6
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2015eko irailaren 26a. 417. zenbakia GURE IRAGANA EZAGUTZEN “Euskal Herriaren historia bere herritarren ahotik” ezagutzeko parada, Joseba Asiron eta Martin Altzuetaren eskutik -- 4-5. orrialdeak -- noticiasdenavarra.com

ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/09/30/ortzadar-entero_26726.pdfHorixe da, hain justu, Ahopeko Kontzertuak ekimenaren grazia. Bilbon aurten

  • Upload
    others

  • View
    10

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/09/30/ortzadar-entero_26726.pdfHorixe da, hain justu, Ahopeko Kontzertuak ekimenaren grazia. Bilbon aurten

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2015eko irailaren 26a. 417. zenbakia

GURE IRAGANA EZAGUTZEN

“Euskal Herriaren historia bere herritarren ahotik”

ezagutzeko parada, Joseba Asiron eta Martin

Altzuetaren eskutik

-- 4-5. orrialdeak --

noticiasdenavarra.com

Page 2: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/09/30/ortzadar-entero_26726.pdfHorixe da, hain justu, Ahopeko Kontzertuak ekimenaren grazia. Bilbon aurten

Ortzadar // ?Larunbata, 2015eko irailaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

eta gure inguruan ez dago modu iraunkor batean mantentzen den antzeko besterik”, bere hitzetan. Antolatzaileek hasieratik argi utzi nahi izan dute ez dituela diruak bultzatzen, “musikarekiko pasioak” baizik. Eta, pasio horrek bultzatuta, Bilbon zerbait egitea buru-ratu zitzaion bikote musikazale honi, hutsune bati erantzuna eman guran: “Jendea musika berrietara eta musikarekin loturiko esperientzia berrietara nekez ireki-tzen dela ikusi genuen. Hamabost euroren truke betiko taldeak betiko lekuetan ikuste-tik harago, ez da apus-tu berririk egiten; jen-deak ez du arriskatzen, ez du experimentatzen musi-kan, baina argi dago musika-ri ikaragarriak daudela gure inguruan, guk uste baino gertuago, gainera”, agertu du Urrutiak. PARTE HARTZEKO BI MODU Ahopeko Kon-tzertuetan parte hartzeko bi aukera daude: ikusle moduan edo anfitrioi legez. Kontzertuak egiteko lekua eskaini nahi izatera, webgunean sartu eta posta helbidera ([email protected]) idatziz edo sare sozialen bidez eman daiteke izena. Kasu honetan, anto-latzaileak harremanetan jarriko dira anfitrioi izango direnekin. Ikusle izan nahi duenak ere email berean eman behar du izena. Behin

zerrendan sartuta, kontzertu bat antolatzen den bakoitzeko emailez jakinarazten dute anto-latzaileek, astebete lehenago. Bertan, kontzer-tuaren eguna, ordua eta hiriko eremua zehaz-ten dituzte, baina ez kontzertua zehazki non izango den eta musika nork joko duen. Ekital-

dira joan nahi izanez gero, 5 euroren truke sarrera erosi eta 24 ordu-

tan kontzertuaren kokapen zehatza jakinarazten da.

Helbidea bai, baina nork edo nortzuk joko duten, ordea, kontzertuaren egun eta orduan berta-ratu arte ez da jakiten. Ahopeko Kontzertuen

lehen denboraldian, martxotik uztailera bitar-

tean, hamar kontzertu eskaini dira. Orain arteko guz-

tiak Bilbon izan dira, horietako gehienak Alde Zaharrean, eta espa-

zio pribatuetan. Hala, Plaza Barriko etxe bateko egongelan, lokal komertzial batean, hotel baten atikoan, liburu denda batean, baratze batean, dekorazio estudio batean edota bizikletak konpontzeko tailer batean izan dira orain arteko hitzorduak. Taldeei dagokienez, Euskal Herriko zein kanpoko musikariek hartu dute parte: Joseba B Lenoir, Napoka Hiria, Ukelele Clan Band, Anaut, Pablo & Destruktion, etab. Urrutiak argitu du beraien helburua ez dela inondik inora ohiko moldean kontzertuak

Editorial Iparraguirre S.A.

Lehen denboraldi arrakastatsuaren ostean, urriaren 8an izango da Ahopeko Kontzertuak ekimenaren aurtengo lehen emanaldia, Bilboko Alde Zaharrean. Izena emateko epea zabalik dago

Musika, ezustekoz josita

JULENE LARRAÑAGA

MMUSIKAZ gozatzeko badira mila modu, baina baita, zergatik ez, mila leku ere. Ohiko taberna, are-to edo txosnetatik harago, gutxien

espero dugun espazio hori ere balekoa izan daitekeelako zuzeneko musikaz gozatuz tar-te atsegin bat igarotzeko. Eta aurrean izango den artista musikari sorpresa baldin bada, are interesgarriagoa bilakatzen da kontua. Horixe da, hain justu, Ahopeko Kontzertuak ekimenaren grazia. Bilbon aurten sortu den iniziatiba honek zuzeneko musikaz gozatzeko modu berri bezain orijinala proposatzen digu: formatu txikiko kontzertu sekretuak, espero gabeko tokietan. Musika ezustekoz jantzita, beraz. Jon Urrutia eta Alberto de la Hozen eskutik sortu da Ahopeko Kontzertuak. Kultura arloan lanean aritzen diren musikazaleak dira biak ala biak eta, martxoaz geroztik, “kontzertu sekretuak” antolatzen dituzte Bizkaiko hiri-buruan. Izenak berak ematen du pistarik eki-men honen nolakotasunaz, Urrutiak dioenez: “Ahopeko Kontzertuak musika emanaldi bereziak dira, hein handi batean, sekretuak direlako, ahopeka edo erdi ezkutuan antola-tzen direlako. Jendeak sarrerak erosten ditu emanaldia non izango den eta bertan nork joko duen jakin gabe. Horretan datza, hain jus-tu, kontzertu hauen magia”, bere esanetan. Euskal Herritik kanpo badira gisa honetako ekimenak, Urrutiak jakinarazi duenez; dena den, “bakoitzak bere erara funtzionatzen du

eskaintzen dituzten aretoei konpetentzia egi-tea. “Guk ez dugu horren aurka joan nahi, bes-te zerbait eskaini baizik. Jendea musikara hurbildu dadin nahi dugu, publikoa eta musi-kariak gerturatuz”, jakinarazi du. Hala, eta hurbiltasun horren peskizan, gune txikietan antolatzen dituzte emanaldiak, ahalik eta giro intimoena probokatuz. “Normalean 30 lagun inguru batzen dira, ez gehiago –azaldu du Urrutiak–. Saioak bukatzean ikusten dugu musikarien eta publikoaren artean interakzio bat ematen dela: agurtzen dira edo kontzer-tuaren ostean trago bat hartzen dute batera, areto handietan normalean gertatzen ez dena”, kontatu du. Zentzu honetan, “musikaren bidez gertuko esperientzia bat” bizitzearen ideia azpimarra-tzen du Urrutiak. “Musika kontsumitzeko bes-te modu bat proposatzen dugu. Jendea musi-ka entzutera dator, baina baita esperientzia bat bizitzera ere. Hori da garrantzitsuena”, nabarmendu du. Gainera, publikoa “oso fide-la” izaten dela dio. “Musikari berri asko desku-britzen dira kontzertu hauetan eta horrek bueltatzeko gogoa ematen dio bati baino gehiagori”, gaineratu du. Udako geldialdiaren ostean, urriaren 8an, ostegunarekin, izango da hurrengo hitzor-dua, 20:00etan, Bilboko Alde Zaharrean. Gai-nera, eta eguraldiak laguntzen badu, kontzer-tua kanpoan egingo dela jakinarazi dute anto-latzaileek. Hortik aurrerako guztia sekretu-pean, momentuz.

Napoka Hiria eta Joseba B Lenoir, Ahopeko Kontzertu batean. IBAI ARMENTIA

BILBO

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi Azala: Martin Altzueta

Disenua: Jesús Santamaría Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

06 // Ortzadar Larunbata, 2015eko irailaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

HERNANI

02 / Larunbata, 2015eko irailaren 26a

Page 3: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/09/30/ortzadar-entero_26726.pdfHorixe da, hain justu, Ahopeko Kontzertuak ekimenaren grazia. Bilbon aurten

Ortzadar // 03Larunbata, 2015eko irailaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

A

FedeaIBAN ZALDUA

AITOR dut: musika festiba-lak gustuko ditut. Prima-vera Sound-aren lehenen-go urteak gogora ekar-

tzen ditut, Bartzelonako Poble Espa-ñol delakoan egiten zenean, eta nos-talgia uhin batek inbaditzen nau, metafora hau erabili izanaren lotsa-ren tamainakoa ia. Fede katolikoa galdu genuen askorentzat –esango nuke– rock kontzertua mezaren ordezko bilakatu zen, garai batean: erritual bat zeinetan, azkenean, benetako debozioz parte hartzen baikenuen. Eta kontzertua meza bada, musika festibala erromesaldi gisa irudika dezakegu, edo aste san-tu gisa, nahi bada, bere meza nagu-si eta meza txikien kontzentrazioa-rekin, eta espazio batetik bestera mugitzeko betebeharrarekin.

Festibalek gauza deitoragarri asko daukate, noski, sarreraren prezio-tik hasita, eta hornigaiak abusuzko prezioetan bertan erosteko nahi-taezkotasunarekin jarraituta, den-borarekin erraldoikerirako gara-tzen duten joera ia naturalaz ez mintzatzearren: antolakuntza kapi-talistaren ohiko ajeak, alegia. Bai-na, hala ere, atsegin dut bertan zabaltzen den jendearen arteko giro

adeitsua, normalean inguruan ikus-teko zailak diren talde eta kantariak entzulearengana hurbiltzeko duten ahalmena, eta gauza berriak desku-britzeko eskaintzen duten aukera.

Eta festibal horien artean bereziki kutuna bihurtu zait, azken urteo-tan, Donostiako Kutxa Kultur Fes-tibala, Igeldoko parkean egiten dena iraila hasieran: ez da sobera handia, eta marko konparaezina-ren anomalia nagusienetako batean kokatzen da –munduko jolas-par-ke dekadenteenetako batean: Donostia 2016k edo Euzkadi Buru Batzarrak Banksy gonbidatu beharko luke bertara bere Disma-land-aren euskal bertsioa munta-tzeko–. Gainera, hasieran behin-tzat, antolakuntza erdi-publikoa zenean, ez zen bereziki garestia, hots, ez zuen klase-hesi garaiegirik altxatzen, pop ebento bat izateko –KutxaBank pribatizatu eta Last Tour sartu denetik, en fin…–

KKFk beti gonbinatu izan du nazioarteko kartel-buru potenteren bat (Primal Scream, The Horrors…), indie nazionaleko goi-argiren bat (Love of Lesbian, Vetusta Morla…), 2. eta 3. mailako talde ugari, gehi

tokiko musikariak –askotan inte-resgarrienak–, oreka ez beti per-fektuan. Aurtengo edizioan, inoiz baino argiago ikusi dut hori: ano-malia bat da Yo La Tengo bezala-ko talde bat, ibilbide oso sendo –14 estudioko disko, geroz eta hobeak– baina nahikoa minoritarioa, buru izatea, aire libreko eszenatoki han-di bateko deserosotasun guztiekin –kasu honetan soinu-ezarpen benetan kaskarrekin– eta publikoa-ren zati nabarmen baten axolaga-bekeriarekin.

Zeren eta gero eta ohikoagoa suer-tatzen ari da, hala kontzertuetan nola festibaletan, jendea hizketan aritzea, eta ez bereziki apalik, tal-dea jotzen ari den bitartean. Musi-ka emanaldiak kaleko festa-giro pintxopotesko iraunkorraren luza-pen soila bihurtu izan balira beza-la.

Akaso musikaren nonahikotasu-naren albo-kalteak besterik ez dira. Edo agian da fedea galdu dugula erlijioaren ordezko erlijio horretan ere. Nire kasuan, behintzat, zori-gaiztokoa litzatekeena, ez baitakit beste ordezkorik topatzeko gai izango naizen…

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

LITERATURA

‘Hiri hondakin solidoak’

Jon Alonso. Txalaparta. 314 orr. 18 euro.

Euskal sorkuntza aldarri

Literaturaren orrietara itzuli da hirugarren

aldiz Enekoitz Ramirez Lanbas etakide ohi,

preso ohi, arte salerosle ohi eta lapur ohia,

Euskal Herrian eta Bartzelonan giroturiko

eleberri honetan. Bi atal ditu istorioak: lehen

zatian, Euskaltzaindian jasotako hainbat

mehatxu ikertzen jarriko du egileak protago-

nista. Bigarrenen zatian, euskaltzain osoa

izango denaren gorpua agertuko da

edukiontzi batean, eta gertakari horrek egi-

turatuko du eleberriaren ildoa. Horren baitan

jasotzen dira Alonsoren hausnarketak ere.

Beste batzuen artean, euskarazko sorkun-

tzaren inguruko gogoetak jaso ditu egileak.

LITERATURA

‘Ulises’

James Joyce. Itz.: Xabier Olarra. Igela. 1,024 orr. 24 euro.

Ulises, euskaraz

Literaturzale eta aditu askorentzat XX. men-

deko nobela garrantzitsuena da James Joyce-

ren ‘Ulises’. Zailtasunez jositakoa izatearen

ospea izan du, ordea, lan honek, argitaratu

zen une beretik. Orain, argitalpen ohardun

honi esker, irakurle euskaldunak bidea leun-

dua eta zenbait korapilo askatuak aurkituko

ditu, hainbat ataka gaitzetan onik atera-

tzeko. Eskarmentu handiko itzultzaile batek,

Xabier Olarrak, ekarri du euskarara klasiko

hau, zeinak bi urte eman dituen buru-belarri

zeregin horretan murgilduta. 2022an jarri

zuen epe muga, baina 3 urte baino ez ditu

behar izan erronka gainditzeko.

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Odolaren deia Iñaki Irasizabal. Elkar.

2. Ilunpeen bihotzean Joseph Conrad. Elkar.

3. Orain hilak ditugu Karmele Jaio. Elkar.

4. Hiri hondakin solidoak Jon Alonso. Txalaparta.

5. Atertu arte itxaron Katixa Agirre. Elkar.

6. Neguko egunerokoa Paul Auster. Txalaparta.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Euskal Herriko Historia ilustratua 2 J. Asiron, M. Altzueta. Txalaparta.

2. Euskal Herria H. Ortega, A. Muro. Sua.

3. Ernesto Che Guevara Aitor Zuberogoitia. Elkar.

4. Frida Khalo Ana Irigoien. Elkar.

5. Euskal Herriko Historia ilustratua J. Asiron, M. Altzueta. Txalaparta.

“Fede katolikoa galdu genuen

askorentzat rock kontzertua meza-ren ordezko bila-katu zen: erritual

bat zeinetan bene-tako debozioz par-te hartzen genuen”

Page 4: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/09/30/ortzadar-entero_26726.pdfHorixe da, hain justu, Ahopeko Kontzertuak ekimenaren grazia. Bilbon aurten

04 // Ortzadar Ortzadar // 05Larunbata, 2015eko irailaren 26aLarunbata, 2015eko irailaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·historia

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·historia

Euskal Herriko historia: jakin eta ikusi beharrekoak‘Euskal Herriko historia ilustratua’ lanak arrakasta aipagarria izan du liburu dendetan, lehen liburuki biak argitaratu ostean. Hirugarrena ere bidean da

JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

EEuskal Herriko historia euskal herritarrek kontatua eta era-kutsia. Hori da lau liburukiz osatutako Euskal Herriko

historia ilustratua (Txalaparta) obrak eskaintzen duena. Kontalaria Iruñeko alkate izendatu berri duten Joseba Asiron (Iruñea, Nafarroa, 1962) histo-rialaria da, eta kontakizunei irudia erantsi diena Martin Altzueta (Iruñea, 1972) ilustratzailea. Orain artean, lehen ale biek ikusi dute argia, Histo-riaurretik Erromanizaziora eta Erdi Aroa lanek, eta esku artean dute arra-kastaren itzalpean lantzen dabiltzan hirugarren tomoa. Autore biek argi utzi dute edozein ikerketa berritzaile egin baino asmo garrantzitsuagoa izan dutela Euskal Herriko historia ilustratua osatzera-koan: gure herriaren historiari buruz jakin beharreko gutxienekoa modu erakargarri eta atsegin batean eskai-ni nahi izan diote historiaren hitz pisutsuetan eta hausnarketa sakone-tan sartzeko gogorik ez duenari.

“Ez da adituentzako lan bat, ez dugu horiei begira egin. Horretarako badaude gure liburuak baino lan sakonagoak”, dio Martin Altzuetak. Bere hitzetan, erreferentzia bat iza-teko liburuak sortu dituzte, Euskal Herriko historia “gainetik ezagu-tzeko”, eta argi utzi du horretarako ezin zutela termino konplexuetara jo. Hari horretatik tiraka, Joseba Asiro-nek adierazi du historia beti dela konplexua, “poliedrikoa nahi baldin bada, baina gizarteak historia hori ezagutzeko eskubidea eta beharra du. Horregatik saiatu behar dugu azaltzen, eta, gainera, gizartean dau-den erregistro guztietara iristen. Adi-bidez, azken hamabost urte hauetan, historiografia berri bat sortu da Nafa-rroan, eta horrek Nafarroaren histo-riaren inguruan historiografia tra-dizionalak egin ohi duen irakurketa kolokan jarri du zeharo. Baina iker-keta zientifiko horietan sortu diren datu eta kontzeptuak gizarteratzen ez baditugu, jakintsuen eremuan soi-lik geratzeko arriskua dago. Hortik

komikiak eta historia ilustratuak era-biltzeko beharra”. Altzuetak dio gaiaz ezertxo ere ez dakien jendeak ikasi egingo duela, eta gaiaren ingu-ruan nolabaiteko eza-gupena duenari ere gustagarri egingo zaiola irudien bitartez, “edo hori da asmoa behintzat”. Ira-kurleak bertan aurkituko ditu, besteak beste, Paleolitoan gure lurretan bizi ziren gizon eta emakumeen nondik norakoak, euskararen eta latinaren arteko harremana, eta Noaingo eta Amaiurko batailak. Asi-ronen ustez, orain arte Nafarroaren historia errege-erreginen historia izan da, eta, gainera, pasarte zehatz batzuk asmo politiko jakinekin nabarmendu izan dituzte, baina, hala

ere, pasarte horiei testuinguru bat ezartzen saiatu direla adierazi du. “Ez dugu historia errege-erreginen ikus-puntutik soilik kontatu nahi izan; jen-

de xehea sartu nahi izan dugu, benetako historia-

ri janzkerak, altzariak, aurpegiak eta eske-

natokiak gehitu dizkiogu”. Euskal Herriko historia ilustra-tua obrak helbu-

ru bat baino gehiago biltzen

ditu. Izan ere, ger-taera historiko

garrantzitsuenak zabal-tzeaz gainera, ikonografia his-

torikoa sortzea ere izan dute helbu-ru. “Asironek behin eta berriz errepi-katzen du denok dakigula nolakoa zen, esaterako, Cristobal Colon, bere irudiak guztiok ditugula buruan. Espainiak sortutako ikonografia zein den oso argi dugu. Bada, guk pentsa-

HIRUGARRENAREN ATZETIK Lehen bi aleak atera ondoren, hirugarrena ere, astiro-astiro izan arren, badoa aurrera. Hirugarren liburukiko marrazki dezente eginda dituztela azaldu du Altzuetak; marrazkiekin bukatzea eta irudiak ordenatzea bes-terik ez zaie geratzen. Lau alez osatutako obra honetan, bai-na, izango da alderik aurreneko lane-tik laugarrenera, marrazkietan bai behintzat. “Lehen tomoan Historiau-rrea eta Erromanizazioa dira gai nagusiak, eta liburuki horretako iru-dietatik hurrengoetara garapen han-dia sumatzen dut. Baita ale horretan bertan ere. Aurreneko liburu hori bukatzean, hasierako hiru ma-rrazkiak errepikatu egin behar izan nituen, lekuz kanpo zeudela irudi-tzen zitzaidan eta, beste liburu batekoak zirela ziruditen. Ale batetik bestera garapena ikusi ahal izatea

albiste ona da niretzat, beti marrazki berak egitea ez delako ona”. Asiron berak ere ikusten du alderik liburuen artean: “Historiaurrea eta Erromani-zazioa kontatzeko dauden baliabi-deak Aro Modernoa eta Garaikidea kontatzeko ditugun baliabideekin konparatuta guztiz ezberdinak dira. Eta emaitzak, horren ondorioz, ezber-dinak izango dira. Baina hori ez da hain garrantzitsua. Inportanteena da kontakizunaren harian barne-kohe-rentzia mantentzea, eta hori berma-tua dago, nire ustez”. Kontakizunak kontakizun eta irudiak irudi, garatzen segi dadila liburueta-ko herri protagonista. Urteak, hamar-kadak… aurrera joan ahala, izan deza-la Asironek zer idatzi eta eduki deza-la Altzuetak zer marraztu. Euskal Herria, hau da, Nafarroa, herri gisa

ere aurrera joan dela erakutsi-ko duelako horrek.

Errealitateko erreferentzietatik nahiz sormen asketik abiatu da Altzueta bere

ilustrazioak ontzeko. Lerroon gainean, liburuotako hainbat adibide. MARTIN ALTZUETA

Jende xehea da protagonista liburuotan: herri xumearen historia da ardatza, eta, horrekin batera, garaiko eszenatoki, janzkera, altzari eta aurpegiak ere bai. MARTIN ALTZUETA

tu genuen euskal edo nafar ikonogra-fia sortu behar genuela. Adibidez, ez dakigu Pedro Nafarroako mariskala nolakoa zen, eta, beraz, mariskalari eta bere egoera berean dauden aur-pegi gabekoei irudi bat ematea izan da gure asmoa”, azaldu du marrazki-gile nafarrak. Sorkuntza horretarako errealitatetik zein irudimenetik edaten du Altzue-tak. Errealitatean oinarritzen saia-tzen dela azpimarratu du, baina, ba-tzuetan, sortu ere sortu behar izaten duela, hau da, ezerezetik abiatu behar izan du noiz edo noiz irudia. “Adibidez, pertsonaia baten aurpe-giaren arrastorik ere ez badugu, kasu horretan, asmatu egin behar dut, ez dut beste erremediorik. Baina errea-litatean oinarritutako datuak badau-de, datu horiek jarraitzen ditut”. Adi-bidetzat Karlos III.aren hilobia jarri du marrazkilariak: ez da ezaguna hilobi hori nolakoa den, beraz, argi utzi du irudi hori berak asmatu due-la. “Irudimenarekin eta benetako datuekin jolastu behar izan dut”. Eta ezerezetik abiatze horretan, asma-tzea zailagoa omen da errealitateari leial izatea baino. Zeri jarraitu argi izanez gero, hots, datuak hor badau-de, irudiaren sorkuntza prozesua erraza dela adierazi du. “Aldiz, gidoi-rik eduki ezean, denbora asko galtzen da irudiari nondik heldu pentsatzen”. HIRU ATALETAN Hiru atalez osatu dute Altzuetak eta Asironek libu-rukietako bakoitza. Lehenik eta behin, kontatzeko eduki dutena kon-tatu dute, eta agertutako pasarte horiek irudiz lagundu dituzte. “Hemen gertatua eta hemengoek hemen kontatua aurkituko du ira-kurleak lehenengo atal horretan”. Hala ere, ez dute norbere zilborrera begira geratu nahi izan, eta Euskal Herrian gertatutakoak mundu zaba-leko gertakariekin batera agertu nahi izan dituzte unean-unean, eta horretarako bigarren atala erabili dute. Mundura leiho bat ireki dute-la dio irudigile nafarrak, eta, horre-tarako egunkari formatua erabilita, une bakoitzean munduan gertatzen zebilenari buruzko informazioa txertatu dute. Hirugarren atala, ostera, Honela egin dugu izenekoa, “nahigabe” ager-tu zela nabarmendu du Altzuetak. “Konturatu ginen lana nola egin dugun jakiteak ere bere balioa due-la. Editoreari komentatu genion, eta erabaki genuen geure making off-a sartzea, eta, egia esan, niri gehien gustatzen zaidan atala da. Adibide bat jartzearren, liburukietako batean merkatu bat ageri da, eta bertan emakume batzuk, ondoan sandiak eta meloiak dituztela: aro horretan Euskal Herrian bazeuden fruta horiek, baina luxu bat ziren. Horre-lako bitxikeriak azaldu ditugu atal honetan, eta horrek egiazkotasun handia ematen dio lanari”.

Protagonistarik gabeko historia

Euskal Herriko historiaren aipagarri bi nabarmendu ditu Joseba Asironek. Batetik, euskal-

dunen historia protagonistarik gabeko historia dela, neurri handi batean. “Jakin badaki-

gu, adibidez, zeintzuk izan ziren 778. urteko Orreagako guduan gaindituak izan ziren euskal-

dunen etsaien izenak, Karlomagno bera, Roldan gerlaria, Turpin, Olivier... Baina ez dakigu

zein izan zen garaipen hori antolatu eta gidatu zuen euskaldunaren izena. Garai hartako

etsaiek kontatu zutena dakigu bakarrik, eta pena da”. Eta, bestetik, lekukotuta dagoen

gerlari euskaldun zaharrena aipatu du. “Soalar izeneko tokian, Baztanen (Nafa-

rroa), Brontze Aroko euskaldunek duela 4.000 urte harri batean landu

zuten gerlari baten irudi kolosala dago, ia bost metroko altuerarekin.

Tribuko nagusia izango zen seguru aski, baina ez dakigu zein izan

zen, eta zeintzuk izan ziren hor egoteko haren merituak”. Hori

guztia eta altxor gehiago aurkitu ahalko ditu irakurleak

Euskal Herriko historia ilustratuan.

Martin Altzueta ilustratzailea, bere estudioan. JAVIER BERGASA

“Historia beti da

konplexua, baina gizarteak historia hori ezagutzeko eskubidea

eta beharra du”, uste du Joseba

Asironek

Page 5: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/09/30/ortzadar-entero_26726.pdfHorixe da, hain justu, Ahopeko Kontzertuak ekimenaren grazia. Bilbon aurten

06 // Ortzadar Ortzadar // 07Larunbata, 2015eko irailaren 26aLarunbata, 2015eko irailaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bidaia koadernoa

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bidaia koadernoa

Ander Izagirreren lekukoa hartuko dute Ane Irazabal eta Dani Burgui kazetariek Ortzadarren. Gure mugetatik at, aktualitatearen fokupetik kanpo geratzen dena bistaratuko dute datorren larunbatetik aurrera, eta bi astetik behin, gure Bidaia Koadernoetan. Zeregin horri ekin baino lehen, hobeto ezagutu nahi izan ditugu kazetari biak

Urruneko ahotsak, itzalekoa azaleratzeko

JULENE LARRAÑAGA

KKAZETARI finak behar duen legez, notiziaren usainean mugitzen da, nahiz eta hau etxetik urrun aurkitu. Hori da Ane Irazabalen filosofia.

1984an Arrasaten sortua, Historia ikasi zuen EHUn eta Ikus-Entzunezko Komunikazioa Mon-dragon Unibertsitatean. Karrera bukatuta, Pales-tinako albiste agentzia batera joan zen lanera eta, 2010az geroztik, freelance dihardu, Ekial-de Hurbilean batez ere, bertan gertatzen dena-ren berri emanez. Maleta beti prest, ez omen daki datorren astean non egongo den. Europa-ra bidean datozen errefuxiatuen ihesaldia ger-tutik jarraitzen duen bitartean erantzun ditu gure galderak.

Nondik datorkizu kazetaritzarako eta istorioak

kontatzeko har hori? Txikitatik izan naiz kuxkuxera, asko gustatu izan zait istorioak kontatzea. Gurasoek konta- tzen dute umetan albistegia aurkezten niela nik asmaturiko notiziekin, beraz, imajinatu! Zergatik Ekialde Hurbila? Beti gustatu izan zait Ekialde Hurbila, eta Israel eta Palestinaren arteko gatazka. Nonbaitetik hasi behar nuenez, hara joatea erabaki nuen karre-ra bukatzean. Ni bezala hasiberriak ziren mun-du zabaleko freelance kazetari pila batekin topo egin nuen bertan, eta animatu egin ninduten nire kabuz lanean hasteko. Horrela hasi nin- tzen: hedabide desberdinekin kontaktuan jar- tzen, proposamenak egiten eta poliki-poliki nire bidea egiten.

Freelance gisa aritzea aukera bat izan da, ala bide

bakarra? Gaur egun, ikasketak amaitu eta kanpoan ari-tu nahi duenarentzat, bide bakarra dela esango nuke. Alde ona da askatasuna ematen dizula nahi duzunean nahi duzun tokira joateko, bai-na, finean, ez hainbeste ere, izan ere, aktualita-tearen menpe gaudelako erabat.

Aktualitate horren barruan, bistan da gatazkek

bakeak baino gehiago saltzen dutela. Ekaitza baret-

zen denekoa erakustea ez da interesatzen? Badirudi ezetz. Agian berriemaileentzat erra-zagoa da, baina freelance kazetarioi gutxitan erosten dizkigute erreportaje sakonak, atenpo-ralak. Hain azkar doan eta sare sozialek gero eta pisu gehiago duten gizarte honetan, albisteak

azkar irentsi eta ahazten dira. Gure funtzioa, agian, albistearen erraietara heltzea izan beharko litzateke, sentsazioak jaso eta transmi-titzea. Egunero borrokan dauden herritarrentzat kazeta-

riak zer dira, traba ala laguntza? Kazetarien araberakoa da hori. Palestinarrek, adibidez, oso ondo dakite kazetariak erabiltzen, zentzu onean, noski. Badakite Israelen propa-ganda gailendu egiten dela hedabideetan, eta kazetarion lana errazten dute. Dena den, badau-de inolako errespeturik erakusten ez duten kaze-tariak ere, eta horiek traba bihur daitezke, bai. Kazetarien funtzio sozialean sinesten duzu. Bai, baina ez hainbeste funtzio pedagogikoan. Gertatzen dena kontatzeko gaude, ez protago-nistak izateko. Ikusten duguna zintzoki azaltzeko gaude, eta salatu behar dena sala-tzeko. Hala ere, ezin diegu dena janda eman ira-kurle, entzule eta ikusleei. Ez al da zaila hain urrun bizi dugun errealitate bati

buruzko albisteak era ulergarrian kontatzea? Sarritan bai. Hala ere, uste dut sentimenduak unibertsalak direla. Horregatik lortzen dugu Sudanen, Txinan edo Gazan sufritzen ari den haur batenganako hurbiltasuna edo enpatia sen-titzea. Gure buruari eta niri gertatuz gero? gal-detzen diogunean apurtzen da distantzia. Orduan ulertzen da guztia. Galdera hori probo-katzen saiatzen naiz ni. Emakume izateak baldintzatu al du zure lana Ekial-

de Hurbilean?

Batzuetan ez gaituzte serio hartzen, eta borro-katu egin behar dugu errespetatuak izateko, bai-na ez diot inoiz lan bat egiteari utzi emakumea izateagatik. Gainera, Ekialde Hurbilean emaku-mea izateak baditu bere abantailak, oso konta-ktu intimoa sortzen baita bertako emaku-meekin. Ekialde Hurbileko emakumeak oso indartsuak dira eta izugarrizko istorioak dituz-te atzean. Oso garrantzitsua da haiei entzutea eta haiekin denbora igarotzea hainbat herrial-deetako gizarteak ondo ulertzeko. Palestina eta Israelen arteko gatazka ondo eza-

gutzen duzu. Konponbiderik ikusten diozu?

Gero eta ezkorragoa naiz. Horretarako boron-date politikoa falta da eta nik ez dut ikusten.

Okupazio bati buruz ari gara, eta Israelek izu-garrizko mespretxua erakutsi dio nazioarteko legediari. Israel isolatu beharra dago, bestela, nazioarteko komunitateak emandako zigorga-betasunak bere horretan jarraituko du. Palestinatik Egiptora jo zenuen, 2011n, mundu

guztia hara begira zegoenean.

Bai, Udaberri Arabiarraren ondorengoa jarrai-tu dut eta oso interesgarria izan da, baina, aldi berean, baita tristea ere. Ilusio handia piztu zen iraultzatzat jo ziren mugimendu guzti horiekin, eta azkenean argi geratu da ez zirela herri eki-men hutsak izan. Berandu baino lehen eztanda egin dute atzean zeuden interes guztiek. Libanon ere ibili zara. Zer esan dezakezu herrial-

de honen inguruan?

Urteak daramatzate berriro eztanda egingo due-la esanez, gerra zibil berri baten beldurrez. Bake soziala mantentzen duen haria oso fina da Liba-non, izan ere, sunien eta xiiten arteko gatazka gori-gori dago. Bestalde, Siriako gerrak izuga-rrizko eragina dauka. Lau biztanletik bat erre-fuxiatua da, egun, Libanon.

Azkenaldian Atenas duzu kokagune nagusi. Zer

gertatuko da Greziarekin?

Zaila da iragarpenak egitea; sistema politiko oso ezegonkorra dauka Greziak. Pentsa, 2015an, hiru aldiz joan dira bozkatzera. Imajinatzen dut Tsi-prasek koalizio handi bat sortuko duela eta aurrera eramango dituela hartzekodunek eza-rritako baldintza gogorrak. Non egongo da notiziaren fokua datozen astee-

tan? Errefuxiatuek lehentasuna hartuko dute?

Espero dut hala izatea. Iristen ari direnen bidaia kontatzeaz gain, egokitzapen hori ere kontatu beharra dago. Jarraikortasun bat eman behar zaio gaiari. Europarrontzat ardura handia da, komunitate moduan benetan elkartasunean sinisten dugun ala ez ikusteko. Bizi izan dituzun une gogorrenak, non eta noiz?

Zalantzarik gabe, Gazaren aurkako gerran, iaz. Orain arte bizi izan dudan esperientzia basatie-na izan da. Orain errefuxiatuekin bizitzen ari garena ere izugarria da. Ez dut inoiz halako ihe-saldi masiborik ikusi. Errefuxiatu bakoitzak bizkarrean daramatzan istorioak eta dramak biziki kolpatu naute. Une askotan europarra iza-tearen lotsa sentitu dut. Lanean ibili arren, bidaiatzeko betarik izan duzu?

Zer ekarriko digute zure bidaia kronikek?

Azkenaldian lanagatik bidaiatu dut gehien, bai-na uda honetan, adibidez, Angkor antzinako hiria bisitatu dut, Kanbodian, eta txundituta utzi nau. Espero dut bisitatu ditudan tokiak irakur-leei hurbiltzeko gai izatea eta ikusi, sentitu eta usaindu dudana transmititzea. Ea denok elka-rrekin bidaiatzeko gai garen!

BBOLIVIAKO haur meatzariek paira-tzen dituzten lan eta bizi-baldintza latzak, Kirguistaneko artzai nomada baten egunerokoa edota Afrikako

zenbait herrialde bidegabeki zigortzen dituen goseteak. Horiek eta beste gai asko gertutik jarraitu ditu azken urteotan Dani Burguik (Iruñea, 1986). Dioenez, jakin-mina da motxi-la eta argazki kamera bizkarrean hartu eta mugak desafiatzera bultzatzen duena. Zer da hara eta hona ibiltzera motibatzen zai-

tuena? Zer bilatzen duzu? Ez da bidaiatzea gustatzen zaidana. Ezagu-tzea eta ulertzea bilatzen dut. Horregatik, ber-dina bilatzen dut etxetik gertu edo zazpi mila kilometrora; niretzat ez dago alderik nire auzoari edo Brasileko auzo bati buruz idaz-tean. Hau funtsezkoa da, honek biltzen ditu hara eta hona aritzeko nire bi arrazoi nagu-siak: jakin-mina, batetik, eta gero eta gehiago ulertzeko nahia, beharra eta, zenbait kasutan, obsesioa ere badena, bestetik. Azken urteo-tan, anaitasun sentimentu batek ere bultza-tzen nau. Geroz eta istorio eta pertsona gehia-go ezagutu, orduan eta argiago ikusten dut: bakoitza munduko punta batean egon arren, gizakiok ez gara hain desberdinak.

Material asko geratzen zaizu kaxoian edo lor-

tzen duzu kronika eta erreportaje gehienei irtee-

ra bat ematea? Baditut dozena bat lan argitaratu ez direnak, beren unearen zain dauden istorioak. Gehie-nak ez dira argitaratzen beraien truke ez dela-ko ordaindu nahi, eta orain, krisi garaian, are

gutxiago. Frustrazio pertsonalaz harago, pena sentitzen dut lanok egiteko nirekin tarte bat konpartitu dutenengatik, beraien istorioak agian ez duelako inoiz argia ikusiko. Hori da benetan pena ematen didana. Orain, dena den, Internetek ate asko ireki dizkigu.

Jarraitu dituzun istorio guztietatik zein duzu

kuttunena? Oso oroitzapen polita dut Filipinetan landu nuen istorio batekin. Tsunami baten ostean, behea jo zuen Eva Jocelyn ontziak. Urtebete beranduago bertan zirauen, hildako balea bat bailitzan, eta tripulazioko hiru lagunek bertan bizitzen jarraitzen zuten, ontzia berriz azaleratzeko esperantzan. Beraiekin bizitzen egon nintzen. Esperientzia polita izan zen. Oraintsu jakin dugu Garcia Marquez Kazetari-

tza Saria jasotzeko izendatuen artean zaude-

la, ‘Mi marido me secuestró’ erreportajeari

esker. Espero al zenuen? Ez, sorpresa ikaragarria izan da, eta jaso ditu-dan sari eta aipamen guztietatik ilusio han-diena egin didana. 2.000 lanen artetik lehen hamar onenen artean egotea errekonozimen-du handia da niretzat. Gainera, erreportajea-ri berari ere estimu handia diot. Asia Erdial-dean bahitu eta ezkontzera behartzen dituz-ten emakumeen gaia jorratu nuen. 2011n, hiru hilabetez egon nintzen Kirguistanen, eta ber-tatik bertara ezagutu ahal izan nuen erreali-tate krudel hori. Zein izango da zure hurrengo helmuga?

Egia esan, ez ditut nire bidaiak gehiegi pro-gramatzen. Momentu honetan, ONG baten-tzat ari naiz lanean, Siriako errefuxiatuen ihesaldia jarraitzen. Dena den, aurrera begi-ra, nahiko nuke Iruñean nire bizimodua egonkortzen joatea. Kanpoan ez nagoenean bertan bizi naiz eta konturatu naiz munduan ez dagoela Euskal Herria baino leku hobe-rik bizitzeko. Zer kontatuko digute Dani Burguiren bidaia

kronikek?

Pertsonetan oinarritzen diren kronikak eka-rri nahiko nituzke orriotara. Bigarren plano batean geratzen den jende horri eskaini nahi-ko nioke tarte bat, jende hori delako bene-tan Historia idazten duena. Gaur egun, mun-duan gertatzen dena jende txiki askoren ekintza txiki ugarien emaitza da. Baina, tamalez, ekintza txiki horiek titular handien itzalean geratzen dira.

DANI BURGUIFREELANCE KAZETARIA

“Berdina bilatzen dut etxe ondoan eta milaka kilometrora”

Pertsonetan oinarritzen diren kronikak ekarri nahi nituzke orriotara, bigarren planoan geratzen direnen istorioak”

DANI BURGUI Freelance kazetaria

Irazabal, Betleemgo harresiaren ondoan. VIVIEN SANSOUR

Beste helmuga askoren artean, Nepalen izan da aurten Burgui, ekainean bertan izandako lurrikararen ostean. DANI BURGUI

Gure buruari ‘eta niri gerta-tuz gero’? galdetzen diogu-nean apurtzen da distantzia”

ANE IRAZABAL Freelance kazetaria

ANE IRAZABALFREELANCE KAZETARIA

“Une askotan europarra izatearen lotsa sentitu dut”

Page 6: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/09/30/ortzadar-entero_26726.pdfHorixe da, hain justu, Ahopeko Kontzertuak ekimenaren grazia. Bilbon aurten

Larunbata, 2015eko irailaren 26a 08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begiradak

Ikus: www.jongorospe.com

Gasteiz, 1986Jon Gorospe

Datorren astean...

Iñaki Izquierdo

‘Velocidad de las ventanas’