14
ORDIZIA HEZI-GUNEA: Hiri Hezitzaile Proiektua.

Ordizia Hiri Hezitzailea

  • Upload
    jau-man

  • View
    220

  • Download
    6

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2007.12.13. Ordizia Hiri Hezitzaile Hasierako Proiektua

Citation preview

Page 1: Ordizia Hiri Hezitzailea

ORDIZIA HEZI-GUNEA:Hiri Hezitzaile Proiektua.

2007ko abenduak 13

FELIX ETXEBERRIA ELISABET ARRIETA

JOXE GARMENDIA

Page 2: Ordizia Hiri Hezitzailea

1.- Sarrera / Justifikazioa

Gaur egungo bizimodua Hiria deitzen diogun espazio fisiko batean kokatzen da gehientsuenetan. Eta bizitza modu hau, beste gauza askoren artean, herritarren elkarbizitzarako erabiltzen den tokia dela azpimarratuko genuke.

Hiriak trebatu egiten gaitu elkarrekin bizitzeko orduan eta testuinguru honetan, herritarraz gain, ezinbestekoa da Udalaren presentzia, bera baitago hiritarrengandik gertu, beraien beharrei erantzuteko enkarguarekin.

Errealitate honen aurrean, eta bertan sortzen ziren kezkei aurre egiteko, Hiri Hezitzaileak deituriko mugimendua sortu zen 1990ean, hiriei elkarrekin lan egiteko aukera bat eskaini nahian, herritarren bizitza kalitatea hobeagoa lortzeko asmoz.

Bartzelonan egin zen lehen Kongresua, “Hiri Hezitzailea, ume eta gazteentzakoa” lelopean; eta ordutik bi urtero hiri ezberdinetan eta izenburu anitzekin ekin zaio lanari. Azkena, 2006ean Lyonen (Frantzia) izan zen “Pertsonen lekua hirietan” izenburuarekin; eta datorrena Sao Paulon, 2008ko apirilean, “Hiritargotzat nola eraiki kultur- anitzetako hirietan” erronkarekin.

Hiria Hezitzailea dela diogunean, zera adierazi nahi dugu: hezitzailea izan nahi duen intentzioa bere baitan kokatzen duela.

Asmo honek konpromiso politiko bat eskatzen du, baina ezinbestean hiritarren konpromisoa ere erantsi beharko dio. Elkarrekin, hiritarrak eta administrazioa, hiru mailatako lanari, behintzat, ekin beharko liokete Hiri Hezitzaileen printzipioetan ageri den bezala:

- Informazioaren azalpen egokia eta gardena.

1

Page 3: Ordizia Hiri Hezitzailea

- Hiritarren parte hartzea- Beharren ebaluaketa, proposamen eta ekintzak etorkizunean

garatzeko.

Hiria, beraz, heziketarako eragile bihurtzen da bere osotasunean. Aldi berean, beste eremu berriak kontutan izan behar ditu tradiziozko esparru hezitzaileetatik ateraz, koordinazioa eta transbertsalitatea lan tresna indartsuak bilakatuz.

Hiri hezitzaile honek ezinbestean kontutan izan behar ditu arlo hauek: hirigintza, ikastetxeak, kirola, ingurugiroa, osasuna, mugikortasuna, seguritatea, zerbitzuak, ekipamenduak eta ekonomia. Denak kontutan izan behar dira. Zeren eta orain arte Heziketa bakarrik irakaskuntzarekin lotu baitugu. Eta ikuspegi mugatu hori da gainditu behar duguna, arestian aipatutako arlo guztiak loturik.

Horrela, Udala eta Hiritarrak elkarlanean arituz aro berri batean lan egiteko modua eraikiko genuke.

Bestalde, Hiri Hezitzaileek badute espazio bateratu bat, A.I.C.E. deitutakoa (Asociación Internacional de Ciudades Educadoras). Bertan jakineko gai batzuk aipatzen dira gaur egun pisutsuak izan daitezkeenak: arrazakeriaren aurkako ekintzak, hiritarren parte hartzea espazio publikoen kudeaketan edota gazteen tokia eta protagonismoa hiri hezitzaileetan.

A.I.C.E. Elkarteak gaiaren inguruan bilerak eta Kongresuak egiten ditu. Horrezaz gain, espazio bateratu bat eskaintzen du. Bertan Hiri Hezitzaileek beren esperientziak aurkezten dituzte beste hiriek ezagutzeko eta elkarlan bat bidera ditzaken.

Bukatzeko, iruditzen zaigu Hiri Hezitzaileen Proiektuak aukera paregabea eskaintzen duela gauzak beste modu batean egiteko, hala nola: betiko inertzietatik alde egiten saiatuz; gaurko Udal batek behar dituen enkarguei aurre egiteko modu interesgarri bat jorratuz eta Herritarrek eskatzen dituzten kezkei erantzuteko ahaleginetan saiatuz.

2

Page 4: Ordizia Hiri Hezitzailea

2. Denborak

Jarraian proposatzen den proiektua 2008ko urtarrilean hasi eta 2010eko abenduan bukatuko litzateke. Denbora honetan, Ordizia, Hiri Hezitzailea proiektuak ardatz sendoak gauzatu behar ditu eta ekintza zehatzak bideratu.

Dena den, jarraian ikusiko den bezala, denbora ezberdinak bereizten dira prozesu honetan eta bakoitzak helburu propioak izango ditu.

PROZESUAREN KRONOGRAMA

2008 2009 2010

EKINTZAKUrtarrila

/Ekaina

Iraila/

Abendua

Urtarrila

/Ekaina

Iraila/

Abendua

Urtarrila

/Ekaina

Iraila/

Abendua

Ordiziako Udalak gaur eguneko erronkei erantzuteko modu berri bat eraikitzen hasi.

Ordizia Hiri Hezitzailea bihurtzeko testuingurua ezagutu eta diagnostikoa burutu.

Planaren zirriborroa egin

2009ko iraila/ 2010eko abuztua bitartean garatuko den egitasmoaren plana egin.

Egitasmoaren garapena

Lortutako emaitzen azterketa eta ebaluaketa.

3

Page 5: Ordizia Hiri Hezitzailea

3. Helburuak.

Ordizia Hiri Hezitzaile izateko helburu nagusiarekin:

3.1.- 2008ko Urtarrila-Ekaina

Hiri Hezitzaileen inguruan informazioa / dokumentazioa eskaini. Ordiziako Udalak gaur eguneko erronkei erantzuteko modu berri bat

eraikitzen hasi. Herritarrei gai publikoetan parte hartzeko aukera eskaini. Udala eta Herritarren Elkarlana bultzatu. Ordizia Hiri Hezitzailea bihurtzeko lehen urratsari ekin: testuingurua

ezagutu eta diagnostikoa burutu.

3.2.- 2008ko Iraila-Abendua

Hiri Hezitzailearen lehen esperientzien ardatzak finkatu. Esperientzia zehatzak bideratzen hasi. Planaren zirriborroa egin

3.3.- 2009ko Urtarrila-Uztaila

2009ko iraila/ 2010eko abuztua bitartean garatuko den egitasmoaren plana egin.

3.4.- 2009ko Iraila-2010eko Abuztua

Egitasmoaren garapena

3.5.- 2010eko Iraila- Abendua

Lortutako emaitzen azterketa eta ebaluaketa. Beste esperientzi berriei ekin. Hiri Hezitzaileen datorren Kongresuan, 2010ean, Esperientziaren bat

aurkeztu.

4

Page 6: Ordizia Hiri Hezitzailea

4. Ekintzen proposamena eta metodologia:

4.1.- 2008ko Urtarrila-Ekaina.

4.1.1.- ORDIZIAKO UDALEAN: Beharren / Testu inguruaren azterketa

LEHEN LAN BILERA:

Helburuak adostu eta espektatibak lotu. Iritziak eta ametsak plazaratu. Mugak aztertu eta baliabideak kontutan izan Lanerako kontaktu bat aukeratu (pertsona/ taldea).

NOREKIN: Ordiziako Udala osatzen duten Departamentuetako ordezkariekin.

BIGARREN LAN BILERA:

Dokumentazioa jaso, aurreko ikerketak bildu eta beste hirietan egiten denaren berri eman.

NOREKIN: Ordiziako Udala osatzen duten Departamentuetako ordezkariekin

UDALEKO TEKNIKARI ETA POLITIKARIEKIN TAILERRA:

Egoeraren azterketa: Udalean zer egiten den ikusi eta zerk duen hezitzailea izan daitekeen intentzioa.

Proposamenak eta lehentasunak aurkeztu. Kontutan izan koordinazioa eta transbertsalitatea ardatz nagusiak

direla

TXOSTENA OSATU: EMAITZAK ETA BEHARREN PROPOSAMENAKLehentasunen sailkapena.

5

Page 7: Ordizia Hiri Hezitzailea

4.1.2.- ORDIZIAKO HERRITAR ETA ELKARTEEKIN: Beharren / Testu inguruaren azterketa

DIAGNOSTIKO TAILERRA:

Udalean egiten dena aztertu hezitzailea izan daitekeen intentzioaren ikuspegitik eta herritarren iritziaren arabera.

Udalean, herrian, egiten ez dena, amesten dena, azaldu eta aztertu. Proposamenak eta lehentasunak aurkeztu.

NOREKIN: Ordiziako Herritarrak (Elkarteak, taldeak, konpromisoa agertzen

duten herritarrak…)

Oharra: Gonbidatuen kontaktuak Udalak kudeatuko ditu.

TXOSTENA OSATU: EMAITZAK ETA BEHARREN PROPOSAMENAK. Lehentasunen sailkapena.

BI DOKUMENTUEN ARTEKO LOTURAK ETA ADOSTASUNAK. ONDORIO BEZALA:

Lehentasunak eta proposamenak aztertzen hasi. Udala eta Herritarren arteko lanerako KOMISIOREN/TALDE ERAGILE

BAT SORTU? Lan-talde hau izango litzateke 2010ean, proiektua amaitu ondoren, lanari jarraipena emango liokeen balizko errelebo-taldea.

4.1.3.- ORDIZIAKO HERRITAR GUZIEI ZUZENDUTAKO EKINTZAK

Hitzaldia: proiektuaren eta gaiaren aurkezpena. Beste hirietan egiten dena aurkeztu. Triptiko bat egin informazioa azaltzeko helburuarekin. Triptikoan gehigarri bat jaso iritzi gehiago biltzeko. Herritar gehiago

hurbiltzeko ahaleginak. 2010etik aurrera proiektu honen ildoa jarraituko duen lan-talde

interesatua eta inplikatua prestatzeko beharrezko urratsak eman.

6

Page 8: Ordizia Hiri Hezitzailea

4.2.- 2008ko Iraila-Abendua

Atal honetako bi helburuei ekiteko, alegia Hiri Hezitzailearen lehen esperientzien ardatzak finkatu eta Esperientzia zehatzak bideratzeko Planaren zirriborroa egiten, Abendurako.

Udala eta Herritarren arteko lanerako Talde Eragile bat finkatu. Bi dokumentuen arteko loturak eta adostasunak ikusi, aurkeztu eta

aztertu taldean. Emaitzak Ordiziako herrian zabaldu eta parte hartzeko gonbidapena

ireki.

Debatea - Ideien andana

Dokumentuan aurkezten diren lehentasunak kontutan izanik: ZER EGIN NAHI DUGU ORDIZIA HIRI HEZITZAILE IZATEKO?. Taldeko

ideien bilduma, proposamenen pilaketa, alegia, esperientziak finkatzeko lehen urratsak.

Planaren zirriborroa egin, Abendurako:

4.3.- 2009ko Urtarrilak-Uztaila

Egindako planaren zirriborroa oinarritzat hartuz, 2009ko iraila/ 2010 abuztua bitartean garatuko den egitasmoaren plana egin.

Esperientzian parte hartu behar duten sektore ezberdinenetako ordezkariekin egitasmoa bideratzeko aholkularitza.

4.4.- 2009ko Iraila-2010 Abustua2009ko iraila/ 2010 abuztua bitartean egitasmoaren garapena.

7

Page 9: Ordizia Hiri Hezitzailea

Esperientzian parte hartzen ari direnekin planen jarraipena. Ordiziako lan-taldea prestatu

4.5.- 2010ko Iraila- Abendua

Lortutako emaitzen azterketa eta ebaluaketa. Hiri Hezitzaileen datorren Kongresuan, 2010ean, Esperientziaren bat

aurkeztu.

Beste esperientzi berriei ekin. Erreleboa eman proiektua jarraituko duen lan-taldeari.

8