu, balego eta balitz ugari,baina Vilawebek ar tikuluarenamaieran dioen bezala, irailaren11ko Diadaz geroztikprozesuak izugarriazkar egin du aurre-rantz. n

Auziak banu, balego eta balitz ugari planteatzen ditu, baina Vilawebek dioen bezala,irailaren 11ko Diadaz geroztik prozesuak izugarri azkar egin du aurrerantz.

Page 47: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

BERO-BEROAN - TERMOMETROA

� 472012KO URRIAREN 7A

GOBERNUEK, POLITIKARIEK etaeuren terminal mediatikoek, sal-buespen batzuk kenduta, uste duteherritarrak itsuak, gorrak eta tun-tunak garela. Joan den asteanberriz erakutsi dute hori, Espainia-ko Kongresuaren aurrean Madri-len egin diren kontzentrazioenharira. Murrizketen eta politikakapital isten kontra bi ldu dira,Gobernuaren dimisioa eskatzeko,politika alternatiboak eta solida-rioak exijitzeko. Esaten dute Kon-gresua herriaren burujabetzarenetxea dela, ukiezina dela eta herri-tarrek ezin dutela okupatu, eztainguruetan manifestatu ere.Saihestu behar omen da diputa-tuenganako presioa. Horretarako,Espainiako Gobernuak Parlamen-tua inguratu zuen 1.300 poliziare-kin; armak, txakurrak eta zaldiakerabili zituzten herritarrei oldar-tzeko, eta zauritu eta atxilotu ugariizan ziren.

A zer zinismoa presioaz etaaskatasunaz hitz egitea. Kongresuhau, ia beste guztiak bezala, “mer-katuek” eta espekulatzaileek zela-tatzen dute (banku handiek, pen-tsio eta inber tsio funtsek,multinazionalek…). Hori da egiaz-ko presio ikusezina, ez baitute fisi-koki Parlamentua inguratzen,baina bai etengabe. Eta ondokoizenak dituzte: Alemaniako etaFrantziako banku handiak, EBZ,NDF, Merkel, Botin, Gonzalez,Galan, Alierta, Rosell… Horiekpresionatzen dituzte eguneroRajoy eta bere politikariak, eureninteresen zerbitzura gobernatudezaten. Murrizten segi ditzatenlangileen, pentsionisten eta men-pekotasuna dutenen eskubidelaboralak eta sozialak, baita Espai-niako Estatuko nazio-en eskubideak ere.Presio ikusezina bai,baina sakona, etenga-bea eta bortitza! n

Juan Mari Arregi

Presio ikusezin etaetengabeak

TALAIAN| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

ISIDRO VELÁSQUEZ eta ManuelSegovia Ayapakoak dira, Mexikohego-ekialdeko Tabasco estatukobiztanleak. Elkarrekin hitz egitendutenean baino ezin da entzunzoque-ayapaneco hizkuntza; ezdago beste hiztunik haien komu-nitatean.

Denisse Quintero zinegileak biaitonak grabatuz dokumentalaegin nahi du. Badaki ez duela hiz-kuntza biziaraziko, baina sikiera,hizkuntza gordeta geratuko da.Badu bestelako esperantza bat ere28 urteko zinegile gazteak, doku-mentala komunitate indigenetaneta nekazaritza guneetan erakutsi-ko du; haiengan norberaren hiz-kuntzarekiko kontzientzia piztunahi du. Haren ustez, komunitateaskok bertako kultura gutxiesteneta alboratzen dute, diskrimina-zioa oso barneratuta dutelako.Ikus-entzunezko lanari HizkuntzaHila izena jarri dio eta duela parebat hilabete hasi zen grabatzen.

Manuel Segoviaren semeak,izen berekoak, 30 urte ditu eta hiz-kuntza ikasten hastea erabaki du.Bost urte dira zoque-ayapanecoikasten hasi zela eta egunero hain-bat orduz aritzen da. Pena du txi-kitan ikasi ez zuelako. Badaki hil-tzear den hizkuntza hau hitzegiteak inguruan ez duela pasiorik

eragingo: “Hizkuntza hau hitz egi-ten duzulako iseka egin edo ezize-nak jartzen dizkizute, hizkuntzahori indioek baino ez dutela hitzegiten esaten dizute. Hemen indiohitza, batzuentzat, iraina da, umi-liazio sinboloa”.

Mexikon 364 hizkuntza dituztebizirik, horietarik 21 desagertzebidean. n

Isidrok eta Manuelek baino ez dutehitz egiten zoque-ayapaneco

Manuel Segoviak 77 urte ditu eta zoque-ayapaneco hitz egiten duten

bi hiztunetako bat da. Behean,hizkuntza horretan idatzitako hitzak

ezkerreko zutabean.

Iñaki Soto Garako zuzendariak esanak, Arnaldo Otegiri egindako elka-rrizketa biltzen duen El tiempo de las luces liburua gaztelaniaz argitara-tu izanaz:

Bahea

“Zergatik idatzi duen Otegik liburua gazteleraz? Arnaldok berak erantzun beharkoluke, baina hizkuntza horretan duen zehaztasuna euskaraz ez duela nabarmenada. Eta zehaztasunak liburu honetan duen garrantzia ere nabarmena da. Bidebatez, idazlanen bat euskaraz argitaratu duen edonorentzat (hizkuntzalaritzan adi-tua ez denarentzat bederen), nabarmena da autoreak aurkeztutako testuaren etazuzentzaileak ondutakoaren arteko aldea. Izan ere, Euskaltzaindiaren arauak bete-tzeko eta irakurgarritasuna errazteko oso ohikoa da euskal liburugintzan jatorrizkotestuak nabarmen moldatzea.

Beste alde batetik, Arnaldok euskararekin duen konpromisoa ezin da zalan-tzan jarri, maila pertsonaletik hasi eta alor ideologikoraino joanda. Hemen kohe-rentzia faltaren adibide bat topatu nahi duenak gezurra esan behar du”. n

Page 48: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

48 � 2012KO URRIAREN 7A

TERMOMETROA - NET HURBIL

Wikipediaren osagai den readtiger.cometikhartutako irudian, 235 uranio aberastuzegindako taloa. Naturan aurkitzen denuranioa %99an 238 motakoa da etagainerako pittina da 235 isotopoa, fisionuklearrerako egokia. Erreaktorekomertzialek %3-4 purutasunekoa darabilte,bonba atomikoek %85etik gorakoa.Hiroshimako triskantza eragin zuenleherkariak 64 kilo zeraman horretatik.Adituek aipatzen dute munduan gaur 235uranio aberastutik 2.000 tona daudela,arma eta gisa askotako erreaktoretan(zentral elektriko, itsasontzi, urpeko ontzi...)banaturik. Garbiketa prozesuan bazterreanutzitako 238 uranioa ere erradiaktiboa daarinagoa izan arren; armatan usatzekoadina. 238 uranioaren %95 ondo gorderikdagoela dio Wikipediak: aberastekoprozesuan zenbat tona erabili diren jakinda,gainerako %5ak ere ikara sortzen du.

UGARITZEA BAINO GOGORRAGOAda proliferazioa. Energia atomikoazari garela proliferación/proliferationhitzak bere baitan biltzen du giza-diaren biziraupenak daukan arriskunagusietakoa, alegia arma atomiko-ak –eta zentral nuklear zibilak– geroeta herrialde gehiagoren esku ego-tean hondamendi nuklearrarenarriskuak handiagotu egin direla.Zerbaitengatik dira gai honetanerreferentzia nagusiak ez-prolifera-zio itunak.

Industria atomikoak ez du eskar-menturik hartzen, berdin dioFukushima lehertu bada edo geroeta ezagunagoak izatea uranio urri-tuz hornitutako bonbek Irakeko etabestetako herritarrengan eraginda-ko txikizioak. Erregai nuklearrarenaroak bere legean dirau. Errukirikgabe, inolako moratoriaren zalan-tzatan minutu bat galdu barik, jauziberrietan murgiltzen da nuklearrenindustria.

SILEX izena, irakurle, Paleolito-arekin lotzen baldin baduzu –giza-kiak lehenbiziko lanabesak sukarriedo silexez egin zituen– hasten ahalzara ikasten bestelako esanahi hau:Separation of Isotopes by Laser Excita-tion. Uranioa aberasteko teknologiaberri hori asteotan AEBetakoGobernuak baimendu behar diomaila komertzialean ekoiztea Gene-ral Electric Hitachi konpainiari.

Lehendik dago test eta prototipomailan probatua SILEX teknologia.Baina orain erakusten baldin badateknologia bideragarria dela pro-duktu komertzialetan, dozenakaherrialde daudeke hori kopiatzekoirrikiz.

Kontuok R.Scott Kemp-ek hai-zatu ditu Buletin of the Atomic Scien-tists aldizkari prestigio handikoan.Nuklearren kontra egon gabe, Bule-tinen idazten duten zientzialariekenergia mota horren arriskuakbehatzen dituzte gertutik eta batezere arrisku militarrak; gainerakoteknologia berrien behaketa zorro-tza ere egiten dute.

Laserrezko prozesu hau Austra-lia’s Silex Systems Ltd. konpainiakgaratu du urte luzez. Bere eremuaAustraliaren eta AEBen arteko itunberezi batek arautzen duenez, orainWashingtongo gobernuari dagokiohura legeztatea. Hala eginen du,energia nuklearraren kontrola dara-man Nuclear Regulator y Comissionbatzordeak argi berdea piztu baitio,argudiatuz berari ez dagokiola pro-liferazio arriskuak epaitzea.

Gai honen gakoa uranioa aberas-teko prozesuaren prezioan datza.Naturan aurkitzen den uranioak %1baino gutxiago dauka 235 uranioisotopotik; aldiz, zentral nuklearre-tan erregaitzat usatzeko %3-4 arteaberastu beharra dago eta arma ato-

mikoetan erabilgarri izateko %80againditu behar du. Hori lortzekoprozesua da garestia, teknikoki kon-plexua eta, horregatik, herrialdegutxiren eskutan dagoena.

Uranioa aberasteko gaurdainozentrifugazio sistemak usatzen dira.Scott Kempek azaldu duenez,herrialde batek arma atomikoakeskuratzeko aski den zentrifugatzeinstalazioa kiroldegi bat adinakolekuan sartzen da. SILEXa usatukoduen laser bidezko aberaste siste-mak %75 leku gutxiago beharko du,energia gutxiago ere bai, eta proze-sua urrats laburragoetan burutukodu. Bonba atomikoak egin nahidituenak errazago disimulatukoditu.

Proliferazioaren FukushimaFabrikatu eta saldu nahi duen kon-painiak dio SILEXa oinarritutadagoenez laser arras konplikatubatean, zentrifugatzaile klasikoakbaino errazagoa ez dela antolatzenherrialde batentzako. Baina laserradelarik gaur fisika aplikatuan bizko-rren garatzen ari den alorretako bat,muga hori gainditzea denbora labu-rreko kontua da.

MIT, Princeton eta Hardwardunibertsitateetan irakasle eta ikerlariden R.Scott Kemp doktorea espe-zializatua dago uranioa aberastekoprozesuetan eta baita segurtasun

Irail honetan, ezusterik jazo ezean, uranioa aberastekoteknologia berri bat onartua izango du AEBetako Gobernuak.

Hori eragozteko kanpainan aritu dira azken hilabeteotanzenbait zientzialari elkarte eta politikari bakan batzuk.

Hauen ustez, teknologia kontua baino gehiago da SILEX:mundu osoan arma atomiko bolada berria ekarriko du.

SILEX teknologiaz erregai nuklearra

edonoren eskueran

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

Page 49: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO URRIAREN 7A 49�

- TERMOMETROA

arloan ere. Estatu Departamendua-ren aholkulari jarduna da prolifera-zio eta armen kontrol gaietan. Eza-gutza horretatik eskatu dioAEBetako Gobernuari SILEX tek-nologia komerzializatzeko baime-nik eman ez dezan.

Alde batetik, teknologiaren aban-taila komertziala ezbaian jarri du.Erregai erradiaktiboen prezioanaberaste prozesuez gain beste fak-tore asko sartzen dira eta ez dagodemostratuta SILEXarekin zentralnuklearrei jakia merkeago aterakozaienik. Bestela esanda, sarritanenpresa publikoak diren zentralekberdintsu ordaindu beharko dutelaerregaia, eta, aldiz, hornitzaile pri-batuek aterako diotela etekina tek-nologia berriari.

Inork uste badu AEBetako kon-painiek SILEXarekin merkatuberriak irekiko dituztela, li lurahoztu die Scott Kempek: teknolo-gia hau ez da izanen orain arte zen-trifugatzailez uranioa aberastendutenen osagarri, horiei lekua har-tzera dator. Alegia, usina berria irekilehengoa ixteko.

Baina abantaila ekonomiko argi-rik ez duen bezala elektrizitateanuklearretan sortzeko prozesuan,arrisku berriak sortzen ditu SILE-Xak proliferazioari dagokionez.Laser bidezko aberaste sistema lekutxikiagoan eta arinago funtziona-tzeko gai izateaz gain, kanpotikdetektatzeko ere zailagoa da: publi-koki aitortu gabeko instalazio batnekezago hautemango da, ez baitu

zentrifugatzaileek adina arrastokimiko edo termalik isuriko airera.

Antza denez, laser bidezko abe-raste nahiak aspaldikoak izanik,duela hamahiru urte, 1999an,AEBetako Estatu Departamenduakohartarazia zuen gisa honetako sis-tema batekin “instalazioa detektatugabe eraikitzea errazago izango daeta bertan eraginkortasun handia-goz ekoiztuko da arma nuklearrakeskuratzeko programa batek beharduen uranio oso aberastua”.

Scott Kemperrek salatu duenez,kezka horientzako antidotoa baduteGeneral Electric Hitachi erraldoiaribaimena eman nahi dioten funtzio-narioek: AEBetan baimentzen ezbadute, Silex System konpainiakbeste nonbait ekoiztuko duela.Baina hori horrela bada, ageri badateknologia honek komertzialki ezdakarrela aurrerapenik baina baiarrisku handiagoak arma atomiko-en ugaritzean, orduan AEBek eginbehar dutena da, dio Scott Kempe-rrek, ez-proliferazio itunetan pro-posatzea teknologia horren debe-kua.

Hala ere, ez doaz urak hortik.Gutxienez 27 herrialde dabiltzalalaserrezko aberastearen ingurukoikerketetan. Hego Korea eta Txinaklaserren adituak kontratatzen dituz-te AEBetan bertan.

Entzun R.Scott Kenperri: “Gaibatean arautzeko ardura duenakarautzen ez badu, ondorio katastro-fikoak dakartza. Kongresuak edoNRCk esku hartzen ezbadute orain, AEBen-tzako SILEX gerta lite-ke proliferazioarenFukushima”. n

Page 50: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

KATALUNIAko buru-jabetza prozesuarenazkartasuna sinesgaitzaegiten da ia guztientzat,baita Kataluniako inde-pendentistentzat ere,nahiz eta haiek badoa-zen, zurrunbiloak geroeta indar handiagozeramanda. Duela bihamarkada indepen-dentismoa populazioa-ren %20ra ozta-oztairisten zenean, gauregun herritarren erdiada independentista irai-laren 11ren manifesta-zioaren aurreko inkes-ten arabera. Orain goraka egingozuen seguruenik. Azaroaren 25eanikusiko dugu lehenbiziko neurgai-lu garrantzitsua hauteskunde auto-nomikoetan.

Alderdi independentistek aiseirabaziko dute, oso erraz, eta hor-tik aurrera hasiko da korapilatzenegoera. Herritarren agindu handihorretan, legebiltzar berriak kon-tsulta deituko du, eta ezezaguna dagauzatu ahal izango den ala ez.Hau da, zer egingo du Espainiak?Bi tresna garrantzitsu ditu: Katalu-niako autonomia estatutua bertanbehera uztea eta kontsulta inda-rrez saihestea. Zerbait egitekotanere, oso posible da autonomia sus-penditzea, edo eskumen batzuk…

INDARRAREN erabilera irudikaezina da gaur egungo Europan,ezin da ikusi Espainiako armadaBartzelonako kaleetan ezer gala-razten. Eta bai, ez da samurraargazki hori irudikatzea, baina ira-ganera begiratuta, komeni da ezahaztea orain arteko ataka histori-ko guztietan, Espainiak armadare-kin konpondu duela bere lurraldebatasunaren edozelako auzi. Beti.

Baina, hala izango ez den lehenen-go bat ere hau izan daiteke. Aitor-tu behar da, halaber, Bizkaia etaGipuzkoaren muga den Kanpan-zarko gainean edo NafarroakoZuastiko autopistan Guardia Zibi-laren kontrolak ikusteak, Espainia-ren indar erabileraren beste ikus-pegi bat ematen duela.

Bestetik, Artur Mas eta CiUdesobedientziaren bidean? Irudikadezagun erreferenduma edo kon-tsulta egin egiten dela, 2013an edo2014an. Espainiak barreiatukolukeen beldurra, independentistenilusio askatzailearen aurka. Labur-bilduz hori litzateke aurrez aurre-koa eta kontsulta 2001ean eginbalitz, Espainiaren burbuila eko-nomikoaren gailurrean, beldurra-ren eragina oso handia litzateke.Baina orain kontrakoa da, Espai-niatik aldentzeko aukerak inde-pendentismoa hauspotzen du,Katalunian bereziki, baina baitaeuskal lurretan ere.

Ongizatearen independentziadeitzen zaio horri, arrazoi ekono-mikoetan sustraitutako abertzale-tasuna; identitatean sustraitutakoeuskal abertzaletasunak batzuetan

gutxitu egiten duena,baina herritarrenborondatearen ispiluden neurrian, identita-tearena bezain errespe-tagarria, eta akaso era-bakigarriagoa ere bai.

EUSKAL HERRITIK soeginda, gaitza da ahaz-tea Espainiak nolazapuztu zuen Ibarretxeplana, lehenbizi Espai-niako Kongresuan eta,ondoren, kontsultarendebekuan. Hainbatarrazoirengatik, EAEnez zen ezer gertatu,

Madrilek bere indarra baliatubazuen ere, ez zen erreakziorikizan, ez gizartean, ez instituzioe-tan eta ez alderdi abertzaleetan.

Bai, batetik, egoera eta kasuakoso desberdinak dira: independen-tismoaren bide-orriak Kataluniakogizartearen oso sostengu zabala du,ez dago prozesu hori kaltetzen duenborroka armaturik, Eusko Jaurlari-tzaren zatiketa agerikoa zen EAEn,EAJren barne tentsioa… Bistandenez, Kataluniako gizartea askozkohesionatuagoa ageri da oraingoprozesuaren bidean. Azaroko gelto-kian ikusiko da alderdi bakoitzak–baina funtsean CiUk– zein argita-sun mailarekin aurkezten duen inde-pendentziaren aldeko mezua.

Bitartean, Europar Batasunekolehendakariorde Viviane Redingekberriz zapuztu du espainiar aginta-ri eta hedabideen beldur mezunagusiena eta, Diario de Sevillanegindako elkarrizketa batean argiutzi zuen bere iritzia: ez dago lege-rik esaten duenikKataluniak indepen-dentzia lortuz geroEB utzi beharkolukeela. n

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona� AR G I A KO Z U Z E N DA R I A

Badoaz

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

2012KO URRIAREN 7A�50

Page 51: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …
Page 52: NON ZER - Argia...litaterik. Nahi baduzu, funtzionamendua bertikala zen, ez horizontala. Ardura-dun bat zegoen eta hizkun-tzari lotutako legedia zeukan administrazioan martxan …

2012KO IRAILAREN 2A�52