50
OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA ANALISIA ETA KONTROLEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

  • Upload
    others

  • View
    20

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA

ANALISIA ETA KONTROLEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Page 2: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

2

Aurkibidea 1. Tituluaren identifikazioa........................................................................................ 4 1.1. Izena.................................................................................................................... 4 1.2. Maila. .................................................................................................................. 4 1.3. Heziketa-zikloaren iraupena. .............................................................................. 4 2. Erreferentea (lanbide-perfila). ............................................................................... 4 2.1. Gaitasun orokorra. .............................................................................................. 4 2.1.1. Lanbide-gaitasunak. .......................................................................... 4 2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia. ........................................................... 4 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak. .................................................... 5 2.3. Produkzio-prozesuko kokapena. ......................................................................... 6 3. Irakaskuntzak. ........................................................................................................ 7 3.1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak. ............................................................... 7 3.2. Lanbide-moduluak. ............................................................................................. 8 1. Lanbide modulua: Laborategiaren antolamendua eta kudeaketa ............ 8 2. Lanbide modulua: Entsegu fisikoak ........................................................ 12 3. Lanbide modulua: Analisi kimikoa eta tresna bidezkoa ......................... 16 4. Lanbide modulua: Analisi mikrobiologikoak ......................................... 22 5. Lanbide modulua: Segurtasuna eta ingurune kimikoa laborategian ....... 26 6. Lanbide modulua: Analisi teknika integratuak ....................................... 29 7. Lanbide modulua: Lan giroko harremanak ............................................. 33 8. Lanbide modulua: Lan-prestakuntza eta orientabidea ............................ 37 9. Lanbide modulua: Hizkuntza teknikoa ................................................... 41 10. Lanbide modulua: Kalitatea eta etengabeko hobekuntza ...................... 43 11. Lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza ........................................... 44 3.3. Heziketa-zikloaren sekuentziazioa eta denboralizazioa. .................................... 46 3.3.1. Iraupenak. .......................................................................................... 46 3.3.2. Sekuentziazioa. ................................................................................. 47 4. Irakasleak. .............................................................................................................. 47 4.1. “Analisia eta kontrola” heziketa-zikloko lanbide-moduluetan irakaskuntza-

atribuzioa duten irakasleen espezialitateak. ....................................................... 47 4.2. Titulazioen baliokidetasunak irakaskuntzan aritzeko. ........................................ 48 5. Irakaskuntzak emateko gutxieneko baldintzak. ..................................................... 48 5.1. Espazioak. ........................................................................................................... 48 6. Sarbideak eta/edo ibilbideak. ................................................................................. 49 6.1 Oinarrizko Lanbide Heziketa............................................................................... 49 6.2. Unibertsitate-ikasketetarako sarbidea. ................................................................ 49

Page 3: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

3

7. Konbalidazioak eta korrespondentziak. ................................................................. 50 7.1. Lanerako Lanbide Heziketarekin konbalida daitezkeen lanbide-moduluak. ...... 50 7.2. Lan-praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide-moduluak. ........... 50

Page 4: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

4

1. Tituluaren identifikazioa 1.1. Izena: "Analisia eta kontrola". 1.2. Maila: Goi-mailako Berariazko Lanbide Heziketa. 1.3. Iraupena: 2.000 ordu. 2. Erreferentea (lanbide-perfila) 2.1. Gaitasun orokorra • Laborategiaren jarduera antolatzea eta gainbegiratzea, entsegu-teknikak eta analisi

fisikoak, kimikoak edo mikrobiologikoak garatu eta aplikatzea lehengaien, produktu kimikoen edo elikagaien gain, ikerketarako, analisirako edo kalitate-kontrolerako, laborategian segurtasun- eta ingurumen-teknika egokien araupean jardunez.

2.1.1. Lanbide-gaitasunak • Kualifikazio-maila txikiagoko beste teknikarien lana antolatzea eta zuzentzea. • Kalitate-kontroleko planak interpretatzea eta idatzizko argibideetan zehaztea (analisi-metodoei, erabili

beharreko teknikei, ekipoen erabilerari edo kalitateko zehaztapenei buruzkoak), produktu kimikoak edo elikagaiak prest jartzeko, entseatzeko edo analizatzeko.

• Entseguak eta analisi anitzak edo konplexuak burutzea, ondoren adierazten direnetarako aukera izanez; teknika berritzaileak martxan jartzea, kalitate-kontrolean parte hartzea, bere lanbide-ekintzen baliozkotzea burutzeko dituen etapa desberdinetan ziurtatzea, eta azkenik, arriskuak balioestea prebentzio-baliabideak martxan jarriz.

• Materiala eta aparatuak abiaraztea eta behar den bezala erabiltzea, ondo dabiltzala zaintzea eta gerta daitezkeen anomaliak detektatzea. Erabilpen-mantentzea ziurtatzea eta konponketa arruntei ekitea.

• Analasi-metodoen ikuspegi globala eta integratua izatea, produkzio-prozesuaren fase desberdinetan materien kalitate-kontrolari dagokionez, eta bere ardurapean dituen baliabideen funtzioa eta bere lanaren dimentsio teknikoak, antolamenduko dimentsioak, dimentsio ekonomikoa eta giza dimentsioak ulertzea.

• Bere lanbidearekin zerikusia duten tekniketan, lan-antolamenduan eta alderdi ekonomikoetan eragindako aldaketen ondorioz sortutako lan-egoera berrietara egokitzea.

• Teknika berriak prest jartzean eta bere ardurapeko dagoen pertsonala ekipoetara egokitzean parte hartzea, eta eraginkortasunarekin eta segurtasunarekin zerikusia duten hobekuntzak proposatzea.

• Lan-ekipo baten antolamendu- eta segimendu-funtzioak betetzea, eta beharrak eta produktu eta material suntsigarrien kostuak ebaluatzea, izakinak kudeatuz.

• Integratuta dagoen talde funtzionaleko kideekin harreman egokiak izatea, taldeari esleitu zaizkion helburuak lortzeko erantzukizuna hartuz, besteen lana errespetatuz, talde-lanak antolatuz eta zuzenduz eta azaltzen diren zailtasunak gainditzeko lagunduz, betiere jarrera tolerantea agertuz lankide eta menpekoen ideiekiko.

• Lan-aginduak eta burututako proba eta entseguen emaitzak zuzen eta zehatz transmititzea: txostenak lantzea eta bere espezialitatearen esparruan informazio zientifikoak edo teknikoak transmititzea edo trukatzea, bide konbentzionalen edo informatikoen bidez.

• Arazoak konpontzea eta bere jarduerei edo besteenei buruzko erabaki indibidualak hartzea, identifikatuz eta dagozkien ezarritako arauei jarraituz, betiere bere eskumeneko esparruaren barruan, eta adierazitako erabakiak kontsultatuz hauen ondorio ekonomikoak eta segurtasun-ondorioak garrantzitsuak direnean.

• Kalitateko analisi- eta kontrol-prozesuan ez aurreikusitako egoeren aurrean hausnartzeko gai izatea, pertsona egokiari kontsultatu eta pertsona egokiarengana jo behar duen egoeretan, hain zuzen ere.

2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia Teknikari hau autonomoa da ondorengo funtzio edo jarduera orokorretan:

Page 5: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

5

• Bere ardurapeko pertsonalak burututako lanaren antolamendua eta zaintza. Entsegu- eta analisi-prozedurei eta produktuen kalitate-kontrolari buruzko idatzizko argibideen egokitzapena. Ekipoen eta instalazioen gain burututako eragiteko mantentzearen edo mantentze prebentiboaren kontrola. Produktuen kalitate-entseguak eta -analisiak burutzea eta gainbegiratzea.

• Txostenak emititzea eta informazioaren tratamendua. Etengabeko hobekuntza-proposamenak lantzea erreaktiboen gastua gutxitzeko, lagin-tamaina murrizteko, kontrol-denbora gutxitzeko, eta pertsonalak erabiltzeko duen espazioa aprobetxatzeko.

2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak Ondokoak dira profesionalak burutu eta/edo azaldu behar dituen burutzapen eta portaera esanguratsuenak: 1. Laborategiko jarduera antolatzea eta kudeatzea • Kalitate-kontroleko planak interpretatzea eta prozedurak/argibideak definitzea entsegu- eta analisi-

teknikak aplikatzeko, eskueran dauden baliabideak optimizatuz. • Laborategiko eguneroko lana finkatzea, produkzio-programaren edo analisi-zerbitzuaren arabera. • Bere ardurapeko pertsonalaren jarduera eta bere erantzukizun-arloan egiten diren lanak koordinatzea

eta antolatzea. • Bere ardurapeko pertsonalari berri ematea eta entsegu- eta analisi-metodika berrietan eta laborategiko

ekipo berrien erabileran prestatzea. • Datuak biltzea, kalkuluak egitea eta analisi eta kontroleko txosten teknikoak idaztea. • Dokumentazio teknikoa sailkatu, eguneratu eta banatzea, laborategian erabiltzeko edo salmentarako

euskarri teknikoa egiteko. • Laborategiko baliabideak kudeatzea eta izakinak kontrolatzea. • Enpresako beste sailekin harremana izatea beharren arabera eta salmentei euskarri teknikoa ematea,

adierazitako sailak hala eskatuz gero. 2. Identifikazio eta neurketako entsegu fisikoak eta fisikokimikoak antolatzea/egitea • Produktu-motari eta entseguaren baldintzei dagokien teknikarik egokiena hautatzea. • Lagina hartzea, kodifikatzea eta prestatzea, bere baldintzak entsegura egokituz. • Entsegu-ekipoa laginaren baldintzetara egokitzea. • Parametroen identifikazioa edo neurketa entseguaren bidez egitea/gainbegiratzea. • Datuak biltzea, kalkuluak egitea eta emaitzak interpretatzea eta ebaluatzea. 3. Metodo kimikoen bidez edo tresna bidezko metodoen bidez analisiak antolatzea/egitea

• Laginak hartzeko metodika eta metodika analitikoa hautatzea/definitzea eskatutako analisiaren

arabera. • Analisi eta kontrolerako laginak hartzea, prestatzea eta kodifikatzea analisi-ziurtapenerako, lagin

kritikoetan edo lehenengo sorten fabrikazioan. • Zailtasuna eta/edo erantzukizuna duten disoluzioak eta erreaktiboak prestatzea eta baloratzea. • Ekipoak eta tresnak analisi-motara eta eskatutako doitasunera egokitzea. • Identifikazio- edo neurketa-analisia egitea/gainbegiratzea. • Datuak erregistratzea, kalkuluak egitea, interpretatzea, emaitzak ebaluatzea eta, beharrezkoa izanez

gero, transmititzea. 4. Entsegu eta zehaztapen mikrobiologikoak antolatzea eta egitea • Metodo egokiena identifikazio edo zenbaketa mikrobiologikoaren eta laginaren ezaugarrien arabera

hautatzea. • Laginak hartzea, prestatzea eta kodifikatzea zehaztapen mikrobiologikorako.

Page 6: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

6

• Kultibo-medioak eta laborategiko materiala prestatzea eta esterilizatzea, eta hazkuntza mikrobiologikoa erein, inkubatu eta kontrolatzea.

• Kultibo-medioak eta laborategiko materiala prestatzea eta esterilizatzea, eta hazkuntza mikrobiologikoa erein, inkubatu eta kontrolatzea.

• Zenbaketa mikrobiarrak egitea, emaitzen kalkuluak egitea edo entseguen edo zehaztapen mikrobiologikoen berri ematea.

5. Segurtasun eta ingurumenari buruzko laborategiko praktika egokien arauak bete eta betearaztea • Laborategian segurtasun-neurri nagusiak aplikatzea. • Gune desberdinetako jarduera kontrolatzea. • Laborategiko praktika egokien arauak bete eta betearaztea. • Analisiarekin eta kalitate-kontrolarekin lotutako ingurumenaren babeserako neurriak errespetatzen

direla egiaztatzea. • Larrialdi-egoerei erantzuna emateko jarduerak koordinatzea. 6. Kalitate-kontroleko analisiak eta entseguak zehaztea eta egitea • Kontrolatu beharreko substantzia kimikoari dagokion metodika analitikoa hautatzea eta interpretatzea. • Lagina prestatzeko oinarrizko lanak egitea substantzia kimikoen entsegurako eta analisirako. • Lehengaien eta produktu burutu eta erdiburutuen kalitatea kontrolatzea, entsegu fisiko edo

fisikokimiko egokiak eginez. • Kimika-industriaren eta prozesu-industriaren hainbat sektoretan produktu burutuen kalitatea

kontrolatzea analisi kimiko egokien bidez. • Kontrolatu beharreko substantzia kimikoen entsegu eta analisien emaitzei buruzko txostena egitea. 2.3. Produkzio-prozesuko kokapena • Lanbide- eta lan-ingurunea Lanbide-irudi honek sektore desberdinetako enpresetan eta/edo laborategietan beteko du bere lana, hain zuzen ere ondoren adierazitako eremuetan entseguak eta analisiak egin beharra izaten den horietan: • Kalitate-kontroleko laborategiak. • Planta pilotuak. • Urak tratatzeko planta-laborategiak. • Ikerketa eta garapenerako laborategiak. • Laborategiak orokorrean. Nagusiki, ondoren adierazitako sektoreetan garatu ahal izango du bere jarduera: • Kimika-industria, nagusiki kalitate-kontroleko laborategian, ikerketa,garapen eta ingurumenean izan

badaiteke ere. • Materiak erabiltzea eskatzen duen prozesuak dituzten beste hainbat industria, materiaren kalitatea bere

konposaketa fisikokimikoak edo mikrobiologikoak baldintzatzen duela kontuan izanik: nekazaritza, nekazaritza- eta elikagai-industria, eraikuntza, metalurgia eta industria mekanikoa, elektronika, ehungintza, eta plastikoak eta kautxua eraldatzeko industriak.

• Industria-prozesuak, kimikoak ez direnak, kontrolatu beharreko tratamendu kimikoa barne hartzen duen etaparen bat dutenak.

• Prozesu-urak nahiz hondakin-urak aztertu beharra izaten den prozesuak. • Laborategiak orokorrean, erakunde publikoenak nahiz enpresa pribatuenak. • Ingurune funtzionala eta teknologikoa

Page 7: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

7

Lanbide-irudi hau funtzioetan/azpifuntzioetan kokatzen da nagusiki: kimika- edo elikagai-laborategia /analisiak egitea / Teknika eta produktuak doitzea / ekipoen erabilpen-mantentzea / antolamendua, komunikazioa eta gainbegiraketa. Kalitate-analisia eta -kontrolaren eremua barne hartzen duten teknikek eta ezagutza teknologikoek alderdi komunak dituzte, bai eta azpisektorearen arabera bereiz daitezkeen beste alderdi batzuk ere. Teknika eta ezagutza teknologiko komunak: • Laborategiko materiala behar den bezala erabiltzea, erreaktibo kimikoak barne direla. • Laborategiko ekipo sinpleak eta konplexuak erabiltzea. Metodika analitikoak ezagutzea. • Txosten teknikoak prestatzea eta horri dagokion legeria. • Erreaktiboak eta soluzio patroiak prestatzea eta normalizatzea. • Giza baliabideak antolatzeko teknikak. • Laborategiko lanari buruzko arau orokorrak, segurtasun-arauak barne direla. • Normalizazioa eta legeria. Azpisektoreetako teknika eta berariazko ezagutza teknologikoak: • Azpisektore bakoitzeko berariazko materien entsegu fisiko, fisikokimiko, analitiko edo

mikrobiologikoen ezaugarriak ezagutzea: produktu kimikoak, elikagaiak, botikak eta abar. • Azpisektore bakoitzeko entsegu fisikoak (mekanikoak), fisikokimikoak, analitikoak edo

mikrobiologikoak ezagutzea: plastikoak eta kautxua, papera eta kartoia eta abar. • Lanbideak, ereduzko lanposturik garrantzitsuenak Adibide gisa, eta bereziki lanbide-orientazioa helburutzat izanik, tituluaren lanbide-gaitasuna lortuz gero bete daitezkeen lan edo lanpostu batzuk adierazten dira ondoren: • Lehengaien eta burututako produktuen analista. • Laborategiko analista (kimikoa, mikrobiologikoa, instrumentala). • Kalitate-kontroleko analista. • Ikerketa eta garapenerako analista. • Uren analista. • *Espezializazio posibleak: Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako bat: • Analisia eta Kontrol Kimikoa edo Analisia eta Elikagaien Kontrola. Ondoren adierazten direnak lirateke lanpostuan bertan edo prestakuntza-epe labur baten bidez lortu daitezkeen espezialitateak: • Materialen laborategia (beira, eraikuntza eta abar). Plastikoen eta kautxuaren laborategia. Ore, paper

eta kartoiaren laborategia. Metalurgia eta galvanotekniaren laborategia. 3. Irakaskuntzak 3.1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak

Page 8: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

8

I. Oinarritzat hartzen dituzten analisi-prozedurak eta oinarri zientifikoak interpretatzea, eta produktu kimikoen eta elikagaien kalitate-kontroleko prozesua burutzea, hala dagokionean, analisien eta/edo entseguen prozedura teknikoak hautatuz, analisi-emaitzak eta tresna bidezko erregistroak interpretatuz, horretarako tratamendu estatistikoak, zita historikoak eta oinarri zientifikoak erabiliz.

II. Laborategiko arriskuei eta produktu kimikoak erabiltzearen ondorioz ingurumenean sor ditzakeen arriskuei dagokienez prebentzio-jarrera azaltzea, segurtasun- eta higiene-arauak betez eta norberaren eta taldearen babeserako ekipoak erabiliz.

III. Kimikagintzaren eta beste hainbat prozesu-industrien ikuspegi globalaz jabetzea, gizarte eta ekonomiari, antolamenduari eta teknikari dagozkien alderdietan, produkzioaren eta laborategiaren arteko erlazioa kalitate-kontrolaren eta erabateko kalitatearen arteko erlazioan erabakigarritzat baloratuz.

IV. Analisi eta kontroleko laborategietako terminologia, informazio teknikoa eta lan- eta antolamendu-metodoak ulertzea eta erabiltzea; horiei esker prozedurak antolatu daitezke, laborategiko praktika egokien arauei jarraituz, lanak modu ordenatuan programatu daitezke eta lanak ebaluatu daitezke, lanak burutzeari lehentasuna emateko asmoz.

V. Manipulatzen dituzten material eta produktuek norberaren eta taldearen osasunarengan sor ditzaketen eraginez jabetzea, lan-baldintzak hobetzeko asmoz, prebentzio-neurriak eta babes egokiak proposatuz.

VI. Metodo zientifikoaren eta prozeduren berezko estrategiak autonomiaz erabiltzea, eta kimika-arlorako erabiltzen jakitea, ezagututako datu edo informazioen arabera arazo jakinen edo suposizio praktikoen aurrean erabakiak hartzeko, bere jardueraren ondorioz izan daitezkeen emaitzak baloratuz.

VII. Kimikaren izaera prozesu dinamiko eta aldakor gisa baloratzea, bai eta materiaren analisiak eta kontrolak eboluzio teknologikoarekiko eta ekonomia-, ingurune- eta gizarte-mailako inplikazioekiko duen aplikazio zabala ere.

VIII. Jarduera zientifikoa eta industria-jarduera arautzen eta baldintzatzen duen lege-, ekonomia- eta antolamendu-esparrua ulertzea, lan-harremanetatik ondorioztatzen diren eta lan-munduratzeko mekanismoak errazten dituzten eskubideak eta betebeharrak identifikatuz.

IX. Dokumentazio teknikoa aztertzea, egokitzea eta, hala badagokio, sortzea; dokumentazio hau ezinbestekoa da beste profesionalak prestatzeko eta trebatzeko.

X. Bere lanbidearekin zerikusia duten informazio-iturri desberdinak hautatzea eta kritikoki baloratzea; informazio-iturri hauek autoikaskuntzako gaitasuna garatzeko aukera ematen diote eta bere lanbide-gaitasunak sektoreko aldaketa teknologikoetara eta antolamenduko aldaketetara bilakatzea eta egokitzea ahalbidetzen dute.

3.2. Lanbide-moduluak 1. lanbide-modulua. LABORATEGIAREN ANTOLAMENDUA ETA KUDEAKETA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Analisi baten edo entseguen emaitzak interpretatzea eta baloratzea datuen tratamendu estatistikoaren

bidez. 2. Berariazko programa informatikoak aplikatzea analisi-tresnak kontrolatzeko, emaitzak tratatzeko eta

laborategia kudeatzeko. 3. Irizpideak argitzea eta aplikatzea laborategian lan-talde baten ohiko jarduerak eta jarduera bereziak

gainbegiratzeko, zuzentzeko eta antolatzeko. 4. Kalitate-kontroleko planak interpretatzea, jarraitu beharreko prozedurak idatzizko argibideetan

zehaztuz. 5. Laborategiko praktika egokiak zereginen argibideetan eta laborategiko kontrol eta kudeaketan

prozedura normalizatu gisa interpretatzea eta aplikatzea. 6. Kimika-industriaren ikuspegi orokorraz jabetzea, bere prozesu esanguratsuen deskribapenaren,

oinarrizko lan garrantzitsuen eta erregulazio- eta kontrol-tresna ohikoen bidez. b) Ebaluazio-irizpideak

Page 9: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

9

1. Datuen tratamendu estatistikoa burutuz analisi edo entsegu baten emaitzak interpretatzean eta baloratzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Konfiantza-banden kontzeptua definitzea, noiz aplikatu behar diren argituz. • Laborategian lortutako emaitzei oinarrizko kontzeptu estatistikoak aplikatzea. • Entsegu adierazgarriak egitea, hainbat laginen doitasuna konparatuz. • Analisi baten emaitzak ebaluatzea, datuak erresultante estatistikora estrapolatuz. 2. Analisi-tresnen kontrolerako, emaitzen tratamendurako eta laborategiaren kudeaketarako berariazko programa informatikoak aplikatzean ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Ordenagailuaren bidez analisi-tresnak kontrolatzeko bihurgailu- eta egokigailu-mota nagusiak

deskribatzea. • Laborategian erabilitako programa informatikoen argibideak deskribatzea. • Hainbat bihurgailu-, egokigailu- eta konexio-mota identifikatzea eta erabiltzea ordenagailu-programen

bidez analisi-tresnak kontrolatzeko. • Programa informatikoak erabiltzea laborategiak kudeatzeko eta datuak estatistikoki prozesatzeko. • Burutu beharreko tratamendurako egokiak diren programa informatikoak proposatzea. 3. Laborategian lan-talde baten ohiko jarduerak eta jarduera bereziak gainbegiratzeko, zuzentzeko eta antolatzeko irizpideak azaltzean eta aplikatzean ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Laborategi baten eguneroko lana antolatzeko irizpideak azaltzea, ezarritako beharren arabera. • Laborategi baten eguneroko lan-plana interpretatzea, gainbegiratzeko baliabideak identifikatuz. • Laborategi baten eguneroko lanaren antolamendua ezarritako programaren arabera proposatzea,

lehentasun-eskala prestatuz. • Ordena eta lan-plana aldez aurretik egitea oinarrizko behar gisa baloratzea, denbora galtzea

saihesteko, hutsegiteak gutxitzeko eta arriskuak saihesteko. 4. Jarraitu beharreko prozedurak idatzizko argibideetan zehaztuz kalitate-kontroleko planak interpretatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Kalitatearen eta erabateko kalitatearen kontzeptuak definitzea eta argitzea, beren ezaugarriak

deskribatuz. • Auditoria terminoa argitzea, kalitatearen ebaluazioarekin erlazionatuz eta garatzeko erabilitako

dokumentazioa identifikatuz. • Kalitate-eskuliburuaren kontzeptua definitzea, nola erabiltzen den eta bere beharra argituz. • Kalitate-arauak ondo egindako lana egitearekin erlazionatzea. • Kalitate-kontrola kalitatearen kudeaketaren osagai gisa justifikatzea, dagokion prozesuaren lekuan

kokatuz, eta duen garrantzia erabakiz. • Kalitate-kontroleko plana oinarritzat hartuz idatzizko argibideen bidez erabakitzea eta zehaztea:

− Laginketa-puntuak. − Lagin-kopurua, lagin-tamaina eta laginketaren aldizkakotasuna. − Kontrol-motak eta hauen aldizkakotasuna.

5. Laborategiko praktika egokiak zereginen argibideetan eta laborategiaren kontrol eta kudeaketan lan-prozedura normalizatu gisa interpretatzean eta aplikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Laborategiko praktika egokien helburuak deskribatzea, aplikazio-eremuak argituz. • Laborategien arteko eta barruko kalitate-kontroleko kontzeptua argitzea. • Lan-prozedura normalizatuaren kontzeptua kalitatea bermatzeko programa eratzearekin erlazionatzea. • Laborategiko praktika egokiak lan-programa normalizatuetan identifikatzea.

Page 10: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

10

• Laborategiko praktika egokiak laborategian egin beharreko zereginen idatzizko argibideak lantzean aplikatzea.

• Laborategiko praktika egokiak bereziki ondokoei aplikatzea: − Materialak eta ekipoak kontrolatu eta biltegiratzeari. − Bezeroarentzat eskainitako laguntza tekniko eta dokumentalari. − Dokumentazioaren tratamenduari. − Kalitate-kostuko programei. − Txostenak idazteari eta analisiaren dokumentazioa artxibatzeari.

• Laborategiko praktika egokiek lanbideari atxikitako prozedura normalizatu gisa eskaintzen duten laguntza baloratzea, emaitza hobeak lortzeko.

6. Laborategiko praktika egokiak zereginen argibideetan eta laborategiaren kontrol eta kudeaketan lan-prozedura normalizatu gisa interpretatzean eta aplikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Laborategiko praktika egokien helburuak deskribatzea, aplikazio-eremuak argituz. • Laborategien arteko eta barruko kalitate-kontroleko kontzeptua argitzea. • Lan-prozedura normalizatuaren kontzeptua kalitatea bermatzeko programa eratzearekin erlazionatzea. • Laborategiko praktika egokiak lan-programa normalizatuetan identifikatzea. • Laborategiko praktika egokiak laborategian egin beharreko zereginen idatzizko argibideak lantzean

aplikatzea. • Laborategiko praktika egokiak bereziki ondokoei aplikatzea:

− Materialak eta ekipoak kontrolatu eta biltegiratzeari. − Bezeroarentzat eskainitako laguntza tekniko eta dokumentalari. − Dokumentazioaren tratamenduari. − Kalitate-kostuko programei. − Txostenak idazteari eta analisiaren dokumentazioa artxibatzeari.

• Laborategiko praktika egokiek lanbideari atxikitako prozedura normalizatu gisa eskaintzen duten laguntza baloratzea, emaitza hobeak lortzeko.

c) Edukiak I. multzoa: ANALISIA ETA PRODUKTUEN KALITATE-KONTROLARI

APLIKATUTAKO TEKNIKA ESTATISTIKOAK ETA DOKUMENTALAK

Prozedurazkoak: • Laborategiko analisi eta entseguen emaitzei kontzeptu estatistikoak aplikatzea. • Entsegu adierazgarriak egitea zenbait laginen doitasunaren konparaketaren bidez. • Doitasun, zehaztasun eta askatasun-mailaren kontrola eta neurketa. • Bi laginen batezbestekoaren konparaketa. Laginen bariantzaren konparaketa. Analisi-konparaketa

kenduren hondarraren bidez. Datu susmagarriak baztertzea. • Analisi-emaitzak ebaluatzea, datuak aldez aurretik lortutako erresultante analitikora estrapolatuz. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Analisi-prozesua: parametro analitikoak eta ez analitikoak, metodoa hautatzea. • Doitasuna, zehaztasuna eta askatasun-maila. • Erregresio-teknikak. Erregresio lineala. Konfiantza-tartea koefizienteentzat. Linealtasunaren beste

hainbat frogaketa. Kalibraketa-zuzenak. Erregresio lineal haztatua. Linealtasun-probak tresna bidezko analisian.

• Dokumentazioa tratatzeko eta jakinarazteko erak: taulak, grafikoak eta beste hainbat tresna estatistiko. Jarrerazkoak: • Ezarritako prozedura eta arauak errespetatzea eta mantentzea.

Page 11: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

11

• Kalitatea frogatzeko ikasleek burututako tresna bidezko analisi kimikoetan teknika estatistikoak erabiltzeko joera.

• Talde-lana baloratzea tratamendu estatistikoa burutu ahal izateko lankideek ekarritako datuak balioetsiz.

II. multzoa: LABORATEGIRAKO APLIKAZIO INFORMATIKOAK Prozedurazkoak: • Hainbat egokigailu, bihurgailu eta konexio erabiltzea analisi-tresnak informatikoki kontrolatzeko, egin

beharreko funtzioaren arabera. • Programa informatikoak datu eta analisi-emaitzen tratamendu estatistikoari aplikatzea. • Programa informatikoak aplikatzea laborategia antolatzeko eta kudeatzeko. • Egin beharreko funtzioei egokitzen zaizkien programa informatikoak hautatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Informatika tresna bidezko analisian: egokigailu- eta bihurgailu-motak. Programa analitiko mota

desberdinak. Programak zabaltzea. • Datuen tratamendu estatistikoko programa informatikoak. Informazioaren antolamendua. • Datu-basea produktu kimikoak kudeatu eta identifikatzeko, artxiboak katalogatzeko, laginak

identifikatu eta kodifikatzeko eta laborategia kudeatzeko. • Simulazio-teknikak: ezaugarriak eta motak. Jarrerazkoak: • Arauak eta informazio-bideak betetzea, bai irakasleekiko bai eta lankideekiko ere, taldearekin

eraginkortasunez bat eginez. • Jasotako argibideak arretaz interpretatzea eta gauzatzea. • Hartutako funtzio-sortak sortzen duen profesionaltasunari buruzko interesa. III. multzoa: KUDEAKETA ETA KALITATE-KONTROLA Prozedurazkoak: • Laborategi bateko eguneroko lan-plana interpretatzea eta gainbegiratzeko baliabideak identifikatzea. • Laborategiko edo laborategiko atal bateko eguneroko lana antolatzeko proposamena, ezarritako

planaren arabera, lehentasun-eskala aukeratuz. • Idatzizko argibideen bidez kalitate-kontrola burutzeko prozedurak erabakitzea eta zehaztea, kalitate-

kontrolaren ezarritako plana oinarritzat hartuz. • Kalitate-kontrola kalitate-kudeaketan bildutako zati gisa justifikatzea, prozesuan dagokion balorazioa

zehaztuz. • Laborategiko praktika egokiak (GLP) laborategiko erabilerako programetan lanerako tresna

normalizatu gisa identifikatzea. • Laborategiko praktika egokiak idatzizko argibideak lantzeari, txostenen idazketari, dokumentazioaren

tratamenduari eta laborategiko kontrol eta kudeaketari aplikatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Lanaren antolamendu zientifikoa. Zereginak aztertzea eta baloratzea. Hobekuntzak lan-metodoetan.

Lanak ebaluatzeko metodoak eta teknikak. • Kalitate-kontrola eta erabateko kalitatea. Produktuaren kalitatea eta produktua prozesu analitikoen

bidez neurtzea. • Kalitate-bermea hornitzaileen hornikuntzetan. Laginak hartzeko, biltegiratzeko eta prozesuetako eta

produktu burutuetako teknikak. Homologazioa eta ziurtapena. • Kalitatea fabrikazioan. Kalitate-kontrola prozesuan eta laborategian. Automatizazioaren eragina

kalitatean. Analizatzaile automatikoak. • Kalitatea produktuaren diseinuan. Produktu baten garapena eta zehaztapenak. • Eskuliburuak eta kalitate-sistemak. • Kalitatearen kudeaketa ekonomikoa. Kalitate-kostuak. Kalitatea hobetzea.

Page 12: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

12

• Laborategiko praktika egokien arauak (GLP). Helburuak eta aplikazio-eremua. Prozedura normalizatu gisa erabiltzea.

• Laborategiko praktika egokiak kalitateari dagokionez. Kalitate-bermea, auditoria eta kalitatearen ebaluazioa.

Jarrerazkoak: • Ordena lanean lanbidea garatzeko eskakizun gisa baloratzea. • Lan-prozedura normalizatuak emaitza onak lortzeko eskaintzen duen laguntzaz jabetzea. • Lanbidearen bilaketan lan-metodo berriak asimilatzea. IV. multzoa: KIMIKA- ETA PROZESU-INDUSTRIA Prozedurazkoak: • Produkzio-prozesuko fluxu-diagramak interpretatzea, tarteko prozesu sinpleagoetan xehatuz. • Fluxu-diagrama batean oinarrizko aparatuak erregulazio-, kontrol- eta neurketa-tresnak identifikatzea

eta burututako funtzioarekin duten erlazioa azaltzea. • Organigramak interpretatzea, enpresako sailek kalitate-kontroleko sailarekin antolamenduari eta

funtzionaltasunari dagokienez dituzten harremanak finkatuz. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Kimika-industriaren egitura. Tamaina eta ezaugarriak. Produktu kimiko garrantzitsuenak. Kimika-

industriak ekonomian eta ingurumenean duen eragina. • Industria-prozesu kimikoa: prozesu adierazgarriak deskribatzea. • Prozesu bateko lan adierazgarrienak. • Prozesu kimikoaren kontrol-elementu adierazgarrienak: neurtzeko aparatuak, erregulazio- eta kontrol-

sistemak. Kalitate-kontrolarekin duen erlazioa. Jarrerazkoak: • Lehengaiak naturaren errekurtso mugatu gisa baloratzea. • Ingurumena baloratzea, zaindu beharraz jabetuz. • Balorazio ekonomikoa, industriak sortutako ondasunak suntsitzea saihestuz. • Ezarritako jokabide-prozedurak eta -arauak errespetatzea eta betetzea. 2. lanbide-modulua. ENTSEGU FISIKOAK a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Printzipio fisikoak eta fisiko-kimikoak materiaren egoerarekin eta propietateekin erlazionatzea. 2. Neurtu beharreko parametroekin entsegu fisikoak eta fisiko-kimikoak egitean erabilitako tresnak,

ekipoak eta teknikak zerrendatzea. 3. Laborategian entsegu fisikoen eta fisiko-kimikoen entseguak egitea, emaitza fidagarriak emateko

beharrezkoak diren neurriak hartuz eta emaitzak interpretatzea. 4. Material baten portaera azaltzea, kanpoko agenteen aurrean bere propietate fisikoekin erlazionatuz. 5. Hainbat azaleko tratamendu-mota analizatzea, narriadura saihesteko materialen babeserako erabiltzen

direnak, hain zuzen ere. b) Ebaluazio-irizpideak 1. Printzipio fisikoak eta fisiko-kimikoak materiaren egoerarekin eta propietateekin erlazionatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Gas-egoeraren legeak ondorioztatzea, presioaren aldaketak gas erreal edo ideal batean duen eragina

azalduz, eta gas baten ulergarritasun-grafikoak interpretatzea.

Page 13: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

13

• Disoluzioen propietateak azaltzea, substantzia purua edo disoluzioa denean konstante fisiko-kimikoen baloreak nola aldatzen diren zehaztuz.

• Aldagai fisiko-kimiko garrantzitsuenen propietateak deskribatzea, agregazio-egoeraren eta intentsitatearen aldaketaren arabera materiaren portaeran sortzen den eragina zehaztuz.

• Materiaren portaera eta propietate jakinak azaltzea termodinamikaren printzipioak aplikatuz, eta printzipio hauen aplikazioei dagozkien zenbakizko kalkuluak egitea.

• Solubilitate-kurbak egitea. • Grafikoak eta taulak egitea. 2. Neurtu beharreko parametroekin entsegu fisikoak eta fisiko-kimikoak egitean erabilitako tresnak, ekipoak eta teknikak zerrendatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Parametro fisikoak eta fisiko-kimikoak neurtzeko tresna baten erabilera aldatzen duen aldagaia neurtu

beharreko propietatearekin erlazionatzea. • Neurtzeko aparatuen oinarrizko eskemak interpretatzea, aparatuaren osagaien funtsezko ezaugarriak

deskribatuz eta beren egitekoa zehaztuz. • Teknika bat aplikatzean tresna jakin baten erabilera justifikatzea, oinarritzat hartzen dituen oinarri

zientifikoak kontuan izanik. • Aparatuak eskaini ditzakeen prestazioak deskribatzea, emaitzaren fidagarritasuna patroi egokiekin

aztertuz eta kalibraketa-kurbak erabiliz, hala badagokio. • Teknika jakin baten aplikazio-prozesua deskribatzea, gida edo lan-prozedura gisa erabil daitekeen

aldez aurrekoa, sekuentziala eta ordenatua den eskema landuz. • Aplikazio-prozesuaren eskema antzeko ingurunera egokitzea, emaitzak estrapolatuz. 3. Laborategian parametro fisikoen eta fisiko-kimikoen entseguak egitean, emaitza fidagarria emateko beharrezkoak diren neurriak hartuz eta emaitzak interpretatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Erregistroak analizatzea, grafikoak interpretatuz eta neurtutako propietatearen arabera laginaren

purutasuna eta materialaren erabilpen-mugak balioetsiz. • Laginak hartzeko metodo desberdinak analizatzea, egokiena hautatzea, laginak egokitzeko baldintzak

zehaztea eta lagin adierazgarriak hartzea. • Tresnak eta ekipoak kalibratzea, neurtu behar den propietatearen eta erabili beharreko instrumentuaren

arabera optimizatu beharreko parametro-motak definituz. • Laginak prestatzeko teknikak entsegu fisiko-kimikoaren arabera aplikatzea eta substantzia

identifikatzeko parametroa edo parametroak neurtzea, entsegua behar den alditan errepikatuz, emaitza fidagarriak eskaintzeko.

• Material desberdinetako probetak prestatzea, eta probeta horiekin propietateak zehazteko eta neurtzeko entseguak egitea.

• Lortutako emaitzen txostena idaztea, bertan erabilitako metodoa, jarraitutako teknika, emaitzen balorazioa eta analisian zehar gertatutako ohar esanguratsuak adieraziz.

• Araudia eta segurtasuna betetzea prozesuan parte hartzean. • Aparatuak behar den bezala dabiltzala zaintzea. • Sor daitezkeen arazoak konpontzea, erabaki jakin bat hartzea pertsona egokiari noiz kontsultatu behar

zaion erabakiz. • Lanak aurreikusitako denbora-epean entregatzea. • Produktuak eta erreaktiboak aurreztea, lagin-kantitate txikiena erabiliz eta ahal den hondakin-kantitate

txikiena sortuz. • Lan Prozedura Normalizatuak kontsultatzea eta jarraitzea. • Laborategiko praktika egokiak (GLP) errespetatzea eta betetzea. 4. Material baten portaera azaltzean, kanpoko agenteen aurrean bere propietate fisikoekin erlazionatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lortzeko prozesua eta laborategiko eta industriako materialik ohikoenen edo erabilera handikoenen

ezaugarriak deskribatzea.

Page 14: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

14

• Material-mota desberdinak beren ezaugarrien arabera identifikatzea eta sailkatzea, material bakoitzaren ezaugarririk garrantzitsuenak azalduz.

• Materialaren portaera kanpoko agenteek bere propietate fisikoen aldaketan duten eraginaren bidez zehaztea, aldaketa horretan eragina duten faktoreak azalduz.

• Bere propietate fisikoak aldatzen dituen proba-sorta egin ondoren material bat erabiltzeko ala ez erabiltzeko aukera ebaluatzea, aldaketa horiei dagokien grafikoa burutuz eta emaitzak interpretatuz.

• Material bat lortzeko burutzen diren formulazio desberdinek material horren propietateengan duen eragina ebaluatzea, osagai bakoitzaren egitekoa baloratuz.

5. Hainbat azaleko tratamendu-mota narriadura saihesteko materialen babes gisa analizatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Materialen tratamenduak babesteko erabilitako prozesu-motaren arabera sailkatzea, aplikazioak eta

erabilera deskribatuz. • Estaldura kimikoen eta elektrokimikoen prozesuak bereiztea, teknika aplikatzeko jarraitutako pausuak

deskribatuz. • Estaldurako beste hainbat azaleko prozesu azaltzea, beraien arteko bereizketa eginez. • Estaldura-metodo desberdinak analizatzea, beraien arteko bereizketa eginez. • Tratamenduak aplikatzearen ondorioz sor daitezkeen arrisku higienekoak zehaztea. • Lanaren eta ingurunearen baldintzak baloratzea. c) Edukiak I. multzoa: OINARRIZKO PRINTZIPIO FISIKO-KIMIKOAK Prozedurazkoak: • Gas-egoeraren legeak ondorioztatzea. • Ulergarritasun-grafikoak interpretatzea. • Materiaren portaera zehaztea, bere egoeraren arabera. • Disoluzioen propietateak azaltzea. • Konstante (K) fisikokimikoen aldaketa zehaztea substantzia puruetan eta disoluzioetan. • Disoluzioei eta beren propietatei buruzko ariketak eta problemak egitea. • Termodinamikaren printzipioak materiaren propietateak azaltzeko aplikatzea. • Termodinamikaren printzipioei buruzko zenbakizko kalkuluak egitea. • Solubilitate-kurbak egitea. • Grafikoak eta taulak erabiltzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Materiaren egoera. Legeak. Egoera-aldaketak. Pisu atomikoak eta molekularrak. Pisu molekularrak

zehazteko metodo esperimentalak. Avogadro zkia. • Termodinamika. Erreakzio endotermikoak eta exotermikoak. Erreakzio-beroak. • Disoluzioak. Ezaugarri orokorrak eta solubilitatea. Tenperaturaren eragina. Kontzentrazioa

adierazteko erak. Propietate koligatiboak. Nahaste-diagrama. Hozteko nahasteak eta nahaste eutetikoak. Pisu molekularrak. Elektrolitoen propietate koligatiboak.

• Elektrokimika. Pila voltaikoak. Pila baten FEM eta erreakzio-beroa. Pila baten FEM eta oreka-konstantea. Erreferentzia-elektrodoak. Aplikazio-ariketak.

Jarrerazkoak: • Arauak kontuan hartzea, taldeko lanean integratuz. • Ordutegia beharrezkoa den puntualtasunez betetzea. II. multzoa: PROPIETATE FISIKO-KIMIKOEN ENTSEGUAK Prozedurazkoak: • Tresnek eta ekipoek teknikekin eta neurtu beharreko parametroekin duten erlazioa.

Page 15: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

15

− Neurtu beharreko propietateari neurtzeko tresna bat esleitzea. − Neurtzeko aparatuen oinarrizko eskemak interpretatzea. − Aparatuaren osagaiak deskribatzea eta bakoitzaren egitekoa. − Teknika bat aplikatzean tresna bat erabiltzea justifikatzea. − Aparatuaren prestazioak deskribatzea. − Lortutako emaitzak aztertzea, patroiekin konparatuz edo tauletan kontsultatuz. − Kalibraketa-kurbak erabiltzea. − Teknikak aplikatzeko prozesuak deskribatzea. − Eskemak edo lanerako gidak egitea.

• Laborategian parametro fisiko-kimikoen entseguak egitea. − Lagina hartzea entsegu-baldintzak kontuan izanik baloratzea. − Lagin adierazgarriak hartzea. − Lagina entsegu-baldintzetara egokitzea. − Egin beharreko entsegu-motarako tresnak eta ekipoak kalibratzea. − Entsegua emaitza fidagarriak lortu arte egitea. − Erregistroak eta grafikoak interpretatzea. − Material desberdinetako probetak prestatzea. − Txostenak idaztea ondokoak adieraziz: emaitzak, metodoa, teknika, emaitzen aldaketak eta ohar

esanguratsuak. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Propietate fisiko-kimikoak. • Masa. Balantzak. Pisaketak egiteko motak eta hartu beharreko ardurak. • Bolumena. Aparatu bolumetrikoak. Luzerak neurtzea. • Tenperatura. Neurtzeko eta kontrolatzeko aparatuak. • Solidoen, likidoen eta gasen dentsitatea. Zehazteko metodoak eta aparatuak. • Fluidoen mugimendua: biskositatea. Aparatuak eta entsegu-motak. Reynolds zkia. Emariak neurtzeak. • Azaleko tentsioa. Zehazteko metodoak. • Hezetasuna gasetan eta solidoetan: psikometroak eta higrometroak. • Fusio- eta irakite-puntuak. Metodoak eta aparatuak. • Bero sorra. • Pisu molekularrak. Ebuilioskopia eta krioskopia. • Solubilitatea. • Presio osmotikoa. Osmometroak. • Datuen taulak eta propietate fisiko-kimikoen grafikoak. Jarrerazkoak: • Laborategian arropa egokia erabiltzea. • Segurtasunari eta prozesuan esku hartzeari buruzko araudia betetzea. • Lan-prozedura normalizatuak kontsultatzea eta jarraitzea. • Autonomia sor daitezkeen arazoak konpontzeko. • Aparatuak behar den bezala dabiltzala arduratzea. • Aplikazio-prozesuko eskemak antzeko ingurunetara egokitzea. • Prozedurak GLPen deskribatutako araudiaren arabera burutzea. • Lanpostua garbi eta ordenan mantentzea. • Ordutegia puntualtasunez betetzea. • Jasotzen dituen argibideak arretaz interpretatzea eta betetzea. III. multzoa: MATERIALEI ETA BEREN ENTSEGUEI BURUZKO EZAGUTZA Prozedurazkoak: • Materialak eta beren propietate fisikoak kanpoko agenteen aurrean analizatzea.

− Materialak identifikatzea eta sailkatzea. − Material bakoitzaren propietate garrantzitsuenak zehaztea. − Material baten propietate fisikoen aldaketan eragina duten faktoreak zehaztea. − Propietate-aldaketa narriadura-prozesuan justifikatzea.

Page 16: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

16

− Materialari bere propietateak aldatzen dituen probak egitea. − Adierazitako probak egin ondoren materiala erabiltzeko probak ebaluatzea. − Adierazitako aldaketak jasotzen dituzten grafikoak egitea. − Datuak lortzea eta parametroaren neurria lortzeko tratamendu estatistikoa. − Material baten osagaiak baloratzea, ematen dizkion propietateen arabera.

• Azaleko tratamenduen analisia − Tratamenduak lortu beharreko babes-mota kontuan izanik sailkatzea. − Tratamenduen deskripzioa eta erabilera. − Estaldura kimikoko eta elektrokimikoko prozesuen artean bereiztea. − Teknikak aplikatzean jarraitu beharreko pausuak deskribatzea. − Azaleko beste hainbat prozesu azaltzea, desberdintasunak ezarriz. − Estaldura-metodo desberdinak analizatzea. − Aukeratutako estaldura-metodoa justifikatzea, saihestu nahi den narriaduraren arabera.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Oinarrizko materialak: metalak, papera, plastikoak eta zeramikak. • Metalen propietate mekanikoak: kohesioa, elastikotasuna, plastikotasuna, gogortasuna, hauskortasuna,

nekea, erresistentzia. • Materialen entseguak. Entsegu fisikoak.

− Suntsitzaileak edo mekanikoak. − Ez suntsitzaileak.

• Entsegu fisiko-kimikoak: − Metalografikoak. − Espektrografikoak.

• Entsegu fisikoak: trakzioa, konpresioa, zizailadura, gogortasuna, erresistentzia, neke-entsegua, entsegu teknologikoak, entsegu magnetikoak, elektrikoak, X-izpiak, ultrasoinu bidezko metodoa.

• Metalografia. − Metodo mikroskopikoak. − Metodo metalografikoak. Probetak prestatzea. Erasoko erreaktiboak.

• Tratamendu termikoak: sailkapena, oreka-diagramak, osagaiak eta eratzaileak. • Altzairuen eta fundizioen osagaiak eta eratzaileak. Egoera-aldaketa gabeko tratamendu teknikoak:

suberaketa, normalizazioa, tenplaketa eta iraoketa. • Egoera-aldaketako tratamenduak: zementazioa, zianurizazioa, karboniturazioa, sulfinizazioa. • Tratamendu termikoak beste metaleetan. Tratamendu termikoetarako beharrezkoak diren instalazioak. • Korrosioa eta babesa: korrosioaren mekanismoa. Korrosioaren hedapena. Korrosioan eragina duten

faktoreak. Korrosioaren aurkako babesa. Estaldura babesleak. Jarrerazkoak: • GLPen finkatutako prozedurak eta jarduera-arauak errespetatzea eta betetzea. • Ordutegia beharrezkoa den puntualtasunez betetzea. • Aparatuak eta ekipoak erabiltzeko prest egoki mantentzeko arreta. • Norberaren eta besteen osasuna kontuan hartzea. • Segurtasun-arauak errespetatzea. • Taulak kontsultatzea eta lan-prozedura normalizatuen segimendua. 3. lanbide-modulua. ANALISI KIMIKOA ETA TRESNA BIDEZKOA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Analisi ez-organikoaren oinarrizko kontzeptuak analizatzea, substantzia bat zehazteko eta

substantziaren kontzentrazioa definitzeko baliagarrienak direnak identifikatuz. 2. Talde funtzional organikoak beren propietate fisiko eta kimikoen zehaztapenaren bidez analizatzea,

substantzia zein den ondorioztatuz eta bere kontzentrazioa zehaztuz.

Page 17: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

17

3. Tresna bidezko analisiaren euskarri diren oinarri zientifiko-teknikoak adieraztea, tresnak aldatzen diren propietate eta parametroekin erlazionatuz.

4. Analisi kimikoak egitean erabilitako ekipoak eta teknikak analizatutako substantziaren berariazko parametroekin erlazionatzea.

5. Analisi kimikoak laborategian egitea analisi-teknika egokiak hautatuz eta erabiliz, aparatu egokiekin. 6. Analisian lortutako emaitzen baliotasuna ebaluatzea, erregistroak interpretatuz, zenbakizko kalkuluak

eta kalkulu grafikoak eginez eta txostenak eta buletinak landuz. b) Ebaluazio-irizpideak 1. Analisi ez-organikoaren oinarrizko kontzeptuak analizatzean, substantzia zehazteko eta substantziaren kontzentrazioa definitzeko baliagarriak direnak identifikatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Erreakzio kimiko mota desberdinak sailkatzea, beren erreakzio-mekanismoak eta analisirako

erabilerak deskribatuz. • Oreka kimikoaren kontzeptua definitzea, kontzeptu horrekiko eragina duten aldagaiak eta zer nolako

eragina duten azalduz. • Oreken aplikazioak ur-disoluzioetara eta disoluzioan dauden solido ionikoetara zehaztea. • Produktu ez-organikoak zuzeneko entseguen bidez identifikatzea. • Metodo bolumetrikoak beraien artean eta metodo grabimetrikoekin konparatzea, kasu bakoitzean zein

erabili behar den zehaztuz eta oinarritzat dituzten legeak interpretatuz. • Erreakzio kimiko baten segimendua grafikoki irudikatzea, bere balorazio-kurbaren bidez,

erreakzioaren une bakoitzean disoluzioan dauden erreaktiboak eta produktuak identifikatuz eta hauetako bakoitzaren baloreak zehaztuz.

• Diagrama egokien erabilera aplikatzea, diagramak eratzeko jarraitutako pausuak arrazoituz eta beren aplikazioak zenbakizko kalkulu klasikoekiko argudiatuz.

• Substantzia organikoak identifikatzeko eta kuantifikatzeko prozedurekiko balizko alternatibak proposatzea.

• Prozedura-eskema antzeko laginetara estrapolatzea. • Prozeduraren ondoriozko hondakin ez-organikoentzat soluziobideak planteatzea, neutralizazioaren,

tratamenduaren eta/edo biltegiratzearen bidez, ingurumenaren errespetuarekiko justifikatuz. 2. Talde funtzional organikoak beren propietate fisiko eta kimikoen bidez analizatzean, substantzia zein den ondorioztatuz eta bere kontzentrazioa zehaztuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Karbono-atomoaren propietateak eta lotura-mota desberdinak eratzeko duen aukera eratutako

konposatuaren arabera sor daitezkeen erreakzio-mota desberdinekin erlazionatzea. • Talde funtzional desberdinen erreakzio ezaugarriak zein diren azaltzea, eta funtzio organiko jakin

baten presentzia egiaztatzen duten deribatuak prestatzea. • Erreakzio-mekanismoaren kontzeptua definitzea eta erreakzio kimiko baten pausu guztien azterketan

duen garrantzia zehaztea, garrantzitsuenak azalduz. • Zein funtzio organiko den oinarrizko analisi koalitatibo eta kontitatiboaren baloreei buruzko

ezagutzaren bidez, eta hainbat disolbatzailetan duen disolbagarritasunaren bidez ondorioztatzea, disolbagarritasuna egiturarekin erlazionatuz.

• Problemak ebaztea eta zenbakizko kalkuluak egitea formula enpirikoak lortzeko, pisu molekularrak, kalkulu estekiometrikoak eta analisi kualitatiborako aplikazioak zehaztuz, parametro fisikoen balore ezagunen bidezko kontzentrazioen zehaztapenaren bidez.

• Funtzio organikoen identifikazio- eta kuantifikazio-metodoak biomolekulen egitura-osagaiei aplikatzea.

• Substantzia organikoak erabiltzearekin lotutako segurtasun- eta higiene-arauak betetzea, haien toxikotasunaren eta sukoitasunaren arabera.

• Prozeduren ondoriozko hondakin organikoen tratamenduari eta/edo biltegiratzeari soluziobideak proposatzea, ingurumenaren errespetuarekiko justifikatuz.

• Substantzia organikoak identifikatzeko eta kuantifikatzeko prozedurekiko balizko alternatibak proposatzea.

Page 18: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

18

3. Tresna bidezko analisiaren euskarri diren oinarri zientifiko-teknikoak adieraztean, tresnak aldatzen diren propietate eta parametroekin erlazionatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Analisi-metodo optikoak oinarritzen dituzten legeak adieraztea, neurtzen dituzten propietateen

aldaketen arrazoiak eta teknologia desberdinetarako duten aplikazioa ondorioztatuz. • Argiak materiarekin duen elkarrekintzak sortzen dituen eraginak eta elkarrekintza horrek sortzen

dituen analisi teknika motak azaltzea. • Zurgapeneko eta igorpeneko metodo optikoen oinarrizko desberdintasunak ondorioztatzea, metodo

hauetan garatzen diren teknika nagusiak sailkatuz. • Lege elektrokimikoen aplikazioa analisirako tresna bidezko metodoei lotzea, erabilitako teknika

neurtzen den propietate elektrikoarekin erlazionatuz. • Dauden bereizketa kromatografikoko teknika desberdinak deskribatzea, bakoitzak oinarritzat duen

oinarri zientifikoa eta teknologikoa azalduz. • Lortutako baloreak substantzia baten balorazio koalitatibo eta kuantitatiboarekin erlazionatzea,

beharrezkoak diren interpretazio grafikoak eta zenbakizko kalkuluak eginez. • Analisi konplexuetan tekniken eta pertsonalaren artean gerta daitezkeen elkartzeak justifikatzea,

koordinazioa sekuentziatuz eta baloratuz. • Laborategian eskueran dauden baliabideak erabili beharreko metodika analitikora egokitzea. • Laborategira eraman beharreko teknika berrien beharra aurreikustea. 4. Analisi kimikoak egitean erabilitako ekipoak eta teknikak analizatutako substantzia teknikoaren berariazko parametroekin erlazionatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Ohikoenak diren laborategiko oinarrizko lanak egitean erabilitako aparatuak deskribatzea, teknika hori

zein aldagai-mota aldatzen duen azalduz. • Balorazio bolumetriko eta grabimetriko bat egiteko sekuentzia azaltzea, balorazioa oinarritzat dituen

kontzeptu teorikoekin erlazionatuz. • Oinarrizko elementuen zehaztapen kuantitatiboko tekniken helburua eta berezitasuna aztertzea kimika

organikoan eta biokimikan. • Tresna bidezko analisi-teknika desberdinak azaltzea, neurtzen duen propietatearekin, aldatzen duen

aldagaiarekin eta oinarritzat duen bereizketa fisikoko ─optikoa edo elektrikoa─ oinarri teorikoarekin erlazionatuz.

• Tresna bidezko analisi-aparatu desberdinen oinarrizko zatiak multzo-diagramen bidez deskribatzea, deskribatutako zati bakoitza zertarako erabiltzen den zehaztuz.

• Aparatuaren doitasuna egokia den patroiekin egindako azterketa eta kalibraketaren bidez egiaztatzea. • Tresna bidezko teknika behar den bezala erabiltzeko eta mantentzeko arauak proposatzea, emaitza

fidagarri eta zehatzak lortzearekiko justifikatuz, bai eta sentikortasunean duen eraginarekiko ere. • Analisien emaitzak hobetzeko analisi-teknikan esku hartzen duten aldagaien baloreetan gerta

daitezkeen aldaketak justifikatzea. 5. Laborategian analisi kimikoak egitean, aparatu aproposekin egokiak diren analisi-teknikak hautatuz eta erabiliz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Eskatutako tresnaren kalibraketan kontrolatu/optimizatu beharreko parametroak definitzea. • Erabili beharreko prozedura eta kontrolatu beharreko parametroak dokumentuen bidez deskribatzea. • Lagin-hartze adierazgarriak ezarritako metodikaren eta tresneria egokiaren arabera egitea. • Lagina beharrezkoak diren laborategiko oinarrizko lanen bidez egitea, erabiliko den teknika edo

tresnara egokituz, beharrezkoa izanez gero laginaren disoluzioak eginez eta disoluzio hauek ontziratuz, zigilatuz eta ezarritako datu eta kodeekin etiketatuz.

• Disoluzioak eta erreaktiboak prestatzea eta baloratzea, ondoren erabiltzeko etiketatuz eta kontserbatuz.

• Tresneria-mota eta tresneriaren ezaugarriak analisira egokitzea, ondoren erabiltzeko kontserbatuz. • Laborategian analisi ez-organiko kuantitatibo eta kualitatiboko esperimentuak prozesu bolumetrikoen

eta grabimetriakoen bidez egitea.

Page 19: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

19

• Laborategian analisi organiko koalitatibo eta kuantitatiboak, bioelementuenak eta produktu edo deribatuen sintesikoak erreakzio-mota ezaugarri desberdinen bidez egitea.

• Prozeduraren garapenean interferentziak eta anomaliak antzematea, identifikatuz eta zuzenduz. • Manipulatu beharreko produktuei eta erabili beharreko tresneriari lotutako segurtasun- eta higiene-

arauak betetzea. • Burutu beharreko jardueretarako egokiak diren lanerako jantziak eta babes-baliabideak erabiltzea. • Tratatu beharreko laginarentzat, erabili beharreko erreaktiboarentzat eta tresna bidezko teknikarentzat

egokia den materiala hautatzea. 6. Analisian lortutako emaitzen baliotasuna ebaluatzerakoan, erregistroak interpretatuz, zenbakizko kalkuluak eta kalkulu grafikoak eginez eta txostenak eta buletinak landuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lortutako emaitzak aztertzea, beren koherentzia eta baliotasuna, unitate egokietan dauden ala ez,

emaitza anomaloren bat gaitzetsi behar den edo parametro berari buruzko emaitza-sorta baten balio ertainak eman behar diren zehaztuz.

• Tresna bidezko analisi-teknika desberdinen erregistroak interpretatzea, analisi koalitatibo eta/edo kuantitatibo batean kontrolatu beharreko parametroekin erlazionatuz.

• Analisi kuantitatiboan aplikatu beharreko kalkulu-metodo desberdinak eta erabili beharreko teknika eta entseatu beharreko lagin-mota kontuan izanik kalkulu-metodo horiek erabiltzeko kontuan hartu beharreko irizpideak deskribatzea.

• Erreakzio ez-organiko eta organiko baten eta bere purutasunaren segimendua egitea erreakzioaren analisian lortutako erregistroen interpretazioaren bidez.

• Analisi organiko, ez-organiko eta tresna bidezkoaren zenbakizko kalkuluak egitea. • Analisiko kalkulu grafikoak egitea egokiak diren diagramen bidez. • Mugak eta erabilitako analisi-metodoa komeni ez den antzematea, lortutako emaitzen bidez. • Lege-araudiarekin eta produkzio-eskakizunekin edo bezeroarenekin bat datozen txostenak eta

buletinak lantzea. • Teknikaren edo prozeduraren baliotasuna lortutako emaitzen bidez justifikatzea. • Interferentziak kentzen eta denbora, analitikaren kostua eta hondakin-bolumena gutxitzen dituzten

balizko prozedura alternatiboak planteatzea eta analisiaren zehaztasun eta doitasuna hobetzea. c) Edukiak I. multzoa: LABORATEGIKO OINARRIZKO LANAK Prozedurazkoak: • Ohikoenak diren laborategiko oinarrizko lanak egiteko aparatu egokiak hautatzea, teknika horrek zein

aldagai-mota aldatzen duen identifikatuz. • Lagin-hartze adierazgarriak ezarritako metodikaren eta tresneria egokiaren arabera egitea. • Lagina beharrezkoak diren laborategiko oinarrizko lanen arabera tratatzea, erabiliko den teknika edo

tresnara egokituz. • Beharrezkoa izanez gero, laginaren disoluzioak egitea, ondoren identifikatzeko irizpideak eta arauak

aplikatuz. • Laginak bereizteko teknikak aplikatzea, hautatutako bereizketa-metodoa eta kontrolatutako

parametroa justifikatuz. • Dagokion ekipoaren muntaia burutzea, beharrezkoak diren zerbitzu laguntzaileetarako konexioak

eginez. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Laginketa-teknikak. Laginak hartzeari buruzko lege-araudia. Erabili beharreko teknikak eta tresneria. • Oinarriak, neurriak eta aplikazioak laborategiko oinarrizko lanetan: Ehoketa. Baheketa. Hauspeatzea.

Iragazpena. Zentrifugazioa. Dekantazioa. Lurrunketa. Distilazioa. Errektifikazioa. Erauzketa. Kristalizazioa. Kalkuluak eta erabili beharreko unitateak.

Jarrerazkoak:

Page 20: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

20

• Material eta ekipo egokiak erabiltzea hartu eta tratatu beharreko laginaren arabera, lagin-kantitatea, egonkortasuna, egin beharreko entsegu-kopurua, laginaren balorea eta abar kontuan izanik.

• Lagin-hartzea burutzea eta ondoren garbi eta azkar egindako oinarrizko tratamendua. • Segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea eta betetzea, bai eta ezarritzako prozedurak ere. II. multzoa: ANALISI EZ-ORGANIKOA Prozedurazkoak: • Disoluzioak eta erreaktiboak prestatzea eta baloratzea, ondoren erabiltzeko etiketatuz eta

kontserbatuz. • Laborategian analisi koalitatibo eta kuantitatibo ez-organikoko esperimentuak sekuentziatzea eta

baloratzea prozesu bolumetriko eta grabimetriakoen bidez. • Substantzia ez-organikoak entsegu zuzenen bidez identifikatzea. • Substantzia ez-organikoak identifikatzeko eta kuantifikatzeko prozedurari alternatibak proposatzea. • Oreka kimikoak ur-disoluzioetara eta disoluzioan dauden solidoetara aplikatzea. • Fitxak eta buletinak lantzea, dagozkien unitateetan aplikatutako teknika eta lortutako emaitzak

adieraziz. • Zenbakizko kalkuluak eta grafikoak egitea substantzia ez-organikoak kuantifikatzeko. • Prozeduraren ondoriozko hondakin ez-organikoei soluziobideak proposatzea, hondakinen

neutralizazioaren, tratamenduaren eta/edo biltegiratzearen bidez, ingurumenaren errespetuarekiko justifikatuz.

• Prozedura-eskemak antzeko laginetara estrapolatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Erreakzio kimikoa. Erreakzio-motak. Erreakzio-mekanismoak. Estekiometria. Erabilera analitikoak. • Erreakzio-abiadura. Aldatzen duten faktoreak. • Oreka kimikoa. Honetan eragina duten faktoreak. Orekak ur-disoluzioetan eta solido ionikoko

disoluzioetan. Disolbagarritasun-produktua. • Disolbagarritasuna: disoluzio-mekanismoak. Propietate koligatiboak. Kontzentrazioa eta berau

adierazteko erak. • Bolumetrien kontzeptu orokorrak. Balorazio-kurbak. Adierazleak. Metodo bolumetrikoak,

neutralizazioa, hauspeatzea, konplexometriak eta erredox. • Grabimetrien kontzeptu orokorrak. Metodo grabimetrikoak. • Analisi ez-organiko kualitatiboko zuzeneko metodoak. • Analisi ez-organiko kualitatiboko zeharkako metodo sistematizatuak. • Analisi kuantitatiboa: bolumetriak eta grabimetriak. • Analisi kuantitatibo ez-organikoari lotutako kalkuluak eta grafikoak. Jarrerazkoak: • Material eta ekipo egokiak erabiltzea, egin beharreko analisiaren arabera, lagin-tamaina eta eskatutako

doitasuna eta zehaztasuna kontuan izanik. • Zorroztasuna, azkartasuna eta garbitasuna analisia burutzen. • Prozedurak eta ezarritako higiene- eta segurtasun-arauak errespetatzea eta betetzea. III. multzoa: ANALISI ORGANIKOA Prozedurazkoak: • Laborategian analisi koalitatibo eta kuantitatibo organikoak eta bioelementuenak eta produktu edo

deribatuen sintesikoak sekuentziatzea eta egitea, erreakzio-mota ezaugarri desberdinen garapenaren bidez.

• Substantzia organikoak zuzeneko entseguen bidez identifikatzea. • Substantzia organikoak identifikatzeko eta kuantifikatzeko prozedurari alternatibak planteatzea. • Funtzio organikoak identifikatzeko eta kuantifikatzeko metodoak biomolekulen egitura-osagai

garrantzitsuenei aplikatzea. • Analisi-fitxak eta -buletinak lantzea, dagozkien unitateetan aplikatutako teknika eta lortutako

emaitzak adieraziz.

Page 21: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

21

• Zenbakizko kalkuluak eta grafikoak substantzia organikoak kuantifikatzeko egitea. • Prozeduraren ondoriozko hondakin organikoak tratatzeari eta/edo biltegiratzeari soluziobideak

proposatzea, ingurumenaren errespetuarekiko justifikatuz. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Karbono-atomoaren egitura eta propietateak. Karbonoaren loturak. Isomeroa. • Analisi funtzionala. Funtzio organiko nagusiak aztertzea. Hidrokarburoak. Deribatu oxigenatuak.

Deribatu nitrogenatuak. • Erreakzio-mekanismoak. Erreakzio- eta prozesu-motak. Adizioa. Ordezkapena. Ezabapena.

Halogenazioa. Esterifikazioa. Nitrazioa. • Analisi koalitatibo eta kuantitatibo organikoa. Zehaztapen analitiko organikoak egitea, nahasteak

bereiziz, osagaiak identifikatuz eta deribatuak eratuz. Lortutako emaitzak justifikatzea. • Biokimikarako sarrera. Egitura-osagairik garrantzitsuenak ezagutzeko entseguak. • Analisi koalitatibo eta kuantitatibo organikoari lotutako kalkuluak eta grafikoak. Jarrerazkoak: • Material eta ekipo egokiak erabiltzea, egin beharreko analisiaren arabera, ondokoak kontuan izanik:

manipulatu beharreko substantzia organikoaren izaera, lagin-tamaina, eskatutako dohitasun eta zehaztasuna.

• Zorroztasuna, azkartasuna eta garbitasuna analisia burutzean. • Substantzia organikoak erabiltzearekin lotutako segurtasun- eta higiene-arauak betetzea, substantzien

toxikotasun eta sukoitasunaren arabera. IV. multzoa: TRESNA BIDEZKO ANALISIA Prozedurazkoak: • Laborategian analisi kualitatiboa eta kuantitatiboa egitea, metodo elektriko, optiko eta

kromatografikoen bidez. • Erabili beharreko tresna bidezko teknika justifikatzea, kontrolatu beharreko parametroaren arabera. • Laborategian eskueran dagoen tresneria-mota eta tresneriaren ezaugarriak kontrolatu beharreko analisi

eta laginera egokitzea. • Aparatuaren doitasuna egiaztatzea, patroi egokiekin egindako azterketa eta kalibraketaren bidez. • Analisien emaitzak hobetzeko analisi-teknikan esku hartzen duten aldagaien balioetan gerta

daitezkeen aldaketak justifikatzea. • Prozeduraren garapenean interferentziak eta anomaliak antzematea, identifikatuz eta zuzenduz. • Analisi konplexuetan tekniken eta pertsonalaren artean gerta daitezkeen elkartzeak proposatzea,

koordinazioa sekuentziatuz eta baloratuz. • Tresna bidezko analisi-teknika desberdinak interpretatzea, analisi koalitatibo eta/edo kuantitatibo

batean kontrolatu beharreko parametroekin erlazionatuz. • Pronostikoa identifikatzeko eta/edo kuantifikatzeko zenbakizko kalkuluak eta kalkulu grafikoak

egitea. • Analisiko fitxak eta buletinak lantzea, dagozkien unitateetan aplikatutako teknika eta lortutako

emaitzak adieraziz. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Metodo elektrikoak. Teoria elektrokimikoa. Metodo elektroanalitikoetarako sarrera. Teknika

elektroanalitikoak: potentziometria. Voltametria. Elektrograbimetria. Konduktimetria. Kalkuluak eta grafikoak.

• Metodo optikoak. Metodo espektroskopikoetarako sarrera. Argia-materia elkarrekintza. Espektroak. Beer-en legea. Espektroskopikoak ez diren teknikak. Errefraktometria. Polorimetria. Teknika espektroskopikoak. Espektofotometria ikusgai ultramorea. Fluoreszentzia molekularra. Zurgapen atomikoa. Sugar-fotometria. Infragorria. Masen espektroskopia. Kalkuluak eta grafikoak.

• Bereizketa kromatografikoko metodoak. Kromatografiaren teoria. Teknika kromatografikoak: zutabea, papera. Geruza mehea. Kromatografia likidoa (HPLC). Gasak. Elektroforesia. Kalkuluak eta grafikoak.

• Substantziak tresna bidezko teknikak aplikatuz identifikatzea, erreferentziazko patroiak eta beste hainbat baliabide erabiliz emaitzak interpretatzeko.

Page 22: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

22

Jarrerazkoak: • Burutu beharreko jardueretarako egokiak diren lanerako jantziak eta babes-baliabideak erabiltzea. • Manipulatu beharreko produktuei eta erabili beharreko tresneriari lotutako segurtasun- eta higiene-

arauak betetzea. • Tratatu beharreko laginarentzat, erabili beharreko erreaktiboarentzat eta tresna bidezko teknikarentzat

egokia den materiala hautatzea. • Teknika edo prozeduraren baliotasuna lortutako emaitzen bidez justifikatzea. • Lagina ekipoan modu egoki eta seguruan jartzea. 4. lanbide-modulua. ANALISI MIKROBIOLOGIKOAK a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Laginak hartzeko prozesua analizatzea eta aplikatzea, prozesuaren faseak, faseen identifikazioa eta

fase horien analisi mikrobiologikoaren hasierako baldintzetarako egokitzapena azalduz, kasu bakoitzean egokiena hautatuz.

2. Lagin mikrobiologikoen prozesatua laborategian egitea, kultibo-medioak hautatuz eta prestatuz, mikroorganismoak erein eta inkubatuz, mikroskopioz behatzea ahalbidetzen duten prestakinak landuz.

3. Mikroorganismoen zenbaketa-, isolamendu- eta identifikazio-analisiak laborategian egitea, ezarritako arauen arabera dagozkien txostenak landuz.

b) Ebaluazio-irizpideak 1. Laginak hartzeko prozesua analizatzean eta aplikatzean, prozesuaren faseak, faseen identifikazioa eta analisi mikrobiologikoaren hasierako baldintzetarako egokitzapena azalduz, kasu bakoitzean egokiena hautatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lagina analisirako nola prestatuko litzatekeen deskribatzea, egin beharreko eskema sekuentzial eta

ordenatuaren bidez. • Gerta daitezkeen poluzio-motak azaltzea eta garbiketa-, desinfekzio- eta esterilizazio-produktu egokia

hautatzea kasu jakin batean. • Ohikoenak diren esterilizazio-teknikak deskribatzea laginketan erabilitako tresneria esterilizatzeko

autoklabea eta labea erabiliz. • Adierazgarriak diren laginak hartzea tresneria egokiarekin, asepsia- eta esterilitate-baldintzetan, eta

garraiatzean eta biltegiratzean edozein poluzio-mota saihestuz kontserbatzea. • Hasierako laginean dauden mikroorganismoen azken ebaluazioa egitea ahalbidetzen duten

beharrezkoak diren disoluzioak kalkulatzea eta laginei aplikatzea. • Laginketaren adierazgarritasuna eta homogeneotasuna kontrolatzea, kalitate-arauen aplikazioaren

bidez. • Mikrobiologia-gaiko aurrerabide teknologikoekiko (bioteknologia, analisi-metodo berriak) interesa

azaltzea. 2. Lagin mikrobiologikoen prozesatua laborategian egitean, kultibo-medioak hautatuz eta prestatuz, mikroorganismoak erein eta inkubatuz eta mikroskopioz behatzea ahalbidetzen duten prestakinak landuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Analisi mikrobiologikoaren oinarrizko printzipioak deskribatzea, mikroorganismo bat zehazteko

baliagarriak direnak eta bere kontzentrazioa definitzen dituztenak identifikatuz eta azalduz. • Erabili beharreko erreaktiboen ezaugarri orokorrak eta erreaktiboak prestatzeko modu egokia

definitzea, kultibo-motaren arabera, eta medioaren kontzentrazioa zehazteko beharrezkoak diren kalkuluak egitea.

Page 23: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

23

• Egokiak diren kultibo-medioak prestatzea, analizatu beharreko laginaren arabera. • Kultibo-medioak aberasteko eta esterilizatzeko sistemak deskribatzea. • Ereiteko teknika desberdinak azaltzea, analizatu beharreko mikroorganismoari egokiena aplikatuz, eta

ereiteko plakak eta saiodiak medio likido eta solidoen gain prestatzea. • Oinarrizko inkubazio-parametroak zehaztea, aztertu beharreko mikroorganismoaren arabera. • Hondakinak eta erabilitako laginak ezabatzeko prozesua deskribatzea eta poluzioaren aurkako arauak

azaltzea. • Laginaren prestaketan zehar jarraitu beharreko faseen edukia azaltzea, mikroskopio bidezko

behaketak egiteko. • Mikroskopio optikoaren oinarrizko zatiak deskribatzea, beren funtzioa eta mikroorganismoen

behaketarako duten aplikazioa azalduz. • Mikroorganismoak identifikatzea eta zenbatzea ahalbidetzen diguten teknika mikroskopiko

desberdinak (faseen kontrastea, neurketa mikrometrikoak eta abar) deskribatzea. • Aurreko puntuen deskribapenak eta azalpenak lagin/problema analisira aplikatzea, segurtasun- eta

higiene-araupean eginez, eta talde txikian edo handian lagunduz, hala eskatzen denean. • Lagin mikrobiologikoen prozesatuan arduraz jokatzea. • Ingurune-segurtasuna eta mikroorganismo patogenoak izan daitezkeenekin lan egiteak osasunean

dituen arriskuak baloratzea. 3. Mikroorganismoen zenbaketa-, isolamendu- eta identifikazio-analisiak egitean, ezarritako arauen arabera dagozkion txostenak landuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Mikroorganismoen familia nagusiak bereiztea, beren ezaugarri garrantzitsuenak eta sortzen dituzten

eraginak azalduz. • Mikroorganismoen familien ezaugarri orokorrenak deskribatzea, mikroorganismoak zenbatzearen,

isolatzearen eta identifikatzearen helburua interpretatuz. • Mikroorganismo-mota desberdinak laborategian identifikatzeko metodoekin erlazionatzea. • Mikroorganismo markatuen kontzeptua zehaztea, mikroorganismo-mota hauentzat erabilitako

hautespen-irizpideak azalduz. • Lagin batean dauden mikroorganismo-motak bereiztea, isolamendu- eta identifikazio-teknikak

hautatuz eta aplikatuz. • Analisi mikrobiologikoko prozesua esterilitate-neurripean aplikatzea, poluzioak eta beharrezkoak ez

diren arriskuak saihesteko. • Mikroorganismoen koloniak zenbatzeko teknikak aplikatzea, beren balioak arauek baimendutako

balioen artean dauden zehaztuz. • Lortutako emaitzak patroi edo taulekin konparatzea, beharrezkoa izanez gero. • Lortutako emaitzak euskarri egokietan erregistratzea, analizatuz eta dagokion txostena eginez. • Norberaren eta bestearen osasuna analisi mikrobiologikoekin erlazionatzea. • Agindutako analisi-metodoak betetzean zorroztasunez jokatzea. c) Edukiak I. multzoa: MIKROBIOLOGIA Prozedurazkoak: • Informazio-iturri desberdinak erabiltzea: prentsa, aldizkariak, diapositibak, bideoak eta abar

mikroorganismoak, beren ekintzak eta eragiten dituzten poluzio eta gaixotasunen ondorioak ezagutzeko.

• Mikroorganismoen irudikapen grafikoa, beren zatiak adieraziz. • Bakterio baten jarduera biologikoaren (metabolismoaren) irudikapen grafikoa. • Tenperaturaren aurrean mikroorganismoek duten portaeraren grafikoak interpretatzea, beren bizi-

zikloa ezagutzeko eta inkubazioan erabiltzeko. • Exotoxinen eta endotoxinen arteko desberdintasunak zehaztea zelula-metabolismoaren emaitza gisa. • Jarduera prebentiboa mikroorganismo patogenoen aurrean: osasun-hezkuntza, kimiprofilaxia,

bioprofilaxia (sueroak eta txertoak).

Page 24: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

24

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Mundu mikrobiarraren izaera. Aurrekari historikoak: mikroorganismoen aurkikuntza. Egitura

mikroskopiko zelularra. • Mikroorganismoek eguneroko bizitzako egoerekin duten erlazioa. • Zelula eukariota eta prokariotaren arteko desberdintasunak eta antzekotasunak. • Mikroorganismoak sailkatzea: bakterioak, birusak, onddoak, legamiak eta abar. • Bakterioak sailkatzea. Familia nagusiak: mikrokokazeak (gram-positiboa), enterobakterioak (gram-

negatiboa), bibrionazeak (gram-negatiboa). • Bakterioen jarduera biologikoa. Bakterioen baldintzak: elikadurazkoak eta fisikokimikoak. • Bakterioen ahalmen toxikoa: toxina-produkzioa (exotoxinak eta endotoxinak) • Onddoen sailkapena eta biologia: lizunak eta legamiak. Jarrerazkoak: • Mikroorganismoen munduarekiko jakin-mina eta interesa, materia bizidunaren lehen eta azken maila

gisa. • Mikrobiologiaren alorrean burutzen den ikerketa zientifikoaren garrantzia aintzat hartzea,

bioteknologiaren oinarri gisa. • Txertoek prebentzio-neurri gisa duten garrantziz jabetzea. • Hondakinen mikroorganismo endekatzaileen garrantzia baloratzea, bizi-zikloaren barruko funtsezko

zati gisa. • Mikrobioen munduarekin erlazionatutako alderdiei buruzko informazio bilatzeko interesa erakustea. • Mikroorganismoek osasunean, bizitza-kalitatean eta ingurumenean duten eraginaren azterketa

kritikoa. II. multzoa: TEKNIKA MIKROSKOPIKOAK Prozedurazkoak: • Mikroskopio optikoa deskribatzea eta erabiltzea. • Mikroorganismo bizidunen behaketa. Ondoko teknikak burutzea:

− Azterketa freskoan. − Esekitako tanta. − Kolorazio bitala eta postbitala. − Faseen kontrastea.

• Mikroorganismoen mugikortasuna behatzea mikroorganismoak sailkatzeko. • Mikroorganismoen eta beren marrazkien neurketa mikrometrikoa. • Aztertzeko burua eta telebista-monitorea erabiltzea. • Hildako mikroorganismoak behatzea. Koloratzaileak prestatzea. Tindaketa sinpleak, negatiboak eta

diferentzialak egitea. − Gram-en tindaketa. − Ziehl-Neelsen-en tindaketa. − Esporas-en tindaketa. − Korpuskulu metakromatikoen tindaketa.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Mikroskopio optikoa: oinarria. • Mikroorganismoak behatzeko teknika eta osagarri nagusiak.

− Faseen kontrastea. − Neurketa mikrometrikoak. − Aztertzeko burua. − Marrazki-kamera. − Monitoredun telebista-kamera.

• Mikroorganismoak bistaratzerako sarrera. − Prestaketa baten baldintzak mikroskopioz behatu ahal izateko. − Mikroorganismoak bistaratzeko teknika-motak mikroskopia optikoan. − Mikroorganismo-motak beren morfologia mikroskopikoaren arabera.

• Mikroorganismo bizidunak eta hildakoak behatzeko teknikak.

Page 25: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

25

• Tindaketak − Tindaketetan esku hartzen duten faktoreak. − Tindaketak egiteko moduak. − Tindaketa bakteriarrak. − Motak: Tindaketa sinplea, Tindaketa diferentziala eta Tindaketa bereziak.

• Koloratzaileen ekintza-mekanismoa. Koloratzaile nagusien eta beste hainbat erreaktiboren konposaketa.

Jarrerazkoak: • Behaketa mikroskopiko fidagarriak lortzeko lan fin eta zorrotzak duen garrantziaz jabetzea. • Mikroskopioa eta bere osagarriak zaintzeko ardura, duen prezio altuagatik eta bere osagarri

apurkorrengatik. • Mikroskopio bidezko teknikek analisi-prozesu mikrobiologikoetan mikroorganismoak identifikatzeko

teknika gisa duten garrantzia aintzat hartzea. • Prestakin mikroskopikoak egiteko metodoak zuzen erabiltzea. • Mikroorganismoak behatzeko mikroskopioaren berariazko osagarri desberdinak erabiltzeko ohitura

izatea. • Mikroorganismoekin lan egiten denean jarraitu beharreko higiene- eta asepsia-arauak aplikatzeko

prest egotea. III. multzoa: ENTSEGU MIKROBIOLOGIKOAK Prozedurazkoak: • Mikrobiologiako laborategiko berariazko materiala maneiatzea eta erabiltzea, autoklabea, kultibo-

labea, erregailu elektrikoa, ereite-kirtenak eta abar. • Aparatuak eta tresnak bero lehorraren eta bero hezearen bidez esterilizatzea. • Laginak hartzea eta manipulatzea, analisirako homogeneizazio- eta diluzio-tekniken bidez prestatuz,

beharrezkoa izanez gero. • Erreaktiboak eta kultibo-medioak prestatzea. Kontzentrazioa zehazteko kalkuluak.

− Kultibo-medio likidoak prestatzea. − Kultibo-medio solidoak prestatzea. − Kultibo-medioak ezabatzea.

• Mikroorganismoak ereitea eta berrereitea. − Kultibo-medio likidoan. − Kultibo-medio solidoan: plakan eta hodian.

• Mikroorganismoak lagin bakoitzarentzat egokiak diren baldintzetan inkubatzea. • Inkubatutako kolonien aspektua eta morfologia behatzea, makroskopikoki eta mikroskopikoki. • Mikroorganismoak zenbatzea eta emaitzak interpretatzea. • Kultibo-medioan identifikatzeko test bakoitza modu egokian erabiltzea, kultibo-medioaren

helburuaren arabera. • Mikroorganismoak proba biokimikoen eta merkataritza-bakterioen bidez (API, Enterotube eta abar)

identifikatzea. • Bakterio anaerobikoak identifikatzea. • Agente antimikrobiarren akzioarekiko sentikortasun bakterianoko probak egitea: antibiograma. • Urinokultiboak eta koprokultiboak poluzio-lagin gisa isolatzea, zenbatzea eta identifikatzea. • Datuen tratamendu estatistikoa eta/edo informatikoa, txostenak lantzea eta emaitzak interpretatzea eta

komunikatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Mikrobiologiako laborategian jarraitu beharreko antolamendua eta arau orokorrak. • Mikrobiologiako laborategiko berariazko materiala: funtzioak eta ezaugarriak. • Beirazko material eta tresnak garbitzea eta despoluitzea. Esterilizazio- eta desinfekzio-metodoak.

Esterilizazio-kontrolak. • Laginak hartzea: ezinbesteko baldintzak. Ontzi-motak. Garraioa. Tratamendua eta prestaketa:

homogeneizazioa eta diluzioa. • Kultibo-medioak: bere osagaiak aztertzea. Sailkapena. Hartu beharreko ardurak. Prestatzeko teknika

orokorra. Kultibo-medio bereziak. Kultibo-medioak ezabatzeko metodoak.

Page 26: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

26

• Mikroorganismoak isolatzea eta zenbatzea: − Ereitea: ereite-motak eta teknikak. − Inkubazioa: oinarrizko kontzeptuak parametroak. Kultibo puruak lortzea. − Zenbatzea: zenbatzeko teknikak.

• Mikroorganismoen tipifikazio biokimikoa. Identifikatzeko proba biokimikoak eta multiproba merkataritza-sistema.

• Anaerobiak aztertzeko metodoak. • Antibiogramak. • Oinarrizko teknikak mikologian. • Mikroorganismoak: indizeak. Poluzio fekalaren, animalia-poluzioaren eta poluzio biralaren indizeak.

Mikroorganismoak hautatzeko irizpideak. Jarrerazkoak: • Laborategi mikrobiologikoan dauden aparatuak, produktuak eta laginak erabiltzean erabilpen-

argibideak eta segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea. • Laborategi mikrobiologikoan tresnak eta produktuak manipulatzean zorroztasuna, metodoa, ordena

eta garbitasuna kontuan izanik jardutea, arriskuak saihesteko eta emaitza fidagarriak lortzeko. • Aparatuak zaintzeko beharraz jabetzea, entseguak egiteko baldintza egokietan izateko. • Lanpostuko jardueretan segurtasun- eta higiene-arauen arabera jokatzea. • Laborategiko lan-baldintzek norberaren osasunean, talde- eta ingurune-osasunean izan ditzaketen

eraginekiko ardura izatea, neurri prebentiboak eta babes egokiak erabiliz. • Ohikoenak diren istripuen aurrean erantzun egokia izatea. • Analisi-metodoen aniztasunaz jabetzea, baita beren abantailez, ñabardurez, zailtasunez, zehaztapenez

eta abar. • Analisi mikrobiologikoak produktu jakinen kalitatea adierazteko duen balio erabakigarria kontuan

izatea. • Lagin mikrobiar bateko osagaiak identifikatzea eta kuantifikatzea dakarten metodo eta aparatu

desberdinak erabiltzeko ohitura izatea. • Kultibo-medioak identifikatzeko test bakoitza modu egokian erabiltzea, bere helburuaren arabera. • Analisi mikrobiologikoa eguneroko bizitzako kasu errealetara aplikatzeko interesa. • Lanbide-aukerak eta norberaren gaitasunak egiaztatzea ahalbidetzen duen informazioa lortzeko

interesa. 5. lanbide-modulua. SEGURTASUNA ETA INGURUNE KIMIKOA

LABORATEGIAN a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Materia kimikoen ondoriozko arriskua prebenitzeari dagozkien segurtasun-neurriak aztertzea. 2. Laborategiarenak berariazkoak diren prozedurei eta lan-metodoei dagozkien segurtasun-neurriak

aztertzea. 3. Laborategiko lanaren ondoriozko arriskua prebenitu eta kontrolatzeko erabilitako sistemak, ekipoak

eta gailuak aztertzea, arrisku-faktoreekin erlazionatuz. 4. Laborategian ingurumenaren babeserako neurriak betetzeko beharrezkoak diren baliabideak

aplikatzea. 5. Laborategiko lanaren ondoriozko arrisku higienikoko faktoreak osasunean dituen eraginekin eta

detektatzeko eta/edo neurtzeko teknika eta gailuekin erlazionatzea. b) Ebaluazio-irizpideak 1. Materia kimikoen ondoriozko arriskua prebenitzeari dagozkion segurtasun-neurriak aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

Page 27: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

27

• Ontziratzeari, etiketatzeari eta materia kimikoak garraiatzeari dagozkion segurtasun-neurriak azaltzea, materiaren propietateekin erlazionatuz.

• Produktu kimikoak beren segurtasunaren edo agresibitatearen ikuspegitik sailkatzea, segurtasun-sinbologia identifikatuz.

• Materia kimikoak ontziratze, etiketatze eta garraiatzeari aplika dakiokeen segurtasun-araudia identifikatzea.

• Produktu kimikoaren ontzian azaltzen den informazioa interpretatzeko ariketak egitea. • Praktika egokien arauak laborategian produktu kimikoak biltegiratze, identifikatze eta manipulatzean

aplikatzea. 2. Laborategiarenak berariazkoak diren lan-prozedurei eta -metodoei dagozkien segurtasun-neurriak aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Norberaren babeserako ekipo desberdinak arrisku-faktoreekin erlazionatzea. • Laborategiko instalazioak eta ekipoa mantentzeari dagozkion segurtasun-neurriak azaltzea. • Ordenari eta garbitasunari dagozkien arauak arrisku-faktoreekin erlazionatzea. • Lan-prozedurei aplika dakiekeen segurtasun-araudia identifikatzea. • Korronte elektrikoarekin kontaktuan egotean prebentzio-neurriak deskribatzea. • Laborategiko segurtasun-seinale nagusien eskema egitea, seinale bakoitza dagokion arrisku-

faktorearekin erlazionatuz • Lanerako moduak deskribatzea arrisku kimiko edo biologikoko eremuetan. 3. Laborategiko lanaren ondoriozko arriskua prebenitzeko eta kontrolatzeko erabilitako sistemak, ekipoak eta gailuak aztertzean, arrisku-faktoreekin erlazionatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Larrialdi-kasuan jokabide-sekuentziak deskribatzea, norberaren babeserako ekipoak identifikatuz. • Laborategiko larrialdietarako botika-kutxaren osagai izan beharko luketen sendagaiak eta produktuak

proposatzea. • Laborategi bat plantan grafikoki irudikatzean, bertan segurtasun-elementuen kokapena proposatzea. • Laborategi bat plantan grafikoki irudikatzean, arrisku-zonak identifikatzea eta seinaleztapen-neurri

egokiak proposatzea. • GLPen ezarritako arauak errespetatzea eta betetzea. • Talde-lanean integratzea. • Segurtasun-elementuei eta -gailuei buruzko informazioa bilatzeko interesa azaltzea. • Egin beharreko lanak garaiz entregatzea. 4. Laborategian ingurumena babesteko neurriak errespetatzeko beharrezkoak diren neurriak aplikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Ingurumenari buruzko erregelamendu eta araudi jakin batzuetarako, eta behar den bezala zehaztutako

laborategiko kontrol- edo analisi-/entsegu-prozesu suposatu bat abiapuntutzat hartuta: − Kontrol- edo analisi-/entsegu prozesuari aplika dakizkiokeen araudiaren funtsezko alderdiak

identifikatzea. − Balizko ingurune-inpaktuaren parametroak identifikatzea. − Balizko ingurune-inpaktuaren parametroak ebaluatzea eta kontrolatzea. − Beharrezkoak diren detektatzeko eta neurtzeko gailuak ─banatutako detektagailuak, ekipo

mugikorrak eta analisi-kit delakoak─ suposatutako prozesuan erabiltzea. • Laborategian hondakin kimiko eta biologikoen kopuru txikiak ezabatzeko teknikak aplikatzea. • Sortzen diren hondakinen tratamendua edo biltegiratzea kudeatze da. • GLPren prozedura eta arauak errespetatzea eta betetzea. • Ahalik eta hondakin gutxien sortzea. • Ingurumenari buruzko araudia kontsultatzea.

Page 28: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

28

5. Laborategiko lanaren ondoriozko arrisku higienikoko faktoreak osasunean dituen eraginarekin eta detektatzeko eta/edo neurtzeko teknika eta gailuekin erlazionatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Poluitzaile kimiko eta biologikoak beren izaera, konposizioa eta organismoan duten eraginaren

arabera sailkatzea. • Poluitzaile fisikoak eta lan-mikroklimaren deribatuak beren izaera eta organismoan duten eraginaren

arabera sailkatzea. • Detektatzeko eta/edo neurtzeko gailu homologatuak deskribatzea. • Poluitzaile kimiko, biologiko edo fisikoen neurketak zuzeneko detektagailuez egitea, neurketan

emaitza araudi aplikagarriaren erreferentziazko balioen arabera interpretatuz. • GLPren prozedurak eta arauak errespetatzea eta betetzea. • Grafikoak eta taulak kontsultatzea, agertzen diren balioak interpretatuz. c) Edukiak I. multzoa: SEGURTASUNA LABORATEGIKO LANEAN Prozedurazkoak: • Materia kimikoei dagozkien segurtasun-neurriak identifikatzea.

− Materia kimikoak ontziratze, etiketatze eta garraiatzeari dagozkien segurtasun-neurriak zehaztea. − Produktu kimikoak beren segurtasun edo agresibitatearen arabera sailkatzea. − Segurtasun-sinbologia identifikatzea. − Hainbat piktograma ezagutzeko ariketak egitea. − Segurtasun-araudia materia kimikoak ontziratze, etiketatze eta garraiatzeari aplikatzea.

• Prozedura eta metodoei dagozkien segurtasun-neurriak zehaztea. − Norberaren babeserako ekipoak arrisku-faktoreekin identifikatzea. − Ekipoen eta instalazioen mantentzean segurtasun-neurriak aplikatzea. − Ordenari eta garbitasunari dagozkien arauak arrisku-faktoreekin identifikatzea. − Segurtasun-seinaleztapen desberdinak jasotzen dituzten laborategiko eskemak egitea. − Seinaleztapena/arrisku-faktorea identifikatzea. − Lanerako metodoak arrisku-zonetan deskribatzea. − Segurtasun-araudiak lan-prozedurekiko identifikatzea. − Prebentzio-neurriak korronte elektrikoarekiko deskribatzea.

• Arriskua kontrolatzeko sistemak eta gailuak aztertzea eta arrisku-faktoreekin duten erlazioa. − Larrialdietarako botika-kutxaren osagaiek proposatzea. − Larrialdi kasuan jokabide-sekuentziak deskribatzea. − Norberaren babeserako ekipoak identifikatzea. − Segurtasun-elementuak laborategiaren barruan non kokatu proposatzea. − Seinaleztapen-neurriak proposatzea, behin arrisku-zonak adierazi ondoren.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Segurtasun-teknikak. Prebentzio-neurriak. Arriskuak analizatzea. Segurtasun-neurriak aztertzea. • Produktu kimikoekin lan egitearen arriskuak prebenitzea: ontziratzea eta etiketatzea. Ordenari eta

garbitasunari dagozkien arauak. Araudia. • Korronte elektrikoarekin kontaktu-arriskua prebenitzea. • Laborategian sute- eta eztanda-arriskuak prebenitzea, detektatzea eta babestea.

− Ekipoak mantentzeko prebentzioa. − Norberaren babeserako ekipoak.

• Lan-istripuak: sailkapena. Indize estatistikoak prebentzioan. Istripuak ikertzeko metodoak. Jarrerazkoak: • GLPen ezarritako arauak errespetatzea eta betetzea. • Lan-taldean integratzea. • Informazioa bilatzeko interesa erakustea.

Page 29: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

29

• Lanak ezarritako epean egitea. • Iritziak argudiatzea. • Ekimen pertsonala garatzea. II. multzoa: HIGIENEA LABORATEGIAN ETA INGURUMENAREN BABESA Prozedurazkoak: • Laborategian ingurumena babesteko neurriak errespetatzeko baliabideak aplikatzea.

− Ingurumenari buruzko araudia kontrol- edo analisi-prozesu batekiko identifikatzea. − Balizko ingurumen-inpaktuaren parametroak identifikatzea. − Detektatzeko eta neurtzeko gailuak erabiltzea. − Balizko ingurumen-inpaktuaren parametroak ebaluatzea eta kontrolatzea. − Laborategiko instalazioak hurbileko ingurumenean inplikatzea. − Hondakin-kopuru txikiak ezabatzeko teknikak aplikatzea.

• Arrisku higienikoko faktoreak osasunean dituen eraginekin eta detektatzeko eta/edo neurtzeko gailuekin duen erlazioa. − Poluitzaile fisikoak beren izaeraren eta organismoan dituen eraginen arabera sailkatzea. − Poluitzaile kimiko eta biologikoak beren izaeraren, konposizioaren eta organismoan izan litzakeen

eraginen arabera sailkatzea. − Poluitzaile kimiko, biologiko eta fisikoen neurketak egitea, emaitzak araudiaren arabera

interpretatuz. − Detektatzeko eta/edo neurtzeko gailuak deskribatzea. − Norberaren eta taldearen babeserako neurriak deskribatzea.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Poluitzaileak laborategietan. • Poluitzaileak: kimikoak, fisikoak eta biologikoak. • Eraginak pertsonen osasunean. Neurtzeko eta baloratzeko teknikak. • Prebentzio- eta babes-neurriak. • Lehen laguntzak poluitzaile kimiko eta biologikoen kasuan. • Laborategian ingurune-arriskuak prebenitzea. Laborategiko hondakinak. Laginak hondakin gisa

ezabatzeko teknikak. Laborategian ingurune-poluitzaileak detektatzeko eta neurtzeko gailuak. Jarrerazkoak: • GLPren prozedurak errespetatzea eta betetzea. • Lana eta denbora modu egokian banatzea. • Inguruneari buruzko interesa. • Norberaren eta bestearen osasuna kontuan hartzea. 6. lanbide-modulua. ANALISI-TEKNIKA INTEGRATUAK a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Analisi-problema analisiaren ezaugarrien eta bere aldizkakotasunaren arabera definitzea, entseatu

beharreko substantziarako egokia den teknika eta lan-metodoa hautatzeko. 2. Analisi-metodoan agindutako teknikak ─fisikoak, fisikokimikoak kimikoak, tresna bidezkoak edo

mikrobiologikoak─ kimika- eta prozesu-industriatik datozen produktuen kalitate-kontrolari aplikatzea. 3. Elikagaiak beren propietateen arabera zehaztea, batez ere beren parametro biokimikoak eta

mikrobiologikoak kontuan izanik. 4. Laborategiko analisia produkzio-prozesuarekin erlazionatzea, prozesuan dagoen materiaren kalitatea

zehazteko beharraren eraginez. b) Ebaluazio-irizpideak

Page 30: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

30

1. Analisi-problema analisiaren ezaugarrien eta bere aldizkakotasunaren arabera definitzean, entseatu beharreko substantziarako egokia den teknika eta lan-metodoa hautatzeko, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Burutu beharreko azterlana kontrolekoa, zehaztapenekoa edo ikerketakoa den zehaztea. • Egin beharreko kalitate kontrol motaren eta analizatu beharreko laginaren arabera lan-metodo

egokiena hautatzea, bere egoera fisikoa, izaera kimikoa eta aplikatu beharreko analisi-teknika kontuan izanik.

• Kontsulta bibliografikoak egitea, bai metodo ofizialak, egiaztapen-analisia den kasuetan, bai eta eskuliburuak eta monografiak ere, kontrol-analisia den kasuetan.

• Dauden metodoak laborategian eskueran dauden baliabideekin konparatzea. • Eskueran dauden metodoak erabili beharreko metodoetara eta egin beharreko kontrol-motara

egokitzea. • Analisirako aldez aurreko irizpideak ezartzea eskatutako analisi-parametroekiko eta analisi-metodo

edo -teknika bat hautatzeko erabakigarriak izan daitezkeen beste irizpideekiko. • Analisia egiteko hautatutako teknika erabiltzean jarraitu beharreko teknika hautatzea, metodoa

prozeduretan idatzita sekuentzialki ordenatuz. 2. Analisi-metodoan agindutako teknikak ─fisikoak, fisikokimikoak, kimikoak, tresna bidezkoak edo mikrobiologikoak─ kimika-eta prozesu-industriatik datozen produktuen kalitate-kontrolari aplikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lana egin aurretik lan-eskema bat egitea, argibide ordenatu eta zehatzetan idatziz, erabili beharreko

metodoa eta tresnak adieraziz, metodoa sekuentziatuz eta bere fase desberdinak eta inplikatutako pertsonala denboraren arabera banatuz.

• Lagina hartzeko lanak egitea eta entsegu edo analizatu beharreko substantziaren analisirako prestatzea.

• Substantziak edo materialak zehaztea ahalbidetzen duten beharrezkoak diren entsegu- edo analisi-teknikak aplikatzea.

• Entseatu edo analizatu beharreko substantzia edo materialei egokitzen zaizkien eta erabilitako teknika edo tresnen kalkuluak eta grafikoak egitea.

• Datuak eta emaitzak euskarri egokian erregistratzea, artxibatuz eta eguneratuz. • Lortutako emaitzak analizatzea, zenbakizko kalkuluen erregistroak eta emaitzak interpretatuz,

emaitzen tratamendu estatistikoa eginez eta kontrolatu beharreko substantzia edo materialaren izaera, konposizioa edo propietateak zehaztuz.

• Eskatutako analisiaren arabera txosten baten osagai izan behar duten elementuak hautatzea, txosten horretan analisi-prozesuaren pausu guztiak azalduz, lagina hartzetik hasi eta emaitzen analisira arte.

• Entsegu eta analisien emaitzetan ikusitako aldeak araudiaren espero daitezkeen edo lor daitezkeenekin egindako konparaketaren bidez azaltzea eta aldearen balizko arrazoien hipotesiak ematea, substantzia lortu den produkzio-sistemarekin edo beste hainbat arrazoirekin ─biltegiratze- edo kontserbazio-sisteman hutsegitea, esate baterako─ zerikusia izan dezaketen aldeak, hain zuzen ere, eta, hala badagokio, egokiak diren zuzenketa-neurriak proposatzea.

• Txukuntasuna eta ordena analisia egitean. • Laborategian segurtasun- eta higiene-araudiak errespetatzea. • Zorroztasuna eta autonomia analisia egitean. 3. Elikagaiak beren propietateen, konposizioaren eta aplikazioaren arabera zehaztean, batez ere beren parametro biokimikoak eta mikrobiologikoak kontuan izanik, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Elikagaiak dagozkien taldetan sailkatzea, ezaugarritzat dituzten propietateak zehaztuz. • Elikagaien taula normalizatuak erabiltzearen bidez elikagai bakoitzaren portzentaje-konposizioa,

hurbileko printzipioak eta osagarritzat dituzten oligoelementuak eta bitaminak analizatzea.

Page 31: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

31

• Elikagai-gehigarri, -kontserbatzaile eta - egonkortzaile nagusienak sailkatzea, beren funtzioa eta organismoa duten eragina azalduz, kontzentrazioa Europako eta estatuko arauen araberako maila onargarriarekin erlazionatuz.

• Elikagaien kontaminazio mikrobiologikoetan eragina duten parametroak eta eragiten dituzten faktoreak azaltzea.

• Elikagaietan mikroorganismoen muga onargarriak bereiztea, elikagai baten kalitate egokirako beharrezkoak diren higiene- eta osasun-arauak aintzat hartuz.

• Elikagai-mota desberdinek elikadurarako duten garrantzia eta giza garapenarekin duten erlazioa baloratzea.

• Segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea analizatu beharreko elikagaiak manipulatzean, norberaren eta bestearen osasuna kontuan izanik.

• Elikagaietako mikroorganismoak garatzean garbitasun, kontserbazio eta manipulazioaren garrantzia baloratzea.

• Lan-metodo berriak eta bete beharreko araudia bereganatzea. 4. Prozesuan dagoen materiaren kalitatea zehazteko beharraren eraginez laborategiko analisia produkzio-prozesuarekin erlazionatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Ereduzko prozesu kimikoko diagrama batetik abiatuz ondokoak zehaztea:

− Laginak hartzeko puntuak eta maiztasuna. − Lagin-hartze ohikoa eta ohiz kanpokoa. − Prozesuan dauden analizatzaile automatikoak. − Erregulazio- eta kontrol-aparatuak kalitatearekiko. − Aldagai fisikoak eta fisikokimikoak neurtzeko tresnak.

• Prozesuan egiten diren entseguen motak eta izaera bereiztea, bai eta egiteko ardura duten pertsona eta prozesuan egindako entsegu horietatik eratorritako datu iturri mota ere.

• Neurtu beharreko parametroek prozesuan eta tresneria-sistemetan eta prozesuaren kontrolean duten eragina interpretatzea.

• Prozesuko zati desberdinak produktuaren segurtasun, kalitate eta eraginkortasunean duten garrantzia zehaztea.

• Kalitate-kontroleko jarduera produkzio-sailarekin erlazionatzea produktu berri bat prest jartzean edo prozesu bat aldatzean denbora eta kostuak gutxitzearren edo bere kalitate-maila hobetzearren.

• Beste sailekin koordinatzea, batez ere produkzio-sailarekin. • Produktuaren kalitatearekiko interesa azaltzea, kalitatea hobetzen duten jarduera berriak ikertuz. • Lan-metodo berriak bereganatzea. c) Edukiak I. multzoa: KIMIKA-INDUSTRIAKO ETA BESTE HAINBAT PROZESU-

INDUSTRIETAKO PRODUKTUEN ANALISI-TEKNIKAK Prozedurazkoak: • Lana burutu aurretik lan-eskema bat egitea, ondokoak kontuan izanik:

− Lan-eskema argibide ordenatu eta zehatzetan idaztea. − Erabili beharreko metodoa eta tresnak adieraztea. − Metodoaren fase desberdinak sekuentziatzea. − Metodoan inplikatutako pertsonala hautatzea.

• Dauden metodoak konparatzea eta laborategian eskueran dauden baliabideei egokitzea. • Laginak hartzeko lanak egitea eta entsegu edo analizatu beharreko substantziaren analisirako

egokitzea. • Entsegu- edo analisi-teknikak substantziak edo materialak zehazteko aplikatzea. • Entseatu eta analizatu beharreko substantzia edo materialentzat egokiak diren eta erabilitako teknika

eta tresnen kalkuluak eta grafikoak egitea. • Datuak eta emaitzak euskarri desberdinetan erregistratzeko baliabideak erabiltzea. • Lortutako emaitzak analizatzea, ondokoak kontuan izanik:

Page 32: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

32

− Zenbakizko kalkuluen erregistroak eta emaitzak interpretatzea. − Informazioaren tratamendu estatistikoa egitea. − Kontrolatu beharreko substantzia edo materialaren izaera, konposizioa edo propietateak zehaztea.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Analisi-metodoak eta entsegu- edo analisi-prozedurak ondoko balizko produktuen kontzentrazioa

identifikatu, zehaztu edo neurtzeko: • Oinarrizko kimika-industriako produktuak: organikoa eta EZ-ORGANIKOA. • Nahasketa eta transformazioko kimika-industriako produktuak. • Kimika fineko industria-produktuak eta espezialitate farmazeutikoak. • Beste industrietako produktuak:

− Ura. − Plastiko eta kautxuzko eraldakinak. − Papergintzako produktuak. − Metalak eta aleazioak. − Eraikuntza-materialak. − Beira eta zeramika.

Jarrerazkoak: • Txukuntasuna eta ordena entsegua edo analisia egitean. • Laborategiko segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea. • Lan-metodo berriekiko aldeko jarrera. • Zorroztasuna eta autonomia entseguak edo analisiak egitean. II. multzoa: ELIKAGAIEI APLIKATUTAKO KIMIKA ETA MIKROBIOLOGIA Prozedurazkoak: • Elikagaiak dagozkien taldetan sailkatzea, ezaugarritzat dituzten propietateak zehaztuz. • Elikagaien taula normalizatuak erabiltzearen bidez elikagai bakoitzaren portzentaje-konposizioa,

hurbileko printzipioak eta osagarritzat dituzten oligoelementuak eta bitaminak analizatzea. • Elikagai-gehigarri, -kontserbatzaile eta - egonkortzaile nagusienak sailkatzea, beren funtzioa eta

organismoan duten eragina azalduz. • Elikagai-gehigarrien kontzentrazioaren eta Europako eta estatuko arauen araberako maila onargarrien

artean erlazioak ezartzea. • Elikagaien kontaminazio mikrobiologikoetan eragina duten parametroak eta eragiten dituzten

faktoreak azaltzea. • Elikagaietan mikroorganismoen muga onargarriak bereiztea, elikagai baten kalitate egokirako

beharrezkoak diren higiene- eta osasun-arauak aintzat hartuz. • Elikagai-mota desberdinen eta garrantzi elikagarriaren eta giza garapenaren artean erlazioak ezartzea,

elikagaiek organismoan duten eragina baloratuz. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak:

− Hurbileko printzipioak: gluzidoak, lipidoak, protidoak, oligoelementuak eta bitaminak. Entzimak: garrantzi biokimikoa eta beren neurria.

− Hurbileko printzipioak identifikatzeko metodoak. − Osagai biokimikoen balio elikagarria.

• Elikagai-taldeak. Sailkapena konposizioaren arabera. Ezaugarriak eta propietateak. • Elikagai-gehigarriak: koloratzaileak, kontserbatzaileak eta egonkortzaileak. • Elikagaietan dauden mikroorganismo ohikoenak. • Berariazko zehaztapenak elikagaietan. • Elikagaien kontaminazio-iturriak. Jarrerazkoak: • Garbitasunak, kontserbazioak eta manipulazioak elikagaietako mikroorganismoen garapenean duten

garrantzia baloratzea.

Page 33: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

33

• Segurtasun- eta higiene-arauak analizatu beharreko elikagaiak manipulatzean errespetatzea, norberaren eta bestearen osasuna kontuan izanik.

• Lan-metodo berriekiko aldeko jarrera eta bete beharreko araudia. III. multzoa: KALITATE-KONTROLA ETA KIMIKA- ETA PROZESU-

INDUSTRIETAN PRODUKZIO- ETA/EDO ARAZKETA-PROZESUAREKIN DUEN ERLAZIOA

Prozedurazkoak: • Burutu beharreko azterlana kontrolekoa, zehaztapenekoa edo ikerketakoa den zehaztea. • Egin beharreko kalitate kontrol motaren eta analizatu beharreko laginaren arabera lan-metodo

egokiena hautatzea, bere egoera fisikoa, izaera kimikoa eta aplikatu beharreko analisi-teknika kontuan izanik.

• Kontsulta bibliografikoak egitea, bai metodo ofizialak, egiaztapen-analisia den kasuetan, bai eta eskuliburuak eta monografiak ere, kontrol-analisia den kasuetan.

• Analisirako aldez aurreko irizpideak ezartzea eskatutako analisi-parametroekiko eta analisi-metodo edo -teknika bat hautatzeko erabakigarriak izan daitezkeen beste irizpideekiko.

• Analisia egiteko hautatutako teknika erabiltzerakoan jarraitu beharreko teknika hautatzea, metodoa prozeduretan idatzita sekuentzialki ordenatuz.

• Ereduzko prozesu kimikoko diagrama batetik abiatuz ondoko faktoreak zehaztea: − Laginak hartzeko puntuak eta maiztasuna. − Maiztasuna eta laginak hartzeko motak: ohikoa eta ohiz kanpokoa. − Analizatzaile automatikoak. − Erregulazio- eta kontrol-aparatuak eta neurtzeko tresnak.

• Prozesuan egiten diren entsegu eta analisien motak eta izaera identifikatzea. • Neurtu beharreko parametroek prozesuan eta tresneria-sistemetan eta prozesuaren kontrolean duten

eragina interpretatzea. • Prozesuaren zati desberdinen garrantzia produktuaren segurtasun, kalitate eta eraginkortasunaren gain

justifikatzea. • Eskatutako entsegu edo analisiaren arabera txosten baten osagai izan behar duten elementuak

hautatzea, txosten horretan analisi-prozesuaren pausu guztiak azalduz. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Industria-ingurune geografikoko ereduzko produkzio-prozesu baten fluxu-diagramak. Lotutako

sinbologia. Barne hartzen dituen lanak. Erremintak eta tresneria. Erregulatzeko eta kontrolatzeko aparatuak.

• Kalitate-kontrola. Laginak hartzeko puntuak eta maiztasuna. • Prozesu etengabeak eta etenak. Eremu-analisia, produktuaren esterilitate- eta segurtasun-probak. • Produktu kimikoen, elikagaien, uren eta beste hainbat produkturen entsegu edo analisiari aplika

dakiekeen berariazko arauak ─metodo ofizialak, elkarteko norabideak edota entsegu- eta analisi-prozedura normalizatuak─.

Jarrerazkoak: • Koordinazioa beste sailekin, bereiziki produkzio-sailarekin. • Produktuaren kalitatearekiko interesa, kalitatea hobe dezaketen jarduera berriak ikertuz. 7. lanbide-modulua. LAN-GIROKO HARREMANAK (LGH) a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Lanbide-irudiari lotutako lan-jarduerak garatzean sortzen diren komunikazio-prozesuak aztertzea. 2. Lan-jardueren garapenean eta ingurunean sortzen diren gatazka esanguratsuak saihetsi eta, hala

badagokio, dagokion mailan ebazteko prozedurak ezartzea.

Page 34: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

34

3. Dagokion mailako lanbide-jarduerak garatzeko garaian, erabakiak hartzeko prozesuan eragina duten aldagai esanguratsuak aztertzea.

4. Dagokion mailako lanbide-jarduerak normaltasunez garatzean sortzen diren egoera desberdinei dagokienez, lidergo-estilo egokiak aztertzea.

5. Bileretan parte hartzea, horiek gidatu eta moderatuta eta/edo, betiere, beraiek garatzen eta helburuak lortzen aktiboki lagunduta.

6. Lan-ingurunean, motibaziorako elementuak, prozesuak eta/edo teknikak aztertzea, lan-giroa hobetzeko eta enpresaren helburuekiko konpromisoa areagotzeko.

b) Ebaluazio-irizpideak 1. Lanbide-irudiari lotutako lan-jarduerak garatzean sortzen diren komunikazio-prozesuak aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Komunikazio-prozesuan parte hartzen duten elementuak deskribatzea. • Enpresa bateko giza taldearen egitura formalean nahiz informalean dauden komunikazio-sareak

azaltzea. • Komunikazioa zein testuingurutan sortzen den identifikatzea, komunikazio horretan parte hartzen

dutenen gaitasun funtzionalak eta ezaugarri indibidualak adierazita. • Komunikazio eraginkorra lortzeko komunikazio-mota eta komunikazio-estrategia egokienak

aurkitzea, horiek zuzentzen direneko solaskideen arabera, hori guztia suposiziopean. • Komunikazio-estilo desberdinak erabiltzea, horiek ingurunearen egoera eta ezaugarri, mezu, solaskide

eta abarretara egokituta. • Mezua ulertzea oztopatzen duten interferentzia posibleak ebaluatzea, horiek sortarazten dituzten

arrazoiak aurkituta. • Komunikazio-prozesuan hurbilerraz izatea, harreman-mugak argi eta garbi finkatzea eta informazioa

ematean neurrigabekeria saihestea. 2. Lan-jardueren garapenean eta ingurunean sortzen diren gatazka esanguratsuak saihetsi eta, hala badagokio, dagokion mailan ebazteko prozedurak ezartzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lan-eremuko gatazka nagusiak sortarazten dituzten faktoreak eta/edo elementuak azaltzea. • Negoziazioaren kontzeptua eta elementuak definitzea. • Lan-eremuan esanguratsuak diren frustrazio-portaera sintomatikoak sailkatzea. • Ekipoak edo enpresak osatzen dituzten kideen portaeren aurrean izaten diren jarrerazko erantzunak

erlazionatzea, balore-iritziak eta gatazkak saihestuta. • Negoziazio-egoera batean azal daitezkeen portaera-mota desberdinak eta horien eraginkortasuna eta

estrategiak identifikatzea. • Negoziazio-estrategiak enpresaren eremuan sortzen diren ohiko gatazka-egoerekin erlazionatzea. • Negoziazio-prozesu posibleak diseinatzea, informazioa jasotzeko, indar-harremanak aztertzeko eta

akordio posibleak aurreikusteko faseak kontuan hartuta, guztia suposiziopean. 3. Dagokion mailako lanbide-jarduerak garatzeko garaian, erabakiak hartzeko prozesuan eragina duten aldagai esanguratsuak aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Erabakiak hartzeko prozesua azaltzea, haren garapen-faseak adierazita. • Suposizioetan, arazo baten arrazoi edo jatorri nagusia identifikatzea. • Suposiziopean, ezar daitezkeen konponbideak deskribatutako arazoekin erlazionatzea. • Arazoetarako konponbide egokiak hautatzea, horiek erabakiak hartzeko prozesuarekin lotuta. • Erabakien emaitzak eta horiek lan-jarduera garatzean duten eragina aztertzea. • Gainerakoen iritziak errespetatu eta kontuan hartzea, norberaren iritzien aurkakoak izan arren.

Page 35: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

35

4. Dagokion mailako lanbide-jarduerak normaltasunez garatzean sortzen diren egoera desberdinei dagokienez, lidergo-estilo egokiak aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Aginte-estiloak deskribatzea, ezaugarri eta jokabide esanguratsuenak adieraziz. • Enpresa baten antolamenduan erdi-mailako agintariaren funtzioak, eskumenak eta mugak azaltzea. • Aginte-estilo desberdinak ikasle bakoitzaren estiloarekin alderatzea. • Aginte-estilo bat norberaren ezaugarrien araberako hautaketa justifikatzea. • Lidergo-estiloak suposizio batean deskribatuta aurki daitezkeen egoera desberdinekin erlazionatzea. • Suposizioetan lan-egoeretako lidergo-estilo desberdinen eraginkortasuna ebaluatzea. • Lidergoa erabiltzeko norberaren jarrerak eta komunikazio-estiloa egokitzeari dagokionez,

autoebaluazioa egitea. 5. Bileretan parte hartzean, horiek gidatu eta moderatuta eta/edo, betiere, beraiek garatzen eta helburuak lortzen aktiboki lagunduta, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Bilera-mota desberdinak azaltzea, beren funtzioak, garapenaren etapak eta prozesu formala adieraziz. • Bilerak planifikatzeko metodoak deskribatzea, kasu simulatuen bitartez bilera baten helburuak,

dokumentazioak, gai-zerrenda, bertaratuak eta deialdia definituz. • Lan-taldeek bakarkako lanarekin alderatuta dituen abantailak aipatzea. • Talde-bileretan lortu nahi diren helbururik garrantzitsuenak azaltzea. • Partaideen tipologia identifikatzea, moderatzaileak eduki beharko dituen oinarrizko ezaugarriak

ondorioztatuz. • Bilerak gidatu edo/eta moderatzea, bilerako kideen partaidetza lortuz, guztien artean denbora berdin

banatuz. • Bileretan aurreikusitako helburuen araberako emaitzak lortzea. • Emaitzak dokumentu-euskarrian edo horren ordezko tresnan formalizatzea. • Partaidetza errespetatzea eta bilerako partaideen iritziak kontuan hartzea, jarrera moralistak, babesleak

edo deskalifikaziozkoak saihestuz. 6. Lan-ingurunean, motibaziorako elementuak, prozesuak eta/edo teknikak aztertzean, lan-giroa hobetzeko eta enpresaren helburuekiko konpromisoa areagotzeko, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lan-ingurunean motibazioa zehaztea, arlo honetako teoria garrantzitsuenak azalduz. • Lan-jarduera burutu bitartean motibazio-teknikak aplikatuz lor daitezkeen oinarrizko hobekuntzak

azaltzea. • Simulazio-suposizioetan emandako egoeretarako egokiak diren motibazio-teknikak identifikatzea. • Suposizio simulatuetan motibazio-teknikak edo/eta elementuak finkatzea. • Suposizio simulatuetan motibazio-elementuak aplikatzeko teknikak lantzean izan litezkeen kostuak

eta onurak baloratzea. • Motibazio-elementuak edo/eta teknikak aplikatzearen emaitzak ebaluatzea. c) Edukiak I. multzoa: KOMUNIKAZIOA ERAKUNDEETAN Prozedurazkoak: • Lan-jardueran edo eremuan egoera desberdinei egokitutako komunikazio-mota eta estrategiak

hautatzea. • Komunikazio-estilo desberdinak erabiltzea, ingurune, mezu, solaskide, eta abarren zirkunstantzia eta

ezaugarriei egokituz. • Mezu bat ulertzea eragozten duten balizko interferentziak ebaluatzea eta hauek eragiten dituzten

arrazoiak ondorioztatzea.

Page 36: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

36

• Bere jardueraren eremuan gatazkak konpontzeko estilo eta estrategia batzuk erabiltzea. • Enpresan sor daitezkeen gatazka-egoera desberdinei dagokienez negoziazio-estrategia desberdinak

finkatzea. • Negoziazio-prozesuak diseinatzea, informazio-bilketa, indar-erlazioaren ebaluazioa eta balizko

akordioen aurreikuspenaren faseak kontuan hartuta. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Komunikazio-prozesuak: elementuak. • Komunikazio-motak. • Komunikazio-sare formalak eta informalak lan-taldeetan. • Egitura formala eta informala enpresako giza taldeetan. • Nortasunaren teoria: oinarrizko kontzeptuak eta oinarrizko tipologiak. • Enpresako talde-gatazkak: lehiakortasuna, frustrazioa eta bere ondorioak lanean. • Negoziazioa, kontzeptua eta esku hartzen duten elementuak. Jarrerazkoak: • Komunikazioa eskuragarria, egokia eta errespetuzkoa izatea. II. multzoa: ENPRESAKO ERDI-MAILAKO AGINTEA: AGINTEA ETA

LIDERGOA. ERABAKIAK HARTZEA. MOTIBAZIOA LANEAN Prozedurazkoak: • Lan-inguruneko giza arazoen arrazoiak eta soluziobide-saioak ikertzea. • Erabaki posibleak hartzea, dauden baliabideak eta jasotako informazioak erabiliz. • Erabakiak hartzeko beharra eta hauen emaitzak ebaluatzea. • Hartutako erabakia kontrolatu eta bere jarraipena egitea. • Enpresako erdi-mailako agintariaren funtzioak identifikatzea. • “Lidergo-estiloa” kontzeptua interpretatzea. • Lidergo-estilo desberdinak jokabidearen igurikapenen arabera erabiltzea. • Lortutako emaitzak erabilitako lidergo-estiloaren arabera ebaluatzea. • Norberaren lidergo-estiloa ezaugarri pertsonalen arabera identifikatzea. • Lanean motibatzeko teknikak identifikatzea. • Motibatzeko teknikak hautatzea. • Motibatzeko teknikak aplikatzearen emaitzak ebaluatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Erabakiak hartzeko prozesua eta bere faseak. • Erabakiak hartzeko estiloak. • Agintea eta lidergoa. Lidergo-estilo desberdinei buruzko teoriak, beren ezaugarriak eta

eraginkortasuna. • Enpresako erdi-mailako agintaria: eskumenak eta mugak. Enpresako organigraman duen kokapena. • Jokabidearen motibazioari buruzko teoriak. • Lanerako motibazioak enpresa-erakundeetan duen garrantzia. Jarrerazkoak: • Bere funtzioak betetzean eta dagozkion lanak egitean, norbanako eta talde, taldekide eta

erakundearekiko errespetuaz jokatzea. • Bakarka eta taldean lan egiteko gaitasuna autoebaluatzea. • Lanbidea garatzeko alderdi motibagarriak baloratzea. III. multzoa: LAN-BILERAK Prozedurazkoak: • Bilera-mota desberdinen plangintza: helburuak. Bertaratuak. Deialdia. Gai-zerrenda. Dokumentazio

osagarria.

Page 37: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

37

• Bilera bateko partaideen tipologia eta hauei dagokienez moderatzaileak eduki behar duen jokabiderik egokiena.

• Zereginaren inguruan antolatutako taldeek izaten dituzten talde-prozesuaren faseak eta horietako bakoitzean gidariaren jokabide dinamizatzaile egokienak zeintzuk diren identifikatzea.

• Bilerak eramatea eta moderatzea. • Emaitzak aurreikusitako helburuen arabera lortzea. • Bileretako akordioak dokumentuetan formalizatzea. • Negoziazio-bileren plangintza estrategikoa egitea. • Negoziazio-bileretako kudeaketa taktikoa egitea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Lan-bilerak: helburuak. Sailkapena. Garapen-etapak. • Taldeko lana: abantailak eta eragozpenak bakarkako lanarekin alderatuta. • Taldeen egitura formala eta informala. Talde-prozesua. • Bileren plangintza: helburuak. Bertaratuak. Deialdia. Gai-zerrenda. Dokumentazio osagarria, eta abar. • Negoziazioa: Plan estrategikoa eta kudeaketa taktikoa. Jarrerazkoak: • Bileretan parte hartzea, gainerako parte-hartzaileak eta beren iritziak errespetatuz. • Talde-lanaren abantailak eta eragozpenak baloratzea. • Negoziazio-prozesuan betiere adostasuna helburutzat izatea. 8. lanbide-modulua LAN-PRESTAKUNTZA ETA ORIENTABIDEA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Prebentzio- eta/edo babes-ekintzak zehaztea, titulazioan aipatzen diren ekintzek sortzen dituzten

arrisku-faktoreak eta osasunarentzako eta ingurumenarentzako ondorioak txikiagotuz. 2. Egoera simulatuetan, istripuaren lekuan oinarrizko osasun-neurriak berehala aplikatzea. 3. Lan-kontratazioaren modalitateak eta norberaren konturako langile gisa lan-munduratzeko prozedurak

aztertzea. 4. Lanbide-ibilbideak ezartzea, norberaren gaitasunak eta interesak identifikatuz eta eskueran dagoen

informazio publikoa erabiliz. 5. Lanaren lege-esparrua interpretatzea eta lan-harremanetatik ondorioztatzen diren eskubideak eta

betebeharrak bereiztea. 6. Estatuko eta EAEko egitura sozioekonomikoa identifikatzea, titulazioak aipatzen duen produkzio-

sektorearen neurria, osaera eta aurreikusitako bilakaera bereziki aztertuz. 7. Sektoreko enpresa esanguratsu baten oinarrizko antolamendu-egitura identifikatzea. 8. Sektoreko ereduzko enpresa baten memoria ekonomikoaren parametro azpimarragarriak

interpretatzea. b) Ebaluazio-irizpideak 1. Prebentzio- eta/edo babes-ekintzak zehaztu eta titulazioan aipatzen diren ekintzek sortzen dituzten arrisku-faktoreak eta osasunarentzako eta ingurumenarentzako ondorioak txikiagotzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

• Sektorean garatzen diren industria-prozesuetatik eratortzen diren ingurumenarentzako ondorioak

azaltzea. • Bere lan-esparruan ohikoenak diren arrisku-egoera eta/edo -faktoreak identifikatzea. • Sektorean ohikoak diren gaixotasun profesionalak, osasunari egindako kalteak eta/edo lan-istripuak

deskribatzea. • Aipatu diren lan-jardueren burutzapenean sortzen diren ohiko gaixotasun profesionalak, osasunari

egindako kalteak eta lan-istripuak sailkatzea.

Page 38: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

38

• Prebentzio- eta/edo babes-jarduneko teknika orokorrak bere lan-esparruan ohikoak diren arrisku-egoera eta/edo -faktoreekin erlazionatzea.

• Bere lan-esparruan ohikoenak diren arriskuei dagozkien prebentzio- eta/edo babes-jarduerak proposatzea.

• Lehen laguntzetarako botikina egoera egokian edukitzea. • Enpresaren barruan eta kanpoan segurtasunaren alorrean eskumena duten organoak identifikatzea. • Ohiko prebentzio- eta/edo babes-elementuak egiaztatzea, ezarrita dauden arauak kontuan izanik. • Lana burutzerakoan ingurumenari egindako kalteak saihestu edo txikiagotzeko har daitezkeen

neurriak proposatzea. 2. Egoera simulatuetan, istripuaren lekuan oinarrizko osasun-neurriak berehala aplikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lanbidearen burutzapenean ohikoak diren lesio eta/edo istripuen aurrean jarduteko prozesua edo

protokoloa azaltzea. • Lesioak bizitzarentzat duten arriskuaren arabera sailkatzea. • Lesionatu bat baino gehiago dagoenean edo pertsona batek lesio bat baino gehiago duenean, esku-

hartzean lehentasuna nork duen identifikatzea. Hau egiteko irizpidea honakoa izango da: lehendabizi bizitzarentzat arrisku handiena duen lesioari arreta eskaintzea.

• Aurreko kasuan agertzen diren lesioen arabera aplikatu behar diren neurrien sekuentzia identifikatzea. • Osasun-teknikak gauzatzea (erreanimazioa, inmobilizazioa, eramatea...), ezarrita dauden protokoloak

aplikatuz. • Bidezko organismoetara deitzea zaurituta dauden pertsonak eraman eta zaintzeko. • Istripuren bat egonez gero, azkar eta eraginkortasunez jardutea. 3. Lan-kontratazioaren modalitateak eta norberaren konturako langile gisa lan-munduratzeko prozedurak aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

• Norberaren konturako langile gisa jarduteko eratze-prozesuan inplikatuta dauden erakundeak

adieraztea, burutu behar diren tramiteak azalduz. • Norberaren konturako langile gisa zergei eta Gizarte Segurantzari dagokionez dauden betebeharrak

deskribatzea. • Bere produkzio-sektorean (indarrean dagoen legeriaren arabera) dauden lan-kontrataziorako

modalitate desberdinak identifikatzea • Kontratazio-modalitate desberdinak konparatzea, bakoitzaren ezaugarriak adieraziz (iraupena, soldata

edo beste edozein aldagai azpimarragarri kontuan izanik). • Sektorean normalki egiten diren kontratuak formalizatzea, dagozkien eredu ofizialetan. • Norberaren konturako langile gisa jartzearen ondoriozko zergei eta Gizarte Segurantzari loturiko

betebeharrei buruzko dokumentazioa betetzea inprimaki ofizialetan. • Langile autonomo gisa jartzeko egon daitezkeen finantzaketa-iturriak, dirulaguntzak eta/edo bestelako

abantailak ezagutzea. • Norberaren konturako langile gisa jartzeko beharrezko dokumentazioa betetzea inprimaki ofizialetan. • Norberaren konturako lana eta besteren konturako lana alderatzea, lan-munduratzeko modu posible

gisa. 4. Lanbide-ibilbideak ezartzean, norberaren gaitasunak eta interesak identifikatuz eta eskueran dagoen informazio publikoa erabiliz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lortutako gaitasun, jarrera eta ezagutzetatik eratortzen den lanbide-balioa identifikatzea. • Bere esparruan dagoen lan-eskariaren baldintzak interpretatzea, lortutako lanbide-balioarekin

erlazionatuz. • Lan-munduratzeko aukerak izan ditzakeen zonako prestakuntza-eskaintzari eta enpresa-ehunari

buruzko informazio-iturriak erabiltzea, enplegu-eskaintzarekiko dituen iguripenei lotuta enpresaren datuak eta informazioa lortuz.

Page 39: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

39

• Prestakuntza-premia osagarriak ondorioztatzea, dituen enplegu-aukerak zabaltzeko eta/edo behin enplegua lortu ondoren aberastasun profesionala lortzeko.

• Prestakuntza-ibilbideak ezartzea antzemandako beharren arabera. • Enplegua lortzeko teknikak prestatzea eta, horretarako elkarrizketak egitea, testak betetzea eta abarri

buruzko simulazioak egingo dira. • Enplegu batean aurkezteko eta/edo eskaria egiteko dokumentuak lantzea. 5. Lanaren lege-esparrua interpretatzean eta lan-harremanetatik ondorioztatzen diren eskubideak eta betebeharrak bereiztean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak azaltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europako

Batasunaren Arteztarauak, Hitzarmen Kolektiboa eta abar), dagozkion eskubideak eta betebeharrak bereiziz.

• Negoziazio kolektiboko prozesu bat, suposiziopean, deskribatzea, negoziatu ohi diren aldagai garrantzitsuenak adieraziz: soldatak, segurtasuna eta higienea, produktibitatea eta abar.

• Besteren konturako langileentzako Gizarte Segurantzari eta INEMi (edo bere funtzioak bere gain hartzen dituen EAEko organismoari) lotutako prestazioak eta betebeharrak identifikatzea, suposizio desberdinen arabera.

• Besteren konturako langile batentzako soldata-agiriak formalizatzea, suposizio desberdinetan oinarrituz.

• Hartzekoen likidazio batean agertzen diren kontzeptu desberdinak interpretatzea. • Suposizio desberdinetan oinarrituz hartzekoen likidazioak kalkulatzea. • Inprimaki ofizialetan errenta-aitorpen sinpleak betetzea, lortutako errendimendu desberdinak

identifikatuz eta zerga-zorra kalkulatuz. 6. Estatuko eta EAEko egitura sozioekonomikoa identifikatzean, titulazioak aipatzen duen produkzio-sektorearen neurria, osaera eta aurreikusitako bilakaera bereziki aztertuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Magnitude makroekonomiko nagusiak (BPG...) interpretatzea eta hauen artean dauden erlazioak

azaltzea. • Produkzio-sektore desberdinak sailkatzea, bai eta hauek euskal ekonomian duten garrantzi erlatiboa

ere. • Bere produkzio-sektorearen egituraketa deskribatzea, hau da, bere tamaina, enpresen tamaina, kopurua

eta mota, populazio aktiboa, okupazio-tasa eta abar, ezaugarri bereizgarriren bat ote dagoen adieraziz. • EAEko sektorearen informazioa eta egituraketa Estatuko gainontzekoarekin erlazionatzea, lan-

munduratze posible baterako zonei buruzko datuak lortzeko moduan. • Sektorean aurreikusten den eboluzioa, hazkundea, egon daitezkeen aldaketa teknologikoak eta abar

adieraztea. 7. Sektoreko enpresa esanguratsu baten oinarrizko antolamendu-egitura identifikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Sektoreko kudeaketa-eredu esanguratsuaren deskribapena egitea. • Sektoreko enpresa esanguratsu baten funtzio-arloen azalpena egitea. • Sektoreko enpresa baten oinarrizko organigrama interpretatzea, azpian dauden aginte- eta

komunikazio-erlazioak eta abar azalduz. • Suposizio baten pean, enpresa baten egituran bere lanbideari loturiko funtzioak kokatzea. • Bere lanbideari datxezkion jardueren garapen normalean enpresa bateko funtzio-arlo desberdinekin

sor daitezkeen erlazioak adieraztea. • Bere jarduerak burutzerakoan enpresako beste sekzio batzuekin sortzen diren koordinazio-beharrak

azaltzea. 8. Sektoreko ereduzko enpresa baten memoria ekonomikoaren parametro azpimarragarriak interpretatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

Page 40: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

40

• Sektoreko enpresa bateko balantze baten eta galdu-irabazien kontu baten partida nagusiak azaltzea. • Aztergai dugun sektoreko enpresa baten suposizio batean finantza-egoera zehazten duten oinarrizko

ratioak (finantza-autonomia, kaudimena...) kalkulatu eta interpretatzea. • Sektoreko enpresa baten oinarrizko aurrekontuen egituraren eta hauek barne hartzen dituzten

kontzeptuen deskribapena egitea. • Sektoreko enpresa baten oinarrizko aurrekontuak interpretatzea. • Aurrekontuak lantzerakoan laguntzea. • Egon daitezkeen finantzaketa-bideak bereiztea (autofinantzaketa, leasing...). c) Edukiak I. multzoa: SEGURTASUNA ETA OSASUNA Prozedurazkoak: • Segurtasun eta higienearen alorrean eskuduntza duten organismoak identifikatzea. • Arriskuen prebentzioa: prozedurak. • Lehen laguntzetarako botikina edukitzea. • Lesioen arriskuaren arabera esku hartzea: lehentasunak identifikatzea eta aplikatu beharreko neurriak

sekuentziatzea. • Osasun-teknikak gauzatzea. • Zaurituen ebakuazioa eta laguntza: antolaketa • Lanbide-jardueraren ondorioz ingurumenari eragiten zaizkion kalteak gutxitzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Lanbide-gaixotasunak, osasunari egindako kalteak eta lan-istripuak: arriskuaren araberako sailkapena. • Lesioak: bizitzarentzat duten arriskuaren araberako sailkapena. • Lehen laguntzak. • Ingurumena eta industria- edo zerbitzu-prozesuak. • Lanean babes- eta/edo prebentzio-teknikak. Jarrerazkoak: • Ingurumen-kontingentzietarako erantzunak emateko ekimena. • Talde-lanean jardutea istripuen eta osasunari egindako beste kalte batzuen prebentzioan lorpenak

izateko. • Lanbidearen burutzapenean arduraz jokatzea ingurumena babesteko. • Egon daitezkeen istripuen aurrean erantzun azkarra eta eraginkorra ematea. • Segurtasun- eta higiene-arauak errespetatu eta betetzea. • Prebentzioa osasunarentzako kalteak saihesteko baliabiderik eraginkorrena bezala baloratzea. II. multzoa: LAN-ESPARRUA Prozedurazkoak: • Eskuratutako gaitasun, ezagutza eta jarreretatik eratorritako balio profesionala identifikatzea. • Bere eremuko lan-eskariaren eskakizunak interpretatzea eta prestakuntza-beharrak ezagutzea. • Enplegua lortzeko teknikak eta dokumentuak prestatu eta lantzea. • Enpresa-ehunari eta prestakuntza-ahalbideei buruzko informazio-iturriak erabiltzea. • Bere hasierako prestakuntzaren prestakuntza-ibilbide osagarriak ezartzea. • Dagozkion eredu ofizialetako kontratu-modalitate desberdinak formalizatu eta alderatzea, horien

ezaugarrien arabera. • Interpretazioa, kalkulua eta formalizazioa: hartzekoen likidazioa. Oinarrizko alokairuaren

ordainagiria. • Inprimakiak betetzea eta inplikatutako erakundeen zerrenda: norberaren konturako langile gisa ezarri

eta funtzionatzea. • Norberaren kontura ezartzeko finantzaketa-iturriak, dirulaguntzak eta/edo abantailak ezagutzea. • Norberaren konturako lana eta besteren konturakoa elkarrekin alderatzea.

Page 41: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

41

• Beste pertsonekiko eta erakundeekiko lan-munduratzetik eratortzen diren betebeharrak eta eskubideak interpretatu eta betetzea.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: konstituzioa, arteztarau komunitarioak, langileen estatutua eta

hitzarmen kolektiboa. • Kontratazio-modalitateak, indarrean dagoen legeriaren arabera. • Betebehar fiskalak eta gizarte-segurantzakoak norberaren konturako lanean. • Negoziazio kolektiboa. • Gizarte-segurantzaren eta INEMen sariak eta haiekiko betebeharrak norberaren konturako lanean. Jarrerazkoak: • Beste pertsonekiko eta erakundeekiko lan-munduratzetik eratortzen diren betebeharrak betetzea. • Lan-harremana erregulatzen duten arauak errespetatzea. • Behin enplegua lortu ondoren, prestakuntza osagarriaren eta/edo etengabekoaren beharra bere egitea. • Lanarekiko konpromisoa. III. multzoa: EKONOMIA-ESPARRUA Prozedurazkoak: • EAEn eta Estatuaren gainerakoan dagokion sektorea aztertu eta alderatzea. • Dagokion sektorean aurreikusitako eboluzioa balioestea. • Enpresa-egitura eta garatu beharreko jarduerei lotutako funtzioen kokapena interpretatzea. • Oinarrizko organigramak lantzea. • Lanbide-jarduera garatzean enpresaren beste sekzioekin koordinatzeko beharra antzematea. • Aurrekontuak lantzen laguntzea. • Sektoreko ereduzko enpresa baten oinarrizko ekonomia- eta finantza-ratioak kalkulatu eta

interpretatzea. • Lanbide-jardueren garapenari buruzko oinarrizko aurrekontuak interpretatzea.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Magnitude makroekonomiko nagusiak eta horien arteko erlazioa. • Produkzio-sektoreak eta horien ekarpena Euskal Herriko eta Estatuaren gainerako ekonomian. • Titulazioari dagokion produkzio-sektorea: konfigurazioa eta aurreikusitako eboluzioa. • Dagokion sektoreko ereduzko enpresa baten funtzio-arloak eta horien arteko erlazioak. • Sektorearen kudeaketa-eredu adierazgarria. • Balantzearen galera- eta irabazi-kontuaren partida nagusiak sektoreko ereduzko enpresa batean. • Enpresa baten oinarrizko aurrekontuak: egitura eta kontzeptuak. • Finantzaketa-motak: oinarrizko eskemak.

Jarrerazkoak: • Laneko bileretan bat etortzeko konpromisoa eta interesa. • Enpresaren beste sekzioek garatzen duten lanarekiko errespetua. • Bestelako sailekin koordinatzeko beharra bere egitea. 9. lanbide-modulua. HIZKUNTZA TEKNIKOA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Aukeratutako hizkuntzan idatzitako sektoreko informazio berezia interpretatzea, ekintza eta/edo

zeregin egokiak aurrera eramateko oinarrizko datuak aztertuz.

Page 42: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

42

2. Aukeratutako hizkuntzan idatzitako testu eta dokumentu profesionaletatik ateratako funtsezko informazioa ama-hizkuntzara itzultzea, informazio hori behar bezala erabiltzeko eta/edo jakinarazteko asmoz.

3. Aukeratutako hizkuntzan, titulu honi lotutako lanbide-sektorearen berezko jarduerarekin zerikusia duten oinarrizko testu teknikoak idaztea.

4. Aukeratutako hizkuntzan ahozko mezuak sortzea, lanbide-komunikazioko berariazko egoerei aurre egin ahal izateko.

b) Ebaluazio-irizpideak 1. Aukeratutako hizkuntzan idatzitako sektoreko informazio berezia interpretatzean, ekintza eta/edo zeregin egokiak aurrera eramateko oinarrizko datuak aztertuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Aukeratutako hizkuntzari dagokion herrialderen bateko argitalpen profesional batean sektoreko

terminologia berezia identifikatzea. • Aukeratutako hizkuntzan idatzitako sektoreko informazio-testu baten datu garrantzitsuenak hautatzea. • Testuen interpretazioan, aukeratutako hizkuntzan idatzitako hiztegi teknologikoak eraginkortasunez

erabiltzea. 2. Aukeratutako hizkuntzan idatzitako testu eta dokumentu profesionaletatik ateratako funtsezko informazioa ama-hizkuntzara itzultzean, informazio hori behar bezala erabiltzeko eta/edo jakinarazteko asmoz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Aukeratutako hizkuntzaren eta ikaslearen hizkuntzaren arteko korrelazio semantikoak identifikatzea. • Aukeratutako hizkuntzan idatzitako lanbide-sektoreari buruzko informazio-testu baten datu

garrantzitsuenak itzultzea, kontsultarako beharrezko materialaren laguntzarekin. 3. Aukeratutako hizkuntzan, titulu honi lotutako lanbide-sektorearen berezko jarduerarekin zerikusia duten oinarrizko testu teknikoak idaztean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

• Merkataritzako korrespondentzian erabili ohi diren estilo-formulak aipatzea. • Prentsan irakurritako lan-eskaintza batetik abiatuta, lan-eskaera bat lantzea. • Aukeratutako hizkuntzan "curriculum vitae" laburra idaztea. • Lanbide-sektoreari buruzko ereduzko dokumentuak betetzea. • Merkataritzako gutun bat idaztea agindu zehatzetan oinarrituz, alderdi formalak aplikatuz eta

sektorean aurrez ezarritako estilo-formulak erabiliz. • Komunikazio-helburu espezifikoa eta hartzaileak ulertzeko moduko testu-antolamendu egokia izango

duen txostena egitea.

4. Aukeratutako hizkuntzan ahozko mezuak sortzean, lanbide-komunikazioko berariazko egoerei aurre egin ahal izateko, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Ahozko oinarrizko adierazpena lortzeko egitura linguistikoak eta beharrezko hiztegia ezagutzea. • Aukeratutako hizkuntzan audio- edo bideo-testu motz bat ahoz laburtzea. • Simulatutako telefono-deiak egitea bere burua identifikatuz, pertsona egokiarengatik galdetuz, datu

zehatzei buruzko informazioa eskatuz eta, jasotako aginduetan oinarrituz, egin diezazkioketen galderei modu argian eta errazean erantzunez.

• Elkarrizketa edo bilera profesional batean egindako galderei egitura errazeko esaldiekin erantzutea. • Elkarrizketa edo bilera profesional batean galdera errazak egitea. • Lanbidearen edo sektorearen berezko zehazpen teknikoak eta/edo komertzialak ahoz adieraztea. c) Edukiak

Page 43: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

43

Prozedurazkoak: • Lanbidearen berezko ahozko eta idatzizko informazioetan datu garrantzitsuak hautatzea. • Testu profesionalak (liburuak, dokumentuak, eskuliburuak, aginduak…) interpretatzea. • Ahozko eta idatzizko informazioak ama-hizkuntzara itzultzea. • Lanbide-sektorearen berezko “ereduzko” dokumentuak betetzea. • Lanbide-jarduerarekin lotutako testuak (dokumentuak, txostenak, planak…) lantzea. • Sektorearen berezko mezu eta zehazpen teknikoak/komertzialak ahoz adieraztea. • Gai profesionalei buruzko solasetan, elkarrizketetan, bileretan… parte hartzea. • Kontsultarako baliabideak (hiztegiak, liburuak…) erabiltzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Lanbide-sektorearen berezko hiztegia eta terminologia. • Lanbide-jardunean erabiltzen diren ahozko komunikazioan ezarritako formulak (hasierako eta

amaierako agurrak, kortesia-trataerak…). • Lanbide-jardunean erabiltzen diren idatzizko komunikazioan ezarritako formulak (gutunen

goiburukoak, informatika-sistemetarako sarbidea, protokoloak…). • Komunikazio-egoeraren berezko portaerak. • Bibliografia. Testu profesionalak. Hiztegi teknikoak. Kontsultarako bestelako baliabideak. Kontsulta-

eta erabilera-teknikak. Jarrerazkoak: • Hizkuntza zehaztasunez erabiltzea. • Atzerriko hizkuntzaren berezko ohiturak, jarraibideak eta protokoloak errespetatu eta jarraitzea. • Informazioa interpretatu, adierazi edo itzultzeko autonomia. • Komunikazio-mota desberdinetan (presentziala, idatzizkoa…) solaskideekin tolerantzia eta errespetua

izatea. • Hizkuntza garatu eta sendotzen aurrera egiteko interesa. 10. lanbide-modulua. KALITATEA ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. “Kalitatearen” kontzeptua, esanahia eta bilakaera historikoa aztertzea, tituluari dagokion lanbide-

sektore edo -eremuari dagokionez bereziki. 2. Kalitatea ziurtatzeko aplika daitezkeen arauak eta hauen funtzioak eta alderdirik bereizgarrienak

aztertzea, lanbide-jarduera edo -burutzapenari lotuz. 3. Lanbide-eremu edo -sektoreari lotutako prozesu edo funtzio esanguratsuetan kalitatea etengabe

hobetzeko proiektu edo ekintzetan parte hartzea. b) Ebaluazio-irizpideak 1. “Kalitatearen” kontzeptua, esanahia eta bilakaera historikoa aztertzean (tituluari dagokion lanbide-sektore edo -eremuari dagokionez bereziki), ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Kalitatearen kontzeptuaren bilakaera historikoa aztertzea, tituluari dagozkion jarduera esanguratsuei

eta sektoreari lotuta. • Erabateko Kalitateko eredu baten oinarrizko funtsak eta printzipioak identifikatzea. • Europako Erabateko Kalitateko ereduaren bereizgarriak diren funtsezko alderdi eta elementuak

identifikatzea.

Page 44: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

44

2. Kalitatea ziurtatzeko aplika daitezkeen arauak eta hauen funtzioak eta alderdirik bereizgarrienak aztertzean (lanbide-jarduera edo -burutzapenari lotuz), ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Bere lanbide-eremuari dagokionez, kalitatea ziurtatzearen helburuak identifikatzea, arauen beharrak

ondorioztatuz. • Kalitatea ziurtatzeko arauen (Europakoak bereziki) edukia interpretatzea. • Prozesuetan kalitatea ziurtatzeko aplika daitezkeen arauak bere lanbide-eremuko jarduerarik

esanguratsuenekin lotzea. 3. Lanbide-eremu edo -sektoreari lotutako prozesu edo funtzio esanguratsuetan kalitatea etengabe hobetzeko proiektu edo ekintzetan parte hartzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Suposizio erreal edo simulatuetan:

− Esku-hartze eta hobekuntzarako aukera-arloak identifikatzea. − Oinarrizko kalitate-erremintak erabiltzea. − Lanbide-harremanen hobekuntzan eta jardueren garapenean inplikatzeko azturak hartzea. − Etengabeko hobekuntzan oinarritutako soluzioetan esku hartzea. − Etengabeko hobekuntzan oinarritutako eta bere lanbide-eremu edo -sektoreari lotutako soluzio edo

planak ezartzearen emaitzak ebaluatzea. c) Edukiak • Kalitatearen kontzeptuaren bilakaera historikoa deskribatzea, tituluari dagozkion jarduera

esanguratsuei eta sektoreari lotuta. • Erabateko Kalitateko eredu baten oinarrizko funtsak eta printzipioak identifikatzea. • Europako Erabateko Kalitateko ereduaren bereizgarriak diren funtsezko alderdiak eta elementuak

identifikatzea. • Bere lanbide-eremuari dagokionez, kalitatea ziurtatzearen helburuak identifikatzea, arauen beharrak

ondorioztatuz. • Kalitatea ziurtatzeko arauak (Europakoak bereziki) interpretatzea. • Kalitatea ziurtatzeko aplika daitezkeen arauak eta Analisia eta kontroleko sektoreko prozesu eta

jarduerarik esanguratsuenekiko loturak identifikatzea. • Tituluari dagokion lanbide-gaitasunaren prozesu edo jarduera esanguratsu baten edo batzuen

datuetatik eta gainerako aldagai deskribatzaileetatik abiatuta eta guztia sektoreko balizko enpresa batean kokatuta: − Esku-hartze eta hobekuntzarako aukera-arloak identifikatzea. − Oinarrizko kalitate-erremintak erabiltzea. − Harremanetan eta jardueren garapenean hobekuntza pertsonaleko jarrerak eta azturak hartu eta

ezartzea. − Bere mailan, etengabeko hobekuntzan oinarritutako soluzioetan esku hartzea. − Etengabeko hobekuntzan oinarritutako eta bere lanbide-eremuari lotutako soluzio edo planak

ezartzearen emaitzak ebaluatzea. 11. lanbide-modulua. LANTOKIKO PRESTAKUNTZA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Lanpostuari dagozkion jardueretan segurtasun- eta higiene-irizpideak kontuan izanik jardutea. 2. Larrialdi-egoetan behar den bezala erantzutea. 3. Egin beharreko jarduerak planifikatzea, kalitate-kontrola indarrean dagoen araudiaren arabera

burutzeko.

Page 45: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

45

4. Kalitate-kontrola bere kasa egitea produktu kimikoen, elikagaien eta ingurumen-parametroen kalitate-planaren arabera, bai prozesuan zehar bai eta amaierako produktuei dagokienez ere.

5. Lantokian erantzukizunez jokatzea eta enpresako harreman tekniko eta sozialen sisteman integratzea. b) Ebaluazio-irizpideak 1. Lanpostuari dagozkion jardueretan segurtasun- eta higiene-arauak kontuan izanik jardutean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Entsegu eta analisietarako laborategietan erabilitako tresna, ekipo eta instalazioei lotutako arriskuak

identifikatzea. • Lanak egitean norbanakoaren babeserako jantziak eta ekipoak erabiltzea, inplikatutako arriskuekiko

loturak ezarriz. • Laborategian ezarritako segurtasun, higiene eta ingurumenari buruzko araudiak aztertzea eta

aplikatzea. • Antzemandako arrisku-egoerekiko prebentzio-neurriak, eta hala badagokio, neurri zuzentzaileak,

bultzatzea. 2. Larrialdi-egoeretan behar den bezala erantzutean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Larrialdi-egoeren aurrean, larrialdietarako ezarritako planen arabera erantzutea, larrialdia gainditzeko

lanpostuari emandako eginkizuna betez. • Lanpostuan simulatutako larrialdi-egoera baten aurrean, ezarritako prozeduren arabera eman zaizkion

rolak betez erantzutea edo, hala balegokio, larrialdia prozeduretan erregistratuta ez dagoenean, egoera horretarako egokia den jarduera-irizpideari jarraituz.

• Lantokian gerta daitezkeen arriskuen aurrean, ezarritako entrenamenduak egitea. • Gerta daitezkeen larrialdi -egoeren aurrean laborategikideen jarduera-irizpideak proposatzea. 3. Egin beharreko jarduerak planifikatzean, kalitate-kontrola indarrean dagoen araudiaren arabera burutzeko, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Aplikazioko indarrean dauden arauak eskatutako kontrolarekiko hautatzea. • Egin beharreko lanak zehatzea, lan hauek sekuentziatuz eta lan hauei burutzapen-denbora emanez,

eskema batean adieraziz eta laborategiko praktika egokien prozedura normalizatuari jarraituz. • Erabili beharreko teknika, tresna eta ekipo egokienak zehaztea, bai eta kontrolatu beharreko laginak

ere. • Kontrolatu beharreko parametroak kalkulatzea, irudikatzea edo erregistratzea ahalbidetzen dituzten

diagramak, grafikoak, erregistro-orriak eta abar hautatzea. 4. Kalitate-kontrola bere kasa egitean, produktu kimikoen, elikagaien eta ingurumen-parametroen kalitate-planaren arabera, bai prozesuan zehar bai eta amaierako produktuei dagokienez ere, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Kalitate-kontroleko jardueren plangintza batetik abiatuz:

− Lagina hartzea eta prestatzea agindutako metodikaren arabera ebaluatzea/egitea. − Analisiak eta entseguak ezarritako metodikaren arabera egitea. − Beharrezkoak diren kalkuluak, grafikoak eta erregistroak egitea. − Emaitzak kontrastatzea, kontrola araudiaren arabera egin den ala ez ebaluatuz. − Txostenak idaztea, emaitzak baloratuz eta prozesua azalduz, laborategiko praktika egokien

prozedura normalizatuari jarraituz. 5. Lantokian erantzukizunez jokatzean eta enpresako harreman tekniko eta sozialen sisteman integratzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

Page 46: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

46

• Lantokian finkatu diren lan-harremanetako prozedurak eta barne-arauak betetzea eta betiere enpresaren aginte-egiturei errespetuzko jarrera erakustea.

• Jasotzen dituen argibideak interpretatu eta arduraz betetzea, eta egiten duen lanaren erantzule izatea, uneoro pertsona egokiekin eraginkortasunez komunikatuz.

• Finkatutako arauek eta prozedura teknikoek (prozesu-informazioa, kalitate-arauak, segurtasun-arauak) diotenari egokitzea, kalitatearen eta produktibitatearen hobekuntzan parte hartuz.

• Lana ongi egitea, esleitutako helburuak eta zereginak lehentasun-ordenari jarraiki betez, produktibitatearen eta lan-eraginkortasunaren irizpideen arabera.

• Bere jarduerak produkzio-sisteman eta enpresaren helburuak lortzean dituen ondorioak aztertzea. c) Edukiak Ikastetxeak “lan-egoeretan” kokatutako jarduera gisa finkatuko ditu edukiak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak argitaratutako Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua diseinatzeko curriculum-esparruaren arabera. 3.3. Heziketa-zikloaren sekuentziazioa eta denboralizazioa 3.3.1. Iraupenak Lanbide-modulua Oinarrizko

iraupena Iraupen finkoa

1. Laborategiaren antolamendua eta kudeaketa 113 ordu 145 ordu 2. Entsegu fisikoak 150 ordu 180 ordu 3. Analisi kimikoa eta tresna bidezkoa 396 ordu 470 ordu 4. Analisi mikrobiologikoak 150 ordu 190 ordu 5. Segurtasuna eta ingurune kimikoa laborategian 55 ordu 65 ordu 6. Analisi-teknika integratuak 300 ordu 330 ordu 7. Lan-giroko harremanak (LGH) 60 ordu 60 ordu 8. Lan-prestakuntza eta -orientabidea (LPO) 60 ordu 60 ordu 9. Hizkuntza teknikoa 40 ordu 60 ordu 10. Kalitatea eta etengabeko hobekuntza 40 ordu 40 ordu 11. Lantokiko prestakuntza (LP) 336 ordu 400 ordu GUZTIRA 1.700 ordu 2.000 ordu 1. Ikastetxe bakoitzak curriculum-proiektua bere gizarte- eta ekonomia-ingurunera eta

ikasleen ezaugarrietara egokitzeko, ikastetxeek beren esku izango dute guztizko ordutegiaren %15 ─kasu honetan 300 ordu─ eta ordu-kopuru hau lanbide-modulu desberdinetan banatu ahal izango dute, baldin eta irakaskuntza desberdinak eskaintza oso baten parte badira.

Horrenbestez, modulu bakoitzerako ezarritako oinarrizko iraupena errespetatu egin

beharko da eta aurrerago azalduko diren irizpideen arabera gehitu ahal izango da. 2. Irakaskuntzak eskaintza partzial bateko parte badira, iraupen finkoa ezarri da

modulu bakoitzerako eta ezin izango da aldatu. 3. Moduluen behin betiko iraupenek, hau da, ikastetxeak berak esleitu behar duen

denbora banatu ondoren, heziketa-zikloak irauten dituen 2.000 orduak osatu beharko dituzte guztira.

4. Ikastetxeetako curriculum-proiektu desberdinetan oreka egokia gordetzeko asmoz,

eskaintza osoko modalitatea jarraitzen duten irakaskuntzek ondoko zehaztapena

Page 47: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

47

errespetatu beharko dute: lanbide-moduluek ezin izango dute oinarrizko iraupena 64 ordu baino gehiagotan gehitu, Entsegu fisikoak, Analisi kimikoa eta tresna bidezkoa, Analisi mikrobiologikoak eta Analisi-teknika integratuak moduluak izan ezik, hauek, bidezko hartzen bada, 96 ordutan gehitu ahal izango dira-eta.

5. Ikastetxean bertan garatu beharreko Lantokiko prestakuntza lanbide-moduluko fase

desberdinen iraupenek ez dute ikastetxeak modulu honetarako ezartzen duen behin betiko iraupenaren %10 gainditu behar.

3.3.2. Sekuentziazioa Heziketa-zikloaren sekuentziazioan 1. Eskaintza osoan: • Lantokiko prestakuntza moduluaren iraupenaren %80 gutxienez gaitasun-atalei

loturiko modulu guztien irakaskuntzak amaitu ondoren eman beharko da. • Ikastetxe bakoitzak heziketa-ziklo honi hasiera emateko aukeratzen dituen moduluak

kontuan izan gabe, lehen zikloan, modulu horien artean honako hauek egon beharko dute: Segurtasuna eta ingurune kimikoa laborategian eta Laborategiaren antolamendua eta kudeaketa. Era berean, zikloaren bigarren aldian Analisi mikrobiologikoak eta Analisi-teknika integratuak moduluak eman beharko dira.

2. Eskaintza partzialean: • Analisi-teknika integratuak modulurako sarrera gaitasun-atalei lotutako gainerako

modulu guztiak egin edo baliozkotu ondoren (edo lan-praktikarekin duten korrespondentzia egiaztatu ondoren) burutzea erabaki da.

• Lantokiko prestakuntza modulua heziketa-zikloa osatzen duten gainerako moduluak

egiaztatu direnean (ondorio horretarako bide desberdinen bidez) soilik eman beharko da.

4. Irakasleak 4.1. “Analisia eta kontrola” heziketa-zikloko lanbide-moduluetan irakaskuntza-atribuzioa duten irakasleen espezialitateak a) Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan “Laborategia” espezialitatea duten irakasleek ondoko lanbide-modulu hauek irakats ditzakete: • Entsegu fisikoak. • Segurtasuna eta ingurune kimikoa laborategian. b) Bigarren Irakaskuntzako irakasleen kidegoan “Analisia eta industria-kimika” espezialitatea duten irakasleek ondoko lanbide-modulu hauek irakats ditzakete: • Laborategiaren antolamendua eta kudeaketa. • Analisi kimikoa eta tresna bidezkoa. • Analisi mikrobiologikoak.

Page 48: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

48

• Analisi-teknika integratuak. c) Bigarren Irakaskuntzako irakasleen kidegoan “Biologia eta geologia (1)” espezialitatea duten irakasleek ondoko modulu hauek irakats ditzakete: • Analisi mikrobiologikoak. (1) Biologiako edo Itsas zientzietako lizentziatu-titulua izanik. d) Bigarren Irakaskuntzako irakasleen kidegoan “Euskal hizkuntza eta literatura”, “Alemana”, “Frantsesa”, “Ingelesa”, “Italiera” edo “Portugesa” espezialitatea duten irakasleek ondoko modulu hauek irakats ditzakete, hautatutako hizkuntzaren arabera: • Hizkuntza teknikoa. e) Bigarren Irakaskuntzako irakasleen kidegoan “Lan-prestakuntza eta -orientabidea” espezialitatea duten irakasleek ondoko modulu hauek irakats ditzakete: • Lan-giroko harremanak. • Lan-prestakuntza eta -orientabidea. • Kalitatea eta etengabeko hobekuntza. f) Heziketa-ziklo bereko beste lanbide-moduluren bat irakasten duten a) eta b) ataletan adierazitako espezialitatea duten irakasleek ondoko modulua ere irakats dezakete: • Lantokiko prestakuntza. 4.2. Titulazioen baliokidetasunak irakaskuntzan aritzeko 4.2.1. “Analisia eta industria-kimika” espezialitateari dagozkion lanbide-moduluak irakasteko, doktore-, ingeniari-, arkitekto- edo lizentziatu-tituluen eta ondoko tituluen arteko baliokidetasuna ezartzen da irakaskuntzan aritzeko: • Industria Ingeniari Teknikoa, Industria Kimikako espezialitatea. • Baso Ingeniari Teknikoa, Baso Industrietako espezialitatea. 4.2.2. “Lan-prestakuntza eta -orientabidea” espezialitateari dagozkion lanbide-moduluak irakasteko, doktore-, ingeniari-, arkitekto- edo lizentziatu-tituluen eta ondoko tituluen arteko baliokidetasuna ezartzen da irakaskuntzan aritzeko: • Enpresa-zientzietan diplomatua. • Lan-harremanetan diplomatua. • Gizarte-lanean diplomatua. • Gizarte-hezkuntzan diplomatua. • Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomatua. 5. Irakaskuntza hauek emateko gutxieneko baldintzak 5.1. Espazioak Apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuko 19. artikuluaren arabera, “Analisia eta kontrola” goi-mailako Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ondoren adierazitako

Page 49: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

49

gutxieneko espazioak eskatzen ditu dekretu honek definitzen dituen irakaskuntzak emateko. Prestakuntza-espazioa Azalera

20 ikasle (m2) Erabilera-maila

(%) Analisietarako laborategia ..................................................... 60 50 Entseguetarako laborategia .................................................... 60 15 Mikrobiologiako laborategia ................................................. 60 15 Gela balioanitza ..................................................................... 40 20 “Erabilera-mailak” ikasle-talde batek oinarrizko irakaskuntzak irakasteko espazioa zenbat orduz okupatzea aurreikusten den adierazten du; alabaina irakaskuntza hauen guztizko iraupenarekiko ehunekoetan adierazten da. Horrenbestez, ikastetxeek curriculumaren guztizkoa ezartzeko definitzen dutenerako orientagarria da. “Erabilera-mailak” onartutako marjinan, heziketa-ziklo bereko edo beste ziklo batzuetako edo beste hezkuntza-etapa batzuetako beste ikasle-talde batzuek okupatu ahal izango dituzte ezarritako prestakuntza-espazioak. Dena dela, prestakuntza-espazioei lotutako ikaskuntza-jarduerak (erabilera-mailak adierazitako okupazioarekin) antzeko beste prestakuntza-jarduera batzuetarako erabilitako azaleretan ere burutu ahal izango dira. Identifikatutako prestakuntza-espazio desberdinak ez dira zertan itxitura bidez bereizi behar. 6. Sarbideak eta/edo ibilbideak Heziketa-ziklo honetan onartua izateko, batxilergoko ondoko modalitate hauek izango dute lehentasuna: • Natur eta Osasun Zientziak. • Teknologia. 6.1. Oinarrizko Lanbide Heziketa Heziketa-ziklo honetan aztertzen den Berariazko Lanbide Heziketa bermatzen eta ahalbidetzen duen Oinarrizko Lanbide Heziketa osatzen duten edukiak Batxilergoko ondoko jakintzagaietan aurkitzen ditugu: • Biologia. • Kimika. • Fisika. Gainera, eskaeren kopuruak eskainitako ikaspostuena gaindituz gero, Kimika jakintzagaia onarpenerako kontuan hartuko da. 6.2. Unibertsitate-ikasketetarako sarbidea: • Erizaintzan diplomatua. • Fisioterapian diplomatua. • Logopedian diplomatua.

Page 50: OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA...Teknikari hau balioanitza da laborategiko berariazko funtzioetan, baina lanbide-esparruari dagokionez erraz lortu dezake ondorengo espezializazioetako

50

• Podologian diplomatua. • Lanerako terapian diplomatua. • Aeronautika-injineru teknikoa (espezialitate guztiak). • Nekazaritza-injineru teknikoa (espezialitate guztiak). • Baso-injineru teknikoa (espezialitate guztiak). • Industria-injineru teknikoa (espezialitate guztiak). • Meatze-injineru teknikoa (espezialitate guztiak). 7. Konbalidazioak eta korrespondentzia 7.1. Lanerako Lanbide Heziketarekin konbalida daitezkeen lanbide-moduluak • Entsegu fisikoak. • Analisi kimikoa eta tresna bidezkoa. • Hizkuntza teknikoa. 7.2. Lan-praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide-moduluak • Entsegu fisikoak. • Analisi kimikoa eta tresna bidezkoa. • Hizkuntza teknikoa. • Lantokiko prestakuntza. • Lan-prestakuntza eta -orientabidea.