8
ortzadar Larunbata, 2012ko apirilaren 21a. 257 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak SORMEN KOLEKTIBOA ‘Enbidia’ proiektu bitxiaren berri eman digu EHUko irakasle talde batek -- 4-5. orrialdeak -- -- 7. orrialdea -- OSINALDE SARIKETA Amaia Iturriotzen bertsoek epaimahaia liluratu dute

Ortzadar210412

  • Upload
    deiacom

  • View
    216

  • Download
    4

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskera eta kultura

Citation preview

Page 1: Ortzadar210412

ortzadarLarunbata, 2012ko apirilaren 21a. 257 zenbakia deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

SORMENKOLEKTIBOA‘Enbidia’ proiektu

bitxiaren berri emandigu EHUko irakasle

talde batek-- 4-5. orrialdeak --

-- 7. orrialdea --

OSINALDESARIKETA

Amaia Iturriotzenbertsoek epaimahaia

liluratu dute

Page 2: Ortzadar210412

W

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

AA PIRILA eta T.S. Eliot, bikotebanaezina. Zergatik iritzikoote zion poetak apirilari hilikkrudelena? Lur irekitik sor-

turiko lila berriek heriotza gogoraraz-ten ziotelako, beharbada, edo itxaro-penaren hutsaltasunaz konturarazten,hauxe baitio lerro batzuk beherago:“Beldurra erakutsiko dizut hauts-eskukada batean”.

Asaldagarria da apirila, duda barik.Udaberria ekartzen digu, eta horrekinbatera, batzuetan, astenia... ondoeza,iragankorra bada ere. Neguaren ondo-ren, gorputzak konpasa galdu duelaematen du.

Eliotek marrazturiko lur hotz gogorreigure errespetuak agertu eta gero, bada,goazen lorategi aleman batera baikor-tasun bila, halako batean topatu bai-tzuen bakea Elizabeth von Arnim idaz-le australiarrak, benetako izenez MaryAnette Beauchamp zena, eta Catheri-ne Mansfielden lehengusina. Kondebatekin Alemaniara ezkondu, etaPomeraniako etxalde bakarti bateanbizi izan zen, baina ez bakardadea pai-ratuz. Nobela autobiografiko batean–Elizabeth eta bere lorategi alemana–,egileak landareak eta zuhaitzak zain-

HARKAITZ CANO

OSKAR MARTÍNEZAPIRILA

tzeko pasioaren bidez adierazi zuengaraiko arau sozialen aurkako erre-beldia, ironiaz eta sentiberatasunez.Polemikoa bezain arrakastatsua izanzen liburu hori bere garaian, 1898anargitaratu eta 21 argitaraldi izan bai-tzituen.

Liburuaren azken zatiaren goiburuadata bat da: apirilaren 18a, eta hauxekontatzen du, nire gutxi gorabeherakobertsioan: “Egun argitsu hau osorikeman dut aire zabalean, lehenik ane-monen era zelidonien artean jarrita;arratsaldean belartzan etzanda, urkizilarkaren adar biluzien artetikgorantz begira. Apaltasun-lezioa hartudugu, eskuzabaltasunez xahuturikohainbeste edertasunez eta perfekziozinguraturik egonda, geuk gogoz kontrapraktikatzen dugun errukiaz jabe-tzean. Itxaroten dut egunero hazi ahalizatea, hainbeste maite ditudan loreakbezala”.

Ez dakit garbi azaldu dudan zer esannahi dudan. Apirilean zelaiak lilaz edoanemonaz bete, edo bitxilore arruntezbesterik ez bada, esaera zaharrarikasu: “Apirileko lore, urrearen pare”.Eta ez dihardut loreei buruz, huts-hutsean.

W IKIPEDIAREN arabera ezda segurua apiril hitzarenjatorria. Hainbat hobe: eze-zagutza eta ezjakintasuna

dira, burua, izpiritua eta zerumuga beraere zabaltzeko aukera eta gosea. Harga-tik, zenbaitek aperire (ireki), hitzarekinlotu dute, udaberriarekin batera lurraeta loreak parez pare zabaltzen direnezgero. Hipotesi honen aldeko, Ovidio han-dia… Eta Ovidiok bazioen, nor gara gukontra egiteko? Beste teoria baten ara-bera, grezierazko aphrós (aparra) lego-ke jatorrian, Afrodita berbera, asmatuduzue: euskaraz baluke zentzurik, api-rila aparril bilakatzearekin laketukoginateke bat baino gehiago.

Samur, lurrintsu eta eros-etik gertu abia-tu dugu zutabearen lehen ekitaldia (ekinharagiari, laztan azala), baina T. S. Eliotez zegoen guztiz ados. Duela 90 urte argi-taratu zuen prezeski, apirilari ospe gaiz-toa emango zion esaldi malapartatua:“Apirila da hilik krudelena, lur hilekolilak hazten, oroimena eta desira nahas-ten, sustrai uherrak udaberriko euriezeragiten”, Joseba Sarrionandiaren itzul-pen dotorean. Hona Eros, tanatoprakti-koari bisita terriblea eginda: ez datorren

edo aski irauten ez duen ilusio faltsuaote udaberria? Ez gara gu inor T. S. Elio-ten The Waste Land-i kontra egiteko, bai-na eskertzen diogu bere poeman kafeadastatzeko lekuak (Hofgarten) eta bainuahartzeko ur garbiak (Starnbergersee) ereaipatu izana, poema ororen atzeanbidaiari abenturazaleentzako altxor-mapa ezkutatzen den jakitun. Izanakgara Starnbergerseen, Munich-era hur-bilduz gero hara beharko zenuke zeukere, irakurle, ordubete ere ez daukazutrenez Munich erdigunetik poemarenerdigunera.

Wikipedia hotzean hasi eta Starnber-gerseeko ur gardenetan jarraitu duenzutabe honek kantu bat eskatzen du aka-buan. Eta kantu hori ezin izan daitekeApril in Paris ezaguna baizik, gaztai-nondo loratuez eta pic-nic mahaiez min-tzo zaigun maiteminduentzako kantuzoragarria, boltxevikeengandik ihesizetorren konpositore batek partituraasmatu ziona. Vladimir Dukelsky izenazuen Bielorrusian, nahiz eta bere buruaapirildu nahian Vernon Duke berba-taiatu AEBetako desterruan. Autumn inNew York ere idatzi zuen, baina hori bes-te sasoi bat litzateke, eta beste zutabe bat.

“Hona Eros, tanatopra-ktikoari bisita terri-blea eginda: ez dato-rren edo aski irautenez duen ilusio faltsuaote udaberria?”

“Zelaiak bitxilorez betebesterik ez bada, esae-rari kasu: ‘Apirilekolore, urrearen pare’.Eta ez dihardut loreeiburuz, huts-hutsean”

02 // Ortzadar Larunbata, 2012ko apirilaren 21a

Page 3: Ortzadar210412

L

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

L iteratur aurrekari bakarra ezagutzengenion Harkaitz Zubiriri, Zakur kale,2007koa. Ipuin bilduma izan zen hura,nabarmengarria; behar baino laburra-

go esateko, narrazio haietan agertzen zituengaiengatik –lan munduko auziak eta bestelakogatazka sozialak–, nahiz gai horiek narrazioetantxertatzeko aukeratutako ikuspegi, estilo etateknikagatik. Topikoak esaten duena badakigu,ordea: bigarrenak erakusten duela maila, biga-rrena dela benetan zaila; lehenak ezarritako lan-ga berdintzea ez dela inondik samurra, batez erelehena izan bada, Zakur kale hura izan zen beza-la, “freskoa eta ausarta”, “txukuna eta interes-duna”, “oso irakurgarria eta trebea”.

Ipuinen aldean, nobela ekarri digu oraingoanZubirik, Etxekalte, bost urteren buruan ondua etaargitaratua. Hala ere, lehen liburu harekin erka-tuta, antzekotasun bat baino gehiago aurkitukodugu liburu berri honetan. Esaterako, enpresamunduan girotutako narrazioa dela, enpresabateko langileak direla eleberriko pertsonaia etaardatz. Gehiago zehaztearren: Josu dugu, bate-tik, aita ustez amiantoak hil dion langilea; Herre-

ra eta Etxebe, bestetik, ustez lankideen egoerahobetzeko txostena egiten ari dena bigarrena,bigarrenaren bikotekidea lehena; Nora ere badu-gu, gero, Josuren bikotekide-edo izandako enpre-sako langilea; eta Aingeru, azkenik, nobelarenbigarren partean tupust agertuko den enpresakoburuaren semea. Ez dira bakarrak, noski, bainabai akaso bereizgarrienak, narrazioa beren bizka-rretan aurrera daramatenak. Bikain xehetuakguztiak ere, pertsonaiak dira Etxekalte honetakopuntu indartsuenetako bat.

Beste bat izan daiteke korapiloa. Amiantoa aipa-tu dugu. Eta aipatu behar dugu amiantoak piztenduela sua. Anaitasuna S.A. (ja, ze sarkasmoa)enpresaren nola-halako oreka hausten hasiko daJosuren aita amiantoak hil duelako susmoa haz-ten hasten delarik. Hortik aurrera, gehiago jakinnahi dute batzuek, jakin daitekeena estali nahidute besteek, eta bada ur horien artean atzera-aurrera ibiliko denik ere. Plazera da, hartara,ikustea nola hariak egin eta desegiten diren, estulotu eta korrokoildu batzuen eta besteen artean.Bikain xehetuak baitaude hari horiek ere elebe-rri honetan zehar.

Eta enpresa mundua aukeratu du Zubirik.Enpresa ez akaso txikia, ez seguru erraldoia,familia enpresa zergatik ez, aitak semea zuzen-daritzan koloka dezakeen horietakoa, Etxekal-te nobelaren paisaia gisa. Oso da asmo azkarraeta oso ezohikoa, enpresa baten mikrokosmosaharrapatu nahi izatea, geure jendartea denmakrokosmosa hobeki ulertu ahal izateko. Lanmundua, egunean, urtean, bizitza batean ordugehien ematen ditugu bertan, bertan garatzenditugu berezi eta bakar diren harreman pertso-nalak, eta aldiz zer gutxi erabiltzen dugun lite-raturarako, akaso literatura –gaur ezagutzendugun moduan– asmakizun burgesa izanik, lan-gileen egunerokoa urrun nahi duelako.

Ahantzi gabe, ordea, paisaiak paisai, gizaseme etaalaben arteko begiztak, lakioak, tranpak xehetzeaduela nobelak hondar helburu, zeinen gaiztobihur daitekeen zauri bat, zeinen bakarrik gau-den, zeinen erraza den berandu iristea, tronpa-tzea, desagertzea, zeinen gaitza gertatzen zaigunduintasun apurra ez papurtzea. Oraingoan ereliteratur lan txukuna eta interesduna bildu baituHarkaitz Zubirik bere estreinako nobelarekin.

ARITZ GALARRAGA

Enpresa munduaaukeratu du Zubirik.

Enpresa ez akasotxikia, ez seguruerraldoia, aitak

semea zuzendaritzankoloka dezakeen

horietakoa

KRITIKA

ZALDI EROA

1. Ileak uretanJosu Penades. Alberdania.

2. Bizien gaubeilanJ. M. Olaizola ‘Txiliku’. Elkar.

3. Zwei Frauen, biemakumeJoxean Agirre. Elkar.

4. Ni, VeraItxaso Martin. Elkar.

5. Hormatik hormaraEric Dicharry. Ikas.

6. Orbe auziareningurukoakIñaki Irasizabal. Elkar.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Norberaren autonomiakrisianEduardo Apodaka. Pamiela.

2. Espektroak. Euskaldunak...Mitxelko Uranga. Utriusque Vasconiae.

3. Beste larogei urtianBatzuen artean. Lanku Bertso Zerbitzuak.

4. Sexual herriaItziar Ziga. Txalaparta.

5. Euskal harriakJoseba Azkarraga. Alberdania.

6. Emakume abeslari burusoilaEugene Ionesco. Elkar.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ALDIZKARIA

‘BAT Sozio-linguistika.Hizkuntza-ekologia...’Belen Uranga et al.Soziolinguistika Klus-terra. 163 orr. 39 euro (urteko harp.)

Euskararen ‘eko-logiari’ buruz

BAT Soziolinguistika aldizka-riko 81. aleak ‘Hizkuntza-ekologia euskararen inguru-nean’ du gai nagusi. Argital-peneko koordinatzaile denBelen Urangak dioenez,hizkuntza-ekologia “azkenurteetan ildo teoriko ezberdi-netatik garatzen ari denesparrua da”. Horren harira,hainbat adituk gogoeta egindute. Esaterako, Albert Bas-tardas, Bartzelonako Uni-bertsitateko irakaslea arituda ale honetan, baita ItziarIdiazabal, Jon Sarasua etaXabier Erize, besteak beste.

POESIA

‘Ezergehiagobehargabe’Karlos Linazasoro.Pamiela. 136 orr.14 euro.

Paradisu galdueikanta ironikoak

Poesia bilduma honekinXabier Lete I. Poesia Sariajaso zuen Linazasorok. Epai-mahaiaren aktak honela dio:“Poemategi eder eta jasoa(...). Bere ahots lirikoarenezaugarri dira espresioarenlaburtasuna, mintzagaiarenkontzentrazioa, hautema-tearen estatismoa eta haus-narketaren sakontasuna.Bereziki aipagarria da senti-penak eta natura uztartzekoera dotorea, bai eta maita-suna eta paradisu galduaknostalgiaz kantatzerakoandarabilen autoironia”.

HAURLITERATURA

‘Batdenontzatetadenok...’B. Weninger/ E.Tharlet. Ttarttalo. 13, 50 euro.

Elkartasunakindarra dakar

Istorio honetako lagunbakoitzak badu eragozpenenbat, baina baita trebetasunbereziren bat ere. Elkartuta,beraz, oso indartsuak izangodira denak. Bat denontzateta denok batentzat!...Brigitte Weninger idazleaustriarrak idatzitako ipuinhoni ilustrazioak jarri dizkioEve Tharlet ilustratzaileospetsuak. Bestetik, AioraJaka aritu da itzultzaile lane-tan. Liburuxkarekin bateraDVD bat dator, “ipuinazgozatzeko modu berri etadibertigarria eskainiz”.

Editorial Iparraguirre S.A.

03Ortzadar //Larunbata, 2012ko apirilaren 21a

TITULUA: ‘ETXEKALTE’ EGILEA: HARKAITZ ZUBIRI ARGITALETXEA: SUSA

Begiztak, lakioak, tranpak

Zuzendaria: Bingen Zupiria

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi([email protected])

Koordinazio lana: Amaia Santana([email protected])

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako argazkia: Enbidia taldea

Lege Gordailua: BI 1720-06

Page 4: Ortzadar210412

Larunbata, 2012ko apirilaren 21a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

SS ORKUNTZA bakardadean garatubehar da? Bide horretan, askatasunaezinbestekoa du artistak? Egun haue-tan, Bilboko La Brotxa galeria izanda-

kora hurbiltzerik baduzu, agian erantzunatopatuko duzu. Bertan, EHUko Arte Ederreta-ko irakasle talde anitz batek sorkuntza proze-suak zelan garatzen diren aztertzeko egindakolanak ikusgai jarri ditu. “Sorkuntza prozesuazer den ulertzen saiatzen gara, baina behartubarik, askotan, inkontzienteki egiten dena,kontzienteki egitean bertan behera geratzenbaita”, azaldu du Fito Ramirez-Escuderok,Enbidia proiektuaren zuzendariak. Ideia fakul-tatearen pasiloetan jaio zen, klaseen arteko tar-tetxoetan. Batetik, azken urteetan fakultateanbertan era natural batean sortutako jakinmi-na eta, bestetik, ikasketa plan berriaren gara-pena bihurtu ziren proiektu honen hazi. “Zere-gin artistikoan sakontzearen beharra antze-man genuen, eta hortik sortu zen Enbidiaproiektua”.

Esan eta ekin. Lantaldea Margo eta MarrazkiSaileko hamar irakaslek eta bekadun batekosatu zuten: Iñaki Imaz, Usoa Fullaondo, LoreaAlfaro, Alberto Rementería, Joseba Eskubi,Daniel Tamayo, Txemi Mediero, Rita Sixto,Gentza del Valle, Txaro Arrazola eta Fito Rami-rez-Escudero. Helburua lortzeko jarraitukozuten bidea argi zeukaten: norberak aukera-tutako irudiekin elkarrizketak sortzea, horre-tarako sorkuntza prozesu ezberdinak erabiliz,baina beti ere norabide berdina mantenduz.

“Unibertsitate eredu oso indibidualista bateanmurgildu gara orain arte, baina, beste ereduparte-hartzaileago baterantz abiatzen gara.Hortaz, proiektu honetan norberaren lan egi-teko era errespetatu nahi genuen, baina, aldiberean, elkarren arteko lana bultzatuz”, nabar-mendu du egitasmoaren zuzendariak.

Baina ez da lan erraza izan, lan-talde bezalaaritzeak konpromiso handiagoa eskatzen bai-tu. “Zure burua bestearen lekuan kokatzeaesfortzu handia da. Besteek proposatutako iru-

artea

MARTA MORALES

Fito Ramirez-Escudero, Daniel Tamayo eta Usoa Fullaondo dira ‘Enbidia’ proiektuko partaidetako batzuk. DAVID DE HARO

Page 5: Ortzadar210412

05Ortzadar \\Larunbata, 2012ko apirilaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

diekin lan egitean oinarrizko esanahia man-tentzen saiatu behar zara, baita zuk proposa-tutako irudiarekiko besteen erantzunak uler-tzen eta onartzen ere”, argitu du Usoa Fullaon-dok. Galeriaren eskaileretan eserita, horme-tan zintzilik dauden lanak seinalatu ditu, berehitzak azpimarratu nahian.

ARTISTA, GIZAKI BAKARTIA? Bere ondoan, zutikdauden Daniel Tamayok eta Fito Ramirez-Escuderok haien adostasuna erakutsi duteburuarekin eginiko keinu batekin. “Ez da bate-re erraza zure lana beste batenarekin lotzea–aitortu du Tamayok–; irudiekin lan egiterakoanparekotasun kontzeptuarekin egin behar duzulan, eta kreatibitatea neurri horretan ere landubehar duzu, ezarri dizuten baldintzari aurre egi-nez”. Izan ere, Enbidia proiektuko kideek ahal-men sortzaileak, sormena, askatasuna osoz joka-tuz baino, baldintza zehatzen aurrean gehiagogaratzen delakoan daude. “Artista gizaki bakar-tia izan ohi da, ustez askatasun osoz murgildu-ta. Baina, askotan, askatasun horrek zure ohi-tura txarrak behin eta berriz erreplikatzera era-maten zaitu”, argitu du.

Horren isla garbia artista bakoitzak Enbidiangaratutako lanetan topa dezakegu. Guztieknorabide bera izan arren, landutako emaitzak

oso ezberdinak izan dira. Horrela, Fullaondokgaztaroko udako etxearen argazki batzuk pro-posatu zien gainontzeko artistei. “Obsesioekinlan egiten duzu. Eta eurek eragindako ekar-penekin sortzen hasi nintzen”, azaldu du. Berabexalaxe, Tamayo ere irudi zehatz batekin hasizen lanean. Bere kasuan, baina, duela 30 urtemargoztutako koadroa izan zen aukeratua.“Izoztutako painting option izeneko lan egitekoera aukeratu nuen. Zentzu plastikoa izangoduten irudi-kateen bila egin nuen lan”, zehaz-tu du. Emaitza, kolore biziko irudi-kateak,tamaina eta forma ezberdinetakoak.

Bestalde, Ramirez-Escuderok lankidetzarenideia lantzea aukeratu zuen: irakasleekin, ikas-leekin… Horretarako, ikasle batzuk galeriaragonbidatu zituen, horma bat zuzenean mar-goztu zezaten. “Oso dibertigarria izan zen.Koherentea guztiz. Izan ere, ondo pasatzeaezinbestekoa dela uste dugu. Ez gatoz bat artis-tak lan onak egiteko sufritu behar duen ideia-rekin”, adierazi du.

Proiektuaren berezitasun handienetako batzein den galdetzerakoan, ikerketa prozesuan,jarduera esperimental baten bidez sorkuntzaosagarri bat gehitu izana dela nabarmendudute. “Lehengo aldiz Arte Ederretan kreatibi-tate proiektu bat talde-proiektu bihurtu da.Gure ustez bide berri bat jorratzen ari gara”,baloratu du Enbidiako zuzendariak. Honetaz

HILAK 27, ‘ENBIDIAZ’ BETEKO ZITA BERRI BAT

Datorren ostiralean, hilak 27,‘Enbidia’ proiektuko hurrengoerakusketa inauguratuko da,Txemi Mendieroren esku.Maiatzaren 18an, berriz, RitaSixtoren txanda da. Jarraian,ekainaren 8an Gentz del Valle-ren lanak egongo dira ikusgaiBilboko La Brotxan. Bere lanakerakutsiko dituen egitasmokoazken partaidea Txaro Arra-zola izango da, inaugurazioauztailaren 18an izango dela.Erakusketa guztiek bi astekoiraupena izango dute.

gain, proiektua oso dibulgatzailea izaten aridela, eta horrek irakaskuntza munduan duengarrantzia ere nabarmendu du. “Arte munduanez dago dibulgatzailerik eta gure papera hori-xe izan daitekeela uste dut”, gaineratu duRamirez-Escuderok. Izan ere, Enbidiaproiektuan garatutakoa klaseetara eramatekoasmoa agertu dute ere bai. Horretarako, baina,erakusketa guztiak amaitu, eta osteko haus-narketa prozesua burutu beharko dute lehe-nengoz.

Bitartean, izandako harrerarekin oso pozikdaude. Batetik, unibertsitatean egindako iker-keta kalera atera dutelako. Bestetik, ikas-leekiko sortu den ezusteko harremana. “Ikas-le gehienentzat artistak helezinak dira, berelanak eskuratu ahal dituzte, besterik ez. Kasuhonetan, berriz, gu ezagutzen gaituzte. Bada-kite klaseetan zer azaltzen dugun, eta orain,zuk zeuk irudi bat zelan giltzatzen duzun ikus-teko aukera dute. Irakasleak izateaz gain, zerartista eta zer pertsona mota garen ikustekoaukera daukate”, azpimarratu du zuzendariak.

OSOTASUNA XEDE GISA Izan ere, dualtasun kon-zeptu horrekin apurtu nahi dute, dena osota-sun batean biltzeko asmoz. “Arte munduan ira-kaslea edo artista izan behar zara. Sortzaileedo ikertzaile… Zergatik? Teoria eta praktikabanatzearen kontra gaude”, argitu du.

Horrexegatik, 2007an proiektuaren lehen faseajarri zuten martxan. Honetan, hiztegi bat etadokumental batzuk sortu nahi izan zituzten.Bertan, irudi eta hitzen bidez, sorkuntza pro-zesuetan sortzen ziren egoera, mementu etabizipenak isladatzea zen helburu, hau da, krea-tibitatearen zati teorikoa. Batetik, artista gaz-teak bere lan tokitan grabatutako sorkuntzaprozesuak jaso ziren. Bestetik, artista, idazle,zinemagile, abeslari, edota musikarien testi-gantzak jaso zituzten. “Ikasleentzako erabil-garria izango delakoan gaude”, adierazi du FitoRamirez-Escuderok. Lan honen emaitzakwww.ehu.es/procesosdecreacion webguneandaude ikusgai.

Kreatibitatea landu eta artelanak sortzeko, artistakez du zertan ‘sufritu’ ezta bakardadean egon ere.Hala uste du behintzat EHUko Arte Ederretako

irakasle talde batek, zeinak irudien eta margolanenbitartez ‘elkarrizketa kolektibo’ interesgarriaabiarazi duen Bilboko La Brotxa galerian

‘Enbidia’ proiektua:Fakultatetik hirira mugitu den sorkuntza eta ikerketa prozesua

“Obsesioekin lan egiten duzu, eta eurek eragindako ekarpenekin sortzen hasi nintzen”, dio Usoa Fullaondok. D. DE HARO

BILBO

Page 6: Ortzadar210412

06Ortzadar //Larunbata, 2012ko apirilaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

telebista

Gurean ‘Bi eta bat’-en etorrerarekinkonformatu beharko dugu. Munduzabalean, berriz, amesten lagundu digutenhainbat telesail anglosaxoi ikusi eta bizi izanditugu. ‘Telezailak’ liburuan sei euskalidazlek euren kuttunak aukeratu etaaztertu dituzte bihotzez eta bertutez

LL AUROGEITA hamarreko hamarkadabitartean komediak ziren nagusi mun-du zabalean, baita ETBko produkziogune berrituan ere. Baina 1990eko api-

rilaren 8an telesail gogoangarri bat sortu zen:Twin Peaks, David Lynch maisuaren kultuzkolana. Gidoi ahaztezina, narratibaren anbiguo-tasun onirikoa eta zuzendaritza aparta batzenziren aparteko eskaintza hartan. Berriro ere pan-tailaratuko duten telesail hori (Fox Crime etaCanal +) ez da azken urteotako telesail onenenartean ageri, ez behintzat sei euskal egilek oso-tutako Telezailak. Nork esan zuen telebistak ton-totu egiten duela? (Txalaparta) lanean. KatixaAgirre, Koldo Almandoz, Harkaitz Cano, IratiJimenez, Goizalde Landabaso eta Xabier Men-digurenen arabera Friends-ek merezi du lehe-nengo postua, Northern Exposure eta The Wiretelesailen bozka berberekin.

Gustuak subjektiboak izaki, Mendigurenek “vin-tage top” delakoa egiten du, 1980 aldean telebis-tan eta munduan gertatu zen hondamendiareninflexio-puntua medio, eta bere zerrendaberezian The Flintstones, Heidi, Pippi Langstrumedo Bonanza kokatzen ditu. Bere ustez, aipatuhamarkada mugarri izan zen, besteak besteRonald Reagan Ameriketako Estatu Batuetakolehendakari izendatu zutelako eta MargaretThatcher Erresuma Batuko lehen ministro, urtebete lehenago. Testuinguru politikoak nabar-men eragiten du telesailen espiritu baikor edoezkorrean. Irailaren 11 berak fikzioaren norta-

suna desitxuratu duen bezala. Baina non daudegaur egungo gaizkileak? Koldo Almandozekdioen moduan, hainbat telesailetan bizi dira,Ameriketako mafiaren sorrera kontatzen duenMartin Scorseseren Boardwalk Empire-n, esa-terako.

“Norbaitek pentsa lezake The X Files-en amaie-rarekin bukatu zirela telesail onak”, hausnartudu Goizalde Landabasok. Egile bakoitzak bereikuspegia defenditzen du sutsuki. Koldo Alman-dozek gogoratzen du, oraingoan bai, “Twin Peaksliluragarria”, baina haren iduriko, milurtekoberriarekin “Allan Ball-ek Six Feet Under ekoi-tzi eta gauzak betiko aldatu ziren”. Irati Jime-nezek, Hamaika urte orgasmorik gabe. Mulder,Scully eta errepresioaren arketipo erromantikoakatalean The X Files 1990. urtean “zientzia fikzioa-ri zinemagintzaren kalitatea ekarri zion telesailiraultzailearen heroien arteko maitasuna” azter-tzen du, sexua telebistazale amorratu, sutsu,porrokatu eta itsu hari ukatzen ziona, alegia.

POSTFEMINISMOA Mad Men-en, berriz, KatixaAgirreren hitzetan, lehengaia gizonen eta ema-kumezkoen arteko harremanak dira, “harremanhoriek arautu dituen kode zurruna kolokan jar-tzen hasi den momentuan”. Telesail horretatikabiatuta feminismoaren inguruan irakurketabikaina egiten du, postfeminismoaz hitz egiteko,hau da, kultura mediatikoak, kontsumo gizar-teak eta ekonomia liberalak onartu duen femi-nismo depuratu, despolitizatu eta otzandu bate-taz.

Egungo telesailetan akzioa ez da helburu izan-go Almandozen arabera, “beste zerbait handia-go eta garrantzitsuagoren abiapuntua baizik”.Hala, gogoratzen du irudiaren erabilera berezialantzen hasi zirela telesail berriok: “The Wirekerrealizazio naturalista erabiltzen du. Ia-ia doku-mentala. The Sopranosen, antzerkira gehiagohurbiltzen den kamera neutroa. Breaking Badeta The Shielden errealizazioak, berriz, aurrekobien arteko nahasketa dira”.

Harkaitz Cano idazle donostiarrak Telebistanzer irakurtzen duten atalean telesailetako pertso-najeak irakurtzen ageri diren eleberri, egunka-

ri eta halako denborapasen zerrenda batzenditu. Guztien artean aipagarrien, Mad

Men, “idazle bokazioa duen jendez popu-latutako telesaila, irakurri gutxi egitenduten arren”. Gaur egungo gizartearenisla: liluraren, itxuraren eta benetakoedukiaren artean bereizten ez dakie-na. Ildo horretan, Mad Menen ingu-ruan zera gaineratzen du Katixa Agi-

rrek: “1960ko arrasto glamourosoek–arropa, musika, Coca-cola makinak– lilu-

ratu egiten gaituzte gure zentzu kritikoalokartu arte. Izan daiteke, bai. Horrek, adi-bidez, azal dezake nolatan onartu eta areatsegin dezakegun Mad Menek darabilenmisoginia eta beste edozein jarrera politi-koki ez zuzen”. Beste kontu bat izango dazerk esnatuko gaituen.

Errazkeriarikgabeko‘telezailak’

Katixa Agirre idazleak ‘Mad Men’ telesai-la hartzen du abiaburu gisa feminismoazhausnarketa egiteko. EITB/ORTZADAR

ANDONI ITURBE

Page 7: Ortzadar210412

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

DABI PIEDRAOsinalde Bertso Txapelketaren 41. ekitaldia irabazi du urretxuarrak

BB ERTSOLARITZAREN harrobia zertanden ezagutzeko neurgailu bikaina daGabiriko Osinalde Elkartearen urte-roko sariketa. Bertan nabarmentzen

direnak, luze gabe, bertso munduaren lehenlerroan ikusten ditugu sarri. Aurtengo ekital-diaren finala joan den larunbatean, apirilaren14an, jokatu zen eta Amaia Iturriotz gailenduzen. Peio Ormazabal eta Josu OiartzabalXenpelar ere saritu zituen epaimahaiak. “Gus-tura, pozik nago sariarekin”, azaldu diguAmaia Iturriotz urretxuar gazteak. Lehenen-go aldiz parte hartu du Osinalden, baina txa-pelketa horren xarma aspalditik dastatu ahalizan du, “txiki-txikitatik ezagutu dut, urterojoaten nintzen saioa ikustera, Osinaldekobertsolariak eredua izan dira eta orain, neureburua hor ikustea, eta gainera irabazi...”.

Iturriotz ondo merezita gailendu zen, gainera.Epaimahaiaren zein ikusleen iritziz izan zenonena. Bigarren tokia Peio Ormazabal bizkai-tarrarentzat izan zen. Josu Oiartzabal Xenpe-lar gipuzkoarrari, bestetik, bertsorik onena-ren garaikurra eman zioten, zortziko txikianbotatako ale ederragatik. Beste hiru finalistak,Imanol Uria, Maddi Ane Txoperena eta Neka-ne Zinkunegi izan ziren.

Gabiriko Osinalde Elkartea lepo bete zen seibertsolari gazteak entzuteko. 115 lagun batuziren afaltzera eta beste 180 inguru ere egonziren. “Giro goxoa sortu zen”, oroitu du IñakiMurua Bertsozale Elkarteko presidente eta Osi-nalde Elkarteko kideak. Muruak azaldu digu-nez, bertsolariek saio luzea izan zuten, agu-rretik eta puntuari erantzuteko ariketarekinhasita. Ofizioka bina saio eta bakarka jardunziren eta, ondoren, koplak ere abestu beharizan zituzten. Kartzelako lanarekin amaituzuten. Final ederra izan zen, “ez zuen puntugorenik lortu, saio osoa eta parte-hartzaile guz-tiak maila onean ikusi nituen, baina ez zenegon une goren bat”, uste du Muruak.

Berdintasun horren barruan, hala ere, inorkez du zalantzan jartzen Amaia Iturriotzengaraipena. Iñaki Muruaren iritziz, “bertsoaldiguztietan lanketa fina egin zuen Amaiak, PeioOrmazabal bigarrenak, berriz, umoretik etaironiatik jo zuen, Peio ere ongi ibili zen”.Amaia Iturriotzek beste ikuspegi bat dauka,txapela jokoan daukanaren larrutik begiratu-ta: “Lasai joan nintzen, baina ez oso seguru etakontzentratzea kostatu zitzaidan, ez nengoenoso gustura hasieran, zortziko txikian-eta”,hasi da oroitzen. Saioak aurrera egin ahala,berotuz joan zen Iturriotz, “gaiei erantzuteneta kartzelan bai, hor hobeto ikusi nuen neureburua”. Peio Ormazabal bigarren sailkatuarenlana ere goraipatu du irabazleak, “oso erregu-lar ibili zen Peio, niri bezala saioan sartzea kos-tatu zitzaion arren; Peiorekin binaka abesteaegokitu zitzaidanean erraz ibili ginen elka-rrekin, bertso onak irten zitzaizkigun”.

tzuleek, beste bat. Aurten, Amaia Iturriotzenalde bat egin dute biek ala biek.

Bertsolari gazteen alorrean, erreferentzia daOsinalde sariketa eta, ezbairik gabe, ezagutzanabarmena dakarkio garaileari. Amaia Itu-rriotzek badaki hori, baina etorkizunari patxa-daz begiratzen dio: “Punta-puntako plazak egi-ten hasteko presarik ez daukat, etorkizuneanbertsoari zenbat eskainiko diodan ere ez dakit;dena dela, badakit aurrerantzean gehiago dei-tuko didatela eta ezetz ere ez diot esango”.Hartzen duen norabidea hartzen duela, Osi-naldeko garaipenak lagundu egingo dio Itu-rriotzi, “bertsolariok behar izaten dugu aurre-ra egiten lagunduko digun dosia noizean behin,Osinaldek animoa eta gogoa emango dizkit”.

Amaia Iturriotz,nagusi Gabirian

Peio Ormazabal bigarren sailkatua (ezk.), Amaia Iturriotz irabazlea eta Josu Oiartzabal, bertsorik onenaren egilea. OSINALDE ELKARTEA

07Ortzadar //Larunbata, 2012ko apirilaren 21a

DENETARIK GABIRIARRENTZAT

Osinalde sariketa izen berekoelkarteak antolatzen du urtero,aurten 41. aldiz. Bertsozaleenartean horrek egin du ezagun,baina kultur elkarte anitza daOsinalde eta bertsotik haragoere, makina bat ekintza anto-latzen ditu herrian, Gabirian. Kul-tur asteak, bolo eta mus lehia-ketak, afari musikatuak, mendiirteerak, jaietako egitaraua etaaisialdiko beste jarduera ugariOsinalderen kontura izaten dira.

MIKRORIK EZ Bertsolari gazteen Osinalde sari-keta, ospe handiko hitzordua izateaz gain,berezitasun ugariko txapelketa da, sailkapenfasetik bertatik hasita. Izan ere, hiru kanpo-raketa jokatzen dira, horiek ere Gipuzkoakotxoko banatan egiten diren sariketak: Idiaza-balekoa, Aztirikoa eta Ordiziakoa. Gauez,mahaiaren bueltan, batzen dira finalistak Gabi-riko Osinalde Elkartean eta afalostean kan-tatzen dute. “Entzuleen jarrera ezberdina iza-ten da Osinalden, giro epela egon arren, isil-isilik entzuten dituzte bertso guztiak, errespe-tu handiz”, azpimarratu du Amaia Iturriotzek.Ez da gutxiagorako, bertsolariek mikrofonorikgabe abesten baitute, lehengo eran. “Entzuleoneko plaza da”, gaineratu du urretxuarrak.Epaimahaiak erabaki bat hartzen du eta en-

GABIRIA

Page 8: Ortzadar210412

JALGI HADIDANTZARA

www.aikotaldea.com

Zergatik dantzan?

Orain turismorako ostatu xarmantak dira, baina Valtierrako kobazulobakoitza memoriaren altxor bat ere bada. Adreiluak ezean, familia

batek bizitza osoa ematen zuen harria zulatzen

NN IRE ama kobazulo batean jaio etahan bizi izan zen 1965 arte. Bizi-rauteko erremedioa zen, ez zeuka-telako dirurik adreilu bat ere eros-

teko”, dio Ruben Mendik, Valtierrako koba-zuloetako kudeatzaileak (www.cuevasdeval-tierra.com). Orain ostatu txukunak dira, ede-rrak, xarmantak, euren berezitasunarenga-tik turistak erakartzen dituztenak. Baina isto-rio latza gordetzen dute eta hori beti gogoandauka Mendik.

Zortzi koba erakusten ditu, apartamentu doto-re bihurtutakoak: porlanezko zorua, hormapintatu eta hezetasunik gabekoak, ohe etaaltzari modernoak, komuna, egongela, sukal-dea. Lurraren erraietan lo egitearen espe-rientzia bitxiari, baina, memoriaren beharraeransten dio: “Gizona 17 edo 18 urterekin has-ten zen pikatxoia eta palarekin lanean, gutxie-nez sukaldea eta logela zabaldu arte ezin zue-lako ezkondu eta emaztea ekarri. Gero, umeakizaten zituzten heinean, koba pixkanaka han-ditzen zuten. Nekazari pobreak ziren, egunosoa lanean ematen zuten soroetan, eta gauezordu bat edo bi pasatzen zituzten dinbi-danba,kobazuloa zulatzen”.

Harpeetako bizimodua oso aspaldikoa daNafarroako Erriberan, baina XIX. mendekoetorkinek halako boom bat piztu zuten:“Goseari aurre egiteko, Bardeak laboratzeaerabaki zuten garai hartan”, azaltzen du Men-dik. “Ez zen halakorik sekula egin, beti izanzelako artaldeentzako eremua, eta artzainakkontra azaldu ziren, noski. Baina familiabakoitzari 50 hektarea lantzeko baimenaeman zitzaion eta horrek kanpoko jende asko

BIDAIAKOADERNOA

“Non jarri beharzuten bizitzen

etorkinek, inolakobaliabiderik gabe?

Mendia zulatzen hasiziren”, dio Mendik

erakarri zuen. Non jarri behar zuten bizitzen,inolako baliabiderik gabe? Mendia zulatzenhasi ziren orduan”.

Miseria gorrian bizi ziren Valtierrako troglo-ditak: “Lagun batek kontatu zidan ama nolagogoratzen zuen, errazionamenduarengaraian, ogi puska ziztrin bat bost zatitanbanatzen, guraso eta hiru seme-alabentzat.Aitak bere puska zapi batean gorde eta laneraabiatu zen. Patroiak mokaduren bat emangozien jornalariei, kontua da gauez etxera itzulizenean aitak oraindik ere ogi puska gaineanzeukala. Afaltzeko arrautza bakarra zegoenbostentzat, eta lagunak gogoratzen du aitakzapitik ogi puska atera eta anai-arreben arteannola banatu zuen, gorringoan busti zezaten.Gizona afaldu gabe oheratu zen”.

Agintariek ez zuten lotsarik sentitu, harik etaatzerrian bizimodu honen berri eman zutenarte: egunkari frantses bat izan omen zen,1960ko hamarkadan, Kaparrosoko harpebateko familiaren argazkia atera eta “Espai-nian horrela bizi dira” idatzi zuena. Franco-ren Etxebizitza Patronatuak ehunka etxe mer-ke egin zituen presaka, besteak beste koba-zuloetan bizi zirenentzat. “Etxeetara alda-tzean, izugarri estimatu zuten argindarra, uraeta komuna izatea”, kontatzen du Mendik.“Eta inguruko kobazulo guztiak dinamitatuzituzten, Valtierrako hauek eta besteren batizan ezik”.

1980ko hamarkadara arte, ukuilu edo biltegimoduan erabili zituzten kobak. Azken urtee-tan, berritu, txukundu eta balio turistikoa ema-teko gai izan dira. Baina ez dute ahaztu gaurkobitxikeriaren atzean premia gorria zegoela.

ANDERIZAGIRRE

anderiza.com

S A B I N B I K A N D I B E L A N D I A

Trogloditen memoria

AA SPALDI, betiko kardiologoaren erre-bisioa egiten joan nintzelarik, hornonbait tentsioa altu nuelako, “Estáscomo un reloj”, esan zidan medikuak,

baita “¿Haces algún deporte o así?”, galdetuere. “Bailo”, erantzun nion. “Pues sigue bai-lando...”, gomendatu zidan sendagileak. Etahorrela hasi nintzen dantzaren onuretaz jabe-tzen eta onurok aztertzen. Gure zaharrek kon-tatzen zutenez, goizean goiz jaiki eta iluntze-ra arte egun osoan sukaldean, baserrian, men-dian, itsasoan, aroztegian... edonon lanean joeta ke ibili arren, beti zeuden prest egunabukatzean dantzaldirako: dantzak giharrakberotu egiten ditu eta gaur egun diogunez,terapeutikoa da, eta ez fisikoki bakarrik.

Dantzaren bidez, barrenak askatzen ditugu,tentsioak bideratzen ditugu, askatu egitengara... katartikoa da. Gurean, behintzat, erla-xatu egiten gara, eta sarritan barre egitendugu gure inguruko lagunetaz eta lehendabizigure buruaz, barreak dakartzan onura guz-tiekin. Berebat, dantzak gure gorpuzkera eza-gutzen laguntzen gaitu. Imitatuz, jolastuz, psi-komotrizitatea garatzen dugu, hots, gure gor-putzari agintzen ikasten dugu. Dantzan gau-dela, gure burua kontrolatu behar dugu, sose-guz eta patxadaz jokatuz, taldearen parte erebagarelako. Taldearekin bat egin behar dugu,eta honekiko loturak neurtu eta garatu.

Enpatia sortzeko ere lagungarri da, imitazioanoinarrituz hitzik gabeko komunikabide nahi-ko zehatz bat erabiltzen baitugu dantzatzean.Gure ingurukoak ezagutzen ditugu dantzarenbidez, eta harremanak lantzeko gailu parega-bekoa ere bada. Zenbat bikote salbatu ditugudantzaren bidez Dantzaldi Ibiltarian! Etaburua ere erabiltzen dugu, lateralitatea, koor-dinazioa, gorputzeko atal ezberdinen inde-pendentzia, espazioan kokapena, denborarenneurketa, musikaren egituren ezagupena,memoria, inprobisazioa, jolasa, jokoa...

Andoni Egañari burmuinean kableak jarriomen dizkiote bertsotan dagoela zer gertatzenden aztertzeko, baina dantzan gaudela ere neu-ronak dezente astintzen ditugu ba! Edonolaere, buruaren gimnasia hau atsegina da, egu-neroko arazoak aparkatu eta burua garbitzenlaguntzen digu eta.

Dantzak belaunaldien arteko komunikazioaeta lotura errazten du, gure ohiturak elka-rrekin bizitzeko modu baliagarri bat eskainiz,eta era berean, dantzan, amankomuneko kul-tura bat partekatzen dugu, gure herri honen,gure Euskal Herri honen parte garela senti-tuz. Eta bide horretan bakarrik ez gaudela sen-titzeak ere indarberritzen gaitu, gure tribubereko indioekin dantza egitea eta ondo pasat-zea osasuntsua baita. Benitori inoiz entzundiodanez: “Zergatik utzi behar ote diot, zer-gatik utzi dantzatzeari?”.

08 // Ortzadar Larunbata, 2012ko apirilaren 21aazkena