21
PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar jaunari, estimu handiz. Egungo egunean doi bat ahantzia baldin bada ere, gogoratu behar da Pierre Lhande, eragin handiko gizona izan dela, XX. mende hastapenean. Orduko euskal kulturaren anitz sailetan ari izana da lanean eta hiztegi egile bezala egon baldin bada gure oroitzapenetan, gogorarazi behar da eleberri eta saiakera egile gisa bildu zuela bere famarik handiena. Ondoko lerroetan ez dugu haren obraren alderdi bat baizik aipatuko, euskal literaturen historian egin duen ekarpen garrantzitsu bezain aurrerakoia, hain zuzen. Bainan, azter- keta hortan sartu baino lehen eta kritikariaren lana argitzeko, xehetasun bio- grafiko premiatsu batzu emanen ditugu. 1. PIERRE LHANDE, ITZAL HANDIKO GIZONA XX-GARREN MENDE HASTAPENEAN: Idazlan honetan ez dut haren biografia eginen, irakurleak bestalde aur- kitzen ahalko baititu jakin nahi dituen xehetasunak 1 . Gaiari buruzko ohar beharrenak eginen ditut, doi doia. 1 Patri Urkizu, Pierre Lhande Heguy (1877-1957), Bidegileak, Ed. Eusko Jaurlaritza, 1998.

PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURARENHISTORIA

Jon CASENAVE

Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER

Haritschelhar jaunari, estimu handiz.

Egungo egunean doi bat ahantzia baldin bada ere, gogoratu behar daPierre Lhande, eragin handiko gizona izan dela, XX. mende hastapenean.Orduko euskal kulturaren anitz sailetan ari izana da lanean eta hiztegi egilebezala egon baldin bada gure oroitzapenetan, gogorarazi behar da eleberri etasaiakera egile gisa bildu zuela bere famarik handiena. Ondoko lerroetan ezdugu haren obraren alderdi bat baizik aipatuko, euskal literaturen historianegin duen ekarpen garrantzitsu bezain aurrerakoia, hain zuzen. Bainan, azter-keta hortan sartu baino lehen eta kritikariaren lana argitzeko, xehetasun bio-grafiko premiatsu batzu emanen ditugu.

1. PIERRE LHANDE, ITZAL HANDIKO GIZONA XX-GARRENMENDE HASTAPENEAN:

Idazlan honetan ez dut haren biografia eginen, irakurleak bestalde aur-kitzen ahalko baititu jakin nahi dituen xehetasunak1. Gaiari buruzko oharbeharrenak eginen ditut, doi doia.

1 Patri Urkizu, Pierre Lhande Heguy (1877-1957), Bidegileak, Ed. Eusko Jaurlaritza,1998.

Page 2: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

1.1. Xehetasun biografikoak

Pierre Lhande Baionan sortu zen 1877an eta Atharratzen itzali zen1957an, luzaz eri handia egonik. 1900. urtean Jesusen Lagundian sartu zen eta1910ean apaiztu zen. Jesusen Lagundiko kide izanez, formakuntza sakonaukan zuen anitz sailetan eta, batez ere, Letretan (Literatura, Filosofia,Historia). Autore klasikoak baita ere XIX. mendekoak oso ongi ezagutzenzituen, eta bera literatur zalea eta idazlea izanki, garaikideen emaitzak ereguziz hurbiletik jarraikitzen zituen, frantsesak gehien bat, bainan, gaztelerazidazten zituztenak ere bai. Apaiz bezala biziki ezaguna zen, bereziki Parisekoeskualdean jende behartsuen alde egin zuen lanari esker. Bestalde, jakin beharda ere, irratiaren bidez zabaldu ziren erlisioari buruzko lehen emankizunetanparte hartu zuela Radio Paris eta Radio Luxembourg irratietan (1927-1933),predikari gisa. Bainan, goi maileko intelektual hori, arrakasta handiko idazleazen ere XX. mendeko lehen laurdenean. Orduko Euskaldunen artean, guttiizan dira hura bezain idazle emankorrak izan direnak, berrogei liburu pasaargitaratu baitu bere bizian, gehienak erdaraz.

1910etik, 1925arte, egonaldi luzeak egin ditu Euskal Herrian eta, mundu-ko lehen gerla aintzin baita ere ondotik, zenbait urtez, Hernanin etaHondarribian bizi izan da, Jesuiten ikastetxeetan klaseak ematen. Euskaralandu zuen urte haietan eta funtsezko idazlanak ondu zituen. Besteak beste,aipa dezagun oraindik erabiltzen den “Lhande“ hiztegia, nahiz ez zuen hareklana bururaraino ereman ahal izan2. Euskaltzaindia-n ere parte hartu zuenabantxu hastapenetik (1920), Zubereraren ordezkari gisa eta Euskera,Akademiaren agerkaria kudeatu zuen bi urtez. Bainan, lehenago aipatu beza-la, bere obraren parte handiena frantsesez egin zuen.

1.2. Euskal zikloa, P. Lhande-n obran

Liburu multxo nasai horretan, zazpi badira Euskal Herriari buruz ida -tziak izan direnak. Lehenik, bi saiakera argitaratu zituen Pierre Lhandek beresorterriari buruz :

- Autour d’un foyer basque, (1908).- L’Emigration basque, (1910).

Bi saio horietan, antropologia, etnologia eta historiaren metodologiakerabili zituen gaiari heltzeko.

JON CASENAVE

140

2 Piarres Lafitte-k eta Ph. Aranart-ek bukatu zuten Lhande-k «e» letran utzi zuen lana.

Page 3: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

Zenbait urte berantago, hirugarren saioa idatzi zuen, lehen saiakeraren (1908)parte handiena erabiliz, heren batez osatzen zuela hiru kapitulu berriekin.

– Le Pays basque à vol d’oiseau (1925).

Bestalde, eleberrigintzaren bidea baliatuz, « euskal ziklo » bat idatzizuen :

– Mirentchu (1914), eleberri kostunbrista, frantsesez.– Yolanda (1921) : eleberri historikoa, frantsesez eta euskaraz.– Bilbilis (1926), eleberri « apokaliptikoa », frantsesez.– Le Moulin d’Hernani (1936), ipuin eta kondeketa bilduma, frantsesez.

Kritika literarioan ari izana da eta sail horretan ere, guziz oroitzekoa dautzi duen lan ederra. Frantses literaturaren aktualitatea jarraikitzen zuen, baitaere gaztelerazkoa ; hain zuzen, hortarako ekarrarazi zuten Euskal Herritik etaToulouse hiritik Parisera, Etudes Jesuiten agerkari famatuan parte hartzeko,literatur kritikari gisa. Bainan, euskal literatura landu zuen ere; urte gutiz(1919-1925), garrantzi handiko lana egin zuen, literaturazale eta kritikarizorrotza baitzen, eta denbora berean, formakuntza oneko aditua, frantses“eskola historikoa” ongi ezagutzen zuena.

2. KRITIKARIAREN EMAITZA

2.1. Idazlan kritiko nagusiak

Euskal literaturaren kritika mailan egin duen lana izanen da aipagai ondo-ko lerroetan. Nahiz ez ditugun idazlan guzti-guztiak bildu, Lhande-n ikuspe-gia eta erabiltzen zuen metodologia bilatu ditugu argitaratu dituen idazlan kri-tiko nagusietan :

RIEV:

1914: . Le théâtre de plein air : Maïtena.

1919: - Bulletin de littérature basque :

. P. Baroja : Momentum catastrophicum

. Aranaz Castellanos : « Begui eder » (Nuestra Señora de los ojoshermosos).

Cuadros vascos.. L. Eleizalde : Landibar.. R.M. Azkue : Ardi galdua.. A. Campion : Euskariana.

PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA

141

Page 4: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

- Bestalde :. Replica al señor Baroja.

Ohar bat :

Urte hartan, aitzineko alean Pio Baroja-ren “Momentum catastrophi-cum” liburua aipatu zuen Lhande-k. Idazlan hortan, garbiki idazten zuenBaroja-k L’Emigration basque (1910) saiakeratik testu zati bat hartu ziola Lasinquietudes de Shanti Andia eleberrian erabiltzeko. Ale berean, Pio Barojakegindako “Contestacion a Mr. Pierre Lhande sobre un supuesto plagio” arti-kuluari erantzun zion Lhande-k, molde bizi-bizian.

1920 : - Bulletin de littérature basque : Domingo de Agirre.

- Bibliografia :. R. Nadaud : Esquisses basques. (Aipamen kritikoa).. A. De La Sota : Divagaciones de un transeunte.

Gure Herria : 1923 : Le barde Etchahoun.

Itzaldiak : (Euskal-Esnalea agerkariaren gehigarria):

1923 : Agirre, irakurgaikiña.

Aintzin solasa : Auguste Fourcade, La nuit étoilée, 1922.

Le Pays basque à vol d’oiseau (1925) :

. La littérature et la langue (Chapitre III).

2.2. Krikitariaren ikuspegia

Gaineko zerrendan aipatu lanen aurkezteko, ondoko lau sailak erabilikoditut.

– Liburu berrien kronika.

– Lan monografikoak : D. Agirre ; le barde Etchahoun.

– Bestelakoak : aitzin solasak.

– Euskal literaturari buruzko ikuspegi orokorra : Le Pays basque à vold’oiseau.

– Liburu berrien kronika :

Ez du luzaz eginen 1919an RIEV abiatzen duen kronika, 1921etik goiti,Hernanitik Toulouse hirira bidalia baita. Lehen urtean, bi aipamen andanaematen ditu. Lehenean, bi idazlan aurkezten ditu : Pio Baroja-ren Momentumcatastrophicum eta Aranaz-Castellanos-en Begui eder.

JON CASENAVE

142

Page 5: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

1919an, Baroja idazle guziz ezaguna da. Berrargitaratua duen liburuttobaten aurkezpena egiten du Lhande-k. Eta lehen lerroetan berean, ez duelabatere gustukoa garbi erakusten du. Barojak erabiltzen duen doinu umoretsueta ironiko ber berean, Lhande-k dio Berako idazlearen errana alderantzizulertu behar dela. Baroja-k « euskal nazionalismoa »ri erasotzen dio libu-ruan, orduan kontrakoa irakurri behar da :

il se déclare l’ennemi absolu du séparatisme : « Esto lo que no sea uni-versal, dit-il, no ha razon de ser ». Cependant, il accepte l’idée de former unepetite république indépendante dans sa vallée de la Bidassoa, “un pequeñopais, limpio, sin moscas, sin frailes y sin carabineros.

Lhande-k Beratarraren obra eta nortasuna horrela erakusten ditu:

régionaliste et Basque, il l’est en dépit de ses proclamations, bien plussincèrement que maint auteur d’idylles locales ou maint partisan de l’autono-mie basque. Seulement il a pour sa petite patrie l’amour inquiet et douloureuxdes névrosés.

Baroja-ren baitan ikusten dituen kontradizioak azpimarratu ondoan,segitzen du aurrera beste itzal bat erakutsi beharrez, Berako idazlearen etikafalta eta diruaren alderako joera, hain zuzen :

cet écrivain qui se targue de froisser les sentiments de la foule et, qui viseen apparence à l’impopularité, sait fort bien que le programme nationalisteexcite de grandes colères et s’attire des haines féroces dans tout le reste de laPéninsule. On proscrit le parti, on l’isole, on le désarme par le vide. Un écri-vain « nacionalista » est parfaitement sûr de ne pas vendre ses livres, eût-il letalent et la renommée de Pio Baroja. (…) Alors que voulez-vous, pris entre sespenchants nationalistes et … ses droits d’auteur, l’écrivain préfère sacrifier lespremiers aux seconds !.

Denbora joan da anartean, eta Berako idazlearen omena gora dago,Lhande-na aldiz, mendretu da eta, euskal kulturan ez bada, frantsesezko idaz-le bezala guziz ahantzia izan da. Oraiko ikuspuntutik badirudi kopeta bazue-la Lhande-k Baroja handia molde horretan erabiltzeko, bainan, oroitu beharda Lhandek zer fama zuen orduan. Ez zeukan bere burua, Barojak berea bainoguttiago, urrundik ere. Eta bi ohar gehitu behar dira gai horrekin bukatu bainolehen. Geroxago ikusiko dugun bezala, erran behar da Lhande kritikarizorrotza zela eta ez zuela liburu edo gai bati buruz pentsatzen zuena gorde -tzen batere, egilea adiskide mina izanik ere, Azkue-ren kasua lekuko.

Bainan, Baroja eta Lhande-n artean, bazen zerbait gehiago. Bien artekoharremanak guztiz polemikoak izan ziren « plagio » arazo batengatik.Aipatu dugun artikulu berean, Lhande-k ausiki bat botatu zion Beratarrari,baizik eta Shanti Andia eleberrian erabili eta itzuli zuela L’Emigration basque(1910) saiakeran berak idatzi zuen zati bat. Barojak ihardetsi zion doinu

PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA

143

Page 6: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

mindu batez, eleberrigileak ez dituela fikzio batean erabilitako iturriak agerianuzten. Eta gehitzen zuen desafio moduan, bi testuak (frantsesezko originalaeta haren “itzulpen-egokipena”) parrez par eman zitzan ondoko RIEV-ekoalean. Lhande-k orduan ez zuen dudatu eta, biak argitaratu zituen sartze laburbaten ondotik :

el señor Baroja esta perfectamente en su derecho, al pedirme la publica-cion integra de las dos paginas aludidas en mi nota. Me apresuro a darle gusto.Esta sencilla comparacion de textos es de por si bastante significativa para queme ahorre el trabajo de subrayar o comentarlos. “Replica al señor Baroja”,RIEV, 1919.

1919ko lehen alean, Barojaz gain Aranaz-Castellanos-en Begui eder ele-berria tirokatzen du molde ironiko berdinaz. Liburuak, Euskaldunak ditu gaibezala hartzen bainan, haien gutiesteko, Lhande-k dionez, bai pertsonaiensinesgarritasun eskasagatik, baita ere kondaketaren ahuleziarengatik, eleberritxarra da Bilboko kazetari ohiaren lehen eleberri hori.

Urte bereko bigarren alean, Eleizalde-ren Landibar eleberria aipatzendu. Oro har, Lhandek uste du idazlan ona dela literatura mailan, Aranaz-Castellanos-ena baino aise hobea, omen. Bainan, Landibar horretan ere, aldeonen artean akats bat aurkitzen du halarik ere :

certes, par la solidité de la trame, la richesse et l’exactitude de la docu-mentation, la vigueur des reliefs dans les caractères et les figures, la finessepsychologique enfin, Landibar est à mille pieds au dessus de Begui-Eder, maisil est impossible au critique impartial de ne pas reconnaître dans l’œuvre dujeune et brillant professeur à l’Institut de Vitoria ce même souffle de sourdehaine, ce même ton de sarcasme que nous avons signalés dans le livre de l’an-cien journaliste bilbaïno. Seulement, ici, les rôles sont renversés. L’objet detant de traits tour à tour ironiques et mortels, c’est le gouvernement deMadrid, c’est la politique, c’est la religion, c’est l’esprit qui règne au-delà del’Ebre. C’est l’Espagne moderne, « geolière » et « tyran » de l’antiqueEuzkadi.

« Chronique de Littérature basque », RIEV, 1919.

Urte bereko artikulu berean, Arturo Campion-en Euskariana aurkeztendu. Denetarik bildu du liburu hortan idazle nafartarrak eta Lhande-ek ez duespantu handirik bere oharretan. Badirudi, adiskide baten alde egindako aipa-mena dela benetako kritika baino, eta ohar batzu ez dira neurri txarrekoak…

je me suis souvent demandé en relisant la Bella Easo pourquoi ArturoCampion n’est pas aussi connu en France qu’un Unamuno ou qu’un PioBaroja. Incontestablement il est égal au premier par l’érudition, supérieur ausecond par l’éclat du style, la puissance de l’idée, le relief ou la grâce de l’ima-ge. Baroja voit le noir du néant : Campion voit la vie.

« Chronique de Littérature basque », RIEV, 1919.

JON CASENAVE

144

Page 7: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

Dudarik gabe, maila handiagoko kritika da Azkue-ri egiten diona.Lekeitioko idazleak Ardi galdua argitaratu du aitzineko urtean. Liburu har-tan, Ameriketara joana den Euskaldun baten gorabeherak kontatzen ditu,herritarrekin trukatzen dituen gutunen bidez. Parada baliatuz, euskarazkoeleberriaren egoera eta poetika aztertzen ditu Lhandek :

assurément, il est impossible de juger une oeuvre comme Ardi galdua àla même mesure que celle des grands romans castillans ou français contempo-rains. Il faut tenir compte des obstacles qu’offrent une langue littéraire trèsimparfaite, un vocabulaire qui se plie difficilement aux complications psycho-logiques, la nécessité d’être clair et court devant un public peu habitué à la lec-ture courante.

« Chronique de Littérature basque », RIEV, 1919.

Bera eleberrigile izanki, oso ongi badaki zein diren oztopoak arnas luze-ko kondaketa irakurgarri eta erakargarri baten idazteko orduan. Horregatik,hizkuntza literarioaren malgutasun eskasa eta mail oneko irakurlegoaren faltahoriek behin eta berriro aipatuko ditu bere kritika lanetan. Halarik ere, osogarbi uzten du gerorako bidea apailatzen duela Azkuek horrelako lan dorpebatzuen bitartez :

de tels ouvriers sont précieux à l’aube d’une renaissance.Plus tard, les vulgarisateurs viendront. Profitant du labeur longuement

amassé par leurs devanciers, ils écriront aisément des œuvres à la fois pures etfaciles, ils manieront avec aisance l’instrument redoutable de la langue euska-rienne.

« Chronique de Littérature basque », RIEV, 1919.

- Lan monografikoak :

Aipamen luze eta sakon horiez gain, bi lan monografiko nagusi egin ditu,bi idazleri buruz : Etxahun-Barkoxe eta Txomin Agirre.

Agirre-ri buruzko lana bi hizkuntzetan agertu zen «Domingo Agirre»izeneko artikulu luzea frantsesez argitaratua izan zen RIEV aldizkarian 1920-an. Euskarazko testua, jatorrizkoa iduriz, « Itzaldiak » deitu EuskalEsnalearen gehigarrian publikatu zen, 1923-an, Agirre, irakurgaikiña titulua-rekin. Ondarruko euskaltzaina hil eta, mintzaldiak antolatuak izan zirenDonostian, haren ohoretan. Horiek berak argitaratu zituzten Euskal esnalea-ren gehigarri hortan.

Bigarrena, 1923an agertu zen Gure herria-n eta frantsesez egina zen. « Lebarde Etchahoun » deitu zuen Lhande-k eta, ordu hartan prestatzen zuenEtxahun Barkoxeren olerki bildumaren edizioan erabili nahi zuen, hitzaurregisa. Bainan, denbora eskasez, baita ere ez zelakoan gehiago Euskal Herrianbizi, bilketa bukatu gabe utzi behar izan zuen3.

PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA

145

Page 8: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

– Aintzin solasaren funtzioa :

Lhande-k idatzi dituen aitzinsolasetarik bat hautatu dugu erakusteko zerfuntzio kritikoa betetzen zuen harentzat. 1922-an, Auguste Fourcade baione-sak La nuit étoilée deitu eleberria argitaratzen du. Hitzaurrea, « PierreLhande de l’Académie de la langue basque » izenpetua da. Holakoetan era-biltzen diren ele onez gain, Lhande-k Mirentchu (1914) eleberrian obratuduen Loti-ren kritika berritzen du ; bainan, aldi honetan ez du fikzioarenbidea hartzen, eraso zuzena botatzen du :

encore un roman sur le pays basque ! » me disais-je avec mélancolie. «Encore une de ces œuvres où, parmi les descriptions des couchers de soleilderrière la Rhune ou Socoa, parmi des scènes de contrebande ou des parties depelote, éclatera crûment cette méconnaissance profonde du caractère, de lamentalité, de l’âme de notre race, qui nous écoeure et nous révolte. Un pasti-che plus ou moins bien troussé de Ramuntcho ; du pittoresque, du superfi-ciel…

– Ikuspegi orokorra :

Euskal literaturari buruz Lhande-k eman duen ikuspegi orokorrena, LePays basque à vol d’oiseau izeneko liburuan aurki daiteke. Liburua 1925eanargitaratu zuen Pariseko Beauchesne argitaletxean, hiztegia (DictionnaireFrançais-Basque) jalgi zen etxe berean. Lhandek berak hitzaurrean dioenbezala, bi partez osatua da. Liburuaren bigarren partea, laugarren kapitulutikhara, Autour d’un Foyer basque, 1908-an publikatu zuen bere lehen idazlanaberritz hartu zuen, aspaldian agortua zelakoan. Lehen hiru kapituluak aldiz,berriak ziren eta Toulouse-ko Unibertsitate publikoan eman zituen klaseeta-rik moldatu zituen. Horietan aurkitzen da euskal literaturari buruz Lhandekegin duen lan luze, sakon eta egituratuena.

Le Pays basque à vol d’oiseau (1925, Ed. Beauchesne)

Table :PréfaceI. Le décorII. Les originesIII. La littérature et la langueIV Le foyer basqueV. Le maître de maisonVI. La femme et l’enfantVII. Les domestiques

JON CASENAVE

146

3 Jean Larrasquet xiberutar apaizak amaitu zuen liburua, eta Euskal-zaleen Biltzarrakargitaratu zuen, 1946-an : Le Poète Pierre Topet dit Etchahun (1782-1862) et ses œuvres.

Page 9: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

VIII. Le travailIX. La chasse et le jeuX. La veilléeXI. L’idée religieuseXII. La part à DieuConclusion

3. PIERRE LHANDE-REN METODOLOGIA LITERATURARENHISTORIA SAILEAN

Kritika mailan hiru lan nagusi utzi ditu P. Lhande-k eta banan-banan har-tuko ditugu.

– Agirre-ren idazlanen kritika :

Hamabi orrialdetan, Agirre-ren obra aztertzen du Lhandek eta, adibidehortan oinarrituz, euskal eleberrigintzaren oinarriak eta norabideak aipatzenditu. Aitzineko urtean, Azkue-ren Ardi galdua aurkeztu zuen eta gisa berekolana egin zuen, eleberriaren gabeziak eta alde onak azpimarratuz, baita eregeneroen poetika landuz.

Oroit gaitezen akatsak ikusten zituela Ardi galduan, batez ere konda-gintzaren aldetik (gutunen bitartez egituratzeak jarraipena kentzen ziolaekintzari) eta batez ere hizkuntza mailan (hizkuntzalari batena zela eleberrigi-learena baino). Agirre-rentzat ez da horrelakorik, Kresala eta Garoa, bakoitzabere ingurumenean (portuan eta mendian), kausitze ederrak bezala ikustenditu Lhande-k. Eta hiru ezaugarri nagusi ematen ditu arrakastaren argitzeko :

“Gai errexa, izkuntza jatorra, arlo goxo eta parrebidetsua”.

Agirre, irakurgaikiña, Itzaldiak, 1923.

Lhande-n arabera, Agirre-k ez du hizkuntza bortxatzen egin ahala dote-re bilakarazteko. Bere lehen eleberrian hala egin zuen, Auñamendiko lorea(1898), hain zuzen. Bainan, ordutik hara Agirre-k ulertu omen zuen “berakbere begiez ikusitako gertaldi bat zuzentzea, lenagoko kondaira zarrak josteabaiño zurrago izango zala”. Eta gertaldiekin batean hizkuntza ere hartu zuenportuko kaletik beretik edo menditik. Horrelako zerbait kondatzen zuenPiarres Lafitte-k Mintzaira, aurpegia, gizon (Ed. Jakin, 1972) artikulu antolo-giaren hitzaurrean : J. Hiriart-Urruty, bere artikulua bidean utizirik, jaustenomen zen karrikara eta merkatuko euskaldunen artean murgiltzen zen jendearrunten “ahozko hizkuntzaz“ beharriak bete beharrez. “Euskara naturala”-

PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA

147

Page 10: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

ren “mito” (?) berbera erabiliz, Lhandek kondatzen du :

belarria erne, begia zorrotz, bazebilen arrantzaileak batu oi diran tokie-tara. Gogoan lenik ta gero txarteltxoan jende txikiaren esan-erantzunak sart-zen zituan, ta bere belarritik xuxen idaztortzara orri batzuetako gaiak lerratuzitzayola esan dezakegu.

Agirre, irakurgaikiña, Itzaldiak, 1923.

Garoa, Kresala baino gorago ezartzen du oraindik Lhandek, gehituz huradela euskaraz sekula egin den eleberri hoberena, idazle gazteentzat eredugarribezala gelditu beharra dena.

Halarik ere, ikuspegi baikor horretan ñabardura gisako zerbait ekarribehar da. Nahiz maisuki idazten duen, Agirre-k “arlo goi ta meyak utzirik sailerrex ta adigarriak“ erabiltzen ditu. Eta hori, “gure baserritarrak irakurtzenoituak eztiralako“ dio Lhandek. Bainan, frantsesezko testuan, irizpide oro-korragoetara lerratzen da, idazten duelarik :

la vie fait la langue. Or comme la vie basque est essentiellement simple etrustique, la langue basque, à son tour, doit exprimer nécessairement surtoutles concepts simples et rustiques. On ne peut,sans lui faire violence, luidemander encore de rendre des complications sentimentales ou intellectuellesqui n’existent pas dans la vie dont elle est la formule. Si on veut l’euskara plussubtil, il faut que l’euskaldun le devienne davantage.

Domingo de Agirre, « Bulletin de littérature basque », RIEV, 1920

Hots, Azkuek kausitu ez zuena -goi mailako gogoetak pasa araztea eus-kara irakurgarri batean-, Agirre-k ez du bilatu ere. Hizkuntza, jendeek zera-bilaten heinean utzia du, nahi bezain maisuki, bainan maila hartan. Lhandekadierazten duenez, hori gertatzen da euskarak ez duelako oraindik beharzukeen malgutasuna hein horretan erabilgarri bihurtzeko gisa.

– “Etxahun-Barkoxe“-ren bertsortze lana. :

Etxahun-Barkoxe-ri buruz egiten duen azterketa luzea, lan mota zinezberria da orduko euskal letretan. Erran daiteke, literaturaren kritikagintzaribihurgune bat ematen diola, ordu arteko kritika moldeak (Urkijo, Etxepare,etb.) kontutan hartzen badira. Bainan, garai berean, Hegoaldeko eskualdean,Aitzol, Orixe eta Lizardi eta multxo bereko idazleen artean, gisa bereko urra-spide historikoari buru egin zioten (gai hori, urrunago aipatuko dugu).

Etxahun-Barkoxe-ri buruz egiten duen artikuluan, bi kritika mota naha-sten ditu Lhandek, alde batetik metodologia historikoa, bestaldetik hartze edoharrera enpatikoa eta subjektiboa.

Historikoa da Lhandek proposatzen duen azterketa, kronologikoa baita

JON CASENAVE

148

Page 11: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

hastetik buru. Etxahun-Barkoxe-ren bizi guzia kondatuko baitu hiru partetan,eta parte nagusi horietan azpi-parteak eginez : 1. La vie du poète. 2. Le foyermalheureux. La vie errante. Pasatzean, poetaren sorkuntza nagusiak (Ahaidedelizius huntan, Bi berset dulurusik, Mündian malerusik, Barkoxeko eliza,Musde Thiraz) aztertzen ditu, alde batetik, kondaketa historikoaren oinarri -tzeko eta, beste aldetik, froga gisa, susmatzen eta aintzinatzen dituenEtxahun-en motiboen argitzeko.

Beraz, testuen bigarren erabiltze mota horrekin, historiatik hara eramatengaitu kritikariak ; subjetibotasunean sarrarazten gaitu, hain zuzen. Eta, bidehorretan bere burua ere sartzen du : kronologiatik aparte, bada artikuluanbeste ardatz bat, guziz egituragarria : Lhande-k bidai bat bezala kondatzen dubere ikerketa. Bidai bat iraganean, baita ere bidai bat espazioan :

pendant les vacances de l’année dernière (1922), j’ai parcouru à dos demulet les vallées de Gaztelondo, de Jauregiberria et de Malta, m’arrêtant auxseuils des maisons pour interroger les paysans.

« Le barde Etchahoun », Gure Herria, 1923.

Beraz, bilaketa zientifikoari bigarren bat, guziz pertsonalagoa lotzen dio.Eta, Etxahun-ek kurritu dituen leku guzietarik iragan ondoan, Barkoxekohilerriraino badoa, eta han, hilobiaren aintzinean, poetari zuzenki mintzatuz,aztertzaileak aztertzen duenarekin komunikazioan sartzea lortu izan balubezala egiten du:

mon brave Etchahoun, il y a quelque chance pour que, depuis la date deta mort (…), tu n’aies pas reçu souvent à ta tombe la visite d’un prêtre…

« Le barde Etchahoun », Gure Herria, 1923.

Bertsolari ahantzi batetik (Etchahoun n’était guère, en mon enfance,qu’un nom, un souvenir) edo hobe erranez, kantu herrikoien egile gehienengisa, erdi ahantzi batetik abiatuz, poeta baten figura sortzen du, euskal litera-turan falta zena gainera : Erromantikoek asmatu zuten « poeta madarikatu»-arena. Bi ideia horiek (kritikaria figura literarioen sortzailea neurri batean ;Etxahun-Barkoxe poeta madarikatua) aurkitzen dira Lhanden idazlanekosartzean berean :

c’est une de ces figures attachantes et pitoyables que je me flatte d’avoirdécouvert (sic) …

« Le barde Etchahoun », Gure Herria, 1923.

Mito literarioen beharra badela, edozein kulturetan badaki oso ongiLhandek eta, Etxahun-Barkoxe-rekin ikusten du « mito-gai » edo « ihizi »ona duela. Ez ginuke maltzurkeria edo tranpa bezala hartu behar Lhandek(baita ere Aitzolek bere aldetik) obratu duena. Doi doia, bestetan aurkitzen

PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA

149

Page 12: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

zena eta gurean eskas zena sortu nahi zuen. Horrengatik, zer nahi alusio edokonparaketa erabiltzen du idazlanean zehar. Sartzean aurkitzen diren batzualtxatuko ditugu :

Le barde Etchahoun = Homero, Ossian, XIX-garren mendeko bardoak(Europako ekialdean, Prosper Mérimée- k aurkitzen dituenak, etab.)

Le sublime aveugle de l’Hellade = Homero

Le Villon ou le Verlaine de la littérature basque : Erromantikoek sortuzuten « poeta madarikatuaren » figura.

Beraz, Lhande-k ez du hutsetik asmatzen aurreratzen duen hipotesia:adierazten du ez dugula gure tradizioa ezagutzen, ez dakigula ikusten beneta-ko baloreak non diren, ez dakigula ere bestetan egiten denarekin gurea kon-paratzen. Hots, literaturaren historia eraikuntza bat dela, beste eraikuntzakultural eta politiko guzien gisa.

– Le Pays basque à vol d’oiseau :

Euskal literaturari buruzko ikuspegi orokorra

Ikuspegi orokorra ematea da, dudarik gabe, Lhande-n helburua Le Paysbasque à vol d’oiseau liburuan. Hara nola aurkezten duen hitzaurrean :

… quelque ouvrage court et gréable qui leur fasse connaître dans leursgrandes lignes la physionomie extérieure, les origines, les traditions littéraireset morales de ce peuple énigmatique dont le premier aspect les a séduits.

« Introduction », Le Pays basque à vol d’oiseau, 1925.

Hirugarren kapitulua, izpiritu berean egina, ikuspegi orokorrarena eginada ; « La littérature et la langue » deitzen da. Lau parte nagusitan banatua da.Lehen partean, nahiz ez duen izendatzen, Julien Vinson-i ihardesten dio.Harek, behin baino gehiagotan (ikus ondoko kapitulua), euskal literaturarikez zela idatzi zuen. Lhande-k hiru pundutan egituratzen du bere erantzuna.Lehenik onartzen du ez daitekeela aurki euskal letretan obra nagusien zerren-da luze haietarik bat, Europako hizkuntza handietan bezala. Bainan, kontze-zioa egin ondoan, bi mailetan aurreratzen du bere ikusmoldea. Lehen argudioaguziz modernoa da ; literaturaren instituzio eza (batez ere itzulpenetarakoindar falta) azpimarratzen du. Harek dionez, gabezia hortan da oinarritzenEuskal Herritik kanpo nabaritzen den ezagutza eskasa. Bigarrenik, xehekizenbatzen du zer den atzematen euskal letren ondasunen artean, poesia, ant-zerkia eta prosa denak batean emanik :

chansons de geste et mystèreslégendes poétiques

JON CASENAVE

150

Page 13: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

oeuvres de prosepoèmes et romansthéâtre populaire et original

« La littérature et la langue», Le Pays basque à vol d’oiseau, 1925.

Hots, mota askotako obrak badira haren iduriko eta dauka, frogaturikutzi duela euskal literatura bat badela. Halarik ere, konparaketa ausartak egi-ten ditu artetan, adibidez Noruegako Ibsen antzerki egile famatuaren pareanezartzen dituelarik J.B. Elizanburu edo Gratien Adéma «Zalduby».

Bigarren partean, euskal literaturak jasaten dituen ezagutza eta zabaltzefalta aztertzen ditu. Euskaldunek berek ez dutela behar bezalako formakun tzajaso bai ama hizkuntza maila, baita ere euskal kulturari buruz, erdaraz eskola-tuak izan baitira eta, bestalde, letretan mail kaxkarra baizik ez dutelako lortu.Ondorioz, Agusti Xaho kendurik, euskal literaturaren aztertzaile gehienakkanpotik etorri direla erakusten du Lhandek. Eta hizkuntza ez baitzuten askiulertzen (Francisque Michel eta Julien Vinson izendatzen ditu adibide gisa), ezdira gai izan gure ondasunen ezagutarazteko kanpoko erresumetan, erdararenbitartez. Bainan, hortik aparte, beste bi argibide ematen ditu kanpokoen esti-mu eskasaren azaltzeko :

j’ai dit que le peu d’estime où l’on a tenu jusqu’ici la littérature basquevient de son caractère esthétique très spécial, très différent de ce que noussommes habitués à admirer chez les littératures des autres peuples. (…) Ce quifait la vraie beauté de la poésie euskarienne, ce n’est point cela. C’est tout d’a-bord l’exquise simplicité des sentiments, leur fluidité, limpide et fraîche, leurnoble sobriété d’expression. Pour bien comprendre ces choses, il faut fairetable rase de toute notre rhétorique altine. Il faut descendre dans l’âme popu-laire à la faveur de ces mots siimples et si spontanés, et chercher à comprendretout ce qu’ils renfermentde naïveté, d’émotion, de douceur infinie.

« La littérature et la langue», Le Pays basque à vol d’oiseau, 1925.

Horretan, Erromantikoengandik jaso duen eragina -frantses literaturarenhistorio egileen bitartez- garbi ageri da : berezitasuna, herriko jendeen baitankausi daitekeen oinarrizko poesia iturria, etab. Eta, bestalde XIX. mendekofilologo gehienen ildotik baita ere, Hipolyte Taine, frantses literaturaren his-torio egile eta filosofo famatuaren bidetik doala erakusten du :

il faut avoir sans cesse devant les yeux le cadre incomparable où ces motsont été pris et où, seulement, ils ont tout leur sens.

« La littérature et la langue», Le Pays basque à vol d’oiseau, 1925.

Eta sorkuntza soil eta xume horren adibide batzu eman ondoan, XIX.mendeko beste topiko bat aurreratzen du, hizkuntzaren « genio »-arena hainzuzen. Euskara guziz berezia den ber, ezin da itzulpen baten bidez muinerai-

PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA

151

Page 14: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

no joan, poesia eta kantu baten funtsaren adierazteko. Euskal sorkuntzarenberezitasuna agerian utzi beharrez, bertsolaritzaren aipamenarekin bukatzendu bigarren partea :

ce peuple qui « n’a pas de littérature » est en effet le peuple du mondequi possède le plus grand nombre de poètes. Il n’est peut-être pas un seul villa-ge qui ne compte un ou plusieurs improvisateurs : paysan, berger, pêcheur,bûcheron, contrebandier.

« La littérature et la langue», Le Pays basque à vol d’oiseau, 1925.

Hor, ageri denez, nahitara atxikitzen du « poeta » eta « bertsolaria »renarteko parekotasuna, bat bateko sorkuntzarena eta poesia idatziarena, preses-ki, Julien Vinson-ek –hortan mendebaleko kritikagintza modernoari jarraiki -z- onartzen ez zuena.

Hirugarren partean, mendez mende aipatzen ditu euskal letretan agertudiren obrak eta idazleak. Menturaz, ohar interesgarrienak XX-garren mende-ari buruz egiten ditu, batez ere Euskal ikerketak aipatzen dituelarik sorkun -tzarekin batean. Euskal ikerketen garapena eta literaturaren indartzea elkarrilotzean garbiki erakusten du beste garai batean sartua dela euskal literatura. Ezda ahantzi behar horren berri bazuela orduan, goi maileko euskalzaleen mugi-mendu horretan parte hartzen baitzuen buru-belarri.

Laugarren eta azken partean, gogoeta luze bat idazten du Lhandek euskalliteraturaren geroari buruz. Euskal literaturak, maila herrikoietik kultorapasatzean ezagutzen duen egoera aldaketa onartzen du, bainan, doinu nostal-giko batekin, gustukoa zuena ezinbestean desagertzera doala ikusiz :

la littérature qui renaît accuse et entraîne la littérature qui meurt.Est-ce un malheur ? Est-ce une aubaine?

« La littérature et la langue», Le Pays basque à vol d’oiseau, 1925

4. PIERRE LHANDE ETA GARAIKO LITERATURAREN HISTORIA

- Lhande, bihurgune batean : Kronikaren izenburua eztabaida-gai.

1919tik hara, RIEV-en bere gain hartzen duen saila, “Chronique de litté-rature basque“ deitzen du eta izenburuan berean bada aukera bat guziz inte-resgarria. Lehenik, “euskal literatura” bat badela baieztatzen du eta oroitubehar da arazoa ez zela oraindik trenkatua adituen artean, iraganari begirabatez ere. Behin baino gehiagotan eztabaidatua izan da gai hori XIX. mendeondarrean eta XX. mende hastapenean.

JON CASENAVE

152

Page 15: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

Kanpotik heldu ziren jakintsu eta adituek hizkuntzari ematen ziotenlehentasuna gehienetan. Eta ipuin eta kantu biltzen ari zirenek, ez zioten berenuztari literaturaren heina ematen4. 1882-an, Julien Vinson hizkuntzalariak, LesBasques et le Pays basque liburuan idazten zuen zehazki

Plusieurs écrivains de mérite, français ou espagnols étaient Basques. Maisil n’existe pas de littérature nationale proprement dite.

1925.ean oraindik, Gure Herria agerkarian, « Y a-t-il une littérature bas-que ? » galdetzen zuen bere artikuluaren hastapenean eta, bukatzean, 1882koliburuan bezala eza ematen zuen, erranez

Mais jusqu’à présent, nous devons constater qu’il n’y a pas véritablementde li ttérature basque, représentative du caractère basque.

Julio de Urquijo-k, 1907an, J. Etxeberri Sarakoaren idazlanak aurkezte-rakoan ez du « euskal literatura » aipatzen. “Literatura” hitza bera ez du era-biltzen. “Obras de J. d’Etcheberri”, “De Re bibliographica”, eta horrelakoerran moldeak baliatzen ditu. Sarako medikuaren hizkuntza xeheki aurkeztendu bainan ez du “Escual-Herrico gazteriari” bezalako testu baten alde litera-rioa batere azpimarratzen.

J. Etxepare-k hainbat aldiz liburu berriak aipatu ditu aste orozEskualduna astekarian eskaintzen zuen kronikan. Axular, J.P. Duvoisin, J.Hiriart-Urruty idazleak goraipatu ditu, Oxobi-ren Alegiak (1926) edo J.Barbier-en Piarres izeneko eleberriaren bigarren liburukia (1929) aurkeztenditu guziz xeheki bainan, harek ere ez du « literatura » erran moldea erabil -tzen. Haren orde, « euskal liburuak » ezartzen du.

Beraz, Lhande-k bertako gehienek erabili gabe uzten duten hitza etaharekin batean datorren kontzeptua erabiltzen ditu, batere zalantzarik gabe.Eta kanpoko aditu askok erakustera eman duten ikus moldearen kontra doa,dudarik gabe, « euskal literatura »-ren kronika idekitzen duelarik, 1919-anRIEV aldizkarian, Euskal ikasketen agerkari famatuan. Gainera, zenbait urtegeroago, Le Pays basque à vol d’oiseau liburuan, Vinson-en ikusmoldeak(Euskarazko literaturarik ez da ; euskal literaturarik –literatura nazionalik– ezda) ezeztatzen ditu, bere ideien aldeko adibideak emanez.

Bigarren ohar bat egin behar da berehala. Euskal literatura badela baiez-taten du bainan, erdarazko liburuak sarrarazten ditu sail hortan, euskarazkoe-kin batean. Hots, orduko aditu gehienen arabera, Lhande-k uste du euskalgaien eremu bat badela eta hemen gaindi erabiltzen diren hiru hizkuntzetansor daitekeela euskal eremu hortako literatura.

PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA

153

4 J.F. Cerquand : Légendes et Récits populaires du Pays basque, Pau, 1876-1877.W. Webster : Basque légends, Londres, 1877.

Page 16: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

- Literaturaren historia XIX-garren mendean.

Pierre Lhande-n obra kritikoak garai hartako Jesuiten formakuntzan dituoinarriak eta iturriak, baita ere frantses literaturaren historialarien baitan.XIX-garren mendean, Frantses historialarien formakuntza hobetzen da etaorduko fama handiko izen batzu ezagun dira oraindik :

J. Michelet (1798-1874), E. Quinet (1803-1875), E. Renan (1823-1892), N.Fustel de Coulanges (1830-1889), E. Lavisse (1842-1922), besteak beste.

Denbora berean, frantses “literaturaren historia » molde segitu batezlantzen hasten da. Orduko izen handien artean, Sainte Beuve (1804-1869),Hipolyte Taine (1828-1893) eta Gustave Lanson (1857-1934) izan dira orainarte gelditu diren izen-deiturak. Beraz, erran daiteke, “zientifiko” kalifikati-boa ez bada erabiltzen ere, kritika akademiko bat egiten dela, unibertsitarioenartean. Frantses eskolak edo tradizio horrek atxiki zuen lehentasuna, 1960kohamarkadan sortu zen “kritika berria” (Barthes, Starobinski, etb.) nagusituarte. Tradizio hortan sartzen da P. Lhande, formakuntzaren aldetik baita eretestuen aztertzeko metodologiaren ikuspegitik.

– Lhande, Hippolyte Taine frantses historiolariaren bidetik.

P. Lhande-n kritika motan suma daitekeen eragin handiena, dudarik gabe,Hipolyte Taine-ena da.

Lhandek, Hipolyte Taine-n erran moldeak erabiltzen ditu errateko lehe-nik, euskal literatura badela eta, bigarrenik, beste edozein bezalakoa dela,beraz, besteak bezainbat balio duela :

la littérature basque existe ; et non pas seulement la littérature de folklo-re (proverbes, devinettes, chansons légères) mais la littérature proprementdite, l’expression hautement littéraire du génie lyrique ou esthétique d’unpeuple, d’une race et d’une langue.

« La littérature et la langue » Le Pays basque à vol d’oiseau, 1925.

Euskal literatura, Jendalde, arraza5 eta hizkuntza baten adierazpen gore-na da. Eta hori da, preseski, XIX. mendean zehar, Europa guzian zabaldu zenliteratur nazionalaren definizioa eta Europako nazioen eraikuntzan ezaugarrinagusi gisa sartzen zena.

Hipolyte Taine-n ikusmoldea guziz murrizturik gelditzen da betiko aipa-men bera ematen bada, testuingurua kontutan eduki gabe :

JON CASENAVE

154

5 Taine-n hitzetan, « arraza » da izpiritu nazional bat, nazio baten oinarria, muina.

Page 17: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

trois sources différentes contibuent à produire cet état moral élémentai-re, la race, le milieu, le moment

« Introduction », Histoire de la littérature anglaise, 1866.

Taine, Darwin-en garaikidea da. Haren ustez, gizonak aitzinean ukandituen guziak biltzen eta bateratzen ditu bere baitan.

on connaissait l’homme, on ne connaissait pas les hommes ; on n’avait paspénétré dans l’âme ; on n’avait pas vu la complexité merveilleuse des âmes ; onne savait pas que la strucure morale d’un peuple et d’un âge est aussi particu-lière et aussi distincte que la structure physique d’une famille de plantes oud’un ordre d’animaux. Aujourd’hui, l’histoire comme la zoologie a trouvé sonanatomie, et quelle que soit la branche historique à laquelle on s’attache, phi-lologie, linguistique ou mythologie, c’est par cette voie qu’on travaille à luifaire produire de nouveaux fruits.

« Introduction », Histoire de la littérature anglaise, 1866.

Harek, ondokotasun kulturala sumatzen du Darwin-ek ondokotasungenetiboa ikusten zuen bezala. Nortasun biologikoak (“arraza”) eta zibiliza-zio baten ezaugarriek (ingurumen fisikoa eta kulturala) bat egiten dute uneberezi batean (“mementoa“). Eta, metodologia mailan, fruituetarik (sorkun -tzatik eta obretarik) erroetara joan daiteke, Taine-k dioenez. Ohar orokorre-tatik landa, hara zein den haren lanerako egitaraua :

a ce moment et dans ces pays, les conditions se sont trouvées rempliespour un art, et non pour les autres, et une branche seule a bourgeonné dansla stéritilité générale. Ce sontles règles de la végétation humaine que l’histoireà présent doit chercher ; c’est cette psychologie spéciale de chaque formationqu’il faut faire ; c’est le tableau complet des ces conditions propres qu’il fauttravailler à composer.

« Introduction », Histoire de la littérature anglaise, 1866.

Lhande ere, ingurumen fisikotik eta jendaldearen berezitasunetarik abiatzenda bere ikerketan barna, “Le décor“ et “Les origines », lehen bi kapituluetan :

ce pays, tour à tour riant et sauvage, sert de gîte (depuis les temps les plusreculés qu’atteignent les données un peu sûres de l’histoire de Gaule) à unerace, ou peut-être à un reste de race parlant une langue mystérieuse, sans ana-logie bien établie avec les langues actuellement connues sur notre globe.

« Les origines », Le Pays basque à vol d’oiseau, 1925

Eta, euskal literaturaren funtsezko erran nahia aipatzen duelarik, Taine-kberak idatz zezakeen ondoko ohar orokorra botatzen du bere deskribapena-ren bukatzeko :

PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA

155

Page 18: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

la littérature d’un peuple, expression de son activité intelelctuelle etmorale, reflète toujours ce qui, dans la vie de ce peuple, est le point central despréoccupations, des travaux, des tendresses et des passions, ce qui dans sonorganisation, est le rouage central et la clé.

« La littérature et la langue », Le Pays basque à vol d’oiseau, 1925

Frantses literaturaren historia egile nagusien gisa, ikuspegi orokor bateman nahi du euskal literaturari buruz. Bera baino lehen, sail horretan ari izandiren hiru jende izendatzen ditu : Augustin Chaho, Francisque Michel etaJulien Vinson. Bainan, haren gostuko, hiruek zerbaitetan huts egin dute (ikus:«La littérature et la langue», Le Pays basque à vol d’oiseau, 1925).

Gisa bereko lana bilatzen bada Euskal Herrian, bi urte gehiago igurika-tu behar, Orixe-ren Euskal literatura’ren atze edo edesti laburra (Euskal esna-lea, 1927), argitaratu arte preseski. Idazlan horrekin, Lhande aitzindari izanzen dudarik gabe.

5. LITERATURAREN HISTORIA : GARRANTZI HANDIKO KUL-TURA SAILA. 2 PP

– Literaturaren historia eta eraikuntza nazionala Europan.

Gauza jakina Europako nazioen eraikuntzan parte handia hartu dutelaXIX. mendean literatur sortzaileek, hala nola Alphonse de Lamartinek etaVictor Hugok Frantzian. Politikan sartuz, lege biltzarrean jarleku bat hartuz,eta, behar orduan, oposizioan jarriz, hala nola Hugo Napoléon III.arekin,benetako egile eta langileak izan dira. Sortzaile gisa ere asko ekarri dute,Hugo-ren adibidearekin segituz, La Légende des Siècles (1856) neurtitzetaneman duen legendarioan, Frantziaren historia (Frantzia ez zelarik oraindik)eman du berreraiki duen egituraketa batean, Karlo Handitik hasiz XIX.garrenmendea arte.

Literaturaren historia egileek ere eraikuntza nazionalean parte harte duteEuropako erresuma anitzetan, sortzaile eta obra nagusien bitartez, nazioarenfunts edo esentziaren garapena erakusten baitzuten. Nortasun kolektiboa berehein gorenean zegoen neurriz kanpoko gizon emazte horietan (sortzaileak) etagizarte baten muina eta berezitasuna (beste nazioetarik bereizgarri ager zitez-keen ezaugarriak) biltzen zituzten beren sorkuntza lanetan6. Eskolaren bitar-

JON CASENAVE

156

6 Paul Bénichou, Le sacre de l’écrivain, Ed. J. Corti, 1973 ; Le temps des prophètes, Ed.Gallimard, 1977.

Page 19: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

tez biziarazten zen Obra nagusien zerrenda (Kanona) eta Idazle handien mul -tzoa (Panteoia) eredu gisa erabiliak ziren, idazterakoan baita ere bizitzerako-an.

– Euskal literaturaren eraikuntza lana :

Euskal Herriaren inguruan Nazioak badira eta bakoitzak eraiki du bereliteratura nazionala. Badirudi xede hori duela gogoan Euskal Herriarentzat,Lhande-k erraten duelarik :

la littérature basque existe ; et non pas seulement la littérature de folklo-re (proverbes, devinettes, chansons légères) mais la littérature proprementdite, l’expression hautement littéraire du génie lyrique ou esthétique d’unpeuple, d’une race, d’une langue.

« La littérature et la langue », Le Pays basque à vol d’oiseau, 1925.

Ez da ahantzi behar, Lhande abertzaleengandik oso hurbil zegoela etahorrelako aukera ageri da ondoko lerroetan :

langue basque ! Langue basque ! Parais donc au dehors !7 », nousappartenons nous aussi au libre domaine qu’ont le droit de fouler les grandspeuples. La jeune et ardente école nationaliste a soif de jeter notre nom auxéchos du monde.

« La littérature et la langue », Le Pays basque à vol d’oiseau, 1925.

Txomin Agirre-ren Kresala eta Garoa edo Etxahun-Barkoxe aztertzendituelarik, euskal kanon-a eta Panteoia lantzen ditu molde zientifikoan (ordukomoldean, noski) bainan, ez da dudarik, helburu edo xede didaktikoak badituelagogoan. Euskaldunek ez dituzte beren ontasunak ezagutzen ; beraz, erakustendizkie. Kanpokoek ez dute uste Euskaldunek literatura bat badutenik ; beraz,ezagutarazten die, jakintsun baten moduan, hots modu sinesgarri batean.

– Pierre Lhande-n garaikideak :

Pierre Lhande-z bestalde, bakar batzuk baziren kritikagintzan ari zire-nak garai hartan. Aitzol, Etxepare, Lauaxeta, Lizardi, Orixe, Urquijo, etabeste batzuk8 ari ziren liburu berrien eta berrargitalpenen aipatzen. Frankotan,

PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA

157

7 Aipamen hortan, B. Etxepare-ren lelo famatua itzultzen du : “Eskuara ! Eskuara ! Jalgihadi kanpora !“

8 Ikus : Gerraurreko literatur kritika, (I. Aranbarri eta K. Izagirre-ren edizioan), Ed.Labayru ikastegia, 1996.

Kritika literarioaren lehen saioak, (P. Iztueta-ren edizioan), Ed. Utriusque Vasconiae,2002.

Page 20: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

azterketak luzeak eta sakonak izaten ziren eta, ohar interesgarri asko aurkidaiteke hizkuntzari buruz adibidez, hizkuntza literioaren eztabaida baitzenorduan betebetean. Hor daude lekuko Jean Etxepare-ren asteroko kronikanirakurtzen ahal ziren aipamen mamitsuak9, Lizardi-renak10 edo Lauaxeta-renak11 Bainan, gehienek ez zuten literaturaren historiari buruz ikuspegi oro-korrik ematen. Biga badira Hegoaldean, gisa bereko lana egin dutenak : Aitzoleta Orixe. Nahiz ez duen euskal literaturaren historiarik egin, Aitzolek ikus-pegi sakonak, guziz landuak eta erreferentziaz josiak eman zituen olertia etaahozko literaraturari buruz batez ere, bere lankide eta adiskideen liburuentzatidatzi zituen hitzaurretan (Lauaxeta, Lizardi, Otaño, Zaitegi, etb.)12. Orixe-kaldiz, Euskal Esnale-an eman zituen idazlanetan, benetako Euskal literatura-ren historia egiteko asmoa ukan eta obratu zuen, P. Iztueta-k, testu horienbigarren edizioaren aitzin-solasean13 dioen bezala :

eta hor tartean, erdi-galduta bezala, Orixeren Euskal literatura’ren atzeedo edesti laburra (1927) daukagu, bere laburrean, euskal literatura bere oso-tasunean hartzen duena, ahozkoa bezala idatzizkoa, nola Iparraldekoa halaHegoaldekoa.

P. Iztueta, “Irakurtzeko gomendioa”, in Orixe, Euskal literaturaren his-toria laburra, 2002.

Lhande-k xede berarekin argitaratu zuen bere kapitulu luzea Le Pays bas-que à vol d’oiseau liburuan, bi urte lehenago. Nahiz biek Jesuiten formakun -tza klasikoa ukan zuten, ez dituzte metodologia eta ikuspundu berdinak era-biltzen beren lanetan. Lhande-k ikusmolde konparatiboa erabiltzen du : eus-kal literaturaren berezitasuna erakutsi nahi du eta beste Europako emaitzenparean ematen du hemengoa. Erdaraz ari da, Euskaldunentzat, bistan dena ;bainan, beharbada kanpokoentzat gehiago oraino, euskal literaturari buruzduten ikuspegi ezkorra aldatu nahiz. Orixe-k aldiz, euskaraz egiten du bereaurkezpena, Euskaldunentzat. Barnetik ari da, barneko ikuspegia ematen dueta horretan mugatzen du bere azterketa. Xede berdina izanik ere, emaitzadesberdina ematen dute, bainan, egungo begi batentzat, ongi osatzen duteelkar.

JON CASENAVE

158

9 Ikus : Jean Etchepare mirikuaren (1877-1935) idazlanak, 1. Euskal gaiak, (P.Charritton-en edizioan), Ed. Elkar, 1984.

10 Xabier Lizardi, Kazetari-lanak, (L. Otaegi-ren edizioan), Ed. Erein, 1987.11 Estepan Urkiaga « Lauaxeta », Gure aberriaren elea, (X. Altzibar-en edizioan), Ed.

Labayru ikastegia, 2005.12 Jose Ariztimuño « Aitzol », in Literatura inguruan (edizioa, askoren artean), Ed.

Erein, 1986.13 Nicolas Ormaetxea « Orixe », Euskal literaturaren historia laburra, (P. Iztuetaren

edizioan), Ed. Utriusque Vasconiae, 2002.

Page 21: PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA · 2011-07-19 · PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA Jon CASENAVE Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3/IKER Haritschelhar

– Pierre Lhande-en ekarpena :

Zer ekarri du euskal literaturaren kritikagintzan Pierre Lhande-kXX.garren mende hastapenean? Galdera horrekin bukatzen ahal duguLhande-ren kritikagintzaren errepaso hori.

Dudarik gabe, frantses kulturaren eredua erakarri du euskal alorrera eta,hartzen dituen erreferentziak (Frantses historia egileena, H. Taine-na besteakbeste) ez ziren oraindik sartuak ez eta ere biziki ezagunak Hegoaldean.Erreferentziekin batean, funtsezko problematika batzu ekarri ditu mahaira.Ordu arte, ikuspegi filologikoa nagusi zen euskal kritikagintzan, hala nolaUrkijo-ren kasuan. Literaturari buruzko galderak hizkuntzaren menpe egotenziren komuzki. Lhande-k aldiz, gai berriak aipatzen ditu (Ahozko literaturaeta idatzizkoaren arteko harremanak ; itzulpengintza eta literatura nazionalbaten ezagutza ofiziala ; elizako literaturaren tokia ; irakurlegoaren arazoa ;mito literarioen beharra, etb.). Galde oso teknikoak egiten ditu ere ; adibidez,eleberrigintzari buruz (Agirre, Azkue) edo hizkuntza literarioaren osatzekomoldeari buruz (Agirre, Azkue). Lhandek egiten duen hirugarren ekarpena,metodologia mailan aurki daiteke. Erran dezagun kritika erdi zientifikoa, erdisubjektiboa dela, hots historikoa eta enpatikoa.

PIERRE LHANDE ETA EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA

159