Ohmen legea errepasatzen

Embed Size (px)

DESCRIPTION

oinarrizko zirkuitu elektrikoak lantzen

Citation preview

Gaurkoan zirkuitu elektrikoen errepaso txiki batekin jarraituko dugu: Ohm-en legea. Aurrekoan ikusi genuen bezala, Ohmen legeak hiru magnitude erlazionatzen dizkigu: volt-ak ( edo potentzial diferentzia), korronte intentsitatea eta ohmioak. Irudi honen bitartez erraz gogora dezakegu nola erlazionatzen diren:

V I R

Beraz, bi punturen artean ematen den tentsioa (V) honela kalkula daiteke: bi puntu horien artean dagoen erresistentziaren balioa (ohmio) bider bertatik pasatzen ari den korronte intentsitatea (I). Hau da, V=I*R Ikusi adibide hau: V Voltmetroak A eta B puntuen artean dagoen tentsioa neurtzen du. Baina tentsio hori bakarrik gertatuko da erresistentzia horretatik korronte elektrikoa pasatzen bada. Bestela bi puntuen arteko tentsioa 0 izango da.

A

B

V

Goazen bi adibide ikustea: a) 180 -ko erresistentzia bat 4.5 V-ko pila batera konektatzen badugu, zenbateko korronte intentsitate pasako da? b) R1 R2

Sorgailu batera konektatzen baditugu, erresistentzia bietatik korronte kantitate berdina pasako al da? Zergatik? R1 erresistentzia 10 -koa bada eta bertatik 2 A pasatzen ari badira, zenbatekoa izango da bertan ematen den tentsio erorketa (V)? Marraztu bigarren erresistentzian voltioak neurtzeko erabiliko dugun voltmetroa. Zenbat ohm-eko erresistentzia izan beharko dugu voltmetroak 4 V adieraztea nahi badugu? Horretarako zenbat volt-eko pila beharko genuke? Nola kalkulatuko duzu?