5
ERAGILE TEKNOLOGIKOAK Eragile teknologikoak eginkizun jakin bat betetzen duten mekanismoak, piezak edota osagaiak dira. Esate baterako, egiturak landu ditugunean erabilitako profilak eragile teknologikoak dira: euren eginkizuna esfortzuei aurre egitea da. Argiaren etengailua beste eragile teknologiko bat da: zabaldu edo itxi egiten du zirkuitu elektriko bat. Eragileak mekanikoak, elektrikoak, elektromagnetikoak, argi- elektrikoak, elektronikoak... izan daitezke. Proiektu honetan eragile mekanikoekin egingo dugu lan. A) eragile mekanikoak Mugimenduak transmititu, eraldatu edota kontrolatzea ahalbidetzen duten mekanismoak dira (eragile teknologikoak). Eragile mekaniko nagusiak honako hauek dira: 1. PALANKA Barra zurrun bat da, fulkru izeneko puntu baten inguruan biratzen dena edo horren gainean biratzen dena. Hiru palanka- mota daude: 1., 2. eta 3. Motakoak baldintza batzuen arabera (non dagoen euskarri-puntua, non egiten den indarra eta non dagoen gainditu beharreko indarra. Gure lanean lehen motakoak erabiliko ditugu gehienbat. 2. POLEA Makina bakuna da, ardatz baten inguruan biratzen den gurpila artekadun batez osatua dago. Poleak hainbat erabilera izan ditzake, baina proiektu honetan mugimendua transmititzeko erabiliko dugu gehienbat. 1 1. motakoa 2. motakoa 3. motakoa

Operadore mekanikoak

  • Upload
    gtxakar

  • View
    224

  • Download
    3

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Operadore mekanikoak

ERAGILE TEKNOLOGIKOAK

Eragile teknologikoak eginkizun jakin bat betetzen duten mekanismoak, piezak edota osagaiak dira. Esate baterako, egiturak landu ditugunean erabilitako profilak eragile teknologikoak dira: euren eginkizuna esfortzuei aurre egitea da. Argiaren etengailua beste eragile teknologiko bat da: zabaldu edo itxi egiten du zirkuitu elektriko bat.

Eragileak mekanikoak, elektrikoak, elektromagnetikoak, argi-elektrikoak, elektronikoak... izan daitezke.

Proiektu honetan eragile mekanikoekin egingo dugu lan.

A) eragile mekanikoak Mugimenduak transmititu, eraldatu edota kontrolatzea ahalbidetzen

duten mekanismoak dira (eragile teknologikoak). Eragile mekaniko nagusiak honako hauek dira:

1. PALANKA Barra zurrun bat da, fulkru izeneko puntu baten inguruan biratzen dena

edo horren gainean biratzen dena. Hiru palanka-mota daude: 1., 2. eta 3. Motakoak baldintza batzuen arabera (non dagoen euskarri-puntua, non egiten den indarra eta non dagoen gainditu beharreko indarra. Gure lanean lehen motakoak erabiliko ditugu gehienbat.

2.

POLEAMakina bakuna da, ardatz baten inguruan biratzen

den gurpila artekadun batez osatua dago. Poleak hainbat erabilera izan ditzake, baina proiektu honetan mugimendua transmititzeko erabiliko dugu gehienbat.

Poleak lineal bihurtzen du mugimendu zirkularra, eta alderantziz.

3. BIRADERA Ardatz (polea) bat ahalegin gutxiagorekin biratzea ahalbidetzen duen

eragile bat da. Biradera biratzean ardatza ere biratzen da.Egiatan biradera palanka bat da. Zenbat eta handiago izan biraderaren

besoa, orduan eta indar gutxiago egin beharko dugu polea mugiarazteko.

1

1. motakoa

2. motakoa

3. motakoa

Page 2: Operadore mekanikoak

x

Biraderak lineal bihurtzen du mugimendu zirkularra.

4. BIRABARKIA Eragile bat da, ardatz bakar

baten inguruan kokatutako biradera bat edo batzuk dituena. Birabarkia lotuta joan ohi da biela bati eta aurrera eta atzeranzko mugimendu lineal bihurtzen du mugimendu zirkularra..

5. BIELA Barra zurrun bat da,

biratzen den gorputz bati konektatuta dagoena (gurpila, birabarkia...) eta beronek mugiarazita dena. Gorputza

biratzen denean, biela aurrerantz eta atzerantz doa bira bakoitzarekin batera, aldaro-mugimendu bihurtuz gurpila edo birabarkiaren mugimendu zirkularra.

Biela batek gurpila bi elkarlotzen dituenean gurpila baten mugimendu zirkularra besteari transmititzeko balio du, lurrunez mugitutako tren-makinetan gertatzen den bezala.

6. GURPIL ESZENTRIKOA (ESPEKA)

Mekanismo gurpilduna da, gurpilaren zentrotik igarotzen ez den ardatz baten inguruan biratzen dena.

Eragile honek mugimendu zirkularra aurrera eta atzeranzko mugimendu lineal bihurtzea ahalbidetzen du.

7. ESPEKA Gurpil eszentrikoan oinarritutako

mekanismoa da. Forma berezia dauka ardatzarekin batera bira dadin.

Gurpil eszentrikoak bezala, aldaro-mugimendu bihurtzen du mugimendu zirkularra (gorantz eta beherantz).

8. ENGRANAJEAK

Pieza hagindun multzoak dira, elkarrekin ahokatzen direnak.Engranajeak mugimendua ukipenez edo marruskaduraz transmititzen

duten poleak dira.Engranajeak mota hauetakoak izan daitezke: konikoak, zilindrikoak,

kamaigabeak edota kremailerakoak.

2

biela

biraderabirabarki

a

Page 3: Operadore mekanikoak

B) MUGIMENDUA TRANSMITITZEKO SISTEMAK

Mugimendua ardatz batetik beste batera komunikatzeko erabiltzen diren mekanismoak dira.

Mugimenduaren transmisioa hauetariko bat izan daiteke:

1. MARRUSKADURAZ Elementu bi edo gehiagoren arteko marruskadura mugimendua euren

artean transmititzeko. Mugimenduaren norabidea (lineala naiz zirkularra) alda daiteke.

Mota hauetariko bat izan daiteke:

A) Bi gurpilen arteko marruskadura zuzena: gurpil bi euren artean marruskatzen direnean.

Plano berean: gurpil bi edo gehiago elkarren artean eta ardatz paralelotan marruskatzen dira. Plano ezberdinetan: gurpil bi edo gehiago elkarren artean marruskatzen dira, baina plano ezberdinetan (orokorrean plano elkarzutetan).

B) Uhala eta poleak: Uhala deitzen diogu elementu elastiko samar bati, polea bi konektatzen dituena mugimendu zirkularra batetik bestera transmitituz.

Bi poleen arteko uhala gurutzatuz transmititutako mugimenduaren zentzua aldatzen da.

Uhalak erabiltzen dira elkarren urruti dauden bi ardatz lotzeko.

C) Polea-trena: horrela esaten da uhal malguz konektaturiko polea batzuk daudenean, eta mugimendua haietariko batetik gainontzeko besteei transmititzen denean.

2. BULTZADA ZUZENA Engranaje ezberdinetako haginek sortutako bultzada zuzena.

Hauetariko bat izan daiteke:

A) Bakunak: engranaje bi.

B) Konposatuak: bi engranaje baino gehiago.

C) Engranaje-trena: horrela esaten da

engranaje batzuek elkar ukitzen dutenean,

eta mugimendua haietariko batetik

gainontzeko besteei transmititzen denean.

3

Page 4: Operadore mekanikoak

D) Katea eta pinoiak: erdibideko mekanismoa da, engranaje bidezko

bultzada eta uhal bidezko bultzadaren artekoa.Bi

gurpil hagindun dira (pinoiak), elkarren artean

konektaturik daudenak gurpiletako pinoietan

engranatzen den katea baten bitartez.orrea.

4