8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2018ko abenduaren 1a. 571. zenbakia noticiasdenavarra.com IZAKI GARDENAK Jon Basagurenek gidatzen duen taldeak prest du ‘Dena oskol’ bere laugarren estudioko lana -- 4-5. orrialdeak --

ortadar...2018/12/01  · Larunbata, 2018ko abenduaren 1a Ortadar // 03 LITERATURA ANTZERKIA ARTEA ZINEMA MUSIKA DISEINUA PUBLIZITATEA ARKITEKTURA INTERNET KOMIKIA …

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ortadar...2018/12/01  · Larunbata, 2018ko abenduaren 1a Ortadar // 03 LITERATURA ANTZERKIA ARTEA ZINEMA MUSIKA DISEINUA PUBLIZITATEA ARKITEKTURA INTERNET KOMIKIA …

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2018ko abenduaren 1a. 571. zenbakia noticiasdenavarra.com

IZAKI GARDENAK

Jon Basagurenek gidatzen duen taldeak prest du

‘Dena oskol’ bere laugarren estudioko lana

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortadar...2018/12/01  · Larunbata, 2018ko abenduaren 1a Ortadar // 03 LITERATURA ANTZERKIA ARTEA ZINEMA MUSIKA DISEINUA PUBLIZITATEA ARKITEKTURA INTERNET KOMIKIA …

Zuzendaria: Joseba Santamaria Rekarte Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Galder Izagirre

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SANafarroako Gobernuak lagundua

02 // Ortzadar Larunbata, 2018ko abenduaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·zinema

Lezoren azken bidaiaLezo Urreiztietaren bizitza du hizpide Josu Martinezen ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentalak. Zinemaldian aurkeztu ondoren, Euskal Herriko aretoetara iritsi da orain, filmaz haratago doan bira-berezi batekin

BBere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herria-ren askatasuna negoziatu zuen atzerriko gobernuekin; Bilbon armaz betetako

hamazazpi itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen… Lezo Urreiztieta (Santurtzi, 1907- Baiona, 1981), XVI. mendeko pira-ta bat izan zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bada, XX. mendea zeharkatu zuen pertsona ati-piko honen bizitza pantaila handira ekarri du Josu Martinez zuzendari bilbotarrak (Bilbo, 1986). Eta ez edonola: Lezo Urreiztietak berak kontatuko digu bere istorioa, hil eta 40 urtera. Nola? Mar-tin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarraren magnetofonoaz baliatuta. Izan ere, 1975 eta 1978 urteen artean Ugaldek Lezori egin zion 35 orduko elkarrizketa hartu du ardatz Martinezek Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala egiteko. Aukera-keta eta edizio lan handia izan du, 35 orduko gra-bazioak ordu bateko dokumentalean laburbildu baititu Martinezek: “Lezoren bizitzak pelikula baterako baino, telesail luze baterako emango lukeela esan didate dokumentala ikusi dutenek”, kontatu du zuzendariak. Urreztietaren ahotsa Lezo ezagutu zutenei eginda-ko elkarrizketekin uztartu ditu Martinezek, bere bizitzan izan zituen bi emazteen semeei egindakoak, kasu. Iñaki Goioaga (Sabino Arana Fundazioa), Luis Sala, (Indalecio Prieto Fundazioa) eta Iñaki Egaña (Euskal Memoria Fundazioa) historialarien testi-gantzak ere jaso ditu dokumentalean. Lezoren ahots pasarteak laguntzeko Adur Larrearen marrazkiak, artxiboko irudiak eta Joserra Senperenaren musi-ka bizia erabili ditu zuzendariak.

EZOHIKO KONTRABANDISTA Produktuen kon-trabandoarekin hasi bazen ere, laster ekin zion pertsonen kontrabandoari, ehunka pertsonen bizia salbatuz. Hala egin zuen 1934ko urriko iraultzan, sozialisten alde, baita urte batzuk geroago ere Astu-

riasen, Luancon, 11 urtez erregimen frankistaren kontra mendietan iraun zuten gerrillariak handik atera eta erbestera eramateko lan egin baitzuen. Gerra Zibilean Bizkaiak frankisten aurrean tinko iraun bazuen ere, Lezori esker ere izan zen hein batean, bera arduratu baitzen atzerritik Bilbora armaz betetako 17 itsasontzi ekartzeaz. Frantziara alde egin behar izan zuen gero, eta handik Franko hiltzen saiatu zen. Mexikoko erbestean, ordea, Lezok dio (grabazioetan) Euskal Herri independen-tea Guadalupeko irlan sortzeko eztabaidak izan zituela garai hartako Lazaro Cardenas presiden-tearekin. “Dokumentalean Euskal Herriko histo-riari buruzko pasarte ezezagunak kontatzen dira , Lezoren beraren bizitzak ere Euskal Herriaren his-toria kontatzen baitu”, dio Josu Martinezek. ZINEMA ESPERIENTZIA BERRITZAILEA Marti-nezek argi du Urreiztietak ez duela oraindik kon-tatu beharreko dena kontatu: “Bere bizitzaren gai-nean gauza asko daude deskubritzeko, dokumen-talak ez baitu guztia azaltzen. Material oso inte-resgarria dugu esku artean jendartearekin konpar-titzeko”, gehitu du. Horregatik, Jainkoak ez dit barkatzen dokumentalaren aurkezpen birari kolo-re berezi bat erantsi nahi izan dio Martinezek eta filma proiektatzeaz aparte “zinema esperientzia

berritzaile bat” proposatu die ikus-entzuleei: “Pertsonaiak gehiagorako ematen duenez, argi-taratu gabeko eduki gehiago eramango ditugu emanaldietara. Dokumentalaren egileak izango gara bertan, jakin-minez gelditu den ikusleari Lezori buruzko jakintza helarazteko”. Proiektua “Lezoren azken bidaia” bezala definitu du zuzen-dariak, “Lezo nor izan zen, zer eta zergatik egin zuen gehiago eta hobeto ikas dezagun”. Internet bidez ere balio erantsia gehitu diote doku-mentalari, “transmedia-bidaia” bat asmatuz. Jain-koakezditbarkatzen.eus webgunenan sartu eta Urreiztietaren bizilekuak izan zirenak bisitatu dai-tezke, mapa baten bidez. Argazkien bidez, berriz, haren bizitza ezagutu zutenen lekukotasunak. Lezo modu ludikoan ezagutzeko beste aukera bat.

ZITA BEREZIAK Dokumentala lehen aldiz Donos-tiako XX. Zinemaldian aurkeztu bazuten ere, aza-ro bukaeran iritsi da Euskal Herriko zinema are-toetara. Hazparnen ekin diote bidaiari eta San-turtzin ere izan dira, Lezoren sorterrian, bere seni-deekin batera. Aurrera begira hamaika ikuskizun dituzte itxita, urtarrila bukaerara arte behintzat. Horietako bat Luancon, 1948an gerrillari sozia-listei ihes egiten lagundu zien toki berean. Gerri-llari horien senideak izango omen dira bertan. “Memoria lanetan jarraitzeko” aurkezpen bira izango da Jainkoak ez dit barkatzen dokumenta-larena.

Ezkerrean, Lezo Urreiztieta ‘Gudari’

izeneko bere ontziarekin. Lerro hauen

azpian, Londresen, lur hartu berritan.

‘JAINKOAK EZ DIT BARKATZEN’

‘JAINKOAK EZ DIT BAR-KATZEN’. EMANALDIAK:

Abenduak 3: Bilbo, Bizkaia Aretoa (EHU), 19:00. Abenduak 4: Andoain, Bastero Kulturgunea, 19:30. Abenduak 5: Donibane Garazi, Le Vauban zinema, 20:30. Abenduak 6: Durango, Irudienea 19:00. Abenduak 7: Maule, Maule Baitha zinema, 20:30. Abenduak 11: Donapaule, Saint-Louis zinema, 20:30. Abenduak 13: Kanbo, Zine-ma, 20:30. Abenduak 15: Lezo, Gezala Auditorum. Abenduak 18: Hendaia, Les Varietés zinema, 20:30. Abenduak 19: Azpeitia, Soreasu Antzokia. 21:00. Urtarrilak 10: Iruñea, Nafarroako Filmategia. 20:00. Urtarrilak 18: Gartxot Eguna, Ezkarotz. 12:00. Urtarrilak 23: Gasteiz. Oihaneder Etxea, 19:00. Urtarrilak 25: Arrasate Kulturatea Aretoa, 19:30.

ETXAHUN GONZALEZ

Josu Martinez zinegilea. BORJA GUERRERO

BILBO

Page 3: ortadar...2018/12/01  · Larunbata, 2018ko abenduaren 1a Ortadar // 03 LITERATURA ANTZERKIA ARTEA ZINEMA MUSIKA DISEINUA PUBLIZITATEA ARKITEKTURA INTERNET KOMIKIA …

Ortzadar // 03Larunbata, 2018ko abenduaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

T

IRITZIA

Igeltseroen lanakPAKO ARISTI

TARTEKA Jasone Osoro-rekin geratzeko ohitura hartu nuen aspaldi, gehie-netan bere edo nire herrian

egiten dugun gosari baten bueltan, edota bermuta hartzeko, gutxiago-tan, bere 12etan bermuta nobelaren izenburuari jarraikiz. Orain hurre-na elkartu ginenekoa 13:30etan izan bazen ere. Gai asko ateratzen dira mahai gai-nera, inspirazio uneak egoten dira, intimistagoak, etsipen edo neke adie-razpenak, eta orduak tximistak legez igarotzen zaizkigu. Eta, ezinbestean, idazlearen ofizioaz mintzo gara askotan. Biok egin genuen ogibide eder horren aldeko apustua, solda-ta finkoa (baina emozio gutxiago) ekar zezaketen lanak baztertuta, urte asko daramatzagu, eta, zorionez, urtero iritsi gara hilaren bukaerara. Baina une ilunak ere baditu gure zereginak: prekarietatea gogor pai-ratzen dugu maiz, edo iturria agor-tu egin dela dirudi, edo testua ez zai-gu ateratzen guk nahi bezala. Geu-re burua gutxietsiz, auto-estimua euskarririk gabe geratzean oso gutxi falta izaten zaigu, batzuetan, dena pikutara botatzeko, beste zerbaite-tara dedikatzeko, adinean aurrera goazen heinean gero eta zailago jar-

tzen ari bazaigu ere, hezkuntzara igarotzea, batik bat. Halere, kezkak, injustiziak eta afruntuak partekatuz leundu egiten dira. Atera berri dudan nobelaren harira kritiken gaia atera zen. Jasonek ez ditu irakurtzen; nik bai. Eta ideia bitxi bat bota zuen: zergatik existitu behar duten kritikek. Gure lanaren jazarpen gehiegizkoa iruditzen zaio-la. Irudikatu, zer litzatekeen irakas-le bati kamera bat jartzea, eta inter-neten denok jardutea hark klaseak nola ematen dituen kritikatzen. Edo igeltsero bati: obra amaitu duenean egunkari guztietan agertzea obra horri buruzko kritika sorta, eta lana egiteko moduaz, antzematen zaiola esperientzia falta, ez diola mailuari behar bezala heltzen, zikina dela… edo taxi-gidari bati, udaltzain bati, kamarero narras guztiei…Mundu hau gudu zelai bihurturik, inor ez litzateke salbatuko, laster genuke gobernua kritiken aurkako lege-dekretu bat idazten. Idazleon lana, aldiz, nahiko modu errukigabean kritikatzen da maiz, eta kasu honetan errukiari begiru-nearen eta errespetuaren ezauga-rriak eman nahi dizkiot, eta ez inor minbera utzi beldurrez esandako

gezur leunen osagaiak. Azken batean, zer dugu, bada, irabazten? Zer onura, ondasun eta ospe dago, bada, jokoan? Egia da lanera ez garela egunero joaten, baina lanean ari garenean inork baino ordu gehiago sartzen dugula ere bai. Ez dugu gure lana mekanizatuko duen tresnarik, ez asegururik, geure buruaren emana soilik. Geure buruan, soilik, lehengaia eta hori lantzeko tresnak. Oso exijentea da, alde horretatik, idazle lana, dituen irabazientzako. Lana publiko egiten dugula? Salgai dagoela? Guk, sikiera, zerbait ekoiz-tu dugu; kritikoek zer jartzen dute salgai? Zer ekoiztu dute? Ez noa haiekin haserretzera, halere, geu-rekiko eskatzen dudan erruki zabal berbera merezi dutelakoan haiek ere. Hermann Hessek eman zidan zerbait gehiago ulertzeko klabea: “Paisaia bat deskribatzen dugunean, ez gara paisaiaz ari hizketan, geure buruaz baizik”. Liburuei buruz ari direnekin ere antzeko zerbait ger-tatzen dela iruditzen zait. Liburua, kritikoari, ispilu zaiola beti, bere ira-kurketa guztiena, bere bizitzako egoerarena. Eta agian ez dugu idaz-ten, beti, haiek irakurri nahi luke-ten nobela.

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Katakrak liburuak.

1. Koxka bat estuago Henry James. Igela.

2. Errepidean Jack Kerouac. Pasazaite.

3. Gerezi garaia Belatz. Txalaparta.

4. Hondamuinean Zericalcare. Farmazia Beltza.

5. Munduko tokirik ederrena Iñigo Aranbarri. Susa.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Kartzelako gutunakRosa Luxemburg. Katakrak.

2. Emakumeak, kultura eta politika Angela Davis. Katakrak.

3. Soldataren patriarkatua Silvia Federici. Katakrak.

4. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

5. Europar mezularia Robert Menasse. Katakrak.

Idazleon lana nahi-ko modu errukiga-

bean kritikatzen da maiz, eta kasu honetan errukiari

begirunearen eta errespetuaren ezaugarriak eman

nahi dizkiot

GAZTE LITERATURA

Eskularru beltzak: ‘Ihesi’

Jasone Osoro eta Josevisky. Elkar. 168 orr. 15 euro.

Laugarrena eta azkena

Jasone Osorok bukatutzat eman du ‘Eskula-

rru beltzak’ gaztetxoentzako bilduma ‘Ihes’

laugarren alearekin. Azken abentura hone-

tan, Beireri ihes egitea beste erremediorik ez

zaio geratu, guztiek botatzen baitiote Lin-

dari gertatutakoaren errua. Linda ospita-

lean koman dagoela, Beyoncek sentitzen du

inork baino gehiago lagunak utzitako hu-

tsunea, nahiz eta parte hartu duen telesai-

laren estreinaldiak aztoratuta daukan. Kar

egokitzen ari da aita gurpilaulkiari lotuta

bizitzen ikustera, ama etxetik joan dela

onartzearekin batera. Herriko jaietan aska-

tuko dira guztien kanpo eta barne korapi-

loak, berriro ere lagunartera etorriz.

ALDIZKARIA

‘Kokuioak’

Joseba Sarrionandia. Pamiela. 184 orr. 12 euro.

Euskal Herria eta Kuba

‘Kokuioak’ izeneko ikerketa aldizkaria jarri

du abian Habanako Unibertsitateko Euska-

ra eta Euskal Kultura irakurletzak. Bertan

euskara eta euskal kultura irakurle den

Joseba Sarrionandia ‘Sarri’ (Iurreta, 1958)

idazleak koordinatutako argitalpen honek

euskaldunen eta kubatarren arteko harre-

manak aztertzea du helburu. Lehenengo

alea paperezkoa izango da eta handik

aurrera bertsio elektronikoa baino ez da

egongo. Literatura, historia eta etnografiari

buruzko artikuluak irakurri daitezke lehen

zenbaki honetan, baina baita izaera ani-

tzeko dozena bat testu laburrago ere:

olerkiak, kantuak, gertaerak, gutunak...

Page 4: ortadar...2018/12/01  · Larunbata, 2018ko abenduaren 1a Ortadar // 03 LITERATURA ANTZERKIA ARTEA ZINEMA MUSIKA DISEINUA PUBLIZITATEA ARKITEKTURA INTERNET KOMIKIA …

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Larunbata, 2018ko abenduaren 1a

UURTE eta erdi inguruko geldiunearen ostean, indarberrituta dator Iza-ki Gardenak. Erraia zigi-

luarekin argitaratu dute Dena oskol, CD eta binilo formatuan. Grabazio prozesuan “arriskua” hartu nahian eta “amets batzuk betetzeko asmoz” Euskal Herritik atera eta Sevillako La Mina estudioan grabatu dute lana. Urtarrilean hasiko da taldea zuzeneko emanaldiekin, aurretik Durangoko Azokako Ahotsenean lehen aurkezpen bat eginez, Jon Basaguren (Gasteiz, 1984) taldeko ahots eta gitarra-jotzaileak aurrera-tu duenez.

Tarte bat hartu zenuten iaz, urte eta

erdi ingurukoa. Inflexio puntua izan

zen hori zuentzat? Erabaki genuen atsedentxoa har-tzea, edo behintzat, Aurri gara diskoak eman zezakeena eman zue-la ikusi genuen, Euskal Herritik aur-keztu genuen eta baita kanpoan ere. Pozik geunden egindako lanarekin eta geratzea erabaki genuen, den-boraz pentsatzeko hurrengo pau-soa nola eman eta zer egin. Taldeki-deok beste proiektu batzuetan ere bagabiltza, eta horiei denbora eskai-ni ahal izateko denbora behar genuen. Nik erabaki nuen, momen-tua hori zela, Izaki Gardenak pixka bat gelditzeko eta patxadaz pentsa-tzeko hurrengo pausoa noiz egin ahalko genuen merezi genuen moduan.

Nola gertatzen da musika berrartze

hori? Aurtengo urtarrilean, urte hasiera-rekin. Nahiz eta Izaki Gardenak fun-

Dani Arrizabalaga, Libe Garcia de Kortazar, Jon Basagu-

ren, Fede Egiluz eta Danilo Foronda dira Izaki Gardenak.

GALDER IZAGIRRE

‘Dena oskol’ du izena Izaki Gardenak taldearen lan berriak. Folk eta americanatik pixka bat aldendu eta soul musikara jo du oraingoan taldeak. Durangoko Azokan aurkeztuko dute diskoa zuzenean eta urtarrilean sartuko dira kontzertuen martxan

JONEBATI ZABALA tzionamenduan egon ez, beti izaten dut gitarra alboan, kantak eginez noa, erdi grabatzen… Ikusi nuen pila-tuta nituela hainbeste ideia eta momentua zela erabakitzeko horrekin segi eta disko baten zurrun-biloan sartu, edo alboratu eta buru-tik kendu. Bueltak ematen ibili nin-tzen, hasieran motibazio bila, faltan baineukan, eta hortik etorri ziren disko berri honetan egin ditugun aldaketa batzuk. Ikusi nuenean gau-za batzuk aldatuz gero gogoa nuela disko bati aurre egiteko, orduan elkartu ginen tal-dekideok eta era-baki genuen entseatzen hasi-ko ginela.

Berritasunak nahi

zenituzten lan

honetan, motiba-

zioa. Zelan bilatu

duzue hori? Ez nuen nahi errepikatu aurreko bi diskoetan egin genuen prozesu bera. Aurreko lanak Elkar diskoetxearekin argitaratu genituen. Oso pozik gaude bi lan horiekin eta ez dugu zalantzarik gustura egon-go ginela, baina arrisku puntu bat gehitu nahi genuen eta, bide batez, amets batzuk bete. Betidanik izan dugu buruan bueltaka ea zelakoa izango litzatekeen estudio batera Euskal Herritik kanpora joatea eta guztiok egotea bertan elkarbizitzen egun batzuetan. Orduan, esan genuen: “Aurrera!”. Eta hortik dator Sevillara joan izana. Sevillako La Mina estudioan grabatu dugu Raul Perez teknikariarekin eta sekulako esperientzia izan da,

“Guztiok

ditugu oskol horiek,

babeserako elementu

horiek, ez dutenak

uzten benetan

geu garena

azaleratzen”

JON BASAGURENMUSIKARIA

“Arrisku puntu bat gehitu eta amets batzuk bete nahi izan ditugu lan berriarekin”

Page 5: ortadar...2018/12/01  · Larunbata, 2018ko abenduaren 1a Ortadar // 03 LITERATURA ANTZERKIA ARTEA ZINEMA MUSIKA DISEINUA PUBLIZITATEA ARKITEKTURA INTERNET KOMIKIA …

Ortzadar // 05Larunbata, 2018ko abenduaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

emaitzarekin oso pozik gaude. Bes-te berrikuntza, Gasteizen Montauk taldearekin eta Joseba B. Lenoi-rrekin batera sortu dugun Erraia zigilu txikia da. Autoekoizpen modukoa da, elkartetxo baten an-tzera. Horrek guztiak behar genuen motibazio estra hori eman digu.

Lau hilabetez aritu zarete buru-bela-

rri. Zelakoa izan da sortze prozesua? Atzeragotik zetorren, niri dagoki-danez, baina etxeko kanta edo hezurdura horiek lokalera era-man eta bertan gainontzeko tal-dekideekin horiek landu eta ikus-tean, aldaketa batzuk egon ziren. Kanta batzuk kanpoan geratu dira, beste batzuk lau hilabete horietan konposatu ditugu… Ikus-ten zoaz diskoa norantz doan, nora gidatzen zaituzten kantuek eta diskoak zer behar duen. Oso “bipolarra” da konposizio proze-

sua: egun batean kantu bat bukatzen duzu eta poz-pozik zaude, eta hurrengoan, kon-

turatzen zara eraman dituzun ideietatik batek

gero, oso era antzekoan konposatu ditugu, kantuek eurek eraman zai-tzaten naturalki, hausturarik gabe. Disko honetan muinera joaten saia-tu gara, zati batek ez bazion kanta-ri ezer gehitzen, moztu egiten genuen.

Diskoa aste honetan kaleratu da, bai-

na urritik dago entzungai

‘Dena oskol’ kanta,

aurrerapen gisa. Bai. Zuzenekoekin

ez gara urtarrile-ra arte hasiko, baina polita iru-ditzen zaigu uztea denbora bat diskoa argi-taratzen denetik

emanaldiekin hasi arte, jendeak

entzun dezan eta kontzertuak beste era

batera jaso ahal izateko. Orain buru-belarri ari gara

entseguekin. Erabaki genuen aurre-rapen kanta Dena oskol izatea, diskoari izena ematen dion abestia delako, dinamikoa da eta hitzen aldetik ere laburbiltzen ditu diskoan errepikatzen diren kontzeptu asko, oskolaren kontzeptu hori.

Zer dela-eta izen hori, nondik dator? Lan honetako hitzetan antzeko kontzeptu asko errepikatzen zirela ikusi nuen: burdin jantzia, krista-lezko sabaia, harresiak, azala… Beti babeserako diren elementu horiek, zentzu ezberdinetan eta metafora gisa erabilita, jakina. Bat-batean, kantu honekin egin nuen topo. Letra egiten ari nintzen eta dena oskol hori atera zitzaidan eta konturatu nintzen horrek laburbildu zitzakee-la disko guztian agertzen diren gau-zatxo horiek, osotasun bat emanez. Guztiok ditugu oskol horiek, ez dutenak uzten benetan garena aza-leratzen, eta gainera uste dugu babesten gaituztela, baina askotan gure kontra ere egiten dute.

Erraia zigilu berriarekin atera duzue

diskoa. Duela hilabete batzuk

Gasteizen sortutako

ere ez duela funtzionatu eta seku-lako bajoiarekin zaude.

Eta grabatzerako orduan, itxita era-

maten duzue dena ala sorkuntzarako

tartea hartzen duzue estudioan? Begira, hori izan daiteke hurrengo diskorako motibazioetako bat, kan-tuak pixka bat irekiago eramatea, estudiora bertan sorkuntzarako tar-tea izateko. Oraingoan, ordea, egun zehatz batzuetarako joan gara, alde ekonomikoa ere hor baitago, eta zazpi egunetan bost musika tresna eta ahotsak grabatzeko estu ibili gara. Batez ere bertako soinuarekin esperimentatu dugu, tresna ezber-dinekin, etab.

Aurreko lanekin konparatuz, zertan

ezberdintzen da azken hau? Niri iruditzen zait konponketetan pixka bat soul-era edo musika beltzera jotzen dugula eta folk edo americanatik apur bat aldendu egin garela. Baina, oro-korrean, kantak gita-rra eta ahotsa-rekin entzunez

“Uste dut

pixka bat soul-era edo musika beltzera jo dugula lan honekin, eta folk edo americanatik

apur bat aldendu egin garela”

LABURREAN:

Kontzertua hasteko kanta bat: ‘Haiek gu’. Furgonetan entzuteko taldeak/kantak: Kurt Vile kontzertura joateko eta 90eko hamarkadako r’n’b-a itzultzeko. Soinu proba egiteko: Hori Aitor, gure soinu teknikariaren apetaren arabera izaten da... Oholtza konpartitzeko talde bat: Lagun ditugun Montauk gasteiztarrekin emango ditugu kontzertu batzuk, beraz beraiek. Kontzertu bat ematea gustatuko litzaizuekeen toki bat: Elorrioko Tola jauregi ikusgarrian eman behar genuen kontzertua eta bertan behera geratu zen. Beraz, bueltan gato-zen honetan hor jotzea ondo legoke.

‘Dena oskol’ diskoaren

azala. GALDER IZAGIRRE

kolektiboa da. Nolakoa izan da egi-

tasmo honen abiatzea? Ekainetik aurrera ari gara ofizialki martxan. Ikusi genuen bazegoela Gasteizen momentu honetan bizi garen musikarien taldetxo bat, ba-tzuk aurten diskoa atera behar genuenak eta autoekoizpenaren bidetik joango ginenak, baina era berean bageneukanak zalantza horren inguruan. Gero eta atomi-zatuago dago eszena eta talde bakoitzak bere aldetik egiten du autoekoizpena. Ikusten genuen bakoitzak bere aldetik gerra egitea zela. Beti gustatu izan zaigu elkar-tzea eta elkarrekin gauzak egitea, eta horretarako sortu dugu Erraia. Autoekoizpena da, talde bakoitzak askatasun osoa baitu baina, era berean, badugu babes bat eta era-baki batzuk komunak direnak, zigi-lukide garenon artean hartu ditu-gunak. Elkarrekin gauzak sortzeko gogoz hasi zen Erraia. Momentuz, hiru gara, baina ideia bada poliki gauza gehiago argitaratzea, Gastei-zen eragitea nolabait.

CDa eta biniloa atera dituzue. Horrek

asko eragin du kantak sortzeko eran? Hori beste erabaki motibatzaile horietako bat izan zen, beste amets txiki bat. Banekien biniloan atera-ko zela eta eragin zidan jada ari nintzelako pentsatzen biniloak dituen berezitasunen inguruan. Bi alde ditu, nola hasi A aldea, nola hasi B aldea, nola bukatu… Eskema bat zuen diskoak nahigabe etorri zitzaidana, eta, kantak egiten joan ahala, bakoitza hoberen kokatuko zen lekuan jarriz joan ginen.

Bakarkako aurkezpenekin hasi zinen

azaroan eta urtarriletik aurrera batuko

zaizu talde osoa. Oraingoa beste erronkatxo bat izan da, buruan nuen beste ideia zoro bat. Diskoa argitaratu baino lehen ere kantak ahotsarekin eta gitarrarekin bakarrik aurkeztea, alegia; gutxi gora behera etxean lehenengo ideia hori sortzen den bezala, eta horiek jendaurrean defendatzea. Iruditzen zaidalako niri ere gustatuko litzai-dakeela. Oso giro polita sortu da emanaldi horietan eta segurtasun handiagoarekin noa diskoa argita-ratzen denerako, itxura ona hartu diet lehen emanaldi horiei. Urtarrilean talde osoarekin hasiko ditugu kontzertuak eta ilusio han-dia egiten digu. Oraindik azken entseguekin gabiltza, eszenatoki-ra seguru atera eta gozatzeko. Gai-nera, zuzenekoetarako aldaketa bat izango dugu, diskoaren graba-zioan egon den Danilo Foronda gitarra-jotzaileak ezin izango du gurekin egon eta beraz, Joseba B. Lenoir itzuli da taldera. Taldeki-

deek kantak beste unibertso batera eramaten dituzte,

eurekin kantuak handi-tu egiten dira.

GASTEIZ

Page 6: ortadar...2018/12/01  · Larunbata, 2018ko abenduaren 1a Ortadar // 03 LITERATURA ANTZERKIA ARTEA ZINEMA MUSIKA DISEINUA PUBLIZITATEA ARKITEKTURA INTERNET KOMIKIA …

06 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Larunbata, 2018ko abenduaren 1a

nekin dator aurten Landako Gune-ra: Lehena, Bat bi hiru txiruliru da. Xabier Olasok egindako egokitza-pen honek jolas egiteko eta ondo pasatzeko aukera proposatzen die etxeko txikienei: “Egoera, jokaera eta itxura ezberdinetan orriz orri ageri diren pertsonaiek bide ema-ten diete lehenengo irakurleei iru-diak eta hitzak antzematen ikas dezaten. Desberdintasuna lantzen da jolasen bidez”, azaldu du Pamielako Carmen Elvirak. Bidaia luzea da argitaletxeak nabarmendu nahi izan duen biga-rren lana. Luigi Anselmik euska-ratutako liburuak “gaurko errea-litateari buruz hitz egiteko auke-ra ematen digu, errefuxiatuen gaia aipatzen delako. Ez da liburu erre-za, ezta xamurra ere. Literaturak txikiekin –eta ez hain txikiekin–gaurko tragedia batera hurbiltzen laguntzen digu, kasu honetan. Lan

EETXEKO txikienek espazio nabarmena izaten dute urtero Durangoko Azo-kan. Beraientzako eki-

men ugari antolatzen dira Landa-ko Guneko Saguganbara espa-zioan, esaterako. Ume eta familiak euskal kulturara gerturatzeko gunea da Durangoko Azoka eta publiko honentzako urte osoan sortu diren hainbat arte dizipline-tako sormen lanak ezagutzera ematen ditu. Euskal kulturaren transmisioan eragin nahi du espa-zioak, haur literaturari eta irakur-zaletasunari garrantzia emanez. Helburu horrekin aurkezten dituzte urtero euskal argitaletxeek beren nobedadeen saskiak. Pamiela argitaletxea adibidez, oso desberdinak diren bi proposame-

tzatzen du gure generoa?...” Hamar urteko gaztetxo batek bizi-ko dituen gorabeheren eta zalan-tzen eskutik heltzen dio gai horri Oihane Fernandezek. Era berean, “sentimenduz eta emozioz beteri-ko liburua” dela nabarmendu dute Ibaizabaletik. Olatuak zaintzen lana, bere alde-tik, lehenengo aldiz modu autono-moan liburu bat irakurtzera hur-biltzen diren umeentzat oso apro-posa dela iruditzen zaio Herrera-ri. Izan ere, “erronka handia da haurrentzat lehenengoz liburu baten irakurketari gozatuz ekitea, eta hori da, hain zuzen ere, ipuin honen helburua”, kontatu du Ibai-zabal argitaletxeko kideak. Konta-kizun labur honetan, beste gauza batzuen artean, anai-arreben arteko harremana, maitasuna eta konplizitatea bezalako gaiak jorratzen dira, baina baita beste-

lako sentimenduak ere, beldurra eta poza, adibidez. Orrialde osoko ilustrazio koloretsuak testua laguntzera eta osatzera datoz, eta horrek irakurlearen irudimena piztu eta irakurlearekiko zaleta-suna bultzatzen du. Ttarttalo argitaletxea ere urtero dator nobedadez betetako motxi-larekin. Aztirik euskaratutako Pis-ta-jokoa oihan misteriotsuan da horren adibide. Abenturazko isto-rioak maite eta barre egiteko gogoa duten umeei proposatzen die argitaletxeak liburu hau. Oihan misteriotsu bat eta lau pertsonaia dira ardatza, denak zerbaiten atzetik dabiltza. “Aben-tura zirraragarri hau bizi eta oiha-naren bihotzean zer gertatzen den jakin nahi badu, gurutzatzen diren lau pista jarraitu beharko ditu ira-kurleak, liburua nahi duen orde-nan irakurriz”.

Ume eta gaztetxoen gustu guztiak asetzeko moduko eskaintza oparoa dakarte aurten ere argitaletxeek Durangoko Azokara.

Motxila bete istorio, etxeko txikienen irakurzaletasuna pizteko

Pozaren aldarria, transexualitatearen gaineko gogoeta eta neba-arreben arteko maitasuna dira aurtengo Durangoko Azokako Haur eta Gazte Literaturaren erakusmahaietan topatuko ditugun liburuek dakartzaten gaietako batzuk. Hona hemen udazkeneko uzta oparoaren laburpen bat

AINHOA LORES hau aldi berean gertatzen diren bi bidaiaren istorioa dela azaldu du Elvirak. EZOHIKO GAIAK Ibaizabal etxea-ren erakusmahaiko nobedadeen artean, Oihane Fernandez idazleak eta Ainara Azpiazu marrazkilariak ondutako Sekre-tuen hamaika zaporeak eta Ana Urkizak Manu Ortegaren iru-diekin batera idatzitako Olatuak zaintzen liburuak aurki ditzake-gu. Lehenengoa, Haur eta Gazte Literaturan oso gutxitan agertu den gai bat mahai gainera ekar-tzen duelako nabarmendu nahi izan du Eukene Herrera argita-letxeko koordinatzaileak. Izan ere, pertsona transgeneroen errealita-tea dakar lan honek. “Kontakizu-nak gai honen inguruko gogoeta egitera animatzen gaitu: Zein des-berdintasun dago neska edo muti-la izatearen artean? Zerk baldin-

Page 7: ortadar...2018/12/01  · Larunbata, 2018ko abenduaren 1a Ortadar // 03 LITERATURA ANTZERKIA ARTEA ZINEMA MUSIKA DISEINUA PUBLIZITATEA ARKITEKTURA INTERNET KOMIKIA …

Ortzadar // 07Larunbata, 2018ko abenduaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Miren Agur Meabek itzulitako Urpeko bidaia handia da Ttarttalo argitaletxeak dakarren beste pro-posamenetako bat: “liburu ederra izateaz gain, itsaspeko mundua deskubritzeko album originala eta ikusgarria delako gomendatuko genieke irakurle txiki eta ez hain txikiei”, agertu dute argitaletxetik. Sonarus izeneko itsaspekoarekin ozeanoko uretan murgiltzeko gon-bita jasoko dute, eta harekin bate-ra ur garden eta ilunetan, lasai eta mugituetan, hotz eta epeletan zehar ibiliko dira”. Liburu honek, bestalde, soinu banda dauka eta QR kode bati esker, “umeek testu poetikoaz eta marrazkiez gozatzen duten bitartean, itsas hondoko soi-nu misteriotsuak eta animalien hots liluragarriak entzuteko auke-ra izango dute. Bertan egongo bali-ra bezala!. Elkar argitaletxeak, bere aldetik, bertsotan eginiko album ilustratu bat proposatu du Durangorako:

Poza. Uxue Alberdik eta Eider Eibarrek ondutako liburua ez da horren ohikoa, argitaletxearen arabera: “Batetik, ume oso txikiei zuzendutako lana delako. Beste-tik, pozaren aldarria gutxitan lan-du ohi delako literaturan, bestela-ko asmo pedagogikoak eta fun-tzionalak ematen zaizkio literatu-rari, baina ez pozari kantu bat bes-terik gabe”. Ilustrazioek duten indarra eta iradokitzeko ahalme-na ere berezia dela nabarmendu du Elkarrek. Argitaletxetik gaine-ratu dutenez, “liburuarekin bate-ra beste bi osagarri eskaintzen ari gara: kanta bat (Iban Urizarrek konposatua eta sarean entzungai egongo dena), eta animaziozko bideo bat”. ESTEREOTIPO BERRIAK Marima-trakak bilduma ere gomendatu nahi izan du Elkarrek. Liburu hauek haurtzaroaren aldarrikapen bat dira, neurri batean: “haur iza-tearen pozaz hitz egiten digute, zailtasunez ere bai, baina alaitasu-netik”. Bestalde, “bi neskato mari-matraka aurkeztea ere gauza berezia da, normalean mutilek bete izan dutelako leku edo funtzio hori literaturan, orain arte. Estereotipo berriak sortu nahi izan ditugu. Liburuaren formatua eta diseinua ere berritzaileak dira: komikia, arintasuna, oso grafikoa…” Azkenik, Erein argitaletxeak aur-keztuko dituen nobedadeen artean, Ane eta Moon, Ilargira bidaia liburua aurki daiteke. Isto-rio honetako bi protagonistei esker, adiskidetasuna zein garran-tzitsua den ikasi ahal izango dute etxeko txikienek. Altzoko Handia izeneko ipuin-bilduma ere aurkez-tuko du Ereinek Landakon. Aurre-neko bi izenburuak Altzoko Han-dia eta Kutixiren gezurrak eta Altzoko Handia eta Kutixiren pia-noa dira, biak album formatuan argitaratuak. Ipuin bi hauen testu poetikoak Koldo Izagirre idazlea-renak dira; irudiak, berriz, Irrima-rra bikote sortzailea osatzen duten Karmele Gorroño eta Irene Irure-tarenak dira.

OIHANE FERNANDEZIDAZLEA

“Transexualitatearen gaia lantzeaz aparte, sentimenduak oso presente daude liburuan”

LUKAREN istorioa konta-tzen du Oihane Fernan-dez idazleak Sekretuen hamaika zaporeak ize-

neko liburuan. Protagonistak hainbat sekretu gordetzen ditu, sekretu txikiak, zein handiak, gaziak zein gozoak… baina, bada zerbait sekretu guzti horien atzean ezinegona besterik sorta-razten ez diona, gauero lo egiten uzten ez diona. Luka, oraindik inork jakin ez arren, mutil bat da. Oihane Fernandezen (Getxo, 1986) haur eta gazteentzako zaz-pigarren liburua da Sekretuen hamaika zaporeak. Fernandez Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna eta Haur Hezkun-tzan diplomaduna da eta gaur egun euskara irakasle dihardu. Literaturako hainbat sari ere ira-bazi ditu: Xabier Lizardi XXXI. saria, Portugaleteko Uri-urian lehiaketa, Santurtziko emaku-mezkoen literatura saria, Bizen-ta Mogel ipuin-lehiaketa eta Errenteria Hiria ipuin lehiaketa. Haur eta Gazte literaturan apenas

jorratu den gaia dugu transexuali-

tatearena. Zerk bultzatu zintuen

honelako gai bat lantzera? Egia da transexualitatearen gaia orain gutxira arte ez dela Haur eta Gazte literaturan gehiegi lan-du. Hala ere, azken aldian gaia-rekin harreman zuzena zein zeharkakoa duten hainbat eta hainbat lan argia ikusten ari dira, zorionez. Sekretuen hamaika zaporeak liburua idaztera bultza-tu ninduena hauxe izan zen: gaia-

rekiko berez sentitzen dudan begirunea, batetik; eta, bestetik, ni neu irakasle izanda, gaia esko-lan lantzeko ikusten zein senti-tzen nuen beharra. Liburua idazterako orduan, Chrysa-

llis elkartearekin harremanetan jarri

zinen. Nola otu zitzaizun eurenga-

na jotzea eta nolakoa izan da

eurekin lan egitea? Kontakizuneko lehendabiziko kapitulua idaztearekin batera, bi gauzez konturatu nintzen. Bata, zeinen zaila zen transexualitatea-ren gaia umeekin lantzea, haien neurrira egindako istorio bat aha-lik eta modu “naturalenean” idaz-tea, hiztegi egokia erabiltzea... Eta bestea, gaiaren inguruan sakon-

tzeko beharrizana. Horrexegatik jo nuen Chrysallis elkartera. Email pare bat gurutzatu geni-tuen eta azkenean nire herrian bertan bizi den eta gainera Chrysallis elkarteko bozeramalea ere baden Bea Severrekin elkartu nintzen. Oso baliagarria suertatu zitzaidan, gaiaren inguruan nituen zalantzak argitu zizkida-lako. Bestalde, nire istorioa hor-nitzeko material gehiago helara-zi zidan. Egia da Bea ezagutzeko aukera izan nuenerako, liburua erdi idatzirik nuela jada. Baina hark nire zalantzak argitzeaz gain, guztiz egokiak ikusten ez zituen beste detailetxo batzuei buruz haren iritzia eman zidan eta bion artean solasaldi oso inte-resgarria partekatu genuen. Nolako harrera izaten ari da libu-

rua? Goizegi da oraindik irakurleen harrerari buruz hitz egiteko. Libu-ruak, berez, aste gutxi batzuk bes-terik ez daramatza kalean. Den-borak esango digu proiektuak harrera ona duen ala ez. Aurtengo Durangoko Azokari begi-

ra, zergatik gomendatuko zenuke

‘Sekretuen hamaika zaporeak’ libu-

rua? Istorio polita kontatzen duela iru-ditzen zait. Transexualitatearen gaia lantzeaz aparte, sentimen-duak oso presente dituen liburua ere bada. Hezkidetza zein hezkuntza emozionala jorratzen dituen lana da. Guzti hau, Haur eta Gazte literaturaren esentzia bera begiz galdu gabe.

Page 8: ortadar...2018/12/01  · Larunbata, 2018ko abenduaren 1a Ortadar // 03 LITERATURA ANTZERKIA ARTEA ZINEMA MUSIKA DISEINUA PUBLIZITATEA ARKITEKTURA INTERNET KOMIKIA …

08 // Ortzadar Larunbata, 2018ko abenduaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

01170. mapa: “orvet” / “lución”

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodolo-gia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

Basa-ehize txiki hau udan ikus daiteke belarre-tan. Bi erantzun mota erakusten ditu mapak. Ziraun forma nagusi da Mendebalean, kolore ubelez, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroako parte batean. Aldaerak baditu: siraun, ziroi, sidoi, sira-ba, zireun, sireun, zirain. Aldiz, Lapurdin, Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Nafarroako parte batean hitz konposatu bat agertzen da: sugeitsu eta sugemutu. Basa-ehize hau, ordea, ez da ez suge ez itsu, baina bi izaera horiek ematen zaizkio euskaraz izenda-tzeko orduan. Zuberoan fonetikaren aldetik bokalak berdintzen dira eta sügütsü du izena. Garazi eta Baigorri aldean sugemutu bildu da, ausikitzen ez duelakoan. Ulertu behar da mutu

izateak eskas eta ahultasun bezalako zerbait adierazten duela. Ondoko hizkuntzetan ere motibazio berak era-biltzen dira: Fr ‘orvet’ adibidez latinezko ORBUS-etik dator eta itsu esan nahi du. Narrazio etimologikoak bildu dira, hots, anima-lia hori zergatik omen den itsua azaltzen dute-nak; bai sugeitsu deitzen den eremuan, bai siraun deitzen eremuan, hala nola, Sondikan: “Itzue nasen moduen banintike argie nik akabauko neuke munduen erdie”. Eta Urdiñarben: “Sügütsik eztiela usukitzen, Jinko Hunak galthatü zoola hola eta: -Hik usukiko dÿk? - Bai, atzamanak oro! -Ah bai? Ordin bista elkhiko daat ja atza-man ehezan ihû e!”.