11
OINARRIZKO HEZKUNTZARAKO CURRICULUMAREN DEKRETUAK Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, curriculum hauen bidez, ziurtatu nahi du curriculum horiek oinarrizko gutxieneko irakaskuntzekin bat etortzea; horrez gain, elebitasun integratzaile bat erraztu nahi da, beharrezkotzat jotzen dira bi hizkuntza ofizialak. Kalitateko irakaskuntzaren alde egiten da, gaur egungo gizartean beharrezkoak diren ezagutza, abilezia eta balioak eskuratzeko. Errealitatea ulertzeko eta eraldatzeko ezagutzak, kultura eta gaitasun kritikoa duten herritar bilakatuko dituztenak eta profesional bikainak izatea ahalbidetuko dituztenak. Mundura ireki eta beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko gaitasunak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukerak erabiliz. Elkarrekin euskal gizarte demokratiko, tolerante eta solidario bat eraikitzeko baloreak. Curriculumak hau lortu nahi du: bakoitzaren ahalmena eta talentua kontuan hartuta, gara ditzakeen prestakuntza eta ezagutzak eskuratzea, bere sexua, sinesmenak, jatorria eta baliabide ekonomikoak edozein direla ere. XEDAPEN OROKORRAK 1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma ezartzen du dekretu honek, eta hura ezartzeko modua xedatzen. Hala ere, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen oinarrizko arau-esparrua bete beharko da. 2.- Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza, eta Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hartzen ditu barnean. Aplikazio-eremua Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da, Lehen Hezkuntzan.

Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak

  • Upload
    xingola

  • View
    388

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak

OINARRIZKO HEZKUNTZARAKO CURRICULUMAREN

DEKRETUAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, curriculum hauen bidez, ziurtatu

nahi du curriculum horiek oinarrizko gutxieneko irakaskuntzekin bat etortzea;

horrez gain, elebitasun integratzaile bat erraztu nahi da, beharrezkotzat jotzen

dira bi hizkuntza ofizialak.

Kalitateko irakaskuntzaren alde egiten da, gaur egungo gizartean beharrezkoak

diren ezagutza, abilezia eta balioak eskuratzeko.

Errealitatea ulertzeko eta eraldatzeko ezagutzak, kultura eta gaitasun

kritikoa duten herritar bilakatuko dituztenak eta profesional bikainak

izatea ahalbidetuko dituztenak.

Mundura ireki eta beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko

gaitasunak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen

dituzten aukerak erabiliz.

Elkarrekin euskal gizarte demokratiko, tolerante eta solidario bat

eraikitzeko baloreak.

Curriculumak hau lortu nahi du: bakoitzaren ahalmena eta talentua kontuan

hartuta, gara ditzakeen prestakuntza eta ezagutzak eskuratzea, bere sexua,

sinesmenak, jatorria eta baliabide ekonomikoak edozein direla ere.

XEDAPEN OROKORRAK

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma ezartzen

du dekretu honek, eta hura ezartzeko modua xedatzen. Hala ere, Lehen

Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak

ezartzen dituen oinarrizko arau-esparrua bete beharko da.

2.- Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta

derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza, eta Lehen Hezkuntza eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hartzen ditu barnean.

Aplikazio-eremua Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe

guztietan aplikatuko da, Lehen Hezkuntzan.

Page 2: Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak

Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten

hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza, eta

hauek dira haren xedeak, giza nortasunaren garapen osoa lortzeko:

a) Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso bat

izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo izateko; eta izadiaren

zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa duten pertsonak

izateko.

b) Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak

eskura ditzaten lortzea, eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean

hasteko prestatzea, berme osoz.

c) Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta haiek gaitzea bizitzan zehar

etengabe ikasteko gai izan daitezen.

GAITASUNAK

Oinarrizko Hezkuntzak, batik bat, goi-mailako ikasketak egiteko behar den

prestakuntza emateari eta ikasleei ikasketa horiek egiteko behar diren

ezagutzak emateari eman izan dio garrantzia.

Curriculumaren planteamenduak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak ditu

oinarri. behar bezala landu behar ditu hezkuntzaren gainerako alderdiak,

pertsonak gizaki moduan garatzeko beharrezkoak direnak; curriculumak indartu

egin behar du hezkuntzaren izaera hezitzailea, eta gauzak egiten jakiteko

prestatu behar ditu ikasleak.

Gaitasunak honako hauek lirateke: eskakizun konplexuei erantzuteko eta

askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena. Horrenbestez, gaitasunek

beren barnean hartzen dituzte trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa,

balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizarte-arloko nahiz portaerazko

elementuak, eta pertsonek batera erabiltzen dituzte horiek guztiak, lanak modu

eraginkorrean egiteko. Hezkuntza-gaitasun orokor horiek ezin dira zuzenean

ebaluatu; izan ere, hezkuntza-prozesu osoko plangintzaren eta haren

gauzapenaren loturazko eta bitartekaritzako lanak egiten dituzten aldagai

konstanteak dira. Horien bidez, hezkuntza-planteamendu integrala egiten da,

Page 3: Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak

eta askotariko gaitasunak eskuratzeko modua dute ikasleek. Ikuspegi hori

jorratzen du ELGE antolakundeko DeSeCo programaren planteamenduak.

Europar Batasunak egindako proposamenak adierazten du hauek direla

gaitasun giltzarri edo oinarrizkoak: “pertsona guztiek izan behar dituztenak giza

errealizazioa eta garapen pertsonala lortzeko eta herritartasun aktiboa,

laneratzea eta enplegua erdiesteko”. Oinarrizkotzat jotzeko, hiru baldintza

hauek bete behar ditu: balio pertsonal edo sozial handiko emaitzak eskuratzen

lagundu behar du, testuinguru eta esparru adierazgarri ugaritan aplikatzeko

modukoa izan, eta aukera eman behar du pertsonek eskakizun konplexuak

behar bezala bete ditzaten. Gaitasunen bidezko antolakuntza eginda,

curriculumak nabarmendu egiten du garrantzi handikoa dela jakintzak egoera

eta testuinguru zehatzetan erabiltzen jakitea.

Teorian jakin eta egiten jakin behar da, jakintza eta ekintza uztartu behar dira,

eta teoria eta praktika batera landu. Gauzak behar bezala egiteko, batera eta

modu koordinatuan erabili behar dira eginkizunak betetzeko behar diren

kontzeptuzko ezagutzak edo jakintzak, jarduteko prozedurak, arauak edo

jarraibideak eta motibaziozko jarrerak edo prestasunak.

Oinarrizko gaitasunen esparruak berdinak dira leku orotan, baina gaitasun

horiek eskuratzea eta erabiltzea ezberdina da testuinguru zehatz bakoitzean.

Gerora, gaitasun horiek garatu, mantendu eta eguneratu egin behar dira, bizitza

osoko ikaskuntza baten zatitzat jota. Europako Parlamentuak 2006ko irailaren

26an “Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma” eta “Euskal Herrirako

Curriculuma” izeneko proposamenak plazaratu ditu. Bertan hezkuntzak

gaitasun orokor batzuk ditu eta baita gaitasun zehatz batzuk ere.

Page 4: Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak

ORDUTEGIA

Hezkuntza arloetan eta ordutegietan banatzeak horiek lantzeko denbora

mugatzea dakar, nahi eta ez duen uzten alde batera hezkuntza-etaparen izaera

orokorra.

Lehen zikloko ordutegia aldatzeko aukera izango du ikastetxeak, betiere

aurrean dugun ordutegia errespetatzen bada eta dekretuan dauden helburuak

betetzen badira.

(*) Hizkuntzari begira, hezkuntza bati komunak egiten zaizkien edukiak batera

irakats daitezke.

ARTE HEZKUNTZA

Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira bertan. Arte-hezkuntza

lantzerakoan, kontuan izan behar dugu arte-adierazpenak beti ditugula

ingurunean eta gure bizitzetan. Mota guztietako erreferentzia estetikoek

iragazten dute gure gizartea, eta erreferentzia horiek daude gizarteratze-

prozesuetan, nortasuna eraikitzeko prozesuetan, bai eta bizi garen munduari

buruz ditugun ideiak egiteko prozesuetan ere

Page 5: Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak

Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du:

sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio- eta mugimendugarapena,

sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena,

pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta

gizarteratzeko ahalmenarena... Ahalmen horiek guztiek iragazi behar dituzte

ikusizko produktuekin eta musika-produktuekin izaten ditugun topaketa guztiak.

Bertan Lehen Hezkuntzan garatu beharreko arte gaitasunak agerri dira.

Gainera etapa bakoitzean landuko diren edukiak ageri dira eta ebaluazio

irizpideak.

GORPUTZ HEZKUNTZA

Lehen hezkuntzako helburuak garapenean laguntzea da hurrengo faktore

hauekin: mugimenarekin lotutako ahalmen kognitiboen, fisikoen, emozionalen

eta harreman-ahalmenen garapena; mugimenaren gizarte- eta kultura-ereduen

barneratzea; eta balio-hezkuntza eta osasunerako hezkuntza.

Arestian aipatuta helburuei lotuta lau eduki multzoetan banatzen da;

1. Norberaren ezagutza eta kontrola.

2. Gorputz adierazpena eta komunikazioa.

3. Jarduera fisikoa eta osasuna.

4. Mugimen-kultura: aisialdi eta denbora librerako hezkuntza.

Gorputz-hezkuntzaren ezagutzak antolatzea helburu duten hainbateduki

multzotan (aukeratuak izan direnak), kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak

modu integratuan aurkeztu.

Gorputz-hezkuntzaren eremuak, funtsean, zientzia-, teknologia- eta osasun-

kulturaren gaitasuna garatzen laguntzen du; horretarako, leku jakin batean,

norberaren gorputza (mugimenduan edo egonean dagoena) behar bezala

hauteman behar da, eta, horrez gainera, elkarrekintzan jardun behar du, dituen

mugimen-aukerak hobetuz.

Page 6: Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak

Gorputz-hezkuntzaren helburuetan gaitasun jakin batzuk lortzean datza, bertan,

8 helburu daude, bakoitza helburu desberdinekin eta gorputz-hezkuntza lehen

hezkuntzan bukatzean ikasle guztiek helburu hauek lortu beharko dituzte.

Bestalde, eduki desberdinak azaltzen dira, hauek 3 ziklo desberdinetan

banatuta eta ziklo bakoitzaren barruan sailkatuta daude blokeka, bloke horien

atzetik ziklo bakoitzean ebaluatzeko irizpideak agertzen dira, ziklo bakoitzean

irizpide desberdinak kontuan hartzen direlako.

Arestian aipatu ditudan helburuez banatuta daude blokeak, hau da:

1.multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola.

2.multzoa: Gorputz adierazpena eta komunikazioa.

3.multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna

4.multzoa: Mugimen-kulturala: aisialdi eta denbora librerako hezkuntza.

HIRITARTASUNA

UNESCOren “XXI. menderako ikastea” programak, etorkizuneko hezkuntzaren

lau oinarri finkatzen ditu: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen

ikastea, izaten ikastea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa Sailak, gaitasunak kontuan hartuta, curriculum bat proposatzen du eta

helburuen eta ebaluazio-irizpideen xedea adierazgarria da: irakatsi behar denari

baino areago, ikasi behar denari ematen dio garrantzi handiagoa.

Beste alde batetik, Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen hezkuntza

baterako oinarrizko eremua proposatzen du, eta curriculum honek erreferente

gisa hartzen du hori. Giza eskubideei buruzko hezkuntzaren helburua honako

hau ulertaraztea da: Giza Eskubideak komunitate guztietan eta gizartean oro

har bete daitezen lortzea pertsona guztien erantzukizuna da. Ildo horretan, epe

luzera, giza eskubideen urratzeak eta indarkeriazko gatazkak eragozten eta

berdintasuna eta garapen iraunkorra sustatzen laguntzen du.

“Herritartasunerako Hezkuntzaren” eskakizun batzuk: ekonomia- eta kultura-

globalizazioa, ezagutzaren kudeaketa, etengabeko teknologia-aurrerapenak,

etab. Horiek guztiek gizarte-sistema kapitalistaren garapenaren beste etapa bat

osatzen dute; etapa horri “modernitate erreflexibo” deitu zaio. Herritartasuna

Page 7: Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak

gauzatzeko, hau da, herritar gisa jarduteko, gutxienez, hiru alderdi osagarritan

bizikidetza erraztuko duten balioetara eta jokaeretara jo behar da. Alde batetik,

hurbilketa teoriko bat behar da. Bestetik, balioek, beren balio-izaera

mantenduko badute, jokaera baldintzatu behar dute. Azkenik, zera da: herritar-

jokaera gehienak familia-ingurunean eta ingurune sozialean gertatzen dira, eta

horiek hezkuntza-jardueraren testuingurua zehazten dute.

Ikastetxea eta ikastaldea antolatzeko, balio demokratikoak eta Giza Eskubideak

hartuko dira kontuan. Honako hauek dira gizabidezko jokaera horietako batzuk:

elkarrizketan eta arrazoizko eztabaidan jardutea, ikaskideekiko begirunea

izatea, erabakiak hartzen parte hartzea, adostutako jokaera-kodeak betetzea,

etab. Irakasgai bat baino gehiago da; hain zuzen ere, ikastetxeko bizikidetzaren

ardatza da. Ikasleei hitz egiteko aukera emateaz gainera, familiei eta

hezkuntza-komunitateko gainerako estamentuei ere eman beharko zaie aukera

hori. Ekintza horien bidez, honako hauek sustatzen dira: ideiak adieraztea,

entzutea, erabakiak hartzea, ingurunearekin harremanak izatea eta ikastetxeen

artean lankidetzan aritzea.

Giza Eskubide horiek curriculumean sartzeko, informazio-gizartearen iturrietatik

gazteen eguneroko bizitzan etengabe agertzen diren egungo eta premiazko

alderdiak landu behar dira ikasleekin. Era berean, debateetan, ikerketa txikietan

eta banakako zein taldekako gogoetetan kontuan hartu beharreko irizpideak

izango dira.

Pribatutasunaren egungo egoerak ere kontuan hartuko dira; bereziki, teknologia

elektronikoaren eta digitalaren garapenaren ondorioz sortutako egoerak.

Herritartasun kontzeptuak bere barnean hartu behar ditu gainerakoen

pribatutasuna eta horri atxikitako datuen trataera errespetatzea.

Edukiak hiru eduki multzotan banatzen dira. Horietan, kontzeptuak, prozedurak

eta jarrerak ikuspegi integratu batetik jorratuko dira. 1. eduki multzoak,

“Gizabanakoak eta pertsona arteko harremanak eta harreman sozialak”

izenekoak izango lirateke, 2. eduki multzoak, “Komunitatean bizitzea” izenekoak

eta bukatzeko, 3. eduki multzoak, “Gizartean bizitzea” izenekoak. Tutoretza- eta

bilera-espazioak ere nahitaezkoak dira eskolan sortzen diren gai interesgarriak

eta arazo moralak jorratzeko. Hala, lankidetzak hartzen dituen metodologiak

nabarmentzen dira.

Page 8: Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak

EUSKARA ETA LITERATURA, GAZTELANIA ETA LITERATURA,

ATZERRIKO HIZKUNTZA

Helburua pertsona era integralean eta harmoniatsuan garatzea da,alderdi

intelektualean,afektiboan eta sozialean. Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza

eta literatura ikastea; hau da, jarduera sozial eta indibidual bakoitzean

hizkuntza erabiltzeko ahalmena lantzea, eta literatura-testu adierazkorrak

zentzuz irakurtzeko trebetasunak eskuratzea.

Giza garapenaren funtsezko egilea da hizkuntza, bere funtzio bietan:

Indibiduala, pertsona bakoitzari posible egiten diolako pentsatzea, jakintza

egokitzea, jarduteko modua arautzea eta adierazpenak egitea. Soziala,

gizarteak zabaldu eta mantentzen duelako, eta, gainera, giza taldeak eratzeko

eta garatzeko orduan hizkuntza delako ardatz eta euskarri. Hizkuntzari esker

sortu, sendotu eta zabaltzen da kultura. Pertsonen bizitza afektibo eta

kognitiboarekin lotura estua daukanez, hizkuntzak arautzen ditu sentimenduak,

eta haren bitartez ikasi egiten da. Bertan Lehen Hezkuntzan garatu beharreko

hizkuntza gaitasunak agerri dira. Gainera etapa bakoitzean landuko diren

edukiak ageri dira eta ebaluazio irizpideak.

INGURUNEAREN EZAGUERA

“Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunea” jakintza-arloaren izaera orokorrak are

laguntza handiagoa ematen dio oinarrizko gaitasunak garatzeari.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasunari dagokionez, nork bere burua

gauzatzearekin lotutako alderdi bi dagozkio jakintza-arlo horri.

Batetik, hurbileko harremanei dagokiena (familia, lagunak, kideak eta abar);

horrek besteekiko emozioak eta sentimenduak ezagutzea dakar. Jakintzaarlo

horren helburuen artean, honako hauek ditugu: elkarrizketarako eta gatazkak

konpontzeko jokabideak sortzea, asertibotasuna lantzea, taldearen ongizatea

eta komunikazio egokia bideratzeko gizarte-arauak ezagutzea eta erabiltzea;

horiek bizitzarako trebetasunak garatzea baitakarte.

Page 9: Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak

Arlo honek honako ekarpen hau egiten dio giza eta arte-kulturarako gaitasunari.

Horrez gainera, aitortzen da gure historia gizonek eta emakumeek batera

lortutako aberastasunaren eta hainbat herri eta kulturak mendeetan zehar

egindako ekarpenen emaitza dela.

Alor honek, baita ere, norberaren autonomiarekin eta ekimenarekin zuzenean

lotutako edukiak hartzen ditu barnean. Azkenik, alorrak elementu

matematikoekin lan egiteko aukera ematen du zenbait testuinguru zehatzetan.

Gai honetan, helburu batzuk ere kokatzen dira, 12 hain zuzen. Bertan, helburu

desberdinak azaltzen dira, denak ikasle bakoitzaren gaitasunak lantzeko.

Edukiei begira, 3 ziklo desberdinetan bananduta daude. Ziklo bakoitzean bloke

desberdinak agertzen dira:

1.multzoa: Ingurunea eta hura iraunaraztea.

2.multzoa: Izaki bizidunen aniztasuna.

3.multzoa: Osasuna eta garapen pertsonala.

4.multzoa: Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza.

5.multzoa: Aldaketak denboran zehar.

6.multzoa: Materia eta energia.

7.multzoa: Objetuak, makinak eta teknologiak.

Ondoren, ebaluatzeko irizpideak azaltzen dira, eta hauetan azaltzen denez

irizpide deberdinak kontuan hartzen dira.

MATEMATIKA

Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita

ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia.

Matematika, bai historiari bai gizarteari dagokienez, gure kulturaren parte da,

eta gizabanakoek gai izan behar dute hura aintzat hartzeko eta ulertzeko.

Matematika-eremua ez da geometria-formak eta kopuruak erabiltzea dakarten

Page 10: Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak

ideia eta jokabideetara bakarrik mugatzen, baizik eta, batik bat, galderak

sorrarazteko, ereduak lortzeko, eta harremanak eta egiturak identifikatzeko gai

den eremu gisa eratu nahi da.

Matematika unibertsala da: lortzen diren emaitzak nazioarte osoak onartzen

ditu; hala ere, ez du esan nahi metodoak beti berak izan direnik.

Matematika erabilgarria da. Begiratzen dugun tokira begiratzen dugula, han

dugu matematika. Zientzian,teknologian, komunikazioan, ekonomian eta beste

arlo askotan erabiltzen da. Eguneroko bizitzako arazoak hautemateko,

interpretatzeko eta horiei irtenbidea emateko balio baitigu.

Matematika ereduen eta harremanen zientzia da. Eredu horiek ulertzea eta

baliatzea da, neurri handi batean, matematikan trebe edo gai izatea. Ideia

matematikoak eta eguneroko esperientziak zein benetako munduko egoerak

lotzen badira, ohartuko gara ideia horiek benetan erabilgarriak eta boteretsuak

direla.

Matematika eta problemak. Problemak ebaztea oso garrantzitsua da

matematikan aurrera egiteko, ulertzeko zein ikasteko. Problemak ebazteko

gaitasuna ikasleek bizitza osoan izan behar duten oinarrizko trebetasunetako

bat da, eta askotan erabili beharko dute ikasketak bukatu eta gero ere.

Matematika eta informazio- eta komunikazio-teknologiak. Teknologia berriak

erabiltzeak garapen kognitiboa bultzatzen du. Azken finean, irakasteko tresna

erabilgarria da matematika.

Horrezaz gainera, pentsamendu arrazionala sortzeko funtsezkoa da

matematika. Estrategia orokorrek — ikasteko moduari buruzkoak — bizitza

osoan ikasten jarraitzeko ahalmena izatea bermatzen dute, jarduera

profesionala aldatu behar denean edo ezaguera berriak barneratu behar

direnean.

Matematikaren zeregina hezitzailea ere bada. ikasleen garapen intelektuala

bultzatzen duelako, eta, besteak beste, honako gaitasun hauek sustatzen

dituelako: abstrakzioa, orokortasuna, gogoeta egitearekin lotutako

pentsamendu eta arrazoibide logikoa.

Page 11: Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak

Matematika Lehen Hezkuntzara egokitzeko, komeni da zenbait ezaugarri

interesgarri adieraztea:

l Intuizioa garrantzitsuagoa da abstrakzioa eta formalizazioa baino; estrategia

pertsonalak erabiltzea nagusitzen da.

l Ikasleen esperientziak erabiltzea.

l Manipula daitezkeen materialak eta neurtzeko tresnak erabiltzea.

l Kalkulagailua eta ordenagailua arrazoiz erabiltzea.

l Talde-lanari garrantzia ematea, eta ikaskuntzarako oinarri hartzea.

l Lehen mailan hastea eduki guztiak garatzen, eta Problemak Ebazteari eta,

zentzumenak garatu ahala, geometria-edukiei garrantzi berezia ematea.

l Hizkuntza argia eta egokia erabiltzeko joera eta beharra bultzatzea, ideiak,

arrazoibideak, argudioak eta abar komunikatzeko.

Ezaugarri horiek kontuan hartuta, modu jakin batean multzokatu dira

aukeratutako edukiak, eta eduki multzoak direlakoak sortu ditugu. Ziklo

guztietan erantsi dugu eduki multzo komuna. Gainerako edukiak ere zikloaren

arabera banatu dira, sei eduki multzotan.

Helburua ez da konpartimentu itxiak sortzea: eduki multzo guztietan erabili

behar dira zenbakizko teknikak eta teknika geometrikoak; guztietan izan daiteke

erabilgarria taularen bat osatzea, grafikoren bat sortzea edo ziurgabetasun

egoeraren bat sorraraztea. Eta, benetako ereduak eginez, errazagoa da

kontzeptuak ulertzea.