27
ONDARROAKO KIROL PROGRAMAZIOA -2012-

ONDARROAKO - Hasiera programazioa... · pronto, argitaratuta dagoen programazioa eguneratuko genuke ekimen berria txertatuz. Esan bezala, urte “hasieratik” eta urte “guztiko”

  • Upload
    others

  • View
    14

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

ONDARROAKO KIROL PROGRAMAZIOA

-2012-

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

SARRERA SARRERA SARRERA SARRERA SARRERA

Urtean zehar kirol jarduera edota kirol egitasmo ugari izaten dira Ondarroan. Horiez gain, asko dira baita ere herriko kirol talde ezberdinen egituretan egonik, banaka zein taldekako liga txapelketa ezberdinetan parte hartzen duten gure herriko kirolariak. Normala denez, bakoitzak hurbilago duen taldearen inguruko jarraipen handiagoa egingo du askok, eta, aldiz, gutxiago, gainontzekoenei dagokionez. Zentzu honetan, eskuartean duzuen egitasmo hau abian jartzea pentsatu dugu, URTEKO KIROL PROGRAMAZIOA deiturikoa, hain zuzen ere. Beronen helburu nagusia honako hau da: Ondarroan gauzatzen diren kirol jardueren inguruko ikuspegi orokorra eta zabala izatea da, baina, aipaturiko kirol jardueren egutegia argitaratzeaz gain, jarduera bakoitzaren inguruko ezaugarri aipagarrienak ere aipatuz. Bi formatu ezberdinetan argitaratu dugu:

PROGRAMAZIOA LABURTUA: kirol jardueren data zehatzen taula da, finean.

PROGRAMAZIO OROKORRA: beste hainbat atal osagarri izango ditu. Oraingoan 2012. URTEKO KIROL PROGRAMAZIOA aurkezten dizuegu. Hurrengoa, 2013 urteari dagokiona, alegia, 2013ko urtarrilean argitaratuko genuke, data berriak finkatzea geratuko baitzen bakarrik. Bestalde, jakina da urtean zehar aurreikusi gabeko kirol jarduera berriak egon daitezkeela. Horien berri izan bezain pronto, argitaratuta dagoen programazioa eguneratuko genuke ekimen berria txertatuz. Esan bezala, urte “hasieratik” eta urte “guztiko” ikuspegi orokorra eta zabala izatea da egitasmo honen helburu nagusia, baina baita uneoro eguneratuta eta era erraz batean lokalizatzeko moduan jartzea ere. Zentzu honetan, Ondarroako Udaleko webguneko sarrerako orrialdean kokatu dugu, nahiz eta herriko kirol talde zein beste zenbait erakundeetako webguneetan ere estekak izango dituen. Beste barik, zuen gustukoa izango den itxaropenarekin, eta, nola ez, herriko kirol talde guztiak kudeatzen dituzuen guztioi eskerrak emateko aprobetxatuz, agurtzen zaituztet.

Arantza Burgoa Agirregomezkorta

-Kirol arloko zinegotzi arduraduna-

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

KIROL TALDEAK KIROL TALDEAK KIROL

Udal Batzordeko kudeaketaren ardura hartu genuenetik, argi izan dugu geure esku dagoen guztia egiten ahaleginduko ginela herriko kirol taldeei merezi duten laguntza eskaintzeko. Lehen urratsa batzordea bera martxan jartzea izan zen, eta ahalegin handia egin dugu baita ere diru laguntza deialdia berritzen, eta, are gehiago, partida ekonomiko garrantzitsu bat bertara bideratzen.

Bestalde, herriko taldeek antolatu edota parte hartzen dituzten jardueren berri zuzena eta etengabea ematea ere hartu genuen helburu garrantzitsu gisa. Horretarako abian jarri genituen KIROL AGENDA eta KIROL EMAITZAK egitasmoak alde batetik, eta KIROL BOLETINA, bestetik, non, asteroko jarraipen zehatza zein urteko ikuspegi orokorra ematen ahalegintzen garen.

Oraingoan, beste ekimen xume hau bideratzea egokia izan daitekeela iruditu zaigu, herriko kirol talde guztien lehendakariak aurkeztea, alegia.

KIROL TALDEA JARDUERA LEHENDAKARIA

1 AURRERA KIROL ELKARTEA FUTBOLA

SASKIBAKOIA ELADINO GONZALEZ

2 ONDARROA ARRAUN ELKARTEA ARRAUNA GORKA ELORDI

3 AURRERA GEURIA TXIRRINDU ELKARTEA TXIRRINDULARITZA PEDRO URRESTI

4 TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA MENDIA

ESKALADA JUAN BADIOLA

5 KOAXI TRIATLOI TALDEA TRIATLOIA IÑIGO LARRAÑAGA

6 ONDARRU IGERI TALDEA IGERIA ISABEL RUIZ DE ERENTXUN

7 ARTIBAI JUDO TALDEA JUDO SEKUN BADIOLA

8 ONDARRU KARATE TALDEA KARATE LUIS ARRAIZ

9 ARRIGORRI ITSAS ARRANTZA ELKARTEA ARRANTZA JOSE MARIA LARRINAGA

10 ONDARROAKO ATLETISMO KLUBA ATLETISMO ORKATZ BEITIA

11 ONDARROAKO URPEKO ELKARTEA URPEKARITZA JOSE MUÑOZ

12 ONDARROA URPEKO TALDEA URPEKARITZA

13 ESKILANTXARRI UR KIROL ELKARTEA UR KIROLAK

Eta hauexek dira, egungo teknologiak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz, berariazko web orriak dituzten taldeak.

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

www.aurreramt.org

AURRERA KIROL ELKARTEA

www.aurrerake.com

ONDARRU IGERI TALDEA

www.ondarruit.eu

KOAXITRIATLOI TALDEA

www.ondarroakotriatloia.net

GONBIDATZEN ZAITUZTEGU BADA, TALDE HAUEN BERRI ZEHATZAGOA IZATEKO

AIPATURIKO WEB GUNEAK BISITATZERA!!

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

KIROLARIAK BESTE KIROLARIAK BESTE KIROLARIAK

Aurretik aipatu den bezala nahiko esparru zabala betetzen dituzten kirol taldeak daude Ondarroan. Gehiago egongo balitz, hobe, noski, baina gure herriaren tamaina eta ezaugarriak kontuan izanik nahiko aukera zabala eta aberatsa dagoela esan beharra dago. Bestalde, badira beste hainbat herritar aipaturiko taldeen egitura edo diziplinatik at, bakarrik zein lagun edo familia giroan, dedikazio eta helburu ezberdinekin, mota askotako kirolak praktikatzen dituztenak. Guzti hauek ere, noski, Ondarroako kirolariak dira eta horrela kontsideratu behar ditugu, nola ez. Zentsu horretan, nahiz eta ONDARROAKO KIROL PROGRAMAZIOAREN barrenean kokatzea zaila izan, ez genituzke aipatu gabe utzi nahi eta beraietariko batzuk islatzeko bada ere, hona hemen argazki batzuk:

Eta berauetariko askok, noski, bat egiten dute “ateak zabalik kirolari” kanpainarekin

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

KIROL AGENDA KIROL AGENDA KIROL

Kirolaren inguruko mugimendu handia eta anitza egoten da astebururo Ondarroan eta asko dira baita ere herritik at kirol jarduera ezberdinetan parte hartzera ateratzen direnak. Aipaturiko kirol talde jakin batzuen inguruko albisteak izaten dira tartean komunikabide batzuetan baina ez dago bat bera ere orokortasun batekin eta era jarraian beraien berri ematen dutenik. Hau horrela izanik, jarraian aipatzen diren bi ekimen hauek abian jarri zituen Ondarroako Udalak 2011.ko urrian:

KIROL AGENDA: OSTEGUNETAN ARGITRATZEN DA Bertan, “hurrengo” asteburuari begira Ondarroako kirol talde zein oro har Ondarrutarrek parte hartzen dituzten kirol ekimenen berri zabala ematen da. Federatuen lehiaketa zein herrikoia izan, bakarka zein taldekakoa, denak dute tokia egitasmo honetan. Informazio iturri zabala eraikitzen ari gara, zenbait kasutan, herriko kirol taldeek dagoeneko ezarrita dituzten berariazko arduradunek bideratzen digute informazioa. Beste batzuetan aldiz, geu enteratzen gara edo herritarrek ematen digute parte hartzeko asmoa duten kirol egitasmoaren berri.

KIROL EMAITZAK: ASTEARTETAN ARGITARATZEN DA

Bertan, “pasa den” asteburuko kirol egitasmoen berri ematen da, beti ere, esan bezala, Ondarroako kirol talde edo Ondarrutarrek parte hartzen dutenenak, noski. Emaitzak, sailkapenak, balorazioak islatzen dira bertan, eta hori bai, argazki txorta eder batekin.

Esan bezala 2011.ko urrian atera zen lehenengo alea eta 2012 urtean argitaratu dugun azkena, 118. alea izan da. Bitarte horretan ez du etenaldirik izan eta aste guztietan argitaratzea lortu da. Aurrerantzean ere horrela izaten jarraituko duela espero dute egitasmo bi hauek aurrera ateratzeko konpromisoa hartu zuten pertsonek. Oso erraz bilatu daitezke biak, Ondarroako Udaleko web orriaren (www.ondarroa.eu) sarrerako pantailan baitaude kokatuta.

DAGOENEKO 18.000 “SARRERA” IZAN DITU!! BISITA EZAZU ZEUK ERE!!

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

PROGRAMAZIOA KIROL LABURTUA KIROL PROGRAMAZIOA Ondarroan gauzatzen diren kirol jardueren inguruko ikuspegi orokorra eta zabala izan dezazun, KIROL PROGRAMAZIO LABURTUA deiturikoa aurkezten dizugu. Bertan, urtean zehar egon diren kirol jarduera edo egitasmoen deiturak, datak eta nork antolatzen dituzten zehazten dira.

2012 - ONDARROAKO KIROL PROGRAMAZIOA - 2012

DATA JARDUERA ANTOLATZAILEA

1 URTARRILAK 14 ESKUZKO PARTIDUK KALEAKA- I.MAMARRU SARIA MAMARRUREN LAGUNAK

2 URTARRILAK 15 GR38-ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEKO 1.ETAPA AURRERA MENDI TALDEA

3 URTARRILAK 21 ROKOPOLIS ROKODROMOAREN IRTEERA AURRERA MENDI TALDEA

4 OTSAILAK 4 IGERIKO XXI. ONDARU SARIA ONDARRU IGERI TALDEA

5 OTSAILAK 12 GR38-ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEKO 2.ETAPA AURRERA MENDI TALDEA

6 MARTXOAK 4 LARRAITZ-ZALDIBIA-ATAUN MENDI IRTEERA AURRERA MENDI TALDEA

7 MARTXOAK 24 BIZKAIKO BATELEN LIGAKO VII.ESTROPADA ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

8 MARTXOAK 30 ONDARROAKO KIROLAREN GALA UDALEKO KIROL BATZORDEA

9 APIRILAK 1 URKIOLA-SAIBI-ARRIETABASO- MAÑARIA MENDI IRTEERA AURRERA MENDI TALDEA

10 APIRILAK 15 II. BOGA MENDI MARTXA ZUBI ZAHAR IKASTOLA

11 MAIATZAK 6 USUN-LEIRE MONASTAGIA MENDI IRTEERA AURRERA MENDI TALDEA

12 MAIATZAK 19 BIZKAIKO TRAINERILEN LIGAKO VIII.ESTROPADA ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

13 MAIATZAK 20 BIZKAIKO TRAINERILEN TXAPELKETA ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

14 MAIATZAK 20 BIZKAIKO ESKOLA KIROLA - MENDI FESTA KANKILLOI

15 MAIATZAK 25 PAU-ONDARRU HARTU-EMANEKO JUDOKO ENTRENAMENDUAK ARTIBAI JUDO TALDEA

16 EKAINAK 2 ONDARROAKO XVIII. TRIATLOIA KOAXI TRIATLOI TALDEA

17 EKAINAK 10 KOADRILEN ARTEKO ESTROPADA ALEKIN ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

18 EKAINAK 15-17 ARRAUN ASTEA ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

19 EKAINAK 17 SANROMAN-MUELA-SOILA-ANTOÑANA MENDI IRTEERA AURRERA MENDI TALDEA

20 EKAINAK 30 DINAMARTXA BIZIKLETAZ RADIXU IRRATIA

21 EKAINAK 30 DINAMARTXA MENDIZ MENDI RADIXU IRRATIA

22 UZTAILA OSOS UDALDIA 2012 KIROLDEGIAN ZALDUPE KIROLDEGIA

23 UZTAILAK 2-14 ONDARROAKO XVII. BINAKAKO PALA TXAPELKETA ONDARROAKO PALA TALDEA

24 EKAINA-UZTAILA II. IKASFUT: UDAKO FUTBOL TEKNIFIKAZIO KANPUSA MIKEL ARA. – KARMELE LOP.

25 UZAILAK 7 ONDARROAKO VIII. GAZTE AKUATLOIA KOAXI TRIATLOI TALDEA

26 UZAILAK 7 ONDARROAKO VIII. TRIATLOI HERRIKOIA KOAXI TRIATLOI TALDEA

27 UZTAILAK 6-7-8 NEILA MENDILERROA AURRERA MENDI TALDEA

28 UZTAILAK 21 ONDARROAKO XXVII.ITSAS LASTERKETA ONDARRU IGERI TALDEA

29 ABUZTUAK 6-9 ONDARROAKO BOLEI TXAPELKETA DZANGA JAIXETA ELKARTEA

30 UZTAILAK 29 4 X HONDARTZA ONDAR. ATLETISMO KLUBA

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

31 ABUZTUAK 8-9 RUGBY IKASTAROA ETA PARTIDU PATXANGA DZANGA JAIXETA ELKARTEA

32 ABUZTUAK 11 NAGUSI ETA UMEENTZAKO MENDI MARTXA DZANGA JAIXETA ELKARTEA

33 ABUZTUAK 11 SKATE IKUSKIZUNA ETA JAUSIAK URETARA DZANGA JAIXETA ELKARTEA

34 ABUZTUAK 11 ONDARROAKO XVIII. BANDERA – ARC1 LIGAKO ESTROPADA ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

35 ABUZTUAK 12 XX. BIZIKLETA GINKAMA AURRERA G. TXIR. ELKARTEA

36 ABUZTUAK 12 UMEENTZAKO HERRI KIROLAK ZUBI ZAHAR IKASTOLA

37 ABUZTUAK 12 ONDARROAKO IV. ANDRA MARI GINKAMA AURRERA KIROL ELKARTEA

38 ABUZTUAK 14 ONDARROAKO II. ANDRA MARI 3X3 FUTBOL TXAPELKETA AURRERA KIROL ELKARTEA

39 ABUZTUAK 15 ESKU PILOTA PARTIDUAK UDALEKO JAI BATZORDEA

40 ABUZTUAK 16 HERRI KIROL IKUSKIZUNA UDALEKO JAI BATZORDEA

41 UZTAILA-ABUZTUA SLACKLINE ARRIGORRI HONDARTZAN UDALEKO KIROL BATZORDEA

42 IRAILAK 9 BAIGORRI-DONIBANE GARAZI MENDI IRTEERA AURRERA MENDI TALDEA

43 IRAILAK 15 XIV. UMEEN ARRANTZA LEHIAKETA ARRIGORRI ITSAS A. ELK.

44 IRAILAK 29 ALLERITIK ITSAS AURRERA PIRAGUAN ESKILANTXARRI UR KIR. ELK.

45 URRIAK 20 KIROL EGOKITUAREN ERAKUSTALDIA UDALEKO O GIZATE BATZ.

46 URRIAK 21 ARTIKUTZAKO ITZULIA AURRERA MENDI TALDEA

47 URRIAK 27 ARIZNABARRAKO ROKODROMORA IRTEERA AURRERA MENDI TALDEA

48 AZAROAK 3 LEA ARTIBAIKO I.RALLYE: KOSTAKO TRAMOA KASTINPARRO RACING

49 AZAROAK 9 HITZALDIA: KIROLA OSASUNAREN BIDEA UDALEKO KIROL BATZORDEA

50 AZAROAK 18 ZIORDIA-BARGAGAIN-ALTSASU MENDI IRTEERA AURRERA MENDI TALDEA

51 AZAROAK 21-24 GPS-AREN OINARRIZKO IKASTAROA AURRERA MENDI TALDEA

52 AZAROAK 28 MIKEL BARCINELLAREN HITZALDIA: SEGURTASUNA MENDIAN AURRERA MENDI TALDEA

53 AZAROAK 30 ESKALADAKO DIAPOSITIBA EMANALDIA: WILLY VANALLES AURRERA MENDI TALDEA

54 ABENDUAK 1 ROKODROMO TXAPELKETA AURRERA MENDI TALDEA

55 ABENDUAK 2 ONDARROA-KALAMENDI-MADALENA MENDI MERTXA AURRERA MENDI TALDEA

56 ABENDUAK 16 ONDARROA-LEKEITIO MENDI MARTXA AURRERA MENDI TALDEA

57 ABENDUAK 16 EGIA-IRIONDO MEMORIALA OND. ATLETISMO KLUBA

58 ABENDUAK 26-28 UMEENTZAKO “JOLAS KOOPERATIBOAK” KIROLDEGIAN ZALDUPE KIROLDEGIA

59 ABENDUAK 26-28 GAZTEENTZAKO “ATEAK ZABALIK KIROLARI” KIROLDEGIAN ZALDUPE KIROLDEGIA

60 ABENDUAK 26-28 GURASOAK “PATINATZEN” IKASTEKO AUKERA KIROLDEGIAN ZALDUPE KIROLDEGIA

61 ABENDUAK 31 KALAMENDIRA IRTEERA AURRERA MENDI TALDEA

62 ABENDUAK 31 IV. KAKATZAN MONTAINBAIK BUELTI OND. MONTANBAIKERUK

Kirol jarduera guzti hauen inguruko xehetasunak eta beste zenbait atal osagarri aurkeztuko dira PROGRAMAZIO OROKORRA deituriko atalean. Bestalde, gogoratu, aipaturiko jarduera guztien berri zuzena eta etengabea ematen dela astero argitaratzen diren KIROL AGENDA eta KIROL EMAITZAK egitasmoetan.

Hauetariko Zenbatetan parte hartuko duzu?? Animatu zaitez!!

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

KIROL EGITASMOAK KIROL EGITASMOAK KIROL

Aurreko atalak 2012.urteko KIROL PROGRAMAZIOAREN ikuspegi zabal eta orokor bat izateko aukera ematen du. Oraingoak, aldiz, egitasmo bakoitza aurkeztea du helburu. Horretarako, egitura sinplea erabiliko da: kirol ekimenaren deitura, talde antolatzailea zein den, ekimenaren aurkezpen laburra eta guztia osatzeko, argazki bat.

EA ZUEN GUSTOKOA DEN!!

01 ESKUZKO PARTIDUK KALEAKA- I.MAMARRU SARIA

MAMARRUREN LAGUNAK

I. MAMARRU SARIAN ez da ohiko txapelketa bat eta ez ziren jokatuko ohiko partiduak ere. Ondarrutar gehienok betidanik ezagutu eta hainbat aldiz jokatu izan dugun modalitatea berreskuratuz “ESKUZKO PARTIDUK KALEAKA” jokatuko ziren.

02 GR38-ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEKO 1. ETAPA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

ARDOAREN ETA ARRAINAREN ibilbideko 1.etapak 22 kilometro eta 1000 metro inguruko desnibela izan zuen. Parte hartu zuten Ondarroako mendigoizaleek honako tokietatik pasatu ziren: ONDARROA - ASTERRIKA - MILLOI - SANTUTXU - BEDARTZANDI - LEKOIZ - ZEINKE - BOLIBAR. Urtero bi etapa egiteko asmoa daukate AURRERA MENDI TALDEKO kideek eta presarik gabe helduko dira Errioxako Oionera.

03 ROKOPOLIS ROKODROMORA IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

ROCOPOLIS Nafarroan dagoen eskalada eta aisialdirako zentru erraldoia da, zehazki Berriozarren. Egun bikaina pasatzeko asmoz joaten dira urtero Berriozarrera herriko hainbat eskalatzaile. Izugarrizko espedizioa osatzen dute normalean, ume eta gurasoen artean, 50 bat lagun biltzen baitira bertan ea urtero.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

04 IGERIKO XXI. ONDARRU SARIA

ONDARU IGERI TALDEA

Eguraldia ez zuten izan lagun ONDARRI IGERI TALDEKOEK, aurreikusi baino partaidetza txikiagoa izan baitzuten aurtengo edizioan Zaldupe kiroldegiko igeritokian ospatu zen XXI. ONDARRU SARIAN. Bertan, nola ez, Ondarroako ordezkaritza zabala egon zen, bai umeei dagokionez eta baita master mailari dagokionez.

05 GR38-ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEKO 2. ETAPA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

ARDOAREN ETA ARRAINAREN ibilbideko 2.etapak 19 kilometro eta 870-720 metro inguruko desnibela izan zuen. Parte hartu zuten Ondarroako mendigoizaleek honako tokietatik pasatu ziren: BOLIBAR-ZENARRUZA (kolegiata) - MAUMA - GARAI. Ea bost ordu behar izan zituzten ibilbide osoa gauzatzeko. Datorren urtean izango du jarraipena, pixkanaka Errioxara hurbiltzen joanaz.

06 LARRAITZ-ZALDIBIA-ATAUN MENDI IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

LARRAITZ-ZALDIBIA-ATAUN ibilbidea egin zuten 4:30 ordu inguruan Ondarroa, Mutriku, Deba, Markina eta Lekeitioko zenbait mendizaleek. Aralar inguruan goiza igaro ondoren, Ataungo Urbitarte sagardotegira joan ziren guztiak bazkaltzera.

07 BIZKAIKO BATELEN LIGAKO VII.ESTROPADA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

Bizkaiko ligako 7. batel estropada ospatu zen Ondarroan. Partaidetza handia izaten da mota hauetako txapelketetan, eta arratsalde korapilatsu xamarra izan bazen ere Arraun Taldeko egoitza eta inguruetan, bitxikeri gisa, “herrian barruan bertan” egokitu zuten arraunerako eremua. Hainbat aldiz zeharkatu zuten “entrenamendu-eremua”, “lehiaketa-eremua” bihurtu zen da oraingoan Ondarroako arraunlarientzako.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

08 ONDARROAKO KIROLAREN GALA

ONDARROAKO UDALEKO KIROL BATZORDEA

Ondarroako udaleko kirol batzordeak antolatutako “kirolaren gala” ospatu zen kofradi zaharrean, eta honako lau sariak banatu ziren: -Urteko kirolaria (emakumea): NAGORE OSORO -Urteko kirolaria (gizonezkoa): ORKATZ BEITIA -Urteko kirol taldea: ARRAUN ELKARTEKO SENIOR MUTILAK -Aipamen berezia: ELENA FERNANDEZ

09 URKIOLA-SAIBI-ARRIETABASO- MAÑARIA MENDI IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Ondarroako hainbat mendigoizalek parte hartu zuten mendi irteera honetan. Ibilbidea honako hau izan zen: URKIOLA (710)-SAIBIGAIN (946)-IZOZTEGI (915) ERRIALTABASO (1096)-ESKUAGATX (1016)-MAÑARIA (200).

Eguraldia ez zuten lagun izan (lainoak) eta azkenean, laburtu egin behar izan zuten aurreikusitako ibilbidea.

10 II. BOGA MENDI MARTXA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Bigarren urtez jarraian antolatu zuten AURRERA MENDI TALDEAK eta ZUBI ZAHAR IKASTOLAK “BOGA MENDI MARTXA”. Goi mailako mendi martxa hau EUSKAL HERRIKO IRAUPEN IBILALDIEN ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA izan zen. Hiru ibilbide ezberdin egon ziren: TXIKIA (9km eta 400 metroko desnibela), MOTZA (21 km eta 800 metroko desnibela) eta LUZEA (54 km eta 2400 metroko desnibela).

11 USUN-LEIRE MONASTAGIA MENDI IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

USUN-FOZ DE ARBAYUN-LEIREKO MONASTEGIA ibilbidea burutzeko aukera izan zuten herriko zenbait mendigoizaleak. Bost ordutan egin zuten zeharkaldia. ibilaldiaren lehenengo zatian ARBAYUNEKO amildegi hertzetan ibili ziren, eta bigarren zatian, aldiz, sasoi honetan ikusgarriak diren Nafarroako hego aldeko paisaia berdeetan ibili ziren.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

12 BIZKAIKO TRAINERILEN LIGAKO VIII.ESTROPADA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

Bizkaiko trainerilla ligako azken estropada jokatuko zen Ondarroan. Bertan, ONDARROA ARRAUN ELKARTEKO honako talde hauek parte hartu zuten: JUBENILAK NESKAK, JUBENILAK MUTILAK, SENIORRAK MUTILAK eta BETERANO MUTILAK. Aurreko estropada guztiak Bizkaiko hiri ezberdinetan jokatu ondoren, hain ezaguna zuten estropada eremuan parte hartzeko aukera izan zuten herriko arraunlariek.

13 BIZKAIKO TRAINERILEN TXAPELKETA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA Ligan zehar izandako emaitzak kontuan izanik, BIZKAIKO TRAINERILA TXAPELKETA jokatu zen igande goizean. Bertan, ONDARROA ARRAUN ELKARTEKO bi ekipo hauek lortu zuten parte hartzea: JUBENILAK MUTILAK eta JUBENILAK NESKAK. Asteburu polita izan zen Ondarroako arraun zale askorentzako, bi egunez jarraian, maila ezberdinetako zenbait estropada ikusteko aukera izan baitzuten.

14 BIZKAIKO ESKOLA KIROLA - MENDI FESTA

KANKILLOI

Bizkaiko Mendizaleen Federazioak eta Gu Alkarrekin Aurrera taldeak antolatuta, Finalistaren Eguna izan zen Ondarroan eta ehundaka mendizale gazte eta nagusi bildu ziren gure herrian. Finalistaren Eguna mendizaletasuna bultzatzeko helburuarekin antolatzen da urtero.

15 PAU-ONDARRU HARTU-EMANEKO JUDOKO ENTRENAMENDUAK

ARTIBAI JUDO TALDEA

PAU eta ARTIBAI judo taldeen arteko harremanak sendoak dira, eta bigarren aldiz batu ziren aurten, bata zein besteko judokak asteburua elkarrekin pasatu eta entrenamendu amankomunak egiteko. Oraingoan, aurretik eginiko bisitaren itzulera gisa, Ondarroan izan zuten hitzordua.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

16 ONDARROAKO XVIII. TRIATLOIA

KOAXI TRIATLOI TALDEA

Beste behin ere ONDARROAKO XVIII. TRIATLOIA – VII. GERARDO SAINZ MEMORIALA ikusteko aukera izan genuen Ondarrutar guztiok. KOAXI TRIATLOI TALDEAK antolatutako triatloi hau, aurtengo zirkuituko DISTANTZIA OLINPIKOKO lehen triatloia izan zen, eta gainera, distantzia honetako EUSKADIKO TXAPELKETA egongo zen jokoan. Guztira, 1500 metro igeri, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrikan egin behar izan zituzten Ondarroara hurbildu ziren tratleta guztiek.

17 KOADRILEN ARTEKO ESTROPADA ALEKIN

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

Alak arraunean ikasteko erabiltzen diren ontzi bereziak dira eta berauetariko batzuk alokatu zuen ARRAUN TALDEAK Bizkaiko Arraun Federazioari, koadrilen arteko estropadatxo batzuk egin ahal izateko.

18 ARRAUN ASTEA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

Estreinakoz antolatu du aurten “ARRAUNAREN ASTEA” ONDARROA ARRAUN ELKARTEAK eta hainbat egitasmo ikusteko aukera egon zen, besteak beste: udal arraun egoitzarako bisita gidatuak, ANTIGUAKO AMA traineruaren eta traineru denboraldian parte hartuko duten arraunlarien aurkezpena, lagun arteko estropadak, eta abar.

19 SANROMAN-MUELA-SOILA-ANTOÑANA MENDI IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

IZKIKO PARKE NATURALERA joateko aukera eman zuen oraingoan AURRERA MENDI TALDEAK, izan ere SAN ROMAN DE CAMPEZO - MULEA – KORRES – SOILA – ANTOÑANA zeharkatuko zituen ibilbide polita antolatu baitzuen. Bospasei ordu aurreikusten ziren ibilbidearen 22 kilometroak egiteko.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

20 UDALDIA 2012 - KIROLDEGAN

ZALDUPE KIROLDEGIA – ONDARROAKO UDALA

Ondarroako Udalak UDALDIA 2012 KIROLDEGIAN egitaraua abian jarriko du estreinakoz uztailean, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako. IZUGARRIZKO ERANTZUNA IZAN DU HERRITARREN ARTEAN, BEREHALA BETE BAITIRA BI TXANDAK. Ekimen honek, opor garaian, familia eta lana uztartzen laguntzeaz gain, aukera polita eskaintzen die Ondarroako haurrei, era berean, kirola eta entretenimendua elkartuz, ariketa fisikoa sustatzeko.

21 DINAMARTXA MENDIZ MENDI

RADIXU IRRATIA

Indarra hartzen doa eta Ondarroako mendigoizale dexente animatzen dira dagoeneko, Tolosatik Ondarroara mendiz mendi egitera. Ostiral gaueko 23etan ateratzen dira Ondarroatik autobusean, eta goizaldeko 1etan ematen die hasiera ibilaldiari Tolosan. Gero, Ondarroara bitarteko 50 kilometro inguru izaten dituzte aurretik, honakoak zeharkatuz: TOLOSA - Ernio (1075m) - Zelatun- ZESTOA - Andutz (612m) - ITZIAR - DEBA - MUTRIKU – ONDARRU.

22 DINAMARTXA BIZIKLETAZ

RADIXU IRRATIA

DINAMARTXA egiteko bizikleta aukeratzen dutenek aldiz, ostiralean izaten dute lehenengoko hitzordua, bizikletak kamioietan sartu eta Tolosara eraman behar izaten baitira. Gero, larunbatean, goizeko 7:00etan ateratzen dira autobusean Ondarroatik, ohi den bezala, eguerdiko 14:00 aldera, Ondarroara itzultzeko. Oso harrera beroa egiten die urtero herritarrek.

23 ONDARROAKO XVII. BINAKAKO PALA TXAPELKETA

ONDARROAKO PALA TALDEA

Ondarroako zein inguruetako pala zaleei zuzendutako pala txapelketa da. Guztira 16 bikotek parte hartzen dute lau taldetan banatuta eta partidu guztiak Ondarroako frontoian jokatzen dira, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Palaz jokatzeaz gain, asko izaten dira partiduak ikustera hurbiltzen diren Ondarrutarrak.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

24 II. IKASFUT: UDAKO FUTBOL TEKNIFIKAZIO KANPUSA

KOAXI TRIATLOI TALDEA

Udako futbol teknifikazio kanpus honen helburu nagusia, neska eta mutil gazteen hobekuntza tekniko indibiduala zein taldeko hobekuntza taktikoa lantzea datza. Futbolaz gain beste kirol jarduera ezberdinak egiteko aukera ematen die umeei eta betidanik futbolarekin lotura handia izan duen Ondarroako talde gazte batek zuzenduta dago.

25 ONDARROAKO VIII. GAZTE AKUATLOIA

KOAXI TRIATLOI TALDEA

Ondarroako Arrigorri hondartzan burutzen den eta haurrei zuzenduta dagoen egitasmoa da. Lau mailetan banatzen dituzte parte hartzaileak: aurre benjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak. Bakoitzari egokitutako distantzietan aritzen dira, lehenik korrikan hondartzan bertan, jarraian igerian eta bukatzeko, berriz, korrikan.

26 ONDARROAKO VIII. TRIATLOI HERRIKOIA

KOAXI TRIATLOI TALDEA

ONDARROAKO TRIATLOIA aurrera ateratzen laguntzen dutenez omenez antolatzen du KOAXIk Ondarrutarren artean indarra hartzen doan triatloi herrikoi hau. Inongo lehiakortasunik gabe, egun pasa atsegin eta giro paregabean kirola egiteko aukera izaten da. Honakoak izaten dira frogaren ezaugarriak: 400 metro igerian, 15 kilometro bizikletan eta bukatzeko, 3,5 kilometro korrika.

27 NEILA MENDILERROA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Udako oporrak aprobetxatuz, aste bukaera osorako irteera antolatu zuen Aurrera Mendi Taldeak, Burgos eta Soria aldeko mendietan ibili zirelarik hainbat mendizale Ondarrutar.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

28 ONDARROAKO XXVII.ITSAS LASTERKETA

ONDARU IGERI TALDEA

27.edizioa izan da aurtengoa eta inoiz baino parte hartzaile gehiago egon da Arrigorri hondartzan ospatu den ONDARROAKO ITSAS LASTERKETAN. Maila ezberdinentzako lasterketak izaten dira, txikienak 600 metro egin behar izaten dituztelarik, eta nagusiak, aldiz, 1.800 metro.

29 4 X HONDARTZA

ONDARROAKO ATLETISMO KLUBA

Ondarroako Arrigorri hondartzan estreinakoz antolatu den egitasmoa da, honakoak direlarik beronen ezaugarri nagusiak: herriko kirol taldeen arteko 180 metro inguruko 4 erreleboetako lasterketa da.

30 ONDARROAKO BOLEI TXAPELKETA

DZANGA JAIXETA ELKARTEA

Arrigorri hondartzan antolatzen den lagun arteko bolei txapelketa bat da. Eszenatoki paregabean eta giro onean, arratsalde eder batzuk igarotzeko aukera eskaintzen da, bai kirola egitera animatzen direnei eta baita ikustera bertaratzen direnei ere.

31 RUGBY IKASTAROA ETA PARTIDU PATXANGA

DZANGA JAIXETA ELKARTEA

Rugbyan jolasteko eta kirol hau ezagutzeko aukera eskaintzen da Ondarroako Arrigorri hondartzan. Oinarrizko arau eta gaitasunak landu ondoren, rugbyko partida patxangan jokatzeko aukera ematen da baita ere.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

32 NAGUSI ETA UMEENTZAKO MENDI MARTXA

DZANGA JAIXETA ELKARTEA

Goizeko 9etan atera ziren nagusientzako mendi martxan parte hartzeko asmoz zenbait mendizale Ondarrutar. Honako ibilbidea egokitu zen beraientzako: Itsasaurre, Tontorramendi, Gorozika, Asterrika, Santa Klara. Umeak, aldiz, goizeko 11etan izan zuten hitzordua, Antiutik Santa Klara bitarteko mendi martxa gauzatzeko.

33 SKATE IKUSKIZUNA ETA JAUSIAK URETARA

PORTUKO RAMPI - DZANGA JAIXETA ELKARTEA

Beste leku batzuetan egiten diren erakustaldien erreferentzia oinarritzat hartuz, eta hango ideiak geurera ekarriz, skate ikuskizun berezia bezain ezberdina Ondarrutarrei eskaintzea da, antolatzaileen helburu nagusia. Moto baten atzetik joan, abiadura hartu, arlanpa zeharkatu eta uretara jauzia ikusgarriak ikusteko aukera eskaintzen dute Ondarroako zein inguruko herrietatik etortzen diren parte hartzaileek.

34 ONDARROAKO XVIII. BANDERA – ARC1 LIGAKO ESTROPADA

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

Ondarroako Bandera 1983tik aurrera Ondarroan antolatzen den estropada da; Ondarroa Arraun Elkartea kluba da antolatzailea. Aurtengo edizioan ARC-1 ligako 8.jardunaldia izan da eta Ondarroako Antiguako Ama ontziarekin batera beste 11 lehiatu dira, Orioko arraunlariak izan direlarik garaipena lortu dutenak.

35 XX. BIZIKLETA GINKAMA

AURRERA GEURIA TXIRRINDU ELKARTEA

Hainbat haur elkartu ziren beste behin ere Itsas Aurre plazan, bakoitza bere bizikletarekin, antolatzaileek egokitutako zirkuitua ahalik eta era egokienean gainditzeko asmoz.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

36 UMEENTZAKO HERRI KIROLAK

ZUBI ZAHAR IKASTOLA

Haurrei zuzenduriko herri jolas eta herri kirolen festa egon zen beste behin ere Itsas Aurre Plazan. Egitasmoaren helburu nagusia “Euskal Herriko kulturaren parte diren herri kirolak haurren artean ezagutaraztea da”. Gauzak horrela, umeek nagusiek praktikatzen dituzten herri kiroletako proba ezberdinetan aritu ziren, hori bai, haurrei egokitutako material bereziak erabiliz.

37 ONDARROAKO IV. ANDRA MARI GINKAMA

AURRERA KIROL ELKARTEA

Mareak hala aginduta, igande eguerdian ospatu zen aurten AURRERA KIROL ELKARTEAK antolatzen duen ANDRA MARI GINKAMA eta beti bezalako erantzun ona izan zuen bai partaide eta baita ikusleen aldetik ere. Herriko zenbait koadrilek parte hartzen dute eta ohi bezala, Alameda inguruan gauzatzen dira froga guztiak.

38 ONDARROAKO II. ANDRA MARI 3X3 FUTBOL TXAPELKETA

AURRERA KIROL ELKARTEA

Arrakastatsua izan zen bigarren urtez jarraian AURRERA KIROL ELKARTEAK antolatu zuen haurrentzako 3x3 futbol txapelketa, bai partaideen aldetik eta baita ikusleen aldetik ere. Jaietarako jarri den karpa handia egokitzen dute futbolean aritzeko gisa eta bertan jokatzen dira egun oso batean, bata bestearen atzetik, txapelketa guztiko partiduak.

39 ESKU PILOTA PARTIDUAK

ONDARROAKO UDALEKO JAI BATZORDEA

Frontoian, Ondarroako gaztetxoen eta gazteen arteko esku pilota partiduak izan ziren lehenik eta jarraian, profesionalen arteko partiduak. Tradizio handia du jadanik egitasmo hauek Andramaxetako programazioan eta jendeak ez du inoiz hutsik egiten.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

40 HERRI KIROL IKUSKIZUNA

ONDARROAKO UDALEKO JAI BATZORDEA

Frontoia bete-bete egin zen beste behin ere Andramaxetako herri kirolak ikuskizunean. Herri kirolen mundua oso zabala izanik, urtero nobedadeak sartzen ahalegintzen dira antolatzaileak. Azken urteotan egin bezala, aurten ere hainbat bertsolari egon dira ikuskizunean.

41 SLACKLINE ARRIGORRI HONDARTZAN

ONDARROAKO UDALEKO KIROL BATZORDEA

Azken aldian hor eta hemen indarra hartzen doan SLACLINE funtsean, lurretik altura batera jarritako zinta elastikoaren gainean egiten den “funambulismoa” da. Yosemite parke naturalean sortu zen, 1980ko hamarkadaren bukaeran, oreka lantzeko modutzat. Geroztik, zaleak etengabe bereganatuz joan da eta Ondarroara ere heldu da jadanik.

42 BAIGORRI-DONIBANE GARAZI MENDI IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Udako etenaldia gainditu ondoren, mendi irteera berri bat antolatu zuen irailean AURRERA MENDI TALDEAK eta honako ibilbide hau egin behar izan zuten herriko zenbait mendizalek: BAIGORRI-MUNHOA MENDIA (1021m)- DONIBANE GARAZI.

43 XIV. UMEEN ARRANTZA LEHIAKETA

ARRIGORRI ITSAS ARRANTZA ELKARTEA

Badirudi herriko ume guztiak parte hartu zutela irailaren erdian ospatu zen arrantza lehiaketan, benetan be, asko eta asko izan baitziren parte hartu zuten umeak eta beste horrenbeste beraien alboan egon ziren familiarrak. Arrantzan egin ondoren frontoian izan zuten hitzordua, asko eta asko izan baitziren baita ere banatu ziren opariak.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

44 ALLERITIK ITSAS AURRERA PIRAGUAN

ESKILANTXARRI UR KIROL ELKARTEA

Ekimen polita antolatu zuten ESKILANTXARRI ur kirolak taldeko kideek estreinakoz, eta asko izan ziren Alleritik atera eta Itsas aurre inguru arte, ezelako lehiarik gabe piraguetan etorri zirenak.

45 KIROL EGOKITUAREN ERAKUSTALDIA

UDALEKO GIZARTE-ONGIZATE BATZORDEA

Kirol egokituaren erakustaldia egon zen estreinakoz Ondarroan. Eguraldiak ez zuen lagundu eta, hasiera batean programatuta zeuden ekimenak (herriko LAU GUNEETAN) Zaldupe kiroldegira eraman behar izan ziren. Udaleko GIZARTE-ONGIZATE batzordeko arduradunak, KIROL BATZORDE eta herriko kirol taldeetako zenbait boluntarioekin, besteak beste, honakoetan parte hartzeko aukera egon zen: boccia, mahai tenisa, eslalona gurpildun aulkiekin, goad ball, eta abar.

46 ARTIKUTZAKO ITZULIA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Mendi irteera berri bat antolatu zuen AURRERA MENDI TALDEAK. Oraingoan ARTIKUTZAKO ITZULIA egiteko aukera izango izan zuten Ondarroako zenbait mendigoizaleek.

47 ARIZNABARRAKO ROKODROMORA IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Ariznabarrako rokodromo ezagunera joateko aukera eman zien Ondarrutar guztiek AURRERA MENDI TALDEKO eskaladako sailak. Guztira 22 lagun joan ziren eta baita oso pozik itzuli ere, zailtasun maila ezberdinetako ibilbideak egiteko aukera izan baitzuten.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

48 LEA ARTIBAIKO I.RALLYE: KOSTAKO TRAMOA

KASTINPARRO RACING

Urteak pasatu dira Jose Mari Antxustegi, Edu Gartzia-Salazar, Gaizka Aldarondo eta Juan Mari Badiola Ondarrutar pilotu eta kopilotuak Rallyetan murgilduta egon zirenetik. Urteak pasatu dira baita ere azkenekoz rally bat Ondarroatik pasatu zenetik. Baina etenaldia luze samarra izan arren ikuskizun hau berriro pasatu zen gure herritik. EDU GARTZIA-SALAZAR eta GAIZKA ALDARONDO pilotu eta kopilotu Ondarrutarrak berriro errepidean ikusteko aukera izan genuen.

49 HITZALDIA: KIROLA OSASUNAREN BIDEA

ONDARROAKO UDALEKO KIROL BATZORDEA

Bereziki jende nagusiari zuzendutako hitzaldia egon zen Kofradi Zaharreko hitzaldi aretoan. Hizlariak, Bizkaiko Foru Aldundiko medikua den Kepa Lizarraga eta Xanti Perez kirol teknikaria izan ziren. Aukera ederra bada, jorratutako gaiaren inguruan asko esateko daukaten aditu hauen gomendioak jaso, barneratu eta praktikan jartzeko, aretoa bete zuten herritarrentzako.

50 ZIORDIA-BARGAGAIN-ALTSASU MENDI IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Eguraldia ez bazuten lagun izan ere, hainbat Ondarrutar hausartu ziren ZIORDIA-BARBAGAIN (1.156)-ALTSASU (URBASA) ibilaldia egitera.

51 MENDIKO GPS-AREN OINARRIZKO IKASTAROA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

AURRERA MENDI TALDEAK antolatuta eta XII. MENDI ASTEAREN barrenean, mendiko GPSaren oinarrizko ikastaroa teoriko-praktikoa egon zen. Bi arratsaldetan egon ziren kofradi zaharrean, eta gero, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan zuten baita ere inguruko mendietan.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

52 HITZALDIA: SEGURTASUNA MENDIAN

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

XII. MENDI ASTEKO beste bi egitasmo antolatu ziren herriko mendizaleentzako Kofradi Zaharrean, bata bestearen atzetik: -2012 urtean zehar aurrera mendi taldeak antolatutako irteeren inguruko ikus-entzunezko muntaia.

-hitzaldia: segurtasuna mendia (Mikel Barcinella)

53 ESKALADAKO DIAPOSITIVA EMANALDIA: WILLY VANALLES

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

XII. MENDI ASTEKO programazio barrenean baita ere, diapositiba emanaldi interesgarri bat egon zen Kofradi Zaharrean. Bertan, WILLY VANALLES eskalatzaileak munduan zehar egindako eskaladak ikusteko aukera izan zuten bertara hurbildu ziren Ondarrutar guztiek.

54 ESKOLA KIROLEKO BOULDER TXAPELKETA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Bizkaiko eskola kiroleko BOULDER TXAPELKETA egongo zen Zaldupe Kiroldegian eta herriko eskalatzaile gazteez gain, Bizkaiko beste hainbat eskalatzaile ere ikusteko aukera izan zuten bertara hurbildu ziren ikusleak.

55 FINALISTA EGUNA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

XII. MENDI ASTEARI amaiera emateko ONDARRU-ONDARRU mendi ireera antolatu zen. Nagusiek 4 bat orduko ibilbidea gauzatu zituzten eta, umeak, aldiz, pare bat ordukoa. Berritxun batu ziren guztiak eta elkarrekin joan ziren MADALENA bazelizara. Bertan, jai txiki bat izan zuten, hamaiketakua eta guzti.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

56 ONDARROA-LEKEITIO MENDI MARTXA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Ondarroatik kanporako urteko azken mendi irteera izan da, eta oraingoan, hiru ordu eta erdi inguruan egiteko honako ibilbide hau egokitu zuten antolatzaileek: MENDEXAKO KANPINA – OKABIXOGAINA – ELIZBURU – KALAMENDI – ASTERRIKA – MENDEXA KOKANPINA. Mendexako kanpinean dutxa eder bat hartu ondoren bazkari mundiala egin zuten guztiek.

57 28. EGIA IRIONDO MEMORIALA

ONDARROAKO ATLETISMO KLUBA

28. EGIA-IRIONDO MEMORIALA ospatu ba beste behin ere eta ohiko ibilbidea izan zuen, hau da, Berritxuko Itsaskorda inguruan hasi eta Ondarroako Gelasio taberna aurrean bukatu.

58 UMEENTZAKO “JOLAS KOOPERATIBOAK” KIROLDEGIAN

ZALDUPE KIROLDEGIA

LH1etik LH6ra bitarteko umeentzat zuzendutako egitasmoa da eta besteak beste, honakoetan arituko dira: Jolas kooperatiboak, uretako jarduera eta igeriketa. Ekimen honek, opor garaian, familia eta lana uztartzen laguntzeaz gain, aukera polita eskaintzen die Ondarroako haurrei, era berean, kirola eta entretenimendua elkartuz, ariketa fisikoa sustatzeko.

59 GAZTEENTZAKO “ATEAK ZABALIK KIROLARI” KIROLDEGIAN

ZALDUPE KIROLDEGIA

DBH3tik aurrerako gazteentzat (25 urte arte) zuzendutako egitasmoa da eta besteak beste, honakoetan arituko dira: kiroldegiko muskulazio gelako makinak nola erabili erakutsi, oinarrizko entrenamenduak egin eta kiroldegiko kirol ekintzak (cycling, functional training, Fit integrala, aquagym, eta abar) ezagutu.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

60 GURASOAK “PATINATZEN” IKASTEKO AUKERA KIROLDEGIAN

ZALDUPE KIROLDEGIA

Ez bakarrik gurasoentzako, noski, baina bai bereziki beraientzat pentsatutako egitasmoa da. Helburu nagusia honakoa da, seme-alabekin batera patinatzen ibili ahal izateko oinarrizko teknikak ikastea. Ea epe motzean zenbait guraso eta seme-alaba elkarrekin patinatzen ikusten ditugun Ondarroan zehar.

61 KALAMENDIRA IRTEERA

TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEA

Urtero legez, aurten ere, abenduaren 31an, urteari behar bezalako amaiera emateko asmoz, KALAMENDIRAKO MENDI IRTEERA antolatu du AURRERA MENDI TALDEAK. Arrakasta handia izan beste behin ere.

62 IV. KAKATZAN MONTAINBAIK BUELTI

ONDARRUKO MONTANBAIKERUK

Urtez urte arrakasta handiagoa hartzen ari den mendi bizikleta buelta egon da aurten ere abenduaren 31ean Ondarroan. Goizeko 9,30an atera ziren guztiak Alamedatik “garbi-garbi” baina berehala bilatuko zituzten lehenengo zailtasunak, aldapak, jaitsiera arriskutsuak eta abar.

ETA AIPATUTAKO GUZTIEZ GAIN, ZERA IZAN BEHAR DUZU KONTUAN: HERRIKO HAINBAT KIROL TALDE DAUDELA LIGA TXAPELKETA EZBERDINETAN

MURGILDUTA. HURRENGO ATALEAN IZANGO DUZU GUZTI HAUEN BERRI.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

LIGA TXAPELKETAK LIGA TXAPELKETAK LIGA

Ondarroako zenbait kirol taldeek modalitate ezberdinetako liga txapelketa edota antzeko lehiaketa jarrai eta antolatuetan parte hartzen dute, hau da, astero edo kasuan kasuko erregulartasunarekin lehiatzeko aukera izaten dute. Hau horrela izanik, kasu hauek ez dira islatu aurreko bi ataletan, ez dutelako egun jakin batean parte hartzen eta Ondarroan bezala, “kanpoan” ere izaten direlako. Hona hemen berauen inguruko xehetasunak.

A. AURRERA KIROL ELKARTEA. Honako maila hauetako liga txapelketetan parte hartzen dute:

o Afizionatuen ohorezko liga txapelketa (M). o Jubenilen ohorezko liga txapelketa (M). o Kadeteen ohorezko liga txapelketa (M). o Kadeteen liga txapelketa (M). o Infantilen F7 liga txapelketa (N). o Infantil 1999koen liga txapelketa (M). o Infantil 2000koen liga txapelketa.

Bakoitzaren denboraldiaren ezaugarrien arabera, astero jokatzen dituzte partiduak, hauetariko erdiak, Ondarroan jokatzen dituztelarik, normalean, bi astero. Beraz, Ondarroako futbol zaleek, badute astero Zaldupe Udal Futbol Zelaiara hurbiltzeko aukera, astero jokatzen baitira zenbait partidu bertan.

B. ESKOLA KIROLEKO FUTBOLA. Honako maila hauetako liga txapelketetan parte hartzen dute Ondarrutarrek:

o Alebinen Bizkaiko eskola kirol txapelketan ekipo bat AURRERA KIROL ELKARTEAK.

o Alebinen Bizkaiko eskola kirol txapelketan ekipo bat ZUBI ZAHAR IKASTOLAK.

o Alebinen Bizkaiko eskola kirol txapelketan ekipo bat ZALDUPE ESKOLA PUBLIKOAK.

o Benjaminen Bizkaiko eskola kirol txapelketan ekipo bi AURRERA KIROL ELKARTEAK.

o Benjaminen Bizkaiko eskola kirol txapelketan ekipo bi ZUBI ZAHAR IKASTOLAK.

Kasu honetan ere, bakoitzaren denboraldiaren ezaugarrien arabera, urritik maiatzera luzatzen dira liga txapelketak eta astero jokatzen dituzte partiduak, hauetariko erdiak, Ondarroan jokatzen dituztelarik. Larunbat goizero daude partiduak Ondarroan eta asteroko hitzordua izaten dute bertan herriko ume askoren guraso zein gainontzeko familiartekoek.

C. ONDARROA ARRAUN ELKARTEA. Honako maila hauetako liga txapelketetan parte hartzen dute:

o BIZKAIKO BATEL LIGA TXAPELKETA: Otsailetik apirilera.

Infantil (M), kadete (M), jubenil (M), senior (M), infantil-kadete (N) eta jubenil-senior (N)

o BIZKAIKO TRAINERILA LIGA TXAPELKETA: Apiriletik maiatzera.

Jubenil (M), senior (M), beterano (M) eta jubenil-senior (N)

o TRAINERUEN ARC1 LIGA: ekainetik abuztura.

Senior (M)

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

Bakoitzak bere denboraldia du eta bata bestearen atzetik izaten dira. Bakoitzaren ezaugarrien arabera, normalean, astero izaten dituzte estropadak, eta kasu gehienetan “kanpoan” lehiatu behar izaten dute. Hala ere, Ondarroako Arraun Elkarteak, “gutxienez”, maila bakoitzari dagokion estropada bat antolatzen du urtero Ondarroan. Kasu honetan, ez dago era jarraian Ondarroan estropadak ikusteko aukerarik, baina dexente Ondarrutar “mugitzen” dira hor hemenka herriko arraunlariei babesa ematen.

D. KOAXI TRIATLOI TALDEA. Honako zirkuituetan parte hartzen dute:

o EUSKADIKO DUATLOI ZIRKUITUA: Otsailetik maiatzera.

Neskak zein mutilak.

o EUSKADIKO TRIATLOI ZIRKUITUA: Maiatzetik abuztura.

Jubenil (M), senior (M), beterano (M) eta jubenil-senior (N)

Bakoitzak bere denboraldia du eta bata bestearen atzetik izaten dira. Bakoitzaren ezaugarrien arabera, normalean, ea astero izaten dituzte lehiaketak, eta Ondarroako antolatzen den triatloia izan ezin, gainontzeko kasu guztietan “kanpoan” lehiatu behar izaten dute.

E. ONDARROAKO IGERI TALDEA. Honako liga txapelketa edo zirkuituetan parte hartzen dute:

o FEDERATUEN BIZKAIKO LIGA: Urritik maiatzera.

Neskak.

o ESKOLA KIROLEKO BIZKAIKO LIGA: Urritik abuztura.

Neskak zein mutilak.

o ITSAS ZEHARKALDIEN ZIRKUITUA: Uztailetik irailera.

Masterretako neskak zein mutilak.

Bakoitzak bere denboraldia du eta bakoitzaren ezaugarrien arabera, normalean, astero edo bi astero izaten dituzte lehiaketak, eta Ondarroako antolatzen diren ONDARRU IGERI SARIA (kiroldegian) eta ITSAS LASTERKETA (Arrigorri hondartzan) izan ezin, gainontzeko kasu guztietan “kanpoan” lehiatu behar izaten dute.

F. AURRERA KIROL ELKARTEKO SASKIBALOI SAILA. Honako

maila hauetako liga txapelketan parte hartzen dute Ondarrutarrek:

o Bizkaiko 1.B liga txapelketa: senior (M).

Urritik maiatzera luzatzen da liga txapelketa eta astero jokatzen dituzte partiduak, hauetariko erdiak, Ondarroan jokatzen dituztelarik, normalean, bi astero. Beraz, Ondarroako saskibaloi zaleek, badute astero Zaldupe Udal Kiroldegira hurbiltzeko aukera.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

G. ARTIBAI JUDO TALDEA. Lurralde mailako kategoria ezberdinetako txapelketetan parte hartzen dute herriko zenbait judokak. Gero, emaitzen arabera, Euskadi zein estatu mailako txapelketan aritzeko aukera ere izaten dute beraietariko batzuk.

Jakina denez, gerrikoaren koloreak judokaren maila adierazten du, eta hauei dagokien azterketak gainditzea ere izaten da herriko zenbait judokaren helburu.

H. ONDARRU KARATE TALDEA. Lurralde mailako kategoria ezberdinetako txapelketetan parte hartzen dute herriko zenbait judokak. Gero, emaitzen arabera, Euskadi zein estatu mailako txapelketan aritzeko aukera ere izaten dute beraietariko batzuk.

Jakina denez, gerrikoaren koloreak karatekaren maila adierazten du, eta hauei dagokien azterketak gainditzea ere izaten da herriko zenbait karateken helburu.

I. TONTORRAMENDI AURRERA MENDI TALDEKO ESKALADA ESKOLA. Honako liga txapelketa edo zirkuituetan parte hartzen dute:

o ESKOLA KIROLEKO BIZKAIKO LIGA: Urritik maiatzera.

o FEDERATUEN ZIRKUITUKO TXAPELKETAK: Urritik

abuztura. AURRERA GEURI TXIRRINDU ELKARTEA. Honako lasterketetan parte hartzen dute nagusiki:

o TXIRRINDU ESKOLETAKO TXAPELKETAK: haurrak.

o ZIKLOTURISTEN ZIRKUITUKO LASTERKETAK:

federatutako nagusiak.

AIPATURIKO KASU GUZTIETAN “OINARRIZKO” LEHIAKETA EDO LIGAK AIPATU IZAN DIRA. GERO, BAKOITZAREN EZAUGARRI ETA LORTUTAKO EMAITZEN

ARABERA, MAILA “GORAGOKO” TXAPELKETETAN ERE PARTE HARTZEN DUTE ONDARROAKO ZENBAIT KIROLARI EDOTA TALDEEK.

ONDARROAKO UDALA 2012 URTEA KIROL PROGRAMAZIOA

ANIMA ZAITEZ

KIROLAZ GOZATZEKO AUKERA UGARI DUZU ONDARROAN

-ONDARROAKO UDALA-

-KIROL BATZORDEA-