25

Piezaz Pieza 4 - piezaapieza.anayaeducacion.es fileZeharka, etapako ikasgai eta maila guz-tietan, IKTek sustaturiko konpetentziek oinarri hauek dituzte: lanen plani!kazioa, kudeaketa

  • Upload
    others

  • View
    15

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Honelakoak gara .................................................................. 10

Honelakoak gara .................................................................. 29

Aurkibidea

1

1

Piezaz Pieza ................................................................................................................ 4

Lehen Hezkuntzarako materiala . ................................................... 8

Proposamen didaktikoa

Baliabideak

DEMODEMOA

DEMODEMOA

Konpetentzietan oinarrituriko ikaskuntzan

euskarritzen den proiektua

4

Piezaz Pieza proiektuak, Anayaren ohiko curriculum-zehaztasunean oinarrituz, hau eskaintzen du: irakasleek eta ikasleek protagonismo ahalik eta handiena edu-kitzeko moduko proiektu bat, konpeten-tzietan oinarrituriko metodologia baten bidez. Metodologia horrek bat egiten du ikasleen hurbileko errealitate pertsonala-rekin eta sozialarekin; gainera, jakin-mina sortzen du, eta erronka motibagarriak di-ren ariketa eta lan emozionalak plantea-tzen ditu; erronka horietan oinarrizko bi elementu nabarmentzen dira: ikertzea eta eginez ikastea. Hori guztia lortzeko, edukiak modu koherentean eta koordina-tuan sekuentziatu dira, ikasgai guztietan eta etapa osoan.

Ikuspegi horretan oinarrituz, eta modu malguan, proiektuak aukera ematen du hauek erabiltzeko: metodologia akti-boak, lankidetzako estrategiak, eta zi-rrarak kudeatzeko eta ekintzailetza gara-tzeko trebetasun pertsonalak eta sozialak; berdintasunaren eta inklusioaren aldeko apustua ere egiten du. Halaber, lehenta-sunezkoa da pentsamendu-estrategiak sortzen dituzten metodologiak proposa-tzea, ikasleek beren ikaskuntzak buruan gordetzeko, gogoratzeko, aztertzeko eta balioesteko.

Hizkuntza-komunikazioko konpetentzia funtsezkoa da inguruko mundua ulertze-ko ezaguerak izateko eta bizikidetzarako trebetasunak garatzeko. Beraz, Piezaz Pieza proiektuak Hizkuntza Plan antolatu

ZII

EE Z

AA

PP Z

5

eta sekuentziatu bat dauka; plan horre-tan, ikasgai guztiek hartzen dute parte, modu koordinatuan, eta, horrela, ikasleek errazago lortuko dituzte gauzak ulertzeko eta ahoz nahiz idatziz adierazteko behar diren trebetasunak.

Ebaluazioari dagokionez, eta kalifika ziotik harago joanez, funtsezkoa da ikasleek autoebaluazio-estrategiak garatzea, bai ikaskuntzei buruz hausnartzeko, bai izan-dako aurrerapenak, lorpenak eta zailtasu-nak aztertzeko, balioesteko eta agerian jartzeko.

Zeharka, etapako ikasgai eta maila guz-tietan, IKTek sustaturiko konpetentziek oinarri hauek dituzte: lanen planifikazioa, kudeaketa eta garapena; Sareko komu-nikazioa eta lankidetza, eta teknologien zentzuzko erabilera, betiere familien la-guntzaz.

Piezaz Pieza proiektu malgua da; benetako protagonistak irakasleak eta ikasleak dira, eta, protagonismo horren bidez, estrate-giarik egokienak garatzen dira konpeten-tzietan oinarrituriko ikaskuntzak lortzeko.

Piezaz Pieza

Dena lotuta duen proiektua

Hauek dira proiektuaren zutabeak:

Zutabeen gainean, funtsezko 8 pieza eraikitzen dira, eta horiek, malgutasunez, ondo lotuta

daude Lehen Hezkuntza osoko ikasgai guztiekin.

Motibazioa

Inklusioa

Berdintasuna

FamiliaMalgutasuna

Curriculum- zehaztasuna

Konpetentzietan oinarrituriko ikaskuntza

Zeregin zirraragarriak

Metodologia aktiboak

Proiektu koordinatua eta kohesionatua

6

ZII

EE Z

AA

PP Z

Funtsezko piezak

Erronketan oinarritzen den ikaskuntza gaur egungo metodologiarik mo-tibagarrienetako bat da. Konpe-tentzietan oinarrituriko ikaskuntzan euskarritzen da, eta zentzu praktikoa ematen die eskuraturiko ezaguerei; izan ere, ezaguerok ikasleen eremu hurbilarekin lotzen ditu.

Metodologia

Ikasgai guztietan antolatuta, sekuen tziatuta eta integratuta dago; lagungarria da ahozko eta idatzizko trebetasunak garatzeko, baita hizkuntza erabiltzearekin ze-rikusia duten alderdiak ikasteko ere.

Hizkuntza-plana

Ekintzailetza-trebetasunak sustatzen ditu, hiru dimentsioetan: pertsona-la, soziala eta produkziokoa. Zehar-ka sustatzen ditu ikasgai guztietan, ariketak etapan zehar apurka- apurka sekuentziatuz.

Ekintzailetzaren kultura

Pentsamendu-estrategiek ikasten ikasteko konpetentzia sustatzen dute; gainera, lagungarriak dira ikasleak beren buru barruko proze-suez jabetzeko eta jokabide zuhurra eta kritikoa izateko.

Pentsamenduaren garapena

IKTak honetarako erabiltzen dira: in-formazioa lortzeko, aukeratzeko eta helburu jakin baterako erabiltzeko; he-rritartasun digitala garatzeko, eta lanak planifikatu, kudeatu eta egiteko kon-petentziak lantzeko. Ikaskuntzarako eta ezaguerarako teknologiatzat (IETak) erabiltzen dira.

IKTak

Eskaintzen diren estrategien bidez, ikasleek parte hartuko dute beren ikaskuntzaren ebaluazioan. Hain zu-zen ere, «zer ikasi duten» eta «nola ikasi duten» aztertuko dute; aldi be-rean, portfolioa eta balioespen ob-jektiboa egiteko beste tresna batzuk ere erabiliko dituzte.

Ebaluazioa

Ikaskuntza-egoera sekuentziatuak es-kaintzen ditu, ikasleen hazkunde per-tsonala eta soziala kontuan hartzen duten ikasgai guztietan; ikasleak, ho-rrela, beren eta gainerakoen zirrarez jabetu, eta gai izango dira zirrarok ulertzeko eta kontrolatzeko.

Hezkuntza emozionala

Lankidetza-teknikak aplikatzea ona da ikasleek parte hartzeko, ikas-teko eta ardura izateko; horrela, komunikaziorako eta lankidetza-rako gaitasunak sortzen dira.

Lankidetzako ikaskuntza

7

8

Lehen Hezkuntzarako

materialaIkaslearentzakomateriala

Irakaslearentzako materialaProiektuaren gakoak (Irakaslearen webgunean eskuragarri)

Materialak honako hau azaltzen du, modu erraz eta praktikoan: proiektuaren gako didaktiko guztiak, helburuak, oinarri pedagogikoak, ga-koek etapa osoan duten segida, haiei lotutako teknikak eta egiturak, etab.

Proposamen didaktikoak Balio handikoak dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratzeko. Ikasliburuaren orrial-deak datoz, edukiak hobeto aplikatzeko. Arike-ten soluzioak ere badatoz, baita proiektuaren gakoak aplikatzeko iradokizunak eta baliabide osagarriak ere.

Baliabideak Unitate bakoitzerako, fotokopiatzeko fitxak daude aniztasuna lantzeko, eta ebaluazio-probak ere bai. Gainera, www.anayaharitza.es webgunean, inprimatzeko baliabide osagarri gehiago eskaintzen dira.

Maila bakoitzerako

9

Ikasgelako materialaNaturaren Zientziak 1. Horma-irudiak (bizitza osasungarrirako aholkuak, urrezko hiru arauak, natura zaintzeko dekalogoa…), ikus-informa-zioko txartel-bilduma, puzzleak eta hazien kitak.

Naturaren Zientziak 2. Horma-irudiak (gorputz atalak, animaliak, ingurune naturalak…), ikus- informazioko txartel-bilduma, trokelatuak (eske-letoa eta balantza) eta hondakinak bereizteko edukiontziak.

Naturaren Zientziak 3. Horma-irudiak (maila honetako eduki nagusiak), hondakinak bereiz-teko edukiontziak eta hazien kitak.

Naturaren Zientziak 4. Horma-irudiak (maila honetako eduki nagusiak), 1000 handitze dituen mikroskopioa (led-argiztapena, USB-konexioa eta kamera).

Naturaren Zientziak 5. Horma-irudiak (maila honetako eduki nagusiak) eta esperimentuak egiteko kita (probetak, termometroa…).

Naturaren Zientziak 6. Horma-irudiak (maila honetako eduki nagusiak), makina elektrikoak muntatzeko kita.

LiburuakMaila bakoitzerako liburu bat, konpetentzietan oinarrituta, ikasitakoa aplikatzeko. Liburuak sei unitatetan antolatuta daude eta oso modu bi-sualean aurkezten dituzte edukiak, hobeto uler-tzeko eta barneratzeko.

Pr

oiek

tu d

igita

la Ikaslearen eta familiaren webguneawww.anayaharitza.es webgunean, hezkuntzako eta kultura-aisialdiko baliabideak aurkituko dituzu; adibidez, ariketa in-teraktiboak, ikasleentzat eta familientzat interesgarria den informazioa, etab.

Liburu digitalakMaila bakoitzerako, ikasliburu osoa duen liburu digital bat; baliabide digitalak eta proposamen didaktikoa ere baditu. Hirugarren mailatik aurrera, edukiak IKTen bitartez lantzeko eta sakontzeko liburu digital bat ere izango du ikasleak.

Irakaslearen webguneawww.anayaharitza.es webgunean, material hauek aurkituko dituzu maila bakoitzerako:t Proiektuaren programazioa eta dokumentazioa.t Proposamen didaktikoa, eta, horren barruan, baliabi-

deetan datozen aniztasuna lantzeko fitxak eta ebaluazio- probak, guztiak inprimatzeko moduko formatuan.

t Proiektuaren gakoak.

t Honako hauek dituen baliabide-bankua:– Hizkuntza-plana.– Amaierako produktua (egiteko laguntzak). – Jolastuz ikasi (ikaskuntza ludikoa).– Zientzia-lantegia.– Unitate bakoitzerako baliabideak: IKTak erabiltzen jaki-

teko fitxak (herritartasun digitala), bideoak, aurkezpenak eta ariketa interaktiboak, irudi-galeriak...

– 3.-6. mailetan: «Ikasi dudana antolatu», «Portfolioa» eta «Ikasteko» atalen bertsio inprimagarriak (laburpenak, eskemak, taulak, etab.).

Webguneko baliabideak

Proposamen didaktikoa

Proba idatzien sorgailua

Piezaz Pieza

Lehen Hezkuntza

t�6OJUBUF�CBLPJU[FSBLP�CBMJBCJEFB

L

Baliabide-bankua

Naturaren Zientziak 1

AURKIBIDEA LAGUNTZA

anayaharitza.es

ERANSKINAK

Naturaren Zientziak

1Lehen Hezkuntza

Proiektuaren

programazioa eta

dokumentazioa

10

Honelakoak gara1 SarreraUnitatearen aurkezpenaIkusiko zenuenez, sei unitatetan egituratzen da Naturaren Zientzien ikasgaia, eta lehenengo biak giza gorputzaren ikasketaz arduratzen dira. Lehen unitate honetan, hona-ko hauek deskribatzen dira: gizakien kanpo-ezaugarriak, nutrizio-, erlazio- eta ugalketa-funtzioak eta gure bizitzan zehar gertatzen diren aldaketak.

Unitatearen berezko edukietatik harago, ikasturtean zehar hedatuko den lan-metodologia finkatzeko unea da. Liburuko atalak deskribatzeari behar besteko denbora eskaintzea komeni da, horien egitura ezagutzeko. Honako alderdi hauei arreta eskaintzea iradokitzen dugu, zehazki:

– Planteatzen den erronka eta txartelak nahiz amaierako jolasa nola egin jasotzen duen hasierako testu motibagarria.

– Orrialde bikoitz bakoitzaren deskribapena, informazio-testuak eta iradokitzen diren jarduerak barne. Jardue-rek, batzuetan, lankidetza eskatzen dute, eta, beste batzuetan, banaka ebatzi behar dira. Eskaini denbora hauek ongi ezagutzeko: izenburuak, ikurrak, testuak, termino zientifikoak irudiak eta kartelak, webguneko baliabideen aipamenak...

– Norberaren koadernoak erabiltzeko metodologia finkatu, oharrak hartzeko, jarduerak ebazteko edo norberaren portfolioa egiteko.

– Unea heltzen denean, ikasturtean zehar erakutsiko diren hainbat motatako mapekin eta kontzeptu-eskemekin lan egiten ikasi.

– Ikasketa-prozesuaren autokontzientzia sustatu; horretara-ko, agian, orrialde bikoitz bakoitzaren aurretik, «Nola ikasi dudan» eta «Nola noan ikasten» atalak landu daitezke.

– Unitatearen hasieratik sustatu genero-berdintasunari loturiko kontzeptuak eta jarrerak eta irudietan erakusten diren alderdi kulturanitzak.

Hartu kontuan adin-tarte honetako haurrek, eduki berriei ez ezik, helduek eratutako eta gidatutako ikaskuntza-

egitura bati egin behar diotela aurre. Behar-beharrezkoa da egiturak uler ditzatela; izan ere, egituk argiak direla pentsa dezakegu helduok, baina baliteke haiei konplexuak iruditzea. Beharbada, denbora gehiago eskaini beharko zaio unitate honi. Ez kezkatu horregatik. Hurrengo uni-tateetan arinago ibiliko zara.

Baliabideak eta materialakUnitatea lantzeko, ikasleen liburuaz eta proposamen di-daktikoaz gain, oso erabilgarri izango zaizkizu honako hauek:

t� Los materiales digitales incluidos en el libro digital y en la web de Anaya Educación www.anayaharitza.es. jasotzen diren material digitalak. Hona hemen horietako batzuk:

– Hizkuntza-trebetasunak lantzeko infografiak: irakur-mena/idazmena/ahozkoa/entzumena.

– Giza gorputzarekin eta bizitzaren aldiekin loturiko irudi-galeriak.

– Aurkezpenak eta dokumentuak: «Organoak, aparatuak eta sistemak», «Gure gorputza barrutik», «Eskeletoa», «Muskuluak», etab.

– «Ikasi dudana antolatu» eta «Portfolioa» ataletako orrialdeen bertsio inprimagarria.

– Unitatea berrikusteko laburpena, eskema eta taulak, «Ikasteko» atalean eskuragarri.

– «Jolastuz ikasi» ataleko ariketa ludikoak.

t�Eskuliburuak, entziklopediak eta kontsultak egiteko baliabide informatikoak.

t�Giza gorputzari buruzko argazkiak, dokumentalak eta bideo laburrak.

11

Edukiak eta konpetentziak

Unitatearen edukiak

Funtsezko konpetentzia

Hasierako orrialdea– Hasierako egoera– Erronka– Amaierako produktua

KHLKZK

Gure gorputza kanpotik– Azala– Burua – Enborra– Gorputz-adarrak

KHLKZKGKEBJ

Nutrizio-funtzioa– Nola betetzen dugun nutrizio-funtzioa– Nutrizioan parte hartzen duten aparatuak

KHLK ZK AKIJGKEBJNEK

Erlazio-funtzioa– Nola betetzen dugun erlazio-funtzioa– Erlazio-funtzioan parte hartzen duten aparatuak

KHLKZKAKIJ

Ugalketa-funtzioa– Nola betetzen dugun ugalketa-funtzioa– Ugalketa-funtzioan parte hartzen duten aparatuak

KHLKZKTKKKKDGKEBJNEK

Nola aldatzen garen– Bizitzaren aldiak

KHLKZKMKNEKAKIJ

Amaierako orrialdeak– Ikasi dudana antolatu– Zer ikasi dudan– Nola ikasi dudan

KHLKZKNEKTKGKEBJ

(IIK): Ikasten ikasteko konpetentzia: pentsatzen jakitea eta ikastea. (NEK): Norberaren ekimenerako konpetentzia: egiten eta ekimenez jokatzen jakitea. (GKEBJ): Gizarterako konpetentzia: elkarrekin bizitzen jakitea. (AKIJ): Autonomiarako konpetentzia: izaten jaki-tea. (KKKD): Komunikazio-konpetentzia eta konpetentzia digitala: komunikatzen jakitea. (GKGZ): Gizarterako konpetentzia: gizarte-zientziak. (KHLK): Komunikazio-, hizkuntza- eta literatura-konpetentzia: hizkuntzak eta literatura. (MK): Matematikarako konpetentzia: matematika. (ZK): Zientziarako konpetentzia: naturaren zientziak. (TK): Teknologiarako konpetentzia: teknologia. (AKMD): Arterako konpetentzia: Musika eta Dantza. (AKPI): Arterako konpetentzia: plastika eta Ikus-entzunezko adierazpena. (MKGH): Motrizitaterako konpetentzia: gorputz-hezkuntza.

Hemen aurkituko dituzu garatuta gakoei lotutako teknikak:

Piezaz pieza. Proiektuaren gakoak.

Hizkuntza-planat�Nola idatzi jolas baten

arauak (jarraibidezko testua)

t�Hizkuntza-trebetasunak: irakurmena, idazmena, ahozkoa eta entzumena

Pentsamenduaren garapenaTeknikak:t�Galderat�Ideia-jasaIkasi dudana antolatu:t�2. mailako kontzeptu-

mapa hierarkiko irudiduna

Lankidetzako ikaskuntzaTeknika:t�Talde izenduna

Hezkuntza emozionalat�Kontzientzia

emozionala: zirrarak identifikatu

Ekintzailetzaren kulturat�Irudimen sortzailea

(dimentsio pertsonala): nire sormen-lanak

IKTakt�Unitate bakoitzerako

baliabideak: aurkezpenak, bideoak eta ariketak

t�«Ikasi dudana antolatu» eta «Portfolioa»: orrialde hauen bertsio inprimagarria

t�«Jolastuz ikasi» eta «Ikasteko»

Ebaluazioat�Lehendik ez nekien zer

ikasi dut?t�Unitatean gehien

gustatu zaidana…t�Ondo sentitzen naiz…t�Zertarako balio dit

ikasitakoak?

Funtsezko piezak

12

Ikasleek zer dakiten argituGarrantzitsua da organoak eta gorputz-atalak deskribatzen diren bizi-funtzioekin lotzea. Interesgarria da gizakiak «osotasunean» funtziona-tzen duela ikustea, hau da, organo bakoitzak ekintza jakin bat ahalbi-detzen duela (ikusi, usaindu, hartu, korrika egin, jauzi egin, pentsatu, makurtu...), eta horrek guztiak gure biziraupenarekin –animaliak garen aldetik– eta gure ezaugarri bereziekin –adimen handiko espeziea bai-kara– zerikusia duela.

Nutrizioa alderdi garrantzitsua da, ikasleek, adin-tarte honetan, elika-durarekin soilik identifikatu ohi dute-eta. Alderdi hori azpimarratzea gomendatzen dugu, prozesu konplexu bat dela uler dezaten ikasleek, baita, horren baitan, hainbat aparatuk batera jarduten dutela ere: di-gestio-, arnas, zirkulazio- eta iraitz-aparatuak.

Erronkaren segida

88

Honelakoak gara1

Hezurrezko kutxa batean,altxor handi bat dugu:

koloretako bi bitxi aurrean; hainbat oroipen, hitzeta abesti barruan,

pentsamendu eta zirrarakere bai, jirabiran.

Igarriko zenuke ziztu bizian?

Neskato bat eta mutiko bat dira egoera honen protagonistak, eta asmakizunetara jolasten ari dira. Gelan jolas horretara aritzea proposa dai-teke; horretarako, bikoteak osatuko dira, eta as-makizunen formulazioa landuko da. Organo bat edo giza gorputzaren atal handiago edo txikiago bat izango da asmatu beharrekoa.

Hasi

Egoera motibagarria aurkeztu ondoren, erronka bat planteatuko zaie ikasleei. Erronkaren amaie-rako produktua eratzeko, unitatean zehar landu-ko dituzten edukiei buruzko galde-erantzunen jolas bat sortu beharko dute.

Egoera ludiko batetik abiatzen gara (giza gorputza-ri buruzko asmakizunak). Hala, epigrafe bakoitzean ikasitakoari buruzko galde-erantzunen joko bat proposatuko dugu, taula bat eraikiko dugu, eta jolasaren arauak idatziko ditugu.

«Lehiarako» jolas bat da, ikasleek ezagutzen dituzten beste batzuen antzekoa, eta, gainera, galde-erantzunen txartelak gehitu dakizkioke ikasturtean zehar, beste unitate batzuetan jolas-tu ahal izateko.

Unitatean garatutako edukien ezagutzak barne-ratu ahala egingo dira txartelak.

Erronka aurkeztu

Hasierako egoera laburbildu

Erronka proposatu

Jolasaren bidez ikasteak zer garrantzia duen balioetsi, adi-bidez, gorputz-atalen inguruko asmakizunak proposatuz.

Gure gorputza kanpotik eta ba-rrutik ezagutu, eta giza gorpu-tzaren inguruko jolas batentzako galde-erantzunak prestatu.

12

13

U·1

Erronka bat dugu zuretzat

Zure ustez, badago modu dibertigarririk gure gorputza

kanpotik eta barrutik ezagutzeko?

Igarri duzu? Gorputz atala da!

Gure gorputzak atal asko ditu. Denak ikastea dibertigarria

izan daiteke.

Gainditu dudala erakusteko…

jolasa egingo dut

Erronkagainditzeko… ikertu eta ikasi

Jolaseko txartelak egiten ikasiko dugu.

Galderak jakinda, txartelak egingo ditugu.

Erantzunak jakinda, txartelak egingo ditugu.

Gure galderak eta erantzunak dituzten txartelak egingo ditugu.

Taula diseinatu, gure jolasaren arauak idatzi, eta jolastu egingo gara ikasgelan edo etxean.

Gure gorputza kanpotik

Nutrizio-funtzioa

Erlazio-funtzioa

Ugalketa-funtzioa

Nola aldatzen garen

1

Urra

tsa

2

Urra

tsa

3

Urra

tsa

5

Urra

tsa

4Urra

tsa

Hizkuntza-planaTrebetasuna: idazmenaUnitateen lehen orrialdeek ikasleen interesa piz-tea dute helburu, irudi edo testu motibagarri ba-ten bidez. Kasu honetan, gorputz-atalen batekin loturiko bi asmakizun idazteko proposa diezaie-kezu ikasleei. Ariketa binaka egin daiteke.

Gogoratu asmakizunak hitz-jokoak direla, eta, horien bidez, eta neurtitzez idatzita egon ohi den informaziotik abiatuz, izaki, elementu eta objektu. jakinen izenak asmatu behar direla, besteak beste.

Ikasleei hainbat jarraibide eman diezaiekezu, as-makizunak idatz ditzaten:

– Lehenik, zer gorputz-atal asmatu behar den aukeratu behar da. Jarraian, atal horren ezau-garriak zeintzuk diren pentsatu behar da, as-makizunean, ezinbestean, modu argian aipatu behar dira-eta.

– Ezaugarri horiek ondoen adierazten dituzten hitzen zerrenda egin.

– Asmakizuna idatzi, ahalik eta hitz-kopuru txi-kienarekin, eta, ahal bada, neurtitzez.

– Asmakizuna ikaskideei ozen irakurri, eta asma dezaketela egiaztatu.

Nola gainditu erronka Nola erakutsi gainditu dudala

Hona hemen erronka gainditzeko zer egin behar den:

t� Ezagutu gure gorputza kanpotik nolakoa den.

t�Ezagutu nutrizio-funtzioa nola betetzen dugun eta zer or-gano eta aparatuk parte hartzen duten funtzio horretan.

t�Ezagutu erlazio-funtzioa nola betetzen dugun eta zer orga-no eta aparatuk parte hartzen duten funtzio horretan.

t�Ezagutu ugalketa-funtzioa nola betetzen dugun eta zer or-gano eta aparatuk parte hartzen duten funtzio horretan.

t�Bizitzaren aldiak zeintzuk diren eta bizitzan zehar zer alda-keta jasaten ditugun ikasi.

t�Unitatean proposatzen diren ariketak egin.

Erronka gainditu dugula erakusteko, amaierako produktua egingo dugu urrats hauei jarraituz:

t�Ikasleak taldeka antolatuko dira, eta jolasaren galde-erantzunak idazteko txar-telak prestatuko dituzte.

t�Txartelak betetzeko, urrats honetan proposatzen diren galderak kopiatuko di-ra, eta horietako bakoitzari erantzungo zaio.

t�Txartelak betetzeko, urrats honetan proposatzen diren erantzunak kopiatuko dira, eta galdera bat formulatuko da erantzun bakoitzarentzat.

t�Txartel gehiago egingo dira galde-erantzunekin.

t�Jokoaren arauak prestatuko dira, eta gela antolatuko da ikasleek egindako jo-lasean aritzeko.

13

Funtsezko piezak Sakontzeko, indartzeko...

14

10

Gure gorputza kanpotik

1 Deskribatu nolakoa den zure gorputza kanpotik. Horretarako, kontuan hartu:

��Zure azalaren, ilearen eta begien kolorea; nolakoak diren zure eskuak, hankak, etab.

��Zein diren zure neurria eta pisua.

Ulertu, pentsatu...

Gure gorputza azalak estaltzen du, eta burua, enbo-rra eta gorputz-adarrak ditu.

AzalaAzalak kanpotik babesten du gure gorputza. Kolore batekoa edo bestekoa izan daiteke, pertsonaren ara-bera.

Azala ilez estalita dago buruan, eta biloz, gorputzaren gainerako zatian. Azalean ukimena dago.

BuruaBurua gorputzaren goiko aldean dugu. Aurreko aldean aurpegia dauka, eta han begiak, sudurra, ahoa eta belarriak daude.

Barruko aldean garun handi bat dugu. Hari esker, hiz-kuntza oso aberatsa daukagu, pentsatu eta irudikatu egiten dugu, ikasi eta ikertu...

EnborraEnborra buruaren azpian dago, lepoaren bidez hari lotuta. Enborraren atzeko aldea bizkarra da. Aurreko aldean bularra edo toraxa eta abdomena daude.

Enborraren barruan urdaila, bihotza, gibela eta abar daude. Haiei esker dabil gure gorputza.

Gorputz-adarrakGorputz-adarrak enborrari lotuta daude. Bi motatakoak dira: goiko gorputz-adarrak eta beheko gorputz- adarrak.

t�Goiko gorputz-adarrak besoak dira; esku oso tre-beak eta malguak dituzte muturretan. Eskuekin oso zehatz erabiltzen ditugu objektuak.

t�Beheko gorputz-adarrak hankak dira; muturretan bi oin dituzte eta haien azpiko aldean euskarritzen gara oinez ibiltzeko.

Ukimena duen azala

Beheko gorputz-adarra: hanka

Goiko gorputz-adarra: besoa

Esku trebea

Oina

Burua

Hezkuntza emozionalaKontzientzia emozionala: zirrarak identifikatuIkasleek egoera jakin baten aurrean zer zi-rrara sentitzen dituzten identifika dezatela da «Ulertu, pentsatu...» ataleko 2. ariketa-ren helburua; egoera hori, kasu honetan, ikasturte berriaren hasiera da.

Ariketa egin aurretik, garrantzitsua da zi-rrarak deskribatzea, horiek izendatzeko gai izan daitezen ikasleak. Ikaskideen zirrara guztiak planteatu ondoren, hainbat estra-tegia iradoki ditzakegu zirrara horiek lantze-ko, kontrolatzeko, bideratzeko..., kudeatze-ko eta lasaitasun-egoeretarantz eramateko.

Funtsezko piezak

Metodologia-iradokizunakUnitateko hiztegi zehatza sendotu dezakegu; horretarako, ikasleek ezagutzen dituzten terminoen zerrendak egingo ditugu. Horrez gain, familia-ingurunean beste batzuk bilatzeko eska diezaiekegu: orpoa, hatz txikia, errotula, lepoa...

Gure espezieari buruzko datu batzuk oso motibagarriak izan daitezke:

– Homo sapiens deitzen gara. Zergatik izen hori, eta zer esan nahi du?

– Egun garen bezalakoxeak izan gara milaka urtean zehar. Zer antze-kotasun eta desberdintasun genituen gizaki primitiboekin?

– Homo generoko beste espezie batzuk egon izan dira planetan. Ho-riek ere adimendunak ziren, eta tresnak fabrikatzeko eta erabiltzeko gai. Hala ere, desagertu egin dira; hala nola, Homo neanderthalen-sis, duela 50 000 urte inguru. Zer egin zezaketen? Nondik lortzen zi-tuzten elikagaiak?

Ulertu, pentsatu...1 Norberaren ezaugarrien araberako erantzuna. Nahi izanez gero,

altuera eta pisua gelan neur daitezke. Horretarako, binaka hartuko dira neurriak. Morfologiaren beraren deskribapena segida jakin ba-ten arabera egin behar da; adibidez, testuan proposatzen den beza-la: azala, burua, enborra eta gorputz-adarrak.

2 Erantzun irekia. Ikasleek egoera jakinen aurrean zer zirrara sentitzen dituzten jakin dezatela da ariketa honen helburua. Gainera, oso abe-rasgarria izan daiteke ikasle bakoitzak egoera berberaren aurrean zer zirrara sentitzen dituen alderatzea.

3 Erantzun irekia.

Landu irudiaErantzun irekia. Aniztasuna lantzea da ariketa honen helburua: ilea, be-giak, azalaren kolorea..., denok gara desberdinak.

Lankidetzako ikaskuntzaOrri birakariaGizakia beste animalia batzuekin alderatzea proposa daiteke orain. Teknika hori erabiliz, eska iezaiezu ikasleei beren eskuak deskri-batzeko eta beste animalia batzuekin dituz-ten antzekotasunak eta desberdintasunak izendatzeko, adibidez katuekin, tximuekin, etab. Teknika honen dinamika hemen kon-tsulta dezakezu: «Piezaz pieza. Proiektuaren gakoak».

Funtsezko piezak Sakontzeko, indartzeko...

15

Unitate honetan proposatzen den amaierako produktua 3 edo 4 haurrez osatutako taldetan egitea gomendatzen da. Urrats honetan, gauza-tu beharreko lana banatu eta antolatu beharko du talde bakoitzak. Halaber, jolaseko txartelak zer materialekin egingo dituzten eta txartelen eredua nolakoa izango den erabakiko dute.

Irakasleak txartelen ereduaren inguruko jarrai-bideak eman ditzala komeni da, talde guztien txartelak antzekoak izan daitezen.

IKTakIrakasleen liburu digitaleko baliabideakOrrialde honetako edukien azalpena errazteko, «Nolakoa da giza gorputza kanpotik» izeneko irudi-galeria daukazu eskuragarri zure liburu di-gitalean. Horrekin, gainera, gelan taldeka egite-ko jarduerak planteatzeko aukera izango duzu.

11

U·1

Jolaseko txartelak egiten ikasiko dugu.

Zuen jolasa egiteko lehen urratsa txartelak prestatzea da; txartel horietan galderak eta erantzunak idatziko dituzue. Txartelak egiteko, jarraitu urrats hauei:1 Txartelak kartoi mehezkoak edo paperezkoak izan

daitezke, eta neurri berekoak izango dira. Hogeita bost inguru egin daitezke.

2 Moztu neurri egokian, galderari eta erantzunari lekua utziz.

Prest daude? Ausartzen zarete bat idazten? Erreparatu adibideari eta kopiatu.Baduzue zuen lehen txartela!

2 Egoera berean, pertsonok askotariko zirrarak izaten ditugu (poza, tristezia, zoriona, beldurra, ezustea...). Idatzi bi zirrara koadernoan, ikasturte honen hasieran nola sentitzen zaren adierazteko. Konparatu zure erantzuna ikaskideen erantzu-nekin.

3 Deskribatu nolakoa den zure ikaskidea.

Ulertu, pentsatu...

Landu irudia

Begiratu arretaz irudiari eta, koadernoan, deskribatu nolako neska-mutikoak ageri diren. Adierazi nolakoak diren haien begiak, ilea, azalaren kolorea... Nahi baduzu, asmatu haien izenak ere.

Gure gorputza

kanpotik

Galdera

Non dago

ukimena?

Erantzuna

Goiko gorputz-adarretan.

Gure gorputza kanpotik

GalderaZer organo garrantzitsu dago buruaren barruan??Erantzuna

Garuna.

Gure gorputza kanpotik

Galdera

Non dago ukimena?

Erantzuna

Azalean.

Txartel-ereduak

31 2 54Urratsa

Erronka: 1. urratsa

Ariketa osagarriak1 Zer antzekotasun eta desberdintasun dago ilearen eta biloaren artean?

Soluzioa: Antzekotasunei dagokienez, bi terminoek izendatzen dute gorputzeko ilea, eta kokapenean desberdintzen dira: ilea buruan ko-katzen da, eta biloa, beste gorputz-atal batzuetan, hala nola besoe-tan eta hanketan.

2 Marraztu giza gorputzaren silueta, eta adierazi eta izendatu atal hauek: garondoa, bizkarra, lepondoa, ipurmasailak, zangosagarrak, belaunpeak, azkazalak, masailak, masailalbo-hezurrak, eskumutu-rrak, gerria, orpoak eta belaunak.

Soluzioa: Giza gorputzaren kanpoko atalei buruzko hiztegia finka-tzea eta sakontzea da helburua.

3 Izendatu zer gorputz-ataletan elkartzen diren honako hauek:a) Goiko gorputz-adarrak enborrarekin.b) Enborra buruarekin.c) Beheko gorputz-adarrak enborrarekin.

d) Oinak hankekin.e) Eskuak besoekin.

Soluzioa: a) Sorbaldak. b) Lepoa. c) Aldakak. d) Orkatilak. e) Esku-muturrak.

4 Deskribatu zure eskuen ezaugarriak. Antzekotasunik al dute beste izaki bizidun batzuen eskuekin? Desberdintasunik al dute?

Soluzioa: (Jarduera hau sakontzeko egitea gomendatzen da). Gure es-kuek antzekotasun handia dute txinpantzeen, gorilen eta orangutanen eskuekin. Desberdintasun nagusia erpuruetan dago; izan ere, beste hatzekiko guztiz kontrajar daitezke, eta, hala, errazago moldatzen dira objektuekin aritzean.

16

12

Nutrizio-funtzioa

Elikagaiak aldatzen ditu: mamurtu, irentsi eta digeritu egiten ditugu, bizitzeko eta hazteko behar ditugun substantziak lortzeko.

Gizakiok elikagaiak, ura eta airea behar ditugu bizitzeko eta hazteko. Erantzuna ematen diogu inguruan ger-tatzen denari. Gainera, gure antzeko seme-alabak izan ditzakegu. Hori dela eta, hiru bizi-funtzioak betetzen ditugu: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa.

Hiru funtzio horiek betetzeko, organoak ditugu, eta horiek aparatuak eta sistemak eratzen dituzte.

Nola betetzen dugun nutrizio-funtzioaNutrizio-funtzioaren bidez, elikagaiak eta ura hartu, oxigenoa arnastu, substantzia horiek bizitzeko eta haz-teko erabili, eta hondakinak kanporatzen ditugu.

Funtzio hori betetzeko, digestio-, arnas, zirkulazio- eta iraitz-aparatuek batera jarduten dute.

Digestio-aparatua

1 Azaldu nutrizio-funtzioaren ezaugarriak.

2 Pertsona nagusi baten laguntzaz, bilatu digeritu hitzaren esanahia hiztegian; gero, idatzi koadernoan eta esan zer aparaturekin dagoen lotuta.

Ulertu, pentsatu...

Erreparatu irudiei eta erantzun koadernoan:

a Digestio-aparatuko atalen izenak.

b Arnas aparatuko atalen izenak.

c Zirkulazio- eta iraitz-aparatuetako atalen izenak.

d Zer aparatutan dauden:

Bronkioak / Pankrea / Giltzurrunak / Bihotza.

e Zer nutrizio-aparatuk kanporatzen dituzte hondakinak?

Landu irudia

Ahoa

Gibela

Uzkia

Hestegorria

Hesteak

UrdailaPankrea

Metodologia-iradokizunakIzaki bizidunei dagokienez, «aparatu» adierak talka egiten du haurrek adin-tarte honetan aparatu gisa ulertzen dutenarekin.

Gogoratu zenbait zeregin betetzeko modu koordinatuan lan egiten duten organoen multzoa dela.

Nutrizio-funtzioa betetzeko, aipatutako lau aparatuek (digestio-, arnas, zirkulazio- eta iraitz-aparatuek) batera jardun behar dutela nabarmen-du behar dugu. Hala, elikagaien mantenugaiak hartzen, oxigenoaren bidez erabiltzen, gorputzean barrena banatzen eta hondakin-substan-tziak biltzen eta kanporatzen dira. Hori guztia etengabe egiten dela ulertu behar dute, nahiz eta janaria egunean hainbat aldiz soilik har-tzen dugun.

Lengoaia arruntean hainbat adierazpen erabiltzen dira: «jatera eseri», «digestioa egin», «gose izan»... Zer esan nahi dute eta zer ondorio di-tuzten egunerokoan?

Ulertu, pentsatu...1 Nutrizio-funtzioaren bidez, elikagaiak eta ura hartu, aireko oxigenoa

arnastu, substantzia horiek bizitzeko eta hazteko erabili, eta sortzen ditugun hondakin-substantziak kanporatzen ditugu.

2 Hona hemen digeritu hitzaren lehen adiera: digestio-aparatuaren bi-dez, elikagaiak organismoak jasan dezakeen substantzia bilakatzea.

Landu irudiaa, b eta c Erantzunetan, gutxienez, irudietako organoen izenak aipatu

behar dira.

d Bronkioak, arnas aparatuan; pankrea, digestio-aparatuan; giltzurru-nak, iraitz-aparatuan; bihotza, zirkulazio-aparatuan.

e Ikaskuntza-fase hauetan, aparatu hauek aipatu behar dituzte eran-tzunean: iraitz- eta arnas aparatuak.

IKTakanayaharitza.es«Organoak, aparatuak eta sistemak» izene-ko baliabidea erabilgarri izango zaizu giza gorputzaren antolaketa-mailak gogoratze-ko eta, horrekin, orrialde hauetan proposa-tzen diren informazioa eta lana osatzeko.

Funtsezko piezak

Pentsamenduaren garapenaZer gertatuko litzateke...? «Piezaz pieza. Proiektuaren gakoak» atalean adierazten den bezala, irakasleak galdera hau egingo du: Zer gertatuko litzateke...?, eta...? Ikasleek galderari erantzungo diote, eta, horretarako, aukera edo ondorio guz-tiak hartuko dituzten kontuan. Erantzuteko, interesgarria litzateke «Ideia-gurpil» bat eraikitzea. Horretarako, ideia nagusia ko-katuko da barruko zirkuluan eta gutxienez bost erantzun edo ondorio idatziko dira. Ondoren, bost erantzunetako bakoitzarekin lan egingo da, eta erantzun bakoitzari da-gozkion hiru ondorio jarriko dira, zirkulu txi-kiagoetan. Teknika hau erabiltzeko, galdera hauek erabil daitezke:

– Zer gertatuko litzateke urdailik ez bagenu?

– Eta bihotza geratuko balitz eta ez balu odolik ponpatuko?

– Eta ez bagenu iraitz-aparaturik?

Funtsezko piezak Sakontzeko, indartzeko...

17

13

U·1

Zirkulazio-aparatuak, odolaren bidez, gorputz osoan zehar eramaten ditu substantziak (elika-gaiak eta hondakinak) eta oxigenoa.

Arnas aparatuak aireko oxi-genoa hartzen du; gero, sortzen dugun karbono dioxidoa kanporatzen du.

Iraitz-aparatuak odo-lean dauden hondakin-substantziak atera, eta gernu bihurtuta kan-poratzen ditu.

Nutrizioan parte hartzen duten aparatuakZirkulazio-aparatua Arnas aparatua Iraitz-aparatua

Faringea

Trakea

Bronkioak

Birikak

Bihotza

Odol-hodiak

U·1

Uretra

GiltzurrunakUreterrak

Maskuria

Galderak jakinda, txartelak egingo ditugu.

Kopiatu galdera hauek txartel banatan eta erantzun:

1. txartela: zer aparatu daude nutrizio-funtzioari lotuta?

2. txartela: zer ateratzen du digestio-aparatuak elikagaie-tatik?

3. txartela: zer aparatuk lortzen du aireko oxigenoa?

4. txartela: arnas aparatuko zer atal falta da zerrendan? Faringea, trakea, bronkioak.

31 2Urratsa

4 5

Ariketa osagarriak1 Zer xede du iraitz-aparatuak?

Soluzioa: Iraitz-aparatuak odola iragazi, bertan dauden substantzia kaltegarriak atera, eta gernu bihurtuta kanporatzen ditu.

2 Azaldu zer zeregin betetzen duen arnas aparatuak.

Soluzioa: Arnas aparatuak aireko oxigenoa hartzen du, eta gure gorputzak sortzen duen karbono dioxidoa kanporatzen du.

3 Ikasi duzunaren arabera, zer substantzia daude, zure ustez, odolean?

Soluzioa: Mantenugaiak, oxigenoa, karbono dioxidoa eta hondakin-substantziak daudela ondorioztatu behar dute.

4 Zertarako balio dute odol-analisiek?

Soluzioa: Odol-analisiei esker, odolean dauden substantzien kanti-tatea neurtzen da, eta, hala, zenbait gaixotasun hautematen dira.

5 Gelan taldeka egiteko jarduera. Paper-zati txikietan, gure gorpu-tzeko berrogeita hamar organoren izenak idatzi: barea, gibela, fe-

murra, erretina, obulutegia, bronkioa, zaina... Ausaz banatuko dira taldeetan (talde bakoitzari zazpi inguru). Talde bakoitzak eztabaida bat abiarazi eta egokitu zaizkion organoen aparatuei buruzko infor-mazioa bilatu beharko du irudi edo hiztegietan. Zazpi minutu ingu-ru dituzte. Denbora igaro ondoren, aldez aurretik aparatuen izenen arabera banatu den kortxo batean edo arbelean jarri edo itsatsiko dira paper-zatiak. Jartzen diren bitartean, balizko akatsak zuzendu eta ondo egindakoak azpimarratuko dituzte ikasleek.

Hizkuntza-planaTrebetasuna: ahozkoaGogoratu anayaharitza.es webgunean «Jendau-rrean hitz egiteko» izeneko infografia duzula. Bertan, hainbat jarraibide ematen dira ikasleek ikaskideen aurrean azalduko duten testua pres-tatzeko, ahots-tonua erabiltzeko, aurkezpenean zehar gorputzaren jarrera zaintzeko eta modu egokian amaitzeko. Trebetasun hau lantzeko, has zaitez testu erraz eta oso motz baten azalpe-narekin, adibidez, nutrizioan parte hartzen duen aparatu baten funtzioen azalpenarekin. Ikasleek aukeratuko dute aparatua. Jarduera erraz ho-rren bidez, trebetasun hau lantzen hasiko da, eta ikasturte osoan zehar landu beharko da tes-tu luzeagoekin.

IKTakIrakasleen liburu digitaleko baliabideak«Nutrizio-funtzioa» izeneko irudi-galeria duzu eskuragarri. Gelan taldeka egiteko jarduerak planteatzeko erabil ditzakezu irudi horiek.

Erronkaren urrats honetan, ikasleek hainbat txar-tel egingo dituzte. Horretarako, erantzun beha-rreko galderetatik abiatuko dira. Hala, nutrizio-funtzioan parte hartzen duten organoen eta aparatuen identifikazioa, kokapena eta funtzioa finkatzen lagundu eta taldean egiteko jarduere-tan parte hartuko da.

Erronka: 2. urratsa

18

14

Erlazio-funtzioa

Lokomozio-sistema

Begiratu arretaz irudiei eta idatzi koadernoan:

a Goiko gorputz-adarretako hezurren izenak.

b Beheko gorputz-adarretako muskuluren baten izena.

Landu irudia

Erlazio-funtzioaren bidez, gure gorputzaren barruan eta kanpoan zer gertatzen den nabaritu, eta erantzun egiten dugu.

Funtzio hori betetzeko, hauek ditugu: zentzumen-organoak, nerbio-sistema eta lokomozio-aparatua.

Zentzumen-organoak

Lokomozio-sistemak garunaren aginduak betetzen ditu, eta aukera ematen digu

mugimenduak egiteko, mintzatzeko, jateko, idazteko... Muskuluek

eta hezurrek osatzen dute.

Bizepsak

Abdominalak

Bikiak

Peronea

Izterrezurra

Besahezurra

Erradioa

Bizkarrezurra

Saihets-hezurrak

Kubitua

Tibia

Nerbio-sistema

Nerbio-sistemak zentzumen-organoek nabaritzen dutena interpretatzen du,

eta gure gorputzaren erantzunak gidatzen ditu.

Garunak eta nerbioek osatzen dute.

Garuna

Nerbioak

Begia

Sudurra

Mihia

Belarria

Azala

Zentzumen-organoek gure inguruko aldaketak

nabaritzen dituzte. Begiak, belarriak...

Hezurrak Muskuluak

Metodologia-iradokizunakTestuko hezurren eta muskuluen zerrenda oso oinarrizkoa da. Beste ba-tzuetan egin den bezala, irudietan edo entziklopedietan beste hezur edo muskulu batzuk bila ditzatela iradoki daiteke. Muskuluak eta hezurrak izendatzeko eta kokatzeko lan hau jolas dibertigarri bat izan daiteke.

Estimuluen pertzepzioak aukera ematen du zentzumenen organoei buruzko eremu semantikoak sortzeko. Ikusmenari dagokionez, adibi-dez, koloreen izenak. Zaporeen ezaugarri batzuk: gozoa, mikatza, ga-rratza... Ukimenari loturiko sentsazioak: hotza, beroa, plazera, mina... Soinu altu edo baxuak: ahulak, gogorrak edo karrankariak...

Zentzumenei eta mugimenduari loturiko desgaitasunak dituzten pertso-nak daudela gogoratzea komeni da. Pertsona horiek beste modu batera hautematen dute mundua, eta zailtasunak izaten dituzte erantzuteko edo mugitzeko. Nola lagun diezaiekegu guk geuk eta gizarteak?

Landu 1. irudiaa Kubitua, erradioa eta besahezurra izendatu beharko dituzte gutxie-

nez.

b Adibidez, bikiak, koadrizepsa eta aduktorea. Interesgarria da, atla-sak eta bitarteko digitaletako beste baliabide batzuk kontsultatu on-doren, ariketa honetara itzultzea, hiztegi gehiago ikasteko eta etor-kizunean zer ikasi beharko den ikusteko.

Zientziaren txokoa1 Atal honetan proposatzen den esperimentua egin ondoren, ikusi

gabe objektuak antzeman daitezkeela ondorioztatuko dute ikasleek. Ukimenaren bidez, zailtasun handiagoarekin edo txikiagoarekin, poltsan sartzen ditugun objektuak antzeman daitezke.

2 Erantzun irekia. Arazoarentzako konponbide desberdinak plantea-tzeko ausardia balioetsiko da.

Lankidetzako ikaskuntzaTalde izenduna«Zientziaren txokoa» ataleko 1. jarduera egiteko, teknika hau erabil daiteke. Hala lankidetzan oinarritutako ikasketa sustatuko da, eta hobeago ulertuko da zentzumenen osagarritasuna. Azken propietate hori me-moriarekin dago loturik, eta garunak gauza-tzen du.

Ekintzailetzaren kulturaIrudimen sortzailea (dimentsiopertsonala): nire sormen-lanak«Zientziaren txokoa» ataleko 2. jarduerak ikasleen enpatia eta ekimena sustatzen ditu, eta, hala, haien garapen emozional eta sortzaileari laguntzen zaio.

IKTakanayaharitza.es «Gure gorputza barrutik» aurkezpena era-bilgarri izango zaizu bizi-funtzioak gauza-tzen dituzten aparatuekin loturiko edukietan sakontzeko. Era berean, ikasleen sormena sustatuko da jarduera honekin, arazo baten aurrean konponbide desberdinak planteatu beharko dituzte-eta.

Pentsamenduaren garapenaGalderaTeknika honen bidez, ikasleen pentsamendu kritikoa garatuko da. Erronkaren urratsean planteatzen diren erantzunetatik abiatuz, ikas-leek galderak formulatu beharko dituzte. Izan kontuan erantzunentzako galdera bat baino gehiago formula daitekeela, agian.

Funtsezko piezak

19

15

U·1

Bazara gai objektu bat ikusi gabe identifikatzeko?Egin proba binaka edo taldeka jarrita, eta gal-deraren erantzuna jakingo duzue.t�Zuetako batek zapia jarriko du begietan, iru-

dian ageri den bezala.t�Besteek zenbait objektu sartuko dituzte oiha-

lezko poltsa batean, begiak estalita dituenak zer objektu diren jakin gabe: puxtarria, zuhaitz baten hostoa, borragoma, harria, txanpona, ezkurra...

t�Begiak estalita dituen ikasleak objektu horie-tako bat hartuko du, eta ukituta bakarrik esan beharko du zer den, hamar segundo baino lehen.

t�Zenbait objekturekin proba egin ondoren, honelako taula egin dezakegu:

Ulertu, pentsatu...

1 Aurkitu zure zentzumen-organoak. Non daude gehienak? Zure ustez, zer dauka ona leku horietan egoteak?

2 Aipatu pertsonok garunari esker egiten ditugun hiru jarduera.

Egin

1 Talde izenduna Orain, erantzun hasierako galderari.

2 Zer egin dezakezu zentzumen-orga-noetan arazoak dituzten pertsonen bizitza errazteko?

Erraz identifikatu dena Lortu dut?

… …

Kopia

tu eta osatu

ZURE KOADERNOAN

Kopiatu eta osatu

Zientziaren txokoa

Erantzunak jakinda, txartelak egingo ditugu.

Galdera Kopiatu erantzun hauek txartel banatan eta egin bakoitzerako galdera egokia:

5. txartela: garuna eta nerbioak.

6. txartela: besahezurra, kubitua eta erradioa.

7. txartela: zentzumen-organoak.

8. txartela: azalean dago.

1 2 3Urratsa 4 5

Ulertu, pentsatu...1 Zentzumenen organoak buruan daude. Hala, hainbat abantaila es-

kaintzen ditu kokapen horrek, garunetik gertuago daudelako eta zorutik nolabaiteko altuerara; beraz, urrunagoko estimuluak jaso di-tzakete.

2 Erantzun zabala: pentsatu, idatzi, irakurri, ikasi, amets egin...

Ariketa osagarriak1 Lan egin ikaskideekin batera eta erantzun ondorengo galderei. Ho-

rretarako, erantzunak egiaztatu eta adostu beharko dituzue aldez aurretik. Zuen ustez...

a) Zein da gorputzeko hezurrik luzeena?

b) Zer gorputz-ataletan daude muskulu indartsuenak?

Soluzioa: a) Femurra da gorputzeko hezurrik luzeena, eta hankan dago. b) Gorputz-adarretan; bereziki, beheko gorputz-adarretan.

2 Zer aparaturi dagokio bizkar-hezurra?

Soluzioa: Bizkar-hezurra lokomozio-aparatuari dagokio.

3 Deskribatu zer egin dezakegun erlazio-funtzioaren bidez.

Soluzioa: Gure gorputzaren barruan eta kanpoan zer gertatzen den nabaritu eta horren aurrean erantzun.

Pentsamenduaren garapenaPentsamendu zientifikoa Naturaren Zientzien arloak berezko duen pen-tsamendu zientifiko eta ikertzailea ikasturtean zehar garatuko da unitate guztietan dagoen «Zientziaren txokoa» atalean planteatzen diren esperimentuen bidez. Problemak ebatziz, espe-rimentuak planifikatuz, inguruneari erreparatuz, proiektuak eginez eta ondorioak ateraz eta jaki-naraziz ikasiko dute atal horretan ikasleek.

Funtsezko piezak Sakontzeko, indartzeko...

Galderak egiterakoan, garrantzitsua da horien alderdi formalari arreta eskaintzea: txartelek ta-maina berbera izatea, galderak behar bezala for-mulatuta egotea, erantzunak zehatzak izatea...

Ikus daitekeenez, haurrak galderak zuzenean egitera ohitu daitezela proposatzen da (hau da, dagozkien erantzunekin), baita alderantziz ere: erantzuna emanda, horri dagokion galdera idaz-ten saiatu beharko dira.

Garrantzitsua da lankidetzaren alderdi guztiei arreta ematea: ekimen pertsonala, zereginen banaketa orekatua, besteen iradokizunak onar-tzeko gaitasuna, lorpen komun bat lortzea hel-buru duen negoziazioa...

Erronka: 3. urratsa

20

16

Ugalketa-funtzioa

Ugalketa-funtzioari esker, seme-alabak ditugu.

Funtzio hau betetzeko, pertsonok bi motatako ugalketa-aparatuak ditugu: gizonen ugalketa-aparatua eta emakumeen ugalketa-aparatua.

Haurrak, jaio arte, emakumeen ugalketa-aparatuaren barruan garatzen dira.

Ulertu, pentsatu...

1 Zuzendu eta idatzi esaldi hau koadernoan:

«Gizonen ugalketa-aparatuko organorik garran-tzitsuenak obarioak dira».

2 Zure ustez, zer esan nahi du esaldi honek? Azaldu koadernoan:

«Mutilek eta neskek eskubide eta betebehar berberak dituzte».

3 Koadernoan, idatzi eta azaldu nork egiten dituen lan hauek zure etxean:

Arropa eseki / Ohea egin / Zaborra atera / Etxea garbitu / Mahaia jarri eta batu / Janaria prestatu / Arropa lisatu / Autoaz arduratu.

a) Zure iritziz, aldatu egin behar da lanak bana-tzeko modu hori?

b) Nola aldatuko zenuke?

Ideia-jasa

Umetokia

Obarioak

Bulba

Emakumeen ugalketa-aparatua

Zakila

Barrabila

Prostata

Gizonen ugalketa- aparatua

Metodologia-iradokizunakEduki hauek lantzeko informazio anitza izango dute ikasleek, beren fa-milia- edo gizarte-eremuaren araberakoa. Ikasleek aldez aurretik zer ezagutza dituzten arakatzea komeni da, eta gelan plantea daitezkeen gaiei naturaltasunez emango zaizkie erantzunak.

Ulertu, pentsatu...1 Esaldi zuzena hau izatea espero da gehienbat: «Gizonen ugalketa-

aparatuko organorik garrantzitsuenak barrabilak dira». Baina esaldi hau ere zuzena da: «Emakumeen ugalketa-aparatuko organorik ga-rrantzitsuenak obarioak dira».

2 Pertsonen arteko desberdintasun fisiologikoek gizarteko rolen des-berdintasunik edo legezko bazterketarik eragin behar ez dutela on-dorioztatu behar da. Une egokia izan daiteke «eskubide» ideia argi-tzeko, eta horren esanahia azaltzeko: pertsonek nahiz gizarteek gure egiten ditugun betebeharrak, pertsona bat edo gehiago legeen bi-dez babesteko.

3 Modu kritikoan hausnartu beharko da, bai etxeko lanen banaketa-ren inguruan, bai gizarteko rolak txikitatik eta inkontzienteki bere-ganatzearen inguruan. Une egokia da hainbat balio nabarmentzeko: errespetua, justizia eta elkartasuna.

Pentsamenduaren garapenaIdeia-jasa«Ulertu, pentsatu...» ataleko 3. jarduera egiteko, pentsamendu-teknika hau erabil daiteke. Kasu honetan, jarduerako lehen atalari banaka erantzungo diote ikasleek. Erantzunak gainerako ikasleekin partekatuko dira, zereginen banaketa hori nola hobe-tu proposatzeko. Eguneroko egoeretatik habiatuz, une oso egokia da genero-ber-dintasunarekin loturiko alderdiak lantzeko. Abiapuntu gisa, gainera, gai hauez hitz egin dezakegu: jolasak edo jostailuak, jantziak eta apaingarriak, zaletasunak eta itxaropenak...

Funtsezko piezak

Funtsezko piezak Sakontzeko, indartzeko...

Lankidetzako ikaskuntzaOrri birakaria«Ulertu, pentsatu...» ataleko 2. jarduera osa-tzeko, haur gisa, beren ustez, zer eskubide eta betebehar dituzten izendatzeko proposa diezaiekezu ikasleei. Galderari erantzuteko, teknika hau erabil dezakezu. Dinamikaren xehetasunak «Piezaz pieza. Proiektuaren ga-koak» atalean aurkituko dituzu.

IKTakIrakasleen liburu digitaleko baliabideakIrudi-galeria bat duzu eskuragarri bizitzaren aldiekin loturiko edukiak lantzeko.

21

17

U·1

Nola aldatzen garen

Amaren sabelean gaudenetik zahartzarora bitartean, pertsonok aldatu egiten gara eta zenbait aldi igarotzen ditugu.

Bizitzaren aldiak

1 Haurdunaldia. Aldi hau amaren sabel barruan gertatzen da. Bede-ratzi hilabeteko aldia da, eta jaio-tzen garenean amaitzen da.

2 Haurtzaroa. Gure bizitzako lehen hamaika edo hamabi urteak. Haur-tzaroan, gorputza hazten doa eta haurtxo izatetik haur izatera igaro-tzen gara.

3 Nerabezaroa. Aldi hau hamaika edo hamabi urte ditugunean hasten da. Nerabezaroan, gure gorputza guztiz hazten eta eratzen da; pertsona nagu-sien itxura hartzen dugu.

4 Helduaroa. Hogei urtetik hiru-rogeita hamarrera bitarteko aldia da. Gure gorputza ez da ia ezer hazten. Ikasten jarraitu, eta gero eta esperientzia eta segurtasun handiagoa hartzen dugu.

5 Zahartzaroa. Hirurogeita hamar urtetik aurrera, gure gorputza ez dabil hain ondo. Hala ere, esperientzia handia dugu, baita ezaguerak eta zirrarak ere. Aldi honen amaieran, gizakiok hil egi-ten gara.

Gure galderak eta erantzunak dituzten txartelak egingo ditugu.

Orain, bost txartel egin behar dituzue; horretarako, galderak egin, eta bakoitzaren erantzunak emango dituzue.

31 2 4Urratsa

5

Metodologia-iradokizunak Neska-mutilek interes handia izan ohi dute giza garapenaren faseak ezagutzeko. Ikasleek, ziur aski, anaia-arreba gazteagoak edo zaharra-goak izango dituzte, eta aurrerapen motorraren eta intelektualaren zenbait data ezar ditzakegu. Horretarako, laguntza eska diezaiekete gurasoei:

– Zer adinekin hasten da lau oinean ibiltzen? Eta oinez ibiltzen? Eta igeri egiten? Eta bizikletan edo patinetan ibiltzen?

– Zenbat urte zenituen lehen esne-hortza erori zitzaizunean? Noiz uste duzu utziko diozula hazteari?

– Zenbat urterekin esan ohi da lehen hitza, eta zein izan ohi da hitz hori?

– Noiz ikasten da irakurtzen eta idazten?

Familiak behaketa-eremu oso baliotsua eskaini ohi du giza hazkuntza-ren etapei buruz hausnartzeko. Aurreko gogoetei jarraituz, pertsonen bizitzaren hainbat gertakariren inguruan hausnar daiteke: nolakoa iza-

ten da haurdunaldia, zein da ikasketaren funtzioa, zeintzuk dira lan egi-teko garai egokiak, noiz erretiratzen dira pertsonak, zer adinetan eduki ohi dira seme-alabak...

Ariketa osagarriak1 Zer da ernaldia eta zenbat iraun ohi du izaki bizidunetan?

Soluzioa: Ernaldian, lehenik, enbrioia eta, ondoren, fetua garatzen dira amaren gorputz barnean; gizakien kasuan, bederatzi hilabete inguru irauten du (40 aste direla esaten da).

2 Zer adin-tarte hartzen du haurtzaroak? Eta nerabezaroak?

Soluzioa: Haurtzaroak, jaiotzen garenetik hamaika edo hamabi urte bete arte; nerabezaroak, haurtzaroaren amaieratik hogei urte bete arte, gutxi gorabehera.

Hizkuntza-planaTrebetasuna: irakurmenaGogoratu anayaharitza.es webgunean «Hobe-to irakurtzeko...» izeneko infografia daukazula eskuragarri. Bertan, hainbat jarraibide ematen dira ikasleek ohitura egokiak har ditzaten irakurri aurretik, irakurri bitartean eta ondoren. Orrial-de honetako testuak ozen irakurtzea proposa dezakezu edo, nahiago baduzu, zure liburu di-gitalean «Haurtxo esploratzailea» izeneko «kon-takizun naturala» duzu eskuragarri irakurketaren inguruko jarraibideak praktikan jarri ahal izateko.

Oraingoan, ikasleek egin beharko dituzte galde-rak, baita horiei erantzun ere. Denboraren eta taldearen gaitasunen arabera, irakasleak txartel kopuru zehatz bat ezar dezake talde bakoitzeko (adibidez, hamar). Hala, txartel horiek beste tal-de batzuen txartelekin nahas daitezke, jolasean aritzeko.

Erronka: 4. urratsa

21

22

18

Taula diseinatu, gure jolasaren arauak idatzi, eta jolastu egingo gara ikasgelan edo etxean.

Badituzue txartelak; beraz, orain taula behar duzue, eta, jakina!, jolasteko arauak. Gainera, dadoa eta fitxak ere behar dituzue, eta horiek beste jolas batzuetatik lor ditzakezue.

Taula egingo dugu

Irudian taula bat ageri da. Zuen jolasa diseinatzeko eredutzat erabil deza-kezue.

3

2

5 6

9

8

7

4

10

11 12

1314

15

Dadoak

Galderak eta erantzunak dituzten txartelak

Cómo es nuestro

cuerpo por fuera

Pregunta

Zer organo garrantzitsu dago

buruaren barruan?

Erantzuna

Azalean.

Gure gorputza

Galdera

Non dago ukimena?acto?

Erantzuna

En la piel.

Cómo es nuestro

cuerpo por fuera

Pregunta

Non dago ukimena?

Respuesta

Goiko gorputz-adarretan

Gure gorputza kanpotik

GalderaNon dago ukimena?

ErantzunaGoiko gorputz-adarretan.

Fitxak, jokalari bakoitzeko bat

Lauki gorria: txanda

galtzen da

Amaierako laukia

edo helmuga

Hasierako laukia

Lauki urdina: galdera bat egiten da

Lauki horia: jauzi egiten da hurrengo lauki horiraino

Jolasaren arauak idatziko ditugu

Nola egin behar den jakiteko, erreparatu taulako laukiei; gero, idatzi zuen jolasaren arauak kartoi mehe batean.

Gure jolasarekin jolastuko garaBadituzue zuen jolasaren osagai guztiak. Orain,

jolastu!

Erronka gaindituta!

31 2 5Urratsa

4

Metodologia-iradokizunakHaurrei, ziur aski, ezagunak egingo zaizkie galde-erantzunen jokoak, familian aritu direlako eta telebista-programetatik ezagutzen dituzte-lako. Ikaskuntzak ingurune ludiko batean finkatzeaz harago, hainbat arlotan atera diezaiokegu probetxua jokoari:

– Hizkuntza-arloan, jolasa hainbat paperen arabera antzezten: gidaria, partaideak, ikusleak, taldeen animatzaileak, «komodina»...

– Matematika-arloan, galderei zailtasun-mailak esleitzen, taulan jauzi desberdinak egiteko, edo, aurrera beharrean, atzera eginarazten duten arauak ezartzen.

– Arte-arloan, ikasitako alderdiekin lotura duten taulak egiten, etab.

Txartelak etxean erabiltzeko iradoki dakieke ikasleei, familiarekin jolas-teko, eta, hala, galdera gehiago egiteko.

Jarduera hau, noski, gainerako unitateetan ere egin daiteke, taula ber-bera mantenduz edo geroz eta konplexuagoa eginez.

Ikasi dudana antolatu1 a) Erlazio eta ugalketa hitzak idatzi behar dira, hurrenkera horretan,

edo alderantziz.

b) Aparatu hauen izenak idatzi behar dira: digestio-, arnas, zirkula-zio- eta iraitz-aparatuak; hurrenkera horretan edo beste edozei-netan.

c) Hitz hauek idatzi behar dira, hurrenkera honetan: zentzumen, ner-bio eta lokomozio.

d) Ugalketa hitza falta da, baita emakumeen eta gizonen errepro-dukzio-aparatuen izenak ere.

2 «Gure gorputza kanpotik»: toraxa, biloa, abdomena. «Gure gorpu-tza barrutik»: saihets-hezurrak eta hesteak. «Bizitzaren aldiak»: hel-duaroa, haurdunaldia eta nerabezaroa. Beste izenen bat proposa daiteke pieza hauei lotzeko.

Hizkuntza-planaTrebetasuna: idazmenaJokoaren arauak egitean, ikasleek praktikan jarri ahal izango dute jarraibidezko testuak nola egin. Testu mota hauek, beharbada, zailtasunak ekarriko dizkiete adin-tarte ho-netako ikasleei. Hori dela-eta, taularen iru-dia ageri da arauak idazteko jarraibide ba-tzuekin.

Irudian ematen diren jarraibideak beste batzuekin osa daitezke, adibidez, hauekin: nork irakurtzen duen, nork edo nortzuek erantzun dezaketen, erantzuteko zenbat denbora dagoen, erantzun bakoitzean zen-bat «puntu» esleitzen diren...

Funtsezko piezak

Jolasaren taula egiteko, sormenari loturiko hainbat alderdi balia daitezke, partxisean, antzara-jokoan, monopoly-an eta beste joko batzuen tauletan oinarrituz. Hartu kontuan taula horiek oso anitzak izan daitezkeela eta ikasturteko beste une batzuetan erabil daitezkeela, antzeko metodologia erabiliz.

Taulak etxera eraman ditzaten iradoki dakie-ke haurrei, lagunekin eta familiarekin antzeko jarduerak egiteko.

Erronka: 5. urratsa eta zabalkunda

23

U · 1

19

Ikasi dudana antolatu

1 «Kontzeptu-eskema» honen laukietan, informazio garrantzitsuena dago idatzita. Norantz irakurri adierazten duten lerroak ere ageri dira. Adar bakoitza goitik behera irakurtzen baduzu, zentzua duten esaldiak osatuko dituzu. Irakurri eskema eta osatu falta diren hitzak koadernoan.

a) Pertsonok bizi-funtzioak betetzen ditugu; hain zuzen ere, nutrizio-fun-tzioa, ? -funtzioa eta ? -funtzioa.

b) Nutrizio-funtzioaren aparatuak: ? , ? , ? eta ? .

c) Erlazio-funtzioa ? -organoak, ? -sistema eta ? -aparatua erabiliz betetzen dugu.

d) ? -funtzioa ? -aparatuak erabiliz betetzen dugu.

2 Hitzak puzzleko pieza bakoitzarekin lotu nahi ditu Maitek. Lagunduko diozu?

Biloa

Abdomena

HesteakToraxa

Saihets- hezurrak

Helduaroa

Haurdunaldia

Nerabezaroa

Gure gorputza kanpotik

Gure gorputza barrutik

Bizitzaren aldiak

Osatu

ZURE KOADERNOAN

edo bertsio inprim

agar

rian

anayaharitza.es Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

anayaharitza.es Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Digestio-aparatua

Emakumeena

Pertsonen bizi-funtzioak

zein diren

Nutrizio-funtzioaErlazio-funtzioa

Ugalketa-funtzioa

aparatu hauek: ugalketa-aparatuak: honako hauek:

Ʉ Zentzumen-organoakɄ Nerbio-sistemaɄ Lokomozio-aparatua

Zirkulazio-aparatua

Arnas aparatua

Iraitz-aparatua

Gizonena

Hitz-bilduma

Ariketa osagarriak1 Antolatu honelako taula batean bizitzaren aldien izenak, iraupena

eta ezaugarriak.

Soluzioa:

IKTakanayaharitza.esBaliabide-bankuko «Ikasteko» atalak ikaste-ko hainbat tresna ematen dizkie ikasleei (la-burpena, unitate osoaren eskema, taulak...). Hala, unitatean garatutako eduki garrantzi-tsuenak berrikusiko dira.

«Jolastuz ikasi» atalean hainbat jolas jartzen dira ikasleen eskura (hitz-gurutzatuak, letra-zopak, memoria-jolasak, etab.), eta horiei esker, unitateko eduki garrantzitsuenak be-rrikusiko dira.

Pentsamenduaren garapenaIkasi dudana antolatu: 2. mailako kontzeptu-mapa hierarkiko irudiduna Interesgarria da ikasturteari hasiera ematen dion unitate honetan eredutzat erabili den kontzeptu-mapa komentatzea eta ikasita-koa antolatzeko beste eredu batzuk daude-la azaltzea.

Maparen adarrak irakur daitezke, informa-ziorik gabeko laukietan geratuz, horiek be-tetzeko.

«Hitz-bilduma» atalean proposatzen den hitz-jolasaren bidez, hainbat lotura semanti-ko ezarriko dira, eta, hala, hizkuntza-konpe-tentziaren garapenari lagunduko zaio.

«Ikasi dudana antolatu» orrialdearen ber-tsio inprimagarria duzu eskuragarri ana-yaharitza.es webgunean.

Funtsezko piezak

Aldia Iraupena Ezaugarriak

Haurtzaroa Jaiotzen garenetik 11-12 urte bete arte

Hazi egiten gara, gure lokomozio-aparatua heltzen da. Lehen hortz-haginak agertzen dira, eta behin betikoekin ordezkatzen hasten dira.

Nerabezaroa

Helduaroa

Zahartzaroa

Aldia Iraupena Ezaugarriak

Haurtzaroa Jaiotzen garenetik 11-12 urte bete arte

Hazi egiten gara, gure lokomozio-aparatua heltzen da. Lehen hortz-haginak agertzen dira, eta behin betikoekin ordezkatzen hasten dira.

Nerabezaroa11-12 urte ditugunetik 20 urte bete arte

Gorputza guztiz eratzen da, eta behin betiko itxura hartzen du. Hazten jarraitzen dugu.

Helduaroa20 urte ditugunetik 70 urte bete arte

Lanak garatzen ditugu, familia edukitzen dugu, esperientziak hartzen ditugu, etab.

Zahartzaroa70 urteetatik aurrera

Gure gorputza eta burua okerrera egiten hasten dira, baina ikasten eta esperientziak eskaintzen jarrai dezakegu, besteak beste.

24

20

Zer ikasi dudan

1 Irakurri arretaz esaldi hauek eta kopiatu egia diotenak koadernoan:

2 Idatzi adierazita dagoen aparatuaren izena koadernoan, baita zenbakiak dituzten ata-len izenak ere.

3 Zer egiten du aparatu bakoitzak?

��Arnas aparatua

��Zirkulazio-aparatua

��Lokomozio-aparatua

��Ugalketa-aparatuak

4 anayaharitza.es webguneko «Unitate bakoitzerako baliabideak» atalean, sartu «Gure zentzumen-organoak» deritzonean eta idatzi organo bakoitzaren izena eta funtzioa.

5 Zerrenda bakoitzean, adierazitako funtzioa-rekin zerikusirik ez duen organo bat sartu da. Idatzi zein den koadernoan.

6 Amak Josuren altuera idatzi du jaio zene-tik 8 urte bete arte, eta grafiko honetan adierazi du:

��Grafikoak ardatz izeneko bi lerro beltz ditu, bata horizontala eta bestea berti-kala. Zer adierazten da bakoitzean?

��Zer altuera zuen Josuk lau urte zitue-nean? Eta zortzi zituenean?

��Altuera bera izango du Josuk 30 urtere-kin eta 40rekin? Arrazoitu.

Enborra buruaren gainean dago.

Lepoak burua eta enborra lotzen ditu.

Goiko gorputz-adarrek esku oso

Gure burua ilez estalita dago.

Adina (urteak)

trebeak dituzte.

5

6

3

1

24

Nutrizio-funtzioa

Bihotza

Hesteak

Giltzurruna

Bizepsa

Urdaila

Gibela

Birika

Erlazio-funtzioa

Garuna

Obarioak

Tibia

Bikia

Nerbioak

Begiak

Belarria

00 2 4 6 8

30

60

90

120

Altuera (cm)

Metodologia-iradokizunakUnitatean ikasitako hainbat alderdi berrikustea da atalaren helburua. Garrantzitsua da ikasleek jarraibide argiak izan ditzatela, honako al-derdi hauen inguruan: galderei erantzutean koadernoa nola erabili, zer luzera izan behar duten, enuntziatua kopiatu edo laburbildu behar duten ala ez...

Antzeko galderak egiteko eska dakieke neska-mutilei, eta «irakasle izatera» jolasteko. Hartara, lotura eratuko litzateke hurrengo orrialdea-rekin: Zer nahiko lukete galdetu izana? Zer eman die arreta gehien? Zer galdera izango lirateke zailenak...?

Zer ikasi dudan1 Goiko gorputz-adarrek esku oso trebeak dituzte. Gure burua ilez es-

talita dago.

2 Digestio-aparatua dago adierazita. Atal hauek adierazten dira: 1. Ahoa. 2. Hestegorria. 3. Urdaila. 4. Gibela. 5. Pankrea. 6. Hesteak, meharra eta lodia.

3 Arnas aparatua: aireko oxigenoa hartzen du, eta odoleko .karbono dioxidoa hartu eta kanporatzen du. Zirkulazio-aparatua: oxigenoa eta mantenugaiak gorputz osotik banatzen ditu, eta hondakin-subs-tantziak hartzen eta eramaten ditu horiek kanporatzeaz arduratzen diren organoetara. Lokomozio-aparatua:nerbio-sistemak agintzen dituen mugimenduak egiten ditu. Ugalketa-aparatuak: ondoren-goak izatea: seme-alabak.

4 Azala, hots, ukimenaren organoa, estimuluak eta objektuekiko kon-taktua antzemateaz arduratzen da, hala nola tenperatura, baita ga-runari seinaleak bidaltzeaz ere. Begiak, erretinak hain zuzen, argi-estimuluak antzematen ditu, eta seinaleak bidaltzen dizkio garunari. Sudurreko pituitarioa usaimenaren organoa da. Substantziak an-tzematen ditu, eta seinaleak bidaltzen dizkio garunari. Aho-sabaiko eta mingaineko dastamen-papilek substantzia kimikoak antzematen dituzte, eta seinaleak bidaltzen dizkiote garunari. Belarria entzume-naren organoa da. Airetik edo uretatik doazen soinu-bibrazioak an-tzematen ditu. Seinaleak nerbioen bidez bidaltzen dira, eta garuna

IKTakanayaharitza.es«Unitate bakoitzerako baliabideak» atalean, «Gure zentzumen-organoak» baliabidea duzu eskura, ikasleek orrialde honetako 4. jarduerari erantzun diezaioten.

EbaluazioaAIkasturtean zehar portfolio bat egin dai-teke, banaka edo taldean, zer ikasi den eta nola ikasi den jasotzeko eta gogoan eduki ahal izateko. Irakasleek eta ikasleek ikaskun-tza nola hobe dezaketen gogoan izan deza-tela da azken helburua

Ikaskuntzaren inguruko hausnarketa hone-tan lortutako informazioan oinarrituz, tal-de-dinamikak aldatu edo hainbat alderdi nabarmendu daitezke; hala nola, alderdi hauek: hiztegiaren finkapena, ahozko nahiz idatzizko adierazpena, amaierako produk-tuari eskaintzen zaion denbora, ezagutzen sakontzea...

Ikasleei portfolioa egiteko jarraibideak emateko, «Portfolioa egiteko aholkuak eta orientabideak» izeneko baliabidea duzu eskuragarri baliabide-bankuko «Portfolioa» atalean.

Funtsezko piezak

25

21

Nola ikasi dudan

3 Nola sentitu zara ikaskideekin lanean? Kopiatu eta marraztu hori adierazten duen emotikonoa.

4 Amaitzeko, pentsatu. Zure ustez, balio dizu unitateko lanak zure eguneroko bizitzan zerbait hobetzeko? Zer?

1 Unitate honetan aurkitu dituzun izen batzuk lehendik ezagutuko zenituen; beste batzuk, ordea, ez. Osatu koadernoan.

2 Ariketa batzuk, agian, gogoko izango zenituen. Beste batzuk, ez horren-beste. Beharbada, uste zenuen gehiago ikasiko zenuela. Idatzi zure iritzia, taula hau koadernoan osatuz:

Osatu

ZURE KOADERNOAN

edo bertsio inprim

agar

rian

Gehien gustatu zaidana

Gutxien gustatu zaidana

1. PORTFOLIOAanayaharitza.es Zure portfolioa egiteko, unitate bakoitzari lotutako ariketak, bitxikeriak, irudiak, pasadizoak edo iritziak gorde ditzakezu. Horreta-rako orientazioak eta orrial-de honen bertsio inprima-garria aurkituko dituzu baliabide-bankuko «Portfo-lioa» atalean.

Oso ondo sentitu naiz

Txarto sentitu naiz

Ondo sentitu naiz

Ezagutzen nituen izenak Ezagutzen ez nituenakBesoa Toraxa

Osatu

ZURE KOADERNOAN

edo bertsio inprim

agar

rian

arduratzen da ukimenaren, dastamenaren, usaimenaren, entzume-naren eta ikusmenaren sentsazioak sortzeaz.

5 Nutrizio-funtzioan ez litzateke bizepsa ageri behar eta erlazio-fun-tzioan ez lirateke obarioak ageri behar.

6 Jarduera honek, erraza dirudien arren, hainbat zailtasun izan ditza-ke ikasleentzat. Jarduera egiten hasi aurretik, ardatzen esanahiak, banaketa eta zenbakiak azaltzea komeni da, baita ikurren esanahiak ere. Ardatz bertikalak Luisen altuera adierazten du zentimetrotan, eta horizontalak, haren adina urtetan. 90 cm eta 120 cm, hurrenez hurren. Erantzun egokia baietz da, altuera bera izango duela; izan ere, helduaroan ez da aldaketa nabarmenik gertatzen altueran.

Nola ikasi dudan

1, 2, 3 eta 4 Erantzun irekia.

Iradokitako galderei koadernoetan erantzuteaz gain, ahozko eztabai-da bat abiaraz dezakegu honako alderdi hauen inguruan:

– Alderdi erakargarrienak eta atsegingarrienak zein izan diren.

– Ikasteko alderdi zailenak zein izan diren.

– Gelaz kanpoko pertsonek ezagutza zabaltzeko egin dituzten ekar-penak.

– Ezagutzek edo banakako nahiz taldeko jarduerek zer zirrara eta sen-timendu eragin dituzten.

– Interesa piztu duten diziplina anitzeko jolas edo jarduerak.

– Informazio osagarriaren bilaketa eragin duten alderdiak.

– Gelan banaka nahiz taldean aurrera egitea eragotzi duten zailtasunak.

Gainera, 1. portfolioari dagokion orrialdearen bertsio inprimagarria eman diezaiekezu ikasleei, interesa baldin baduzu unitate honetan eginda-ko lanaren inguruko hausnarketa egin eta euren portfolio pertsonalean gorde dezaten.

Ekintzailetzaren kulturaSormena eta sorkuntza (dimentsio pertsonala): jakin-mina izanArtea gizakiok soilik egiten dugun jarduera bat dela gogora daiteke, eta historiaurreko hainbat arte-adierazpen erakuts daitezke. Gainera, li-buruko irudiak osatzeko beste irudi batzuk bila daitezke, eta kultura bakoitzean eta garai bakoi-tzean giza irudia modu desberdinean nola irudi-katu den ikus daiteke.

Arte Hezkuntzaren sailarekin elkarlanean gara daiteke jarduera hau. Horren arabera, hainbat koadro-estilo marraztu beharko dituzte neska-mutilek. Pigmentuen, koloreen, pintzelak egite-ko materialen eta margotzeko erabiltzen ziren gainazalen inguruan hitz egiteko aukera eman-go digu.

Funtsezko piezak Sakontzeko, indartzeko...