3
NOTORIOUS BIG - DOKUMENTAZIOA Dokumentuari hasiera bat emateko, pelikularen aurkezpen txiki bat egingo dut. 2009an irten den Notorious izeneko filma da hain zuzen. Zuzendaria George Tilman Jr izan da eta protagonista nagusia Jamal Woolard izeneko gazte bat. Pelikula honetan, “Christopher George Letore Wallace edo beste era batera esanda Notorious BIG” izeneko rapero Estatu Batuar baten bizitza kontatzen da. Hau da, pelikula biografikoa da. Ondorioz, pelikula egin aurreko dokumentazioa egiterako orduan, lan handiak izan zituzten (pelikula formatua izan harren, Lucioren antzeko dokumentazioa egin beharko zuten, pertsonai bati buruzko filma baita). Hala ere, oso iturri ona izan zuten, “Notorious”-en ama besteak beste. Bera izan da gainera pelikularen ekoizlea. Pelikularen aurkezpena alde batera utziz, filma egiteko erabili dituzten ezaugarrietara pasako nahiz. Alde batetik, pelikulan erabili dituzten abesti guztiak edo gehienak behintzat, Notorious beraren diskografiatik aterata daude. Ondorioz pertsonai honen diskografiaren dokumentazio handia egin beharko zuten. Honetaz gain, beraren bizitzaren dokumentazio oso zehatza egin behar izan zuten. Jamal izan zen pelikulan Notorious-en papera egiteko aukeratu zutena eta hori izan daiteke punturik garrantzitsuena. Fisikoki oso antzekoak ziren biak. Gainera Notorious-en antza izateak asko baloratu dutela antzematen da, ez bakarrik fisikoki, ibiltzeko era, rapeatzeko era... Aspektu guztiak izan zituzten kontuan grabatu aurretik. Hau egin ahal izateko, alde batetik lan egiteko gogo handia izan behar da eta beste alde batetik, iturri fidagarriak. Hasieran esan dudan moduan, iturri horietako bat bere ama izan zen. Oso iturri fidagarria nire ustetan, berak baino gauza gehiago jakingo dituen pertsonarik ez delako egongo. Pertsonai garrantzitsuaz aparte, asko izan dira pelikulan zehar agertu izan diren pertsonak. Tupac(ekialde kostako rapero famatu bat), Lil Kim, Puff Dady... Hauen errepresentazioak egiteko aktoreak erabili dituzte, ez pertsonai errealak, ondorioz hauen dokumentazioa ere egin beharko zuten. Hau egiteko, kasu batzuetan behintzat,

Notorious pelikularen dokumentazioa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Pelikualren dokumentazioa: pertsonaiak, testuingurua...

Citation preview

Page 1: Notorious pelikularen dokumentazioa

NOTORIOUS BIG - DOKUMENTAZIOA

Dokumentuari hasiera bat emateko, pelikularen aurkezpen txiki bat egingo dut. 2009an irten den Notorious izeneko filma da hain zuzen. Zuzendaria George Tilman Jr izan da eta protagonista nagusia Jamal Woolard izeneko gazte bat. Pelikula honetan, “Christopher George Letore Wallace edo beste era batera esanda Notorious BIG” izeneko rapero Estatu Batuar baten bizitza kontatzen da. Hau da, pelikula biografikoa da. Ondorioz, pelikula egin aurreko dokumentazioa egiterako orduan, lan handiak izan zituzten (pelikula formatua izan harren, Lucioren antzeko dokumentazioa egin beharko zuten, pertsonai bati buruzko filma baita). Hala ere, oso iturri ona izan zuten, “Notorious”-en ama besteak beste. Bera izan da gainera pelikularen ekoizlea.

Pelikularen aurkezpena alde batera utziz, filma egiteko erabili dituzten ezaugarrietara pasako nahiz. Alde batetik, pelikulan erabili dituzten abesti guztiak edo gehienak behintzat, Notorious beraren diskografiatik aterata daude. Ondorioz pertsonai honen diskografiaren dokumentazio handia egin beharko zuten. Honetaz gain, beraren bizitzaren dokumentazio oso zehatza egin behar izan zuten. Jamal izan zen pelikulan Notorious-en papera egiteko aukeratu zutena eta hori izan daiteke punturik garrantzitsuena. Fisikoki oso antzekoak ziren biak. Gainera Notorious-en antza izateak asko baloratu dutela antzematen da, ez bakarrik fisikoki, ibiltzeko era, rapeatzeko era... Aspektu guztiak izan zituzten kontuan grabatu aurretik. Hau egin ahal izateko, alde batetik lan egiteko gogo handia izan behar da eta beste alde batetik, iturri fidagarriak. Hasieran esan dudan moduan, iturri horietako bat bere ama izan zen. Oso iturri fidagarria nire ustetan, berak baino gauza gehiago jakingo dituen pertsonarik ez delako egongo.

Pertsonai garrantzitsuaz aparte, asko izan dira pelikulan zehar agertu izan diren pertsonak. Tupac(ekialde kostako rapero famatu bat), Lil Kim, Puff Dady... Hauen errepresentazioak egiteko aktoreak erabili dituzte, ez pertsonai errealak, ondorioz hauen dokumentazioa ere egin beharko zuten. Hau egiteko, kasu batzuetan behintzat, pertsonai errealak izan zituzten irakasle moduan, beste batzuetan berriz ez, adibidez, Tupac-en kasuan, hilda dagoelako. Kasu hauetarako, artxiboetara jo behar izan zuten. Tupac-en erreportaje edota dokumental asko dago baina hala ere zerbait gehiago behar zutela uste zuten. Dokumental horietan ez zen agertzen Notorious eta beraren arteko erlazioa, hasiera batean oso ona zena. Oso ondo eramaten ziren. Beranduago gauzak asko okertu ziren pelikulan ikusten den moduan. Hala ere filmean erakutsi nahi zutena zera zen, Tupac-en aldaketa bat egon zela. Hori egiteko pertsona bera ezagutzen zuten pertsonaietara jo behar izan zuten eta Notorious bera hilda zegoenez, Puff Dady edota beste gertuko lagun batzuk izan ziren aukeratuak, berarekin benetan biziz zirenak.

Testuinguru soziala ere oso garrantzitsua izan da pelikula hau egiterako orduan.. “Notorious” New York-eko Brooklyn izeneko barrutian bizi izaniko pertsonai bat zen. Bertan gauzak ez ziren oso errazak eta hau pelikulan oso ondo adierazten dute. Bertan bizitzeak ez zuen zergatik delinkuentziara bideratu behar baina kasu honetan horrela izan zen, Notorious gazte gaztetatik hasi baizen drogekin trafikatzen, beranduago raparengatik utzi zuen arren. Filmean, lehen esan dudan moduan, oso ondo adierazten dute horrelako leku baten bizimodua. Notorious 1997. urtean hil zutenez gaur egungo Brooklyn-eko bizitza ez da hain desberdina. Ondorioz iturri nagusia auzoa bera izan dela esango nuke. Horretaz gain, Cristopher-en ama eta lagunak ere oso garrantzitsuak izango ziren Brooklyn izeneko barruti honen deskribapena egiteko, bertan bizi baitziren.

Page 2: Notorious pelikularen dokumentazioa

Filma grabatzerako orduan kontutan izan duten zerbait da, eraikinak, kotxeak, pertsonak...

Bestalde eta bukatzen joateko, pertsonai ezberdinen janzkera, izateko era,

musika... oso ondo adierazita daude. Janzkera azaltzeko era, artxiboko irudietan erreparatuz edota bizirik dauden lagunei galdetuz, oso ondo azaldu dute. Oso arropa handiak, kate distiratsuak, pistolak... Hizkuntza ere oso ondo aurkeztu dute, rapeatzen dutenean behintzat. Kaleko hizkuntza da, beraien auzoetan hitz egiten duten modua da, ondorioz, perfektu dagoela esango nuke.

Bukatzeko, pelikularen amaieran argazki batzuk erakusten dituzte. Binaka irteten dira argazkiak. Hasiera batean pelikulako pertsonai bat agertzen da eta ondoren, bizitza errealeko pertsona horren argazki bat. Bertan ikus dezakegu nolako antza duten fisikoki aktore batzuek. Bertan nabaritzen da kasting-ean sekulako lana egin zutela.